id
stringlengths 17
47
| source
stringclasses 54
values | license
stringclasses 15
values | lang
stringclasses 1
value | url
stringlengths 17
329
| title
stringlengths 0
653
⌀ | author
stringlengths 0
499
| date
stringlengths 4
20
⌀ | text
stringlengths 20
2.08M
| domain
stringclasses 7
values |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
addi-78b8f07f4265 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57526 | Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua | Areskurrinaga Mirandona, Efrén | 2021 | 32 Ekaia, ale berezia 2021, 31-51 Efren Areskurrinaga Mirandona 1. SARRERA Goseak pertsonengan eragindako sufrimendua amaitzea gauzatu gabeko erronka bat da aspalditik, bereziki aro garaikidean bi mundu-gerren osteko nazioarteko herrialdeetan lankidetzan oinarrituta ezarri zen antolamenduari dagokionez, —arlo politikoan— Nazio Batuen Erakundearen (NBE) sorrerari esker eta —maila ekonomikoan— Bretton Woods-eko antolamenduari esker. Deskolonizazio-prozesutik herrialde independente izatera igarotako kolonia eta lurralde txiroetako atzerapena, gabeziak eta gosea gainditzeko «garapena» lortu behar zela zioen diru-emaileen komunitateak 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, eta garai hartan herrialde industrializatuak lortzen ari ziren bizi-maila on bera lortuko zutela haiek ere garatutakoan, garapena ulertuz betiere ekonomia-jardueraren oinarriaren hazkunde gisa, buru bakoitzeko barne-produktu gordinaren (BPG) hazkundean laburbilduta. Lortzear zegoen garapenaren bidea, industrializazioa eta manufakturen produkzioaren hazkundea ziren. Helburu horiek lortzeko, nazioarteko komunitatearen laguntza, garapenerako nazioarteko lankidetza jasoko zuten, NBEren programa eta agentzia espezializatuen laguntza edo herrialde garatuen aldebiko lankidetzaren bidez [1] . Lankidetza esparru-horretan, toki esanguratsua izan dute nekazaritzak eta elikadurak hasieratik. Ildo horretatik, 1945ean, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundea (Food and Agriculture Organization, FAO) sortu zen. Sorreratik, erakundearen helburua honako hau izan da: «Herrien nutrizio- eta bizi-mailak handitzea, ekoizpenaren errendimendua eta nekazaritzako elikagai eta produktu guztien banaketaren eraginkortasuna hobetzea, landa-biztanleriaren baldintzak hobetzea eta, horrela, munduko ekonomia hedatzen eta gizateria gosetik askatzen laguntzea» [2]. Asmo horrekin bat egin zuten 1960ko hamarkadan sustatutako iraultza berdeak eta halako ekoizpen-prozesuen bultzadak, ekoizpena handitu eta gosea amaitzeko. Errealitatea, ordea, ez da izan horren oparoa, ez bizi-maila orokorra hazkunde ekonomikoaren bidez hedatzeari dagokionez, ez pobrezia eta hari lotutako gabezia mota guztiak desagertzeari dagokionez, ez eta bizitzarako ezinbestekoa den elikadura-beharrak asetzeari dagokionez ere, goseak eta azpielikadurak munduan eta bereziki garapen bidean diren herrialdeetan egun ere duten hedapen zabalak argi erakusten duen bezala, bai pandemia aurretik, bai ondoren ere. Izan ere, 2020an, 768 milioi pertsona zeuden goseak jota munduan. Azken urteetako joera gorakorra mantendu eta pandemiaren eraginez nabarmen areagotu denez, ehun bat milioi pertsona igo da kopurua 2019. eta 2020. urteetan, batez besteko kalkuluen arabera [18]. Ikusita nolako aurrerabide itzela ezagutu duen munduak xx. mendean zehar ondasun materialen eskuragarritasunean eta baita elikagaien ekoizpenean ere (ekoizpena hirukoiztu egin da, eta beti hazi da populazioa baino gehiago, 1961etik 2018ra), nekez ulertzen da pobreziaren eta gosearen he-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22112 33 Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua dapen zabalaren iraupena. Horregatik, 1990eko hamarkadan, pobreziaren eta gosearen aurkako estrategia eta konpromiso zabalagoak eta zehatzagoak hartzeari ekin zion nazioarteko komunitateak; hala, 1996an, Elikaduraren Munduko Gailurrean, Munduko Bankuari eman zitzaion pobreziaren kontrako borrokaren gidaritza, eta FAOri gosearen kontrako borrokaren ardura. Asmo horiek 2000. urtean Nazio Batuen Biltzarrak onartutako Milurtekoko Garapen Helburuen harira gauzatu ziren, jomuga eta helmuga zehatzak harturik konpromiso gisa [4]. Pobreziaren eta gosearen esparruan, 1990. urtea hartu zen erre fe rentzia-urte gisa, eta 1990ean zeuden pertsona pobre eta goseen kopurua eta beren gizarteetan zeukaten pisua 2000tik 2015era bitartean erdira murrizteko konpromisoa hartu zen. Agenda hori gauzatzeko, baina, ez zuten berariazko baliabide ekonomikorik ipini. Herrialdeen borondatearen araberako eta Nazio Batuen sistemako erakunde eta agentzien ohiko baliabideen mende gelditu ziren erronka horiek gauzatzeko beharrezkoak izango ziren baliabide ekonomikoak. Baliabide faltaren eta herrialde boteretsuenen aldeko politika ekonomikoaren lehentasunak aldatzeko borondate faltaren ondorioz, bete gabe gelditu ziren milurtekoko helburu nagusiak, baita pobreziaren eta gosearen ingurukoak ere [5]. Izan ere, arlo ekonomikoan neoliberalismoa nagusitzearekin, nazioarteko lankidetza ahuldu eta jarduera horretara zuzendutako baliabideak gutxitu dira; horrek helburuak lortzera propio bideratutako ekimenak ahulak izatea ekarri du, zeren, ikuspegi horren araberako politika ekonomikoen norabide nagusia liberalizazio ekonomikoa eta estatuaren esku-hartzerik eza izanik, helburuak lortzeko beharrezko neurriak ez ziren modu esanguratsuan babestu: enplegua indartzeko politikak, elikadurarako nekazaritza-produkzioa, eta abar. Horrez gain, merkatuaren legea indartzen eta baldintza desberdinetan dauden lehiakideen arteko lehia ekonomikoa sustatzen jarraitu zuten [6]. 2. GARAPEN IRAUNKoRRERAKo HELBURUAK, 2030 AGENDA ETA GoSEA AmAITZEKo BIGARREN HELBURUA 2015. urtean, lankidetzaren ikuspegi mugatu horri eutsiz, 2015-2030 aldirako konpromiso berriak adostu ziren, hain justu ale berezi honetan aztertzen ari garen Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak (GIHak), 2030eko iraunkortasunaren agenda gisa ere ezagutuak direnak. 2030 Agendaren berritasun nagusia zera da, ingurumenaren eta giza bizitzaren iraunkortasuna jartzen duela erdigunean, epe labur eta ertaineko beste helburuen aurretik (orain arteko ondasun materialen hazkunde ahalguztidunaren aurretik ere). Eta hori mundu mailako herrialde guztien egiteko gisa, bai herrialde aberats eta aurreratuetan, eta baita bestelako herrialde azpigaratu, garatu berri edo garapen bidean direnetan ere. Ondasun materialen hazkunde oro ahaldunaren izenean natura-baliabideak gainustiatzeak eta ingurumen- eta kli-
34 Ekaia, ale berezia 2021, 31-51 Efren Areskurrinaga Mirandona ma-aldaketak eta larrialdiak bultzatuta, beste garapen-eredu iraunkorrago bat lortzeko ibilbidea markatzen du, herrialde ororentzat, 17 esparrutan, bai ingurumenari begira, eta baita gizakion bizitzei begira ere. Ekimena aukera baliagarria izan daiteke, baldin eta lortzen bada orain arteko ekonomiaren ikuspegi materialista eta merkatuzalea eta haren barneko botereen indarra ahultzea (elite finantzarioena eta ETNena, besteak beste). Adierazpen horren barruan dago artikulu honetan jorratuko dugun garapen iraunkorrerako 2. helburua. Helburuak honako izendapen hau du: «2. helburua. Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea». 5 azpihelburu horiek gauzatzeko, 3 lan-ildotako xedeak lehenetsi dira (ikusi 1. taula). Laburbilduz, gobernuek konpromisoa hartu dute gosea amaitzeko, elikadura-segurtasuna eta nutrizioa hobetzeko, eta nekazaritza iraunkorra sustatzeko. Horretarako, politika holistikoa landuko dute, elikadura-ekoizle txikiak babestuz, elikadura-sistema erresilienteago, iraunkorrago eta genetikoki ezberdinagoak bultzatuz, eta era berean bermatuz kontsumitzaile guztiek (batez ere behartsuek eta zaurgarriek) elikagai osasungarriak eskuratu ditzaketela eta kontsumo-eredua osasuntsuagoa eta iraunkorragoa dela, horrenbeste janari alferrik galdu gabe. Sekulako erronka da, bai, eta 2030erako gauzatu nahi da [7]. Lan honetan, taulan azpimarratuta dauden lehen bi azpihelburuen inguruan hausnartuko dugu nagusiki. Horretarako, honako ildo honi jarraituko diogu: azalduko dugu zer ekonomia-harreman zehatzengatik den ezinezkoa gosea amaitzea. Izan ere, ekoizpen-ahalmena ez da egungo arazoaren zergati nagusia, baizik eta elikagaien eskuragarritasuna, hau da, elikagai horiek nagusiki merkatuan eskuratzeko dauden arazoak. Izan ere, elikagaien eskuragarritasuna oztopatzen duten prozesuek lotura zuzena dute elikagaien ekoizpen- eta banaketa-prozesuak beste edozein salgairen prozesuak bezala tratatzeko propio hartu diren politikekin. Hala, hurrengo atalean, egungo elikadura-sistemaren ezaugarri nagusiak aztertuko ditugu, bai eta egoera honetara iristeko jarraitutako bide nagusiak ere, ekonomiaren eta nekazaritzaren merkantilizazio- eta liberalizazio-politiken nondik norakoak erakutsiz. Gero, politika horiek nekazaritza- eta elikadura-arloan eragin dituzten aldaketa nagusiak eta egun merkatu horietan bizi den kontzentrazio- eta merkatu-boterea azalduko ditugu, bai herrialdeetako merkatuei eta baita nazioarteko trukeei begira ere. Ondoren, herrialdeek egun duten elikagaien eskuragarritasun maila aztertuko dugu, bai ekoizpenari eta baita merkataritzari dagokienez ere, eta nola egun hainbat herrialde kanpoko elikagaien inportazioen mende dauden, eta nola horrek elikadura-beharrak asetzeko ziurgabetasuna handitzen duen, eta gosearen eragina handitu. Gosearen egungo datu ofizialak ere erakutsiko ditugu, eta datu horiek zer mailatan bihurtzen duten egingarri edo ezinezko gosea amaitzeko helburua. Azkenik, ondorioen atalean, azpi-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22112 35 Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua marratuko dugu zer politika aldatu behar diren eta zer norabidetan, gosea amaitzeko helburua benetan bideragarria izan dadin, hau da, nekazaritzan oinarritutako elikadura- eta nekazaritza-sistema iraunkorrak sor daitezen burujabetzaren eta hurbileko elikagaien bidez. 1. taula. Garapen Iraunkorrerako Bigarren Helburua: gosea amaitzea, elikagaisegurtasuna. 2.1 Hemendik 2030era, gosearekin amaitzea eta pertsona guztiek, bereziki pobreek eta ahultasun egoeran dauden pertsonek, 1 urtetik beherako umeak barne, urte osoan zehar elikadura osasuntsua, nutritiboa eta nahikoa eskuratzeko aukera dutela ziurtatzea. 2.2 Hemendik 2030era, malnutrizioaren modu guztiekin amaitzea, eta, beranduenez 2025ean, nazioartean hazkundearen atzerapenaren eta 5 urtetik beherako umeen ahultasunaren gainean hitzartutako erronkak lortzea, eta nerabeen, haurdun daudenen eta bular-emaile diren emakumeen eta adineko pertsonen nutrizio beharrei erantzutea. 2.3 Hemendik 2030era, nekazaritza ustiapena eta eskala txikian elikaduren ekoizle direnen diru-sarrerak bikoiztea (bereziki, emakume, herri indigena, familiako nekazari, abeltzain eta arrantzaleenak), besteak beste, lurretara sarbide segurua eta bidezkoa edukiz, bai eta beste ekoizpen-baliabide eta input batzuetara eta ezagutza, finantza-zerbitzu, merkatu eta balioa eransteko aukeretara ere, eta nekazaritzakoak ez diren enpleguak lortzea. 2.4 Hemendik 2030era, elikagaien ekoizpen-sistemen jasangarritasuna ziurtatzea eta produktibitatea eta ekoizpena areagotzen duten, ekosistemei eusten laguntzen duten, klimaaldaketara, muturreko fenomeno meteorologikoetara, lehorte, uholde eta beste hondamendi batzuetara egokitzeko gaitasuna indartzen duten eta lurraren eta lurzoruaren kalitatea pixkanaka hobetzen duten nekazaritza-praktika indartsuak aplikatzea. 2.5 Hemendik 2020ra, hazien, landutako landareen eta etxaldetako eta etxeko animalien eta dagozkien baso-espezieen aniztasun genetikoari eustea, besteak beste, kudeaketa egokiaren eta hazi- eta landare-bankuen dibertsifikazioaren bidez, nazio, eskualde eta nazioarte mailan, eta baliabide genetikoak erabiltzearen eta ezagutza tradizional konexuen eta banaketa bidezko eta zuzenaren bidez, nazioarte mailan hitzartutakoaren arabera. 2.a Landako azpiegiturako, ikerketako eta nekazaritza eremuko zerbitzuetako, garapen teknologikoko eta ganaduaren eta landareen gene-bankuetako inbertsioa areagotzea, baita nazioarteko lankidetza handiagoaren bidez ere, nekazaritza eta abelazkuntza ekoizpenaren gaitasuna hobetzeko garapen bidean dauden herrialdeetan, batez ere aurrerapen txikieneko herrialdeetan. 2.b Munduko nekazaritzako eta abeltzaintzako merkatuetan, merkataritza murrizketak eta desitxuratzeak zuzentzea eta prebenitzea, nekazaritza ustiapenei diruz laguntzeko modu guztien eta efektu baliokideak dituzten esportazio neurri guztien ezabatze paraleloaren bidez, Garapenerako Dohako Errondaren aginduarekin bat. 2.c Elikadurako oinarrizko produktuen eta eratorrien merkatuak ondo dabiltzala ziurtatzeko neurriak hartzea, eta merkatuei buruzko informaziorako sarbide egokia bideratzea, baita elikaduren erreserben gainean ere, elikagaien prezioen muturreko lurrunkortasuna mugatzen laguntzeko eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea. Iturria: NBE. 2015.UNESCO Etxeak argitaratuko euskarazko bertsioa.
36 Ekaia, ale berezia 2021, 31-51 Efren Areskurrinaga Mirandona 3. EGUNGo mUNDUKo ELIKADURA-SISTEmA ETA HAREN BILAKAERA HURBILA Nazioarteko elikadura-sistemaren egungo eraketan, hiru prozesu izan dira nagusi xx. mendearen erdialdeaz geroztik. Lehenengoa, herrialde garatuetako (AEB eta Europa, batik bat) nekazaritza-politiken bilakaera. Bigarrena (aurrekoarekin hertsiki lotuta dagoena), 1980ko hamarkadatik aurrera Muga-zerga eta Merkataritza Akordio Orokorreko (GATT) Uruguaiko negoziazio-txandan Nekazaritza Akordioaren (NA) bidez gauzatu ziren nekazaritza-arloko ondasunen trukeen liberalizazioaren aldeko politikak. Eta hirugarrena, 1980ko hamarkadatik aurrera Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Munduko Bankuak (MB) Hegoaldeko herrialdeetan ezarritako egiturazko doikuntza-programak (EDP) [8]. Nekazaritzako hiru prozesu nagusi horiek eta haiekin batera nazioarteko kapital- eta finantza-mugimenduak liberalizatzeak jarraipena izan zuten geroago jabego intelektualaren babeserako politiken bidez, agroerregaien produkzioa sustatzeko politiken bidez eta kontinente arteko merkataritza askeko akordioen bidez. Izan ere, 2010etik aurrerako Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) blokeoa ikusita, eta hark bideratutako negoziazioak guztiz alboratu gabe, erakundeak berak salbuespen gisa onartutako liberalizazio-prozesua areagotzeko saiakerak izan dira erregio (kontinenteak tartean direla) mailako merkataritza- eta inbertsio-hitzarmenak adosteko. Hitzarmen horien helburu nagusiak hauek izan dira: nazioarteko inbertsioetarako babes gehigarria lortzea, tokian tokiko arau-eragozpenak desagerraraztea, eta muga-zergak jaistea, bereziki nekazaritzan. Horren adibide dira gure esparruko Transatlantic Trade and Investment Partnership (TTIP) eta Comprehensive Economic and Trade Agreement (CETA), edota Europaren eta Mercosurren arteko hitzarmena. Neurri multzo horiek guztiek baldintzatu egin dute, maila handiagoan edo txikiagoan, egungo elikadura-sistema agroindustrial globalizatuaren izaera. Batetik, aldaketa nabarmena eragin dute elikaduraren eta nekazaritzaren funtzio sozialean, azken hori alboratuz, elikagaien merkantilizazioprozesua bultzatuz eta elikagaiak salgai bihurtuz, hots, mozkinak lortzeko tresna bihurtuz. Bestetik, elikagaien nazioarteko merkataritza-fluxuen garrantzia eta eragina indartu da, bai Iparraldean, bai Hegoaldean; ondorioz, nazioarteko merkatuen garrantzia indartu da, eta horrek gero eta eragin erabakigarriagoa du produktu askoren prezioa finkatzeko orduan eta hainbat herrialderen produkzio-aukeretan. 3.1. Herrialde garatuen nekazaritza-politikak 1960tik aurrera, AEBk eta sortu berria zen Europako Erkidego Ekonomikoak (EEE) beren nekazaritza-sektoreak babesteko aurrera eraman-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22112 37 Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua dako neurriek (muga-zergak, prezio babestuak, dirulaguntza zuzenak, esportazioetarako kredituak eta dirulaguntzak, batez ere) produkzio-soberakin handiak sortu zituzten. Soberakin horiek nazioarteko merkatuetan diruz lagundu eta dumpingeko baldintzetan komertzializatu ziren, eta horrek prezioen beherako eragina sortu zuen nazioarteko merkatuetan, eta Hegoaldeko herrialdeetako nekazari txikien ekoizpen-aukerak mugatu zituen. Europaren kasuan, Nekazaritza Politika Bateratuak (NPB) markatu du azken 6 hamarkadetan nekazaritzaren nondik norakoa, Europako nekazaritza babestuz, haren modernizazioaren eta intentsifikazioaren aldeko apustua eginez, eta nazioarteko merkatuetan lehiakorrak izatea bilatuz. NPB 1962an sortu zen, elikagaien eskaintza eta hornikuntza sustatzeko asmoarekin: herritarren beharrizanak zentzuzko prezioetan aseko zirela bermatzearekin batera, nekazarien diru-sarrerak bermatzeko. Hamarkada baten ondoren, prezio-politiken ondorio tamalgarriak azaleratzen hasi ziren: Europako nekazaritzak soberakinak metatu, eta nazioarteko merkatuetara bideratu ziren, eta horrek nazioarteko prezioak jaitsaraztea, hainbat herrialdetako nekazariak porrotera eramatea eta herrialde horien ekoizpenerako eta autohornikuntzarako gaitasuna murriztea ekarri zuen. Bitartean, Europako nekazaritzan, ustiapenek desagertzen jarraitu zuten, eta produkzioa eta dirulaguntzak gero eta ustiapen handiagoetan metatu ziren. AEBren kasuan, nekazaritza-politika 1949ko Oinarrizko Nekazaritza Legearen (Farm Bill delakoa) bitartez arautzen zen, eta bost urtean behin eguneratzen zen legea. Lege horiek ere erabili dituzte prezio bermatuak, ordainketa zuzenak eta esportazio-kredituak AEBko nekazaritza babesteko. Gerra Hotzaren garaian, AEBko zenbait administraziok sortutako elikagaien soberakinak garapen bidean zeuden herrialdeentzako elikadurala gun tza gisa bideratu zituzten, beren interes geopolitikoak babesteko helburuarekin. Halako esportazioek distortsio handiak sortu izan dituzte herrialde inportatzaileen merkatuetan ere. 1980ko urteetatik aurrera, eta pentsamendu neoliberala gailendu izanaren ondorioz, nekazaritza-politikaren eta landa-eremuaren garapenaren orientazioa nabarmen aldatu da, eta, ordutik aurrera, liberalizazio ekonomikorako neurriak lehenetsi dira mundu mailan. Norabide-aldaketa hori, gurean, NPBaren zenbait erreformaren bidez gauzatu da. Hala, nekazaritzako errentak babesteko eta haiei eusteko politikak aldatu dira, prezioei eustetik zuzeneko ordainketetara eginez, ekoizpena edozein dela ere (ustez, «merkatua ez nahasteko» eta merkataritzako akordioak betetzeko). 3.2. munduko merkataritza Erakundearen Nekazaritza Akordioa Liberalizaziorako joera berria 1986tik aurrera hasi zen gauzatzen: nekazaritza-sektorea lehen aldiz sartu zen nazioarteko merkataritzaren libe-
38 Ekaia, ale berezia 2021, 31-51 Efren Areskurrinaga Mirandona ralizaziorako negoziazio komertzialetan, GATT akordioaren Uruguaiko txandan. Txanda hori 1994an amaitu zen, eta nekazaritzako merkataritzako muga-zergak apurka murrizteko akordio bat egin zen: Nekazaritza Akordioa (NA), alegia. Negoziazio-txanda horretan adostu zen NAk bi helburu argi zituen: bata, nekazaritza-produktuen nazioarteko merkataritza oztopatzen zuten arauak aldatzea; eta bestea, liberalizaziorako arau berriak sortzea muga-zergen jaitsieretan oinarrituta. Bi helburu nagusi horiekin, NA honako eremu hauetan egituratu zen: a) muga-zerga ez ziren babes-neurriak mugazerga bihurtzea; b) muga-zergen bidezko babesa murriztea eta esportaziobihurtzea; b) muga-zergen bidezko babesa murriztea eta esportaziorako dirulaguntzak desagerraraztea; c) merkatuetarako sarbidea. Zortzi urteko negoziazioen ondoren lortutako benetako emaitza oso urria izan zen; izan ere, kostu eta etekinen banaketa oso desberdina zen herrialde kideen artean, eta liberalizazioaren pisu handiena Hegoaldeko herrialdeen gain geratu zen. Hala, 1995ean indarrean jarri zenetik, NAren aplikazioa eta garapena MMEren Nekazaritza Batzordearen esku geratu ziren. Erabaki horiek nabarmen oztopatu dute hainbat herrialde eta nekazari txikiren jarduna, eta baita milioika pertsonaren elikadurarako eskubidea ere. Izan ere, hitzarmen horren neurriak betearazleak dira, elikadurarako eskubidea ez bezala. 2001ean, MMEk Dohan egindako konferentzian, nekazaritzaren liberalizaziorako agintea luzatu zen, baina, harrezkeroztik ia 20 urte igarota, oraindik ere bukatu gabe dago. Izan ere, ikuskera ezberdinak daude nola jarraitu behar duen aurrera nekazaritzaren liberalizazio-prozesuak. Alde batetik, garabidean dauden herrialdeek zera nahi dute aurrera egin aurretik: NAk haien nekazaritza sektorean izandako ondorioak ebaluatzea, eta haien ekonomia babesteko aukeraren bat izatea, elikagaien hornikuntza eta elikadura-segurtasuna bermatu ahal izateko (2007-2008ko elikagaien krisialdiak larri kaltetu baitzituen). Ildo horretan, eskatu dute onar dezatela baimendutako neurrien artean garapen-kutxa bat ezartzea, nekazaritzari laguntzeko neurriak hartu ahal izateko, beren elikagaiak ekoiztea ahalbidetzeko eta beren ekonomien eta gizarteen garapena bultzatzeko; alegia, Iparraldeko herrialdeek oraindik ere beren nekazari handiei lehiakor izaten laguntzeko dituzten neurri berberak. Beste alde batetik, Iparraldeko herrialdeek eta Cairns Taldeko kideek merkatuak liberalizatzeko neurri berriak eta handiagoak hartzeko eskatzen dute, beren nekazaritzako elikagaien ekoizle handien eta industrien mesederako. Baina, 20 urte luzetako negoziazioak eta elikadura-krisi larria tarteko, ez dira gai izan nazioarte mailako akordio aipagarririk lortzeko elikaduraziurgabetasuna eta gosearen eragina arintzeko. Izan ere, negoziazio horieeta gosearen eragina arintzeko. Izan ere, negoziazio horietan eta elikadura-krisiari aurre egiteko hartu beharreko neurriak finkatzerakoan aipatutako liberalizazio-prozesuetan sakontzea izan da Iparraldeko
https://doi.org/10.1387/ekaia.22112 39 Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua botereen ildo nagusia, eta ez elikadura-segurtasuna bermatzea. Areago, elikadura-segurtasuna bermatzeko, Hegoaldeko ekimenak trabatu dira MMEn [9]. 3.3. merkataritzari Loturiko Jabego Intelektualaren Babeserako Akordioa Globalizazio neoliberalak eta Nazioz Gaindiko Enpresek (NGE) nekazaritza-sektoreari eragindako erasoa MMEren Merkataritzari Loturiko Jabego Intelektualaren Babeserako Akordioaren (MLJIBA) gauzapenean eta geroko kudeaketan nabaritu zen argien. 1995eko akordio horren bidez, jabetza intelektualeko eskubideen babesa areagotu zen, herrialde guztiak behartzen zituelako 10 urteko epean patenteen, marka erregistratuen eta egile-eskubideen babesa barne hartuko zuen jabetza intelektuala babesteko lege bat sortzera. Nekazaritzari dagokionez, akordio horrek bultzada nabarmena eman zien bioteknologiari eta genetikoki eraldatutako organismoetan (GEO) —hots, transgenikoetan— oinarritzen den nekazaritza-ekoizpenari. MLJIBAren babesarekin, eraldaketa genetiko horiek patentatu egin daitezke, eta kimikaren eta bioteknologiaren sektoreko NGEei bidea ireki zien hazien eta landareen inguruko mundu mailako ezagupenari merkataritzako erabilera pribatua emateko. Nahikoa da existitzen ziren haziak genetikoki eraldatzea, asmakuntza gisa patentatu eta esklusibotasuna edukitzeko. Hala, mundu mailan dauden hazi-bankuak merkataritzako irabaziak lortzeko harrapakin tentagarri bihurtu ziren. Belaunaldiz belaunaldi munduko nekazariek sortu duten ezagupen-ondarea eta hazien hobekuntza irabaziaren logikaren mehatxupean jarri ziren. MLJIBAk zabaldutako bideak, beraz, arriskuan jarri zituen nekazaritzako bioaniztasuna eta haren etekinen banaketa berdinzalea. 3.4. Agroerregaien sustapen- eta finantza-eragiketen liberalizazio-politikak Merkataritza-arloan bezala, 1990eko hamarkadan nazioarteko fi nan tzamerkatuetan gertatu zen liberalizazio sakonak finantza-bitartekaritzarako modu berri bat ezartzea ekarri zuen, kapitalen nazioarteko mugimenduen kontrola desagerraraztean eta inbertsiogile instituzionalen bidez tituluak saldu eta erostean oinarritua. Hala, geroztik, merkatu horietan oso kapital bolumen altua mugitzen da planeta osoan, egunero, epe laburreko errentagarritasun handienaren bila. Mugimendu izugarri horietako atal bat nekazaritza-produktuen merkatuetan egiten diren tituluen salerosketak dira; nazioarteko merkatuetan trukatzen den uztaren prezioen inguruko fi nan tzaeragiketak, alegia.
40 Ekaia, ale berezia 2021, 31-51 Efren Areskurrinaga Mirandona Izan ere, 2008ko nazioarteko finantza-krisialdiaren ondorioz, inbertsiogile instituzional horiek merkatu berriak behar izan zituzten, inbertsioak egiteko ohiko merkatuak gain behera zirelako eta haien inbertsioen arrisku handia murrizteko asmoz. Hala, inbertsiogile horietako batzuek oinarrizko produktuen nazioarteko merkatuak —elikagaien merkatuak barne— aukeratu zituzten beren inbertsioak gauzatzeko. Ondorioz, bai garaian garaiko nekazaritza-salgaiak, bai etorkizunekoak eragile instituzional horien epe laburreko errentagarritasuna lortzeko espekulazio-erabakien mende geratu ziren. Beharrak asetzeko helburuarekin ondasunak nazioartean saltzea haien prezioen inguruko apustuen mende dago, eta, ondorioz, elikagai horien inportazioen beharrean daudenen kostua modu artifizialean igo da, eta elikagaien eskuragarritasuna mugatu, zaildu eta garestitu. Era berean, nekazaritza-gaien nazioarteko merkatuetan, presioa areagotu zen, herrialde industrializatuek gero eta kezka handiagoa baitzuten berotegi-efektua eragiten duten gasen jaulkipenak sorturiko klima-aldaketaren ondorioen aurrean. Izan ere, erregai fosil solidoetan oinarrituriko energia-ereduaren eragin kaltegarria eta agortze hurbilak eragina izan zuen 2000tik aurrera Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (ELGE) 34 kideek nekazaritzako erregai likidoen —bereziki etanola eta biodiesela— garraiorako erabilpena sustatzeko neurriak hartzeko orduan. Neurri horiek, gainera, ez ziren mugatu barneko ekoizpenari. Hegoaldeko hainbat herrialderekin izandako akordioez baliatuta (edo zuzenean ezarriz), salgai horien ekoizpena sustatu zuten Hegoaldean, Iparraldeko herrialdeetara esportatzeko. Hortaz, industria-erabilerarako nekazaritzako elikagaien eskaera handitu zen, eta elikadurarako elikagaien eskaerarekin lehian sartu bete-betean. Horren ondorioz, elikadura- eta finantza-korporazio handiek Hegoaldean lurra eskuratu eta metatzeko prozesuak ezarri dituzte, tokiko nekazarientzako lur-aukerak murriztu dira, eta haien lurrak halako ekoizpenetara bideratu. Prozesu horri lurren arpilatzea deritzo, eta asko hazi da 2008ko finantza- eta elikadura-krisialdiaz geroztik gaur egun arte [10, 11]. 3.5. Egiturazko Doikuntza Programak (EDP) eta kanpora begirako nekazaritza-eredua Ekonomiaren liberalizaziorako joerak beste eragin-eremu garrantzitsu bat izan zuen 1980ko hamarkadatik aurrera Hegoaldeko ekonomietan, haien kanpo-zorraren arazoak eztanda egin zuenean. Izan ere, zor hori berreskuratzeko asmoz, NDFk eta MBk diseinatutako EDPak abian jarri zituzten herrialde horietan. EDPek oinarrizko bi zutabe zituzten: merkatu-harremanak eta ekimen pribatua, batetik, eta kanpoko sektorearen liberalizazioa, bestetik. Testuinguru horretan erabakitako politikek berebiziko eragina izan zuten nekazaritza-sektorearen etorkizunean. Izan ere, oreka makroekonomi-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22112 41 Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua koa lortzeko egonkortasun-programek inflazioaren murrizketa zuten helburu bakar. Eta hura lortzeko bide nagusia gastu publikoaren murrizketak izan ziren, tartean nekazaritza-sektorean egindako gastu publikoa (prezioei eusteko gastuak, biltegiratze-gastuak, elikagaien banaketa eta merkaturatzea gauzatzeko gastuak...). Horrekin batera, EDPek nekazaritza nazioarteko merkatuetan irteera zuten nekazaritzako produktuen ekoizpenari begira jartzea bilatzen zuten. EDPen ikuspegi berrian, nekazaritza-sektoreak izaera esportatzailea zuen, hau da, barne-merkatuaren beharrak ase ordez, kanpo-zorrari aurre egiteko beharrezkoak ziren dibisak lortzeko tresna zen, barneko elikadura-beharrak alde batera utzita. Hala, nekazaritzaren zeregina eraldatu egin zen: merkatu nazionaleko biztanleen elikadura-beharrizanak nekazarien tokiko komunitateen bidez asetzeko, oinarrizko elikagaiak ekoiztetik (artoa, patata, arroza, garia...) ustiategi estentsiboetan kanpo-merkaturako labore bakarrak ekoiztera (kafea, kotoia, soja, kakaoa...) iragan ziren. Aldaketa horrek ahalbidetu zuen eredu industriala Hegoaldera ere zabaltzea. Izan ere, kanpora begirako sektoreak lur kopuru handiak, ongarriak eta mekanizazio maila altua behar zituen. Eraldaketa horren islarik adierazgarriena elikadurarako nekazaritza-produktuak (artoa, soja, azukrea...) gero eta gehiago erregai likidoen ekoizpenerako salgai gisa erabiltzea izango litzateke. EDPek aldatu egin zuten herrialdeen elikadura-beharrizanen asetzea gidatzen zuen filosofiaren funtsa. Elikagaien ekoizpen propioa eta nekazari txikien bizimodua alboratu ziren, eta merkatua —batez ere nazioartekoa— erdigunean jarri. Geroztik garrantzia duen bakarra da behar diren elikagaiak erosteko behar beste dibisa edukitzea eta ez horrenbeste barneko ekoizpen-ahalmena, horrek elikagaien inportazioen mendekotasuna eta NGEen negozioak bultzatzea badakar ere. 3.6. Nazioarteko korporazioen pisu hazkorra Aipatu ditugun modernizazio- eta liberalizazio-prozesuek ondorio zuzena izan dute nazioarteko eta herrialde barneko elikadura-sistemetan, baita modu nabarmenean haien barnean kokatzen diren elikaduraren baliokateetan ere, eta, ondorioz, izaera globala eskuratzen eta sektore mailako balio-kate globalak (BKG) osatzen dira. Balio-kate global horietan, nekazariak, alde batetik, lehengaien hornitzaile huts bilakatzen dira, industria eta banaketa handiaren barnean bertikalki integratzen diren heinean, eta, bestetik, zenbait inputen (haziak, ongarriak, errekinak, pestizidak, eta abar) mendeko bezeroak dira, input horien hornikuntzarako enpresa agrokimikoen eskuetan dauden heinean. Kasu askotan, inputen eta ekoizpenaren erosketa-salmenta pakete berberean integratuta daude; hala, nekazariaren ekarpena lurra eta beraren lana dira, eta balio erantsiaren zatirik handiena balio-katearen beste katebegietan geratzen da. Hala, produkzioa, eralda-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22112 43 Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua Hala, NGE handien kopuru txiki batek kontrolatzen ditu ekoizpen-, komertzializazio-, eraldatze- eta banaketa-faseak, garraioan, biltegiratzean, finantzaketan eta halako jardueretan eskala-ekonomiak baliatuz. Prozesu horrek mundu mailako eskala globala hartu du azken hamarkadetan, eta BKGak jaun eta jabe dira egungo elikadura-sistema globalizatuan: herrialdeen arteko ekonomia-fluxuak nahi erara moldatzen dituzte (esportazioa, inportazioa, AIZ, finantza-fluxuak…). Ondorioz, aurreko 2. taulan [12, 13] ikus daitekeen bezala, azken hamarkadetan, banaketa handiko enpresek BKGen kontrola eskuratu dute, eta elikadura-enpresek aurretik zeukaten indarra ordezkatu. 4. NAZIoARTEKo ELIKAGAIEN ZIURGABETASUNA ETA ELIKADURA-mENDEKoTASUNAREN HANDITZEA Arestian aipatutako politika horien ondorio nagusia zera izan da, aldatu egin dela elikagaiak eskuratzeko eta beharrak asetzeko bidea, gero eta gehiago nazioarteko merkataritza baita elikagaiak eskuratzeko bide nagusia [14]. Horrek kalte esanguratsuak eragin ditu Hegoaldeko hainbat herrialdetan. Izan ere, politika horien ondorioz, garapen bidean dauden herrialdeetako elikagaien inportazioak asko igo dira, bai fisikoki, bai balio aldetik, 2008ko krisiaz geroztik elikagaien prezioek gora egin dutelako. Hala, garapen bidean dauden elikagai-inportatzaile garbiek (PEDINA) 2007-2008ko elikagai-krisiaz geroztik 1995ean halako bi eta lau diru kopuru handiagoa bideratzen dute —20.000 milioi dolarreraino— elikagaiak erostera, bai prezioek bai inportatutako kopuruek gora egin dutelako. Prezioak % 50 eta % 100 artean igo dira 2002-2004tik 2015era bitartean, eta inportatutako kopuruak bikoiztu egin dira 1995-2013 aldian [15]. Orain arte, posible izan da faktura gehigarri hori ordaintzea, zeren eta nekazaritzako produktuak esportatzeagatik elikagaiei ez dagozkien diru-sarrerak elikagaien fakturak baino gehiago hazi dira, Afrikan izan ezik. Hain zuzen, Afrika nekazaritzako produktuen esportatzaile garbia izatetik inportatzaile garbia izatera igaro da, eta elikagaien inportazioak nekazaritzako produktuen esportazioak baino gehiago hazi dira. Areago, Afrikako herrialdeetako elikagaien inportazioen balioa, batez beste, nekazaritzako produktuen esportazioetatik lortutako baliabideen % 30 da [16]. Baina ez dago argi Hegoaldeko herrialde askotan inportazio horiek arazorik gabe egiten jarraitu ahal izango duten ala ez etorkizunean, horrek dakarren diru-ahaleginagatik eta Hegoaldeko herrialdeetako nekazaritzasektorean dituen ondorioengatik. Esportazioagatik lortutako diru-sarreren ehuneko handi bat inportatutako elikagaien erosketa ordaintzera bideratzea, dibisak sortzeko ahalmenaren eta herrialdearen errenta-mailaren arabera, aukera ona izan daiteke, edo ez. Hori egingarria litzateke Erresuma Batuan
44 Ekaia, ale berezia 2021, 31-51 Efren Areskurrinaga Mirandona edota Japonian, uharte aberatsak biak ere, baina ezinezkoa litzateke dirusarrera txikiko Hegoaldeko herrialde askorentzat, batez ere Afrikakoentzat. Kasu horretan, kanpo-apustu horrek esan nahi du uko egiten zaiola elikagaien ekoizpen nazionala bultzatzeari nagusiki landatarrak diren eta nekazaritza-jarduera handia duten herrialdeetan, eta nekazariak alde batera uzten dituela, pobreziaren eta diru-sarrera txikien gurpil zoro batera kondenatuz. Zeren, horrela, Iparraldean diruz lagundutako ekoizpen handietatik datozen inportazio merkeek tokiko ekoizpenarekiko benetako lehia desleiala ekarri diote barne-produkzioari, eta produkzio-ahalmena gutxitu eta elikagaien kontsumo-otarrean produktu inportatuak sartu dira haien ordez. Horrek elikadura-mendekotasuneko egoera bat sortu eta herritarren artean elikadura-ziurgabetasuna hedatu du, eta, gosea murriztu ordez, haren hedapenari bidea eman dio [16]. 3. taulak inpaktu horren ideia bat erakusten digu, elikadura-mendekotasunari dagokionez. Elikagaien inportazioek tokiko elikagaien horniduran duten pisua handia da Afrika osoan eta bereziki Iparraldean eta Ekialde Hurbilean, eta Erdialdeko Amerikan eta Kariben. Prozesu hori, ikusten denez, areagotu egin da azken urteotan. Hau da, nekazaritzaren liberalizazioneurriak indarrean jarri direnetik. 3. taula. Hegoaldeko herrialdeen elikadura-mendekotasunaren ratioak, ehunekoetan (1995-2018). Erregio zonaldeak Inportazioak/produkzioa 1995- 2000 20012006 20072011 2012- 2013 20142018 Afrika 34,7 39,0 42,6 43,0 48,6 Erdialdeko Amerika eta Karibea 55,1 76,8 70,2 72,5 78,6 Hego Amerika 23,7 19,4 20,3 18,8 16,7 Asia eta Pazifikoa 14,5 13,9 13,4 14,4 14,5 Ekialde Hurbila eta Iparraldeko Afrika 78,2 73,4 91,7 90,7 105,9 Asiako Erdialdea 66,6 73,4 91,7 97,8 109,9 Gutxien aurreratutako herrialdeak 13,3 15,2 15,4 9,7 19,9 Sarrera baxuko eta elikagai-defizit handiko herrialdeak 7,0 9,1 10,0 17,4 12,8 Elikagai-inportatzaile garbiak diren sarrera baxuko herrialdeak 24,1 23,7 25,6 31,4 33,0 Iturria: egileak egina, FAOSTAT datu-baseko datuetan oinarrituta.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22112 45 Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua Hala ere, diskurtso hegemonikoak, 2030eko garapen iraunkorrerako agendan bertan ere, nazioarteko merkataritzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du munduko elikadura-premiak betetzeko, bereziki eraginkortasun eta garapen maila baxuko herrialdeei dagokienez, eta ez du kontuan hartzen elikadura-mendekotasuneko egoera horrek zer arrisku dakartzan pisu gutxiko eta nazioarteko agertokian eragiteko ahalmen urria duten herrialdeentzat. Izan ere, Dohan adostutako negoziazio-agindua Iparraldeko herrialdeen jarreren aldekoa izan zen berriro, ez baitzuen bildu aurreko akordioaren eraginaren berrikuspena, ez eta Hegoaldeak eskatzen zuen tratamendu berezia ere. Liberalizazio-prozesu asimetrikoarekin aurrera jarraitzea adostu zen, finean. Hegoaldearen beharrak eta haiekiko tratamendu berezia asmoak adierazteko hitzetan baino ez ziren jaso. 2007-2008ko elikadura-krisian ere, krisia eta prezio garaiak ez ziren espekulazio finantzarioaren ondorio gisa ikusi, baizik eta Dohako liberalizazio-prozesua ez gauzatzearen ondorio gisa [9]. Baina, gaur egungo testuinguru globalean, non elikagaien prezioen hegazkortasun handia dagoen eta nekazaritzako nazioarteko merkataritza-trukeetarako arau asimetrikoak indarrean dauden, nazioz haraindiko enpresa gutxi batzuek zitu-merkataritzaren gainean kontrol handia izanda (Archer Daniels Midland —Adm—, Bunge, Cargill eta Louis Dreyfus NGEek, ABCD izenekoek, zitu-merkataritzaren % 90 kontrolatzen dute [17]), ez dirudi aukerarik onena denik nazioarteko merkatuetatik datozen elikagaien inportazioetan konfiantza izatea herritarren elikadura-beharrak asetzeko iturri nagusi gisa. Are gehiago, munduko gainelikadura-, desnutrizio- eta malnutrizio-arazoak areagotzeko funtsezko faktorea da, hurrengo ataleko mundu mailako eta bereziki Hegoaldeko datuek erakusten diguten bezala. Ikuspegi oker horrek oztopatu du eta oztopatuko du GIH-2a betetzea, bai orain arte, bai etorkizunean ere. 5. GoSEAREN ETA AZPIELIKADURAREN EGoERA ETA BILAKAERA 2015-2020 URTEETAN ETA 2030RAKo HELBURUA BETETZEKo AURREIKUSPENAK FAOren azken datuen estimazioen batezbestekoaren arabera, gaur egun munduan 768 milioi pertsona daude azpielikatuta, hau da, gose kronikoa dute; estimaziorik garaiena 811 milioi da, eta txikiena, berriz, 720 [18]. Haietatik 760 milioitik gora Hegoaldeko herrialdeetan bizi dira, eta gehienak nekazari txikiak eta, oro har, landa-eremuko biztanleak dira, emakumeak buru dituzten etxeak nagusi direla. Kopuru hori 327 milioi murriztu da 1990eko hamarkadaren hasierako batezbestekotik, hau da, 1990-1992 aldia —milurtekoko helburuen erreferentziazko urte tartea— 2018-2020 urteetako batezbestekoarekin alderatzerakoan. Baina joera beherakor ho-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22112 47 Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua aurreratutako herrialdeetan eta sarrera baxuko eta elikagai-defizit handikoetan; igoera esanguratsua izan da aztertutako aldian, bilakaera aurrekoena baino gorabeheratsuagoa izan bada ere. Hala, egun, mundu mailako goseak populazioan duen eraginaren pisua % 9,9koa da, GIH 2. Helburuak zehazten duen % 0tik oso urrun, eta, gainera, desberdintasun handia dago erregioen artean: Afrikan % 21, Latinoamerikan eta Asian % 9 eta Europan % 2. Dena den, sarrera baxuko herrialdeetan da eragina handiena: % 28,9 [18]. Gosearen muturreko egoeraz gainera, elikadura-ziurtasunik edota elikagai osasungarri nahikoetarako eskuragarritasunik ez dutenen kopurua kontuan hartzen badugu, ziurgabetasun-egoera askoz handiagoa da: 2.370 milioi pertsonari eragin zion 2020. urtean. Gauza bera esan genezake haurren nutrizioaren inguruko gabeziez, oraindik milioika baitira hazteko arazoak, pisu txikiegia edota gehiegizkoa dutenak. COVID-19aren eragina erabakigarria izan da horretan. Izan ere, 320 milioi pertsona gehiagori eragin dio elikadura-ziurgabetasun ezarekin loturiko egoeraren batek, eta 148 milioi pertsona gosetu gehiago izan dira, 2019ko datuekin alderatuz [18]. Datu horiek agerian uzten dute gosearen eta elikadura-ziurgabetasunik ezak eragin handia duela mundu mailan, joera gorakor esanguratsua agertuz, eta eragin handiena izanik elikadura-mendekotasun egoeragatik eta deskribatutako liberalizazio asimetrikoko prozesuagatik gehien zigortutako Hegoaldeko eremu geografikoetan. Bertan ikusi daiteke ere, 2015ean ez zirela bete, inondik ere, 1996ko Munduko Elikadura Gailurraren helburua, hau da, 1990ean goseak zeuden pertsonen kopurua erdira jaistea, ezta Milurtekoko Garapen Helburuetako (MGH) 1. helburua ere, hau da, munduko gosearen ehunekoaren intzidentzia erdira murriztea. Nahiz eta 2012an FAOk gosearen eragina kalkulatzeko metodologia aldatu eta zifra guztiak berrikusi, 1990-1992 aldiaren hasieran goseak zeuden pertsonen hasierako estimazioak barne, ez zen lortu helburua betetzea. Izan ere, berrikuspen horrek aldiaren hasieran 150 milioi pertsona azpielikatu gehiago egotea ekarri zuen eta aurreko azterlan guztietan gosearen eta azpielikaduraren intzidentzian jasotako goranzko joera errotik aldatzea. Hala, ordutik aurrera, gabezia horren intzidentziak behera egin du: gosearen intzidentzia murrizteko datu hobeak islatu, eta intzidentzia erdira murriztea lortu dela sinetsarazi da [19]. Aldaketa metodologiko hori gertatu ezean, gosearen eta azpielikaduraren datuek joera gogorragoa islatuko lukete Hegoaldeko populazioetan, eta milurtekoko helburuak lortu gabeko helburu gisa agertuko lirateke nabarmen. Baina, aurrez aipatu bezala, aldaketa hori ez da izan bakarra, 2020ko FAOren txostenean [3] datuen beste berrikusketa garrantzitsu bat egin baitzen Txinari dagokionez. Zehazki, 2000. urtetik aurrerako gosearen kopuruak zuzendu dira, gutxitu, eta horrek nabarmen beheratu ditu Asiako eta
48 Ekaia, ale berezia 2021, 31-51 Efren Areskurrinaga Mirandona munduko azpielikatuen datuak. Ondorioz, 2019ko txosteneko 800 milioi gorako pertsona gosetuen kopurua nabarmen jaitsi zen, 690 milioiraino. Baina, hala ere, txosten horrek berak —eta are gehiago 2021ekoak, pandemiaren eragin latza kontuan hartzen duelako— aurreikusten du joera horri eutsiz gero ez dela lortuko 2030erako gosea amaitzea, inondik ere. Are gehiago, mundu mailan 660 milioi pertsona egongo dira gosez 2030ean, eta berriz ere bete gabe geratuko da GIHetako bigarren helburua. Erakundeak, hala ere, baikorrak dira: adierazi dutenez, zenbait politika-aldaketa eginez (elikagai osasungarrien egungo kostua jaisteko neurriak hartuz, finean), helburua lortzeko modukoa da, eta bide hori hartzeko deia egin dute. Erakundeak zuzen daude esaten dutenean gosearen iraunkortasunaren arrazoi nagusia dela milioika pertsonak ez dutela nahikoa diru bizitzen jarraitzeko beharrezkoak dituzten elikagaiak eskuratzeko. Are gutxiago, elikagai osasungarriak eskuratzeko eta horrenbestez bestelako nutrizioarazoak ekiditeko (gehiegizko pisua edota proteinen gabeziak, esaterako, edota haurren pisu txikiegia). Sakoneko arazo hori konpontzeko, baina, ez da nahikoa nekazaritzako inbertsioak egitea nutrizio-gaiak kontuan izanda, balio-katean galtzen den produktuen kopurua gutxitzea eta kate osoaren efizientzia hobetzea bakarrik, ez bada merkataritza-, gastu- eta inbertsiopolitika orokorretan aldaketarik egiten. Hau da, ez da egongo gosea desagerrarazteko irtenbide eraginkorrik ez bazaie merkatu-kontzentrazioari eta liberalizazio asimetrikoari aurre egiten. Arlo horietarako proposamenak hutsaren hurrengoa dira, nazioartean nagusi diren potentziek jokabidea aldatzea eta munduko elikadura-sistema sakon eraldatzea eskatzen duelako. Baina hori egungo ekonomia-eredu merkatuzale eta liberalizatzailearen kontra joatea da, eta hori ez dago konpromisoen artean, ez garapen iraunkorrerako helburuetan, ezta beste inon ere. Jokabide horren adierazpide garbia dugu Munduko Merkataritza Erakundeak elikadura-segurtasuna bermatzeko izakinak biltegiratzeko jarritako oztopoak Hegoaldeko herrialdeei. Izan ere, 2007-2008ko elikadura-krisiaren ondoren, Indiako gobernua herrialdeko nekazariei uzta prezio administratuetan (nazioartekoa baino garaiagoetan) erosten hasi zen, elikagai nahikoa edukitzeko populazioaren beharrei aurre egiteko eta herrialdeko nekazarien sarrerak bermatzeko, nekazari txikiak baitira Indiako populazio pobre eta gosetuaren zati esanguratsu bat. Baina, 2012an, AEBk India salatu zuen MMEn, prezioen sostengu-politika hori tarteko, nazioarteko merkatuetan distortsioak sortzeagatik. Salaketa horren aurrean, Indiak eta G-33ko Hegoaldeko herrialdeek elikadura-ziurtasuna bermatzeko helburuzko gisa horretako planak, NAaren murrizpen- eta debeku-esparrutik ateratzea eskatu zuten. Baina Iparraldeko taldeak eta Cairns taldeko herrialdeek kontra egin zuten, eta ez zen eskaera onartu. Trukean, Bake Klausula onartu zen, gaiaren inguruan behin betiko erabakia hartu bitartean. Haren arabera, gisa horretako programak MMEri
https://doi.org/10.1387/ekaia.22112 49 Bigarren helburua: gosea ezabatzea, benetan bilatzen ez den helburua jakinarazi behar zaizkio, eta, hori betez gero, inongo herrialdek ez ditu berriz salatuko. Behin betiko akordioa eta Bake Klausularen bukaera 2015eko Nairobiko Konferentziarako aurreikusi ziren. Igaro da Nairobikoa, baita 2017koa Buenos Airesen ere, eta ez da halakorik gertatu. Eta ez da halako ezer espero 2021eko Genevakoan ere. Hau da, herrialde boteretsuenak merkataritza-gaien arloan aurretik jartzen ari dira prezioen inguruko liberalizazio-politikak, eta nazioarteko merkatuak eskuratzea elikadurarako eskubidea bermatzea baino, bizitzak jokoan izanda ere! [20]. 6. oNDoRIoAK Kontuan izanda egun dugun gosearen hedapen zabala, 760 milioi pertsonatik gorakoa, eta 2014tik hona haren eraginak joera gorakorra duela mundu mailan, 2030. urtean gosea bukatzeko garapen iraunkorrerako bigarren helburua gauzatzea ez da egingarria izango indarrean dauden ekonomia-politika liberalek bere horretan badiraute. Gosearen eragin zabala munduan ekoizten diren elikagai kopuru nahikoak merkatuan ezin eskuratzeagatik gertatzen da nagusiki. Erabat salgai huts bihurtu diren elikagaiak eskuratzeko nahikoa diru ez izatearen ondorio da; errentaren banaketan dagoen desberdintasunaren eta haren ondoriozko pobreziaren hedapen zabalaren emaitza larria, alegia. Izan ere, 1980ko hamarkadatik aurrera, liberalizazio-neurriek modu zuzenean kaltetu dute pobreek elikagaiak eskuragarri izatea, baita Hegoaldeko nekazari txikien bizimodua ere. Halako politikek tokiko elikagaiak ekoizteko aukerak eta gaitasunak mugatu dituzte, eta, ondorioz, herrialdeetako elikadura-mendekotasuna areagotu, eta pobrezia, gosea eta elikaduraziurgabetasuna hedatu dituzte mundu mailan. Elikadura-arazoei aurre egiteko eta munduko nekazari txikien bizimodua duina izateko, beharrezkoa da egun indarrean diren neurri merkatuzaleak zuzentzea, eta nekazariei eta elikagaiei beren funtzio soziala itzultzea, gizakion elikagaien beharrak asetzeari dagokionez. Hau da, elikagaien ekoizleek izan behar dute elikadurarako eskubidea gauzatzeko ezinbesteko eragileak, eta ez egun lan horretan nagusitu diren enpresa agroindustrial handiak. Gisa berean, munduko nekazariak ezin dira izan industriaren lehengai hornitzaile hutsak, ezta elikagaiak mozkinerako bitarteko soil ere. Bide horretan, ezinbestekoa da egungo merkataritza-neurri liberal asimetrikoak bertan behera uztea eta herrialdeen elikadura-burujabetzarako eskubidea onartzea. Hau da, herrialde guztiek, Hegoaldekoek barne, ahalmena izatea erabaki guztiak hartzeko bertako elikadura beharren asetzea bermatzeko, kanpoko lehia desleiala eta arau inposatuak baztertuz. Herrialdeetako botere publikoek ahalmena izan behar dute elikagaien merkatua | science |
addi-b3126fd9c29d | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57527 | Jarduera fisikoa, guztion osasuna eta ongizatea hobetzeko tresna | Irazusta Astiazaran, Jon ; Sanz Echevarría, Begoña; Rodríguez Larrad, Ana | 2021 | 54 Ekaia, ale berezia 2021, 53-72 Jon Irazusta, Begoña Sanz, Ana Rodriguez-Larrad 1. SARRERA Gure gizartean azken bi mendeetan osasunaren arloan eta beste esparru batzuetan izan diren aurrerapenek pertsonen bizi-itxaropena handitu dute. Prozesu hori bereziki nabaria izan da herri garatuenetan, baina munduko herrialde gehienetan gertatu da. Horren ondorioz, gizakiaren bizi-itxaropena xx. mendearen hasieran 32 urtekoa izatetik gaur egun 71 urtekoa izatera igaro da [1]. Aldaketa positibo horrekin batera, gaixotasun kronikoek gora egin dute [2]. Horregatik, bizi-itxaropenean gertatu den igoeraren zati adierazgarri bat gero eta urte gehiago desgaitasunarekin [3] edo gaixotasun kronikoekin [4] bizitzeari zor zaio. Uste da horrek eragina izan dezakeela pertsonen bizi-kalitatean eta ongizatean. Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren hirugarren helburua guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea da. Helburu horren ataletako batean, gaixotasun kronikoen prebentzioa eta osasun mentala eta ongizatea sustatu nahi dira [5]. Jarduera fisikoa gorputzak bere borondatez egiten duen mugimendua da, eta energia kontsumitzen du. Ariketa fisikoa, berriz, jarduera fisikoaren modalitate programatu eta egituratu bat da, helburu zehatz batekin edo gehiagorekin egiten dena. Adibidez, gluzemia eta tentsio arteriala kontrolatzeko egunero 30 minutuz erritmo bizian bizikletaz ibiltzea ariketa fisikotzat har genezake. Bi kontzeptuak modu nahasgarrian erabili izan dira, jarduera fisikoak ariketa fisikoa barneratzen baitu. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, jarduera fisikorik eza da munduan hilkortasun-arriskua handitzen duten faktore garrantzitsuenetan laugarrena, eta kalkulatzen da heriotza goiztiarren % 9ren eragile zuzena dela [6]. Jarduera fisikoaren kopurua gaixotasun kronikorik gabeko biziitxa ro pe na re kin lotzen da [7, 8]. Horrek eragin ekonomiko zuzena du osasun-sistemetan. Hala, 2013. urtean, kalkulatu zen 50 bilioi dolar inguruko kostu gehigarria sortu zuela jarduerarik ezak [8]. Nahiz eta jarduera fisikoaren onurak populazio orokorrean ezagunak izan [11], orain dela gutxi arte zientzialarien artean ez zegoen ahobatezkotasunik zenbait populazio nagusi eta zaurgarritan zituen eragin onuragarriei buruz (1. irudia). Horrez gain, ez zegoen argi zer jarduera fisiko mota eta zenbat jarduera egin behar zuten populazio talde horiek. Lan honen helburua honako hau da: jarduera fisikoak eta ariketa fisikoak pertsona ororentzat dituzten onurak laburbiltzea eta pertsona nagusietan eta bereziki populazio zaurgarrienetan dituzten eraginetan sakontzea. Horrez gain, etorkizunerako ditugun erronkak aipatu nahi ditugu. Azken finean, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren hirugarren helburua betetzeko, frogatu nahi dugu jarduera fisikoa denontzat, adin guztietan eta betiko sustatu behar genukeela.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22091 55 Jarduera fisikoa, guztion osasuna eta ongizatea hobetzeko tresna 1. irudia. Jarduera fisikoa edozein adinetan egin daiteke. 2. JARDUERA FISIKoAREN ETA ARIKETA FISIKoAREN oNURAK Jarduera fisikoak eta ariketa fisikoak osasunean dituzten onurak ezagunak ziren antzinatean. Adibidez, idatziz dokumentatuta dago Hipokratesek ariketa fisikoa erabiltzen zuela tratamendu gisa K.a. iv.-v. mendeetan [9]. Hala ere, osasun-onuren lehen proba zientifiko sendoak xx. mendearen er-
56 Ekaia, ale berezia 2021, 53-72 Jon Irazusta, Begoña Sanz, Ana Rodriguez-Larrad dialdekoak dira. Hain zuzen ere, Morris eta lankideek Londreseko autobusetako langileetan ikusi zuten gidariek bihotzeko gaixotasun gehiago zituztela kobratzaileek baino [10]. Gidariek lana eserita egiten zuten, eta kobratzaileak, berriz, bi solairuko autobusetan gora eta behera ibiltzen ziren. Kontuan hartuta bi populazioak beste baldintzetan (adina, egoera sozioekonomikoa, etab.) oso antzekoak zirela, ondorioztatu zuten hilkortasun-diferentziak talde bakoitzaren laneko jarduera fisikoaren araberakoak zirela. Ordutik hona, ebidentziak pilatu dira, eta, gaur egun, ezaguna da zer onura dituen jarduera fisikoak osasunaren eta ongizatearen esparru anitzetan. Hain zuzen ere, Warburton eta lankideek [11] 2007ko berrikuspenean jaso zuten jarduera fisikoa eraginkorra dela gaixotasun kardiobaskularren, zenbait minbiziren, diabetesaren eta osteoporosiaren prebentzio primarioan (gaixotasunik ez dagoenean) eta sekundarioan (behin gaixotasuna agertzen denean). Gaur egun, egiaztatu da eragin hori beste zenbait patologiatara zabaldu daitekeela; besteak beste, gibeleko patologiak [12], dementziak [13] eta gaixotasun psikoafektiboak [14]. Bestalde, ordura arteko ebidentzia bilduz, 2015. urtean, Pedersen eta Saltinek azaldu zuten ariketa fisikoa erabilgarria zela 26 gaixotasun kronikoren tratamenduan ere [15]. Haien artean, nabarmentzekoak dira gaixotasun kardiobaskularrak, neurologikoak, muskulu-eskeletikoak, minbizia, arnas gaixotasunak, diabetesa, dislipemia, osteoporosia eta dementziak. Ariketa fisikoaren onuren mekanismo biologikoak ez daude zeharo finkatuak, eta patologiaz patologia aldagarriak izan daitezke, baina proposatu izan dira zenbait, hala nola odol-fluxuaren hobekuntza, bihotz-zuntzen garapena, mitokondriak ugaritzea, gluzemiaren kontrola, lipidoen oxidazioa, estres oxidatibo baxuagoa edo miokinen jariapena [15, 16, 17]. Nerbio-sistemarekin zerikusia duten onuretan, aurrekoez gain, faktore neurotrofikoek eragindako neuroplastizitatea, sinaptogenesia eta zenbait garun zatiren garapena aipatu dira [13, 18]. Uste da eragin horiek aldaketa epigenetikoen ondorioz gerta daitezkeela neurri batean [19]. Jardueraren eta ariketaren eragina ez da arlo fisikora mugatzen, kognizioan ere sortzen baitituzte onurak. Eragina batez ere ume eta pertsona nagusietan behatu da; heldu gazteetan, aldiz, ebidentziak ez dira hain argiak. Jarduera fisikoak oroimen-gaitasuna, arreta-prozesuak eta kontrol exekutiboak hobetzen ditu [20]. Bestalde, ume aktiboek, sedentarioen aldean, emaitza hobeak lortzen dituzte arretan, ikasketan eta oroimenean [21]. Pertsona nagusietan ere, jarduera fisikoak emaitza hobeak dakartza test kognitiboetan [22]. Aurrerago ikusiko dugunez, horrek guztiak garrantzia izango du zahartzaroko narriadura kognitiboan eta dementzien prebentzioan eta tratamenduan [13]. Bestalde, frogatu da jarduerak eta ariketak eragin nabaria dutela pertsona osasuntsuen eta gaixotasunak dituztenen bizi-kalitatean eta ongizate psikologikoan ere. Oro har, jarduera fisikoak norbere buruarenganako konfiantza eta animo-egoera hobetzen ditu, egonkortasun emozionala ematen du, aserti-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22091 57 Jarduera fisikoa, guztion osasuna eta ongizatea hobetzeko tresna botasuna handitzen du eta estresa kudeatzen laguntzen du [20]. Areago, pertsonalitateari sendotasuna eman diezaioke, eta lotuta dago bizitzaren gaineko asebetetzearekin [23] eta bizitzak pertsonarentzat duen zentzuarekin [24]. Hori guztia dela eta, frogatu da erabilgarria dela depresioaren prebentzioan eta tratamenduan [25]. Patologiaren bat dutenen artean behatu da bihotz-eskastasuna [26], diabetesa [27] eta minbizia [28] dutenen bizi-kalitatea hobetu dezakeela. Haien artean, azpimarragarria da ariketa fisikoak bizi-kalitatea hobetzea dakarrela minbizia duten eta jasan duten gaixoetan, gaitzaren eta haren aurkako tratamendu gogorren eragina leuntzen lagundu baitezake [29]. Ikerketa gutxitan konparatu da ariketa fisikoaren eta farmakoen eraginkortasuna. Hala ere, Nacik eta Ioannidis-ek metaanalisi batean ondorioztatu zuten gaixotasun kardiobaskularren prebentzio sekundarioan ariketa fisikoak eta farmakoek hilkortasunean sortzen zituzten onurak ez zirela adierazgarriki ezberdinak [30]. Antzeko emaitzak behatu dira depresioaren tratamenduan [31]. Dena den, oso ikerketa konparatibo gutxi daude, eta, zenbaitetan, emaitzak kontrajarriak dira. Horregatik, egokia ikusten da etorkizunean farmakoak eta ariketa fisikoa konparatzen dituzten ikerketa gehiago egitea. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) jarduera fisikoko gomendioak eman ditu berriki osasun-onura adierazgarriak lortzeko [32]. Hala, 18 eta 64 urte bitarteko pertsonentzat, astero jarduera aerobikoari 150-300 minutu eskaintzea aholkatzen du, intentsitate moderatuan egiten bada (adibidez, azkar ibiliz), edo 75-150 minutu intentsitate kementsuan egiten bada (adibidez, korrika). Horretaz gain, astean bi aldiz muskulu talde nagusien indarra lantzea gomendatzen da. Dena den, maila horietara iristen ez bada, erakundeek argi uzten dute zerbait egitea, gutxi bada ere, deus ere ez egitea baino onuragarriagoa dela. Bestalde, badirudi gehiago egiteak (aurreko mailak bikoiztu arte) onura gehigarriak dakartzala. Pertsona nagusientzat (> 65 urte), jarduera fisiko aerobikoaren aholkuak berberak dira, baina, erorketak prebenitzeko eta funtzio fisikoa mantentzeko, gomendatzen da osagai anitzeko ariketa fisikoa (indarra, oreka eta aerobikoa barneratzen dituena) astean hiru aldiz egitea. Ume eta nerabeentzat, oro har, jarduera fisiko gehiago gomendatzen da: egunero, batez beste, ordubeteko jarduera moderatu edo kementsua, eta, bizpahiru egunetan, indarraren lanketa. Azpimarratzekoa da, atal honetan, aipatu diren intentsitateek pertsona bakoitzari egokituak egon behar dutela, bakoitzaren gaitasunen arabera. Aipagarria da, era berean, OMEk gomendatzen duela jarduera fisikoa bultzatzearekin batera egoera sedentarioan igarotzen dugun denbora murriztea eta sedentarismoan etenak egitea. Bukatzeko, OMEren gomendioak Garapen Jasangarrirako Agendaren hirugarren helburuarekin zeharo lerrokatuak daude, argi uzten baitute jarduera fisikoari buruzko aholkuak pertsona guztientzat eta adin guztientzat direla, baita gaixotasun kronikoak eta desgaitasuna dituztenentzat ere [32] (1. taula).
Osagai anitzeko ariketa fisikoa (indarra, oreka eta aerobikoa barneratzen dituena) Haurdun dauden emakumeak eta erditu ondokoakc Astean 150 min Ariketa aerobikoak eta muskuluak sendotzeko eta luzatzeko ariketak a Desgaitasuna duten pertsonak barne. b Desgaitasuna duten pertsonak eta gaixotasun kronikoak pairatzen dituztenak barne. c Kontraindikaziorik ez egotekotan. * Hiru aukera. ** Sedentarismoa ekidin kasu guztietan.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22091 59 Jarduera fisikoa, guztion osasuna eta ongizatea hobetzeko tresna 3. JARDUERA ETA ARIKETA ETA ZAHARTZE-PRoZESUA Zahartzen garen heinean, pertsona gehienek gaitasun fisikoak galtzen dituzte [33]. Badira bi eragile: zahartze-prozesua bera eta adinarekin batera gora doazen sedentarismoa eta jarduera fisikorik eza [34, 35]. Zenbaitetan, «gurpil zoro» batean sartzen gara: jarduera fisiko gutxiago egin, gaitasun fisikoa galdu, jarduera egitean okerrago sentitu, eta, ondorioz, are eta gutxiago egin. Adin batetik aurrera, gurpil zoro hori bereziki arriskutsua da, pertsona nagusiagoetan azkarragoa delako narriadura fisikoa. Hauskortasuna, neurri batean, adinari lotutako sindrome bat da. Pertsona hauskorrek pertsona sendoek baino arrisku gehiago dute erorketak, ospitaleratzeak, mendekotasuna eta heriotza pairatzeko [36]. Adibidez, gaur egun COVID-19ak sortu duen pandemian, hauskortasunak gaixotasunaren larritasuna eta heriotza-arriskua dakartza [37]. Oro har, pertsona hauskorren bizi-kalitatea ez-hauskorrena baino kaskarragoa da [38]. Hauskortasuna diagnostikatzeko lehen irizpideak Linda Fried eta lankideek proposatu zituzten [39]. Haren arabera, pertsona bat hauskorra da baldin eta bost irizpide hauetatik gutxienez hiru baditu: ahultasuna, jarduera fisiko gutxi, martxaren abiadura motela, nahigabeko pisu-galera eta abaildura. Dena den, arlo fisikoa ez da zahartzean aldatzen den bakarra. Adinean aurrera joan ahala, funtzio kognitiboak ere narriadura izan dezake [40]. Depresioa [41] eta antsietatea [42] ere ohikoak dira pertsona nagusietan. Asaldura horiek eragina dute pertsonen hauskortasunaren garapenean, eta, maiz, hauskortasun kognitiboa edo psikologikoa ere deskribatu dira. Gaur egun, hauskortasunaren perspektiba multidimentsional eta integrala nagusitzen da [43]. Eredu horretan, hauskortasuna gizakiaren funtzionamenduaren esparru fisiko, psikologiko eta sozialean gizabanakoari eragiten dion egoera dinamikoa da, aldagai sorta baten eraginez sortutakoa eta emaitza kaltegarriak izateko arriskua handitzen duena. Haren prebalentziaren inguruan ez dago adostasunik, erabiltzen den eskalaren arabera aldatzen baita. Fried-en definizioa erabili zuten ikerketen artean, prebalentzia % 4 eta % 17 bitartean zegoen; aldiz, hauskortasunaren definizio integrala erabili zuten ikerketetan, are gehiago alda daiteke, % 4tik % 59ra [43]. Hauskortasunari aurre egiteko, bereziki garrantzitsua da ariketa fisikoa, froga argienak dituen tratamendua delako. Gaur egun, frogatuta dago osagai anitzeko ariketa fisikoko programak direla eraginkorrenak hauskortasuna [44] eta haren ondorioak prebenitu eta tratatzeko. Programa horietan, batez ere indarra, oreka eta erresistentzia lantzen dira. Hauskortasunean duen eraginaz gain, ariketa fisikoak erorketa kopurua eta hilkortasuna murrizten ditu pertsona nagusietan [45]. Interbentzio horiei esker, ospitaleratzeak eta osasunari lotutako kostu ekonomikoa ere murrizten dira, eta bizikalitatea hobetzen da [43].
60 Ekaia, ale berezia 2021, 53-72 Jon Irazusta, Begoña Sanz, Ana Rodriguez-Larrad Pertsona gazteagoen artean gertatzen den bezala, jarduera eta ariketa fisikoak zahartze-prozesuan dituen eraginak ez dira arlo fisikora mugatzen. Alderantzizko erlazioa dago fisikoki aktiboa den bizitzaren eta narriadura kognitiboa izateko arriskuaren artean [13]. Alzheimer gaixotasunaren arriskua % 45 murrizten da jarduera fisikoa bizitza osoan egiten bada [46]. Dena den, pertsona nagusietan egin diren 6 hilabete eta 3 urte arteko interbentzioetan ikusi da zahartzaroan soilik egindako ariketa fisikoak ere hobekuntzak eragiten dituela kognizioan [47, 48, 49, 50]. Era berean, erreakzio- eta prozesamendu-abiadurak eta oroimen espaziala hobetzen ditu, eta zenbait garun-atalen bolumena handitzen du [50]. Narriadura kognitiboa edo dementziak garatu dituzten pertsonetan ere, zenbait ikerketak hobekuntzak behatu dituzte. Aipagarria da oroimenaz arduratzen den hipokanpoaren bolumena handitzearekin batera hobetzen dela gaitasun kognitiboa [50]. Gazteetan bezala, pertsona nagusietan ere behatu da jarduera fisikoa positiboki lotuta dagoela ongizate psikologikoarekin [51] eta eragin positiboa duela ariketa fisikoak pertsona nagusien zoriontasunean, bakardadean eta bizitzarekiko asebetetze mailan [52]. Parametro horien artean, pertsona nagusietan garrantzi berezia hartu du bakardadeak azken urteetan, are gehiago COVID-19ak eragindako pandemiaren eraginez [53]. Bakardadea prebalentzia handiko gertaera bat da populazio honetan, eta, beste alde batetik, osasun-parametro eta bizi-kalitate okerragoekin lotuta dago [54]. Jarduera fisikorik eza eta bakardadea zuzenki erlazionatuak daude [55]. Bakardadeari aurre egiteko, bereziki eraginkorra izan daiteke taldean egiten den ariketa fisikoa. Badirudi ariketa fisikoko saioetan sortzen diren gizarteharremanen ondorioz ongizate subjektiboa hobetzen dela [56]. Harreman horiek garrantzitsuak izan daitezke pertsona nagusien bakardade-sentsazioa murrizteko. Arlo horretako beste parametro batzuetan ere —bizi-kalitatean, adibidez—, onura nabariagoak sortzen ditu taldeko ariketa fisikoak etxean norbere kabuz egiten denak baino [57]. 4. JARDUERA ETA ARIKETA PoPULAZIo ZAURGARRIETAN Pertsona nagusien artean, hauskortasunaren prebalentzia bereziki altua da zenbait populaziotan. Haien artean, nabarmentzekoak dira ospitaleratutako pertsonak [58] eta egoitzetan [59] bizi direnak. Pertsona nagusiei ospitaleratzeek galera fisiko eta kognitiboak [60] eragiten dizkiete maiz. Horren ondorioz, paziente horien hauskortasuna eta mendekotasun-arriskua handitu daiteke, eta bizi-kalitatea murriztu. Populazio horretan, ariketa fisikoa erabiltzen duten zenbait ikerketa egin dira, bai ospitaleratuta dauden bitartean, bai ospitaleko alta hartu eta gero ere [61]. Ospitaleratzean ariketa fisikoa eginda, behatu da egoera fi-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22091 61 Jarduera fisikoa, guztion osasuna eta ongizatea hobetzeko tresna siko [62] eta kognitibo [63] hobea lortzen dela alta hartzerako. Nabarmentzekoa da hobekuntzak bost eguneko interbentzioak egin eta gero behatu direla aipatutako bi ikerketetan [63]. Ospitaleratzearen ondoren ere hobekuntza adierazgarriak daude egoera funtzionalean. Nahiz eta norbere kabuz etxean eginda onurak lor daitezkeen [64], oro har, emaitzak hobeak dira ariketa fisikoa taldean eta modu gainbegiratuan egiten denean [65]. Bereziki, frogatu da programak taldean egiten direnean bizi-kalitatea gehiago hobetzen dela [66]. Dena den, nahiz eta onurak nabariak izan, harrigarria da ospitaleratuak izan diren pertsona nagusiek ariketa fisikoko programetan duten parte-hartzea baxua izatea; izan ere, % 10 ingurukoa da, gure taldeak egindako ikerketa baten arabera [67]. Ikerketa horretan behatu zen zenbait faktore aldagarri —nutrizio-egoera eta etxeko irisgarritasuna, besteak beste— direla parte-hartzearen mugatzaile garrantzitsuenak. Lehen aipatu bezala, egoitzetan bizi diren pertsonen artean ere prebalentzia handia du hauskortasunak [59], eta jarduera sedentarioa nagusitzen da haien egunerokotasunean [68]. Orain dela gutxi arte, lan gutxitan azaltzen zen zer onura dituen ariketa fisikoak populazio horretan [69]. Dena den, interbentzio gehienak intentsitate baxukoak eta indibidualizatu gabekoak ziren. Azkenaldian, osagai anitzeko eta intentsitate moderatuko ariketa progresibo eta indibidualizatua ikertzen duten lanak argitaratu dira. Interbentzio horietan, beste populazio taldeetan gertatzen dena baieztatu da. Hau da, ariketa fisikoak hobekuntzak eragiten ditu arlo fisiko [70], kognitibo [71] eta emozionalean eta bizi-kalitatean [72]. Aldi berean, egoitzetan bizi diren pertsona nagusiei dagokienez, erorketak, hauskortasuna eta hilkortasuna murrizteko balio dezake [73]. Hala ere, halako programak ez dira gai egoitzetako pertsonen eguneroko jarduera fisikoa areagotzeko, eta lortutako hobekuntzak galdu egiten dira interbentzioak eteten direnean. COVID-19ak bereziki eragin die egoitzetako biztanleei, bai gaixotasunak ondorio larriak izan dituelako, baita kutsadura ekiditeko bakartze-neurri zorrotzak hartu direlako ere. Oro har, kanpoko bisitak ia erabat murriztu dira, taldeko jarduerak bertan behera utzi, eta, askotan, pertsonak beren logeletan bakartuta gelditu dira. Neurri horien ondorioz, haien mugikortasuna murriztu da, eta bakartasun-sentsazioa eta bakardadea handitu [74]. Orain arte, egoitzetako pertsona nagusiek itxialdian jasan duten aldaketa fisiko eta kognitiboak aztertu dituen lanik ez dugu topatu. Dena den, egoitzetako arduradunek diotenez, narriadura nabaria izan da. Hau da, une honetan, egoiliarrek inoiz baino hauskortasun maila altuagoa izan dezakete, eta, lehen aipatu bezala, COVID-19k ondorio larriagoak ditu pertsona hauskorretan sendoetan baino [75]. Beraz, egoera honetan, egokia dirudi pertsona horien funtzionaltasuna mantentzeko neurriak hartzea ariketa fisikoko programa egokituen bidez edo jarduera fisikoa sustatuz. Gure taldeak itxial-
62 Ekaia, ale berezia 2021, 53-72 Jon Irazusta, Begoña Sanz, Ana Rodriguez-Larrad dian egindako esperientzia pilotu batean frogatu du bideokonferentziaz zuzendutako ariketa fisikoko saioak egingarriak direla [76]. Saioetan, gidariaren eta parte-hartzailearen artean lotura zuzena zegoen pantailaren bidez. Etorkizunean jorratzeko bide bat dela iruditzen zaigu, egoiliarrek edo etxean dauden eta ateratzeko zailtasunak dituzten pertsona nagusiek ariketa fisikoa egitea errazteko. 5. EToRKIZUNEKo ERRoNKAK Gaur egun, ondo frogatuta dago jarduerak eta ariketak eragin positiboa dutela pertsona gehienen osasun eta ongizatean. Une honetan, zera zehaztu behar genuke: zer ariketa edo jarduera mota den egingarriena eta egokiena pertsona bakoitzarentzat ikuspegi fisiko, psikologiko eta sozialetik. Bestalde, nahiz eta jarduera fisikoaren onurak argiak diren, oraindik pertsona inaktibo asko dago, bereziki populazio zaurgarrienetan. Talde horretan sartuko genituzke fisikoki edo mentalki zaurgarriak direnak edo pertsona nagusi hauskorrak, besteak beste. Pertsona horiek zenbait arazo dituzte ariketa fisikoa egiteko. Batzuk berezkoak dira; haien artean nabariena beren ustez dituzten muga funtzionalak eta beren osasunaren gaineko iritzi kaskarra [77], ez baitute beren burua gai ikusten ariketa fisikoko programa batean parte hartzeko. Areago, zenbaitek ez dute uste jarduera fisikoa eurentzat egokia denik [78]. Bi arazo horiei aurre egiteko, zenbait neurri proposatu dira [77, 78]: alde batetik, heziketa, hau da, pertsona nagusiak jarduera eta ariketa fisikoaren onurez jabetzeko ahalegina egin behar da. Horretan, senideek eta haren inguruko osasuneta gizarte-profesionalek funtzio garrantzitsua dute. Bestetik, programen indibidualizazioa, banakoen behar fisiko zein emozionaletara egokitzea, eta progresibotasuna, maila baxuetatik hasi eta urratsez urrats intentsitatea edo bolumena handitzea. Beste batzuk kanpokoak dira; haien artean, jardueren eskuragarritasuna eta eredua, giroa eta tokia gustuko izatea. Arazo horiei aurre egiteko, beharrezkoa da irisgarritasuna bermatzea eta inguruneko baldintzak pertsona nagusien gustukoak izatea [77, 78]. Bi eredu nagusi daude ariketa fisikoko eskaintzetan: taldean, etxetik kanpo, edo etxean, norbere kabuz. Taldeka egiteak gizarteratzen eta sare soziala handitzen laguntzen du (2. irudia); etxean egiteak, berriz, malgutasuna ematen du. Kontu horretan ez dago adostasunik pertsona nagusien artean, eta zenbaitek taldeko eredua lehenesten dute; beste batzuek, aldiz, etxekoa. Nahiz eta taldeko ariketak onura gehiago dituen [65], frogatu da norbere kabuz etxean egiten dena ere onuragarria dela [64]. Hori guztia dela eta, egokia dirudi eskaintza ahalik eta zabalena izatea, norberak nahi duen eredua aukeratu dezan.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22091 63 Jarduera fisikoa, guztion osasuna eta ongizatea hobetzeko tresna 2. irudia. Taldeka egiten den jarduera fisikoak onura gehigarriak ditu. Frogatu da egoera sozioekonomikoaren ondorioz zaurgarriak direnek ere jarduera fisiko gutxiago egiten dutela, bereziki aisialdiari lotutakoa [79]. Baliabide egokien eskuragarritasun falta, eremu naturalena zein azpiegiturena, baldintzatzaile garrantzitsua da [80]. Egoera sozioekonomikoaren eta jarduera fisikoaren arteko lotura finkatuagoa dago pertsona helduetan umeetan baino [81]. Dena den, frogatu da umeetan ere lotura dagoela egoera sozioekonomikoaren eta sasoi fisikoaren artean [82]. Egoera sozioekonomikoa beste ohitura osasuntsu batzuekin ere lotuta dago [83, 84]. Horrek neurri batean azaldu dezake herri bereko eskualdeen arteko bizi-itxaropenaren diferentzia. Erresuma Batuan, adibidez, frogatu da aldea 10 urtekoa izan daitekeela [85]. Ondorioz, datu horiek guztiak kontuan hartuz, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendako hirugarren helburua lortzeko, ahalegin berezia egin behar litzateke pertsona guztiei eta adin guztietan jarduera fisikoaren onurak helarazteko eta modu seguru eta ekonomikoan banakoari egokitutako jarduera fisikoa egiteko aukera zabala eskaintzeko. Fisikoki, psikologikoki, kognitiboki edo sozioekonomikoki zaurgarriak direnei arreta berezia eskaini beharko zaie, jarduera fisikoa egiteko zailtasun handiagoak dituzte eta. | science |
addi-ae6086a76e4a | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57529 | Genero-berdintasuna eta emakume eta nesken ahalduntzea: populazioaren erdiarekiko zorrak | Pérez Urdiales, Iratxe | 2021 | 92 Ekaia, ale berezia 2021, 91-104 Iratxe Pérez Urdiales 1. SARRERA 2030 Agenda garapen Jasangarrirako 17 helburuz eta 169 erronkaz osatuta dago. 5. helburuak, Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea, bederatzi erronka barneratzen ditu: haietatik sei, zenbakiekin adieraziak, espero daitezkeen lorpenak dira (5.1-5.5), eta beste hiru, letrekin adieraziak, lorpen horietara heltzeko hiru inplementainplementazio-baliabideak dira (5.a-5.c) (1. taula) [1]. Erronka bakoitzaren lorpena berezko adierazleekin neurtuko da. 1. taula. Garapen Jasangarrirako 5. Helburua eta haren erronkak. 5. helburua. Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea 5.1. Mundu guztian emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiak amaitzea. 5.2. Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea eremu publiko eta pribatuetan, sexu-salerosketa eta sexu-ustiapena eta beste ustiapen mota batzuk barne. 5.3. Praktika kaltegarri guztiak ezabatzea; besteak beste, haurren ezkontza, goiztiarra eta behartua, eta emakumeen genitalen mutilazioa. 5.4. Ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lana aitortzea eta baloratzea zerbitzu publikoen, azpiegituren eta gizarte-babeseko politiken bidez, eta etxean eta familian partekatutako erantzukizuna sustatuz, herrialde bakoitzean dagokionaren arabera. 5.5. Emakumeen parte-hartze oso eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera-berdintasuna ere, bizitza politiko, ekonomiko eta publikoko maila erabakitzaile guztietan. 5.6. Sexu- eta ugalketa-osasunerako sarbide unibertsala ziurtatzea, bai eta ugalketa-eskubideak ere, Populazioari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Hitzarmenaren Ekintza Programarekin, Pekineko Ekintza Plataformarekin eta bestelako konferentzien azken dokumentuekin bat adostutakoaren arabera. 5.a Emakumeei baliabide ekonomikoetarako eskubide-berdintasuna eta lurraren jabetzarako eta kontrolerako eta ondasunak, finantza-zerbitzuak, herentzia eta natura-baliabideak eduki ahal izateko eskubide-berdintasuna ematen dieten erreformei ekitea, lege nazionalekin bat etorriz. 5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko. 5.c Politika zuzenak eta genero-berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero-berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22107 93 Genero-berdintasuna eta emakume eta nesken ahalduntzea: populazioaren erdiarekiko zorrak 5. helburua testuinguruan ipintzeko, nahitaezkoa da harekin lotutako termino batzuk ezagutzea: generoa, lehenik, gizarte bakoitzak emakume eta gizonei sexu biologikoan oinarriturik esleitzen dien ezaugarri multzoa da. Eraikuntza sozial, historiko eta kulturala da, eta funtzio, jarrera, gaitasun eta muga desberdinak esleitzen zaizkie gizon eta emakumeei, naturak ezartzen dituen ezaugarritzat hartuta [2]. Generoaren kontzepzio tradizional horren ondorioz, gizartean sortzen eta erreproduzitzen diren botere-erlazioak sortzen dira, eta genero arteko desberdintasuna sortzen da [2]. Sistema patriarkalaren oinarrian, generoen arteko desberdintasuna dago, eta haren jarraipena ziurtatzen du. Patriarkatuari dagokionez, gizonaren autoritatearen eta lidergoaren ideian oinarritzen den antolaketa sozial, politiko, ekonomiko eta erlijiosoa da [3]. Gizarte-antolaketa patriarkala bazterkerian oinarritzen denez, emakumeak sistematikoki uzten ditu gizarte-erakundeetatik baztertuta. Gainera, lege, arau, balio eta erakunde multzo aldaezin gisa «saltzen» da, egituraren aurka borrokatzea ezinezkoa izango balitz bezala [4]. Sistema patriarkala etengabe erreproduzitzen denez, gizarte guztietan emakumeek gizonek baino erabakitzeko gaitasun gutxiago dute beren bizitzako alderdi estrategikoei buruz [5]. Ondorioz, emakume eta gizonen beharren asebetetze maila eta banakako eta gizarte-eskubide askoren gozamena baldintzatuta dago [2]. Diskriminaziozko testuinguru horretan, guztiz beharrezkoa da emakumeen ahalduntzea bultzatzea: «Emakumeen prozesu indibidual eta kolektiboa da. Ahalduntzearen bidez, genero diskriminaziozko testuinguru batean, emakumeek beren ahalmenak, gaitasunak, estrategiak eta protagonismoa garatzen eta indartzen dituzte, bizitza pertsonal nahiz sozialaren alderdi guztietan modu autonomoan jokatu ahal izateko, berdintasuna lortzeko baliabideak (materialak, psikologikoak, intelektualak eta ideologikoak) eskuratzeko, erabakiak hartzeko eta aitorpena jasotzeko» [6]. Hala ere, diskriminazioak ez die emakume guztiei berdin eragiten: adibidez, etnizitateak, maila ekonomikoak, azalaren koloreak, orientazio sexualak, genero-identitatearen aldaketak eta normatibotzat hartzen ez diren beste hainbat ezaugarrik bazterkeriaren esperientzia indibiduala indartzen dute, eta sexismoa eta beste diskriminazio mota batzuekiko interakzioa eragiten, hala nola homofobia, arrazismoa, xenofobia edo LGTBIfobia [7]. Halaber, ikuspegi feministak garrantzi handia ematen die ahalduntzeak emakumeei ematen dizkien baliabide ukiezinei, hala nola autoestimua, gogoeta- eta azterketa-trebetasunak, antolaketa kolektiboa edo eragin politikoa. Emakumeak, beraz, beren gizarte-harremanen testuinguruan ahalduntzen dira: etxeko eremuan, gizarte-egituretan eta espazio publikoan generoen arteko botere-harremanak zalantzan jarriz eta eraldatuz [5]. Horregatik, 5. helburuak planteatzen dituen erronkek maila indibidual eta kolektiboan eragiten dute. Horregatik guztiagatik, artikulu honen helburua zera izango da: Garapen Jasangarrirako 5. Helburua hizpide hartuta, hots, genero-berdintasuna
94 Ekaia, ale berezia 2021, 91-104 Iratxe Pérez Urdiales lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea, helburu horren erronkek barneratzen dituzten diskriminazio-faktoreak gure inguru hurbilean edota mundu mailan kokatzea. 2. mEToDoLoGIA Helburuari erantzuteko, erronka bakoitzaren edukia eta haien lorpena neurtzeko adierazleen bilaketa egin zen. Erronka eta adierazleen azalpena eta azken horien garapena ezagutzeko datuak bigarren mailako informazioiturrietan bilatu ziren, eta lehentasuna eman zitzaien Nazio Batuetako eta nazioarteko beste erakunde esanguratsu batzuen datuei. Gainera, generodesberdintasuna eta emakumeen ahalduntzea mundu mailako testuinguruan ipintzeko, gizarte-erakundeen eta lankidetzarekin erlazionaturik dauden akademikoen testu eta txostenak ere erabili ziren, sarritan gizarte-errealitateetatik hurbilen dauden eragileak diren heinean. Euskadi eta Espainia mailako informazioa jasotzeko, hurbileko erakunde publikoen datuak erabili ziren gehienbat. Garapen Jasangarrirako 5. Helburuaren estrukturari jarraituz, bildutako informazioa kritikoki irakurri ondoren, laburtu eta egokitu egin zen. 3. GARAPEN JASANGARRIRAKo BoSGARREN HELBURUA LoRTZEKo ERRoNKAK 3.1. Espero daitezkeen lorpen eta adierazleak 5.1. Mundu guztian emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiak amaitzea. Hona emakumeen kontrako diskriminazioaren azalpen bat: «Emakumeei eta gizonei tratu desberdina ematea, emakumeei beren eskubideak osoki erabiltzea eragotziz» [6]. Diskriminazioa zuzenekoa izan daiteke, sexuarekin zuzenean loturik dauden inguruabarrak aplikatzen direnean, edo zeharkakoa, itxuraz neutroa den neurri batek sexu bereko askori kaltea eragiten dionean [6]. Diskriminazioak esparru zabala biltzen duenez, erronka honen adierazleak herrialdeek genero-berdintasuna sustatzeko eta generoagatiko diskriminazioa gutxitzeko marko legalik ba ote duten monitorizatuz adierazten dira. Espainian, emakumeen diskriminazioaren kontrako neurriak ezartzen dituen 3/2007 Lege Organikoa dago indarrean, martxoaren 22koa, emakume eta gizonen berdintasun eragingarriari buruzkoa. Lege horrek, botere publikoetan jarduteko printzipioak ipini, eta sektore publiko eta priba-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22107 95 Genero-berdintasuna eta emakume eta nesken ahalduntzea: populazioaren erdiarekiko zorrak tuan sexuagatiko bereizkeria mota oro ezabatzeko eta zuzentzeko neurriak ezartzen ditu, besteak beste. Gainera, gaur egun Berdintasun Ministerioa egoteak emakumeen eta normatibotzat hartzen ez diren pertsonen diskriminazioa legeditik ezabatzeko aurrerapauso anitz ematea ahalbidetzen du. Adibidez, martxan dago LGTBI pertsonen berdintasunerako eta sexuorientazioagatiko, genero-identitateagatiko, genero-adierazpenagatiko edo sexu-ezaugarriengatiko diskriminaziorik ezerako arau-proiektua, LGTBI pertsonek sufritzen duten diskriminazioari aurre egiteari zuzendua. Euskadin, emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko 4/2005 Legea dago indarrean, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Haren xede nagusia emakume eta gizonek eskubide politiko, zibil, ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta arauetan oinarrizko eskubide guztietan aukera berdinak izatea bermatzea da. Bide batez, berdintasunean oinarritutako gizarte bat lortzea, non pertsonak sexuaren arabera ezartzen diren rolen mugetatik aske egon baitaitezke. 5.2. Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea eremu publiko eta pribatuetan, sexu-salerosketa eta sexu-ustiapena eta beste ustiapen mota batzuk barne Genero-indarkeria genero arteko desberdintasunean oinarritzen da, eta, aldi berean, hari ematen dio jarraipena. Indarkeria mota, noren kontrakoa, haren mugak eta beste alderdi batzuk gizarte-kode ikusezin baina onartu batek arautzen ditu. Hala, patriarkatua ez da bakarrik modu ikusezinean erreproduzitzen sozializazioaren bitartez, baizik eta baita modu kontzientean ere, indarraren eta boterearen erabileraren bitartez [8]. Erronka horren adierazleak bikotekidearen indarkeriarekin eta bikotekideaz bestelako pertsonen sexu-indarkeriarekin erlazionaturik daude. Emakumeen aurkako indarkeria nagusitasun altuko fenomenoa da munduko herrialde guztietan. Europan, bost emakumetik batek indarkeria fisikoa edo sexuala pairatu du gaur egungo edo iraganeko bikotekidearengandik [9]; Espainian, emakumeen populazioaren % 14,2k (zazpi emakumetik batek) [10]. Era berean, Espainian, bi emakumetik batek indarkeria pairatu du bere bizitzan zehar, emakume izateagatik, eta, azkenengo hamarkadan, bikotekideek edo bikotekide ohiek batez beste 60 emakume erail dituzte urtean [10]. Horregatik, gizarte mailan, emakumeen aurkako indarkeria bukatzeko, erreforma legal eta normatiboak aplikatzeaz gainera, hezkuntza parekidearen bitartez, sozializazio tradizionalean erreproduzitzen diren rolen aldaketa eta gizarte-erakundeetako kultura-aldaketa bultzatu behar da. Euskadin, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Lege Proiektua dago bidean, genero-berdintasunaren eta indarkeriaren ikuspegi tradizionalago batekin egindako aurreko araua ordezkatzeko. Berrikuntza gisa, lege
96 Ekaia, ale berezia 2021, 91-104 Iratxe Pérez Urdiales horrek berdintasunaren alorreko prestakuntza aurreikusten du euskal botere publikoetako langileentzat (erakunde polizial, judizial, politiko eta sanitarioetan), eta ikerketa areagotzea eta genero-indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarreko sistemen hobekuntza barneratzen ditu, besteak beste. Sexu-indarkeriaren prebalentziak gora egiten duen bitartean [10], Espainian onartzeko dagoen sexu-askatasunaren berme osorako lege organikoaren proiektuaren arauak eztabaida sakonak sortu ditu politika eta gizarte mailan, sexu-harremanak izateko onarpena zehazten baitu, onarpen positiboko eredu baten alde eginez. 5.3. Praktika kaltegarri guztiak ezabatzea; besteak beste, haurren ezkontza goiztiar eta behartua eta emakumeen genitalen mutilazioa Kulturaren elementu batzuk garapenerako oztopoak dira, zeren eta banakoen eta taldeen giza eskubideak urratzen dituzte, batez ere emakume eta neskenak. Era horretako praktika kulturalak praktika tradizional kaltegarriak izenez ezagutzen dira, eta indarraren edo presio sozialaren bitartez ezartzen dira, tradizio kulturalaren izenean edo identitate-zeinuak mantentzearen berme gisa. Nahiz eta praktika mota desberdinak diren, guztiek emakumeak kontrolatzea dute helburu, eta haien bizi-ziklo osoan zehar gerta daitezke (2. taula) [11]: 2. taula. Genero-indarkeria emakumeen bizi-zikloan zehar Bizi-zikloa Jasandako indarkeria mota Jaio aurretik Sexuaren araberako abortu selektiboak Haurtzaroa Bularrak zapaltzea, neska jaioberriak hiltzea, elikadura, osasun-arreta eta hezkuntza eskuratzeko aukera gutxiago, lan-karga handiagoa, ezarritako ezkontza goiztiarra eta emakumeen genitalen mutilazioa… Nerabezaroa eta helduaroa Bikote barneko indarkeria, arrazoi ekonomikoek behartutako sexua, sexu-jazarpena, intzestua eta bortxaketa, antisorgailuak eskuratzeko aukera murriztea, emakumeen trafikoa, prostituzioa eta pornografia, ezkontza-hilketak... Zahartzaroa Alargunak hiltzea, baliabide ekonomikoak eta ondasunak izateko eskubidearen desberdintasuna Haurren ezkontzatzat hartzen da 18 urtetik beherako haur baten eta heldu baten edo beste haur baten arteko ezkontza edo batasun oro. Nolanahi ere, neskek maizago sufritzen dute praktika hori. Mundu mailan praktikaren maiztasuna murriztu bada ere (azkenengo hamarkadan, 4 neskatik bat ezkondua egotetik 5etik 1era jaitsi da) [12], praktika orokorra izaten ja-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22107 97 Genero-berdintasuna eta emakume eta nesken ahalduntzea: populazioaren erdiarekiko zorrak rraitzen du. Gainera, COVID-19agatiko pandemiagatik eskolak itxi izana eta etxeko ekonomiaren porrota dela eta, uste da haurren ezkontza gehiago izan daitezkeela [12]. Ezkontzak haurtzaroa kentzen die neskatoei, zeren eta familiarengandik eta komunitatearengandik banantzen ditu; gainera, haien bizitza eta osasuna arriskuan jartzen ditu, eta larriki kaltetzen haien ongizate fisiko eta psikikoa. Adibidez, genero-indarkeria jasateko arrisku handiagoa dute, eta eskolara joaten jarraitzeko aukera gutxiago. Askotan, neska ezkonduak haurdun geratzen dira oso gazteak direlarik, eta horrek areagotu egiten du haurdunaldian eta erditzean konplikazioak izateko arriskua, bai neskentzat, bai haien alaba-semeentzat [13]. Praktika hori buka dadin, pobreziaren kontrako politikek (familiek, sarritan, alabak ezkontzen dituzte haurrak dakarren zama ekonomikoa murrizteko) eta hezkuntza-laguntzek ezkontza goiztiarrak murriztu ditzakete. Eskola- eta hezkuntza-laguntzak nesken ahalduntzea bultzatuko luke, zeren eta haien etorkizuna erraztu eta baliabideak lortzeko aukerak areagotuko lirateke [13]. Gure inguruan aurkitu dezakegun praktika tradizional kaltegarririk ohikoena emakumeen genitalen mutilazioa da. Hala deritze emakumeen kanpoko genitalak erabat edo partzialki kentzeko edo aldatzeko modu guztiei, betiere arrazoi terapeutikoak ez, baizik eta arrazoi kulturalak tartean direnean. Horrek ondorio psikologiko larriak ditu, eta epe labur eta luzerako osasun-konplikazioak ekar ditzake, heriotza barne [14]. Espainian eta Euskadin, badaude emakumeen genitalen mutilazioa praktikatzen duten herrialde eta etnietako emakume eta neskak. Horregatik, Espainiako autonomia-erkidego askok emakumeen genitalen mutilazioa prebenitzeko protokoloak sortu eta aplikatzen dituzte, hezkuntza-erakundeak, osasun-sistema eta sistema legala barneratuz. Euskadin, adibidez, emakumeen genitalen mutilazioaren aurrean jarduteko Osakidetzako osasun-protokoloa aplikatzen da [14]. Babes legalak eta inguruan kasuak identifikatu eta prebenitzeko protokoloak, GKEen lanarekin batera, emaitza positiboak eman ditu, baita kasuak murriztu ere. 5.4. Ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lana aitortzea eta baloratzea zerbitzu publikoen, azpiegituren eta gizarte-babeseko politiken bidez, eta etxean eta familian partekatutako erantzukizuna sustatuz, herrialde bakoitzean dagokionaren arabera. Lan-banaketa sexuala genero arteko desberdintasunean oinarritzen da, eta, era berean, banaketa hori mantentzea bermatzen du. Espazio publikoan diru-truk egiten den lana produktibotzat hartzen da, eta etxeko eremuan emakumeek dohainik egiten dituzten lanak, berriz, feminitatearen
98 Ekaia, ale berezia 2021, 91-104 Iratxe Pérez Urdiales ikuspegi tradizionalak inplizitu daraman erreprodukzio-instintuarekin, maitasunarekin eta familiaren mantenuarekin lotzen dira. Era horretan, haien balioa deuseztatzen da. Beraz, emakumeek «lanaldi bikoitza» egiten jarraitzen dute, eta lan produktiboaren eta erreproduktiboaren gainkarga hartzen dute [15]. COVID-19aren pandemiaren testuinguruan, argi ikusi da emakumeek hartzen dutela zaintza formal eta ez-formalen pisurik handiena [16], nahiz eta aurretik jakina zen. Adibidez, Espainian, 2016. urteko inkesta batek azaleratu zuen emakumeek seme-alaben zaintzan 38 ordu eta gizonek 23 ematen zituztela astean. Etxeko lanen kasuan, 20 eta 11 ordu ziren, hurrenez hurren [17]. Konfinamenduan, eskolatik kanpo zeuden haurren, adineko pertsonen eta familiako kideen zaintza-premia handituekin, etxeko zaintza-lanen eskaera handitu egin zen, eta baita emakumeen lan-karga eta ardura ere [16]. Era berean, emakumeak dira osasun-zentroetako langileen gehiengoa, eta, beraz, infekzioarekin kontaktu zuzenagoan egon direnak. Mundu osoan, osasun langileen % 70 emakumeak dira [18]. Italian eta Espainian, kutsatutako osasun-langileen % 65etik gora emakumeak dira [16]. Hortaz, pandemiak nabarmen utzi du munduko ekonomia eta eguneroko bizitzaren mantentzea emakume eta nesken lan ikusezin eta ordaindu gabean oinarritzen dela. Haien lana, balio ekonomiko eta sozial handia izateaz aparte, ezinbestekoa da gizartea sostengatzeko [16]. Horregatik guztiagatik, nahitaezkoa da krisialdi sanitario, ekonomiko eta sozialari aurre egiteko neurriak genero-ikuspegiarekin pentsatzea, besteak beste zaintzalanetan gizarte-babeseko politikak aplikatuz. 5.5. Emakumeen parte-hartze oso eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera-berdintasuna ere, bizitza politiko, ekonomiko eta publikoko maila erabakitzaile guztietan. Gorago ikusi dugun bezala, patriarkatuak gizarte mailako erabakiak hartzen diren erakundeetatik kanpo uzten ditu emakumeak. Horregatik, funtsezko erronka da bizitza politiko, ekonomiko eta publikoan erabakiak hartzeko maila guztietan emakumeen parte-hartze oso eta eraginkorra bermatzea eta lidergorako aukera berdinak sustatzea. Horretarako, adierazle gisa hartzen da ea emakumeen presentzia parekidea den parlamentu nazionaletan, gobernuetan eta zuzendaritza-postuetan. Mundu mailan aurrerapenak egon diren arren (2000. urtean, emakumeen presentzia parlamentuetan % 13,1ekoa zen, eta, 2021ean, % 22koa), Nazio Batuek kidetzat hartzen dituen 194 herrialde subiranoen artean, 19 herrialdek baino ez dute lortu parlamentu nazionaletan emakumeak % 40 edo gehiago izatea, eta haien artean badira Europako 9 herrialde [19].
https://doi.org/10.1387/ekaia.22107 99 Genero-berdintasuna eta emakume eta nesken ahalduntzea: populazioaren erdiarekiko zorrak 2021eko irailaren 1ean, 26 emakume zeuden 24 herrialdetako estatuburu edota gobernuburu gisa, eta gobernu-ministroen % 21 ziren emakumeak [19]. Espainian, 2007ko Emakume eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako Legeak gobernu-erakundeetako paritatearen obligazioa ezarri zuen, eta hala betetzen da gaur egun. Euskadiko erakunde publikoetan, berriz, 4/2005 Legea aplikatzen da, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Zuzendaritza-postuetako emakumeen proportzioari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitateko langileen genero arteko banaketa desorekatuari begiratu diezaiokegu: 2019ko datuei dagokienez, pertsonal ikertzaile eta irakasleen artean, postuaren maila zenbat eta altuagoa izan, orduan eta emakume gutxiago aurki daitezke. Adibidez, lan-kontratudun bitarteko irakasleen eta irakasle atxikien % 59 dira emakumeak, baina agregatuen % 52 eta katedradunen % 25 baino ez. Ikerkuntzan ere, modu berean eragiten du genero-desberdintasunak: emakumeak tesi-zuzendarien % 29 baino ez dira, eta ikerketa taldeetako ikertzaile nagusien % 37. Bukatzeko, nahiz eta errektore emakume bi izan ditugun azkeneko urteetan, esan beharra dago kudeaketa-kargu gorenak gizonek betetzen dituztela gehienbat; izan ere, dekano eta zuzendarien % 75 eta departamentu-zuzendarien % 68 dira gizonak, eta dekanorde eta zuzendariordeen % 40 [20]. 5.6. Sexu- eta ugalketa-osasunerako sarbide unibertsala ziurtatzea, bai eta ugalketa-eskubideak ere, Populazioari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Hitzarmenaren Ekintza Programarekin, Pekineko Ekintza Plataformarekin eta bestelako konferentzien azken dokumentuekin bat adostutakoaren arabera. Sexu-harremanei, antisorgailuen erabilerari eta ugalketa-osasunaren arretari buruz beren erabakiak jakinaren gainean hartzen dituzten 15-49 urteko emakumeen proportzioa eta hau errazteko legeen presentzia adierazle bezala ditu erronka honek. Espainian, 15-49 urteko emakumeen arteko % 71k antisorgailuak erabiltzen dituzte [21]. Mundu mailan, antisorgailu efektiboen erabilera igo egin da ugalketa-adinean dauden emakumeen artean, % 57ra heltzeraino, nahiz eta igoera motela izan den. Besteak beste, hazkunde motel horren arrazoien artean, metodoen eskaintza eskasa, sexueta ugalketa-osasunerako zerbitzuetarako sarbide mugatua (batez ere gazteentzat eta baliabide gutxiko pertsonentzat), kontrako erreakzioekiko beldurra, kultura- edo erlijio-arrazoiengatiko aurkakotasuna eta eskuragarri dauden zerbitzuen kalitate txarra daude [22]. Generoen arteko botere-harremanek sortutako desberdintasunean oinarrituta, gizarteak emakumeen sexu- eta ugalketa-portaerak kontrolatzen ditu. Horregatik, halabeharrez, sexu- eta ugalketa-eskubideek bermatu
100 Ekaia, ale berezia 2021, 91-104 Iratxe Pérez Urdiales behar lukete emakumeek inposaketarik, hertsapenik edo indarkeriarik gabe izatea beren gorputza kontrolatzeko eskubidea eta ugalketa-gaitasunaren kontrola [23]. Emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideekiko itsutasun instituzionalak emakumeentzat kaltegarriak diren praktikak mantentzea ahalbidetzen du. Estatuak modu zuzenean urra ditzake emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak, osasuna eta moraltasun publikoa defendatzeko ugalketa-politikak aplikatzen dituenean, edo baita modu zeharkakoan ere, Estatuak emakumearen ahalduntzea sustatzeko oinarrizko betebeharrak betetzen ez dituenean [24]. Biek emakumeen zaurgarritasunegoera handitzen eta haien ahalduntzea atzeratzen dute. Horregatik, sexueta ugalketa-eskubideak urratzen dituzten arau juridikoak dira Estatuaren boterearen adierazpenik argiena, gizabanakoak bere gorputzarekiko borondatea izatea deuseztatzen baitute [25]. Hortaz, premiazko beharra dago alderdi horiek hitzarmen eta plataforma desberdinetan ezarritakoarekin berrikusteko. Espainian, sexu- eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko 2/2010 Lege Organikoak, haurdunaldia nork bere borondatez etetea arautzeaz aparte, sexu- eta ugalketa-arreta eta -hezkuntza arautzen ditu. Horretarako, osasun-, hezkuntza- eta gizarte-politikak aldatzeko beharra adierazten du, eta osasun-hezkuntza integrala eta kontrazepzioari eta sexuari buruzko informazioa pertsona guztietara heltzea aldarrikatzen du. Hala ere, legearen parte hori izan da gutxien garatu dena, hamarkada bat geroago oraindik ere egiteke baitago. 3.2. Inplementazio-baliabideak Inplementazio-baliabideak espero diren lorpenetara iristeko bitartekoak dira, eta emakumeei baliabide ekonomikoetarako eskubide-berdintasuna, teknologia instrumentalaren erabilera eta genero-berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestearekin eta indartzearekin erlazionaturik daude: 5.a. Emakumeei baliabide ekonomikoetarako eskubide-berdintasuna eta lurraren jabetzarako eta kontrolerako eta ondasunak, finantza-zerbitzuak, herentzia eta natura-baliabideak eduki ahal izateko eskubide-berdintasuna ematen dieten erreformei ekitea, lege nazionalekin bat etorriz. FAOren datuen arabera, emakumeek ekoizten dituzte elikagaien % 60 eta % 80 artean herrialde ez-industrializatuetan, eta emakume nekazariek egindako lana funtsezkoa da. Horregatik, lurraren eta etxebizitzaren gaineko jabetza-eskubideak izatea faktore erabakigarria da emakumeen eta haien alaba-semeen eguneroko iraupenerako, bai eta haien segurtasun fisiko eta ekonomikorako ere, etxeko berehalako beharrei eta epe luzeko inbertsioei erantzuteko gai izan daitezkeen heinean [26].
https://doi.org/10.1387/ekaia.22107 101 Genero-berdintasuna eta emakume eta nesken ahalduntzea: populazioaren erdiarekiko zorrak Kultura- eta erlijio-jarduerek eta usadiozko lege tradizionalek ere eragina izan dezakete emakumeek lurrerako, jabetzarako eta etxebizitzarako dituzten eskubideetan. Praktika horiek, batzuetan, legeria nazionalaren gainetik jartzen dira. Gainera, diskriminazio forma anitz dituzten emakumeek (adibidez, adineko emakumeek, alargunek, desgaitasuna dutenek, GIB/ HIESarekin bizi direnek edo gutxiengoen komunitateetako edo indigenen taldeetako emakumeek) oztopo gehigarriak izan ditzakete lurra eta ondasunen jabetza eskuratzeko [27]. 5.b. Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko. Nazio Batuen mendeko Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren azken txostenaren arabera, gaur egungo sexuen arteko arrakala digitala % 17koa da; 2013an, aldiz, % 11koa zen [28]. Mundu mailan, emakumeen % 48k du Interneterako sarbidea, eta gizonen % 58k. Eskualdeka, adierazlearen arrakalarik handiena herrialde arabiarretan (gizonen % 58 eta emakumeen % 44), Asia-Pazifikoan (% 54 eta % 41) eta Afrikan (% 33 eta % 22) dago. Kultura- eta erlijioarrazoiez aparte, errenta txikiko herrialdeetan emakume asko landa-ere- aparte, errenta txikiko herrialdeetan emakume asko landa-ere- muetan bizitzea eta hezkuntza-maila baxuagoa izatea jotzen da arrazoitzat [28]. Gaur egun gizon eta emakumeen artean dagoen arrakala digitala ixten ez bada, ondorioztatzen dute emakumeak etorkizuneko lanetatik kanpo geratuko direla. Horregatik, emakumearen ahalduntzea sustatzeko, beharrezkoa da teknologiaren erabilera hobetzea emakumeengan, bereziki informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, Interneteko informaziorako sarbidea izatea ahalbidetu dezakeelako eta, era berean, formakuntza eguneroko jardueretan lagungarri izan dakiekeelako. 5.c. Politika zuzenak eta genero-berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero-berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan. Inplementazio-baliabide hau hiru irizpidetan oinarritzen da: ea Gobernuak ba ote duen genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea babesteko programa, politika eta baliabiderik, eta horretarako baliabideen jarraipena egiteko tresnarik, eta ea erraz jartzen duen informazioa publikoaren eskura [29]. Espainian, gaur egun, genero-berdintasunerako eta emakumeen ahalduntzerako markatzen diren irizpideak Berdintasunerako Ministerioaren bitartez bideratzen dira, nahiz eta beste ministerio batzuek ere zeharka bar-
102 Ekaia, ale berezia 2021, 91-104 Iratxe Pérez Urdiales neratu dezaketen genero-ikuspegia eta interbentzioen aplikazioa beren politiketan [30]. Gobernu batek berdintasunerako ministerio bat izateak garrantzi politiko handia dauka; izan ere, goi mailako instituzioa izanda, ahalmena du berdintasunerako eta ahalduntzerako politika eta estrategien berezko agenda markatzeko. Gainera, berdintasunaren aldeko borrokaren kalterako izan daitezkeen beste instituzio edo ministerioen erabakiei aurre egiteko aukera ematen du. 4. oNDoRIoAK Herrialde bakoitzak, genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea zenbateraino garatu diren kontuan hartuta, erronka batzuen edo beste batzuen lorpenari emango dio lehentasuna. Hala ere, guztiek dute lorpenak zailtzen dituen faktore amankomun bat: sistema patriarkalean oinarrituriko gizarteak direla. Betidaniko sistemaren erreprodukzioak berak lorpenerako oztopo politiko, kultural, juridiko, sozial eta ekonomikoak jartzen ditu. Gainera, gobernuen baliabide eta aldaketak egiteko borondate faltak oztopo gehigarriak dakartza. Ikusita diskriminazio-faktoreak baldintzatzen duela maila indibidual zein kolektiboan emakumeen beharren asebetetze-maila eta banakako eta gizarte-eskubide askoren gozamena, nahitaezkoa da emakumeen ahalduntzea eta generoen arteko berdintasuna maila publiko zein pribatuan lehenbailehen lortzea. Gainera, oraindik ere emakumeak gutxiengoa dira goipostuetan, eta horrek nabarmen zailtzen du politika sozial eta ekonomikoen diseinu inklusiboaren bitartez aldaketarik egitea. Erronka eta adierazleen aurrerapenen jarraipena egiteko, Nazio Batuek web-orri bat ipini dute denon eskura [31]. Genero-berdintasunean eta emakume eta nesken ahalduntzean ezin da atzerapausorik eman, populazioaren erdiarekiko halabeharrezko zorrak baitira. ESKER oNA Eskerrak eman nahi nizkieke UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzari, fakultateetako berdintasunerako batzordeei eta ikasle talde feministetako kideei, EHUn genero-berdintasuna sustatzeko egiten duten lan aparta eta, zoritxarrez, askotan ikusezin eta gutxi baloratuagatik. | science |
addi-20042ab9598b | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57530 | Farmakokutsadura eta Garapen Iraunkorrerako 6. Helburua: ur garbia eta saneamendua | Domingo Echaburu, Saioa; Lertxundi Etxebarria, Unax; Orive Arroyo, Gorka | 2021 | 106 Ekaia, ale berezia 2021, 105-118 Saioa Domingo Echaburu, Unax Lertxundi Etxebarria, Gorka Orive Arroyo 1. SARRERA 1.1. Farmakokutsadura. Kontzeptua eta garrantzia Geroz eta kutsatuagoa dagoen planeta baten bizi gara. Pestizidak, dioxinak, hidrokarburo aromatikoak, metal astunak… Hainbat substantzia erraz jotzen ditugu kutsatzailetzat. Ingurumenean duten presentzia arautua izan da hainbat legeren bidez. Azkenaldian, ordea, kutsatzaile izendatu berriez hitz egiten da, hots, aurretik ezezagunak ziren edo kutsatzailetzat jotzen ez ziren substantziez. Baliteke halakoek ingurumenean duten presentzia berria ez izatea, baina ingurumenean izan ditzaketen ondorioen gaineko kezka bada berria. Kutsatzaile horiek oso talde heterogeneoa osatzen dute, eta askotariko jatorri eta ezaugarri kimikoak dituzten konposatuak aurki ditzakegu haien artean, hala nola abusu-drogak, norbere higienerako produktuak, industria-erabilerako produktuak, eta farmakoak edo medikamentuak. Azken horiek dira kutsatzaile izendatu berrien artean kezka handiena eragiten dutenak. Izan ere, medikamentuen ingurumen-inpaktua aztertzea hainbat erakunderen (Osasunaren Mundu Erakundea —OME— eta Europako Batzordea tarteko) lehentasunezko ikerketa-ildo bihurtu da [1-2]. 2019an, Europako Batzordeak gai horri buruzko ikuspegi estrategikoa jasotzen duen dokumentua publikatu zuen [3]. Berriki, 2020ko irailean, Europar Parlamentuak farmakokutsadurari aurre egiteko neurri berriak eskatzeko ebazpena onartu zuen [4]. Farmako mota ugari dago. Europar Batasunean, esaterako, 3.000 printzipio aktibo baino gehiago daude komertzializatuta, eta, oro har, medikamentuen erabilera gora doa [1-2, 5]. Gure inguruan, ezaguna da polimedikazioaren arazoa, batez ere pertsona nagusietan. Euskadin, 65 urtetik gorako pazienteen erdiei baino gehiagori 5 medikamentu edo gehiago preskribatzen zaizkie, eta datu hori handituz doa adinean gora goazen heinean (80 urtetik gorakoetan, % 64 dira polimedikatuak) [6]. Mundu mailan ere medikamentuen kontsumoaren gorakada nabaria da: zenbatetsi da 2020an 4,5 bilioi medikamentu dosi erabiliko direla, uste da 2005ean populazioaren herenak egunero dosi bat baino gehiago kontsumitu zuela, eta aurreikusten da 2020an horrelakoen kontsumitzaileak populazioaren erdia baino gehiago izango direla [2]. Gizakiotan ez ezik, medikamentuak animalietan ere erabili ohi dira (maskotetan nahiz abeltzantzan). Europa mailan, animalietan erabiltzen diren medikamentuei buruzko kontsumo-datuei dagokionez, antibiotikoen salmenten datuak soilik daude eskuragarri. Haien arabera, oro har, saldutako antibiotiko kopurua jaitsi egin da azkenaldian (antibiotikoekiko erresistentzien kezkaren ondorioz). Halere, abelburuko kontsumoa gutxitu den arren, kopuru osoa igo liteke abelburu kopurua nabarmenki igoz gero [3].
https://doi.org/10.1387/ekaia.22086 107 Farmakokutsadura eta Garapen Iraunkorrerako 6. Helburua: ur garbia eta saneamendua 1.2. medikamentuak naturan. Nola iristen diren eta zer eragin izan dezaketen Hainbat motatako medikamentu eta hondakinak hauteman dira mundu osoan zehar eta ingurumen-konpartimentu guztietan, batez ere uretan (hondakin-uretan, lurrazalekoetan nahiz lurpekoetan, edateko uretan). Lurzoruan, airean eta biotan ere ager daitezke [1-2, 5]. Aldizkari espezializatuetan publikatutakoaz gain, Alemaniako Ingurumen Agentziak ere jasotzen du informazio hori (dohainik eskuragarri: https://www.umweltbundesamt. de/dokument/database-pharmaceuticals-in-the-environment-excel). 1. irudia. Medikamentuak naturan. Sarbideak eta eragina. Irudiaren egilea: Al Granberg (U.S. Geological Survey). Medikamentuak ingurumenera iristeko bide nagusia kontsumoarekin eta haren ondoriozko farmako eta metabolitoen iraizpenarekin dago erlazionatuta [1-2,5]. Hau da, medikamentuak hartzean, zati bat organismotik kanporatzen da, bereziki gernuaren eta gorotzen bitartez, eta partzialki aktiboa izan daiteke oraindik ere [2]. Nolanahi ere, medikamentuen bizi-zikloaren beste faseetan ere gerta daitezke ingurumenerako igorpenak, hau da, produkzioan, banaketan eta hondakinen kudeaketan. Kontsumitu gabeko edo iraungitako medikamentuak komunetik eta hustubideetatik bo-
108 Ekaia, ale berezia 2021, 105-118 Saioa Domingo Echaburu, Unax Lertxundi Etxebarria, Gorka Orive Arroyo tatzean, zuzenean sartzen dira ur-ingurumenera. Medikamentuen fabrikazioan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzen ez badira, naturara isur daitezke [2,5]. Uraren saneamendurako, funtsezkoak dira ur-araztegiak. Hondakin-uren araztegietara, besteak beste, komun eta hustubideetatik jasotako ura iristen da, eta, bertan, medikamentuen hondakinak guztiz deusezten ez direnez, arazoa larriagotzen da. Medikamentuak ingurumenean daudenean, konpartimentuen artean transferi daitezke. Adibidez, uretatik animalietara, eta, ondorioz, elikadura-kate trofikoetan hedatzen dira [2]. Plentziako Itsas Estazioan urraburuekin egindako esposizio-esperimentuak frogatu du amitriptilina (antidepresiboa), ziprofloxazinoa (antibiotikoa) eta oxibentzona (ultramore-iragazkia) arrainetan biometatzen direla, eta, horrez gain, kutsatzaile horiek albo-ondorioak eragiten dituztela arrainen plasman, burmuinean eta gibelean [7]. Izan ere, medikamentuek kontzentrazio oso baxuetan eragin dezakete, horretarako diseinatuak izan baitira [8]. Gizaki edo animalia batzuetan erabiltzeko pentsatuak izan arren, ez da harritzekoa medikamentuak beste izaki bizidun batzuekin kontaktuan jartzean haiengan ere eragina izatea. Farmakoek hainbat egitura edo sistematan eragiten dute, eta haietariko asko filogenetikoki kontserbatuta daude. Psikofarmakoen portaera-entseguak, adibidez, arrainetan egiten dira (Danio rerio), ugaztunetan egin beharrean [9]. Beharbada, farmakokutsaduraren ondoriozko kalteen adibiderik ezagunena etinilestradiol estrogenoari egotzitakoa da. Jakina da inguruneko etinilestradiolarekin kontaktuan egon diren arrainetan ugalketa-arazoak sortzen direla. Agian hain ezaguna ez dena, baina sarraski handia sortu zuena, mende hasieran diklofenakoak (antiinflamatorio ez-esteroideoa) Asiako saien espezie batzuen populazioan eragindakoa da. Saiak diklofenakoarekin kontaktuan jartzean, hil egiten ziren, eta, hain larria izan zen gertatutakoa, ezen sai espezie horietako batzuk —Gyps bengalensisa, esaterako— galzorian dauden espezieen zerrendan sartu baitziren, arrisku larriaren kategorian, eta, egun, oraindik ere, kategoria horretan jarraitzen dute [10]. Saiak diklofenakoarekin tratatutako abelburuen gorputz hilak jatean kutsatu ziren. Kutsatze-bidea ustekabekoa izan zen, eta adibide egokia da oraindik espezie batzuek farmako jakin bati izan diezaioketen berezko sentsibilitatea agerian uzteko [1,2,11]. Europan, 2006az geroztik giza erabilerarako baimentzen diren medikamentuek ingurumenean izan dezaketen inpaktuari buruzko txostena aurkeztu behar dute, ERA izenekoa (ingelesezko Environmental Risk Assessment-etik eratorria). Txosten horien helburu nagusia ingurumenera isurtzen den sendagai kopurua txikiagotzea da, ingurumen-arriskuak murrizteko erabiltzaileek egin ditzaketen ekintza espezifikoak identifikatuz [1]. Alabaina, gaur egun kontsumitzen diren medikamentu asko legedia indarrean
https://doi.org/10.1387/ekaia.22086 109 Farmakokutsadura eta Garapen Iraunkorrerako 6. Helburua: ur garbia eta saneamendua jarri aurretik merkaturatu ziren, eta ez dago haien ingurumen-inpaktuari buruzko informaziorik [5]. 2. GARAPEN IRAUNKoRRERAKo AGENDA, URA ETA FARmAKoKUTSADURA 2015ean, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda sortu zuen, herrialde guztietako pertsonen ongizatearen alde apustu egiteko aburuz. Horretarako, pobreziari aurre egitea, planeta zaintzea eta bakea eta oparotasuna bermatzea ezarri ziren xede gisa. Agenda horretan, garapen iraunkorrerako 17 helburu agertzen dira, eta helburu horiek aurrera eramateko 169 erronka. Helburuak eta erronkak integratuak eta banaezinak dira, eta garapen iraunkorraren hiru dimentsioak batzen dituzte: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa [12]. Euskal Herriko Unibertsitateak 17 + 1 helburu onartu zituen bere GIH 2030 agendan, euskararen eta euskal kulturaren garapena eta gaikuntza eleaniztuna gehituta [13]. Medikamentuei buruzko aipamena 3. helburuan agertzen da, bizimodu osasungarriari eta ongizateari lotuta. Hau da, kontuan hartzen dira medikamentuek gizakiongan dituzten efektu positiboak, baina ez ingurumenean izan ditzaketen ondorio kaltegarriak (farmakokutsadura). Halere, farmakokutsadura eta hura murrizteko ekintzen proposamenak hainbat helburu eta erronkatan aurki ditzakegu, kasu batzuetan zeharka bada ere. Adibidez, aipatzen da 3. helburua zuzenean oztopatzen duela antibiotikoekiko erresistentzien hedapenak, eta, NBEren arabera, munduko osasun publikoaren arazorik larriena da gaur egun. Arazo horren sortzailea, hein handi batean, antibiotikoen farmakokutsadura da. Helburu horrekin jarraituz, aipa genezake gaixotasun tropikal ahaztuentzat eta malariarentzat ematen diren farmako profilaktikoen erabilera masiboa. Osasunaren eta medikamentuen arteko erlazioa dirudien baino konplexuagoa izan daiteke, eta «One-Health» deritzon kontzeptuak berebiziko garrantzia du zentzu horretan, osasun bakarrean batzen baititu gizakion, animalien eta ingurumenaren osasuna [14]. Bestalde, badira urarekin zuzenean erlazionatutako bi helburu: 6. helburua (uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea) eta 14. helburua (ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea, garapen iraunkorrari begira). Azken horri dagokionez, 2020an, EKAIAk, itsas zientziei buruzko ale berezian, hainbat artikulu bildu zituen itsasoko kutsatzaileen inguruan, eta tarte berezia eskaini zien kutsatzaile izendatu berriei [15]. Itsasoko eta kostaldeko ingurumenean eragiten duen farmakokutsadurari buruzko 2014ko berrikuspena ere interesgarria da, gaiari sakonki heltzen dion heinean [16]. Aipagarria da, bestalde, iaz lehen aldiz
https://doi.org/10.1387/ekaia.22086 111 Farmakokutsadura eta Garapen Iraunkorrerako 6. Helburua: ur garbia eta saneamendua 2.1. 6. GIHa: farmakokutsaduraren ikuspuntua Jakina denez, ura beharrezkoa da izaki bizidunentzat. Urarekin erlazionatutako arazo nagusiak ur falta, uholdeak eta ur kutsatua dira. Uraren erabilgarritasuna, saneamendua eta higienea giza eskubideak dira; halere, egunero milioika pertsonak zailtasun handiak dituzte oinarrizko zerbitzu horiek jasotzeko. NBEren datuen arabera, 10 pertsonatik 3k ez daukate bermatuta edateko ur segurua, eta 10etik 6k ez dute eskura segurtasunez kudeatutako saneamendu instalaziorik. Ur eskasiak munduko populazioaren % 40ri baino gehiagori erasaten dio, eta ehuneko hori handitu daiteke [19]. Ikus 1. taula. 1. taula. Urarekin erlazionatutako arazoak eta kaltetutako populazioaren ehunekoa. Arazoa Kaltetutako populazioa Edateko ur segururik eza % 33 Ur-saneamendu segururik eza % 60 Ur eskasia % 40 6. GIHaren erronken artean, farmakokutsaduraren murrizketarekin zuzenean lerrokatzen direnak aipatuko ditugu. Kontuan hartu beharrekoa da gai horri buruzko hainbat alderdi hainbat erronkatan garatzen direla. 2.1.1. 6.2. erronka: hemendik 2030era saneamendu- eta higiene-zerbitzu egoki eta bidezkoetarako sarbidea lortzea denontzat, eta amaiera ematea aire zabalean sabelusteari. NBEren datuen arabera, 673 milioi pertsonak praktikatzen dute aire zabaleko sabelustea, eta haien % 91 landa-eremuetan bizi dira. Gizarte batzuetan sustraitutako arau kulturala da. Praktika hori murrizten ari bada ere,
112 Ekaia, ale berezia 2021, 105-118 Saioa Domingo Echaburu, Unax Lertxundi Etxebarria, Gorka Orive Arroyo egoera kezkagarria da, batez ere erdialdeko eta hegoaldeko Asian, ekialdeko eta hego-ekialdeko Asian eta Saharaz hegoaldeko Afrikan, eta, hori geldiarazteko, komunitate osoaren portaera aldatu behar da, eta inbertsioa egin komunak eta bestelako oinarrizko zerbitzu batzuk eraiki, mantendu eta erabiltzeko [19]. Izan ere, gernu eta gorotzen bidez kanporatzen diren medikamentuak eta haien hondakinak zuzenean sartzen dira ingurumenera, lurzorutik uretara filtratuz edo zuzenean uretara sartuz. Aire zabalean sabelustea ahal den neurrian murriztuko balitz, kutsatze-bide horren garrantzia minimizatuko litzateke. 2.1.2. 6.3. erronka: hemendik 2030era uraren kalitatea hobetzea; alegia: kutsadura murriztea; hondakin, produktu kimiko eta material arriskutsurik ez isurtzea; tratatu gabeko hondakin-uren portzentajea erdira murriztea; eta arriskurik gabeko birziklapena eta berrerabilera nabarmen areagotzea mundu osoan. NBEren dokumentuaren arabera, ur kutsatuaren ondorioen artean, beherakoa aipatzen da. Izan ere, uraren saneamendu faltarekin erlazionatutako gaixotasunak 5 urtetik beherako haurren heriotza-kausa nagusietakoak dira, eta egunero 800 haur baino gehiago hiltzen da munduan higiene ezaren ondorioz sortutako beherakoengatik [19]. Aurrez adierazi bezala, NBEren dokumentuan ez da farmakokutsadura zuzenean aipatzen uraren kutsadurari buruz aritzean, nahiz eta ezin den haren garrantzia gutxietsi uraren kalitateari dagokionez. 2012ko OMEren edateko urari buruzko txostenak ondorioztatu zuen edateko uretan atzemandako farmakoen mailak ez liratekeela gizakiontzako kaltegarriak [20]. Halere, kezka sortzen du hainbat kutsatzaileren (nahasketaren) esposizio kronikoak gure osasunean izan dezakeen eraginak [5]. Giza jarduerak sortutako hondakin-uren % 80 baino gehiago zuzenean isurtzen dira ibaira edo itsasora, inolako tratamendurik gabe, eta urak kutsatzen dira [19]. Erronka horren helburuetako bat ehuneko hori gutxitzea da. Ibai, laku eta akuiferoetatik hartutako uraren % 70 gutxi gorabehera ureztapenerako erabiltzen da [19]. Ur eskasiari aurre egiteko neurrien artean, uraren berrerabilera sustatzea proposatzen da. Hondakin-urek hainbat erabilera izan ditzakete, hala nola nekazaritzan (ureztapenerako), industrian zein aisialdian. Hondakin-urak birziklatzea ekonomia zirkularrean oinarritzen da. Alde horretatik, hondakin-urak segurtasunez berrerabiltzeko bete beharko liratekeen gutxieneko baldintzak arautu berri ditu Europar Batasunak [21]. Baldintza horien artean ez dago farmakoen monitorizaziorik. Gurera etorrita, Aclima-Basque Environment Cluster-ek eta Uraren Euskal Agentziak (URA) elkarlanean jardungo dute hondakin-uren araztegietan tratatutako urak industrian berrerabili ahal izateko, segurtasuna bermatuz. Horrela, baliabide hidrikoak modu eraginkorrean erabiltzea sustatzen da [22].
https://doi.org/10.1387/ekaia.22086 113 Farmakokutsadura eta Garapen Iraunkorrerako 6. Helburua: ur garbia eta saneamendua 2.1.3. 6.6. erronka: hemendik 2030era babestea eta berrezartzea urarekin lotura duten ekosistema, baso, mendi, hezegune, ibai, akuifero eta lakuak. Sarreran aipatu bezala, izaki bizidunen artean diana terapeutikoak partekatzen ditugu, eta, ondorioz, medikamentuek eragina izan dezakete medikamentu horiek hartzea espero ez den izakietan ere. Farmakokutsadurak hainbat ekosistema motatan izan ditzakeen eraginen inguruko ikerketa sustatu behar da, ekosistema horiek babestu ahal izateko. Jakina da farmakokutsadurak eragina izan dezakeela ekosistema akuatikoetan; horren adibide dira aurrez aipatu dugun etinilestradiolak arrainengan eragiten dituen ugalketa-arazoak, eta beste hainbeste: SBIS taldeko antidepresiboek zebra-muskuiluen ugalketa estimulatzea [1], fluoxetinarekin (SBIS taldeko antidepresiboetako bat) kontaktuan egondako lupien harrapaketa-ahalmena gutxitzea [1], sinbastatina hipolipemiatzailearekiko esposizio kronikoak krustazeoen ugalketa eta garapena aldatzea [23], eta abar. Deigarria da ikertutako farmako batzuek denbora luzez irauten dutela ingurumenean; oxazepam izeneko antsiolitikoa, kasurako. Suediako lakuetan egindako ikerketa batean frogatu da 1970eko hamarkadan erabilitako oxazepama atzeman dutela 2013an ateratako laginetan [24]. Oraindik ere, asko dago ikertzeko farmakokutsaduraren inguruan. Orokorrean, ikuspuntu antropozentrista gailentzen da, hots, farmakokutsadurak gizakiongan izan dezakeen eragina da kezka gehien sortzen diguna, eta beste espezie eta ekosistemetan izan dezakeen ondorioetan atentzio gutxiago jartzen da. Planeta berean bizi gara, ordea. Zer eragin izan lezake ekosistema bat eraldatzeak edo desagertzeak? [2, 25]. 2.1.4. 6.a erronka: hemendik 2030era nazioarteko lankidetza eta garapenbidean dauden herrialdeei emandako laguntza areagotzea, uraren eta saneamenduaren arloko jarduera eta programetan ahalmena sortzeko; esaterako, honako hauetan: ura jasotzea, gatzgabetzea, baliabide hidrikoak modu eraginkorrean erabiltzea, hondakin-urak tratatzea, birziklatzea eta berrerabiltzeko teknologiak erabiltzea. Erronka hori zuzenean erlazionatuta dago hondakin-uren araztegiekin. Aipatu bezala, naturan, batez ere uretan atzematen dira medikamentuak, eta ur-ingurumenerako sarbide nagusietako bat hondakin-urak dira. Askotariko jatorriak izan ditzakete: hirikoak, ospitalekoak, industriakoak, nekazaritzakoak, abeltzantzakoak. Hondakin-uren araztegiak ez ziren diseinatu medikamentuen hondakinak deuseztatzeko, konposatu organikoak naturan izango lituzketen biodegradazio-prozesuak imitatzeko baizik [11]. Gainera, 6.3 erronkan aipatu bezala, munduko hondakin-uren % 80 ez da araztegietatik pasatzen, eta urekosistemak zuzenean kutsatzen dira.
114 Ekaia, ale berezia 2021, 105-118 Saioa Domingo Echaburu, Unax Lertxundi Etxebarria, Gorka Orive Arroyo Hondakin-uren araztegietan, zenbait teknika erabiltzen dira kutsatzaileak murrizteko: bigarren mailakoa (tratamendu biologikoa) eta hirugarren mailako tratamenduak (ozonizazioa, karbono-aktibatuan adsortzioa, nanofiltrazioa, etab.). Tratamendu horiei esker, gerta daiteke kutsatzaileak uretatik lokatzetara pasatzea eta ondorioz araztegietako efluenteetatik desagertzea [11]. Hainbat herrialdetan, baimenduta dago araztegietan sortutako lokatzak nekazaritzan erabiltzea, ongarri gisa. Ur-araztegietan erabiltzeko teknologien berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da white rot funghi izeneko onddoei buruzko ikerketa. Onddo horiek entzima oxidatzaile inespezifikoak dituzte, eta entzima horiek materia organikoa degradatzeko balio dute. Halakoak erabiliz gero, farmakoez gain, beste kutsatzaile izendatu berrien presentzia ere murriztu daiteke, eta uraren kalitatea nabarmenki hobetu [26]. Afrikako eta Europako ur gezetako farmakokutsadura aztertzen duen ikerlan baten arabera, Afrikan hautemandako kontzentrazio maximoak Europan atzemandakoak baino 20.000 bider altuagoak direla frogatu da, eta horren arrazoien artean hondakin-uren araztegietako deusezte partziala aipatzen dute. Afrikan, hondakin-uren tratamendua hobetu beharra premiazkoa dela ondorioztatu dute [27]. Bestalde, farmakokutsadurari aurre egiteko, funtsezkoa da farmakoen detekzioa eta monitorizazioa sustatzea [3]. Horretarako, beharrezkoa da teknika analitiko egokiak prest izatea. Horrek araztegietara heltzen diren medikamentu eta hondakinen tratamendua eraginkorra den ala ez aztertzea erraztuko luke. Baliabide hidrikoak modu eraginkorrean erabiltzeari dagokionez, 6.3. erronkan aipatu bezala, hondakin-uren berrerabilpena baliagarri izan daiteke. 3. ZER EGIN DEZAKEGU? ARAZoARI AURRE EGITEKo PRoPoSAmENAK Uretako farmakokutsadura murrizteko, askotariko neurriak proposatu izan dira. Lekuan lekuko osasun publikoaren beharrak eta proposatutako neurrien kostu-eraginkortasuna kontuan hartu beharreko faktoreak dira, neurrien bideragarritasuna bermatzeko (adibidez, araztegiak hobetzeko beharrezko teknologia garestiegia bada, hobekuntza hori ezin eramango da aurrera zenbait herrialdeetan) [3]. Prebentzio-neurri gisa, medikamentuen bizi-zikloaren hasieran eragin dezakegu; adibidez, medikamentu «berdeagoak» diseinatuz, hots, biodegradagarriak, naturan meta ez daitezen [2, 3].
https://doi.org/10.1387/ekaia.22086 115 Farmakokutsadura eta Garapen Iraunkorrerako 6. Helburua: ur garbia eta saneamendua Bestalde, medikamentuen gehiegizko kontsumoa ekiditeko, ezinbestekoa da erabilera arrazionala sustatzea, eta iraungitako edo kontsumitu gabeko medikamentuak egokiro baztertzeaz kontzientziatu behar dira pazienteak zein osasun-profesionalak [2, 3]. Medikamentuen ingurumen-inpaktuaren gaineko ezagutza hobetzea ere ezinbestekoa da. ERAk hobetu behar lirateke, eta medikamentu zaharren kasuan ere ERAk sustatu behar lirateke. Ikerketa ekotoxikologiko gehiagoren beharra dago arazoa sakonkiago ezagutu ahal izateko [1, 3]. Beharrezkoa da hondakin-uren araztegietako tekniken inguruko ikerketa sustatzea, tratamendu eraginkorragoak erabil daitezen. Horrekin batera, araztegietako tratamenduen eraginkortasuna neurtzeko, ezinbestekoa da medikamentuen eta hondakinen detekziorako teknika analitiko egokiak sustatzea. Hala ere, hainbat herrialdetan ez dago hondakin-uren araztegirik, edota erabiltzen diren tratamenduak ez dira nahiko, eta gabezia horri aurre egitea lehentasunezkoa da [25]. Dena dela, «end-of-pipe» neurriak, hau da, prozesuaren bukaerakoak (adibidez, hondakin-uren tratamendua hobetzea), beste neurri batzuekin batera hartu beharrekok dira (produkzio eta erabilera mailakoak, esaterako), inolaz ere ez bakarka [3]. Herbehereetan, kate-estrategia proposatu dute uretako farmakokutsadura murrizteko, eta kontuan hartu dute medikamentuen bizi-zikloan parte hartzen duten agente guztien partaidetza [28]. Alde horretatik, deigarria da osasun-arloko profesionalek, medikamentuen erabileran adituenak izanik ere, orokorrean medikamentuek naturan duten inpaktuaren inguruan duten ezagutza falta. Arazoa konpontzeko, nahitaezkoa da kontzientzia garatzea eta beste eragileekiko elkarlana sustatzea [29, 30]. 4. AZKEN GoGoETAK GIHak mundu osorako garrantzitsuak badira ere, garrantzi berezia dute garapen-bidean dauden herrialdeetan, eta horiek dira, hain zuzen ere, uretako farmakokutsadura gehien dutenak [27]. Arrazoien artean, medikamentuen kontsumoaren gorakadaz gain, monitorizazio eta kontrol eskasa leudeke (lege falta). Hala, funtsezkoa izango da, besteak beste, 6. GIHan aipatzen diren erronka hauek aurrera eramatea: aire zabaleko sabelusteak murriztea, tratatu gabeko hondakin-urak gutxitzea, hondakin-uren araztegietako tratamenduak hobetzea, uren birziklapen eta berrerabilpen segurua bermatzea, eta urarekin erlazionaturiko ekosistemak babestu eta berrezartzea. Oro har, farmakokutsadura «arazo gaiztoa» ere izendatu izan da (ingelesez, «wicked problem»), konplexua, aurresanezina eta zehaztugabea delako. Arazoaren ezaugarrien artean, ziurgabetasun zientifikoa, orotariko | science |
addi-75c16e3482b7 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57531 | Energia 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan: 7. GIHaren xede eta adierazleen analisia Euskal Autonomia Erkidegoan | Villena Camarero, Unai ; Akizu Gardoki, Ortzi | 2021 | 120 Ekaia, ale berezia 2021, 119-142 Unai Villena, Ortzi Akizu-Gardoki 1. SARRERA 1.1. Energia nazioarteko agendan egotearen jatorria Nazioartean onartu da energia modu fidagarrian eskuragarri izatea funtsezkoa dela herrialdeen hazkunde ekonomikoa lortzeko, pertsonen ongizatea bermatzeko eta ingurumena zaintzeko [1]. Mundu osoko biztanleen osasuna bermatzeko ere ezinbestekotzat jo da gaur egungo COVID-19aren pandemiaren testuinguruan [2]. Hainbat herrialdetan giza garapena sustatzeko, Nazio Batuen Erakundeak guztiontzako energia iraunkorraren hamarkada izendatu zuen 2014-2024 aldia, hiru helburu nagusi adostuta: zerbitzu energetiko modernoetarako sarbidea bermatzea mundu osoan, efizientzia energetikoaren tasa globala bikoiztea eta energia berriztagarriak sustatzea [3]. Ildo beretik, 2030 Agendatik eratorritako Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuetako 7.a energiari eskainia dago, eta «energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat» aldarrikatzen du [4]. 2030 Agenda 2015. urtean jarri zen indarrean. Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) argitaratu, eta haiei lotutako 169 erronka eta 232 adierazle ezarri ziren, hamabost urteko epean betetzeko asmoarekin [5]. GIHak Nazio Batuen Erakundeak aurretik bultzatutako bi prozesu nagusik bat egitearen emaitza izan ziren: alde batetik, pobrezia desagerraraztea xede zuten Milurtekoko Garapen Helburuak (MGH), eta, bestetik, ingurumena babesteko eta garapen iraunkorraren aldeko «Rio+20» bidea [6]. Ondorioz, GIHak MGHen alde egindako lanean oinarritzen dira, baina lehentasun eta lan-eremu berriak txertatu dira (klima-aldaketa, kontsumo iraunkorra, bakea eta justizia, besteren artean), eta hiru ezaugarri nabarmendu: unibertsaltasuna, inor atzean ez uztearen printzipioa eta helburu guztien integraltasuna [7]. 2030 Agendaren aurrekari izan ziren bi prozesuetan, energiaren trataera ezberdina izan zen. MGHetan energia esplizituki aipatzen ez bazen ere, helburuok indarrean jarri eta urte gutxira azaldu ziren energiaren eskuragarritasuna eta MGHen lorpenaren arteko harremana azpimarratzen zuten hainbat argitalpen, eta baita energiaren eta giza garapenaren arteko harremanaz zihardutenak ere. Hala, hainbat egile eta erakundek agerian utzi zuten MGHetan energiarekin lotutako helburu, erronka eta adierazlerik izan ez arren helburuok ezin beteko zirela kalitatezko energia-zerbitzuak eskuragarri egin eta energia-iturriak dibertsifikatu ezean [8, 9, 10]. «Rio+20» bidean, aldiz, energiak zeresana izan zuen hasieratik. Izan ere, Agenda 21 programaren ondorioz abiarazitako plan askok, zeinak 1992ko Lurraren Goi Bileraren ostean jarri baitziren martxan garapen iraunkorra sustatzeko, energia izan zuten beren lan-ildoen artean, eta energia izan zen «Nahi dugun etorkizuna» Nazio Batuen Garapen Iraunkorrari buruzko Rio+20 Konferentziako amaierako dokumentuan [11] ezarritako lehentasunezko zazpi
https://doi.org/10.1387/ekaia.22093 121 Energia 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan: 7. GIHaren xede eta adierazleen analisia Euskal Autonomia Erkidegoan eremuetako bigarrena. Dokumentu horretan esaten da oinarrizko giza premiei erantzuten laguntzeko ezinbestekoa dela energia eskuragarri izatea, efizientzia energetikoa hobetzea, eta energia berriztagarrien eta ez hain kutsakorren proportzioa handitzea. Ez da harritzekoa, beraz, Garapen Iraunkorrerako 7. Helburua energiari eskaini izana. 7. GIHak bilatzen duena honela laburbil daiteke, bi hitzetan, modu kualitatiboan: munduko biztanle ororentzat energia «eskuragarria» (1) eta «ez-kutsakorra» (2) hornitzea [12]. Haatik, Nazio Batuen webgune ofizialean, bi ñabardura gehitzen zaizkio: «fidagarria» (3) izatea, hots, epe luzera agortzeko arazorik ez egotea, eta «modernoa» (4) izatea, azken hori efizientziarekin loturik [4]. 1.2. Literatura berrikusten: 7. GIHaren analisia eta jarraipena Oraingoz ez dira ugariak 7. GIHaren analisia eta jarraipena zehazki lantzen duten azterketak, eta artikulu gutxi argitaratu da gaiaren inguruan. GIHen jarraipenari dagokionez, badira 17ak orokorrean tratatzen dituzten hainbat ikerlan, eta haietako batzuk aztertu dira, ematen dituzten ondorioak 7. GIHrako ere aplikagarri direla aintzat hartuta. Barbier eta Burgessek [13] zenbait herrialdetako gobernuek ezarritako GIHen adierazleak aztertu dituzte, antzekoak eta/edo osagarriak ote diren ikuste aldera. Haien arabera, orain arte GIHen ebaluazio kuantitatiboa egin da ia osoki, eta esparru horretan egindako lana hiru gai hauetan zentratu da hein handi batean: helburu bakoitzerako xede eta adierazle egokiak formulatzea; lorpen orokorraren jarraipena egiteko neurketak diseinatzea; eta informazio ulergarria eta fidagarria batzea. Azpimarratu dute helburu bakoitzerako adierazle egokiak hautatzea eta adierazleen garrantzia ebaluatzea ezinbestekoa dela GIHak eraginkorrak izan daitezen, eta orobat azpimarratu dute orain arte egindako ahaleginak hainbat muga izan dituela. Izan ere, GIHak lortzeko bidean egindako aurrerapenak neurtzea zaila da; besteak beste, ez dagoelako helburu bakoitzak barne hartzen dituen xedeak kuantifikatzeko datu-iturri bakar bat eta kasu batzuetan ezinezkoa delako haien jarraipena egiteko informazio fidagarria topatzea. Aukeratutako adierazleen eta kalkuluak egiteko moduaren arabera, era bateko edo besteko emaitzak lortuko dira, hainbat faktorek (adierazleen ehunekoen aldaketak kalkulatzen diren, aurrerapena termino absolututan edo erlatibotan neurtzen den, helburuen lorpen-maila edo balio-aldaketa ikusten den, adierazle positibo edo negatiboak diren) edota faktore horien konbinazioak baldintzatuta. 2019ko beste ikerlan batean [14], estatu-mailan GIHen lorpenaren bilakaera neurtzeko erabiltzen diren hiru metodo nagusiak konparatu zituzten: GIHen Indizea (Bertelsmann Fundazioak eta Sustainable Development Solutions Network —SDSN— ekimenak elkarlanean garatua), Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen metodoa, eta Europar Bata-
122 Ekaia, ale berezia 2021, 119-142 Unai Villena, Ortzi Akizu-Gardoki suneko Estatistika Bulegoarena. Metodook 17 GIHetarako adierazleak erabiltzen dituzte, eta herrialdeen ranking edo zerrendak osatzen, hainbat adierazleren emaitzak estatistikoki landu eta herrialde bakoitzari puntuazio bat esleituz. Konparaketa egiterakoan, metodoen arteko desadostasun handiak hauteman zituzten, eta ondorio esanguratsuetara iritsi ziren: herrialde baten emaitzak aukeratutako adierazleen eta aplikatutako metodoaren mende daude ia osoki. Hori, berez, aurreikustekoa zen, adierazle bakoitzak gauza bat neurtzen duelako, eta adierazleen aukeraketak lehentasunak ezartzen dituelako. Ikerlanaren egileen ustez, ikuspuntu politikotik zailtasunak ekar ditzake askotariko adierazle-multzoak egoteak, metodo ezberdinen emaitzak batera ikusteak nahasmena sor dezakeelako, eta uste dute adierazleak eta haien xedeak aukeratzea oinarrizkoa dela GIHen lorpena neurtzeko orduan. Xedeak aukeratzea da bereziki garrantzitsua; izan ere, GIHetako asko ez daude modu kuantitatiboan definituta. GIHen adierazleak 2030 Agendan zehaztutako xedeekin ahalik eta gehien lerrokatu behar dira, eta herrialde bakoitzeko testuinguruaren arabera adierazle batzuk edo beste batzuk izan daitezke aproposak. Nazio Batuek GIHen lorpena neurtzeko zehaztutako adierazle guztiak sarean eskuratu daitezke, Global SDG Indicators Database atalean [15], eta, urteek aurrera egin ahala, 2030 Agendaren jarraipena fintzen ari da, nahiz eta adierazle guztiek ez izan oraindik garapen metodologiko eta datuen eskuragarritasun bera, eta nahiz eta hiru multzotan mailakatuta egon Tier sistemaren arabera [16]. Swain eta Karimuk, energia berriztagarriek GIHak lortzeko bidean izan dezaketen eragina aztertu ostean, argudiatu dute lurralde bakoitzaren energia-sistemak eragin garrantzitsua duela garapen iraunkorrean eta hiru alorretan egin daitezkeen aldaketa teknologikoen mende dagoela eragin hori: energia aurreztea, energia era efizienteagoan erabiltzea eta erregai fosilak energia-iturri berriztagarriekin ordezkatzea [17]. Horregatik, hiru aldagai horiek kontuan hartu behar lirateke 7. GIHaren xede eta adierazleak finkatzeko orduan. Horrez gain, 7. GIHaz aparte energiarekin estuki lotuta dauden beste helburu batzuk ere badirela azpimarratu dute: 8. GIHa (lan duina eta hazkunde ekonomikoa), 9. GIHa (industria, berrikuntza eta azpiegiturak), 12. GIHa (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIHa (klimaren aldeko ekintza). Hori dela eta, energia 2030 Agendan aztertzerakoan, analisi osatua egin nahi badugu, 7. GIHaz gain harekin lotuta dauden beste GIH horiek ere kontuan hartzekoak dira, eta helburu horietarako finkatzen diren xede eta adierazleek beren artean koherenteak izan beharko dute, energiari lotutako neurriei dagokienez. 1.3. Ikerketaren ildoa Agenda ezartzeko eta praktikara eramateko lana askotariko gobernuen eta administrazio publikoen esku geratu da nagusiki. Hala, 17 GIHak lurralde bakoitzera egokitzeko plan edo bide-orriak martxan jarri dira [18],
https://doi.org/10.1387/ekaia.22093 123 Energia 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan: 7. GIHaren xede eta adierazleen analisia Euskal Autonomia Erkidegoan Nazio Batuen Erakundeak helburuotarako definitu zituen xede eta adierazleak tokiko errealitatera egokituz, lurralde bakoitzeko behar, ahalmen eta lehentasunen arabera. Zehazki, 17 GIHetarako xede propioak ezarri dira plan horietan, xedeen jarraipenerako adierazleak eta datu-iturriak zehaztu (gehienetan estatistika-bulegoen bitartez), eta, hainbat kasutan, jarraipena egiteko metodologiak eta lortutako emaitzak zabaltzeko erremintak diseinatu eta martxan jarri dira (txostenak, bestelako argitalpenak, webguneak). Artikulu honen oinarrian dagoen lanak bi zati nagusi ditu: batetik, 7. GIHaren analisiari eta jarraipenari buruzko literaturaren berrikuspena; eta, bestetik, 7. GIHa betetzeko hainbat eragilek ezarri dituzten xedeen eta haien jarraipena egiteko definitu dituzten adierazleen azterketa. Egiturari dagokionez, lau atal nagusitan banatuta dago: lehen atal honetan, ikerketaren ildoa zehaztu da; bigarrenean, jarraitutako metodologia deskribatuko da; hirugarrenean, egindako analisiaren emaitzak laburbilduko dira, bi azpiatal bereizitan (batetik, 7. GIHaren xedeen konparaketa egingo da, eta, bestetik, xede horien lorpena neurtzeko adierazleena); eta, laugarren atalean, hausnarketa eta ondorio nagusiak plazaratuko dira, 7. GIHaren argiilunak agerian utziz. 2. mEToDoLoGIA Ikerlana egiteko, dinamika sozialen konplexutasuna aztertzeko gai den Multi Level Perspective (MLP) erako metodologia erabili da [19]. Trantsizio sozioteknikoen dinamikak hiru dimentsiotan aztertzeko metodologia kuantitatibo sakon gisara definitzen du Geels-ek [20]. MLP metodologia eztabaida akademiko zabalean kontrastatu da [21], energia- eta politikaalorretan erabiltzen da bereziki. Horrez gain, eztabaida kulturala eta marko nazionalak, oinarrizko berrikuntzak, trantsizio-bideak nahiz krisiak eta ezegonkortzeak aztertzeko tresna gisa erabili izan da MLPa [21]. MLP metodologiak, alde batetik, badu «eredu global»en osagarria, eskala-maila askotan aztertzen baitira gaiak. Bestetik, «eredu lokal»aren azterketa osagarria ere badu, eta, hor, «berrikuntza erradikalak» behatzeak lekua har dezake, kasu zehatzetan jazotzen diren ekintzen mekanismo kausalak eta eskalen arteko interakzioak kontuan hartuz [22]. Metodologia horrekin, makro mailan (landscape, edo ingurua), meso mailan (regimes, edo erregimena) eta mikro mailan (niche, edo kasuak) aztertu dira 7. GIHaren bi alderdi: zenbait eragilek zehaztutako xedeak eta helburuaren lorpenaren jarraipena egiteko adierazleak. Ikerketak barne hartutako eragileak hiru eremu edo mailatako gobernuak izan dira: Nazio Batuak, Espainiako estatua, eta Euskadi edo Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Metodologia horren bidez, Europako mailatik EAEko mailaraino helburu berberak betetzeko dauden xede eta adierazleak alderatu dira.
124 Ekaia, ale berezia 2021, 119-142 Unai Villena, Ortzi Akizu-Gardoki 1. irudia. MLP metodologia erabili da ikerketa hau egiteko. Metodologia hori aplikatzean, lehenik eta behin, 7. GIHari buruzko artikulu zientifikoak bilatu eta aztertu dira, Elsevier argitaletxean hitz gakoen bidezko analisia eginez [23]. Bestalde, aztertutako eragileek publikoki eskuragarri dituzten GIHei buruzko webguneak eta txostenak arakatu dira. Azterketaren helburu nagusia 7. GIHa ezartzeko eragileek zer planteamendu egin duten aztertzea izan da, eta zehaztu dituzten xede, adierazle eta jarraipenerako metodoak konparatzea. 1. irudian, era eskematikoan ikus dezakegu MLP metodologiaren eskala nola ezarri den ikerketan, Europa mailatik EAEko eta hiri mailako kasuetara. 3. EmAITZAK 3.1. Zazpigarren GIHaren xedeen konparaketa Nazio Batuek 7. GIHrako makro mailan planteatzen dituzten xede edo helmugak bost dira: eskuragarritasun unibertsala (7.1), energia garbien erabilera (7.2), efizientzia energetikoa (7.3), nazioarteko ikerkuntza (7.a) eta garapen bidean dauden herrialdeetako azpiegitura eta teknologia (7.b). Xede horien artean, badaude bi motatakoak: emaitzekin lotutakoak (lehen hirurak, zenbaki hutsez zenbakitutakoak) eta ezarpen-baliabideekin lotu-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22093 125 Energia 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan: 7. GIHaren xede eta adierazleen analisia Euskal Autonomia Erkidegoan takoak (azken biak, letren bidez zenbakituta). Nazio Batuek enuntziatu bezala azaldu ditugu 1. taulan. Europan eta Espainiako estatuan, makro eta meso mailetan, Nazio Batuekiko estandarizazioa guztizkoa izan da 7. GIHari dagokionez, eta xede berberak aukeratu dira [24]. Europar Batasunak konpromisoa hartu du GIHak ezartzeko barneko eta kanpoko politiketan, eta Europako Batzordearen 10 lehentasunetan txertatu ditu, zeharka [25]. Espainiako Gobernuak 2030 Agenda ezartzeko plana egin zuen 2016an, eta agenda horrek GIHak betetzen saiatzeko mekanismoak eta koordinazio-tresnak jasotzen ditu [26]. Eusko Jaurlaritzak «Agenda Euskadi Basque Country 2030» izeneko bide-orria egin zuen 2016an, eta horrek erakusten du nolako lerrokatze- eta ekarpen-maila zuten orduko gobernu-programak eta hura osatzen zuten sektore-politikek 17 GIHen erronkei dagokienez [27]. Bide-orri horretan, 7. GIHrako lau helmuga edo xede, hiru adierazle, Euskadiko Energia Estrategia 2030 plangintza-tresna eta bi ekimen legegile finkatu zituzten: Mugikortasun Jasangarriaren Lege Proiektua, eta Administrazio Publikoen Jasangarritasun Energetikoari buruzko Lege Proiektua [28]. Euskadik 7. GIHrako ezarritako xedeetan, gasaren erabileraren garrantzia aipatzen da, energia berriztagarrietarako «trantsizio-energia» edo bide gisa [27]. Agendaren maila anitzeko izaera eta EAEko eskumenen banaketa direla eta, lurralde horretan agenda ezartzeko orduan, beste administraziomaila hauek ere aztertu beharrekoak dira: foru-aldundiak eta udalak. Izan ere, EAEko hiru foru-aldundiek martxan jarri dituzte 2030 Agenda ezartzeko bide-orriak; horrez gain, udal askok agendarekiko konpromisoa hartu dute, eta lehenengo urratsak egin dituzte, gobernu-planak GIHekin gurutzatu, politika publikoak eta gobernu-programak 2030 Agendarekin nola lerrokatzen diren aztertu eta diagnosia egiteko asmoz. Foru-aldundien kasuan, Arabako Foru Aldundiak Garapen Jasangarriaren Aldeko Arabako Aliantzan parte hartzen du, eta konpromisoa hartu du «2030 Agenda eta GIHak egikaritzeko ekimenen alde egiteko eta haien zabalkundean eragiteko» [29], baina oraindik ez du xede edota adierazle propiorik definitu. Bizkaiko Foru Aldundia ere antzeko egoera batean dago; Gipuzkoako Foru Aldundiak, aldiz, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren eta Gipuzkoako Jasangarritasunaren Behatokiaren bidez, adierazle-sistema bat definitu zuen, 2030 Agendan ingurumen-xedeak lortzeko bidean Gipuzkoaren aurrerapen-mailaren jarraipena egin ahal izateko eta lorpenen inguruko txostenak argitaratzeko. Sistema horrek 51 adierazle barne hartzen ditu, hamalau GIHrekin lotutako 43 xederi dagozkienak [30]. 1. taulan, GIHaren 5 xedeen azterketa-mailak bereizita erakusten dira: elektrizitaterako sarbide unibertsal eta modernoa, energia berriztagarrien
126 Ekaia, ale berezia 2021, 119-142 Unai Villena, Ortzi Akizu-Gardoki 1. taula. 7. GIHaren xedeak edo helmugak zenbait mailatan. Sarbide unibertsal modernoa Energia berriztagarriak Efizientzia Lankidetza eta ikerketa Azpiegiturak Makro maila Nazio Batuak [27] 7.1. 2030erako energia-zerbitzu arrazoizko, fidagarri eta modernoetarako sarbide unibertsala bermatzea. 7.2. 2030erako nabarmen areagotzea energia berriztagarrien proportzioa, energia-iturri guztien artean. 7.3. 2030erako energia-efizientziaren hobekuntza bikoiztea mundu mailan. 7.a. 2030erako nazioarteko lankidetza areagotzea, energia garbiari lotutako ikerketarako eta teknologiarako sarbidea ahalbidetzeko. Hemen sartuko dira energiaiturri berriztagarriak, enerenergia-efizientzia eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak. Hemen sartzen da, halaber, energia-eta teknologia gareta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea. 7.b. 2030erako energia-zerbitzu moderno eta iraunkorretarako azpiegitura areagotzea eta teknologia berritzea, garapen bidean dauden herrialde guztietan; bereziki, aurrerapen txikieneko herrialdeetan, garapen bidean dauden uharte-estatu txikietan eta garapen bidean dauden kostalderik gabeko herrialdeetan. Betiere, haien laguntza-programekin bat etorriz. Europar Batasuna [21] Meso maila Espainiako Gobernua [22]
https://doi.org/10.1387/ekaia.22093 127 Energia 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan: 7. GIHaren xede eta adierazleen analisia Euskal Autonomia Erkidegoan Sarbide unibertsal modernoa Energia berriztagarriak Efizientzia Lankidetza eta ikerketa Azpiegiturak Mikro maila Euskadi [23] 36. Gasaren alde egitea, trantsizioenergia gisa, energisa, energia berriztagarriak neurri handiagoan inplementatzeko bidean; eta nazioarteko konexio energetikoa sostengatzea gasaren eta elektrizitatearen horniduran. 37. Teknologiaren eta enpresen garapena sostengatzea energia-iturri berriztagarri eta iraunkorren erabilera sustatzeko. 38. Aurrezteko eta efizientzia energetikorako proiektuak bultzatzea. — 39. Gasolioa garraiotik gero eta neurri handiagoan ezabatzea, garraioaren gasifikazioa (lehorrekoa eta itsasokoa) eta ibilgailu elektrikoaren erabilera bultzatuz. Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA) [26] 7.1. 2030erako energia-zerbitzu arrazoizko, fidagarri eta modernoetarako sarbide unibertsala bermatzea. 7.2. 2030erako nabarmen areagotzea energia berriztagarrien proportzioa, energia-iturri guztien artean. 7.3. 2030erako energia-efizientziaren hobekuntza bikoiztea mundu mailan. — — Udalsarea [28] — —
128 Ekaia, ale berezia 2021, 119-142 Unai Villena, Ortzi Akizu-Gardoki erabilera, efizientzia energetikoa, lankidetzaren eta ikerketaren beharra, eta, azkenik, azpiegitura energetikoen gauzatzea. Udalen kasuan, administrazio publikoek bidelagun izan dituzte 2030 Agenda eta GIHak betetzea bultzatu nahi duten eragileak. Haietako bi dira REDS (Red Española para el Desarrollo Sostenible) eta Udalsarea, Espainiako estatuan eta Euskadin, hurrenez hurren, biak ere udalei laguntzeko lana egin dutenak. Bai udalek eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bere horretan hartu dituzte 7. GIHaren emaitzekin lotuta dauden Nazio Batuen hiru xedeak (7.1, 7.2 eta 7.3). 1. taulako konparaketan, bistan denez, aztertutako eragile guztiek, Eusko Jaurlaritzak izan ezik, Nazio Batuek ezarritako xede berberak sartu dituzte beren planetan. 3.2. Zazpigarren GIHaren adierazleen konparaketa Makro mailan, Nazio Batuek bi jarraipen-esparru ezarri dituzte, elkarren aldean desberdinak eta elkarren osagarriak, urtero argitalpen banatan GIHen munduko egoera erakusteko: 1) munduko adierazleen esparrua, Garapen Iraunkorrerako Helburuen Txostenean biltzen dena, eta 2) GIHen arteko lotura, integrazio eta elkarrekintzen esparrua, Garapen Iraunkorraren Txosten Globalean biltzen dena [31]. Horrez gain, makro mailan hau ere, 2019an, urtero 7. GIHaren jarraipena egiteko txosten bat argitaratzen hasi ziren Energiaren Nazioarteko Agentzia, Energia Berriztagarriaren Nazioarteko Agentzia, Nazio Batuen Estatistika Atala, Munduko Bankua eta Osasunaren Mundu Erakundea, elkarlanean [32]. Txosten horretan, energia berriztagarrien integrazioan emandako aurrerapausoak aztertu zituzten, estatuen energia-kontsumoaren murrizte-tasa neurtu, kozinatzeko energia garbiaren gabezia duten herrialdeen zerrenda eta sailkapena eguneratu, eta estatuen energia-subiranotasunaren mailari erreparatu [33]. Europari dagokionez, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (EUROSTAT) hartu du GIHen jarraipena egiteko ardura. Haatik, 2030 Agenda sortu zenetik, herrialdeek indarrak batu dituzte GIHak neurtzeko estatistika-lanetan elkarri laguntzeko. 2015eko Europako Estatistikarien Konferentziaren ondoren, 2018an, estatistika-bulego nazionalek, Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoaren GIHen Jarraipenerako Estatistikei buruzko Zuzendaritza Taldearekin elkarlanean, herrialdeetan adierazleak ezartzeko eta haien jarraipen estatistikoa egiteko sistema abiarazten laguntzeko bide-orria diseinatu eta argitaratu zuten, eta, 2020an, Towards achievingthe Sustainable Development Goals in the UNECE region. A statistical portrait of progress and challenges lana argitaratu zuten, zeinak ordutik honako aurrerapenak biltzen baititu [25].
https://doi.org/10.1387/ekaia.22093 129 Energia 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan: 7. GIHaren xede eta adierazleen analisia Euskal Autonomia Erkidegoan 2. taula. 7. GIHaren adierazleak zenbait mailatan. Sarbide unibertsal modernoa Energia berriztagarriak Efizientzia Lankidetza eta ikerketa Azpiegiturak Makro maila Nazio Batuak [15] 7.1.1. Elektrizitaterako sarbidea duen biztanleriaren proportzioa. 7.1.2. Erregai eta teknologia garbiak lehen energiaiturritzat dituen biztanledituen biztanleriaren proportzioa. 7.3.1. Energia-intentsitatea, energia primarioaren eta BPGaren arabera. 7.a.1. Energiaren sektorean, nazioarteko finantzaketa garapen bidean dauden herrialdeetara. Energia garbien instalazioa eta ikerketaren garapena sustatzeko. 7.b.1. Energia-efizientzian inbertsioak egitea, BPGarekin eta garapen iraunkorreko zerbitzuetako azpiegitura eta teknologia garatzera bideratutako finantza-transferentziarako nazioarteko zuzeneko inbertsioekin. 7.2.1. Energia berriztagarriaren proportzioa mix energetiko nazionalarekin. Europar Batasuna [35] sdg_07_60. Txirotasun energetikoa pairatzen duen biztanleriaren ehunekoa (etxebizitza behar bezain bero mantentzeko ezintasuna). asdg_07_40. Energia berriztagarriaren proportzioa energiaren azken kontsumo gordinean. sdg_07_30. Produktibitate energetikoa sektoreko.
130 Ekaia, ale berezia 2021, 119-142 Unai Villena, Ortzi Akizu-Gardoki Sarbide unibertsal modernoa Energia berriztagarriak Efizientzia Lankidetza eta ikerketa Azpiegiturak Meso maila Espainiako estatua [36] 7.1.1. Elektrizitatea eskuragarri duen biztanleriaren proportzioa. 7.2.1. Energia berriztagarriaren proportzioa energiaren azken kontsumo gordinean. 7.3.1. Intentsitate energetikoa, energia primarioaren eta BPGaren arabera neurtua [energia primarioaren kontsumoa BPG unitateko]. 7.a.1. Garapen bidean dauden herrialdeetara bideratutako nazioarteko finantza-korronteak, energia garbien ikerkuntza eta garapena bultzatzeko eta energia berriztagarrien sorkuntza sustatzeko, sistema hibridoak barne.
Energia-kontsumoa: MWh energia-kontsumoa biztanleko. Udalsarea [39] Energia elektrikoaren etxeko kontsumoa, biztanle eta urte bakoitzeko. Energia berriztagarrien ekoizpena. Efizientzia energetikoa etxebizitza eta eraikinetan.
REDS [34] Bero- eta hotz-eskaria etxebizitzaren sektorean urteko. Argiztapen publikoan aurreztutako gastua. Etxebizitzako batez besteko elektrizitategastuaren balantzea, etxebizitza bakoitzeko urteko batez besteko errentarekiko.
132 Ekaia, ale berezia 2021, 119-142 Unai Villena, Ortzi Akizu-Gardoki Nazio Batuek 2012an abiarazi zuten SDSN ekimena, eta Fondazione Eni Enrico Matteik (FEEM) egin du 7. GIHaren hainbat adierazleren jarraipena. Emaitza gisa, argindarrik gabeko munduko populazioaren mapa argitaratu zen [34]. SDSN ekimenaren Espainiako estatuko REDS adarrak udal-mailan GIHen jarraipena egiteko adierazleak proposatu ditu Los Objetivos de Desarrollo Sostenible en 100 ciudades españolas argitalpenean [35], eta datozen urteetan haien araberako jarraipena egitea du helburu. Ihobek, Udalsarearekin elkarlanean [36], GIHei tokiko eremutik nola heldu azaltzen duen gida praktiko bat jarri du udalen eskura, Tokiko 2030 Agenda diseinatu ahal izan dezaten, jarraipenerako adierazleak barne. Eusko Jaurlaritzak 2019an argitaratutako datuen arabera, EAEn, ordura arte 17 udalerrik abiatu zuten energia jasangarrirako ekintza-plan bat (EJEP). Udalerri horietan, etxebizitzetako batez besteko kontsumo elektrikoa biztanleko eta urteko EAEko orokorra baino % 6 txikiagoa da, eta energia berriztagarrien sorkuntza EAEkoa baino % 6 handiagoa [36]. 1. taulako xedeen lorpenak 2. taulako adierazleekin neurtu nahi dituzte aztertutako eragileek, eta irudietan (2-7 irudiak) ikus dezakegu adierazle horien bilakaera nolakoa izan den 2000-2017 aldian. Munduko eta Europako (makro maila), Espainiako estatuko (meso maila) eta EAEko zein hiriburuetako (mikro maila) adierazleen jarraipena egiteko informazioa datuiturri ofizialetatik jaso da. Mundu mailako adierazleei dagokienez, 2030ean elektrizitate gabia eskuragarri izateko xedea bete daitekeela diote hainbat erakundek, baldin eta urtero % 0,86ko igoera-tasa bermatzen bada, eta hori bideragarritzat jotzen da, 2015-2017 biurtekoan batez besteko igoera tasa % 1,04koa izan baitzen [32]. Gaur egun, 7.1 adierazlearen arabera, munduko biztanleen % 63k du energia garbia eskuragarri [15]. 2. irudian, Nazio Batuen bost adierazleren (7.1.1, 7.1.2, 7.2.1, 7.3.1 eta 7.a.1) eboluzioa ikus dezakegu, eta, 3. irudian, Espainiako estatuko birena (7.2.1 eta 7.3.1). Munduko egoera Espainiako estatukoarekin konparatuz, ikus dezakegu energia berriztagarrien integrazioa (7.2.1 adierazlea) % 17koa dela munduan eta % 1 bakarrik igo dela aztertutako denboraldela munduan eta % 1 bakarrik igo dela aztertutako denboraldian, eta Espainiako estatuan, aldiz, egun integrazioa baxuagoa izan arren (% 16), 2000. urtearekin konparatuta, % 98 igo dela. Intentsitate energetikoari dagokionez (7.3.1 adierazlea), munduan 5 MJ/BPGko balioa du gaur egun, eta, azken urteotan, % 24 jaitsita hobetu da; Espainiako estatuan, aldiz, egun 3 MJ/BPGko balioa du, eta jaitsiera % 21ekoa izan da azken 17 urteetan. Gainerako adierazleei dagokienez, 7.1.1 eta 7.1.2 mundu mailan soilik lantzen dira, Europan eta Espainiako estatuan energia garbiaren eskuragarritasuna % 100ekoa dela estimatzen baita; eta, «garapen bidean» dauden herrialdeetan egiten diren diru-inbertsioak (7.a.1 adierazlea) aintzat
https://doi.org/10.1387/ekaia.22093 133 Energia 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan: 7. GIHaren xede eta adierazleen analisia Euskal Autonomia Erkidegoan hartuta, ikus dezakegu munduan % 1.469 igo dela kopurua eta gaur egun urteko 21,40 mila milioi dolar inbertitzen dela. 2. irudia. Mundu mailako adierazleak [15]. 3. irudia. Espainiako estatuko adierazleak [15]. Europari dagokionez, 4. eta 5. irudietan ikus ditzakegu EUROSTATek emandako datuetatik abiatuta egindako grafikoak. Zortzi adierazle ditu EUROSTATek eskuragarri, eta Nazio Batuen bost adierazleek baino zehaztasun handiagoa eskaintzen dute. Europa mailako datuak mundu mailakoekin eta Espainiako estatukoekin alderatuz gero, ikus dezakegu Euro-
134 Ekaia, ale berezia 2021, 119-142 Unai Villena, Ortzi Akizu-Gardoki pako energia berriztagarrien integrazioa (% 19) handiagoa dela mundukoa baino (% 17), nahiz eta berriztagarrien datuak EUROSTATen 2014. urtera arte bakarrik dauden eguneratuta eta Nazio Batuenak, berriz, 2017ra arte. Energia primarioaren kontsumoari dagokionez, azken 18 urteotan, % 6 murriztu da, bai Europan, bai Espainian; halere, gaur egun, Espainiako estatuan 2,66 toe kontsumitzen dira pertsona eta urteko, Europako batezbestekoa baino % 14 gutxiago. Energia primarioaren eta amaierako energiaren arteko aldea % 30ekoa da Espainian eta % 29koa Europan, eta horrek esan nahi du energiaren transformazioko galerak maila berekoak direla. Etxebizitzetan kontsumituriko energiari dagokionez, gaur egun Espainiako estatuan 321 ktoe kontsumitzen dira biztanle eta urteko, Europan baino % 42 gutxiago; baina joerak oso ezberdinak dira, azken urteetan % 5 jaitsi baita Europan, eta % 8 igo, aldiz, Espainiako estatuan. Datuei erreparatuz, produktibitate energetikoa nabarmen igo da azken urteotan, bai Espainian, bai Europan, eta ktoe bakoitzeko lorturiko euroak bikoiztu dira. 4. irudia. Europa-27 mailako adierazleak [37]. Lerro jarraituetan adierazitako adierazleek ezkerreko Y1 ardatzari jarraitzen diote; lerro ez-jarraituan adierazitakoek, berriz, eskuineko Y2 ardatza. Energia inportatuari erreparatuta, ikusten dugu Espainiako estatuan % 5 jaitsi den arren energiaren % 73 atzerritik ekarria dela oraindik, Europan baino % 26 gehiago. Pobrezia energetiko termikoari dagokionez, kontsideratzen da azken urteotan Espainian % 21 jaitsi den arren biztanleen % 7,5ek arazoak dituztela oraindik etxebizitza bero mantentzeko, Europan baino % 20 gehiagok. Azkenik, berotegi-efektuko gasen isuriak % 17 jaitsi dira Espainian aztertutako denboraldian, Europaren antzera.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22093 135 Energia 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan: 7. GIHaren xede eta adierazleen analisia Euskal Autonomia Erkidegoan 5. irudia. Espainiako adierazleak [37]. Lerro jarraituan adierazitako adierazleek ezkerreko Y ardatzari jarraitzen diote; lerro ez-jarraituan adierazitakoek, berriz, eskuineko Y ardatzari. Mikro mailara etorrita, EAEko adierazleen eboluzioa aztertzeko EUSTATen datuak kontsultatzean, aipatzekoa da, Nazio Batuek eta EUROSTATek eskaintzen dituzten datuak ez bezala, ez daudela hain eskuragarri. Ez daude prestatuta erabiltzaile ez-aditu batek bilaketa bakar batean erraz aurkitzeko, eta ez da aipatzen zer lotura duten Nazio Batuen 7. GIHaren adierazleekin (7.1.1, 7.1.2, 7.2.1, 7.3.1, 7.a.1 edota 7.b.1); horrenbestez, konparaketak egitea zailagoa da. Bestalde, lau adierazle besterik ez ditu EUSTATek 7.GIHrako, Nazio Batuek eta EUROSTATek baino bi eta lau gutxiago, hurrenez hurren. Eskuratutako datuekin grafikoa osatuz ikus dezakegu energia berriztagarrien integrazioa % 17koa dela EAEn, mundukoaren ehuneko bera eta EU27-koa baino baxuagoa. Bestalde, kontsumo primarioa % 4 jaitsi da azken 18 urteetan, eta energia-intentsitatea % 21 hobetu. CO2 isuriei dagokienez, % 11 egin dute behera azken 16 urteetan. Aipatu behar da, emanda datozen unitateen ondorioz, batez ere aurreko urteekiko ehuneko erara eskainita egotearen ondorioz, ezinezkoa dela hainbat iturritatik jasotako datuak alderatzea.
136 Ekaia, ale berezia 2021, 119-142 Unai Villena, Ortzi Akizu-Gardoki 6. irudia. EAEko egoera energetikoaren adierazpen bidezko irakurketa [38]. Adierazlean ez daude 7. GIHen multzo batean sartuta, baina ikerketa honetarako elkartu ditugu. 7. irudia. EAEko hiru hiriburuetako eta Iruñeko ezaugarri energetikoak. 7. GIHaren jarraipena [39]. Azkenik, REDSek eskainitako EAEko hiriburuetako datuak aurki ditzakegu 7. irudian. Ezin da joerarik ikusi, urte bakarreko datuak baizik. Datu
https://doi.org/10.1387/ekaia.22093 137 Energia 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan: 7. GIHaren xede eta adierazleen analisia Euskal Autonomia Erkidegoan horiek erakusten digute Gasteizkoa dela etxebizitzetako energiaren kontsumorik altuena, eta errentarekiko energia-gasturik handiena Bilbon eta Gasteizen ematen dela, Donostian baino % 16 gehiago. Bestalde, energia berriztagarrien integrazioa Donostian % 19koa dela adierazten dute datuek; Bilbon eta Gasteizen, aldiz, % 60tik gorakoa. Horrek zalantzak sortzen dizkigu datuen fidagarritasunari dagokionez, eta/edo datuak bildu dituztenek adierazlea interpretatzeko moduari dagokionez. Argiztapen publikoan aurreztutako gastuari dagokionez, hiru hiriburuetako datuak eskuragarri egon ez arren, ikus daiteke Donostian ahalegin berezia egin dela sektore horretan. 4. HAUSNARKETA ETA oNDoRIoAK 2030 Agendak indarrean daramatzan bost urteotan, hari buruzko analisi anitz egin dira. Haietako askok 2030 Agendak garapen iraunkorraren alde ekintza kolektiboak bideratzeko duen potentzialtasuna azpimarratzen dute, eta hain ugariak ez diren beste analisi batzuek haren mugak eta kontraesanak aipatu dituzte, potentzial transformatzailea txikitzen duten heinean. Martínezen aburuz [18], bost dira 2030 Agendaren alde on azpimarragarrienak: unibertsala eta globala izatea (mundu osoari aplikagarri); dimentsio anitzeko akzio kolektiboa bultzatu nahia; izaera integrala (ekintza politikoaren izaera zatituaren kontrara); maila anitzetan eragin nahia (mundu, kontinente, herrialde, lurralde, erkidego, udal, komunitateetan); askotariko eragileak nahastea eta horrenbestez erantzukizun partekatuak ezartzea jendarte globaleko parte direnei. Aurretik mundu mailan zeuden arazoen diagnostiko osatuago bat ekarri duen arren, ukaezinak dira 2030 Agendak piztu dituen kritikak, adostu den moduari, barne hartzen dituen inkoherentziei eta ezartzeko edo praktikara eramateko azaltzen dituen zailtasunei buruzkoak [40]. Hala, aitortzen zaizkion balizko onurak aintzat hartuta ere, asko dira 2030 Agendari egiten zaizkion kritikak; besteak beste: etorkizunera begiratzea, arazoen zergatiak eta ikuspegi historikoa landu gabe, azken hamarkadetan zehar munduko herrialdeen garapena baldintzatu duten egiturak eta botere-harremanak aztertu gabe [41]; GIH ugari aldi berean lortzen saiatzea, kasu batzuetan kontraesankorra izan daitekeena, elkarrekiko duten eragina dela eta [42]; agenda betetzea borondatezko kontua izatea, ez derrigorrezko zerbait, eta ez ezartzea anbizio handiko helburu, xede eta adierazlerik [18]. Azken alderdi horri dagokionez, hainbat ahotsek diote oraindik ere jarraipen-esparrua, adierazleen definizioa eta hautaketa osatu eta doitu beharra dagoela, eta hobeto zehaztu behar direla gobernuentzako politika-aginduak eta -gomendioak [31]. Ikusi da nola 2030 Agenda meso eta mikro mailetara eramatean bi jarrera gailentzen diren gobernuen artean: batzuek martxan dituzten politika eta planak bere horretan lotzen dituzte GIHen xedeekin, inolako aldaketarik egin gabe, eta beste batzuek aldaketak eta
138 Ekaia, ale berezia 2021, 119-142 Unai Villena, Ortzi Akizu-Gardoki hobekuntzak egiten dituzte beren politiketan, 2030 Agendak proposatzen duenarekin lerrokatzeko [40]. Lehen jarrera duten gobernuetan, ohikoa da inkoherentziak egotea GIHetarako zehaztu dituzten xede eta adierazle propioen eta Nazio Batuek ezarritakoen artean. Eragileek 7. GIHrako ezarri dituzten xede eta adierazleak alderatu ditugu ikerlan honetan, bai era kualitatiboan, bai kuantitatiboan, eta mundu mailatik (Nazio Batuak) EAE mailara aztertu ditugu, MPL metodologia erabiliz. Xedeak orokorrean berdinak izan arren, ikusi da adierazleetan badaudela ezberdintasunak, kasu batzuetan nabariak, eta horrek eragileen arteko konparaketak egitea zailtzen duela. Meso mailatik beherako eragileek ez dute 7. GIHaren ezarpen-baliabideekin lotutako adierazlerik ezarri, eta horrek asko murrizten du helburuaren jarraipen osatua egiteko aukera, baita datu eskuragarri eta eguneratuen faltak ere. Horregatik guztiagatik, adierazleak estandarizatzen eta datu-iturriak hobetzen jarraitzeko beharra ikusten da. Bestalde, 2000-2017 aldirako adierazleen analisian ikusi dugu orokorrean badagoela joera orokor bat energia primarioaren kontsumoa murrizteko baina ez dela gauza bera gertatzen etxebizitzetako elektrizitate-kontsumoarekin. Aipatu behar da, halaber, energia primarioaren kontsumoaren neurketan adierazleek ez dutela txertatzen aztarna energetikoaren neurketa eta, ondorioz, lurralde horietatik kanpora atera den ekoizpenaren kontsumo energetikoa ez dela aintzat hartzen. Beste lurralde batzuetatik ekarritako produktu eta zerbitzuek kontsumitzen duten energia ez neurtzeak energiakon tsu moa ren murrizketen inguruko interpretazio okerrak eragin ditzake, eta hori kontuan hartu beharreko gaia litzateke GIHen benetako lorpena neurtu nahi izanez gero [43, 44]. Energia berriztagarrien integrazioari dagokionez, bai Espainiako estatua bai EAE Europako batezbestekoaren atzetik daude, eta, EAEko hiriburuei dagokienez, ez dago argi aztertutako GIHen jarraipenerako txostenean emandako datuen jatorria. Eskala txikian, hiri mailan, GIHen jarraipenerako datuen zehaztasuna galtzeak pertzepzio-arazoak sor ditzake gizartean, eta batez ere herri-politikak egin behar dituzten eragileengan. Aurreko guztiagatik, garrantzitsutzat jotzen da etorkizunean adierazleen estandarizazioan aurrerapausoak ematea. ESKER oNA Ikerketa hau honako ikerketa talde hauek lagundu dute: «EKOPOL: TRANSITION PATHWAYS», Eusko Jaurlaritzak (IT-1365-19) eta Euskal Herriko Unibertsitateak babestua (GIC-18/22), eta Hegoa Institutuaren GARAPEN ETA LANKIDETZAKO POLITIKEI BURUZKO IKERKETA TALDEA, Euskal Herriko Unibertsitateak babestua (GIU 17/26). | science |
addi-25561be9e156 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57532 | 8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea eta lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau | Bengoetxea Alkorta, Aitor ; Etxezarreta Etxarri, Enekoitz | 2021 | 144 Ekaia, ale berezia 2021, 143-154 Aitor Bengoetxea Alkorta, Enekoitz Etxezarreta Etxarri 1. SARRERA 2015eko irailean, Nazio Batuen Erakundean (NBE), Garapen Iraunkorrerako 17 Helburu (GIHak) ezarri ziren, eta hala bildu ziren garapen iraunkorraren hiru dimentsioak: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. Asmo nagusiak hauek dira: pobrezia amaitzea, gure planeta babestea eta guztion oparotasuna bermatzea. GIH bakoitzak bere helmugak ditu, eta asmoa helburu horiek 2030erako lortzea da. Garapen iraunkorrerako 2030eko adierazpenean, honako hau esaten da gure gaiaren inguruan: «Hazkunde ekonomiko iraunkor, inklusibo eta eutsi baterako behar diren baldintzak sortuko ditugu, baita oparotasun partekatua eta guztiontzako lan duina ere, kontuan hartuta garapen- eta gaitasun-maila nazionalak». Lan honetan, 8. helburua landuko dugu: «Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa eta lan duina sustatzea». 8. helburuaren garrantziaz jabetzeko, Nazio Batuen Erakundeak azpimarratu du pobrezia desagertzeko (1. helburua) ezinbestekoak direla ongi ordaindutako enplegu egonkorrak. Abiapuntua latza da; izan ere, gaur egun, 2.200 milioi pertsona pobreziaren atalasearen azpitik bizi dira munduan, erreferentzia gisa eguneko Amerikako Estatu Batuetako 2 dolar hartuta. Helburuaren hartzaileak pertsona guztiak gara; beraz, 8. GIHak esparru subjektibo unibertsala dauka. Geroago ikusiko dugun moduan, bereziki azpimarratzen da talde zaurgarriak ere helburuaren esparruan daudela. Are gehiago, talde zaurgarriek hazkunde ekonomiko inklusiboaren, enpleguaren eta lan duinaren hartzaile protagonista nagusiak izan behar lukete. Bestalde, helburuan sustatu aditza erabiltzen da, eta horrek, juridikoki bederen, badu garrantzia. Helburua ez da denon enplegua eta lan duina bermatzea, sustatze hutsa baizik. Horrek gehiago kokatzen gaitu politika publikoen norabidearen arloan (sustatu), pertsonen eskubideen arloan baino (bermatu). Artikulu honetan, 8. GIHa irakurtzen eta berrirakurtzen saiatuko gara, gakotzat jotzen ditugun lau elementu garatuz, atal hauetan: hazkunde ekonomiko jarraitua; enplegua eta lana; enplegu betea, eta lan duina. 2. HAZKUNDE EKoNomIKo JARRAITUA 8. helburuan aipatzen den hazkunde ekonomikoaren berrikuspen kritikoa egiteak oinarri-oinarrian dauden eta egiazkotzat jo izan diren zenbait uste ekonomiko auzitan jartzera garamatza.
146 Ekaia, ale berezia 2021, 143-154 Aitor Bengoetxea Alkorta, Enekoitz Etxezarreta Etxarri tarik baxuenak dituzten herrialdeek, ordea, gehien-gehienean garapenik baxuenak dituzten berberak izan ohi dira. Hazkunde ekonomikoa, hortaz, ongizatearen aurrebaldintza gisa hartu izan dugu, baina halakorik baieztatzeak ñabardura asko onar ditzake. Ongizate-sistema publikoek, gizarte-prestazio sendoek, ehun industrial eta sindikal sendoek, edo hezkuntzak eta giza kapitalak zerikusi zuzenagoa dute, zalantzarik gabe, herrialdeen garapen mailarekin, hazkunde mailak baino. Hari horri eutsiz, balio erantsi handia duten eta eskulanean intentsiboak diren sektoreei arreta jartzera gonbidatzen gaitu bigarren helmugak2. Nola neurtu, ordea, balio erantsi hori? Barne-produktu gordinaren eraketan erantsitako balio monetarioa ote da neurgailu bakarra, ala balegoke beste neurgailurik balio erantsi horrentzat? Balio soziala? Balio kulturala? Ugariak dira zentzu horretan egindako proposamen alternatiboak. Haizu bekigu gure iritzian azken boladan iritzi publikoan modu agerikoan eragiten ari diren bi proposamen nagusi aipatzea: oinarrizko errentaren proposamena, batetik, eta bizitzaren iraunkortasunarena, bestetik. Oinarrizko errentaren inguruko eztabaida konstatazio horrexetatik abiatzen da: egun oraindik indarra duten lan ordainduen kopuru bat ekonomiaren digitalizazio- eta robotizazio-prozesuek desagerraraz lezakete, eta, beraz, badirudi lana eta ongizatea parekatzen dituen ustea bera dagoela (lana da ongizate-iturri nagusia) gero eta kinka larriagoan [2]. Larrialdi klimatikoak mahai gainean jarritako trantsizio sozioekologikorako premiak ere baliabide irensleak edo jarduera oso kutsatzaileak diren zenbait lanen desagerpenera eraman behar gintuzke, zentzu onean. Oinarrizko errentak, neurri batean, pertsonen ongizate materiala haien merkatu-jardueretatik bereiztea du oinarri filosofiko nagusia, datorkeen lan eskasia bati erantsi behar baitzaio egungo lan askok nekez sortzen dutela ongizate materialik, «za- zabor-lanak» diren neurrian. Bigarren proposamenak, bizitzaren iraunkortasunari erreparatzen dionak, begiratu ekofeminista bati erantzuten dio [3]. Ekonomia ekologiko eta feministako hainbat autorek erdigunera ekarri dute babestu beharreko funtsezko sektoreen afera: sektore ekonomiko estrategikoenak bizitza iraunarazten duten horiek direla barneratu behar genuke, hots, osasun-, hezkuntza- eta zaintza-lanak; elikadura; ur- eta energia-hornidurak, eta abar. Sektore horiek guztiak lehenesteko, jarduera ekonomiko horien desmerkantilizaziorako premia ere mahaigaineratu da, gogoeta hauxe ekarriz lehen planora: ekonomiak ekoizten dituen zein ondasun eta zerbitzuk onar lezakete merkatu-logika bat eta zeinek ez? Zeinek behar lukete merkatuko 2 «Produktibitate ekonomikoaren maila handiagoak lortzea, dibertsifikazioaren, modernizazio teknologikoaren eta berrikuntzaren artean, besteak beste, balio erantsi handia duten eta eskulan asko erabiltzen duten sektoreei arreta eskainiz».
https://doi.org/10.1387/ekaia.22120 147 8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea eta lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau gorabeheretatik salbu? Eta nola babestu jarduera horiek merkatu-logiketan jaustetik? Haien hornidura publikoa da biderik zuzen eta egokiena? Edo komunitateak ahalduntzen dituzten autoeraketa-formulek babesten dituzte hobekien jarduera horiek merkantilizaziotik? Desmerkantilizazioaren gaia hartu dugunez gero, lotura zuzena agertzen du, orobat, laugarren helmugan3 zehazturiko helmuga nagusiekin. Izan ere, mundu mailako ekoizpen- eta kontsumo-ohitura eraginkorrak sustatzeak eta hazkunde ekonomikoa ingurumen-degradaziotik bereizteak zerikusi zuzena du merkatuaren bestelako disfuntzio batzuekin. Izan ere, merkatuak, esleipen-mekanismo hutsa den neurrian, ez du bereizten kontsumo eraginkorra ez-eraginkorretik, ez eta natura-degradaziotik ere. Badirudi merkatuko eragileek (ekoizle zein erosleek) kontzientzia hartzearen bitartez aurre egin nahi zaiola disfuntzio horri, baina kontzientziaziorako bide horrek askotan talka egiten du merkatuko pizgarri logikekin, sarri askotan produkturik merkeenak baitira inpaktu ekologiko larrienak izan ohi dituztenak. Asko dira zentzu horretan bideratzen ari diren proposamen eta estrategia konkretuak, eta ekonomia zirkularra da azkenaldian onarpen mailarik altuena erdiesten ari direnetako bat. Funtsean, ekonomia modu zirkularrean hautemateak zera bilatu nahi luke: gure ekoizpen- eta kontsumo-ohiturak naturak sostenga ditzakeen mailetara ekartzea eta jarduera ekonomikoa naturaren erreprodukzio mailari doitzea, dela materialen fluxu ziklikoak planteatuz (produktuen bizi-zikloak luzatuz, berrerabiliz, hondakinak lehengai bilakatzeko birziklatuz), dela energia berriztagarrien aldeko hautuak eginez. Dinamika berri horiek ekonomia «birtokikotzeko» edo «bertakotzeko» logikak hobestea ekarri behar lukete, baina ahaztu gabe trantsizioa modu justuan egin behar litzatekeela, prozesu horietan herrialderik pobretuenak izan bailitezke ostera ere kaltetuenak, lehengaien mundu mailako esportazio-dinamiketara espezializatzera behartuak diren heinean. Garapenera bideraturiko politikak sustatzeak (3. helmuga)4, beraz, kontuan hartu behar lituzke elementu horiek guztiak: jarduera ekonomiko produktiboak eta enplegu duinak sortzeaz bat, bizitzaren iraunkortasunetik eratorritako ikuspegi estrategikoa ere barneratu behar litzateke. Zein jarduerak onar lezaketen merkatu-logika bat (etekinen maximizatzean oinarrituriko 3 «Hemendik 2030era, pixkanaka hobetzea munduko baliabideen ekoizpen eta kontsumo eraginkorra, eta hazkunde ekonomikoa ingurumenaren degradaziotik bereizten saiatzea, Kontsumo eta Ekoizpen Modalitate Jasangarriei buruzko Programen Hamar Urterako Esparruarekin bat etorriz, garatutako herrialdeetatik hasita». 4 «Garapenera bideratutako politikak sustatzea, honako alderdi hauei babesa emango dietenak: ekoizpen-jarduerak, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza; eta mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen eraketa eta hazkuntza sustatzea, baita finantza-zerbitzuak eskuratzearen bidez ere».
148 Ekaia, ale berezia 2021, 143-154 Aitor Bengoetxea Alkorta, Enekoitz Etxezarreta Etxarri praktikak) eta zeinek egon behar duten hertsiki babestuak logika horietatik. Izan ere, egungo garapen-ereduarekiko alternatibotzat jotzen diren proposamen askok, baita ekonomia zirkularrak ere, arrisku bera dute: azkenean hazkunde alternatibo bat sustatzea, hazkundearekiko alternatiba izan beharrean, hazkundea bera baita auzitan jarri beharreko lehen premisa, zalantzagarria denez gero zer neurritan egiten dion on herrialde pobretuen egoerari, eta zer esanik ez oreka ekologiko iraunkorrari. Finean, mundu mailako herrialde ororentzat garapen-eredu berbera planteatzeak gehiago du ikusmira kolonial eurozentrikotik, garapenerako lankidetzatik baino. Garapenaren desmitifikazioa eta dekolonizazioa ere beharrezkoak izango dira, beraz, deshazkundearen proposamenarekin bat eginez [4], herrialde bakoitzak libreki eta bere kosmobisioarekin bat eginez hautatzen duen garapen-eredua babesteko, eta, «garapen»erako lankidetza praktikatu beharrean, soil-soilik lankidetzara mugatzeko munduko herrialdeen artean harremanak izatearen logika. 3. ENPLEGUA ETA LANA «Enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea» helburu gisa finkatzen denean, gaian murgiltzeko unean, komeni da, lehenik eta behin, enplegua eta lana kontzeptuak aztertu eta bereiztea. Enplegu produktiboaz ari garenean, funtsean, ondasun edo zerbitzuen ekoizpenera bideratutako lan ordainduaz ari gara, eta pertsona oro bi egoera hauetakoren batean dago: enplegua duena (landuna) edo enplegurik ez duena (langabea). Zuria edo beltza. Tradizionalki, lan erreproduktiboa ez da lan produktibotzat hartu. Lan erreproduktiboa bizitzaren erreprodukzioaren ingurukoa da; umezaintza, nagusien zaintza eta, oro har, etxeko lanak dira, eta gehiengo zabalaz emakumeek egiten dute lan hori. Lan hori ordaindua ez denez, teoria ekonomiko klasikoak ez du produktibotzat hartzen, eta, besteak beste, ez da kontuan hartzen herrialdeen barne-produktu gordina kalkulatzerakoan. Posizionamendu feministatik, justizia osoz, aldarrikatzen da lan erreproduktiboaren balioa aitortzea, benetako lana delako, eta gainera ezinbestekoa, iraunkortasunaren ikuspegitik. Badira zenbait enplegu produktibo ordaindu mota. Sailkapen nagusia besteren konturako langilea (soldatapekoa) eta norberaren konturako langilea (autonomoa) desberdintzen dituena da. Soldatapekoak enpresaburu batentzat egiten du lan, lan-kontratu baten bitartez; langilearen lanak eragindako mozkina enpresaburuak eskuratzen du, eta horren truke soldata ordaintzen dio langileari. Autonomoak ez du inoren mende lan egiten, eta beraren lanaren fruitu diren zerbitzu edo ondasunek eragindako mozkinak langileak berak eskuratzen ditu.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22120 149 8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea eta lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau Funtzionario publikoen kasua besteren konturako enplegatuen artean kokatzen da, baina administrazio publiko batek jasotzen eta ordaintzen du funtzionarioaren lana. Autonomoen alderdian, aipaturiko autonomo indibidualaz gain, badago beste aukera bat: autoenplegu kolektiboa. Langile talde batek bere buruari, kolektiboki, enplegua ematean datza. Lan elkartuko kooperatibak dira modalitate horren erreferentzia nagusia5. Beraz, 8. GIHa enpleguaz ari denean, aipaturiko edozein enplegu motataz ari da: besteren konturakoa (sektore pribatuko soldatapekoak nahiz sektore publikoko funtzionarioak); eta norberaren konturakoa den autoenplegua, indibiduala (autonomoak) edo kolektiboa (lan-kooperatibak). Enplegua eta lana bereizteko, esan genezake enplegua dela lanerako sarbidea eta irteera. Pertsona batek enplegua lortzen duenean, lanean hasten da, eta, enplegua galtzen duenean, lana uzten du. Horregatik, lan duinaz ari garenean, lan-baldintzez ari gara (soldata, lanaldia, oporrak, etab.), baina lan duina edukitzeko aurrebaldintza enplegua lortzea da. 4. ENPLEGU BETEA Atal honetan, saiatuko gara 8.5,6 8.67 eta 8b8 helmugen mamia aztertzen. Enplegu beteaz ari garenean, lan egin ahal eta nahi duten pertsona guztiek (populazio aktiboa) enplegua edukitzeaz ari gara, langabeziarik ez egoteaz, langabezia sortzen baita lan egin ahal eta nahi dutenek enplegurik lortzen ez dutenean. Ez da planteatzen langabeziaren tasa % 0 izatea, beti egongo baita langabezia frikzionala deritzona: langile kopuru bat, proportzionalki oso txikia normalean, langabezian dagoena bere azken enplegua galdu eta enplegu berria lortu bitarteko trantsizioan. Horregatik, enplegu betetzat hartzen da populazio aktibo osoak enplegua izatea, langabezia frikzionala kenduta. Berez, enplegu betearen kontzeptua lan egiteko eskubidearen isla da. Txanponaren beste aldea. Lan egin nahi duen guztiak enplegua lortzen 5 Kooperatibismoan eta, oro har, gizarte-ekonomian sakontzeko, ikus www.gezki.eus (2021eko irailaren 29an kontsultatua). 6 «Hemendik 2030era, enplegu osoa eta produktiboa eta lan egokia lortzea emakume eta gizon guztientzat, gazteak eta desgaitasunen bat dutenak barne; eta balio bereko lanarengatik soldata berdina eman dadila lortzea». 7 «Hemendik 2020ra, nabarmen murriztea enplegurik ez duten eta ikasten edo gaitzen ari ez diren gazteen proportzioa». 8 «Hemendik 2020ra, gazteek enplegua lortzeko mundu-mailako estrategia bat garatzea eta martxan jartzea, eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen Enplegurako Munduko Ituna aplikatzea».
150 Ekaia, ale berezia 2021, 143-154 Aitor Bengoetxea Alkorta, Enekoitz Etxezarreta Etxarri badu, lanerako eskubidea gauzatuz, enplegu betea egongo da. Eta lan egiteko eskubidea aspaldi dago aitortuta nazioarteko zuzenbidean, GIHen esparru den NBEn, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean (1948)9. Aspaldiko eskubide bat errepikatzen du, beraz, 8. GIHak. Enplegu betearen alde serio aritzeko, lanerako eskubidea oinarrizko eskubide gisa babestu eta lehenetsi behar litzateke, eta gaur egun ikus dezakegu sarritan faktore ekonomiko huts gisa tratatzen dela, kostu ekonomiko soila, enpresaren mozkinentzat errentagarria ez bada erraz sakrifikatzen dena, langileak kaleratuz. Ideia bat egiteko, mundu mailan enplegu beteaz zein urrun gauden ikusteko, Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera (LNE), 2015ean, 204 milioi pertsona langabezian zeuden mundu osoan. Are zailagoa da talde zaurgarri izendatzen diren kolektiboen egoera. 8. GIHak batzuk aipatzen ditu (emakumeak, gazteak, desgaitasunen bat dutenak), baina gehiago daude (gizarte-bazterketa egoeran daudenak, adinez nagusi direnak, eta abar). Talde zaurgarriak definitzea ez da erraza, baina estatistikek argi erakusten dute talde horietako gizabanakoek zailago dutela enplegua lortzea [5]. 8. GIHak dioen moduan, enplegu betea guztiontzat lortu nahi bada, arreta berezia eskaini behar zaie talde zaurgarriei, enplegua lor dezaten. Aztertzen ari garen GIHak bereziki azpimarratzen ditu gazteak, hainbat eskualdetan gazteen langabezia-tasa oso altua delako, eta, noski, gazteak lurraldeen etorkizuna direlako. Estatistikek frogatzen dutenean talde bateko kideek zailtasun handiagoa dutela enplegua lortzeko, langabe guztiekin konparatuta, horrek bide ematen du talde zaurgarri horien alde ekintza positiboko neurri publikoak bultzatzeko (kontrataziorako dirulaguntzak, eta abar), pertsona horiek enplegua lortzeko aukera-berdintasuna lortzearen bidean, beste langabeen maila berean. 5. LAN DUINA Atal honetan, 8.710 eta 8.811 helmugek diotena berrirakurtzen saiatuko gara. 9 23. art.: «Pertsona orok du lan egiteko eskubidea». 10 «Berehalako neurri eraginkorrak hartzea ezinbesteko lana amaitzeko, amaiera ematea egungo esklabotasun-moduei eta pertsonen salerosketari, eta haurren lanaren forma okerrenak (errekrutatzea eta haur soldaduak barne) debekatu eta kenduko direla bermatzea; eta, hemendik 2025era, amaiera ematea haurren lanari, bere forma guztietan». 11 «Lan-eskubideak babestea eta lan-ingurune segurua eta arriskurik gabea sustatzea langile guztientzat, migratzaileak barne, eta, bereziki, emakume migratzaileentzat eta enplegu prekarioak dituztenentzat».
https://doi.org/10.1387/ekaia.22120 151 8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea eta lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau Has gaitezen azpimarratzen lanaren adierak itzal zabal duela. Euskaraz, bizkaieraz, beharra erabiltzen da lanaren sinonimo gisa. Gaztelaniazko «trabajo» hitza latinezko tripalium terminotik dator, hiru makilako tortura tresna bat. Latinoamerikan, pasar trabajo sufritzearen sinonimoa da. Gogoeta sakonerako bide ematen duten elementuak dira horiek, artikulu xume honetaz haratago doazenak. Eta, iraganean, lanaren gogortasunagatik eta eragiten duen sufrikarioagatik, oso hedatua egon da lana derrigorrezko gisa planteatzea, behartu gisa, esklaboen zeregin gisa. Aristotelesek eta haren gisako beste filosofo miretsi batzuek esklabotza justifikatu ohi dute [6]. Grezia klasikoan pertsona jasotzat jotzen zirenak pentsalariak, erlijiosoak, militarrak edo politikariak ziren. Lana, derrigorrezkoa eta gogorra, esklaboen gauza zen. Ikuspegi juridikotik, esklaboak gauzak ziren, beren jabeen objektu. Eskubiderik gabeko gauza. Geroago, feudalismoan, nekazaritza-arloan, morroien derrigorrezko lana zen nagusi. Jauntxoen morroiak. Juridikoki pertsonak ziren, baina materialki bizi-baldintza oso kaxkarrak zituzten, jauntxoek besteak beste morroiekiko ius malectractandi delakoa baitzeukaten. Ibilbide historiko azkar bat egiten jarraituz, esan behar dugu xviii. mendearen amaiera aldeko Industria Iraultzaren eta Frantziako Iraultzaren eragina nabarmena izan zela lanaren arloan. XIX. mendean, industrializazioa garatzen zen neurrian, langile asko nekazaritzatik hiri industrialetara igaro ziren, eta industriako lan-baldintzak erabakitzeko irizpidea Frantziako Iraultzako liberté eta égalité izan ziren. Horren arabera, lana librea zen, hots, esklaboen eta morroien derrigorrezko lanaren kontzeptua gainditu zen. Lan-baldintzei dagokienez, enpresaburuaren eta langilearen arteko harremana berdinen arteko harreman libre bat zen, eta mugarik gabeko askatasuna zegoen lan-baldintzak zehazteko. Horren ondorioz, langileen esplotazioa izugarri hedatu zen, enpresek eskaintzen zizkieten baldintza gogorrak ezinbestean onartu behar zituztelako (16 orduko lanaldiak, haurrak barne, biziraupen-soldatak, eta abar), langabezian geratu nahi ez bazuten. Edozein muturreko baldintza izanda ere, laissez faire, laissez passer. Eta, formalki, juridikoki, lan librea, eta langileak askatasunez onarturiko lanbaldintzak. Haurrei dagokienez, historikoki ez dira babestuta egon lanaren ikuspegitik, ez esklabotza-sisteman, ez morroien ereduan, ezta industrializazio osteko fase kapitalistan ere. Haurren egoera bereziki deitoragarria delako azpimarratzen ditu haurrak 8. GIHak. Iraganean derrigorrezkoa, gutxietsia eta hain gogorra izan den lanaren ideia gainditu nahian, lan duinaren ideia nagusitu da gure egunotan, batez
152 Ekaia, ale berezia 2021, 143-154 Aitor Bengoetxea Alkorta, Enekoitz Etxezarreta Etxarri ere Lanaren Nazioarteko Erakundearen eskutik.12 Lan duinaren oinarrizko ideia langileak eskubideak edukitzea da, hots, lana mugatua egotea, derrigorrezko esklaboetatik eta xix. mendeko esplotaziotik aldenduz. Lan duina lan-baldintza duinak dituen lana da [7], besteak beste bidezko soldata eta segurtasun fisikoa bermatzen dituena. Baita gizarte-babesa duen lana ere, gizarte-segurantzako prestazioak jasotzen dituena langileak lanik egin ezin duenean gaixotasun, istripu, jubilazio edo antzeko arrazoiengatik. Lan eskubideduna esaten dugunean, gaur egun, lan formala esan nahi dugu, legez arautua, lan informala, eskubiderik gabekoa, oso hedatuta baitago mundu mailan. NBEk emandako datuen arabera, mundu mailan, 2016an, langileen % 61ek ekonomia informaleko lana zeukan, eskubiderik gabekoa13. Lan duinaren ideiaren oinarria, ikuspegi juridikotik, Lanaren Nazioarteko Erakundearen Filadelfiako Aldarrikapenean (1944) aurkitu dezakegu, zehazki «lana ez da merkantzia bat» aldarrikatzen denean [8]. Esaldi labur horrek asko esan nahi du. Lana merkantzia baldin bada, edozein lan-baldintza erabaki daiteke, eskaintzaren eta eskariaren arteko orekaren arabera, eta logika horrek, bereziki xix. mendean, langileen esplotazio itzela ekarri du. Horregatik du berebiziko garrantzia lana merkantzia bat ez dela aldarrikatzeak, horrek esan nahi duelako zuzenbideak —zehazki, lanaren zuzenbideak— lan eskubideduna bermatuko duela, esplotazioa ekarri duen merkatuaren logikatik ihes eginez [9]. Dena den, Filadelfiako Aldarrikapenaren garaia (1944) eta gaur egungoa oso desberdinak dira, lanaren zuzenbidearen ikuspegitik. 1980ko hamarkadara bitartean, bereziki munduaren mendebaldean, lan-zuzenbidea loratu zen. Hamarkada horretan hasi zen indarra hartzen haize-ufada neoliberala, Milton Friedman-ek, Friedrich Hayek-ek eta beste ekonomialari neoliberal batzuek planteatuta, eta gerora bereziki Margaret Thatcher-ek eta Ronald Reagan-ek fede handiz aplikatutakoa Erresuma Batuan eta Amerikako Estatu Batuetan, hurrenez hurren. Eta, harrezkeroztik, korronte neoliberala puztuz eta lanaren zuzenbidea proportzionalki argalduz joan dira [10]. Izan ere, laissez faire, laissez passer liberalak lanaren merkantilizazioa bultzatzen du funtsean; lanaren zuzenbideak, aldiz, lan duina eta ukatu ezin diren eskubideak dituen lana planteatzen ditu (gutxieneko soldata, gehienezko lanaldia, eta abar). 12 www.ilo.org (2021eko irailaren 29an kontsultatua). LNE 1919. urtean lehen mundu-gerrari amaiera eman zion Versaillesko Itunaren ondorioz sorturiko erakundea da. Haren helburu nagusia mundu osoan justizia soziala lortzea da, bake unibertsalaren mesedetan. 1999az geroztik, mundu osoan decent work edo lan duina du berariazko helburu. 13 https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/economic-growth (2021eko irailaren 29an kontsultatua).
https://doi.org/10.1387/ekaia.22120 153 8. helburua: guztiontzako hazkunde ekonomikoa, enplegu betea eta lan duina sustatzea. Urrutitik hamalau, gerturatu eta lau Eta hor dago koxka: lana merkantzia bat da, ala ez? Lan duina aldarrikatzen badugu, erantzunak ezezkoa izan behar du ezinbestean. 6. GURE GoGoETA ETA oNDoRIoAK 2015ean adostu ziren GIHak patxadaz irakurri eta aztertu ostean, burura datorren lehen ideia da egia dela paperak dena onartzen duela. Besteak beste, gaixotasunik gabeko mundua helburu bat dela irakur daiteke bertan.14 Gehitxo, ala? 8. GIHari dagokionez, gure azterketan azaltzen saiatu garen arrazoiengatik, oso kritikoak izan behar dugu. Hazkunde ekonomiko jarraituari dagokionez, orain arte ezagutu duguna izan da herrialde aberatsen hazkundea herrialde pobreen lepotik etorri dela eta arrakala gero eta gehiago areagotu dela. Per capita errentaren totemak gabezia nabarmenak ditu, batezbesteko hutsa baita, aberaste eta pobretzeak neurtzen ez dituena, desberdintasuna areagotu arren. Giza Garapenaren Indizea (GGI) adierazle askoz osatuagoa da, beste aldagai batzuk ere biltzen baititu, hala nola herrialde baten hezkuntza maila eta iraupena. Halakoak baliagarriak izan daitezke herrialde baten benetako garapen maila ezagutzeko, eta GIHek ez dituzte aipatu ere egiten. Aurrera begira, are gehiago COVID-19aren eragina kontuan hartzen badugu, benetan inklusiboa izan daitekeen oinarrizko errenta ez da aintzat hartzen 8. GIHan, eta bizitzaren iraunkortasunerako giltzarri diren sektore ekonomikoen desmerkantilizazioa ere ez da planteatzen. Iraunkortasunaren ikuspegitik, oso interesgarria den ekonomia zirkularra, jarduera ekonomikoa naturaren erreprodukzio mailara egokitzean datzana, eta hori ere ez da aintzat hartzen. Hazkunde ekonomiko jarraitua da planteatzen dena. Lan-arlora etorrita, enplegu betea eta lan duina planteatzea, egun bizi dugun eredu sozioekonomiko liberalaren testuinguruan, boluntarismoaren esparruan kokatu behar dugu. Egungo eredu neoliberal kapitalista, datuek diotenez, pertsonen arteko desberdintasun sozioekonomikoa areagotzen ari da, eta hori da eredu horretatik espero zitekeen eta espero daitekeen ondorioa. Lanaren merkantilizazioaren aurrean muga sendoak juridikoki bermatuak jartzea planteatu zuen, argi eta garbi, Filadelfiako Aldarrikapenak, lana merkantzia bat ez dela esanez. Baina merkatu librearen dogma gailentzen ari da mundu mailan, eta horrek, besteak beste, langileen hainbat eskubide jatea ekarri du. 14 «Gaixotasun eta gabeziarik gabeko mundu bat nahi dugu». | science |
addi-c023be836106 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57534 | Antropozenoa: "Urre koloreko iltze"-aren bila | Irabien Gulias, María Jesús ; Cearreta Bilbao, Alejandro ; García Artola, Ane ; Gardoki, Jon | 2022 | 12 Ekaia, 2022, 42, 11-23 María Jesús Irabien, Alejandro Cearreta, Ane García-Artola, Jon Gardoki 1. SARRERA 2000ko otsailean, giza jarduerek ozeanoetan, kontinenteetan eta Lurreko atmosferan zuten eraginari buruz eztabaidatzeko konferentzia zientifiko bat egin zen Cuernavacan (Mexiko). Zenbait ikerlariri behatutako aldaketak Holozenoan, hau da, azken glaziazioaren amaieran hasi zen gaurko epoka geologikoan gertatu direla entzun ostean, Paul Crutzen, ozono geruzaren zuloari buruz egindako lanengatik 1995ean kimikako Nobel saria irabazia bera, altxatu egin zen eta oihu egin zuen: «Ez! Ez gara Holozenoan bizi, Antropozenoan baizik!» Crutzen-en iritziz, gizakien ekintzek Lurra sistemaren funtzionamendu globalean duten eragin erabakigarriak pasarte geologiko berri batera eraman gaitu, Antropozenora hain zuzen ere [1]. Terminoak berak azpimarratzen du gizakien protagonismoa gure planetaren gaurko bilakaeran, grekerazko anthropos (gizona) eta cene (berria) hitzetatik eratorria baita. Giza jarduerak lehen mailako indar geologiko bihurtu dira, bulkanismoa, lurrikarak edo lurraren orbitaren aldaketen parekoak, eta Holozenoaren ezaugarri izan ziren egonkortasun erlatiboko baldintzak aldatu dituzte [2]. Gainera, eragile naturalek bezala, eratzen ari diren material geologikoetan (sedimentuak, arrokak edo izotz glaziarreko biltegiak) aztarna bereizgarriak utzi dituzte. Gizakien eraginaren ebidentzia estratigrafikoak aurkitzen ahal direnez, eta hitzaren erabilera informalak lortu zuen berehalako ikusgarritasun sozial eta akademikoa ikusita, Estratigrafiako Nazioarteko Batzordeko (International Commission on Stratigraphy/ICS) kuaternarioko Estratigrafiari buruzko Azpibatzordeak (Subcommission on Quaternary Stratigraphy/SQS) Antropozenoaren inguruko lantalde bat (Anthropocene Working Group/AWG) antolatzea erabaki zuen. Haren helburua Antropozenoa Nazioarteko Eskala kronoestratigrafikoaren barnean formalizatzeko aukera aztertzea da. Eskala horrek Lurraren historiako 4.600 milioi urteak denbora geologikoko unitatetan banatzen ditu (eonak, aroak, periodoak, epokak eta adinak). Lan honek AWGk behin betiko proposamena SQSra hemendik gutxira bidali aurretik taldearen jarduera egituratu duten eztabaida-elementu nagusiak jasotzen ditu, baita orain arte atera dituzten ondorioak ere. 2. AnTRoPozEnoAn GAUDE? ofizialki, Holozenoan bizi gara, alegia, duela 11.650±99 urte BP (Before Present edo orainaren Aurretik, oraina mendebaldeko egutegiko 1950. urteari dagokiola jota) hasi zen epoka geologikoan. Zehatzago, beraren azken adinean gaude, Meghalayiarrean [4]. ICSk 2018an onartutako
https://doi.org/10.1387/ekaia.23069 13 Antropozenoa: «Urre-koloreko iltze»aren bila tarte honen hasiera (4.200 urte BP) 200-300 urte iraun zuen lehorte handi batekin bat dator. Denboraldi idor hori korronte ozeaniko eta atmosferikoen zirkulazioaren berrantolaketa baten ondorioz sortu zen, eta eragin handia izan zuen nekazaritzan aritzen ziren zibilizazioetan (Egipton, Grezian, Sirian, Palestinan, Mesopotamian eta Indusen eta Yangtzeren haranetan). Beraz, planetan bizi ziren gizaki askorentzat ondorio kaltegarriak ekarri zituen gertaera klimatiko naturala izan zen. Egoera horren kontraste gisa, AWGk giza jarduerek eragindako zenbait fenomeno identifikatu ditu, Holozenoa bere aldakortasun naturaletik atera dutenak; izan ere, aurrez ezagutzen ez zen eskala batean gertatzen dira edo guztiz berriak dira (http://quaternary. stratigraphy.org/working-groups/anthropocene/; azken kontsulta: 2021eko abuztuaren 22an). Horien artean: — Urbanizazioarekin eta nekazaritzarekin lotutako higaduraren eta sedimentuen garraioaren magnitude-ordena bateko igoera. — Giza jarduerek karbono, nitrogeno, fosforo eta hainbat metalen zikloetan sortu dituzten perturbazio larriak eta konposatu kimiko berrien sakabanatzea. Perturbazio horiek ingurumen-aldaketak sortu dituzte; besteak beste, berotze globala, itsas mailaren igoera, ozeanoen azidotzea eta «zona hil»en hedapena eremu ozeanikoan. — Aldaketa azkarrak biosferan, lehorrean zein itsasoan: habitat-galera, landare-populazioen eta etxe-animalien ugaltzea, suntsipenak eta espezie arrotzen inbasioa. — «Mineral» eta «arroka» berri askoren ugaritze eta sakabanatze globala (hormigoiarena, errautsena eta plastikoena barne), baita gai horietatik eta beste batzuetatik sortutako hamar mila «teknofosil» ere. Teknofosilak denboran zehar kontserbatzen diren teknosferako hondakinak dira [5]. Ikuspegi geologikotik, fosil trazarekin edo iknofosilekin pareka daitezke, organismoen aktibitatearen erregistroak baitira. Gizakiek ekoitzitako artefaktuen tamaina oso aldakorra da, errepideetako eta hirietako asfaltozko eremu handietatik hasi eta lurzoruak eta urak inbaditzen dituzten mikroplastikoetaraino, kontsumo masiboko elementuen hondakinetatik igarota. Teknofosil bihur daitezkeen elementuek, hala nola sakelako telefonoak, boligrafoak, jostailuak eta abar, aniztasun morfologiko ia infinitua izateaz gain, oso azkar eboluzionatzen dute kontsumoaren presioa dela eta. Hala bada, metakin sedimentarioetan zehaztasun handiko datazioak egiteko erabilgarriak izan daitezke. Ebidentzia instrumental eta geologikoek Lurra sistema Holozenoko egoeratik (erlatiboki egonkorra) urruntzen ari dela adierazten dute. klima berri beroago batera eta biosfera oso ezberdin batera hurbiltzen ari gara, muga atzeraezin batera [6]. Behatutako aldaketek, planeta eskalakoak eta oso azkarrak izateaz gain, markatzaile estratigrafiko bereizgarriak agerra-
https://doi.org/10.1387/ekaia.23069 15 Antropozenoa: «Urre-koloreko iltze»aren bila urtean 366,4 ppm izatera pasatu zen, eta 2020. urtean 414 ppm-raino iritsi zen. Gainera, ez dirudi egoerak hobera egingo duenik, 2021eko maiatzeko Co2-aren neurketen batez besteko balioa 419 ppm izan zelako, azken 3 milioi urteetako baliorik altuena. 1800. eta 1950. urteen artean 26,3 ppm-ko igoera izan zen, hau da, urteko 0,17 ppm-koa; aldiz, 1950. eta 2020. urteen artean 93,3 ppm-koa izan zen (1,33 ppm urteko, batez beste). Giza esku-hartze horretatik eratorritako tenperatura-igoerari planetak emandako erantzunak berehalakoak izan dira: izotz-masaren eta horrek estalitako azaleraren gutxitzea, itsas mailaren igoeraren azkartzea eta ozeanoen azidotzearen bizkortzea [19]. Ikerlari batzuen iritziz [20], lortutako Co2 mailak hurrengo glaziazioren hasiera 100.000 urte atzeratzeko bezain handiak dira. Beraz, oso modu ezohikoan luzatzen ari da bizitzen ari garen glaziazio arteko aldia. 1950eko hamarkada gizakiak Holozenoko berezko dinamiketan sortutako aldaketan atari erabakigarria izan zen, eta, horren ondorio estratigrafikoak hiriguneetatik eta industriaguneetatik oso urrun dauden eremu geografikoetan ere aurki daitezkeenez [9], AWGk Antropozenoaren hasiera adierazteko 1950 CE ingurua jo du une egokitzat [8, 9, 21]. 4. URRE-KoLoREKo ILTzEAREn BILA Antropozenoa unitate kronoestratigrafiko gisa proposatu ahal izateko, AWGk hura adieraziko duen barruti-estratotipo globaleko ebaki-puntua (Global Stratotype Section Point / GSSP) aurkitu behar du. GSSPa nazioartean adostutako sekzio estratigrafiko bateko erreferentzia-puntua da, eta geologia-denboran etapa baten beheko muga definitzen du. Azaleratzen den lekua zehazteko erabiltzen den metalezko plakari «urre-koloreko iltze» (Golden Spike) ere baderitzo, eta GSSPek hainbat oinarrizko baldintza bete behar dituzte (https://stratigraphy.org/gssps/; azken kontsulta: 2021eko abuztuaren 22an): — Beheko muga zehazteko, korrelazio globalerako potentzial onena eskaintzen duen lehen mailako markatzaile estratigrafiko bat erabili behar da (kasu gehienetan espezie fosil baten lehen agerpeneko datua da). — Adin bereko beste azaleramenduekiko korrelazioak (eskualde eta planeta mailan) ahalbidetzen dituen bigarren mailako markagailu multzo bat definitu behar da (beste fosil batzuk, parametro kimikoak, itzulketa geomagnetikoak, etab.). — Markatzaileak faziesekiko independentea izan behar du. — Markatzailea agertzen den horizonteak metodo erradiometrikoak erabiliz data daitezkeen mineralak izan behar ditu. — Sedimentazioak jarraitua izan behar du, fazies aldaketarik gabe. | science |
addi-e3b9065aa71b | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57535 | Gure bihotzeko kalmodulina | Muguruza Montero, Arantza; Nuñez, Eider; Araujo, Ariane; Alicante, Sara; Villarroel, Alvaro; Urrutia Iñiguez, Janire | 2022 | Gure bihotzeko kalmodulina 1. irudia. CaM-k erregulatutako proteinen sarea. CaM-k maila desberdinetako hainbat prozesu zelular erregulatzen ditu. BioRender.com-ekin egina. Ca2+-ak funtsezkoak diren hainbat prozesutan parte hartzen du, esaterako, apoptosian, zelula-proliferazioan edota muskulu-uzkurduran [3]. Hortaz, mezulari horren kontzentrazioa zehazki erregulatzea ezinbestekoa da zelularen funtzionamendu egokirako. Atseden egoeran zitoplasmako Ca2+-aren konkontzentrazioa nM tartean mantentzeko zelulak mekanismo bat baino gehiago erabiltzen ditu: Na+/Ca2+-ponpa (NCX), erretikulu endoplasmatikoko mintzean dagoen Ca2+-ATPasak (SERCA) edo zitoplasman Ca2+-a lotzen duten proteina indargetzaileak. kaltzio atomoaren lotura moldaerraza izaten da; izan ere, proteina askok domeinu espezifikoak dituzte ioi hori lotzeko. Lotura-gune horiek kaltzioarekiko espezifikoak dira, eta egitura-moduluak osatzen dituzte; esaterako, C2 domeinua eta EF-esku motiboa. Azken horiek dira gehien ikertu diren Ca2+-lotura egiturak. EF-eskuak, kretsingerrek deskribatu zituen lehenengo aldiz parvalbuminan eta ordutik ehunka proteinatan aurkitu dira [4].
Gure bihotzeko kalmodulina Euren egituran EF-eskuak dituzten proteinek bi funtzio nagusi betetzen dituzte. Batetik, indargetzaile gisa funtzionatzen dute, zitosoleko Ca2+-kontzentrazioa µM azpiko kontzentrazioetan mantenduz. Bestetik, gai dira ioi horren mezua itu-proteinetara helarazteko; izan ere, euren itu-proteinek ez dute Ca2+-a lotzeko gunerik. Hortaz, proteina horiek indargetzaile baino gehiago kaltzio-sentsoreak dira. Ca2+-aren loturak konformazio aldaketa eragiten du Ca2+-sentsoreetan, prozesu-andana bat aktibatuz. Mota honetako proteinetan ikertuena CaM da. Itu-proteinek CaM lotzea ahalbidetzen duten domeinuak (CaMBD) dituzte. Itu-proteinetan CaM-k ezagutzen duen sekuentzia adostua ez badago ere, jakina da halako sekuentziek ezaugarri zehatz batzuk dituztela. Hala nola, helizeak sortzeko joera, karga garbi positiboa eta aminoazido kopuru jakin batez banatutako bi hondar hidrofobiko izatea. CaM lotzeko domeinu ikertuena IQ motiboa da, zeina kanal ionikoetan, miosinan, neurograninan eta neuromodulinan agertzen baita, besteak beste [5]. Hortaz, CaM bi modutan ager daiteke; aske mugi daitekeen seinale moduan (zitosoleko gordekina) edo molekula efektore baten sentsore gisa (gordekin lotua). 3. irudia. CaM-aren sekuentziako aminoazidoen barne-homologia azaltzeko eredua. Eredu honetan, domeinu bateko CaM aitzindari batek (A) lehen bikoizketa intragenikoak jasan zituela onartzen da, 2 domeinuko CaM aitzindaria (B) sortuz. Azken horrek aminoazido ordezkapen batzuk jasan zituen lehen etaparen amaieran, eta bigarren etapan bigarren bikoizketa jasan zuen 4 domeinuko CaM-aren aitzindari bat emanez (C). Iida 1982-tik moldatua [54]. CaM CALM geneak kodetzen du. Gene horrek bi bikoizketa jasan zituen tandemean: lehenengo bikoizketaren ondorioz, bi domeinuko proteina
178 Ekaia, 2022, 42, 173-191 Arantza Muguruza-Montero, Eider Nuñez, Ariane Araujo, Sara M-Alicante, Alvaro Villarroel, Janire Urrutia bat sortu zen, eta, homologian oinarrituta, domeinu horiek 1. eta 2. EF-es- kuak zirela esan daiteke; bigarren bikoizketan, EF-esku horiek bitan banatu ziren, 3. eta 4. EF-eskuak sortuz. Horrela, gaur egun ezagutzen dugun CaM-ren oso antzekoa den lau domeinuko proteina eratu zen [6] (3. iruoso antzekoa den lau domeinuko proteina eratu zen [6] (3. irudia). ondoren, sekuentzia horrek zenbait ordezkapen eduki zituen onddo, landare eta animalia ornogabeetan; ornodunetan, aldiz, aldaketarik gabe mantendu zen, ugaztunetan izan ezik, CaM kodetzeko hiru gene sortu baitziren arbaso komun batetik [7]. Izaki bizidun guztietan adierazten den proteina denez eta zelularen mekanismo ugaritan parte hartzen duenez, CaM prozesu patologiko desberdinetan nahastuta egoten da; horrela, kalmodulinopatia terminoa sortu da CALM geneko mutazioek eragindako arritmiak biltzeko. 3. KALMoDULInAREn EGITURA Esan dugunez, CaM-ren egitura oso malgua da, eta horri esker proteina ezberdinen α-helize andanetara lotu egiten da. CaM bi domeinu globularrez osatua dago: N- eta C-lobuluak, oso malgua den begizta batez elkartuak [8-10]. Lobulu bakoitzak bi EF-eskuk osatzen dute (4.A eta B irudiak) eta EF-esku bakoitzak α-helize-begizta-α-helize egitura hartzen du [11]. Bi helize horiek ia ortogonalak dira, eta haien artean dagoen 12 aminoazidoko begiztara lotu daiteke Ca2+ atomo bat. CaM-ren lobuluak konfigurazio ireki, erdi ireki edo itxian egon daitezke, Ca2+-aren okupazioaren arabera (4.C irudia). CaM-k Ca2+-a lotzen duenean (apo-CaMetik holo-CaM-era pasatzean), konformazioa aldatzen du, Ca2+-a lotzeko lobuluak eta poltsiko hidrofobikoak agerian geratzen dira eta itu-proteina ainguratzen du. Horrela, itu-proteinak, CaM-ri lotuta dagoenean, konformazio aldaketa baten ondorioz bere jarduera espezifikoa eraldatuko du. kanal ionikoen kasuan, itxi edo ireki egingo dira. EF-eskuen sekuentzia kanonikoa 12 aminoazidok osatzen dute, zeina asparragina batekin hasi eta glutamina batekin amaitzen baita. Eskuen lehenengoko aminoazidoak oso garrantzitsuak dira Ca2+-aren loturarako. Izan ere, aminoazido horiek, denak asparraginak, alaninara mutatzerakoan Ca2+-aren lotura deuseztatzen da [12, 13]. Horrez gain, sekuentzia horren aminoazido erdien oxigeno atomoek (1-3-5-7-9 eta 12 hondarrak) Ca2+-aren loturan parte hartzen dute. Horrela, EF-eskuak mutatuta dituzten CaM-k lanabes gisa erabil daitezke kaltzioaren efektua ikertzeko. Hala ere, mutazio horiek CaM-ren egitura alda dezaketela iradoki izan da. Frogatu da halako mutazioak CaM-ren gainazal erakusgarri hidrofobikoa handitzen dutela eta lobuluen barrena gainazal potentzial elektronegatiboa txikiagotzen dutela. Beraz, nahiz eta lanabes moduan erabil daitezkeen, CaM-ren mutante hauek ez dute apo-CaM guztiz ordezkatzen, eta itu-proteinekiko dituzten interakzioak eragotz ditzakete [14].
Gure bihotzeko kalmodulina 4. irudia. CaM-aren egitura. (A) CaM-ren egitura eskematikoa. Zilindro gris bakoitzak α-helize bat adierazten du, gorriz kaltzioa adierazten da eta helize berdeek CaM-ren itu-proteinak adierazten dituzte. (B) EF-eskuen estruktura eta eskema, ezker-eskuin, hurrenez hurren. (C) CaM-aren egoerak. CaM ortzadar koloreekin koloreztatu da, urdina eta gorria N- eta C-muturrak izanik, hurrenez hurren. CaM-ren azalera gris argiz aurkezten da, eta horren itua, beltzez, egoera erdi irekian. Zelula barneko baldintza ioniko ia fisiologikoetan, Ca2+-arekiko afinitatea, Kd-a, 1 μM-koa da gutxi gorabehera [15]. Horrela, CaM-k zelula barneko Ca2+-a aldatzeko gaitasuna du. Hala ere, afinitate hori aldatu egiten da
180 Ekaia, 2022, 42, 173-191 Arantza Muguruza-Montero, Eider Nuñez, Ariane Araujo, Sara M-Alicante, Alvaro Villarroel, Janire Urrutia CaM bere itu-proteinekin lotzen denean. oro har, CaM-ren eta Ca2+-aren arteko afinitatea handiagoa da CaM itu-proteina batekin lotuta dagoenean, baina kontrakoa ere deskribatu da [16-19]. Izan ere, konplexuan dagoen CaM-ren Ca2+-afinitatearen balio batzuk 50 nM-tik beherakoak dira. Horrek iradokiko luke zelulak atsedenean daudenean, non Ca2+-kontzentrazioa 100 nM ingurukoa den, CaM/itu-proteinaren konplexua Ca2+-arekin aseta egon daitekeela. 4. BIHoTz-UzKURDURA Giza bihotzaren ponpaketa biomekanikoa ekintza-potentzial koordinatuen sekuentzia hertsiki kontrolatu batek gobernatzen du. ondorioz, bihotz-zelulen taldeak azkar uzkurtzen dira. Zelula mailan, bihotzaren ekintaldeak azkar uzkurtzen dira. Zelula mailan, bihotzaren ekintza-potentziala birpolarizazioan barruranzko korronte ionikoetan (Ik) eta kanporanzko korronteetan (INa eta ICa) izandako aldaketa ziklikoen ondorioz sortzen da. Bost fasek (0, 1., 2., 3. eta 4. fase deritze) definitzen dute miozitoen ekintza-potentziala (5. irudia). Potasio ioien (k+) irteerak sortzen duen korrontea da atseden fasearen (4. fasearen) ezaugarri nagusia, kir2.1 potasio-kanalen bidez sortzen dena; kanal horien bidez, atseden-potentziala egonkor mantentzen da. Miozitoak kitzikatu ahala, despolarizazio batek tentsio-mendeko sodio-kanalen (NaV1.5) irekitzea eragiten du Na+ sarrera-korronte iragankor bat sortuz (INa) milisegundo gutxi irauten duena eta ekintza-potentzialaren hasiera eragiten duena (0 fasea). 1. fasean, mintz-potentzialaren despolarizazio gehigarri horrek berehala desaktibatzen ditu NaV1.5 kanal gehienak, eta tentsio-mendeko kV4.3 eta kV1.4 k+-kanalak aktibatzen ditu; kV1.4 aurikulan dago nagusiki, eta, horrela, birpolarizazio korronte azkar iragankor bat sortzen da. 2. fasean, CaV1.2 kanalen aktibazioak barruranzko Ca2+-korronte bat ahalbidetzen du (ICaL). Aldi berean, k+-kanalen kanporanzko korronteen bidez (kv1.5 kanalak sortutakoa) mintz-potentziala elektrikoki orekatzen da. 3. Fasean, CaV1.2 kanalak ixtearekin batera kV11.1 eta kV7.1 sortutako kanporanzko IkR eta IkS k+-korronteak nagusitzen dira, eta horrek birpolarizazioa dakar. Azkenik, 4. fasean, kir2.1 aktibatuz Ik1 korrontea berrabiarazteak mintz-potentziala atseden-mailara itzultzea ahalbidetzen du.
Gure bihotzeko kalmodulina 5. irudia. Bihotz-uzkurduraren faseak. (A) Barruranzko eta kanporanzko korronte ionikoak eta horiek osatzen dituzten kanalak. (B) Ekintza-potentzial baten faseen irudikapen eskematikoa eta fase bakoitzean parte hartzen duten kanalen zeregina. 5. CaM-REn MUTAzIoEK ERAGInDAKo FEnoTIPo ARRITMIKo nAGUSIAK CaM-k funtsezko zeregina du bihotz-uzkurduran, parte hartzen duten proteina askoren funtzioa modulatzen duelako; hori dela eta, hiru CALM geneetan gertatutako mutazioek fenotipo arritmikoak eragiten dituzte. Fenotipo arritmikoen artean 4 desberdindu daitezke: QT luzeko sindromea (ingelesezko Long QT syndrome, LQTS; 6. irudia) birpolarizazioaren luzapenak ezaugarritzen du, [20] eta ariketa fisikoak eragindako arritmia bentrikularrek karakterizatzen dute [21]; katekolaminek eragindako takikardia bentrikular polimorfikoa (ingelesezko Catecholaminergic polymorphic ventricular tachycardia, CPVT; 6. irudia); fibrilazio bentrikular idiopatikoa (in-
Gure bihotzeko kalmodulina 5.3. Fenotipo mistoa Maiztasun askoz gutxiagorekin agertzen den fenotipoa da. CaV1.2 eta RyR2 kanalei eragiten dieten CaM anomalien demarkazioa itxuraz garbia izan arren, kasu batzuetan LQTS fenotipoari esleitzen zaizkion arritmiak CPVT fenotipoak dira, erretikulu sarkoplasmatikoaren ezegonkortasuna iradokitzen dutelako [23]. Hala ere, kontuan hartu behar da ICaL-ren k MIren narriadura eta horren ondoriozko ekintza-potentzialaren luzapena zelula barneko Ca2+ homeostasian ondorioak eduki ditzakeela eta horri aurre egiteko konpentsazio-mekanismo sendoak behar dituztela. konpentsazio horrek eraginkortasun txikiagokoa den subjektuetan (edo baldintzetan) gaixotasuna sor dezake. Beraz, LQTS edo CPVT fenotipo kliniko bati esleitzea ez da beti baliagarria arritmogenesia azaltzen duen mutazioak eragindako anomalia definitzeko [34]. 2. taula. kalmodulina genearen mutazioek eragindako fenotipoak. Fenotipoa kausa CALM mutazioa kanal kaltetua Sintomak LQTS Tetramerizazioaren eragozpena CaM-ren lotura faltagatik 3. EF-eskuan, 4. EF-eskuan edo C-muturrean Cav1.2 Nav1.5 kv7, kv11 Ekintza-potentzialaren luzapena, QT tartearen luzapena eta hilgarriak izan daitezkeen gertaera arritmogenikoak CPVT CaM eta RyR2 arteko lotura disfuntzionala R y R 2 - r e n CaM-ren lolotura gunean RyR2 Takikardia bentrikularra, sinkopeak eta bat-bateko heriotzak. MISToA Erretikulu sarkoplasmatikorenezegonkortasuna (Ca2+-ren homeostasiaren galera) 3. EF-eskuan Cav1.2 RyR2 QT tartearen luzapena eta hilgarriak izan daitezkeen gertaera arritmogenikoak 6. onDoRIoAK ETA EToRKIzUnERAKo ERRonKAK Fenotipoak alde batera utzita, orain arte identifikatutako CALM mutazio guztien ezaugarri komunetako bat gaixotasunaren agerpenen eta agerpen goiztiarraren muturreko larritasuna da [50]. CaM-ren interakzio-sarea oso zabala denez, zaila da zuzeneko loturak identifikatzea kalmodulinopatiaren adierazpen klinikoen eta horien azpiko oinarri molekularren artean. Zenbait hipotesi formulatu diren arren, kalmodulinopatiaren mekanismo molekular nagusien eta fenotipo kliniko larriak eragiten dituzten arrazoien ezagutza sakona falta da. Gaixotasunaren
186 Ekaia, 2022, 42, 173-191 Arantza Muguruza-Montero, Eider Nuñez, Ariane Araujo, Sara M-Alicante, Alvaro Villarroel, Janire Urrutia adierazpenen larritasuna azaltzeko hipotesia sinergikoki ager litezkeen bi mekanismotan oinarritzen da. CaM-en % 99 beren ituekin lotuta daudela kontuan hartuta, CaM mutanteak ere ituei lotuta egongo direla aurreikus dezakegu. Hala ere, hipotesi horrek, berez, eta batez ere ondorengo bitartekari asko daudenean, ezin du erabat azaldu adierazpen klinikoen kanalizazioa bi fenotipo nagusitan azaltzea, ezta mutazio berdinak fenotipo ezberdinak erakustea. Arrazoia, neurri batean, bigarren mekanismo batengatik ere izan daiteke, apo-CaM-k bere ituarekin duen elkarreragin molekularraren albo-ondorioak barne hartzen baititu. Badaude mutazio batzuk Ca2+-are- kiko lotura-afinitatea txikitzen dutenak. Hala ere, mutazio horiek ez dute CaM/itu-proteina konplexuan eragina izango CaM apo-CaM moduan lotzen den kasuetan, probabilitate handiagoan aurkituko baita CaM kaltziorik gabe [24]. Esan bezala, CaM-k Ca2+-sentsore bezala funtzionatzen du zeluletan, Ca2+ maila fisiologikoak mantentzeko. Funtzio homeostatiko horrez gain, CaM seinaleak hautatu behar dira funtsezko prozesu zelularrak transduzitzeko, zeinentzat Ca2+/CaM konplexua ez den nahitaez beharrezkoa baina oraindik eragin modulatzailea izan dezakeen. Hori posible da CaM-ekiko lotura-sekuentzia egokien presentziagatik, CaM-ek bere apo egoeran ere itu anitzekin bat egitea ahalbidetzen baitu; horrek «aurrez lotutako» CaM erreserba bat sortzen du. CaM-k ituei espezifikotasun oso handiarekin lotzen zaizkie, CaM mutazioen fenotipoa miokardiora bakarrik mugatzen dela azalduz [24]. Aurretik berrikusitako informazioan oinarrituta, kalmodulinopatiek eragindako gaixotasunei heltzeko mekanismoen bidez gidatutako ikuspegi terapeutikoek CaM mutanteen eta haien ituen arteko interakzioa modu idealean jorratu beharko lukete. Ikuspegi klasikoagoak dituzten CaM mutazioen terapia fenotipoaren araberakoa izan daiteke. ICaL funtzio-irabaziaren kasuan, horien blokeatzaileak, berapamiloa kasu, erabiltzen dira QT tartea laburtzen duena. Hala ere, ICaL korrontearen inhibizio selektiboa desiragarria izango litzateke, eta horretarako ICaL blokeatzaile espezifikoagoak garatzea lortu beharko lirateke [24, 34]. IkS eta INav-en jarduera kontrolatzeko β-blokeatzaile mota desberdinak erabiltzen dira pazienteek aurkezten dituzten arazo klinikoen arabera (Etheridge et al., 2019-n berrikusita [51]). CPVT-CaM-en tratamendu farmakologikoak RyR2 egonkortzearen bidez eman daitezke. Helburu hori aspalditik lortu nahi izan da, eta orain arte ez da tresna idealik garatu horretarako; flekainida edo karbedilola bezalako farmakoek nolabaiteko babesa eman dezakete; klinikoki erabilgarriak diren RyR2 blokeatzaile espezifikoen bilaketa abian da. Zalantzarik gabe, kalmodulinopatiek diziplina anitzeko ikerketak erakarri dituzte; hala ere, oraindik galdera asko daude jorratzeko. CaM mu- | science |
addi-1afbe5dae704 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57536 | MARK4ren interakzioak USP21 deubikuitinasaren kokapen azpizelular dinamikoa erregulatzen du | García Santisteban, Iraia ; Olazabal Herrero, Anne; Rodríguez Pérez, José Antonio | 2022 | https://doi.org/10.1387/ekaia.22644 199 MARK4ren interakzioak USP21 deubikuitinasaren kokapen azpizelular dinamikoa erregulatzen du 2. irudia. USP21en eskualde amino-terminalak MARk4rekin lotzeko eremua biltzen du. (A) Irudiek HEk293T zelulen GFP-trap bidezko koimmunoprezipitazio analisiaren emaitzak erakusten dituzte. HA-MARk4 YFP-USP21ekin batera transfektatu zen edo, kontrol negatibo gisa, YFPbektorearekin. HA-MARk4k YFP-USP21ekin batera immunoprezipitatu du, baina ez YFP kontrolarekin. Puntuzko lerroek panelak gel bereko bi irudik osatutako konposatuak direla adierazten dute. (B) Irudiek MARk4 lotzeko gunea mapatzeko erabili ditugun USP21 delezio-mutanteen irudikapen eskematikoa erakusten dute. Azpian, immunoprezipitazio-analisiaren emaitzak, 1-208 eta 71-565 USP21 zatiek, baina ez 209-565 zatiak, HAMARk4rekin interakzionatzen dutela erakusten dutenak. Puntuzko lerroek adierazten dute panelak gel bereko bi irudik osatutako konposatuak direla. | science |
addi-2c3686a82b2f | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57537 | Jarduera fisikoaren, obesitatearen eta ezaugarri soziodemografikoen arteko erlazioa unibertsitateko langileetan | Garcia Ceciaga, Itxazne; Valle Martín, Ana María; Arostegui Madariaga, Inmaculada ; Zubero Linaza, Jaime ; Jugo Orrantia, Begoña Marina ; Díaz Ereño, Elena | 2022 | 208 Ekaia, 2022, 42, 207-225 Itxazne Garcia-Ceciaga, Ana María Valle, Inmaculada Arostegui, Jaime Zubero, Begoña Marina Jugo, Elena Díaz-Ereño 1. SARRERA Lan-ingurunean bizimodu osasungarria sustatzea funtsezkoa da lan-bizitza osoan zehar osasuna eta norbanakoaren autonomia mantentzeko. Horretarako, lagungarria da ondo ulertzea osasuna zaintzeari lotutako taldeportaeraren eta ingurumen-faktoreen eragina. Gero eta interes handiagoa dago gehiegizko pisuaren, obesitatearen eta ohitura osasungarrien arteko erlazioak aztertzeko, bai eta jarduera fisikoak edo loaren iraupenak eta kalitateak lanaldiarekin duen eragina ere [1, 2]. Gainera, lantokia ingurune egokia da osasuna babesteko faktoreak indartzeko eta arriskuak murrizteko: adibidez, gaixotasun ez-transmitigarrien (GET) garapena moteltzen edo saihesten dituzten esku-hartze programak. WHO Global Plan of Action on Workers' Health 2008-2017 [3] planak helburu argiak eta ekintzarako lehentasun-arloak ezartzen ditu, hala nola dieta osasungarria eta jarduera fisikoa. Azken 25 urteetan, enpresa publiko eta pribatuek osasunaren kultura garatu dute prebentzio-zerbitzuen bidez. Langileen osasuna monitorizatu dute, eta lan-arrisku klasikoak eta emergenteak prebenitu, hala nola lesio muskular-eskeletikoak, GET edo laneko estresa. Lan-osasunari aplikatutako ikerketek langileen osasuna eta ohiturak deskribatzen dituzte, baita prebentzio estrategietarako diseinu hobeak ziurtatu ere [4, 5]. 2004an eta aurreko urteetan ere oMEren Dietari, Jarduera Fisikoari eta osasunari buruzko Estrategia Globalean islatu bezala, obesitatea mundumailako epidemia bihurtu da [6]. Munduko populazioaren % 65 gehiegizko pisuagatik eta obesitateagatik pisu baxuagatik baino pertsona gehiago hiltzen diren herrialdeetan bizi da. Europan, gorputz-pisuaren arazoak azkar hazten ari dira; horrela, 2014. urtean, 18 urtetik gorako biztanleen % 51,6k gehiegizko pisua zuela detektatu zen. European Health Interview Survey (2014) inkestaren arabera, Espainian biztanleen % 52,6k gehiegizko pisua edo obesitatea du; Euskadin eragin txikiagoa du (% 46,4). Laneko arriskuen prebentzioan ikertzen duen Espainiako enpresa baten arabera (Premap Security and Health, 2015), Espainiako hainbat sektoretako langileen % 54k oMEk gomendatutako GMIa (gorputz-masaren indizea) baino handiagoa zuen, nahiz eta Euskadik gainpisua duten langileen ehuneko txikiena izan (% 35). Gainera, emakume langileek gizonezkoek baino gainpisu- eta loditasun-tasa txikiagoak izan zituzten, eta hori beste nazio-mailako lan batzuetan ere ikusi da [7, 8]. Langileen nutrizio-egoera ebaluatu duten ikerlanetan, erlazioak ezarri dira gehiegizko pisuaren, obesitatearen eta lanorduen artean [9], jarduera fisikoaren eta loaren iraupenaren artean [1], bai eta lan-produktibitatearen [10] eta faktore biologiko eta soziodemografikoen artean ere [11].
https://doi.org/10.1387/ekaia.22947 209 Jarduera fisikoaren, obesitatearen eta ezaugarri soziodemografikoen arteko erlazioa unibertsitateko langileetan ondo dokumentatuta dago jarduera fisiko erregularra eta egokia egiteak onura handiak dakarzkiola osasunari, eta hala, murriztu egiten dira diabetesa, hipertentsioa, obesitatea, depresioa eta sistema muskular-eskeletikoaren arazoak [12-14]. Jarduera fisikorik eza da munduko heriotza-tasaren laugarren kausa nagusia, eta munduko heriotzen % 6 eragiten du [15], Europan % 10 [16]. Biztanleriaren jarduera ezari buruzko datuak izugarri hazi dira; oMEren arabera (2010), Europan 18 urtetik gorako helduen % 20 eta % 27 ez ziren behar bezain aktiboak. oro har, herrialde garatuetan, gizonen % 26k eta emakumeen % 35ek ez dute behar adina jarduera fisiko egiten [17]. Europako osasunari buruzko Elkarrizketen Inkesten (EHIS, 2014) arabera, Espainiako helduen % 50ek baino gehiagok denbora librean ez-aktibotzat aitortu zuen bere burua. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), osasunari buruzko 2018ko Inkestaren arabera jarduera fisikoaren maila baxua edo ez-osasuntsua zutenen portzentajea % 23,3koa zen; eta gabezia hau nabariagoa zen emakumeetan, gizonekin alderatzean (% 26,5 vs. % 19,9). obesitatearen eta gizona izatearen, adinez nagusiagoa izatearen [18,19] edota sedentarioa izatearen arteko lotura [20] ezaguna den modura, lanordu asko betetzeak zein loaren iraupen laburrak ere asoziazioa erakutsi izan dute, adibidez [21]. Loari dagokionez, iraupen laburrak osasunean negatiboki eragiten duela ezaguna izanik [1], azpimarragarria da, halaber, azken urteotan loaren iraupena eta kalitatea, biak, txarrera joan direla. Murrizketa hori egoera sozioekonomikoan eta bizimoduan izandako aldaketekin lotu izan da maiz, eta, seguru asko, gizarteratze-denborak ere eragina du, eta horrek interesgarri egiten du lan-testuingurua edo asoziatutako eragile soziodemografikoak ere aztertzea. Beraz, loditasun-epidemia loaldiak laburtzeko joerarekin batera gertatu dira, eta gero eta nabarmenagoa da loaren iraupen laburra eta loaren kalitate txarra obesitatea garatzeko arrisku-faktore berriak [9,22] direla. Loaren iraupenaren eta GMIaren arteko erlazioa eztabaidagarria da oraindik. Dena den, adostasuna dago loaren murrizketak energia gehiago eskatzen duela. Litekeena da lo gutxi egiten dutenen artean batzuk fisikoki aktiboagoak izatea, denbora gehiago esna daudelako, eta gaizki lo egiten duten beste batzuek, berriz, energia gutxiago eta aktibatzeko gaitasun gutxiago izatea [2]. Testuinguru horretan, lan honen helburua da informazioa ematea gehiegizko pisuaren, obesitatearen eta populazio jarduera mailaren zein oMEren jarduera fisikoaren gomendioen betetze-mailari buruz. Halaber, GMIren, Jarduera Fisiokoaren gomendioen, eguneroko ohituren, lan-jardueraren eta aldagai biosoziodemografikoen arteko erlazioa aztertzea.
210 Ekaia, 2022, 42, 207-225 Itxazne Garcia-Ceciaga, Ana María Valle, Inmaculada Arostegui, Jaime Zubero, Begoña Marina Jugo, Elena Díaz-Ereño 2. METoDoAK 2.1. Parte-hartzaileak Ikerketa 2010etik 2013ra bitarteko ikasturteetan egin zen; 20 eta 71 urte bitarteko 317 pertsona izan ziren, eta unibertsitateko ikerketa- eta irakaskuntza-langileek (IIP) eta administrazioko eta zerbitzuetako langileek (AZP) parte hartu zuten. Prebentzio Zerbitzuan, urteroko lan-osasun azterketa baino lehen, lankide bakoitzak gonbita eta dokumentazioa jaso zituen. ondoren, sinatutako baimen informatua jasota, 292 lagunek hartu zuten parte: 140 gizonek (% 48) eta 152 emakumek (% 52). Inor ez zen kanporatu aldez aurreko patologiagatik edo tratamendu medikoagatik. Datu guztiak babestu egin ditugu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera. Unibertsitateko Etika Batzordeak ikerketa hau onartu zuen (CEISH/39/2010/JUGo oRRANTIA). 2.2. Datu-bilketa 2.2.1. Galdetegiak Aldagai soziodemografikoak eta lan-jardueraren datuak ikerlan honetako egileek diseinatutako galdetegi auto-administratu baten bidez jaso ziren, SUN proiektuko «Bizimodua eta dieta» izeneko galdetegian oinarrituta (www.unav.edu/departamento/prevención/introsun) eta gure laginera egokituta. Adinaz eta sexuaz gain, zenbait aldagai soziodemografiko ere jaso ziren: hezkuntza-maila, familia-ekologia, seme-alaben kopurua, etxean menpekotasuna duten pertsonak izatea, etxeko lanetarako kanpoko laguntza, etxeko lanen partekatzea, aisialdia eta loaren iraupena. Lau adin-talde ezarri ziren: gazteak (20-34 urte), heldu gazteak (35-44 urte), heldu ertainak (45-54 urte) eta heldu nagusiak (55-71 urte). Lan-jarduerari dagokionez, langile-kolektiboa (IIP eta AZP) eta lanaldia (ordu/aste) sailkatu ziren, hiru taldetan banatuta: murriztua (35 h), estandarra (35-45 h) eta zabaldua (45 h). 2.2.2. Neurri antropometrikoak Gorputz-masa (kg) eta altuera (m) Laneko Prebentzio Zerbitzuko osasun langileek neurtu zituzten. GMI kalkulatu zen, eta obesitatea Aztertzeko Espainiako Elkartearen arabera (SEEDo) [24], parte-hartzaileen GMIren balioak honela sailkatu ziren: pisu baxua (18,5 kg/m2), pisu normala (18,5-24,9 kg/m2), I. mailako gehiegizko pisua (25-26,9 kg/m2), II. mailako gehiegizko pisua (27-29,9 kg/m2) edo obesitatea (≥30 kg/m2). Analisi estatistikorako, parte-hartzaileak hiru kategoriatan sailkatu ziren: 1) pisu normala eta pisu baxua, 2) I. mailako gehiegizko pisua, eta 3) II. mailako gehiegizko pisua eta obesitatea.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22947 211 Jarduera fisikoaren, obesitatearen eta ezaugarri soziodemografikoen arteko erlazioa unibertsitateko langileetan 2.2.3. Jarduera fisikoaren ebaluazioa Parte-hartzaileek Nazioarteko Jarduera Fisikoaren galdetegiaren (IPAQ) forma laburra [25] bete zuten. Egindako jarduera fisikoko denboraren datuak, baliokide metaboliko (MET) bihurtu ziren [26], eta parte-hartzaileak hiru jarduera fisikoko mailatan sailkatu ziren, IPAQ galdetegiaren sailkapenarekin bat eginez: oso aktiboak (jarduera kementsua gutxienez 3 egun/ aste, eta gutxienez 1.500 MET · min/aste edo beste konbinaketa batzuk, gutxienez 3.000 MET · min/aste), minimoki aktiboak (gutxienez 20 min/egun jarduera kementsua 3 ≤ egunetan, edo gutxienez 30 min/egun beste intentsitatetan 5 ≤ egunetan), ez-aktiboak (aurreko baldintzak betetzen ez dituztenak) [27]. Bi aldagaien arteko erlazioa aztertzeko, azken biak «Ez-aktibo edo minimoki aktibo» kategorian elkartu ziren, eta oso aktiboen taldea kategoria bereizi batean. Azkenik, jarduera fisiko egokia definitu zen, helduen osasunerako OMEren gomendioetan oinarrituta [28]: ≥150 minutu/astean intentsitate ertainean egitea jarduera fisikoa edo ≥75 minutu/astean intentsitate kementsuan jarduera fisikoa, edo bien konbinaketa. Jarduera fisiko desegokia oMEren munduko gomendioak ez betetzean onartu zen. 2.3. Analisi estatistikoak Laginaren ezaugarriak, maiztasunak eta proportzioak erabiliz deskribatu ziren. Jarduera fisikoa, IPAQ galdetegiaren arabera neurtua eta o MEren gomendioekiko atxikimenduak ebaluatua, eta GMI aldagaitzat hartu ziren. Aldagai prediktibo bakoitzaren eta emaitza bakoitzaren arteko bi aldagaien arteko erlazioaren ebaluazioa egiteko, khi karratuaren edo Fisherren proba zehatza erabili zen, bidezkoa denaren arabera. Aldagai prediktiboak aldagai anitzeko ereduetan sartu ziren, baldin eta p < 0,25 bazen, erregresio logistiko bitarra erabiliz oMEren gomendiorako eta IPAQerako, eta GMIrako erregresio logistiko anizkoitza erabili zen. Azken ereduan estatistikoki esanguratsuak ziren iragarleak utzi ziren. Gainera, aztertutako aldagai guztien eta generoaren arteko aldagai biko erlazioak ebaluatu ziren: iragarleak eta emaitzak. Erregresio logistikoaren ereduaren emaitzak honela aurkezten dira: odds ratioa (oR), oRren % 95eko konfiantza-tarteak (kT % 95) eta arrisku-gertaeren probabilitate zenbatetsiak. ondorio guztiak estatistikoki esanguratsuak izan ziren α = 0,05 mailan. Analisi guztiak R 3.2.3 bertsioarekin egin ziren (R development Core Team 2010). 3. EMAITzAK 3.1. Laginaren ezaugarriak Laginaren ezaugarriak 1. taulan ageri dira. Sexuari dagokionez, nahiko orekatua izan zen, eta batez ere (% 60) adin ertaineko langileek (>44 urte)
https://doi.org/10.1387/ekaia.22947 213 Jarduera fisikoaren, obesitatearen eta ezaugarri soziodemografikoen arteko erlazioa unibertsitateko langileetan osatu zuten. Erdiak baino gehiagok (% 65ek) doktorego- edota master-ikasmaster-ikasketak zituzten, gehienak IIPko kolektibokoak ziren (% 72), eta lan-egun eszituzten, gehienak IIPko kolektibokoak ziren (% 72), eta lan-egun estandarra zuten (35-45 ordu astean). Langile gehienek, genero-desberdintasunik gabe, astean 10 ordu baino gehiago eman zuten aisialdian (% 85). Ia guztiek adierazi zuten egunean 8 ordu edo gutxiago lo egiten zutela, eta ia erdiak egunero <7 ordu egiten zutela lo. Sexuaren araberako aldeak esanguratsuak izan ziren adinari, lan taldeari, GMIari eta loaren iraupenari dagokionez. Emakumeen ehunekoa gizonena baino handiagoa izan zen adin gazteenaren taldean (p = 0,001); AZPko langileen taldean, IIPko langileekin alderatuta (p < 0,01); eta 8 ordu/egun baino gehiago lo egiten zutenen artean ere bai (p < 0,05). Jarduera fisikoaren kuantifikazioari dagokionez (IPAQ), gehienak kategoria ez-aktibokoak edo aktibitate txikienekoak (% 77) ziren, % 23 baino ez ziren kategoria aktibokoak, eta ez zegoen gizonen eta emakumeen arteko alde nabarmenik. Hala ere, jarduera-maila horiekin, gehienek (% 89) oMEk gomendatutako jarduera fisikoko gutxieneko maila bete zuten, sexuaren araberako alderik gabe. Gutxi gorabehera % 42k gehiegizko pisua edo obesitatea zuen, eta bai I. mailako gehiegizko pisua- eta bai II. mailako gehiegizko pisua edo obesitatea zutenetan ere, gizonen proportzioa emakumeena baino handiagoa zen (p < 0,001). 3.2. Aztertutako aldagaien arteko erlazioak Jarduera fisikoa (2. taula) ez zen modu esanguratsuan erlazionatu ezaugarri soziodemografikoekin. Hala ere, jarduera fisiko egokia (oME) erlazionatu zen <7 ordu / egun lo egitearekin (p < 0,01), nahiz eta beste ezaugarriak ez ziren modu esanguratsuan erlazionatu. Hiru kategoriatan (3. taula) sailkatutako GMIarekin lortutako emaitzen arabera, gizonak nabarmen lotu ziren II. mailako gehiegizko pisuarekin edo obesitatearekin (p < 0,001), haren ehunekoa handiagoa baitzen gizonezkoetan (% 31) emakumezkoetan baino (% 15) (p < 0,001). Gainera, II. mailako gehiegizko pisua edo obesitatea izateko arriskua asko handitu zen adinak aurrera egin ahala (p < 0,001). Beste ezaugarri batzuk ez ziren erlazionatu. Hala ere, GMI bi kategoriatan sailkatu zenean (normala edo pisu baxukoa vs. gehiegizko pisua edo obesitatea), loaren iraupenarekin lotu zen nabarmen (p = 0,021), eta lo-urritasuna zutenek (< 7 ordu/egun) 10,2 [kT % 95 (1,3, 81,2)] probabilitate handiagoa zuten gehiegizko pisua edo obesitatea izateko, egunean 8 ordu baino gehiago lo egiten zutenekin alderatuta.
216 Ekaia, 2022, 42, 207-225 Itxazne Garcia-Ceciaga, Ana María Valle, Inmaculada Arostegui, Jaime Zubero, Begoña Marina Jugo, Elena Díaz-Ereño Lo-orduen kopurua handitzeak oMEren jarduera fisikoaren gomendioei ez atxikitzeko arriskua handitu zuen (p < 0,01). 7 ordu baino gutxiago lo egin zutenek jarduera fisiko egokia egiteko probabilitate handiagoa zuten 7-8 ordu lo egin zutenekin alderatuta [kT % 95 (1,9, 31,6)] (1. irudia). Eta azken horiek 8 ordu baino gehiago lo egiten zutenekin alderatzean, ez zen lotura esanguratsurik aurkitu. Loaren iraupenaren eta jarduera fisiko desegokiaren arteko erlazioa aztertzean adina eta generoa kontrolatzeko, biak gehitu zitzaizkion ereduari; hala ere, eredu osoak ez zuen adierazgarritasunik lortu. 1. irudia. Jarduera fisikoaren Esperotako probabilitatea oMEren gomendioak betetzeko. Aldagai prediktiboa: loaren iraupena. * Wald-en testa erabili zen.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22947 217 Jarduera fisikoaren, obesitatearen eta ezaugarri soziodemografikoen arteko erlazioa unibertsitateko langileetan 2. irudia. Esperotako probabilitatea GMIaren 3 kategorietako bakoitzean egoteko. Aldagai prediktiboak: sexua eta adina. * Wald-en testa erabili zen. Aldagai anitzeko ingurunean gehiegizko pisuari eta obesitateari lotutako ezaugarriak 2. irudian ageri dira. I. mailako eta II. mailako gehiegizko pisuaren edo obesitatearen arriskua adinaren eta sexuaren araberakoa izan zen (p < 0,001). oro har, gehiegizko pisua edo gizentasuna izateko arriskua handiagoa izan zen 45 urtetik gorako gizonezkoentzat bi sexuetako indibiduo gazteenentzat baino. Hala ere, sexuaren eta adinaren arteko eragin-tru-
218 Ekaia, 2022, 42, 207-225 Itxazne Garcia-Ceciaga, Ana María Valle, Inmaculada Arostegui, Jaime Zubero, Begoña Marina Jugo, Elena Díaz-Ereño kea estatistikoki esanguratsua izan zen ereduan (p = 0,006); beraz, emaitzak sexuaren arabera bereizi behar dira. 35 eta 44 urte bitarteko gizonek ia 30 aukera gehiago zituzten [kT % 95 (3,5, 247,9)] I. mailako gehiegizko pisua izateko adin bereko emakumeek baino. Eta 35-44 urte bitarteko gizonek 24 aldiz baino probabilitate handiagoa zuten [kT % 95 (2,3, 249,8)] II. mailako gainpisua izateko adin bereko emakumeek baino. 45 eta 54 urte bitarteko gizonek adin bereko emakumeek baino 3,5 aldiz probabilitate handiagoa zuten [kT % 95 (1,4, 9,0)] II. mailako gainpisua edo obesitatea izateko. Gizonen eta emakumeen arteko beste konparaketak ez ziren estatistikoki esanguratsuak izan. Adinaren araberako desberdintasunei dagokienez, ≥55 urteko emakumeek 20 eta 34 urte bitarteko emakumeek baino arrisku handiagoa zuten II. mailako gehiegizko pisua edo obesitatea izateko (oR = 8,6) [kT % 95 (1,8, 41,0)]. Beste adin-taldeentzako elkarteak ez ziren estatistikoki esanguratsuak izan emakumeentzat edo gizonentzat. 4. EzTABAIDA Lan honek 292 unibertsitate-profesionalen datuak bildu eta erlazioak aztertu zituen gehiegizko pisuaren, obesitatearen, jarduera fisikoaren mailaren eta zenbait faktore soziodemografikoren, eguneroko ohituren eta unibertsitateko langileen lan-ezaugarrien artean, bai khi karratuaren froga erabilita, bai eta erregresio logistiko anizkoitza erabilita ere, jarduera fisikoaren zein GMIaren kasuan zentratuta aldagai prediktiboekin zein probabilitate duten kalkulaturik. Lan-osasuneko azterketan datuak bildu ziren eta osagile kualifikatuek jasotako ohiko neurriez gaindi, neurri antropometriko osagarriak erabili ziren, azterlanaren datuak ahalik eta zehatzenak izateko. Gainera, partaideek bete zituzten auto-informatutako inkestek dietari, jarduera fisikoari, gizarte-, familia- eta lan-inguruneari buruz informazio zabala eman zuten. Haii lotutako galderak berariaz egokitu ziren ikerketa honetarako, testuinguru sozioekonomiko eta kultural berean baliozkotutako galdetegi bat erreferentziatzat hartuta. Datuen bilketaren barnean, azpimarratzekoa da unibertsitateko langile boluntarioek bakarrik parte hartu izana; oro har, populazio orokorrak baino sentikortasun handiagoa izan zezaketen azpitalde batek osa dezake lagina, osasuna zaintzeko bai eta erraztasun gehiago osasun-zerbitzuetara eta hezkuntza-baliabideetara sarbidea izateko ere. Bildutako datuei erreparatuz, gure lanean gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentzia konbinatua (% 42) mundu-mailako [29] zein Espainiako erkidegoetako [30] populazio orokorrarena baino zertxobait txikia-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22947 219 Jarduera fisikoaren, obesitatearen eta ezaugarri soziodemografikoen arteko erlazioa unibertsitateko langileetan goa izan zen. Langileen ikuspegitik ere, Espainiako milioi bat langile baino gehiagorekin egin zen ICARIA ikerlana eredutzat hartuta, gehiegizko pisuaren eta obesitatearen besteko prebalentzia % 53,8koa aurkitu zen, eta antzera, Gelpi et al.-k argitaratutako lanean (2011) [7] Espainian pisu-gainkarga (gehiegizko pisua eta obesitatea) % 57,5ekoa izan zen, eta Espainiar estatuko erkidego guztietan langile aktiboen % 50ek baino gehiagok obesitatea edo gehiegizko pisua zuten. Lan horren arabera, EAEn ehunekoa % 55ekoa izan zen. Beraz, unibertsitateko langile-kolektiboan pre ba lentzia-tasak 10 puntu inguru txikiagoak izan ziren [8]. obesitate-prebalentzia baxuago hori azaltzeko aldagaien artean, maila sozioekonomiko eta hezkuntza-maila altuagoa izatea eta lan mota ditugu, beste eragile batzuen artean. Hezkuntza-mailak eragina du obesitatearen eta gehiegizko pisuaren garapenean [20], eta lan askotan maiz aurkitzen da lan-egoera eta diru-sarrerak ez ezik, hezkuntza maila ere erabili dela ikasitako biztanleen egoera sozio-ekonomikoaren adierazle gisa. Lan motari dagokionez, ICARIA ikerlanean eskuzko langileen obesitate-tasak langile intelektualenak baino altuagoak zirela ere ikusi zuten [8]. Portzentaje handienean langile intelektualek osatutako kolektiboa izanik, emaitza horrek ere azaldu lezake, hein batean bederen, gure laginean obesitate-prebalentzia txikiagoa izatea. Emakumeak eta gizonak alderatzean, obesitatearen prebalentzia handiagoa izan zen gizonen artean. Emaitza hori bat dator espainiar estatuko bai langile-populazioaren [8] eta bai biztanleria orokorraren zenbait ikerketarekin [20, 30]. Adinarekin ere gainpisua zein obesitatea handitzen direla atzeman dugu. Beste ikerketa batzuen arabera, bi sexuetan handitzen da pisu-arazoen arriskua adina handitu ahala [18,19]. Halaber, gizonezkoak gehiegizko pisua edota obesitatea adin gazteenen taldean jasaten hasten direla ikusi dugu gure lanean. Emakumezko langileek, aldiz, pisuari eusteko joera dute, adin kritiko jakinera heldu arte (55 urte inguru), eta adin horretan, prebalentzia-tasak berdinak izan ziren bi sexuetan. Adin kritiko hori bat dator menopausiako [31] batez besteko adinarekin. Jakina da etapa horretan emakumeen pisua azkar handitzen dela, eta haien jarduera fisikoak behera egiten duela, eta, ondorioz, metabolikoki energia gutxiago erabiltzen dela [31]. Jarduera fisikoari dagokionez, oMEk emandako gomendioen be te tzemaila handiagoa izan zen parte-hartzaileetan Espainiako biztanleria orohandiagoa izan zen parte-hartzaileetan Espainiako biztanleria orokorrarekin [32-34] zein Espainiako biztanleria aktiboarekin [13] alderatuz. Ikerlan horietan IPAQ eta haren antzeko galdetegiak erabili ziren; IPAQ galdetegia da, gaur egun, jarduera fisikoa ebaluatzeko tresnarik egingarriena eta eskuragarriena [32], bai eta erabilienen artean dagoen metodologia ere [33]; baina jardueraren gomendioak betetzen dituzten subjektuen
220 Ekaia, 2022, 42, 207-225 Itxazne Garcia-Ceciaga, Ana María Valle, Inmaculada Arostegui, Jaime Zubero, Begoña Marina Jugo, Elena Díaz-Ereño ehunekoa handiagoa izan liteke gure emaitzetan neurketa metodo objektiboen bidez lortutako emaitzekin alderatuko balitz, hala nola podometroekin edo azelerometroekin; auto-informatua denez, alde batetik oroimenaren alborapena komuna duelako, eta erantzun ez-osatuak azaldu ditzake, eta bestetik gainestimazio-joera daukalako [35]. obesitatearen edota gehiegizko pisuaren eta jarduera fisikoaren arteko alderantzizko erlazioa ongi ezarrita dago. Hala ere, ANIBES (Anthropometry, Intake and Energy Balance in Spain) ikerketak ondorioztatu zuen jarduera-mailak eragina izan zuela obesitatearen prebalentzian; beraz, jarduera fisiko kementsuari eskainitako denbora luzeagoa, baina ez intentsitate ertaineko jarduera fisikoari, obesitate orokor eta obesitate abdominalaren arrisku txikiagoekin lotu zen [20]. Azterlan honetan ez dugu ikusi jarduera fisikoaren mailaren edo GMIren balioen arteko loturarik, Varo et al.-k (2003) [36] edota Dugas et al.-k (2014) [37] ikusi bezala. Agian, lagin handiago eta heterogeneoago batek azalduko luke hobeto eragin-truke hori. obesitatea, familia-egitura, lan-orduak eta bizimoduaren arrisku-faktoreak atzemateko aztertu ziren. Loaldiaren iraupena obesitateari eta jarduera fisikoari lotutako faktore gisa agertu zen. Azken urteetako ikerketa epidemiologikoen arabera, loaldi laburra obesitatearen garapenari lotuta egon daiteke [9, 22], eta horietako batzuek harremana behatu zuten obesitatea gerriaren zirkunferentziaren arabera ebaluatu zenean, eta ez GMIaren arabera ezartzean [22]. Gure emaitzen arabera, loaren iraupen laburra (<7 ordu/egun) gehiegizko pisua eta obesitatea izateko arrisku handiagoari lotu zitzaien, partehar tzaileak bi kategoriatan sailkatu zirenean GMI (pisu normala vs gehiebi kategoriatan sailkatu zirenean GMI (pisu normala vs gehiegizko pisua/obesitatea) (p = 0,021). Erlazio hori ez zen esanguratsua izan hiru kategorien sailkapenean, lagin-tamaina mugatuagatik agian. Aurkikuntza hori bat dator aurretiko Espainia mailako [20, 38], Europa mailako [39], eta langileen arteko [21] ikerlanekin. Pisuaren eta loaren iraupenaren arteko erlazioa adinaren eta sexuaren arabera doitu zenean, ez zen estatistikoki esanguratsua izan, iradokiz erlazio esanguratsua adinaren eta sexuaren arabera nahastu zela. Harrigarria bada ere, lan honetan jarduera fisikoak loaren iraupenarekin ere zerikusia izan zuen. Aldagai anitzeko analisiaren arabera, gomendioekiko atxikidura-maila handiagoa izan zen loaren iraupen laburragoarekin (<7 ordu/egun). Jarduera fisikoaren egokitze-iragarletzat har daiteke. Hala ere, diseinua dela eta, ezin da zehaztu loaren iraupenaren eta jarduera fisikoaren arteko erlazioaren noranzkoa. Adibidez, St-onge et al.-ren arabera (2016) [2] lo laburreko azpitalde batzuk fisikoki aktiboagoak izatea denbora luzeagoz esna egotearen ondorioz litzateke, eta gaizki lo egiten duten beste batzuek, berriz, energia gutxiago eta aktibatzeko gaitasun gutxiago izateagatik [2].
https://doi.org/10.1387/ekaia.22947 221 Jarduera fisikoaren, obesitatearen eta ezaugarri soziodemografikoen arteko erlazioa unibertsitateko langileetan Loaren kalitatearen eta jarduera fisikoaren arteko erlazioa [40] aldez aurretik karakterizatu da. Hala ere, ikerketa gutxik hartu dute gaueko atseden-denbora jarduera fisikoari lotutako faktoretzat. Autore batzuen emaitzak bat datoz gureekin; Lambiase et al.-k (2013) [41] ikusi zuten eguneko jarduera fisikoa gaueko atsedenaldi gutxiagorekin erlazionatu zela. Azterlan gehiago behar dira aurkikuntza hori baieztatzeko eta eragin-truke horren norabidea hobeto ulertzeko. Sexu eta adin desberdineko unibertsitateko bi kolektiboren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentziari buruzko informazio espezifikoa ematen du gure ikerketak. Gainera, ezaugarri soziodemografiko eta bizi-estilo desberdinek indibiduo horiek bizi eta lan egiten duten ingurunea deskribatzen dute, eta osasuna sustatzeko estrategiak pertsonalizatzen lagunduko duten jokabide-profilak nabarmentzen dituzte. 5. onDoRIoAK Unibertsitateko langileen gehiegizko pisuaren eta obesitatearen arteko konbinazioa biztanleria orokorrarena baino txikiagoa izan zen, nahiz eta % 40tik gorako balioa hartu. Gizonetan handiagoa izan zen, eta bi sexuetan adinean aurrera egin ahala handitu egin zen, bereziki 55 urtetik gorako emakumeen artean eta 35 urtetik gorako gizonen artean. Beraz, gomendagarria dirudi laneko osasuna zaintzeko protokoloetan pisuaren kontrola mantentzea, bereziki sexu bakoitzerako ikusitako adin kritikoentzat. Jarduera fisikoaren IPAQ-aren sailkapenaren barnean oso aktiboak ziren profesionalen ehunekoa txikia izan zen, ia % 25, baina ia langile guztiek bete zituzten oMEren gomendioak. Gainera, gaueko loa jarduera fisikoaren egokitzapenarekin erlazionatu zen, eta binomio hori behatzeko beharra adierazten du, bai eta gorputz-pisuarekin izan zezakeen interakzioa ere. 6. ESKER onAK Eskerrak eman nahi dizkiegu lan honetan parte hartu duten guztiei, egindako ahaleginagatik eta eskuzabaltasunagatik, eta UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuari, batez ere, Iñigo Apellaniz, Iñaki Uruburu medikuei eta Miren Muxika erizainari beren lankidetza bikainagatik. Itxazne Garcia-Ce- ciagari hein batean lagundu zion UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren unibertsitate-beka batek, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari laguntzen dioten ikerketa zientifikoak egiteko. Lan hau Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) finantzatu du (Begoña Jugori emandako GIU10/22, eta UFI 11/20 diru-laguntzen bidez). Inmaculada Arostegui doktorearen ikerketa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kultura Sailak finantzatu du (IT62013). | science |
addi-ecba225250f9 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57538 | Sare metal-organikoetan oinarritutako farmakoen liberazio sistemak: biomolekulak atxikitzeko funtzionalizazio-estrategiak | Celaya Azcoaga, Leire; Fidalgo Marijuan, Arkaitz; Fernandez de Luis, Roberto | 2022 | 228 Ekaia, 2022, 42, 227-239 Leire Celaya Azcoaga, Arkaitz Fidalgo-Marijuan, Roberto Fernández de Luis 1. SARRERA Farmakoen liberazio-sistema (DDS, Drug delivery systems, ingelesez) deritzo gorputzean funtzio farmazeutikoak dituen molekula edo molekula multzo bat kudeatzeko prozesua ahalbidetzen duen gailuari. DDS baten helburua efektu terapeutiko bat lortzea da, farmakoaren liberazio-denbora, tasa eta askapen-gune zehatza kontrolatzen duen bitartean. DDSak bere funtzioak ahalik eta modu eraginkorrenean aurrera eraman ahal izateko, i) gorputzean sartu behar dira, efektu kontrajarririk eragin gabe, ii) botika askatu beharreko gunera heldu behar dira; iii) zelula barnean sartzeko gai ez badira, errezeptore espezifikoekin edo zelula kanpoko matrizearekin interaktuatu behar dute, iv) atxikitako molekula modu kontrolatuan askatu behar dute, ahal bada, kanpo estimulu baten bidez, eta, bukatzeko, v) metabolizatu behar diren oinarrizko osagaietan banatuak izan behar dira, berriz ere efektu kontrajarririk eragin gabe (1. irudia) [1]. 1. irudia. (A) Farmakoaren atxikipena eta modifikazio post-sintetikoa (PSM) eta (B) Bideratutako farmakoen liberazioa eta MoFetan oinarritutako DDSaren barneratze- eta askapen-prozedura [2]. Historian zehar, gehien erabilitako DDSa pilula-sistema izan da. Pilularen bereganaketa edo administrazioa oso erraz ulertzen den arren, baliteke sistema mota hau zenbait botikaren askapenerako egokiena ez izatea eraginkortasunaren ikuspegitik. Adibidez, sistema mota hau ez da erabilgarria bere funtzio gunera heldu baino lehenago sabelean degradatzen diren farmakoentzat (adibidez, intsulina) [3]. Nahiz eta bestelako DDSak garatuak izan diren, gehienek izaera erabat ez-organikoa edo organikoa azaltzen
kanpo-azalerarekiko atxikimendu ahula kanpo-azalarekiko atxikimendu kobalentea Poroetako kapsularatzea In-situ kapsularatzea BioMoFa (a) (b) (d) (e) (f) 3. irudia. Biomolekulak MoFetan atxikitzeko 5 bideen irudikatze eskematikoa. Egileek egindako irudia. Hurrego ataletan, metodo bakoitzaren azalpen labur bat eskainiko da, eta bakoitzak aurkezten dituen abantailak eta desabantailak aipatuko dira [11].
4. irudia. kanpo-azalarekiko atxikimendu-prozesuaren irudikapen eskematikoa. Egileek egindako irudia. 3.1. Kanpo-azalerarekiko atxikimendu ahula Metodo hau MoFen gainazalean funtzio biologiko adierazgarriak dituzten molekulen atxikipenean datza, oro har, interakzio ahulak direla medio egonkortzen direlarik (4. irudia). Alde batetik, atxikipena postsintetikoki sarearen gainazalean gertatzen denez, metodo honek ez du porositatearekiko menpekotasunik, eta MoFak sintetizatzeko edozein baldintza erabil daiteke, MoF ugarien erabilpena ahalbidetzen dutena [12]. Bestetik, MoFen eta biomolekulen arteko interakzio indartzeko, MoF hauen gaina-
Migrazioa
Difusioa 5. irudia. Poroetako kapsularatze-prozesuaren irudikatze eskematikoa. Egileek egindako irudia. Metodo honen adibidetzat, Vasili Lykourino et. Al-k egindako ikerketa dugu. kasu honetan, MP-11 entzima kapsulatu zuten Tb-mesoMoF kristalen poroetan. Monokristalentzako absorbantzia optikoko espektroskopiaren bitartez, entzimak aurkezten zuen Soret bandaren desplazamenduari igarri zioten, zeinak entzimaren eta MoFaren poroen arteko eragin-trukeakinterakzioak baieztatu baitzituen. Sistemak eta entzimak bere kabuz zuten ekintza katalitikoa aztertu nahian, 3,5-di-t-butilbentzeno-1,2-diol (DTBC) substratu kromogenikoaren oxidazioa monitorizatu zuten. Sistemak lortutako DBTC konbertsioa % 48.7koa izan zen, entzima soltearena, aldiz, % 12.3koa. Hortaz, sistemak entzimaren ekintza katalitikoa nabarmenki hobetzen zuela ondorioztatu zuten[16]. 3.3. Atxikimendu kobalentea Aurreko bi estrategiak MoF egituren eta biomolekulen arteko interakzio ahulen ondorioak dira, aurkezten duten egonkortasun ezagatik lixibiazio-arazoak azaldu ditzaketenak. Lixibiazio-arazo hori gainditu ahal izateko erabil daitekeen metodo bat MoFen eta atxikitutako molekulen artean
7. irudia. In-situ kapsularatze-prozeduraren irudikatze eskematikoa. Egileek egindako irudia. C. Adhikarik eta A. Chakrabortyk egindako ikerketa batean, doxorubizina (DoX) izeneko minbiziaren kontrako botika kapsularatzeko bi MoF sintetizatu zituzten kimikoki guztiz berde ziren baldintzetan. MoF horiek burdina edo zink oinarri metalikoa eta azido trimesikoa (BTC) zuten estekatzaile organiko gisa [Fe-BTC/Zn-BTC]. Sintetizatutako MoFak karakterizatu ziren ekorketazko mikroskopio elektronikoaren bidez (SEM), laser ekorketazko mikroskopia konfokalez (CLSM), eremu disdiratsuko mikroskopiaz, X-izpien difrakzioen (XRD) eta infragorrien (IR) bidez. karga- eta askapen-ikasketentzat, UV-Vis espektroskopia eta fluoreszentzia mikroskopiak erabili zituzten. Neurketa horietatik burdinean oinarritutako MoF sareak zinkean oinarritatuakoak baino DoX molekularekiko afinitate handiagoa zuela ondorioztatu zuten; horrek % 92ko kapsularatze- | science |
addi-0b103aa465c5 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57540 | Geologia 1-Fisika 0: Lur Planetaren adina | Plazaola Muguruza, Fernando | 2022 | Fernando Plazaola 1. SARRERA Albert Einsteinek 5 artikulu argitaratu zituen 1905. urtean; apurtzaileak izan ziren! Horregatik, 1905 urteari «Albert Einsteinen urte miresgarria» deritzo. Horietako batean, [1] artikuluan hain zuzen, Erlatibitate Bereziaren Teoria garatzen du. Teoria horretan garaturiko ekuazioek oso kolokan jarri zituzten hain gureak diren hainbat kontzeptu, hala nola besteen artean, denboraren absolututasuna (hain barneratuta dugun denbora bat eta bakarra dagoela eta bi gertakizunen arteko denbora behatzaile guztiek berbera neurtzen dutela); aldiberekotasuna; espazioaren uzkurdura; abiaduraren muga maximoa edo unibertsala eta masaren eta energiaren baliokidetasuna (E = mc2 ospetsua). Erlatibitate Bereziaren Teoriaren plazaratzeak iraultza galanta eragin zuen, baina aipatu beharra dago garai hartan Lur planetaren adina zein zen inork ez zekiela. Izan ere, Lurraren adinari buruzko eztabaidan bide berriak urratzen hasiak ziren eta eztabaida sutsua zegoen. Ernest Solvayren mezenasgoari esker, lehen hiru «Solvay kongresuak» egin ziren, 1911, 1913 eta 1921. urteetan. Lehenengoan erradiazioaren eta quantaren teoriari buruz aritu ziren, bigarrenean materiaren egiturari buruz eta hirugarrenean atomoei eta elektroiei buruz; baina oraindik inork ez zekien zein zen Lurraren adina. Albert Einsteinek, 1915. urtean, Erlatibitate Orokorraren Teoria argitaratu zuen. Teoria horrek ere iraultza itzela ekarri zuen. Horrek ere oso kolokan jarri zituen hain gureak diren beste hainbat kontzeptu, hala nola grabitate-indarraren kontzeptua; Newtonen ostean denak «ezagutzen» dugun distantziara eragiten duena, hots,
Geologia 1-Fisika 0: Lur planetaren adina tasunez tratatu nau, aukera eman baitit, guztitik aldenduz zure ideien esparruan ibilaldi bat eman ahal izateko». Einsteinek proposaturiko erlatibitate orokorraren ekuazioen lehen ebazpen zehatza eskutitzean ageri zen, eta ebazpen horrek zulo beltzei bide zuzena ematen zien. Hala ere, lan horrek ez zuen erakargarritasun handirik jaso, garai hartan inork ez baitzuen uste postulatzen zuen hain masa handiko objekturik existitzen zenik (gorputz/ izar horretako ihes-abiadurak argiaren abiadura baino handiagoa izan behar baitzuen). Urte asko pasatu izan ziren haren ideia seriotasunez hartua izateko; izan ere, 1960ko hamarkadaren amaiera arte itxaron behar izan zen; John Archibald Wheeler zientzialariak 1967ean astro ilun posible horiek «zulo beltz» deitu zituen arte. Karl Schwarzschild urtebete geroago hil zen, 1916an, armadan hartutako gaixotasun larri baten ondorioz, 42 urterekin. Erlatibitate Orokorraren Teoriaren baieztapena Arthur Stanley E ddintongek burutu zuen. 1919ko maiatzaren 29an gertatu zen eguzkiaren eklipse osoa aztertzera, Afrikatik hurbil dagoen Principe uhartera bidaiatu zuen (ikus 1. irudia). Eklipse osoa gertatzen zen bitartean, eguzkiaren ondoko izarren argazkiak atera zituen. Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teoriaren arabera, eguzkitik hurbil agertu beharko liratekeen izarrak apur bat desplazatuak egon beharko lirateke. Euren argia eguzkiaren eremu grabitatorioak kurbatuko lituzkeelako. Efektu hori, garai hartan, eklipse batean ikus zitekeen soilik, eta behatu zutena bat zetorren Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teoriarekin. Baieztapen horrek Einstein mundu osoan ezaguna egin zuen (ikus 2. irudia); izan ere, sekula izan den zientzialaririk ezagunena bilakatu zuen. 1. irudia. Arthur Stanley Eddintong zientzialariaren taldeak 1919ko maiatzaren 29an, Printzipe uhartetik atera zuen Eguzki-Eklipse osoaren argazkia.
Fernando Plazaola 2. irudia. Times egunkariaren 1919-07-11 eguneko alea. Han irakur daiteke «Iraultza Zientzian» eta «Unibertsoaren Teoria Berria». Harrigarria badirudi ere, kontatutako istorio hori guztia gertatu eta gero ere, oraindik inork ez zekien zein zen Lurraren adina. Inork ez zekien gu jasotzen gaituen Lur planeta noiz sortu zen. Lurraren adinari buruz, ordura arteko iragarpen/aurreikuspen mamitsuenak, fisikariek eginak, ez zetozen bat Charles Darwinek proposatutako eboluzioaren teoriarekin. Izan ere, gure espezieraino (Homo sapienseraino) eboluzionatzeko, denbora luzea pasatzea eskatzen du teoria horrek, eta, aldiz, goian aipaturiko ezagutzaren aurrerapen horiek guztiak gertatu zirenean, garai hartan proposaturiko Lurraren adinak ordurako oso errotua zegoen Darwinen teoria zalantzan jartzen zuen. Goazen deskribatzera hasiera-hasieratik zein urrats jarraitu ziren gaur egun ezagutzen dugun Lurraren adina 4.500 milioi urte gutxi gorabehera dela ezagutu arte.
Geologia 1-Fisika 0: Lur planetaren adina Ussher ez zen kalkulua kreazioaren urteraino egitera mugatu, urte sasoia (eztabaida handiak eman zituena bera bizi zen bitartean) eta eguna ere mugatu zituen. Izan ere, egutegi judutarra erabili zuen kreazioaren lehen eguna udazkeneko ekinokziotik hurbil zegoen igande batean gertatu zela ondorioztatzeko, urriaren 23an hain zuzen ere. Ussherrek kreaziorako garai hartan proposaturiko data nahiko hurbil dago Bibliako genealogietan oinarritutako proposamen gehienetatik. Adibidez, Jose ben Halaftak KA 3761 urtea kreaziorako eta Bedek KA 3952 emanikoak adierazgarri bi dira. Egun dugun ezagutzatik begiratuta, kalkulu horiek inozokeriak iruditzen zaizkigu. Denboran atzera egin dezagun, eta jar gaitezen haien haragitan. Nondik gatoz? Nora goaz? orain ere egiten ditugun galderak dira. Baina are sakonagoak ziren garai haietako kuriositate intelektual handiko pertsonetan, gaur dugun ezagutza baino askoz ere murritzagoa baitzuten. Beraz, saia gaitezen orduko pertsonak oraingo irizpideekin ez epaitzen. Izan ere, oso ondo ezagutzen ditugun garai haietako bi filosofo/zientzialari natural/fisikari, eta eskolan fisika ikastean inpresio ikaragarria guregan sortu zutenak, Johannes Kepler eta Isaac Newton hain zuzen, oso ongi ezagunak biak, mota honetako kalkuluak ere egin zituzten. Johannes Keplerrek KA 3992an kreazioa gertatu zela ondorioztatu zuen 1614an idatzitako «De vero Anno, quo aeternus Dei Filius humanam naturam in Utero benedictae Virginis Mariae assumpsit» artikuluan, eta Sir Isaac Newtonek KA 4000n gertatu zela dio 1728 urtean idatzitako «The Chronology of Ancient Kingdoms Amended» izenburuko artikuluan. 1.1.2. Naturalistak Beraz, xVii-xViii. mendeetako kronologiek, Biblian oinarritutako metodoetan garatuak, Lurraren adina 6.000 urte inguruan jartzen zuten. Gainera, aipatu beharra dago tradizio judu-kristauek Lurra eta unibertsoa gertaera bakar batean sortu zirela hartzen zutela. XVIII. mendearen erdi aldera Mikhail Lomonosov (1711-1765) zientzialaria lehena izan zen Lurra bere kasa sortu zela aditzera eman zuena. Hau da, Lurra Unibertsoaren beste zatiekiko independente sortu zela, eta bata bestea baino ehunka milaka urte lehenago [3]. 1779 urtean Buffoneko Kontea esperimentu baten bidez Lurraren adina neurtzen saiatu zen. Berak sinesten zuen Lurra hasierako egoera bero batetik apurka-apurka hozten egon zela eta, horregatik, Lurraren antzeko konposizioa zuen globo txiki bat egin zuen eta globoaren hozte-abiadura neurtu zuen. Hemendik estimatu/zenbatetsi zuen Lurraren adinak 75.000 urte inguru izan behar zituela. Lomonosov eta Buffon izan ziren xViii. mendean Lurraren adina era zorrotz batean zenbatesten saiatu ziren bakarrak. Gainerako naturalista gehie-
Fernando Plazaola nak, berriz, ez ziren arduratzen Lurraren adinari buruz. Izan ere, zioten denbora oso luzea pasatu zela oraingo egoerara heltzeko. Azken ikuspegi hau oso ondo adierazita ageri da James Huttonek 1795ean argitaraturiko «Theory of the Earth» liburu klasikoan [4]: «Ez dugu hasiera baten lekukorik aurkitzen, eta amaiera baten arrastorik ere ez». Izan ere, liburu hau hurrengo artikuluan aipatuko dugun Uniformitarismo Teoriaren oinarria izan zen. Periodo geologikoen kronologiek Huttonen garaikideak kezkatzen zituen. Hainbatetan arrokek ezagutzen ez ziren organismoen fosilak zituzten. Horrela, batzuek interpretatu zuten arroketan geruzaz geruza ageri ziren organismoen aldaketak organismoen garapena adierazten zutela. 1790 urtean, William Smith naturalistak, aipaturiko fosilak kontuan hartuz, honako hipotesi hau plazaratu zuen: Oso kokapen desberdineko bi arroka-geruzek antzeko fosilak edukiz gero, onargarria da esatea arroka-geruza biak adin berekoak/antzekoak direla. Ideia hauetan oinarrituta, periodo geologikoen denbora-tartea zenbatesteko naturalistak estrapolazioak egiten hasi ziren. Zoritxarrez, egiten zituzten zenbatespenak naturalista bakoitzaren araberakoak ziren, euren artean oso desberdinak, geruzak osatzeko behar den denboraren inguruko asmakizun gordinak besterik ezin baitzituzten egin. W illiam Smithen ilobak, John Phillipsek, bere osabaren hipotesiari jarraituz, Lurraren adina 96 milioi urtekoa izan behar zuela ondorioztatu zuen. Biblian oinarritutako kalkuluek baino adin askoz luzeagoa proposatu zuen. Beste naturalista batzuek aipatu berri diren hipotesiak erabili zituzten Lurraren historia eraikitzeko, nahiz eta ez jakin geruza estratigrafikoen finkatzeak zenbat denbora behar zuen. 1830-33 urteen artean Charles Lyell (1797-1875) geologoak (ikus 4. irudia) «Principles of Geology» liburuaren 3 bolumenak argitaratu zituen [5] eta aipaturiko lanei indar teoriko galanta eman zien. Lyellek behin eta berriro zioen bai arroken osatzea eta bai beste ezaugarri geologikoena, higatzearen eta erreformatzearen eraginez, aldaketa-abiadura konstante batez denboran barrena gertatzen zirela. Naturalistek ez zituzten erabili L yellek plazaraturiko nozioak Lurraren ezaugarrien adina kalkulatzeko, prozesu geologikoei buruz zegoen data oso urria baitzen. Hainbat naturalista konbentzitu zituen Lyellek, uniformitarismora bihur zitezen. Uniformitaristek arin osatzen ari zen Lur planeta gazte bat existitu zela ez zuten onartzen, ez eta ere katastrofe geologikoen ondorioz aldaketa bortitzik sortu zenik ere. Lyellen arabera, arroketatik eta hezur fosiletatik atera daitekeen informazioak dio periodo geologiko bakoitzak, beharbada, ehunka milioi urte iraun duela. Lyellek aditzera eman zuen Lurraren adinak balio horien biderkaketa beharko lukeela izan.
Geologia 1-Fisika 0: Lur planetaren adina 4. irudia. Charles Lyell geologoa (1797-1875). 1.1.3. Fisikariak lanean Glasgowko William Thomson (1824-1907) fisikariak (ikus 5. irudia), geroago Lord Kelvin izendatuko zutena, Lurraren adina 1862an kalkulatu zuen, eta 20 eta 400 milioi urte artekoa zela ondorioztatu zuen. Naturalistak zur eta lur utzi zituen! Thomson uniformitarismoaren erabat aurkakoa zen. Horrek zioenari oso gertaezina irizten zion, eta horrela erantzun zien uniformitaristei: «Lur planeta hau, milioika urte lehenago, globo gorri beroa zen…». Berak eta orduko beste hainbat fisikarik Lurra hasiera batean urturik zegoela uste zuten; ondoren azala hoztu eta solidotu egin zela, baina barneko nukleoak bero irauten zuela. Zenbat eta gehiago sartu Lurraren barnean, orduan eta tenperatura handiagoa. Lurraren adina kalkulatzeko Thomsonek Lurra hartu zuen, sorreran, tenperatura homogenoa zuen esfera erabat urtua edo funditua bezala, eta orduz geroztik azaletik hozten ari dena, beroa eroankortasun termikoaren
Fernando Plazaola bidez garraiatzen zelarik. Haren burutapenak zioen, denbora pasatu ahala, Lurraren azalaren gradiente termikoa gutxituz joango zela, eta gradiente horren datu esperimentalak erabiliz, Lurraren adina lor zitekeela. Hau da, hasiera bero horretatik gaurko eguneko egoerara iritsi arte hozte-prozesu horretan zenbat denbora pasatu den kalkulatu zuen. Lurrak duen berotasun guztia, Eguzkiaren ekarpen txiki bat salbu, Lurra osatzean gertaturiko grabitate-kontrakzioaren/uzkurduraren ondorio zela susmatu zuen. Gero, ikertu zuen Lurrak beroa zein ondo garraiatzen duen eta zenbat bero behar den Lurra urtzeko edo bere tenperatura kopuru batean altxatzeko. Ziur zegoen Lurra apurka-apurka era uniformean hoztu zela, energia espazioko huts hotzera erradiatuz, termodinamikaren bigarren legeak dioenari jarraituz. Jean Baptiste Joseph Fourierren bero-eroankortasunaren teoria erabiliz, Lurraren tenperatura-banaketaren eboluzioa aurresan zuen. Egindako kalkuluak Eguzkitik jasotzen den beroa eta marea-marruskaduraren eraginak lortuz baieztatu zituen. 5. irudia. William Thomson fisikaria (1824-1907). Ingalaterran Lord izendatu zuten lehen zientzialaria. Izan ere, 1892 urtean kelvin izenarekin Lord izendatua izan zen.
Geologia 1-Fisika 0: Lur planetaren adina Zenbatetsitako tartea hain zabala da (20-400 milioi urte), segidan aipatutako parametroetan ziurgabetasun asko eta ezberdinak zituelako: 1. Arrokaren urtze-tenperatura ez zuen ezagutzen. Lurraren barneko tenperaturari balio bat eta bakarra esleitu zion. 2. Arroken eroankortasun termikoak. 3. Arroken bero ahalmen espezifikoak. kalkulu horretan ez zuen kontuan hartu Lurraren barneko konbekzioa (haren aburuz Lurraren barnean konbekzioa bideratu dezakeen likidorik ez dago). Beroaren konbekzio termikoak Lurraren goi mantuaren tenperatura altuago bat denbora luzeagoan mantentzea onartzen du, eta lurrazaleko gradiente termiko handi batek luzeago irauten du. Thomsonen lanak geologoak larritu zituen, oso eroso baitzeuden mugagabeko denboraren ideiarekin. Ez zitzaien batere gustatu fisikari bat, ospe handikoa izan arren, berea ez zen ikerketa esparru batean sartzea (hau ez da orduan bakarrik gertatu, oso zabaldua dago. orain ere gertatzen da ikerkuntzaren esparruan, eta beste hainbat arlotan ere. «Geologia 1-Fisika 1» hurrengo artikuluan gauza bera agertuko zaigu, eta han, «migrantearen efektua» deituko diogu), baina aurka egiteko argumenturik ez zuten. Thomsonek estatu kolpe bat eragin zuen: metodo kuantitatiboen mesedetan, geokronologia kualitatiboa birrindu zuen. Thomsonen zenbatespena Lurraren adinari buruzko estandarra bilakatu zen mendearen amaiera arte; plazaratzen ziren beste emaitza guztiak zenbatespen hauekin alderatzen ziren. Thomsonen kalkuluek geologoak bezainbeste edo gehiago biologoak asaldatu zituen. Charles Darwinek (1809-1882) «On the origin of species» liburu famatua 1859 urtean argitaratu zuen [6], eta plazaraturiko teoriak dio ezagutzen dugun dibertsitate biologikoa lortzeko hautaketa natural geldoa behar dela. Darwinek Thomson «odious espektro»-tzat hartzen zuen. Darwinek eta beste biologo batzuek postulatua zuten organismo konplexuek 40 milioi urte baino gehiago beharko luketela garatzeko. Baina, ez organismo biziek, ez eta fosilek ere, ez zuten oinarririk ematen kalkulu independente bat egiteko, kalendario biologikoa geologian oinarritzen baitzen. Thomsonek lorturiko emaitzak Darwinen jarraitzaile sutsuenak bere kontra jarri zituen; John Tyndall eta Thomas H. Huxley (ikus 6. irudia) zientzialariak bereziki. Azken horrek, 1869an Londoneko «Geological Society» elkarteko presidentetza-hitzaldian argudiatu zuen geologo moderno bat ez zela gehiago uniformitarismo absolutu batean tematuko, baina uniformitarismoaren printzipioak aplika zitezkeela. Hori esan ostean, haren erretorika Thomsonen aurka jarri zen. Honako hau onartu zuen: «ondorioen gainetik, guztiz onartezina den agintaritza-itxura ematen duten prozesu matematikoen zehaztasuna ez da baimendu behar, formulen orrialdeek ez baitute datu solteetatik emaitza zehatzik lortzeko aukerarik». Beharbada,
Fernando Plazaola Huxleyk, Lurretik erradiatutako beroa, Thomsonek uste izan zuena baino motelago gerta zitekeela aditzera eman zuen. Eta bere baitan kalkuluak onak ziruditela, baina hipotesi okerretan oinarritzen zirela.
Geologia 1-Fisika 0: Lur planetaren adina 3. kalkulatu/zenbatetsi zuen zenbat denbora behar zen Lurraren gaur egungo 24 orduko errotazio-periodora moteltzeko, hau da, gaur egun dugun 24 orduko eguna edukitzeko. oinarri horiek kontuan hartuz, Lur planetaren adina kalkulatu zuen, eta lortu zuen balioa 56 milioi urtekoa izan zen. Thomsonen zenbatespenekin bat egiten zuen. Geologo batzuek ere bat egin zuten Thomsonen zenbatespenekin; hala nola, lehen aipatu dugun William Smithen ilobak, John Phillipsek, bere osabaren hipotesiari jarraituz, Lurraren adina 96 milioi urtekoa izan behar zuela ondorioztatu zuen. Archibald Geikiek ere, Eskoziako «Geological Survey»ko zuzendariak, higaduraren ebidentziak aztertu zituen eta ondorioztatu zuen Lurra ez zela 100 milioi urte baino zaharragoa. 1899 urtean Dublin unibertsitateko John Jolyk (1857-1933) Lurraren adina neurtzeko teknika geologiko berri bat plazaratu zuen. ozeanoetako gatz guztia higaduren eraginez disolbatutako depositu mineraletatik zetorrela proposatu zuen. Halaber, ozeanoetako gatz-kontzentrazioa ezin zitekeela gutxitu proposatu zuen. Beraz, Jolyk gazitasuna Lurraren adinarekin lotu zuen. kalkuluetarako, honako urrats hauek jarraitu zituen: iii) kalkuluetarako ozeanoetara urtero heltzen zen ur-kopurua eta bolumen unitateko gatz-kopurua beharrezkoak zituen. Garai hartan lor zitezkeen balio onenak erabili zituen. iii) ostean, ozeanoen gatz-kopurua zenbat handitzen zen urtero lortu zuen. iii) ozeanoaren gazitasuna ozeanoen bolumen osoaz biderkatu zuen. iv) Biderkadura hori urteroko handipenaz zatitu zuen. Era horretan, gaur egun ezagutzen ditugun ozeanoak garatzeko 80-90 milioi urte behar izan zituela kalkulatu zuen Jolyk. Gutxi gora behera garai berean geologo kopuru gero eta zabalago batek irentsi zuen Lurraren adina 100 milioi baino gutxiagokoa zela. Hala ere, bazeuden kritikoak ere, eta honako zalantza hauek aipatzen zituzten: a) Lurraren edo Eguzkiaren beroa azaltzeko uzkurdura grabitatorioa bakarrik erabiltzen zela. Ezagutzen ez zen beste energia mota posible bat egon zitekeela. b) Batzuek zioten Lurra ez zela sekula urtu. c) Beste batzuek, ordea, aditzera ematen zuten Lurraren barnea oraindik urturik zegoela. Barne-likido batek berotasuna konbekzioz garraituko zukeen (Thomsonek hau ez zuen kontuan hartu, eta ez zuen onartzen). John Perry fisikariak, Thomsonen laguntzaile ohiak, Nature aldizkarian artikulu bat argitaratu zuen 1895 urtean [7], non ai-
Fernando Plazaola patzen baitzuen Thomsonek erabili zuen Lurraren barneko eroankortasun termikoa txikiegia zela, handiagoa beharko zukeela. Izan ere, Lurraren barnean jariakina beharko zukeela zioen (Lord Kelvin, arrazoi desberdinengatik, hipotesi honen aurka zegoen). Hipotesi horren pean, Lurraren adin askoz zaharragoa lortu zuen, 96 × 108 urte = 9.600 milioi urte!!! Baina, argitarapen honek berehalako inpaktu oso txikia izan zuen, Thomsonen emaitzekin bat ez zetorrelako eta, halaber, Lurraren jariakinaren existentzia ez zuelako Thomsonek onartzen. d) Beste batzuk kritiko ziren higadura-, sedimentazio- eta gazitasunkalkuluetan erabilitako dataren balioekin. Hala ere, Thomsonekin adiskidetu gabeko diferentzia asko eduki arren, garaiko zientzialarien artean ospe handiena zuena izanik, xix. mendea bukatzear zegoenean geologo gehienek Lurraren adina 100 milioi urte ingurukoa zela onartzen zuten. Izan ere, zientzian zuen ospeagatik, bereziki termodinamika esparruko lorpenei esker, «Lord» izendatu zuten lehen zientzialari britainiarra izan zen. Lord izendapena 1892 urtean gertatu zen, Lurraren adinaren eztabaida pil-pilean zegoenean. Beraz, Lurraren adinaren haren estimazioa oso errespetatua izan zen, eta Darwinen teoriaren aurkako oztopo handiena bilakatu zen. Aipatu beharra dago Thomsonek (dagoeneko Lor Kelvin izendapenarekin), 1897 urtean zenbatespen berriak egin zituela. Balioak errefinatu ostean, adin-tartearen aurreko balioa 10 faktore batez gutxitu zuen, eta Lurraren adinaren zenbatespen berria 20-40 milioi urtean geratu zen [8]. Hots, ebidentzia geologiko/biologiko guztiak kontuan hartu gabe, Thomsonek eskala geologiko are laburragoak aditzera eman zituen. Beraz, xix. mende amaieraren ezagutzak zioen Lurraren adina 100 milioi urte ingurukoa zela, eta Lord Kelvinen mende amaierako zenbatespenen arabera are laburragoa, 20-40 milioi urte tartekoa. Lord Kelvinen ospea zela eta, bat egiten ez zuten zenbatespenak baztertuak ziren. Hau ez da historian gertatu den kasu bakarra, hainbatetan ospeak itzal ikaragarria egin dio zuzentasunari (elektroiaren karga lortzeko Millikanen esperimentuaren balioa beste adibide bat da). Lurraren adinaren kasuan ere, era zabal batean onarturiko Lord Kelvinen emaitzak oso zalantzan jartzen zuen Darwinen teoria, edo hobeto esanda, ez zen bateragarria Darwinen teoriarekin. Ikusi dugun bezala, fisikariak izan ziren Lurraren adina era kuantitatiboan lortzen hasi zirenak. Era oso desberdinak erabili zituzten, jatorri desberdinetatik abiatutakoak, irudimen handikoak, eta euren eraginagatik naturalistek ere bide berdinerantz jo zuten. Artikulu honen bigarren atalean istorio honi amaiera emango diogu, eta han ikusiko dugu xx. mendearen hasieran gauzak erabat aldatu zirela. Erra-
Geologia 1-Fisika 0: Lur planetaren adina dioaktibitatearen aurkikuntzak gauzak erabat irauli zituen, ezaguna ez zen energia mota berri bat plazaratu baitzen. Geologoek lortu zuten, fisikarien nagusitasuna hasiera batean garrantzitsua izan arren, 20ko hamarkadaren amaieran gaur egun ezagutzen dugun Lurraren adina. 2. xx. MEnDEA 2.1. Erradioaktibitatearen aurkikuntza Aurrera segitu aurretik, komeni da aipatzea xix. mendean aurkitu dugun «enfant terrible»ak, William Thomson Lord Kelvin zientzialari britaniarrak, 1900 urtean aurkezpen oso interesgarria eta aipatua eman zuela «Royal Institution» erakundean: «XIX. mendearen orbanak Beroaren eta Argiaren Teoria Dinamikoan» [9]. Han aipatzen diren «orban ilun» bi horiek xix. mende amaieran zegoen iluntasunarekin lotuta daude, hots: 1. Materia eterrean zehar nola higitzen da? (aurkezpenean Michelson eta Morleyren esperimentuen emaitza itxaron gabeak ere aipatzen ditu). 2. Mekanika estatistikoaren ekipartizioaren legea apurtzeko kezka. Izan ere, xx. mendeko bi teoria nagusiak, erlatibitatearen teoria eta mekanika kuantikoa hain zuzen, «orban ilun» horiek argitzeko asmoarekin abiatu ziren. Teoria horiei esker, fisikak oparotasun itzela bizi izan zuen xx. mendean. kontzeptu berriak, teoria berriak aurkitu ziren, intuizioarekin bat egiten ez dutenak. Lurraren adinari buruzko eztabaidan ere, era zabal batean onarturiko Lord Kelvin zientzialari ospetsuaren emaitzek garai hartan oso zalantzan jarri zuten Darwinen teoria. XX. mendea heltzear zegoenean, 1896 urtean, Henri Becquerelek, uranio-gatzen fluoreszentzia-propietatea ikertzen ari zelarik, materiaren propietate berri bat aurkitu zuen. Izan ere, argazki plaka baten gainean gela ilun batean uranio-gatzak jarri zituenean, argazki-plaka belztu egiten zela jabetu zen (ikus 7. irudia). Geroago, aurkezturiko propietate berri horri Berezko Erradioaktibitatea deitu zitzaion. Marie Curiek (Maria Skłodowska, ezkondu aurretik) eta Pierre Curiek Polonio eta Radio elementu kimikoen erradioaktibitatea 1898 urtean aurkitu zuten; eta 1903 urtean, Pierre Curie eta Albert Laborde zientzialariak jabetu ziren, eta iragarri zuten, Radio elementu kimikoak ordubete baino denbora gutxiagoan bere pisu-izotz urtzeko adina bero sortzen duela. Interes handia piztu zen itxuraz agortezina izan zitekeen energia horren inguruan. Zerk sortzen du energia hori?
Fernando Plazaola 7. irudia. Henri Becquerelek egindako argazki-plakak erradioaktibitatearen eragina erakusten du. oso argi ikusten da plakaren eta uranio-gatzaren artean kokatutako «Maltako Gurutzearen» itzala. Ernest Rutherford eta Howard Barries zientzialariek aurkitu zuten jatorria. ohartu ziren sortutako beroa erradiatutako alfa partikula kopuruaren proportzionala zela. Gogora ezazu, irakurle, aurreko sekzioko hipotesi gehienek, Lord Kelvinenak barne, honako hau ontzat hartzen zutela: Lurraren beroa Eguzkitik edo Lurraren jatorriko urtutako egoeratik dator. Bi kasu hauetan, uzkurdura grabitatorioa zen energia-iturri bakarra, eta hasierako Lurraren eta Eguzkiaren jatorriko beroa apurka-apurka espazioan iraungiz, motelduz, edo hoztuz doa. Horrek esan nahi du xix. mendeko hipotesiek desintegrazio erradioaktiboaren ondorioz beroa etengabe berritu zitekeela ez zutela kontuan hartzen, ez baitzen ezaguna. Aurretik aipaturiko George Darwin eta John Joly zientzialariak izan ziren, 1903 urtean, horretaz jabetu ziren lehenak. Beraz, erradioaktibitatearen aurkikuntzak ordura arte ezezaguna zen beste faktore berri bat sartu zuen ekuazioan, eta, beraz, Lord Kelvinen Lurraren adinari buruzko ondorioak zalantzan geratu ziren.
Fernando Plazaola oso-oso astiro (ikus segidan elementu kimikoak adierazteko era ezberdinak). Desintegrazio-abiadura hori «erdibizitza» baten bidez ematen da. Era zehatz batean definituz, material erradioaktiboaren atomo-kopurua desintegrazioaren bidez erdira gutxitzeko pasa behar den denbora-tartea, isotopo erradioaktibo horren erdibizitza da. Erdibizitzak oso-oso luzeak izan daitezke, milaka milioi urtekoak, edo oso-oso laburrak, segundo baten milioirenak. Isotopo erradioaktibo bakoitzak berea den eta berau ezaugarritzen duen erdibizitza du. Azx elementu kimikoak, nukleoan z protoi eta A-z = n neutroi ditu. Adibidez Hidrogenoaren kasuan, 11H: nukleoan 1 protoi eta 1-1 = 0 neutroi daude 23892U, Uranio isotopoa: nukleoan 92 protoi eta 238-92 = 146 neutroi daude 23592U, Uranio isotopoa: nukleoan 92 protoi eta 235-92 = 143 neutroi daude Nukleoaren protoi-kopurua Z zenbaki atomikoaz adierazten da, eta elementu kimikoa Z balioaren bidez edo X ikurraren bidez adieraz daiteke; izan ere, bata zein bestea gauza bera adierazteko bi bide dira. Azx eta Bzx elementu kimikoak, x elementu kimikoaren bi isotopo dira, biek nukleoan z protoi dituzte, baina lehenak A-z neutroi eta bigarrenak B-z. 23892U eta 23592U, Uranio elementu kimikoaren 2 isotopo dira, lehenak 146 neutroi eta 92 protoi ditu nukleoan, bigarrenak, berriz, 143 neutroi eta 92 protoi. Uranio eta Torio elementu kimikoek erdibizitza oso luzeak dituzte, eta horregatik, oraindik ere, Lurraren azalean ageri dira (izan ere, gero ikusiko dugun bezala, euren desintegrazioaren erdibizitza Lurraren adina baino luzeagoa da). Erdibizitza laburreko elementu erradioaktiboak, berriz, oro har, dagoeneko lurrazaletik desagertu dira. Horrek aditzera ekarri zuen Lurraren adina neurtzea posible izan zitekeela material erradioaktiboen ehuneko erlatiboak lagin geologikoetan determinatuz. Elementu erradioaktiboak ez dira, orohar, elementu «egonkorretara» (erradioaktiboak ez diren elementuetara) zuzenean desintegratzen. ohikoena da beste elementu erradioaktibo batera desintegratzea, eta desintegrazio-produktu sortu berri horri dagokion erdibizitzarekin beste batean…, eta horrela, bata bestearen segidan, desintegrazio-segida horien ostean elementu egonkor bat etorri arte. Desintegrazio-segida horiek (desintegrazio-serieak deituak) erradioaktibitatea aurkitu eta urte gutxi barrura ezagutu ziren, adibidez Uranio-Radio eta Uranio-Torio serieak, eta bidea eman zuten datazio erradioaktiboaren edo erradiometrikoaren oinarriak eraikitzeko. Hau da, arroken adina neurtzeko aukera eman zezaketen.
Geologia 1-Fisika 0: Lur planetaren adina ----Alfa desintegrazio-bidea--- AZX --> A-4Z-2Y + 42He2+ = A-4Z-2Y + alfa partikula Alfa desintegrazio-bidean, isotopo erradioaktibo gurasoa, berak nukleoan dituen baino 2 protoi gutxiago (Z-2) eta bi neutroi gutxiagoko [N = A-4-(Z-2) = = (A-Z)-2] kumean desintegratzen da. Bide horretan alfa partikula bat (bi aldiz iokumean desintegratzen da. Bide horretan alfa partikula bat (bi aldiz ionizaturiko Helio ioia) igortzen da. ----Beta desintegrazio-bidea--- AZX --> AZ+1Y + e– = AZ+1Y + beta partikula Beta negatibo desintegrazio-bidean, isotopo erradioaktibo gurasoa, berak nukleoan dituenak baino protoi bat gehiago (Z+1) eta neutroi bat gutxiagoko [N = A-(Z+1) = (A-Z)-1] kumean desintegratzen da. Bide horretan beta partikula bat (elektroia) igortzen da. Gurasoaren eta kumearen A (neutroien gehi protoien kopurua), zenbaki masikoa deitua, bera da. 2.2. Datazio Erradioaktiboa (datazio erradiometrikoa ere deitua) Datazio erradioaktiboaren aitzindariak Bertram B. Boltwood kimikaria (ikus 9. irudia) eta Ernest Rutherford izan ziren. Datazio erradioaktiboaren lehen urratsa 1904 urtean Rutherfordek eman zuen, aditzera eman zuenean desintegrazio erradioaktiboetan askaturiko alfa partikulak arroketan harrapa daitezkeela, Helio-atomo moduan. Garai horretan Rutherford, alfa partikulen eta Helio atomoen arteko erlazioa arakatzen ari zen. Izan ere, 4 urte geroago, 1908 urtean, kimikako Nobel Saria eman zioten urtean, alfa partikulak Helio-nukleoak direla frogatu zuen. Era zehatzago batean esanda, alfa erradiazioaren ostean Helio asko agertzen zela aurkitu zuen. Aipatzekoa da Rutherfordi ez zitzaiola «gustatu» kimikako Nobel Saria jasotzea, bera oso fisikaria sentitzen baitzen. Izan ere, kimikako Nobel Sariaren berri jaso zuenean «Zientzia, Fisika da, bestela Filatelia!» esan omen zuen. Nukleo atomikoaren aurkikuntzarako beste 3 urte itxaron behar izan ziren. Izan ere, Rutherfordek zientziari egin zion ekarpenik handiena, eta handiena ez bada handienetakoa, nukleo atomikoaren aurkikuntza izan zen, 1911urtean hain zuzen. Soddyk eta Sir William Ramsay (1852-1916) kimikari britainiarrek Radio elementu kimikoaren alfa partikulen desintegratze-abiadura lortu berri zuten, eta Rutherfordek proposatu zuen arroka baten adina Helio elementuaren kontzentrazioa neurtuz determinatu zitekeela. Era horretan, etxean zuen harri batek 40 milioi urte zituela datatu zuen. Emaitza horrek eta azken urte horietako erradioaktibitateari lotutako aurkikuntzak, Lord Kel-
Fernando Plazaola vinen Lurraren adinari buruzko emaitzak zalantzan jartzera eraman zuten Rutherford. Interesgarria da irakurtzea Rutherfordek 1903 urtean hitzaldi bat ematera sartu eta han gure «enfant terriblea», Lord Kelvin, topatu zuenean sartu zitzaion ezinegonaz idazten duena [10]: «Hitzaldia eman behar nuen gelara sartu nintzenean, erdi iluna zegoen eta Lord Kelvin ikusi nuen entzuleen artean. Berehala jabetu nintzen eman behar nuen hitzaldiaren azken zatian, Lurraren adinari buruzkoan arazoak izango nituela, nire iritziak ez baitzetozen bat haren iritziekin. Izan ere, erabat aurkakoak ziren. Nire lasaitasunerako, hitzaldia hasi eta gutxira Lord Kelvin lo geratu zen, baina puntu garrantzitsura hurbiltzen ari nintzenean, oilar zaharra esertzen ikusi nuen, begi bat zabalduz, begirada zuzen bat nireganantz! orduan, bat-bateko inspirazioa etorri zitzaidan, eta esan nuen: "Lord Kelvinek, energia-iturri berririk aurkitu ez zen bitarteraino, Lurraren adina mugatu zuen. Esaera profetiko horrek gaur gauean, Radioari, aztertzen ari garenari, egiten dio erreferentzia!". Hara!, agureak agurtu egin ninduen.» 9. irudia. Bertram B. Boltwood kimikari estatubatuarra (1870-1927). Lehen datazio erradioaktiboa egin zuen zientzialaria. Rutherfordek, etxeko arrokaren datazioa egiteko, Ramsayk eta Soddyk lorturiko Radioaren desintegrazio-abiadura erabili zuen, eta zehatza zela
Geologia 1-Fisika 0: Lur planetaren adina onartu zuen. Baina, Helioa (gasa izan arren) denboran barrena arrokatik ez zela irtengo uste zuen. Rutherforden eskema ez zen aproposa, baina lehen urratsa izan zen. 2.3. Hazia erein eta fruitua jaso ez Yale Unibertsitatean, Bertram Boltwoodek, graduatu ostean, material erradioaktiboen inguruko ikerketak egiten zituen eta Uranioa eta Torioa zuten arrokak aztertu zituen. 1904 urtean Rutherford Yale Unibertsitatean egon zen, eta han eman zuen hitzaldian Boltwoodek entzule gisa egoteko aukera izan zuen. Hitzaldi horrek Boltwood liluratu eta inspiratu zuen elementuen arteko erlazioak desintegrazio-serie desberdinetan deskribatzeko. 10. irudia. Uranioaren eta Torioaren desintegrazio-serieak (ikusi alfa eta beta desintegrazio-bideak goian). Ardatz bertikalean elementu kimikoaren isotopo konkretu horrek nukleoan duen neutroi-kopurua (N) adierazten da. Ardatz horizontalean, berriz, zenbaki atomikoa edo isotopo horrek nukleoan duen protoi-kopurua (Z). Lerro gorriak ezkerrerantz eta beherantz jotzen duenean, isotopoaren desintegrazio-bideak alfa partikula bat igortzen duela adierazten du, eta, beraz, desintegrazio-produktua den isotopo-kumeak 2 protoi gutxiago (Z–2) eta 2 neutroi gutxiago (N–2) ditu. Lerro gorriak eskumarantz eta beherantz egiten duenean, isotopoaren desintegrazio-bideak beta partikula bat (elektroia) igortzen duela adierazten du, eta, beraz, desintegrazio-produktua den isotopo-kumeak protoi bat gehiago (Z+1) eta neutroi bat gutxiago (N–1) ditu.
Artikuluaren amaierako ERANSkINEAN ezagutzen diren 4 desintegrazio-serieak aurkituko dituzu: hiru naturalak eta bat artifiziala. Boltwood desintegrazio-serieetako azken produktuetan fokatu zen. Beruna elementu kimikoa Radioaren desintegrazio osteko azken produktu
Fernando Plazaola egonkorra zela 1905 urtean proposatu zuen. Hau da, aipatu dugun bezala, desintegrazio-serie baten kasuan, adibidez Uranioaren seriearen kasuan (ikus 10. irudia), Uranioaren 238U isotopoaren desintegrazioak 234Th sortzen du, egonkorra ez dena, eta honen desintegrazioak 234Pa sortuko du; egonkorra ez denez isotopo hau ere desintegratuko da… 210Po isotopo ez egonkorra sortu arte. Azken hau ere, egonkorra ez denez, desintegratu egingo da, kasu horretan, berriz, desintegrazio produktua 206Pb da, egonkorra!! Azken hau, Berunaren isotopo egonkor bat!!! Dagoeneko ezaguna zen Uranioaren desintegrazio-seriearen tarteko produktu bat Radio elementu kimikoa zela (10. irudiko Uranio desintegrazio-seriaren 6. isotopoa). Rutherfordek azken ondorioarekin bat egin zuen, eta gaineratu zuen Radioak hainbat alfa partikula igorriz, tarteko produktu batzuen bidez berunaren isotopo egonkor batean amaitzen zela seriea. Are gehiago, espekulatu zuen Radio-Berunaren desintegrazio-seriea erabil zitekeela arrokak datatzeko. Boltwoodek, landa-lan asko egin ostean, 1905 urtearen bukaerarako 26 arrokaren datazioak eginak zituen eta 1907 urtean emaitzak argitaratu zituen [11]. Boltwood izan zen lehen datazio erradioaktiboa egin zuen pertsona, 1907 urtean Uranio-Beruna desintegrazio-seriearen metodoa erabiliz, hain zuzen. Boltwooden artikuluak geruza/estratu alderagarrietako laginek BerunaUranio antzeko proportzioak dituztela azpimarratzen du. Halaber, laginetaantzeko proportzioak dituztela azpimarratzen du. Halaber, laginetatik Beruna kanporatu ez bada geruza/estratu zaharrenetako laginek Berunproportzio handiagoa dutela. Torioaren desintegrazio-seriearekin ere aritu zen, baina desintegrazioserie hori ez zen ondo ulertzen, eta horregatik azken serie horretako emaitzek akatsak zituzten. Beraz, Uranioa eta Torioa zuten laginen emaitzak ez ziren zuzenak. Hala ere, bere kalkuluak ordura arte inork egindakoak baino hobeak ziren. Aipaturiko 26 laginen adin-tartea 410 eta 2.200 milioi urte bitartean zegoela argitaratu zuen Boltwoodek [11]. Aipaturiko lana Boltwoodek geologiako argitalpen garrantzitsu batean argitaratua izan arren, ez zuen behar lukeen inpaktua jaso, geologoek erradioaktibitatean interes handiegirik ez zutelako, esango nuke. Izan ere, hainbat geologok desintegrazio erradioaktiboaren berotze-efektuak Lur planetan zuen eragina baztertu zuen. Are gehiago, euren datu geologikoak eta fisikoak «errefinatu» zituzten Kelvinek lorturiko Lurraren adinari buruzko balioak zuzenak zirela erakusteko!! Hori dela-eta, Boltwoodek datazio erradioaktiboa uztea erabaki zuen, eta beste desintegrazio-serieak ikertzera jo zuen.
Geologia 1-Fisika 0: Lur planetaren adina 2.4. Datazio erradioaktiboa nagusitzen da Robert Strutt (1875-1947) fisikari ingelesa Rutherfordek garaturiko Helio metodoarekin ibili zen 1910 urtera arte (aurrerago, antzua zela frogatu zen), eta ostean datazioa utzi zuen. Baina haren ikaslea, Arthur Holmes geologo ingelesa (ikus 11. irudia), ordea, asko interesatu zen datazio erradioaktiboan, eta aurrekoen lana jarraitu zuen, nahiz eta beste zientzialari gehienek utzia zuten. Holmes Berunaren datazioan fokatu zen, Helioren metodoan ez baitzuen batere konfiantzarik. Arroka desberdinekin neurketak egin zituen, eta 1911 urtean ondorioztatu zuen neurtutako lagin zaharrena 1.600 milioi urte inguruko arroka zela (Ceylango lagina) [12]. Hala ere, esan beharra dago kalkulu hauek ez zirela batere fidagarriak. Horren adibide da erabilitako hipotesi hau: laginak, sortu berritan, Berunik ez zutela suposatzea, hau da bakarrik Uranioa zutela. 1913ean ikerketa garrantzitsuago bat argitaratu zuen. Han, Holmesek erakutsi zuen elementu kimikoak, gehienetan, aldaera askotan existitzen direla, bakoitza masa desberdinarekin. Aldaera bakoitza, elementu kimikoaren «isotopo» bat da. 1930eko hamarkadan, protoi kopuru bereko isotopoak, «neutroi» izenez ezagutzen diren partikula neutroen kopuru desberdinak dituzten nukleoak zeudela frogatu zen. Urte berean, desintegrazio erradioaktiboaren arauak finkatzen zituen ikerketa bat argitaratu zen, desintegrazio-serieak era hobe batean identifikatzeko bidea ematen zuena. 11. irudia. Arthur Holmes geologo ingelesa (1890- 1965). Datazio erradiometrikoa mineraletan erabiltzeko bidea urratu zuen lehena. Haren lanari esker, Lurraren adinari buruzko eztabaida era egokian bideratu zen. Halaber, Lur-mantuaren konbekzioaren inplikazio mekaniko eta termikoak ulertu zituen lehen zientzialaria izan zen, eta horrek, azkenean plaken tektonika onartzea ekarri zuen.
Fernando Plazaola Hainbat geologok aurkikuntza berri horiek datazio erradioaktiboa oso korapilotsua eta aldi berean baliogabea sentitzen zuten. Holmes berriz, aurkako iritzikoa zen, eta ordura arte ezagutzen ziren teknikak hobetzeko balio zutela uste zuen. Aurrera egin zuen ikerketa-lerro horrekin, eta Lehen Mundu Gudaren aurretik eta baita ondoren ere, etengabe argitaratu zituen berak lorturiko emaitzak. Haren lana, oro har, 1920ko hamarkadara arte baztertua izan zen, baina 1917an Joseph Barrell (1869-1919) geologoak, Yale unibertsitateko geologia irakasleak, Holmesen datazio erradioaktiboetako lorpenetan oinarrituta garai hartako historia geologikoa berrinterpretatu zuen. Barrellek prozesu geologikoen bizitasuna era zirkular batean aldatzen dela azpimarratu zuen, eta ez era uniforme batean. Beraz, haren ustez egungo aldaketa geologikoen abiadurak ezin dira iraganeko gida izan, uniformitaristek esaten zutenaren aurka. Arthur Holmes oso tematia izan zen, eta azkenean haren lanak 1921ean fruitua jasotzen hasi ziren. «British Association for the Advancement of Science» elkartearen (Zientzien Aurrerapenerako Britainia Handiko Elkartea) urteroko bileran, geologoak, botanikoak, zoologoak, matematikariak eta fisikariak ordezkatzen zituzten hiztunek Lurrak mila milioi urte batzuk zituela onartzeko ados ziruditen, eta halaber, datazio-teknika desberdinak, geologikoak zein erradioaktiboak, emaniko emaitzak bateratu egin litezkeela aipatu zuten. Baina bateratasun horretarako egitaraurik ez zen bideratu, eta «guardia zaharrak» oso eszeptiko jarraitu zuen. Horietako hainbatek ez zuen oraindik onartzen Lurrak 100 milioi urte baino gehiago izan zezakeenik. Azkenean guda 1926 urtean irabazi zen, «U.S. National Research Council of the National Academy of Sciences» (Estatu Batuetako Zientzia Akademia Nazionaleko Ikerketa kontseilu Nazionala) erakundeak Lurraren adinari buruzko egoera aztertzeko batzorde bat sortu zuenean. Arthur Holmes batzordekidea zen eta amaierako txostenean batzordeak aho batez erabaki zuen erradioaktibitateak ematen duen denbora geologikoaren eskala dela dagoen eskala fidagarri bakarra. Txostenak ebidentzia argi eta zehatz ugari jaso zituen. Erradioaktibitatearen konstanteak irmoki finkatu ziren, Berunaren isotopoak erraz barneratu ziren kalkuluetan, eta mineral-laginak oso kontuz aukeratu ziren desintegrazio-produktuak denboran barrena galdu ez zirela ziurtatzeko. Denbora datatzeko metodo erradioaktiboak azkenean zientzialarien, eta bereziki, geologoen bedeinkazioa jaso zuen, eta historia geologiko guztia datatzeko bidea eman du. 2.5. Gaur egun ezagutzen dugun Lur planetaren adina Harrezkero, Berunaren bidezko datazio-metodoak gero eta sofistikatuagoak bilakatu dira, eta gaur egungo teknikek diote Lurraren arroka zaharrenak duela 3,8 mila milioi urte eratu zirela. Horrek, Lurra planetaren lurrazal solidoaren adin minimoa ematen digu.
Geologia 1-Fisika 0: Lur planetaren adina Aipatu beharra dago gaur egun egiten diren datazioek Holmesek bideratutakoen hurbilketa berdinei jarraitzen dietela. Horrek agerian jartzen du Arthur Holmes geologo ingelesak egin zuen lan bikaina, Bertram Boltwood, Ernest Rutherford eta istorio honetan datazio erradioaktiboaren garapenean aritutakoak ahaztu gabe. Baina hona iritsita, galdera garrantzitsu bat bururatzen zaigu: bat egiten al du Lurraren arroka zaharrenen adinak Lurraren adinarekin? Lurraren arroka zaharrenen adinak ez liguke zertan eman gas- eta hauts-hodei espiralak Eguzki sistema kondentsatzeko behar izan zuen denespiralak Eguzki sistema kondentsatzeko behar izan zuen denbora (balio hau, 3,8 mila milioi urteko balioari gehitu beharko genioke). 1953an Clair Patterson kalifornia Teknologiako Institutuko zientzialariak, honako hipotesi ausart hau proposatu zuen: «Datazio erradioaktiboaren bidez neurtutako Lurraren arroka zaharrenak Lurraren azalekoak dira; meteoritoenak, berriz, Eguzki sistemaren hauts-hodei espiralak kondentsatzean Lurra eta beste planetak eratzen ari zirenekoak izan daitezke». Are gehiago, hipotesi bezala hartu zuen meteoritoen adina eta Lur planetarena berdinak direla. Hipotesi hori, aurrerago, balio osokoa dela frogatu zen. 12. irudia. Clair Cameron Patterson geologo estatubatuarra (1922-1995). Lurraren adinari buruzko eztabaidari azken ukitua eman zion. 1953an Clair Pattersonek argitaratu zuen artikuluan, Berunaren isotopoekin lana eginez (Holmesek egin zuen bezala), Lurraren adina eta meteoritoena 4,55 mila miloi urtekoa dela [12] frogatu zuen. Pattersonen lanak
Fernando Plazaola ezarri zuen Lurraren adina eta meteoritoena berdina dela. Horrek esan nahi du 4,55 mila miloi urteko adina Eguzki sistemaren adina ere badela. Meteoritoen gaur egungo neurketek diote jatorrizko Lurraren adina, hau da, Lur primigenioaren adina 4,55 mila milioi urtekoa dela. Goian aipatu dut aurkitutako Lurraren arroka zaharrenak 3,8 mila milioi urte dituela, baina xxi. mendean mineral are zaharragoak bilatu dira [13]. Arroka horietan aurkitu den zirkoi mineralak 4,4 mila milioi urteko adina du. Izan ere, arrokaren adina baino zaharragoa. Hori posiblea da zirkoia oso mineral gogorra eta kimikoki oso egonkorra delako, eta aurretik eratutako arroken zatiak direlako. Beraz, lurrazalean eratu ziren arroka zaharrenen aztarna (zirkoiak) 4,4 mila milioi urte atzera eraman behar dugu. kontuan hartu behar da arrokak «birziklatu» egiten direla prozesu geologikoen bitartez, eta, azkenean, desagertu. Baina batzuetan, zirkoi zaharrak ez dira desegiten eta arroka berriagoetan aurkitu daitezke, osagai bezala. Beraz, emaitza berri hori ez doa Clair Patterson zientzialariak eginiko proposamenaren aurka, baina xehetasun bat gehitu beharko litzaioke: Lurraren arroka zaharrenak, lurrazalekoak badira, arroka horietako zirkoi mineraletan eginiko datazioek euren adina meteorito zaharrenen adina baino apurtxo bat laburragoa dela adierazten dute. Ezberdintasuna 0,155 mila milioi urtekoa hain zuzen. 3. onDoRIoAK Istorio honek inola ere espero ez den ezagutza berria plazaratzean, zientzialarien jarrerek sortzen dituzten interferentziak agerian uzten ditu. Istorio honek erakusten dizkigun «interferentziak» eta segidan aipatzen direnak, nahiko arruntak dira zientzia-arlo desberdinetan eta garai desberdinetan; gaur egun ere bai. 1. Zientzialariaren unibertso kontzeptualaren aurka era iraultzailean, eta bat-batekoan gertatzen denean, hainbatetan zientzialariak metodo zientifikoari jarraitu beharrean, bere «sineskeria»ri jarraitzen dio. 2. Diziplina bateko ikertzaileei asko kostatzen zaie, berentzat hartzen duten diziplinan, beste diziplinako zientzialariak onartzea (migrantearen efektua dei diezaiokegu). 3. Zientzialari baten ospe itzelak sor ditzakeen interferentziak. BIBLIoGRAFIA [1] A. einStein, 1905. «Zur Elektrodynamik bewegter körper», Annalen der Physik (Berna) 17: 891-921. | science |
addi-bac36749d9b3 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57541 | Pobrezia energetikoa Euskal Autonomi Erkidegoan 2008, 2012, 2016 eta 2018an | Aristondo Echeberria, Oihana ; Onaindia Gerrikabeitia, Eneritz; Sanles, Ane | 2022 | Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ane Sanles 1. SARRERA Pobrezia energetikoaren kontzeptuak indar handia hartu du BoardBoardman-en lanaz geroztik [1]. Izan ere, lan honen ondoren hainbat lan egin dira pobrezia energetikoaren inguruan, adibidez [2, 3]. Hala ere, orain arte energiaren literaturan ez da existitzen pobrezia energetikoaren kontzepturako definizio orokorrik [4, 5]. Guztiz onartua dago, pobrezia energetikoaren adierazle bat energia garbi, eskuragarri eta erabilgarria izatea dela. Garapen bidean dauden herrialdeetan, oinarrizko energia iturrien eskuragarritasuna aztertu ohi da [6], eta garatuetan, aldiz, energia iturri hauen erabilgarritasuna. Dena den, nahiz eta gaur egun gizartean existitzen den arazo bat izan, oso zaila da pobrezia energetikoa zehaztea. Izan ere, parametro askok jasotzen dute arazo honen inguruko informazioa, hala nola, soldataren ehuneko handiegia energia gastuetara bideratzea, oinarrizko energia beharretarako etxebizitza batek beharko lukeen baino gutxiago gastatzea, etxebizitza tenperatura egokian ezin mantentzea, argindarraren fakturak ezin ordaintzea, ohiko energia iturriaren mozketa bat jaso izana eta gehiago [4]. Izatez, ezingo ginateke horietako aldagai bakar batean oinarritu pobrezia energetikoa zehazteko, denek ematen baitigute informazio baliagarria pobrezia energetikoa neurtzerakoan. Hortaz, pobrezia energetikoaren neurketa dimentsio anitzeko problema bat dela esan dezakegu [7, 8, 9]. Hainbat erakunde eta lan zientifiko saiatu dira azken urteetan pobrezia energetiko orokor eta bateratu bat neurtzeko aldagaiak zehazten [10, 11, 12]. Europar Basatasuneko (EB) herrialde batzuek ere beren herrialdeetarako aldagai egokienak definitu izan dituzte. Europa mailan adibidez, 2016an EBeko Energia Pobreziaren Europako Behatokiak (Energy Poverty observatory (EPoV)) pobrezia zehazteko faktore edo aldagai orokor batzuk proposatu zituen EBeko herrialdeen arteko emaitzak alderatu ahal izateko [13]. Energia Pobreziaren Europako Behatokiak bi lerro desberdini jarraitzen die pobrezia energetikoa neurtzeko: pertzepzio bidezko pobrezia energetikoa eta gastuen araberako pobrezia energetikoa. Adibidez, Aristondo & onaindia lanak [14] Espainiako pobrezia energetikoa aztertzen du pertzepziozko aldagaiak erabiliz. Asociación de Ciencias Ambientales (ACA) delakoak ere bi urtean behin bi lerro hauetan oinarrituriko pobrezia energetikoaren emaitzak argitaratzen ditu Espainia mailan [13] [15]. Hala ere, orain arteko lanetan ezinezkoa izan da bi lerroak batera aztertzea. Bi lerroetako emaitza orokorrak konparatu besterik ezin izan dira egin, lerro bakoitzeko informazioa datu-base desberdinetan aurkitzen baitira. Hau da, ezinezkoa da jakitea etxebizitza jakin bat bi lerroetan batera energetikoki pobrea den ala ez.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22837 285 Pobrezia Energetikoa Euskal Autonomi Erkidegoan 2008, 2012, 2016 eta 2018an Lan honetan eskaintzen den berritasuna hauxe da, pobrezia energetiko orokorra definituko dugula bi lerroak batera aztertuz, alegia. Izan ere, azterketa honetan Eusko Jaurlaritzako «Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen Inkestaren Datu-baseak» [16] erabiliko ditugu eta datu-base hauetan etxebizitza bakoitzerako bi lerroetako informazioa eskuragarri dugu 2008, 2012 eta 2016 urteetarako. Pobrezia energetikoaren definizio orokorra Aristondo & onaindiak [17] proposaturiko kontaketa metodoari jarraituz lortuko dugu eta ondoren pobrezia energetiko orokorra neurtuko dugu EAEn urte horietarako. Artikuluaren gainerakoa honela egituratzen da: bigarren atalean metodologia azalduko dugu, pobrezia energetiko nola neurtuko den, notazioa eta definizioak, eta datu-baseak; hirugarren atalean, pobrezia energetikoaren kalkuluak eta emaitzak ematen dira; laugarren atalean lanaren ondorioak azaltzen dira. 2. METoDoLoGIA Lan honetan pobrezia energetikoa neurtzeko ACAk eta EPoVek erabiltzen dituzten bi lerroetan oinarrituko gara: pertzepziozkoa eta gastuena. Pertzepziozko lerroan, erabili ohi diren hiru aldagaiak erabiliko ditugu pobrezia energetikoa neurtzeko; etxebizitzak tenperatura egokian mantentzeko ahalmena, azken urtean energia fakturaren bat ordaintzeko arazoak izatea eta etxebizitza era desegokian izatea (itoginak, hezetasuna, leiho hautsiak...). Bigarren lerroari jarraituz, berriz, bi aldagai erabiliko ditugu, ohi bezala: gehiegizko gastuak eta ezkutuko pobrezia, 2M eta HEP esaten/deitzen zaienak, hurrenez hurren. Gehiegizko gastuetan, etxebizitza bakoitzak duen diru-sarreretatik zein ehuneko bideratzen den etxeko energia gastuetara begiratuko da. Ehuneko hau gehiegizkoa bada etxebizitzak aldagai honetan gabezia duela esango dugu. Ezkutuko pobreziak, aldiz, ongizate energetiko minimo bat izateko gutxieneko energia gastua egiten ez duten etxebizitzak hartuko ditu kontuan. ACAk eta EPoVek egin izan duten bezala, bi lerroetako aldagaiekin pertzepzio bidezko pobre energetikoak eta gastuen bidezko pobre energetikoak definitu eta kalkulatuko ditugu Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, pobrezia energetikoaren definizio orokor bat emango dugu bost aldagaiak erabiliz, hau da, pertzepziozko hiru aldagaiak gehi gastuetako biak. ondoren, pobrezia energetiko orokorra kalkulatuko dugu Euskal Autonomia Erkidegorako.
Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ane Sanles 2.1. notazioa eta definizioak Izan bedi n > 2 etxebizitza kopurua eta k > 2 azterturiko dimentsio kopurua. Defini dezagun X = (xij), n × k dimentsioko gabezien matrizea, non xij balioa i etxebizitzaren j dimentsioko gabezia den: i = 1, . . ., n eta j = 1, . . ., k. Hemendik aurrera, k (dimentsio kopurua) finkoa dela joko dugu, eta n-k balio positibo desberdinak hartu ahalko ditu. Beraz, matrizeen definizio eremua ∪n>1R+n×k da. Aldagaien kasuan, dimentsio bakoitzak bi balio posible izango ditu, 0 gabezia ez dutenean eta 1 gabezia dutenean. Beraz, i etxebizitza bakoitzeko, gabezien bektore bat izango dugu, hau da xi = (xi1, xi2, . . ., xik), non xij = 1 izango baita baldin i etxebizitzak j dimentsioan gabezia badu eta xij = 0 gabezia ez badu. Horrez gain, dimentsio bakoitzerako, 1 batzen duten pisuak w = (w1, w2, . . ., wk) ∈ Rk++ izango ditugu. Horretarako, i etxebizitza bakoitzari pobrezia-balio bat esleituko diogu, eta di izendatuko dugu. Balio hori dimentsio bakoitzeko gabezien batura haztatua izango da. Hau da:
di = wjxij j=1 k ! , wj j=1 k ! =1 izanik D = [0,1], dibalioek har ditzaketen balioen multzoa da. Normalean, D, [0,1] tarteko azpimultzo diskretu bat izango da. 0 balioak gabeziarik gabeko etxebizitzak adierazten ditu, eta 1 balioak, gabezia guztiak dituzten etxebizitzak. Pisu guztiak berdinak direnean (hau da, 1/k), dimentsio guztiek pisu bera dutela joko da, hau da, garrantzi bera dutela. Eta kasu hauetan, D multzoak (k + 1) balio besterik ez ditu izango,
D = 0, 1 k , 2 k ,…,1 { }. Beste kasuetan, pisu guztiak desberdinak direnean, D multzoa 2k elementuko multzo diskretua izango da. d = (d1, d2, ..., dn) ∈ Dn bektorea gabeziak kontatzen dituen bektore haztatua izango da, bektore guztien multzoa G = ∪n>1Dn izanik. orokortasun-galerarik gabe, d1 > d2 > ··· > dn betetzen dela joko dugu. Behin di balio guztiak kalkulatu ditugunean, pobreak diren etxebizitzak identifikatu behar ditugu. Horretarako, di balioentzat, m mozketa-balio bat definitu behar dugu, non 0 < m < 1. ondoren, etxebizitza bat pobretzat identifikatuko dugu di > m betetzen bada, eta ez-pobretzat, di < m bada. Hori adierazteko, ρm funtzioa erabiliko dugu; ρm(di) = 1 baldin eta di > m eta ρm(di) = 0 baldin eta di < m.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22837 287 Pobrezia Energetikoa Euskal Autonomi Erkidegoan 2008, 2012, 2016 eta 2018an Energetikoki pobreak diren etxebizitzak identifikaturik dauzkagularik, pobreak zenbatu eta pobrezia energetikoa kalkulatu behar dugu. Etxebizitza pobreen kopurua izendatzeko q parametroa erabiliko dugu. Eta energetikoki pobreen portzentajea H izango da, hau da H = q/n. 2.2. Datu-baseak Euskal Autonomia Erkidegoko, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako pobrezia energetikoa aztertuko da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako «Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Estatistika Organo Berezia»k egindako «Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen Inkestaren Datu-baseak» [16] erabiliko ditugu 2008, 2012, 2016 eta 2018 urteetarako. Datu-base hauetan urte bakoitzerako 352 aldagairen informazioa dugu hamaika mila etxebizitzatarako. Urtero gutxi gorabehera, Arabarako 2.100, Gipuzkoarako 3.300 eta Bizkairako 4.900 etxebizitzaren datuak ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza guztien adierazgarri izango direnak. EPoVek [13] definitutako aldagai nagusiak erabiliko dira pobrezia energetikoa neurtzeko. Aldagaiak bost izango dira, beraz k = 5 izango da. Ikus ditzagun aldagaiak: — x1: etxebizitza tenperatura egokian mantentzeko ahalmena. — x2: etxebizitzaren fakturen ordainketetan atzerapena edo ezintasuna. — x3: etxebizitzak leiho hautsiak, hezetasuna edo/eta itoginak izatea. — x4: etxebizitzen diru-sarreren arabera energiako gastuak neurriz kanpokoak izatea. — x5: ezkutuko pobrezia, ezinbestekoa den energia gastu minimoa egiteko ezintasuna. Literaturan, lan gehienetan bost aldagai hauek bi taldetan sailkatu ohi dira. Banaketa hau ezinbestekoa bihurtu da orain arte, izatez, bost aldagaiak datu-base bakar batean etxebizitza bererako aurkitzea ezinezkoa izan baita. Izan ere, datu-base batzuetan pertzepziozko aldagaiak aurkitu ditzakegu, lehenengo hirurak; eta beste batzuetan gastuenak, azkeneko biak. Adibidez, Espainian Encuestas de Condiciones de Vida (ECV) eta Encuestas de Presupuestos Familiares (EPF) datu-baseak ditugu. ECVetan pertzepziozko aldagaiak ditugu eta EPFetan gastuetakoak. Bi datu-base hauek erabiltzen dira pobrezia energetikoa Espainian neurtzeko bi lerroei jarraituz [18, 19, 20]. ondoren, modu orokorrean konparazioak egin izan dira, baina ezinezkoa izan da etxebizitza bererako bi lerroak aztertzea. Lan honetan, aldiz, bost aldagaiak erabiliko ditugu pobrezia energetikoa kalkulatzeko. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak egindako «Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen Inkestaren Datu-base»etan bost aldagaien datuak aurkitu ditzakegu etxebizitza bakoitzerako.
Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ane Sanles 2.3. Pertzepzioaren araberako pobrezia energetikoaren definizioa Atal honetan pertzepzio bidezko pobrezia energetikoa definituko dugu. Horretarako x1, x2 eta x3 aldagaiak erabiliko ditugu. kontuan izan behar dugu, Europako Behatokiak pobrezia energetikoa neurtzeko bi mailatan sailkatzen dituela pobrezia energetikoaren adierazleen aldagaiak: lehen mailakoak eta bigarren mailakoak [21]. Izatez, lehenengo bi aldagaiak x1, x2 lehenengo mailakotzat jotzen ditu eta x3 bigarren mailakotzat. ACAk ere 2018ko txostenean [13] x3 aldagaia ez du lehenengo mailakotzat hartzen, baizik eta bigarren mailako aldagai osagarri bezala proposatzen du. Beraz, lan honetan beste lanen prozedurari jarraituz, x3 aldagaiak, etxebizitzak leiho hautsiak, hezetasuna edo/eta itoginak izatea, beste biek baino garrantzi txikiagoa duela kontsideratu dugu. Hori dela eta, pisu txikiagoa eman diogu aldagai honi. Esleitu ditugun pisuak w1, = 0,4, w2, = 0,4 eta w3, = 0,2 dira. Beraz, di-k forma hau izango du:
di = 0,4 * xi1 + 0,4 * xi2 + 0,2 * xi3 orain pertzepzio bidezko pobre energetikoak definitu behar ditugu. kasu honetan m = 0.4 aukeratu dugu. Hau da, di > 0.4 duten etxebizitzak pobreak izango dira. Laburbilduz, gutxienez fakturetan edo tenperatura-arazoak dituzten etxebizitzak pobre bezala definituko dira. 2.4. Gastuen araberako pobrezia energetikoaren definizioa Atal honetan, pobrezia energetikoa neurtzeko gastuen bidezko metodoan oinarrituko gara. Horretarako aurretik aipatu ditugun azken bi aldagaiak erabiliko ditugu, x4 eta x5, gehiegizko gastuak, 2M izendatu ohi dena, eta ezkutuko pobrezia, HEP, hurrenez hurren. 2M, gehiegizko gastuen aldagaia definitzeko, etxebizitza bakoitzak, etxeko energia gastuak ordaintzera, bere diru-sarreren zein ehuneko bideratzen den kalkulatzen da. ondoren, gizarte osoko ehunekoen mediana kalkulatu da eta balio honen bikoitza gainditzen duten etxebizitza guztiak aldagai honetan gabezia dutela definitu da. Hau da, xi4 = 1 izango da etxebizitza baten elektrizitate gastuen ehunekoa gizarteko medianaren bikoitza baino handiagoa bada, eta xi4 = 0 aldiz, txikiagoa bada. Hau da, portzentaje hori medianaren bikoitzaren gainetik duten etxebizitzek elektrizitatetan gehiegizko gastua egiten dutela ulertuko da. HEP aldagaiari dagokionez, etxebizitza bakoitzak etxeko energian zenbat gastatzen duen aztertu da. Gizarteko mediana kalkulatu da eta honen er-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22837 289 Pobrezia Energetikoa Euskal Autonomi Erkidegoan 2008, 2012, 2016 eta 2018an ditik behera daudenak aldagai honetan gabezia dutela kontsideratu da. Hau da, elektrizitatetan medianaren erdiaren azpitik gastatzen duten etxebizitzetan bizitza duin bat izateko gutxieneko energia kontsumoa ez dutela kontsideratzen da. Beraz, xi5 = 1 izango da gastuak medianaren erdiaren azpitik badaude eta alderantziz xi5 = 0. orain, pertzepzioarekin egin den bezala, gastuen bidezko bi aldagaiei pisuak eman behar dizkiegu. Gastuen bidezko ikerkuntza lanei jarraituz, 2M eta HEP aldagaiak pobre mota desberdinak identifikatzen dituztela ikusi da, hau da, energian gehiegizko gastua egiten dutenak eta energiaren gutxieneko gastura heltzen ez direnak, hurrenez hurren [13]. Eta bi aldagai hauen garrantzia parekoa dela ikusi denez, bi aldagaiei pisu bera ematea erabaki da, hau da, w4 = 0,5 eta w5 = 0,5. Kasu honetan d́i aldagai berri bat definituko dugu, non:
d́i = 0,5 * xi4 + 0,5 * xi5 orain gastuen bidezko pobre energetikoak definituko ditugu. Gastuen kasuan bietako batean gabezia duten edozein etxebizitza gastuen bidezko pobre energetikotzat hartuko dugu. Beraz, kasu honetan m = 0,5 aukeratu dugu. Hau da, d́i > 0,5 duten etxebizitzak gastuen bidezko irizpideari jarraituta energetikoki pobreak izango dira. 2.5. Pobrezia energetiko orokorraren definizioa Atal honetan pobrezia energetiko orokorra definitzeko aldagai guztiak hartuko ditugu kontuan, hau da, pertzepziokoak eta gastuen araberakoak; x1, x2, x3, x4 eta x5. Aldagai horiekin guztiekin erabaki behar da noiz izango den etxebizitza bat energetikoki pobrea. Literaturari jarraituz, bi lerroen bitartez identifikatzen diren etxebizitza pobreak gehienetan desberdinak direla ikusi da [13]. Hau da, oso etxebizitza gutxi daudela bi lerroen bitartez pobre bezala identifikatuak direnak. Beraz, energetikoki pobreen definizio orokor bat ematean, gutxienez bi lerroetako batean pobreak direnak energetikoki pobreak direla esango dugu. Horretarako dí́ berri bat definituko dugu eta pisuak hauexek izango dira:
Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ane Sanles kasu honetan m = 0,22 erabiliko dugu. Hau da, dí́ > 0,22 duten etxebizitzak energetikoki pobreak izango dira. Honek esan nahi du, orokorrean energetikoki pobreak direnak, gutxienez pertzepzio edo gastuen bidezko pobreak izango direla. 3. PoBREzIA EnERGETIKoA EUSKAL AUTonoMI ERKIDEGoAn 3.1. Pertzepzioaren arabera pobrezia energetikoa Lehenik eta behin, 1. taulan, Euskal Autonomia Erkidegoko pertzepzio bidezko aldagai bakoitzeko ehunekoen garapena ikus dezakegu 20082018 urteetan: 1. taula. Pertzepzio bidezko pobrezia energetikoa definitzeko faktoreak sufritzen dituzten pertsonen ehunekoen bilakaera EAEn. Tenperatura Fakturak Itoginak 2008 4,12 1,64 7,69 2012 8,30 2,44 8,78 2016 8,86 5,01 12,30 2018 6,80 0,74 14,58 1. taulan ikus daiteke 2008tik aurrera faktore guztiek gorakada bat jasan zutela. Izan ere, kontuan hartu beharra dago 2008tik aurrera krisialdi ekonomiko larri bat egon zela eta, dirudienez, horrek etxebizitzetako egoera energetikoan eragina izan zuen. Tenperatura eta fakturen faktoreen kasuan berreskurapen joera ikusten da 2018an. Itoginen faktoreak, aldiz, gorantz egin du azken 10 urteetan. Atal honetan, hiru aldagaien konbinazio guztiak ere aztertu ditugu eta emaitzak 2. taulan jasota daude. 2. taula. EAEn pertzepzio bidezko pobrezia energetikoa neurtzeko hainbat faktore sufritzen dituzten pertsonen ehunekoen bilakaera. Tenperatura eta fakturak Tenperatura eta itoginak Fakturak eta itoginak Tenp., fak. eta itoginak 2008 0,25 1,10 0,67 0,08 2012 0,22 2,13 0,13 0,02 2016 2,68 2,28 1,51 1,05 2018 0,50 2,78 0,31 0,07
https://doi.org/10.1387/ekaia.22837 291 Pobrezia Energetikoa Euskal Autonomi Erkidegoan 2008, 2012, 2016 eta 2018an 2. taulari begiratuz, bi aldagaietan baino gehiagotan arazoak dituzten etxebizitzen ehunekoa nahiko txikia dela ikus dezakegu, % 3 baino txikiagoa kasu guztietan. Azterketa honek erakusten du gabezia bat duten etxebizitzek beste bat izateko probabilitatea baxua dela. Izatez, populazioaren oso ehuneko txikia dago egoera kritikoan. Azkenik, lan honetan azalduriko metodologiari jarraituz, pertzepzio bidezko pobre energetikoen ehunekoak aztertu ditugu 2008, 2012, 2016 eta 2018 urteetan zehar. Definitu bezala, pertzepzio bidezko pobre energetikoak gutxienez tenperatura arazoak edo fakturak ordaintzeko arazoak dituzten etxebizitzak izango dira. 5,50 10,52 11,19 6,80 –1 1 3 5 7 9 11 13 2008 2012 2016 2018 Ehunekoa 1. irudia. Pertzepzio bidezko pobrezia energetikoaren bilakaera EAEn (2008-2018). 1. irudian ikusi daitekeenez, krisialdi ekonomikoaren ondorioz pertzepzio bidezko pobrezia energetikoak 2012an eman zuen gorakada aipagarria da. 2016an maximoa lortu ondoren, 2018an 2008ko datuetara hurbiltzen ari dela ikusten da. Hala ere, 2018ko pertzepzio bidezko pobreak 2008koak baino gehiago direla ikus dezakegu. Hau da, 2008ko datuak baino txarragoak ditugula oraindik 2018an. Bestalde, pertzepzio bidezko pobrezia energetikoa probintziaka ere aztertu dugu. Hau dela eta, ikusi ahal izango dugu pobrezia energetikoak nola aldatu den probintzietan zehar eta beren arteko desberdintasunak. 2. irudian probintzien bilakaera marraztu dugu. Esanguratsua da Bizkaiko pertzepzio bidezko pobrezia energetikoak goraka egin duela 2008tik 2016ra eta krisialdi ekonomikoaren ondoren ez dituela berriro 2008ko ehunekoak lortzen. Bizkaia izan zen 2012an gorakada nagusia jasan zuen pro-
Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ane Sanles bintzia, non % 2,47ko pobreziatik abiatuta, % 11,43ra igo zen. Dena den, 2018ko datuek hobekuntza azaltzen dute. kontrara/Aitzitik, Gipuzkoa izan da probintziarik egonkorrena. Izan ere, 2008an % 5,8ko datutik abiatuta, krisialdi ekonomikoaren urte gorenean jo zuen ere maximoa (% 8,83) eta gero berriro ere jaisteko joera hartu zuen 2016an (% 6,47). Baina 2018an ehuneko honek gora egin zuen probintzia bakarra izan zen. Azkenik, Arabak ere igoera nabarmena jaso zuen krisialdiaren garaian (% 6,48tik 2008an % 12,05eraino 2016an). Dena den, Araban ere 2018an emaitza horiek hobetzerantz jo zuten. 2,47 11,43 13,92 10,68 5,80 8,83 6,47 8,73 6,40 11,04 12,05 8,27 0 2 4 6 8 10 12 14 16 2008 2012 2016 2018 Ehunekoa Bizkaia Gipuzkoa Araba 2. irudia. Gipuzkoa, Bizkai eta Araban pertzepzio bidezko pobre energetikoen ehunekoen alderaketa (2008-2016). 3.2. Gastuen araberako pobrezia energetikoa Atal honetan, lehenik eta behin, aldagai bakoitzean medianek izan duten bilakaera ikusiko dugu 3. taulan. 1 3. taula. EAEko 2M eta HEP medianen balioak 2008-2016. 2M HEP (€) 2008 % 2,23 60 2012 % 0,60 16 2016 % 3,77 100 1 Atal honetan, 2018ko datuak ez daude eskuragarri, urte hartako inkestetan ez baitzen informazio hori jaso.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22837 293 Pobrezia Energetikoa Euskal Autonomi Erkidegoan 2008, 2012, 2016 eta 2018an Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzetan 2008, 2012 eta 2016 urteetarako, energia gastuen medianak 60, 16 eta 100 eurokoak ziren, hurrenez hurren. Eta etxebizitzen energia gastuak beren sarrerekiko % 2,23, % 0,60 eta % 3,77 suposatzen zien urtez urte. Aipatu beharra daude 2012ko datuak. krisialdi ekonomikoaren urte latzena izan zen eta, ikus daitekeenez, energiari bideraturiko gastuak asko jaitsi ziren baina baita etxebizitzen sarrerei gastu honek ekarri zien ehunekoa ere. Aurreko atalean bezala lehenik eta behin bi aldagai hauetan gabezia duten etxebizitzen ehunekoak aztertuko ditugu. 6,65 17,03 8,34 12,49 16,31 13,08 3 5 7 9 11 13 15 17 19 2008 2012 2016 Ehunekoa Gehiegizko gastua Ezkutuko pobrezia 3. irudia. EAEn gastuen araberako pobrezia energetikoa definitzen duten faktoreetako bat sufritzen duten pertsonen ehunekoaren bilakaera (2008-2016). 3. irudian ikus daiteke krisialdiaren urte gorenean era bateko zein besteko gastuen araberako pobre energetikoen igoera izan zela, batez ere ezkutuko pobreen ehunekoan. Azkeneko urtean pobre kopuruak hobetzera jo duela ikus dezakegu; hala ere, 2016ko datuak 2008ko datuak baino okerragoak direla ikus daiteke. Aldiz, gehiegizko gastua zein ezkutuko pobrezia dituzten etxebizitzen ehunekoa 4. taulan ikus dezakegu. 4. taula. EAEn gehiegizko gastua zein ezkutuko pobrezia pairatzen duten etxebizitzen ehunekoa. 2008 2012 2016 0,08 0,08 0,11
Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ane Sanles Taula aztertuz, ondorioztatu dezakegu ez dela ohikoa bi arazoak dituzten etxebizitzak aurkitzea. Dena den, biak sufritzen dituzten etxebizitzak oso egoera larrian daude, energian oso gutxi gastatzen dutelako eta, hala ere, beren diru sarreren ehuneko handia bideratzen dutelako jarduera ekonomiko horretara. Egoera kritiko honetan dagoen populazio oso txikia da baina dena den, ez du beherantz egin 2008-2016 bitartean, baizik eta pixkanaka igoz joan da. orain gastuen araberako pobrezia energetikoa aztertuko dugu. Euskal Autonomia Erkidegoan gastuen araberako pobrezia energetikoak izan duen bilakaera 4. irudian ikus daiteke. 19,06 33,35 21,31 0 5 10 15 20 25 30 35 40 2008 2012 2016 Ehunekoa 4. irudia. EAEn gastuen araberako pobrezia energetikoa sufritzen duten pertsonen ehunekoaren bilakaera (2008-2016). Gastuen araberako pobrezia energetikoari dagokionez, 2012an izan zuen maximoa. Faktore honek ere 2016an behera egin zuen eta 2008ko balioetara itzultzen ari dela ikusten da 4. irudian. 2008-2016 urteen artean gastuen araberako pobrezia energetikoak biztanleriaren % 20-% 33 tarteari eragin izan dio. Adierazgarria da, gastuen bidezko pobrezia energetikoa eta pertzepzio bidezkoa konparatuz, gastuen araberako etxebizitza pobreen ehunekoa, askoz handiagoa dela urte guztietan. Hau dela eta, interesgarria izango da pobrezia energetikoa neurtzeko bi lerro hauek batzea. Aurreko kasuan bezala, gastuen araberako pobrezia energetikoa probintziaka aztertu da. Hiru probintzien bilakaera urteetan zehar 5. irudian ikus daiteke.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22837 295 Pobrezia Energetikoa Euskal Autonomi Erkidegoan 2008, 2012, 2016 eta 2018an 8,88 33,61 20,28 18,24 31,47 15,36 33,24 31,77 29,83 5 10 15 20 25 30 35 40 2008 2012 2016 Ehunekoa Bizkaia Gipuzkoa Araba 5. irudia. Gipuzkoa, Bizkai eta Araban gastu energetikoen araberako pobre energetikoen ehunekoen alderaketa (2008-2016). Arabaren kasuan, malda oso txikiarekin jaitsiz joan da gastuen araberako pobre energetikoen kopurua. 2008an % 33,24-ko baliotik 2016ean % 29,83ra jaitsi zen. Araban, beraz, krisialdi ekonomikoak ez zuen aldagai honetan eragin handirik izan. Bizkaian, ostera, 2012. urtean igoera nabaria gertatu zen gastuei lotutako pobre energetikoen ehunekoan ere, non 2008an % 8,88k bakarrik ziren pobre energetikoak arlo honetan eta 2012. urtean % 33,47raino igo zen. 2016an % 20,28ko baliora jaitsi zen, krisialdi ekonomiko aurreko balioetara gerturatuz. Gipuzkoa, faktore honetan ere, nahiko konstante mantendu da. krisialdi garaian % 18,24tik % 31,47ra igo zen arren, 2016an berriro % 15,36an egonkortu zen. Arabaren kasuan izan ezik, 2012. urtean emandako gastu energetikoen araberako pobre energetikoen kopuruaren handitzea oso nabaria izan zen. 3.3. Pobrezia energetiko orokorra Atal honetan pobrezia energetikoa neurtzeko aurreko ataletako bi lerroak elkartuko ditugu. Hala ere, azterketarekin hasi aurretik bi lerroen arteko alderaketa bat egingo dugu. 6. irudia bi lerroetako pobreen ehunekoak eta bietan pobreak direnak ikus ditzakegu. Ikus daitekeenez, gastuen araberako pobreen taldea askoz handiagoa da hiru urteetarako. Aldiz, bietan pobreak direnen ehunekoa oso txikia da. Hori dela eta, azterketa orokor bat egitean pobre energetikoak definitzeko, bi lerroak kontuan hartzea erabaki dugu. Hau da, etxebizitza pobreak definitzerakoan gutxienez lerro batean pobreak direnak kontsideratuko ditugu pobre orokor bezala.
Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ane Sanles 5,50 10,52 11,19 19,06 33,25 21,31 2,07 6,17 4,95 0 5 10 15 20 25 30 35 2008 2012 2016 Ehunekoa Pertzepzioa Gastuak Pertz. + gastu 6. irudia. EAEn «Pertzepzio bidezkoak», «gastuen araberakoak» eta bietan energetikoko pobreak diren etxebizitzen ehunekoa. Hurrengo taulan adierazi ditugu pobre energetikoak / energetikoki pobreak direnak. 5. taula. EAEn energetikoki pobreak diren etxebizitzen ehunekoa 2008 2012 2016 22,49 37,60 27,55 Laburbilduz, 5. taulan ikus daitekeen bezala aurreko ataletan ikusi dugun joera berdina mantentzen da. 2016an pobreen portzentajea jaitsi egiten da baina hobekuntza ez da heltzen 2008ko datuetara. Probintziaka ere azterketa orokorra egin da eta 7. irudian ikus daiteke probintzia bakoitzean zein joera izan duen pobrezia energetiko orokorra aztertutako urteetan. 7. irudiko probintzia bakoitzeko bilakaera banan-banan aztertuz, Bizkaiaren krisialdiko izugarrizko igoera nabarmentzen da. Izan ere, 2008an EAEko pobre energetiko gutxien zegoen probintzia bera zen (% 10,74) eta lau urteren buruan, krisialdi ekonomikoaren eta elektrizitatearen prezioen igotzearekin batera, Bizkaiko pobre energetikoen kopurua ia laukoiztu egin zen (% 38,59raino). Dena den, jaisten hasi zen 2016 urtean (% 29,33). Nolanahi ere, 2016ko ehunekoak 2008koaren hirukoitza da ia. Arabaren kasuan, iraunkortasuna deigarria da. Izan ere, 8 urte horietan pobrezia ener-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22837 297 Pobrezia Energetikoa Euskal Autonomi Erkidegoan 2008, 2012, 2016 eta 2018an getikoaren balioak % 29-% 32 tartean mantendu dira (maximo txiki batekin 2012an, % 31,77). Beraz, Araban krisialdi ekonomikoak ez du eragin handirik izan. Azkenik, Gipuzkoaren kasuan, pobrezia energetikoak gailurra jo zuen 2012. urtean (% 35,61). Gainera, 2016ko egoera krisialdi ekonomikoaren aurretik zegoen egoera baino hobea da (% 21,56 2008an eta % 18,76 2016an). krisialdi ekonomikotik atera eta gero pobrezia energetikoaren emaitza hobeak jaso dituen lurralde bakarra da. 10,74 38,59 29,33 21,56 35,61 18,76 33,24 36,03 33,52 0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 2008 2012 2016 Ehunekoa Bizkaia Gipuzkoa Araba 7. irudia. Gipuzkoa, Bizkai eta Araban pobre energetikoen ehunekoen alderaketa (2008-2016). Aldiz, lerro bakoitzeko pobre energetikoak zein bietan pobreak diren etxebizitzak aztertu nahi izanez gero, 6. taulan ikus ditzakegu emaitzak. 6. taula. Probintzietako pobre energetikoen ehunekoa lerro desberdinen arabera. Pertzepzioa bidezkoak Gastuen bidezkoak Pertzepzio zein Gastu PE orokorra. Pertzepzio edo Gastu 2008 Araba 6,40 30,16 3,32 33,24 Gipuzkoa 5,80 18,24 2,49 21,56 Bizkaia 2,47 8,88 0,61 10,74 2012 Araba 11,04 31,77 6,79 36,03 Gipuzkoa 8,83 31,47 4,70 35,61 Bizkaia 11,43 33,61 6,45 38,59 2016 Araba 12,05 29,83 8,36 33,52 Gipuzkoa 6,47 15,36 3,06 18,76 Bizkaia 13,92 20,28 4,87 29,33
Oihana Aristondo, Eneritz Onaindia, Ane Sanles Ikus dezakegu Euskal Autonomia Erkidegoan bezala oso garrantzitsua dela bi lerroak elkarrekin aztertzea etxebizitza pobre guztiak identifikatu ahal izateko. Azpimarratu nahi dugu pobrezia energetikoa lan honetan aurkeztutako metodo orokorrarekin kalkulatzean, bi lerroak bateratuz, alde batetik ez ditugula bi aldiz batzen bi lerroetan energetiko pobreak direnak; baina, bestetik, aldi berean, gutxienez bi lerroetako batean pobreak diren etxe guztiak identifikatzeko aukera ematen digu. 4. onDoRIoAK Lan honetan ikusi dugu pobrezia energetikoaren neurketa aldagai anitzeko arazo bat dela eta hainbat faktoreren menpe dagoela. Hala ere, pobrezia energetikoa definitzeko bi lerro nagusiri jarraitu ohi zaie / bi lerro nagusi aintzat hartu ohi dira: pertzepzio bidezkoa eta gastuen bidezkoa. Literaturan, orain arte bi lerroak independenteki aztertu izan dira, bi lerroetako aldagaiak datu-base desberdinetan daudelako. Aldiz, lan honetan bi lerroetako datuak elkarrekin aztertzeko aukera izan dugu, Pobrezia eta Gizarte-Ezberdintasunen Inkestaren datu-baseetan hiru urtetarako, 2008, 2012 eta 2016, bi lerroetako aldagaien informazioa baitugu. Horretarako, bi lerroetako aldagai guztien batezbesteko haztatu bat sortu dugu pobrezia energetiko orokor bat definitzeko eta gutxienez lerroetako batean energetikoki pobreak diren etxebizitzak orokorrean energetikoki pobre direla kontsideratu dugu. ondoren pobrezia energetikoa aztertu dugu Euskal Autonomia Erkidegoan. Lehenik eta behin, lerro bakoitzeko pobre energetikoen ehunekoa neurtu da, eta, azkenik, pobrezia energetiko orokorra. Emaitzei erreparatuz, esan dezakegu lerro bietan pobrezia energetikoak gorakada bat jasan duela 2008tik 2012ra, % 22,5etik % 37,6ra, eta ondoren beherakada bat 2012tik 2016ra, % 37,6tik % 27,55era. Hala ere, 2016an pobrezia energetikoa ez da 2008ko pobrezia mailetara murriztu. Izan ere 2016an 2008an baino energetikoki pobre gehiago ditugu oraindik. Bestalde, pertzepzio bidezko eta gastuen bidezko pobrezia energetikoak alderatuz, gastuen araberako pobre energetikoen ehunekoa askoz handiagoa dela ikusi dugu urte guztietarako. Eta, probintziaka aztertuz, pobrezia energetiko orokorrak probintzia guztietarako joera bera izan duela esan dezakegu. Aldiz, probintziei erreparatuz, ezin dugu esan zein den energetikoki pobreena den probintzia, urteen arabera joerak aldatuz joan direlako. Adibidez, 2008an pobreenak arabarrak ziren; 2012an ordea bizkaitarrak; eta azkenik, 2016an, arabarrak berriz. Aldiz, lan honetan definituriko pobrezia energetiko orokorrari erreparatuz, pobrezia energetiko gutxien pairatzen | science |
addi-e508242f0d52 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57542 | Laser-testurizazio prozesurako eredu matematikoa | Murua de la Mata, Oihane ; Arrizubieta Arrate, Jon Iñaki ; Ostolaza Gaztelupe, Marta ; Lamikiz Mentxaka, Aitzol; Ukar Arrien, Eneko | 2022 | Laser-testurizazio prozesurako eredu matematikoa ren sakonera lortzeko, hots, tenperatura batetik aurrera laserraren eragina nulutzat hartzen zuten. Beste alde batetik, laserraren intentsitate eta pultsu kopuru desberdinentzat simulazio anitz egin zituzten (1. irudia). Hala ere, lortzen zituzten krater sakonerak ez ziren esperimentalki konprobatu, beraz, ez dago jakiterik simulazioetan erabilitako hurbilpenak egokiak ziren. (a) (b) (c) (d) 1. irudia. Numerical Simulation of Laser Surface Micro-Texturing ikerketako emaitzak, lortutako kraterra pultsu kantitate desberdinekin [4, 3]: (a) pultsu bat; (b) 3 pultsu; (c) 5 pultsu; (d) 20 pultsu. 2018an Jieyu Xian ikertzaileak eta bere taldeak laser-testurizazio prozesuan bertan lortzen diren emaitzen hurbilpenak egiteko eredua garatu zuten [5]. Ikerkuntza horretan egituraketa-prozesuan deuseztatuko den materialaren sakonera eta azalera iragartzeko eredua sortu zuten. orokorrean, lan horren bitartez, geruza anitzeko neurona-sare bat entrenatu eta iragarpen algoritmo bat sortu zuten. Aipagarria da lortutako emaitza simulatuak eta esperimentalak nahiko onak zirela, baina eredu horren izaera guztiz bestelakoa da. Izan ere, azken finean neurona-sarea entrenatzeko prozesua oso luzea izaten da, saiakuntza esperimental askorekin, eta hau eragozpena da azkartasuna bilatzen denean. Azken urteetan laser-egituraketa prozesuaren zenbait eredu garatu dira, eta horietatik jarraian azalduko diren biak CoMSoL Multiphysics software komertzialaz baliatuz egin dira. Ikerketa hauetako lehenengoan [6], testuraren sorrera simulatzen da, baina aurkezturiko lanak hainbat gabezia erakusten ditu. Adibidez, ikerketa horretan eredua balioztatzeko laserraren parametro jakin batzuk erabiltzen dira bakarrik. Gainera, hasierako gainazalaren ezaugarriei ez zaie garrantzirik ematen, eta horrek zerikusia dauka mikrometro eskalan lan egiten denean. Horrez gain, ondorioetan aipatzen da ablazio-eredua bera bakarrik ez zela gai kraterraren itxura hurbildua lortzeko (2. irudia). Hori dela eta, material itsatsiaren portaera egoki hurbiltzeko jariakin eredu bat gehitu behar zela ondorioztatu zuten. CoMSoL Multiphysics softwarerekin garatutako bigarren ikerketan, femtosegundo mailako pultsu bidezko laser-testurizazio eredua garatzen da [7]. Aurreko artikuluaren software bera erabili arren, kasu horretan pultsu ultramotzeko laser baten egituraketa-prozesuko fenomeno fisikoen eredua lortzea zen helburu. Horretarako, bi tenperaturako eredua sortu zuten, hots, femtosegundotako pultsuek modeloa ez desegonkortzeko laserraren beroa bi eta-
304 Ekaia, 2022, 42, 301-316 Oihane Murua, Jon Iñaki Arrizubieta, Marta Ostolaza, Aitzol Lamikiz, Eneko Ukar patan sartzen zuten. Tenperatura bi etapatan banatzea ideia ona izan daitekeen arren, honen egiaztatze esperimentalik ez dagoenez, ezin daiteke esan lortutako simulazioen emaitzak zentzuzkoak direla. 2. irudia. Ablazio-ereduaren eta emaitza esperimentalen konparaketa [6]. Proiektu honen helburua lengoaia matematikoko Matlab softwarearen bitartez laser-testurizazio prozesua simulatzen duen zenbakizko eredua garatzea da, betiere dagokion egiaztatze esperimentala duelarik. Ereduan, laserra bero-iturri baten moduan simulatzen da eta plasma zuzenketarik ez da aplikatzen. Gainera, laserrak berak beroa transmititzen duen fenomenoa ahalik eta errealen irudikatzeko, testurizazioan erabiltzen diren pultsu labur bezala sartzen da bero-iturria egituratu nahi den gainazalean. Horretaz gain, modelizazioan funtsezkoa den balidazio esperimentala aurrera eraman da. 2. METoDoLoGIA Proiektu honetan jarraitutako metodologiaren harira, modelizazioa eta saiakuntza esperimentalak oinarrizko atalak dira. Bi atal hauetatik, lehenengo eredua garatzen da, eta ondoren, saiakuntzak egiten dira. Horrela, saiakuntzen emaitzez baliatuz zenbakizko eredua egiaztatzen da. Laser-testurizazio prozesuaren ereduak jarraitzen duen eskema segidan erakusten den 3. irudian adierazten da. Bertan, argi ikusten da alde batetik sarrerako parametroak zehaztu behar direla, eta hauek abiapuntu izanik eredu termikoa lanean jartzen da. Eredu termikoan, elementu finituen problema ebazteko sarea zehazten da. Sarearekin eta sarrerako parametroekin
Laser-testurizazio prozesurako eredu matematikoa batera programa nagusia exekutatzen da, hots, eremu termiko eta kalkulu geometrikoen ebazpena egin den programaren zatia.
Laser-testurizazio prozesurako eredu matematikoa latzeko, PDE moduluak beharrezkoak dituen aldagai guztiak definitu behar dira. Hori dela eta, materialaren datuak tenperaturaren menpe taularatu dira 2016an Wei Ya eta bere ikertzaile taldeak argitaratutako artikulutik eskuratutako balioekin (2. taula) [8]. Stellite 6aren ablazioa modelizatzeko bere lurruntze-tenperatura (Tv) zehaztea garrantzitsua da, baina balio zehatza ez da aurkitu bibliografian. Hori dela eta, materialaren aleazio nagusien (Co-Cr) lurruntze-tenperaturak alderatuz, ereduan Tv = 2.671 oC zehaztu da Stellite 6aren lurruntze-tenperatura gisa. Bestalde, laser prozesuetan materialaren absortibitatearen balioa (α) zehaztu beharreko propietatea da, eta kasu honetan α = 0,5eko balio konstantea finkatu da. Materialaren datuak zehaztu ostean laserraren espezifikazio guztiak finkatu behar dira. Lehenik eta behin, Trumark Station 5000aren laser-izpiak 45 µm-ko erradioa eta 10o-ko dibergentzia angelua ditu. Bestalde, argi izan behar da, laser-testurizazioa ahalik eta garbiena eta azkarrena izan behar dela, urtutako material itsatsia ez delako simulatuko. Horrela, egituraketa azkarra egitearen bitartez urtutako material kantitatea txikiagoa eta egindako hurbilpena hobea izango dira. Horregatik, laserraren potentzia maximoan lan egitea erabaki da, hots, 50 W-ko potentzia nominalarekin. Pultsuko potentziaren balio maximoa lortzeko, laserrari ezarritako maiztasuna f = 50 kHz-koa eta pultsuen iraupena t = 250 ns-koa dira. Laserrak piezan eragiten duen beroiturria, piezaren absortibitatearen, laserraren beraren potentziaren eta erasoko dion azaleraren menpekoa da, jarraian erakusten den adierazpenarekin lortzen dena. Erabiliko den adierazpen hau laserraren pultsuen iraupenaren menpe dagoenez, denbora-tartearen arabera balio bat edo beste izango du bero-iturriak. f =! ! P A t∈[(n – 1) · T, dt + (n – 1) · T] non α: Absortibitatea P: Pultsuko potentzia A: Spot-aren azalera n: Pultsu zenbakia dt: Pultsuaren iraupena T: Pultsuen periodoa f = 0 t∈[dt + (n – 1) · T, n · T] Bero-iturria kalkulatu ahal izateko laserraren spotak piezaren gainazalean islatzen duen azalera jakin behar da. Azaleraren kalkuluan ezin da laserraren spotaren erradioa erabili zuzenean, izan ere, izpiaren dibergentziaangelua eta materiala erauztean aldatzen den foku-distantzia kontuan izan behar dira. Horrela, testurizatuko den gainazaleko izpiaren azalera azpiko adierazpenaren bitartez kalkulatzen da. A = π · (R + Df · tan(γ))2 non R: Spot-aren erradioa Df: Foku-distantzia γ: Dibergentzia angelua
308 Ekaia, 2022, 42, 301-316 Oihane Murua, Jon Iñaki Arrizubieta, Marta Ostolaza, Aitzol Lamikiz, Eneko Ukar Eremu termikoaren kalkulua egin ahal izateko hasierako baldintzak eta ingurune-baldintzak zehaztu behar dira. Baldintza hauek saiakuntza esperimentalak egitean daudenak dira, horregatik hasierako baldintza moduan pieza osoa 25 oC-tan ezartzen da. Hala ere, pultsu bakoitzaren ostean hasierako baldintza hau eguneratzen da hozketa-prozesuaren ostean lortzen diren tenperaturen interpolazioaren bitartez. Ingurune-baldintzei dagokienez, pieza makinan kokatzen den moduak, hau da, euskarriarekin kontaktuan dagoen azalerak, eta laser-izpiak ezartzen dituzte. Horrela, piezaren azpiko aurpegia 25 oC-tan ezartzen da. Laser-izpiaren ingurune-baldintza bero-iturria da, prozesuan zehar dagokion ibilbidean tenperatura igoera bat eragingo du eta. Ingurune-baldintzak laburbiltzen dituen eskema 4. irudian erakusten da. Aipagarria da, alboetako aurpegiei ez zaiela ingurune-baldintzarik ezartzen. Izan ere, laser-testurizazio prozesua hain da bizkorra, non konbekzio- eta erradiazio-galerak mespretxagarriak dira. 4. irudia. Ingurune-baldintzen eskema grafikoa. Eremu termikoaren ebazpena egin ostean, tenperatura-aldaketak eragiten duten geometria-aldaketa diferentzia finituen bidez kalkulatzen da. Horregatik, piezaren sare optimizatuaren (5. irudia), hau da, intereseko guneetan sare finagoa duenaren, gainean eremu termikoak eragindako aldaketak aztertuko dira. Sarea lehen ordenako elementu tetraedrikoz osatzen da, elementu txikienaren tamaina 8 µm izanik, eta 1,2ko hazkuntza faktorea finkatu da. kraterreko material-erauzketa simulatzerako garaian bi estrategia aplikatu dira: alde batetik, elementu osoak kentzea, eta bestetik, lurrundutako nodoak beherantz desplazatzea.
Laser-testurizazio prozesurako eredu matematikoa 5. irudia. Intereseko guneetan findutako sarea. 3.1. Lurrundutako elementuak kentzea Elementuak kentzeko estrategia honetan elementuen nodoetako tenperaturak aztertzen dira. Horrela, elementu bakoitzaren nodoetako batez besteko tenperaturekin elementuaren tenperatura kalkulatzen da, eta bere balioak materialaren lurruntze-tenperatura gainditzen badu elementu hori ezabatzen da, 6. irudian ikusi daitekeen moduan. T>Tvap T>Tvap T>Tvap 6. irudia. Elementuak lurruntze-tenperatura gailentzean esperotako itxura aldaketa. Matlab-en exekutatzean lurruntze-tenperaturatik gorako elementuak ezabatu direla ikusten da (7. irudia) eta programaturiko kodearen funtzionamendu egokia bermatzen du. Alabaina, saiakuntza esperimentaletako baldintzak ereduan aplikatzean material-kentze mekanismo hau ez da aktibatzen. Izan ere, elementuak txikiegiak izan beharko lirateke emaitza logiko bat lortzeko, mikrometroa baino txikiagoak, eta horrek ordenagailuaren kostu konputazional handiegia eskatzen du.
310 Ekaia, 2022, 42, 301-316 Oihane Murua, Jon Iñaki Arrizubieta, Marta Ostolaza, Aitzol Lamikiz, Eneko Ukar 7. irudia. Elementuak kentzean geratzen den geometria. 3.2. Lurrundutako nodoak desplazatzea Materiala kentzeko bigarren estrategia honetan, nodoen tenperaturak lurruntze-tenperaturarekin alderatu eta lurrundutako nodoak beherantz desplazatzen dira. Hau da, laser-izpiak pieza berotzen duen zonako/ eremuko nodoen tenperaturen balioak hartzen dira eta laserraren pultsuak dirauen bitartean, lurruntze tenperatura baino beroago badaude nodoak beherantz desplazatzen dira «dz» distantziako pausoetan (8. irudia). Nodoak paraleloki distantzia txiki bat (dz) mugituz joaten dira eta beren posizio berri bakoitzeko tenperatura lurruntze-tenperaturarekin alderatzen da. Izan ere, nodoa desplazatzen den bakoitzean, bere tenperatura berria interpolazio bidez kalkulatzen da. Nodoak desplazatzen diren distantzia sareko elementu tamainaren eta laserraren bero transferentziaren eraginez esperotako material lurruntzearen arteko konpromisoaren araberakoa da, azken finean elementu zorrotzegiek arazoak dakartzate. Ikerkuntza honetan 0,1 · 10–3 mm-koa izan da «dz» aldagaiaren balioa. Desplazamendu-mekanismo hau amaitzeko helduko da puntu bat, non nodoaren tenperatura lurruntzeko beharrezko tenperaturatik behera egongo den eta hor kokatuko da gainazal berria. 1 2 1 dz1 dz2 2 8. irudia. Nodoak lurruntze-tenperatura gailentzean esperotako itxura aldaketa.
Laser-testurizazio prozesurako eredu matematikoa Materiala erauzteko estrategia honen bitartez, elementu osoa kentzean baino geometriaren kontrol zehatzagoa lortzen da. 4. BALIozTATzE ESPERIMEnTALA Laser-testurizazio prozesuaren saiakuntza esperimentalak TruMark Station 5000 makinan egin aurretik Stellite 6ko lagina prestatu behar da. Horretarako, materialaren jatorrizko xaflaren zati bat moztu eta aztergai den probeta sortzen da, jarraian ispilu-akabera lortu arte leuntzeko. Horrela, lortzen den gainazalean mikrometro mailako kraterrak egitean gainazalaren akaberak ez du eraginik izango. 9. irudian honako hauek erakusten dira: (a) saiakuntza esperimentaletako muntaia, eta (b)n aitzinapen-abiadura desberdinetarako lortutako gainazal-testurak. Abiadura desberdinetan saiakuntzak egitearen arrazoia, kraterrak beren arteko distantziaren eragina aztertzea da.
312 Ekaia, 2022, 42, 301-316 Oihane Murua, Jon Iñaki Arrizubieta, Marta Ostolaza, Aitzol Lamikiz, Eneko Ukar 5. EMAITzEn EzTABAIDA Atal honetan Matlab-eko kodean lortutako emaitzen eta saiakuntza esperimentaletan lortutakoen arteko bateragarritasuna aztertu eta emaitzen inguruko eztabaida zabalduko da. Eredua simulatzean lortutako kraterretako bat 11. irudian erakusten da, berdez dagoen gainazalak beherantz dagoen gunea nabarmentzen duelarik. 11. irudia. Simulatutako kraterra. Simulatutako eta saiakuntza esperimental bidez lortutako emaitzak konparatze aldera, hiru puntu aztertu dira. Hasteko, testurizazio-ereduak urtutako materiala kontuan hartzen ez duenez, sinplifikazio honen eragina zenbatetsi behar da. Baita ere, laserraren noranzkoak sortutako kraterren geometrian eragiten duen desbiderapena aztertu da. Eta, azkenik, testurizazio-abiadurak egindako kraterren itxuran eraginik duen ikertu da. 5.1. Urtutako materialaren adhesioa kraterraren ertzetan kraterren ertzetako urtutako materialaren azterketa krater indibidualen X eta Y ardatzetako profilei erreparatuz egiten da, luzetarako eta zeharkako profilak, hurrenez hurren. Testurizazio bidez sortutako kraterraren adibidea 12. irudian ikusi daiteke. Profilak kontuan izanda, desberdintasun handiena ereduak simulatzen ez duen material itsatsiaren gunean ikusten da. Hala ere, desberdintasun geometrikoak aurkitu arren, eredua gune hori non kokatzen den zehazteko gai da. Gainontzean, ereduaren emaitzak eta esperimentalak oso gertu daude.
Laser-testurizazio prozesurako eredu matematikoa x ardatzeko profilak Y ardatzeko profilak 12. irudia. Saiakuntza esperimentaletan eskuratutako (lerro urdina) eta simulazioetako profilen alderaketa (grisez adierazita). 5.2. norabidetasunaren eragina Laserraren ibilbideak kraterren sorreran izan dezakeen eragina norabidetasunaren bitartez aztertzen da. Horretarako, X eta Y norabideetako profiletan diametroa eta sakonera neurtzen dira. Egindako neurketa hauen batez besteko balioak 3. taulan biltzen dira: alde batetik, ereduaren emaitzak, eta bestetik, saiakuntzetatik lortutakoak. 3. taula. Saiakuntza esperimentalen eta ereduko simulazioen neurriak. Ereduaren emaitzen batez bestekoa Emaitza esperimentalen batez bestekoa Diametroa X (µm) 100,00 96,71 Diametroa Y (µm) 94,00 89,02 X Ebaketako Sakonera (µm) 2,00 2,47 Y Ebaketako Sakonera (µm) 1,80 2,57 Neurketen emaitzen errorea onargarritzat hartzen da: kraterren diametroan 5 µm-tako eta sakoneran 0,5 µm-tako erroreak lortu dira, batez beste. Laserrak saiakuntza esperimentaletan eragiten duen norabidetasun efektua, hau da, X ardatzean mugitzen denez noranzko horretako diametroaren balioa zertxobait handiagoa egitea, ereduaren ematzetan ere gertatzen da. Hala ere, norabidegarritasun-efektu hau oso txikia da eta aztertutako laserizpiaren aitzinapen-abiadura tarterako (6.000-12.000 mm/s) lorturiko krateaitzinapen-abiadura tarterako (6.000-12.000 mm/s) lorturiko kraterrak zirkulartzat har daitezke.
314 Ekaia, 2022, 42, 301-316 Oihane Murua, Jon Iñaki Arrizubieta, Marta Ostolaza, Aitzol Lamikiz, Eneko Ukar 5.3. Prozesuko abiaduraren garrantzia Eredua abiadura desberdinetan simulatu ondoren, 6.000-12.000 mm/s, ikusten da lortzen diren kraterren profilak saiakuntza esperimentaletan lortutako emaitzetatik hurbil daudela. Gainera, 10. irudian erakusten den bezala, egiaztatu da abiadura desberdinak erabiltzearen eragina nulua dela, elkarren jarraiko kraterretan ez delako aldamenekoen ondoriozko desitxuraketarik gertatzen. Horretaz gain, abiadura desberdinetan lortutako simulazioen emaitzak saiakuntza esperimentaletan eskuratutakoekin bat datozela egiaztatzen da. Horretarako, 13. irudian abiadura azkarrenean lortzen diren emaitzak erakusten dira, bertan begi-bistaz baieztatu baitaiteke beren arteko desberdintasuna arbuiagarria dela. 13. irudia. Ereduaren X ardatzeko ebaketa saiakuntza esperimentalen profilarekin batera (V = 12.000 mm/s). Gaineko irudiari begiratuz, ikus daiteke ordenatuetako balioak bat ez datozela. Baina, honen arrazoia da, saiakuntza esperimentaletan profilaren neurriak mikroskopio konfokalak eskaneatzen duenaren araberakoa dela, eta Matlab-en berriz, piezako interes gunearen ebaketa egiten dela. Azken finean, erakutsitako kraterren neurriak balio bera erakusten dutela. Bestalde, saiakuntza esperimentaletako profiletan horiz markatutako guneak mikroskopio konfokalak sakonerak neurtzeko erabiltzen dituen guneak dira. Honelako prozesuetan, sakoneraren balio bakarra lortzea ezinezkoa da, geometriaren gorabeherengatik. Neurketa hauek gune bakoitzeko balioen batezbestekoarekin kalkulatzen ditu. | science |
addi-bd1112951caa | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57543 | Muskuilu-maskorren hauskortasuna urratzaile gisa | Osa Amilibia, Juan Luis ; Ruiz de Apodaca, Idoia; Martínez, Olatz; Mendoza, Amaia; Mondragón, Gurutz; Peña Rodríguez, Cristina | 2022 | Muskuilu-maskorren hauskortasuna urratzaile gisa Muskuiluaren kaltzio karbonatozko maskor gogor hauskorrak ehotzean era naturalean sortzen dira urratzaileek behar dituzten ertz zorrotzak. kaltzio karbonatoaz gain, maskorren % 5 materia organikoz osatua dago [7]. Europako Parlamentuaren eta kontseiluaren (EC) 1069/2009 Araudiak [8] giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuei aplikatu beharreko osasun-arauak ezartzen ditu. Han zehazten da animaliengandik eratorritako produktuek osasun publikoarentzat eta animaliarentzat arrisku onartezinik ez ekartzea bermatuko dela. Esplizituki zehazten du ehun bigunak edo haragia kendu zaien soinberen maskorrak araudiaren aplikazio-eremutik kanpo daudela. Herrialde bakoitzak landutako jardunbide onen giden esku uzten du haien erabileraren kudeaketa. Hala ere, Espainiar estatuak ez du oraindik oskolen erabilera egokien gida garatu eta (EC) 1069/2009 araudia osorik betetzea eskatzen du. Horrela, maskorrak zabortegian botatzeak edo bigarren erabilerak esterilizazio-tratamendua behar du, hau da, bizitza forma guztiak (bereziki mikroorganismoak) kentzen, desaktibatzen edo hiltzen dituen tratamendua [9]. Esterilizazioa hainbat modutan lor daiteke, hala nola tratamendu termiko, kimiko, irradiazio, presio altu eta filtrazio bidez. Literaturan maskorrak esterilizatzeko tratamendu termikoen eta kimikoen erabilera aurkitu dira, 1. taulak biltzen ditu adierazgarrienak. (EC) 1069/2009 araudiak esterilizatzeko tratamendu termikoa (135 ºC, >20 min, 3 bar) zehazten du; beste tratamendu mota bat erabili nahi izatekotan bere efizientzia ziurtatu beharko litzakete [8]. 1. taula. Literaturan aurkitutako maskorren esterilizazio-tratamenduak. Tratamenduaren baldintzak Egilea Tratamendu termikoa —105 ºC 24h —135 ºC 32 min (EC) 1069/2009 —250-300 ºC [10-13] [4] [14] Tratamendu kimikoa —NaHClo soluzioa —ozpin zuria + 48h sodio bikarbonato soluzioan [15] [15] Maskorretatik abiatuz hondarraren prestaketak maskorren garbiketa, esterilizazioa, lehorketa, ehoketa eta bahetze-eragiketak barne hartzen ditu (1. irudia). Prestaketak eragina du urratzailearen ezaugarrietan. Garbiketaren helburua da maskorrek itsatsita geratu zaien materia organiko arrastoak, bizarrak eta algak kentzea. Maskorrak urez betetako danbor birakari batean elkarri marruskatuz garbitzen dira. Esterilizatzean maskorrek berezkoa duten % 5 materia organikoan dagoen bizitza bakterianoa ezabatzen da, usain desatseginak saihesteko eta osasun segurtasuna ziurtatzeko. Esterilizazio-teknikak eragina izan dezake urratzailearen hauskortasunean, aglomeratzaile-rola duen materia organikoa kaltetu baitezake. Ehoketan
320 Ekaia, 2022, 42, 317-338 Juan Luis Osa, Idoia Ruiz de Apodaca, Olatz Martinez, Amaia Mendoza, Gurutz Mondragon, Cristina Peña-Rodríguez erabilitako errotak eragina dauka lortutako alearen morfologian eta ale-tamainaren banaketan. Azkenik, maskor ehotuak galbahetatik pasarazten dira ale-tamainaren arabera sailkatzeko. 1. irudia. Maskorrak urratzaile bihurtzeko prestaketaren fluxu-diagrama. Azpiko aldean eragiketak urratzailearen ezaugarrietan dituen eraginak eta kalteak (gorriz) aipatzen dira. Lan honen helburu nagusia maskorren hauskortasuna karakterizatzea da. Propietate horren ezagutzak maskorrek urratzaile gisa izan ditzaketen aplikazio-eremuak zehaztea ahalbidetuko du. Hauskortasuna deritzo materialaren hausturarako eta pitzadurak hedatzeko duten joerari [5, 6]; zailtasuna da antonimoa. Material hauskorrek deformazio plastiko nabarmenik gabe hausteko joera dute, ez dira deformazio-energia xurgatzeko gai. Hauskortasuna proba dinamikoen bidez neurtu ohi da. Industrian hauskortasun-indizea (friability index, FI) eta zailtasun-indizea (toughness index, TI) erabiltzen dira. Hauskortasuna neurtzeko ez dago nazioarteko araurik, soilik ANSI B74.8 arau estatubatuarra proposatu da urratzaile industriari zuzendua [16]. Ale-tamaina jakin bateko urratzailea boladun errota planetarioan hamar minutuz ehotzen da, hautsi ez den (FI) edo hautsi den (TI) material-proportzioak pisuan ezagutzeko asmoz. Antzeko printzipioa aplikatuz, hainbat sektorek ad hoc saiakuntzak eta tresnak garatu dituzte (meatzaritza, botika industria, urratzaileak, diamanteak...) [17, 18]. Hondar-zurrustan, hauskortasun handia duten urratzaileak erabilera bakarreko aplikazioetara (ontzigintza, eraikuntzen berritzea...) daude zuzenduak. Zailtasun handiak, berriz, hondarraren berrerabiltzea ahalbidetzen duenez, industria du bezero nagusia. Hauskortasun oso handiak aplikazio finetarako ere egokiak dira, piezaren gainazala gutxiago kaltetzen baitute alearen osotasunaren kontura; hala ere, antzeko efektua lortzen da hauskortasun txikiko eta dentsitate gutxiko urratzaileekin (adibidez, urratzaile plastikoak aeronautikan). Hauskortasuna eta gogortasuna ez daude zuzenki erlazionatuta, baina ale gogorrak hauskorrak izan ohi dira. Ale-tamainak eta
Muskuilu-maskorren hauskortasuna urratzaile gisa hauskortasunak, berriz, bai, lotura dute: solido eta kristal txikiagoek gainazal txikiagoa dutenez, akats gutxiago dituzte [19]. Lan honek maskorren hauskortasuna bi ikuspuntutatik aztertuko du. Lehenengoak, esterilizazio-prozesuak materia organikoan sortutako kaltearen ondorioz kaltzio karbonato kristalen kohesioan duen eragina aztertzea du helburu. Literaturan erabilitako (1. taula) hiru esterilizazio-tratamenduren eragina aztertuko da: bi kimiko (sodio hipokloritoa, hidrogeno peroxidoa) eta tratamendu termikoa. Literaturan ez da horien arteko konparaketarik aurkeztu, ezta haien ondorioz maskorrek jasaten dituzten propietate fisiko-mekanikoetako aldaketak aztertu ere. Bigarren ikuspuntuak maskorren hauskortasuna granatearenarekin alderatuko du, ANSI B74.8 arauaren arabera [16]. Literaturan urratzaileen hauskortasunari buruzko lan gutxi aurkeztu dira [20, 21]. Hauskortasunaren azterketak osotasunean maskorren urratzaile gisa duen izaeraren benetako soslaia eskainiko du. Lan honek honako egitura hau dauka. Lehenengo atalak lanaren testuingurua aurkeztu du, arazoa azalduz eta literaturan berrikusiz. Bigarren atalak jarraitutako metodologia eta lan esperimentalaren antolaketa aurkezten du. Hirugarren atalak muskuilu-maskorraren kaltzio karbonatozko kristal-egitura deskribatzen du. Atal honek muskuilu-maskorren propietate fisiko-kimikoetan ere sakontzen du. Laugarren atalak maskorren hauskortasunean esterilizazio-prozesuen eragina aztertzen du neurrira diseinatutako saiakuntza baten bidez. Bosgarren atalak, berriz, muskuilu-maskorren eta granatearen hauskortasunak konparatzen ditu. Azkenik, ondorioetan muskuilu-maskorrak urratzaile gisa erabiltzeko izango dituen ezaugarriak zehaztu eta aplikazio posibleak proposatzen ditu. 2. MATERIALAK ETA METoDoLoGIA Lan honetan erabili diren maskorrak muskuilutan berezitua dagoen jatetxe batek hornitu ditu. Jatorria o Groven dute, Galizian. Behin muskuiluak 10 minutuz 55ºC-tan egosi ondoren, maskorretako bat kenduta zerbitzatzen dira. Geuk kendutako maskorrak erabili ditugu; beraz, apenas kalterik jasan ez duten haragi gabeko maskorrak. Baldintza horiek kontserba-industrietako maskorren baldintzen parekoak dira. Granatea, berriz, Arabiar Emirerri Batuetako «Blasbrite Gulf» etxekoa da. Nahasketa granateak (% 98) osatzen du nagusiki (almandina eta piropa mineralak). Silize aske frakzioa % 0,03 baino txikiagoa da, nazioarteko lan-segurtasun araudiek ezarritako % 1 mugatik urrun [22]. Frogatua dago kristal moduan dagoen silize askearen inhalazioak silikosia lan-gaixotasunaren sortzaile dela. Lan esperimentala hiru zatitan banatu da. Lehenengo zatian erabili diren materialak karakterizatu dira, nagusiki muskuiluen maskorrak, baina
Muskuilu-maskorren hauskortasuna urratzaile gisa tean dago, ale berdinak hainbat gogortasun izan ditzake osatzen duten geruzen arabera (ikusi 2. irudia). Periostrakoaren, geruza organikoa izaki, gogortasun balio txikiak ditu. Hala ere, maskorrei aurrez egindako garbiketan geruza horren zati esanguratsua galtzen da haien arteko marruskaduraren ondorioz. Urratzailearen gogortasuna garrantzitsua da aleen ertzek duten zorroztasuna mantentzea eta, bereziki, piezaren gainazaletik materiala harrotzea edo deformatzea nahi bada. Dentsitateari dagokionez, maskorrena 2,60 ± 0,04 g/ml dela ikusi da, granatearena baino heren bat txikiagoa (3,52 g/ml). Horrek hondar-zurrusta prozesuan aleak duten energia potentzialean eragin zuzena dauka: maskorrek granateak baino % 26 energia gutxiago izango dute. Neurketa biometrikoak ere egin dira Mytilus Galloprovincialis maskorren dimentsioak (luzera, zabalera, altuera eta lodiera) eta masa zehazteko. Neurketak garbitu eta lehortu ondoren egin zaizkie ausaz aukeratutako ehun maskorri [31]. Maskorraren lodiera kalibrearekin neurtu da maskorren hiru eremuetan (5. irudian T1, T2 eta T3). Lodiera neurketa-puntuaren arabera aldakorra denez, lodiera karakterizatzeko Freeman-ek eta Byers-ek [32] proposatutako maskor lodieraren indizea (shell thickness index, STI) adierazpena erabili da:
Muskuilu-maskorren hauskortasuna urratzaile gisa Ehotutako aleen morfologiak ere eragina dauka hondar-zurrustaren eraginkortasunean. Betiere ale-morfologia ausazkoa dela kontutan hartuz, aleak kubikoak edo luzexkoak izan daitezke erakusten duten aspektu-ratioak (dimentsio handienaren eta txikienaren arteko erlazioa) duen joeraren arabera. Era berean, aleek ertz zorrotzak edo biribilduak izan ditzakete. Ezaugarri horiek urratzaile-pieza interakzioan eragin zuzena dute, energia transmititzeko moduan eta errebotean aleak duen dinamikan. Baieztapen okerra badirudi ere, ertz zorrotzeko aleak ez dira beti biribilduak baino egokiagoak, batez ere helburua gainazalen garbiketa denean [5]. Ale-morfologiak itxurazko dentsitatean ere eragina du: ale txikiek eta aspektu-ratio handia dutenek itxurazko dentsitate txikiagoa izan ohi dute. Mikroskopio optiko bidez aztertu da ehotutako maskorren eta granatearen ale-morfologia (4. taula). Ale-morfologia ehotze-prozesuaren menpekoa da. Lan honetan nagusiki boladun errota planetarioa erabili da maskorrak laborategi-eskalan ehotzeko. Ehotzean, bola-alea eta alea-alea interakzioetan marruskadurak aleak txikitzen eta biribiltzen ditu. Hala ere, ale-morfologia ehotze-prozesuaren araberakoa da. Adibidez, ebaketa-errota erabiliz gero, maskorrak modu hauskorrean puskatzen dira, eta ertz zorrotzak lortzen dira. Aldi berean, errota jakin batean ezarritako lan-baldintzek lortutako ale-tamainaren banaketan eragiten dute: ebaketa-errotan bahearen neurria eta planetarioan ehotze-denbora. 4. MASKoRREn GARBIKETAREn ERAGInA HAUSKoRTASUnEAn Atal honetan maskorren garbiketa-prozesuak hauskortasunean duen eragina aztertu da. Bost garbiketa-baldintza aztertu dira (ikusi 3. taula). Erreferentzia garbiketa soila jaso duten maskorrak dira. Ehotze-prozesuaren garapena denborarekiko ezagutzeko aurreprobak egin dira urez garbitutako maskorrekin ale-tamainaren banaketa minutuero-minutuero neurtuz; guztira 10 minutu. 6. irudiak aurkezten du ale-tamainaren garapena eho tzeprozesuan zehar. Lehen bi minutuetan maskorren erdia hausten dela erakusten du grafikoak. Ale txikien frakzioa (<180 mm) denborarekiko linealki handitzen da. Tarteko tamaina (425-1.120 mm), berriz, hasieran azkar handitzen da, baina denborarekin orekatu eta joera beherakorra hartzen du. Portaera hori bi efekturen emaitza da: alde batetik, tamaina handiko aleak hasieran haustean haien proportzioa handitzen da, baina ondoren, bolen lanaren ondorioz horiek ere ehotuz doaz. Emaitza hauetan oinarrituta, garbiketa-baldintza bakoitzaren hauskortasuna 100 g maskor bi minutuz ehotzean ale-tamainaren banaketa pisuan
Muskuilu-maskorren hauskortasuna urratzaile gisa 10. irudia. Maskorren eta granatearen hauskortasunaren konparaketa: minutuero >425 mm ale-tamaina frakzioaren garapena saiakuntzan zehar. 6. EzTABAIDA ETA onDoRIoAK Lan honetan muskuilu-maskorren propietateak aztertu dira hondar-zurrustan urratzaile gisa erabiltzeko. Bereziki hauskortasunean ipini da arreta, nahiz eta industrian estimatua izan literaturan gutxi aztertu den propietatea. Maskorrak jatorri mineral eta materia organikoaren artean osatutako material konposatuak osatzen dituztela ikusi da. Materia organikoa esterilizatzeko lau garbiketa-tratamenduek hauskortasunean duten eragina aztertu da. Hauskortasuna % 2-3 artean murrizten dela ikusi da tratatu gabekoarekin alderatuz. Hala ere, tratamendua denbora luzez aplikatuz gero hauskortasuna % 12 hazten dela ikusi da. Nahiz eta emaitzarik onenak ez lortu, tratamendu termikoa aukeratu da kimikoen ordez, hondakin-uren kudeaketa saihesteko. ondoren tratamendu termikoa aplikatutako maskorren hauskortasuna granatearenarekin alderatu da. Emaitzek erakutsi dute maskorretan kaltzio karbonato kristalak eta material organikoak osatzen duten BM egiturak propietate mekanikoak asko hobetzen dituela; batez ere hauskortasuna asko murrizten da. Materia organikoak kaltzio karbonato kristalen artean indarrak transmititzeko gai izateaz gain, haien artean translazio erlatibo txikia baimentzen du, inpaktu energia deformazio moduan indargetzen duena. Maskorren hauskortasuna lau aldiz txikiagoa da. Horrek esan nahi du hondar-zurrusta prozesuan maskor-hondar aleek jasoko dituzten inpaktuak puskatu gabe hobeto jasan eta granatea baino ziklo gehiagotan erabili ahal izango dela, horrela, hondar kontsumoa murriztuz. | science |
addi-cc7b55d21139 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57544 | Gibeleko erradioenbolizazioaren CFD simulazioak: odolaren biskositatearen eragina gibeleko hemodinamikan eta mikroesferen banaketan | Lertxundi, Unai; Aramburu Montenegro, Jorge; Antón Remírez, Raúl; Bilbao Jaureguizar, José Ignacio; Rodríguez Fraile, M.; Sangro Gómez Acebo, Bruno | 2022 | 340 Ekaia, 2022, 42, 339-348 Unai Lertxundi, Jorge Aramburu, Raúl Antón, Jose Ignacio Bilbao, Macarena Rodríguez-Fraile, Bruno Sangro 1. SARRERA ETA MoTIBAzIoA Gaur egungo arazoei aurre egiteko diziplinarteko taldeak sortzeko joera nabaria da, arlo ezberdinetako espezialisten elkarlanaz baliatuz. Gaixotasun larriei aurre egiteko garaian ere ez da gutxiagotan gertatzen. Minbiziaren aurkako tratamenduetan adibidez erradiologo interbentzionistek, erradiologo onkologoek, hepatologoek eta beste aditu batzuek hartzen dute parte. Tratamendu horietako bat erradioenbolizazioa da, non mikroesfera erradioaktiboak arteria hepatikoan injektatzen diren tumoreei soilik erasotzeko helburuarekin. Tratamendua konplexua da oso. Prozedurak izan ditzakeen gorabeherak argitzeko asmoz, ordenagailu bidez, fluidoen dinamika aztertzen da zenbakizko simulazioak eginez (computational fluid dynamics, CFD). Era horretan, injektatutako mikroesferek odol-fluxuan zehar jarraitzen duten ibilbidea aztertzen da, azken batean tratamenduaren efizientzia handitzeko asmoarekin. Lan honen motibazioa zera da: minbiziaren inguruan sortzen diren diziplinarteko taldeetan ingeniariek egin ditzaketen ekarpenak plazaratzea eta ingeniaritzan erabilitako erreminten bidez medikuek izan ohi dituzten galderei erantzunak. 2. ARLoKo EGoERA ETA IKERKETAREn HELBURUAK Gibeleko minbizia mundu mailan hedatuenetarikoa da bai intzidentziari bai hilkortasun-tasari dagokienez [1]. Hainbat tratamendu aurkitu dira minbizi hau sendatzeko, eta, horien artean, erradioenbolizazioa (RE) dago. RE metodo bikoitz bat da. Alde batetik, enbolizazioaren bidez tumoreak elikatzen dituzten odol-hodiak ixtea du helburu. Bestetik, energia erradioaktiboa modu selektibo batean aplikatzen da, minbizidun ehunetan soilik aplikatuz, printzipioz. Mikrokateter bidez, itrio-90 (90Y) erradiazio-dosi tumorizida handia duten mikroesferak injektatzen dira arteria hepatikoan, baina gibeleko parenkima osasuntsu mantenduta (ikus 1. irudia). Tratamendu honen gakoa mikroesfera erradioaktiboak minbizidun ehunetara soilik iristea da, gibeleko ehun osasuntsua tratamenduarekin ez kaltetzeko. Horretarako, berebiziko garrantzia du mikroesferen ibilbidea aurreikusteak, injekzio-baldintzak ondo finkatu ahal izateko. Horrenbestez, lehen esan bezala, ordenagailu bidezko kalkuluak egiten dira. Hainbat ikerketa garatu dira azken hamarkadan RE bitarteko gibeleko hemodinamika (odolaren dinamika) eta mikroesferen garraioa aztertzen dutenak.
https://doi.org/10.1387/ekaia.23082 341 Gibeleko erradioenbolizazioaren CFD simulazioak: odolaren biskositatearen eragina gibeleko hemodinamikan eta mikroesferen banaketan Gibela Kateterraren muturra Mikroesfera erradioaktiboak Arteria hepatikoa Tumorea Irradiatutako guneak 1. irudia. Gibeleko erradioenbolizazioa, eskematikoki. kalkulu horiek guztiak, ordea, denbora asko eskatzen dute. Haien helburu nagusia arlo honetako medikuei RE planifikatzeko garaian erabakiak hartzen laguntzea izanik, kalkuluen iraupena biziki laburtu beharra dago, benetan erabilgarriak izatea nahi bada. kalkulu-denbora gutxitzen duten hainbat ikerketa gauzatu dira. Beste askoren artean, Childress eta kleinstreuer-ek arterien malgutasunaren eragina aztertu dute, eta odol-hodiak zurrunak balira bezala azter zitezkeela ondorioztatu. Sinplifikazio horrek ez du errore handirik gehitzen, eta kalkulu-denbora izugarri gutxitzen du [2]. Bestalde, Lertxundi et al.-ek geometrian egindako sinplifikazioak aztertu dituzte, eta hala emaitzen zehaztasuna mantendu eta kalkulu-denbora % 60 inguru gutxitu [3]. 3. IKERKETAREn MUInA Artikulu honetan, garatu beharreko kalkulu eta simulazioak sinplifikatzeko asmoz, odolaren biskositatearen eragina aztertuko da. Errealitatean odolak biskositate aldakorra du (hau da, fluido ez-newtondarra) hainbat aldagaik eraginda: abiadurak, tenperaturak, zizailadura-esfortzuak, eta abar. Hainbat ikerketak jokabide hori kontuan izaten dute simulazioak egiterakoan [4, 5]. Bestalde, biskositate baliokide konstante bat ere erabil daiteke fluido newtondarra balitz bezala aztertuz [6]. Gure taldearen ordenagailu bidezko kalkuluak gehiago sinplifikatzeko asmoz eta Rocali-ren taldearen hurbilketaz baliatuz [6], odola fluido ez-newtondar edo newtondar gisa aztertzearen ezberdintasunak ikertu dira. 3.1. Eredu matematikoa eta simulazioak Couinaud-en arabera [7], gibela zortzi segmentuz dago osatuta (S1, S2, …, S8). Hiru pazienteren kasuak aztertu dira ikerketa honetan. He-
https://doi.org/10.1387/ekaia.23082 345 Gibeleko erradioenbolizazioaren CFD simulazioak: odolaren biskositatearen eragina gibeleko hemodinamikan eta mikroesferen banaketan Emaitza kualitatiboei dagokienez, ez da fluxu-patroian aldaketarik nabari eredu batetik bestera (ikus 5. irudia). Hori dela eta, fluidoak jasaten dituen biskositate-aldaketak fluxuan duten eragina mespretxagarria dela ondorioztatzen da. Abiadurak mikrokateterra kokatua dagoen planoan aztertu direnez, 5. irudiko kasu bakoitzean azaltzen den abiadura baxuko eraztuna mikrokateterraren muturreko pareta da; hori dela eta, bertako abiaduraren balioa zero da. Eraztun horren barruko gunea mikrokateterretik txertatutako fluxua da. Gainerako guztia arteriatik datorren odol-fluxua da. 5. irudia. Abiaduraren magnitudearen inguruak eta bektoreak. Irudi honetan, dezimaletarako puntua («.») erabili da, komaren partez («,»).
346 Ekaia, 2022, 42, 339-348 Unai Lertxundi, Jorge Aramburu, Raúl Antón, Jose Ignacio Bilbao, Macarena Rodríguez-Fraile, Bruno Sangro Bai 3. eta bai 5. irudietan aurkeztutako emaitzetan, aldeak nabari dira paziente batetik bestera. Alde horiek geometria ezberdinak izatearen ondorio zuzena dira. odol-fluxua arterian zehar doan heinean, inertzia hartuz doa arteriak duen formaren baitan (kurbak, adibidez). Esate baterako, gorputz bat txirrista batetik botatzen bada, kurba bat hartzean alde batera gerturatuko da. Gauza bera gertatzen zaio odolari arterietan zehar. Hori dela eta, geometriak ezberdinak direnez, abiadurak ere ezberdinak dira paziente bakoitzean. Adibidez, abiadura altuagoko puntuak irudiaren beheko aldean azal litezke (ikus 5. irudia, 1 pazientea), beste batzuetan goikoan ikusten dira (ikus 5. irudia, 2 pazientea), edo baita alde batean ere (ikus 5. irudia, 3 pazientea). Emaitza hauetan ez da aztertu tratamenduaren eraginkortasuna —ea mikroesferak tumoreak dituen segmentura bideratu diren ala ez— eta ezin izan da modu alderagarri batean neurtu simulazioek behar izan duten denbora. Dena den, eredu newtondarra erabiltzean ekuazio bat gutxiago ebatzi behar da, Quemadaren ereduaren ekuazioa, hain zuzen ere. Frogatu egin beharko litzatekeen arren, uste dugu eredu newtondarraren erabilerarekin simulazio-denbora murriztu egiten dela eredu ez-newtondarra erabiltzen duen kasuarekin alderatuta. Azkenik, emaitzak balioztatu beharko lirateke. Izan ere, nahiz eta odolaren portaera newtondarraren eta ez-newtondarraren artean ezberdintasunik ia ez dagoen, emaitza hauek errealitatea islatzean dutela ziurtatu beharra dago. Horretarako simulazio bidez lortutako mikroesfera-banaketak errealitatean gauzatutako ebakuntzarekin alderatu beharko lirateke. Hori Antón et al.-ek balioztatu dute berriki [9]. Lan honetan aztertutako kasuetako arteria-sareak benetako paziente batzuenak badira ere, sortu diren minbizi-egoerak fikziozkoak dira. Hortaz, kasu jakin honetan ezin daiteke konparazioa garatu. 4. onDoRIoAK Emaitzak aztertzeko garaian, mikroesferen segmentuz segmentuko banaketan eta odolaren hemodinamikan (mikrokateter-puntaren zeharkako planoko fluxu-patroietan) jarri da arreta. kuantitatiboki azterturik, mikroesferen banaketari dagokionez, alderik handiena % 0,5-ekoa da. Balio hori guztiz onargarritzat hartzen da. Bestalde, kualitatiboki azterturik, fluxu-patroien artean ez da inongo ezberdintasunik ikusi. Lortutako emaiartean ez da inongo ezberdintasunik ikusi. Lortutako emaitzen arabera, mikroesferen banaketari eta odolaren hemodinamikari dagokienez jarrera ez-newtondarraren eragina mespretxagarria dela ondorioztatu da, ez baita ezberdintasunik nabari modelo batetik bestera. Hortaz, odola fluido newtondartzat jotzean egiten den sinplifikazioa ontzat hartzen da. Dena den, erradioenbolizazioaren kasurako eredu newtondarra erabil
https://doi.org/10.1387/ekaia.23082 347 Gibeleko erradioenbolizazioaren CFD simulazioak: odolaren biskositatearen eragina gibeleko hemodinamikan eta mikroesferen banaketan badaiteke ere, ondorio hau ezin daiteke orokortu. Adibidez, oso arteria txikietan edo odol-fluxua asko murrizten den kasuetan eredu ez-newtondarra erabili beharko da. 5. EToRKIzUnERAKo PLAnTEATzEn DEn noRABIDEA Ikerketa-lerro honen helburu nagusia paziente bakoitzari egokitutako erradioenbolizazio-tratamendua garatzea da. Tratamendu honetan aldagai ugari finkatu behar dira, hala nola erabiliko den mikrokateter eta mikroesferak, mikrokateterraren kokapena, mikroesferen injekzio-abiadura, eta abar. Aldagai horietako asko ordenagailu bidezko CFD simulazioen bidez finka daitezke zuzenean. Gainera, paziente bakoitzari egokitua dela ziurtatzeko, bakoitzaren arteria-sarearen kopia digital batean gauzatzen dira beharrezkoak diren kalkuluak. Metodo hori erabilgarria izan dadin, prozesu osoaren iraupena (gaixoaren gibelaren irudia hartzetik tratamendua planteatu artekoa) ordu gutxi batzuetara murriztu beharra dago, kalkuluetan erabiliko den gibelaren irudia (hau da, arteria-sareak, tumoreen kokapen eta neurriak) alda ez dadin prozesuak irauten duen bitartean. Gaur-gaurkoz, prozesu honen iraupena luzeegia da oraindik. kalkuludenbora gutxitu ahal izateko eredua sinplifikatu beharra dago. Hori dela eta, azken ikerketak, artikulu hau barne, ildo honetan ari dira lanean. Bestalde, lan ugari geratzen da oraindik. Bide ezberdinak daude helburua lortu ahal izateko: geometrian eginiko sinplifikazioak [3], kalkulu matematikoen sinplifikazioa (artikulu hau bera), 3D-tik 1D / 0D-ko ereduetara sinplifikatzea, eta abar. Dena den, sinplifikazio bakoitzak zehaztasuna mantentzen duela ziurtatu beharra dago; adibidez, simulazioen emaitzak benetako pazienteen emaitzekin alderaturik, errealitatea irudikatzen duen erreminta garatzen dela egiaztatzeko. 6. ESKER onAK Autoreek Cátedra Fundación Antonio Aranzábal - Universidad de Navarraren laguntza eskertu nahi dute. U. Lertxundik bere esker ona aitortu nahi dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari «Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza»ren bidez emandako laguntza ekonomikoagatik. BIBLIoGRAFIA [1] Bray, F., Ferlay, J., SoerJomataram, i., SieGel, r. l., torre, l. a., Jemal, a. 2018. «Global cancer statistics 2018: GLoBoCAN estimates of in- | science |
addi-e8e6eb7b444c | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57545 | Melatoninaren eraginkortasuna loezina arintzeko: saio klinikoen berrikusketa sistematikoa | Barreras, Ane; Rodilla Ojeda, Irati ; Mendiguren Ordorica, Aitziber | 2022 | 26 Ekaia, 2022, 42, 25-47 Ane Barreras, Irati Rodilla, Aitziber Mendiguren 1. SARRERA Amerikako Psikiatria Elkartearen Buruko Nahasteen Diagnostiko eta Estatistika Eskuliburuaren (DSM-5) arabera, loezinak loak hartzeko edo mantentzeko zailtasunari, espero baino lehenago esnatzeari edo indarberritzailea ez den loari egiten dio erreferentzia. Sintoma horiek gutxienez hiru hilabetean zehar astero hiru gautan agertu behar dira. Gainera, lo-alterazioak edo ondoriozko biharamuneko nekeak hondatze kliniko esanguratsua eragin behar du inguru sozialean, lan inguruan edo eguneroko funtzionamenduan. DSM-5en arabera loezina bi taldetan sailkatzen da: erritmo zirkadianoen lo-esnatzeen asaldurak (loaldi atzeratuaren sindromea, loaldi aurreratuaren sindromea, lan txandekin lotutako loezina edo loezin ezzehaztua) eta ez-REM loaren esnatze asaldurak (somnanbulismoa, gaueko ikarak, hanka geldiezinen sindromea edo amesgaiztoak) [1]. Biztanleen % 10ek loezinaren irizpideak betetzen ditu eta, askotan, hilabete zein urteetan zehar luzatu daitekeen gaixotasuna da [2]. Loezinaren tratamenduari dagokionez, bi aukera bereiz daitezke: neurri ez-farmakologikoak (neurri higieniko dietetikoak eta terapia psikologikoak) [3, 4] eta bestetik, farmakoterapia. Farmakorik erabilienak bentzodiazepinak eta Z-hipnotikoak dira. Horien eragina, garuneko GABA hartzaileen bidez gertatzen da eta horrela, loaren egitura aldatzen dute [5]. Hala ere, farmako horiek epe luzera ez dira gomendagarriak eragin desiragaitz ugari dituztelako, hala nola aurreranzko amnesia, menpekotasuna eta tolerantzia [6]. Loezinerako erabili daitezkeen beste farmako multzoek (antihistaminikoak, antidepresiboak edo antipsikotikoak) ere eragin kaltegarriak dituzte eta pazienteen artean aldakortasun handia dago eraginkortasunari dagokionez [7]. Azken urteotan farmako berriak merkaturatu dira; horien artean, melatonina. Melatonina guruin pinealak jariatutako hormona da eta haren sintesia iluntasunak indartu eta argiak inhibitzen du. Hipofisi eta nukleo suprakiasmatikoko MT1 eta erretinako MT2 hartzaileak lotzen dituenez, neuronen inhibizioa, funtzio neurokonduktualen gutxitzea eta logura eragiten ditu [8, 9]. Hortaz, melatoninak lo-esnatze zikloa eta erritmo zirkadianoa arautzen ditu [10], eta horregatik loezina tratatzeko farmako gisa erabiltzen hasi da. Loezina arintzeko farmakoek duten eragina aztertzeko egiten diren ikerketetan neurri objektiboak (polisomniografia adibidez) zein galdetegi, eskala edo egunerokoak erabiltzen dira. Loaren kalitatea neurtzeko, ikerketa askotan Leeds Sleep Evaluation Questionnaire (LSEQ) eskala erabili izan da. LSEQk loak hartzeko erraztasuna, lo-kalitatea, esnatzean gertatzen den ajea eta biharamuneko alerta maila eta jokabidea neurtzen ditu [11]. Bestetik, loaren asaldura orokorra neurtzeko Pittsburgh Sleep Quality Index (PSQI) eskala erabiltzen da. PSQIk 7 parametro aztertzen ditu; lo-kali-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22913 27 Melatoninaren eraginkortasuna loezina arintzeko: saio klinikoen berrikusketa sistematikoa tate subjektiboa, lo-latentzia, lo-denbora osoa, lo-efizientzia, lo-asaldurak, loa hobetzeko medikazioaren erabilera eta eguneko disfuntzioa [12]. Multiple Sleep Latency Test (MSLT) eskalak lo-latentzia (loak hartzeko erraztasuna eta modua) neurtzea du helburu [13]. ostera, Leeds Psychomotor Test (LPT) eskala alderdi objektiboak (nerbio sistema zentralaren eszitazio maila eta integrazio potentziala) eta errendimendu psikomotorra neurtzeko baliogarria da [14]. Global Vigor and Affect (GVA) eskalak, aldiz, kemena eta arazeria aztertzen ditu. Eskala hori jet lag eta lo-gabetzerako erabilgarria da [15]. Lo-egunerokoak, lo-kalitatea, lo-latentzia eta egunean zeharreko kalitatea neurtzeko baliogarriak dira. Azkenik, eskala bisual analogoak (VAS) alderdi subjektiboak neurtzeko erabiltzen dira, adibidez, lo-kalitatea [16]. ongizatea eta bizi-kalitatea neurtzeko, World Health organisation-5 (WHo-5) eskala erabil daiteke, hau da, Munduko osasun Erakundeak proposatutako galdetegia. Umore positiboa, lasaitasuna, erlaxazioa eta energia maila, loaren kalitatea eta eguneko interes orokorrak neurtzen ditu [17]. Clinical Global Scale (CGI) eskalaren bidez, aldiz, pazienteak orokorrean pairatutako hobekuntza klinikoa neurtzen da [17]. Azkenik, Tyrer galdetegiak tratamendua kentzearen efektuak aztertzen ditu [18]. 2. HIPoTESIA ETA HELBURUA Loezinaren tratamendurako erabilitako farmako ohikoenek eragin desiragaitz ugari dituzte eta epe laburrean erabili behar dira [6]. Azken urteotan loezina tratatzeko beste aukera farmakologikoak erabiltzen hasi dira, melatonina kasu. Melatonina 2011. urtean onartu zen farmako gisa eta 55 urtetik gorako pertsonengan lehen mailako loezina tratatzeko merkaturatuta dago, epe laburrean eta monoterapian [19]. Hala ere, azken urteotan melatonina adin guztietako pazienteengan eta loezin arazo desberdinak tratatzeko erabilia izan da. Gaur egun, melatonina dosi desberdinak dituzten produktu ugari daude merkaturatuta eta horien salmenta biziki handitu da, nahiz eta argi ez dagoen erabilera zabal hori ebidentzian oinarrituta dagoen. Horregatik, gure helburua adin guztietako pazienteengan gaixotasunekin erlaziorik ez zuen loezina arintzeko melatoninak duen eraginkortasuna aztertzea izan da. Horretarako, plazeboarekin kontrolatutako zorizko esleipenezko saio klinikoen berrikusketa sistematikoa egin da. 3. MATERIALA ETA METoDoAK 3.1. Bilaketa-estrategia Artikuluen bilaketa 2017ko abenduan egin zen. Entsegu klinikoen bilaketa egiteko bost datu-base erabili ziren: Pubmed, Askmedline, Tripdata-
28 Ekaia, 2022, 42, 25-47 Ane Barreras, Irati Rodilla, Aitziber Mendiguren base, Clinical Trials eta Cochrane. Bilaketa sakona egiteko asmoz, finkatutako helburuen hitz-gako posibleen zerrenda prestatu zen PICo metodoan oinarrituta, eta honako lau atal hauek bereizi ziren: — P (Population, Populazioa): aztertu nahi ditugun pazienteen ezaugarriak, hau da, gaixotasunekin erlaziorik ez duen loezina duten adin guztietako pazienteak. — I (Intervention, Esku-hartzea): aztertuko dugun tratamendua, hau da, melatonina. — C (Comparison, konparaketa): beste tratamendu batekin konparaketa egitea, hau da, plazeboarekin konparatzea. — o (outcome, Emaitzak): aztertu nahi ditugun eraginetarako neurketa mota, hau da, lo-denbora, lo-kalitatea edo erlazionatutako aldagaiak. Azaldutako lau atal horietako bakoitzerako termino askeak (T) eta Pubmed-eko MeSH terminoak (MT) erabili ziren. Termino hauek «oR» lokailuarekin lotu genituen PICoren atal bakoitzerako eta gero «AND» lokailuaren bidez erlazionatu genituen PICoren lau atalak (ikus 1. irudia). Pubmed-en aipamen gehien zituzten terminoak aukeratu genituen beste datu-baseetan bilaketa egiteko. Horrela, Clinical Trials eta Cochrane-n kasuan bilaketa zuzenean egin zen «sleep disorder», «melatonin» eta «sleep time» terminoak «AND» lokailuarekin konbinatuz. Azkenik, Askmedline eta Tripdatabase-n kasuan, zuzenean datu-basean egin zen bilaketa PICo erabiliz. Horretarako «sleep disorder» (populazioa), «melatonin» (esku-hartzea), «placebo» (konparaketa) eta «sleep time» (emaitzak lortzeko neurketa motak) erabili ziren (ikus 2. irudia). 3.2. Artikuluak aukeratzeko eta baztertzeko irizpideak Melatoninak loezina arintzeko eraginkortasuna zuen aztertzeko, plazeboarekin kontrolatutako zorizko esleipenezko entsegu klinikoak aukeratu genituen. Ez genuen saioetan erabilitako neurketa metodorik, eskalarik zein prozedurarik zehaztu. Era berean, tratamenduaren iraupenean, pazienteen ezaugarrietan, artikuluen argitaratze urtean eta loezin motetan ez genuen mugarik jarri. Baztertu genituen animaliengan egindako ikerketak, ingelesez ez zeudenak, melatonina ez zen beste tratamendu bat aztertzen zutenak, loezinaren gaineko eragina aztertzen ez zutenak, melatoninaren beste eraginak aztertzen zituztenak, loezina ez zuten pazienteak aztertzen zituztenak, loezinaz gain beste gaixotasun bat pairatzen zuten pazienteak sartzen zituztenak, melatoninaz gain beste tratamendu bat erabiltzen zutenak, zorizko esleipenezko entsegu klinikoak ez zirenak eta melatonina plazeboarekin alderatzen ez zituztenak.
32 Ekaia, 2022, 42, 25-47 Ane Barreras, Irati Rodilla, Aitziber Mendiguren Pubmed eta Cochrane-en kasuan, artikuluak bilatzeko orduan iragazki hauek aplikatu ziren: «Humans» (gizakiengan egindako ikerketak biltzeko), «English» (ingelesez zeuden artikuluak aukeratzeko) eta «Randomized Controlled Trial» (zorizko esleipenezko entsegu klinikoak eskuratzeko). Askmedline-n kasuan, iragazki moduan «Randomized Controlled Trial» bakarrik aplikatu zen. Azkenik, Clinical Trials-en kasuan iragazkiak honako hauek izan ziren: ikerketek emaitzak edukitzea, ikerketak argitaratuta egotea eta I-IV faseak barneratzea (ikus 1. irudia eta 2. irudia). 3.3. Artikuluen kalitatearen balorazioa Entsegu klinikoen metodologiaren kalitatea neurtzeko munduan gehien erabiltzen den JADAD eskala edo oxford eskala erabili zen [20]. Eskala honek alborapenekin erlazionatutako alderdi ezberdinak hartzen ditu kontuan eta galdetegi arina, erraza eta balioztatua da. Funtsean, hurrengo bost galdera hauei erantzutean datza: 1. Zorizko esleipenezko ikerketa da? 2. Aleatorizazio-metodoa deskribatzen da eta berau egokia da? 3. Itsu bikoitzeko ikerketa da? 4. Itsutze metodoak erabiltzen dira eta horiek egokiak dira? 5. Ikerketan zehar gertatutako galerak eta atzera egiteak deskribatzen dira? Galdera hauen erantzunen arabera, JADAD eskalak entsegu klinikoak 0-5 puntuazioen artean sailkatzen ditu: puntuazioa ≥ 3 bada saioak kalitate altua duela ondorioztatzen da eta < 3 bada, aldiz, kalitate txikia. 4. EMAITzAK 4.1. Artikuluen bilaketa eta aukeraketa Pubmed-en, termino askeak eta MeSH terminoak konbinatuz 740 artikulu lortu genituen. Iragazkiak aplikatu ostean, 169 artikulu bildu genituen (ikus 1. irudia). Askmedline-n, iragazkia aplikatu ostean 96 artikulu lortu genituen eta Tripdatabase-ren kasuan zuzenean 21 artikulu, iragazkirik aplikatu gabe (ikus 2. irudia). Clinial Trials-en, iragazkiak aplikatu ostean 4 artikulu lortu genituen (ikus 2. irudia). Cochrane-n kasuan, iragazkiak jarri ostean 238 artikulu eskuratu genituen (ikus 2. irudia).
https://doi.org/10.1387/ekaia.22913 33 Melatoninaren eraginkortasuna loezina arintzeko: saio klinikoen berrikusketa sistematikoa Beraz, bost datu-baseak batuta, guztira 528 artikulu eskuratu genituen. 528 artikuluetatik artikulu batzuk baztertu genituen, aukeratzeko irizpideak betetzen ez zituztelako. Artikuluak kanpoan uzteko arrazoiak 3. irudian azaltzen dira. 3. irudia. Artikuluak baztertzeko prozeduraren laburpen algoritmoa. 4.2. Artikuluen kalitatearen balorazioa: JADAD eskala Aukeratutako 11 artikuluen kalitatearen azterketa egin genuen JADAD eskalaren bidez. Aztertutako artikulu guztiak onartuak izan ziren lortutako puntuazioa ≥ 3 izan zelako (ikus 1. taula).
34 Ekaia, 2022, 42, 25-47 Ane Barreras, Irati Rodilla, Aitziber Mendiguren 1. taula. Artikuluen kalitatearen balorazio taula JADAD eskala erabiliz. Zorizko esleipena? Aleatorizaziometodoa? Itsu bikoitzekoa? Itsutzemetodoak? Galerak? Puntuazioa 1 Bai Ez Bai Ez Bai 3 2 Bai Ez Bai Ez Bai 3 3 Bai Ez Bai Ez Bai 3 4 Bai Bai Bai Bai Bai 5 5 Bai Ez Bai Bai Bai 4 6 Bai Ez Bai Bai Bai 4 7 Bai Bai Bai Bai Bai 5 8 Bai Bai Bai Bai Bai 5 9 Bai Bai Bai Bai Bai 5 10 Bai Ez Bai Bai Bai 4 11 Bai Bai Bai Bai Bai 5 4.3. Melatoninaren eraginkortasunaren azterketa: artikuluen emaitzak 11 artikuluk barneratze eta kanporatze irizpideak bete zituzten eta kalitate onekoak ziren JADAD eskalaren arabera. Laginaren tamaina oso aldakorra izan zen; entsegurik txikienak 10 paziente hautatu zituen eta handienak, berriz, 791. 10 azterlanek gizonak eta emakumeak barne hartu zituzten, eta batek emakumeak soilik. 5 entseguk diseinu gurutzatua erabili zuten, hau da, talde bakoitzak lehenengo esku-hartze bat (melatonina edo plazebo) jaso zuen eta gero bestea. Aztertutako melatonina-dosiei dagokienez, txikiena 0,1 mg-koa izan zen eta handiena 6 mg-koa. Loezina arintzeko melatoninak zuen eraginkortasuna aztertzeko metodoak era askotakoak izan ziren, baina erabilienak polisomnografia, lo-egunerokoak eta lo-erregistroak izan ziren. Aztertutako 11 entseguetatik, 2 ikerlanek ez zuten aurkitu loezinean hobekuntzarik melatonina hartu ondoren. 8 entseguk loaren kalitatearekin edo kantitatearekin lotutako parametroetan hobekuntza esanguratsuak aurkitu zituzten. Azkenik, entsegu batek melatoninak gaueko barneko melatoninaren mailarik gorena aurreratzen zuela ikusi zuen, baina loan aldaketarik eragin gabe. Aztertutako azterlanen ezaugarri guztiak 2. taulan biltzen dira.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22913 35 Melatoninaren eraginkortasuna loezina arintzeko: saio klinikoen berrikusketa sistematikoa 2. taula. Artikuluen ezaugarriak. Egilea eta urtea; herrialdea Laginaren tamaina eta ezaugarriak Esku-hartzea, faseak/taldeak eta iraupena Aldagaiak Emaitza nagusiak (1) Almeida Montes et al. (2002); Mexiko N = 10 Loezin mota: Insomnio primarioa DSM-IVren arabera. Batez besteko adina: 50 urte. % 60 gizon eta % 40 emakume. Melatonina 0,3 mg (N = 10) edo 0,1 mg (N = 10). Faseak: — 7 egun: melatonina 0,3 mg. — 7 egun: melatonina 0,1 mg. — 7 egun: plazeboa. — Garbiketa: 7 eguneko tratamendu bakoitzaren artean 5 egunetan plazeboa. Iraupen osoa: 31 egun. Aldagai nagusiak: polisomniografia (lo-fase bakoitzean gertatutako iratzartzeak, iratzartzeen kopuru osoa, iratzartzeen iraupen osoa, lo-fase bakoitzaren iraupena, lo-denbora osoa, lo-fase bakoitzerako lo-latentzia, REM eta ez-REM zikloen batezbesteko iraupena eta lo-efizientzia neurtzeko) eta lo-erregistroak eta eskala analogo bisualak (VAS) (lo-kantitate eta kalitate subjetiboa neurtzeko). Polisomnografiaren bidez aztertutako lo-parametroetan, esnatze orduan, lo-latentzian, iratzartzeen kopuruan, lo-denbora osoan eta lokalitatean ez zen ezberdintasun esanguratsurik aurkitu hiru tratamenduen artean. (2) James et al. (1998); Estatu Batuak N = 24 Loezin mota: Larrialdietako gaueko lan txandekin erlazionatutako insomnioa. Adina: 20 eta 41 urte bitartean. Gizon eta emakumeak. Melatonina 6 mg. Faseak: — Ziklo bakoitza: 4 eta 6 gau bitartean. — Bi ziklo: melatonina 6 mg (N = 24). — Bi ziklo: plazeboa (N = 24). Iraupen osoa: 10 aste. Aldagai nagusiak: lo ohituren egunerokoak (lo-latentzia, lokartze denbora, esnatze ordua, iratzartzeak, lo-efizientzia eta lo-denbora osoa neurtzeko) eta eskala analogo bisualak (lo-kalitatea neurtzeko). Bigarren mailako aldagaiak: lan karga neurtzeko eskalak (esfortzu mentala, estresa eta partizipazio emozionala neurtzeko) eta VAS eskala (tratamendu osteko egoera animikoa eta laneko portaera aztertzeko). Melatoninak egunean zehar lo egitean gertatzen ziren iratzartzeen kopurua murriztu zuen, plazeboarekin konparatuta (P < 0,05). Neurtutako gainontzeko parametroetan eta lo-kalitatean ez zen ezberdintasun esanguratsurik topatu. Tratamenduaren osteko egoera animikoan, laneko portaeran, esfortzu mentalean, estres eta inplikazio emozionalean ere ez zen ezberdintasunik antzeman.
36 Ekaia, 2022, 42, 25-47 Ane Barreras, Irati Rodilla, Aitziber Mendiguren Egilea eta urtea; herrialdea Laginaren tamaina eta ezaugarriak Esku-hartzea, faseak/taldeak eta iraupena Aldagaiak Emaitza nagusiak (3) kunz et al. (2004); Alemania N = 14 Loezin mota: REM fase laburrarekin erlazionatutako insomnioa. Batezbesteko adina: 50 urte. % 64,29 gizon eta % 35,71 emakume. Melatonina 3 mg. Faseak: — 1. fasea: melatonina 3 mg edo plazeboa 4 astean zehar. — Garbiketa fasea: 3-5 egun bitartean. — 2. fasea: aurreko fasean melatonina jaso zutenek plazeboa jasotzen dute eta plazeboa jaso zutenek melatonina 4 astean zehar. Iraupen osoa (batez bestekoa): 60 egun. Aldagai nagusiak: polisomniografia (REM fasearen portzentajearen aldaketa, REM fasearen latentzia, lo-denbora osoa, lo-efizientzia, iratzartzeen kopurua eta ez-REM loa neurtzeko), CGI (hobekuntza klinikoa neurtzeko), PSQI (egunean zeharreko disfuntzioa neurtzeko) eta melatoninaren efektuen iraupena. Melatoninak, plazeboarekin alderatuta, REM fasearen ehunekoa, loaren jarraitasuna, egoera klinikoa eta egunean zeharreko disfuntzioa hobetu zituen (P < 0.05). Bestetik, melatoninak ez zuen modu esanguratsuan gutxitu REM fasearen latentzia. Ikerketaren lehenengo fasean melatoninak lo-denbora osoa, lo-efizientzia, iratzartzeen kopurua eta REM ez zen loaren iraupena hobetu zituen plazeboarekin alderatuta (P < 0,05). Bigarren faseko plazebo taldean, aipaturiko aldagaietan onura txikiagoa izan zen baina desberdintasunak esanguratsua izaten jarraitu zuten. (4) Lemoine et al. (2007); Frantzia eta Israel N = 170 Loezin mota: Loezin primarioa DSM IVren irizpideen arabera. Adina: ≥55 urte. % 34,12 gizon eta % 65,88 emakume. Askapen luzeko melatonina 2 mg. Faseak eta taldeak: — Barneratze aurreko fasea: guztiek plazeboa soilik 2 astetan zehar (N = 170). — Tratamendu fasea: melatonina 2 mg (N = 82) edo plazeboa (N = 88) 3 astean zehar. — Amaierako fasea: guztiek plazeboa soilik 2 astean zehar. Iraupena: 7 aste. Aldagai nagusia: LSEQ-QoS (lo-kalitatea neurtzeko) Bigarren mailakoak: BFW (goizeko alerta maila neurtzeko) QoN (gauaren kalitatea neurtzeko), QoD (egunean zeharreko kalitatea neurtzeko), GTS (lo egiteko erraztasuna neurtzeko), AFS (esnatzean gertatzen den ajea neurtzeko) eta Tyrer galdetegia (erretiratze efektuak aztertzeko). Melatoninak lo-kalitatea hobetu zuen barneratze aurreko fasearekin alderatuta (P < 0,005) eta hobekuntza handiagoa izan zen plazeboarekin konparatuta ere (P < 0,05). Gainera, melatoninak goizeko alerta maila eta loaren kalitatea hobetu zituen barneratze aurreko fasearekin eta plazeboarekin alderatuta (P < 0,005). Melatoninak lo-kalitatean eta goizeko alerta mailan eragindako hobekuntza handiagoa izan zen lo-arazo larriak zituzten pazienteengan, plazeboarekin konparatuta (P < 0,05 eta P = 0,005, hurrenez hurren). Azkenik, lo egiteko erraztasunean, esnatzean ematen zen ajean eta eguneko kalitatean ez zen desberdintasunik antzeman melatonina eta plazeboaren artean. Melatoninaren taldean ez zen erretiratze efekturik somatu.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22913 37 Melatoninaren eraginkortasuna loezina arintzeko: saio klinikoen berrikusketa sistematikoa Egilea eta urtea; herrialdea Laginaren tamaina eta ezaugarriak Esku-hartzea, faseak/taldeak eta iraupena Aldagaiak Emaitza nagusiak (5) Lushington et al. (1997); Australia N = 22 Loezin mota: % 54,55 mantentze insomnioa eta % 45,45 insomniorik eza. Batez besteko adina 65,2 urte eta guztiak emakume postmenopausikoak. Melatonina 5 mg. Faseak: — Melatonina 5 mg (N = 22). — Plazeboa (N = 22). Iraupena: 7 egun. Aldagai nagusiak: MSLT eskala (lo-latentzia neurtzeko) eta GVA eskala (egunean zeharreko kemena eta arazeria neurtzeko). Melatoninak lo-latentzia laburtu zuen plazeboarekin alderatuta (P < 0,05). Bestetik, egunean zeharreko kemena eta arazeriari dagokienez ez zen ezberdintasun esanguratsurik aurkitu melatonina eta plazeboaren artean. Aztertutako aldagaietan ez zen ezberdintasunik aurkitu ondo lo egiten zuten eta mantentze loezina zuten pazienteen artean. (6) Luthringer et al. (2009); Frantzia N = 40 Loezin mota: Insomnio primarioa DSM IVren irizpideen arabera. Adina: ≥ 55 urte. % 48 gizon eta % 52 emakume. Askapen luzeko melatonina 2 mg (N = 20). Faseak: — Barneratze aurreko fasea: plazeboarekin 2 astean zehar (N = 40). — Tratamendu fasea: plazeboa (N = 20) edo melatonina 2 mg (N = 20) 3 astean zehar. — Amaierako fasea: guztiek plazeboa 3 astean zehar. Iraupen osoa: 8 aste. Aldagai nagusiak: polisomniografia (lolatentzia, lo-denbora osoa, lokartu ostean esnatuta pasatutako denbora, iratzartzeen kopurua eta lo-fase bakoitzean pasatutako denbora neurtzeko), entzefalograma (aktibitate espektrala neurtzeko), LSEQ eskala (lo-kalitatea (QoS), lo geratzeko zailtasuna (GTS), esnatzean gertatzen den ajea (AFS) eta goizeko alerta maila (BFW) neurtzeko), CFF (begien kliskatzeen fusio kritikoaren atalasea) eta LPS eskala egunean zeharreko errendimendua RRT (errekonozimendu erreakzio denbora), MRT (erreakzio motoreen denbora) eta TRT (erreakzio denbora osoa) bidez neurtzeko. Melatoninak lo-latentzia laburtu zuen (P < 0,05). Aztertutako gainontzeko parametroei, aktibitate espektralari eta lo-kalitateari dagokienez, ez zen ezberdintasun esanguratsurik antzeman. Hala ere, azkeneko hiru egunetan lo-kalitatean antzemandako hobekuntza handiagoa izan zen melatoninarekin tratatutako taldean (P < 0,05). MRT, RRT eta TRT parametroetan, ez zen ezberdintasun esanguratsurik antzeman melatonina eta plazeboaren artean. Azkenik, melatoninak CFF-aren maiztasuna handitu zuen plazeboarekin konparatuta (P < 0,05). Aldagai guztiak berriz aztertu ziren tratamendua etetean. Lo arkitekturaren kasuan, tratamendua eten eta 3 astera, melatoninak laugarren loaldia laburtu zuen (P < 0,05). LSEQ eta polisomniografia bidez neurtutako gainontzeko lo-parametroei dagokienez, ez zen ezberdintasun esanguratsurik topatu melatonina eta plazeboaren artean. Bestetik, tratamendua hartzeari utzi eta 3 astera CFF-aren maiztasuna handiagoa izan zen melatoninarekin tratatutako taldean (P < 0,05).
38 Ekaia, 2022, 42, 25-47 Ane Barreras, Irati Rodilla, Aitziber Mendiguren Egilea eta urtea; herrialdea Laginaren tamaina eta ezaugarriak Esku-hartzea, faseak/taldeak eta iraupena Aldagaiak Emaitza nagusiak (7) Mundey et al. (2005); Estatu Batuak N = 13 Loezin mota: Lo-fase atzeratuaren sindromea. Batez besteko adina 28,15 urte. % 61,54 gizon eta % 38,46 emakume Melatonina 0,3 mg edo 3 mg. Faseak eta taldeak: — Fase basala: 7 egun tratamendurik gabe. — 1. fasea: melatonina 0,3 mg (N = 5), melatonina 3 mg (N = 4) edo plazeboa (N = 4) 2 astetan zehar. — 2. fasea: melatonina edo plazeboa aurreko fasean baino ordu bete lehenago 2 astean zehar. — Tratamendu osteko ebaluazioa: 7 egun. Iraupen osoa: 6 aste. Aldagai nagusiak: Gaueko melatonina endogenoaren maila gorena (Dim Light Melatonin onset, DLMo) mailak listuan eta lo-egunerokoak (esnatze ordua, lo-hasiera, iratzartzeak gauean zehar, lo-den- bora osoa, lo-latentzia eta lo-efizientzia neurtzeko). Melatoninaren bi dosiek DLMo mailak lortzeko denbora aurreratu zuten plazeboarekin konparatuta (P < 0,005). Gainera, melatoninaren administrazioa zenbat eta goizago gertatu, orduan eta handiagoa izan zen fasearen aurrerapena (P < 0,005). Ez zen ezberdintasun esanguratsurik antzeman lo-egunerokoen bidez neurtutako gainontzeko aldagaietan: lo -hasieran, gaueko iratzartzetan, lo-denbora osoan, lo-latentzian eta lo-efizientzian. (8) SadeghniiatHaghighi et al. (2008); Iran N = 118 Loezin mota: Gaueko lan txandekin erlazionatutako lo zailtasuna. Batez besteko adina 30 urte. %19.8 Gizon eta %80.2 emakume. Melatonina 5 mg Faseak: — 1. fasea: melatonina 5 mg edo plazeboa egun batean. — Garbiketa fasea: plazeboa 4 egun. — 2. fasea: melatonina jaso zutenek lehenengo fasean plazeboa jasotzen dute eta plazeboa jaso zutenek melatonina egun batean. Iraupen osoa: 6 egun. Aldagai nagusiak: galdetegiak (lo-latentzia, lo-kalitatea, lo geratzeko zailtasuna, lo-denbora osoa, iratzartzeak loan zehar, loa mantentzeko zailtasuna eta goizegi esnatzeko arazoa neurtzeko). Melatoninak lo-latentzia murriztu zuen plazeboarekin konparatuta (P < 0,05). Era berean, lo-kalitatea eta lo geratzeko zailtasuna ere hobetu zituen (P < 0,05). Lo-denbora osoan, iratzartzeen kopuruan, loa mantentzeko zailtasunean eta goizegi esnatzean ez zen ezberdintasunik antzeman plazebo eta melatoninaren artean.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22913 39 Melatoninaren eraginkortasuna loezina arintzeko: saio klinikoen berrikusketa sistematikoa Egilea eta urtea; herrialdea Laginaren tamaina eta ezaugarriak Esku-hartzea, faseak/taldeak eta iraupena Aldagaiak Emaitza nagusiak (9) Spitzer et al. (1999); Estatu Batuak N = 257 Loezin mota: Jet lag sindromea. Batez besteko adina 44 urte. % 79 gizon eta % 21 emakume. Melatonina 0,5 mg edo 5 mg oheratzean. Melatonina 0,5 mg ordutegi aldakorrean. Taldeak: — Melatonina 5 mg oheratzean 6 egunetan (N = 70). — Melatonina 0,5 mg oheratzean 6 egunetan (N = 70). — Melatonina 0,5 mg egunero ordu bete lehenago arratsaldean hasiz 6 egunetan zehar (N = 63). — Plazeboa soilik N = 54. Iraupen osoa: 6 egun. Aldagai nagusia: Columbia Jet Lag Scale (jet lag puntuazioa, egunean zeharreko lo-kuluxka denbora, lo-latentzia, iratzartzeen kopurua eta lo-denbora osoa neurtzeko). Jet lag puntuazioan, egunean zeharreko lo-kuluxketan, lo-latentzian, iratzartzeen kopuruan eta lo-denbora osoan ez zen ezberdintasun esanguratsurik antzeman tratamendu ezberdinen artean.
40 Ekaia, 2022, 42, 25-47 Ane Barreras, Irati Rodilla, Aitziber Mendiguren Egilea eta urtea; herrialdea Laginaren tamaina eta ezaugarriak Esku-hartzea, faseak/taldeak eta iraupena Aldagaiak Emaitza nagusiak (10) Wade et al. (2010); Erresuma Batua N = 791 Loezin mota: Insomnio primarioa DSM IVren arabera. Adina: 18 eta 80 urte bitartean. Gizon eta emakumeak. Askapen luzeko melatonina 2 mg. Faseak: — Fase basala: plazeboa 2 astean zehar (N = 791). — 1. fasea: melatonina 2 mg (N = 395) edo plazeboa (N = 396) hiru astean zehar. — 2. fasea: melatonina jaso zutenek melatoninarekin jarraitzen dute (N = 358) eta plazeboa jaso zutenek zorizko esleipena jaso zuten berriz ere eta melatonina (N = 176) edo plazeboa (N = 177) jasotzen dute 26 astean zehar. — Azkeneko fasea: guztiek plazeboa jaso zuten 2 astean zehar. Iraupen osoa: 33 aste. Aldagai nagusiak: lo-egunerokoak (lolatentzia neurtzeko) Bigarren mailako aldagaiak: lo-egunerokoak (lo-mantentzea, lo-denbora osoa, lo hasieraren ordua, esnatze ordua, goizeko alerta maila, lo-kalitatea eta esnatzean berritze sentsazioa neurtzeko), PSQI (lo-kalitatea neurtzeko), WHo-5 (bizi kalitatea neurtzeko), CGI (hobekuntza klinikoa neurtzeko) eta Tyrer galdetegia (erretiratze efektuak neurtzeko). kanporatze maila baxuak zituzten <65 urteko pazienteengan ez zen ezberdintasun esanguratsurik ikusi melatonina 3 astean zehar hartu zutenen eta plazeboa hartu zutenen artean lo-egunerokoen bidez neurtutako aldagaietan; baina bai lo-kalitatean (P < 0,01) eta bizi-kalitatean (P < 0,05). ≥65 urteko pazienteen kasuan, aldiz, melatonina jaso zutenek hobekuntzak izan zituzten bai lo-latentzian, baita loaren mantentzean eta kalitatean ere (P < 0,05). Epe luzeko tratamenduari dagokionez, kanporatze maila baxuak zituzten <65 urteko pazienteengan lodenbora luzeagoa antzeman zen melatonina jaso zuen taldean, plazeboarekin alderatuta (P < 0,05). Gainera, PSQI, WHo-5 eta CGI eskaletan lortutako puntuazioak hobetu ziren (P < 0,05) eta lo-latentzia hobetu zen modu esanguratsuan plazeboarekin alderatuta (P < 0,05). ≥ 65 urteko pazienteen kasuan ere, lolatentzia laburragoa izan zen melatonina jaso zuen taldean (P < 0,005). < 65 urtekoetan lo -kalitatean, goizeko alerta mailan eta CGI eskalan lortutako puntuazioak hobetu ziren melatonina jaso zuen taldean (P < 0,05). Azkenik, erretiratze efektuei dagokienez ez zen ezberdintasun esanguratsurik antzeman bi taldeen artean.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22913 41 Melatoninaren eraginkortasuna loezina arintzeko: saio klinikoen berrikusketa sistematikoa Egilea eta urtea; herrialdea Laginaren tamaina eta ezaugarriak Esku-hartzea, faseak/taldeak eta iraupena Aldagaiak Emaitza nagusiak (11) Zhdanova et al. (2001); Estatu Batuak N = 15 ondo lo egiten zuten pazienteak. N = 15. Adinarekin erlazionatutako insomnioa. >50 urteko gizon eta emakumeak. Melatonina 0,1 mg, 0,3 mg edo 3 mg Faseak: — Aste bakoitietan: tratamendua (melatonina edo plaze- boa). — Aste bikoitietan: garbiketa plazeboarekin. Iraupen osoa: 5 aste. Aldagai nagusiak: Polisomniografia (loefi zien tzia, lo-latentzia, lo-fase bakoi- , lo-latentzia, lo-fase bakoitzean pasatako denbora, REM loa, lodenbora osoa eta iratzartzeen kopurua neurtzeko). Bigarren mailako aldagaia: melatonina endogenoaren mailak. Paziente osasuntsuengan ez zen desberdintasunik aurkitu lo-efizientzian melatonina eta plazeboaren artean. Loezina zuten pazienteengan, aldiz, melatoninaren hiru dosiek lo-efizientzia hobetu zuten modu esanguratsuan (P < 0,05) eta hobekuntzarik nabariena 0,3 mg -ko dosiak eragin zuen (P < 0,005). Gainera, lo-denbora osoan, iratzartzeen kopuruan, lolatentzian, REM loan edota loaldi bakoitzean igarotako denboran ez zen ezberdintasunik aurkitu, ez paziente osasuntsuengan ezta loezina zutenengan ere.
42 Ekaia, 2022, 42, 25-47 Ane Barreras, Irati Rodilla, Aitziber Mendiguren 5. EzTABAIDA Entsegu klinikoetan melatoninak loezinean zuen eragina aztertzeko nazioartean balioztatutako eskala ezberdinak erabili ziren. Horien artean, LSEQ eskala erabili zen loaren kalitatea neurtzeko [21, 22] eta PSQI, loaren asaldura orokorra neurtzeko [23, 24]. kasu batzuetan pazienteen lo-egunerokoak ere erabili ziren [24, 25]. Aldagai horietaz gain, ikerketa batzuetan aldagai objektiboagoak (polisomniografia) erabili zituzten [22, 23, 26, 27], horrela emaitzei berme handiagoa emateko. Polisomnografia lo-parametroak objektiboki neurtzeko erreferentziazko metodoa (ingelesez «gold standard») da. Hala ere, berariazko ekipamendua behar duen teknika konplexua da eta ohiko loa oztopa dezake [28, 29]. MSLT beste metodo objektiboa da eta erreferentziazkoa da lo-latentzia neurtzeko, baina hainbat ikertzailek kritikatu dute haren baliozkotasuna [30, 31]. Metodo objektiboen mugak direla eta, azterlan batzuek metodo subjektiboak erabiltzen dituzte loa baloratzeko. Metodo subjektiboen artean, lo-egunerokoak dira ikerketetan gehien erabiltzen diren baliabideak; izan ere, «lo-eguneroko adostua» garatu da modu estandarizatuan loezina baloratzeko [32, 33]. LSEQ eta PSIQ galdetegiak ere hainbat baldintzatan balidatuta daude [11, 34], baina lo-egunerokoak baino gutxiago erabiltzen dira. Lehen mailako loezinari dagokionez, melatoninak loaren hobekuntza eragin zuela ikusi zen baliabide desberdinen bidez: LSEQ eskala, QoS (lo-kalitatea), BFW (hurrengo eguneko alerta maila) [21, 22], CFF [22], PSQI eta lo-egunerokoak [24]. Hobekuntza hori, gainera, goizeko alerta mailaren, bizi kalitatearen eta egoera emozionalaren hobetzearekin bat zetorren [24]. Almeida Montes et al.-en ikerketan, aldiz, eskalez eta lo-egunerokoez gain, polisomniografia ere erabili zuten lo-efizientzia eta lo-latentzia neurtzeko eta ez zuten ezberdintasun esanguratsurik aurkitu melatonina eta plazeboaren artean. Neurketa objektiboagoa erabiltzea alderdi positiboa da eta beste ikerketekiko desberdintasuna azal dezake. Dena dela, posible ere bada erabilitako melatoninaren dosiak emaitzen desberdintasunen oinarrian egotea. Izan ere, entsegu kliniko gehienek askapen luzeko melatoninaren 2 mg-ko dosia erabili zuten [21, 22, 24]. Almeida Montes et al.-en kasuan, aldiz, 0,3 eta 1 mg-ko dosiak erabili ziren. Gainera, saio kliniko gehienetan 3 astean zehar luzatu zen melatoninaren tratamendua [21, 22, 24] eta Almeida Montes et al.-en kasuan, aldiz, pazienteek dosi bakoitzaren aste bakarreko tratamendua jaso zuten. Azkenik, Almeida Montes et al.-en saioan pazienteen kopurua txikia izan zen (N = 10), beste ikerketetan paziente kopurua handiagoa izan zen bitartean. Aipaturiko desberdintasun horietaz gain, entseguen artean pazienteen adinean ere bazeuden ezberdintasunak. Lemoine et al. eta Luthringer et al.-en kasuetan, 55 urtetik gorako pertsonak ziren eta Almeida Montes et al.-ek eta Wade et al.-ek paziente gazteagoak ere bildu zituzten. Gai-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22913 43 Melatoninaren eraginkortasuna loezina arintzeko: saio klinikoen berrikusketa sistematikoa nera, Wade et al.-en kasuan aztertutako aldagaiak adin tarteen arabera bereizi ziren. Beraz, ebidentzien arabera, badirudi melatoninak lehen mailako loezinean duen eraginkortasunaren eta pazienteen adinaren artean erlazioa dagoela epe laburreko tratamenduan. Izan ere, 55 urtetik gorako pazienteengan melatonina eraginkorra dela frogatu da. Epe luzeko tratamenduan, aldiz, adin tarte guztietan lo-denbora osoa, lo-latentzia eta PSQIn, WHo5en eta CGIn lortutako puntuazioak hobetu ziren. Loezin zehatzekin egindako saio klinikoei dagokienez, Zhdanova et al.-en saioan adinarekin erlazionatutako loezina zuten pazienteensaioan adinarekin erlazionatutako loezina zuten pazienteengan melatoninak polisomniografia bidez neurtutako lo-efizientzia hobetu zuen; baina gainerako aldagaietan ez zen ezberdintasunik aurkitu. kasu honetan, tratamenduaren iraupena aste bakarrekoa izan zen eta gainera, paziente kopurua urria zen (N = 15). Aipatzekoa ere bada, polisomniografia bidez egindako ikerketetan, melatoninak ez zuela lo-arkitektura aldatu [23, 26, 27]. Luthringer et al.-ek, aldiz, melatoninak laugarren loaldia laburtzen zuela ikusi zuten tratamendua eten eta 3 astera [22]. Beraz, ebidentzia gehienen arabera, neurri objetiboekin egindako ikerketetan melatoninak ez du lo-arkitektura aldatzen. Aldiz, bentzodiazepinek zein Z-hipnotikoek uhin geldoen iraupena laburtzen dute. Mantentze loezinaren ildoan, Lushington et al.-en ikerketan, melatoninak MSLT bidez neurtutako lo-latentzian hobekuntza eragin zuen. Hala ere, gainerako aldagaiak aztertzeko erabilitako GVA eskalan ez zen eraginik ikusi. Ikerketa honetan paziente gutxi erabili ziren (N = 22) eta guztiak emakume postmenopausikoak ziren; eta datu horiek, ikerketaren ondorioak populazioari orokortzeko muga izan daitezke. Gaueko lan txandekin erlazionatutako loezinari dagokionez, ikerketek emaitza kontrajarriak aurkezten dituzte. James et al.-en ikerketan melatoninak lo-egunerokoetan eta VAS eskalen bidez neurtutako umore eta lan errendimenduan ez zuen eraginik erakutsi. Hala ere, aztertutako paziente kopurua urria izan zen (N = 24). Sadeghniiat-Haghighi et al.-en ikerketan, aldiz, melatoninak galdetegi subjektiboen bidez aztertutako lo-latentzia, lokalitatea eta lo geratzeko zailtasuna hobetu zituen. kasu honetan gainera, paziente kopurua handiagoa izan zen (N = 118). Loaldi atzeratuaren sindromean, melatoninak erritmo zirkadianoaren aurreratzea eragiten du eta honek, lokartzeko orduan eragina eduki dezake. Izan ere, DLMoren aurreratzea eragiten zuela ikusi zen Mundey et al.-en ikerketan. Gainera, aurreratzea melatoninaren administrazio orduarekin erlazionatuta zegoen. Hala ere, aztertutako gainerako aldagaietan melatoninak ez zuen eraginik izan. Berriki, Auld et al.-en metaanalisian, melatoninak loaldi atzeratuaren sindromea zuten pazienteen lo-latentzia murrizten zuela ikusi zen [35]. Hala ere, Mundey et al.-en kasuan bezala, ez zen eragin esanguratsurik aurkitu gainontzeko parametroetan.
44 Ekaia, 2022, 42, 25-47 Ane Barreras, Irati Rodilla, Aitziber Mendiguren Jet lagaren kasuan, Spitzer et al.-en ikerketan ez zen ezberdintasunik antzeman melatonina eta plazeboaren artean [36]. Dena dela, badira jet lagean melatoninaren eragina baieztatu duten beste ikerketa batzuk. Adibidez, Suhner et al.-ek [37] frogatu zuten melatoninak lo-kalitatea hobetzen eta lo-latentzia laburtzen zuela. Gainera, Paul et al.-ek [38] proposatu zuten melatonina erabilgarria izan zitekeela ordu-eremu berri batera moldatzeko. Gure ikerlanaren hitz gako gisa «jet lag syndrome» erabili genuen eta hori izan daiteke aipaturiko bi artikuluak gure bilaketetan agertu ez izanaren arrazoia. Aipatzekoa da berriki Espainian melatonina duen farmako bat (Melatonite®) baimendu dela jet laga tratatzeko. REM fase laburrarekin erlazionatutako loezinean, melatonina kunz et al.-en ikerketan eraginkorra izan zen, bai polisomniografia bidez neurtutako aldagai objektiboetan bai PSQI eta CGI eskalen bidez neurtutako aldagai subjektiboetan. Beraz, esan dezakegu melatoninak eragindako loaren hobekuntzak bizi-kalitatea eta eguneko disfuntzioaren hobekuntzarekin bat datozela. Ikerketaren bigarren fasean, aurreko fasean baino hobekuntza txikiagoa antzeman zen baina esanguratsua izan zen. ondorioz, badirudi melatoninaren efektuek bere administrazio unean baino denbora luzeagoan irauten dutela. Azkenik, aipatzekoak ere badira gure ikerlanak izan ditzakeen mugak. Alde batetik, ingelesez zeuden ikerketak bakarrik izan ditugu kontuan. Ebidentzia garrantzitsuenak ingelesez argitaratuta badaude ere, litekeena da, beste hizkuntzetan ere ebidentzia interesgarriak egotea. Bestetik, badira EHUko zein osakidetzako liburutegietan lortu ezin izan ditugun artikuluak ere. 6. onDoRIoAK Melatonina eraginkorra da 55 urtetik gorako pazienteengan lehen mailako loezina arintzeko 2 mg-ko dosian eta gutxienez 3 astean zehar administratzen denean, baina ez beste adineko pazienteengan, dosi baxuagoetan edota loezin mota zehatz batzuetarako erabiltzean. Izan ere, aipaturiko kasu horietan melatoninaren erabilera ez dago ebidentzietan oinarrituta. Interesgarria izango litzateke melatoninak izan dezakeen eraginkortasunari buruzko ikerketa gehiago egitea adin talde ezberdinetan, loezin mota ezberdinetan eta epe luzera; horrela indikazioak hobe zehazteko. Izan ere, baliteke segurtasun hobea izanik, melatonina gaur egun loezina tratatzeko gehien erabilitako farmakoen alternatiba erakargarri bihurtzea. | science |
addi-7995e5b3dc47 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57546 | Aplikazio biomimetikoak itsas energien atzemate-gailuetan | Izquierdo Ereño, Urko ; Vázquez Clemente, Asier; Blanco Ilzarbe, Jesús María ; Bidaguren Diego, Iñigo ; Esteban Alcalá, Gustavo Adolfo ; Peña Bandrés, Alberto ; Albaina Lopez de Armentia, Iñigo; Soto López, Manuel ; Díez, Guzmán | 2022 | Aplikazio biomimetikoak itsas energien atzemate-gailuetan kanpo-fluxuaren eremu barruko muga-geruzan gorputz solidoaren eta jariakinaren arteko elkarreraginaren emaitzak aurretiaz aipaturiko arrasteeta euste-indar makroskopikoak sortzen ditu. Arraste-indarra, Fd (drag), gorputzaren mugimenduaren norabidearekin lerrokatutako indarra da, eta adierazpen honen bitartez ebalua daiteke:
(2) zeinak arraste indarraren parametro berdinak dituen, CL euste-koefiziente adimentsionala izan ezik (arraste-koefizientearen ordezkoa). CL eta Cd euste- eta arraste-koefizienteek gorputzaren geometriarekiko, azaleko morfologiarekiko (zimurtasuna) eta muga-geruzaren portaerarekiko (geruza hori laminarra edo zurrunbilotsua bada eta jaulkitzeko aukera badu) zuzeneko menpekotasuna dute; bai eta indar biskatsuek inertzialekiko duten garrantzi erlatiboaren maila ere, Reynoldsen talde adimentsionalaren bidez adierazten dena:
352 Ekaia, 2022, 42, 349-364 Urko Izquierdo, Asier Vázquez, Jesús M.ª Blanco, Iñigo Bidaguren, Gustavo A. Esteban, Alberto Peña, Iñigo Albaina, Manuel Soto, Guzmán Díez tzeko, higidura kantitatea handituz eta jaulkipena atzeratuz. Aplikazio horrek makineriaren errendimendua hobetzea lortzen du [6, 7]. Horrek guztiak egiten du mugimenduan dagoen jariakin baten eta egitura baten arteko elkarrekintzaren portaera dinamikoa aldatzea, hala nola itsasoko olatuetan edo itsas korronteetan. Beraz, interes handikoa da itsas energiak atzemateko aplikazioen diseinu-parametroen balioetan biomimesiak duen eragina ahalik eta zehatzen ezagutzea. 2. BIoMIMESIAREn APLIKAzIoAK ITSAS EnERGIAK ATzEMATEKo GAILUETAn Garapen biomimetikoak aplikatu diren gailuak sailkatzeko orduan, bi multzo azter daitezke: ezaugarri jakin bat hobetzeko asmoz (adibidez, d ragaren murrizketa) eginak edo gailua bera (geometria edo funtzionamurrizketa) eginak edo gailua bera (geometria edo funtzionamendua) naturako alderdiren bat imitatzean oinarritzen direnak. Azken sailkapen horretan, garatutako funtzioa, portaera, forma eta mugimendua imitatzen dituzten aplikazioak bereiz daitezke [8], ikerlariek sailkatu legez. Propietate edo ezaugarri fluidodinamiko bat hobetu nahi denean, helburua gailu horren errendimendua handitzea da, haren funtzionamenduaren funtsezko parametroetako baten gainean jardunez. Jarduera ohikoenak arraste-indarrek energia erauzteko paper garrantzitsua betetzen dutenak dira; eta, beraz, hori murriztuz gero, delako gailuaren errendimendua handitu liteke. Adibide gisa, gainazal zimurtsuetan, hala nola aurretiaz aipaturiko marrazoen larruan, oinarritutako aplikazioak aipa litezke, zeinetan desplazamendua errazten den, bai eta hura sintetizatzeko egindako garapenak ere [9-14]. Hala ere, badira beste aplikazio mota batzuk; balea konkordunen bular-hegalen forman oinarritutakoak, besteak beste. Baleek eta gainerako zetazeo gehienek aurreko ertza laua duten hegalak badituzte ere, balea konkordunaren kasuan ertzek tuberkulu izeneko zenbait protuberantzia dituzte. Protuberantzia horiek ura bideratu eta zenbait zurrunbilotan banatzen dute. «Tuberkulu-efektu» horrek bulkada handiagoa ematen dio baleari, eta horrek hegatsak angelu nabarmenagoetan biratzeko aukera ematen dio, eta urarekiko erresistentzia murrizten du, zeina onura garrantzitsua den, hegatsak luzeak baitira (balearen gorputzaren luzeraren ia heren bat). Ezaugarri hori mareen korrontetik (tidal turbines) energia lortzen duten turbinetan erabili da, marea-energia aplikazioetan, muga-geruzaren jaulkipena atzeratu daitekeela frogatuz, baita «drag»/»lift» ratioak handitzea ere korrontearen energia hobeto aprobetxatzeko [15, 16], 1. irudian ikus daitekeen bezala.
1. irudia. Ezkerra: Tidal turbina baten errotorearen irudia [15], eta eskuina: balea konkordun baten hegatsa [17]. 2. irudiaren ezkerrean bioWAVE izen komertziala duen aplikazioa ikus daiteke. olatuen energia bihurtzeko sistema (wave energy converter, WEC) bat da, itsas algen mugimenduan eta birorientazioan oinarrituta dagoena. Australiako enpresa batek diseinatu eta garatu zuen, ez bakarrik aurrera eta atzera mugitzeko itsas algak bezala, baizik eta baita itsas hondoan egon ahal izateko ere, hondoarekiko paraleloan, ekaitz-baldintzetan.
2. irudia. Ezkerra: bioWAVE izeneko WEC sistema [18]. Eskuina: (a) nanosorgailu triboelektriko unitate baten xehetasuna (c) sistema baten sarea, eta (b-d) diseinu horretan oinarrituta dagoen alga bat [19]. Algen imitazioa beste ikertzaile batzuen inspirazio-iturria ere izan da nanosorgailu triboelektrikoa (TENG) erabiliz energia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko nanosorgailu akoplatuaren eta indukzio elektrostatikoaren bidez [19]. Aplikazio hori 2. irudiaren eskuineko irudian erakusten da, eta arinak, txikiak eta inplementatzeko errazak diren olatuen energia bihurtzeko estrategiak diseinatzeko aukera du oinarri, energia elektrikoa
354 Ekaia, 2022, 42, 349-364 Urko Izquierdo, Asier Vázquez, Jesús M.ª Blanco, Iñigo Bidaguren, Gustavo A. Esteban, Alberto Peña, Iñigo Albaina, Manuel Soto, Guzmán Díez modu eraginkorrean sortzeko maiztasun txikiko uraren energiatik abiatuta, ohiko sorgailu elektromagnetikoen ordez. Ehunzangoak Chilopoda klaseko artropodoak dira. Gorputz-segmentu gehienek (lehenengo eta azken bi segmentuak izan ezik) eusten dieten hanka ugari dituzte, eta hanka pare bakoitza aurrekoa baino apur bat luzeagoa delako bereizten dira; horrela, azkar mugitzean, hankek elkarrekin talka egitea ekiditen da. Ehunzangoak Centipod WEC izeneko WEC aplikazioaren (ikusi 3. irudia) inspirazioa izan ziren; nahiz eta kasu horretan gorputz-adar bakoitzaren luzera berdina den. Sistema hori, nagusiki, bizkarrezur batez, buiaz, energia erauzteko osagaiz (power take-off, PTo) eta ainguratze-lerroz osatuta dago. Elektrizitatea sorgailuen laguntzarekin lortzen da, olatuen eraginpean dauden buien mugimendu bertikalak bultzatuta [20]. 3. irudia. Centipod sistema [21]. Ezkerra: buien xehetasuna. Eskuina: sistema osoaren irudi orokorra. Aquamarine Power Ltd enpresak oyster izeneko WEC sistema diseinatu eta probatu zuen, 4. irudia, tarteko uretan erabiltzeko (10 eta 15 metro bitarteko sakoneran eta kostaldetik 500 metrora) eta olatuen energia kostaldetik gertu hartzeko. Sistema hori ostrek irekitzen eta ixten direnean duten portaeran oinarritzen da, eta itsas hondoan instalatutako dimentsio handiko plaka edo hegal baten antzeko egitura bat du, olatuen elkarrekintzaren ondorioz sortzen diren indarrekin kulunkatzen dena.
4. irudia. WEC oyster 800. Ekipamenduaren xehetasuna (ezkerra) eta itsasoan instalazioaren irudia [22].
Aplikazio biomimetikoak itsas energien atzemate-gailuetan Pelamis izeneko WECa elektrizitatea sortu eta sare elektrikora injektatu zuen lehen olatu-energiako makina izan zen. Pelamisa Ocean Power Devilery Ltd-ek diseinatu zuen, kobra familiaren azpifamilia diren itsas sugeen forma imitatuz (ikusi 5. irudia). Pelamisa offshore flotatzaile erdi murgildua da, eskuarki 4 edo 5 sekzio tubularrez osatua, bi norabidetan tolestea ahalbidetzen duten artikulazioen bidez elkartuak (olatuekiko perpendikularki eta tangentzialki) (Pelamis, 2018). Itsas hondoan ainguratuta dago, eta olatuen hedapen-norabidean kokatzen da. olatuek horren sekzioak zeharkatzen dituzten heinean, tolestu egiten dira, PTo hidraulikoa aktibatuz.
5. irudia. Ezkerra: Pelamis sistema. Prototipoaren irudia itsas azalean. Eskuina: sistema osoaren xehetasuna, ainguratze-lerroak barne [23]. 3. MARRAzoAREn LARRUARI APLIKATUTAKo BIoMIMETIKAREn APLIKAzIo ESPEzIFIKoAK Marrazoen azalaren portaeran oinarritutako aplikazio ugari egon dira. Itsas energiekin lotura dutenen artean, garrantzitsuenak bioinkrustazioa (biofouling, itsas ornogabeen akrezioa edo inguraketa) murriztera bideratutakoak eta arraste-indarrak txikitzearekin erlazionaturikoak dira. Biofouling itsas ingurunean murgilduta dagoen edozein egiturari eragin diezaiokeen fenomenoa da. Prozesu konplexua da, zeina biofilm (mikrobio edo mikroalga) bat eratuta hasten den, milaka itsas organismo, hala nola algak, moluskuak eta beste espezie batzuk, kokatu aurretik. Fenomeno hori jada ezaguna zen, maila ekologikoan eta ekonomikoan itsasontzietan, buietan edo, oro har, kostaldeko eta akuikulturako industria-inguruneetan eragiten dituen ondorioengatik. Adibidez, itsasontzietan, eragin horrek marruskadurari dagokion erresistentzia-indarra % 60raino handitzea ekar dezake, eta horrek erregai-kontsumoan eragina izan dezake [24]. Gaur egun, gero eta egitura eta gailu gehiago instalatzen dira itsasoan, itsas ingurune horiek eskaintzen dituzten energia-iturri berriztagarrietatik datorren energia lor-
6. irudia. Ezkerra: buia batean behatutako itsas hazkundea [27]; erdia: monopilote batean, eta eskuina: jacket motako egitura batean [28]. Halaber, biofouling fenomenoak kalte egiten dio murgildutako egituren kalitate estrukturalari; Heaf-ek [29] frogatu du azterketa parametrikoek karga areagotu (egituren pisua handitzea) eta plataforma zimendatuen bizitza nekearen ondorioz murrizten direla denborarekin itsas hazkundearen lodiera handitzearen ondorioz. Azken batean, itsas hazkundeak hainbat modutan eragin diezaieke itsas egiturei: egiturak estaliz, ikuskapenak zailduz eta kostuak igoz; korrosioa eta korrosioarekiko nekea handituz; karga hidrodinamikoak areagotuz, alde batetik, egiturazko osagaien dimentsioak handituz hazkunde-estratu gehigarrien ondorioz, eta, bestetik, azaleren zimurtasuna areagotuz. Horrek areagotu egiten du itsas energiako proiektuen finantza-arriskua; izan ere, biofoulingak ere eragina izan dezake aingu ratze-sistemen iraupenean [30, 31]. Efektu hori arintzeko, biofilmen garapenean oinarritutako hainbat aplikazio daude, itsas organismoen ezaugarriak erreferentziatzat hartuta diseinatzen direnak, hala nola belakiak edo algak. kroskoak halakoekin blaitzen dira, itsas hazkundea saihesteko helburuarekin [24]. Antzeko aplikazioak ere badaude, marrazoen larruan oinarritutako gainazal gisa garatuak; adibi-
Aplikazio biomimetikoak itsas energien atzemate-gailuetan dez, Mako marrazoaren larruazalaren gainazalaren kasua [9, 13]. Marrazo horien ezkatek, dentikulu dermiko edo ezkata plakoideo deritzenek, barnebarrunbe bat duen hortz baten antzeko egitura dute, non mamia hodi txikiz irrigatua eta esmaltez estalitako dentinaz inguratua dagoen. Hezur-plaka basal bat dute, larruazalaren barneko geruzetara oso finkatuta dagoena eta, atzealdean, arantza bat edo gehiago dituen koroa batez osatutako kanpoko zati bat duena [32]. Ezkata mota horien ezaugarriak ekorketako mikroskopio elektroniko (SEM, scanning electron microscopy) baten bidez aztertu ziren, eskapoloan duten kokapenaren arabera desberdintasunak baitituzte. Zehazki, marrazo honen azala inspirazio-iturri gisa erabili izan da, hura erreproduzitu ahal izateko eta aurrerapenarekiko erresistentzia murriztearekin lotutako aplikazioetan erabili ahal izateko [2, 14, 33]. 3.1. Aztergai den aplikazio berria Egileek bibliografian identifikatu ez duten aplikazioetako bat larru mota hori imitatzean oinarritzen da, mugimenduaren erresistentzia areagotzeko. Hau da, orain arte egindako ikerketak zurrunbiloa murriztean eta horrekin aurrera egiteko erresistentzian oinarritzen badira ere, ezkata horiek jariakin baten zirkulazioaren kontrako noranzkoan kokatuz gero jariakinean aurrera egiteko erresistentzia areagotu egingo litzateke, horrela energia gehiago xahutuz. Aplikazio zuzenena, eta egileek etorkizuneko saiakuntzetan aztertuko dutena, olatu esperimentalen tankeek dituzten olatuak xahutzeko sistemen gainazaletan izango litzateke. olatu tankeen, wave flumes, egitura, eskuarki, hiru eskualdetan banatzen da: olatuak sortzekoa, hedatzekoa eta desagertzekoa, intereseko eremua desagertze-eskualdea izanik. Bi xurgatze-sistema mota daude: aktiboak eta pasiboak. Sistema aktiboetan ez litzateke aurretiaz garatutako kontzeptua aplikatuko, baina olatu-tanke gehienek elementu pasiboak dituzte, diseinuan eta muntaketan sinpleak eta kostuak txikiak baitira. olatuen desagertze-sistema gisa erabil daitezkeen elementu pasibo ugari dauden arren [34], egiaztatu da profil parabolikoak direla eraginkorrenak sortutako olatuen energia xahutzeko. UPV/EHUko Ingeniaritza Energetikoa Saileko olatu-tankean (7. irudiko goiko argazkia) instalatutako desagertze-sistema sistema pasiboa da, eta 1,5 m-ko luzera eta 20 cm-ko altuera ditu (7. irudiko beheko argazkiak). | science |
addi-bde135b2178e | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57547 | Industria farmazeutikoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko estrategiak | Matxain, Maialen; Igartua Olaechea, Manuela ; Hernández Martín, Rosa María ; Santos Vizcaíno, Edorta | 2022 | 50 Ekaia, 2022, 42, 49-71 Maialen Matxain, Manoli Igartua, Rosa María Hernández, Edorta Santos-Vizcaíno 1. SARRERA Industria farmazeutikoa medikamentuak ekoizteaz, prestatzeaz eta merkaturatzeaz arduratzen den sektorea da, eta beraren helburu nagusien artean medikamentu berriak aurkitzea, ikertzea eta garatzea daude. Espainian, 350 enpresa farmazeutiko inguru daude, eta, gainera, hazten ari den sektorea da. Azken 15 urteetan nabarmenki igo da beraren ekoizpena. Zehazki Europan, 2000tik 2015era % 90eko igoera izan du, eta 2015. urtean 238.000 milioi euroko balioko produktuak ekoitzi dira (1. irudia) [1]. 0 0 50 100 150 200 250 Urtea Mila milioi euro 2000 2010 2015 1. irudia. Industria farmazeutikoak Europan izan duen ekoizpenaren bilakaera. Gaur egun 4.000 produktu farmazeutiko baino gehiago erabiltzen dira munduan zehar, zaintza medikorako zein albaitaritzarako. Medikamentuak eguneroko bizitzan erabiltzen ditugu beren helburu nagusia beteko dutelakoan: gaitzen sintomak arintzea edo gaixotasunak tratatzea, besteak beste. Hala ere, tamalez, gizakiongan zein ingurumenean sor dezaketen kaltea populazioak espero duena baino kezkagarriagoa da. Medikamentu hauen osagaiak zein metabolitoak, bioaktiboak eta ez-degradagarriak izanik, hainbat bideren bidez iristen dira ingurumenera, iturria medikamentuen ekoizpena izanik. Horiek horrela, ekoizpen-prozesuen zenbait hondakin farmazeutiko aurkitu dira erreketan, lur azpiko uretan, edateko uretan, lurrean… Askotan
https://doi.org/10.1387/ekaia.22848 51 Industria farmazeutikoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko estrategiak gainera, farmako askoren metabolitoak gernuaren bidez kanporatzen ditugu, eta ondoren hondakin-uretan agertzen dira [2, 3]. Zenbait ebidentzia zientifiko daude, erakusten dutenak halako hondakinen kontzentrazio apalek ere eragin nabarmenak dituztela ingurumeneko animalia zein landareen bizitzan. Horien artean aurkitzen ditugu arrain batzuek jasaten duten dimorfismo sexuala, zenbait espezie urtarren hazteko zailtasunak, etab. Horrez gain, produktu farmazeutikoen ingurumeneko esposizio hori antibiotikoekiko erresistentzien garapenarekin erlazionatzen da, eta, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) arabera, osasun publikoko kezka handiena bilakatzen ari da (3). Horrekin batera, Health Care Without Harm-ek (ingurumeneko aztarna murrizteko asmoz mundu osoko osasuna eraldatzen lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundea) azpimarratzen du medikamentu baten osagai aktiboak, antibiotikoenak esaterako, leku konkretu batzuetan kontzentratzen direla eta horrek farmako horien erresistentzien garapena faboratzen duela. Horrek, ondorioz, eragin larria du fabrikazio instalazioetatik eta araztegietatik gertu bizi diren biztanleen artean [4]. Gainera, McMaster unibertsitateko bi ingeniarik euren ikerketa batean azaldu zuten industria farmazeutikoak automobilgintzak baino gehiago kutsatzen duela gaur egun. Zehazki, % 13 karbono gehiago isurtzen dutela adierazten zuten, nahiz eta industria farmazeutikoaren merkatua automobilgintzarena baino % 28 txikiagoa izan [5]. Hori guztia dela eta, industria farmazeutikoaren helburu nagusia ingurumenarentzat ahalik eta kalte gutxien sortzen duten produktuak sortzea litzateke. Horretarako, 2016an indarrean jarritako Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda har daiteke bide-orri gisa. Bertan 17 helburu barneratzen dira (garapen iraunkorraren helburuak, GIH); beste lehentasun batzuen artean, klima-aldaketa, desparekotasun ekonomikoa, berrikuntza, kontsumo iraunkorra, bakea eta justizia aurki ditzakegu [6]. Artikulu honetan, industria farmazeutikoak ingurumenean sortzen duen inpaktua murrizteko hainbat estrategia posible deskribatzen dira, batez ere medikamentuen ekoizpenean, biltegiratzean eta garraiatze-prozesuen kontrolean ardaztuz. Gainera, estrategia horiek 2030 Agendan aipatzen diren honako helburu hauekin lerrokatuko lirateke: (6. GIH) uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa iraunkorra nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea; (7. GIH) energia eskuragarria, fidagarria, iraunkorra eta modernoa bermatzea; (12. GIH) kontsumo- eta ekoizpen-modalitate iraunkorra bermatzea; (15. GIH) lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu iraunkorrean. 2. InGURUnE-InPAKTUA MURRIzTEKo ESTRATEGIAK Azkenaldian, geroz eta kontzientzia handiagoa dago garapen iraunkorraren inguruan. Garapen iraunkorra lortzeko asmoz, Nazio Batuen Era-
52 Ekaia, 2022, 42, 49-71 Maialen Matxain, Manoli Igartua, Rosa María Hernández, Edorta Santos-Vizcaíno kundeak 2030 Agenda kaleratu zuen. Agenda hori pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana da, eta helburu du, besteak beste, gure planeta babestea. Guztira 17 helburuk eta 169 erronkak osatzen dute, eta helburu zein erronka horiek integratuak eta banaezinak dira, eta garapen iraunkorraren hiru dimentsioak batzen dituzte: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. Hori dela eta, artikulu honetan ingurumena babestearen alde jarduten duten helburuak aipatzen dira, helburu horien harira egin daitezkeen ekintzak aipatuz. Hau da, industria farmazeutikoak helburu horietako batzuk erdiesteko hainbat balizko estrategia deskribatuko dira. 2.1. Disolbatzaile eta eszipiente organikoen ordezkatzea 12.1. Kontsumo eta ekoizpen arduratsurako egitasmoak 2030 Agendaren helburuetako bat ekoizpen eta kontsumo iraunkorrean datza, eta horrek barne hartzen du hondakinen sorrera murriztea, halakoek ingurunean zein giza osasunean eragiten dituzten kalteak arintze aldera. Hori dela eta, medikamentuen ekoizpenean erabiltzen diren produktuek garrantzi handia dute. Egun, kimikaren helburuetako bat beharrezkoak ez diren osagaiak saihestea edo murriztea da; hau da, arriskutsuak izan daitezkeen substantzien murrizketa ahalbidetzen duten produktu eta prozesu kimikoen diseinuan datza. Horretarako, teknologiaz baliatuz, disolbatzaile konbentzionalen kantitateak murriztea lortzen da, zeinak hondakinen kantitate esanguratsu batekin erlazionatzen baitira [7, 8]. Industria farmazeutikoan etengabe erabiltzen dira disolbatzaile organikoak; erreakzio kimiko baten masaren % 80-90 izan daitezke [7]. Gainera, barrera fisiko-kimikoak tarteko, askotan ezin izaten dira guztiz ezabatu azken produktuetatik, eta, bertan geratzen direnez, garraioan, bilketan eta abarretan kutsakorrak izan daitezke. Hondakin horiei hondakin-disolbatzaile deitzen zaie, nahiz eta disolbatzaile organiko lurrunkor izena ere ematen zaien. Arriskuaren arabera lau talde bereizten dira, eta, horien artean, lehen taldekoak dira kalte larrienak eragiten dituztenak, kartzinogenoak izanik gizakietan. Talde horren barnean daukagu 1,1,1-trikloroetanoa, zeina ingurumenarentzat kaltegarria baita (izan ere, eguzki-izpiek degradatu egin dezakete, eta ozono geruza suntsitzen duten molekula bihurtu). Ez hori bakarrik: ingurumenean 6 urte ere iraun dezake; beraz, eragindako kalteak denbora luzez mantentzen dira. Hortaz, halakoak ahal den guztietan saihestu egin behar dira. Bigarren taldeko disolbatzaileek, aldiz, behintzat murriztuak izan behar dute; izan ere, animalietan kartzinogeno ez-genotoxikoak dira, eta toxikotasun itzulezina eragiten dute (1. taula). Hirugarren taldekoak toxikotasun eta arrisku txikiagoa dute gizakiengan. Hala ere, ez dago epe luzeko toxikotasun- zein kartzinogenesi-azterketarik eginda. Azkenik, laugarren taldean sartzen dira toxikotasun-azterketarik ez dutenak,
54 Ekaia, 2022, 42, 49-71 Maialen Matxain, Manoli Igartua, Rosa María Hernández, Edorta Santos-Vizcaíno gain, disolbatzaile hauek inhalatzeak ere arazo latzak ekar ditzake, deskribaturiko zenbait kasutan entzefalopatia eragin baitute [7, 12, 13]. Hori guztia dela eta, oso garrantzitsua da disolbatzaile organiko hauen kantitatea murriztea edo ordezkoak bilatzea. Gainera, egun kimika berdearen helburua kimika garbiago eta iraunkorrago bat eraikitzea da, ingurumenarekin bateragarriagoak diren prozesuak eta teknologiak diseinatuz. Horren eredu dira fluido superkritikoak zein likido ionikoak. 2.1.1. Likido ionikoak (IL) Likido ionikoak fusio-puntua 373 k-ren azpitik duten gatzez osatutako azpimultzoak dira, katioi organikoz eta anioi organiko zein inorganikoz osatuak (2. irudia). Zenbait abantaila dituzte disolbatzaile konbentzionalen aurrean: garrantzitsuena, lurrun-presio baxua izatea; izan ere, ezaugarri horri esker ez lurrunkorrak dira, eta atmosferara gutxiago isurtzen dira. Horrez gain, likido hauen izaera kationiko edo anionikoak disolbagarritasuna zehazten du, eta disolbagarritasun ona erakusten dute ingurune organiko zein inorganikoetan. Bestalde, ez dira sukoiak; disolbatzaile konbentzionalen antzeko biskositatea dute; kimikoki egonkortasun ona erakusten dute, eta, beraz, berrerabili egin daitezke. ondorioz, egun etorkizuneko disolbatzaile edo disolbatzaile berde deritze [14, 15]. 1-butil-3-metilimidazolio kloruroa 2. irudia. IL-aren eredua [16]. IL-ak kimika berdean duten aplikazioari dagokionez, disolbagarritasunahalmena dela eta, disolbatzaile gisa erabiltzen dira, baina katalizatzaile gisa ere paper garrantzitsua dute. katalizatzaile edo ko-katalizatzaile gisa erreakzioaren abiadura azkartu, etekina handitu edo selektibitatea aldatzen dute [15]. 2.1.2. Fluido superkritikoak (FSC) FSCak presio eta tenperatura kritiko jakin batetik gorako baldintzetan dauden substantziak dira, likido eta gasen arteko ezaugarriak hartzen dituztenak (3. irudia).
https://doi.org/10.1387/ekaia.22848 55 Industria farmazeutikoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko estrategiak 3. irudia. Fluido superkritikoen diagrama. FSCaren dentsitatea likido baten berdina da, eta, aldiz, gasen antzeko biskositatea eta hedatze-ahalmena ditu. Hori dela eta, tenperaturarekin zein presioarekin jokatuz, ezaugarri horiek aldatu egin daitezke, hainbat prozesuetan zenbait abantaila erakusteko. Gainera, FSC askok tenperatura kritiko baxua dute, erauzketarako abantaila bat izanik. Izan ere, tenperatura baxuetan egindako erauzketetan, ezegonkortasun termikoa saihesten dugu. FSCen garraiatze-ahalmena likidoena baino handiagoa da, biskositate baxuari eta hedatze-ahalmen handiari esker. Horiek horrela, material solidoetan errazago barreia daitezke, eta, hala, erauzketa azkarrago eta eraginkorragoak lortu, hau da, hondakin gutxiago sortu [7]. FSC gehienak egokiak izan arren, gehien erabiltzen dena karbono dioxido superkritikoa (scCo2) da. Beraren tenperatura kritikoa 304,1 k (31,1 ºC) da, eta presio kritikoa 73,8 bar, balio horiek lortzea erraza izanik. Tenperatura kritikoa baxua denez, erauzketa tenperatura baxuetan egitea ahalbidetzen du, eta horrek garrantzi handia du osagai termolabilak daudenean. Horrez gain, scCo2-a ez da toxikoa, merkea da, substantzia askoren aurrean inertea da, ez da sukoia, eta presioa gutxitze hutsarekin ezaba daiteke produktuetatik. Sintesirako abantaila bat erakusten du: purua da, eta, hortaz, kantitate gutxiago behar da [7].
56 Ekaia, 2022, 42, 49-71 Maialen Matxain, Manoli Igartua, Rosa María Hernández, Edorta Santos-Vizcaíno 2.2. oxidazio bidezko uraren tratamendua 6.3. Kalitatezko ura. Kontaminazioa eta hondakin-urak 6.4. Baliabide hidrikoen erabilera efizientea 2030 Agendaren helburu nagusietariko bat da uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa iraunkorra nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea. Horren harira, gainditu beharreko erronka garrantzitsua da uraren kalitatea hobetzea. Horretarako, mugarri hauek erdietsi behar dira mundu osoan: kutsadura murrizteko hondakinik, produktu kimikorik eta material arriskutsurik ez isurtzea eta tratatu gabeko hondakin-uren ehunekoa erdira murriztea. 2030 Agendan uraren kalitatearekin erlazionatuta dagoen helburu bati ere egiten zaio erreferentzia 2030 Agendan, itsaspeko bizitzari zehazki. Hortaz, berebiziko garrantzia dauka uraren tratamendu egokia egiteak (6). Gainera, uraren tratamendu ezegokiak osasunarentzat zein ingurumenarentzat arazo larri bihurtzen ari dira munduan zehar. Industriak, eskuragarri dagoen uraren % 5-20 kontsumitzen du, eta industria farmazeutikoa, beste zenbait industriarekin batera, efluente kontaminatzaile gehien sortzen duen sektorea da [17]. Uraren GIHk barne hartzen du honako erronka hau: hemendik 2030era, nabarmen areagotzea baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra sektore guztietan. Beraz, helburu horren harira eta arazo horiek guztiak ekiditeko, hondakin-uren tratamendua ongi burutzea funtsezko bilakatzen da. Tratamendua ez bada ongi egiten, farmakoak zein haien metabolitoak ingurune urtarretara irits daitezke, bai itsasoetara bai edateko uretara. Gainera, egungo uren tratamendu konbentzionalek (klorazioak, besteak beste) konposatu horien % 50 soilik deusezta ditzakete. Bestalde, beste zenbait tratamendu aurreratuk, oxidazioa horien artean, eraginkortasun ia guztizkoa erakutsi dute: produktu farmazeutikoen % 99 baino gehiago ezabatzera iristen dira [18]. Hala ere, kostu handiko teknologiak dira eskala industrialera eramateko, eta, hortaz, konposatu baten oxidazio osoa burutu beharrean, oxidazio partziala egitea proposatzen da. Horrela, toxikotasun baxuagoa eta biodegradagarritasun handiagoa duten konposatuak lortzen dira, alegia, ondoren sistema biologiko konbentzionalen bidez ezaba daitezkeenak [19]. 2.2.1. Oxidazio prozesu aurreratuak (POA) Hondakin-uren arazketa-prozesuak ondorengo etapez osatuta egoten dira: aurretratamendua, lehen mailako tratamendua eta bigarren mailako tratamendua. Hala ere, zenbaitetan hirugarren mailako tratamenduak ezartzen dira, araztutako ura berrerabiltzeko helburuarekin. PoA horiek hirugarren mailako tratamenduan jarduten dute, eta zailki biodegradagarriak
Fe2+ + H2o2 → Fe3+ + HO• + OH4. irudia. oxigenazio-prozesu aurreratuak (PoA) hidroxilo erradikalak sortzeko burutzen duen erreakzioa [20]. Prozesu ohikoenak Fenton eta haren deribatua den Foto-Fenton prozesuak dira. Fenton prozesuak zenbait konposatu organikoren oxidaziorako erabiltzen dira, burdina-gatzen bidez, H2o2-aren deskonposizioa eraginez ingurune azidoan (5. irudia). oxidazio-sistema erakargarria da; izan ere, burdina ugari dagoen elementua da, eta ez da toxikoa. Horrez gain, H2o2 erraz maneiatzen da, eta ez du ingurumenean kalterik eragiten [20]. 5. irudia. Fenton prozesuaren eskema.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22848 59 Industria farmazeutikoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko estrategiak 2030 Agendak energia eskuragarria, fidagarria, iraunkorra eta modernoa guztiontzat bermatzea du helburutzat. Horretarako, energia berriztagarrien erabilera bultzatu eta efikazia energetikoa hobetzea da [24, 25]. 2.3.1. Energia berriztagarrien erabilera Energia berriztagarriak etengabe berritzen diren eta agorrezinak diren fenomeno naturaletatik eratorritako energiak dira. Hau da, fenomeno naturalak (eguzki-argia, olatuak, haizea, landareen hazkuntza, etab.) energia bihurtzen dituzte. Horrela, badira hainbat energia berriztagarri mota, hala nola eguzki-energia, eolikoa, geotermikoa, hidraulikoa edo biomasa, besteak beste. Energia hori erabilgarri bihurtzean, erregai fosilek eskaintzen duten pareko potentziala lortzen dute [22]. Energia berriztagarrien artean eguzki-energia dugu. Eguzkitik datorren energia aprobetxatzen du, eta Eguzkia, energia igortzen 5 mila milioi urte daramatzan arren, ez da iritsi oraindik bere existentziaren % 50era. Gainera, energia berriztagarria izateaz gain, energia garbia da, eta bestelako energia ez-berriztagarrien ordezko egokia izan daiteke [26]. Hiru eguzki-energia mota daude: eguzki-energia fotovoltaikoa, eguz kienergia termikoa eta eguzki-energia pasiboa. Fotovoltaikoan, eguzki-erratermikoa eta eguzki-energia pasiboa. Fotovoltaikoan, eguzki-erradiazioa korronte elektriko bihurtzen da, eta korronte elektriko hori instalazioan elektrizitatea sortzeko erabiltzen da. Eguzki-energia termikoa berriz, eguzki-kolektorearen bidez ura berotzeko erabiltzen da, berogailuetan adibidez. Azkenik, eguzki-energia pasiboa eraikuntzaren orientazioaz, kokaguneaz eta diseinu arkitektonikoaz baliatzen da, eguzki-energia aprobetxatzeko [26]. 2.3.1.1. Arrakasta izan duten kasuak kataluniako Alcon laborategiak Bikaintasun Energetikoaren Saria jaso zuen, energiaren aurreztea eta energia berriztagarrien erabilera azpimarratuz 2010ean. El Mansou-n duten ekoizpen-instalazioan, 2.132 eguzki-panel fotovoltaiko kokatu zituzten eraikinetako estalkietan, eta urteko 326.000 kW baino gehiago sortzen dute (6. irudia). Horrela, berotegiefek tua eragiten duten gasen isurketa murriztea espero dute, zehazki, 126 Tn Co2/urteko. Bestalde, 2014an eguzki-energia termikoa erabiltzen hasi ziren ura berotzeko, eta 2015ean, berriz, ibilgailu elektrikoak kargatzeko zerbitzua jarri zuten martxan. Hori guztia dela eta, 2009 eta 2014 urteen bitartean kontsumo elektrikoa % 24 murriztea lortu dute, produkzioa % 21 handitu arren. Horrez gain, 2008tik 2015era bitartean, ontziratutako 100 unitateko, kontsumitutako energia 22 kWh-tik 13 kWh-ra jaitsi da [25, 27].
64 Ekaia, 2022, 42, 49-71 Maialen Matxain, Manoli Igartua, Rosa María Hernández, Edorta Santos-Vizcaíno (9. irudia). Medikamentuen ontzien bizi-zikloan ikusten den moduan, medikamentuen ontzi edo kutxak ekoizteko behar diren lehengaiak lortzen direnetik hondakinak kudeatu eta birziklatzen diren arte, hainbat etapatatik pasatzen da produktua. Horietan guztietan zenbait baliabide erabiltzen dira (energia, ura, lehengaiak), eta prozesu horretan zenbait hondakin-uretara, lurrera edo airera bideratzen dira. Hori dela eta, etapa hauetan gertatzen diren prozesu guztiek dute eragina ingurunean, eta GIH honek, ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, erronka garrantzitsu bat proposatzen du: hemendik 2030era produktu kimikoak eta hondakin guztiak ekologikoki arrazoizkoa den moduren batean kudeatzea beren bizi-zikloan; horrekin batera, nabarmen murriztea atmosferara, uretara eta lurrera egiten dituzten isuriak, horiek giza osasunean eta ingurumenean dituzten eragin kaltegarriak arintze aldera (9. irudia) [6, 34]. 9. irudia. Medikamentuen kutxa edo ontzien bizi-zikloaren etapak [34].
https://doi.org/10.1387/ekaia.22848 65 Industria farmazeutikoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko estrategiak 2.4.1. Lehengaien aukeraketa Medikamentuaren egokitzapena bi mailatan gauzatzen da, egokitzapen primarioa eta sekundarioa. Egokitzapen primarioa medikamentuarekin kontaktuan dagoen materiala da, eta zenbait ezaugarri izan behar ditu medikamentua hezetasunetik, tenperaturatik eta abarretik babesteko; eta normalean blisterrak, tapoiak, ontziak… izaten dira. Aldiz, medikamentuen egokitzapen sekundarioa kanpoan dagoen materiala da, eta normalean kartoizkoa izaten da. Haren funtzioa medikamentuari euskarri bat ematea izaten da, eta orobat oso garrantzitsua da prospektua gordetzeko. kartoia zenbait papergeruzaz (paper birziklatuz normalean) osaturiko materiala da [35, 36]. Egokitzapenerako materialaren aukeraketak bere garrantzia dauka. Hortaz, medikamentuaren bizi-zikloko lehen pausoa lehengaien aukeraketa da, kutxak edo ontziak ekoizteko behar diren lehengaien aukeraketa, alegia. Beraz, kartoiaren gramajeak zein kartoi kantitateak berebiziko garrantzia dute. kartoi kantitatea murrizte aldera, kartoiaren gramajea murriztea litzateke aukera bat. Normalean 160 eta 600 g/m2 bitartekoak izaten dira, baina 125 g/m2 eta 130 g/m2 bitartekoak erabil daitezke helburu hau betetzeko. kartoiaren kantitatea murrizteaz gain, oso garrantzitsua litzateke, baita ere, beharrezkoa ez den materiala saihestea. Zenbaitetan, medikamentuen ontziak zelofanarekin estalirik egoten dira, eta hori, beharrezkoa izan ezean, ez litzateke erabili behar. Zenbait pomada eta krema ere askotan plastikozko potetan etortzen dira, eta kanpotik kartoizko kutxa eramaten dute, prospektua gorde ahal izateko. Hori ahal den neurrian saihestea aukera bat litzateke, prospektua xarabearen potean bertan itsatsiz, adibidez [33, 34, 37]. Pauso horretan, komenigarria litzateke, baita ere, medikamentuen ontzien eta tapoien tamaina murriztea. Blisterren kasuan, ahalik eta gehien aprobetxatzea bilatuko litzateke, blister bateko leku guztia aprobetxatuz (10. irudia) [38]. 10. irudia. Blisterraren probetxu optimoa. 2.4.2. Diseinua eta ontziraketa Diseinuari dagokionez, ontziaren diseinua optimizatuko litzateke; esaterako, xiringak dakartzaten medikamentuak asko dira, eta xiringak berak
66 Ekaia, 2022, 42, 49-71 Maialen Matxain, Manoli Igartua, Rosa María Hernández, Edorta Santos-Vizcaíno ontzian bertan instalaturik egongo balira, diseinua hobetuko litzateke, material gutxiago erabiliz (11. irudia). 2030 Agendari erreparaturi, diseinuaz gain ontziratzeak ere paper garrantzitsua dauka, eta ontziratze-prozesua azkartuko litzateke ontzien diametroa handituko bagenu [38]. 11. irudia. ontziaren diseinua optimizatzeko modua [38]. 2.4.3. Garraioa eta banaketa Hurrengo etapa garraio eta banaketari dagokio. Hemen interesgarri litzateke bidaia iraunkorragoak egitea; hau da, ibilbideak aurrez ondo planifikatzea informatikaren laguntzaz, gasolina zein denbora aurrezteko. Gainera, 2030 Agendaren helburu garrantzizkoa dugu klima-aldaketaren aurrean neurri urgenteak hartzea eta, garraioa atmosferan askatzen den Co2-aren %20-25 dela kontuan izanik, beharrezkoa litzateke, ahal den neu%20-25 dela kontuan izanik, beharrezkoa litzateke, ahal den neurrian behintzat, Co2-aren isurtzea murriztea [39, 40]. Horretarako, garraiorako furgoneta elektrikoak erabiltzea estrategia egokia litzateke. Ibilgailu elektrikoek motor elektrikoa dute, eta bateria elektriko baten bidez higiarazten dira. Hortaz, industria farmazeutikoko instalazioetan aurretik aipatutako eguzki-panelak kokatuta izanik, energia berriztagarria izango genuke furgoneta elektrikoak kargatu ahal izateko. Gainera, energia berriztagarriak erabiltzen dituzten lurraldeetan, kotxe elektriko batek, errekuntzazko batek baino % 70 Co2 gutxiago isurtzen duela frogatu zuten Cambridge Unibertsitatean egindako ikerketa batean. ondorio horretara iristeko, ibilgailu elektrikoen bizi-ziklo guztia aztertu zuten, eta kotxe elektrikoak ingurumenerako onuragarriagoak direla on-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22848 67 Industria farmazeutikoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko estrategiak dorioztatu. Gainera, zientzialari horiek lortu dituzten datuen arabera, uste dute 2050erako bi kotxetik bat elektrikoa izango dela, eta horrela munduko Co2-aren isurketa 1,5 Gt/urte murriztuko dela [39]. 2.4.4. Kontserbazioa eta erabilera kontserbazioari eta erabilerari dagokienez, administrazioa eta kontserbazioa optimizatzea litzateke urrats bat. Hori dela eta, produktuen erabilera ahalik eta gehien luzatzea garrantzitsua da, produktuen diseinuan jardunez, hau da, itxiera eta irekiera itzulgarria duten sistemak erabiliz. Adibidez, aerosoletan hezetasuna edo oxigenoa harrapatzen duten tapoiak erabiltzea aukera egokia litzateke [38]. 2.4.5. Bizi-zikloaren amaiera eta birziklapena 2030 Agendak aipamena egiten dio birziklapenari; ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren helburu horrek, hain zuzen, hemendik 2030era hondakinen sorrera murrizteko xedea du, eta horretarako birziklapena erabiltzea proposatzen du. Beraz, medikamentuak ekoizteaz gain, kontuan izan behar da ondoren medikamentu horiek birziklatzeak duen garrantzia. Medikamentuen kudeaketa-sistema integratuak (bere erdarazko laburdura, SIGRE) paper garrantzitsua du ingurumenean, medikamentuen kutxak eta gainerako hondakinek ingurumenean duten eragina murrizten baitu. Hobekuntza nabarmenak lortu ditu SIGREk; besteak beste, 2011n Co2-isurketa 116 ktmurriztea lortu zuen (30 urtean 386.000 zuhaitzek askatutako Co2-aren baliokidea) eta 2018an medikamentuen kutxetako materialaren % 62,34 birziklatzea [41,42]. SIGRE sektore farmazeutikoak sustatutako bilketa selektiborako sistema da, herritarrek etxeetan dituzten ontziak eta botika-hondarrak erraz eta eroso birzikla ditzaten. Horretarako, botikariek aholkatu, informatu eta herritarra animatzen dute botiken ontziak eta hondakinak farmazian dagoen SIGRE puntuan utz ditzan. Farmaziak herritarrengandik hurbil daudenez eta herritarrek farmazialariarengan duten konfiantzari esker, oso garrantzitsua da ingurumen-aholkularitza ematea. Beraz, oso garrantzitsua da pazientearen esku-hartzea, hau da, pazienteak berak ere industria farmazeutikoak sortzen duen kutsadura murrizten laguntzea SIGRE sistemaren bidez. Industria farmazeutikoak, beraz, SIGREren sustatzailea izateaz gain, produktuaren garapenean funtzio bikoitza du: alde batetik, kutxa bakoitzeko kuota bat ordaintzen du SIGRE sistema bultzatzeko eta, bestetik, ingurumeneko inpaktua murrizteko kutxen ekodiseinua egiten du. Horrela, kutxa bakoitzaren pisua % 22,85 murriztu da azken 10 urteetan [43].
68 Ekaia, 2022, 42, 49-71 Maialen Matxain, Manoli Igartua, Rosa María Hernández, Edorta Santos-Vizcaíno 3. onDoRIoAK ETA EToRKIzUnEKo GoGoETA Industria farmazeutikoa indartzen ari den sektorea da. Populazioa handitzen den heinean, medikamentuen beharrak gora egingo du, eta, horrekin batera, ekoizpen farmazeutikoa ere handitu egingo da. Hori guztia, jasangarria izateko, etorkizun laburrean aurreikusten da medikamentuen ekoizpenaren arloan disolbatzaile organikoak ordezkatzea, eta ordezko gisa garrantzitsuak dira likido ionikoak zein fluido superkritikoak. Uraren argitzapenean, esaterako, fentonak eta antzeko oxidazio erreakzioek hartuko lukete lekua. Horrez gain, espero da industria farmazeutikoaren instalazioak energia berriztagarriz hornitu eta energiaren efizientzia hobetzen duten instalazioekin ekipatuta egotea. Hala ere, ekoizpenean ez ezik, medikamentuen bizi-ziklo osoan ere aurrerapenak espero dira. Industria farmazeutikoa I+G+b-n gehien inbertitzen duen sektorea da, eta nabarmen azken urteetan. Hain zuzen, 2017an Espainian 1.147 milioi euro inbertitu zituen I+G+b-n, industriako balio altuena eta aurreko urtekoa % 5,7 handiagoa (1). Europa mailan ere, industria farmazeutikoak urtero 35.000 milioi euro inbertitzen ditu, eta azken urteetan balio horiek goraka doaz (orain azken 25 urteetan baino 4 aldiz gehiago inbertitzen du). Beraz, beste industria garrantzitsu batzuekin alderatzen badugu, lehenengo kokatzen da I+G+b-n; sektore aeronautikoak baino 2 aldiz gehiago inbertitzen du, eta sektore informatiko/elektronikoak baino 5 aldiz gehiago [1]. Etengabeko berrikuntzarako gaitasun horrek, agintariek bultzaturiko sustapen-neurri egokiekin batera, desiraturiko aldaketarako baliabideak eta tresnak jartzen ditu mahai gainean. Beraz, hurrengo urteak erabakigarriak izango dira industria hau hartzen ari den papererako. Baliabide eta tresna egokiak izanez gero, salto teknologiko garrantzitsua egingo genuke, bai eta iraultza berri honetan pausoa behar bezala eman ere. 4. ESKER onAK Egileek esker onak eman nahi dizkiete IdoFar hezkuntza berrikuntzarako taldeko kideei, lan honetan egindako ekarpen aberasgarriengatik. BIBLIoGRAFIA [1] La industria farmacéutica, un «Fórmula 1» para la economía y el empleo - FarmaIndustria, https://www.farmaindustria.es/web/reportaje/la-industria- farmaceutica-un-formula-1-para-la-economia-y-el-empleo/ (2021eko apirilaren 21ean kontsultatua). | science |
addi-00028a67a82b | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57548 | Calako skarn-a: ezaugarri geokimikoak eta U-Pb datazioak | Urbieta Galarraga, Jule; García de Madinabeitia Martínez de Lizarduy, Sonia ; Beranoaguirre de Miguel, Aratz ; Gil Ibarguchi, José Ignacio | 2022 | Calako skarn-a: ezaugarri geokimikoak eta U-Pb datazioak orogenia Variskarra dela eta, aurretik metaturiko materialek eskualde metamorfismoa eta bi deformazio fase izan zituzten. Deformazio fase horiek eragindako egituretako bat olivenza-Monesterioko antiforma da, non hainbat gorputz magmatikoren intrusioak ageri baitira [4, 9]. Intrusio magmatiko horien artean Santa olallako konplexu plutonikoa dago, eta handik 8 km mendebalderantz Calako stocka kokatzen da. Hain zuzen ere, gorputz honen intrusioak inguruko Behe kanbriarreko karbonatozko arroketan, kareharri zein dolomitetan, ukipen metamorfismoa eragin zuen eta Calako skarn kaltzikoa sortu zen (1. irudia) [10]. Skarnak zonazioa erakusten du [11]: gorputz intrusibotik gertu granateetan aberatsa da (grosularia-andradita), eta urrundu ahala skarnaren mineralogia aldatu egiten da, granateen kopurua gutxitu eta piroxenoena (diopsido-hedenbergita) handitu. Mota honetako mineralak fase prograduan sortzen dira, eta, beraz, granateetan eta piroxenoetan aberatsa den skarn prograduen artean sailkatu da [5]. 1. irudia. Calako stocka eta skarna (marra gorri etena), erlazionaturiko mineralizazioa eta inguruko unitateen mapa geologikoa [10].
76 Ekaia, 2022, 42, 73-86 Jule Urbieta Galarraga, Sonia Garcia de Madinabeitia, Aratz Beranoaguirre de Miguel, Jose Ignacio Gil Ibarguchi 3. METoDoLoGIA Calako skarnaren adina eta ezaugarri kimikoak aztertzeko, granateak erabili dira, teknika ezberdinen bitartez mineral horien ezaugarri zehatzenak bilatuz. Horretarako, granateen konposizio kimikoa zehaztu da mikrozunda (elementu nagusietarako) eta LA-ICP-MS (lur arraro (REE) eta aztarna elementuetarako) bidez. Granateen adina ezartzeko, U-Pb sistema erabili da, LA-ICP-MS analisien bitartez. 3.1. Mikrozunda elektronikoa Mikrozunda elektronikoaren bidez karbonoz gainestalitako 4 xafla meheetako datuak erabili dira granateen konposizio kimiko zehatza lortzeko. Granateak osatzen dituzten elementu kimikoen kontzentrazioak neurtu dira granate bakoitzaren hainbat puntutan, 66 analisi guztira, eta horrela, konposizio kimikoez gain elementu kimikoek mineral horietan zehar duten banaketa ere ezagutu da. Horretarako, Espainiako Mikroskopio Elektronikoaren Zentro Nazionalean (Centro Nacional de Microscopía Electrónica de España, Universidad Complutense de Madrid) uhin-luzera sakabanaketadun lau espektrometroz hornitua dagoen JEoL JXA-8900M mikrozunda elektronikoa erabili da. Analisiak egiteko erabili diren lan-baldintzak honako hauek izan dira: 15 kV-ko tentsio-azelerazioa, 15 nA-ko izpi-korrontea eta 5μm-ko izpi-diametroa. Elementu bakoitza 10 s (maximoa) eta beste 10 s (oinarria) zenbatu dira. Erabilitako estandarrak kaersutita, almandinoa, albita, sillimanita, mikroklina eta Cr eta Ni metal puruak barnean hartzen dira analisiak egiteko. Detekzio-mugak (µg/g-tan) honako hauek izan dira: Ca 150, Mg 100, Fe 300, Mn 250, Ti 225, Na 150, k 175, Cr 250, P 150, F 500, Cl 200, Ni 150, Al 175 eta Si 235. Horrela, puntu guztietan neurtu diren oxidoen ehunekoetatik abiatuz, puntu bakoitzean analizatu diren katoien kopurua kalkulatu da. Hasteko, oxido bakoitzaren molak kalkulatu dira, eta oxidoa osatzen duten oxigenoekin eta katoiekin biderkatu dira. Horrela, oxido bakoitzean dauden katoi eta oxigeno molak kalkulatu dira. ondoren normalizazio konstantea deritzon balorea kalkulatu da, formula osatzen duten oxigeno kopurua, kasu honetan 12, oxido guztietako oxigeno molen baturarekin zatituz. Normalizazio konstante hau oxidoetako katioi molekin biderkatu da, eta katoien balio normalizatuak lortu dira. Azkenik, normalizatutako katioi bakoitzaren balioa berez formulan egon beharreko zortzi katioi eta errealitatean kalkulaturiko katioien balio normalizatuaren batuketaren arteko erlazioarekin biderkatu dira. Modu honetan, katoi bakoitzaren balioak ezagunak izanik, eta oxigenoarena ere bai, granatean analizatutako puntu bakoitzaren formula zehatza kalkulatu da, baina, puntuen artean aldaketa nabarmenik ez dagoenez, granate osoaren formulatzat hartu da. Azkenik, granatearen konposizio kimiko zehatza zein den jakinda, minerala sailkatu da.
Calako skarn-a: ezaugarri geokimikoak eta U-Pb datazioak Datu hauek aurrekoen moduan Iolite 4.1 softwarearekin tratatu dira (2. taula), eta ondoren mapa konposizionalak eraiki dira. Datuak tratatzeko, NIST SRM612 beira [12] erabili da patroi nagusitzat, sistemaren neurketa eta elementuen kontzentrazioen arteko erlazioak ezartzeko; eta barne-erreferentziatzat Ca erabili da, laserrak eragindako jitoa zuzentzeko. Neurturiko elementu bakoitzerako mapa bat egin da granatearen homogeneotasuna aztertzeko. 4. EMAITzAK 4.1. Granateen konposizio kimikoa 4.1.1. Elementu nagusiak Mikrozunda elektronikotik lortutako datuen arabera, Sio2 eta Cao dira oxido nagusiak, Sio2 kasuan %36,96-%37,24 pisutan, eta Cao kasuan % 32,40-% 34,37 pisutan. Horrez gain, Feo kantitateak esanguratsuak dira (% 18,13-% 22,94 pisutan), eta Al2o3 kantitate baxuagoan agertu arren, gainerako elementuekin alderatuta ugariagoa da (% 4,83-% 8,56 pisutan). Granate hauek oro har grosularia (Ca3Al2(Sio4)3)-andradita (Ca3(Fe2+)2(Sio4)3) bezala sailkatu dira (Grs52-Adr46 eta Grs60-Adr39 balioen artean). Uvarovita, piropo, almandino eta espesartinaren balioak oso baxuak dira, eta ez dira esanguratsuak. Elementu nagusien kontzentrazioa ezagutzeko mikrozundarekin zenbait puntutan Al, Fe, Ca, Mn eta Mg neurtu dira, eta, horrez gain, mapa konposizionalak lortu dira granate bakoitzaren homogeneotasuna aztertzeko. Granateek oro har homogeneotasuna erakusten dute elementu hauekiko, baina Al eta Fe zonazio ahul bat suma daiteke, nahiz eta kontzentrazioan ikusten diren aldaketak esanguratsuak ez izan (2. irudia).
Calako skarn-a: ezaugarri geokimikoak eta U-Pb datazioak 3. irudia. Aztarna-elementu eta REE mapa konposizionalak. Elementu bakoitzaren kontzentrazio-aldaketak ikusten dira granatean zehar. A, B eta C: mapa konposizional homogeneoak; D, E eta F: zonazioa erakusten dute.
Calako skarn-a: ezaugarri geokimikoak eta U-Pb datazioak zehazteko, Calako stockaren porfido granodioritiko bateko zirkoietan, U-Pb ID-TIMSen bitartez: 338 ± 0,4 Ma-ko adina ezarri da [5]. Porfido granodioritiko horren intrusioak Herrerías eta Cumbres Hinojales unitateetako karbonatozko arroketan eragindako metasomatismoa izan da skarna sortu duen prozesu geologikoa. Lan honetan, laser bitartez, zuzenean analizatu diren granateen kristalizazioaren adina 335 ± 1 Ma dela ezarri da, adin hori skarnari egokituz. Era berean, Calako stockaren inguruan dauden gorputz igneo batzuen adina oso antzekoa da, 340 ± 3 Ma bitartean [2]. Calako azaleramendua polifasikoa den sistema hidrotermal konplexu batekin erlazionatu da [19]. Fase progradoan sortutako mineralak, granateak esaterako, jatorri magmatiko eta metamorfikodun fluidoekin erlazionatu dira. Berantiarragoa den fase erretrogradoan sortu ziren mineralak, ordea, jatorri meteorikodun fluidoekin erlazionatu dira [5]. Hau honela, azken fase hau zona epizonalago batean gertatu zela ondorioztatu da, P-T (presiotenperatura) baldintzak baxuagoak ziren zonalde batean, hain zuzen ere. Mineralen hainbat ezaugarri, konposizio kimikoa edo zonazioa adibidez, oso baliagarriak izan daitezke hauen sorrera-prozesuak ulertzeko. Hori dela eta, skarn prograduko granateen konposizio kimiko zehatza jakinda (Grs52-Adr46 eta Grs60-Adr39) fluido hauek Si3+, Fe3+ eta Al3+ metaletan aberatsak izan behar zutela ondoriozta daiteke, bai eta granateetako Mg2+ eta Ca2+ protolitotik eratorriak izan daitezkeela ere. Zonazioari dagokionez, fluido hidrotermaletan dauden metalen solubilitatea aldakorra da, P-T baldintzen arabera [20]. Horrela, P-T baldintzak aldakorrak diren sistema batean fluido hidrotermalek eragiten badute, mineraletan gehienetan zonazioa ikusten da. Calako granate hauetan, aldiz, elementu nagusiak, aztarnak eta REE-ak nahiko homogeneoak dira (2. eta 3. irudiak), eta eskala handiko zonazioa [21] ez da islatzen xehetasun handiko analisietan, zeren fluido hidrotermaletako metalak modu homogeneoan hauspeatzen baitira mineralaren kristalizazio-prozesuan zehar. Hori dela eta, lortutako datuen arabera, pentsa daiteke mineral hauek sortu zirenean inguruko P-T baldintzak konstante mantendu zirela, aldaketarik gabe. Honela izango ez balitz, zonazioa modu argiagoan ikusi beharko litzateke. Bestalde, granateetan zehar elementu nagusien kontzentrazioa antzekoa dela ikusita, fluido hidrotermalaren difusioa modu homogeneo batean gertatu dela uste da, hau da, fluidotik hauspeatu diren metalen proportzioa konstante mantendu da minerala kristalizatzen ari zen bitartean. Fluidoaren difusio-abiadurak ere eragina izan du prozesu honetan. Zonazioa gertatzeko, oro har, fluido hidrotermalen difusio-abiadurak motela izan behar du: modu horretan, fluidoak luzaroan eragiten dio mineralaren zonalde bakoitzari, eta inguruko P-T baldintzen arabera metal bat edo beste hauspeatzen da [22]. Hau honela, metalen kontzentrazioak mineralaren zonalde batera mugatzen dira, eta zonazioa sortzen da. Aldiz, fluidoen difusio-abia- | science |
addi-b7395ac4d7fa | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57549 | Tenperatura aldaketak orekatzen dituen ehun adimenduna | Moreno, Amaia; Veloso Fernández, Antonio | 2022 | Amaia Moreno, Antonio Veloso-Fernández 2. irudia. Polimero erdikristalino baten forma-memoria efektuaren irudi eskematikoa [4]. Mikroegitura eta natura kimikoaren arabera, SMP mota ugari aurki daitezke. Forma-memoria aurkezten duten materialen artean, poliuretanoek (PU) propietate fisiko eta mekaniko hoberenak azaldu dituzte. Forma-memoriadun poliuretanoen (SMPU) egitura kimikoari dagokionez, bi segmentu bereizten dira: segmentu gogorra (SG), forma iraunkorraren erantzulea eta bi osagaien ondorioa, diisozianatoa eta kate hedatzailea; eta segmentu biguna (SB), poliol taldeak osatuta eta denboraldiko formaren arduraduna dena [3]. SG, kristalinoa edo erdikristalinoa izan daiteke. orokorrean, trantsizio-tenperatura altuak izaten ditu, hidrogeno-lotura eta dipolo-dipolo elkarrekintzak direla medio. Diisozianato (–NCo taldipolo-dipolo elkarrekintzak direla medio. Diisozianato (–NCo talelkarrekintzak direla medio. Diisozianato (–NCo taldea) eta kate hedatzailearen (–oH taldea) artean pisu molekular handiko PUa eraikitzen dute poliadizio bidez, uretano funtzio taldea honako hau izanik: –NH–Co–o–. SBren domeinu amorfo edo erdikristalinoa, polieter edo poliester glikolak osatzen dute; eta mota eta luzeraren arabera, PUaren propietate fisikoak alda daitezke. 3. irudian, domeinu zurrunak eta malguak ondo desberdindu daitezke, biak batera PUaren egitura osatuz [6, 7].
Tenperatura aldaketak orekatzen dituen ehun adimentsua 3. irudia. SMPUen irudi eskematikoa eta segmentu bakoitzaren osagaiak [8]. 1.2. Material konpositeak Material konposatuak edo konpositeak, propietate fisiko-kimiko desberdinak dituzten bi material edo gehiagoren nahasteak dira, eta sortutako material berriaren propietateak indibidualki eskaintzen dituztenak baino hobeagoak izan ohi dira. Hala ere, egituran bi konposatuak ez dira elkarren artean disolbatzen, ezta nahasten ere. Hori dela eta, fisikoki ezberdindu eta mekanikoki bereiz daitezke [9]. konposite naturalak existitzen dira; egurra adibidez, zeinak zelulosazko zuntzak beste bi substantzia ahulagoei lotuta dauden: lignina eta hemizelulosa. Hauen konbinazioz, egurra material oso gogorra bilakatzen da. Hala ere, testuinguru honetan artifizialki egindako fase anitzeko materialetan oinarrituko gara. Asko bi fasez osatuta daude, non fase jarraitua edo matrizea eta fase barreiatua bereizten diren. Fase jarraitua, harikorra (ez labila) eta elastikoa izan ohi da eta propietate fisiko-kimikoen erantzulea da. Atal honetan, material zeramikoak, metalikoak eta polimerikoak bereizten dira. Fase barreiatua, aldiz, eragile sendogarria da, baina gehienetan hauskorra ere bai. Hemen, partikulak, zuntzak, xaflak… aurkitzen dira eta tamaina, itxura eta noranzkoa faktore oso garrantzitsuak dira. konposatu polimerikoetan oinarrituz, matrizea erretxina edo polimeroa izaten da normalean; termoplastikoa edo termoegonkorra, eta fase barreiatuaren kasuan, beirazko edo karbonozko zuntzak, silize partikulak… Nahaste hauen abantailen artean hauek aurkitzen dira: arintasuna, beira trantsizio tenperatura altuak, erresistentzia altuak eta isolatzaile izaera. Baina desabantailak baditu ere; harikorrak dira, fabrikazio prozesu konplexuen beharra dute hutsuneak edo poro tamainak ahalik eta txikienak izateko; horrek kostua handitzea eragiten duelarik; hala ere, matrize eta errefortzuaren arteko atxikitasun ona eskuratzen da [9]. Matrize polimerikoari fasez aldatzeko gai diren partikulak (Phase Change Materials, PCM) gehitzean, beroa xurgatzeko, biltegiratzeko edo askatzeko gaitasuna daukaten materialak lortuko dira. Halakoak tenpera-
Amaia Moreno, Antonio Veloso-Fernández tura zehatz batean fasez aldatzeko gai dira; hori dela eta, energia termikoaren biltegiratze prozesuetan aplikazio garrantzitsua suposatzen dute. Gaur egun, eraikuntzetan erabiltzen hasi dira, eraikin barneko tenperaturak eroso mantentzeko. Inguruko baldintzak aldatzean, adibidez tenperaturak jaistean, PCMak ordura arte biltegiratu duten energia bero moduan askatuko dute [10, 11]. PCM bakoitza tenperatura bat du, non beroa xurgatzen edo askatzen den. Tenperatura hori fusio-tenperatura (Tf) moduan definituko da eta desberdina da PCM bakoitzerako; bi kategoria desberdinetan sailka daitezke: konposatu ez-organikoak eta konposatu organikoak. PCM ez-organikoetan gatzak, gatz hidratatuak, metalak eta hauen aleazioak bereizten dira; PCM organikoetan, berriz, kate linealez osatutako hidrokarburoak, gantz azidoak, polietilenglikola eta n-alkanoak bereizten dira [10]. Mikrokapsulazioa, estaldura, ijezketa eta injekziozko moldaketa dira burutu beharreko zenbait prozesu PCMak egitura bati atxiki baino lehen. Lan hau, mikrokapsulatutako materialetan oinarrituko da. Honen abantaila nagusiak bero transferentzia azalera handiagoan hedatzea eta PCM materialen erreaktibitate maila murriztea izanik. Behin mikrokapsulatuta, matrize polimerikoari erantsi ahal zaio; 4a. irudian PCMak zuntzekin batera nahastuta ikusten dira, estrusio-prozesuaren bitartez lortu dena, gero ehun bilaka daitekeena (4b. irudia) [11]. Modu horretan, ehungintzarako abantaila handia suposatzen du, honen helburua baita material adimentsuen bero-ahalmena handitzea eta aplikazio zehatzetarako erabiltzea. 4. irudia. SEM irudi mikroskopikoak non mikrokapsulatutako PCMak a) zuntzekin eta b) ehunekin akoplatuta dauden [11].
Tenperatura aldaketak orekatzen dituen ehun adimentsua 1.3. Aplikazioak SMPUek deformatzeko duten gaitasuna kontuan izanda, sektore desberdinetan erabiltzeko material ezin hobea kontsidera daiteke; hala nola, biomedikuntzan, automobilgintzan, industria aeroespazialean, eta abar [12]. Ehungintzan erabili ahal izateko, hari edo zuntz bilakatu behar dira beren propietate mekanikoak zein termikoak mantenduz. Gehienbat PU termoplastikoa erabiltzen da askatasunez mugitzeko aukera eskaintzen diotelako eramaileari, azalarekiko kontaktu atsegina duen bitartean. orain arte, kirol-arropetan, bainujantzietan eta jantzi babesleetan agertu izan dira gehienbat, hauen funtzionaltasun eta etekina oso ona izanik. Bainujantziei erreparatuz, 2008. urtean Speedo markak Fastskin LZR Racer® bainujantzia (5. irudia) diseinatu zuen NASAren laguntzarekin [13]. Geruza desberdinez osatuta zegoen, barne geruza nylonak (hexametilendiamina eta azido adipikoaren arteko nahasketa) eta PUak (etilenglikola eta MDI arteko nahasketa) osatzen zuten eta kanpoko geruza PUz bakarrik eginda zegoen; azken hau hidrofobikoa izanda flotatzeko gaitasuna handitzen zuen. Gainera, ohiko bainujantziekin alderatuz % 24ko marruskadura murrizten zuen ura eta jantziaren artean eta konpresioa % 15ean handitzen zen, mugimenduaren eraginkortasuna handiagoa izanik. Horrek Michael Phelps igerilariari abantaila eman zion urrezko 8 domina irabazteko; baina polemika handia egon zen, dopin teknologikoaren presentzia zegoela arrazoituz. ondorioz, 2009an Igeriketako Nazioarteko Federazioa (FINA) gorputz osoko PUzko bainujantziak debekatu zituen lehiaketetan [13, 14]. 5. irudia. a) Speedo®-k diseinatutako PUzko bainujantziak eta b) funtsezko zonaldeak [13].
Tenperatura aldaketak orekatzen dituen ehun adimentsua eta diisozianato (TDI) bidezko nahasketatik lortutakoa. Erreaktiboak bi orduz erreakzionatzen uzten dira 80 ºC-an 150 mL-ko bost ahoko matraze borobil batean, irabiagailu mekaniko (250 rpm) eta nitrogeno sarrera batekin ekipatuta. Nitrogeno fluxua erabiltzen da isozianato eta airearen arteko albo-erreakzioa ekiditeko. Bigarren urratsean, kate hedatzailea (BD) gehitzen da, aurretik 3 orduz 65 ºC-ra lehortzen egon dena, eta nahasten da 3 minutuz, likatasunaren handitzea nabarmendu arte; hau da, PTMG 650- TDI-BD N3 eta PTMG 1000-TDI-BD N5 lortu arte. 2.3. Filmak, hariak eta ehunak egiteko prozesua Filmak egiteko (9a. irudia), sintesia burutu bezain laster, nahastea hoztu eta gogortu baino lehen 0,26 mm-ko molde lau baten gainean 3 g inguru botatzen dira, eta plaka metalikoen artean jartzen dira, non tefloi filmak bi aldeetan dauden, gainazaleko zimurtasuna txikitzeko asmoz eta ez itsasteko. Jarraian, prentsa hidraulikora sartzen da 24 orduz, 120 ºC-an eta 150 bar-ean. Harien kasuan (9b. irudia), sintesia bukatu bezain laster, silikonazko moldeen gainean ipini eta muflan sartzen da 100 ºC-an, 20 orduz eta presiorik gabe. Hariak egiteko, Thermo-scientific-Haake-minilab II estrusiomakinan sartzen da lagina, pikor moduan eta presiopean. Berotzen hasten da 175-180 ºC-ra arte eta torloju-birakariari esker, homogeneoki nahasten da; amaieran burutik ateratzen delarik zehaztutako diametroarekin; kasu honetan, 0,5 mm dena. Hozten da eta bobina batean biltzen da haria. PCM materialen kasuan, estrusio-prozesuan bertan kargatzen dira PU laginetan. Modu horretan, Micronal® organikoz eta hexadekano ez-organikoz kargatutako hariak lortuko dira bi SMPU desberdinetan. Hariak behin izanda, puntu-ehunak egiteko (9c. irudia), Lk-150 makina erabiltzen da. PUzko hariak erabili aurretik, kotoizko haria erabili da hasiera egiteko, gero neurketak egiteko orduan, euste puntu hobeagoa izateko; eta amaieran, kakorratz-lana burutu da haria ez askatzeko. Tartean, SMPUekin trikotatzen da. 9. irudia. Sintetizatutako PTMG 1000-TDI-BD N5 a) film moduan, b) hariak Falcon hodietan kiribilduta eta c) puntu-ehunak; ezkerrean kargatuta Micronal®arekin eta eskuinean kargatu gabe.
Tenperatura aldaketak orekatzen dituen ehun adimentsua 2.4.3. Trakzioa Trakzioa, lagin bati indar uniaxiala aplikatzen zaionean laga egin edo apurtu arte; modu horretan laginak duen portaera eta propietate mekanikoak analiza daitezke [21]. Esperimentua aurrera eraman da Shimadzu Autograph makinaren bitartez, 500 N-eko karga zelula erabilita eta luzapen abiadura 20 mm/min aplikatuz. Erabilitako laginak eta hauen parametroak izan dira: 0,5 × 10 × 0,5 mm3 (lodiera × luzera × zabalera) harientzako eta 2 × 15 × 40 mm3 ehunentzako. Inguruko tenperaturan burutu da esperimentua eta neurtutako parametroak izan dira: Young modulua (E), esfortzua eta deformazioaren arteko erlazioa dena; isurpenarekiko erresistentzia eta deformazioa (σy eta εy), materialak deformazio plastikoa gertatzeari egiten dion erresistentzia eta deformazioa (% 0,2-ko luzeran); eta haustura tentsioa eta deformazioa (σb eta εb), laginaren apurketa gertatzen deneko puntua, non aplikatutako erresistentzia eta zeukan luzera adierazten duten. 2.4.4. Gas iragazkortasuna Edozein gasen iragazkortasuna neurtzeko, kontuan hartu beharra dago ur-lurruna transmititzeko indizea (Water Vapour Transmission Rate, WVTR) (4. ekuazioa) polimeroan zehar [22].
(4) w irabazitako pisua, x filmaren lodiera, A tapoian ikusgai dagoen filmaren azalera, t esperimentuaren denbora eta p2 – p1 filmen arteko ur lurrunaren presio diferentzia izanik. Esperimentu hau burutzeko, beirazko saiodiak erabili dira, non 25 g silika-gela sartu diren bakoitzean. Hauen estalkietan, azalera zehatzeko zulo bat izanik (9,62 cm2); SMPUzko filmak saio-hodiaren eta tapoiaren artean kokatzen dira eta behartutako inguruneko baldintza batzuen aurrean jarriz filmek duten portaera aztertzen da. Baldintza horiek labe batean ematen dira, non % 95eko hezetasuna dagoen eta tenperatura 20 ºC-tik 80 ºC-ra igotzen den; hau da, SMPU guztien Tg-ren azpitik eta gainetik. 3. EMAITzAK ETA EzTABAIDA 3.1. Azterketa dinamiko-mekanikoa Teknika dinamiko honi esker sintetizatutako SMPUen Tg-ak determinatu dira, eta PTMG 650-TDI-BD N3rena (10a. irudia) PTMG 1000- TDI-BD N5ena (10b. irudia) baino baxuagoa izan da. Efektu hau katearen
Amaia Moreno, Antonio Veloso-Fernández malgutasunaren ondorio da; zenbat eta poliolaren pisu molekularra handiagoa izan, are malgutasun gutxiago; ondorioz, Tg handitzen da. Baina N balioak eragina izan dezake ere, eta hau handitu ahala Tg handitzen da; izan ere, baieztapen hau beste lanean frogatua izan da [19]. Bestalde, PCMak gehitzean aurkeztu duten joera orokorra izan da Tg-ren murrizpena, biek dutelako efektu plastifikatzailea polimeroarengan. Ez-organikoaren kasuan balioak baxuagoak dira; fasez aldatzeko tenperatura kargatu gabe dagoena baino baxuagoa delako; edota Micronal® organikoak zati kristalinoa duenez gero, beltzez adierazita dauden PUak baino Tg baxuagoa ikusten da kasu bietan. Hau kontuan izanda, konposatu kargadunen zurruntasuna zehaztu daiteke biltegiratze moduluan oinarrituz (10c. irudia). kasu honetan, PTMG 650-TDI-BD N3 konposatu kargadunek energia antzeko moduan biltegiratzeko gai dira; hau da, elastikotasun maila parekoa aurkezten dute. PTMG 1000-TDI-BD N5 konposatu kargadunen kasuan, joera desberdina ikusten da. Hexadekanoak SMPUari efektu elastikoagoa eskaintzen dion bitartean; Micronal®-ak SMPU zurrunena erakusten du, eta zentzuzkoa kontsidera daiteke aurreko ondorioak aintzat hartuta. Azkenik, gailurren lodierari erreparatuz, PTMG 1000n oinarritutako SMPUak zabalagoak direnez, polidispertsoagoak dira. 10. irudia. Sintetizatutako SMPUen DMA termogramak, Tg gailurra izanik; a) PTMG 650ean eta b) PTMG 1000n oinarritutakoak. c) kargatutako harien biltegiratze modulua.
Tenperatura aldaketak orekatzen dituen ehun adimentsua 3.2. Azterketa termomekanikoa SMPUen forma-memoria kuantifikatzeko, TMA teknika erabili da. 11. irudian emaitzak ikusten dira. Deformazioaren aldetik (% Rd), berdina da SMPU guztientzat; non % 5ekoa onargarria kontsidera daitekeen ehunen aplikaziorako. Berreskurapen-faktoreak ikusita (% Rr), sintetizatutako SMPUek ez dute hasierako forma bere osotasunean berreskuratzen, % 6476ko tartea bueltatzen baita. PCMz kargatzean, argi ikus daiteke, organitartea bueltatzen baita. PCMz kargatzean, argi ikus daiteke, organikoak duen zati kristalinoa dela eta, deformazio gaitasuna txikiagoa dela. Azkenik, finkapen balioei erreparatuz (% Rf), guztiak % 96-98 tartean daude. Beraz, forma-memoriaren erantzuleak dira guztiak. 11. irudia. Sintetizatutako SMPUen TMA diagramak: a) PTMG 650ean eta b) PTMG 1000n oinarritutakoak. 3.3. Trakzioa SMPU harien eta ehunen trakzioa aztertu da, eta orokorrean izaera elastomerikoa erakusten dute hasieran, gero efektu plastikoa agertzen da elongazioa handitu ahala. Lortutako emaitza guztiak 1. taulan laburbiltzen dira. Harien kasuan (12. irudia), PTMG 650-TDI-BD N3k hausturarekiko deformazio handiena erakusten du (% 1557). Lagin hau kargatzean, propietate aldaketak nabariak dira eta lehenago apurtzen dira, aurretik aipatu den moduan efektu plastifikatzailearen ondorioa. PTMG 1000-TDI-BD N5en kasuan, haustura puntua lehenago gertatzen da (% 507); segmentu gogorraren tamaina handitzeak material zurrunago, edo berdina dena, apurkorragoa bilakatzen duelako. Gainera, efektu hau begi-bistaz ere bereizi da, PTMG 1000-TDI-BD N5 hariak barne-pitzadurak aurkeztu dituelako. orokorrean, PCMak gehitzean, alde batetik Micronal® organikoa duen lagina lehenago apurtu da, aurretik aipatutako arrazoiagatik: zati kristalinoa. Beste aldetik, ez-organikoaren kasuan, portaera nahiko desberdina izan du PTMG 650 eta PTMG 1000ren artean; bai erresistentziaren aldetik, bai deformazioaren aldetik. kasu honetan hariaren forma izan da emaitza hauen erantzulea, partikula ez-organikoak gehitzean elastikoagoa bilakatzeaz gain, estrusio | science |
addi-d6ee11355ca7 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57550 | Matrize polimerikodun konposite magnetikoen sorrera | Aketxe Bilbao, Eneko Ander; Ruiz Rubio, Leire; Veloso Fernández, Antonio | 2022 | Eneko Ander Aketxe-Bilbao, Leire Ruiz-Rubio, Antonio Veloso-Fernández 1. SARRERA Gaur egungo zenbait arlotan, esate baterako automobilgintzan, komunikazioan, abiazioan, konputazioan edo medikuntzan gertatu den sistema elektrikoen garapen azkarrak propietate egokiak dituzten material konposatuen beharra ekarri du; adibidez, malgutasuna, pisu baxua edo propietate mekaniko, magnetiko eta elektriko interesgarriak dituzten materialak [1]. Gainera, gailu elektriko berrien sorkuntzak komunikazioen maiztasunaren igoera dakar. Adibidez, korronte alternoko motorrak, inprimagailuak, iluminazio-gailuak, komunikazioen instrumentuak eta sistema digitalak, erradiazio elektromagnetikoaren (EMI) oinarrizko iturriak dira, eta gainerako instrumentu elektrikoen funtzionamenduan eragina izan dezakete, eta gailuen funtzionalitatea guztiz hondatu. Interferentzia elektromagnetikoa gertatzen dela esaten da gailu elektronikoetan izaten/gertatzen den maiztasuna interferentziaren antzekoa denean. Horrek dakar urruneko kontroleko gailu elektronikoen funtzionamendua gelditzea, radarren abiadura-detekzio faltsuak sortzea eta, berez, gailu elektronikoen bizitzaren murrizketa. Gainera, sistema elektronikoak eta objektu bizigabeak ez dira EMIren aurrean arazoak pairatzen dituzten bakarrak, giza gorputzek eta sistema biologikoek, EMI aurrean itzeleko arriskuak dituzte: adibidez, tumoreen agerpena. Aurreko urteetan indar-maila hauetan egon ez den erradiazio elektromagnetiko honen aurrean, beharrezkoa da EMIren aurkako babesa eskaini ahal diguten materialetan ikertzea. 1. irudian erakusten da erradiazioaren aurkako babesa nola lor daitekeen EMIen seinalea txikituz. Efektu desberdinak gerta daitezke: islapena, absortzioa edo sakabanatzea. Irudian, EMI erradiazioa gezi hori gisa dago adierazita, eta materialaren aurka jotzean ikusten da nola honek zenbait jokabide izan ditzakeen. Goitik behera azalduz, lehen erradiazio-gezian erreparatuz, ikusten da nola guztiz zeharkatzen duen materiala; beraz, transmisioa gertatzen da (gezi urdin argiarekin adierazita); bigarren erradiazio gezia ikusirik, ikusten da nola erradiazioaren norabidea aldatzen dela, bai materialaren kanpoaldean (islapena, gezi urdina) eta baita barnealdean (uxaketa, gezi berdea) ere; azkenik, gezi laranjak erakusten du nola azken erradiazio-izpia materialaren barnean absorbatzen den (absortzioa) [1]. Andres orlando Posadaren ikerketa-taldeak EMI izpien aurkako babesmateriala sortzeko moduak ikertu zituen [1]. Hain zuzen, ikertzaileek EMI izpien babesa lortzeko, kautxuzko matrize polimerikodun konpositea erabili zuten. Horietan, nikelezko ferrita partikula ferromagnetikoak barreiatzen ziren. Matrize polimerikoak materialari edozein formatako konpositea lortzeko gaitasuna ematen dio. Emaitzak nahiko onak ziren, baina oraindik babes elektromagnetiko hobea behar zen. konposite magnetiko hobeak lortzeko, sortzen diren materialek egitura berezia behar dute. Adibidez, matrize polimerikodun sandwitch egitura sortuz eta karbonozko nano-tutuak erabiliz, partikula magnetikoekin batera EMI izpien absortzio handiagoa lortzen zen [1]. 2. irudian, sandwitch egiturako konpositearen eskema adie-
Matrize polimerikodun konposite magnetikoen sorrera razten da, non kautxuzko bi xaflak karbonozko nano-tutuen bidez eusten baitira eta metalezko partikula ferromagnetikoak xaflen artean baitaude. Modu honetan, partikula magnetikoek EMI erradiazioa xurgatzen dute. 1. irudia. Erradiazio elektromagnetikoaren aurka babesteko moduak. 2. irudia. Erradiazio elektromagnetikoaren aurka babesteko konpositearen egitura eskematikoa. konposite polimeriko magnetikoek zenbait aplikazio izan dezakete material malguak eta egokiak direlako: esate baterako, mikrotxipak, egitura aeroespazial eta aeronautikoak, urpekaritzarako jantziak, autoak egiteko industriakoak edo kirol-tresnak [2, 3]. Hegazkingintzaren adibide bezala, hegazkinen motorrak zuten iman pisutsuak matrize polimerikodun konpo-
Eneko Ander Aketxe-Bilbao, Leire Ruiz-Rubio, Antonio Veloso-Fernández site magnetikoen ordez aldatu ziren. 2016. urtean Rupinder Singhak burdinez egonkortutako dentsitate txikiko polietileno polimeroak eta dentsitate handiko polietileno polimeroak erabili zituen [3]. 2017. urtean, Carolina B raccini Freirek polietileno tereftalatoa erabili zuen matrizetzat. Bi zienFreirek polietileno tereftalatoa erabili zuen matrizetzat. Bi zientzialari horiek lortutako emaitzak oso antzekoak ziren, eta biek aurkitu zuten burdina barreiatuta egoteak propietate mekanikoen igoera handia dakarkiola konpositeari, bakartutako matrize polimerikoekin alderatuz [3]. Beraz, nahiz eta matrize polimerikoaren erresistentzia mekanikoa hain handia ez izan, burdin partikulak barreiatuz gero, erresistentzia handitu egiten da. Garraiorako erabiltzen diren Boeing 757 (1980. urtean) eta Boeing Dreamliner 787 (2009. urtean) hegazkinek eginkizun horren adibide zehatza dira, non pisuaren %5eko eta %50eko jaitsierak frogatu baitziren. konposite magnetiko hauen aplikazio ugariak ikusirik, lan honetan konposite magnetiko bat garatuko da. Hain zuzen, ikerketa honen helburua da material baten gainazalaren forma kontrolatzea. Horretarako erabili den materiala, matrize polimerikodun eta barreiatutako fase gisa, partikula magnetikoak dituen material konposatua sortzea da. Modu horretan, material hau eremu magnetiko baten menpe jarriko da, eta haren gainazaleko forma aldatu ahal izango da. konposite hauek errota eolikoetan aplika daitezke. Errota eolikoen helizeen gainazala eremu magnetiko batekin eralda baldin badaiteke (eremua erroten paletatik sortuz), gainazaleko itxura ere alda genezake, eta haizeak nondik jotzen duen, horren arabera energia ateratzeko eraginkortasuna igo genezake, haizeak nondik jotzen duen, horren arabera 3. irudiko olatu itxuradun gainazal horien norabidea kontrolatu ahal dugulako, eta marruskadura-indarra hobeto aprobetxatuko genukeelako. Azken baten haizeak pala mugitzen du marruskadura indarrari esker. 3. irudia. Errota eolikoa, helizeen gainazala film magnetikoekin estalita. Gainazalak eremu magnetiko baten menpe film polimerikoaren eraldaketa erakusten du.
Matrize polimerikodun konposite magnetikoen sorrera 3. irudiaren handipenean eskematikoki erakusten da nola, errota eoliko baten helizea konposite magnetiko batez estalita egonik, eremu magnetiko bat aplikatzean azaleraren itxura aldatzen den. Horretarako, sortuko den konpositearen matrizea poliuretano bat izango da; eta, barreiatutako fase gisa, partikula magnetikoak izango dira, hain zuzen, kobaltozko ferritak. 2. PRozEDURA ESPERIMEnTALA Atal honetan sortu diren partikula magnetikodun konpositeen sintesia azaltzen da, bai eta konposite haiei egindako karakterizazioa ere. Gure material konposatuaren matrizea poliuretanoa da; beraz, lehendabizi matrize optimo bat bilatu behar da. Behin matrize optimoa aukeratuta, partikula magnetikoen gehitzeari ekingo diogu, eta, ondo barreiatzen badira, karakterizatu egingo dira. 2.1. Poliuretanoak Lehendabizi poliuretano (PU) onena aukeratu da (hau da, elastikoena eta zatitzeko gogorrena), nahi dugun material konposatuaren matrizea izan dadin. Poliuretanoa sortzeko, hiru konposatu behar dira: poliol bat, isozianato bat eta kate hedatzaile bat. Hain zuzen, poliol gisa pisu molekular desberdineko politetrametileneterglikola frogatu dira (250, 650 eta 1.000 g/mol). Isozianato bezala, hexametileno diisozianatoa erabili da, 168,19 g/mol pisu molekularrekoa eta 1,047 g/cm3 dentsitatekoa. Azkenik, kate hedatzaile gisa errizino-olioa erabili da, 933,4 g/mol pisu molekularrekoa eta 0,961 g/cm3 dentsitatekoa [4]. Erabilitako hiru erreaktiboak, poliola: diisozianatoa: kate hedatzailea, 1: 2: 1 estekiometriarekin erabili ziren. Sintesi guztiak bi etapako metodoaren bidez egin ziren, 4. irudian ikus daitekeen bezala. Lehen etapan PTMG eta HDI nahasten dira, eta aurrepolimeroa sortzen da. Bigarren etapan, kate hedatzailea gehitzen da, eta sare polimerikoaren zabalkuntzarekin dago lotuta. Behin poliuretano-nahastea izanik, tratamendu termikoa burutu behar da, poliuretano sarea modu egokian ontzeko, hau da, likido likatsu bat izatetik solido elastiko batera bilakatzeko. Aurrepolimeroa sortzeak eta tratamendu termikoa burutzeak katalizatzailearen erabilpena ekiditea baimentzen digu [5]. Irudi berean ikus daitekeen bezala, sintesiaren lehen etapetako baldintzak finkatu dira lehenik eta behin, erreakzioa 70°C-tan eta bi orduz mantenduz [6,7]. ondoren, aurrepolimeroa sortuta, bigarren etapetako baldintzak finkatu ziren, behin kate hedatzailea gehituz, tenperatura berean 30 minutuz mantenduz. Behin erreakzioa bukatuta, 24 orduko tratamendu termikoa egin zitzaion prentsa batean, 100 kg · cm–2-ko presiopean eta 100°C-ko tenperaturan. Tratamendu termikoaren denbora osoa igaro eta gero, erreakzioa amaitutzat ematen da, eta, prentsa hoztuz, poliuretanozko xaflak eskuratu dira [8].
Matrize polimerikodun konposite magnetikoen sorrera saturaziozko magnetizazio altuagatik eta kimikoki oso egonkorrak direlako. Partikula mota hauek duten egitura espinela inbertsoa da (5. irudia), hau da, bi aurpegietan zentratutako sare kubikoa; zeinean Fe(III) ioiek gune tetraedrikoak betetzen baitituzte eta oktaedrikoen erdialdea baitira; bestalde, Co(II) ioiek gainerako gune oktaedrikoak betetzen dituzte [10]. 5. irudia. kobaltozko ferritaren sare kristalinoa. Goranzko geziek hutsune tetraedrikoak adierazten dituzte, beheranzko geziek hutsune oktaedrikoak eta biribilek oxigenoak betetzen dituzten lekuak [11]. 2.3. Konpositeak Aurreko atalak kontuan hartuz, lan honetan sortuko diren konpositeak bi fase izango ditu: poliuretanoa matrize gisa eta kobaltozko ferriten nanopartikulak barreiatutako fase gisa. Beraz, matrize polimerikoaren polimerizazio-eraketaren urratsaren momentu batean partikula magnetikoak gehitu behar izango dira, hau da, poliuretanoaren sintesian (4. irudia) oinarritu beharko gara. 6. irudian ikus daitekeen bezala, sintesian hiru momentu ezberdinetan gehitu ahal izango dira partikulak: (1) partikulak poliolarekin eta diisozianatoarekin nahasten direnean; (2) partikulak kate hedatzailearekin nahastuz; eta azkenik, (3) partikulak azken momentuan nahastuz, behin poliuretanoaren hiru osagaiak erreakzionatu dutenean. Hiru bide hauen arteko konparazioa eginez, hirugarren bidea, hau da, partikulak azken momentuan gehitzearen bidea, emaitzarik onenak ematen dituena da. Izan ere, lehen eta bigarren bideak erakutsitako emaitzetan, nahiz ez diren guztiz txarrak izan, partikulen homogeneotasuna matrizean zehar ez da hain ona izan.
Eneko Ander Aketxe-Bilbao, Leire Ruiz-Rubio, Antonio Veloso-Fernández 6. irudia. Sintetizatutako poliuretanoaren eskeman, partikulak noiz gehitu daitezkeen adierazita. (1) Lehen bidea, partikulak hasierako nahastean gehitu. (2) bigarren bidea, partikulak kate hedatzailearekin nahastu. (3) hirugarren bidea, partikulak azken urratsean gehitu. Beraz, behin konposite-nahastea molde barruan eta tefloizko bi gainazalen artean dagoelarik (tefloiak poliuretanoa plaka metalikoetan itsastea ekiditen du), bi plaka metalikoen artean sartu eta zuzenean prentsa hidraulikora eraman da. Prentsa hidraulikoan, 100 Pa-ko presioa eta 100°C-ko tenperatura ezarri eta 24 orduz uzten da konpositea guztiz solidotu arte. 2.4. Karakterizazio-teknikak 2.4.1. Trakzio-probak Matrize optimoaren bilaketan adierazi den bezala, pisu molekular desberdineko PTMG-k erabili ziren, eta jakiteko zeinek ematen zituen film elastikoena, malguena eta hausten gogorrena, PTMG bakoitzeko filmei froga mekanikoa egin zitzaien, hain zuzen, trakzio-froga. Hau da, karakterizazio hau poliuretanozko matrize polimerikoei egin zitzaien, ez partikula magnetikodun konpositeei. karakterizazio hori egiteko, MTE-1 textuorometroa erabili zen (7. irudia). Tresna honek egiten duena da lagin bakoitzeko probeta bat kontrako bi alde desberdinetatik luzatu, hautsi arte. Beste era batera esanda, laginaren luzapenak (ehunekotan) eta aplikatzen zaion indarrak zeharkako azalerarekiko (N · m–2) erlazionatzen ditu.
Eneko Ander Aketxe-Bilbao, Leire Ruiz-Rubio, Antonio Veloso-Fernández bera dela edozein zatitan eta ez dago materialaren prozesatze-historiaren menpe. Jarraitzeko, aplikatutako eremu magnetikoaren intentsitatea txikitzean, imanazioaren balioak ez dira aurrekoetara bueltatzen. Imanazioaren balioa H berriro zero baliora bueltatzen denean, hondarreko imanazioa (MR) deritzo. Saturaziozko imanazioa (MS) ez bezala, hondarreko imanazioa materialak izan duen tratamenduaren menpe dago; izan ere, haren egiturak eta haren domeinu magnetikoen paretek akats desberdinak izan ditzakete (pikorrak, inklusioak eta abar) [13]. Hondarreko imanazio handia duten materialak ferromagnetiko gogorrak dira. Hondarreko imanazio txikia dutenak, berriz, ferromagnetiko ahulak dira. ondorioz, nahiz eta H zerora bueltatzean imanazio ferromagnetiko baten balioa zero izatera ez bueltatu, ez du esan nahi imanazioa zerora bueltatu ezin denik. H eremu magnetiko baten intentsitatea alderantzizko norabidean ezarriz, imanazioa zero baliora eraman daiteke. Imanazioa zero baliora bueltatzeko behar den H balioari eremu hertsatzailea (HC) deritzo. Eremu hertsatzailea ez da propietate intrintsekoa, eta HC balioa eremu aldaketaren abiaduraren eta anisotropia bezalako faktoreen menpe dago, sakonduko ez ditugun faktore batzuen menpe. Eremu hertsatzailearen magnitudeak ezartzen du materialaren erabilgarritasuna aplikazio ezberdinetan. Aurreko urrats hauei jarraituz, 10. irudiko Y ardatzarekiko balio positiboentzat lortu ditugu saturazioa (MS), hondarreko imanazioa (MR) eta eremu hertsatzailea (HC). Y ardatzarekiko grafiko zati negatiboa lortzeko prozedura berbera erabiltzen da, baina oraingo honetan poloak inbertituta daude (gogoratu behar dugu magnetismoa bi polo naturaletan oinarritzen dela) [13]. 10. irudia. Material ferromagnetiko batek sortzen duen imanazio-kurba tipikoa.
Eneko Ander Aketxe-Bilbao, Leire Ruiz-Rubio, Antonio Veloso-Fernández teko indarra egin behar den film bakoitza deformatzeko eta hausteko. Maldak bere elastikotasuna adierazten du, hau da, zenbat eta malda handiagoa izan, elastikotasuna baxuagoa izango da (deformatzeko indar handiagoa behar duela esan nahi duelako). 11. irudian, kurba bakoitzaren azken puntuak haustura gunea adierazten digu, hau da, lagina zenbateraino luza daitekeen apurtu aurretik. Beraz, nahiz eta PTMG-250-ko filmen elastikotasuna hain altua ez izan (gainerako biekin alderatuz), askoz gehiago luza daiteke hausturara heldu gabe. 3.2. Konposite magnetikoen sorrera Behin jakinik matrize optimoa PTMG-250 erabiliz lortzen zela, konpositeen matrizea izanik, film magnetikoak prestatu ziren. kobaltozko burdinazko nanopartikulak erabiliz, lau sintesi ezberdin burutu ziren bolumenean %2,5, %5, %7,5 eta %10 nanopartikulak izanda. kontuan izan behar da matrizea malgua izan daitekeela, baina konpositeak ez duela zertan malgua izan. Adibidez, 12. irudian bi konposite desberdinak erakusten dira. 12.a. irudian ikusten den bezala, %10eko nanopartikulazko konpositea ez da elastikoa, eta hauskorra da; beraz, iman bat hurbilduz gero, zuzenean itsasten da eta konpositea apurtu egiten da. ordea, 12.b. irudiari erreparatuz, ikusten da nola, partikulen ehunekoa 2,5era jaitsiz, matrize polimerikoaren izaera ez dela desagertzen, eta propietate malgu eta elastikoa mantentzen dela, guztiz magnetikoa izanik. 12. irudia. konposite magnetikoek itxura biribileko iman sendo baten aurrean erakusten duten portaera, partikulen ehunekoa a) %10a eta b) %2,5a izanik. 3.3. Konpositeen ekorketazko kalorimetria diferentziala kalorimetria burutzearen arrazoia, gure matrize polimerikoaren (P Uren) beira-trantsizioa partikulen eraginez aldatzen zen ala ez jakitea
Matrize polimerikodun konposite magnetikoen sorrera da, zenbat eta partikula gehiago izan, izaera magnetiko handiagoa eta imanazio altuagoa izango zuen. Partikula magnetiko gehiago izanez gero, imanaren indarra gero eta handiagoa izango da. Hondarreko imanazioei erreparatuz, hondarreko emaitza altuak ditugu, hau da, MR denak MS balioen erdia baino altuagoak dira; beraz, partikula hauek izaera ferromagnetiko altua dute. Horrek esan nahi du konposite ferromagnetiko sendoak direla, hau da, iman iraunkorrak direla eta eremu magnetiko baten aurrean oso sentikorrak direla. Horri esker, imanazio indartsua dute, eta izaera hori ez da desagertuko. Beraz, jokabide honi esker konposite hauek metaletan eta imanetan itsasteko propietatea dute [13]. -1 0 1 -25 -20 -15 -10 -5 0 5 10 15 20 25 Imanazioa (A·m 2·kg -1) +NZ % 10 CoFe2O4 % 7,5 CoFe2O4 % 5 CoFe2O4 % 2,5 CoFe2O4 14. irudia. CoFe2o4 nanopartikuladun PUzko histeresi-kurbak. 4. onDoRIoAK konpositeen poliuretanoa sortzeko eta aukeratzeko, pisu molekular ezberdinetako (kate luzera desberdinetako) hiru masa molar ezberdineko PTMG erabili dira: 250, 650 eta 1000 g · mol–1, eta PU onena, 250 g · mol–1 pisu molekularrekoa izan da, zati biguna txikiagoa delako. PTMG gero eta luzeagoa izanik, zati biguna handiagoa izango da eta zurruntasuna galduko du, eta elastikotasuna irabazi. Izan ere, lan honetan oso lodiera txikiko azalerak sortu dira (0,1; 0,2 eta 0,4 mm-koak), eta film hauen zurruntasuna oso handia ez bada, oso erraz apurtzen dira. Beraz, 250 g · mol–1 pisu mo- | science |
addi-755d831f9342 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57551 | Betizu behi arrazaren karakterizazio genealogiko eta genomikoa | Albite Arregi, Asier; Altarriba Farrán, Juan; Varona Aguado, Luis | 2022 | Asier Alvite Arregui, Juan Altarriba Farrán, Luis Varona Aguado 1. SARRERA Lan honen bidez, betizu behi-arrazari buruzko ezagutzan sakondu nahi da. Betizu arraza desagertzeko arriskuan dagoen milaka urteko arraza bat da, Europako azken behi basatietako bat [1]. Betizuak animalia iheskorrak dira, eta Euskal Herriko mendietan irauten dute oraindik ere. Populazio hori orografia malkartsura eta klimatologia hezera egokituta dago. Baserriko ekonomiaren giltzarria da, eta naturarekiko iraunkorra den abeltzaintza estentsiboa ahalbidetzen du. Gainera, eskualde horretako espezieen biodibertsitate zabalari eusten laguntzen dio. Hala ere, mende luzez mendi, baso eta zelaietan egon diren animalia horiek gutxitu egin dira, landa-biztanleria zahartzearen eta landa-ingurune sozioekonomiko tradizionala desagertzearen ondorioz [2]. Horregatik, beharrezkoa da arrazaren egoera hain delikatua ezagutaraztea, gizarteak ondare horri balioa eman diezaion eta desagertu ez dadin eta landa-sektorearen ekonomia estentsiboan eta naturan txerta dadin. Bestalde, betizua kontserbatzeko ahaleginetan aritu diren pertsonek ikertzen eta informazioa biltzen egindako lanari esker, gaur egun oinarri baliotsua dugu. Lan honen bidez, orain arteko genetikako ezagutza eguneratu, osatu eta zabaldu nahi da. Betizu populazioaren azterketa genetikoaren aurrekari bakarrenetakoa, lan hau egin arte, Fernando Rendok bere doktorego-tesirako egindako ikerketa-lana da [3]. Lan horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ardi-, behi- eta zaldi-arraza autoktonoen populazioen genetikari buruzko azterlana egin zuen. Betizu arrazarekin lortutako emaitzei dagokienez, arrazaren egitura genetikoa eta harreman filogenetikoak aztertu zituen, markatzaile mikrosateliteak [4] erabiliz. Ikerketaren ondorioen arabera, betizu arrazak, 250 abelburu inguru izan arren, aldakortasun genetiko handia ageri zuen. Bestalde, piriniotar behi-arraza betizutik genetikoki hasieran espero baino urrutiago zegoela ikusi zuen. Azkenik, arrazaren gehiengoaren jatorria ia mestizajerik gabe iraun zuten talde gutxi batzuetan zegoen, eta, beraz, betizu arrazak odolkidetasun handia eduki behar zuela ondorioztatu zuen. GRAL honetarako egin dugun azterketan, betizu indibiduoen lagin espezifiko baten bidez, azterketa genetikoa eguneratu da. Horretarako, genotipazio-txipek eskaintzen duten informazio molekular masiboa erabili da, populazioen genetika-azterketa ugari egiteko aukera ematen baitu. Horien artean, egitura genetikoaren eta taldeen arteko erlazioen azterketa zehatzagoa egiteko aukera ematen du [5], homozigosi-eskualdeak identifikatzeko eta aztertzeko (RoH-Runs of homocigosity), odolkidetasuna aztertzeko [6, 7] eta elkartze-azterketak egiteko genoma osoan (Genome-wide Association —GWAS—) [8]. Egitura genetikoa eta homozigosi-eskual-
Betizu behi arrazaren karakterizazio genealogiko eta genomikoa deak aztertzeko, genotipazioetako informazioa besterik ez da behar; elkartze eta hautespen genomikoko azterketek, berriz, informazio fenotipikoa duen datu-base bat ere behar dute, eta, beraz, ezin izan dira lan honetan aztertu. Azterketa horren emaitzek informazio garrantzitsua ematen dute arrazaren kontserbazio-programan erabakiak hartzeko. Izan ere, beste informaziorik ez dagoenez, depresio endogamikoa agertzea saihestuko duten gurutzamenduak diseinatzea ahalbidetzen du. 2. HELBURUAK Lan honen helburu nagusia arrazari buruzko informazio genetikoa lortzea da, nukleotido bakar baten polimorfismoak atzemanez (SNP), betizuen biziraupenean eta kontserbazioan laguntzeko. Azterketa genetikoari esker, populazioaren barruan egon daitezkeen azpipopulazioak (edo enborrak) hauteman, haien arbasoen berri eduki eta odolkidetasun-maila aztertu ahal izango da, genotipazio-txipak emandako informaziotik abiatuta. 3. MATERIALAK ETA METoDoAK Helburuari ekiteko, 2020. urtera bitartean Gipuzkoako Betizu Elkartekoak diren eta Aiako Parke Naturalean bazkatzen duten behi-taldeko lagin baten azterketa genetikoa egin dugu. Taldea Euskal Herriko Betizu talde nagusietako abelburuekin eratu zen bere garaian. Azterketa egiteko, Aiako taldeko 37 indibiduoei laginak atera zitzaizkien. Gainera, animalia horiei buruzko informazio genealogikoa erregistratu da (arbaso bat falta da azterturiko animalien erdietan —28 behi ama eta 14 zezen aita identifikatu dira—), eta haien arteko ahaidetasun genealogikoaren matrizea egin da. Jatorrizko ustiategia eta bakoitzaren jaioteguna ere erregistratu dira. Behi-taldetik lortutako laginekin genotipazioak Axiom™ Bovine Genotyping v3 txiparen bidez egin dira (63.988 SNP markatzaile ditu). SNPak (Single Nucleotide Polymorphisms) nukleotido bakar baten polimorfismoak dira, eta DNA sekuentziako base purikoan edo pirimidinikoan (adenina, timina, zitosina edo guanina) gertatzen den aldaketa da, hau da, base bat DNA zati baten genomaren posizio jakin batean aldatzen da. Genotipazio txipek sortzen duten informazioa norbanakoen balio hobetzailea aurresateko [9] eta dibertsitate genetikoaren [5] eta odolkidetasunaren [6] azterketak egiteko erabil daiteke. Analisiak Lugon dagoen Xenética Fontao S.A. enpresak egin ditu. Genotipazioa lortu ondoren, iragazte bat egin da PLINk programa informatikoaren bidez [10], markatzaileak gutxienez in-
Asier Alvite Arregui, Juan Altarriba Farrán, Luis Varona Aguado dibiduoen % 95etan genotipatu direla ziurtatzeko. Iragazte-prozesu horren ondorioz 58.147 SNP markatzaileren informazioarekin gelditu gara; izan ere, txip horiek Holstein, Angus eta antzeko arrazetarako diseinatu dira, eta, beraz, ez dira betizuarentzat espezifikoki eginak. Lortutako markatzaileetatik, DNA mitokondrialean, X eta Y kromosometan eta aurkitu gabekoetan (1.391) daudenak baztertu egin dira. 56.766 geratu dira, eta horietatik 392 bi aldiz agertu dira. Aztertutako genomak 2,5 G base-bikote ditu (kromosoma bakoitzaren lehen eta azken SNPen arteko distantzia hartuta), behi-genomaren 2,87 G-tik. SNPen arteko batez besteko distantzia 44,1 mila base-parekoa da. Genotipazio-txipak emandako informazioari esker odolkidetasuna (homozigosi-blokeen detekzioa), populazioaren egitura eta ahaidetasuna aztertu dira: 1. Homozigosi-blokeen detekzioa DETECT_RUNS [11] pakete informatikoaren bidez. Lehenik eta behin, DETECT_RUNS paketeko ConsecutiveRUNS funtzioa erabili da norbanako bakoitzean SNP markatzaileak homozigosian bakarrik dituzten genoma-eskualdeak identifikatzeko. ondoren, odolkidetasunaren kalkulua egin da, homozigosi-eskualde horietako genomaren tamaina haren luzera osoarekin alderatuz [12]. 2. Egitura genetikoaren azterketa ADMIXTURE programaren bidez [13], aztertutako laginean egon daitezkeen azpipopulazioak detektatzeko. Programak egiantza maximoko prozedura erabiltzen du indibiduo bakoitzari azpipopulazio jakin bateko kide izateko probabilitatea esleitzeko. Prozedurak aurrez azpipopulazioen kopurua zehaztea eskatzen du. Zehazki, 1., 2., 3., 4. eta 5. azpipopulazioekin egin dira analisiak. Doikuntzak baliozkotze gurutzatuaren bidez konparatu dira. 3. Analizatutako banakoen ahaidetasun genomikoaren matrizea kalkulatzea, AGHmatrix pakete informatikoaren bidez [14]. Pakete horrek VanRadenen algoritmoa (2008) [15] erabiltzen du genotipatutako norbanakoen arteko erlazio genomikoen matrizea kalkulatzeko. Tresna horren bidez, filiazio-mailari buruzko informazioa lortzen dugu, norbanako bakoitzak besteekin duen harremana erakusten diguna. Horrela, haien arteko antzekotasun genetikoa zehaztu dezakegu, eta zein familiatatik datozen jakin. 4. EMAITzAK ETA EzTABAIDA Esan bezala, azterketa genetiko eta genomikoa egiteko, 37 betizuren laginak erabili dira, eta arraza baten biziraupenean eragin handiena duten
Betizu behi arrazaren karakterizazio genealogiko eta genomikoa hiru elementu aztertu ditugu: odolkidetasuna, populazioaren egitura eta ahaidetasuna. 4.1. odolkidetasuna eta RoH «Materialak eta metodoak» atalean deskribatutako datuen arazketen ondoren, DETECT_RUNS programaren bidez homozigosi-eskualdeak aztertzeak banako bakoitzarentzat 272-398 eskualde (RoH) identifikatzeko aukera eman du, consecutiveRUNS funtzioaren bidez. Eskualde horiek genomaren luzera osoarekiko duten genomaren luzerak odolkidetasunaren zenbatespena ematen du [16] eta DETECT_RUNS programaren Frohinbreeding aukeraren bidez kalkulatu da. Aztertutako indibiduoen kasuan, balio hori guztizkoaren % 7tik % 26ra bitartekoa izan da. Lehenengo irudian (1. irudia) ikus daitekeen bezala, behi-taldeko odolkidetasunaren azterketak erakusten duenez, indibiduoen % 13k (37tik 5ek) % 8 eta % 9 arteko odolkidetasuna du, eta % 38k (37tik 14k) % 10 eta % 12 artekoa. Gehiengoaren taldean, norbanakoen % 46ri dagokionez, odolkidetasuna % 12 eta % 21 artekoa da. Azkenik, banakoen % 1ek % 26ko odolkidetasuna du. Zehazki, lortutako balioen batezbestekoa 0,134 izan da, eta desbideratze tipikoa, berriz, 0,041. Azpimarratzekoa da, galtzeko zorian dagoen arraza izanik eta, beraz, indibiduo kopuru txikia izanik (1.000 inguru), bataz besteko odolkidetasuna ez dagoela balio arriskutsuetan. % 25etik gorako balioak kezkagarriak izan litezke arrazaren biziraupenerako. 1. irudia. Banakako odolkidetasun-koefizienteen banaketa (%).
Asier Alvite Arregui, Juan Altarriba Farrán, Luis Varona Aguado kontuan hartu behar da zer-nolako garrantzia duen odolkidetasuna kontrolatzeak kontserbazio-programetan, depresio endogamikoak saihesteko [17]. Balio altuek egoera hori gertatzeko aukera handiagoa ekarriko lukete [18]. Hori saihesteko, hazitarako animaliak txandakatzea eta aldez aurretik estalketak planifikatzea gomendatzen da, emeak estaliko dituen zezenarekiko genetikoki hurbiltasun handiegia duten emeak taldetik kenduz. 4.2. Populazioaren egitura Populazioaren egiturak behi-talde horretan egon daitezkeen enbor, jatorri edo azpipopulazio ezberdinak azaltzen dut [19]. Aztertutako lagineko populazioaren egituraren analisiaren emaitzak ADMIXTURE programaren bidez lortu dira [13], 5 talde edo azpi-populazio dituzten kasuetan oinarrituta. Horien ezaugarriak 1. taulan jaso dira. 1. taula. Egiantzaren eta baliozkotze gurutzatuen logaritmoa azpipopulazio kopuruen arabera. Jatorri kopurua Egiantza Baliozkotze gurutzatua 1 –1490845.860 0.41831 2 –1423911.460 0.41485 3 –1370619.315 0.41137 4 –1328799.864 0.43205 5 –1281163.650 0.43704 1. taulan ikus daiteke egiantzaren logaritmoa handitu egiten dela azpipopulazioen kopurua handitu ahala. Hala ere, balioztatze gurutzatuaren emaitzak doikuntza onena duen eredua 3 jatorrikoa dela erakusten du. Balioztatze gurutzatua edo cross-validation teknika analisi estatistiko baten emaitzak ebaluatzeko eta entrenamenduko eta probako datuen arteko zatiketarekiko independenteak direla bermatzeko erabiltzen da. Partizioen gaineko ebaluazio neurrietatik lortutako batez besteko aritmetikoa errepikatu eta kalkulatu behar da. Aurresatea helburu duten inguruneetan erabiltzen da, eta praktikan gauzatuko den eredu baten zehaztasuna zenbatestea bilatzen du. Premisa hori kontuan hartuta, 2. irudian indibiduoak azpipopulazio horiei esleituta ageri dira.
Betizu behi arrazaren karakterizazio genealogiko eta genomikoa 2. irudia. Indibiduo bakoitzaren osaeraren irudikapena, hiru azpipopulazioen (koloreak) arabera (1. taula). 2. irudian, populazio bakoitzak animalia bakoitzaren osaera genetikoan zer parte duen ikus daiteke. Azpipopulazio horiek bat datoz behitalde nagusiekin, eta betizu gehienak birpopulatzeko balio izan zutenekin (Goizueta-Arano-Leitzalarrea, Aralar eta Bizkaikoak, esaterako). Grafikoak jatorri genetiko gorri, berde edo urdineko indibiduo bakoitzean metatutako ehunekoa adierazten du, betiere % 100 batzeraino. Adibidez, guztiz berdeak diren 6.0451 eta 7.326 animaliak jatorri bakarrekoak dira; 1 4 digituak hausnarkariek daramatzaten banakako identifikazio-dokumentuko 12 zenbakietatik azken 4 zenbakiei dagozkie.
Asier Alvite Arregui, Juan Altarriba Farrán, Luis Varona Aguado hau da, haien arbasoak populazio beretik ekarri ziren. 6.045 indibiduoa 3.660rekin gurutzatu ondoren (azken hori urdina da eta beste azpipopulagurutzatu ondoren (azken hori urdina da eta beste azpipopulazio batetik dator), 5.252 jaio zen, % 50 kolore berdearekin eta urdinarekin. 1.032, 6.082 eta 6.031 indibiduoak elkarren artean ahaidetuta dauden animaliak dira, eta hirurak bi azpipopulazioren arteko gurutzamendutik datoz: berdea eta urdina. 4.3. Indibiduoen arteko ahaidetasuna Esan bezala, norbanako bakoitzak gainerakoekin duen ahaidetasunmailari buruzko informazioa «AGHmatrix» paketearekin aztertu da. Lortutako emaitzak 3. irudian ageri dira. 3. irudia. Aztertutako indibiduo-bikoteen arteko ahaidetasunen irudikapen eskematikoa.
Asier Alvite Arregui, Juan Altarriba Farrán, Luis Varona Aguado Alde horretatik, populazioaren egitura aztertzean, 6.045 eta 7.326 indibiduoak enbor berekoak balira bezala agertzen dira 2. irudian. Indibiduo horiek ahaidetasun-matrizean aztertuz gero, kolore ilunagoa ikusiko dugu bien lotura-puntuan. Bestalde, populazioaren egitura irudian ikusten denez, 6.082 indibiduoak (berde-urdina) ez du zerikusirik 0067rekin (gorria); eta gauza bera ziurta dezakegu, ahaidetasun-matrizean alderatuz gero. Ahaidetasun-matrizean adibide gisa erabili diren animaliekin ere korrelazio hori egiazta daiteke. Irudi horretan eta aurrerago, ahaidetasun altuenen taulan, 6.082, 6.031 eta 1.032 indibiduoak ageri dira ahaidetasunmatrizean hertsiki lotuak eta 0,44ko eta 0,52ko ahaidetasunarekin. Hiru indibiduo horiek berdez agertzen dira 2. irudian, eta, azkenik, ahaidetasun genealogikoaren bidez, genetikoki oso lotuta daudela egiazta daiteke. Hala, 6.082 indibiduoa 1.032ren semea da, eta 6.031ren haurriderdia. Hala ere, harreman horiek ez dira animalia guztiekin gertatu, eskura dagoen informazio genealogiko eskasak ez baitu ahalbidetu ahaidetasun genealogikoak behar bezain zehatz kalkulatzea animalia guztietan. Beraz, genealogikoki ezezagunak ziren ahaidetasun batzuk argitu dira, eta horrek bai ahaidetasun genomikoaren matrizea eta bai populazioaren egituraren azterketa erabilgarriak direla erakusten du, informazio erabilgarria, egiazkoa eta antolatua eskaintzeko orduan. 5. onDoRIoAK Lan horretatik ateratako ondorioak planteatutako helburuarekin bat datozen hiru ataletan banatzen dira: III. Betizuen 3 talde nagusiekin bat egiten duten 3 jatorri daudela antzematea. III. Galtzeko zorian dagoen arraza dela kontuan izanik, arrazaren biziraupenerako oraindik arriskutsua ez den batez besteko odolkidetasun genomikoa zenbatestea. Betiere gomendagarria litzateke estalketen plana ezartzea. III. Informazio molekularrak genealogikoki ezezagunak ziren ahaidetasun-erlazioak argitzeko duen gaitasuna egiaztatzea. 6. ESKER onAK Eskerrak eman nahi dizkizuet nire ondoan modu batera edo bestera egon zareten guztiei, Luis Varona eta Juan Altarriba irakasleei, Eva Ugarte, Jose Mari Plazaola, Antonio Ibarguren eta Arantzazu Martiarenari eta, nola ez, betizu arrazaren abeltzainei. | science |
addi-890f07972b1d | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57552 | Polioxometalatoak ingurune urtsuan: egitura esanguratsuenak | Ruiz Bilbao, Estibaliz; Fernández Navarro, Leticia; Artetxe Arretxe, Beñat ; San Felices Mateos, Leire ; Reinoso, Santiago | 2022 | 9. irudia. a) Strandberg, b) Anderson-Evans eta c) Evans-Showell heteroPOMen irudikapen poliedrikoa. 3.3. Ezohiko polioxometalakoak POM arketipo tradizionalez aparte, metal-oxigenoz osatutako kluster familia batzuek ezohiko ezaugarriak erakusten dituzte, tamaina, konplexutasun eta konposizioari dagokienez. Irizpide klasikoen arabera iso- eta heteroPOM taldeetan sailkatu daitezkeen arren, atal honetan deskribatuko dira. Jarraian, 100 Mo atomo baino gehiago eta proteinen pareko tamainak erakusten dituzten polioxomolibdato erraldoiei buruzko iruzkin laburra egingo da, bai aktinido elementuez osaturiko klusterrekin, bai metal noblez (hala nola, paladioa, platinoa eta urrea) osaturiko POM familiekin batera. -Molibdenozko kluster erraldoiak. Molibdato disoluzioen erredukzio partzialak mihiztaketa prozesu konplexuak jasan ditzake eta, ondorioz, egitura erraldoiak eratzen dira. Molibdeno "Urdinak" edo "Marroiak" izenekin ezagutuak [37], lehen taldekoek, MoV eta MoVI zentro ez-lekutuak aurkezten dituzte, eta haien artean ematen den karga-transferentzia prozesuek beren kolore urdina eta erredox propietate bitxiak ematen dizkiete. Bestetik, Molibdeno Marroiak are erreduzituago daude eta MoV
EKAIA (2021), artikulua prentsan/article in press. https://doi.org/10.1387/ekaia.23005 Estibaliz Ruiz-Bilbao eta lankideak Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan). 14 egitura adierazgarrienak laburbiltzen dira modu errazean, beren konposizioaren arabera isoPOM eta heteroPOM multzoetan sailkatuz. Hala ere, azken urteetan, POMen paradigma beste metal batzuez (uranioa edo metal nobleak) konposatutako egituretaraino hedatu da, ikerketa arlo honen konplexutasunaren isla dena. Egun, ehundaka egitura ezberdin ezagutzen diren arren eta espezie berrien aurkikuntza aurrera dihoan, ikerkuntza alde praktikoetara bideratzen ari da. Azken joera hau, bat dator gizarte modernoak zientziari egiten dizkion eskaerekin; izan ere, egunerako bizitzan berehalako eragina duten aurkikuntzak bilatzen dira eta horietara bideratzen dira dirulaguntza gehienak. | science |
addi-f30e6619fb39 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57553 | Raman espektroskopiaren erabilgarritasunaren azterketa elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko | Vázquez de la Fuente, Iñaki; Prieto Taboada, Nagore; Ostra Beldarrain, Miren ; Madariaga Mota, Juan Manuel | 2022 | 156 Ekaia, 2022, 42, 155-172 Iñaki Vázquez-de la Fuente, Nagore Prieto-Taboada, Miren Ostra-Beldarrain, Juan Manuel Madariaga 1. SARRERA Elikagaien industriak gehigarri ugari erabiltzen ditu elikagaietan, haien ezaugarriak aldatzeko helburuarekin. Gehigarriak elikagaien osagaien zerrendan zehaztu behar dira, bertan betetzen duten funtzioa adieraziz. Beren izenaren edo E zenbakiaren arabera zerrendatuta egon daitezke, hori baita Europar Batasunean baimentzen den kodea [1]. Era berean, koloratzaileen erabilera zorrotz kontrolatzen dute, besteak beste, kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECoSAN), hain zuzen ere Europako araudiak aplikatzeaz arduratzen den agentziak. Hala ere, koloratzaile jakin batzuen erabileraren murrizketak malguak dira, eta dagokien araudia aldakorra izan daiteke gehigarria duen elikagaiaren arabera [2]. Horregatik guztiagatik, koloratzaileak determinatu eta kuantifikatzea elikagaien industriako analisi ohikoenetako bat da. Gehigarri horiek kontrolatzeko, ISo (Nazioarteko Normalizazio Erakundea) metodo estandarrak erabiltzen dira, eta horretarako ohiko prozedura da koloratzaile bakoitzari dagokion uhin-luzera jakinean absorbantzia neurtzea 1 cm-ko zelda batean [3]. ISo metodoez gain, industrian metodo analitiko alternatiboak bilatzen dira, azkarragoak, sentikorragoak, ekonomikoagoak, lagin-tratamendu txikiagoa eskatzen dutenak eta/edo suntsitzaileak ez direnak. Horregatik, hurbileko infragorri-espektroskopia (NIR) [4] bezalako teknologiak erabiltzen dira, kimiometriari esker aurrerapen handia izaten ari dena, zeren eta espektroetatik informazio kualitatibo eta kuantitatibo handia lortzea ahalbidetzen baitu. Bestelako teknika alternatiboak ere aurrera egiten ari dira, hala nola irudi digitalaren analisia, espektrofotometroen ordez guztion eskura dauden gailuak erabiltzeko aukera eskaintzen duena [5, 6]. Analisi alternatibo horietarako etorkizun handiko tekniketako bat Raman espektroskopia da, literaturan elikagaien koloratzaile batzuk determinatu eta kuantifikatzeko erabili dena [7-9]. Lan hauetan Gainazalak Anplifikaturiko Raman Espektroskopia (Surface Enhanced Raman Spectroscopy, SERS) erabili ohi da; izan ere, teknika honek substantzia hauen analisiaren sentsibilitatea handitu dezake [7], eta laginetan kontzentrazio baxuetan egon ohi diren koloratzaileen analisia ahalbidetu. Europako legeak 50-1.000 mg/L-tan ezartzen ditu kontrolatu behar diren koloratzaileen kontzentrazioen mugak [10]. Egitura molekular bakoitzak Raman espektro bereizgarri bat du, posizio eta intentsitate oso espezifikoetako bandak dituena [7], sentikortasun handiko analisi kualitatibo bat ahalbidetu, eta konposatu polimorfoak bereizteko aukera eskaintzen duena [11]. Gainera, Raman espektroskopiak analisi kuantitatiboa egiteko aukera ere ematen du, intentsitatearen eta kontzentrazioaren arteko erlazio lineala aurkezten baitu [3]. Hala ere, Raman kuantifikazioa konplexua da parametro instrumentalen mendekotasuna-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22954 157 Raman espektroskopiaren erabilgarritasunaren azterketa elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko gatik, seinaleen maskaratze fenomenoengatik edo analizatu nahi diren laginen heterogeneotasunagatik; horregatik, kasu askotan datuak tratatzeko erreminta konplexuak erabili behar dira [12]. Nolanahi ere, Raman espektroskopia potentzial handiko teknika da, eta horregatik ikerketa ugari egiten dira hainbat arlotan teknika hau aplikatzeko [13-18]. Raman espektroskopia erabiliz determinazio arrakastatsu bat egiteko, analizatu nahi den laginak izan ditzakeen osagaien espektroekin datu-base bat osatzea komeni da. Literaturan badaude sarbide libreko datu-base batzuk [19], baina gutxi eta nahiko mugatuak dira; beraz, normalean laborategi bakoitzak bere datu-base propioa egiten du. Hori guztia kontuan hartuta, lan honetan Raman espektroskopiaren ahalmena ebaluatzen da elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko, industrian erabiltzen diren metodologien alternatiba gisa. Horretarako, lehenik eta behin, datu-base bat egin zen intereseko koloratzaileak aukeratzeko; horrez gain elikagai laginetan ohikoak diren beste konposatu batzuen espektroak ere bildu ziren hauek eragin ditzaketen interferentziak aztertzeko. Bestalde, hainbat koloratzaileren analisi kuantitatiborako metodologia garatu zen, eta honen kalitate-parametroak kalkulatu ziren metodoaren balidazioa egiteko. 2. ESPERIMEnTALA 2.1. Instrumentazioa Raman espektroak neurtzeko, Raman InnoRamTM (B&WTek) bi espektrometro erabili dira, bi kitzikatze-laser ezberdin dituena (1. taula). Azkenik, espektrometroak CCD detektagailu bat eta mikroskopio bat zituen (10×, 20× eta 50× objektiboak). Lan honetan erabilitako objektiboa % 50× izan da. Mikroskopioaren gainean muntatutako mikrozundek (~ 0,1 mm-ko fokuratze-eremua) laginean nahi den eremua fokuratzea ahalbidetzen dute mikrokamera baten bidez. 1. taula. Erabilitako laser-iturrien ezaugarriak. Uhin-luzera Laser nominala laginaren azaleran Tarte espektral finkoa Bereizmen espektrala 785 nm 255 mW 100-3.000 cm–1 3.5 cm–1 532 nm 33 mW 62-3.750 cm–1 5.0 cm–1 Laserraren irteera-potentzia osoaren % 2 eta % 20 arteko tarte aldakorra erabili zen laginen deskonposizio termoa saihesteko; esposizio- eta
https://doi.org/10.1387/ekaia.22954 159 Raman espektroskopiaren erabilgarritasunaren azterketa elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko nean jarri zen mikropipetarekin, eta disoluzioa airean lehortzen utzi zen, eraztun itxurako hondakin bat sortu arte [7]. E124 eta E122 koloratzaileen kasuan espektroak eraztunaren kanpoko ertzean neurtu ziren, eta E133 koloratzailearen kasuan, berriz, eraztunaren barruan nahiz kanpoan lortutako kalibraketa alderatu zen. koloratzaile bakoitzarentzat, kalibraketa osoan zehar mantendu ziren baldintza instrumentalak finkatu ziren (esposiziodenbora eta laserraren intentsitatea). Bi kalibraketa mota burutu dira: aldagai bakarreko erregresio lineala eta minimo karratu partzialen bidezko erregresioa (Partial Least Squares Regression, PLS). Aldagai bakarreko kalibraketarako, hautatutako bandaren altuera irudikatu zen kontzentrazioaren aurrean, eta horretarako, koloratzaile bakoitzarentzat intentsitate handieneko banda aukeratu zen. Banden altueraren neurketa omnic 7.2 (Nicolet) softwarearekin egin zen. PLS bidezko kalibraketa The Unscrambler X (Camo Software) softwarearekin egin zen. kalibraketa mota honetarako aukeratutako koloratzailea E133 izan zen; izan ere, emaitzen atalean xehetasunez deskribatuko denez, kalibraketa aldagai bakarreko kalibraketan erlazio lineal onena izan zuen koloratzailea izanik, bi metodoak alderatu ahal izateko analito aproposa zela erabaki zen. Aldagai anitzeko kalibraketarako koloratzaile honentzat erabilitako espektroak aldagai bakarreko kalibraketarako eraztunaren ertzean neurtutako espektro berberak izan ziren. Azkenik, E133 koloratzailearentzat kontzentrazio ezezaguneko disoluzio bat prestatu zen, kontzentrazio-kalibrazio bi kalibraketen zehaztasuna ebaluatzeko eta alderatzeko. PLS ereduen egokitasuna eta sendotasuna neurtzeko, kalibrazioaren batezbesteko errore koadratikoaren erroa (Root Mean Square Error of Calibration, RMSEC) eta balidazioaren batezbesteko errore koadratikoaren erroa (Root Mean Square Error of Validation, RMSEV) erabili dira, ekuazio hauen arabera definituak: RMSEC = (ˆy! ! yi ) 2 ! Nkal 1. ekuazioa RMSEV = (ˆy! ! yi ) 2 ! Nval
2. ekuazioa Non RMSEC = (ˆy! ! yi ) 2 ! Nkal lagin jakin batentzat PLS ereduak aurresandako kontzentrazioa den, eta yi lagin beraren kontzentrazio teorikoa. Nkal eta Nbal kalibrazioan eta balidazioan erabilitako lagin kopuruak dira, hurrenez hurren. 2.5. SERS koloratzaileetatik lortutako Raman seinalea hobetzeko asmoz, SERS bidezko Raman analisia egin zen. Horretarako, lehenik eta behin, zilarrezko nanopartikulen (AgNPs) sintesia egin zen, zilar nitratoa % 99,8
160 Ekaia, 2022, 42, 155-172 Iñaki Vázquez-de la Fuente, Nagore Prieto-Taboada, Miren Ostra-Beldarrain, Juan Manuel Madariaga (AgNo3, PanReac) eta sodio zitratoa (Na3C6H5o7) erabiliz, literaturan deskribatutako prozedura bati jarraituz [20]. Nanopartikulak zentrifugatu egin ziren, eta gehiegizko likidoaren ultramore-ikusgai espektroa neurtu zen 200-800 nm artean; espektro horren maximoa 390-420 nm artean ego200-800 nm artean; espektro horren maximoa 390-420 nm artean egoartean; espektro horren maximoa 390-420 nm artean egoteak adieraziko du sintetizatutako nanopartikulen tamaina egokia dela [21]. Behin nanopartikulak lortuta, euskarri baten gainean (Raman seinalerik gabeko kaltzio fluorurozko euskarria) 15 µL AgNPs eta 15 µL koloratzaile disoluzio (E133) nahastu ziren, eta tanta homogeneoa eratu zen gainazalean. ondoren, disoluzioa lehortzen utzi zen eraztun itxurako hondakina sortu arte, eta azkenik Raman espektroak neurtu ziren eraztunaren barnean eta ertzean. 3. EMAITzAK ETA EzTABAIDA 3.1. Koloratzaileen eta beste elikagai-gehigarri batzuen banakako karakterizazioa 2. taulak aztertutako koloratzaile guztiak eta horiei dagozkien Raman espektroak jasotzen ditu, seinalerik handiena eta fluoreszentziaren interferentzia txikiena eman duen laser-iturria erabiliz lortuak. 785 nm-ko laserrarekin, kolore gorri eta horiko ia kolore guztietako ongi definitutako tontordun espektroak lortu ahal izan ziren, kotxinilla (E120) koloratzailearentzat izan ezik. 532 nm-ko laserrarekin, Urdin distiratsua (E133) koloratzailea aztertzean ondo definitutako tontor bat baino ez zen lortu espektroan. Horrez gain, Allura Gorria (E129) eta Azorrubina (E122) koloratzaileentzat ere espektroak neurtu ziren, baina kasu hauetan fluoreszentziaren eragina nabarmen handiagoa zen. oro har, 532 nm-ko laserrak fluoreszentzia handiagoa sortzen zuen koloratzaile laranja eta gorrietan, eta hori normala da, energia handiagoko laserra baita [22]. karakterizazioaren emaitzak aztertu ondoren, kalibraketa egiteko erabiliko ziren koloratzaileak hautatzeko irizpideak finkatu ziren. Hala, intentsitate handiko eta ondo definitutako tontorrak eta fluoreszentziaren eragin txikia zuen espektro duten koloratzaileak aukeratu ziren kuantifikaziorako. Hain zuzen ere, 785 nm-ko laserrarekin kalibratzeko aukeratutako koloratzaileak E124 eta E122 izan ziren, eta 532 nm-ko laserrarekin, berriz, E133 koloratzailearen kalibraketa egin zen.
162 Ekaia, 2022, 42, 155-172 Iñaki Vázquez-de la Fuente, Nagore Prieto-Taboada, Miren Ostra-Beldarrain, Juan Manuel Madariaga 3.3. Kalibrazioa Aipatu bezala, Raman espektroskopia erabiliz aldagai bakarreko kalibraketan eta aldagai anitzeko kalibraketan oinarritutako kalibratuak sortu ziren, eta ondoren bi metodoak konparatu ziren. 3.3.1. Aldagai bakarreko erregresio lineala 3.3.1.1. 785 nm-ko laserra 785 nm-ko laserrarekin, E124 eta E122 koloratzaileen kalibraketak egin ziren, ondo definitutako espektroak eta espektro biziak lortu baitziren. 5 espektro neurtu ziren kalibrazio-puntu bakoitzeko. E124 koloratzailearen kalibraketarako 1.361 cm–1-eko banda altuera neurtu zen, intentsitate handieneko seinalea zelako eta uhin-luzera horretan gainerako konposatuek seinalerik ematen ez zutelako. Lortutako erregresioa 1. irudian ikus daiteke, eta kalibraketaren kalitate parametroak 3. taulan jaso dira. Irudian ikus daitekeen moduan, kalibraketaren linealtasuna ez zen oso ona (R2 = 0.7746), eta, gainera, nabarmentzekoa da neurrien errepikakortasuna txikia izan zela (% 20-48 arteko doitasuna). 1. irudia. Raman kalibratzeko kurbak, koloratzaileen Raman banda nagusiaren altuera irudikatuz eginak: E124 (1.361 cm–1), E122 (1.047 cm–1) eta E133 (1.614 cm–1). E133 koloratzailerako, eraztunaren ertzean eta barruan neurtutako kalibratze-kurbak irudikatzen dira.
https://doi.org/10.1387/ekaia.22954 163 Raman espektroskopiaren erabilgarritasunaren azterketa elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko E122 koloratzailearen kalibraketa lortzeko 1.047 cm–1 banda-altuera neurtu zen, eta lortutako seinalea kontzentrazioaren aurrean irudikatu zen (1. irudia). kasu honetan, ez da erabili bandarik sendoena, baina 1. irudian ikus daitekeen moduan kalibrazio lerroa sortzeko erabil daiteke. Lortutako kalibraketaren tarte lineala 50-400 mg L–1-ekoa zen, zehaztasuna % 25ekoa eta linealtasuna aurreko koloratzailearekin lortutakoa baino ho25ekoa eta linealtasuna aurreko koloratzailearekin lortutakoa baino hoeta linealtasuna aurreko koloratzailearekin lortutakoa baino hobea (R2 = 0,9403). kalitate parametro hauek 3. taulan jaso dira. Garrantzitsua da azpimarratzea Raman espektroskopian kalibraketa zuzenak lortzea zaila dela, eta, beraz, balio hauek egokitzat jo daitezke bai zehaztasunerako, bai linealtasunerako ere [7]. 3.3.1.2. 532 nm-ko laserra 532 nm-ko laserrarekin E133 koloratzailearen kalibraketa bakarrik egin ahal izan zen (ondo definitutako bandak eta fluoreszentzia gutxi zituen koloratzaile bakarra da), eta horretarako, 1.614 cm–1-eko bandaren altuera neurtu zen. 2 eta 100 mg/L arteko kontzentrazio tartean egin zen kalibraketa. kalibrazio-puntu bakoitzeko 18 neurri hartu ziren; izan ere, neurketan ikusi zen koloratzaile honekin lortutako balioen arteko desbideratze estandarra txikiagoa zela beste koloratzaileekin hartutakoak baino, eta errepikagarritasuna egiaztatu nahi izan zen,. Eraztunaren ertzean egindako kalibraketan % 14ko batez besteko aldakuntza-koefizientea lortuz. kasu honetan seinalea kontzentrazioaren aurrean irudikatzean joera logaritmikoa duen irudia lortu zen (R2 = 0,9897). Portaera logaritmiko hau linearizatzeko asmoz kalibraketa kalkulatzeko seinale instrumentala kontzentrazioaren logaritmoaren aurrean irudikatu zen zuzenean eta modu honetan lortutako erregresio linearentzat R2 = 0.9997 balioa lortu zen (1. irudia). kalibraketa honekin E133 koloratzailerentzat lortutako doitasuna ona izan zen (RSD = %7, ikus 3. taula). orain arte azaldutako emaitzak eraztunaren ertzean neurtutako espektroei lortutakoak dira; izan ere, literaturan adierazitakoari jarraiki, hori da eraztuna sortzeko prozesuan koloratzaile gehien pilatzen den gunea, eta, beraz, seinaleak neurtzeko gune egokiena kasu honetan. Hala ere, lortutako emaitzetan kuantifikazioaren goiko mugan (100 mg/l-tik gorako kontzentrazioetarako) linealtasuna galtzen zela ikusi zen. Horren zergatia 2. irudia aztertuz uler daiteke. Han, nabarmena da kontzentrazioa handitua ahala eraztunaren ertza handitu egiten dela; horrela, kontzentrazio txikietan laserraren eremua koloratzaileak osatzen duen eraztunaren ertza baino handiagoa da, baina kontzentrazio handietan eraztunaren ertza laserrak hartzen duen eremua baino zabalagoa da. Beraz, kontzentrazio jakin batetik aurrera seinalea ia konstante mantenduko da, eta linealtasuna galdu egingo da.
164 Ekaia, 2022, 42, 155-172 Iñaki Vázquez-de la Fuente, Nagore Prieto-Taboada, Miren Ostra-Beldarrain, Juan Manuel Madariaga 2. irudia. Raman mikroskopioaren kamerarekin jasotako irudiak, non eraztunaren ertza eta laserra ikusten diren. Hori kontuan hartuta, E133 koloratzailerako kalibraketa errepikatu zen, baina neurria eraztunaren barruan eginez; kasu honetan lortutako kalibraketaren linealtasuna oso handia da (R2 = 0,9972), 1. irudian ikus daitekeen bezala. Hala ere, kasu honetan banda-altuerek desbideratze handiagoa zuten (% 11ko batez besteko RSDa) eraztunaren ertzean neurtuta baino, eta horrek doitasuna murrizten du, eta ondorioz detekzio-muga eta kuantifikazio-muga handitzen ditu eraztunaren ertzeko kalibraketarekiko. Eraztunaren barnealdea heterogeneoagoa delako gertatzen da hori. Beraz, eraztunaren barruan neurtzeak kalibraketaren tarte lineala handitzen badu ere, esan daiteke oro har parametro analitikoetan emaitzek okerrera egin zutela. 3. taulan koloratzaile bakoitzaren erregresio linealen parametro estatistikoak alderatzen dira. kasu guztietan jatorrizko ordenatuaren eta maldaren konfiantza-tarteak % 95eko konfiantza-mailarekin ematen dira. Lortutako kalibraketa onena E133 koloratzailearentzat eraztunaren ertzean neurtutakoa dela esan daiteke, bai sentikortasunari, bai linealtasunari eta bai detekzio-mugari dagokionez ere. koloratzaile honentzat lortutako LoD balioak
https://doi.org/10.1387/ekaia.22954 165 Raman espektroskopiaren erabilgarritasunaren azterketa elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko literaturan koloratzaile berarentzat SERS erabiliz lortutako LoD balioekin alderatuz gero, lortutako emaitzak antzekoak dira [7, 23], gainera kasu honetan nanopartikulak erabiliz seinalea areagotu beharrik gabe. Hala eta guztiz ere, kontuan hartuz mota honetako lanetan SERS espektroskopia erabiltzen dela seinalea areagotu eta metodoen sentikortasuna handiagotzeko, kasu honetan ere SERS metodologia aplikatu da, teknika honek koloratzaileen determinazioan ekar ditzakeen onurak aztertzeko. 3. taula. Aztertutako koloratzaileentzat kalkulatutako erregresio linealen parametro estatistikoak. konfiantza tarteak %95eko konfiantza mailarekin adierazi dira. LoD: detekzio muga, LoQ: kuantifikazio muga. E124 E122 E133 eraztunaren barruan E133 eraztunaren ertzean Laserra (nm) 785 785 532 532 Tarte lineala 100-500 mg/L 50-400 mg/L 25-500 mg/L 2-100 mg/L Malda 13 ± 6 5 ± 2 8,5 ± 0,5 3.373 ± 114 Jatorrizko ordenatua 1.036 ± 2.088 284 ± 553 119 ± 144 66 ± 372 R2 0,7746 0,9403 0,9972 0,9997 LoD 220 mg/L 118 mg/L 22 mg/L 1,4 mg/L LoQ 666 mg/L 358 mg/L 66 mg/L 1,1 mg/L 3.3.2. Raman seinalea SERS bidez anplifikatzearen ebaluazioa Aurreko atalean kuantifikatu diren hiru koloratzaileekin egin ziren saiakerak, baina SERS efektua (ohiko Ramanen aldean espektroaren intentsitatea handitzea) soilik aurkitu zen E133 koloratzailearentzat eta 532 nm-ko laserra erabiliz. 3. irudian, E133 koloratzailearen Raman espektroaren intentsitatearen igoera ikusten da, seinalea 101-103 magnitude-ordena artean handitzen da, eta literaturan espero diren anplifikazioak baino igoera txikiagoa lortzen da [8]. Seinalearen intentsitatean hobekuntza lortu bada ere, SERSen egindako probek erakutsi dute ez dela espero bezain teknika erraza, alde batetik beharrezkoa delako kalitatezko nanopartikula metalikoak sintetizatzea, eta beste aldetik SERS efektuaren agerpena aztertu beharreko laserraren eta substratuaren baldintzen menpekoa delako. Gainera, kalibraketa egiteko aukera ez da sinplea; izan ere, badirudi koloratzaileen seinalean lortutako intentsitate-gehikuntza ez dela berdina koloratzaile kontzentrazio guztientzat, eta horrek linealtasunaren galera dakar. Beraz, metodoa modu sistematikoan optimizatu beharko litzateke nanopartikulen/disoluzioaren nahasketaren proportzioak aldatuz eta laserraren baldintzak doituz; literaturan aipatzen diren kalibraketa errepikakor eta sentikorrak sortu ahal iza-
166 Ekaia, 2022, 42, 155-172 Iñaki Vázquez-de la Fuente, Nagore Prieto-Taboada, Miren Ostra-Beldarrain, Juan Manuel Madariaga teko [8]. Honenbestez, SERS egin gabe lortutako emaitzak onak izan direla ikusirik eta lanaren helburua analisi kuantitatiborako metodologia erraza proposatzea dela kontuan hartuz, lanaren lerro hau bere horretan uztea erabaki zen. 3. irudia. E133 koloratzailearentzat neurtutako Raman eta SERS espektroak. Han ikus daiteke SERS efektuaren ondorioz koloratzailearen seinalean eragindako handitzea. 3.3.3. Aldagai anitzeko kalibrazioa 3.3.3.1. osagai nagusien analisia (PCA) Aldagai bakarreko analisian, espektroak bisualki aztertu ziren, analizatu beharreko analitoen bandak eta interferentzia sor dezaketen gehigarrien bandak konparatuz. Aldagai anitzeko analisiaren kasuan, gerta zitezkeen interferentzien azterketa egiteko osagai nagusien analisia erabili zen. Horretarako, koloratzaile eta gehigarrien espektroekin datu matrizea osatu eta PCA analisi burutu zen, hasiera batean Raman espektro gordinak erabiliz. Lortutako lehen PCA ereduetan ikusi zen azaldutako bariantzaren zati handi bat espektroetan jasotako fluoreszentzia-efektuari zegokiola, eta, beraz, ezinbestekoa zela datuen aurretratamendua egitea. Hainbat aurretratamendu burutu ondoren, ikusi zen espektroetan oinarri-lerroaren zuzenketa eta SNV (Standard Normal Variate) aurretratamenduak aplikatu ondoren koloratzaileak eta gainerako elikagai-gehigarriak ongi bereizten zirela PCA eredu batekin (4. irudia).
https://doi.org/10.1387/ekaia.22954 167 Raman espektroskopiaren erabilgarritasunaren azterketa elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko 4. irudia. koloratzaileei eta bestelako gehigarriei bi laser ezberdinekin lortutako espektro multzoarekin egindako PCA ereduaren scores grafikoa. Espektro guztiei «maximum normalization» aurretratamendua egin zaie. 3.3.3.2. kalibrazioa Aurretik esan bezala, lan honetan PLS algoritmoa erabili zen E133 koloratzailearen determinazioa egiteko garaian aldagai anitzeko kalibraketaren aukerak aztertzeko asmoz. Horretarako, 475 eta 1.035 cm–1 arteko espektroak erabili dira E133 2 eta 500 mg/L kontzentrazio tartean. Lortutako PLS ereduarekin lortutako emaitzak 5.a irudian ikus daitezke; han, PLS ereduarekin analizatutako laginentzat lortutako kontzentrazioak irudikatzen dira kontzentrazio teorikoaren aurrean. Lortutako erregresioaren linealtasuna nahiko ona da (R2kalibratua = 0, 925 eta R2balidazioa = 0,905); batez besteko errore koadratikoaren erroa (RMSEkalibratua = 47,6 eta RMSEbalidazioa = 55,3) baxu mantendu zela esan daiteke (% 10 inguru, batez beste). Balidazio-zuzenak kalibrazio-zuzenaren oso antzeko malda izan zuen, eta eredua azaltzeko 3 faktore baino ez ziren behar izan. Nabarmendu behar da beste uhin-luzera tarte batzuk ere erabili zirela: adiuhin-luzera tarte batzuk ere erabili zirela: aditarte batzuk ere erabili zirela: adi-
https://doi.org/10.1387/ekaia.22954 169 Raman espektroskopiaren erabilgarritasunaren azterketa elikagaien koloratzaileak kuantifikatzeko bidez, 216 eta 1.800 cm–1 arteko tartearekin 5 faktore behar ziren eredua azaltzeko, eta, beraz, ondorioztatu zen espektroaren zati batzuek informazio hobea ematen dutela beste batzuek baino koloratzaile kontzentrazioari dagokionez. Aldagai bakarreko kalibraketa eta aldagai anitzeko kalibraketa alderatzeko, tarte lineala 2 mg/l-tik 100 mg/l-ra murriztu zen (5.b irudia). kasu honetan kalibrazio-ereduaren emaitzak hobetzen dira (R2kalibratua = 0,943 eta R2balidatzea = 0,925), eta lortutako RMSE erroreak baxuagoak dira (RMSEkalibratua = 8.46 eta RMSEbalidazioa = 10.2). Dena den, kontuan hartu behar da jaitsiera hau ez dela hain adierazgarria, errore hauek absolutuak direlako eta kontzentrazioak baxuagoak izanik hori espero zitekeelako. Balidazio-zuzenaren malda kalibraziokoaren oso antzekoa zen, eta bi faktore baino ez ziren behar izan eredua azaltzeko. Beraz, aldagai bakarreko kalibraketaren kasuan bezala, emaitza hobeak lortzen dira kontzentraziotartea murrizten bada. Bestalde, aldagai bakarreko kalibraketa eta PLS bidez lortutako kalibraketa ereduekin lortutako emaitzak alderatzen baditugu, oro har esan daiteke aldagai bakarra erabiliz lortutako kalitate-parametroak apur bat hobeak direla. 4. taula. E133 koloratzailearen determinaziorako PLS ereduen ezaugarriak. Tarte lineala 2-500 mg/L 2-100 mg/L Jatorrizko aldagai kopurua 561 1.585 Aldagai sorrak (Latent Variables, LV) 3 2 R2kal/R2bal 0,9425/0,9252 0,9426/0,9252 RMSEkal/ RMSEcv 47,6/55,3 8,46/10,17 Azkenik, sortutako kalibraketa ereduen azken konparaketa egiteko asmoz, E133 koloratzailearen determinazioa egin zen laborategian prestatutako lagin ezezagun batean lortutako bi kalibratu onenekin (eraztunaren ertza eta 2-100 mg/L bi kasuetarako). Lagin ezezagunaren espektroa neurtuz eta kalibraketak erabiliz lortutako kontzentrazioak t proba baten bidez konparatu ziren (% 95eko konfiantzan), tkalkulatuta 0.90), eta lortutako zehaztasun- eta detekzio-mugak teknika honekin ohikoak diren balioetan sartu dira. SERS efektuari dagokionez, E133 koloratzaileren Raman seinalearen intentsitatea handitu zela ikusi da zilar nanopartikulen presentzian, baina ez da lortu seinalearen eta kontzentrazioaren arteko erlazio linealik. SERS efektuaren erreproduzigarritasuna hobetzeko, urre nanopartikulak aztertzea aukera bat izan daiteke, bai eta beste sintesi bide batzuk ikertzea ere. kimiometria erabiltzeak koloratzaileen analisia oztopatu dezaketen parametro instrumentalak identifikatzea ahalbidetu du. Espektroak PCA bidez analizatzean agerian geratu da fluoreszentziak koloratzaile eta gehigarrien espektroan duen eragin handia eta datuen aurretratamendu egokiak duen garrantzia. Bestalde, E133 koloratzailearen determinaziorako PLS algoritmoa aplikatu denean, ez da hobekuntza nabarmenik lortu espektroen eskuzko integratzea saihesteak dakarren erosotasunaz haratago. Hori guztia kontuan hartuta, eta kontuan hartuz Europar Batasunak E133 koloratzailearentzat fruta eta barazkietan ezarritako gehieneko dosia 200 mg/L dela [10], eta koloratzaile honentzat lan honetan lortutako LoQ 1,1 mg/L dela, ondoriozta daiteke Raman espektroskopia elikagai-koloratzaileak kuantifikatzeko etorkizun handiko teknika dela. 5. ESKER onAK Lan honek DEMoRA (PID2020-113391GB-I00) diru-laguntza jaso du, estatuko ikerketa-agentziak finantziatzen duena. | science |
addi-c4902cd4e5dd | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57556 | Ingurumeneko informazio-tratamendua Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEKaren) ikuspegitik: EITB.eus-en kasuaren azterketa | Alonso Jurnet, Ángela; Larrondo Ureta, Ainara | 2022 | 218 Zer 27-52 (2022), 217-240 Ángela Alonso Jurnet, Ainara Larrondo Ureta 1. Sarrera 1.1. Klima-aldaketaren garrantzi zientifikoa, soziala eta mediatikoa 2018 eta 2019 urteak inflexio-puntu izan ziren, klima-aldaketaren pertzepzio zientifikoari (IPCC, 2018; oNU, 2015; UNESCo, 2017), komunikatiboari (ECoDES, 2019; EITB, 2020ko maiatzaren 20a) eta sozialari (CIS, 2018, 2019; Gabinete de Prospección Sociológica-Presidencia del Gobierno Vasco, 2018a, 2018b, 2019a, 2019b) dagokienez. Komunikabideak oso garrantzitsuak direla ingurumenaren inguruan kontzientziatzeko eragile gisa eta hala dio ere Media and Climate Change observatory-k (2019), klima-aldaketari buruz mundu mailan nola eman den berri aztertu duen txostenean. Azterlan honetan «klima-aldaketa»1 terminoa erabiliko da, aztergai izan ditugun piezetan gehien erabilitakoa izan baita. Alabaina, kontziente gara berriki agertu direla «larrialdi klimatikoa»2 edo «krisi klimatikoa» terminoak, eta egokiago deskribatzen dutela egungo egoera, indar handiagoz helarazte baitute egungo egoeraren larritasuna. Komunitate zientifikoak klima aldaketaz ohartarazteko modua paradigma berri bat sortzea izan da, arintzearen kontzeptuan oinarritutakoa (Swain, 2012; NBE, 2015), eta gizarte eragile guztiek —komunitate zientifikoak, erakundeak, politikariak, komunikabideak— beharko lukete helarazi, irtenbide globala lortzeko. 2015 urteaz geroztik, klima aldaketa arintzea mundu mailako konpromisoen erdigunean kokatzen hasi da, eta NBEren Garapen Jasangarrirako hamahiruren Helburu bihurtu da (2015): «Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea». Arlo zientifikoari dagokionez, Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Panelaren Informe Global warming of +1.5 ºC txostena (IPCC, 2018) inflexio-puntu izan da arrisku klimatikoaren gaineko pertzepzioan, azaleratu baitu beharrezkoa dela 1 «Klima aldaketa» honela definitu da: «Klimaren egoeraren aldaketa da, batez besteko balioan edota horren propietateen aldakortasunean identifika daitekeena. Denbora-tarte luzean irauten du, hamarkada edo denbora-tarte luzeagoan» (IPCC, 2018). Gaur egun, arlo zientifikoa ados dago baieztatzean gure ekoizpen eta kontsumo moduek eragiten dutela Lurraren klimaren aldaketa globala. Hala adierazi zuen, 1992an, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioak. Haren 1. artikuluan, klima aldaketa honela definitzen du: giza jarduerak zuzenean edo zeharka sortutako klimaren aldaketa, munduko atmosferaren konposizioa aldatzen duena eta garai alderagarrietan zehar behatutako klimaren aldakortasunari gehitzen zaiona». 2 «Larrialdi klimatikoa» deritzon (Fundéu, 2019ko irailaren 19a) arriskuaz ohartaraztearen bidetik, hainbat egilek adierazten dute inflexio-puntu klimatiko batzuk atzeraezinak izan daitezkeela eta gizakiaren kontroletik kanpo geldituko liratekeela:
https://doi.org/10.1387/zer.23012 219 Ingurumeneko informazio-tratamendua Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEKaren) ikuspegitik inoizko aldaketa azkar eta sakonenak egitea Parisko Akordioaren helburua lortzeko (Europako Batzordea, 2016), hau da, tenperatura 1,5ºC baino gehiago ez handitzeko. Baliteke atalase horretara, isuri bolumenak orain artean bezala jarraitzen badu, 2030 eta 2052 urte artean heltzea (IPCC, 2018). Klima aldaketak, ondorioak ekosisteman eragiteaz gain, gure funtsezko eskubideen oinarriak ere urratzen ditu, desberdintasunak handitu eta injustizia berriak eragiten ditu (Pardo, 2007). Hori dela eta, klima aldaketaren eraginak arintzeko, ez dira nahikoa ezaguera zientifikoak eta borondate politikoa, ikuspegi sozial zabala ere beharrezkoa baitu (UNESCo, 2017). Bestalde, klima aldaketaren espazio eta denbora eraginen ondorioz, biztanleriaren zati handi batek ez ditu ondorioak zuzenean ezagutzen eta, beraz, klima aldaketari buruz jasotzen duen informazioa komunikabideek helarazten dizkio; horra hor, testuinguru honetan, komunikabideen garrantzia. Hori guztia hala izanik ere, eskasa da komunikabideetan klima aldaketari buruzko komunikazioa, baita horren adibide diren ingurumen kontuen trataerari buruz egindako azterlanak ere. Estatu mailan, Rogelio Fernández-Reyesen ikerketalan oparoak dio, ondorio gisa, klima aldaketari buruz informatzean, nagusi direla erabaki politiko edo nazioarteko jardunaldiei buruzko ikuspegia, ikuspegi zientifiko edo sozialaren aurretik (Fernández-Reyes 2009, 2010; Fernández-Reyes eta Jiménez, 2019; Fernández-Reyes eta Rodrigo-Cano, 2019). Fernández-Reyes ikerlariaren arabera, 2020ko martxoan, pandemia zela eta, klima-aldaketaren estaldurak murriztu egin ziren herrialde guztietan eta, ondorioz, 2019 osoan izan zuen errekor-joera hautsi egin zen. Izan ere, egile berak azaldu duenez, 2019an Espaihautsi egin zen. Izan ere, egile berak azaldu duenez, 2019an Espainiak % 88,3 egin zuen gora klima-aldaketari eta berotze globalari buruzko prentprentsa-estaldura. Nazioartean, klima aldaketari dagokionez komunikabideen lanari buruzko azterlanek diote horri buruzko jarrera negazionistak gehiegi estaltzen direla (Boykoff, 2004). Ildo horretatik, azterlan azpimarragarrienen arabera, diskurtsoak aztertzen dituztenak dira aipatzekoak: nola aurkezten dituzten hitzak, enkoadraketa narratiboa, eta omisioa. Hala, horiek, klima-aldaketari buruz komunikatzen duten hedabideek berezkoak dituzten interpretazio eta ideologiei balio izan die (Boykoff, Daly, Fernández-Reyes, McAllister, McNatt, Nacu-Schmidt, oonk eta Pearman, 2018; Carvalho, 2007; Antilla, 2010; Sonnett, 2010; Greenhill, Leviston, Leonard eta Walker, 2013). Hala ere, komunikabideek arintzearen paradigmarantz egin dutela hasi da nabaritzen iritzi publikoan (1. irudia). 2018. urtera arte, ingurumenari buruzko kezka postu baxuenetan zegoen Espainiako CIS barometroan (Centro de Investigaciones Sociológicas) eta Euskal Soziometroan, eta inkesta erantzundakoen oso ehuneko baxuak zuen, Espainian eta Euskadin, ingurumena arazo nagusi gisa. Ehunekoa, oraindik ere, baxua izan arren,
https://doi.org/10.1387/zer.23012 221 Ingurumeneko informazio-tratamendua Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEKaren) ikuspegitik Euskal Soziometroak ez du hilez hileko informaziorik argitaratzen eta, beraz, datu horiek Espainiako eta Euskadiko biztanleek ingurumenari buruzko kezkak goranzko joera duela indartzen dute. Aldiz, CIS barometroaren datuek adierazten dute kezkak nabarmen egin duela gora 2019ko abenduan eta 2020ko urtarrilean, hain zuzen ere, komunikabideek luze eman zutenean Madrilgo Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen CoP25 Konferentziaren berri. 2020ko urtarrilean lortu zen 2013az geroztik lortutako puntu gorena, eta hilabete horretan adierazi zuen inkesta erantzundakoen % 3,40k ingurumena dela Espainiako arazo nagusia. Hurrengo bi hilabeteetan % 1,30 jaitsi zen 2020ko martxoan; kasu horretan, osasuna eta Ekonomia ziren herritarren kezka nagusiak. Uler daiteke aldaketa hori, hein handi batean, CoVID-19ren osasun larrialdiak eragin zuela. Edonola ere, agerikoa da CoP25ri buruzko berriek eta herritarrek ingurumen arazoetan duten kezkak batera egin dutela gora. Azken batean, beharrezkoa da azpimarratzea hedabideek berebiziko funtzioa dutela testuinguru honetan, dibulgazio zientifikoari dagokionez, baita arazoaren tamainari buruz kontzientziazioari dagokionez ere. Era berean, komunikabideek ahalmena dute klima aldaketan eragiten duten ekoizpen eta kontsumo ereduak finkatu edo zalantzan jartzeko eta, beraz, eginkizun garrantzitsua izan dezakete berotegiefek tuko gasen isuriak murrizteko (Fernández-Reyes eta Rodrigo-Cano, 2019: 9). UNESCok berak idatzi zuen 2017an Klima Aldaketari lotutako Printzipio Etikoen Adierazpena, eta 12. artikuluan azpimarratzen du beharrezkoa dela «klima aldaketaren inguruko sentsibilizazioa eta horri aurre egiteko jardunbide egokienak sustatzea. Horretarako, elkarrizketa soziala eta hedabideen komunikazioa indartu behar dira» (UNESCo, 2017). Fernández-Muerza eta Picó (2020) autoreek azaltzen dutenez, azken urteotan hainbat ekimen sortu dira klima-aldaketari buruzko kazetaritza-estaldura zientifikoa bultzatzeko. Adibide berri gisa, aipatutako autoreek Klima Aldaketari buruzko Komunikazioaren Behatokia aipatzen dute, zeinek ECoDESek (2019) bultzatutako klima-aldaketaren komunikazioari buruzko gomendioen dekalogoa kontuan hartzen baitu. Era berean, 2020ko urrian Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (UCM) Klima Aldaketaren Komunikazioari buruzko I. Kongresu Nazionala aipatzen dute. Bereziki, EITBren kasuari dagokionez, eta Fernández-Muerzak eta Picok azpimarratzen dutenez, Euskadin nabarmentzekoa da Basque Centre for Climate Change (BC3) klima-aldaketaren ikerketa zientifikoko bikaintasunaren euskal zentroaren ekimena. Horretarako, BC3k eta EITBk batera etorkizun hurbilean Ikus-entzunezko Berrikuntzako Laborategi Klimatikoa sortzeko (ClimateCom Lab) lan-ildo espezifikoa ireki dute. EITBk bere webgunean adierazten duen bezala (EITB, 2019), taldeak ingurumen-konpromiso handia du, eta bere estrategian presente dago. 2019-2021 Ingurumena Hobetzeko Planaren eta kudeaketa-sistema integratu baten bidez, heda-
222 Zer 27-52 (2022), 217-240 Ángela Alonso Jurnet, Ainara Larrondo Ureta bide publikoak kudeaketa eta kontsumo arduratsurako ekintza definituak martxan jarri ditu, eta energia-eraginkortasuna hobetzen eta karbono-emisioak murrizteko ere inbertitzen du. Komunikabide talde gisa, EITBk konpromiso editoriala hartu du larrialdi klimatikoa informazio-agendan jartzeko, eta ingurumen-sentsibilizazioko kanpainak egiten ditu gizartea kontzientziatzeko. Interes hori bat dator Gizarte Erantzukizunaren interesekin, eta argi eta garbi islatu zen EITBk Klima Aldaketari buruzko Informazioa emateko Gomendioen Dekalogoan parte hartzean (ECoDES, 2019). Era berean, EITB.eus webgunean klimaaldaketaren estaldurari buruz egindako azterlan honek agerian uzten ditu ahalegin horiek. 1.2. Komunikabideen Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK) klima aldaketari buruz aritzean Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEK) kontzeptua xx. mendearen erdialdean hasi zen sendotzen, enpresa pribatuen ospe eta sinesgarritasun arazoak konpontzeko helburuarekin, nahiz eta erakunde publikoek ere gero eta gehiago onartzen duten kontzeptu hori. Enpresen helburu nagusia ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzea da, akziodunen interesera bideratuta (stockholder). Kontzeptu horri esker, interes ekonomikoez gain eta akziodunak alde batera utzita, enpresek bestelako interesak ere bilatzen dituzte, besteak beste, bere jarduera gizartean eta ingurumenean (stakeholders) eragina izatea. Gizarte-erantzukizunaren oinarri den ikuspuntu horren arduradun nagusiak Strategic management: a stakeholder approach oinarrizko lanean azaldu zuenez (Freeman, 1984), interes-talde horiek enpresen plangintza estrategikoan kontuan hartzea funtsezkoa da enpresen bideragarritasunerako. Gaur egun, Gizarte Erantzukizuna enpresen aktibo ukiezin nagusietako bat bihurtu da, kontsumitzaileak erabaki bat hartzerakoan gizarte- edo ingurumeniriz pi deak gero eta gehiago kontuan hartzen dituelako (Diaz-Campo eta Berzosa, 2020:94). Horrela, Europar Batasunak, bere Liburu Berdearen bidez (Libro Verde: Fomentar un marco europeo para la responsabilidad social de las empresas) GEK honela definitu zuen: «Enpresek beren merkataritza-eragiketetan eta solaskideekiko harremanetan gizarte- eta ingurumen-kezkak borondatez integratzea» (Europako Batzordea, 2001:7). Komunikabideen kasuan Gizarte Erantzukizunak garrantzi berezia du, hauek erantzukizun bikoitza baitute: alde batetik, sortzen duten edukia eta, bestetik, erakunde gisa dituzten politikak eta ekintzak (Ramírez-Lozano, 2012: 99). Dena den, nahiz eta GEKen ideia azkar hedatu zen, oraindik ez dago nazioarteko adostasunik kontzeptu horren normalizazioari eta aitorpenari buruz. Ildo horretan, Espainiako Ekonomia Iraunkorraren Legea onartzeak (BoE, 2011) ezarri
https://doi.org/10.1387/zer.23012 223 Ingurumeneko informazio-tratamendua Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEKaren) ikuspegitik zuen enpresa publiko eta pribatuek jasangarritasun sozial korporatiboko memoriak aurkeztu behar zituztela urtero, eta irrati-telebistetako korporazio autonomikoak ere lege horren eraginpean geratu ziren. Edozein kasutan, batzuek lehendik ere GEK planak garatzen zituzten, hala nola Euskal Irrati Telebistak (Fernández-Lombao eta Campos-Freire, 2013:154). Horren harira, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren memoriak egiteko Global Reporting Initiative (GRI) (2019) erakundeak —ERESek eta PNUMAk 1997an sortua— jarraibide zehatzak ezarri zituen duela urte batzuk. EITBren gisako taldeek jarraibide horiek hartu dituzte beren memoriak idazterakoan (EITB, 2021eko maiatzaren 26a) eta GEKen neurriak hartzen aitzindariak bihurtu dira, kontuan hartuta «telebistetan kontrol- eta antolaketa-mekanismorik ez dagoela (…) horietako batzuek soilik zehazten dituzte helburu espezifikoak beren aurrekontuetan, edo jardueren balantze-dokumentuak argitaratzen dituzte» (Miguel de Bustos eta Casado, 2012: 256). Enpresa munduan, Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK) nabarmen hazi da azken urteotan (Carroll, 2015), eta komunikabideak ez dira salbuespena. World Business Council for Sustainable Development izeneko ekimenak hala definitu zuen ESK 1999. urtean: Enpresek hartzen duten etengabeko konpromisoa da, jarrera etikoa izan dezaten eta garapen ekonomiko jasangarrian aurrera egin dezaten. Era berean, langileen eta haien familien bizi-kalitatea eta tokiko komunitateak zein gizarte osoa hobetzeko konpromisoa ere hartzen dute. (Najam, 1999) GEK komunikabideetan duen garrantzia etengabe da eztabaidagai, izan hedabideetan bertan zein haietatik kanpo. Gemma Teso-Alonso, Fernández-Reyes, Juan Antonio Gaitán, Carlos Lozano eta José Luis Piñuel-Raigada adituek nabarmentzen dutenez «Comunicación para la sostenibilidad: el cambio climático en los medios» lanean, IPCCren txostenean apenas aipatzen da komunikabideen ESK. Txostenek aipatzen dute komunikabideak funtsezko elementua direla klima aldaketaren arazoa jorratzeko, baina ez du sakontzen GEK kontzeptuan (Teso-Alonso, Fernández-Reyes, Gaitán, Lozano eta Piñuel-Raigada, 2018: 52). Aldiz, eta IPCC-ren txostenen isiltasunaren aldean, hainbat egilek diote klima aldaketa txertatu dela jada erantzukizun korporatiboari lotutako gatazken artean. Klima aldaketaren kasu zehatzari dagokionez, komunikabide publikoek ahalmen handiagoa dute klima aldaketaren alderdi zientifiko, sozial eta ekonomikoak azaltzeko, komunikabide komertzialekin alderatuta. Azken horietan, jabe-taldeek, presio korporatiborako taldeek eta online lehiak sustatu dute klima aldaketari buruz aritzean sentsazionalismorantz jotzea, eta eztabaidan jartzea arreta: zerbitzu publikoen hornitzaileak hobeto hornituta daude klima-aldaketaren alderdi zientifikoak, sozialak eta ekonomikoak irudikatzeko komuni-
224 Zer 27-52 (2022), 217-240 Ángela Alonso Jurnet, Ainara Larrondo Ureta kabide komertzialak baino, non jabeen multzoak, presio-talde korporatiboek eta lineako lehiak gero eta estaldura sentsazionalistagoa bultzatu duten, eztabaida nabarmenduz. (Debrett, 2017: 452) Halako adierazpenek azaleratzen dute garrantzitsua dela aztertzea komunikabide publikoek klima aldaketari buruz nola ematen duten berri. Euskal Irrati Telebistari (EITB) dagokionez, azpimarragarria da 2019-2021 Ingurumena Hobetzeko Plana jarri dela abian, Erantzukizun Sozial Korporatiboaren baitan. EITBk aurrekaria ezarri zuen, gainerako komunikabideek ESK politika neurriak hartzeko, eta Ingurumena Hobetzeko Plan hori argitaratzeak adierazten du hedabideak ingurumen sektorean aitzindari izan nahi duela. EITBk hala dio bere webgunean: Ingurumena funtsezko alderdia da EITBren kudeaketan eta estrategian. 2019-2021 Ingurumena Hobetzeko Planari esker, kudeaketa-sistema integratu bat garatu du, kudeaketa eta kontsumo arduratsurako ekintzak zehaztuta dituena, eta energia-efizientziaren hobekuntzan eta karbono-isurien murrizketan inbertitu du. Komunikazio-talde gisa, EITBk konpromiso editoriala hartu du larrialdi klimatikoa agenda informatiboan jartzeko, eta ingurumenari buruzko sentsibilizazio-kanpainak egin ditu gizartea kontzientziatzeko. Testuinguru horretan, ikerlan honek justifikatzen du Euskal Irrati Telebistak (EITB) klima aldaketari buruz aritzean erabilitako frame edo enkoadraketa aztertu eta ezagutaraztea. EITBk klima aldaketari buruz nola aritzen den EITB.eus atariaren bidez egin aztertu zen, martxotik ekainera bitarte, bertan argitaratzen baitira, «klima-aldaketa» etiketaren barruan, ingurumenari buruzko eduki nagusiak. Besetiketaren barruan, ingurumenari buruzko eduki nagusiak. Bestalde, gai konplexuen egungo marko honetan, ezinbestekoa da ikusle/erabiltzailea ekuazio mediatikoan txertatzea. Kasu honetan, azterlan honek Twitter sareko @ EITBNoticias profilaren eduki eta interakzioak aztertu ditu. Azterlan hori esanguratsua izan da, erabiltzaileentzat interes handiena piztu duen gai eta kutsuei dagokienez; esanguratsua da gaur egungo testuinguru mediatikoan, bertan «audientzia aktiboek» ezartzen baitituzte prozesu komunikatiboaren moduak (Meso, Larrondo, Peña eta Rivero, 2014). Era berean, klima-aldaketari buruzko informaziorako gomendioen dekalogoa bezalako ekimenek ezarritako jarraibideen ildotik (ECoDES, 2019; EITB, 2020), EITBren estilo-liburuak agerian uzten du komunitate zientifikoaren eskaeren araberako ingurumen-komunikazio konprometitu eta eguneratuaren garrantzia. EITB euskal gizartean duen eraginak eta Espainiako eta Europako testuinguruan klima aldaketa arintzeko komunikabide aitzindaria izan dela kontuan hartuta,
https://doi.org/10.1387/zer.23012 225 Ingurumeneko informazio-tratamendua Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEKaren) ikuspegitik talde publiko hori oso kasu egokia da ikertzeko. Norainoko hori ere datu interesgarria da, eta zientifikoki kontuan hartzekoa, ikus-entzunezko talde publikoa aurretik kokatzen baitu, antzeko ezaugarriak dituzten bestelako eskaintza mediatikoekin alderatuta. EITBren agenda mediatikoak, beraz, euskal agenda publikoan eragiteko ahalmena du. Azkenik, azpimarratu behar da EITBren izaera bateratu eta multimedia (Larron do, 2016). orokorrean, ziberhedabideen ezaugarriak, klima aldaketaren aurLarron do, 2016). orokorrean, ziberhedabideen ezaugarriak, klima aldaketaren aur- , 2016). orokorrean, ziberhedabideen ezaugarriak, klima aldaketaren aurkako borrokari dagokionez, hainbat egilek azaldu dituzte, hala nola María Josep Picó-k (2014: 328). 2. Metodologia Ingurumena babesteko eragile sozialak diren aldetik, komunikabideek gehitu dute klima aldaketa Gizarte Erantzukizun Korporatiboak (GEK) jorratu beharreko gatazken taldean. GEK hori oso garrantzitsua da, are gehiago komunikabide publikoetan. Txosten honek klima aldaketaren trataera mediatikoa jorratzen du, GEK ikuspegitik eta, beraz, ez da EITBko eduki espezifikoetara mugatzen; kateari ikuspegi zabalagoa ematen dio, eta kontuan hartzen ditu etika, informazioa eskuratzeko eskubidea edota komunikabide-enpresen izaera sozioekonomikoa. Gainera, kualitatiboki egindako eduki-analisiari esker, EITBren informazioetan hain nabarmen agertzen ez diren frame edo enkoadraketa ezagutu ditugu, baita ziberhedabideen hainbat alderdi ere, hala nola, etiketak, hitz gakoak edo web-feedbakca. Aurreko azterlanetan ez ziren aintzat hartu. EITB aitzindaria da Espainian eta Europan multimedia-bateratze prozesuetan (Larrondo, 2016). 2000 urteaz geroztik, hedabideak egokitze digitalerako prozesuari ekin zion, azpiegiturak prestatzeko egoera multimedia berri baterako. Hori 20002007 Plan estrategikoan jaso zen eta, beranduago, 2010-2013 Plan estrategikoan eguneratu. 2007an amaitu zen EITBren bateratze-prozesua: Bilboko egoitza nagusi berri batera joan ziren, eta bertan bateratu zituen EITBk telebistako erredakzioa (ETB), irratia (Radio Euskadi) eta ziberhedabidea (EITB.com) (Larrondo, Larrañaga-zubizarreta, Meso eta Agirreazkuenaga, 2012). EITBren bateratze-prozesu horretan azpimarratzekoa da webgunearen protagonismoa, «programak hedatzeko hirugarren plataforma baino gehiago, audientziarekin harremanetan egoteko tresna da» (Larrondo et al., 2012: 349). oraingoz, taldearen webguneak biltzen ditu irratiak eta telebistak emandako edukiak, eta eredu estrategikoaren isla onena da, banaketa optimizatze aldera.
226 Zer 27-52 (2022), 217-240 Ángela Alonso Jurnet, Ainara Larrondo Ureta Hortaz, azterlanaren ikuspuntutik, EITB erreferente da bateratze-prozesuak ezartzen; prozesu horiek garrantzi handia dute, talde mediatikoaren publikotasunaren ondoriozko ezaugarriak kontuan hartuta. Artikulu honek azaltzen ditu, beraz, 2020an egindako ikerketaren emaitza nagusiak, zeinak bi helburu nagusiren arabera aztertu ziren. Lehenik eta behin, klima aldaketari buruz webgunean EITBk emandako berrietan erabilitako frame edo enkoadraketa nagusiak aztertzea. Ildo horretan, EITB.eus-ean klima aldaketari buruzko piezen argitaratzearen erritmoak denbora iraun zuen ala ez jakitea (2013-2020), edo erritmo hori gertaera garrantzitsuek baldintzatu zuten jakitea bilatu zen ere bai. Bigarrenik, kontuan hartuta duela hamarkada batetik hona EITB bateratze-prozesuan dagoen komunikazio-taldea dela, bere plataforma-anitzeko estrategiak klima aldaketari zein presentzia eta garrantzia ematen dion ezagutu nahi izan zen. Horretarako, @EITBNoticias Twitterreko profilaren txioek jasotako interakzioak aztertzea, «klima aldaketa», «larrialdi klimatikoa» edo «krisi klimatikoa» terminoekin, erabiltzaileengan interes handiena piztu duten txioetan zein frame edo enkoadraketa zeuden zehaztuta. EITB.eus atarian argitaratutako pieza guztiek osatutako azterketa-eremu horretan, «klima aldaketa» etiketan sailkatutakoak hautatu ziren. Garrantzitsua da gogoratzea erabiltzaileak «larrialdi klimatikoa» etiketa erabiltzen badu, «klima aldaketa» izenean sailkatutako etiketetara birbideratzen dituela albisteak. Hori dela eta, etiketa orokor eta zabalduena hartu zen, kasu honetan, «klima aldaketa». Irizpide horri jarraiki, 734 pieza informatibok osatu zuten lagina, 2013ko urtarriletik hasi —EITB.eus atarian lehenengo albistea argitaratzen den unetik— eta 2020ko ekainera arte (3. irudia). Beharrezkoa da aipatzea EITB.eus atariko informazioak ez direla albiste idatziak bakarrik, katea hainbat plataformek elikatzen baitute. Hala, katearen hainbat podcast eta saioetako tarteak ere bazituen webguneak eta, beraz, analisiak barne hartu zituen testu, audio eta bideo formatuak, klima aldaketaren komunikazioan EITBk izan duen bilakaera aztertzeko. Iturria: autoreek egina. 3. irudia EITB.eus atarian klima aldaketari buruzko pieza kopurua (2013-2020ko ekaina)
https://doi.org/10.1387/zer.23012 227 Ingurumeneko informazio-tratamendua Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEKaren) ikuspegitik Aztertutako txioei dagokienez, @EITBNoticias profilean «klima aldaketa», «larrialdi klimatikoa» edo «krisi klimatikoa» hitzekin argitaratutako txio guztiak hautatu ziren, 2018ko urtarrilaren 1etik hasi eta 2020ko ekainaren 30era bitarte. Hala, analisian 97 txio zenbatu ziren (4. irudia). Iturria: autoreek egina. 4. irudia EITB.eus atarian klima aldaketari buruzko txio kopurua (2013-2020ko ekaina) Denbora-tarte hori hautatzeko irizpide izan ziren artikulu honen sarreran azaldutako adierazleak eta, horien arabera, 2018 eta 2019 urteak inflexio-puntu izan ziren klima aldaketaren pertzepzio zientifiko, komunikatibo eta sozialean. Hortaz, iritzi zen esanguratsuagoa zela denbora-tarte horretako txioen edukia eta interakzioa aztertzea, EITBk argitaratutako gaiei dagokienez, eta horiengandik lortutako elkarreraginari ari dagokionez. Bestalde, @EITBNoticias profila hautatzeak arrazoi espezifiko eta objektiboak ditu; izan ere, hori da klima aldaketari buruzko pieza gehien biltzen dituen profila. EITBk zazpi profil ditu Twitterren, bakoitza saio edo gai zehatz bati lotua, markaren hedapen gisa. Horien artean, @EITBNoticias da jarraitzaile kopuru handiena duena (143.000 jarraitzaile) azterlana egin zen unean, eta 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, hori izan zen ingurumenari buruzko informazio gehien sortu zuena. Hortaz, profil hau hautatu zen azterlanerako interes handieneko modura. Azterlan hau garatzeko, edukia aztertzeko teknika kuantitatiboki zein kualitatiboki erabili da —EITB.eus atarian zein @EITBNoticias profilean argitaratutakoak—. Frame edo enkoadraketak hauteman eta identifikatzeko metodologia aurkitzeko mugak daudenez (Igartua eta Humanes, 2004; Chong eta Druckman, 2007; Vicente eta López, 2009; López-Rabadán, 2010; Valera-ordaz, 2016), aplikazio metodologikoa bi fasetan egin zen: Hasierako fase batean pre-test bat egin zitzaien EITB.eus atarian urtean argitaratutako ausazko 15 piezari; guztira 120 pieza ziren. Pre-test hori egiteko, edu-
228 Zer 27-52 (2022), 217-240 Ángela Alonso Jurnet, Ainara Larrondo Ureta kiaren analisi kualitatiboa egin zen eta, metodo induktiboa erabilita, analisi-fitxan gehitu beharreko frame edo gai errepikakorrak bilatu zirebn. Pre-test hori NVivo softwarearen bidez egin zen, eta aukera ematen zuen analisi kualitatibo sakona egiteko, zenbatu eta elkarrekin lotu zitezkeen nodoen bidez. Pre-test horren ondorioak aterata, berezko analisi-fitxa diseinatu zen. Hau bigarren fase batean aplikatu zen EITB.eus atariaren lagin osoari, hau da, 734 pieza informatibori. Hala, fitxa betetzean, analisi induktiboa eta analisi deduktiboa osatzea izan zen helburua, eta fitxa lagin osoari aplikatu zitzaion. Horrela, eta ahal den neurrian, bi metodoen gabeziak konpondu nahi izan ziren: analisi induktibo oso batek asko zailduko luke 734 piezek osatutako lagin bat aztertzea; eta analisi deduktibo batek analisi-fitxan hutsuneak izatea eragin lezake, analisia egitean hainbat frame edo gai errepikakor ez baziren kontuan hartzen. 3. Emaitzak 3.1. EITB.eus Aztertu dugunez, EITB.eus atarian klima aldaketari buruz aztertutako piezen % 35 testuak dira, % 33 bideoak dira, % 31 audioak eta % 1 argazkiak. Horrek esan nahi du EITBren webgunean audioak, testuak eta bideoak zuzen argitaratzen direla, badela salbuespenez argazkiren bat. ondorioz, esan daiteke taldearen helburua dela praktikara eramatea, gero eta modu eraginkorragoan, plan estrategikoetan deskribatutako plataforma-anitzeko ikuspegia. Testuak erredakzioko edukiekin lotuta daude, eta bideoak eta audioak katearen hainbat irrati eta telebista saiotako tarteak dira. Horrez gain, piezen zati txiki batek jasotzen ditu irudiz osatutako argazki-galeriak, hedabidearenak berarenak edo informazio-agentzienak. Aztertutako piezen kazetaritza-generoari dagokionez, EITB.eus atarian estilo informatiboa da gailentzen dena. Lagin osoari dagokionez, albisteak guztizkoaren % 55,1 dira; elkarrizketak, gehienak audio eta bideo formatuetan, guztizkoaren % 29,3 dira. Haien ondotik datoz sakontzeko informazioa, erreportajeak (% 9,4) eta kronikak (% 5,2) eta, azkenik, iritzi-testuak (% 1). EITB.eus atariko piezen egileei dagokienez, gehienak (% 65,5) katearen irrati edo telebistako saioren batenak dira, webgunea formatu horiez elikatzen baita. Piezen % 31 «Agentzia/Erredakzioa» izenpean argitaratu da, hau da, eduki hori albiste-agentzia batena da, ondoren erredakzioak berriz osatu dena. Bestalde, piezen % 3,1ek «EITB.eus» webgunearen izena darama, eta % 2,3k du kazetariren baten izena.
https://doi.org/10.1387/zer.23012 229 Ingurumeneko informazio-tratamendua Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEKaren) ikuspegitik EITB.eus atarian erabilitako informazio-iturriei dagokionez, 734 piezako lagin osoan, 432 iturrik dute arlo zientifikoarekin lotura, 394k arlo politikoarekin, 210 arlo ekonomikoarekin eta, azkenik, 23k arlo sozialarekin. Klima aldaketari buruzko terminologia espezifikoaren kontzeptuei dagokienez, aurkitutako terminologia espezifikoaren aniztasuna eta maiztasuna urria izanik, nabarmentzekoa da «Berotegi-efektuko gasak» terminoa, 54 aldiz agertu baita. «Aztarna ekologikoa» 38 bidez agertu da, eta ondotik dator «karbono aztarna» (29 aldiz), «Berotegi-efektua» (25 aldiz) eta «Deskarbonizazioa» (16 aldiz). 5. irudiak adierazten du zein den EITB.eus atariko piezetan frame edo enkoadraketa orokorren sailkapenaren bilakaera (2012-2020ko ekaina). Azpimarragarria da urte horietan frame sozial eta zientifikoen gorakada, frame politiko eta ekonomikoen kalterako, ez baitute halako igoerarik izan. Adibidez, 2019an, eta hori izan da EITB. eus atariak klima aldaketa gehien hedatu duen urtea, 137 piezatan ikusi dira kutsu sozialeko frame-ak, 85 piezatan kutsu zientifikokoak, 53 piezatan kutsu politikokoak, eta 6 piezatan kutsu ekonomikokoak. Bestalde, frame teknologiko/berrikuntzakoak oso presentzia baxuari eusten dio. 2020. urtean nabarmen egin zuten behera frame guztiek. Kontuan hartu behar da urte horretako analisia ekainera bitarte baino ez dela egin, eta CoVID-19 birusaren pandemiak estaldura zabala izan duela. ziurrenik, horregatik pasa dira hainbat gai agenda mediatikoko bigarren planora. Iturria: autoreek egina. 5. irudia Frame orokorren bilakaera EITB.eus atarian Halaber, zortzi enkoadraketa espezifiko detektatu ziren EITB.eus atarian (6. irudia). Aipatzekoa da honako frame hauen presentzia: «Tenperatura-igoera da klima aldaketari lotutako muturreko fenomeno nagusia», laginaren % 32,9tan agertzen da, eta «Isuriak dira klima aldaketaren arrazoi nagusia», piezen % 23,6tan agertzen baita. Hala, «Klima aldaketari soluzioetatik ekitea» laginaren % 22,7an agertzen
230 Zer 27-52 (2022), 217-240 Ángela Alonso Jurnet, Ainara Larrondo Ureta da, eta ondotik datoz «Garraio publikoa erabiltzea da herritarren ekarpen nagusia» (% 7,4), «Klima aldaketaren inguruan erantzukizunak dibertsifikatzea» (% 5) eta «Klima aldaketari justizi klimatikotik ekitea» (% 1,4). Positiboki nabarmentzen da honako frame hauen presentzia txikia: «Interes ekonomikoekin lotutako neurrien aurkako arrazoiak» (% 1,1), eta «Klima aldaketaren aldekoen eta kontrakoen arteko oreka» (% 1). Iturria: autoreek egina. 6. irudia EITB.eus atariko frame espezifikoak 3.2. @EITBNoticias @EITBNoticias profilean klima aldaketaren komunikazioa aztertzeko, lehendabizi, profilean dauden txio motak aztertu ziren, eta lau motatan sailkatu. Txio gehienak (% 97) testuzkoak ziren eta esteka hipertestuala zuten. Bi txiok zuten (% 2) testu eta argazki formatua, eta bat bakarra zen (% 1) testua baino ez zuena. Twitterreko profilean antzemandako frame orokorren sailkapenari dagokionez, kutsu sozialekoak txioen % 49 ziren. Halaber, kutsu politikoko frame-ak antzeman ziren txioen % 27an, zientifikokoak % 22an eta, zenbaki txikia baziren ere, baita teknologikokoak ere % 2an. Interakzioei dagokienez, «Gustatzen zait» da gehien erabili dena. zehazki, profilak 607 interakzio izan zituen 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitarte. Tarte horretan, gainera, profilak 524 «Bertxio» eta 20 «Iruzkin» jaso zituen. Aipatzekoa da, puntu honetan, laginean jasotako interakzio guztien artean, interakzio handiena lortu duen @EITB.eus profileko txioa gainerakoengandik asko urruntzen dela (15 «Iruzkin» ditu, 389 «Gustatzen zait» eta 231 «Bertxio»). Harrigarriki, txio horrek ez du testu eta esteka hipertestualaren formatua, argazki-galeria da (7. irudia).
https://doi.org/10.1387/zer.23012 231 Ingurumeneko informazio-tratamendua Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEKaren) ikuspegitik Iturria: @EITBNoticias. 7. irudia @EITBNoticias profilaren interakzio handieneko txioa 4. Ondorioak Ikerketa hau komunikabide publikoen zerbitzuen izateko arrazoiari eta bideragarritasunari buruzko etengabeko eztabaidek markatutako testuinguru batean burutu da. zerbitzu horiek balioen eta konfiantzaren krisia dakarte azken hamarkadetan, eta krisi hori minimizatzen saiatzen dira hibridismoa ezaugarri duen baliabide-sistema batean (Chadwick, 2013). Horri dagokionez, CoVID-19ak pandemiarekin bizi izan duen infoxikazio-testuinguruak herritarrentzako informazio-erreferentzia gisa nabarmentzen lagundu die hedabide horiei, hiperkonektatutako audientziek sinesgarritasun txikiagoko beste aukera batzuen aurrean (Newman et al., 2021). Formatu, eduki eta marken aniztasuna ezaugarri duen hedabide eta informazioen ekosistema honetan, irrati-telebistako zerbitzu publikoek —mende hasieratik Public Service Media-n (PSM) eraikiak— formula eraginkorrak bilatu dituzte beren burua berrasmatzeko eta beren misioa helarazteko (Van Dijck eta Poell, 2015), gero eta targetizatuagoak edo fokalizatuagoak diren audientziak erakarriz eta, aldi be-
232 Zer 27-52 (2022), 217-240 Ángela Alonso Jurnet, Ainara Larrondo Ureta rean, gizartea balioan jartzeko eta indartzeko ahalegina eginez. Eskualdeko irrati-telebista publikoen kasuan, zerbitzu edo erabilgarritasun bat bilatzeak baldintzatzen du erronka hori, eta horrek, aldi berean, konektatutako audientzien interes globalei eta lokalei erantzun behar die, hau da, inpaktu orokorreko edukien bilaketak markatutako erabilgarritasunari. Lan honek aztertu du, Ingurumen Kazetaritzaren testuinguruan —gero eta garrantzi eta interes handiagoa pizten du gure gizarteetan—, zein den EITBren plataforma-anitzeko trataera informatiboa, jarduteko eredu espezifiko baten baitan, klima aldaketaren arintzearen paradigmak ezarrita. EITBk aurrea hartzen die beste hedabide batzuei, bereziki 2018 eta 2019 urteetan, frame sozial eta zientifiko gehiago txertatzen dituelako eta hori ulertzekoa da, zerbitzu publikoa delako. Hortaz, ezin dugu esan enkoadraketa nagusiak kutsu politiko eta ekonomikokoak direla, eta hori positiboa da EITBrentzat, egun klima aldaketaren trataera mediatikoaren ikerketan horixe eskatzen baita. Hala ere, badira hobetzeko beste alderdi batzuk, esaterako, ez dela klima aldaketaz etengabe komunikatzen. Datu horiek ikusita, ondoriozta daiteke EITB bat datorrela gizarte-ikuspegietan eta konponbideen ikuspegian oinarritutako klima-aldaketaren komunikaziorako egungo joerarekin (Rodrigo-Cano, Mancinas-Chávez eta Fernández-Reyes, 2021). Ikertzaileentzako egungo erronka, orain, komunikazio mota horrek ikuslea bere eguneroko bizitzan benetako ekintza baterantz zenbateraino gidatzen duen aztertzea da. Ingurumen-kazetaritzan espezializatutako aurreko azterlanen ildotik (Picó, 2017), klima-aldaketaren gaiei dagokienez, ikerketak agerian uzten du enkoadraketa zientifiko eta ekonomikoen nagusitasuna, beste batzuen kaltetan, ingurumen-kazetaritzaren aktibismoaren kaltetan, hain zuzen. Horri dagokionez, Gizarte Erantzukizun Korporatiboko ekintzetan eragin handiagoa izatearen ildotik, EITB bere sareko audientziekin gehiago konektatzen saiatu da azken urteotan. Izan ere, klima-aldaketaren ezaugarri nagusia da transbertsalitatea, bai formatuei dagokienez, bai gaiei dagokienez; izan ere, dagoeneko ez da telebistako informazio-saioen eduki ia esklusiboa, aurreko azterlanek zioten bezala, eta ekonomia, kultura, gizarte eta bestelako gaiekin duen erlazioa ere handitu egin da (MacDonald, 2020). Hala ere, EITBk gutxi erabiltzen du bere plataforma anitzeko estrategia klima aldaketari buruz komunikatzean eta Twitter sarea beste saioetarako egindako edukiak jasotzen dituen tresna baino ez da. Twitter sarearentzako estrategia definituko balitz, txioan bertan elementu multimediak txertatuta eta erabiltzaileak Twitterren bertan kontsultatu dezakeena izanda, erabiltzaileen aldetik harrera hobeagoa izango luke. Azken batean, azterlan honek adierazten duenez, klima aldaketa arintzearen paradigman, EITBk arintzearen proposamen proaktiboa, esplizitua eta planifikatua du; aldiz, ez da nahikoa. Arintzeko neurrien gaineko ikuspegi planifikatua eta kolekti-
https://doi.org/10.1387/zer.23012 233 Ingurumeneko informazio-tratamendua Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEKaren) ikuspegitik boa edukitzeak esan nahi du badagoela klima aldaketari buruz arlo publikotik informatzeko borondatea, eta hori indargunea da. Hala ere, beharrezkoa da komunikazio horri jarraipena ematea, nazioarteko agentziek ezarritako albiste-agendarengandik independentea eta harekiko kritikoa izango dena, eta diskurtso berritzailea behar du izan, klima aldaketari buruzko diskurtso hegemonikotik urrun. Larrialdi egoera honetan, berebizikoak dira newsmaking dinamiketan aldaketa zorrotzak ematea, baita analisi sakonak egitea ere, eduki esplizituak errealitate mediatikoaren alderdi sakonenekin lotzeko gaitasuna izango dutenak. Komunikabideen Gizarte Erantzukizunaren politikekin bat etorriz, eta erantzukizun korporatibo hori hedapenerako erabiltzen dituzten mekanismoez haratago, ez da ahaztu behar erakunde horiek erakunde sozioekonomikotzat hartu behar direla, eta ez soilik ekonomikotzat. Halaxe jasotzen du 11. artikuluan Manuel Núñez Encabok idatzitako Kazetaritza Lanbidearen Europako Kode Deontologikoaren Ebazpenak berak: «Informazio-enpresak erakunde sozioekonomiko berezitzat hartu behar dira, eta haien ugazaben helburuak oinarrizko eskubide baten prestazioa ahalbidetuko duten baldintzek mugatuko dituzte» (Europako Kontseilua, 1993). Hedabideen kontzepzio sozioekonomiko hori duela hamarkada batzuetatik ezarrita badago ere (Carroll, 1991), gogoratu eta egokitu egin behar da zibermedioetan aplikatzeko. Gai oso sozial eta globalek, hala nola klima-aldaketak, kanpaina-jarrera bat eskatzen dute batzuetan. Hori, nahitaez, newsmaking-aren egungo dinamiketatik urrundu behar da, herritarren informaziorako eskubidea zaintzeko, arazo horren komunikazio zientifiko, sozial eta etengabearen bidez. Ildo horretan, GEK autorregulazioko eta gardentasuneko funtsezko mekanismo gisa aurkezten da klima-aldaketaren komunikazioan aurrera egiteko. Egileen ekarpen espezifikoa eta sinatzeko ordena Angela Alonso lehen sinatzailea da, artikuluaren koordinatzailea eta ikertzaile berria den aldetik, eta bere ibilbide akademikoan aurrera egin nahi du, bere ikerketa-curriculumarekin bat egingo duten hainbat ikerketa eta lanetan parte hartuz. Lana egituratzeaz eta zER aldizkariaren edizio-araudia eta testuak betetzen dituela berrikusteaz arduratu da, bidalketaz gain. Era berean, aldizkaria edozein komunikazio motatara jo dezakeen pertsona da. Edukiei dagokienez, Angela Alonso diseinu metodologikoan parte hartu du, landa-lana egin du eta emaitzen analisia egin du. Hainbat irakurketa egiteaz eta atal teorikoa idazteaz ere arduratu da. Bestalde, Ainara Larrondo bigarren egileak diseinu metodologikoa, galderak eta ikerketaren helburuak gidatu ditu, baita analisiaren aldagaiak eta ondorioen kontaketa ere, metodologiaatalarekin koherenteak izan daitezen. Era berean, sarrerako esparruan eta esparru teorikoan parte hartu du, erreferentzia interesgarrien bidez, eta aztertzen ari garen kasuari dagokionez ahalik eta modu bideratu, zehatz eta egokienean ager dadin saiatu da. Euskarazko testuaren ekarpenaz ere arduratu da. | science |
addi-e3106d93de2b | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57558 | Komunikazio-kanpainen bilakaera euskal zineman (2005-2021): plangintza, joerak eta estrategiak | Iturbe Tolosa, Andoni | 2022 | 268 Zer 27-52 (2022), 267-289 Andoni Iturbe Tolosa Sarrera zeri buruz ari gara euskal zinemari buruz ari garenean? oraindik orain, bi joera nagusi daude: euskal zinema euskarazko zinema dela defendatzen dutenak (Doxandabaratz, 2020) eta euskarazko zinematik haratago begiratu behar dela uste dutenak. Ildo horretatik, Eusko Ikaskuntzaren Ikusgaiak aldizkaria (2013)1 hauspotzen saiatu zen erredakzio-kontseiluak euskal zinemaren inguruko ondorengo definizioa luzatzen du: Euskal Herriko ikus-entzunezko sortze-lanak, hizkuntzak eta banaketa zein erakusketa sistemak (zinema-aretoak, internet edo zirkuitu alternatiboetako banaketa) direnak direla ere. Ikerketa honek ere definizio horri helduko dio. Euskal zinemaren inguruko eztabaida ere 80 eta 90eko hamarkadetan gauzatu zen zunzunegui (1985), Unsain (1985) eta De Pablori esker (1996), izan ere euskarak izan beharko lukeen papera eztabaidagarria baitzen (Roldán Larreta, 1996 eta 1997). Edozelan ere, euskarazko zinemaren inguruko lan akademikoek bat egiten dute susperraldiaren datak zehaztean. Bai Doxandabaretzek (2020) eta baita Maniasek (2015) ere 2005. urtea azpimarratzen dute, izan ere urte horretan produkzio jarraitua berreskuratu baitzen Aupa Etxebeste! (2005) filmari esker. 2012an ezartzen du ikermuga Maniasek (Manias, 2015), urtean bi fikziozko film luze estreinatu baitziren. Ikerketa honek 2005etatik aurrera euskal zinemak izan duen bilakaera ikertuko du komunikazioaren ikuspegitik eta egun dagoen azterketa eskasiari aurre egin nahi dio komunikazio-kanpainen esparruan. Hori dela eta, 2021ean ezartzen du ikermuga. Milurteko berriarekin, paradigma aldaketa argia egon da komunikazioaren alorrean. Interneten bultzadarekin, iraultza digitala eta aldaketa soziokulturalak tarteko, egungo gizarte-sarean (Castells, 2006) komunikazio digitala bihurtu da komunikazio klasiko garaikidea. komunikazioaren testuinguruan, hartzaile tradizionalaren rola eta betekizuna aldatu egin da (Larrondo, 2017) eta egungo hartzailea ekoizle ere bada. Horrezaz gain, eta hedabiden ekosistema ere eguneratzen eta egokitzen ari den bitartean, sorkuntza eta berrikuntza ezinbestekoak bihurtu dira komunikazio eta sustapen-kanpainak diseinatu eta gauzatzerako garaian. Ildo horretan, kontraesankorra da publikoa eta audientzia lortu nahi izatea eta komunikazio-kanpainarik ez lantzea. Ikus-entzuleak, nazioarteko presentzia eta oihartzuna lortu nahi badira, aurrez ongi lerrokatutako estrategien arabera kudeatzen jakin behar da eta baliabideak eskaini behar zaizkio (Clemente et al., 2015: 188). Hala, berrikuntza eta sormena aldagai beharrezkoak bihurtu dira. zinemaren industria ez litzateke existituko komunikazioaren (prentsa, irratia, telebista, Internet) babesik gabe. zinemaren hastapenetik bertatik, zinema-industriak zine-aldizkari eta hedabide tradizionalen lankidetza izan du eta, ezinbestean, mediasfera konplexuago honetan, zinema eta komunikazioaren aldagaiak bateraezinak bihurtu dira. 1 https://www.eusko-ikaskuntza.eus/upload/docs/Ikusgaiak_eu.pdf
https://doi.org/10.1387/zer.23181 269 Komunikazio-kanpainen bilakaera euskal zineman (2005-2021): plangintza, joerak eta estrategiak 1. Marko teorikoa small cinemas-en alde hainbat adierazpen egin dira azken urteotan Europako dibertsitate eta kultura-politiken barne. Lisboako Hitzarmenak (2007) aintzat hartu zuen europear nortasunaren bestelakotasuna. Urte berean sortu zuten «Network to Promote Lingüistic Diversity» ekimena, Estatu, erkidego, Irabazi Asmorik gabeko Erakunde eta erakunde publikoen interesak komunean jartze aldera. 2015ean «Glocal cinema: big stories, small countries» ekimena ere bultzatu zen zinemaldiaren markoan. Aranzubia eta Ferrerasen (2015) arabera, milurteko berriarekin batera zinemaren munduan dibertsitatea babesteko eztabaida eta afera berrindartu egin zen. Hala, 2005ean, Unescok konbentzio bat bultzatu zuen kultur adierazpena eta dibertsitatea sustatu eta babesteko. Halaber, nabarmen ugaritu dira azken urteotan Europako nazio txiki edo Estaturik gabeko esparruetan zinema politikak, industriak eta legeriak izan duten bilakaera eta ikusgaitasunaren inguruko ikerketak (Manias-Muñoz, Barreiro, Rodriguez, 2017; Ledo, Lopez, Perez, 2016; Agirre, 2021; Manias 2019). Izan ere, korrelazio zuzena dago erakundeetako inbertsioen sustapen eta banaketa-politiken eta zinemaaretoetan izaten diren emaitzen artean (Ledo, Lopez, Perez, 2016: 327). oro har, zinemak harreman berezia du dagokion merkatuarekin eta audientziarekin (Manias, 2019). kontsumo ohitura berriak direla-eta, publiko eskasia errealitate bat da zinema areto komertzialetan. zinema industriaren konplexutasunak produkzio-etxeen jarduera irregularra ulergarri egiten dute (Manias, 2019: 16). Hori dela eta, norgehiagoka eta egoera aldakorra nagusitu den ikus-entzunezkoen ekosisteman, garrantzitsua da produktuak finkatu eta lerrokatzeko gaitasuna izatea. komunikazio kanpainen azken xedea ikus-entzunezko produktua ezagutarazi eta ikusgai egin eta lerrokatzea da. 1969. urtean erabili zuten lehenengo aldiz Ries eta Troutek (2002) lerrokatze kontzeptua, eta harrezkeroztik komunikazio eta sustapen-kanpainen helburu nagusia bihurtu da, hau da, produktuaren ezaugarriak nabarmentzea (Serralvo eta Furrier, 2005) eta balizko hartzailearen aldetik nabarmendu nahi diren mezu eta balio sinboliko horiek jaso eta barneratzea. Aldi berean, komunikazioaren kudeaketa profesionala eta komunikazio eraginkorrak ezinbestekoak dira (Clemente et al., 2015: 188). oferta-fluxua sortzea, merkatu nitxoetan bereiztea eta kultur eta hizkuntza dibertsitatea bere alde erabiltzea garrantzitsua dira (Saura, 2010: 39). Horrek guztiak badu eragina euskaraz egindako zineman eta oro har euskal zineman, izan ere filmak banatzeko, komunikatzeko eta «ikusgai» bihurtzeko arazoak izan baitituzte euskal produktoreek (Iturbe, 2016). Euskarazko zinemaren ikusle eskasiak produktuen ikusgarritasunarekin eta nazioartekotzearekin ere zerikusia du (Manias, 2019: 84).
270 Zer 27-52 (2022), 267-289 Andoni Iturbe Tolosa Euskal produkzioek egoera berri eta iraultzaile honetara egokitzeko lehenik eta behin funtzio publiko bat bete behar dute, betiere gertuko eta tokiko audientzia seduzituz, baina nazioarteko merkatua ahantzi gabe testuinguru globalizatu honetan (Agirre, 2021). Ikusgaitasuna, talentua delakoaren garrantzia eta ikus-entzunezkopolitika argiak beharrezkoa dira hizkuntza gutxituetan ekoizpenak askotarikoak eta arrakastatsuak izan daitezen (Perez Pereiro, Deogracias eta Barreiro, 2021). 2. Hipotesia, metodología eta helburuak Filmen komunikazio eta sustapen-kanpainak profesionalizatu egin dira zineman espezializatuta dauden komunikazio eta marketin agentziei esker baina, aldi berean, ondorengo hipotesiak luzatzen dira: batetik, Euskal Herriko zinema-industrian ikasteke eta egonkortu gabe dagoen jarduera bat da sustapena eta komunikazioa eta, bestetik, ez da aurreprodukziotik bertatik barneratzen komunikazio eta sustapenkanpaina. Gainera, iker-galdera hori luzatu eta erantzun gura du: zertan aldatu dira euskal filmen komunikazio-kanpainak (2005-2021)? Beraz, ikerketa honek helburu orokor bat du: osatu komunikazio-kanpainen bilakaera eta identifikatu eta aztertu mugarri izan ziren komunikazio-kanpainak. Bestalde, helburu zehatzagoak ditu: emaitzak erdietsi. Metodologiari gagozkiola, komunikazio eta sustapen-kanpainen jarraipena egin da zinema-jaialdietan eta hedabideetan komunikazioaren alorreko profesional gisa. Jarraipen horren ondorioz, jaso eta interpretatu dira prentsa-dosierrak, prentsa-oharrak eta komunikazio-estrategiak. Horiek jaso eta dekodetu ostean, praktika onak eta halamoduzko praktikak identifikatu dira. Behaketa bidezko parte hartze hori ezinbestekoa izan da euskal zinemaren bilakaeraren gertuko informazio jaso eta interpretatzeko. Gainera, identifikatu dira mugarri izan diren komunikazio-kanpainak eta horien analisia egin da. Horren ondorio gisa, kasu-azterketak (Yin, 1989; Coller, 2000) egingo dira ikerketa honen metodologiaren diseinurako baliagaria baitira. Bi publicity mota daude: kuantitatiboa eta kualitatiboa, nagusiagoa dena (Matamoros, 2009: 222). Hala, hiru irizpide identifikatu dira: irismena eta oihartzuna; transmedia eta finantzabide berriak eta masen bidezko autokomunikazioa. Irismena eta oihartzunari dagokionez, Loreak oscar sarietarako hautagaia izan da eta El Hoyo historiako euskal produkzio ikusiena. Horretaz, aparte, Asier eta biok eta Julen Hernandezen Aurrera egin badugu filmak aukeratu dira finantzabide berrien eta masen bidezko autokomunikazioaren erabilerarengatik. Bukatzeko, narratiba transmedien estrategiak aztertzeko dantza filma eta Lur eta amets aukeratu dira. Errebisio bibliografikoa ere osatu da. 2016an komunikazio bat aurkeztu zen Quiton, Ekuadorren: «komunikazio kanpainen bilakera euskarazko zineman: Aupa Etxebeste! (2005) eta Loreak (2014)» (Iturbe, 2016) deitutakoa.
272 Zer 27-52 (2022), 267-289 Andoni Iturbe Tolosa Taula begiratzea besterik ez dago komunikazio-kanpainek Bartzelonako eta bereziki Madrilgo komunikazio-bulegoen ardurapean daudela frogatzeko. Helburua argia da: filmen banaketa eta ikusgarrritasunaren alde egitea eta horretarako agentzia profesionalen aldeko hautua egitea. zineman espezializatutako hiru komunikazio-bulego mota daude: komunikazioan bakarrik espezializatukoak; komunikazio eta marketin sailak eta harreman publikoa barneratzen dituztenak (Dyp Comunicación) eta zerbitzu askotarikoak eskaintzen dituztenak (komunikazioa, marketina, kastin eta gidoi aholkularitza): Suria Comunicación. Laura olaizolak (olaizola Comunica) komunikazio-estrategiak lantzen ditu, batik bat. Uste du euskal zuzendarien belaunaldi berria garai digital berriarekin konektatuagoa dagoela eta arreta gehiago jartzen dutela komunikazioaren alorrean. «Sinergia handiagoagoa dago ekoizlea eta zuzendariaren artean. Nabarmen aldatu da hedabideen egoera eta kanpainak asko aldatu dira. Hori dela eta, elkarrizketa-jario handiagoa dago zuzendari, ekoizle eta banatzailearen artean filmaren ibilbidea zehazteko», gaineratzen du. Gainera, Euskal Herriko bi komunikazio-buru Aida Solores (Arteman agentzia), karolina Almagia (freelance) eta zinema zuzendariak ere elkarrizketatu dira: Imanol Uribe, Juanma Bajo Ulloa, Asier Altuna, Telmo Esnal eta Julen Hernandez. Barton Filmseko eta Banatu Filmseko arduradunak ere elkarrizketatu dira. Ikerketa teknika osagarri gisa inkesta digitala erabili da emaitzak osatze aldera. Bi motatako aukerak barneratzen zituen: galdera-erantzun itxiak eta, azkenik, aukera zuten gaiaren inguruan hausnarketaren bat egiteko. Metodologia-diseinu honek aukera ematen du erantzunak jaso eta modu azkar eta eraginkor batez sistematizatzeko (Casas, Repullo eta Donado, 2003). Inkesta diseinatzeko garaian kontuan hartu dira produkzio-urratsak (aurreprodukzioa, produkzioa eta posprodukzioa) eta noiz barneratu eta osatzen diren komunikazio eta sustapen-estrategiak. Inkestak Euskal Herriko zinemako ekoizleen kideen artean zabaldu dira. Egun, EAEn bi elkarte daude: batetik, Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle burujabeen Elkartea (Ibaia) eta, bestetik, EPE/APV: Euskal Produktoreen Elkartea. Inkestak pasa dira bi elkarte horietako ekoizleen artean. Guztira 15 galdera osatu dira euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo gai-blokeetan banatu direlarik: 1. Urratsak: kronograma, produkzio-urratsak eta komunikazio-zerbitzuak. 2. Estrategiak, merkatu-nitxoak eta zinema-jaialdien papera. 3. Balorazio orokor bat: 2005etik 2021ra bitarteean egon den bilakaeraren inguruan.
https://doi.org/10.1387/zer.23181 273 Komunikazio-kanpainen bilakaera euskal zineman (2005-2021): plangintza, joerak eta estrategiak Inkestak, beraz, tartekatu egin ditu aukera askotarikoak zituen galderak eta «bai» eta «ez» gisako erantzunak. 3. banaketaren historia zinemaren banaketaren zeregina da oreka bilatzea gastuen eta balizko merkatuaren artean. Beraz, banatzaile batek tentuz kalkulatuko ditu film baten aukerak, indarguneak, arriskuak eta mehatxuak eta hari dagokion marketin-kanpaina bideratuko du (Cristobal, 2014: 752). Euskal Herriko zinema-produkzioan aldaketa nabarmena egon da banaketari dagokionez. Barton Films banatzaileak izan du historikoki banaketa eta komunikazioaren nagusitasuna euskal zinemaren esparruan, eta bereziki euskarazko filmetan. Film independenteak banatzeko xedez sortu zen 1992an (elkarrizketa pertsonala, 2022). Hala, zinema independente europearra, asiarra eta Hego Ameriketakoa banatzen jardun zuen hasieratik. Hartara, euskal produkzioak (euskaraz eta gaztelaniaz sortutakoak) tarte nabarmena izan du Barton Filmsen jardunbidean. Banaketaz gain, ekoizpen eta komunikazio ardurak hartu zituen Barton Filmsek. «1992. urtean hastapen-fase batean geunden eta euskal filmei heldu genien banaketa-lanak egin asmoz. Izan ere, kanpoko etxeak arduratu ziren ordura arte», gaineratzen dute. Euskarazko zinema hasi bezain pronto, ekoizpena lantzeko ardura hartu zuten. Animaziozko filmak ziren, batik bat, eta filmen banaketa eta programazioa negoziatze aldera lortu zuten gainontzeko filmen pareko portaera estandarra bermatzea. Hau da, «gutxienezko astea eta pase guztietan finkatzea», nabarmentzen dute. Jarraian, fikziozko filmak ekoizten hasi orduko, EAEn eta Nafarroan banaketa finkatu zuten eta espainiar Estatuan bertsio originalean estreinatzen hasi ziren. Milertuko berriarekin, komunikazioa berrindartu egin zuten eta komunikazio-bulego beriak sortu ziren (Gorostilanda eta Ireki). Banatu eta komunikatu zituzten euskal filmen artean dragoi ehiztaria (2012) bezalako filmak daude. Blackie & Kanuto filmaren (2013) estreinaldiari begira, Barton Filmsek banatu zuen eta komunikazio-kanpaina karolina Almagiari esleitu zion. «Nik mugitu behar izan nituen pelikulei apenas egiten zitzaien leku kanpoko hedabideetan. Azalpenak hauexek izan daitezke: euskaraz izatearena (kalitate eskasaren seinale askorentzat); produktora oso txikietatik eratorritakoak eta eragin gutxikoak izateak; zuzendari eta aktore ezezagunak, eta gure bitarteko eskasak (dirurik gabe, komunikazio-kanpaina prentsa-oharren bidez baino ezin egin). Bitarteko horiekin, esfortzu handia egin dezakezu, baina inork ez dizu kasurik egingo», azpimarratu zuen elkarrizketa personal batean (Almagia, 2016).
274 Zer 27-52 (2022), 267-289 Andoni Iturbe Tolosa Gainera, kontuan hartu behar da Filmax eta Caramel Films-en filmak ere banatu dituztela hasieratik bertatik. Banaketa-etxe bakoitzak komunikazio-bulego propioa du eta Barton Filmsek beti parte hartu du sustapen eta komunikazio-jardueretan, EAEn eta Nafarroan, prentsaurrekoak, aurreestreinaldiak edota elkarrizketak kudeatzen (elkarrizketa pertsonala, 2022). Euskal Herriko banaketa-etxeek aurre egin behar diote norgehiagokari eta banaketa-etxe handien (major)-en nagusitasunari. 2019an estreinatu ziren filmen %75a major etxeek banatu zituzten espainiar Estatuan2. Banaketa-etxeak hainbat elkarteko kide dira: Filmax eta Caramel Films, Barton Films-bazkideak, eta Golem Adicineko kideak dira. Atera Films (Handia, Amama edo Non dago Mikel?) Próxima elkarteko kidea da: azpiidatzi eta bertsio originalaren aldeko eta zinegile berrien aldeko apustua egiten dute. Euskal Herrian egun hiru banaketa etxe daude: Barton Films, Atera Films eta Banatu Films. Banatu Films 2010. urtean sortu zen kalitatezko euskal ekoizpenari irtenbidea bilatu asmoz (elkarrizketa pertsonala, Aitor Arenas, 2022). Film laburrak banatzen dituzte Euskal Herrian, Estatu mailan eta nazioartean. Ezinbestekotzat jotzen du film laburren katalogoa erakustea, filmen hautaketak eta sariak aipatzea, eguneroko albisteak partekatzea eta balioan jartzea banaketa etxeen lana industriako, erakundeetako eta jaialdietako arduradunen artean. 4. Komunikazio kanpainen bilakaera. Kasu-azterketak eta historia Euskal zinema modernoaren hastapenaren harira, Ama Lurrrek (1968) ezartzen du jomuga. Hizkuntza eta euskal erritmoaren artean harreman estua zegoela nabarmentzen saiatu ziren sortzaileak (Roldán Larreta, 1996). Gotzon Elortzak dokumentalgintza landu zuen euskaraz 70eko harmakadan eta Antton Eceizak euskarazko euskal zinemaren aldeko apustua argia egin behar zela azpimarratu zuen. Harrezkeroztik, euskara, nortasuna eta industria izan dira euskal zinemaren baitan kokatu eta lerrokatu diren eztabaidetako batzuk. 80eko hamarkadan, euskal zinemak eztanda eta goraka nabarmena bizi izan zuen. zortzi film estreinatu ziren euskaraz. Gaztelaniaz estreinatu ziren euskal filmek ere arreta piztu zuten. La fuga de segoviak 658.634 ikus-entzule izan zituen eta Iñaki Aizpuruk zuzendu zuen Erreporteroak (1984), berriz, 90.085. oihartzun mediatiko 2 https://elpais.com/cultura/2021-02-04/las-distribuidores-independientes-apuntalan-el-cine-ensalas-en-espana-ante-la-huida-de-hollywood.html
https://doi.org/10.1387/zer.23181 275 Komunikazio-kanpainen bilakaera euskal zineman (2005-2021): plangintza, joerak eta estrategiak nabarmena izan zuten Imanol Uriberen filmek: La fuga de segovia eta La muerte de Mikel filmek. 1984ko filmik ikusiena3 izan zen Espainiar estatuan La muerte de Mikel. Imanol Uriberi egindako elkarrizketan nabarmentzen du komunikazio-kanpainak «oso amateurrak» egiten zirela sasoi hartan, eta dirua film-kopietarako bakarrik baliatzen zutela (Iturbe, 2016). Filmak aurkeztera pelikularen zuzendaria eta aktoreak joaten ziren estreinaldietara. «Urtebetez egon ginen La muerte de Mikel4 aurkezten Espainia osoan zehar», dio Uribek. Hala, bertan zeudela aprobetxatuz, aktore eta zuzendariari elkarrizketak egiten zizkieten tokiko hedabideek (Iturbe, 2016). 90eko hamarkadan hiru film estreinatu ziren euskaraz offeko maitasuna (Amor en off, koldo Izagirre, 1992), Urte ilunak (Los años oscuros, Arantxa Lazkano, 1993) eta Maitè (euskara eta gaztelania tarketatzen dira). Sasoi eta hamarkada honetan jazo zen, Imanol Uriberen arabera, inflexio-puntua. Izan ere urte horretan días contados (1994) eta El rey pasmado (1991) estreinatu ziren, eta komunikazio estrategia sendo eta finkatuagoak egin ziren, Golem banatzailea tarteko. Juanma Bajo Ulloak bi film egin zituen 1991n eta 1993an: Alas de mariposa eta La madre muerta, hurrenez hurren. 90eko hamarkadaren hasieran, komunikazioaren eremua profesionalizatu gabe zegoen. Juanma Bajo Ulloak, Alas de mariposa Donostiako Urrezko Maskorraren irabazleak, gogoratzen du ez zegoela filma sustatzeko nahikoa dirurik, eta haren pelikulak ez zuela komunikazio-bururik (Iturbe, 2016). «Nik neuk egin nituen posterra, trailerra eta argazkiak», nabarmentzen du. Espainiako hedabideen erantzuna ez zela oso positiboa izan azpimarratzen du, eta nazioarteko prentsaren harrera, berriz, positiboagoa izan zela. Estreinaldia zinemaldian egin eta gero, banaketa Iberoamericana etxearen ardura izan zen unetik, komunikazio-kanpaina propioa egituratu zuten filmak lortutako sarien harira. «zinemaldian lehiatu baginen ere, espainiar hedabideek ez zuten filmaren berri eman, nahiz eta aurretiaz Goya saria irabazi nuen El reino de Víctor film laburrarekin», dio. Bi urte geroago egin zuen La madre muerta pelikula. orduan ere ez zuen filma sustatzeko nahikoa dirurik izan, ez eta prentsa-bururik ere (Iturbe, 2016). 4.1. AupA EtxEbEstE! (2005), inflexio-puntua Miriam Francesen (2013) tesina da euskal zinemaren marketin eta komunikazio-gaien inguruan idatzi den ikerketa bakarretako bat. Lan horretan aztertzen ditu 3 https://www.culturaydeporte.gob.es/dam/jcr:41901c04-e806-4d2b-adfc-8fa5a1f11ce5/bolet-n1984.pdf 4 Iturria: https://infoicaa.mecd.es/CatalogoICAA/Peliculas/Detalle?Pelicula=780851. 1.169.384 ikus-entzule izan zituen filmak
276 Zer 27-52 (2022), 267-289 Andoni Iturbe Tolosa Aupa Etxebeste!-ren komunikazio-estrategiak eta diskurtso komunikatiboa. Aupa Etxebeste! filmak euskarazko zineman hutsune handi bat betetzea lortu zuen, ezarritako promozio estrategien bitartez komertzializazio, banaketa zein erakusketan zeuden hainbat muga gainditzea lortu baitzuen (Frances, 2013). Donostiako zinemaldiko zabaltegi sailean estreinatu zen eta harrera beroa izan zuen: sarrera guztiak saldu zituen eta zuzendari Berrien saria eskuratu zuen. zinemaldia eta gero, beste sei jaialditan parte hartu zuen filmak. Handia (2017) filma estreinatu aurretik euskarazko film ikusiena izan da zinema-aretoetan. Film baten komunikazio-estrategiak propioak eta bestelakoak izan behar dute eta film bakoitzaren berezkotasunera egokitu behar dira (Matamoros, 2009: 37). Asier Altuna zuzendariarean arabera (2016, Wroclaw, Polonia, elkarrizketa pertsonala), komunikazioari dagokionez bi ekintza nagusi egin ziren: batetik, herriz-herri egindako proiekzioak eta, bestetik, zinemaldiaren egitura mediatikoaren hurrenkera. Irusoin eta Alokatu ekoiztetxeek 2005eko ekainaren 11n filmaren sustapenaren nondik norakoak argitzen zituen dokumentua sortu zuten (Frances, 2013). Bertan finkatu zen helburu nagusia kuantitatiboa zen: 40.000 sarrera saltzea. Hortik abiatuta, komunikazio-estrategien bitartez aurrera eramango ziren helburuak finkatu ziren, fase eta intentsitate desberdinak planteatze aldera. Euskal publikoarengana iristeko Euskal Herriarekin identifikatu zitezkeen elementuak kontuan hartu ziren; horrela etxebestetarrak marka osatu zuten, eta haien ingurumaria ere Euskal Herriko herri tipiko edo estandar bat izango zen. Beraz, marketin estrategikoa filmaren sorkuntzatik jarri zen martxan, eta gertutasun horrek euskal publikoa identifikatua sentitzea lortu zuen. 4.2. Mugarri izan diren film eta komunikazio-kanpainak Eukal zinemaren komunikazio-kanpainanen jarraipena egin ostean, identifikatu egin dira kasu-azterketarako kanpainak. Irizpideak kualitatiboak (planifikazioa, koherentzia, berrikuntza) eta kuantitatiboak (ikus-entzuleak; irismena) izan dira. Nazioarteko ibilbidea eta arrakasta izan duten filmen artean, Loreak eta El Hoyo aukeratu dira. Loreak filma espainiar hautagaia izan zen oscar sarietan, besteak beste, eta El Hoyo, Netflixeko film ikusienetakoa5 bihurtu zen. 40.757 ikusle6 izan zituen zinema-aretoetan. Beraz, arrakasta eta irismen argia izateaz gain, ikusiko dugun moduan, komunikazio-kanpaina lerrokatzen jakin zuten. 5 https://www.elcorreo.com/culturas/cine/hoyo-pelicula-vasca-20200326153829-nt.html 6 https://sede.mcu.gob.es/CatalogoICAA/Peliculas/Detalle?Pelicula=64916
https://doi.org/10.1387/zer.23181 277 Komunikazio-kanpainen bilakaera euskal zineman (2005-2021): plangintza, joerak eta estrategiak Geroago, komunikazioarn egungo joeren baitan finantzatzeko modu gaurkotuak eta masen bidezko autokomunikazioa gauzatzeko gaitasuna aztertuko dira. Euskal zinemaren baitan7 egin dira ahaleginak finantzaketa-eredu berriei eutsi eta komunitate bat sortze bidean, crowdfunding eta eredu alternatiboak sortuz. Bi kasu azterketa egingo dira: Asier eta biok eta Aurrera egin badugu. Azkenik, narratiba transmediak aztertuko dira. 4.2.1. Nazioarteko arrakasta izan duten bi film: El Hoyo eta Loreak WAW komunikazio-agentziak izan zuen Loreak filmaren komunikazio eta marketin ardura. Marketin sailak ezarritako ildoak jarraitu zituen komunikazio sailak, sinopsia eta prentsa dosierra egiterako garaian, esaterako (Iturbe, 2016). Egileen aurreko filmaren dinamika izan zuten aztergai: 80 egunean filmarekin nazioarteko ibilbide oparoa izan zuten, baina ez zuen ikusgaitasun nabarmenik izan Espainian. «Argi zuten errepika ezin zitekeen kasua zela hori», azpimarratzen du Baldók (Iturbe, 2016), marketin buruak. Marketin sailak egile-filmen azterketa egin zuen, egile komertzialagoen joerak ere ahantzi gabe. Gainera, kopien analisia egin zuten eta euskaraz egindako filma zela alboratu gabe, obraren «alde poetikoa» azpimarratzea erabaki zuten. Hortaz, Loreak-en alde poetikoa bultzatzea izan zen estrategiaren muina (Iturbe, 2016). Hortaz, kartela birmoldatzea erabaki zuten eta poetikara bideratu ziren ahaleginak: loreak ageri diren kartela, hain zuzen. Horrekin batera euskararen aldeko apustua egin zuten, eta erabaki zuten Loreak izena jartzea merkatu guztietarako, eta ez «Flores». Filma Donostiako Sekzio ofizialean lehiatu zen eta harrera bikaina izan zuen: kritika onak jaso zituen eta publikoaren erantzuna beroa izan zen. Banaketa A Contracorriente enpresak hartu zuen bere gain, bertsio original eta azpiidatzietan eskarmentu handia duena. Filmaren errodajea hasi aurretik hasi ziren marketin eta komunikazio-kanpaina diseinatzen. Errodatzen hasi aurretik nazioarte mailako merkatuetan kokatzea aurreikusi zuten, eta horretarako teaserra eta nazioarteko posterra egin zuten eta Beta Filmekin akordio bat lortu zuten. Gainera, WAW agentziak pelikulako banaketa-etxea bilatzen jardun zuen (Iturbe, 2016). 7 Zuloak (2012, Fermin Muguruza) dokumentalaren kasuan, «finantziazio kolektibo» kontzeptua erabiltzea aurreikusi zen. Gainera, DVD-aren aurreerosketa balitz moduan, planteatu zen 50 euroren truke (bidaltzeko gastuak barne), kamiseta, soinu bandaren CDa, DVDa barneratzea (elkarrizketa pertsonala, 2012).
278 Zer 27-52 (2022), 267-289 Andoni Iturbe Tolosa 2. taula Loreak filmaren kartela Iturria: WAW. Filmaren kartela (key art). El Hoyo-k (2019), Netflixek datuen arabera, 56 milioi ikustaldi izan zituen. Sonia Uria bilbotarra (Suria comunicación agentzia) izan zen filmaren komunikazio-burua. Inoizko euskal film ikusiena da. komunikazio-kanpainaren muina pandemia egoerarekin antzekotasunak lotzea izan zen. Gidoia irakurri zutenetetk bertatik hasi ziren komunikazio-ekintzak diseinatzen (elkarrizketa pertsonala, Sonia Uria, 2020). Filma bukatu zenean, Telecinco Cinemak hartu zuen komunikazioaren ardura. El Hoyo-ren (2019) kasua mugarri izan dela azpimarratzen du Sonia Uriak. Torontoko zine Jaialdian egin zen aurrestreinaldia eta gero, Midfnigth Madness sekzioan sari bat irabazi zuen eta hasieratik bertatik jabetu ziren nazioarteko merkatuan izan zezakeen harreraz. Netflixeko katalogoan sartu zenetik, nazioarteko hedabideetan (Forbes, Variety eta The Guardian) jakin-mina sortu zuen eta Sitgeseko zinema jaialdian lortutako lau sari garrantzitsuak ere erabakiorrak izan ziren, irabazteko moduagatik, batik bat. Izan ere, prentsa-emanaldian 1.200 kazetari eta zinema-generoaren defentzaileak batu ziren eta Trending Topic izatea lortu zuten emanaldiaren ostean. kazetari eta hedabide entzutetsuenei erreperatu zieten, eta estreinaldiaren os-
https://doi.org/10.1387/zer.23181 279 Komunikazio-kanpainen bilakaera euskal zineman (2005-2021): plangintza, joerak eta estrategiak tean ere komunikazio-kanpaina egituratzen saiatu ziren, sustapenaren urrats bakoitza zaindu eta errespetatu behar baita, Uriaren hitzetan. TVEk eta EiTBk filmaren ekoizpenean parte hartu zutenez, filmaren sustapen-kanpainan eragile garrantzitsuak izan ziren eta eduki bestelakoak sortu zituzten: lokalizazioak, FX produkzioa eta diseinu-produkzioa bisitatu eta erreportajeak egin zituzten. 4.2.2. Finantza bide berriak eta masen bidezko autokomunikazioa: Asier eta biok eta Julen Hernandez Pelikula batek oihartzuna izan dezan hedabideetan ezaugarri horiek izan beharko ditu: filmaren interes mediatikoa, zuzendari eta aktore ezagunak, gai interesgarria, eta horretarako erabiltzen diren baliabideak dira pressbook, argazkiak, EPK —Electronic Press Kit—, prentsa-paseak, prentsa-oharrak, junket-ak, moda-saioak (Matamoros, 2006). Erreparatu diezaiogun «filmaren interes mediatikoari» estrategiari. Asier eta biok filmak ETAko kide ohi baten eta haren lagunaren arteko adiskidetasun-harremana kontatzen du. Crowdfunding bidez finantzatu ahal izan zen: komunikazioaren ikuspegitik ere crowdfunding-aren bideoaren mezua eta testuingurutzea eraginkorra izan zen8. Azkenik, zinemaldiko zinemira sailean aurkeztu zen, eta Sonia Uriaren arabera kanpaina «ikusgarria» izan zen aurreestreinalditik bertatik. Tokian tokiko eta Estatu mailako hedabideetan interesa izan zuen eta 2014ko espainiar dokumental ikusiena bihurtu zen. Ia 29.000 ikus-entzule9 izan zituen. Euskal Telebistak ere erreportaje bat egin zuen Madrilgo karteldegietan izan zuen luzapenaren inguruan, bost astetan egon baitzen eta ezohiko banaketa izan baitzuen filmak: zinema txikiak eta kultur-elkarteetan ere ikusteko aukera egon zen. Sustapen-kanpainari dagokionez, hedabideen interesa lortu zuen: zinema-kritikek ere ohi baino espazio-eremu zabalagoa eskaini zioten eta elkarrizketak funtsezkoak izan ziren, Ser katean bereziki: La ventana, Hoy por hoy eta Hora 25 irratsaioetan luze eta zabal hitz egin zuten filmaren inguruan eta Aitor Merino zuzendariari tarte handia eskaini zioten. Urteen poderioz, «errefente bihurtu da bakearen inguruko eztabaidaren inguruan», dio Sonia Uriak. Nazioarteko hedabideen interesa ere piztu zuen aipatu filmak eta arrakasta horren ondorioz, hurrengo proiektua filmatu ahal izan zuten: Fantasía. Julen Hernandez komunikatzaile digitala da eta Holajulen ezizenez da ezaguna kazetaritza eta komunikazioaren munduan. Hondarribiako Alardearen aferaren in- 8 https://www.youtube.com/watch?v=PnC-hX4YoY4&t=10s 9 https://sede.mcu.gob.es/CatalogoICAA/Peliculas/Detalle?Pelicula=57612
280 Zer 27-52 (2022), 267-289 Andoni Iturbe Tolosa guruko Aurerra egin badugu (2021) dokumentala sortu, aurkeztu eta komunikatu du sare sozialetan eta hedabide tradizionaletan. konbergentziaren arrastoak eta masen bidezko autokomunikazioaren estrategiak hartu ditu bere gain komunikazio garaikidearen eredua izan den komunikazio-kanpainak. Dokumentala erreminta eraldatzailea izatea aurreikusi zuen (elkarrizketa pertsonala, 2021) eta komunikazioa aurreprodukziotik barneratu zuten. Gaztezulo aldizkariarekin kolaboratu zuten: making of-a erakusteko eta Jaizkibel konpainiaren jarrera lerrokatzeko, giza eskubideen alde egiten duten elkarte gisa azalduz. Horrez gain, Euskal Herriko hainbat hedabideren (deia, Berria eta Hitza) laguntza izan zuten dokumentalaren trailerra zabaltzeko. Alardearen mediatikotasuna oso kontuan hartu zuten komunikazio-prozesurako: Udaletxeen interesa ere piztu nahi zuten eta argi zuten euskararen aldeko apustua egin behar zutela, azpiidatziak baliatuta. Halare, tono positibo batean egitea erabaki zuten, ika-mikak alboratuz. «Instagram kontu pertsonal moduan erabiltzen dut eta joan naiz edukiak konpartitzen eta nire jarraitzaileek badakite proiektu hau egin dudala, baina esango nuke Aurrera egingo dugu Twitter kontuak izan duela garrantzi gehiago», dio Julen Hernandezek10. Twitterren clipping-a egiten zuten; hau da, hedabideetan dokumentalak izan duen informazio-estalduraren inguruko edukiak bistaratu eta biltzen zituen. Twitter kontuan informazioa «zentralizatuagoa» dagoela argudiatzen du. 4.2.3. Narratiba transmediak Dantza eta Lur eta amets filmetan konbergentzia eta parte hatzearen kulturek transmedia ekoizpenen zabalkundea eragin dute (Costa, 2016). Narratiba transmediak dira hainbat plataforma, euskarri edo kanalen bidez kontakizunak garatzen dituztenak. osagarriak dira euren artean eta, gainera, erraztu egiten dute ikus-entzulearen arteko elkarreragintasuna produktuaren narratibaren garapenean (Jenkins, 2003). Crossmediaren bidez, berriz, hainbat plataformetan hedatzen da kontakizuna eta osotasun baten bidez ulertzen da produktua (Jenkins, 2008). Filmaz gain, erakusketa bat egin zuten erabili diren objektu eta atrezzoak ezagutarazteko. Eta, gainera, ETBrentzat begira zazpi kapitulu egitea aurreikusi zuten dantzaren munduaren sinbologia azaldu asmoz. Filmaren lana hedatu eta ezagutarazteko hainbat jarduera eta saiakera egin ziren. Aurkezpenak Euskal Herriko hainbat herritan egin ziren; 10 Aurrera egin badugu dokumentalaren Twitter kontuak 294 jarraitzaile ditu eta Julen Hernandezen Instagrameko kontu pertsonalak 54,4 mila jarraitzaile ditu. Gainera, «destakatu» bat du dokumentalaren inguruan, hainbat eduki ikusgai daudela.
https://doi.org/10.1387/zer.23181 281 Komunikazio-kanpainen bilakaera euskal zineman (2005-2021): plangintza, joerak eta estrategiak ETBren tzat egingo zen proiektu dibulgatibo eta komunikatibo bat ere abian jaregingo zen proiektu dibulgatibo eta komunikatibo bat ere abian jartzeko asmoa ei zuten produktoreek. «Pelikularekin hasi eta Juan Antonio Urbeltzekin biltzen hasi nintzenean, hor atzean dauden sinbologiak eta urtetan garatzen joan diren hipotesiak tarteko, iruditu zitzaidan ondo zegoela hori guztia bildu eta zabaldu eta hornitzea. Hasiera batean, ETBrekin elkartu aurretik, erabaki genuen dokuweb antzeko zerbait egitea. Pieza baten gainean klik egin eta haren inguruko azalpena jaso zitekeen. Geroago, ETBri eskaini genizkion kapitulu batzuk egindako lan guztia azaltzeko», adierazi du Telmo Esnal zuzendariak (elkarrizketa pertsonala, 2019). Hasieratik izan zuen asmoa Telmo Esnalek dantzen inguruan lan zabalago eta osatuago bat egiteko: filma ezezik, dantzen inguruko lan dibulgatibo eta komunikatibo osatuagoa, alegia. Pelikularen hasi eta Urbeltzekin biltzen hasi zenean, azalean zeuden sinbologiak eta urtetan garatzen joan diren hipotesiak zabaldu eta hornitzea ongi legokeela jabetu zen. zazpi urte luzez jardun zuten filma ekoizten, finantzatzen eta komunikatzen. Filma 2018an estreinatu zen eta filmaren teaserra lau urte lehenago aurreratu zuten. komunikazioaren ikuspegitik, hurrengo urrats nagusia zinemaldiko Glocal Saria irabaztea izan zen, diru-laguntzak lortu baitzituzten. zinemaldian aurkeztu zenerako, ikusmina sortu zuen teaserrak eta komunitate bat sortu zen filmaren inguruan: «Dantzatzen duen herria; herri bat dantzan» lelopean. Arteman komunikazio-agentziak Lur eta Amets filmaren komunikazio-kanpainarengatik erdietsi zuen Rikardo Arregi saria (2020ko edizioa). Filma jendartera helarazteko baliabide askotariko komunikazio-plana garatu izana goratu zuten epaimahaikideek. Sare sozialetako estrategia digital gaurkotua garatu zuten eta bitarteko fisikoak ere baliatu zituzten: hala nola hiririk hiri ibili zen autobus magikoa. orotara, «urrats berritzaileak» erabili zituztela nabarmendu zuten. Horretarako, komunikaziokanpaina iraunkorra abiarazi zuten, prozesuan zehar filmaren markaren onespena eta erreputazioa lortze aldera. Publizitate-kanpainak tokian tokiko hedabideekin harreman estua sortu zuen eta eduki esklusiboak eskaini zizkieten. Egindako lan guztiaren ondorioa komunitate sendo bat osatzea izan zen filmaren inguruan (elkarrizketa pertsonala, Aida Solores, filmaren komunikazio-burua, 2020). otsaila-amaierako (2020) konexio hori egituratzen hasia zen. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka kanpainaren mugarri izan zen: hezur-haragizko pertsonaiak eratu eta antzerki lanak aurkeztu zituzten, autobus magikoa delakoa Euskal Herria zeharkatzen ari zela. ordurako, familia askoren ahotan zegoen filmaren izena eta sare sozialetan ere eduki dinamiko eta elkarreragileak sortu zituzten.
282 Zer 27-52 (2022), 267-289 Andoni Iturbe Tolosa 5. emaitzak Inkestako emaitzak hiru zatitan egituratu dira: produkzio-fasean eta komunikazio-urratsetan inguruan; bigarrenik, estrategietan eta, azkenik, balorazio orokor batean, 2005etik 2021ra bitartean egon den bilakaeraren inguruan. — Urratsak: kronograma, produkzio-urratsak eta komunikazio-zerbitzuak. — Estrategiak, merkatu-nitxoak eta zinema-jaialdien papera. — Balorazio orokor bat: 2005etik 2021ra bitarteean egon den bilakaeraren inguruan. 5.1. Urratsak: kronograma, produkzio-urratsak eta komunikazio-zerbitzuak Inkesta11 erantzun duten Euskal Herriko ekoizleen arabera, gehiengo batek, % 87k, uste du aurreprodukzioan bertan gauzatu beharko liratekeela. Inkestatuen gehiengo batek ez daki Euskal Herrian ba ote dagoen zineman espezializatutako komunikazio-bulegorik. % 67-k uste du ez dagoela. Sustapen-kanpainari filmen aurrekontuaren %25a bideratzen da Euskal Herrian. «Film bat ekoiztea lan gogorra da, indar eta aurrekonturik gabe uzten gaitu. Sustapen eta publizitate-kanpainak zenbait ekoizpenetan bakarrik dira posible. Uste dugu erakunde publikoetan diru-laguntzak egon beharko liratekeela jarduera horretarako», azpimarratzen du ekoizle batek. Ildo horretan, euskal ekoizleek uste dute baliagarria suertatu daitekeela trebatzea komunikazioaren esparruan. 2005-2021 urtean inkestatuen % 67k kontratatu du komunikazio-bulegoen zerbitzuren bat eta esperienzia positiboa izan dela berretsi dute. % 20k baloratu du komunikazio-zerbitzuren bat kontratatzea eta % 13k adierazi du ekoiztetxeak baduela dagoeneko komunikazioaz arduratzen den langileren bat. 5.2. Estrategiak, merkatu-nitxoak eta zinema-jaialdien papera Bigarren itemari dagokionez, komunikazio-estrategikoei dagokionez, gehiengo batek uste du (% 40) komunikazio-ekintza nagusiena hedabideetan elkarrizketak kudeatzea dela. Jarraian, trailerra (% 20); prentsa-oharrak (% 15); teaserra (% 10), filmaren izenarekin kontuak irekitzea sare sozialetan eta, azkenik, errodajera eginiko 11 orotara 21 inkesta jaso dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Ibaia eta EPE/APV elkarteetako produktoreek erantzun dituzte galderak. Galdera guztietan parte hartze bera dago.
https://doi.org/10.1387/zer.23181 283 Komunikazio-kanpainen bilakaera euskal zineman (2005-2021): plangintza, joerak eta estrategiak bisitak (% 8). zinema-jaialdiei dagokionez, elkarrizketatuen erdiak uste du sasoi horretan ia ziurtatuta dagoela hedabideetan presentzia. Gainontzekoek (% 25) uste du irudikeria-efektua eragiten dutela eta zinemaldia aipatzen dute, batik bat (% 25). Azkenik, euskal zinemaren oihartzunari dagokionez, merkatu-nitxoak hedatu egin direla uste dute inkestan parte hartu duten ekoizleek. Audientzia globalagoa dute zenbait euskal filmek eta ez da zerbait eskuraezina inkestatuen %75-en arabera, nahiz eta lehentasun maila nagusiena Euskal Herriko zinema-aretoak izan. 5.3. Balorazio orokor bat: 2005etik 2021ra bitarteean egon den bilakaeraren inguruan Inkesta erantzun duten Euskal Herriko ekoizleen arabera, alde nabarmena dago nahia eta errealitatearen aurrean; hau da, komunikazio-kanpainak noiz diseinatu eta gauzatu beharko liratekeen eta benetan egiten denaren artean. Hala, gehiengo batek, % 87k, uste du aurreprodukzioan bertan gauzatu beharko liratekeela, baina praktikan posprodukzio-fasean gauzatzen direla nabarmentzen du % 42-k. oro har, gehiengo argi batek (% 92-k) uste du 2005etik aurrera euskal ekoizleek komunikazioari garrantzi gehiago ematen diotela. 6. eztabaida 6.1. Aurreprodukzio-fasean «komunikazio-kanpainak argia izan behar du, bestela ezinezkoa litzateke filmaren publiko objektibora heltzea. komunikazio-kanpainak aurreprodukzioan egituratu behar dira, gainontzeko sailekin batera koordinatuta», azaltzen du Lorea Elsok, Golem banaketa-etxearen komunikazio-buruak. Beraz, marketin eta komunikazio-buruak filmaren indarguneak, ahulguneak, mehatxuak eta aukerak identifikatu eta benchmarking teknika abiarazi behar du (Carlota Caso), hau da, dagoeneko estreinatu den antzeko film batekin alderatuz. Hala, WAW taldeko kideek Loreak Pa negre filmarekin alderatu zuten. Diagnostiko horretatik abiatuta, bezeroa, jomuga eta merkatu-nitxoak identifikatu behar dira. Funtsean, komunikazio-kanpainen oinarri-oinarrian planifikazio eta lerrokatze-helburu bat egon behar du. Horren erakusgarri argiena teaserraren erabilera da. Izan ere, teaserrak helburu bikoitza du: batetik, interesa piztu, aurreikuspena eragin eta, bestetik, industria-merkatuetan erakutsi finantzabide-aukerak sortzeko. Beraz, erreminta estrategikoa da aurreprodukzioan.
284 Zer 27-52 (2022), 267-289 Andoni Iturbe Tolosa Teaserra ez da filmaren estreinaldia gertu dagoela bistaratu beharko litzatekeen komunikazio-erreminta, planifikazio eta helburu jakin batekin lerrokatutako erreminta baizik. Teaserra gutxitan erabili ohi da helburu bikoitz horrekin euskal zineman eta, oro har, Espainiako industrian. Teaserra trailearrekin alderatuz gero, kontzeptualagoa da. oraindik filmatzen hasi ez den filmaren nondik norakoak iradoki12 behar ditu. Trailerrak minutu eta hogei segundu inguru (minutu eta 50 segundu gehienez) iraun beharko luke eta arreta pizteaz gain, kode narratiboek filmarekin bat egin behar dute. dantza filman 2014ean zabaldu zuten sare sozialetan teaserra, filma estreinatu baino lau urte lehenago. Teaserra egin zutenean, batik bat, ETB, Eusko Jaurlaritza eta ICAA-ren (Espainiako zine eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutua) babesa hitzartuta zuten. Teaserra lerrokatzeko eta finantza-iturriak sortzeko baliatu zuten. Horrez gain, aurreprodukzio bertatik filmaren komunikazio-aukerak kontuan hartzea baliagarria izan daiteke; hots, filmaren aktoreen irismen-gaitasuna aztertzea komunitatea sortzerako garaian edota komunikabideen interesa pizteko13. Gero eta ohikoagoa da «talentua» hitzak markatzen duen norabidea; hau da, cast edo aktoreen proiekzioa. Un otoño sin Berlin (2015) filmaren kasuan, aktore protagonisten aukeraketa ikuskatzeko abagunea izan zuten eta hedabideetan izan zezaketen presentziaren inguruan ere haien ikuspuntua eman zuten (Sonia Uria, komunikazioburua). 6.2. Produkzio-fasean Prentsa-oharrak ere erabligarriak eta errentagarriak dira filmaren errodajea hasi eta bukatu dela adierazteko. Produkzio-fasean elkarrizketen kudeaketa eta bisitak errodajean zehar ohikoak izan ohi dira. Egin dira saiakerak blogen14 eta sare sozialen bidez zabalkunde-estrategiak egiteko, baina sare sozialetan kontuak irekitzek ez du lerrokatzea ziurtatzen. oro har, ikusgaitasuna eskatzen dute eukal zuzendariek. Estrategia pertsonalizatuak eskatzen dituztela dio Sonia Uriak. Hala, komunikaziokanpaina bakoitzak bestelakoa eta originala izan behar du. 12 rEC (2007) filmaren teaserra eredugarria da. 13 Filmaren talentua eta aktoreak ere garrantzitsuak dira komunikazio-kanpaina batean. Masen bidezko autokomunikazio garaian, Itziar Ituñok, Irati filmeko aktoreak, ia 6 milioi jarraitzaile ditu Instagramen. 14 Azken saiakera Igelak (2016) filmarekin egin zen. Iturria: https://blogak.eitb.eus/igelakfilma/
https://doi.org/10.1387/zer.23181 285 Komunikazio-kanpainen bilakaera euskal zineman (2005-2021): plangintza, joerak eta estrategiak Lau urrats egin beharko lirateke lerrokatzeari begira: hautematen den testuinguruaren analisia; bereizgarria den ideia edo mezuak identifikatzea; hautemate idealen egokitze eta kokatzea eta, azkenik, komunikazio-plana (Noriega Patiño, 2017: 413). 6.3. Posprodukzio eta banaketa-fasean Trailerrak eta filmaren poster ofiziala ere garrantzitsuak dira posprodukzio- fasean. Film baten komunikazio bisual eta grafikoa zaintzea estrategikoa da (Key art deritzona ingelesezko adieran). Sinopsia, kartela, spot-a eta trailerra erreminta erabakiorrak dira filmaren lerrokatze-bidean. kartelarekin batera, nabarmen garatu dira azken urteotan euskal zineman kartelaren alde bisuala eta izenarekin batera uztartzen diren eslogan eta azpitituluak. Marketinaren ikuspegitik, izenburua filmaren marka nagusia da (Carlota Caso, elkarizketa pertsonala, 2020). kartel-proposamenak ere egiten dira fima ezagutarazi eta lerrokatu asmoz. Horri teaser-kartela deitzen zaio. Azkenik, kartel eta trailer ofizialak zabaltzen dira. 3. taula Irati (2022) filmaren teaser-kartela (key art) Iturria: olaizola Comunica.
286 Zer 27-52 (2022), 267-289 Andoni Iturbe Tolosa Deigarria da Irati filmaren (2022) kartelan euskarazko esamolde batek hartzen duen paper eta nagusitasuna irudiaren interes-gunean. Sinopsian ere gaineratzen dute esaldia: «Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira, bertan, diotenez: «izena duen guztia, bada». Prentsa-dosierra erreminta estrategikoa da. Bi helburu nagusi ditu: batetik, filmaren inguruan ezarri nahi diren mezuak eta diskurtsoak finkatzea eta, bestetik, mezu horiek ulergarri eta erakargarri egitea balizko hartzailearentzat. Hala, filmaren inguruan esaten den hori kazetari, zinema-kritikariek ere partekatu eta barneratu dezakete. Sinopsia, berriz, erremintarik merkeena eta errentagarrienetakoa da. koherentea izan behar du filmaren targetarekin eta, aldi berean, erakargarria (Carlota Caso, elkarrizketa pertsonala). Beraz, komunikazio-kanpaina baten muinean publicitya (ordaintzen ez diren estrategiak) eta publizitatea (ordaindutako kanpainak) daude eta horiek ulertu, uztartu eta lerrokatzeko moduek sortuko dituzte kanpaina arrakastatsu edo halamoduzkoak. oraindik orain, koherentziarik gabeko estrategiak eta komunikazioaren esparruan hobetu daitezkeen dinamikak ere antzeman dira euskal zineman. 4. taula Errementari filmaren sinopsia eta prentsa-oharra eta txio bat
Iturriak: Dyp comunicación eta Twitter. Egileak bilduak. Errementari filmaren kasuan komunikazio-kanpaina Madrilgo komunikazio-bulego batek gauzatu zuen. kanpainaren mezu nagusiena euskararen erabilera izan zen, izan ere galdutzat ematen den Arabako euskara izan zen komunikazio-gantxo nagusietako
https://doi.org/10.1387/zer.23181 287 Komunikazio-kanpainen bilakaera euskal zineman (2005-2021): plangintza, joerak eta estrategiak bat. Baina komunikazio, marketin eta banaketaren artean kontraesanak suertatu ziren, txio horretan nabarmendu daitekeen moduan. Hau da, euskara azpimarratu bazuten ere komunikazio estrategia gisa, banaketa-etxeak gaztelaniara bikoiztu zuen filma. koherentziaren adibide gisa, Loreak filma dugu: euskarazko tituluaren aldeko hautua egin zuten eta filmaren banaketaren ardura ere azpiidatzietan eskarmentua zuen A Contracorriente banaketa-etxeak hartu zuen. Azkenik, posprodukzio eta banaketaren azken fase horretan, elkarrizketen kudeaketa nabarmen haziko da, estreinaldiak edota zine-jaialdietako lehia tarteko. Euskal filmen merkatu-nitxoen15arabera, elkarrizketen kudeaketa tokiko hedabideetatik hasi eta nazioarteko hedabideetara zabaldu daiteke. 7. Ondorioak Ikerketa honen helburua zen euskal zinemaren komunikazio-kanpainak aldatu diren susmoa bete ote den egiaztatzea. Ildo horretan, paper nabarmena izan dute komunikazio-bulego espezializatuek (Madril eta Bartzelonakoak, batik bat), izan ere azken hamar urteetan (2010-2020) paper nabarmena izan dute (ikusi «1. taula») euskal produkzioekin. kanpainak profezionalizatu eta egokitu egin dira egungo testuingurura. «Hasieratik filma sustatzeko kanpainan parte hartu ezin bada, beharrezkoa da filma zine-jaialdi baten aurkezpenaren aurretik lanean hastea. Gure lana ez da komunikabideei bidaliko diegun materiala edo elkarrizketak prestatzea, Harreman Publikoetako agenda bideratzea eta publizitatearen kontratatazioa egitea, noiz eta nola sustatzen jakitea eta tempo horiek ezagutzea baizik. Gainera, gero eta garrantzitsuagoa da nazioarteko hedabideen interesa piztea», argudiatzen du Sonia Uriak (Suria agentzia, 2020). Beraz, hipotesiarekin jarraiki, filmen sustapen-kanpainak ere profesionalizatu egin dira zineman espezializatuta dauden komunikazio eta marketin agentziei esker. Baina hipotesia bete dela ondorioztatu daiteke: oraindik orain, aurrerapausoak eman badira ere azken urteotan, komunikazioa ikasteke eta erabat barneratu gabe dagoen jarduera bat da euskal ekoizleen artean. Adibide nabarmen bat euskal dokumental baten kasua litzateke: filmaren trailerra ekoiztetxearen webgunean bistaratu zuten bakarrik, eta ez zuten Youtube plataforman bistaratu. Filmaren estreinaldia gerturatzen ari zela kontratatu zuten komunikazio-bulego baten zerbitzua. Beraz, azken momentura arte ez zuten balioan jarri komunikazioaren boterea. 15 Errementeri filmeko kideak (zuzendaria eta aktorea) La resistencia saioan elkarriztetatu zituzten, esaterako. https://www.youtube.com/watch?v=zMbDF2vTXmg | science |
addi-25db6a9c4d15 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57638 | Giza eta gizarte-zientziak eta Irakasleen Prestakuntzarako unibertsitate-masterra: paradigma epistemologikoa | Ramirez de Okariz Tellería, Iñigo | 2021 | Iñigo Ramirez de Okariz Telleria 10 Tantak, 2021, 33(2), 9-27 1. SArrerA Badira hamaika urte Mondragon Unibertsitateak (MU) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate-masterra eskaintzen duela, Eskoriatzako Humanitate eta Gizarte Zientzien fakultatean (HUHEZI). Zehazki, 60 ECTS eta ikasturte bateko iraupena du masterrak, eta honako hau da haren helburu nagusia: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak irakasle gisa beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan prestatzea, ahalik eta modu eraginkorrenean bete ahal izan ditzaten bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak. Euskaraz ematen da masterra, eta bi modalitatetan eskaintzen da une honetan (2020-2021 ikasturtean): aurrez aurre (eredu dualean) eta modalitate erdi-presentzialean. Masterra lau esparru hauetako unibertsitate-tituludunei dago zuzenduta, bereziki: giza eta gizarte-zientziak, hizkuntza eta literatura, teknologia, natura-zientziak eta matematika. Aurrez aurre daukagun hezkuntza-sistema berrian begiak jarrita (Espainiako Gobernua, 2020), LOMLOE hezkuntza-lege berriak irakasle-eredu gogoetatsu, autonomo eta kritikoa aldarrikatzen du, ondo ezagutzen dituena bai dagokion diziplina eta baita hobeto irakastea ahalbidetuko duen ezagutza didaktikoa ere. Hori horrela, irakasleak dagokion materiari buruz duen ezagutza ez da eduki orokorretara mugatu behar, bere irakaskuntzarako trebetasunik onenak baliatu beharko baititu edukiak transmititzeko; aitzitik, ezagutza sakonagoa izan behar du, aipatutako edukiak inspiratzen dituzten oinarri teoriko, ideologiko eta filosofikoetara iristea ahalbidetuko diona: «Azken batean, ondo oinarrituta eduki behar du bere praktika: Zer egiten du? Zergatik egiten du? Zertarako egiten du?» (García Ruiz eta Jiménez López, 1997: 18). Nahi horrekin bat eginez, azken urteetako esperientzian oinarrituta, giza eta gizarte-zientzietan arituko diren irakasleentzako paradigma epistemologiko egoki baten bila aritu gara. Izan ere, zenbait ikerketak adierazten badute ere irakasleen prestakuntza didaktikoak garrantzia duela, gure ustez, ikasleek egindako graduan, irakaskuntza-metodo orokorretan, psikologian eta soziologian oinarritzen dira batez ere halako prestakuntzak, eta garrantzi txikia ematen zaio prestatzen ari diren irakasleek irakatsi behar duten gaiari buruz pentsatzeari edo hausnartzeari (Luis, 2002; Estepan, 2012). Esan nahi dugu etorkizuneko irakasleek jakin behar dutela zer prozesu abiarazi behar duten transmititu nahi duten edukia ikasleek ulertzeko modukoa izan dadin. Alegia, giza eta gizarte-zientziak irakasten eta ikasten direnean ikasgeletan zer gertatzen den ulertzeaz gain, era batean edo bestean irakaste-estilo batek dakarren pentsatzeko moduak ere (analitikoa, sintetikoa edo kritikoa) aintzat hartu behar direla. Eta, horretarako, uste dugu ezinbestekoa dela prestakuntza epistemologikoa, are gehiago kontuan har-
Giza eta gizarte-zientziak eta Irakasleen Prestakuntzarako unibertsitate-masterra https://doi.org/10.1387/tantak.22275 11 tzen badugu gaur egungo goi- zein erdi-mailako hezkuntzaren testuinguru berrian giza eta gizarte-zientzietako lanbide- eta diziplina-heziketan indar handiz agertzen dela gaitasunetan oinarritutako prestakuntzaren ideia. 2. irAKASLeen PreSTAKunTZA: MArKO ePiSTeMOLOGiKOAri ere ArreTA Gizarte-zientzietako irakasleen prestakuntzari buruzko ikerketaz diharduela, Joan Pagèsek (2011: 71) azpimarratzen du ikerketa bost eremutan sailkatu daitekeela. Galdera moduan adierazten ditu bost eremuok: — Gizarte-zientzietako irakasleen prestakuntzan, zer praktika daude gaur egun, eta zer eragin dute irakasle-ikasleen sinesmen, jarrera eta praktiketan? — Zer dakigu irakasle-ikasleen eta gizarte-ikasketetako irakasleen sinesmen eta jarrerei buruz, eta zer dakigu haien sinesmenak eta jarrerak berregituratzen lagundu dezaketen faktoreei buruz? — Zer dakigu edukiaren ezagutzari buruz? Zer dakigu gizarte-zientzietako irakasle-ikasleen eduki pedagogikoaren ezagutzaren garapenari buruz? — Zer dakigu gizarte-ikasketetako irakasleen hezitzaileei buruz? — Nola eragin die testuinguru politikoak irakasleen hezkuntzako programei eta haietako parte-hartzaileei? Irakaskuntzan aldaketak sartzeko, oinarrizkoa da gizarte-zientzien helburuei buruzko hausnarketa eta eztabaida egitea. Izan ere, helburuek eragina dute curriculumaren alderdi guztietan: edukien hautaketan, irakaskuntza- eta ikaskuntza-estrategietan, curriculum-materialetan, jardueretan edo ebaluazioan. Modu batera edo bestera, hezkuntza-ekintza guztietan agertzen dira, esplizituki zein curriculum ezkutu gisa (Santisteban, 2011). Gaur egun, ikerketa ugari dago gizarte-zientzien irakaskuntzak eta ikaskuntzak hezkuntza-etapa guztietan dituzten arazoei buruz (Bigarren Hezkuntzaz gehiago, Haur Hezkuntzaz eta Lehen Hezkuntzaz baino, Espainian behintzat), baina oraindik ere urria da irakasleen irakaskuntzarako prestakuntzari buruzko ikerketa. Badirudi gizarte-zientzien didaktikan eta irakasleen prestakuntzan dihardugunok ahaztu egiten dugula gure praktikak ere iker daitezkeela eta hala ulertuko dugula zergatik dituzten irakasleek zailtasunak beren ikasleek gizarte-zientziak ikastea lortzeko (Pagès, 2011). Jakintza-arloko irakaskuntzaren abiapuntua hauxe da: masterreko ikasleek ondoren irakatsi beharko dituzten gizarte-zientziei buruzko jakintzak ongi ikastea eta gizarte-zientzien epistemologia- eta curriculum-ezaugarriak ezagutzea. Ikasle horiek, ordea, bi arazori egin behar diete aurre: alde batetik, gizarte-diziplinei buruz dituzten ezagutzak ez dira nahikoak irakasteko, eta, bestetik, ez dakite zein diren haien izaera, helburuak eta asmoak (Aranda eta López, 2017).
Iñigo Ramirez de Okariz Telleria 12 Tantak, 2021, 33(2), 9-27 Lanean hasteko, ezinbestekotzat jotzen dugu atzera begiratzea. Alegia, gure ustez, ezagutza profesionalaren abiapuntua etorkizuneko irakasleek giza eta gizarte-zientzien irakaskuntzan eta irakaskuntza orokorrean duten irudikapenari buruzko ikerketa izan beharko litzateke. Horretarako, ikasle gisa izan dituzten esperientziak eta haien eskolaldi luzean jasotako giza eta gizarte-zientzien irakaskuntzaz dituzten oroitzapenak dira edozein hezkuntza-etapatako etorkizuneko irakasleak didaktikaren aurrean kokatzeko erabili behar dugun hasierako argudiaketa. Irakasleen prestakuntzak egoerak sortu behar lituzke etorkizuneko irakasleek beren irudikapenak giza eta gizarte-zientzien jakintza epistemologikoekin kontrastatzeko. Kontua ez da giza eta gizarte-zientzia guztietan adituak diren irakasleak prestatzea. Hori ia ezinezkoa da. Helburua beste hau da: irakurketa epistemologiko bat eginez eskolako ezagutzen izaera zientifikoa identifikatzeko eta paradigmekin erlazionatzeko gai diren irakasleak prestatzea, curriculumeko, testuliburuetako eta materialetako edukiak aztertzen jakin dezaten. Irakasleek gauza asko jakin behar dituzte jakintza-arloei buruz, baina, batez ere, beren jatorria zein den, bere izaera zientifikoaren ezaugarriak identifikatzen eta, hala, irakasteko egindako estiloaren hautua justifikatzen jakin behar dute. Baina, bide batez, ez dugu ahaztu behar gizarte-analisirako gaitasun kritikoak ikastera bideratu behar duela, jakintza-arloaren irakaskuntza, hausnarketa, eztabaida eta halako gaitasunak sendotzearren. Hitz gutxitan esanda, etorkizuneko ikaslea gaitasun hauetan trebatzean datza: 1) estrategiak eta tresnak irakatsi, gizarte-errealitatea ulertzeko; 2) pentsamendu kritikoa eta sortzailea eratu, eta 3) gizartean esku hartu eta errealitatea eraldatu (Santisteban, 2011). Esan gabe doa, hausnarketa epistemologikorik gabe oinarri zientifikorik gabeko irakasleak heziko ditugu, eta horrek, ezinbestean edo, unean uneko sistema hegemonikoak sustaturiko aginduak eta ezagutzak transmititzera eramango gaitu. Beraz, ez dira, ez, egitasmo edo erronka makalak, oro har, irakasle izango direnek aurrez aurre dituztenak! 3. irAKASLeen PrOFiL berriA: KOnPeTenTZiA PerTSOnALAri eTA PrOFeSiOnALAri ere ArreTA Giza eta gizarte-zientzietako irakasleak intelektual kritiko gisa prestatzeko, hausnarketa-praktiken testuinguruan jardutea da biderik eraginkorrenetako bat, halaxe lortuko baitugu etorkizuneko irakasleek (1) beren jardunari zentzua eman diezaioten, (2) beren jarduna uler dezaten, eta (3) beren jarduna balora dezaten. Baina, horretarako, irakaslearen ereduak gaitasuna izan behar du gizarte-jakintzak bizitzako eta munduko arazoetara hurbiltzeko. Gaur egun bizi dugun krisi-egoerak (krisi sozial eta ekonomikoak, COVID-19aren osasun-krisiak eta krisi politiko eta ekologikoak) erronka
Giza eta gizarte-zientziak eta Irakasleen Prestakuntzarako unibertsitate-masterra https://doi.org/10.1387/tantak.22275 13 ugari ekarri dizkie jardunean dauden irakasleei eta etorkizuneko ikasle eta irakasleei. Giza eta gizarte-zientzien didaktikaren ikuspegitik, erronka gero eta argiagoa da: ikasle gazteak prestatzeko gai diren irakasleak prestatu behar ditugu, munduan gertatzen ari dena ulertuta, hura eraldatu eta beren etorkizuna eraikitzeko benetako protagonistak izan daitezen (Pagès, 2011). Beraz, bizitzea egokitu zaigun mundu aldakorrean, egunero arazo eta erronka sozial berriei aurre egin behar diegunez gero, ikasgeletan ikasten diren eduki sozialei zentzua eta esanahia emateko gai diren irakasle gogoetatsuak prestatzen lagundu behar du giza eta gizarte-zientzien jakintza-arloak. Irakaslearentzat irudikatu den profil profesional berria, baina, harago ere badoa: «Irakaslea, ikasgelako ikertzaile, kritiko eta konprometitu gisa ulertua, profesional gisa era kooperatiboan lan egiten eta hobetzen dakiena, eta hezitzaile gisa duen zeregina bere osotasunean ulertzen duena, ez irakasgai edo arlo jakin bateko irakasle izatera murriztua soilik» (Estepa, 2012: 211). Alegia, irakasle-profil zabalagoa eskatzen da, alderdi akademizistatik haragokoa, konpetentzia profesionalez gain konpetentzia pertsonala ere garatu duena. Garai honetan, baina, badago hezkuntza-arloa berritzeko asmoa (Espainiako Gobernua, 2020). Eta, irakasle izateko prestakuntza honetan, ezin dugu galdu datorkigunaren perspektiba. LOE Legea ordezkatzera datorren Lege Organiko berriak (LOMLOE) lelo erakargarria dakar: Kalitatezko hezkuntza ekitatez. Zehazki, lau helburu ditu: 1) hezkuntza-sistema modernizatzea; 2) sistemaren ekitatea eta gaitasun inklusiboa berreskuratzea; 3) emaitzak hobetzea eta eskola-arrakasta handitzea; 4) hezkuntza-sistema jakintza-politiken oinarrizko zutabe gisa egonkortzea. Helburu horiek lortzeko, bestalde, hamar erronka definitu ditu legeak, eta, gure zereginerako, bosgarrenari erreparatu nahi diogu bereziki masterrean: irakasleen lanbidea modernizatzea, jomugatzat hartuta curriculumaren eta didaktikaren berrikuntza zuzentzea. Masterrean, horretan eragin nahi dugu, eta irakasle-lanbidearen modernizazio horrekin bat egin, jarraian azalduko dugun esperientzia-proposamenaren bitartez. 4. eSPerienTZiA-PrOPOSAMenAren AbiAPunTuA: LAn KOOPerATibOA Beharrezkoa ote da irakaskuntzan ere taldean lan egiten ikastea? Segur aski, gaur egun ez du inork ukatuko taldean oinarritutako ikaskuntzaren garrantzia; izan ere, ez lan-munduan ez eremu ez-formaletan, ez da eztabaidatzen lankidetzaren ezinbestekotasunaz. Baina, era berean, ez da ezkutatzen horretarako dagoen zailtasuna. Beraz, gure ikasleekin egin beharreko lehendabiziko gogoeta izan beharko litzateke partekatzea zer den norba-
Iñigo Ramirez de Okariz Telleria 14 Tantak, 2021, 33(2), 9-27 nakoarentzat lankidetza-lana eta nola egokitu behar den lanbide-profilen beharretara; gure kasuan, irakasle-lanbidera. Uste dugu taldean «desberdin» ikasten dela. Ikaskuntzaren esperientzia kolektiboa benetakoa denean eta ondo egituratuta dagoenean, esanguratsua eta sendoa bihurtzen da, eta profesional gisa hobetu egiten gaitu (Estepa, 2012). Are gehiago, printzipio pedagogiko indartsu bat izateaz gain, era kooperatiboan aritzeak badakar ikasleen garapen hurbilenetik ikasten hastea ere. Esan dezakegu ikaskuntza kooperatiboa edo lankidetza bera ikaskuntza ikaslearengan ardazteko modu bat ere badela. Printzipio konstruktibista horrek bat egiten du, gainera, gure fakultatearen (HUHEZI) oinarri pedagogikoekin, baina, aldi berean, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko unibertsitate-irakaskuntzaren printzipioetako bat ere bada (Campos eta Juaristi, 2008). Hala ere, lan kooperatiboa eta talde-lana bereizi beharko genituzke. Horretarako, bereizketa hori egiten lagunduko diguten alderdiak konparatuz eta adieraziz joango gara jarraian, taula honetaz baliatuz (Coloma et al., 2007): 1. taula Lan kooperatiboaren eta talde-lanaren arteko bereizgarriak (Coloma, Jiménez eta Sáez, 2007) lanetik egokitua Lan kooperatiboa Talde-lana Lankidetzarako planteatzen da. Lehiakorra izan daiteke. Lan-antolaketa egituratua du. Lan informalaren antolaketa. Ekipoaren tamaina: bi eta lau kide artean. Lantaldearen tamaina: aldagarria, hainbat alderdiren arabera. Gizarte-harreman positiboak ezartzeko eta horietan esku hartzeko pentsatua dago. Egituratu gabeko gizarte-harremanak, hainbat arrazoirengatik gatazkak erraz sortzen dituztenak. Zereginak banatzen dira. Kide bakoitzak hartzen du erantzukizuna. Prozesua da garrantzitsuena. Ez dago zereginen banaketa formalik. Erantzukizuna taldean urtzen da. Emaitza balioztatzen da, ez prozesua. Lan kooperatiboan, ezinbestekoa da zereginak eta, beraz, erantzukizunak banatzea, puntu komunak baitituzte beti. Zeregin horiek aldez aurretik definituta daude, eta arduradun argiak dituzte. Lan horrek helburu argiak izango ditu, baina baita prozedura zehatzak ere, talde-lanak ez bezala.
Giza eta gizarte-zientziak eta Irakasleen Prestakuntzarako unibertsitate-masterra https://doi.org/10.1387/tantak.22275 15 5. eSPerienTZiA-PrOPOSAMenAren HAuTu MeTODOLOGiKOA: errOnKeTAn OinArriTuTAKO iKASKunTZA (eOi) Gaur egun, badira hezkuntza-aldaketarako ikuspegi eta proposamen ugari zenbait estrategia eta/edo metodologiatan oinarrituak.1 Estrategia metodologiko horien markoan, era berean, zenbait proposamen metodologiko garatu dira. Hemen aurkezten dugun esperientzia-proposamenerako, Erronketan Oinarritutako Ikaskuntzan (EOI) oinarritu gara. Hala ere, begirada zabala eta malgua izango dugu proposamena osatzen duten zereginetan, Barron eta Darling-Hammond (2010: 231) ikertzaileek iradokitzen dutenari jarraikiz. Hauxe diote, hain zuzen ere, ikaskuntza mota horretaz: «Komunikazioa, lankidetza, sormena eta pentsamendu sakona ahalbidetzen ditu». Esan dezagun erronka arazo-egoera batean oinarritzen dela. Ildo horretan, giza eta gizarte-zientzietako ikasleek mintegi bat sortuko dute prestatzen ari diren jakintza-arloarekin lotuta. Gure ustez, Astigarraga eta Arregik dioskuten bezala (2018: 287-288), erronka horrek baldintza hauek bete beharko ditu: 1. Prestatzen ari garen lan-testuingurua islatzen duen egoera ahalik eta errealena izatea. 2. Ingurunea analizatzea, hurbileko arazo-egoera bati aurre eginez. 3. Konponbide bat baino gehiago bilatzea, pentsamendu dibergente eta sortzaileko espazioak/egoerak sortzearren. 4. Egoerari buruzko analisia eta gogoeta egitea (testuingurua, aurrekariak, parametroak eta baldintzak, eta alternatibak identifikatzea). 5. Egiten den proposamena lausoa bada, haren zehaztapena lantaldeen esku geratzea. 6. Ikasleen lankidetza eta talde-lana sustatzea. 7. Aurretik landu eta garatutako eduki eta ezagutzak aktibatzea. 8. Eduki berriei buruzko lana eta ezagutza berria garatzea, aurreko edukien eta ezagutzen aplikazio hutsa izan gabe. 9. Informazio berriak bilatu, aztertu eta prozesatzeko ekintzan oinarritzea, aurrez definitutako ikaskuntza-emaitzak (teknikoak eta zeharkakoak) lortzeko. 1 Beste batzuen artean, hauek dira ezagunenak: Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza; Proiektuetara Bideratutako Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza; Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntza; Fenomenoetan Oinarritutako Ikaskuntza; Ekitaldietan Oinarritutako Ikaskuntza; Lanean Oinarritutako Ikaskuntza; Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza. Guk geuk azken horri erreparatuko diogu.
Iñigo Ramirez de Okariz Telleria 16 Tantak, 2021, 33(2), 9-27 10. Ebidentziak eta produktuak sortzea (txostenak, prototipoak, planoak, infografiak, bideoak, aurkezpenak, kontzeptu-mapak, denbora-lerroak) eta haien bitartez eboluzioaren jarraipena egitea, bai eta aldez aurretik definitutako ikaskuntzaren emaitzen (teknikoak eta zeharkakoak) garapena ebaluatzea ere. 11. Ikaslea ikuspegi pedagogiko aktiboan inplikatzea, prozesuak erronka bat definitzea eta konponbide bat ezartzea dakarrenez gero (Hezkuntza Berrikuntzaren Behatokia, 2016). Aipatutako prozesu hori sei urratsetan oinarritzen da (Apple, 2011): 1) ideia orokorra; 2) funtsezko galdera; 3) erronka (gida-galderak, gida-jarduerak, gida-baliabideak); 4) konponbidea eta inplementazioa; 5) ebaluazioa; eta 6) lortutako emaitzak produktu baten bidez argitaratzea edo hedatzea. Dena dela, hurrenkera ez da itxia, eta posible dugu, Astigarraga eta Agirreren (2018: 287-288) esanekin bat, beste honi jarraitzea: 1) erronka aurkeztu; 2) arazotik erronkara igaro; 3) parametroak zehaztu; 4) informazioa lortu eta antolatu; 5) proposamenak sortu; 6) proposamenak aurkeztu; 7) proposamena aukeratu; 8) jarduerak antolatu; 9) jarduerak gauzatu; 10) emaitzak aurkeztu; eta 11) ebaluatu. 2) Arazotik erronkara 3) Parametroak zehaztu 4) Informazioa lortu eta antolatu 5) Proposamenak sortu 6) Proposamenak aurkeztu 7) Proposamena aukeratu
Giza eta gizarte-zientziak eta Irakasleen Prestakuntzarako unibertsitate-masterra https://doi.org/10.1387/tantak.22275 17 Erronketan Oinarritutako Ikaskuntzak (EOI) erronkak ere badakartza berekin. Izan ere, eskakizun berriak planteatzen dizkie irakasleei. Hala, oso arazo ireki edo konplexuei aurre egiteko, batzuetan, beharrezkoa da ikasleen diziplinarteko taldeak sortzea, eta horrek arlo bereko edo beste arlo batzuetako irakasle batzuekin batera lan egiteko beharra sortzen du (Hezkuntza Berrikuntzaren Behatokia, 2016). Bestalde, gizarte-zientzietako ikasleen profilean hainbat gradutako ikasleak (enpresa eta administraziokoak, ekonomiakoak, historiakoak, soziologiakoak, geografiakoak, zuzenbidekoak…) sartzen direnez, horrek aukera ematen digu norbanakoak dakarren ikuspuntua mahaigaineratzeko eta gainerakoen ikuspuntuarekin kontrastatzeko, eta, horren bidez, aniztasun horrek dakarren aberastasuna bermatuko dugu. Jakintza-arlo bereko diziplinen arteko elkarrizketa izanda ere, euren arteko elkarrekintza erabatekoa da. 6. eSPerienTZiAren GArAPenA: GiZA eTA GiZArTe- ZienTZieTAKO MinTeGiA SOrTu eTA DiSeinATZeA Hemen azalduko dugun esperientzia metatze-prozesu baten ondorioa izan da, hainbat egokitzapen izan baititu 2015eko ikasturtetik hona. Beraz, esan dezagun eskarmentutik iritsi ginela masterraren 2019-2020 ikasturtera. Proposamen honen atzean dagoen marko teorikoan adierazi dugun bezala, egoerak ahalik eta ongien simulatzeko testuinguru errealenak martxan jartzetik hasi ginen, eta, horretarako, ikasleei erronkak planteatu genizkien (Apple, 2011; Hezkuntza Berrikuntzaren Behatokia, 2016; TKNIKA, 2016). Horrek aukera eman zigun lan kooperatiboa sustatzeko (Jiménez, Sáez eta Coloma, 2009). Erronka, berriz, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe hipotetiko bateko giza eta gizarte-zientzietako departamentu edo mintegi baten diseinuan oinarritu zen. Izan ere, uste dugu irakasleak hezkuntza-jarduerarekin loturiko zenbait proiektu garatzen eta kudeatzen dituela bere eguneroko lanaren bidez; horren ondorioz, behartuta daude ikastetxearen antolaketarako nahiz proiektuen ebaluaziorako erreminta eta estrategia egokiak identifikatzera, aztertzera eta ezagutzera. Pentsatzen dugu, bide batez, eskolaren antolamendu egokirako ezinbestekoa dela eskolan diharduten hezkuntza-eragile guztiekin elkarrekintzan aritzea, kalitatezko hezkuntza ekitatez (Espainiako Gobernua, 2020) eskaini nahi badugu. Horretaz gainera, antolaketa hori ikastetxeko proiektu nagusiekin koherentzian egituratu behar dugu, bereziki hezkuntza-komunitate guztiarentzat oinarrizkoa izaten den Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuarekin (IHP) batera jardunez (Eusko Jaurlaritza, 2014).
Iñigo Ramirez de Okariz Telleria 18 Tantak, 2021, 33(2), 9-27 Hori lortzeko, trebetasun egokiak eskuratu beharko dituzte masterreko ikasleek, haien bitartez proiektu pertsonal arduratsu bat sortzeko; baina, horretaz gainera, ezin dugu ikasleen giza heziketa ahaztu. Gure uste apalean, heziketa humanistiko orokorra bilatu beharko da, eta ez horrenbeste espezializazioa. Alegia, masterreko ikasleak kontzientziatu eta sentsibilizatu behar ditugu, konturatu daitezen zer balio duen heziketa humanistikoak etorkizuneko belaunaldien heziketa integralean. Aipatu bezala, giza eta gizarte-zientzietako mintegi bat sortzea eta diseinatzea da helburua. Hori lortzeko, IHPa erabiliko dugu eredu gisa. Mintegia sortzeko ere, ohiko galderak, aldagaiak eta helburuak baliatuko ditugu (ikus 2. taula): 2. taula Giza eta gizarte-zientzietako mintegia sortzeko gida, erantzun beharreko galderen arabera. (eusko Jaurlaritza, 2014) lanetik egokitua Galderak Aldagaiak/Helburuak Iturburuak non gaude? Ikastetxearen zein ikasleen testuinguru soziokulturala ezaugarritzea. Iturburu soziologikoa nor gara? Ikastetxearen identitate-printzipioak eta balioak hautematea. Iturburu soziologikoa/ Epistemologikoa Zer lortu nahi dugu? Hezkuntza-xedea, konpetentziak, ikaste-emaitzak, edukiak, ebaluazioa identifikatzea. Iturburu psikopedagogikoa Zergatik, zertarako? Hautuak justifikatzea. Iturburu epistemologikoa nola lortu nahi dugu? Metodologia, baliabideak, antolamendua, funtzionamendua, erregulazioa diseinatzea. Iturburu psikopedagogikoa Beraz, helburua honako hau da: lehenik, giza eta gizarte-zientzietako departamentu bat sortzea herri edo hiri-inguru soziologiko errealeko ikastetxe hipotetiko batean eta haren nortasun-ikurrak ezaugarritzea; bigarrenik, planteamendu pedagogikoa eta metodologikoa landuta proposamen didaktiko bat diseinatzea; eta, hirugarrenik, arestian azpimarratutakoa eginik, departamentuaren identitatea hezkuntza-komunitateari aurkeztea, horretarako sites izeneko euskarri digitala sortuz (ikus 2. irudia).
Giza eta gizarte-zientziak eta Irakasleen Prestakuntzarako unibertsitate-masterra https://doi.org/10.1387/tantak.22275 19 2. irudia Giza eta gizarte-zientzietako departamentua sortzen (SiTeS). (irakasle izateko masterra, 2018) lanetik hartuta Jakintza-arlo bateko departamentua osatzeko, hiru xede eta aztergai hartu behar dira kontuan: 1) jakintza-arloaren zergatiak eta zereginak aztertzea curriculumak dioskunari erreparatuz; 2) jakintza-arloko irakaskuntza eta ikasketa behatzea eta aztertzea masterrak eskaintzen digun praktikaldia aprobetxatuz; eta 3) jakintza-arloko ikerketa eta berrikuntza aztertzea eta hartaz jardutea, proposamen didaktiko berritzaileak-edo diseinatzeko. Zeregin hori bideratzeko, berriz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) zein Batxilergoko curriculumak hartu ditugu ardatz gisa. Master honen lerroetako bat irakaskuntzaren ikuspegi globala lantzea ere bada. Ikuspegi orokorretik hasi (gizartea, familia, ikastetxearen antolaera, legeak…), eta espezialitateetarako bidea egiten da, eta, ibilbide horretan, praktiken eta materien arteko integrazioa ere bermatzen da. Hala, adierazten ari garen egitasmo honek lotura zuzena izan du Heziketa-prozesuak eta testuinguruak izeneko modulu generikoarekin; alegia, modulu horretan ikasleak ikastetxearen antolamendu eta funtzionamendurako beharrezkoak diren irizpideak eta sistemak jaso dituenez, mintegia osatzeko ezinbestekoa izan da modulu horretan ikasitakoa berreskuratzea (Mondragon Unibertsitatea, 2019). Esan bezala, gure proposamena ikasturtez ikasturte doituz joan bada ere, atal honen sarreran esan den bezala, 2019-2020ko ikasturtean jo genuen gailurra. Ikasturte hartan, hamar ikasle matrikulatu ziren giza eta gi-
Iñigo Ramirez de Okariz Telleria 20 Tantak, 2021, 33(2), 9-27 zarte-zientzietako jakintza dualean?: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua egindako lau ikasle; Historiako graduko bi; Finantza eta Aseguruetako graduko bat; Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako graduko ikasle bat; Enpresari Aplikatutako Humanitateetako graduko ikasle bat, eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko beste bat. Beraz, gradu motaren ikuspegitik, behinik behin, askotariko ikasleak izan ziren jakintzaarloaren departamenduaren diseinuari zein bere alderdi epistemologikoaren lanketari ekiteko. 6.1. iturburu epistemologikoa: zergatik eta zertarako giza eta gizarte-zientziak Arestian azpimarratu dugu zer garrantzia duen masterreko ikasle berrientzat jakintza-arloaren irakaskuntzarekin bizi izandako esperientziarekin bat egitea, bertatik irakaspenak jaso eta haien bitartez haien izaera zientifikoa identifikatu eta paradigmekin lotzeko. Izan ere, uste dugu irakaslea espezialista izan daitekeela diziplina sozial jakin batean, ez guztietan; aldi berean, baina, pentsatzen dugu giza eta gizarte-zientzien funtzioari buruz gogoeta egin izana dela garrantzitsuena: zer ekarpen egiten dieten herritarrei, nola laguntzen diguten gizarte-arazoak konpontzen, nola bideratzen gaituzten galdera garrantzitsu batzuei erantzutera. Hausnarketa epistemologikoa funtsezkoa da hasierako prestakuntzan, eta lotura estua du giza eta gizarte-zientzien irakaskuntzaren proposamenekin eta, nola ez, gizarte-balioekin (Santisteban, 2019). Are gehiago: hausnarketa horretan, eta beste zeregin batzuen artean, norbanakoak jakintza-arloarekin izandako esperientziak eta bizipenak jasotzeak berebiziko garrantzia du, baina baita ezagutza, trebetasun eta balio sozial eta zibikoak eta herritartasuna lantzeko konpetentzia sozial eta zibikoetan sakontzeak ere. Beraz, bi marko aintzat harturik (nola bizi dut jakintza-arloa? eta konpetentzia sozial eta zibikoa), departamentua diseinatzeko prozesua deskribatuko dugu. 6.1.1. Nola bizi dut jakintza-arloa? Aurreko atalean aipatu ditugun esperientzia eta bizipenekin lotu beharra dugu azpiatal honen izenburua, eta horri erantzutea izan da ikasleen betebeharra. Hots, atzera begiratzea eta jakintza-arloarekin izandako bizipenak partekatzea. Jarduera horrek bi helburu ditu: alde batetik, giza eta gizarte-zientzietako irakasleak izango direnak prozesu hezitzaile bat hasi baino lehen beren bizipenetatik abiatzea; eta, bestetik, ikasleek, aurrez jakintza-arloarekin izandako aurre-ezagutza eta bizipenak aintzat hartuta, beren egoera zertan den ezaugarritzea. Alegia, zer harreman izan duten ikas-
Giza eta gizarte-zientziak eta Irakasleen Prestakuntzarako unibertsitate-masterra https://doi.org/10.1387/tantak.22275 21 leek zenbait etapatan (DBH eta Batxilergoa) jakintza-arloarekin loturiko diziplinekin (geografia eta historia, artea, soziologia, ekonomia…). Izan ere, dagoeneko frogatua da ikasle garaiko maisu-maistrek irakasteko erabiltzen zituzten ereduak errepikatzeko joera izaten duela irakasle berriak. Beraz, guretzat, garai hartako esperientziak ahalik eta ondoen partekatzea ezinbesteko ariketa izan da, eta, aldi berean, behar-beharrezkoa prestakuntzan laguntzeko. Ildo horretan, oinarrizko galdera hauetatik abiatu ginen (Galindo, 2017): 1. Zer gizarte-zientzia irakasten zizuten? Zer eduki garrantzitsu gogoratzen dituzu? Ahal baduzu, jarri adibideak. Eta, gaur egunerako, zein ikusten dituzu behar-beharrezkoak? 2. Zer xede nagusi eta zer helburu zehatz lortu nahi izan zituen maisumaistra hark gizarte-zientziak emateko orduan? Eta, gaur, zertarako uste duzu dela beharrezkoa? 3. Eskolan zenbiltzanean, garrantzitsutzat jotzen zenituen Ingurunearen Ezagutza materia (LH) edo Gizarte Zientzia jakintza-arloa (DBH)? Gaur, berriz, uste duzu garrantzitsua dela Bigarren Hezkuntzako ikasle batek gizarte-zientziak ikastea? Azaldu zure argudioak. 4. Nolakoak ziren eskolak? Zer funtzio betetzen zuen irakasleak? Eta zuk zeuk, ikasle gisa? Zer material mota erabiltzen zen? Taldean aritzen zinen lanean? Nola zegoen antolatuta espazioa? Eta denbora? 5. Zer eratako zailtasunak zenituen gizarte-zientziak ikasteko orduan? 6. Gaurko gaiak lantzen ziren? Egungo garaiak bazuen islarik lantzen zenituzten gaietan? Jarri adibideak. 7. Inguruneak, batez ere hurbilak, garrantzia zeukan? Irteerarik egiten zenuten? 8. Gizarte-zientziaren ebaluazioaz gogoratzen bazara, nola ebaluatu zintuzten? 9. Hori guztia partekatu ondoren, uste duzu egokia izan zela garai hartan jasotako irakaskuntza-ikasketa jakintza-arloari dagokionez? Ausartuko zinateke hobekuntzaren bat proposatzen? Galdera bakoitzari erantzutea eta haiek ezaugarritzea oso baliagarria da ikasle bakoitzak jakintza-arloaren inguruan jasotako hezkuntza-estiloa zein izan den jakiteko. Iruditzen zaigu bizi izandakoak, nahiz eta oroitzapen subjektiboak izan, aintzat hartu beharrekoak direla. Izan ere, pista ugari ematen dizkigute jabetzeko zer-nolako esperientziak eta bizipenak izan dituzten ikasleek aipatutako etapa akademikoetan. Proiekzio historikoa baliagarria da jakintza-arloaren ikuspegi holistiko bat izateko, baina, aldi berean, baita saioan ateratako erantzun oso interesgarriak kategoria hauetan laburbiltzeko ere (Galindo, 2017):
Iñigo Ramirez de Okariz Telleria 22 Tantak, 2021, 33(2), 9-27 1. Jakintza-arloaren ezagutza nola ulertzen den. 2. Haren irakaskuntza nola ulertzen den. 3. Haren ikasketa nola ulertzen den. 4. Irakaslearen betebeharra zein den. 5. Ikaslearen betebeharra zein den. 6. Estrategien (metodologia) erabilera nolakoa den. 7. Baliabide eta materialen erabilera nolakoa den. 8. Espazioaren eta denboraren antolaketa eta kudeaketa nola egiten den. 9. Ebaluazioa nola gauzatzen den. 10. Hobekuntzarako proposamenak nola identifikatzen diren. Baina zeregina ez zen horretan bukatu; izan ere, kategoriak ezaugarritu ondoren, beste galdera hauei ere erantzun behar izan zieten, taldeka: beharrezkoa ikusten duzu giza eta gizarte-zientziak gaur egungo hezkuntzan lantzea, oro har, eta batez ere Bigarren Hezkuntzan? Nola justifikatzen edo argudiatzen duzu hori? Zergatik eta zertarako giza eta gizarte-zientziak? 6.1.2. Konpetentzia sozial eta zibikoa Antoni Santistebanek (2011) dioskunez, konpetentzia sozial eta zibikoez eztabaidatzen hasi aurretik, irakasleek gogoeta egin behar dute gizarteaz eta irakaskuntzaz duten ikuskerari buruz, eta kontuan izan behar dute irakasten duten gizarte-testuingurua nolakoa den. Guk ere ezinbestekotzat jotzen dugu hausnarketa hori, bi arrazoirengatik: irakasle garen aldetik, eskolan erreprodukzio soziala erraztuko duten hautuak saihestu behar ditugu, baina, aldi berean, baita analisi sozialerako gaitasun kritikoen ikaskuntza sustatu ere. Beraz, beharrezkoa ikusten dugu masterreko ikasleek kontzientzia hartzea egoera horretaz, eta, hala, saio espezifiko bat proposatu genuen horretaz hausnartzeko. Zehazki, galdera hauei erantzuten saiatu behar zuten: 1. Zer pertzepzio dute ikasleek gaurko egoera sozialaren inguruan? Nola hautematen dute gaurko gizartea? Nola kategorizatzen dute? Nola ezaugarritzen dute? 2. Nolakoak dira haien gaurko arazoen adierazpen sozialak? Nola adierazi Bigarren Hezkuntzan lantzeko? Uste dugu galdera horiek erantzun beharrekoak direla, etorkizuneko irakasleak (eta, gure bitartez, ikasleak) gaur egungo gizartearen arazoen inguruan eta parte-hartze aktibo eta kritikoan hezi nahi baditugu. Errealitate hori era kritiko, partekatu eta arduratsuan jaso eta aztertu behar da, ezinbestean, konponbideak erabakitzeko. Beraz, hori hala izatea nahi badugu, gaur bizirik dauden eta esanguratsuak izan litezkeen egoerak mahaigaineratu behar dira. Hala bakarrik bermatuko genuke konpetentzia zibiko eta sozialaren lanketa (Ortega eta Pagès, 2017). Guk, lanketarako, proposamen eta hurrenkera hau proposatu genuen:
Giza eta gizarte-zientziak eta Irakasleen Prestakuntzarako unibertsitate-masterra https://doi.org/10.1387/tantak.22275 23 1. Interesak lantzea. Esate baterako, adierazi zuretzat gaurko gizarteak dituen bost arazo edo erronka sozial, benetan kezkatzen zaituztenak. 2. Posible duzu herrialdeka mailakatzea? Eskala hau erabil dezakezu: herria, Euskal Herria, Espainia, Europa, mundua. 3. Kategorizatu atera diren arazo/erronken erantzunak, kategoriak identifikatuz (adibidez, zein diren naturalak, zein sozialak, zein ekonomikoak, zein teknologikoak, zein kulturalak…). 4. Hezitzaile-profila. Aurkitu arazo/erronka horiek lantzeko erabiliko zenituzkeen testuak, ikonoak, irudiak… Adierazgarriak eta esanguratsuak izan behar dute Bigarren Hezkuntzako gela batean erabiltzeko. 5. Nola didaktiko bihurtu? Zer lan eta nola egin ikasleekin? 6. Nola hautematen duzu curriculumean tratamendua? Gai izango zinateke curriculuma erabiliz planifikatu duzuna justifikatzeko? 7. Zer DiOSKuTe iKASLeeK? Masterrak iraun bitartean, ikasleek berariaz eta ikasturte osora begira diseinatutako paper-zorro batean idatzi zituzten aldi bakoitzeko bizipenak, esperientziak eta egitasmoak. Hala, fase orokorra bukatu eta fase espezifikoa edo jakintza-arloaren lanketa hasi zenean, ikasleek paper-zorroan txertatu zituzten espezialitatearekin loturiko hausnarketa propioak. Hain zuzen, hausnarketa horiek baliatuz osatu dugu hiru ikasleren iritzi-lagintxoa. Ondorioak atera ditugu, jakiteko departamentuaren diseinuan hartutako bideak zenbateraino lagundu dien jakintza-arloari buruzko gogoeta zabal bat egiten: — 1 ikaslea. «Giza eta gizarte-zientzietako ikasle naizen aldetik, garrantzitsua iruditzen zait ikasleek bizi duten errealitatearen inguruko gogoeta egitera bultzatzea, horrela beren bizitzako egoera desberdinetan beren burua eta ingurukoak ulertzeko. Ikasleek behar-beharrezkoa dute konpetentzia sozial eta zibikoa garatzea mundua uler dezaten eta beren etorkizuna nolakoa izatea nahi duten erabaki dezaten. Iruditzen zait etorkizuneko ikasleek gaur egungo mundua ulertzeko gai izan behar dutela (…). Ikasleei errealitate hori kritikoki ulertzen laguntzeko, beharrezkoa da eskolek ikasleei horretan laguntzea. Horretarako, beraz, hezkuntza-erakundeek urteetan izan den ikuspegi metatzailea alde batera utzi beharko dute, eta ikuspegi irekia, malgua, testuingurukoa, subjektiboa, konstruktibista eta harreman izaerakoa bultzatu beharko dute. Hori lortzeko, curriculum integratzaileak erabil daitezke, gelan ikasleentzat interesgarriak diren gaiak, topikoak edo proiektuak landuz eta ikasleei errealitatea era kritikoan aztertzeko aukera emanez eta hauek diziplina arteko ikuspegi ireki eta malgu bat izanez».
Iñigo Ramirez de Okariz Telleria 24 Tantak, 2021, 33(2), 9-27 — 2 ikaslea. «Erabat ados nago adituek diotenarekin. Gizartea garatuz doan heinean, irakasleek ere beren irakaskuntza-prozesuan aurrerapenak egin behar dituztelako, eta, bestetik, metodologia zenbat eta dinamikoagoa izan, orduan eta motibagarriagoak izango dira giza eta gizarte-zientzien espezialitateko ikasgaiak». — 3 ikaslea. «Kontzientzia piztea izan da espezialitateko faseak niregan izan duen eragin handienetako bat. Giza eta gizarte-zientziak beste modu batean ikusi ahal izatea eta kontzientzia-hartze horretatik nire ikasle bizitzan zehar gizarte-zientzietan bizi izan dudan metodologia ez erreproduzitzea, alegia. Gizarte-zientziak, nire historia pertsonaletik eta aurre-ezagutzatik abiatuta, egindako ibilbidea beste begi batzuekin begiratzera eraman nau. Benetan, jakintza-arloak behar duen lekua eta garrantzia emanez, eta horretan sinetsiz. Nire ikasle bizitzan sinetsi nuenaren kontra, bigarren mailako ezagutzak ez direla ohartu naiz, eta ideia hau indartu egin dut. Konpetentzia (sozial) eta zibikoaren kontzeptuari definizio bat jarri diot, eta, nahiz eta Lanbide Heziketan egin nire praktikak, eta ulertzea kosta egin zaidan hasieran, curriculumean kokatzea lortu dut». Hala ere, egindako ibilbideak argi-ilunak eta, beraz, hobetu beharrekoak ere badauzka. Horiek identifikatzeko, ikasturte bukaeran, elkarrizketa bat izan genuen ikasleekin aurrez aurre, eta, ondoren, asetasun-inkesta bat bete zuten. Hortik abiatuz, gure ustetan, pisuzko iritzi, ekarpen eta proposamenak ezagutzeko aukera izan dugu. Lehenik, eskaintzen dugun baino denbora luzeagoa behar dugu mintegi-taldeak osatzeaz eta egin beharraz kontzientzia hartzeko, eta baita hezkuntzak berariaz daukan kontzeptualizazioa ulertzeko ere. Taldeen arteko erritmo ezberdinak neurri batean saihestu nahian, eta programan garatu beharreko helburuen eta ondoren egin beharreko zereginen desorekak gainditzeko, beharrezkoa da diseinatutako programazioa doitzea. Alegia: ideia asko eta interesgarriak garatzen dira, baina denbora urria eskaintzen da ideia horiek bereganatzeko. «Azkarregi ez ote goazen» sentitu dute ikasleek. Bigarrenik, pentsatu behar genuke ea diziplinartekoan oinarritutako mintegi bat diseinatzea bat ote datorren benetan ikastetxeetan gertatzen denarekin. Ez ote garen ari diseinatzen idealetik gehiago, errealitatetik baino. Eta, hirugarrenik, bukatzeko, diziplinartekotasunari arreta larregi jartzeak ez ote dituen diziplinen pedagogia eta didaktika baztertu («Kontuan izan behar dugu diziplina bateko irakasleak ere izango garela»). Alegia, ikuspegi globalizatzailean arreta larregi jartzea ez ote den diziplina bakoitzeko ikuspegiaren kalterako. Esan bezala, ekarpen interesgarriak bezain pertinenteak dira arestian aipatutakoak, eta aintzat hartu nahi ditugu jakintza-arloaren programazioa fintzeko. Birtualitatea izango da ikasleek aipatutako eskaerak aintzat hartuta jakintza-arloaren alderdi epistemologikoari (zergatik, zertarako) eta dagokion diziplinaren alderdi pedagogiko eta didaktikoari (zer, noiz eta
Giza eta gizarte-zientziak eta Irakasleen Prestakuntzarako unibertsitate-masterra https://doi.org/10.1387/tantak.22275 25 nola irakatsi eta ebaluatu) ahalik eta arreta eta lanketa parekatuena eskaintzea (Aranda eta López, 2017). 8. biDe-Orri berriA Irakasle guztiek, baita master honen bidez aterako diren berriek ere, erronka berriei aurre egin behar diete, gizarte globalizatu batean egokitu behar duen hezkuntza-sistema baten eragile nagusi diren heinean. Hala ere, irakaskuntzaren eta bide batez gure jakintza-arloarekin loturiko prestigio sozialaren esparruan, bada oraindik esaten duenik irakaskuntza ez dela lanbide bat. Bada, lanbide horrek beste lanbide instrumentalago batzuek dutena bezain nortasun argia du, hala nola medikuntzak edo arkitekturak. Beste une baterako utziko dugu filosofiak, historiak, geografiak eta halako diziplinek gizartean duten prestigioa eta balio soziala aztertzea. Polemika zaharberritu horietan sartu gabe, irakasle izatea benetako lanbide bat da, eta, behar bezala jarduteko, jakintza multzo bat eduki behar da, irakasleak irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan aditu bihurtzeko. Ez da soilik denborarekin ikasten den lanbide edo «arte» bat (Jiménez, 2016), baizik eta nortasun definituko lanbide bat, goi-mailako prestakuntza espezifikoan eta etengabe berrikusten den praktika batean oinarritua. Iruditzen zaigu lanbide honetan funtsezkoak direla ezagutzak, baina baita jarrerak ere, irakasle ona izateko gutxienez. Esan nahi da irakasle berrien profesionaltasuna lehenetsi behar dugula, alderdi teknikoarekin eta sozialarekin estuki lotuta dagoen hezitzailea, teknizismo pedagogikoak menderatzetik harago doana eta konpromiso pertsonal eta kolektiboa —sozial eta zibikoa— daukana. Uste dugu horrela bakarrik erantzun ahal izango zaiela gizarteak oraingo eta etorkizuneko belaunaldien hezkuntzan jarri dituen itxaropenei. Esan ohi denez, duela 50 urte hildako pertsona bat bizitzara itzuliko balitz, oso bestelako mundu bat aurkituko luke, eta ia aldatu ez diren bi eremu soziologikotan bakarrik ezagutu ahal izango luke bere burua: eskolan eta elizan. Gu harago joango ginateke, eta, eskolari dagokionez, gehituko genuke erakunde horren «fosilizazioa» batez ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren (DBH) zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengo (DBHO) etapetan eta, zehazki, giza eta gizarte-zientzien jakintza-arloetan gertatu dela eta egoerak «duela 50 urtekoa» bezalakoa izaten jarraitzen duela. Beraz, hezkuntza-gaitasunen betebeharra da irakaskuntzako profesionaltasunaren inguruko kontzeptu berri bat definitzea etorkizuneko giza eta gizarte-zientzietako irakasleentzat. Guk, behintzat, Europako Kontseiluak emandako gaitasunekin bat egiten dugu, eta arestian azpimarratutako esperientziak horretarako baliagarriak direlakoan gaude: erronken bidez ikaskuntza-egoerak antolatzea eta animatzea; errespetuan eta elkarrekiko lankidetzan oinarritu- | science |
addi-a510c72f922f | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57639 | Heziketa fisikoa Heziberri berrian: gidalerroak eta argudioak azaltzen | Martínez de Santos Gorostiaga, Raúl ; Oiarbide Goikoetxea, Asier ; Aracama, Astrid; Founaud Cabeza, Maria Pilar | 2021 | Raúl Martínez-Santos, Asier Oiarbide, Astrid Aracama, María Founaud 30 Tantak, 2021, 33(2), 29-47 1. SArrerA 2010. urtean, Lisboan, Europako Hezkuntzaren Ikuspuntu Batzarrean «ikasleriarentzako oinarrizko kualifikazioak» definitu ziren. Batzar hori Europako Erreferentzia Markoaren eraketa abiapuntua izan zen, gako diren zortzi konpetentzia garatu zirelarik. Bizitza osorako ikasketa prozesuan, garapen pertsonala lortzea, hiritar aktiboak izatea eta kohesio soziala eta ezagupenaren gizartearentzat lana lortzea zituen helburu. Bide horretatik abiatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan, Heziberri 2020 planaren barnean, 2016. urtean 236/2015 Hezkuntza dekretua argitaratu zen. Dekretuak bi irizpide berriztatzaile zituen: alde batetik, Oinarrizko Hezkuntzarako dekretu bakarra zen, hau da Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza barneratzen zituen; eta bestetik, curriculuma konpetentzietan oinarritzen zen. Heziberri 2020 funtsezkoak izan diren bi erreferentziatan oinarritzen zen. Alde batetik, Unescorako Delors txostenak (1996) definitzen dituen hezkuntzarako lau zutabeak jasotzen zituen: ezagutzen ikasi, egiten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi eta izaten ikasi, jakintza arlo guztietan zeharkakoak diren konpetentziak hain zuzen. Eta bestetik, Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) gomendatutako oinarrizko konpetentziak jasotzen zituen, konpetentzia motorra barne. Irizpide horietan, euskal hezkuntza sistema, bere ikasgai eta ezagupen eremuen bidez, eraldaketa sakona eman nahian azaltzen zitzaigun. Heziketa fisikoari dagokion curriculuma ere beste ikasgaietan bezala konpetentzietan oinarritzen zen eta, besteak beste, jokabide motor, egoera motor edo eginkizun motor terminoak aipatzen ziren lehenengo aldiz, guztiak akzio motorrean oinarritutako heziketa fisiko baten funtsezko kontzeptuak. Aipatzeak baino garrantzia handiagoa zeukan esanahiak, jakinik akzio motorraren ikuspuntutik heziketa fisikoa jokabide motorren heziketa bezala ulertzen dela (Parlebas, 2016, 46. or.). Garrantziaren zeinu da, bestalde, 236/2015eko Dekretuaren II. eranskin orientatzailean «jokabide motorra» 13 bidez aipatzea. Ahaleginean, jada ezagunak eta aski erabiliak diren psikomotor eta soziomotor terminoak ere aipatzen ziren. Neurri batean behintzat, esan daiteke curriculum horrek akzio motorra aztergai duen praxiologia motorraren iturritik edaten zuela. Zeinu horiekin doidoia Heziberrik jokabide motorraren heziketan beste urrats bat egitera bideratzen gintuela zirudien, betiere, aztergai horren eredu teoriko-zientifikoa babesten duen praxiologia motorraren bidez. Zientziaren printzipioei jarraituz heziketa fisiko koherente bat egiteko ezagutza euskarri paregabea (Parlebas, 2020, 7. or.). Aipamen hori ez da oinarririk gabekoa. Akzio motorrean oinarritutako heziketa fisikoa ez da zenbaitek deituriko korronte bat (Zoro, 2002, 84-87. or.), ezta ere orain bat-batean etorri zaigun azken bitxikeria. Denbora asko pasatu
Heziketa fisikoa Heziberri berrian: gidalerroak eta argudioak azaltzen https://doi.org/10.1387/tantak.22236 31 da 1959an Parlebasek lehen artikulua idatzi zuenetik (2017, 51-55. or.) eta harrezkero han eta hemen onartu da. Egungo egoeran eta jakinik Heziberri berriztatzear dagoela, egoki ikusten da hasitako bidea zabaldu, egokitu eta pausoz pauso egitea. Maite dugun heziketa fisikoa indartu eta aldarrikatzeko bidea egitea. Baina, akzio motorraren ikuspuntutik, Heziberri, sistema pedagogiko koherentea al zen? Galdera horren erantzun bila, interesgarria izan daiteke akzio motorraren ikuspegitik koherentzia izateko bete behar dituen irizpide eta ezaugarriak argitzea; arlo legegilean, didaktikoan eta pedagogikoan ororentzako eta orotariko heziketa fisiko batek bete behar duena aztertzea. Parlebasentzat (2006) «akzio motorra heziketa fisikoaren gezi-burua da», eta metafora polit hori heziketa fisikoaren egitura ulertzeko ezin hobea. Bide horretan abiatzeko, ulergarritasuna areagotzen lagunduko digun irudia aurkezten dugu (Martínez-Santos, 2020, 11. or.). Bertan heziketa fisikoaren antolamendu egitura azaltzen da eta heziketa fisikoaren erpina den akzio motorrak egitura guztiari zentzua eta koherentzia ematen dio. Hezkuntzako legeak kulturizatzea, sozializazioa eta zibilizazioa bilatzen dituenez, hezkuntza instituzioak xedeen arabera eduki multzoak zehaztu behar ditu. Behin hori zedarrituz, eskola erakundeak eduki multzo eta jardueren arteko eremuan murgiltzen dira eta ikasgelako programan eginkizun motorrak proposatzen dira. Eduki multzoak eta jarduerak proposatu eta zehazteko praxiologia motorra ezinbesteko egiten da eta xede eta eduki multzoekin heziketa fisikoa gauzatzen da. Literatura zientifikoan jadanik aspaldian ohikoak diren etnomotrizitateak, semiotrizitateak eta ludomotrizitateak osatuko dituzte praxiologia eta heziketa fisikoaren arteko eremuak. Kultura barneratzea, zeinu motorrak interpretatzea eta ludikotasun motor aberatsa, gure arloak dituen altxorrak dira. Eta harri bitxi horiek gauzatzeko modu bakarra esku hartze eta oinarri zientifikoan kokatzen den akzio motorra da. Jada badakigu heziketa fisikoan lortu nahi diren efektuak praxiologiaren bidez aurreikus daitezkeela. Hori jakinik, esperotako efektu bihurtzen dira eta akzio motor egokia proposatuz lortutako efektu (Parlebas eta Dugas, 1998, 44. or.). Urratsez urrats hara hemen gezi-burua, akzio motorrean oinarritutako heziketa fisiko koherente eta zentzuduna. Heziketa fisikoaren egitura eta norabidea azaldurik, hurrengo orrialdeetan ulerkorragoa egiten saiatu gara, akzio motorrarekiko koherentzia hori maila guztietan azalduz. Kontzeptu eta terminoek, dagokien tokian dute zentzua eta hori eginez irakasleari esku-hartze koherente bat egiten laguntzea eta bere jarduna argudio aberats eta ukaezinez osatzea nahi da. Heziberri berria akzio motorrean oinarrituko bada, irakasleok jakin beharko dugu, egoera motorrak proposatuz, legea betetzeaz gain printzipio pedagogiko eta didaktikoak ere betetzen ote ditugun. Argi azalduz ulergarritasuna eta argudioak hiru maila horietan agertzen direla.
Raúl Martínez-Santos, Asier Oiarbide, Astrid Aracama, María Founaud 32 Tantak, 2021, 33(2), 29-47 1. irudia Heziketa fisiko-praxiologiko baten barne logika Jarraian, sistema ulertu eta gauzatzeko printzipio legegile, pedagogiko eta didaktiko horien ulermena aurkezten ditugu, helburua gure jardunak zentzua baduela erakustea izanik: bai ikastetxeko zelai edo kiroldegitik dekretura eta baita ere lege idatzitik eskolako jolastokira. 2. LeGeA beTeZ ASKATASunAK ZeDArriTZen Nahiz eta zientzia eta bere irakaskuntza libreak diren adierazpena 1849an Europan gauzatu (González del Valle, 1981, 318. or.), heziketa formalean denak ez du balio. Derrigorrezko esku-hartzearen izaerak duen ezaugarria da hori. Norberak nahi duena irakasterik ez dago. Heziketa fisikoan irakasleak jarduerak proposatzerako garaian legea mugatzailea da, zedarritu egiten du eta hori beha daiteke hezteko askatasunaren, irakasteko askatasunaren eta katedra askatasunaren bitartez. Gaur egun derrigorrezko hezkuntza, batxilergo edo lanbide heziketako moduluetan katedra askatasunari dagokionez lege arau berezirik ez dago, eta katedra askatasuna eta irakaste askatasuna nahasten dira (Nando eta Sanz, 2019, 530. or.). Hala eta guztiz, irakaskuntza ez-unibertsitarioari dagokion aplikagarritasuna argituta gelditu zen Auzitegi Konstituzionalak 5/1981ean emandako epaian:
Raúl Martínez-Santos, Asier Oiarbide, Astrid Aracama, María Founaud 34 Tantak, 2021, 33(2), 29-47 Mailaketa argia da eta inork gutxik zalantzan jartzekoa. Legea bete eta eskolan nahi dena irakastea ezinezkoa da, printzipio juridikoa ez baita beteko. Baina katedra-askatasuna eskubide bat da, irakasteko eta hezteko askatasunen gatibu dagoen eskubide bat. Eta eskubide horiek heziketa fisikoan ere gauzatu behar dira, bakoitzari bere eremua eta maila egokituz. 2.1. Heziak izateko eskubidea eta hezteko eskubidea Hezkuntza eskubidea baloreekin lotzen da; denok dugu heziak izateko eskubidea. Oinarrizko derrigorrezko hezkuntza dohainik izatean hiritar guztiek eskubide hori gauzatzea bermatu nahi da. Baina eskubide horren ifrentzuan gizarteak guztiengan ezartzen duen hezteko eskubidea dago. Hiritarrak hezia izateko eskubidea du, baina aldi berean heztekoa. Paradoxa hori ulertzeko, nahikoa da estatua, zerga-sistema eta hezkuntza nola antolatzen diren aztertzea. Harreman horrek justifikatzen du hezkuntzak xedeak izatea eta, Luhmannek adierazi bezala, «sistemak, mantendu dadin, bere inguruari entregatu behar dizkion errendimenduak» adieraztean datza (Joas, 2013, 208. or.). Hezkuntzarekin xede bat bilatzen da eta balorea xede horretarantz eginikoa da, modu horretan hezkuntza prozesua orientatuz (Expósito et al., 2018, 4. or.). Behin hori argiturik eta heziketa fisikoaren erreferentzia akzioa dela jakinik, xedea argi geratzen da: akziorako konpetentzia, dekretuan agertzen den konpetentzia motorra garatzea. Gizakiak aktore kokatuak gara, kreatibitatez erantzuten dugun gizon-emakumeak (Colapietro, 2009, 1. or.), eta, horrenbestez, norbera ezagutzeko, besteekiko erlazioan murgiltzeko eta ingurunea miatzeko egoera ludomotorren multzoa baino hobeagorik ez dago. Xedeek ez dute balio heziketa fisikoa definitzeko (Parlebas, 2017, 84. or.), baina bizirik irauteko beharrezkoak dira. Heziketa fisikoan xedea, akzio motorren bidez akziorako heztea da: irakasle adituek prestatu eta gidatutako eginkizun motorretan jokabide motorrak eginez heztea. 2.2. Praxiologia bitarteko Xedea finkatuta, hurrengo urratsa bitartekoa argitzea da, izan ere, irakasteko eskubidea horretarako ardura eta gaitasuna dituenaren bidez gauzatu daiteke bakarrik. Bitarteko guztiek ez dute uzten helburu oro lortzen eta teoria guztiek ez dute akziorako hezten. Akzio motorren bidez akziorako hezteak, beharrezkoa du teoria praxiologikoa. Hezkuntza ororen xede diren norberaren ezagutza eta dominioa, ingurunearekiko harremanaren ezagutza eta besteekiko harremanen ezagutza gauzatzeko, kontzeptu praxiologikoen beharra ezinbestekoa egiten da. Jokabideak eta akzioak, kirol jokoak eta eginkizunak, egoerak eta barne logikak, eta beste hainbat arlok
Heziketa fisikoa Heziberri berrian: gidalerroak eta argudioak azaltzen https://doi.org/10.1387/tantak.22236 35 laguntzen digute dimentsio anitzeko pertsona osotasunean hezten, ulertzen eta orientatzen: Jokabide motorraren kontzeptuak eskenatokiaren erdian kokatzen ditu akzioan dagoen banakoa eta bere pertsonalitatearen adierazpeneko modalitate motorrak. Futbolari batek defentsa gainditu eta golera jaurtitzen duenean, 100 metroko atleta batek keinu azkar baten bidez lekukoa bere kideari pasatzen dionean edo eskrima egiten duen tiratzaile bat bere aurkariaren gainera botatzen denean, ezin dugu konformatu ekoizpen motor horiek gorputz-makina bezala ulertzen den «mugimendu» termino sinpleetan aztertzearekin. Pertsonaren oinarrizko dimentsioak jokoan jartzen dituzten jokabide motorrak dira: dimentsio biomekanikoa, zalantzarik gabe, baina baita afektiboa, erlazionala, kognitiboa eta adierazpenezkoa ere: gure futbolaria beste jokalariekin komunikatu behar da, zantzu egokiak antzeman eta erabaki arriskutsuak hartu; erreleboetako lasterkariak partekatutako akzio batean dagoela ulertu behar du; eskrimalariak distantziak ebaluatu, norabidea kalkulatu eta aurkariarengan zalantzak sortu behar ditu keinu egokiak eginez1. (Parlebas, 2016, 46. or.) Jokabide motorrean oinarria ezarriz, heziketa fisikoa pertsonaren garapen integralerantz bideraturiko proposamen egokia da. Izakia konplexua denez gero, konplexutasunetik abiatuz erantzun ahal izateko, hezkuntzaren xedea konplexutasunerako heztea izan beharko luke (Zabala, 1999, 10. or.). Izan ere, hezkuntzako esku-hartzeetan pertsonalitatearen osotasunean eragitea edo eraldatzea bilatzen da (Parlebas, 2017, 215-218. or.). Osotasun hori osatzen duten dimentsio guztietan, hala nola, dimentsio kognitiboan, afektiboan, erlazionalean, sorkuntzazkoan, erabakiak hartzeari dagokionean eta erreferentzialean. Akzio motorraren bidez akziorako hezteko praxiologia beharrezko egiten da: bideak eta jomugak bat egiten dute. 2.3. Metodologia oro esku-hartze motorrean Ikusi dugunez irakaslearen jarduna askatasunerako hezia izateko eta askatasunerako hezteko eskubideen menpe dago, eta proposamen pedagogiko guztiek hori betetzea nahi dute. Halaber, proposamen didaktiko oro esku-hartze motorren dimentsio ezberdinekin, estilo, estrategia edo ebaluazioarekin lotzen da (Martínez-Santos, 2019, 1476. or.). Mamira joanez, heziketa efektuak lortzeko, nahi diren efektuak lortutako efektu bihurtzeko, 1 Euskara ez den beste hizkuntza batzuetatik eratorriak diren aipu guztiak autoreek itzulitakoak dira.
Raúl Martínez-Santos, Asier Oiarbide, Astrid Aracama, María Founaud 36 Tantak, 2021, 33(2), 29-47 ezinbestekoa da eskolako praktiketan eginiko zereginen esperotako efektuak ongi kudeatzea. Hori egiteko, zientzia lagun dugu eta ikerketen emaitzek, irakaslearen jarduna orientatuz, nahi diren efektuak lortutako efektu bihurtzeko aukerak areagotu egiten dituzte. Zientzian oinarritzen den heziketa fisiko-zientifikoak eman, kendu eta derrigortu egiten du. Irakaslearen hautatze erabakia ona izan dadin laguntzen du: Heziketa fisikoa ez da zientzia bat, baizik eta praktika bat, hau da, dagokion gizarteko arau eta baloreen menpe dagoen jokabide motorren heziketa bat. Hala ere, zientifikoa izatea aginduzkoa da. Medikuntza ez da zientzia bat baina ikerketen emaitzetan oinarritzen da eta, modu berean, heziketa fisikoa marko zientifiko batean aritu behar da. (Parlebas, 2016, 8. or.) Akziorako heziketa fisikoa egitura, genesia eta motrizitatea elkarrekin batera doazen heziketa fisiko bat da (Parlebas, 2017, 3. atala). Hori bistakoa egiten da bai ludomotrizitatea aztertzerakoan eta baita ere ikaskuntza, transferentzia eta moldaketa fenomenoak ulertu eta aztertzeko unean. Zalantzarik gabe irakaskuntza praxikoak esku-hartzeari zentzu pedagogikoa, oinarri juridikoa eta argudio zientifikoak ematen dizkio: geroz eta gehiago dira akzio motorraren ikuspuntutik argitaratu diren ikerketa zientifikoak. Harrokeriarik gabe eta zintzotasunez adieraz daiteke bere ardurapean dituen pertsonen konpetentzia motorrak (Parlebas, 2018) garatzeko eta gure gizarte, kultura, instituzio eta zientziak espero dutena betetzeko bitartekorik egokiena jartzen ez duenak ezjakintasuna edo arduragabekeria izango duela abiapuntu. 3. HeZiKeTA eTA LuDiKOTASunA, bATerAGArriAK OTe? Dimentsio juridikoa aztertzean argi gelditu da norberak nahi duena irakastea amets bat besterik ez dela. Oinarrizko hezkuntza, eta bide batez heziketa fisikoa, lege moduan sortutako irakaskuntzaren esku-hartze eremu bat da. Zedarrituz, hezkuntza-agenteen jarduna erregulatzen du aurrez ezarritako eta baldintzatutako ekintzak, jarritako bitartekoen arabera bideratuz. Maila juridikoa azalduta, maila pedagogikoaren txanda da. Alderdi pedagogikoak heziketa eta ludikotasuna du oinarri. Eskatutako xedeen eta ditugun irakaskuntza bitartekoen arteko loturaz arduratu behar dugu, akzio motorren logika desberdinez. Hezitzaile askoren aita pontekoa den John Deweyk (1859-1952), bere teorian akzioa hartu zuen oinarri pedagogikotzat: Uste dut benetako heziketa bakarra umea aurkitzen den egoera sozialen ekoizpenek eskatzen dizkioten estimulazioen bidez ematen dela. Eskaera horien bidez unitate bateko kide bezala jardutera bultzatua dago, bere akzio estutasunetatik eta hasierako sentimenduetatik ateratzera eta bere burua
Heziketa fisikoa Heziberri berrian: gidalerroak eta argudioak azaltzen https://doi.org/10.1387/tantak.22236 37 partaide den talde bateko ongizate ikuspuntutik sortzera. Besteek bere akzioei emandako erantzunetatik abiatuz iristen da beren esanahi soziala jakitera, aldi berean bere balioa berengan islatuz. (Dewey, 1897, 3. or.) Deweyren ustean, eskolak «gaur egungo bizitza ordezkatu behar du, umeak bere etxean, auzoan edo jolas zelaian egin dezakeen bezain erreala eta bizia» (7. or.) izan behar du. Are eta gehiago eta beste urrats bat eginez, akzioa abiapuntua ez ezik, helmuga, hezkuntzaren xedea ere badela adierazten du: «Hezkuntza, bizitza interesgarri baten bilaketa da, interesa uxatu edo atzeratzen duen bizitza baten ordez aktiboki interesatzen garen bizitza» (Goodman, 2007, p. 220). Joko/jolasak heziketarako indar handia zuten jarduerak ziren Deweyren iritziz, baina joko/jolasak eta hezkuntza binomioak paradoxa batera garamatza; izan ere, ludikotasunak definizioz izaera librea dauka, eta hezkuntza, berriz, arautua dago. Eta horrek ez du zerikusirik joko/jolasak heziketa fisikoko eduki izatearekin baizik eta haurrei beren kasa nahi dutena egiten uztearekin. Dewey, Peirce eta halako autoreen ideiak heziketa fisikoaren arloan ulertu eta ezagutzeko Sara Barrenak giltzarri batzuk ematen dizkigu. Akzioa eta izan ditzakeen ondorioak, zorroztasuna eta imajinazioa bateratuz hipotesi bidezko arrazoiketa, akatsaren balorazio positiboa, autokontrolaren sustapena, ikasleei ikerketa eta komunitatea bultzatzen dizkieten hazkundea eta espiritu zientifiko baten azturen garapena dira hezkuntzarako pragmatismoak eskaintzen dizkigun gakoak. (Barrena, 2015, 162. or.) Argi dago heziketa fisikoan ere lortu dezakegula beste eremu eta jakintza arloetatik adierazitako kontzeptuei esanahi berri bat ematea guretzat ohikoak diren kontzeptuen bidez: «(kirol) jokoak imajinazioa garatzen uzten du» (Barrena, 2015, 164. or.), «(kirol) jokoak baloreen garapenean laguntzen du», «joko/jolasak eta kirolak adierazpen modu batzuk dira» (166. or.), «(kirol) jokoek arauak betetzen erakusten digute» eta «(kirol) jokoak gure askatasuna sustatzen du»: (Kirol) jokoak umeari erakusten dio imajinatzen eta arau batzuk betetzen, hauek hazkunde eta sorkuntzarako bi oinarrizko alderdi direlarik, izan ere sorkuntza erabiltzen, ikasi egin behar da arau batzuk dituen sistema baten barrenean izan behar baita. Bestelakoan, ustez sorkuntza zena bitxikeria izango baitzen. (Barrena, 2015, 167. or.) Egoera motor guztiek, kirol joko instituzionalizatuak barne, formakuntza ahalmena dute, baina hori ez da gauzatuko zorian edo aurreiritzien sinesmenean oinarrituz. Xedeak lortu ahal izateko egoera motor horiek egoki ezagutzea eta ongi erabiltzea beharrezkoa da.
Raúl Martínez-Santos, Asier Oiarbide, Astrid Aracama, María Founaud 38 Tantak, 2021, 33(2), 29-47 3.1. Akzio dominioak eta sailkapena «Akzio motorren ezaugarri bereizleen araberako jarduera fisikoen sailkapena» (Parlebas, 2016) gure arlo kurrikularraren eduki multzoak modu egokian antolatzeko tresna ezin hobea da. Bertan, jarduera fisiko mota bakoitza akzio dominio batean dago. Sailkapen horren ezaugarri nagusietako bat dominioak elkarren artean baztertzaileak eta esklusiboak izatean datza. Sailkapen hori ez da atzo goizekoa, 1970ean argitaratu zuen Parlebasek (2017, 177. or.) «jarduleari eskaintzen zaizkion kirol egoerak» deituz. Harrezkero, ziurgabetasuna (Parlebas, 2001)*2, erabaki motorra*, metamotrizitatea*, akzio printzipioa*, komunikazio praxikoa*, praxema*, inteligentzia motorra*… eta beste hainbat kontzeptuk osatu dute akzio motorrak ulertu eta aztertzeko modua. Guztiak, motrizitatearen ezaugarri bereizleak ulertu eta analizatzeko garaian aurrerapen galanta bilakatuz. Ingurune fisikoak eta sozialak jardulearengan ezartzen dituzten harreman motak izanik akzioaren gakoa, bi iturri horietatik sortzen zaion ziurgabetasuna da ondorioa. Jarduleak hartzen dituen erabakiak, direnak direla, jardule eta sistema ludomotorren arteko harremanaren zeinu eta interpretazioak dira eta barne logika deitzen diegu. Eta halaber, barne logika bakoitzean jarduleen pertsonalitatearen adierazpenak jokabide motorrak izango dira. Jadanik dominioen sailkapena ezaguna bada ere, kideengandik (K), arerioengandik (A) edo ingurunetik (Z) eratorritako ziurgabetasunaren arabera heziketa fisikorako ezinbesteko erreferentzia diren zortzi dominio mota bereizten ditugu: Oinarrizko arazoetako bat jarduera fisiko eta kirol jarduera multzoaren ulergarritasunari lotutako adierazle objektiboak aurkitzean datza. Ulergarritasun horrek kirol bakoitza bere ezaugarri praxiko nagusien arabera identifikatuko lukeen sailkapen bat utzi beharko luke egiten. Operatiboa den sailkapen bat egitea garrantzitsua da, hau da, ikerketa eta heziketa eragiketetan bihur daitekeena, alegia. Akzio ezaugarrietan oinarritutako sailkapen bat hezitzailearentzako tresna zoragarria bihur daiteke, modu horretan motrizistak ariketa eta jarduera bakoitza bere heziketa- proiektuaren arabera zentzuz eta ezagutzaz aukeratu baitezake. (Parlebas, 2016, 40. or.) 3.2. Semiotrizitatea Dominioen araberako sailkapena heziketa fisikorako ezinbesteko tresna da. Aukera bakarra da etorkizuneko hiritarrak izango diren pertsonek do- 2 *: Parlebas, P. (2001). Léxico de praxiología motriz. Barcelona: Paidotribo.
Heziketa fisikoa Heziberri berrian: gidalerroak eta argudioak azaltzen https://doi.org/10.1387/tantak.22236 39 minio desberdin guztietan konpetentzia motor maila egokia gara dezaten. Sailkapena erabiliz heziketa fisiko eragile eta eraginkor bat sortzen da. Erabilpena erosoagoa eta errazagoa izateko zortzi dominio motorrak zazpi bihurtzen dira «simplexeko moten baliokidetasunen arabera, erabilpen praktiko eta eskaera sozialaren arabera berregituratuz» (Parlebas, 2003, 38. or.). Modu horretan, akzio soziomotorrari dagozkion hiru dominio lortzen ditugu: kooperaziozkoa (K eta KZ ), areriotasunezkoa (A eta AZ) eta kooperazio-areriotasunezkoa (KA eta KAZ). Akzio psikomotorrari dagozkion beste hiru: ingurune egonkor batean bakarka modu kuantitatiboan neur daitekeena, ingurune egonkor batean bakarka modu kualitatiboan neur daitekeena (ø) eta bakarka ingurune fisiko aldakor batean (Z). Azkenik, zazpigarren dominioa jarduera fisiko artistikoena, gorputz adierazpenezko multzoa izango litzateke, kanpo dagoen erreferentzia bati aipua egiten diotenak izanik. Pauso bat haratago eginez eta berregituratze sakonago baten bidez, bi motrizitate bereiziko lirateke: jarduera fisiko artistikoak batetik eta jarduera fisiko ludomotorrak bestetik. Agerian geldituz eta gogoraraziz, akzio motorraren muina semiotrizitatea dela: «Parte hartzaileen jokabide motorren zeinu sistemen aplikaziora lotutako ikuspuntutik egoera motorren eremu eta jatorria» (Parlebas, 2016, 45. or.). Hori jakinik eta beste edozein konpetentzia bezala, konpetentzia motor bat eskatuz gero, errazago, erosoago eta argiago beha eta azal daiteke konpetentzia semiotor bezala. Eta modu horretara hiru konpetentzia semiotor arlo edo bektore agertzen zaizkigu: — Semiotrizitate erlazionalak, sozioafektiboak: «beren elkar-trukatze motorrei jarduleek ematen dieten balio afektibo eta erlazionalean eragile dena» (Parlebas, 2017, 369. or.). — Semiotrizitate erreferentzialak, «lengoaiaren antzekoak, berehalako motrizitatearena ez den eduki bat igortzen dutenak». Batzuetan musikaz lagundua eta itxura ikoniko, sinbologiko eta zantzuzko aldakorrak dituena. — Semiotrizitate instrumentalak, «irabazteko agerikoak diren portaeren zerbitzura dagoen meta-motrizitate bat eskatzen dutenak». Aurrez aurreko egoeretan gertatzen da. Espazioari dagozkionak ere barne hartzen ditu, baina baita ere bere gabeziari dagozkionak: nagusiki automatismoen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan aplikatuak. Norberaren semiotrizitatea desagertu egiten da konpetentzia ezari dagokion ziurgabetasunari lotuta. 3.3. etnomotrizitatea «Garatu diren kultura eta ingurune sozialarekin duten harremanen ikuspuntutik ulertutako praktika motorren eremu eta izaera» da etnomo-
Raúl Martínez-Santos, Asier Oiarbide, Astrid Aracama, María Founaud 40 Tantak, 2021, 33(2), 29-47 trizitatea (Parlebas, 2001, 227. or.). Kirol jokoen barne logikak (ludomotrizitateak), konpetentzia motor orokorrak (semiotrizitateak) eta kultura ludodeportiboak (etnomotrizitateak) osatzen dute motrizistarentzako oinarrizkoak eta eraginkorrak diren kontzeptuen multzoa. Kategoria ludodeportiboak errepasatuz eraiki zuen Parlebasek bere teoria soziologikoa, heziketa fisikoaren esku utziz altxor eta erronka gisara. Kategoria ludomotorren ludorama hiru ezaugarri bereizleen batuketatik abiatuz eraikitzen da: batetik, arauen presentzia edo gabezia; bestetik, lehia; eta, azkenik, instituzionalizazioa (Parlebas, 2008): — Kuasijokoak: arautu gabeko jarduerak dira, informalak, murrizketarik gabekoak. Akzioak dira: ibili, igeri… — Joko motorra: jokoak arautuak daudenean. Denek ez dute aurrez aurrekorik; adibidez, korro edo txalo-jolasak. Jokoak arautuak daudenean kirol jokoak deitzen diegu. — Kirolak: kirol joko instituzionalizatuak dira eta iristen ez direnak kuasikirolak, kirol joko tradizional edo bizikidetzakoak, kaleko joko/jolasak (Bordes et al., 2013) eta bideo jokoak. Heziketa fisikorako edozein jarduera jasotzen du taxonomiak, hain zuzen kuasijokoak, kirolak eta kuasikirolak, joko/jolas tradizionalak eta «egoera didaktikoak: agindu, gomendio edo iradokizunez adieraziak, hala nola ariketak, egokitutako egoerak, prestaketarako eta heziketarako ariketak eta ariketa askotarikoak (gorputz adierazpena, yoga, eutonia…)» (2001, 174. or.). Bistakoa da joko/jolas tradizionalen izendapen berria, bizikidetza joko/jolasak deituz, bat datorrela semiotrizitate erlazionalarekin. Gainera, Etxebestek erakutsi duen bezala (2002; 2004), joko/jolasaren euskal kontzepzioak kulturaren eta akzio motorraren arteko lotura ulertzeko eta zabaltzeko bide ezin hobeak ditugu. Aldiz, bideo-jokoen presentziak (exergames bezala ulertuta) akzio motorra eta jokabide motorra ulertzeko mugetan nahaste sakonak eragiten ditu eta lasaitasunez aztertu beharko da. (Bordes eta Martínez-Santos, 2020, 4. or.) 4. ebALuAZiOA Xedeak eta bitartekoak azaldu ondoren ebaluazioa dugu orain aztergai. Ebaluazioak adieraziko digu ea baldintzetara egokitu garen, egoerekin bat etorri garen eta zereginean lortutako maila zein izan den. Eskolako zeregin bakoitzak erantzun bat eskatzen du eta erantzun bakoitza zentzua duen eta interpretagarria den ekintza bat da. Fenomeno horietako bakoitzean ebaluazioa deitzen diogun balorazio bat agertzen da. Heziketa fisikoaren esku-hartze objektua, elkarrekintzan dagoen unibertsoko errealitate sozial eta materialarekin aukera bat, irekitze bat edo gaurkotasun bat dela onartu dezakegu. Jokoak «mikrogizarte» bat (Par-
Heziketa fisikoa Heziberri berrian: gidalerroak eta argudioak azaltzen https://doi.org/10.1387/tantak.22236 41 lebas, 2017, 381. or.) edo are eta gehiago «mikrokosmos» bat (Guilbaud, 1964) direlako adierazpenek modu horretan hartzen baitute zentzua. Egoera motorrean parte hartzen duten ikasleen portaera motorrei lotutako esanahiak, interpretagarriak dira semiotrizitate erlazional, sozioafektibo edo instrumentalaren aldetik. Atxikimendu eta traizioak, oroitzapen eta burutapenak, aukerak, eraso eta aldaratzeak… hainbat izan daitezke esanahia duten portaerak, eta hiru funtzio horien arabera interpretagarriak. Eta guztiak, ebaluazioa zentzu itxian hartuz, lotzen dira ikasketa eta esku-hartzearen objektuekin: inteligentzia, konpetentzia eta autokontrolarekin. Ebaluazioarekin, praktika motorraren eragin erreala nolakoa izan den jakin nahi dugu. Errealitate horren berri ematen diguten zeinuak zeintzuk diren ezagutzea gura izanez eta heziketa prozesuaren garapenaren gidalerroei zentzua emanez. 4.1. espezifikotasun motorra Onartutzat jotzen dugu edozein esku-hartze motorrek aztarnak uzten dituela, egokia izan den antolakuntza didaktiko batek sozialki baloratzen diren eraldaketak lortzen dituela. Piagetek (1896-1980) ederki erakutsi zigun inteligentzia akziotik sortzen dela, jokabide motorrek geroz eta garatuago den errealitatearen ezagutza eraikitzen uzten dutela. (…) Inteligentzia eta kreatibitatea joko zelaietan gertatzen dira, jokabidearen erregulazio instintiboan jada agertzen zirenak. Giza gorputzaren erreflexio aurreko intentzionalitatea ez da espiritualitate purua gainditzen duen animali jokabide baten erlikia, baizik eta organismoaren eta ingurunearen arteko erlazio tipiko baten egitura. (Joas, 2013, 231. or.) Joasek adierazten duen bezala «norberaren (aktorearen) gorputzaren instrumentalizazioa bere ulermenerako hipotesi bat behar duen garapen baten emaitza bezala ikusi behar da» (2013, 231. or.). Gai garrantzitsu hori gorputz eskema edo gorputz irudiari buruzko ikerketetan jorratu da eta Parlebasek ere azaldu zuen, honela definituz: Norberaren gorputzaren irudikapen eta bere esku hartze posibilitate dinamikoena, dagokion akzio motorrak ezarritako mugetan, espazio, instrumentu, denbora eta beste pertsonen ezaugarrietara prebentiboki lotua. (Parlebas, 2001, 202. or.) Le Boulchek sortutako ikuskera psikomotrizistak gorputz eskema ulertu eta erabiltzeko duen patroi estandarrarekiko ñabarduraz eta argibidez betez, Parlebasek beste urrats bat eman zuen:
Raúl Martínez-Santos, Asier Oiarbide, Astrid Aracama, María Founaud 42 Tantak, 2021, 33(2), 29-47 Gorputz eskema ez da isolatu daitekeen errealitate bat, baizik eta kontzeptu bat, praktika adierazpen bat eta horrela erabiliko dugu. Sentsazio bisual, ukimenezko, bestibular, zinestesiko eta abarretan oinarritutako gorputz adierazpenak, guztiz askotarikoak diren errealitateak hartzen ditu barne: jarduera bakoitzak, egoera motor bakoitzak gorputz eskema espezifiko bat eskatuko du. (Parlebas, 2001, 205. or.) Baieztapen hori argi eta garbi frogatu du Emmanuel Fernandesek (2014), eskolatze lehen urteetan kirol espezializazioa errealitate bat dela azalduz eta marraztutako gorputz adierazpenetan argi erakutsiz, barne logika bakoitzak gorputz eskema zehatz bat eraikitzen duela. Nahiz eta hori jakin, gorputz eskema ebaluatzeak ez dirudi zentzu gehiegi duenik. Gainera, ez dago argi egin daitekeenik ere. Horren ordez irakasleak proposaturiko eginkizun motorrak gainditzeko beharrezko diren baliabideak ebaluatu beharko lituzke. Baliabide horiek hezkuntza xedeetan agertzen diren moduan konpetentzia motorrak izanik. Jokabide motorrak egoera motorretan garatzen dira eta eginkizun motorrei ematen zaien erantzunetan heziketa xedeak konpetentzia motor gisara azaleratzen dira: Konpetentzia, ingurunearekiko kokatzeko modu global bat da, kanpoko munduarekiko harreman bat, asmatzea, aurrezaurre egitea eta elkarekin partekatzea eskatzen duena. Prozesu horiek guztiak bizipenera eta praktikatzaile baten jokabide motorren eguneratzearekin adierazten den pertsonalitatearen baliabideetara daramatzate: jarduten duen pertsonaren jokabide motorren aukerez gain, deusek ez du zentzurik eta honek noski bere ahalmen organikoak akzioan jartzea berekin dakar, baina baita ere (ahalmen) kognitibo, afektibo eta erlazionalak. Eta, hain zuzen, akzio motor hau bere prozesu eta irudikapenetan egitea da proposamen praxiologikoaren bihotzean dagoena. (Parlebas, 2018, 93. or.) Azalpen argi hori eginik konpetentzia motorra oso kontzeptu interesgarria bihurtzen da eta bere barnean sartzen dira egiten jakitea edo izaten jakitea. Edozein konpetentzia lotuta egongo da egoera zehatzek eskatutako jokabide motorren edukiari; izan ere konpetentzia terminoa, aukeratutako jokabide motor partikularrekin lerrokatzen den neurrian, plastizitate eta esanahi aldakorrekoa da. Horrela, konpetentzia informazional batez hitz egingo dugu eta konpetentzia erlazional batez, eta konpetentzia semiotorra proposatuko dugu akzioan ari den pertsonak inguruko estimuluetatik informazio berezia ateratzea adierazteko. Konpetentzia hau, surfean eta baita ere eskubaloian, eskaladan edo tenisean, entrenamenduetan aurreprogramatu gabeko aurre-hartze, enpatia eta aurreakziozko ezusteko adierazpenetan gauzatuko da. (Parlebas, 2018, 93. or.)
Heziketa fisikoa Heziberri berrian: gidalerroak eta argudioak azaltzen https://doi.org/10.1387/tantak.22236 43 Ebaluazioa, Luhmannek aipatzen zuen errendimenduaren balioespena (Joas, 2013, 208. or.), heziketa fisikoan ere egin behar da. Jakinik, eta kontutan hartuz, konpetentzia motorrak bakarrik ebaluatu behar direla, bestela heziketa fisikoak beste ikasgaietatik desberdintzen eta ezaugarritzen duena galduko baitu, berariazko berezitasunari huts eginez. 4.2. Transferentzia interespezifikoa Gai bakoitzean lortutako efektuen balorazioa, eginkizun motor egokien bidez egin behar da. Ebaluazioko zeregin guztiek, izan behaketa bidez edo neurketa bidez eginak, neurtutakoarekin sentikorrak eta fidagarriak izan behar dute. Eta noski, ebaluatzeko zeregin orok jokabide motorrak martxan jarri behar ditu. Ikasleak jokabide motor horiek egiten dituzten bitartean irakasleok behatzen ditugunak portaera motorrak dira. Gure interesa da ezagutzea portaera horiek gure helburu den konpetentzia motorrarekiko erakusten dituzten zeinuak. Zeinu horiek jasangarriak, fidagarriak eta bereziak izan behar dute eta ikasgelara egokitutako tresna erabilerrazak. Parteka daitezkeen datuak emanez, tresna horiek portaerak erregistratzeko aukera eman beharko dute. Eginkizun motorraren barne logika izanik portaera horiek erregistratzeko gidari. Horretarako orain arte erabilitako kontzeptuak lagungarri zaizkigu, hala nola konpetentzia motorra, dominioa, akzio printzipioa eta transferentzia. Aurrez aipaturiko hiru motrizitateetako bakoitzak lemazain desberdina izango du. Motrizitate instrumentalarena, aurrez aipaturiko semiotrizitate instrumentalari dagokiona, akzio dominioen bidez zehaztua egongo da. Bistakoa da garaipenak eta lorturiko markak beti hartu ditzakegula konpetentziaren ebaluaziorako. Baina aukera hori gutxietsi gabe behaketarako eta kalifikaziorako erabil daitezke beste neurgailu batzuk. Jakina da eskolaren logika ez dela kirolaren logika eta prozesuaren logika ez dela emaitzarena. Ondorioz beste zenbait aldagai erabiltzea egokia izan daiteke; adibidez, Dugas eta Parlebasek (1998) ikaskuntzaren transferentzia behatzeko eta kalifikatzeko eraikitako tresna. Erreminta hori doitu eta eraldatu daiteke etapa bakoitza eta irakasle bakoitza kontutan hartuz talde-dueluetako konpetentzia maila baloratzeko. Portaera-kategoria eta kodifikazio-aldagaien sistema bera erabil daiteke eskola maila bakoitzerako. Gainera parte-hartzaileen kopuru handiago edo txikiagoarekin egiteko aukera emanez. Semiotrizitate erreferentzialari dagokion motrizitate artistikoaren ebaluazioak eztabaida ugari eta sakon biltzen ditu bere baitan. Formakuntza teknikoak izan behar duen garrantzia da horietako bat. Emaitza jakinen derrigortasunei lotu gabe dagoen gorputz adierazpenaren eremuak, banakoa neurririk handienean desmomifikatu dezake;
Raúl Martínez-Santos, Asier Oiarbide, Astrid Aracama, María Founaud 44 Tantak, 2021, 33(2), 29-47 izan ere, liberaziora, sorkuntzara gonbidatzen du. Hau da: nahiz eta ezagututakoan oinarritu, ezaguna dena losintxaz erreproduzituz konformatzera ez du gonbidatzen, hau klasikoa izanik, aurreko gertakizunei esker eboluzio batera gehitzera bultzatuz. Jada erreprodukzio mekaniko bat ez denez, umeari bere baliabide pertsonalak eskatzen zaizkio, bere berezkotasuna, imajinazioa. Umeek beren esanahiaren arabera jardungo dute eta espazioa adibidez, ez da jada eremu homogeneo eta inpertsonala, baizik eta zentzuak bizi izandako leku bat. (…) Gorputz adierazpenak, talde-dinamika batean txertatutako pertsona arteko elkartrukeen bitartez esperimentatzen diren agertokiak eskain ditzake (rol joko batean edo psikodrama batean bezala) eta beretan beti presente izango da dimentsio estetikoa. (1968: Parlebas, 2017, 196. or.) Balorazioak funts zientifikoa izango badu, akzio dominio bakoitzak bere konpetentzien ebaluaziorako berariazko sistema eskatzen du. Eta horrez gain gure baliabide didaktikoekin eraginkorragoak eta koherenteagoak izaten laguntzea eskaintzen du. 4.3. Diziplinartekotasuna Funtzio linguistikoa eta sinbolikoa garatuz doazen aldi berean motrizitatea ere haziz doa. Hitzik gabeko heziketa fisiko bat uler al dezakegu? Kirol jokoak ez al dira ba jokatzen diren hitzak? (Martínez-Santos, 2018). Araudiaren sorreratik gorpuzten diren arte eta zehaztasun pedagogiko eta didaktiko desberdinetatik pasatuz, esku hartze motorra, motorrak ez diren gorputz zeinuen multzo amaigabea da. Zentzu horretan heziketa fisikoak modu esanguratsuan lagundu dezake oinarrizko konpetentzia kurrikularrak garatzen. Ordainetan ordea, laguntza eman eta azpiratzea elkarren baliokide bailiran, diziplinartekotasunak etengabe gure arloa zapaltzen du (Parlebas, 2017, 57-67. or.). Ondorioz, heziketa fisikoak nekagarria suertatzen den aldarrikapenean borrokatu behar du curriculumean zama ez galtzeko. Nahiz eta bistakoa izan baliabide ezin hobea dela zeharkakotasuna ebaluazio proiektuetan eraldatzeko garaian. Horrela ekinez, elkarrekin partekatuz, zientzia, artea, literatura eta, noski, motrizitatea etekin gehiago ateratzeko bidean egongo dira. Akzio motorraren heziketa ahalmena ez da kiroldegira, patiora, igerilekura edo mendira mugatzen baina beste ikasgaiekiko transferentzia lortzeko beharrezkoa dugu diziplinartekotasunari buelta ematea hauxe egiaztatuz: Jokoak partaide diren kulturarekin bat etortzen dira, nagusiki bere barne logikaren ezaugarriek kultura horri dagozkion balio eta azpian agertzen den sinbolismoa irudikatzen dituztelarik: botere erlazioak, bortizkeriaren papera, gizon eta emakumezkoen irudia, soziabilitate moduak, ingurunearekiko kontaktua… (Parlebas, 2001, 223. or.)
Heziketa fisikoa Heziberri berrian: gidalerroak eta argudioak azaltzen https://doi.org/10.1387/tantak.22236 45 Modu horretan heziketa fisikoaren aberastasun eta aniztasuna agerian geratzen da. Beste ikasgaiekin batera, eskubide eta interes guztiarekin klaustroan sartzen da. Izan ere, gure menpe dago kirolak edo joko/jolasak eginez beste arlo batzuei laguntzea. Heziketa fisikoak ere historia, biologia, soziologia edo hizkuntzak eraikitzen eta aberasten baititu. 5. HeZiberri berriAn HeZiKeTA FiSiKOA: AKZiO MOTOrrAren ZienTZiATiK eSKOLArA eTA eSKOLATiK AKZiO MOTOrrAren ZienTZiArA Heziberrik urrats handia eman zuen akzio motorraren ikuspuntua aipatzean. Praxiologia motorraren terminologia eta hainbat kontzeptu barneratu zituen heziketa fisikoa zentzuz bete nahian. Irakasle belaunaldi berriei irekitako ate bat izan zen, beren esku-hartzea ongi egokitu eta txertatu nahian. Borondate onez eginikoa baina herren gelditutako pausoa. Pentsamendu zientifikoa eta ikerketak aurrera doaz; heziketa fisikoak, aldiz, eraldatu gabe jarraitzen du, akademia eta esku-hartzea ez dira egoki uztartzen eta hori gauzatu behar dugun agenteok hutsune handiak topatzen ditugu. Sarritan guk geuk aipatzen dugu nahi duguna egiten dugula, edozerk balio duela eta ebaluazioa arazo bat dela. Hausnarketa hau hori gainditzeko proposamen bat da. Irakasleok egiten dugunari zentzua emateko eta klaustroaren aurrean ukaezinak diren argudioak erabiltzeko eginiko hautua. Gure berariazko berezitasuna den akzio motorra kontutan hartuz heziketa fisikoa gauzatzeko modu bakarra. Heziketa fisiko modernoa eman eta zabal zazu goiburuaren bidez osatua eta jantzia. Irakasle belaunaldi berriei, ezagutza eraikitzen den kausa-efektuan oinarrituz, maila juridiko, pedagogiko eta didaktikoa argitzea eta azaltzea. Noski, joanak etorria dakarren bezala, eskola, esku-hartze eta irakasleak eginikoak eta bizitakoak ezinbesteko dira hausnarketa teorikorako. Joan etorri horretan eraikitzen baita ezagutza, eta zalantzarik gabe Heziberri berria jakintzan oinarritu beharko da. Ba al dago errealitatea ebidentzia zientifikoz arrazoitzen duen baina lege hobeagorik? Saiakera hau bide horretan eginikoa da. Heziketa fisikoa eta zientzia norabide berean bideratzeko entsegua. Idi parea lanean batera jartzeko ekinaldia. Eskola eta irakaslea irudikatzen duen idia eta akzio motorra sinbolizatzen duena, gurdiari tiraka elkarrekin jartzeko ahalegina. Biak alde banatara tiraka hasiz gero, ez dago goldaketan aritzerik! Heziketa fisikoa eta legeak hiritarrok eraikitzen ditugu eta hogeita batgarren mendean eraikuntzarako material bakarra zientzia da. Testu honetan agertzen diren argudio eta oinarriek duten argitasuna sendoa da eta Heziberri berrian heziketa fisiko modernoa proposatzeko aukera, bakarra. Norabidea badakigu eta iparrorratza badaukagu, goazen, bada, bidea egitera. | science |
addi-37e397dd1fcd | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57640 | Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan: Euskal Herriko eskola bateko B eta D ereduak | Gaspar Arraiza, Artzai | 2021 | Artzai Gaspar Arraiza 50 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 1. SArrerA Artikulu honetan Content and Language Integrated Learning-aren (CLIL) inguruko ikerketa kualitatibo bat aurkeztuko da, hain zuzen ere Euskal Herriko eskola bat ikergai gisa hartuz. Hori horrela, ikerketa honen helburua izango da D eta B ereduetan, zenbait autorerentzat CLIL bezala sailka daitezkeela kontuan harturik (ikus adibidez Cenoz, 2015), eduki kurrikularrak behar bezala ulertzeko martxan jartzen diren estrategia eta aldamio pedagogikoak aztertzea. Ikerketen arabera, CLIL irakaskuntzaren eraginkortasuna ez da beti positiboa, eta gainera, badirudi hainbat aldagairen menpe egon daitekeela (ikus adibidez Piesche et al., 2016); besteak beste, martxan jartzen diren estrategia pedagogikoen menpe (Council of Europe, 2016). Euskal Herriko hezkuntza sistema eleaniztuna eta konplexua da, eta ondorioz, bertan aurki daitezkeen murgiltze linguistikoen ikerketaren beharra ezinbestekoa da (Cenoz, 2015). Ikerketa honetan, hain zuzen ere, martxan jartzen diren estrategia horiek identifikatu, definitu eta gertatzen diren testuingurutan zer nolako efektua duten aztertuko da. Era berean, ulermenari ematen zaion trataerari buruzko pertzepzioak jaso nahi dira, ikasleengandik zein irakasleengandik. Hori horrela, lehenik eta behin irakaskuntza mota horren inguruko marko teorikoa azalduko da, eta ondotik, aipaturiko ikerketaren nondik norakoak zein emaitzak mahaigaineratuko dira. 2. MArKO TeOriKOA 2.1. Zer da CLiL? Content and Language Integrated Learning (CLIL), edo euskaraz Edukien eta Hizkuntzen Ikaskuntza Integratua (EHII), edukiak eta hizkuntzak integratzen dituen irakaskuntza mota bat da (Surmont et al., 2016). Bertan, edukizko irakasgaiak, hau da, hizkuntzetakoak ez direnak, hizkuntza gehigarrietan irakasten dira (Coyle, 2006). Horren adibide bat izan daiteke matematiken edo zientzien irakasgaia ingelesaren bidez irakastea ingelesa jatorrizko hizkuntza ez den ikasleei. Hori horrela, ikuspegi honek helburu bikoitza dauka; izan ere, hizkuntza eta edukia integratuz, edukia irakatsi ez ezik, hizkuntza behar bezala irakastea ere bilatzen du ikuspegiak (Coyle, Hood eta Marsh, 2010). Gainera, CLIL ikuspegia mota askotarikoa izan daiteke, hizkuntza bakoitzari ematen zaion trataeraren arabera (Coyle, 2008). Ildo horretan, Mehisto et al.-ek (2008) CLIL «kontzeptu abaniko» bat dela defendatzen dute. Halaber, Cenozek (2015) defendatzen du ikuspegiak forma asko har ditzakeela eta hezkuntza mota bat baino gehiago barnean bil dezakeela. Horrela, CLIL ikuspegi gehitzaile bat da, eleaniztasuna bilatu nahi duena eta hizkuntza guztietan konpetentzia lortzea helburu duena (Cenoz, 2015). Hori horrela izanik, CLIL irakaskuntzak balio multi-
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.22449 51 kulturalak ditu eta gure gizarte globalizatuan geroz eta handiagoa den eleaniztasunaren garrantzia azpimarratzen du (Meyer, 2010). Ikuspegi pedagogikoari dagokionez, esan daiteke CLIL irakaskuntzak oso izaera konstruktibista barnean biltzen duela. Surmont et al.-ek (2016) adierazten dutenez, CLILen baitan irakasleak etengabeko aldamioa bideratzen du hizkuntzak eta edukiak behar bezala uler daitezen. Era berean, bideratzen den feedbacka funtsezkoa da, horrek ikaskuntza prozesua laguntzen baitu. Halaber, Meyer (2010) input linguistikoaren garrantziaz mintzatzen da. Esaten duenez, CLIL irakaskuntzan irakasleek input aberasgarria bideratzen dute, eta horrekin batera, halako output bat ere bultzatzen dute modu horretan lan aktiboari eta praktikari garrantzia emanez. Esan daiteke, hortaz, elkarreragina eta esperientzia praktikoak zentraltzat hartzen direla (Surmont et al., 2016). 2.2. CLiL ikuspegia eAeko testuinguruan Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) kasua aztertzen badugu, baiezta dezakegu oso sistema konplexua sortzen dela hizkuntzei dagokienez. Cenozek (2015) azaltzen duenez, EAEko hezkuntza sistema guztiz lotua dago euskararen normalizazio prozesuarekin eta mundu mailan ingelesa hartzen ari den indarrarekin. Era berean, azaltzen duenez, nazioarteko mugikortasuna geroz eta handiagoa da, eta ondorioz, ikasgeletan aurki dezakegun kasuistika era askotakoa da, jatorri ezberdinetako ikasleen kopurua geroz eta handiagoa izanik. EAEko testuinguruan, Cenozek (2015) lau eta zortzi CLIL ikuspegi ezberdintzen ditu, hizkuntza bakoitzari ematen zaion trataeraren eta presentziaren arabera. Kasu honetan, B eta D ereduetan zentratuko gara, aurrerago ikusiko dugun moduan ikerketa honetan aztertuko diren ereduak baitira. B eta D ereduak murgiltze linguistikoak dira euskara jatorrizko hizkuntza bezala ez duten ikasleentzat, eta beraz, CLIL bezala har daitezke kasu horiek (Cenoz, 2015). Alegia, euskara jatorrizko hizkuntza ez duten ikasleentzat, tankera horretako murgiltze linguistikoak CLIL bezala definitu daitezke, finean edukiak eta hizkuntzak integratzen direlako bertan eta kasu horietan euskara hizkuntza gehigarri bat delako (Cenoz et al., 2013). Cenozen (2015) arabera, gehitzen diren beste hizkuntzen arabera (frantsesa, ingelesa, etab.), D ereduak denboraren % 70 eta % 80 bitarte eskaintzen dio euskarari. Ildo berean, B ereduak gutxienez % 50 eskaintzen dio euskarari. Hala ere, egia da Lasagabasterrek eta Sierrak (2010) hainbat arrazoi ematen dituztela CLIL eta murgiltze linguistikoak bereizteko. Defendatzen dute bi irakaskuntza horien helburua ez dela berdina: murgiltze linguistikoak ikasleek hizkuntza gehigarrian konpetentzia natiboa lortzea
Artzai Gaspar Arraiza 52 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 dute helburu (hau da, oso konpetentzia altuak); CLIL irakaskuntzak, aldiz, konpetentzia maila ez hain altuak lortu nahi ditu. Halaber, defendatzen dute ikasle tipologia ez dela berdina bi irakaskuntzetan, eta CLILek, estatus sozioekonomiko altuagoko ikasleentzat bideratua egonik, ez duela balio ikasle etorkinentzat. Esaten dute, gainera, murgiltzea adin txikiagoetan hasten dela CLIL irakaskuntzarekin alderaturik. Horrekin batera, badago ere esaten duenik, Dalton-Pufferrek, Nikulak eta Smitek (2010) kasu, CLIL irakaskuntzak ingelesaren irakaskuntzari bakarrik egiten diola erreferentzia, eta ez bestelako hizkuntzen irakaskuntzari (adibidez, euskarari). Hori horrela bada ere, CLIL «kontzeptu abaniko» bezala definiturik (Mehisto et al., 2008) eta Cenoz et al.-ek (2013) defendatzen duten CLIL kontzeptuaren ikuspegi zabalari jarraikiz, ikerketa honetan B eta D ereduak CLIL gisa hartu izan dira euskara jatorrizko hizkuntza ez duten ikasleentzat (Cenoz, 2015). 2.3. CLiL irakaskuntzaren emaitzak Munduko gizarteak geroz eta globalizatuagoak dira, eta ondorioz, eleaniztunagoak ere bilakatu dira (Lasagabaster eta Ruiz de Zarobe, 2010; Cenoz & Gorter, 2020). Errealitate horri erantzuteko CLIL ikuspegiak indar handia hartu du azken urteotan Europan, eta bertako instituzioek ahalegin handiak egin dituzte programa horien bidez eleaniztasunari trataera egoki bat emateko (Cenoz, 2015). Hala ere, CLIL ikuspegiari buruz bideratu diren ikerketek emaitza oso ezberdinak ondorioztatu dituzte. Batzuek hizkuntza eta edukiaren arteko integrazioaren ondorio positiboak aipatu dituzte; beste batzuek, berriz, kontrakoa adierazi dute. Surmont et al.-ek (2016) CLILen emaitzak aztertu zituzten matematiken kasuan, Belgikan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailako 107 ikasle hartu zituzten lagin gisa, guztien ama-hizkuntza neerlandera zen. Horietatik 35 CLIL programakoak ziren (matematikak frantsesez) eta 72 curriculum tradizionalekoak (kontrol taldea). Hori egiteko, CLILen oinarrituriko talde esperimentala kontrol-taldearekin alderatu zuten, taldeen garapen linguistikoan, metalinguistikoan eta curriculumaren konpetentzia eta gaitasunetan. Ondorioztatu zutenez, CLILen efektuak oso positiboak dira eta abantaila argi bat eskaintzen du garapen linguistikoan, metalinguistikoan eta kurrikularrean. Gainera, ondorioztatzen dutenez, hizkuntzen eta edukien arteko integrazioaren ondorioz talde esperimentalean hobekuntza hori ikus daiteke epe ertain zein luzean, hiru eta hamar hilabetetan hain zuzen ere, bi taldeen arteko aldea esanguratsua izanik. Horren zergatia, Jäppinenek (2005) azaltzen duen bezala, kontzientzia metalinguistikoaren garapenean egon daiteke. Dirudienez, CLILen bitartez kontzientzia metalinguistikoa areagotzen da, eta horren ondorioz, eduki zientifiko eta matematikoak ulertzeko gaitasunak ere gora egiten du.
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.22449 53 Ildo beretik, Fleckenstein et al.-en (2019) ikerketa ere aipagarria da. Ikertzaile hauek bost urteko (2004-2009) ikerketa longitudinal bat gauzatu zuten Hanburgoko (Alemania) Lehen Hezkuntzako bost eskoletan (5-6 urteko parte hartzaileak), bertan edukien eta hizkuntzen arteko integrazioa analizatzeko eta CLIL ez den eredu batekin konparatzeko. Kasu honetan, CLIL programako 590 ikasle hartu zituzten, %89,6ren ama-hizkuntza alemaniera izanik. CLIL programa horren bidez matematikak ingelesaren bidez irakasten zituzten. Ondorioztatu zutenez, kasu honetan ere CLILek abantaila bat eskaintzen du matematiken ikasketan. Azaltzen dutenez, edukiak hizkuntza gehigarri baten bidez ikasteak funtzio kognitiboak hobetzen dizkie ikasleei. Diotenez, litekeena da hizkuntza zein edukia ulertu behar izateak, biak, aktibazio eta erronka kognitibo eraginkor bat dakar, eta ondorioz, ikasleek emaitza akademiko positiboagoak lortzen dituzte (Fleckenstein et al., 2019). Bestalde, esanguratsua da ere Pérez Cañadok (2018) Espainian bideraturiko ikerketa, hain zuzen ere Espainiako 12 probintziatan egindakoa. Kasu honetan, ikertzailearen helburua izan zen gaztelanian eta natura zientzietan lortzen ziren emaitza kurrikularrak aztertzea CLIL irakaskuntzan. Ikerketa Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako laugarren mailetan bideratu zituen, eta bi kasuetan kontrol-taldea zein talde esperimentala bereizi zituen, ostera konparatu ahal izateko eta CLILen efektuak aztertu ahal izateko. Talde esperimentala CLIL zen natura zientzietako irakasgaia ingelesaren bidez irakasten zelako. Osotara CLIL programako 991 ikasle konparatu zituen ez-CLIL programako 1033 ikaslerekin. Kasu honetan, guztien ama-hizkuntza gaztelania zen. Horrela, Pérez Cañadok (2018) ondorioztatzen duenez, CLIL taldeak emaitza positiboagoak lortzen ditu gaztelaniako maila linguistikoan eta natura zientzien ezagutza kurrikularretan beste taldearekin alderaturik, bi taldeen arteko aldea estatistikoki esanguratsua izanik. Orain arte ikusitako ikerketa guztiek emaitza positiboak erakusten dituzte. Hala ere, hainbat ikerketak kontrakoa adierazten dute, hain zuzen ere CLIL irakaskuntzak ondorio negatiboak dakartzala. Fernández-Sanjurjo et al.-ek (2019) ikerketa bat bideratu zuten Asturiasen (Espainia), lehen hezkuntzako seigarren mailan, eta bertan, CLILen ondorioak analizatu zituzten CLIL talde bat kontrol talde batekin alderatuz, modu kuantitatibo batean. Kasu batean zein bestean hezkuntza-curriculuma berdina zen, baina CLILen natura zientziak ingelesaren bidez irakasten ziren eta bestean gaztelaniaz. Hori horrela, osotara 709 ikasleko lagina hartu zuten, horietatik % 49,6 CLIL programakoak eta % 50,4 ez-CLIL programakoak izanik. Autoreen esanetan, parte hartzaile guztien ama hizkuntza gaztelania zen. Hori horrela, Fernández-Sanjurjo et al.-ek (2019) azaltzen dutenez, egindako ezagutza kurrikularren neurketan CLIL taldeak puntuazio baxuagoak lortzen ditu, bi taldeen arteko aldea estatistikoki esanguratsua izanik. Alegia, ikertzaile hauek diotenari jarraikiz, natura zientzietako edukiak hiz-
Artzai Gaspar Arraiza 54 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 kuntza gehigarrien bidez irakasteak ez dakar onurarik emaitzetan (Fernández-Sanjurjo et al., 2019). Gertaera hau azaltzeko hainbat arrazoi posible mahaigaineratzen dituzte. Besteak beste, badirudi CLIL taldean konpetentzia linguistiko eskasa daukatela ikasleek ingelesean, eta ondorioz, horrek emaitza akademikoak kaltetzen dituela natura zientzietako ikaskuntzan. Halaber, irakasleen formazioa izan daiteke hori ulertzeko beste gakoetako bat. Fernández-Sanjurjo et al.-ek (2019) baieztatzen dutena aintzat hartuz, CLIL behar bezala bultzatzeko irakasleek formazio egokia izan behar dute hizkuntzan zein edukian, bietan. Beraz, ez dirudi nahikoa denik bietako bakarra ongi kontrolatzearekin; edukia eta hizkuntza behar bezala integratzeko konpetentzia eta trebakuntza izan behar da bietan. Amaitzeko, Piesche et al.-en (2016) ikerketa ere aintzat hartu beharra dago. Horiek Alemaniako hiri bateko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako hainbat ikasle hartu eta CLIL irakaskuntzaren emaitzak aztertu nahi izan zituzten. Osotara 722 ikasletako lagina hartu zuten, horietatik 362 CLIL programetakoak eta 360 programa elebakarretakoak. Kasu honetan, CLIL programak ingelesean eta alemanieran oinarrituriko irakaskuntza eskaintzen zuen, eta programa elebakarrak, aldiz, alemanieran bakarrik. Ondorioztatu zutenez, epe laburrean hezkuntza elebakarrak emaitza positiboagoak eskaintzen ditu, eta epe luzeagoan ere ikasleek maila altuagoa azaltzen dute eduki kurrikularretan (Piesche et al., 2016). Hortaz, argi dago CLILen inguruan egin izan diren ikerketek emaitza ezberdinak eskaintzen dituztela. Beraz, CLILen inguruan ikertzen jarraitzea beharrezkoa da irakaskuntza mota horren arrakastan zer aldagairen menpe dagoen ondorioztatzeko. 2.4. CLiL eta edukien zein hizkuntzen ulermena Ikertzaile ezberdinek baieztatzen dutenez, CLIL irakaskuntza baldintzatu dezakeen aldagaietako bat bertan ulermena bermatzeko martxan jartzen diren estrategien nolakotasuna izan daiteke. Esaterako, van Kampen et al.-ek (2018) baieztatzen dute CLILeko irakasleek aldamio eta baliabide gehiago eskaini beharko lituzketela input linguistikoaren ulermena bermatzeko. Aipatzen dutenez, aldamio pedagogiko horien adibideak izan daitezke aurrezagutzen aktibazioa, ez-hitzezko komunikazioaren erabilera, eta besteak beste, ulermena bultzatzeko baliabide osagarriak eskaintzea. Ildo berean, beste autore batzuek bestelako estrategia batzuk ere azpimarratzen dituzte: mantsoago hitz egitea eta sinonimoak/antonimoak erabiltzea (Pavón Vázquez eta Ellison, 2013), errepikapena eta parafrasia (Lyster, 2017), osagarriak diren ikusizko euskarrien erabilera (Lyster eta Tedick, 2014), aberasgarria den output linguistiko bat bultzatzea (Meyer, 2010), eta beste batzuen artean, hitz-gakoei enfasia ematea zein hizkuntza sinplifikatzea (Tan, 2011). Bestalde, aipagarria da translan-
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.22449 55 guagingaren abantaila ere, Cenozek eta Gorterrek (2020) esaten duten gisan, aldamio pedagogiko apropos bat izan daitekeelako. Lasagabaster eta Garcíaren (2014) esanetan, elebidun eta eleaniztun guztiek errepertorio linguistiko bakarra dute, eta beraz, hizkuntzak ez daude buruaren barnean modu zurrun batean bereizirik. Hori horrela, hiztun elebidun eta eleaniztunak gai dira errepertorio linguistiko horretatik mugitzeko, modu dinamiko batean, eta handik eta hemendik ezagutza linguistikoak hartzeko eta erabiltzeko, hizkuntza sortzeko baina hizkuntza bera ulertzeko ere (Cummins, 2017; Cenoz & Gorter, 2020). Gaitasun horri translanguaging deritzogu. Alde batetik, ez dago zalantzarik translanguaging hori modu espontaneo eta natural batean egiten dutela eleaniztun guztiek, askotan oharkabean (Temirova& Westall, 2015). Horri bat-bateko translanguaging deritzogu. Eta bestetik, Cenozek eta Gorterrek (2017) aipatzen duten bezala, translanguaging hori modu planifikatu batean probestu daiteke aldamio pedagogiko gisa, hizkuntzak eta edukiak behar bezala ulertzeko eta kontzientzia metalinguistikoa areagotzeko (Cenoz eta Gorter, 2020). Kasu horretan, translanguaging pedagogikoa izendatzen dugu. Esan daiteke translanguaging terminoa oso lotua egon daitekeela historikoki teorizatu den code-switchingarekin, baina bi terminoak ezberdindu beharra dago. Lewisek, Jonesek eta Bakerrek (2012) azaltzen dute translanguaginga code-switchinga baino harago doan termino zabalagoa dela. Autoreen esanetan, translanguagingak, code-switchingaren prozesu linguistikoa barnebiltzeaz gain (hizkuntzaren produkzioan hizkuntza bat baino gehiago tartekatzea), ideologia zabalago bati egiten dio erreferentzia, alderdi soziolinguistikoa ere kontuan hartuz. Hori horrela, code-switching terminoak zehazten du hizkuntzak argiki bereizirik daudela errepertorio linguistikoan eta hiztun eleaniztunak gaitasuna duela bi kode horiek tartekatzeko (García, 2009). Translanguagingaren ideologiak, aldiz, hizkuntzen arteko banaketa argi eta zurrun horiek desagerrarazten ditu, eta zehazten du errepertorio linguistikoan hizkuntzak ez daudela horren argiki banaturik (García, 2009). Bestela esanda, translanguaginga harago doa zehaztean hiztun eleaniztunak hizkuntzak tartekatu ditzakeela modu espontaneoan zein pedagogikoan, hain zuzen ere errepertorio linguistikoan ez daudelako hizkuntzak harresi zurrunez banaturik (Lewis, Jones & Baker, 2012; García, 2009). Hortaz, CLIL testuinguru egoki bat da aipaturiko estrategia horiek guztiak martxan jartzeko eta estrategia horien bidez ulermena bermatzeko. Ildo horretan, Europako Kontseiluak (Council of Europe, 2016) «The language dimension in all subjects» izeneko dokumentu batean Hizkuntzekiko Sentsiblea den Irakaskuntza (Linguistically Sensitive Teaching ingelesez) deitzen dio alderdi horiek guztiak bultzatzen eta modu horretan ulermena bermatzen duen irakaskuntzari. Europako Kontseiluak (2016) dioenez, estrategia horiek behar bezala erabiliz eta ikasleen beharrizanak kontuan hartuz irakaskuntza egokiagoa eta inklusiboagoa bihurtzen da hizkuntzekiko.
Artzai Gaspar Arraiza 56 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 Hala ere, aipatu beharra dago gaur egungo irakasleen eta irakaslegaien formakuntza ez dela nahikoa pedagogia eleaniztunen ikuspegitik aipaturiko sentsibilitate hori behar bezala bermatzeko eta estrategia horiek aurrera eramateko (Europako Komisioa, 2017). Portolesek eta Martík (2018) diotenez, gaur egungo irakasle eta irakaslegaien pertzepzioak, ideologiak eta estrategia pedagogikoak oraindik ere fokatze elebakarretan oinarritzen dira kasu askotan. Orobat, Kirschek, Duartek eta Palviainenek (2020) diote ikuspegi eleaniztunago baten bidean ezinbestekoa dela irakaslegaiek euren uste, jarrera eta pertzepzioetan hausnartzea eta lan egitea. Europako Komisioaren (2017) esanetan, hezkuntzaren arloan badago gutxieneko kontzientziazioa benetako eleaniztasunean oinarritzen diren baliabide gehiagoren beharraz, baina badirudi «multilingual turn» delakoa oraindik ere sakonago errotu behar dela eguneroko jarduna inklusiboagoa eta sentsiblea izan dadin hizkuntzekiko (Alisaari, Heikkola, Commins & Acquah, 2019). Bide horretan, behar bezalako formakuntzak aldaketa eta hobekuntza andana dakar irakasleek eleaniztasunaren inguruan dauzkaten jarrera eta pertzepzioetan, baita garatzen duten hizkuntzekiko sentsibilitatean ere (Gorter & Arocena, 2020). Europa mailan sentsibilitate hori bultzatzeko kezkatik abiaturik, Europako Komisioa 2019tik 2022ra Linguistically Sensitive Teaching In All Classrooms (LISTIac) izeneko ikerketa bultzatzen ari da, non, zazpi herrialde europarrekin batera, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) ari den lanean. Helburua honako hau da: ekintza-ikerketa bat bideratzea irakaskuntzaren arloan hizkuntzekiko sentsibilitatea dagoen aztertzeko eta, ekintza-ikerketa denez gero, sentsibilitatea, balore eleanitzak eta horiei buruzko pertzepzio positiboak bultzatzeko. Jarraian aurkeztuko den ikerketaren datuak proiektu europar horren baitan jaso dira. Alegia, jarraian CLIL testuinguru konkretu batean irakaskuntza sentsibleagoa eta inklusiboagoa bihurtzen duten estrategia horien nolakotasuna eta horien inguruko pertzepzioak aztertuko dira. 3. iKerKeTA-GALDerAK eTA iKerKeTAren MeTODOLOGiA 3.1. ikerketa-galderak Azaldutako oinarri teorikoan ulermena errazteko estrategiez eta ulermenari ematen zaion trataerari buruz mintzatu gara. Oinarri teoriko hori aintzat hartuz, lan honen abiapuntua jarraian azalduko diren ikerketa-galderetan dago. Alde batetik, ulermena errazteko estrategiei egingo zaie erreferentzia, eta bestetik, ulermenari ematen zaion trataerari buruzko pertzepzioei. Ikusi dugunez, van Kampen et al.-ek (2018) baieztatzen dute CLIL fokatzearen baitan mekanismo andana bideratzen dela input linguistikoaren eta edukiaren ulermena errazteko. Alegia, haien esanetan, CLILen irakas-
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.22449 57 leek aldamio aberasgarri eta anitza eskaini beharko lukete emaitza positiboak lortzeko. Gainera, estrategia ezberdinak egon daitezke hori egiteko, aurretik azaldu bezala. Euskal Autonomia Erkidegoko B eta D ereduak murgiltze linguistikoak dira, eta beraz, CLIL bezala har daitezke. Hortik abiaturik, honako hau da proposatzen den lehenengo ikerketa-galdera: — Ikerketa-galdera (IG1): Zein dira ulermena areagotzeko identifikatzen diren estrategiak B eta D ereduko edukizko irakasgaietan? Europako Kontseiluaren (Council of Europe, 2016) arabera, estrategia horiek guztiek hizkuntzekiko sentsibleagoa den irakaskuntza bultzatzen dute. Ondorioz, hezigaiei ikaskuntza prozesurako aldamio egoki bat eskaintzen zaie, hizkuntzen eta edukien ulermena errazten duena eta balore inklusiboetan oinarritzen dena (van Kampen et al., 2018; Lyster, 2017). Hala ere, ikusi dugu gaur egungo irakasle eta irakaslegaien ideologia eta pertzepzio andana oraindik ere printzipio elebakarretan oinarritzen direla, horiek hobetzeko behar bezalako formakuntza gakoa izanik (Portoles eta Martí, 2018). Hori horrela, hipotesi gisa har daiteke oraindik ere irakasle eta ikasleengan ideologia elebakarrak agertuko direla ulermena errazteko bideratzen diren estrategia eleanitz, inklusibo eta sentsiblen inguruan galdetzean. Alegia, oraindik ere oztopo gisa ikusiko direla maiz. Hortik abiaturik, honako ikerketa-galdera proposatzen da: — Ikerketa-galdera (IG2): Zein dira ikasleen eta irakasleen pertzepzioak B eta D ereduko edukizko irakasgaietan ulermenari buruz? 3.2. ikerketaren testuingurua Ikerketa-galdera horiei erantzuna emateko Gipuzkoako eskola kontzertatu bat aukeratu zen. Eskolak 1.500 ikasle ditu guztira, eta B zein D ereduak eskaintzen ditu haurtzaindegitik Batxilergoko bigarren mailara arte. Hala ere, B eta D ereduak oso antzekoak dira hizkuntzari dagokionez, izan ere, matematikako irakasgaia da bien artean ezberdina den bakarra. D ereduan euskaraz eskaintzen den bitartean, B ereduan gaztelaniaz irakasten da, eta ingelesa eta frantsesa kenduta, beste guztia euskaraz irakasten da. Hau da, euskararen presentzia oso handia da bi ereduetan, eta denboraren portzentajea gehiena euskaraz eskaintzen da. Bestalde, esan daiteke bertako ikasle eta familien maila sozioekonomikoa altua dela. Eskolak berak ikertzaileari emandako informazioaren arabera, modu ezberdinetan islatzen da errealitate hori. Adibidez, bertako ikasle askok errefortzuzko klaseak jasotzen dituztela ikastetxetik kanpo ingelesarekin, horrek daukan kostu gehigarriarekin. Era berean, eskolako zuzendaritzaren arabera, gurasoen artean gehienek dauzkate goi mailako ikasketak.
Artzai Gaspar Arraiza 58 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 Testuinguru soziolinguistikoari dagokionez, ezin daiteke esan eskola honetan euskararen aldeko jarrera oso nabaria denik. Eskolak emandako testigantzen arabera, oro har, ez da jarrera negatiborik antzematen, baina kontrakoa ere ez da nabaria, ez dago euskararekiko atxikimendu espliziturik. Azken hori erabileran ere ikus daiteke. Ikasleen arteko hizkuntza nagusia gaztelania da, eta hori izaten da joera nagusia testuinguru akademiko zein informaletan. 3.3. ikerketa kualitatiboa Ikerketa honetarako metodologia kualitatiboa hautatu zen. Azterketa kualitatiboki egitean, aukera handiagoak egon dira D eta B ereduetako ikasgeletako errealitateak jasotzeko eta interpretatzeko. Era berean, modu horretan, informazio osatuagoa eta zabalagoa bereganatu da, bi ereduetan martxan jartzen ziren estrategiak identifikatuz eta deskribatuz eta ostera ulermen horren inguruko pertzepzio ezberdinak deskribatuz. Jakina den moduan, metodologia kualitatiboa hezkuntzaren inguruan ikertzen denean ohikoa izaten da, baita gizarte zientzien barneko bestelako diziplinetan ere, hezkuntza bezalako eremuetan egon daitezkeen fenomeno konplexuak ulertzen lagun dezakeelako. Kasu honetan, CLIL eta eleaniztasuna izan ditugu aztergai, eta Nassajik (2015) dioen moduan, ikerketa kualitatiboak lagun gaitzake hain konplexua den irakaskuntza modu hori interpretatzen eta egon daitezkeen elementuak, abantailak zein desabantailak ulertzen. Aurrerago aukeratu diren erreminta kualitatiboak azalduko dira ikerketa honen metodologia hobeki ulertzeko. 3.4. Parte hartzaileak Ikerketa hau gauzatzeko DBHko hirugarren mailako lau klase hautatu ziren, guztira lagin gisa 123 ikasle azterturik. Guztiak 14 eta 16 urte tartekoak ziren. Gainera, ikasle guztien etxeko hizkuntza gaztelania zen, salbuespen bakarrarekin, txinera baitzen. Hala ere, jasotzen zituzten eredu linguistikoen ondorioz, guztiek zeukaten konpetentzia euskaran, ingelesean eta frantsesean ere. Ikastetxeak emandako informazioaren arabera, ikasleen maila linguistikoa B2 inguru zen euskaraz eta B1 ingelesez Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratua aintzat hartuz. Hori horrela, guztira 12 klase behatu ziren, edukizkoak, bakoitza 55 minutukoa. Osotara 8 irakaslek parte hartu zuten, honako edukizko irakasgai hauetakoak: literatura (gaztelaniaz), matematika (euskaraz eta gaztelaniaz), biologia eta geologia (euskaraz), teknologia (euskaraz) eta kimika (euskaraz). Ikerketaren baitan hizkuntzetako hainbat klase ere behatu ziren baina horien analisia etorkizunean aztertzeko asmoa dago.
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.22449 59 Ikasleen maila aintzat hartuz, maila linguistikoak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez nahiko homogeneoak izan ziren, oro har. Alegia, horrek esan nahi du ez zela alde handirik nabaritu ikasleen artean, gutxienez klaseko dinamika garatu bitartean. Hala ere, hizkuntza akademikoari dagokionean, ezberdintasun horiek agerikoagoak izan ziren zenbait kasutan, batez ere gaztelaniaz eta euskaraz lexiko teknikoarekin lan egin zutenean. Bestalde, aipatu beharra dago hizkuntza gaitasunen artean behaturiko aldea: euskaraz mintzamenean eta idazmenean identifikatu ziren zailtasun gehienak ikasleen artean, gaztelaniaz idazmenean, eta ingelesean entzumenean eta mintzamenean. Azken baieztapen horiek agerian geratu ziren ikasleek adierazi zituzten zalantzetan, kezketan, eta jarreretan ere. Hau da, hizkuntza gaitasun horiek landu behar zituztenean egoera problematikoenak sortu ziren ikuspuntu pedagogikotik. Irakasleei dagokionez, eskolan lan egiten duten irakasle guztiek euskara zein gaztelania menperatzen zuten, bertan lan egiteko gutxienez euskarazko C1 mailako ziurtagiria izatea beharrezkoa baita. Halaber, kasu guztietan espezialistak ziren irakasten zituzten materietan. Hau da, matematikak irakasten zituena aditua zen matematiketan, eta beste horrenbeste edukizko beste irakasgaiekin. 3.5. Datu-bilketarako erreminta Hori esanda, aurretik planteaturiko lehenengo ikerketa-galderari erantzuna emateko erreminta kualitatibo bat erabili zen datu-bilketarako: zuzeneko behaketak ikasgeletan. Lehen esan bezala, ikerketa LISTIac proiektu europarraren baitan gauzatu zen, eta beraz, proiektu horrentzat Donostia Research group on Multilingualism and Education (DREAM) ikertaldeak diseinaturiko txantiloiari/taulari jarraitu zitzaion. Horren bidez, marko teorikoan aipatu ditugun input linguistikoaren eta edukien ulermena errazteko estrategiak identifikatzea izan zen helburua. Alde batetik, taula baten bidez testuinguruaren inguruko informazioa jasotzen zen. Hau da, behaketa bakoitza zein egunetan egiten zen, zer klasetan, zer irakaslerekin eta zenbat denboraz. Bigarrenik, klaseko garapena jasotzen zen behaketa bakoitzean: gaia, egindako jarduerak, parte hartzaileen antolakuntza, denbora eta erabilitako materiala. Ondotik, inputaren ulermenari buruzko ebidentziak jasotzen ziren, arlo ezberdinei erreparatuz. Batetik, kasuan kasu ematen ziren elkarreraginen ulermen maila jasotzen zen, batez ere ikasleen zalantzei eta irakasleen azalpenei erreparatuz. Ondoren, diskurtsoa aztertzen zen taularen bidez, diskurtsoaren moldaketa ezberdinak deskribatuz: diskurtsoaren abiadura, gako-hitzen erabilera, kognatuen erabilera, eta horrekin batera, ulermen gabeziak gertatu ostean esaldi sinpleagoen edo laburragoen erabilera. Halaber, ikasleengan kezka zegoenean honako hau ere
Artzai Gaspar Arraiza 60 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 behatu zen taularen bidez: erredundantzien erabilera diskurtsoan, ideien errepetizioak bi/hiru alditan baino gehiagotan eta sinonimoen erabilera. Horren ondotik, txantiloiaren bidez erabilitako ikusizko euskarri osagarriak identifikatu ziren. Alegia, irakasleak erabilitako bestelako materialak bere ahozko eta idatzizko azalpenekin osagarriak zirenak, eta era berean, aztertu zen horiek erabiltzearen ondorioz ulermenak hobera egiten ote zuen. Hori eginda, txantiloiaren bidez translanguaginga aztertu zen. Batetik, bat-bateko translanguaginga aztertu zen: noiz gertatzen zen, nola gertatzen zen, zergatik ematen zen, sistematikoa zen eta zer nolako helbururekin bideratzen zen. Halaber, zehazturiko alderdi hauek guztiak erabili ziren translanguaging pedagogikoa identifikatzeko eta deskribatzeko. Amaitzeko, txantiloiaren bidez bestelako egoerak ere jaso eta deskribatu ziren. Kasu honetan, ulermenarekin eta ulermena errazteko estrategiekin lotura zeukaten alderdiak jaso ziren, bat-batean agertzen zirenak: irakasleen hausnarketa esanguratsuak, irakasle eta ikasleen gabeziak etab. Azken hau modu irekian planteatu zen, aurretik zehazturiko irakaskuntza sentsiblearekin lotura izaten ahal zituzten gertaerak jasotzeko asmoz. Hitz gutxitan, erremintak hizkuntzaren irakaskuntza sentsibleagoa (LISTIac deritzoguna) bihurtzen duten estrategiei behatzen zien, hain zuzen ere 2.4. puntuan aipaturikoei. Bigarren ikerketa-galdera erantzuteko eta pertzepzioak jasotzeko batbateko elkarrizketak bideratu ziren irakasle eta ikasleekin, normalean klasearen hasiera eta amaieretan. Elkarrizketa hauek gauzatzeko txantiloia modu irekian diseinatu zen, oinarrizko alderdi batzuk zehaztuz baina unean-unean, egoeraren arabera, modu irekian bideratuz. Txantiloi horretan bi ardatz zehaztu ziren, marko teorikoan aipaturiko oinarriei jarraikiz: klasean bideratzen ziren ulermena hobetzeko estrategiei buruzko pertzepzioak eta ulermen mailari buruzkoak. Datu horiek bi ardatz horien arabera analizatu dira. 3.6. Prozedura Datuen bilketa gauzatzeko 50 minutuko B eta D ereduko 12 klase behatu ziren osotara, hiru asteetan zehar. Horietako sei klase B eredukoak izan ziren eta beste sei D eredukoak. Behaketa horiek egiteko ikerlaria bertan egon zen uneoro, datuak eta informazioa jasotzen. Hori horrela, behaketak egin bitartean helburua izan zen taulak bereizten zituen elementuak identifikatzea eta azaltzea. Klase batzuetan beste batzuetan baino elementu gehiago identifikatu ziren, eta irakasleekin izandako elkarrizketekin ere informazio interesgarria bereganatu zen. Klaseen amaieretan ikerlariak elkarreragin handiagoa izan zuen irakasle eta ikasleekin, kasu honetan bat-bateko elkarrizketen bidez euren
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.22449 61 pertzepzioak jasotzeko ulermenari buruz eta gauzatzen diren estrategiei buruz. Lehenago esan bezala, bat-bateko elkarrizketa horiek klase hasiera eta amaieretan bideratzen ziren, modu horretan ikasle eta ikasleei ahotsa emateko asmoz. Horiek laburrak izaten ziren, 2-5 minutu artekoak guztiak. Ikuspegi esanguratsuak jaso bitartean, ikerlariaren egitekoa izan zen iritzi horiek jasotzea aurretik taularekin jasotako datuekin batera. Iritzi esanguratsutzat hartu izan dira Europako Kontseiluak (2016) irakaskuntza sentsiblerako irizpideekin lotura zeukaten iritziak. Alegia, nolabait irizpide horiek erlazioa zeukaten testigantzak. Datuen analisiari dagokionez, matematikako, biologia/geologiako, teknologiako, kimikako, literaturako eta geografia eta historiako irakasgaiak behatu ziren. Horrela, batetik, inputaren ulermenari dagokion taularen zatia aztertu da, inputa ulergarriagoa egiteko estrategiei erreferentzia egiten diena. Bertan, identifikatutako estrategiak adierazi dira, eta era berean, estrategia horiek bideratu diren momentua, modua eta zergatia aztertu dira. Finean, ikusi nahi izan da estrategia horien presentzia eta eraginkortasuna edukizko irakasgaietan. Datuen analisia Europako Kontseiluak (2016) eta beste hainbat autorek (Tan, 2011; Pavón Vázquez & Ellison, 2013; Lyster & Tedick, 2014; Lyster, 2017; Cenoz & Gorter, 2020) zehazten dituzten irakaskuntza sentsiblerako irizpideen eta estrategien arabera gauzatu da, LISTIac proiektu europarrak erreminta honetarako zehazten dituen alderdiak kontuan hartuz (hain zuzen ere artikuluaren marko teorikoko 2.4. puntuan azaldutakoak). Halaber, estrategien eta iritzien mailaketa egiteko, estrategia eta pertzepzio esanguratsuenak azaldu nahi izan dira. Esanguratsutzat hartzea ala ez estrategia eta pertzepzio bakoitzaren maiztasunaren araberakoa izan da. Maiztasun handiagoz behaturiko estrategietatik (normalean 2-3 alditan baino gehiagotan, LISTIac proiektu europarrean gauzatu den gisan) maiztasun txikiagoz identifikaturiko estrategietara dago antolaturik jarraian azalduko den datuen analisia. Ondotik, aurretik aipaturiko txantiloian jasotako informazioaren ordenean gauzatuko da analisia, estrategiak eta bakoitza gertatzen den egoerak deskribatuz. Beste hainbeste pertzepzioen kasuan: maiztasun handiagoz azaldutako pertzepzioak azalduko dira, eta gainera, aurretik aipaturiko bi ardatz horiek hobekien erakusten dutenak. 4. eMAiTZAK 4.1. edukizko irakasgaietako estrategiak (iG1) Behaketen datuak aztertzerakoan estrategia ezberdinak aurkitu, kodifikatu eta analizatu dira. Ondoko taula honetan ikusten dira estrategia horiek, eta ondoren nola erabiltzen ziren edukizko klaseetan azalduko dugu.
Artzai Gaspar Arraiza 62 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 1. taula irakasleek erabilitako estrategiak (Autoreak sortua) Estrategia Definizioa Diskurtsoa mantsotzea Irakasleak polikiago hitz egiten zuen, edukia pausoz pauso azalduz. Errepetizioak Ulermena ziurtatzeko irakasleak edukiak errepikatzen zituen, normalean bi edo hiru aldiz. Sinonimoen erabilera Hiztegiarekin/lexikoarekin zailtasunak zeudenean, sinonimoak erabiltzen ziren. Enfasi handia Diskurtsoaren zati edota hitz batzuei enfasia ematen zitzaien atentzioa deitzeko eta ulermena errazteko. Hori, batik bat, ahotsaren bolumenarekin eta gorputzaren jarrerarekin egiten zen. Adibide anitzen erabilera Irakasleak edukiari buruzko adibide ezberdinak eskaintzen zituen, ulermenerako lagungarriak zirenak. Maiz adibide horiek ikasleen aurrezagutzekin lotzen ziren. Analogiak Hainbat irakaslek analogiak erabiltzen zituzten edukia azaltzeko. Analogia horiek oso sinpleak ziren eta eguneroko egoerak probesten ziren horretarako. Gorputz adierazpenak Gorputz adierazpenak funtzio komunikatibo asko betetzen zituen: atentzioa erakarri, aurretik aipatutako enfasia eman, hitzez esaten ez dena ere komunikatzea, etab. Ikusizko baliabideak Ikusizko baliabideak hitzezko komunikazioaren osagarri ziren sarritan. Ondorioz, ulermena errazteko aldamio gisa erabiltzen ziren hainbat kasutan. Hiztegia itzultzea Hiztegia/lexikoa ez zenean ulertzen beste hizkuntzetara itzultzen zen. Normalean, gaztelaniara. Esaldi laburragoen erabilera Normalean diskurtsoa mantsotzearekin batera gertatzen zen. Irakasleak esaldi laburragoak eta sinpleagoak erabiltzen zituen edukia argitzeko ulermen arazoak zeudenean. Bat-bateko translanguaginga Bat-bateko translanguagingak bi funtzio nagusi betetzen zituen: kontzeptuak argitzea eta autoritatea adieraztea.
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.22449 63 Jarraian azalduko diren estrategiak testuinguratzeko, lehenik eta behin, gainbegirada bat eman behar zaio ikasleen ulermen maila orokorrari. Inputaren ulermenari dagokionez, sarritan ikasle asko ez ziren gai izan edukia ulertzeko oinarrian hizkuntza bera ez zutelako behar bezala ulertzen. Hori modu ezberdinetan gorpuztu zen klaseetan; hala nola, ohikoa zen eskatzen ez den zerbait gauzatzea, esaterako, biologian. Zailtasun horien oinarrian lexikoa izan zen identifikatu zen elementuetako bat: askotan termino tekniko batzuk jakintzat ematen zituen irakasleak, gizartean ohikoak direlakoan, baina errealitatean ikasleek ez zuten zehaztasunez jakin termino horien esanahia. Horren adibidea izan daiteke «demokrazia» euskaraz edota «fosas comunes» eta «exiliados políticos» gaztelaniaz. Gizarteko alor sozial ezberdinetan aurki daitezkeen terminoak dira, beharbada ikasleek entzun dituztenak, baina termino horiekin lan egiterakoan agerikoa zen hitz horien benetako esanahia ez zutela ulertzen. Hiztegiarekin izandako zailtasunak ugariak izan arren, beste ezaugarri linguistiko batzuekin loturikoak ere identifikatu ziren; adibidez, ez ziren gutxi izan hizkuntzaren estrukturarekin loturikoak. Horren adibidea izan daiteke, esaterako, euskaraz «ere» partikula txertatu behar izatea esaldiaren amaieran, hasieran «baita» partikula erabiltzean. Zailtasun horien guztien aurrean irakasleengan estrategia ezberdin andana identifikatu zen. Guztien artean oso ohikoak izan ziren, batez ere, diskurtsoa mantsotzea eta errepetizioak egitea. Ikasleengan zailtasunak agertzen zirenean, aipaturiko bi estrategia horiek oso modu sistematikoan aplikatzen ziren, eta egokitzapen hori irakaslearen partetik lasaitasunez eta denboraz hartzen zenean, aukera egoten zen zailtasun horiei erantzun bat emateko. Hemen errepetizioaren estrategia ikus daiteke, adibidez: — Matematikako irakaslea: Horrelako problemetan lehenengo gauza da problemak interpretatzea eta ulertzea. Hasi aurretik ongi irakurri behar da eta ulertu. Lehenengo gauza, ados? Halaber, identifikatu ziren errepetizio gehienak honako hauek izan ziren: irakasleak ulertu ez den inputaren zatia bi edo hiru aldiz errepikatzea. Hala ere, horren harira, alde nabariak behatu ziren irakasleen estiloen artean: lasaiagoak eta pazientzia handiz aritzen ziren irakasleak askoz eraginkorragoak izan ziren ulermen oztopo horiek gainditzen. Aldiz, presaka ibiltzen ziren irakasleen kasuan efektua askoz txikiagoa izaten zen eta ikasle ugari galtzen ziren bidetik. Hori horrela izanik, esan daiteke diskurtsoa mantsotzeak eta errepetizioak bultzatzeak irakaskuntza eraginkorragoa egiten duela, batez ere modu lasaian egiten denean. Bi estrategia horiez gain, ugaria izan zen beste ekintza bat sinonimoen erabilera izan zen. Sinonimoen erabilera eraginkorra izan zen erabilitako sinonimoak aproposak zirenean. Alegia, hitz tekniko zail batentzat beste sinonimo zail bat erabiltzen zenean ezer gutxi laguntzen zien ikasleei. Sinonimo horiek, ordea, ikasleen ezagutza mailara gehiago egokitzen zire-
Artzai Gaspar Arraiza 64 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 nean oso estrategia lagungarria izaten zen. Kimikako klasetik ateratako elkarrizketa honek erakuts dezake sinonimoen erabilera: — Kimikako irakaslea: (...) horrelakoetan tenperatura jausten da eta hori gertatzen da. — ikasle bat: jausten dela zer esan nahi du? — Kimikako irakaslea: jausik esan nahi du erori, jaitsi, beherakada eman. Ados? — beste ikasle bat: a bai, ados, orduan tenperatura erortzen denean. Bestalde, irakasle batzuek enfasi handia eman zieten diskurtsoaren hitz gakoei. Estrategia hau, askotan, zailtasunak agertu aurretik jartzen zen martxan. Hau da, azalpena egin bitartean zenbait irakaslek enfasi hori ematen zieten hitz eta estruktura zailagoei. Horrek ikasleen atentzioa erakartzen zuen eta ikasleei adierazten zien zer zen esandakoaren artean kontuan izan beharrekoa. Dena dela, estrategia aproposa bazen ere, ez zen hain ohikoa izan irakasleen artean. Areago, zenbait kasutan diskurtsoa monotonoegia bihurtzen zen eta enfasi gehiagoren falta sumatzen zen. Adibide anitzen erabilera ere identifikatu zen. Estrategia hau ez zen sistematikoki irakasle guztien praktikan identifikatu eta erabilera irakaslearen araberakoa izan zen, batez ere bi elementu kontuan hartuta. Edukia zein hizkuntza oso ongi menperatzen zuten irakasleek adibide ugariagoak ematen zituzten, eta gainera, erraztasun handiagoa adierazten zuten adibide horiek testuinguratzeko. Ikasleen aldetik ere adibideak sarritan eskatzen ziren edukizko irakasgaietan. Alegia, ohikoa izan zen ikasleren batek zerbaiten inguruko adibideak eskatzea, batez ere zerbaitek interesa pizten zuenean edo zerbait argi geratzen ez zenean. Kimikako klaseetan, esaterako, adibide ugari eta erakargarri asko ikusi ziren, eta horrek motibazioa, atentzioa eta ulermena bultzatzen zuen. Adibide esanguratsu bat izan zen garai hartan munduan zabaltzen ari zen izurrite baten adibidea jartzea, COVID-19 hain zuzen ere. Gaia horrekin lotzean, egunerokotasunean zegoen gai bat eramaten zen, eta testuinguratze horrekin ulermena ere errazten zen. Motibazioaz, atentzioaz eta ulermena hobetzeaz ari garela, oso ondorio positiboak identifikatu ziren irakasle batzuen klaseetan ikusitako estrategia batekin: analogiak erabiltzea. Kimikako klaseetan, ikasleentzat abstraktuak izan zitezkeen molak eta atomoak azaltzerakoan, irakasleak analogiak egiten zituen behin baino gehiagotan elementu sinpleekin; adibidez, sagar eta laranjekin. Matematiketan, esaterako, analogiak erabiltzen ziren funtzioak eta funtzioen propietateak azaltzeko, kaletik doan pertsona batekin konparazioa eginez. Hau da, oso egoera arrunt eta sinpleak erabiltzen ziren eduki akademiko konplexuetarako, ikasleen aurrezagutzekin lotu litezkeenak. Zailtasun arazoak agertzen zirenean egokitzapen horiek oso baliagarriak izan ziren aurrera egiteko eta ulermena errazteko. Honako adibide honek erakuts dezake estrategia hori eta ikasleengan izandako efektua jakin-minean:
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.22449 65 — Matematikako irakaslea: funtzio baten propietateak ulertzeko pertsona bat imajinatu behar dugu kaletik, bai?. Pertsona abiapuntu batetik abiatzen da, eta aldapa bat igotzen du. Baina bat-batean, igotzeari uzten dio eta berriz ere jaisten da. Hori da inflexio puntua. — ikasle bat: Eta aldapatik behera badoa, eta gero berriz ere igotzen hasten denean? — Matematikako irakaslea: Hori ere inflexio puntua izango litzateke, oso ongi. Eta ibili den guztia badakizue zer den ezta? Ibilbidea. Oso erraza da. Gogoratu ibiltzen den pertsona hori. Gorputz adierazpenari dagokionez, aipatu beharra dago gorputzarekin komunikatzen eta adierazten zen horrek funtzio andana betetzen zituela. Lehenik eta behin, ez-hitzezko adierazpen horrek ikasleen atentzioa hitzezko komunikazioa osatzen zuen, informazio gehiago emanez eta enfasia jarriz. Hala ere, sinkronia hori ez zen identifikatu irakasle guztiengan. Batzuek hitzezko eta ez-hitzezko komunikazioaren artean sinkronia handia mantentzen zuten (keinuekin, begiradarekin, ahotsaren proiekzioarekin, posturarekin, etab.); beste batzuek, berriz, oso modu estatikoan ematen zituzten klaseak. Ez-hitzezko komunikazioak funtzionatzen ez zuenean, diskurtsoa ere monotonoagoa izaten zen, eta ondorioz, ikasteko motibazioa ere jaisten zen eta jarrera okertzen zen. Ondorioz, parte hartzea ere txikiagoa zen, eta zalantzak egoten zirenean esaterako, ikasleek ez zuten galdera askorik egiten. Gorputz adierazpenaz gain, zenbait irakaslek ere ikusizko baliabideak erabiltzen zituzten klaseetarako. Ohikoa zen ordenagailuaren eta proiektorearen erabilera, adibidez aurkezpenak erabiltzeko edo ariketak bertan jartzeko. Hala ere, ikusi zenez, ulermenerako benetan baliagarriak izaten ziren baliabideak diskurtsoarekin osagarriak ziren baliabide horiek ziren, eta ez irakaslearen diskurtsoa ordezkatzen zutenak. Hau da, irakasleak esaten zuena ulertzen laguntzen duten horiek. Hala nola, historian Erdi Aroko pasarte bat irakatsi behar zenean garaiko eraikin ezberdinen argazkiak erakusten zituen irakasleak, eta bitartean, horien inguruko ahozko azalpena ematen zuen. Gauza bera esan daiteke, esaterako, biologian, non irakasleak atomoen irudiak jartzen zituen. Horrelako kasuetan, ikasleek ez zuten hainbeste zalantza agertzen, begiz ikusiz gero edukia bera ez zelako hain abstraktua eta hizkuntza ere askoz gehiago testuinguratzen zelako. Hori horrela, IKTen erabilera azpimarratzekoa da inputaren osagarri gisa. Edukizko irakasgaietako translanguagingari buruz hitz egiteko, lehenik eta behin, klaseetako hizkuntza ezberdinen erabileraren inguruan mintzatu behar gara. Irakasleei dagokienez, euskara zen nagusi euren arteko komunikazioetan eta irakasle eta ikasleen arteko elkarreraginetan. Hala ere, hainbat egoeratan irakasleek ere gaztelaniara pasatzeko joera erakusten zuten: haserretzen zirenean sarritan. Behin baino gehiagotan, klasean arazoren bat egoten zenean eta irakasleak haserretzen zirenean, gaztelaniara
Artzai Gaspar Arraiza 66 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 pasatzen ziren automatikoki. Eta gainera, gaztelaniara pasatzean komunikatzeko modua ere aldatzen zen, eta autoritate handiagoa adierazten zuten hizkuntza honetan. Bestela esanda, badirudi irakasle gehienek errekurtso gehiago zituztela gaztelaniaz autoritatea azaltzeko eta haserre egoteko. Ikasleei dagokienez, gaztelania izan zen hizkuntza nagusia euren arteko elkarreragin informaletan. Hau da, euren artean hitz egiteko gaztelania izan zen erabiltzen zuten hizkuntza bakarra. Aldiz, ikasleek irakasleekin hitz egin behar zutenean egoera bestelakoa zen. Horrelakoetan, ikasleek joera argi bat zuten euskaraz hasteko baina ondoren automatikoki gaztelaniara pasatzeko. Alegia, nahiz eta euskaraz egiten hasi, gaztelaniak hartzen zuen etengabe lekua. Hori, gainera, testuinguru ezberdinetan identifikatu zen, klasea izan bitartean sortzen ziren elkarreraginetan zein klasearen hasieretan eta bukaeretan egoten ziren harremanetan. Gertaera hori, kasu askotan, konpetentzia faltari lotzen ahal zaio. Izan ere, euskaraz aritzen zirenean, sarritan ez zuten errekurtsorik edota mekanismorik izaten esan nahi zutena euskaraz egiteko, eta horregatik, ama-hizkuntzara pasatzen ziren. Gertaera horren aurrean, ez zen irakaslerik egon jarrera horren aurrean haserre jarri zenik edo oztopo handirik jarri zuenik. Salbuespenak salbuespen, irakasle guztiek jarrera hori baimentzen zuten. Salbuespena bizpahiru aldiz ikusi zen, non matematikako eta biologiako irakasleek ikasleei euskaraz egiteko agindu zieten horrelakoak gertatu zirenean. Dena dela, azken hori ez da izan joera nagusia. Hori jakinda, bat-bateko translanguaginga aztertu beharra dago. Irakasleen kasuan identifikatu ziren translanguaging guztiak euskara eta gaztelania nahasten izan ziren, baina ez ziren oso modu sistematiko eta ugarian gertatu. Translanguagingaren funtzioak, batik bat, bi izaten ziren: alde batetik, hitz batzuei enfasia ematea, eta bestetik, kontzeptu edo hitzak argitzea. Hori guztia espontaneoki gertatzen zen, hau da, ez zegoen aurretik planifikaturik, eta egoeraren arabera irakasleek egiten zituzten horrelako nahasketak. Hala ere, aski ohikoak ziren translanguagingak makulu-hitzak ziren. Normalean gaztelaniazko makulu-hitzak izaten ziren euskarazko diskurtsoan sartzen zirenak; esaterako, «vale», «a ver», «pues», «bien», etab. Halako bitartekoen/laguntzen bidez, diskurtsoari naturaltasuna eta ordena ematen zioten hainbat kasutan. Irakasle gehienek ez zuten inolako arazorik izango diskurtso bera euskara hutsean egiteko; hala ere, sarritan errepikatzen zen fenomeno hau. Irakasleek bat-bateko translanguaging hori bideratzean, ikasleen harrera bi modutan har daiteke. Alde batetik, oso baliagarria zen kontzeptuak argitzeko eta zenbait hitzei enfasia emateko. Horren haritik, esan daiteke translanguagingak dinamismoa ematen ziola klaseari eta ulermena errazten zuela. Hala ere, badago ere aipatu beharreko beste alderdi bat translanguaging horretan: irakasleak gaztelaniara pasatzen zirenean translanguaginga eginez, joera nagusia zen ikasleen artean ere gaztelaniara pasatzeko eta gaztelaniaz galdetzeko edo parte hartzeko. Honako adibidean horixe ikus daiteke: — Mikel: Eta nola lortu daiteke pandemiak konpontzea?
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.22449 67 — biologiako irakaslea: garrantzitsuena da egoera horiek saihestea, hau da, prevenir el contagio, birusa ez hartzeko eta ez zabaltzeko. — Mikel: Pero... ¿cómo se puede prevenir? Hemen ikus daiteke beste adibide bat kimikako irakasgaian ikusitakoa eta aztertutakoa, kasu honetan translanguagingarekin zerbaiti enfasia emanez: — Kimikako irakaslea: gogoratu, ariketa hauek ongi irakurri behar dira, hay que leer bien, bestela ez dakigu zer egin behar den. Ikasleez ari garela, hauengan ere bat-bateko translanguaginga aurkitu da. Ikasleek irakasleek baino askoz translanguaging gehiago egiten zuten euskaraz hitz egiterakoan. Esan bezala, euren joera nagusia zen euskaraz hasi eta gaztelaniara pasatzea, eta kasu askotan, gaztelaniaz amaitzen zuten hizketaldia; hala ere, beste hainbat kasutan hizkuntzen artean ere mugitu izan dira translanguaginga eginez. Adibidez, euskaraz hasi, gaztelaniara pasatu, eta gero berriz ere euskarara itzuli. Irakasleen kasuan ez bezala, kasu honetan konpetentzia edo praktika faltarekin lotu daiteke. Behatu diren adibideak aintzat hartuz, batik bat hiztegian eta estruktura linguistikoetan egon daitezkeen gabeziekin lotu daitezke bat-bateko translanguaging hauek. Hona estrukturekin loturiko translanguaging adibide bat: — ikerlaria: Zer moduz moldatzen zarete euskararekin matematiketan? Hobeto gaztelaniaz? — iñaki: ba niri no me hubiese importado hacerlas en erdara. Baina euskaraz agian hobeto. — Ane: ongi, ya ohiturik gaude. — ikerlaria: Eta zer da zailena egiten zaizuena? — Ane: Batzuetan ariketak ulertzea. Niri etxean aitak azaltzen didanean en español como si fuese jugando o de una forma no tan complicada, ariketak ulertzen ditut. Horretaz aparte, ez zen klase bakar batean ere identifikatu pedagogikoa den translanguaginga; hau da, irakasleak aurretik planifikaturikoa. Azkenik, hizkuntzaren erabilerari loturiko hainbat gertaera esanguratsuak izan daitezke. Aurretik aipatu bezala, irakasleen artean joera nagusia izaten zen gaztelaniaren erabileraren aurrean inolako debekurik ezta oztoporik ere ez jartzea. Hala ere, salbuespen batzuk identifikatu ziren, eta hainbat irakaslerengan modu ezberdinak identifikatu ziren hizkuntzen erabileran oztopoak jartzeko. Batetik, ikusi zen irakasle batzuek zenbaitetan zuzen-zuzenean ziotela euskara erabiltzeko. Horrelakoetan, debekua esplizitua egiten zen, eta ikasleek irakasleak agintzen zutena betetzera beharturik zeuden. Bestetik, beste modu ez-zuzen batzuk ere ikusi ziren behaketetan. Esate baterako, batzuetan, ikasleren batek gaztelania erabiltzean horrelako erantzuna botatzen zuen irakasleak: «eta hori euskaraz nola esaten da?» edo «ez dizut ulertzen gaztelaniaz». Modu hauetan esplizituki debekatzen zen gaztelaniaren erabilera baina agintzeko modua ez zen hain zuzena.
Artzai Gaspar Arraiza 68 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 Hortaz, ikus daiteke estrategia ezberdin andana identifikatu dela behaturiko klaseetan. Agerian geratzen da, gainera, estrategia horiek egoera ezberdinetan bideratzen zirela helburu ezberdinekin. Guztien artean ohikoenak izaten ziren diskurtsoaren mantsotzea, errepetizioak erabiltzea eta sinonimoen erabilera, baina bestelako estrategiak ere identifikatu ziren, enfasia ematea eta adibide anitzen erabilera esaterako. Era berean, baieztatu ahal izan da estrategia horiek bideratzeko moduaren araberakoa dela euren eraginkortasuna; lasaitasunez egitean, ulermena eta klaseko giroa errazteko baliagarriak izaten ziren, baina horrela bideratzen ez zirenean, aldiz, ulermena ez zuten hain nabari hobetzen. 4.2. Pertzepzioak ulermenari buruz Pertzepzioen inguruko datuen analisia egiterakoan, iritzi ezberdinak aurkitu dira irakasle eta ikasleengan. Horiek aztertzean eta kodifikatzean, lehenik behin, bigarren taulan laburtu ditugu, eta gero, pertzepzio horien inguruko azalpen luzeago bat eskainiko da. Lehen esan bezala, jaso nahi izan diren pertzepzioak bi ardatzen arabera antolatu dira: ulermena errazteko bideratzen diren estrategiei buruzko pertzepzioak eta ulermen mailari buruzko pertzepzioak. Bat-bateko elkarrizketen bidez edukizko irakasleei galdetzerakoan, irakasle guztiek adierazi zuten ikasleen gabezien eta zailtasunen jakitun zirela, eta beraz, baiezta daiteke irakasleak kontzienteak zirela egoeraz eta, oro har, estrategia horien beharraz. Biologiako irakasleari, esaterako, berak erabiltzen zituen estrategia horien inguruan galdetu zitzaion. Ikusi dugunez, biologiako irakaslea oso eraginkorra zen zenbaitetan estrategia batzuk martxan jarriz, esaterako gaiak asko testuinguratuz eta ikasleen interesetara ekarriz. Hori horrela, horrelako testuinguratzeak oso egokiak iruditzen zitzaizkion irakasleari, izan ere, haren aburuz, ikasleei gustatzen zaie eskolan ikasten dena kanpoan dagoenarekin lotura egitea, eta gainera, ikasleek hori egitean jakin-min handiagoa azaltzen dute. Bat-bateko elkarrizketaren bidez bereganaturiko testigantza sinple horrek adierazten digu kontzientea dela estrategia horren eraginkortasunaz, eta gainera, nahita erabiltzen duela bere eguneroko irakaskuntzan. Matematikako irakaslearekin ere aukera egon zen estrategien inguruan mintzatzeko. Bat-bateko elkarrizketaren bidez, matematikako irakasle horrek argi eta garbi adierazi zuen kezkaturik zegoela ikasleen ulermen mailagatik. Haren aburuz, DBHko hirugarren mailan egonik eta ereduak hain euskaldunak izanik, ikasleek maila askoz altuagoa izan beharko zuten matematiketan, batez ere problemak ulertzerakoan. Egoera horren aurrean, estrategia horien «ezinbestekotasuna» aipatzen zuen, bestela «bidean galtzen zituelako» eta zailagoa zelako gero banan-banan azaltzea. Hala ere, estrategia horien eraginkortasunaz kontziente bazen ere, ez zen oso pozik ager-
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.22449 69 tzen estrategia horiek erabili behar izateagatik, nolabait zerbaitek huts egitearen sintoma gisa ikusten baitzuen, eta gainera, aitortzen zuen ez zituela beti behar bezalako errekurtsoak estrategia horiek martxan jartzeko. 2. taula irakasle eta ikasleen pertzepzioak (Autoreak sortua) Lehenengo ardatza: ulermena errazteko estrategiei buruzko pertzepzioak Bigarren ardatza: ulermen mailari buruzko pertzepzioak Adibideak testuinguratzea eta ikasleen interesetara egokitzea egoki ikusten dute. Ulermen arazoez eta estrategien beharraz kontziente dira. Gabeziak dituzte estrategiak martxan jartzeko eta batzuetan ez dute errekurtsorik ulermena errazteko. Ulermen mailagatik kezkaturik ageri dira. Estrategiak martxan jartzea «lan zama» gisa ikusten dute batzuetan; adibidez, pedagogikoa den translanguaginga antolatzeko. Euskara maila hobetzearen eta euskara erabiltzeko ohituraren beharra ikusten dute. Irakasle guztiek ez dute translanguaging pedagogikoa estrategikoa positibo bat bezala ikusten. Ikasleek euskararekiko zuten jarrera negatiboaz kontziente ziren, baita horrek dakartzan oztopoez ere. Etsipena sentitzen zuten euskara gehiago bultzatzeko. Gramatikaren beharra azpimarratzen dute. Ulermena errazteko hizkuntzaren lanketa funtzionalago baten falta sumatzen zuten. Gabeziak ikusten zizkieten hizkuntzetako irakasgaiei. Ez zieten baliagarritasun handirik ikusten. Gaztelaniarekiko (ama-hizkuntzarekiko) loturak falta zituzten. Etsipena edukien eta hizkuntzen ulermenarekiko. Edukiak behar bezala ulertzeko denboraren falta sumatzen zuten. Ikasle askok jarrera negatiboa zuten euskararekiko. Irakasleak presa sartzea ulermenerako oztopo gisa ikusten zuten. Presioa eta urduritasuna nabaritzen zituzten ariketak ulertzerakoan eta egiterakoan. Hiztun natiboaren jarduera interesgarria ikusten zuten baina ez nahikoa hizkuntza hobetzeko. Ulermen arazoei dagokienez, ikasle asko kontziente ziren maila baxua zuten ikaskideak zirela kaltetuenak presio eta urduritasunaren ondorioz.
Artzai Gaspar Arraiza 70 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 Hizkuntzaren erabilerari eta translanguagingari dagokienez, hainbat irakasleri planteatu zitzaien nolakoa izan beharko lukeen hizkuntzaren trataerak ulermena eta, oro har, ikaskuntza prozesua hobetzeko. Hori horrela, edukizko irakasgaiak ematen zituzten zenbait irakaslek adierazi zuten gustatuko zitzaiela hizkuntzetako irakasleekin koordinatzea translanguaging pedagogiko moduko bat gehiago bultzatzeko. Guztiek, hala ere, adierazi zuten horrek dakarren lana eta zailtasuna, finean «lan-zama handia» iruditzen zitzaielako. Ikasleek ere beste horrenbeste adierazi zuten. Haiei gaia bat-bateko elkarrizketen bidez planteaturik, ikasle batzuek argi adierazten zuten hizkuntzetako irakasgaiak ez ziela balio gerora edukizko klaseetan hizkuntza aplikatzeko. Hori horrela, faltan botatzen zuten lanketa funtzionalago bat, hizkuntza erabiltzera bideraturik dagoena. Gainera, motibazio falta sumatzen zitzaien gai hori dela eta, etsiturik egongo balira bezala. Batek baino gehiagok, era berean, planteatzen zuen etxean edukiak hobeki ulertzen zituela gurasoek hizkuntza azaltzen zietelako eta alderdi horri denbora gehiago eskaintzen ziotelako. Halaber, ikasle batek baieztatu zuen gurasoekin gaztelaniara itzultzen zituela zailegiak ziren edukiak, eta modu horretan, euskararen eta gaztelaniaren arteko erlazioak eginez, edukia askoz hobeki ulertzen zuela. Orobat, matematikako irakasleei problematika hori planteatu zitzaien, eta kasu guztietan erantzunak oso antzekoak izan ziren. Euren iritziz, euskararen maila hobetzeko beharrezkoa da ikasleei euskaraz egitea, bestela ez dute ohiturarik hartzen eta, beraz, ez dute maila hobetzen. Denak kontzienteak ziren hobetzearen beharraz, eta behin baino gehiagotan azpimarratu zuten ohitura falta horren aurrean zorrotz jartzen ez badira ez dagoela hobetzerik. Hortaz, euskara maila hobetzeko eta edukietan ulermena hobetzeko ez zuten beti translanguaginga edo antzeko estrategiarik aukeratzat hartzen. Hala ere, behaketetan ikusi ahal izan zen hori esan arren praktikan ez zirela horren zorrotzak, eta malguagoak zirela gaztelaniaren erabilerarekin egoera gehienetan. Hizkuntza jarrerei dagokienez, aipatu beharra dago ikasle askok jarrera nahiko negatiboa adierazten zutela euskararekiko. Horren inguruan batbateko elkarrizketen bidez galdetzean, halaxe adierazi zuten, euskarak ez ziela asko motibatzen eta gainera eskolatik kanpo ez zuela inork erabiltzen. Gainera, adierazpen horiek botatzerakoan nerabezaroan berezkoa den errebeldia antzematen zen, nolabait aditzera eman nahian euskara «irakasleen afera» zela eta ez ikasleena. Hala ere, identifikatu ziren hainbat ikasle atxikimendu handiagoa zutela euskararekin, kasu hauetan euren kanpoko erabilera neurri batean handiagoa zelako. Esaterako, baten batek adierazi zuen euskara motibagarria iruditzen zitzaiela amonarekin, gurasoren batekin edo beste lagunen batekin erabiltzen zutelako. Edozein modutan, euskararekiko jarrera orokorra ez zen oso positiboa. Euskararekiko motibazio falta hori eta emozio negatibo horiek oztopo handia izan daitezke euskara maila hobetzeko eta euskararen bitartez eus-
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.22449 71 kara irakasten jarraitzeko. Irakasleak ohitura eta sentimendu falta horiekin kontziente ziren, baina naturaltzat ere hartzen zuten, esaten zutenez, ikasleen inguruak oso erdaldunak ziren. Hori horrela, egoera hobetzeko estrategiak planteatu beharrean, etsiturik agertzen ziren ohitura faltagatik eta sentimendu negatibo horiengatik. Beraz, pertzepzio ezberdinak antzeman daitezke irakasle eta ikasleengan. Irakasleak, oro har, kontziente dira ulermen arazoez eta estrategia horien beharraz. Hala ere, oraindik zenbait gabezia eta oztopo identifikatu daitezke irakasleen jardunean, baita etsipena bezalako sentimenduak ere. Ikasleen kasuan, ildo berean, ulermen gabezia horiez kontziente ziren, eta lanketa funtzionalago baten beharra azpimarratzen zuten. Halaber, hizkuntza eta edukiaren ulermena hobetzeko zenbait gako mahaigaineratzen dituzte, hala nola, ama-hizkuntzarekin lotura gehiago bideratzea egunerokotasunean edukia hizkuntza gehigarri batean irakasten denean (kasu honetan, euskaraz). 5. OnDOriOAK Laburbilduz, ikerketa honen helburua izan da, alde batetik, edukizko irakasgaietako ulermena errazteko estrategia pedagogiko ezberdinak identifikatzea eta deskribatzea. Eta bestetik, ikerketa honen xedea izan da ulermenari ematen zaion trataerari buruzko zenbait pertzepzio jasotzea, irakasle zein ikasleengandik. Lehenengo ikerketa-galderak honela zioen: Zein dira ulermena areagotzeko identifikatzen diren estrategiak edukizko irakasgaietan? Alde batetik, agerian geratu da edukizko klaseetan ikasleek arazoak zituztela edukiaren eta hizkuntzaren ulermenarekin. Zailtasun horien aurrean, van Kampen et al.-ek (2018) beste kontestu batean baieztatzen duten bezala, B eta D ereduetan ere ugariak izan dira identifikatu diren estrategiak; guztien artean ohikoenak diskurtsoaren mantsotzea (Pavón Vázquez eta Ellison, 2013) eta errepetizioak egitea (Lyster, 2017). Estrategia horiek ohikoak izateaz gain, oso eraginkorrak ere badira lasaitasunez eta denbora hartuz planteatu direnean. Hau da, irakasleek diskurtsoa mantsotu eta azalpenak lasaitasunez errepikatzen dituztenean, estrategiek eragin positiboa izaten dute ikasleengan, eta oro har, irakaskuntza sentsibleagoa egiten dute hizkuntzekiko (Council of Europe, 2016). Identifikatu den beste estrategia bat edukizko klaseetan sinonimoen erabilera izan da (Pavón Vázquez & Ellison, 2013), eta kasu honetan ere, estrategiak eragin oso positiboa izaten du sinonimo horiek egokiak izaten direnean eta ulermena errazten dutenean. Halaber, Tanek (2011) aipatzen dituen azalpenaren zati garrantzitsuenen enfasia eta adibide anitzen erabilera zenbait alditan ikusi da, eta hainbat irakasle oso eraginkorrak izan dira ulermena errazten edukia ikasleen testuinguruarekin eta errealitatearekin lotzean. Azken hau, esaterako, oso eraginkorra izaten da analogiak erabiliz edota edukia gaurkotasuna duten ideiekin eta testuinguruekin lotuz.
Artzai Gaspar Arraiza 72 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 Horretaz gain, ez-hitzezkotasunaren garrantzia ere agerian geratu da ikerketa honetan. Ikusi dugunez, ez-hitzezko eta hitzezko komunikazioaren artean sinkronia dagoenean, ikasleen atentzioa gehiago erakartzen da, eta gainera, inputa askoz ulergarriagoa adierazten da. Gainera, Lysterrek eta Tedick-ek (2014) dioten moduan, ikusizko baliabideak modu osagarrian erabiltzen direnean inputaren ulermena errazten da, azaltzen dena begiz ikusteko aukera ematen dutelako. Hori dela eta, IKT-en potentziala azpimarratu beharra dago, nahiz eta agerian geratu den irakasle guztiak ez dauden formaturik IKT horien potentziala probesteko. Edukizko klaseetako hizkuntzen erabilerari dagokionez, identifikaturiko translanguagingak aipatu behar dira, Moorek eta Nikulak (2016) dioten moduan, CLILen baitan (kasu honetan B eta D ereduetan) ohikoa den prozesua baita. Cenozek eta Gorterrek (2017) bereizten duten bat-bateko translanguagingari dagokionez, irakasleen kasuan euskara eta gaztelania nahasten ikusi da, eta orokorrean, bi funtzio nagusi bete dituzte bat-bateko translanguaging horiek: hitz batzuei edo azalpenaren zati batzuei enfasia ematea, eta bestetik, kontzeptuak argitzea. Hau da, bi helburu horiekin egiten dituzte irakasleek bat-bateko translanguaging gehienak. Hala ere, ez da oso sistematikoa izaten. Kasu honetan, ulermenak inolaz ere funtzionatu ez duenean ikusi dira. Aldiz, sistematikoagoak izan diren bat-bateko translanguagingak makulu-hitzak izan dira. Izan ere, oso ohikoa izan da irakasleengan gaztelaniazko makulu-hitzak euskarazko diskurtsoan sartzea. Dena den, euskarako diskurtsoan gaztelania erabiltzea arriskutsua ere izan da askotan. Honen arrazoia da, hain zuzen ere, irakasleak gaztelania erabiltzen duenean ikasleen artean joera handia dagoela gaztelaniara pasatzeko zuzenean. Bestalde, ikusi denez, irakasleek joera oso handia daukate euskaratik gaztelaniara salto egiteko haserrealdietan. Antza, autoritatea azaltzeko baliabide gehiago dauzkate gaztelaniaz euskaraz baino, eta horregatik, batbateko translanguaginga biderkatzen da irakaslea haserre dagoenean. Ikasleei dagokionez, bat-bateko translanguaginga oso ohikoa eta ugaria izaten da. Aurrekoan ez bezala, kasu honetan konpetentzia faltari lotzen ahal zaio, izan ere, ikasleek hizkuntza batetik bestera salto egiten dute zailtasun linguistikoren bat izaten dutenean ala pentsatzen dutenean beste hizkuntza horretan naturalago/errealago azalduko direla. Hori, esaterako, klaseko elkarreraginetan argi geratu zen. Bertan, joera nagusia euskaraz hasteko izan arren, ikasle asko translanguaginga erabiltzen dute zailtasun linguistikoak eta gabezia komunikatiboak betetzeko. Hori esanda, bigarren ikerketa-galderak horrela zioen: Zein dira ikasleen eta irakasleen pertzepzioak edukizko irakasgaietan ulermenari ematen zaion trataerari buruz? Kasu honetan, ikusi dugunez, irakasleak kontziente dira, oro har, ikasleek agertzen dituzten zailtasun horiez, baina hala ere, ez dute beti mekanismorik ezta motibazio nahikorik gabezia horren aurrean esku-hartzeko. Alegia, zenbait kasutan estrategia horiek martxan jarri behar izatea lan-zama handitzat hartzen dute, eta atzerapentzat ere jotzen
Edukiak ulertzeko estrategiak CLIL irakaskuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.22449 73 dute maiz. Hala ere, ezin da esan hori irakasle guztien kasua denik; izan ere, batzuek motibazio handiz jartzen dituzte martxan estrategia ezberdinak, adibidez analogiak erabiltzea edo sinonimoak erabiltzea (Pavón Vázquez, 2013). Oro har, esan daiteke estrategiekiko pertzepzio positiboenak adierazi dituzten irakasle horiek izan direla estrategiak modu oso egokian eta ugarian jarri dituztenak martxan ikasgelan. Edukizko irakasgaietako hizkuntzen erabileraren kasuan ere pertzepzio ezberdinak jaso dira bat-bateko elkarrizketaren bidez. Kasu honetan, agerian geratu da irakasle batzuek hizkuntzaren lanketa funtzionalago baten falta sumatzen dutela. Hau da, nahiko luketela hizkuntzetako eta edukizko klaseetan hizkuntzaren erabilera errealerako irakaskuntza bat bideratzea. Hala ere, estrategietan esan bezala, batzuek lan-zama bezala hartzen dute, finean edukiak lantzeko denbora kentzen duelako hizkuntzaren lanketa propio bat egiteak. Alde horretatik, beraz, denbora eta baliabide falta nabaria da. Hala ere, Temirovak eta Westallek (2015) dioten moduan, argi dago ikasleen artean bat-bateko translanguaginga ohikoa eta etengabekoa dela. Ondorioz, agerian geratzen da translanguagingak (bat-batekoa zein pedagogikoa) erabilera andana izan dezakeela eta probesteko aukera dagoela irakasleen partetik (Cenoz & Gorter, 2017). 6. inPLiKAZiO DiDAKTiKOAK eTA MuGAK Alde batetik, ikerketa kualitatibo hau gauzatu ondotik agerian geratu da estrategia pedagogiko ezberdin andana identifikatu daitekeela B eta D ereduetan. Etorkizunean interesgarria litzateke aztertzea identifikatu diren estrategia horiek guztiak klasetara eramateak zein neurritan egiten duen irakaskuntza sentsibleagoa hizkuntzekiko. Estrategia horiek ohikoak izan badira ere, inoiz gutxitan egon dira aurretik modu estrategiko batean planifikaturik. Hori horrela, ikerketa honek adierazten digu beharrezkoa dela edukizko zein hizkuntzetako irakasleei formakuntza bideratzea hizkuntzaren eta edukiaren integrazio hori behar bezala gauzatzeko. Hori egiteko, besteak beste, hezkuntzako fakultateek badute zer egin eta zer planteatu, zeren eta, finean, irakaskuntza hizkuntzekiko sentsibleagoa egiteak ez dio bakarrik eragiten hizkuntzen ikaskuntzari, baizik eta ikasketa prozesu osoari. Irakasle guztiak dira hizkuntza irakasleak, eta modu berean, irakasle guztiek daukate linguistikoki arduratsuak, sentsibleak eta inklusiboak izateko ardura. Horretarako, aurretik, formakuntza baten beharra ezinbestekoa izan daiteke (Portolés eta Martí, 2018). Ikusi bezala, irakasleak kontziente dira ikasleek dituzten gabeziez eta estrategia horien beharraz, baina hori ez da nahikoa. Kontziente izateaz gain, tresna eta baliabide ezberdinak izan behar dituzte eskura inputa ulergarriagoa izateko eta output egokia bultzatzeko. Halaber, eskolek ziurtatu beharko lukete irakasleek maila linguistiko egokiak izatea (hizkuntza-ziurtagiriak eska-
Artzai Gaspar Arraiza 74 Tantak, 2021, 33(2), 49-77 tzeaz gain), emaitzetan argi ikusten baita hizkuntza geroz eta hobeki kontrolatuz estrategiak geroz eta egokiagoak eta ugariagoak direla. Behin ere identifikatu ez den estrategia translanguaging pedagogikoa izan da. Hala ere, esan bezala, egoera ezberdinetan posible ikusi da, eta gainera, ondorioztatu da potentzialki positiboa izan daitekeela irakaskuntza sentsibleagoa egiteko. Hori horrela, lan honek agerian utzi du bat-bateko translanguaginga naturala eta ohikoa den bezala, irakasleek hori probestu dezaketela momentu ezberdinetan planifikaturiko translanguaging pedagogiko bat bideratzeko. Ez dira gutxi izaten translanguaging pedagogikoa martxan jar daitekeen momentuak, eta ondorioztatu bezala, klaseei dinamismoa ematen ahal die eta parte hartzea handitzen ahal du. Horretaz aparte, emaitzetan adierazi da ere hizkuntza minoritarioaren erabilera negatiboa dela, eta gainera, zenbait ikaslek ez dutela motibazio handirik hura erabiltzeko. Kontuan izanik euskararen egoera soziolinguistikoa, ikerketa lan honek argi uzten du hizkuntzen erabilera estrategikoki bideratzeko mekanismoak beharrezkoak direla. Horretarako, lehenik eta behin, irakasleak kontzientziatu behar dira horren garrantziaz eta euskararen egoera soziolinguistikoaz; eta bestetik, irakasleak formatu behar dira estrategia ezberdinen bidez hizkuntza minoritarioaren erabilera bultzatzeko eta aldi berean maila linguistiko ona hartzeko. Cenoz eta Gorter (2017) esaterako translanguaging jasangarriaz mintzo dira. Euren esanetan, translanguaginga hizkuntza minoritarioaren egoera soziolinguistikoa kontuan hartuz eta horretara egokituz bultzatzen bada, euskara zentraltzat hartzen duen giro eleaniztun bat bultzatuko litzateke eskolan. Kontuan izanda Euskal Curriculumak berebiziko garrantzia ematen diola euskararen ikaskuntzari eta erabilerari (eskola barnean zein eskolatik kanpo), irakasleek horren bidean urratsak eman beharko lituzkete. Hori azalduta, azaldutako ikerketaren mugak aipatu behar dira. Alde batetik, lagina izan daiteke ikerketaren mugarik handiena. Behatutako klase kopurua handiagoa izanik, ikerketaren ondorioek baliagarritasun zientifiko handiagoa lukete, eta ondorioz, lortutako emaitzak gehiago orokortzeko aukera egongo litzateke. Halaber, eskola bakarra hartu izan da aintzat, testuinguru soziolinguistiko eta sozioekonomiko bakarra adierazten duelarik. Egokia litzateke etorkizuneko ikerketetan testuinguru ezberdinetako eskolak hartzea lagin gisa, modu horretan analizatzeko kasuan kasu ezberdinak diren ateratzen diren ondorioak. Bestalde, erabilitako datu-bilketarako erremintetan ere mugapenak egon daitezke. Batetik, identifikaturiko estrategien deskribapen zabalagoa egin daiteke, eta modu berean, estrategia bakoitzak daukan efektua ikuspegi ezberdinetatik azter daiteke ondorio osatuagoak ateratzeko. Eta bestetik, erabilitako bat-bateko elkarrizketen ondorioak luzeagoak diren eztabaida-taldeekin kontrasta daitezke, modu horretan pertzepzio horietan gehiago sakontzeko eta irakasle zein ikasleen pertzepzioak gehiago ezagutzeko. Oztopo hauek guztiak etorkizuneko ikerketan aintzat hartzekoak dira, eta era | science |
addi-b2b9fc61f082 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57641 | Breakout edu jardueraren erabilera gurasoei zuzendutako formakuntza saioetan: Esku-hartze baten ebaluazioa | Etxague Goia, Itxaro ; Altuna Urdin, Jon; Lareki Arcos, Arkaitz | 2021 | Itxaro Etxague Goia, Jon Altuna Urdin, Arkaitz Lareki Arcos 80 Tantak, 2021, 33(2), 79-112 1. SArrerA Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) eskuragarritasun zein erabilera askotarikoak komunikatzeko era berriak ekarri ditu egungo jendartera. Facebook, Instagram, Twitter edo TikTok eta bestelako sare sozialek eta bat-bateko mezularitza aplikazioak, besteak beste, iritzi eta bizitzako esperientziak elkarbanatzeko gune berriak sortu dituzte. Europako herrialdeen politika digitalak, halaber, Interneterako sarbidea izatea eta hau erabiltzea jendartean osoki parte-hartzeko ezinbestekoa dela dio (Helsper eta van Deursen, 2015; Helsper eta van Deursen, 2017). Erabilera masibo honek berekin dakar, ezinbestean, erabilera okerra edo desegokia egiteko arriskua. Ez dago teknologia digitalen erabileraren inguruko arriskuei buruzko zerrenda bat eta bakarra, baina arriskuen ikerketan aritzen diren zenbait erakunde (EU Kids Online, kasu), zein ikerlerro hau jorratzen duten hainbat autore (Livingstone eta Helsper, 2013; Vanderhoven et al., 2014) ados dira arriskurik nabarmenenak zehazterako orduan. Horien artean daude, besteak beste, ciberbullyinga, sextinga edo groominga. Adin txikikoak edo nerabeak, Interneteko erabiltzaileen artean talde zaurgarri edo ahulenetariko bat izanik, arrisku hauen pare-parean kokatzen dira. Testuinguru honen aurrean, Europar Parlamentuak (2006) zein hainbat hezkuntza legedik, LOE, LOMCE eta Heziberri 2020k, besteak beste, konpetentzia digitalaren garapena bere lehentasun eta jomugetako bat bezala ezarri dute. Hezkuntza-zentroek, beraz, teknologiarako konpetentzia garatzeko prestakuntza eta teknikak eskaintzeko betebeharra dute. Ikaskuntza hau, ordea, askotan ikasleei bakarrik zuzenduta dago. Unicef erakundeak 2004. urtean argitaratutako «Los e-derechos de los niños y las niñas» dekalogoak honako hau dio bere zortzigarren puntuan: «los padres y madres tendrán el derecho y la responsabilidad de orientar, educar y acordar con sus hijos e hijas un uso responsable de Internet (…) para ello los padres y madres también deben poder formarse en el uso de Internet e informarse de sus contenidos» (Unicef, 2004, 2. or.). Lan honen helburu orokorra teknologia digitalen erabilera arduratsua lantzen duen eta gurasoei zuzenduta dagoen hezkuntza esku-hartze bat ebaluatzea eta aztertzea da. Lanaren helburu zehatzak, berriz, honako hauek dira: esku-hartzearen alderdi onuragarriak zein diren jakitea; balorazioan partaideen arteko alderik ote dagoen aztertzea; emaitzen antzekotasunaren arabera sortutako partaideen bi taldeak nolakoak diren eta horiek esku-hartzea nola baloratzen duten aztertzea. Aurrerago ikusiko dugun moduan, artikuluan zehar helburu zehatz hauek ikerketa galderen bidez landuko dira. Horrela, bada, ebaluatutako esku-hartzea breakout edu jardueran oinarrituta dago, hau da, teknologia digitalen erabilera arduratsua bultzatzeko gakoak ikastea xede duen taldekako ariketa ludikoa. Esku-hartzea Gipuz-
Breakout edu jardueraren erabilera gurasoei zuzendutako formakuntza saioetan https://doi.org/10.1387/tantak.22255 81 koako bi ikastetxetan egin da eta bertako Lehen Hezkuntzako (LH) 5. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailara bitarteko gurasoak dira partaideak, guztira 37 guraso. Horrela, teknologia digitalen erabilera arduratsua eta Internet ohitura osasungarriak dituen inguruan hezteko beharrari erantzun nahi izan dio lan honek, horretarako jarduera berritzaileetan oinarritutako hezkuntza esku-hartzeak eraginkorrak izan daitezkeela erakutsiz. 2. MArKO TeOriKOA 2.1. Zenbait kontzepturen argi-ilunak Marc Prensky izan zen 2001. urtean natibo digitalak «digital natives» kontzeptua eta honi kontrajartzen zaion immigrante digitalak «digital immigrants» kontzeptuak aurkeztu zituena (Prensky, 2001a; Prensky, 2001b). Natibo digitalak deiturikoak jaiotzetik IKTen hizkuntza jaso eta honen bidez komunikatzen eta jendarteratzen direnak dira; immigrante digitalak, berriz, hizkuntza digital hau helduaroan ikasi behar izan dutenak. Autorearen arabera, egungo ikasleek, natibo digitalak izanik, ez dituzte orain arteko hezkuntza sistemak esperoko lituzkeen ikasleen ezaugarriak betetzen, egungoek beren aurrekoengandik desberdina den moduan prozesatzen baitute jasotako informazioa (Prensky, 2001a). Hala bada, hezkuntza eraldaketa baten beharra azpimarratzen du autoreak, ikasleak egungo zein etorkizuneko beharretarako hezi eta trebatuko dituen eskola osatuko duen eraldaketa (Prensky, 2011a; Prensky, 2011b). Horretarako, zer eta nola erakusten dugun egokitzea izango litzateke gakoetako bat: nola aldatzeak egungo ikasleentzat eraginkorra izango den pedagogia sortzea esan nahi du; zer aldatzea, berriz, etorkizunera bideratutako eta ikasleentzat erakargarria den ikasketa proiektu bat sortzea litzateke, aldi berean egungo ikasleentzat baliagarria eta zorrotza dena (Prensky, 2011a). Halaber, teknologia digitalek jadanik testuinguru jakin batean baliagarria den pedagogia indartu behar lukete. Horrela, autoreak dioenaren arabera, ikasleen ikasketa prozesua eraginkorra eta onuragarria bihurtzea izan behar luke ikasgelan teknologia digitalen erabilera nolakoa izango den zehaztuko lukeen aldagaietako bat (Prensky, 2011b). Honetaz gain, eta natibo digital eta immigrante digitalak kontzeptuei berriro helduz, bi belaunaldi edo giza talde horiek IKTeekin duten harremanen bereizketa edo desberdintasun hau arrakala digitalaren parte dela esan daiteke. Arrakala digitala IKTetarako sarbidean eta horien erabileran aurki daitezkeen desberdintasunek osatzen dute (Scheerder et al., 2017). Horrela definitzen dute Eastinek et al.-ek (2015): «the digital divide sug- «the digital divide suggests individuals in certain demographic groups, such as racial minorities, rural communities and individuals of lower socioeconomic status, are at a
Breakout edu jardueraren erabilera gurasoei zuzendutako formakuntza saioetan https://doi.org/10.1387/tantak.22255 83 2.2. Gaur egungo egoera: zenbait datu Ikus ditzagun teknologia digitalen erabileraren inguruko datu batzuk. Horretarako, Euskal Gazte Behatokiak 2019an argitaraturiko Euskadiko Gazteen Joera Koadernoak: Euskadiko gazteak eta sare sozialak lana hartuko da oinarri. Lan honetan EAEko Lurralde Historiko bakoitzeko 15-29 urteko gazteen lagin adierazgarri bati egindako galdetegien emaitzak aurkeztu dira; emaitza hauetako batzuk ekarriko dira lerrootara (Gazteen Euskal Behatokia, 2019). Gazteek erabiltzen duten sare sozialen kopuruari erreparatzen badiogu, EAEko gazte guztiek kontu edo profilen bat dutela esan dezakegu sare sozialen edo berehalako mezularitzako aplikazioren batean. Are gehiago, soilik % 5,2k dio kontu edo profila duela sare sozial edo berehalako mezularitzako aplikazio bakarrean. Sare sozial hauen erabilera aztertuz gero, hauek dira gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialak: Youtube (% 99,2), telefono mugikorretarako berehalako mezularitzako aplikazioak (% 99,1), Instagram (% 81,1) eta Facebook (% 58,5). Erabileraren maiztasunari begiratuz gero, honako hau azpimarratu daiteke: EAEko gazteen % 98,2 egunero edo ia egunero WhatsApp bezalako bat-bateko mezularitzako aplikazio batzuetara konektatzen da. Halaber, Instagramera gazteen % 74,1 konektatzen da egunero edo ia egunero, Youtubera % 73,7 eta Facebookera % 32,8. Generoaren araberako erabilerari erreparatuz gero, datuek diotenez berehalako mezularitzako aplikazioen erabileran ez da alderik sumatzen, baina egunero Instagram edo Facebook bezalako sare sozialetara konektatzen diren nesken kopurua mutilena baino handiagoa da: nesken % 79,6 eta mutilen % 68,8 egunero edo ia egunero konektatzen da Instagramera; nesken % 39,5 eta mutilen % 26,2 konektatzen da egunero edo ia egunero Facebookera. Aldiz, mutilen artean handiagoa da egunero Youtube, Twitter eta Tinder edo harremanetarako beste sare sozial batzuetara konektatzen direnen ehunekoa: Youtubera mutilen % 82,2 eta nesken % 64,8 konektatzen da egunero edo ia egunero; Twitterrera mutilen % 22,1 eta nesken % 13,1; eta Tinder edo harremanetarako beste aplikazioetara mutilen % 1 eta nesken % 0.3. Adin taldeen araberako azterketak, berriz, WhatsApp kolektibo guztietara zabaldu dela dio. Alabaina, beste sare sozial batzuen kasuan bada alde nabarmenik: Instagramen erabilera bereziki nabarmena da adin-tarte baxuenean (15-19 urte bitarte), eta egunero erabiltzen dutenen ehunekoa erori egiten da adinak gora egin ahala. Snapchat oso sare gaztea da, 15 eta 19 urte bitarteko gazteen % 22 egunero edo ia egunero konektatzen baita, eta, 20 urtetik gorakoen artean, berriz, ehuneko hori % 2,6ra erortzen da. Gauza bera gertatzen da TikTok aplikazioarekin: datu orokorretan apenas presentziarik ez duen arren, 15 eta 19 urte bitartekoen arteko % 2k dio egunero erabiltzen duela, eta beste % 5ek gutxienez astean behin.
Itxaro Etxague Goia, Jon Altuna Urdin, Arkaitz Lareki Arcos 86 Tantak, 2021, 33(2), 79-112 ten bidez, lotura bat iritsiko zaio erasoaren biktima izan daitekeenari; lotura honetan klik eginda, web orrialde maleziatsu batera igaroko da erabiltzailea, eta bertan, erabiltzaileak bere datuak baliatuko ditu bere nortasuna egiaztatzeko. Horrela, saioa hasteko erabiltzailearen datuak zerbitzari batera transferituko dira edo gakoak erregistratzeko programa bat instalatuko da erabiltzailearen gailu informatikoan. Modu honetan, erasotzaileak datuok erabili ditzake bestelako delitu zibernetikoak gauzatzeko (Qabajeh et al., 2018). — Gehiegizko erabilera: egun Internet gure bizitza sozial, profesional eta akademikoaren zati garrantzitsu eta ia ezinbesteko bihurtu da: kalkuluen arabera, Europako nerabeen ia % 75ek egunean 4 ordu ematen ditu sareko jardueretan (Martins et al., 2019). Internet addiction (IA) gisa definitzen da Internetekiko mendekotasun psikologikoa izatea (Kandell, 1998), eta Internet neurriz kanpo kontsumitzeak kezkak sortu ditu norbanakoaren bizitza pertsonal zein profesionalean izan ditzakeen ondorio kaltegarrien inguruan. Besteak beste, IA antsietatearekin, depresioarekin eta loaren kalitate txarrarekin lotu da (Liang et al., 2016; Malak et al., 2017), baita elkarbizitza sozialean, akademikoan zein profesionalean izan daitezkeen zenbait arazorekin ere (Bisen eta Deshpande, 2018). — interneten biral bihurtutako desafioak: klik bakarrarekin ehunka pertsonekin edukiak partekatzeko aukera ematen digute gailu digitalek. Horrela zabaltzen dira Interneten biral bihurtzen diren erronka edo desafioak, zenbaitetan kaltegarriak suertatu daitezkeenak. Horien artean daude, esate baterako, whaling challenge edo balea urdinaren desafioa eta ingelesez Tide Pods challenge deiturikoa, Tide Pods markako arropa garbigarria irenstea (Schlaile et al., 2018). Internet bidez modu honetako eduki biralak taldean elkarbanatuz, taldekideen artean partekaturiko emozio baten parte sentitzeko bidea sortze da (Guadagno et al., 2013). Adin txikikoak dira arrisku hauen aurrean parez pare dauden talde zaurgarrienetako bat. Hau dela eta, haur eta nerabeak Internet erabiltzaile gisa identifikatu eta beren aukera zein arriskuak identifikatu eta aztertu behar dira. Ikerlerro honetan lanean jarraitzeko, haurren beren ahots eta esperientziak kontuan hartzeaz gain, beren familia, hezkuntza eragile nahiz haurren ongizateaz arduratzen diren bestelako erakundeak kontuan hartzea ere beharrezkoa da (Livingstone, 2014). 2.4. Teknologiarako konpetentzia hezkuntzan Testuinguru honetan, administrazio publikoak konpetentzia digitalaren garapena bere lehentasun eta jomugetako bat bezala ezarri du. Horrela,
Breakout edu jardueraren erabilera gurasoei zuzendutako formakuntza saioetan https://doi.org/10.1387/tantak.22255 87 bada, Europar Parlamentuak (2006) zein hainbat hezkuntza legedik, LOE, LOMCE eta Heziberri 2020k, besteak beste, pertsonok garapen pertsonalerako, jendarte eraginkor eta aktiboan parte hartzeko, inklusio sozialerako eta lanerako beharrezko ditugun zortzi konpetentzia giltzarrietatik bat konpetentzia digitala dela adierazi dute. EAEko Heziberri 2020 Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumak horrela definitzen du Teknologiarako konpetentzia: Produktu eta sistema teknologikoak zentzuz erabiltzea eta garatzea, jakintza teknikoak eta gainerako adarretako jakintzak era metodiko eta eraginkorrean aplikatuta, interesa duten egoerak ulertzeko eta konpontzeko edota produktu eta zerbitzu berriak eskaintzeko, eta lortutako emaitzen berri ematea, hobekuntza-prozesuekin eta erabakiak modu arduratsuan hartzeko prozesuekin jarraitzeko (Eusko Jaurlaritza, 2015b, 81. or.) Hala bada, teknologiarako konpetentziak hainbat osagai barne hartzen ditu: batetik, arazo teknologikoak zehaztasunez hauteman eta, jakintza teknologikoa zein orokorra erabiliz, arazo horiek konpontzeko irtenbideak diseinatzea; bestetik, ingurune teknologikoko baliabideak testuinguru anitzetan erabiltzea, informazioa modu egokian aukeratuz eta interpretatuz eta egungo jendarteren ohiko arazoak konponduz; eta azkenik, jendarteko hobekuntza-zikloak betetzen jarraitzeko irtenbide teknologikoak bestelako eremuetan inplementatzea, agirien bidezko plangintza bat egitea edo lan metodikoa egitea, esate baterako (Eusko Jaurlaritza, 2015b). Hezkuntza-zentroek, beraz, teknologiarako konpetentzia garatzeko prestakuntza eta teknikak eskaintzeko betebeharra dute. Izan ere, sareak askotariko aukerak eskaintzen ditu, eta aukera horiek modu egoki eta seguru batean erabiltzen jakiteko, beharrezkoa da arlo teknikoko oinarrizko jakintza zein garapen etiko eta morala eskuratzea ahalbidetuko duen ikaskuntza bermatzea. Guri dagokigun testuinguruan, xede hau duten hainbat gida pedagogiko edo material aurki ditzakegu. Jarraian, zenbait erakunde publikok bultzatutako material horietako batzuk aipatuko ditugu. Horietako bat dugu, bada, EgonLine (2015), teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko EAEko gida pedagogikoa. Gida honen helburu nagusia «teknologia berrien bidez gerta daitekeen jazarpena lantzea eta arrisku horri aurre hartzea da» (Eusko Jaularitza, 2015a, 7. or.). Horretarako, gida hau jarraituko duten ikasleek ibilbide pedagogikoa egingo dute hiru gai nagusi hauei helduz: gaira hurbildu, ohiturak eta arriskuak aztertu eta sentsibilizazioa eta konpromisoa landu. Honetaz gain, Gasteizko Udalak gurasoei zuzendutako gida bat ere argitaratu zuen: adingabeak heztea Internet arriskurik gabe erabil dezaten: gurasoentzako gida (Gasteizko Udaleko Hezkuntza Saila, 2010). Gida honen helburua teknologia digitalek eskaintzen dituzten aukeren inguruan adingabeen gurasoak hezten laguntzea da, erabilgarriak izan daitezkeen
Itxaro Etxague Goia, Jon Altuna Urdin, Arkaitz Lareki Arcos 90 Tantak, 2021, 33(2), 79-112 Ariketa hau zer-nolakoa den ondo ulertzeko eta jatorrizko scape roometik zertan bereizten den ikusteko, Fotarisen eta Mastorasen (2019) definizioa erabiliko dugu. Autore hauen arabera, hezkuntzarako scape rooma metodo hezigarri gisa definitu daiteke. Bertan, ikasleek elkarlanean oinarritzen den jarduera ludiko batean parte hartu behar dute; jarduera hau, gainera, ezagutza zein trebetasun jakin batzuk eskuratzeko diseinatuta dago, ikasleak helburu edo jomuga jakin batera irits daitezen (gela fisiko batetik ihes egin edo kutxa batetik atera, adibidez). Jarduera osatzen duen ibilbidean zehar, ikasleak, denbora tarte jakin batean, ikaskuntza helburu argiak lortzeko diseinatuta dauden puzzleak ebatzi beharko ditu (3. or.). Arlo jakin bati buruzko jakintza eskuratzeko edo gaitasunen garapenerako diseinatuta dagoen jarduera ludiko eta kolaboratiboa da, beraz, breakout edu. Jolasa gainditzeko helburu jakin bat bete beharko da, gela batetik atera edo kutxa bat ireki, esate baterako, eta azken helburu hau xede pedagogiko jakin batzuekin loturik egongo da. Hala bada, bi helburu mota aurki daitezkeela esan daiteke: batetik, jolasaren edo ariketaren beraren helburua eta, bestetik, helburu hau betez eskuratuko diren helburu pedagogikoak (Fotaris eta Mastoras, 2019; Veldkamp et al., 2020) . Ariketa ludikoen diseinurako, oro har, helburu pedagogikoak eta jolasaren helburuak lotuta eta parekatuta ezartzea garrantzitsua da. Hau dela eta, van der Lindenek, Meulenbroeksek eta van Joolingenek (2019) «intrinsic integration» izeneko teoria aurkezten dute beren lanean. Bertan, jolasaren helburuak eta helburu pedagogikoak lotuta eta lerrokatuta egon behar dutela adierazteaz gain, jolasaren mekanismoa bera eta helburuak betetzeko aukeratzen den metodologia pedagogikoa ere kateatuta daudela azaltzen dute. Izan ere, lau puntu hauek ez badute bat egiten, jolas hezigarriak bere helburuetan huts egin lezake (124. or.). Ariketa ludiko bat arrakastatsua izan dadin, teoria honen aplikazioaren inguruko hiru ondorio nagusi nabarmentzen dituzte autoreek (van der Linden et al., 2019): (1) lehenik eta behin, jolasa diseinatu nahi duen orok azalduriko puntuei norabide jakin batean jarraitu beharko lieke: lehenbiziko pausoa, prozesua burututa eskuratuko diren helburu pedagogikoak ezartzea da. Helburuak jakinda, xede horiei dagokien ikuspegi pedagogikoa aukeratuko du. Ondotik, ikuspegi metodologiko hau indartzen duen mekanismo bat aukeratuko du jolasean aurrera jarraitzeko. Mekanismo hauen bidez eskuratuko den jolasaren helburua zein den zehaztuko du jarraian. (2) Bigarrenik, jolasaren helburuak helburu pedagogikoen menpe egon beharko luke, eta ez alderantziz. Autoreen hitzak hona ekarriz, «this means that players must reach the learning goal before as a necessity for reaching the game goal» (131. or.). (3) Hirugarrenik eta azkenik, jolasa arrakastatsua suertatzeko, ikuspegi pedagogikoak eta jolasaren mekanismoak bat egitea izango da funtsezkoena; aldi berean, autoreek diotenez, baliteke pausorik zailena ere hau izatea.
Breakout edu jardueraren erabilera gurasoei zuzendutako formakuntza saioetan https://doi.org/10.1387/tantak.22255 91 Horrela, bada, scape roomak hezkuntza eremura ekartzerako orduan, egokitzapen batzuk egitea beharrezkoa da. Veldkampek et al.-ek (2020) hezkuntza testuinguruan egin diren breakout eduei buruzko ikerketa lanak aztertu dituzte beren lanean. Jarduera hauek azken urteetan izan duten gorakada kontuan harturik, breakout eduak ebaluatzen eta aztertzen jarraitzea onuragarria izango litzatekeela azpimarratzen dute, baita ikasgela barruan modu egoki batean diseinatu eta aurrera eramateko jarraibide batzuk zehazteko premia dagoela nabarmendu ere (Fotaris eta Mastoras, 2019; Veldkamp et al., 2019). Horrela, Veldkamp et al.-ek (2020) hezkuntza testuinguruan egin diren brekout eduei buruzko azken urteetako hainbat ikerketa lan bildu eta aztertu dituzte, praktikak laburbildu, azaldu eta aztertzeko xedearekin. Zehazki, 2017 eta 2019 urteen bitartean argitaratutako artikulu zientifiko, konferentziatako akta-liburu, konferentzietako artikulu eta medikuntzako artikuluetako txostenez osatutako 39 lan aztertu dituzte. Jarraian, lan horretatik egokitutako taula bat aurkeztuko da; bertan, breakout eduei buruzko azken urteetan argitaratutako ikerketak aurkeztuko dira, ikerlan bakoitzaren helburua eta erreferentzia emanez. 1. taula Zenbait breakout eduren helburua eta helburu hori lantzen duen ikerlanaren erreferentzia Helburua Lanaren erreferentzia Ikasleak bildu eta elkartzea Connelly et al., 2018 Gilbert et al., 2019 Ikasleek erakundeen zerbitzuak ezagutzea Guo eta Goh, 2016 Wise et al., 2018 Lurrikaren aurrean ikasleen prestaketa eta jarrera hobetzea Novak et al., 2018 Ikasleek informazioaren bilaketa prozesuan duten jarrera aztertzea Choi et al., 2017 Ikasle taldeetan ikasketa prozesua aztertzea Järveläinen eta PaavilainenMäntymäki, 2019 Ikasleen artean talde lana eta lidergo jarrerak aztertzea Warmelink et al., 2017 Diseinurako gaitasunak garatzea Li et al., 2018 Ma et al., 2018 Gaitasun orokorren garapena bultzatzea Craig et al., 2019
Breakout edu jardueraren erabilera gurasoei zuzendutako formakuntza saioetan https://doi.org/10.1387/tantak.22255 93 rooma ere eskuragarri dago, hau gaztelaniaz eta DBH 3 eta 4. mailetakoei zuzendua (Eusko Jaurlaritza, 2020). Eskola testuinguruan zein ikerketan gero eta ezagunagoa den jarduera dugu hau, beraz. Hala ere, ariketaren diseinu egokirako eta arlo gehiagotara zabaltzeko modua izateko, izandako esperientzien azterketa eta ebaluazioaren beharra dago oraindik. Hari honi loturik, lan honetan orain arte aipaturiko esperientzia guztiak ikasleekin egindakoak izan dira, gure testuinguruan ez baita breakout edun oinarritutako eta gurasoei zuzendutako esperientziarik aurkitu; ez, behintzat, kolektibo horren gaitasun digitala lantzea xede dutenak. Lan honetan, beraz, teknologia berrien erabilera arduratsuari buruzko breakout edu baten ebaluazioa azalduko da; kasu honetan, gainera, partaideak gurasoak dira. Izan ere, gurasoei teknologia digitalen erabileran arduraz hezteko eta sareetako erabilera ohitura osasuntsuak bultzatzeko tresnak eskaini behar dizkiegu, arriskuen inguruan lan egiteko, eskolaren ekarpenaz gain, gurasoen bitartekaritza ere beharrezkoa baita (Livingstone eta Helsper, 2008). 3. HeLburuAK eTA iKerKeTA GALDerAK Lan honen helburu nagusia honako hau da: teknologia digitalen erabilera arduratsua lantzen duen eta breakout edu jardueran oinarritua dagoen gurasoei zuzendutako hezkuntza esku-hartze bat ebaluatzea eta aztertzea. Helburu orokor hau betetzeko, zein lanaren sarreran aipatutako helburu zehatzak lortzeko, ikerketa galdera hauek izango dira gidalerro: 1. Zein da partaideen balorazioa egindako esku-hartzearen inguruan? 2. Zein dira, zehazki, esku-hartzearen alderi onuragarriak? 3. Ba al dago balorazioan partaideen arteko alderik? 4. Nolakoak dira emaitzen antzekotasunaren arabera sortutako taldeak eta zein da talde hauen balorazioa? 4. MeTODOLOGiA Diseinuari dagokionez, ebaluazioan oinarritzen den ikerketa da hau, izaera formatzailea eta deskribatzailea duena. Stufflebeamen eta Shinkfielden sailkapenaren arabera (1987), esku-hartzearen prozesuaren ebaluazioan oinarritzen da, prozesua bera ebaluatzeaz gain, hobekuntzarako iradokizunak jasotzea ere xede izanik. Ikertu nahi den egoera hobeto ulertze aldera metodologia mistoa erabili da (Creswell, 2014) eta datu kuantitatiboak zein kualitatiboak uztartu dira.
Itxaro Etxague Goia, Jon Altuna Urdin, Arkaitz Lareki Arcos 94 Tantak, 2021, 33(2), 79-112 4.1. Testuingurua eta ebaluatuko den jardueraren deskribapena Ebaluatu nahi den jarduera Oiartzungo (Gipuzkoa, EAE) Elizalde eta Haurtzaro ikastetxeetan egindako eta gurasoei zuzendutako esku-hartze baten ardatzetako bat da. Ekintza horren sorrera eta diseinua ulertzeko beharrezkoa da 2017/2018 ikasturtean Oiartzungo Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro ikastolan datu bilketa bat egin dela aipatzea. Datu jasoketa honen helburua bikoitza da: batetik, adin txikikoek teknologia digitaletan gauzatzen dituzten erabilera desegokiak zein diren aztertzea eta, bestetik, erabilera desegokien larritasun mailaren hautematea zenbaterainokoa den aztertzea. Horrela, teknologia digitalen erabilera arduratsua lantzeko beharra dagoela identifikatu da, bai haur eta nerabeekin, baita hauen gurasoekin ere. Izan ere, haur, nerabe eta gazteek teknologiarako gaitasuna eskuratzea gurasoen eginkizuna ere bada. Hala, bada, behar horri erantzun nahian, 2019/2020 ikasturtean gurasoei zuzendutako esku-hartze bana antolatu da, zeinaren xede nagusia teknologia digitalen erabilera arduratsua bultzatzeko gakoak lantzea izan baita. Esku-hartze horien oinarria breakout edu jarduera izan da. Breakout eduren helburua mugikorraren erabilera egokia bultzatzeko 10 gako lortu eta dekalogo bat osatzea da. Marko teorikoan aipaturiko Veldkamp et al. (2020) laneko sailkapenean (1. taula), beraz, gaitasun orokorren garapena bultzatzea xede duen erronka gisa sailkatuko genuke. Hala, bada, erronka hau lau edo bost talde aritzeko ariketa gisa diseinatu da/dugu, eta talde bakoitzean lau edo bost partaide egon daitezke. Guztira, talde bakoitzak 4 erronka gainditu behar ditu; erronka bat gainditutakoan, hurrengo probaren kutxa irekitzeko kodeaz gain, aipaturiko dekalogoa osatzeko bi gako ere lortzen dituzte. Erronka bakoitza gai nagusi baten ingurukoa da: lehenbizikoa jokoei eta jokoa erregulatzeko balio duen Plan European Game Informationari (PEGI) buruzkoa; bigarrena gazteen artean erabilienak diren aplikazioen ingurukoa; hirugarrena erabilera desegokiak sortu ditzakeen arriskuk lantzen dituena; eta, laugarrena, sharentingaren eta haren balizko ondorioei buruzkoa. Era berean, erronka bakoitzean ariketa desberdina egin behar dute erronka hori gainditzeko, hala nola puzzleak egin, zenbaki segidak osatu edo kodeak deszifratu. Partaideek ariketa hauek egin eta erronka gainditutakoan, dekalogoa osatzeko bina gako eta hurrengo proba irekitzeko beharrezkoa den giltzarrapoaren kodea lortzen dituzte. Azkenik, bosgarren kutxa bat ere badago, talde guztientzat bera. Kutxa honek hainbat giltzarrapo ditu: zenbat talde, horrenbeste giltzarrapo. Kutxa honetan daude talde bakoitzak bere dekalogoa osatzeko beharrezkoak dituen azken bi gakoak; ordea, talde bakoitzak bere giltzarrapoa ireki arte, ezin da kutxa ireki. Guztiek ibilbidea bukatu eta azken kutxa orokorra ireki arte, beraz, ezin da erronka bukatu. Aurrez aurre eginiko jarduera dugu hau; denborari dagokionez, berriz, 45 bat minutukoa.
Breakout edu jardueraren erabilera gurasoei zuzendutako formakuntza saioetan https://doi.org/10.1387/tantak.22255 95 2. taula Breakout edu jardueraren azalpena Erronka Helburua Edukia Zeregina Lorpena Lehenengo kutxa: gutunazala • Adin txikikoei zuzendutako joko birtual zein mahaikoei buruz hausnartzea. • PEGI zer den ikastea. • Zenbait datu esanguratsu ezagutzea. Jokoak: PeGi (Plan European Game Information) + Fortnite jokoa. Hiru galdera erantzun + puzzle bat osatu. Bigarren kutxa irekitzeko ezkutuko zenbakia. Bigarren kutxa • Gazteen Euskal behatokia ezagutzea. • Honen bidez jasotako datuak aztertzea. • Datu orokor zein erabilera pertsonalari buruz hausnarketa egitea. euskal Gazte behatokitik jasotako datuen irakurketa: 15-19 urte bitarteko gazteen artean gehien erabilitako aplikazioak. G a l d e r a k e r a n t z u n + kode bat deszifratu. Dekalogoa osatzeko hirugarren eta laugarren gakoak + hirugarren kutxa irekitzeko ezkutuko zenbakia. Hirugarren kutxa • Erabilera desegokien arrisku batzuk ezagutzea eta horiei buruz hausnartzea. erabilera desegokiaren arriskuak: cyberbullying, grooming, sexting, gehigizko erabilera, sharenting, phishing, desafioak. Puzzle bat egin + zenbaki segida bat osatu. Dekalogoa osatzeko bosgarren eta seigarren gakoak + laugarren kutxa irekitzeko ezkutuko zenbakia. Laugarren kutxa • Sharentingaren inguruan sakontzea. • Honek izan ditzakeen ondorio batzuk ezagutzea. Sharentingari buruzko Berria egunkariko albiste egokitu bat. Gako-hitzak aurkitu emandako txantiloi baten bidez. Dekalogoa osatzeko zazpigarren eta zortzigarren gakoak + azken kutxa irekitzeko ezkutuko zenbakia. Bosgarren kutxa (guztientzat bera) Talde bakoitzak bere dekalogorako bederatzigarren eta hamargarren gakoak eskuratuko ditu eta, horrela, breakout edu erronka gainditu.
Itxaro Etxague Goia, Jon Altuna Urdin, Arkaitz Lareki Arcos 96 Tantak, 2021, 33(2), 79-112 Horrela, bada, hiru maila bereiz ditzakegu: batetik, lan hau berau dugu, zeinaren helburua breakout edu jardueran oinarritutako esku-hartzea aztertzea eta ebaluatzea baita. Bigarrenik, egindako esku-hartzea dugu, eta honen helburua teknologia digitalen erabilera arduratsua bultzatzeko gakoak lantzea eta partaideen gaitasun digitala indartzea izan da. Hirugarrenik eta azkenik, esku-hartzean erabili den breakout edu jarduera dugu; honen helburua, berriz, mugikorraren erabilera egokia bultzatzeko 10 gako lortzea eta dekalogo bat osatzea da. 4.2. Parte-hartzaileak Oiartzungo bi ikastetxeetan martxan jarri zen deskribatutako ekintza, Elizalde Herri Eskola eta Haurtzaro ikastetxeetan, hain zuzen ere. Bertako LHko 5. mailatik DBHko 4. mailara bitarteko gurasoak izan ziren partaideak, guztira 37 guraso. Ikerketa honen lagina, beraz, 37 gurasok osatzen dute. Horietatik 30 emakumeak dira, sei gizonezkoak eta bat generoari buruzko galderari erantzun ez diona. Adinari dagokionez, pertsona bat 30 urtetik beherakoa da, hiru 31 eta 40 bitartekoak, hogeita hamar 41 eta 50 bitartekoak eta hiru 51 urtetik gorakoak. Guraso horien seme-alaben kurtsoari erreparatzen badiogu, guraso gehienak DBH 1 eta 2. mailan dauden ikasleen gurasoak dira. Zehazki, parte hartu duten gurasoetatik 13 guraso (% 35) LH 5 eta 6. mailan dauden ikasleen gurasoak dira; 20 (% 54) dira DBH 1 eta 2. mailan daudenen gurasoak; eta lau DBH 3tik gora dauden ikasleen gurasoak. Segidan, partaideen seme-alaben adinari buruzko xehetasunak azaltzen dituen grafikoa aurkeztuko dugu, emaitzen atalean aldagai honen araberako analisia egin baita. 1. irudia Partaideen seme-alaben adina
Breakout edu jardueraren erabilera gurasoei zuzendutako formakuntza saioetan https://doi.org/10.1387/tantak.22255 97 Horrela, beraz, 7 gurasok (% 19) 10 urtetik beherako seme-alabak dituzte, 15 gurasok (% 40,5) 11-12 urte bitartekoak eta beste 15ek (% 40,5) 13 urtetik gorakoak. 4.3. ikerketa-tresnak eta datuen analisia Esku-hartzearen ebaluazioari buruzko datuak jasotzeko, partaideek breakout edu ekintzaren bukaeran bete zuten galdetegi bat erabili da. Galdetegi hau hiru zati nagusitan banatuta dago: datu orokorrak, zure iritzia eman eta aipatzekoak. Lehenengo zatian, generoa, adina, semealaben adina, seme-alaben kurtsoa eta zein ikastetxetakoak diren galdetzen zaie. Bigarren zatia, berriz, Likert eskalaren bidez erantzuteko diseinatuta dauden 19 galdera itxiz osatuta dago (1 = erabat desados, 2 = desados, 3 = kili-kolo, 4 = ados eta 5 = erabat ados). Aurrez aurreko ekintza izanik, galdetegia ere modu presentzialean egin zen. Hirugarren eta azken zatia, hiru galdera irekik osatzen dute: gehien gustatu zaiena galdetuz, hobetzeko proposamenik ote duten galdetuz eta, azkenik, aipatzeko besterik ote duten galdetuz. Horrela, galdetegiaren xedea, partaideen profilaren inguruko xehetasunak jakiteaz gain (galdetegiaren datu orokorrak atala), esku-hartzea ebaluatzeko datuak jasotzea izan da. Galdetegiaren barne kontsistentzia neurtzeko McDonalden Omega erabili da (McDonald, 1999). Hayesek eta Couttsek (2020) adierazten dute Crombacheko alfak baino fidagarritasun handiagoa duela Omegak; era berean, Zinbarg-ek et al.-ek (2005) ω edo omega erabiltzea bestelako estimatzaileak erabiltzea baino egokiagoa dela diote. Hortaz, galdetegi honen Omega koefizientea ω = ,929koa izanik, item eta galdetegiaren barne kontsistentzia oso altua dela esan dezakegu. Breakout edu ekimena bukatutakoan, jardunaldia ebaluatzeko galdetegia erantzun zuten partaideek. Ikerketa honetan aurkeztuko diren emaitzetarako beharrezkoak diren analisi estatistikoak egiteko, ebaluazio galdetegiko itemetatik aldagai konposatuak sortu dira. Guztira, 19 itemetatik lau aldagai konposatu osatu dira: asebetetzea, diseinua, burutzea eta parte hartzea. Asebetetzea deiturikoan, galdetegiko item guztiak barne hartzen dira, 19ak; diseinuak, izenak berak dioen moduan, saioaren diseinu eta antolaketa orokorrari egiten dio erreferentzia; burutzea osatzen duten itemek, berriz, jardunaldia nola burutu den adierazten dute; eta parte-hartzeak, azkenik, partaideek saioan zehar izandako parte-hartzeari egiten dio erreferentzia. Hurrengo taulan aldagai konposatu hauen osaera eta fidagarritasuna kalkulatzeko erabili den omega koefizientea azalduko dira.
Itxaro Etxague Goia, Jon Altuna Urdin, Arkaitz Lareki Arcos 98 Tantak, 2021, 33(2), 79-112 3. taula Aldagai konposatuak, haien osaera eta haien fidagarritasuna Aldagai Konposatua Galdetegiko itemak Omega ω Asebetetzea Orokorra: aldagai guztiak 0,929 Diseinua Guraso bezala, ikastaro edo hitzaldi honetako helburuak eta edukiak garrantzitsuak izan dira. 0,905 Gaiak errealitatearekin eta egunerokotasunarekin lotura izan du Erabilitako eduki eta materialak argiak eta ulerterrazak dira. Erabilitako edukiak gaiarekiko egokiak dira. Erabilitako materialak modu egokian antolatuta azaldu dira. Parte-hartzaileek jarduerak eraginkorrak eta produktiboak izan direla ikusi dute Jardunaldi honetan jarduera berritzaile eta originalak egin dira. Jarduera honek hitzaldiaren gaiarekin lotura izan du. Burutzea Azalpenak modu argi eta zehatzean eman dituzte. 0,841 Jardueran egin beharrekoa modu argi eta zehatzean azaldu dute. Hausnarketa eta gogoetara bultzatzeko gaitasuna erakutsi dute. Elkarlana eta inplikazioa bultzatu dute. Laguntza eskatu edo galderaren bat egin zaienean, egoki erantzun dute. Parte-hartzaileek argi izan dute beren eginbeharra zein den. Jarduera honen iraupena egokia izan da. Parte-hartzea Taldekako jardueretan kooperazio eta lantalde giroa izan da. 0,727 Taldean sortu diren tentsio eta eztabaidak modu onean eta egokian konpondu dira. Partaideen parte-hartzeak egokiak izan dira. Galdetegia bildu eta datuok SPSS (24. bertsioa) programaren bidez aztertu dira. Aipatu bezala, datu kuantitatiboak zein kualitatiboak erabili dira. Batetik, honako analisi hauek egin dira datu kuantitatiboen analisirako: minimoa, maximoa, batezbesteko aritmetikoa, desbideratze estandarra, Test-t, Anova, Tukey, Chi-Karratua eta cluster analisi hierarkikoak; bestetik, datu kualitatiboen analisirako, honako hau egin da: datuak sailkatu eta maiztasunaren arabera ordenatu.
Breakout edu jardueraren erabilera gurasoei zuzendutako formakuntza saioetan https://doi.org/10.1387/tantak.22255 99 Test-t eta Anova analisiak talde desberdinen batezbestekoen artean konparaketak egiteko eta emaitzok estatistikoki esanguratsuak ote diren aztertzeko egin dira. Horretarako, p-aren balioa 0,05 baino txikiagoa izan dadin ebatzi da. Cluster analisi hierarkikoaren analisia, berriz, emaitzen antzekotasunen arabera taldeak sortzeko izan da baliagarria. Chi-karratua erabili da, halaber, cluster analisi hierarkikoen bidez sorturiko taldeen nolakotasuna aztertzeko. 5. eMAiTZAK Azterlan honetan lau ikerketa-galdera egin dira, baita horiei erantzuteko beharrezko datuak bildu eta analisiak egin ere. Segidan, ikerketa-galdera hauen arabera aurkeztuko dira lortutako emaitzak. 5.1. Zein da partaideen balorazioa egindako esku-hartzearen inguruan? Partaideen balorazio orokorra aztertzeko, aldagai konposatuen emaitza estatistiko orokorrak ikusiko dira: minimoa (Min.), maximoa (Max.), batezbesteko estatistikoa (BB) eta desbideratze estandarra (DE). 4. taula balorazio galdetegiaren emaitza estatistiko orokorrak N Min. Max. BB. DE. Asebetetzea (orokorra) 28 3,84 5,00 4,56 0,36 Diseinua 30 3,63 5,00 4,42 0,48 Burutzea 29 4,00 5,00 4,56 0,39 Parte-hartzea 28 4,00 5,00 4,76 0,32 Oro har, gurasoek jardunaldiari buruz egindako balorazioa positiboa da. Horrela, batetik bosterako eskalan, asebetetzearen batezbesteko aritmetikoaren puntuazioa, hots, aldagai guztiak barne hartzen dituen dimentsioa, 4,56koa da. Gainerako aldagai konposatuei dagokienez, batezbesteko puntuaziorik altuena jaso duena parte-hartzea izan da (BB = 4,76); baxuena, aldiz, diseinuak (BB = 4,42) izan du. Halaber, puntuaziorik txikiena jaso duen aldagai konposatua ere diseinua izan da (Min. = 3,63). 5.2. Zein dira, zehazki, esku-hartzearen alderdi onuragarriak? Metodologia atalean aipatu bezala, balorazio galdetegiaren azken atalean galdera irekiak egin dira. Zati honetan, partaideek gehien gustatu zaienaren
Itxaro Etxague Goia, Jon Altuna Urdin, Arkaitz Lareki Arcos 100 Tantak, 2021, 33(2), 79-112 berri eman dute, baita hobetzeko zenbait proposamen aipatu ere. Horrela, partaideentzat esku-hartzeak izan dituen alderdi positibo zehatzak zein izan diren jakin ahal izan dugu. Emaitzok aurkeztuko dira ondorengo taulan, galdetegian gurasoek adierazitakoa eta hauen maiztasuna (M) bilduz. 5. taula esku-hartzean gehien gustatutakoa eta hobetzeko proposamenak Zer gustatu zaizu gehien? M Hobetzeko proposamenak M Saio praktikoa, dinamikoa eta parte-hartzailea izan da 7 Emandako informazioa praktikara eramateko gakoak azaltzea 4 Elkarlanean aritu gara 5 Gaiari buruzko informazio gehiago azaltzea: ikerketen emaitzak, gaia sakonago lantzea… 4 Izaera ludikoa izan du 4 Gurasoen kontrolaren inguruko gaia lantzea («control parental») 2 Originala eta berritzailea izan da 2 Denbora gehiago eskaintzea edo maizago egitea 2 Hausnarketara bultzatu gaituen ariketa izan da 1 Ikastetxean bertan izan da 1 Oro har, jardueraren alderdi ludikoa, parte-hartzailea eta elkarlana da gehien gustatutakoaren artean nabarmentzen dena: saio praktikoa, dinamikoa eta parte-hartzailea izan da (M = 7), elkarlanean aritu gara (M = 5), izaera ludikoa izan du (M = 4)… Hobetzeko proposamenetan, aldiz, alderdi praktikoari garrantzia gehiago ematea eta gaiaren inguruko informazio gehiago ematea eskatzen dute gehienek: emandako informazioa praktikara eramateko gakoak azaltzea (M = 4), gaiari buruzko informazio gehiago azaltzea (M = 4)… Honekin batera, aurrerantzean kontuan hartzeko puntu pare bat ere aipatzen dute: gurasoen kontrolaren gaia lantzea (M = 2) eta maizago egitea (M = 2). 5.3. ba al dago balorazioan partaideen arteko alderik? Balorazio orokorra aztertuta, partaideen artean alderik ote dagoen jakin nahi izan dugu. Horretarako, lehenik eta behin, generoaren araberako analisia aurkeztuko da, eta ondotik, partaideen seme-alaben adinaren araberako aldeak landuko dira.
Itxaro Etxague Goia, Jon Altuna Urdin, Arkaitz Lareki Arcos 102 Tantak, 2021, 33(2), 79-112 Seme-alaben adinaren araberako emaitza hauek estatistikoki esanguratsuak ote diren ere aztertu da (6. taula). Burutzeari dagozkion emaitzak dira, hain justu ere, estatistikoki esanguratsuak direnak, sig.<0,05 baita: burutzea p = 0,021. Datu hau xehetasunez aztertzeko Tukey analisia egin da. Horren arabera, 10 urte arte eta 13 urtetik gorako puntuazioen artean dagoen lotura da estatistikoki esanguratsua dena: p = 0,029. Ordea, ezin esan gainerakoen arteko lotura ere halakoxea denik, izan ere 10 urte arte eta 11-12 urteen arteko lotura p = 0.118 da eta 11-12 urte eta >13 urtetik gora tarteen lotura, berriz, p = 0.555. Azken bi kasu horien arteko lotura, beraz, ez da estatistikoki esanguratsua. 5.4. nolakoak dira emaitzen antzekotasunaren arabera sortutako taldeak eta zein da talde hauen balorazioa? Azterketan sakontzeko asmoz, ikerketaren partaideak taldekatu dira analisi hierarkikoak eginez (7. taula). Horrela, bada, emaitzen antzekotasunaren arabera, partaideak bi taldetan banatu dira eta gurasoen bi profil identifikatu: lehenbiziko taldean n = 10 edo partaideen % 35,7 kokatu dira eta bigarren taldean n = 18 edo % 64,3. Bi talde hauen araberako analisi estatistikoetan murgildu baino lehen, taldeon nolakotasuna ezagutuko dugu, jarraian etorriko diren analisiak hobeto ulertzeko. Hala, bada, taldeak ikastetxearen arabera nola osatuta dauden ikusiko dugu, baita talde hauen osaera seme-alaben adin tartearen arabera nolakoa den ere. 7. taula Partaideen taldekatzea cluster analisi hierarkikoaren arabera N Ehunekoa Ehuneko erabilgarria erabilgarriak Taldea 1 10 % 27,0 % 35,7 Taldea 2 18 % 48,6 % 64,3 Totala 28 % 75,7 % 100,0 Galduak Sistema 9 % 24,3 Totala 37 % 100,0 Beraz, taldeak nola osatuta dauden ikusteko eta haien ezaugarriak zein diren jakiteko, lehenik bi taldeetako partaideak zein ikastetxeetakoak diren aztertu da (8. taula): lehenbiziko taldeko partaide guztiak Elizalde ikastetxekoak dira; bigarren taldekoak, berriz, n totala 18tik zortzi Elizaldekoak eta 10 Haurtzarokoak.
Itxaro Etxague Goia, Jon Altuna Urdin, Arkaitz Lareki Arcos 104 Tantak, 2021, 33(2), 79-112 10. taula emaitza estatistikoak taldekatzearen arabera Taldekatzea N BB. DE. EE. Levene (sig.) T Sig. (bilateral) A Taldea 1 10 4,12 0,13 0,04 0,14 –11,0 0,00 Taldea 2 18 4,80 0,16 0,03 D Taldea 1 10 3,88 0,24 0,07 0,43 –9,56 0,00 Taldea 2 18 4,75 0,21 0,05 B Taldea 1 10 4,15 0,15 0,04 0,19 –8,38 0,00 Taldea 2 18 4,82 0,22 0,05 PH Taldea 1 10 4,53 0,35 0,11 0,06 –3,21 0,00 Taldea 2 18 4,88 0,22 0,05 Horrenbestez, emaitzen antzekotasunaren araberako sailkatzea eginez, Elizalde ikastetxeko gurasoak, lehenbiziko taldea osatzen dutenak, oro har puntuazio baxuagoa eman dutela esan daiteke. Era berean, seme-alaba helduagoak dituzten gurasoak kritikoagoak izan dira jardunaldia epaitzeko orduan. 6. eZTAbAiDA eTA OnDOriO nAGuSiAK Lan honen helburua teknologia digitalen erabilera arduratsua lantzen duen eta breakout edu jardueran oinarritua dagoen gurasoei zuzendutako hezkuntza esku-hartze bat ebaluatzea eta aztertzea da. Esku-hartze hau bi ikastetxeetako LHko 5. mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleen gurasoei zuzenduta dago. Izan ere, zenbait egoeratan aurki daitekeen arrakala digitala murrizteko eta erabiltzaileen teknologiarako konpetentzia hobetzeko eta garatzeko, gurasoek ere formakuntza saioak jasotzea beharrezkoa da, mundu digitalean ere guraso hauek baitira adin txikiko seme-alaben arduradun eta erantzule. Gurasoek breakout edu jardueraren balorazio ona egin dute orokorrean. Batez ere, saioetan sortu den elkarlan eta eztabaida giroa baloratu dute, baita proposaturiko dinamikaren berritasuna ere; halaber, jarduerari dagokionez, hobetzeko alderdiak ere egon badaudela adierazi dute, landutako edukiak eta hauei buruzko azalpenak zenbaitetan konplexuak suertatu baitira. Bestalde, teknologia digitalen erabilera arduratsuaren inguruan lanean jarraitzeko beharra azaltzen da. Izan ere, partaideek gaiaren inguruko informazio gehiago, hitzaldiari denbora gehiago eskaintzeko edo maizago egiteko eskatu dute.
Itxaro Etxague Goia, Jon Altuna Urdin, Arkaitz Lareki Arcos 106 Tantak, 2021, 33(2), 79-112 bilera horri buruz guraso zein senideekin izandako elkarrekintza sozialak, haurraren garapenerako beharrezkoa den aldamioa eraiki dezake, batez ere ikasleen Garapen Hurbileko Eremuan —hau da, beste pertsona baten laguntzarekin egin dezakeen esparruaren barruan— (Vygotsky, 1978) gertatzen bada (Nikken eta Schols, 2015). Gurasoek teknologia digitalen erabilera arduratsuaren heziketan erabili ohi dituzten bitartekaritza estrategien artean ((1) elkarrekin erabiltzea, (2) bitartekaritza aktiboa, (3) bitartekaritza murriztailea, (4) gainbegiratzea edo ikuskatzea eta (4) segurtasuneko orientazio teknikoa ematea) (Livingstone eta Helsper, 2008; Nikken eta Jansz, 2014), bitartekaritza murriztaileak arriskuak murrizten dituela ikusi den arren, adin txikikoek sarean izan ditzaketen aukerak eta trebetasunen garapena ere murriztu ditzakeela aztertu da. Ordea, bitartekaritza aktiboa erabiltzen denean, sor daitezkeen arriskuak eta kalteak murrizten dira gainerako ondorio negatiborik eragin gabe (Duerager eta Livingstone, 2012). Lan honetan azterturiko esku-hartzea bitartekaritza aktiboaren baitan kokatzen dela esan genezake. Izan ere, esku-hartze honetan seme-alabekin sarean aurkitu dezaketen edukiari buruz eztabaidatzeko, azalpenak eta jarraibideak eman eta segurtasuna hobetzeko eta kontzientzia kritikoa garatzeko prozesua landu nahi da (Nikken eta Schols, 2015). Teknologia digitalek jendarteratzeko zein parekoekin harremanetan jartzeko aukera ematen digute, baita ikaskuntza eta garapen prozesuan aurrera jarraitzeko ere. Horretarako, teknologia digitalek espazio aberasgarri eta segurua izan behar dute. Xede honekin, hezitzaileok ikasle nahiz gurasoekin lan egin behar dugu: ikasleari teknologia digitalen espazioan modu seguruan aritzeko tresnak eskaini behar dizkiogu; gurasoei, berriz, teknologia digitalen erabileran arduraz hezteko eta Internet erabilera ohitura osasuntsuak bultzatzeko tresnak. Edonola ere, esku-hartzea bi ikastetxeetan egin zenez, jasotako datuak bertako testuingurura mugatuta daude eta, beraz, jarduera honek bestelako testuingurutara zabaltzen den bilakaera bat izatea aberasgarria izango litzateke: beste eskola edo talde batzuekin landu aurretik, teknologiaren erabileraren inguruan gurasoek dituzten kezkak eta arazoak aztertu eta emaitzen arabera diseinuan zenbait egokitzapen egin litezke, besteak beste. Horretaz gain, jardueran parte hartu zuten 37 gurasoetatik sei bakarrik dira gizonezkoak. Etorkizunari begira, interesgarria izango litzateke gizonen parte-hartze baxuaren arrazoiak zein diren jakitea ikastetxeetako esku-hartzeak diseinatzerako orduan arrazoi hauek kontuan hartzeko eta gizonezkoen parte-hartzea areagotuko luketen neurriak hartzeko. Azken batean, ezin dugu ahaztu familia-unitate heterosexualetan ama ez ezik, aita ere funtsezko erreferentea izan ohi dela seme-alaben ikasketa prozesuetan. Izan ere, seme-alabek sarritan bere egiten dituzte gurasoengan ikusten dituzten portaerak eta ohiturak. Aitak eredu diren neurrian, beraz, eskainitako formakuntzetan parte-hartzea funtsezkoa ikusten dugu seme-alaben gaitasun digitala sustatze aldera. | science |
addi-e7755aa17829 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57642 | Nola egin lekua ikasleen intuizioei goi-mailako hezkuntzan? | Huegun Burgos, Asier; Gamboa Ruiz de Eguilaz, Eider; Jauregi Etxaniz, Pello | 2021 | Asier Huegun Burgos, Eider Gamboa Ruiz de Eguilaz, Pello Jauregi Etxaniz 114 Tantak, 2021, 33(2), 113-130 1. SArrerA. MODerniTATe LiKiDOA eTA iKASKunTZA- eGOerA berriAK Modernitatearen jarioak, modernitate likidoak, modernitate solidoaren ideiarekin kontrajarrita, orain arte sendotzat jo izan diren gizarte-egituren etengabeko eraldaketa dakar (Bauman, 2003; 2013). Mundu-inertzien mugimenduek hainbat eremutan dute eragina, besteak beste, hezkuntzaren alorrean. Hainbaten aburuz, horrek guztiak beste paradigma batera bideratzen du hezkuntza, oro har, eta prestakuntza prozesuak birpentsatzera, zehazki (Alsina, Roser, Burset, Buscà, Colomina, García, Mauri, Pujolà, eta Sayó, 2011; Alcalá, 2019). Horrenbestez, pertsonak, aktore gisa inplikatzen diren eszenatoki eta topaketa gero eta konplexu, zalantzazko, iheskor eta nahasiagoetan, esanahia eta zentzua eraikitzera behartuta daude (Pérez Gómez, 2019). Testuinguru berri horrek balio-judizioak, balioespen-argudioak eta, are gehiago, gorputzaren sentsazioak eta prestakuntza-prozesuetako intuizioak kontuan hartzen dituen orientazioa indartzea ekartzen du, are gehiago, goimailako prestakuntzan. Alsina et al. (2011, 14. or.) azaltzen dutenez: «La enseñanza superior no tiene que ser solo un testimonio de las modificaciones que se van produciendo, sino que también debe participar de esta dinámica activa, de la dialéctica entre el individuo y la sociedad». Egoera hori guztia aintzat hartuta, Euskal Herriko Unibertsitateak berak (UPV/EHU), irakaskuntza-ikaskuntzako agertokietan aldaketa-prozesuak sortzeko beharraz jabetuta, IKD (Ikaskuntza dinamikoa eta Kooperatiboa) eredua sustatzen du. Eredu horrek azpimarratzen du ikasleak ikaskuntzaren jabe izatea eta modu integral, malgu eta gizartearen beharretara egokituta prestatzea: Unibertsitatearen zentzua eta misioa garai bakoitzeko dinamika sozial eta kulturalekin bat etorri behar dira. Azken hamarkadetan mundua izugarri aldatu den bezala, xxi. mendeko unibertsitatearen curriculum orokorrak ere eboluzionatu egin behar du etengabe aldatzen ari den eta ziurgabetasuna ezaugarri duen gizarte baten eskaeretara egokitzeko. Goi-mailako irakaskuntzaren egitekoa da pertsona kontziente eta sentikorrak prestatzea inguruan gertatzen denarekiko, etengabeko aldaketetara egokitzeko gai izango direnak eta arazo berriei modu sortzailean eta etikoan erantzun ahal izango dietenak. (UPV/EHU, 2017, 4. or.) Beraz, unibertsitateko hezkuntzaren esparruan, hau da, goi-mailako hezkuntzaren esparru pedagogikoan, ezinbestekoa da irakaskuntza- eta ikaskuntza-egoera berriak sortzea, aurkikuntzaren ibilbidean ikasleen gaitasunak garatzen laguntzeko eta, horrela, laneko, gizarteko eta bizitza pertsonaleko hainbat esparrutan trebatzeko (Alsina et al., 2011; Pérez Gómez, 2019).
Asier Huegun Burgos, Eider Gamboa Ruiz de Eguilaz, Pello Jauregi Etxaniz 116 Tantak, 2021, 33(2), 113-130 wey, 2004; Freire, 2008). Horretarako, Arakatze-prozesuetan Oinarritutako Ikaskuntzak —Inquiry Based Learning, IBL— (Peñaherrera, Chiluiza eta Ortiz, 2014) aukera ematen digu ikasleek beren galderak sortzeko eta bilatzeko. Ikasleen esperientziaren (praktikak, hezkuntza- eta bizi-esperientziak...) eta espazio sinbolikoaren (hitzak, teoriak, diskurtsoak, gogoeta) arteko zubiak eraikitzeak esperientzietatik sortzen diren gorputz-sentsazioak kontuan hartzera garamatza: elkarrekin lotzen dira eta elkarren eragina dute ezagutza sortzeko. Esperientziaz hitz egiten dugunean, askotan hitzezko sinbolizaziotik kanpoko esanahiak esperimentatzen ditugula esan nahi dugu, ez dakigula definitzen, ezta hitzak jartzen ere; horien ordez pertzepzio bat daukagu, edo ezer ordezkatzen ez duen hitzen bat («hau» edo «zerbait»). Hori gertatzen denean, esanahia inplizituki geratzen da, ez da esplizituki ezagutzen. Sentsazioa hasieran lausoa izan daiteke: ez dakigu zer esan edo nola ezaugarritu, baina ezaugarri bakar bat nabaritzen dugu. Esperientziatzeak, hau da, esperientziak bizitzea, esanahi bat dauka, ez da bakarrik gure gorputzaren barne sentsazio hutsa. Ez da zerbait sentitzea bakarrik. Gehienetan, hasieran nahasgarria izaten da gure bizitzako edo lanbideko gai bati buruz gure baitan dugun sentsazioa. Lausoa edo diskriminaezina ere izan daiteke (Barceló, 2015), baina gorputza desberdin sentitzen dugu. Sentsazio horren ezaugarri bat da adar asko hartzen dituen osotasun konplexu gisa esperimentatzen dugula (Barceló, 2015; Gendlin, 1983, 1997). Beraz: «(La sensación) es como una multiplicidad de aspectos que se manifiestan en una sola sensación. Esta sensación constituye un dato significativo de nuestra experiencia y hay que dejarla venir porque surge novedosamente cuando atendemos el centro de nuestro cuerpo» (Barceló, 2015, 171. or.). Ildo horretatik, esan dezakegu gertakariek une jakin batean modu jakin batean bizi dituen subjektu bati eragiten diotela; esperientziak bizitzea (Gendlin, 1997), beraz, fenomeno subjektiboa eta interakzionala da. Horregatik, gorputzeko sentsazioei balioa emateak leku ezin hobean jartzen gaitu gure esperientziaren datu esanguratsuak berreskuratzeko. 3. LAuSOTASunA ArGiTZen: ZiurGAbeTASuneTiK ZiurTASunerA Jakintza lauso hori ziurtasunaren eta ziurgabetasunaren artean igarotzen den gorputz-sentsazioa da, eta ezagutza eta arakatze-prozesuak sortzeko abiapuntua da. Kontua da bi egoeraren arteko harremana esperimentatzea: alde batetik, ebatzitako ziurgabetasuna; bestetik, konpontzeke dagoen ziurgabetasuna (Wagensberg, 2008). Arakatze-prozesuek aukera ematen dute ikasleak jarrera filosofikoa eta jarrera poetikoa deitzen den (Zambrano, 1996) horretan kokatzeko: lehenengoa egoera edo gai bati buruz ditugun kezkak galdetzea eta formulatzeari buruzkoa da. Jarrera hori
Asier Huegun Burgos, Eider Gamboa Ruiz de Eguilaz, Pello Jauregi Etxaniz 120 Tantak, 2021, 33(2), 113-130 perientzia hizkuntzaren aurretik jartzen da, sortzen diren jatorrizko bizipenetatik sortzen delako, hori bai: esperientzia beti esperientzia esanguratsua da, eta esanahia hizkuntzak ematen dio. Sentsazioa eta hitza lotzeko tresna da TAE, sentsazioa eta hitza ahokatzeko, hain zuzen ere. Horregatik, bizipenetatik ikasleek arakatze-prozesuan dituzten kezkei esanahi pertsonala emateko baliagarria da TAE. Ildo beretik hitz egiten dute Nagamine, Fujieda eta Iida-k egindako ikerketa eta azterketetan (2018, 151. or.): «We postulated that we would be able to help pre-service teachers effectively explore emotional, as well as cognitive, aspects of teaching practices, and verbalize practical knowledge through the meaning-construction process of a felt sense». Hauek dira egin beharreko urratsak TAEren prozeduran: 1. Gorputza prestatzea, eremu teoriko bat edo landu beharreko esperientzia bat aukeratzea. 2. Gai edo esperientzia horri buruzko sentsazio bat sortzen uztea. 3. Sentsazio hori adieraztea, hainbat lerro sentsazio horretatik modu desordenatu eta ilogikoan idaztea. 4. Hedatzea, adierazitako edo idatzitako kontzeptuek nora daramaten ikustea. 5. Lehen begiratuan komunean ezer ez duten kontzeptuak eta ideiak elkarrekin gurutzatzea, hortik ideia berriak, teorikoak zein praktikoak, sor daitezen. 6. Ordura arte egindakoari forma ematea, zabaltzea: lanaren atalak idaztea edo lana garatzeko beharrezkoak diren ekintzak egitea. 7. Prozesuaren une horretara arte idatzitakoa egiaztatzea, irakurtzea edo entzutea, eta gorputzean nola entzuten den ikustea, aldaketak egiteko. 8. Etorkizuneko ikerketetarako norberaren iradokizunak jasotzea eta proiektatzea, galdetzea eta jasotzea. 6. MeTODOLOGiA Literaturak ematen duen ezagutza-eremuarekin eta azterlanaren helburuekin bat etorriz, ikuspegi interpretatiboa aukeratu da, eta ikerketa-metodo kualitatibo batekin artikulatu (Taylor eta Bogdan, 1996). 6.1. Helburua Ikerketaren helburua izan da SentiGRAL proiektuan (GrALak sortzeko prozesuan gorputz-sentsaziotik pentsamendu-espazio berriak eraikitzea) parte hartzen duten ikasleen banakako pertzepzioa aztertzea, ikasleen espe-
Nola egin lekua ikasleen intuizioei goi-mailako hezkuntzan? https://doi.org/10.1387/tantak.22716 121 rientzietatik bertatik ezagutza sortzeko helburuarekin garatutako tresna didaktikoak diseinatu eta ezartzeari dagokionez. 6.2. Parte-hartzaileak GrALaren prozesua 16 ikaslerekin egin da, 2018-2019 et 2019-20 ikasturteetan, Gizarte Hezkuntzako eta Pedagogiako graduetako laugarren mailan. Inork ez zuen aldez aurreko esperientziarik gorputz-ikuspegian, eta askatasunez onartu zuten proiektuan parte hartzea. 6.3. Tresnak 6.3.1. SentiGrAL gida didaktikoa SentiGrALek tresna didaktikoak eskaintzen dizkie GrALa egiten ari diren Gizarte Hezkuntzako zein Pedagogiako ikasleei, gorputzaren sentsazioetatik abiatuta lana egin eta garatu dezaten. Gidan, ikasleek lanaren atal bakoitza garatzeko zereginak aurkitzen dituzte, tutoretzetan irakaslearen laguntzarekin edo modu autonomoan egiteko. Bertan TAE ariketak eta atazak islatzen dira, eta SentiGrAL deitu diogu, artikuluaren egileek ad hoc sortua. SentiGrAL izena jarri diogu bi ideiaren arteko lotura bilatuz: alde batetik, proiektuaren oinarrizko kontzeptua, sentitzea, alegia; eta, bestetik, egitasmoa garatu dugun testuingurua: GrALaren garapena. SentiGrAL gida didaktikoan xehetasunez zehazten dira ikasleek egin beharreko urratsak eta zereginak. Prozesuak hiru fase ditu, 15 atazatan banatuta. Adituen trangulatzea egin dugu. Ikasleekin gida landu aurretik, bi irakasleri eman diegu (horietako bat gorputz-ikuspegiko prozesuetan aditua, eta bestea unibertsitateko prestakuntza-prozesuetan aditua), eta haien iradokizunak eta hobekuntzak jaso eta gidan sartu ditugu. 6.4. Faseak GrALa garatzeko egindako diseinuak honako fase hauek ditu: 1) arazo edo galdera egituratzailearen formulazioa; 2) esparru teorikoaren garapena eta/edo esku-hartzearen diseinua eta inplementazioa; eta 3) emaitzak sortzea eta eztabaidatzea. Banakako tutoretza-saioak egin dira, 6tik 8ra ikasle bakoitzeko; ordu bete eta ordu eta erdiko saioak, hain zuzen ere. Tutoretza indibidualetan garatu da, beraz, gure proiektua; hots, irakasle bakoitzak ikasle bakoitzarekin izan dituen lan-saioetan egin dira ariketak. Ondoko taulan ikus daiteke tutoretza saioetan egindakoaren hurbilpena:
Asier Huegun Burgos, Eider Gamboa Ruiz de Eguilaz, Pello Jauregi Etxaniz 122 Tantak, 2021, 33(2), 113-130 1. taula Tutoretza saioak eta urratsak Tutoretza saioak TAEren urratsak Arazo edo galdera egituratzailearen formulazioa 1, gorputza prestatzea 2, sentsazio bat sortzen uztea 3, sentsazio hori adieraztea 4, sentsazioaren balizko esanahiak hedatzea 5, sentsazioetatik sortzen diren ideiak gurutzatzea 6, forma ematea Esparru teorikoaren garapena eta/edo esku-hartzearen diseinua eta inplementazioa 1, gorputza prestatzea 2, hasierako sentsazioa berreskuratzea 5, sentsazioetatik sortzen diren ideiak gurutzatzea 6, forma ematea Emaitzak sortzea eta ondorioak idaztea 1, gorputza prestatzea 6, forma ematea 7, egiaztatzea 8, proiektatzea 6.4.1. Arazo edo galdera egituratzailea formulatzea TAE erabiliz, ikasleak bere bizipenen batekin zerikusia duen gai bati buruzko sentsazioa sakontzen dugu. Intuizioari lekua eta bide egiteko aukera ematen zaie. Esanahiak inplizituki dirau, eta, aipatutako bi tresna horien bidez, arreta jartzen saiatzen gara bizipenean dagoen «berritzaile» horri. Fase honen amaieran, ikasleak bere galdera egituratzailea aurkitzen du, eta, horren ondorioz, lanak, bektore gisa, norabidea eta intentsitatea hartzen ditu. Sentsaziotik ideiak, galderak, hitzak sortzen dira hedapen-fasean, eta, ondoren, itxiera-fasearekin jarraitzen da, non ikasleak, sentsaziotik, sortu duen abaniko guztiaren bi ideia edo hitz aukeratzen dituen. Ikuspegi berriak bilatzen ditu eta horien guztien aukerak aztertzen ditu, ondoren, gorputz-sentsazioaren bidez, galdera egituratzailea norberarena sentitzea lortu arte. Fase honetan bi saio egin ditugu ikasle bakoitzarekin. 6.4.2. Marko teorikoaren garapena eta/edo esku-hartzearen diseinua eta ezarpena Ikaslea lana zabaltzen hasten da. Hemen bi bide irekitzen dira: batetik, esparru teorikoa eraikitzen has daiteke, eta, bestetik, galdera egituratzaileari erantzuteko gauzatuko duena diseinatzen eta inplementatzen has daiteke (metodo-
Nola egin lekua ikasleen intuizioei goi-mailako hezkuntzan? https://doi.org/10.1387/tantak.22716 123 logia eta esku-hartzea), dela azterketa bibliografiko bat, dela auzo batean esku hartzeko diseinu bat, dela ingurune irekiko hezkuntza-baliabide batean esku hartzeko diseinu bat. Aldi berean, fase honetan helburuak eta erabiliko dituen tresna metodologikoak zehazten dira: galdetegiak, elkarrizketak, azterketa etnografikoak... Hedapen-Itxiera eskema da bigarren honen oinarria. Zentzumen-sinbolo erlazioak egiten du gidari, esparru teorikoaren funtsezko ideiak, helburuak, diseinuaren jarduketak, ekintzak eta datu-bilketa aukeratzean. Fase honek hiru saio izan ditu ikasleekin. 6.4.3. Emaitzak sortzea eta eztabaidatzea. Fase honetan, ikasleak bere lanaren ondoren lortutako emaitzetan eta ondorioetan, eta horien eztabaidan jarri da arreta. Emaitzak sortzeko, GrAL bakoitzaren helburuetatik abiatzen gara. Gidan jasotzen ditugun ariketetan oinarritu gara batez ere. Ondorioetan, GrALaren ernamuina izan den kezkari erantzuteko eskatu zaie. Fase honetan, tutoretza-saio bat eta hiru artean egin ditugu. 6.5. Datuak biltzeko prozedura Honako tresna hauek erabili ditugu datuak biltzeko: a) elkarrizketa sakona prozesuaren amaieran ikasle bakoitzarekin; b) irakaslearen eguneroko jarraipena; eta c) ikerketa-taldearen lan-saioak. Elkarrizketak ia egituratuak egin genizkien ikasleei GrALaren lana amaitu ostean. Gidoi bati jarraitu genion non balorazio orokorraren gainean, gidaren ariketa bakoitzaren inguruan eta prozesuaren nolakotasunari buruz galdetu genien. Hogeita hamar eta berrogeita bost minutu arteko iraupena izan zuten. Orotara 16 elkarrizketa egin genituen, ikasle bakoitzeko bat, eta, grabatu ostean, banan-banan transkribatu ziren. 6.6. Datuen analisia Jasotako informazioaren analisiak honako prozesu hau jarraitu du (Nvivo euskarri informatikoarekin egina): a) informazioaren murrizketa, b) informazioaren antolaketa eta aurkezpena eta c) emaitzen analisia eta interpretazioa (Miles eta Huberman, 1994). Kategorizazio-sistema eraiki da, Rodríguez, Gil eta Garcia-k (1996) dioten moduan prozesu hori kategoria bat esleitu zaien esanahi-unitateak bereizten joatean datza. Unitate horiek edukiaren arabera zehaztu dira. Kategoriak, Gil eta Perrerak (Lukas eta Santiago, 2009) adierazitako bidetik, ikasleek adierazi dituzten iritziei, jarrerei, sentimenduei, balorazioei eta abarrei buruzkoak dira.
Asier Huegun Burgos, Eider Gamboa Ruiz de Eguilaz, Pello Jauregi Etxaniz 124 Tantak, 2021, 33(2), 113-130 2. taula Kategoria-sistema Kategoria Azpikategoria Sentsazioetan arakatzea Ikasleen aurretiko esperientzia baloratzea GrALaren prozesuaren hasiera sentsazioetatik Arakatzea eta lana norberarena egitea Gida didaktikoa TAE ariketak Ikasleek prozesuarekiko duten hautematea Ikasleek nabarmen sentitutako ideiak Sentsazioetatik gogoeta egitea 7. eMAiTZAK Emaitzetan ikerketaren xedera zenbateraino hurbildu garen aztertu dugu, hau da, ikasleen esperientzietatik bertatik ezagutza sortzeko helburuarekin, garatutako tresna didaktikoen diseinuari eta ezarpenari buruz ikasleek duten pertzepzioa aztertu dugu. Honako hauek nabarmendu ditugu: nola laguntzen dute gorputz sentsazioek arakatze-prozesuetan? Norberaren bizipenetatik sortzen diren ikasleen kezkak azaleratzeak eta horiei forma emateak hezkuntza-arloko gai bat problematizatzea, bere egitea eta sormenezko arakatze-prozesu bati ekitea eragiten du. Ikasleek galderak sortu dituzte beren esperientziatik abiatuta, eta barne-sentsazioak prozesuaren gidari bihurtu du haien GrALarentzat: Arakatzea ideia definitzen laguntzea da, hau da, erantzun nahi nuen galdera. Galderak zuzentzen ninduen (A4). Prozesuaren ondorioz, ikasleek GrALa eta arakatze-prozesua pertsonalizatu dituzte, intuizioetan arakatu dute, intuizioetatik eratzen ziren sentsazioetara, hain zuzen ere: Lortu dut konexio bat egitea zu nola zauden begiratzean: sentsazioak, ideiak galdera batzuetatik abiatzea sentsazioa begiratzeko eta teoriarekin eta informazioarekin loturak egiteko, eta hori sakontzeko (A6). Niri balio izan dit. Intuizio batetik abiatzea berria izan da... (A1) Hasieran pentsatzen nuen «Intuizioak? Nola egingo dut nik hori?» Eta, egia esan, prozesu osoan hori izan da ildoa. (A9)
Nola egin lekua ikasleen intuizioei goi-mailako hezkuntzan? https://doi.org/10.1387/tantak.22716 125 Ikasleek GrALaren hasieran dakarten esperientzia-ezagutza horri guztiari arreta jartzeak eta ezagutza-estatusa emateak «zerbait berriaren» sentsazioa sortu du: Esperientziak duen garrantzia, GrALa egiteko egonezina tripetatik sortzea. Azkenean, esperientziak zerbait hasteko tresnak ematen dizkit. Esperientziak oinarria ematen dizu. Ezagutza teorikoak ez zaitu praktikan trebe bihurtzen. Eskutik joan behar dute. (A2) Prozesu honek balio erantsia ematen dio GrALari, gustuko lana egiteaz gain, zer ekarpen egin diezazuket nik berarekin? Eta niri hori funtsezkoa da gizarte-hezitzaile gisa. Erantzukizun bat dugu eta beste modu batera aurkezten zara mundura. (A3). Era berean, sentitze horrek guztiak berekin ekarri du ikasleek beren GrALa pertsonalizatu eta bere bezala identifikatzea: Tripena eta sentitzeak lagundu egin dit. Arakatze-fase garrantzitsua da barruan duzun kezka hori guztia ateratzea oinarria da, hori da lana egitea, sentitzea. Azkenean, hor sentitzen duzun zerbait da: nire kasuan, nire lan-esperientziaren zati bat. (A4) Galdera egiteak nire gaia bideratzen lagundu dit. Nire gaia pertsonalizatzera. Hori egiten ez baduzu, dena airean bezala geratzen dela uste dut . (A5) SentiGrAL gidan islatzen diren TAE ariketek hiru norabidetan lagundu dute arakatze-prozesuan: lanaren izaera bektoriala, sentimenduaren eta teoriaren arteko sare konektiboak sortzea, eta sentimenduaren bidez hausnartzea: — Galdera egituratzaileak prozesua fintzen lagundu du, intuizio bat, uste bat denari forma ematen lagundu dute gidan agertzen diren tresnek. Horrek guztiak izaera bektoriala hartzen du: norabide argia (galderari erantzun beharra) eta intentsitatea (ikasleak sentitzen du ikaskuntza etorriko dela galderari erantzutean). Esperientziatik sortzen den sentsaziotik (ezagutza inplizitutik) ibilbide propioa egin dute, non galdera egituratzaileari erantzuten saiatzeak zentzua eman dion prozesuari. Hezitzaileoi asko kostatzen zaigu egiten dugunari izena ematea, eta prozesu honetan, idatziz jartzen nuena gorputzean sartzeak lagundu dit. (A2) Intuizioari lekua eman diot gidaren ariketen bitartez... Intuizioa edo sentsazioak, eta buruaren arteko lotura egiteak lagundu dit. (A14) Esperientziatik sortzen den galderarekin bat egitea eta hura hitzetan jartzea giltzarria da:
Asier Huegun Burgos, Eider Gamboa Ruiz de Eguilaz, Pello Jauregi Etxaniz 126 Tantak, 2021, 33(2), 113-130 Galdera nirea da, niretzat esanguratsua zen informazioa, eta zein ez, baliozkoa zena, bereizteko balio izan dit. Lehen faseari esker (galdera sortu), bazekien zer informazio bilatu nahi zuen. (A5) Nire galderak gidatu du GrAL, hau da arakatu nahi nuen hori, hasieran forma garbia ez zuena... GrALean ebatzi nahi nuen gaia zein den argi eta garbi sentitzea. (A4) Horrela lan egitea alderantzizkoa da: gure esperientziatik abiatzen gara, eta gero teoriarekin, egileekin, sostengatzen dugu. Gauza berri bat: Ireki eta ixteko prozesuak begiak ireki zizkidan. (A2) Ikuspuntu berriak sortzen lagundu dute: Barrutik ateratzen zitzaidana, ondo edo gaizki egon, nik apuntatzen nuen eta gero aukeratzen laguntzen zidan. Hori oso bizia izan da, aterako zitzaizkidala uste ez nituen gauzak atera zaizkit. (A4) (…) Hasieran ematen ez zuten ideiak erlazionatzen ziren. (A4) Era berean, norabide bereko datuak jaso genituen egunkarian: Tresna hauekin lana egiteak eta norberaren esperientzia argitzea oso emankorra da, espazio berriak sortzen dira, ideiak, logikoak, ez logikoak. (Ikerketa koadernoa, 2019) Ustez ilogikoak ziren horiek begiratzea lehen ez litzaidake okurrituko. Intuizioari segitzea. (A20) — TAEk ikaslearen eta egoera edo gai bati buruz zituzten sentsazioen arteko lotura erraztu du, eta, aldi berean, artikulatu gabeko bizipenezagutzaren sare hori guztia hitzaren espazio sinbolikora eraman dute: Kontzeptu berriak eta berriak elkartzea eta sortzea oso aberasgarria izan da, azkenean hasieran komunean ezer ez zuten bi kontzepturen arteko lotura aurkitu da. (A2) Sentsazioak oso presente egon dira prozesuan zehar: Sentsazioei buruz hitz egiten genuenean, lagundu egin dit nire esperientzia eta bizipenei izena jartzen eta nire GrALean zehazki egin nahi nuenari izena jartzen. (A2) Horrek ekarri du hausnartzea beti sentitzearekin lotuta egon izana. Eskutik helduta joan dira: GrALean zer egin nahi duzun dakienean, informazioa bereiz eta konekta dezakezula da balio didana, eta ideia berriak ere har ditzakezula. (A1)
Nola egin lekua ikasleen intuizioei goi-mailako hezkuntzan? https://doi.org/10.1387/tantak.22716 127 Zein da ikasleen pertzepzioa prozesuarekiko? Ikasleek prozesuarekiko oso balorazio positiboa egin dute, eta hainbat ezaugarri esleitu dizkiote: — Prozesuaren berritasuna: Berria izan da erabat. Nire intuizio eta sentsazioetatik abiatzea eta prozesuan presente egoteak lagundu dit. (A10) — Emankortasuna: Gidaren ariketa askok lagundu didate, prozesua emankorra bihurtzen dute, batzuetan ideia asko etortzen zitzaizkidan, besteetan zentratzeko baliagarriak ziren. (A3) — Konfiantza eman die ikasleei ikas-prozesuak aktibatzeko: Zuentzako sentsazioak eta hori izango dira garrantzitsuena. Hori ondo egon da. Niretzat baliagarriena eman didan konfiantza izan da. Konfiantza egiten ari nintzenarekiko eta nirekiko. Indarra handia eman dit GrALa defendatzeko. (A9) Autonomiaz erabili dituzte hainbatetan ariketak: Ikasleek modu autonomoan erabili dituzte tresnak. Lanaren une batzuetan, ikasle batzuek tutoretza-saioetatik kanpo erabili dituzte ariketak, hau da, irakasleen gainbegiratzetik kanpo. Ikasle batzuengan duen eragina nabarmentzekoa da, ikaskuntza-prozesu autonomoetara transferitzen baita. Ireki eta itxi fase guztietan erabili dut. Are gehiago, ohitura bat hartu dut: zerbait idatzi aurretik, eskuz idazten ditut sortzen zaizkidan ideiak, eta gero ordenatu egiten ditut. Sentsazioei kasu eginez. (A4) 8. OnDOriOAK — Esperientziatik sortzen diren sentsazioekin egindako lana baliozkoa da, esperientzia hori esanguratsua bada eta esanahia hizkuntzak ematen badu (Barceló, 2015; Tokumaru, 2011). Horretan datza SentiGrAL proposamenaren prestakuntza-izaera, sentsazioak adierazteko tresna baita, hau da, sentsazioei esanahia emateko tresna, eta hori hitzen eta sentsazioen beraien ahokatzeak ematen du. Sentsazioei hitza jartzean, hortaz, ideiak eta gorputz-bizipenak lotzen dira (Nagamine et al., 2018). Esperientziak eragindako «ezagutza-sentipena» osatzen da hitzaren bitartez, gorputzeko esanahi sentitua eremu logiko-intelektualera eramanez, eta zubiak eraikiz (Jordi, 2011; Korthagen, 2017b; Tokumaru, 2011).
Asier Huegun Burgos, Eider Gamboa Ruiz de Eguilaz, Pello Jauregi Etxaniz 128 Tantak, 2021, 33(2), 113-130 — GrALa diseinatzeko eta egiteko bide horrek berekin dakar ikasleek beren bizipenekin bat egitea eta, hortik, beren diskurtsoa sortzea. Esan nahi baita, gorputz-sentsazioek intuizioak argitzen laguntzen dutela, errazten baitute ikasleek beren esperientziekin konektatzea, eta haiek adierazten laguntzen dute. Hau da, gorputz-sentsazioak esperientziaren datu esanguratsu bat dira (Barceló, 2015), eta, sentsazio horiek kontuan hartuta, ikasleek esanahia ematen diote arakatze-prozesuari. — SentiGrALa proposamena baliagarria da sorkuntza propioa egiteko, gai berritzaile batean sakontzeko, edota proposamen profesional bat egiteko, hau da, GrALa egin ahal izateko. Azken batean, hezkuntzaren eremuko esperientzia-eremu desberdinetan izandako bizipenetatik sortzen den kezka bati erantzuteko. Ezagutza sortzeko prozesuak ez dira soilik arrazoiketaren produktuak, eta emozioak, sentsazioak eta intuizioak ere prozesu horietan txertatuta daude (Contreras eta Gómez, 2012). Hori guztia gorputzetik sortzen eta isurtzen da, pertsonei eragiten dieten eta gertatzen zaizkien estimuluen konglomeratuak, ingurunearekin eta besteekin ezartzen dituzten interakzioen arabera; pertsonek sentitzen dutena gertatzen zaie. Arakatze prozesuek, hortaz, sentsazioen balio epistemologikoa aintzat hartu behar dute. — Gorputz-prozesuak sartzea aberasgarria da unibertsitateko prestakuntza-prozesuan, gure kasuan, GrALaren garapenean. Wagensberg-ekin (2008) partekatzen dugu konpondutako ziurgabetasunetik konpontzeke dagoen ziurgabetasunera igarotzeko beharra. Ikasleek ikerketa-espazio berriak esperimentatzen dituzte eta, horren ondorioz, igarotzear dauden espazio profesionalera irekitzen dira, errealitate berriak eraikitzea ahalbidetuko dieten begirada eta tresna berriekin. Horretarako, TAE gida batean islatzea (Gendlin, 1983, 1997; Tokumaru, 2011) funtsezkoa da arakatze-prozesurako. TAE aukera ezin hobea izan liteke, hausnarketa-jarduerak produktiboak eta esanguratsuak izan baitaitezke. Ezagutza inplizitua jakintza sortzeko iturri agortezina da (Nagamine et al., 2018). — Tresna pedagogikoa sortu dugu, SentiGrAL gida. Tresna emankorra da, oro har, eta gorputz-sentsazioak eta intuizioak gogoeta prozesuetan eragiteko duen balioa azpimarratu nahi dugu. Etorkizunari begira, bide berriak ditugu oraindik. Hala nola hainbat ariketa findu, hobeto eta gehiago probatu behar baititugu. Datozen ikasturteetarako lana. 9. erreFerenTZiAK Aguilar, E. (2011). Niveles experienciales en grupo de prácticas de Pensar desde Borde (PDB/TAE) de Gendlin. Miscelánea Comillas. Revista de Ciencias Humanas y Sociales, 69 (134), 55-82. or. Alcalá del Holmo, M. J. (2019). Identidad profesional y formación del docente universitario: retos e incertidumbres. Márgenes, Revista de Educación de | science |
addi-b4a02c7f6be9 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57643 | La gestión del conocimiento en el área de educación: experiencias de grupos con impacto social | Mendia Urrutia, Aitor | 2021 | 133 SUÁREZ MONZÓN, Noemí eta SEVILLA VALLEJO, Santiago (ed.) (2021) La gestión del conocimiento en el área de educación: experiencias de grupos con impacto social. Granada. Comares. 123. or. ISBN: 978-84-1369-083-4 Liburu honek goi mailako hezkuntza-erakundeen garapen instituzionala hezkuntza-ikerkuntzaren erdigunean kokatzen du. Aldi berean, eraldaketa gertatu dadin, ezagutzaren kudeaketa ezinbestekotzat jotzen du, eta kudeaketa hori erakunde ezberdinetan nola gauzatzen den azaldu nahi dio irakurleari. Hots, premisa argi bat du liburuak: ezagutza eskuratzea lehen pausua besterik ez da, eta ez du bere baitan baliorik, baldin eta era egokian kudeatzen ez bada. Ideia horri loturik, ezagutzaren kudeaketa esperientzia pertsonal zein kolektiboak era sistematikoan erabiltzeko prozesua dela azaltzen du liburuak. Gainera, ezagutzaren kudeaketa hezkuntza ikerketa-taldeek egiten dutenean, erakundearen baitan aldaketak sortzen direla azpimarratzen du; batez ere jarduera kurrikularren plangintzan, diseinuan, praktikan eta ebaluazioan. Horregatik, hezkuntza ikerketa-taldeek erakundearen garapenean eta ezagutzaren kudeaketan duten garrantziagatik, liburuak hainbat ikerketatalderi aukera ematen die haien lan egiteko era, antolaketa eta beste hainbat ezaugarri azaldu ditzaten. Izan ere, liburuak bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, ikerketa-taldeen ereduak, estrategiak eta prozedurak bateratu nahi
Liburuen berri 134 ditu, irakurleak besteen esperientzietatik ikasi dezan eta bere testuinguruan aldaketak txertatu ditzan. Bestetik, ikerketa-talde bat sortu nahi duen ikertzaile ororentzat kontsultarako iturri izan nahi du. Helburu horiek lortzeko, liburua hiru atal nagusitan antolatuta dago. Lehenengo atalak, sarrerak hain zuzen ere, ezagutzaren kudeaketaren nondik norako nagusiak azaltzen ditu. Bertan, liburuaren oinarri epistemologikoa agerian geratzen da, eta liburuak dituen helburuak esplizitatzen dira. Bigarren atalean, bost ikerketa-taldek (EDO, IkasGura, ISYFDI, LIJ, IEFI) euren berri ematen dute. Informazio hori oso ongi antolatua dago. Izan ere, estilo ezberdinak ikus badaitezke ere, guztiek honako informazio hau eskaintzen dute: taldearen sorrera, antolaketa eta taldeko partaideei buruzko informazioa; ikerketa-lerro nagusiak; parte hartutako proiektuak; finantzazio iturriak, ezagutza sortzeko erabiltzen duten metodologia; ezagutzaren hedapena eta sozializazioa; beste talde eta ikerlariekin dituzten sare eta harremanak; taldearen produkzio zientifikoa; eta taldearen lanak hezkuntza-erakundeetan duen inpaktua. Jarraian, liburuan deskribatzen diren ikerketa-taldeen eta euren ikerketa-lerro nagusien berri ematen da: — Equipo de desarrollo organizacional (EDO): Erakundeen, eta bereziki hezkuntza erakundeen analisia egin eta hauen garapena bultzatzera bideratutako taldea. — IkasGura: Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Espazioaren (GMHEE) sorrerak eta Boloniak unibertsitateetan eragindako aldaketak era sistematikoan aztertzeko interesarekin sortutako taldea. — Innovación en la Selección, Formación y Práctica de los docentes investigadores (ISYFDI): Irakasle-ikertzaileen formakuntza, hezkuntza -inklusioa eta neurodidaktika aztergai nagusi dituen ikerketa-taldea. — Literatura Infantil y Juvenil (LIJ): Ingelesezko, frantsesezko eta espainolezko haur eta gazte literaturaren analisia egin eta hezkuntzan duen aplikazio didaktikoa aztertzea helburu duen taldea. — Innovación Educativa para una Formación Integral (IEFI): Hezkuntza-testuinguru askotarikoetan kalitatezko ikaskuntzan eta berrikuntza-prozesuen garapenean eragiten duten aldagaiak identifikatzea helburu nagusitzat duen ikerketa-taldea. Ziurrenik, liburuaren alderdirik aberasgarriena bigarren atalean topatu daiteke. Izan ere, ikerketa taldeen inguruan gehiago jakin nahi duen ikertzaile orok, talde berri bat sortzeko prozesuan dagoelako edo haren ikerketa taldea berritzeko asmoa duelako, liburu honetan topatu daitezkeen kontakizunetatik ikas dezake. Gainera, taldeen ikerketa-lerroak askotarikoak badira ere, guztiek dituzte ezaugarriak komunean. Esaterako, talde guztiek hartzen dute partaideen aniztasuna balio positibotzat; orokorrean ez dira zurrunegiak izaten erabiltzen dituzten metodologiei dagokienez, eta horrek
Liburuen berri
135 ikerketaren beharretara moldatzea ahalbidetzen die; guztiek dituzte taldetik kanpoko ikerlariekin harreman-sareak sortzeko estrategiak eta guztiek ematen diote garrantzia taldearen lanaren sozializazioari. Hala ere, ez da bigarren ataletik eskuratu daitekeen baliozko informazio bakarra. Izan ere, atal honetan zehazten dira ikerketa-talde bakoitzak dituen finantzazio-iturriak, eta horiei erreparatuz, irakurleak bere proiektuak aurrera ateratzeko bide ezberdinen berri izan dezake. Era berean, ikerketa-taldeek dituzten balioek, harremantzeko moduek, edo elkarlaguntza-sareak sortu eta mantentzeko jarraitutako prozesuek, pista argigarriak eman diezazkioke hezkuntza-ikerketa jardueretan murgilduta dagoen irakurleari, haren ibilbide profesionalean arrakastaz aurrera egin dezan. Azkenik, hezkuntza-ikerketan murgiltzen hasi berri den ikerlariarentzat ere baliagarria izan daiteke liburu hau. Hain zuzen ere, unibertsitateko dinamikek nola funtzionatzen duten, ikerlariek taldean nola lan egiten duten eta diziplina ezberdinetako adituak elkarren lana nola aberastu dezaketen ikusi ahal izango baitu liburu hau irakurrita. Hirugarren atalari dagokionez, luzeraz motzagoa dela eta bigarren atalaren sintesia dela esan daiteke. Hirugarren atalean liburuan irakur daitekeen informazioa alderatzen da, eta horrela begirada azkar batean informaziorik garrantzitsuena topatu dezake irakurleak. Kontuan izanik egileen helburuetako bat liburua ikerlarien kontsultarako iturri izatea dela, bereziki lagungarria suertatu daiteke azken atal hau. Beraz, esan liteke liburu hau hezkuntza-ikerketa burutzen duen ikerlari ororentzat dela gomendagarria, ibilbide profesionaleko edozein unetan egonik ere. Alde batetik, argi dago liburuak bere helburua betetzen duela, lagungarri izan baitaiteke ikerketa-talde bat sortu edo biziberritu nahi duen profesionalarentzat, baina baita beste edozein ikerlarirentzat ere. Azken finean, diziplina berean lanean ari diren beste hainbat adituren lan egiteko ideia, balio eta prozedura estrategiko biltzen baitira. Ondorioz, esan liteke, zaila izango dela liburu hau irakurri eta bere ibilbide profesionalean aurrera egiteko gakorik eskuratuko ez duen hezkuntza arloko ikertzailerik topatzea. Aitor Mendia-Urrutia1 Didaktika eta Eskola Antolakuntza saila Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) [email protected] 1 UPV/EHUn ikertzaileak prestatzeko 2019ko kontratazio deialdiak finantzatua. | science |
addi-6c9b8b48dc70 | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57753 | Laboratorio de artes estéticas. Barrios productivos | García Odiaga, Iñigo ; Salaberria San Vicente, Ibon; Acuriola Barrio, Asier; Muniategiandikoetxea Markiegi, Jon | 2021-12 | PROIEKTUAK VIII. EREmU PUblIKOA II. 2020 · 2021 7 tatzea pasioz hartuko diren erabakien trazadura bat da. Eta egungo errealitate aldakor honetan, eraiki eta eraiki gabeko natura eta paisaien inguran eta gainean jarduteko momentuan gaude. Orain bizi dugun pandemiak es du sortzen paradigma berririk, arazoak argi azaleratzen baizik, Harreman sozialak beste modu batetan gauzatzeko etxebizitza eta auzokidetasun eredu markoak saiatu beharrean gaude arkitekto bezela. Muturreko egoerek azaltzen dizkigute prototipo berriak sortzeko aukerak. Nabaria da izurriteak Larrialdi Klimatikoaren beste ondorio bat direla eta izango direla. Etorkizun hurbileko agertokiek ez dute irudi diztiratsurik aurkezten, alderantziz, neurri kolektiboak hartu ezean bizi garen espazio eta inguruek indarrean aldaketa bortitzak jasango dituzte. Ekologia terminoa zeharkakoa dela onartzen badugu arkitekturak bere lehen urratsean hartu behar du baitan eta ez soilik azken diseinuaren gehigarri teknologiko gisa. Ekologia urbanoa ekologia soziala da eta beraz honek politikan eta hiri eta paisaia ereduan duen eragina hausnartzeko garaia da orain arkitekturan.
AUZO PRODUKTIBOAK larrialdi klimatikoaren garaian Dentsitate eta intensitate altuko eremu hibriDoak 8 Larrialdi egoera honi aurre egiteko proposatzen da "Auzo Produktiboak" gaia Proiektuak 8 ikasgaian. Aurkezten zaizkigun agertoki berriei bizitoki eta eremu publiko erresilienteak eskeintzen ditu Auzo Produktiboak. Eredu berriak dira non bizitza, lana, hezkuntza, zaintzak eta egunerokotasunak paisaia urbano-nahasian emango diren. Muturreko egoerei aurre egiteko kapazak izango diren eremu urbano hibridoak antolatuko ditugu. Foro ezberdinetan eztabaidatzen ari den ereduak desplazamenduak murriztea du helburu nagusi eta honekin batera auzoen eguneroko bizitzaren aktibazio, intensifikazio eta indartzea. Desplazamenduen murrizte honekin batera datoz auzoen "erresilientzia" maila, tipologia berri garaikideagoen agerpena eta azken finean auzo bizi eta dibertso baten sorrera. Tipologia eta funtzio ezberdinen nahasketak baita ere indartuko du auzo produktiboa non tipologia ezberdinak erlazioan jarriko diren eraikin tipo berriak sortuz. AUZO PRODUKTIBOAK Euskal baserria eta bere esplotazioa. Julio Caro Baroja
PROIEKTUAK VIII. EREmU PUblIKOA II. 2020 · 2021 9 Ez dugu hain urrun begiratu behar eraikin hibridoak aurkitzeko. Baserriek bazuten ezaugarri hori, etxe-makinak izatearena alegia. Caro-Barojak zioen bezala Euskal Herriko paisaia unitatea izan ziren baserriak non lana eta bizitza paisaian uztartzen ziren. Honek, gure inguruko eremu urbanoak garatu zirenean eredu bereziak eman zituen non lehen industriek jabeen etxeak zituzten atxekita. Halere, bereiztasunak alde batera utziz, zonfikazioan oinarritutako hiriaren garapena baino lehen, kaleek intentsitate nabarmen handiagoa zuten, egun osoan zehar jarduerak eta gurutzatzeak suertatzen ziren kaleetan. Tailerrak, etxeak, plazak, eskolak, dendak eta bestelako eguneroko espazioak auzo, kale edota eraikin berean nahasten ziren. Industrializazio garaia baino lehen gure auzo, hiri eta eraikin asko hibridoak ziren. Historian zehar, garai ezberdinetan hibridazioak sortu dira lurzoruaren kondizioak, dentsitatea eta funtzioen nahasketak aginduta. Aintzinean, hiriak harresien barruan garatzen ziren eta desplazamenduak oinez egiten ziren nagusiki, hortaz lan espazioak, egoitza eta komertzioa eraikin berean metatzen ziren. Behar berrien arabera eraikinak, kaleak eta bestalko espazioak etengabeko moldaketak jasaten zituzten. Etorkizun urbileko testuinguru eta kondizioek ere bestelako mugikortasuna eskatzen badute, arkitektura prototipo berritzaileak saiatu beharko ditugu. Auzo Produktiboak metabolismo berri bat sortuko du proposatzen den enplazamenduan eta loturak sortuko ditu herrigunea, paisaia eta garraio publikoarekin. Eraikin hibridoak prototipo berriak dira, ez dute aurrekaririk. Momentu eta toki bakoitzean tipo berri bat sortzen dute, eszenario eta paisaia berri bat alegia. Hibridazioak jarduera publiko eta pribatuak harremanetan jartzea suposatzen du eta hortaz eraikin prorotsuak dira espazio urbanoarekin harreman eta elkarbizitza sortuz. HIBRIDOAK
AUZO PRODUKTIBOAK larrialdi klimatikoaren garaian Dentsitate eta intensitate altuko eremu hibriDoak 10 TESTUINGURU SINBOLIKOA HEZKUNTZA ESTETIKO BATERUNTZ Bere jarduera artistikoa 20ko hamarkadan hasi zenetik, abangoardiaren ideiak nabarmen markatzen du bere jarrera, baina arteak gizakiarentzat duen gaitasun eraldatzailea ahaztu gabe. Oteizaren lehen eskultura-lanek eragin handia dute kubismoaren eta primitibismoaren aldetik, eta, ondoren, konstruktibismo sobietarraren aldetik. Konstruktibismotik jasotako esperimentazioari esker, Oteiza bere Propósito Experimental (1955) izenekoan murgilduko da, 1957ko Sao Pauloko Bienalean aurkeztu zen izenburuan, non eskulturako aparteko saria eskuratu zuen. 1959an, bere amaiera fasera iritsi zela iritzita, eskultura jarduera uztea erabaki zuen. Urte horietan Oteizak garrantzi handiko eragiketa egin zuen, bere lana tradizio geometriko europarraren bidean kokatu baitzuen. Eta, hain zuzen ere, Europako estetika geometrikoak berreskuratzeak eta horiek euskal kulturan duten eraginak sortuko ditu euskal eskulturaren eskola deritzonaren oinarriak, eta, beharbada, Eduardo Chillida izango litzateke eskola horren aurpegirik ikusgarriena. Ukaezina da Oteizak euskal kultura artistiko eta arkitektonikoan izan zuen eragina, 70eko hamarkadan heldutasuna lortu zuten eskultoreengan oraindik ere sumatzen dira Oteiza eta Chillidaren lanen zuzeneko erresonantziak; baina hauei gazte independenteagoen beste belaunaldi bat gertatzen zaie, nahiz eta agian haien adierazpen eta adierazpenetan ezin duten ahaztu Orioko eskultorea izan zen profeta polemikoa. 60 eta 70eko hamarkadetan, Oteizak euskara eta euskal herriaren adierazpen kultural eta tradizionalak ikertu zituen. 1963an, "Quousque tandem" argitaratu zuen. Euskal arima interpretatzeko saiakera, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, aldaketa politiko handien eta haustura sozialen garaian, Euskal Herriaren berreraikitze kultural eta artistikoaren prozesuari ekarpen handia eginez. Liburu honetan euskal kultura herrikoiaren eta bere nortasunaren defentsa egiten da, eta aldi berean estetika proposatzen da ezagutza guztia subsumitzeko zientzia gisa. Yo soy un hombre que tiene que producir. Yo estoy luchando políticamente por contribuir a mi país desde la educación estética. Ahora, escribo cuando he fracasado. Ahora estoy escribiendo cuando he acumulado todos los fracasos de mi vida y tengo miedo a que tenga una pequeña victoria. Yo no ensucio mi curriculum de fracasado en todo con una victoria de mierda. Jorge de Oteiza Embil (Orio 21 octubre 1908 - Donostia, 9 abril 2003)
AUZO PRODUKTIBOAK larrialdi klimatikoaren garaian Dentsitate eta intensitate altuko eremu hibriDoak 12 Jorge Oteizak bere bizitzan zehar planteatzen dituen teorien artean, artea babes espiritualeko lekutzat hartzen duena da indar gehien hartzen duenetako bat. Ikuspegi horretatik ondorioztatzen da artistak bere ezagutza gizarteari transmititzeko eginkizuna duela. 1958tik aurrera eskulturgintza uztea erabakitzen duenean, euskal herriaren berreskurapen kulturalaren eragile izateko beharra sentitzen du. Horrek azaltzen du Oteizak hezkuntza estetikoko zentroak sortzeko gauzatutako proiektuen ugaritzea, bertan bere zain eta nahi duen gizartea berreskuratu eta prestatu ahal izateko. Nahiz eta 1952an jada aipatu zuen Oteizak hezkuntza estetikoko zentro bat sortzeko beharra, 1959an, Donostian egitekoa zen arte garaikideko Bienala bertan behera geratu zela eta, Gipuzkoako Ikerketa Estetikoen Institutua estreinakoz proiektatzeko aukera aurkeztuko zaio. Zentro honek, hainbat tailerren bidez, adierazpen artistikoaren arlo guztiak hartuko lituzke: pintura, eskultura, arkitektura, diseinu industriala, zinema, antzerkia, balleta, musika eta poesia. Gainera, bere jarduera probintzian egiten zen kultur proposamenarekin integratuko zen, hala nola zinemaldian musika eta dantza jaialdietan edo musika hamabostaldian. Oteizak udaletxera, Aldundira eta gobernura joko duen arren, baita UNESCOra ere, dirua eta erakundeen babesa lortzeko, proiektua ez da inoiz argitaratuko. 1962an, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa izango zenaren antolaketa zela eta, Oteizari aukera eman zitzaion bere ikerketa estetikoen zentroa proiektatzeko, oraingo honetan Oteizak Estetika Garaikideko Laborategi Librea bezala bataiatuko duena. Izen horrekin, arte ederren eskolen kontzeptu zaharra berritzeko ahalegina egingo du, eta, berriz ere, tailerren eskemara joko du, ezagutza artistikoaren diziplinak alderatzeko. Deustuko Unibertsitateak uste du bere lehentasunak ez datozela bat Oteizarenekin, eta, beraz, proiektuak berriro porrot egingo du. Bere proposamen abangoardistek gobernu espainiarrean aurkitzen dituzten zailtasunez jabetuta, 1963an proiektu berri bat egin zuen Donibane Lohizunen, Ikerketa Estetikoen Nazioarteko Institutua deituko dena. Banaketari dagokionez, institutu honek tailerren edo laborategien egitura berari jarraitzen dio, non gaur egungo sorkuntzaren arlo guztiek lotura estua izango luketen ikerketa konparatu baten eremu komunean. Bitxia bada ere, arkitekturari eskainitako atala zabaldu egin zen hirigintzarekin, eta ikerketa estetikoen zentroa azaltzerakoan, eredu gisa aurkeztu zuen Le Corbusierrek 1963an proiektatutako azken eraikina, Maineko Artearen Nazioarteko Zentroa, hazkunde mugagabeko museo gisa ezagutzen dena. Eta, lehen aldiz, unibertsitate-izaera emango dio bere zentroari. Azkenik, garaiko intelektual askoren babesa izan arren, proiektua ez zen inon zehaztu. 1964an, Oteizak bide berri bat ikusi zuen Bizkaiko Elorrio herrian, bere teoria pedagogikoak ikerketa estetikoen proiektu berri batean sartzeko. Kasu honetan Haur Unibertsitate Pilotua izenekoan egingo du, lehen aldiz haurraren hezkuntzan zentratzen dena. Horrela, haurren hezkuntza estetikorako eskola pilotu bihurtuko da Elorrio, baina, aldi berean, arte garaikideko eskola esperimental bat, artisten hezkuntza estetikoa eta etorkizuneko hezitzaileak zabaltzeko. Ikuspegi pedagogikotik, hiru eskola planteatuko dira: jolasen eskola bat, pintura eta eskulturaren eskola bat eta musika
PROIEKTUAK VIII. EREmU PUblIKOA II. 2020 · 2021 13 eta dantzaren eskola bat. Haur hezkuntzak hasieratik osoa izan behar duela eta jolasaren bidez etorkizunerako jarrera sortzaileak garatu behar dituztela ulertuta. 11 hilabeteren ostean egindako ahalegin guztiak gorabehera, proiektuak ez zuen aurrera egin, bereziki diktadurako hezkuntza-arduradunek era guztietako eragozpenak jarri zituztelako. Bestalde, egia da 1969an, Donostian Santo Tomas Lizeoa eraiki zenean, Oteizak Elorrioko bere proposamenaren zenbait balio ikastola berri honetan sartzea lortu zuela. Horien guztien paralelotzat har daitekeen proiektua Euskal Artisten Unibertsitate batena da. 1923tik aurrera bazegoen euskal unibertsitatea izateko interesa, baina erregimen frankistak zapuztu egin zituen zutik jartzeko ahalegin guztiak. 1965ean euskal eskolaz hitz egiten hasi zenean, Erauzketarako joera zuten eta sentsibilitate estetiko bera mantentzen zuten artista guztien talde gisa, Oteizak elkarrekin lan kolektibo bat eraikitzea proposatuko du. Hau da, Iruñean euskal artisten unibertsitatea sortzea. Euskal eskola osatzen zuten artisten elkartea bera desegin izanak, urtebete besterik ez nuela, etorkizuneko unibertsitatearen proiektua garatzea eragotzi zuen. Baina, egia esan, Oteizak beste behin ere ekingo dio proiektu honi 1967an Gasteizen 1968an Oñatin edo 1969an Loiolan, Azpeitian. Oteizaren hezkuntza-proiektuen historia porroten bilduma ona izan liteke, Debako Arte Eskola Esperimentala abian jarri ez balitz. Jorge Oteizaren Croquis-collages, Donibane Lohizuneko Ikerketa estetikoen Nazioarteko Instituturako proiektu arkitektonikoaren eskemekin. Gorriz: Institutuko jardueretarako material eragilea muntatzea da. Irudia eta soinua grabatzeko eta erreproduzitzeko laborategia eta estudioa. Zinematografia-proiekzioko aretoarekin eta musika-liburutegiarekin lotuta. Urdinez: irudi eta soinuak sortzeko, grabatzeko eta muntatzeko laborategia edo estudioa, pantaila edo mikrozinema batez hornitua, irudia filmatzeko erabil daiteke. Zinema aretoa. (500 plaza). Soinua, hitza, musika-interpretazioa eta muntaia grabatzeko laborategia. Grisez: irakaskuntzarako, informaziorako, liburutegietarako, museoetarako eta tailerretarako leku publikoa. Museo eta erakusketen gunea. Klase berezietarako eta ikastaroetarako gelak. Tailerrak. Liburutegia, hemeroteka. Diskoteka. Informazioa. Zuriak: lorategia, erakusketak, kontzertuak, eskolak, aire zabaleko ikuskizunak. Aparkalekua. Bizitegi-eremua.
AUZO PRODUKTIBOAK larrialdi klimatikoaren garaian Dentsitate eta intensitate altuko eremu hibriDoak 14 BAUHAUS PEDAGOGIAREN EGOKITZAPENA Oteizak bultzatutako sistema pedagogikoek Alemaniako Bauhaus eskolan oinarritu zuten bere irakaskuntza metodoa. Metodo hori ikaslearen ikaskuntzan oinarritzen da, zuzenean eta praktikoki, eta prozesu horretan bere sormena sustatzen du. Alderdi praktiko hori prestakuntza teorikoarekin osatzen zen. Bauhauseko programara joz gero, bere ideiak Oteizaren antzeko premisen ingurukoak direla ikusiko dugu. Izan ere, agerian uzten du arteak ez duela inoiz gutxi batzuen gozamena izan behar, baizik eta zoriona eta masen bizitza, hau da, eskolak gizartearen beraren helburu sozial eta eraldatzailea duela. Debako eskolan ez dira eskola alemaniarreko diziplina berak irakasten, baina bai, ordea, bere ikaskuntza-metodoaz baliatzen da, zeina zuzenean eta praktikoki egiten baita tailerretan, non ikasleek sormen- eta eskulan-lanari ekiten baitiote, irakasleak gidari edo bideratzaile dituztela. Bauhaus-en irakaskuntzaren helburua ikaslearengan munduan egoteko modu argi bat lortzea zen, kontzientzia kultural bat. Hau, Europako arte eta arkitekturako gainontzeko eskola eta akademia ofizialetan ikasten ziren esperientzia materialen laburpenetik aldentzen zen. Hiru urte eta erdian, ikasleak eta irakasleak elkarrekin bizi ziren eskolan. Ordu libreetan ikasle eta irakasleek elkarrekin lan egiten zuten jarduera ugari izaten ziren: musika-entzunaldiak, hitzaldiak, irakurketak, eztabaidak, erakusketak, kirol-lehiaketak... Horrela, arte-sorkuntza modu naturalean sortzen zen eguneroko jardueretan, eta horixe zen, hain zuzen ere, bilatzen zena, arte-jarduera salbuespenezko edozein izaeratatik urruntzea, bizitzarekin jasanaraztera eta nahastera bideratutako artea beste ekintza bat bezala sortu behar baitzen. Bauhauseko irakaskuntzaren alderdirik interesgarrienetako bat bere atariko ikastaroa da, Johannes Ittenek antolatutako ikasleen baliozkotasuna edo baliorik eza markatzen zuen sei hilabeteko ikaskuntza. Atariko ikastaroak hastapen-errito baten izaera zuen, iritsi berriei forma- eta materia-arazo oinarrizkoak irakasten zizkien, ariketa praktikoak etengabe egitearekin batera.
PROIEKTUAK VIII. EREmU PUblIKOA II. 2020 · 2021 15 Bauhauseko egitaraua Weimarren, 1923. Walter Gropius Ittenen eskolak, Kleek (biluzien marrazketa) eta Kandinskyk (forma abstraktuaren elementuen sarrera eta marrazki analitikoa) emandako tailer batzuekin osatzen ziren. Klase tradizional horiek esperimentazioan oinarritutako gainerako ikastaroen aurkakoak ziren. Ittenen tailerren hasieran gimnasia eta arnasketa ariketak egiten ziren, ikasleen artean formen ariketa erritmikoak sustatzeko. Beste batzuetan, ikasleek bi eskuekin marraztu behar zuten aldi berean, mugimenduetan oreka lortzeko. Bauhaus baino lehen, Europako Arte Ederretako Akademia batzuek atariko ikastaro bat zuten, baina alemaniar eskolarena bihurtzen da elezahar. Ereduen kopiatik, ariketa fisiko eta espiritualetatik edo ikasketa tradizionalek proposatzen zuten artearen historiako eskoletatik haratago, Ittenek bere ikasleen hedapen sortzailea lortu nahi zuen. Bauhauseko ikasleei pentsatzen irakasten saiatzen zen, eta, horrekin batera, beren proposamenekin kritikoak izaten. Gaur egun Johannes Ittenek asmatutako sarrera metodoa ez da diseinu eta arkitektura eskoletan erabiltzen, baina hauetako askotan euren praktika pedagogiko berritzaileak erreproduzitzen saiatzen dira.
AUZO PRODUKTIBOAK larrialdi klimatikoaren garaian Dentsitate eta intensitate altuko eremu hibriDoak 16 DEBAKO ESKOLA Debako Ostolaza eraikinean dago, Gipuzkoan, eta Jorge Oteiza eskultoreak sortu eta antolatu zuen 1969an. Agustin Ibarrola margolariarekin batera "aholkulari zuzena" zen bertan. Hezkuntza-proiektuetatik Debako Arte Eskola Esperimentala bakarrik gauzatu zen praktikan. Ikuspuntu zehatz batetik, Debako eskolak eskultura, grabatu eta argizari galduarekiko galdaketa artistikoko laborategi tekniko eta praktikoak izan zituen ardatz, plan esperimentalean. Ostolaza Kultur Fundazioaren babesari esker sortu zen. Euskal Herriko pedagogia artistikorako urrats garrantzitsua izan zen hura sortzea; abangoardia irakaskuntzan sartzen zuen lehen arte-eskola zen, eta oso testuinguru akademikoan zegoen orain arte. Eskolaren lehen atal teorikoak hauek izan ziren: eskultura, Grabatua, Zera eta Kultura garaikidea, eta ikastetxeak ikastola esperimental bat ere jarri zuen martxan. 1972tik 1973ra bitartean, Oteizak eskola utzi zuen eta Koldo Azpiazu eta Jose Maria Larramendi geratu ziren arduradun. Bere hezkuntza proiektuak martxan jarraitu zuen eta 1977an eskola Agirretxe aldera lekualdatu zen. Eskola Esperimentalaren ideiari berriro helduz eta artisautza-arloetan euskal kulturaren eta pedagogiaren panorama berritzeko asmoz, 1981ean Debako Artisau Irakaskuntzen Zentroa sortu zen. Gaur egungo kokalekura lekualdatu zen urtea, bere garaian energia elektrikoa ekoizteko udal-zentrala izan zena. Artzabal auzoa. Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Debako Udalaren laguntzarekin sortu zen, bai eta euskal kulturako pertsona ospetsuen talde baten laguntzarekin ere. Lehen patronatua Julio Caro Barojak, Nestor Basterretxeak, Pedro Manterolak eta Anton Artamendik osatu zuten, besteak beste. 1983. urteaz geroztik, eskaintzen duen irakaskuntza diziplina anitzekoa da, eta zentroaren ildo pedagogikoa Europako hainbat lekutako arte aplikatuetako beste zentro batzuen behaketatik eta Euskadiko gizarte- eta hezkuntza-errealitatearekin uztartzetik abiatuta prestatu da.
PROIEKTUAK VIII. EREmU PUblIKOA II. 2020 · 2021 17 Pixkanaka, ikastetxea txandakatuz joan da, artisautza-tekniken irakaskuntzarantz, artea letra larriz utzita, eta hainbat diziplina lantzen dira, zehazki, harriaren eta zuraren tailaketa, zeramika, brontzezko galdaketa artistikoa eta grabatu kalkografikoa. Ematen den prestakuntzak artearen forma eta koloreari eta historiari buruzko ikastaro teoriko-praktikoak ere barne hartzen ditu, eta hautazkoen artean hainbat teknika daude, hala nola tornua, modelatzea, marrazketa, pintura, harria, zura, xilografia, akuafortea, moldeak, etab. Bestalde, ikastetxeak tekniken arteko interrelazioa bilatzen du eta ikaskuntzak nolabaiteko izaera esperimentala izatea. Prestakuntza-lanaz gain, ikastetxeak eta ikasleek hainbat jarduera artistikotan parte hartzen dute, standak eta erakusketak antolatzen dituzte, eskulturak proiektatu eta jartzen dituzte, hitzaldietan parte hartzen dute, etab.
AUZO PRODUKTIBOAK larrialdi klimatikoaren garaian Dentsitate eta intensitate altuko eremu hibriDoak 18 TESTUINGURU HISTORIKOA DEBAREN SORRERA ETA BILAKAERA Debako udalerriak egungo Itziarren du jatorria. Itziarren (orduan Ticiar) existentziaren lehen frogak 1027. urtekoak dira, Iruñeko apezpikutzaren dokumentu batean aipatzen denean. Abeltzaintzan, nekazaritzan eta biztanleriaren zati bat arrantzan aritzen zen, Deba ibaiaren bokaletik itsasoratuz. 1343an, Itziarko herritarrek benetako baimena lortu zuten Monreal de Debako hiribildua (jatorrizko toponimia) "uretatik gertu" sortzeko, eta haren jatorria Deba arroko itsasoari eta ibai-bideari estuki lotuta geratu zen, baita komunikazio- eta aberastasun-bideei ere. Deba kultur aldizkaria 1985ean hasi zen herriko eta inguruko historia eta dokumentuak argitaratzen. Debako jatorriari eta hiri-bilakaerari buruzko artikuluen artean, honako hauek daude: 01 zenbakia. "Gure Hondartzaren bilakaera". Manuel Zaragoza. 1985 85. zenbakia. "Del Uranio al Flysh (1973-1983)". Rafel Castellanos. 2013 Debako udalerriak egungo Itziarren du jatorria. Itziarren (orduan Ticiar) existentziaren lehen frogak 1027. urtekoak dira, Iruñeko apezpikutzaren dokumentu batean aipatzen denean. Abeltzaintzan, nekazaritzan eta biztanleriaren zati bat arrantzan aritzen zen, Deba ibaiaren bokaletik itsasoratuz. 1343an, Itziarko herritarrek benetako baimena
PROIEKTUAK VIII. EREmU PUblIKOA II. 2020 · 2021 19 lortu zuten Monreal de Debako hiribildua (jatorrizko toponimia) "uretatik gertu" sortzeko, eta haren jatorria Deba arroko itsasoari eta ibai-bideari estuki lotuta geratu zen, baita komunikazio- eta aberastasun-bideei ere. Horrela, Itziarko jendeak Debako egungo kokalekua jaitsi zuen, Deba Ibaiaren estuarioko duna-zelai zahar baten gainean zegoena. Hiribildu berria bost ate zituen harresi batek inguratu zuen. Ate nagusiak Itziartik gertu zegoen herriarekin bat egiten zuen, bigarrenak, "Pasaiaren ataria", portutik ontziratze-puntura ematen zuen, itsasadarraren gaineko zubia 1866an eraiki zela kontuan hartu behar da. Hirugarren ateak Areatzara ematen zuen, egungo hondartzara, merkataritza-portu egiten zuena. Hiribilduko laugarren atea Elgoibartik iristen zen errege bidearekin lotzen zen; bosgarren atea, berriz, ibai ertzera iristen zen, non ontziolak zeuden, baita ehizatutako baleen koipea urtzeko labeak ere. Balea ehizatzea zen hiribilduaren jarduera ekonomiko nagusietako bat, bai eta animalia produktu bihurtzeko prozesua ere, hala nola balea edo olioa erregai oso kotizatu bihurtzea, edo zatitzearen zati desberdinak, balioaren arabera hirugarren herrialdeetara esportatzera ere iristen zirenak. Gainera, balearen ekoizpenak modaren, dekorazio-objektuen, altzarien eta eraikuntza-prozesuen esparruak hartzen zituen. XV. mendetik aurrera, baleek ibilbide berriak hartzen dituzte eta kostaldetik urruntzen dira, eta Deba baleontzi garrantzitsu bihurtuko da; izan ere, bertako portuan eta Altzolako ibai-portu hurbilean hasten zen nirea laburrena, lautadara iristeko euskal baleazaleen produktuen helmuga garrantzitsuak diren Arabako lautada eta Gaztelako ordokia.
AUZO PRODUKTIBOAK larrialdi klimatikoaren garaian Dentsitate eta intensitate altuko eremu hibriDoak 20 Elkargunearen ezaugarri hori, hasiera batean merkataritzakoa zena, murriztu egin zen joan den mendean, Nerbioi itsasadarraren garapen industrialak indarra hartu ahala. Baina, aldi berean, Deba hiribilduaren jarduera handitzen joan zen turismo-gune gisa, turismoak gogokoen zuen Kantauriko Kostaldeko udako estazioetako bat izatera iritsi arte. Hondartzak, gaur egun, 1920ko hamarkadan hartuko du itsasoarekin elkartzeko tokia izateko funtzioa, eta hondartzan, txabola eta instalazio nautikoak ugaritzen ari dira, 1930era arte hondartzaren erabilera klase sozial guztietara zabalduko ez den arren. 40ko hamarkadako hamarkadan amaituko da hirigintzaren aldetik hondartzaren lehen lerroa, alameda espazio publiko gisa mantenduko duena, eta itsasorantz eraikitako linea bat egingo du, hiribildu-zabalgune txiki batekin, Miramar Hotelarekin eta kasinoarekin; gaur egun ere konfigurazio hori mantentzen da. 1950eko hamarkadaren amaieran beste gertaera erabakigarri bat gertatuko da Debako bilakaeran. Bigarren Mundu Gerrako gerraostean eta Gerra Hotzaren hasieran, Estatu Batuek kide geoestrategiko bat bilatuko dute Francoren diktaduran, SESBen aurrean duen posizioagatik ez ezik, Espainiak uranio erreserba handiak dituelako, energia nuklearraren erregai nagusia. Garapen industriala eragozten duen energia iturri propiorik ez duen España batean, erregimenak begi onez ikusiko du zentral nuklearrak eraikitzea. Erreaktoreak hozteko ura behar denez, Deba izango da aukeratutako kokalekuetako bat. Euskal kostaldean hiru zentral nuklear eraiki nahi izan zituzten: Lemoniz, Isparte-Ea eta Deba. Arrazoirik gabe dago, "Euskal kostalde ez-nuklear baten defentsarako batzordea" eratzea ekarri zuen, zeinaren logotipoa, borroka haren sinboloa, Eduardo Chillidak diseinatu zuen.1 Herri mugimenduak, Aranzadi bezalako elkarte zientifikoekin batera, euskal zentral nuklearren planetarako lortu zuen, biztanleguneen hurbiltasuna eta kostaldeko ekosistemaren gaineko eraginak zirela eta. Ondorioz, gaur egun Zumaia-Deba-Mutriku arteko kokagunea naturagune babestua da eta flyscharen geoparkea da, zalantzarik gabe balio ekologiko eta zientifikoa duena. Parke geo horretan itsasoa daraman mendigune harritsu hori ere, mendeetan zehar, herriko familia ugariren sostengua izan da, harriaren erauzketan zentratuak. Lasturko harrobietan edo Arronamendikoetan, geo parkeko itsaslabarretan, sei enpresa ustiatzaile zeuden, Asturias, Kantabria, Katalunia edo Gaztelara galtzadarri manufakturatuak bidaltzen zituztenak. 1948an, Francisco Alonso hargina diamante puntako 7000 harri egiteko eta hornitzeko kontratatu zuten, Arantzazuko Santutegia eraikitzeko. Jorge Oteizaren apostol hustuak markoztatzen dituzten elorri puntak. 1 Eduardo Chillidak Realean jokatzen zuen, eta Jose Maria Izaga aulkikide bat zen Debako borroka nuklearraren buru, eta logotipo bat eskatu zion.
AUZO PRODUKTIBOAK larrialdi klimatikoaren garaian Dentsitate eta intensitate altuko eremu hibriDoak 22 TESTUINGURU FISIKOA PAISAIARI BEGIRADA BAT Javier Maderuelok paisaia hitza eguneroko hizkuntzan nola errotu den azaltzen du, eta gero eta maizago erabiltzen da komodin gisa, politika, biologia, pintura, geografia edo hirigintza bezalako esparru ezberdinetan. Gehiegikeria eta higadura jasaten ari den terminoa da, eta ñabardura hau egiten du: "Paisaia ez da ente objektiboa, ezta zientzia positiboek interpretatzen duten elementu fisiko kuantifikagarrien multzoa ere; aitzitik, gizakiaren eta bizi den ingurunearen arteko harreman subjektiboa da, eta harreman hori begiradaren bidez ezartzen da".1 Oroimen kolektiboa apurka-apurka galtzeak normalean eragozten du begien aurrean daukaguna ikustea. Enric Batllek paisaia hori gogorarazten digu: "Leku ez-unibertsalaren amnesia topografikoaren aurrean lan-eskala guztietan geografiaz gozatzearen emaitza da, denboraren, prozesu naturalen, erritmoen emaitza da; ez da denbora gelditzearen emaitza, leku baten denborazkotasun sentikorra faltsutu dezakeen irudi bakar baten bidez; espazio zimurtsuen aberastasunen ondorioa da, espazio leunaren gabezien aurrean. Leku bakoitzak bere geografia du, geografia bakoitzak bere esentzia du, esentzia bakoitzak istorio bat sor dezake, eta historia bakoitzak paisaia berri bat. " 1 Javier Maderuelo. El paisaje. Génesis del concepto. ADABA editores
PROIEKTUAK VIII. EREmU PUblIKOA II. 2020 · 2021 25 Geroago, 50. hamarkadatik aurrerako desarrollismo-urteek paisaia berri bat islatzen dute, aurrerapen ekonomiko bizkorra errazten duten azpiegiturek zeharkatua. A8 autobidea ezaugarri horiek dituen bide-arteria baten adibide bat da gurea bezalako topografian. Hurbilago, eta gure eremuari zuzenean lotuta, N-634 errepidea dago, kostaldea zeharkatzen duena. 2006tik Deba ibaia zeharkatzen duen eta trafikoa Mutrikura bideratzen duen zubi bat duen errepidea. Azkenik, 2007az geroztik, eta zubiaren eraikuntzarekin lotuta, Artzabalgo hezegunea dago, 30 bat hektareako azalera hartzen duena. Estuarioaren ingurua ekologikoki lehengoratzea helburu duen ekintza puntual bat da, betiere mugatua, eragile, administrazio eta eskumenen konplexutasuna dela eta, kasu askotan ez baitute estrategia globalik. Lan egingo dugun paisaia-eremuek kudeaketa- eta kontserbazio-proposamenak behar dituzte, plangintza- eta diseinu-ekimenen bidez. Horiek, babes ekologikoaren helburuetan ez ezik, hiri-erresilientziarako osagai estrategiko gisa ulertzeko ahaleginean ere oinarritzen dira, eta sistematikoki ikasten dute naturak zer eratan erantzuten duen. Kontua ez da berdeguneak "eraikitzea". Proposamenek gai izan behar dute irauten duten "paisaia-unitate" geldikinak aztertu, identifikatu eta aktibatzeko, eta, beharrezkoa bada, beste irtenbide batzuk gehitu behar dituzte, inguruneari ikuspegi berri bat emateko. Ahaztu gabe paisaia-azpiegitura bat lantzen ari garela; ez da parke bat, ezta lorategi bat ere. Lehen urratsa, ziurrenik, natura eta paisaia bereiztea izango da.
PROGRAMA: 1.- FORMAZIO ETA PRODUKZIO ESPAZIOAK / Azalera minimoa 2000 m2 1.1. Eskuzko arteen laborategia (1000 m2) Harria, burdina edo egurra bezalako materialak esperimentatzeko eta ikasteko espazioa edo espazioak. Espazioa lantoki eta pieza handiak manipulatzeko leku gisa konfiguratu beharko da, eta, beraz, gutxienez 7 m-ko garaiera izan beharko du. 1.2. Arte grafikoen laborategia. (300 m2) Litografia, grabaketa, serigrafia eta teknika grafiko industrialak. Espazioa eman beharreko ikasgaien lantoki eta ikaskuntza espezifiko gisa konfiguratu beharko da, eta, beraz, gehienez ere 3.50 m-ko garaiera eta espazioaren argi-osagaiari arreta berezia eskaini beharko zaio. 1.3. Arte eszenikoen, dantzaren eta zirkuaren laborategia. (700M2) Espazioa entsegu- eta ikaskuntza-leku malgu gisa konfiguratu beharko da, publikoari irekitako irudikapena eta irakaskuntza praktikoa ahalbidetzeko, espazioak denboran hipotekatu gabe. Komeni da 15 m inguruko altuera librea izatea espazioaren zati batean edo osotasunean. Espazio txikiak integratu beharko dira, hala nola entsegu-kamerak, soinua kontrolatzeko eta argiztatzeko gelak... 1.4. Prestakuntza teorikorako espazioak (850 m2) _Irakaskuntza teorikoko gelak. (4 unitate). Azalera 200 m2 _Elkarlanerako espazioak. Azalera 250 m2 _Erabilera lagatzeko bulegoetarako eremua – 25 m2-ko 8 bulego _Multimedia aretoa – 3D, bideo- eta irudi-edizioa. -200m2-ko azalera
3.- BIZITEGI UNITATEAK / Gutxieneko azalera 1500 m2 _30 gela (25-35 m2) partekatuta, ikasleentzat, egoitza artistikoaren formatuan. _5 apartamentu (50-65 m2) irakasle edo artista gonbidatuentzat. 4.- ADMINISTRAZIO ARLOA / Gutxieneko azalera: 250 m2. _Idazkaritza eta kontrola. _Administrazio-bulegoak eta zuzendaritza. _Bilera-gela. _Office.
5.- ZIRKULAZIO ETA ZERBITZU ESPAZIOAK / Gutxieneko azalera: 1.000 m2 _ Sartzeko espazioa edo espazioak. _ Zirkulazio horizontalak eta bertikalak. _ Eraikineko solairu bakoitzean eta/edo erabilera desberdineko eremu bakoitzean irisgarriak diren komunen multzoa. _ Ekoizpen-espazioei lotutako aldagelak. _ Langileentzako aldagelak. _ Ibilgailuen zaintza (20 perts.) eta bizikleten aparkalekua. (80 perts.). Espazioak kanpokoak edo barrukoak izan daitezke, baina bizikletenak estali egin beharko dira. _ Instalazioetarako espazioak. | science |
addi-48a48cb263ac | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57888 | Un futuro no lejano, un lugar semejante a este. Realidades deseadas = Etorkizun ez urrun bat, honen antzeko leku bat. Errealitate desiratuak | Elorza Ibáñez de Gauna, M. Concepción | 2021-05 | 23 Sarrera Oihane Sánchez Duroren proposamen bati erantzuten dio testu honek: zerumuga posible bat irudikatu behar genuen, oraindik bizi gabeko denbora batean kokatua, oraina zalantzan jartzeko modu gisa. Horretarako, asmamen-metodologia zehatz bat erabil genezan iradoki zigun Sánchez Durok: lau etorkizunen metodologia, Jim Datorrek sortua; metodologia horrek, etorkizuneko fenomeno jakin baten bilakaeraz espekulatzeko xedez, lau egoera posible proposatzen ditu: jarraitutasuna, kolapsoa, diziplina eta eraldaketa. Hortaz, leku hori irudikatu dut, oraindik iritsi ez garen lekua, habitatu nahi nukeena eta, beharbada, neroni ezagutzera helduko naizena. Edo agian ez. Alabaina, ez naiz plano apokaliptikoan edo distopikoan kokatuko, halakoei ihes egitea proposatzen baitute metodologiaren erabiltzaileek. Izan ere, etorkizunean, dagoeneko abian dauden asmo batzuk tinkotuko direla aurreikusten dut; uste dut proiektatu daitezkeela oraindik eta fruituak eman ditzaketela beren etorkizuneko eguneratzeek. Zentzu horretan, hurrengo lerroetan ikusiko duzuen bezala, aipaturiko proposamenaren suak nire esperientzia zeharkatzen duen modutik abiatuz, nire desiraren oihartzunari helduko diot nahitaez. Horretarako, halako amalgama bat aurkeztuko dut hemen, segurtasunez eta segurtasun gabeziaz, ezagutzaz eta ezagutza ezaz, zalantzaz eta erantzunez osatua. Hori bai, artean oinarrituak daude denak: artea egitean, artea pentsatzean, artearen etorkizuneko proiekzio posible eta ezezagunean.
24 Beste testuinguru eta denbora batzuetan ekintzak eta posizionamenduak zutarritzen jarrai dezakeen zati bat behintzat etorkizunean existituko dela proiektatzen dut. Dagoeneko existitzen diren errealitateak, edo iraganekoak, baina aktiboak denak ere. Biharrerako aukera, zeina, neurri handi batean orainean berreskuratzen ditudan seinaleen poderioz ohartzen naizenez–, espero ez bezalako norabide baterantz zuzentzen baita. Baina, paradoxikoki, sinesten segitzeko seinaleak aurkitzen ditut orobat. Sinesmena, Dora Garcíak hemen darabilen zentzuan: Sinetsi egiten dut eta ez dut sinesten, aldi berean. Ez dut sinesten, sinesmenaren terminoak zentzu kritikoa, distantzia eta, batez ere, umorea ezabatzen dituelako. Baina sinesten dut, merezi duen zeregin bakarra baita, hain zuzen ere inork ez dakielako zertan datzan (García 2010, 76). Artea eta etorkizuna Iruditzen zait orainaldiari buruz mintzatzeko eta iraganera itzultzeko modu bat dela gertatu ez dena asmatzea, izan ere, Chus Gutiérrezek dioen moduan: Etorkizuna esatean auzi filosofiko bat izendatzen da, orainaldiarekin dugun harremana izendatzen da, gertakariak gaindituz; gure desira izendatzen da, baina baita iraganarekiko hartu dugun jarrera historikoa ere (Naharro 2018).
25 Ez alferrik, gure oraina aztertuko dute etorkizuneko arkeologiek, Foucalten zentzuan betiere; arkeologia horiek, aldi berean, behatuak izango dira eta etorkizuna aktibatuko dute, baldin eta arkeologoak ez badira honako zeregin honetan tematzen: Berriz aurkitze[a] euren jaiotzaren argitasuna, euren azaleran oraindik ikusgai diren arrastoak xarmatuz; kontua da, haatik, eurei jarraitzea euren ametsean zehar, […] eta bilatzea zer existentzia moduk ezaugarritzen dituzten enuntziatuak, kontuan izan gabe euren enuntziazioa denboraren sendotasunean, non eurek irauten duten, non eurak gordetzen diren, non eurak suspertuak eta erabiliak diren, non eurak ahaztuak eta beharbada suntsituak diren, baina ez jatorrizko patu batengatik (Foucault 2003, 143). Gogoeta horren harira, Charo Garaigortarekin bere pieza batean aurrean izandako elkarrizketara itzultzen naiz –«1/400. El instituto de los pasillos complejos». Utopia artearen beraren materia delako ideiara garamatza elkarrizketak. Biologiaren eta arkitekturaren uztarketa interesatzen zaio Garaigortari, eta hortik jaio zen pieza. Garaigortaren arabera, «artefaktu» bat da, «denborazkotasunen transmisorea: iraganera, etorkizunera eta ezezagunetara» (Garaigorta 2021). Piezaren prozesuan, hura jendaurrean erakutsi aurretik erakusketa-espazio batean, solasaldi bat eraiki zuen artistak 2Ordu estudioan, hainbat parte-hartzaile gonbidatuz. Horren emaitza argitaratu egin dute. Argitalpen horretan, «Arreta, zorigaitza. Promesa» atalean, hau irakurri dut: «Orain ezagutzen ez dugun film baten maketa bezalakoa litzateke eskultura […] Sumaturiko eskultura bat da IdePC» (Ibidem). Esteban Torresi zor zaio hausnarketa, zeinak, era berean, Albert Speer aipatzen baitu
27 begirada hori bila ari da, zain geratzen da, itzuli egiten da, ez da konforme geratzen, bere buruari exigitzen dio, bere arauei jarraitzen. Ez zaio emaitza bat lortzea interesatzen. Baina erabateko konpromisoa dauka egiten duenarekiko eta horren emaitzekiko. Intuizioetatik abiatuta ikertzen du. Bere metodologia sortzen du. Denbora askatua behar du2. Hain zaio leiala bere borondateari, non ezinbestean parte hartzen baitu elkarrizketa-dinamiketan, eta kolektibotasunera iristen da. Bere proiektuaren indibidualtasunak ez du kaltetzen bere konpromiso soziala. Arte-praktika hauspotzen duen bilaketa halakoa da. Arte-ikerketaren denbora-lerro menderaezina trazatzen du, geure existentziaren zerumugatik harago existituz. Langek jardun artistikoari buruz zeukan ikuspegia Andrei Tarkovskiren (1932-1986) obrarekin lotzen dut, itxuraz urruna eman badezake ere; hala dio Tarkovskik: Ezagutza eta deskubrimendu artistikoak munduaren irudi berri eta bakar gisa sortzen dira aldiro […]. Errebelazio baten tankeran aurkezten dira, artistaren desira gisa; desira apasionatua, bat-batean distiranta; munduko lege oro intuizioz hartzeko desira gisa: munduaren edertasuna eta itsusitasuna, munduaren gizatasuna eta krudelkeria, munduaren mugarik eza eta munduaren mugak. Artistak hori guztia berrosatzen du irudi bat sortuz, zeinak, modu independentean, absolutua biltzen baitu. Irudi horren 2. Pierre Huyghek «L'Association des Temps Libérés» osatu zuen 1995ean, Le Consortiumeko (Dijon, Frantzia) «The Moral Maze» erakusketarako. Era berean, proposamen horrek inspirazio-iturri gisa balio izan du Xavier Bassasek eta Raquel Frierak Instituto del Tiempo Suspendido sortzeko (https://institutodeltiemposuspendido.es).
29 Artearen etorkizunari buruz, edo ondorio batzuk Amaitzeko, Sánchez Duroren proposamenera itzuliko naiz, harekiko leialagoa izateko, eta, labur-labur, haren proposamenaren alderdi batzuei erantzungo diet, etorkizun dagoena irudikatuz. Giza jardueren artean, gutxik egin dute arteak egin duena, alegia, beren burua hainbat aldiz eta hainbat modutan auzitan jarri eta ukatu, eta, horren bidez, existitzen segitu. Etorkizunean existitzeko baldintza gisa iraungo du autokuestionatze horrek. Etengabeko ukazio eta ezabaketa horretatik jaioko da, berriz ere, artea, desberdina eta gauza bera aldi berean. Artearen berezitasunei, formatuei eta nabarmentzat jotzen diren alderdiei dagokionez, prozesuan jarraituko dute orobat. Era berean, artista izateko modu desberdinak egongo dira etorkizunean, orain bezala. Artista singular, bakar eta bisionarioa ez da desagertuko, baina, halaber, jardun artistikoa ulertzeko beste modu batzuk izango dira, komunitatearekin modu zuzenagoan lotuak. Halako artistentzat, publikoa ez da izango ohiko publikoa; aitzitik, komunitatearen antza izango du, artistarekin hitz egingo dute eta zentzua emango diote haren jardunari; ondorioz, kontzeptualizazioan, eta ekoizpen eta/edo komunikazio zein erakusketa prozesuetan txertatuko dira. Testuinguru horretan, ez da diziplina bat sortuko –uko egiten diot hitz horri–, baina nolabaiteko akordio batzuk adostuko dira eta idatziz jarriko dira. Artearen jarduera profesionalarekin loturiko akordioak. Sareen kohesioarekin eta sendotzearekin lotuak. Erabaki kolektibo premiazkoak hartzearekin lotuak.
30 Esan behar dut, horrenbestez, ezinbestekoa iruditzen zaidala, etorkizuneko arte horri begira, modu transbertsalean txertatzea feminismoak, queer posizioak, ikuspegi postkoloniala, ekonomia berriak eta Lurraren gaineko kontzientzia eta konpromisoa, arretaz erreparatuz Lurrari berari eta bertako biztanleei –gizakiak zein ez– (Haraway 2019; Latour 2008). Posizio horiek, azken batean, bizitza eta zaintza jartzen dute erdigunean, eta, hala, balio-sistemaren birkokatze erabatekoa dakarte4. Halaber, artearen arloko harremanen oreka berrezarri behar litzateke, Seth Siegelaubek 1971n proposatutakoaren haritik: «The Artist's Reserved Rights Transfer and Sale Agreement» [Artisten eskubide erreserbatuen lagapenari eta salmentari buruzko Akordioa]5. Beraz, artearen etorkizuna jarraitutasunak markatuko duela iruditzen zait. Ez dut sinesten kolapsorik gertatuko denik eta artearen bilakaera errotik aldatuko duenik. Arte-jarduerak bizirik iraun du zeharo beharrezkoa delako, ezinbestekoa bizitzarentzat. Arteak bizirik iraun du bere heriotzen ostean ere, paradoxikoki. [Bere] amaieraren osteko leku batean dago beti. Gainera, Philippe Parrenoren arabera (Lewis 2009), ez 4. Bat nator editorearen posizioarekin, zeina modu esplizituan azaltzen baita prestaketa-oharretan. 5. Garrantzitsua iruditzen zait Siegelauben dokumentu hori gogora ekartzea, artisten eskubideak hobetzen sakatzen baita, bereziki salerosketaegoeretan. Zentzu zabalago batean, premiazkoa iruditzen zait testu horren muina biltzea, kontzientziarako deia egiten duelako eta errespetua eskatzen duelako desregularizazioaren aurrean. Iturria: https:// primaryinformation.org/files/english.pdf. Azken kontsulta: 2021eko azaroak 17. | science |
addi-ab6e782b165c | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/57966 | Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan | Cortabitarte Salan, Argia | 2022-09-29 | Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 1
Ikerketa honen bitartez, Instagram plataformaren baitako erabilerek eta erlazionatzeko moduek neska gazteengan dituzten ondorioak aztertu nahi dira. Horretarako, erabileren eta harremanen alderdi nagusiak aztertuko dira, baita alderdi horien nolakotasuna eta izaera ezagutu ere. Metodologia mistoa ardatz, Instagram erabiltzaileak diren neska gazteei bideratutako inkestak eta sakoneko elkarrizketa erdi-gidatuak dira erabilitako teknika nagusiak. Helburua neska gazteen erabilerak, bertan gauzatzen dituzten erlazioak eta horiek biek izan ditzaketen ondorio zein eraginak ezagutzea eta horietan sakontzea da, itxura, gorputz-irudia, auto-pertzepzioa eta autoestimua oinarri hartuta. Hitz gakoak: Instagram, neska gazteak, sare sozialak, auto-pertzepzioa, autoestimua
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 2
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 3
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 4
Azken hamarkadetan hedatu den joera ezberdinak aintzat hartuz, harreman sozialen garapenerako zein hastapenerako eremu berri baten aurrean gaudela esan daiteke. Sare sozialetan zein Interneten sortu diren hartu-eman sozialerako espazioak horren adibide dira. Hala ere, harreman sozialak sortzeko eta ulertzeko modu berriek ez dituzte aurreko harreman formak deuseztatu, ezta ordezkatu ere; harreman sozialetarako joera berri bat egonkortzera begirako tresnak dira sare sozialak (Bernete, 2010). Egungo iraultza teknologikoa kapitalismoaren berrantolaketa globalaren garai historikoan kokatu beharra dago. Izan ere, giza harremanen paradigma aldaketa ez da ustekabekoa, eta aipatutako berrantolaketari erantzuten dio. Informazioaren teknologia ezinbesteko tresna izan da kapitalismoak pairatu dituen aldaketak egonkortzera aldera. Gizarte berria, beraz, aldaketa kapitalistak, baina baita informazionalak, inposatu duten prozesuaren ondorioa da (Castells, 2006). Azken finean, ekoizpen forma kapitalistaren momentuko beharrei egokitzen zaizkien harreman modu gisa ulertu behar dira aipatutakoak. Informaziorako, ekoizpenerako, aisialdirako eta beste hainbat ekintzei begirako jarduera berriak, hortaz, informazioaren ekoizpen eta eskuratze prozesuek pairatu duten eraldaketaren ispilu dira. Eraldaketa horiek modu orokortuan normalizatu diren arren, gazteen artean eragin zuzena izan dituztela errepara daiteke. Izan ere, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera, Interneten erabilera bereziki, euren bizitzaren parte natural gisara sentitzen baitute, belaunaldi batzuk horien erabilera normalizatuaz inguratuta hezi baitira (Bernete, 2010). Horren adibide da gazteek Interneten erabilera bidezko sare sozialekiko garatu duten harremana. 2018an 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %99ak sare sozialak zituen (Gazteen Euskal Behatokia, 2019). Beraz, egunerokoan Internet bidezko harreman formak zabalduak daudela ezin da ukatu. Interneten hedatu diren sare sozialek harreman interpertsonalak garatzeko aukera berriak ematen dituela agerikoa da; gazteen kasuan horrek garrantzia berezia hartu du: lagunekin erlazionatzeko tresna nagusia da, klaseko lanak distantzian egiteko bideak arintzen ditu,
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 5
informazioa, musika zein bideoetara iristeko modu erosoagoak ahalbidetzen ditu, pertsonalitatea eratzeko edo osatzeko elementuak eskaintzen ditu eta abar luze bat. Elkar loturik agertzen garen errealitate honetan, aipatu moduan, sare sozialak gaztaroaren parte bilakatu dira eta horien erabilera egunerokoan guztiz txertatua dago, gehienetan elkarren artean erlazionatzeko ezinbesteko elementu bilakatzeraino (Blanco, 2014). Harremanak egikaritzeko forma berri horiek guztiek gazteen sozializazioan izan ditzaketen eraginek kezka handia sortu dute, behin baino gehiagotan mahai-gaineratu den moduan (Bernete, 2010). Horri dagokionez, bikote harremanak zein harreman afektiboak ere marko horren baitan garatzen dira, horietan ere genero sozializazioa gauzatzen baita (Blanco, 2014). Sare sozialak identitate indibidualaren ispilu badira, genero identitatearena ere badirela aintzat hartu behar da. Sarean aurkitu ditzakegun ikus-entzunezko edukiek estereotipoak edo neska zein mutil eredu konkretu bat ulertzeko eta barneratzeko markoa osatzeko neurriak eta mugak zehazten dituzte; baita emakumeen kontrako biolentzia sexuala eta horien gorputzekiko biolentzia sinbolikoa egikaritu ere (Eusko Jaurlaritza, 2016). Hala eta guztiz ere, eredu ideal zein normatibo horietatik kanpo kokatzen diren gizonek, emakumeek zein ez-bitarrek ere sare sozialak kontsumitzen dituzte. Finean, sare sozialen zein Internet bidez eratzen diren harremanen izaera bestelakoa den arren, zapalkuntza zein menderakuntza harremanen elementuak bere horretan diraute. Harreman horiek egikaritzeko forma berriak eratzearekin batera, geroz eta erlazio konplexuagoak ari dira hedatzen. Hainbat ikerketaren arabera, sare sozialetan inposatzen diren estereotipo zein irudia aldatzeko modu berriek, filtroek eta abarrek, dismorfia digitala (Verrastro et al., 2020) moduko fenomenoak eragiten dituzte. Horiek, gainera, dinamika oso arriskutsuak hedatzen dituzte gazteen artean; adibide bat jartzearren, sare sozialetan geroz eta argitarapen gehiago igo, orduan eta atsekabe edo estres maila altuagoa sentitzen dute gazteek euren gorputza zein irudiarekiko. Aipatutakoak harreman zuzena du gazteen ongizatearekin, izan ere, Instagram bezalako sare sozialak onarpen sozialera begirako tresnak diren heinean, jokabide nartzisistak, bakardadea, antsietatea, depresioa eta autoestimu txikia bezalako gertakariak garatzeko baldintzak sortzen dituzte. Emakume gazteen kasuan are adierazgarriagoa dira sare sozialek dituzten eraginak (Verrastro et al., 2020). Hain zuzen ere, badira Facebookaren erabilera eta emakumeen auto-objektibazioa eta gorputz irudia harremanetan jartzen dituzten hainbat ikerketa. Horietan, emakume
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 6
gazteek garatu ditzaketen depresio zein elikadura nahasmenduak sare sozial ezberdinen erabilerek sorrarazten dituzten gorputzarekiko atsekabearekin eta aipatutako objektibazioarekin erlazionatzen dituzte. Fairplay erakundeak argitaratutako ikerketa baten arabera, Instagramen algoritmoa elikadura nahasmenduen burbuila sortzen laguntzen du, horrelako edukiak gomendatuz. Burbuila horren parte dira 20 miloi pertsona, horietatik herena adingabekoa delarik (Fairplay, 2022). Gaur egunera ekarrita, bada, beharrezkoa da gainontzeko sare sozial plataformek emakumeen itxuraren kezkan dituzten eraginak aztertzea; zentzu horretan, azken urteetan Instagram izan da ospe handiena lortu duen plataforma eta gazteen artean erabilienetarikoa da. Finean, Instagram da neska gazteen artean hedatuena. Izan ere, Instagram sarearen erabilera nagusia irudiak parekatzean edo argitaratzean datza eta Facebook bezalako plataformek, aldiz, erabilera horretatik haragoko edukiak zabaltzeko aukera ematen dute. Instagram bezalako plataformek emakume gazteek euren buruarekiko duten irudian eragin handiagoa izan dezakete eta kaltegarriagoak suerta daitezke (Fardouly et al., 2018). Horregatik da hain garrantzizkoa Instagramen erabileraren eta emakume gazteen itxuraren gaineko kezkaren arteko erlazioa aztertzea. Berehalako mezularitzarako erabiltzen diren plataformetatik haratago, Instagram izan zen EAEko gazteen artean erabiliena eta gustukoena 2019an. Gazteen %74,1 konektatzen zen egunero plataforma horretara. Instagramen erabilera bereziki zabaldua dago 15-19 urte bitartekoen artean. Hala ere, 25 urtetik beherako nesken baitan Instagram izan zen sare sozial erabiliena. Mutilentzat, aldiz, Youtube izan zen sare sozial ohikoena. Orotara, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen sare sozial gogokoena izan zen Instagram, gazteen %52,1 horren alde agertu baitzen. Joera logikoa da honako hau, izan ere, nerabeek duten denbora falta dela eta, bisuala eta iragankorra den edukia gustuko dute eta Instagramek batbatekotasuna hori ahalbidetzen die (Gazteen Euskal Behatokia, 2019). Hala ere, Instagramek hainbat eragin sor ditzake emakume gazteengan, besteak beste. Horiek, nagusiki, alderaketan zein lehiaketan, gorputza edo itxuraren gaineko kezkan eta auto-objektibazioan oinarritzen dira. Bi modutan egikaritu daiteke aipatutakoa: alde batetik, Instagram, irudietan oinarritutako plataforma, 80 miloi irudi kargatzen ditu egunero eta horrek erabiltzaileek euren burua edo itxura erregularki gainontzekoekin alderatzeko aukerak sortzen ditu. Beste alde batetik, erabiltzeek, argitaratu aurretik, euren argazkiak editatu eta hobetu egiten dituzte Instagramek ahalbidetzen dituen filtroen bidez. Instagramen argitaratzen diren argazkiek edertasun ideal sozialak indartzen dituzte eta
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 7
erabiltzaileek irudietan ikusten dutena haina erakargarria ez izatearen kezka zein autoobjektibazioa eta gorputz atsekabea sorrarazten dituzte (Fardouly et al., 2018). Gainera, beste sare sozialekin alderatuta, Instagramen ohikoagoak dira eragin-sortzaile famatuekin alderatzea, influencerrekin, hain zuzen, zein "fitspiration" bezalako edukia kontsumitzea, erabiltzaileek osasuntsu jatea eta kirola egitea sustatzera begirako irudietan dagoena oinarrituta. Batak zein besteak harreman estua dute itxurarekin, eta emakume argalak eta gihartsuak ageri diren irudiz josiak daude. Eduki zein irudi horiek sexualki objektibatzera begirakoak ere izaten dira, esaldi, jarrera zein gorputz atal konkretuak erakustearen bidez, hala nola, abdominalak edo hankak. Azken finean, "fitspiration" irudietan agertzen diren emakumeek edertasun ideal sozialekin bat egiten dute eta emakumeen gehiengoarentzako eskuraezinak diren gorputzak ordezkatzen dituzte (Fardouly et al., 2018). Hortaz, alderaketan oinarritutako kontsumoa zein edertasun ideal sozialak indartzera begirakoa itxura edo gorputz atsekabea eta auto-objektibazioa sustatzen dituzte. Horiekin batera, hainbat dira emakume gazteen gorputza eta osasuna zuzenean kolpatzen dituzten gertakariak. Instagramen garapenak, hedapenak eta egonkortzeak horrekiko dependentzia ere areagotu du; jarrera obsesiboak eta autoestimuak harreman zuzena dute aipatutako plataformaren erabilerekin. Gaztaroan emakume gazteek izan ohi dituzten arazo psikologikoak indartzeari ekarpena besterik ez diote egiten aipatutako fenomeno zein joerek: elikadura nahasmenak, depresioa, estresa, eta abar. Gazteentzako, bereziki neskentzako, Instagram bezalako plataformak espazio zaurgarriak direla agerikoa da. Horrek beste hainbat gertakariri bide ematen die: sexu jazarpena, biolentzia matxista forma ezberdinak, kontrola, xantaia… Horiek eta horiekin harremanetan dauden fenomenoak geroz eta ohikoagoak dira sare sozial birtualetan. Plan International GKEk argitaratutako txosten batean adierazi moduan, 2020an inkestatuak izan ziren estatuko 15-25 bitarteko nesken %88k onartu zuen nolabaiteko jazarpena jasan duela sare sozialetan. Jazarpen horien %35 Instagram sare sozialean gertatu zen (Plan International, 2020). Horrelako datuek adierazten dute are garrantzitsuagoa dela horien gaineko ezagutza garatzen joatea. Sarrera txiki honekin Master Amaierako Lanaren gaia eta nondik norakoak aurkeztu nahi izan ditut; interes sozial handiko gaia da Instagram sare sozialaren erabilera eta emakume gazteen itxura eta gorputzean zein autopertzepzioan dituen eraginak eta esku artean duzun ikerketaren xede nagusia horiek aztertzea da.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 8
Datozen ataletan azalduko ditudan metodologia eta eman beharreko pausuak definitzeko, hau da, ikerketak jarraituko duen norabidea zehazte aldera, jarraian hainbat helburu mahai-gaineratuko ditut. Horiek ikerketaren galdera nagusiari erantzuna bilatzeko bitartekoak izango dira. Alde batetik, helburu nagusia ikerketa gaiarekin erlazioan dago; beste alde batetik, helburu nagusiarekin zerikusia duten helburu espezifikoak azalduko ditut, ikergaiaren alderdi partikularrei garrantzia emateko asmoz. Helburuekin batera, horietara heltzeko lagungarriak diren iker galderak planteatuko ditut. Helburu nagusia, Instagram plataformak neska gazteengan izan ditzaken eraginak aztertzea da. Horretarako, neska gazteek Instagram nola eta zertarako erabiltzen duten aztertzea da asmoa, baita plataforman nola erlazionatzen diren aztertzea ere: erabileren maiztasuna eta izaera, jarrerak, disposizioa eta pertzepzioak, besteak beste. Helburu nagusiari dagozkion iker galderak hurrengoak dira:
- Zeintzuk dira Instagram plataformaren erabilerak neska gazteengan dituen ondorioak eta eraginak? - Nola eta zertarako erabiltzen dute neska gazteek Instagram? - Zer nolako harremanak eraikitzen dituzte neska gazteek Instagramen? - Zein da erabilera horren nolakotasuna? Zenbateko maiztasunarekin erabiltzen dute eta zergatik erabiltzen dute? Zer sentitzen dute Instagram erabiltzean? - Zer pertzibitzen dute Instagramen euren buruarekiko eta gainontzekoekiko?
Helburu espezifikoak bi dira. Lehena: neska gazteen gorputza eta itxura oinarri, Instagramen duten erabilera nolakoa den ezagutzea, hau da, irudia oinarri izanda plataforman nola erlazionatzen diren aztertzea. Lehen helburu espezifikoari loturiko iker galderak hauek dira:
- Irudia oinarri, jokabide jakin batzuk aurrera eramaten dituzte Instagramen neska gazteek? - Zeintzuk dira erabilera horren ezaugarri nagusiak? - Jarraitzaile zein jarraituekin erlazionatzeko orduan, faktore garrantzitsuena euren buruarekiko duten irudia da? Hau da, irudia da euren interakzioetan gidari nagusia?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 9
Bigarrena, erabilera horrek neska gazteen pertzepzioan dituen eraginak ezagutzea da. Pertzepzio horretatik abiatuta, fenomenoen artean, autoestimuan eta auto-pertzepzioan dituen ondorioetan sakontzea da helburua. Bigarren helburu espezifikoari loturiko iker galderak honakoak dira:
- Instagramen duten erabilerek neska gazteek euren gorputzarekiko zein itxurarekiko duten irudia baldintzatzen dute? - Gorputzarekiko eta itxurarekiko harreman gatazkatsua eraikitzen dute neska gazteek Instagramen? - Instagramen nagusitzen diren erabilerak ondorio zuzenak ditu neska gazteen autoestimuan? - Zer ondorio ditu erabilera horrek neska gazteen auto-pertzepzioan?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 10
Historia diziplinan, kategoriak sortzeko helburuarekin, hainbat izan dira izendatu diren aro zein garaiak eta horien kontzeptualizazioa orduko gizartean nagusitu diren prozesu eta elementuen araberakoa izan da. Marini (1997) ekonomialariak eta soziologoak azaldu moduan, 80. hamarkadatik aurrera bizi dugun prozesu mundialaren ondorioa globalizazio kapitalistatzat har dezakegu, aro historiko berri moduan definitzen dena. Garai historiko berri honetarako trantsizioa hainbat prozesu ezberdinek izaeratzen dute: nagusiki, muga nazionalen gaindipen progresiboak ekoizpen, zirkulazio zein kontsumo egituren aldaketa ekarri du, baita nazioarteko harremanetan, geografia politikoan eta gizarte egituraketan eraldaketak ere. Beste hainbat dira azpimarratu beharreko aspektuak: garapenean geroz eta populazio zati handiagoa dago integratua; denbora historikoen bizkortzea; izugarrizko ekoizpen gaitasuna; eraldaketa zein transformazioak geroz eta sakonago eta era bizkorragoan gauzatzea (Marini, 1997). Horrela adierazten dute beste hainbat autorek ere. Silva (2008) irakaslearen eta ikerlariaren arabera, merkatuen liberalizazioak ekarri duen globalizazioak hainbat arrazoiri erantzuten dio: ekonomiaren mundializazioari, Informazio eta Komunikazio Teknologia berri eta garrantzitsuen ernetzeari, komunikazioen estaldura planetarioari eta ezagutzak, konkretuki, berrikuntzak hartu duen garrantziari. De Juliosek (2002) globalizazioa kapitalismoaren fase hedakor berritzat jotzen du, irisgarritasun mundiala duen ekoizpen eredu eta zibilizazio prozesu gisara ulertuta. Industriaren difusiotik globalizaziora salto egitearen arrazoia krisi kapitalistan kokatu beharra dago: 70. hamarkadatik aurrera, lan bitartekoen zentralizazioa gauzatzen da, hain produktiboak ez direnak alboratzeko. Emankorrak ez diren jarduera produktiboen kanporaketarekin batera murrizten da beharrezkoa ez den lan-indarra. Lanean jarraitzen duen langile frakzioaren kasuan, geroz eta intentsiboagoa zein estentsiboagoa den
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 11
enplegua bultzatzen da. Horretarako, bitarteko berriak inposatzen dira: tertziarizazioa, kasu. Sektore horietan egiten diren inbertsio produktiboek bultzatuko dute egun argia den iraultza teknologikoa (Marini, 1997). Globalizazioaren baitako ekonomia mundial kapitalista eta aberrigabeak, modelo ekonomiko estatalarekin apurtzearekin batera, teknologia informatikoen iraultzan zein kapitalismoaren berregituraketan eraikitako gizartea baimendu du (De Julios, 2002). Karl Marxek (1859) azaltzen duen moduan, ekoizpen harremanen multzoak osatzen du gizartearen egitura ekonomikoa, eta horren baitan eratzen da gainegitura juridiko eta politikoa, giza kontzientziaren forma konkretuak garatzeko baldintzak jartzen dituena. Beraz, bizitza materiala ekoizteko ereduak edozein prozesu sozial, politiko eta espiritual baldintzatzen ditu. Hain zuzen ere, globalizazio kapitalista fase berri modura irudikatzen bada, bere ondorio kulturalei erreparatzea ezinbestekoa da. Globalizazio kapitalistak lan prozesuan inposatu dituen dinamika ezberdinek zer esan handia dute aipatutako berregituraketa kulturalean. Lana langiletik banandua izan da; hau da, hazkuntza ekonomikoa ez du zertan enplegua sortzeko arrazoietako bat izan behar. Kontrara, garapen ekonomikoa langabeziarekin konbinatuta agertzen zaigu eta horrek aurreko hamarkadetan hain baldintzatzailea bilakatu zen langile mugimenduaren erresistentzia tesia baliogabetzea ekarri du. Patronalaren presioei ezin aurre eginda, langileriak, kontzesioz kontzesio, posizioak galdu eta enpresek inposatutako pertsonalaren tertziarizazioan murgildu egin da, non enpresei on egingo dien flexibilitatea hedatu egin den. Horrek zera ekarri du: langilearen eta ekoizpenaren prozesu materialaren artean geroz eta distantzia handiagoa izatea. Langileen alborapenaren arrazoi nagusia aldaketa teknologikoak, prozesu produktiboaren zentroan zegoen, ezagutzaren garapenean izan duen paperean aurki dezakegu (Marini, 1997). Bestetik, lan banaketa berri bat hedatu da globalizazioaren testuinguruan; bi dira atera daitezken ondorioak: lehena, manufaktura-industriaren mundu mailako zabalkuntzaprozesua eutsiezina eta atzeraezin da eta irabaziak handitze aldera, manufakturaekoizpena soldata-tasa baxuagoak dituzten herrialdeetara lekualdatzeak aukera berriak irekitzen ditu. Bigarrena, herrialde garatuenetako hezkuntzan inbertsioa handiak egiteak kualifikazio handiko koadroak sortzea ahalbidetu du (Marini, 1997). Lan banaketa berri honetan, langileak ez luke mundu merkatuan duen posizioaren araberako ekonomia nazionaletan jardungo. Orain, langileak armada industrial
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 12
globalizatu baten parte dira eta bakoitzaren hezkuntza-, kultura- eta kalifikazio-mailaren araberako baldintzetan mugituko dira. Banaketa berri hau, beraz, XIX. mendean difusoagotzat jotzen genituen mendekotasun formak berrezartzera dator, jakintzara bideratutako lan-indarra eta gaitasun teknikora begirakoaren arteko distantzia handitzeko (Marini, 1997). Teknologia berrien txertatzeak langabeziaren hedapena sustatu du, nahiz eta askotan errealitate hori ezkutatuta ageri zaigun. Bitartean jardunean darraien lan-indarra geroz eta gehiago estutzen da. Helburua masa horren maximizazioa koste txikienean lortzea da, hau da, super esplotazio orokortua hedatzea. Ondorioa langile masa soberakina handitzea da, baita horretan pobrezia geroz eta orokortua egotea, indar produktiboen garapenak, inoiz ez bezala, ongizate material eta espiritualerako aukerak ematen dituen garai historikoan (Marini, 1997). Esan daiteke globalizazio kulturalak ireki duen testuinguruan modernizazio kulturalaren (Silva, 2008) prozesuan murgilduta gaudela. Egitura produktiboak izan dituen aldaketek ekarritakoaz gain, "pauperizazio geroz eta zorrotzagoa zein gizateriaren dekadentzia espirituala" (Marini, 1997), IKTek jokatu duten paperak orain arte genuen mundu ulerkeran eragin duela. Baldintza materialen kaskartzea eskutik lotuta doa berrantolaketa kulturalarekin, batak bestearen arabera moldatzeko beharra baitu, eta alderantziz. Egun, lanak gizakion identitatea definitzeko duen pisu eskasa da horren adierazlea, bien artean dagoen distantziak erakusten baitu lanak gizakion ongizatea bermatzeko zuen gaitasuna galdu duela. Horrekin batera, IKTek harreman sozialetarako bide berriak ireki dituzte, horiengan izan dituzten eraginak ukaezinak delarik. Lana zen modernizazioan gizartearen instituzio baldintzatzaileenetarikoa. Denbora eta distantzien nozioen ulerkera aldaketarekin batera, lanak betetzen zuen funtzioa leuntzen joan da eta munduaren ulerkera berri baten sorreran gaude. Espazio zibernetikoaren agerpenak baimendu duen ulerkera berri honek eragin handiak izan ditu mundu espazial zein denboraren murrizketan (De Julios, 2002). Hain zuzen ere, hainbat dira auzi tenporal eta espazialaren inguruan kezka adierazi duten autoreak. Giddens bezalako autoreetan jartzen da fokoa. Autorearen arabera, globalizazioaren onarpenak distantzia espazialen eta lurralde banaketen garrantzia baliogabetu eta harreman globaletan denboraren, distantziaren eta espazioaren berrantolaketa bat ekarri du. Horrek zera esan nahi du: herrialdeen arteko interdependentzia eskala mundialean hedatu da (Silva, 2008).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 13
Silvak (2008) bi dimentsio azpimarratzen ditu globalizazioaren ondorio kulturalei dagokionez: alde batetik, modernizazio kulturala, hau da, kulturak modernizatzeko duen beharra; eta beste alde batetik, kultura mundial kosmopolita baterako bidea. Horrekin batera, bi dira prozesu osagarriak: lehena, maila globalean aldaketa kulturala dakartzaten prozesuak; bigarrena, lokalizazio kulturala, maila lokalean aldaketa kulturala dakartzaten prozesuak (Silva, 2008). Zentzu horretan, IKTak globalizazio kultural honen balizko erreferentzia nagusienetarikoak dira. Egungo paradigman zeharkako tresna gisara agertzen zaizkigu gizartean: lanerako, ikasteko, gobernatzeko zein gure artean komunikatzeko baliagarriak dira. Horrekin batera, botere mundiala pilatzeko gaitasuna demostratu dute, irabaziak lortzeko duten ahalmena dela eta (Silva, 2008). Londoñok (2008) azaldu moduan, espazio eta denbora nozioen ulermen aldaketak baditu bere eraginak egungo gizarteak modernitatearekin izan duen hausturan. Izan ere, modernitatean proiektu zibilizatzailea mendebaldar arrazionaltasunaren baitan zegoen eraikia, historia komun batek indartua. Hau da, gizartea historiak forma eman dion erreferentziazko iragan baten bueltan aritzen zen. Orain, ordea, erreferentzia hemen eta orainaren baitan dago eraikia, gero eta handiagoa den agertoki globalizatuan elkar eragiteko modurik eraginkorrena delarik (Londoño, 2008). Espazioaren eta denboraren nozio absolutuen hausturak munduaren ikuskera birsortu du, zatitik, desberdintasunetik, gutxiengotik eta pluraltasunetik eraikiz. Ondorioz, distantzia eta denbora konprimatu egin dira eta esperientzia berri bat sortu da: bat-batekotasunarena. Bat-batekotasunak, finean, orainaren eta iraganaren arteko harremana berreraiki egiten du, historia eta tradizioaren arteko hausturatik abiatuta (Londoño, 2008). Globalizazioak merkatuen eta informazio-sareen logikaren bidez, kapitalismoaren hedapen paregabea erakusten duen bitartean, Postmodernitatea eraldaketa horren adierazpen kultural moduan ulertu behar da (Londoño, 2008). Hain zuzen ere, Postmodernitatearen paradigmaren baitan, gizarte eredu berriaren inguruko kontzeptualizazio ezberdinak egin dira; teknologia informatikoen bueltan antolatuko gizarteari erreferentzia egiten dion Sareko Gizartea kontzeptuak kapitalismoaren berrantolaketa azaltzera begirakoa da (De Julios, 2002), aurrerago azalduko dudan moduan. Modernitatearen muina zen ziurtasuna, gizartean harreman sendoak eraikitzea ahalbidetzen zuena, hau da, segurtasun ontologikoa, Postmodernitatean guztiz lausotu da.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 14
Londoñok (2008) bat-batekotasunaren nozioa funtsezko elementu gisa hartuz, egungo gizartea eta subjektu postmodernoa nola eratzen diren azaltzen du. Oraina eta iraganaren arteko harremana historia eta tradizioaren hausturatik abiatuta berreraiki da. Tradizioa subjektuaren esperientziak aurreko belaunaldikoekin batzeko mekanismo gisa baliogabetua agertzen zaigu. Horren ordez, iraganarekin harreman intermitentea izateko helburuarekin, interakzio mediatikora jotzen da. Azken finean, "presentismoa" aldarrikatzen duen kultura baten aurrean gaude, kultura eta identitatea giza asmakuntzen erreprodukzio teknologikoaren bidez sor daitezkeela aldarrikatzen duena. Rovedak Postmodernitate garaiaz zera dio:
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 15
"Identitate fuerteen" lausotzearekin batera, hiritargoa berdintasunezko estatus legal modura desintegratzen da; baita jatorria eta helmuga duen komunitate nazionalaren parte den identitate kolektiboa ahuldu ere. Gure gizartearen eta bertan garatzen diren prozesuen pluraltasunak eta konplexutasunak ezin dira hiritargoaren estatutu monistaren eskema arketipikora moldatu. Izan ere, eskema horrek hiritargoa egun pentsaezina den unitate organiko eta simetriko modura ulertzen zuen eta berdintasuna modu artifizialean murrizten zenez, horren atzean diskriminazioa eta bazterketa ezkutatzen ziren. Beraz, globalizazioak hiritargoaren estatusaren ulermenean zatiketa, haustura eta disoluzioa ekarri ditu (De Julios, 2002). Hiritartasunaren kontzeptua krisian dago. Estatua hiritartasuna higatzen duten organismo, erakunde eta mikro botereen batura da. Testuinguru honetan, komunitate bateko kideak barne biltzen dituen estatus bakarraren aurrean, kategoria berdinzale eta homogeneo bezala ageri zaigunaren aurrean, ezberdintasunerako joera nagusitu da. Eta horren eskutik, komunitate politiko bateko kideen posizio ezberdinduen araberako eskubideen inguruko akordioak ari dira hedatzen (De Julios, 2002). Hala ere, ahaztu ezin diren hainbat kontsiderazio aintzat hartu behar dira hiritargoaren deskonposizioa sakonean ulertzeko. Eskubideen eramaile den hiritargo subjektua XVIII. mendeko iraultza burgesetan zehar eratzen doan figura da. Izan ere, ordena politiko modernoa antzinako erregimenaren hondakinen gainean eratu zen ordena da, ohituren zein tradizioen aurkako borrokan indartu egiten dena. Aurreko erregimen estamentala zalantza jarriz, eskubideen eramaile den gizabanako subjektua osatzen da, berdintasun juridikoa desberdintasun naturalak suntsitzen dituen printzipioaren arabera gidatua dagoena. Ilustrazioa, Iraultza Industriala, Iraultza Burgesak. Horiek denak uztartzen dira eta erregimen politiko berria garaile ateratzen da. Kontratu soziala, erregimen politiko modernoen fundamentu legitimatzailea, gizabanako aske eta berdinen borondatea da; beren askatasuna mugatzeko baimena ematen dute, ordena juridiko orokor eta unibertsal bat ezarriz eta nolabaiteko agintea gauzatuz euren buruei (Brown, 2004). Unibertsalitatea? Marko legal normatiboaren eta usteko berdintasunaren eta askatasunaren aplikazio unibertsalak zituen mugak eta murrizketak ezagunak dira. Lortu nahi zen berdintasun unibertsal hura, printzipioz, sexuaren, jabetzaren eta hezkuntzaren arabera murriztu zen. Berdinak zirenak eta kontratatzeko eskubidea zutenak gizonezkoak, zuriak, burgesak eta ilustratuak izan ziren. Hemen, gutxienez, bi esklusio nabarmen daude, eta horien oihartzunak puri-purian daude egun ere: jabeak ez ziren gizonak eta
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 16
emakumeak. Klasea eta generoa, orduan hasiberriak ziren estatu kapitalistetan etengabe presente egongo diren bi aldagai, boterearen egikaritza talde sozial ezberdinentzat mugatuz. Hiritargoak ustez zekarren subjektu homogeneoaren hausturak, demokratizaziora begirakoa da batzuentzat; besteek, berdinzaletasuna zentzu komunean txertatuta dagoen honetan, modernitatearen kalteak egun hegemonikoa den postmodernitatean sentitzen jarraitzen direla diote (Brown, 2004). Bauman, Beck eta Castells bezalako autoreak aritu dira gizarte postmodernoaren eta subjektuaren inguruan ezbaian, horietako askok funtsa iraultza teknologikoan kokatu dutelarik. Aipatutako autoreak aintzat hartuta, egungo gizartea ezaugarritzea eta subjektuaren auzian sartzea izango da hurrengo lerroetan nire asmoa. Vásquezek (2008) azaldu moduan, Baumanek Modernitate Likidoa gizarte kapitalistan denboran zehar mantendu diren ezaugarri multzo bati erreferentzia egiteko kontzeptu gisa aurkezten digu. Gizartearen oinarrian, beraz, indibidualismoa dago, prekarioak, igarokorrak eta aldakorrak diren harremanak ezartzen eta nagusitzen dituena. Harreman solidoak forman eta denboran mantentzen dira, iraunkorrak dira, aldiz, likidoak informalak dira eta etengabe ari dira aldatzen, jariakorrak dira, merkatuaren liberalizazioaren, malgutzearen zein desarautzearen antzera. Giza harremanetan deslotura handia gauzatu da, ziurgabetasuna dakarrena, hau da, norbanakoaren segurtasun loturak zein espazioak ahuldu egin dira eta luzera begirako planifikazioari uko egitera behartuak izan gara. Gainera, arrozte aktiboa arrakastarako baldintza moduan aurkezten zaigu. Hain zuzen, merkatuan nagusitzen den kostu eta irabazien kalkulu berak busti egiten du gainontzekoa, baita harremanak ulertzeko era ere: horregatik hitz egiten da likidotasunaz, bere zentzu finantzarioenean ulertura. "Gustuko dut" eta jarraitzaileen logikari erreparatuz gero, harremanak ulertzeko adibide argi bat sare sozialetan aurkituko dugu. Finean, arroztearekin adierazi nahi da hobe dela deslotzea ahalik eta arinena izatea, sentimenduek dependentzia sor dezaketelako; harremanak mozteko gaitasuna garatu beharra dago, deskonektatzeko, harremana txartuko dela aurreikusteko, kontratuak garaiz ezeztatzen jakiteko, eta abar (Vásquez, 2008). Gizartearen oinarritzat jo ditzakegun harreman aldakorrez gain, likidotasuna oinarri, identitateak ere antzera osatzen dira. Bada, identitateak kontsumo gizarte honetan birziklatu egiten dira. Uhintsua, apartsua, irristakorra, urtsua eta beste hainbat metafora erabili daitezke identitate postmodernoa definitze aldera, baina egokiena Baumanek sarri
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 17
erabiltzen duen kontzeptua litzateke: identitateak ere likidotasunaren baitan dira eraikiak (Vásquez, 2008). Internet eta sare sozialak indarkeriaz eta arriskuz beteriko mundu lurtarretik aldentzeko paradisu birtuala bilakatu da. Hala ere, sare ikusezin honen beste aurpegia kontuan hartzekoa da: kultura globala indartzera begirako sare honek ezaugarri kulturalak arriskuan jartzen ditu. Krisi garaian identitatea bada pertsonentzako bizitzaren zentzua eta esperientzia lortzeko iturri nagusia, hori galtzeak ezaugarri kultural eta identitarioen multzo oso bat galtzea suposatzen du (Américo, 2018). Hori da sare sozialek zabaldu duten ustea mundu likidoan: bihar atzo izatera ohitu gara. Babesgabetasunaren, segurtasun ezaren eta atsekabe globalaren aurrean, sare sozialak gizabanakoak ehizatzeko tresna bilakatu dira: horien bakardadea sumatu eta komunitate faltsuaren ilusioa sortzera bideratuak daude. Norbanakook ilusio hori besarkatzen dugu, gaur egungo gizartean bakarrik sentitzea ez delako aukeretako bat. Sare sozialak aitortzarako espazio bilakatzen dira, non ezinegon sentimendua desagertzeko joera dagoen. Horren ondorio zuzena isolamenduaz gozatzeko aukera galtzea da, baita pentsatzeko, hausnartzeko, sortzeko eta komunikazioari zentzua eta sustantzia emateko espazioa galtzea ere (Américo, 2018). Sare sozialen azken helburua, hortaz, ordenagailuen eta aparatu teknologikoen bidez artekatutako mundu hotz honetan mundu beroago bat simulatzea da, gizadiaren atsekabearekin bukatzeko. Aldi berean, merkatuaren logikan oinarritutako interakzio birtualek "nia" kapsulatu eta inguruarekin harreman nartzisistak eraikitzea ekarri dute, besteek nitaz zer pentsatuko duten horretatik abiatuta. Ondorioak lazgarriak izatera hel daitezke: errealitatearen zentzutik aldentzea, "nia" agortutzat ematea, "nia"-ren begirada eta norberaren identitatea galtzeraino. Eta bestetik, birsortzea, birdiseinatzea eta norberaren bertsio hobeago baten bilaketan murgiltzea (Américo, 2018). Giddensek (1996) gizarte moderno aurreratuen, hau da, modernitate berantiarraren baitako diferentziazio funtzionala planteatzen du: bi modernitateren arteko koexistentzia ematen da. Alde batetik, aukeren zabalpena ahalbidetzen duena eta, bestetik, arriskuen hedapena duena ondorio. Aurreko paragrafoetan azaldutako likidotasunaren kontzeptua zuzenki harremanetan dago arriskuan oinarritutako gizartearekin ziurgabetasuna eta arriskua eskutik lotuta dauden bi kontzeptu baitira. Eta egungo gizarte postmodernoan,
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 18
ez dago jarrerarik arrisku horretatik salba gaitzakeena. Edonolako ekintza dakarren edozein erabakik badakar berarekin arriskua (Giddens, 1996). Hainbat dira Arriskuaren Gizarteaz aritu diren autoreak, Becken kontzeptuan oinarriturik. Alde batetik, nahiz eta gure burua gure etorkizuneko bizitza irudikatzera behartuta ikusten dugun, hori kontrolatzeko dugun ezintasunagatik. Bestetik, "beste" ezezagun horrek ekarri dezakeen ziurgabetasunagatik, arriskuagatik, bereziki, ordena zalantzan jartzeko elementua izateagatik (Vásquez, 2008). "Arriskuaren Gizarteak gizarte modernoaren garapen fase bati egiten dio erreferentzia, non aldaketaren dinamikaren bidez, arrisku politikoen, ekologikoen eta indibidualen ekoizpena gizarte industrialaren kontrol zein babes instituzioetatik geroz eta gehiago aldentzen den" (Londoño, 2008). Hau da, ez da espazio politikoan erabakitzen gizarte ziur-gabe batean bizitzea; aldiz, modernizazio prozesuen hedapenaren produktua da. Horiek nahi eta nahiez sortzen dituzten ondorioek zein arriskuek eraldatu dituzte gizarte industrialaren fundamentuak (Londoño, 2008). Gizartea erreflexiboa bilakatu da eta, beste inoiz ez bezala, gizabanakoak bere erabaki propioak hartzeko eta mundu globalean egunez egun dituen egoerak saihesteko aukera du, horrek dakarren ariketa zein ahalegin erreflexiboarekin. Gizarte postmodernoan, gainera, ezagutzaren aldeko diskurtsoa guztiz egonkortua dago: ezagutza eskuratzeak aldaketetara egokien moldatzera garamatza. Muina komunikabideetan dago: hauek dira informaziorako eta errealitatearen eraikuntzarako oinarrizko iturria. Horiek dituzten interes komertzialak direla eta, errealitatea modu desitxuratuan eta hierarkizatuan eraikitzen dute, egiak euren interesen arabera plazaratzeko (Londoño, 2008). Interes komertzialei jarraiki, Interneten aroan inexistentziarekiko beldurra guztiz hedatua dago. Arriskuaren Gizartean arriskutik kanpo sentitzeko bilaketa amaigabe bat dago norbanakoen aldetik. Desesperazioak, antsietateak eta ziurgabetasunak mugituta, asko dira Interneten lasai eta babesturik sentitzen direnak. Horrek sarearekiko dependentzia garatzera daramatza asko eta asko: kolektibitate birtualetik aldentzeak baditu bere kostuak, bakardadea eta angustia, kasu. Izan ere, lehen aipatu moduan, bakarrik egotea ez existitzearen parekoa da egungo gizartean. Egoera honetan, beldurraren kapitalizazio eta merkantilizazio hazkor honen harrapakin nagusiak izango dira zaurgarrienak (Vásquez, 2008).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 19
Baumanek azaldu moduan, gure gizartea konexioen sarea da, baita deskonexioena. Baumanen antzera, Manuel Castells soziologoak Sare Gizartearen inguruan zera dio: norbanakoak IKTetan murgiltzen dira edo existitzeari uzten diote. Hala ere, bi autoreen artean ezberdintasunak nabariak dira: Baumanen kasuan, gizarte postmodernoan konfiantza eta lotura zeinuak hausturan daudela arrazoitzen du; bitartean, Castellsek, kontratu soziala indargabetu dela adierazi arren, orain gizabanakoak batzen dituena sareak direla azaltzen du, konexio globala eragiten euren artean (Américo, 2008). Castellsek (2014) Sare Gizartearen nondik norakoak azaltzen ditu, horren oinarrian teknologiak daudela gehitzeko. Egungo testuinguruan garatzen ari den egitura sozial berri baten inguruan aritzen da, sare globalek osatzen dutena eta kultura berri bat ezaugarritzen duena, autonomiaren kultura. Horregatik, eta Baumanen zentzu negatiboa alboratuta, teknologien inguruko ikuspegi positiboa adierazten du Castellsek, askatasunaren teknologia kontzeptuaren erabilerarekin transmititzen duen moduan. Finean, sareen sareek ezaugarritzen duten gizartean, antolaketa forma nagusia sare komunikazioaren bidez gauzatzen da, indibidualismoa izanik jokaera sozialerako joera eta autonomiarena izanik Sare Gizartean nagusitzen den kultura. Gurea Sare Gizartea da, hau da, sare pertsonal eta kooperatiboen bueltan sortutako gizartea, Internet bidez komunikatzen diren sare digitalekin jarduten dena. Horrekin batera, gizarte egozentrikoa da gurea, indibidualizazio prozesu baten ondorioz. Ez da soilik garapen kulturalaren emaitza, jardun ekonomikoaren, politikoaren eta bizitza sozialaren antolatzeko forma berrien ondorio materiala da. Gure sare komunitateak interakzio birtualak (on line) zein interakzio errealak (off line) konbinatzen dituzten prozesuen ondorio dira. Horren baitan, indibidualizazioa subjektu indibidual eta kolektiboak eratzeko funtsezko prozesua da eta sarearekiko konexioa subjektuak eratzeko beharrezkoa den antolaketa formari dagokio (Castells, 2014). Interneten aurrera eramaten den jardunaren zati handi bat sare sozialetara bideratua dago, gaur egun edozertarako lehentasunezko plataforma bilakatu baitira. Sare sozialak espazio biziak dira, esperientzia pertsonalaren dimentsio guztiak konektaturik egoteak kulturan eraldaketak dakartzalako. Nahiz eta pertsonak iraunkorki eta askotariko interakzioen bidez batera garatzen diren, bakoitzak definitzen du zein izango den ko-garapen horretan inposatuko diren baldintzak. Gainera, paradoxikoki, bizitza birtuala fisikoa baino sozialagoa da, eta azken hau lanaren antolaketa eta hiriko bizitzagatik indibidualizatua dago (Castells, 2014).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 20
Autonomiaren kultura berriaz hitz egitean, komunikazio sozializatu baten bidez esanahiak sortzeko gaitasunaz ari zaigu Castells, komunikazio prozesu sozializatuak ez diolako gobernuko eta kontrol korporatiboen bitartekaritzei erantzuten. Kontrara, sarearen boterea masen auto-komunikazioan dago, botere harremanen konfigurazioan komunikazioaren esparruak geroz eta indar handiagoa hartzen ari dela kontuan hartuta. Eragiteko espazio oso interesgarria da eta hor dago Internetekiko ikuspegi positiboaren funtsa (Castells, 2014). Hain zuzen, Castellsen ikuspegi positibo honekin lotuta agertzen zaigu 2.0 gizartearen kontzeptua. Caldevillak (2010) Web 2.0ak dimentsio sozialari garrantzia ematen dion Interneteko espazioari erreferentzia egiten diola azaltzen du. Software sozialak, bada, balio erantsi ahalbidetzen du interaktibitatearen bidez. Askorentzat Internet ahalduntzerako, askatasunerako zein boterearen moldaketaren auzian esku-hartzeko elementu kontra hegemonikoen bilaketan aukerak ematen dituen espazio da. Baita interakzio sozialetan patroi eta joera berriak ekar ditzakeen tresna bezala ulertu ere (Américo, 2008). 2.0 gizarteak morfologia sozial berri bati erantzuten dio, aipatu moduan, sare sozialek harremanetarako modu berri bat ahalbidetzen digutelako, nahiz eta horietara sarbidea zein erabilera ez den baldintza berdinetan gauzatzen. 2.0 gizartea ezaugarritzen duen Web 2.0a webgune sozial eta parte-hartzailea da, orain arteko webak ezaugarritzen zuen pasibotasuna alboratzeko. Web estatikoarekin alderatuta, honako honetan harreman sozial birtualak hedatzen dira. Erabiltzaileen arteko konexio sareak gizartea hiperkonektatua egotea eragin du, eta sare sozialen gehiegizko kontsumo horrek horiekiko mendekotasun eta adikzio zantzuak eragin ditu herritarrengan (Américo, 2018). Sare sozialak ez dira soilik agertokia, kontuan hartzeko agenteak eta bitarteko berriak dira komunikazioen mapan. Minoria isolatuetan, diskriminatuetan, zatikatuta dagoen gizartea, non harreman sareak lausotu diren eta prozesu eraldatzaileetan hiritarrek protagonismoa galdu duten, demokrazia mugatu batera dago kondenatua. Sareetan egiten den eskuhartzea interakzio eta elkar trukaketa espazioan antolatzailea eta erreflexiboa izateko aukerak irekitzen dira, hau da, subjektua bere burua eratzeko aukerak ditu, besteekiko desberdintasunean oinarrituta (Caldevilla, 2010). 2.0 Webaren kultura, lehen, taldeko jardun bezala definitzen genuena azaltzeko erabiltzen den esamolde da. Nahiz eta sare soziala elementu nagusia den, kolektiboaren ekarpen
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 21
Sare sozialetan, zein hartu eman sozialerako espazio orotan, kolektibitate ezberdinen jarrerak eta disposizioa ulertzea beharrezkoa da. Horretarako, norberaren barne ulerkera eta horren kanpo adierazpenak nola eratzen diren ulertzea ezinbestekoa da. Errepresentazio sozialaren teoriatik tiraka, Jodelet (1986) frantziar ikerlariak, psikologia sozialaren esparrutik, errepresentazioak nola eratzen diren eta zer funtzio betetzen dituzten azaltzen ditu. Autorearen arabera, errepresentazio sozialerako lehen forma horiek talde bateko kideentzako zehaztutako helburu eta prozedimendu zehatzek osatzen dute: indukzio sozialaren mende dagoen kolektibitate baten eskutik, eginbeharraren inguruko kontzepzioa zehaztea. Errepresentazio horrek zuzenean eragiten du jarrera sozialean eta taldearen antolaketan, eta funtzionamendu kognitiboa aldatzera hel daiteke. Errepresentazio sozialak gure egunerokoan txertatu dira, zentzu komunaren baitan kategoria bilakatu arte, eta "bestea" konprenitzeko tresnak dira, gizartean leku bat egokitzea dute helburu. Piñerok (2008) azaldu moduan, hainbat izan dira gaiaren inguruan aritu direnak: Durkheimek giza errepresentazioen inguruko esanahi orokortu bat proposatu zuen, Jodelet zein Moscovici bezalako autoreek bere egin zutena, nahiz eta pixkanaka zehazten joan den. Durkheimen arabera, errepresentazioak norbanakoek kolektibitate moduan elkar-trukatzen dituzten ekintzen ondorio dira. Bizitza sozialean aurrera eramaten dira eta gizarte-gertakari gisa ulertu behar dira, norbanakoan inposatzen direnak eta banakotasun hori gainditzearekin batera, bereizgarritasuna ere galtzen dutenak, fenomeno sozialak bilakatzeraino. Fenomeno diren heinean, errepresentazio sozialak forma oso anitzetan eta era konplexuagoan edo sinpleagoan ager daitezke. Esanahi multzo bat kondentsatzen duten irudiak dira; gertatzen dena, baita espero ez duguna, interpretatzeko eta ulertzeko laguntzen diguten erreferentzia sistemak dira: egoerak, fenomenoak eta zerikusia dugun norbanakoak sailkatzeko kategoriak dira, baita gertakariak adierazteko teoriak ere. Gure bizitza sozialaren errealitate konkretuaren baitan ulertzen ditugunean, errepresentazio sozialak aipatutako hori guztia dira aldi berean. Finean, gure eguneroko bizitza
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 22
interpretatzeko eta pentsatzeko modua da, ezagutza sozial forma bat da eta, beraz, gu nor garen definitzeko gaitasuna ere adierazten dute (Jodelet, 1986). Errepresentazio sozialaren kontzeptuak ezagutza-modu espezifiko bat adierazten du, pentsamendu sozialaren forma bat adierazten du. Errepresentazioak pentsamendu praktikoaren modalitateak dira, eta komunikaziora, ulermenera eta ingurune soziala, materiala eta ideala menderatzera bideratuak daude, ezaugarri espezifikoak dituzte edukien, eragiketa mentalen eta logikaren antolamenduari dagokionez (Jodelet, 1986). Errepresentazio sozial oro zerbaiten edo norbaiten errepresentazioa da. Horien atzean munduarekin eta beste gauzekin dagoen harremana da bilatu behar duguna. Horrekin batera, bi dimentsioz hitz egin genezake: ez dagoen zerbaiten errepresentazioa, alde batetik, eta errepresentazioen botere sortzailea, bestetik (Jodelet, 1986). Beste alde batetik, bost dira errepresentazio sozialen aferan kontuan hartzeko ezaugarriak: beti objektu baten errepresentazioak dira; irudi-izaera dute eta zentzua eta ideia, pertzepzioa eta kontzeptua, elkar-trukatzeko gaitasuna dute; izaera sinbolikoa eta adierazlea dute, baita izaera eraikitzailea ere; eta bukatzeko, autonomoak eta sortzaileak dira (Jodelet, 1986). Aipatutako ezaugarriak errepresentazio sozialen eraketa prozesua ulertzeko lagungarriak dira. Hiru dira iturri determinanteak horien eraketan: alde batetik, talde sozial baten zein gizarte jakin baten baldintza ekonomikoak, sozialak eta historikoak; bestetik, errepresentazio sozialen osaketarako mekanismoak, hau da, objektibazioa eta ainguraketa; eta bukatzeko, agenteek, giza komunikaziorako modalitatearekin loturan agertzen direnak, aurrera daramatzaten praktika sozial anitzak (Piñero, 2008). Hor azpimarratzekoa da errepresentazio sozialak sortzen diren testuinguru komunikatiboak jokatzen duen papera; kasu honetan, sare sozialen nolakotasunak dituen berezitasunak hartu behar dira kontuan. Errepresentazio sozialek subjektibitatearen eraikuntzan jokatzen duten papera azaltzen du Bourdieuk. Egitura sozial eta mentalaren arteko korrelazioan elkarrekikotasun bat dagoela onartzen digu, mundu sozialaren banaketa objektiboen eta agenteek ezartzen dituzten ikuspuntu eta banaketa printzipioen artean. Eraikuntza sozial prozesu honetan, testuinguru konkretuetan pentsatzeko forma gisa ezartzen dira errepresentazioak. Ez dira errealitatearen irakurketa soil bat, baizik eta errealitatea bera ekoizteko prozesuaren baitan murgilduak daude. Hala ere, errealitate sozialak interpretaziorako eta esanahien
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 23
eraketarako baldintzak inposatzen ditu. Agente zein talde sozialen kokapen sozioekonomiko eta kulturak determinatuko ditu errepresentazioak, errealitate sozialaren gaineko ulerkeran lente gisara jokatuko baitute. Baina aipatu moduan, aldi berean pentsamendu eratzailea osatzen dute, errealitate sozialaren elaborazioan ekarpena egiten dutelako (Piñero, 2008). Habitusaren konfigurazioan betetzen duten papera da garrantzizkoena: horien bidez, pertsonek errealitate soziala atzeman eta onartzen dute, bakoitza pentsamendu eskemen bidez egokitzen zaion posizio sozialera integratzeko helburuarekin. Beraz, prozesu honek izaera sinbolikoa du, agenteari errepresentazio sozialek bere errealitatea eraikitzeko eta zentzua emateko kodigoak ahalbidetzen dizkiolako. Modu horretan harreman sozialen erreprodukzioa gauzatzen da (Piñero, 2008). Erreproduzitzeaz gain, agentearen determinante sozialak naturalak balira bezala aurkezten dira, eta guztiz identifikatua sentitzen da hauekin; bigarren funtzioaren gakoa horretan datza: agenteen identitatearen osakeran egiten duten ekarpena. Bada, pertzepziorako, baloraziorako zein ekintzarako eskema subjektiboekin identifikatzeko funtzioa betetzen dute, barneratutako kulturaren adierazle izanik (Piñero, 2008). Finean, errepresentazio sozialek subjektibitatearen eraikuntzan eta identitatearen osaketan funtzio garrantzitsua betetzen dute. Performatibitatea ere, identitatearen eraikuntzaz ari da, baina beste begirada bat aplikatzen du subjektibitatearen eta identitatearen auzian. Martínez (2015) irakasleak aipatu moduan, subjektua gerora ordezkatzen dituzten botere-sistema juridikoen emaitza da. Butlerren hitzak baliatuz, emakumeen kategoria formazio diskurtsiboa dela azaltzen du, ordezkaritza-politikaren bertsio zehatz baten emaitza. Bertsio adierazgarri horrek aitortza mugatua emateaz gain, eskura egon daitezkeen beste aukera batzuk baztertzearen kontura egiten da. Errepresentazio sozialek eratzen duten marko kognitibotik harago, zeinak agenteen ekintza bideratzen duten, performatibitatearen diskurtsotik abiatuta, subjektibitatea zein kategoria sozialak ekintzatik eratortzen dira. Generoaren kasuan ikusi daiteke: ez da generoa era sustantibo batean ulertzen, generoaren efektu sustantiboa honakoa performatzean eratzen da, eta genero koherentziarako erregulatzaileak diren praktiken bidez inposatzen da. Generoa beti ekintza baten eskutik doan arren, ekintzari aurreko zaion subjekturik ezin da pentsatu: subjektua ekintzan eratzen da. Generoa prozeduran
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 24
bilakatu zein eraikitzea da eta ezin da zehatz definitu non den bere hasiera eta non amaiera (Martínez, 2015). Norbanakoaren ekintzailetasun indibidualistatik haratago, ekintza performance esperientzia partekatu gisara aurkezten da, besteekin eta besteentzat egiten den ekintza, errepresentazio performatibo gisara, hain zuzen. Ikuspegi horren arabera, "ni" generizatua sozialki eraikia dago eta nozioa barneratzea esentzia fabrikatzeko forma bezala ulertzen da, publikoki erregulatua eta zigortua dagoena (Martínez, 2015). Norbanakoaren erabaki indibidualistatik aldentzen da subjektuaren eraikuntza: alde batetik, subjektu orokortua ez delako sortzen arau sozialen nahitaezko hautapen indibidual batetik, baizik eta publikoki eta sozialki ulertzen diren ekintzen errepikapen estilizatutik. Bestetik, konbentzio sozialak eta kode kulturalak ez direlako inposatzen eta ez dutelako subjektu sexuatua hartzaile pasibo gisa determinatzen, hau da, ez da norabide bakarreko prozesua (Piñero, 2008; Martínez, 2015).
Self – Branding-a, Personal Branding-a zein marka pertsonalaren kontzeptuak oso garrantzitsuak dira egun sare sozialetan dugun disposizioak eta jarrerak ulertzeko, baita auto-pertzepzioa eta norberaren identitatearen eraikuntzan sakontzeko ere. Lehenik eta behin, kontzeptua azaltzeko beharrezkoa da neoliberalismoan agentzia nola konfiguratzen den adieraztea. Agentzia kontzeptu neoliberalari jarriki, bi dira liberalismo ekonomikotik neoliberalismora salto egitean ikusi ditzakegun aldaketa nagusiak. Lehena, subjektuak, merkatuak, arrazionaltasun ekonomikoa zein lehiaketa sozialki eraikiak balira bezala ulertzen dira neoliberalismoaren pean. Bigarrena, ikuspegi liberalak norbanakoak, enpresen antzera, gure buruen jabe garela defendatzen du; aldiz, ikuspegi neoliberalak pertsonak gure gaitasun eta ezaugarrien jabe garela, eta finean, etengabe inbertitu, elikatu, kudeatu eta garatu beharreko aktiboen bilduma garela (Gershon, 2011). Neoliberalismoak merkatuaren arrazionaltasun hori barruraino, intimitatearen sakoneraino, sartu duela aipatzen dute hainbat autorek. Emozioen aferan, hain zuzen ere, kapitalismo emozionala gisa izendatu da, kapitalismoak azken mende honetan emozioen instrumentalizazioa nola gauzatu duen azaltzeko. Izan ere, psikologiaren eraginari esker, harreman ekonomikoen parasitazioa afektuen kultura eraldatzera heldu da (Illouz, 2006).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 25
Afektuak jarrera ekonomiko izatera igaro dira eta bizitza emozionala harreman eta elkartruke ekonomikoen logika jarraitzen du (Gehl, 2011). Esan nahi dena da, analista sozial orok, ikuspegi neoliberaletik jardunez gero, merkatuaren arrazionaltasuna aplikatuz ulertu beharko lituzkeela harreman sozial zein estrategia sozial guztiak. Izan ere, "nia" merkatuarekiko konpromisoaren bitartez doa eratzen, hau da, merkatu neoliberalek gaitasun eta aliantzen gestore erreflexiboak izatea galdegiten diete parte hartzaileei. Hor sortzen da "ni" zatikatua: gaitasunen multzo ez guztiz definitua baina malgua dena. Norbanakoa hobetzeko ahalmen erreflexiboa duen subjektua izatera pasatzen da. Finean, identitatea norbanakoen jabetza den gaitasun eta ezaugarri multzoa da, zeinarekin komertzializatu daitekeen (Gershon, 2011). Kapitalismo berantiarrean, beraz, "nia" proiektu erreflexibo gisa aurkezten da; identitatea, jada, ez da nozio estankoa, baizik eta landu eta eraiki beharreko zerbaitetan bilakatu da (Marwick, 2010). Logika berdinetik ulertu behar dira sare sozialak: milioika pertsonen aurrean, hau da, publiko potentzial baten aurrean, norbanakoek euren buruzko informazioa zabaltzeko aukera dute eta horrek komertzializatu daitekeen identitate indibidualen sorrera baimentzen du. Bada, Web 2.0 kulturak "nia"-ren ikuspegi neoliberala indartzen du, eta norberak bere identitatearen eraikuntzarako eta honen aurkezpenerako erabiltzen dituen estrategiak publizitate zein marketing taktiketan inspiratzen dira (Gehl, 2011). Laburbilduz, agentzia neoliberala aliantzen, erantzukizunen eta arriskuen arteko oreka bilatzeko kalkulu bide bezala aurkezten da. Hain zuzen, testuinguru horrek ahalbidetzen duen askatasuna ondasunak eta zerbitzuak negoziatzeko, hau da, agente autonomoa izatea, gainerako eragile guztiak kide zein lehiakide gisa aurkeztea dakar. Askatasuna kontsumo-aukera bilakatzen da, aurretiaz zehazturik dauden aukeren artean erabakitzeko. Askatasuna arrisku-konpromisoa ere bada, arriskua bultzatzaile gisa ulerturik. Arriskuaren kudeaketak agente neoliberalen etorkizuna gidatu zein baldintzatzen du. Oso entzuna baita agente horien eskuetan dagoela euren etorkizun propioa. Erabaki ezberdinen bidez, diseinatzen baitute euren etorkizuna. Onurak zein oztopoak alde batera utzita, agenteak dira euren huts egiteen arduradun nagusiak (Gershon, 2011). Horrela azaltzen du Marwickek (2010) ere. Izan ere, kultura enpresarialaren paradigmaren baitan, ekintzailearen hainbat kualitate giza bertute bezala hartu dira eta horrela izan dira indartuak. Horien artean: beregaintasuna, kemena eta, helburuetara
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 26
heltzeko bidean, arriskuak bere gain hartzeko borondatea. Kapitalismo enpresarialaren bertuteen pertsonifikazioa autorrealizazioa, norberaren gainditzea eta zoriontasuna lortzeko bide gisara aurkeztu da. Agentzia neoliberalari jarraiki, Marwickek neoliberalismoa subjektibitate teknologia gisara aurkezten du, gizartean merkatuaren printzipioak barneratzea esan nahi duelarik. Subjektibitate horren eraikuntzan norbanakoak diziplina, efizientzia eta lehiakortasunaren arabera, hau da, merkatuaren printzipioen arabera, antolatzen dira. Horren arabera, subjektu neoliberala autorregulatzen da; ekintzailea eta bere erabakiekiko arduradun moduan aurkezten zaigun subjektua homo economicus mitikoaren antza handia du: aktore ekonomiko arrazionala, aukerak eta erabakiak arretaz aztertzen dituena (Marwick, 2010). Subjektu neoliberalei ondo pasatzeko agintzen zaie, nahi dutena lor eta eduki dezaten, zoriontsuak, kapazak eta errealizatuak izatea. Subjektibotasun hori ideologia neoliberala zentzu komun bihurtzen duten hainbat bitartekoren direla medio ezartzen da. Marka pertsonalaren paradigma autogobernurako modu neoliberaltzat identifikatu da, paradigma ekonomikora egokitzeko, pertsonen autorregulazioa helburu duena (Marwick, 2010). Gehl (2011) ikerlariak, hala ere, ez du egungo arrakasta gainditze pertsonalera soilik mugatzen. Auto-paketatze esplizitu batean kokatzen du aipatu arrakasta: arrakasta ez da soilik barne – gaitasun, – motibazio eta – interes indibidualetatik eratortzen, baizik eta horiek antolatzeko, kristalizatzeko eta etiketatzeko efikazian. Itxura auzia dela gehitzen du, eta marka pertsonalarekin loturik dago. Hain zuzen, nagusitzen den diskurtsoak zera dio: garai hain prekarioetan, sare sozialak gure eginez eta marka pertsonal landu bat eraikitzen egingo dugu aurrera, soilik. Self – Branding edo marka pertsonalaren kontzeptuan sartu aurretik, lehenengo blokean azaldutako Web 2.0ak betetzen duen papera aztertzea garrantzizkoa deritzot. Izan ere, nahiz eta Web 2.0 ideologiak marka pertsonalaren auzia norberaren errealizazioa eta arrakasta ekonomikoa lortzeko bide bezala kokatu, esplizituki hezten ditu pertsonak autopromozioa, ikusgarritasuna zein publizitatearen eta komertzialismoaren modismoekiko erosotasuna bertute positibotzat adieraz zein irakas dezaten. Marka pertsonala Web 2.0an erabiltzaileek sare sozialen bidez, kapital ekonomikoa handitzeko saiakera argia izan da (Gehl, 2011).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 27
Hainbat izan dira marka pertsonalaren bueltan eman diren adierak. Marwicken hitzetan, marka pertsonala norbanakoari aplikatzen zaion marketing estrategia multzoa da. Norbanakoak norbera salgarria den merkantzia gisa ikustea ondorio duen pentsatzeko modu bat da, baita, logika berdinari jarraiki, praktika multzo bat ere. Pentsamolde hori, gainera, enpresa-kulturak hedatutako aginduekin guztiz bat datorren filosofia edo ideologia da eta lehiaketa nagusi den merkatu librearen logika helburu positibo eta ia moral moduan defendatzen du. Autolaguntza kulturarekin bat datorren pentsamolde bat da. Izan ere, autolaguntzak ezjakintasun ekonomiko eta sozialak sortutako antsietatea kudeatzeko gainditze prozesu jarraikorra gomendatzen du (Marwick, 2010). Hain zuzen ere, gestio enpresarialean psikologiak izandako papera hitz egiten digu Illouzek. Emozio zein sentimenduen ezagutzak, bai norberarenak zein besteenak, asko lagundu zuen lehiakortasun profesionalean, baina baita ekoizpen modu malguak sorrarazi zitzakeen ezjakintasunetik eratortzen zen ezinegonarekin bukatzeko (Illouz, 2006). Autolaguntzaren indartze hori Estatu Batuetan orduan ematen ari ziren hainbat prozesu sozialen ondorio da, eta horrek zera ekarri zuen: "nia"-ren autorrealizazioaren aldeko narratiba egonkortzea eta indartzea. Horrekin batera, narratiba edo kontaketa terapeutiko honek gaixotasunaren eta indibidualismoaren kontzeptuetan eragina izan zuen, izan ere, autorrealizazioaren bidez hasi ziren gaixoak edo emozionalki ez-gaiak euren diagnostikoa hobetzen eta euren iraganari zentzua ematen. Kontaketa terapeutiko horren bi exigentziak, autorrealizazioa eta sufrimendua, kulturan instituzionalizatzen joan ziren (Illouz, 2006). Gehlek ere, egungo testuinguru prekarioa arintzeko bitarteko moduan aurkezten du marka pertsonalaren nozioa; aipatzen du, honakoa hain ezaguna bada, prekarietateari aurre egiteko ikuspegi indibidualizatua ahalbidetzen duelako da. Arintze horren baitan, kapital globalizatua komunikazio sare informatikoen bidez eskuratu duen kontrola berreskuratzeko aukera bezala ere kokatzen du. Horrekin batera, marka pertsonalaren inguruan ekoitzi den literaturak aldakorrak diren lan merkatuetan, modu malguan, egonkortasuna handitzeko teknikak eskaintzen dizkio jendeari. Zehatzago esanda, marka pertsonalaren diskurtsoak kapitalismo globalizatuan dagoen panorama laboral aldakorrean teorizatzeko eta negoziatzeko forma eskaintzen die pertsonei (Gehl, 2011). Marka pertsonalaren eraikuntzarako hainbat dira jarraitzen diren bideak zein logikak. Gehlen hitzetan, Personal Brandinga kontrol gizartean, "nia"-ren zatiketa ekarri du, datu
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 28
bilketarekin batera zatitu delako "nia" datuetan. Beraz, bere burua markatzen duten subjektuek euren helburuei begirako kontrol logika barneratzen dute, borondate propioz zatikatuz. Hauek dira Web 2.0an markatzeko pausuak: norbanakoaren autoazterketa, bide ematen duena norberarekiko banatzera eta egunerokoan aurkezten den bestelako identitate (hobeagotu) bat adieraztera; benetakotasuna eta gardentasuna transmititzen duen hizkuntza erabiltzea, ulertuta homogeneitatearen masa kulturari aurre egiteko "erreala izatea" antidoto egokiena dela; gainontzekoekin harremanak garatzea elkartruke afektibo zenbakigarriak eskainiz, hau da, elkarren arteko aitortza eginez eta norberarena bilatuz; eta bukatzeko, autobigilantzia aurrera eramanez; behatzen zaituen behatzailea behatu (Gehl, 2011). Prozesua norbanakoarekin hasi eta bukatzen da, subjektuaren eraikuntzan eraginak ditu eta marka pertsonala defendatzen duten diskurtso indibidualistak indartzen ditu. Marka pertsonala, beraz, norbanakoaren erregulazio forma bat da, helburu moduan kapital pertsonala eraiki eta hortik onurak ateratzea da. "Nia"-ren gestioa diziplinatzat hartu du marka pertsonalaren eraikuntzak, autobigilantziaren logika dela medio (Gehl, 2011).
2.1.3 Sare sozialak eta gazteak: neska gazteak Instagramen
Aurreko atalean aipatu bezala, bizitzetan garrantzia handia hartu du marka pertsonalaren eraikuntzak, norberaren baldintzen jabe garela sinetsarazi diguna. Hala ere, gure bizitza sozialak "gustuko dut", txio eta lagun eskaeren bidez arrazionalizatuak diren elkartruke emozionaletara mugatzen badira, ez diogu egungo garai prekarioei irtenbide kolektiborik emango (Gehl, 2011). Marka pertsonala, menerapen sinbolikoaren bidez, gobernuek eta enpresek kapitalismoaren arazoak subjektu indibidualari leporatzeko estrategiaren adibidea da (Marwick, 2010). Internet masen harremanetarako bitartekoa da. Batzuen esanetan, harremanen sendotasuna lausotzera datorren tresna da honako hau: familiarekin zein lagunekin egon beharrean, orduak eta orduak eman ditzakegu Interneten nabigatzen, honekiko dependentzia, depresioa eta bakardadea bezalakoak sentitzeraino. Internet interakzio sozialerako bide berri eta ezberdinetarako aukerak irekitzen dituela pentsatzen dutenak ere badira, konektibitate sozialari ekarpena egiten diotela defendatzen dutenak (Bargh eta McKenna, 2004).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 29
Elkarren artean ematen diren interakzioek eta horren arabera eraikitzen den identitatearen bueltan hainbat eta hainbat galdera piztu dira. Diskurtso akademikotik identitate birtuala irreala denaren ideia alboratu da. Izan ere, mundu erreala eta bertan gauzatzen diren elkarreraginak ez dira mundu birtualetik kanpo gelditzen; erreala eta birtuala gainjarri egiten diren bi plano gisa ulertu behar ditugu. Nahiz eta egia den elkarren arteko loturen sendotasuna, mundu birtualean, lausotu egiten dela. Mundu birtuala ez da ukigarria eta jariakortasunari zein aldaketari mesede egiten dio, egungo gizartean nagusitzen den joera izatearekin batera. Finean, Internet harremanetarako tresna edo bitartekoa izatea baino, esperientzia ekintza bezala ulertu behar dugu, zeinetan subjektua bizi, autodefinitu, erlazionatu eta identitate bat baino gehiago izatera hel daitekeen (Del Prete eta Redon, 2020). Beraz, identitateari rol zentrala egokitzen zaio harreman birtualetan, sareetan egiten den edozein mugimendu, argazkiak eta bestelakoak publikatu zein besteen profiletan komentarioak utzi, erabiltzailearen subjektibitatea eratzen duten ekintza performatiboak dira eta identitate sozialaren aldakortasun eta dinamika jariakorra ezaugarritzen dute (Del Prete eta Redon, 2020). Hain zuzen ere, digitalizazioaren aroan, oso garrantzitsua da Internetek eta sare sozialek identitatearen eraikuntzarako eskaintzen dituzten elementuak aztertzea. Interneten garrantzizko sare sozialak gazteen artean funtsezko beharra bilakatu da, euren inguruarekin harremanetarako bide printzipala baita (Espinoza eta Dolores, 2021). Beraz, sare barruan zein kanpoan egoteak bere kostuak ditu. Lehenengo kasuan, kulturak eta gizarteak atzeman dituen aldaketak onartzea dakar, menerapen handiagoko egiturengandik irentsiak izateraino. Bigarren kasuan, kanpoan mantentzea zein integratzeko zailtasunak izatea, ondorioak okerragoak izatera hel daitezke, egungo munduan gauzatu diren aurrerapenetara eta horien abiadurara egokitzeko gaitasun eza demostratzen delako. Finean, etorkizuneko sarearen eraikuntzatik kanpo gelditzen dira (Américo, 2018).
Gazteak eta identitatearen eraikuntza sare sozialetan
Gazteei dagokionean, non gizarte post digitalean hazi eta sozializatu diren eta teknologiaren kultura guztiz asimilatuta duten, garrantzitsua da Interneten baitan nagusi diren sare sozialetan duten jarrera eta jarduna aztertzea. Izan ere, gaztaroa trantsizio garai gisara ulertu beharra dago, haurtzarotik heldutasunera dagoen trantsizio garai modura,
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 30
hain zuzen ere. Garai horretan, sare sozialek paper zentrala jokatzen dute ingurukoekin erlazionatzeko orduan; hala ere, hainbat dira giza harreman horietan eman daitezken arriskuak (Gil eta Fernandez, 2020). Gazteen heldutasun prozesuan, norbanakoaren eta kolektiboaren arteko interakzioak identitatearen errepresentazioan eta sorkuntzan garrantzia handia du. Horregatik dute aipatutako zentraltasuna sare sozialek eta mota honetako plataformek, sozializaziorako esparru garrantzitsuena baitira, baita munduaren aurrean azaltzeko, subjektibitateen garapenerako edota onarpen eta adostasun bilaketa etengaberako ere (Del Prete eta Redon, 2020). Autore ezberdinek azpimarratzen dituzten alde onetan zein txarretan sartu aurretik, sare sozialen inguruko hainbat aspektu argitzea beharrezkoa deritzot. Bi dira kontuan hartu beharrezko aspektuak: alde batetik, erabilerak; lagunen mantenurako, lagun berriak izateko, voyeurismoan oinarritzen den entretenimendurako, hau da, txutxu-mutxurako eta antolakunde zein erakundeen barne kudeaketarako erabili ohi dira sare sozialak (Caldevilla, 2010). Beste alde batetik, bost dira sare sozialen bueltan dauden kontzeptu nagusiak: elkarreragina; berehalakotasunarekin hobetu egin dena. Pertsonalizazioa; gure erabakian oinarrituta gure profilean dugun edukia moldatzea zein lagunak definitzea, horrek ematen dituen aukera guztiekin. Pertsonalizazioak, beraz, gure autoestimua indartzera begirakoa izan daiteke, gure identitatea bertan osatu eta berretsi egiten baitugulako. Horrek, aldi berean, egoaren hazkuntzarekin ere zerikusia izan dezake. Multimedialitatea; argazkiz eta bideoz, zein eduki multimedia ezberdinez, josita dauden sareak dira. Multiedizioa eta feedback-a; inteligentzia kolektiboari bide ematen dio, sarean dagoen edozein pertsona izan baitaiteke emisorea, transmisorea edo informazio hartzailea. Bukatzeko, iraultza linguistikoa eta legala; teknologia berrien jurisdikziorik eta arau erregulatzailerik ez dagoenez, teknologiak zentzu komuna eta inteligentzia kolektiboaren nagusitasunaren bidez eraikitzen doan kode propio batek mugitzen du. Zoritxarrez, bidegabea, mehatxagarria edo kaltegarria izatera hel daiteke (Caldevilla, 2010). Sare sozialek "ni" somatiko eta birtualaren existentzia baimendu dituzte; pribatutasunarekin bukatu dute, ikusezina dena publiko egiten; bakardadearekin bukatu dute eta sentsazio berri eta atseginak sorrarazi dituzte; baita, harremanak azaleko bilakatu ere (Américo, 2018).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 31
On-line subjektuen narratibak, gazteen artean batez ere, komunikabideetan, ideologietan, kulturan eta jardun sozialean hartu emanean etengabe eztabaidan dauden balio eta lehentasunekin eratzen dira. Diseinu teknologiko, grafiko eta testualak baldintzatzen dute espazio hauetan egin dezakeguna eta egin ezin dezakeguna, eta horren arabera hedatzen dira mezuak. Ez dira espazio neutroak; espazio horietan aurrera eramaten den praktika soziala interpretazio soziokultural jakin batzuen arabera gidatua eta antolatua dago (Del Prete eta Redon, 2020). On-line dagoen testuinguru sozialaren baitan auto-eraikitzen dute gazteek euren identitatea, portaera sozialarekin harremanetan. Beraz, online komunikazioa gazteek euren identitatearekiko eta autoestimuarekiko duten pertzepzioek baldintzatuko dute (Colás, González eta De Pablos, 2013). Gazteek sare sozialak erabiltzea ontzat hartzen dituzten argudioek, ezkorrak baino urriagoak diren arren, sare sozialen erabilerek irekitzen dituzten ateei egiten diete erreferentzia. Erlazioetarako ateak irekitzen dira eta errazagoa da, leku berdinean egon ez arren, inguruko jendearekin harremana mantentzea. Harremanak arindu egiten dituzte eta edozein momentutan edonon dagoen horrekin hitz egiteko aukerak sortzen dituzte. Izan ere, aurrez aurre eratu diren harremanak mantentzeko edo horietan sakontzeko aukerak ematen dituzte, baita identitatean sakontzeko, gaitasunak garatzeko, eta abar (Arab eta Díaz, 2015). Erabilera alternatiboei ere, garrantzia berezia ematen zaie aldeko arrazoiak mahaigaineratzen direnean. Américok azaldutako ideia oso garrantzitsua dela deritzot, izan ere, bada sare sozialen erabileraren bidezko boteretzea. Izan ere, ahalduntzerako zein askatasun bilaketarako aukerak irekitzen ditu, baita boterearen mutazioak zalantzan jartzen dituzten elementu kontra-hegemonikoen bilaketarako ere (Américo, 2018). Gazteen erabilera kaltegarria dela argudiatzeko, hainbat eta hainbat dira ematen diren argudioak. Alde batetik, Barghek eta McKennakek komunikazio esperientziaren pobretzeaz hitz egiten dute. Pobretzea anonimotasun sentsaziotik eratortzen da; aurrez aurre gauzatzen diren interakzio sozialekin alderatuta, hauek ahulagoak direla argudiatzen dute. Pertsonalitatearen, arduraren zein identitatearen garapena beharrean, despertsonalizazioa egikaritzen da, ondorio gisa egozentrismoaren gorakada duena (Bargh eta McKenna, 2004).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 32
Egozentrismoak forma konkretua hartzen du sare sozialetan. Del Prete eta Redonek azaldu moduan, sareetan norberak besteen aurrean garatzen duen hiper-esposizioak Hawthorne Efektuari erantzuten dio. Sare sozialetako jardueran hobekuntzak izatea, kasu honetan, argazki hobeak zein ondo landutako bideoak partekatzea, edo komunitate bati ekarpen geroz eta handiagoa egitea, logika horri erantzuten dio: aurrera daramagun ekintza txiki bakoitzetik estimulu handiak eta oso atsegina diren sentsazioak sorraraziko dizkiguten feedbackak jasotzea. Horrek ezinbestean sortu du gazteen artean euren burua auto-zentsuratzerako beharra, "nia"-ren errepresentazioari ingurukoen presioek eragitea baimenduz. Ondorioz, "chilling effect" deiturikoa gertatzen da: erabiltzaileek euren pertsonaia kudeatu dezakete, ikusleen espektatibak betetzera behartuak sentitzen direlarik. Horrelako estrategiek gustukoa izango ez den irudiak saihestea dute helburu, hau da, homogeneotasunari ekarpen egitea (Del Prete eta Redon, 2020). Finean, sare sozialetan soilik gure alderik onena erakusten da, hau da, gazteen profiletan, bereziki, zehatz-mehatz egiten da argitaratuko denaren aukeraketa, euren irudi pertsonalari on egiteko. Eskaparatismo horrek birtuala, sinplifikatua eta hedonista den gizarte eredu bati erantzuten dio, non arrakasta sozialaren frogak edukitzea (irudiak eta bideoak) ospea eta nabaria izateko modu bakarra den (Del Prete eta Redon, 2020). Interneten ematen den jarduera hedonistak harremanak deskuidatzea ekar dezake, bakardadea eta depresioa bezalako gertakariak sorraraziz (Bargh eta MacKenna, 2004). Arab eta Díazek beste hainbat argudio ezkor botatzen dituzte gazteen eta sare sozialen erabileraren inguruan. Lehena, sare sozialek eta antzeko aplikazioek menpekotasun jokabideak bultzatzen dituztela. Bigarrena, identitatearen eraikuntzan espazio birtualean jasotzen diren feedbackak kaltegarriak direla gazteentzat. Feedback horiek, gainera, anonimotasunetik, aldentze afektibotik, enpatia gutxirekin eta bestearengan sor dezakeena ebaluatzeko elementu gutxirekin egiten dira. Hirugarrena, sare sozialetan aurrera eramaten diren jokabide desegokiekin erlazionatzen direla. Anonimotasunak, identitate faltsuak, exhibizionismoak, oldarkortasunak eta iruzurrak dira horrelako espazioetan nagusitzen diren lekuz kanpoko jarrerak. Sare sozialetan ematen den gehiegikeria depresioarekin, insomnioarekin, eskola uztearekin zein beste hainbat sindromerekin harremanetan dagoela frogatu izan da. Hauek dira aipatutako jazarpenaren adibide batzuk: grooming-a, heldu batek ume bat sare sozialetatik engainatzea probetxu sexuala ateratzeko; ciberbullying-a, off line ematen den jazarpen egoera, sare sozialetan ere ematea eta Internet zehar zabaltzea; eta sexting-a, iruzurraren bidez sareetan norbaiten
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 33
irudi sexualak eskuratzea eta bestearen jarrerak aldatzea bilatzea, horiek irekitzeko mehatxupean (Arab eta Díaz, 2015).
Neska gazteak eta Instagram
Ikerketaren aurkezpenean aipatu denari jarriki, González eta Torradok (2019) teknologien neutraltasuna guztiz baztertzen dute. Izan ere, ez dira dinamika sozialetik at gelditzen, horiek ere menerapena eta kontrola egikaritzeko tresnak dira. Teknologiak horietatik kanpo emakumeek pairatzen dituzten biolentziak birproduzitzen dituzten espazioak dira eta estereotipoak eta balio patriarkalak betikotzeko tresna gisa dira erabiliak. Azken finean, gizakion interes eta helburuak materializatzeko duten gaitasuna dela eta, teknologiak botere harremanak, baita generozkoak, gidatzeko tresnak dira. Sare sozialei dagokienean, horien erabilera gaur egun, gazteen behar nagusienetarikoa bilakatu da, izan ere, segurtasuna sortzeaz gain, asebete sentitzen dira sareetan duten jardunari esker. Askotan, horiek dira sare sozialak erabiltzeko arrazoi nagusiak. Hala ere, sare sozialen erabilera zuzenki sakeleko mugikorrarekin erlazionatuta dagoenez, sakelekoa baita horietara sarbide nagusia, horren gaineko kontrola ezartzea oso zaila da eta etengabe daude horiek kontsultatzen. Behin joera horiek barneratuta, sare sozialen erabilera ezak edo bere baitako dinamikek sentimendu ezkorrak sorrarazi ditzakete, antsietatea, tristura zein estresa bezalakoak. Emakumeei era zuzenago batean eragiten diete sare sozialetan sortzen diren dinamikek (Espinoza eta Dolores, 2021). González eta Torradoren ideiari jarraiki, genero desberdintasunean oinarrituta, aro garaikidean ikustekoa da zenbat esparrutan erabili izan den teknologia emakumearen gorputza meneratzeko helburuarekin. Informazioa eta Komunikazio Teknologietan emakumeen bueltan era oso temati batean sortu da irudi konkretu bat, eurak errepresentatzeko modu bakarra izango balitz bezala aurkeztu dena. Edertasun irudi idilikoarekin lotu izan da, amatasunarekin, eskuzabaltasunarekin eta desioarekin, gizarte patriarkalaren nagusi diren patroi berdintsuekin. Nahiz eta IKTak ahalduntzerako zein mobilizazio sozialerako borrokarako espazioak bihurtu egin diren, kultura matxistaren, diskriminazioaren eta emakumeenganako indarkeriaren hainbat eta hainbat adierazpen aurkitzen ditugu (González eta Torrado, 2019). Sare sozialen kasura ekarrita, emakumeak dira Instagram bezalako plataformak gehien erabiltzen dituztenak, horregatik, kanon estetikoen eragina are eta kezkagarriagoa
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 34
beharko luke. Badira ere, kanon horiei aurre egiteko Instagramen erabilera iraultzailea egiten dutenak, honakoa ere feminismoaren aldeko borrokarako espazio gisa ulertzen dutenak (Gil eta Fernández, 2020). Sareetan nagusitzen den edertasun ereduaren eta emakumeen benetako itxuraren artean ematen den distantzia ez da ideia berri bat; kultura, erlijioa, politika zein ekonomiak gidatuta eta horien eraginpean, telebistak eta iragarkiek beti zabaldu izan dituzte edertasun arauak, gaur egun sare sozialek egiten duten moduan. Zaurgarritasun emozional eta erlazionalarekin batera, fenomeno honek, emakume gazteen artean gorputz dismorfia trastornoak zabaldu ditu gizartean zehar. Horren bueltan sortzen dira influencerrak Instagram zein beste sare sozialen bidez arau zein kanon batzuk indartzeko eta horien bueltan jarrera jakin batzuk gidatzeko eredu direnak, irabazi ekonomikoen truke. Hauen izateko arrazoia, dituzten jarraitzaileengan eragitea da (Verrastro et. al, 2020). Komunikabideen bidez hedatzen den gorputz femenino idealaren kontzeptualizazioak emakumeek euren gorputz-irudiaren gainean egiten duten balorazioan eragin dezake. Gorputz-irudia eraikuntza multidimentsional gisa uler daiteke, gizabanakoek beren ezaugarri fisikoekiko nola pentsatzen, sentitzen eta jokatzen duten adierazten duena, eta autoestimuarekin, depresioarekin, gogo-aldartearekin, antsietate sozialarekin eta elikadura-nahasmenduekin loturan agertzen da. Azken urteetan, gorputz-irudian oinarritutako arazoen garapenean laguntzen duten faktore ezberdinak ikertu dira. Presio soziokulturalak dira gorputz atsekabearen zergati nagusiak. Kontzientzia, barneratzea eta atzemandako presioak (komunikabidea, ingurukoak eta familia) dira faktore soziokultural nagusitzat hartu direnak eta horien bueltan egin dira ikerketa gehienak (Esnaola, Rodríguez eta Goñi, 2010). Gaztaroan korporalitateak garrantzi are eta handiagoa du eta itxurak eta gorputz-irudiak kezka handiak sortzen ditu gazteen artean. Gizon zein emakumeen kasuan, gaztaroan itxurarekiko ardura lar handia da, gorputza gainbaloratua dago. Hala ere, gorputz-irudi ezkorrak emakumeengan eragin handiagoak ditu. Batez ere, ingurukoen balorazio ezkorrak dira gorputz atsekabea garatzeko faktore nagusienetarikoa, gazte gaztetatik, eta luzaroan arazo emozionalak sor ditzake (Peris, Maganto eta Kortabarria, 2013). On-line gauzatzen den komunikazioaren zati handi bat irudiaren bitartez egiten da, bitarteko birtualetan irudi hau aurkezpen karta batekin lotuta dagoelarik. Autoestimua geroz eta txikiagoa izan, orduan eta arazo handiagoak dituzte gazteek euren gorputz-
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 35
irudiarekin. Horregatik nahasten dute sarritan euren gorputz-irudia sareetan sortzen duten irudi birtualarekin, eta ondorioz, identitatearen zentzu nahasia dute (Peris, Maganto eta Kortabarria, 2013). Gorputz-irudiarekin loturik agertzen da gorputzen objektibazioa, komunikabideetan oso ohikoa dena. Gauza bihurtze sexuala gorputzaren, gorputz zatien eta funtzio sexualen arteko banaketa gisara kontzeptualizatua izan da, gorputzak tresna modura aurkeztera mugatzeko. Fokua gorputz atal jakin batzuetan jartzen den bitartean, adibidez, ipurdian, titietan edo sabelean, gainerakoa fokutik kanpo gelditzen da. Horrek zera sortzen du emakumeengan: ikuslearen ikuspuntua barneratzea euren "ni" fisikoaren lehen begirada bat osatzeko. Hau da, gure buruaren gaineko balorazioa ikusle (maskulinoaren) begiradatik egitea, auto-objektibazioa duela ondorio. Euren burua objektibatzen duten norbanakoek besteek gozatu behar duten objektutzat dute euren burua. Besteen gustuetara etengabe moldatutako gorputzak eta auto-objektibazioa estuki lotuta daude gorputz bigilantziarekin. Itxuraren gaineko kontrolaren bigilantzia behar-beharrezkoa da gorputz estandar soziokulturalak betetzeko eta iritzi negatiboak saihesteko (Stevens, 2006). Komunikabideak dira, dudarik gabe, objektibazio sexualerako iturri nagusienetarikoak. Etengabe komunikabideek adierazten duten gauza bihurtze sexualak eragin zuzenak ditu emakumeengan: besteen gorputza etengabe agertzen zaie gauza bihurtuta komunikabideetan, hortik gorputzak duen garrantzia barneratu eta jarrera horiek ikasi egiten dituzte, besteen begiradaren aurrean objektu moduan agertzea normalizatzen baitute (Stevens, 2006). Hurrengo lerroetan, Instagram plataformaren aurkezpenarekin batera, erabileretan sakontzea izango dut helburu. Horrekin batera, eta aurreko lerroetan aipatutako fenomeno ezberdinak neskek sare sozial honetan egiten duten erabilerarekin dituzten harremanak azalduko ditut: objektibazioa eta gorputz-irudiaren gutxiespena, autoestimua, eta abar. Instragram sare soziala argazkiak igotzeko, "gustuko dut"-ak jaso eta emateko, jarraitzaileak eta jarraituak izateko, ospetsu bilakatzeko, markak, pertsona ospetsuak zein "katutxoen kontuak jarraitzeko balio du" (Verrastro et al., 2020). Instagram erabiltzeko jarrera eta motibazio nagusiak hurrengoak dira: sozialki elkar eragitea, oroitzapenak multzokatzea, auto-aurkeztea edo identitatea adieraztea, errealitatetatik ihes egitea eta gainontzekoen profilak eta argazkiak kurioseatzea. Beste erabilera posible batzuk hauek
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 36
lirateke: gainontzekoen bizitzak ezagutzea eta bigilantzia zein kontrola, "guaia" izatea eta sormena (Casado eta Carbonell, 2018). Filtroak tresnarik ospetsuenetarikoa eta erabilitakoena da. Aurpegia zein itxura eta argazkia bera igo aurretik aldatzeko aukera ematen dute eta publikazio zein istorio moduan igoko diren argazkietan aplikatzen dira. Horretaz gain, zuzenean egiten diren bideoak ere fama handia dute, gainontzeko erabiltzaileen iruzkinak momentuan jasotzeko aukera ematen dutenak (Garzón, León eta Trejo, 2019). Erabiltzaileek euren kontuan dauden "gustuko dut" kantitatea ikusi eta berrikusi dezakete eta horren arabera neurtzen da askotan nor den famatua eta nor ez. Horregatik, "gustuko dut"-ak zein jarraitzaileak erosteko aukera existitzen da (Verrastro et al., 2020). "Gustuko dut" zein jarraitzaileekin interakzio gutxi lortzen direnean, kontua ezabatzeko aukera dute erabiltzaileek, besteen gustukoa ez den kontua dela argudiatuz. Hori autoestimu baxuarekin harremanetan dago (Garzón, León eta Trejo, 2019). Gazteak barne hartzen dituen ospearen lasterketa honek pertsonen ongizate orokorrean ondorio latzak ditu. Instagramen geroz eta erabilera handiagoak jokabide nartzisistak, bakardadea, antsietatea eta depresioa sorrarazten ditu (Verrastro et al., 2020). Autoestimuarekin erlazio zuzena du Instagramen egiten den erabilerak. Gazteei eragiten die argazkien erabilera sare sozialetan eta horien ondorioak izaera psikologikoa dute, gehien bat. Horrelako sare sozialak erabiltzeak autoestimuan dituen eraginak bi zentzutan banatu daitezke: alde batetik, obsesioa garatzen da interakzioekiko, hau da, igotzen den edukia ikusia, miretsia eta iruzkindua izatea da etengabe bilatzen dena. Beste alde batetik, etengabe onarpenaren bila egotea legoke, ondo ikusi dagoen hori adierazten duten argazkiak publikatuz, mundu birtualean eman nahi den itxura erakutsiz, eta abar. Publikazio horiek, askotan, norbanakoaren bizitza pertsonal errealetik urrun dagoen errealitate bat islatzen dute eta horrek ondorio psikologiko, sozial eta kulturalak ditu; zer esanik ez autoestimuan izan ditzaken eraginetaz (Verrastro et al., 2020). Horregatik, Instagram bezalako sare sozialetan, testuingurua eraiki egiten da, ez da aurretiaz emanda agertzen: egoera jakin bat proiektatzen denean, ari gara erakusten pertsona eredu edo klase jakin bat garela, eta horrela tratatuak izateko eskubidea aldarrikatzen dugu. Exigentzia moral bat ezartzen da besteekiko. Agertoki birtualean aritzeak, beraz, modu askotako gezurrak antzezteko aukerak handitzen ditu, gezurrak
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 37
esateko beharrik gabe. Inpresio faltsuak sortzearen bidez gauzatzen da aipatutako, argazki bat filtro baten bidez aldatzen denean bezala (Verrastro et al., 2020). Selfie fenomenoari dagokionean, lehen aipatu moduan, igotzen diren argazkiak ikusiak eta miretsiak izateko behar edo obsesioa hedatu egin da, "selfie sindromea" bezala ezagutzen dena. Bizitza pertsonala modu konpultsiboan erakusteko beharrari erantzuten dio, etengabeko onarpena aurkitzea helburu duena eta gainontzekoei gustuko izango zaien identitatearen eraikuntzan autoestimu baxua demostratzen duena (Verrastro et al., 2020). "Gustuko dut"-ek, bada, mundu birtualaren baitan onarpena ordezkatzen dute. Horiekiko, edo bestelako interakzioekiko dependentzia izango du autoestimu baxuko erabiltzaileak, izan ere, bere burua definitzeko horrelako feedbacken beharra du eta geroz eta irudi gehiago partekatuko ditu onarpen horren bila (Garzón, León eta Trejo, 2019). Gainera, etengabeko jakinarazpenek adikzioa handitu egiten dute (Gil eta Fernández, 2020). Instagramen selfie-ak partekatzearen eta gorputz atsekabearen artean bada korrespondentzia bat: batez ere, emakume gazteen artean, selfie-ak partekatzearen efektua estereotipoetara egokitzeko presio sozialarekin dago erlazionatua, baita itxuran oinarritutako lehiaketa sozialarekin, besteen iritzien beldurrak eraginpean (Verrastro et al., 2020). Edertasun estereotipoen inguruan ematen den gertaera garrantzitsu bat dismorfia digitala da, lehen aipatu moduan, sare sozialetan hedatu den edertasun femeninoaren estandar idealen eta egiazko emakumeen itxuren arteko diskrepantziari egiten dio erreferentzia. Dismorfia digitala irudi digitaletan adierazten da, gustatzen ez zaizkigun gure zatiak aldatu eta gure on-line itxura moldatzean datza, aplikazio ezberdinen bidez eta sare sozialetara igotzeko helburuarekin. Dismorfia mota honek presio gehitua suposatzen du, izan ere digitalki modifikatuak izan diren irudiak inolaz ere ez dira edertasun kanon errealista bilakatuko. Azken finean, norbanakoak hain gaude barneratuak mundu digitalean, gorputz femeninoaren ikuskera sozial guztiz dismorfikoa dugula. Emakumeek horren aurrean igoko dituzten argazkiak moldatzera eramaten ditu, sentitzen duten presio sozialak bultzatuta. On-line irudien eta irudi errealen artean dagoen inkongruentziak antsietatea eta atsekabea sortzen ditu (Verrastro et al., 2020).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 38
Marko teorikoan Instagramen sarrera egin arren, plataforma testuinguratzeko bere funtzioetan sakontzea eta EAEn zein Estatu espainiarreko datu ezberdinak aurkeztea izango da atal honen helburua, bere nolakotasuna eta EAEn duen intzidentzia ezagutzeko asmoz. Gerora egingo den analisia testuinguruan jartzea ere izango da puntu honen xedea.
Instagram 2010an Kevin Systrom eta Mike Kriegerrek sortutako sare soziala da, smarthphonetan erabiltzen dena, gehien bat. Aplikazio honen bidez, erabiltzaileek argazkiak aukeratu, moldatu edo editatu eta igo ditzakete, eguneroko bizitzako une ezberdinak momentuan bertan zure jarraitzaileekin partekatzeko (Garzón, León eta Trejo, 2019). 2012an Marc Zuckerbergek Facebook-en jabeak, Instagram erosi zuen 1.000 miloi dolarren truk (BBC Mundo, 2012). 2017rako Instagram 800 milioi erabiltzaile zituen, %90 35 urtetik beherakoak zirelarik (Garzón, León eta Trejo, 2019).
Sare sozial honetako erabiltzaileek Facebook-eko erabiltzaile izenarekin, zein beste sare sozial batekoarekin, edo helbide elektronikoarekin, kontua irekitzeko aukera dute, egiten dituen bidaietako, bizitza pertsonaleko, lagunen, bizi ereduaren edo beste edozein tematikaren argazkiak igo ahal izateko. Argazki propioak igo nahi ez izatekotan, jarraitzen dituzten horien argitalpenak ikusteko aukera dute. Beste alde batetik, argazkiak modu publikoan argitaratu daitezke, hau da, Instagram kontua duen edonork ikusi dezake igotzen den edukia; edo pribatuan, soilik edukia ikusi baino lehen erabiltzaileagatik onartuak izan diren horiek ikusi dezakete. Erabiltzailearen erabakia da jarraitzaileak onartzea ala ez (Garzón, León eta Trejo, 2019). Argazkiak partekatzearekin batera, iraunkorki biltegiratzen dira; storieak igotzeko aukera ere badago, soilik 24 orduz aktibo daudenak. Biak ala biak ezabatzeko aukera dago, edo artxibatzekoa, eta bi kasuetan soilik kontuaren jabe denak ikusteko aukera izango du. Publikazio zein storie guztiei txertatu ahal zaie deskribapen, esaldi zein pentsamenduren bat. Beste erabiltzaileek "gustuko dut"-ak zein iruzkinak utzi ditzakete argitalpenetan, kontuaren jabeak hala baimentzen badu. Argitalpenarekin batera doazen testuek, batzuetan, hashtag-ak izaten dituzte eta etiketa horiek beste pertsona batzuek gai bera darabilten edo etiketa bera duten irudi guztiak modu publikoan aurkitzeko balio dute, aplikazioaren bilaketa sistemari esker. Azken urteetako aukera bat da pertsonek beste
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 39
kontu batzuetako irudiak gorde ahal izatea, euren kontuko atal baten baitan, betiere aplikazioaren barruan, geroago ikusi nahi izatekotan aukera izan dezaten, jabeak jakin ez arren (Garzón, León eta Trejo, 2019). Txat bat ere badago, eta bertan testu-mezuak bidali daitezke, baita beste pertsona batzuen argitalpenak edo storieak erabiltzaileen artean partekatu ere, igo duten erabiltzaileak inola ere ez jakinarazi gabe (Garzón, León eta Trejo, 2019). Aplikazio honen baitan ezagun egin den tresnetako bat argazkiak partekatu aurretik editatzeko aukera da (ebaki, ertzak jarri, markoak erabili hobetzeko, filtro bereziak aplikatu), baita denbora errealean bideoak (liveak) egin, iruzkinduak izan daitezkeenak bideoa egiten ari den unean bertan (Garzón, León eta Trejo, 2019). Erabiltzaileek beren kontuarekiko interakzioen eta bistaratzeen estatistikak berrikusi ahal dituzte, baldin eta enpresa kontu gisa aktibo badago. Bestela, argitalpen baten bidez lortutako "gustuko dut" kopurua baino ezin izango da ikusi (Garzón, León eta Trejo, 2019). Azken urteetako aukeretako bat, "gustuko dut"-en kopurua ezkutatzea da, jarraitzaileek ikusi ez dezaten eta soilik kontuko jabeak ikus ditzan.
Beste hainbat aukera ere gehitu dira: kontuaren nondik norakoen estatistika zehatzagoak ezagutzea, storiei "gustuko dut" ematea, bi kontuk argazki partekatu bat argitalpen modura igotzea, beste kontuen argazkiak ez agertzea ordena kronologikoan, baizik eta zure interakzioetan oinarritutako gustuen arabera, eta abar.
Estatuko zein EAEko testuingurua azaltze aldera, EHUko NOR taldeak 2021 – 2022 ikasturtean EHUko eta NUPeko ikasleen partaidetzarekin osatutako 29. txostenean, Goirizelaia, Arana eta Miguélez-Juanek 2021an EHUn eta NUPen ikasleetan oinarritutako ikerketan eta UNICEFek 2021ean EAEko hainbat ikastetxeetan aurrera eramandako ikerketan oinarrituko naiz, besteak beste; baita Gazteen Euskal Behatokiak 2018 eta 2019 urteetan publikatutako txosten ezberdinetan ere. 2022an Instagramek, guztira, 1270 miloi erabiltzaile ditu. 2021. urtetik hona erabiltzaile kopurua 20 miloi areagotu da (Statista & Fernández, 2022). 2021an, Estatu espainiarrean,
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 40
24 miloi erabiltzaile zeuden, horien %12 Madrilen zegoen kokatua (Statista & Fernández, 2022). EAEko gazteetara ekarrita, hainbat dira aztertu beharreko alderdiak: zenbat erabiltzen duten Instagram, zertarako eta nola. Hainbat dira gaiaren inguruan ikertu direnak. EHUko NOR ikerketa taldeak aurrera eramandako Ikusiker ikerketaren baitan, 29. txostenean, gazteek Instagram kontsumoaren inguruan dituzten nahi eta gustu zein ohiturak aztertu dituzte. 2021 – 2022 ikasturtean EHUko eta NUPeko 1000 ikasletik gora begirako inkesta emaitzetatik hainbat dira atera dituzten ondorioak. Inkestatuen %41,7k Instagram aukeratu zuen gehien erabiltzen zuen sare sozial gisa, Whatsappen aurretik. Hain zuzen ere, erantzun zuten 1431 pertsonetatik 1313k adierazi zuten Instagram erabiltzen zutela, eta falta zirenen erdiak, hau da, 118tik 59k kontua zeukatela aipatu zuten (Ikusiker & NOR taldea, 2021). Beste alde batetik, Goirizelaiak, Aranak eta Miguélez-Juanek 2021ko urtarrilean EHUko eta NUPeko, 18 eta 24 urte bitarteko, 905 ikasleri egindako inkestatik, Instagramen gazteek duten jardunari buruzko hainbat datu eskuratu zituzten. Horietatik %99,7k onartu zuen sare sozialak erabiltzen zituela, eta %89,6k profila zuela Instagramen. Horrekin batera, adina faktore garrantzitsua dela baieztatzea lortu zuten, izan ere, 1999ean edo lehenago jaio ziren horien artean, bostenak (%18,6k), ia, ez dauka profilik aipatutako plataforman. Aldiz, 2000 urtekoen artean soilik %8,3k ez du, eta 2001ekoen artean %3,9k. 2002k aurrera jaio direnen %2k soilik ez du Instagramen konturik. Gaur egun, 19 urte edo gutxiagokoen gehiengo zabal batek Instagram kontua dauka (Goirizelaia, Arana eta Miguélez-Juan, 2021). Erabilei dagokienean, %69,9k adierazi zuen gehien bat storieak ikusteko erabiltzen zuela. Erabileren artean nagusia da. Bestelako erabilerak honako hauek dira: feed-ak (publikazioak) ikusteko (%29,1), reel-ak (publikatutako bideo luzeak) ikusteko (%13), eta hain esanguratsuak ez diren beste hainbeste (IG TV, IG LIVE eta beste erabilera batzuk). Erabileraren helburu nagusia denbora pasa litzateke, %73,4k erantzun baitute horretarako erabiltzen dutela. Harreman sozialetarako (%58,3) eta gauza barregarriak ikusteko (%58,2) ere erabili ohi dute gazteek (Goirizelaia, Arana eta Miguélez-Juan, 2021).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 41
Instagrami buruzko balorazio orokorra eskatuta, non 0 negatiboa den eta 10 positiboa den, bataz bestekoa 6,61ekoa puntuazioa izan zen (Ikusiker & NOR taldea, 2021).
2021ean UNICEFek argitaratutako txostenaren arabera, non EAEko 23 ikastetxetako 11 eta 18 urte bitarteko 4.597 parte-hartzailek osatutako ikerketako datuak agertzen diren, nerabeen %98,8 dago sare sozialen batean erregistratuta. Hain zuzen ere, sare sozialetan ez egotea da salbuespena (UNICEF, 2021).
Gazteen Euskal Behatokiak 2022an 2021eko eta aurreko urteetako adierazle ezberdinak barne biltzen dituen txosten bat argitaratu du. Bere baitan, adibidez, sare sozialen erabilerak azken urteetan izan duen bilakaera jasotzen du. Horren arabera, 2016an egunero hiru sare sozial edo gehiago 15 eta 29 urte bitartekoen artean %33,1k erabiltzen zuen, aldiz, 2021an %84,3k erabiltzen du. Bilakaera 5 urteren baitan asko hazi da (Gazteen Euskal Behatokia, 2022).
Gazteen Euskal Behatokiaren datu eta estatistika biltegian topatu daitezke Instagramen erabileraren inguruko datuak. 2021ko datuen arabera, EAEn, 15 eta 29 urte bitarteko gizonen %77,7k Instagramen eguneroko erabilera zuen; emakumeen kasuan, %87,3k. Datu bereizgarriena, adin tarteetan dago: 15 eta 19 urte artean %88k dauka eguneroko erabilera, 20-24 urte artean %84,4k eta 25 eta 29 urte artean %73,8k. Ikusi dezakegu, beraz, emakumeen kasuan eguneroko erabilera handitzen dela; baita gazteenetan ere (Gazteen Euskal Behatokia, 2022).
Goirizelaiak, Aranak eta Miguélez-Juanek ere emakumeak Instagramen aktiboagoak direla erakusten dute, batez ere, storie-i dagokienean. Emakumeek storie-ak gizonak baino gehiago erabiltzen dituzte, inkestan storie-ak asko erabiltzen dituztela erantzun dutenen %40 emakumezkoak dira eta soilik %25 gizonezkoak (Goirizelaia, Arana eta Miguélez-Juan, 2021).
Erabilera-ohituretan eta sare sozialen arriskuetan sakontzeko, lehenik eta behin UNICEFen ikerketan murgilduta, adikzio eta obsesioak aztertuko ditut. Ikerketan, %46,4k adierazi zuen Internet egunean 5 orduz baino gehiago erabiltzen zuela asteburuetan eta %31k astean zehar. Hain zuzen, 10 nerabetik 6k mugikorrarekin lo egiten dute. Internet eta sare sozialetan, erabilera problematikoen prebalentziari dagokionez, hau da, adikzio eta erabilera negatiboari dagokionez, Estatu mailan %33koa da erabilera
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 42
problematikoa eta EAEn %32,5ekoa. Emakumezkoen kasuan, proportzioa gizonezkoena baino nahiko altuagoa da, %36,2 emakumeengan eta %28,7 gizonengan (UNICEF, 2021).
Bestelako arriskuetan murgilduta, hau da, kanpo eraso eta indarkerian, kezka geroz eta hedatuago dago. 2018an, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %87,6k sare sozialetan pribatutasuna bermatzeko neurriak hartu zituela zioen. %14,1k sare sozialen batera sartzeko pasahitza eman izan die beste pertsona batzuei, %26,6k pertsonalki ezagutzen ez zituen pertsonen adiskidetasun-eskaerak onartu izan ditu, eta %23k aitortu zuen ez ziola inoiz baimenik eskatu bere argazki eta bideoetan agertzen ziren beste pertsonei, pertsona horien pribatutasuna bermatzeko neurri gisa, Internetera igo aurretik (Gazteen Euskal Behatokia, 2019).
Ziber-jazarpenari eta ziber-erasoei dagokionez, EAEn, 15 eta 29 urte bitartekoen %1,7k jasan zuen ziber-jazarpena 2016an, eta %3,3k 2021ean. Gehien pairatzen dutenak 15 eta 19 urte bitartekoak dira, %4,5k jasan izan baitu (Gazteen Euskal Behatokia, 2022). 2018an, gazteen %8,7k zioen gutxienez behin ordezkatu izan dutela bere identitatea sare sozialetan, eta %7,2k jakinarazi zuen gutxienez behin norbaitek zabaldu izan duela sare sozialetan, bere baimenik gabe, bera agertzen zen argazki edo bideo konprometitu, iraingarri edo lotsagarriren bat. Gainera, gazteen %17,9k zioen noizbait sentitu izan duela norbaiten jazarpena etengabe mezuak bidaltzen zizkiolako, iruzkin desatseginak bidaltzen zizkiolako edo sare sozialen bitartez iraintzen zuelako. Eta jazarpenik sentitu izan ez balu ere, Euskadiko gazteen erdiak baino zertxobait gehiagok (%52,4k) zioen gutxienez behin irten izan dela sare sozialen batetik edo blokeatu izan duela norbait, haren mezu desatseginik ez jasotzeko (Gazteen Euskal Behatokia, 2019).
UNICEFen ikerketaren arabera, EAEn, 10etik 2 nerabe izan daiteke orain ziberjazarpenaren biktima. Inkestatuei dagokienez, %40k erantzun zuen norbaitek eduki erotiko/sexualeko mezuak bidali izan dizkiela; %24,1k aipatu du bere kontaktuetako baten eskutik izan direla argazkiak eta bideoak, hau da, kontaktuen eskutik sexting pasiboa pairatu duela; %10,4k adierazi du presionatua izan dela eduki erotiko/sexualeko argazkiak eta bideoak bidali ditzan eta %4,1k xantaia egin diote eduki erotiko/sexualeko bere argazkiak eta bideoak argitaratu, zabaldu edo berbidaltzeakin (UNICEF, 2021).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 43
Jarraian, helburuak betetzera begirako metodologia azalduko dut. Metodologia mistoa erabiltzea erabaki dut ikerketa honetarako. Horregatik, teknika, metodo eta definizio kuantitatibo zein kualitatiboak erabiliko ditut eskuartean dudan ikerketa gai bakarra ikertzeko garaian. Biek ala biek, indargune eta ahulgune ezberdinak aurkezten dituzte; intentzioa da bien integrazioaren bidez, bakoitzaren hutsuneak bestearen onurekin neutralizatzea, hor baitago metodologia honen potentzialtasuna. Azken finean, bi paradigmen atributuak nahastean datza metodologia mistoa. Chavesek (2018) azaldu moduan, metodo kuantitatiboaren eta kualitatiboaren integrazio sistemikoa ikerketa bakar batean, fenomenoaren ikuspegi osoa lortzeko bide bat da, maiztasunak, faktoreak eta emaitzak alderatzea baimentzen baitu. Ikerketa metodo mistoek ikerketa aberasgarriagoa bilakatzen dute zabaltasuna, sakontasuna, dibertsitatea, aberastasun interpretatiboa eta ulermena areagotzen dituelako. Paradigma bien erabilpenaren helburua zera da: jasotzen diren datuen atzean ezkutuan gordetzen dena argitara ematea. Izan ere, datuen sorrera eta bilketa ez dira neutroak; datuak sortu eta biltzen dituen ikertzailearen sinesmenak eta ulermen markoa guztiz baldintzatzaileak dira, ikergaia definitzeko orduan ere, kezka definitzen baitute. Horregatik, esan daiteke metodologia mistoa datuek esan ezin dutena edo datuen atzean dagoen testuinguru kulturala aztertzeko aukerak ematen ditu (Chavez, 2018). Hain zuzen ere, metodologia mistoa paradigma interpretatibotik helduko dut, ezagutzaren eraikuntza soziala prozesuan parte direnen aportazioekin aztertuz. Ez da hautu huts bat, Gonzálezen arabera paradigma zera da: "komunitate zientifiko baten munduaren kosmobisio partekatua; errealitatean kokatzeko, honako hau interpretatzeko eta bertan aurkezten diren arazoei soluzioa eskaintzeko eredua da" (González, 2003). Paradigma interpretatiboa ekintza soziala mundu bizidunaren testuinguruan eta parte hartzaileen ikuspegitik ulertzeko beharretik sortzen da. Hain zuzen ere, paradigma hau Weberren proposamen baten garapena da, inguratzen gaituen eta bertan murgilduta gauden errealitatearen zientzia praktikan jartzeko beharretik jaiotzen dena.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 44
Testuinguruaren eta bere egungo forman dituen adierazpenen esanahi kulturala, alde batetik, forma historiko horretan, eta ez beste batean, ekoitzia izatea determinatu zuten kausak, beste alde batetik, ulertzeko saiakera bat da (Burgardt, 2004). Horregatik, askotan metodologia kualitatiboarekin erlazionatuta agertzen zaigu paradigma interpretatiboa. Labur azaltzearren, paradigma interpretatiboaren helburua errealitateak duen izaera holistikoa mahai-gaineratzea eta azaltzea da, errealitate positibotik guztiz aldenduz, eta horren izaera anitzaren zein sozialki eraikiaren alde egiteko. Finean, ikerketaren helburua errealitatea osatzen duten fenomeno ezberdinak konprenitzea da. Ikertzailearen eta ikergaiaren arteko erlazioari dagokionean, elkarrekintza eta elkarreragina aitortzen ditu; ikertzailearen independentziaren kontra, ezagutzen den subjektuaren eta ezagugaia den horren arteko harremana onartua dago. Gainera, orokortasunerako aukerak ematen ditu; izan ere, fenomeno ezberdinak elkarren artean eragiten baitira eta lotura kausala demostra daitezke horien artean. Ezin dira arrazoiak edo kausak eta ondorioak edo eraginak, batak besteengandik, aldendu. Bukatzeko, balioek eta sinesmenek ikerketan joka dezaketen paperaz mintzo da, horien eragin posiblea aitortuz (González, 2003). Nahiz eta ohikoena, paradigma interpretatiboaren baitan metodologia kualitatiboa erabiltzea den, kasu honetan biak konbinatuko dira. Izan ere, ikerketa kuantitatiboak azterketaren beharra azaleratu, arazoak identifikatu, harremanetan jarri eta kuantifikatzea ahalbidetzen du. Ikerketa kualitatiboak, aldiz, edukia emateko oinarriekin hornitzen du ikerketa, kausetan sakontzen du, funtzionamendua izaeratzen du eta irtenbide posiblerako aldaketa hipotetikoak aberasten ditu. Azkenik, ikerketa mistoak ikerketan dimentsioak zabaltzeko aukera handitzen du eta azterketarako fenomenoa ulertzeko zentzua handitzen eta sakontzen du (González, 2003). Eskuartean dudan ikerketaren landa lana, beraz, bi fasek osatzen dute. Lehenik eta behin, metodologia kuantitatiboa ardatz, ikertzen ari naizen fenomenoa eta horren eragin zen efektuak zenbakituko eta frogatuko ditut, hau da, Instagramen erabilera neska gazteengan eraginak dituen ala ez ezagutuko dut, eta zer neurrian den horrela aztertuko dut. Orokorrean, eragin eta efektuak ezagutzeko lehen mailako datuak erabiliko ditut, eta horien bilketarako erabiliko dudan teknika kuantitatiboa inkesta izango da (ikus I. eranskina). Zehatzago, Ezkerraldeko itunpeko ikastola bateko 1. eta 2. batxilergoko, 16 eta 18 urte bitarteko, 78 neska inkestatu ditut. Guztiak dira Instagram erabiltzaileak.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 45
Bigarrenik, metodologia kualitatiboaren bidez, fenomenoaren eraginen eta efektuen nolakotasunean murgilduko naiz, lehengo fasean ezkutuan gelditu diren edo ustekabean ihes egin duten aspektu eta alderdi ezberdinak ezagutzeko helburuarekin. Kasuazterketaren bidez efektu eta eraginen testuinguruan eta arrazoietan sakontzea izango dut xede. Hau da, Instagramen neska gazteen erabileraren nolakotasuna eta auto-pertzepzioan dituen eraginak aztertuko ditut. Horretarako, lehen mailako datuak biltzeko teknika kualitatiboa erabiliko dut, sakoneko elkarrizketa erdi-gidatua (ikus II. eranskina). Bi dira egin ditudan sakoneko elkarrizketa erdi-gidatuak; biak 18 urteko neska erabiltzaileei bideratuak izan dira. Lehena, Bilboko Indautxu auzoko institutu publiko bateko 2. batxilergoko ikasle bati bideratua izan da; bigarrena, Deustu auzoko institutu publiko bateko 2. batxilergoko ikasle bati bideratu zaio. Bi elkarrizketak ordu bateko luzera izan dute, gutxi gorabehera. Bukatzeko, planteamendu metodologikoaren diseinua, ikerketaren hasieran azaldu ditudan helburuak betetzera begirakoa izateaz gain, hurrengo hipotesia egiaztatzea edo gezurtatzea du xede. Horregatik, behin marko teorikoan posizionamendu teorikoa garatuta, ikergaia testuinguratuta eta helburuak betetzera bidean erabiliko ditudan teknikak zehaztuta, datuen bilketak ahalbidetuko didan analisia hipotesi honen bueltan ardaztuko da: Instagramen, 16-18 urte bitarteko neska gazteen erabilerek eta harremanek eragin negatiboak ditu euren auto-pertzepzioan, gehien bat itxurari eta gorputz-irudiari dagokionez. Diseinu teknikoaren dagokionez, aipatu moduan 1. mailako datuak biltzeko bi iturri erabiliko dira: inkestak eta elkarrizketak. Bertatik jasotako datuak bildu eta analisia (ikus 4. Analisia) ardazteko erabiliko dira. Asmoa da datu iturri nagusia inkestak izatea eta elkarrizketetan jasotako pertzepzio eta iritzien bidez datu kuantitatiboak osatzea; baita marko teorikoan erabili diren autore ezberdinen ekarpenen bidez ere. Analisia hiru zatitan dago banandua: lehenengo blokean, Instagramen neska gazteek dituzten erabilera nagusiak eta horien nolakotasuna aztertuko dira. Bigarren blokean, plataforman sortzen eta aurrera eramaten diren harremanetan jarriko da fokoa, horien izaera aztertzeko asmoz. Hirugarrena eta garrantzitsuena, eraginen eta ondorioen blokea da, eta aurreko bi ataletan aztertu diren alderdi eta aspektu ezberdinek sorrarazten dituen eraginak aztertuko dira, amaieran eragin horiek positiboak edo negatiboak diren ondorioztatzeko.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 46
Analisian lortu diren ideia nagusiak ondorioen atalean (ikus 5. Ondorioak) laburbilduko dira, eta helburu bakoitza, banan-banan, aztertzeko, analisian zein ikerketan zehar lortu diren emaitzak erabiliko dira, xedeak bete diren edo ez ebazteko. Horrekin batera, amaierako hausnarketa baten bidez, hipotesia baieztatzea edo ezeztatzea da asmoa; baita ikerketan zehar atera diren elementu berri eta interesgarriak azpimarratzea ere.
Laginari dagokionez, teknika bakoitza lagin ezberdin bati bideratuta dago. Alde batetik, Ezkerraldeko itunpeko ikastola bateko, 16 eta 18 urte bitarteko, 78 neskek parte hartu dute inkestetan. Parte hartu dutenen artean, 16 urtetakoak 14 dira, 17 urtetakoak 45 eta 18koak 19. Horietatik 19 Batxilergoko 1. mailan daude eta, gainontzekoak, 59, 2. mailan. Neska gazte guztiek Instagram kontua dute. Beste alde batetik, 2 sakoneko elkarrizketa erdi-gidatuak egin ditut, biak Batxilergoko 2. mailakoak eta 18 urtetakoak dira. Batak Bilboko Indautxu auzoko institutu publiko batean ikasten du; bestea, aldiz, Deustu auzoko institutu publiko batean ikasten du. Biek Instagram kontua dute.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 47
Metodologia atalean aipatu moduan, analisiak elkarrizketetatik eta inkestetatik ateratako datuak aztertzea izango du helburu. Asmoa, inkestetan eskuratutako datuak elkarrizketetan lortutako adierazpen subjektiboagoekin, hau da, iritzi eta sentsazioekin lotzea eta marko teorikoan azaldutako ideia ezberdinekin kontrastatzea litzateke. Horrela, diseinu metodologikoan (ikus 3. Metodologia) formulatutako hipotesiarekin jarriko da harremanetan lortu ditudan emaitzak, hori baieztatze edo ezeztatze aldera. Horretarako analisia hiru atal ezberdinetan dago banatuta: alde batetik, neska gazteek Instagramen dituzten erabilerak aztertuko ditut; bigarrenik, neskek, Instagramen, zer nolako harremanak garatzen dituzten eta horien nolakotasunean sakonduko dut; eta bukatzeko, erabilerek, harremanek zein Instagramek baimentzen dituen bestelako aspektuek neska gazteengan dituzten ondorioei eta eraginei eutsiko diet.
Atal honetan hiru aspektu nagusi aztertuko dira: alde batetik, Instagram erabileraren aspektu orokorrenak; bestetik, horiekiko pertzepzioa; eta bukatzeko, erabilpen nagusiak eta horien nolakotasuna.
Lehenengo puntu honetan, plataformara sartzeko arrazoi nagusiak eta erabilpen ohiturak aztertzea izango da asmoa. Instagramen erabilerari dagokionez, garrantzitsua da, alde batetik, plataforman parte hartzeko atzetik egon daitezken arrazoiak, baina baita, neska gazteek bertan aurrera daramaten erabilera nagusiak. Horrela ezagutzen baita zein den Instagramen dagoen dinamika orokorra ikerketa subjektuari dagokionean, eta zerk bultzatzen duen dinamika horretan parte hartzera.
1. grafikoan ikusi daitekeen moduan, inkesta erantzun duten nesken gehiengoak Instagram kontua lagunekin erlazionatzeko sortu zuten. Erantzun gehien jaso dituen aukera izan arren, badira beste joera interesgarri batzuk: "modan zegoelako" edo "inguruan guztiek zutelako, nik izan ezik" antzeko erantzunak dira eta hainbat pertsonek
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 48
1. grafikoa: Instagram kontua egiteko arrazoiak (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an Nire zaletasunaren inguruko edukia eskuratzeko 13 Deskonektatzeko 5 Inguruan guztiek zutelako, nik izan ezik 11 Influencer zein famatuek igotzen dutena ikusteko 10 Nire argazkien bilduma izateko 9 Modan zegoelako 27 Nire lagunekin erlazionatzeko 45
0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 50 Iturria: propioa aukera nagusi moduan hartu dituzte. Badira beste arrazoiengatik sortu dutenak ere: gustuko duten edukia ikusteko zein influencer edo famatuek igotzen dutena jarraitzeko.
Bi elkarrizketatuek ere, lagun guztiek zutenez eta modagatik sortu zuten kontua, eurekin erlazionatzeko eta zirkulu horretatik kanpo ez gelditzeko. 1. elkarrizketatuak 8 urte zituela egin zuen kontua eta esaten duenaren arabera, lagun guztiek zuten kontua eta egun osoa ematen zuten bertan edo horretaz hitz egiten. 2. elkarrizketatuak zera dio:
"12 urte nituenean, uste dut. Al principio no quería hacerme. Nire lagunek egin zutelako egin nuen nik ere. Hortik hitz egiten zuten, para mandarse fotos, para hablar y no sé qué. Whatsapp bat bezala baina gertuagoa. Baina nik ez nituen argazkiak igo nahi. Baina azkenean egin nuen. Esan daiteke nolabaiteko presioa sentitu nuela" (2. elkarrizketatu, 18 urte). Master Amaierako Lanaren sarreran aipatu moduan, informazio ekoizpen zein eskuratze prozesuek hainbat eraldaketa modu orokortuan normalizatu dira, eta gazteen artean izan dute inpaktu nagusia. Gazteen bizitzaren parte naturala bilakatu da honako hau, eta horien erabilerarekin hazi eta hezi dira (Bernete, 2010). Bi kasuetan eta inkestetan ikusi daiteke ez dela sinpleki moda bat, baizik eta asko eragiten dutela lagun taldeek eta hortik sortzen diren dinamikek. Hortik kanpo ez gelditzeko irekitzen da askotan kontua eta horrek presio bat ekar dezake atzetik. Hain zuzen ere,
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 49
2. grafikoa: Instagramen egunean ematen den denbora (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an 2 24 24 15 min askoz jota 30 min - ordu 1 Ordu 1 - 2 ordu 2 ordutik gora 28 Iturria: propioa Internet eta sare sozialak, harremanetarako tresna edo bitarteko izatetik haratago, esperientzia ekintza ere bada, subjektua definitzen duena. Gazteen identitatearen eraikuntzarako hainbat elementu eskaintzen baditu ere, sare sozialak ez dira espazio neutroak, hor aurrera eramaten den praktika soziala gidatua eta antolatua dago interpretazio soziokultural batzuen arabera (Del Prete eta Redon, 2020). Horrek, beraz, Instagram bezalako sare sozial batean kontu berri bat irekitzera bultzatzeaz gain, batez ere, lagunekin harremana mantentzeko eta lagun taldeen presioak eramanda, bertan nagusitzen diren praktika sozialak eta erabilerak errepikatzera daramatza gazteak. Beraz, presio sozial horrek eramaten ditu gazteak, digitalizazioaren aroan, sare sozialetan euren ingurukoekin harremantzera, horretarako behar handiena eta bide nagusia izateraino (Espinoza eta Dolores, 2021). Finean, sare sozialetara batzeak bere ondorioak ere baditu. Américok esan bezala, barruan egoteak kulturak eta gizarteak pairatu dituen aldaketak asumitzea da, horrek dakarren menderapen handiagoko egiturak asimilatzea. Eta kanpoan gelditzeak edo integratzeko zailtasunak izatea, aurrerapenetan eta harreman sozialetan eman diren aldaketetara moldatzeko gaitasun eza demostratzen du (Américo, 2018). Biak ala biak sare sozialek gazteen bizitza nola baldintzatu dezaketen erakusten dute.
2. grafiko honetan ikusi daiteke, hain zuzen ere, 1. grafikoan aipatutako erabileren dimentsioa. Inkesta erantzun zutenen %67k ordu bete baino gehiago ematen du Instagramen egunean. %31k 2 ordutik gora ematen ditu egunean. Horrek, alde batetik, sare sozialak duen zentraltasuna adierazten digu. Bestetik, deduzitu dezakegu, gazteek,
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 50
3. grafikoa: erabilerarekiko pertzepzioa (Instagramen duzun erabilerarekin gustura zaude?) (ehunekoetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an Bai, erabilera ona egiten dut %36 Ez, erabiltzen dudana baino gutxiago erabili nahiko nuke %64 Iturria: propioa orokorrean, euren artean harremantzeko tresna gisa erabiltzen dutela eta aurrez aurreko harremanak Instagram bidezko erlazioarekin konplementatzen dituztela. Baina, azkenengo gauza bat ere erakusten digu erabilera honek: lehenengo grafikoan adierazi bezala, kolektibitate birtualetik aldentzeak bere kostuak ekarri ditzake, eta horrek sarearekiko dependentzia garatzera eraman gaitzake. Bakarrik egotea ez existitzearen pareko ulertu daitekenez, egoteko behar horrek Instagramen erabilera sutsuaren arrazoia izan daiteke neska gazteen artean (Vásquez, 2008). Gainera, bada beste arrisku argi bat: harremanen sendotasuna lausotzera datorren tresna gisa ere ulertu dira sare sozialak, ingurukoekin egon beharrean, orduak eta orduak bertara itsatsita egotera bultatzen gaituztenak. Internet eta sare sozialekiko dependentzia sortzeaz gain, depresioa eta bakardadea bezalakoak sorrarazi ditzake (Bargh eta McKenna, 2004).
4.1.2 Erabilerekiko pertzepzioa
Bigarren puntu honen helburua, Instagramen neska gazteek duten erabileraren inguruan egin duten balorazioa aztertzea da.
3. grafikoan ikusi bezala, gehiengo zabal batek Instagramen orduak eta orduak eman ditu. Hala eta guztiz ere, %64k uste du sare sozial honen erabilera egokia egiten duela. Horren aurrean, galdera erantzuteko emandako beste aukera, erabilera txarra hor igarotzen den denborarekin erlazionatzen dena, %36k hautatu du. Ehuneko esanguratsua da eta horren
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 51
arrazoiak aztertzeko, 4. grafikoan ikusi daiteke zeintzuk diren hori erantzuteko kezka nagusiak, izan ere, duten erabilerarekin gustura ez egoteagatik erantzun dute ezezkoa. Instagramen erabilerarekin gustura ez egoteko arrazoi nagusia, beraz, bestelako gauzak egiteko denbora kentzea dela adierazi dute 15 neska gaztek. Aurreko galderan ezezkoa erantzun dutenen eta horren arrazoiketa eman dutenen gehiengoa sartuko litzateke erantzun honen baitan. Inkestan agertzen zen aukerak zera zioen: "Beste gauza batzuk egiteko denbora kentzen dit (ikasketak, familia, lagunak…)". Beraz, aurretik aipatu moduan, Instagramen gehiegizko erabilerak ingurukoekin erlazionatzeko eta sozializatzeko eretan duen eraginak sortzen du kezka gehien. Internet interakzio sozialerako bide berri eta ezberdinetarako aukerak irekitzen dituela pentsatzen dutenak badiren arren, konektibitate sozialari ekarpen egiten diotela defendatzen dutenak ere badira (Bargh eta McKenna, 2004). Erantzun honetan txanponaren bi aurpegiak ikus daitezke: batez ere, sozializatzeko erabiltzen den plataformak erlazioak aurrez aurre izateko denbora mugatzen du. Nahiz eta, beste hainbat jarduera egiteko denbora ere mugatzen duen: ikasketak, lana, beste hainbat eginbehar, eta abar.
Orokorrean, erabileraren pertzepzioa ona dela erantzun den arren, bada zati esanguratsu bat bere bizitza erreala birtualagatik baldintzatua ikusten duena, eta ez dena eroso sentitzen horrekin. Era zuzenago batean galdetuta, 5. grafikoan ikusi daitekeen bezala, Instagram gabe gehiengo zabala berdin egongo litzateke. Baina begiratu behar ditugun 4. grafikoa: Instagramen erabilerarekin gustura ez egoteko arrazoiak (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an 16 14 12 10 8 15 6 4 2 2 3 1 1 0 Ezin diot erabiltzeari Eragin txarra du Beste gauza batzuk utzi
nigan egiteko denbora kentzen dit Iturria: propioa Nire lagunek erabiltzen dutelako erabiltzen dut, bestela oso kanpoan egongo nintzateke Beste arrazoi batzuengatik
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 52
Gehiengo zabalak ez dio gehiegizko garrantzirik eman Instagram izan edo ez izateari, horren inguruan iritzi sendorik ez izateagatik zein euren bizitzetan eragin handirik ez izateagatik. Hala ere, 30 bat gazteren erantzunak erakusten du erabileraren inguruko hausnarketa, kontzientea ala inkontzientea, bat dagoela atzean: okerrago aukeratu dutenek, lagunekin zein ingurukoekin harremana apur dezaketelako, hau da, dependentziaren adierazle. Baita dituen beste onura batzuk galdu ere: informazioa bilatzea, eguneratua egotea, eta abar. Eta hobeto aukeratu dutenek, aldiz, Instagramek sortzen duen dinamika guztiarekin apurtzeko aukera izan dezaketelako. Bi erantzun horien atzean Instagramen dinamikarekiko nolabaiteko lotura adierazten da, eta aldi berean, horrekiko beharra. Elkarrizketetara bueltatuta, 1. elkarrizketatuak Instagramen duen erabileraren inguruan galdetzean gustuko duela dio, aktiboa dela baina lagunekin hitz egiteko erabiltzen duela gehitzen du, eta ez duela inongo edukirik igotzen. Baina nahiz eta gustuko izan Instagram kentzeko ideia noizbaiten ia izan duen galdetzean zera dio: "Bai. Atzo bertan. Pues sin más, batzuetan pentsatzen dut Instagrama dela oso irreala eta heltzen da puntu batera non esaten dut: "buah, me lo voy a quitar, estoy harta". Baina gero, pues ez dakit, azkenean ez dut egiten, ez dakit zergatik" (1. elkarrizketatua, 18 urte). Nahiz eta Instagram gustatu, edo behar izan lagunekin erlazionatzeko, neke zein saturazio puntu bat ere badago, 3., 4. eta 5. grafikoekin lotuz gero, denbora galtzeko kezkarekin
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 53
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 54
6. grafikoa: Instagramen erabilera nagusiak (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an Filtroak probatu 8 Nire lagunak ez direnen argazkiak/bideoak ikusi 14 Mezu bidez besteekin hitz egin 40 Nire lagun zein ezagunen storieak, argazkiak edo bideoak ikusi Instastorieak igo 50 Argazkiak igo 14 2 Iturria: propioa 4.1.3 Erabilera nagusiak eta horien nolakotasuna
Instagramen erabilera nagusiei dagokienean, nahiz eta Instagram horrela definitu izan den: "Instagram sare soziala argazkiak igotzeko, "gustuko dut"-ak jaso eta emateko, jarraitzaileak eta jarraituak izateko, markak, pertsona ospetsuak zein katutxoen kontuak jarraitzeko balio du. Baita ospetsu bilakatzeko ere" (Verrastro et al., 2020), bere funtzio nagusia argazkiak hautatzea, editatzea eta igotzea da, gainontzekoekin momentuan momentuko uneak partekatzeko. Plataformaren bitarteaz, beraz, erabiltzaileek bidaien, lagunen, euren kontu pertsonalen zein bizi ereduaren eta beste hainbat gaien inguruko edukia igo dezakete (Garzón, León eta Trejo, 2019).
Hala eta guztiz ere, inkestetan jasotako datuek ez dute berdina azaltzen. 78 inkestatuetatik 50ek esan dute erabilera nagusia lagun eta ezagunen edukian datzala. 78tik beste 40ek, aldiz, mezu bidez hitz egitean datzala. Nahiko kontraesankorra dirudi, 78tik 14ak eta 2k aipatu dutelako instastorie-ak eta argazkiak igotzen dituztela eta gainontzekoek ez dute hori hautatu; aldiz, gehiengoak esan du besteen edukia ikusten dutela gehien bat. Baina nork igotzen ditu argazkiak eta storie horiek guztiak gehiengo horrek ikus ditzan? Izan ere, lagun zein ezagunak ez direnen argazkiak ikusten dituztela 78tik 14ak aipatu dute soilik. Bestetik, filtroak oso ospetsuak eta hedatuak dauden arren, 78tik soilik 8k
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 55
0 Bai, argazkiak edo bideoak publikazio moduan igotzen ditut Bai, batez ere jarraitzaile guztiek ikus ditzaketen storieak igotzen ditut Bai, storieak igotzen ditut baina soilik nire lagun onenak ikus ditzaten Ez, ez dut ezer igotzen Iturria: propioa erantzun dute horiek probatzen dituztela erabilera nagusi gisa. Elkarrizketatuek berdin erantzun izan dute: lehenengoak lagunekin hitz egiteko erabiltzen duen bitartean, bigarrenak informazioa batzeko erabiltzen du, gehien bat. Inkesten eta elkarrizketen kasuetan ikusi daiteke edukia igotzearen inguruko edo horrek izan ditzakeen arriskuen kontzientzia nahiko zabaldua dagoela.
7. grafikoan ere ikusi dezakegu 6. grafikoak erakutsitako kontraesana. 78tik 70ek baieztatu dute argazkiak igotzen dituztela euren Instagramen. 7. grafiko honen puntu esanguratsuena edukiaren nolakotasunean dago: erantzun gehienak, 78tik 40, dira jarraitzaile guztiek ikus ditzaketen storie-ak igotzen dituztela. Baina beste zati handi batek, 20k, soilik lagun onenek ikus ditzaketen storie-ak igotzen dituztela arrazoitu dute. Finean, instastorie-ak igotzen dira, 24 orduz soilik irauten dutenak eta profilean gelditzen ez direnak. Horren esangura instastorie-n bat-batekotasunarekin loturan agertzen da: Gazteen Euskal Behatokiak azaldu moduan, 15 eta 29 urte bitartekoen artean Instagram plataforma gogokoena da, izan ere, denbora falta dela eta, nerabeek bisuala eta iragankorra den edukia gustuko dute, eta plataforma honek aipatutako hori ahalbidetzen die (Gazteen Euskal Behatokia, 2019). Bat-batekotasuna egungo gizarte zein subjektu postmodernoaren eratzea ulertzeko elementu funtsezkoa da. "Presentismoa" aldarrikatzen duen kultura honek, beraz, kultura eta identitatea giza asmakuntzen erreprodukzio teknologikoaren bidez sor daitezkeela aldarrikatzen du, historia eta tradizioa zein oraina eta iraganarekiko harremana intermitentea bilakatuz. Horrela, subjektuaren dentsitatearen galerarekin, hau da, iraganeko agertoki modernoa alde batera utzita, pluraltasuna, desberdintasuna eta
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 56
aniztasuna nagusitu dira, komunikazioaren estasiak horri ekarpena eginez (Londoño, 2020). Gazteak dira sujetu postmoderno honen eraketan belaunaldi erabakigarria eta Instagramek eta neska gazteek duten erabilerek hori demostratu dezakete. Hain zuzen ere, 1. elkarrizketatuak Instagramen gehien gustatzen zaionaren inguruan galdetzean honakoa dio: "Gehien, gehien igual igo ahal dituzula argazkiak baina ez direnak betirako geratzen Instagramen. Porque bueno, (txantxetan) luego al final, está el anonymous y puede hacer lo que quiera. Eta abestiak jarri ahal dituzula" (1. elkarrizketatua, 18 urte). Hor ikusi dezakegu, txantxetan bada ere, badela kontziente Instagramen dagoen pribatutasun faltarekin. Pribatutasunarekin bi dira kontuan hartu beharrekoak; alde batetik, pribatutasun falta eta horrek dakarren arriskua litzateke. Bizitzaren aspektu guztiak publiko izateak pertsona zaurgarri bilakatzen gaitu eta neska gazteen kasuan hori are eta arriskutsuagoa bilakatu daiteke. Horren inguruan, kontzientzia gero eta zabalagoa dela onartzekoa da, hurrengo ataletan aztertuko dudan bezala. Hain zuzen ere, pribatutasunarekin eta jazarpenarekin lotuta zera dio 1. elkarrizketatuak instastorie-ak gustuko dituen ala ez galdetzen zaionean: " (…) bai. Baina gero, gutxien gustatzen zaizkidan gauzak dira ikustea storie-ak non agertzen dira neskak haien ipurdiak igotzen eta gero, mezu nazkagarriak jasotzen" (1. elkarrizketatua, 18 urte). Adierazpen honekin ulertzera ematen duena da bere gorputz atalak erakusten dituen neska batek erraz asko jaso ditzakeela iruzkin lizunak eta izan daitekeela jazarria bere pribatutasunaren kontra. Beraz, publikotasun horrek ere mutilei eta gizonei jazarpenerako aukera berriak ematen dizkie, nahiz eta kontua pribatua izan eta horiek jarraitzaile moduan onartuak izan diren. Horrek ez baitie horrelako iruzkin lizunak jartzeko eskubiderik ematen. 2. elkarrizketatuak, aldiz, pribatutasunaren beste aldea adierazten du:
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 57
Edukia igotzeko arrazoi nagusia "gustatzen zaidalako" da, baita igotzeko zein ez igotzeko beste arrazoi garrantzitsua "nahi dudalako" da. Bi erantzun hauek atzetik dagoena ez azaltzearekin batera, norbanakoaren nahi edo erabakira mugatzen du edukia igotzeko edo ez igotzeko zergatia, atzetik egon daitezkeen ezkutuko arrazoiak azaleratu gabe. Hala ere, neska gazteen pertzepziotik, gehiengo handi batek bere nahierara igotzen du edo ez du igotzen edukia Instagramen. Hori da eurek uste eta defendatzen dutena, kanpoko eragin edo faktoreak aintzat hartu gabe. Badira beste arrazoi multzo bat harremanei egiten diela keinu: oroitzapenak gordetzeko, besteek ikus dezaten (eskaparate logikatik), crush-ak (gustuko duzunak) erantzun dezan zein jendea ezagutzeko. Neurri txikiagoan erantzun badira aukera hauek, argi ikusten da ez dela soilik norbanakoak bere nahiak asetzeko edukitzen den jokabide bat Instagramen edukia igotzearena ala ez, baizik eta jarraitu eta jarraitzaileekin interakzioan hartzen duela zentzua baita. Eta horren arabera, modu kontziente zein inkontzientean, jokatzen dute 8. grafikoa: edukia igotzeko edo ez igotzeko arrazoiak (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an 3,5 3,5 1,75
8,77 10,52 54,37 17,54 Gustatzen zaidalako Nahi dudalako Oroitzapenak gordetzeko Besteek ikus dezaten Crush-ak erantzun dezan Pribatutasuna gordetzeko Jendea ezagutzeko Iturria: propioa
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 58
neska gazteek. Izan ere, sare sozialak, eta hortaz, Instagram, espazio biziak dira eta nahiz eta pertsonak iraunkorki eta elkarreraginean batera garatzen diren, norberak zehaztu dezake zein izango den ko-garapenaren baitan inposatuko dituen baldintzak, Sare Gizartearen baitan. Beraz, Castellsen arabera, ezin daiteke Interneten eta sare sozialetan dagoen ekintza indibidualtzat jo soilik, elkarreragin sozialetik baztertu. Bizitza birtuala fisikoa baino sozialagoa da (Castells, 2014). Ikuspegi positibo batetik eutsiz gaiari, Web 2.0ak egiten dio erreferentzia Interneten dimentsio sozialari garrantzia ematen dion espazioari, sare sozialei. Elkar trukaketa honek subjektuari bere burua eratzeko aukerak sortzen dizkio, besteekiko elkarreraginean eta horiekiko desberdintasunean. Beraz, sare soziala pixkanaka ekarpen indibidualez eratzen bada ere, sare soziala da kolektibitate horren elementu nagusia (Caldevilla, 2010). Hala eta guztiz ere, ezin dugu ahaztu, Instagramen nagusitzen den harreman eredu eta dinamikak gizartean nagusi diren horien ispilu direla, eta beraz, ekarpen indibiduala horiekiko baldintzapean soilik ulertu behar ditugu. Bestela, norbanakoen ekintzak isolatu eta horiek pairatzen dituzten eragin sozialetik guztiz kanpo hartuko lirateke kontuan, horien atzean dagoen logika ezkutatuz. Hala ere, hurrengo ataletan sakonduko dut horren inguruan. 8. grafiko honetan, bukatzeko, badago elkarrizketatuekin bat datorren kezka bat ere, edukia igotzeko edo ez igotzeko erabakigarria izan daitekeena: pribatutasuna gordetzea. Beraz, aurretik aipatu bezala, badago sareek sor dezaketen arriskuen inguruko kezka edo kontzientzia bat, eta pribatutasunarekiko hartzen den posizioa horren adierazlea da. Erabileren atalarekin bukatzeko, horien pertzepzioan eta filtroen erabilpenean sakonduko dut. Nahiz eta inkestatuek aipatu edukia igotzea dela erabilera gutxien duena Instagramen, erabiltzaileek orokorrean besteen edukia ikusteko erabiltzen dute plataforma, eta beraz, modu batean edo bestean guztiz elkar loturan daude edukia igotzearekin; kontuan izanda, gainera, Instagram edukiz hornitzen den sare sozial bat dela.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 59
9. grafikoa: edukiaren arabera gehien gustatzen dena (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an 22 2 51 6 15 11 9. grafikoan ikusi daiteke zeren arabera dute gustuko inkestatuek Instagramera igotzen duten edukia. Erantzun gehien jaso dituen aukera lagunekin agertzea da. Beste behin, argi gelditzen da Instagram auto-erreferentzialitatea eta lagun taldeak sakontzeko espazio direla. Beste alde batetik, irudi propioak ere garrantzi handia du, norbanakoa ateratzen ez den argazkiek eta postureoak bezala. Honakoak ere, aurretik aipatu den eskaparatismo logika horri erantzuten diote.
Ni agertzen ez naizenean Nire lagunekin agertzea Nola agertzen naizen Postureoa Filtroak
Iturria: propioa Izan ere, sare sozialak garenaren eskaparate dira, eta gure alderik onena erakustea dute helburu, bereziki, gazteen artean. Horretan datza argitaratu egiten denaren aukeraketa, irudi pertsonala puzteko egiten dena. Fenomeno honek gizarte eredu birtual, sinplifikatu eta hedonista bati erantzuten dio, non arrakasta sozialaren frogak irudi eta bideon bidez neurtzen diren, ospea eta nabarmentasuna bultzatzea helburu (Del Prete eta Redon, 2020). 2. elkarrizketatuak aipatzen duen moduan, Instagramen beti igotzen da gure bizitzaren aspekturik onenak eta horregatik askotan arrakasta dute bidai zein bizitza ona dutenen Instagram kontuek, denok nahi dugun bizitzaren eskaparate direlako. 9. grafikoan jende famatua kopiatzearen aurretik, azkenengo irizpidea norberaren edukia gustuko izateko filtroak badiren arren, 10. grafikoak inkestatuak izan direnen artean dagoen filtroen erabilera hedatua demostratzen digu.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 60
Izan ere, erantzun dutenen ia hiru laurdenek erabiltzen dituzte filtroak, nahiz eta eurentzako filtroak ez diren igotzen duten edukia gustuko izateko arrazoi nagusia. Filtroek argazkian dugun itxura aldatzeaz gain, koloreak eta efektuak gehitu ditzakete, gure aurpegia edo gorputza distortsionatu gabe. Hala ere, oso ezaguna da azkenaldian distortsioa ahalbidetzen duten filtroek duten ospea. 9. grafikoan ikusi bezala, edukiaren arabera gehien gustatzen den bigarren elementua norbera nola agertzen den izanik, filtroek eragin zuzena izan dezakete horretan, gure aurpegi zein gorputza aldatuz gero, gustuko ez ditugunak aldatuz eta kanon estetikoetara moldatuz. Gainera, filtroak selfie-kin elkar loturan agertzen zaizkigu. Biak ala biak, lehen aipatutako hedonismoari egiten diote erreferentzia. Aurreko ataletan esan den bezala, filtroek fenomeno berri bat eragin dute: dismorfia digitala (Verrastro et al., 2020), atsekabe eta estres maila altua eragiten duela gazteengan euren gorputzekiko. Genero estereotipoak direla eta, fenomeno honek eragin zuzenagoa du neska gazteengan. Hori gutxi balitz, eta ulertuta Instagram moduko sare sozialak onarpen sozialera begirako tresna direla, selfie-en fenomenoa gehitu behar diogu. Honakoa ere, logika hedonista batetik, argazkiak ikusiak eta miretsiak izateko behar eta obsesio hedatuari erreferentzia egiten dion fenomenotzat har daiteke, "selfie sindromea". Erabiltzaileok gure bizitza era konpultsiboa batean besteei erakusteko beharra zein onarpena momentu oro jasotzeko kezkari erantzuten dio aipatutako fenomenoak. Horien bidez estereotipoetara egokitzeko presio sozialarekin erlazionatuta dago, zeinak itxuran oinarritutako lehiaketa sozialarekin, emakume gazteen artean eragiten duen. Selfie eta filtroekiko obsesioak jokabide nartzisistak, bakardadea, antsietatea, depresioa eta autoestimu baxua bezalakoak 10. grafikoa: filtroak erabiltzen dituzte? (ehunekoetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an %28 %72 Bai Ez Iturria: propioa
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 61
garatzeko baldintzak sortzen dituzte (Verrastro et al., 2020), eta hori zuzenki harremanetan dago neska gazteen ongizatearekin. Lehen azaldutako eskaparate logika, agertoki birtualean aritzearen harremanetan dago, hau da, gezurrak antzezteko aukerak handitzea esan nahi du, baina gezurrak esateko beharrik izan gabe. Finean, inpresio faltsuekin sortzen da honako hau, filtroak erabiltzean gertatzen den bezala (Verrastro et al., 2020). 1. elkarrizketatuak esan bezala,
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 62
Biak bat datoz, filtroen erabilerak errealitatearen eta bertsio birtualaren arteko distantzia handitzen duela. Hain zuzen ere, "dismorfia digitala" eragiten du, horrek izan dezakeen ondorioekin: zure "benetako bertsioarekin" eroso ez egotea eta Instagramen lortzen duzun bertsio hobetu hori nahi izatea etengabean. Filtroek, baina, gure bertsio hobetua emateaz gain, edertasun estereotipoetan oinarritutako bertsioa sortzen dute, hau da, erreala ez den bertsioa.
Bigarren atal honetan, alde batetik, harremanekin erlazioan, neska gazteek dituzten jarraitzaileak eta jarraituak aztertuko dira; beste alde batetik, interakzioak eta horien garrantzian sakonduko da
4.2.1 Jarraitzaileak eta jarraituak
Harremanei dagokionean, beraz, interesgarria da aztertzea, alde batetik, neska gazteentzat Instagramek zenbateko garrantzia duen harremantzeko orduan. Hau da, euren profiletan duten jarraitzaile eta jarraitu kopurua eta hori nola baloratzen duten. Baita harreman birtualen inguruan duten iritzia eta horiek nola daramatzaten aurrera, interakzio ezberdinen bidez. Eta beste alde batetik, aipatutako interakzioek zer nolako garrantzia duten euren jarduna sarean aurrera eramateko orduan. Ikerketa guztian zehar aipatu moduan, autore batzuen ustetan, sare sozialak badira harreman interpertsonalak garatzeko aukera berriak ematen dituzten agertokia; hain zuzen ere, gazteen artean eta heldutasun prozesuan garrantzia berezia hartzen du honek, bada berdinekin erlazioak mantentzeko tresna garrantzitsuena bilakatu da. Gaztaroaren parte bilakatu dira eta horien egunerokoan daude txertaturik, askotan funtsezko elementuak baitira erlazioak garatu ahal izateko (Blanco, 2014). Hala ere, ezin ahaztu forma berri horiek gateen sozializazioan zer ondorio izan ditzaketen, azkenengo atal honetan ikusiko dugun moduan (Bernete, 2010). Instagram bezalako plataformetara dagoen behar eta dependentziaz gain, hau da, gazteen bizitzetan zutabe garrantzitsua bilakatzeaz gain, horren arrakasta aztertzea interesgarria da: izan ere, giza harremanetan nagusitu den loturak galtzeak, ziurgabetasuna ondorio duena, segurtasun falta hedatu du norbanakoan, etorkizunaren gaineko kontrola galduren sentsazioa zabaltzearekin batera. Horren ondorioz, nahita egindako deslotura edo arrozteak ematen ditu arrakastarako baldintzak. Hobe baita deslotzea arinena izatea,
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 63
11. grafikoa: jarraitzaile kopurua (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an 40 35
0 Asko, horietako gehienak ez ditut ezagutzen Asko, horietako guztiak ezagutzen ditut, nire lagunak edo gertukoak dira Nahiko, guztiak lagunak dira Gutxi, konfiantza handiko lagunak ditut bakarrik Iturria: propioa lotura sentimentalek sortzen duten dependentzian ez erortzeko. Harremanak mozteko gaitasuna da premiatzen dena eta "gustuko dut" zein jarraitzaileen logikak horri erantzuten dio, azaleko harremanak zeinek ez duten eduki sakonik (Vázquez, 2008). Paradoxikoa da, izan ere, sare sozialen azken helburua bada aparatu teknologiko eta plataforma birtual hauen bidez, mundu hotz honi aurre egiten dion mundu beroago bat simulatzea, horren atzean norbanakoek bizi duten atsekabea isilaraziz. Hain zuzen ere, harreman nartzisistek ezkutatzen dute atsekabea: "ni"-a besteek nitaz zer pentsatzen duten horretatik abiatzen da, errealitatearen zentzutik aldentzeko eta identitatea plastilina moldagarri bat izango balitz bezala tratatzeko (Ámerico, 2018). Harremanak ere horren eraginak sufritzen dituzte, arinak, azalekoa eta superfluoak balira bezala hartzen dira, behar ditugunean erabili eta hurrengo egunean zaborrera botatzeko.
11. grafikoan, hain zuzen ere, inkestatuen ia erdiak jarraitzaile asko dituela erantzun du, gehienak ezagutzen ez dituen arren. Esan beharra dago, oso zabaldua dagoela jarraitzaile asko dutenaren ideia, nahiz eta gero zenbakietan batzuentzat eta besteentzat askoren kuantifikazioa oso ezberdina izan. Erantzun gehienak lehenengo aukerara bideratuak egon arren, badira erantzun dezente, asko, nahiko eta gutxi erantzun arren, komunean zerbait dutenak: guztiak ezagunak edo lagunak direla. Multzo handi bati ez zaie inporta ezagutzen ez duten jendea izatea jarraitzaile moduan; beste askok, aldiz, ezagunak direnak soilik dituzte. Txanponaren bi aurpegiak: jarraitzaile gero eta gehiago, orduan eta estatus handiagoa Instagramen, nahiz eta asko ez ezagutu eta horrek intimitatea edo pribatutasunarekin apurtu, arriskutsua izateraino. Eta beste alde batetik, ospe hori
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 64
12. grafikoa: jarraitzaile kopurua (ehunekoetan) Iturria: propioa 18 16 14 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an 2000 inguru 16,1 13,3 12 10,3 10 8 7,3 7,3
Jarraitzaile kopuruari dagokionez, 12. grafikoa bat dator 11. Grafikoan ikusten den tendentziarekin. Zati handi batek jarraitzaile asko ditu, denak ezagutu ez arren. Gero behera egiten du jarraitzaile asko baina ezagunak dituztenen kopurua. Jarraitzeko, berriz gora egiten du hainbeste jarraitzaile ez dutenak baina denak ezagunak direnak. Eta bukatzeko, oso gutxik dute jarraitzaile gutxi, nahiz eta denak oso gertukoak izan. 78 inkestatuetatik %16,1ak erantzun du 1000 jarraitzaile inguru dituela. %14,6k 1000 jarraitzailetik gora dituztela; hau da, %30,7k 1000 jarraitzaile edo gehiago ditu, inkestatu guztien laurden batek baino gehiagok. Bestetik, 600 bat jarraitzaile izatea ere ohikoa ematen du: %13,3k hori erantzun dute eta kantitate antzeko zifrek ere ehuneko handiak jaso dituzte. Aldiz, 300 jarraitzailetik beherakoak oso ehuneko txikiak dituzte. Hor bada sare sozialek irekitzen duten ate bat: errealitatearen eskala aldatzea. Hau da, sare sozialetan "lagun" edo "ezagun" kontzeptua zein den ikustea interesgarria litzateke, errealitatean, hau da, aurrez aurreko harremanean esanahi berdina duen ikusteko. Eskalaren nozioarekin harremanetan egon daiteke konfiantzazko ezagun/lagun kontzeptuaren hutsaltzea: harremanak lausotu dira eta Instagramen horiek ulertzeko modua leundu eta erraztu da. Beraz, ezaguna den eta jarraitzeko moduan dagoen pertsonaren kategoria oso zabala dela atzeman dezakegu. Zabala da, ez duelako esfortzu
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 65
larregi suposatzen "nire ezaguna" izatea eta horregatik jarraitzaile moduan edukitzea nire sarean. Aldiz, bizitza errealean ezaguna izatea baditu inplikazio gehiago: kaletik agurtzea, hitz egitea, inplikazio emozionalak izatea, arduratsua izatea harremanarekiko eta abar. Instagramen aldiz, hartu-eman hori askoz lausoagoa denez, jarraitzaile gisa izatea herriko jaietan bi hitz gurutzatu nituen lagun baten laguna, erraztu egin da. Hortaz, kostu handia suposatzen ez duen jarraitzaileak zenbaki bat gehiago dira Instagram kontuak estatus bat lor dezan. Aldiz, badira neskak nahiago dutela modu intimo eta ez oso publikoan garatu euren jarduna sare sozial honetan, bere hurbileko lagunekin soilik partekatuz. 1. elkarrizketatuak esaten duenaren arabera,
" (…) nik daukat 414 jarraitzaile eta jarraitzen ditut 652. Baina, nik jarraitzen ditudanak, pues dira en plan, yo que se, nik ikusten dut El Conquis, eta jarraitzen dut uno que me gustaba de aquí, beste bat hemendik eta horrela. Eta gero, nire jarraitzaileak bai ezagutzen ditut, guztiak. Beldurra ematen didalako que me vea gente que no conozco. (…) En plan, ezagunak, nik pertsona hori ikusiko banu besarkada bat emango nioke. De confianza minimo bat bai" (1. jarraitzailea, 18 urte). Kasu honetan ikusi daiteke baduela pribatutasunaren inguruko kontzientzia, eta edukia bideratzen duela gehien bat lagunei. Hala ere, kuriosoa iruditzen zait horrenbeste konfiantzazko lagun izatea. Beranduago ikusiko denez, 1. elkarrizketatzaile honek guztiz bideratzen du Instagramen erabiltzen duen jarduna gertuko lagunei, hasierako grafikoetan ikusi dugun bezala, lagunekin harremantzeko tresnaren erabilera ematen dio Instagrami. Aldiz, 2. elkarrizketatuak beste joera bati erantzuten dio:
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 66
hitzetan, jarraitzen duen guztien bizitza ez zaio axola baina konpromisoagatik jarraitzen ditu, izan ere, ezagunak izan arren Instagramen izateak badu ardura bat eta bizitzako momentu batean ezagutu duzun horri zure Instagramen lekurik ez egitea itsusi gelditu daiteke. Nahiz eta lehenengo grafikoetan aipatu dudan moduan, gertuko lagunak soilik jarraitzaile bezala dituztela aipatzen dutenek esan, 300 bat jarraitzaile direla, 2. Elkarrizketatuak joera hori baztertu eta bere hurbilekoak, 40 bat pertsona inguru direla gehitzen du. Beranduago, zuzendu egiten duen arren: "Lehen esan dizut 40 zirela, baina igual gehiago dira. Ahora que lo estoy pensando me parecen muy pocas. Porque, es que, me muevo en círculos super diferentes por mi vida, entonces es como…" (2. elkarrizketatua, 18 urte). Hala ere, interakzio eta harremanetarako batez ere gertuko lagunak ditu, 1. elkarrizketatuaren kasuan bezala. Hala ere, bien arteko ezberdintasuna da 2. elkarrizketatuak bai erabiltzen duela Instagrama lagunetatik harago, eduki berria esploratzeko, bere afizioak direla medio. Hain zuzen ere, jende berria ezagutu izan du Instagram bidez. Esaten duenez, ezagutzen ez duen jendearekin ere harremanetan jarri da plataformaren bidez: " (…) Ezagutzen ez dudan jendearekin ere eh, baina gutxiago. Adibidez, hasi nintzen jarraitzen Andaluziako neska bat, rapeatzen duena. Una chavala de mi edad. Y a raíz de esa empecé a seguir como a más. Porque tenían un rollo que me gustaba o lo que sea. Eta hori, hasi nintzen interakzionatzen berarekin eta hitz egin izan dugu noizbaiten. Orduan, harreman berriak ere sortu ditut. No con una influencer, pero eso" (2. elkarrizketatua, 18 urte). Elkarrizketatuekin landutako beste gaietako bat Instagramen sortzen diren harremanen eta aurrez aurreko harremanen arteko alderaketei egiten dio erreferentzia. Atal honetan eta aurrekoetan ere landu bezala, Instagramen inguruan sortutako kezka nagusienetarikoa harremanen kalitatearekin dago harremanetan. Joera hori ez da soilik sare sozialetan gauzatu; autore batzuen arabera, postmodernitatean erlazioen nolakotasunaren parte da: "Modernitatearen muina ziurtasuna eta giza harreman sendoak baziren, segurtasun ontologikoa ematen zutenak, postmodernitatean harreman edo lotura sendo horiek lausotu egin dira, bizitza erregulatzen eta arautzen zuren instituzio indartsuak ahultzearekin batera, hala nola, familia" (Londoño, 2008).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 67
Atalaren hasieran aipatu moduan, oztopo sozialak baztertu eta harremanen arintzen bat aldarrikatzen da postmodernitatean. Sare sozialak eta Instagram errealitate horretan guztiz moldatu dira, horri ekarpena egitera datozen erlaziorako tresnak bilakatuz. Bada, mundu erreala eta bertan gauzatzen diren elkarreraginak ez dira mundu birtualetik kanpo gelditzen; erreala eta birtuala gainjarri egiten diren bi plano gisa ulertu behar ditugu. Nahiz eta egia den elkarren arteko loturen sendotasuna, mundu birtualean, lausotu egiten dela. Mundu birtuala ez da tangiblea eta jariakortasunari zein aldaketari mesede egiten dio, egungo gizartean nagusitzen den joera izatearekin batera (Del Prete eta Redon, 2020). 2. elkarrizketatua bat dator: kaleko tratua eta Instagramekoa ez da berdina. Eurei dagokionean, 1. elkarrizketatuaren arabera, nahiago du interakzioak aurrez aurrekoak direnean, eta horrek eramaten du Instagramen, askotan, mezuak edo dena delakoak ez erantzutera: "Aldatzen da, gehienetan Instagrametik ez dut erantzuten. Ez da ghosting-a, eh! (barre egiten du). Se me pasa. Eta nahiago dut aurpegira egitea dena. Niretzako erosoagoa da nik aurpegiarekin asko esaten dudalako. Eta hori mezu batekin ezin dut egin. Horregatik nahiago dut egitea aurpegira." (1. elkarrizketatua, 18 urte). Bere hitzetan, mezu baten bidez ezin da transmititu pertsonan transmititu daitekeen guztia, eta orduan, komunikazioak kalitatea galtzen du. Berarentzako gardentasuna erosoagoa denez, nahiago du aurrez aurreko interakzioak izatea, errazago komunikatzen delako. 2. elkarrizketatuak ere komunikatzeko modua aldatzen dela dio:
"Jende bat da super laguna iruzkinen bidez, baina gero ez du kaletik agurtzen. Nik uste dut hori ez dudala egiten, adibidez. Hala ere, ez da berdina. Hotzagoa da, ebidentemente. Bidali ahal dizut argazki bat edo bideo bat baina ez da berdina. Eta ere idatziz denez, ezberdina da" (2. elkarrizketatua, 18 urte). Kasu honetan ere komunikazioa sinplifikatu egiten dela dio, hotzagoa dela. Hala ere, ez du 1. elkarrizketatuak jartzen duen enfasia berdina jartzen. Ematen du bera ere hein batean dinamika horretan integratzen dela. Orokorrean, jendeak Instagramek komunikazioa errazteko ematen dituen baliabideak ia bereak egiten dituzten galdetzean, biak bat datoz: erabiltzaileek sozializazioa arintzeko eta trabak saihesteko erabiltzen dutela plataforma. Gerora ere, bizitza errealean horrela
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 68
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 69
1. elkarrizketatuak Instagramek sozializazioan izan ditzakeen ondorioak laburbiltzeko zera dio: " (…) sare sozialek atzera pausu bat izan daitezke. Zuk behin erabiltzen dituzula eragina izan dezakete harremantzeko orduan. Ohitu egin zaitezke. Nire ustez, jende gehienak galdu egin du pertsona batengana hurbiltzeko ohitura edo gaitasuna. (…) Oso erreza da jartzea "buah sí, jajajaj", baina gero hori aurrez aurre zailagoa da. Nik uste, agian, praktika hori galtzen ari garela. Ez dakit, ez nago ziur." (1. elkarrizketatua, 18 urte). Hain zuzen ere, gazteek sare sozialen erabilera kaltegarria egin dutela argudiatzeko, komunikazio esperientziaren pobretzera jotzen dute hainbat autorek. Anonimotasun sentsazioak eragiten du aipatutako pobretzea, hauek ahulagoak baitira aurrez aurre ematen diren interakzioekin alderatuz gero. Pertsonalitatearen, arduraren zein identitatearen garapena beharrean, despertsonalizazioa eragiten da, ondorio gisa egozentrismoaren gorakada duena (Bargh eta McKenna, 2004). Castellsek esan bezala, Sare Gizartean, gurea den honetan, Internet bidez komunikatzen diren sare digitalekin jarduten den arren, gizarte egozentrikoa eta indibidualista da. Honakoa ez da soilik garapen kulturalaren emaitza, jardun ekonomikoak, politikoak eta bizitza sozialak hartutako forma berrien ondorio da. Sare komunitateak, beraz, ez dira soilik interakzio errealez hornitzen, interakzio birtualekin konbinatutako prozesu baten ondorioak dira (Castells, 2014). Egozentrismoa eta indibidualizazioa, beraz, sujetua eratzeko prozesu indibidualaren ondorio da, kolektiboarekin hartu emanean dagoen konexio sarearen baitan. Instagramen harremanak egikaritzeko interakzio multzoak aztertzera sartu aurretik, horien inguruko hainbat gako plazaratuko ditut, analisia errazte aldera. Harremanak ezinbestean dira baldintzatuak interakzioengatik, eta interakzioen alderdi ezberdinez hitz egiten digute hainbat autorek. Instagram, askotan, gure alderdi onenaren erakusleiho edo agertoki bilakatzen da. Logika guztiz merkantil batekin jokatzen da bere baitan: "gustuko dut" eta jarraitzaileen bidez neurtzen da norberak duen profil landua. Interakzio gehiago jasoz gero, profil orduan eta idealagoa, zoriontsuagoa eta inspiratzaileagoa. Hala, like zein jarraitzaileekin interakzio gutxi lortzen direnean, kontua ezabatzeko aukera dute erabiltzaileek, besteen gustukoa ez den kontua egitean ari direnaren seinale baita. Autoestimu baxuarekin erlazioan dago aipatutakoa (Garzón, León eta Trejo, 2019).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 70
Gazteak famaren lasterketara integratzen dituen dinamikak, horien ongizatean ondorio okerrak izan ditzake. Instagramen geroz eta erabilera handiagoak jokabide nartzisistak, bakardadea, antsietatea eta depresioa sorrarazten ditu (Verrastro et al., 2020). Azken finean, Instagramen dugun erlazionatzeko moduek eta erabilerek harreman zuzena dute autoestimuarekin (Verrastro et al., 2020). Hurrengo atalean sakonduko dut Instagramen erabilerak dituen ondorio eta eraginetan.
4.2.2 Interakzioak eta horien garrantzia
Interakzioetan behin sartuta, lehenik eta behin, interakzio ezberdinek, inkestatuen arabera, duten garrantzia aztertuko dut. Horrekin batera, interakzio bakoitzean sartzen saiatuko naiz, elkarrizketatuek horren arabera ematen duten iritzi eta inpresioak oinarri. 13. grafikoa: interakzio ezberdinen garrantzia (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean
Iturria: propioa
Eskala honetan adierazten den bezala, 13. grafikoan, interakzio denek ez dute garrantzia bera adierazten. Eskala ulertzeko orduan, jakin beharra dago gorri ilunak garrantzirik ez duela adierazten du, eta moreak, aldiz, oso garrantzitsua dela. Erdibidean dauden koloreak, zenbakiei esleitu zaiena, geroz eta garrantzi gehiago dutela doaz adierazten, 1etik gora garrantzia irabaziz.
78 inkestatuentzat, beraz, interakzio gehienek ez dute garrantzia berezirik. Kritikek, normalean baino interakzio gutxiagok eta iruzkin negatiboek ez dute garrantzirik. Horietan eskalan 1 zenbakia hautatu dute askok. Bestetik, MZen (mezu zuzenen) bidez 2022an
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 71
piropoak jasotzea 8 asko jaso ditu, hau da, garrantzitsua da eurentzat. Hala ere, ikustekoa da nola den garrantzitsua edo zergatik uste duten dela garrantzitsua, autoestimua igotzen dielako edo oso praktika txarra izatera hel daitekeelako. Iruzkin positiboak ere 8 anitz jaso ditu, argi eta garbi baitago, lagunek zein ingurukoek iruzkin positiboak uztea ondo ikusia eta baloratua dagoela, gertukoen estimuaren seinale baita. Azken bi hauek, MZ bidezko piropoek eta iruzkin positiboek dituzte balio altuenak (8,9 eta 10).
Iruzkin negatiboek, balio oso txikiak izatearekin batera, 10 gehien jaso dituen aukera ere bada. Hau da, batzuek paso egiten duten bitartean, badira beste hainbat oso garrantzitsuak direla uste dutenak, horiek sor dezaketen kalteagatik izan daitekeelarik.
Orokorrean, esan daiteke, interakzioek ez dutela larregi inporta neska gazteen artean. Balio txikiez gain, interakzio guztiek jaso dituzte tarteko balio asko (4,5 eta 6). Batzuetan soilik ikusi daitezke erantzun adierazgarriak; adibidez, kritikek, interakzio gutxiagok, iruzkin negatiboek eta "gustuko dut"-ek inporta dute gutxien. 1 gehien jaso duten aukerak dira. Hala ere, horietako batzuk 8tik gorako balio asko jaso dituzte, hala nola, iruzkin negatiboek. Baita MZ bidezko piropoek zein iruzkin positiboek ere.
Elkarrizketatuen arabera, aldiz, interakzio hauen atzean beste errealitate bat ere ezkutatzen da. Hainbat dira jorratu diren gaiak elkarrizketetan. Ordenatze aldera, esperientzia pertsonalarekin hasiko naiz, eta pixkanaka interakzio ezberdinen bueltan egiten duten hausnarketak aztertzen joango naiz.
1. elkarrizketatuak ez ditu interakzio larregirik, edo behintzat ez ditu "gustuko dut" asko jasotzen, izan ere, argazkiak ordu txarretan igotzen ditu, ez beste batzuk bezala, ordu batzuetan igotzen dituztela like gehiago jasotze aldera. Gainera, gehien bat jardun politikoa publikatze aldera eta propaganda egiteko erabiltzen ditu instastorie-ak eta abarrak. Gauza pertsonalak ere igotzen ditu, baina bakarrik noizean behin. Iruzkinak ere jasotzen ditu, baina "mejos"-en (lagun onenak) igotzen ditu storie-ak eta horregatik jasotzen ditu iruzkinak, gertukoenak diren lagunek erantzuten dutelako.
Bere interakzioei dagokionez, "gustuko dut" eta iruzkinak jartzea horrela justifikatzen du:
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 72
irainak jartzen dizkietela eta nik egiten dut alderantzizkoa, baina bakarrik neskei" (1. elkarrizketatua, 18 urte).
Elkarrizketatu honen kasuan argi ikusten da intentzionalitate batekin erabiltzen duela Instagram eta, a priori, ez dela inertzietan erotzen. Badaki zer nolako presioa sortzen duen Instagramek; ez da presio horrekin bizi eta nahierara erabiltzen du plataforma, lehen begirada batean ematen duen bezala. Interakzioekiko ez du dependentziarik eta lagunekin harremanetan jartzeko interakzioak modu positiboan erabiltzen ditu: badaki zer suposatzen duten eta maitatzen eta estimatzen dituen lagunei demostrazio moduan erabiltzen ditu. Baita kontziente da neska gazteek bizi behar duten errealitateaz eta horri buelta eman nahian, estimulu positiboak bilatzen saiatzen da, lagunak laguntzeko eta dinamika negatiboarekin apurtzeko. 2. elkarrizketatuak, aldiz, interakzio asko dituela dio: argazkiak igotzen ditu, mezu zuzenak bidaltzen ditu eta iruzkinak jarri eta jasotzen ditu. Gainera, interakzioak gustuko ditu, betiere, interakzioaren nolakotasunaren arabera. Interakzioak jasoko ez balitu zer gertatuko litzatekeen galdetzean, zera dio: "Ez nintzateke larregi kezkatuko. O sea, yo creo que me parecería raro, pero no me preocuparía. En ese aspecto, yo creo que tengo una relación bastante sana con el Instagram. No me pongo a llorar si no tengo likes o si no tengo comentarios, me da bastante igual. Porque lo que subo es porque me apetece, no para que la gente lo vea y así. (…) ("Gustuko dut" gutxi ditudanean) bai pentsatzen dudala agian jendeari ez zaiola argazkia gustatu, baina luego digo: "bah, qué más da, si me gusta a mí"" (2. elkarrizketatua, 18 urte). Kezka puntu bat ikusten zaion arren, behin hausnartuta, ematen du pisua eta garrantzia kentzen diola besteek bere edukiaz uste dutenaz, eta "gustuko dut" gutxi jasoz gero, kontzienteki ez du jota bere burua ikusi nahi. Gainera, interakzioen atzean dagoen arrazoia 1. elkarrizketatuaren antzekoa da: lagunak babesteko, askotan, argazkietan iruzkinak jartzen ditu. Inkestatuei bezala, Instagramen garrantzia duen horren inguruan galdetzean, lehenik eta behin, honako hau erantzun dute "gustuko dut"-en erregimenaren inguruan. 1. elkarrizketatuaren arabera, kasu gehienetan like-en bidez baloratzen dira argazkiak. Bere kasuan, aldiz ez, sare sozialetan "ez delako inor". Hala ere, bizitza errealean jende asko ezagutzen du, jendearengana joateko erraztasun osoa du eta ondo jauzten da normalean.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 73
"Gero sare sozialetan ez naiz inor eta niri lo de los likes y así ez zaizkit inporta, sudo. Baina badago jende bat egiten duena lo de: igotzea argazkia eta ez badute haiek espero zuten like guztiak igotzea publikazioa storie-tara ere, like eta iruzkin gehiago lortzeko. Promozionatzeko". Hau da, jende askok "gustuko dut"-ak erabiltzen ditu promoziorako, euren profilari estatusa emateko eta eskaparatismorako. Aldiz, 1. elkarrizketatuak bizitza errealean dituen hartu emanak baloratzen ditu gehiago. "(…) Gaur egun, baloratzen delako zenbat jarraitzaile dituzun, suposatzen delako horrekin famatua zarela, "pop" (popular). A ver, haiek esaten dute ezetz, "ah, no no, eso a mí me la suda" y tal, baina daude egunero begiratzen en sugerencias de Instagram si hay alguien que conocen, amigo de no sé quién o no sé cuál, le siguen y esperan el follow de vuelta. Baina bai, horrelakoak egon badaude. Eta nahiko obsesioa da" (1. elkarrizketatua, 18 urte). Adierazpen hauen lehenengo kuriositatea zera da: elkarrizketen eta inkesten kasuan, norberari ez zaiola besteei bezain beste inporta interakzioek. Izan "gustuko dut", izan jarraitzaileak, izan iruzkinak. Inork ez ditu aintzat hartzen, baina denek adierazten dute gainontzekoek horren arabera funtzionatzen dutela Instagramen. Baita horrelako jarreren izaera obsesiboa. Dena den, argi dagoena da guztiz gurutzatzen direla like eta follow-ak Instagramen dugun jarrerarekin, neska gazteen kasuan, batez ere. 2. elkarrizketatuak bat egiten du 1.egoak esandakoarekin: jende askok Instagramen "gustuko dut" eta jarraitzaileen arabera funtzionatzen dute. "(…) Badago jendea horrela funtzionatzen duela. Nik ezagutzen dut jendea agian argazki batek ez badu X like que la borran, edo, adibidez, argazki bat beste bat baino like gehiago izaten baditu horrelako argazki gehiago igotzen dituzte. Jendeak askotan igotzen ditu argazkiak likeak bilatzen edo. Azken finea, ese es el fin, ¿no? (…) Pero al final las subes, para que la gente las vea, ¿si no, para que las subes?" (2. elkarrizketatua, 18 urte). Beste behin, ikusi daiteke Instagramek eta, orokorrean, sare sozialek zentzua hartzen dutela hartu emanetan eta, nahiz eta hedatua egon norberaren buruarekin eroso egoteko moduko edukia sortu behar dela, azken finean Instagram besteei begirako edukia igotzean datza, besteek ikusi nahi duten eta guk erakutsi nahi dugun aldea besteei zabalduz, hain zuzen ere. Beraz, bai, "gustuko dut" eta jarraitzaileen arabera funtzionatzen da; are gehiago, hori bilatzen da eta horregatik erabiltzaileak baldintzatuta daude, horrek suposatzen duenarekin.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 74
"Gustuko dut"-ekin jarraituta, zer argazki motek jasotzen duten gehien aztertu genituen elkarrizketetan. Biak bat zetozen beste behin: euren burua sexualizatzen zuten neskek jasotzen zituzten like gehien. Biek gauza antzekoak aipatzen dituzte gaiaren inguruan, tonu ezberdinekin baina atzean esan nahi berarekin. 1. elkarrizketatuaren arabera:
" (…) nire lagun bat oso harro sentitzen da bere gorputzaz. Eta oso polita ikusten denez, igotzen ditu bere argazkiak en tanga, en bikini eta halakoak. Eta bera bai dituela like asko. Es que las cosas caen por si solas" (1. elkarrizketatua, 18 urte). "Las cosas caen por si solas" adierazpenarekin hainbat dira ulertzera ematen direna: nola Instagramek nesken sexualizazioan sakontzen duen, alde batetik. Nola neska gazteak jasotzen duten kanpo eraginetatik normaltzat eta gustuko jarduera bezala hartzen duten aipatutako sexualizazioa, bestetik. Eta bukatzeko, nola like asko jasotzeak eragiten duen fenomenoaren birproduzitzea, neskek "gustuko dut"-ak jasotzeak ondo sentiarazten dituelako eta horrelako eduki gehiago igotzera bultzatzen dituelako. 1. elkarrizketatuak edukiaren birproduzioarekin, hain zuzen ere, zera dio: "(…) aipatu dudan nesken kasuan, haiek kontzienteak badirela publiko bat daukatela, gehien bat, gizonez osatua, eta agian, inkontzienteki, beharra dutela publiko hori mantentzeko" (1. elkarrizketatua, 18 urte). Oso gatazkatsua den adierazpen honek erakusten du askotan neskak horretaz kontziente izan arren, kontzienteki ere ari direla gurpil hori puzten eta erabaki propioz euren burua sexualizatzen. Eta ez da soilik "gustuko dut"-ekin gertatzen. 2. elkarrizketatuak aipatu moduan: "(…) baina es que también está el tema de que tipo de fotos subas. Rollo, si subes nudes (argazkiak biluzik edo erdi-biluzik) o lo que sea, pues la gente por el morbo te sigue" (2. elkarrizketatua, 18 urte). Jarraitzaile gehiago izateko arrazoietako bat ere, edukiaren nolakotasunean egon daiteke; konkretuki, nesken sexualizazioa bultzatzen duten kontuak direlako jarraitzaile gehiago lortzen dituztenak. 1. elkarrizketatuarekin konprobatzen saiatu ginen, eta honako hau da lortu genituen emaitzak: "Lo voy a mirar (Instagram kontua begiratzen du). Pfff… Sí. Es que, badauka bat hondartzan agertzen dela bikinian con las olas, eta baditu 800 like, eta hurrengoan, bera dago paseo batean eta 400 ditu. Erdia. (…) Nire beste lagun
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 75
Azken atal honetan, Instagramen erabilerek eta harremanek dituzten eraginetan, eta beraz, neska gazteengan suposatzen duten ondorioetan sakontzea da helburua. Lehenik eta behin, Instagramen ematen diren hainbat dinamika aztertuko ditut, hala nola, epaiketa, lehiaketa eta kritika. Dinamika horiek neska gazteen auto-pertzepzioan eta identitatean eragina izan dezakete. Beste alde batetik, ikerketa laginaren esperientzia propioan murgilduko naiz, eurek eragin eta ondorioen gaineko kontzientziarik duten ezagutzeko. Bukatzeko, marko teorikoan erabilitako edukia eta elkarrizketan jasotako informazioa konbinatuz, asmoa auto-pertzepzioari eta identitatearen eraikuntzari dagokion hausnarketa plazaratuko dut.
Hainbat dira Instagram baitan nabarmendu daitezken dinamikak. Lehenik eta behin, neska gazteek sortzen duten edukiak sorrarazten dituen sentsazio eta pertzepzioak aztertzeari ekingo diot. 14. grafikoa: besteen iritziak Instagramen duen garrantzia (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an
Iturria: propioa
14. grafikoan ikusi ahal denez, nahiko orekatuak daude eskalan zenbaki guztiak. Hala ere, 1, 2 eta 3 balioen bueltan, 8, 9 eta 10 balioen bueltan baino erantzun gehiago kontzentratzen dira. Horrek zera esan nahi du: 26 inkestatuk garrantzia gutxi ematen diotela besteek euren inguruan izan dezaketen iritziaz, garrantzia nahiko edo oso handia ematen dutenen 15 inkestaturen aurrean. Erdiko balioetan ere, hainbat izan dira 12 7 7 11 11 9 6 5 7 3
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 76
15. grafikoa: Instagramen igotzen den edukian irainek edo kritikek duten eragina (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an Berdin dit Gaizki, zuzenean ezabatzen dut Gaizki, hurrengoa ez dut horrelakorik igoko Gaizki, Instagrametik desagertu nahi dut 60 50 40 30 20 10 0 48 Iturria: propioa inkestatuen erantzunak. Baina horiek ez dira oso esanguratsuak, izan ere, ez dutelako garrantzia ez handirik ez txikirik erakusten; gehiago litzateke gaiaren inguruan posizio argirik ez dutenen erantzuna. Beraz, inkestatuen erantzunak ikusita, a priori, esan daiteke besteen iritziak ez duela eragin handirik neska gazteen artean, edo behintzat ez diote garrantzia handirik eman nahi horri.
15. grafiko honetan ere, joera nahiko antzekoa da. 78tik 48k berdin zaiela erantzun dute eta 30ek, aldiz, eragin txarra duela eta horren aurrean neurriak hartuko lituzkeela. Irainek eta kritikek berdin diela erantzun duen multzoa bat dator zenbakietan 14. grafikoetan 1, 2, 3, 4 eta 5 balioak hautatu dutenekin: 48 inkestatu. Honakoan 2k erantzun dute aukera erradikalena: gaizki, kritika edo irainak jasoz gero Instagrametik desagertu nahiko lukete. Eta 14. grafikoan besteen iritzia oso garrantzitsua dela beste 3k adierazi dute. Hala ere, berdin zaiela gehiengo batek erantzun arren, 30ek horren inguruko kezka adierazi dute, gradu handiagoan ala txikiagoan.
20k erantzun dute nahiz eta irainak jaso, momentuan ez luketela erreakzionatuko baina aurrerantzean horrelako edukirik ez igotzea eragingo luke. Hau da, euren jarduna baldintzatua edo eraginda ikusiko litzateke horrelako komentario edo kritikak jasotzean. Azken finean, autokontrola eta autobigilantzia ezartzen dute neskek euren buruei. Marka pertsonala logika horren baitan mugitzen dela aipatzen du Gehl-ek, norbanakoaren erregulazio forma bat baita, kapital pertsonala eraikitze eta hortik onura ateratzea helburu duena (Gehl, 2011). Gorputz irudiarekin ere harremanetan dago, izan ere, auto-
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 77
objektibazioa loturan dago gorputzaren bigilantziarekin. Itxuraren gaineko kontrolaren bigilantziarik gabe ezinezkoa da estandar soziokulturalak betetzea eta iritzi negatiboak saihestea (Stevens, 2006).
16. grafikoan ikusi moduan, 78tik 75 inkestatuek baiezkoa erantzun dute Instagram emakumeak ia epaituak diren galdetu zaienean. Baiezko borobil bat jaso da galdera honetan eta horrek erakusten du, aurreko ataletan aipatu moduan, Instagramen barne dinamikaz jakitun eta kontziente direla egun neska gazteak. Horregatik izan daiteke iruzkin ezkorrak jasotzean paso egitea eta horren garrantzia kentzea, horren eraginak pairatzea saihesteko.
Epaituak izatearen arrazoiak galdetzean, argiago ikusi daiteke zer dela eta uste den direla epaituak, eta autoobjektibazioa
eta sexualizazioa dagoela epaituak izatearen fenomenoaren atzean. 17. grafikoak erakusten du atzetik egon daitezken arrazoiak inkestatuak izan diren neska gazteen arabera.
17. grafikoan, hain zuzen ere, epaituak izateko arrazoi nagusia gorputza erakusteagatik dela argia da. 78 inkestatutik 61ak erantzun du hori dela, euren iritziz, arrazoi nagusia. Hala ere, beste bi aukerak ere hainbatek aukeratu dituzte. Alde batetik, kanonetatik kanpo kokatzen diren argazkiak igotzeagatik, hau da, argazki "arraroak" (zentzu komunean) igotzeagatik ere izan daitezke epaituak, 78 inkestatutik 27k aukeratu bezala. Zein itxusi ateratzeagatik, 78tik 14k erantzun moduan. Ikusi daitekenez, kontrola eta bigilantzia mahai-gaineratzen dituen grafikoa da honakoa, auto-zentzura dakarrena atzetik; baita kanonetara egokitzeko beharra. Gorputza erakustearen auziarekin paradoxikoa da: emakumeak epaituak dira horregatik baina aldi berean, aurreko atalean aipatu moduan, 16. grafikoa: Instagramen neskak epaituak diren ala ez (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraaldeko ikastola batean 2022an 3 75 Bai Ez Iturria: propioa
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 78
17. grafikoa: neskak Instagramen epaituak izateko arrazoiak (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an 70 60 50 40 30 61 20 10 0 27 14 Argazki arraroak igotzeagatik (kanonetatik kanpo kokatzen diren argazkiak) Itxusi ateratzeagatik Gorputza erakusteagatik Iturria: propioa like gehien jasotzen duten argazkiak biluztuak agertzen direnak dira. Beraz, nesken sexualizazioak bi funtzio betetzen ditu: alde batetik, begirada maskulinoa asetzea eta eurei begirako edukia sortzea Instagramen, horrek suposatzen duen kanonak aplikatuz, presioa eraginez eta gorputz irudiaren gaineko etengabeko errebisioa eraginez; eta beste alde batetik, nesken epaitzea hedatzea, emakumeek duten jarrera eta disposizioagatik kritikatuz, gaizki sentiaraziz eta beste behin, euren gorputzaren eta itxuraren gainean izan behar duten diziplina azpimarratuz. Sexualizazioaren fenomenoa, hain zuzen ere, komunikabideek hedatzen laguntzen dute. Dudarik gabe, objektibazio sexualerako iturri nagusienetarikoak direla eta. Etengabe komunikabideek adierazten duten kosifikazio sexualak eragin zuzenak ditu emakumeengan: besteen gorputza etengabe agertzen zaie kosifikatua komunikabideetan, hortik gorputzak duen garrantzia barneratu eta jarrera horiek ikasi egiten dituzte, besteen begiradaren aurrean objektu moduan agertzea normalizatzen baitute (Stevens, 2006). Hori gutxi balitz, ez da norbanakoak indibidualki pairatzen duen fenomeno bat; epaitzearekin batera bada nesken auto-objektibazioan sakontzen duten beste dinamika kaltegarri bat: lehiaketa. Fardoulyk azaldu moduan, bi modutan ahal du Instagramek eraginak sortu emakume gazteengan, nagusiki lehiaketak zein alderaketak gorputzaren eta itxuraren gaineko kezkan eta auto-objektibazioan oinarrituta: alde batetik, irudietan oinarritutako plataforma den heinean, erabiltzaileak etengabe dituzte euren itxura gainontzekoekin alderatzeko aukerak. Bestetik, erabiltzaileek edukia igo aurretik, ahal dituzte filtro bidez aldatu eta horiek behin eta berriro errepasatu, bertsio onena lortzea
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 79
18. grafikoa: Instagramen lehia sustatzen da (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken arabera, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an 9 Iturria: propioa helburu. Finean, Instagramen argitaratzen diren argazkiek edertasun ideal sozialak indartzen dituzte eta erabiltzaileek irudietan ikusten dutena haina erakargarria ez izatearen kezka zein auto-objektibazioa eta gorputz atsekabea sorrarazten dute (Fardouly et al., 2018).
78tik 14k soilik erantzun dute itsusiak ateratzeagatik direla epaituak neskak Instagramen. Hala ere, oso garrantzitsua den erantzun bat da, izan ere, gaztaroan korporalitateak garrantzi are eta handiagoa du eta itxurak eta gorputz-irudiak kezka handiak sortzen ditu. Gizon zein emakumeen kasuan, gaztaroan itxurarekiko ardura lar handia da, baita gorputza gainbaloratua dago. Batez ere, ingurukoen balorazio ezkorrak dira gorputza atsekabea garatzeko faktore nagusienetarikoa, gazte gaztetatik, eta luzaroan arazo emozionalak sor ditzake (Peris, Maganto eta Kortabarria, 2013).
16. grafikoan bezala, 18. grafikoan ere, Instagramek lehiaketaren dinamika sustatzen duenaren inguruko galderan, baiezkoa borobila da. Beraz, lehiaketarako agertokia da Instagram, bere horretan inongo onurarik egiten ez diolarik neska gazteei ezta edozein gazteri. Lehiaketa egon badagoela kontziente da inkestatuen gehiengo handia, baina horren atzean zer ezkutatzen den ikustea garrantzitsua da.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 80
Lehiaketa, beraz, gure itxuraren eta gorputz irudiaren araberakoa da, hau da, honetan oinarritzen da erantzun guztien arabera. Erantzun nagusiak: besteek gutaz espero dutena adierazi behar dugulako plataforman. %38ak aukeratu du erantzun hori. Hau da, %38ak uste du badaudela arau batzuk ezarriak Instagramen eta hori dela erakutsi behar duguna, gure artean hoberen nork betetzen dituen lehiatzen garen bitartean. Beste hainbatek, %26,6ak zehazki, Instagram garenaren eskaparate delako erantzun dute. Horren arabera, gure bertsio onena ari gara erakusten plataforman, besteekin lehian gaudelarik, nor den onena ebatzi nahian. Marka pertsonalaren logikan sartzean zentzu gehiago hartuko du erantzun honen azalpenak. Azken erantzun "arrakastatsua" besteak bezain politak izan nahi izateagatik da. Honako hau, norberaren balorazio oker batetik jaiotzen da. %25,3ak hori erantzun du, orokorrean ematen den fenomeno modura edo euren esperientziatik hasita. Hala eta guztiz ere, norberaren itxurarekin eroso ez egotea eta presioa sentitzea besteen alderaketan "politagoa" izateko, jokabide arriskutsua da, autoestimua zuzenean kolpatu dezakeena.
"Politagoa" izan nahi horrekin loturan daude filtroak, baita "dismorfia digitala" deitu zaion hori ere. Hain zuzen ere, lehia horren ondorio da filtroak gehiegi erabiltzea, gure benetako irudia ez erakustea eta errealistak ez diren kanonak jarraitu nahi izatea. Momentuko irtenbidea eman dezakeen arrean, baditu bere ondorioak: zaurgarritasun emozional eta erlazionalarekin batera, emakume gazteen artean, gorputz dismorfia trastornoak zabaldu dira. Horrekin batera, sortzen dira influencerrak, Instagram zein beste sare sozialen bidez arau zein kanon batzuk indartzeko eta horien bueltan jarrera jakin batzuk gidatzeko eredu direnak, irabazi ekonomikoen truke (Verrastro et. al, 2020). 19. grafikoa: Instagramen lehiaketa izateko arrazoiak (ehunekoetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken artean, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an 10,1 Besteak bezain politak izaten 25,3 saiatzeagatik Besteek gutaz espero dutena 26,6 Garenaren eskaparate
Irizpideak bete ezean, baztertuta Iturria: propioa 38
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 81
20. grafikoa: Instagrameko filtroak konponbidea dira ala ez (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken artean, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an 37 Bai, zure aurpegia moldatu eta politagoa zara 25 Bai, behintzat gustura egongo zara zure argazkiekin 12 4 Ez, filtroak izan arren, bizitza errealean horrela izaten jarraituko duzu 0 10 20 30 40 Iturria: propioa Aipatutako dismorfia, beraz, filtroen ondorio da: gustatzen ez zaizkigun gure zatiak aldatu eta gure on-line aparientzia aldatzean datza. On-line irudien eta irudi errealen artean dagoen inkongruentziak antsietatea eta atsekabea sortzen ditu. Hauen izateko arrazoia, dituzten jarraitzaileak eragitea da, eta argi dago, batzuetan ez dela eragin ona sortzen dutena (Verrastro et. al, 2020).
20. grafikoan ikusi bezala, 62 inkestatuk uste dute filtroak ez direla konponbidea. Horietatik 37k, filtroek sortzen duten irudiarekiko kezka obsesioa dela eta argudiatu dute ezezkoa. Aldiz, 25en arabera, arazoa errealitatearen eta mundu birtualaren artean dagoen aldean dago. 78tik 16k, aldiz, ez dute filtroen erabilera era negatiboan baloratzen. Izan ere, horietatik 12k baiezkoaren alde jarri dira, argazkiarekin erosoago sentitzeko aukera ematen baitutelako. Aldiz, 4k, baiezkoa aurretiaz aipatu dudan dinamika arriskutsuarekin defendatu dute: filtroek aurpegia aldatu eta politago egotea eragiten dute.
1. elkarrizketatuak esan arren ez dituela filtroak erabiltzen, bere ingurukoek erabiltzen dituztela gehitzen du, eta kritika oso gogor eta arriskutsuarekin zera dio filtroen inguruan:
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 82
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 83
Adierazpen horrek erakusten duena, finean, "ni" birtualaren eta aurrez aurreko "ni"-aren arteko distantzia, hau da, pertsonaia ezberdin bat sortzen dela sareetan, gure bertsio hobetu bat dena eta gutaz ikusi nahi dutena erakusten duena.
Honako adierazpenak laburbiltzen du hobekien aurreko elkarrizketa zatian esan nahi zena: "Nik uste dut zure Instagramen igotzen badituzu nahi dituzun gauzak bai zarela benetan zaren pertsona. Baina hasten bazara a filtrar contenido, ahí ya nik uste sortzen ari zarela identitate bat edo pertsonaia bat. Ez dela benetako pertsonaia" (1. elkarrizketatua, 18 urte). Aipatzekoa da akademiatik identitate birtualaren egiazkotasuna aintzat hartu dela eta ez dela irrealtzat jo, izan ere, erreala eta birtuala gainjarri egiten diren bi plano gisa ulertu behar ditugu. Nahiz eta bigarren honetan loturen lausotzea eman den. Mundu birtuala ez da hautemangarria eta jariakortasunari zein aldaketari mesede egiten dio. Eta Internetera ekarrita, harremanetarako tresna edo bitartekoa izatea baino, esperientzia ekintza bezala ulertu behar dugu, zeinak subjektua bizi, autodefinitu, erlazionatu eta identitate bat baino gehiago izatera hel daitekeen (Del Prete eta Redon, 2020). Kapitalismo berantiarrean, beraz, "ni"a proiektu erreflexibo gisa aurkezten da; identitatea, jada, ez da nozio estankoa, baizik eta landu eta eraiki beharreko zerbaitetan bilakatu da (Marwick, 2010). Gainera, kontuan hartzekoa da mundu birtualean egikaritzen den komunikazioaren zati handi bat irudien bidez egiten dela eta beraz, bitarteko birtualetan irudi hau aurkezpen karta batekin lotuta dagoela. Autoestimua geroz eta txikiagoa izan, orduan eta arazo handiagoak dituzte gazteek euren gorputz-irudiarekin. Horregatik nahasten dute sarritan euren gorputz-irudia sareetan sortzen duten irudi birtualarekin, eta ondorioz, identitatearen zentzu nahasia dute (Peris, Maganto eta Kortabarria, 2013). Azken finean, autoestimuarekin erlazio zuzena du Instagramen egiten den erabilerak. Gazteengan argazkien erabilerek eragin dute, eta ondorioek izaera psikologikoa dute. Horrelako sare sozialak erabiltzeak autoestimuan dituen eraginak bi zentzutan banatu daitezke: alde batetik, obsesioa garatzen da interakzioekiko, hau da, igotzen den edukia ikusia, miretsia eta iruzkindua izatea etengabe bilatzen da. Beste alde batetik, etengabe onarpenaren bila egotea legoke, nahi dena adierazi adierazten duten argazkiak publikatuz, mundu birtualean eman nahi den itxura erakutsiz, eta abar. Publikazio horiek, askotan, norbanakoaren bizitza pertsonal errealetik urrun dagoen errealitate bat islatzen dute eta
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 84
22. grafikoa: Instagramen edukia igotzen dutenean gustura daude euren buruarekin ala ez (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken artean, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an 3 Bai Ez 75 Iturria: propioa horrek ondorio psikologiko, sozial eta kulturalak ditu; zer esanik ez, autoestimuan izan ditzaken eraginak (Verrastro et al., 2020).
Bigarren puntu honetan, inkestatuak eta elkarrizketatuak izan diren horien esperientzia ezagutu eta euren azaletan aurretiaz aztertu diren dinamikak bizi eta horien eraginik ia izan duten jakitea izango da asmoa.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 85
23. grafikoa: gaizki sentitu dira argazki bat igotzeagatik Instagramen ala ez (ehunekoetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken artean, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an
Iturria: propioa 2. elkarrizketatuaren arabera, aldiz, argazkiekin eroso sentitzea zaila da.
"Uff (hasperen egiten du). Nik uste asko kostatzen dela eroso sentitzea argazki batekin. Azkenean, jarraitzaileen araberakoa da ere. Jarraitzaile asko baldin badituzu, o te importa una mierda lo que subas o todo lo contrario. Azken finean, jende askok ikusten du igotzen ari zaren hori. Agian ez jende guztia, baina badago zati bat igual que lo analizan más o así. Entonces estas más pendiente de subir X cosas o de no subir" (2. elkarrizketatua, 18 urte). 2. elkarrizketatuak aipatu moduan, igotzen diren argazkiak ikusiak eta miretsiak izateko behar edo obsesioa hedatu egin da, "selfie sindromea", adibidez, horren adierazle da . Bizitza pertsonala modu konpultsiboan erakusteko beharraz gain, etengabeko onarpena bilatzen da etengabe eta gainontzekoei gustuko izango zaien identitatearen eraikuntzan autoestimu baxua demostratzen du (Verrastro et al., 2020). "Gustuko dut"-ek ere, mundu birtualaren baitan onarpena ordezkatzen dute. Horiekiko, edo bestelako interakzioekiko, dependentzia izango dute autoestimu baxuko erabiltzaileak, izan ere, bere burua definitzeko eurekiko dependentzian jarduten dute eta geroz eta irudi gehiago partekatuko dituzte onarpen horren bila (Garzón, León eta Trejo, 2019). Horrek ez du esan nahi noizbaiten gaizki sentitu ez direnik argazkiak igotzean. Hain zuzen ere, 23. grafikoak adierazi moduan, %33a noizbait gaizki sentitu da argazki bat igotzerako orduan. Aldiz, gehiengo handi bat, %67a, ez du horrelakorik sentitu inoiz ez.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 86
24. grafikoa: Instagramera edukia igotzean zer sentitzen duten (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken artean, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an 45 40 35
4 3 0 Iturria: propioa Argazkiak edo edukia igotzean zer sentitzen duten galdetu zaienean, erantzunak oso harrigarriak izan dira, eta hein handi batean, positiboak ere bai. 24. grafikoak, beste behin, neska gazteentzako edukia igotzeak inolako sentimendu esanguratsurik sortzen ez diela adierazten du.
24. grafikoak adierazi bezala, hortaz, 78tik 40k erantzun dute ez dutela ezer berezirik sentitzen. Hau da, erdiak baino gehiagok ez diote garrantzia berezirik ematen edukia igotzeari, eta beraz, ez dute euren burua baldintzatua ikusten edukia igotzerako orduan. 78tik beste 32k poztasuna sentitzen dute edozer igotzerako orduan, eduki polita igotzen dutelako. Eta beraz, sentimendu positiboak sentitzen dituzte, igotzen dutenaz harro daudelako. Sentimendu positiboekin jarraituta, 78tik 4k erantzun dute zirrara ere sentitzen dutela, hau da, emozionatu egiten direla argazki edo edukia igotzerakoan. Beraz, guztira 76 erantzun egon dira sentimendu positiboetara bideratuta.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 87
sentitu dute, gustukoa izango den ala ez eraginda. Sentimendu negatiboei dagokienean, inpotentzia bezalakoa ez du inor sentitu. Laburbilduz, orokorrean sentsazio onak jasotzen dituzte edukia Instagramera igotzean.
Nahiz eta 24. grafikoan gehiengoak adierazi sentimendu positiboak sentitzen dituela edo ez duela ezer berezirik sentitzen edukia igotzean, 23. grafikoan bezala, 25. grafikoan ikusten da %28ak noizbait presioa sentitu duela edukia igotzeagatik. Egia da %72ak ez duela horrelakorik sentitu. 23. grafikoan eta honakoan, nahiz eta gehiengoa ez izan 78 inkestatutik zenbaki handi batek sentitu du presio edo dena delako kanpo eragin bat edukia igotzerakoan eta jarduna Instagramen aurrera eramateko orduan.
26. grafikoan, aldiz, 78tik 71 neskak adierazi dute Instagramera edukia igo aurretik birritan pentsatzen dutela. Emaitza horien atzean jardun kontziente bat dago: dena delakoa arrazoia, edukia igotzea ariketa kontziente bat bilakatzen da, eta horren ondorioak badira argazki edo bideo bat igotzerako orduan, horren zabalpena eta igotzearen ondorioen inguruko hausnarketa eta balorazioa egitea da. Hau da, autobigilantzia batek gure burua baldintzatzea. Hala ere, ez du zertan ariketa negatibo bat izan behar: Instagramen edukiak izan dezaken zabalpena edo gure 25. grafikoa: Instagramen edukia igotzerakoan presioa sentitu duten ala ez (ehunekoetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken artean, Ezkerraaldeko ikastola batean 2022an 28 Bai Ez 72 Iturria: propioa 26. grafikoa: Instagramen edukia igo aurretik birritan pentsatzen duten ala ez (erantzun kopuruetan) 16 eta 18 urte bitarteko nesken artean, Ezkerraldeko ikastola batean 2022an
Iturria: propioa
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 88
bizitza intimoa publiko egiteak dakartzan arriskuak saihestea aukera bat izan daiteke. Hala eta guztiz ere, beste aukera bat da besteek edukiaz izango duten iritziaren bueltan hausnartzea, eta birritan pentsatzea hori igo ala ez.
1. elkarrizketatuak, hain zuzen ere, azken idea honi indarra ematen dio:
Edukia igo aurretik birritan pentsatu behar izatea ez da soilik itxura arrazoi, baizik eta pribatutasuna gordetzeko ariketa bat izan daiteke. Hala eta guztiz ere, bigilantzia kontziente bat egin behar izateak demostratzen du Instagramek dituen arriskuak neska gazteentzat, izan itxuraren gainean gainontzekoak egiten duten balorazioaren eraginengatik, izan jazarpenerako agertoki izateagatik.
Azken atalarekin eta analisiarekin bukatzeko, bi dira jorratuko diren alderdiak: alde batetik, ikerketan zehar aipatu baina sakonean aztertu ez dena, erasoen alderdia, hain zuzen ere; eta bestetik, Instagramen eraginak, orokorrean, dituen ondorioen nolakotasuna.
Batez ere, 1. Elkarrizketatuak hitz egiten du errealitate honen inguruan; hain zuzen ere, bere inguruko kasu batzuk aurkezten ditu, Instagramen alderdi ilunena erakutsiz: " (…) Argazkietan jartzea, adibidez: puta. Eta ez bakarrik hori. Nire lagun bati gertatu zitzaion liskar bat izan zuen beste neska batekin, le llama puta tal tal tal, eta beste neskak bere amari esan zion eta bere ama ere bai hasi zen nire lagunari puta deitzen sare sozialetan. (…) Bere inguruan ez dugu ezer esan, ni nada, baina guk uste dugu hori akosoa izan dela, eta bera egon zen bere bizitzako tarte bat oso txarto. Super hundida. Geratu zen bastante baztertuta, bakarrik. (…) Instagrameko kontutik pasatu zen a bere etxera joatea, trinbea jotzea: "eh tu, baja no se que". Bera ez zegoenez, bere arrebari iraintzea. Akoso, bullying, dena dena
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 89
dena. No llego a violencia física, baina idas de la cabeza" (1. elkarrizketatua, 18 urte). Arab eta Díazi jarraituz, Instagramek eta sare sozialek eragin txarrak ekar ditzake gazteen artean, horietan aurrera eramaten diren praktiken ondorioz. Argudio ezkor hau azaltzeko hainbat dira erabileren inguruan botatzen dituzten arrazoiak. Lehena, sare sozialek eta antzeko aplikazioek menpekotasun jokabideak bultzatzen dituztela. Bigarrena, identitatearen eraikuntzan espazio birtualean jasotzen diren feedbackak kaltegarriak izatea gazteentzat, anonimotasunetik, aldentze afektibotik, enpatia gutxirekin eta besteengan sor dezakeena ebaluatzeko elementu gutxirekin botatzen baitira. Hirugarrena, sare sozialetan aurrera eramaten diren jokabide desegokiekin erlazionatuta. Anonimotasunek, identitate faltsuek, exhibizionismoak, oldarkortasunak eta iruzurrak dira horrelako espazioetan nagusitzen diren lekuz kanpoko jarrerak (Arab eta Díaz, 2015). Gehiegikeria horiek guztiek depresioarekin, insomnioarekin, eskola uztearekin zein beste hainbat sindromerekin harremana dute. Geroz eta hedatuagoak dauden sare sozialetan, geroz eta ohikoagoak dira horrelako abusu egoerak. 1. elkarrizketatuak egindako adierazpenekin harremanetan, honakoak dira aipatutako jazarpenaren adibide batzuk: grooming-a, heldu batek ume bat sare sozialetatik engainatzea probetxu sexuala ateratzeko; ciberbullying-a, off line ematen den jazarpena egoera bat sare sozialen eta Interneten ere zabaltzea; eta sexting-a, iruzurraren bidez sareetan norbaiten irudi sexualak eskuratzea eta bestearen jarrerak aldatzen bilatzea, horiek irekitzeko mehatxupean (Arab eta Díaz, 2015). Baina horiek ez dira sareetan eta Instagramen ematen den biolentziaren adibide bakarrak. Sare sozialak identitate indibidualaren ispilu izatetik harago, genero identitatearena ere badira eta horrek emakumeen kontrako biolentzia sexuala eta horien gorputzekiko biolentzia sinbolikoa suposatzen du (Eusko Jaurlaritza, 2013). Gazteentzako, bereziki neskentzako, Instagram bezalako plataformak espazio zaurgarriak direla agerikoa da. Horrek beste hainbat fenomenori bide ematen die: sexu jazarpena, biolentzia matxista forma ezberdinak, kontrola, xantaia… Horiek eta horiekin harremanetan dauden gertakariak geroz eta ohikoagoak dira sare sozial birtualetan (Plan International, 2020). 1. elkarrizketatuak, hain zuzen ere, bere esperientzia pertsonala ardatz, horrelako pasarte labur bat azaltzen du, garrantzia gehiegirik eman gabe: "Una vez que un pavo me acoso así muy fuerte, no paraba y no paraba. Le dije: "vete a tomar por el culo". Le bloqueé y ya está. Nada más, pero sin más" (1. elkarrizketatua, 18 urte).
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 90
Autoestimuaren gaian sartuz, nahiz eta atal osoan zehar eragin eta alderdi ezberdinak aztertzean autoestimuaren irakurketa egiten saiatu, oraingoan, elkarrizketak oinarri hartuta, zuzenean autoestimuaren alderdian sakonduko da. Baita, amaieran, euren eskutik jasotako hausnarketa plazaratuko da. Instagramek autoestimuan eragiten duen galdetzean, 1. elkarrizketatuak hurrengoa adierazi du: "Depende a quien, bai. (…) Pero niri ez, baina jende gehienari uste dut baietz. En plan, nik baditut beste lagun batzuk, oso jodituak daudenak. Eta dira oso inseguras haien buruarekin. Eta igotzen dituztenean argazkiak Instagramera, sentitzen dira hobeto gehienetan daudelako babosoak que les responden. Aunque sean babosos, te sube la autoestima porque ves que gustas" (1. elkarrizketatua, 18 urte). Lehenengo adierazpen honetan ikusi dezakegu Instagramen funtsa besteen onarpena jasotzea dela. Hainbat bidetatik lortu dezakegu hori: "gustuko dut", follow zein interakzioen bidez. "Babosoen" interakzioak ere horren baitan sartu daitezke, hauek erasoak diren arren. Beraz, elkarrizketatuak esan bezala, autoestimua baxu duten neskek iruzkin lizunak jasotzean hobeto sentitzen dira, horrek zirkulu hori elikatzen duen arren. Gainera, zentzu guztiz merkantil batean ulertzen dute interakzioak. Kuantifikatzen dituzte eta geroz eta gehiago izan, orduan eta hobeto sentitzen dira: "Mira con cuantos tios estoy hablando". Eta horren arabera se sienten mejor o peor. Voy a romper con todas mis amistades si se enteran de esto, kar kar kar. Justo ayer egon nintzen lagun batekin hitz egiten. Daukagu beste lagun bat etxean arazo pilo bat izan dituena. Eta hori eragin zuzena izan du bere buruarekin eta bere harremantzeko moduan. Hace comentarios todo el rato de: "es que, mira cuantos me tiran" (mezu zuzenak bidali)" (1. elkarrizketatua, 18 urte). Adierazpen honetan ikusi daiteke, hain zuzen ere, mutilen balidazioa dela ondo sentitzeko baldintza bat neska askoren artean, eta elkarrizketatuak esan bezala, kasu honetan neskaren egoera zaurgarria izanik, horrelako interkazioekiko dependentzia adierazten du ondo sentitzeko, horrek harremantzeko arazoak ekar diezaiokeelarik. 2. elkarrizketatuak modu orokorragoan azaltzen du autoestimuaren auzia, eta besteekin alderaketan jartzen du fokoa:
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 91
Hain zuzen ere, amaierako hausnarketa aipatu diren elementuei jarraiki egiten dute: lehiaketa, identitate edo pertsonaia birtuala eta idilikoa edo perfektua dira Instagramen
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 92
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 93
Instagramen erabilerak eta bertan erlazionatzeko moduek neska gazteengan duten ondorioen azterketari amaiera emateko, ikerketan zehar aztertu diren alderdietatik ateratako ondorioak plazaratuko ditut. Horretarako, sarreran zehaztu ditudan helburuak (Ikus 1.2 Helburuak) eta metodologia atalean planteatu dudan hipotesia (Ikus 3. Metodologia) azken atalera berriro ekarriko ditut. Horiei erantzuna emateko, analisian garatu ditudan ideia nagusien laburpen zehatzago egitea da asmoa. Azterketaren garapena hasieran definitutako helburuei jarraiki egin da. Marko teorikoari eta testuinguruari esker, hiru helburuen inguruko datuak eta literatura jaso dira, aurrekariekin lan egitea posible egin dutenak. Bigarren mailako datuek ikergaia testuinguruan jartzea eta lehen erantzun posible bat irudikatzea ahalbidetu dute. Gainera, kategoria analitikoak eskaintzearekin batera, Instagramen erabilera garrantzitsuenak, erlazionatzeko joerak eta agente zein eragile nagusiak identifikatzeko lagungarriak izan dira. Inkestetan jasotako datuen eta sakoneko elkarrizketa erdi-gidatuen bidez, erabilera nagusiak zeintzuk diren ebatzi da, erlazio eredu nagusien nolakotasuna ezagutu da eta ondorio zein eragin posibleetan sakontzea lortu da. Baita genero botere-harremanen eraginpean, Instagramen indarkeria zein jazarpen kasuak ikusarazi ere; nahiz eta horien azterketarako eta Instagramen gauzatzen den indarkeria matxista forma ezberdinetan sakontzeko esku artean dugun ikerketaren pareko bat beharko litzatekeen. Analisian zehar, beraz, lehen mailako datuen bidez sortutako grafikoak eta elkarrizketetan ateratako ideia adierazgarrienak landutako literaturatik eratorritako kontzeptu zein teoriekin alderatu, kontrastatu eta analizatu dira, jarraian aurkeztuko ditudan ondorioetara heltzea helburu. Helburuetan murgiltzeko, lehen helburu espezifikoa aztertzen hasiko naiz. Lehen helburu espezifikoa honakoa da: neska gazteen gorputza eta itxura oinarri, Instagramen duten erabilera nolakoa den ezagutzea, hau da, irudia oinarri izanda nola plataforman nola erlazionatzen diren aztertzea. Helburu hau analisiaren lehenengo eta bigarren atalean ebazten da.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 94
Erabilerei dagokienean, Instagramen erabilera neska gazteen artean nabarmena dela ikusi daiteke, izan ere, gehiengo batek orduak eta orduak igarotzen ditu plataformara konektatuta. Erabilera nagusia lagun zein hurbilekoekin erlazionatzera bideratuta dago, izan ere, kontua sortzeko arrazoi nagusia lagunen gehiengoak aurretiaz zuelako da. Hala ere, kontraesan txiki bat aurkitu daiteke atal horretan: izan ere, erabilera ohikoenen artean besteek igotzen duten edukia kuxkuxeatzea dela adierazi dute, baina aldi berean, uko egin diote edukia igotzearen garrantziari. Hau da, orokorrean ez da edukia igotzen baina erabilera nagusia besteen (lagunen eta gertukoen) edukia ikustea da. Kontraesan horrek hainbat galdera ireki dituen, oso interesgarriak, eta Instagramen erabileren bueltan sortu den kontzientziarekin harremanetan egon daitezke. Bada, etorkizuneko ikerketa posible baten aurrean geundeke, izan ere, ikerketa honek ezin dio erantzunik eman aipatutako kontraesanari. Kontraesan horri lotuta, filtroen auzia kontuan hartzekoa da ere, izan ere, nahiz eta gehiengo batek edukirik ez igo, aho batez onartu da filtroen erabilera. Hala ere, posible da igotzen den edukian ez, eta probak egiteko zein bideo-deietarako filtroak erabiltzea. Laburbilduz, erabilera nagusia lagunekin erlazionatzean eta eurek igotako edukia ikustean datza. Gainera, duten erabilerarekin, orokorrean gustura daude, nahiz eta gustura ez daudenen artean, %35 inguru, beste gauza batzuk egiteko denborarik ez dutela argudiatu. Hala ere, Instagram gabe hobeto edo okerrago egongo liratekeen kopuruak oso berdintsuak dira. Harremanei dagokionean, pribatutasuna da nagusitzen den elementua, hau da, ezezagunen begiradetatik norberaren edukia babestea, zuhurra izatea igotzen denarekin dituen arriskuen jakitun. Horrek, aldi berean, autobigilantzia, kontrola eta diziplina dakar. Orokorrean, inkestetan eta elkarrizketetan askok adierazi dute jarraitzaile asko dituztela, nahiz eta guztiak ezagunak ez izan. Interakzioen garrantziari dagokionez bi iritzi kontrajarri ditugu: alde batetik, esperientzia pertsonalaz ari direnean, garrantzia handirik ez dutela adierazten dute, gehien bat; baina, bestetik, beste neskez aritzean, hau da, hirugarren pertsona batez hitz egitean, "gustuko dut"-ek eta jarraitzaileek, besteak beste, oso garrantzizkoak direla azaltzen dute, elkarrizketatutako batek Instagramen funtsa hori dela aipatzeraino. Hain zuzen ere, Komunikazioaren esparruan lantzen den bezala, gainontzekoak komunikabide handien zein sare sozialen eragin negatiboen aurrean norbera baino zaurgarriagoak direlaren ustea edo pertzepzioa third-person effect edo hirugarren
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 95
pertsona efektua deritzo. Horrela, efektu hau norbanakoak masa komunikabideek zabaltzen dituzten mezuek norberarengan izan dezaketen eraginen gutxiespenaren zein norberaren gaitasunak gehiegi balioestearen bitartez gauzatzen da (David eta Johnson, 1998). Honako fenomenoak ere, beste ikerketa interesgarri baterako aukerak irekitzen ditu. Liken dinamika, batez ere, sexualizatuak agertzen diren nesken argazkietan nabarmentzen dela adierazi dute elkarrizketatuek, gorputz atalen bat agertzen den argazkietan dauden "gustuko dut" kopurua esanguratsua baita. Lehenengo helburu espezifikoa bete dela uste dut: Instagramen duten erabilera eta erlazionatzeko erak aztertu eta horietan sakondu dut. Egia da irudian eta itxuran oinarritu naizela datuak biltzerako orduan, hala ere, esango nuke joera argi bat egon dela inkestatuen artean: Instagramek irudiaren kezkan duen eraginez kontziente dira eta jakinda horrek dituen ondorioak lazgarriak direla, hori ukatu eta solik hirugarren pertsonei esleitu diete hain kaltegarriak izan daitezkeen dinamikak (filtroekin aurpegia moldatzea, "gustuko dut"-ekiko dependentzia, norberaren argazkiak igotzeko nahi edo beharra, eta abar). Beraz, ikerketa honetan ezin da ondorioztatu irudia interakzioen gidari denik. Bigarren helburua erabilera horrek neska gazteen pertzepzioan dituen eraginak ezagutzea da, pertzepzio horretatik abiatuta, hainbat fenomenotan sakonduz. Bigarren helburu espezifikoa, gehien bat, hirugarren atalean erantzuten da. Erabilerarekiko pertzepzioei dagokionean, inkestatuen gehiengoak Instagramen duen erabilerarekin gustura dagoela adierazten duen arren, elkarrizketatuek kontrakoa diote: erabilerak harrapatu egiten ditu eta askotan bat-batekotasunak saturatzen ditu. Hor bada, alde batetik, mendekotasunaren indizioetako bat. Instagramek neska gazteen pertzepzioan dituen ondorioei dagokionean, orokorrean, besteen iritziak larregi inporta ez duela adierazi den arren, Instagramek bultzatzen dituen dinamikak azaleratu dira, eta horiek emakumeak epaitzera begirakoak direla onartu da. Hiru dira nesken pertzepzioa eta autoestimua kaltetzen dituzten dinamikak: lehiaketa, besteekin etengabe alderatzen ibiltzea; epaiketa, emakumeak dena delakoa igotzen dutelako epaituak izatea; eta dismorfia, norberarekin hobeto sentitzeko filtroak erabili behar izatea. Hiru dinamika horiek kaltegarriak direla onartu da aho batez, baita eskaparatismoa nagusitzen dela Instagramen ere: bizitzaren alderdi onenak exageratuz eta
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 96
errealitatetik urruntzen den irudi bat salduz. Dinamika horiek guztiak nesken autopertzepzioan eragin eta autoestimua kolpatu dezakete. Ikerketa osoan zehar zentrala izan den kontzeptu bat mahai-gaineratzen da: Self-Brading. Hain zuzen ere, eskaparatismoak eta norberaren irudi onena saldu behar izateak indartzen du sare sozialak, eta kasu honetan, Instagram, norberaren bertsio onena saltzera begirakoak direla. Marka pertsonala, hain zuzen ere, lehiaketan dago etengabean, ahalik eta profil onena lortzea helburu; epaitua da, espero den hori eman behar eta ez lortzeagatik; eta tresna ezberdinak ditu eskura, edozein momentutan bertsio perfekzionatuari ekarpena egiteko, filtroak, kasu. Elkarrizketatuek, dinamika horietatik harago, beste hainbat ideia azpimarratu dituzte: "gustuko dut"-ekiko eta jarraitzaileekiko dependentzia edota Instagramen onarpen maskulinoa etengabe bilatzeko beharra. Beste behin, baina, gutxiengoak egin dio erreferentzia horrelako dinamiken ondorioak lehenengo pertsonan sufritu izanari. Kontrara baieztatu dute, besteen iritzia gutxi inporta zaiela, igotzen dituzten argazkiekin guztiz gustura daudela, pozik sentitzen direla eta inoiz ez dutela presiorik ez euren buruarekin gaizki sentitu. Dinamikek joera sozialak erakusten dituzten arren, ematen du ikerketan parte hartu duen lagina eragin sozial horietatik kanpo dagoela. Nahiz eta bigarren helburu espezifikoa ikerketa laginarekin bete ezin daitekeen, neska gazteen pertzepzioan eragina izan dezaketen dinamikak badirela argi gelditu da, Instagramen nagusitzen diren erabilerek eta erlazionatzeko moduek sorraraziak. Laburbilduz, bi helburu espezifikoen bidez, ikerketan zehar, baina batez ere, analisian, helburu nagusia bete dela esan daiteke: Instagram plataformak neska gazteengan izan ditzaken eraginak aztertzea da. Horretarako, neska gazteek Instagram nola eta zertarako erabiltzen duten aztertu da, baita plataforman nola erlazionatzen diren ere. Hipotesiari dagokionez, ikerketa honetan zehar aztertutako datu eta adierazpenek ezeztatu dela adierazi dute. Ikerketan aztertu diren iturriek kontrakoa esaten dute, beraz, Instagramen, 16-18 urte bitarteko neska gazteen erabilerek eta harremanek ez dute zertan eragin negatiborik izan euren auto-pertzepzioan, gehien bat itxurari eta gorputz-irudiari dagokionez.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 97
Nahiz eta ikerketa honek hipotesia ezeztatu, kezka sortzen du Instagramen efektu negatiboen gaineko kontzientziak eragin sozialen ukapena eragitea. Baita alderdi ezkor guztiak soilik hirugarren pertsona batek bizi ditzakeela ondorioztatzea ere. Azken finean, inkestatu zein elkarrizketatuek ez dute onartu horrelako dinamikek eragin zuzenak izan ditzaketela eurengan ere eta beti beste pertsona batzuei eragiten diezaieken gertakari moduan kokatu dituzte. Hala eta guztiz ere, elkarrizketaren azkenengo galdera (ikus II. eranskina) hipotesiaren bueltan hausnartzera begirako zen. Elkarrizketatuen arabera, erabilerak, orokorrean, baditu eragin txarrak neska gazteengan, izan mundu erreala eta birtuala nahastatzen direlako eta horrek identitatean eraginak dituelako, izan dismorfia digitala eragin dezakeelako, izan etengabe gizonezkoen onarpena bilatzen dutelako.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 98
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 99
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 100
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 101
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 102
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 103
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 104
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 105
1. Zergatik egin zenuen Instagramen kontua? Nire lagunekin erlazionatzeko Modan zegoelako Nire argazkien bilduma izateko Influencer zein famatuek igotzen dutena ikusteko Inguruan guztiek zutelako, nik izan ezik Deskonektatzeko Nire zaletasunaren inguruko edukia eskuratzeko (kirolak, artea, musika, politika…)
3. Zer da gehien egiten duzuna Instagramen? Argazkiak igo Instastorie-ak igo Nire lagun zein ezagunen storie-ak, argazkiak edo bideoak ikusi Mezu bidez besteekin hitz egin Nire lagunak ez direnen argazkiak/bideoak ikusi (ad. Influencerrak) Filtroak probatu
4. Zenbat jarraitzaile dituzu? Asko, horietako guztiak ez ditut ezagutzen Asko, horietako guztiak ezagutzen ditut, nire lagunak edo gertukoak dira Nahiko, guztiak lagunak dira Gutxi, konfiantza handiko lagunak ditut bakarrik Zehaztu zenbakitan:
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 106
2. ZATIA: Instagramen auto-pertzepzioa 5. Zure kontuan edukia igotzen duzu? Bai, argazkiak edo bideoak publikazio moduan igotzen ditut Bai, batez ere jarraitzaile guztiak ikus ditzaketen storie-ak igotzen ditut Bai, storie-ak igotzen ditut baina soilik nire lagun onenak ikus ditzaten Ez, ez dut ezer igotzen Aurreko galderan erantzun duzunaren arabera, azaldu zergatik igotzen duzun eduki hori edo zergatik ez duzun ezer igotzen:
Ezezkoa izatekotan, markatu zergatik: Ezin diot erabiltzeari utzi Eragin txarra du nigan (lehiaketan nago denbora guztian, nire burua gutxiesten dut, itxusi ikusten naiz…) Beste gauza batzuk egiteko denbora kentzen dit (ikasketak, familia, lagunak…) Nire lagunek erabiltzen dutelako erabiltzen dut, bestela oso kanpoan egongo nintzateke Beste arrazoi batzuengatik
8. Zure Instagramera igotzen duzun edukia erreparatuz gero (publikazioak edo instastorieak), zer da gehien gustatzen zaizuna? Argazkietan nola agertzen naizen Nire itxura moldatzeko erabiltzen ditudan filtroak Nire lagunekin eta ingurukoekin agertzen naizela Postureorako ateratzen ditudan argazkiak Ni agertzen ez naizen argazkiak (paisaia, zerua…) Jende famatuari kopiatzen dizkiedan argazkiak Beste bat
9. Eta gutxien? Argazkietan nola ateratzen naizen Nire argazkiak sinpleegiak eta aspergarriegiak direla Besteena baino txarragoak direla Beste bat
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 107
12. Zenbateko garratnzia dute argazkiak edo edukia igotzean jasotzen dituzun interakzioek? [1etik (ez da bat ere ez garrantzitsua) 10era (oso garrantzitsua da)]
Like edo "gustuko dut" asko izatea Iruzkin positibo bat ("zeinen polita agertzen zaren argazkian") Iruzkin negatibo bat – irainak MD (mezu zuzena) argazkia polita dela esaten edo piropeatzen Normalean baino interakzio gutxiago izatea Zuzeneko iraina ez, baina kritikak jasotzea
13. Nondik ateratzen dituzu igotzen duzun edukia egiteko ideiak? Modak eta tendentziak jarraitzen ditut Influencerrak kopiatzen saiatzen naiz Nire lagunen zein ezagunengandik hartzen ditut ideiak Nik neuk sortzen ditut nire ideiak Ez dut inongo erreferentziarik, argazkiak igotzen ditut eta listo
14. Aurpegia moldatzen duten filtroak erabiltzen dituzu? Bai Ez
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 108
Baiezkoa izatekotan, arrazoia hurrengoa da: Besteak bezain politak agertu behar garelako Besteek gutaz espero dutena adierazi behar dugulako Instagram garenaren eskaparatea delako Irizpideak jarraitzen ez baditugu, baztertuak izango garelako
17. Instagramen, igotzen duten edukiagatik, neskak epaituak direla uste duzu? Bai Ez Baiezkoa izatekotan, epaituak izateko arrazoia hurrengoa da: Argazki arraroak igotzeagatik (kanonetatik kanpo kokatzen diren argazkiak) Argazkietan oso itxusi ateratzeagatik Gorputz atalen bat larregi erakusteagatik
20. Uste duzu filtroak kezka horren aurrean konponbide bat direla? Bai, zure aurpegia moldatu eta politagoa zara Bai, behintzat gustura egongo zara zure argazkiekin Ez, filtroak izan arren, bizitza errealean horrela izaten jarraituko duzu Ez, filtroek kezka eta itxurarekiko obsesioa handiagotu besterik ez dute egingo
22. Zeren arabera aukeratzen duzu igoko duzun argazkia?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 109
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 110
II. ERANSKINA: Elkarrizketa irekiaren gidoia Sarrera 16 eta 18 urte bitarteko neska gazteek Instagramen duten erabileraren ondorio zein eraginak aztertzen ari naiz. Horretarako, bi dira egingo ditudan sakoneko elkarrizketak erdi-gidatuak, eta nire asmoa dituzuen erabilerak sakonean ezagutzea da. Horrekin batera, 78 bat inkesta egin ditut, ikastetxe bateko neska gazteekin. Hala ere, erabilera horien aspektu konkretuagoak eta horien balorazioa (bizipenak eta emozioak) ezagutzeko elkarrizketa batek aukera gehiago ematen dizkit. Elkarrizketa anonimoa izango da eta zuen izena ez da inondik agertuko.
Askatasun guztiarekin nahi duzuena esan dezakezue, sentitzen eta pentsatzen duzuena esateko inongo trabarik ez izan. Esan nahi duzuena adierazi eta deseroso sentiarazten dizuen horiek esan nahi ez izatekotan, aske sentitu nahi duzuen guztia isilean gordetzeko. Hala ere, edozein momentutan elkarrizketa gelditzea eta bukatutzat ematea nahi baduzue aukera ere duzue.
Zalantza edo kezkarik izatekotan, esan orain edo moztu elkarrizketaren edozein momentutan.
- Noiz eta zergatik sortu zenuen Instagram kontua?
- Gustatzen zaizu Instagram erabiltzea? Asko erabiltzen duzu?
- Noizbait nazkatu egin zara? Kentzear edo ezabatzear egon zara? Zergatik?
- Kenduz gero, zer gertatuko litzateke? Zelan aldatuko litzateke zure bizitza?
- Zer da Instagramen gehien eta gutxien gustatzen zaizuna?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 111
Zenbat jarraitzaile dituzu Instagramen? Eta zenbat jarraitu? Guztiak edo gehiengoa ezagutzen duzula esango zenuke? Eta zenbateraino ezagutzen dituzu?
- Interakzio asko dituzu Instagramen? Aktiboa zara? Zer nolako interakzioak dituzu eta zer sentiarazten dizute? Nork interakzionatzen du zurekin? Zuk ere besteekin interakzioak dituzu? Nolakoak dira eta zergatik egiten duzu?
- Instagramen harremanetan jartzeko duzun modua gero "kalean" duzunarekin antzekoa dela uste duzu? Uste duzu orokorrean horrela dela?
Esango zenuke argazkiak "gustuko dut"-en arabera baloratu daitezkeela? Eta neska baten ospea eta "popularitatea"? Zure argazkiak "gustuko dut" gutxi edo asko dituenean zer sentitzen duzu?
- Zer hartzen duzu kontuan argazki bati "gustuko dut" ematerako orduan? Besteek zer hartzen dute kontuan? Zer argazki izan ohi dute, orokorrean, "gustuko dut" gehien?
- Zer pertsonek dituzte jarraitzaile gehiago? Zure inguruan horiek zeintzuk dira? Neskak ala mutilak dira? Zergatik?
- Eta zuk nortzuk jarraitzen dituzu gehiago neskak, mutilak edo genero ezbitarrak?
- Jarraitzaile asko dituztenak aktiboagoak dira Instagramen? Zer dela eta?
- Zeintzuk dira gaur egungo joerak (tendentziak) (influencerrak, moda, challenge-ak…) eta horiek jarraitzen dituzu? Jarraitzen badituzu, zergatik da? Zure inguruko neskek jarraitzen dituzte? Nola eta zergatik?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 112
Zertan oinarritzen zara Instagramen igotzen denari garrantzi gehiago ala gutxiago emateko? Zeintzuk dira horren erreferentziak?
- Zure argazkiek interakzio gutxi jasotzean zer pentsatzen duzu?
Gustuko duzu zure Instagramera igotzen dituzun argazkiak? Zertan oinarritzen zara eta zerbait hobetuko zenuke? Zergatik? Eta zeri buruzkoak dira?
- Jendea, orokorrean, baina konkretuki neska gazteak eroso daude igotzen dituzten argazkiekin? Zuk denbora behar duzu argazki bat igotzeko erabakia hartzeko?
- Uste duzu Instagram plataformak zure irudiaren gainean duzun ikuspegia aldatzeko gai dela?
Filtroak erabiltzen dituzu zure itxura aldatzeko? Zein motatakoak?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 113
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 114
Galdera (elkarrizketatzailea): Kaixo. Lehenik eta behin egingo dizut sarreratxo bat azalduz zeren inguruan izango den elkarrizketa. Elkarrizketa anonimoa da eta edozein momentutan ahal diogu grabatzeari utzi. Ez duzu zertan zure izena eman behar eta horretaz gain, deseroso sentitzen bazara edo ez baduzu nahi elkarrizketarekin jarraitu geldituko gara. Ni Argia naiz, nire MALa izango da 16 eta 18 urte bitarteko neska gazteek Instagramen duten erabileraren eta honen ondorioen ingurukoa. Horretarako bi dira egingo ditudan elkarrizketak. Eta nire asmoa da dituzuen erabilera horietan sakontzea; hala ere, erabilera horien aspektu konkretuagoak nahi ditut ezagutu. Orain arte egin ditudan inkesten bidez erabileraren aspektu nagusiak ezagutu ditut, baina elkarrizketetan bizipen eta emozioak dira nahi ditudanak aztertu eta horretarako, hainbat elkarrizketa egingo ditut. Orduan, esandakoa, askatasun guztiarekin nahi duzuna esan, sentitzen eta pentsatzen duzuna inongo pegarik gabe, eta edozein momentutan zeozer adierazi nahi ez baduzu moztu dezakegu elkarrizketa. Eta bukatutzat eman. Zalantza edo kezkarik izatekotan esan orain edo bota edozein momentutan ere bai. Hasierako galderak: noiz eta zergatik sortu zenuen Instagram? Gustatzen zaizu? Asko erabiltzen duzu? ¿Qué es lo que más te gusta? ¿Lo que menos? Erantzuna (elkarrizketatua): A ver, sortu nuen Instagrameko kontua orain dela, uff (hasperen egiten du), 8 urte. G: 8 urte? Eta dituzu 18? 10 urterekin?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 115
E: Bai. Eta haiek, uff (hasperen egiten du), es que ez naiz oso ondo gogoratzen. Oso txikia nintzen. Baina, es que haiek egoten ziren egun osoa hitz egiten Instagrameri buruz. Intriga. G: Eta gustatzen zaizu gaur egun erabiltzen Instagrama? Asko erabiltzen duzu?
E: Ez, horretarako daukat Whatsapp, eta egiten dut nire lagunekin, en plan, taldetxo bat eta hortik hitz egiten dugu. Baina ez asko. G: Zer da gehien eta gutxien gustatzen zaizuna Instagrametik?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 116
E: Bai, bai. Baina gero, gutxien gustatzen zaizkidan gauzak dira ikustea storie-ak non agertzen dira neskak haien ipurdiak igotzen eta gero, mezu nazkagarriak jasotzen. G: Ez zaizu jazarpena gustatzen, ezta? Eta horrelako argazki asko ikusten dituzu zure inguruan? E: Bai, bai.
G: Hurrengo blokean sartuko gara. Blokea Instagramen nola erlazionatzen garen ingurukoa izango da. Zenbat jarraitzaile dituzu eta zenbat jarraitzen dituzu zuk? Eta guzti-guztiak ezagutzen dituzu? E: Bale, nik daukat 414 jarraitzaile eta jarraitzen ditut 652. Baina, nik jarraitzen ditudanak, pues dira, en plan, yo que se, nik ikusten dut El Conquis, eta jarraitzen dut uno que me gustaba de aquí, beste bat hemendik eta horrela. Eta gero, nire jarraitzaileak bai ezagutzen ditut, guztiak. Beldurra ematen didalako que me vea gente que no conozco. G: Baina ezagutzen dituzu así por encima, edo dira ezagun ezagunak?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 117
G: Eta jendeak erantzuten dizu?
E: "Mejos"era (mejores amigos) igotzen ditudanean storie-ak, bai erantzuten dizkidatela. Besteetara, egia esan, ez. G: Eta zuk, ematen dituzu like edo iruzkinak jartzen dituzu?
E: Likeak nire lagunei bakarrik, bai. Eta iruzkinak nire lagun neskei (enfasia jarriz) bakarrik. En plan, jartzen diet, cosas tipo: "te pondría una plaza a tu nombre en mi pueblo". Eta horrelako gauzak. Es que neskei beti dago jende bat irainak jartzen dizkietela eta nik egiten dut alderantzizkoa, baina bakarrik neskei. G: Zure inguruko norbaiti gertatu zaio, publikoki, Instagramen iruzkin bidez iraindu dutenik? Argazkia kritikatzen edo? E: Bai, argazkietan jartzea, adibidez: puta. Eta ez bakarrik hori. Nire lagun bati gertatu zitzaion liskar bat izan zuen beste neska batekin, le llama puta tal tal tal, eta beste neskak bere amari esan zion eta bere ama ere bai hasi zen nire lagunari puta deitzen sare sozialetan. G: Eta badakizu horrek nola eragin zion zure lagunari?
E: Bere inguruan ez dugu ezer esan, ni nada, baina guk uste dugu hori akosoa izan dela, eta bera egon zen bere bizitzako tarte bat oso txarto. Super hundida. Geratu zen bastante baztertuta, bakarrik. G: Eta hau guztia Instagrameko mobidarengatik?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 118
E: Lagun batekin baldin bada eta interakzioak positiboak badira, que bien, baina baldin badira zikinak, orduan no me meto ahí. G: Adibidez, argazki bat igotzen baduzu eta 200 like izan beharrean 10 badituzu, zer sentitzen duzu? E: Berdin dit.
G: Bloke honekin bukatzeko, Instagramen harremantzeko duzun modua eta kalekoan duzuna antzekoak dira? E: Aldatzen da, gehienetan Instagrametik ez dut erantzuten. Ez da ghostinga eh! (barre egiten du). Se me pasa. Eta nahiago dut aurpegira egitea dena. Niretzako erosoagoa da ni aurpegiarekin asko esaten dudalako. Eta hori mezu batekin ezin dut egin. Horregatik nahiago dut egitea aurpegira. G: Orduan Whatsappetik ere gauza berdina gertatzen zaizu? Da agian gehiago harremantzeko orduan nahiago duzula aurpegira sare sozialen bidez baino. E: Bai.
E: Bai, bai. Badago jendea gainera, es que niri gertatu zait, hitz egiten genuen Whatsappetik edo Instagramen mezuen bidez, eta era como super social, gero klasean estabamos sentados al lado y ni me miraba. Me daba un miedo. Beldurra de que sea tan raro. G: Zuk uste duzu dagoela jende batek harremantzeko sozialki traba gehiago izan ditzaketela eta erabiltzen dituztela sare sozialak beste irudi bat emateko edo erlazionatzeko? E: Bai, nik uste dut baietz. Eta gainera, zentzu horretan, sare sozialek atzera pausu bat izan daitezke. Zuk behin erabiltzen dituzula eragina izan dezakete harremantzeko orduan. Ohitu egin zaitezke. Nire ustez, jende gehienak galdu egin du pertsona batengana hurbiltzeko ohitura edo gaitasuna. G: Orain (aurrez aurre) harremantzeko zailtasun gehiago ditugula uste duzu, orduan? Errazagoa delako pantaila baten atzean egitea?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 119
E: Bai. Oso erreza da jartzea "buah sí, jajajaj", baina gero hori aurrez aurre zailagoa da. Nik uste, agian, praktika hori galtzen ari garela. Ez dakit, ez nago ziur. G: Instagramen garrantzia duenari dagokionez, esango zenuke argazkiak "gustuko dut"en arabera baloratu egiten direla? Eta neska baten ospea? Zure kasuan, zure argazkiek gustuko dut gutxi edo asko dituzte? E: A ver, argazkiei eta likei dagokienez, kasu gehienetan bai, horren arabera baloratzen dira. Nire kasuan, adibidez, ez. Ni sare sozialetan ez naiz inor. Gero errealitatean, aldiz, bai. Jende asko ezagutzen dut, pertsona batengana noa y tengo toda la facilidad y confianza del mundo berarekin hitz egiteko y caigo bien. Gero sare sozialean ez naiz inor eta niri lo de los likes y así ez zait importa, sudo. Baina badago jende bat egiten duena lo de: igotzea argazkia eta ez badute haiek espero zuten like guztiak igotzea publikazioa storie-tara ere, like eta iruzkin gehiago lortzeko. Promozionatzeko. G: Eta zergatik uste duzu egiten dutela hori?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 120
G: Zure jarraitzaileak eta jarraituak ikusita, orokorrean, zeintzuk dira "gustuko dut" gehien dituzten argazkiak? Oraintxe bertan zure Instagramen sartuz gero, zer argazkik izango luke like gehiago? Zer motatako argazkiek dute like gehiago? E: Adibidez, nire lagun bat oso harro sentitzen da bere gorputzaz. Eta oso polita ikusten denez, igotzen ditu bere argazkiak en tanga, en bikini eta halakoak. Eta bera bai dituela like asko. Es que las cosas caen por si solas. G: Esango zenuke, gorputz atalik erakusten ez dituen argazkiek like gutxiago dituela?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 121
G: Esango zenuke jarraitzaile gehiago dituzten pertsonak aktiboagoak direla Instagramen? E: Bai, baina aktiboagoak no es un sentido útil. Aktiboak, en plan, haien argazkiak igotzen, haien mobidak, Tiktokak eta horrelakoak igotzen. Erabilgarriak diren gauzak egiten, ez. G: Eta zergatik da hori?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 122
E: Arropa eta modako gauzak: makilajea eta halakoak. Ah, bai eta nik ere bai jarraitzen ditut cosas de humor. Cuentas que hacen speeches o asi. Kontatzen dituztenak haien eguna. Baina umoreakin. Eta nire hurbileko jendea, nik uste dut, halako kontuak jarraitzen dituztela eta baita moda, arropa, makilajea, Tiktok, bai. G: Eta ezagutzen duzu jendea zure inguruan adibidez Tiktoken ospetsu egiten diren dantzak errepikatzen dituztenak edo horren gainean daudenak? E: Bai, ezagutzen ditut bai.
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 123
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 124
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 125
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 126
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 127
Galdera (elkarrizketatzailea): Kaixo. Lehenik eta behin egingo dizut sarreratxo bat azalduz zeren inguruan izango den elkarrizketa. Elkarrizketa anonimoa da eta edozein momentutan ahal diogu grabatzeari utzi. Ez duzu zertan zure izena eman behar eta horretaz gain, deseroso sentitzen bazara edo ez baduzu nahi elkarrizketarekin jarraitu geldituko gara. Ni Argia naiz, nire TFMa izango da 16, 17 eta 18 urte bitarteko neska gazteek Instagramen duten erabileraren eta honen ondorioen ingurukoa. Horretarako hiru dira egingo ditudan elkarrizketak. Eta nire asmoa da dituzuen erabilera horietan sakontzea; hala ere, erabilera horien aspektu konkretuagoak nahi ditut ezagutu. Orain arte egin ditudan inkesten bidez erabileraren aspektu nagusiak ezagutu ditut, baina elkarrizketetan bizipen eta emozioak dira nahi ditudanak aztertu eta horretarako, hainbat elkarrizketa egingo ditut. Orduan esandakoa, askatasun guztiarekin nahi duzuna esan, sentitzen eta pentsatzen duzuna inongo pegarik gabe, eta edozein momentutan zeozer adierazi nahi ez baduzu moztu dezakegu elkarrizketa. Eta bukatutzat eman. Zalantza edo kezkarik izatekotan esan orain edo bota edozein momentutan ere bai. Hasierako galderak: noiz eta zergatik sortu zenuen Instagram?
Erantzuna (elkarrizketatua): 12 urte nituenean, uste dut. Al principio no quería hacerme. Nire lagunek egin zutelako egin nuen nik ere. Hortik hitz egiten zuten, para mandarse fotos, para hablar y no sé qué. Whatsapp bat bezala baina gertuagoa. Baina nik ez nituen argazkiak igo nahi. Baina azkenean egin nuen. Esan daiteke nolabaiteko presioa sentitu nuela. G: Gustatzen zaizu Instagrama erabiltzea? Zenbat erabiltzen duzu?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 128
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 129
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 130
E: Jende pixkat ezberdina denari. Tipo iritzi ezberdinak dutenak edo gauza ezberdinak igotzen dituztenak. Feministak, adibidez, TERF o no TERF, muchísimo. Edo cuentas de activistas y así. G: Hurrengo blokera salto egingo dugu. Hau Instagramen garrantzia duten gauzen ingurukoa da. Esango zenuke argazkiak "gustuko dut"-en arabera baloratzen direla? E: Bai, bai, badago jendea horrela funtzionatzen duela. Nik ezagutzen dut jendea agian argazki batek ez badu X like que la borran, edo, adibidez, argazki bat beste bat baino like gehiago izaten baditu horrelako argazki gehiago igotzen dituzte. Jendeak askotan igotzen ditu argazkiak likeak bilatzen edo. Azken finea, ese es el fin, ¿no?
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 131
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 132
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 133
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 134
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 135
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 136
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 137
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 138
Instagram plataformaren erabileraren eta erlazionatzeko moduen ondorioak neska gazteengan 139 | science |
addi-d40fea9f617c | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58371 | Genero bitartasuna haurdunaldian: gurasoen hazkuntza ereduak, diskurtsoak eta praktikak | Epelde Pagola, Edurne | 2022-10 | Xua, Lur, Ekaitz, Haritz, Amaiur, Alvaro, Mattin eta Irati zuentzat eta etorkizuneko haur guztientzat izan dadila. Zuen bidea hautatutakoa izan dadin. Bereziki, Kantauriri eta bere amei1, baita nireari ere: Manoliri. 1 Kantauriren "ama"k dira prozesu hau posible egin duten bidaide guztiak: Anttoni, Ixabel, Maite, Fani, Irati, Oihana, Ekhi, Ibargu eta Miren; eta nola ez, Saioa. 2
I. Ume bat izan behar zuen, pertsona bilakatuko zena. Ekografia batek, aldiz, ez dio aukerarik emango. Ginekologoak, pantailari so eginez, burua jiratu gabe, hotz esan du: mutila da. Aurrena, Jon txikia izango da. Ondoren, Jon jauna. Gertaera xelebre horrek bidea egina utzi dio. Jone M. Hernández García Jaio orduko (… edo aurretik) 3
1.SARRERA ETA LANAREN JUSTIFIKAZIOA 1.1 Zergatik eta zertarako ikertu genero bitartasuna haurdunaldian Euskal Herrian eta munduko hainbat herrialdetan, ikasketa feministek eta mugimendu feministen praktikek hedapen, oihartzun eta garapen handia duten honetan (Salda Badago, 2020:154), jakina da sexu genero sistemak, hainbat aldagairekin2 batera, egunerokoan menderakuntza harremanak sortzen dituela3 (Bonilla, 2015:20). Botere harremanetan oinarritzen den jendarte antolaketa honek menderatzaile eta menpeko kategoria bitarrak sortzen ditu eta azken horiek jendartearen antolatzaile eta egituratzaile bihurtzen dira: gizonak eta emakumeak, zuriak eta arrazializatuak4, bertako europearrak (mendebaldekoak edota lehen mundukoak) eta kanpokoak (hirugarren mundukoak), nagusiak eta langileak; aberatsak eta pobreak; haurrak eta helduak; gazteak eta zaharrak, ikasleak eta irakasleak; lesbianak/bollerak edota gay-ak eta heterosexualak. Anne Fasuto-Sterlingek (2006:37) beste dio mundua ulertzeko ikuspegi euroamerikarra dualismoetan eta horien argumentu hierarkikoetan oinarritzen dela. Berak, bereziki, hiru (dualismo) aipatzen ditu: sexua vs generoa, natura vs hazkuntza eta erreala vs eraikia. (Fausto-Sterling, 2006:37). Antolaketa eredu dikotomiko horrek eta mundu ikuskera dualak eguneroko ogi diren bereizkeriak nahiz gerra eta injustizia egoerak sortzen ditu, orain inoiz baino gehiago Covid19a deituriko osasun krisi integrala bizi dugun honetan. Horrela jaso zuen Bizitzak Erdigunean E.H-ko Koordinadora Feministak5 2020ko apirilean kaleratu zuen dossierrak: "...sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazista hau sistema biozida bat da, bizitza arriskuan jartzen du. Hori ez ezik, sistema bidegabea eta desorekatua ere bada…". Egoera horren aurrean, ikasketa feministen helburua da diskriminazio, menderatze ahalegin zein 2 Genero begiradaz ari garenean, ezin dugu ahaztu beste zenbait aldagairekin duen elkarreragina: besteak beste, arraza, etnia, klasea, desio sexuala, aniztasun funtzionala eta abar. 3 Angela Davis edo Creensaw autoreek azpimarratzen dute aldagaien arteko elkargurutzaketa hori, non arraza, generoa, sexua, gorputza, gizarte klasea, ... bektoreak ezin diren errealitate independente gisa ikusi, baizik eta haien arteko elkarreragina ikusgarri egin nahi duten, ez batuketa gisa, subjektuak osatzeko aldagaien elkartze gisa baizik (Bonilla, 2015: 20). 4 Gizakia ezberdindu eta parez pare jarri duen beste aldagai bat jatorria izan da. Askotariko interesen arabera bereizketa fisikoak areagotzera jo izan dugu, gure artean "arraza" ezberdinak daudela arrazoituz. Baina giza espeziea bakarra dela diote hainbat adierazpen eta ikerketak (UNESCO, 1950 eta 1951 eta 1978 arteko bere beste 10 adierazpenetan; American Journal of Physical Anthropology, 1996;...), beraz, arrazaz, baino arrazializazioaz hitz egingo dugu. Izan ere, arraza botere harreman batzuk arrazoitzeko kategoria sozial bat besterik ez baita. (Ibarguren, 2019:11) 5 Hogei talde feminista baino gehiagoren parte hartzearekin osatu zen dossierra. 6
bereizkeria horiek agerian jartzea eta, bide batez, justizia sozialaren bidean aldaketa sozial eta politikoa eragitea (Blazquez, 2012). Ikerlan honen abiapuntua ere hor kokatzen da. Bereizkerien oinarrian dauden aldagaietan, ideologietan nahiz praktiketan sakondu nahi dut; sotilak izan daitezken behaketa eta gertaeretan arreta jarri. Horretarako, jendartea egituratzen duten eta identitateen eraikuntzan esanguratsuak diren genero aldagaiaren (betiere, beste aldagaiekin elkarreraginean) analisia baliatu dut erroetara eta hasierara jotzeko, hau da, pertsonak jaio aurreko garaira, haurdunaldira. Kategoria dikotomiko bitarrak noiz eta nola sortzen, eraikitzen eta mantentzen ote diren galderaren balizko erantzunak topatu nahi izan ditut. Begirada feministak eta generokoak behin eta berriz errepikatzen du genero bitartasuna6 badela, baina hori noiz eta nola gertatzen ote da pertsona baten sozializazio prozesuan? Zehatzago, zein diskurtsok eta zein praktikak egiten dute jaio berri bat neska ala mutil? Ba ote da bitartasun horretatik alde egin eta malgutasun handiagoz hezteko aukerarik? Genero aldagaiarenak bezala, beste aldagai batzuen gaineko galderak ere egin daitezke neurri berean, noiz eta nola hasten dira pertsona baten eraikuntzan arrazaren, etniaren, klasearen, eta abarren kategoriak eta egoteko/egiteko moduak eraikitzen? Ikerketa honetan, ordea, arreta eta interesa genero eta sexu aldagaietan jarri dugu, batez ere. Ahalegin honetan jarritako haziak, baina, aukerak sortzen ditu, aurrerago, beste aldagaiak kontuan hartuko dituzten eta haurdunaldiaren garaia aztertzen duten ikerketa berriak egiteko, baita aldagai batzuen eta besteen arteko elkarreraginean eta ulermenean sakontzeko ere. Master Amaierako Lan honetan, sexu genero bitartasunak haurdunaldian hartzen duen tokia ikertu dut. Bizitzako etapa gisa ulertzen den prozesuan begirada jarri eta haurdun dauden pertsonen bizipenetan arakatu dut. Gurasoek haurra jaio aurretik dituzten generoari buruzko gogoetetan, aurreiritzietan, usteetan, espektatibetan eta hartzen dituzten erabaki praktikoetan (izendatzea, arropa antolatzea, logela prestatzea, ekografiaren unea, opariak…) nahiz hazkuntza praktiketan jarri dut begirada. Batetik, haurdun dauden pertsonekin elkarrizketa erdi egituratuak egin ditut. Bestetik, haurdunaldian zehar indarra hartzen duten hainbat objektu material (dokumentu pertsonalak diren albumak, egunerokoak… edota haurrentzako arropak, opariak…) haintzat hartu ditut. Ikerketan, askotariko iritziak, diskurtsoak eta 6 Emakundek argitaratutako (2020) "Feminismoa eta Berdintasuna" hiztegian honela definitzen da genero bitartatsuna: eraikuntza soziala, giza anatomia, jarduerak, portaerak, emozioak eta egiteko moduak dikotomikoki femenio eta maskulino moduan kategorizatzen dituena (Emakunde, 2020:38) 7
praktikak topatu ditut eta horien guztien elementu komunak aztertu ditut; horrez gain, gurasoen7 artean dauden diferentzietan arakatu dut. Beraz, ikerlan honek sozializazioaren gaiari helduko dio bete-betean. Haurren sozializazio prozesuan aldagai ugarik eragiten badute ere, oraingoan, interesa, bereziki, sexuaren edota generoaren atxikitzean jarriko dut. Haurrak genero batean edo bestean -maskulinoa ala femeninoan- sozializatu ohi dira: izenarekin, janzkerarekin, hitz egiteko moduarekin, begirada berarekin ere bai (Delgado, 2018). Haurrak oso goiz hasten dira barneratzen neska ala mutil ote diren. Zoritxarrez, gaur egun, oraindik, neska edo mutil gisa munduratzeko eta egiteko/egoteko moduak nahiz ereduak oso hertsiak dira; ondorioz, haur gehienak, eredu batean zein bestean mugitzera "behartua" daude. Garapenaren fase horretan, hain berezkoak diren iniziatiba, sortzailetasuna eta jolasa alde batera utzi eta bi generoen arabera modelatzen ikasten dute haur txikienek (Subirats, 2013; Vega, 2015). Horrela sortzen dira, itxura batean, negarrik egiten ez duten mutilak edota inoiz haserretu ezin diren neskak; ausartak, indartsuak eta futbolzaleak (edota gerrazaleak) diren zakildunak, eta menekoak, goxoak eta zaintzaileak diren aludunak. Bestalde, sozializazio prozesuak duen indarra kendu gabe, lanean zehar gorputzaren antropologiak aldarrikatzen duen begirada ere kontuan hartu dut, hau da: gorputza ez da gizarte arloaren eta kultura arloaren sedimentazioa, baizik eta gizartearen, politikaren eta kulturaren elkargunea, eta gorputzak, azterketa hori aztertzeko unitate gisa, beste dimentsio bat hartzen du: ingurunea eraldatzeko eta inguruneak eraldatzeko duen agentzia gaitasuna" (Bonilla, 2015:17). Mari Luz Estebanek (2013:139) ere interpretazio marko horren alde egiten du, gorputza ikerketa objektu bat gehiago dela ulertu beharrean, ikerketa objektu nagusitzat hartzen du: un cuerpo huérfano epistemológicamente, prisionero de un dispositivo de dominación (citando a Foucault) pero al mismo tiempo libre del mismo, un cuerpo agente, sujeto. Esta perspectiva exige hacer una crítica profunda del determinismo biológico (...), como del determinismo social" (Esteban, 2013a:139). Baliagarria eta ezinbestekoa zait gorputzen agentzia agerian jartzen duen begirada hauxe, azken batean, generoen nahiz sexuen deseraikitzea gertatzeko, identitateen eraikuntzan, sozializazio prozesuaz gain, norberak eguneroko praktika txikietan erabakimena eta zeresana duela jakiteak aldaketarako ateak irekitzen baititu. Gurasotasunean murgildua nagoen honetan, jabetu naiz gure haurren genero sozializazioan erabateko eragina eta zeresana 7 Testuan zehar zenbaitetan, eta batez ere, analisiaren atalean guraso kontzeptua erabili dut haurdun dauden pertsonak izendatzeko. Argi utzi nahi dut, lan honetan, soilik, haurdun dauden pertsonak aztertu direla, ez gurasoak oro har; nahiz eta, lanean zehar, une batzuetan, haurdun dauden pertsonak izendatzeko guraso kontzeptua erabili dudan. 8
eragina eta eskumena ikusita. Gurasotasunaren baitan, esandakoez gain, bada ikergaia kokatzen lagundu duen erabakia, hau da, ikergaia haurdunaldira ekartzea, gurasotasuna edota gurasogintza10 eremu zabala dela oharturik. Egia esan, erabaki horrek berak ekarri dio ikerketari berritasuna, oso azterlan gutxi baitaude etapa horretan genero aldagaia analisi kategoria gisa erabili dutenak. Gure haurrarekin parkean igarotako orduek ekarri zidaten argitasun hori; izan ere, han beste herritar batzuekin nagoenetan, behin eta berriz entzutea tokatu zait hauxe, bi urte baino txikiagoak diren haurrei erreferentzia eginez: "nabaria da, bai, neska dela, jaiotzatik dakarte sen argia, denaz konturatzen dira, sorgin hutsak dira; mutila den nire beste bilobaren aldean, hura patxadatsua da, inozente hutsa" Behin eta berriz entzun izan dut komentarioa eta harritu egin izan nau, berez, gizonak baitu intelektuaren eta arrazoiaren hegemonia, baina oso-oso txikitan, nonbait, neskak argiagoak dira, erneagoak eta, bide batez, maltzurragoak eta matrakagoak, finean, gure hizkuntzan ere ez baitago mutil matraka, zalamera edo marisorginik ez eta neska zontzolo edota morroskorik ere. Mito, uste eta esamesa horiek guztiak generoaren sozializazioaren parte ulertzen ditut nik eta horregatik, helduon igurikapenek, pentsamenduek eta egiteko moduek haurrengan duten eragina agerian jartzeko beharra sentitu nuen. Hori dela eta, begirada haurdunaldian bertan, oraindik umekia jaio ez den garaian, jartzea eta garai horretan zein ideologia, egiteko modu eta diskurtso dauden arakatzea interesgarria iruditu zait. Baliteke egun haurdun dauden pertsonei generoari nahiz sexuari buruz galdegitea eta horretan hausnartzen jartzea bera etorkizunean ezberdin egiten hasteko modu bat izatea; nire aldetik, berriz, entzule jarrera hartzeak, parean dudana epaitu gabe jasotzeak eta guraso horien praktiken atzean dauden ulermenak bere horretan (eraldatzeko intentziorik gabe) jasotzeak egoteko eta egiteko modu berri bat eskaintzen didate ikerlari lekuan. Orain arte, beti, hezkidetza eta pedagogia feministetan aritu naizen hezitzailea eta aholkularia izanik, nire jarrera propositiboagoa, aholkulariagoa eta ekintzaileagoa izan baita. Zenbaitetan, aldaketa azkarregi eragin nahiak, ordea, ez dit beti uzten dagoena eta dena ikusten; ezta nire baitan dagoen guztia ere. Horregatik, lanaren abiapuntu gisa, Miren Guillok gidatutako autoetnografiari buruzko masterreko klasean egiten hasi ginen ariketa11 egin nuen, 10 Gurasogintza ez da ofizialki euskaltzaindiak onartutako terminologia. baina zenbait kale erabileratan gurasotasuna terminoa ordezkatzen duen hitza da. Kontzeptu hori erabiltzearen aldekoa naiz eta hala egin dut lanean zehar une batzuetan, hazkuntza praktiken arduradun, egile eta erabakigile gisa izendatzen duelako guraso dena eta hezitzaile rola argiago ikusarazten duen sentsazioa daukat. 11 Nola aplikatuko zenuke autoetnografiaren ikuspegia zure ikerketan? galderatik abiatuz lanean jarri ginen eta ondoren, gelan partekatu genituen idatzitakoak. Oso momentu hunkigarria izan zen, azkenean ulertu nuen ikaskide bakoitzak zergatik aukeratu zuen bere ikergaia. Ikerlanaren eta norberaren bizipen pertsonalaren artean dagoen harremana argigarria egin zitzaidan, ikasketa feministek auzitan jartzen duten zientziaren objektibotasun 10
nire haurdunaldiari buruzko bizipena idatzi arreta genero aldagaian jarriz. Ariketa horrek hain agerian eta ordenatu gabe nuen informazioa ekarriarazi zidan eta aitortza hauxe jaso nuen bertan: Orduan baino kontzienteago naiz orain espero nuen haurraren genitalak niretzat ere garrantzitsuak zirela, bat edo beste asko aldatzen zela niretzat etorkizunaren proiekzioa. Aitortzen dut mutila izatearen aukera zela gutxien maite nuena. Beldurra eragiten zidan zakilduna izango zen izaki txiki bat hazteak, nahiago nuen aluduna izatea. Baina uste dut orduan ez nuela kontu hau hain argi ikusten eta adierazten. Horregatik, erditu berritan, negarrez ari zen gure txikiaren hankartea ikusi genuen bikoteak eta biok eta uste dut, inoiz elkarri argi esan ez badiogu ere, aluduna izateaz poztu egin ginela (Autoetnografia testutik). Niretzat garrantzitsua da ikerlan honen motibazioa eta interesa, lehenik eta behin, guraso izatearen esperientzia pertsonalean baliagarria izatea nahi baitut; kontraesan eta dilemez beteriko egunerokoan gure haurraren genero autodeterminazioa errealitate bihurtzeko ezagutzak eta gakoak eskuratu ditut. Ondoren, baliagarria suertatuko bada, jendarteratzean; azken batean, ikerlan honen funtzionaltasunean eta interes sozialean erreparatuz, hiru balio azpimarratuko nituzke. Lanaren lehenengo balioa litzateke itzalean nahiz inkontzientean gurasoon hazkuntza praktikak gidatzen dituzten ideologiak eta horietan eragiten duten sistemarteko zapalkuntzak eta indarkeriak12 argira edota agerira ekartzea. Indarkeria horiei guztiei lotzen zaizkien genero eta sexuaren baita sexualitatearen naturalizazioari buruzko diskurtsoak ezbaian jartzea. Azken finean, generoen deseraikitze lanetan ari direnei galdera berriak egitea eta sexismoaren aztarnak identifikatzeko tresnak eskuratzea. Bigarren interesa aztarna sexista horiei buruz hausnartzeko espazioak irekitzea eta sexu genero sistemen eraginak azaleratzen jarraitzea litzateke, zoritxarrez, gaur egun haurdunaldian zehar egiten diren prestaketetan ez baita gaiari buruz hitz egiten. Lanaren hirugarren ekarpen sozialak, berriz, jaioko diren pertsonei egiten die erreferentzia. Gurasook sexismoa identifikatzeko tresnak baldin baditugu, eta formatzeko eta eta neutraltasunaren idea ulertzeko. 12 Sistemarteko indarkeriak edota indarkeria transistemikoak kontzeptua Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako plataforman kolektiboki proposaturiko kontzeptua da. Indarkeria matxista eta emakumeen erailketen aurrean aktibatzen den protokoloaren gaineko hainbat eztabaidatan (2015; 2017) adostu zen kontzeptua. Honela definitzen da sistemarteko indarkeria: indarkeriak ez dira modu isolatuan eta bakartuan gertatzen diren erasoak. Bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz ari gara. Hargatik, indarkeria sexistaz hitz egiten dugunean, ezinbestean kokatu behar dugu sistema oso baten barnean: heteropatriarkatua, kapitalismoa eta kolonialismoa gurutzatzen diren sisteman, hain zuzen ere. Zapalkuntza sistema horien arteko loturak askotariko biolentziak eragiten ditu. Horretaz ari gara indarkeria transistemikoez hitz egitean. Zapalkuntza sistemak ez daude airean, gure gorputzetan gurutzatzen dira hainbat une eta eratan: klasea, arraza, jatorria, adina, nazioa, hizkuntza, orientazio sexuala, genero identitatea, itxura fisikoa, aniztasun funtzionala, etab. Gurutzatze horrek (intersekzionalitateak) agerian uzten du emakumeen gorputzetan eragiten duen dominazio sistema; emakume bakoitzak gizartean izango duen posizioa eta aukerak determinatzen ditu (EMM, 2017). 11
eztabaidatzeko topaketak sortzea posible bada, azken batean, gure etxekoak (haurrak eta ez haurrak bakarrik) askatasun, aniztasun eta genero malgutasunean hezteko aukerak hirukoiztuko dira. Norabide horretan hitz egiten du Marina Subiratsek (2013) ere: "Así que el trabajo de deconstrucción de los géneros, por decirlo en términos académicos, no termina nunca…". Horrez gain, ingurune askeak eta askotarikoak sortzeko aukera gaineratzen du: "un entorno más libre y más diverso, en el que el sexo de las personas sea una maravillosa capacidad de gozar y dar vida, no un destino mutilado desde antes de nacer" (Subirats, 2013:15). Lanean zehar erabili ditudan bi kontzepturen argipena egin nahiko nuke jarraian. Batetik, ama kontzeptua baino gehiago guraso edota gurasotasun kontzeptua erabiltzearen alde egin dut, alde batetik, nolabait ama esangurak dituen konnotazioak gainditzeko asmoarekin eta beste alde batetik, gaur egun, ama eta aita izateko dauden askotariko moduak, ereduak eta alternatibak ikusgarri egiteko. Horrez gain eta bestetik, hazkuntza praktikei buruz arituko naiz, hezkuntza praktikak ere izan zitezkeen, izan ere hezkuntza eta hazkuntza kontzeptuen arteko aldea ez da argia. Bien arteko diferentzia argi ikusi ez arren, hazkuntza terminoak haur txikiagoei, etxeari, etxekoei eta hasierako urteei erreferentzia gehiago egiten diela sentitzen dut. Aldi berean, hezkuntza terminoak, hazteak eta hezteak duen zeregin sozial eta kulturalagoari egiten dio erreferentzia eta hori ere garrantzitsua iruditzen zait. Beraz, hazkuntzari eta hazkuntza praktikei buruz hitz egingo da lanean bereziki, baina hezkuntzaren dimentsio hori ere barnebildu nahiko nuke kontzeptu horren bidez. Dokumentu hau, irakurtzen ari zaren sarrera honetaz gain, bost ataletan egituratu dut: lehenik eta behin, ikerketaren helburuen eta hipotesien argipena egin dut; bigarrenik, esparru teorikoaren atala idatzi dut, atal honek egindako landa lana ulertzeko ezagutzak eta jakintzak biltzen ditu; hirugarrenik, erabilitako metodologiaren azalpena jaso dut, bertan, landa lanaren deskribapena, nondik eta nola egin den eta zein metodo erabili den kontatu dut; laugarren atalak lanaren mamia eta eduki esanguratsua biltzen du, atal horretan, egindako elkarrizketa eta landa lanaren kategoria analitikoen araberako analisi sakona aurkituko duzue; azkenik, bosgarren atal batean, ikerlanaren ondorioak jaso dira, baita lanaren hutsune zenbait eta aurrera begirako lan ildo proposamenak ere. 12
2. IKERKETA GALDERAK, HELBURUAK ETA HIPOTESIAK Jarraian, genero bitartasuna haurdunaldian iker eremu zabala definitzeko, zehazteko eta jo puntuan jartzeko ezinbestekoak izan diren ikerketa galderak, horietatik sortu diren helburu orokorrak nahiz zehatzak eta hipotesiak formulatu dira. 2.1 Ikerketa galderak ● Gurasoek (haurdun dauden pertsonek) zein diskurtso eta narratiba dituzte genero identitateari dagokionez? ● Gurasoek (haurdun dauden pertsonek) zein praktika dituzte genero/sexu aldagaiari dagokionez. ● Dokumentu pertsonalek nahiz haurrentzako objektu osagarriek zein eragin/inplikazio dute generoaren sozializazioan? Nola eragiten dute genero identitatea atxikitzean? 2.2 Helburuak: orokorrak eta zehatzak 1. Haurdunaldian zehar, jaioko den haurraren gainean gurasoek genero identitateari buruz dituzten uste, balio eta diskurtsoak jaso eta horiek aztertzea. a. Haurdunaldian zehar bizitako gorputz sentsazioak jaso eta horietan genero identitateak izan ditzakeen eraginak ikustea. b. Generoaren sozializazio prozesua noiz eta nola hasten den ikertzea eta bide horretan gurasoen bizipenak, dilemak, zalantzak, galderak nahiz hausnarketak identifikatzea. c. Gurasoek haurrarekiko dituzten igurikapenetan, ilusioetan zein ametsetan genero identitateak duen eragina aztertzea. d. Hazkuntza ereduak identifikatzea eta horietan genero identitateari buruz esaten dena agerian jartzea. 2. Haurdunaldian zehar, jaioko den haurraren (pertsonaren) inguruan sortzen diren gurasotasun (hazkuntza) praktikak, erabakiak eta egiteko moduak bildu, identifikatu eta arakatzea. Horiek gure egunerokoan, une honetan nagusitzen diren hazkuntza ideologia nahiz praktikekin dituzten harreman eta loturak aztertzea. a. Haurdun dagoen pertsonarentzat eta bere inguruarentzat haurraren sexua jakitea garrantzitsua ote den identifikatzea. Horretarako, ekografiako unean 13
dituzten praktikak jasotzea, inguruak egiten dizkien opariak (eta horiek sexuaren arabera ezberdinak ote diren) aztertzea. b. Jaioko den haurraren izendapena nola egiten den aztertzea. Gurasoek haurraren izena zein aldagairen arabera erabakitzen duten ikertzea. c. Gurasotasun baimenak ezagutzea eta horiek familia antolaketan duten eraginaz hausnartzea 3. Jaio berriari lekua egiteko eta biografia sortzeko gurasoek erabiltzen dituzten objektu materialak aztertzea, batez ere, arreta genero aldagaian jarriz. Aztertutako objektu horiek generoaren eraikuntzan duten agentzia eta gaitasun sinbolikoa arakatzea. 2.3 Hipotesiak 1. Haurdun dauden pertsonen artean, genero identitateari buruz askotariko diskurtso, uste eta sinesmenak topatzea espero da. Batez ere, bi talde topatuko ditugula uste da: batetik, genero identitatearen gaiari buruz hausnartu dutenak eta generoen araberako banaketa bitarra ezbaian jartzeko ahalegina egiten dutenak; bestetik, gehiengoa, genero identitateari buruz gehiegi pentsatu ez dutenak eta beraiek jasotako ideologia bere horretan jaioko den haurrarekin partekatuko dutenak. 2. Haurdunaldian zehar, jaioko den haurraren inguruan sortzen diren gurasotasun (hazkuntza) praktiketan, erabakietan eta egiteko moduetan sexu eta genero aldagaiek eragin zuzena eta erabatekoa dute. Hori dela eta, neska ala mutila den jakin nahi izaten dute gurasoek, horren arabera, izen bat edo bestea jartzeko, baita arropa eta etxeko logela antolatzeko ere. 3. Haurdunaldia une esanguratsu eta sinboliko gisa, gurasoek une hori erregistratzeko eta esangura emateko erabiltzen dituzten haurrentzako objektu materialak edota dokumentu pertsonalak agente aktiboak dira jaioko den pertsonaren askotariko identitateen (pertsonala, generokoa, sexuala, klasea, etnia…) eraikuntzan. Irakurri berri dituzun galderetan, helburuetan eta hipotesietan barneratzeko eta horietan sakontzeko beharrezkoa izan da ezagutza eta oinarri teorikoetan arakatzea eta ikerketa zein begiradatik (edota begiradetatik) egingo dudan zehaztea. Datorren atalean, ikerketaren esparru teorikoa deiturikoan ikerketa honetan oinarriak izan diren ezagutza teorikoak jasota topatuko dituzu. 14
Fernandezek (2018:16) Stuart Hall (1992) eta Fredrik Bartth (1976) aipatzen ditu. Azken horiek argudiatu zuten identitatea ez dela soilik barneko elementuekin garatzen, baizik eta identitateen eraikuntzan mugak eta eta kanpo munduarekin harremana beharrezkoak direla. Bat dator Perez (2014:13) begirada horrekin eta berresten du, etnizitatearekin eta klase sozialarekin batera, norbanako baten identitatea osatzen duela (Moreno,1991; hemen aipatua: Perez, 2014:13): "su importancia trasciende la de ser una simple característica de la persona para convertirse en uno de los ejes que vertebran su forma de definirse a sí mismo, un yo soy, y de ser definido por los demás, un tú eres, es decir, una identidad personal o subjetiva y una identidad social o cultural (Bolin, 2003)". Hortaz, batetik, interpelatzen gaituzten diskurtso eta praktikek, eta bestetik, prozesu subjektiboek bat egiten duten elkargunea litzateke identitatea (Perez, 2014:16). Estebanek (2013:188), ostera, Connellekin (1995) bat eginez, ezbaian jarri nahi ditu determinismo biologikoa eta determinismo soziala. Zentzu horretan, esaten du generoa ez dela ikusi behar kulturalki ezarritako identitate zehatz bat bezala, gorputzak ezinbesteko dimentsioa duen praktika sozial eta indibidual gisa baizik. Verena Stolcke (2003) aipatuz, generoa munduan egoteko modua dela dio, ez garena, baizik eta egiten duguna. Horrela azaltzen du bere ikuspuntua Genero ariketak (2013) izeneko saiakera liburuan: Era horretan, norbanakoaren nahiz talde identitatearen praktikak (generozkoak, sexualak, maitasunezkoak...) munduan egoteko moduak lirateke, eta ez izatekoak, dikotomikoak edo kulturak finkatuak. Ikuspegi honek generoaz besteko arloak ere (sexualitatea eta maitasuna, kasu) desentzializatzen laguntzen digu. Izan ere, generoari dagokionez, oinarri-oinarrian gorputzarenak diren ekintzez arituko ginateke (sentitzeko, ibiltzeko, adierazteko, mugitzeko, janzteko, apaintzeko, (elkar)ukitzeko, (elkar)hunkitzeko, (elkar)erakartzeko, gozatzeko, sufritzeko moduez), betiere beste pertsonekin harremanean; denboran eta espazioan eraldatuz doazen ekintzak, gorputz ibilbideak eratuz, non gizarte testuingurua eta ekonomikoa, gorpuztasuna eta narratibotasuna uztarturik gelditzen baitira. (Esteban, 2013b:188-189) Ezin aipatu gabe utzi goian azaldutako ideiak osagarritzen dituen identitate performatiboaren proposamena, Judith Butlerrek Generoaren nahasmendua (1990) lanean eta aurretik idatzitako zenbait artikulutan proposaturikoa. Bertan, generoari aukera berriak irekitzeko asmoa agertzen du. Horretarako, batetik, minorian dauden praktika sexualei bere lekua eman nahi die, genero bitartasunarekin amaitzeko, berau ezegonkortzeko eta analisi kategoria gisa ere kuestionatzeko. Bestetik, generoaren desnaturalizazioa lortu nahi du, eta genero anbiguoa proposatzen du zeinak ezarritako kategoria hertsiak gainditzen lagunduko lukeen (Perez, 2014:24-25). Gainera, identitate moldakor, dinamiko hau performance edo antzezlan baten 25
pretende natural y por ello intercultural, interclasista e interracial se esconden no dictados de la naturaleza sino modelos ideológicos que buscan su hegemonía (Imaz, 2010: 103). Modu horretan, dagoeneko ezin da amatasuna unibertsal gisa pentsatzen jarraitu, ezin da ugaztunen eta giza hazkuntzaren arteko lerro zuzena trazatu, eta ezin zaie emakumeei esentzia komun bat esleitu, mundu osoan haurrak zaintzeko gaitzen dituena, eta are gutxiago argudiatu behar da amatasun senak gidatu dituela (Ibid:102). Paola Tabet-ek (1985; Esteban, 2006:46) naturalizazioren ebidentzia agerian jartzen du bere hitzekin: "obulu eta haziaren sorreraren eremu ez neutroaren eta umeak ekoizten diren eremuaren artean genero harremanak eta sexualitatearen antolakuntza soziala jokoan daude; baita emakumezkoen trukea eta menderakuntza ere" eta zera gaineratzen du: Heterosexualitateari lehentasuna ematen zaionean, emakumeen sexualitatea bereziki zelatatzen denean, ezkontzen antolakuntza konkretu bat eratzen denean, antisorgailuak eta abortua legeztatzen direnean (edo ez), haurdunaldia edo erditzea modu batean edo bestean gauzatzen denean, edo umeen sozializazioa era batera edo bestera gertatzen denean, besteak beste, sozialki erregulatzen da amatasuna (Esteban, 2006:46) Amatasunaren unibertsaltasuna ezbaian jarri zuen 70eko hamarkadatik aurrera emakume feminista beltzen mugimenduak ere. Patricia Hill Collinsek (2000:46; Henley, 2021:4) argudiatzen du Estatu Batuetako emakume beltzek, amatasuna eta lana ez zituztela esparru berezitu gisa bizi izan. Historikoki, emakume zuriek baino parte hartze handiagoa izan dute ordaindutako enpleguetan, zehazki, familia zurien etxeetan etxeko langile gisa lan egiten zuten (duten) emakume beltzen esperientziek amatasunaren ikuspegi berria eskaintzen zuten. Pentsalari feminista zuri askok zaintza eta etxeko lana zapalkuntza gisa kokatzen zuten (dute), gizonek onura ateratzen zuten (duten) soldatarik gabeko lan gisa. Collinsek (2000) iradokitzen zuen, berriz, emakume beltzek ordaindu gabeko lana gizonen (eta zurien) explotazio modu bati erresistentzia egiteko modu gisa ikusten zutela (Henley, 2021:5). Hala, bada, hausnarketa horiek guztiek eta baita egun sortu diren askotariko familia ereduek ere bidea irekitzen dute "amatasun" terminoaren barruan sartzen diren atributuen eta giza jardueren aldakortasunari buruz birpentsatzeko eta ama (guraso) deitzen ditugun testuinguru desberdinetan esleitzen zaizkion ezaugarri psikiko, fisiko, sozial eta emozionalei buruz hausnartzeko. Soziologian eta psikologia sozialean oinarritzen diren eta mendebaldeko jendarteei buruz ari diren ikuspegi soziologikoagoek, berriz, familiei eta lehen sozializazioari buruz hitz egiten digute. Marina Subiratsen (2013:23) hitzetan, jaiotzatik egiten den ikaskuntzari "lehenengo 29
sozializazioa" deitu izan zaio, hain zuzen, izaki sozial bihurtzen gaituzten oinarrizko ezaugarriak eskuratzean datzalako. Bere ustetan, lehen mailako sozializazioa bizitzako lehen urteetan gertatzen dena da, gure nortasunaren eta ohituren oinarriak jartzen dituena. Gaineratzen du lehenengo urteetan eraikitzen diren oinarriak eta lortzen ditugun ohiturak, gero, aldatzen oso zailak direla, sozializazio arauek gure ezaugarri biologikoak moldatzen baitituzte. Bat dator Nerea Manduiña (2017:2) baieztapen horrekin, familia, lehen mailako sozializazio iturri den aldetik, jendartearen hezkuntza prozesuaren muina da oraindik ere. Autoreak aipatzen duenez, familia funtsezko faktorea da pertsona eraikitzeko, lehenengo bizi esperientzien garrantzia dela eta. Familian erakunde gisa ulertuta, balio pribatuak zein publikoak, erlijiosoak, generoarekin zerikusia dutenak, klase balioak, gizalegezkoak eta politikoak eta abar parekatzen dira (ibid:2). Gauza bera baieztatzen dute Carmen Galet eta Teresa Alzak (2015:100): "familia da pertsonen bizitzako sozializazio agente garrantzitsuena, sozializazio prozesuaren fase guztietan baitago". Gizarte egitura horri eusteko eta hura birsortzeko, eraikitze prozesua pertsonaren jaiotzatik hasten da, eta familiak hasten du esleipen prozedura, eta, eguneroko bizikidetzan, modu informalean ziurtatzen du gai sakon eta delikatuenak, hau da, sinesmen, balio, pentsamendu, jarrera eta jokabideak barneratzea. Azken horiek erabakigarriak izango dira, garrantzi handiko zerbait, norberaren nortasunean; beraz, familiaren hazkuntza ereduak horretan eragin zuzena dute (ibid:98). Aipaturikoaz gain, Teresa Vegak (2015) gaineratzen du familiek indartu egiten dituztela sozializazio prozesu horretan genero sistemek eragindako bereizkeriak, esaterako jaiotako sexuaren arabera alderdi desberdinak sustatuz, eta haurrei jarduera desberdinak eskainiz: "Familiak identitate generikoen prestakuntza sustatzen du; haurtzaroan eskuratutako horiek nekez alda daitezke" (Díaz, 2003:6; hemen aipatua: Vega:2015:18). Haurdunaldiaren unetik bertatik ere, gurasoek beren desio eta itxaropenekin desberdin jokatzen dute. Prozesu honetan, kide berriek bakoitzak bere gain hartu behar duen portaera ikasten dute, emakumea edo gizona den kontuan hartuta. Eta harago joanda, portaera espezifikoak ikasteaz gain, haurrek femeninoa maskulinoaren mende dagoela ikasten dute, hau da, oso txikitatik ikasten dute gizona dela nagusi emakumearen aurrean, eta, hala, beraien artean badela botere harremana: "Identitate generiko horiek hierarkizatuak dira eta ikasketa hori familian hasten da eta eskolan eta gizartean jarraitzen du" (Ceballos, 2014:3). Aurretik aipatu den moduan, generoaren asimetria barneratzearekin batera barneratzen dira beste aldagai zenbait ere, arraza edota klase soziala besteak beste. Kontua da familiko hazkuntza ereduak etxeetako intimitatean gordeta nahiz ezkutuan geratzen direla, eskola eremua publikoa den moduan, 30
Genero bitartasuna haurdunaldian nola, zergatik eta zein dimentsiotan gertatzen den ikusten laguntzen diguten ezagutza feminista teoriko horiek guztiek bide eman diote haurdun dauden pertsonen eta beraien pentsamendu nahiz hazkuntza praktikak (generoaren sozializazioari dagokionean) errealitatean zein eta nolakoak diren ikertzeko. Hurrengo atalean, ikerketan egin den landa lanaren metodologiaren azalpena aurkituko duzu: bertan, zein gorputzetatik ikertu den, metodoa zein izan den eta laginaren ezaugarriak deskribatu dira. 43
4. METODOLOGIA 4.1 Ikerketa metodoa: elkarrizketak eta objektu materialen azterketa Ikerketa metodo nagusia elkarrizketa sakonak egitea izan da, zehazki erdi egituratuak diren elkarrizketak. Horrez gain, neurri txikiagoan bada ere, objektu materialen azterketa egin dut. Metodologia kualitatiboa hautatu eta erabili dut, egiteko modu dinamikoa, malgua eta prozesuari lotua, hain zuzen ere (Gonzalez, 2009). Zentzu horretan, azterlanean, etengabe egokitzen, birpentsatzen eta malgutasunez jokatzen asmatzea izan da nire erronka nagusia. "Ikerketa Feministak eta generokoak" masterrean ikasitako zein hausnartutako begirada eta egiteko modu feministetan, zehazki, antropologia feministan inspiratu eta oinarritu naiz lan honen metodologia zehazterakoan. Horren adierazle da une honetan bizitzen ari naizen gurasotasun prozesu pertsonalean arreta jartzea, nire pentsamendu eta praktikak behatzeko ahalegina egitea generoaren aldagaia erdigunean jarriz; are zehatzago, aldagai horrek (beti beste batzuekin elkarreraginean, noski) haurdunaldian zehar zer nolako eragina duen aztertu nahi izan dut, betiere, gurasoon diskurtso, praktika eta egiteko moduak kontuan hartuz. Epistemologia feministari jarraiki, Blazkez-ek (2012), Sinref21 eta Hegoa (2014) elkarteek (2014) nahiz Castañeda-k (2012) azpimarratzen dutena gogoan hartu dut lan honetan: lehenik, beharrezkoa da behaketaren interpretazio markoei kritika egitea; bigarrenik, ikerkuntzan eragina duten rol eta balio sozial zein politikoak deskribatu behar dira; eta hirugarrenik, ezinbestekoa da objektibitatearen, arrazionaltasunaren, neutraltasunaren eta unibertsaltasunaren idealekin kritiko izatea. Haur/pertsona baten esperoan dauden gurasoak, zehazki, haurdun daudenak elkarrizketatu ditut. Garrantzitsua izan da elkarrizketa horietara iritsi aurretik egindako bidea, hain zuzen ere, nik neuk haurdunaldian zehar bizi izandako kontraesan, kezka eta galderen kontaketa idaztea eta berrirakurtzea izan da lehen pausua. Azken batean, ariketa autobiografikoak (autoetnografikoak), 'ni' gogoetatsuak erabat zalantzan jartzen du behatzailearen irudia inpertsonala eta arrotza denaren ideia; gainera, ezbaian jartzen du objektibotasuna lortzeko edozein asmo (Hernandez, 1999:53). Bizi izandakoa jasotzeak eta nire bikotearekin nahiz 21 SIMReF: Ikerketa Feministaren Metodologiaren Diziplinarteko Mintegia. Estatu mailan epistemologia eta ikerketa feministaren metodologia eztabaidatzeko, prestatzeko eta sustatzeko gune finkatua. Bi helburu dituen esperientzia da: ikerketa feministen potentzialtasunei eta mugei buruzko eztabaida sutatzea, hainbat diziplinatan errealitatea aztertzeko paradigma berri gisa eratzeko, eta metodologia feministei buruzko prestakuntza-espazioa formalizatzea, nazioarteko eztabaidak bildu eta ikerketa hobetzen laguntzeko (Simref eta Hegoa, 2014) 44
inguru hurbilarekin partekatzeak ikerketan zehar egin ditudan elkarrizketetako galderak, gaiak, kategoriak eta abar argiago ikusten lagundu dit. Baliagarria izan da, gehiago ala gutxiago, ikergai honekin dudan harreman pertsonalean miatzea eta horri esker ikergaiarekiko ditudan inplikazioak ikustea. Norabide horretan, Estebanek (2019) autoetnografiari hausnarketa esanguratsua partekatzen du: Idazten duen emakume antropologoak, esan gabe, zera esaten du: «hau ni naiz, hemen nago, begira, entzun nazazue»; bere buruarentzat eta besteentzat izatearen, askatasuna eta plazera aldarrikatzen ditu, alegia, ezberdina izatearena; desberdina, sistemak, kulturak eta disziplina berak eraikitzen eta mugatzen duenaren ezberdina; dibertsifikatzeko eta autotransformatzeko aukera aldarrikatzen du, aldi berean autoritatea sortuz eta horretarako espazioa eta denbora definituz (Esteban, 2019:5) Aipatu dudanez, ikerketa metodo gisa, alde batetik, banakako elkarrizketa erdi egituratuak egin ditut eta horiek aurrera eramateko elkarrizketa gidoia22 diseinatu eta prestatu nuen; aztergai ditudan kategoriak kontuan hartuz diseinatu nuen galdetegia. Galderak prest izan ditut, nahiz eta, elkarrizketatu bakoitzarekin egokitzen joan naizen. Beste alde batetik, objektu material zenbait (ekografiak, arropak, opariak edota logelaren antolaketa) ere aztertu ditut. Horretarako, batetik etxeetara egindako bisitetan behatutakoaren nahiz sentitutakoaren gaineko oharren kuadernoa osatu dut; bertan, elkarrizketa unean eta ondoren behaketak eta deskribapenak jaso ditut. Horrez gain, elkarrizketatuen etxeetako logelen eta arropen eta jaso dituzten oparien argazkiak egin ditut. Ondoren, zenbait argazkiren deskribapenak egin ditut. Azken batean, objektuak ere informazio iturri gisa ulertu ditut, haurdunaldian zehar, datorren norbanakoari lekua egiten eta ibilbide biografikoa eraikitzen laguntzen dutelako. Batetik, haurdunaldiaren esperientzia ulertzen lagundu dit; eta bestetik, horixe da ikerketa honen helburua, jaioko den pertsonak bizi duen genero sozializazioa noiz eta nola gertatzen den ohartzen lagundu dit. Finean, generoa eta sexua pertsona baten etorkizunean zenbateraino diren elementu zentralak ikusteko aukera eman du eta horretan hainbat objektuk subjketuekin harremanean zein eragin/inplikazio/funtzio duten. Elkarrizketa horiek haurdun dauden pertsonen etxeetan egin ditut. Horren bidez, galderak egin eta erantzunak jaso/sentitzeaz gain, etxea sentitu eta datorren pertsona berriari tokia nola egiten zaion behatu nahi izan dut. Begirada feminista txertatu nahian, nire ahalegina eta intentzioa egiteko moduak zaintzean jarri dut, bai elkarrizketetan, baita etxeetara egindako bisitetan ere. Izan ere, Gonzalezek (2009) dion moduan, ikertzen duen pertsona errealitatea 22 Interesa izanez gero, lanaren eranskinetan topatuko duzu elkarrizketa gidoia. 45
modu subjektiboan interpretatzen duen subjektua da, eta oreka mantentzen ahalegindu behar du, "erreflexibitatea" erabiliz prozesuak eskatzen duen malgutasunaren eta zorroztasunaren artean. Horregatik, ezinbestekoa da jarrera konstante, gogoetatsu nahiz kritiko eta kokatua izatea egin nahi den ikerketa lana ahalik eta zintzoena, zorrotzena eta gardenena egiteko (Gonzalez, 2009). Hori horrela, elkarrizketatzaile eta ikerlari izateak ematen didan autoritatea gogoan hartu dut batetik; bestetik, elkarrizketatuekin berdintzen ninduten elementuak baliatu ditut: ni neu guraso izatea eta haurdunaldia orain dela gutxi bizi izana. Elkarrizketetan, etxean egin berri dituzten aldaketei buruz galdegin dut, baita etxea erakusteko eskatu ere: jaio berriari prestatutako lekua (halakorik baldin bada), lo lekuen antolaketa, erosi edota eskuratu dituzten haurrarentzako osagarriak, arropa eta abar. Gainera, haurdunaldian zehar jaso dituzten opariak erakutsi eta horiei buruz ere hitz egin dugu. Materialtasunari erreferentzia eginez, objektuek duten agentzia eta horiek genero identitatearen eraikuntzan duten inplikazioa aztertzen saiatu naiz. Horretarako, atal honetan kontatu dudan moduan, elkarrizketetako galderez gain, argazkiak eta espazio fisikoen eta objektuen deskribapenak erabili ditut. Horien azterketan eta ulermenean ezinbestekoa izan da Natalia Alonso Rey (2012,2016,2017), Josune Fernandez (2018) edota Maria Ruizek (2012) egindako artikuluetan jasotzen duten objektuen analisiaren gaineko begirada. Orain arte aipatutako ikerketek objektuen gaineko begirada hori iragana aztertzeko baliatu izan dute, dagoeneko pasa diren bizi prozesuak aztertu dituzte, esaterako, Alonsoren (2016) kasuan migrazio prozesuak, Fernandezek (2018), berriz, adopzio prozesuak edota Ruizek (2019) kartzelako egonaldian gordetako karpeta bat eta bertako dokumentuak ikuskatu zituen. Nire lanean, berriz, aipatutako objektuak, bereziki, etorkizuna eraikitzeko bide urratzaileak dira. Iragana gordetzeko, jasotzeko eta memoria antolatzeko elementu izateaz gain, aurrera begira, sortuko den pertsonaren gaineko proiekzioak nahiz igurikapenak egiteko bide ematen dute. Oraindik fisikoki izate berezitu gisa existitzen ez den horri leku bat ematen diote objektu osagarri horiek, etxera datorrenari tokia egiteko aukera sortzen dute (Alonso, 2016: 41). Informazio nagusia elkarrizketetatik atera da eta, horrrenbestez, objektuei begira egindako ekarpena xumea izan da, niretzat ere berria den objektuen antropologiaren eta materialtasunaren gaian lur hartzeko aukera eman dit, hala ere. Elkarrizketak, gehienbat, etxeetan egitea eta etxearen antolaketan erreparatzea, haurraren etorkizuneko logelari, arropatxoei argazkiak ateratzea eta bertan zeuden objektuetan arreta berezia jartzea izan da 46
nire lana. Gainera, kasu batzuetan eskatu diet jaso dituzten opari guztiak elkarrekin argazki bat atera eta bidaltzeko. Objektuen gainean egindakoa, beraz, gaira eta metodora hurbiltzeko lehen urratsa izan da eta aukera eman dit aurrera begira lan lerro baliotsua dela jabetzeko. Esaterako, ekografia bera objektu material gisa ulertuta aztertzen saiatu naiz, baina jabetu naiz ikerketa oso bat egin daitekela ekografia gai hartuta generoaren eraikuntzan duen inplikazioa aztertzen. Beste adibide bat ekartzearren, haurdunaldian zehar sortzen diren dokumentu pertsonalak direnak (albumak, bideoak, argazkiak…) aztertzeak ere informazio baliotsua ekarriko lioke gaiari. Elkarrizketak 2021eko maiatza eta uztaila bitartean egin ditut, ordu bat eta ordu eta erdi bitarteko iraupena izan dute, bataz beste. Normalean, elkarrizketatuekin aurretik edo ondoren kafe bat edota egoera informalago bat partekatu izan dut. Zazpi elkarrizketetatik bost egin ditut etxeetan, beste bi kalean egin ditut, azken horiei etxeko argazkiak bidaltzeko eskatu eta halaxe egin dute. Orokorrean eskuzabalik hartu naute elkarrizketatuek, batzuek urduri, -zer kontatua izango ote zuten kezkaten bazituen ere-, berehala zabaldu dira eta beraien bizipen, pentsamendu, uste eta prebisioak partekatzeko prestutasuna agertu dute. Elkarrizketen eta informazioaren azterketa egiterakoan, lehenengo eta behin, informazioa kategoria analitikoen arabera kodetu dut (haudunaldia; gorputz sentsazio fisikoak, emozionalak eta mentalak; gurasotasuna; hazkuntza ereduak eta balioak; hazkuntza praktikak: izendapena, guraso baimenak, ekografiak, opariak, arropak eta objektu osagarriak; generoaren sozializazioa;) eta kodetutako datuetan sakontzen eta analizatzen jarraitu dut, ikertzen ari naizen gaiaren konplexutasuna ulertu nahian; hau da, haurdunaldian genero bitartasuna non eta nola islatzen den, zein forma edota kolore hartzen dituen eta gurasoen ideologia nahiz praktiken arteko aldea zein den ikusi nahi izan dut. Zehazki, hauek dira kategoriak: ● Haurdunaldia: gorputz sentsazio fisiko/emozionalak; zer da neska ala mutila galdera?; covid-19aren eraginak ● Gurasotasuna: guraso izateko nahia, beldurrak eta ilusioak ● Hazkuntza ereduen gaineko uste eta pentsamenduak: balioak, generoaren gaineko iritzia, neska ala mutil izatearen nahia. ● Hazkuntza praktikak: sexua jakitea ala ez; izendapena; gurasotasun baimenak ● Objektu materialak: ekografia, neutraltasuna; arropak; opariak; logelaren antolaketa 47
4.2 Ikerketaren lagina: haurdunak Gipuzkoako herri batean bizi diren eta une honetan haurdun dauden zazpi pertsonarekin elkartu naiz. Horien aukeratzean, honako irizpidea kontuan hartu ditut: lehenik eta behin, lehenengo aldiz haurdun dauden pertsonak elkarrizketatzea erabaki dut, beraien bizipena intentsuagoa eta beste haurdunaldi batekin konparatu ezina delako. Zazpi lagunetatik bat bigarren aldiz haurdun geratu dena izan da, baina gainontzean denak lehenengo aldiz. Bada lehenengo aldiz haurdun geratu den baina aurretik ere guraso den pertsona bat ere. Bigarrenik, haurdun dauden pertsonen artean, aldagai ezberdinen araberako aniztasuna lortzen saiatu naiz: adina, arraza, lanbidea, feminista ote den eta beste. Aldagai horiek nire ikergaian zein eragin duten alderatzea zen nire lehen asmoa. Ikerketan aurrera egin ahala, ordea, elkarrizketatuen aniztasun hori lortzea oso zaila egin zait, pertsona arrazializaturik ez dut topatu, lanbidez elkarrizketatu asko (une honetan, lanean ez badaude ere) hezkuntza munduarekin oso binkulatuak daude eta feministak direnen eta ez direnen arteko aldeak ere ez ditut erraz identifikatu. Adinari dagokionez elkarrizketatu oso gazteak topatu ez baditut ere, 24tik 41 urtera bitartekoak izan dira berriemaileak. Hirugarrenik, nire oso gertukoak ez direnak elkarrizketatu ditut, tartean oso gertukoa den kide bat badagoen arren. Azkenik, aurretik esan den moduan, denek partekatzen dute, batek izan ezik, bizilekua, Gipuzkoan kokatua dagoen herria23. Haurdun dauden pertsonak elkarrizketatzeaz gain, haurdun ez dagoen guraso bat elkarrizketatu dut, guraso ez diren eta gaian adituak diren bi lagunekin ere kontraste zenbait egin ditut. Ezin ahaztu haurdunaldia eta generoa gaitzat hartzea erabaki nuenetik hona bidean topatu ditudan bidaideak (klasekideak, irakasleak, parkeko gurasoak, etxekoak…) eta horiekin izandako elkarrizketak, grabatuak izan ez diren arren, lan honen ulermenetara iristeko ezinbesteko hizketaldiak izan baitira. Haurdun dauden gorputz guztiak beti emakumezkoenak ez badira ere, horren adibide dira haurdun geratzen diren gizon transak,24 ikerlan honetan elkarrizketatu ditudan guztiak emakume kategorian eta izendapenean gehiago ala gutxiago eroso topatzen dira, nahiz eta 23 Anonimotasunaren alde egitearren, lanean zehar herria zein den ez zehaztea erabakia dut. 24 Aurretik ere argitu dugu, Damien W. Riggsek (2015:89) gizon transexualek bizi izan dituzten haurdunaldien gaineko kontakizunei esker, haurdunaldiak gorputz identitate zehatzekin (femeninoarekin) duen harreman normatiboa haustea posible dela, horrela, berriz kontzeptualizatzeko aukera sortzen da edozein gorputz identitatek bete dezakeen funtzio gisa (beti ere ugaltzeko gai den gorputza izan behar du, noski). Azken batean, gertaera fisiologikoa da gizon batzuk erditu egiten direla. 48
elkarrizketatuetako bat bollera izendapenarekin emakumearenarekin baino identifikatuago sentitzen den. Hauek izan dira25 beso zabalik hartu nauten zazpi lagun elkarrizketatuak: ● Laura: 41 urteko hezitzailea , lan finkoa du 0-2etapan. Haurdun geratzeko prozesua ez da erraza izan beretzat eta bi urteren ondoren geratu da haurdun klinika batean. Bere bikotearekin batera erabaki du guraso izatea lehenengo aldiz. Gehiago identifikatzen da bollera izendapenarekin emakumearenarekin baino. Aktibista feminista eta LGTBIQ mugimenduko kidea da. Hiru logeladun etxe batean bizi da bikotearekin alokairuan. Etxeko logeletako bat jaioko den haurrarentzat izango da. Musikaria da denbora librean eta oso lagunzalea. ● Bea: 38 urte dituen naturzalea eta itsasoko zientzialaria da. Itsasoaren ikerketa zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bateko langilea da azken hamar urteetan, lan finkoa du, beraz. Bikotearekin (heterosexuala) bizi da azken sei urteetan, mutilaren etxean. Lehenengo aldiz izango da guraso, nahiz eta, berak dioen moduan, haur asko zaindu izan dituen. Kirolzalea da eta azken aldian txanpuak eta kremak egiten hasi da etxean. ● Nekane: 28 urte ditu eta langabezian dago une honetan. Enpresa ekintzaile izateko ikasketak amaitu zituen eta azken bi urteetan nekazarien elkartean aritu da dinamizatzaile lanetan, baina ez diote kontratu finkoa egin. Ikasten jarraitu nahi du, abuztuan lehenengo aldiz erdituko den arren, irailean berdintasunerako masterrean izena emana du. Urte asko landa eremuan etxe baten bila aritu ostean, baserri batean bizi da bere bikotearekin (heterosexuala). Hipoteka ordaintzen dute bien artean. ● Ainhoa: 26 urte ditu eta irakaslea da lanbidez. Une honetan langabezian dago eta kontratu laburretarako deitzen dute hemendik eta handik. 24 urterekin izan zen lehenengo aldiz guraso. Bere bikotekidearekin (heterosexuala) landa eremuan bizi da mutilaren familiako etxean, ondoan amaginarreba, aitaginarreba, kointak eta horien bikoteak eta seme-alabak bizi dira. 25 Elkarrizketatuen izenak asmatuak dira. Beraien anonimotasuna gordetzeko asmoarekin protagonisten, bikoteen eta abarren izenak eta abizenak aldatu/asmatu egin dira. 49
● Maitane: 33 urte dituen irakasle funtzionarioa lehen hezkuntzan. Etxea erosi berri bikotekidearekin eta obra eta etxea ordaintzen ari dira. Bigarren aldiz izango da guraso, aurrekoan bere bikotekideak erditu baitzuen. Bikotekidea kazetaria da eta ez du lan finkorik, une honetan aldizkari batentzat egiten du lan. Aktibista feminista da azken urte luzeetan. ● Ibaia: 26 urteko ikaslea. Haur Hezkuntzako Gradua amaitzeko azken urtea egitea falta zaio. Bere senarrarekin eta bi txakurrekin bizi da azken lau urteetan, gurasoena den etxe batean. Senarrak lan finkoa du, berak ez du enplegurik. Haurrak izan eta ikasketekin jarraitzea da bere asmoa, horretarako senarrak gurasotasun baimena eta ondoren eszendentzia hartuko du. Bizkiak espero dituzte. ● Maite: 26 urteko dentista laguntzailea. Kirol zalea, motorrak, kotxeak eta zaldiak gustatzen zaizkio. Bere senarrarekin eta txakurrarekin bizi da herrian, baina obra egiten ari dira senarraren baserriaren zati batean, bertara bizitzera joateko. Senarra autonomoa da eta lehen sektorean egiten du lan, baserrian bertan Behin, metodoaren ezaugarriak, laginaren nondik norakoak eta oinarri metodologikoak ezarrita, hurrengo atalean, landa lanaren analisian sakonduko dut. Datorren lerroetan aurkituko dituzu lanaren mamia, elkarrizketatuek emandako informazioa eta ikertu den gaiaren esangura nagusienak, korapiloak, elkarrizketatuek aipatuko alderdi komunak nahiz beraien bizipenen arteko aldeak. 50
5. GENEROA ETA HAZKUNTZA EREDUAK HAURDUNALDIAN Atal honetan, elkarrizketetan jasotako informazioaren analisia jaso dut. Ikergaiaren helburuak eta asmoak kontuan hartuta lau ataletan antolatu dut: lehenik eta behin, guraso izateko nahian eta haurdun geratu aurreko bizipenetan jarri dut arreta; izan ere, etorkizuneko gurasoa "ez lekuan" sentitzen den garaia da haurdunaldia, aurreko bizimoduaren eta datorrenaren artean kokatzen da (Turner, 1988; hemen aipatua: Montes, 2010:16). Atal honetan, guraso izateko nahiaren, guraso izatearen ilusio nahiz beldurren gaineko bizipenak jaso dira. Bigarren atalean, haurdunaldia bera ezaugarritzen duten elementuak izan ditut ikergai. Kontua da haurdunaldia, kategoria sozial batetik bestera igarotzea baimentzen duen prozesua dela. Horren ondorioz, emozio ugariren artean, antsietatea eta urduritasuna ere sentitzen diren garaia izan ohi da, finean, ez delako jakiten igarotze hori nolakoa eta norakoa izango ote den (Montes, 2010:16). Atal honetan, batetik, elkarrizketatuek haurdunaldian zehar bizi izan dituzten gorputzaldiei, aldaketei eta abarrei erreparatu diet, zehazki covid-19aren eraginak ere kontatu dituzte; bestetik, haurdun dauden gorputzen publikotasunean arakatu da, publikotasun horren barnean, jendearentzat (jendartearentzat) umekiaren sexua jakiteko beharra eta nahiaz ere hausnartu dut. Hirugarren atalean, guraso izatera iritsi aurretik, haurdun dauden pertsonek dituzten ideologietan, usteetan eta pentsamenduetan arakatu dut, bereziki, genero gaiari buruz dituztenetan. Gainera, aurrera begira familia gisa nola antolatzea (etxeko zaintzak, empleguratzeak, eskolaratzeak eta abar) pentsatu duten eta horri lotuta gurasotasun baimenak nola hartzeko asmoa duten ikertu dut. Finean, bikotearen barruan emakume edota gizon gisa izendatzen direnen artean ea alderik dagoen ikusi nahi izan dut. Azken eta laugarren atalean, berriz, hazkuntza praktikei erreparatu diet, generoaren sozializazioari begira egiten diren hautu eta erabakietan; esaterako, umekiaren sexua jakin ala ez, haurren izendapena edota haurra inguratuko duten objektu material zenbaiten gaineko azterketa eta abar. 51
no papá" (Llopis, 2015:87). Adibide horrek aita eta ama izendapenetik harago egunerokoan hainbat guraso egiten ari diren proposamenen eta alternatiben berri ematen digu. Ikerketa honetako elkarrizketatu batek ere gaia hainbat espazio feministatan lantzen ari dela kontatu du eta beharrezkoa dela horri buruz kolektiboki hausnartzea: "Zama, bai, ama zara, eta beraz, ama zarelako izan behar duzu halakoa. Daukazu kuestionatzea eta hori dena. Zalantzan jartzen dut asko, honi buelta batzuk eman dizkiot: nahi dut ama izendatzea edo ez? Hor gaude, Zaloa ere. Askotan hitz egin dugu gai honetaz, egin genuen behin ikastaro bat online Madrilgo batzuk antolatuta, zela "Maternidades habitables" eta oso interesgarria izan zen. Asko hitz egiten zen ama kontzeptuari buruz, eta buelta batzuk eman behar zaizkiola uste dut"(Laura) Hori guztia esanda, guraso nola, norekin eta noiz izan norberaren (eta bikotearen) desiraren araberakoa da normalean, gurean27. Desira hori, betiere, guraso izateko baldintzatzaile sozial, kultural eta ekonomikoen eraginpean dago, noski. Hain zuzen ere, Imazek (2010:179) ama bilakatzeko prozesuari buruz egindako ikerketan, garai hauetan, "ama izateko desioa" guraso izan aurreko beharrezko urrats gisa ulertzen dela ondorioztatu zuen. Hautatua izateak, ordea, ez du bermatzen bidean kontraesanak nahiz bizipen elkargurutzatuak izaten ez direnik: "En este proceso de convertirse en madre, la persona se halla, a menudo, ante sentimientos diversos, a veces, contradictorios, y también enfrentada a reflexiones desde perspectivas contrapuestas" (Imaz, 2010:177). Prozesuan zehar izaten diren gorabeherak, bizipenak eta erabakiak ezagutzeko asmoz galdegin diet elkarrizketatuei noiz, nola, norekin guraso izatea zein puntutaraino erabaki duten, zer duten garbi eta zer ez. Askotariko erantzunak jaso ditudan arren, bi dira nabarmenduko nituzken elementuak: Lehenik eta behin, elkarrizketatu gehienek aipatu dute txikitatik datorkiela guraso izateko nahia. Elkarrizketatu batek, ordea, kontrakoa adierazi du "Nik ez dut izan ama izateko beharrik, eta lehenengo haurra eduki genuenean, nik ez nuen edukiko, ez balitz Alazne izan esan zuena "nik gestatuko det" eta nik ordurarte ez neukan interesik, egia esan"(Saioa). Harritu egin nau gainontzekoek hain argi esatea txikitatik desiratu izan dutela: hauxe dio batek "Ba, egia da, igual nahia… Ez dakit gehiago planteatua edo gutxiago planteatua, baina nik nahia beti sentitu izan dudan zerbait izan da, izan nahi nuela"(Bea); eta beste batek adierazpen bera egin du "Ba egia esan, beti nahi izan dut gazte izan guraso"(Ainhoa). Nahiz eta kasu batzuetan kosta egin den haurdun geratzea "Nire kasuan izan da haurdunaldi bat hain-hain espero nuena, desio nuena, azkenean etorri dela, kasi bi urtez saiatu gara" (Laura). Beste batek ere zailtasunak izan ditu hizpide: 27 Mendebaldeko, Estatu Espainiarreko eta Euskal Herriko errealitateari erreferentzia eginez. 53
Bai, oso txikitatik… Bueno oso txikitan… pentsatzen dut 11 izango nituela. Como concepto, beti oso presente, oso presente izan dudan zerbait izan da. Gero, bikote bat oso gaztetatik ez izatea… Alegia, ba 30 urte arte ez dut izan bikote bat, zenekin sentitu dut bai, berarekin nahi dut guraso izan. Eta bestetik, ba denbora bat pasa nahi izan dut berekin. Ama bakarra izatea ere burutik pasa izan zait. Nahiz eta gero prozesu horretan aurrera egin izan nuen momentu batean, eta justu ikusi nuelako beste haurdunaldi batzuk… O sea, amak nola zeuden eta ama bakarra izatea nola izango zen imajinatu nuenean… Esan nun buah… ba ez dakit ama bakarra izango nintzatekenik. Galdera ikurra hor gelditu zen"(Bea). Horrez gain, deigarria egin zait guraso izateko desira txikitatik zuten bi elkarrizketatuk oso argi zutela baita bikoterik gabe ere ama izan nahi zutela: "Ba nik betidanik nahi izan dut ama izan. Txikia nintzela esaten nuen hiru seme-alaba izango nituela. Bi nireak eta beltzaran bat. Eta igual zitzaidala bikotea izan edo ez, nik izango nituela. Eta amonak esaten zidan "baina Garazi, zuk ba ahal dakizu zer esaten ari zaren? Nola bikoterik gabe? Hiru seme-alaba… badakizu zer den hori?" Klaro, bera bere esperientziatik, como diciendo, "honek ba ahal daki zer esaten ari den, oraindik panpina eskutan du eta, gainera, hiru seme-alaba bera bakarrik ateratzeko…" Ze ni beti eskopetilla izan naiz… Eta ni "ui, eta ze horretarako bikote izan behar da? Ba ez, porque nik nahi baldin badut eta kapaza banaiz, zerren zai egon behar dut?" Eta horrela, ez? Etxean beti esaten zidaten ni jaio nintzela ama izateko. Eta bueno, hori beti hor egon da, nahiz eta jakin momentua ez zela"(Nekane). Txikitatik nahi izan arren, elkarrizketatu batek aipatu du feminismoak desio hori birpentsatzeko aukera eskaini ziola: "Urte pilo bat pasa nituen txikitatik bai, bai, bai, super klaro, nahi ditut eduki umeak, eta gainera halaxe esan nion amari: "Ama nik nahi dut mutil bat umeak edukitzeko eta gero mutil hori tiburoietara botako dut". Gizona umeak edukitzeko eta kito. Egon naiz urte pilo bat baiezkoan, gero nik uste dut feminismoa ezagutu nuela eta izan zen, "aber, aber, aber"… nondik dator hau dena?"(Laura) Bigarren elementu deigarria, Imazen (2010) ikerketarekin bat eginez, elkarrizketatutako guztien haurdunaldia desiratua izatea da. Nahiz eta bakoitzak haurdun geratu bitarteko prozesuan zailtasunak eta aldeko baldintzak izan dituen, denbora tarte luzeagoan ala laburragoan lortu dute haurdun geratzea eta guztiak pozik eta ilusionaturik daude. Alabaina, elkarrizketatu batek dio oso pozik dagoela, baina nahiago zuela ikasketak amaitu ondoren geratu izan balitz haurdun, pixkat aurreratu egin dela: "nik nahiago nun ikasketak bukatuta izan ama, baina esan ziguen asko tardatzen zela haurdun gelditzen eta saiakera bat egitea erabaki genuen eta gero pixkatean ez saiatzea berriz. Haurdun geratu nintzen eta ekografian jakin nuen bi ziala"(Ibaia). Guraso izateko beharrezko baldintzen artean aipatu dituzte egonkortasun ekonomikoa eta horri eskutik lotuta doan bizileku finkoa izatea: 54
"Bai. A ver ez nago esaten zure etxe propioa izan behar duzunik, baina zerbait finkoa edo ya alkiler seguru batean zaudenean, edo ya beste egonkortasun batekin. Bai, eta gehienbat lana. Lanak ere asko baldintzatzen du. O sea, bietako batek lan finko bat izatea asko egiten du, eta gainera ez da oso gauza erreza orain lan finko bat izatea. Bizi gara kontratutik kontratura." (Ainhoa). Azken honek gazte izan nahi zuen guraso eta 26 urterekin bigarrenez izango da ama. Berak eta bikoteak komunitatean bizitzeko hautua egin zuten, horretarako aukera izan zutelako, familiako baserriaren alde batean etxea egin eta bertan bizitzekoa. Elkarrizketatuak nabarmentzen du bizi diren komunitatean laguntza handia dutela beraien haurra zaintzeko eta horri esker izan dutela aukera guraso gazteak izateko "Etxeko laguntzarik gabe, seguruenik ba beste urte dezente itxaron beharko genituzke guraso izateko"(Ainhoa). Gainontzeko elkarrizketatuak ez bezala, laguntza sare zabala du eskura eguneroko zaintza eta hazkuntza lanetan aritzeko: "Gaude familia nuklearra edo esango genukeena; garela ni, nire bikotea eta umeak. Baina gero ondoan daude aiton-amonak, izeba-osabak, lehengusinak, eta abar, eta abar. Eta nik…. Joe ba ez dakit… Orain bigarren haurdunaldian, ba medikutara joan behar naizela, edo joan behar naizela asteazkenean ginekologoarengana… pues umea uzten dut amonarekin; edo amona ez badago, ba izeben bat edo beti dago, edo beti norbaitekin uzteko aukera dut. O sea, gu, esango genuke, familia nuklear nahiko berezia garela, zeren gu zabaltzen gara zuhaitz baten adarrak bezala eta hor dago, ez? Red de apoyo, edo esaten zaiona" (Ainhoa). 5.2.2 Gurasoen ilusioak eta beldurrak Gurasoek eta kasu honetan haurdun dauden elkarrizketatuek genero aldagaiari buruz dituzten pentsamendu, uste eta sinesemenetan sakondu ahal izateko, interesgarria iruditu zait guraso izatera doazen une honetan, haurdunaldian zehar, sentitzen dituzten ilusioei eta beldurrei buruz galdetzea. Galdera orokorrak izanagatik, behatu nahi izan dut, oro har, beraien ilusioetan nahiz beldurretan genero aldagaiak islarik ba ote duen. Ilusioei dagokionez bollera izendatzen den elkarrizketatu batek familia aniztasunari egin dio erreferentzia: "Gero ilusio pilo bat egiten dit Zaloarekin, beste neska batekin, edukitzea ume bat, gu gara bikote bat eta izatea familia bat. Ilusio handia egiten dit, honek sortu dezakeena eskola mailan edo parke batean... Interesantea iruditzen zait, ilusioa egiten dit" (Laura). "Niretzako adibidez bada erronka bat eta era berean ilusioa egiten didan gauza bat da eta da eskolarizazioan irudikatzen dudala elkartzea orain arte elkartu ez naizen familiekin, adibidez. Ez daukaguna zerikusirik ezertan orain arte, baina bizitzak elkartu gaitu eta igual intersekzionalitate hori bilatzeko espazio bat izatea. Horrek espezialki ilusioa egiten dit, ilusioa egiten dit jende ezberdinekin elkartzeak. Nahiko nuke gure umea ere bizitzea inguru batean… direnak beste umeak errealitate oso 55
diferentetatik datozenak eta elkarrekin ikasiko dutenak eta arraza eta klase eta etnia desberdinekoak izango direnak" (Laura). Bestalde, beste bat lau generazio ezberdin elkartzeak eragiten dion ilusioaz mintzatu da: "Aitor eta ni nahiko gazteak garenez, Eiharak, bueno eta Haitzek ere izango ditu, birraitonak eta birramonak izango dituzte. Orduan, dena da ilusio hori, zera hori… Ba ikustea zure amonarekin, edo zure aitonarekin; eta esaten duzu joe… lau generazio eh. Ez du ematen, baina lau generazio dira, eh" (Ainhoa) Askotan ilusioak eta kezkak batera doaz, txanponaren bi aldeak izan ohi dira, horren adibide da elkarrizketatu honek kontatzen duena: "Eta bikotearen aldetik ere, kezka eta ilusioa, biak etortzen zaizkit, zeren iruditzen zait bikote bezala konpartitu dezakeguna potentea izango dela, bai kezka bat bezala, zeren ya bi ez gea; eta hiruko horrek ekarriko dituela gauza batzuk eta kenduko dizkigula beste batzuk. Eta ekarriko ditun horietatik, momentuz ilusioa sentitzen dut bi ez izateak, ez? Eta beste aldetik, pues galduko dugun horrek kezka sortu dezake, ba nola izango den gure harremana. Ba ez dakit, pixka bat hor nago"(Bea). Gainera, elkarrizketatu batek aitortu du beldurrek oihartzun handia hartzen dutela "Joe, hori dena ilusioz bizitzen duzu, baina beldurrak… Batzuetan, uste dut, gehiago direla beldurrak ilusioak baino"(Ainhoa). Dudarik gabe kezka nahiz beldur gehienak haurraren ongizateari loturikoak dira: "Hasierakoak osasunaren aldetik, umearen osasuna. Gero dago bestea. Ekografietara joaten zara eta hor ari zaizu makinarekin begiratzen, tik-tik, eta ez dizu ezer esaten, eta zu zai zaude hor, ea zer esaten dizun. Eta gero esaten dizunean, "bueno ondo dago bizkar hezurra, ondo dago burmuina…""(Ainhoa). Era berean, guraso identitate berriari lotutako beldurrak izendatu dituzte:"orain arte Nekane, Nekane izan da; eta orain izango da Nekane eta zerbait gehiago. Egia da Nekane hori mantendu nahi dudala, porque Nekane ere bada eta bere bidea egin behar du"(Nekane). Halaber, guraso izatearen autoexigentziari lotutako kezkak ere adierazi dira, alegia, guraso ona ala txarra izateko "barne epailea"ri beldurra: "Zure buruarekiko ere mila duda. "Guraso ona izango naiz?Ondo moldatuko naiz bikotearekin?" Zeren gauza bat da planteamendu batzuk egitea kasu hipotetiko batean, eta gero, hor dagoenean, ba desberdina da. Beldurrak hori, mila."(Ainhoa). Beste elkarrizketatu batek ere antzeko aipamenak egin ditu: "Ardura ikaragarria eta gauza asko orain argi izan ditzazkedala, baina gero momentuan egoera horiek nola kudeatu, edo asmatuko ote dudan, edo orain pentsatzen dudanarekin bat egiteko kapaza izango naizen (...) Azkenean, ni neure 56
buruarekin oso exigentea naiz eta horren baitan neure burua asko matxakatu izan det" (Nekane). 5.2 Haurdun dauden gorputzak 5.2.1 Aldaketak: fisikoak, emozionalak, aldartearenak eta beste < >28 Haurdunaldia garai berezia da, Imazek (2010:232) dioen moduan, "un periodo limitado pero intenso desde el punto de vista de la experiencia corporal". Gorputzak aldaketa fisiko nabarmenak izaten ditu eta, autoreak azpimarratzen duen moduan, guraso izateko prozesuari ekiten zaio sasoi horretan: "período de "preparación", en el que el cuerpo se convertía en un recordatorio continuo de la próxima maternidad" (Imaz, 2010:231). Ikerketa honetan, haurdunaldia ezaugarritzeko unean "aldaketa" hitza behin eta berriz agertu da. Batzuek, batez ere, aldaketa fisikoei eta gorputz sentsazio berriei egiten diote erreferentzia: "Jo… ba hasiera batean zure gorputzaren aldaketak. O sea, momentu batean, hasiera batean, igual, ez? Jasotzen duzunean positibo hori eta oraindik ez zarela guztiz kontziente, baina gero hasten zara detaile txikietan begiratzen eta jo… "ba aldatu zait ez dakit zer, eta jo titiak ez dakit, eta tripa ez dakit, ba hasi naiz zerbait nabaritzen". Eta orduan ya kontzientzia hori hartzen hasten zarela, jo ba beste bizitza bat ari zarela sortzen… Orduan… Oso- oso polita da. Gero ya hasten zarenean nabarmentzen umea mugitu egiten dela, bestea… Gero bukaera aldera, egia da, asko pisatzen duela, mina ematen dizula saihetsetan, ezin duzula lo ondo egin, ez dakit zer, komunera mila buelta eman behar dituzu…"(Ainhoa) Beste batzuek aldaketa orokorrago bati egin diote erreferentzia, guraso bihurtzearen inpaktuari edo: "Niretzako aldaketa potente bat, esango nuke. Gauza berria den heinean… Egia da, nik uste baino… O sea, idealizazio horretatik edo pentsatu ez nuen "ah ba haurdun gelditzen zea eta listo" horretatik, nire kasuan behintzat, mugimendu askokoa izan da"(Bea). Gainera, bere ohiko aldarte emozionalean sentitutako aldaketak azpimarratu dituzte, elkarrizketatu pare batek: "A ver, ba nik igual gehiena flipatu nuena da… o sea, haurdun nengoela jakin nuen egunean, nire buruan zerbait aldatu egin zela. O sea, aldaketa ez txiki bat… o sea, derrepente… eta desiratua izan zen eta alde horretatik ez da egon sustorik, esan nahi dut. Baina bai izan da susto de "ai ama eta orain zer?" (Bea). 28 Testu zati hauek ikerketaren hasieran egindako autoetnografia ariketatik sortu zen idatzitik atera ditut. Bertan nire haurdunaldiaren bizipena jasotzen da. 57
Guztiek aipatu dituzte aldaketak, baina gorputz sentsazio fisiko, emozional edota mentalei buruz galdetzean, haurdun bakoitzak erantzun ezberdinak eta askotariko esperientziak aipatu ditu. Badaude komunak diren kontuak, baina, zenbaitetan, bizipen batetik besterako aldea handia da, halaxe dio batek: "fisikoki, beste gauza indartsuena izan ditudanak dira nauseak. O sea, egon ezina eta botaka larria. Botaka asko (…) haurdunaldia osoan zehar. Igual fisikoki horrekin flipatu dut gehiago, más que tripa hazi, edo ez hazi, edo…" (Bea); beste batek, ostera, ondoezik ez duela izan baieztatzen du haurdunaldiaren amaieran: "Gero, klaro, sintoma txarrik… bueno, ondoezik eta ez dut izan"(Nekane). Haurdunaldi bakoitza eta haurdun dagoen gorputz bakoitzaren bizipena bakarra eta ezberdina da. Horixe bera adierazten du Mª Jesus Montesek (2010:34) haurdun dauden pertsonek jasotzen duten asistentziaren gaineko ibilbideei nahiz bizipenei buruzko bere lanean, haurdun daudenen esperientziak ezin direla estandarizatu: Aun existiendo un protocolo común establecido, las formas en cómo se vive son individuales y van a estar influenciadas por muy diversos aspectos; entre otros, la propia personalidad y valores ante la vida, las personas del entorno, profesionales, el seguro social al que están acogidas y los hallazgos de las múltiples pruebas que desde los servicios médicos se les realizan; y todo enmarcado en un entorno social, económico y político desde el que se irán construyendo y definiendo sus vivencias(ibid). Bakoitzak bere bereizgarriekin bada ere, gehienek poztasuna eta ilusioa aipatzen dituzte, prozesuan zehar sentitzen dituzten emozio nagusi gisa, beraien hitzetan ez ezik,- "Oso zoriontsu sentitu izan naiz. Zoriontsu baino, alaitasun handia izan dut"(Nekane)-, keinuetan, begiradan zein aurpegikeran elkarrizketatuak ilusionatuak, itxaropentsu eta alai somatu ditut. Hala ere, Imazek (2010:177) haurdunaldiaren gainean egindako doktorego tesian esaten duen moduan, prozesua konplexua da eta poza eta asebetetzeaz gain, ohikoak dira zalantzak, dudak, kezkak eta beldurrak. Zentzu horretan, argigarriak dira haurdunaldiaren hasierako eta amaierakoa fasea29 eta horietan jasotako hainbat bizipen fisiko nahiz psikiko. Hasierako fasean, Montesek (2010:21) "konfidentziala"30 gisa izendatzen duen horretan, aldaketa eta seinale fisikoei dagokienez, nekea eta jateko ohiturak aldatu izana aipatzen dituzte, besteak 29 Zazpi elkarrizketatuetatik bost, behin 35. astea beteta elkarrizketatu ditut, beste bi, berriz, 30 astearen aurretik; beraz, bi elkarrizketatuk ez dute haurdunaldiaren azken fasea bizi elkarrizketatuak izan ziren unean. 30Montesek (2010:21) haurdunaldian lau etapa bereizten ditu: lehenengoa, konfidentziala edo isilpekoa; bigarrena, partekatua; hirugarrena agerikoa eta laugarrena itxaronaldia. Bere arabera, isilpeko etapa hasten da emakumeari haurdunaldia diagnostikatzen zaionean; datu hori ez da inguruan jakinarazten, edo zirkulu txiki batean egiten da. Eta fasearen amaiera, obstetrari edo emaginari egindako lehen bisitak markatzen du. Hori gaindituz gero, sozialki aitortuko zaio haurdun dagoela, eta etapa partekatuan sartuko da. 58
Bukaerako faseari dagokionez, hau da, Montesek (2010:21) "agerikoa" bezala definitzen duenaren inguruan askotariko sentsazio eta bizipenak jaso ditut, aurretik ere aipatu ditudanak: esaterako, triparen dimentsioak sortzen dituen molestiak "Azkeneko egunetan igual ohean eta buelta emateko… Eta esaten duzu "ai ama zer dut? Ume bat edo hormigonera bat?" Eta inkluso, lo zaude, super gustura, ez? Eta esnatu behar" (Nekane); edota etengabeko pixagurea "eta nire dilemarik handiena da gauean lo egotea eta pixagura horrekin esnatu eta jaiki egin behar… Hori izan da niretzat kriston putada, eta bada. Eta askotan galdetu egin dut "bueno pixagurarena erditu eta gero erregulatu egiten da, ez?" (Nekane). Askotarikoak dira haurdunaldiko gorabehera fisikoak nahiz emozionalak eta interesgarria da lagun batek haurdunaldiko ongizatea baldintza ekonomikoekin edota sozialekin guztiz lotuta dagoela azpimarratu izana: "Haurdunaldia zoragarria da, alde batetik kobratzen dudalako, badaukadalako kontratu bat eta kobratzen dudalako, baja daukadalako eta alde horretatik kristoren lasaitasuna daukat. Niretzat haurdunaldiaren disfrutea lotuta dago baldintza ekonomikoekin, berez zerbait hormonalarekin baino" (Laura). Beste batek, lan finkorik ez badu ere, bigarren haurdunaldia duenez, beste haurra zaintzeko duen familiako ezinbesteko laguntza aipatzen du, bai haurdunaldia ongi eramateko, baita berak lanera joateko aukera izateko ere: "Ba nik, egia esan, ondo konpajinatzen det etxian laguntza dudalako, amaginarreba etxian dudalako eta edozein momentuetan berarekin utzi dezakedalako. Beste egoera batean egongo banintz, ez litzaidake hain erreza egingo lanera joatea, zeren azkenean, ez dut postu finko bat" (Ainhoa) 5.2.2.1 Haurdunaldia COVID-19aren garaian. Marko teorikoan aipatu da eta elkarrizketatuek ere adierazi dute haurdunaldia gertaera soziala eta kulturala dela. Horregatik, ezinbestekoa da testuingurua kontuan hartzea, finean, faktore 59
Elkarrizketatu bat oso haserre agertu zen erditzeaurreko aurrez aurreko klaseak oraindik martxan jarri ez zirelako31: "Adibidez hemengo osasun zentroarekin haserre. Emaginen partetik, una pasada. Eta iruditzen zait alferkeria, puntu honetan. Uste dut haiek eskatuko balute aurrez aurrekoak egitea, onartuko lieketela eta ez dute egiten" (Saioa). Online saioak izan dituzte, azpimarratu dute ez dela gauza bera, bik parte hartu dute eta hiruk ez (beste bi elkarrizketatuei oraindik ez dagokie): "Online eskaintzen dute. Ez naiz behin ere sartu. Zeren aparte, ordenagailu hori Alaznerena da lanekoa eta nik ez daukat ez Internet, ez mobil, ezerrez. Gainera ez naiz ikusten hor" (Saioa). Gainera, ekografia eta kontsultetara bakarrik joan beharra, laguntzailerik onartzen ez zelako, oso zorrotz kritikatu dute. 5.2.2 "Baina, zer da?" "Zer espero duzu?". Generoa, haurra gizaki egiten duen errealitatea. < > Aurreko ataletan ikusi dugun moduan, elkarrizketatu bakoitzak bere bizipen partikularrak ditu, nahiz eta partekatzen duten testuingurua, herria, pandemia garaia, haurdunaldiaren prozesua eta abar berberak izan. Baina bada elkarrizketatu guztiek argi sentitu duten eta adierazten duten errealitatea: haurdun dauden gorputzak publikoak dira, ukigarriak, komentarioak egiteko aproposak, ezezagunek geratu eta elkarrizketa bat pizteko errazagoak. Publikotasun horri buruz, finean, aurretik ere aipatu dugun prozesuaren izaera sozial eta kulturalari buruz hitz egiten du Montesek (2010:17): Al igual que otros procesos, este acontecimiento está inscrito en un sistema social, que es quien determina sus límites, esto es, la forma de experimentarlo, vivirlo. Y las actividades a realizar o evitar vienen determinadas por el complejo cultural desde donde se proporciona el espacio en el que adquiere sentido y significación. Imazek (2010:263) ere horri buruz hausnartzen du marko teorikoan sakonagoa azaldu dugun "kanpo gorputza" deituriko alderdiari buruz hitz egiten duenean: "es decir, la vivencia de la corporalidad en el espacio público fuera del espacio doméstico y familiar, donde el cuerpo es percibido a través de los ojos de los otros". Bere ikerketan, Anne Quéniart (1988) aipatuz, honela jasotzen du: 31 Lan hau 2021ko abuztuan ari naiz idazten eta badirudi Zarauzko anbulategian 2021eko uztailetik aurrera, erditze aurreko eta erditze ondorengo eta laktantziako aurrez aurreko saioak berriro egiten direla. 61
Elkarrizketatu batek publikotasun horri buruz hausnarketa egina zuen eta haurdunaldiari buruz galdetu eta berehala erantzun zidan: "Jendeak galdetzen dizunean edo zoriontzen zaituenean, askok esaten dizute nola izan behar duen zure haurdunaldiak. Zuretaz galdetu beharrean, zure haurdunaldia modifikatzen saiatzen dira edota berea kontatzen"(Laura). Bat dator beste elkarrizketatu bat ere gaiarekin: "kalean ere oso gauza publikoa da haurdun egotea. Eta denak galdetzen dizute. Ba neri nola gauzak publikoki erakusteak, normalean, ez den nire ilusio bat izaten, ba orduan, igual, alde horretatik, kostatu zait"(Bea). Beraz, haurdun dauden gorputzak ezberdin tratatzen dira (Imaz, 2010:263), irisgarriagoak dira eta elkarrizketa bideak irekitzen dituzte normalean baino errazago, lotsagabeago eta arinago. Horren adibide da beste ikerketa batzuetan ere nabarmen agertzen den triparen ukitzea, batzuentzat erosoa gertatzen dena (Quéniart, 1988:120; hemen aipatua: Imaz, 2010:263) eta besteentzat ez: "Eta gero badago jendea ukitu egiten dizula tripa… Niri berdin zait, baina nik ulertzen dut. Pertsona batzuei ez zaie gustatu behar… ez dakit. Marijo ikusten duzula arratsaldean… astean behin, kalean kruzatzen duzula emakume bat, etortzen zaizula eta tripa ukitzera… Nik ulertzen dut jendeak esatea "ba nik ez dut nahi tripa ukitzea…"(Ainhoa) Haurdun dagoenari edozeinek zer pentsatzen duen filtrorik gabe entzutea tokatzen zaio, nahi ala ez entzun egin behar izaten du, jendeak bere iritzia emateko baimena sentitzen baitu. Erabaki pertsonala (edo bikotearena) dirudi guraso izateak, baina oso gertaera soziala eta kolektiboa da aldi berean. Normalean, haurdun dagoena eta bikotea (bikoterik balego) dira protagonistak; horrez gain, gertuko familia, lagunak, bizilagunak ere prozesuaren parte eta berriemaile bihurtzen dira. Denak ez, baina ia denak poztu egiten dira haurdun baten parean. Hala ere, haurdunaldian dena ez da poza, eta askotan, prozesua mitifikatua eta goraipatua agertzen da: "Niretzako hau daukat oso apuntatuta eta haurdunaldiaren inguruko erromantizazio bat oso handia eta azkenean, dependitzen du ere fisikoki nola zauden, ondoan nola zauden akonpainatua, zer ardura dauzkazun inguruan, ez da bakarrik lana. Dauzkazu zaintza-ardurak. Dauzkazu beste mila ardura lagunekin, familiarekin… haurdunaldia ez da beti zoragarria!"(Laura). 62
"Gaur goizean galdetu didate "zer dator?" pentsakor geratun naiz, horrela erantzunik gabe, galdera ulertzuko ez banu bezala… eta "Zer? Zer dator? Zer?" Horrela, ez? Galdera egin dut bueltan…Beti ez, porque… bueno, ba beti ez dut bueltatu horrela galdera. Baina bueno, bai izan da zerbait esaten dudana ui, ba behintzat frentekoari ere deskolokatzeko puntu hori, ba gustatzen zait. Gustatu edo iruditzen zait ikasi egin dezakegula hortik. Eta adibidez, nire bikoteak ez du hori. O sea, berak esango zuen "mutila eta listo" (Bea). 5.3 Gurasotasuna iristear: oinarrian dauden balio, iritzi eta ideologiak 5.3.1 Gurasoaren begirada sentikorra: haurren autonomia eta genero autodeterminazioa. < > Atal honetan gurasoen begiradan jarri dut arreta, batetik, haurrarekiko zein ulermen duten; bestetik, nola ulertzen duten haur eta gurasoen arteko harreman hori. Eider Salegik (2021) irakaslearen begirada sentikorraz hitz egiten du argitaratu berri duen tesian. Bertan, irakaslearen begirada kontzeptua nola ulertzen duen adirazten du: Zer da, bada, irakaslearen begirada? Begiratzeko moduari erreparatu nahi zaio; "nola", "zer", "nondik" eta "zertarako" galde-lerroak barne bilduz (Nicastro, 2006). Oinarri oinarrian irakasle horien sinismenak daude. Sinismenok funtsezko eginkizuna dute identitatearen eraikuntzan eta horrek eragin zuzena du irakaslearen portaeran eta jarduera profesionalean (Vizek & Domović, 2019). Sinesmenen baitan ulertzen dira irakasleen usteak, iritziak, esperientziak, itxaropenak, beldurrak eta kezkak. Azken finean, irakasle bakoitzak adierazten duen eta bere bizitza, lana nahiz ingurua nola ikusten edota begiratzen duen; hori guztia jasotzen du "irakaslearen begirada" kontzeptuak (Salegi, 2021:152). Hezkuntzan aditua den autorea irakaslearen begirada sentikorra izatearen beharraz eta sentikortasun horren eraikuntzaz ere mintzo da: bere ustez, irakasle sentikorra enpatikoa nahiz komunikatzailea da eta haurraren autonomia sustatzen du, hau da, haur bakoitzaren berezitasunera iristea du helburu (Salegi, 2021:157). Irakasle sentikorraren kontzeptuarekin guraso sentikorraren esanahiaren paralelismoa egin dut; izan ere, gurasoa irakaslea bezainbat 65
da hezitzaile.32 Elkarrizketatuei beraien haurra zein baliotan eta nola hezi nahi duten galdetzean, elkar harremanean egiteko bide gisa ikusten duela aitortu du elkarrizketatu batek "Imajinatzen dudanean, batez ere, berarekin komunikazio bat, berarekin ze ikasiko dudan, badakit… edo iruditzen zait gauza asko ikasiko ditudala berarekin; eta horrek ilusionatu egiten nau." (Bea) eta gaineratzen du denboran zehar elkarrekin ikastea espero duela "niretzat hazteko modu bat izango da eta izango da bizitza guztian nirekin garatzen joango dena elkar harremana eta ni berekin garatzen joango naizen prozesua" (Bea). Hitz horietan heldukeriari33 aurre egin eta haurra pertsona autonomo gisa ikusteko nahia islatzen da. Norabide honetan, June Fernandez kazetariak (2021) haurrek jasatzen duten heldukeria salatu zuen orain dela gutxi Argia astekarian: Ordea, noizbait haurra izan banintzen ere, ama izan arte ez naiz heldukeriaren bortxaz ohartu. Izan ere, zapalkuntza bizi dutenei subjektu politikoaren estatusa ukatzen zaienean zaila da aliatuak lortzea. Haurrekin gertatzen da hori gurean, baina baita ere zaharrekin, desgaitasun intelektuala dutenekin edota gizaki ez diren animaliekin" (Fernandez, 2021:18). Kazetariak heldukeria salatzeaz gain, Katixa Agirre (2020) erreferentziatuz haurrak ere pertsonak direla aldarrikatu du: "Feminismoak ideia iraultzaile hau zabaldu zuen: emakumeak ere pertsonak dira. Antzeko lelo iraultzailea bota beharra dago: umeak ere pertsonak dira" (Agirre, 2020; hemen aipatua: Fernandez, 2021:18). Marko teorikoan ere landu den "agentzia"34 kontzeptuarekin lotura zuzena egiten dut guraso sentikorra eta haur autonomoa esanahiak zehaztean, finean, gurasoen eta haurren agentzia agerian jarri da elkarrizketetan ere. Zazpi elkarrizketatuetatik lau hezitzaile lanetan aritzen dira eta ez dakit horrek35 zein neurritan eragin duen guraso gisa haurra ikusteko izango duten moduan, baina kontua da, bai hezitzaile direnek eta ez direnek ere behin eta berriz aipatu dutela haurraren autonomiaren garrantzia. Honan hemen haurraren agentziari erreferentzia egiten dioten elkarrizketatuen hainbat mintzagai: 32 Halaxe baieztatu du osagarri gisa elkarrizketa egin diodan guraso batek: "Nik guraso izatea hezkuntza prozesuarekin lotzen dut. Hori da ateratzen zaidana, askotan pentsatu det. Ama naiz eta hori ez det ukatzen, baina zaila egiten zait identifikatzea "guraso" edota "ama" gehiago ateratzen zait hezitzaile. Hezitzaile ateratzen zait" (elkarrizketa osagarria) eta bere haurrekiko duen begirada ere aipatzen du: "ni naiz nire haurren laguntzaile, hezitzaile, ni beraiekin noa…"(elkarrizketa osagarria). 33 Heldukeria hitza erdarazko "adultocentrismo" delakoaren itzulpena litzateke. Emakundek (2020) kaleratu duen hiztegi feministan eta Euskaltzaindiaren hiztegian agertzen ez bada ere, euskal komunikabideetan sarri erabiltzen den kontzeptua dugu. Ikus esaterako Amagoia Ibanek (2014) Euskal Herria irratian egindako aipamena: https://bit.ly/38aqFn6 34 Hainbat autorerekin batera, Magie Bullenek (2017:29) ere gizakiaren agentzian enfasia jartzeko beharra aipatzen du. Finean, pertsona gizarteak eta kulturak baldintzatutako genero sistema batean mugitzen da egunerokoan eta sistema horrek ezarritako erreferentzia eremuan dauden aukeretan aritzen da. 35 Aurretik jasota duten formazioari erreferentzia eginez 66
"Ulertzen det pertsona bezala, txikitatik baduena bere, ez dakit nola esan, bere nortasuna, bere erabakiak hartzeko ahalmena. Ez gauza guztietan, obviamente. Ez dizkiot ardurak, uste det ez dizkiot eman ardurak berari, ez zegozkionak. Baina bai kontuan hartu eta errespetatu beste edozein pertsona bezala. Niretzako hori…Eta iruditzen zait batzuetan hori ahazten zaigula, eta tratatzen ditugula haurrak beste edozein heldu tratatuko ez genukeen moduan. Eta niretzako hori da muga bat"(Saioa) "dena emanda, eginda,ez diot eman nahi. Nahiko nuke edukitzea berak erreminta batzuk, bera autonomoa izanda bere bidea egiteko, eta bere lanketak eta ikaspenak egiteko, ez dakit nola esan… Batzuetan esaten duzu: "super gaizki ari da pasatzen, imajinatu eskolan, ez dakit zer egoeretan daukalako pertsona bat ari zaiola ez dakit zer egiten". Kasu horretan gustatuko litzaidake egitea tripak pixka bat irentsi eta esan: "zuk egin behar duzu lanketa hori, ez? Horretarako nik etxean emango dizut behar duzun euskarri edo sostengu hori, baina lanketa hori zuk egin behar duzu. Ez dut nik egingo, nik ez dut interbenituko hor" (Laura) Gurasoaren begirada sentikorra deitu diodanari buruz ere mintzo dira eta horri erreferentzia eginez entzuketa aktiboaren eta behaketaren garrantzia aipatu dituzte: "Bai, bai. eta entzun zer esaten duen, begiratu. Zeozer egiten diozunean gustatzen ari zaio edo ez. Eta horren arabera zuk nola jokatzen dezun"(Saioa). Horrez gain, komunikazioaren ezinbestekotasuna aipatu dute: "Bikotea eta nire artean eta bere artean, edo emozioei tokia egitea, edo… Bai, nire izateko eragatik, badakit emozioak eta konbertsazioak presente egongo direla bastante" (Bea). Aipatutako balioez gain, gurasoengandik eta etxean jasotzen den konfiantzaz aritu dira: "zugan konfiatzen dut pilo bat eta zure tresnetan konfiatu eta zuregan konfiatu". Niretzako umeak hori jasotzea. Da haurra sentitzea konfiantzan, sostenitua sentitzea, jasoa sentitzea eta berak egitea bere bidea" (Laura). Eta azken horri lotuta, nola ez, gertatzen dena gertatuta ere babes emozionala nahiz afektiboa adieraztea haurrari: "gehienbat jakitea hor zaudela, onerako edo txarrerako, baina hor zaudela. Eta akatsak egin behar badira, ba egingo dira eta ikasi egiten da" (Ainhoa). Haurren autonomiaren parte da baita ere genero autodeterminaziorako eskubidea, zehazki, azken garaiotan, Espainiako Diputatuen Kongresuan trans pertsonen eskubideak jaso eta babestuko dituen lege bat onartzekotan den honetan bolo-bolo dabilen eztabaidagaia. Ez dute elkarrizketatu askok hitz egin gaiari buruz, zuzenean galderarik egin ez nuelako ziurrenik, baina hala ere zeharka egindako galderetan, bi gurasok genero autodeterminazioaren aukera aipatu zuten elkarrizketan zehar "Bai. Eta irekita gaude eh. Bueno, momentuz mutila izango da eta bale. Baina %100 ni neuk ere ez dakit, ez dakit"(Nekane). Horrela jarraitu zuen hizketan: 67
"Mutila bezala izendatzen baldin bada, izango da genitalak sozialki esaten diolako zer den, guk etxean ez diogu sekula esango, edo saiatuko naiz ez esaten, mutila denik. Enaitz izango da eta pertsona bat da. Eta beldurra ematen dit, matxismo horrek baino, Enaitzek egunen batean esaten badu neskatila dela. Nahiko nuke oso ondo informatu, hitz egin, esperientziak ezagutu… Eta ni prestatua egoteko eta ahalik eta bidelagun onena izateko nire umearentzat momentu horretan. Horrek ematen dit… porque igual ez jakintasun gehiago da, gizartearen aurrean nola jokatu, ez? Porque matxismoaren aurrean nolabait ya zerbait prestatzen hasita gaude, edo niri tokatu izan zait nire burua defendatzea. Orduan, ba bueno… eta gero adibidez, ez?" (Nekane). Beste batek kezkei buruz galdegitean aipatu zuen hauraren identitateek eta horien izendapenek kezkatzen zutela "Izendatzea, igual ez duela identitaterik nahi. Niretzako da gehiago nola nahi duen izendatzea eta hori errespetatzea"(Laura). 5.3.2 Sexismoa, genero bitartasuna eta sistemarteko indarkeriak: haurren hazkuntzan oinarrizkoak eta ezinbestekoak diren balioak < > Elkarrizketatu guztiek onartu dute sexismoak eta injustizia sozialek kezka eragiten dietela, batzuek aipatu dute generoaren gaia dilema moduan eta kontraesanez beteta bizi dutela "Dilema izan dut eta badut" (Nekane) eta aktibista feminista den beste elkarrizketatu batek gaia teoriatik praktikara ekartzearen beharra aipatu du "Nik uste dut inportantea dela gainera gauza hauetaz hitz egitea, ematen du teorikoki aurrera goazela baina gero ez ditugula gauza asko hausnartzen oso presenteak ditugunak, ez? Ez dakit"(Laura), beste batek bere inguruneari erreferentzia eginez gaia kontuan hartzeko ahalegina badagoela dio, baina asko kostatzen dela "Arreta jartzen dute. Gero egia da kostatzen dela gauza batzuekin koskatzea. Bai. Inkluso ezkerrekoak dira danak. Eta….ez det ikusten hor benetako…ez dakit nola esan. Praktika bat edo izan beharko lukenarekin"(Saioa). Bollera gisa identifikatzen den eta dagoeneko haur bat baduen elkarrizketatu batek bikotearekin hazkuntza praktiketan desadostasunak dituela kontatu duen arren, generoaren 68
daitekela que parta de más abajo, eta bera ez dela inor baino gutxiago. Hori bai izango nukela gehiago kontuan, mutila izango bazen baino" (Nekane). "Hombre, ba neska izatean… ba betikoa, ez? Matxismoa, indarkeria, biolazioak, egunero entzuten diren mila gauza horiek. Baina egia esanda, zertako pentsatzen hasi gerta daitekeenan, igual ez bada gertatuko, edo igual esperantza mantenduko dut 20 urteetan aldatuko dela gutxienez zerbait"(Ainhoa). Elkarrizketatu batek aipatzen du genero eragin horri aurre hartu nahi diotela "Bai, bai. Nik uste dut eragin, eragin du, seguro. Zuhainen kasuan ere jakin izan genuenean, ez dakit esaten ze izango zen, ze erditze arte, baino niretzako eragiten du"(Saioa) eta "Klaro, Zuhaini jarri genizkion gauza arrosa, more pila bat. Eta orain ez diogu jarri nahi berdin, irudikatzen dut haur basatiago bat orain, bai pixkat apurtuko duena"(Saioa). Beste batek gai interesgarria ekarri du hizketaldira, genero berekoen arteko aliantzak eta harremanak, batez ere, gizonen arteko harreman eta kodigoei erreferentzia eta nolabaiteko kritika egin die: "nire sentsazio bat izan daiteke, ba bere sexu bereko jendearekin, adin batetik aurrera, gehiago ibiliko dela. Ba azkenean jendarteak horra eramaten zaituelako. Nirea, o sea, pitilindunekin gehiago imajinatzen dut, batez ere adin batetik aurrera. Eta imajinatzen ditut binkuloak eta beraien kodigoak errazagoak izango direla; edo beraiek errazago ulertuko direla; babestu ere, desberdin babestuko dela beraiekin; antzekotasunak beraiekin gehiago sentituko dituela"(Bea). Behin sexismoa gure pentsameduetan badela onartuta, galdetu zaie sistemarteko indarkeriei aurre hartzeko zein balio diren oinarrizkoak eta beharrezkoak. Erantzunei esker, guraso horiek zein balio lehenesten dituzten aztertzeko aukera izan dut. Bat datoz elkarrizketatu asko balio gisa errespetua, berdintasuna "berdintasuna, errespetua… Bueno berdintasunaren barruan sartzen da errespetua"(Ainhoa), lanen banaketa "eta etxean bertan. "Amak erratza pasako du, ba zuk aspiradora"(Nekane), aniztasuna "ez dakit. Bueno erantzuna oso sinplea da. Baina aniztasuna balioan jartzea, zentzu guztietan. Bai, eta ez epaitzea jendeak egiten duenagatik"(Saioa). eta abar aipatzean. Kide batek sistemarteko askotariko indarkerien aurrean haurrak bere tresna propioak garatzearen garrantzia aipatu du: "Zerk kezkatzen nauen alde horretatik? Edozein indarkeriaren aurrean etxean tresnak jasotzea, hori izango litzateke nire helburua. Matxista indarkeria, sexista, homofoboa, gainera guraso bollerak izanda, horrek bai kezkatzen nau. Lehen esan dut kristoren ilusioa egiten didala, baina era berean ere kezkatzen nau horrek zer mugituko duen. Nire helburua horren aurrean edozein indarkeriaren aurrean izango zen beharrezkoak dituen erreminta horiek etxean jasotzea, laguntzea edukitzen edo sortzen edo elkarrekin sortzea edo" (Laura). 70
Horiez gain, aipatu dituzte naturarekiko errespetua, animaliei maitasuna, Gabonak kristautasunetik kanpo ospatzea, mugak jartzea, elikadura osasuntsua, komunikazioa, mugikorrekin zein pantailekin harremana, emozioak adieraztea eta beste. Halaber, elkarrizketatu batek baino gehiagok balioen transmisioan garrantzizkotzat jo dute bikotearen arteko harremana eta komunikazioa eta adostasuna: "Niretzat, komunikazioa gure artean. Bikotea eta nire artean eta bere artean, edo emozioei tokia egitea, edo… Bai, nire izateko eragatik, badakit emozioak eta konbertsazioak presente egongo direla bastante"(Bea). Mugei eta beharrak patxadaz adierazteari buruz apunte baliotsua egin zuen guraso batek bere bikotekidearekin duen gatazka aipatuz: "Hori, limiteak. Eta bai, poli malo, poli bueno esaten dit garela gu. Poli bueno ni eta bera poli malo. Eta esaten diot que ni poli eta are gutxiago poli malo. Ez dala eman behar. Zuk limite bat ez diozu jarri behar oihuka. Ez dago ezer. Ez dago ezertan. Ez dakit zuk, baino horrek dakar gero ondorio bat. Zuk jartzen badiozu limite bat a las malas, haur horrek ere erreakzionatzen du a las malas. Eta bueno, hola"(Saioa). Osasun zerbitzu publikoetan erditze aurreko eta ondorengo saioak eta formakuntza eskaintzen da, baita edoskitzeari buruzkoa ere. Covid-19a dela eta, aurrez aurreko saioak bertan behera geratu ziren orain dela oso gutxi arte; beraz, elkarrizketatu gehienek ezin izan dute aurrez aurrekoa egin, online baizik. Elkarrizketatuei galdegin diet eta ea saio horiekin asebeteta sentitu ote diren, une honetan dituzten kezka, beldurrak eta hausnarketak partekatzeko aukerarik izan ote duten. Zazpi elkarrizketatuetatik lauk Magale36 erditzearen prestaketa eta aholkularitza zerbitzu pribatuan egin dituzte erditze aurreko saioak. Elkarrizketatu batek oso gustura aritu zela esan ondoren, gaineratu du, espero zuela ikuspegi anitzagoa topatuko zuela bertan: "Magalen oso interesgarria izan da gehienbat eduki dudalako espazio bat presentzialki egoteko, beste familia batzuk ezagutzeko puntu berdinean daudenak. Horrekin bakarrik…, konpartitzea, gainera oso jende majoa da eta jendearekin oso gustura egon naiz. Bai egon dela niretzako Magalekua izan da lehenengo sentsazioa, sentitzea orain arte ez nuena sentitu, Zaloa eta ni ekipo bat ginela, hiruok. Gero erreminta asko eman dizkidate ere Magalen, nik uste dut linea bat jarraitzen dutela eta eztabaidarako ez dagoela espazio gehiegi"(Laura) 36 Magale, batez ere, gipuzkoan etxeko erditzeak artatzen aritzen diren emaginez osatutako elkartea da. Etxeko erditzeak atenditzeaz gain, askotariko zerbitzuak ere eskainten dituzte, tartean erditze aurreko saio presentzialak eta online saioak. Informazio gehiago: https://magale.eus/ 71
Elkarrizketatu guztiek aipatu dute online saioak egon arren, jendearekin partekatzea faltan bota dutela eta askotan saio horiek erditzera bakarrik daudela begira eta beste gai askotaz ez dela hitz egiten "nire ustez ez dago haurdunaldiko aldaketei buruz informaziorik, nik faltan bota dut, galdera asko izan ditut eta erantzunik ez. Adibidez sexu harremanak aldatu egiten dira eta ez da horri buruz ezer esaten"(Maite). Beste elkarrizketatu bat bereziki kritiko agertu da edoskitzearen gainean ikastaro horietan jasotzen den informazioarekin, baldintza ekonomiko eta sozialak kontuan hartu gabe, beti edoskitzearen garrantzia (eta exigentzia) predikatzen dutelako: "Bai orokorrean dago laktantziaren inguruan guztiz titiarekin, guztiz, eta titia bai ala bai. Horrek pixka bat kezkatzen nau zeren ez dauzkagu denok baldintzak titia emateko aukerak, uste dut gainera, titiarena ere akonpainamenduarekin doala oso lotuta. Lehen esan dudana, lan-baldintzekin, egoera sozioekonomikoekin eta hori falta izan zait"(Laura) Beraz, guraso izateko bidean jasotzen diren saioak erditze unea eta edoskitzea prestatzera bideratutakoak dira. Inondik inora ez da haurren hazkuntza praktikei, ereduei, balioei eta abarri buruz hitz egiteko espaziorik eskaintzen. Parte hartu duten saioetan ea genero gaiei buruz hitz egin, entzun, formatu ote diren galdetzean guztiek ezetz erantzun dute. 5.3.3 Gurasotasun baimenak Gurasoen uste, balio eta ideologiek eusten dituzte egunerokoan hartu beharreko hainbat erabaki praktiko ere. Horregatik, eta ideologia horiek ezagutzeko asmoz, galdegin diet gurasotasun baimenen gainean. Kontu praktiko honen atzean zein ideologia nagusitzen diren ikusi nahi izan dut. Gurasotasun baimenak asko aldatu dira azken bi edo hiru urte hauetan, 2021eko urtarriletik aurrera, Espainiako Estatuan haur bat jaiotzen denean, guraso bakoitzak hamasei asteko lan baimena du, luzera berdinekoa eta besterenezina. Genero berdintasunaren aldeko neurri bezala aurkeztu da eta albiste ona dirudi, baina kritika eta baimenarekiko bestelako ikuspegiak37 ere argitaratu dira (Fernandez, 2021b:20). Baliagarria izan zitekeen arren, elkarrizketatuei ez diet galdetu ea zein iritzi duten gurasotasun baimenak berdintzeari eta besterenezinak bihurtzeari buruz. Ostera, beraien etorkizuneko egunerokoan nola 37 June Fernandezen arabera (2021:20) PETRA amatasun feminista plataformak hainbat aldarrikapen egiten ditu: 1)Alde batetik, prestazioa unibertsala izan beharko lukeela, lan kontratuaren menpe egotea ez baita neurri birbanatzailea. Hau da, estatuak 3.000 euroko soldata mantentzen dio langile pribilegituari, eta hutsaren hurrengoa ematen dio langabeari, lan kontraturik gabe dabilenari edota lan erreproduktiboan dabiltzan milaka emakumeri. 2)Bestetik, neurriak guraso bakardun haurrak diskriminatzen dituela (Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak, ordea, bai hartu dituela kontuan). Baimenak besterenezinak izatea neurri feminista bezala iragarri da, aiten erantzunkidetasuna bultzatuko omen duelako, baieztapen horrekin ere hainbat feminista ez daude konforme. 72
antolatzeko asmoa duten galdetu diet. Galdera honen bidez, agerian jarri nahi da bikotean zehar gauzatzen diren genero rolek haurren hazkuntzan badutela isla eta eragina. Marko teorikoan argudiatu den moduan, etxe bakoitzeko hezkuntza praktikak genero rolek eta egiteko modu maskulino eta femenimoek zeharkatze dituzte, oraindik orain (Ceballos, 2014). Hori dela eta, haur batentzat ez da berdin nor geratzen den etxean zaintza lanetan edota nork murrizten duen lanaldia eta horren arabera, nola antolatzen den egunerokoa etxean, bai etxeko garbiketak, bai antolaketa funtzioak, zaintzari lotutako gestioak eta abar. Elkarrizketatu batek etxeko lanak banatzearen garrantzia nabarmendu zuen hizketaldian zeha: "Eta zentzu batean nik oso barneratua dut eta Hodeiekin hitz egiterakoan ere, es que halaxe da. Guk orain arte, bera gaixo egon delako eta nik etxeko karga hartu dudalako, baina es que ordura arte horrela izan da. De hecho, garai bat egon zen ni lanean eta ikasten ari nintzela, eta nik etxean ez nuen ezer egiten eta dena berak egiten zuen. Jana, garbitu, labadorak… dena, porque nik libre bakarrik igandea nuen eta berak esaten zidan nahiago zuela nerekin aprobetxatu eguna eta berak egin lehenago dena. Orduan, zentzu horretan beldurrik ez dit ematen, baina iruditzen zait etxetik egin behar den lanketa dela"(Nekane). Askotariko egoerak topatu ditut elkarrizketatuen artean: elkarrizketatuetatik bi langabezian daude, beraz baimena langabeziaren baitan kobratuko dute; beste bi irakasleak dira, bat funtzionarioa eta bestea egonkortua haur eskola batean; beste elkarrizketatu bat zientzialaria da eta 10 urte baino gehiago darama zientzia zentro batean lanean; elkarrizketatu gazteenetatik bat ikaslea da eta ez du enplegurik (beraz baimenik er ez) eta besteak dentista laguntzaile gisa egiten du lan enpresa pribatu batean. Bada gurasotasun baimena elkarrekin hartuko duen bollera bikotea, kasu honetan, elkarrizketatuak, dagozkion 18 asteen ondoren urtebetez (gutxienez) eszedentzia bat eskatzeko asmoa du, bere bikotea enplegura itzuliko da 16 asteen ondoren: "Biok hartuko ditugu batera. Nik 18 aste ditut eta Zaloak 16. Tartean Zaloak bi aste lan egin behar izan ditu, baina gainontzean elkarrekin eta batera egin nahi genuen. Ni ere ados nengoen biok batera hartzea. Nik gero eszedentzia hartuko dut. Elkarrekin errazagoa izango zela uste genuen, hasiera horretan biok batera egotea. Egia esan oso guay dago. Ederki"(Laura). Bigarren lesbiana bikoteak ere asmo bera du, baina elkarrizketatuak zaintzaren ardura handiagoa hartuko du, bikotekideak idatzi nahi duelako gurasotasun baimenak irauten duen bitartean. "Baimenak batera hartukoitugu. Nik gero eszedentzia hartu nahi det, Zuhainekin bezela, ta ordun hasieran hartu ber det...ta bakizu ni funtzionario izanda dana nere 73
alde detela. Ta Alaznek ere hasieran hartukoitu, gerora lan billa hasteko...ta baliatuko du goizen ordu batzutan liburua idazteko. Jeje, horrela esanda ez da oso feminista gelditzen...baina ni oso lasai sentitzen naiz"(Saioa) Bikote heterosexual baten kasuan, hasierako bi hilabeteak elkarrekin etxean igaro eta ondoren bikote mutila lanaldi murriztuan arituko da urtebete inguruan eta bere baimena horrela xahutuko du. Bikotekide emakumeak, berriz, haurrak zortzi hilabete inguru dituenean enplegura itzultzeko asmoa du, lanaldi murriztuan, baita ere. Oraindik pentsatzen ari badira ere, biak enplegatuta dauden bitartean haurra haur eskolara eramateko edota bera zainduko duen pertsona bat kontratatzeko aukera aztertzen ari dira: "Arrazoiak, gure kasuan bularra izan zen aitzakia kakotxen artean. Bularra emanez gero, ez nuen nire burua ikusten lanera joateko moduan, ez bi hilera, ez hiru, ez laura. Nik garbi nuen haurrarekin egon nahi nuela baina Felixek ez zuen aukera hori borrokatu, beraz, eroso zegoen erabaki horretan bera ere"(Bea) Beste elkarrizketatu batek kontatu du bere bikotekideak hiru lau hilabete barru hartuko duela baimena, hasieran bera egongo da bi haurrekin, jaioko denarekin eta bestearekin, familiakoen laguntza izango du, baina bikotekideak lanean jarraituko du bere enpleguko martxa lasaitzen den arte: "Bai, egia esan bai. Abuztua, egia esan, Aitorrentzat oso hilabete txarra da, zeren ostalaritzan egiten du lana eta dagoen hilabeterik txarrena da aita izateko.Baina momentuz, Aitorrek baja hartuko du aurrerago, azaro-abendu aldera… Eta bitartean nik nire baja egingo dut orain eta gero Aitor hartuko du azaro-abendu aldera. Orduan, plana da… Nik urtarrilean lanean hasi beharko banu, ba lana egiten hasteko aukera izatea, eta Aitor etxean gelditzea, ba bere lau hilabete horiek. Baina bueno, lanean hasiko naizen edo ez, ez dakit. Sobre la marcha. Deitzen badidate, bien, eta bestela, ere bai"(Ainhoa). Bikote heterosexuala duen beste elkarrizketatu batek bere bikotekidea autonomoa dela kontatu du eta berak arduratu beharko duela aurrera begira ere haurraz "kasu honetan, nik sakrifikatu beharko det, nire bikotea autonomoa da eta ezin du baimenik hartu lehenengo sektorean lan egiten duelako. Eskatu diot erditu ondoren gutxienez bi egun etxean egoteko" (Maite). 74
5.4 Haurdunaldia eta hazkuntza praktikak: (genero sozializaziorako) lehenengo erabakiak eta hautuak 5.4.1 Lehenengo hautua: umekiaren sexua jakin ala ez. < > Aspaldi, ekografiarik egiten ez zenez38, pertsona jaio arte ez zen jakiten zein sexu kromosomiko izango zuen. Gaur egun, berriz, mendebaldeko jendartean, ohikoa da lehenengo hiru hilabeteetan (ekografia pribatuetan normalki) edota beranduago, umekiaren sexu kromosomikoa ezagutzea. Behin ezagututa, horren gaineko kontakizuna egiten zaie ingurukoei. Badaude haurraren sexua kontatzeko egiten diren festa modukoak, "Gender Reveal Party" izena dute eta, batez ere Ipar Ameriketan egiten badira ere, azken hamarkadetan munduko txoko askotara hedatzen ari dira. Aipagarriak dira "baby shower" izeneko erritu festa sinbolikoak ere, hainbat herrialdetan egiten direnak eta normalean sexuaren arabera batera edo bestera egituratzen eta ezaugarritzen direnak (Byström, 2015). Gure inguruan, oraindik orain, horrelako ospakizun nahiz errituak ez dira hain ohikoak; hori dela eta, elkarrizketatuek ez didate horrelako ospakizunen gainean ezer kontatu. Interesgarria izan da, hala ere, elkarrizketatu batekin amaitu ostean, grabagailutik kanpo, elkarrizketatuaren koinatak gaiarekin lotura zuen gertaera bat kontatzea: "Ainhoarekin konpintxatu nintzen eta kontatu zidan mutila zela, familiako gainontzeko kideek ez zekiten eta orduan nik festatxo bat antolatu nuen, familiako guztiak elkarrekin bazkaldu ostean, globo urdinak eta postrerako tarta urdin bat enkargatu nituen, orduan eta modu horretan jakin zuten besteek mutila zela" (Kuadernoko apunteak). Esanguratsua da nola gehienetan umekiaren sexua jakitearekin batera hasten diren gurasoak haurrari izena jartzen, etorkizuneko logela dekoratzen zein prestatzen, arropak aukeratzen eta abar. Modu honetan, sexuaren eta generoaren aldagaiak ezinbesteko bihurtzen dira umekitik pertsona izatera pasatzeko trantsizioan. Horrela baieztatzen du Cecilia Byström-ek (2015) Perun egiten diren "babyshower" izeneko festen inguruan egindako ikerketan: 38 Gaur egun ere, munduko zenbait herrialdetan haurdun dauden guztiek ez dute doan ekografia bat egiteko aukera. 75
Aktibista feminista den beste batek aipatzen du berak ez zuela jakiteko hainbesteko grinik, baina bere bikotekideak jakin nahi zuenez, ez zuela hori horrela izateko zailtasunik jarri. Gaineratu du, kuriosoki, bere ingurune feministako zenbait lagunek galdegin ziotela ea sexua jakin nahi zuen ala ez; jakiteak ala ez jakiteak lehia feminista batean sentiarazi duela esan du: "Adibidez Mikelek "ze jakin nahi al duzue?", edo besteak "joe, ba guk ez dugu jakin nahi, zuek bai?" Ekografiaren aurretik, ba igual bai sentitu dudala feministagoa izatea dela sexua ez ezagutzea" (Bea) eta gehitu du "Hori da. O sea, nire inguruko feminista batzuk erabakia hartu dute ez jakitearena. Orduan esaten duzu, "ah klaro, ez badut… feministagoa naiz", eta hori ez da horrela"(Bea). Aktibista feminista den beste elkarrizketatu batek, berriz, sexua jakin nahi izan du genero bitartasun horrekin hausteko prest egoteko, sexuaren arabera, arropa, izena eta abar batera edo bestera egokitu beharra sentitzen duelako "niretzako eragiten du adibidez, arropa hautatzerako garaian. Zeni eskatu, zer jaso eta zer ez. Orain, hasieran armairuak egiten ba hortan niri bai laguntzen dit (Saioa), adibide gisa, kontatu du umekia aluduna zela jakin zuenean erabaki zu(t)ela haurrarentzat izena "Haran" izango zela; gaur egun, sexu markarik gabeko gisa izendatzen badu ere euskaltzaindiak, ohikoa delako izen hori mutiletan "horrekin puskatzeko eta izena gustatzen zaigulako jarri diogu Haran" (Saioa) eta zergatik ez aludun bati jarri izen hori. Elkarrizketaturiko zazpi lagunetatik batek bakarrik kontatu du umekiaren sexua ez dutela jakin nahi izan "guk argi geneukan ez genuela jakin nahi"(Laura); hauxe erantzun dute zergatik galdetzean: "Ez geniolako pisu hori eman nahi, ez genuelako espektatibarik jarri nahi umearengan eta bagenekien horrek inguruan jendea harrituko zuela"(Laura). Genero espektatibarik gabeko haurdunaldia irudikatu zuten, baina horrek ez du kentzen barne kontraesanik ez du(t)enik izan, onartzen du sexu batekoa ala bestekoa izateak kezka, beldur, ilusio eta egiteko modu ezberdinak iradokitzen dizkiola: "Baita konturatu naiz eta nahi dut lasai esan, ba bai, momentu batzuetan pentsatu dut aluduna baldin bada…, niretzako errazagoa izango da. Azkenean gatozen lekutik gatozelako, ni aludun bezala bizi izan naizelako eta horrek derrepente… ba zakila dauka eta tokatzen zait mutikote eredu horietako bat eta hori gestionatzea… momentu batzuetan onartzen dut bai izan dela kezka eta gainera onartu egingo dut, ez dut esango ezetz, dena super landuta daukadanik…" (Laura). Aixa de La Cruz idazleak ere La Marea egunkari digitalean kontatu zuen asmo hori zuela bere haurdunaldian: 77
aurreko batean kristoren mobida izan zuen bere bi lagun onenekin esaten ziotelako:"baina zu zer zera? Neska ala mutila?" "Ni Miren naiz!". Eta azkenean bukatu zuen negarrez, irakasleei laguntza eskatzen"(Laura). 5.4.2 Haurren izendatzea: izenak eta abizenak < > Bilgune Feministak eta Emaginek (2016) argitaratutako Izena eta izana ezbaian izeneko koadernoan jasotzen da hizkuntzak errealitatea sortzen duela. Hizkuntzak errealitatea eraikitzen duen eran, ponte izenek pertsonak eraikitzen laguntzen dute. Pertsona izenek funtzio bikoitza dute: norbanakoa izendatzeko funtzioa dute batetik, eta pertsona hori, jendartean eta harreman soziopolitikoen sare batean ala bestean kokatzen dute, bestetik (Bilgune Feminista eta Emagin, 2016:10). Beraz, izaera indibiduala eskaintzeaz gain, nortasun soziala ere transmititzen dute. Ponte izenek pertsona baten sexu, genero, adin, klase eta nazio identitateari buruzko informazio baliotsua ematen dute.Garaian garaiko eta lekuan lekuko erakunde handienek (Elizak, Estatuak…) pertsona izenak arautu dituzte eta horrek erakusten digu balio handiko tresna direla. Egun, euskal izendegiaren afera, euskal lurraldeen zatiketa administratiboak bereizten du, eta horregatik, Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian, legea desberdina da. Ipar Euskal Herrian, Frantziako Estatuko legea ezartzen da eta, horren arabera, gurasoengan uzten da izena hautatzeko eskumena, hau da, haurrari edozein izen jar diezaiokete umearentzat iraingarria ez baldin bada. Hegoaldean, berriz, izendegiak Espainiako Estatuko legedia jarraitzen du eta dio izenak, lehen unetik, izendatua emakumea ala gizona den argitu behar duela. Euskaltzaindia da Hego Euskal Herrian euskal izendegia arautzen duen erakundea (ibid: 20-21) eta, Espainiako Estatuko irizpideak jarraitzen dituen arren, malgutasuna eta aldaketak onartu ditu azken urte hauetan. 2019ko ekainetik aurrera, Euskaltzaindiak izendegiaren sailkapenean aldaketak egin zituen sexuaren araberako izen banaketa gizonena eta emakumeena mantendu, baina beste bat erantsi zuten: izen epizenoen39 zerrenda. Azken 39Jon Ordoiñeze-k (2020) Berria egunakarian azaltzen duen moduan, epizeno hitza harraroa zaigu. Genero markarik ez duten izenak aipatuz gero, ordea, askok gogoratuko dute 2019ko ekainean Euskaltzaindiak izen neutroak onartzen hasi zela, irizpidea aldatuta. Horiek dira izen epizenoak, sexu markarik ez duten izenak. Alai, Aloña, Amaiur, Amets, Araitz, Askatasuna, Bihotz, Euri, Gixune, Ihintz, Iraultza, Nahi, Zeru... Bostehun izen epizenorekin hasi zuen Euskaltzaindiak zerrenda hori. 79
horiek emakume edo gizonei jarri ahal zaizkie, genero markarik gabekoak kontsideratzen direlako (Goikoetxea, 2019). Irizpideak aldatu badira ere, orohar, izendegiek egunerokoan emakumeak eta gizonak sortzen jarraitzen dute "izenak sexuen arabera bereiztean jendarteko genero sistema bitarra erreproduzitzen du eta bereizketak norbanakoaren eraikuntzan eragin zuzena du" (Esquizabel, 2014). Aberasgarria izan da elkarrizketatuei gurasoek izena eta abizena jartzeko erabakia noiz, nola eta zein irizpideren arabera egin duten galdetzea. Bi kontu nabarmendu nahi ditut hazkuntza praktika gisa definitu dudan izena jartzeko ariketa horretan agerian geratu direnak: batetik, izenaren eta abizenaren ordenaren erabakia bikotean hartu dutela elkarrizketatu guztiek "Izena bioi gustatu zitzaigun pilo bat.Uste dut nik entzun nuela eta berari komentatu nion, eta bioi pilo bat gustatu zitzaigun."(Laura); bestetik, inork ez duela erabaki honen harira desadostasunik edota gatazka garrantzitsurik aipatu. Beste zenbait gaitan desadostasunak aitatu badituzte ere, sentsazioa izan dut arintasunez erantzun dutela galdera. Elkarrizketatuetatik hiru gurasok (ekintzaile feministak direnak) ez dute sexuarekin bat datorren40 izenik aukeratu, horietatik bik izen neutroen, generorik gabekoen, alde egin dute; beste batek, normalean mutilei jartzen zaien izena aukeratu du41 aluduna den bere etorkizuneko haurrari jartzeko. Hona hemen, aurretik ere aipatu dudan Haranen adibidea xeheago azalduta: "Bai. Eta hori. Izena jarri nahi genion eta nik banuen beharra definitzeko. Izen bat jarri eta bagenuen buruan Haran. Baina esaten nuen "ez diot jarri nahi Haran zakila baldin badu". Ze hemen daude Arane pila bat eta denak dira neskak. Arane. Eta esaten nuen "ez det nahi, nahi det jarri izen neutro bat baino benetan erabilera neutroa izango dena. Eta Haran justu zen, norma hori betetzea eta izena neutraltasun hori kentzea.Eta orduan esan nuen "benga, Haran bai baino alua badu bakarrik" bestela beste zerbait femeninoagoa. Bai. Eta horregatik jakin"(Saioa) Generorik gabeko izenaren alde egin duen elkarrizketatu batek adierazi du bi sexuentzat balio zuelako eta izenaren esanahia asko gustatzen zitzaielako aukeratu zutela "Bai bi aukeretarako balio duelako, baita nola sonatzen duen. Izena bera pilo bat gustatu zaigu eta gero asko gustatzen zait esanahia ere bai, kaia, portuarena, horrek daukan sinbolismoa"(Laura). Haurrari generorik gabeko izena jarri dion beste elkarrizketatuak argi adierazi du batez ere gustatzen zaiolako jarri diola Endai izena; bera ez dela gehiegi gustatzen ez bazaio ere izen neutroa jartzearen aldekoa "O sea, ez nuen nahi izatea izen bat neutroa, baina ez zaidana 40 Hori diot, gizartean badagoelako uste hori nesken eta mutilen izenak daudenarena, nahiz eta horrek ez duen zertan horrela izan. 41 Gaur egun Euskaltzaindiaren zerrenda epizeno gisa agertzen da Haran; berriz, Arana edo Arane neskaren zerrendan. 80
hainbeste gustatzen. Hori ez nuen nahi. Esaten nuen "hasta aquí hemos llegado", porque neutroa izateagatik ez dut hau direkzionatu nahi orain"(Bea). Generorik gabeko izenen inguruko bere iritziaz gain, hausnartu du, bere ustez, izenen sonoritatean ere islatzen dela zenbaitetan genero bitartasuna; halaber, bere ustetan nesken sonoritatea duten izenak errazagoak dira identifikatzen eta politagoak suertatzen zaizkio: "Sonoritatean ere esango nuke badagoela bitartasun hori, kuriosoki. Eta gero kuriosoa da, esango nuke, nesken izen gehiago genituela mutilenak baino. Nik uste dut, hasiera batean esaten genuenean ere, aludunak gehiago ateratzen zitzaizkigula, eta pitilina… O sea, niri iruditzen zait alua izango balu, beste izen batzuk ere jokoan sartuko liratekela. Hori da esan nahi dudana. Inportantzia horretatik. Eta ez direla sartu jokoan zakilduna delako, bai. Zeren niri beste izen batzuk ere gustatzen zitzaizkidan, baina esaten genuen "joe, baina zakila du, ez?"(Bea) Gainontzeko elkarrizketatuek sexuaren araberako izendapena aukeratu dute jaioko diren haurrentzat. Horietatik hiruk argi zuten sexuaren arabera izen bat edo bestea nahi zutela; horregatik, oraindik sexua ez zakitenean neskentzako eta mutilentzako gustuko zituen izen berezituen zerrendak egin zituzten. Beste batek adierazi du sexua jakin arte ez zirela izena pentsatzen ere hasi. Batek azaldu du beraientzat izena euskalduna "Ez ginen inoiz hasi… ez dakit, griegoak, edo ez dakit, latinoak… ez"(Ainhoa) eta originala izatea "Eta gero ere nahi nuen pixka bat berezia. Baina pixka bat desberdinak nahi nituen. Ez nituen betiko… Jon, Ane…, ez? Horrelakoak ya badaude"(Ainhoa) izan zirela hautaketarako bi irizpide nagusiak. Bigarrenez dago haurdun eta (beste elkarrizketatu batek ere, aurretik kontatuko duen gisara42), lehenengo haurrarekin haurdun zegoela hasierako ekografian umekia arra zela esan zioten eta horren arabera izen bat aukeratu zuten; ondoren, bigarren ekografian emea zela baieztatu zioten eta izena aldatzea erabaki zuten: "Bueno, es que Eihararekin, lehenengo ekografian esan ziguten mutila ote zen. Bueno eta orduan, kondizionatzen zaitu ba pentsatzea mutilen izenetan eta ez dakit zer. Hasieran mutila bezala eta orduan zerrenda bat egiten hasi ginen, eta ni mutila bazen, beti esaten nuen Enaitz, Enaitz… Eta orduan, Eihara nola mutila izango zen, ba Enaitz. Eta gero, bigarren ekografian esan ziguten "ez, neska da". Eta nik esan nuen "seguru?". Begirada bat bota zidan… esan nuela "bale, bale, barkatu". Eta orduan esan genuen, "Ba igual Enaitz ez"(Ainhoa).
Abizenaren ordenaren erabakiari dagokionez, askotariko hautaketa irizpideak adierazi dituzte elkarrizketatuek. Esaterako, batek kontatu du zoriz aukeratu zutela "Abizenarena, ni beti izan naiz Nekane Irazusta nire amaren abizena aurretik, nahiz eta ofizialki Agirre daukadan. Hodeiekin hitz egin nuen eta erabaki genuen "harri horri har" egitea eta Irazusta atera 42 Ikus 76.orrialdean Amaneren adibidea. 81
zen"(Nekane). Beste batek aitaginarreba kontentu uzteko beharra eta presioa sentitzen zuela aipatu du eta bere abizena aurretik ez joateak ez ziola axolarik "Ez, egia esan, niri berdin zitzaidan. Aitorren aitari, ez bagenion jartzen Sarasketa, igual perrenque batek emango zion, momentuan geldituko zen, horrela… Eta orduan esan genuen,"ba Sarasketa"(Ainhoa). Hirugarren elkarrizketatu batek ere norabide horretan, bere abizena aurretik joateri garrantzia handirik ez diola ematen aitatu du: "Endai Etxabe Lizaso. Aritu ginen pentsatzen ea zeinen abizena lehenengo jarri, hizketan aritu ginen. Gure kasuan, familian Etxabe abizenekorik ez zegoenez eta Lizaso abizenarekin berriz batzuk bai, erabaki genuen Etxabe jartzea. Bietatik egon izan balitz, zozketa egingo genukeen. Egia esan, gainera, Felixi ilusioa egiten zion eta niri berriz ez hainbeste. Ez nuen ikuspegi feministatik kontu horri heltzeko indar handirik"(Bea). Iritzi berekoak dira beste bi elkarrizketatu ere, beraien abizena aurretik joatea ez dutela beharrezkoa ikusten esan dute, senarraren abizena joango dela aurretik. Haietako bati galdera bera arraroa egin zaio, ez dutela hitz ere egin, "ez dugu hitz egin, baina beti iten dan bezala ingo degu, nei ez zait bate inportik nire abizena aurretik joatea, Martin Egiguren izango da" (Maite). Besteak, berriz, aipatu du hitz egin dutela, baina senarrari ilusioa egiten ziola eta berari ez zaiola inporta "nik anaia daukat eta berak gordeko du gure abizena, senarraren kasuan ez dago beste anairik abizena gordeko duenik. Horregatik eta niri ez zaidanez inporta…" (Ibaia) Bollera den elkarrizketatu batek, aldiz, bere eta bikotearen abizenak aldatu eta amen abizenak aurretik jartzea erabaki zutela adierazi du: "Abizenak aldatu egin genituen, bai Zaloak, eta bai nik. Biok jarri genituen gure amen abizenak lehenengo gisa. Kaik nire abizena izango du Zulueta. Kai Zulueta Eizagirre izango da. Oso garbi genuen abizena aldatzearen kontua, nahiko da, beti gizonak aurretik"(Laura). Azken elkarrizktatu batek aipatu du burutik pasa zitzaiola amaren abizena aldatzea baina ez zuela liskar familiarretan sartu nahi eta azken unen erabaki zuela, lehenengo haurrarekin bere bikoteak elkarrizketatuaren abizena jartzea aurretik, hitz egin zuten arren, bien berdin baitzitzaien: "Ta ordun, ba Alazne erditu zenean eman zizkiguten 10 minutu erabakitzeko hau, ta nik Alazneri esan nion berak erabaki bezela onartuko nula, ta horrela aukeratu zuen…"(Saioa). 82
5.4.3 Objektu materialak bidaide etorkizuneko haurraren (genero) eraikuntzan < > Objektuek eta subjektuek elkarrekin eraikitzen dituzte etorkizuneko biografiak (Alonso-Rey, 2016:32); hau da, eragin zuzena dute etorkizuneko haurren identitatean, berarentzat aukeratuak izan diren objektuek, koloreek edota espazioaren antolaketak. Natalia Alonso- Rey-k (2016), migrazio politikak ikertzeko helburuarekin, migratu duten hainbat pertsonak beren irteera operazioan maletan sartu zituzten objektuak eta horien esangurak aztertu zituen; azken batean, maletan sartu zituzten objektuen analisiak migratuen iragana eta etorkizunerako nahiak eta desioak ezagutzeko aukera sortzen du. Bide berean, analisi honetan, haurdun dauden pertsonei beraien haurrentzat aukeratu, jaso edota erosi dituzten objektu materialen gainean galdegin zaie; gainera, guraso berriek jaso dituzten oparien, arropen nahiz haurrentzako objektu osagarrien argazkiak jaso eta aztertu dira. Izan ere, objektu material horiek guztiek haurraren etorkizuna eta etorkizuneko ahalbideak eraikitzeko gaitasuna dute (Rey, 2016:37). Aurrez ere, ikerlanean zehar aipatu da objektuak ez direla material pasiboak, alderantziz, subjektuekin elkarreraginean agentzia dutela, hala dio Maria Ruizek (2019:279): "cada vez es más común reconocer que los objetos también son agentes, sujetos activos, actores sociales, parte constituyente- y no solamente reflejo o receptor- de los procesos sociales". Haurdunaldiaren garaian erabiltzen, hautatzen edota gordetzen diren objektu materialei eta horien esangurei buruz gehiago jakin nahian, haurdunei baraientzat bereziak ziren eta gordetzeko asmoa zuten objektu/gauza/dokumentu materialen gainean galdegin zaie. Batzuek ez dute jakin objektu konkreturik aipatzen, baina esaterako, batek haurdunaldiko testa egiteko erabili zuen "predicor test"-a "aldarean dugu prediktorea" (Nekane) eta lepokoa "llamador del ángel edo esaten dena? Bolatxo bat? Soinua egiten duena?" (Nekane) aipatu ditu. Beste batek haurdunaldi osoan zehar gainean ibiltzen duen liburua aipatu du: "ba… "El embarazo consciente" liburua esango nizuke, toki guztietara nirekin eramaten dut eta tarte dudan bakoitzean irakurri egiten dut, niretzat liburu berezia bihurtu da" (Ibaia). Horrez gain, deigarria iruditu zait beste elkarrizketatu batek, berak bereziki aipatu ez badu ere, etxean elkarrizketa egiten ari garen tokitik oso gertu aldare moduko bat duela, kontatu duenez egunerokoan eta garaiaren arabera elementu eta objektu ezberdinez apaintzen dute berak eta bikotekideak, "Haurdunaldiko testa bertan dago, baita kandela bat, lore lehor batzuk, lepokoa 83
eta bera eta bikotearen txikitako pare bat argazki"(argazkiaren deskribapena)43. Beste elkarrizketatu batek ere haurrarena izango den gelan berarentzako aldare modukoa du apal batean "buztinezko kaiku modukoa, elefante txiki baten irudia, idatziko ohar bat duen postit horia eta hilda dagoen bere amonaren argazki albuma daude eskuz egindako kuadro baten ondoan" (argazkiaren deskribapena). Adibide hauetan argi ikusten da objektu horiekin duten harremana estua dela eta objektu horiek errepresentatzen dituzten balio, sentimen eta igurikapen zenbait etorkizuneko haurrarekin binkulatzen direla. Alonso-Reyk (2016:41) horri buruz hitz egiten du: La importancia de la ubicación también nos obliga a pensar en la materialidad de los objetos. Dónde están implica también qué tipo de relación podemos tener con ellos: si pueden verse, tocarse, escucharse u olerse, o si nos obligan a recordarlos o imaginarlos. Aquí hay un papel importante para la dimensión emocional y la dimensión sensorial.Entender esta relación implica atribuir poder al objeto (pero no voluntad) (Dudley, 2010): al interaccionar con ellos, se producen emociones, sensaciones. Orain arte aipatutako objektuez gain, dokumentu pertsonalek sasoi honetan hartzen duten garrantzia ere azpimarratzekoa da, bada, haurdun egotea ez da bizitzan askotan errepikatzen den gertaera izaten eta, beraz, haurdunaldia etapa berezi gisa errejistratzeko joera izaten da; normalean haurdunaldian izandako esperientziak, bizipenak, pentsamenduak oroimenean geratzen dira eta horretan laguntzen dute dokumentu pertsonalek (egunerokoak, albumak, argazkiak, marrazkiak…). Horren adibide izan ohi dira egiten diren argazki sesioak, idatzi nahiz egunerokoak, bideoetan erregistratzea esperientzia, edota youtubeko kanalean zehar astez asteko bizipenak kontatzeko dauden askotariko saiakera eta publikazioak. Geroz eta gehiago dira gaur egun haurdunaldiaren esperientzia erregistratzeko ahaleginak eta hortik sortzen diren produktuak. Horiek guztiak dokumentu pertsonalak dira eta pertsonek mundua nola hautematen duten ezagutzeko informazio iturri horiek erabiltzearen garrantzi metodologikoa aipatzen du Ken Plummer-ek (1989) (Fernandez, 2018an aipatua). Bestalde, Joan Pujadas-ek (2000) honela definitzen du zer den dokumentu pertsonal bat: "Ikertzaileak bere ikerketan zehar motibatu edo sustatu ez duen eta, batez ere, aztertutako subjektuarentzat balio afektibo edo sinbolikoa duen edozein erregistro mota, iraganeko gertaerak gogora ekartzeko prozesuaren eragilea den funtzioarekin batera." (Pujadas, 2000: 137; Fernandez, 2018:21ean aipatua). Elkarrizketatu guztiek esan dute ohi baino argazki gehiago atera dituztela haurdunaldian, batek honela kontatu du: "Bai. Gainera, aurrekoarekin, Eihararekin, 43 Kakotxen arteko adierazpen horiek argazkien deskribapenak dira ez dira partaideen elkarrizketa zatiak 84
genero eta sexu identitateak atxikitzean. Gurasoek ekografiekin duten harremana esanguratsua da. Ekografian haurdun dauden pertsonak ordenagailuko pantailan ikusten dute umekia, ondoren argazki formatuan hiru lau argazki jaso ohi dira gutunazal batean. Ekografia argazki bat den ala ez eztabaidan sartu gabe, aitortu dezakegu etorkizunean jaioko den pertsonaren lehenengo irudi ikusgarria dela, eta beraz behatxuloa; bigarren zentzu batean, oroigarri bihurtzen denez, balio sinbolikoa ere hartzen du. Argazkia da dokumentu pertsonaletan hedatuen dagoena. Tisseronek (2000; Fernandezek, 2018:21ean aipatua) dio pertsonifikatzen ditugun argazkiek munduarekin dugun benetako harremana gure nahiekin bat datorren harremanagatik ordezkatzen dutela, horrez gain, mito familiarrei eusten dietela eta karga sinboliko handia dutela (Fernandez, 2019:21). Elkarrizketatu guztiak bat etorri dira aurretik esandakoarekin, une berezia eta ahaztezina da ekografiarena "O sea, bai une berezi bezala, zeren ordura arte gauza batzuk moztu bezala egiten dituzu"(Bea), ez argazki izaera izan dezakeelako bakarrik, unean bertan ere aurrez aurre, pantaila baten bitartez bada ere, umekia ikusi eta entzuteko aukera eskaintzen duelako: "Bakarrik joan behar izan nintzen. Alaznek itxoin zuen kanpoan. Bai. Bueno nahiko, bai, lasai nindoan nik uste det. Eta izan zen super polita, zeren, klaro, nik hain haragi gutxi daukadan, zegoen oso azalean eta orduan esan zidan... Esan zidan "ostras! Ze polita. Ze ekografia polita. Ez dakit zer izango den". Eta zen pasada bat. Hola, ikusten dezu hola pertsona bat, hola txiki-txikia, bueltaka…oso polita izan zen. Bai. Eta hor esan nuen "ostras! Bai, bai. Hor dago". Eta esan zidan "daukazu hain azalean, hasiko zara nabaritzen berehala bere mugimenduak", eta hola izan zen. Eta orain ere nabaritzen ditut eta segituan deformatzen zait tripa, zeren…. Bai"(Saioa). Ekografiak une bereziak diren seinale batetik, eta bestetik, hotsek/soinuek ere izan dezaketen sinbologia eta bizitzaren errepresentazio gisa, elkarrizketatu batek kontatu zuen anekdota ekarri nahi izan dut: ekografiaren unean, bikotekideak sartzerik izan ez zuenez, mugikorrean grabatu zuen bideo batean; ondoren, bere bikotekideak haurraren taupaden soinua bere mugikorrean jarri zuen elefono deien soinu gisa: "irten nintzen eta gero Hodeiri erakutsi nion eta kotxean emozionatua, negar batean jarri zen. Orain, deiaren tonua, ez dakit nola egin zuen, baina bideotik umearen bihotzaren hotsa atera zuen eta orain deitzen diozu eta umearen taupadak ditu. Un poco friki baina… Hori dena aitaren kontua da, nik ez dut egin"(Nekane). Gainera, ekografiek, elkarrizketatu batzuen ustetan, prozesua erreala bihurtzen dute eta horrez gain, umekia ongi dagoen (ala ez) baieztatzen da une horretan: "Segituan esan zidan "es uno y esta bien". Pentsatzen dut beraiek ere badakitela hori, zeren lehen gauza entzun nahi duzuna da burua, hankak, dena ondo dago. Ondo dago horren bila joan nintzen"(Bea). 86
Informazio horrek elkarrizketatu batek dion moduan patxada ekartzen dizu: "Bai. Eta gero, behin ikusten duzula umea, esaten duzu "bai, hor dago". Ya kontzientzia bezala hartzen duzu eta lasaitu egiten zara"(Ainhoa). Ekografiek etorkizuneko haurraren biografian zeresana dutela argi geratu da landa lanean. Aldi berean, iragana zaintzen duen dokumentu pertsonala da, hori dela eta ekografiak gordetzeko asmorik bat ote duten galderari guztiek erantzun diote baietz. Azkenik, nire hipotesiei erantzunez, argi geratu da gaur egun haurraren sexua jakiteko eta haurrari identitatea emateko ezinbesteko tresna bilakatu dela ekografia. Umekiaren sexu kromosomikoa bakarrik jakiten den arren, ondorioa eta sententzia argia eta garbia izana ohi da: neska ala mutila da. Elkarrizketatu gehienek, haurraren sexua jakiteko nahiari eutsi diote: "Eta hamar minutu pasa nituen tripa… zera… jertsea altxata, buruz gora zapaiari begira, pantaila bere aldera giratuta, hitzik esan gabe bere zerak egiten, eta halako batean esaten dit "¿sabéis el sexo? No." Eta ezer gehiago esan aurretik "bueno, pues es varón". Esan nahi izan banio ez nuela jakin nahi, eta ez zen kasua, baina zas. Eta bueno sin más, "ah vale"(Nekane). Aurretik adierazi bezala, sexua ez jakitea nahiago izan duena bakarra izan da: "Hori da, dena hasten da hortik. Iritsi Osakidetzara eta jarri kamilan eta lehenengo gauza…, eta begira, bigarren ekografia gauza serioa dela, esaten dizute organo guztiak nola dauden eta badagoen anomaliaren bat…, inportantea da. Nire urduritasunarekin joan nintzen. Espero dut dena ondo egotea, ez? Kamilan etzan eta lehenengo gauza: "bueno ya sabes que hoy vamos a saber el sexo de…" Ezin dut sinistu, igual gehiago inporta zait gibela zer moduz daukan eta lehenengo gauza honi buruz hitz egingo didazu? Berehala esan nion, ez, ez, ez dut jakin nahi. Ondo, oso tipo majoa tokatu zitzaidan eta oso jatorra eta dena oso ondo, baina azkenean sortu zuen elkarrizketa bat eta sortu zuen komentario batzuk egitea."(Laura) Elkarrizketatuek kontatu dutenez lehenengo ekografiaren ondoren hasi dira kontatzen haurdun daudela, batzuek ordurako bazekiten umekiaren sexua, osasun zerbitzu publikoetan egiten duten ekografiaz gain, zerbitzu pribatuetara jo dutelako eta bertan hasieratik sexua argitzen dutelako: "publikoan bikoteak sartu ezin zuenez pribatura joan ginen eta konturatzerako mutila zela esana ziguten"(Bea). Orain arte aipatutako funtzioez gain, ekografiaren argazkiak haurdun daudela gertukoenei komunikatzeko modua ere izan dira elkarrizketatuentzat; berietako hiruk esan dute ingurukoei whatsapp-ez bidali ziela ekografiaren argazki bat haurdun zeudela informatzeko: "Bai, WhatsAppez bidali genituen. O sea… gertuko denei gauzak ondo zihoazela esateko, ba 87
argazki bat bidaltzea…"(Bea). Eta beste batek berdintsu: "Eta bigarrenarekin, atera genuen argazki bat Eihara ekografiaren argazkiekin eta jendeari bidali. Eta horrela esan genuen haurdun nengoela"(Ainhoa). 5.4.3.2 Objektuak eta neutraltasuna: genero markarik gabe, posible ote da? Elkarrizketatu guztiek aipatu dute gutxienez behin elkarrizketan zehar "neutro" edo "neutraltasun" hitza; objektuek genero estereotiporik gabekoak izateari erreferentzia eginez. Beraientzat neutroa zer den galdetzean, oso antzeko erantzunak jaso ditut, hala nola: "azkenian pixkat ez eroritzea estereotipo tipiko horietan, ez? mutila dalako urdina, neska delako arrosa, edo mutila dalako lazitoik ez eta neska dalako bai. Gero ni gustu eta arropentzako berezia naiz, hasieratik bi amonei esan nien lazitos fuera, kuellos fuera, kolore mitikoak fuera,ez dakit… ez dakit oso ongi azalduko naizen. Neutraltasuna zaindu nahi dut baina estereotipoen kontra doazen gauzatxoak kontuan hartuz. Nire koinatak adibidez egin dio bodi bat koloretsua lore handiekin eta bistara neskena dela esango genuke, baina nik jarri egingo diot eta va ir mas chulo que chulo, edota kamiseta arrosa bat hartu nion beste lagun bati. Neutraltasuna logelan armairuak txuriak, alfombra mandala bat, kotxezitoa beltza, hamaka grisa eta egurrezkoa. De base todo simple eta gero beste gauza batzuen bitartez koloreak sartu"(Nekane). Beste batek bere ustez neutroa zer den adierazteko koloreei egin die erreferentzia: "ba neutro esan nahi nuenean kolore pastelez ari naiz, txuri, gris, urdin, berde xuabeak"(Bea). Argi dago ikertzen ari garen gaian koloreek eta horien esangurek berebiziko garrantzia dutela. Marko teorikoan argitu dugun moduan, kolore arrosa eta urdina esanahi kultural eta sozialez betetzen joan dira historian zehar eta egun mendebaldeko jendartean arrosa femeninoaren eta urdina maskulinoaren atributu bihurtu dira. Edonola ere, elkarrizketatuentzat ere kolore arrosak eta urdinak genero estereotipoekin lotura zuzena dute "Bueno,kolore arrosa ebitatu ez dakit baino oso estereotipatuak dauden erropak saihestu bai"(Saioa). Aurretik ere aipatu ditugun hainbat hazkuntza praktiketan (sexua jakitea, izendatzea eta beste), genero bitartasunaren kontzientzia maila ugari topatu ditut eta elkarrizketatu batzuen eta beste batzuen arteko aldeak behatu ditut. Asko dira haurrari begira haurdunaldian zehar gurasoak prestatzen joaten diren objektuak; elkarrizketan, batez ere, hauei buruz hitz egin dugu: lehenik eta behin erosi, jaso edota oparitan jasotzen dituzten arropa eta osagarri zenbait; bigarrenik, logelaren antolaketa. 88
Arropa eta osagarrien inguruan bizipen ezberdinak jaso ditut; aktibista feminista direnek gehiago aipatu dituzte arropak eta genero bitartasunari aurre egiteko aukera baten moduan ikusten dituztela: "Zuainen kasuan bai egin genuen hautua arrosari eta emateko presentzia gehiago. Bai. Eta nik ustet horren ondorioz, bueno, gaur da eguna ikastolako mantenukoak nokaz egiten dio eta ez da bakarra. Koadrilan ere batzuei ateratzen zaie noka berarekin. Bai, eta lau urte egingo ditu. Baina zenbat eragiten duen arropak, orduan hori bai da niretzako inportantea. Bai"(Saioa). Deigarria egin zait, aldi berean, elkarrizketatu guztiek kontatu dutela nahiago dutela beraien haurra gehiegi ez estereotipatzea, kolore bat edo bestea erabiltzearen aldekoak ez direla eta, horregatik, neutroaren alde egin duela dio batek "Baina ez gero arropak erosteko garaian gauza batzuk arrosak edo urdinak erosteagatik, ez? Gainera, alde horretatik, ni saiatu naiz, ahal izan dudan moduan, neutralenen egiten."(Ainhoa); beste batek honela adierazi du: "etxean egin ditugun aldaketak, ez dute bere sexuarekin zerikusirik. Gehiago izan da "pertsona dator". O sea…"(Bea); azken honek erantsi du kolore arrosarekin jolastea ere gustatuko litzaiokela: "Ba pitilina du, baina niri ilusioa egingo lidake arrosarekin jolastea..." (Bea). Baina aipatu dutenez, ingurukoen jokatzeko moduak eragina du norberaren haurrarengan ere "Gero, egia da, ba hori, amona asko dauzka, birramonak dauzka, bestea dauka… Orduan, gauza panpoxoak iristen ziren alde batetik, beste aldetik… Baina bueno"(Ainhoa); batzuk bere horretan onartzen dituzte jasotakoak, beste elkarrizketatu batek (arra espero duen batek) espresuki gertukoenak abisuaren gainean jarri dituzte arropa eta osagarri estereotipatuegiak ez oparitzeko eskatuz: "Egin dizkiguten opariak eta… ba kotxezitoa, hamaka, trona… dena neutroa. Kotxezitoa beltza, hamaka grisa… baina nik ere horrela nahi dudalako eta hala eskatu nielako"(Nekane). Gaineratu du etorkizuneko amonek bete dutela eskatutakoa, baina zalantzak ditu umekia emea balitz soinekoren bat erosteko tentazioari eutsiko ote zioten: "Bai, bai… Baina zentzu horretan, amonaren aldetik eta ez da zearik egon… Hombre, neska izango bazen, soinekoak egongo ziren. Eta niri adibidez zapiak buruan eta asko gustatzen zaizkit, eta igual ni neu ere eramaten diren turbantito horiek? Seguruenik hartu egingo nioke"(Nekane). Bestalde, hizketaldian zehar, haurrarentzat pasa dioten arropetan soinekorik ez diotela pasa jabetu da, neskentzako izan zitekeen arropak bai, baina soinekorik ez. Gertaera honek jendartearen iruditerian oraindik orain mutilek soinekoak jartzeko dituzten zailtasunak agerian jartzen ditu: 89
"Hori da. Eta gero pasa dizkiguten kajetan… Irenek mordoa pasa dizkigula eta nik uste dut zuela dena hor… plast eta hartu. Hor neskan arropa etorri zaigu. Igual soinekorik ez… Ah bueno… ez, igual soinekorik ez, baina neskaren arropa, argi eta garbi, berez nabarmena zena, bai. Edo txandal bat arrosa, horrela, ez dakit zein kolorerekin; edo txandal bat grisa, baina hemen horrela brillantinarekin; edo… Esan nahi dut, denetik etorri zaigula"(Nekane). Jarraian zintzoki adierazi du bere haurra aluduna balitz soinekoak jantziko lizkiokela seguru: "Hori bai. Oso argi nuen neutroa. A ver, neskatila baldin bazen eta soinekotxo bat… Ni asko naiz gona jartzekoa, edo soinekoa. Gustatu egiten zait. Azkenean, esan nahi dut, joe… Baina es que egunen batean nire umeak, mutila izanda ere, soineko bat nahi dula, es que ez diot ukatuko. Igual ez da niregatik aterako horren erraz eta horrek ere…" (Nekane). Ikerlanean zehar behatu ahal izan dut44 soinekoek eta belarritakoek sinbologia eta genero sistemen errepresentazioarekin lotura zuzena dutela, kolore arrosak eta urdinak beste: "Belarritakoekin beste dilema bat izan nuen. Neska baldin bada, belarritakoak de cabeza, porque ni kriston belarritako zalea naiz, baina ni naizelako, baina zeba? Neska delako? Eta mutila baldin bada? Biak egingo dizkiogu? Ba ez dakit, ba biak igual ez. Ya, baina zeba? Bi neska delako, mutilari bi ez? a ba mutila baldin bada orduan bat, baina igual 3 urterekin, eskatzen duenean… O sea, eta hor kriston dilema, de nola dugun barneratua, eta zergatik bateri bai eta besteari ez. Eta orduan zen, bueno ba orduan neskari ezta ere eta berak eskatzen duenean egin"(Nekane). Izan ere, gauza bat da mutiltzat dugunari azkazalak pintatzea, elkarrizketatuak kontatu du asko poztu zela bere kuadrilako mutil izendatutako haur bat azkazalak margotuta ikustean; baina soinekoak ala belarritakoak jartzeak beldurtu egiten du: "Joe, ba nik igual ere margotu egingo nizkioke, baina ya janzkeran soinekoarena… porque gero ya prakak, jertseak, eta… Nik nire anaiaren arropa erabili izan dut. Eta gaur egun, sudadera zaharrak, edo alkandora eta… eskatzen dizkiot eta kriston gustura. Eta bere garaian, nik telazko kaltzontziloak erabiltzen nituen pijama bezala. O sea, esan nahi dut, zentzu horretan… Baina soinekoak edo gonak mutilei jartzearena, edo belarritakoak bati hasieratik jarri eta besteari ez. Horrek, es como errealitateak bat batean plist-plast egin dit. Eta hortxe, zaila ikusten dut"(Nekane). Kontrara, elkarrizketatu batek arropa transgreditzeko bide moduan ulertzen du eta oso kritikoa da jendeak sexuaren arabera bereizketak egiteko duen joerarekin, lehenengo haurdunaldia baina bigarren haurra denez, aukera izan du konparaketa bat egiteko, arra den lehenengo haurrarekin eta jaioko den eta emea denarekin: 44 Nahiz eta ez nuen zuzenean soineko eta belarritakoen inguruan galdetu, hizketaldian behin eta berriz agertu zen gaia. 90
"Guk Zuahinentzako eskatu genien haurra neska izan zuten bi gurasoei. Eta eskatu genien arropa nahi genuela filtrorik gabe. Emateko arropa tal cual. Eta orain berriz eskatu diegunean, aurrekoan poltsa bat eman zigun koinatak, eta dago soinekoz beteta. Eta hau ez genuen jaso aurrekoan. Eta hartu degu poltsa eta egin degu, bueno tal cual armairura eta ez degu erabiliko" (Saioa). Bere ustez, jendea deskolokatu egiten du eta garrantzitsua da aukera hori ez galtzea eta haurrak arropa koloretsuarekin eta ez mutilentzat egiten diren kolore aspergarriekin janztea: "Pila bat! Eta jendea Deskolokatu. Bai. Eta gogoratzen naiz behin tabernan esan zidan batek "ai ze neska polita!" eta esan nion "mutila da" esan nion nahita, esan nion mutila zela ze berak jakin zezan mutiletan ere iruditegi ezberdinak daudela Nik engainatu nezakeen. Baina tipak orduan jarraituko zuen bere iruditegi berdina, ezer kuestionatu gabe. Eta zen esateko modu bat, ez, ez, eraman dezake malla bat koloretakoa eta kamiseta laranja bat eta mutila izan"(Saioa). Bestalde, opariei buruz galdetzean, jasotako oparietan kolore arroxa faltan bota duela aitortu du beste elkarrizketatu batek "Jaso ditugunak, ba urdina, ez dakit zer… O sea, mutila denez, arrosa den ezer ez da sartu, kuriosoki, gure etxera. Bueno a ver, galtza batzuk eman zizkidatenak arrosa palo, bale; baina ez… gauza batzuk ez dira sartu…"(Bea). Beste elkarrizketatu batek umekiaren sexua ez jakitearen alde onak aipatzen ditu harro: "Gaur kontatu diot hau Zaloari esan diot, oso guai dago ez esan izana, zeren horrela opariak ere dira jendeak egin dituen gauzak…, denak dira kolore txuriak, grisak. Arrosa eta urdina ez da ezer sartu eta hori guai dago jendeak ere beste leku batetik… eta niri arrosa gustatzen zait, eta urdina ere bai. Esan nahi dut kolore bezala, hori ere guai dago. Jaso duguna dena da neutroa"(Laura). Etxeetara egindako bisitetan, argazkiak atera dizkiet haurrentzako prestatuak dituzten arropatxoei eta baita etorkizuneko haurren logelei ere. Espero nuenaren kontra, ez nuen topatu logeletan, ez etxean zehar ere, estereotipaturiko elementu argirik; alderantziz, haurren logeletan ez nuen arrosarik ala urdinik topatu eta argazkietan agertzen diren arropek ere (oso haur txikientzakoak badira ere) ez dute generoaren araberako estereotipo nabarmenik ageri. Hori horrela izatearen arrazoietako bat izan daiteke elkarrizketatuek beraiek espazioaren antolaketari neutraltasuna emateko jarri duten intentzioa. Izenaren aukeraketan ez bezala, espazioaren antolaketan gehienek zuriaren eta kolore apalagoen alde egin dute. Azkena esandako hori baieztatzen du elkarrizketatuak esandakoak: "Eta logelarekin eta, adibidez nuen oso garbi, neska edo mutila izan, ez nuela nahi beraiek egunero egongo ziren espazio batek kondizionatzea era batera edo bestera. Orduan, bai dena pentsatu egin nuela jakin gabe neska edo mutila zen eta kondizionatu gabe. Eta dena pixka bat neutroa da, ba kolore aldetik, bai… O sea, 91
dena. Ez umea izateagatik dena dinosauroak dira, web orrialdetan ikusten dudan bezala; edo neskak izateagatik unikornioak eta sirenitak" (Nekane) Ostera, elkarrizketatu batek argitu dit oraindik osatu gabe duten logelaren tonalidadeak neutralak zergatik aukeratu dituzten: "saiatu gea tono txuria, berdea eta grisa erabiltzen. Orain mutila dugu baina hurrengo umea neska baldin bada, badaezpada bientzat baliagarriak izan daitezken koloriak aukerau ditugu" (Maite) Azken batean, objektuen eta elementu materialen gainean galdetzeak eta behatzeak aukera eman dit genero bitartasuna oraindik orain gure hezkuntza praktiketan islatzen den aldagaia dela baieztatzeko. Pertsona, jaio aurretik, umetokian dagoen unetik bertatik, genero aldagaiak bete-betean zeharkatzen du; izan ere, inguratzen duten eta etorkizunean inguratuko duten objektu materialek (arropek, logelako apaingarriek, jostailuek, osagarriek) ere generoaren esanahiak bereganatuak dituzte. Hori dela eta, jaioberria den subjektuak inguratzen duten objektuekin harremanean eraikitzen du bere genero identitatea. Arrazoi hori dela eta, (elkarrizketatu batzuen iritziarekin bat eginez) objektu materialak genero bitartatasuna gainditzeko tresna baliotsuak gerta daitezke. Gainera, zenbaitetan elkarrizketatuen hitzetan genero markarik ukatzen bada ere "nik berdin berdin jantziko ditut biak, biak berdin"(Ibaia), dio bizkiak (arra eta emea) espero dituen guraso batek, aldiz, bere haurrentzat prestatuak dituen argazkietan nabarmenak dira kolore arroseko eta urdineko arropak, agian biak bientzat erabiliko ditu, baina elkarrizketan zehar susmatu nuen ezetz. Honela, bere etxeko objektuek bere horretan generoari buruz hitz egiten eta informatzen dute. Analisian zehar atera diren ideia, argumentazio eta kontakizun horiek guztiak behin jasota, azken atal batean, egindako analisitik eta oinarri teorikoen atalak eskaintzen dituen ezagutzak konbinatuz hainbat ondorio nagusi atera eta kontatu dira. Beraz, datorren lerroetan ikerlan honen amaierako ondorioak irakurri ahalko dituzu, baita aurrera begirako lan ildo proposamenak ere. 92
6. ONDORIOAK ETA BALORAZIO KRITIKOA Ikerlan honen interesa eta helburua izan da haurdun dauden pertsonek generoaren inguruan dituzten pentsamenduetan, sinesmenetan baita hazkuntza praktiketan ere arakatzea. Oso hedatuak daude, bai gurasoen, baita herritarren artean ere, generoaren eta sexuaren naturalizazioaren gaineko ideia eta sinesmenak. Esaterako, neska eta mutilak jaiotzez, berez, eta arrazoi biologiko genetikoengatik direla ezberdinak (ezaugarri anatomikoez gain, izateko moduetan, portaeretan, gustuetan eta abar) eta oso txikiak direnetik nabarmentzen zaiola bakoitzari dagokion joera maskulino ala femenino hori. Ikerketa honek gurasoen pentsamendu eta praktikak aztertuz, sexuaren eta generoaren naturalizazioaren ideologia identifikatu nahi izan du, batetik. Bestetik, aldagai horiek atxikitzea, baita identitateak eraikitzea ere, jaio aurretik, sabelean bertan hasten diren prozesu kultural eta sozialak direla ikusaraztea izan du asmoa. Egindako lanari esker, besteak beste, bost ondorio nagusi nabarmendu nahi ditut: Lehenengo eta behin, argi geratu da haurdun dauden pertsonen sinesmenetan nahiz hazkuntza praktiketan genero bitartasuna agertzen den errealitatea dela; hasieran planteatutako bi hipotesiak bete-betean baieztatu dira. Sexu eta genero bitartasuna gertaera kultural indartsua da gurean, haurdunaldian zehar gurasoek dituzten pentsamendu, uste eta praktikek hori jarri dute ebidentzian. Elkarrizketaturiko guraso guztiek onartu dute sexismoaren eta matxismoaren existentzia badela; hala ere, batzuek beraien praktikek nahiz pentsamenduek dituzten zantzu sexisten kontzientzia maila handia dute eta beste batzuek, ostera, ez dute zapalkuntza gisa eta bereizkeria moduan bizi oso txikitatik gertatzen den generoaren araberako segregazioa. Azken horiek beraien hazkuntza praktiketan ez dute dilemarik, kontraesanik edota ezbairik agertu; alderantziz, umekiaren sexuaren arabera, hasieratik genero bat atxikitu diete beraien etorkizuneko haurrei, horren araberako izena jarri, hori kontuan hartuz prestatu arropak, logela eta abar. Hala ere, guztiek aipatzen dute haurra neska ala mutila izateak ez duela zertan bere etorkizuneko erabakietan eragin (adibidez, neska bada eta kotxeak gustatzen bazaizkio, aurrera!; edota mutil izendatzen bada eta panpinak nahi baditu, ba jolastu dadila). Aldiz, soinekoaren gaia atera den gehienetan, umeki arra dutenek aitortu dute soinekoak jaztea nahiko balu ez litzatekela erraza izango guraso gisa hautu horretan babestu eta laguntzea. Zehazki, aktibista feministak direnek kontzientzia maila 93
handiagoa agertu dute nabarmen. Beraien ahotsetan, behin eta berriz, kezkak, zalantzak, ezberdin egiteko nahiak eta abar agertu dira, azken horientzat, jaiotzetiko generoa atxikitzea bera haurrarentzat muga eta "kartzela" gisakoa izan baitaiteke. Bigarrenik, generoa gure sistema egituratzen eta antolatzen duen aldagai garrantzitsua da (Connell, 1987) eta hori baieztatu da ikerlan honetan ere: generoak haurdunaldia erdi-erditik zeharkatzen du eta pertsona berri baten sortze prozesuaren eraikuntzan, gizaki bilakatzeko bidean, umekiaren sexua jakitea lehen urrats garrantzitsua da (Butler, 2007; Bristom, 2015), gaur gaurkoz. Zer da, neska ala mutila? galderaren gainean egin den azterketak horixe jartzen du agerian. Elkarrizketatu ia gehienek nabarmendu dute galdera aspergarria suertatu zaiela, batzuei gehiago besteei baino; badira galdera bera erosotasunez bizi izan dutenak ere, normala iruditzen zaielako jendeak zer den jakiteko nahia izatea. Kuriosoki, elkarrizketatu batek izan ezik, beste guztiek ekografiari eskerrak umekiaren sexua jakin nahi izan dute, kuriositateagatik, bikoteak nahi zuelako, baina batez ere jakin nahi zutelako, beraien buruetan ez zelako sartzen "zer den" jakiteko jaio arte itxarotea. Zergatik jakin nahi izan duten galderaren erantzunak ez dira errazak izan, elkarrizketatu batzuek ez dute jakin esaten zergatik duten behar hori (sexua) jakitekoa; beste batzuek azken finean sexuaren araberako banaketak egituratzen duen jendarte ereduan bizi garela argumentatu dute, "ez liguke eragin beharko baina eragiten ditu". Galdera bera genero gaiei buruzko eztabaida eta hausnarketa eragiteko tresna baliotsua iruditu zait, hau da, zergatik da garrantzitsua oraindik jaio ez den umekiaren sexua ezagutzea? Etorkizunean, gaiaren inguruan pedagogia feminista egiteko aukerak eskaintzen ditu. Hirugarrenik, genero bitartasunaren gaia aztertzeko bitarteko baliagarriak izan dira haurra inguratzen duten objektu materialak eta horien analisia. Ekografia batek eta bere gainean eraikitzen diren bizipenek eta narrazioek bere horretan hitz egiten dute generoari buruz, ia beste galderarik egin gabe. Berdin gertatzen da haurdun dauden pertsonek jasotako oparien argazkiekin edota etorkizuneko haurrarentzat prestatu dituzten arropatxo eta abarrekin. Deigarria izan da, kolore urdina eta arrosak dituzten genero esangurez kontziente, elkarrizketatu gehienek aipatu dutela nahiago dituztela kolore neutroak edota genero estereotiporik gabekoak. Beste elkarrizketatu batzuek, berriz, aipatu dute kolore arrosak trasgesiorako aukerak ematen dituela umekia zakilduna denean; ez da hainbeste gertatzen kolore urdinarekin umekia aluduna bada. Oraindik orain, errazagoa da kolore urdinez janztea 94
neska izendatzen den haurra, kolore arrosez mutil izendatzen dena janztea baino. Beraz, zakilduna den umea, kolore askorekin, neskei atxikitutako irudiekin (loreak, tximiletak, bihotzak…) eta soinekoekin janztea une hauetan hazkuntza praktika iraultzailea da; baita haurdunaldian zehar, umekiaren sexua ez dakizula esatea ere, edota aluduna den haurrai orain arte mutilei gehiago jarri zaizkien izen pontekoa jartzea. Asko dago egiteko, baina elkarrizketatuek kontatu dituzten genero markarik gabe edota genero marka hertsien kontra egiten ari diren praktikekin zerrenda luzea egin daiteke. Norabide horretan, objektu materialak sexismoa ezartzen duten bitartekoak dira edota, kontrara, genero disidentziarako eta genero autodeterminazioa posible izateko erraztaileak ere izan daitezke. Laugarrenik, azpimarragarria da elkarrizketatuek haurra ulertzeko duen begirada. Guztiek ez bada ere, guraso gehienek aipatu dute haurraren autonomia, erabakimena eta bere gaitasunetan sinestea balio garrantzitsuak direla beraientzako. Ez nuen espero elkarrizketatuengandik jasotako haurra ikusteko modu hori hain hedatua zegoenik; beraietako lau formazioz irakasleak izateak ikuspegi horretan eragin duela uste dut. Badirudi, pixkanaka bada ere, heldukeria gainditzeko beharrezkoa den heldu eta haurren arteko harreman asimetriko horren gaineko kontzientzia (Jara, 2018) geroz eta handiago dela, baita haurren erabakimenean sinesten duten gurasoen diskurtsoak ere (ikerketan honetan ez da ikertu ea gurasoen hazkuntza praktikek heldukeria apurtu eta haurren autonomia puskatzen ote duten). Habaler, haurraren autonomia aipatzean ez da generoaren autodeterminazioaz hitz egiten. Hizketaldi batzuetan haurrak bere identitateak askatasunean eraikitzea ezinbesteko dela aipatu bada ere, eta elkarrizketatu batek genero identitatea haurrak berak hautatu beharrekoa dela azpimarratu badu ere, oro har ez da haurrak duen genero autodeterminaziorako eskubideaz edo aukeraz mintzatzen. Ondorioz, badirudi, oraindik orain, gure jendartean genero autodeterminazioa ez dela haur guztientzat (haurtzaroarentzat) ezinbesteko baldintza, genero ezarriarekiko disidentzia eta deserosotasuna agertzen dutenei bakarrik zor zaien eskubide gisa planteatzen da. Bat nator Jane Ward-ekin (2015), konpromisoa hartu behar da haur guztiekin, -ez bakarrik generoarekiko deserosotasuna dutenekin-, genero bitartasuna hausteko bitartekoak eta tresnak eskura ditzaten. Bosgarren eta azken ondorio gisa, ikuspegi eta formazio nahiz ekintzailetasun feministak sexismoa detektatzeko tresna gehiago eskaintzen dituela esan badugu ere, ikerketan zehar, argi ikusi da ikuspegi feminista izateak ez dituela beti berekin praktika ez bitarrak ekartzen; 95
alderantziz, batzuetan badakigu ez datorrela gure pentsamendu feministarekin bat, baina gurasoak kontraesan horiekin bizi dira. Gainera, jendartean, presio sozial handia dago genero estereotiporik gabeko hazkuntza eredua martxan eta praktikan jartzeko. Horrren adibidea da, elkarrizketatu zenbaitek aitortzen dutela zer da neska ala mutila? galderaren erantzuna ematerakoan beti ez dutela indarrik eta gogorik modu feminista pedagogikoan erantzuteko eta galdetzen duenak entzun nahi duena esan ohi dutela: neska da edo mutila da. Horrek frustazioa eragiten du, baina ez da beti erraza parean intentzio onez hurbildu den horrekin deserosotasuna eta nolabaiteko gatazka sortzea. Ikerlan honetan zailtasuna izan dut, bereziki, generoari elkarlotuak dauden beste aldagaiak (klasea, etnia, arraza eta abar) identifikatu, neurtu eta behatzeko. Ikerlanaren dimentsioak eta denborak batetik, eta beste aldagaiak identifikatzeko izan ditudan zailtasunak bestetik (nire arrazakeria eta klasizmo barneratuak, besteak beste), zaildu egin du horien dimentsioak eta eraikuntza haurdunaldian zehar nola gertatzen den aztertzea. Egiteke geratu zait, beraz. Horrez gain, azterketaren muga gisa elkarrizketatu kopurua eta profila aipatu nahi ditut. Hasierako intentzioa ahalik eta haurdur profil anitzena topatzea izan arren, haurdun dauden elkarrizketatuak topateko zailtasunak direla eta, profilen arteko aniztasuna ez da hain aberatsa gertatu. Badira aktibista feministak direnenak eta ez direnak, elkarrizketatuetik bi bigarren aldiz izango dira guraso, adinean tarte handiak daude gazteenetik zaharrenera, batzuek enplegu finkoa dute, besteek finkotasuik ez edota langabezian daude, batzuk harreman heterosexual batean daude, besteak lesbianen arteko harreman batean; baina, oro har, gainontzeko aldagaiei dagokienez (klase soziala, etnia, arraza, errealitate lingustikoa, eta abar) antzekotasunak dituzte elkarrizketatuek. Ikergai honetan sakontzeko, gutxienez, bi bide badaudela ere ikusi dut: lehenik eta behin, objektuen azterketan arakatzea, etorkizunean genero gaietan esploratzen jarraitzeko; ariketa xume bat egin dut objektuek informatzen, sozializatzen eta kulturizatzen dutenari buruz, baina uste dut, beste autore batzuek egin duten moduan, interesgarria gerta litekeela bide horretan urratzen jarraitzea. Bigarrenik, haurdun dauden pertsonak elkarrizketatu ditut, baina interesgarria litzateke beraien bikotekideak ere elkarrizketatzea eta batzuen eta besteen arteko aldeak parekatzea, baita bikote heterosexualen, lesbianen edota gurasobakarren arteko diferentziak ezagutzea ere. 96
Azkenik, esan nahi nuke lan honek eta bidean ikasitakoak nire ibilbide pertsonal eta profesionalean aztarna esanguratsua utzi dutela. Alde batetik, guraso naizen aldetik, nire pentsamendu eta praktiken errebisioa, galdetzea eta hausnarketa beharra bistan geratu dira eta horrek beste batzuekin partekatzeko espazioak sortzeko motibazioa eta nahia piztu dizkit. Bestalde, profesionalki, hezkidetzako aholkulari moduan, hain termino orokorra den hezkidetzaz baino gehiago haurren autonomiaz, partikulartasunez eta genero autodeterminazioari buruz hitz egiten hasteko garaia dela sentitu dut, oraindik orain, definitu, osatu eta edukiz bete beharreko kontzeptua izan arren, uste dut potentzialitate handia duela eta hemendik aurrera bide horretan arakatu, sakondu eta esploratzen jarraitzeko grina niregan dira. Ikerlanean argi geratu da haurdunaldian zehar izaten diren formazio saioetan, kontzientziazio ikastaroetan eta abar, genero gaiak ez direla tratatzen eta, gainera, saio horietan lantzen diren hazkuntza ereduek ikuspegi patriarkalei eta sexistei eragiten diotela, gainera. Horregatik, lan honek aktuazio eta ekintza praktikoetarako inspirazio iturri ere izan nahiko luke, esaterako, haurdunaldian zehar eta ondoren (bai pribatuan, bai publikoan) jasotzen diren saioetako edukiak berrikusteko eta hazkuntza praktikei begirako formazio ildo berriak irekitzeko. Orain arte, barruan nituen gurasotasun bizipenak, sentipenak eta informazioa nahasian ari ziren nire baitan dantzan, lan hau egin izanak, barruan ordena pixka bat, begietara argitasun pittin bat eta airean galdera berriak ekarri dizkit. Ez da hemen bukatzen, hortaz, aspaldi abiatu nuen genero gaiekiko konpromisoen bidea eta bidaia. 97
ERANSKINAK 1) Elkarrizketa gidoia 0. Haurdunaldia 1. Zer moduzkoa ari da izaten zure haurdunaldia? Nola ezaugarrituko zenuke bizitzen ari zaren etapa hau? 2. Haurdun zauden unetik hona izan duzu bizipen esanguratsurik (aldaketa emozionalak, hormonalak, fisikoak…), zeintzuk? Nola sentitu zara horietan? 3. Gorputzean aldaketa handiak gertatzen dira haurdun zaudenean, zeintzuk azpimarratuko zenituzke? Zein dira une honetan zure gorputz sentsazioak? 4. Egoera berezia ari gara bizitzen jendartean orokorrean, pandemia deklaratu zen 2020ko martxoan COVID 19' deituriko osasun krisia ari gara biziten. Gertaera horrek nola eragin du zure egunerokoan eta batez ere, haurdunaldian? uste duzu eraginik izan duela? pandemiarik gabeko egoera batean zer izango zen ezberdin? 1. Gurasogintza - hazkuntza eredu/praktikak
45 . 5. Noiz sortu zitzaizun guraso izateko nahia? Nahia izatetik haurdun geratzeko prozesua nolakoa izan da? 6. Barruan duzun horren guraso izango zara, nola irudikatzen duzu gertaera hori? Zein pentsamendu eta emozio nagusitzen dira une honetan zuregan? Beldurrik edo kezkarik baduzu? Zerk ilusionatzen zaitu? 7. Gaur egun, guraso izateko hainbat modu ditugu: badaude amabakarrak, bikotean guraso direnak, lagun sarean antolatzen direnak eta abar. Zuk zein erreferente dituzu inguruan? zein modutara izango zara guraso? 8. Hausnartu ote duzu zure etorkizuneko haurraren hazkuntza ereduan? Aurretik guraso bazara, nola definituko zenuke zure hazkuntza eredua? zein balio dira garrantzitsuak zure egunerokoan? zein ezaugarri/oinarri ezinbesteko ditu zure hazkuntza ulertzeko moduak? 9. Hazkuntza eredu horri begira, haurdunaldiko etapan zehar, zer da garrantzitsua zuretzat (adibideak, bikotean komunikazioa izatea, haurrari hitz egitea, nire burua ongi elikatzea... ? 10. Zein dira zure informazio iturriak hazkuntza ereduen gainean informatu ala formatu nahi izan duzunetan? Irakurri duzu libururik? hitzaldietan edota tailerretan parte hartu duzu, zeinetan? Horietan zein dira zuri baliagarriak egin zaizkizun mezuak/ideiak/adibideak? 45 [Hazkuntza ereduaren baitan sartuko lirateke, edoskitzea, txupea, haurra porteatzea, loari lotutako erabakiak, elikadura, mugimendu librea vs. laguntzea, gurasoen arteko lan banaketa, hezkidetza eta begirada feminista...] 104
11. Aukera izan duzu zu bezala haurdun dauden pertsonekin elkartzeko edota biltzeko? Topaketa horietan iritzi eta egiteko modu ezberdinak daudela iruditzen zaizu? 3. Sexua eta generoaren sozializazioa EKOGRAFIA 12. Zuretzat une bereziak izan dira ekografiarenak? gorde dezu argazkia? ondoren bidali diezu jendeari? 13. Nola bizi izan zenuen lehenengo ekografia? Lehenengo ala bigarren ekografian jaioko den haurraren sexua jakiteko aukera izan duzu? jakitea nahi izan duzu ala nahiago izan duzu ez jakin? Garrantzitsua zen zuretzat sexu kromosomikoa jakitea? Zergatik da garrantzitsua? a. Ez bazenuen jakin nahi, aukera eman zizuten horretarako? 14. Nola eragin du zuregan/zuengan jaioko den haurraren sexua jakiteak? uste duzu eraginik izan duela? zein kontu konkretuetan, zertan? (lagundu diezaioket, izenaren aukeraketan, bera jantziko duzuen arropen prestaketan, espektatibetan, bera nolakoa izango den imaginatzerakoan…?) Esaterako neska edo mutila izan beldur edota kezka berdinak sortuko litzaizkizuke? IZENDAPENA 15. Une honetan, ba al du izenik? kontatu nahi didazu zein den barruan duzunaren izena? erraz aukeratu duzu bere izena? Garbi zenuen? Nola izan da bere izena aukeratzeko prozesua? Sexuaren arabera izen bat edo beste jartzeko asmoa zenuen? Nola deitzen diozu hitz egiten diozunean, bere izenez, beste izendapen batzuk?? 16. Orokorrean haurdun dagoen pertsona bat ikusterakoan jendeak komentario edo galderaren bat egin ohi du? Horri horrela izan da zure kasuan? Zein komentario, galdera, keinu iritzi eman/egin dizkizute haurdun zaudela jakitean edo nabaritzean? 17. Eta haurraren abizenak zein ordenetan jarri erabaki duzue? Nola hartu duzue erabakia? OPARIAK / ARROPAK ETA OSAGARRIAK 18. Normalean, gertaera pozgarria izan ohi da haurdunaldia eta poz horrekin batera etorri ohi dira opariak ere, jaso duzu oparirik? zeintzuk? Nola gestionatu duzu oparien kontua? 19. Horrez gain, zenbaitetan, ingurukoek arropak eta haurrarentzat beharrezko tresnak "uzten" edo "pasatzen" ditu. Zuk-zuek nola antolatu zarete haurrak behar dituen kontuak izateko? [Kasu honetan, aukera balego, galdetuko nioke ea erakutsiko lidakeen gela, haurrarentzat tresna osagarriak, arropak eta abar] 20. Haurdunalia zure haurra jaio aurreko fasea da, badago zure ustez objekturik edo oparirik edo zerbait berezia uste duzuna gorde egingo duzula betirako? zein objetu dira horiek? GURASOTASUN BAIMENAK 105
21. Nola pentsatu duzue antolatzea zuen artean etorkizunean? Pentsatu duzue enpleguratzea, baimenak eta abar nola hartuko dituzuen? GENERO SISTEMAZ OROKORREAN 22. Hitz egin izan duzue zuen (bikotearen eta zure artean) genero sistemaren gainean? zein iritzi duzu zuk eta zure bikoteak nola bizi du gai hau zure ustez? Adostasunik edo desadostasunik agertu da zuen artean? 23. Nolakoa da zure iruditerian emakumea? Zein ezaugarri ditu zuretzat emakume batek? Sozialki zure haurra neska izango dela pentsatzean zerbait badatorkizu burura? Neska espero baduzu, zerbaitek kezkatzen zaitu? 24. Mutila espero baduzu, zerbait konkretuan kezkatzen zaitu? 4. Amaitzeko eta elkarrizketa ixteko 25. Nolako etorkizuna irudikatzen duzu zure txikiarentzat? Egungo errealitatean badago bereziki kezkatzen zaituen gairen bat edota arazo sozialen bat? Gizarte bezala zein erronka sozial ditugula uste duzu? horietan gurasoek baduzue zeresanik edota zereginik? Zertan, adibideren bat. 26. Zehatzago, indarkeria matxistaren gaia eta errealitatea ekarri nahi nuen honera. Zure ustez, gurasoek egin dezakete zerbait errealitate horren aurrean? zer? 106 | science |
addi-30d698475dcc | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58372 | '¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazio eta generoaren inguruko hausnarketa bat | Ruiz Tagle, Iune | 2022-10 | '¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Laburpena Feminismoa ardatz, ikerlan hau euskal punk eta hardcore eszena eta pogo-dantzaren kasua aztertzera dator. Generoa, gorputza eta espazio kulturalaren kudeaketaren inguruko hausnarketa baten bidez, lan honekin aztertu nahi izan ditut, kontzertuetan dantzatzerakoan, eta batez ere pogoa egiterakoan, generoaren arabera ezartzen diren botere-dinamikak, bai eta emakumezkoei eskaini diezaiekeen ahalduntzerako aukera ikertu ere. Punk eta hardcore kulturetara hurbiltzea helburu duen marko teoriko eta etnografikoak, bi genero horiek mugimendu sozial eta kontrakultural moduan aztertzeaz gain, maila indibidual zein kolektiboan ematen diren identitate-prozesuen parte kontsideratzen ditu. Genero perspektiba batetik zein teoria feminista aplikatuz, nazioarteko zein Euskal Herriko punk eta hardcore fenomenoa eta bere hedapena aztertzea du helburu. Pogo-dantzaren ezaugarri nagusiak azterturik, maskulinotasun eredu hegemonikoaren erreprodukzioarekin izan dezakeen erlazioa mahaigaineratu eta zuzeneko punk eta hardcore emanaldietan publikoaren esperientzia generizatuaren inguruan hausnartzen dut. Jarraian, dantza eta agentziaren kontzeptuak uztartzen dituen atalak pogo-dantza, erresistentzia-praktikak eta ahalduntze-prozesuen inguruan gogoeta egitea du helburu. Analisiari dagokionez, bi behaketa parte-hartzaileren edukia aztertzeaz gain eta euskal punk eta hardcore errealitatearekin edonolako lotura duten bost emakumeren bizipenak berreskuratzeaz gain, nire esperientzia propioan jarri dut begirada, emakumezkook publiko gisa eta pogo-dantzan parte hartzerakoan bizi izan ditugun dantza-esperientziak jasoz. Hitz gakoak: punka, hardcorea, pogo-dantza, genero sistemak, kontzertua, espazio kulturala, dantza, gorputz-adierazpena, performatibitatea, ahalduntzea. 2
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Esker onak Eskerrik asko nire familiari. Nire amari eskerrik beroenak. Eskerrik asko María Ruiz-eri, niretzako berria den bide honetan lagun izateagatik. Eskerrik asko Yolanda, Elena, Idoia, Iratxe eta Isaskun-eri bere bizipenak nirekin hain modu zintzoan partekatzeagatik. Eskerrik asko Haizea, Alzola, Mane eta nirekin ordu luzez hitz egin duten lagun, ezagun eta ezezagun guztiei. Ondo ari gara. Eskerrik asko Tarran-eri, ni irakurtzeko prest egoteagatik beti. Eskerrik asko Peio Goienetxea-ri bere lanarekin ikerketa hau irudiz betetzeagatik. Pogoan elkar bultzatzen, jaurtitzen, altxatzen, ikutzen, usaintzen, dastatzen, besarkatzen jarraituko dugu. 6
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Sarrera Nerabezaroan punkari eutsi nion, ezerekin inoiz egin ez nuen bezala. Eta gaur egun nire izanaren puska bat kontsideratzen dudan nortasun hau besarkatzen eta maitatzen jarraitzen dut. Amak bere gaztaroaz hitz egiten zidan, 1980ko hamarkadaren amaieran Eibarko merkatuan erositako galtzontzillo luze haiek, lixibarekin marguldu eta larruzko jakarekin janzten zituenak. Nik, aldiz, bere armairua bisitatzen nuen maiz, bertan aurkitzen ziren jantzi zaharrak apurtu, margotu eta kateorratz zein tatxetekin apaintzeko. Laster kitarra jotzen hasi nintzen, YouTuben ikusten nituen The Sex Pistols, The Clash eta Eskorbutoren melodiak ahal nituen moduan imitatu eta ispiluaren aurrean antzeztuz. "Do It Yourself" esan ohi zuten, nik halaxe egiten nuen. Baina non aurkitzen ziren emakumeak? Non zeuden ni bezalako neska gazteak? Nancy Spungen-en argazki bat gogoratzen dut orain, Sid Vicious-ekin batera agertzen zena, biak besarkaturik kamerino bat izan zitekeen gela txiki batean. Emakume hura ezagutzen nuen, baina ez bereziki punk kulturari egindako ekarpenagatik. Grouppiak, ongi bukatzen ez ziren amodio kontuak, eskandaluak, drogak, minigonak. Horrek haserretzen ninduen. Laster punk rock talde batean jotzen hasi nintzen. Ni nintzen neska bakarra. "Nor da lokalera sartu den neskatila hori? Noren neskalaguna zara? Zu taldeko abeslaria izango zara, ezta? Zergatik ez zara abestera animatzen? Emakumea izateko oso ongi jotzen duzu, neska! Nik erakutsiko dizut zer den musika ona!". Eskerrak punkak ere ernegu aurpegia jarri eta gehiegi hitz egiten duten matxito guztiak elegantemente popatik bidaltzeko estrategiak erakutsi dizkidan. Denborak aurrera egin ahala, arnasa hartu nahiko banu bezala, nire baitan ernaltzen ari zen emakume eta punkarra identitatea behar zituen erreferenteen bila abiatu zen. Bidaia luzea egin nuen, sekula entzun ez nituen emakumeen ahotsei arreta jarriz. Euskaldunok eta feministok hain ongi ezagutzen ditugun Las Vulpes-etatik hasita, nazioarteko eszenetara begiratu ohi nuen. Siouxie Sioux-en oihuak eta Kira Roessler-en baxua gogoratzen ditut orain, hainbeste 10
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila indar eta inspirazio oparitu didaten emakumeak. Eta oraindik oparitzen jarraitzen dutenak. Une batez, sormena alboratzea erabaki banuen ere, herriko gaztetxean militatzen hasteak nire musika zaletasuna elikatzen jarraitu zuen. Jende berriak aire berriak ekartzen dituela esan ohi dute, nire kasuan halaxe izan zen. Musika maite genuen eta kontzertuak antolatzera bideratzen genituen gure indarrak. Herriko gaztetxean ibiltzeak mundura jaurti ninduen, musikari dagokionez behintzat. Berrizko Hiltegixen ikusi nuen nire lehen hardcore kontzertua: BHCK Fest-a. Bi urte ziren jada Berriz Hardcore Krew kolektiboak festibal hura antolatzen hasi zenetik. Ez genuen talderik galdu, baina denak atzetik ikusi genituen. Ikusle hutsak ginen, bai publikoan, bai eszenatokian gertatzen zenaren ikusle hutsak. Voyeurismo ekintza bat ote zen hura? Beti gustatu izan zait dantza egitea. Eta beti gustatu izan zait punka. Horregatik, uste nuen pogo-dantzarik gabeko kontzertuek ez zutela grazia bera. Nire lagunekin konpartitzen nuen dantzarako grina hori, eta izugarri gustatzen zitzaigun, eta zaigu, entzungelaren lehenengo ilarak okupatu eta kontzertuak iraun bitartean dantzaz gozatzea. Jauzi egiten dugu, elkar bultzatzen dugu, erori egiten gara, jausten direnak lurretik jasotzen ditugu, elkar jotzen dugu. Eta adrenalina sentsazio horrek, inoiz ez bezala izerditu ondoren zure lagunarekin besarkatzeak, bizitzen ari garenaz kontziente egiten gaitu. Baina askotan konpartitzen ditugu pogo giroan bizi izan ditugun esperientzia desatseginak, bortitzak eta askotan indarkeriaz hitz egitera eraman gaituztenak. Kultur-espazioak espazio generizatuak dira, eta bere baitan gauzatzen diren praktika sozialek ere generoa dute. Oholtzan gizonezkoak nagusi izan ohi dira, baita publikoan ere. Are gehiago, gizonezkoek lehenengo ilarak okupatu eta dantza-espazioaz jabetzeko joera dute. Horrek, askotan, kontzertuarekiko gure esperientzian eragin zuzena izan duela kontziente gara. Hala, dantzan geundela gizonezkoekin konparatu izan gara, eta pogoan lekua egiteko haien mugimenduen agresibitatera heltzeko beharra sentitu dugu noizbait. Nahi eran dantzatzeagatik ere kritikatuak izan gara, pogoa zer den ulertzen ez genuela aurpegiratu zaigula. Esperientzia horiek guztiek hausnartzera eraman gaituzte, gure gorputzek eta identitateek esanahiak dituztela pentsatzera, gure ekintzek inguratzen gaituen horretan guztian ondorio zuzenak dituztenaz jabetzera. Askotan pentsatu izan dugu pogo-dantza 11
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila dena eta ez denaren inguruan, zein baliotan oinarritzen den eta balio horiek jarrera feminista batean islatu daitezkeen. Pogo feministarik ba ote den pentsatu dugu. Eta hala bada, pogo feminista bat existitzen bada, nola eraikitzen dugun eta norentzat. Eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra ikasten hasi nintzen, edo des-ikasten. Master Amaierako Lanak beldurra ematen zidan, baina nire pentsamenduei buelta gehiegi eman ondoren, igande euritsu batean, kontzertu bat ikustera joan nintzen Ondarruko Beikozini Aretora. Cobra-k jotzen zuen eta hasi bezain laster, orduan nire bikotekidea zenak esan zidan "zu zara hemengo neska bakarra". Nire ingurura begiratu nuen eta bai, egia zen. Orduantxe pentsatu nuen euskal punk eta hardcore eszenak ikertzea; bi genero hauen inguruko ikerketa akademikoak existitzen baziren ere, hauen artean oso gutxik kritika eta diskurtso feminista batetik abiatzen baitziren. Horrez gain, konturatu nintzen musika popularra eta emakume sortzaileen errealitatera hurbiltzen ziren lan gutxi batzuk bazirela. Ekarpen hauek gehienetan genero perspektibatik eginak ziren, normalean, nazioarteko punk panoraman existitzen ziren emakume musikarien izenak eta ekoizpena argitaratzera bideratukoak. Alabaina, ez zen ezohikoa testu horiek morbo heterosexualetik idatzita egotea, emakumeen bizitza pertsonalean zentratuz punk kulturari egindako ekarpenetan baino gehiago. Idazten hasi aurretik egin nuen berrikuspen bibliografikoak erakutsi zidan publikoan gertatzen zenaren inguruko analisiak falta zirela, batez ere pogo-dantzari zegokionez. Beraz, begirada hori garatzeko beharra sentitu nuen. Nire bizipenetatik ikertzeko parada ikusi nuen bertan, nire lagun feministekin batera ordu luzez moldeatutako gogoetei akademian lekua egin diezaiedan. Eta horrela heldu nintzen hona. 12
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila 1. Lanaren egitura eta metodologia Ikerlanaren muinak bost atal nagusi hartzen ditu. Hasteko, aurreneko atalak ikerlanaren helburu eta hipotesiak jasotzen ditu. Bigarrenik, marko teorikoko edukiek ikerlana testuinguruan jarri eta bere analisirako beharrezkoak ditudan kontzeptu eta ideiak aurkeztea dute helburu. Horrek marko teorikoak barnebiltzen dituen azpiatalak aurkeztera narama: (1) oinarrizko kontzeptuak argitzera zuzendutakoa; (2) genero perspektiba batetik zein teoria feminista aplikatuz punk fenomenoa eta bere hedapena azaltzera bideratuta dagoena; (3) pogo-dantzaren ezaugarri nagusiak aztertu, maskulinotasun eredu hegemonikoaren erreprodukzioarekin izan dezakeen erlazioa mahaigaineratu eta publikoaren esperientzia generizatua lantzen duen atala; eta (4) dantza eta agentziaren kontzeptuak uztartzea xede duena. Hirugarrenik, marko etnografikoak ikerlana lurreratuko luke. Atal hau euskal punk eta hardcore panoramaren nolakotasunak azaltzera bideratuta dago; ibilbide historiko bat proposatu ez ezik, Euskal Herriko punk eta hardcore eszenak ulertzeko beharrezkoak ditugun fenomeno eta gertakariak argitzea da bere helburua. Marko teoriko zein etnografikoaren edukiak berrikusketa bibliografiko sakon baten emaitza direla azaltzea gustatuko litzaidake. Jarraian, hurrengo atala ikerlanaren analisira bideratuta dago. Marko teoriko eta etnografikoko edukietan euskarriturik, analisiak landa lanaren emaitzak plazaratu eta hauen gainean hausnartzeko aukera eskaini dit. Euskal punk eta hardcore panoramarekin harremana mantentzen duten bost emakumeei eginiko elkarrizketen emaitzak plazaratzeaz gain, martxoa eta apirila bitartean Bilboko El Muelle kultur-espazioan eta Gasteizko Gaztetxean egindako behaketa parte-hartzaileen bidez, pogo-dantza eta bere ondorioak ulertu eta ikertzeko lagungarriak ditugun zuzeneko testigantzak jaso eta interpretatzera bideratua dago. Horretarako, bederatzi kategoria analitiko bereizi ditut, guztiak aldez aurretik definitutako ikerketaren helburu eta hipotesiak argitzeko pentsatuak: (1) elkarrizketatutako emakumeak euskal punk eta hardcore eszenarekin mantentzen duten harremana argitzera zuzendutakoa; (2) kontzertuen fenomenoa emakume hauen bizipenetatik zein norberaren esperientziatik aztertzen duena; (3) genero perspektiba batetik abiatuz kontzertuaren kudeaketa espazialaren gainean hausnartzen duena; (4) euskal punk eta hardcore komunitatearen parte sentitzen diren emakumeen artean existitzen den pogo-dantzaren kontzepzioa 14
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila ikertzen duena; (5) pogoa egiterakoan generoaren arabera ezartzen diren botere-dinamikak aztertzen duena; (6) pogo-dantzan parte hartzen duten emakumeek bizi dituzten errepresio eta bazterketa egoerak mahaigaineratzen dituena; (7) pogoak eta bere baitan aurkitu ditzakegun praktikek biolentzia eta harrotasunarekin lotzen den maskulinitate hegemonikoaren erreprodukzioarekin mantendu dezaken harremanaren inguruan gogoeta egiten duena; (8) pogo-dantzan sortu daitezkeen zapalkuntza eta marjinazio egoerei aurre egiteko emakumeen artean sortu daitezkeen aliantza eta estrategiak ikertzera bideratutakoa; eta (9) ikerketa-ildo berriak zabaldu ditzaketen pentsamendu eta ideiak plazaratzen dituena. Azkenik, ondorioen atalak ikerlanaren ekarpen garrantzitsu edo esanguratsuenak nabarmentzen ditu, ikerketa-prozesuari buruzko hausnarketa kritikoa egitearekin batera. Ikerlanaren ezaugarri metodologikoei dagokienez, informazioa jasotzeko metodo kualitatiboa baliatu dut. Izan ere, nire gaitasunak neurturik eta ikerketa-interesak kontuan izanik, azterketa kualitatiboa ikerlanaren helburuetara hobekien egokitu zitekeen erraminta metodologikoa dela uste dut. "Gorputzetik subjektibitateak sortzen dira, inguratzen zaituen munduarekin eta besteekin harremantzeko modu bereziak eratzen dira, ezagutza sortzen da"1, dio Ana Sabrina Mora-k. Gorputza eraikuntza kolektiboa dela aitortzen digu autoreak, testuinguru historiko zehatz batean ernaldua, gizarte-talde batek moldeatzen duen izate kulturala. Gorputzetik ere ezagutu daitekeela dio; eta, aldi berean, gure gorputzen esperientziak gure identitatearen eraikuntzan eragina duela azpimarratzen du2. Ildo beretik, Mari Luz Esteban-ek plazaratutako "antropologia haragituaren" terminoak ideia honetara garamatza: ikertzailearen gorputz-esperientzia eta zientziaren arteko harremana kontzientea eta esplizitua egitearen garrantzira3. Hala, nire burua punk eta hardcore zale moduan aurkezturik eta ikergaiaren hautuak nire identitate eta bizipenak gurutzatzen dituela azpimarratuz, ni ere ikerketa hau haragitzen saiatu naiz. Pogo-dantzaren dimentsio korporala eta emozionala agerikoa da. Pogoak gorputzak behar ditu, mugimenduan dauden gorputzak, izerdi batean egon ohi direnak, barre 3 ESTEBAN, MARI LUZ: "Antropología encarnada. Antropología desde una misma", Papeles del CEIC, 2004, 3. or. 2 MORA, ANA SABRINA: "Cuerpo, género, agencia y subjetividad", V Jornadas de Sociología de la UNLP. Argentina: Universidad Nacional de la Plata, 2008, 2. or. 1 Ikerlanean euskaratuta ageri diren aipu guztiak nik neuk itzulitakoak dira. 15
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila eskatzen digun ikerketa-prozesu luze eta korapilatsu honetan ―nire kasuan guztiz berria dena, erronka bat dena― mila galdera egiten dizkiot nire buruari. Zergatik aukeratu dut aukeratu dudan ikergaia? Nola eragiten du nire identitateak ikerlanean? Zer suposatzen du horrek? Egia esan, Euskal Herriko punk eta hardcore eszena ikertzeak eta, are gehiago, zuzeneko punk eta hardcore emanaldietan dantza, espazioa eta genero sistemen artean sortzen diren erreflexu eta haustura puntuen inguruan gogoeta egiteko hautuak testuinguru kultural zehatz batean kokatzen nau ikertzaile eta feminista gisa. Nire identitatea gurutzatzen duten kategoria sozial guztiek intersekzionalitateaz aritzera narama, besteekin elkarrekintzan sortzen diren zapalkuntza eta pribilegioak mahaiganeratzera, nire ikerlanean ere eragin zuzena izango dutenak. Horrez gain, ikerketa subjektuen profilak ere errealitate sozial espezifiko baten bizi-esperientziak azaleratzen dituela azpimarratu nahiko nuke. Izan ere, zuzeneko musika emanaldietan parte hartzeko emakume zisgenero, zuri eta euskaldunen esperientzia zehatzak jaso ditut. Ikerketa subjektuaren profila nahi gabe aurkitu dudala esatea ausartegia dirudit, honako ikerlan honen abiapuntua nire bizi-esperientziatik abiatzen dela onartzen badut. Beharbada nire errealitatetik gertuen aurkitzen ziren bizipenak jasotzeak emakume horiek eta ni elkartuko gintuela pentsatu nuen, beharbada nire inguruak errealitate hura ikertzera bultzatu ninduen edo beharbada prozesu honetan ez naiz gai izan haratago ikusteko, ertzetatik disidentzia eta punka besarkatzea erabaki duten beste identitate batzuen errealitatea ikusteko. Honek guztiak nire lanaren berezitasunaz jabetzeko beharra sortzen du nire baitan. Izan ere, nire begirada nire gorputz eta izateari esanahia ematen dioten kategoria kultural guztiek baldintzatua dago, eta horrek ikerlan honen emaitzan eta diskurtsoan zuzenean eragingo du. Ikerlanaren ildo metodologikora itzuliz, bi izan dira erabili ditudan teknika metodologiko nagusiak: behaketa parte-hartzailea eta sakoneko elkarrizketak. Teknika hauen nolakotasuna azaldu aurretik, landa lana martxotik uztailera bitartean burutu dudala azpimarratzea gustatuko litzaidake. Hasteko, martxoan eta apirilean egindako bi behaketa parte-hartzaileek ikerlanean kokatu ninduten. Lehen hartu-eman horiek gerora ikertuko nuen egoera eta fenomenoari buruz modu sakonago batean kontzientzia hartzea ekarri ninduten, ikertzaile zein publiko gisa. Ikerlanaren luzera 17
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila kontuan harturik, eta nire denborez eta baliabide ekonomikoez kontziente izanik, behaketa hauek Bilboko El Muelle zentroan eta Gasteizko Gaztetxean burutu nituen. Hasiera batean ikerlanaren asmoa esparru geografiko zabalago bat arakatzea bazen ere, nire indarrak eta prestasuna neurtzearen garrantziaz gogoeta egin ostean, Bilbo eta Gasteizko espazio kultural horiek eskainitako bi kontzertu aztertzea erabaki nuen. Horretarako, behaketak gidatuko zuten gidoi bat prestatzea erabaki nuen9. Gidoi honen funtzioa guztiz orientagarria izan zen, behaketa bideratzeko euskarri baten moduan konprenitzen baitut. Izan ere, gidoia bost behaketa unitatetan banatu zen: behaketa objektuaren inguruko oinarrizko informazioa batzera bideratutakoa, publikoaren nolakotasunari buruzkoa, espazioa ikertzea helburu zuena, pogoan parte hartzen zuten pertsonen gorputz-espresioari eta mugimenduei buruzko galderak biltzen zituena eta nire esperientzia azaltzera bideratutakoa. Horrez gain, Bilboko kontzertuan eginiko behaketaren material osagarri moduan, nire gertuko lagunei eskatu nien kontzertuan eta bereziki pogoan parte hartzerako orduan bizitakoa idaztea. Testuak WhatsApp mezu modura jaso nituen, haien ekarpenak nire ikerlanean erabiliak izan zitezkeela azpimarratuz. Guztiek baimena eman zidaten haien gogoetak eta pentsamenduak irakurri eta ikerlan honetan erabiliak izateko. Horrekin batera, maiatza eta uztaila bitartean, euskal punk eta hardcore fenomenoarekin harremana duten edota eszenaren parte sentitzen diren bost emakumezko elkarrizketatu ditut. Sakoneko elkarrizketen bidez nire asmoa honakoa zen: emakume hauek publiko gisa eta batez ere pogo-dantzari dagokionez dituzten bizipen eta esperientziak mahaigaineratzea, eta haien gogoetak entzun eta balioan jartzea. Elkarrizketatuen profilari dagokionez, haien buruak emakume edo neska moduan irakurri eta adierazteaz gain, guztiak 20-35 urte bitartean sartzen dira. Horrez gain, emakume hauek euskal punk eta hardcore komunitatearekin mantentzen duten harremana askotarikoa dela azpimarratu nahiko nuke; besteak beste, bost emakume hauen artean musikariak, zaleak, kontzertu eta bestelako kultur ekimenen antolatzaileak edota kolektibo ezberdinetan parte aktiboa duten pertsonak aurkitzen dira. Hala ere, guztiek musika eta kultur zale bezala aurkeztu didate haien burua, bai kalean zein elkarrizketak iraun bitartean. Are gehiago, bost emakume hauek pogo-dantzarekin harreman estua mantentzen dute, bai dantzan parte hartzera ohituta 9 Ikus behaketa gidoia eranskinetan. 18
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila daudelako, edo kontrara, pogoan aritzea gehiegi gustatzen ez zaielako. Aniztasun honek elkarrizketak eta hauen emaitzak anitzak bihurtu ditu, ikerlana bera eta geroko gogoetak aberastuz. Halaber, elkarrizketak gauzatzerako orduan norabide bezala erabiliko zen elkarrizketa gidoi zabal bat prestatu nuela azpimarratzea gustatuko litzaidake10. Elkarrizketa gidoi honetan dauden galderen izaera orokorra da, emakume ororen bizipenak jaso eta horien gainean egin zitezkeen hausnarketak entzutera bideratuta dagoena. Parte-hartzaileek gidoi honen berri bazuten ere, une oro nabarmendu da gidoiaren izaera dinamikoa eta irekia. Horregatik elkarrizketa bakoitza bakarra da. Elkarrizketa gidoia bost ataletan banatu da. Hasteko, lehendabiziko blokea elkarrizketatuak bere burua aurkeztu eta punk zein hardcore kulturarekin zer-nolako harremana duen azaltzera bideratuta dago. Jarraian, bigarren atalak kontzertuaren fenomenoaren inguruan pentsatzera garamatza. Hirugarrenak, aldiz, kontzertuaren dimentsio espaziala edo entzungela ikertzea du helburu. Laugarren atala elkarrizketaren muina dugu, eta bere helburua pogo-dantza aztertzea litzateke. Pogoaren inguruan aurki daitezkeen errealitateen eta ikuspegien aniztasuna kontuan izanik, atal honetan bi bide zabaltzea egokiena litzatekeela pentsatu nuen. Elkarrizketaren norabidea, hortaz, elkarrizketatuak pogo-dantzarekin duen harremanaren araberakoa litzateke; hots, emakumeei pogo-dantzan parte hartu ohi duten edo ez galdetu zitzaien, elkarrizketa haien bizipenei egokitzeko asmoz. Amaitzeko, azken blokean galdera zehatzagoak biltzea erabaki nuen; hala nola, dantza-mugimenduei buruzkoak edota euskal punk eta hardcore eszenaren ingurukoak. 10 Ikus elkarrizketa gidoia eranskinetan. 19
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila 2. Ikerketaren helburuak eta hipotesiak Jarraian aurkeztuko ditudan helburu eta hipotesien asmoa nire ikerketa objektua behar bezala lantzeko beharrezkoa dudan bidea zabaltzea litzateke. Esan beharra dut honako hau izan zela egin nuen lehen ariketa, lan hau ikergaia zehazteko baliagarria suertatu zitzaidala. Izan ere, helburu eta hipotesiak zehazteak buruan nituen pentsamendu eta gogoetak mahaigaineratu eta ordenatzeko ezinbestekoa egin zitzaidan. Hala, hautu honen bidez ikerlanaren ildoa definituz joan nintzen, azkenik gaur aurkezten dudan lanean bihurtu arte. Ostera, egia borobilak kontsideratu beharrean, helburu eta hipotesi hauek erantzunik gabeko galderak balira bezala ulertzea gustatuko litzaidake. Hauetariko asko baieztapen modura formulatuak izan badira ere, lanean hauek birformulatu zein ezeztatu daitezkeela azpimarratu nahiko nuke. Hain zuzen ere, ikerlana norabide bakarra eta jomuga definitua duen kaminoa izan ordez, prozesuan zehar agertu daitezkeen aukera berriak gogoan hartzeko parada izatea zen nire asmoa. Hau esanda, hurrengo bi azpiataletan aurkeztuko ditut ikerlana bideratu duten ideia eta hausnarketa guztiak. 2.1. Helburuak Helburuak bi mailatan antolatu dira. Alde batetik, helburu orokorrek ikerlanaren ildo tematiko nagusiak eta hauen xedea garatzen dituzte. Bestetik, helburu zehatzek proiektuaren norabidea konkretatzera bideratuta daude. Ikerketaren helburu orokorrak honakoak dira: ● Punk eta hardcore kontzertuetan dantzatzerakoan, eta batez ere pogoa egiterakoan, generoaren arabera ezartzen diren botere-dinamikak aztertzea. ● Emakumezkoek punk eta hardcore kontzertuetan bizi dituzten dantza-esperientziak jasotzea. 20
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Helburu zehatzak, berriz, hauexek dira: 1) Dantzaren, espazioaren eta genero-harremanen erreprodukzioaren arteko loturak aztertzea. 2) Dantzak, eta batez ere pogoak, emakumezkoei eskaini diezaiekeen ahalduntze-espazioa ikertzea. 3) Pogoan parte hartzen duten emakumeek genero sistemak ezartzen dituen hierarkia eta botere-dinamiken aurrean garatutako erresistentziak, estrategiak eta aliantzak arakatzea. 2.2. Hipotesiak Hipotesiek hastapenetara naramate. Ondorengo gogoetak hasiera bateko ideiak lirateke; pentsamendu nahasiak barik, paperean eta ordenatuak. Aurrez aurkeztutako helburuetatik hasita, hipotesiak intuizioak dira; nire bizipen, burutazio eta gorputzetik jaiotakoak. Horrez gain, ziurtapenak kontsideratu beharrean, hipotesiak ikertzailearen analisiari lagundu eta irakurleari galdegiten dioten pentsamenduak bezala ulertzearen garrantzia azpimarratu nahi dut berriz ere. Hortaz, jarraian datozen lau hipotesi hauek laburbilduko lukete nire hausnarketa-lanaren abiapuntua: ❖ Punk eta hardcore kontzertuen kasuan, generoak publikoaren partaidetza eta kokapen espaziala baldintzatzen ditu: gizonezkoek musikaren apreziazio-maila gorenarekin lotu ohi diren elementu, kokagune eta ekintzekin erlazio estuagoa duten bitartean ―pogo-dantzan parte-hartze aktiboagoa izan ohi dute, pit-a edo pogo-espazioaren erdigunea okupatu ohi dute, lehen lerroak hartu ohi dituzte, etab.―, emakumezkoen parte-hartzea eta presentzia bigarren maila batean aurkitzen da ―entzule soilaren papera betetzeaz gain, aurrez aipatutako elementu eta ekintzetan emakumeen presentzia urriagoa izan ohi da eta parte-hartze maila baxuagoa izan ohi dute, eszenatokitik urrunago eta entzungelaren alboetan kokatu ohi dira, pogo-espazioaren ertzetan egoten dira, etab.―. 21
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila ❖ Dantza, pogoa ere bai, genero-desberdinkerien ispilu izan daiteke. Pogo-dantzaren ulerkerak dakarren mugimendu eta espazioaren kudeaketa ―indarra eta biolentziarekin lotutako maskulinitate eredu hegemoniko batekin erlazionatu daitekeena― generoaren araberako hierarkizazio eta botere-harremanen erreprodukzioan oinarritzen da: pogo-dantzan gizonezkoak nagusi izan ohi dira; pogoak hartzen duen gunea entzungelaren espazio nagusi bezala uler genezake eta, beraz, pribilegiatua litzateke; gizonezkoen arteko adiskidetasun aliantzak eta emakumezko zein identitate "arrotzen" kanporatzea gertatzen dira, etab. ❖ Kasu batzuetan, punk eta hardcore espazioetan parte hartzen duten emakumezkoek pogo-dantzan eman daitezkeen genero-diskriminazio eta agresioei aurre egiteko haien artean une baterako estrategia eta aliantzak sortzen dituzte. Izan ere, pogo-dantzan parte hartzerakoan emakumeen artean konplizitate aliantzak eratu daitezke bai emakumezko musikariekin bai publikoan aurkitzen diren beste emakumezkoekin; ohiko pit-a edo dantza-espazioaz gain, dantzatoki berriak sortu ditzakete; etab. ❖ Dantza, pogoa barne, ahalduntze-erreminta interesgarria izan daiteke punk eta hardcore espazioen parte diren emakumezkoentzat: pogo-dantzak punk eta hardcore eszenaren parte diren emakumeak harremanetan jarri eta kolektibizatzeko aukera eskaintzeaz gain, genero ordenaren mugak nahasi eta lausotzeko aukera performatiboak ere eskaini ditzake. 22
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila 3. Marko teorikoa Marko teorikoaren eduki eta antolaketa aztergai ditudan faktore eta fenomenoen analisirako beharrezkoak ditudan kontzeptu eta aktoreak argitzera bideratuta dago. Hori dela eta, parte hau lau atal nagusitan banatzea erabaki dut. Bere izenak ongi adierazten duen moduan, lehenengo atala lanean zehar egiten dudan punk eta hardcore kontzeptuen erabilera argitzera bideratuta dago. Bigarren atalak, punka mugimendu sozial eta kontrakultural moduan aztertzeaz gain, maila indibidual zein kolektiboan ematen diren identitate-prozesuen parte kontsideratzen du. Azken ideia horrek punka giza-identitate baten gisa ulertzea dakar; punka, musika estilo bat baino, sozietateak eta bizitzak beraiekin dakarten elementu eta faktore ezberdinak interpretatzeko era baten moduan konprenitzea ezinbestekoa izanik. Horrekin batera, atal honetan punkaren jatorriaren inguruan hitz egingo dut, beti ere bere sortze-testuinguru kronologiko, geografiko eta soziopolitikoan zentraturik. Hori punk kulturaren garapena eta hedapena ulertzeko ezinbestekoa izango dugu, mugimendu soziokulturalak fenomeno lurraldetuak direla azpimarratuz. Atal honen baitan hiru azpiatal aurkitzen ditugu: (1) punkaren kode etikoa eta balioen sistema ikertzera bideratutakoa, (2) genero perspektiba batetik abiatuta, punka eta emakumeen partaidetza aztertzen duena eta (3) punkaren eta mugimendu feministaren elkar eragitea mahaigaineratzea helmuga duena. Hirugarren atala, aldiz, pogo-dantzaren berezkotasunak ulertaraztera eskainia dago. Generoa, gorputza eta espazioaren arteko lotura eta korapiloen azterketa ardatz izanik, nire helburua pogo-dantza genero ordenan inskribatutako praktika kultural eta korporal baten moduan azaleratzea da. Beraz, atal hau lau azpiataletan banatzen da: (1) pogo-dantzaren ezaugarriak eta bere baitan aurki ditzakegun aldaerak aztertzen dituena, (2) pogo-dantza identifikazio prozesuetan betetzen duen papera ikertzen duena, (3) pogo-dantzak maskulinotasun eredu hegemonikoen erreprodukzioan zeresana ote duen hausnartzera bideratutakoa eta (4) punk eta hardcore kontzertuen kasua aztertuz, generoaren eta espazioaren kudeaketa aztertzen dituena. Amaitzeko, laugarren atalak gorputza, dantza eta agentziaren kontzeptuek mantentzen duten harremana mahaigaineratzea du helburu. Subjektibitate berrien eraikuntzak eta agentziarako gaitasunak mantentzen duten erlazioaren inguruan hausnartu ostean, atal honetan gustatuko litzaidake gorputzak, bereziki pogo-dantza bezalako praktika 24
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila bazituzten ere, A7 bezalako musika aretoak tokiko hardcore komunitatearentzat erreferentziazko espazioak bilakatu ziren; Lower East Side auzoterian aurkitzen zen CBGB klub mitikoa ahaztu gabe, 1970eko hamarkadan The Ramones, Television eta Blondie bezalako musikari eta punk taldeei jotzeko aukera eskaini ziena eta hardcore estatubatuarraren eztandan ezinbesteko papera bete zuena34. 1980ko hamarkadatik 1990eko hamarkadara, Estatu Batuetan hiri ezberdinetan hardcore eszenak ugaritzen hasi ziren eta bere hedapenak europar lurraldeak ere ezagutu zituen; besteak beste, diskoen elkartrukea eta estatubatuar taldeen nazioarteko birak direla eta. Zabalkunde honek ez zuen euskal lurraldea alde batera utzi. Izan ere, bereziki 1990eko hamarkadaz geroztik, euskal punk panoramak hardcorearen azkartasuna eta sendotasuna bereganatu zituen. Euskal Herrian aurkitzen diren eta hardcore generoaren baitan koka ditzakegun lehenetariko taldeen artean BAP!! andoaindarrak eta Etsaiak lekeitiarrak aipagarri ditugu. Hala ere, marko etnografikoa euskal underground panoraman hardcoreak izandako hedapena era zabalago batean azaltzera eskainia dago. 3.2.1. Transgresioa, biolentzia eta autosufizientzia. Punk pentsamendua, ahalik eta azkarrena azaldua Estefanía Tarrío eta Carmen Rodríguez-Rodríguez-en ekarpenei jarraituz, plano musikologikoa ahaztu gabe, musikaren dimentsio etikoak komunitatearen finkapen eta biziraupenerako berebiziko garrantzia du. Germán Bassi, Leonardo Mendiondo eta Rafael Rey-ren lana zitatuz, musikak "inplizituak diren giza-harremanen sorkuntza dakar, komunitate baten kide izatearen sentimenduak bereizten duena"35. Fenomeno honi "mikropolitika kulturalak" deritzote, musikaren inguruan suertatu daitezkeen mugimendu soziokulturalek bere baitan sortzen dituzten balore eta jardunen multzoari erreferentzia eginez. Kontrakulturalak kontsideratzen ditugun praktika sozialek, hortaz, "eguneroko jardunbideen zentzua berritxuratzen dute, inplizituki edo esplizituki botere soziala birdefinitu nahian"36. 36 Ibid. 35 Op. Cit.: "'By fans for the fans' …", 190. or. 34 Op. Cit.: Hard-Core. Life …, 61. or. 31
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila dituen arau murriztaileen aurrean, punkia matxinatu baino ez da egiten. Arturo Villate-ren hitz hauek jasotzen ditu H. Porrah-k: "Gizartea ez da leku abegikorra, baizik eta bortitza, babesgabea eta krudela. [...] Eta nerabe orok galdegiten dio bere buruari 'hor sartu behar al dut? Hau guztia onartu behar al dut?'. Batzuek besterik gabe onartzen dute. Beste batzuek modu kritikoan onartzen dute, gauzak aldatzeko zerbait egiteko asmoz. Eta beste batzuek sartzeari uko egiten diote, besterik gabe, ez dute putreen festa horretan parte hartu nahi: hauek dira punki bortitzak. Punkak ez du jolas honetan parte hartzen: karta-sorta hausten du, eta egiten duena egiteko arrazoi moral guztia du berarekin"49. A. Villate filosofo euskaldunak punk kulturak baliatzen duen biolentziaren nozioaren inguruan egiten duen gogoeta biltzen du autoreak bere lanean. Izan ere, indarkeriaren kontzeptua "galtzaile, lotsagabe eta gaizki jantziek" soilik iragatzen dutela dio A. Villate-k. Aitzitik, Estatuek eta bestelako instituzioek ez dute indarkeria terminoa kontzebitzen "gizarteak salbatzailetzat hartzen baititu, suntsipen-aginduak sinatzen dituzten bitartean". Biolentzia instituzionala indarkeria "kulturizatua, teknifikatua eta planifikatua" dugu. Horregatik, A. Villate-k punkaren gorroto, errebeldia eta amorru oihua gizabanakoak "sozializazioz hautematen duena islatzen duen ispilua" dugula azpimarratzen du, botere erakundeen aurrean erantzun kolektibo bat. Autorearen arabera, punk biolentziaren adibide deigarriena kontzertuetan topatzen dugu50. Nik, ordea, punkak partekatzen duen indarkeriaren nozioaren gorpuztatzea pogo-dantzak posible bihurtzen duela aldarrikatzen dut. Aldez aurretik aipatu bezala, punkaren hoziak lau haizetara oihukatzen zabaltzen zituen diskurtsoak gizartearen arlo ezberdinak kutsatu zituen. Fenomeno honek punka eta "beste mugimendu kontestatario, artistiko eta politiko batzuen elkar eragitea ekarri zuen; haien artean, anarkismoa" dio A. Restrepo-k. Sare hauek korapilatzen hasi ziren, kausa ezberdinen inguruan proiektu politiko eta artistiko ezberdinak garatuz. Era hartan, punk kulturaren baitan musikaren esparrutik haraindiko antolakuntza modu berriak agertzea eragin zuen. Hala, feminismotik edota antiespezismotik hasita, preso politikoen askapenaren aldeko kolektiboek edota okupazio mugimenduko kideek beren 50 Ibid.: 29. or. 49 Ibid.: 28. or. 34
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila ziren bestelako botere-dinamikei aurre eginez, riot grrrl-ek punk azpikultura feminista eraberritu bat eraiki zuten76. Bikini Kill, Bratmobile, Huggy Bear edo L7 bezalako taldeen letretan gorputz-irudia, arrazismoa, abortua, sexualitatea, elikadura-nahasmenduak, zaintza eta osasun mentala bezalako gaiak mahaigaineratu zituzten, ordura arte punkak ahantzi zituen menderakuntza sistemak azaleratuz77. Honekin batera eta punk pentsamenduaren baitan aurkitzen dugun DIY balore eta jardunaren pisuak bultzaturik, riot grrrl fenomenoak emakume eta neska gazteek kultura ekoitzi eta haien kabuz musika talde bat eratzea posible zela erakutsiko zigun, erreferenteak eskaintzeaz gain; publikoan zein egunerokotasunean punkarra eta neska gaztea izateak suposatzen duen zapalkuntza egoera azaleratu eta ahalduntzerako tresnak eskaini zizkigun78. Girls to the front! lelopean, neska gazteek entzungelaren lehenengo ilarak okupatu eta pogo-dantzan parte hartzeko deialdia egin ohi zuten, kontzertuaz gozatu eta pogo-espazioa emakume eta sexu zein gorputz disidenteentzat gune feministak bihurtzeko asmoz79. Autoekoiztutako fanzine eta idazkietan zabaltzen zituzten testuetan, riot grrrl neska gazteek antolatutako asanbladetan edota zuzeneko emanaldietan suertatzen ziren bat-bateko hizketaldietan emakume gazte hauek pairatzen zituzten askotariko biolentziak gogor salatzen zituzten. Girl hitzari ahizpatasuna, lankidetza eta emakumezkoen arteko babesarekin zerikusia zuen esangura berria esleitu ziotela azaltzen du S. Alonso Alconada-k80. Le Tigre taldeko partaideek 2001. urtean kaleratutako "LT Tour Theme" kantuak riot grrrl emakumea izatearen garrantziaz hitz egiten du. Argi uzten digu haien egitekoa sormen artistiko hutsaz haratago doala; inspirazioa izan nahi dutela, babesgune. "Baina gero neskak ikusten ditugu dantzalekuan, eta gogoan dugu zergatik atera ginen biran"81. Dena dela, fenomeno honen zabalkundeaz hausnartu dute feminista askok, musikaz eta feminismoaz pentsatzerakoan zergatik datorkigun riot grrrl mugimendua gogora eta ez besterik. Nolabait, tankera honetako pasadizo eta diskurtso politikoak ezerezetik 81 Op. Cit.: "LT Tour Theme Lyrics". 80 Ibid.: 104. or. 79 Ibid.: 106. or. 78 Ibid.: 108. or. 77 Op. Cit.: "Reformulating the Riot Grrrl movement …", 105. or. 76 Ibid. 42
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila gorputza, generoa eta espazioaren arteko harremanean jarri zuen arreta, punk eta hardcore kontzertuen fenomenoa eta bere baitan aurkitzen den pogo-dantzaren praktikaren gaineko hausnarketa antropologiko interesgarri bat mahaigaineratuz87. Bere proposamenak ikerlan honen bidez garatu nahiko nituzkeen gai eta kontzeptuak jorratzeko bide aproposa zabaldu diezadakeela uste dut. Hori dela eta, honako atal hau dantza, espazioa eta genero-harremanen arteko konkordantzia aztertzera dator, gerora burutuko dudan analisiaren ardatzak osatuko dutena. Pogo-dantzaren fenomenoa eta bere nolakotasuna aztertzeko, "pogo" kontzeptuaren definizio bat proposatu eta bere ezaugarri nagusiak zein praktika honen baitan aurkitzen diren aldaerak bereiziko ditut. Lehendabiziko ariketa honek aztergai dudan objektua ezagutu eta hurbiltzeko aukera eskainiko dit, gerora garatuko ditudan ideia eta gogoetak zimendatuko dituena. Hala ere, pogo-espazioa eta dantza aztertzen dituzten lan akademiko eta feministen eskasia azpimarratzea gustatuko litzaidake; bereziki, ikerlanaren ibilbide teoriko eta metodologikoa zaildu duena. Haatik, esan beharra dago aipatutako ikerlan guztiak AEBetako eta Britainia Handiko punk eta hardcore eszenaren errealitate zehatzak aztertzera mugatzen direla. 3.3.1. Keep your karate moves out of hardcore! Pogo-dantzaren ezaugarriak T. J. Lau-ren hitzak ekarriz, pogo-dantza zuzeneko musika ikuskizunetan gertatu ohi den praktika kulturala eta korporala litzateke. Beste era batera esanda, pogoa "mugimenduak definitzen duen jarduera korporala da, zakarragoak kontsideratzen diren musika herrikoiaren aldaeren kontzertuetan ohikoa dena"88. Gorputzaren erabilerak pogo-dantza ariketa sentsorial baten moduan definitzea dakar, gorputzetik esanahiak antzeman eta erreproduzitzen dituena. Hardcore kulturan zentraturik, Gabrielle Riches-ek, Brett Lashua-k eta Karl Spracklen-ek Christopher Driver-ek biltzen dituen pogo-dantzaren alderdi sentsorialen inguruko zenbait hausnarketa mahaigaineratzen dituzte. Hain zuzen ere, autoreen arabera, "pogo-dantzan arrakastaz parte hartzeko behar den ezagutza esperimentalki ikasten da"; hots, diskurtso baten bidez transmititzen den ezagutza baino, pogo-dantza banakoaren "ahalmen 88 Op. Cit.: "Jump!" Aggression, dance and gender roles …, 11. or. 87 Op. Cit.: "Gendered Performance Performing …", 66. or. 44
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila ezagutu. Hala ere, dantzariek askotan partekatzen dituzten jarrera korporalek eta errepikatu ohi dituzten keinuek erakusten digute pogo-dantza kodifikatutako mugimendu eta denbora batzuen baitan gauzatzen den jarduera korporala dela. Are gehiago, testuinguru kronologiko eta geografiko zehatzetan, pogo-dantzaren parte diren mugimendu batzuk definituak eta izendatuak izan dira; haien artean, slamdancing-a eta moshing-a. Orokorrean, Estatu Batuetako hardcore eszenaren testuinguruan sortutako mugimenduak badira ere, beste espazio eta eszena batzuetan erabiliak izan dira97. Bi aldaera hauek gurera ere ekarri dira euskal punk eta hardcore eszena kutsatuz. Britainiar punk pogoarekin batera, adibide hauek pogo-dantza hibrido bat sortu dute, bestelako testuinguru historiko eta geografikoetan garatutako pogo-dantzaren aldaera xehatu hauek birdefinituz. Hala ere, oraindik ere euskal punk eta hardcore eszenaren partaideen artean moshing eta slamdancing bezalako terminoek duten presentziagatik ―sinbolikoa, gehienetan― dantzaren aldaera hauek definitzea eta haien artean existitzen diren ezberdintasunak mahaigaineratzea beharrezkoa dela uste dut. Slamdancing-a 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadaren hasieran Estatu Batuetako punk eta hardcore eszenaren baitan sortutako dantza-estiloa litzateke; jatorrizko pogo-dantzarekin alderatuz98, mugimendu azkarrak eta gorputz-kontaktu handiagoa eskatzen dituena99. Punk musikak hardcorean erritmoa biziagoa bihurtu ahala, dantza ere bortitzagoa bilakatu zen. Jatorrizko punk pogoarekin konparatuz, hardcorearen sorrerarekin besoen erabilerak eta gorputzen kontaktuak indarra irabazi zuten, slamdance bezala ezagutzen dugun pogo-aldaeraren sorrera emanez. Dantza aldaera hau ohikoa den besoen kulunkak ezberdintzen du. Horrez gain, aldaera honen kasuan, mugimendu espezifikoak identifikatuak izan dira; besteak beste, flying kick-ak 99 Op. Cit.: "Rules of Rebellion: Slamdancing, …", 405. or. 98 1978ko apirilean Londres hiriko Victoria Park-en ospatutako Rock Against Racism Carnival jaialdian The Clash taldearen zuzenekoan gertatutakoa gogora ekarriz, "jatorrizko punk pogoa" punkaren lehendabiziko urteetan garatutako dantza egiteko erari deritzot. Britainia Handian sortutako dantza aldaera bat dela esan dezakegun arren, bere sortze-testuingurua zehazten duen informazioa eskasa da. Hala ere, esango nuke jatorrizko punk pogoa desoreka sentsazio batek definituko lukeela; hots, entzungelan aurkitzen diren beste zaleen gorputzen kontra topa eginez, alde batera eta bestera korri edo salto egiterakoan sortzen den dantza kolektiboa litzatekeela. "The Clash - Live 1978 [HQ]", in YouTube https://www.youtube.com/watch?v=zGflaVQp4Jo&t=184s [azken kontsulta 2022/05/24]. 97 Op. Cit.: "Jump!" Aggression, dance and gender roles …, 17-18. orr. 46
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila edo ostikada hegalariak100 eta windmilling-a edo haize-errota101. Slamdancing-a hardcore eszenan sortu zen arren, punk eszenaren gainontzeko aldaeretara hedatu zen eta, horren ondorioz, jatorrizko pogoak ospea galdu zuen102. Slamdancing-aren kasuan, sarritan dantzariek erlojuaren orratzen kontrako norabidean korrika egiten dute, noizbehinka elkarren kontran talka eginez. Beste batzuetan, aldiz, zirkuluetan mugitu ezean, dantzariak noraezerantz korri egiten dute elkar jo eta bultzatuz. Moshing-a, aldiz, 1980ko hamarkadaren erdialdean slamdancing-etik sortutako bariazioa dugu. Hardcoreak metal doinuekin esperimentatzen hasi ahala, erritmo astunak orokortu eta pogo eta dantza mundura hedatu ziren, moshing-a eratuz. Slamdancing-arekin konparatuz, dantza-mugimenduak motelagoak izateaz gain, keinuek teatralitatea irabazten dute. Dantzarien gorputz-adierazpenari dagokionez, gorpuzkera makurtuagoa edo trinkoagoa mantendu ohi dute. Besoen erabileraren kasuan, bi besoak zein beso bakarra mugitu dezakete. Dantzariek beso bakarrarekin dantzatzen dutenean, kulunkatzen ez duten besoa beste dantzarien kolpeak ez jasotzeko erne egon ohi da. Dantzariak askotan beren lekuan mantentzen dira dantzatzen duten bitartean; beste batzuetan, aldiz, pogo-espazioan zein honen ertzean aurkitzen diren gainontzeko pertsonak kolpatzen dituzte. Moshing-aren kasuan, dantzariak ez dira erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan mugitzen. Azken urteotan, mugimendu berriak sartu dira moshing-aren errepertorioan; hala nola, W. Tsitsos-ek karate jauziak eta ostikoak izendatzen dituenak. Pogo-dantzaren aldaera honek "gogor dantzatzea" eskatzen du; horregatik, moshing-a bezalako dantza-estiloa lor dezakeen agresibitate-mailagatik ezaguna da; hori dela eta, dantzariek bere lekuan dantzatu ohi dute pogo-espazioan aurkitzen diren gainontzeko pertsonen dantza-espazioa errespetatuz. Berrizko Hiltegixe Gaztetxeko horma batean "Keep your karate moves out 102 Op. Cit.: "Rules of Rebellion: Slamdancing, …", 403. or. 101 Windmilling-a edo haize-errota slamdance bezala ezagutzen den pogo-dantzaren aldaeran ohikoak diren mugimenduen artean aurkitzen dugu. Windmilling-a besoak zabaldurik zirkuluetan mugitzean datza. Haize-errota beso bakarrarekin zein bi besoekin egin daiteke, eta mugimenduak askotarikoak izan daitezke; hala nola, erlojuaren orratzen norabidean, erlojuaren orratzen kontrako norabidean, biak tartekatuz, edo bi besoak erabiliz gero, bata alde batera eta bestea bestera mugituz. Inguruan aurkitzen diren dantzariak mindu ez daitezen, mugimendu hau dantzari bakoitzak bere perimetroan edo pogo-espazioan dagokion tokian gorpuztu ohi du. Horrez gain, haize-errota beste mugimendu eta dantza aldaerekin tartekatu daiteke; besteak beste, flying kick-ekin edo era askotako jauziekin. 100 Flying kick-ak edo ostikada hegalariak slamdance bezala ezagutzen den pogo-dantzaren aldaeran ohikoak diren mugimenduen artean aurkitzen ditugu. Bere izenak ongi adierazten duen moduan, flying kick-a airera ostikoak jaurtitzean datza. Inguruan aurkitzen diren dantzariak mindu ez daitezen, mugimendu hau dantzari bakoitzak bere perimetroan edo pogo-espazioan dagokion tokian gorpuztu ohi du. Flying kick-ak era askotakoak izan daitezke, espontaneoak eta guztiz originalak edo aurrez definitutako pausuak jarraitzen dituztenak. Azken hauen kasuan, karate kick-ak izenez ezagutzen direnak aurkitzen dira. 47
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila of hardcore!" esaldia irakur daiteke, gaizki egindako moshing-a pogoan parte hartzen ez duen publikoarentzat zein gainontzeko dantzarientzat arriskutsua eta inbaditzailea izan daitekeela adieraziz. 1. argazkia: Revertt, B.H.C.K., Berrizko Hiltegixe Gaztetxea (Bizkaia, 2018), Peio Goienetxea. Horrez gain, batzuetan pogo-dantzarekin batera beste bi fenomeno sortzen dira: baliteke entzuleren batek eszenatokitik salto egitea ―stagediving-a― eta baliteke publikoak entzuleren bat altxatu eta entzungelaren leku batetik bestera besoetan eramatea ―crowdsurfing izenez ezagutzen dena―103. Stagediving-aren kasuan, musikariek zein publikoak eszenatokitik edota bozgorailuetatik publikora salto egin dezakete. Entzuleek stagediving-a egin ohi dute entzuten ari diren abestiarekiko edota musikariekiko duten berotasun handia erakusteko. Pertsona horiek eszenatokira igo eta airera botatzen dira. Lurra ukitu baino lehen, inguruan dituzten zaleek altxatzen dituzte, airean esekita geratuz. Jendetzak, orduan, poliki-poliki lurrera gidatzen ditu. Honek publikoaren esperientzian berebiziko garrantzia du; eszenatokiaren eta entzungelaren artean irudiztatzen dugun muga hausteaz gain, pogo-dantza biziagotu dezakeelako. Stagediving-aren barruan ere, aldaera ezberdinak aurkitu ditzakegu. Black Hawk Hancock eta Michael J. Lorr-ek izendatzen duten the sacrifice edo sakrifizioaren kasuan, eszenatokitik jendetzara salto egiten duen pertsonak besoak zabalik eta bizkarrez jaurtitzen da. Mugimendu hau fede itsuz egiten da, zure punk-kideek harrapa zaitzaten esperoan. Honekin batera, walking on water edo uraren gainean ibiltzea ezizenez ezagutzen den saltoa aurkitzen dugu; autoreen arabera, stagediving-aren baitan 103 Ibid.: 405-407. orr. 48
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila batek mikrofonoa galduz gero, publikoan aurkitzen den edonor kantatzen hasi daiteke; edota, musikariek publikoko kideak eszenatokira igo eta haiekin batera abestera animatu ditzakete. Espazio-rolen inbertsioak punk eszenaren baitan existitzen den komunitate eta adiskidetasun-zentzuaren erakusle direla azpimarratzen dute bi autoreek. Praktika honen bitartez, "entzuleek musikaren hartzaile pasibo izateari uzten diote kontzertua behar bezala gauzatzeko eta ekintzaile bihurtzeko; eta, aldi berean, taldekideei publikoan parte hartzeko aukera ematen zaie, zaleen kondizio berberetan"112. 4. argazkia: Mainstrike, Can't Keep Us Down (Bartzelona, 2020ko urtarrila), Peio Goienetxea. Kultura menderatzailetik aldentzen den bizimodu eta jardun kulturala kontsideratua izan den arren, W. Tsitsos-en ekarpenei erreferentzia eginez, punkak estiloari eta bizierari buruzko barne-arau sendoak dituela azpimarratu beharko genuke. Pogo-dantzaren kasuan, publiko orokorrak musikarekiko duen harremanetik bereizten den dantza edo gorputz-adierazpena kontsideratzeaz gain, ikusi dugun moduan, pogoan parte hartzeak aurrez definitutako arau edo jokamolde batzuk errespetatzea dakar. Punk eta hardcore kontzertuen kasuan, ikuskizunaren kode inplizitua urratzea falta larria suposatu dezake, publikotik kanporatua izan zaitezkeelako edota komunitatetik kanporatua izan zaitezkeelako113. Esate baterako, pogo-dantzan aurkitzen diren arau eta kodigoen artean parte-hartzaileen ongizatearen bermea aurkitu ohi da. Izan ere, pogo-dantza iraun bitartean dantzari bat lurrera eroriz gero, inguruko dantzariek pogoa 113 Ibid.: 335. or. 112 Ibid.: 337. or. 51
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila 3.3.3. Hegemonia, menderakuntza eta konplizitatea. Ez al dugu maskulinitate eredu hegemoniko bat performatzen? Hardcorea maite genuen. [...] Baina moshing-a bortitza eta oso maskulinoa bihurtu zenean, ez nuen dibertigarria aurkitzen. [...] Ezagutu nituen emakume gehienak ere joan egin ziren. Cynthia Connely, Banned in DC liburuaren autorea, New York-eko hardcore eszenari buruz (2010)135 Emakumeak ez ziren ongietorriak pogo-espazioan. Moshing-a egiten zuten neskak marimatxo arraroak ziren. [...] Neskek ere ez zioten elkarri ongietorririk egiten; ez zegoen ahizpatasunik. Laura Albert, New York-eko hardcore eszenari buruz (2010)136 Pogo-dantza eta espazioaren arloan izan dudan esperientzia oso anitza izan den arren, honako atal honi izena ematen dion galderak buruhauste handiak eta kontraesanez beteriko erantzunak ekarri dizkit gogora. Sozietateak emakume bezala irakurtzen duen emakume gisa, pogoa hipermaskulinizatuko espazio baten moduan bizi izan dut maiz, bai hura osatzen duten gizonen kopuruagatik, bai dantzaren agresibitateagatik eta neurrigabeko indarkeriagatik. Emakume zein identitate eta gorputz disidenteek punk eta hardcore komunitatean modu aktiboan parte hartu izan dugun arren, eta gure sormen eta presentziak geroz eta ikusgarritasun handiagoa lortzen ari bada ere, pogo-dantzaz arituz gero, nirea bezalako gorputzak ongi etorriak ez direla sentitu izan dut noizbait. Horrez gain, pogo-espazioan leku egitea lortuz gero, inguruko gizonen baldintza berberetan parte hartzen ez nuela antzeman izan dut. Horrek dantzaz pentsatzera narama, generoa performatzeko beste erraminta bat bezala; gorputza, bere ekintzak eta honek gainerako gizabanakoekin eta inguratzen duen espazioarekin mantentzen duen harremana beste bereizketa-modu bat bezala hausnartzera. Horregatik, atal honetan maskulinitatera hurbildu nahiko nuke, zehazki, maskulinotasun hegemoniko gisa ulertzen dugunera, gerora Olatz González-Abrisketa-k "arrotzak" kontsideratuko dituen gorputzen marjinazio eta egokitzapen-mekanismoen inguruan erreflexionatzeko. 136 Ibid.: 36. or. 135 Op. Cit.: American Hardcore …, 37. or. 57
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila beren aldetik, jada maskulinitate performatikoaren eta pogo-dantzaren arteko loturak existitzen direla aldarrikatu zuten; besteak beste, "genero-demografiaren joera maskulinoa eta pogo-espazioaren baitan garatzen diren keinu eta jarrera agresiboak" antzematen ditugun momentuan149. Hala ere, J. Gruzelier-ek definitutako lokarri homosozial horiek desegin egiten dira emakumezkoek pogo-dantzan parte hartzeko erabakia hartzen duten momentuan. G. Riches, B. Lashua eta K. Spracklen-en ikerketari jarraituz, pogo-dantza gertatzen den bitartean emakumeen genero-identitateak agerian geratuz gero, bertan aurkitzen diren gizonezkoek "pogo-espazioa babesteko beharra sentitzen dute emakumeak altxatuz edo [dantzatokiaren] periferiara indarrez bultzatuz"150. Are gehiago, T. J. Lau-ren esanetan, pogo-dantzan parte hartzea dantzariaren indar fisiko zein mentalaren erakusle kontsideratzen da. Hori dela eta, gizonen maila berean dantza egiten duten emakumeen presentzia pogoan parte hartzen duten gizonezkoentzat mehatxu bat izatera heldu daiteke151. 3.3.4. Espazioaren eta generoaren inguruan hausnartzen. Zuzeneko punk eta hardcore emanaldiak eta pogo-espazioaren kasua T. del Valle-ren kronotopo generikoaren terminoak espazioak, denborak eta genero sistemak etengabe eta modu dinamikoan bat egiten dutela aitortzen digu. Bere hitzak ekarriz, kronotopo generikoak "identitateak negoziatzen diren eta esanahi konplexuak dituzten denbora-enklabeak dira", non "ezparekidetasuna negoziatu, berretsi eta/edo adieraz daitekeen", prozesu beraren xedea berdintasuna izan daitekeen modu berean152. Kronotopoek gizarte-egituraren barruan jarduten dutela aitortzen du T. del Valle-k, "errealitate eta esanahi zabalagoen sintetizatzaile eta katalizatzaile gisa". Kronotopoen kontzeptua dinamikoa da, "gizarte-fenomenoen izaera aldakorra aztertzea ahalbidetzen duena, denboraren izaera aldakorra atzemanez eta, horrela, kultura-aldakortasuna bere entitate osoan jasotzeko aukera emanez"153. Generoak espazioaren eta denboraren arteko bateratze-prozesuan betetzen duen papera mahaigaineratzeak T. del Valle-k definitzen duen egitura sozialaren dimentsio interaktibo eta sinbolikoaren beste alderdi 153 Ibid.: 13. or. 152 Op. Cit.: "Procesos de la memoria …", 12. or. 151 Op. Cit.: "Jump!" Aggression, dance and gender roles … , 84. or. 150 Ibid. 149 Op. Cit.: "Female, Mosher, Transgressor …", 94. or. 61
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila batzuekin dinamikotasunean erlazionatzeko potentziala eskaintzen du154. 8. argazkia: Revertt, Zaldibarko Gaztetxea (Bizkaia, 2022ko otsaila), Peio Goienetxea. Aipatu bezala, punkak alegiazko identitate kolektibo baten berri eman diezaguke, baina komunitatea ez litzateke espazio fisiko konkretu eta mugiezin bati lotua egongo. Alabaina, kontzertuaren fenomenoak benetako espazialtasuna eskainiko lioke komunitateari155. Ideia hau espazioaren, gorputzaren eta generoaren arteko erlazioa mahaigaineratzen duen adibideetako bat besterik ez da. Elizabeth Grosz-en ekarpenekin bat eginez, gorputza eta espazioak elkarri eragiten diotela argi dago. Gorputzek espazioa egiteko eta espazioan bizitzeko moduek gure "gorputz-lerrokaduran, portaeran eta orientazioan eragina baitute"156. G. Riches, B. Lashua eta K. Spracklen-ek, Ben Hutcherson-ek Bluff City-ko death metal eszenan lurreratutako ikerlanean egindako ekarpenak berreskuratuz, zuzeneko musika emanaldietan gauzatzen den espazioaren banaketa ―berak espazio fisikoa eta soziala bereizten ditu― genero arauek baldintzatzen dutela argudiatu zuten: gizonezkoek espazialki eta sozialki zentralak kontsideratzen ditugun espazioak okupatzeko joera duten bitartean ―oholtza gaina, eszenatokitik gertuen dauden esparruak, lehen lerroak eta moshpit edo pogo-espazioa―, emakumezkoek bigarren mailakoak bezala ulertzen 156 PUWAR, NIRMAL: Space Invaders. Race, Gender and Bodies Out of Place. New York: Berg, 2004, 14. or. 155 Op. Cit.: "Gendered Performance Performing …", 69. or. 154 Ibid.: 14. or. 62
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila dira eta beren ekintzekin araua definitzen dute; hots, non eta nola begiratu ezartzen dute. Gorputz kontenplatzaileek, aldiz, erdigunea definitzen dute. Gorputz kontenplatuak ez lirateke existituko, inork begiratuko ez balitu. Kontenplatzaileek beste gorputzen lekua definitzen duten heinean, "gorputz sozialaren adierazpen argiena" dira161. Gorputz desplazatuak, berriz, gorputz arrotzak ditugu, plaza okupatzea erabakitzen dutenean komunitateak kanporatzen dituen gizabanakoak, normatik kanpo bizi direnak eta norma aztoratzen dutenak. Plaza, bizitza publikoaren isla eta komunitatearen erreflexu, espazio generizatua bihurtzen da, funtsean maskulinoak diren praktiken bidez eratzen den heinean. Generizatutako guneak izateaz gain, espazio soziokulturalek generizatutako esperientziak ere sortzen dituztenaren adibide argiak ditugu Irun eta Hondarribiko Alardeak, festa horiek gatazka handia sortzen jarraitzen baitute, bertan parte hartu nahi duten emakumeei jarritako oztopoak direla eta162. Plazan emakumeak maiz gorputz arrotz kontsideratzen gaituztela erakusten digu horrek, espazio soziokulturaletik desplazatu beharreko gorputzak garela. 9. argazkia: Stronger Together, B.H.C.K., Berrizko Hiltegixe Gaztetxea, (Bizkaia, 2018), Peio Goienetxea. Kontzertu deituriko zuzeneko musika ekitaldien testuinguruan, entzungelaren espazioaren banaketaren bidez eta publikoak espazioaren esparru espezifikoetan parte hartzeko duen modu desberdinen bidez gizarte-harremanak eraikitzen dira. Wendy Fonarow-en ekarpenei jarraituz, partaidetza-esparru bakoitzaren arabera gizabanakoen 162 Ibid.: 87-89. orr. 161 Ibid.: 88. or. 64
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila ekintzak interpretatu ditzakegu. Hau da, parte-hartzaileek entzungelan okupatzen duten eremu espazialak ekitaldian zehar gorpuztu eta performatuko duten rola eta identitatearen berri eman diezagukeela azaltzen digu autoreak. Punk kontzertu bateko publikoarentzat parte hartzeko modu desberdinak daude eta aukera hauek norbanakoak entzungelan hartzen duen kokalekuaren araberakoak dira. Tradizionalak kontsideratu ditzakegun kontzertuetan publikoak bere eserlekua duen bitartean, indie edo alternatiboak definitzen ditugun kontzertuetan entzuleek nahi eran kokatzen dira espazioan163. Autorearen hitzak ekarriz, eremu nagusiena eszenatokitik gertuen aurkitzen den gunean dago eta bertan pogo-espazioa kokatzen da. Gainera, autoreak aipatu bezala, zonalde horretan publiko gazteena eta zale handienak kokatu ohi dira. Are gehiago, mosher edo pogo-dantzariak gizon gazteak izan ohi dira. Horrela, genero sistemak blaitzen duen espazio publikoaren eta pribatuaren arteko bereizketa kultur emanaldien espaziora hedatzen da: eszenatokiaren aurrez aurreko gunea, ikusgarriagoa dena, gizonezkoek okupatu ohi dute; atzeko eremua, aldiz, emakumezkoentzat erreserbatua dago164. 10. argazkia: Aihotz, Gasteizko Gaztetxea (2022ko apirila), Peio Goienetxea. J. Downes-en arabera, kontzertu alternatiboetan musikarien eta publikoaren artean bereizketa sentsorial eta espazial argia dago. Artistak ―autorearen arabera, dimentsio sonikoa haragitzen dutenak― agertokian kokatzen dira, entzungelatik altueran 164 Op. Cit.: "Gendered Performance Performing …", 71. or. 163 FONAROW, WENDY: "The Spatial Organization of the Indie Music Gig", in GELDER, KEN eta THORNTON, SARAH (ed.): The Subcultures Reader. London: New Fetter Lane, 1997, 360. or. 65
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila bereizten den eremu argiztatuan; entzuleak, berriz, musikariak lurretik begiratzera mugatzen dira. Pogo-espazioa, ordea, entzungelaren espazio-antolaketan gune pribilegiatua litzateke. J. Downes-en hitzak ekarriz, pit-a edo pogo-espazioa agertokiaren aurrean kokatzen den espazioa dugu, non publikoak slamdancing edo moshing bezala ezagutzen den pogo-dantzan parte hartzen duen. Pogo-espazioak, bereziki, genero-maila handia duela aitortzen digu autoreak. Alde batetik, gizonezkoek pogo-dantza eta espazioa menderatzeko joera dute. Bestetik, dantzan parte hartzen duten gizonek haien arteko anai-itun eta aliantzen bidez emakumeak kanporatzen dituzte eraso fisiko edo sexualak jasotzearen beldur. Hala ere, punk komunitatearen parte diren emakumezkoek bi estrategia nagusi erabiltzen dituzte: a) pogo-espazio ohikoa abandonatu eta emakumeentzat dantzatoki seguruak diren guneak modu kolektiboan sortu, eta b) harrotasuna eta indarrarekin identifikatzen den maskulinotasun eredua performatzea, gizonen artean gizon baten moduan irakurria izateko165. 3.4. Gorputz ahaldunduak. Mugimendutik agentziara Dantza baten ikaspenak eskatzen duen trebatze-prozesuan, gorputzak mugimendu zehatzak ikasteaz gain, dantzan egiten duten subjektibitateak eratzen dira. Izan ere, subjektu horien identitateak mugimenduan dagoen gorputzarekin harremanean eratzen dira, eta gizabanakoek dantzaren bidez haragitzen dituzten esperientzia korporalen arabera irudikatzen dute haien burua166. Ballet klasikoaren kasua aztertuz, dantza-ikasleek epe luzerako entrenamendu sistematiko eta zorrotza egin behar dute haien gorputza teknika klasikoaren eskakizunetara erabat egokitzeko. "Entrenamenduan zehar, mugimenduak konbinatu eta pausu zehatzak barneratzeaz gain, dantzariak bere gorputzarekin, inguratzen duen espazioarekin eta denborarekin modu zehatz batean erlazionatzen ikasten du", azaltzen digu A. S. Mora-k167. Hala, entrenamendua ikaslearen gorputz-adierazpenaren gaineko kontrol-mekanismo baten moduan ulertu genezake, dantzariaren gorputza modu espezifiko batean hezi egiten 167 Ibid. 166 MORA, ANA SABRINA: "Danza, género y agencia", Prácticas de oficio, Investigación y reflexión en Ciencias Sociales, 4. zbk., 2009, in http://sedici.unlp.edu.ar/bitstream/handle/10915/118781/Documento_complet o.pdf-PDFA.pdf?sequence=1&isAllowed=y 165 Op. Cit.: "The Expansion of Punk Rock …", 219. or. 66
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila baita haren errendimendua eta gaitasunak areagotzeko. M. Foucault-en ekarpenekin bat eginez, A. S. Mora-k azaltzen digu dantza entrenamendua gorputz indibidual zein kolektiboak kontrolatzen eta arautzen dituen bioboterearen sarearen baitan aurkitzen den diziplina-teknologia baten moduan ulertu genezakeela. Filosofoaren hitzak jasotzen ditu autoreak botere-harremanak "gorputzen lodieran materialki sar daitezkeela" adieraziz. Baina botere-ariketa orok ikusgarri uzten dituen pitzadurek subjetibitateak eraiki eta agentziarako gaitasuna eskaini diezagukete ere. Autoreak adibide polita eskaintzen digu fenomeno hau ulertzeko. Dantzari batek bere oin punten gainean biratzea, urteetako entrenamendu gogorrek eta diziplina-praktikek gorputza hezi dutenaren seinale izateaz gain, dantzariak bere gorputza ongi ezagutu eta nahi eran maneiatzen badakienaren erreflexu ere bada. Fenomeno honetan badugu zer aztertu. Gorputzek esanahiak garraiatzen dituzte; mantendu, hedatu eta eraldatu daitezkeen esanahiak. Gorputzak organismo kultural biziak direla baieztatzera ausartuko nintzateke, natura eta kulturaren elkar eragitearen emaitza historikoa. Gorputzetik, beraz, pentsatzeko aukera dugu. Gorputzetik izateko eta gorputzetik sortzeko. Sherry B. Ortner-en ustez, "gizakia izaki zilegitua da", eta gizakiok munduko gertakizunen etengabeko prozesuan esku-hartzea dugula dio Anthony Giddens-ek168. Subjektu sozial orok agentziarako gaitasuna duela sinesten dute bi egileek, agentziarako ahalmena modu ekitatiboan banatuta ez badago ere. 11. argazkia: Stronger Together, B.H.C.K., Berrizko Hiltegixe Gaztetxea, (Bizkaia, 2018), Peio Goienetxea. 168 ORTNER, SHERRY B.: Antropología y teoría social. Cultura, poder y agencia. Buenos Aires: UNSAM, 2016, 156. or. 67
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Agentziaren kontzeptura hurbiltzeko S. Ortner-en ekarpenekin jarraituko dut. Alejandra Aquino Moreschi-k egiten duen irakurketarekin bat eginez, autoreak subjektibotasunak agentziaren oinarrian aurkitzen direla argudiatzen du. Horrez gain, agentziak gizabanakook inguratzen gaituen errealitatea eratzen duten gertakizunetan parte hartzeko dugun joera azalduko luke; agentziak hortaz, desira eta asmo espezifiko horiek guztiak bateratzen ditu, "subjektibotasun-matrize baten barruan" txertatuak169. Bi agentzia-modu bereizten ditu autoreak, biak botere-harremanek gidatuak: a) agentzia asmo moduan ulertua eta b) agentzia boterearen aurkako erresistentzia gisa. Lehenengoaren kasuan, agentzia-modu honen helburuak ez dira zertan kontzienteak izan behar, baina errutina-praktiketatik bereizi ditzakegula adierazten du autoreak; hau da, akzioaren intentzionalitateak du agentzia bihurtzeko aukera. Bigarrena aldiz, botere-ekintza bat izan zein boterearen aurkako ariketa moduan ulertu, bere antolaketaren oinarrian dominazioa zein erresistentzia aurkitzen ditugu. Ikuspegi post-estrukturalista hedatzeko asmoz eta Saba Mahmood-en hausnarketak jasoz, A. S. Mora-k azpimarratzen du agentzia-akzio guztiak erresistentzia-akzioak kontsideratu ezean, erresistentzia agentzia-akzioen artean aukera bat besterik ez dela. Zentzu zabalago batean, agentzia "ekintza modalitate bat dugu; bere baitan bere zentzu propioa, asmoak, proiektuak, pertsona bakoitzak bere interesak gauzatzeko duen gaitasuna, desira, emozioak, eta esperientzia korporalak" barnebiltzen dituena170. Zentzu horretan, A. S. Mora-k J. Butler-en genero performatibitatearen teoria dakarkigu gogora. Filosofoaren hitzetan, praktika sozial guztiek dimentsio performatiboa dute, generoa haien artean. Gizabanakook gure identitatea testuinguru espazial eta tenporal zehatzetan finkatutako praktika kulturalen errepikapenaren arabera eraikitzeaz gain, hauengandik bereiztean ere subjetibitateak eraiki ditzakegu. Honek M. Foucault-en "subjektibizazioaren paradoxa" azaltzera garamatza171. Autorearen ekarpenekin bat eginez, subjektibotasunak botere-erlazioak ezartzen diren testuinguruetan eratu daitezkeela azaltzen digu A. S. Mora-k. S. Mahmood-en hitzak ekarriz, subjektibitateak eraikitzeko prozesuan "subjektua botere-harremanekiko mendekotasun egoera batean aurkitzen dela ziurtatzeaz gain, subjektua entitate autokontziente eta agentea bihurtzeko" ere ahalmena duela azaltzen digu autoreak. Hala, agentziak 171 Ibid. 170 Op. Cit.: "Danza, género y agencia". 169 AQUINO MORESCHI, ALEJANDRA: "La subjetividad a debate", Sociológica, 80. zbk., 2013, 274. or. 68
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila botere-erlazioek baldintzaturiko testuinguruetan jardun dezake, arauaren aurka zein alde eginez. 12. argazkia: Zaldibarko Gaztetxea (Bizkaia, 2022ko otsaila), Peio Goienetxea. Dantzaren kasuan, subjektuek neurri handiagoan edo txikiagoan dantzan egitea erabakitzen dute eta, horrela, "erakundeek ez ezik, subjektuek ere haien gorputzaren gaineko boterea eskuratzen dute". Ideia horrek ahalbidetuko luke dantza ahalduntzeeta askatasun-praktika bihurtzea eta, orduan, subjetibitateak eratzea. Zentzu horretan, M. Foucault-ek askatasun-ideiak eta askatasun-praktikak bereiztearen garrantziaz dihardu. Izan ere, askatasun-ideiak "errepresio-mekanismoek ezkutatua, alienatua edo giltzapetua egon den giza natura [...] baten existentzian" sinisten du; hortaz, giza natura itotzen duten kateak apurtzearekin nahikoa litzateke askatasuna lortzeko. Askatasun-praktikek, aldiz, errepresio-mekanismo horiekin guztiekin hausteko beharrezko diren praktika eta akzio guztiak barnebilduko lituzkete. Askatasun-praktikak bizitzeko moduak lirateke, errealitate zapaltzaile baten aurrean giza emantzipazioa eta askatasuna helburu duten jardunetan ardaztutako bizi-aukerak172. M. Foucault-ek, hortaz, erresistentzia-praktiketan subjektibitateak sortzeko aukera ikusten du, subertsioak existentzia modu berriak ahalbidetzen dituen praktikak posible egiten dituen modu berean173. 173 Op. Cit.: "Cuerpo, género, agencia …", 13. or. 172 Ibid. 69
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Ikusi dugunez, badira dantza eta agentziaren kontzeptuak uztartzen saiatu diren teorikoak. Baina akademiatik kanpo ere, bizipen indibidualetatik abiaturik eta erantzun kolektiboen bila, pogo-dantza eta ahalduntze prozesuen inguruko irakurketa baliagarriak aurki ditzakegu. Are gehiago, emakumezkook pogoan jasaten ditugun era askotako bereizketa eta zapalkuntzei aurre egiteko erramintak garatu ditugu, bai eta eszenaren parte diren beste emakume batzuetatik jaso ere. Horrez gain, dantzak subertsiorako duen potentziala frogatu dugu, pogoa ahalduntze-erreminta interesgarria izan daitekeelako punk eta hardcore espazioen parte diren emakumeentzat. Izan ere, pogoak eta bere nolakotasunak eszenaren parte diren emakumeak harremanetan jarri eta kolektibizatzeko aukera eskaintzeaz gain, genero ordenaren mugak nahasi eta lausotzeko aukera performatiboak ere eskaini ditzake. Horren adibide dugu, Madrilen ospatutako Ladyfest174 jaialdiko kideek zabaldutako bideoa; pogo feminista bat eraikitzeko zenbait argibide ematen dituzte, espazio parekideak eraiki eta dantzak ahaldundu gaitzakeenaren adibide. "Pistan aurkitzen diren figurak, dantza organikoa [...], kaleetatik zabaltzen dena, anitza eta horizontala"175 bezala definitzen dute pogo feminista. Izan ere, Madrilgo Ladyfest-eko lagunek funtsezko lau printzipio azpimarratzen dituzte pogo-praktika feminista batek jarraitu beharko zituena: "(1) elkar igurtzea da kontua, ez elkarri erasotzea; (2) aldakekin eta sorbaldekin bultza egin dezakezu, ukondoarekin jotzea saihestu; (3) norbait erortzen bada, denon artean altxatzen lagunduko dugu; (4) elkar ukitu gaitezke, besteek onartzen badute bakarrik"176. Gorputzei buruz ezarritako irakurketa unibokoari uko eginez, Ladyfest-eko kideek argi dute kultura feminista egin eta hedatzea erresistentzia modu bat dela, eta pogo-datza erresistentzia gorputzetik praktikatu daitekeenaren adibidea dugu. Horrez gainera, ez ditugu eskala txikiagoan eta askotan gure begietan ikusezinak diren erresistentzia-praktika guztiak ahaztu behar. Izan ere, pogo-dantzak ahalbidetzen duen komunitate-sentimenduak errotutako emakumezkoen arteko konplizitatea eta aliantza-binkuloek askotariko estrategiak eskaini dizkiete punk eta hardcore eszenaren parte diren emakume eta neska gazteei. Kultur esparruetan eta, kasu honetan, 176 Ibid. 175 "Ladyfest Madrid 2013", in Vimeo https://vimeo.com/68672303?embedded=true&source=video_title&owner =422734 [azken kontsulta 2022/07/22]. 174 Ladyfest Madrid Madrilen 2009tik 2013ra antolatutako jaialdi feminista, inklusiboa, subertsiboa, horizontala eta autogestionatua da. Ladyfest jaialdiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, haren webgunean sartu eta Ladyfest manifestua irakur dezakezu. 70
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila pogo-espazioan, emakumezkoek pairatzen dituzten genero-diskriminazio eta agresioei aurre egiteko estrategia eta aliantzak sortzen dituzte, bai emakumezko musikariekin bai publikoan aurkitzen diren beste emakumezkoekin batera. Musikariek emakume eta identitate disidenteak lehen lerroak okupatzera deitzeaz gain, entzuleek ohiko pit-a edo dantza-espazioaz gain, pogo berriak sortu ditzakete, banaka baino taldean sartu daitezke pogo-espaziora edota emakumeen artean sortu daitezkeen konplizitate-loturek haien ongizatea bermatuko duten bestelako praktikak garatu ohi dituzte, pogoak ere punk eta hardcore komunitatearen parte sentitzen diren emakumeentzat seguruak eta parekideak diren dibertsio guneak bihurtu daitezen. "Ezin badut dantzarik egin, hau ez da nire iraultza!", askotan entzun dudan esaldi hau datorkit burura. Gorputzetik, dantzatik alegia, borrokatu daiteke. Mugimenduan dauden gorputzek badute inguratzen duten hori eraldatzeko gaitasuna, kanpokoak gorputzak eta bere akzioak transformatzen dituen modu berean. Hala, dantzatokia erresistentziarako lekua bihurtu daiteke; borroka erresistitzea bada, eraldatzea bada, dantzak badu borrokarako gaitasuna. 71
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila 4. Marko etnografikoa: ikergaia lurraratzen Atalaren izenburuak ongi adierazten digu honako kapitulu honen helburua ikergaia lurreratzea dela. Izan ere, Euskal Herrian kokatutako ikerlana dugu hau; eta horrek euskal punk eta hardcore eszenaren ezaugarriak aztertzea ezinbesteko egiten du. Edonola ere, atal honen asmoa ez litzateke Euskal Herriko punk eta hardcorearen historia ikertzea, bada punkak eta hardcoreak Euskal Herriko testuinguru soziopolitikoan izandako ibilbide historikoan sartzeak ikerlanaren norabidea aldatuko luke. Honako atal hau euskal punk eta hardcore komunitate eta eszenaren nolakotasuna aztertu eta ikergaiarekin zerikusia duten fenomeno eta faktoreak argitzera baino ez dago bideratuta. 4.1. Punk eta hardcore eszena(k) euskal testuinguruan "Herdoilak eta ugerrak garai batean distira handiko egunak izan zituen paisaia industrialari bukaera eman zioten. Garai ezegonkorra zen hura, langile borroka eta belaunaldien arteko talken garaia, 80. hamarkadako gazteen soinu-banda izan zena" dio Roberto Moso-k, Zarama talde santurtziarraren ahotsak177. Bere testigantzak garai hartara zuzenean eramaten gaitu, punka Euskal Herrira iritsi zen garai hartara, trantsizio osteko euskal testuinguru politiko, sozioekonomiko eta kulturala ulertzeko begirada orokor bat zabalduz. Diktadura gogorrak euskal gizartea modu zorrotz batean kolpatu ostean eta trantsizioak ekarriko zituen garai oparoen promesak betetzen ari ez zirela ikustean, Euskal Herriko sozietateari erantzutea besterik ez zitzaion geratu. Mugimendu sozialen ugaritzeak, langile borrokaren hedapenak, zapalkuntza polizialak, nazionalismoaren suspertzeak eta geroz eta indartsuagoa zen gazte antolakuntzak eragin zuzena izan zuten euskal testuinguruan, garaiko arte-adierazpenak ere kutsatuz. Hertzainak taldearen baxu-jolea zen Josu Zabala-k argi du pentsamendu berriek soinu berriak behar zituztela. Honela kontatzen digu garaian bizitakoa: 177 "Momentos históricos: El Rock Radical Vasco", in YouTube https://www.youtube.com/watch?v=Rw_4XgwKksU&t =2876s [azken kontsulta 2022/09/02]. 73
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila "Guk iritzi-espazio berri bat ireki nahi genuen. Gure herrian egiten zen musikak gu ez gintuela errepresentatzen ohartu ginen, erabat politizatuta baitzegoen. Kantautoreen garaia zen hura. Errotik hautsi nahi genuen hori, bizitza ikusteko beste modu bat geneukalako. Trantsizioa pasatua zen, desengainua etorri zen, kalean geratu ginen eta norbaitek gure istorioa kontatu behar zuen"178. Hala, Europako hainbat hirietan ematen ari zen punk kulturaren eztandari begira jarri zen euskal gaztedia. Punkak 80. hamarkadako euskal errealitate kulturala jo zuen. 70. hamarkadan Euskal Kantagintza Berriak eta abesti herrikoien berpizteak zaharkituriko ereduak zirela dio Iñigo Muguruza-k, hamarkada berriak aurrera begiratzea derrigorrezkoa behar zuenean. Horrela, sortzear zegoen euskal panorama musikal berriak kanpoko punk tendentzia horiekin hasi zuen bere ibilbidea. Testuinguru honetan, Euskal Herrian egindako musikaren historian lekua egin zuten talde ugari jaio ziren, askorentzat Euskal Rock Erradikala ―Rock Radikal Vasco― delako etiketaren baitan kokatzen direnak. Marino Goñi-k dioen bezala, Euskal Rock Erradikala kontzeptuaren sorrera eta bere helburua euskal mugetatik haratago bertako punk panorama ezagutaraztea zen, garaiko talde askoren ikuspuntua sailkatze-ideia horren guztiz kontrakoa bazen ere. Horrela hitz egiten du Iosu Eskorbuto-k taldeari egindako elkarrizketa batean: "Egiten duguna rock n' roll bezala definitzen dugu, geure burua erradikaltzat jotzen dugu, geure burua euskalduntzat jotzen dugu. Eta anti-euskaldunak bezala definitu gaituzte, espainiarrek anti-espainiolak definitu gaituzte. Baina inoiz ez dugu pentsatu Euskal Rock Erradikalaren parte garenik"179. 70. hamarkadaren amaieran eta 80. hamarkada hasieran jaiotako talde askok ―RIP, Cicatriz eta M.C.D., haien artean― Britainia Handian zein Estatu Batuetan jada ernaldutako punk zaratak kutsatu bazituzten ere ―batez ere, lurralde hauetatik ekarritako punk estetikak izandako pisua kontuan izanik―, euskal eszenak influentzia ezberdinak jaso zituen. Horren adibide ditugu Potato gasteiztarren Euskadi Tropikala eta haien reggae-a eta ska doinuak edota Barricada iruñearren rock-a. Punka garaiko hiri eta herri bakoitzeko errealitate sozialaren erreflexua bilakatu zen orduan; non tokiko taldeek haien jaioterriko egunerokotasunari begira jarduten zuten. Eskorbuto-k Ezkerraldeko 179 Ibid. 178 Ibid. 74
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila gazte langileriari kantatzen zion, Kortatu-k Irungo euskarak jasandako zapalkuntza salatzen zuen eta RIP arrasatearrek borroka anti-militaristarekin bat egiten zuten. Emakumeek ere zer esan handia izan zuten garai hartan. 80. hamarkadan ere Belladona eta Las Vulpes bezalako taldeak jaio ziren, emakumeak garaian hazten ari zen eszenan kokatu zituztenak eta oraindik inspirazio iturri izaten jarraitzen dutenak. Emakume hauen kantuek euskal sozietate patriarkalari aurre egiten zioten, gorputz- eta sexu-askapenaren aldarriak zein garaian Euskal Herrian zabaldutako feminismoek besarkatzen zituzten borroka ezberdinak oinarri hartuz. Aurora Beltrán-ek, Belladona taldearen kitar-jole eta abeslariak, hauxe dio: "Amorru pixka bat ematen zidan punkean paper aktiboa gizonezkoek zutela ikusteak. Normalean entsegu-lokal batera hurbiltzen ziren neskak musikarien neska-lagunak izango ziren, ezta? Eta horrek asko izorratzen ninduen. Eta nik uste nuen, eta asmatu nuen, bazirela horretarako emakume baliotsuak"180. Garaiko eszenak jasotako eragin anitzen artean hardcoreak ere bere lekua izan zuen. 1983koa dugu Andoain-go BAP!! taldea, eta 1987. urtean jaiotako Etsaiak lekeitiarren adibidea ere badugu; Euskal Rock Erradikalaren etiketan sartu zituzten taldeen artean hardcorearen influentzia argia bada ere, horiek baitira hardcore etiketa bere baitan onartu zuten lehenetarikoak. Beste askoren artean, adibide horiek erakutsiko ligukete punk eta hardcore generoak askotan ez direla bide bereiziak euskal errealitatean; euskal panorama musikal konplexu honetan etengabe elkar elikatzen ari diren proposamen kulturalak direla. Hardcoreak erritmo azkarragoak ekarri zituen, bai eta metalaren ekarpenekin harremandu ditzakegun melodia astunagoak ere. Hala ere, ez dugu ahaztu behar euskal hardcorea ere kolore anitzeko hariz korapilatutako harila dela; punk britainiarraren freskuratik metalaren birtuosismora, edota hip hop jostalariak inspiratu egin zuela. Horrez gain, punkak aldarrikatutako DIY kultura eta moduek hardcorearen etorrerarekin jarraipena izan zuten, antikapitalismoa eta autogestioa talde askoren egitekoaren oinarrian aurkituz. Okupazio mugimendu sendo batek bultzatua, 1980. hamarkadatik aurrera indartzen ari zen gaztetxeen sareak euskal punk eta hardcore eszenak errotzeko beharrezkoak zituen zimenduak prestatu zituen. Irrati askeek, fanzineen produkzioak, zigilu independenteen agerpenak eta "Zuk Zeuk Egin" leloaren altzoan aurkitzen ziren 180 Ibid. 75
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila baliabide kulturalek gaur egun ere sustraiak botatzen ari den punk eta hardcore eszena sendotzeko aukera eskaini zuten. Hardcore taldeen agerpenak pogoa egiteko modu berriak ekarri zituen euskal eszenara. Hasierako urteetan punk pogoaren eragina nabarmena bazen ere, denborak aurrera egin ahala, kanpoko hardcore eszenak euskal errealitatea kutsatu zuen. Orokorrean, Estatu Batuetako hardcore eszenaren testuinguruan sortutako slamdancing eta moshing aldaeretan aurki ditzakegun mugimenduak heldu ziren Euskal Herrira. 1970. eta 1980. hamarkaden artean definituz joan ziren pogo-dantzaren aldaera horiek mugimendu azkarrak eta sendoak eskatzen dituzte; jatorrizko punk pogoarekin konparatuz, beso eta hanken keinuei garrantzia ematen diena. Kasu batzuetan, gorputzen kontaktuek indarra irabazi zuten, testuinguru estatubatuarrean slamdance bezala ezagutzen dugun pogo-aldaeraren eraginez; beste batzuetan, aldiz, garrantzitsuena mugimendu espezifikoen gorpuztea eta koreografia indibidualak bihurtu ziren, moshing-aren ekarpen argiak. Gaur egun, euskal punk eta hardcore eszenan pogo-dantza anitz eta konplexua aurkitzen dugu, eragin hauek guztiak barnebiltzen dituena. 76
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila 5. Analisia Marko teoriko eta etnografikoko edukiek beharrezkoak ditudan kontzeptu eta kategoriak argiturik, ikerlanaren analisiari ekingo diot. Aldez aurretik aipatu bezala, honako lan honen helburuen artean euskal punk eta hardcore eszenaren parte sentitzen diren emakumezkoen esperientzia eta bizipenak batu eta aldarrikatzea aurkituko litzateke. Hala, elkarrizketatu ditudan bost emakumezkoen hitzak plazaratzeaz gain, martxoan eta apirilean Bilboko El Muelle kultur-espazioan eta Gasteizko Gaztetxean egin ditudan bi behaketa parte-hartzaileen emaitzak aurkeztuko ditut. Analisiak, beraz, ikerlanean sakonago pentsatzera narama, inguruan zein nor bere barnean ikustera, antzeman dudan errealitatearen zati txiki hau nire begietatik interpretatu eta zuei erakusteko asmoz. Analisiaren egitura, hortaz, aurrez aurkeztutako helburu eta hipotesiek baldintzatzen dute. Elkarrizketa eta behaketa parte-hartzaileen prozesuan agertuz joan diren ikerketa kategoriekin batera, helburu eta hipotesiak planteatzerakoan sortutako galderen arabera antolatzen da analisia. Horrela, atal hau bederatzi azpi-atalek osatzen dute, bederatzi kategoria analitikoek osatzen dutenak. Lehenengoak elkarrizketatutako emakumeek euskal punk eta hardcore eszenaren parte gisa izan dituzten esperientziak jasotzera dator, bi eszena hauek ikertzeko genero perspektiban oinarritutako begirada orokor bat lortu dezadan. Bigarren atalak, kontzertuaren fenomenoa ikertzea du helburu; beti ere, emakume hauen bizipenetan oinarritua eta nire esperientzia propioari leku eginez. Hirugarren atala, espazioaren kudeaketa aztertzeari bideratuta dago, genero-bereizketek kontzertuen kudeaketa espazialean eragina ote duten hausnartzeko. Laugarren atalak, aldiz, elkarrizketatuen erantzunetan oinarritua, euskal punk eta hardcore eszenan existitzen diren pogo-dantzaren kontzepzioak jasotzen ditu. Bosgarrenak, pogoa egitean generoaren arabera dantzan eta espazioan gertatzen diren botere-dinamikak aztertzen ditu. Seigarrenak, bere aldetik, maskulinitarearen gaiari heltzen dio, pogoaren praktikak maskulinitate hegemonikoaren erreprodukzioarekin izan dezakeen harremana jorratuz. Elkarrizketatu guztien esperientziak aztertuta, "nahi eta ezin" deitu dudan atalak, analisiko zazpigarrenak, kontzertuetara joaterakoan, eta bereziki pogo-dantzan parte hartzerakoan, emakumezko hauek bizi izan dituzten 77
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila bazterketa eta errepresio egoerak mahaigaineratzen ditu. Zortzigarren atalak, agentziaren kontzeptuari begira, emakumezko hauek pogo-dantzan jasaten dituzten zapalkuntzei aurre egiteko garatutako erresistentzia-praktikei buruz hitz egiten du. Azken atalak, aldiz, elkarrizketatuek planteatutako hausnarketa berriei lekua egin eta etorkizuneko ikerlanak inspiratu ditzaketen ikerketa-bideak jasotzen ditu. Behaketa parte-hartzaileen kasuan, musika zale eta ikertzailearen paperean, Bilboko El Muelle kultur-gunean martxoaren 17an ospatutako Cuero eta Mausoleo taldeen kontzertuan eta Hala Bedi irratiko Eh Txo! eta La Bola Loca-ko irratsaioen kideek apirilaren 9an Gasteizko Gaztetxean antolatutako ekitaldian181 parte hartu nuen. Bi kontzertu hauek ikertzeko hautua lau arrazoiengatik egin nuen: jotzen zuten taldeekiko dudan interes propioa, talde hauen zuzeneko emanaldietan piztu ohi den pogo-dantzaren izaera aztertzeko nahia, bi ekitaldiek DIY balore eta jardunarekin mantentzen duten lotura, eta kontzertuak ospatzen ziren hirien hurbiltasuna zein hauetara lekualdatzeko dudan erraztasuna. Gasteizko Gaztetxearen kasuan, hurrengo egunean nire gertuko hiru emakumeei kontzertuaren inguruan, eta bereziki pogo-dantza eta espazioan izandako esperientziaren inguruan, hausnartzeko proposamena bota nien. Testigantza hauek WhatsApp bidez jaso nituen. Esan bezala, ikerlan hau hasterakoan planteatu nituen helburuen artean euskal punk eta hardcore panoramarekin harremana duten edota eszenaren parte sentitzen diren emakumezkoen esperientziak jasotzea aurkitzen zen, kontzertuaren fenomenoari eta pogo-dantzari dagokienez dituzten bizipenetan zentratuz. Elkarrizketatuen profila anitza da Euskal Herriko punk eta hardcore errealitatearekin mantentzen duten loturari dagokionez. Bost elkarrizketatuen artean, musikariak ―Iratxe eta Isaskun Desorden punk-rock taldeko partaide ohiak dira; eta Elena, beste hainbat taldetan ibilbidea egin duen bezala, gaur egun Aihotz punk taldeko baxu-jolea da―, zaleak ―Yolanda, haien artean―, kontzertu eta bestelako kultur ekimenen antolatzaileak edota kolektibo ezberdinetan parte aktiboa duten pertsonak ―Idoia Hala Bedi irratiko Eh Txo! irratsaioan aritzeaz gain, Gasteiz Hardcore Crew kolektiboaren parte da; Elena sortu berri den Soinu Basatiak kolektiboaren kide dugu; Yolanda Zaldibarko Gaztetxean zein 181 Gasteizen finkatutako Hala Bedi irratiko Eh Txo! eta La Bola Loca irratsaioko kideen artean Gasteiz Hardcore Crew kolektiboaren parte diren pertsonak aurkitzen dira. Gasteizko Gaztetxean antolatutako ekitaldian, Aihotz, Revertt eta Vibora taldeek jo zuten. 78
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Laudioko Orbeko Etxea espazioan aritutakoa izan da; eta Iratxe eta Isaskun Ezkerraldeko Matadero gunean― aurkitzen dira. Hala ere, guztiak musika eta kultur zale bezala aurkeztu didate haien burua, bai kalean zein elkarrizketak iraun bitartean. Are gehiago, bost emakume hauek pogo-dantzarekin harreman estua mantentzen dute, bai dantzan parte hartzera ohituta daudelako, edo kontrara, pogoan aritzea gehiegi gustatzen ez zaielako. Aniztasun honek elkarrizketak eta hauen emaitzak anitzak bihurtu ditu, ikerlana bera eta geroko gogoetak aberastuz. Halaber, elkarrizketak gauzatzerako orduan norabide bezala erabiliko zen elkarrizketa gidoi zabal bat prestatu nuela azpimarratzea gustatuko litzaidake182. Elkarrizketa gidoi honetan dauden galderen izaera orokorra da, emakume ororen bizipenak jaso eta horien gainean egin zitezkeen hausnarketak entzutera bideratuta dagoena. Parte-hartzaileek gidoi honen berri bazuten ere, une oro nabarmendu da gidoiaren izaera dinamikoa eta irekia. Horregatik elkarrizketa bakoitza bakarra da. Amaitzeko, emakume orori elkarrizketa euskaraz zein gazteleraz egiteko aukera eskaini zitzaiola azaltzea gustatuko litzaidake, bai eta bi hizkuntzak erabiltzekoa ere. Honekin batera, elkarrizketatuen ekarpenak ahalik eta modu zintzoenean jasotzeko asmoz, inolako zuzenketarik gabe emakume hauen hitz literalak batu ditut. Horrek azalduko luke transkripzio batzuetan agertzen diren ortografia eta gramatika akatsen existentzia, bai eta askotan euskara zein gaztelerako hitz eta esaerak nahastu izana. WhatsApp aplikazioaren bidez jaso ditudan testuen kasuan, hauetan ere emakumeen jatorrizko idazkera errespetatu da. 5.1. Ez gaude salbu. Bederatzi emakumeren esperientziak euskal punk eta hardcore eszenetan Iratxe, Isaskun, Yolanda, Idoia, Elena, Aintzane, Aitziber, Marina eta Iune. Bere bizipen eta esperientziak nirekin partekatu dituzte, eta guztiek badute zer esan. Iratxe, Isaskun, Yolanda, Idoia eta Elena elkarrizketatu ditudan emakumeak dira, punk eta hardcore zaleak eta pogo-dantzarekin harreman estua mantentzen dutenak. Aintzane, Aitziber eta Marina nire lagun minak dira, nire pogo-kideak. Eta ni neu Iune naiz, ikerketa honen 182 Ikus elkarrizketa gidoia eranskinetan. 79
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila giñen. Han egon giñen, orain arte berez, baina hori dago apur bat muerto. Eta orain irratsaio batean nabil Hala Bedi Irratian eta kontzertuetara mugitzen gara normalean" (Idoia, 2022/07/13, Gasteiz). Euskal punk eta hardcore panoraman urte luzez ibilitakoa dugu Elena. Emakume bilbotar honek talde eta proiektu ugaritan parte hartu du. Haien artean, Octopussies, Diferma, Serpiente edota Aihotz bezalako taldeetan bateria zein baxua jotzen aritutakoa dugu Elena. Horrez gain, Bilbon finkatutako Soinu Basatiak183 kolektiboaren kideetako bat dugu. Elena-k punk eta hardcore soinuak maite dituela aitortu dit: "Pues voy a bastantes bolos. En plan, de diferentes estilos y así. Si que tiro más por el rollo gaztetxe y tal, pa apoyar algunas causas y así. Más rollo post-punk, punk, hardcore también. De bares me muevo menos, pero también voy. Si sale algún bolo interesante o si viene de fuera algún grupo que me mola o que me dicen que merece la pena tal o lo que sea, pues sí… En general sí que suelo ser de sitios ocupados, sí…" (Elena, 2022/07/13, Bilbo). Iratxe eta Isaskun institutoan ezagutu ziren, eta orduan ikusi zuten neska gazteek osatutako punk talde bat sortzeko parada. Baina gauzak ez zitzaizkien nahi bezala atera eta orduan ezagunak zituzten Ezkerraldeko beste bi gizonekin batera Desorden punk-rock taldea sortu zuten. Santurtziko Iratxe taldeko abeslari ohia dugu. Punk zalea dugu Iratxe; oi! soinuak entzuten hasi eta egungo euskal panorama musikalean aurki ditzakegun proiektu berriak ahaztu barik, ez dago inolako generotara itxita ―nahiz eta argi utzi didan cumbia, salsa eta reggaetoia-k gogaitu egiten dutela, nahiago duela gerria mugitu behar ez izatea―. Isaskun-ekin batera, Ezkerraldeko Matadero espazioan kontzertuak eta bestelako kultur ekimenak antolatzen ibilitakoa dugu Iratxe, eta gaur egun Rabba Rabba Band184 taldearen ahotsa dugu. Isaskun-ek, aldiz, Desorden taldean baxua jotzen bazuen ere, gaur egun musika sortzeari utzi dio. Hala ere, zuzeneko musika emanaldietara joatea maite du eta bere lagunekin batera kontzertuak antolatzen jarraitzen du. Punka gustukoa badu ere, bere talde gogokoenak 90eko hamarkadako pop eta indie panoraman aurkitzen ditugu. Gaur egun Isaskun Bilbon bizi bada ere, bihotzez 184 Rabba Rabba Band Bilbo eta bere inguruko emakume musikariak biltzen dituen proiektua dugu, Rabba Rabba Girl musika-jaialdi feministatik abiatutakoa. 183 Soinu Basatiak 2022an Bilbon jaiotako kolektiboa dugu, Euskal Herriko musika eta horren barnean punk eszena piztu, ezagutzera eman, euskal musikari eta taldeen artean harremanak sustatu eta beste lurralde eta eszena batzuetako musika taldeak gurera ekarri eta euskal sortzaileekin harremantzeko helburuarekin sortutakoa. Soinu Basatiak kolektiboaz gehiago ezagutzeko, Hala Bedi irratiko La Bola Loca podcast-saioaren bigarren denboraldiaren 26. kapitulua entzun dezakezu, Madrildik Nuestra Oscuridad-eko kideekin batera Soinu Basatiak-eko lagunekin egindako saioa. 81
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila bereizketa eta diskriminazio egituretatik ez daude salbu. Punk eta hardcore espazioak generoari dagokionez aztertzen baditugu, emakumezkoen errepresentazio eskasak eta historikoki emakumeek bete izan duten bigarren mailako papera kontuan izanik ―Iratxe-k emakume punkiek pairatu behar izan duten estigma sexuala azpimarratzen du, komunitatearen baitan ere gizonezkoen bikotekidea edota sexu-konnotazio argiak erakusten dituen laguna kontsideratuak izan direlarik―, kontrakulturalak kontsideratzen ditugun espazioak ere botere esparruak direla aipatzen dute askok. Honek azalduko luke tankera honetako musika emanaldietan gizonezkoen eta emakumezkoen parte-hartzea ezberdina izatea, punk eta hardcore eszenan ere generoak eta honen arabera antolatzen den bereizketa sistemak badutela zer esana. Punk espazioen adibidean oinarriturik, Desorden taldeko abeslariak argi du generoak banatzen gaituela. Hala, emakumezkoentzat toki arriskutsuak bezala aurkeztu zaizkigu kultur-espazioak, bizitza publikoarekin harremana duten gune soziokulturalak gizonezkoei dagozkien lekuak direla azpimarratuz. Iratxe-k beldurraren bidez irakatsi zaigun biktimen paperaz hitz egiten du ere, kontzertuak bezalako aisialdi espazioetan modu espezifikoan jokatzen irakatsi digutela azalduz. T. J. Lau-ren ekarpenetara itzuliz, pogoa gizon gazteentzako jolastoki gisa ulertua izan da, emakumeentzat arriskuz beteriko gunea bilakatuz190. Era berean, gure segurtasuna eta integritatea mantentzearen aitzakiarekin, gu zaintzaile bihurtu gaituztela dio Iratxe-k; eta, aldi berean, gure ongizateari eusteko arduradun bakarrak: "Para empezar, siempre hay más tíos. Entonces ya tú eres… la minoría. Y como que sí existe esa diferencia de que… somos diferentes, ¿no? Y hay que tener cuidau. [...] no fomentar nunca el miedo, hijos de puta. Nunca, nunca. Empoderarnos [...]" (Iratxe, 2022/05/24, Bilbo). Kontzertuaren esperientziari dagokion galderen blokean ez nuen aintzat hartu ekitaldiaren antolakuntzak eskatzen dituen lanen nolakotasuna. Idoia-k kontzertu bat antolatzeak suposatzen duen lan kargaren inguruan hitz egin dit. Idoia-k kontzertu bat aurrera eramateko beharrezkoak diren antolakuntza lanen garrantzia azpimarratu du, kultur ekintzen antolakuntza-lanetan ere sozietatearen beste esparru askotan ikus dezakegun generoaren araberako lanaren banaketaren eraginaz hausnartuz. Berak 190 Op. Cit.: "Jump!" Aggression, dance and gender roles …, 9. or. 86
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila eginiko analisiak punk eta hardcore eszenak ikuspegi feminista batetik ikertzeko bide berriak zabaldu eta gogoeta gehiago piztu ditzakeelakoan, hona hemen Idoia-k egiten duen irakurketa: "Bai. O sea orokorrean publikoan, taldeetan ere uste dut emakumezko pilla bat falta direla, eta beste identitate batzuk eta gero produkzioan igual hor egia da emakume gehiago daudela, ze atzetik egiten den lana izaten da normalean. Nik uste kolektiboetan eta badaudela emakumeak. Eta gero soinu teknikariak… oso gitxitan ikusi ditut emakumeak. Orokorrean gizonezkoen arloak izan dira hoiek. [...] Gero ez dakit, beste aldera, ba garbitzerako orduan, sukaldatzerako orduan… [...] Derrepente nik ya atera dut argazkia y ya me he puesto la chapita de organizador, baina gero garbitzeko zikindu den guztia edo gaztetxea fregatzeko pues ya hor aldatzen da berriro dena eta emakumezkoak berriro daude" (Idoia, 2022/07/13, Gasteiz). 5.3. Kontzertuak. Espazioa eta bere kudeaketa Punk eta hardcore eszenak osatzen dituzten giza-harremanen kateek erakutsiko ligukete komunitate hauek badutela identitate kolektibo baten zantzua. Hala, komunitate honen existentzia ez legoke espazio finko bati lotua; aitzitik, bere garapen eta finkapenerako ezinbestekoa dugun espazialtasuna kontzertuaren fenomenoak eskaintzen dio, punk eta hardcore panoramak bateratzen dituen gizataldeak biltzen dituen espazioa abstraktua eta aldakorra dela aitortuz191. Baina espazio honek badu kudeaketa espezifiko bat, punk eta hardcore komunitatearen errealitate sozialari erantzuten diona. Alde batetik, oholtza gaina, eszenatokitik gertuen aurkitzen diren guneak, lehen lerroak eta, hortaz, pit-a edo pogo-espazioa entzungelan zentralak kontsideratzen diren esparruak dira, bai espazialki ―normalean, musika taldetik hurbil egotea kontzertuaren esperientzia hobearekin erlazionatzen da― zein sozialki ―eszenatokitik ahalik eta gertuen egoteak duen esanahi sinbolikoa kontuan izanik, alegia―, toki pribilegiatuak bezala konprenitzen baitira. Yolanda-k dio berak kontzertuak lehen lerroan ikustea gustuko duela: "Aurrien. Aurrien. Eta ixe ixe gañien, ja ja ja ja ja. Bai, bai, si… deskubridu dot holan gehiau disfrutatzen dotela, zuzenaue iruditzen ata, musika zuzenaue heltzen ata mezue. Orduen, bizitzeko zera hori, bai, aurre aurrien" (Yolanda, 2022/05/23, Zaldibar). 191 Op. Cit.: "Gendered Performance Performing …", 69. or. 87
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila mailakoa kontsideratuko da; bigarren maila batean aurkitzen diren espazioetan kokatzerakoan, aldiz, zure ekintzak ez dira zentralak kontsideratuko. Ostera, O. González-Abrisketa-ren lanak erakusten digu espazio zentralek ―bere ekarpenekin bat eginez, gorputz kontenplatuak aurkitzen diren guneak― araua ezartzen dutela, ingurukoek jarraitu beharreko jarrera modelikoa finkatzen dutela. Oro har, gorputz kontenplatuek begiratzeko lekua osatzen dute, eta gorputz horiek maskulinoak izan ohi dira194. Kontzertuen adibidera itzuliz, funtsean maskulinoak diren praktiken bidez eratzen da, publikoa komunitatearen bizitzaren isla bihurtzen da. Eta gizakiok ez gaude inguratzen gaituenaz salbu; hortaz, generizatutako guneek generizatutako esperientziak ere sortzen dituztela baieztatu dezakegu. Bilboko El Muelle aretoan ospatutako kontzertua Soinu Basatiak kolektiboak antolatutako lehena zen. Cuero bilbotarrekin batera, egun hartan Valentziatik Mausoleo taldeak jo zuen. Kontzertua hasi baino lehen gizon gazte bat oholtzara igo eta emanaldia aurkeztu zuen. Soinu Basatiak kolektiboari zein El Muelle-ko kideei eskerrak eman eta entzungo genituen taldeak aurkeztu ondoren, denon artean inolako erasorik onartuko ez zuen espazio seguru bat eraikitzeko eskaria egin zuen. Hau da hurrengo egunean idatzi nuen testua: "Espero nuen bezala, espazioak generoa zuen. Lehenik eta behin, eta ohituta gauden moduan, oholtza gainean zeudenak gizonezkoak ziren. Lokala oso estua eta luzea zen. Ikusgelaren espazioaren inguruan hitz egiterakoan bi gune edo bloke ezberdinduko ditut. A deituko dudan blokea agertokiaren aurrean kokatzen zen. Gune honetan pogo-espazioa aurkitzen zen. B blokea, aldiz, A blokearen atzean zegoen, agertokitik urrunen zegoen eremuan. A blokean pertsona gehienak gizonezkoak ziren, 20 eta 35 urte bitartekoak; B blokean, berriz, pogo-dantzan parte hartu gabe kontzertuaz gozatu nahi zutenak ―edo hor kokatzea besterik ez zitzaienak geratzen, edo dantzan hasteko behar bezain seguru sentitzen ez zirenak― aurkitzen ziren, gizonak zein emakumeak. Bloke nagusian geunden neska bakarrak ni eta nire lagunak ginen, beste emakumeren batekin batera" (Cuero eta Mausoleo, Bilboko El Muelle, 2022/03/17). Iratxe eta Isaskun-ek entzungelak hartzen duen espazioaren kudeaketan generoak baldintzatzen dituen esparru bereizien existentziaz hitz egin zidaten. Iratxe-k, gainera, emakumezkoak periferikoak kontsideratzen diren espazioak okupatzearen zergatia 194 Op. Cit.: "Cuerpos desplazados. Género, deporte …", 88. or. 89
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila dutenak. El Muelle-n pogo-dantzan parte hartzen zuten emakumeen egitekoa pogoa mugatzea zen. Emakume horiek momentu hartan dantzan egin nahi ote zuten pentsatzen dut orain. Baliteke hala izatea; baina haien beldurrek, konfiantza faltak edo dantzan ari ziren gainontzeko gizonen arteko konplizitateak erreprimitu zituela gogoan dut. Mendebaldeko historian kultur-espazioak berreskuratu eta okupatzeko borrokak garrantzi handia izan zuen mugimendu feministan. Auditorio, entzungela eta dantzatokietan oraindik badaude borrokatzen dutenak. "Azkenean frustrantea da toki batean egotea egon behar zarena borrokan espazioa izateagatik. Azkenean ez duzu musika disfrutatzen" (Idoia, 2022/07/13, Gasteiz). Nire ustez, Isaskun eta Elena-ren bizipenak O. González-Abrisketa-ren ekarpen teorikoekin lotu ditzakegu. Autoreak argi uzten digu gorputza esanahi handiko lekua dela, bai eta hura inguratzen duen espazioa ere. Hala, O. González-Abrisketa-k gorputz kontenplatuak, kontenplatzaileak eta desplazatuak bereizten ditu, gorputzek eremu publikoan okupatzen duten espazioak eta hau okupatzeko dituzten moduek baldintzatua. Gorputz kontenplatuak edo protagonistak zentroa eratuko lukete; gorputz kontenplatzaileek, aldiz, begiratu beharrekoa definitzen dute197. Gorputz desplazatuak edo arrotzak zentroa okupatzea erabakitzen dutenean komunitateak kanporatzen dituen gorputzak dira, periferikoak eta norma aztoratzen dutenak. Gasteizko Gaztetxean ospatutako jaialdian hala gertatu zen, Aihotz-ek eskainitako kontzertuan ikusitakoak plaza emakumezkoon lekua ez dela erakutsi zidan, ez dugula zentroan egotearen pribilegioaz gozatzen: "Aihotz taldeko abeslariak, emakumea dena eta publikoak emakume bezala identifikatu genuena, kontzertua entzungelan hasi zuen. Lehen lerroan kokatu zen, ordura arte pogoak okupatu zuen gunean. Nik ere lehen lerroan kokatzea erabaki nuen, bakarrik, berarekin batera dantza egin eta gozatzeko. Aurreko kontzertuek iraun zuten bitartean lehen lerroetan gizonezkoak nagusi ziren arren, emakume ugari aurkitzen ziren honetan. Pogoak hartuko lukeen espazioan ere emakume asko aurkitzen ziren. Horrez gain, taldekideen artean bi emakume aurkitzen ziren eta gainera, emakumea den abeslariak lehen lerroan kokatzea erabaki zuen. Oraingoan nik nire lagunekin dantza eta jauzi egiteko aukera nuela sentitu nuen, inguruan aurkitzen ziren beste emakumeekin batera. Hala ere, Aihotzen kontzertuan ez zen pogorik piztu. Pogo-espazioan aurkitzen ginenok gure lekuan dantza egiten genuen, bakoitzaren espazioak errespetatuz. Pogo falta horren 197 Op. Cit.: "Cuerpos desplazados. Género, deporte …", 88. or. 92
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila ondorioz, agertokian ikusten genituen pertsonen generoak publikoaren jarrera eta esperientzian eragina ote zuen galdetu nion nire buruari. Hala zirudien. Bat-batean, gizonezko batek gure artean aurkitzen zen abeslariari oihukatu zion, baina musika altuak ez zidan utzi esaten ziona entzuten. Abeslariak berera jarraitu zuen emanaldia eten ez zedin. Ezin izan nuen ulertu gizonak esan ziona, baina emakumeak izan zuen erreakzioa ikusita, ez dut uste berak momentu hartan entzun nahiko zuen zerbait esan zionik. Gizona ez zen isiltzen. Azkenean, abeslariak oholtzara igotzea erabaki zuen eta bertan geratu zen kontzertua amaitu arte. Kontzertua amaitu zenean, nire lagunekin gertatutakoaz hitz egitea erabaki nuen, eta konturatu nintzen nire inguruko inor ez zela jabetu ikusi berri nuen erasoaz. Horregatik, talde guztiek jotzen amaitu zutenean, abeslariarekin hitz egitera hurbildu nintzen. Galdetu nion uste nuen hori ea benetan gertatu ote zen, edo paranoia bat besterik ez ote zen izan. Feministok momentu oro erne egotera kondenatuta gaudela dirudi, eta badirudi emakumeok bigarren iritzi bat behar dugula gure begiekin ikusi eta azalarekin sentitu duguna baieztatzeko. Berak baietz erantzun zidan, gizon hark eraso egin ziola, deseroso sentiarazi zuela eta kontzertua ez zapuzteko eszenatokira igotzea erabaki zuela. Nik nire ikerketaren berri eman nion, eta ordu erdiz emakume eta punkarra izateak suposatzen zituen izkutuko ―edo ez hain izkutuko― zapalkuntza eta ezparekidetasun egoera ezberdinen inguruan hitz egin genuen" (Aihotz, Gasteizko Gaztetxea, 2022/04/09). Gasteizko Gaztetxean gertatutakoak gogoeta egitera eraman ninduen. Badirudi dantza-tokia gune arriskutsua dela emakumeontzat, oholtza gainean egoteko pribilegioaz gozatzen duten emakume musikarientzat ere. Aihotzeko abeslariak bere gorputz eta ahotsarekin entzungelaren lehen lerroa okupatzea erabaki zuen eta bertatik kanporatu zuten, gau hartan pogo-dantzan parte hartzea erabaki genuen emakumeak kanporatu gintuzten modu berean. Gorputz arrotzak gara gizonek menderatzen dituzten espazioetan eta gizonezkoek badituzte zenbait estrategia, O. Abrisketa-Gonzalez-en hitzetan, gure gorputzak desplazatzeko. Kasu honetan gizon horrek emakume abeslaria deseroso sentiarazi eta hitzekin erasotu zuen. Erasoa gizon bakar baten partetik gauzatu bazen ere, bere lagunen eta bere inguruan zeuden gainontzeko gizonen oniritzia eta babesa izan zuela pentsa dezaket. Abeslariak, bere partetik, kontraeraso egin zion. Oholtzara igotzea, nire ustez, bada eraso bati aurre egiteko bide bat. Nik momentu oro emakume hark egiten ari zenaren kontzientzia zuela antzeman nuen, modu batean edo bestean, une hartan denok bizi berri zuen erasoaz jabetu ez gintezen; bere taldekideekin batera kontzertuaz gozatzeko hautua egitea ere bada erasotzaileei erantzutea. 93
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Gizon eta emakumezkoek entzungelan espazio ezberdinak okupatzen dituzten galdetu nion Idoia-ri ere. Berak baietz erantzun zidan, gizonezkoek entzungelan lehen mailakoak kontsideratzen diren esparruak hartu ohi dituztela aipatuz, emakumezkoak bigarren mailakoak diren horietan kokatzen diren bitartean. Nik espazioan existitzen den banaketa horren zergatiaren inguruan galdetu nion, eta berak honakoa erantzun zidan: "Bai, orokorrean haiek erreztasun gehiago daukate espazioa hartzeko. Sin más, ez dute zalantzan jartzen 'me van a pegar una hostia' o 'sentituko naiz deseroso' o 'atzean edukiko dut eztakit nor y ese me está mirando'" (Idoia, 2022/07/13, Gasteiz). Nik haratago joan nahi nuen. Berak gizonezko eta emakumezkoek kontzertuarekiko izan dezaketen esperientzia ezberdinaren inguruan hitz egiten zuen; beti ere, hauek okupatzen zuten espazioak baldintzatzen zuena. Nik bereizketa honen zergatiaz galdetu nion, eta berak hau erantzun zidan: "Ba eske uste dut dela zeozer sistematikoa. O sea no sé, gizartean ere horrela dagoela ezarria, ez? Se refleja en los concis también, edo jarreretan batez ere. [...] baina eske orokorrean gizartean ere desberdin konportatzen dira, ez? Orduan kontzertuetan ere horrela jokatzen dute" (Idoia, 2022/ 07/13, Gasteiz). Idoia-k sistematikoa dela dio, punk eta hardcore kontzertuen espazioaren kudeaketari dagokionez antzematen diren genero-bereizketek erro soziala dutela. Horrez gain, gainontzeko elkarrizketatuek ere argi dute gizonezko eta emakumezkoen esperientziak banatzen dituen entzungelaren banaketa espazialaren jatorria kulturala dela. Bada, badirudi punk eta hardcore panoramaren parte diren banakoen artean badagoela eszenan aurki ditzakegun ezparekidetasun egoeren gaineko irakurketa interesgarri bat. Are gehiago, bereizketa eta botere-esparruen existentzia detektatu eta hauen jatorria zehazteak aldaketa posibleak ekarriko dituzten erramintak eskaini diezazkiguke, feminismotik ere hartu ditzakegunak. 94
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Yolanda-k azken urteotan moshing bezala ezagutzen den pogo-dantzaren aldaeran sartutako mugimendu berriei erreferentzia egiten die, W. Tsitsos-ek ere karate jauziak eta ostikoak izendatzen dituena. Pogo-dantzaren ezaugarriak argitzera bideratutako atalean aipatu bezala, pogoaren aldaera honek "gogor dantzatzea" eskatzen du; hori dela eta, slamdancing-a bezalako pogo-dantzaren aldaerekin konparatuz gero, moshing-aren kasuan baliteke pogoaren agresibitate-maila igotzea. Moshing-ak keinu zabal eta bortitzak gorpuztea dakar; beraz, pogoan ari diren gainontzeko dantzarien espazioa errespetatzea ezinbestekoa bihurtzen da. Hala gertatzen ez bada, pogoa gainontzeko dantzarientzat eta publikoan aurkitzen diren entzuleentzat arriskutsua eta inbaditzailea izatera heldu daiteke. Yolanda-ri hala gertatu zitzaion Berrizko Gaztetxean ospatutako hardcore jaialdi batean. Hala ere, lehen lerroan aurkitzen zirenen partetik jasotako kolpeak baino, entzungelan hartzea erabaki zuen espazioa errespetatua izan ez zelako amorrua sentitu zuela dio, bere dibertsioa eta ongizatea bigarren mailakoa izango balitz bezala. Bide beretik jarraituz, Elena-k ere geroz eta gutxiago parte hartzen du dantzan. Izan ere, ukabilkada eta ostiko hegalariak ugaritzen diren pogoak ez ditu gehiegi disfrutatzen: "[...] Los pogos a mi me encantan, de toda la vida. Aunque ya no los veo esos pogos. Ahora es todo, o a saco y puñetazos voladores, puñetazos y patadas voladoras, o estar en una esquina así… osa es como que ha llegado a un extremos, ¿sabes? Todo" (Elena, 2022/07/13, Bilbo). Horrez gainera, gizonezkoen eta emakumezkoen dantza egiteko eraren artean ezberdintasunak somatzen al dituzten galdetu zitzaien bost elkarrizketatuei. Pogo-dantzaren baitan aurki ditzakegun mugimendu eta keinuen aniztasunarekin batera, Isaskun-ek dio badirela gizonezkoak eta emakumezkoak ezberdintzen dituzten dantzatzeko erak: "Iratxe: Luego hay pogos y hay pogos. [...] Hay pogos sucios. Hay pogos muy sucios. Que es que claro, también te pueden gustar los pogos sucios. De codazos y de que alguien se caiga y nadie le recoja. No suele pasar en nuestro entorno tampoco. Isaskun: Y menos con las mujeres. O sea, no suele gustar eso" (Iratxe eta Isaskun, 2022/05/24, Bilbo). 100
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Gizonezkoak eta emakumezkoak banatzen dituen dantza egiteko erak daudela baieztatzeak baditu bere arriskuak. Baina generoa antzezten dela onartzen badugu, performatiboa dela eta, beraz, generoa erantzun korporal bat dela, dantzaren bitartez ere generoa egin eta berregin daitekeela pentsa dezakegu. Pogo-dantzari dagokionez, elkarrizketatu ditudan emakumezkoen artean gizonek eta emakumeek dantza egiteko duten eran ezberdinak direla baieztatzen dutenak aurkitzen dira. Nire esperientzia propioa kontuan izanik, lehen begiratu batean, askotan oso modu argian antzeman dut gizonak eta emakumeak dantzan desberdinak direla. Baina ideia honek generoa naturalizatzera eraman gaitzake. Hori dela eta, pogoan aritzeko orduan, generoak halabeharrez gizonak eta emakumeak banatzen dituen dantzatzeko moduak existitu beharrean, generoak pogo-dantzari aurre egiteko modu bereiziak sortzen dituela baieztatzera ausartuko nintzateke. Halaxe interpretatu nuen Bilboko El Muelle-ko kontzertuetan ikusitakoa: "Buru makurtuak, besoak kulunkan, ukabilkadak, buruz salto agertokira. Emakume hura bere lagunarekin batera dantzatokian agertu zenean haren gorputz-adierazpena deigarria egin zitzaidan bere inguruan dantzan ari ziren gizonen espresioaren aldean. Berak irribarre egiten zuen une oro, baina niri iruditu zitzaidan, berak ez zuela modu berean parte hartzen erritual hartan. Neskak jauzi egiten zuen besteek dantzatokiaren alde batetik bestera eramaten zuten bitartean, berak aukeratu ezinik. Gainera, behin baino gehiagotan besoak bularrera eramaten zituen, gorputza kolpe eta bultzadetatik babestu nahiko balu bezala. Lagunaren begirada konplizea bilatzen zuen une oro" (Cuero, Bilboko El Muelle, 2022/03/17). Pogoan parte hartzen duten pertsonek dantzatzeko aldez aurreko ikaskuntza prozesu eta entrenamendurik behar ez dutela pentsa dezakegun arren, esango nuke pogoa dantzatzen ikasi egiten dela. Nire esperientziatik abiatuta, pogo-dantzaren inguruko irakurketa orokortu bat existitzen dela uste dut, askotan errealitatea erromantizatzera iritsi daitekeena. Pogoa dantzatzea askatasun-ekintza gisa ulertzen da askotan; musikaren bitartez eta gorputzetik kanalizatua, barne-emozioak askatzea helburu duen praktika korporal moduan ulertua izan da. Hala, dantzariek askotan partekatzen duten jarrera korporalak eta errepikatu ohi dituzten keinuek erakusten dute pogoak kodifikatutako mugimendu batzuen errepikapena dakarrela. Are gehiago, pogo-dantzaren ezaugarriak aztertzeko orduan, ikusi dugu testuinguru kronologiko eta geografiko zehatzetan pogoa dantzatzeko modu eta estilo ezberdinak definituak eta 102
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Emakumeon presentziak zalantzan jartzen du eszena, gure egiteko erak ez gaitu edonon kokatzen. Pogoan ari diren pertsonengandik espero dena ez gorpuzteak kanpoan kokatzen zaitu? Pogoa bakarra eta higiezina da, edo praktika anitza eta konplexua dugu? Nik aniztasunean kokatzea nahiago dut. "[...] Ondiño guk be, nik uste dot zalantzan jartzen dogula zer dan eta zer ez dan, nun egon bigaien eta zegattik egon bigaien modu baten edo bestien. Zeiñek esaten dau zer dan pogo-dantza bat? Zer dan hardcore banda bat? Etiketa hoiek zegattik, ez? Etiketak azkenien sartzen zaittu… mugatu eiten zaittu. Ze nik eztekat zetan zerbait imitatau. Norberak hobeto barrutik urteten jakona eittie izengo zala onena. Eta etiketa barik. Eta aurrien. Eta danok aurrien" (Yolanda, 2022/05/23, Zaldibar). Zuzeneko musika ekitaldien kasuan, pogo-dantzari dagokionez zein kontzertu batera joateak suposatzen duen esperientzia osoari dagokionez, publikoaren bizipenak entzulegoaren genero-kondizioaren araberakoak dira. Kontzertuen kudeaketa espazialean aurkitu ditzakegun genero-bereizketen jatorria sistematikoa izan zitekeela erantzun ostean, Idoia-ri publikoko kideen esperientzian aurkitzen diren ezberdintasunen zergatiaren inguruan hausnartzeko eskatu nion: "Zergatik dauden hainbeste desberdintasun? Ba probablemente nik dauzkadalako probabilidade gehiago erasotua izateko edozein modutan gizonak baino" (Idoia, 2022/07/13, Gasteiz). Bide beretik jarraituz, generoa ezparekidetasunean eta gizarte-baliabideen erauztean oinarritzen den sistema baten existentzia ahalbidetzen duen bereizketa-kondizioa kontsideratzen den bitartean, espazio soziokulturaletan ere diskriminazio eta zapalkuntza baliabideak aurki ditzakegu: "[...] baina eske orokorrean gizartean ere desberdin konportatzen dira, ez? Orduan kontzertuetan ere horrela jokatzen dute. O sea, egia da ba supuestamente segun ze espaziotan minimo batzuk daudela, ez? Baño orokorrean bai. O sea, kontzertua gertatzen ari den bitartean, ez? Ba jarrera fisikoan ere… guretzako esfortzu bat da, bueno neretzako batzuetan ere esfortzu bat da kontzertu batera joatea jakinda ze jende mota egongo den edo ze komentario jasan beharko ditudan. Ya partiendo de ahí, hasiera batetik ya zaudela… nose, con esa presión zentzu batean, osa ez dakit haiek daukaten presio hori, baina emakumezkoak en ese entorno…" (Idoia, 2022/07/13, Gasteiz). 104
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila argi utzi zidatelako. Lehen lerrotik kanporatua izan nintzen. Gizonezko gazte bat orkatilaren gainean erori zitzaidan alde batetik bestera korrika egiten zuen bitartean. Azkenik, atzera joatea erabaki nuen, pogo-espaziotik ahal bezain urrunen. Atzera egitea erabaki banuen ere ―edo behartu ninduten―, oholtza gainean gertatzen zena baino, haien artean borroka egiten zuten gizonen taldeari begira nengoen, berriz ere kolpatua izateko beldurrez" (Vibora, Gasteizko Gaztetxea, 2022/04/09). Gizontasun eredu hegemonikoa biolentziaz baliatzen da bere posizioari eusteko. Hala, R. W. Connell-ek bi indarkeria mota ezberdintzen dituela ikusi dugu; alde batetik, hierarkia sozialaren mantenuan oinarriturik, bere nagusitasunari eusteko baliatzen dutena eta, bestetik, gizarte-estratu bereko gizabanakoen artean identitate hegemonikoen defentsara bideratutakoa. "[...] izen gogorraue, izen agresiboaue, [...]" dio Yolanda-k, eszenaren kideen artean hainbatetan entzun ditudan hitzak. Izan ere, nire esperientziak erakutsi dit euskal punk eta hardcore panoraman biolentzian eta bere erakustaldian oinarritutako maskulinitate eredua oso errotua dagoela; eta pogo-dantzak askotan hala izateko aukera ematen dio. Horrez gain, gizonezkoen dantza egiteko erak ezberdintzeko Elena-k erabilitako "machocore" terminoak erakutsiko luke pogo-dantza eta bere idealak harrotasunarekin eta muturreko biolentziarekin zerikusia duen heterosexualitate eta maskulinotasun eredua performatzearekin harreman estua mantentzen dutela. Isaskun-ek esandakoak, aldiz, pogo-dantzan ari diren gizonezkoen artean existitzen den norgehiagoka mahaigaineratzen du. Pogoan indartsuenak du lehen lerroan mantentzeko aukera, bai eta "pit-aren erregea" bihurtzeko ahalmena. Gasteizen ospatutako Revertt taldearen kontzertuan piztutako pogoak ere genero-maila handia zuen. Nik lehen lerroan kokatzea erabaki nuen, pogoan gertatzen zena ahalik eta gertuen ikusteko. Emakume bakarra ikusi nuen pogo-espazioan, baina bere gorputz-espresioagatik esango nuke ez zuela nahi bezala parte hartzen. Pogo-espaziora sartzen saiatzen zen, baina han aurkitzen ziren gainontzeko gizonek oharkabean kanporantz bultzatzen zuten. Dantzaldiko partaidea izan nahi zuen, eta norbaiten begirada konplizea aurkitzearen zain, emakume hari izkina batean geratzea besterik ez zitzaion geratu, mutilak pit-era bultzatuz, barruan gertatzen zenaren ikusle. O. González-Abrisketa-ren lanera itzuliz, begiratu beharrekoa definitzen duten gorputzen artean identitate arrotzen presentziak norma aztoratzen du. Gasteizko Gaztetxean ospatutako kontzertuan emakumeok pogoa okupatzen zuen gunetik kanporatuak izan 107
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila dejéis disfrutar y parece que ni siquiera las veis. Yo realmente cabreada decido abrirme camino hacia ellas. Pero de mí si te percatas, mi apariencia y tu ignorancia hacen que me creas uno de vuestra calaña machista, aunque rival, y eso te molesta, os molesta. Me gustaría que tú y yo pudiéramos disfrutar de los mismos conciertos, respetandonos" (Aintzane, 2022/04/24, Berriz). Aintzane-k bere lagunekin batera pogo-dantzan parte hartzea maite duela dio. Hala ere, Hala Bedi irratiko kideek antolatutako jaialdian, bere lagunekin batera ohiko pogo-espaziotik urrun, kontzertua ikusteko beste leku bat aurkitu behar izan zuen. Bere hitzek erakusten digute euskal punk eta hardcore komunitateko kideen artean ere eszenatokitik gertuen dauden esparruak espazio pribilegiatuak kontsideratzen direla. Lehen lerroetatik geroz eta urrunago kokatu, kontzertuarekiko duzun esperientzia okerragoa izango denaren ideia oso zabaldua egoteaz gain, entzungelan lehen mailakoak kontsideratzen diren esparruetatik kanporatua izatea zure funtzioa lehentasunezkoa kontsideratzen ez denaren erreflexua dugu. Aintzane eta bere lagunak kontzertua ikusteko pogo-espaziotik kanpo leku bat bilatzen saiatu arren, dantzan zeuden gizonezkoen kolpeak jasatea besterik ez zitzaien geratu. "Badirudi ez dituzula ikusi ere egiten"207 dio Aintzane-k. Pogo-dantza gertatzen den bitartean, emakumeen genero-identitateak agerian geratuz gero, pogo-espazioan aurkitzen diren gizonezkoek emakumeak dantzatokitik kanporatzen dituztela aitortzen dute G. Riches, B. Lashua eta K. Spracklen-ek. Egun hartan Aintzane ez zen emakume baten moduan irakurria izan, lehen lerroan aurkitzen ziren gainerako gizonek ez zuten emakume baten gisa irakurri. Bere irudiak eta gorputz-adierazpenak Aintzane-ren genero-identitatea argia ez izatea eragin zuten, pogo-espazioan aurkitzen ziren dantzariek gizon bat bezala irakurria izatera helduz. Hori dela eta, pogo-espaziotik kanporatu beharreko gorputz arrotza izatetik inolako ondoriorik gabe pogoan aritzeko pribilegioaz gozatzeko aukera duen gizabanakoa bilakatu zuten Aintzane, pit-aren aginteagatik lehiatzeko gizona. 207 Aintzane-ren hitzen euskaratzea nik neuk egin dut. 111
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila 5.7. Nahi eta ezin Elkarrizketatuen ekarpenak aztertuak eta behaketa parte-hartzaileen emaitzak mahai gainean, elkarrizketatutako emakumeen artean zein nire baitan sentimendu hau behin eta berriz errepikatzen zela konturatu nintzen: nahi eta ezin. Izan ere, elkarrizketatuek, bere testuak irakurtzeko aukera eskaini zidaten hiru emakumeek edota nire esperientzia propioak erakutsi didate pogo-espazioa errepresio esparru bat izan daitekeela punk eta hardcore eszenaren parte diren emakume askorentzat. "Lehen lerroan zegoen gizon batek eman zuen lehen pausoa. Entzungelaren alde batetik bestera korrika hasi zen, jendea bultzatuz eta pogo-espazioa zabalduz. Inguruan zeuden gizonek bat egin zuten eta pogo-dantza hasi zen. [...] Nik, aldiz, jauzi egiteko eta ukabilkadak emateko gogoa nuen, baina ez nuen pogora sartzeko momentua aurkitu edo ez nintzen behar bezain seguru sentitu hain maskulino eta hegemonikoak sentitzen nituen pertsonekin bortitza izatera heldu daitekeen espazio bat partekatzeko" (Cuero, Bilboko El Muelle, 2022/03/17). Idoia-k ere behin baino gehiagotan pogoan parte hartzea gustatuko litzaiokeela aitortu dit, baina askotan gizonez betetako espazioetan gorputza bere osotasunean inplikatzea eskatzen duen praktika bat aurrera eramateko behar besteko konfiantzarekin sentitzen ez dela dio: "Gustatuko litzaidake baño ez naiz sentitzen konfidantzarekin parte hartzeko. Ikusten dudalako espazioa gizonez beteta eta batzuetan ez direla kontuan hartzen besteen beharrak [...] niri batzutan no me importaría que me pegasen una hostia porque se que es a lo que voy, baina egia da igual ez daukadala nigan konfiantza, hainbeste konfiantza sartzeko horra y pa ponerme a bailar como se ponen a bailar los tíos. [...] Ba berdiñagatik, ez? Konfiantza falta, kritikak,…" (Idoia, 2022/07/13, Gasteiz). Gizonek dantza egiten duten moduan mugitzeko konfiantzarekin sentitzen ez dela dio, haien moduak imitatuz kritikatua izango denaren beldurrez. Idoia-k badaki bere presentziak araua aztoratu dezakeela. Era berean, Iratxe-k emakumeok pogo-dantzan jasan behar ditugun komentario eta kritiken ondorioak mahaigaineratu zituen. Bere hitzetan, pogoan parte hartzea erabakitzen duen emakume oro inguruan dituen pertsonen iritziak entzun beharko ditu. Gizartearen begietan emakumeon gorputzak iritzi-guneak direla dio, bere egituretan moldeatu beharrekoak. Nik aldiz, iritziek ere diziplina-mekanismo moduan funtzionatu dezaketela aldarrikatzen dut, gure akzio eta 112
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Punka sozietate konbentzionalaren aurka altxatzen den proposamen kulturala dela azpimarratzen du W. Tsitsos-ek; zapalkuntzaz beteriko errealitate sozial ezparekide honi erantzuteko erraminta politikoa. Punka oihu bat da, inkonformismotik abiatua eta bere jatorrian desobedientzia ardatz duena. Hala, punkak erresistentziarako baliabideak eskaintzen dizkie eszenaren parte diren emakume eta neska gazteei. Punk identitatea besarkatzeak jada normatik kanpo kokatzeko erabaki batek bultzatzen badu, punk komunitatearen baitan emakume izateak mugan kokatzen zaitu. Disidentziatik borrokatzeko aukera dago, periferiak jada gogor egiten erakutsi dizunean. Iratxe-k punk espazioetan lekua egiteko borrokatutako guztia feminismoaren izenean egin ez duela azpimarratu dit, nahiz eta bere diskurtsoan askotan feminismoak zabaltzen dizkion ateei erreferentzia egiten dien. Berak eszenaren parte diren beste gizonezkoen maila berean kokatzeko borrokatu duela aipatzen du, eta ez feminismoaren izenean. Nik, ordea, kontzientzia feminista argi batetik abiatutako erantzunak izan ez baziren ere, Iratxe-ren ekintzak feministatzat jo daitezkeela uste dut, feminismoek kritika eta eraldaketa eskatzen dutelako, eta hori Iratxe-ren hizkuntza da: "Iratxe: A la vez, yo no lo he hecho para fomentar el feminismo. Yo lo he hecho porque quería disfrutar de la misma manera que ellos" (Iratxe, 2022/05/24, Bilbo). Idoia-k Sestaoko Txirbilenea Kulturgunean ikusi zuen bere azken kontzertua. Bertan Arrotzak, Chain Cult, Marmol, Flash eta Blessure taldeek jo zuten. Aipatutako talde guztiak gizonezkoenak dira, Blessure taldeko abeslaria emakumezkoa den bitartean. Idoia-k honako hauxe dio Txirbilenea-ko kontzertuaz: "Hor ez nuke esango sentitu nintzela gaizki, de hecho aurrean zeuden emakume gehiago eta horrek batzutan laguntzen du" (Idoia, 2022/07/13, Gasteiz). Elkarrizketa hasi bezain pronto, Idoia-k ez duela pogoetan parte hartzen aitortu dit, pogo-espazioa okupatzen duten beste pertsona guztiak bezala ez dantzatzeagatik epaitua izan daitekeela sentitzen baitu. Hala ere, lehen lerroa beste emakume batzuekin partekatzea lasaigarria da Idoia-rentzat, bere buruarekin eta bere ingurunearekin erosoago sentitzen baita horrela. Horrez gainera, Idoia-ari pogo-espazioa osatzen duten jendea ezezaguna izatea laguntzen dio: 116
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila 5.9. Leihoak zabaltzen Azken atalak leihoak zabaltzea du helburu, nik zeharkatu eta ikusi ez ditudanak zabalik uztea. Horretarako, amaitzerakoan emakume guztiei bere ekarpenak gehitzeko aukera eskaini zitzaien, elkarrizketan zehar haientzat garrantzitsua den gai edo punturen bat faltan bota ote duten galdetuz. Horrez gain, elkarrizketa gidoiaren izaera zabalak emakume bakoitzak bere bidea aukeratzea ahalbidetu duela azpimarratzea gustatuko litzaidake, elkarrizketatuen iritziak eta pentsamenduak errespetatuz. Honek hitzaldi oro dinamikoa eta guztiz parte-hartzailea bihurtu du. Hala, amaierako puntu honetan emakume hauek zabaldu nahi izan dituzten leihoak zabalik uztea egokiena litzatekeela uste dut, elkarrizketatuen azken gogoetek ikerlana borobildu, osatu eta bere gabeziak mahaigaineratzeko baliagarria izango delakoan nagoelako. Generoari dagokionez aztertzen baditugu, Idoia eta Yolanda-k euskal punk eta hardcore eszenak aldatzen ari direla uste dute. Zentzu horretan, Yolanda-k emakumeak punk eta hardcore kulturaren baitan kokatzera animatuko dituen erreferenteak aurkitzearen garrantziaz dihardu: "Ba geroz eta hobeto. O sea, ikusten dot tendentzia hobera doiela, jentie bebai animatzen dalako aurrien egotera, ez? Lehen igual mugatuaue euen, baina nik ikusten dot gero eta gazte gehiau, ikusten doguz gainera emakume gehiau musika taldetan, eta horrek be eitten zaittu esatie 'bai, eske zegattik ez naz ni hor aurrien egongo?'. O sea, joera nik uste dot positibue dala. Asko falta da, baña etorkizune ona" (Yolanda, 2022/05/23, Zaldibar). Bide beretik jarraituz, geroz eta emakume gehiagok geroz eta parte-hartze aktiboagoa dutela dio Idoia-k, emakumeak zale eta sortzaileak direla azpimarratuz. Hala ere, azken honek borrokatzen jarraitzearen garrantziaz dihardu. Punk eta hardcore komunitatearen parte garen emakumeok eszenan ahots eta erreferente nahikorik ez izatearen ondorioak pairatzen ditugun modu berean, LGTBIQ+ komunitatearen egoerak ere kezkatzen gaituela dio Idoia-k. Hala, ezin izango dugu euskal punk eta hardcore eszena parekide eta inklusibo baten gainean hitz egin, sexu, genero eta gorputz disidentziak gure borrokan ez badute lekurik: 119
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila berean, uste dut emakumeen artean sortu nahi izan den lehia faltsuaren kulturak eragin zuzena izan dezakeela gugan, benetakoa dela uste izateraino. 122
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila 6. Ondorioak Euskal punk eta hardcore eszenan ere gizonezkoak nagusitasun posizioan aurkitzen dira komunitatearen emakumezkoek betetzen duten lekuarekin konparatuz gero. Elkarrizketatutako emakumeak bat datoz Euskal Herriko punk eta hardcore espazioetan demografikoki gizonezkoak nagusi direla, emakumezkoak gutxiengoan aurkitzen diren bitartean. Horrez gain, elkarrizketatuek punk eta hardcore kontzertuetan gizonezkoek lehen mailakoak kontsideratzen diren praktika eta ekimenetan nagusi izaten jarraitzen dutela diote; oholtza gainean, entzungelan edota pogo-espazioan gehienak gizonak direla argudiatuz. Emakumeen parte-hartzea geroz eta nabarmenagoa bada ere, euskal punk eta hardcore errealitatean aurki ditzakegun emakume sortzaile eta zaleen ekarpenak oraindik ezkutuan mantentzen dira. Beste hainbat adibideren artean, elkarrizketatutako emakumeen hitzek baieztatuko lukete Euskal Herriko punk eta hardcore eszena eta bere egitekoa euskal gizartea astintzen duen genero-sistemaren besoen baitan aurkitzen dela, punk eta hardcore espazioak generoaren araberako hierarkizazio eta botere-harremanen erreprodukzioan oinarrituz. Nire esperientzia pertsonaletik abiaturik eta elkarrizketatutako bost emakumeen ekarpenekin alderatuz, euskal punk eta hardcore komunitatearen parte sentitzen diren gizabanakoen artean zuzeneko musika emanaldiekiko kontzepzio bateratu baten existentziaz hitz egin genezake. Izan ere, kontzertuetara joateak norberaren gozamenarekin lotura izango luke, beti ere aisialdian oinarritua eta norberaren musika zaletasuna elikatzeko nahi batek bultzatua. Horrekin batera, elkarrizketatu askok kontzertuak jendea ezagutu eta adiskide berriak egiteko modua eskaintzen dietela azaldu didate. Hala, zuzeneko musika emanaldietara joateak tokiko eszena sortu eta finkatzeko ezinbesteko faktorea dugula esan genezake, bertan eratzen diren adiskidantza eta bestelako lotura sozialak beste testuinguru batean modu berean eratuko ez liratekeela kontuan hartzen badugu. Zentzu horretan, musika gizarte-harremanetarako lokarri baliotsua izan daitekeela baieztatu genezake, kontzertuak musikak batutako komunitateari izateko lekua eskaintzen diolarik. Zuzeneko musika emanaldien fenomenoan sakonduz, publikoaren kudeaketa espaziala 123
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila entzungelan aurkitzen diren pertsonen genero-identitateak baldintzatzen du. W. Fonarow-en lana berreskuratuz, ikerketaren analisiak frogatu du parte-hartzaileek kontzertuan performatuko duten rolak eta identitateak entzungelan okupatzen duten espazioarekin lotura estua mantentzen dutela. Punk eta hardcore kontzertuen kasuan espazioa guztiz hierarkizatua dago; alde batetik, lehen mailakoak kontsideratzen ditugun guneak aurkitzen dira ―eszenatokia, lehen lerroak, oholtzatik gertuen dauden eremuak eta pogo-espazioa, haien artean―; eta, bestetik, bigarren mailakoak kontsideratzen ditugunak ―talde honetan lehen mailakoak kontsideratzen ez diren guztiak sartzen dira; hala nola, eszenatokitik urrunen dauden tokiak―. Lehen mailakoak diren espazio horiek okupatzea entzungelan dauden gainontzeko zaleekiko nagusitasun posizio batean kokatzen zaituela ikusi dugu; besteak beste, esparru horiek pisu sinboliko handia dutelako eta musikaren apreziazio-maila gorenarekin harremantzen diren guneak izan ohi direlako. Aldiz, bigarren mailakoak kontsideratzen diren guneetan kokatzen den pertsona ororen parte-hartzea bigarren mailakoa kontsideratuko da, halabeharrez. Hala, gizonezkoak entzungelan zentralak kontsideratzen diren esparruak okupatu ohi dituzte, hauen parte hartzea funtsezkoa kontsideratuz. Emakumeak periferikoak kontsideratzen diren esparru horietan kokatu ohi dira, hauen parte hartzea bigarren mailakoa denaren ustean. Hala gertatzen da pogo-espazioan ere. Gizonezkoek pogoan modu aktiboan parte hartzen duten bitartean, pogo-dantzara hurbiltzen diren emakumeak pit-a mugatzen aurkitzea ez da batere harrigarria. Honekin batera, elkarrizketatuen testigantzek erakutsi digute pogo-dantzak eta honen izaerak emakumezkoen kokapena baldintzatu dezaketela. Izan ere, pogo-espazioa eta honen biolentzia eta agresibitate mailaren arabera entzungelaren alboetan zein atzean kokatzea nahiago duten emakumeak elkarrizketatu ditut, bai eta pogoan aurkitzen ziren gizonezkoek kolpatuko zutelakoan eszenatokitik urrunago kokatzea erabaki dutenak. Bi kasuetan, elkarrizketatutako emakumeek zein Gasteizko Gaztetxeko jaialdian bizitakoa idaztea erabaki zuten hiru emakumeek segurtasunari erreferentzia egiten diote, haien ongizatearen berma entzungelan lekualdatzearen zergatien artean aurkituz. Ostera, entzungelan lekuz mugitzeko erabakia hartzen duten emakumeekin batera, lehen lerroetatik eta pogo-espaziotik kanporatuak izan diren emakumeen testigantzak jaso ditut. Emakumeak, beraz, zentralak kontsideratzen diren gune horietatik kanporatuak diren 124
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila gorputz arrotzak bihurtzen dira, araua finkatzen eta hedatzen duten gorputz kontenplatuen posizio hegemonikoa arriskuan aurkitzen denean. Euskal punk eta hardcore komunitatearen parte sentitzen diren emakumezkoek pogo-dantzaren inguruan duten kontzepzioa ezagutzeak, bertan gauzatzen diren praktikak aztertzeko baliagarria izateaz gain, eszenan oso zabaldua dagoen pogoaren inguruko irakurketa idealizatua ikertzeko aukera eskaini dit. Modu hartan, elkarrizketatutako emakumeek pogoa praktika kolektibo baten moduan kontzeptualizatu dute, normalean barne-sentimenduen askapenarekin lotua edota talde batenganako duten afektuaren isla kontsideratzen dutena. Haietariko askok pogoa inguruan dituzun pertsonekiko errespetuan oinarritu beharreko ekintza korporalek osatzen dutela azaldu didate, emakume hauentzat pogoan ari direla errespetatua izatearen sentimenduak duen garrantzia agerian utziz. Honekin batera, pogo-espazioa agresiorik gabeko gune segurua izatearen inguruan hitz egin dute askok; behin baino gehiagotan, segurtasun-gabezia pogoan ari direnengandik kolpatua izatearen beldurrarekin erlazionatuz. Hala, beldurrak erreprimitutako esperientziak baino, nahi duten moduan dantza egin eta mugitzeko konfiantza eskainiko dien espazio seguru baten moduan konprenitzen dute pogo ideala. Ikerketaren analisiak generoak pogo-dantzari dagokionez esperientzia bereiziak sortzen dituela frogatu du, pogo-dantzaren ulerkera generoaren araberako hierarkizazio eta botere-harremanen erreprodukzioan oinarritzen dela baieztatuz. Pogoak hartzen duen gunea entzungelaren espazio nagusia bezala ulertzeak pit-ean kokatzea pribilegio bat kontsideratu daitekeenaren adibidea dugu. Pogo-espazioan ere gizonezkoak nagusi izan ohi dira, emakumeen presentzia urriagoa izan ohi da eta parte-hartze maila baxuagoa izan ohi dute. Elkarrizketatuek, ordea, pogo-dantzan ari direla, gizon eta emakumeen arteko jarreran ezberdintasun argiak aurki ditzakegula argudiatzen dute, bai eta bien arteko dantza egiteko eran ere. "Machocore" terminoan babestuak, gizon batzuek pogoan aritzeko modu biolento eta agresiboa dutela azaldu didate askok, pogo-espazioan aurkitzen diren gainontzeko pertsonen espazio pertsonala inbaditu eta mintzera heldu daitekeena. Emakumeak, aldiz, gainontzeko zaleen gorputzen kontra topa egitea nahiago dutela azaldu didate askok, gainontzeko entzuleen ongizatea errespetatzen dutelarik. Nik aldiz, gizonak eta emakumeak bereizten dituen dantza 125
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila egiteko erak ezberdintzea baino, generoak pogo-dantzari dagokionez esperientzia bereiziak sortzen dituela baieztatuko nuke. Horren adibide dugu pogoa punk eta hardcore eszenaren gizon gazteen arteko adiskidetasuna sendotzeko praktika bezala ulertua izatea, emakumeentzat arriskutsua izatera heldu daitekeen espazioa bezala aurkezten den bitartean. Elkarrizketatutako bost emakumeek zein bere esperientzia idatziz kontatu didaten gainontzeko hiru emakumeek pogo-dantza eta maskulinitate performatikoaren artean existitzen den harremanaren inguruan hitz egin didate. Hain zuzen ere, pogoak punk eta hardcore eszenan bizirik dirauen gizontasun modeliko eta estereotipatuaren erreprodukzioan paper garrantzitsua betetzen duela pentsa genezake. Harrotasunak, indarrak eta biolentziak pogo-dantza eta bere baitan gauzatzen diren praktikak gidatzen dituzten heinean, pit-ak heterosexualitatearekin harreman estua mantentzen duen maskulinitate eredu hegemonikoa besarkatzeko aukera eskaintzen die bertan parte hartzen duten gizonezkoei. Hala ere, pogo-dantzaren izaera dinamiko eta efimeroa kontuan izanik, gizon gazteek dantzaren bitartez gorpuzten duten maskulinitate eredu hegemonikoa ere babestu beharreko kondizioa bihurtzen da. Emakumeak pogo-espaziotik kanporatzea edota gizonen artean "pit-aren errege" bihurtzeko helburuak bultzaturik existitzen den norgehiagokak erakutsiko luke badirela pogoak ahalbidetzen dituen lokarri homosozialak babesteko bideak. Analisiaren emaitzak azterturik, pogoa euskal punk eta hardcore komunitatearen parte sentitzen diren emakumeentzat errepresio-gunea izatera heldu daitekeela ondoriozta genezake. Izan ere, elkarrizketatu askok lehen lerroetan kokatu eta pogo-dantzan parte hartzera animatuko liratekeela aitortu didate, baina askotan bere lekuan geratu eta entzule izatera mugatzen dira. Emakume batzuk gizonek dantza egiten duten moduan mugitzeko konfiantzarekin sentitzen ez direla diote, haien moduak imitatuz gero kritikatuak izango direnaren beldurrez. Ongi ez egitearen presioak eta pogo-espazioaren parte diren pertsonen kritikak jasotzearen mehatxuak pogo-dantzan parte hartzen duten emakumeen esperientzia mugatzen dutela erakusten digute, aurreiritziak eta pogo batek izan behar duena ongi gorpuztearen presioak ere diziplina-mekanismo moduan funtziona dezaketela aldarrikatuz. 126
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Elkarrizketatuen testigantzetan oinarrituz eta nire esperientzia propioa kontuan izanik, punk eta hardcore kontzertuetan parte hartzen duten emakumezkoek pogo-dantzan eman daitezkeen genero-diskriminazio eta agresioei aurre egiteko estrategiak garatzeaz gain, haien artean une baterako konplizitate aliantzak eratu ditzakete. Erresistentzia-praktika bezala definitu ditudan erraminta hauen artean estrategia ezberdinak identifikatu ditut; haien artean, ohiko pogo-espazioa abandonatzea eta dantzatoki berrien sorkuntza edota pogoan aurkitzen diren emakumeak entzungelan aurkitzen diren beste emakumeak parte hartzera animatu ditzakete. Musikariek ere paper garrantzitsua betetzen dute, oholtza ere emakumeen presentzia aldarrikatzeko gunea bilakatuz. Zentzu berean, pogoa ahalduntze-erreminta interesgarria izan daiteke punk eta hardcore espazioen parte diren emakumezkoentzat. Elkarrizketatuen bizipenak analizatuak, pogo-dantzak punk eta hardcore komunitatearen parte diren emakumeak harremantzeko bidea zabaldu dezake, eszenan partekatzen dituzten espazioek kolektibizatzeko aukera eskaintzen dielarik. Horrez gain, pogoak aukera performatibo anitzak eskaintzen dituela uste dut, punk eta hardcore espazioetan aurkitzen diren emakumezkoei genero ordenaren mugak nahasi eta lausotzeko aukera eskainiz. Hala ere, azken atal honen emaitzak ez dira nahikoak izan nire intuizioak baieztatzeko. Dena dela, Master Amaierako Lan honek barne hartu duen ikerketa-esparruaren mugak kontuan izanik, gai honen inguruan egin daitezkeen etorkizuneko ikerlanentzat bidea irekita uzten dut. Analisiaren ondorioak aurkezturik, ikerketa-prozesuaren inguruan hausnartzea gustatuko litzaidake. Honako lan honek nire baitan begiratzeko aukera eskaini dit, nire egunerokotasunaren parte dena akademiatik ikertzeak eskaini ditzakeen erraminta erreflexiboak baliatuz. Hala, ikerketa honek arlo pertsonala arlo sozialera eramatea ekarri du, nire esperientzia propiotik abiatuz euskal punk eta hardcore eszenari begiratzeko modu berriak eskaintzen dizkidala. Horrez gain, ikerketa honek punk eta hardcore kulturak sistemaren aurkako proposamen gisa aztertzeko aukera eskaini dit; hierarkia, pribilegioa eta zapalkuntza bezalako kontzeptuen dimentsioa mahaigaineratuz. Oholtzan gertatzen dena baino, publikoan begirada jartzeak Euskal Herriko punk eta hardcore eszenetara hurbiltzeko bide berriak zabaldu ditzake, pogo-dantzaren gainean existitzen diren lan akademikoen eskasiari erantzunez. 127
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila Hala, ikerketaren helburuak bete ditudala uste dut; (1) pogoa egiterakoan sortzen diren botere-dinamikak ikuspegi feminista batetik aztertu ditut; (2) Euskal Herriko punk eta hardcore komunitatearen parte diren emakumezkoek pogo-dantzarekiko dituzten esperientziak mahaigaineratu ditut; (3) pogo-dantza, espazioaren eta genero-harremanen erreprodukzioaren arteko loturak aztertu ditut; eta (4) pogo-dantzan parte hartzen duten emakumeek genero sistemak ezartzen dituen hierarkia eta botere-dinamiken aurrean garatutako erresistentziak, estrategiak eta aliantzak arakatu ditut. Pogo-dantzak punk eta hardcore eszenaren parte diren emakumezkoei eskaini diezaiekeen ahalduntza-espazioari begira, analisiak honako puntu hau garatzeko behar besteko informazioa eskaini ez didala aitortzea gustatuko litzaidake. Atsedenari behar besteko denbora eskaintzearen garrantziaz hitz egitea gustatuko litzaidake, tankera honetako ikerketa lan batek dakartzan exijentzia akademikoei erantzuteko behar pertsonalak asetu eta norberaren ongizate emozionalari tarte bat eskaintzea guztiz beharrezkoa dela ohartu bainaiz. Euskal punk eta hardcore errealitateak ikuspegi feminista batetik aztertzeak nire identitatearen parte sentitzen ditudan kategoriak inoiz ez bezala begiratzera behartu nau, bide hori egiteak eskatzen duen esfortzu emozionala kontuan hartzen badugu. Luzea eta korapiloz betea egon arren, ikerketa-prozesua maitatzen ikasi dut. Euskal punk eta hardcore eszenaren parte diren emakumezkoekin batera esperientziak partekatzeak kolektibizazio-prozesu baten parte sentiarazi nau. Hausnarketa eta auto-kritika ardatz, jakintzak banatu eta gure hizketaldiak gogoetara bideratzea zen nire asmoa, askotan kontzertu baten testuinguruan egiteko astirik eskaintzen ez dioguna. Hau guztia esanda, Idoia-ren hitzekin amaitzea gustatuko litzaidake, berak dantzak ere eszena egiten duela aitortzen baitu. Euskal Herriko punk eta hardcore errealitateak ikertzea eta pogo-dantzaren inguruko irakurketa kritiko batek euskal eszena parekide eta inklusibo baten sorkuntzan lagunduko duela uste dut. 128
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila 8. Eranskinak 8.1. Behaketa unitateak eta gidoia Zer behatu dut? Behaketa objektuaren inguruko oinarrizko informazioa: ● Zer/Nortzuk. ● Noiz. ● Non. ● Iraupena. ● Ikusi dudanaren deskribapen orokorra. Publikoaren nolakotasuna: ● Zenbat emakume eta zenbat gizon. ● Adina. ● Bestelako inpresioak (janzkera, sinboloak…). Espazioa: ● Nola kokatzen da publikoa? ● Nola hartzen dute espazioa gizonezkoek? ● Eta emakumezkoek? Taldeka? Banaka? Momentu konkretuetan? Gorputz-espresioa eta dantza: ● Nola mugitzen dira? Emakumezkoak nola mugitzen dira? Gizonezkoak? ● Ezberdintasunak ikus daitezke? Nire bizipena: ● Nola sentitu naiz? ● Zer-nolako giroa somatu dut? ● Parte hartzeko aukera izan dut? 135
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila 8.2. Elkarrizketa gidoia Sarrera: ● Nola aurkeztuko zenuke zure burua? ● Zer-nolako harremana duzu punkarekin edo hardcorearekin? Kontzertua: ● Zer motatako kontzertuetara joaten zara? Zer suposatzen du zuretzat kontzertuetara joateak? ● Ba al dago alderik kontzertuetara joaten den gizonezko eta emakumezkoen kopuruaren artean? Eta jarreran? ● Kontzertuetara joaten zarenean, bakarrik edo taldean joaten zara? Taldean bada, norekin joaten zara? ● Gogoratzen duzu joan zaren azken kontzertua? Nola sentitu zara joan zaren azken kontzertuan? Espazioa: ● Kontzertu batean, non kokatzen zara? Zergatik? ● Gizonezkoek eta emakumezkoek entzungelan espazio ezberdinak okupatzen dituztela uste duzu? Hala bada, non kokatu ohi dira gizonezkoak eta non kokatu ohi dira emakumezkoak? Zergatik uste duzu gertatzen dela hori? Pogo-dantza: ● Nola definituko zenuke pogo-dantza? Zer da zuretzat pogoa? ● Pogo-dantzan parte hartzen duzu? Bi bide: a) Pogoan parte hartzen duten emakumeak. b) Pogoan parte hartzen ez duten emakumeak. a) Pogoan parte hartzen duten emakumeak: ● Nola dantzatzen duzu pogoan? Mugimenduak, besteekin hartu-emana… ● Zer suposatzen du zuretzat pogoan dantza egiteak? Zer aportatzen dizu? 136
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila ● Nola sentitzen zara pogoan dantza egiterakoan? Esperientzia positiborik izan duzu? Azaldu dezakezu? Esperientzia negatiborik izan duzu? Azaldu dezakezu? Esperientzia negatibo horri aurre egiteko estrategiaren bat garatu al duzu? ● Pogo-espazioari dagokionez, non kokatzen zara? ● Pogo-espazioan parte hartzerakoan, bakarrik edo taldean egiten duzu? Taldean bada, norekin sartzen zara pogo-espaziora? ● Pogo-dantza amaitzerakoan, nola sentitzen zara? b) Pogoan parte hartzen ez duten emakumeak: ● Zergatik ez duzu pogoan parte hartzen? ● Inoiz pogo batean parte hartu duzu? Zein izan zen zure esperientzia? ● Zer suposatzen du zuretzat ikusten ari zaren kontzertu batean pogo bat eratzeak? Bloke finala: ● Parte hartzen duzun pogoetan gizonezkoek ere parte hartzen dute? Gizonezkoen eta emakumezkoen dantza egiteko moduen artean ezberdintasunak daudela uste duzu? Hala bada, zertan ezberdintzen diren azaldu dezakezu? (Gogoratu mugimenduetan eta espazioaren kudeaketan zentratu nahi dudala) ● Publiko moduan, generoari dagokionez pertsonen esperientzietan ezberdintasunak daudela uste duzu? Zergatik? ● Nola ikusten dituzu punk eta hardcore espazioak generoari dagokionez? Espazio horiek genero aldetik berdinzaleak direla uste duzu? Kontrara, ezparekideak direla uste duzu? Noiz dira parekideak eta noiz ez? Zeren arabera dira ezberdinak? + Zerbait gehitu nahi duzu? Gai edo punturen bat faltan bota duzu? 137
'¡Tía, pero qué haces! Estamos bailando pogo'. Dantza, espazioa eta generoaren inguruko hausnarketa bat Iune Ruiz Tagle, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 2022ko iraila 8.3. Irudiak Ikerlanean zehar aurkitzen diren irudi guztiak Peio Goienetxea berak utzitakoak dira. 1. argazkia: Revertt, B.H.C.K., Berrizko Hiltegixe Gaztetxea (Bizkaia, 2018), Peio Goienetxea. 2. argazkia: Holy Txala, Urban Rock Concept (Gasteiz, 2020ko otsaila), Peio Goienetxea. 3. argazkia: Can't Keep Us Down (Bartzelona, 2020ko urtarrila), Peio Goienetxea. 4. argazkia: Mainstrike, Can't Keep Us Down (Bartzelona, 2020ko urtarrila), Peio Goienetxea. 5. argazkia: Castigo, Zaldibarko Gaztetxea (Bizkaia, 2022ko otsaila), Peio Goienetxea. 6. argazkia: Revertt, Zaldibarko Gaztetxea (Bizkaia, 2022ko otsaila), Peio Goienetxea. 7. argazkia: Stronger Together, B.H.C.K., Berrizko Hiltegixe Gaztetxea (Bizkaia, 2018), Peio Goienetxea. 8. argazkia: Revertt, Zaldibarko Gaztetxea (Bizkaia, 2022ko otsaila), Peio Goienetxea. 9. argazkia: Stronger Together, B.H.C.K., Berrizko Hiltegixe Gaztetxea (Bizkaia, 2018), Peio Goienetxea. 10. argazkia: Aihotz, Gasteizko Gaztetxea (2022ko apirila), Peio Goienetxea. 138 | science |
addi-448bdb7cb75b | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58379 | Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia | Gutiérrez Goiria, Jorge ; Herrera Herrrera, Andrés Fernando ; Amiano Bonachea, María Iratxe ; Labaien Egiguren, Irati ; Malagón Zaldua, Eduardo; Martínez Martínez, Ignacio; Martínez Herrero, María José ; Villena Camarero, Unai | 2022-11 | Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 4 Irudien aurkibidea 1. irudia. GLO deszentralizatuaren fluxuak 2015ean eta 2019an
egotzitako kostuak eta herrialde emaileetan errefuxiatuei
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 6 Garapenerako nazioarteko lankidetza birplanteamendu betean dago parametro nagusiei dagokienez (helburuak, eragileak, tresnak…), arazo globalek zalantzan jartzen baitituzte lankidetza-sistema tradizionalaren oinarriak eta ikuspegia. 2030 Agenda, mugak dituen arren, anbizio handiko esparrua da lortu nahi diren helburuei dagokienez, eta aukera ematen du ingurumenean, gizartean eta ekonomian kutsu autosuntsitzailea duten dinamika globaletan aldaketak sustatzeko. Agenda horren helburuak handiak direnez, maila anitzeko ikuspegia izan behar dugu ezinbestean, eragile anitzekoa eta integrala, eta funtsezko faktore bihurtu behar dugu lankidetza. Hala ere, gaur egungo nazioarteko lankidetza-sistema ez da nahikoa eginkizun horretarako, eta alternatiba edo ikuspegi berriak behar dira arlo horretan aurrera egiteko. Modu apal baina gero eta handiagoan, lankidetza- eta elkartasun-harremanak horizontaltasun eta elkarrekikotasun handiagoz sustatzeko gai den praktika gisa planteatzen da garapenerako lankidetza deszentralizatua (GLD), hainbat eragile inplikatuz eta herritarrengandik hurbil dauden arazoei nahiz arazo sistemiko eta estrukturalei erantzunez, estatuz azpiko eremuetatik. Hala ere, badirudi praktika horiek askotan ez dutela beren potentziala aprobetxatzen, beren harremanen hedapenari dagokionez, edo beren gaitasun teknikoak partekatzeari dagokionez, eta sakon eraldatu den errealitate batek gainditutako eskemak erreproduzitzera mugatzen dira batzuetan. Horren harira, azterketa honen helburua da GLDren praktiketan nazioarteko ikuspegiarekin sakontzea, praktikan dituen ezaugarri nagusiak identifikatzeko eta dituen indarguneak eta potentzialtasunak aprobetxatu ahal izateko. Era berean, saiatu gara identifikatzen estatuko esparruek eredu bereiziak sortzen laguntzen duten eta praktika horiek nola lagun ditzaketen. Hala, kasu zehatzetan zentratuago dauden beste azterlan batzuk osatu nahi ditugu, ikuspegi orokorra eta konparatiboa emanez. Ikuspegi horrek, dituen mugekin jakina, giltzarri batzuk erakusten ditu praktika horietan aurrera egiteko. Horretarako, ikuspegi mistoa erabili dugu, kuantitatiboa eta kualitatiboa, hainbat iturri konbinatuta. Alde batetik, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGE) Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLB) datuak aztertu ditugu, 2019. urtekoak (pandemiaren balizko eragin desitxuratzailearen aurretik), haien sailkapen nagusiak barne. Datu horien interesak, homogeneizazioagatik ikuspegi konparatua eman arren, ez ditu ezkutatzen, ordea, fenomeno hori aztertzeko mugak. Garapenerako
2. Testuingurua: garapenerako lankidetza deszentralizatua 9 Garapenerako lankidetza deszentralizatuak ibilbide ondo finkatua du dagoeneko nazioarteko lankidetzan, eta lankidetza modu berrietarantz eboluzionatzen joan da. Horren harira, ezaugarri bereizgarriak ditu lankidetza-mota horrek, bere potentzialtasunekin eta bere mugekin. 2.1. Lankidetza deszentralizatuaren jatorria eta kontzeptua Garapenerako lankidetza: haren hasierako planteamendutik 2030 Agendara Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen garapenerako nazioarteko lankidetza. Munduko leku askotan gabezia ugari zeudela ikusi zen, kontraste handia sortzen zutenak herrialde garatuen edo industrializatuen egoerarekin konparatuta. Hori zela eta, nazioarteko lankidetza-sistema sortu zen, nazioarteko erakunde ugarik (Nazio Batuen agentziekin hasi eta ELGEren Garapenerako Laguntza Batzordearekin buka) eta agentzia nazionalek osatua. Hala, pobrezia bezalako arazoak konponduko zirela espero zen, eta, aldi berean, herrialde batzuen eta besteen arteko tartea murriztu egingo zela. Esparru horretan, Garapenerako Laguntza Ofizialak, transferentzia-sistema gisa, eginkizun nagusia zuen, eta egiturazko aldaketak sustatzeko katalizatzaile gisa balioko zuela uste zen. Jakina denez, denbora igaro ahala ikusi zen arazoak askoz era konplexuagoak eta globalagoak zirela, eta konpontzetik urrun zeudela mundu mailako gabeziak eta desberdintasunak. Lehenik eta behin, proposatutako ereduak ez zituen aintzat hartzen interdependentzia ekonomiko eta finantzario globalaren gako nagusiak. Nazioarteko merkataritza, zor-arazoak edo atzerriko inbertsio-prozesuak eta haien funtzionatzeko moduak eta asimetriak, funtsezko baldintzatzaileak ziren garapen-prozesuetan. Geroago, hainbat arazo globaletan sakondu zuten korronte neoliberalek, eta, adibidez, finantzaaldakortasuna gehitu zieten aurreko arazoei. Arazo horien guztien ondorioek nabarmen gainditzen dituzte planteatutakoa bezalako lankidetza-sistema batek izan zitzakeen eraginak. Bigarrenik, joan den mendeko 70eko hamarkadaren hasieran, jada planteatzen zen errenta handieneko herrialdeen eredua jasanezina zela ingurumenari dagokionez (Meadows et al., 1972), eta, beraz, ezin zela unibertsalizatu. Horrek, jakina, planteatutako garapen-eredua errotik zalantzan jartzera eramango zuen, eredu hori berrikusi beharra baitzegoen jasangarria izan zedin.
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 10 Hirugarrenik, hazkunde ekonomiko handia gertatzen ari zen lekuetan ere, ez ziren konpondu langabezia-, desberdintasun- edo pobrezia-arazoak, eta arazo horietan sakondu beharra zegoen. Gai horiek, eta generoaren berdintasunarekin, instituzionaltasunarekin, giza eskubideekin eta abarrekin lotutako beste batzuek, eztabaida konplexuagoak eragin dituzte garapenaren prozesuei eta baldintzatzaileei buruz, bai eta garapenaren kontzeptuaren (giza garapena, garapen jasangarria…) beraren hainbat proposamen ere, edo garapena bera zalantzan jarri ere egin da helburu gisa1. Ibilbide horretan guztian sakontzeko asmorik gabe (dokumentu honen helburua gainditzen baitu), garrantzitsua da 2030 Agendari erreparatzea, indarrean dagoen planteamendu gisa eta Nazio Batuen esparruan ia herrialde guztiek berretsitako planteamendu gisa. 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) nazioartean garapenaren arloan egindako proposamenik handinahiena izango da seguruenik, eta pobrezia, hezkuntza, osasuna, jasangarritasuna, desberdintasunak, segurtasuna... hartzen ditu bere baitan. Agenda hori ez da Milurtekoko Garapen Helburuen jarraipena, askoz ere apustu integralagoa baizik; izan ere, giza garapenaren eta garapen jasangarriaren agendak biltzen ditu, betidanik paraleloan ibili izan direnak, baina elkarrekintzarik gabe euren artean. Hala ere, arazoak ditu 2030 Agendaren proposamenak. Horien artean, honako hauek aipa daitezke: loteslea ez izatea eta inplementatzeko bitartekoen ahultasuna, helburuen artean erlaziorik ez izatea eta batzuetan talka ere egitea (adibidez, hazkundearen eta lan duinaren 8. GIHren eta ingurumen-orientazioko beste batzuen artean), edo egungo garapen-eredu nagusiaren elementu sistemikoak aldatzeko behar den sakontasunik eza. Horrek guztiak ziurgabetasuna sortzen du Agenda horrek egiaz duen eraldatzeko gaitasunari eta bideragarritasunari dagokienez. Hala eta guztiz ere, ekintza globalerako dei gisa erabil daiteke Agenda hori, orain arte indarrean egon denaz bestelako ikuspegiarekin. Azterlan honi dagokionez, garrantzitsua da nabarmentzea, lehenik eta behin, 2030 Agendak eta GIHek mota guztietako herrialdeei eragiten dietela, horrela herrialde garatuen/garatu gabeen dikotomia hautsiz. 1 Unceta et al. (2021) egileek errepaso sakona egiten dute garapen eta lankidetza arloetako bilakaera horren inguruan.
2. Testuingurua: garapenerako lankidetza deszentralizatua 11 Bestalde, argi dago GIHek nazioarteko lankidetzaren ekintza-eremua zabaltzea eskatzen dutela, hainbat arazo globali aurre egiteko (adibidez, klimaren aldeko ekintza edo bestelakoak). Garapenerako Laguntza Ofizialaren jarduerak alde batera utzi gabe, bistan da ez hori ez nazioarteko egungo lankidetza-sistema ez direla aski planteatutako erronkei erantzuteko. Garapen iraunkorrerako politiken koherentzia sustatzeko beharra iradokitzen da hemen, politikak, oro har, bideratzeko tresna gisa. Tokian tokikoaren protagonismoa ere garrantzitsua da, aurreko proposamenekin alderatuz gero. Hiri eta komunitate jasangarriei buruzko 11. GIH sartzeak berak adierazten du espazio horiei ematen zaien garrantzia. Horri dagokionez, maila anitzekoa da 2030 Agenda, eta nazioarteko lankidetzaren esparruan eremu, eragile eta helburu berriak txertatzeko beharra azpimarratzen du. Lankidetza deszentralizatua garapenerako lankidetzaren esparruan Garapenerako nazioarteko lankidetza estatu-esparruetan oinarritu izan da tradizionalki. Hala ere, eta nazioarteko beste gune batzuetan gertatu den bezala, eskualdeetako, hirietako eta estatuz azpiko beste gune batzuetako gobernuen eskuhartzeak gero eta garrantzitsuagoak izan dira azken hamarkadetan. Garrantzi handiagoa izate horren arrazoiak dira hiriek gero eta pisu handiagoa izatea biztanleriari eta ekonomiari dagokienez, hainbat lekutan izaten ari diren deszentralizazio politiko eta administratiboko prozesuak (zenbait zerbitzu gertutik kudeatu beharra dakarte horiek), edo eragile horietako batzuek nazioarteko sareetan duten elkartzeko gaitasuna bera (Galante et al., 2020). GLDren kasuan, oso eginkizun eskasa izan du duela gutxi arte, baina gero eta garrantzi handiagoa hartu du hainbat eragilek eta nazioarteko agendaren eztabaida-esparruek gero eta gehiago hartzen dutelako aintzat. Zehazki, Laguntzaren Eraginkortasun Agendaren esparruan hasieran erresistentziak izan baziren ere, Accra (2008) eta Busan (2011) bezalako foroetan, Aliantza Global berriaren gisako planteamenduek eragile eta dinamika berriei ateak ireki zizkieten nazioarteko lankidetzan. Esparru horretan, GLDk esparru bat izango luke jarduera horiek maila anitzeko eta eragile anitzeko ikuspegietatik jorratzeko, modu inklusiboagoan betiere. Horri izugarri lagundu zion gero eta adierazpen eta posizionamendu gehiago artikulatzeak, batez ere Nazio Batuen, Europar Batasunaren (EB) eta ELGEren esparruan, non tokiko eta eskualdeko eragileak gero eta eragile garrantzitsuagotzat hartzen hasi baitziren. Oraindik gutxiago badira ere, estatuz azpiko erakundeak gero eta presentzia handiagoa dute lankidetza-eragile gisa. Lankidetza hori dituen finantza-baliabideengatik
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 12 bakarrik dimentsionatu behar ez bada ere, ELGEren azterketek (2018, 2019) erakutsi dute pixkanaka-pixkanaka handitzen ari dela estatuz azpiko eragileek emandako Garapenerako Laguntza Ofiziala: 2005ean 1.700 milioi dolar ziren, 2015ean 1.900 dolar, eta 2017an, berriz, 2.300 dolar. Horren harira, ikerketa honetan bildutako datuek berretsi egin dute joera hori, 2019an 2.645 milioi gehiago izan baitziren. Oso zifra apalak dira guztizko Garapenerako Laguntza Ofizialaren esparruan, baina, nolanahi ere, goranzko joera erakutsi dute, ziur aski gutxietsita egongo bada ere (15 herrialdek bakarrik eman zuten praktika horien berri 2019an). Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren kontzeptua eta mugaketa Lehenik eta behin, esan behar da ez dagoela GLDren definizio bakar eta eskuarki onarturik. Hasteko, askotarikoa da "estatuz azpikoaren" osaera bera. Lehen mailan eskualdeak edo antzekoak egon ohi dira (estatu federatuak, autonomia-erkidegoak, kantoiak), ñabardurekin beren autonomiari eta eskumenei dagokienez, estatuek zehaztuak. Horri esparru probintziala gehitu ohi zaio, ezaugarri desberdinekin hura ere. Hirugarren mailan udal-maila dugu, agian homologagarriena hainbat tokitan (Labaien, 2014; Unceta et al., 2013). Horri beste kasu berezi batzuk gehitu beharko litzaizkioke administrazio-ingurune bakoitzean. Administrazio-mugaketaz haratago, ELGEren azterlan berri batek (2018) termino horren definizio desberdinak jaso zituen 7 herrialdetan eta EBren esparruan, eta ñabardura batzuk erakusten ditu. Kasu batzuetan, jatorria estatuz azpiko erakundeetan duten Garapenerako Laguntza Ofizialaren funtsen transferentzian jartzen da arreta, Lankidetza ofizial deszentralizatua edo Laguntza ofizial deszentralizatua dei genezakeen horretan. Ikuspegi horien barruan, batzuek praktika horien berezko gisa adierazten dute erakunde bazkideak erakunde publikoak ere izatea (horrek kanpoan utziko lituzke beste eragile batzuk barne hartzen dituzten praktika asko). Beste kasu batzuetan, kontzeptua zabaldu egiten da, eta garrantzi txikiagoa ematen zaio finantza-arloari, eta hirien eta eskualdeen arteko elkartruke-, elkartze- edo senidetze-harremanak barne hartzen dituzten jarduerak hartzen dira aintzat. Hala, garapenerako lankidetzaren eta GLOren arteko identifikazio txikiagoan egin nahi da aurrera. ELGEko herrialdeetan jatorria duten funtsen transferentziei buruzkoa da azken hori. Transferentziak bi aldetatik edo alde anitzetatik bideratzen dira, eta duela hamarkada batzuetatik oso ezaugarri zehatzak dituzte GLBren esparruan. GLOren
2. Testuingurua: garapenerako lankidetza deszentralizatua 13 eta garapenerako lankidetzaren (kontzeptu zabalagoa) arteko bereizketa garrantzitsua da, batez ere, ikusi dugun moduan, lantzen diren arazo globalak ez daudenean beti transferentziekin lotuta. GLDren kasuan (edo Hegoalde-Hegoalde Lankidetzaren kasuan) are zentzu handiagoa du bereizketa horrek, hartan funtsen transferentzia ez baita funtsezko ezaugarrietako bat. Beste hurbilketa batzuek hainbat eragileren parte-hartzea azpimarratzen dute, ofizialak ez direnak barne, hala nola GGKEak. EBren kasuan, adibidez, lankidetza mota hori jasota dago Lomeko IV. Konbentziotik (1989-90), eta tresna berritzat hartu beharrean, tradizionalaren osagarritzat jotzen da, gizarte zibilaren eta beste eragile batzuen zeregina azpimarratuz. Egia esan, argi dago praktika horien interesa ez dela hainbeste finantzatzailea nor den (bere funtsekin eskema tradizionalak erreplikatzera mugatu bailiteke), baizik eta lankidetza-mota horrek eman dezakeen ikuspegi bereizgarria nabarmentzea. Praktikan, jarduera horiek eboluzionatzen joan dira, hirien edo eskualdeen arteko senidetzeetan edo lankidetzetan oinarritutako jatorrietatik gero eta harreman-modu instituzionalizatuagoetara, haien arteko GLO barne. Horregatik, eta azterlan honen ondorioetarako, ikuspegi zabala erabili dugu lankidetza-ikuspegi horrekin egindako jarduerak biltzen dituena. Estatuz azpiko erakundeetatik eta haiek emandako funtsetatik abiatuta, fokua zabaltzen saiatu gara, eta horrek esan nahi du funtsezko eragileei (GGKEei, esaterako) edo proposatzen diren harreman-moduei eta tresnei eman behar zaiela arreta. Ikusiko den bezala, batzuetan zaila da funts ofizialetan oinarritutako azterketatik urruntzea, haiek baitira datu eskuragarrienak eta konparagarrienak (nahiz eta mugak izan). 2.2. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak Jarraian, garapenerako lankidetza deszentralizatuari tradizioz aitortu zaizkion potentzialtasun nagusiak aipatuko ditugu: 1. Maila anitzeko ikuspegia: maiz aipatzen da nazioarteko, nazioko, eskualdeko eta tokiko esparruak uztartuko dituen lanketaren beharra, erronka globalei erantzuteko modu gisa. Lankidetza deszentralizatua tresna baliagarria izan daiteke norabide horretan. 2. Eragile anitzeko ikuspegi parte-hartzailea: lankidetza horren kasuan, inklusiboa izateko erraztasuna nabarmentzen da, era guztietako erakunde
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 14 publiko eta pribatuen arteko topaketak sortuz. Horri gehitu behar zaio gizarte zibilaren, GGKEen, migratzaileen komunitatearen, hezkuntza-sektorearen eta sektore pribatuko beste talde batzuen parte-hartzea bultzatzeko gaitasuna. 3. Baldintzatzaile txikiagoak: kasu guztietan gertatzen ez bada ere, baldintzatzaile diplomatiko, politiko edo geoestrategiko txikiagoekin lan egiteko aukera nabarmentzen da, lankidetza tradizionalarekin alderatuz gero. Horren harira, garapenerako politiken koherentzian aurrera egiteko aukera zabaltzen da, era guztietako politiketan ikuspegi zabalagoak txertatuz. 4. Horizontaltasuna: lankidetza mota horrek lotura horizontalagoa eragin dezake, elkarrekikotasunari dagokionez. Horrek aukera ematen du emaile-hartzaile ikuspegi tradizionalaren aldaketan aurrera egiteko, garapenerako lankidetzan oraindik ere oso presente baitago (Unceta et al., 2011, Labaien, 2014). 5. Gaitasun teknikoak eta giza gaitasunak: lurraldean dauden gaitasun teknikoak eta giza gaitasunak aprobetxa litezke. Hori bereziki garrantzitsua da maila honetan ezagutza handiagoa dagoelako herritarrengandik hurbil dauden gaiei buruz, tokiko garapen-estrategiei lotuta baitaude. Horren harira, hirigintzako eta udal-kudeaketako gaiak aurki ditzakegu, edo eskumen deszentralizatuekin zerikusia duten beste batzuk. Era berean, hiriek eta eskualdeek hezkuntza, garraioa edo etxebizitza bezalako gaiei aurre egiteko duten esperientzia azpimarratu behar da (ELGE, 2019). 6. Deszentralizazio-prozesuak: aurreko puntuari dagokionez, estatuz azpiko erakundeak baliagarriak izan daitezke deszentralizazio-prozesuetan duten esperientzia helburuko herrialdeekin partekatzean, haien prozesuei, mekanismoei eta arazoen konponbideari dagokienez (Martínez eta Sanahuja, 2012). 7. Herritartasun globalerako hezkuntza2: herritarrengandik hurbilago dagoenez, eta, agian, estatuz azpiko administrazio batzuek hezkuntzaren arloan dituzten erantzukizunengatik eta eskumenengatik ere bai, lankidetzamota horrek rol protagonista izan dezake arlo horretan (Unceta et al., 2011). 2 Ikusiko dugunez, GLBk tresna gisa (H01: gizarte sentsibilizazioa garapenaren gaiari buruz) eta jarduera-sektore gisa (99820: sentsibilizazioa garapenarekin lotutako arazoei buruz) kokatzen ditu horrelako jarduerak. Kasu horietako aipamen testuala baino gehiago, herritartasun globalerako hezkuntza terminoa erabiliko dugu, oro har, praktika horiek aipatzeko. Hori ohiko izena da nazioarte-mailan (adibidez, CONCORD, Europako GGKEen konfederazioa), nahiz eta jarduera horiek ikuspegi eta izen desberdinak izan.
2. Testuingurua: garapenerako lankidetza deszentralizatua 15 Logikoa denez, zerrendak biltzen dituen ezaugarriak, edo aukerak, ez dira beti lankidetza deszentralizatuko jardueretan agertzen. Hain zuzen ere, gai hori da (praktikak potentzialtasunei erantzuten ote dien, edo nola egin lezakeen) azterlan honen motibazioetako bat. Alde horretatik, ohikoa da diskurtsoaren eta praktikaren artean jauzi handi bat aurkitzea. Arrakala hori saihestezina da, baina GLDren kasuan, askotan, duen izaeratik etorritako potentzialtasunekin (interesik eza, horizontaltasuna...) oso lotuta dagoen diskurtsoa eredu oso bertikal batekin konbinatzen da, lankidetza tradizionalaren elementu asko erreplikatzen dituena. 2.3. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren mugak Dituen potentzialtasunekin batera, zenbait muga eta arazo antzeman ohi dira lankidetza mota horretan, bere eskala edo gaitasunekin lotutakoez gain. Kritika orokorrak egitea zaila bada ere (eredu desberdinak zehaztu gabe), praktika eta dokumentu desberdinetan identifikatutako zenbait arazo edo arrisku azalduko ditugu jarraian: 1. Balizko zatiketa eta deskoordinazioa: egia esan, ez da GLDren arazo esklusiboa, baina koordinazio-arazoak arrisku potentzial gisa identifikatzen dira, eskala txikiko jarduera kopurua eta inplikatutako eragile ugariak kontuan hartuta. Kanpo-politikako erantzukizunak partekatzen dituzten hainbat erakunderen parte-hartzea, eta dituzten helburuei eta lan-ildoei dagokienez dauden aldeak aipatu dira arazo posible gisa, adibidez, Kanadan (Campbell eta Hatcher, 2004). 2. Funtsak bideratzea: kasuistika askotarikoa bada ere, eragile ugarik parte hartuz gero, proposamen berritzaileak egin daitezke, baina baita nahi ez diren ondorioak sortu ere. Batzuetan zurruntasun edo burokrazia moduan agertzen da hori, nahiz eta hori ez izan lankidetza-mota horren arazo esklusiboa. Dirulaguntzen deialdien kasuan, adibidez, prozesu horiek positiboak izan daitezke gizarte zibileko erakundeak sartzeko eta funtsen esleipena eta gardentasuna hobetzeko. Hala ere, disfuntzioak ere eragin ditzakete, hala nola funtsak erakartzeko gehiegizko lehia, eta horrek zaildu egiten du eragileen arteko lankidetza. Era berean, konplexutasun handia ekar dezake kudeaketan, bai eta gizarte zibileko beste erakunde mota batzuek edo administrazioak berak izan dezaketen parte-hartzea mugatu ere (Unceta et al., 2011; Martínez eta Sanahuja, 2012). 3. Jarraipena eta ebaluazioa: askotan aipatzen da zaila dela praktika horiei buruzko informazio nahikoa eta egokia biltzea, eta horrek zaildu egiten
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 16 du jarraipena eta ebaluazioa egitea, bai eta ikastea ere. GLOren sistema tradizionalari dagokionez, gutxietsita egoten jarraitzen dute (ELGE, 2019), eta, kasu askotan, ekimen txikiak dira, kontabilizatzen ez direnak, nahiz eta tokiko mailan prozesu interesgarriak sor ditzaketen. Egiaztapen horretatik haratago, praktika horietan funtsen transferentzia ez da beste kasu batzuetan bezain garrantzitsua, eta, horrenbestez, beharrezkoa da beste jarraipen mota bat egitea. Alde horretatik, oraindik ez dago erregistratzeko proposamen alternatiborik, praktika egokiak identifikatzeko eta esperientziak errepikatzeko aukera emango lukeena. Hala ere, gero eta sare eta elkarte gehiagok biltzen dituzte horrelako praktikak, lankidetzaren ikuspegi zabal batetik (CGLU: Ciudades y Gobiernos Locales Unidos, Platforma: hirien eta eskualdeen europar koalizioa, Lankidetza Deszentralizatuaren Behatokia…). Potentzialtasunen kasuan bezala, muga horiek modu desberdinean emango dira kasuen eta praktika zehatzen arabera. Zenbait lekutan, adibidez, koordinaziometodoak ezarri dira, edo gardentasun- eta jarraipen-tresna egokiak garatu dira arazo horiek murrizteko. Beste batzuetan, berriz, eragile gutxiago inplikatzen dituzte ekintzek, eta horrek ere lana errazten du. 2.4. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren gaur egungo garrantzia Fenomeno berria ez bada ere, badirudi GLD espazioa eta onarpena irabazten ari dela garapenerako lankidetza-jardueren esparruan. Horrek esan nahi du, halaber, sektorean aintzat hartzen ari dela eta pixkanaka instituzionalizatzen eta garrantzia hartzen ari dela, eta hori oso nabarmena da Espainiaren kasuan. Aipatutako testuinguruak berak, 2030 Agendak eta nazioarteko lankidetza-sistema birplanteatzeko beharrak, praktika alternatibo horien aukerak aztertzen laguntzen duela dirudi. Gero eta garrantzi handiago horren erakusgarri dira interes akademikoa bera eta hainbat erakunderen interesa, lankidetza deszentralizatuaren inguruko plataformak eta azterlanak bultzatzen ari baitira azken aldi honetan (Platforma, 2012; Fernández de Losada et al., 2013; ELGE, 2018, 2019).
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 18 3 GLOren fluxuen kontabilizazioari dagokionez, hobekuntza bat gertatu da duela gutxi, eta hobekuntza horrek laguntza-funts itzulgarriei (emakida-baldintzetan dagoen zorra) eragiten die bereziki, dohaintza baliokidean neurtuak (grant equivalent). GLDren kasuan, oso mugatua da aldaketa horren eragina, baina, nolanahi ere, metrika berri horri jarraituko diogu. Esan beharra dago, halaber, analisirako garrantzi txikia duten arren, GLBkoak ez diren herrialde batzuk ere hartzen dituztela datuek (Arabiar Emirerri Batuak, esate baterako). dute azken urte hauetan, lehen aipatu bezala. 1. irudian praktika horien berri eman zuten herrialdeak ageri dira, bai eta 2015ean eta 2019an jasotako balioak ere, zeinetan 2.645 milioi dolarrera iritsi baitziren, ordainketa garbiak grant equivalent metrika berriaren arabera neurtuta 3. Laburbilduz, lehen hurbilketa batean ikusten dugu funtsak handitzeko joera dagoela (nahiz eta ez den kasu guztietan gertatzen), eta litekeena da, halaber, zenbait herrialdetan horren inguruko txostenik ez izatea, informaziorik ez dagoelako.
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 20 Aztertutako bibliografiatik eta GLBtik jasotako datuetatik abiatuta, funtsezko zenbait kontu aurkeztuko ditugu jarraian, lankidetza-mota horren praktikak hobeto ezagutzeko eta eztabaida edo ekintza-ildo berriak planteatzeko baliagarriak izan daitezkeenak. 3.1. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren egokitasuna GLDri buruzko eztabaida, batez ere GLD hori bere eragileetatik kanpo sortu denean, maizegi zehaztu izan da agregazio ikuspegitik begiratuta lankidetza-sistema ofizialari dagokionez. Hau da, batez ere gobernu zentralek bultzatutako nazioarteko lankidetza-prozesuei lankidetza horrek zer balio erantsi ematen zien aztertu da. Dimentsio kuantitatiboan ere jarri du arreta, tokiko eta eskualdeko gobernuek mobilizatutako GLOz kezkatuta. Bi hurbilketa horiek beharrezkoak badira ere, lankidetza deszentralizatuari buruzko eztabaidak ikuspegi horretan oinarritzeak ez zuen uzten lankidetza horrek egiaz egindako ekarpenaren balorazio zabalagoa eta errealitagoa egiten, nolabait, dituen ezaugarrietara egokitua. Belo horren presentziak desitxuratu egin du, inolaz ere, GLDk arazo globalei erantzuteko eta munduko pertsona guztientzako bizitzaren jasangarritasuna bermatuko duen bizikidetza-esparru globala artikulatzeko egiten dituen ekarpen nagusiak zein diren eta zein izan daitezkeen jakiteko ikuspegia. Hain zuzen, ikuspegi hori egokiagoa da lankidetza deszentralizatuaren egokitasuna baloratzeko orduan, erronka kolektiboak, nazioz gaindikoak eta elkarren mendekoak dituen mundu honetan, horiek ekintza kolektiboa eskatzen baitute. Hala, bada, maila anitzeko eragileak artikulatzeko beharra gero eta handiagoa den testuinguru batean sortu da GLD. Testuinguru horretan, gai globalen aurrean erantzukizuna partekatua, baina bereizia, izan dadin, aurrerapausoa egin behar du gizarte global osoak, bai eta tokiko eta eskualdeetako gobernuek ere. Tokiko eta eskualdeko gobernu horientzat GLD tresna guztiz egokia da arazo globalei eman beharreko erantzun asko bideratzeko. Duen izaerak, gainera, ezaugarri desberdinetatik abiatuta lan egiteko aukera ematen die; izan ere, egokitasun handiko lankidetza da, eta balio bereizgarria emateko potentzialtasun handia du, beste eragile batzuek ez dutena. Beste logika horizontalago batzuetatik eta elkarrekikotasun handiagotik lan egiteko aukeraz ari gara hain zuzen ere, gobernu zentralek eta erakunde aldeaniztunek bultzatutako Iparra-Hegoa lankidetza tradizionalaren aldean.
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 21 GLDren egokitasunari buruz hitz egiterakoan, esan behar da tokiko eta eskualdeko eragileek, lurraldearekin lotura handiagoa dutela. Gainera, esperientzia zabala dute nazioarteko lankidetza-prozesuetan giltzarri diren hainbat gaitan, hala nola, tokiko garapenean, erakundeen arteko laguntzan eta ikaskuntzan, gizarte zibileko erakundeei laguntzean edo lurraldeari lotutako politika publikoen kudeaketan, elementu batzuk bakarrik aipatzearren. Nabarmendu beharra dago, halaber, GLDk duen eginkizuna nazioarteko lankidetzasistema demokratizatzeko beharraren aurrean; izan ere, sistema horren izaera eta instituzionaltasuna boterea Ipar Globaleko herrialdeetan biltzen duten joera batzuen ondorio dira, eta, gainera, ikuspegi estatozentrikotik begiratuta. GLDk boterea demokratikoki zabaltzeko eta banatzeko zeregina izango du nazioarteko lankidetzasisteman, askotariko eragileak sartuta, ikuspegi desberdinekin eta nazioarteko lankidetza ulertzeko eta praktikan jartzeko modu desberdinekin. Lankidetza horrek erakutsi du gizarteen eta lurraldeen artean lotura solidarioak daudela tradizioz. Komeni da kontu hori ez ahaztea gaur egungo testuinguru kritikoan, krisi sistemikoa ezaugarri duen egoera honetan (Covid-19ak eragindako pandemia eta Ukrainako gerraren ondorioak azken adierazpenak); izan ere, tentsio handia ikusten dugu nazioarteko lankidetzaren joera sekuritario eta ekonomizistarantz, eta, seguru asko, horrek markatuko du agenda hurrengo urteetan. 3.2. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren garrantzi kuantitatibo mugatua Adierazi dugun bezala, GLOren zenbatekoa ez da analisiaren erdigunetzat hartu behar GLDren kasuan. Lehenik eta behin, haren garrantzi kuantitatiboa txikia da GLO globalaren esparruan. Gainera, duen izaeragatik, badirudi lankidetza horren interesa gehiago oinarritzen dela harremanak, parte-hartzea eta trukeak sortzean, edo aldaketa-prozesuak bultzatzean, eta hori askotan ez da zuzenean islatzen kudeatutako zenbatekoetan. Nolanahi ere, lankidetza horren ibilbidea, irismena eta konparatzeko aukerak kontuan hartuta, interesgarria da maila globalean eskuragarri dauden GLOren datuak behatzea. Horrela, fenomenoa dimentsionatu dezakegu, eta ezaugarri orokor batzuk azter ditzakegu.
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 22 GLO deszentralizatuak nazioartean izan duen bilakaera aztertzeko, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGE) Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLB) Creditor Reporting System (CRS)4, datu-basera jo dugu. Datu base hau munduko iturri nagusia da arlo horretan, eta aukera ematen du herrialdeen eta haien erakunde deszentralizatuen artean konparazioak egiteko, irizpide homogeneoak erabiltzen baititu GLO ekimenen arabera erregistratzeko eta sailkatzeko5. CRS datu-basetik GLO deszentralizatuaren fluxuak ateratzeko, GLBk herrialde bakoitzaren barruan egindako eskualdeko eta tokiko erakundeen kodifikaziora jo dugu (eranskinean ageri dira kodifikazio horren xehetasunak). Lehen ikusitako hazkunde-joeratik haratago (1. irudia), esan behar da globalki hartutako GLOren gutxieneko zati bat direla funts horiek, hau da, 2019an guztizko GLOren % 1,75 eta aldebiko GLOren % 2,436. GLO deszentralizatua ematen duten herrialdeak bakarrik hartzen baditugu kontuan, ehuneko horiek guztizkoaren % 2,71ra eta aldebiko GLOren % 3,87ra igotzen dira (ikus 1. taula). Guztizko zenbatekoei dagokienez, Alemania nabarmentzen da argi eta garbi, guztizkoaren % 58 inguru hartzen baitzuen 2019an. Geroago ikusiko dugun bezala, herrialde horretara ikastera joaten diren atzerritarrentzako bekek eta egotzitako kostuek osatzen dituzte batez ere funts horiek. Espainia, Kanada, Frantzia eta Belgika dira hurrengo herrialdeak, eta, Alemaniarekin batera, mota horretako GLO funts guztien % 93 hartzen dute. Guztira, lankidetza-mota horren berri ematen duten 15 herrialde zeuden zerrendan 2019an (guztira 30 kide ditu GLBk). 4 Testuan aipatzen den informazioa errazago eskuratzeko, kasu honetan eta beste batzuetan, aipatutako datu-baseetara, atarietara eta helbideetara askatasunez iristeko moduko estekak daude dokumentu digitaleko testuan txertatuta, bibliografiaren ondoren ere zerrendatuta daudenak. Kasu horietan guztietan, estekek behar bezala funtzionatzen zuten 2022ko irailean. 5 CRS datu-baseak desberdintasunak ditu DAC 1 izeneko laguntza-fluxuen datu-basearekin, bigarren honek aukera ematen baitu herrialde bakoitzaren GLOren zifra ofiziala eta BPGrekiko duen ehunekoa lortzeko. Hala ere, Perezek dioen bezala (2018), CRS eta DAC 1 datubaseen arteko desberdintasun horiek pixkanaka gutxituz joan dira azken urteotan. 6 ELGEren (DAC1) datuen arabera, 2019an guztizko GLO 151.499 milioi dolarrekoa izan zen; horietatik 108.752 milioi dolar (grant equivalent) aldebiko GLO izan zen, eta gainerakoa alde anitzeko GLO.
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 24 Hala, Alemanian, estatu federatuak eta udalerriak dira eragile nagusiak, tradizio luzea eta ikuspegi propioa baitute Hego globaleko eragileekin lankidetza-harremanak izateko garaian (Fernández de Losada et al., 2013). Eragile publikoez gain, gizarte zibileko erakundeek eta fundazioek osatzen dute Alemaniako garapenerako lankidetzaren eragile-sorta zabala, GGKEak (horien artean, eliza katolikoari eta protestanteari lotutako bi erakunde handi bana) eta fundazio politikoak barne hartuta (ELGE, 2021). Kasu honetan nabarmentzekoa da unibertsitateen eginkizuna, GLBren irizpideen arabera GLO gisa jasotzen diren funtsen % 97 bideratzen baitute. Espainian, lidergoa dute autonomia-erkidegoek finantzatzaile gisa (baina alde handiak daude haien artean). Nabarmentzekoak dira, halaber, aldundien edo hirien ekarpenak edo unibertsitateen ekarpen kualitatiboak. Bestalde, GGKEak dira funtsak bideratzeko bide nagusia, baina administrazioek berek, unibertsitateek edo bestelako erakundeek ere parte hartzen dute kanalizazioan eta exekuzioan. Belgika, oso gobernu deszentralizatua baitu, lankidetza deszentralizatuari laguntzeko sistema mistoaren adibidea da, inolaz ere. Alde batetik, lankidetza-mota hori babesten duen programa federala du, gobernuaren lehentasunen eta estrategiaren arabera. Bestalde, eskuarki malguagoak diren eskualde-programak ditu, lurraldearen espezifikotasuna aprobetxatzen dutenak herrialde eta gai jakin batzuekiko lotura historikoei jarraituz (Fernández de Losada et al., 2013). Ikusiko dugunez, askotariko eragileetan oinarritzen da bere jarduerak egiteko. Kanadaren kasuan, "nazioarteko udal-lankidetza" esamoldearekin izendatzen da lurralde-erakundeek garatutako nazioarteko lankidetza, eta Kanadako Udalerrien Federazioa (Fédération Canadienne des Municipalités, FCM) da solaskide nagusia udal-lankidetzarekin zerikusia duen guztian. Federazio horren helburua atzerriko herrialdeetako udal-gobernuei beren herritarren bizi kalitatea mantentzeko eta hobetzeko gaitasuna indartzen laguntzea da. FCM federazioan hiri handiek, herri txikiek eta landa-komunitateek hartzen dute parte, bai eta biztanleen % 90 baino gehiago ordezkatzen duten udalerrietako 20 probintzia- eta lurralde-elkartek ere7. Hala ere, administrazio publiko deszentralizatutik haratago doa GLDri buruz duten ikuspegia, eta nazioarteko elkartasuneko erakundeetara eta elkarteetara zabaltzen da. Dali et al. (2019) egileek dioten bezala, toki espazio horietatik sustatzen den GLDk elkarrekikotasun logika batetik abiatuta ireki nahi du lankidetza. Frantziak, berriz, GLDri egiten zaizkion ekarpenak islatzean, bereizi egiten ditu eskualdeak (14 ziren 2019an), departamentuak (56 ziren 2019an), elkarte 7 Haren webgunetik, www.fcm.ca jasotako informazioa (2022ko iraila).
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 25 interkomunalak eta metropolitanoak (110 ziren 2019an) eta udalak edo udalerriak (860), eta azken horiek 100.000 biztanle baino gehiagokoen eta gutxiagokoen artean bereizten ditu. Datu horiek adierazi dituzten lurralde-kolektibitateen kopuruak gora egin du azken urteotan, bereziki 2018 eta 2019 bitartean (470 izatetik 1.040 izatera pasa da). GKEek presentzia handia dute jarduera horietan. GLO deszentralizatuaren funtsak mundu mailan bideratzen dituzten eragileen sailkapenari dagokionez, 2. taulak haien banakapena erakusten du GLBren datuen arabera. Kontuan hartu behar da, GLOren datuak direnez, hor ez direla sartu GGKEek kudeatutako funts pribatuak (Espainiakoa bezalako kasuetan, Garapenerako Erakundeen Koordinakundeko erakundeek funts pribatuak kudeatzen dituzte funts publikoen antzeko zenbatekoekin, eta azken horiek bakarrik kontabilizatzen dira GLO gisa). 2. taulan ikus daitekeenez, funtsen % 95 inguru hiru aukera nagusiren bidez bideratzen dira: unibertsitateak, GKEak (batez ere herrialde emailekoak) eta erakunde publikoak (horiek ere herrialde emailekoak). Gainerako funtsetan, ikusten da nazioarteko erakundeen bidez bideratzen dela proportzio txiki bat (% 1,57), eta horixe da lankidetza-mota hori lankidetza tradizionaletik bereizten duen ezaugarri bat. Bestalde, ez da batere ohikoa sektore pribatuaren (% 0,13) edo Aliantza Publiko-Pribatuen (% 0,08) bidez bideratzea, edo ez zaio GLO sistemari jakinarazten. Azkenik, deigarria da 93,61 milioi dolarreko zenbatekoa egotea "Beste batzuk" atalean, eta horrek kontabilizazio- edo esleipen-arazo bat islatzen du, bereziki Espainiaren kasuan (93,61 milioi horietatik 85); izan ere, era askotako kasuak biltzen ditu hor, besteak beste, gizarte zibileko erakundeak, lankidetza-funtsak, erakundeak eta abar.
Guztira 2.645,49 % 100,00 Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). * Letra lodiz idatzitako lerroek multzokatutako agente nagusiak jasotzen dituzte, letra lodiz nabarmendu gabeko kopuruak talde horietako kasu zehatz batzuk adierazten dituzte. Unibertsitateen kasuaz haratago, honako hauek dira kasu gehienetan eragile bideratzaile nagusiak: 1) GKEak (funtsen % 17,78); herrialde emaileko GKEak nagusi dira argi eta garbi nazioartekoen edo herrialde hartzailekoen aurretik.
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 27 2) Erakunde publikoak (funtsen % 17,75), batez ere herrialde emailekoak, eredu desberdinak ikusten badira ere. Alemanian edo Kanadan herrialde emaileko maila desberdineko gobernuak eta agentziak dira ia denak; Espainian eta Belgikan, berriz, herrialde bazkideetako erakundeen partaidetza erakunde publikoek bideratutako funtsen % 17-18 da. Frantzian, banaketa zuzenagoa da Frantziako erakunde publikoen eta herrialde bazkideen artean (% 53-47). 2. irudian ikus dezakegun bezala, datu agregatuek ez dute antzeko banaketa erakusten herrialde bakoitzean, oso eredu desberdinak baizik. Hala, unibertsitateen garrantzia askotarikoa da. Bestalde, oro har, erakunde publikoen eta GKEen parte-hartzea oso antzekoa izan arren (470 milioi inguru bi kasuetan), errealitatea da herrialdeen arteko praktika anitza da. 2. irudia. GLO deszentralizatua, erakunde bideratzaile motaren arabera (2019) Alemania % 100 % 90 % 80 % 70 % 60 % 50 % 40 % 30 % 20 % 10 % 0 Espainia Kanada Frantzia Belgika Sektore Publikoko erakundeak. Gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) eta gizarte zibila. Alde anitzeko erakundeak. Unibertsitatea eta irakaskuntzako eta ikerketako beste erakunde batzuk. Beste batzuk (sektore pribatuko erakundeak eta aliantza publiko-pribatuak eta sareak barne). Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022).
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 28 2. irudian ikus daitekeen bezala, Kanadan sektore publikoak bideratzen du funtsen % 76; Frantzian, berriz, % 29; Belgikan % 17; eta Espainian % 10 baino gutxiago (Alemanian portzentualki ez da garrantzitsua bideratzaile gisa unibertsitateen aurrean). GKEei dagokionez, eragile nagusia dira Espainian, Frantzian edo Belgikan, eta ez dira oso garrantzitsuak Kanadako eta, bereziki, Alemaniako GLBen GLO datuetan. Belgika kasu interesgarriena izan daiteke inplikatutako eragileen aniztasunean sakontzeko, bideratze-eredu nahiko orekatua erakusten baitu sektore publikoaren, unibertsitateen, GKEen eta nazioarteko erakundeen artean. 3.4. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren tresnak Kasu askotan, senidetzeen bidez hasi zen udalerrien eta eskualdeen arteko lankidetza, eta senidetze horiek sarritan mantendu egin dira denboran, jarduera maila desberdina izan bada ere. Beste kasu batzuetan, elkartasunezko lanaren tradizio luzea dute gizarte zibileko erakundeek edo erakunde erlijiosoek, eta, zenbaitetan, instituzionalizatu egin da. Aipatutakoen moduko alderdiek, edo sareko lanek eta aliantza estrategikoek, non hirien mugimenduak edo beste batzuk sar daitezkeen, askotariko praktikak erakusten dituzte, kasuz kasu aztertu beharrekoak. Tokiko praktikak askotarikoak direnez, zaila da guztien ikuspegi bateratua izatea; izan ere, askotan, ez dute funts-transferentziarik ekartzen, eta ez dira GLOren gisako sistemetara bideratzen, kasu horietara gutxi egokitzen baita. Nolanahi ere, GLBren datu global batzuk bildu ditugu, jarduteko tresnak edo moduak identifikatzen laguntzen dutenak. 3. taulan, GLBk aintzat hartzen dituen tresna mota ugari daude. Hala ere, ikusten dugunez, GLO ikasleei egotzitako kostuen erabileran (E02), proiektuetan (C01) eta errefuxiatuei eta asiloari lotutako kostuetan (H02, H03, H04, H05) biltzen da, guztizkoaren % 90 baino gehiago hartzen baitute horiek guztiek batera.
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 29 3. taula*. Munduko GLO deszentralizatua, tresna motaren arabera (2019) Kodeak Tresnak Milioika dolar (grant equivalent) Ehunekoa guztizkoarekiko (%) A Aurrekontu-laguntza 2,24 % 0,09 B Ekarpen orokorrak, ekarpen espezifikoak eta emaileen saskia 65,43 % 2,47 B01 Laguntza orokorra GKEei, gizarte zibileko erakundeei, PPPri eta ikerketa-institutuei: lotu gabeko laguntza 44,87 % 1,70 C Proiektuak 548,21 % 20,72 D Adituak eta bestelako laguntza teknikoak 96,47 % 3,65 D01 Herrialde emaileko langileak 60.49 % 2,29 E Ikasleen bekak eta gastuak herrialde emaileetan 1.545,70 % 58,43 E02 Ikasleei egotzitako kostuak: laguntza lotua 1.508,99 % 57,04 G Beste item batzuetan sartu gabeko administrazio-gastuak 38,91 % 1,47 H Bestelako dohaintzak 348,54 % 13,17 H01 Gizartea garapenaren gaiari buruz sentsibilizatzea 60,02 % 2,27 H02-H03- H04-H05 Herrialde emaileetako errefuxiatuekin/asiloeskatzaileekin lotutako kostuak 288,52 % 10,91
Guztira 2.645,49 % 100,00 Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). * Letra lodiz idatzitako lerroek multzokatutako tresna nagusiak jasotzen dituzte, letra lodiz nabarmendu gabeko kopuruak talde horietako kasu zehatz batzuk adierazten dituzte. Ikasleen bekak eta gastuak dira tresna nagusia nazioarte mailan (1.545 milioi dolarretik gora). Hemen, ikasleei egotzitako kostuak nabarmentzen dira, bereziki Alemaniaren kasuan (1.475,80 milioi). Kostu horiek hartzen dute aspalditik estatu federatuek (alemanez Länder deritzonak) GLOri egindako ekarpenen gehiena. Haien zenbatekoa ehunekoetan handituz joan zen XXI. mendearen lehen hamarkadan, 2000. urtean Alemaniako guztizko GLO deszentralizatuaren % 86 izatetik % 94 izatera igaro baitzen 2009an (Maier, 2012). Horrenbestez, joera finkatua erakusten dute 2019ko datuek.
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 30 Egotzitako kostuak kalkulatzeko, unibertsitateko karreren eta bertan dauden ikasleen kopuruaren arabera zatitzen da unibertsitatearen aurrekontua (normalean matrikulak doakoak dira, eta, beraz, kostu inplizitua da). Hala, ikasleen kostuek ez dute gastu gehigarririk edo transferentziarik sortzen, egotzitako gastua baizik, estatu federatuek GLO8 gisa zenbatzen dutena (Maier, 2012). Tresna horrek, azken batean, CONCORD (Europako GGKEen koordinakundea) bezalako erakundeek "laguntza puztutzat" jotzen dituzten beste kontzeptu batzuk ekartzen ditu gogora, zor-eragiketa jakin batzuekin edo herrialde emailean errefuxiatuek eta asiloak duten kostuarekin lotuta dagoenaren antzera (288,52 milioi dolar, guztizkoaren % 10,91). Jarduera horiek interesgarriak edo beharrezkoak izan daitezke sozialki, baina ez datoz guztiz bat GLOren ohiko kontzeptuarekin. Praktika horietatik haratago, proiektua da tresnarik ohikoena (548 milioi, % 20,72). GLBren ikuspegiaren arabera, denboran mugatutako jarduerak eta emaitzak dira, eta aldez aurretik zehaztutako helburuak, eremu geografikoa eta aurrekontua dituzte. Askotan, erakunde publikoek konkurrentzia-prozesuetan finantzatzen dituzte proiektu horiek, baina zuzenean ere eman daitezke, hitzarmenen bidez, edo administrazioek ere gauzatu ditzakete formatu horretan. Planteamendu horrek dituen abantailen aurrean, helburu zehatzetara (normalean egiaztagarriak) zuzentzeari dagokionez, aipatu behar da batzuetan oso esparru zurruna ere badela epe luzeko arazoei aurre egiteko. 8 Praktika horrek kritikak izan ditu GKEen, Alemaniako eta nazioarteko adituen, eta ELGEren aldetik ere. ELGEk berak 2006an Alemaniako GLOri buruz egindako txostenean adierazi zuen horrelako gastuek ez dutela zuzenean laguntzen garapenbidean dauden herrialdeetako hezkuntza-sistemak hobetzen, eta oso eragin txikia dutela herrialde horietako hezkuntza-sektorean gaitasunak indartzeko (Maier, 2012). Horren harira, Rossiter eta Hares (2022) egileek ohartarazi dute oso ebidentzia gutxi sortu dela jarduera horien eraginari buruz, eta, nazioarteko migrazioak edo jatorrizko herrialdeetako hezkuntzaren hobekuntzak ekar ditzaketen onurei buruz nahikoa dakigun arren, oso gutxi dakigu bekek garapenerako tresna gisa duten potentzialari buruz. Egile horiek agerian utzi dituzte laguntza mota horrekin loturik identifikatutako zenbait arazo. Lehenik eta behin, azpimarratu dute, zenbaketa globala kontuan hartuta, oso kopuru handiak bideratzen zaizkiela oso gizabanako gutxiri, askotan diru-sarrera ertainak dituzten herrialdeetatik edo beren jatorrizko herrialdeetako ingurune aberatsenetatik datozenei, eta, gainera, gizonak direla horrelako bekak jasotzeko aukera handienak dituztenak. Bigarrenik, adierazi dute horrelako beken ondorioz graduatuek jatorrizko herrialdeetatik migratu egiten dutela (herrialde anfitrioian geratzen dira askotan), eta, nahiz eta hezkuntza-migrazioak sorterriari mesede handia egin diezaiokeen diru-bidalketen bidez, herrialde anfitrioiari ere mesede handia egiten dio, graduatuak bekaren ondoren bertan geratzen badira.
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 31 Lan-aukera malguenek, hala nola aurrekontu-laguntzak edo proiektuekin lotuta ez dauden erakundeei egindako ekarpenak, zenbateko txikiagoak dituzte (67 milioi baino gehixeago guztiak batera hartuta), baina nolabaiteko garrantzia dute Belgikarena bezalako kasuetan (aurrekontu-laguntzarako tresnaren berri ematen duen kasu bakarra). Laguntza teknikoa, berriz, 96 milioirekin, gutxietsia dago agian, egoztea zaila delako. Alor horretan ekarpen garrantzitsuak egin ditzake GLDk, lurraldean dauden gaitasun teknikoak eta giza gaitasunak aprobetxatzeko, bere eskumen-esparrutik hurbil dauden gaietan (hirigintza, ura eta saneamendua…). Alde horretatik, interesgarriak izan daitezke Frantzian edo Belgikan egiten diren praktikak, zenbateko garrantzitsuak baitituzte konparatiboki. Bai tresnetan bai jarduera-sektoreetan (lotutako bi gai), herritartasun globalerako hezkuntzaren jarduerak antzematen dira. GLDrentzat garrantzitsua izan arren, arazotsua da GLBn sartzea. Tresnei dagokienez, H01 kodean sailkatu dira, "Bestelako dohaintzak" atalean, eta 60 milioi dolar izan ziren 2019an (guztizkoaren % 2,27), nahiz eta horien pisua handiagoa izan Espainiakoa bezalako kasuetan. Bideratze-moduekin gertatzen zen bezala, baterako irudiak, egia esan, eredu oso desberdinak ezkutatzen ditu, herrialdeen arabera, tresnen erabilerari dagokionez. 3. irudian ikus daitekeen bezala, ikasleen bekak eta gastuak dira Alemanian tresna garrantzitsu bakarra, GLBren arabera. Frantzian, babeslekuari eta asiloari lotutako kostuak dira nagusi lurralde frantsesean (% 58 baino gehiago), baina proiektuen erabilerarekin (% 24) eta laguntza teknikoarekin konbinatzen dira (% 11 ia, kasu garrantzitsuena erlatiboki). Azken tresna horrek garrantzia du Frantziako lurralde-kolektibitateek finantza-mekanismo bat dutelako (2005eko Oudin-Santini legeari esker), aukera ematen diena sektore oso zehatzetan (ura eta saneamendua, energia, hondakinak eta mugikortasuna eta garraioa) aurrekontuan jasotakoaren % 1 gehienez erabiltzeko aldebiko lankidetzaekintzetarako.
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 32 3. irudia. GLO deszentralizatua, tresnen arabera (2019) % 100 % 80 % 60 % 40 % 20 % 10 % 30 % 50 % 70 % 90 % 0 Alemania Espainia Kanada Frantzia Belgika Aurrekontu-laguntza eta ekarpen orokorrak, ekarpen espezifikoak eta emaileen saskia. Proiektuak. Adituak eta bestelako laguntza teknikoak. Ikasleen bekak eta gastuak herrialde emaileetan. Beste item batzuetan sartu gabeko administrazio-gastuak. Bestelako dohaintzak (errefuxiatu-gastuak eta HerrGH barne). Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). Kanadan ere nagusi dira errefuxiatuei eta asiloari lotutako tresnak (guztizkoaren % 53 baino gehiago), eta, ikasleen kostu egotziei batuta, % 61 baino gehiago dira. Proiektuek funtsen % 21,45 hartzen dute, eta laguntza teknikoek, % 9. Espainiaren kasuan, proiektuak dira nagusi argi eta garbi (ia % 80), eta, ondoren, "Bestelako dohaintzak" tresna dago; kasu honetan, ez da babes-kontuetan oinarritzen (% 1,56), lehen aipatutako H01 tresnan baizik (Garapenaren gaiari buruzko gizartesentsibilizazioa), % 11,30eko pisuarekin. Hemen sartzen dira GGKEek, erakunde publikoek eta beste eragile batzuek ezarritako askotariko jarduerak. Belgikako GLO deszentralizatuak proiektuak erabiltzen ditu tresna nagusi gisa, guztizkoaren ia erdia hartzen baitute horiek. Nabarmentzekoa da asko erabiltzen dela aurrekontuetarako edo ekarpenetarako laguntza orokorra, jarduera zehatzei hain loturik ez dagoen tresna, guztizkoaren % 34 baino gehiago baita. Flandriaren
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 33 kasuan erabiltzen da, eta gehiena (18 milioi 26tik) unibertsitateei laguntzeko izaten da, baina era askotako alde anitzeko ekarpenak ere jasotzen ditu (5,87 milioi), bai eta Belgikako GGKEei egiten zaizkienak ere (2,32 milioi). Gainerako tresnen artean, nahiko nabarmena da laguntza teknikoa, beste kasu batzuetan hutsala dena, guztizkoaren ia % 8 baita kasu honetan. Zenbateko txikiagoekin bada ere, Aurrekontu-laguntza tresna erabiltzen duen herrialde bakarra da (funtsen % 2,92). Kasu honetan, herritartasun globalerako hezkuntzara bideratutako ekimenek osatzen dute "Bestelako dohaintzak" atala (% 1,88). 3.5. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren jarduera-sektoreak Lehen ikusi dugun bezala, GLDk zenbait berezitasun ditu, eta horiek hainbat sektoretan lan egiteko potentzialtasuna isla dezakete. Hemen sartuko lirateke udalkudeaketarekin lotutako sektoreak eta askotan deszentralizatuak diren eskumenak, hala nola hezkuntza, garraioa, etxebizitza, hirigintza, etab. Oro har, espero da lankidetza deszentralizatua erabilgarria izatea deszentralizazio administratiboko prozesuetan, hainbat sektore har baititzake. Herritartasun globalerako hezkuntzaren esparruko ekintzak ere sektore interesgarria izan daitezke, praktika horiek herritarrengandik hurbil daudelako eta gizartearen parte-hartze zabala izan dezaketelako. Praktikan potentzialtasun horien aprobetxamendua egiaztatzeko, informazio agregaturen bat eskainiko dugu ondoren. Aurreko kasuetan bezala, eta dituen mugak kontuan hartuta, erabilgarria da GLBren GLOren ikuspegitik abiatzea, funtsezko sektore batzuen irudi bateratua eta konparagarria izateko. 4. taulan ikus daitekeen bezala, eta ekimenak sektoreka sailkatzeko GLBko talde handiei erreparatuta, Azpiegitura sozialak eta zerbitzuek 1.887 milioi dolar baino gehiago hartzen dituzte (guztizkoaren % 71,35). Zenbateko hori Bigarren hezkuntzaren osteko jarduerek markatzen dute, guztizkoaren % 57,76 (kasu horretan, Alemaniak % 97 azaldu du). Gainerako epigrafeak, Azpiegitura sozialak eta zerbitzuen barruan, guztizkoaren % 13,59 dira. Hor sartzen dira tradizioz lankidetzarekin eta oinarrizko zerbitzuekin lotutako sektoreak, hala nola Gobernua eta gizarte zibila, Osasuna, Bigarren hezkuntzaren ondokoa ez den hezkuntza edo Ura eta saneamendua.
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 34 4. taula*. GLO deszentralizatua, GLB sektoreen arabera (2019) Sektoreak GLB sektoreen kodeak Milioika dolar (grant equivalent) Ehunekoa guztizkoarekiko Azpiegitura sozialak eta zerbitzuak 100 1.887,66 % 71,35 Hezkuntza (oinarrizkoa, bigarren hezkuntza eta ez zehaztua) 111, 112, 113 46,87 % 1,77 Bigarren hezkuntzaren ondokoa 114 1.528,01 % 57,76 Osasuna 121, 122, 123 77,68 % 2,94 Biztanleriari eta ugalketa-osasunari buruzko programak/politikak 130 21,29 % 0,80 Ur-hornidura eta saneamendua 140 43,76 % 1,65 Gobernua eta gizarte zibila 151, 152 145,28 % 5,49 Bestelako zerbitzu eta azpiegitura sozialak 160 24,77 % 0,94 Azpiegitura ekonomikoak eta zerbitzuak 200 15,74 % 0,59 Garraioa eta biltegiratzea, eta komunikazioak 210, 220 3,93 % 0,15 Energia sortkuntza, banaketa eta eraginkortasuna 231, 232, 234, 236 5,27 % 0,20 Banku- eta finantza-zerbitzuak, enpresak eta bestelako zerbitzuak 240, 250 6,54 % 0,25 Ekoizpen-sektoreak 300: 311, 312, 313, 321, 322, 323, 331, 332 61,00 % 2,31 Sektore anitzekoak 400: 410, 430 221,11 % 8,36 Ondasunak hornitzeko laguntza eta programetarako laguntza orokorra 500: 510, 520, 530 3,77 % 0,14 Laguntza humanitarioa 700: 720, 730, 740 38,40 % 1,45 Emaileen administrazio-kostuak 910 38,88 % 1,47 Errefuxiatuei laguntza herrialde emailean 930 288,52 % 10,91 Zehaztu gabe / Sailkatu gabe 998 90,40 % 3,42 Garapenarekin lotutako arazoei buruzko sentsibilizazioa 99820 62,57 % 2,37
Guztira 2.645,49 % 100,00 Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). * Letra lodiz idatzitako lerroek multzokatutako sektore nagusiak jasotzen dituzte, letra lodiz nabarmendu gabeko kopuruak talde horietako kasu zehatz batzuk adierazten dituzte.
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 35 Herrialde emailean errefuxiatuei ematen zaien laguntza ere zehazten da, 288,52 milioirekin (guztizkoaren % 10,91). Jarduera honek kritikak jaso izan ditu, lehen aipatu dugun bezala. Sektore anitzeko ekimenek (% 8,36) ere zenbateko handia hartzen dute, ekoizpensektoreetara bideratutakoen aurretik. GLDren berezitasunetako bat, lehen ere aipatu duguna, herritarrekin egiten duen lana da, eta GLBren esparruan hori ez dago oso argi. Esan bezala, jarduera horiek "Bestelako dohaintzak" ataleko tresna gisa agertzen dira neurri batean, eta modu osoagoan "Zehaztu gabe/sailkatu gabe" atalean, sektoreen sailkapenean. Zehazki, 99820 kodea dute (Garapenarekin lotutako arazoei buruzko sentsibilizazioa). Kode horrek gizarte-sentsibilizazioko H01 tresnarekin egindako jarduerak biltzen ditu batez ere, lehen aipatu bezala, baina baita beste batzuk ere proiektu gisa katalogatutako tresnekin (C01) edo, neurri txikiagoan, laguntza tekniko gisa edo ekarpen orokor gisa katalogatutakoekin ere. Guztira 62,57 milioi dira (guztizkoaren % 2,37). Azkenik, ekintza humanitarioaren presentzia txikia egiaztatu da (% 1,45), GLO globalen joeren aldean (% 14 GLBko herrialdeetan 2019an). Lankidetza deszentralizatuak baliabide mugatuak ditu eremu honetan jarduteko baina, gai honetan ere, bada eztabaidarik. Alde batera utzita ikasleei egotzitako kostuak, Bigarren hezkuntzaren ondoko sektorean kontabilizatuta, eta Errefuxiatuentzako laguntza herrialde emailean, gainerako sektoreen arabera funtsak nola banatzen diren adierazten digu ondoko irudiak (4. irudia). Jarduera-mota horietarako eredu ezagunagoa ageri da 4. irudian, askotariko sektoreekin, (Sektore anitzekoak) barne, baina nolabaiteko protagonismoa dute honako hauekin zerikusia dutenek ere: Gobernua eta gizarte zibila, Hezkuntza, Osasuna (biztanleria eta ugalketa-osasuna barne), Ekoizpen-sektoreak, Bestelako azpiegitura sozialak eta zerbitzuak, eta Ura eta saneamendua.
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 36 4. irudia. GLO deszentralizatuaren fluxuak sektoreen arabera, ikasleei egotzitako kostuak eta herrialde emaileetan errefuxiatuei ematen zaien laguntza kenduta (2019) 847,98 miloi US$ Zehaztu gabe / Sailkatu gabe; % 3,28 Laguntza humanitarioa; % 4,53 Emaileen administraziokostuak; % 4,58 Azpiegitura ekonomikoak eta zerbitzuak; % 1,86 Ur-hornidura eta saneamendua; % 5,16 Sektore anitzekoak; % 23,34 Bestelako azpiegitura sozialak eta zerbitzuak; % 5,43 Gobernua eta gizarte zibila; % 17,13 Ekoizpen-sektoreak; % 7,19 Hezkuntza (oinarrizkoa, bigarren hezkuntza, bigarren hezkuntzaren ondokoa eta ez zehaztua); %10,95 Garapenarekin lotutako arazoei buruzko sentsibilizazioa; % 7,38 Osasuna; % 9,16 Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). Herrialdeka, eta berriz ere irudi globalera itzuliz (beraz, ikasleen eta errefuxiatuen kontuak barne), alde handiak ageri dira. Alemanian, esate baterako, lehen aipatutako ikasleen kostu egotzien ondorioz, funtsen % 97 baino gehiago hartzen du hezkuntzasektoreak, eta tarte txikia uzten die beste alderdi batzuei. Kanadan, herrialde emailean errefuxiatuei ematen zaien laguntza da nagusi (% 53,35), eta, ondoren, sektore anitzeko fluxuak (% 20,70). Horietan sartzen dira, besteak beste, ikasleen kostuak eta bekak, "Sektore anitzekoak: hezkuntza eta gaikuntza" atalean sailkatuak. Azpiegitura sozialen eta zerbitzuen atalean (% 13,61), Gobernua eta gizarte zibilaren ekimenak nabarmentzen dira (% 14,72, guztizkoaren % 4,26), bai eta Osasunekoak ere 13,88 milioirekin (guztizkoaren % 4, eta hori % 5,67ra igotzen da Biztanleria eta Ugalketa-osasunaren politikak gehitzen bazaizkio). Beste kasu batzuetan gertatzen den bezala, ia ez dago lekurik Ekintza humanitarioarentzat (% 0,02), eta oso txikia da Herritartasun globalerako hezkuntzan islatutako lana ere (jarduera bakan batzuk, guztizkoaren % 0,34 osatzen dutenak). Espainian, Azpiegitura sozialak eta zerbitzuak dira nagusi (funtsen % 43,80). Horietan sartzen dira Gobernua eta gizarte zibilarekin, Hezkuntzarekin, Osasunarekin edo
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 37 Urarekin lotutako jarduerak, ordena horretan. "Sektore anitzekoak" izenekoaren presentzia handiak (guztizkoaren % 24,39) adierazten du, halaber, izaera zabala dutela eta zaila dela proiektu asko sektore bakar batean sailkatzea. Nabarmentzekoa da "Garapenarekin lotutako arazoei buruzko sentsibilizazioa", oso azpisektore adierazgarria baita; Espainiaren kasuan, % 11,97 da. Era berean, eta zenbateko txikiagoa izan arren (% 6,22), Laguntza humanitarioak presentzia nabarmena du, beste herrialde batzuetako GLO deszentralitatuan ageri dena baino handiagoa. Frantzian, bere tresnetan islatu den bezala, Errefuxiatuei herrialde emailean ematen zaien laguntza da nagusi (% 58), eta, ondoren, Azpiegitura sozialetarako eta zerbitzuetarako fluxuak (% 22). Horien artean nabarmentzen dira Ur-hornidurara eta saneamendura bideratutakoak (% 11,5). Lehen aipatu dugu 2005eko Oudin Santini legeak lurralde-kolektibitateek parte hartzeko ireki zuen lege-esparrua zenbait sektore jakinetan, hala nola, ura eta saneamendua, energia edo hondakinak. Hori da, adibidez, Parisko ingurabideko saneamendu-zerbitzu publikoa edo Ile de Franceko Uren Sindikatuaren kasua. Sektore espezifiko horietan jarduerek bilakaera desberdina izan dute 2006az geroztik; izan ere, hazkunde oso handiak izan dituzte Ura eta saneamenduan edo Energian, eta arrakasta txikiagoa, berriz, hondakinen kasuan. Garrantzitsua da egiaztatzea kolektibitateek beren funtsak modu desberdinean banatzen dituztela sektorearen arabera. Hala, errefuxiatuentzako funtsen % 80 Frantziako Gizarte Zibileko Erakundeen (GZE) bidez tramitatzen da, eta laguntza humanitarioa, berriz, tokiko gobernuek eta herrialde elkartuetako GZEek eta Frantziako GZEek kudeatzen dute. Bestalde, Frantzian herritartasun globalerako hezkuntzarako eta atzerriko proiektu-motako esku-hartzeetarako funtsen % 75 Frantziako GZEek garatzen dute. Belgikaren kasua interesgarria da bere fokalizazioagatik. Funtsak, batez ere, Azpiegitura sozialetarako eta zerbitzuetarako erabiltzen dira, eta nabarmentzekoak dira Osasunaren sektorea (funtsen % 27), sektore anitzetarako erabilera (%25,7), eta, azkenik, Ekoizpen-sektoreak, bereziki Nekazaritza (funtsen % 11,5). Sektore nagusi batzuk aurkitzen ditugun kasu bakanetakoa da. Sektorerik esleitu gabeko funtsen artean, herritartasun globalerako hezkuntzako zenbait jarduera aurki daitezke, 1,44 milioi guztira (% 1,88). 3.6. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren orientazio geografikoa, funtsen banaketatik abiatuta Kontu geografikoa GLDren arazoetako batekin lotu izan da tradizioz, eta sakabanatzemaila handia leporatu ohi zaio.
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 38 Egia esan, ez dago argi lankidetza hori tradizionala baino sakabanatuagoa denik, ezta hori oztopoa denik ere. Kasu askotan, epe luzerako harremanak mantentzen dira, denboran irauten duten kokalekuekin, eta erakunde finantzatzaile deszentralizatuen plangintzek ere, eta GKEek berek, jarraipena ematen diete ekintzei. Gai horretan, beste batzuetan baino gehiago, ikusiko dugu GLOren ohiko ikuspegia eta haren kontabilizazioa ez direla oso erabilgarriak azterketarako, baina informazio interesgarria ematen dute herrialde batzuei dagokienez. Lehenik eta behin, esan behar da GLBk jasotzen dituen GLO funts deszentralizatu gehienek ez dutela berez kanpo-helbururik, baizik eta herrialde emailean gauzatzen direla, Kaniak (2020) barne lankidetza deszentralizatu gisa sailkatzen duenaren barruan. Lankidetza horretan beren herritarrei zuzentzen zaizkie agente finantzatzaileak, edo herrialde elkartuetakoei, baina gastuak beren lurraldean izanda (bekak, etab.). Hala, 2019an, funtsen % 73 gai horiekin lotuta zeuden: errenta ertaineko eta txikiko herrialdeetako ikasleak herrialde emaileetako unibertsitateetan; herrialde emailean errefuxiatutako pertsonak; herritartasun globalerako hezkuntzaekimenak; eta administrazio-kostuak (3. taula). Azken batean, funtsen % 27 baino zertxobait gutxiago izan zen aztertutako urtean errenta ertain eta txikiko herrialdeetara egindako transferentzia9. Alemaniako kasuaren eragin distortsionatzailea kontuan hartuta ere, deigarria da proportzio hori, eta badirudi indartu egiten duela GLO kontabilizatzeko sistemak berak eta haren ikuskerak ez dietela erantzuten lankidetzamota horren premiei eta logikari. Erabilera zehatzei dagokienez, ikasleek markatzen dituzte horiek ere, haien kostuak GLO gisa egotzi baitira. GLBren datuek jatorrizko herrialdea kontabilizatzen dute funtsen helmuga gisa, eta, horregatik, Asia da xede nagusia, eta Txina eta India dira hartzaile nagusiak (munduko GLO deszentralizatuaren guztizko funtsen % 17,63 hartzen dute horiek biek). Azterketa batean sakontzeko, erabaki da kanpo uztea ikasleei egotzitako kostuak, herrialde emailean errefuxiatuekin lotutakoak eta geografikoki zehaztu ez direnak. Horrenbestez, praktikan, guztizko funtsen % 21 baino pixka bat gutxiago zertarako erabiliko den aztertu da (5. irudia). 9 % 27 horren barruan sartzen da Langile adituen eta beste laguntza tekniko batzuen partida. Duen eragina eta balorazioa alde batera utzita, herrialde emaileko langileei egiten zaizkien ordainketak dira neurri handi batean, eta, horrenbestez, transferentzien kopurua are txikiagoa izan liteke.
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 39 5. irudia. GLO deszentralizatua kontinenteen arabera, ikasleei egotzitako kostuak, errefuxiatuenak, eta geografikoki esleitu gabeko funtsak kenduta (2019) Europa; % 3,18 Ozeania; % 0,02 Amerika; % 28,01 546,43 milioi dolar Asia; % 19,26 Afrika; % 49,54 Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). Ikus daitekeenez, Afrika da, dugun informazioaren arabera, funtsen hartzaile nagusia (horien ia % 80 Saharaz hegoaldeko Afrikari dagozkio), ondoren Amerika (Hego Amerika eta Erdialdeko Amerika eta Karibe artean antzera banatzen dira) eta Asia. Europa (eta Ozeaniako zenbateko puntual bat) hondarreko hartzaileak dira. Helmugei sarrera-mailaren arabera erreparatzen badiegu, eta ikasleentzako eta errefuxiatuentzako funtsak eta esleitu gabekoak edo informaziorik gabekoak bereizi ondoren, ikusiko dugu banaketa horretan funtsak errenta txikiko herrialdeetara bideratzen direla lehenik, eta, ondoren, diru-sarrera ertain-txikikoetara, eta, azkenik, diru-sarrera ertain-handikoetara. Nolanahi ere, herrialde hartzaileen diru-sarreren arabera aurkitu ezin diren funtsen proportzio handiak baldintzatzen ditu datu horiek.
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 40 6. irudia. GLO deszentralizatua herrialdeen sarrera-mailen arabera, kasleei egotzitako kostuak, errefuxiatuenak eta geografikoki esleitu gabeko funtsak kenduta (2019) Diru-sarrera ertainhandiak; % 23 Diru-sarrera txikiak; % 40 Diru-sarrera ertaintxikiak; % 37 466,07 milioi dolar Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). Laginean jasotako herrialdeen kasuan, banaketa geografikoari erreparatzen badiogu, lehenik eta behin, ikusiko dugu, ikasleei eta errefuxiatuei egotzitako kostuekin eta zehaztu gabekoekin loturiko GLO baztertzen badugu, Alemaniaren kasuak ez duela inolako interesik eskaintzen (guztizkoaren %1,65 baino ez litzateke geratuko). Gainerako kasuetan (Belgika, Espainia, Frantzia, Kanada), geografikoki aurkitu ezin diren funtsen proportzio handia egiaztatu da lehendabizi. Belgikako eta Espainiako guztizko funtsen % 42-43 artean daude horiek, % 60ra iristen dira Frantzian, eta % 73 baino gehiago dira Kanadan, azken bi kasu horietan babesaren/asiloaren arloko lana nagusitzearen ondorioz. Ehuneko horiek kontuan hartuta, pentsa daiteke informazio hori hobetu beharra dagoela, bai eta neurtzeko modu horien logika bera ere. Geroago itzuliko gara gai horretara. Geografikoki koka daitekeen zatian, herrialdeen kanpo-harremanekin eta harreman historikoekin lotuta daude funtsen erabilera nagusiak. Hala, Espainiaren kasuan, Latinoamerikako herrialdeak daude, Maroko edo Palestina bezalako beste batzuekin batera, nahiz eta Saharaz hegoaldeko Afrikara funtsen proportzio handia bideratzen den. Frantzian eta Belgikan argia da Saharaz hegoaldeko Afrikaren nagusitasuna (guztizkoaren % 21 eta % 45, hurrenez hurren), haren lehentasunei eta plangintzari erantzunez. Kanadaren kasuan ere Afrika da hartzaile nagusia (% 14,43; kopuru hori handia da hartzaile jakinik gabeko funtsen ehuneko handia dela eta). Funtsen
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 41 sakabanatze-mailaren adierazle gisa, lehenengo 10 herrialde hartzaileek ehuneko handi samarrak dituzte Belgikan edo Espainian, funtsen % 39 eta % 32 baino gehiago biltzen baitituzte, hurrenez hurren. Frantziaren kasuan, % 20ra jaisten da ehunekoa, eta % 6tik beherakoa da Kanadan (kontuan izan ehuneko horiek guztizko funtsen gainean kalkulatu direla, eta funts horien zati handi bat eskualde mailakoa edo zehaztu gabea dela). 3.7. Koordinazioa garapenerako lankidetza deszentralizatuan Nolabaiteko koordinazio-maila lortzeko kezka komuna da lankidetza deszentralizatuan. Arazo hori bereziki garrantzitsua da gaur egungo testuinguruan, erronka globalek eragile eta maila anitzeko ikuspegia eskatzen baitute. Horrela, administrazioko beste maila batzuk eta toki edo sektore desberdinetan jarduera komunak izan ditzaketen beste erakunde batzuk kontuan hartuko dituen praktika garatu nahi da, praktiken arteko osagarritasunerantz aurrera egiteko. Ildo horretatik doaz ELGEren GLBren parekideen berrikusketak (Peer Review) metodoaren gomendio batzuk aztertutako herrialdeetan. Kanadaren kasuan, 2003an, "koherentziari" buruzko eranskin berezi bat sartu zen, eta nazioarteko lankidetzarako elkarte bat sortu zela nabarmendu zuen, Kanadan lankidetzaz arduratzen diren 44 sailen eta agentzien arteko koordinazioa hobetu ahal izateko (elge, 2003). Alemaniarako parekideen azken azterketan (ELGE, 2021) adierazi da, halaber, hobetzeko tarte handia dagoela Alemaniako lankidetza-eragileen arteko koordinazioan (GZE, estatu federatuak, udalerriak, gobernu federala), esperientzia eta elkarteak aprobetxatzeko eta praktikak hobetu ahal izateko. Azken finean, dagoeneko lokalizatua dagoen kontua da, hainbat arazo sor ditzakeena eta berrikusi egin behar dena, Belgikako kasuan aipatzen den bezala (Waeterloos and Renard, 2013). Gai horiei heltzeko, koordinazio-moduak askotarikoak dira aztertutako kasuetan. Ekimen horiek formalizazio-maila desberdinetan kokatzen dira, eragile instituzionalak eta gizarte zibilekoak barne hartuta. Batzuetan, gobernu-maila desberdinak dituzten koordinazio-organoak aurreikusi dira, gainjartzeak saihesteko eta gaitasun espezifikoak neurri hoberenean erabiltzeko. Esate baterako, Espainiako Lurralde arteko Batzordea, Alemaniako Gobernuaren Garapenerako Lankidetza Batzordea eta estatu federatuak (Bund-Länder-Ausschuss Entwicklungszusammenarbeit), edo Frantziako Lankidetza Deszentralizaturako Batzorde Nazionala (Commission Nationale de la Coopération Décentralisée).
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 42 Normalean, eta formalizazio-maila desberdinekin, maila bereko erakundeen organoak aurkitzen ditugu, jarduera horiek egiteko orientabideak, ikaskuntzak eta datuak partekatzen dituztenak, nazioarteko lankidetzarako berariazko arloak dituztenak. Hor sartuko lirateke, besteak beste, Alemaniako Hirien Elkartea (Deutscher Städtetag), Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa (FEMP), Flandriako Udalen eta Hirien Elkartea (VVSG) eta Kanadako Udalerrien Federazioa. Frantzian, Eskualdeen Elkarteaz, Departamentuen Batzarraz edo Udalen Elkarteaz gain, Frantziako Hiri Batuak (CUF) erakundea nabarmendu behar da, 1975ean sortua. Erakunde horrek tokiko kolektibitateen maila anitzeko federazio gisa funtzionatzen du, eta eskualdeek, departamentuek, ia hiri handi guztiek eta hiri ertain eta txiki askok parte hartzen dute, bai eta udalen arteko beste egitura batzuek ere. Bere lana da lurralde-erakundeek Kanpo Ekintzaren arloan egiten dituzten jarduerak koordinatzea, sustatzea, aholkatzea eta koordinatzen laguntzea, eta horren barruan sartzen da lankidetza deszentralizatua. Ildo horretan, dagoeneko instituzionalizatuta dauden praktikak ere badaude, hala nola Autonomia-erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren topaketak Espainian (2022an 15 edizio dagoeneko). Autonomia-erkidego nagusiak biltzen ditu ekimen horrek, eta ahalegina egiten da honako gai hauetan aurrera egiteko: GLDren helburuen eta praktiken definizioan, lankidetzak eta ekimenak sustatzen, edo sektorearentzako funtsezko gogoetetan sakontzen. Beste foro batzuk ere topatu ditugu, hala nola Alemaniako gobernuaren eta estatu federatuen programa (BundLänder-Programm, alemanezko BLP siglaz ezaguna). Programa horrek Alemaniako lankidetzaren gai estrategikoei buruzko berariazko prestakuntza eskaintzen die partehartzaileei, eta sareko lana eta ezagutza-trukea sustatzen ditu. Hor dago, halaber, Munduko Udalerrientzako Zerbitzu Agentzia (Servicestelle Kommunen in der einen Welt), Alemaniako gobernuak sortu du tresna hori, eta udalerriei aholkuak ematen dizkie 2001etik, nazioarteko lankidetzaren eta tokiko garapenaren arloko jarduerak sustatzeko toki mailan. Horretarako, plataforma bat eskaintzen du Alemaniako eta Hegoaldeko herrien arteko elkarrizketarako, esperientziak trukatzeko eta arazo globaletarako tokiko irtenbideak elkarrekin garatu ahal izateko10. Laguntza teknikoko jarduera horien beste adibide bat aipatutako Flandriako Udalen eta Hirien Elkartea (VVSG) da, prestakuntzen, hitzaldien, topaketen eta abarren bidez. Urtero, "planifikazioaren astea" antolatzen du VVSGk, emaileen eta onuradunen lehentasunak lerrokatzeko eta Belgikako lankidetzaren lehentasunezko herrialdeekiko lankidetzak zehazteko. Flandriako erakundeen eta herrialde hartzaileen 10 Hegoaldeko herriekiko aliantzak indartzea, migrazioa eta garapena, bidezko merkataritza eta erosketa publikoko jardunbide egokiak dira bere lan-gaietako batzuk.
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 43 ordezkariak biltzen dira ekitaldi horretan (ELGE, 2018). Kanadako Udalen Federazioak ere laguntza eta zerbitzu lanak egiten dizkie udal langileei, nazioarteko lankidetzaren eta haren programen esparruan. Frantzian nabarmendu beharreko erakunde bat da Nazioarteko Harremanen eta Lankidetza Deszentralizatuaren Arduradunen Elkartea (ARRICOD). Elkarte horrek eskualdeetan, departamentuetan eta udalerrietan garapenerako lankidetzaz arduratzen diren pertsonak biltzen ditu, eta Frantzian eskualdeko eta tokiko lankidetza-esperientziak ikertzeko, hausnartzeko eta bateratzeko foroa da. Ikusi dugu gizarte zibilak funtsezko eginkizuna duela lankidetza deszentralizatuko praktika horietan. Horren harira, GGKEen koordinakundeak edo elkarteak aurkitu ditugu aztertutako kasuetan, praktika horiek eragiten, koordinatzen eta sustatzen dituztenak. Horien artean, Nazioarteko Lankidetzarako Kanadako Kontseilua dago, 1968an sortua, eta 2020tik Kanadako Lankidetza izenarekin ezaguna. Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren arloko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Alemaniako Elkartea (alemanezko VENRO siglekin ezagutzen dena), 1995ean sortua, eta gaur egun 140 bat erakundek osatzen dutena. Espainian, Garapenerako Erakundeen Koordinakundeak biltzen ditu GGKE asko eta maila autonomikoko koordinatzaileak. Frantzian Coordination SUD, erakundea da, 1994an sortua, nazioarteko elkartasunaren arloan lan egiten duten Frantziako GGKEetako 180 baino gehiago biltzen dituen koordinatzaile nazionala. Belgikaren kasuan, GKEen hainbat talde daude (ACODEV, NGO federatie, CNCD-11.11.11). Esperientzia interesgarri bat da Lankidetza-kontseiluena, Espainian daudenak bezalakoak, tokiko erakunde publikoen eta gizarte zibilaren arteko topagunea baitira. Koordinazioa ez bada ere haien eginkizun nagusia, normalean aholku-emaileak baitira, GLDko eragileen arteko elkarrizketa eta koordinazioa bultzatzen laguntzen dute organo horiek. Nazio mailako ekimen horiez guztiez gain, interesgarria da nazioarteko koordinazioa eta lankidetza dakarten kasu batzuk aztertzea. Elkarte eta sare horiek oraindik ez dira behar adina aprobetxatzen, baina ikuspegi berriak eman ditzakete eta baterako praktiken sorburu izan daitezke. Hemen, gizarte zibilaren kasuan, CONCORD (Garapenerako eta laguntza humanitariorako GKEen Europako Konfederazioa, estatuko koordinakundeak biltzen dituena) bezalako ekimenak sartuko lirateke. Instituzionalki, jada aipatutako elkarteak eta erakundeak ere badaude, eskualdeen eta hirien arteko lankidetzari oso lotuta dauden ikuspegi zabalekin. Horiek dira CGLU: Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak, Platforma: hirien eta eskualdeen Europako koalizioa edo Lankidetza Deszentralizatuaren Behatokia.
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 44 3.8. Kontuak ematea eta gardentasuna garapenerako lankidetza deszentralizatuan Aztertutako kasuetan, kontuak emateko eta gardentasunerako adibide eta praktika onak aurkitu ditugu, eta gainera bilakaera positiboa izan dute denboran zehar. Informazio agregatua eta bereizia ematen duten webguneekin edo atariekin batera, hainbat kasutan urteko txostenak ere egiten dira, balantze gisa balio dutenak eta ikuspegi orokorra ematen dutenak. Informazio hori, kasu batzuetan, garapen nazionalerako lankidetza osoarekin batera ematen da, eta beste batzuetan, berriz, modu espezifikoan lankidetza deszentralizaturako. Jarraian, praktika interesgarri batzuk aipatuko ditugu. Lankidetza deszentralizatuari buruzko informazio instituzionala Estatuko lankidetzaren esparruan Espainiako lankidetzari buruzko informazio-sistemak (info@od) urteak daramatza finantzatutako ekimenen informazio oso zehatza ematen. Informazioa eskuragarri egoteko denbora dezente behar bada ere (2022. urtearen erdialdean 2019koa zen berriena), Excel bat dago Espainiako lankidetza-proiektuei buruzko datu guztiak biltzen dituena, GLO deszentralizatuarenak barne, erraz identifika daitezkeenak. Modu estandarizatuan, Espainiako lankidetzari buruzko urteko txostenetan informazio bereizia ere badago, jarduera horien jarraipena egiteko. Alemanian, Alemaniako garapenerako lankidetzaren gertaerak eta zifrak orriak garapenerako lankidetzari buruzko datu eta dokumentuetarako sarbidea ematen du, IATI (International Aid Transparency Initiative) estandarraren arabera. Eskaintzen dituen datuen artean, estatu federatuek GLOri egindako ekarpenen banakapenak eta grafikoak daude. Era berean, Estatistika Bulego Federalak badu bere atarian garapenerako lankidetzari buruzko atal bat, eta hor ere eskura daiteke Alemaniako lankidetzari buruzko informazioa zifretan, lankidetza deszentralizazioari buruzkoa barne. Belgikaren edo Kanadaren kasuan ere, proiektuen orri eta bilatzaile bana aurkituko dugu, nolabaiteko erabilgarritasuna dutenak, nahiz eta horietan lankidetza deszentralizatuaren gaia nabarmendu ez. Frantzian, Europarako eta Kanpo Arazoetarako Ministerioak nazioarteko lankidetzaren arloko ekimenak jasotzen ditu hainbat ataletan. Horien artean, lurralde-erakundeen kanpo-ekintzari buruzko ekimen bat dago, eta informazio espezifikoa eskuratzeko aukera ematen du, hala nola lankidetza deszentralizatuaren atlasaren informazioa, hurrengo atalean aipatuko duguna.
3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 45 Lankidetza deszentralizatuari buruzko informazio instituzionala Lankidetza deszentralizaturako berariazko informazioa hainbat mailatan ematen duten ekimenak aurkitu ditugu aztertutako herrialdeetan. Alemanian, estatu federalen garapen-politikaren helburuak eta jarduerak aurkezten ditu Estatu alemanak garapen-politikan atariak. Bestalde, Alemaniako Gobernuaren eta Estatu Federatuen Programaren (BLP) webguneak mapa interaktibo bat du. Mapa horretan, hainbat irizpideren arabera bila daitezke lankidetza-proiektuak, hala nola Alemaniako zein estatu federatuk sustatzen duen proiektu bakoitza, zein herrialdetan/eskualdetan inplementatzen den, gaia, etab. Frantzian, interesgarria da Lankidetza deszentralizatuaren atlasa, aukera ematen baitu Frantziako 4.800 estatuz azpiko erakunderen baino gehiagoren proiektuak eta beste praktika batzuk identifikatzeko, hainbat irizpide dituen bilatzailea barne. Gainera, 2016. urteaz geroztik, urteko txostena argitaratzen da (L´Aide publique au développement des collectivités territoriales françaises), eta bertan biltzen dira eskualdeek, departamentuek, udalerriek eta erkidego arteko elkarteek urte horretan zehar egindako garapenerako laguntza publikoaren emaitzak. Espainian, Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioaren Atariak aukera ematen du erakunde horien datu eta ekintza nagusiak aurkitzeko, eta informazio instituzional ugari ematen du. Erakunde guztiek ez badituzte ere beren datuak plataforma horretara eramaten, jarraipena oso orokortua dago. Estatu mailan ikuspegi bateratua duen informazio deszentralizatuaz gain, erakundeek beren jarduerei buruzko informazioa aurkezten dute askotan atarietan eta webguneetan. Horren adibide dira Alemaniako zenbait udalerri eta estatu federatu, edo Flandriako kanpo-jarduerei laguntzeko programak. Espainian ohikoa da erakundeek lankidetza-politikei buruzko informazioa ematea beren webguneetan. Zenbait kasutan, ekintzen xehetasunak ematen dituzten atariak daude (Euskadi, Andaluzia), ekintza horiek bilatu eta aztertu ahal izateko. Analisirako, kontuak emateko eta gardentasunerako bestelako ekimenak Esan dugun bezala, askotariko jarduerak biltzen ditu lankidetza deszentralizatuak, eta eragile askok hartzen dute parte. Horregatik, informazio ofizial edo instituzionaletik haratago, ohikoa da jatorri akademikoko edo gizarte zibileko azterketak eta txostenak aurkitzea.
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 46 GGKEek praktika horietan garrantzi handia dutenez, azpimarratzekoak dira sektore horrek bultzatutako txostenak eta azterlanak. Espainian, bereziki garrantzitsua da Garapenerako Erakundeen Koordinakundearen urteko txostena (jarduerei, aurrekontuei eta abarri buruzko informazio handia eskaintzen du) edo IntermonOxfamek egindakoa, azken urteotan lankidetza-mota horretarako atal espezifikoa duena. Praktika interesgarri bat ikus daiteke Alemaniaren kasuan; izan ere, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Ministerioaren orriak GKEek beren funts propioei buruz emandako datuak eskaintzen ditu, eta informazio hori Estatistika Bulego Federalak prozesatzen du.
4. Ondorioak eta etorkizuneko ildoak
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 48 Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren egokitasunari eta izaerari buruz Lehenik eta behin, garapenerako lankidetza deszentralizatuari dagokionez, hainbat herrialdetan dagoen errealitate finkatua eta aktiboa dela azpimarratu behar dugu. Potentzial handiko praktika da, eskualdeetako eta tokiko eragileen esperientzian oinarritua, funtsezko gaiekin eta gaitasunekin, eta gizarteen eta lurraldeen artean lotura solidarioak bideratzen dituen ibilbidea du. Gainera, lankidetza deszentralizatua egokia da nazioarteko lankidetza-sistemaren nondik-norakoak eta irismena zabaltzeko. Praktika horiek lagungarriak izan daitezke sistema hori pixkanaka-pixkanaka demokratizatzeko, eragile berriak sartuta eta logika geoestrategikoek edo sekuritarioek hainbeste baldintzatuko ez duten agenda finkatzen lagunduz. Aldi berean, adostutako definiziorik edo mugaketarik ez duen lankidetza da, eta bere potentzial nagusia ez da kuantitatiboa, baizik eta erlazio eta logika horizontalagoetan adierazten da, eta funtsezko eginkizuna du gizarte zibilarentzat. Horrenbestez, dituen potentzialtasunak ahalik eta hobekien zabaltzeko modua bilatzen ari da oraindik ere lankidetza hori. GLOn oinarritutako lankidetza deszentralizatuaren neurketari eta jarraipenari buruz Ikusi dugunez, lankidetza deszentralizatua "neurtzeko" modua Garapenerako Laguntza Ofizialetik abiatzen da askotan. Alde horretatik, GLBren GLOen datuak berrikusteak agerian utzi du, lehenik eta behin, lankidetza horren garrantzi kuantitatibo txikia. Hala ere, garrantzitsua da azpimarratzea sistema hori, transferentzietan oinarritua eta Iparralde-Hegoalde izaera nabarmena duena, ez dela oso egokia lankidetza deszentralizatuaren fenomenoa ulertzeko eta neurtzeko (antzeko zerbait gertatzen da beste praktika batzuekin, hala nola Hegoalde-Hegoalde Lankidetzarekin). Hala, datu horiek erabiltzeak aukera eman digu lankidetza deszentralizatuaren jarraipena eta konparazioa egiteko, baina zenbait inplikazio negatibo izan ditu. Batetik, Espainiakoa bezalako kasuak ikusi ditugu, non GLOren datuak (muga batzuekin) lankidetza deszentralizatuko jardueren isla onak diren. Hala ere, batez ere
4. Ondorioak eta etorkizuneko ildoak 49 Alemanian, Kanadan edo Frantzian, ikasleen kostuen egozpenak eta errefuxiatuekin lotutako jarduerek erabat desitxuratzen dute datuen interpretazio orokorra. Hala, lankidetza deszentralizatua GLOren bidez neurtzeak eta aztertzeak proiektatzen duen lankidetza horren profilak ez du inolako zerikusirik tokiko eta eskualdeetako gobernuek nazioarteko lankidetza- eta elkartasun-politikei dagokienez dituzten ezaugarriekin eta kezkekin. Bestalde, izaera kualitatiboko fenomeno bat gutxiestearekin lotutako arazo bat ere badugu; fenomeno horren adierazpen nagusietako asko (lankidetza teknikoa, elkarrizketa politikoa, lurralde-artikulazioa, elkarrekiko ikaskuntza...) ezin baitira kalkulatu berekin dakarten finantza-baliabideen eskualdatzetik abiatuta, baliabide horiek beti egongo baitira benetako trukearen oso azpitik. Horri gehitu behar zaizkio esparru horretan ekarpen ez-ofizialekin egindako jarduerak (hala nola GGKEen funts pribatuak, tokiko ekarpenak...). Hala ere, hori ez da islatzen lankidetza deszentralizatua GLOren fluxuen bidez aztertzen dugunean. Ez dugu, inolaz ere, planteatzen finantzaketa ez dela garrantzitsua lankidetza deszentralizaturako, adierazi nahi duguna da lankidetza hori ezin dela finantzaketa horretara murriztu, duen zeregina gutxiestea baitakar horrek. GLBren informazioak aurrekontuetako datuak eta intereseko sailkapenak homogeneizatzeko eta biltzeko gaitasunari eusten badio ere, lankidetza deszentralizatua aztertzeko aprobetxatzeak erreforma garrantzitsua eskatuko luke zenbait alderditan. Beraz, lankidetza deszentralizatuari merezi duen garrantzia emateko, eta nazioarteko lankidetza-sistema eraldatzeko eta demokratizatzeko egin dezakeen ekarpena aprobetxatzeko, beharrezkoa da GLOn gehiegi zentratua dagoen hurbilketa hori gaindituz joatea. Hori dela eta, lankidetza deszentralizatuaren izaerari hobeto egokituko zaion jarraipen- edo informazio-sistema bat eratu behar dugu, eta, horretarako, oso baliagarria izan liteke Hegoalde-Hegoalde lankidetzak gai horri buruz egiten duen hausnarketa oro. Behatutako eragileei, praktikei eta helmugei buruz Eragileei dagokienez, aniztasun handia dago. Hor sartzen dira, batez ere, administrazioa bera (estatuz azpiko maila desberdinetan), gizarte zibileko erakundeak (batez ere GGKEak) edo unibertsitateak. Oso garrantzi txikia du nazioarteko erakundeen presentziak eta ekoizpen-sektore pribatuarenak. Nolanahi ere, alde handiak daude herrialdeen artean, eta, beraz, interesgarria litzateke eragileak sartzeko
Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 50 aukerak aztertzea, toki batzuetako eta besteetako esperientzietatik abiatuta. Bereziki interesgarria izan daiteke Hegoaldeko herrialdeetako erakundeak eta GGKEak gehiago barneratzea eta ikusaraztea ekintza nagusiak gauzatzen dituzten eragile gisa, askotan ez baitira behar bezala aintzat hartzen. Lankidetza deszentralizatuko tresnei eta praktikei dagokienez, askotan senidetzeharremanetan izaten dute jatorria, eta jarduera-maila desberdinak dituzte harreman horiek. Ohikoa da, halaber, gizarte zibilean edo erakunde erlijiosoetan izatea jatorria, eta instituzionalizatzen joatea. Praktika horiek, sare eta aliantza estrategikoetan egiten diren lanekin batera, zailak dira multzokatzen eta, batzuetan, neurtzen, elementu kualitatiboak dituztelako, edo ezagutza trukatzea dakartelako. Beraz, ezagutza horiek ez dira erraz kuantifikatzen, baina erreplika litezke. Zenbait praktika eztabaidagarri alde batera utzita, hala nola ikasleei egotzitako edo errefuxiatuen kostuak, ohikoena da proiektuen bidez lan egitea, aldez aurretik ezarritako planarekin eta aurrekontuarekin. Kasu askotan praktika egokia izan arren, beste aukera malguago batzuk gutxi aztertu direla dirudi, hala nola aurrekontulaguntza (Belgikan, adibidez, bai erabiltzen dena) edo laguntza teknikoaren potentzialtasuna. Zenbait praktika, hala nola Frantziako udalerriek uraren kasuan egiten dutena, azter litezke haien aukerak ikusteko. Jarduera-sektoreak nahiz lan egiten den herrialdeak, kasu bakoitzeko esperientzien eta kasuan kasuko herrialdeekiko aurrez dituzten harremanen baitan daude. Oro har, ez da halako kontzentraziorik ikusten zentzu horretan, baina badira praktika interesgarri batzuk, hala nola Belgikaren kasua, osasunean edo ekoizpen-sektore batzuetan ardaztua, eta herrialde gutxi batzuetan, afrikarrak batez ere. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren ezaugarri bereizgarrietako bat da herritartasun globalerako hezkuntzan lan egitearen aldeko apustua. Alde horretatik, GLBren datuek ehuneko oso txikia erakusten dute, baina alde handiak daude herrialdeen artean, eta Espainia da kasurik esanguratsuena. Esan behar da GGKEekin oso zuzenean lotuta dagoela lan hori, eta GGKE horiek egiten dituzten jarduerak biltzea zailagoa dela; izan ere, bideratzen dituzten funts publikoekin batera (GLO gisa agertzen direnak), baliabide pribatuak ere erabiltzen dituzte (batez ere herritarrenak), eta haien jarraipena egitea zailagoa da. Horren harira, badirudi beharrezkoa dela GGKEen eta estatuz azpiko erakundeen arteko harreman-mekanismoetan aurrera egitea lankidetza-mota horretan, finantziazio-moduetatik datuak biltzea edo ebaluatzea erraztu dezaketen alderdietan, epe luzeko harremanak bultzatuz. Ildo horretatik, kasu guztietan ikusten dira
4. Ondorioak eta etorkizuneko ildoak 51 GGKEen taldeak, sare zabalak osatzen dituztenak, baina erakundeekiko harremanak era askotakoak izaten dira, eta batzuetan ez dira oso instituzionalizatuak izaten. Alemaniaren kasuan, esate baterako, ministerioaren webguneak GGKEen jarduerei buruzko datuak biltzen ditu, beste iturri ofizial batzuekin batera, eta hori praktika interesgarria izan daiteke. Estatu mailan egiten diren koordinazio-ahaleginak ohikoak dira aztertutako kasuetan, normalean gizarte zibilaren eta alderdi instituzionalaren artean bereiztuta, baina erlazioekin kasuen arabera. Kontuak emateko ahaleginak ere ohikoak eta gero eta handiagoak dira, eta badira atariak jarduera horiei buruz gero eta informazio handiagoa ematen dutenak. Ikuspegi zabal batetik, badirudi oraindik ez dela behar bezala aprobetxatzen hiriekin (CGLU) edo eskualdeekin (Platforma) lotutako plataformen potentziala, praktikak partekatzeko edo praktika horiek modu kooperatiboan neurtzeko eta zabaltzeko moduak proposatzeko. Mugak, etorkizunean aztertzeko eta aurrera egiteko ildoak Azterlanak 5 kasu adierazgarri hautatu ditu, baina, zalantzarik gabe, ibilbide eta praktika interesgarriak dituzten beste kasu batzuetara zabal daiteke (Italia, Suitza…). Testuan zehar behin eta berriz errepikatu den kontua honakoa da: GLBren GLO sistemaren eta lankidetza deszentralizatuko praktiken arteko elkarrekikotasunik eza. Nahiz eta Espainiakoa bezalako kasuetan (ziur aski, lagineko garrantzitsuena, bere dimentsioagatik eta instituzionalizazioagatik) tresna hori ondo aprobetxatzen den, egia esan, oso zaila eta osatu gabea da bide horretatik aztertzea lankidetza deszentralizatua nazioartean. Etorkizuneko azterketei begira, elkarrizketak edo kasuazterketak bezalako teknikekin sakondu beharko litzateke, eta epe luzerako helburu gisa, interesgarria izango litzateke informatzeko eta neurtzeko modu estandarizatuak proposatzeko ahalegina egitea; besteak bete, kontuan hartu beharko lirateke harremanak, truke teknikoak, sareak eta baita finantzazioari hain lotuta ez dauden beste praktika batzuei lotutako tresnak ere. Oro har, nabari da sektore honetako praktikek hobetzeko ibilbidea dutela oraindik, eta dituen potentzialtasunak ez direla erabat hedatzen. Beste ingurune batzuetako praktikak hobeto ezagutzeak, edo praktika egokiak hainbat mailatan trukatzeak (lege mailan, tresnei, eragileei eta abarri dagokienez) aurrerapen-ildo onak ekar litzake etorkizunerako.
5. Bibliografia eta testuan aipatzen diren web orriak
6. Eranskina. GLDk GLO deszentralizatuari buruzko informazioa emateko erabiltzen dituen eragileak eta kodeak | science |
addi-20ce95d31900 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58426 | Gorputz-irudi idealaren bizipenak eta erresistentzia-praktikak emakume feministen artean | Urzelai Dorronsoro, Uxue | 2022-10 | Master Amaierako Lana Gorputz-irudi idealaren bizipenak eta erresistentzia-praktikak emakume feministen artean
Eskerrak eman nahi dizkiet… Marta eta Maiderri, master hau egiteko nituen zalantzak entzun eta aurrera egitera animatzeagatik.
Yoana eta Ainhoari, ahizpatasuna erreala dela ikusaraztegatik.
Guraso eta gainerako lagunei, nire ausentziak errespetatu eta hala ere sostengu izaten jarraitzearen oparia eskaintzeagatik.
Milena eta Aneri, estropezuka gertatu den egunerokoa goxo-goxoa izatea posible egin duzuelako eta bizitzaren zatitxo hau nirekin partekatzeagatik.
Aldekari, putzuetako irakurketa klubetan hizkuntza arazoekin emandako laguntzagatik, lagun sasi-antropologoak izatearen beharra argi geratu da.
Irati, Lorea, Ane eta Maialeni, bihotza parez pare ireki eta zuen bizitza nirekin partekatzeagatik.
Mari Luzi, zurrunbiloaren erdian eskainitako pazientzia eta goxotasunagatik, eta bide hau zurekin egitearen plazera posible egiteagatik.
Neure buruari, bizipen hau errealitate izatea baimentzeagatik eta gogortasunaren erdian argia ikusten jarraitzeko gaitasuna izateagatik.
Formakuntza amaitu ostean, haurdunaldiko eta erditu osteko yoga saioak ematen hasi nintzen zentro horretan bertan. Aldi berean, doula gisa lan egiteko nire praktikaldiak estreinatu nituen eta urtebetean 6 emakumeren
1 Centro Maya nagusiki amatasunean, dolu perinatalean, haur txikien hezkuntzan eta hauekin guztiekin zerikusia duen formakuntza ezberdinetan espezializatua dagoen zentroa da. Bertan profesional ezberdinek egiten dute lan: haurdunaldiko eta erditu osteko yoga irakasleak, psikologo perinatalak, zoru pelbikoan zentratzen den fisioterapeuta, haurrak soinean eramateko teknika ezberdinen inguruko espezialista zein pedagogia ezberdinetan adituak. Bestalde, doula eta yoga perinataleko formakuntzak eskaintzen dira urtero. Azkenik, gai ezberdinen inguruko doako saioak antolatzen dira: edoskitzea, dolua, mugimendu askea, haurren loa… Gehiago jakiteko ikus: http://centromayabilbao.com/ 2 Doulak haurdunaldiko bidelaguntza eskaintzen du, normalean etapa ezberdinetan eta kasu gehienetan emakumeei. Doula lana egiteko modu ezberdinak duden arren, honela laburtu daiteke bere lana: haurdunaldian zehar doulak, haurdun dagoen emakumeak eta honen erreferentziazko pertsonak, baldin badago, topaketa ezberdinak egiten dituzte. Topaketa hauetan, momentu bital honetan izan ditzaketen beldur eta emozioen inguruko lanketak egiteaz gain, ebidentzia zientifikoan oinarritutako informazioa ere eskaini ohi da eta askotan erditze planak egiten ere laguntza eskaintzen da. Haurdunaldiko 40.aste inguruan doula 24 orduz guardian egoten da eta ospitale zein etxeetako erditze eta dilatazioan presente egon ohi da, sostengu emozionala eskainiz erditzen duenari eta bere erreferentziazko pertsonari. Erditu ostean ere topaketaren bat egiten da edoskitzearekin izan ditzaketen kontuetan laguntza eskaintzeko. Doula ez da osasun langilea eta erditzean beti egoten da emagina.
haurdunaldi, erditzen eta erditze osteetan bidelagun izateko oparia jaso nuen. Lehenengo bidelaguntza, emakume arrazializatu eta prekarizatu3 batena izan zen. Orduan bizi nintzen herriko emakume etorkinen taldetik jarri ziren nirekin harremanetan, egoeraren berri eman zidaten eta horrela iritsi nintzen doula gisa estreinatzera, Naimaren eskutik. Biolentzia obstetrikoa bizi garen generosistema desberdindu eta botere-harremanez betetakoaren beste adar bat da, osasun-sisteman modu ankerrean ematen dena. Naimaren erditzean argi geratu zitzaidan.
Testuinguru honetan hasi nuen Masterra, ustez argi nuen amatasuna eta biolentzia obstetrikoaren inguruan begirada feminista sendoago bat izateko helburu irmoa nuela. Galdera asko nituen nire buruan entzuten nituen bizipenen haritik: atxikimenduzko hezkuntza eta edoskitze jarraituaren praktikan egon zitekeen esentzialismoa, amatasunaren aurkako perspektibak, osasun arloan eta bereziki obstetrizian ematen diren biolentziak… Geratu, eseri eta gauzak ordenatzeko beharra nuen, begirada feminista behar nuen. Buruan zurrunbilo izugarria nuen, baina masterreko ikasketa hauek, zurrunbiloa ordenatu baino, areagotu egin dutela sentitzen dut maiz, zorionez. Eta zurrunbilo honen erdian, jada biolentzia obstetrikoaren gaia aukeratuta nuen garaian, doktore-tesiak eta artikuluak irakurtzen hasi nintzen. Bat-batean konturatu nintzen, hori dena irakurritako testuetan idatzita bazegoen, hain txukun, koherente eta garbi, nik ez nuela ezer berririk gaineratuko eta ez niola zentzurik ikusten gaia aztertzeari. Beraz, metodologiari dagokion atalean aipatuko dudan bidean barna, esku artean duzun honetara iritsi nintzen, barne arrak mugituta.
Gorputz-irudiaren auzia, jakina den bezala, emakumeoi (bereziki, baina ez bakarrik) bizitza ezker-eskuin eta goitik-behera zeharkatzen digun auzia da. Emakumeei inposatzen zaizkien hipersexualizazioa, gorputz-irudi hegemonikoa, argaltasun eta edertasunaren arteko ekuazio zurruna, edertasun eta arrakastaren arteko harreman ustez banaezina, normatibitatearen zama, gazte-argal-zuri izan behar izatearen harria… hauek guztiek gure mundu ikuskeran eta harremanak eraikitzeko unean dituen eragin negargarrien inguruan ere asko hitz egin, idatzi eta teorizatu izan da. Baina niri bat-batean ondo formulatu gabeko galdera bat hasi zitzaidan burmuinean hegan, udako eulien antzera. Neure burua eta beste hainbat emakumerena, egoera honen guztiaren biktima gisa ikusteaz haratago, bizipen deseroso hauei erresistitzeko gai garen subjektu bezala ikusten hasi nintzen. Hau guztia jakinda, pairatuta eta gorpuztuta izanda, emakumeok, egunerokoan gorputz-irudi ideala kuestionatzeko eta gure barrenean erosoago sentitzeko zein ekintza egiten ditugun ikusteko beharra nuen, zein euskarri ditugun eta korapiloak nola askatzen ditugun. Nire buruari galdetzen nion: biktimizazio eta teorizaziotik haratago, zeintzuk dira pausuak, estropezuak, tentsioak eta kontraesanak? Norabidea argi izanda, zeintzuk dira egunerokoan martxan jartzen ditugun jarduerak? Nola eramaten dugu praktikara gure agentzia? Funtsean, biktimizazioa alde batera utzi eta agentzia behatu nahi nuen. Honela bada, esku artean duzun lan hau, orokorrean azalduta, emakumeok gorputz-irudi hegemonikoaren presioari aurre egiteko eta bizitza bizigarriago bat izateko egin ditugun ibilbideetako batzuk dira. Praktika txikien garrantziaren eta norbanako zein talde-ekintzak martxan jartzen ditugunaren erakustaldi bat, nolabait esateko, aldaketa eta mugimenduetan zentratutako ikerketa bat. Zehazki, bost emakume dira lanaren protagonistak, Euskal Herritarrak, 25 eta 35 urte artekoak eta feminismoarekiko atxikimendua dutenak. Horrez gain, beraien aburuz, gorputz-irudi eta esperientziari dagokionez, ondoez esanguratsua jasan duten emakumeak dira.
Metodologia atalean sakonago azalduko dudan bezala, ikerketa-gaia identifikatu eta helburuak definitzeko, nire bizi prozesua idazten hasi nintzen. Tutorearen laguntzaz, autoetnografia egiteko ariketari ekin nion eta horixe izan zen abiapuntua eta oinarriak finkatzeko beharrezko pausoa. Testu honetako edukiak hainbat ataletan multzokatu ditut. Hasteko, ikerketari hasiera eman dioten galderez gain, helburuak eta hipotesiak zeintzuk diren argituta daude. Ondoren, formulatu ditudan galderei erantzun ahal izateko eta jaso ditudan testigantzak aztertzeko beharrezko heldulekua, hau da, lanaren oinarri teorikoa eta begiradaren euskarria. Horrekin batera, analisirako erabili ditudan kontzeptu nagusiak zehazten dira eta baita, ikerketaren bidaide izango diren emakumeen ibilbideak jasotzeko erabili dudan prozedura metodologikoa zein den ere. Jarraian, jaso ditudan bizipenen analisia dator eta amaitzeko, hauetatik ateratako zenbait ondorio. Eranskinean, elkarrizketak egiteko erabili dudan gidoiaren berri emango dut.
2.- HELBURUAK ETA HIPOTESIAK Lan hau bideratzeko baliagarriak izan diren helburuak eta hipotesiak hauexek dira: 2.1.- Helburuak Orokorra: Gorputz-irudiarekiko ondoez esanguratsua izan duten eta hau eraldatzeko prozesua egin duten emakume feministen esperientzia aztertzea. Espezifikoak: 1.- Generoarekin eta gorputz-irudiarekiko ondoezarekin zerikusia duten praktika korporaletan gertatu diren aldaketa esanguratsuak, hauen jatorri, nolakotasuna eta ondorioak ikustea. 2.- Aldaketa hauetan garrantzia berezia izan duten faktoreak aztertzea, hala nola (maitasun) harremanak edo emanda etorri zaizkien testuinguruekiko tokialdaketa sinboliko edo fisikoak. 3.- Prozesu horietan, feminismoarekin izandako harremanak edo honekiko atxikimenduak izan duen adierazgarritasuna behatzea.
2.2.- Hipotesiak 1.- Emanda etorri zaizkigun testuinguruetatik (familia, klase soziala, herria, eskola…) sinbolikoki edo fisikoki lekualdatzeak garrantzia du gorputzarekiko bizipena eta pertzepzioa aldatu ahal izateko. 2.- Maitasun-harremanek eta zehazkiago, bikote edo maitasun-harreman erromantikoek, ondoeza eraldatzeko bidean lagungarriak edo oztopagarriak dira, pertsonok besteak beste, harremanean gauden horien begiradaren baitan eraikitzen bait dugu gure irudia. Harremanak
lagungarriak izateko, inplikatuak duden pertsonek gorputz-irudi eta genero-irudikapen hegemonikoekiko kritikoak izan behar dira edo behintzat zalantzan jarri. 3.- Gorputz-irudiarekin zerikusia duen ondoezari aurre egin ahal izateko, hain justu, gorputz-agentzia bat abiarazten dute hainbat feministak, zeinak gorputz-irudi ideal horren kritika eta eraldaketa suposatzen duen, hala nola: bizipenen irakurketa kolektiboa eta ez indibiduala edota edertasunaren ordezko balorazioa eta praktika. 4.- Feminismoaren ideologia, teoria, militantzia-esparru edo praktikekin bat egiteak edo hauekiko atxikimendua izateak babes eta bultzada garrantzitsua eman ohi diote gorputz eraldaketa horri, nahiz eta kontraesanak agertu.
Ikerketa honen oinarri teorikoak zeintzuk diren eta ildo gisa hartu ditudan heldulekuen berri ematea berebizikoa da. Tiraka hasiko naizen esparruak hiru dira nagusiki: lehenengo gorputz-irudia, bigarrenik generoidentitatea eta hirugarrenik, feminismoa eta lodi-aktibismoa. Kategoria hauek euren artean batuta daude eta banatzea zaila da, izan ere, feminismoen baitako irakurketan denak uztartzen bait dira. Beraz, batetik bestera salto egingo dut etengabeko hartu emana islatu nahian eta loturak begiztatu ahal izateko. Hala ere, hiru kategoria hauek bereiztuko ditut testuari zentzu bat emateko asmoz.
3.1.- Gorputza, munduan izateko modu bezala Helburu nagusia emakumeek gorputz-irudi hegemonikoaren auzia euren azaletan bizitzeko moduak nola aldatu diren/dituzten jasotzea denez, marko teoriko honen lehenengo heldulekuak gorputzaren eta batez ere, gorputz-irudiaren ingurukoak izan behar dute. Bi kategoria hauek nola irakurtzen ditudan, emakumeengan gizarte garaikidean zer suposatzen duten eta zeintzuk ondorio izan ahal dituzten aurkeztu nahiko nuke atal honetan. Gorputza eta beraren irudia, garena "jasotzen" duen zerbait baino, "erakusten" dena baino edo "dugun" zerbait baino askoz ere gehiago da; pertsonok subjektu bezala eraiki ahal izateko beharrezko baliabidea dugu. Beraz, munduan egoteko modu bat bezala ikustea interesgarria da edo, Thomas Csordasen hitzetan oinarrituz, "una manera de ser-en-el-mundo" (2010: 85). Gorputzik gabe ezingo genuke mundu honetan bizi eta egiten dugun ekintza orotan dago; honela, edozein dela kultura ere, gorputza gizarteari lotuta dago eta ondorioz, praktika sozial oro gorputza bizitzeko eta eszenaratzeko bide bat da (Esteban, 1997). Gorputz-irudia ere eraikuntza sozial bat da. Mari Luz Estebanek (1997: 28) David Le Bretoni (1990) erreferentzia eginez, gorputz-irudia subjektuek
testuinguru sozial eta kultural zehatz batean eta nolabait bizitza historia partikular baten arabera, gure gorputzaz egiten dugun irudikapena dela diosku. Irudikapen hau kontestu espezifiko baten parametroek eraikitzen dute, hau da, toki eta garaiaren arabera aldakorra da. Gizarteak norbanakoak irudi konkretu baten baitan eraikitzera bultzatzen gaitu (Muñiz, 2014) eta horren baitan sortzen dira gorputz-irudi hegemonikoak, botere-sektoreen sinesmen eta balioek konfiguratzen dutena. Ikerketa hau XXI. mendean eta Mendebaldeko gizarteen parametroek ezaugarritutako testuinguruan kokatzen da eta emakumeen gorputza du erdigune. Susan Bordok dioskun moduan, gorputz-irudia historikoki aldakorra izan denez (2001: 12) eta analisi kokatu bat egiteko asmoz, hemen eta orain emakumeen gorputz-irudiari ematen zaion zentzua, nolakotasuna eta ondorioak zeintzuk diren aztertzea derrigorrezkoa da. XIX. mendean Mendebaldeko gizarteek, desberdintasunak desberdintasun, emakumeei edertasun eredu zehatz bat ezarri zieten, non feminitatearen ideia gorputzen hauskortasun eta sentiberatasunaren baitan finkatu zen (Muñiz, 2014). Oinarri honetatik abiatuta irudi, mugimendu, praktika eta sentimendu konkretu batzuk atxikitu zitzaizkien emakumeei. Naomi Wolfen aburuz, Iraultza Industrialaren altzoan "edertasunaren mitoa" jaio zen (2002: 36) eta horrek, gorputz itxura bat baino gehiago, portaera zehatz bat agintzen du. Zehazkiago, edertasunaren mandatuak emakume batek bere gorputzari eman diezaioken erabilera, askatasun fisikoaren mugak eta garapen psikologiko zein intelektuala definitzen ditu (Bordo, 2001). Edertasuna, beraz, gaitasun fisiko bat izatetik haratago irizpide kultural bat da eta gizarte garaikideetan, Mendebaldeko ideal estetikoek gidatzen dute iruditegi hau (Yehya, 2010). Gaur egun, dena den, aginduzko edertasun hegemonikoa, feminitatearen nozioari nahitaez lotua dagoena, munduaren alde askotara zabalduta dago mass medien bidez; iruditegi honen arabera, gaztetasuna, argaltasuna eta sentsualitatea dira emakumeek izan behar dituzten ezaugarriak (Muñiz, 2014). Emakume gisa ulertuak izateko beharrezko bereizgarriak dira aurrekoak eta horrela finkatu ahal izateko, mandatu horiek
betetzeaz gain, gorputz zehatz batzuk baztertu behar dira, hala nola, gorputz zaharrak, dekadenteak eta desgaituak (Ibidem). Horretarako, gure kulturan, emakumeen gorputzak xehetasun handiz neurtzen dira eta etengabe gorputzeko atal oro da moldatua eta alteratua (Bordo, 2001: 43). Errepresentazio eta idealak gizarte kontrolerako mekanismoak dira, norbanakoak diziplinamenduaren bitartez sailkatu eta botere-sektoreen interesen arabera moldatu ahal izateko. Gorputza erabiltzeko modu eta gorputz-irudi zehatz bat, erregulazio sozialerako hainbat instituzioren bitartez inposatzen zaigu, hala nola, zuzenbidea, erlijioa, ekonomia… (Esteban, 1997). Instituzio hauek eraikuntza horiek sortu, erreproduzitu eta iraunarazten dituzten bezala, testuinguru historiko eta kulturalaren arabera aldakorrak izango dira, baina kasu guztietan, izaki soziala eraikitzeko bideak (Ibidem). Bestalde, edertasuna eta honen praktika mendekotasun eta botere-harremanak erreproduzitzeko eta horiek iraunarazteko bidea ere bada (Muñiz, 2014), gizon zuriaren supremazia mantendu eta gainerakoak dependentzia egoeran mantentzeko. Testuinguru horretan, eta Wolfen (2002) ideiak gidari, edertasuna emakumeen identitatearen zutabe nagusienetariko bat bilakatu da eta norbera ez den besteen onespena beharrezkoa denez, gizon zuriena, alegia, egoera zaurgarri batean kokatuak daude. Edertasuna, kulturalki inposatutako patroi fisiko bat den heinean, politikoki determinatua dago eta gaur egungo Mendebaldeko gizarteetan, gizonen nagusitasun egoera mantentzeko sistema eraginkorrenetarikoa da (Ibidem: 39-40). Honaino nola heldu garen jakiteko, Elsa Muñizek (2014) aipatutako sentsualitatearen haritik tiraka hastea interesgarria iruditzen zait. Aurreko mendetik hona emakumeon gorputz-irudia hipersexualizatzera nola iritsi den aipatzea, gizartearen kontrolerako eta ordenarako beste mekanismo bat den heinean. Izan ere, sexualitatearen bitartez, plazeretik eta harreman sexualen auzitik haratago, politika, boterea edota gizatalde ezberdinen arteko harremanak kudeatzen dira (Esteban, 1997). Azken mendean gorputzarekiko jarreran aldaketa erradikalak gertatu dira; lehen bekatuari lotua zegoena, orain, publikoa eta kontsumitzen den zerbait gehiago izatera pasa da (Flores, 2010).
Erlijioa, legea eta ekonomia ziren emakumea eta gizona hierarkia baten baitan banatuta mantentzen zituztenak, baina horien indarra galtzen joan den heinean, emakumeen gorputz hipersexualizatu eta objektu bilakatua dira funtzio hori betetzen dutenak (Wolf, 2002: 229). Arrazoi horiek medio, erabat sexualizatutako gizarte batean bizitzera iritsi gara, non publizitatean, ikus entzunezkoetan eta sare sozialetan, nagusiki emakumeen gorputzak modu sexualizatuan aurkezten zaizkigun eta sexuaren erakustaldiak presentzia handia duen (Esteban, 1997). Irudi eta errepresentazio horiek, emakumeen sexualitate eta desio erreala agertu baino gehiago, gorputz femeninoaren bertsio ofizialak soilik erakusten dituzte beste batzuk zentsuratuz (Wolf, 2002: 220) eta bestalde, agenda sexual eta desiraren bertsio propio bat sortzea dute helburu (Ibidem: 229). Espainiar estatuan, gertuago dagoen testuinguru batean kokatzeko, aurreko mendeko lehen laurdenean, eliza katoliko kristaua zen moralaren kustodia zuena eta instituzio horren balioen arabera, emakumeak garbia eta purua behar zuen izan. Helburu hau lortzea ezinezkoa zen, gainera, sexuaz plazerez gozatzen bazuen eta honela, gizon-emakume arteko ezkontza gizartearen kontrolerako eta moralaren ordenarako mekanismo indartsuenetariko bat zen (Aresti, 2000)4. Erlijio katolikoaren supremazia gutxitzen joan zen heinean, morala sortu eta erreproduzitzeko boterea zientzia medikoak eta kapitalismo neoliberalak ordezkatu zuten progresiboki. Zientzia biomedikoak legitimitatea irabazi zuenez, kastitateak jada ez zuen gizarte kontrolerako eraginkortasunik, besteak beste, abstinentzia sexualak instintua erreprimitzen zuenaren diskurtsoa zabaldu zuelako (Ibidem). Horrekin batera,
Mendebaldean 60ko hamarkadako gizarte mugimenduen altzoan "iraultza sexuala" edo askatasun sexualaren ideia zabaltzen joan zen (Cobo, 2015) baina ez zien berdin eragin emakume eta gizonei. Emakumeei arnasgune bat eskaini baino gehiago, gizonezkoentzat eskuragarriago egoteko betebeharra sortu zuen eta menpekotasuna mantentzeaz gain, aurretik zeuden botere-harremanak gogortzea ere ekarri zuen (Ibidem). Sistema kapitalistak izaki sozial konkretu batzuk balio, sinesmen eta praktika zehatz batzuekin eraikitzen dihardu, "emakume = objektu sexual" irudia sortu eta finkatzen, besteak beste, gure gorputza merkantzia bilakatuz eta hemendik etekin ekonomikoa ateraz (Cobo, 2015). Hau honela izanda, gaur egun, hipersexualizazioa neoliberalismoaren markoan ulertu behar dugu. Merkatu librearen ekonomian, edertasunaren eta perfekzioaren bilaketa obsesio bilakatzeak industria zinez arrakastatsua zabaldu du: kosmetika, zirujia estetikoa, tratamendu klinikoak eta aurpegi zein gorputz-irudia moldatzeko espazio anitzak (Muñiz, 2014). Kontsumoaren kulturak objektuak desiratzen dituzten gizonak eta objektu izan nahi duten emakumeak sortu ditu, gainera, objektuen nolakotasuna beti da aldakorra, zaharkitzera kondenatua eta merkatuak inposatua (Wolf, 2002: 232). Mugimendu feminista indarra hartzen joan zen neurrian, kapitalismo patriarkalaren lehen erreakzioa emakumeak etxeko lanetan zoriontsu zirela konbentzitzea izan zen. Aitzitik, herritarren eskakizunak askatasun gehiago irabaztearen bidean zeudenez, beste behin, kapitalismoak diskurtso hau bereganatu zuen aldarrikatzen zenaren aurkako efektua sortu eta gizarte kontrolarekin jarraitzeko. Honela, 80. hamarkadatik aurrera beste irudi bat eraiki zuen: etxekoandrea den eta gainera bere bikote gizonezkoarentzat sexualki erakargarria den emakumea (Cobo, 2015), betiere binomio sexual baten baitan eta amatasunaren derrigortasunaren altzoan. Gizabanakoen eta gure gorputzen gaineko kontrolaren gorakada ematen da sexualizazioaren bideetan eta helburu argia du: "La sexualización es un dispositivo que los sistemas de dominio aplican a los miembros de los colectivos oprimidos con el objetivo de apartarles del ámbito de la racionalidad y de la política" (Ibidem: 15). Hori dela
eta, esan genezake emakumeen gorputza hipersexualizatuz eta gorputz-irudiak horri erantzun behar dionaren lotura eginez, objektu eta merkantzia bilakatzeaz gain, emakumeak botere-guneetatik eta erabaki-esparruetatik aldentzeko asmo irmoa ere badela.
Hipersexualizazioa kontrolerako mekanismo bezala ulertuta, sexualitatea bera kontrolatzeko helburuaz gain, kontrol honi erantzuten dion eta emakume sexualki erakargarriari egokitzen zaion gorputz-irudi ideal sortu da. Arestian aipaturiko edertasun hegemoniko mendebaldarrak, gizonezko zurien begietan desiragarria den emakume gorputz eredu zurruna, zehaztasun maila handikoa eta errealitate gutxikoa sortu du. Jarraitu behar den edertasun eredu itxiak azal zuria du, ilehoria da, begi argiak ditu, garaiera zehatz batekoa da eta muturreko argaltasuna du (Muñiz, 2014; hooks, 2018). Gizarte garaikideetan gorputz perfektu, eder eta osasuntsuaren helmugara iristeko exijentzia geroz eta handiagoa lortzeko, aukeran eskaintzen diren ereduak oso mugatuak dira eta jada neurri jakin batzuk ere izan behar ditu (García, 2016: 14). Eredu hori betetzen ez duten gorputzak onargarria denetik kanpo geratzen dira, beraz, ezberdintasunen existentziaren inbisibilizazioa ikaragarria da (Muñiz, 2014).
Gizon eta emakumeei, gorputzak dieta eta ariketa fisikoaren bidez moldatu behar dituztela agindu zaie, hau da, modelo zehatz horretan sartzen ez dena zuzendu beharra dagoela sinetsarazi zaigu (Muñiz, 2014). Lortuko duten helburua ez da soilik edertasuna; etengabeko saiakeran tematzea, sozialki arrakasta, estatusa eta zoriontasuna lortzeko beharrezko baldintza gisa aurkezten dira (Esteban, 1997; Bordo, 2001; Muñiz, 2014). Honela, edertasuna bereizgarri fisiko bat baino zerbait handiagoa eta askoz ere haratago doan ideal bat bezala aurkeztuta, gorputz-irudi hegemonikora iristea obsesio nartzisista bilakatzea lortu da (Esteban, 1997). Emakumeek, gorputz-irudia parametro horien baitan eraiki behar izatea, edertasun ezaugarri zehatz hauek lortu behar izatea eta honenbestez, gorputzak "gorputz perfektu" bilakatzea, subjektuen existentziarako helburu nagusi bilakatu da (Bordo, 2001; Muñiz, 2014; Esteban, 2016a;). Bestalde, ideia horiek hartu duten indar kolosalagatik, emakumeak euren gorputza mespretxatzera ere iritsi dira (Bordo, 2001) eta obsesio fisikoak
sortu dira, hala nola, zahartzaroari beldurra eta kontrola galtzeari terrorea (Wolf, 2002: 36). Gorputzarekiko trataera eta erregulazioan parte hartzen duen beste instituzioetako bat osasun sistema da (Esteban, 1997), erlijio kristauari moralitatearen eta "egia absolutuaren" lekukoa hartu diona. Sistema medikoan, argaltasuna osasunaren adierazle zuzen gisa irakurtzen da eta instituzio horrek sozialki irabazi duen zilegitasun neurrigabearen ondorioz, norbanakoak egia absolutu bezala ulertzera iritsi dira. Argaltasun idealaren gehiegizko zamagatik, sistematikoki dietak egitera bultzatzen gaituzte nahiz eta "gehiegizko pisurik" ez izan (Esteban, 2004; Piñeyro, 2019). Hori dela eta, sistema medikoko profesionalekin ditugun topaketetan ohikoa izaten da gure pisuaren inguruko komentarioak entzun eta osasun arrazoiak argudiatuta argaltzera bideratuak izatea. Aldi berean, dieten kulturak emakumeengan presentzia eta garrantzia handiagoa hartzen du, besteak beste, oso gaztetatik bultzatzen gaituztelako elikadura erregulatzera (Esteban, 1997, 2013; Piñeyro, 2019). Horren zergatia, beste behin, diziplina eta auto erregulazioaren bidez kontrol sozial eta ideologikoa lortzeko modu eraginkorrak bilatzea da (Esteban, 2004), izan ere, "edertasunaren mitoak" funtsean zerikusi gutxi du dieta eta gorputz itxura berarekin (Wolf, 2002: 423). Gorputz-irudia eta pisua kontrolatu beharreko zerbait dira, bai gurea baita gure ingurukoenak ere, honela emakumeak dieten zein elikaduraren erregulazioaren esferan mugitzen dira, pisua irabazi eta galtzen dute etengabe eta argaltzeko modu ezberdinak probatzen dituzte bizitzan zehar (Esteban, 1997). Idealizatutako gorputz-irudi zurrunean ez sartzearen diskriminazioak elikadura nahasmenak dakartza maiz (Muñiz, 2010) eta zentzu honetan, gazte eta nerabeen artean generoari dagokion patologia nagusiena anorexia eta bulimia izatea dira ondorio larriena (Esteban, 2013). Emakumeak, gorputz-irudi idealagatik pairatzen ditugun elikadura arazoen jakitun izanda ere, askotan euren bizitza arriskuan jartzera iristen dira (hooks, 2018). Finean, erregulazio eta kontrol mekanismo den edertasun irudi hegemoniko horri segika jarri gaituzte modu obsesiboan eta iristea irreala den
helmuga batera bidean, gure haragia manipulatzen dugu etengabe (Yehya, 2017). Besteak beste, kapitalismoak eta sistema medikoak gizartearen homogeneizazioa dute jomuga (Muñiz, 2010), gizarte heterogeneo bat kontrolatzea zailagoa delako eta orduan, botere-posizioak mantendu ahal izateko lehenengoa beharrezkoa delako. Beste helburu batzuk ere badaude: alde batetik, gizarte sektore espezifiko batzuen bazterketa kolektiboa sortzea, mendekotasun harremanak beharrezkoak dituztelako instituzio erregulatzaileek. Beste alde batetik, egokia denaren eta ez denaren banaketa ematea moral espezifiko bat sortzea eta azkenik erreferentzia zehatz batzuk gugan finkatzea, normatibitatearen onurak ordena lortzeko bidea direlako. Bazterketa beharrezkoa da araua sortzeko, hau da, gure identitatea konfiguratzeko, izan behar ez garen "beste" horren erreferentzia behar dugu, zeharkatu ezin ditugun mugak argi izan ditzagun. Edertasun modeloen inposaketak biolentzia sinboliko eta erreal ankerra sortzen duela ere esan genezake (Ibidem) eta ezaugarri horiek betetzen ez dituzten gorputz eta pertsonekiko diskriminazioa sustatzen du (Muñiz, 2014). Testuinguru honetan, emakumeen gorputzarekiko biolentzia gertatzen da, feminitatea lortzeko geroz eta parametro sofistikatuagoak inposatu eta mugak estutzen dizkiguten heinean (Muñiz, 2010, 2014). Eta biolentzia diot, beste aukerarik ez dugula sinetsarazten zaigulako, azken finean, arazoa ez bait da argaldu edo gizentzen dugun, informal edo elegante janzten garen edo makilajea erabiltzen dugun edo ez (Wolf, 2002: 424).
3.2.- Generoa, ekinaren ekinez identitate bilakatua Pertsonoi, jaiotzen garen unean ditugun genitalen arabera sexu bat ezartzen zaigu eta, hortik abiatuta, gizarteak eta kulturak portaera, rol eta gaitasun zehatz batzuk ezartzen dizkigu: emakumeen sexuari genero femeninoa eta gizonezko sexuari genero maskulinoa (Burgos, 2005). Sexua eta
generoa kulturalki eraikiak direnez, norbait gizon edo emakume etiketatzea erabaki sozial bat da (Burgos, 2007), baita bakoitzaren jarrera egokiak zeintzuk diren determinatzea ere (Bullen eta Díez, 2016: 70). Testuinguruak aldakorrak direnez, berez, identitate horiek ez dira finko eta estatikoak (Esteban, 2009b). Honela, generoa sistema bezala ikusi behar dugu eta kontzeptu honetatik egin irakurketa (Bullen eta Díez, 2016). Sexua naturala eta neutroa dela sinesten da eta ustezko naturaltasun horrengatik, bi sexu dira begiztatu ahal diren bakarrak: gizona eta emakumea, lehenengoa maskulinoa eta bigarrena femeninoa. Honela binarismo sexuala da patu bakarra (Ahmed, 2018) eta binarismoa normaltasunari lotua aurkezten da nahitaez (Burgos, 2007). Modu horretan, pertsonon arteko banaketa bi talde handi eta homogeneotan banatu nahi da, aurrerago azalduko ditudan helburuak lortu ahal izateko. Autore batzuek, Judith Butler, Monique Wittig, Michel Foucault eta Donna Harawayk, besteak beste, sexuaren naturaltasuna zalantzan jartzen dute, kontzeptu hori eraikuntza kulturala eta fikzioa dela azpimarratuz (Burgos, 2005).
Jaiotzen garen unean emakume edo gizon garen erabakitzen duena sistema medikoa eta bertako profesionalak dira. Aurreko kapituluan aipatu bezala, instituzio horrek gizartearen homogeneizazioa eta diziplinamendua dituzte helburuetako batzuk. Elvira Burgosek (2007) azaltzen duen moduan, XX. mendeko aurrerapen medikoek egiazko sexua eta honenbestez sexu normala zein ziren definitu zuten. Sexu "naturala" definitzearen ideiaren ondorioz, gainerako gorputzak anormal edo naturaren alterazio bezala ikusiak dira, adibidez, sistematikoki manipulatuak diren gorputz intersexualak. Arrisku mediko erreal gutxi daude interbentzio horiek sostengatzeko, aitzitik, profesionalek, bizitza emozional eta sozial osasuntsu bat izan ahal izateko gorputz "normala" beharrezkoa dela argudiatuta praktikatzen dituzte zirujia gehienak (Ibidem). Medikuntzak, salbuespenak salbuespen, beste instituzio batzuen antzera, bi sexu eta bi genero bakarrik daudela onartzen du eta bizitza zoriontsu bat
nahi badugu, sexua generoarekin lotuta egon behar dela inposatzen digu. Gorputz "normalak" atxikitako generoari erantzun ahal izango dionaren premisan sostengatzen da eta honela, ordena eta gizarte kontrola mantendu ahal izango dira. Intersexualitateak sexu eta genero banandu eta finkoen iruditegi kulturala arriskuan jartzeko aukera zabaltzen du (Burgos, 2007) eta hau ekidin beharreko zerbait da. Sexuaren ondotik nahitaez genero bat atxikitzea sekuentziazio moduko bat da, dagokigun generoa eztabaidaezina da eta "izango garena", orain "garenari" lotuta dagoenaren ideia du oinarri, hau da, agindu bilakatzen den iragarpen baten forma hartzen du (Ahmed, 2018). "Dagokigun" generoidentitate bitarra sortzeko, mutur bakoitzari atxikitzen zaizkion ekintzak, pentsatzeko moduak, harreman, gustuak zein sentitzen ditugun emozioak zeintzuk diren ikasi egiten dira. Hori dela eta, sexuari egozten zaion generoa ez litzateke "izateko" modu bat izango, "egoteko" modu bat baizik eta ideia honek, bizipenak berezkoak ez direla ikusten laguntzen digu (Esteban, 2009b). Bitartasunaren logikaren barruan, antolaketa soziala genero-rol banaketa zurrunaren arabera antolatzen da (Juliano, 1998). Ikusi bezala egituraketa hori ez da naturalki ematen, giza talde ezberdinduen parte izatera iristeko sozial, kultural eta linguistikoki moldatzen gaituzte (Burgos, 2005). Honela, pertsonak banatzeko modu posible guztien artean gure kulturan generoaren araberako banaketa egiten da, eguneroko ekintza txikienetara ere sartzen den sexu-mania baten moduan (Juliano, 1998: 91). Kulturaren bitartez, generoak, ustez gure gureak, intimoak eta berezkoak ditugun portaerak, plazerak, praktika sexualak eta desioak ere moldatzen ditu (Burgos, 2005; Bullen eta Díez, 2016). Ezberdinak garela uste dugu, ezberdin egiten gaituztelako. Banaketa horrek botere-harremanak eta hierarkiak sortzen ditu, gizonak emakumeen gainetik daude eta hortik kanpora dauden identitateak deuseztatu egiten dira. Hegemonikoak ez diren azpikulturetako kideak eta baztertzen diren identitateak desordena kategoria hartzen dute (Juliano, 1998) eta mendekotasun egoera batean topatzen dira zuzenean, arestian aipaturiko
pertsona intersexualak adibidez. Genero-arauek espazio publikoan agertzeko modu egokia zein den definitzen dute, publikoa eta pribatuaren arteko mugak ezartzen dituzte eta bereizketa hori politika sexualen zerbitzura jartzen da (Butler, 2009). Ildo honetan, Butlerri jarraituz, espazio publikoan agertzen dugun itxura ez bada genero-arauei jarraitzen diena, kriminalizatuak izango gara eta ez gara babestuak izango jasango ditugun jazarpenen aurrean. Emakumeen genero-identitatea definitzea eta Mendebaldeko gizarte garaikidean emakumeei atxikitzen zaien feminitatearen ideia zein den azaldu beharko genuke. Alde batetik, ikerketa honi dagokion testuingurua delako, baina baita jakina delako ere feminitate (eta maskulinitate) diskurtsoak zein praktikak Mendebaldeko gizarteetan eraikitzen direla (Bullen eta Díez, 2016: 71). Ez bitartasunaren ideiarekin bat natorrelako edo existitzen diren identitate anitzek zeresanik ez dutela uste dudalako, baizik eta ez delako xedea generoidentitate anitzen irakurketa bat egitea. Bai ordea, helburu eta hipotesiei erantzun nahian, emakumeei atxikitzen zaien feminitate ereduaren nolakotasuna eta horrek izan ditzakeen ondorioen berri jakitea. Emakumeei, besteak beste, femeninoak, beraz, apalak, atseginak, goxoak, etxekoiak, amak, zaintzaileak, isilak, sentsualak eta pasiboak izan behar direla irakatsi zaie. Gizonezkoak beste muturrean daude eta bati baimentzen zaiona besteari ukatzen zaio. Bestalde, emakumeak femeninoa izateaz gain, praktika heterosexualak izan behar ditu eta kontrako sexua desiratu behar du (Burgos, 2005), hau da, gizonezkoen desiraren objektu izan behar du (Bullen eta Díez, 2016: 76). Hau guztia gutxi izango balitz, emakumeek edertasunaren atributua izatea ere funtsezkoa da eta gizonekin alderatuz, sexualitatearen eta desiraren trataera ezberdin bat ematen da (Esteban, 2013). Aurreko kapituluan azaldutako edertasun itxiaren ezaugarriak betetzen baditugu, emakumeak horrela ulertuak izango gara eta derrigortasun hori medio edertasuna emakumeontzat eskema erregulatzaile bilakatzen da. Horrez gain, feminitatearen errepresentazioak sortu eta erreproduzitzeko gakoa da edertasuna, genero-bereizketak sortuz (Muñiz, 2014). Emakumeak gorputzirudiari soilik murriztean, emakumeak objektu bilakatzeko joera gertatzen da
eta emakumeen gorputz-irudiaren kontrol horrek, genero bereizketaz modu pribilegiatuan hitz egiten digu (Esteban, 2016a: 96). Generoaren eraikuntza nahitaez bete beharreko arauen baitan eraikitzen bada, generoaren erreprodukzioa boterearen negoziaketa bat da (Butler, 2009). Marko berean, feminitatea edertasunari lotua badago, Muñizek (2014) Susan Bordori erreferentzia eginez, edertasuna bera boterea kontuan hartu gabe ezin ulertu daitekeela diosku. Edertasuna kontzeptu, errepresentazio, diskurtso eta praktika multzo bat izanda, gorputz sexuatuen materialtasuna eta generoaren definizioan gakoa da eta performatibitatearen bitartez egiten da posible (Muñiz, 2014). Baina, zer da performatibitatea? Nola ikasten dugu dagokigun generorola? Hasteko, esan genezake maskulino edo femenino taldeei atxikitu ahal izateko gorputz-praktika batzuk errepikatzea beharrezkoa dela eta honenbestez, garenarekin baino gehiago, egiten dugunarekin zerikusia duela (Esteban, 2013). Ekintza horien praktikaren errutinaren bitartez, gure gorputzak debekatuak dituen eta beharrezko dituen keinuak, gorputzaren mugak eta hartu dezakeen espazioa zein den ikasten ditu (Bordo, 2001: 33-34). Honela, generoa bizitzan zehar eraikitzen doan zerbait da eta diskurtso hegemoniko baten baitan eraikitzen doa, une historiko eta geografia ezberdinen arabera aldakorra da, baina beti ere, eraikuntza kultural bat. Emakume sentitzea edo emakume bezala aritzea prozesu dinamiko eta konplexuak dira eta gorputzpraktiketan dute oinarria (Esteban, 2009b, 2013). Generoaren eraikuntza jaiotzen garen unetik hasten da, haurrak oso txikitatik ikasten dutelarik behaketa eta imitazioaren bitartez zeintzuk diren errepikatu behar dituzten ekintzak. Gure bizitzak erregulatuko dituzten praktiken jardunean aritzeak ondorio materialak izango ditu eta honela identitatea eraikitzen joango gara (Burgos, 2007). Hortaz, performatibitatea genero-mandatuen errepikakortasun bat bezala ulertu behar dugu, zeinaren bitartez diskurtso horrek izendatzen dituen parametroak eta ideiak materia bilakatzen diren (Butler, 2002). Horrela, genero-identitatea barrura eta kanpora
begirakoa da; barrura begirakoa, identitatea eraikitzen eta berau gobernatzen duena izatea espero delako eta kanpora begirakoa, gorputz-irudia identitate honen isla gisa ulertzen delako. Irakurketa sakonago batekin, gorputz-irudiarekin, genero-ideologia finkatzea baino gehiago, ardatz ezberdinak dituen identitatea eraikitzea helburu dela ikus dezakegu. Bide honetatik, modelo politiko eta ekonomiko zehatz batzuk finkatu nahi dira, esan bezala, generoak sistema sozial oso batez dihardu (Esteban, 2004). Heterosexualitatea derrigorrezkoa da eta gizarte osoa antolatzen duen instituzioetako bat ere bada. Instituzio eta inposaketa den heinean, giza erreprodukzioa eta egitura normatiboa iraunarazteko funtzioa du. Gizabanakoak funtsean sexu eta sexualitatearen kategoriek definituak izan direnez, euren identitateak eta gorputzak mendekotasun eta dizplinamendupean kokatzea errazagoa da, hau da, maneiagarri bilakatzen dira (Burgos, 2005). Horretaz guztiaz gain, performatibitatearen bitartez subjektu nor den ere definitzen da, hau da, "la performatividad de género está…atada por las diferentes formas en que los sujetos acaban siendo elegibles para el reconocimiento" (Butler, 2009:325). Performatzearen bitartez genero-arauak betetzen ditugun unean onargarri, ikusgarri eta gai bilakatzen gara, gutaz espero dena bete dugulako (Ahmed, 2018). Honela, subjektu izatera iritsi egiten gara prozesu performatiboan etengabe ekitearen ondorioz, prozesu horren arauak testuinguru sozial eta kulturalak markaturiko parametroetan egin behar da, gainera (Burgos, 2005). Finean, performatibitatearen bidez, pertsona bizidunak eta euren bizitza zaintzea merezi dutenen eta ez dutenen arteko banaketa ematen da (Butler, 2009). Horrenbeste tematu behar bagara generoa performatzen, arau zehatz batzuetan sartzeko hainbesteko errepikakortasuna beharrezkoa bada, etengabe saiatu behar bagara muga estu horietan sartzen, generoaren hauskortasuna bera agerian geratzen da (Butler, 2009). Bestalde, ekitearen beharrak generoa materia bilakatzea edo gauzatzea inoiz osatuko ez den helburua izango dela adierazten
dela ikustea zaila egin zaigu eta aldatu ezin den zerbait dela sinetsi izan dugu (Ibidem). Feminismoak generoa eta gorputza irakurtzeko zein bizitzeko pertsona bezain beste modu daudela hauteman eta aldarrikatu du. Generoa eta sexua eraikiak direla jakinda, historian zehar aldakorra izan dela onartuta eta bere horretan ordena sozial hori mantentzeko errepikakortasuna behar duela jakinda, berau iraultzeko ateak irekita daudela ikusi du feminismoak, nolabait, performatibitatea agentziarako bide ere bada (Butler, 2009). Atal hau amaitzeko, Butlerren (2009) hausnarketa batzuk ekarri nahiko nituzke hona. Bere aburuz, genero-arau hegemonikoa eraberritzeko estrategia anitzak praktikan jarri behar ditugu, berebizikoak bait dira edozein genero eta sexu-politika erradikalak aurrera eramateko. Hala ere, gure sexualitatea berreraikitzen eta generoa birsortzen gabiltzan bide honetan hartzen ditugun erabakiak, askoz ere boteretsuagoak diren parametroen baitan egiten ote ez dugun pentsatu beharko genuke. Hau da, oinarrian erabat aukera askeak hartzen ez ditugunaren kontzientzia izan behar dugu. Beraz, honen inguruan hausnartzea eta formula berrien inguruan pentsatzea interesgarria izan daiteke. Genero-identitatea gorputz-irudiarekin zuzenean lotuta dago, genero bakoitzari irudi zehatz bat atxikitzen zaiolako eta batak bestearen eraikuntzan zeresan handi duelako. Hori dela eta, gorputz-irudiaren tratamendu sozial batek sortzen duen ondoeza eta horrekiko erresistentzia-praktikak ikergai dituen lan honek, genero-identitatea kontuan hartu behar duela uste dut.
3.3.- Feminismoa eta lodi-aktibismoa, azaletik azalera doan mugimendua Feminismoa da ikerketa honen guztiaren gidari baina hemen errepaso historiko bat egiteko kabidarik ez dagoela uste dut, gainera, zeren araberako izango litzateke eta non kokatu beharko nuke? Nagusiki Mendebaldeko gizarteetan ilustrazioaren ondotik eman diren olatu izendatutako denboratarteak hartu ohi dira erreferentzia gisa. Hala ere, jada badakigu ez dela feminismoaren historia begiratzeko modu bakarra, baita Mendebaldeko toki
espezifiko batzuetan zentratuz, kanpoan uzten ditugula beste hainbat historia, eremu geografiko eta honenbestez, bizipen ere. Bestalde, feminismoa pluralean ulertzen dudala aipatu nahiko nuke, gizarteko mugimendu guztien antzera, askotarikoak izan direlako bideak, pentsamenduak eta ekintzak. Feminismo askok mugimendu asko esan nahi dute (Ahmed, 2018) eta kontzeptu honek berak, mugimenduak, eman ahal digu lehen definizioaren zertzelada. Behin hau argituta, atal honetan izango ditudan helburuak bi dira nagusiki: bata feminismoarekiko dudan begirada orokorra zein den labur azaltzearen lan konplexua. Bestea, gorputz-irudi idealaren eta generoidentitatearen inguruan feminismoak egin dituen ekarpenetako batzuk mahai gaineratzea. Zein da ikerketa hau eutsiko duen feminismoaren begirada? Emakume eta gizonen arteko fikziozko binomio horrek sortutako botere-harremanen aurrean kokatzeko eta hauen aurka borroka egiteko ekintza izatetik haratago doan zerbait dela ulertu behar dugu. Ezkerreko mugimendu bezala aurkeztu nahiko nuke (Juliano, 1998; hooks, 2018) eta baita munduan gertatzen diren injustiziekiko erreakzio sentikor bat bezala ere (Ahmed, 2018). hooksek argi du: "Laburrean esanda, feminismoa, sexismoa, esplotazio sexista eta zapalkuntza deuseztatzeko mugimendu bat da" (2018:33).
Feminismoa, kanporanzko borroka eta pentsamoldeetan oinarritzeaz gain, barruko ekintzak errebisatzera bideratuta ere egon behar du. Honek kontzientzia bat eskatzen du, Simone de Beauvoiren "emakume ez da jaiotzen: egin egiten da" esaldi entzutetsuari jarraituz, hooksek "feministak egin egiten dira, ez dira jaiotzen" (2018: 41) diosku eta Ahmedek (2018) feminista izaten ikasi egiten dela azpimarratzen du. Hau da, jazarpen egoerak bizitzeaz gain, politika feministen aldeko posizionamenduak hautazkoa eta ekintzazkoa izan behar du (hooks, 2018). Feminismoari esker, bizi garen sistema patriarkal eta genero-sistema desberdinduaren inguruan asko hausnartu eta idatzi da, baita inposatzen zaigun gorputz-irudiaren eta honek emakumeongan dituen eraginen inguruan
ere. Gorputza eta sexualitatea ulertzeko begirada berriak ekarri dizkigu, gainera, genero, arraza eta klasearen prismatik begiratzen hasi gara berari esker. Irakurketa hauek aldaketarako mekanismoak martxan jartzeko balio izan digute, aukera berriak sortzeko atea ere ireki digute eta prozesua amaituta ez badago ere, ibilbidea ireki izana bihotzez eskertu behar diot. Mugimendu sozial horrek eraldaketarako gaitasun handia duela esango nuke, kritikotasunaz gain, erresistentziarako praktika anitzak proposatzeko gaitasuna duelako. Feministek gorputza kontrol eta zapalkuntza historiaz beteriko leku bezala irudikatu zuten, besteak beste (Bordo, 2001). Generoa eta subjektua bera ulertzeko modu bezala irakurri behar da, geografia eta historia zehatz batek konfiguratu duena eta honenbestez, errepresentazio, irudi eta kontzepzio espezifiko batzuk dituena (Esteban, 2009a). Gorputza, orokorrean, eta emakumeen gorputza konkretuki, arestian aipatu bezala, kontrol eta erregulazio sozialerako funtsezko tokia izan da (Ibidem: 1). Bestalde, "gorputzaren politikaren" inguruko kritika bat sortzen ere hasi ziren eta hemendik gorputza bera borroka politikorako toki material bezala aurkeztu zuten (Bordo, 2001: 33-34). Testuinguraketa horrek emakumeak ekintza kolektibora bideratzeko indarra izan du (Ibidem: 61), hein batean, bizipen pertsonalak elkarbanatuak direla ikusi eta estruktura baten baitan kokatuak izan delako. Duela hamarkada batzuetatik hona, feminismoa edertasun kanon eta gorputz-irudi idealaren gaineko analisiak egiten hasi zen eta jada XXI. Mendean, emakumeen aurkako biolentzia matxistaren ardatz nagusienetariko bat dela aintzakotzat hartzen du (Piñeyro, 2019: 135). Gizon eta emakumeei eragiten dien kontu bat dela onartzen bada ere, emakume eta genero disidenteenganako zapalkuntza ankerragoa dela ere ikusarazi ahal izan du. Edertasunaren mitoak emakumeak fisikoki eta psikologikoki suntsitzen ditu (Wolf, 2002: 50) eta feminismoaren beraren aurkako erreakzioa bortitza dela ere esan genezake, edertasun femeninoaren irudiak inposatzen dituelako arma politiko gisa, emakumeek aurrera egin dezaten oztopatzeko (Ibidem: 36).
Hala ere, gorputza, botere sektoreek nahieran erabili eta moldatu dezaketena baino askoz ere gehiago da, salaketa eta aldarrikapenetarako leku pribilegiatua ere bada (Esteban, 2009a: 1), zentzu berean, gorputz-irudia bera ere errebeldia eta aurkaritzarako eremu ezin hobea da (Esteban et al. 2016: 285). Focaultek berak (1983), Bordoren (2001) arabera, eginiko hausnarketa berrietan botere-harremanak dauden tokian erresistentziak presente daudela diosku. Pixkanaka instituzio dominatzaileak zulatuak dira bazterreko gizarte sektoreetan gertatzen joan diren balio eta ezagutzekin, ondorioz, egungo botere-harremanak ezegonkorrak dira; erresistentzia konstante bat delako eta hegemonia berriz, prekarioa (Bordo, 2001: 55). Feminismoa honetaz jakitun dela esango nuke eta horregatik, beti, teorikoki boterea kuestionatzeaz gain, berau zulatzeko estrategiak praktikara eramaten dabilela, hein handi batean gorputzaren bitartez. Honela, gorputz politikoak, besteak beste emakume eta feministen existentzia aldarrikatzen dutenak, estereotipoak zalantzan jartzen dituzten agenteak dira, balio hegemonikoak kuestionatzen dituzte eta arau dominatzaileak urratzen dituzte (Esteban, 2009a: 6).
Hau horrela izanda eta ikerketa honen testuinguruan kokatu nahian, feminismoak eginiko beste ekarpen bati presentzia eman nahiko nioke: lodifobiaren kontrako kritika. Feminismoak sakon landu duen gizon-emakume binomio horrez gain, gure gorputzetan materia bilakatu eta natural izaera hartzen duten beste binomio batzuk ere lantzeko deia egiten dute lodifobia lantzen diharduten hainbat kolektibok; gorputzaren normaltasunaren baitan ematen direnak, hala nola, ederra edo higuingarria, osasuntsua edo gaixoa, gaztea edo zaharra, gai edo ez gai parametroak (Masson, 2013: 225). Aurreko ataletan aipatu den moduan, gorputz-irudi idealaren zein generoaren irakurketa ofizialen baitan gorputz mota batzuk baztertuak izan behar dira. Inork izan nahi ez duen gorputz hori akastun eta gaitasun gabe bezala irudikatzea (García, 2016: 15) beharrezkoa da kontrola mantentzeko eta gorputz oker horiek (Osa, 2021), besteak beste, gorputz lodiak dira. Gorputz-irudiaren inguruko atalean ikusi dugu argaltasuna emakumeentzat derrigorrezkoa dela, baina lodien kasuan honek zama handiagoa hartzen du (Piñeyro, 2019; Sarriugarte, 2022) eta identitatearekin estuki lotua dago (Piñeyro, 2019: 138). Lodifobiaren irakurketa kritikoa feminismoaren markotik ulertzea derrigorrezkoa da, emakumeek duten patriarkatu kuota altuagatik, loditasunagatik ematen den diskriminazioa bereziki lazgarria delako (Ibidem: 135) eta "inork izan nahi ez duen hori" (Ibidem: 139) direlako gorputz lodiak. Lodifobia egiturazko zapalkuntza da eta horregatik bizitzako espazio guztietan pairatzen da; politika, lana, familia, harreman sexu-afektiboak… (Ibidem). Zapalkuntzaren beste adierazleetako bat, gorputza definitzen duen hori, loditasuna, irain bezala erabiltzea da (Ibidem: 33). Loditasuna kontu estetiko bat izatetik haratago doala ulertu behar dugu (Sarriugarte, 2022), izan ere, gorputz lodia maitasuna, onarpen soziala, arrakasta eta zoriontasuna lortzeko derrigorrez aldatu behar dela sinestarazten zaigu, bestela, nahitaez, porrot egin duen gorputza bezala ikusiko da (Piñeyro, 2019; Sarriugarte, 2017). Abiapuntu honetatik "aldi baterako gorputzaren" ideia interesgarria da; gizarte lodifobo batentzat loditasuna ez da betirako den
Eta ildo berean, Maialenen hitz hauek oso ondo adierazten dute aurreko ideia: "Nik betidanik gure izan dot aldatu, mitiko gabetan eta urteten jatzun pentsamendu horiek beti izan dira tipo 'argalduko dot, argalduko dot' eta beti amestu izan dot argalduko dotela eta helduko dela puntu bat non egongo nazela argal eta pentsatu izan dot bizitzako arazo danak horrekin konponduko direla, eukikotela bikotea, harreman danak super ondo, eukikotela lana… pentsau dot beti nire gorputza aldatuko dala" .
Egindako elkarrizketak aletu eta hauen analisia egiteko erabili ditudan kategoria nagusien argipena egitea beharrezko ikusten dut, irakurle den orok abiapuntua zein den ziurtasunez jakin dezan. Hauexek dira: ondoeza, desplazamenduak, agentzia eta erresistentzia, eta plazera.
Ondoez esanguratsua Gorputz-irudi idealak sortzen duen "bizipen ezkor hori" zer den zehazki kokatu eta ikerketarako egokiena den kategoria aukeratzea ondo pentsatu beharreko kontua izan da. Hasiera batean "sufrimendua" zen pentsatu nuen lehen kategoria, baina, ondoez esanguratsuaren ideiarekin topatu nintzenean, lanari ezin hobeto atxikitzen zitzaiola ikusi nuen. Emakumeen ondoeza ulertu eta jaso ditudan bizipenei zentzu bat emateko, Mabel Burin, Esther Moncarz eta Susana Velázquezen (1990) lana hartu dut gidari, emakumeen osasun mentalean zentratuta badihardute ere, argitasuna baitakar esku artean dugun gaia hobeto ulertzeko. Burin, Moncarz eta Velázquezek aipatzen dute emakumeen ondoezaren ulerkuntza eta kontzeptualizazioa, klasea eta sexuaren boterea iraunarazteko instrumentu bezala ulertua izan dela (Ibidem: 32). Euren aburuz, ondoezaren kontzeptua birformulatzea berebizikoa da eta nahitaez generoaren perspektibatik egin beharreko zeregina da (Ibidem: 64), "kultura patriarkalak" emakumeen ondoeza eta gaixotasuna sortzen dituelako modu espezifikoan (Ibidem: 40).
Aurreko mendeetan, emakumeen osasuna prisma patriarkal eta androzentristatik irakurria izan da eta begirada honek gaur egunera arte irauten du. 3 etapa historiko behatuz justifikatu dezakegu baieztapen hau, zeinak ondoezaren kategoria hobe ulertzen lagunduko diguten. Lehenengoa,
erlijio kristauaren indarra handia zen garaia; subjektu psikikoa "gizon erlijiosoaren" balioen baitan eraikia zenez, emakumeak objektu posizioa zuen eta naturaren parte bezala ikusten zen; honenbestez, menderatua izan behar zuen eta ezinezko zuen jainkozko ordenara iristea (Ibidem: 24). Bigarren etapa, XIII. mendearen ondotik medikuntzak izaera akademikoa hartu zuen garaia; soilik unibertsitateetan eta gizonezkoek jaso ahal zuten jakintza bilakatu zenekoa. Ordura arte herritarren osasuna zaintzeaz arduratzen ziren eta berdinek baliozkotutako jakintzaren subjektu ziren emakumeak aitortzarik gabe geratu ziren; gainera, osasuna ulertzeko modu maskulinoa inposatu zuten eta emakumeen begirada kanpo utzi zuten (Ibidem: 26-27). Iraultza Industrialaren hastapenekin batera, beste hainbat gertaeraren artean, emakume femeninoari "amaren moraltasuna" atxikitu zitzaion eta ideal hori betetzea emakumeen osasun mentalerako berme gisa aurkeztu zen. Kontrara, bikote eta ugalketa zirkuitutik kanpo geratzen ziren emakumeak "ero" bezala hartuak ziren (Ibidem: 29-30). Hirugarren garaia, azken hamarkadetakoa; medikuntza ofizialaren altzoan dagoen jakintza psikiatrikoa da emakumeen gorputzaren gaineko irakurketa eta kudeaketa egiteko zilegitasuna duen bakarra. Berriz ere, emakumeek kanpokoa den gizonezko agente batengan bilatuko dute pairatzen dutenaren erantzuna (Ibidem: 32). Horrengatik guztiagatik, autore hauek, osasuna-gaixotasuna binomio androzentrista apurtzen duen "ondoez esanguratsu" terminoa proposatzen dute, zeinak ez duen aurreko ikuspegiekin bat egiten (Ibidem: 38). Ondoeza gertaera sozial bat den heinean, emakumeenganako opresioa sortzen duten faktore kulturalak zeintzuk diren eta hauen ondorio sozialak zeintzuk diren ikustea beharrezkoa da (Ibidem:37-38). Planteamendu hori neure eginez, lan honetan, "ondoez esanguratsu" terminoa erabili dut gorputz-irudi idealak, sistema patriarkalaren parametroetan eraikia izan den heinean, emakumeen bizitzetan sortzen duen ondorio negatiboa aztertzeko.
Hipotesien arabera, subjektuen agentzia ahalbidetzen duten faktoreen artean, feminismoarekiko atxikimenduak garrantzia baduela aurreikusten dut, baina baita emanda etorri zaizkigun testuinguruetatik fisikoki edo sinbolikoki lekualdatzeak ere. Ideia hau sostengatzeko, Estebanen Antropología del Cuerpo liburuaren azken kapituluan (2013) eta Mari Luz Esteban, Margaret Bullen, Carmen Díez, Jone M. Hernández eta Elixabete Imazek azken hamarkadotan euskal gizartean gazteak bizitzen ari diren genero-aldaketen inguruan eginiko ikerketa batean (2016) oinarritu naiz. Norberaren espazioetatik aldentzeak eredu berriak ezagutzeko aukera ematen du lagun arteko harremanei, harreman sexu-afektiboei, praktika korporalei edo modu performatibo berriei dagokienez (Ibidem: 286). Bide horretan jarri ahal dira erresistentzia-praktikak martxan, hau da, kontestu alternatiboetan birgizarteratzeak aldaketak ematea ahalbidetzen du. Jatorrizko testuinguruekiko urruntzeak ez du zertan beti fisikoa izan behar, hau da, aldentzea sinbolikoa ere izan daiteke, adibidez, talde sozial berri batean parte hartzearen edo ekintza ezberdin bat egitearen ondorioz. Horrek, alde batetik, geure burua modu ezberdin batean hautemateko eta eraikitzeko parada ematen du eta beste alde batetik, beste "gorputz bat bilakatzeko" aukera ere zabaltzen du (Esteban, 2013: 187). Ikerketa honen ildo nagusietan zentratuz, gorputz-irudiari eta generoidentitateri dagokionez, lekualdaketa fisiko edo sinbolikoek emakume izateko, emakume moduan besteon aurrean aurkezteko eta "emakumez janzteko" modu berriak eta arropa ezberdinak probatzeko aukera errazten dutenaren ideia jarraitzen dut. Baita, Estebanek (Ibidem: 191) Del Valleren lanean (1992- 1993) oinarrituz dioen bezala, desplazamenduak emakume (eta gizon) gisa dugun esperientzia birplanteatzeko aukera ematen duela eta ondorioz, generoarekiko sozializazio prozesu berriak abiarazteko atea irekitzen duela ere.
Agentzia eta erresistentzia
Foucault, Bordo eta Estebanek, beste batzuen artean, subjektuen agentziaz egin dituzten hausnarketen berri eman badut ere, analisirako Maria Ruizek proposaturiko agentzia kontzeptua emakumeek gorputz-irudiak sortutako ondoezari erresistentzia egiteko oso aproposa dela iruditzen zait. Agentziaz edo erresistentziaz hitz egitea ikerketa honen helburuetako bat dela jakina da, besteak beste, "norbanakoen agentzia eta praktika sozialak baztertuta, emaitza problematikoa bezain eskasa izango litzatekeelako, betiere (Ortner, 2006: 14)." (Ruiz, 2016: 162). Ruiz (2018: 159) Sherry B. Ortnerren (2006) definizioan oinarritzen da bere doktore-tesian eta horren arabera, subjektuek testuinguruarekin elkarrekintzan, errealitatea eraldatzeko gaitasuna dute eta horretarako boterearekin negoziatzen dute, betiere, unean dituzten muga eta aukeren arabera. Agentziaren gakoa intentzionalitatea izango litzateke, kontzientea edo inkontzientea izanda ere, aktore sozialek aldaketa indibidual edo kolektiboak lortzeko nahitasuna dutelako.
Agentzia, kultura eta une historikoen arabera eraikia da eta horiek konfiguratzen dute agentziaren nolakotasuna (Ruiz, 2016: 165). Zentzu berean, erresistentzia ere parametro kultural batzuen markoan kokatu behar dugu, testuinguruak ematen dituen baliabideen baitan aldakorra izango delarik (AbuLughod, 1990). "Erresistentzia agentzia-boterearen aldaeretako bat dela defendatu du Ortnerrek (Ibidem: 144)" (Ruiz, 2016: 166), hau da, erresistentzia boterearekin lotua dago ez dominazio bezala ulertua, "azpitik" ekiten duen indar bezala baizik. Menderakuntzaren aurka "egoera aldatzeko sorkuntza eta birsorkuntzan aktiboki aritzea" (Ibidem: 168) ere baden arren, erresistentzia ez dugu ulertu behar gizakion askatasun kuota soil bezala (Abu-Lughod, 1990: 42). Aitzitik, erresistentzia botereak hartzen dituen formak ulertzeko eta gizakiok bertan harrapatuta nola geratzen garen ikertzeko balio behar du, hau da, "boterearen diagnostikoa" egiteko erreminta izan behar du (Ibidem). Erresistentzia beti boterearekin lotuta dago eta modu honetan ulertzen badugu, boterearen
konplexutasuna eta berau naturalizatzen diren moduak ulertzeko bidea izango da (Ibidem: 41).
Plazera Hipotesiak formulatu nituenean plazerak izan zezakeen garrantzia kontuan hartu ez banuen ere, elkarrizketak egiten nindoan heinean etengabe agertzen zen zerbait zela konturatu nintzen. Horregatik erabaki nuen plazera, modu zabalean ulertuta, analisi-kategoria bat izan behar zela. Erresistentzia eta agentzia baimentzen dituzten beste faktoreetako bat plazera da eta horretarako Laura Muelasen (2015) ikerlana erreferentzia ezin hobea izan da. Plazera zerbait konplexu bezala ulertu behar dugu, plazer sexualarekin zerikusia baduen arren, hortik haratago joanda, praktika anitzek konfiguratzen dute eta subjektuek gorpuzten duten emozio eta esperientzia baikorra da (Muelas, 2015: 5). Praktika hauek, adibidez, erritmoarekin (musika, dantza) edo mugimenduarekin (kirola, ariketa fisikoa) zerikusia izan dezakete (Esteban, 2013:248). Plazera, aktibismo eta teoriatik eraikitzen dela ere azpimarratzen du Muelasek (2015) eta horrez gain, Audre Lorde (2003) jarraituz, barneko asebetetze sentsazioa sortzen delako beti nahi izaten da berriro sentipen horretara itzuli (Muelas, 2015: 5). Aldi berean, plazera (auto)gogoetatik abiatutako bukatu gabeko eta amaiezina den prozesua da, dinamika indibidual eta kolektiboek baieztatzen dutena (Ibidem: 35). Plazeraren bizipen subjektiboa baldintzapenez betea dago eta muga sozialek berau bizitzea ekidin dezakete, bestalde, generoak eta ideologia kapitalistak kondizionatua dago (Ibidem) eta horregatik begirada feministatik behatzea garrantzitsua da. Horrez gain, plazera esperimentatzeko, ulertzeko eta gozatzeko orduan elementu biografikoen baldintzak faktore determinatzaileak dira, hala nola, autokontzeptua, autoestimua, norberaren gorputzaren eta atseginezko praktiken ezagutza, jasotako hezkuntza eta prestakuntza,
5.- IBILBIDEA: METODOLOGIA "Nola heldu naiz ni honaino" atalean aipatu bezala, Master Amaierako Lana egiteko buruan nuen lehen ideia esku artean duzunaren oso ezberdina zen. 2021eko abenduan biolentzia obstetrikoaren inguruko doktore-tesiak zein artikuluak irakurri nituen eta heldu nahi nion gaia hori ez zela konturatu nintzen, baina ez nuen alternatibarik. Irakurketa horien guztien artean, Miren Guillóren artikulu batekin topatu nintzen: "La in-corporación de la investigación: políticas de la menstruación y cuerpos (re) productivos" (2013). Beste gai batzuen artean autoetnografiaz ziharduen eta kuriositateak jota edo, oso modu kaotikoan nire bizitzako pare bat pasarte idatzi nituen, nire ustez baliorik ez zutenak. 2022ko urtarrilean, tutoreak ariketa autoetnografiko osatu bat egitea proposatu zidan, honela, nire bizitzako dozena bat pasarte edo memoria idatzi nituen modu narratiboan. Egun batzuk beranduago begirada analitikoarekin irakurtzen saiatu nintzen, ariketa zinez zaila izan zen eta itsuitsuan nindoala sentitzen nuen. Buruko desordenaren bazterren batean, hala ere, argitasun piska bat ikusten hasi nintzela sentitu nuen. Ariketa autoetnografikoan gorputz-irudiaren inguruan asko idatzi nuela konturatu nintzen eta hasieran begirada biktimista izango nuela uste banuen ere, ariketa egin ostean, nagusiki agentziaz eta aldaketa mekanismoen hitz egin nuela ohartu nintzen, baita feminismoak nire prozesuan izan zuen garrantziaz ere. Desordena hori guztia lurreratzen lagundu zidan otsaileko tutoretzak, non gaiak zegozkion tokian kokatzeko argi asko ekarri zidan eta martxa hartzen joateko, ikerketa proiektua idazteko zereginarekin atera nintzen bertatik. Ariketa autoetnografikoa egitea gakoa izan da ikerketa honi hasiera emateko, baina baita ikertzaile modura non kokatzen naizen hausnartzeko ere. Zientziaren erabateko objektibotasun faltsu horren aurrean, estrategia autoetnografikoak ikertzailearen subjektibotasuna, emozioak eta hauen guztien eragina onartzen du, ezkutatzeko saiakera egin beharrean (Ellys, Adams et al., 2015). Aldi berean, zientzia egiteko modu positibista eta zurrunari beharrezko
alternatiba bat eskaintzen dio, modu bakar eta legitimo bat besterik ez dagoela erakusten duelako. Prozesu hau egiteari esker eta MAL honetan parte hartzen duten emakumeei bide hau egin dudala azaltzearen ondorioz, kontatu didatena sakontasunez begiratu ahal izan dudala eta gure artean konplizitate moduko bat sortu dela esatera ausartzen naiz. Otsailaren amaieran, ikerketa proiektuaren gainean kategoria analitikoak identifikatu eta marko teorikoa osatuko zuten irakurketak egiten hasi nintzen. Martxotik aurrerako lanak nagusiki irakurketak izan ziren, artikuluak, liburuak, doktore-tesiak, Master Amaierako Lanak… Irakurri eta irakurri nenbilen bitartean, elkarrizketatuko nituen emakumeak zeintzuk izan zitezkeen ere pentsatzen joan nintzen. Inguruko lagunei, etxekoei eta ikaskideei nire gaiaren berri eman nien eta hortik sortu ziren elkarrizketatu ditudan emakumeak. Paraleloki ikerketa-proiektua fintzen nindoan eta maiatzean marko teorikoa idazteko lehen dokumentua irekitzeaz gain, elkarrizketak ere egin nituen. Ia berrogei orri nituen irakurketa horietako guztietako zita interesgarriak autoreka, artikuluka eta gaika banatuta, baina une horretan marko teorikoa idazten hasteko lan biziki zaila neukan aurretik. Marko teorikoa bideratu ostean, transkribapenak eta analisia egiteko garaia iritsi zen. Une horretan ere zalantza ugari izan nituen baina tutorearen laguntzaz betiere, apurka-apurka ikerketa lanari forma eta zentzua ematen joan ahal izan naiz udan zehar. Uztaila eta abuztuan marko teorikoa berregituratu eta analisia-kategorien inguruan hausnartzea ere izan dira egin beharreko lanak. Irakurketa berriak egin, autore berriak ezagutu eta hauek guztiak nire lanean nola txertatu erabaki behar izan dut. Berriro hasi nintzen doktore-tesiak, artikuluak, Master Amaierako Lanak… irakurtzen, autoreka, artikuluka eta gaika banatzen zita interesgarri ugari, aurrekoan baino gehiago ziren, gainera. Momentu txiki batean atzerapausoak egiten nenbilela uste nuen, nire ustez egituratua zegoen zerbait berriro hankaz gora jarri behar nuela. Baina uste hau okerra zela ohartu nintzen segidan. Honela, ikerketa etengabeko mugimenduan dagoen zerbait dela ikasi dut, alegia, zerbait itxia eta lineala ez
dela eta ondorioz ikerketa hau bera amaitutzat inoiz egongo ez dela onartu behar izan dut. Arestian aipatu bezala, ariketa autoetnografikoak zuzenean eraman ninduen (neure) agentziaz jabetzera. Azalean bizi dugun mendekotasun egoeraren jakitun naiz eta ez da nire asmoa horri garrantzia kentzea, baina emakumeok biktima paperean ikusteaz nekatu nintzen. Errealitatea aldatzeko ekintza txikiak eta handiak egiten dihardugu etengabe eta analisiaren erdigunean horixe jarri nahi nuen, emakumeon agentzia eta erresistentzia mekanismoak. Estebanen aburuz (2013), biktimizaziotik ateratzen diren analisien bidez emakumeen bizipen konkretuak jaso ahalko ditugu eta ondorioz, izaki pasibo eta homogeneo gisa ikusteari utziko diogu. Normatibitateak dituen ondorio negatiboak kontutan hartzen jarraitzea garrantzitsua izanagatik ere, emakumeak agente bezala ikusten dituzten analisi alternatiboak proposatu beharko genituzke (Ibidem).
Helburu eta hipotesiei heldu ahal izateko eta egindako ibilbidea ikusita, ikerketa honek epistemologia feministaren barruan egon behar zuen derrigorrez. Epistemologia feministaren aspektu garrantzitsu bat ikertzailearen ezaugarriak kontuan hartzea da, genero-identitatea barne. Ikuspuntu horrek hausnarketa emozional eta kognitibo baten beharra mahaigaineratzen du eta aldi berean, norberaren identitatearen inguruko kontzientzia hartzeak, emaitza sendoagoak izatea ahalbidetzen du (Bullen, 2017). Zentzu honetan, Jone M. Hernándezen aburuz (1999), teoria feministaren balioa, besteak beste, akademian ohikoa den dikotomizazioa eta androzentrismoari aurre egin ahal izatea da, urgentzia handiko lana, nire ustez. Gorputza eta gorputz-irudia izanda lanaren hari nagusiak, "gorputza erdigunean" jartzen duen metodologia kualitatibo baten beharra nuen eta horregatik, gorputz-ibilbideen teknikan inspiratuak egon dira egin ditudan elkarrizketak. Autoetnografiaren altzoan zientzia positibistari egindako kritikaren ildotik, gorputza oinarri duten ikerketak beste logika eta arrazionaltasun mota batzuen balioa agerian uzten dute. Bestalde, bizi garen
mundua ulertu eta bertan bizitzeko forma anitzak ere baliozkotu ditzakegu (del Mármol eta Sáez, 2011). Gorputzaren inguruko pertzepzio eta sentsazioei arreta jarriz, munduan izateko moduari erreparatzen diogu (Csordas, 2010) eta gizarteko esparru ezberdinak ikertzeko parada izango dugu.
5.1.- Elkarrizketak eta elkarrizketatuak MAL hau burutzeko lagina 4 emakumeri egindako elkarrizketak izan dira, esan bezala, gorputz-ibilbideen teknikan oinarrituak egon direnak. Informatzaileekin egin ditudan topaketen denboraren bataz bestekoa 2 eta 3 ordu artekoa izan da eta bakoitzarekin behin elkartu naiz, salbuespen batzuekin: emakume batekin ordubete iraun zuen bigarren elkarrizketa bat egin nuen eta beste batekin, topaketa egiteko zailtasunagatik, telefono audio bidezko galdera batzuen erantzuna eskatu nion. Horren arrazoia, transkribapenak egin ostean hutsune batzuk aurkitu nituela izan zen, baita gai batzuen inguruan sakontzea beharrezkoa ikusten nuela ere. Bestalde, nire ariketa autoetnografikoa ere informazio iturrietako bat izan da eta analisian txertatua gelditu da elkarrizketatuen bizipenekin batera. MALaren hasieran idatzi nuen testuaren zati batzuk eta bertan atera ziren ideia batzuk sartu ditut analisian, hau da, ez dut hitzez-hitz dena txertatu. Ikerketan dudan inplikazio pertsonalagatik konbinatu ditut lehenengo eta hirugarren pertsonak idazketan. Esango nuke neure esperientzia ere aintzat hartze horrek, analisia aberasteko modu bat izateaz gain, jasotako bizipenen ñabardurak ikusteko aukera eman didala. Horrela, kanpotik begiratzen duen behatzaile izatetik haratago joatean, objektibotasun zurrun bat alde batera uzteko aukera izan dut (Hernández, 1999). Memoria lan handia egin behar izan dugu ikerketan parte hartu dugun emakumeok, Ahmed-ek idatzi zuena berretsiz: "Compartir un recuerdo es poner un cuerpo en palabras" (2018: 43). Denek esan dute emakume autoizendatzen direla baina eurentzat emakume izatea zer den definitzeko eskatu diedanean, pentsatzera
bideratutako isiltasunak eta zalantzazko erantzunak izan dira nagusi. Denek sentitzen dituzte tentsioak eta kontraesanak emakumetasuna definitzerako unean eta batere erraza ez dela diote. Feminitateari dagokion irakurketa kritiko batetik datoz tentsio hauek, hau da, gizarteak emakumeei atxikitzen dizkigun genero espresio eta jarrera, gustu, desira eta abarrekin erabat identifikatuak sentitzen ez direla diote eta honenbestez, emakume bezala identifikatzen badira ere, feminitatearen ideia propioa eraikitze bidean daude denak. Hala ere, hausturarako bidean sortzen diren tentsio eta kontraesanen inguruan analisiaren atalean sakonduko da. Ikerketa subjektuen profila honakoa izan da: Euskal Herrian jaio eta heziak izatea: Nahiz eta norbanakoen artean desberdintasunak egon, kulturalki eta sozialki antzekotasunak izan ahal dituzten pertsonen bizipenak ikertzea beharrezkoa ikusi dut, kulturaren baitako sozializazio prozesuak eta xehetasunen aldagaiek ikerketa beste esparru batzuetara eman bait dezakete. 25-35 urte bitartekoak izatea: Nire ariketa autoetnografikoa izan denez nolabait hasiera eman duena, nire adin inguruko emakumeak izatea interesgarria iruditu zait, generazio konkretu honetan zentratu ahal izateko. Izan ere, adin-tarte antzekoa izateak feminismoarekiko eta beste hainbat parametroekiko momentu historiko antzekoan zentratzen lagunduko du eta horrek analisi kokatuago bat egitea ahalbidetu dezake. Emakumeak izatea: Gorputz-irudiaren bizipenak feminitatearen eraikuntzan zein honen aldaketan izan duen eragina ikertu ahal izateko euren burua emakume gisa hautematen duten pertsonen profila jasotzea beharrezko jotzen da. Feminista auto-izendatzea: Ikerketaren helburuetako bat feminismoarekin izandako harremanak edo honekiko atxikimenduak izan duen adierazgarritasuna behatzea denez, euren burua feministatzat hartzen dutenak eta, beraz, feminismoaren erreferentziak ezagutzen dituztenak (ez halabeharrez
militantzia-esparruetan aritu direnak) ikerketa-subjektuak izatea derrigorrezkoa da. Elkarrizketak egiten nindoan heinean gorputz dimentsioaren inguruko bizipen eta hausnarketak presentzia handia zutela ikusi nuen, zehazki loditasunak eta lodifobiaren aurkako ideia zein ekintzak. Honenbestez, ekainean lodifobiaren aurkako jai batean behaketa parte-hartzailea egiteko aukera izan nuen, elkarrizketatu dudan emakumeetako batek lodiaktibista talde batekin antolatu duen jaia, hain zuzen ere. Bestalde, mugimendu feministaren garrantzia ere oso esplizituki agertu izan da elkarrizketa guztietan. Horregatik saiatu naiz feminismotik antolatu izan diren ebentoetan parte hartzen. Hain zuzen, ekainean, AFIT eta Ankulegik antolatu zuten I Antropologia Feminista Kongresuan eta Euskal Herriko Bilgune Feministaren topaketetan parte hartzeko aukera izan nuen. Ebento hauetan parte hartzeak gaur egun Euskal Herriko mugimendu feministan ematen ari diren eztabaida eta hausnarketen berri sakonago izaten lagundu dit. Elkarrizketatu ditudan 4 emakumeetatik bat gertuko pertsona da, beste bat erreferentziaz ezagutzen nuen eta azken bietara ezagunen bitartez iritsi naiz. Denek izan dute ikerketarekiko jarrera oso irekia eta bihotzez eskertu behar diet izan duten prestutasuna; gainera, marko teorikorako egin ditudan irakurketez gain, euren bizipenak entzuten irakaspen handiak jaso ditut. Topaketa guztiak eurek aukeratu dituzten lekuetan izan dira, denak giro goxo eta intimoan. Hasiera batean konturatu ez banintzen ere, transkribapenak egiten nituen bitartean ohartu naiz barreak konstante bat izan direla elkarrizketa hauetan. Barreak ez dira urduritasun edo deserosotasun baten adierazle izan, aitzitik, euren buruaz eta izan dituzten bizipenez barre egin dute. Honenbestez, konfiantza eta erosotasuna oso presente egon direla esango nuke, baita horrek euren ideiak zein bizipenak lasaitasunez adierazi dituztela erakusten duela ere. Testigantzak idatziz utzi behar nituenez, ahal nuen neurrian, euren oniritzia jasotzen saiatu naiz eta erabiltzen ditudan izen guztiak fikziozkoak dira.
Honela ba, hauek dira elkarrizketatu ditudan emakumeak: Irati: 28 urteko emakumea da, pertsona alaia eta gertukoa, komunikatzeko gaitasun handia duena eta bere hitzetan oso gardena dena, horregatik izan da akaso bi elkarrizketa egin dizkiodan pertsona bakarra. Familia nuklear baten altzoan jaioa bada ere, ahizpak eta berak ama biologiko ezberdina dutenez, etxe bereiztuetan bizi izan dira beti eta hori erabakigarria izan dela iritzi du. Bizkaiko hiri txiki batean pasa zituen haurtzaroa eta nerabezaroa, baina 18 urte zituenean Euskal Herriko beste hiri batera joan zen unibertsitate ikasketak egitera eta bertan bizi da ordutik. Jaioterrian nerabezarotik mugimendu feministako kide izanda, orain bizi den hirian ere mugimendu feminista eta okupan oso aktiboki militatzen du. Eraso sexual larri bat jasan zuen duela urte batzuk eta berak dioen moduan "nire patua hilda egotea zen". Gertaera horren ondorioz, gaur egun enpleguaren erritmoak batzuetan sortzen dizkion ezinegonen harira, ez du modu jarraituan lan egiten eta egiten duenean, haurrekin ibiltzen da hezkuntza formalean edo aisialdian. Dantza da, besteak beste, identitatea berreraikitzeko bere estrategia garrantzitsuenetariko bat, batez ere jasan zuen erasoaren ostean.
Lorea: 27 urte dituen emakumea, bere bizitzako zati handiena Euskal Herriko hiri batean pasa du eta gaur egun ere bertan bizi da. Familia nuklear bateko kide da eta anaia bat du, eurak ere hirian bizi dira eta familia gertu du. Saltsa askotan egotea gustuko du eta erabateko artista da, dantza estilo ezberdinak, clown, antzerkia eta antzekoak egin izan ditu haurra zenetik. Haur Hezkuntzako unibertsitate ikasketak amaituta izanda eta horretan lanean egonda, praktika artistiko eta kulturalen inguruko unibertsitate ikasketetan murgilduta dabil azken aldian. Lodi bezala definitzen da, berarentzat loditasuna ez da "egoteko" modu bat, "izateko" era bat baizik. Bere bizitza asko determinatzen duen zerbait dela argi du eta lodifobiaren aurka Euskal Herrian sortzen dabilen mugimendu feministako kide da. Azken hilabeteetan jaialdi ezberdinak antolatu dituzte eta aurtengo irailean Euskal Herriko I. Jatunaldi lodiak antolatu dituzte.
Ane: 32 urte dituen emakumea da eta, euskal herritarra den arren, azken urteetan Londresen du bizitokia. Bere burua interes asko dituen pertsona gisa ikusten du, oso hiztuna eta aktiboa. Lehen unibertsitate ikasketak publizitatea eta lan harremanak izan ziren baina moduren batean gizartearen eta familiaren espektatibak betetzeko egin zituela uste du. Ikasketa horiek bertan behera utzi zituen eta zinea zein antropologiako ikasketak egiten ibili da gerora, bere espektatiba propioak sortu eta bizitza parametro propioen baitan eraikitzen saiatzeko bidean. Duela bi urte eskas ama izan zen eta gaur egun seme bat du. Amatasunaren harira bere identitatea berreraikitzen dagoela dio eta prozesu horretan nahiko murgilduta dagoela ere bai, ama izateaz haratago bere burua nola definitzen duen begiztatu nahian. Feminismoaren berri izaten hasi zenean oso identifikatua sentitu ez zela aitortzen duen arren, erreferentzia ezberdinak jasotzen joan zen heinean, bizitza begiratzeko oinarri bilakatu dela dio. Mugimendu feministan aktiboki parte hartzen ez duela zehaztu du, besteak beste, bere antsietatea medio espazio hauetan parte hartzea asko kostatzen zaiolako. Maialen: 25 urteko emakumea, irribarretsu eta goxoa, denbora gehiena herri batean bizi izan dena eta "ideiak oso argi dituena". Berak dioen bezala, familia "desegituratu" eta egoera ekonomiko zaurgarritu bateko kidea izateak identitatea asko definitu du. Gurasoak haurrak zirenean banandu ziren eta hauen enpleguari dagokionez aldi bateko lanak izan dira nagusi, baita gaueko lanaldiak ere. Loditasunak ere asko definitzen duela dio eta kirola oso garrantzitsua dela berarentzat, izan ere, bere gorpuzkerari zentzu berri bat emateko bide esanguratsuenetarikoa da, kirola utziko balu "Maialen nor da?" zalantzan jartzeraino. Gaur egun mugimendu feministan aktiboki parte hartu ez badu ere, lodifobiaren eta feminismoaren teoriak zein praktikak gertutik jarraitzen ditu eta bere bizitza gidatzen dutela dio. Euskara eta dantza saioak ematen egin izan du lan eta orain oso zentratua dago herriko kirol talde batean.
Itsaso: 34 urteko emakume alaia eta irekia da, edonorekin hitz egiteko gai den horietakoa. Azken 15 urteetan bidaia asko egin ditu eta bizitoki ezberdinak
izan ditu munduko herrialde ezberdinetan, baina azken urteetan Euskal Herriko landa gunean finkatu da eta elkarbizitza komunitarioko proiektu bat sortzen dabil. Maialenen antzera, beti egoera ekonomiko zaurgarrituan egon den familia bateko kide izateak gizartearekiko begirada zorrotza eskaini diola uste du. Hainbat unibertsitate ikasketa dituen arren, bera ere egoera prekarizatuan egon izan da beti. Haurrekin egin du lan urte gehienetan, baina duela pare bat urtetik hona hilekoaren eta amatasunen akonpainamenduan zentratuta dagoen proiektu bat sortu du. Dantza, umorea eta abestea dira, besteak beste, bere pasioak, liberaziorako eta gorputz-irudiaren auziari zentzu berri bat emateko bideetako batzuk. Euskal Herrian egin dituen egonaldietan mugimendu feministan parte hartu izan du, baita gaur egun ere.
6.- BAHETZEA: ANALISIA Jasotako bizipenen analisia antolatzea erabaki korapilatsua izan da. Ondoezari presentzia ematea beharrezkoa ikusten nuen eta maila berean erresistentzia-praktikei zentralitatea ematea ere derrigorrezkoa zen, ikerketaren helburuei men eginez. Azkenean, ondoezatik plazerarako bidea aurkeztea erabaki dut, baina historia lineal bat kontatzeko arriskuan erortzea erraza zenez, bizipenetan etengabe agertzen diren tentsio eta kontraesanak ere eroale izango dira. Emakume guztien bizitzetan gorputz-irudia eta generoidentitatearen berrikuspena konstante bat da, joan-etorriak daude, batzuetan ondoezak indar gehiago hartzen du, besteetan plazera dago erdian eta hauek denak bizitzako beste faktore batzuekin etengabeko elkar eraginean daude. Behin hau argituta, esan analisia aurkezteko lau zutabe handi erabili ditudala: lehenengoa, ondoez iraunkorra eta desiraren gurpiletik kanporaketa; bigarrena, nire lanaren protagonistei emanda etorri zaizkien espazioetatik egindako desplazamenduak gako gisa; hirugarrena, erresistentzia-praktikak gauzatzeko feminismoak izan duen garrantzia; eta laugarrena, plazera eta sexualitatearen adierazgarritasuna ondoezari aurre egin ahal izateko. Hauek guztiak, bananduak aurkezten baditut ere, etengabe harremanetan daudela eta trama konplexuak sortzen dituztela argitzea ere beharrezkoa da. Azkenik, ikerketa-subjektuen aurkezpenean azaldu bezala eta aurrerago zehaztuko den moduan, feminismoarekiko atxikimenduaz gain, ikerketa honetan elkarrizketatu ditudan bost emakumetatik laurentzat, praktika artistikoak, hala nola, dantza, zinea, kantua… eraldaketarako gakoa izan dira. Errealitate horri presentzia eman nahi izatetik, analisian zehar abesti batzuk txertatu ditut. Ez dira ausaz aukeratuak izan, ikerketak iraun duen bitartean, hemen landu ditudan gaiekin konektatzen lagundu didaten kantuak baizik. Beraz, zu, irakurle hori, irakurketaren lanean murgildu aurretik, atal bakoitzaren hasieran kantuaz bustitzera gonbidatzen zaitut. Irakurketa akademikoarekin batera, azaldu nahi dudana nolabait gorpuzteko saiakera eta gonbidapena da honakoa.
(Merina Gris)5 Gorputz-irudi idealaren araua derrigor betetzeak emakumeei ondoeza ekartzen dienaren ideiarekin estreinatzen dut kapitulu hau. Gure gorputzetan jasaten dugun opresio eta biolentziak, askotan, ondorio lazgarriak ditu gure osasun mental eta fisikoan. Emakumeengan sufrimendua ere badakar, berariazko ondoeza, Mabel Burin et al. jarraituz, mendekotasunezko egoera sozialari zuzenean lotutako emakumeen oinaze propio bezala ulertzen dudana (1990: 35). Ikerketa honetan, nagusiki, gorputzaren tamaina6 eta argaltasunarekin loturik dira ondoezaren ardatz nagusiak, baina ez hori bakarrik. Gure gizarte
heterozuzen honetan, emakumeak hipersexualizatuta daudenez, espero da nolabait gu desira (heterosexualaren) gurpilean egotea, baina hori ez da modu berean gertatzen gorputz-irudi hegemonikoaren parametroetatik at geratzen direnekin. Ez direnez emakume "egoki" kategorian sartzen eta ez dutenez haiengandik espero dena betetzen, sexualitatean mugak berariaz bizi dituzte ez baitira "gorputz desiratu" gisa tratatuak izaten, eta honek ere ondoeza dakarkie. Euskal Herriko emakumeak, Mendebaldeko gainerako gizarteetakoak bezala, edertasunari dagozkion patroi kulturalen eragin zuzena dutela (Esteban, 2016a: 91) aipatzea beharrezkoa da, elkarrizketatu ditudan emakumeen bizipenen abiapuntua zein den jakiteko. Horregatik guztiagatik, atal hau bi bloke orokorretan banatu dut: alde batetik, gizarteak, familiak eta osasun-sistemak sortzen duen mina eta jazarpenari dagokiona eta, beste alde batetik, hipersexualizazioak eta desiraren gurpiletik at egoteak sortzen dituen ondorio negatiboak. Biak gure kulturak genero femeninoari eskaintzen dizkion baldintza zapaltzaileak direla (Burin et al. 1990: 36-37) ulertzen dudalako egin dut antolaketa hau. Marko teorikoko gorputz-irudiaren atalean azaldu bezala, emakumeoi haurrak garenetik irakasten digute jarraitu beharreko ideala zein den eta oso gaztetatik ikasten dugu parametro horien baitan egokia eta desegokia zer den, baita gure gorputza horien baitan epaitzen ere. Horrela dio Iratik: "Ditut pilo bat txikitako diario… 13 urtetatik eta horrela, eta egon nintzen irakurtzen eta nik literalki ulertzen nuen nire gorputza zerbait handiegia izango bazen bezala, como que no estaba bien. O sea, zela, sentitzen nintzen lodiegi eta altuegi". Jasotzen ditugun mezuak ez dira beti zuzenak izaten, baina hala ere interpretatzeko errazak egiten zaizkigu eta nolabait gorpuztu egiten ditugu, Loreak, beti espresio artistikoari lotuta egon denak, hala zehazten du: "Infantzian probatu nituen gauza ezberdinak, ba hori… egin izan nuen ballet eta izan zen nahiko biolentoa, zelako testuinguru bat ba super
hostil en plan, mete el culo, mete tripa… uste dut momentu horretan ez nintzela kontziente para nada baina bizi nuen nire gorputza pues gaizki, como que caló todos los mensajes que recibía". Zuzenak ez diren baina ondoeza sortzen duten mezu horien artean, hainbatek aipatu dute nerabezaroan neurriko arropa ezin aurkitu ahal izatea faktore garrantzitsua izan dela. Loreak, adibidez, diosku bere amak janzten zituen moduko arropak jantzi behar izaten zituela eta horrek identitatean eragina izan duela. Bestalde, lotsa zein kulpa ere sortzeko efektua izan du, Itsasoren arabera: "Nerabea nintzenean taila handien dendetara joaten nintzen arropa erostera eta honek lotsa ematen zidan, ez nion inoiz inori esaten non erosten nuen arropa eta gainera, arropa hau ez zitzaidan gustatzen eta ez ninduen errepresentatzen". Orokorrean, gizakiok sortzen dugun erreferentziazko lehen taldea familia izan ohi da, eta bertan sortzen dugu lehen kidetasun-sentimendua. Sendiak ere gorputzaren diziplinamenduan paper oso garrantzitsua izan duela aipatu dute elkarrizketatu guztiek, eurengandik jaso bait dituzte argaltzeko lehen mezu zuzenak. Maialenek, berak dioen bezala familia "desegituratu" batean hezia izanda ere, argaltasunaren presioak izan duen presentzia handia dela azpimarratzen du: "Pertsona lodi moduen hamaika-hamabi urte dekodazenetik beti saiatu die etxien nire irudia moldatzen, eta tiak eta holan bebai, azkenien, bizitzan konstantemente esan doztie argaldu biher nabela". Familia nuklearretik haratago doan presioa da, gainera: "Larunbat askotan amonak baserri ilun horretako bazterren batean harrapatzen ninduen ezustean beste lehengusu-lehengusinei bezala. Eta han, beti-beti, erretorika berdina: itsusi zaude, argaldu beharra duzu,
horrela ez zaituzte maiteko… gaur egun ere amona ikusten dudan bakoitzean berdina esaten dit". (Itsaso) Itsasok eta Loreak helduaroan ere halakoak entzuten dituztela diote, argaltasunaren obsesio sozialak adin tarte ezberdinak hartzen dituenaren seinale: "Txikitan dietaren bat eginez edo amak bazkari familiar batean: 'Lorea, zuk ez jan gehiago'. Horrelako komentarioak egon dira eta jarraitzen dute egoten". Eskola-esparruan ere gertatzen dira biolentzia hauek. Biolentzia deitzen diet, Piñeyrori jarraituz (2019), argaltzera gonbidatzen gaituzten komentario errepikakorrak gorputza derrigor aldatu beharra dagoela eta argaltasunaren araura moldatu behar dela esaten bait dute. Honela, beste pertsona bat izatearen desioa sortzen da eta unean duzun gorputza gorrotatu eta etsai bezala sentitzea ere gertatzen da, akats bat bezala ulertua den heinean, gorputzarekiko deskonexioa ematen da eta hau ere biolentzia da (Ibidem). Baita norbere gorputza den bezalakoa eta gizartearen mezuaren artean disoziazioa sortu dezakeelako ere. Iratik horrela bizi izan du: "Klasean nituen bereziki kapulloak, gizon batzuk, bereziki sartzen zirenak fisikoarekin. Orduan nire kontzepzioa, nire buruarekiko kontzepzioa, izan da un desfas. Eta gero ya eukin dut gehiago pues desconexión, como que no habito el cuerpo, asi que ni siento ni padezco, ni pa mal ni pa bien".
Eremu horretan gertatzen diren biolentzien larritasuna handia izatera iristen da kasu askotan, non gorputz-irudi ideala ez betetzeak isolamendua eta bazterketa soziala ekarri ahal dituen. Burinek (1990), Claude Herzlich eta Janine Pierret (1984) soziologoen ikerketan oinarrituta, ondoezak eta gaixotasunak kasu askotan parte-hartze soziala edo bazterketarekin zerikusi zuzena duela dio. Itsasoren testigantzak sostengatzen du hau:
"Lehen Hezkuntza oso gogorra izan zen niretzat, loditasunaren ondorioz mespretxuak jasotzen nituen etengabe eta lagunik ez zuen haur bat nintzen, nahiz eta niri edonor iruditzen zitzaidan erakargarria lagun modura izateko. Nire burua urte haietan zurrunbilo batean oroitzen dut. Ikastetxetik kanpo arratsaldeetan etxean bakarrik ordu asko pasatzen nituen, etxean ez bait zegoen dirurik herriko beste haurren bat ezagutu ahal nuen eskolaz kanpoko ekintzaren batera joateko".
Osasun-sistemak argaltasunarekiko presioan duen eragin zuzen eta handia eztabaidaezina da, bai teorikoki, arestian aipatu bezala diziplinamendura bideratutako instituzio bezala (Esteban, 1997), baita enpirikoki ere, elkarrizketatu ditudan emakume guztiek egin bait diote erreferentziaren bat sistema medikotik jasan duten jazarpenari eta askotan errepikatu den faktorea da. Itsasoren testigantzak adierazten duen bezala, lotsa eta kulpa ere ekar ditzake presio hau bizitzeak: "Haurra nintzenetik medikuen eskutik beti jaso izan dut argaldu behar nintzenaren mezua. Amak eramaten ninduen dietak jarraitzeko ospitalera eta han medikazioa jartzen zidaten, pastillak eta antzekoak. Janaria oso erregulatua zen, zein maiztasunarekin jan, zenbat kantitate, zer jan… gaixotasun baten antza zuen horrek, baina berezko osasunarazorik ez zegoen. Lotsa handia ematen zidan dietan nengoela aitortzeak ikaskideen aurrean eta nahiago nuen esan gaixorik nengoela, alergiaren probak zirela edo dena delakoa". Emakume askok medikuarenera joateari uzten diote, dituzten sintomak gorputz tamaina handiagatik direla sinetsarazi nahi dietelako eta diagnosi errealik gabe geratzen direlako askotan, bai ordea argaltzeko aginduarekin. Beldurra, fobia edo lotsa sentitzera iristen dira asko eta amore emanda, gaixotasun sintomak izanda ere kontsultetara joateari uzten diete; ondorioz, osasuna arriskuan jartzen da kasu batzuetan (Piñeyro, 2019: 86): Hau da Maialenen kasua:
"Txikitan ta holan medikura enintzen juten, porke juten nintzen danetan urteten nintzen medikutik bardin: esaten argaldu in binabela. Eta niretzako beti izan da traumatikoa hori, adibidez. Nire amakin ya, adibidez, medikuen rebisioietara ez ginen juten bez. Niri behartu doztie argaltzera, eta arrazoia nahiz ta hasiera baten izan osasuna, ez zan osasuna, zien beste mila arrazoi, dauelako txarto ikusita, dauelako gizartien behar bat argala izatea, inposatzen delako argaltasuna". Harrigarria da nola loditasuna eta gorputzaren neurri handia osasunaren kontrako atentatu bezala ikusiak diren eta aldi berean, pertsona handi eta lodiak infradiagnostikatzea ohikoa den. Aneren kasuan, haur txikia zenetik gertatu da jazarpena:
Burinen (1990) lerro berean, Piñeyrok dio opresioak jasateak emakume asko osasun mental zaurgarritu batera eraman dituela, antsietatea, fobiak edo autoestimu baxua esaterako, baina baita elikadura-jokabideen nahasmendura, anorexia eta bulimia barne (2019: 83). Osasun mentalean izandako ondorioak elkarrizketatu guztiek baieztatu dituzte eta elikadura nahasmenak ere errealitate izan dira, azken hauek ondoezarekin zerikusi zuzena dute. Iratiren kasuan, nerabezaroan hasi ziren nahasmenak, dietak egitearen ondorioz gero betekadak hartzen eta jarraian botaka egiten. Besteak beste loditasunak sortzen zion antsietate arrazoiak medio iritsi zen egoera honetara: "Obviamente neuken kriston antsietatea, jaten nuen asko, egiten nuen botaka eta jarri nintzen oso arin oso gaizki de terminar vomitando todo, eta konsciente de 'nahi dut gelditu baina ezin dut'. Gorputzaren kontzepzioa da mierda bat ikusten nintzelako lodi denbora guztian".
Irati kontziente izan bada ere, badaude egoera batzuk zeintzuetan ez den erabaki bat izaten eta horrek mugak non dauden jakitea galarazten du, arriskua handituz. Itsasoren kasuan bezala, ez zela ohartu argaltzen zegoela ingurukoen feedbacka jasotzen hasi zen arte: "18 urte nituenean lehenengo aldiz gurasoen etxetik irten nintzen, Unibertsitate ikasketak egitera. Goizez ikasi egiten nuen, arratsaldez lan eta gero militantziako bilerak, karteleoak, prestaketak eta nola ez, unibertsitateko lanak. Gosaldu egiten nuen eta zertxobait afaldu ere, baina sekula ez bazkaldu, egunean zehar kafea eta porroak bakarrik kontsumitzen nituen. Ni ez nintzen kontziente izan ikaragarri argaltzen nengoela jendea esaten hasi zitzaidan arte, mutilak niregana ligatzera etorri ziren arte eta arropa erortzen zitzaidala ohartu nintzen arte". Emakume bat argaltzen denean zoriontzea ohikoa da, nahiz eta osasun mental, fisiko edo ondoez batek eragindako ekintza kaltegarria izan. Osasunsisteman ere, normalean, ez da osasun-arazo baten susmorik hartzen, argaltzea beti delako ona. Biolentzia bezala ere ikus daiteke, izan ere, eta Anek dioen bezala, argaltzearen ondorioz onarpen sozial handiagoa lortzen dugu eta horrek gorputzaren gaineko kontrola zerbait ona izango balitz bezala ikustera garamatza. Gorputz-irudi idealaren zurruntasun maila altua dela ere errepikatu dugu behin baino gehiagotan eta Itsasoren elikadura nahasmenen ondotik askotan entzuten zuen komentario bat horren isla zuzena da: "Oso guapa zaude! Ez argalago ez gizenago e, horrelaxe geratu". Hipersexualizazioa ere ondoezaren parte handi bat da emakume askorentzat, beste hainbat arrazoiren artean, objektu izatea garamatzalako eta gure autoerrealizazioa gizon txuri eta cis-generoaren begietan eraiki beharra izatearen presioagatik. Hala ere, gorputz-irudi idealean sartzen ez diren emakumeengan eta, zehatzagoa izanda, lodiak diren emakumeengan beste osagai bat ere sartzen da jokoan, eredu sexualetik kanpo daudelako. Piñeyroren arabera, inork bere ispiluan ikusi nahi ez duen gorputz hori izateak jada ezberdintasun bat markatzen du (2019: 139) eta desiraren zirkuituan ez egoteak
ondoeza areagotzen du. Mijo Lizarburuk dioen bezala, "badago betetzen ez dugun kanon estetiko bat, eta hortaz, gure eskura ez dagoen kapital erotiko bat" (Sarriugarte, 2022). Hala adierazten dute elkarrizketatu ditudan emakume guztiek, salbuespenik gabe. Era berean, emakumea hipersexualizatua den heinean desiragarria izan behar du eta desiragarritasunak, oparotasuna eta arrakasta ekarriko dizkio nahitaez. Denek aitortzen dute euren gorputzetan ekuazio hori ez betetzeak ondoez handiak sortu diela. Adibide batzuk aipatzearren: "O sea beti sentitu izan naiz, DBHrarte eskolaz aldatu nintzela como que no iba a ser deseada por ningun pavo [hombre] jamás. Eta ligatzen hasi nintzenean nire autoestima oso ikututa zegoen y era carne de cañón. Uste dut autoestima zegoela oso oso ikutua ya hasi nintzenean gizonekin harremanak izaten. Oso ikutua gorputzari dagokionez". (Irati) "Hasieran igual hurbiltzea ni gizonengana, momentu horretan gizonekin harremantzen nintzelako eta ni hurbiltzea eurengana eta hor konturatzea en plan de 'a bale, que no estoy bien', kanpotik jaso nuen ese 'no estás bien' edo 'ez zara nahikoa'". (Lorea) "Nik nerabezaro aldian beti sentitzen nintzen potola eta potola igual a gaixki eta itsusiya. Orduan, ba ezin niola inorri gustatu, ezta? Emakumeak arazo hori dakaula pentsatzen det ebai, gure arazuan parte dala mayormente gizonentzako izan behar izati flakak, politak y tal". (Ane) Ondoez zuzena norbere gorputz eta pertsonarekiko bada ere, harreman sexu-afektiboak eraikitzerako unean zuzenean sentitzen da, baina baita beste edozein harreman eraikitzekorakoan ere, izan ere, osotasunean balizkoa ez den pertsona bezala ikusiak direla hauteman dute. Errealitate honen aurrean, ondorio ezberdinak ikus ditzakegu. Gorputzirudia, espero dena ez bada, emakumeek pertsonalitatearekin lotutako
estrategiak erabiltzen dituzte ikusgaitasuna lortzeko. Estrategia hauek besteen espektatibak betetzera bideratuta daude, hau da, ez da norbera denaren hiperbole bat, antzerki bat baizik eta tentsio honek berak ere ondoeza dakar: "Azkenien ezin nazela izan gustable moduen, jendeari ezin dotzazula gustau. Nik bai sentitzeot pasa dala nigaz, emon biher izan dotela beste zeozer. Tipo, erreforzau behar izan dot nire izaera, adibidez, barre ein. Eragin behar izan dot beti barrea, konpentsatzeko, ez? Azkenien, algo tiene que tener, o sea nire izaera egon dala markauta nire gorputzagatik. Gero bebai atribuitzen jatzuz beste gauza batzuk, ideia batzuk, rol bat… eta azkenien rol hori mantentzea edo betetzea denbora guztien azkenien da presiño bat zure buruan". (Maialen) Itsasok ere berdin adierazten du: bere gorpuzkerak jarrera eta portaerak definitu zituen. Haurtzaroan harremanak izateko edozein estrategia bilatzen zuen, bere gustu eta iritzi propioak arbuiatuz. Ondoren, nerabezaroan, ondoeza handiegia zenean, bere burua babesteko, izaera alai eta gertukoa deuseztatuz eta pertsona hotz eta urruna bilakatuz. Emakumeen hipersexualizazioak eta kanon sexualetik kanpo egoteak genero-rolen inguruan hausnartzera garamatza zuzenean, feminitate eredu itxi bat inposatzen duelako, besteak beste. Rol horrek emakumeen ondoez eta gaixotasunean eragin zuzena du (Burin et al. 1990: 56-57) eta hau horrela ulertzea derrigorrezkoa da marko honetan. Aneren ibilbidea jarraitzea adibide egokia da ideia hau ulertzeko: "Ez neon oso komoda emakume genero-rolan barruan, eztakit nola esan, ez det inoiz zalantzan auki nere generua baina rolakin ba hori ez naiz ikusi hor eta sentitzia un poco fuera de lugar, igual no soy toda lo femenina que debería de ser o tal. Eta batzuetan behartu zure burua femenina egotea eta ez neon komoda hor, ez neon komoda ere ez oso maskulina".
Gorputz-irudi ideala loditasun-argaltasun binomioaren aterkipean egoteaz gain, feminitatearekin eta genero-rolarekin ere estu lotua dagoenez, ideala betetzearen presio bide zien mekanismoak berdinak dira. Baita parametro hauetan ez sartzearen ondoeza ere. Anek honela kontatzen digu: "Nik amakin euki det presio hori ez? Nezkan bi lehengusiña karo beti oso femeninak izan diala eta nere ama beti joe, 'zeba ez dezu beraiek bezala iten? Zeba etzea beraiek bezela jazten? Beaiek bezela makillatzen? Beaiek bezela ilea konpontzen?'. Zure identidadia dudan jartzen ez? Ze enkajatu in behar dezu nonbait eta puede ser nere barrun zerbait gaizki zeolan sentsazioa, zeba ez nun enkajatzen edo…". Atxikitzen zaigun genero-identitaterekin puskatzen saiatzeak edo bide horretan egoteak zigor soziala eta mespretxua dakartza askotan (Esteban, 2016a: 96) eta horrela, emakumeen jokabideak mugatzen ditu (Bullen eta Díez, 2016: 71). Bizitza osorik eta modu atseginean garatu ahal izatea ere oztopatzen
du. Gure gizarteak emakumeei toki konkretu eta eginkizun sozial bat esleitu die, eta beren osasun mentalaren zein egonkortasunaren berme gisa identifikatua izan da (Burin et al. 1990: 84). Horrenbestez, norbere uste eta desiren baitako gorputz-adierazpenak publikoki agertu nahi izateak eta bueltan arbuioa jasotzeak, barne tentsio eta gatazkak sortu ahal ditu. Maialenek horrela adierazten du: "Hurbiltzen da uda eta ya nau urduri moduen. Beti izen naz emakume bat ez dana depilau eta gustaten jata bebai [ez depilatzea], bueno, enaz konsideratzen bez guztiz femenina ez. Naz pertsona bastante basta, o sea gizarteak in dauen ideia hortatik bai urruntzen nazela, baina urruntzen nazenien bai beti jaso izan dodaz en plan kritikak etxien, 'zelan al zaz jun sobako hoiekin?' eta horrelakoak. Nire ustez azkenien da errezaua depilatzea eta ez entzun behar izatea jendeak esaten dauena ez depilatzea baino, en sí gauza da kontrakua ez? O sea ez arduratzia uliengan…".
6.2.- Desplazamenduak gako bezala Eta ohartu nintzen orri zuri batek mila hitzek baino indar gehiago duela sortzera bultzatzen baitu horrek. Eta ohartu nintzen beldurra nion hura zerbaiten hasiera izan zitekeela. (Liher eta MICE)8 Esan dut dagoeneko: emanda etorri zaizkigun testuinguruetatik sinbolikoki edo fisikoki lekualdatzeak garrantzia du gorputzarekiko bizipena
eta pertzepzioa aldatu ahal izateko. Kasu askotan, inguru zaharrekiko apurketa beharrezkoa da harreman berriak esperimentatu eta begirada ezberdinen erreferentziak lortu ahal izateko (Esteban et al. 2016). Egin ditudan elkarrizketetan baieztapen hau argi geratzen da, forma ezberdinak hartzen dituelarik. Maialenek adibidez, horrela bizi izan du: "Girona izan zan nahiko garrantzitsua, o sea, nire bizitzako fase garrantzitsuenetariko bat izango zan Girona. Azkenien herri txiki batekua izanda eta betidanik X herrian egonda bizitzen ba gurasoekin ta, ba lo mitiko, ez? Juten zarela kanpora eta bapatien se te abre un mundo".
Gorputz-irudiari eta genero-identitateari dagokienez, desplazamendu fisikoek, batez ere baina ez bakarrik, generoa performatzeko modu berriak (Esteban et al. 2016) praktikara eramatea erraztu dezakete eta horrek, nahitaez, identitatea berrikustea. Gakoa, Maialenen ustez, "zerotik hasteko" aukera izatea da eta baita leku berrian jarrera kritikoa duen talderen batekin topatzea ere: "Eta lehenengo aldiz be bai iten dozuz lagunak, igual bai zu ere pertsonalidade helduago bategaz, o sea, nik dekotezen lagunak nire herrian die ba txikitakoak eta ezagutzen doztie txikitatik. Eta zoiez leku berri batera eta ezagutzen dabe gaur egungo Maialen hori, eztauie ezagutzen aurretikoa. Bertan eduki naben zirkulo soziala be bai izan zan oso kritikua, izan zan oso… emplan no sé, como vestir identidade bategaz eta, definitzen nire pertsona be bai, igual aurretik garrantzia emoten enien gauzei garrantzia emoten eta bai, izan nintzen konszienteago, no sé, nire identidadearen inguruan". (Maialen) Maialenen kasuan ikusten den bezala, identitatea berreraikitzeko berebiziko garrantzia izan du testuinguru lagungarri batekin topatzeak. Testuinguru horiek mesedegarriak dira toki horietako ideologia inplizituengatik (edo esplizituengatik), batez ere balio eta errepresentazio zehatz batzuk dituztelako (Esteban, 2013: 251). Iratiren ibilbidea, eraso sexista larria jasan zuena, oso argigarria da ideia honen adibide bezala, izan ere,
"Oso aldaketa handiya izan zan neretzako, hor [unibertsitatera joan zenean] euki nun nire lehenengo mutila [bikotea] izan zana, aldaketa bat… gaztea nintzan eta neretzako lehenengo mutila izan zan eta hori izan zan oso aldaketa handi bat". (Ane) Taldeak erreferentzia izan daitezkeen bezala, esparru berri horietan ezagututako pertsona zehatz batzuen erreferentzialtasuna ere gakoa izan daiteke, kasu honetan unibertsitateko irakasle batek ireki zizkion ateak feminismora: "Unibertsitatean eduki genuen asignatura bat gizartearen antolaketaren inguruan eta horrelako soziologia moduko bat eta gaur egun gizartean dauden problematika batzuk, hor hasi zen… Hetereopatriarkatua eta agertu zen, hitz hori, eta hasi nintzen familiarizatzen horrekin. Hor ya fuerte eman zidan feminismoak (barreak), ya full, a mí el feminismo me abdujo mucho. Hirugarren mailan izan genuen asignatura bat eta hor ere egiten zuten testuen aukeraketa, artistena… zen hautu argi bat eta feminismoa zegoen errotuta asignatura horretan guztiz. Hor hasi nintzen interes gehiago izaten eta asignatura horretan ere ba gorputzarekin lotutako ariketa batzuk ere genituen, ni animatu nintzen performance batzuk egiten klasean eta niretzako izan zen super garrantzitsua". (Lorea) Gainera, aipatzekoa da lekualdatze fisikoek, alternatibak eskaintzeaz gain, bizitza-eredu berri batera irekitzeko aukera ere sortu ahal dutela. Aneren kasuan, emakume izateko modu berri bat praktikan jarri ahal izan du, independenteagoa, ekonomikoki autonomoagoa eta honenbestez, ustez emakumeen ezaugarri natural diren mendekotasun eta otzantasunaren berezgarrietatik at: "Hori izan zan nire bigarrengo fasea esango nuke, dala Bilbon bizitzen hasi nintzenen 17-18 urterekin. Bilbon hasi zen independentzia bat, banijuan 17 urte gurasuan etxean bizitzen eta bat-baten bakarrik bizi naiz, pisu batean, unibertsitate batean… Gainera nik nere burua zaindu
behar nun 24 ordu eta bapatian bizitzako responsabilidade guzti hoiek. Gainera ni lanian hasi nintzen, nire lehenengo lana, iten nula goizetan unibertsitatea jun aurretikan umiak hartu etxetikan eta eskolara eraman, gauza sinple bat baina bueno, ba hori, aldaketa handi bat. Gero zineeskola bukatu nun eta Londresea jun nintzen bizitzea eta hori izan zen beste puntu handi bat aldatzeko". Antsietate-gertakariak izanak zituen Anek eta Londresera iritsi berritan, beldurrak medio, krisian sartu zen. Hala ere, egoera horri aurre egin ahal izatea beragan konfiantza handiagoa lortzeko bide argia izan dela dio: "Iritsi nintzan Londresea dena lotuta, baino arazo bat auki giñun ya alkilatu giñun lehenengo gelakin. Eta hori dala ta pasa nintzan nere bizitzako antsietate atake handiyena eukitzea eta enion buelta ematen. Zaila izan zan ze bildurra nekan nere ansiedadiana, azkenian ansiedadia dakat eta eukitzen det, momentu hortan oso modu potentian ataera zan. Hori aldaketa potente bat izan zan neretzat, hara jutia, ezer gabe...baño azkenian nere bizitzan aldaketa handi bat suposatu zun, herrialde ezberdin bat, hizkuntza ezberdin baten eta azkenian adaptaziyua, ze ez nekan inor ezaguna eta zuk in behar dezu dana. Supervivencia total, eta hor pilo bat ikasi nun. Momentuan sentitzen nun ez neola ezer iten eta oain ikusten det gauza pillobat in nitula ez? Lana bilatu, ikasi, etxea billau... ba gauza pillo bat ez ziala batere errexak izan. Reto handi bat izan zan neretzako eta aurrea eraman nun. Gauza pilo bat lortu nitun enula pentsatzen gai izango nintzala". Bizi garen mundu globalizatuan sare sozial birtualek duten presentzia eta adierazgarritasuna ikaragarria da. Nire buruari galdetzen diot ea horiek, nolabait, lekualdatze sinboliko bat eskaini ahal diguten, komunitate berri baten parte izatea baimendu dezaketelako, nahiz eta birtuala izan, eta askotan inguru hurbilean ez ditugun erreferentzia berriak eskuratzea ahalbidetzen dutelako. Erreferentzia alternatiboak izatea, errealak edo fikziozkoak izanda, funtsezkoa da ideologia menderatzaileekiko iritzi eta jarrera kritikoak izateko (Esteban,
2016b:236) eta zentzu honetan, aipatutako sare sozialek paper nabarmena dute gizarte garaikidean. Anek eta Maialenek elkarrizketan zehar hainbat aipamen egin dizkiete Instagrameko kontu eta Interneteko blog ezberdinei, baina Lorearen kontakizunari bi arrazoirengatik adierazgarria dela deritzot. Lehenengoa orain arte aipatutakoagatik eta bigarrena, Lorearen kasuan lodiaktibismoaren berri sareen bidez jaso zuelako eta oinarria sortzen joan ostean, gaur egun bizi den hirian lodi-aktibismoa lantzen duen talde baten parte delako: "Eta hor ere uste dut oso garrantzitsua izan zela… feminismoa agertu zen baina segituan agertu zen lodi-aktibismoa. Eta gogoratzen dut ni ya nengoela unibertsitateko asignatura honetan run-run horrekin de gorputza, feminismoa eta ez dakit zer eta praktika artistikoekin lotuta. Eta hor ere momentu batean gorputzari buruz hasi nintzen testu batzuk irakurtzen eta gogoratzen dut egun batean weloversize9 bloga ezagutu nuela, como body positive eta antzekoak… orain beraien diskurtsoarekin ez nago oso ados, baina momentu horretan agertu zen lehenengo body positive kontzeptua eta aukera bat ireki zen, ez? Janzteko lodi bezala nahi duzun bezala, eta apur bat askatzeko eta orduan hori izan zen lehenengo deskubrimendua. Eta gero daukat buruan markatuta el día que yo en facebook seguí a stop gordofobia10 eta izan zen '¿pero, esto qué es???' yo flipando 'Ai ama zer da
9 Weloversize bloga 2013.urtean jaio zen, Elena Devesa eta Rebeca Gómez Poloren eskutik. Helburu nagusia, emakumeentzako neurri handiko arropa erakargarria aurkitzen laguntzea zuen. Gaur egun 490.000 jarraitzaile ditu soilik Instagrameko kontuan. Gehiago jakiteko ikus: https://weloversize.com/ 10 Stop gordofobia 2011.urtean Carlos Savoie eta Magdalena Piñeyrok sortutako Facebook sare sozialeko taldea da. 9 urtez sare sozialetan lodifobia salatzen ibili ostean, 2022ko abuztuaren 1ean, talde administratiboak online formatuari itxiera ematearen erabakia plazaratu zuen. Une
Gizartearen botere menderatzaileekiko jarrera kritikoa duten talde, pertsona edo sare sozialek duten garrantzia ikusi badugu ere, Irati eta Itsasoren ibilbideek pentsarazi didatena aipatu nahiko nuke. Bien kasuan lekualdaketa fisikoak egon dira, batez ere Itsasoren bizitzan, bien kasuan izan dira erabakigarriak leku aldatze hauek, baina beti ez da izan jarrera edo praktika alternatiboak topatu dituztelako, kasu batzuetan kontrakoagatik baizik. Biek, desplazamendu bat dela medio, botere patriarkalaren gordintasunak gogor jo dien gertaerak bizi izan dituzte eta hauek izan dira gorputzarekiko bizipen eta pertzepzioak aldatzera eraman dituena, besteak beste.
Itsasoren kasuan, egin dituen lekualdatzen fisikoetan, kasu honetan herrialde aldaketak, feminismoarekiko erreferentzia zuzenik ez du jaso. Egonaldi hauek bere herrialdean zuzenean ikusi ez dituen opresioaren aurpegi ezberdinak ikustera eraman du eta hauek paraleloki egiten hari zen lanketa kritikoarekin uztartu dituelako sortu izan ditu alternatiba berriak. Iratik bestalde, herrialde aldaketa batean jasan zuen eraso sexista bortitz baten ondotik egin izan ditu hausnarketa berriak, bere hitzetan: "Nengoenean emakumeen komunitatean bizitzen egin nuen bidai bat eta erasotu ninduten bidai horretan eta gero egon naiz urte batzuk bastante gaizki, pare bat urte bien jodida. Eukin nuen urte bat eta erdi estres post traumatikoa, orduan, komunitatean egotea horrelako historia batekin bastante gogorra zen niretzat. Emakumeekin bizitzea zen la puta clave, lehenengo hilabeteak batez ere, izan zen nire prozesua konpartitzea guztiz, neukan kriston babesa, ez nengoen bakarrik, hau da, guztion borroka zen. Hilabete batzuetan izan zen la clave eta gero ya momentu batetik aurrera sentitzen nintzen piska bat karga, ez nintzela erritmoetara iristen, aparte pasa nuen oso gaizki, nire logelak me saturaba, hasi nintzen lanean eta ezin nuen komunitate bat sostengatu, lan egin, prozesuarekin jarraitu… eta erabaki nuen bakarrik bizitzera joatea. Eta hor pues hasi nintzen osasun mentalaren gaia lantzen, como kontzientzia hartzen nire osasun mentala aldatu dela luzerako, hasi nintzen ezagutzen nire-ni berri bat".
Dena dela ere, bien kasuan ondoezari aurre egiteko modua izan dira desplazamenduak, nahiz eta bidea konplexuagoa izan den eta erreferentziak ez diren lehenengo kolpean onuragarriak izan. Feminismoarekiko atxikimendua eta momentu batean testuinguru berri batera aldaketa egitea ere beharrezkoa izan dira lanketa ezberdinak egin ahal izateko. Aldaketara bultzatzen duten lekualdatzeak sinbolikoak ere izan daitezke eta, elkarrizketetan gutxiago agertu badira ere, aipatuak izatea merezi dutela uste dut, estrategia bilakatu diren heinean. Loreak dio batxilergoan klase aldaketa izan zuenean, jende ezberdinarekin nahastu zela eta horiek bera begirune handiagoarekin tratatzen zutelako: "hasi nintzen ni izaten". Odolezko familian heriotza eta jaiotzekin gertatu diren posizio aldaketak Anerengan "punto de inflexión" izan dira, bere hitzetan. Lehenengoa, amonaren heriotza izan zen eta bigarrena, bera ama biologiko izatea. Bi esperientziak sinbolikoki tokiz aldatu dutela uste du; amonaren heriotzaren kasuan, familiako pertsona zaharrenak desagertzeagatik familia egituran bere kokalekuaren eta generorolaren inguruan hausnartzera eraman du. Semearen jaiotzarekin, berriz, gorputz-irudi idealaren kritika indartu du eta erabaki berriak hartu ditu: arropa "femeninoa" erabili beharrean arropa erosoa erabili, elikadurarekin zuen autokontrola gutxitu eta askeago izan jan nahi duena aukeratzeko, eta semearen begietan eredu izateko bikinian janzteko eta gorputza ez ezkutatzeko hautua egin, adibidez. Toki aldaketa hauek askotan ez dira nahitasunetik abiatutakoak izaten, bihozkada batengatik, 18 urte egin eta familiak unibertsitatera joatea "derrigortu" dituztelako edo barruko har batek jota emandako pausoak ere izan daitezke. Itsasoren kasua adibide ona da hau azaltzeko. Azken 15 urteetan bizitoki ezberdinak izan ditu, Euskal Herrian eta hemendik kanpo, tarteka jaioterrian ere egonaldiak egin dituelarik. Joan-etorri guztiak izan dira aldaketa eta erresistentzia-praktikak martxan jartzeko gakoak, baina hortaz orain konturatu dela dio. Estebanek (2013) Antropologia del Cuerpo liburuan erakusten dituen gorputz-ibilbide batzuekin antzekotasun handia topatu diot kasu honi. Kultura ezberdinetan egindako egonaldiek erreferentzia oso ezberdinak
jasotzea ahalbidetu diote Itsasori eta aldi berean, bere burua beste modu batera hauteman eta eraikitzeko aukera ere eman diote; bere hitzetan "oso askatzailea izan da herrialde ezberdinetan bizitzea". Bestalde, urruntasunari esker, askeago sentitu da estetika, jarrera, lanbide eta harreman ezberdinak bizi eta frogatzeko, horien artean, "emakumez mozorrotzeko" (Esteban, 2013: 191) modu ezberdinekin saiakerak egin eta generoaren mugekin jolasteko. Estebanen planteamenduan oinarrituta, esan dezakegu jatorrizko testuingurutik etengabeko "errotze/deserrotze/errotze" jarraituak beste gorputz bat bilakatzera eraman duela, inguru hurbilari erabat uko egin gabe. Gainera, noizik eta behin jaioterrian egonaldiak egitea funtsezkoa izan da berarentzat, kanpoan eginiko frogak kultura propioan nola uztartzen diren ikusi eta erabaki berriak hartzeko. Itsasok joan-etorriak "jolas" bezala izendatzen ditu eta identitatea berreraikitzeko berebizikoak izan direla dio. Beste kasu batzuetan, tokialdaketak jada zerbaitekiko kritikoa izategatik hautazkoak izaten dira, Iratiren kasuan bezala: "Momentu honetan X hirian bizi naiz baina egon da etapa oso garrantzitsu bat nire bizitzan izan dena komunitateko elkarbizitza, egin dudala apustu bat bizitza komunitario batengatik, ba baloreetan bizitzeko apustu bat, pixkat. O sea, gehiago baneukan jakinmina... una inquietud de cambiar las cosas pero muy en crudo eta sartu nintzen hor. Sartu nintzen gehiago arlo afektiboa, komunitarioa ez dakit zer… Eta diot kriston estima ze hor garatu dut pentsatzeko modu bat, hor garatu dut kritikotasun bat, hor aukin ditut prozesu totxo asko. Orduan uste dut dela nire identitatearen oso gakoa, nire helduaroaren garapena hor sentitzen dut". Desplazamendua, beraz, aldaketak emateko, agentziaz ohartzeko eta erresistentzia-praktikak martxan jartzeko gakoa izan daitekeela ikusi dugu. Baina, alderantziz ere izan daiteke, hau da, espazioz mugitzea bera bat ondoez edo ezinegon bati erantzuteko estrategia ere izan daiteke, alegia, jatorrizko testuinguru eta dinamikekin apurtzeko hautazko modua. Hori
ilustratzeko, Iratik, jasan zuen eraso sexualaren ostean, emakumeek osatutako etxebizitza-komunitatean bizi zela eta inguru horretan (militantzia erritmoen exigentziak zirela medio), erasoagatik zuen ondoeza bideratzea ezinezkoa egiten zitzaiola, esaten duena ekarri nahiko nuke: "Eta izan zen 'a tomar por culo! Uzten dut lana, uzten dut etxea ¡y me voy a la playa, a Mallorca!'. Eta hori izan zen nahiko garrantzitsua ere bai, izan zen irtetea espazio militanteetatik, espazio feministetatik… gai hau esplizituki lantzen zen leku guztietatik eta testuinguru berri batean jartzea guztiz. Izan zen oso empoderantea, 'joder, gai naiz eraikitzeko edozein lekutan eta edozein jenderekin!'. Hilabete horrek izan dira beharrezkoak nire identitatea deslotzeko erasoarengandik… izan zen como ezagutzea jende berria, ikustea que a la gente le caigo bien, que le gusta de mi esto y lo otro… eta bai, Mallorcara joatea, etxez aldatzea eta horrelako aldaketak etorri zaizkit ondo ba joateko berreskuratzen nire identitatea zeren eta galdu dut guztiz." Atal hau amaitzeko esango nuke, denen kasuan, desplazamendu horietatik eratorritako aldaketak inprimituak geratu direla euren bizitzetan, lekualdaketak egiteko arrazoiak, intentzioak eta moduak oso ezberdinak izan badira ere. Identitatea berreraikitzeko beharrezkoak izan direnez, esan dezakegu testuinguru zehatz batzuetan bizitako dinamika eta esperientziak funtsezkoak direla aldaketa pertsonalerako (Esteban, 2013: 251). Esperientzia horiek feminismoarekin lotuta egon badira errazagoa izan da genero-identitate eta gorputz-irudi idealarekiko kritikotasuna garatzea zein eraldaketarako mekanismoak martxan jartzea. Hala ere, ibilbide batzuetan ikusi dugun bezala, ez da beti beharrezkoa izan destinoko lekua gai hauekiko kritikoagoa izatea, baina bai tokiz mugitzen diren pertsonak lehendik feminismoaren irakurketa eta atxikimendua izatea. Denek zuten jada kontzientzia kritiko feminista maila bat, baina lekuz mugitzeak edo norbere familia/herri/lagunartearengandik aldentzeak kontzientzia indartzeko balio izan du. Atxikimendu hau irakurketa kolektiboetatik datorren heinean, norbanakoek egiten dituzten aldaketak ere kolektibora bideratuta daude.
(Napoka Iria)11 Nire lanaren protagonisten bizipenetan, argi geratu da feminismoaren papera gorputz-irudi idealarekiko aldaketak emateko oinarri sendoa dela. Ziurrenik posible izango da atxikimendu hori gabe aurkaritza-praktikak burutzea, baina elkarrizketatu ditudan emakume guzti-guztien kasuan behintzat, feminismoaren berri izatea (teorikoki zein praktikoki) gakoa izan da agentziaz ohartzeko eta erresistentzia garatu ahal izateko. Aldaketa-prozesuak ez dira beti kontzienteak edo hautazkoak izan, baina denek konpartitzen duten ezaugarria "kontzientziaren hazkundea" izan da (Esteban, 2013: 248) eta, esan bezala, hazkuntzarako funtsezkoak izan dira jatorrizko testuinguruekiko lekualdatzeak. Baina, zer du feminismoak, horrelako garrantzia izateko? Galdera horri erantzun baino lehen, ikerketa honetako emakumeentzat feminismoa zer den edo feminismora nola iritsi ziren zehaztea garrantzitsua da, nondik abiatzen naizen jakiteko. Posible da lehenengo gure bizipen pertsonalen bitartez egiaztatu izana bidegabekeriak (Ahmed, 2018) eta ondoren honen aurrean erreakzionatu izana.
Hortaz, aldagai nagusiak bizipen pertsonalak, kritikotasunak emandako kontzientzia eta hauen aurrean posizionatzeko borondatea izan ohi dira (hooks, 2018). "Nire gorputzarekin nuen trataera, uf… ez zen izan instantaneamente '¡uy ya estoy bien!' Baina bai izan zen zerbait de '¡ostia, espera un momento!' La concepción de diferentes cuerpos, hay una norma, esto no es solo mío... begiratu ingurura eta ikusi jendea dagoela zu bezala, sentitzen duela hau. Como gorputz motetatik haratago, sentitzen naiz horrela nire gorputza delako horrelakoa. Apurtu zidan eta feminismoak balio izan zuen ulertzeko, lehenengo pausua". (Irati) Bizi dugun mundua sexista eta patriarkala denez, emakumeok ere pentsamendu eta balio sexistetan sinesteko heziak izan gara (hooks, 2018) eta horrek ere ondoeza sortzen du. Feminismoa orduan, arnasgune bilakatzen da, ondoeza ulertzeko balio duena: "Etengabe beste emakume batzuekin konparatzen oroitzen dut nire burua, ezin dut momentu bat aislatu, konstante bat izan delako nire bizitzan. Aldamenekoak beti ikusten nituen dibertigarriago, fisikoki erakargarriago, jarreraz atseginago, buruz argiago eta militantzia esparruetan, kontzienteago eta konprometituago. Beti behatzen nuen nola gurutzatzen zituzten hankak, ze ile orrazkera zeramaten, zer jaten zuten, gorputzeko ze forma zituzten, nola ligatzen zuten… Beste emakumeak ziren feminitateaz espero zenaren ondorioa eta ni, asko saiatu arren, ez nuena lortzen eta gainera horrekin eroso sentitzen ez nintzena. Gaur egun ez da horrela eta kontziente naiz feminismoak asko lagundu didala bakeak egiten, nire gorputzarekin eta jarrerarekin, baita feminitatearekin ere". (Itsaso) Patriarkatua irauli ahal izateko, gu geu aldatzeko hautua egin eta berau aldatu behar dugunaren kontzientzia hartu behar da (hooks, 2018). Hainbatek diote feminismoa barrura begirakoa eta kanpora begirakoa dela, indibiduokolektibo arteko jolasa etengabea, bien beharra. Feminismoa eta feminista izatea
botere posizioetan daudenek sortzen dituzten mendekotasun ezberdinei aurre egiteko erresistentziarekin lotuta daude Lorearen ustez: "Feminismoa ere da erresistentzia hori eta begirada erresistente hori. Zalantzan jartzen duena, konbatiboa dena, ba hori eramatea esparru guztietara. Konbatitzen ditu sistema honen biolentziak, izen abizen guztiekin, biolentziei aurre egiteko jarrera bat, jarrera, mugimendu… Dena, ez? Bai maila pertsonalean dagoena eta baita maila publikoago baten". Gainera, Aneren ustez, norberak egunerokoan praktikatu beharreko jarrera bat da, ingurukoekin eta norberarekin: "Feminista izatea ere hori da, jendeai pentsaraztea, netzako hori da feminista izatea, zu zauden tokitikan ahal dezuna itia, egunerokotasuneko jarreratik." Ruizi (2016) segika, subjektibotasunaren eraikuntzan praktikak duen garrantzia agerian uzten dute aurreko kontakizunek, Ortnerren (2006) ideiak jarraituz, "praktiken bidez, munduak subjektuak sortzen ditu eta subjektuek mundua sortzen dute (…) Kulturak pertsonak aktore sozial bezala eraikitzen ditu" eta aktore sozial hauek "sortu dituen kultura erreproduzitzen edota eraldatzen dute –batzuk, normalean–" (Ruiz, 2016: 162). Genital batzuen arabera, kulturak emakume bezala eraiki ditu elkarrizketatuak eta horri atxikitzen zaion genero femeninoa erreproduzitzen dute moduren batean edo bestean, arropa zehatz batzuk erabiltzen edo harreman heterosexualen praktikarekin, adibidez. Horrez gain, aurrerago zehaztuko dudan bezala, kultura bera eraldatzeko praktikak aurrera eramaten dituzte. Ortnerrek (2006) praktika hauek feminismoarekin lotzen ditu eta bere ustez, feminismoa "tresna erabilgarria izan daiteke boterea, dominazioa nahiz bereizkeria (bir)pentsatzeko, baita bestelako zapalketa-ardatzekin –etniarekin edo gizarteklasearekin, kasu– dituzten artikulazioak lantzeko ere" (Ruiz, 2016:163). Maialenen kontakizuna bide horretatik doa:
"Nire ustez emakume izatiek marketan dotzu gizartie zelan ikusten dozun eta azkenien objektu zapaldu moduen iten dotzu be bai beste zapalkuntza danak ikustea. Bueno, ba emakume izateak lagundu dozte gizartean dauzen desberdintasun hoiek identifikatzen laguntzera." (Maialen) Baina, mendekotasunezko bizipen propio eta kolektiboez kontzientzia hartzeko eta hauen aurka egiteko oinarria emateaz gain, zergatik da hain baliotsua feminismoa? Emakumeen ondoeza gatazkari lotzen du Burinek (1990) eta gatazkak beti egoera kontraesankorrak izaten dira, subjektuek modu kontzientean edo inkontzientean hautematen dituztenak. Modu inkontzientean bizituak badira eta gatazka sortzen duten terminoak ez badira ezagutzen, tentsioa eta antsietatea sortzen ditu (Burin et al. 1990:39-40). Arrazoiketa hau abiapuntu hartuta, esan nezake feminismoak emakumeen ondoezaren terminoak argitzen eta hauen kontzientzia hartzeko ekarpen izugarria egin duela eta honenbestez, emakumeek arnasgune bat topatu dutela bertan eta ondoezari norabidea emateko oinarria izan dela: "Nik deskubritzen dot lodifobia zer dan, o sea, kontzeptua existitzen dala, eta hor hasten naz forma emoten nire bizitzan pasa jaten denari eta hor hasten naz konturatzen, ostras eske hau ez da kasualidadez pasa, baizik gizartean arau bat dagolako presio bat". (Maialen) Egiturazko biolentziek presente jarraitzen dute eta etengabe pairatzen ditugu, emakumeok zapalduak garen heinean. Zentzu honetan, feminismoa etengabe erreferentzia bezala izatea ere ondoezari aurre egiteko baliagarria da, menderakuntzaren oinarria eta horri alternatibak emateko mugimendua denez, zentzutasuna dakarrelako eta tentsioak sentitzen ditugunean feminismoa da norabidea ematen diguna. "Edukitzen dodaz tenporada batzuk oso txarrak, jo ba presiño hori eta ahots hori dekotena 'argaldu in bazaz'… Bueltau iten jat edo iten dau berba altuau (barreak). Orduan hori isiltzeko bebai usteot garrantzitsua dala jarraitzea irakurtzen. Irakurtzen pertsona lodiak eta pasau jakien
gauzak, eukiten beti konstantemente kontzientzia hori, ze bestela jun ingo jata, eta badakit. Ta behin ya onartzezula ideia hori eta ideia hori presente dekozula, horrek nik usteot laguntzeozula zure prozesu bital horretan bebai eukitea gauza bat eramaten dotzuna a la cordura moduen". (Maialen) Ondoezaren jatorria identifikatzeko garaian, norbanakoen bizipenak aintzat hartuz, prozesu kolektiboak garatzea ezinbestekoa izan da. Ondorioz, bizi garen kulturak emakumeak zapaltzeko dituen mekanismoek ondoeza sortzen dutela ikusi ahal izan dugu eta horrek emakumeen bizitzetan zentzua duela (Burin et al., 1990: 35) onartu dugu: "Uste dut feminismoarekin topatu izanak eta aktibismo lodiarekin topatu izanak lagundu didala ni ere horrekin rekonziliatzen eta kokatzen loditasun horretan eta hortaz reapropiatzen nolabait, ez? Eta badaude hala ere momentu zailak edo biolentoak. Adibidez, ba duela gutxi joan nintzen medikuarengana txorrada batengatik eta egin zidan komentario lodifobiko bat. Esan nahi dut, biolentzia horrek jarraitzen du eta horrek igual uzten zaitu gaizki egun bat edo bi baina ere baditut erramintak ikusteko ni ez naizela arazoa, zerbait estrukturala dela nolabait esateko". (Lorea) Aldi berean, irakurketa kolektiboak, emakumeak ahalduntzeko eta ondoeza sortzen duten eremu batzuekiko erabakiak hartzen hasteko, lagungarriak izan dira. Horrela dio Iratik, emakumez osatutako elkarbizitzan urte batzuez egon zenak: "Egon naiz ezagutzen feminismoa, egon naiz enpoderatzen zentzu askotan eta hor egon zen kriston aldaketa, baina zegoen fondoko zerbait ez zela kontzientea, zela gorputzarekin harremana. Hor hasi nintzen definitzen asko ere bai, ordurarte izan naiz muy carne de cañón de estas dinamicas chungas. Uste dut, kontziente egin gabe baina hasi nintzen enpoderatzen asako, nahi dut beste harreman eredu bat, 'fuera esta peña de mi vida'". (Irati)
Kolektibitateak norbanakoa aldatzen du eta norbanakoak kolektiboa, etengabeko elkarrekintzan dauden bi indar dira, bata bestea elikatuz, mundua aldatzera bidertuak (Piñeyro, 2019: 171). Elkarrizketatu guztiek aipatu dute norbanako eta kolektiboaren arteko interakzioaren behar eta garrantzia feminismoaz hitz egin dutenean. Horrela adierazten du Loreak: "Asko lagundu didala pertsonalean eta asko laguntzeko daukana modu pertsonalean, baina mugimendu bezala eta kolektiboan ere bai". Horregatik, espazio feminista kolektiboak sortzea ere beharrezkoa da, besteak beste, muturreko egoeretan berariazko sostengu izan ahal bait daitezke. Iratiren kontakizuna adierazgarria da zentzu honetan, jada feminismoari esker gorputzarekiko jarrera aldatzen hasi zen, baina jasan zuen sexu-eraso larriaren ondorioz zuen osasun mental zaurgarrituari aurre egin ahal izateko, inguruan zituen harreman sare feministak gakoa izan bait ziren: "Feminismoak lagundu dit bakeak egiten gauza askorekin nire barruan eta izan da prozesu bat, gehiago nire gorputzarekin, bai. Ez sentitzen hainbeste nazka nire buruarekiko, bai como a quererme. Baina baita izan da prozesu bat ba bueno, sin el feminismo nire prozesua, o sea chao, estaría muerta literal. Erasoaren ostean teoria eta praktika feministak dira lo que me han salvado el culo". Ondoezari aurre egiteko kolektibitatea palanka da, beraz. Gorputzirudiaren idealari dagokionez, adibidez, pertsona soil batek ezin dio erraz aurre egin edertasunaren mandatuari, gizarte oso batek nazka eta itsustasuna nagusi diren gorputzetan, plazera eta edertasuna ikusi eta aldarrikatu ahal izatea norbanakoarentzat fruiturik emango ez lukeen gehiegizko ahalegina izango litzateke (Piñeyro, 2019:57-58). Halaber, mendeko posizioetan daudenek agentzia propioa eta euren proiektuak dituztenez (Ruiz, 2016:160), irakurketa zein espazio kolektiboak sortzen dira, kasu honetan feminismoaren barruan, baina lodi-aktibismoari lotua: "Azken urteetan niretzako behar bat zen sare lodiak sortzea eta beste giro feminista batzuetan, nire lagun feminista eta militante feminista
direnekin. Gauza batzuetan ez gaude maila berdinean. Zuek zarete unas estupendas, amigas (barreak), no es lo mismo. Sortu dugun espazio hori sentitzen dut nahiko… gara talde bat txikia, gara nahiko ezberdinak, cada una viene de un sitio. Eta no sé. Erosoago sentitzen naiz". (Lorea) Kultura eta menderakuntza-harremanak aldatzeko praktika feministak anitzak dira eta erresistentzia, aurkaritza edo erantzun mekaniko bat baino askoz ere gehiago da, "zalantzarik gabe, sortzailea bezain eraldatzailea baita" (Ruiz, 2016: 167). Testuingurua aldatzeko dugun agentziaz baliatuta praktikak aurrera eramateko nahitasuna osagai nagusia da eta "barne hartzen ditu bai egitasmoak bai eskemak, baita xedeak, jomugak eta intentzioak ere, idealak, desioak edota premiak bezalaxe. Oinarrizkoena da, Ortnerri jarraituta (2006), ekintzak helburu batzuen lorpenera bideratzen direla" (Ruiz, 2016: 164). Sorkuntza erresistentean gorputza beti dago inplikatua eta feminista izatea, munduan feminista gisa egotea den heinean, beste hainbat gauzen artean, ageriko gorputz-lanketa ere badakar (Muelas, 2015: 79). Hau da, gorputza generoa eta gizartea kontrolatzeko espazio pribilegiatua den bezala, erresistentzia bera gorputzetik proiektatu eta materia bilakatzen da (Esteban, 2016a: 99). Gorputz politikoak pertsonak, generoa eta harreman sozialak ulertzeko eta begiratzeko, zein munduarekin harremanak sortzeko eta berau ezagutzeko moduak biltzen ditu eta aldi berean, errealitatea aldatzea (edo saiatzea), horri aurre egitea zein erantzunak ematea suposatzen du (Muelas, 2015: 79). Gorputz-irudi idealari dagokionez, elkarrizketatu ditudan emakumeek, irizpide alternatiboak sartzen dituzte beren jokabide eta estetiketan; horrela, agerian geratzen da estetikaren mandatu kulturalekiko kritikoa izatearen eta norberaren jarrera errebisatzearen artean (Esteban, 2016a: 99) dagoen lotura: "Uste dut nagoela definizio hori eraikitzen oraindik [zer den emakume izatea], nagoela momentuan onartu ditudala normatibitateak eskatzen dizkidan gauza batzuk eta ya como nagoela lasai, beste gauza batzuekin
ez, adibidez nire gorputzarekin ez, batzuetan uuff… baina depilazioa adibidez es un tema que ya me da igual, 'no me voy a depilar'". (Irati) Ez depilatzea, erantzun eta erresistentzia sinboloa bihurtzen da (Esteban, 2016a:96), bi kasu antza "kontrakoetan" ikusi dezakegu hau. Bata Itsasoren bizipena, 15 urte inguru daramatzana depilatu gabe eta tabernan zerbitzari lanetan zebilenean etengabe ikusten zituen jendearen begiak harriduraz edo nazkaz bere besazpietara begira; berak hori jakinda, indarra sentitzen zuen, borroka-esparru bat bezala. Bestea, Maialenena, zeinak batzuetan ondoeza sentitzen duen depilatu gabe egoteagatik: "Azkenien nire gorputzakin dekoten harremana be, beti da gorabeheratsua, enaz egongo bakien bizitza osuen. Eta igual momentu batzutan sentitzen naz indarrekin esateko 'ba beitu, berdin dosta jendeak ze esaten dostan, berdin dosta etxien zer entzun, enaz depilauko', baina eske beste batzutan, igual, jende berria ezagutzeran eta holan, sortzen dosta inseguridadia, 'ai ama aber ze esan bioztien zeozer!' eta horrek jartzeozta urduri". (Maialen) Gorputzean, identitatea eta existentziarako baldintza materialez gain, agentzia ere badago, hau da, praktika indibidual eta kolektiboa (Esteban, 2009a: 2) eta honen isla da, adibidez, janzkerarekiko hartutako erabakiak: "Desberdintasun bat edo hola aldaketa bat gorputz irudiagaz: janzkera. Izan da nahiko garrantzitsua, adibidez, ni beti izan naz arropa zabala janztekoa, beti gorputza ezkutatzen ta holan, eta egixa da, azkeneko bi urtietan edo aldatu dala guztiz nire janzkera. Igual in doten moduen kritika hori, erabaki dotela ez depiletzie, bai erabakiot janztea gauza transparenteekin, erakustea nire gorputza, janztea gauza pegauak… ez eukitea lotsa nire gorputzarekiko. Erakutsi, nahiz eta hasiera baten horrek niri suposatu lotsa pasatzea adibidez. Azkenien izan behar zara indartsua, a lo bueno 'ba gaur jantziko naz holan'. Ta ez da gauza errez bat". (Maialen)
Inposatzen zaigun gorputz-irudian sartzen ez diren emakumeak modu honetan janztea iraultzailea da, gorputz lodiak adibidez, gizarte lodifobo batean, adornatua, estilizatua eta eder ikusi ezin daitekeela ulertzen da (Piñeyro, 2019: 119). Ondorioz, lodiek, antza denez, ez dute eskubiderik eder sentitzeko, ekitaldi baterako apaintzeko edo janzkerarekin arreta erakartzeko, hala nahi izanez gero (Ibidem: 120). Maialenek esan bezala, ezkutatu behar den gorputza dela ulertzen da eta ikusgarri bilakatzeak, identitatean ondorioak ditu: "27 urte daramatzat ni janzten eta ya banoa dendak aurkitzen, zer gauza gustatzen zaizkidan, zer geratzen zaidan ondo, non sentitzen naizen eroso eta non ez… nik bai sentitzen dut aukera gehiago daudela, jantzi nahi badut praka motz batzuk edo, badaukadala aukera gehiago lehen baino. Horrek ere ebidentemente uste dut gorputz irudiarekin, autoperzepzioarekin eta norbere identitatearekin ere kriston zerikusia daukala ez? Nola janzten garen". (Lorea) hooksek (2018) moda eta arroparen inguruan egiten dituen hausnarketak oso argigarriak egiten zaizkit emakume hauek modaren bitartez gorputz-irudi idealari erresistentzia egin diotela jakitean. Moda sexistak dakartzan ondorio patologikoak, itxurarekiko obsesioak emakumeen bizitza arriskuan jartzen duela mahai gaineratu zuten hainbat feministak (hooks, 2018: 75) eta borroka horren ondorioz, emakumeek arropa erosoarekin, bularretako eta kortse gabe, zein arropa erosoarekin janztea lortu zen, gainera "emakumeok ederki ikasi genuen gure haragiak maitasuna eta mirespena merezi dituela bere horretan; ez da beharrezkoa deus ere eranstea"(Ibidem: 73). Edertasunaren presioak eta berau sortzen modak duen gidaritza gogor kritikatzen du feminismoak, baina, hooksek diosku edertasunaren industria ehuneko ehunean parametro patriarkalek gidatua dela jabetu behar garela eta alternatibarik proposatu ezean, "emakumeek edertasunarekiko duten jaidura zorrozki gaitzesteak feminismoa ahulduko du" (Ibidem: 79). Beraz, bere proposamena feministak edertasunaren eta modaren industrian sartzea da, etengabeko iraultza iraunkorra bultzatu eta erabat aske izateko (Ibidem).
Feminismoa arnasgune bat dela emakume guztiek adierazten duten bezala, mugimendu feministarekiko kritika eta tentsioak ere denek agertu dituzte. Esaterako, osasun mental zaurgarritua edo idealek sortutako ondoeza dela medio, emakume guztiei zaila egin zaie uneren batean militantzia esparruetan parte hartzea. Loreak adibidez, espazio militante "klasikoak" deitzen die eta honela dio: "Uste dut beti izan ditudala gogoak militatzeko bai feminismoan eta bai lodifobian baina akojonatzen ninduen. Uste dut nahiko desberdina sentitzen nintzela, ere uste dut nire beldur propioak zirela". Lehenengo kapituluan ikusi bezala, ondoeza auto-pertzepzio txarrarekin eta pertsona bezala nahikoa ez izatearen sentimenduekin lotua dago. Itsasoren ustez, Euskal Herriko militantzia eredu "klasikoan" indarra, ziurtasuna eta gogortasuna ezaugarri ohikoak dira eta ondoez sentimenduarekin hau ez da erraz bateratzen. Osasun mental zaurgarrituan dauden emakumeen kasuan parte hartzea zaildu egiten da. Anerentzat adibidez, antsietate-gertakariak izaten dituenak, asanblada espazioetan egotea zaila da eta baita agerraldi publikoetan edo kaleko protestetan parte hartzea ere. Hau guztia aipatuta, Iratik eraso sexuala jasan ostean egin dituen hausnarketa eta proposamenak ekarri nahiko nituzke hona: "Non daude emakume erasotuak? Edo daude isilik edo ez daude, eta zergatik ez daude borroka feministan? Como el sujeto que más necesitan. Konparatzen dituzu espazio militanteak eta la vida real eta dago un abismo, baina bai, o sea, hori izan da oso mingarria adibidez (...) hau pasatu dugunak, en el momento que te das cuenta, bihurtzen gara super vulnerable, super inválida, pentsatzeko eta politika egiteko ere derrepente ez zara baliagarria". Eta gaineratzen du, bere esperientziarekin jarraituz: "Feminismoarekiko, mugimendu bezala sentitu naiz oso kanpoan eta oso bakarrik. Iruditzen zait dugula kriston lanketa prebentzioak, protokoloak
(Ruiz, 2016: 163-164). Errealitate hau onartzeak botere-harremanei aurre egiteko sortzen diren erantzun motak konplexuak eta anitzak direla ikustera garamatza eta militantzia espazio "klasikoetan" parte hartzen ez duten emakumeen estrategien balioa argitara ekartzen ere laguntzen digu. Menderatuek erresistentziarako jardunbide zabalak dituzte, ez dute "inolako talde bateratua osatzen" eta "egoerari buruzko ikusmolde edota posizionatze anitzak daudenez gero" jokaerak ere askotarikoak izango dira (Ruiz, 2016: 167). Dena den, ezberdintasun, gatazka, begirada eta perspektiba anitz zein kontrajarriak egonda ere, feminismoa munduan egoteko modu bat da (Muelas, 2015: 78) eta feminista bilakatzea, kontzienteki edo inkontzienteki, gure jarrera, gorputzintersubjektibitatea eta munduan izateko modua eratu eta berreratzea izango litzateke (Esteban, 2009a: 2).
beharrezkoa da atal hau osotasunean ulertu ahal izateko. Mendebaldean, azken mendeetan, sexualitatea ikerketa-objektua izan da eta batez ere XX. mendearen azken hamarkadan bizitza erotikoaren beharrezko birnegoziazioa posible egin da (Esteban, 2011: 169-170). Aldi berean, boterearen, generoaren, heterosexualitatearen eta homosexualitatearen arteko harremanei buruzko berrikuspenak egin dira, baita mugak desafiatu eta desioari edo identitateari buruzko proposamen berriak egiteko aukera ireki ere (Ibidem: 170). Bestalde, hausnarketa feminista plazeraren ikuskera osoago baterantz mugitu da, batez ere queer teorikoek gorputzari buruz egin dituzten irakurketa kritikoetatik abiatuta (Muelas, 2015: 82). Ondorioz, atal hau kokatzeko gakoa zein den argi utziz, eta Audre Lorden (1997) hausnarketak dioskun moduan, plazerak eta botere erotikoak sexu-truke hutsetik haratago doazen dimentsioak ditu eta poza, norberaren ebaluaketarako begirada zein besteekin fisikoki, psikikoki, emozionalki eta intelektualki konektatzeko ahalmena du (Esteban, 2013: 225). Gainera, subjektuen agentzia inplikatzen duen sormen-prozesu bat da (Muelas, 2015: 97). Hori horrela izanda, gorputz-irudi idealak sortutako ondoezari aurre egiteko, plazeraren bitartez baliagarriak izan daitezkeen esperientziak zeintzuk diren jakitea interesatzen zait. Helburua ez da eskuliburu bat aurkeztea, baizik eta agerian uztea plazera eraldaketa feministarako erreminta bat izan daitekeela (Muelas, 2015) eta aukera anitzak daudela horretarako. Emakume bezala gure mundua benetan desberdina nola izan daitekeen irudikatzea beharrezkoa da eta horretarako bizitzako alderdi guztiak aztertzea berebizikoa da (Lorde, 2003). Orokorrean, praktika artistikoak, umorea eta kirola izan dira aipatu diren praktikak eta, sarrera gisa, Lorearen ibilbidea ekarri nahiko nuke hona, gero hortik ardatz ezberdinak lantzeko: "Ba uste dut zela askatzeko modu bat, gorputza askatzeko modu bat, nire gorputzarekin harreman on bat izateko modu bat eta bai, clown egiten nuenean ere, nitaz barre egin ahal izatea horri esker, o sea, beldurra galtzea ridikuloari. Orduan bai, lagundu dit nire gorputzarekin
nuen harremanean kontzientzia korporal bat garatzen gehiago eta izan zen, ser quien quisiera ser. Esango nuke izan dela espazio bat rekonziliatzeko, ez dela izan kontzientea ezta, baina niri oso ondo egiten zidan, zen aukera bat epaiketarik gabe egiteko gauzak. Lehen egon naiz un poco desvinculada de mi cuerpo. Ba behar nuelako harresiak sortu, basicamente, así, es todo trágico (barreak). Orduan antzerkiak, karateak edo dantzatzeak eta horrek lagundu dit harreman bat izaten nire gorputzarekin non nire gorputza baliozkoa zen edo balizkoa zen. Eta egin nezakeen nahi nuena". Plazera genero sistema normatiboa esploratzeko baliagarri bilakatzen da (Muelas, 2015:25); emakume lodi bezala, kirolaren bitartez sentitzen den plazera, genero-rolak kuestionatu eta elikadura, auto-perzepzioa, gorputzirudia eta auto-zaintzari alternatiba berriak sortzeko bidea izan daiteke. Identitatea eraikitzeko espazio bat ere bilakatzen da: "Nik uste klabe garrantzitsu bat izan dala kirola eta gainera emakume lodi moduen jentiak ez dau espero ni kirolaria izetie. Rugbyn egotiek bai iten dozte eukitea kontzinetzia nire gorputzangan, o sea, gorputza dala nirea. Igual oin arte bai ez dot sentitu dala nirea, beti sentitu dot izan dala gorputz bat gurotena aldatu ta dela gorputz bat ez dodala nahi izatea nirea. Orain kontzientzia bat hartu dot, emoten dotzot garrantzi bat lehen enotzona ematen. Gorputza zaintzea eta zaindu gura izatea. Enebanean sentitzen nahi nabela izatea nire gorputza, eneban nahi zaindu. Ointxe, saiatzen naz zaintzen askoz be gehiau, emoten bebai alimentaziñoa, saiatzen naz emoten behar dabena eta kasu egitea bebai, saiatzen gorputza entzuten. Orain kirola ez baneban eingo, zein izengo zan Maialen orduen?". (Maialen)
emakumeei euren posizio soziala zein den gogorarazteko erreminta izan da (Muelas, 2015: 50). Zentzu honetan, umorea, zapalkuntzaren mekanismo sinbolikoak desaktibatzeko subertsio elementu ere izan daiteke (Ibidem). "Maite dut barre algarak ateratzen dizkidaten pertsonez inguratuta egotea, baita nik eurei ateratzea ere. Lasai barre egitea gauza handia da. Haurra eta nerabea nintzenean askotan esaten zidaten altuegi egiten nuela barre, atentzioa gehiegi deitzen nuela eta hori gogaikarria zela. Gehiegitan eta edozerekin egiten omen nuen barre eta horrek tuntuna nintzela zirudiela. Urteak pasa ditut barre gustura egin gabe eta barruan dudan pailazoa atera gabe, baina momenturen batean inkontzienteki erabaki nuen gehiegi gustatzen zaidala eta hala egin nahi nuela, are gehiago, barrea sortzen didaten harremanak nolabaiteko lehentasuna izatera iritsi dira niretzat. Batzuetan espazioa gehiegi hartzen dudala sentitzen dut eta horrek beldurra ematen dit, baina emakumeoi betatu zaigun zerbait dela gogoratzen dut eta pasa egiten zait". (Itsaso) Dantzaren bitartez lortutako plazera ere gakoa izan da emakume guztientzat. Ez du zertan dantza talde bateko kide edo dantza mota konkretu bat izan, esango nuke, zerikusi gehiago duela emakumeek betatuak izan ditugun mugimendu eta espazio batzuk gure egitearekin, gorputza nahieran publikoki agertzearekin. Bestalde, dantza sexualitatearekin lotzeak are indar gehiago eman ahal dio, esperientzia erotiko gogobetegarria izan daitekeelako, Lordek esan bezala (2003). Iratik dantzarekin izan duen ibilbidea oso interesgarria da, batez ere eraso sexuala jasan ostean, gorputza bere sentitzen lagundu diolako, besteak beste: "Dantza egitea etorri zait oso ondo. Hasi nintzen erasoa eta 6 hilabetera eta izan da la puta clave. Dantza izan da psicodrama total, como que juego a… elegir yo cuando me sexualizo, no ese puto pavo que pasa por la calle. Como lógica de poner cachonda a un tío pero sin que haya un tío, sin que haya un objeto, bailo yo para mí misma. Dantza niretzat da
super iraultzailea, lagundu dit a habitar el cuerpo, disfrutatzera gorputza". Abestearen plazera ere beste modu bat izan daiteke ondoez handia sentitzen den momentuak kudeatzeko: "Besteek ni abesten entzutearen lotsa izan dut beti, epaiketaren beldur, ondo egingo ez dudanaren beldur. Konfiantza handi-handia dudan pertsonen aurrean bakarrik abesten dut lasai. Bakarrik nagoenean ere abestiak entseiatzen ditut eta apetxuske emozionalarekin nagoenean lasaitzen laguntzen nau, birikak beraien tokia hartzen dute, uzkurtuta zegoen diafragma askatzen da eta nik negar, barre, oihu egiten dut. Askatzailea da." (Itsaso)
Aurreko bizipenak erakusten digu plazera sortzen diguten eta erresistentzia-praktikak diren ekintza horietan trabatzeko espazio seguruak beharrekoak direla. Espazio seguruen definizioan ezberdintasunak dauden arren, mugimendu feministan badago erreferentzia sinboliko partekatu bat; errealitate alternatiboak sortzeko gune gisa identifikatuak dira (Muelas, 2015:55). Plazerak espazio propio bat beharrezko duela eta espazio hauek sortzea bera plazerarekin lotua dagoela esan dezakegu. Nolanahi ere, ahalduntzearekin zerikusia du (Ibidem: 52) eta sorkuntza hau prozesu kolektibo bezala esperimentatzeko desira ere plazerarekin lotua dago, elkar topatu eta egotea, atxikimendu afektiboa edota emozionala eraikitzearen edo elkarrekin bizitzearen nahia dagoen heinean (Ibidem: 85) Espazio seguru horiek kolektiboki sortuak izan ohi dira baina ez nahitaez espazio militanteen markoan. Maialenek, adibidez, bere espazio segurua lagun taldea dela diosku: "Eurak lagundu dostie asko eraikitzen nire pertsona". Honela, lagun taldea ez litzateke bakarrik sostengu afektiboa izango, baizik eta bizitzan orientatzeko erreferentzia kognitiboa ere (Esteban, 2016b: 230). Itsasorentzat, adibidez, militantzia esparruez gain, elkarbizitza taldea ere espazio segurua da, zeinetan bizi diren kide guztiak ezkerreko mugimendu anitzetan parte hartzen dutenak diren. Dena delakoak izanda ere, gizarteko
zapalkuntza anitzekiko kritikotasuna duten pertsonek osatutako espazio formal zein informalak edo bien arteko konbinaketa batetik sortuak izaten dira: "Nik uste nire bizitzako pertsonarik garrantzitsuenak gaur egun direla ibilbidean zehar bai borrokari lotuak eta ezagutu ditudan emakumeak. Borroka edo komunitateari lotuak, espazio militanteetan ezagutu izan ditudan emakumeak bilakatu direla nire sarearen oinarria". (Irati) Lorearen kasuan, adibidez, beharrezkoa izan da talde lodi-aktibista baten parte hartzea militantzia esparrua ere segurua dela sentitzeko, lehen ez bait zituen horrela sentitzen inguruan zituen talde feminista batzuk. Maila pertsonalean berriz, emakume lodi batekin izandako harreman sexu-afektiboa izan da erresistentzia egiteko espazio segurua: "Uste dut emakumeek gehiago akonpainatu nautela, baina aldi berean ni ere beste momentu batean nago, pertsona hau ere lodia da eta uste dut horrek guztiak ere eragina duela eta inkluso eragina daukala ni zabaldu izanarekin". (Lorea) Esperientzia horiek, Muelasen analisiarekin bat eginda, plazerari buruzko iruditeriak zabal daitezkeela erakusten dute, eta baita generoari, gizarteari eta kulturari buruzko aginduak alda daitezkeela ere. Horrela, ahalduntze indibidual eta kolektibotik abiatuta, eraldaketa sozialak eragiten dira (Muelas, 2015: 97). Plazera sexualitateari lotutako esperientzia baino gehiago dela ikusi dugu, baita horrek duen garrantzia ondoezari aurre egiteko estrategia bezala. Hala ere, ikerketan parte hartu duten emakume guztien bizitzetan harreman sexu-afektiboek duten garrantzia agerian geratu da, baita euren bizitzetan alderdi nagusienetariko bat dela ere. Estebanek (2016b) berak ere aipatu du datu hori. Adierazgarritasun maila altuagatik atentzioa jarri beharreko gaia da eta ezin da aipatu gabe utzi, emakume hauek feminista diren heinean, sexualitatearen inguruko jakintza eta formakuntza orokor eta zabala dutela (Esteban, 2011: 174). Lan honen mugengatik, atal honetan sexualitatea bizitzeko
"Egon da goxotasun bat derrepente [emakumeekin], sentitzea ulertuta, hitz egitea, komunikazioa… que dices '¡wow! ¡Qué tarde me he enterado de ésto!' Horregatik egin nintzen momentu batean ultra bollera. Izan zen como 'wow chaval, hau da la ostia'. Baina ere momentu baten me llegué a escudar en eso, ikusi gabe que me habían echado del juego de los hombres, que no es que yo no quiera jugar. Emakumeekin sentitzen nuen hori baina neuzkan aurreko muga guzti hoiek ere [jasandako biolentziek sortutako ondoeza]. Claro, pues la mierda llega a todos los lados". (Irati) Aipatutako guztiarekin ondorioztatu dezaket plazera modu zabalean ulertuta aurrera eramandako praktika anitzak zein hauek abiarazteko espazio seguruak beharrezkoak izan direla ondoez esanguratsuari aurre egiteko. Baina baita, gorputza bizitzeko forma berriak asmatu eta emakumeek bizi duten menderakuntza egoerari erantzuna emateko ere. Azaldutako kasuetan, emakumeek plazerezko praktika hauen bitartez lortu dutena gorputza gozatu daitekeen zerbait dela sentitzea izan da, sexualitatearekin eta beste praktika batzuekin. Objektu pasibo posiziotik, subjektu aktibo izatera pasatzea izan da gakoa, beraz, plazera, subjektu aktibo izateko estrategia dela esan nezake. Eraldaketa horiek esparru eta momentu zehatz batzuetan gertatu dira, hau da, ez dira bizitzako esparru guztietara eraman ahal izan diren praktikak. Izan ere, aipatu bezala, erresistentzia-praktikak errealitatea aldatzera bideratuta badaude ere, uneko aukera eta mugak konfiguratuta egoten dira. Baina bai eragina izan dutela, emakumeek gorpuztu duten heinean eta honenbestez, kolektiboan eragina dute, iruditegietan, espazio seguruak sortzeko eginiko ahaleginean eta erreferentzialtasunean, besteak beste. Hemen azalduriko plazerezko praktikez gain, aukerak anitzak daude, noski. Esan bezala, honek ez du eskema itxi bat izan nahi, aukera sorta zabal baten zati baten isla bat besterik ez da.
7.- EHUNDUZ: ONDORIOAK Ikerketan parte hartu duten emakume guztiak gorputz-irudi eta generoidentitatearekiko etengabeko kritika eta eraldaketa batean daude, baita norbanakoaren eta kolektiboaren arteko elkarrekintza eta elkar-elikatze konstante batean ere. Edertasunaren inguruko eztabaidan eta birsortzean aurrera eramaten diren erresistentzia-praktikak gorputza inplikatzen dute nahitaez, beraz, gorputz-agentzia bat abiarazten dute. Horrek, gorputza eraldaketarako eremu zinez garrantzitsua dela agerian uzten du. Mendebaldean errotua dagoen edertasun eredu hegemonikoak sortzen duen ondoezari alternatibak emateko behar eta konbikzioa ere bada partekatzen duten zerbait eta honetan ekinean aritzeko indarra hartzeko, plazera eta feminismoarekiko atxikimendua oinarrizkoak dira. Ikerketaren ondorioak xehetzera pasa aurretik, gustatuko litzaidake esatea, helburu zehatza ez bazen ere, parte hartu duten emakume guztiek gorputz tamainarekin (pisua eta bolumena) zerikusia duen ondoeza pairatu dutela. Uste dut interesgarria izango litzatekeela ondoeza beste arrazoi batzuengatik bizi duten emakumeen esperientziak ere kontuan hartzen dituen ikerketa bat egitea, hemen agertu ez diren parametro batzuetara, hala nola, arraza eta klasera, ireki ahalko ligukeelako eta analisi konplexuago eta osatuagoa egiten lagunduko lukeelako. Genero-identitateari dagokionez, denak emakume bezala autoizendatzen dira, baina bizitza istorioek agertu duten bezala, identitate hori moldagarria eta aldakorra da, testuinguruaren, momentu bitalaren, bizitako esperientzien eta etengabeko kritika baten araberakoa, besteak beste. Orokorrean uko egiten die kulturak feminitateari atxikitzen dizkion atributuei, bai estetikoak eta baita jarrerazkoak ere, eta hauekiko alternatibak ere gorputzetik pasatzen da. Hala ere, denek zalantzak dituzte emakumetasuna definitzeko eta modu alternatiboak pentsatzerako garaian, galdera gehiago dituzte erantzunak baino. Argi dugu ze emakume eredu izan nahi ez dugun, baina feminismoaren barruan ere, nahikoa pentsatu al dugu izan nahi dugun
eta identifikatzen garen emakume eredua zein izango litzatekeen? Nahiko pentsatu al dugu emakume feminista bezala, zer den guretzat, subjektu bezala, "beste modu bateko" emakumea izatea? Wolfek egiten dituen galderak birgogoratuz, "¿Qué es una mujer? ¿Es lo que hacen de ella? ¿Tienen valor su vida y su experiencia?" (2002: 252). Emakumea subjektua dela barneratu dugu, baina ze subjektu mota da zehazki? Bizi dugun genero-sisteman, emakumeoi egokitu zaigun gorputz-irudi idealak sorrarazten duen ondoezari aurre egiteko estrategiak martxan jartzeko argi geratu da feminismoaren teoria eta praktikaren atxikimenduaren garrantzia. Nahiz eta kontraesanak agertu, berebiziko bultzada eman diote gorputz eraldaketari. Militantzia-esparruetan zuzenean parte hartzea derrigorrezko baldintza ez den arren, bizipenen irakurketa kolektiboekin bat egitea bai izan dela beharrezkoa. Eraldaketarako mekanismoak abiarazteko funtsezkoa izan den bezala, hala izan da ondoeza bera ulertu eta jatorria egiturazko zapalkuntza baten aterkipean kokatzeko ere. Feminismoa ezagutu, erreferente berrien jakitun izan edo kontzientziaren hazkundea emateko garrantzia handia izan dute jatorrizko testuinguruetatik sinbolikoki edo fisikoki lekualdatzeak eta horiekiko distantzia hartzeak. Emakumeei, gorputz-praktika berriak probatzeko aukera eman dielako ere izan dira adierazgarriak: estetika ezberdinak saiatzeko, harreman sexu-afektibo anitzak probatzeko edo lehengo aldiz izateko, erreferente berriak hauteman eta kultur-kodigo berrietan sozializatzeko… moduren batean, praktika erresistenteetarako baldintza egokiak eskaini ditu desplazamenduak. Plazera izan da, modu zabalean ulertuta, lan honen protagonisten artean gailendu den eraldaketarako estrategia nagusia. Sexualitatea eta plazeraren arteko lotura ikertzea eta horri feminismotik alternatibak eskaintzea berebizikoa da, emakumeen zapalkuntzan historikoki duen paperagatik eta hipersexualizazioagatik. Feminismotik, sexualitateari lotuta, irakurketa kritiko sakonak egin eta alternatibak proposatu dira, baina plazera sexualitatera soilik lotzen badugu, plazeraren adierazgarritasunaren analisia motz geratzen dela
deritzot. Maitasun-harremanek eta zehazkiago, bikote edo maitasun-harreman erromantikoek ondoeza arintzeko baliagarriak izan dira, inplikatuak duden pertsonek gorputz-irudi eta genero-irudikapen hegemonikoekiko kritikoak izan badira edo behintzat zalantzan jarri badute. Hala ere, besteen begien balorazioaren baitako arintzea izan da eta hau benetan eraldatzailea izan ez dela iritzi dute elkarrizketatuek. Hau da, sexualitaterekin tentsioak dituztela azaldu dute guztiek, berau plazerez gozatzera iritsi badira ere, ondoeza arintzeko nahikoa ez dela azpimarratuz. Testuinguru honetan, (des)sexualizazioa ere izan da denek aipatu duten esparru bat, idealetik kanpo dagoen gorputza izateagatik desiraren gurpiletik, homosexuala eta heterosexuala, at sentitu dira emakumeak eta horrek ondoeza ekarri die. Beraz, plazer eta sexualitatearen arteko analisian desiraren begirada sakonago eta konplexuagoa behar dugula iruditzen zait. Badakigu desira, bultzada biologikoa baino gehiago, kulturak konfiguratutakoa dela eta beraz, eraikia eta aldakorra dela. Massonen hausnarketekin bat eginda, desira birpentsatzeko premiazko lana dugu aurretik, desira kolektiboki eraiki eta eredu berriak proposatuz zein gorputz anitzei tokia eginez, orain arte genituen ideiak hautsi eta eraldatzailea izango den desira bat proposatzeko (Masson, 2020: 231). Beste alde batetik, kasu honetan praktika artistikoei eta espazio seguruen sorkuntzari lotutako plazeraren garrantzia izan da ondoezari aurre egiteko gehien aipatu den aspektua. Eremu horietan egindako praktikak norberaren gorputza plazeretik bizitzera eraman ditu eta identitatearen eraikuntzan faktore positiboak presente izatea ekarri die. Plazera, eraldaketa feministarako estrategia ederra izanik eta emakumeak objektu izatetik subjektu aktibo izatera eraman ahal dituen moduetako bat dela jakinda, aukeren aniztasuna argitara ekarri beharko genuke, transformaziorako eta erresistentziarako ekintzak dibertsifikatze aldera. Agentzian zentraturiko ikerketak egiteak emakumeak izaki pasibo eta ahalmen gabekoak baino gehiago direla ikustea garamatza, zentzu honetan, plazeraren garrantzia eta horrek eskaintzen dituen aukerak behatzea baliabide ona izan daiteke. Estebanekin bat nator galdetzen duenean,
sexualitateari lehentasuna emateak ez ote dituen maila berean jartzea interesatzen zaizkigun bizitzako beste dimentsio batzuk ikusezin bilakatzen (2009a:6). Desirarekin bezala, plazeraren zentzua eta ideia modu kolektiboan birpentsatzea hein batean iraultzailea dela iruditzen zait. Azken aipamen bat sare sozial birtualen inguruan egin nahiko nuke. Sentsazioa dut, gaian gehiegi jantzita ez banago ere, gorputz-irudiarekin eta genero-identitate hegemonikoaren bide bera egiten ari garela esparru horretan ere, hau da, albo kalteak eta eragiten duen ondoeza argi dugu, baina, ematen dizkiguten aukerak ez ditugu oraindik argi ikusten. Elkarrizketatuetako batzuen bizipenak eraman naute horren inguruan hausnartzera, izan ere, aurkitu dudana, sare sozial birtualek erreferentzia berriak aurkitzeko izan duten garrantzia izan da. Sare hauek ez ditut militantzia-esparru edo jakintzaren sorkuntzako espazio bezala irakurtzen eta kontuz ibili behar dugu horrekin. Baina, gizarte garaikidean presentzia handia dutela argia da eta baita eredu alternatiboen erreferentziak izateko ere baliagarriak izaten ari direla neurri batean.
Elkarrizketak egiteko, gorputz-ibilbideen teknikan oinarritu naiz eta ondorengoa da erabili dudan gidoia, nahiz eta elkarrizketetan zehar ukitzen ziren gaien arabera moldaketa batzuk egin ditudan. Transkribapenak hitzezhitz egin baditut ere, irakurketa errazte aldera, edukia aldatu gabe, moldaketa txiki batzuk egin ditut. o Elkarrizketatuei ikerketaren berri eman berriro (elkarrizketatu aurretik egin banuen ere), helburua zein den jakinarazi. Anonimotasuna bermatu eta euren hitzak ikerketarako erabiltzeko baimena eskatu. Galderak/gaiak: o Konta iezadazu nor zaren, aurkeztu zure burua nahi duzun moduan: zer egiten duzun, non bizi zaren, norekin, nola definitzen duzun zure burua… o Aurkeztu zure bizitza: zeintzuk dira zure bizitzan pertsona garrantzitsuenak, zeintzuk izan dira zure bizitzako une eta aldaketa adierazgarrienak, faseak eta zergatik? o Zer da bizitzan plazera ematen dizuna? Zerekin gozatzen duzu? o Emakume sentitzen zara? o Beti? Edozein testuingurutan? Zer da zuretzat emakume izatea? o Aldaketarik eman da? Nolakoa izan da aldaketa hau? o Tentsiorik sumatu duzu zure emakume izateko moduaren eta emakumetasun eredu hegemonikoaren artean? Nola "konpondu" duzu hau? o Zer da zuretzat feminismoa? Eta feminista izatea?
o Konta iezadazu noiz eta nola hasi zinen feminismoaren berri izaten edo honekin harremantzen ▪ Zertan lagundu zaituela uste duzu feminismoak ibilbide honetan? o Zer esango zenuke generoaz eta gorputz-irudiaz, orokorrean o Gorputza eta emakumea edo gizonezkoa, zeintzuk uste duzu izan ahal direla ezberdintasunak bizipenei dagokionez o Kontatu iezadazu nola bizi izan duzun zure gorputz-irudia… o Nola bizi da zure familian gorputz-irudia? ▪ Garrantzirik izan duen edo ez, nola bizi izan duzun hau. ▪ Aldaketarik eman bada, nolakoak izan dira eta nola kokatu zara hor? o Nola eragin dizu honek sexualitatean eta maitasun harremanak bizitzeko unean o Hitz egidazu izan dituzun edo izan ez dituzun harreman afektiboetan nola eragin duen zure gorputzarekiko zenuen/duzun pertzepzioak o Sentitu izan duzu mugarik besteekin harremanak izaterako unean zure gorputzarekin izan duzun pertzepzioaren baitan? ▪ Zein harremanetan zehazki? ▪ Aldaketak eman direnez, konta iezadazu nola bizi dituzun orain muga horiek…
o Sexualitatean aldaketarik izan duzun eta honek nola eragin duen zure gorputz-irudia bizitzeko moduan o Kontatu didazu aldaketak izan dituzula gorputz-irudi hegemonikoarekiko eta zure gorputz-irudiarekiko, orokorrean, zerek lagundu zaituela esango zenuke? o Zergatik esaten duzu ez zaudela toki berdinean? | science |
addi-38cc69d697e1 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58518 | Gaztelugatxeko San Juanen identitatea kontserbatu eta berreskuratzeko proposamen kulturala | Fradua Ruiz de Azua, Ane | 2022-11-23 | ESKERRAK Pertsonalki momentu honetararte heltzea eta horren ondorioz proiektu gauzatzea ez zen posiblea izango pertsona batzuen laguntza eta elkartasun-adierazpenik gabe. Horren ondorioz, hauei hurrengo lerroetan eskerrak ematea gustatuko litzaidake: Lehendabizi nire guraso zein familiari eskerrak ematea gustatuko litzaidake, txikitatik lagundu eta beti nahi izan dudan bidea jarraitzera animatu nautelako, beti nigan konfiantza handia edukiz. Ildo beretik jarraituz, nire mutil-lagun Aitorreri beti nire alboan nire erabaki guztietan nirekin egon, behar izan dudan guztian laguntzeko prest egon delako eta pertsonalki hazten laguntzeagatik ere eskertzea gustatuko litzaidake, hauen ondorioz gaur naizen pertsona izatera heltzea lagundu naute eta. Beste alde batetik, eskerrak eman behar dizkiot Estela del Alba Villarrealeri, Sevillako Unibertsitatean proiektu honen abiapuntua izango zen lana elkarrekin landu genuelako, honen ondorioz berari esker proiektu hau posible izanez. Kuadrillako lagunei beti nigan sinistuz eta beti nire ondoan egoteagatik ere eskertzea gustatuko litzaidake. UPV/EHU-ko hiru karreretako ikaskide (Zaharberritze, Arte eta Diseinuko) eta Sevillako Unibertsitateko ikaskideei eskerrak eman behar dizkiet, bide guztian zehar denetan lagundu eta aholkatzeagatik, beraiei esker eta pasatutako momentuei esker etapa hau askoz hobea izatea ekarri dutelako. Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagorekin, nire tutorea den Katrin Alberdiri eskerrak ematea gustatuko litzaidake, alde batetik, zaharberritzeko etapa osoan behar izan dudan momentuan aholkatzeko zein laguntzeko prest egoteagatik, eta beste alde batetik, bere laguntzarik gabe GRAL-hau ez zelako posible izango; berak emandako ikuspuntu, laguntza eta aholkuen ondorioz esku-artean dugun lana lortzea posible izan baita.
LABURPENA Gaztelugatxeko San Juan gaur egun ondarean zein Bermeoko herrian oso bizirik dauden kultura, tradizio eta kondairez beteta dago, ondare materialarekin batera aspektu hauek kontserbatzea oso garrantzitsua izanik ondarearen identitatea mantentzeko. "Juego de Tronos" telesaila dela eta, tokia telesailean agertu izan baita "Rocadragon" izenarekin, honek fama handia irabaziz eta turista masa handia erakarriz; turismo mota honetako bisitari kantitate handiena ondarera telesailean agertzen den eszenatokiak bultzatuta hurbiltzen dira, kasu askotan Gaztelugatxeren tradizio anitzak ezagutzeko intentziorik gabe. Honek eragiten duena, beste toki batzuetan gertatu den bezala, ondarearen identitatea galtzearen arriskua da, eta hau ekiditeko proiektu kultural bat planteatzen da. Hau jakinda, lehendabizi ondarea inguratzen duten aspektu desberdinak (ohiturak, kondairak, erromeriak, ingurugiroa…) analizatzea beharrezkoa da legediarekin eta honen kontserbazio-egoerarekin batera, horrela ondarea kontestualizatu eta kontserbazio-egoeran oinarrituz honetan modifikazioak egiterakoan legalki hartu daitezkeen neurriak kontuan edukitzeko. Honekin batera, turismoaren analisia eta honek ekarri duen deskontestualizazio hau aztertzea beharrezkoa da aipatutako moduan ondarearen identitatea mantentzeko, hauxe ondare ez-materialaren kategoriarekin erlazionatuz (honen garrantzia azpimarratzeko euren identitatea galdu duten beste ondare batzuen kasuen analisia egin baita) eta hori dela eta aspektu hauek kontserbatzeko kudeaketa kulturalak kontserbazio erraminta bezala duen eraginkortasuna azpimarratuz. Aspektu guzti hauek analizatutakoan eta ondarearen gaur-eguneko egoera zein den jakitean, hainbat neurri proposatzen dira betiere tokia ahalik eta gutxien moldatuz eta honen inguru-giroa errespetatuz: neurri hauek jada existitzen diren mendi-ibilbideak aprobetxatuz hauetan kartelak kokatzean datza, horrela nahiz eta turistak ondareari buruz ezer ere jakin gabe edota tokira telesailak bultzatutako interesarengandik hurbildu, hemen Gaztelugatxeren informazio ezberdina ikusi eta honen inguruko informazio interesgarriaz blaitzeko. Esperientzia hau sendotzeko gida turistikoen kontratazioa planteatzen da kontserbazio-arduradunarekin batera beste aspektu batzuekin batera. Neurri hauekin Gaztelugatxeren identitatea ez galdu eta honen difusio egokia ematea bilatzen da garaira arte bizirik mantendu izan diren tradizioak ere egokian biziraun zein transmititzeko.
Hitz gakoak: Gaztelugatxe, tradizioak, identitatea, ondare inmateriala, kudeaketa kulturala, kontserbazioa.
1. SARRERA Gaztelugatxeko San Juan Kultura anitzez beteta dagoen tokia da, urteetan zehar bere esentzia eta tradizioak mantentzen jarraitzen dituena, Bermeoko herriarekin hauek binkulazio handia edukiz. 2017. urtean ondarea "Rocadragon"-en aspektuarekin mundialki famatua den "Juego de Tronos" telesailean agertzen da, proiektuan zehar aipatuko den moduan horren ondorioz turismoaren gorakada oso handia ekarriz, honek ondare material zein ez-materialean narriadura handiak eraginez, emaitza moduan honen identitatea galtzeko arriskuan jarriz. Hori dela eta, proiektu honetan Gaztelugatxeko San Juanen balioa ematean lan egingo da identitatea berreskuratzeko kokatuko diren kartelen bisita fisiko baten bidez, horrela bisitariak ondarearen historia eta tradizioak ezagutzeko, toki honen balio sinboliko, historiko eta naturalak goraipatuz. Honen gauzatzea beharrezkoa dela uste da, telesailak izandako inpaktuaren ondorioz zonaldean ikus daitekeen turismo mota inolako kontrolik eta kontzientziarik gabe dabilen turismo masifikatua delako. Hauetako portzentai handiena ondarera telesailean agertzen den paisaia ikustera bakarrik doaz bere benetako historia eta kultura ezagutzeko intentziorik gabe, horren ondorioz tokia hutsalduz; hori dela eta, lan honetan landu eta proposatuko diren neurriak beharrezkoak dira ondarearen identitatea berreskuratu eta mantentzeko.
2. HELBURUAK - Kudeaketa kultural eta ondarearen identitatea ondare ez-materialaren moduan honek duen garrantzia oinarritzat hartuz, "Juego de Tronos" telesailaren eta turismoak tokian eragindako identitate galera dela eta, ingurugiroarekin ahalik eta errespetugarria den proposamen kulturala eratu, horren ondorioz ondareari difusio egokia eman eta ondarera datozen turistak nahiz eta "Rocadragon" ikusteko intentzioarekin gerturatu, ondarearen garrantzi zein aspektu kulturalak era egokian ezagutzera emateko. - Kudeaketa kulturalak eta ondarearen ideia ez-materialak kontserbazio-herraminta moduan duen garrantzia duen aztertu eta egiaztatzea, hauxe era egokian aztertuz, horrela aldarrikapen kulturalak ahalik eta era egokienean kontserbatu eta berreskuratzeko. - Ondareari difusio egokia emateaz gain, Gaztelugatxeko kultura hain lotuta dago Bermeoko herriarekin non hauen ezagupenaren bidez, Bermeoko herriko turismo kulturala bultzatzea bilatzen da.
3. METODOLOGIA Metodologiari dagokionez, lan hau hiru zati nagusitan banatzen da: lehenengo zatian, ondarea kontestuan jartzea bilatzen da honen ondorioz honen ingurugiroa, aspektu historikoak, hauxe babesten dituzten legeak, kontserbazio egoera eta honen aspektuak analizatzeko, hauek guztiak ondarea kontestuan jarri eta ondarea inguratzen duten aspektu ezberdinak ezagutzeko. Bigarren zatiari dagokionez, ondarearen deskontestualizazioari buruz hitz egingo da, turismoak honetan izan duen eragina aztertuz (eta antzeko kasuen analisi bat eginez), turismo honen inpaktuan sakonduz eta baita ere ondare honen identitatea nola kontserbatu zein kudeaketa kontserbazio-metodo bezala zergatik den garrantzitsua defendatuz, honi esker ondarean ematen diren "arazoak" ikertzean, hauek kontuan hartuz proposamen egoki bat planteatzeko. Hirugarren atalari dagokionez, aztertutako aspektu guztiak hobetzean eta bereziki Gaztelugatxeko identitatea berreskuratu zein kontserbatzean datzan proposamena egiten da. Bereziki lehenengo atal biak osatzeko bilaketa bibliografikoan oinarritutako metodologia jarraitu da, liburuak, artikuluak, web-orriak zein ezagutza pertsonala erabiliz, horrela ahalik eta informazio zehatzena batzeko. Azken atalari dagokionez, honetaz gain, enpresek eskaintzen duten informazioa galdetu da aurrekontuak egiteko, eta baita ere Photoshop bezalako errekurtso grafikoak erabili dira mapak zein ibilbidean proposatu diren kartelak egiteko.
4.1. KOKAPENAREN ANALISIA Gaztelugatxeko San Juan, Astui (d.g)-ren hitzetan, Bizkaian eta konkretuki Bermeoko kostaldean kokatzen da, harkaitz bat, 241 eskilara eta baseliza batez osaturik egonez. Esan den moduan ondarea hainbat eszenatokitan banatua dago, 1. irudia eta 2. irudietan ikus daitekeen moduan toki bakoitzaren deskribapena interesgarria izanik. Hori dela eta, hiru zatitan banatu dira ondarera hurbiltzean ikus daitezkeen aspektu desberdinak:
_____ Ondarearen sarrera: Gaztelugatxeko San Juanerako sarbidea Eneperi jatetxean kokatzen den aparkaleku batez osatzen da tokian ondarera hurbiltzen diren bisitarien kontrola daraman kabina bat kokatuz; ondarera heltzeko, 1,5 km-ko aldapadun bidea (zati askotan lur eta harriz osatua dagoena) jaitsi beharra dago. _____ Gaztelugatxe: ondarea itsasoan kokatuta dagoen haitz batez osatzen da, hauxe lurrarekin zubi batek konektatuz. Ondarearen goiko aldera igotzeko, 241 eskilaretaz osatutako bide bat igo beharra dago, ondoren goiko aldean baseliza eta aterpetxe bat ikusiz. Ermitari dagokionez, Bizkaia (d.g) eta Arregi (1993)-ren hitzetan, gaur egun ikus daitekeen eraikina 1980. urtekoa da, hemen barruan itsas tematikako artelanak ikus daitezkeelarik. _____ Ondarea inguratzen duen paisaia naturala: Zati hau egiteko, etengabe Bizkaia (d.g), Urdaibai (d.g) eta Erkoreka (2019)-ren hitzak kontrastatu dira, hurrengoa lortuz: Haitzaren goiko aldetik, espezie ezberdinetako animaliak bizi diren itsaslabar ugari apreziatu daitezke; eskilarak dauden lekuaren ondoan, marea baxua dagoenean agertzen den flysch harrizko itsaslabarra aurkitzen da aurreko paisaian flysch gehiago ere ikusteaz gain. Landarediari dagokionez, kolore berde biziko landaredi zabalaz eta flora espezie aniztasunaz osatuta dago ingurugiroa, hauek itsaso urdinaz inguraturik egonez; hemen zetazeo ezberdinak topatu ahal direlarik. Akatz haitzari dagokionez, toki hau Gaztelugatxeren aurrean kokatzen da, hemendik hurbil, Matxitxako lurmuturra kokatuz (hauxe kantauriar kostako lurmutur irtenena izanik, non bi itsasargi ikusi ahal daitezke). Beste alde batetik, lekuan Espainiako Gerra Zibileko itsas bataila garrantzitsuena agerian uzten duten aztarnak ikus daitezke, hau da, 1937. urteko martxoaren 5-ean gertatutako Matxitxakoko Bataila.
Planteatutako proiektuan, bisitariek ondasunaren inguruko hainbat alderdiri buruz duten ezagutza landu nahi da, horregatik, garrantzitsua da alderdi horiek nabarmentzea, horiek aurkeztuko baitira planteatutako ibilbidean zehar. Beste alde batetik, Gaztelugatxe zein Bermeoko herria tradizioz blaituta dauden tokiak dira, ondareko tradizioak herriarekin oso lotuta egonik, horren ondorioz garrantzitsua izanik hauek aipatzea. Gainera, nabarmendu beharra dago, puntu oso hau lantzeko etengabe Arregui (1993), Urdaibai (d.g) eta Erkoreka (2011)-ren hitzak kontrastatu direla jakintza pertsonalekin batera. Honen ondorioz, ondarearen historiako hainbat aspektu interesgarri aipatuko dira 1. taulan ikus daitekeen moduan: 1.taula. Ondarearen historiaren gertaera nabarmenak batzen dituen taula.
ONDAREAREN HISTORIA Uste da lehenengo ermita IX. mendean eraiki zela XII. mendean komentua izatera bilakatuz. XV. Mendearen amaieran, tokian Gaztelugatx bat (hau da, ermitainu batez zaindutako hamabi ohedun hospizio bat existitzen zen, 1594. urtean Drake pirataren espedizioko soldaduengandik suntsitua izanik. XIX. mendean zehar baseliza oso egoera txarrean aurkitzen zen, 1886. urtean hauxe suntsituz eta honen ordez beste baseliza bat eraikiz. Gainera, ermita zaharraren zorupean agertzen joan ziren hezur hondakinak itsasora jaurti zituzten obren exekutzaileek, honen ondorioz informazio historiko garrantzitsua galduz. 1978. urtean ermita erre zuen eragindako sute baten ondorioz honen lau horma bakarrik geratu ziren zutik (ikus 3 irudia baseliza erretzen ikusteko). Sute honen eragileek ermitaren barruko Santuaren burua haitzetatik behera bota zuten hauxe geroago aurkituz eta ´Bermeoko Frantziskotarren komentura eramanez hau zaharberritzeko. Baseliza berriro berreraiki zen eta 1980 ko ekainaren 24 -ean inauguratu zen. Eskilarei dagokionez, esaten da hasieran 365 eskilaretaz osatua zegoela (hau da, urteak dituen egun beste), gaur egun 241 eskilaretaz osatuz. Ondarera igotzean tradizioak dio kanpaia hiru edota hamairu aldiz jo behar dela, hauxe meza dagoenean jotzea debekatua egonez.
4. irudia.
San Juan eguneko (ekainaren 24) erromesaldia, erromesak meza entzuten. Erkoreka, A. (2011). Gaztelugatxeko San Juan, San Juan de Gaztelugatxe liburutik berreskuratua. (27. or.). Ondarea inguratzen duten ohiturei buruz hitz egiten bada, lehen aipatu den bezala Gaztelugatxe hainbat tradizioz inguratuta dagoen lekua da, bai Bermeoko herrikoa, bai ondasunaren inguruan dauden herrietakoa (Bakio edo bermu). Ohitura horiek 2. taulan ikus daitezkeen moduan hauek lirateke: 2.taula. Ondarea inguratzen duten ohitura eta erromesaldi nabarmenak batzen dituen taula. OHITURAK ETA ERROMESALDIAK San Joan eguneko erromeria (San Juan jaia): egun honetan erromeria bat antolatzen da urtero. Jende asko joaten da baselizara erromesaldian (ikus 4. irudia), promesak betetzeko edo, santuari eskerrak emateko, itsas hondoan 1963. urtean jarritako birjinari lore-eskaintza eginez. Egun honetaz aparte, baseliza urtean beste bi aldiz irekitzen da, hau da uztailaren 31 -an (Arrietako San Ignacio de Loyola) abuztuaren 29 -an eta abenduaren 30 -ean urteari amaiera emateko. "San Juan Degollado" eguna: jai hau Bakioko herriak urtero abuztuaren 29 an urtero ospatzen duen ospakizuna da. Egun honetan jendeak Gaztelugatxera joateko ohitura zuen horrela buruko mina sendatzeko. Uztailaren 31 -an Arrietako biztanleek tokitik Gaztelugatxeraino birgina besoetan daramate San Ignacio de Loyola ospatzeko. Inguruko beste tradizio ezagun bat, Gaztelugatxeko Donieneren eta Akatzen artean dagoen itsas eremuan Begoñako Ama Birjina murgilduta dagoela da, jendeak hemen ezkontzeko ohitura edukiz. Seme-alabak edukitzeko arazoak zituzten pertsonak ermitako irudiren baten oinetara joaten ziren (zehazki Santa Ana) honi haurren erropatxoak eskegita uzteko, ugalkortasunaren zain. Nahiz eta irudia 1981ean aldatu Bermeoko eliza batera, jendeak errituari leial izaten jarraitzen du. Bermeoko herrian urteetan eta gaur egun egiten den beste ohitura bat Bermeoko arrantzaontziek hegaluze-kanpaina luzeetan arrantzara ateratzen direnean da, babor eta istriborrerantz haitzaren inguruan bira batzuk egiten dituztela, santuak zorte ona emateko. Honekin batera, oso ohikoa da itsasontzi bat berria denean ondarearen aurrean bataiotzea. Uda eta udazkena bitartean, hegaluzearen arrantzaldiaren hasierarekin edo amaierarekin batera, arrantzaleen senideak (gehienetan emakumeak), Gaztelugatxera joaten ziren santuari denboraldi on bat eskatzeko. Ontzi bat hondoratzeetatik edo ekaitz bortitzen denboraleetatik bizirik ateratzen zenean, exbotuak baselizan eskegitzeko ohitura existitzen zen, biziraupenagatik santuari eskerrak emateko.
KONDAIRAK Bizirik zirela santutegira joateko promesa bete gabe utzi zuten arimei (Bermeon "arimek" deituak) buruzko zenbait sinesmen jasotzen dira, baldin eta, hil ondoren, senide edo lagun biziren baten laguntza behar badute, bete ez duten promesa betetzeko eta Gaztelugatxeko Donienera arimarekin batera joateko. Kondairarik ezagunenetako bat San Juan Bermeora eta hemendik Gaztelugatxera nola iritsi zen kontatzen duena da, hiru urratsetan, oinatzak bertan utzita. Lehenengo aztarna San Juan arkuaren azpian dago, Bermeoko hirigunean; bigarrena, Arene auzoan, herriaren kanpoaldean; hirugarrena, Burgoan, hau da, herriaren eta ondarearen arteko bidean dagoen mendian; aztarna hori desagertu egin zen urteekin, ermitara iristeko egiten zen bide tradizionala (mendietatik egiten zena) desagertu egin zelako, azken oinatz hau 1981. urtean aurkituz. Azken oinatzari dagokionez, ondarera igotzeko aurkitzen diren azken eskilaran kokatua dago (ikus 5. irudia).
4.3. ONDAREA BABESTEN DITUZTEN LEGEAK. Gaztelugatxeko San Juan, "229/1998 DEKRETUA, irailaren 15ekoa, Gaztelugatxe aldea babespeko biotipotzat deklaratzen duena" eta "125/2021 DEKRETUA, apirilaren 13koa, zeinaren bidez Gaztelugatxeko San Juan, babes bereziko kultura-ondasun deklaratzen baita, Paisaia Kulturalaren kategoriarekin" dekretuen bidez babestua dago. Dekretu hauen bidez, Gaztelugatxeko paisaia kulturalaren erabilera printzipalak erlijioso eta kulturalak dira (bereziki erromesaldiak eta aisialdi zein paisaia naturalaren behaketa beste batzuen barruan). Turismoari dagokionez, erabilera turistikoa ere onartuko da betiere jasangarria eta tokiko balore kulturalekin errespetutsua den bitartean. Beste alde batetik, proiektu kultural hau gauzatzeko dekretuetan aipatutako arauak errespetatu beharko dira; toki babestuan egindako interbentzio zein obrak proposatutako proiektuan bezala ondarearen baloreak errespetatuz hauek hobetzeko egingo dira, hauek gauzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren baimena beharrezkoa izanik. Hau esanda, dekretu bakoitzetik proiektu hau sortzean kontuan eduki beharreko aspektuak aipatuko dira (ikus 4. eta 5. taulak) dekretu bakoitza taula desberdinetan sartuz, hurrengoak izanik:
4. taula. 229/1998 DEKRETUA, irailaren 15ekoan aipatutako arauak: Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko irailaren 15ean egin zuen batzarrean aztertu eta onartu ondoren, hauxe xedatu zen: I. ATALBURUA: Objektuak Dekretuaren xedea Gaztelugatxe aldeko eta inguruko itxasoak kontserbatzen babesten dituen erregimen berezia ezartzea da, horren ondorioz babestutako biotopo deklaratuz gunea II. ATALBURUA: Babespeko biotopoak hartzen duen lurraldea: 1. Atala: Babespeko biotopoak harkaitzak, irlak, Eketxe harritzarra; Gaztelugatxeko tonboloa; itsasertzeko labarrak; hondartzak; Centella ubidea; Bizkaiko Foru Aldundiarena den mendiaren ekialdearen eta Centella ubidearen artean dagoen itsas-lur eremua; itsas eta itsasazpiko eremua. III. ATALBURUA: Babesketarako neurriak: 4. Atala: Babespeko biotopoan bete beharko diren arau orokorrak: a) Ezin bota ahal izango da zaborrik, hondakinik edo produktu kutsatzaile solido eta likidorik. b) Ezin egin ahal izango da akanpadarik. c) Ezin izango da eremuaren lasaitasuna apurtu ahal duen edozein jarduera (kirol-frogak adibidez). d) Sua nekazaritzako ohiko erabilketetarako eta organo kudeatzaileak aurrez baimendutako eginkizunetarako bakarrik egin daiteke. e) Itxasoko zerbitzuetarako eta babespeko biotopoaren kudeaketa burutzeko diren eraikinak bakarrik onartuko dira. f) Ezin izango dira bertaratu kanpokoak diren fauna silbestreen espezierik. g) Landareria-espezieak sartzeko, beharrezkoa izango da organo kudeatzailearen baimena
IV. ATALBURUA: KUDEAKETA, ONURA PUBLIKOA ETA KALTEORDAINAK 6. atala.– Kudeaketa. 1.– Gaztelugatxeko babespeko biotopoaren kudeaketa eramatea Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio. 2.– Organo kudeatzaileak, biotopoa zaindu eta kudeatzeko hitzarmenak izenpetu ahalko ditu beste administrazio batzuekin, bereziki Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Sailordetzarekin.
Hau aipatuta, proiektu kulturalari begira, hurrengoak izango lirateke kontuan hartu beharreko puntuak (ikus 7. taula): 7. taula: apirilaren 13 ko 125/2021 dekretuan aipatutako eta kontuan hartu behar diren arauak: LEHENENGO KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK 2. artikulua.Aplikazio eremua 1.– Babes-araubide honetako aginduak Gaztelugatxeko San Juaneko Paisaia Kulturala osatzen duten ondasun guztiei aplikatuko zaizkie, 6. eta 7. irudietan jasotako deskribapen eta mugaketa grafikoaren arabera. 4. artikulua.– Funtsezko balioak
2.– Paisaia Kulturalaren funtsezko balio materialak arkitektonikoak, arkeologikoak eta paisaia-arlokoak dira: – Uhartearen forma, harkaitz atzeratzeak zein landaredia, tenpluaren profila ondarearen siluetaren gailur gisa, lekuko arkitektura organikoak ingurunearekin duen lotura harmonikoa, tokiko harriaren erabilera material basiko moduan eta lurperatutako aztarnak (tenplua, gaztelua eta Erdi Aroko hilerria).
3.– Tokiko eta eskualdeko nortasunean garrantzi eta sustraitze berezia duten kultura-adierazpenek osatzen dituzte Paisaia Kulturalaren funtsezko balio immaterialak. Hauek dira: - Santutegian egiten diren kultu katolikoko ekintzak, tokiraino egiten diren erromesaldiak, ondarearekin lotutako babes-errituak, tenploan botoak uzteko fededunek duten ohitura, Begoñako Ama Birjinaren urpeko tronuratzea eta "Asociación del Santuario de San Juan de Gaztelugatxe elkartearen eta beste zenbait ekintzaren bidez fededunek erantzukidetasunez parte hartzeko duten joera.
BIGARREN KAPITULUA. ARAUBIDE OROKORRA 7. artikulua.– Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen esparruan aplikatu beharreko araudi orokorra. 1.- I. eranskinean definitutako Paisaia Kulturalaren mugaketan sartzen diren ondasun guztiak Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9 ko 6/2019 legearen mende egongo dira alderdi desberdinei dagokionez. 2.- Lege honek dio kultura-ondasun babestuen jabeek, edukitzaileek eta eskubide errealen gainerako titularrek hirigintzaren eta kulturaondarearen ezarritako betebeharrak bete beharko dituztela, ondasunen osotasuna bermatu eta hauen narriadura saihesteko.
9. artikulua. – Baimendutako eta debekatutako erabilerak. 1.- Ondarearen kontserbazio zein balioan jartzea bermatu beharko da. 2.-Paisaia Kulturalaren erabilera nagusitzat erlijio- eta paisaia kulturaleko balioak jotzen dira (baina baita ere baimenduta dago turismo-erabilera jasangarria eta Paisaia Kulturaleko balioak errespetatzen dituena). 3.- Ondarearen erabilpen iraunkorra eta errespetugarria izan beharko da. 4.- Baimendu egin beharko dira 4.3 artikuluaren arabera funtsezko balio inmaterialtzat definitutako kultura-adierazpenak.
11. artikulua.– Esku-hartzeak baimentzeko baldintzak. 1.-Esku-hartzerik egin behar bada, Bizkaiko Foru Aldundiko kulturaondarearen arloko eskumena duen organoaren baimena beharko da. 2.-Paisaia Kulturaleko babestu gabeko ondasun higiezinak mantentzeko eta konpontzeko jarduketak ez dira esku-hartzetzat hartzen, horren ondorioz ez baitute behar aurreko puntuan aipatzen den baimena. 3.-Paisaia Kulturalaren babespeko ondasun higigarrietan esku hartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiareko kultura-ondarearen arloko organo eskudunaren baimena beharko da.
4.4. ONDAREAREN KONTSERBAZIO EGOERA Kontserbazio egoerari dagokionez, aipatu beharra dago aterpetxea zein baseliza (honen barruan aurkitu daitezkeen obrez gain) kontserbazio era egokian aurkitzen direla. Ondarearen inguruarekin ez da berdina gertatzen, nahiz eta 2022 ko apirilaren 25 etik aurrera ondarea publikoarentzat irekita egon, inguruko klima euritsua dela eta eta hau dela eta gertatutako lur-jausien ondorioz pasaden urteko urtarrilaren 7 tik aipatutako moduan (gainera ere lur-jausi berriak gertatzeko arriskuarekin) itxita egon delako. Ildo honetatik jarraituz, aipatu den moduan, klimak ondarean duen garrantzia azpimarratzekoa da; climate data (d.g)-ren hitzetan, Bermeo itsasoaren mailatik 0 m tara kokatuta dagoen herria da, prezipitazio oparoz osatuz. Udazken eta neguko bataz besteko hezetasun erlatiboa %80-koa da, uda eta udaberriko hezetasun erlatiboa % 70 -ekoa den bitartean. Urteko intsolazio-denbora 1.750 ordu ingurukoa da, hau da, honek urtean 150-200 euri-egun suposatzen du. Aipatutako klima zein ondarearen ingurugiro menditsua dela eta, gertatutako lur-jausiaz aparte Gaztelugatxeko bidean hainbat lurjauzi eman dira urteetan zehar, oso ohikoa izanik zonalde asko obretan aurkitzea. Gertakari hauen adibide bezala Bizkaia.eus (d.g) eta Astui (2021)-k komentatutako moduan, 2015. urtean bidea lur-jauzi baten ondorioz itxi behar izan zen hilabete baten zehar hau konpontzeko, 2017. urtean ere Ermuko bidea ixtea beharrezkoa izanik aipatutako arrazoi berdinarengatik. Beste alde batetik, kontserbazio egoerarekin jarraituz, nabarmendu beharra dago ondarearen sarbidea (ondarea lurrarekin konektatzen duten zubi zein eskilarak eta ondarearen goiko aldea) harriz eginda daudela; kasu askotan, Zubieta (2019)-ren bideoan ikus daitekeen moduan, zorte txarrez hainbat turistek harri hauek lekutik kendu eta ostuz, horren ondorioz ondarearen kontserbazio egoera okerragotuz. Hori dela eta, gaur egun ondarera joateko sarrera kontrolatua dagoen egunetan (udako egun guztietan, jaiegunetan, aste santuan, etab.) sarrera hartzean 1462 pertsonako muga jarri da narriadurak ekiditeko helburuarekin. Ildo beretik jarraituz, ondare ez-materialari dagokionez, alde batetik "Juego de Tronos"en turismoaren ondorioz identitatea galtzen joan da, berreskuratzea premia izanik, horretarako neurri batzuk planteatzea beharrezkoa izanik.
Ondareak hauxe zaintzen duten bolondresak ditu, baina bolondres hauen barruan ez dago ondarearen kontserbazioaren inguruan egiten diren akzioei buruz era egokian aholkatzen duen zaharberritzailerik.
Tokia babes berezidun kultur ondasun moduan deklaratua izan da, paisaia kulturalaren kategorian; apirilaren 13 ko 125/2021 dekretua izanik. Beste alde batetik, ondarearen ingurua 229/1998 dekretuaren bidez biotopo babestutzat deklaratua dago. Ondarearen goialdean kokatuta dagoen ermita zaintzera doazen bolondres talde bat existitzen da; esan den moduan talde honetan zaharberritzailerik ez dagoen arren, bolondres hauek ondarea eta honen inguruaren kontserbazioaz arduratzen dira.
Ondarearen turismoari esker, Bermeoko herriaren bultzada sozioekonomikoa ematen da, turismoa bultzatuz. KANPO ASPEKTUAK MEHATXUAK Klima: Euskal Herriko klima hezea dela eta, oso ohikoa da hemen eguraldi txarra egitea bisitarien aukerak oztopatuz. Kokapena: ondarea, garraioaren erabilera ezinbestekoa den toki batean kokatzen da, irisgarritasuna pertsona batzuentzako oso zaila izanik. Ondarea itsasoaz zein kresalaz inguratuta aurkitzen da, honek era desegokian ermitaren barruan kokatzen diren obrei eragin ahal dielarik. Tokira eramaten duen garraioak (autobusa) ez du konexio onik. AUKERAK Klima: eguraldi ona egiten duenean, ondarea bisitatzea nahiko erosoa da. Paisaia oso anitza, ondarea Itsaso eta mendiez inguratua dagoenez, ikuspegi ikusgarriak eskainiz. Flora zein fauna desberdinak aurkitu daitezke ondarearen inguruan, zetazeo ezberdinen begiztatzeetaz disfrutatzearen aukera emanez. Zonaldea inguratzen duten mendien ondorioz, antolatutako mendi-ibilaldi desberdinak aurkitu daitezke. "Juego de Tronos" telesailak ondareari publizitate eta difusioa emateko balio izan du, ondareak jada zuen ezagutza handiagoa emanez, nahiz eta fama hau ez izan tokiari kulturalki egokia.
Garrantzitsua da aipatzea Jayok (2016) ondarera hurbiltzen ziren pertsonei egindako inkestak dioten moduan, lekura hurbiltzen diren %77 -ak bere bisitaren arrazoia ondarea telesailean ikusi dutelako bisitatzea dela dio, %23 -ak tokiaren historia zein kulturarengatik hurbildu zirela komentatzen zuten bitartean. Esandako honen ondorioz, telesailak eta honekin lotuta doan turismoak ondarean izan zuen inpaktu nabaria apreziatu daiteke. Beste alde batetik, garrantzitsua da ondareak zein hauxe inguratzeen duten zonaldeek bisitariari eskaintzen dizkion ekintza desberdinak aipatzea, hurrengoak izanik: Ondarean egin daitekeen turismoaz aparte, tokira joateko erari edota honen bideari dagokionez, esperientzia pare bat existitzen direla, honen ondorioz ondarea bisitatu nahi duten pertsonei ekintza ezberdinak egiteko aukera emanez: lehenengo ekintza inguruak eskaintzen dituen xendazaletasun ibilbideak izango lirateke (zeinak bide hau jarraituz ondarera igotzeko aukera ematen dutenak); horrela, hauek zailtasun ezberdinetako xendazaletasun ibilbideak garatzea baimentzen dute, bisitariak bide ezberdinak hautatzeko aukera izanik. Beste alde batetik, ondarera joateko bidean "Eneperi" izeneko jatetxe bat aurkitu daiteke, hemen euskal gastronomia osatzen duten janari desberdinak probatzeko aukerarekin, hauxe oso alternatiba ona izanik bisita honelako esperientzia batekin osatu nahi duten pertsonentzako. 8. irudia. Urte desberdinetako udetan Gaztelugatxe bisitatu duten pertsona kopurua. Datuetan oinarritutako moldaketa. Irudi propioa.
Lekutik kilometro gutxira, Bakioko hondartza edota Matxitxakoko Lurmuturra ikus daitezke, honen ondorioz interes ezberdinak dituzten pertsonak hurbilduz. Azkenik, aipatzekoa da urpekaritzarekin lotutako hainbat ekintza egiteko aukera ere existitzen dela, horrela esperientzia hau gehiago osatuz.
5.1. MASA-KO TURISMOAREN DEFINIZIOA ETA HAUEN ERAGINAK ONDAREAN Aipatu den moduan, oso ohikoa da ondarea telesailaren "Boom"-aren ondorioz turistez eta masa-ko turismoaz beteta egotea; baina, zer da turismoa eta nola eragiten du ondarean? Honi erantzuna emateko aspektu honi buruzko analisi txiki bat egingo da, honen definizioak eta eraginak aztertuz. OMT, Organización Mundial del Turismo (1994)-ren hitzetan, turismo hitzaren esanahia pertsonek urtebete baino gutxiagoko denbora periodoan beraien ohiko ingurunea ez den beste leku batzuetan egindako bidaietan eta egonaldietan egiten dituzten jarduerak, hauek kuriositate eta ezagutzarekin erlazionatuz. Honekin lotuta, masa turismoa kontzeptua aurkitu daiteke, hauxe XX. Mendeko bigarren erdialdean (1950 eta 1970) urteen artean popularra eginez. Turismo mota hau, bere izenak berak dioenez jende kantitate handiak norako berdinera inolako kontrolik gabe zihoazenean ematen zen fenomenoari deitzen zaio, zehazki Gordon (2012)-ek dioen moduan zazpi urtero turisten afluentzia bitan biderkatzen zenean. Hau aipatuta, turismoa ondarearentzat alde batetik onuragarria izan daiteke, parte den herria ekonomikoki eta sozialki garatzea ekarriz (hauxe kudeaketa kulturalaren ondorioz lortuz). Hurrengoak dira turismoak ekartzen dituen onurak Recuero, Blasco, eta Garcia de Madariaga (2016) eta Crouch eta Ritchie (1999)-ren hitzetan: • Norakoan lanpostu ezberdinen sorkuntza (ondorio moduan langabezia jaitsiz) ahalbidetuz turisten gastu ekonomikoekin batera, horrela bertako ekonomia aktibatu eta herrialdeko bizi-maila hobetuz. • Azpiegitura berrien sorrera existitzen diren azpiegituren hobekuntzarekin batera, honen ondorioz hauen balorea handituz. • Ekintza lokaletan herritarren parte-hartzea handitzea, hauek ekintza hauetan interes handiagoa edukitzea ekarriz. Hau dela eta, artisau-ekintza zein tradizionalak berreskuratzea ematen da.
• Tokiaren ezagutza dela eta herritarren beraien herriaren inguruko harrotasuna. • Beste kulturekin bizikidetasuna edukitzearen ondorioz bertakoetan enpatia edota ideia berriak sortzea dakar, horrela tradizio eta komunitate bezala bakoitzak dituen baloreak indartsuagoak eginez. • Arrazoi politikoen aldetik, turismoaren ondorioz beste eskualde edota herrialdengandik herria ezagutua eta errespetatua izatea dakar. Beste alde batetik, turismoa planifikaziorik gabe ondarearentzat eta gizartearentzat ere kaltegarria izan daiteke hurrengo inpaktu negatiboak izanik Recuero, Blasco, eta Garcia de Madariaga (2016) eta Crouch eta Ritchie (1999)-ren hitzetan: • Superpopulazioa, ingurugiroa kaltetzea eta kontaminazioa • Ondare Kulturalen suntsiketa partziala edota osoa • Ondareen identitate galera • Herriko jendearen esplotazio ekonomikoa turismoaren beharrak asetzeko • Trafikoaren kongestioa • Naturan kalteak eragitea turismoarentzako ekintzak egiteko Turismoak dituen abantaila eta kontrak aztertuta, ondarean inpaktua duen oso aspektu garrantzitsu bat eduki behar da kontuan, hauxe Gaztelugatxen gertatzen dena izanik; Arrieta (2012)-k dion moduan, askotan toki hauetara jendetza erakartzeko ondareak dituen bi funtzio printzipalak alde batera utziz, hau da, heztea eta gizarte-kolektibo baten identitate-erreferenteei buruz sentsibilizatzea.
aitortua izateko. Hori dela eta, ondare mota hau kontserbatzeko metodologiari dagokionez, Querol (2017)-en hitzetan, Kultura Ondare ez-materiala mantentzea eta hauxe transmititzea hauen protagonisten, hau da, tradizio hauek bizi dituzten pertsonen esku dagoela dio, hauek izanik akzio honen arduradunak, kasu askotan tradizio asko galduz hauek garaiko ingurugirora egokitzen ez direlako. Hau dela eta, komentatzen da ondare mota hau ez dela arauen bidez kontserbatzen, esan den moduan tradizioa ingurugirora egokitu behar baita. UNESCO (2011)-ren hitzetan, ondare mota honek bizirik jarraitzeko kultura baten bereizlea izan beharra du, hauxe belaunaldietan zehar praktikatua izanik, normalean hauxe ahoz transmititua izanda idatziz baino. Babesak batez ere belaunaldi batetik bestera ondarearen transmisioari edo komunikazioari dagozkien prozesuetan jartzen du arreta, eta ez hainbeste haren adierazpen zehatzen ekoizpenean. Aipatu den moduan, kasu askotan aldarrikapen kultural hauek ez dira garaiari egokitzen, horren ondorioz ondare ez-materialaren musealizazioa planteatuz (hau da, ondare ez-material definitutako aspektuak museoetara txertatzea). Horrela, Estrada eta del Marmól (2021)-en hitzetan, espresio hauen argazki, ikus-entzunezko grabazio eta testuak erregistratzea planteatzen da hauek inbentariatzeko, museoek dokumentaziozentroaren funtzioa betez, honen ondorioz kontserbazio zein esposizio ekintzen besteko garrantzia lortuz.
Honekin jarraituz, Querol (2010)-ek planteatutako 11. taulari erreparatzea oso interesgarria da, honek, Kultura Ondareen Kudeaketa eta Interbentzioa kontzeptuak definitzen dituelako, hauexek euren artean konparatuz: 11. Taula. Querol (2010)-ek planteatutako eta hauen artean konparatzen dituen Kudeaketa eta interbentzioen definizio ezberdinak. "Ondare kulturalaren kudeaketa: gehienbat administrazio publikoek ondare kulturala babestu eta difunditzeko egiten dituzten ekintza multzoak"3 (57. or.) "Ondare Kulturalean egindako ekintzak: ondare material higigarri, higiezin edota ondare ez-materiala alteratzen duen edozein interbentzio" "4 (57. or.)
Atal honetan, Gaztelugatxeren identitatea kontserbatu eta berreskuratzeko sortutako proposamen planteatuko da, aspektu desberdinak analizatuz proposamen hau ahalik eta errealista zein egokiena izateko.
6.1.1. NORI ZUZENDUTA DAGO? Proiektu hau ondasuna ikusteko asmoz hurbiltzen diren bisitariei zuzenduta dago, telesailari esker sortutako interesari esker (edo ez), edota ibilbide bat egiteko intentzioarekin zein ondarea bisitatzera bakarrik hurbiltzen direnentzat; izan ere, planteatutako proiektua dela eta, ondasunaren hainbat alderdiri buruzko ezagutza eman nahi zaio bisitariari (betiere kontuan eduki beharko da bisita hau bere kokapena dela eta ez dela mundu guztiarentzako, mugitzeko zailtasunak dituen pertsonak ezin dute ondarera igo). Beste alde batetik, aipatu behar da Bermeoko herrian eta inguruetan bizi diren pertsonei ere zuzentzen zaiela proiektua, tokiak jasotzen duen jendetza dela eta, inguruko historia eta kultura ezagutzen bada, ondasuna bisitatzera gerturatzen diren kuxkuxeroak Bermeo eta ingurua bisitatzera bultzatzen dituelako, modu horretan tokiko merkataritza bultzatzen lagunduz.
6.1.2. JARDUERAK Proiektu honen helburua, ondarearen inguruan existitzen diren mendi-ibilbideak aprobetxatuz, lekura hurbiltzen diren bisitariei ondarearen inguruko kultura, historia eta dibertsitate naturala erakusten duen ibilbidea garatzea da. Horretarako, ibilbidean zehar panel esplikatiboak finkatzea proposatzen da (aipatu beharra dago ondarearen beheko aldean faunaren kartel bat ikus daitekeela), historia, kondairak edota erromesaldiak bezalako puntu ezberdinetan sakonduz; gainera ere, ondarearen inguruko aspektu ezberdinak esplikatuko dituzten turismo gidariak, segurtasun agenteak (goian aipatu den harrien erauzketa ekiditeko) eta ondarearen egoera arakatzeaz arduratuko den zaharberritzailea kontratatzea proposatzen da, horrela ondarea ahalik eta egoera hoberenean mantentzeko. Kasu honetan, kartelen kokapenarekin ondarearen identitatea berreskuratzea bilatzen da, hauek izango dira bisitariari Gaztelugatxeren inguruko aspektu nagusiak ezagutarazteko erabiliko diren medioak; ibilbideei dagokionez, hauek ez dute tokiaren identitatea berreskuratzea helburu (hauxe kartelen bidez egingo baita), bide hauek behar eta gustu desberdinak dituen turismoa erakartzeaz aparte, ondarera hurbiltzen diren bisitariak separatzea du helburu, horrela jende kongestioa ekiditeko. Azkenik, aipatzekoa da bisitariari ondarerako sarrera kobratzea proposatzen dela, hauxe 2-4 euroren arteko prezioarekin (herriko jendea salbuespen moduan edukiz) horrela diru hau ondarearen kontserbazioan inbertitzeko.
Atal honetan proiektu kultural honetan planteatzen den ibilbidearen nondik-norakoak eta hauxe errealitate bihurtzeko beharrezkoak diren errekurtsoetan sakonduko da, hurrengo puntuak aipatzea garrantzitsua izanik:
Ondarea bisitatzeko, hiru ibilbide desberdin egiteko aukera ematen da 9. irudian ikusten den moduan, hauek bisitari bakoitzak dituen gustu edota beharren arabera aukeratu daitekeena, hauek hurrengoak izanik: - Lehenengo ibilbidea, eroso eta sinpleena, laburrena izateaz gain bisitariei autoa aparkatzea baimentzen dietelako, hemendik ondarera oso era errezean heltzeko. Hauxe Urizarretatik ermitararte doan bidea da; garraoiak Eneperi jatetxearen parkingean aparkatuko du, eta hemendik, jatetxearen ondoko aldapa jarraituta kontrol postutik pasatu beharko da, bidea jarraituz ondarera heldu arte. Aipatzekoa da, bide erdian bisitariak nahi badu Gaztelugatxeko begiratokira sartzeko aukera izango duela (Arene Pelaio Deuna).
Bigarren ibilbidea proposatutako mendi-ibilbideen barruan sartzen da (ErmuErmita bidea), hauxe proposatutako mendi-ibilbideen artean distantzia eta aldapa txikiagoak direla eta, zailtasun txikiena duena izanik (bisitaria ondarera garraio publikoan hurbiltzen bada honek Ermun jaisteko aukera emanez). Aipatu den moduan ibilbidea Ermun hasten da eta bide guzti hau jarraituz (eta baita ere Gibelortzaga auzoan kokatzen den begiratokia bisitatuz) ondarera heltzen da.
- Azkenik, hirugarren bidea aipatu diren bideetatik luzeena eta zailena da, Matxitxako lurmuturretik Bakioko herriraino igarotzen baita bide erdian nahi bada ondarera eramaten duen bidea aukeratzea baimenduz eta baita ere garraioa puntu hauetako batean aparkatzea baimenduz (Bakio-Urizarreta- Ermita-Matxitxako bidea). Bide hau Bakioko herritik Eneperi jatetxerarte doan bidea jarraitzean datza, puntu honetan bisitariari nahi badu ondareraino daraman lehenengo bidea jarraitzeko aukera emanez (Urizarreta-Ermita). Ondarea bisitatzerakoan ala hauxe ez ikustea aukeratzen bada, aipatutako puntu honetatik seinalatutako bidea jarraitu daiteke, ibilbidea amaitzen den Matxitxako lurmuturrera heldu arte. Honekin jarraituz, gaur egun bisitariak kontatzeko kaseta bakarra existitzen da, hauxe Eneperi jatetxearen alboan kokatuz. Baina, ibilbide desberdinak proposatzen direnez, jada existitzen denarekin ez da nahikoa (ibilbide guztiak ez baitira leku honetatik
pasatzen), honekin batera ibilbide guztiak pasatzen diren puntu komun baten kokatzea egokia izanik, hauek tokira hurbiltzen diren bisitari denak kontatzeko. Hori dela eta, Eneperin jada aurkitu daitekeen kasetarekin batera, Gaztelugatxeren beheko aldean pertsonak kontatuko dituen beste kaseta bat kokatzea proposatzen da.
6.2.2. KARTELEN KOKALEKUA Kartelei dagokienez, hauek hiru ibilbideetako puntu estrategikoetan kokatuko dira, bisitariak aipatutako edozein ibilbide aukeratuta, ondasunari buruzko informazioa jaso dezan. Hau esanda, kartelak hurrengo lekuetan jarriko dira: • Bi panel, bat ondasunaren historiari eta elezaharrei buruzkoa, eta bestea ohiturei eta erromeriei buruzkoa, hauek baselizaren ondoan.
• Sarrera moduan hiru panel kokatuko dira, bisitariak egingo duten bisitan sartzeko. Kartel horiek Urizarretan dagoen kontrolgunean jarriko dira (Urizarreta-baseliza bisitatzen duen jendearentzat), beste kartel bat Gibelortzaga auzoko begiratokian kokatuko da Ermu-Ermita ibilbidea egiten duen jendearentzat, eta, azkenik, azken kartela Arene Pelaio Deuna begiratokian jarriko da, bide hori egiten duten bisitariei aukera ezberdinak eskaintzeko.
6.2.3. KARTELEN DISEINUA Kartelei dagokionez, aipatutako moduan hiru kartel desberdin planteatuko dira hauen bidez ondarearen identitatea kontserbatu eta berreskuratzeko. Hauen ezaugarriei dagokionez, 50 x 30 cm-ko tamaina izango dute eta hiruretan euskarria altzairu herdoilgaitzaren bidez eginak egongo dira (hau aukeratu baita zonaldeko klima dela eta honen beharretara egokitzen den materiala delako), lurretik 1,5 m-ra kokatuz eta inklinazio txiki bat edukiz horrela ondarearen estetikan aldaketarik ez eragin eta aldi berean bisitariek era egokian ikusteko. Koloreen aldetik, kartelaren fondoa kolore beige-az osatzen da (hau aukeratu da, zuria aukeratu izan bazen hauxe erraztasun handiagoarekin zikinduko delako), honen gainean erabilitako letrak itsas urdinaren bidez jarriz (hauxe Bermeoko herriko kolore oso adierazgarria baita). Testuaren aldetik, bisitari ahalik eta gehienentzako ulergarria izateko helburuarekin, testu bakoitza hiru hizkuntzetan jarriko da, euskara, gaztelania eta ingelesa aukeratuz. Letren estiloari dagokionez, "Lora" iturria erabiliko da kartel guztietan letra mota hau irakurtzeko eta ulertzeko erraza den letra mota delako, gainera ere estetikoki karteletan ondo geratzen delako. Tamainaren aldetik, kartel bakoitzean erabilitako letra tamainak desberdinak izango dira bakoitzak dituen beharren arabera, betiere kontuan edukiz ulerterraza izan behar duela. Gainera era, kartel hauek atentzio gehiago deitzeko eta adierazgarriagoak izateko, bordeetan itsas-urdin koloreko "marko" batez osatuta egongo dira, bakoitzean ondarearekin lotutako, kolore berdinaz egindako, eta eskuz marraztutako irudi propio adierazgarri bat kokatuz. Altzairuzko euskarriaren gainean, proposatutako diseinua errotulazioaren bidez kokatuko da honek aipatutako koloreak izateko, hauek kartelean garrantzi handia dute eta. Honetaz aparte, errotulazio honen gainean euskarriaren tamainako metakrilato gardena kokatuko da, honek tokiko klima euritsu zein haizetsuak errotulazio hau kentzea ekiditeko. Neurri hauek klimarekiko iraunkorrak direla egiaztatu da, Bermeoko herrian lan honetan esaten diren panelen tipologia bera duten kartelak herri osoan zehar kokatuta ikus daitezkeelako 10. Irudia. Ikus daitekeen moduan errotulazio honek nahiz eta denbora joan ondo irauten du klimaren aurrean. Irudi propioa.
(hauek Bermeoko toki ezberdinen informazioa emanez), hauek meteorologia mota honen aurrean ondo iraunez (ikus 10. Irudia). Hau esanda, hurrengoak dira sortutako kartelak: - 1. Kartela, bisitariari ondarearen sarrera egiten duena: aipatu den moduan, ondarera hurbiltzen den bisitaria kontestuan jartzen duen kartela da, ondarearen aspektu nabarmenen laburpena eginez. Letraren tamainari dagokionez, hiru hizkuntzetan jarritako tituluak 49 tamainan eta beste hiru testuak 29 tamainan jarri dira. Irudiari dagokionez, sarrera kartela denez, Gaztelugatxeko haitzaren marrazkia kokatu da eskuma behealdean (ikus 11. irudia kartela apreziatzeko).
2. Kartela, Ondarearen historia eta kondairak batzen dituena: kartel honetan aipatu den bezala, honen historiaren aspektu adierazgarrienak batzen dituen puntuak kokatu dira, kondaira nabarmenenarekin batera, historia kartelaren goiko aldean eta kondairak beheko aldean kokatuz. Letren tamainari dagokionez, lau izenburuak 28 tamaina eta testuak 17 tamainaz osatuta daude, hauek bloke ezberdinetan banatuz hizkuntzaren arabera. Irudiaren aldetik, ondarearen historian zentratuko denez ermitaren irudi bat jarri da, hau ere itsas-urdina erabiliz eta eskumaldeko beheko aldean kokatuz kartelen estetika berdina mantendu eta testuan ez molestatzeko (ikus 12. Irudia kartela behatzeko).
12. Irudia. Gaztelugatxeren historia eta kondairak batzen dituen kartela.
- 3. Kartela, ondarea inguratzen duten ohiturak eta erromesaldiak batzen dituena: azkenik, esandako moduan ondarearen, Bermeo eta alboko herrietako tradizioak batzen dituen kartela kokatuko da baselizaren ondoan, hauen bidez tradizio aniztasuna bisitariari erakusteko. Erabilitako letra iturriaren tamainari dagokionez, tituluentzako 24 tamaina erabili da, testuarentzako 18 tamaina erabili den bitartean. Irudiaren aldetik, atal honetan ondareari buruzko ohitura eta erromesaldietaz hitz egiten denez, ekainaren 24 -ean erromesaldian erosten den eskapularioetan agertzen den San Juanen aurpegia irudikatu da (ikus 13. Irudia kartela apreziatzeko).
13. Irudia. Ondarearen iguruko ohiturak eta erromesaldiak batzen dituen kartela.
6.2.4. ANTOLAKUNTZAREN ETA GIZA BALIABIDEEN EGITURA Proiektua era ahalik eta egokienean martxan jartzeko, elementu material desberdin zein zerbitzuen laguntza beharko da, hauek problematika bakoitzaren arazoak konpontzeko. Gainera, proiektu hau lehendik existitzen diren ibilbideen gainean egiteko zortearekin kontatzen da, honek bide hauek egiten dituzten pertsonei erosotasuna emateko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak eskainiz, hala nola komunak, parking-a, bidean zeharreko seinaleak, zabor-ontziak etab. Hau esanda, proiektua gauzatzeko beharrezkoak izango liratekeen inkorporazioen zerrenda bat egingo da, hauek izanda beharrezko baliabideak: ELEMENTU MATERIALAK Beharrezkoak diren elementu materialei dagokionez, aipatu beharra dago ezinbestekoa izango dela kartelak egiten arduratzen den enpresa baten laguntza errotulazioa egiten arduratzen den enpresa batekin batera, hauen zerbitzuen bidez egingo direlako kartelak. - Kartelgintza - Errotulazioa ZERBITZUAK Beste alde batetik, materialetaz aparte zerbitzu zehatz batzuk zein ondarea zaintzen arduratuko diren pertsonala beharrezkoak izango dira proiektua gauzatzeko eta leku hau ahalik eta kontserbazio-egoera egokienean kontserbatzeko. Hau esanda, beharrezkoak izango diren zerbitzuak hurrengoak dira: - Ibilbidean zehar aurkituko diren kartelak muntatzen enkargatuko diren muntaketa langileak. - Flora eta fauna auktoktonoaren kontserbazioaren arduraduna ingurugiro naturala zaintzeko. - Kultura-ondasunen kontserbatzailea; baseliza, babeslekua eta ermitan dauden obrak egoera onean daudela egiaztatzeaz arduratzen dena. - Ondarearen goiko aldean kokatuko den segurtasun zaindaria. - Ordutegi jakin batzuetan bertara hurbiltzen diren bisitariei alderdi kulturalak eta historikoak azalduko dizkieten gida turistikoak. Gida horiek Bizkaia.eus-en webgunean aurki daitezkeen audiogiden alternatiba gisa proposatzen dira; horrela, gida horiek turisten aurrean atentzioa deituko dute, hauek askotan oharkabean igarotzen dira eta.
6.2.5. ARRAKASTA ADIERAZLEAK Proiektu kultural bat egiterakoan baharrezkoa da honek planteatutako helburuak betetzea (hau da, Gaztelugatxeren kontserbazioa bermatzea materialki zein ezmaterialki), bisitariengan izan duen eraginkortasuna ikusteaz gain, honetarako adierazgailuen erabilera oso egokia izanik. Hori dela eta, alde batetik aipatutako moduan turista masifikazioa banatzeko bide desberdinak proposatu dira, hauetako turistak kontatzea nahitaezkoa izanik kaseten erabileraren bidez. Hau esanda, komentatu den moduan bi kaseta egongo dira, bat Eneperi jatetxearen alboan (gaur egun dagoen lekuan) eta bestea Gaztelugatxeren beheko aldean, hauek bide guztietako turistak kontatzeko. Bestalde, ondarearen ohitura eta tradizioak ondarea bisitatzen duen pertsonari helaraztea bilatzen da; honen ondorioz, informazio kartelek, audio-gidek eta gidaturistikoek hurbildu diren pertsonengan izan duen eraginkortasuna ikusteko, Gaztelugatxeko beheko aldeko kasetan QR kodeak kokatuko dira bisitariak eskaneatu eta inkesta bat egin dezan, hauen alderdi desberdinei dagokienez duten iritzi zein poztasuna ikusteko.
6.2.6. BEHAR BEREZIAK Jada proiektua aurrera eramateko beharrezkoak diren zerbitzu zein materialak aipatu dira, atal honetan hauek dituzten beharrak aipatzea nabarmena izanik: Kudeaketa aspektuari dagokionez, ondarean lan egingo duten zerbitzuekin egindako kontratua behar izango da, panelazio eta errotulazio enpresekin batera, bakoitzak egingo duen lana zehazteko. Beste alde batetik, legeen atalean aipatutako moduan, ingurugiroan lan egingo denez, Bizkaiko Foru Aldundiaren baimena beharko da kartelak ondarean jartzeko, eta baita Bermeoko Udalarena ingurugiroan kokatzeko. Espazioari dagokionez, ez da inolako behar bereziren premia izango toki naturalean lan egingo delako, betiere kontuan izanik jarritako kartelek ingurugiroa errespetatu eta hauxe ahalik eta gutxien modifikatuz. Logistikako aspektuei dagokionez, garraioa beharrezkoa izango da kartel hauek fabrikatu diren lekutik kokatuko diren tokira arte eramateko, horren ondorioz garraiora dedikatzen diren enpresa bat kontratatzea beharrezkoa izanik. Aspektu teknikoen aldetik, beharrezkoa izango da muntaia materiala kartelak lurrean anklatzeko. Azkenik, proiektua martxan jartzeko aspektu desberdinen ordena hurrengoa da 12. taulan ikus daitekeen moduan: 12. taula. proiektua martxan jartzeko aspektu desberdinen ordena. 1. Muntai-taldea
3. Adierazgailuak Bisitariak kontatzeko sistemak Inkestak
6.2.7. BEHARREZKOAK DIREN ZERBITZUEN FUNTZIO ETA ORDUTEGIAK Ondarera iritsitakoan, honi buruzko aspektu desberdinak lantzen dituen azalpena entzuteko aukera egongo da, hauek gida turistikoek azalduz. Ordutegi eta lanegutegiari dagokionez, gidek ez dute ordutegi finkoa izango, hauek egun bakoitzean aldez aurretik antolatuko baitira datozen turista kopurua eta hauen jatorria kontuan edukita, bisitak behar ezberdinen arabera antolatuz. Segurtasun zaintzaileei dagokionez, hauxe ondarearen goiko aldean kokatuko da hauxe bigilatzeko, horren ondorioz aurrerago aipatu den harrien erauzketa ekiditeko. Ordutegiari dagokionez, urteko aldiaren arabera dituen argi-orduen arabera antolatuko da, urtearen denboraldiaren arabera ordutegia ezberdina izanik (hauek egunez lan egingo dute ekintza bandalikoak periodo hauetan gertatzen direlako, gauez toki hau ez baitago ia argiztatua).
6.2.8. DIFUSIOA Esan beharra dago, "Juego de Tronos"-en "Boom"-ari dagokionez, ondareak aipatu den bezala urteko ehundaka mila bisitari batzen ditu, horren ondorioz difusio aldetik tokia ezagutzera ematea beharrezkoa ez izanik. Honekin jarraituta, ez da beharrezkoa izango ezta bestelako komunikazio-medio gehiago planteatzea, jada ondarera sartzeko sarrerak erosteko zein honi buruzko web-orri bat existitzen delako (Bizkaia.eus) honek zein telesailak ondareari difusio handia emanez. Turistak ondarera hurbiltzeko telesailak emandako interesaren bidez, bisitariak tokira joango dira ondoren planteatutako proiektuaren bidez honi difusio egokia emanez. Hau esanda, Gaztelugatxeri buruz hitz egiten den Bizkaia.eus-en web-orrialde printzipalean, turisten atentzioa deitzeko sarrera bat egitea proposatzen da, hemen "Gaztelugatxeren benetako historia deskubritzeko prest zaude?" testua euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jarriz.
7. ONDORIOAK Proiektua lantzerakoan, ingurua kontserbatzeaz gain, honen identitatea ondare ezmaterial bezala kontserbatzearen garrantzi nabarmena ikusi da. Lan guztian zehar aipatu den moduan, "Juego de Tronos"-ek eragindako masa turismoak tokiaren narriadura eta ondare ez-materialaren galera ekarri du, horren ondorioz hau era desegokian difundituz. Lehendabizi, aurretiko ikerketa bat egitearen garrantzia egiaztatu da, honek ondarea kontestuan jarri eta hau nolako egoeran aurkitzen den jakitea baimendu duelako. Ildo beretik jarraituz, aurretiko ikerketa edozein proposamenen oinarria da, kasu honetan legedia aztertzearen garrantziarekin batera, egiten den proposamena legeak bermatzen baitu, hauei esker edozein proposamen egiterakoan kontuan eduki beharreko aspektuak eta limitazioak markatzen direlako. Azkenik, oinarri hauek kontuan hartuta, planifikazioaren garrantzia frogatu dela nabarmendu beharra dago, ikusi da akzio hauek baimenduko baitutela proposamena aurrera eraman eta Gaztelugatxeren identitatea berreskuratzea. Aipatu den moduan, tradizioak mantentzeko hauek gaur egungo tendentzietara egokitu behar dira transmitituak izateaz gain, horren ondorioz hauek babesteko kudeaketa kontserbazio metodo bezala erabiliz; horrela, identitate hau kontserbatu eta berreskuratzeko planteatutako neurri ezberdinen bidez, bisitariari (nahiz eta hauxe telesailaren ondorioz edota inolako ezagutzarik gabe ondarera gerturatzen bada) momentuan, audio giden, kartelen eta gida turistikoen bidez ondarearen benetako izaera ezagutzeko aukera ematen zaio. Hauen transmisio egokiaren bidez hauxe kontserbatzea lortzen da, beste alde batetik ibilbide desberdinei esker bisitariak sakabanatzearen bidez aurretiaz adibideetan aipatutako pertsona kongestioa ekiditzeaz gain, honen ondorioz Gaztelugatxe hobeto apreziatzea lortuz. Ildo beretik jarraituz, ondarearen identitatea osatzen duten aspektu ezberdinak ezagutzera ematean hauek Bermeoko herriarekin duten binkulazio handia frogatu da; hori dela eta, honek turismoak Bermeo bisitatzea eta horren ondorioz bertako ekonomia bultzatzea ekarriz. Aipatutako neurriei esker laburbilduz eta amaitzeko, nahiz eta urteak pasatu, ondarea zaindu eta bere balore artistiko, kultural eta historikoa mantentzea lortzen da,
kudeaketa kulturala ez bada aplikatzen ondareak ahaztua izateko arriskua duelako, horren ondorioz hauxe galduz. | science |
addi-4cf5e331b65c | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58528 | Aplikazio optoelektronikoetarako molekula aromatikoen egoera kitzikatu tripleteen azterketa teorikoa | Zubiria Ulacia, María | 2022-10-28 | 106 apl. optoel. molek. arom. egoera kitzikatu tripleteen azt. teor. 8.1 S A R R E R A 8.1.1 Optoelektronika Organikoa Azken 10 urteetan, optoelektronika organikoaren alorrak aurrerapen handia izan du, bai kargak sortzeko eta garraiatzeko oinarrizko fisikaren ulermenean baita materialen diseinuan, fabrikazioan eta prozesatzeko metodoetan ere. Arrazoi horiek bultzatu dute optoelektronikaren inguruko ikerketa. Eguzki-argia energia-iturri denez, optoelektronika sistema eta gailu elektronikoak aztertzen eta aplikatzen dituen eremua da, argi-iturria detektatzeko eta kontrolatzeko helburuarekin. Hobeto ulertzeko, efektu mekaniko kuantikoak hartu behar dira kontuan, batez ere fermioien eta argiaren arteko elkarrekintza. Material elektronikoetan, efektu horiek eremu elektrikoaren presentzian oinarritzen dira. 90eko hamarkadatik gaur egun arte, munduaren osasuna okerrera doa, erregai fosilen erabilera gero eta handiagoa delako. Arazoi honi irtenbide bat emateko asmoz energia berriztagarriei buruzko ikerketa areagotu egin da, gizartearen erronka handienetako bat bihurtuz. Horrek esan nahi du lortutako energia garbia eta eraginkorra izan behar dela, baita erabilera optimoa eta kontrolatua ere. Arazo honen konponbideetako bat eguzki energia izan daiteke. Eguzki-energia ugaria eta librea bada ere, energia hori lortzeko eraginkortasuna erronka bat da oraindik, zelula fotovoltaiko guztiek fotoiak igortzen dituztelako energia erabiliz, material adsorbanatuaren xurgapen-mugatik behera. Horrek esan nahi du energia asko galtzen dela energia bihurtzean [6]. Gaur egungo industria fotovoltaiko komertziala silizio kristalinoak eta film meheek gidatzen dute batez ere, eta eraginkortasunak % 15-20 eta % 6-11 bitartekoak dira, hurrenez hurren [7]. Eraginkortasun handiagoa lortzeko, silizio kristalinoa eta film meheak kanpoan geratu dira, eta, teknologia berri batzuk garatu dira, hala nola tindaketarekin sentsibilizatutako eguzki-zelulak eta fotovoltaiko organikoak [8]. Azken hauek oso erakargarriak dira erraz erabiltzen direlako. Gainera, malgutasun mekanikoa dute eta oso merkea da fabrikatzea. 1980ko hamarkadaren erdialdean, Ching Tangek eta Steven van Slykek tentsio baxuko eta argi mehe eraginkorreko erakustaldi handi bat egin zuten argia igortzen zuen diodo batekin [9]. Diodo honek ezaugarri bereziak ditu emisio elektrolumineszenteen eraginkortasun handiari, behe-tentsioko bulkadari eta fabrikazioaren sinpletasunari dagokienez. Horrek erakusten du optoelektronikan material mota honen erabilera bideragarria izan litekeela [10]. Frogapen honetatik, ikertzaileek ikusi zuten film mehe organikoak erabilgarriak izango zirela zenbait aplikaziotan. Merkatuan berriak diren arren, haien arrakasta gero eta handiagoa da alderdi hauetan: argi organikoa igortzen duen gailua, edo OLED eta lehen aipatu bezala eguzki-zelula organikoak. Erakarpen hori haien egitura kimikoa aldatzeko gaitasunari esker sortu da. Gaitasun hori dela eta, propietate materialak zuzenean film mehean sar daitezke.
8.1 sarrera 107 Material organikoek, hala nola molekulek, oligomeroek, polimeroek, agregatuek eta solido molekularrek, atentzioa eman dute beren propietate potentzial eta berezi handiengatik. Material organiko molekularretan, kargak garraiatzeko jabetza izan da orain arte gehien ikertu dena, materialak garraiatzeko elektroi eta zulo gisa duten gaitasunagatik. Oro har, bi taldetan banatzen dira: molekula txikiak eta polimeroak. Molekula txikiak erakargarriak dira garbitzeko errazak direlako eta, gainera, haien egitura ordenatuek karga handiko garraiolarien mobilitateak ahalbidetzen dituzte. Eredu gisa ere erabili izan dira hainbat azterketatarako, hala nola kargatzeko eta kargatzeko dinamiketarako. Beste aldean, polimeroek beste abantaila bat ematen dute molekula txikiekin alderatuz. Abantaila hau azalera handiko gailu batean fabrikatzeko instalazioan zentratzen da. Diseinu erraz horri esker, sintesiak eta prozesatzeko konposatu polimerikoek arreta jarri dute gailuaren errendimenduan [11]. Konposatu polimeriko hauek eguzki-zeluletan erabiltzen dira, elektroi-emaileen (ingelesez, D) eta elektroi-hartzaileen (ingelesez, A) erabilerarekin. DA eguzki-zelulek fotoinduzitutako elektroi-transferentzia aplikatzen dute [12] elektroiak zuloetatik bereizteko. Fotoindukzio honek elektroien transferentzia eragiten du emailearen egoera kitzikatutik (bajuen okupatutako orbital molekularra, ingelesez HOMO) hartzailearen HOMOra. Hartzaile honek elektroiak jasotzeko gaitasuna izateaz gain elektroi afinitate handikoa izan behar da. Karga banaketa honen ondoren, elektroiak eta zuloak aurrez aurre dauden elektrodoetara iritsi behar dute, katodoa eta anodoa, hurrenez hurren [13]. Erdieroale organikoek xurgapen optikoko koefiziente oso handiak izan ditzakete. Honek eguzki-zelula oso meheak ekoizteko aukera eskaintzen du. Erdieroaleen egitura elektronikoa π-elektroietan oinarritzen da. Horrek esan nahi du sistema karbono lotura bakun eta bikoitzen arteko txandakatze batez egina dagoela. Lotura sinpleak σ bezala ezagutzen dira eta elektroi lokalizatuei lotuta daude. Lotura bikoitzek bi loturak dituzte: σ lotura eta π lotura. π-elektroi horiek mugikortasun handiagoa dute σ-elektroiekin alderatuz; hau da, karbono-atomoen artean leku batetik bestera salto egin dezakete, π orbitalen arteko gainjartzearen ondorioz [13] konfigurazio-bidean. Lan honetan aztertu diren lehen sistemak bentzenoa, naftalenoa eta antrazenoa izan dira. Bentzenoaren kasuan, ikerketa gehienak geometriaren erlaxazioaren analisiaren eta spin estatuaren mendekotasunaren bidetik joan dira [14] edo azterketa nagusia [15] singletean zentratu da. Naftalenora mugituz, informazio gehiago agertzen hasten da. Kasu honetan, geometriari buruzko informazioaz ez ezik, dimeroak har dezakeen geometriari buruz ager daitezkeen akoplamenduei buruzko informazioa ere badago [16]. Lan honetan ikus dezakegu molekulen jarrera erabakigarria izan daitekeela pilatzeko. Horrek estatuen arteko lotura hobetzen du. Azkenik, antrazenoaren kasurako ez dago horrenbesteko informaziorik egoera tripleteari dagokionez. Naftalenoari gertatzen zaion bezala, ikerketa gehienak polimerizazioarekin dute zerikusia [17]. Lanaren bigarren zatian, hautatutako molekula organikoa Perylene-3,4: 9,10-bis (dikarboximida) molekula (PDI) izan da. PDI kromoforo aromatiko poliziklikoa
108 apl. optoel. molek. arom. egoera kitzikatu tripleteen azt. teor. da [18]. Nahiz eta gaur egun tinta-industrian asko erabili, gehiago aztertzen da fluoreszentzian aplikazio garrantzitsua duten material aurreratu gisa [19] edo gailu erdieroale organiko [20] bezala. Duela urte batzuk PDIaren egoera tripletea sentsibilizazio bimolekularraren bidez soilik lor daitekeen arren, gaur egun hobekuntza batzuk egin dira eta egoera triplete horren eraketa kontrolatu ahal izan da[22]. Horrela, formazioa posible izan da erradikal baten atxikimendu kobalenteari esker. Linkerraren atxikipen-posizioa, mota edo erradikala aldatzen bada linkerraren eta erradikalaren arteko elkarrekintza doitu daiteke egoera tripletea optimizatzeko. Hala ere, ez dago protokolorik kromoforo erradikala kentzeko. Ezaugarri elektroniko horiek prozesu fotofisikoak dira. Hurrengo atalean, egoera tripletearen fotogenerazioari eta bihurketari buruzko informazioa emango da. Tripletearen generazioa ahalbidetzen duten prozesuak honakoak dira: Sistemen Arteko Gurutzaketa (ingelesez, ISC) eta Singletearen Fisioa (SF) eta konbertsioan aldiz honakoak: Fosforeszentzia, Termikoki Aktibatutako Fluoreszentzia Atzeratua (ingelesez, TADF) eta Triplete Triplete Desegitea (ingelesez, TTA). 8.1.2 Egoera Tripletea Tripletearen egoeran sakondu aurretik, garrantzitsua da prozesu fotofisiko tipikoak aztertzea eta ulertzea (8.1 Irudia). Prozesu guztiak fotoi baten xurgapenarekin hasten dira, non elektroi bat oinarri egoeratik (S0) energia maila handiago batera (lerro urdina) kitzikatzen den. Une honetan, elektroi kitzikatua erlaxatzeko modu ezberdinak daude. Lehena bibrazio-erlaxazioa izan daiteke (lerro kurbatu gorria) [23]. Hemen, elektroi kitzikatuak energia bibrazionala ematen dio beste elektroi bati energia zinetikoaren forman. Absortzioa azkarra izanik hau da orokorrean gertatzen dena. Energia bibrazionalaren soberakina bero gisa desegiten da barne-bihurketa (ingelesez, IC) prozesuaren bidez (lerro kurbatu morea) eta molekula 1.go egoera kitzikatuaren maila bibrazionalera erlaxatzen da. Puntu honetan, emisioa gertatzen da (lerro arrosa), erradiazio prozesu bat izanik, eta molekula bere lurrera iristen da. Molekula organikoak interesgarriak izan daitezke eguzki-zelulen eraginkortasuna handitzeko. Horretarako, interesgarria izan daiteke egoera tripletearen analisia. Interes honen arrazoia zera da, egoera tripleteak bizitza luzea duela eta ondorioz hedapen luzeagoa ahalbidetzen duela. Honi esker, probabilitate handiagoa dago disoziazio gune batera iristeko [24]. Egoera hirukoitz honen propietateek erakusten dute elektroi-zulo bikotea oso lotua dagoela eta, beraz, hau disoziatzeko elektroi hartzaile sendoak behar direla. Gainera, egoera tripletetik datorren emisioa debekaturik dago (spin aukeraketa arauengatik), eta horrek zaildu egiten du horien detekzioa. Horrek guztiak kargen transferentziarekin edo frekuentzia altu eta baxuko fotoi bihurketarekin zerikusia duten prozesu fotofisikoak izatea ahalbidetzen du [25]. Emaitza esperimental eta teknologikoak hobetzeko, ezinbestekoa da prozesu fotofisikoaren optimizazioa, baina arrakasta borobila lortzeko prozesuaren funtsezko
110 apl. optoel. molek. arom. egoera kitzikatu tripleteen azt. teor. Adibide berri gisa, materialak ahalmen handia izango luke argia xurgatzeko, energia minimoa galtzeko eta ISC eraginkortasun handia izateko. Optoelektronika organikoan aurrerapen handia izango litzateke. Casanova doktorearen taldeak ikerketa ugari egin ditu hiru estatu horien belaunaldian ISC prozesuei eta haien fosforeszentzia propietateei buruz [29]–[33]. Alternatiba gisa, egoera tripleteak Singletearen Fisioa-ren (SF) mekanismoaren bitartez sor daitezke. Eszitoi singletea bi eszitoi tripleteetan banatzen da [34] (8.3 ekuazioa). Kimika kuantikoan ezaguna den bezala, singletaren eta tripletearen arteko trantsizioak debekatuta daude, spin anizkoitasuna ez delako kontserbatzen. Baina SFren kasuan, prozesua spin baimendua da, sortzen diren bi tripleteak singlete orokor gisa elkartzen baitira [35]. S0 S1 T1 S0 S1 T1 1 2 2 Figure 8.2: Singletearen Fisioa: 1 Ezkerreko kromoforoak S1-erako kitzikapena jasaten du. 2 Kitzikatutako kromoforoak eskuineko kromoarekin partekatzen du energia, eta T1-ko estatu bat sortzen du bakoitzaren gainean. Spin simetria kontserbazioari esker, SF prozesuak azkarrak dira. Fenomeno hau maiztasun altuko fotoiak energia gutxiagoko eszitazioan bihurtzeko prozesua da. Hau Triplete Triplete Desegitea [36], [37]-ren alderantzizko erreakzio bezala ere defini daiteke. Askotan, SF prozesua elkarren segidako bi urratsen emaitza bezala deskribatzen da, non hasierako egoera kitzikatua kromoforo monomeriko baten kantete kitzikatuenarekin erlazionatuta dagoela suposatzen den (8.2 irudia eta 8.3 ekuazioa). S1 ⇌ (1TT) ⇌ T1 + T1 (8.2) (8.3) Prozesu hau gertatzeko baldintza S1-eko estatuak eta triplete pareak energetikoki hurbil egon behar dutela, hurrengo baldintza betez: E(S1) > 2E(T1). Prozesu honek eguzki-zelula organikoen eraginkortasuna handitu dezake, singlete fisioko material batek energia altuko fotoiak xurgatu ditzakeelako. Gainera, kromoforoa energia gutxiagoko eguzki-erradiazioa eguzki-fotoi bakoitzeko elektroi-zulo bakar bat bihurtzearen arduraduna delako. Orain arte, singlete fisio materialak barne zituzten eguzki-zelulek kanpo-eraginkortasun kuantikoak lortu dituzte, % 126 artekoak, eta
112 apl. optoel. molek. arom. egoera kitzikatu tripleteen azt. teor. S0 S1 T1 ΔEST 0.1 eV Figure 8.3: Termikoki Aktibatutako Fluoreszentzia Atzeratuaren prozesua. TADF material eraginkor batentzat, gakoa termikoki aktibatutako RISC-ean dago, non tasaren konstantea Boltzmannen banaketa erlazio batean adieraz daitekeen: kRISC ∝ exp ∆EST kBT (8.5) kB Boltzmann-en konstantea eta T tenperatura izanik [48]. TTA UC fotoien kasu berezi bat da. IR-tik VIS-erako konbertsioa zelula fotovoltaikoen hobekuntzaren eta uretatik abiatuta hidrogenoaren ekoizpen fotokatalitikoaren alternatiba onenetako bat da. Baina gaur egun, osagai tipikoak ez dira gai fotoiak frekuentzia baxuetara bihurtzeko. Hau muga handia da eguzki-zeluletan TTA erabiltzeko. TTA bidezko UC gertatzeko baldintza nagusia sistema bimolekular bat da. Hau TTA eraginkorra jasaten duen molekula igorle batek eta argi intzidentea xurgatzeko balio duen molekula sentsibilizatzaile batek osatzen dute. Hauek igorlean elikatzen dira. Prozesu hau Stocken aurkako fluoreszentzia atzeratuan oinarritzen da. Parker eta Hatchardek 60ko hamarkadan eman zuten horren berri [49], [50]. 8.4 irudiak TTA-UC prozesua adierazten du. Lehen urratsean ikus daiteke nola sentsibilizatzaileak energia gutxiko fotoiak xurgatzen dituen. Horren ondoren, SHGak egoera triplete baxuenera garraiatze du. Triplete-triplete energia transferentzia azkarra (ingelesez, TET) bermatuz, molekula igorleen egoera triplete baxuenean biltegiratzen da energia. Orduan, bi igorleek elkarreragiten dute eta Triplete-Triplete Deuseztapena gertatzen da (TTA, 4. urratsa). Igorlea S1n dago. Azkar eta energia handiagoarekin, hasieran xurgatutako fluoreszentzia gertatzen da. TTA hurrengo ekuazio gisa ere ikus daiteke [48]: T1 + T1 → Tx → S1 + S0 → 2S0 + hν (8.6) non T1, S1 eta S0 egoera triplete baxuena, egoera singlete baxuena eta oinarri egoera, hurrenez hurren, diren.
8.1 sarrera 113 S0 S0 S0 S0 S1 S1 S1 S1 T1 T1 T1 T1 sensitizer sensitizer emitter emitter 1 2 3 4 5 ISC TET TTA ISC TET Figure 8.4: Triplete Triplete Deuseztatzearen Goi KOnpertsio Printzioa. Argia absorbatu eta emititzeko, singlete-singlete trantsizioetan oszilatzailearen sendodatuna oso nabaria da TTA-UC-an. Energiaren bitarteko biltegiratzea T1- eko tripleteen bidez errazten da. TTA-UC prozesu inkoherentea da, eta energiabiltegiratzeak argi gutxiko baldintzetan funtzionatzen uzten du. Baina badira TTAUC izateko bete behar diren baldintza batzuk: alde batetik, sentsibilizatzailea xurgapen handiko espeziea izan behar du sistema arteko gurutzaketa handiko eskualdean. Tripletearen bizitzak luzea izan behar du (>10 µs) eta singlete-triplete tartea txikia izan daiteke. Beste alde batetik, espezie igorlearen tripletearen bizitzak altua izan behar du (>100 µs), singlete egoera bat lehen tripletearen energiaren bikoitza baino txikiagoa eta fluoreszentzia handiko errendimendu kuantikoa [51]. 8.1.3 Lanaren antolaketa eta helburua Tesi honetan bi sistema nagusi aztertu dira ikuspegi konputazionaletik. Horretaz gain, hurrengo lanak egoera kitzikatuen karakterizaziorako prozedura teorikoei buruzko informazioa ere ematen du. Hori kontuan hartuta, lan idatzi osoa hiru bloke nagusitan banatuta dago. Lehenengoak Kimika Kuantikoaren (ingelesez, QC), oinarrizko kontzeptuei egiten die erreferentzia. Hemen metodo garrantzitsuenei buruzko ikuspegi orokor txiki bat egiten da. Puntu berean, egoera eszitatuak aztertzeko metodo esanguratsuenak sakontzen dira, hala nola trantsizio-dentsitatearen matrizearen (ingelesez, TDM) deskonposizioaren diabatizazioa. Tresna horiei esker, egoera eszitatuei zentzu fisikoa emateko gai gara. Optoelektronikaren ikuspegi orokorra eta QC alderdirik garrantzitsuenak ikusi ondoren, lanaren emaitzak aurkeztuko dira. Hau bi bloke nagusitan banatuko da. Lehenengoa sistema aromatiko txikien oinarrizko azterketa da, bentzenoa, naftalenoa eta antrazenoa. Lanaren zati honen erronka nagusia da egoera eximeriko hirukoitz bat aurkitzea. Horretarako, dimero batzuk diseinatuko dira loturarik gabeko egiturak eta spin-dentsitate deslokalizatua aurkitzeko. Gainera, konformamero bakoitzaren
114 apl. optoel. molek. arom. egoera kitzikatu tripleteen azt. teor. ezaugarri estruktural eta elektroniko nagusiak eta elkarrekintza mota desberdinak aztertuko dira. Azken zatian, egoera triplete baxuenaren izaera aztertuko da, egoera eximerikoaren ezaugarriak ikusteko. Emaitzen bigarren zatia Perylene-3,4: 9,10-bis (PDI) molekula, agregatu eta deribatuei dagokie. Abiapuntu gisa, molekularen ezaugarri garrantzitsuenak aztertzen dira, hala nola, egitura molekularra, mugako orbital molekularrak (OM) edo egoera kitzikatu baxuak. Ikerketa honek informazio garrantzitsua emango du ikerketa gehiago egiteko, adibidez, PDI agregatuak edo ardatz longitudinalean distortsionatutako dimeroaren portaera aztertuko dira. Agregatuen kasuan, eszitazio lokalen (ingelesez, LE) eta kargen transferentzia egoeren (ingelesez, CT) terminoak erabiltzen dira kitzikatutako egoerak ezaugarritzeko. Barne kromoforoen CTko estatuen zeregina ere arrazionalizatu egiten da singlete eta triplete egoerarik baxuenetarako, akoplamendu eta ekarpen diabatikoei dagokienez. Singlete egoeran, trantsizioa elektroien eta zuloen arteko akoplamenduen erlazioak deskribatzen da. Nahiz eta tripleteek elkarreragin handiak izan, LE eta CT egoeren arteko energia-tartea oso handiagoa da, eta horrek LE/CT nahastea gutxitzen du. Aipatutako propietateak sistema distortsionatuz alda daitezke. Modulazio honek zenbait aldaketa eragin ditzake egoera kitzikatuen propietateetan. Kasu honetan, diabatizazio-prozedura orokor bat erabili da. Hemen, kitzikatutako estatuek LE eta CT estatuekin bat datozen termino diabatikoak adierazten dituzte. Ikuspegi horri esker, profil energetikoak, kargen transferentziaren ezaugarriak eta akoplamendu garrantzitsuenak azter daitezke. 8.2 T E O R I A E TA M E T O D OA K 8.2.1 Kimika Kuantikoaren Oinarriak XIX. mende amaieraren eta XX.aren hasieraren artean atomo eta partikula txikien existentzia frogatu zen modu esperimentalean. Hala ere, elektromagnetismoaren oinarrizko legeak ez ziren gai sistema horien egonkortasuna azaltzeko. Arazo hori aurre egiteko, mekanika kuantikoaren garapena [52]–[54] behar beharrezkoa izan zen. Honi esker, mundu mikroskopikoaren nondik norakoak ulertzeko modua bazen. Bohr eta Sommerfeld izan ziren lehenak atomorik sinpleenaren egonkortasuna azaltzeko modelo bat proposatu zutenak. Atomo hori, hidrogenoa zen. Modelo honen arabera, Hidrogeno atomoa negatiboki kargatutako elektroi bat bezala definitu zitekeen. Eta hau, modu positiboan kargatutako nukleo baten inguruan zebilen bueltaka energia zehatz bat zuten orbiten inguruan. Plank-en erradiazio teorian oinarrituta, elektroi hauek orbita batetik bestela salto egin zezaketen, energia zehatz bat absorbatu edo eminitzen bazuten. Aurkikuntza hau oinarritzat hartuz, Schr¨odinger eta Heisenbergek sistema multielektroniko eta molekulentzako garatu zuten teoria. Esan daiteke, gaur egun mekanika kuantikoari esker uler daitekeela mundu mikroskopikoa.
8.2 teoria eta metodoak 123 ˆFKS Kohn-Sham operadorea honela definitzen da, ˆFKS = −1 2∇2 1 + v(1) + n X j=1 ˆJj(1) + Vxc(1) (8.48) non ˆJ Coulomb-en operadorea eta Vxc truke-korrelazio potentzialak diren. Korrelazio funtzionala elektroi dentsitatearen menpekoa denez, KS ekuazioak modu iteratiboan ebatzi behar dira. Hasierako puntua suposatutako dentsitatea da non ˆFKS eraikitzen den eta ondoren ekuazio multzo bat ebazten den. Prozesu hau konbergentzia bat lortu arte errepikatzen da. Dena den, Kohn-Sham orbitalen zentzu fisikoa ez da guztiz onartzen [62]. Batzuentzat, mota honetako orbitalen esanahiak ahalbidetzen du ρ zehatza (8.45) ekuazioaren bitartez kalkulatzea. Modu berean, orbital hauek ez dira nahastu behar MO-ren energierekin. Beste batzuentzako, aldiz, KS orbitalen esanahia eta eta HF orbital kanonikoena oso antzekoa da. Kohn-Sham-en formalismoa elektroi gas uniformearentzeko zehatza den bitartean Exc and υex ezezagunak dira. Arazo honi aurre egiteko Dentsitate Funtzionalaren Hurbilketak (ingelesez, DFA) bezala ezagunak diren hurbilketak egiten dira. Hauetan lehenengoa Tokiko Dentsitate Hurbilketa (ingelesez, LDA) [65] izenez da ezaguna. Hemen bolumen elementu bakoitza dentsitate lokalarekin ρ(⃗r) batera elektroi gas homogeneoa dela kontsideratzen da. Dentsitatearen aldaketa ez denez leuna metodo hauetan, zerbait sofistikatuagoa behar da, hala nola, dentsitatearen gradientea (∇ρ(r)). Hurbilketa hauek Orokortutako Gradientearen Hurbilketa (ingelesez, GGA) bezala ezagutzen dira eta LDA-rekin alderatuz hainbat aplikazio kimiko hobetzen dira [66]. Dentsitatearen Laplaziarra txertatuz, ∇2ρ(r), hare hobekuntza gehiago egin daitezke eta hauek meta-GGA izenez ezagutzen dira. Hori gutxi balitz, HF-en trukaketa zatiaren frakzio batzuk har daitezke Funtzional Hibridoak sortzeko [68]. Hemen, trukaketaren zatia HF-etik dator eta korrelazioarena DFT-tik. Sistemaren ezaugarrien arabera HF trukaketa kopuru desberdina duten funtzionalak aukeratzen dira. Hala ere, funtzional hauek porrot egiten dute absortzio espektro edo Van der Waals-en loturak deskribatzerako garaian. Honi aurre egiteko, iritsiera-luzeko trukea duten funtzionalak erabiltzen dira. 8.2.4.2 Denborarekiko Menpekoa den Dentsitate Funtzionalaren Teoria Nahiz eta DFT oso garrantzitsua bilakatu da azken urteetan oinarri egoerako GPEak kalkulatzeko teoria honen erabilera oraindik garatzen ari da egoera kitzikatuentzako [71]. DFT-ren azpiegiturez baliatuz, kitzikapen elektronikoak Denborarekiko Menpekoa den Dentsitate Funtzionalaren Teoria ingelesez, TDDFT) erabiltzen da [72]– [74]. Denborarekiko dependentziaz hitz egiten denean zera esan nahi da: elektroien denborarekiko dependentzia nukleoen posizioak finkatuta daudenean. Runge-Gross Teorema. N-elektroi dituen edozein sistema denborarekiko menpekoa den potentzial bati atxikituta dagoenean, behagarri fisiko guztiak soilik determinatu
126 apl. optoel. molek. arom. egoera kitzikatu tripleteen azt. teor. non matrizeko elementu bakoitza truke-korrelazio funtzionalaren menpekoa den eta honela definitzen dira, Aia,jb = δijδab(εa − εi) + (ia|jb) − CHF (ij|ab) + (1 − cHF )(ia|fxc|jb) (8.61) Bia,jb = (ia|jb) − cHF (ib|aj) + (1 − cHF )(ia|fxc|jb) (8.62) ε orbitalen energia da eta a eta b orbital okupatu eta alegiazkoei egiten dieten erreferentzia, hurrenez hurren. A matrizearentzako, lehenengo terminoa i eta j-ren arteko energia diferentzia da eta bigarrenak antisimetrikoak diren bi-elektroiren integralari egiten dio erreferentzia. Azken hau, B-ren lehen terminoaren berdina da. 8.2.4.3 Mugatutako Dentsitate Funtzionalaren Teoria Mugatutako Dentsitate Funtzionalaren Teoria (ingelesez, C-DFT) oso trensa erabilgarria da ez bakarrik dentsitateak kalkulatzeko baizik eta Kohn-Sham-em uhinfuntzioak kalkulatzeko bi egoera diabatiko edo gehiagorako. C-DFT-k zuzenean erakiki ditzatze karga eta dentsitate mugak eta neurketa zuzena eman energia berraltolatuz [76]. C-DFT-ren esanahia nahiko aldakorra da erabiltzen den funtzionalaren arabera. C-DFT-ri esker egoera diabatiko elektronikoak lor daitezke baita karga-transferentzia egoera kitzikatuak ere. Guzti hau Kohn-Sham-en ekuazioak erabiliz. Metodo hau erabiltzerako garaian, kontutan izan behar da zer det mugatu nahi duguna, molekula baten karga edo dentsitatea. 8.2.5 Egoera Elektronikoen Deskonposaketa Egoera elektronikoen diabatizazioak egoera adiabatikoen transfomazioari egiten dio erreferentzia irudikapen berri batean, oinarri diabatikoa. Prozedura honetan, gainazal potentzialaren egoerak eta energia elkartzen dira Hamiltondar elektronikoaren leuntasunagatik eta momentu nuklearra baliogabea delako. Arestian aipatu bezala, Born-Oppenheimerren hurbilketak sistema molekularraren elektroi eta nukleoaren arteko elkarrekintza banatzen du. Arazoa honako egoeran dator: PES bat baino gehiago energetikoki oso gertu daudenean. Kasu hauetan, egoera elektronikoek elkarrekintza sendoak sortzen dituzte momentu nuklearraren operadorearen eraginez. Egoera honi aurre egiteko, egoera diabatikoak definitu daitezke. Honetarako egoera adiabatikotik diabatikora doan transformazio matrizea eraikitzen da, ϕk = N X n=1 ψnTnk (8.63)
8.3 dimero aromatiko txikien eszimero tripleteak 131 hole electron 0.0 0.5 1.0 a) 1 2 3 b) c) d) 1 2 3 1 2 3 1 2 3 1 2 3 1 2 3 1 2 3 1 2 3 1 2 3 Figure 8.7: Egoera kitzikatuen motak a) tokiko kitzikapena 1.b) kargaren transferentzia 2tik 1era eta 1.c) Frenkel estatu deslokalizatuak eta d) karga-erresonantzia egoeran. Beheko laukietan, analisia irudikatzen da. 2. zatian kokatutako ekarpen nagusi bat da, eta haren atzetik LE motako bi eszitoi pisu gutxiagokoak; Frenkel-en Eszitoi gisa ezagutzen direnak. Azkenik, 8.7d Irudian karga erresonantzia egoera bat erakusten da, hau da, kontrako norabideetan doazen CT egoeren konbinazio lineala. 8.3 D I M E RO A RO M AT I K O T X I K I E N E S Z I M E RO T R I P L E T E A K 8.3.1 Sarrera Jakina da sistema aromatikoen arteko elkarrekintzek nabarmen alda ditzaketela egoera kitzikatuaren propietateak [106]. Horren adibide nabarmen bat ezximeroen formazioa da. 1996an, eta 2021ean berrikusita, Kimika Puruaren eta Aplikatuaren Nazioarteko Batasunak (ingelesezm IUPAC) honela definitu zuen eszimero [107] delakoa: elektronikoki kitzikatutako konplexu dimerikoa, oinarri egoeran dagoen monomero batez eta egoera kitzikatuan dagoen monomero berdinaz eratua. Eszitazioa kentzean, espezie hau segituan desagertzen da oinarrizko egoeran tz baita existitzen. Printzipioz, espezie eszimerikoak monomero kitzikatuaren (M ∗) izaeraren araberakoa izango da. Hau da, spin singlete edo tripletekoa. Eszimeroaren formakuntza erreakzio fotofisiko gisa adieraz daiteke (8.75 ekuazioa) non 1,3M∗ eta 1M erreaktiboak diren. Formazio honen garrantzia propietate fotoelektronikoekin lotuta dago π sistema [16] handiak dituzten espezieetan. 1,3M∗ +1 M →1,3 E∗ (8.75)
136 apl. optoel. molek. arom. egoera kitzikatu tripleteen azt. teor. 8.3.4 Dimeroak Helburua egoera eszimerikoa aurkitzea denez, lehenengo pausu garrantzitsua sistemaren egitura ongi ezagutzea da. Egoera berezi hauen ezaugarri nagusiena molekula arteko elkarrekintzan dago, hau espazio bidez egiten baita eta ez lotura bidez. Egitura posible asko daudenez eszimeroak topatzeko, hainbat egitura eskuz prestatu dira. Horretarako, beti jarraitu den irizpidea izan da koplanarrak diren egiturak eratzea. Hortzan, monomeroetako bat beti distortsionatu da bai ardatz luze eta laburrean, xy planoan eta horretaz gain, sistema eklipsatua ere irudikatu da. Jarraian, ikerketarentzako interesa izan duten egiturak bakarrik aurkeztuko dira, gainontzekoak Appendix F-n egongo dira. Aurreko atalean ikusi bezala, iritsiera handian zuzendukako ωB97XD funtzionalak eta MP2 metodoak oso emaitza antzekoak ematen dituztela. Ondorioz, dimeroen analisi guztia DFT-ren baitan egin da cc-pVTZ base multzoa erabilita. Dena den, kostu konputazionala gutxitzeko asmoarekin kalkuluak base txikiago bat erabiliz, cc-pVDZ, ere egin dira. Bi oinarrien arteko desberdintasunak ez direnez oso esanguratsuak izan, egoera elektroniko guztiaz oinarri multzo txikiarekin egin dira. 8.3.4.1 Egonkortasun erlatiboa Lehenengo urratsa izan da optimizazio bakoitza aztertzea eta ikustea zer konformero mota lortu den. Horrela, ikusi da aztertutako egitura guztiek PESaren hiru minimo ezberdinetan amaitu zutela. Honi esker, hiru taldetan sailka daitezke kriterio bezala molekula arteko distantzia hartuz. 3.4 Taula sistema bakoitzerako lortutako konformero bakoitzari buruzko informazio garrantzitsuena erakusten du. Elkarrekintza eta lotura-energietarako BSSE zuzenketa erabili da, hurrengo nomenklatura orokorra erabilz, Ebasis geometry(geometry) (8.76) eta horrela, elkarrekintza eta lotura energiak jarrian dauden ekuazioekin kalkulatzen dira, ECP int = EAB AB (AB) − EAB AB (A) − EAB AB (B) (8.77) ECP b = ECP (AB) − EA A(A) − EB B (B) (8.78) ECP (AB) = EAB AB (AB) + δBSSE AB (8.79) δBSSE AB = EA AB(A) + EB AB(B) − EAB AB (A) − EAB AB (B) (8.80) non E EAB AB(AB) sistemaren energiarekin bat datorren, dimeroaren oinarrian eta geometrian. EAB AB(A) edo EAB AB(B) sistemako monomero bakoitzaren energiei dagokie. eta EA A(A) edo EB B(B) monomero bakoitzaren energiei dagokie. Egoera tripletearentzat, energietako bat monomero singleteari dagokio eta bestea tripleteari.
138 apl. optoel. molek. arom. egoera kitzikatu tripleteen azt. teor. azeno hauen dimerizazioa bai termikoki edota argi absortzio bitartez [114] gerta daitekeela. 8.12 Irudiak egoera tripletearen optimizazioaren ostean lortutako benzeno, naftaleno eta antrazenoaren egiturak erakusten ditu bai eta sortu berri den σ loturaren distantzia. Molekula arteko distantzia laburra dela eta, eraztunetako lotura dis1.588 Å 1.605 Å 1.606 Å (a) (b) (c) Figure 8.12: Benzeno, naftaleno eta antrazenoarentzako lortu diren egitura kobalenteak ωB97X-D/cc-pVTZ teoria mailan. tantziak ere aldatu dira. Karbonoa sp2 hibridizaziotik sp3-ra aldatu da, eta lotura distantziei dagokienez, aldaketa 1.394 ˚Atik 1.50 ˚Ara. Aztertzeko interesgarria izan daitekeen beste faktore bat MO eta spin dentsitateak dira. 8.13 irudiak erakusten duen bezela, gauzarik esanguratsuena σ loturaren eraketan dago. Horretaz gain, spin dentsitatearen errepresentazioa oso esanguratsua da egoera tripletearen kokapenaz informazioa ematen baitigu. Nahiz eta dimer horiek interes handikoak izan, adibidez, polimerizazio erradikal induzituaren erreakzioetan [114], [115], ez dira ikerketa honen ardatza, eta ondorioz ez dira gehiago ikertuko.
8.3 dimero aromatiko txikien eszimero tripleteak 145 Bentzenoak honako egoera diabatikoak erakusten ditu: 4.120 eV (LE) eta 6.082 eV (CT). Energia honek energia handia ematen badu ere, LE estatuaren eta T1en arteko aldea 1.546 eV-koa da. Gainera, bi diabatikoen arteko energia-aldea 1.982 eV-koa da. Informaziorik interesgarriena elektroien eta zuloen elkarrekintzatik dator. Elektroiari dagokion akoplamendua 771 meV-koa da eta zuloari dagokiona 827 meV-koa. Balio horiek meV-tan dauden arren, balio handi bezala kontsideratzen dira eta ondorioz etan daiteke LE eta CT egoeren arteko elkarrekintza garrantzitsua dela. Naftalenoan ikus dezakegu LE 6.217 eV-koa dela eta CT 4.772 eV-koa. EL egoera 1.539 eV gorago dago T1 baino eta diabatikoen arteko aldea 1.158 eV-koa da. Akoplamenduei dagokienez, horiek nabarmen jaitsi dira bentzenoarekiko, 544 meV (Ve) eta 541 meV (Vh), baina, hala ere, balioek bere pisua izaten jarraitzen dute. Beraz, LE eta CT estatuen arteko elkarrekintzak garrantzitsua izaten jarraitzen du. Azkenik, antrazenoan 2.680 eV-koa da LE egoerara eta 3.641 eV-koa CT. Kasu honetan, T1 eta LE egoerak energian gertuago daude (1.385 eV aparte). Gauza bera gertatzen da LE eta CT egoera diabatikoen artean (0.961 eV). Nahiz eta akoplamenduak gehiago txikitu kasu honetan, 300 meV inguru, balio honek handia izaten jarraitzen du beraz bi egoera diabatikoen arteko elkarrekintzak garrantzitsua izaten jarraitzen du. Analisi osoa egin ondoren, esan daiteke bentzeno, naftaleno eta antrazeno konforero eklipsatuek egoera eximerikoa osa dezaketela zenbait arrazoirengatik. Lehenengoak spin dentsitatearekin du zerikusia. Analisi honek molekularen egoera tripletearen kokapenari buruzko informazioa ematen du. Egoera eszimerikoak sistema osoari dagokion bezala, haren deslokalizazioak zera pentsarazten benetan egoera eszimerikoa analizatzen ari garela. Gainera, estatu elektronikoen deskonposizioaren ondoren, ikusi da nahiz eta estatu adiabatikoari egiten zaion ekarpen nagusia EL egoera diabatikoa izan, CT-ren ekarpena ezin daitekela gutxietxi. Hau bi egoera diabatikoen arteko akoplamenduen (V e eta V h)balioekin ere baieztatu daiteke. Nahiz eta balio horiek murriztu sistema handitzen den bitartean, altuak izaten jarraitzen dute. Hori da aztertutako sistemak egoera eximeriko bati dagozkiola erakusten duen beste froga bat. 8.3.5 Ondorioak Ondorio gisa, aipatu, sistema aromatiko txikien egoera excimerikoa aztertu da, LE eta CT egoera diabatikoen eta horien akoplamenduen arabera. Lortutako emaitzek iradokitzen dute LE eta CT-ren arteko elkarrekintzaren ondorioz egoera eximeriko bat egon daitekeela. Horretarako, spin-dentsitatean jarri da arreta guztia, triplete egoeraren kokapenari buruzko informazioa ematen baitu. Sistemen aukeraketa ziurtatzeko, analisi labur bat egin da monomeroetan. Erronka handienetako bat bentzenorako egitura egokia aukeratzea izan da, bi distortsio ezberdin erakusten dituelako egoera tripletean. Horretarako, honako estrategia honi jarraitu zaio: egituretako zeinek duen spin-dentsitate handiena egiaztatzea. Monomero guztiak aztertu ondoren, ikusi da
146 apl. optoel. molek. arom. egoera kitzikatu tripleteen azt. teor. hiru molekulek spin-dentsitate deslokalizatuak dituztela, eta, beraz, badirudi aukera onak izan daitezkeela analisi gehiago egiteko. Konformero desberdinak optimizatu ondoren, hiru egitura mota lortu dira. Lehenengoak lotura kobalenteko egitura bati egoten dio erreferentzia, lotura eraketaren ondorioz egonkorrenak direnak. Talde honetan karbono-karbono distantzia ez da 1.61 ˚A baino handiagoa hiru sistemetan. Haien OMak eta spin-dentsitatea molekularen gainean deslokalizatzen dira. Nahiz eta adostasun horrek ez duen balio analisi gehiago egiteko, zeren egoera eximerikoan monomeroen arteko elkarrekintza espazioaren bidez gertatzen da. Bigarren egitura multzoa ohiko π-π karbono distantziari dagokio , hau da, 3.50-3.60˚A. Konformero horien ezaugarrietako bat OMren lokalizazioa da, baita eta spin-dentsitatearen lokalizazioa. Nahiz eta sistema horiek dispertsio-elkarrekintza erakutsi eta lotura formaziorik ez egon, spin-dentsitatea monomero batean bakarrik dago. Horrek esan nahi du egoera tripleteak monomero horri bakarrik dagokiola eta, beraz, sistema S0eta T1 egituren konbinazio gisa ikus daiteke. Horregatik, egitura multzo hau ez da erabili analisi gehiago egiteko. Azkenik, karbono-karbono bitarteko distantzia duten egiturak aurkitu ditugu. Sistema hauetan karbono-karbono distantzia ez da hain laburra, baina ezta luzeegia ere, 2.77 eta 3.11˚A artean mugitzen baita. Gainera, MO eta spin-dentsitateak molekularen gainean deslokalizatzen dira. Horrek esan nahi du tripletea sistema osoari dagokiola, eta, beraz, sistema hauek hutagai egokiak izan daitezke egoera eszimerikoen bilaketari ekiteko. Bitarteko distantziako egitura horietan egoera eximerikoa eratzen ote den ikusteko, egoera elektroniko kitzikatuen izaera aztertu da. Horretarako, lehen urratsa izan da ikustea ea CT-ren kontribuzioa nahikoa den T1 egoera adiabatikoan. Zenbakitan, balio hori % 10 baino handiagoa da hiru sistematan, beraz kontribuzio hori nahikoa handia dela kontsideratu daiteke. Horren ondoren, egoera adiabatiko horiek egoera diabatikoetan deskonposatu dira, nolabait ere esanahi fisiko bat lortzeko. Honi esker ikusten da egoera adiabatikoak erakusten duen nahasketa, ondo definitutako egoeratan bereiz daiteketa. Hau da, LE eta CT egoerek ez dutela inongo nahasketarik erakusten. LE eta CT-ren energiak kuantifikatzeaz gain, gai izan gara euren arteko elkarrekintzak identifikatzeko. CT-k egoera adiabatikoan duen %-arekin bat etorriz, ikusi da elkarrekintzaren balioa nahiko handia dela. Ondorioz, esan daiteke, hiru sistemen konformero eklipsatuetan egoera eszimerikoak ditugula. 8.4 P D I : M O L E K U L A , AG R E G AT U E TA M O D E L OA K 8.4.1 Sarrera Perylene-3,4: 9,10-bis (dikarboximida) edo PDI bezala ezagutzen diren koloratzaile industrialak [116] bezala asko ikertu dira. Gainera, oso erakargarriak izan dira gailu optoelektronikoekin zerikusia duten aplikazioetan duten ahalmenagatik, hala nola,
148 apl. optoel. molek. arom. egoera kitzikatu tripleteen azt. teor. larrei dagokienez, egoera eszitatu baxuenak ezaugarritzea du helburu. Nahiz eta PDI agregatuen eszitazio singleteen izaera LE eta CT ekarpenak hainbat autorek ikertu, [149], [150], [152] CT egoerek tripletean duten papera ezezaguna da oraindik ere. Horretaz gain, PDI trimeroaren distortsioa gauza interesgarria izan daieke analisirako. Zehatzago esateko, garrantzitsua izan daiteke egoera tripleteen izaera ulertzea. Horregatik, agregatuak simetrikoki ordenatutako kromoforo baliokidez eratuta daudenean, 8.19 Irudia, LE, Frenker eszitoiak (FE), egoeren simetria egokituko (ingelesez, SA) gainjarpena sortzen da. Honek, LE egoerak nahastuarazten dituen elkarrekintza molekularrak dituelarik. Antzeko zerbait gertatzen da estatu ionikoetan, hau da, karga erresonantzia deslokalizatuetan (ingelesez, CR) [175]–[177]. Kasu honetan, PDI agregatuak C2h talde simetriaren izaera hartzen du bai eta luzetarako desplazamenduan zehar egiten diren molekulen arteko desplazamenduak kontuan hartzen direlarik. Ondorioz, π-π∗ egoera kitzikatu garrantzitsuenak Ag eta Bu errepresentazioare dagokie. Soilik ungerade (u) estatuak dipoloak onartzen dituen trantsizioen bidez eskuragarriak direnez, egoeraren simetria erabil daiteke H- eta J-agregazio moduak identifikatzeko. x z y Figure 8.19: Atal honetan erabilitako PDI deribatua. Egoera kitzikatuak eklipsatua den konfigurazioan aztertua izan da eta luzeratako translazio koordinatuan. Hemen, LE eta CT-ren ekarpenetan jarri da arreta nagusia. Lehenik eta behin, diabatizazio-prozeduraren balidazioa egin da, [86], egoera singlete eta tripleteentzako, eta trantsizio-dentsitatearen matrizearen analisi batekin alderatu da [91]. Ondoren, LE/CT egoeraren modulazioa egin da. Horretarako, translazio koordenatueren distortsioaren eragina aztertu da egoera simetria baxuenean, (Ag/Bu). Honek erakusten du, distortsioan zehar egoeren aldaketa bar dagoela eta hau H-/J-izaera txandakatuarekin dagoela erlazionatuta. Aurrez singletetarako erakutsi den bezala [86], [167], [171]. Gainera, energia eta izaera kitzikatuak truke-korrelazioko bi funtzionalitaterekin alderatu dira: ωB97X-D eta CAM-B3LYP. Azkenik, erabilitako diabatizazio hurbilketa sinplea ER eta Boys lokalizazio metodoekin alderatu da.
8.4 pdi: molekula, agregatu eta modeloak 149 8.4.2 Metodologia PDI deribatuen egitura molekularrak hutsean optimizatu dira DFT erabiliz, B3LYP (CAM-B3LYP) funtzionalaren bidez eta 6-31G(d) oinarri multzoen bidez. Geometria optimizatuak energia minimo gisa baieztatu dira gainazal energetiko potentzialean, bibrazio harmonikoaren hurbilketaren barruko maiztasun-analisiaren bidez. Egitura guztiek indar positiboko konstanteak erakutsi dituzte. Maila baxueneko egoera singlete eta tripleteaen kitzikapen bertikaleko energia eta trantsizio-propietateak TDDFTarekin (erantzun lineala) lortu dira. Kalkuluak TDArekin eta gabe egin dira, [110] trukatze-korrelazio funtzional eta oinarri berarekin. Oinarri multzo handiagoarekin (6-311+G(d)) kalkulatutako kitzikapen energiek osziladore indarrek (C.1 Taula) ezberdintasun txikiak erakusten dituzte. CAMB3LYP funtzionalaren aukeraketaren arrazoia izan da elektroi-zulo gainjartze ahulak dituzten trantsizio elektronikoak behar bezala deskribatzeko gaitasunak dituela, hala nola CT eszitazioak. Duela gutxi, Walter et al.-ek [151] CAM-B3LYPen egokitasuna zehaztu zuen perilenozko dimeroen kitzikapen elektronikoetan, ωB97X-D-k [108] perileno bisimidoaren dimeroetan emaitza hobeak ematen dituen bitartean. 2 monomeroaren eta dimeroaren eszitazio singlete eta tripleteen karakterizazioan erabili diren CAMB3LYP, B3LYP, ωB97X eta ωB97X-D truke-korrelazio funtzionalen konparaketa, A eranskinean aurki daiteke . Garrantzitsua da aipatzea, CAM-B3LYP eta ωB97X- D-k antzeko emaitzak ematen dituztela PDI-ren dimeroetan (D.1 eta D.2 Taulak). Aipatu ezean, idatzian agertzen diren kitzikapen-energiak eta trantsizio-propietateak molekula eta oligomeroetarako aztertu dira, adibidez, dimeroak eta trimeroak, 1 kristalean [133], eta hidrogenozko kateak n-oktaniloz ordezkatuz 1.012˚A-ko N-H lotura-distantziarekin (PDI 2). TDAren barruan konputatutako trantsizio elektronikoen diabatizazioa ER lokalizazio eskemaren bidez egin da [161]. Energia diabatikoak eta akoplamendu elektronikoak Hamiltondar diabatikoaren matrize diagonaleko eta diagonaletik kanpoko elementu gisa lortu dira, hurrenez hurren. Spin singletaren eta tripleten egoera kitzikatuen diabatizazioa 2-ko dimerro molekularren lau egoera adiabatiko (batez ere) kontuan hartuta egin da, okupatutako bi orbital molekular altuenetatik (HOMO eta HOMO-1) okupatu gabeko bi orbital molekular baxuenetara (LUMO eta LUMO+1) bitarteko promozio elektronikoei dagozkienak. Tripleten egoera kitzikatuen diabatizazioa 3n zazpi egoera adiabatikorekin egin da. Egoera adiabatikoen kopurua handitzeak ez du ia aldatzen beherengo singleteen eta hirukien ezaugarriak diabatikoen arabera. Egoera diabatikoaren energia eta akoplamenduak oso antzekoak dira Boys lokalizazio-eskemarekin [162] edo ER eskemarekin kalkulatuz gero (ikus 5.5, 5.6 eta D.5 taulak). KTko egoeren eta lokalizatutako (spin) tripleteen zuzeneko kalkulua PDI dimero eta trimeroetan M-DFT metodoaerabili da [76], tokiko karga edo spin-a monomero ezberdinetan murriztuz, hurrenez hurren. PDI oligomeroen energia eszitatuak eta oszilatzailearen indarrak lortzeko erabilitako parametroak, elkarrekintza klasikoko dipolo-dipol ereduaren bidez kalku-
8.4 pdi: molekula, agregatu eta modeloak 153 bananduta dago gainerako egoera tripleteen artean, T2-T4 egoerek 1 eV baino altuago baitaude energian. Amaitzeko, interesgarria izan liteke TDA [110]-ren inpaktua aztertzea . Jakina da hurbilketa horrek kostu konputazionala murrizten duela, intentsitate erlatiboak gutxietsiz ditu TDDFT-rekiko. Hala ere, egoera tripleteentzako aukeraketa egokia izan daiteke. Horren arrazoia da TDAk egoeren orden egokia berreskuratzaz gain [144], egoera tripletearen egonkortasun arazoa konpontzen duela. Gainera, trantsizio momentuek ez dute asetzen Thomas-Reiche-Kuhn sum araua [145]–[147]. Elektroisistemen interakzioan, arau honek maiztasun kolektiboen zuzeneko kalkulua ahalbidetzen du uhin-luzeraren muga batean. TDA duten energia indibidual konputatuek TDDFT betearen joera bera jarraitzen dute, eta TDAren hutsuneak zertxobait handiagoak dira (0,2-0,3 eV). TDDFT vs. TDA diferentziak nabarmenki handiagoak dira egoera tripleteentzako, bereziki T1, ETDA(T1) − ETDDFT(T1) = 0.47 eV. Garrantzitsua da DM-DFT-ko eta TDA-ko estatuek egitura elektroniko ia berdinberdina izatea, kasu honetan TDA-a zentzuzko hurbilketa bat izan litekeela adieraziz, gutxienez PDI sistemetako trantsizio elektronikoen karakterizazio erdi kuantitatiboa egiteko. 8.4.4 Agregatuak Azpi atal honetan PDI 2 agregatuen egoera kitzikatu singlete eta triplete baxuenak analizatu eta karakterizatuko dira. Horretaz gain, PDI 3-ren trimeroa erakikiko da eta 8.4.4.1 Zutabe-arteko vs. -berneko elkarrekintzak Lehenik eta behin, aurretiazko esplorazio bat egin da molekulen arteko elkarrekintzek kristal molekularreko zutabe baten barruan eta alboko zutabeen artean duten magnitude erlatiboa ebaluatzeko. Horretarako, kristalezko egituraren hiru dimero molekular ezberdin hartu dira kontuan, hau da, zutabe barneko bi dimero desberdin, zelula unitarioaren barruan dauden bi molekulek (D1 dimeroa) eta zelula desberdinen artean (D2 dimeroa) eratuak, eta espazio-banaketa laburrena duen zutabeko dimeroa. Dimero guztiek dituzte PDI nukleo ia koplaneatuak elkarren gainean pilatutako zutabe barneko dimeroen konformazioan, zutabe arteko dimeroetan bi molekulak ia plano berean etzanda dauden bitartean, alboko fenilozko eraztunez bereizitako diagonalean. Zutabe barneko eta zutabe arteko sistemen orbital molekularrek profil nahiko desberdinak erakusten dituzte. Mugako lau orbitalak, zutabe arteko dimeroarentzat kalkulatuak, bi monomeroetako batean daude, HOMO/HOMO-1 eta LUMO/LUMO+1 energia-diferentzia txikiekin (8.21 Irudiaren eskuinean). Bestalde, zutabe barneko dimeroaren orbital molekularrak bi molekulen gainean deslokalizatzen dira eta energia banaketak nabarmen handiagoak erakusten dituzte (8.21 Irudiaren
156 apl. optoel. molek. arom. egoera kitzikatu tripleteen azt. teor. rtze energetikoa (311 meV), 6 molekulako klusterraren eta monomeroaren energia diferentzia bezala kalkulatua, T1-ena (59 meV) baino askoz handiagoa da. Ez da harritzekoa T1 eta S1 kitzikapen energien beherakadarik handiena monomerotik dimero eta trimerora ematea, horrek adierazten baitu ondoz ondoko molekulen elkarrekintzak oso garrantzitsuak direla. pentamer Figure 8.22: Baxuenak diren singlete (urdina, ezkerreko ardatza) eta tripleke (morea, eskuineko ardatza) eszitazio energia bertikalak (eV) multzokatutako PDI molekulen funtzio gisa CAM-B3LYP/6-31G(d) eta TDA-n kalkulatutako maila teorikoan. Irudian: PDI 2-ren multzokatutako pentameroa. Emaitza hau HOMO-LUMO energia tartearen beherakada sistematikoarekin erlaziona daiteke 8.8 taulan agertzen den molekula pilatuen kopuruarekin. Ikus daiteke energia nola gutxitzen den pilatutako PDI molekulen kopurua handitzen den bitartean. Gainera, energiaren beherakada nagusia 1 eta 2 (0.19 eV) eta 2 eta 3 (0.22 eV) molekula metatuen artean gertatzen da PDI kristalean. Pilatutako 4 PDI molekuletatik gora, kalkulatutako energia diferentzia ez da ia aldatzen. Table 8.8: Energia desberdintasuna (∆EHL) HOMO eta LUMO orbitalen artean eV-tan. CAM-B3LYP/6-31G* maila teorikoan egindako kalkuluak. 1 2 3 4 5 6 4.95 4.76 4.54 4.54 4.49 4.49 8.4.4.3 Akoplamendu Elektronikoak PDI agregatuen trantsizio elektronikoak karakterizatzeko eta hurbilketa klasikotik (Kasha-ren Eredua) haratago dagoen elkarrekintza elektronikoen izaera ulertzeko,
8.4 pdi: molekula, agregatu eta modeloak 163 adierazten digu, energian altuagoak diren egoeren izaera CT puru bati dagokiola. Ideia hau bat dator beste lan batzuekin, [4]. Figure 8.27: Egoera adiabatikoen CT izaera. CT-ren izaera analizatzeko beste modu bat elektroi-zulo korrelazio irudia errepresentatzea izan daiteke TheoDORE programa erabiliz [91]. Honi esker, modu bisual batean egoera kitzikatuen izaera analizatu daiteke. Analisia ulertzeko, aipatu karratuaren diagonal nagusiak baldin badaude koloreztatuta CT egoerari egiten diola erreferentzia. Eta alderantziz, diagonaletik kanpo dauden karratuak baldin badaude koloreztatuta egoera kitzikatuaren izaera LE izango da.
8.4 pdi: molekula, agregatu eta modeloak 165 TDM SDA Figure 8.29: CT izaeraren konparaketa diabatizazio prozedurarekin (puntua) eta trantsizio dentsitate matrizearekin (ixa)[91] aukatutako egoera kitzikatu tripleteentzat. 8.4.5.2 LE/CT Elkarrekintzak Egoera orden aldaketa erraz arrazionalizatzen da LE eta CT estatuen arteko elkarreraginen joera gorabeheratsuaren ondorioz. Interakzio hauek, [4], [86], [152], [169], Deeta Dh transferentzia integralen konbinazioek ematen dituzte (8.30 Irudia). Hemen argi ikusten da LE/CT elkarrekintzaren gorabehera. Honek Ag eta Bu simetrian deskribatutako egoerarik baxuenen arteko aldaketa zehazten du. Zehatzago esateko, hau 2-3˚A tartean gertatzen da, non LE eta CT arteko elkarrekintza ia hutsala den Ag simetriarentzat. Oszilazio honek 8.26 irudiaren kommutazioa ulertzen ere laguntzen du. Izan ere, EL eta KTren arteko elkarrekintza Bu–ko maximoan dagoenean, 1Bu egoera 1Ag-ren azpira bidaltzen du.
8.4 pdi: molekula, agregatu eta modeloak 169 PDI deribatuak 1 dituen alboko lau fenilo-eraztunek PDI erdigunearen planarizazioa galtzea eragiten dute (txikia); Fermi mailaren inguruko partikula bakarreko energiak pixka bat afinatuz, nahiz eta HOMO eta LUMO ia PDI nukleoan bakarrik badauden lokalizatuta. Nitrogeno atomoetako alkil katearen ordezkapenak ia ez du eraginik balentzia elektroien propietateetan. Bestalde, R1 eta R2 ordezkapenek garrantzi handia dute PDI molekulen agregazioan, alboetako elkarreraginak asko mugatuz. Efektu hori argi eta garbi agertzen da 1 kristal-egituran, ongi bereizitako zutabe molekularretan antolatuta, zutabe barruko elkarreragin elektroniko indartsuekin eta zutabe arteko kontaktu ahulekin. Ezaugarri horrek ahalbidetzen du aurreikustea π − πi nterakzioak nagusi direla 1-ren propietate elektronikoetan, kristalean eta, oro har, agregatu molekularretan. Singlete eta triplete egoerarik baxuenetarako trantsizio elektronikoak HOMO → LUMO elektroi bakarraren promozioei dagozkie, non alboko fenilo eraztunek ez duten ekarpenik egiten. Egoera kitzikatu singlete baxuena asko egonkortzen da agregazioan. Efektu hori ezin da bakarrik azaldu singlete lokalizatuen eszitazio akoplamenduengatik, honi orbital molekularren gainjartzea, EL eta KT egoera diabatikoen arteko energia baxua eta LE/LE, LE/CT akoplamendu indartsuen lehia gehitu behar zaizkio. CT terminoen nahasketa nabarmena da dimero molekularretan kitzikatutako egoerarik baxueneko trantsizioan (trantsizioaren % 50 arte), honek baliogabe uzten du ikuspegi perturbatiboen erabilera tetraphenilozko PDI agregatuetan eta orokorren π-pilatutako PDI molekuletan. π − π elkarrekintzen bidezko egoera tripletearen erlaxazioa askoz ere leunagoa da egoera singletean baino. PDIren agregatu molekularrek elektroi-zulo bikote oso mugatuak erakusten dituzte egoera tripletean, eta, ondorioz, desparekatutako bi elektroiak molekula bakar batean lokalizatzen dira. CT-en konfigurazioen eragina askoz ere ahulagoa da egoera tripletean. Bitxia bada ere, tripletean supertrukeko elkarrekintza singletean bezain indartsua da, baina 3LE eta 3CTren arteko energia diferentzia handiak zaildu egiten du bere papera. Ondorio hau bereziki garrantzitsua da egoera tripletean CT izaera sendoa duten dimero molekularren, oligomeroen edo agregatuen diseinuan. Tripletearen LE izaera sendoa neurri bateraino erlaxatu daiteke molekulen arteko π − π elkarrekintzak handitzeko gai diren distortsio molekularren bidez, eta karga banatzeko energia egonkortuz. Horretarako, molekula arteko desplazamenduari erreparatu zaio. Nahiz eta egoera tripleteak, egoera ilunak izan, singletean ematen den KT bidezko J-agregazio mekanismoaren antzeko izaera ikusi da desplazamendu longitudinal txikietan. Gainera, ikusi da nahiz eta irismen handiko bi funtzional desberdin erabili, LE/CT elkarrekintzen modulazioak bere horretan jarraitzen duela. Honen arrazoi nagusia da, LE eta CT egoeren arteko energia desberdintasuna nahikoa handia dela. Amaitzeko, diabatizazioa bi metodo desberdin erabilita egin da. Honen ondorio nagusia izan da, bi metodoek energia eta akoplamendu oso antzekoak ematen dituztela sistema honetarako behintzat. Hau da, aukeratutako MIOS-a egokia izan delako.
170 apl. optoel. molek. arom. egoera kitzikatu tripleteen azt. teor. 8.5 O N D O R I O N AG U S I A K Tesi honetan, sistema aromatikoen egoera eszizatu tripletea aztertu da. Horretarako, lan idatzi hau bi bloke nagusitan banatu da. Lehenengoak egoera tripletearen oinarrizko analisia egiten du eredu aromatikoen sistema batzuetan; hala nola, bentzenoaren, naftalenoaren eta antrazenoaren konformero dimeriko desberdinetan. Sistema horietan egoera eszimerikorik ba ote dagoen ikustea izan da helburua. Eta lanaren PDI molekulari eta bere deribatuei dagokie. Honek xehetasunez aztertzen eta ezaugarritzen duitu PDI molekula eta honen deribatu jakin bat, PDI 2 bezala deitua izan dena. Egoera kitzikatuak karakterizatzeko ikuspegi desberdinak daude eta lan honetan erabili dena egoera elektronikoen deskonposizioa izan da. Horretarako, garrantzitsua da aztertutako monomeroa ondo ezagutzea, dimeroen portaerari buruzko informazio garrantzitsua ematen duelako. Monomeroen analisiaren ondoren, dimeroetan barneratu eta bakoitzaren egoera ezaugarritzen saiatzen gara LE eta KT terminoetan. Lehenengo zatian dimero aromatikoak azkertzen saitatu gara, batez ere, hauek izan dezaketen egoera eszimerikoan. Horretarako, lehenengo urratsa izan da egoera tripletearen portaera ulertzea dagozkien monomeroetan. Atal honetako alderdirik garrantzitsuena spin-dentsitatea aztertzea izan da. Horren arrazoia da bere deslokalizazioak berresten duela egoera tripletea molekularen gainean deslokalizatuta dagoela eta horrela gauza bera gerta daitekeela konformeroetan. Egoera eszimerikoa aurkitzeko, konformero talde bat diseinatu da monomeroetako bat ardatz luze eta motzean distortsionatuz, baita konformero eklipsatua kontuan hartuz ere. Distortsio horiek guztiek minimo bat erakutsi dute PGEn, eta hiru egitura nagusi lortu dira sistema bakoitzarentzat: (i) dimero kobalenteak, (ii) triplete lokalizatua duten sistemak eta (iii) tripletea molekula osoan deslokalizatuta duten sistemak. Lehenengoak lotura formazio bat erakusten du OM eta spin dentsitate deslokalizatuekin. Bigarrenak eohikoa den π-π karbono-karbono distantzia eta MO eta spin dentsitate lokalizatuak erakusten ditu. Azken multzoak monomeroen arteko karbono-karbono bitarteko distantziari dagokio. Hauek ez dute inolako lotura formakuntzarik erakusten. Horretaz gain, MO eta spin dentsitateak lokalizatuak dituzte. Egoera eszimeriko baten aurrean egoteko, bi baldintza nagusi bete behar dira: (i) monomeroen arteko elkarrekintzak espazio bidezkoa izan behar du, hau da, inolako loturarik sortu gabe, eta (ii) egoera tripleteak sistema osoarena izan behar du, hau da, spin dentsitateak sistema osoan egon behar du deslokalizatua. Horregatik, bitarteko karbono-karbon distantziarekin bat datozenak dira ikerketarekin jarraitzeko hautagairik onenak. Spin-aren deslokalizazioaz gain, garrantzitsua da kitzikatutako egoera tripletearen analisia ere. T1 egoera adiabatikoaren osaerari dagokionez, ikusi da CTren partehartzea ez dela hutsala, sistema guztietan bere pisua % 10etik gorakoa baita. Emaitza bera lortu da kualitatiboki eta kuantitatiboki. Elektroi baten dentsitatearen matrizearen deskonposizioaren grafikazioan ikusi dugu T1-ak erakusten duen nahasketa, LE eta CT egoeretan ondo definituta deskon-
8.5 ondorio nagusiak 171 posatu daitekeela. Gainera, ikusi ahal izan dugu zeintzuk diren estatu diabatiko bakoitzean parte hartzen duten atomoen taldeak. Estatuen diabatizazioari esker, LE eta CT estatuak energia batekin kuantifikatu dira. Ikusi dugu estatu diabatikoak hurbiltzen doazela sistemak handitzen diren bitartean. Gainera, beste alderdi garrantzitsu bat LE eta CT estatuen arteko elkarrekintza aztertzea izan da. Nahiz eta propietate hori meV-tan eman, ikusi dugu balio horiek altuak direla oraindik, eta hori bat dator CT-ren egoera adiabatikoan zuen pisuarekin. Baieztapen hauek direla medio, esan daiteke bentzeno, naftaleno eta antrazeno molekulen konformero eklipsatuek egoera triplete eszimerikoa aurkezten dutela. Bigarren zatia PDI molekulari eta bere deribatuei dagokie. Molekularen kasuan ikusi dugu egitura elektronikoaren analisian MO adierazgarrienek barneko CT bat erakusten dutela. Horren arrazoia da HOMO-2 eta HOMO-1 MO molekularen gune batean lokalizatuta daudela, eta HOMO, LUMO+1 eta LUMO+2 molekula osoan deslokalizatuta daudela. Kitzikatutako egoera elektronikoak DFT funtzional desberdinekin kalkulatu dira. Kasu honetan, B3LYP baztertu egin da CT estatuen energia gutxiesten duelako. Horregatik egin da azterketa gehiago CAM-B3LYP-rekin. Agregatuen kasuan, lehenik eta behin trantsizio egoerenen singlete eta triplete baxuenak karakterizatzea izan da. Karakterizazio honek adierazi du HOMO → LUMO trantsizioa dela pisu handiena duena. Bestalde, bai singletea baita tripletea ere egonkortu egiten dira, PDI agregatuak 6 unitate hartzen dituenenan. Singlete lokalizatuen akoplamendu eszitonikoaz gain, egonkortzea MO-ren gainjartzearekin, LE eta CT egoeren arteko alde energetiko txikiarekin eta LE/LE eta LE/CT akoplamendu indartsuekin ere azal daiteke. Egoera tripletearen erlaxazioaren kasuan π-π interakzioak ez dira egoera singletean bezain indartsuak. Elektroi-zulo pareak oso mugatuta daude eta beraz, CT-ren inpaktua ahulagoa da. Dena den, elkarrekintzat handitzeko asmoz, distortsio molekularrak gai dira π-π elkarrekintza intermolekularrak handitzeko eta karga energia banaketa egonkortzeko. Hau PDIren hirugarren zatiari dagokigo, hau da, PDI 3-z osatuta dagoen modelo dimerikoari. Emaitzarik harrigarrienetako bat da, nahiz eta tripleteak egoera ilunak izan, CT-ren bitarteko J-agregazio mekanismoa antzeman daiteke. Beste gauza bat ere aipatu behar da: estatu adiabatikoak deskonposatzeko erabiltzen den metodoa, LE eta CT egoerei dagokienez. Orain arte, deskonposizioa ER metodoaren bidez egiten izan da, baina hemen SDA erabili da. Azken metodo honetan MOISen (Espazio Orbital Minimoa) oinarritzen bada ere, lan honen azken atalak erakusten du bi metodoek balio ia berdinak ematen dituztela sistema honetarako gutxienez. Oro har, ikusi dugu egoera tripleteek zeregin garrantzitsua izan dezaketela optoelektronikaren arloan etorkizun handiko molekula organiko ezberdinen propietateetan. Kasu horietan, aztertutako sistemek elkarrekintza ona erakusten dute LE eta CT egoeren artean, zeinak etorkizun handiko aplikazioak izan ditzaketen, nahiz eta prozesurik ohikoenak aztertu ez diren, hala nola, Singlete Fisioa (SF) edo TTermikoki Aktibatutako Fluoreszentzia Atzeratua (TADF). Gainera, ikusi dugu sistema guztietan egoera tripletea aztertzeko erabiltzen diren tresnak nahikoak | science |
addi-2046cf77b95a | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58726 | Biopsychosocial perspective of bullying: influence of hormones and context | Babarro Vélez, Izaro | 2022-11-22 | I Esker Ona "A certain darkness is needed to see the stars" - Osho Prozesu luze ororen modura, ikerketa-ikasketa garai honek argiak eta itzalak izan ditu. Iluntasuna gertuen izan dudan uneetan, bidea argitu didazuen guztiei, MILA ESKER. Lehen aipamena tesi honen gurpil izan diren nire zuzendariei zor diet. Ainara, zure gertutasunagatik, lehentasunak ezartzen irakasteagatik eta batez ere, nire jakin-minak eta estresak eragindako galdera guztiei erantzuteagatik. Jesus, zure prestutasunagatik, liburuetan ageri ez den ezagutza transmititzeagatik eta tesi hau idazteko atea zabaltzeagatik. Edu, lehen urratsetatik nigan sinesteagatik, ikerketa taldera hurbiltzeagatik eta psikobiologiarekiko interesa pizteagatik. Loreto, ikerketa talde baten atzean dagoen lan guztia erakusteagatik. Zuhaitz batek hosto ederrak izan ditzan sustraiek indartsu egon behar dutela gogoratzeagatik. Ikerketa taldean topatu ditudan lankide guztiei, une batean edo bestean eskua luzatu izanagatik, irribarre batekin laguntza eskaintzeagatik, emandako aholkuengatik eta konpartitutako hausnarketengatik. Bereziki zuri, Nerea, zure kotxea gure txoko bilakatzeagatik. Eskerrik beroenak INMA proiektuko familia guztiei. Gure ikerketaren oinarri zarete eta zuek gabe lan honek ez luke zentzurik
V Laburpena Bullying-a haurtzaro eta nerabezaro garaiko osasun publikoko erronka handienetako bat da. Azken hamarkadan faktore biologikoek bullyingarekin duten lotura ikertua izan den arren, oraindik gutxi dira harreman hau aztertzen duten lanak. Doktorego tesi honen helburua eskola jazarpena ikuspegi biopsikosozial batetik lantzea izan da; zehazki, hormona mailak bullyingaren ikerketan integratzea bilatu du, testuinguruko faktoreek duten eragina alde batera utzi gabe. Tesia INMA proiektuko aurrenerabeen datuekin burututako hiru azterlanek osatzen dute. Lehenengo lanak faktore psikosozialek bullying jokabidearekin duten erlazioa identifikatzea bilatu du. Bigarren lanean, hormona mailek eta aldagai psikosozialek bullyingarekin duten eragina aztertu da. Azkenik, hirugarren azterlanean, eskolaren menpeko aldagaien eta bullyingaren estresatzaile rola ikertu da. Tesi honen emaitzek erakutsi dute bullyinga aurrenerabearen portaera arazoekin, familia testuinguruarekin, eskola inguruarekin eta testuinguru sozialarekin lotuta dagoela. Hormona faktoreei dagokionez, kortisola aurrenerabeek bullyingean hartu ditzaketen erasotzaile eta erasotzaile-biktima rolarekin erlazionatzen dela ikusi da. Faktore biologikoak eskola jazarpenaren azterketan txertatzeak, jokabide hau hobeto ulertzen laguntzeaz gain, prebentziorako eta esku-hartzerako norabide berriak planteatzeko erabilgarria izan daiteke.
I. ATALA: HASIERAKO ATALA. Sarrera, Esparru Teorikoa, Metodoa, Emaitzen laburpena eta Eztabaida, Erreferentziak.
Esparru Teorikoa 21 2. Esparru Teorikoa 2.1. Bullying Kontzeptuaren Eraldaketa Bullyinga, beste termino batzuekin ere ezaguna dena (eskola jazarpena, berdinen arteko indarkeria, berdinen arteko biktimizazioa), eskola eremuan ematen den indarkeria jokabide bat da. Eskola jazarpenean, intentzionalitatea agertzeaz gain, bi ezaugarri gehiago nabarmentzen dira: errepikakortasuna eta botere-desoreka (Smith et al., 2002). Bullying fenomenoa aztertzeko interesa Suedian sortu zen 1960 eta 1970 urteen bitartean. Hasierako ikerketek mobbing terminoa erabili zuten talde bateko pertsonek beste gizabanako baten aurka modu jarraian egiten zuten indarkeriari erreferentzia egiteko. Hitz honen erabilera, ordea, hainbat ikertzaileren artean eztabaidagai izan zen, eta mobbing terminoa ordeztuz, jatorri ingelesa duen bullying hitza erabiltzen hasi ziren (Garaigordobil & On ederra, 2010; Olweus, 2013). Harrezkeroztik, urteetan zehar bullying kontzeptua eraldatzen joan da. Hasiera batean, jokabide agresiboen azpimultzo gisa definitu zen, zeinak botere-desoreka eta errepikakortasuna zituen ezaugarri nagusitzat (Olweus, 1991). Urte batzuen ostean, zehazki, 1993. urtean, Olweusek, bullyinga, ikasle talde batek biktimatzat hartzen duen beste ikasle bati modu errepikatuan jazarpen fisiko edota psikologikoa egitea zela adierazi zuen (Olweus, 1993). Nahiz eta 90. hamarkadatik aurrera bullying kontzeptuak eraldaketak jasan dituen, egun, oraindik ere, fenomeno honen
I. Atala: Hasierako Atala 22 ikerketan aitzindari kontsideratzen den Olweusek proposatutako definizioak erabiliena izaten jarraitzen du (Garaigordobil & On ederra, 2010): "Ikasle batek eskola jazarpena edo bullyinga jasaten duela diogu beste ikasle batek edo ikasle talde batek hitz mingarriak esatean, iraindu edo iseka egitean, ezizen mingarriak ipintzean, ez ikusiarena egitean, lagun taldetik nahiz euren eginkizunetatik baztertzean, jo, ostiko edo bultza egitean, mehatxatzean, honen inguruan gezurretan, gaizki esaka ibiltzean, zurrumurruak zabaltzean, ohar maltzurrak, mezu faltsuak edo iraingarriak bidaltzean eta beste ikasleek gogoko ez izatea eragiten dutenean. Jazarpen edo abusu ekintza hauek modu errepikatuan ematen dira eta abusua jasaten ari den ikasleari zail egiten zaio bere burua defendatzea. Aldiz, ez dira bullying jokabide edo abusu gisa hartzen, txantxak egitea beste ikasle bati lagun giroan eta jolasean. Ezta, indar edo botere berdintsua duten bi ikasleen arteko eztabaida edo borrokak ere (Olweus, 2007, 2013)". Fenomeno hau ikertu duten lanek bullying mota desberdinak bereizi daitezkeela ondorioztatu dute: (1) Bullying fisikoa: modu zuzenean pertsonaren gorputzari (jo, bultza, atximurka egin...) edo haren objektu pertsonalei (lapurtu, hautsi, zikindu…) erasotzean datza. (2) Hitzezko bullyinga: pertsona iraintzeko, makurrarazteko edo kikiltzeko asmoz erabilitako hitzezko jarrera negatiboetan datza (irainak, ezizen iraingarriak, mehatxuak…). (3) Bullying soziala: zeharkako jarreren bitartez baztertze jokabideak (bakarrik uztea, jokoetan parte hartzen ez uztea…) martxan ipintzean datza. Jokabide hauen helburua jazarpena jasaten duen pertsonak beste ikaskideekin dituen harremanak kaltetzea da. (4) Bullying
Esparru Teorikoa 23 psikologikoa: autoestimua kaltetzen duen jazarpen mota bezala definitzen da eta biktimengan segurtasun eza eta beldurra eragiten ditu. Ekintza hauen artean biktimaz barre egitea, balioa kentzea edo hau umiliatzea aurki daitezke, besteak beste. (5) Cyberbullyinga edo ziberjazarpena: azken hamarkadetan, teknologia berrien erabilerak bultzatuta, bullying mota berriak agertu dira, hauen artean ziberjazarpena nabarmentzen delarik. Eskolako mugak gaindituz, tresna digitalak erabiltzean gertatu ohi den jokabidea da. Hauen artean, teknologien bitartez mehatxu edota informazio zein irudi pertsonalak zabaltzea aurki daitezke (Garaigordobil & On ederra, 2010; Garcí a-Garcí a et al., 2017). Bullying motak bereizteaz haratago, fenomeno honen baitan ikasleek hartu ditzaketen rolak aztertzea ere interesgarria da. Biktima, jazarpen ekintzak jasaten dituen pertsonari deritzo. Erasotzaile, aldiz, beste ikasle bati fisikoki, psikologikoki, hitzen edo teknologien bitartez erasotzen dion pertsona da. Erasotzaileen artean, azpi-rol desberdinak bereizi daitezke: taldeko burua (bullyinga hasi eta gidatzen duena), laguntzailea (buruari laguntzen diona) eta indartzailea (jazarpen jokabideak burutzea animatzen duena). Ezagunenak diren rol hauetaz gain, erasotzaile- biktima rola ere aurki daiteke. Ikasle hauek, bullying egoeratan erasotzaile nahiz biktima rolak hartu ohi dituzte. Babesle rola ikustea ere ohikoa da, hauek, modu zuzenean edo zeharkakoan biktimari laguntzen dioten ikasleak dira. Bestetik, behatzaile edo ikusleak egongo lirateke, hau da, bullyinga ematen ari dela jakin arren, egoera hau emango ez balitz bezala jokatzen duten pertsonak (Smith, 2016). Azkenik, kanpoko-ikasleak daude, arrazoi
Esparru Teorikoa 25 jasaten zuten haurrek serotonina garraiatzailea kodetzen duen genearen (5-HTT) metilazioa igota zutela aurkitu zuen (OuelletMorin et al., 2013). Era berean, 13 eta 14 urte bitarteko 1149 nerabeekin egin zen beste ikerketa batean ikusi zen bullyinga jasaten zuten ikasleek glukokortikoideen gene errezeptorearen (NR3C1) metilazioa igota zutela (Efstathopoulos et al., 2018). Bestalde, 1658 biki pareekin egin zen ikerketa batean, bullyinga jasan izana epe luzera haur hauek zuten metilazioarekin erlaziorik ez zegoela ikusi zen (Marzi et al., 2018). Beste ikerketa batzuk, ordea, serotoninaren garraiatzailea kodetzen duen genean polimorfismo bat izatea, osasun mentaleko arazoekin lotuta zegoela aurkitu zuten, batez ere trauma jasaten zuten pertsonetan. Serotoninaren garraiatzailearen genearen eskualde sustatzailean bi aldaki nagusi daude: laburra eta luzea. Aldaki laburra izaten da (bai homozigosian, bai –nahiz eta eragin gutxiagorekin- heterozigosian) nahasmendu eta jokaera arazoekin lotuta egoten dena. Aurreko ikerketetan, eskola jazarpena jasaten zuten haurretan, 5-HTTLPR polimorfismoan alelo motzen bi kopia zituztenek, arazo emozionalak garatzeko arrisku handiagoa zutela ikusi zen (Bejerot et al., 2013; Sugden et al., 2010). Azkenik, beste ikerketa batzuk ondorioztatu zuten 5-HTTLPR polimorfismoak osasun arazoak eta berdinen arteko biktimizazioaren harremana moderatzen zuela (Banny et al., 2013). Aldaketa neuroendokirnoei erreparatuz, hauek ere eskola jazarpenean eragiten dutela aurkitu dute zenbait lanek. Nahiz eta hau aurrerago atal batean sakonago azalduko den, testosterona
I. Atala: Hasierako Atala 26 mailak bullyingarekin erlazionatzen zituen ikerketa batek ondorioztatu zuen harreman hau sexuaren menpekoa zela. Nesketan, testosterona maila baxuak hitzezko biktimizazioarekin lotuz eta, mutilen kasuan, ordea, testosterona maila altuak izanik biktimizazioarekin erlazionatzen zirenak (Vaillancourt et al., 2009). Bestetik, bullyingak estres erantzunarekin duen lotura ere aztertua izan da. Kliewer et al.-ek (2019) euren berrikuspen sistematikoan berdinen arteko biktimizazioa kortisol mailekin erlazionatzen zela erakutsi zuten. Berrikuspen lan honek ondorioztatu zuen, biktimak ziren haur eta nerabeetan kortisolaren erreaktibitatea eta goizeko erantzuna baxuagoa zela, eta, ikasle hauetan, kortisolaren eguneko malda lauagoa zela. Azkenik, eskola jazarpena hanturazko markatzaileen igoerarekin ere erlazionatu da. Zehazki, eskola jazarpenaren biktima izateak, Interleukina-6 eta proteina C-erreaktiboarekin lotura erakutsi du (Vaillancourt, 2018b). Haurtzaroan zehar bullyinga jasan zuten pertsonek, helduaroan C-erreaktibo proteina maila altuagoak zituztela frogatu zen. Bullying erasotzailea izatea, ordea, C-erreaktibo maila baxuagoekin erlazionatu zen (Copeland et al., 2014; Takizawa et al., 2014). 2.2.2. Ikaskuntza Sozialaren Ikuspegia Ikuspegi honen oinarria, jokabidea baldintzapen klasikoaren, baldintzapen operantearen edo ikaskuntza sozialaren bitartez ikasi daitekeela da. Ikaskuntza teorien artean, Banduraren (1986) teoria sozial kognitiboa nabarmena da, zeinak jokabidea irakaspenengatik eta behaketagatik garatzen dela defendatzen
Esparru Teorikoa 27 duen (Swearer et al., 2014). Bullying fenomenoa ikuspegi honetatik aztertuta, Bowesek (2009), etxeko indarkeriaren eraginpean zeuden gazteek erasotzaile rola izateko arrisku handiagoa zutela aurkitu zuen. Horrela, pentsa daiteke, gazte hauek etxean indarkeria modu errepikakorrean ikusiz eta ikasiz, bullying jokabidea garatu zutela. 2.2.3. Atxikimenduaren Ikuspegia Atxikimenduaren teoria Bowlbyk (1969) garatu zuen haur baten eta haren zaintzaile nagusiaren arteko lotura afektiboari erreferentzia egiteko. Teoria honek harreman sozio-emozionalek gizabanakoaren egitura kognitibo-afektiboetan duten eragina ulertzeko testuinguru bat eskaintzen du. Atxikimenduaren ikuspegiaren arabera, gurasoen eta seme-alaben arteko harreman osasuntsuak haur eta nerabeei oinarri seguruak eskaintzen dizkie beren ingurua ulertzeko. Ikuspegi hau kontutan hartuta, ebidentzia zientifikoak frogatu du seme-alabek gurasoekin duen atxikimenduak eragina duela pertsonen arteko jokabidearen alor askotan, besteak beste, eskola jazarpenean. Gurasoekiko edo zaintzaileekiko atxikimendukalitate eskasa izatea haurrak bullyingean biktima (Eliot & Cornell, 2009; Monks et al., 2005) zein erasotzaile (Monks et al., 2005) rola izateko arrisku-faktore bat dela ikusi da. 2.2.4. Gaitasun Sozialen Ikuspegia Gaitasun sozialen teoriaren arabera, jokabide arazoak trebetasun sozial ezaren ondorio izan daitezke. Portaera arazoak
I. Atala: Hasierako Atala 28 dituzten pertsonek seinale sozialak interpretatzeko eta erantzun sozial zuzenak emateko gaitasun eza dutela defendatzen du, hain zuzen, ikuspegi honek (Garaigordobil & On ederra, 2010). Eskola jazarpena ikuspegi hau kontutan hartuta ikertuz, bullying egoeratan parte hartzen duten ikasleek trebetasun sozial okerragoak izan ohi dituztela ikusi da. Aldiz, bullyingean babesle rola zuten ikasleek gaitasun sozial hobeak erakutsi ohi dituzte (Fox & Boulton, 2005; Jenkins et al., 2016). 2.2.5. Dominantzia Sozialaren Ikuspegia Dominantzia sozialaren teoriak gizarte guztietan hierarkia sozialak daudela baieztatzen du. Eskola jazarpena ikuspegi honetatik azaltzea posible litzake, berdinen taldean erasotzaileek boterea eta dominantzia izateko helburuz beldurrarazte eta umiliazio ekintzak martxan ipintzen baitituzte. Ildo beretik, eskola jazarpenaren kasuen gehiengoa derrigorrezko bigarren hezkuntzan ematen da, eta honen arrazoietako bat izan daiteke, gazteak eskola inguru berri batera mugitzean hierarkia berriak sortu ohi dituztela eta hauek ezartzeko bullying jokabideak aurrera eramaten dituztela (Evans & Smokowski, 2016; Kumari & Subedi, 2020). 2.2.6. Ikuspegi Eboluzionista Eboluzioaren teoriaren arabera, gizabanakoak jokabide desberdinak erabiltzen ditu ugalketa eta biziraupena mantentzeko helburuz (Koh & Wong, 2015). Ikuspegi hau oinarri izanik, bullyinga hain zabaldua egonda, egokitzapen abantailarik ekartzen
Esparru Teorikoa 29 duen galdetu daiteke. Eskola jazarpena espeziearen egokitzapen tipikoa baino gehiago jotzen da aukerako edo baldintzapeko egokitzapentzat (Volk et al., 2012). Lan batzuk, eskola jazarpena, estatus maila altuago bat, babes fisikoa eta bikote sexual hobeak lortzeko martxan jartzen den estrategia egokitzaile bat izan daitekeela uste dute (Volk et al., 2012; Dane et al., 2017). 2.2.7. Bronfenbrennerren Eredu Sozio-Ekologikoa (1979) Jokabidean eragina izan ditzaketen aldagaiak maila ekologiko desberdinetan sailkatzen dituen eredu integratzaile bat da Bronfenbrenerrena. Autore honen arabera, gizabanakoa bere munduaren erdigunea da eta ingurune desberdinekin elkarreraginean aritzen da. Teoria honen arabera, beraz, jokabidea gizabanakoaren ezaugarrien eta honen inguruan maila desberdinetan eragiten duten aldagaien menpekoa da (Bronfenbrenner, 1979). Eredu honek bost maila desberdintzen ditu: gizabanakoa, mikrosistema, mesosistema, exosistema eta makrosistema. Bullying fenomenoari dagokionez, eredu honek jokabide honetan maila desberdinetan eragiten duten aldagaiak identifikatzen ditu eta azalpen integratzaile bat eskaintzen du kultura desberdinetan jazarpenaren fenomenoa azaldu ahal izateko (Lee, 2011). Eredu honen lehen maila mikrosistema da, gizabanakoa garatzen den mailarik hurbilena da. Sistema hau gizabanakoarekin interakzio zuzena eta denboran mantendua dituzten ingurune guztiek osatzen dute. Bullying fenomenoari erreparatuz, mikrosistema honen parte kontsideratzen dira familia, eskola,
I. Atala: Hasierako Atala 30 berdinen taldea edo komunitatea. Eredu honen bigarren mailari mesosistema deritzo eta pertsonak modu aktiboan parte hartzen duen bi ingurune edo gehiagoren arteko harremanari egiten dio erreferentzia. Eskola jazarpenaren kasuan, familiaren eta eskolaren arteko edota familia eta komunitatearen arteko harremanak aurki daitezke, besteak beste. Ereduaren hirugarren maila exosistema litzateke, nahiz eta gizabanakoak inguru honekin kontaktu zuzena izaten ez duen, modu ez zuzen batean bere jokabidean eragin dezake. Honen adibide, gurasoen lanaren izaera edota familiaren maila sozioekonomikoa lirateke. Jarraian aurkitzen den mailari makrosistema deritzo, hau, egitura sozialek eta maila desberdinetan eragiten duten jarduerek osatzen dute (inguru sozial, kultural, politiko eta antolakuntzakoek). Azkenik, kronosistema aurkituko litzateke, zeinak gizabanakoaren eta bere inguruaren aldaketei egiten dion erreferentzia. Talde honetan, familia ereduen egitura aldaketak edota gizabanakoaren bizitzan garrantzia izan duten gertaerak kokatu daitezke (Espelage, 2014). 2.3. Bullying Prebalentzia Bullyinga munduko eskola gehienetan ematen da, nahiz eta fenomeno honen prebalentziak aldakortasun handiak erakutsi dituen. Aldakortasun hau arrazoi desberdinengatik azaldu daiteke, esaterako, bullyingaren testuinguru soziokulturalaren edota eskola jazarpena ebaluatzeko erabili diren tresnen araberakoa izan daiteke (Menesini & Salmivalli, 2017; Solberg & Olweus, 2003). Erabilitako tresnei dagokionez, auto-betetze galdetegiak, guraso edo irakasleek betetzeko galdetegiak eta berdinen edo
Esparru Teorikoa 31 irakasleen izendatze metodoak aurkitzen dira. Erabilienak autobetetze galdetegiak izanik ere, hauen artean desberdintasunak aurkitu daitezke. Esaterako, galdera kopuruari, erantzun motari (irekiak, Likert eskala) edota bullyinga bizitako denbora-tarteari (azken urtean, azken 6 hilabeteak, azken 2-3 hilabeteak edota azken 30 egunak) dagokionez (Solberg & Olweus, 2003). Bullying prebalentzia testuinguru soziokulturalaren arabera ere aldakorra da. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) 2009 eta 2010 urteen bitartean, Europa, Estatu Batuak eta Kanadako 10-15 urte bitarteko haur eta nerabeen artean eskola jazarpena ikertu zuen. Ikerketa honen emaitzek biktimizazio balioak herrialdearen eta adin tartearen arabera %2 eta %32 bitartean mugitzen zirela erakutsi zuten, erasotzaileen prebalentzia, ordea, %1 eta %36 bitartean aurkitzen zela ikusi zen (Currie et al., 2012). Mundu mailan egindako beste ikerketa batean ikusi zen 2005 eta 2006 bitartean, 40 herrialdetako 11 eta 15 urteko haurren %26ak bullyingean parte hartzen zutela. Zehazki, ikasleen %12,6 biktimak ziren, %10,7 erasotzaileak eta %3,6 erasotzaile-biktimak (Craig et al., 2009). Hezkuntza Zientzia eta Kulturako Nazio Batuen Erakundeak-United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization (UNESCO) berriki egindako ikerketa batean mundu mailan ia hiru haurretatik bat (%32) bullying biktima zela (%7,3) ondorioztatu zuen (UNESCO, 2019). Europako datuei erreparatuz, Ortega et al.-ek (2012) 8 eta 12 urte bitarte zituzten Italia, Espainia eta Ingalaterrako 5862 ikasleek eskola jazarpenean zuten parte hartzea ikertu zuten. Ikerketa
I. Atala: Hasierako Atala 32 honen emaitzek, Italia eta Ingalaterrako haurrekin alderatuz, Espainiako haurrek bullying gutxiago jasaten zutela erakutsi zuten. Espainiako datuetan zentratuz, 32 lanekin egindako berrikuspen sistematiko batek, batez beste 14,60 urte (desbiderapen tipikoa= 0,70) zituzten nerabeen %11,45ak eskola jazarpenean parte hartzen zutela ondorioztatu zuen (Garcí a-Garcí a et al., 2017). Espainia barruan komunitate desberdineko datuei dagokionez, Euskal Herrian 1993 partaideekin eginiko ikerketa batek, ikasleen %13,2 biktimak, %1,6 erasotzaileak eta %2 erasotzaile-biktimak zirela erakutsi zuen (Machimbarrena & Garaigordobil, 2018). Bestalde, Bartzelonako 2727 partaideekin eginiko lan batek haurren %10,7ak bullyinga jasaten duela ondorioztatu zuen (Garcia et al., 2010). 2.4. Bullyingaren Arrisku eta Babes Faktoreak Urteetan zehar giza jokabidearen jatorria zaintza eta inguruko faktoreen, ala faktore biologiko eta genetikoen menpekoa ote den argudiatu da. Egun, ordea, gainditua dago maiz eztabaidatua izan den ingelesezko "nature versus nurture" esaeraren atzean dagoen ikuspegia. Jokabide gehienek bezala, bullyinga jatorri askotariko fenomenoa da eta honen baitan faktore biologiko, sozial nahiz kulturalek elkarlanean eragiten dute (Vaillancourt, 2018a). Jarraian, bullying jokabidean eragiten duten arrisku eta babes faktoreak aztertzen dira. Nahiz eta elkarreraginean egon, modu errazagoan aurkeztu ahal izateko lau talde nagusietan banatu dira hauek: (1) Gizabanakoaren menpekoak diren faktoreak eta, (2)
Esparru Teorikoa 33 familiarekin, (3) eskolarekin eta (4) komunitatearekin erlazionatuta dauden aldagaiak. 2.4.1. Gizabanakoaren Menpekoak Diren Aldagaiak Eskola jazarpenean eragin dezaketen eta gizabanakoaren menpekoak diren faktoreen artean, ezaugarri biologikoak, ezaugarri fisikoak eta ezaugarri psikologikoak bereizi daitezke. 2.4.1.1. Ezaugarri Biologikoak. Ezaugarri biologikoen artean gehien ikertu den aldagaia sexua izan da. Zenbait berrikuspen sistematikok mutilek biktima, erasotzaile zein erasotzaile-biktima izateko arrisku gehiago dutela ondorioztatu du (A lvarez-Garcí a et al., 2015; Jansen et al., 2011; Rodrigues Mandira & Stoltz, 2021). Aldiz, babesle rola nesketan maiztasun handiagoz ematen dela ikusi da (Smith, 2016). Beste lan batzuk, sexua eta bullyingaren arteko harremana bullying motaren menpekoa izan daitekeela aurkitu dute. Rodrigues Mandira eta Stoltzek (2021) euren berrikuspen sistematikoan egiaztatu zuten nahiz eta orokorrean mutilek biktima izateko arrisku handiagoa izan, neskek bullying soziala jasateko arrisku handiagoa zutela. Beste bi lanek, mutilek bullying fisikoa jasateko arrisku handiagoa zutela eta, neskek, aldiz, bullying psikologikoa maiztasun handiagoz jasaten zutela ondorioztatu zuten (Boel-Studt & Renner, 2013; Smith, 2016). Gizabanakoaren menpekoak diren aldagaien artean, adinak ere garrantzi handia du. Eskola jazarpenaren hasiera, haurrek 7-8 urte dituztela ematen da, gehienezko maiztasuna nerabeek 11-14 urte
I. Atala: Hasierako Atala 36 pertsonak gutxiago sozializatzen zutela aurkitu zuen beste lan batek (Jenkins et al., 2017a). Azkenik, defendatzaileei dagokionez, gaitasun prosozial eta enpatia maila altuak dituztela ikusi da (Jenkins et al., 2017a). Garapen neuropsikologikoan nahasmendu bat izatea haur eta nerabeek bullyingean duten inplikazioan eragin dezake. Funtzio exekutiboak trebetasun kognitiboak dira eta jokabidean eragiten dute, autoerregulazioa, aktibitate kognitiboa eta emozionalaren bitartez. Funtzio exekutibo ahulek biktima (Kloosterman et al., 2014; Medeiros et al., 2016; Verlinden et al., 2014), erasotzaile (Medeiros et al., 2016; Verlinden et al., 2014) eta erasotzaile- biktima (Verlinden et al., 2014) izateko arriskua areagotzen dutela, eta, aldiz, funtzio exekutibo egokiagoak izatea, erasotzaile zein biktima rola izateko arriskua gutxitzen dutela (Liu et al., 2017) erakutsi du aurreko ebidentziak. 2.4.2. Familia Aldagaiak Haurrak familia testuinguruan hasten dira lehen aldiz beste pertsona batzuekin harremanak izaten, eta bertan, elkarbizitza eta jokabide arauak bereganatzen dituzte. Hori dela eta, familiarekin lotura duten zenbait aldagaik, haurrek beste pertsonekin eraikitzen dituzten harremanetan eragina izan dezakete (Machimbarrena et al., 2019). Familiaren ezaugarri soziodemografikoen artean, guraso edo familiaren maila sozioekonomikoa da gehien ikertua izan den aldagaia. Meta-analisi batek erakutsi zuen familiaren maila
Esparru Teorikoa 39 dute. Gehienetan harreman horiek asebetegarriak eta gizabanakoaren garapenerako lagungarriak dira. Baina, batzuetan, ikaskideen artean ematen diren dinamikak negatiboak dira eta gatazka egoerak eman daitezke, eskola jazarpenean amaitu ditzaketenak. Horregatik, pentsa daiteke, eskolari lotutako zenbait ezaugarrik bullying garapenean arrisku zein babes faktore gisa jardun dezaketela. Eskola egiturak bullyingarekin duen lotura gutxitan ikertu da. Azeredo et al.-ek (2015) bere berrikuspenean topatu zuten eskola antolakuntza eta egitura (eskola tamaina, gelako tamaina, eskola kokatuta dagoen hiriko gunea) bullying maiztasunarekin erlazionatzen saiatzen ziren lanek emaitza desberdinak aurkitzen zituztela eta hortaz, ezin zela ondorio argirik atera. Eskolako klima eta haurrek eskolako beste ikasleekin eta irakasleekin zituzten harremanek, ordea, lotura zuzena erakutsi dute eskola jazarpenarekin. Alde batetik, eskolan klima egoki bat egotea, ikasle guztiak berdintasunez tratatuak zirela hautematea, baliabide berdinak dituztela sentitzea eta eskolan arauak egotea, biktima, erasotzaile, eta erasotzaile-biktima izateko arriskua gutxitzen zuela ondorioztatu da (A lvarez-Garcí a et al., 2015; Azeredo et al., 2015; Rodrigues Mandira & Stoltz, 2021; Zych et al., 2019). Bestalde, irakasleekin harreman egoki bat izatea eta irakasleek bullyingaren aurkako jarrerak dituztela sentitzea bullyingean inplikatuak izateko arriskua gutxitzen duela aurkitu da (A lvarez-Garcí a et al., 2015; Han et al., 2017; Saarento et al., 2013). Halaber, ikaskideekin harreman on bat izatea bullying biktima
2.5. Bullyingak Osasun Fisiko Nahiz Psikosozialean Izan Ditzakeen Ondorioak Azken urteetan eskola jazarpenaren fenomenoa haurtzaroa eta nerabezaroan zehar ematen den osasun publikoko arazo nagusitzat identifikatu da. Eskola garaian bullying egoeratan parte hartzeak bizitzako momentu eta alor desberdinetan ondorioak izan ditzake. 2.5.1. Bullyingak Osasun Mentalean Dituen Ondorioak Bullyingak sortu ditzakeen ondorioen artean gehien ikertu den arloa osasun mentalarena izan da (Mcdougall & Vaillancourt, 2015). Olweusek 1993. urtean lehen aldiz frogatu zuen, 11 urterekin eskola jazarpeneko biktimak izan ziren haurrek
Esparru Teorikoa 43 baieztatu dute berrikuspen lanek (Holt et al., 2015; Wolke et al., 2013). Honetaz gain, alkohola eta tabakoaren erabilera desegokiarekin ere erlazionatuta dagoela ikusi da (Gaete et al., 2017). Luzerako ikerketek nahasmendu mental hauetariko batzuk denboran zehar mantendu daitezkeela erakutsi dute. Hauen artean depresioa, antsietatea, panikoa, nortasun arazoak, drogen abusua, kriminalitatea eta indarkeria aurki daitezke (Copeland et al., 2013; Klomek et al., 2015; Sigurdson et al., 2015; Wolke & Lereya, 2015). Biktima eta erasotzaileez ez ezik, erasotzaile-biktima eta behatzaile bezala parte hartzen duten haur eta nerabeek ere epe motz zein luzera arazo mentalak izateko arrisku gehiago dute. Alde batetik, eskola jazarpenean erasotzaile-biktima rola hartzen zuten haurrek depresioa, antsietatea, esperientzia psikotikoak, jokaera kanporakoiak edota suizidioa pairatzeko arrisku gehiago zuten (Klomek et al., 2015; Le Menestrel, 2020). Ildo beretik, substantzia abusua izateko arrisku gehiago izan ohi dute (Gaete et al., 2017). Azkenik, Le Menestrelek (2020), behatzaileek ere osasun arazo mental gehiago pairatu ohi zituztela -antsietatea, edo segurtasun eza barne-, aurkitu zuen. 2.5.2. Bullyingak Osasun Fisikoan Dituen Ondorioak Bullyingak osasun fisikoan gauzatzen dituen ondorioen artean gehien ikertu direnak sintoma somatikoak izan dira. Azken urteetako berrikuspen eta meta-analisi lanek, biktimak diren ikasleek sintoma somatikoak pairatu ohi dituztela erakutsi dute,
I. Atala: Hasierako Atala 46 1 Taula Bullyingak izan ditzakeen ondorioen laburpena Ondorioak Biktima Erasotzaile Erasotzaile- Biktima Behatzaile Osasun mentala Jokabide barnerakoiak (antsietatea, estresa, sintoma psikotikoak eta panikoa). X X X X Jokabide kanporakoiak (agresibitatea, indarkeria eta kriminalitatea). X X X
Osasun fisikoa Sintoma somatikoak (buruko mina, tripako mina, nekea, lo egiteko zailtasunak…) X X X
Arazo neuroendokrinoinmunitarioak (HPA ardatzean arazoak eta hantura kronikoa) X
Lagun eta bikoteekin harremanak ezartzeko zailtasunak X
I. Atala: Hasierako Atala 48 Hormona maila nahikoa dagoenean, GnRH eta gonadotropinek hormona gehiago ez isurtzea eragin dezakete (Corradi et al., 2016) (2. irudia). Ardatz honen aktibitatea garapeneko fase edo garai desberdinetan zehar aldakorra da. Fetu garai hasieran, amaren hormona mailek kontrolatzen dute ardatz hau. Bizitzako lehen astera arte, gonadotropina eta sexu hormona mailak baxuak izaten dira, eta bizitzako lehen eta hirugarren hilabeteen bitartean hormona maila horiek igotzen doaz. Ardatz hau haurtzaroan zehar isilik mantentzen da eta pubertaro garaian berriro aktibatzen da. Hauek horrela, 10-12 urte bitarte, pubertaroaren hasierarekin batera, androgeno mailen igoera bat ematen da eta une honetatik aurrera ardatz hau garatuz joaten da, ugalketa funtzioak lortu arte (Kuiri-Ha nninen et al., 2014). 2 Irudia HPG ardatza
I. Atala: Hasierako Atala 50 Fisiologikoki osasuntsu dagoen gorputz batean kortisolak egunean zehar erritmo zehatz bat jarraitzen du. Goizean esnatu eta 30 minutura gutxi gora-behera eguneko kortisol maila altuenak aurkitzen dira. Igoera honen ostean, kortisol mailak progresiboki jaisten dira egunean zehar gaua iritsi arte, maila baxuenak loa hastean aurkitzen direlarik. Ardatz honen funtzionamendua estresaren erantzunarekin zuzenki lotuta dago. Estresatzaile desberdinen aurrean gure organismoak erantzun fisiologiko bat ipintzen du martxan. Walter Cannon fisiologoak 1920. hamarkadan homeostasiaren kontzeptua erabili zuen lehen aldiz, gorputzak modu egokian funtzionatzeko organismoko orekari erreferentzia egiteko. Arrisku desberdinen aurrean oreka hau mehatxatuta ikustean, gorputzak erantzun bat aktibatzen duela azaldu zuen, ingelesezko "fight or fligh" erantzuna bezala definitu zuena. Arrisku baten aurrean animalia eta gizabanakoen organismoak homeostasia mantentze aldera, aldaketa fisiologiko desberdinak martxan ipintzen dituen erantzun bat aktibatzen zela azaldu zuen (McCarty, 2016). Baina, 1936. urtean izan zen Hans Seyleren eskutik estresaren erantzuna lehen aldiz aipatu zenean. Gure gorputzeko erantzun hau "egokitze sindrome-orokorra" bezala izendatu zuen eta honen baitan hiru fase desberdindu zitezkeela erakutsi zuen (Gonza lez & Escobar, 2002): Alarma fasean estresatzailea identifikatu ostean HPA ardatza aktibatzen da eta gure egoera horri aurre egiteko gorputzak
Esparru Teorikoa 51 erreakzio desberdinak ipintzen ditu martxan: organismoko defentsen mugikortasuna, bihotz maiztasunaren handitzea, globulu gorrien askatzea, odolaren garraioa gorputzeko organo garrantzitsuetara (garuna, bihotza), arnas maiztasunaren igoera, pupilen dilatazioa… Egokitzapen fasean organismoa eraso gisa identifikatu dituen estresatzaile horri erantzun bat ematen saiatzen da eta egoera berrira egokitzen saiatzen da. Azkenik, agorpen fasea ematen da. Fase honetn, estresatzailearen iraupena edota intentsitateagatik gorputzeko defentsak agortzen hasten dira. Gorputza fase honetara iristean arazoak eman daitezke, organismoa ahulduz edota immunitate sisteman eta zirkulazio sisteman kalteak gauzatuz. Seylek estresaren erantzuna estresatzaile guztien aurrean berdina zela ondorioztatu zuen. Baina, urte batzuren ostean Chrousos eta Goldek (1992) azalpen hauek zabaldu zituzten. Ikertzaile hauek estresaren erantzuna estresatzaile bakoitzaren aurrean espezifikotasuna erakusten zutela baieztatu bazuten ere, espezifikotasun hau estresatzailearen larritasuna handitzean galdu egiten zela ikusi zuten.
I. Atala: Hasierako Atala 52 2.6.2 Sexu Hormonek eta Kortisolak Bullyingarekin Duten Lotura: Berrikuspen Sistematizatu bat Berrikuspena burutzeko, berrikuspen sistematikorako eta meta-analisietarako lehentasunezko informazio itemak, hots, PRISMA gida (Preferred Reporting Items for Systematic Reviews and Meta-Analyses) jarraitu zen (Moher et al., 2009). Berrikuspen honen helburu nagusia HPG eta HPA ardatzen menpekoak diren hormonek bullying jokabidearekin zuten harremana aztertzea izan zen. Helburu hau abiapuntu izanik Populazioa, Esposizioa, Konparatzailea, Emaitzak eta Ikerketa Diseinua (PECOS: Population, Exposure, Comparator, Outcomes and Study Design) aintzat hartzen zituen ikerketa galdera planteatu zen. Ingeles jatorria duen galdera hau ikerketaren helburuak definitzeko eta, berrikuspen sistematikoaren oinarri izateko erabilgarria da (Morgan et al., 2018): Populazioa: Eskola adineko haurrak (6-12 urte) edo nerabeak (12-18 urte). - Esposizioa: HPA eta HPG ardatzen menpeko hormonak. - Konparatzailea: Gorputzeko beste faktore biologiko batzuk. - Emaitzak: Bullyinga edo eskola jazarpena. - Ikerketa diseinua: Behaketa ikerketak edo interbentziokoak. Ikerketa galdera formulatu ostean, aldagaien definizioa eta aukeraketa egin zen. HPA eta HPG ardatzetako hormonak aztergai izanik, termino desberdinak erabili ziren hauek bilatzeko:
Esparru Teorikoa 53 "hormone", "GnRH", "CRH", "ACTH", "LH", "FSH", "testosterone", "estradiol", "cortisol", "dehydroepiandrosterone", "2d:4d ratio", "HPA" eta "HPG". Eskola jazarpenari erreferentzia egiteko ere termino desberdinak erabili ohi izan direnez, sinonimo desberdinak erabiliz egin zen bilaketa: "bullying", "victimization", "peer victimization", "school violence". Azkenik, populazioari erreparatuz "children", "preadolescents" eta "adolescents" terminoak erabili ziren. Terminoak hautatu ondoren, bilaketa estrategia definitu zen AND, OR eta NOT operatzaile boolearrak erabiliz. Gainera, bilaketak egiteko iragazkiak zehaztu ziren: hizkuntza (ingelesa eta gaztelania) eta urteak (azken 20 urteak). Bilaketa hiru datu base desberdinetan egin zen 2022ko maiatzaren 22tik 2022ko ekainaren 12 bitartean: PubMed, Web of Science (WoS) eta PsycInfo. Berrikuspenaren parte izango ziren artikuluak aukeratzeko inklusio eta baztertze irizpideak zehaztu ziren (2. taula): 2 Taula Berrikuspen sistematizatuaren inklusio eta baztertze irizpideak Inklusio-irizpideak Baztertze-irizpideak -HPG eta HPA ardatzen menpekoak diren hormonen eta eskola jazarpenaren arteko harremana aztertzen duten lanak. -Partaideak 6-18 urte arteko haur edo nerabeak izatea. -Ikerketa artikuluak. -Beste faktore biologiko batzuk aintzat hartzen dituzten lanak. -Eskola jazarpena ez den beste indarkeria batzuk aztertzen dituzten lanak. -Partaideak <6 urte baino gutxiago dituzten haurrak edo helduak izatea. -Tesiak edo publikatu gabeko lanak.
I. Atala: Hasierako Atala 54 Bilaketak guztira 337 artikulu igorri zituen eta bikoiztutako lanak ezabatu ostean, 259 erregistro aztertu ziren. Lanen izenburua eta laburpena ebaluatu ondoren, 35 artikuluren testu osoa aztertu zen. Hauetatik, 21 hautatu ziren lan honetan azaltzen den berrikuspena osatzeko (4. irudia). 4 Irudia Berrikuspen sistematizatuaren fluxu-diagrama
Datu baseetan bilatuz identifikatutako erregistroak (n=337): -PubMed (n=38) -WoS (n=227) -PsycInfo (n=72) Behaketaren aurretik ezabatutako erregistroak: -Bikoiztutako erregistroak (n=78) Izenburua eta laburpena irakurritako erregistroak (n=259) Ezabatutako erregistroak (n=224) Hautatuak izateko ebaluatutako erregistroak (testu osoa) (n=35) Baztertutako erregistroak: -Laginagatik (helduak edo haur 6 urte baina gutxiago zituzten haurrak) (n=2) -Interesekoa ez zen biologia emaitza (n=4) -Bullyinga ez zen beste indarkeria mota bat (n=3) -Diseinuagatik (n=5) Berrikuspena osatzen duten artikuluak (n=21) Identifikazioa Screeninga Berrikuspenean aztertutako artikuluak Hautagarritasuna
Esparru Teorikoa 55 2.6.2.1. Berrikuspena Osatzen Duten Artikuluen Deskribapena. Berrikuspen honetako lanetan oinarrituz, HPA eta HPG ardatzek bullying jokabidearekin duten harremana aztertzen da (3. taula). Aztertutako lanetatik zortzi Ameriketako Estatu Batuetan (n=8; %38), zazpi Europan (n=7; %33), bost Kanadan (n=5; %24) eta bat Txinan (n=1; %5) garatu ziren. Artikuluen erdia baina gehiago (n=13; %62) azken 10 urteetan argitaratu da (2012-2022). Diseinuari erreparatuz, hamaika zeharkako ikerketak ziren (n=11; %52) eta hamar, aldiz, luzerako ikerketak (n=10; %48). Laginari dagokionez, tamaina txikiena erabili zuen lanak 31 pertsona aztertu zituen, gehien aztertu zituenak, berriz, 556 partaideen datuak erabili zituen (Ouellet-Morin et al., 2021a; Ouellet-Morin et al., 2021b; Williams et al., 2017). Ikerketa aldagaiak ebaluatzeko ere material eta teknika desberdinak erabili ziren. Hormona mailei dagokionez, ikerketa bakar batek neurtu zituen testosterona mailak (n=1; %5), horretarako listu laginak erabiliz. Beste ikerketa guztiek kortisol mailak ebaluatu zituzten (n=20; % 95). Hauetatik, gehienek listu laginak erabili zituzten (n=19; %90) eta, bi ikerketek, aldiz, ileko laginak erabili zituzten (n=2; %10). Listuko hormona mailek momentuko informazioa eskaintzen duten bitartean, ilean hormona mailak neurtzeak azken hilabeteetan pilatutako hormonei buruzko informazioa izatea ahalbidetzen du. Listuko kortisol mailak neurtzeak neurri desberdinak lortzea errazten du: kortisolaren erreaktibotasuna (estresatzaile baten aurrean
Esparru Teorikoa 57 Animaliekin egindako lan batean jaio aurreko testosterona mailek jokabidea antolatzen zuten ehun neuraletan eragiten zuela aurkitu zuten. Gizakiotan, jaio aurreko sexu hormona mailak zuzenean neurtzeak amniozentesia deritzon teknika inbaditzaile bat erabiltzea eskatzen du. Modu ez inbaditzailean jaio aurreko sexu hormona mailak ezagutzeko asmoz, 2D:4D indizea proposatu zen. Indize honen balio baxuagoak jaio aurreko testosterona maila altuagoen erakusle dira (Mikac et al., 2016). Indize honek zuzenean likido amniotikoan neurturiko hormonekin zuen harremana lehen aldiz Lutchmaya et al.-ek (2004) erakutsi zuten, harreman hau estatistikoki esanguratsu izanik indizea eskuineko eskuetan neurtzean soilik. Urte batzuk geroago Ventura et al.-ek (2013) testosterona eta 2D:4D indizearen arteko harremana frogatu zuten, baina soilik nesketan. Aitzitik, harreman hau aurkitu ez duten ikertzaileak ere badaude (Hollier et al., 2015; Richards et al., 2021). Nahiz eta emaitzak nahiko nahasiak izan, egun, 2D:4D indizea jaio aurreko sexu hormona mailen indikatzaile gisa erabiltzen da eta zenbait jokabiderekin erlazioa duela erakutsi du, besteak beste, agresibitatearekin. Meta-analisi baten datuek, 2D:4D indizea eta agresibitatearen arteko asoziazioa estatistikoki esanguratsua eta txikia zela erakutsi zuten (Ho nekopp & Watson, 2011). Bullyingari dagokionez, tesian egindako berrikuspenaren arabera, egun arte 2D:4D indizea eta bullying jokabidearen arteko harremana aztertu duen lanik ez dago. Aurretik, sexu hormonek pubertaro garaian eragina izan dezaketela aipatu da. Pubertaro garaiko testosterona mailen eta agresibitatearen arteko harremanak ikertzen dituzten lan gehienek
Esparru Teorikoa 61 Azkenik, biktimizazioa eta kortisolaren arteko harremana sexuaren menpekoa dela baieztatu dute ikertzaile batzuk. Vaillancourt et al.-ek (2008), hitzezko eskola jazarpena jasaten zuten neskek kortisol maila baxuagoak zituztela erakutsi zuten, mutilek, berriz, kortisol maila altuagoak. Halaber, O stbergek (2018) eskola jazarpena jasaten zuten ikasleek kortisol maila baxuagoak eta erantzun lauagoak zituztela aurkitu zuen, harreman hau soilik mutiletan izanik estatistikoki esanguratsua. Amaitzeko, nahiz eta ikerketa gehienek kortisola listuan neurtu duten, bi ikerketek, ileko kortisol kontzentrazioak neurtu zituzten. Hauetatik batek erakutsi zuen nahiz eta metatutako biktimizazioa (ezbehar sozioekonomiko eta psikosozialak) ileko kortisolarekin erlazionatu, berdinen arteko biktimizazioa ez zela zuzenean ileko kortisolarekin lotzen (Ouellet-Morin, et al., 2021b). Beste lanak, ostera, biktimizazio maila desberdinak ileko kortisolean eragiten zuela ondorioztatu zen. Zehazki, moderatua pairatzen zuten ikasleek ileko kortisol baxuagoa erakutsi zuten, biktimizazio maila altua jasaten zutenek aldiz, ileko kortisol kontzentrazio altuagoak erakutsi zituzten. Harreman hauek soilik mutiletan ziren estatistikoki esanguratsuak (Ouellet-Morin, et al., 2021a). 2.6.3. Pubertaro edo Nerabezaro Garaian Ematen diren Berezitasunak Pubertaroa edo nerabezaroa aldaketa ugariz beteriko garaia da. Alderdi biologikoari erreparatuz, garai honetan gizabanakoaren garapenean beharrezkoak diren aldaketak ematen dira. Garai honetan zehar HPA eta HPG ardatzak garapen fasean aurkitzen dira,
Esparru Teorikoa 63 Autoreak (urtea) Ikerketaren helburua Lagina (Herrialdea, partaide kopurua, adina urteetan) Ikerketa diseinua Aldagai biologikoa Bullyinga ebaluatzeko tresna Emaitza esanguratsuak Kliewer (2006) Berdinen biktimizazioak listuko kortisol mailekin zuen harremana aztertzea. Ameriketako Estatu Batuak (AEB) N=101 Adina:11,14 (1,28) Z Kortisola listuan (kortisolaren erreaktibitatea eta CAR) Berdinen arteko biktimizazioa: Adolescent Resource Challenges Scale (ARCS) eskalan oinarritua. Denbora-tartea: azken 18 hilabeteak. -Berdinen arteko biktimizazioa kortisol basal maila baxuekin erlazionatzen zen. -Berdinen biktimizazioa kortisol mailen igoerarekin (laborategiko jarduera aurretik laborategiko jarduera ostera) erlazionatzen zen. Vaillancourt et al. (2008) Berdinen arteko biktimizazioa eta kortisolaren arteko harremana aztertzea. Kanada N=154 Adina:12,25 (0,76) Z Kortisola listuan (kortisol totala) Bullying biktimizazioa: Olweus Bully Victim Questionnaire (OBVQ) galdetegian oinarritua. Denbora-tartea: azken hiru hilabeteak. -Kortisola eta biktimizazioaren arteko erlazioa sexuaren menpekoa da. -Hitzezko biktimizazioa noizbehinka jasaten zuten neskek kortisol maila baxuagoak zituzten. -Hitzezko biktimizazioa noizbehinka jasaten zuten mutilek kortisol maila altuagoak zituzten. 3 Taula HPG eta HPA ardatzek bullyingarekin duten harremana aztertzen duten lanen laburpena
Esparru Teorikoa 65 zuten kortisolaren erantzuna aztertzea. Denbora-tartea: bizihistoria. maila baxuagoak zituzten test psikosozialaren ostean. Knack et al. (2011) Bullyingak kortisol mailatan eragiten duen aztertzea. AEB N=107 Adina:12,23 (1,09) L Kortisola listuan (erreaktibitatea, CAR, eguneko malda) Berdinen arteko biktimizazioa: Children's selfexperiences questionnaire (CSEQ) galdetegia. Denbora-tartea: ez da zehazten. -Biktimizazioa jasaten zuten nerabeek kortisol maila baxuagoak erakusten zituzten jaiki eta 30 minutu ostean eta ohera joan aurreko 30 minututan. -Biktimak ziren nerabeek test sozialaren aurrean kortisolaren erreaktibitate baxuago bat erakutsi zuten. Peters et al. (2011) Berdinen arteko biktimizazioak eta berdinen arteko baztertzeak HPA aktibitatearekin duen harremana aztertzea. Herbehereak N=129 Adina: 9,27 (0,20) Z Kortisola listuan (eguneko malda, kortisol totala) Berdinen arteko biktimizazioa eta baztertzea: berdinen arteko izendapenak. -Berdinengatik baztertuak ziren haurrek kortisol maila altuagoak zituzten eskolan. -Berdinengatik baztertuak ziren haurrek kortisol malda lauagoak zituzten. Kliewer et al. (2012) Berdinen biktimizazio eta agresibitate esperientziek aldagai fisiologikoekin duten erlazioa aztertzea. AEB N=228 Adina: 14,1 (1,6) L Kortisola eta alfa amilasa listuan (erreaktibitatea) Berdinen arteko biktimizazioa: Social Experience Questionnaire (SEQ) galdetegia. Denbora-tartea: azken 30 egunak. -Biktimizazioa nerbio sistema sinpatikoaren aktibitatearekin, hots, alfa amilasarekin erlazionatu zen. Zehazki, biktimizazioa jasaten zuten nerabeek jarduera estresagarri baten aurrean alfa amilasaren igoera bat zutela ikusi zen.
66 -Kortisolak biktimizazioaren aurrean zuen erreaktibotasuna ez zen frogatu. Ouellet-Morin et al. (2013) Bullying biktimizazioak SERT DNA metilazioan zuen eragina aztertzea eta DNA metilazioak kortisolarekin zuen lotura aztertzea. Erresuma Batua N=56 (28 biki pare) Adina: 12 urte L Kortisola listuan (erreaktibitatea), DNA metilazioa (ahoko zelulekin)
-Cyberbiktima larriek kortisol kurba lauagoak zituzten. -Cyberbiktima eta cyberbiktimacybererasotzaileek kortisol sekrezio handiagoa zuten orokorrean. Östberg et al. (2018) Bullyingak estresatzaile gisa jokatzen duen papera aztertzea eta Suedia N=392 Adina: 14-16 Z Kortisola listuan (CAR, eguneko malda) Bullying biktimizazioa: ad hoc galdetegia. -Biktimizazioa jasaten zuten ikasleek kortisol maila baxuagoak eta CAR baxuagoa zuten,
Esparru Teorikoa 69 bat (haurtzarotik nerabezarorarte), ilekortisolaren kontzentrazioekin lotzen zen aztertzea. Report Victimization eskalatik modatua. Denbora-tartea: Eskola ikasturtean zehar. maila txikia eta handia zuten gazteek kortisol maila moderatualtuak zituzten. Aldiz, ezbehar ertainen eraginpean zeuden gazteek kortisol maila txikiagoak zituzten. -Berdinen arteko biktimizazioa ez zen estatistikoki modu esanguratsuan erlazionatu ileko kortisol mailekin. Bendezú et al. (2022) Kortisol eta zitokina proinflamatorio mailek berdinen arteko tentsioarekin eta biktimizazioarekin duten lotura aztertzea. AEB N=157 Adina: 14,72 (1,38) Z Kortisola listuan eta zitokina proinflamatorioak (erreaktibitatea)
Berdinen arteko tentsioa eta biktimizazioa: Revised Peer Experiences Questionnaire (RPEQ) galdetegia. Denbora-tartea: ez da zehazten. -Kortisol maila baxuak eta zitokina profil egonkor altua zituzten nerabeek pubertaro aurreratuago bat zuten eta probabilitate gehiago erakutsi zuten berdinen arteko tentsioa eta berdinen arteko biktimizazioa jasateko. Oharra: L= Luzerako ikerketak, Z= Zeharkako ikerketak.
Hipotesiak eta Helburuak 71 3. Hipotesiak eta Helburuak Tesi honen helburu nagusia eskola jazarpena ikuspegi biopsikosozial batetik ikertzea izan zen. Zehatzago esanda, jaio aurreko eta pubertaro aurreko hormona mailek eta gizabanakoaren eta honen testuinguruko aldagaiek bullyingarekin zuten lotura aztertzea bilatu zen. Helburu hau abiapuntu izanik zenbait hipotesi (Hi), helburu orokor (H.O) eta helburu espezifiko (H.E) planteatu ziren. 3.1. Hipotesiak Hi.1: Gizabanakoaren, familiaren, eskolaren eta komunitatearen menpekoak diren aldagaiek eskola jazarpenean eragingo dute. Zehazki, portaera arazoak izatea, funtzio exekutibo ahulagoak izatea edota gertaera estresagarriak bizi izanak bullyingean inplikatua izateko arriskua areagotzea espero da. Aldiz, aurrenerabeen familiarekin (maila sozioekonomiko altua, ikasketa maila altua, familia testuinguru egokia), eskolarekin (eskola inguruaren hautemate egokia eta ikaskideekin harreman ona), nahiz komunitatearekin (bizilagunengan fidagarritasuna eta sostengu soziala hautematea) erlazioa duten faktoreek bullyingaren babes faktore gisa jardungo dutela espero da. Hi.2: 2D:4D indizea, pubertaro aurreko hormona mailak eta aldagai psikosozialak elkarlanean jardungo dute aurrenerabeek eskola jazarpenean hartu ditzaketen roletan (biktima, erasotzaile, erasotzaile-biktima). Hormona mailei dagokionez, 2D:4D indize baxuagoa, pubertaro aurreko testosterona maila altuak eta kortisol
72 maila baxuak bullying inplikazioarekin erlazionatzea espero da. Faktore psikosozialei dagokionez, funtzio exekutibo ahulagoak izatea, sostengu sozial eskasa izatea eta familia nahiz eskola testuinguru okerrago bat hautematea bullyingean parte hartzeko arriskua handituko dute. Hi.3: Eskola inguruarekin erlazioa duten zenbait faktorek haurren estres kroniko mailetan eragitea, eta beraz, kortisolarekin erlazionatzea espero da. Zehazki, eskola ingurua okerrago hautematea, berdinekin arazoak izatea, eskola errendimendu baxuago bat izatea eta bullyingean parte hartzea (biktima, erasotzaile edo erasotzaile-biktima izatea) kortisol maila altuagoekin erlazionatzea espero da. 3.2. Helburuak 3.2.1. Helburu Orokorrak H.O.1: Bullying fenomenoaren prebalentzia estimatzea Gipuzkoa eta Sabadelleko 11 urteko aurrenerabeetan. H.O.2: Bullying jokabidean arrisku nahiz babes faktore gisa eragiten duten eta gizabanakoarekin, familiarekin, eskola inguruarekin eta komunitatearekin erlazioa duten aldagaiak identifikatzea. H.O.3: Hormona mailek (2D:4D indizea eta listu laginen bitartez neurtuak) eta faktore psikosozialek eskola jazarpenean duten elkarreragina aztertzea.
74 H.E.7: Eskola inguruko faktoreek, hots, aurrenerabearen errendimendu akademikoak, honek berdinekin dituen harremanak, eskola inguruarekiko duen pertzepzioak eta, bullyingean duen rolak kortisol mailarekin duten lotura ikertzea. H.E.8: Aurrenerabeen funtzio exekutiboek eskolaren menpeko aldagaiekin, bullyingarekin eta ileko kortisolarekin duten erlazioa identifikatzea. Planteatutako hipotesiak frogatu eta helburuak betetzeko asmoz, tesi honetan hiru azterlan burutu dira. Lehen lanaren helburua gizabanakoaren menpekoak ziren zenbait faktorek eta familia testuinguruak, eskola inguruak eta komunitateko faktoreek bullying rolekin zuten harremana aztertzea izan zen (5. irudia). Lan honetan ondorengo hipotesi eta helburuak landu ziren: Hi.1, H.O.1, H.O.2; H.E.1, H.E.2, H.E.3, H.E.4. 5 Irudia 1. laneko eredua
Hipotesiak eta Helburuak 75 Bigarren lanak, HPG eta HPA ardatzen menpekoak ziren hormonek faktore psikozozialekin batera bullyingean zuten eragina aztertzea bilatzen zuen. Zehazki, Hi.2, H.O.3; H.E.5, H.E.6 helburu eta hipotesiak landuz. Hortaz, jarraian azaltzen den eredua planteatu zen. Eredu honek hormonek eta faktore psikosozialek bullying jokabidean ikasleek hartu zitzaketen rolekin zuten harremana aztertzeaz ez ezik, aldagai hauek euren artean zituzten loturak ezartzea ere bilatzen zuen (ikus 6. irudia). 6 Irudia 2. laneko eredua
76 Azkenik, 3. lanak eskola inguruaren menpeko aldagaiek eta bullyingak epe luzerako estresean eragiten zuen aztertu nahi izan zuen ileko kortisol mailak biomarkatzaile gisa erabiliz (7. irudia). Lan honetan Hi.3, H.O.4, H.E.7 eta H.E.8 helburu eta hipotesiak landu ziren. 7 Irudia 3. laneko eredua
Metodoa 77 4. Metodoa 4.1. Partaideak eta Diseinua Tesi honetako parte-hartzaileak INMA (Haurtzaroa eta Ingurumena-Infancia y Medio Ambiente) proiektuko Gipuzkoa eta Sabadelleko familiak dira. Proiektu honen helburu nagusia ingurumen kutsatzaile desberdinek haurren garapenean eta osasunean duten eragina aztertzea da. INMA sarea 2003. urtean sortu zen eta ordutik, estatu mailan banatzen diren 7 kohorte edo azterketa-eremuetan (Asturias, Gipuzkoa, Granada, Menorka, Sabadell, Ribera d´Ebre eta Valentzia) bizi diren emakumeen eta hauen haurren jarraipena egin da (8. irudia). 8 Irudia INMA proiektuko 7 ikerketa-eremuen lokalizazio geografikoa
Oharra: www.proyectoinma.org web orritik eskuratua. Gipuzkoako kohortea 2006. urteko maiatza eta 2008. urteko otsaila bitartean osatu zen. Sabadelleko kohortea, aldiz, 2004. urteko uztaila eta 2007. urteko uztaila bitartean. Gipuzkoan,
I. Atala: Hasierako Atala 78 Zumarragako ospitalera, eta Sabadellen, CAP II Sant Felix zentrora lehen hiruhilekoko ekografia egitera joan ziren emakumeei proiektuan parte hartzeko aukera luzatu zitzaien. Parte hartu ahal izateko ondorengo inklusio irizpideak bete behar zituzten: 16 urte baina gehiago izatea, azterketa-eremuan bizitzea, haurdunaldiaren jarraipena eta erditzea erreferentziazko ospitalean egiteko asmoa izatea, komunikazio arazorik ez izatea hizkuntzari zegokionez (gaztelania, euskara edo katalana), haurdunaldi anizkoitza ez izatea, haurdunaldian zehar gaixotasun larririk ez izatea eta laguntza bidezko ugalketa jarraitu ez izana. Erreklutamendutik fase desberdinetan jarraipena egin zaie emakume hauei eta euren haurrei. Baina, 9 eta 10 irudiek erakusten duten moduan, jarraipen fase hauetan zehar arrazoi desberdinengatik laginaren galera progresibo bat eman da. 9 Irudia INMA-Gipuzkoa kohorteko familia kopurua jarraipen fase desberdinetan
Jarraipen fase guztietan jaso den informazioaren barruan, datu soziodemografikoak, ebaluazio neuropsikologikoa, aurrekari klinikoak, azterketa fisikoa edota lagin biologikoak (gernua, odola, ilea) aurkitzen dira. Gutxiengo informazio horretaz gain, kohorte bakoitzak informazio zehatz gehiago jasotzea erabaki dezake (Guxens et al., 2012). Tesi honetan Gipuzkoako eta Sabadelleko haurren datuak erabili dira, bullyingaren buruzko informazioa soilik bi azterketaeremu hauetan jaso zelako. Fase bakoitzean erreferentziazko etika batzordeak (Eusko Jaurlaritzako ikerketa klinikorako batzorde etikoak eta Parc de Salut Mar-eko ikerketa klinikorako batzorde etikoak) proiektuko fase bakoitza onartu zuen. Halaber, familia bakoitzak fase bakoitzean parte hartzeko adostasuna erakutsi zuen kontsentimendu informatuaren bitartez. Proiektu hau, Carlos III.a Osasun Institutuari [FIS-PI06/0867, FIS-PI13/02187, CB06/02/0041, CP13/00054, CP16/00128,
Metodoa 81 Perfection V39) eta Mikac eta lankideen (2016) lanean oinarritutako ad hoc protokolo bat jarraituz (11.1 eranskina). Jarraian, irudi horiek ordenagailu batera pasa ziren eta AutoMetrik programa erabiliz 2D:4D indizeak neurtu ziren (DeBruine, 2004). Doako programa honek bi parametro ditu, bigarren eta laugarren hatzetako luzerak neurtzeko erabiltzen direnak. Bi hatzen balioak erabiliz, programak automatikoki kalkulatzen du 2D:4D indizea. Bi eskuetako indizeak kalkulatu ostean, bi eskuen arteko korrelazioa kalkulatu zen eta honek funtsezko balioa erakutsi zuen (r=0.652; p=0.0001). Hori dela eta, Hönekopp et al.-en (2010) meta-analisian oinarrituz, soilik eskuineko eskuko datuak erabiltzea erabaki zen. Lan honek eskuineko eskuan 2D:4D indizean sexu desberdintasunak nabarmenagoak zirela erakutsi baitzuen. Metodoaren fidagarritasuna frogatzeko Gipuzkoako haurren azpi-lagin batean (n=180) behatzaile arteko eta behatzaile barneko fidagarritasuna aztertu zen (11.2. eranskina). Emaitzek erakutsi zuten behatzaile barneko fidagarritasuna bikaina zela (ICC>0,98) eta behatzaile arteko fidagarritasuna, aldiz, onargarria (ICC>0,74). 4.2.2. Pubertaro Aurreko Hormona mailak: Testosterona eta Kortisola Listuan Pubertaro aurreko testosterona eta kortisol mailak neurtzeko asmoz, 11 urteko jarraipen fasean, haur bakoitzari bi listu lagin jaso zitzaizkion. Aurrenerabeek eta hauen gurasoek lagin horiek etxean jaso zitzaten protokolo bat eta beharrezko materiala (11.3. eranskina) erraztu zitzaien. Aurrenerabeek edo hauen gurasoek laginak entregatu ondoren, aurretik entrenatutako ikertzaile batek,
I. Atala: Hasierako Atala 82 listu laginak 2ml-ko kriobialetara pasa zituen. Jarraian, listu laginak 15 minutuz zentrifugatu ziren 3000 bira minutuko abiaduran listuko muzinak deuseztatzeko. Azkenik, laginak -80ºC tenperaturan gorde ziren analizatuak izan arte. Listu laginak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Psikologia fakultateko laborategian analizatu ziren. Lagin guztiak bitan aztertu ziren entzima bidezko inmunoazterketa kitaren bitartez (Salimetrics, Satete College, PA, USA). Plakak 450nm SynergyTM HT plaka irakurlea erabiliz irakurri ziren (Bio-Tek Instruments, Inc., Winooski, VE, USA). Azterketen arteko batez besteko aldakuntza koefizientea %5 baina txikiagoa izan zen neurtutako bi hormonen kasuetan. Azterketa barneko batez besteko aldakuntza koefizientea, aldiz, %10-etik behera izan zen kortisolarentzat eta %12-tik behera testosteronarentzat. Aldakuntza koefizientea %10-etik gora zuten laginak berriz aztertu ziren. Bestetik, hormona maila detektatu zitekeen mugatik kanpo aurkitzen ziren laginak baztertuak izan ziren. Kitaren sentikortasuna <0.007 μg/dl-koa zen kortisolarentzat eta <1.0 pg/ml-koa testosteronarentzat. Analisi estatistikoak egin ahal izateko, hormona bakoitzaren kasuan, bi laginen datuekin batez bestekoa kalkulatu zen. 4.2.3. Kortisola Ilean Estres Kronikoaren Biomarkatzaile Gisa Ile lagina eskolan jaso zen haurrek 11 urte zituztela. Lagin hauek aurretik entrenatutako pertsona batek jaso zituen ad hoc protokolo bat jarraituz (11.4. eranskina). Ile laginak Linko ping Unibertsitateko Kimika Klinikoko laborategian aztertu ziren
Metodoa 85 identifikatu zen bi azpieskalatan bi baina gehiago puntuatu zuten haurrentzat: erasotzaile-biktima rola. Honi esker 2 kategoriako hiru aldagai sortu ziren: biktima (bai/ez), erasotzaile (bai/ez), erasotzaile-biktima (bai/ez). Bestetik, behin aurrenerabeak hiru rol hauetan sailkatuak zeudela, hiru kategoriako aldagaiak sortu ziren bullyingean parte hartzen zuten maiztasunaren arabera. Aldagai hau Vaillancourt et al.-ek (2008) egindako lanean oinarrituta sortu zen. Horrela, bullyingaren maiztasunean oinarrituta hiru kategoriako hiru aldagai sortu ziren: biktima (biktima bezala parte hartzen ez zutenak, noizbehinkako biktima zirenak, maiz biktimizazioa jasaten zutenak), erasotzailea (erasotzaile bezala parte hartzen ez zutenak, noizbehinkako erasotzaileak zirenak, maiz erasotzaile bezala parte hartzen zutenak), erasotzaile-biktima (erasotzailebiktimak ez zirenak, noizbehinkako erasotzaile-biktimak zirenak, maiz erasotzaile-biktima bezala parte hartzen zutenak). INMA proiektuko datuetan eskalak kontsistentzia egokia erakutsi zuen. Zehazki, α=0,81 galdetegi osoarentzat, α=0,81 biktima eskalarentzat eta α=0,67 erasotzaile eskalarentzat. 4.3.2. Portaera Arazoak: Gaitasun eta Zailtasunei Buruzko Galdetegia (SDQ) (Goodman, 1997) Aurrenerabeen gurasoek galdetegi honi erantzun zioten 8 eta 11 urteko jarraipen fasetan. Galdetegi hau 5 azpieskalatan banatzen diren 25 galderek osatzen dute: sintoma emozionalak, portaera arazoak, hiperaktibitate-arreta eza, berdinekin arazoak
Metodoa 87 galdetegiak barne kontsistentzia egokia erakutsi zuen azpieskala guztietan: ongizate fisikoa (α=0,71), ongizate psikologikoa (α=0,72), gurasoak eta autonomia (α=0,73), berdinak eta sostengu soziala (α=0,73) eta eskola ingurua (α=0,70). 4.3.4. Arreta Defizita eta Hiperaktibitatearen Nahasmenduaren (ADHN) Sintomatologia: Conners Eskala Berrikusia (CPRS-R) (Conners, 1997) Proiektuko 8 eta 11 urteko jarraipen faseetan gurasoek eskala honi erantzun zioten. Eskala honek haurren jokabide arazoak ebaluatzen ditu azken hilabeteari erreparatuz. Lau puntuko Likert eskalan (0 "ez da egia" 3 "guztiz egia") erantzun behar diren 27 itemez osatua dago, hiru azpieskalatan banatzen direnak: oposiozko jokabideak, arazo kognitiboak/arreta eza eta hiperaktibitatea. Ikerketa honetarako arreta defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduaren sintomatologiaren erakusle gisa ADHN neurri orokorra erabiltzea erabaki zen. Conners eskalak oso erabiliak izan dira mundu mailan eta gaztelaniako bertsioan ezaugarri psikometriko egokiak erakutsi dituzte (Hidalgo-Rasmussen et al., 2015). INMA laginean ere kontsistentzia egokia erakutsi zuen ADHN indizeak (α=0.92). 4.3.5. Atentzioa: ANT (Attention Network Task) Testa (Rueda et al., 2004) Partaideek 8 eta 11 urteko jarraipen fasean ordenagailuko test hau egin zuten. ANT testak atentzioa ebaluatzen du eta 5 geziz osaturiko ilera bateko erdiko geziak seinalatzen duen norabidea
Metodoa 89 sozioemozionalaren promozioa, inguru fisikoaren eta testuinguru sozialaren antolakuntza, gurasoen estres eta gatazka, eta gurasoek haurren garapenaren sustapenean duten profila. Azpieskala hauetan puntuazio altuago bat izatea familia testuinguruaren kalitate altuagoarekin erlazionatzen da. Eskala honen ezaugarri psikometrikoak egokiak dira eta INMA laginean barne kontsistentzia egokia erakutsi zuten: α=0,79, α=0,83, α=0,73 α=0,75 eta α=0,80 hurrenez hurren. Tesi honetan gurasoen estres eta gatazka azpieskala erabili zen gaiarekin duen loturagatik. 4.3.8. Kohesio Soziala eta Bizilagunekiko Fidagarritasuna: ad hoc galdetegia (Sampson et al., 1997) Gurasoek, Sampson et al.-en (1997) galdetegian oinarritzen zen ad hoc galdetegi bat bete zuten 11 urteko jarraipen fasean. Galdetegi hau lau galderaz osatzen zen, 5 puntuko Likert eskalan (0 "erabat/guztiz ados"-4 "guztiz ez ados") erantzun behar zirenak. Galdera hauetan puntuazio altuak lortzea bizilagunenganako kohesio eta fidagarritasun baxuagoaren erakusle ziren. Gure laginean galdera hauek barne kontsistentzia egokia erakutsi zuten (α=0,79). 4.3.9. Galdetegi Soziodemografikoa: ad hoc Galdetegia Galdetegi honek gurasoen aldagai soziodemografikoak, familia ezaugarriak (anai arreba kopurua, berdinekin bizitzea), gurasoen adina, hezkuntza maila eta klase soziala ebaluatzen zituen. Honetaz gain, familiarekin erlazionatutako haurrak bizitzen zituen gertaera
I. Atala: Hasierako Atala 90 estresagarriei buruzko informazioa ere jaso zen: etxebizitza aldaketa, eskola aldaketa, gurasoen banatzea, familiako baten ospitalizazio luzea edo heriotza. Bestetik, eskolako zuzendariei eskola motaren eta ikasle kopuruari buruz galdetu zitzaien. 4.3.10. Kalifikazioak: ad hoc Galdetegia Ad hoc galdetegi bat erabiliz aurrenerabeen kalifikazioei buruzko informazioa jaso zen irakasleei 5 galderez osaturiko galdetegi bat administratuz. Galdera hauek 6 puntuko Likert eskala erabiliz (1 "bere ikaskideek baina askoz ere gutxiago", 2 "bere ikaskideak baina gutxiago", 3 "bataz bestekoan baina apur bat gutxiago", 4 "bataz bestekoan baina apur bat gehiago", 5 "bataz bestekoa baina gehiago", 6" bataz bestekoa baina askoz ere gehiago") erantzun behar ziren. Irakasleak partaide bakoitzak zituen gaitasunak ebaluatu behar zituen irakurmenari, atentzioari, matematikari, gaztelania eta euskarari dagokionez. Ikerketa lan honetan puntuazio total bat kalkulatu zen area desberdinetan aurrenerabeek zituzten gaitasunen batez bestekoarekin.
I. Atala: Hasierako Atala 92 erlazionatutako faktoreak aztertzea bilatzen zuen. Horretarako, hiru erregresio logistiko (rol bakoitzeko bat) egin ziren. Bigarren lanak, hiru helburu zituen: jaio aurreko eta pubertaro aurreko garaiko hormona mailek bullyingarekin zuten erlazioa aztertzea, aurrenerabeen testuinguru psikosozialak bullyingarekin zuen lotura ikertzea eta hormona mailek aldagai psikosozialean zuten eragina aztertzea. Hau guztia konprobatzeko asmoz, sei egitura-ekuaziozko eredu (SEM: Structural Equation Modeling) egin ziren (bullying rolak eta sexua aintzat hartuz). Azken artikuluan eskola inguruak eta bullyingak estres kronikoan duten eragina aztertu nahi zen, ileko kortisola biomarkatzaile gisa hartuz. Horretaz gain, aldagai askeek euren artean duten lotura aztertu nahi izan zen. Helburu horrekin hiru SEM eredu burutu ziren (rol bakoitzarekin bat). 5. taulan, tesia osatzen duten hiru lanetan egindako analisi estatistikoak laburtzen dira, zeinak, ondorengo atalak biltzen dituen: ikerketaren helburua, ikerketa mota, menpeko aldagaia, aldagai askeak eta erabilitako datu analisiak.
Deskriptiboak: -Aldagaien deskripzioa: Bataz bestekoa eta desbiderapen tipikoa, frekuentzia eta portzentaiak. -Prebalentzia: Frekuentziak eta portzentaiak. Bibarianteak (menpeko aldagaia eta aldagai askeen arteko erlazioak): -T-test eta Chi-kararatua. Analisi estatistikoa: -Erregresio logistiko bitarra. 5 Taula Erabilitako datu analisien laburpena
Emaitzen Laburpena eta Eztabaida 95 5. Emaitzen Laburpena eta Eztabaida 5.1. Emaitzen Laburpena Atal honek tesian jorratu diren hiru lanen emaitza esanguratsuenak biltzen ditu, aurretik definitutako hipotesi eta helburuak oinarritzat hartuz. Lehenengo ikerketa lanak, "Risk and Protective Factors for Bullying at 11 Years of Age in a Spanish Birth Cohort Study" artikuluak, gizabanakoarekin, familiarekin, eskolarekin nahiz komunitatearekin erlazioa zuten eta bullying jokabidearen arrisku nahiz babes faktore izan zitezkeen aldagaiak identifikatzea zuen helburu nagusitzat. Horretarako, hiru erregresio eredu egin ziren, aurrenerabeek bullying egoeratan hartu zitzaketen rol bakoitzarekin (biktima, erasotzailea, erasotzaile-biktima) bat. Lan honen beste helburuetako bat INMA Gipuzkoa eta Sabadell kohortetako partaideen datuak erabiliz bullying prebalentzia kalkulatzea zen. Lan honetako datuek, aurrenerabeen %12,3ak bullying egoeratan parte hartzen zuela erakutsi zuten, aurrenerabeen %9,3a biktima, %1,4a erasotzaile eta %1,6 erasotzaile-biktima izanik. Bullyingaren arrisku eta babes faktoreei dagokionez, ADHN sintomatologiak (OR=1,49; %95 KT=1,22-1,82) biktima izateko arriskua handitzen zuela aurkitu zen. Aldiz, gurasoekin harreman hobea izatea (OR=0,32; %95 KT=0,16-0,66) eta sostengu sozial egoki bat izatea (OR=0,99; %95 KT= 0,98-0,99) biktima izateko babes faktore zirela ikusi zen. Erasotzaileen ereduari dagokionez,
I. Atala: Hasierako Atala 98 bakoitzarekin bat. Lan honen emaitzek erakutsi zuten ikertutako eskola aldagaietatik (eskola ingurua, berdinekin arazoak, bullyinga eta kalifikazioak) soilik bullyinga erlazionatzen zela modu zuzenean eta marjinalki ileko kortisol mailekin. Zehazki, erasotzaile biktima izatea ileko kortisol maila altuagoekin lotuta zegoela aurkitu zen (b=0,075; p=0,056). Bestalde, aldagai askeen arteko loturari dagokionez, berdinekin arazoak izatea biktima izateko arriskua areagotzen zuela ikusi zen (b=0,130; p=0,001). Eskola ingurua egokitzat hautematea, ordea, biktima izateko garaian babes faktore bat zela aurkitu zen (b=0,132; p=0,001). Hiru ereduetan aurkitutako beste emaitza interesgarri bat, ileko kortisolaren eta funtzio exekutiboaren arteko harremana izan zen. Zehazki, ileko kortisol maila altuek aurrenerabeek hartzen zituzten arriskuko erabaki gehiagorekin (funtzio exekutibo okerragoen erakusle) erlazionatzen zela ikusi zen (p<0,01). Azkenik, eskolako kalifikazioek ileko kortisolarekin eta eskolako aldagai desberdinekin zuten lotura ere ikertu zen lan honetan, baina soilik Gipuzkoako partaideen datuak erabiliz. Eredu honetan, ikasleen kalifikoazioak ileko kortisol mailekin erlazionatzen ez zirela ikusi zen. Aldagaien arteko loturari erreparatuz, biktima ziren aurrenerabeak (b=-0,148; p=0,006) edota berdinekin arazo gehiago zituzten ikasleek (b=-0,121; p=0,024) eskola kalifikazio okerragoak zituztela aurkitu zen. Ildo beretik, funtzio exekutibo okerragoak zituzten aurrenerabeek ere
Emaitzen Laburpena eta Eztabaida 99 kalifikazio okerragoak zituztela erakutsi zuten azken azterlan honetako emaitzek (b=-0,093; p=0,082). Beraz, hirugarren azterlanean topatutako emaitzei erreparatuz, hasieran planteatutako hipotesia partzialki betetzen zela esan daiteke. Izan ere, eskola inguruko aldagaietatik bakarra erlazionatzen da, eta modu marjinalean, ileko kortisol mailekin. 5.2. Emaitzen Eztabaida Atal honetan tesia osatzen duten hiru ikerketa lanetan lortutako emaitzen eztabaida lantzen da. Lehenik eta behin, eskola jazarpenaren prebalentziari dagokionez, aurrenerabeen %12,3ak bullyingean parte hartzen zuela aurkitu zen, ikerketa honetako datuek, partaideen %9,3 biktima, %1,4 erasotzaile eta %1,6 erasotzaile-biktima gisa parte hartzen zutela erakutsiz. Antzeko adina zuten partaideekin egindako ikerketek emaitza berdintsuak erakutsi dituzte. MOE-k duela urte batzuk egindako ikerketa batean, 11 urte zituzten aurrenerabeen %13 eta %8 inguru, hurrenez hurren, bullying biktima eta erasotzaile zirela aurkitu zuen (Currie et al., 2012). Espainia mailan, ordea, berrikuspen sistematiko batek ikasleen %11,4a bullyingean parte hartzen zuela ondorioztatu zuen (Garcí a- Garcí a et al., 2017). Hormona mailei dagokionez, tesiko aurrenerabeek beste ikerketa batzuetan erabilitako laginekin alderatuz, antzeko datuak zituztela ikusi zen. 2D:4D indizeari erreparatuz, ikerketa honetako partaideen eskuineko indizeak batez beste 0,956 (DT:0,038)
I. Atala: Hasierako Atala 100 neurtzen zuen mutiletan eta neskena 0,970 (DT:0,036) inguru zegoen. Aurreko ebidentzian ikusi zen modura, 2D:4D indizea 1 balorearen inguru aurkitzen zen eta mutilek neskek baina balore baxuagoak zituzten (Ho nekopp & Watson., 2010). Pubertaroko hormona mailei dagokionez, adin bereko partaideekin egindako ikerketa batek, testosterona maila berdintsuak zituztela erakutsi zuen (Nguyen et al., 2018). Lan berean aurrenerabeei neurturiko listuko kortisol mailak, aldiz, tesi honetako partaideen datuak baina baxuagoak ziren. INMA Gipuzkoako partaideen listuko kortisol mailak, aurretik 8 urteko haurrekin egindako ikerketa bateko partaideen datu antzekoak zirela ikusi zen (Pascual-Sagastizabal et al., 2019). Ileko kortisol mailei dagokionez, haurtzaro eta nerabezaro garaian gutxitan ikertuak izan dira. Noppe et al.-ek (2014) ileko kortisol kontzentrazioak adinarekin handitzen zirela ondorioztatu zuten. Eta tesi honen hirugarren azterlaneko ileko kortisol mailak aurreko ebidentzian antzeko adineko partaideen ileko kortisol datuekin alderatuz, balore berdintsuak zituztela ikusi zen (Vanaelst et al., 2012; Noppe et al., 2014; Gerber et al., 2017). 5.2.1. Aldagai Psikosozialen eta Bullyingaren Arteko Erlazioari Buruzko Emaitzen Eztabaida Lehen lanak, "Risk and Protective Factors for Bullying at 11 Years of Age in a Spanish Birth Cohort Study" izenburupean, aldagai psikosozialek bullyingarekin zuten lotura aztertzea zuen helburu. Gizabanakoaren faktoreen artean, portaera arazoak izatea bullyingean parte hartzeko arriskua areagotzen zuela ikusi zen. Zehazki, 8 urtetan portaera arazo gehiago zituzten haurrek 11
I. Atala: Hasierako Atala 102 ikerketek. Tesia osatzen duten beste bi azterlanetan ere sexuaren efektua ikertu zen eta aldagai honek bullyingean efektu zuzena ez zuela erakutsi zuen. Sexua eta bullyingaren artean harreman estatistikorik ez ikustea, neurri batean, bullyinga neurtzeko erabili zen galdetegiarengatik izan daiteke. Aurreko lan batzuetan ikusi zen sexuaren arabera bullying inplikazioan ematen diren desberdintasunak bullying motarengatik azalduak izan zitezkeela, nesketan bullying ez zuzenaren prebalentzia handiagoa zela ondorioztatuz (Boel-Studt & Renner., 2013). Ikerketa honetan erabilitako OBVQ galdetegiak bullying mota desberdinak (hitzezko bullyinga, bullying fisikoa, baztertze bullyinga, cyberbullyinga eta bullying sexuala) ebaluatzen ditu bere baitan. Baina, laginaren tamainak ezartzen zuen mugagatik, bullying motaren araberako analisiak ez egitea erabaki zen. Bestetik, aurreko ebidentziak adina ere eskola jazarpenaren jokabidearekin erlazionatzen dela erakutsi du. Salbuespenak salbu, bullying fenomenoaren prebalentzia handiena ikasleek 11-13 urte inguru dituztela ematen da eta adin honetatik aurrera prebalentzia gutxituz doala ikusi da (Eslea & Rees, 2001). Beste ikerketa batzuk adin hau apur bat beranduago ezarri dute, 12-14 urte inguruan, hain zuzen (Gonza lez-Cabrera et al., 2019). Tesiko lehen azterlanean adinaren efektua ikusi ez izana arrazoi desberdinen ondorio izan daiteke. Azalpen nagusiena ikerketa diseinuari lotuta egongo litzateke. Ikerketa honetako partaideak adin tarte berekoak dira, honen arrazoia, INMA proiektuko ikerketa diseinua izanik. Hori dela eta, adinaren aldakortasuna txikia denez, ez da harritzekoa aldagai honek efektua ez ikusi izana. Gainera, ikerketa
Emaitzen Laburpena eta Eztabaida 109 testosteronak eta kortisolak igoera bat jasaten dute (Ruttle et al., 2013). Pubertaroko hormonei dagokionez, aurretik ikerketa bakarrak aztertu du testosterona mailek bullyingarekin duten lotura. Ikerketa honek erlazio hau sexuaren araberakoa zela erakutsi zuen. Hitzezko biktimizazioa jasaten zuten neskek testosterona maila baxuagoak zituzten, mutilek, aldiz, testosterona maila altuagoak (Vaillancourt et al., 2009). Tesi hau osatzen duen bigarren azterlanean ez zen frogatu testosterona zuzenean bullyingarekin erlazionatzen zenik. Hala ere, beste emaitza interesgarri bat aurkitu zen. Testosterona maila altuagoak zituzten neskek eskola ingurua negatiboago hautematen zutela. Eskola ingurua, bullyinga garatzen den ingurua da eta ikerketa lan honetan eskola ingurua ebaluatzeko erabilitako tresnak, irakasle eta ikasleekin zituzten harremanak hartzen zituen kontutan. Beraz, izan daiteke testosterona maila altuagoak zituzten neskek berdinekin harreman okerragoak izatea, eta hortaz, eskola ingurua ebaluatzen duen galdetegian puntuazio okerragoa izatea. Baina, harreman hauek ez izatea hain kaltegarriak bullyinga jasaten edo egiten dutela esateko bezain beste. Kortisol mailek bullying jokabidearekin zuten erlazioa ere aztertu zen bigarren eta hirugarren azterlanetan. Bullyingak kortisolarekin duen erlazio bi bidetatik aztertu daiteke, jokabide honek bere baitan agresibitate eta indarkeria ekintzak hartzen baititu. Alde batetik, hipotesi dualak baieztatzen duen modura, dominantziarekin erlazionatutako jokabideen jatorrian HPA eta
Emaitzen Laburpena eta Eztabaida 111 agresibitate altuagoarekin erlazionatzen baitira (Mehta & Josephs., 2010). Azkenik, hirugarren lanean ("Hair Cortisol as a Biomarker of Chronic Stress in Preadolescents: Influence of School Context and Bullying"), bullyingak izan ditzakeen ondorioetako bat aztertu nahi izan zen, zehazki, eskola jazarpenak sistema neuroendokrinoan eta HPA ardatzaren funtzionamenduan eduki ditzakeen efektua. Azterlan honetan ileko laginak erabili ziren azken hiru hilabetetan aurrenerabeek zituzten kortisol mailak estimatzeko. Nahiz eta eskola eragileek zuzenki ileko kortisolean eraginik ez izan, erasotzaile-biktima izatea ileko kortisol kontzentrazio altuagoekin erlazionatzen zela ikusi zen. Aurretik bi ikerketek aztertu zuten bullyingak kortisolarekin zuen harremana ileko laginak erabiliz. Lan batek bullying biktimizazioa eta ileko kortisol kontzentrazioaren arteko harremana ez lineala eta sexuaren araberakoa zela erakutsi zuen. Biktimizazio moderatua jasaten zuten mutilek kortisol maila baxuagoak zituzten ilean, aldiz, biktimizazio maila altuak bizitzen zituzten mutilek ileko kortisol kontzentrazio altuagoak zituzten (Ouellet-Morin et al., 2021a). Tesi hau osatzen duen hirugarren lanean bullying biktimizazioak ileko kortisol kontzentrazioetan zuen eragina frogatu ez zen arren, erasotzaile-biktima rolak ileko kortisol mailekin erlazioa zuela ikusi zen. Aipatu beharra dago Ouellet-Morin et al.,-en (2021a) lanean ez zela erasotzaile-biktima ikertu eta agian, rol hori ikertu balitz, biktimatzat hartu ziren haur batzuk erasotzaile-biktima izan zitezkeela pentsa daiteke. Biktimizazioa eta ileko kortisola aztertu zuen beste ikerketa lanak erakutsi zuen metatutako ezbeharrak
I. Atala: Hasierako Atala 112 kontutan hartzerakoan harreman estatistiko esanguratsu bat zegoela, baina, berdinen arteko biktimizazioa ez zela modu zuzenean ileko kortisol mailekin erlazionatu (Ouellet-Morin, et al., 2021b). Bestetik, berriki egindako berrikuspen sistematiko batek ondorioztatu du, haurretan ezbehar sozial eta ileko kortisolaren arteko harremana ikertzen zuten lanek ebidentzia nahasia eta mugatua erakutsi dutela. Lotura hau ikertu duten lanen bi heren baina gehiagok ez zuen estatistikoki esanguratsua zen erlaziorik aurkitu. Gainerako lanek, asoziazio positibo nahiz negatiboa erakutsi dute, hau da, haurren ezbehar sozialen aurrean kortisol mailak igota edo jaitsita egon daitezkeela (Bryson et al., 2021). Hortaz, kortisolak estresatzaile sozialekin orokorrean eta bullying egoerekin zehazki duen harremanak emaitza nahastuak erakutsi dituela ondorioztatu daiteke. Aurreko ebidentziak erakutsi du estresatzaile sozialek HPA ardatzaren hiper edo hipo erantzun bat gauzatu dezaketela. Erantzun nahastu hauen arrazoia estresatzaile motaren eta hau gertatzen den garaiaren araberakoa izan daiteke. Epe motzeko edota berriki gertatutako estresatzaileetan, HPA ardatzaren erantzun fisiologikoa hiperaktibatua egon ohi da. Kontrako aldetik, ordea, estresatzailea denboran urrun gertatzen denean edo presente ez dagoenean HPA ardatzaren hipoaktibitate bat ematen da. Erantzun hauek estres kronikoaren hipotesiarekin bat datoz, zeinak defendatzen duen estresatzailea hasten denean ardatzaren aktibazioa dagoela eta denbora aurrera doan heinean aktibitate hau gutxituz doala, kortisola maila normaletatik behera aurkitu arte (Liu & Doan, 2019; Miller et al., 2007).
Emaitzen Laburpena eta Eztabaida 113 Hirugarren ikerlanean eskola aldagaiek eta eskola jazarpenak kortisol mailekin zuten lotura aztertzeaz gain, aldagai askeen arteko harremana ere ikertu zen. Hauek horrela, ileko kortisol kontzentrazio altuagoak funtzio exekutibo okerrago batekin erlazionatzen zirela aurkitu zen. Aurretik soilik hiru lanek aztertu zuten harreman hau eta hauetatik bakar batek haurretan. Ikerketa honek ere asoziazio negatibo bat aurkitu zuen haurren kortisol mailen eta funtzio exekutiboaren artean, nahiz eta harreman hau ez izan estatistikoki esanguratsua (Piley Henessey et al., 2020). Tesi hau osatzen duten azken bi azterlanetako emaitzetan oinarrituz, hormonek bulllyingarekin duten lotura partzialki konprobatu dela esan daiteke. Izan ere, testosteronak ez du harremanik erakutsi harremanik bullying jokabidearekin. Gainera, nahiz eta erasotzaile eta erasotzaile-biktima rola kortisolarekin erlazionatu den, biktima izateak ez du asoziaziorik erakutsi. Lotura hauek aurkitu ez izana eskola jazarpena ebaluatzeko erabilitako tresnarengatik edo partaideen adinagatik azaldu daiteke. Alde batetik, OBVQ galdetegiak ebaketa puntu oso zorrotzak ditu partaideek bullyingean duten partaidetza identifikatzeko. Bestetik, tesi honetako partaideak aurrenerabeak zirenez, hormona mailak garatzen ari zirela pentsa daiteke. 5.2.3. Mugak, Indarguneak eta Etorkizunerako Lanak Ikerketa lan ororen moduan, tesi honetan zehar jorratutako lanek ere badituzte zenbait muga. Hasteko, eta agian nabarmenena, tesiaren erdigune den bullying jokabidea ebaluatzeko erabilitako tresna litzateke. OBVQ galdetegia urteetan zehar eta kultura
I. Atala: Hasierako Atala 114 desberdinetan erabilia izan den arren, tesia osatzen duten lanetan, aurretik balidatuta ez zeuden euskarazko eta katalanezko bertsioak erabili ziren. Galdetegi honi aurrenerabeek erantzun behar ziotenez, eta hauek, eskola sisteman hizkuntza nagusitzat euskara eta katalana zituztenez, galdetegia hobeto ulertzeko asmoz hizkuntza hauetan betetzea proposatu zitzaien. Nahiz eta galdetegiaren ezaugarri psikometrikoak aztertu, eta hauek egokiak izan, tresna hau balioztatua ez egotea muga garrantzitsu bat izan daiteke. OBVQ galdetegiarekin jarraituz, hau bi azpieskalaz osatzen da, biktima eta erasotzaile rola aztertzen dituzten azpieskalak hurrenez hurren. Tesi hau osatzen duten lanetan, bi hauek konbinatuz erasotzaile-biktima rola ere aztertu zen, nahiz eta galdetegi hau rol hau ebaluatzeko zehazki sortuta ez egon. Ebaluazio tresnekin jarraituz Kidscreen-27 galdetegia ere ez zen aurretik euskaraz eta katalanez balidatua izan. Bestetik, aurrenerabeen hautemandako estresa ebaluatzen duen tresnarik ere ez da erabili, eta kortisolaren datuaz gain (neurri objektiboak) partaideek dituzten estres mailen hautematea ere nolabait jasotzea interesgarria litzateke. Ebaluazio tresnekin erlazionatutako mugez haratago, ikerketa diseinuarekin lotutako beste zenbait muga ere identifikatu dira. Tesian INMA proiektuko partaideen datuak erabili dira, hain zuzen, Gipuzkoa eta Sabadelleko aurrenerabeen datuak, proiektua osatzen duten beste kohorteetan bullying fenomenoari buruzko informazioa jaso ez zelako. Horrenbestez, ikerketa hauetako partaideak Espainiako bi komunitate autonomotan zentratuak daudenez, emaitzak gizarteratzeko orduan, hauetan eman
Emaitzen Laburpena eta Eztabaida 115 daitezkeen ezaugarri sozioekonomiko eta soziokulturalak aintzat hartu beharko lirateke. Era berean, INMA proiektua urte jakin batzuetan jaiotako haurrek osatzen dute, ondorioz, aurrenerabeen adinean aldakortasun txikia ematen da, eta honek, bullying jokabidean hainbestetan aztertua izan den adinaren efektua behar bezala aztertzea galarazi zuen. Bestetik, tesian zehar landutako hiru lanetatik bitan 8 eta 11 urtetako faseetako datuak erabili diren arren, ikerketa honetan ez da ikuspegi longitudinala landu. Beraz, hormona mailek eta testuinguru psikosozialak bullyingarekin duten harremanaz hitz egin dezakegu, ez, ordea, kausalitatez. Tesi honetan mugak aurkitu badaitezke ere, azpimarragarria da literatura zientifikoan aurki daitekeen ebidentzia zabaltzea bilatu nahi izan duela. Askotan, bullyinga estatus soziala lortu edo mantentzeko erabiltzen den jokabide bat da. Haur eta nerabeek epe luzerako ondorioak ikusteko gaitasuna ez dutenez, bullying jokabidea helburu zehatz bat lortzeko estrategia gisa erabiltzen dute. Hori dela eta, erabilgarria suertatzen zaien jokabide bat izanik, bullyinga, eskola inguruan prebalentzia nabarmenez ematea espero den jokabide bat da. Beraz, fenomeno inguruan ikertzen jarraitzea ezinbestekoa da, ezagutza hauetatik abiatuz haur eta nerabeei moldatutako mezu zehatzekin prebentzio eta interbentzio programak garatzeko. Hauek horrela, tesi proiektu honek indargune batzuk ere badituela esan daiteke. Faktore biologikoen eragina bullyingaren ikerketara gerturatu dituzten lanak oso urriak izanik, tesi honek ikuspegi hori landu nahi izan du. Zentzu zabalenean esanda, tesi
I. Atala: Hasierako Atala 116 honek bullyinga jorratu nahi izan du ikuspegi biopsikosozial bat erdigune izanik. Abiapuntu hau oinarritzat hartuz, hormona mailek bullying jokabidean zuten eragina aztertzeaz ez ezik, aldagai psikosozialek zuten lotura ere aztergai izan dute tesia osatzen duten hiru lanek. Aldagai biologikoei dagokionez, pubertaro garaiko testosterona eta kortisol mailak neurtzeaz gain, 2D:4D indizearen informazioa ere jaso zen, jaio aurreko sexu hormonekiko esposizioak bullyingarekin loturarik zuen aztertzeko. Halaber, kortisola, listu laginez gain ileko laginen bitartez ere aztertu zen, bi teknika hauek informazio desberdina eskaintzen dutelarik. Lagin desberdin hauek erabiltzea kortisolak bullyingean zuen eragina eta alderantziz, bullyingak kortisolean zuen efektua aztertzea ahalbidetu zuten. Aldagai psikosozialei erreparatuz, gizabanakoaren bizitzan eragiten duten gertuko inguruen informazioa jaso zen: familia, eskola eta komunitatearen inguruko informazioa, hain zuzen. Era berean, bullying fenomenoan partaideek hartu zitzaketen hiru rol esploratu ziren. Hain zuzen biktima, erasotzaile eta erasotzaile- biktima rolak. Bestalde, ikerketa hauek egiteko erabili diren galdetegi, test eta eskalak oso erabiliak izan dira aurretik. Bullyingari dagokionez, OBVQ galdetegiak bullyingaren definizio bat hartzen du bere baitan, eta honek partaideek bullyinga eta agresibitate isolatuaren artean desberdintzea baimentzen du. Gainera, bullying mota desberdinak hartzen ditu bere baitan (hitzezkoa, fisikoa, baztertzekoa, sexuala eta cyberbulliynga).
Emaitzen Laburpena eta Eztabaida 117 Bestetik, azpimarragarria da, funtzio exekutiboak ebaluatzeko erabilitako testak aipatzea. Aurretik egin diren ikerketetan funtzio exekutiboak gurasoen galdetegien bitartez ebaluatuak izan dira maiz, INMA proiektuan ordea, ordenagailuko test neuropsikologikoak erabili dira, modu zehatzeko eta fidagarriago batean informazioa jaso izana ahalbidetu zuena. Azkenik, nabarmentzekoa da, ikerketa hauetan erabilitako eredu estatistikoak aldagai aske eta menpeko aldagaien arteko harremanak aztertzeaz ez ezik, aldagai askeen arteko erlazioak ere begiratzea baimentzen dutela. Modu berean, sexua tesian zehar jorratu diren hiru lanetan aintzat hartzea erabaki zen, bullyingarekin eta hormona mailekin duen erlazioagatik. Lehen lanean ikerketa aldagai bezala sartu zen, eta bigarren eta hirugarren lanetan analisiak sexuaren arabera egin ziren. Tesi honetako muga eta indarguneak aztertu ostean, tesi hau lehen pausu bat dela esan daiteke. Etorkizunera begira INMA proiektuan ikerketa ildo honetatik jarraitzea espero da. Horretarako, 14 urteko fasean bullying eta cyberbullyingeko datuak jaso dira eta era berean, ile eta odol laginak bildu dira hormona mailak neurtzeko. Datu hauei esker eta 11 urteko faseko datuak izanik, ikuspegi longitudinala ezarriz, ematen diren erlazioak gehiago zehaztea bilatu nahi da. Etorkizunera begira interesgarria litzateke antzeko lanak egitea, batez ere, ezaugarri sozioekonomiko eta soziokultural desberdinak dituzten laginak erabiliz. Eredu konplexuak erabiltzen jarraitzea lagungarria izan daiteke jokabide konplexu honetan
I. Atala: Hasierako Atala 118 eragiten duten aldagai biologiko eta psikosozialek euren artean duten erlazioa ere ezagutzea baimentzen duelako. Kontutan izan behar da aldagai psikosozialak eta kortisol mailak nolabait aldagarriak direla eta beraz, hauek identifikatzea lagungarria suerta daitekeela prebentzio eta interbentzio programak diseinatzeko. Ezinbestekoa litzateke baita, etorkizuneko ikerketek tesi hau osatzen duten lanetan proposatutako ereduei zuzenketak egitea, edota hauek frogatzen saiatzea. Horrela, bullying jokabidearen ezagutza zabalagoa izango genuke eta interbentzioetan aldagai psikosozialetan oinarritzeaz gain, estresa ere landu genezake. Jakina da, bullyinga zuzenean estresarekin erlazionatzen dela, baina, era berean estresa bullyingarekin lotura izan dezaketen beste aldagai batzuekin ere erklazionatu daiteke, hala nola, funtzio exekutiboekin. Aspektu hauen konplexutasuna eta harreman hauen berezitasuna ikertzea ezinbestekoa litzateke haur eta nerabeen psikoneuroendokrinologia ulertzen jarraitzeko.
Prozedura 1. Haur edo aurrenerabearen eskuan eskuetako lerro falangikoa tapatzen objekturik ez dagoela (adb:eraztunak) eta eskuak garbi dituela konprobatu. 2. Eskanerraren beiran partaidearen ID zenbakia duen paper zatia kokatu, hatzen neurketa oztopatuko ez duen toki batean. 3. Haurrari eskua beira gainean kokatzeko eskatu. 4. Eskuaren gainean toaila beltz bat kokatu, irudiak kalitate handiagoa izan dezan. 5. Irudia ID zenbakiaz identifikatu eta prozedura erregistratu. 6. Prozedura erregistratu beste eskuarekin.
1. SARRERA Aurrerapen teknologikoek, prozesu biologikoek eta biokimikoek portaeran izan ditzaketen efektuen azterketa ahalbidetu dute [1]. Hormonek, eragina dute nerbio-sistemaren garapenean, garuneko funtzionamenduan eraginez. Hortaz, efektua izan dezakete garuneko egitura horietan oinarritzen diren funtzio kognitibo eta jokabideetan [2,3].
Phoenix, Goy, Gerall, eta Young (1959), lehenak izan ziren proposatzen animalia eredu bat erabiliaz, sexu- hormonekiko jaio aurreko esposizioak haurren nerbio-sistemaren garapenean eta, helduaroko portaeretan efektuak izan zitzakeela [4]. Ikerketa hau abiapuntutzat hartuz, hainbat autorek aztertu du jaio aurreko sexu-hormonek, batik bat, testosteronak eta estradiolak, gizon eta emakumeen garunean duten papera. Lau urteko haurrekin egindako ikerketa batean, esaterako, Finegan Niccolsek eta Sitareniosek (1992), jaio aurreko testosterona mailek, haurren hizkuntzaren ulermena eta taldekatze kontzeptuarekin alderantzizko harremana erakusten zutela, aurkitu zuten. Harreman hau nesketan soilik izan zen estatistikoki esanguratsua [5]. Bere aldetik, Grimshau, Sitarenios eta Fineganek (1995), likido amniotikoan testosterona kontzentrazio handiagoak zituzten neskek, 7 urtetan garapen kognitibo hobea zutela aurkitu zuten. Beste lan batzuk ere erakutsi dute, jaio aurreko testosterona mailak haurraren garapenean adin eta arlo desberdinetan eragina izan dezakeela, hala nola, soziabilitatean (12 hilabetetan), lexikoan (18 eta 24 hilabetetan) edota harremanen kalitatean (48 hilabetetan) [6,7]. Nahiz eta jaio aurreko sexu-hormona mailak ezagutzea erabilgarria den, hormona mailak zuzenean neurtzeak, metodo konplexuak, inbaditzaileak eta muga etikoak dituzten erabiltzea suposatzen du [8,9]. Hori dela eta, jaio aurreko sexu-hormona mailak ezagutzeko
EKAIA (2022), artikulua prentsan/article in press. https://doi.org/10.1387/ekaia.22912 Izaro Babarro eta lankideak Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan). 3 biomarkatzaile ez-inbaditzaile, ekonomiko eta eskuragarri baten erabilera proposatu zen: 2D:4D indizea [10]. 2D:4D indizea bigarren eta laugarren hatzetako luzera neurtzean oinarritzen da, zehazki bigarren hatzaren luzera balioa laugarren hatzaren luzeraren balioagatik zatituz [11–13]. 2D:4D indizearen eta jaio aurreko hormonen arteko loturari dagokionez, ikertzaileek ondorioztatu dute, indize baxuak, jaio aurreko testosterona maila altuekin eta estradiol maila baxuekin erlazionatzen direla [14,15]. Zenbait ikerketek erakutsi du, 2D:4D indizean estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak daudela sexuaren arabera, indize baxuak gizonezkoetan ohikoagoak izanik [1,12, 16–22, 23–28,13]. Hala ere, badaude 2D:4D indizean sexuaren arabera estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak aurkitu ez dituzten ikerketak ere [1,18,26]. 1998. urtean izan zen 2D:4D indizeak ikertzaileen arreta bereganatu zuenean, noiz, fetuaren testosterona eta estradiol mailek 2D:4D indizearen formazioan eragiten zutela ikusi zen [10]. Ordutik, 2D:4D indizearekin ikertzeko interesa handituz joan da. Lutchmaya eta lankideak. (2004) lehenak izan ziren, likido amniotikoan neurtutako testosterona eta estradiol mailek 2D:4D indizearekin zuten korrelazioa aztertzen. Lan honek, bi aldagai hauen artean erlazioa zegoela erakutsi zuen, harremana estatistikoki esanguratsua izanik soilik eskuineko eskuetan [8]. Gizakietan egin diren ikerketa gehienek erakutsi dute, jaio aurreko androgeno eta estrogeno mailek 2D:4D indizearekin korrelazioa dutela, nahiz eta mekanismoak oraindik ezezagunak izan. Animaliekin, zehazki xaguekin egindako ikerketa batek ikusi zuen jaio aurreko androgeno eta estrogeno mailek 2D:4D indizea kontrolatzen zutela. Lan honek erakutsi zuen, 4. hatzak androgeno eta estrogeno hartzaile gehiago zituela 2. Hatzarekin alderatuz eta hartzaile hauen aktibitateak 2D:4D indizean eragiten zutela gene eskeletogenikoen espresioaren
EKAIA (2022), artikulua prentsan/article in press. https://doi.org/10.1387/ekaia.22912 Izaro Babarro eta lankideak Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan). 4 eta zelulen espresioaren bitartez. Ondorioztatu zuten androgeno hartzaileen inaktibazioak 4. hazkundea gutxitzen zuela, 2D:4D ratio handiagoak lortuz. Eta bestalde, estrogeno mailen inaktibazioak 4. hatzaren hazkuntza sustatzen zuela, 2D:4D ratio txikiagoak lortuz. Indize hau neurtzeko metodoari dagokionez, metodo zuzenak (kalibrea edo erregela erabiliz) eta zeharkakoak (eskaneatutako irudiak, fotokopiak, kamera digitalen irudiak edota X izpiak) erabili dira. Metodo zuzena, hatzak kalibre edo erregela baten bitartez neurtzean datza. Zeharkako metodoan, ordea, eskuaren irudia lortzen da (eskaneatuta, fotokopiatuta, kamera digitalak edo X izpiak erabiliz) eta ondoren, irudian hatzen neurketa egiten da kalibrea, erregela edo software espezifikoak erabiliz [16,19,25,29]. Alde batetik, neurketa zuzenen abantaila nagusiena da, metodo hauetan erabilitako materiala (kalibrea edo erregela) garraiatzeko erraza dela. Hala ere, metodo hauek baldintza esperimentalak mantentzeko zailtasunak izan ohi dituzte, hau da, neurketan zehar eskuak posizio berean mantentzeko zailtasunak agertu daitezke eta honek, neurketa akatsak agertzea errazten du. Bestalde, zeharkako neurketei dagokionez, datuak biltzeko denbora gutxiago behar dute eta irudiak behin-betiko gordetzeko aukera eskaintzen dute. Baina, metodo hauen desabantaila nagusia da, irudiak aztertzeko erabiltzen diren gailuak ez direla eramangarriak eta askotan garraiatzeko zailak direla. Gainera, ikerlariek, ez dute adostasunik erakutsi parte-hartzaileek gailuan (eskanerra edo fotokopiagailuan) egin behar duten presioari buruz, ezta behin irudiak lortuta, neurketak egiteko erabili beharreko prozeduraren inguruan ere. Fidagarritasunari dagokionez, zuzeneko eta zeharkako metodoak alderatu dituzten ikerketek erakutsi dute, zeharkako metodoen behatzaile-barneko eta behatzaile-arteko fidagarritasuna handiagoa dela [16,17,19–21,24,27,28,30]. Era berean, zeharkako metodoen arteko desberdintasunak aztertu dituzten lanek frogatu dute, eskanerraren bidez lortutako
EKAIA (2022), artikulua prentsan/article in press. https://doi.org/10.1387/ekaia.22912 Izaro Babarro eta lankideak Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan). 5 indizeak fotokopien bitartez neurtutakoak baina fidagarriagoak direla [16]. Eta, behin irudiak lortuta, neurketak egiteko prozeduretatik, irudien analisirako ordenagailuko programak erabiltzean fidagarritasun maila altuena erakutsi dituzte [16,22,31]. Hala ere, oraindik eztabaida handia dago komunitate zientifikoan. Esaterako, ikerketa batek ondorioztatu zuen lagin txikiekin metodo zuzena erabiltzea gomendagarria litzakeela eta, aldiz, lagin handietan edota datuak azkar jasotzea beharrezkoa denean zeharkako metodoak erabiltzea aukera egokiena litzatekeela [24]. Bi ikerketek, irudien analisirako ordenagailuko programa desberdinen fidagarritasuna konparatu zuten. Lan hauek, AutoMetric, GIMP eta Photoshop programek antzeko fidagarritasuna erakusten zutela ondorioztatu zuten. Nahiz eta, neurketak egiterako orduan, AutoMetrik programarekin, besteekin baino denbora gutxiago behar zela ikusi zen [1,31]. Hala ere, oraindik ez dago adostasun handirik, 2D:4D indizea neurtzeko metodo egokienaren inguruan; eta, oso ikerketa gutxik aztertu du, 2D:4D indizea neurtzeko irudien analisirako ordenagailuko programa desberdinek erakusten dituzten aldeak. Lan honetan bi helburu proposatzen dira: lehenik, 11 urteko haurrengan 2D:4D indizea neurtzean, irudien analisirako ordenagailuko bi programek (AutoMetrik eta GIMP) erakusten duten behatzaile-barneko eta behatzaile-arteko fidagarritasuna aztertzea (Autometric and GIMP). Bigarrena, neurketak egitean programa bakoitzarekin behar den denbora ezagutzea. 2. MATERIALA ETA METODOAK 2.1. Partaideak Parte-hartzaileak, INMA Proiektuko (Haurtzaroa eta Ingurumena, www.proyectoinma.org) Gipuzkoa kohorteko 11 urteko 180 haur izan ziren (%53,9 neskak eta %46,1 mutilak). INMA, Espainiako emakume haurdunen eta beren haurrak aztertzen dituen
EKAIA (2022), artikulua prentsan/article in press. https://doi.org/10.1387/ekaia.22912 Izaro Babarro eta lankideak Behin-behineko bertsioa (euskara-orrazketaren faltan). 6 kohorteen proiektu prospektiboa da [32]. Lan honetarako etika batzordearen (07/2008) onarpena eta gurasoen baimen informatuak lortu ziren. 2.2. 2D:4D indizearen neurketa Behatzaile bakar batek haurren eskuen irudiak atera zituen eskaner eramangarri bat erabiliz (Epson Perfection V39). Eskuak eskaneatzeko, Micak eta lankideen 2016ko lana oinarritzat zuen ad hoc protokolo bat jarraitu zen. Behin eskuak eskaneatuta, irudiak ordenagailura pasa ziren, irudi analisien bi programa erabiliz hatzak neurtzeko eta ondorioz, indizeak kalkulatu ahal izateko. 2D:4D indizearen neurketak bi behatzailek egin zituzten. Behatzaile-barneko eta behatzaile-arteko fidagarritasuna neurtzeko helburuarekin, honako prozedura jarraitu zen: Behatzaile bakoitzak 2D:4D hiru aldiz kalkulatu zuen esku bakoitzeko. Partaideak 180 izanik, guztira 4320 neurketa egin ziren (180 parte hartzaile x 2 esku x 3 neurketa eskuko x 2 behatzaile x 2 programa). Behatzaile bakoitzak programa bakoitzarekin neurketak egiten igarotzen zuen denbora kalkulatu zen (behatzaile bakoitzak 20 parte hartzaileen neurketak egiten), eta bi metodoen konparazioa egiteko batez bestekoak erabili ziren. Hatzak neurtu eta 2D:4D indizea neurtzeko erabili ziren irudien analisirako ordenagailu programak AutoMetric eta GIMP izan ziren. AutoMetric [33] doako programa da eta bi parametro ditu, lehenengoak bigarren hatzaren luzera neurtzeko balio du eta bigarrenak aldiz, laugarren hatzaren luzera neurtzeko. Behatzaileak lerro bat marraztu behar zuen hatz bakoitzaren tolesduraren erdialdetik, hatzaren puntaraino. Bi hatzen balioak erabiliz, programak automatikoki kalkulatzen zuen 2D:4D indizea. Bestalde, GIMP, irudi digitalak aztertzeko doako programa da [34]. Hatzen luzera neurtzeko, programak neurketarako tresna bat eskaintzen du eta, honek, hatzen beheko tolesturaren erdialdetik hatzaren puntaraino lerro
2.3. Analisi estatistikoak
Datuak IBM SPSS 25 (Statistical Package for Social Science) programa erabiliz aztertu ziren. Lehenik eta behin, aldagaien normaltasuna konprobatu zen Kolmogorov-Smirnov estatistikoa kalkulatuz. Aldagai guztiek normaltasuna betetzen zutela ikusi zen (ikus 1. eranskina). Behatzaile-barneko eta behatzaile-arteko fidagarritasuna kalkulatzeko, klasebarneko korrelazio-koefizienteak (ICC: Infraclass Correlation Coefficient) erabili ziren. Behatzaile-barneko fidagarritasuna, pertsona batek egindako neurketen arteko akordioa bezala definitzen da, eta, behatzaile-arteko fidagarritasuna, aldiz, behatzaile ezberdinek egindako neurketen adostasunari dagokio.
3. EMAITZAK 3.1. Behatzaile-barneko fidagarritasuna Bi behatzaileek lortutako behatzaile-barneko fidagarritasuna altua izan zen programa bakoitzerako (ikus 1. eta 2. taulak). 1 BEHATZAILEA Behatzailebarneko fidagarritasuna Eskuineko Behatzailebarneko fidagarritasuna Ezkerreko Behatzaile-arteko fidagarritasuna Eskuineko eskua Behatzaile-arteko fidagarritasuna Ezkerreko Eskua 2 BEHATZAILEA Behatzailebarneko fidagarritasuna Eskuineko Behatzaile - barneko fidagarritasuna Ezkerreko 1. Irudia: Fidagarritasuna kalkulatzeko prozedura
3.2. Behatzaile-arteko fidagarritasuna Bi programek behatzaile-arteko fidagarritasun maila egokia erakutsi zuten, nahiz eta, GIMP programaren fidagarritasuna altuagoa izan.
AutoMetric GIMP Behatzailea
3.3. Neurketen ekonomia GIMP programa erabiltzean, batez beste, behatzaile bakoitzak bi minutu eta erdi igaro zituen esku bakoitzeko; AutoMetric programa erabiltzean, ordea, minutu eta erdi. 4. EZTABAIDA
Ikerketa honek bi helburu zituen, lehenengoa 2D:4D indizea neurtzeko ordenagailuko bi programen fidagarritasuna ezagutzea. Bigarrena, programa bakoitzarekin egindako neurketen ekonomia aztertzea, programa bakoitzarekin neurketak egiten pasatako denbora kontrolatuz. Lehenengo eta bigarren helburuei dagokionez, emaitzek, AutoMetric programa GIMP baina bizkorragoa dela, behatzaile barneko fidagarritasun ona duela, baina, behatzaileen arteko fidagarritasuna moderatua duela. Bestalde, GIMP programak behatzaile barneko eta behatzaile arteko fidagarritasun ona izan arren, denbora gehiago eskatzen du neurketak egiteko. Ikerketa honetako datuak bat datoz beste ikerketetan ikusitakoarekin. Lan honek, 2D:4D indizea neurtzeko irudi analisien bi programen fidagarritasunari buruzko informazioa eskaintzen du. Dakigunez, ikerketa gutxik konparatzen dute 2D:4D indizea neurtzeko ordenagailuzko metodoak [1,31]. Ikerketa hauek erakutsi dute AutoMetric programa egokiena dela denbora inbertsioari dagokionez [1,31]. Hala ere, gure ikerketan AutoMetric programak GIMP programak baino behatzaile arteko fidagarritasun altuagoa erakutsi du. Ildo honetatik, lan bakar Notak: KBKK=klase-barneko koefiziente korrelazioa, KT=konfiantza tartea; KBKK klasifikazioa (Rosner, 2011). KBKK< 0.7 ez onargarriak, 0.71 < KBKK < 0.79 onargarriak, 0.80 < KBKK < 0.89 oso onak eta KBKK >0.90 bikainak; *p<0.05; **p<0.01; ***p<0.001
4.1. Indarguneak eta mugak
Ikerketa honek muga batzuk ditu. Lehenik, parte-hartzaile kopurua txikia da. Gainera, ikerketa honetan bi programa alderatzen dira eta ez eskuragarri dauden irudien analisirako ordenagailu programa guztiak, eta beraz, gertatu liteke beste software batzuk aztertutako programek baino fidagarritasun handiagoa erakustea. Hala ere, bi software hauek hautatu izanaren arrazoi nagusia da eskuragarriak eta doakoak direla eta AutoMetric programa, 2D:4D neurketak egiteko irudi analisien programa espezifikoa dela. Muga hauek eduki arren, lan honek 2D:4D fidagarritasunaren inguruko datu berriak eskaintzen ditu eta irudiak aztertzeko ordenagailuko bi programa alderatzen ditu. 4.2. Ondorioak Gai honi buruzko ikerketa gehiago egin beharko lirateke, irudien analisi metodoen desberdintasunak aztertzen duten ikerketa kopuru urria dela eta. Etorkizuneko lanetarako, lagina zabaltzea eta adin desberdinetako pertsonen datuak erabiltzea interesgarria izan daiteke. Gai honetan ebidentzia berriak erakusteak, ebidentzian oinarritutako protokolo estandarizatu bat sortzen lagundu dezake, eta, horrela, 2D:4D indizearen neurketetan aldakortasuna murriztuko litzateke. ESKER ONAK Gure esker onak adierazi nahi genizkieke INMA proiektua posible egin duten familia eta haurrei eta, azpi-kohorte desberdinetan, eta bereziki Gipuzkoako kohortean lan egin duten
1. Behatzailea
2. Behatzailea
Bestelako Eranskinak 243 11.3. Listu Laginak Jasotzeko Protokoloa Materiala Dokumentazioa prestatu: familientzat jarraibideak eta familiek bete beharreko galdetegia (azken astean haur edo aurrenerabeak hartutako medikazioa, izandako gaixotasunak edota estres egoerak). 50mL-ko bi hodi 2mL-ko polipropilenozko lau hodi Identifikazio zenbakia duten etiketak
III. Eranskinak 244 3. Erregistro orrian, lagin bakoitza jaso den ordu zehatza eta lagina jasotzean sortu daitezkeen intzidentzia posibleak apuntatuko dira. 4. Lagina beti gosaldu aurretik jasoko da. Haurra esnatu eta 15 minutu itxaron beharko dira gutxienez lagina jasotzeko. Hauek horrela, erregistro orrian, haurra esnatu den ordua ere erregistratuko da. 5. Listua jaso aurretiko orduan haurrak ez du ezer jango 6. Listua jaso aurretiko bi ordutan ez ditu hortzak garbituko. 7. Lagina jaso baina 24h aurretik haurra ez da dentistan izango. 8. Listu lagina jaso aurretik (10 minutu aurretik), haurrak ahoa urarekin garbituko du. 9. Listu jarioa estimulatzeko, limoi zati bat edota gozoki batzuk erakutsi ahalko zaizkio. Posible da baita, gustuko duen jaki batean pentsatzeko eskatzea ere. 10. Behin ahoan listua sortu dela, haurrak bere listua, erroskako tapoia duten 50mlko ontzi batean bota beharko du, gutxienez 10ml-ko kantitatea jariatuz. 11. Behin ontziak beteta eta itxita, hozkailuan 4ºC gordeko dira, bisitan entregatzen diren arte. 12. Prozedura hau berdina izango da lehen eguneko eta bigarren eguneko listu laginak jasotzeko. 13. Familiek etxean jaso dituzten laginak ekarriko dituzte. Laginak ongi etiketatuak daudela eta galdetegia bete dutela konprobatu beharko du landa laneko ikertzaile arduradunak. 14. Lehen eguneko listua, 2mL-ko bi hoditara pasa. Berdina errepikatu bigarren eguneko laginarekin.
1. Bisita aurretik haur edo aurrenerabeen gurazoei informatu beharko zaie, aurreko egunean haur edo aurrenerabeak ilea uraz soilik garbitzeko. Era berean aurreko astetan ilea ez moztea edota parasitoen (zorrien) kontrako tratamendurik ez hartzea. 2. Ilea, buruko atzeko bertex areako larruazaletik gertu moztu beharko da. Larruazaleko lesiorik ez duen gune batean. 3. Beharrezkoa den kopurua hartzeko asmoz, plastikozko plaka erabiliko da, zulotik ile -sorta sartuaz. 4. Pintza batez lagunduz, ileko zati distala helduko da eta larruazaletik ahalik eta gertuen, guraizeak erabiliz, ile-sorta bat moztuko da. 5. Ilearen mutur distala desberdintzeko asmoz, goma txiki bat ipiniko da. 6. Lagina filtrozko paperean bilduko da eta plastikozko poltsan sartuko da. 7. Lagina parte-hartzailearen ID zenbakia erabiliz identifikatuko da. 8. Prozedura erregistratuko da: lagina hartu den gunea, haur edo aurrenerabeak aurreko egunetan erabili dituen ileko produktuak, ilea xaboiaz garbitu duen azken eguna… | science |
addi-09d2382c746d | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58734 | Amerikako Estatu Batuetako 2008ko krisi finantzarioaren analisi historiko-ekonomikoa | García Califano, Uxue | 2022-12-14 | 6 1. Sarrera eta helburuak
Lan honen helburua aro garaikidean emandako kolapso finantzario eta ekonomiko larriena aztertzea da, hau 2007. urtean Amerikako Estatu Batuetan eztanda egindako ondasun higiezinaren burbuilaren, eta haren ondorioz 2008. urtean emandako krisi finantzarioaren ondorioa izanik.
Krisi honen azterketak berebiziko garrantzia du; izan ere, 1929. urteko Depresio Handiaren ostean emandako krisi finantzario handiena izan da. Honen ondorioz, AEBko merkatu hipotekarioa kolapsatu zen eta banku finantzario boteretsuenak porrotera joan ziren. Gainera, krisi honen eraginak, XX. hamarkadaren hasieratik garatuz joandako globalizazioa dela-eta, mundu-osoan pairatu izan dira.
2008. urteko krisi finantzarioaren analisia burutu ahal izateko, lehenik eta behin, krisiaren testuingurua aurkeztuko da, momentu horretako joerak aztertuz eta ekonomiaren norabidea kokatuz. Honen helburua XX. hamarkadaren hasieratik garatuz joan zen AEBko ondasun higiezinen burbuilak eztanda egiteko faktoreak zeintzuk diren definitzea da. Lanean zehar ikusiko den moduan, faktore horiek Depresio Handiaren ondorioak ekiditeko eta etorkizunean sortu zitezkeen atzeraldi ekonomikoak saihesteko definitu ziren neurrien biguntzearekin eta berehalako aberastean oinarritzen ziren inbertsio finantzarioen garapenarekin harremanduta daude.
Ondoren, krisiaren garapen kronologikoa burutuko da, 2007. urtean AEBko ondasun higiezinaren burbuilak jasandako eztandatik hasita, honen ondorioz 2008. urtean emandako eta mundu osoan eragina izan zuen krisi finantzariotik pasatuz eta inbertsio banku garrantzitsuenen porrotak aurkezten amaituz.
Amaitzeko, lan honen bitartez krisi finantzarioak AEBn zein Europan eragindako ondorioak aurkeztu nahi dira, aldagai makroekonomikoen analisiaren bitartez, honen helburua AEBn eztanda egindako krisi finantzarioak AEBko gizartean zein mundu-mailan eragin nabarmena izan zuela frogatzea izanik. Gainera, krisiari emandako erantzuna aztertuko da, Gobernuek hartutako neurriak eta burututako ekintzak krisiaren ondorioak ekiditeko edo gainditzeko nahikoak izan diren edo ez ondorioztatzeko.
7 Ikusiko dugun moduan, krisi finantzario honek hipoteken paradigma aldatu zuen, kapitalismoaren korrontearen baitan garatu zen aberaste-nahiaren eta espekulazioarekin batera, mundu osoan zehar ondorio ekonomiko tamalgarriak eraginez. Gainera, krisi finantzario hau 2010. urtetik aurrera Eurozonan zein munduko beste herrialde batzuetan emandako krisien motorra izan zen, horiek eztanda egiteko zimenduak eta oinarriak krisi finantzario honen baitan garatu baitziren.
2. 2008ko krisi finantzarioaren testuinguruaren azterketa
Amerikako Estatu Batuetan (hemendik aurrera AEB), 2007. urteko udazkenean, 2008. urteko irailean Lehman Brothers-en inbertsio banku garrantzitsuaren porrotarekin eztanda egingo zuen krisi finantzarioa gertatzear zegoelaren zantzuak agertzen hasi ziren. Krisi finantzario hau Depresio Handiaren ostean emandako krisi finantzario eta ekonomiko larriena izan zen, honen ondorioz AEBko merkatu hipotekarioa kolapsatu baitzen eta instituzio finantzario zein inbertsio banku handiak porrotera joan baitziren. Krisi honen eztandak izugarrizko eraginak izan zituen AEBko ekonomian; hala nola, BPGren jaitsieran eta zorpetzearen igoeran, zein gizartean; esaterako, langabezia-tasaren igoeran eta kontsumoaren jaitsieran. Gainera, eragin hauek mundu osoan zehar hedatu zirenez, mundu-mailako krisi baten leherketa eman zen.
2008. urtean emandako krisi finantzario hau subprime hipotekak kontratatu zituzten milaka pertsonek euren maileguak ordaintzeko ezintasunaren ondorioa da. Izan ere, hasiera baten hitzartzen ziren mailegu gehienak bakarrik interesen ordainketarekin edo amortizazio negatiboarekin hitzartzen ziren. Baina guztiz amortizatutako maileguetara aldatzean (interes eta kapitalaren ordainketarekin, hain zuzen), burutu beharreko ordainketaren kantitatea handitu zen, ordaindu ezin zuten zordun kopurua igoz. Ordaintzeko ezintasun horrek, alde batetik, hipotekak eskaini zituzten erakunde finantzarioei arazoak agerrarazi zizkien eta bestetik, etxebizitzen prezioak nabarmen jaistea eragin zuen, honek mailegu-eskaintzaileen egoera zaildu zuelarik (Pineda Salido, 2011: 149). Nahiz eta subprime hipoteken ez ordaintzea krisi finantzarioaren eztandaren eragile garrantzitsuena izan, aipatzekoa da krisia eragin zuten bestelako kausa batzuk ere eman zirela; hala nola, politika makroekonomikoan burututako akatsak eta desregulazioa, hauek guztiak aurrerago azalduko direlarik. Hala ere, krisi
8 finantzario hau eragin zuten kausak eta honen bilakaera aztertu baino lehen, testuinguruaren kokapen moduan, beharrezkoa da krisiaren bilakaeraren momentuko argazkia aurkeztea.
2.1 2008ko krisi finantzarioaren eztanda aurreko testuinguruaren kokapena
2008. urtean eztanda egindako krisi finantzarioa Moderazio Handia deritzon epealdi onaren ostean eman zen. Epealdi honetan ekonomiaren erregulazioari buruzko hainbat erreforma burutu ziren. Hegazkortasun makroekonomiko handiko epea izan zen, beste gauza batzuen artean, produktu errealaren hiru hilabeteko hazkundearen hegazkortasuna %50 murriztu baitzen eta inflazioaren hegazkortasuna %60 murriztu baitzen (De Gregorio Rebeco, 2008: 3-4). Egoera honek, Escalante Semerenak, Amador eta López Zuñiga-k (2008: 79-80) aurkezten duten moduan, ziklo ekonomikoen fluktuazioen leuntze nabarmena eragin zuen. Testuinguru honetan, hainbat ekonomialarik eta Nazioarteko Moneta Funtsak ere, ziklo ekonomikoen moderazioa eman zela aldarrikatu zuten, hainbat ebidentzietan oinarrituta. Izan ere, C. Garner eta E. Wurtz-en (1990: 25-27) arabera, BPGren gaineko estatistikek, inflazioaren hegazkortasunak eta Gobernuak aurrera eramandako politika fiskalek eragindako ondorioek, beste gauza batzuen artean, ziklo ekonomikoen fluktuazioen seriotasuna nabarmenki murriztu zela adierazten dute.
Moderazio hau, De Gregorio Rebeco-ren (2008: 5-9) hitzetan, zenbait arrazoi ezberdinengatik garatu zen: alde batetik, epealdi honetan ekonomian eragina izan zuten talkak leunagoak eta urriagoak izan zirelako; eta beste alde batetik, izaera iraunkorreko egiturazko aldaketak zein aldaketa teknologikoak eman zirelako. Gainera, globalizazioaren eta mundumailako integrazio ekonomikoaren garapena ziklo ekonomikoen fluktuazioaren leuntzearen faktore nabarmena izan zen. Horretaz gain, moneta-politikan burutu ziren erreformek eta sistema ekonomiko eta finantzarioan emandako aldaketek Moderazio Handiaren epealdi hau ezaugarritu zuen inflazioaren hegazkortasuna bermatu zuten ere.
Hala ere, Donay-k (2009) aurkezten duen moduan, 2007. urtearen erditik aurrera, AEBko krisi finantzarioa garatzen ari zen testuinguruan hain zuzen, ekonomialariek Moderazio Handiaren teoria kolokan jartzen hasi ziren, sistema ekonomiko eta finantzarioan burututako erreformak AEBko komunitate finantzarioaren gain kaltegarriak bilakatuko ziren zantzuak agertzen hasi baitziren. Horretaz gain, aplikatutako moneta-politikek ziklo ekonomikoaren
9 hegazkortasuna areagotu eta inflazioaren muturreko mugimenduak eragingo zituen buruzko zalantzak sortzen hasi ziren. Horrela, Moderazio Handiaren epealdiaren baitan, 2008. urteko krisi finantzarioak eztanda egitea eragin zuten aurrekariak garatzen joan ziren.
2.2 AEBko historia modernoaren krisi finantzarioen aurrekariak: aurkezpen kronologikoa
Lan honen helburua 2008. urtean AEBko ondasun higiezinen burbuilaren eztandaren ondorioz sortutako krisi finantzarioa aztertzea den heinean, beharrezkoa da XX. mendean AEBn emandako krisi finantzario nagusienei aipamena egitea. Horretarako, ibilbide kronologiko bat burutuko da, 2008ko krisian eragina izango zuten hainbat ezaugarri zein ondorio aurkeztuz.
XX. mendean emandako eta 2008ko krisi finantzarioaren eztandan eragina izan zuen lehenengo gertakizuna 1929. urteko Depresio Handia izan zen. Depresio Handia Lehenengo Mundu Gerraren ostean AEBn emandako oparotasun handiko epeak, zeina hazkunde eta dinamikotasun ekonomiko handiko epea izan zen, eztanda egin zuenean eman zen. Izan ere, gerrak AEBko ekonomiaren izugarrizko garapena eragin zuen, mundu-mailako potentzia bilakatuz (López Fernández de Lascoiti, 2009: 2).
Izan ere, 20. hamarkadako hazkunde ekonomikoaren eta produktibitatearen handiagotzearen ondoriozko irabaziek, Quinn eta Turner-en (2020: 115-118) arabera, AEBko biztanleak inbertsioaren printzipioetan barneratu zituzten. Hamarkadak aurrera egin ahala, hazkunde ekonomikoaren ondorioz inbertitzaileek inbertitzeko diru gehiagorekin topo egin zuten. Horrela, kapitalen kantitate handiko presentzian eta errentagarritasun handiko inbertsioen bilaketan oinarritutako hamarkada garatu zen.
Hortaz, López Fernández de Lascoiti-k (2009: 7-8) aurkezten duen moduan, inbertsioetan oinarritutako espekulazioa New Yorkeko burtsaren crack-aren eragile nagusia izan zen. Izan ere, 1925. urtetik aurrera, New Yorkeko burtsako akzioen kotizazioak areagotuz joan ziren, honek aparteko irabaziak eskaintzen zituelarik; bankuek, enpresariek eta norbanako askok burututako inbertsioen kopurua izugarri handituz. Burtsan erosi ahal izateko kredituak eskuratzeko erraztasuna zela-eta, espekulazioa are gehiago areagotu zen. Horrela, akzioen balio errealaren eta burtsako balioaren arteko ezberdintasuna etengabe handituz joan zen.
Gauzak horrela, 1929ko urriaren 23an, automobilgintzako akzioen salmentak New Yorkeko burtsako kotizazioen beherakada orokorra eragin zuen, Dow Jones Industrial Average (hemendik aurrera DJIA) indizeak %6,3ko jaitsiera jasan zuelarik. Honen ondorioz, hurrengo egunean, Black Thursday bezala ezaguna den egunean, inbertitzaileek euren akzioak saltzeari ekin zioten, askok edozein prezio onartuz. Hala ere, burtsako presidenteak, bankari garrantzitsu batzuekin burututako bileraren ostean, akzioak erosteari ekin zion, merkatuaren prezioa baino prezio handiagoan. Honen ondorioz, merkatua berreskuratu zen eta DJIA indizeak, zeinak egun horretan bertan %10,8ko galera jasan zuen, eguna bakarrik %2,1eko galerarekin amaitu zuen.
Hala ere, hurrengo astelehenean, negoziazioak bueltatu zirenean, argi geratu zen akzioen erosle baino saltzaile gehiago zeudela. Izan ere, akzioen prezioek izugarrizko beherakada jasan zuten, akziodun handiez gain, banku lokalak, enpresariak eta norbanakoak merkatutik irteten ari baitziren. Horrela, 1929ko azaroaren 13an DJIA-k hondoa jo zuen, 198 puntura ailegatuz, eta bi hilabeteko epean haren balioaren %48 galdu zuen. Honen ondorioz, ekonomia izugarrizko atzeraldi baten murgildu zen, 1930. urtean zehar baloreen merkatuak beherantz joaten jarraitu zuelarik (Quinn eta Turner, : 116).
Honen aurrean, inoiz emandako krisirik bortitzena eragin zuen industria kontrolatzeko eta sistema finantzarioaren oreka mantentzeko hainbat ekintza burutu ziren, Frankin D. Roosevelt izanik ekintza horien bultzatzaile nagusia. Beste gauza batzuen artean, banku sektorearenganako konfiantza berrezartzeko hainbat neurri ezarri ziren. Neurri horien artean, garrantzitsuenetariko bat Glass-Steagall Act Legea izan zen. Lege honek, konfiantza hori berrezartzeko helburuarekin, bi jarduera finantzarioen arteko ezberdintze zorrotza ezartzen zuen, banku komertziala eta inbertsio bankuaren artekoa, hain zuzen. Gainera, Glass-Steagall
Aipatu dugun moduan, Glass-Steagall Act Lege honek banku komertzialaren eta banku finantzarioaren arteko ezberdintze zorrotza bermatzen zuen, lehenengoak dirua publiko orokorrarengandik eskuratzen zuen heinean bigarrenak finantzaketa kapitalen-merkatutik ateratzen zuelarik. Pineda Salido-k (2011: 136) adierazten duen moduan, lege honen bitartez, Erreserba Federalak merkataritza-bankuak oso modu zorrotzean kontrolatzen zituen, likidezia eta kaudimen koefiziente konkretuak galdatuz. Honek apalankamendurako aukerak mugatzen zituen, eta honekin batera, kredituaren hazkundea. Inbertsio-bankuek ordea, neurri hauengatik mugatuta egon ez arren, debekatuta zeukaten finantzazio bila publiko orokorrera jotzea, merkataritza-bankuarekiko operazioak oso mugatuta zituztelarik. Glass-Steagall Act Lege honen bitartez erregulazio eta gainbegiratze sistemetan emandako hobekuntzek eta 1913. urtean sortutako Erreserba Federala izeneko erakundeak (FED), zeina AEBko sistemaren banku zentral moduan eraikia izan zen, XX. mendearen zatirik handienean krisirik ez egotea eragin zuten.
Hala ere, Marichal Salinas-en (2010: 140-161) aburuz, Depresio Handiak eragindako ondorioek 1939. urtean eztanda egin zuen Bigarren Mundu Gerra emateko baldintzak sortu zituzten. Hori dela-eta, aliatuek, gerra amaitzear zegoenean, egoera bera berriro ematea ekiditeko, sistema politiko, monetario eta finantzario berria definitzea erabaki zuten, erabakiak Bretton Woods-eko akordioetan irudikatu zirelarik. Honela, herrialde gehienetan aplikatutako politikak baliagarriak izan ziren gerraostean susperraldi ekonomikoa bermatzeko.
60. eta 70. hamarkadetan, ordea, politika monetarioak berriro definitu behar izan ziren. Mendebaldeko Europako zenbait herrialdek; hala nola, Alemania, Frantzia, Belgika eta Holandak, garapen-maila nabarmena eskuratzen joan ziren heinean eta esportazioak eta kapitalen-fluxuak areagotzen joan ziren heinean, merkatu monetarioak kontrolatzeko politika konplexuagoak beharrezkoak izan ziren. Gainera, finantzen esparruan beste figura batzuk agertu ziren, banku globalak eta enpresa multinazionalak hain zuzen, zeintzuek merkatu finantzario berrien sorrera eragin zuten. Amaitzeko, 1955. urtetik ematen ari zen eta izugarri luzatzen ari zen Vietnamgo gerrak, 70. hamarkadan, AEBko gobernu-finantzen gaineko izugarrizko ezegonkortasuna eragiten ari zen, gastu militarrak zirela-eta.
12 Egoera honen baitan, 1971. urtean, Bretton Woods-eko akordioak bertan behera geratu ziren, AEBk dolarrak urrearekiko zeukan parekotasuna murriztu zuenean (kanpo ezegonkortasuna zela-eta, hura mantentzea ezinezkoa egiten zitzaiolako) eta kanbio-tasa finkoko sistema finantzarioa alde batera utzi zenean. Honen ondorioz, nazioarteko likidezia nabarmenki hazten hasi zen, herrialde batzuek, AEB barne, interes-tasa malguko sistemaren alde egin zutelarik, honek espekulazioa bultzatu eta kanbio-merkatuaren ezegonkortasuna eraginez.
Ezegonkortasun hau 1973. urtean eztanda egindako petrolioaren krisiak areagotu zuen, baita ere garai horretan emandako inflazioaren hazkundeak. Alde batetik, petrolioaren krisiari dagokionez, nahiz eta 50. eta 60. hamarkadetan petrolioaren prezioa baxua eta orekatua izan, 1973. urtetik aurrera, Yom Kippur gerraz geroztik, prezioaren garestitze gogorra eman zen, urte horretan 3,39 dolarreko igoera izanik eta hurrengo urtean, 11,6 dolarrekoa. Momentu honetatik aurrera, petrolioaren prezioak ez zion hazteari utzi, 1979. eta 1980. urteen artean, Irak eta Iranen arteko gerraren hasierarekin batera, prezioaren bigarren hazkunde gogorra eman zelarik, 31,6 eta 36,8 dolarrekoa, hurrenez hurren. Beste alde batetik, 1971. urtean dolarraren eta urrearen arteko harreman finkoaren ezabatzeak Bigarren Mundu Gerraz geroztik ezezagunak ziren inflazio-tasa altuak eragin zituen (Luque Aranda eta Pellejero Martínez, 2015: 117-119). Honen aurrean, Erreserba Federalaren momentu horretako presidenteak, Paul Volcker-ek, inflazio-tasa murrizteko helburuz interes-tasen igoera nabarmena burutu zuen, %0 ingurutik %10era pasatuz (Reinstein eta Rosende, 2000: 339). Gertakizun hauekin nazioarteko finantzahegazkortasun handiko garaiari hasiera eman zitzaion, honek 2008ko krisi finantzarioak izandako nazioarteko hedadura markatzen duelarik (Marichal Salinas, 2010: 170-178).
Arestian azaldutakoaz gain, Nadal Belda-ren hitzetan (2008: 19-20), 80 eta 90. hamarkadetan aurrezki-kutxen sektorearen krisia eta berregituraketa eta 1987. urteko burtsako izua deritzoten gertakizunak eman ziren, hauek ez zutelarik ekonomian berehalako ondoriorik eragin, zeina 1990. urtean sartu zen depresioan. Hala ere, Marichal Salinas-ek adierazten duen moduan (2010: 268-271), 90. hamarkadaren erditik aurrera, nahiz eta AEBko ekonomia atzerritako funtsen sarrera eta irteerara lotuta egon, kapitalen nazioarteko fluxuek burtsako goraldi izugarria eragin zuten, bai 90. hamarkadaren amaieran, bai 2002 eta 2006. urteen artean. Egoera honetan, 2000. urtean informatikan jarduten zuten enpresei lotutako finantzaburbuilaren eztanda eman zen, honek 1929. urteaz geroztik emandako kotizazioen gainbeherarik handiena suposatu zuelarik. Gainera, 2001eko irailaren 11an Al Quaedak dorre
13 bikiei bideratutako eraso terroristaren ostean egoerak txarrerantz egin zuen. Edozelan ere, Alan Greenspan-ek bideratzen zuen Erreserba Federalak, burtsazko merkatuen gainbehera ekiditeko helburuz, diruaren kostua murriztu zuen, %1eko interes-tasa ezarriz, eta honen bitartez AEBko ekonomia berrezarri zen. Ikusi daitekeen moduan, 90. hamarkadatik aurrera garatuz joan zen testuinguru honen baitan, eta egoera berrezartzeko helburuz, 2008ko krisi finantzarioaren eztandan eragina izan zuten interes-tasen fluktuazioak ematen hasi ziren, joera hau aurrerago azalduko dugularik.
3. 2008ko krisi finantzarioaren aurrekariak
2008ko krisi finantzarioa eragin zuen lehenengo kausa pasa den mendeko 70. hamarkadatik aurrera emandako desregulazioa da, zeinak paradigmaren eta pentsamolde ekonomikoaren aldaketa eragin zuen. Aurreko puntuan adierazi moduan, 1929. urtean emandako Depresio Handiak eragin zuen inoiz emandako krisirik bortitzenaren ondorioak murrizteko eta sistema finantzarioaren oreka mantentzeko helburuarekin, beste gauza batzuen artean, Glass-Steagall Act Legea kaleratu zen. Lege honek banku komertzialaren eta inbertsio bankuaren arteko ezberdintze zorrotza ezartzen zuen. Hala ere, 70. hamarkadatik aurrera liberalizazio garaia hasi zen, momentu honetan korporazio finantzario handien agerpena areagotu zelarik, barne-merkatu finantzarioetan zeukaten parte-hartzea handitzen joan zen heinean eta atzerrian burutzen zituzten jarduerak areagotzen joan ziren heinean (Claudia Maya, 2017: 6-8). Epe honetan emandako berrikuntza finantzarioaren garapenaren eta banku komertzial eta bestelako zerbitzu finantzarioetako erakundeen eskuduntzaren handitzearen ondorioz, zerbitzu finantzarioaren desregulazioa, globalizazioa, kontzentrazioa eta kontsolidazioa eman zen. Honek sistema finantzarioaren baitan garrantzitsutzat jotzen ziren banku handien sorrera eragin zuen.
14 Horretaz gain, denboraldi honetan inbertsio-bankuaren liberalizaziorako hainbat neurri hartu ziren; hala nola, tasen eta jardueren gaineko kontrolak altxatzea, derrigorrezko inbertsio koefizienteak ezabatzea eta mota ezberdinetako erakundeen jardueren arteko konbergentzia baimentzea. Vives Torrensek (2010: 77-79) adierazten duen moduan, liberalizazio finantzario honek ekonomiaren ezegonkortasuna areagotu zuen, nahiz eta garapen finantzario orokorrean eragina izan zuen, honen bitartez ekonomiaren hazkundea bermatuz.
Gainera, 80. hamarkadan zehar AEBko Erreserba Federalak eta Office of the Comptroller of Currency deritzon monetaren kontrolerako bulegoak (zeinaren egitekoa AEBko banku guztien funtzionamendua arautu eta gainbegiratzea zen) mugak malgutzen hasi ziren. Mugak malgutzearen ondorioz, merkataritza-bankuei inbertsio eta aseguru-bankuen jardueretan parte-hartzea baimendu zitzaien. Honek, garatzen ari zen sistema finantzario hau finkatzea eta Too big to fail deritzoten banku handiak sortzea bermatu zuen.
2008ko krisia eragin zuen desregulazioaren garapen kronologikoarekin jarraitu aurretik, beharrezkoa da Too big to fail bankuak zer diren azaltzea. H. Stern eta J. Feldman-ek (2004: 12) doktrina honen esanahia eta ezaugarri garrantzitsuei buruzko azterketa burutu dute. Hauen hitzetan, doktrina honen oinarrian bankuek porrot egiten duten ideia dago, batzuek oharkabean porrot egiten dutelarik, eta beste batzuek, politiken arduradunen atentzioa deituz, banku handiak izateagatik edota sistema finantzarioan paper garrantzitsua garatzeagatik. Honi jarraiki, banketxe handien porrotek, bai beste finantza erakunde batzuetan, bai sistema finantzarioan bere osotasunean edota egitura ekonomiko edo sozialean kalteak eragin ditzaketen heinean, politiken arduradunek egoerari erantzun egiten diote, asegururik gabeko hartzekodunak babestuz. Hortaz, banku hauek Too big to fail banku moduan definituak izan dira, definizio honen bitartez adierazten delarik laguntza publikoetarako eskubiderik ez daukaten bankuetako hartzekodunek laguntza publiko diskrezionalak jasotzen dituztela, hauen porrotak gizartean sortu ditzakeen ondorio tamalgarriak ekiditeko.
15 67), banku finantzarioen, merkataritza-bankuen eta aseguru konpainien arteko ezberdintasunak murriztuz.
William H. Wallace-k (2013: 67-68) adierazten duen moduan, ekonomialari gehienek Glass-Steagall Act Legeak banku-sistema egonkorreko denboraldi luzea eragin zuela ondorioztatu izan dute, zeinetan ekonomiak hoberantz egin zuen. Gainera, Lege hau indargabetzen zuen Gramm-Leach-Bliley Act Legea kaleratzea errakuntza bat izan zela deritzote, haren efektu desregulatzaileak azken urteotan bizi izandako kaosa eragin baitzuen. Izan ere, azkenengo Lege honen bitartez, banku komertzialaren eta banku finantzarioaren arteko ezberdintzea desagertu zen, bankuek kapitalean inbertitzea ahalbidetuz; hau da, merkataritza enpresetan partaidetzak izatea ahalbidetuz.
2008ko krisi finantzarioa eragin zuen beste kausetako bat autoritate finantzarioek politika makroekonomikoan akatsak burutu izana da, horien bitartez merkatu finantzarioan eta ondasun higiezinen merkatuan jokabide desegokia bermatu baitzen. Politika makroekonomiko horiek interes-tasen bitarteko inflazioaren kontrolari lotuta daude, inflazioaren hazkundeak etxebizitzen prezioaren hazkundean eragin zuzena duen heinean. Izan ere, 90. hamarkadatik aurrera etxebizitzen prezioaren hazkundea eragiten ari zen inflazioa kontrolatzeko, Erreserba Federalak, 2004. urtean, interes-tasen igoera agindu zuen. Honek, etxebizitzen prezioaren jaitsiera eta honen ondoriozko ondasun higiezinen burbuilaren eztanda eragin zuen.
Lehenengo faktoreari dagokionez, inflazioa hain zuzen, nabarmentzekoa da 90. hamarkadatik aurrera geroz eta altuagoa zela. Gainera, 2000. urtetik aurrera, ondasun higiezinen boom-a garatzen ari zen testuinguruan; hau da, etxebizitzen prezioa handitzen zihoan testuinguruan, inflazioak ere goranzko joera izan zuen, inflazioa ekonomia bateko ondasun eta zerbitzuen prezioen denbora epe bateko handiagotze orokorra izanik.
2000. eta 2010. urteen artean, AEBn emandako inflazioaren mugimenduei dagokionez, grafikotik inflazioak, 2001. urtetik aurrera, goranzko joera izan zuela ondorioztatu daiteke. Igoera hau oso nabarmena izan zen 2003. urtetik 2004. urtera, inflazioa %1,88koa izatetik %3,26koa izatera pasatu baitzen. Momentu horretan, arestian aipatu moduan, Erreserba Federalak interes-tasa igotzea erabaki zuen, inflazio hori murriztu ahal izateko. Honi jarraiki, inflazioaren beherakada nabarmena eman zen 2007. eta 2008. urteen artean; hau da, ondasun higiezinen boom-ak eragin zuen krisi finantzarioak eztanda egin zuenean, inflazioa %0,09ra jaitsi baitzen.
17 ondoriozko atzeraldia gainditzeko, Erreserba Federalak interes-tasen jaitsiera nabarmena burutu zuen, ondorengo grafikoan ikusi daitekeen moduan, 2000. urtean interes-tasa erreala %6,8koa izatetik 2004. urtean %1,5ekoa izatera pasatuz.
Interes-tasa baxu hauei esker, hainbat bankuk oso merkeak ziren kreditu hipotekarioak eskaintzen hasi ziren, eta honi jarraiki, hainbat pertsonek etxebizitzak erosteari ekin zioten. Honela, ondasun higiezinen ohiz kanpoko eskaera eman zen, honek denbora gutxian ondasun hauen prezioaren hazkunde nabarmena eragin zuelarik. Izan ere, sektore honen produkzioa inoiz baino handiagoa zen, 2001. urtean hipoteka berrien kopurua 1 bilioi dolarrekoa izatetik 2003. urtean 3,8 bilioi dolarrekoa izatera pasatuz. Hala ere, 2004. urtean, interes-tasa erreala kopuru minimoenean zegoenean eta hipotekak finantzatzeko marjin gehiagorik ez zegoenean, subprime hipotekak agertu ziren (Tooze, 2019: 65-67).
XXI. mende hasierako interes-tasaren fluxuetara bueltatuz, 2004. urtean, inflazioa kontrolatzeko helburuz, Erreserba Federalak interes-tasa igotzea erabaki zuen. Horrela, arestian aurkeztu dugun grafikoan ikusi daitekeen moduan, momentu horretara arte mantentzen zen %1eko interes-tasa %4,8koa izatera pasatu zen 2006. urtean. Egoera honi dela-eta, berankortasun-tasa areagotu zen, eta baita ere ordainketa faltaren ondoriozko enbargoak.
2008. urteko krisi finantzarioa 2007. urtean eztanda egindako ondasun higiezinaren burbuilaren eztandaren ondorioa da. Hori dela-eta, 2000. urtetik garatzen ari zen ondasun higiezinen burbuila krisiaren kausarik garrantzitsutzat hartu behar dugu.
De La Dehesa-k (2007) adierazten duen moduan, higiezinen burbuila etxebizitzen prezioaren etengabeko hazkundearen, Erreserba Federalak finkatutako interes-tasa baxuen eta gehiegizko likideziaren ondorioz agertu zen. Izan ere, haren hitzetan, denboran zehar mantentzen den gehiegizko likideziak aktibo finantzario eta higiezinen burbuilak eragiten ditu, betiere, gehiegizko likidezia hau inflazioaren hazkundea baino askoz handiagoa baldin bada.
Ondasun higiezinen sektoreko espekulazioaren aldeko aldaketa hau XX. mendeko azkenengo hamarkadatik aurrera hasi zen ernaltzen, munduko herrialde gehienetan ematen ari zen ondasun higiezinen prezioaren jasotze iraunkorra zela-eta (Dabat Latrubesse, 2009: 44). Hala ere, higiezinen burbuila AEBn 2000. eta 2002. urteen bitartean, balio teknologikoen arloan emandako krisiak sortutako testuinguruaren baitan garatu zen batez ere. Izan ere, garai horretan, burbuila teknologikoaren eztandaren ondorioz burtsan eman ziren ageriko galerek eta ohiko espekulazio merkatuetako errentagarritasun baxuek, kapitalaren ondasun higiezinen merkatuarenganako nazioarteko birbideratzea eragin zuten. Birbideratze honek burbuila teknologikoaren eztandaren ondoriozko krisiaren eraginak minimizatu zituen. Honi jarraiki, Alan Greenspan-ek, Erreserba Federaleko presidente-ohiak, haren memorietan adierazi zuen epe luzeko interes-tasaren jaitsierak eta etxebizitzen prezioen hazkundeak eragin zuzena izan zutela 2001. urteko krisiaren osteko atzeraldia sakontasun gutxikoa izatean. Gainera, etxebizitzen prezioaren hazkunde nabarmena zela-eta, familiek dirua gastatzeko prestutasun handia zeukatela ondorioztatu zuen (Greenspan, A., 2007, Pineda Salidok aipatua, 2011).
19 Eichengreen-ek (2015: 76-77) adierazten duen moduan, ondasun higiezinaren burbuilak berak burbuila areagotu zuen. Izan ere, kapitalaren ondasun higiezinen merkatuarenganako birbideratzeak; hau da, etxebizitzen erosketen areagotzeak, horien prezioen igoera eragin zuen. Aldi berean, prezioen goranzko joera honek mailegu-emaileek, etxebizitzen balioa handitzen jarraituko zuen ideiaren baitan balio handiagoko etxebizitzak bermetzat hartuz maileguak eskaintzea eragin zuen. Honek erosketa gehiago, etxebizitzen prezio are altuagoak eta maileguetarako berme gehiago ekarri zuen. Horretaz gain, kontuan izanda interes-tasa oso baxuak finkatuta zeudela, bankuek hipoteka-kreditu oso merkeak eskaini zezaketen, familia askok etxebizitzak erosteko aprobetxatu zutelarik. Hau dela-eta, ondasun higiezinen berebiziko eskaria sortu zen, eta honek denbora gutxian ondasun hauen prezioaren gehikuntza nabarmena eragin zuen (Barcelata Chávez, 2010: 3).
Grafiko honek aurkezten duen moduan, nahiz eta XX. hamarkadaren amaieran etxebizitzen prezioen igoera txikia izan, 2000. urtetik aurrera prezioa esponentzialki handituz joan zela baieztatu daiteke.
Urtea Etxebizitzen prezioa Urtetik urterako aldaketa 1996 193,58
Aurreko taulatik ondorioztatu daitekeen moduan, 1996. urtetik 1997. urtera etxebizitzen prezioaren igoera %2,24koa, 1997. urtetik 1998. urtera %5,08koa eta 1998. urtetik 1999. urtera %4,6koa izan zen arren, 2001. urtetik aurrera urtez urteko etxebizitzen prezioaren hazkundea are nabarmenagoa bilakatu zen. Nahiz eta urte horretan informatikan jarduten zuten enpresei lotutako finantza-burbuilaren eztandaren ondoriozko atzeraldia gertatu, aipatzekoa da hau, ondasun higiezinen boom-a zela-eta, nahiko malgua izan zela, krisi horrek ez baitzuen eragin nabarmenik izan ondasun higiezinen sektorean (Toeze, 2018: 66).
2001. urtetik aurrera, batez ere Erreserba Federalak interes-tasaren gainean burututako jaitsiera nabarmena zela-eta, urtetik urterako hazkundea askoz handiagoa izan zen, %6 eta %7 artekoa hain zuzen. Hala ere, 2004. urtean, Erreserba Federaleko presidentea izan zen Ben Bernanke-k, gehiegizko likidezia ezabatzeko eta inflazioa geldiarazteko helburuarekin, interestasen igoera agindu zuen. Horrela, 2004. urtean interes-tasa %1ekoa izatetik 2006. urtean %4,8koa izatera pasa zen. Honek ondasun higiezinen hipoteken prezioa handitu zuen, hipoteka ordaindu behar zutenen berankortasuna eta ordainketa falta ematen hasi zelarik (Pineda Salido, 2011: 149). Gainera, etxebizitzen prezioan eragina izan zuen ere, nahiz eta 2005. eta 2006.
21 urteetan prezioa handitzen jarraitu (hazkundea %11,12 eta %10,46koa izanik, hurrenez hurren), 2006. urte amaieran egoerak modu nabarmenean txarrerantz egin baitzuen. Momentu horretatik aurrera, etxebizitzen prezioa jaitsiz joan zen, 2008. urtean %2,22 jaitsiz, 2009an %5,77 eta 2010ean %7,01.
Horrela, etxebizitzen prezioaren etengabeko hazkundea merkeak ziren kredituak eskaini ahal izateko bermea bilakatu zen. Hau interes-tasaren jaitsierak eragindako gehiegizko likideziarekin lotu behar da. Izan ere, Pardo-k (2008) adierazten duen moduan, gehiegizko likidezia zela-eta, bankuek ez zeukaten irabaziak izateko marjin handirik. Hori dela-eta, maileguen eskaintza handiaren bitartez, eta horien baitan kreditu-hartzaileek ordaindu beharreko interesen bitartez, bankuek mozkinak lortu zezaketen.
Gainera, hainbat faktore zirela-eta, ondasun higiezinen merkatua euren jabetzaren baitan etxebizitza bat izateko aukera izan ez zuten biztanle estatubatuarrentzat erakargarria bilakatu zen. Faktore horien artean, Nadal Belda-ren (2008: 22) aburuz, inflazioari aurre egiteko definitutako interes-tasa baxuak, eta 90. hamarkadan hipoteka-arauketan burututako aldaketak eta momentu horretako oparotasuna aurkitzen dira. Honen aurrean, AEBko familia zein enpresek, epe luzeko aktibo zein kontsumo-ondasunak eskuratzeko helburuz, euren zorpetzemaila maximora eramanez erantzun zuten. Oro har, faktore guzti hauek direla medio, dirusarrera baxuko pertsonek merkatuan parte-hartzeko aukera izan zuten (Dabat Latrubesse, 2009: 45). Gainera, Eichengreen-ek (2015: 76-77) adierazten duen moduan, estatubatuarrek, hipoteka-kredituak eskuratzeko zegoen erraztasuna zela-eta, eta etxebizitzen prezioaren etengabeko igoera kontuan izanik, bakarrik euren balioa handitzekotan ordaindu ahal izango zituzten etxebizitzak erosten hasi ziren.
Honek guztiak ondasun higiezinen izugarrizko boom-a eragin zuen. Testuinguru honetan, 2008ko krisi finantzarioa eragin zuten hiru figura agertu ziren; etxebizitzen finantzazio-bitartekari berrien agerpena, bitartekari hauek burututako hipoteka-maileguen titulizazioaren bitartez sortutako finantza-deribatu egituratuak eta subprime hipotekak.
3.3.1 Etxebizitzen finantzazio-bitartekari berriak
22 etxebizitzen finantzazioa merkataritza-bankuen eta aurrezki-kutxa lokalen bitartez burutzen zen, zeintzuek interes-tasa finkodun epe luzeko maileguak eskaintzen zituzten. Hala ere, 80. hamarkadan emandako inflazioa zela-eta, interes-tasak finko mantendu arren, maileguen balio erreala txikitzen joan zen. Honek merkataritza-banku eta aurrezki-kutxen gain izugarrizko ondorio negatiboak eragin zituen, asko kaudimengabezian geratu baitziren, eta beste asko porrotera joan baitziren.
Honen ondorioz, beste finantzazio eredu bat sortzea beharrezko bilakatu zen. Honi jarraiki, Zurita González eta Rodríguez Montoyaren (2008: 333-335) hitzetan, eredu hau AEBko gobernuak babestutako erakundeen (hemendik aurrera GSE) bitartez garatu zen. Erakunde horiek Fannie Mae (Federal National Mortgage Association) eta Freddie Mac (Federal Home Loan Mortgage Corporation) ziren. Bi enpresa hauek bitartekari-lanak egiten zituzten; hau da, ez zituzten hipotekak eskaintzen. Euren egitekoa etxebizitzen erakunde federalak bermatutako hipotekak eskaintzen zituzten banku komertzialei horiek erostea zen. Bi enpresa hauek, nahiz eta enpresa pribatuak izan, gobernuak babestutakoak ziren. Honek nolabaiteko erraztasunak eskaintzen zizkien; hala nola, jabetzaren gaineko zerga izan ezik, beste estatu-mailako zein tokiko zergak ordaintzetik salbuetsita egotea. Honen bitartez, hipotekak erostea berme bilakatu zen, Gobernuak finkatutako maileguen kuotak errespetatzen zituzten heinean eta Gobernuak babestutako erakundeak ziren heinean, porrot egingo ez zutela ulertzen baitzen. Horrela, merkataritza-bankuak bitartekari bilakatu ziren, ordainsari baten truke jardunez eta hipotekak euren balantzeetatik ezabatuz.
Momentu honetara ailegatuta, Quinn eta Turner-en (2020: 176-177) arabera, hipotekakredituen hedapen masifikatuak eta bitartekari finantzario berrien nagusitasunaren hazkundeak titulizazioaren figuraren garapena bultzatu zuten.
3.3.2 Finantza-deribatu egituratuak: hipoteken titulizazioa
Titulizazioaren sorrerarekin, hipoteken paradigma aldatu egin zen. Izan ere, GSEk, erosi egiten zituzten hipoteka horiek euren zorroetan mantendu beharrean, inbertitzaileei saldu egiten zizkieten, bonoetan barneratuta. Titulizazioaren bidez, Steinberg-en (2008: 3) arabera, finantzaderibatu egituratuak eraikitzen ziren, eta horietan merkataritza-bankuek euren aktiboak (hipotekak batez ere) zatitu eta berrantolatzen zituzten. Ondoren, merkatuan bono edo obligazio
23 moduan merkaturatzen ziren, horietatik irabaziak ateratzeko bermea hipoteken ordainketa zelarik.
Titulizazioarekin, bankuek maileguak hipoteken bitartez babestutako baloreetan (hemendik aurrera MBS) batu zituzten. Balore horien jabeari barruan zeuden hipoteka multzoen kobrurako eskubidea ematen zioten (Eichengreen, 2015: 75-76). MBS horietako asko, hipotekak sortzen zituztenen balantzeetan mantendu ziren; hala ere, horietatik gehienak baloreetan paketatu eta merkatuan saldu ziren (Bernanke, 2013: 90).
MBSez aparte, askoz konplexuagoak eta ulertzeko zailagoak ziren bestelako baloreak sortzen hasi ziren. Horietatik nabarmenenak zorraren bitartez bermatutako obligazioak (hemendik aurrera CDO) ziren, zeintzuek pakete berean hipotekak eta bestelako zorrak barneratzen zituzten (Bernanke, 2013: 90-91). CDO hauek tarte ezberdinetan banatzen ziren: goiko tartekoek barnean zeuden maileguak kobratzeko lehentasuna zeukaten; eta beheko tartekoek kobratzeko eskubidea goiko tartekoek kobratu eta gero eskuratzen zuten.
Inbertitzaileek honelako tituluak erosteko borondatea kreditu-arriskua kalifikatzeko agentzien eskutik eskuratutako AAA kalifikazioan oinarritzen zen. Kalifikazio honek balore horiek arriskurik gabekoak zirela eta momentu horretan oso sinesgaitza zen ordainketaetendura gertatu ezean beti ordainduko zirela adierazten zuen. Segurtasun itxura honek balore hauek pentsio-funtsetan eta aseguru-etxeetan saldu ahal izatea eragin zuen, erakunde hauek bakarrik kualifikazio altuko baloreetan inbertitzeko baimena zeukaten heinean (Tooze, 2019: 55-59).
Kreditu-arriskua kalifikatzeko prozesua geroago akastuntzat hartu ziren eredu matematikoetan oinarritzen zen eta izugarrizko abiaduran hazten ari zen segmentuaren arriskua neurtzeko ez ziren baliozkoak izan (Nadal Belda, 2008: 23). Quinn eta Turner-en (2020: 185)
24 aburuz, hasiera baten BBB moduan kalifikatutako pakete batek AAA kalifikazioa eskuratu zezakeen. Izan ere, nahiz eta BBB moduan kalifikatuta egon, berriro titulizatzerakoan, sortutako bono berri horren baitako tarterik altuenak, bono berri horretako tarterik seguruena zein heinean, AAA kalifikazioa eskuratzen zuen. Horrela, BBB kalifikazioa zeukan CDO baten bitartez AAA kalifikaziodun bono berri bat eratu zitekeen.
Prozesu hau are konplexuagoa bilakatu zen CDO sintetikoak sortu zirenean. Eichengreen-en (2015: 76) arabera, CDO hauen ordainketa-fluxua ez zegoen hipotekamaileguen taldeengatik bermatuta, baizik eta kredituzko ez-betetzezko truke finantzarioengatik (hemendik aurrera CDS). Kredituzko ez-betetzezko truke finantzarioak kredituzko gertakizun espezifikoren bat ematekotan (hala nola, hipoteka-bono bat ez ordaintzea) ordaintzen ziren aseguru-kontratuak ziren, aseguru-etxeek prima bat kobratzearen truke eskaintzen zituztenak.
Aseguru-kontratuen agerpenarekin, aseguru-etxeen parte-hartzea eman zen. Martínez Cabañas, Ladrón de Guevara eta Madrid Paredones-en (2019: 271) aburuz, hauen parte-hartzea oso garrantzitsua izan zen; izan ere, CDS-en erabileraren bitartez, entitate finantzarioek kredituzko arriskua ezabatu edo modu nabarmenean murriztu zezaketen. Hortaz, ez-betetze bat ematekotan, aseguru-etxeek, aseguru-kontratu hauen bitartez, ez-betetze horretatik ondorioztatutako galerak estaltzen zituzten.
Krisi honetan murgildu ziren aseguru-etxeetatik garrantzitsuenetarikoa AIG (American International Group, Inc.) izan zen, bankuek zituzten CDO guztiak (txarrenak zirenak ere) aseguratzen baitzituen. Bonoen balio-galeren gain aseguruak ematen zituzten heinean, bankuek arrisku handiagoak bereganatzea eragin zuen. Izan ere, bono horren ordainketa burutu ez arren, igorleak CDS hori ordainduko zuen zina bazegoen. Steinberg-en (2008: 3) iritziz, CDSen merkatua gehien hazi zen merkatua izan zen, honek erakunde gehiago, hala nola, aseguruetxeak, deribatuen merkatuan sartzea eragin baitzuen.
Irudia 1: Titulizazioaren prozesuaren eskema Iturria: Bernanke (2013: 92).
Ekonomialariak titulizazioaren azalpena hipoteka-maileguak eskaintzen dituzten erakundeen aurkezpenarekin hasiera ematen dio, ezkerrean aurkezten den "Low-quality mortgages" koadroari erreferentzia eginez. Haren hitzetan, erakunde hauek mailegu-hartzaileei eskaintzen zizkieten hipotekak inbertitzaileei saldu egiten zizkieten. Prozesu honen bitartez mailegu-hartzaileen ez ordaintzearen gaineko arriskua dibertsifikatzen zuten heinean, ez zioten garrantzia handirik ematen eskainitako hipoteken kalitateari.
Orokorrean, hipoteka horiek erosten zituzten erakundeak erakunde finantzario handiak ziren. Eskeman "Financial firms create securities made up of mortgages and other assets" koadroaren bitartez irudikatuta dago. Erakunde finantzario hauek erositako hipoteka horien eta bestelako zorren arteko konbinazioaren bitartez bono eta baloreak sortzen zituzten, prozesu honi titulizazioa deritzolarik.
Momentu honetan kreditua kalifikatzeko agentziak sartzen ziren jokoan, taulan "Credit rating agencies" bezala izendatuta daudelarik. Izan ere, fase honetan erakunde finantzarioek kreditua kalifikatzeko agentziekin negoziaketak burutzen zituzten, beraiek eratutako balore horiek AAA kalifikazioa eskuratzeko. Behin kalifikazioa eskuratuta, erakunde finantzarioek bono horiek inbertitzaileei ("Investors", koadroan) saltzen zizkieten, tarteen arabera zatituta edo zatitu gabe. Hala ere, "Financial firms" koadrotik ondorioztatu daitekeen moduan,
26 erakunde finantzarioek balore horietako asko euren balantzeetan mantentzen zituzten, horiek eskaintzen zuten errentagarritasuna zela-eta.
Amaitzeko, "Credit insurers" koadroa daukagu. Koadro honek kreditu-aseguratzaileei erreferentzia egiten dio, zeintzuek prima baten truke aseguruak eskaintzen zituzten, bonoen barne zeuden hipoteken ez-ordaintzeak ematekotan.
Titulizazioak eragin zuen arriskuaren dibertsifikazioa eta eskaintzaile pribatuek zeukaten irabazi-asmoa zirela medio, 2000. urtetik aurrera, eta aurreko hamarkadako desregulazioarekin bat eginez, banku-finantzarioen parte-hartzea handiagotu zen. Hauek merkataritza-bankuek eraikitzen zituzten bonoen gain bitartekari-lanak burutzen zituzten. Hori dela-eta, inbertitzaileak banku finantzarioekin hasi ziren euren inbertsioak burutzen. Horrela, kapital handiko inbertsio-bankuak agertu ziren; hala nola, Goldman Sachs, Morgan Stanley eta Merrill Lynch. Inbertsio-banku hauek burtsan kotizatzera iritsi ziren.
2004. urtean, GSEn garapena eten egin zen (horietan eman ziren barne-arazoak zirela medio) eta interes-tasak minimora jauzi ziren. Honek inbertsio-bankuen garapena areagotu zuen. Testuinguru honetan, alde batetik, kredituak eskaintzearen bitartez bankuek jasotzen zituzten irabazien marjina handitzeko asmoak; eta beste alde batetik, AEBko norbanako zein enpresek, momentuko oparotasuna eta ekonomiaren hazkundea kontuan izanda, epe luzeko aktiboak eskuratzeko helburuak bultzatuta, subprime hipotekak sortu ziren. Izan ere, momentu honetan hipotekak eskaintzea errentagarritasun handiko jarduera zela ikusita, inbertsio bankuak subprime hipotekak eskaintzea errentagarritasun are handiagoa eskaintzen zuelaz jabetu ziren. Geroago ikusiko dugun moduan, hipoteka hauen eskaintzaren boom-a 2008ko krisi finantzarioa gertatzeko eragile garrantzitsuena izan zen (Tooze, 2019: 58-59).
2004. urterako, etxebizitzen prezioaren hazkundea izugarrizkoa zen, eta horrek, interestasak jasandako jaitsierarekin eta AEBn zegoen gehiegizko likideziarekin lotuta, ondasun higiezinen burbuila eragin zuen (Ferrer, 2009: 30-32). Honek guztiak bankuek eskaintzen zituzten kredituak merketu zituen, eta beraz, kredituen bitartez irabaziak izateko marjin handirik gabe geratu ziren (Pardo, 2008). Honen aurrean, bankuek ondasun higiezinen
27 eskuraketa finantzatzeko mailegu arriskutsuagoak eskaintzen hasi ziren, horrela subprime hipotekak agertu zirelarik.
Gainera, 2000. urtetik aurrera garatu zen titulizazioaren joera subprime hipoteken sektorean garatu zen batez ere. Izan ere, Blackburn-en (2008: 64) arabera, bankuek eta inbertsio-fondoek arrisku gehiago suposatzen zuen zorra (subprime hipoteketatik ondorioztatzen zen zorra, hain zuzen) ohiko hipoteketatik ondorioztatzen zena baino errentagarriagoa zela ondorioztatu zuten. Izan ere, hipoteka mota hauen arrisku altua zela-eta (diru-sarrera gutxiko edo enplegu egonkorrik gabeko pertsonei bideratzen zitzaien heinean, besteak beste), bankuek hauengatik interes-tasa eta komisio altuagoak galdatzen zituzten (Martínez Cabañas, Ladrón de Guevara Cortés eta Madrid Paredones, 2019: 267). Are gehiago, subprime hipoteken erabilerarekin, bankuek eta inbertsio-fondoek CDOak eraikitzeko aukerak handitu zituzten, zeinaren bitartez, arriskua dibertsifikatu eta ziurtatu egiten zuten, hainbat hipoteka titulu bakar baten barneratuz.
AEBko merkatu hipotekarioan subprime hipoteken garapena aztertu baino lehen, beharrezkoa da subprime hipotekak definitzea. Martínez Cabañas, Ladrón de Guevara Cortés eta Madrid Paredones-en aburuz (2019: 268), subprime hipotekak segurtasun baldintza batzuk betetzen ez dituzten ondasun higiezinen gaineko hipotekak ziren. Izan ere, hipoteka hauek lan arloan esperientzia gutxiko edo kaudimen gutxiko zein diru-sarrera edo enplegu egonkorrik gabeko pertsonei bideratzen zitzaizkien. Hortaz, ez ordaintzeko probabilitate altua zeukaten.
Hipoteka mota hauek, kontuan izanda atxikitzen zitzaien arriskua, merkatuak definitutako interes-tasa baino tasa altuagoan eta eskuratu nahi zen ondasun higiezinaren balioa baino balio handiagoan eskaintzen ziren (Ferrer, 2009: 31). Izan ere, gorantz zihoan ondasun higiezinen merkatuaren testuinguruaren baitan, epe laburrean etxebizitzak eskainitako kredituak baino gehiago balioko zuela ulertzen zen.
Orokorrean, hipoteka hauek ARM (Adjustable Rate Mortgage) sistemaren bitartez kontratatu ohi ziren; hau da, lehenengo 2 edo 3 urteetan interes-tasa finko bat ordaindu behar zen, eta urte horietatik aurrera interes-tasa hori berriro doitzen zen. Sistema honek lehenengo urteetan finkatutako interes-tasak kreditua interesgarri bilakatu zuen, kreditu-jasotzaileak ez baitzuen inolako arazorik ordainketei aurre egiteko. Hala ere, lehenengo epe hori pasata interestasaren zenbatekoa nabarmen igo zitekeen, eta horren areagotzearen eta printzipalaren
28 ordainketa burutu beharraren ondorioz, ordaintzailea horiek ordaintzeko arazoak eduki ahal zituen (Martínez Cabañas, Ladrón de Guevara eta Madrid Paredones, 2019: 268).
Subprime hipoteken hartzaileei dagokionez, garrantzitsua da FICO Score-ari aipamena egitea. Hau kreditu baten kontratatzailearen kaudimena neurtzeko metodologiarik erabiliena da. Eredu estatistiko honen bitartez, gizabanako batek, definitutako epearen barruan, bere zorrak ordaintzeko probabilitatea balioesten da. Horrela, pertsona bati kreditu bat eskaintzearen arrisku eta kostuak agerrarazten dira, haren ordainketen historia, zor duen kantitate totala eta erabilitako kreditu motak, beste gauza batzuen artean, kontuan izanda (Barcelata Chávez, 2010: 4).
Indikatzaile honek zordunak 300 eta 850 puntuen artean kalifikatu egiten ditu, 300 punturik baxuena izanik eta 850, altuena. Honen arabera, 620 puntu baino gehiagoko puntuazioa jasotzen dituzten zordunak "prime" moduan definitzen dira; hau da, kreditu bat ordaintzeko kaudimen nahikoa daukatela ulertu egiten da. 620 puntu baino gutxiagoko puntuazioa jasotzen dituzten zordunak, ordea, "subprime" moduan definitzen dira, eta ordaintzaile txarrak izateagatik ezaugarritzen dira, bai euren kreditu txarteletan ordainketetan atzerapenak aurkezteagatik, bai porrotera joateagatik. Arestian aipatu moduan, subprime moduan definitzen diren zordunei maileguak ematea oso arriskutsua da, mailegu-eskaintzaile zein eskatzailearentzat. Hori dela-eta, arrisku altu hori estaltzeko, prime moduan definitzen diren zordunek ordaintzen dituzten interes-tasa zein komisio altuagoak ordaindu behar izaten dituzte.
Grafiko honek, alde batetik, merkatuan zeuden hipoteka guztietatik subprime hipoteken kopuruaren zenbatekoa irudikatzen du. Ikusi daitekeen moduan, 2000. urtean, etxebizitzen prezioaren hazkundea ematen hasi zen momentuan, AEBn bankuek eskaintzen zituzten hipoteka guztietatik %10 subprime hipotekak ziren. Hurrengo urteetan, 2001. eta 2002. urteetan hain zuzen, subprime hipoteken ehunekoa pixka bat mugatu zen, hau %7,6 eta %7,4 izatera pasatu baitzen, hurrenez hurren. Hala ere, 2003. urtean, ehuneko horrek goranzko joera erakusten hasi zen, hipoteka guztietatik subprime hipoteken kopurua %8,3 izatera pasa baitzen. 2004. urtean, Erreserba Federalak interes-tasak jaistea erabaki zuen momentuarekin kointzidituz, subprime hipoteken kopurua izugarri hazi zen. Izan ere, AEBn eskaintzen ziren hipoteka guztietatik %20,9 subprime hipotekak izatera pasatu ziren. Hurrengo urteetan ehuneko horrek goranzko joera mantendu zuen, 2005. urtean %22,7 izanik eta 2006. urtean goreneko puntura iritsiz, %23,5eko ehunekoarekin. Urte honetatik aurrera, geroago azalduko ditugun arrazoiak zirela-medio, bankuek eskaintzen zituzten hipoteka guztietatik subprime hipotekak bakarrik %9,2 suposatzera pasatu ziren.
Beste alde batetik, grafiko honek subprime hipoteka horietatik zenbat titulizatuta zeuden adierazten du. Ikusi daitekeen moduan, 2000. eta 2006. urteen artean, titulizaturik zeuden subprime hipoteken kopurua handituz joan zen.
Taulatik ondorioztatu daitekeen moduan, 2000. urtean subprime hipoteka guztietatik (%10,10etik) %57,14 titulizaturik zeuden. Urte honetatik aurrera, kopurua handituz joan zen, 2001. urtean %55,55 ingurukoa izatetik 2005. urtean %75,44 izatera pasatu baitzen. Nahiz eta 2006. urtean, aurreko urtearekin konparatuta, kopurua pixka bat murriztu (%74,54), nabarmentzekoa da 2007. urtean; hau da, etxebizitzen prezioa goreneko puntura iritsi zen urtean, eskaini ziren subprime hipoteka guztiak (zeintzuek hipoteka guztietatik %9,20 suposatzen zuten) titulizaturik zeudela.
Honekin ikusi dezakegu, ondasun higiezinen burbuila hazten zihoan heinean, eta subprime hipoteken kopurua hazten zihoan heinean, titulizatutako subprime hipoteken kopurua hazten joan zela ere. Gainera, bilakaera osoan titulizatutako subprime hipoteka kopurua subprime hipoteka guztien erdia baino gehiagokoa izan zen. Hortaz, aberaste sistema hau estatubatuarrek euren hipotekak ordaintzeko ahalmenean oinarritzen zen, horretarako beharrezkoa izanik etxebizitzen prezioak igotzen jarraitzea, horrela hipotekadunek euren zorrak berfinantzatu ahal izateko. Hala ere, ondasun higiezinen subprime merkatu baten existentziak, zeinak ordainketa-ahalmen gutxiko norbanakoei hipotekak eskaintzen zizkien, horien ordaintzeko ezintasuna emateko arriskuak areagotzen zituen. Gainera, Quinn eta Turner-en arabera (2020: 185), hipoteketen titulizazioaren bitartez, hipotekak eskaintzen zituzten bankuek
31 ez zeukaten jasotzaileak kaudimendunak ziren edo ez aztertzeko beharrik, ez ordaintzearen efektuak MBS edo CDO-en bitartez hipoteka horiek titulizatu zituztenek jasotzen baitzituzten. Arrazoi hau zela medio, bankuek kalitate baxuko eta arrisku altuko hipoteka asko eskaini zituzten. Are gehiago, hipoteken eskaintzaren hazkundeak apalankamendu finantzarioa areagotu zuen; izan ere, MBS eta CDO-ak zorraren bitartez finantzatzen ziren, askotan horiek zorraren bitartez finantzatutako beste CDO batzuk sortzeko erabiltzen zirelarik.
Ikusi daitekeen moduan, 2008. urtean eztanda egin zuen krisi finantzarioa hainbat elementuren konbinaketaren ondorioz sortu zen. Horien artean, 90. hamarkadan merkataritzabankuaren eta inbertsio bankuaren arteko ezberdintasunen ezabatzea, interes-tasa baxuen ezarpenak bultzatuta estatubatuarren gehiegizko zorpetzea eta finantza-deribatu egituratu berrien agerpenaren ondorioz inbertitzaileek arrisku gehiago hartzea barneratu daitezke, hau guztia gizartean zegoen gehiegizko likideziarekin lotu behar delarik. Horretaz gain, krisia sistema finantzarioaren erregulazio eta gainbegiraketan burututako akatsen ondorioa da ere, honek guztiak eztanda egin zuelarik estatubatuarrek, gehien bat subprime hipotekak zituztenek, hipotekak ordaintzeko ezintasunekin topatu zirenean.
4. Ondasun higiezinen burbuilaren eztanda eta krisi finantzarioaren sorrera
90. hamarkadatik aurrera eramandako desregulazioa, 2004. urteko interes-tasen igoera eta subprime hipoteken nagusitasuna, zeinak etxebizitzen finantzazio-bitartekari berrien agerpena eta finantza-deribatu egituratuen bitartezko titulizazioa eragin zuen, 2008ko krisi finantzarioak eztanda egiteko aurrekariak izan ziren. Atal honetan, aurrekari guzti horiek kontuan hartuta banku finantzarioen gainbeheraren eta krisi finantzarioaren sorreraren analisi kronologikoa burutuko da.
Lanean zehar aipatu izan dugun moduan, 2000. urtetik aurrera AEBko ondasun higiezinen merkatuak hazkunde izugarria jasan zuen. Horren atzean 2001. urtean emandako krisi teknologikoa dago; izan ere, honen ondorioz kapital-inbertsioaren norabidea aldatu zen, eta ondasun higiezinak oso erakargarriak bilakatu ziren. Krisiak eragindako ekonomiaren beherakada gainditzeko, 2002. eta 2004. urteen artean Erreserba Federalak interes-tasak
32 murriztu zituen. Beraz, etxebizitzen prezioaren hazkundeak, interes-tasa baxuek eta gehiegizko likideziak ondasun higiezinen burbuilaren agerpena eragin zuten (Nadal Belda, 2008: 22-23). Gainera, norbanakoek zein enpresek burututako espekulazioa ikaragarrizkoa izan zen. Izan ere, kreditu hipotekario asko norbanakoek zeukaten aurretiazko beste kreditu bat finantzatzeko edota bigarren etxebizitza bat erosteko bideratuak izan ziren, etxebizitzen balioaren hazkundea abantailatzat hartuz irabazi azkarrak lortzeko. Gehiegizko likidezia honen ondorioz, merkataritza-bankuek maileguak eskaintzeko baldintzak malgutzen zituzten irizpide berriak erabiltzen hasi ziren, aldi berean, malgutze horren ondorioz sortu zitezkeen arriskuak euren balantzeetatik kanpo utziz. Horretarako, titulizazioa deritzon prozesua aurrera eraman zuten, bezero ezberdinen kredituak batuz merkatu finantzarioan trukatu zitezkeen tituluak sortuz. Inbertitzaile askok titulu horiek erosi eta euren arteko konbinazioen bitartez, aktibo finantzario handiagoak eraiki zituzten, beste inbertitzaile batzuei salduz. Zorraren berrantolaketa honen bitartez, bankuek arriskua dibertsifikatu zitekeela argudiatzen zuten, eta beraz, norbanakoren batek, titulu horien oinarrian zegoen kreditua ordaintzeari utziko balio, mailegu-eskaintzaileari hainbeste eragingo ez liokeela defendatzen zuten (Zurita Gónzalez eta Rodríguez Montoya, 2008: 332-337).
Hala ere, 2004. urtetik aurrera egoera aldatu egin zen, inflazioa kontrolatzeko helburuz, Erreserba Federalak interes-tasak handitu baitzituen, %1etik 2006. urtean %4,8ra pasatuz. Tooze-ren hitzetan (2019: 80-82), kontuan izanda subprime hipoteka gehienak interes aldakorreko sistemaren bitartez kontratatuak izan zirela, urteroko doitzeen ondorioz, hipotekadunek ordaindu beharreko interes-tasak asko handitu ziren. Hortaz, interes-tasa altuen finkapenaren ondorioz, norbanako askok euren kredituak ordaintzeko ezintasunarekin topo egin zuten. Ezintasun hau batez ere subprime esparruan garatu zen.
Ikusi daitekeen moduan, 2000. urtetik 2009. urterako berankortasun-tasa, bai prime kredituen bai subprime kredituen merkatuan nahiko egonkor mantendu zen 2004. urtera arte, urte horretan subprime kredituen berankortasun-tasa igotzen hasi zelarik. Honi jarraiki, 2006. urtean, eskainitako subprime kredituen %17,5 ordaintzaile berankorrak zituzten. Hortik aurrera, berankortasun-tasa esponentzialki handitu zen, 2009. urtean subprime hipotekak zituztenen artean %25 berankorrak baitziren.
Ordaintzeko ezintasun horren ondorioz, eta aurreko atalean aurkeztutako grafikoan ikusi daitekeen moduan, 2006. urtean etxebizitzen prezioak hazteari utzi zion. Horrela, 2007. urtean lehen aldiz prezioak beherantz egin zuen, honen ondorioz ondasun higiezinen krisia hasi zelarik, subprime hipoteken ez ordaintzean oinarrituta. Gainera, inbertsio-bankuek sortutako titulu gehienak subprime hipoteken bitartez babestutakoak zirenez, maileguen ez-ordaintzeak eraginak izan zituen titulu hauen ordainketan. Hori dela-eta, subprime hipoteken ez ordaintzearen ondorioz sortutako ondasun higiezinen krisia krisi finantzario bilakatu zen (Barcelata Chávez, 2010: 7).
4.2. 2008. urteko krisi finantzarioaren sorrera
Ben Bernanke-k (2013: 93-98) adierazten duen moduan, krisi finantzario bat erakunde finantzario batek likidoak ez diren aktiboak (epe luzeko maileguak, adibidez) eta epe laburreko
34 pasibo likidoak (gordailuak, adibidez) dituenean ematen da. Banku-izu klasiko baten, gordailugileek euren bankuek dituzten aktiboen kalitatean daukaten konfiantza galtzen badute, bertatik gordailuan utzitako dirua atera nahiko dute. Bankuak, horren aurrean, ezin izango die bezero guztiei ordaindu, epe luzeko maileguak ezin izango baititu modu azkar baten efektibo bihurtu. Horren ondorioz, bankua porrotera joango da edo haren epe luzeko aktiboez desegin beharko da, izugarrizko galerak asumituz.
Ideia honi jarraiki, autoreak adierazten du 2008ko krisia krisi finantzario klasiko bat izan zela, baina ez zena banku-eremu baten garatu, baizik eta merkatu finantzario zabalago baten. Izan ere, interes-tasen igoeraren ondorioz mailegu-eskatzaileak kaudimengabe bilakatzen joan ziren heinean, eta etxebizitzen prezioa jaisten joan zen heinean, agerikoa izan zen gero eta jende gehiagok hipotekak ordaintzeko ezintasunekin topo egingo zutela. Gainera, ezintasun horiek enpresa finantzario, inbertsio-funtsen eta kreditu-aseguratzaileen gain izugarrizko galerak eragingo zituztela ondorioztatu zitekeen. Izan ere, Kindleberger-en (2012: 320-322) aburuz, kaudimengabezia-tasa eta etxebizitzen prezioa handituz joan ziren heinean, bitartekari-finantzarioen porrotak areagotuz joan ziren, hauek hipotekak erosten zituztelarik eta inbertsio-bankuei saltzen zizkietelarik, azkenengo hauek hipoteken bitartez babestutako baloreak (MBS) emititzen zituztelarik. Mailegu-hartzaileek euren ordainketak atzeratzen joan ziren heinean, inbertsio-bankuek, dirua berreskuratzeko asmoz, kreditu hipotekarioak bitartekari-finantzarioei bueltatu zizkieten, horiei ordaindu ezin izan zieten bitartekarifinantzarioak porrotera joan zirelarik. Honi jarraiki, eta bitartekari-finantzarioak porrotera joan eta gero, inbertsio-bankuen dozenaka mila milioi dolar baino gehiago hipoteka kobraezin horien baitan geratu ziren.
Enpresa zein bitartekari finantzario eta inbertsio-bankuen gain eragin negatiboak izatearena subprime hipoteken merkatuan batez ere garatu zen titulizazioaren figurarekin lotu beharra dago. Zurita González, Martínez Pérez eta Rodríguez Montoya-ren (2009: 23) hitzetan, momentu honetan, etxebizitzen merkatuaren burbuilaren eztandaren ondorioz, zordunek ezin zituztenez beraien hipotekak ordaindu edo etxebizitzak saldu, merkatu hipotekarioari atxikitutako titulu eta bonoek euren balioa galdu zuten. Tooze-ren (2019: 166-168) arabera, AEBko merkatu hipotekarioaren zenbait segmentuetako likideziaren erabateko desagerpenak zenbait aktibo baloratzeko ezintasunak ekarri zituen. Honi jarraiki, kontuan izanda baloraziorik gabe aktiboak ezin zirela berme moduan erabili, eta bermerik gabe kredituak ezin zirela eskaini, banku guztiek arazoekin topo egin zuten.
Titulizazioaren joera, grafikotik ondorioztatu daitekeen moduan, 2004. urtetik garatzen joan zen batez ere; urte horretan aktiboen titulizazioa 1 bilioi dolarrekoa baitzen. Goreneko puntua 2007. urtean kokatzen da, urte horretan titulizazioa 2 bilioi dolarretara heldu baitzen. Honen ostean, 2008. urtean kopurua 1.500 bilioi dolarrekoa izatera jaitsi zen, 2009. urtean, berriz, 250.000 milioi dolar baino gutxiagokoa zen.
Gutiérrez Rodríguez-en (2013: 167) arabera, krisi finantzarioa agerikoa bihurtu zenean, titulizatutako bono horietaz desegin ziren bankuek izugarrizko galerak izan zituzten. Gainera, kalifikazio-agentziek, zeintzuei arriskutsuak ziren bonoei AAA kalifikazioak eskaintzeagatik erantzukizuna galdatzen zitzaien, bono gehienei kalifikazioa murriztu zieten. Kalifikazioaren murrizketa honek krisia hedatzea eragin zuen, eta horren ondorioz merkatu finantzarioan sortu zen ziurgabetasuna oso handia izan zen. Izan ere, banku-finantzarioek eta inbertsio-funtsek eraikitako tituluak oso konplexuak ziren, eta enpresa finantzarioek horien gain egikaritzen zuten kontrola, oso malgua. Are gehiago, subprime hipotekak balore ezberdinen artean banatuta zeuden heinean, eta kapitalen mugikortasun askea zela-eta, deribatu finantzarioak mundu osoan zehar merkaturatu ziren heinean, horiek aurkitzea eta horien gaineko galerak nortzuk jasango zituzten jakitea oso zaila zen. Egoera hau ikusita, inbertitzaile, mailegu-emaile eta bestelako enpresa finantzarioek euren dirua bankuetatik atera zuten, hauek, finantzazioa galdu zutela
36 ikusita, zituzten aktiboak saltzera derrigortuta geratu zirelarik. Horrela, hainbat merkatu finantzario larriki kaltetuta geratu ziren, eta honek AEBko erakunde finantzario handienetan presio handiak eragin zituen (Bernanke, 2013: 95-97).
Jarraian, galerarik handienak pairatu zituzten erakunde finantzarioak aurkeztuko dira, eta horiek erreskatatzeko helburuarekin bakoitzaren gain hartutako erabakiak adieraziko dira.
Krisi finantzario honen lehenengo zantzuak 2006. urteko azkenengo hilabeteetan somatzen hasi ziren. Izan ere, finantza-bitartekarien porrotak zirela-eta, kreditu-hartzaileek euren hipoteken ordainketak atzeratzen hasi ziren. Honek ondorio zuzenak izan zituen inbertsio-bankuen gain (Kindleberger, 2012: 320-322). Barcelata Chávez-ek (2010: 9-14) dioen moduan, 2007. urteko otsailerako, hipoteka-maileguak eskaintzen zituzten 25 enpresa baino gehiago porrotera joanda zeuden. Urte horretako abuztuan, suprime hipotekak eskaintzen zituen AEBko enpresarik handiena, Ameriquest, Inc., bere aktiboen zati bat Citigroup-i saldu zion, eta horren ostean, betirako desagertu zen. Urte horretako ekainaren 22an, Bear Stearns bankuko bi inbertsio-funts porrotera joan ziren. Aldi berean, AEBko 10. banku hipotekarioa, American Home Mortgage, bere porrota aldarrikatu zuen, nahiz eta azkenean, 2008. martxoan, JP Morgan Chase-k eskuratu zuen. Gainera, Countrywide, beste enpresa finantzario garrantzitsu bat, porrotetik gertu geratu zen.
Krisiak bere goreneko puntua jo zuen 2008ko irailaren 9an, AEBk Fannie Mae eta Freddie Mac enpresak nazionalizatu behar izan zituenean, merkatu hipotekarioaren kolapsoa ekiditeko. Bi erakunde hauek AEBko hipoteken erdia baino gehiagoren erantzuleak ziren; guztira, 5 bilioi dolar. Hori dela-eta, autore askoren hitzetan, AEBko Gobernuak burututako erreskate hau AEBko historiaren erreskate finantzariorik handiena da. Izan ere, bi enpresen eta sistema finantzarioaren arteko harremana hain estua zen non, bi erakunde horietakoren baten porrotak, bai merkatu finantzarioan bai gizartean ondorio larriak eragin zitekeen. Honela, 2008ko irailean emandako Lehman Brothers erakunde finantzarioaren porrotaren momentura iristen gara. Erakunde hau AEBko laugarren inbertsio-bankurik garrantzitsuena zen, eta subprime hipoteken bitartez finantzatuta zeuden baloreetan asko inbertitu zuen. 2008ko hirugarren hiruhilekoan, Lehman Brothers-ek 7.800 milioi dolarretan debaluatu zuen bere kapitala, eta kalifikatzeko zailak ziren titulu hipotekarioetan 54.000 milioi dolar zituela adierazi zuen (BBC Mundo, 2008). Egoera honi jarraiki, irailaren 14an, Gobernuak erakunde hau erreskatatzea ukatu zuen heinean, eta hipoteka-sektorean jasandako galeren bolumen altua zelaeta, porrotera joan zen. Porrot honek mundu guztian eragina izan zuen, zeharka bazen ere; izan ere, banku zein pentsio-funts gehienek Lehman Brothers-ekin edota berarekin negozioak burutu zituzten enpresekin harremanduta zeuden. Hala eta guztiz ere, astebete geroago, Barclays PLC Ingalaterrako bankuaren menpe bere jarduerara bueltatu zen. Egun bat geroago, irailaren 15ean, Bank of America-k Merrill Lynch erakunde finantzarioa erosi zuen, 50.000 milioi dolarren truke. Egun horretan bertan, aurrerago aztertuko dugun DJIA indizeak 2001eko irailaren 11ko eraso terroristetatik emandako jaitsierarik nabarmenena jasan zuen.
Lehman Brothers-en ostean, banku-sistemari paraleloa zen sistema honetan presio handia jasan zuen hurrengo erakundea aurreko atalean aipatu den AIG aseguru-etxea izan zen (Tooze, 2019: 174-177). Aseguru-etxe honek 90. hamarkadatik aurrera hedapen handia bizi izan zuen, deribatu finantzarioen titulizazioaren arloan figura garrantzitsua bihurtu zelarik. Hala ere, L. Andrews-ek (2008) aurkezten duen moduan, 2008ko irailaren 16an, AEBko Erreserba Federalak, AIGren porrota ekiditeko beharrezkoak ziren 85 milioi dolar injektatu zituen erakundean; horren bitartez Gobernua erakundearen kapitalaren %79,9 eskuratuz. Idazlearen hitzetan, Erreserba Federalak ez zuen erreskatea beste izugarrizko porrot bat ekiditeko
38 helburuarekin aurrera eraman, baizik eta, AIG finantza-aseguruen ikaragarrizko hornitzailea zen heinean, beste erakundeek erositako baloreen ez-ordaintzeak eragindako galerak estali behar zituenez, noizbait seguruak kontsideratu ziren baloreen erantzule nagusia izateagatik.
Krisi finantzarioak ukitu zituen azkenengo erakunde finantzarioak Morgan Stanley eta Goldman Sachs izan ziren. Honi jarraiki, irailaren 22an, Erreserba Federalak Morgan Stanley eta Goldman Sachs inbertsio-bankuek euren egiturak aldatzea eta ohiko merkataritza-banku bilakatzea galdatu zien, horrela Erreserba Federalaren funtsetara sarrera izan ahal izateko eta bere araupean jarduteko (Barcelata Chávez, 2010: 12). Azkenengo ekintza honen bitartez, Ferrer-ek (2009: 67) esaten dioenari jarraiki, errentagarritasun altuko aktiboen salerosketan jarduten zuten erakunde finantzarioen existentzian oinarritzen zen eredu finantzarioaren amaiera bermatu zen.
2007. urteko AEBko etxebizitzen prezioaren eztanda 2008. urtean emandako nazioarteko krisi finantzarioaren aurrekaria izan zen. Ondasun higiezinen burbuilaren eztanda honek, krisi finantzarioaz aparte, bestelako ondorioak eragin zituen bai AEBko bai nazioarteko beste zenbait herrialdeetako gizarteetan.
Arestian azaldu dugun moduan, AEBko ondasun higiezinaren burbuilak, AEBko inbertsio-bankuen porrotaren eta horren ondoriozko krisi finantzarioaren eztandaz aparte, bestelako ondorioak eragin zituen AEBko gizartean zein bestelako sektoreetan; hala nola, burtsan edo automobilgintza sektorean.
AEBko BPGren bilakaerari dagokionez, 2000. urtetik 2008. urtera arte, BPGren joera gorakorra izan zen. Hala ere, igoera hori ez zen urte guztietan zehar homogeneoa izan. Izan ere, 2000. urtetik 2003. urteera arte igoera hori apalagoa izan zen, 10,25 bilioi dolarretik 11,46 bilioi dolarrera pasatuz; hau da, %11,80ko igoera eman zen. Hala ere, 2004. urtetik aurrera, arestian aipatu ditugun arrazoiak direla medio, urtez urteko BPGren hazkundea handiagoa izan zen. Horrela, 2004. urtean 12,21 bilioi dolarrekoa izatetik 2008. urtean 14,71 dolarrekoa izatera pasatu zen, %20,48ko hazkundearekin. Urte horretatik aurrera, krisiaren eztandak urte bateko atzeraldia eragin zuen, %-1,77koa alegia, 2009. urteko BPG 14,45 bilioi dolarrekoa izatera pasatu baitzen. Hala ere, aipatzekoa da krisiak, BPGri dagokionez, ez zituela epe luzeko ondorio negatiboak eragin, 2010. urtean bertan jada BPGk berriz ere gora egin baitzuen.
Ikusi daitekeen moduan, 2000. urtetik aurrera AEBko langabezia-tasak goranzko joera izan zuen. Honi jarraiki, 2001. eta 2002. urte bitarteko langabezia-tasaren hazkundea %23,40koa izan zen. Hazkunde nabarmen hori 2001. urtean emandako informatikan jarduten zuten enpresei lotutako finantza-burbuilaren eztandari atxikitu behar zaio. Hala ere, aipatu izan dugun moduan, ondasun higiezinen sektorearen boom-a zela-eta, krisi honek ez zuen eragin handirik izan ekonomian. Hori dela-eta, langabezia-tasaren hazkundea txikitu egin zen 2002. urtetik 2003. urtera, %3,45ko hazkundea izan zuelarik. Are gehiago, 2003. urtetik aurrera, langabezia-tasa urtez urte txikituz joan zen, 2003. eta 2007. urteen artean %23,3an txikitu zelarik. 2006. eta 2007. urteetan AEBn langabezia-tasarik txikiena zegoen, biztanleria aktiboaren %4,6 alegia. Hala ere, 2007. eta 2008. urteen artean, ondasun higiezinen boomarekin batera, langabezia-tasak izugarrizko igoera jasan zuen, 2007an %4,6koa izatetik 2008an %5,8koa izatera pasatu zelarik. Urte horretatik aurrera, langabezia-tasa esponentzialki handitu zen. 2007. urtetik 2010. urtera arteko igoera hori hurrengo taularen bitartez irudikatu daiteke:
Taulatik ondorioztatu daitekeen moduan, 2008ko krisi finantzarioak, langabezia-tasari dagokionez, 2008. eta 2009. urteetan izan zuen eraginik handiena. Nabarmentzekoa da 2008. urtetik 2009. urtera langabezia-tasa %60,34 handitu zela, 2009. urtean biztanleria aktiboaren %9,3 langabezian zegoelarik. AEBko 2008ko krisi finantzarioak herrialdean bertan eragin zituen ondorioekin amaitzeko, kontuan izanda 2007. urtean emandako ondasun higiezinaren boom-aren eztandak 2008. urteko krisi finantzarioa eragin zuela, garrantzitsua da burtsak, krisia zela-eta, jasandako ondorioak kontuan izatea. Horretaz gain, Tooze-k (2019: 185) adierazten duen moduan, krisi honen ondorioz aldaketa nabarmena jasan zuen lehenengo aldagai makroekonomikoa AEBko familien kontsumoa izan zen.
Taula honen bitartez kontsumoaren urtez urterako bilakaera aztertu daiteke. Honi jarraiki, 2000. urtetik 2002. urtera AEBko kontsumoaren hazkundea %5,88koa izan zen, urteko kontsumoa 8.500 milioi dolarrekoa izatetik 9.000 dolarrekoa izatera pasatu baitzen. 2002 eta 2004. urteen artean, kontsumoaren urtetik urterako hazkundea %6,11koa izan zen, 9.000 milioi dolarretik 9.550 milioi dolarretara pasatuz. Hazkunderik nabarmenena, taulatik zein grafikotik ondorioztatu daitekeen moduan, 2004. eta 2006. urteen bitartean eman zen, ondasun higiezinaren burbuilaren garapenarekin batera, hain zuzen. Izan ere, momentu honetan AEBko kontsumoaren hazkundea %9,42koa izan zen, 2004an 9.550 milioi dolarrekoa izatetik 2006an 10.450 milioi dolarrekoa izatera pasatuz. Ondoren, 2006. eta 2008. urteen artean, kontsumoaren hazkundea moteldu egin zen, %1,91 jaitsi zelarik, 10.450 milioi dolarrekoa izatetik 10.650 milioi dolarrekoa izatera pasatuz. Hazkundearen murrizketa hau momentu horretako ondasun higiezinen burbuilaren eztandarekin eta haren ondoriozko inbertsio-bankuen porrotarekin eta krisi finantzarioaren eztandarekin lotu beharra dago. Amaitzeko, grafikoaren joera beherakorretik ondorioztatu daitekeen moduan, ondasun higiezinen burbuilaren eztandak eta krisi finantzarioak AEBko kontsumoan eragina izan zuten ere, grafikoan zein taulan ikusi daitekeen moduan, kontsumoa %0,94 murriztu baitzen, 10.650 milioi dolarrekoa izatetik 10.550 milioi dolarrekoa izatera pasatuz.
Krisi finantzario honek AEBko gizartean eragindako ondorioekin amaitzeko, AEBko zorpetzeari dagokionez, honako grafiko honetan AEBko zorpetzearen bilakaera irudikatzen da.
Ikusi daitekeen moduan, AEBko zorpetze totala, 2000. urtetik 2007. urtera nahiko orekatua mantendu zen, 2007. urtean esponentzialki handitu zelarik. Izan ere, 2000. urteko AEBko zorpetzea 5.921.671 milioi dolarrekoa zen, 2001. eta 2002. urteetan zorpetze hori 6.283.570 milioi eta 6.443.847 milioi dolarrekoa izatera pasatu zelarik, hurrenez hurren. Nahiz eta hurrengo urtean, 2003an, zorpetze-maila pixka bat gutxitu, 5.949.438 milioi dolarretara pasatuz, zorpetzeak hazten jarraitu zuen, 2004. urtean 6.505.702 milioi dolarrekoa, 2005. urtean 6.871.135 milioi dolarrekoa eta 2006. urtean 7.072.559 milioi dolarrekoa izatera pasatuz. Hala ere, nahiz eta hurrengo urtean, 2007an, zorpetze-maila pixka bat murriztu, 6.833.151 milioi dolarrekoa izatera pasatu baitzen, hurrengo urtetik aurrera zorpetzearen hazkundea handiagoa bilakatu zen. Izan ere, 2008. urtean %8,51 hazi zen, 7.414.202 milioi dolarrekoa izatera pasatuz. Hazkunde hau are nabariagoa bilakatu zen 2009an, zorpetzea 9.026.106 milioi dolarrekoa izatera pasatu baitzen; hau da, AEBko zorpetze-maila %21,74 hazi zen. Amaitzeko, eta grafikotik ondorioztatu daitekeen moduan, 2010. eta 2011. urteetan zorpetze-mailak handitzen jarraitu zuen, %19,85 2010ean, 10.817.419 milioi dolarrekoa izatera pasatuz eta %3,25 2011an, 11.168.678 milioi dolarrekoa izatera pasatuz. Aipatzekoa da, azkenengo bi urte hauetako zorpetze-mailaren hazkundeak AEBko Gobernuak, krisiari aurre egiteko aplikatutako politiken ondorioa dela, politika hauek hurrengo atalean azalduko direlarik.
AEBko biztanleen per capita zorpetzearen bilakaerari dagokionez, gauza bera esan daiteke. Izan ere, norbanakoaren zorpetzea 20.000-22.000 euro inguruan mantendu zen 2000. urtetik 2004. urtera. Hala ere, 2005. eta 2006. urteetan, norbanakoen zorpetze-maila pixka bat handitu zen, 23.251 eta 23.703 eurokoa izatera pasatuz, hurrenez hurren. Edozelan ere, 2007. urtean, per capita zorpetzea berriro gutxitu zen, 22.684 eurokoa izatera pasatuz. 2007. urtetik aurrera, ordea, AEBko biztanleen per capita zorpetzeak goranzko joera izaten hasi zen, 2008. urtean zorpetze-maila %6,96 hazi baitzen, 24.381 eurokoa izatera pasatuz, eta 2009. urtean %20,68, 29.423 eurokoa izatera pasatuz. Hazkunderik nabarmenena 2010. urtean eman zen, %18,85ko hazkundearekin AEBko biztanleen per capita zorpetze-maila 34.968 eurokoa izatera iritsi baitzen. Analisiarekin amaitzeko, grafikoaren bilakaeratik ondorioztatu daitekeen moduan, kasu honetan ere 2011. urtean zorpetze-mailak gorantz egiten jarraitu zuen, urte horretan 35.836 eurokoa baitzen.
2008ko krisi finantzarioak AEBko gizartean izan zituen eraginen aldagai makroekonomikoen bitarteko analisiarekin amaitzeko, AEBko burtsak jasandako ondorioei dagokionez, ondorengo grafikoak DJIA indizea aurkezten du, zeinak AEBko 30 erakunde industrial garrantzitsuenen akzioen prezioaren joera erakusten du.
Grafiko honetan oso argi ikusten da indize honen joera, zeina, 2007. urteko urrian 14.078,69 puntuko maximora heldu zen. Hemendik aurrera, eta ondasun higiezinen boom-ak eragindako krisi finantzarioa zela medio, indize honek hainbat beherakada bizi izan zituen, eta, nahiz eta akzioen prezioek puntu minimo horietara ailegatu eta gero berriz gorantz egin, grafikoak beheranzko joera erakusten du, 2009. urteko martxoan minimora heldu zen arte. Beheranzko joera nabarmenenak 2008ko uztailetik aurrera aurkitzen dira. Izan ere, 2008ko uztailean, burtsa 10.962,54 puntuko minimora heldu zen, martxotik uztailerako beherakada %6,62koa izanik. Garrantzitsua da 2008ko iraileko burtsaren egoera zein zen jakitea, momentu horretan hasi baitzen krisi finantzarioa, Lehman Brothers inbertsio bankuaren porrotarekin. Lehman Brothers-en porrotaren egunean, 2008ko irailaren 19an, burtsa 11.388,44 puntutan kokatu zen. Momentu honen ostean, 2008ko urrian, irailetik %28,21eko beherakada jasan zuen, eta burtsan kotizatzen zuten enpresen akzioen prezioa 8.175,77 puntutara ailegatu zen. Ondoren, 2008ko azaroan, beste beherakada bat eman zen, eta burtsa 7.997,28 puntuko minimora ailegatu zen.
Krisi finantzario honek eragindako burtsan kotizatzen zuten enpresen akzioen prezioaren mugimenduek 2009ko martxoan amaitu zuten beheranzko joera, 6.547,05 puntuko minimora heldu ostean, berriz ere, grafikoan ikusi daitekeen moduan, akzioen prezioek
Atal honekin amaitzeko, garrantzitsua da krisi honek AEBko beste zenbait sektoreetan eraginak izan zituela aipatzea, krisi honen ondorioek ez baitzuten bankuen esparruan bakarrik eragin. Tooze-ren (2019: 185) hitzetan, aurretik arazoetan aurkitzen zen automobilgintza sektoreak ondorio oso larriak jasan zituen. Izan ere, ekonomialariak aurkezten duen moduan, automobilen salmentak 2007. urtean 16 milioi dolarrekoak izatetik 2009. urtean bakarrik 9 milioi dolarrekoak izatera pasatu ziren. Honen ondorioz, General Motors eta Chrysler enpresa garrantzitsuak porrotera joan ziren. Alde batetik, AEBko automobilen fabrikatzailerik nagusiena zen General Motors, 2009ko ekainaren 1ean porrotera joan zen, momentu horretan erakundeak 82.300 milioi dolarreko aktiboak eta 172.800 milioi dolarreko zorrak zituelarik. Nahiz eta General Motors-ek lehenagotik arazo ekonomikoak izan, 2005. urtean adibidez, 10.600 milioi dolarreko galerak izan baitzituen, 2008. urteko krisi finantzarioak erakundearen prekarietatea areagotu zuen, sektore finantzarioaren hondamendiak enpresaren ohiko finantzazio iturriak izoztu baitzituen (Agencia EFE, 2019). Beste alde batetik, Chrysler, AEBko beste fabrikatzaile automobilistiko bat, 2009ko apirilaren 30ean joan zen porrotera, 9.600 milioi dolarreko zorrekin. Hala ere, Fiat fabrikatzaile italiarrarekin aliantza bat sinatu zuen, modu horretan bere jarduerarekin jarraitzea bermatuz (EFE, 2009).
Krisi finantzarioak bestelako sektoreetan eraginak izan zituen ere. Hala nola, petrolioaren prezioan %76 baino gehiagoko igoera eman zen. Gainera, krisi honen ondorioz mundu osoan nazioarteko merkataritza beherakada nabarmena eman zen, esportazioak eta inportazioak murriztu baitziren.
5.2. Krisiak eragindako ondorioak Eurozonan eta Espainian
Nahiz eta 2008. urteko krisi finantzarioa AEBn sortu, Europako bankuak modu nabarmen baten kaltetuak atera ziren, bertan garrantzi handiko inbertsio finantzarioetan konprometitu baitziren. Izan ere, 90. hamarkadatik aurrera, Europako bankurik garrantzitsuenek euren nazioarteko jarduerak nabarmen zabaldu zituzten, AEB izanik hedatu ziren herrialdeetatik ekonomiarik garrantzitsuena (Evans, 2011: 106-111).
2008. urte amaieran, Eurozonak atzeraldi handia jasan zuen; alde batetik, bertako hazkundea nazioarteko merkataritzaren menpe zegoelako eta beraz, krisi finantzarioaren eztandaren ondorioz, Europako herrialdeen esportazioak nabarmen murriztu zirelako, eta beste alde batetik, banku-sektoreak jasandako arazoek enpresa ez-finantzarioen kredituen horniduren kolapsoa eragin zutelako. Honek enpresa handi eta garrantzitsuenen gain eraginak izan zituen ere. Horretaz gain, Espainian eta Irlandan, ondasun higiezinen sektorean emandako boom-ak eztanda egiterakoan, kontuan izanda herrialde horien hazkunde ekonomikoa ondasun higiezinaren boom-ari oso lotuta egon zela, eraikuntzaren industrian kalte nabarmenak eman ziren ere.
Espainian, Fernández Navarrete-ren (2016: 127-130) aburuz, AEBko 2008ko krisi finantzarioak 90. hamarkadaren erditik garatzen hasi zen ondasun higiezinen burbuilak eztanda egitea eragin zuen. Ondasun higiezinen burbuila hau etxebizitzen prezioaren ikaragarrizko hazkundearen ondorioa da. Izan ere, 1998. urtetik 2005. urtera etxebizitzen prezioak %159,5eko hazkundea izan zuen. Bernardos Domínguez-ek (2009: 25) aurkezten duen moduan, ondasun higiezinen burbuila honek eragiten zuen BPGren epe laburreko hazkundeak, familien aberasteak eta ondasun higiezinen merkatuaren goraldiak, oso egoera ekonomiko onuragarria sortu zuten. Gainera, etxebizitzen eskari altuak eraikuntza sektorearen aldeko inbertsioak eta enplegu berriak bermatu zituen. Okupazioaren hazkunde honek, aldi berean, immigratzaile berrien etorrera eta familien errenta erabilgarriaren handitzea eragin zuen, kontsumo pribatua nabarmen igoaraziz. Horretaz gain, autoreak adierazten duen moduan, etxebizitzen prezioaren hazkundeak gainbalio altuak, banku-finantzazio handiagorako sarbidea eta familien gastuan eta BPGren hazkundean berriro eragiten zuen aberastasun sentsazioa eragin zituen. Gainera, nazioarteko ekonomiaren gehiegizko likidezia zela-eta, sektore pribatuak burututako gehiegizko gastua finantzatu zitekeen.
Ekonomialariaren hitzetan, ondasun higiezinen merkatuaren hazkundea eragin zuen faktore garrantzitsuenetariko bat banku sistemaren gorakada izan zen. Gorakada honek etxebizitzen erosle eta promotoreei kreditu ugari eskaini zizkien, horien eskaintza zein eskariaren izugarrizko hazkundean eragin nabarmena izan zuelarik. Honi jarraiki, entitate finantzario ezberdinek hainbat erraztasun bermatu zituzten familien zorpetzea areagotzeko; hala nola, interes-tasen jaitsiera, hipotekak itzultzeko epearen luzapena, mailegatutako kapitalaren itzuleraren gaineko malgutasun handiagoa eta etxebizitzen prezioa baino balio
48 handiagoko maileguen eskaintza. Gainera, Espainia 1999. urtean euroan sartzearen ondorioz, kanpo-defizitaren; hau da, kanpoko finantzazioaren bitarteko barne-eskaria (kontsumoa eta inbertsioa) areagotu zen. Horrela, ekonomialariaren hitzetan, 2006. urtean Espainiak jasotako kanpoko finantzazioa 82,3 mila milioi eurotara iritsi arren, kalifikazio-agentziek kaudimengradu maximoena ematen jarraitzen zuten: AAA kalifikazioa (Fernández Navarrete, 2016: 127130).
Gauzak horrela, 2008. urtean Espainiaren gainerako herrialdeekiko zorpetzea 2.887 mila milioi euroraino igo zen, BPGren %263,7 izatera helduz. Zorpetze hori, nahiz eta zorpetze publikoak gora egiten egon, bereziki pribatua zen (enpresa eta familiena). Testuinguru honetan, AEBko krisi finantzarioak 2008. urtean eztanda egiterakoan, eraginak izan zituen Espainiako ondasun higiezinen merkatuan. Eztandaren ondorioz, Espainiako banku zein aurrezki-kutxek, nazioarteko finantzazioa eskuratzeko zailtasunekin topo egin zuten. Honen aurrean, maileguak eskaintzeko baldintzak nabarmenki sendotu zituzten (Bernardos Domínguez, 2009: 36). Espainia finantzaziorik gabe geratzearen ondorioz, momentura arteko eredu finantzarioaren erorketa eta ondasun higiezinen burbuilaren eztanda eman zen (Ruesga Benito, 2013: 72).
Hala ere, nahiz eta AEBko krisi finantzarioa Espainiako ondasun higiezinen merkatuaren atzeraldiaren intentsitatearen eta gogortasunaren erantzulea izan, ekonomialariak aurkezten duen moduan, atzeraldi hau garatzearen errua Espainiaren ekonomiaren hazkunde eredu zaharkituarena izan zen. Egoera honetatik ateratzeko, Espainiako Gobernuak austeritate programa bat aurkeztu zuen, zeinetan krisia gainditzeko neurri zorrotzak definitzen ziren. Programa honek Espainiako defizit fiskala murriztea zuen helburu. Horretarako, 2010 eta 2011. urteen artean gastu publikoa 15.000 milioi eurotan murriztea galdatzen zitzaion Espainiari. Baita ere inbertsio publikoa 6.000 milioi eurotan murriztea, gobernu lokal eta erregionalen gastuak 1.200 milioi eurotan murriztea, pentsioen izoztea eta jaiotzagatiko diru-laguntza indargabetzea, besteak beste, agintzen zitzaion. Gainera, Espainiaren defizita banku-maileguen bitartez finantzatua izan zen, 2010. urtean Grezia, Irlanda, Portugal eta Espainiaren artean 2,6 bilioi dolar banatu zirelarik, horietatik 1,1 bilioi dolar Espainiari eman zitzaizkiolarik (Evans, 2011: 114-117).
Eurozonan emandako atzeraldi hau 2009. urtearen erdian izan zuen amaiera, momentu horretatik aurrera produkzioak berriro gorantza egiten hasi baitzuen, 2010. urtean hazkunde hori indartu zelarik. Hala ere, produkzio hori ez zen krisia baino lehenagoko balioetara bueltatu
49 eta, nahiz eta herrialde batzuetan langabezia-tasak behera egin, orokorrean hazten jarraitu zuen. Hori dela-eta, zenbait herrialdek (Espainiak barne) austeritate plan gogorrak mantendu behar izan zituzten, hau herrialdeen artean sortutako desoreken isla izanik.
6. Gobernuen parte-hartzea eta hartutako neurriak
Egoera honen aurrean, hainbat Gobernuk krisi finantzario honi aurre egiteko eta susperraldi ekonomikoa bultzatzeko neurriak diseinatu zituzten. AEBko Gobernu Zentralak moneta politikak, politika fiskalak eta politika finantzarioak definitu zituen, erakunde finantzarioen kolapsoa ekiditeko helburuz. Atal honetan, definitutako neurrietatik garrantzitsuenak aurkeztuko dira.
Casadevall Massuet-ren (2012: 43) hitzetan, AEBk krisia oso azkar gainditu zuen, defizit publiko eta zorpetze-maila altuen alde egitearen ondorioz. Hau politika fiskalen bitartez egikaritu zuen. Horien artean, nabarmentzekoa da American Recovery and Reinvestment Act Legea, zeina 2009. urte hasieran onartu zen. Lege honek, ekonomialariaren hitzetan, pizgarri ekonomiko nabarmenak barneratu zituen; hala nola, zerga federalen murrizketa, langabeziaprestazioaren handiagotzea eta gastuaren handitzea hezkuntzan, osasunean eta azpiegituretan, besteak beste.
Politika monetarioei dagokionez, Steinberg-ek (2008: 5) adierazten duen moduan, nabarmentzekoa dena Erreserba Federalak burututako interes tasen murrizketa progresiboari buruzko neurria da. Izan ere, 2007. urtearen amaieratik, krisiaren lehenengo zantzuak sumatzen hasi zirenean, Erreserba Federala interes-tasa jaisten joan zen. Horrela, 2008. urte amaierarako interes-tasa %0 inguruan aurkitzen zen jada. Horretaz gain, 2008. urtetik aurrera, Erreserba Federalak, politika monetarioaren barnean, bestelako ekintzak aurrera eraman zituen. Horiek zor publikoko tituluen zein Fannie Mae eta Freddie Mac bezalako babes publikoko enpresek zituzten hipoteken bitartez babestutako tituluen erosketan oinarritzen ziren (Casadevall Massuet, 2012: 44). Neurri hauen bitartez lortu nahi ziren helburuak bi ziren; alde batetik, sistema finantzarioan likidezia bermatzea eta hipoteka sektorea babestea, eta bestetik, enpresa konkretu horiei likidezia ematea. Helburu hauek 2009. urte amaieraren eta 2010. urte hasieraren artean bete ziren.
50 Erreserba Federalaz gain, Girón eta Chapoy-k (2009: 53) aurkezten duten moduan, Europako Banku Zentralak zein beste banku zentral batzuek merkatu finantzarioak likideziaz bete zituzten. Honen helburua merkatu finantzarioen funtzionamendua erraztea eta erakunde hauek zituzten finantzatzeko aparteko beharrizanak asetzea zen. Honi jarraiki, Erreserba Federalak 400 milioi dolar baino gehiago bankuen eskuetan utzi zituen, eta 2008ko uztailean inbertsio-bankuei deskontu-leihatila deritzon instrumentu finantzarioa eskaini zien, zeina bankuei epe laburreko maileguak eskaintzean oinarritzen da. Honen bitartez, idazleek aurkezten duten moduan, Gobernua merkataritza-bankuen mailegu-emailea izateaz aparte, inbertsiobankuen eta burtsako agenteena izatera pasatu zen ere, hipoteken bitartez babestutako tituluak onartuz.
Aurreko atalean azaldu izan den moduan, krisi finantzarioaren bilakaeran zehar eta inbertsio-banku zein enpresa aseguratzaileen porroten aurrean AEBko Gobernuak erabaki ezberdinak hartu zituen. Izan ere, JP Morgan Chase-k Bear Stearns inbertsio-bankua erreskatatzea ahalbidetu zuen, Fannie Mae eta Freddie Mac enpresak nazionalizatu zituen, AIG enpresa-aseguratzailea erreskatatu zuen eta Lehman Brothers-en porrota baimendu zuen. Erabakien arteko ezberdintasun honek izugarrizko ziurgabetasuna eragin zuen merkatu finantzarioetan.
Hala ere, momentu honetatik aurrera, Gobernuak jarduera-ildo bakarra definitu zuen, sistema finantzarioan likidezia eta egonkortasuna bermatzeko helburuz. Helburu hau AEBko Ogasunak hipoteka-aktiboen berme eta erosketarako programa diseinatzearen bitartez aurrera eraman zuen, Troubled Asset Relief Program (TARP) izenekoa. Programa hau, AEBko Kongresuaren Aurrekontuaren Bulegoak 2012ko martxoan burututako txostenean aurkezten duen moduan, 2008ko urrian argitaratu zen Emergency Economic Stabilization Act Legeak ezarri zuen. Honen bitartez, AEBko Ogasun Sailak erakunde finantzarioen akzioak erostea aurreikusten zuen, horiek birkapitalizatzeko helburuz. Ondoren, behin erakunde horiek likidezia, kaudimena eta finantzaziorako sarbidea berreskuratuta, Gobernuak erositako akzio horiek berrerosten zituzten (Congressional Budget Office, 2012).
Txosten honek aurkezten duen moduan, AEBko Gobernuak 431 milioi dolar inbertitu zituen 700 erakunde finantzario baino gehiagotan, automobilgintza sektorean eta ondasun higiezinen sektorean. Gainera, birkapitalizazioaren ondorioz, erakunde finantzarioek euren akzioen %90 baino gehiago berreskuratu zutela adierazten du, AIG-k izan ezik. Hala ere, AIG-
51 ri, automobilgintzaren sektoreari eta etxegabetzeak ekiditera bideratutako laguntzen ondorioz, programak 32 milioi dolarreko galerak erregistratu zituen.
Casadevall Massuet-ren (2012: 45) arabera, TARP programa likidezia eta egonkortasuna bermatzeko instrumentu baliagarria izan zen arren, 2010. urtean onartutako Dodd-Frank Legea, Wall Street-en Erreformari eta Kontsumitzailearen Babesari buruzkoa, Depresio Handitik argitaratutako AEBko sektore finantzarioaren erregulazioari buruzko erreformarik handiena da.
Lege honen helburua, Maya-ren (2017: 24-25) aburuz, sistema finantzario egonkorrago bat eraikitzea zen. Horretarako, arriskutsuak ziren jokabideak murriztea eta bankuek mantendu beharreko gutxieneko likidezia eta euren kapitalaren baldintzak ezartzea bilatzen zen, segurtasun handiagoa bermatzeko. Are gehiago, Lege honek deribatuen eta tituluen bitarteko eragiketak arautzea eta mugatzea bilatu zuen, erakunde finantzarioen arteko harreman arriskutsuak gainbegiratuz, horien artean garrantzitsuenak arautu eta aztertzeaz gain. Oro har, ekonomialariak ondorioztatzen du Dodd-Frank Legeak AEBko erakunde finantzarioen arteko interdependentzia murrizten saiatu zela.
Horretaz gain, Casadevall Massuet-ek (2012: 45) Lege honek burututako eraldaketak aurkezten ditu, horien artean barneratu daitezkeelarik Egonkortasun Finantzariorako Kontseiluaren eraketa eta Volcker erregelaren eransketa. Egonkortasun Finantzariorako Kontseiluak garrantzia sistemikoko erakunde finantzarioak identifikatu eta horientzako arauketa gehigarriak proposatu behar zituen heinean, Volcker erregelak erakunde finantzarioei arrisku altuko zenbait eragiketa burutzea debekatzen zien.
Atalarekin amaitzeko, beharrezkoa da aipatzea asko izan zirela nazioarte-mailan herrialdeek krisi finantzarioaren ondorioei aurre egiteko hartutako erabaki komunak, horiek zenbait erakunde ezberdinen baitan hartu zirelarik. Horiek guztietatik, nabarmentzekoak dira Basilea III Akordioa eta G-20aren bilerak.
Alde batetik, Basilea III Akordioa dugu. Akordio hau 1974. urtean sortutako Banku Ikuskapeneko Basileako Komitearen baitan sinatu zen, hau bankuen erregulazioa eta kaudimena kontrolatzeko ardura daukan mundu-mailako erakundea izanik. Komite honen helburu nagusia nazioarte-mailan bankuen erregulazioa, gainbegiraketa eta jarduera propioak
52 indartzea da; horien kaudimena, likidezia, gobernantza eta arriskuaren gestioa hobetzeko eta mundu-mailako oreka finantzarioa lortzeko. Nahiz eta Komite honen baitan hartutako erabakiak lotesleak ez izan, horien ezarpena kideen konpromisoan oinarritzen da (Banco de España).
2008ko krisi finantzarioaren testuinguruan, Basileako Komiteak Basilea III Akordioa sinatu zuen, zeinak bankuen erregulazioa, gainbegiraketa eta arriskuaren gestioa indartzeko helburuz nazioarteko neurriak definitzen ditu. Akordio honen bitartez, Komiteko kideak euren jurisdikzio nazional zein erregionalean bertan definitutako neurriak aplikatzera konprometitzen ziren. Horretarako, Tooze-ren (2019: 370-372) arabera, mundu-mailan garrantzia sistemikoa zeukaten 30 talde finantzario identifikatu, eta horiei neurri zorrotzak ezarri zizkieten. Talde finantzario hauek AEBn, Europan, Japonian eta Txinan zeukaten egoitza, eta 46 bilioi dolar zeukaten aktiboetan; hau da, munduko aktibo finantzario guztien %22 zeukaten.
Basilea III Akordioaren erregulazioen helburua bankuek epe laburreko funts ezegonkorrekin finantzatutako epe luzeko hipotekak edukitzea saihestea zen. Horretarako, epe laburrean saldu edo berrerosi zitezkeen kalitate altuko aktibo likidoak eduki beharko zituzten. Gainera, epe luzeko maileguen kartera aseguratzeko epe luzeko finantzazio egonkor nahikoa zutela ziurtatu behar zuten. Beste alde batetik, beharrezkoa da G20-a aipatzea; hau da, 20ko taldearen baitan dauden herrialdeek burututako bilerak, zeintzuen helburua nazioarteko krisi ekonomikoa gainditzeko estrategia koordinatu bat eztabaidatzea zen (E. Stancanelli, 2009: 67). Bilera hauen bitartez, G-20ko kideek, Pineda Salido-k (2011: 202-203) adierazten duen moduan, bankuen erreskateari buruzko estrategiaren alde egin zuten eta finantzaerregulaziorako programa bat diseinatu zuten. Programa honetan, oinarrizko elementu moduan bankuen aldeko gainbegiratzearen areagotzea, euren kaudimenaren gaineko exigentzien handitzea, transparentzia betebeharren eta euren arteko koordinazioaren inposaketa eta produktu deribatuen gaineko limiteen ezarpena ezartzen ziren. Gainera, Nazioarteko Moneta Funtsari 250.000 milioi dolarreko berehalako finantzazioa eskaini zitzaion, eskaintza horren
53 helburua mundu-mailako krisi finantzarioaren ondorioei aurre egiteko baliabide nahikoak eskaintzea izanik (Tooze, 2019: 312-324).
7. Lanaren ondorioak
Ikusi dugun moduan, AEBko krisi finantzarioa 2008. urtean, Lehman Brothers inbertsio-banku garrantzitsuenaren porrotarekin eztanda egin zuen krisia izan zen. Hau Depresio Handiaren ostean emandako krisi finantzario eta ekonomiko larriena izan da. Krisi honen ondorioz, AEBko merkatu hipotekarioa kolapsatu zen eta finantza erakunde zein inbertsio banku handi asko porrotera joan ziren. Honek eragin negatiboa izan zuen munduko ekonomiaren bilakaeran. Izan ere, Moderazio Handiaren epealdiarekin amaitu zuten zenbait faktorek eta gertakizunek eragindako desorekek (hala nola, petrolioaren krisiak, dolar eta urrearen arteko harremanaren ezabatzearen ondoriozko inflazioaren hazkundeak eta informatikan jarduten zuten enpresei lotutako finantza-burbuilaren eztandak) 2008. urtean krisi finantzarioak lehertzeko zimenduak eraiki zituzten.
Lehena, Glass-Steagall Act Legearen indargabetzea litzateke. Honen ondorioz, banku komertzialaren eta banku finantzarioaren ezberdintze zorrotza malgutu zen, banku komertzialei inbertsio eta aseguru-bankuen jardueretan parte-hartzea baimenduz. Bigarrena, politika makroekonomikoan burututako akatsek osatzen dute; batez ere, inflazioaren fluktuazioak kontrolatzeko Erreserba Federalak interes-tasaren gain burututako igoerak eta jaitsierak. Izan ere, 90. hamarkadatik aurrera gorantz zihoan inflazioak etxebizitzen prezioaren hazkundea eragin zuen, 2004. urtean, egoera sostengaezin bilakatu zenean, eta inflazioa murrizteko helburuz, Erreserba Federalak interes-tasak nabarmen igo zituelarik. Honen aurrean, ondasun higiezinen prezioaren hazkundearen etetea eman zen, burbuilaren eztanda eragin zuen faktore garrantzitsuena bilakatuz, merkatu finantzarioan eta ondasun higiezinen merkatuan jokabide desegokia bermatuz.
Krisi finantzarioa eragin zuten faktoreekin amaitzeko, azkenengoa ondasun higiezinen burbuila bera litzateke. Hau krisiaren kausarik garrantzitsuena izan zen. Inbertsioen bitartez errentagarritasun handiagoa eskuratzeko nahiak kapitalaren ondasun higiezinen merkatuarenganako nazioarteko birbideratzea eragin zuen. Honek ondasun higiezinen izugarrizko eskaria garatu zuen, bankuek, interes-tasa baxuen ondorioz, subprime hipoteken
54 bitartez mailegu merkeak eskaintzen hasi zirelarik, euren irabaziak handituz. Honek guztiak beste finantzazio eredu bat sortu zuen, bitartekari finantzario berriak eta titulizazioan oinarritutako finantzazio figura berriak agertu zirelarik. Titulizazioa merkataritza-bankuek euren onurarako sortutako espekulazio-maniobra da, maileguak ordaintzeko kaudimena ez zeukaten norbanakoei ere eskaini ostean inbertitzaileei saltzeagatik eta eskatzaileen ezordainketa aseguru-etxeen bitartez aseguratzeagatik aberasten baitziren. Horrela, bankuek norbanako baten ondasun baten erosketagatik eskuratzen zuen zorraren gain espekulatu eta izugarrizko irabaziak eskuratu zituzten.
Espekulatzeko joera hau ez zen bankuetara mugatu; izan ere, norbanakoek, etxebizitzen prezioaren etengabeko igoerarekin aberaste-bideak bilatu zituzten. Gauzak horrela, norbanako asko izugarri zorpetu ziren, krisiak eztanda egiterakoan zor horiei aurre egiteko likideziarik gabe geratuz. Hau kapitalismo basatiaren ideiarekin lotu daiteke; honek, merkatu librearen baitan espekulatzaileen irabazien maximizazioa eta errentagarritasuna bilatzen duelarik, sektore publikoak sortu daitezkeen irregulartasunak konponduko dituen ideian oinarrituta. Horrela, AEBko krisiaren mundu-mailako ondorioak Gobernuek bankuetan injektatutako izugarrizko likideziaren bitartez malgutu ziren.
Krisi honek izugarrizko ondorio negatiboak eragin zituen AEBn 2008-2009. urteen artean. Izan ere, BPG %1,77 jaitsi zen, langabezia-tasa 2008. urtean %26 eta 2009. urtean %60 hasi zen, kontsumoaren igoera moteldu zen eta zorpetzea 2008. eta 2009. urteetan %8,51 eta %21,74 hazi zen, hurrenez hurren, zorpetze-mailak handitzen jarraitu zuelarik. Gainera, burtsako DJIA indizea, 2007. urteko urritik 2009. urteko martxora %53,50 jaitsi zen, krisiaren ondorioak beste sektore ekonomiko batzuetara hedatuz; hala nola, automobilgintza sektorera edota petrolioaren sektorera. Ondorio hauek, globalizazioaren garapena dela-eta, mundu osora hedatu ziren. Izan ere, mundu-mailako esportazioak eta inportazioak murriztu ziren; eta gainera, krisi honek eragin zuzenak izan zituen Espainian 2010. urtean eztanda egin zuen ondasun higiezinen burbuilan, merkatuaren atzeraldiaren intentsitatearen eta gogortasunaren erantzulea izanik.
Ondorioztatu daitekeen moduan, "laissez-faire" ideian eta gobernuaren parte-hartzerik gabeko merkatuan oinarritzen den sistemak ez zuen funtzionatu krisiaren testuinguruan, ez krisialdia ekiditeko ezta krisialdiaren erronkei aurre egiteko. | science |
addi-ec4403ba3c3f | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58749 | Bost urteko epean enpresen biziraupen-tasaren azterketa | Zorrozua Pelissier, María | 2022-12-14 | Enpresa eta Administrazio Zuzendaritza + Zuzenbideko Gradu Bikoitza 2021/2022 ikasturtea
LABURPENA Enpresen biziraupen-tasak lurralde baten sendotasun sozioekonomikoa zehazten laguntzen du. Lan honen helburua bost urteko epean enpresen biziraupen-tasa aztertzea izango da. Horretarako Eurostat business demography webgunetik datu desberdinak hartu izan dira datu base bat sortu ahal izateko, eta Gretl Softwarea erabili da analisi ekonometrikoa egiteko. Lana, urtea, kokapena, enpresaren tamaina eta sektorea bezalako aldagaiak erlazionatuko dituen eredu bat zehazten saiatuko da, biziraupentasan aldagai horiek nolako eragina duten jakin ahal izateko. Hitz gakoak: enpresa, biziraupen-tasa, aldagaiak.
1. SARRERA Ingurune ekonomikoa enpresen sorrerak eta biziraupenak baldintzatzen dute. Enpresen biziraupen-tasak lurralde baten sendotasun sozioekonomikoa zehazten laguntzen du. Jardunean dauden edo egon diren eta beren jarduerak garatzen dituzten enpresen mantentze-probabilitatea adierazten du. Tasa hori, beraz, enpresa-sarearen hazkunde-, birsorkuntza- eta erresilientzia-gaitasunaren adierazle ona da. Lan honetan zehar, 5 urteko epean enpresen biziraupen-tasaren azterketa egingo da, aldagai ezberdinek tasa horretan nola eragin dezaketen ikusi ahal izango delarik eta horren kalkulurako egokia izan daitekeen eredu bat sortuz. Horretarako, hurrengo puntuan gaiaren inguruan gehiago sakonduko da eta enpresen biziraupen-tasan eragin dezaketen aldagai desberdinak aurkeztuko dira. Ostean, erabilitako datu-basea azalduko da eta azterketarako beharrezkoak diren aldagai desberdinen azalpen sakona emango da, datu-basean beraien kategoriak eta bestelakoak nola eraiki diren aipatuz. Honekin batera, datuen azterketa deskriptiboan zentratuko da lana, batutako datuek emandako informazioarekin laburpen bat egin ahal izateko. Hau da, biziraupen-tasak zein aldagai desberdinen informazioa laburtu, zehaztu, argitu eta ordenatu ahalko dira besteak beste. Azterketa deskriptiboaren ostean, azterketa ekonometrikoarekin jarraituko da, zeinetan eredu bat zehaztuko den eta aldagai desberdinen koefizienteen interpretazioa egingo den, aldagaien nabaritasuna aztertzearekin batera. Horrela, biziraupen-tasa kalkulatzeko eredu egoki bat sortu ahal izango da. Amaitzeko, lanean zehar ateratako ondorio desberdinak aipatuko dira, biziraupentasarekin lotura duen eredu egokia zein den eta horretarako egokiak diren aldagaiak zeintzuk diren esanez, eta horien zergatia azalduz. 2. AZTERTUKO DEN GAIA Denboran zehar enpresa batek bere jarduerarekin jarraitzeko gaitasunak enpresabiziraupenaren kontzeptua sorrarazten du (Crecente, Gallo, Garrido eta Martínez, 2015). Kontzeptu honetan hainbat faktore desberdinek eragin dezakete, eta horregatik, enpresa bat sortzen den momentuko ezaugarriek eta ixterakoan ematen diren arrazoiek garrantzi handia dute biziraupenaren kontuan.
Behin biziraupenak zertan datzan azalduta, lan honen helburu nagusia merkatuan finkatuta dauden enpresa aktiboen bost urteko biziraupen tasa aztertzea izango da. Hain zuzen ere, beraien jaiotzaren 5 urte igaro ostean merkatuan mantentzen diren edo bizirik irauten duten enpresen ezaugarriak edo faktoreak aztertuko dira eta horiek biziraupenaren tasan izan dezaketen eragina azalduko da. Enpresen biziraupena azaltzen duten faktore desberdin asko daude. Azterketa gehienetan biziraupen honetan eragiten duten faktoreen artean, enpresaren sektorearen eta kokapenaren faktore espezifikoak biltzen dituzte. Horrez gain, giza kapitala ere, aktibo ukiezin garrantzitsutzat jo da enpresa berrien biziraupenetako. Horrekin batera, enpresaren kokapena garrantzitsua izan daiteke biziraupenerako, enpresa batek bere hazkundeari eusteko behar dituen baliabideen eta ingurune kulturalen oinarria eskaintzen baitute (Acs, Armington eta Zhang, 2007). Lokalizazioaren ildotik, lokalizazioarekin lotutako faktoreekin lotuz gero, enpresak sortzeko baldintza egokienak dituzten lurraldeek enpresen biziraupen-tasa handiagoak ere izan beharko lituzkete. Hala ere, enpresa gehiago sortzeak horiek arteko lehia handiagoa ere badakar, eta horrek heriotza-tasa handiagoak ekar ditzake (Audretsch, Houweling eta Thurik, 2000). Bestetik, biziraupenaren eta enpresaren hasierako tamainaren arteko erlazioa ere kontuan izaten da, izan ere, eratzeko unean enpresaren tamaina zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da hiltzeko probabilitatea (Lopez eta Puente, 2006). Azalpen honetan oinarrituta, ikusi daitekeenez, enpresa baten biziraupena aztertzerako orduan hainbat faktorek eragin dezakete, eta horregatik, lan honetan zehar faktore horietako batzuk aztertuko dira. Hasteko, enpresa kokatzen den sektorea eta enpresaren tamainak (langile kopuruaren arabera) biziraupen-tasan nolako eragina izan dezakeen ikertuko da. Sektorearen kasuan, industria-, eraikuntza- eta zerbitzu-sektoreetan banatuko dira enpresa desberdinak, eta tamainaren kasuan, 0 langileko enpresak, 1-4 arteko langileko enpresak, 5-9 langile arteko enpresak eta 10etik gorako langileko enpresak hartuko dira. Bestetik, urte zehatz desberdinetan jaiotako enpresak harturik, beraien 5 urteko biziraupen tasetan ia desberdintasunik dagoen ere aztertuko da. Horretarako, alde batetik, 2004. urtean, krisiaren aurretik, jaiotako eta bost urte geroago (2009. urtean)
bizirik irauten duten, eta beste aldetik 2007. urtean, krisia hasi zenean, jaiotakoak eta bost urte geroago (2012. urtean) bizirik irauten duten enpresen arteko konparazioa egingo da. Amaitzeko, arestian aipatu bezala, kokapena biziraupenean eragiten duen faktorea izan daitekeenez, ikerketa hau Frantziako eta Espainiako enpresa desberdinekin egingo da, leku batetik bestera aldaketa handia dagoen ikusi ahal izateko. 3. ERABILITAKO DATU-BASEA ETA ALDAGAIAK Behin gaiaren inguruko azalpen txiki bat emanda, azterketarako erabilitako datu-basea zein izan den eta enpresen bizi-tasaren ikerketarako erabiliko diren aldagaiak zeintzuk izango diren azalduko da.
3.1. Erabili den datu-basea Datu-baseari dagokionez, erabilitako datu-basea eta bertan azaltzen diren datuak Eurostat business demography webgunetik atera dira. Bertan azaltzen diren datu desberdinak batuta sortu izan da erabilitako datu-basea. Enpresa-demografiako estatistikek eremu desberdinen inguruko datuak ematen dituzte, hala nola, enpresetako biztanleria aktibo, enpresen jaiotzak zein heriotzak, enpresen biziraupena (jaio eta 5 urtera arte)… Enpresen estatistika demografikoek garrantzi politiko handiko informazioa ematen dute enpresa jaioberrien, jardueraren lehen urteetan bizirauten duten enpresen eta Europar Batasuneko (EB oraindik aurrera) ekonomietan hazkunde handiko enpresen ekarpen ekonomikoari buruz. Enpresa-demografiako datuen urteko bilketak enpresa-biztanleriaren ezaugarriak eta demografia azaltzen dituzten aldagaiak hartzen ditu. Erabiltzen den metodologiari esker, enpresen jaiotza zein heriotzei buruzko datuak lortzeko aukera dago. Lortzen diren datuak, enpresa-erregistroetatik datoz, nahiz eta herrialde batzuek enpleguari eta negozio-bolumenari buruzko datuen eskuragarritasuna hobetzen duten, beste iturri batzuk integratuz. Azterketarako erabiliko den datu-basean 48 fila daude, 48 enpresa mota desberdin
3.2. Erabiliko diren aldagaiak Esan bezala, lanaren helburua da enpresaren biziraupenean urteak, kokapenak, tamainak eta sektore motak nolako eragina izan dezakeen. Horregatik, lanean zehar kontuan hartuko diren aldagaiak orain aipatutakoak izango dira, besteak beste.
3.2.1. Aldagai azaldua Lanean zehar erabiliko den aldagai azaldua, datu-basean bizitasa5 bezala agertzen dena izango da, hau da, enpresen biziraupen tasa 5 urtera t urtean, t-5 urte berdinean jaiotako enpresentzat. Tasa hori, t-5 urtean jaiotako eta t urtera arte biziraun duten enpresak t-5 urtean sortutako enpresen kopuruarekin zatituz, eta hori guztia 100ekin biderkatuz lortzen da. Hau da: 𝐵𝑖𝑧𝑖𝑡𝑎𝑠𝑎5 = 𝐸𝑛𝑡𝑒𝑟𝑝𝑟𝑖𝑠𝑒𝑠 𝑛𝑒𝑤𝑙𝑦 𝑏𝑜𝑟𝑛 𝑖𝑛 𝑡 − 5 ℎ𝑎𝑣𝑖𝑛𝑔 𝑠𝑢𝑟𝑣𝑖𝑣𝑒𝑑 𝑡𝑜 𝑡 − 𝑛𝑢𝑚𝑏𝑒𝑟 𝐵𝑖𝑟𝑡ℎ𝑠 𝑜𝑓 𝑒𝑛𝑡𝑒𝑟𝑝𝑟𝑖𝑠𝑒𝑠 𝑖𝑛 𝑡 − 5 − 𝑛𝑢𝑚𝑏𝑒𝑟 ∗ 100
3.2.2. Aldagai azaltzaileak Aldagai azaltzaileei dagokienez, kualitatiboak diren 4 aldagai ezberdin erabili dira, biziraupen-tasarekin harreman zuzena dutela ulertzen delako. Honetan oinarrituta, aldagai bakoitzaren ezaugarrietan gehiago sakontzea ezinbestekoa izango da, aldagaien inguruko zehaztasun gehiago ezagutzeko aukera izateko: • TIME: urtea adierazten du, hain zuzen ere, 2009 eta 2012 t urteak (baina (t-5) urtean jaioak), hau da, bost urte lehenago 2004an eta 2007an jaiotakoak direla adierazten du. Hau da, urtea adierazten duen aldagai kualitatiboa da. Bere kategoriak hurrengoak dira: o 1= '2009' o 2= '2012' Kategoria hauetako bakoitzaren fikziozko aldagaiak hurrengoak dira:
o 1= 'Indus' (B-E kodeak: industry (except construction)) o 2= 'Construct' (F kodea: Construction) o 3= 'Servi' (Gtik Nera X642 eta K642 kenduta: Services of the business economy except activities of holding companies) Kategoria hauetako bakoitzaren fikziozko aldagaiak hurrengoak dira: o Indus → 1= Indus denean / 0= Construct edo Servi denean o Construct → 1= Construct denean / 0= Indus edo Servi denean o Servi → 1= Servi denean / 0= Indus edo Construct denean 3.2.3. Beste aldagai batzuk Aipatutako aldagai azaltzaileez gain, beste aldagai batzuk ere aurreikusten dira datuetan: • Population: t urtean, hau da, 2009 edo 2012an aktiboan aurkitzen ziren enpresen kopurua adierazten duen aldagaia izango da. • Deaths: t urteetan hildako enpresen kopurua azaltzen duen aldagaia adierazten du. • Birthst: 2009 zein 2012an sortutako enpresen kopurua adierazten duen aldagaia izango da. • Survrate1t: biziraupen-tasa 1 esan nahi du, eta aldagai honek t-1 aldian jaiotako eta t arte biziraun duten enpresen kopurua zati jaiotako enpresen kopurua adieraziko du. 4. AZTERKETA ESTATISTIKOA Analisi deskriptiboari esker, ikuspegi bat lortzen da, zeinarekin batutako datuen informazioarekin laburpen bat egin daitekeen. Hau da, puntu honetan zehar helburua da aldagai desberdinek eman dezaketen informazioa laburtzea, zehaztasuna, sinpletasuna eta datuak argitu zein ordenatu ahal izateko. Horretarako, aldagai azaltzaile bakoitzak (hau da, urteak, herrialdeak, enpresaren tamainak eta sektoreak) biziraupen-tasaren banaketan nolako eragina duen aztertuko da, urtez-urte, herrialde batetik bestera, tamaina desberdinek edota sektoreak enpresaren
biziraupenean nolako aldaketak eragiten dituzten ikusi ahal izateko. Horrez gain, aldagai desberdinen konbinaketarekin biziraupen-tasaren banaketa nola azaltzen den ere aztertuko da puntu honetan zehar, urte desberdinetan eta herrialde desberdinetan, tamainak edota sektoreak biziraupen-tasan duen eragina ikusi ahal izateko. Azterketa hauek egin ahal izateko, urte, herrialde, tamaina eta sektore desberdinetan biziraupen-tasaren batezbestekoa, mediana, minimoa, maximoa eta desbideratze tipikoa kalkulatu da eta bisualki argiago gelditzeko, faktorizatutako kaxa-grafikoak eratu dira, dena Gretl programaren bitartez.
Ikusi daitekeenez, enpresen 5 urteko biziraupen-tasaren batez bestekoa %55,124 inguruan aurkitzen da, tasa maximoa %75,840 eta minimoa %25,160koa izanik. Medianaren kasuan, %56,450ekoa da, zeina batezbestekoarekin alderatuta zertxobait handiagoa den. Desbideratze tipikoari dagokionez, %11,358koa da, hau da, biziraupentasaren dispertsioa bere batez bestearekiko %11,358koa izango da. Egokiago hurrengo grafiko honetan ikusi daiteke:
Aipatu bezala, grafikoari esker, biziraupen-tasak bere batezbestearekiko duen dispertsioa erreparatu ahal da, baita maximo eta minimoaren arteko aldea. Horrekin batera, medianaren eta batezbestekoaren artean dagoen alde txikia ere ikus daiteke, mediana batezbestekoaren gainetik egoterakoan, asimetria negatiboa suposatuz. 4.2. Aldagai bakoitzak biziraupen-tasarekiko duen banaketa Arestian aipatu bezala, lanaren zati honetan aldagai azaltzaile bakoitzak biziraupentasan duen eragina ikusiko da. Hori dela eta, aldagaiz aldagai biziraupen-tasarekiko banaketa aztertuko da.
4.2.1. Urteak biziraupen-tasarekiko duen banaketa Urtearen aldagai azaltzailearen kasuan, esan daiteke biziraupen-tasak aldaketak izaten dituela urterik urte, 2. taula honetan ikus daitekeenez.
Taulari erreparatuz, argi gelditzen da biziraupen-tasan urteen artean dagoen desberdintasuna. Izan ere, orokorrean ikusita, 2009. urteko datuak 2012. urteko datuak baino altuagoak dira. Hau da, 2009. urtean enpresen 5 urteko biziraupen-tasa pixka bat handiagoa izan zen 2012. urtekoarekin alderatuz. Horren adibide da biziraupen-tasaren batezbestekoa 2009an %56,356koa dela eta 2012an %53,891. Urte desberdinetako datuen artean desberdintasun handirik ez dagoen arren, aipagarria da minimoan ematen den alde nabaria, izan ere, 2009an biziraupen-tasa minimoa %40,060an aurkitzen zen bitartean, 2012an %25,160an aurkitzen zen. Hala ere, maximoari erreparatuz gero, esan beharra dago 2012ko maximoa (%75,840) 2009ko maximoa baino altuagoa dela. Kontuan izan behar da, 2009 eta 2012 urteak agertzen diren arren, 5 urte lehenago sortutako enpresak direla, hau da, hurrenez hurren 2004 eta 2007 urteetan sortutako enpresak direla. Jakinik, 2008an finantza-krisi bat eman zela, ulergarria egiten da 2012ko datuak orokorrean baxuagoak izatea, izan ere, krisiaren ondorioz 2007an sortutako enpresa asko hurrengo urteetan ixtera behartuak izango zirelako. Aldagaiaren lagin osoko dispertsio edo sakabanatze neurriari dagokionez, hau da, desbideratze tipikoan zentratzen bagara, 2009an %9,4669 eta 2012an %13,070koa dela ikus daiteke. Hau da, lagineko 2009. urteko biziraupen-tasaren dispertsioa bere batez
bestearekiko 2012. urtekoa baino txikiagoa da. Honetan oinarrituz, esan daiteke 2009ko biziraupen-tasa bere batezbestekoarengandik hurbilago mantentzen dela 2012koarekin alderatuz, izan ere, desbideratze tipikoa zenbat eta txikiagoa izan, lagin homogeneoago baten aurrean gaudela esan nahi du, hau da, dispertsio maila baxuagokoa. Hala ere, aurretik azaldutako guztia hobeto ikusi ahal izateko, 2. grafikoan ezarritako faktorizatutako kaxa-grafikoak erabili dira.
2. Grafikoa: Banatze-faktorea duen biziraupen-tasaren banaketa, urtearen arabera; iturria: norberak egina
4.2.2. Herrialdeak biziraupen-tasarekiko duen banaketa Herrialdez herrialde biziraupen-tasan aldaketak ematen diren edo ez jakin ahal izateko, 3. taula honetan Espainian zein Frantzian biziraupen-tasarekiko dagoen banaketa aztertu da.
Taulari erreparatuz, orokorrean Frantzian 5 urteko bizitza-tasa handiagoa dagoela esan daiteke, izan ere, batezbestekoan zentratuz ikus daiteke, Frantziako bizi-tasa bataz beste %75,715ekoa dela, Espainiakoa %52,533koa den bitartean. Hau da, batezbestekoan oinarrituz, esan daiteke Frantziako enpresen biziraupen-tasa Espainiako enpresetakoena baino handiagoa dela. Herrialde batetik besterako datuen artean desberdintasun handirik ematen ez den arren, esan beharra dago biziraupen-tasa minimoaren kasuan aldea oso zabala dela. Taulari begiratuz gero, ikus daiteke nola Espainiako biziraupen-tasa minimoa %25,160koa dela eta Frantziakoa %40,060; beraz, alde handia dago bi minimoen artean. Desbideratze tipikoaren kasuan, Frantziakoa Espainiakoarekin alderatuz baxuagoa da, hurrenez hurren, %8,6107 eta %13,246. Beraz, esan daiteke Frantziak lagin homogeneoago bat duela, dispertsio maila baxuagokoa. Hau da, Frantziako bizi-tasa bere batezbestekoarengandik hurbilago mantentzen da Espainiakoa baino. Hala ere, egoera hau hurrengo kaxa-grafikoan askoz ere argiago ikusiko da.
3. Grafikoa: Banatze-faktorea duen biziraupen-tasaren banaketa, herrialdearen arabera; iturria: norberak egina
3. grafiko honi erreparatuz, errazago ikusten da Frantziako kutxa askoz kontzentratuago aurkitzen dela Espainiakoa baino. Hori, arestian esan bezala, Frantziako desbideratze tipiko baxuagoagatik ematen da, dispertsio maila txikiagoa delako. Horrez gain, nabaria da Espainiaren kasuan bizi-tasa minimo eta maximoaren artean dagoen aldea, batez ere Frantziakoarekin alderatuz, non minimo eta maximoaren arteko desberdintasuna ez den hain handia. Horrez gain, Frantziaren kasuan mediana eta batezbestekoaren artean alde handirik ematen ez den arren, Espainiari dagokionez, argi ikusten da batezbestekoa medianaren gainetik aurkitzen dela, horrek asimetria positibo bat suposatuz. Ondorio bezala esan daiteke, herrialdeek biziraupen-tasan eragin dezaketela, izan ere, herrialde batetik bestera aztertutako datuak nahiko desberdinak dira. 4.2.3. Tamainak biziraupen-tasarekiko duen banaketa Azterketarekin jarraituz, 4. taula honetan biziraupen-tasan enpresa baten tamainak
langile kopuruaren arabera nola eragin dezakeen ikusi ahal da, hau da, enpresaren tamainak biziraupen-tasarekiko duen banaketa nolakoa den hain zuzen ere.
1-4 langile artera pasatzean minimoan beherakada bat ematen da, baina 5-9 langilera pasatzerakoan minimo horrek gorantz egiten du 10 langile baino gehiagoko enpresen kasuan berriro ere behera egiteko minimoak. Desbideratze tipikoa jorratuz, gehienak nahiko antzekoak diren arren, 0 langileko enpresen kasuan, desbideratze tipiko hori txikiagoa da gainerakoekin alderatuta. Izan ere, 0 langileko enpresen biziraupen-tasaren dispertsioa bere batez bestearekiko %7,2799koa da. Hau da, gainerakoekin alderatuz, dispertsio maila baxuagoa dute 0 langileko enpresek. Hala ere, aurreko puntuetan aztertu bezala, aurretik azaldutako guztia zehatzago eta argiago aztertzeko aukera dago kaxa-grafikoari esker.
batez ere 0 langileko 10 langile baino gehiagoko enpresen kasuan ematen da. Honetaz gain, egokia izango litzateke gure azterketan sartu ditugun herrialdeetan, tamaina hauetako enpresa kopuruen zenbatekoa jakitea, izan ere, horri esker herrialde bakoitzean zein motatako enpresetan zentratzen diren erakutsi ahal izango da eta biziraupen-tasa altuenak dituzten enpresa motetan inbertitzen duten edo ez ondorioztatu ahalko da. Horretarako, hurrengo taulan, 2009 eta 2012 urteetan Espainian zein Frantzian tamaina desberdinetako enpresa kopuruen zenbateko totalak azalduko dira:
2009 2012 Espainia Frantzia Espainia Frantzia 0 langile 1.756.633 1.785.685 1.662.304 2.023.988 1-4 langile 1.101.870 652.986 1.067.519 640.126 5-9 langile 191.778 197.777 168.249 193.934 Plus 10 langile 143.894 180.405 114.371 181.155 5. Taula: urte eta herrialde desberdinetan langile mota desberdinetako enpresen kopurua, iturria: norberak egina Taulari erreparatuz, 2 herrialdeetan kopuru handieneko enpresa aktiboak 0 langileko enpresak dira, eta hori 2 urteetan ematen den egoera da. Bi herrialdeen arteko konparaketa eginez, Frantzian kasu guztietan Espainiakoan baino enpresa aktibo gehiago daude, 1-4 langile arteko enpresen kasuan izan ezik. Kasu horretan, Espainiak enpresa aktibo gehiago ditu eta desberdintasuna oso handia da. Gainera, 4. taulako biziraupen-tasaren batezbestekoa ikusirik, Frantziaren kasuan biziraupen-tasa altuenak dituzten enpresa mota gehiago ditu Espainiak baino. Espainia orokorrean enpresa txikietan zentratzen da eta horietan inbertitzen du, eta beharbada, hor egongo litzateke bi herrialdeen arteko biziraupen-tasen artean dagoen desberdintasunaren arrazoia. 4.2.4. Sektoreak biziraupen-tasarekiko duen banaketa Aldagaien banakako azterketa honekin amaitzeko, ezinbestekoa da sektore desberdinek biziraupen-tasarekiko duten banaketa nolakoa den aztertzea, enpresen bizi-tasaren kasuan, sektore batetik bestera desberdintasun handiak dauden jakin ahal izateko.
Industria Eraikuntza Zerbitzuak Batezbestekoa 60,813 45,731 58,827 Mediana 63,710 47,045 58,950 Minimoa 44,020 25,160 40,440 Maximoa 75,840 59,800 74,590 Desbideratze tipikoa 8,6435 9,2358 10,046 6. Taula: Sektorearen batezbesteko biziraupen-tasaren banaketa, iturria: norberak egina Hori aztertu ahal izateko, 6. taula kontuan izan beharko da. Taulari erreparatuz, esan daiteke sektore batetik bestera biziraupen-tasan aldaketak ematen direla. Izan ere, industria eta zerbitzuen sektorean datuak nahiko parekoak diren arren, eraikuntzako sektorearen kasuan aldea oso nabaria da. Industria eta zerbitzuen sektoreko biziraupentasaren batezbestekoa, hurrenez hurren, %60,813koa eta %58,827koa den bitartean, eraikuntza sektorekoa %45,731ekoa da; beraz, aldea oso handia da sektoreen artean. Gainerako puntuetan ere joera hori jarraitzen da, eta desbideratze tipikoaren kasuan, ez da ezer azpimarragarririk ematen, 3 sektoreen datuak antzekoak direlako. Zerbait aipatzeagatik, desbideratze tipiko txikiena industrian ematen da %8,6435 batekin eta handiena zerbitzuen sektorean %10,046 batekin. Edozelan ere, 6. taulako datu hauek hurrengo grafikoan askoz ere argiago aztertu ahal dira:
5.Grafikoa: Banatze-faktorea duen biziraupen-tasaren banaketa, sektorearen arabera; iturria: norberak egina 5. grafiko honetan zentratuz, aurretik azaldutakoa oso argi ikus daiteke. Esan bezala, industria eta zerbitzuen sektoreko datuak oso antzekoak diren bitartean, eraikuntza sektoreko datuak askoz ere baxuagoak dira, eta horrela irudikatzen da grafikoan. Horrez gain, industria sektoreari erreparatuz gero, oso argi ikusten da asimetria negatibo nabari bat dagoela, izan ere mediana batezbestekoaren oso gainetik aurkitzen da. Gainerako sektoreetan asimetria negatibo hori ematen den arren, ez da hain nabaria. Beraz, esan daiteke sektorearen arabera biziraupen-tasan aldaketak ematen direla, sektore batetik bestera dauden datuak desberdinak direlako, honek biziraupen-tasan eragina izan dezakeelarik. Gainera, puntu honetan zehar aztertutako aldagaiekin berdina gertatzen dela esan daiteke. Ondorioz, nolabait aztertutako aldagai azaltzaile guztiek nolabaiteko eragina duten biziraupen-tasaren banaketan. 4.3. Biziraupen-tasaren banaketa baldintzatuak Aurreko puntuan 5 urteko biziraupen-tasa aldagai azaltzaileekiko nola banatu den aztertu den bitartean, puntu honetan aldagai azaltzaile desberdinen arteko konbinaketak egingo dira. Horren bidez, biziraupen-tasaren banaketa zehatzago ikusteko ahalmena sortzen da eta aurreko puntuan sortu ahal izan diren zalantzei erantzuna eman ahalko zaie. Horretarako, 2009 eta 2012. urteetan Espainian zein Frantzian biziraupen-tasaren
banaketa nolakoa izan den aztertuko da. Horrekin batera, urte horietan eta herrialde horietan tamainaren eta sektorearen araberako banaketa nolakoa izan den ere ikusiko da.
4.3.1. Urte desberdinetan Espainian zein Frantzian biziraupen-tasaren banaketa Azpian aurkitzen den 7. taula horretan, 2009 eta 2012 urteetan Espainia eta Frantziar Estatuetako biziraupen-tasak izandako banaketa desberdinak ikusteko aukera ematen du, urte batetik bestera eta herrialde batetik besterako aldaketak nolakoak diren aztertu ahal izateko.
2009 2012 Espainia Frantzia Espainia Frantzia Batezbestekoa 57,407 55,305 47,658 60,124 Mediana 55,625 56,585 44,790 59,940 Minimoa 42,500 40,060 25,160 46,870 Maximoa 74,590 65,700 68,450 75,840 Desb. Tipikoa 11,297 7,5739 13,690 9,2195 7.Taula: Biziraupen-tasaren estatistiko deskribatzaileak, 2009 eta 2012an Espainia eta Frantzian, iturria: norberak egina Datuei erreparatuz eta 2009an zentratuz, argi ikusten da Espainiako biziraupen-tasa Frantziakoa baino pixka bat altuagoa dela, izan ere, Espainian batezbestekoa %57,407 da eta Frantzian %55,305. Maximo eta minimoei erreparatuz gero, maximoen arteko aldea handia dela esan daiteke, Espainiako biziraupen-tasa maximoa %74,590an aurkitzen delako eta Frantziakoa aldiz, %65,700ean. Desbideratze tipikoari dagokionez, Frantziakoa zerbait txikiagoa da, beraz, dispertsio maila baxuagokoa dela esan daiteke. Hau da, 2009ko Frantziako biziraupen-tasa bere batezbestekoarengandik hurbilago aurkitzen da 2009ko Espainiarena baino. Izan ere, Frantziako desbideratze-tipikoa %7,5739an aurkitzen da eta Espainiakoa %11,297an. 2012ko datuetara jotzerakoan, aldaketa nabari bat ematen dela ikus daiteke. 2009.
urtean biziraupen-tasako datuak Espainian altuagoak ziren arren, 2012. urtean kontrakoa gertatzen da eta Frantzian ematen dira datu altuagoak. Gainera, herrialde batetik besterako aldea biziraupen-tasari dagokionez, askoz handiagoa da aurretik aztertutako urtearekin alderatuz. Hau da, Frantzian biziraupen-tasa %60,124koa da eta Espainian %47,658koa; argi eta garbi ikusten da bien arteko aldea nabaria dela. Are gehiago, urteen arteko konparaketa eginez, Espainiako datuek beherakada handia ematen dute 2009tik 2012ra bitartean eta Frantziakoek aldiz, gorakada bat eman dute. Esan beharra dago, Frantzian ematen den gorakada Espainian ematen den beherakada baino txikiagoa dela, izan ere, Espainiako datuen gutxitzea oso handia da. Maximo eta minimoetan zentratuz, aipatzekoa da bi herrialdeen arteko desberdintasuna minimoen kasuan, bien arteko aldea oso handia delako. Espainiaren kasuan, aztertutako urteen artean ematen den aldaketa oso handia da, urte bateko minimo batetik besterako beherakada handia delako. Desbideratze tipikoari dagokionez, antzera mantentzen diren arren, bi herrialdeetan gorakada txiki bat eman da 2012. urtean, eta 2009. urtean gertatzen den moduan, Frantziako desbideratze tipikoa Espainiakoa baino txikiago da, bere batezbestekotik hurbilago aurkituz. Urte batetik besterako datuen aldaketa honen arrazoi nagusia berriro ere krisia izan daiteke. Izan ere, arestian azaldu bezala, urte batetik besterako datuen beherakadaren arrazoia 2008ko krisia izanik, egoera honetan ere uler daiteke Espainiako datuen beherakadaren arrazoia berdina dela. Are gehiago, datuak ikusirik esan daiteke Espainiarentzako eragozpen bat suposatu duen krisi horrek ez duela eragin handirik izan Frantziaren kasuan, aurretik esandakoan oinarrituta, Espainiakoak baino datu hobeagoak eta 2009. urtearekin alderatuta hoberantz egin duten datuak ematen direlako. 4.3.2. Biziraupen-tasaren banaketa urteak, herrialdea eta tamaina kontuan izanik Urte desberdinetan eta herrialde desberdinetan biziraupen-tasaren banaketaren aldaketak ikusi ondoren, aldagai hauek mantenduta, baina langile kopuruaren aldagaia gehituta biziraupen-tasaren banaketa nolakoa den aztertuko da.
8. taula honetan 2009an zehar Espainia eta Frantzian langileen araberako tamaina desberdinetako enpresen biziraupen-tasaren banaketa nolakoa izan zen ikus daiteke. Espainiako datuetan zentratuz, esan daiteke gero eta tamaina handiagoko enpresak izan, biziraupen-tasa handiagoa dela, izan ere, batezbestekoari erreparatuta langile kopuruak gorantz egiten duen moduan biziraupen-tasak goranzko joera bat duela ikusten delako (0 langileko enpresetan %46,543koa, 1-4 langile artekoetan %54,243koa, 5-9 langile artekoetan %62,473koa eta 10 langile baino gehiagokoetan %66,367koa delako). Frantziaren kasuan aldiz, goranzko joera hori ere ematen den arren, 10 langile baino gehiagoko enpresetara iristerakoan, datuek beherakada handi bat ematen dute. Izan ere, 0 langilekoen kasuan batezbesteko biziraupen tasa %53,377koa, 1-4 langileetan %56,730koa, 5-9 langilekoetan %61,830koa eta 10 langile baino gehiagokoetan %49,283koa da. Honekin uler daiteke, aurreko puntuan langile kopuruaren aldagaia aztertzerakoan zergatik ematen zen beherakada hori 10 langile baino gehiagoko enpresen kasuan. Frantziar datuen eragina Espainiakoena baino handiagoa dela uler daiteke, Frantzian ematen den joera berdina ematen delako aurreko puntuko azterketan.
Herrialde bakoitzeko datuetan sartzerakoan, esan daiteke Frantzian 0 langileko eta 1-4 langile arteko enpresen biziraupen-tasa Espainiakoa baino handiagoa dela (Frantzian %53,377 eta %56,730koa den bitartean, Espainian %46,534 eta %54,243koa da); aldiz, 5-9 langile arteko eta 10 langile baino gehiagoko enpresen biziraupen-tasaren kasuan, Espainiako datuak Frantziakoak baino altuagoak dira (Espainian %62,473 eta %66,367koak den bitartean, Frantzian %61,830 eta %49,283koak dira). Gainera, herrialde batetik bestera tamaina berdineko datuen artean desberdintasun handirik ematen ez den arren, aipatzekoa da, 10 langile baino gehiagoko enpresen kasuan bi herrialdeen artean ematen den aldea nabaria dela. Honekin ondoriozta daiteke Espainiaren kasuan, tamaina handiagoko enpresek biziraupen-tasa handiagoak dituztela eta Frantziaren kasuan kontrakoa gertatzen dela, hau da, langile gutxiagoko enpresek biziraupen-tasa handiagoak dituztela. Bestetik, desbideratze tipikoari dagokionez, bi herrialdeen arteko datuak nahiko antzekoak diren arren, esanguratsua da bi herrialdeetan desbideratze tipiko txikiena duten enpresak 0 langileko enpresak direla, hau da, dispertsio maila baxuagoa duten laginen aurrean aurkitzen gara.
2012. urteko datuetara pasatzerakoan, tamaina hazterakoan biziraupen-tasak duen joeran zentratuz, joera berdina mantentzen da. Espainiaren kasuan, gero eta enpresa handiagoa izan, biziraupen-tasak gorantz egiten du eta Frantzian aldiz, goranzko joera horrek beherantz egiten du 10 langile baino gehiagoko enpresetara iristerakoan. Hala ere, aurretik aztertutako urtearekin alderatuta aldaketa asko ematen dira. Espainiaren kasuan adibidez, datuek beherakada handi bat jasaten dute 2009. urtearekin konparatuta. Honen arrazoia aurreko puntuetan aipatutako krisia izango litzateke. Frantziaren kasuan aldiz, kontrakoa gertatzen da, aurreko urtearekin alderatuta biziraupena hazi egiten delako. Hazkunde hori batez ere, 5-9 langile arteko eta 10 langile baino gehiagoko enpresen biziraupen-tasaren kasuan ikusten da %68,550 eta %59,640ra pasatzen delako biziraupen-tasa, 2009an %61,830 eta %49,283an kokatzen zen bitartean. Gainera, bi herrialdeen arteko datuak aztertzerakoan, dudarik gabe Frantziako datuak askoz hobeagoak dira Espainiako datuekin konparatuta, tamaina desberdinetako enpresen biziraupen-tasak altuagoak direlako Frantzian Espainian baino. Adibidez, 2009. urtean 5-9 langile arteko eta 10 langile baino gehiagoko enpresen biziraupen-tasak Espainian Frantzian baino handiagoak diren arren, 2012. urtean Espainian emandako beherakadaren eta Frantziako gorakadaren ondorioz, 5-9 langileko eta 10 langile baino gehiagoko enpresen biziraupen-tasak altuagoak dira Frantzian Espainian baino. Aldiz, 2009an 0 langileko eta 1-4 langile arteko biziraupen-tasak Frantzian Espainian baino altuagoak diren arren, 2012an egoera hori mantentzen da, baina bi herrialdeetako datuen arteko aldea askoz ere handiagoa izanik. Desbideratze tipikoan zentratuz, ez da aldaketa handirik ematen urte batetik bestera, eta 2009. Urtean gertatzen den bezala, bi herrialdeetan desbideratze tipiko txikiena duten enpresak 0 langileko enpresak dira. Beraz, aurrekoan oinarrituta, ondoriozta daiteke urte batetik bestera eta herrialde batetik bestera enpresak dituen tamaina desberdinen arabera biziraupen-tasan aldaketak ematen direla. 4.3.3. Biziraupen-tasaren banaketa urteak, herrialdea eta sektorea kontuan izanik Azterketarekin jarraituz, herrialde eta urte desberdinei sektorearen aldagaia
gehitzerakoan biziraupen-tasaren banaketan nola eragiten duen komentatuko da puntu honetan zehar, 10. taulako datuak erabilita. Hori aztertzeko 2009 eta 2012 urteen arteko banaketa egingo da.
2009 Espainia Frantzia Industria Eraikuntza Zerbitzuak Industria Eraikuntza Zerbitzuak Batezbestekoa 62,590 47,453 62,178 59,493 49,510 56,913 Mediana 65,235 46,420 63,420 60,830 50,930 57,500 Minimoa 49,850 42,500 47,280 50,610 40,060 48,980 Maximoa 70,040 54,470 74,590 65,700 56,120 63,670 Desb. tipikoa 8,9809 5,7651 12,480 7,0613 7,2371 6,0411 10. Taula: Biziraupen-tasaren estatistiko deskribatzaileak 2009an Espainia eta Frantzian sektorearen arabera, iturria: norberak egina Taulari erreparatuz, sektore aldagaiaren banakako azterketan gertatzen zen moduan, datu hauetan ere industria eta zerbitzu sektoreen biziraupen-tasak eraikuntzakoan baino altuagoak dira. Gainera, joera hori bi herrialdeetan ematen da. Hau da, orokorrean industria eta zerbitzuen sektoreek eraikuntzaren sektoreak baino indar handiagoa dute. Herrialdeen arteko konparaketan sartzen bagara, bizi-tasaren batezbestekoan zentratuta, Espainiako industria eta zerbitzuen sektoreen datuak Frantziakoak baino altuagoak dira (Espainian hurrenez hurren, %62,596 eta %62,178koa delako biziraupen-tasa eta Frantzian aldiz, %59,493 eta %56,913koa delako, hurrenez hurren). Eraikuntzaren kasuan kontrakoa gertatzen da, Frantziako datuak Espainiakoak baino handiagoak direlako (Frantzian eraikuntzan biziraupen-tasa %49,510ekoa den bitartean, Espainian %47,453koa da). Maximo eta minimoetara jo ezkero, maximoetan, eraikuntzaren kasuan bi herrialdeen arteko datuak nahiko antzekoak diren arren, industria eta zerbitzuen kasuan Espainiako maximoak Frantziakoak baino zertxobait handiagoak dira.
Desbideratze tipikoari dagokionez, aipagarria da Espainiako zerbitzuen biziraupentasaren desbideratze tipikoa gainerakoekin alderatuta askoz ere altuagoa dela. Aldiz, Espainiako eraikuntzaren desbideratze tipikoa baxuagoa da gainerakoekin alderatuta.
2012 Espainia Frantzia Industria Eraikuntza Zerbitzuak Industria Eraikuntza Zerbitzuak Batezbestekoa 54,815 34,015 54,145 66,355 51,945 62,073 Mediana 54,790 34,825 53,845 65,830 50,555 63,670 Minimoa 44,020 25,160 40,440 57,920 46,870 50,940 Maximoa 65,660 41,250 68,450 75,840 59,800 70,010 Desb. tipikoa 9,6126 6,7478 13,291 7,4281 6,1526 8,5209 11. Taula: Biziraupen-tasaren estatistiko deskribatzaileak 2012an Espainia eta Frantzian sektorearen arabera, iturria: norberak egina 2012ko datuetara jotzen badugu, 2009an eta sektorearen banakako azterketan gertatzen den moduan, hemen ere industria eta zerbitzuen sektoreek eraikuntzaren sektoreak baino indar handiagoa dute. Hala ere, aurretik aztertutako urtearekin alderatuta, datuek aldaketa asko jasaten dituzte urte batetik bestera. 2009an industria eta zerbitzuen sektoreek Espainian Frantzian baino indar handiagoa bazuten, 2012an kontrakoa gertatzen da, Frantzian industria eta zerbitzuek Espainian baino datu altuagoak dituztelako. Izan ere, Espainian industria eta zerbitzuen sektoreko biziraupen-tasaren batezbestekoa %54,815 eta %54,145ekoa den bitartean, Frantzian %66,355 eta %62,073koa da. Eraikuntzaren kasuan, 2009ko joera berdina mantentzen da Frantzian Espainian baino indar handiagoa duelako (%51,945a Frantzian eta %34,015a Espainian). Honen arrazoi nagusia, urte batetik bestera Espainiako sektore denetan ematen den beherakada izango litzateke. Eraikuntzan zentratuz, beherakada hori gehien nabaritzen duen sektorea izango litzateke, urte batetik bestera ematen den aldaketa negatiboa
azpimarragarria delako. Frantzian aldiz, sektore guztietako datuen gorakada bat ematen da, sektore guztietako biziraupen-tasek gora egiten dutelako. Hori dela eta, jada aurretik aztertutako urtean Espainia eta Frantziaren eraikuntza sektoreko desberdintasun hori 2012. urte honetan handiagoa egiten da. Maximo eta minimoei erreparatuz gero, eta batez ere Espainiako eraikuntza sektorean zentratuz, 2009 eta 2012 urteen arteko aldaketa nabarmena dela esan daiteke, maximoetan ematen den beherakada handia den arren, minimoetan ematen den beherakada izugarria delako. Beraz, urte desberdinen konparaketan Espainiaren kasuan behintzat, kaltetuen gelditzen den sektorea eraikuntzarena da, nahiz eta gainerako sektoreek ere aldaketa negatibo bat duten. Desbideratze tipikoari dagokionez, orokorrean sektore guztietan gorakada bat ematen da, baina denek mantentzen dituzte antzeko datuak. Zerbait azpimarratzearren, Espainiako zerbitzuen sektoreko desbideratze tipikoa gainerakoak baino altuagoa da, jada 2009an gertatzen den moduan. Ikusten denez, aurreko puntuetan emandako joera berdina ematen da sektoreen kasuan ere. 2009an Espainiako datuak Frantziako datuen gainetik aurkitzen dira, baina 2012ra pasatzean Espainiako biziraupen-tasak beherakada bat jasaten du eta Frantziakoak aldiz gora egiten du. 5. DATUEN AZTERKETA EKONOMETRIKOA 5.1. Ereduaren zehaztapena Azterketa estatistikoa egin ostean, analisi ekonometrikoarekin jarraituko da. Arestian egindako analisiarekin lotuta, urteak, kokapenak, enpresaren tamaina eta sektoreak erlazionatuko dituen eredu bat zehazten saiatuko da, biziraupen-tasan aldagai horiek nolako eragina duten jakin ahal izateko. Hori burutzeko, Karratu Txikienen Arruntetako estimatzailea (KTA) erabiliko da. Horri esker, estimazio-errorea minimizatzea lortzen da, izan ere, estimazioa ahalik eta zehatzena izatea lortzeko, estimazio-errorea txikia izan behar da. Honetan oinarrituta, enpresen biziraupen-tasak zeren araberakoak diren aztertu ahal izateko, aurreko puntuetan aipatutako aldagaiak barneratzen dituen eredu ekonometriko
bat sortuko da. Beraz, biziraupen-tasa urtearekin, kokapenarekin, tamainarekin eta sektorearekin erlazionatuko dituen erregresio eredua hurrengoa da: Bizitasa5= 𝛽1 + 𝛽2*2009 + 𝛽3*Espainia + 𝛽4*0langile + 𝛽5*1-4langile + 𝛽6*5-9langile + 𝛽7*Industria + 𝛽8*Zerbitzuak + ui Ereduan ezin dira fikziozko aldagai guztiak barneratu kolinealitate zehatza ekiditeko. Horregatik, eredutik kanpo gelditzen diren fikziozko aldagaiek erreferentzia talde bat osatuko da, zeina kasu honetan, "2012", "Frantzia", "Plus10langile" eta "Eraikuntza" fikziozko aldagaiek osatuko duten. Eredua estimatu baino lehen, ezinbestekoa da heterozedastizitatea dagoen edo ez jakitea. Kasu honetan, datuak nola eraiki diren ikusita, eredua heterozedastikoa dela ondorioztatzen da. Horregatik, zuzenean KTA estimatuko da.
Aldagai azalduaren batezbestekoa 55,12354
12. taula honen lehen zutabeari erreparatuta, aldagai azaltzaile bakoitzaren
5.2. Koefizienteen interpretazioa 𝛽̂2: 2009ko enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren eta 2012ko enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren arteko aldea %2,46458koa da, beste aldagaiak berdin mantenduz. Hau da, 2009ko enpresa baten batezbesteko biziraupen-tasa estimatua %2,46458 handiagoa da ezaugarri berdinak dituen 2012ko enpresen biziraupen-tasarekin alderatuz. 𝛽̂3: Espainiako enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren eta Frantziako enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren arteko aldea %5,18208koa da, gainerako aldagaiak berdin mantenduz. Hau da, Espainiako enpresen batezbesteko biziraupen-tasa estimatua %5,18208 baxuagoa da ezaugarri berdinak dituen Frantziako enpresen biziraupen-tasarekin alderatuz. 𝛽̂4: 0 langileko enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren eta 10 langile baino gehiagoko enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren arteko diferentzia %10,0783koa da, beste aldagaiak berdin mantenduz. Beste era batera esanda, 0 langileko enpresen batezbesteko biziraupen-tasa estimatua %10,0783 baxuagoa da ezaugarri berdinak dituen 10 langile baino gehiagoko enpresen biziraupen-tasarekin konparatuta. 𝛽̂5: 1-4 langile arteko enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren eta 10
langile baino gehiagoko enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren arteko diferentzia %6,10583koa da, beste aldagaiak berdin mantenduz. Hau da, 1-4 langile arteko enpresen batezbesteko biziraupen-tasa estimatua %6,10583 baxuagoa da ezaugarri berdinak dituen 10 langile baino gehiagoko enpresen biziraupen-tasarekin konparatuta. 𝛽̂6: 5-9 langile arteko enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren eta 10 langile baino gehiagoko enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren arteko diferentzia %2,93500koa da, gainerako aldagaiak berdin mantenduz. Beste era batera esanda, 5-9 langile arteko enpresen batezbesteko biziraupen-tasa estimatua %2,93500 handiagoa da ezaugarri berdinak dituen 10 langile baino gehiagoko enpresen biziraupen-tasekin alderatuta. 𝛽̂7: Industria sektoreko enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren eta eraikuntza sektoreko enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren arteko aldea %15,0825ekoa da, gainerako aldagaiak berdin mantenduz. Hau da, industria sektoreko enpresen batezbesteko biziraupen-tasa estimatua %15,0825 handiagoa da ezaugarri berdinak dituen eraikuntza sektoreko enpresen biziraupen-tasarekin konparatuta. 𝛽̂8: Zerbitzuen sektoreko enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren eta eraikuntza sektoreko enpresen batezbesteko biziraupen-tasaren estimazioaren arteko aldea %13,0962koa da, beste aldagaiak berdin mantenduz. Hau da, zerbitzuen sektoreko enpresen batezbesteko biziraupen-tasa estimatua %13,0962 handiagoa da ezaugarri berdinak dituen eraikuntza sektoreko enpresen biziraupen-tasarekin alderatuta.
5.3. Ereduaren analisia Koefizienteen interpretazioak egin ostean, aukeratutako eredua egokia den edo ez aztertuko da. Horretarako, hipotesi desberdinak burutuko dira, eta lortutako emaitzen arabera eredua aldatuko da. Eredua egokia den edo ez aztertzeko hipotesien kontrasteak egitea ezinbestekoa da. Hau da, honen bidez, ereduan barneratutako aldagai azaltzaileak egokiak diren edo ez aztertu ahal izango da. Kontrasteen bidez, aldagaien biziraupen-tasan eragina duten edo ez ikusiko da, aldagaiak nabariak diren ala ez.
5.3.1. Baterako esanguratasuna Baterako esanguratasunari dagokionez, ereduko aldagai azaltzaileek aldagai azaldua azaltzen duten aztertzeko erabiltzen da. Horretarako beharrezkoak diren hipotesi hutsa eta aurkakoa hauek izango dira: H0: 𝛽2 = 𝛽3 = 𝛽4 = 𝛽5 = 𝛽6 = 𝛽7 = 𝛽8 H1: 𝛽2≠ 0 edo 𝛽3 ≠ 0 edo 𝛽4 ≠ 0 edo 𝛽5 ≠ 0 edo 𝛽6 ≠ 0 edo 𝛽7 ≠ 0 edo 𝛽8≠ 0 F > F(K-1, N-K)/α denean hipotesi hutsa baztertzen da, eta kontrako kasuan, hipotesia ez da baztertuko. Hau da, α esangura mailarekin estatistikoa eskualde kritikoan aurkitzen denean, hipotesi hutsa baztertuko da, eta bestela ez. Aztertzen ari garen kasuan, datuak hurrengoak dira: F= 9,089241 > F(7, 40)/0,05 = 2,24902 Honetan oinarrituz, esan daiteke hipotesi hutsa baztertuko dela 0,05 esangura mailarekin eta hori dela eta, aldagai azaltzailearen datuak nabariak direla ondorioztatzen da. Hau da, erabilitako aldagai azaltzaileekin biziraupen-tasa azaldu daitekeela.
Aldagai azalduaren batezbestekoa 55,12354
7. ONDORIOAK Lanaren helburu nagusia merkatuan finkatuta dauden enpresa aktiboen bost urteko biziraupen-tasa aztertzea zen, eta horretarako, enpresa horien ezaugarri edo faktoreak kontuan hartu behar ziren horiek biziraupen-tasan izan zezaketen eragina azaldu ahal izateko. Hau da, lanaren helburua merkatuko enpresa aktiboen biziraupen-tasan zein aldagaiek eta nola eragiten duten ikertzea zen. Ondorioz, biziraupen-tasa eta urtea, kokapena, langile kopurua eta sektorearen arteko erlazio lineala proposatu da, eta ostean, eredua KTA bidez estimatu da. Azterketa honetatik, zenbait ondorio atera ahal izan dira: Urteari dagokionez, azterketa ekonometrikoan ikusi denez, urtearen aldagaia (aztertutako urteen kasuan behintzat) ez da aldagai nabaria. Ulergarria izan daiteke, izan ere, urte baten edo bestean egoteak ez du zertan enpresaren biziraupen-tasan zuzenean eragingo, urte horietan ematen diren gertaera desberdinak izango direlako enpresen biziraupenean aldaketak sortuko dituztenak. Azterketan zehar erabilitako datuak ikusirik, 2009 eta 2012 urteetan aldaketa nabariak ikusten dira, 2009ko enpresen biziraupen-tasa 2012koa baino hobeagoa izanik. Zenbaitetan azaldu den moduan, honen arrazoi nagusia 2008ko krisi finantzarioa izango litzateke, kontuan izanik 5 urte lehenago sortutako enpresak direnez, 2012koen kasuan krisialdi osoa jasan behar izan dutela. Hortik etorriko litzateke bi urteen arteko biziraupen-tasaren desberdintasuna, eta honi esker ere uler daiteke nola urteak berak bakarrik ez duela zuzenean eragiten enpresen biziraupenean, urte horien inguruan gertatzen diren egoerek alda dezaketelako enpresen biziraupena. Kokapenari dagokionez, aurreko puntuetako datuei erreparatuz, aldagai nabaria da. Hau da, enpresa leku batean edo bestean kokatuta egoteak enpresa horren biziraupenean eragingo du. Lanean zehar Espainian eta Frantzian kokatuta dauden enpresa desberdinak aztertu dira, eta herrialde batetik bestera emandako aldaketak nabariak dira. Orokorrean Frantziako datuak Espainiakoak baino altuagoak dira, hau da, Frantziako enpresen biziraupen-tasak Espainiako enpresetakoak baino handiagoak dira. Honen arrazoietako bat eta nagusiena krisia izango litzateke, izan ere, finantza krisiak eragin handiagoa izan zuen Espainian Frantzian baino; hortik sortuko lirateke Frantzia
eta Espainiako datuen arteko desberdintasuna. Tamainari dagokionez, aldagai nabari baten aurrean gaudela esan daiteke aurreko puntuko emaitzak ikusirik. Hau da, enpresa baten tamainak enpresa horren biziraupentasan eragin dezakeela ondoriozta daiteke. Nolabaiteko zentzua izan dezake, izan ere, ikusi ahal izan denez, gero eta tamaina handiagoa izan enpresak biziraupen-tasa handiagoa dute enpresa horiek. Espainiaren kasuan inbertsio handiena enpresa txikietan egiten da eta bertako enpresak Europako beste ekonomia batzuen antzeko erritmoan sortzen diren arren, asko oso txikiak dira, ehuneko handiago bat laster ixten da eta beste batzuek ez dute enplegu gehigarririk sortzen. Tamaina txikiagoko enpresen biziraupen laburra, neurri batean, giza eta finantza-baliabide egokirik ez dutelako gertatzen da, baita, eskala-ekonomiak aprobetxatzeko eta produktiboagoak izateko moduko tamainak lortzeko zailtasunak dituztelako (Fundación BBVA, 2016). Ikusi denez, enpresetan giza kapitala handiagoa denean, garatutako jarduerak produktiboagoak izaten dira eta proiektuek epe luzeagoan irauten dute. Espainiaren kasuan adibidez, bere enpresa-egiturak, non 5 soldatapeko edo gutxiagoko enpresek guztizkoaren ehuneko handi bat suposatzen duten, bereziki hauskor bihurtzen du herrialdea krisi ekonomiko garrantzitsuen aurrean (Laborda, 2012). Lanean zehar atera ahal izan den beste ondorioetako bat izan da sektorearen aldagaia ere nabaria dela. Beraz, enpresa baten biziraupen-tasan enpresa hori zein sektore motatan aurkitzen denaren arabera aldatzen joango da. Azterketan ikusi denagatik, orokorrean biziraupen-tasa handienak dituzten sektoreak industria eta zerbitzuen sektoreak dira, industriaren sektorea pixka bat gainetik aurkitzen den arren. Industriaren kasuan, bere garrantzia kuantitatiboa baino askoz handiagoa da, izan ere, enplegu kualifikatuagoak dira, produktiboagoak, kontratu egonkorragoak dituzte eta hobeto ordainduta daude. Hor egongo litzateke industrian biziraupen-tasak dituen emaitza onen erantzuna. Zerbitzuekin ere antzekoa gertatzen da, izan ere, Espainian eta Europako ekonomian sektorerik garrantzitsuenetarikoa da, ekonomiari eta enpleguari dagokionez, eta garapen handia izan duelako urteak pasatzen joan hala (INE, 2006).
Eraikuntzaren kasuan, datuek eta analisi ekonomikoek argi eta garbi erakusten dute eraikuntza sektoreak portaera ziklikoa duela beti merkatu ekonomietan (Autiero, 2010). Adibidez, 2005 urte inguruan, eraikuntzaren azken urteetako dinamismoa jardueraren eta enpleguaren hazkundean ez ezik, enpresen sorreran ere islatzen zen, izan ere, azken urteetan enpresa-kopuruan hazkunderik handiena izan zuen sektoreetako bat izan zen (De Lucio eta Retamosa, 2006). Hala ere, krisiaren ondorioz beherakada handia jasan zuen eta krisiak bortitz jo zuen sektoreetako bat izan zen. Horretan oinarrituz azaldu ahalko litzateke eraikuntza sektoreko enpresen biziraupen-tasen desberdintasuna gainerakoekin alderatuta. Beraz, azken ondorio moduan, esan daiteke enpresa baten biziraupen-tasa estimatzeko, hurrengo Lagin Erregresio Funtzioa erabili daitekeela: 𝐵𝑖𝑧𝑖𝑡𝑎𝑠𝑎5 ̂ = 51,6340 – 5,18208*Espainia – 10,0783*0langile – 5,10583*1-4langile + 2,93500*5-9langile + 15,0825*Industria + 13,0963*Zerbitzuak Esan bezala, enpresen biziraupen-tasa herrialdeen ekonomiarako oso garrantzitsua den tasa da, eta ikusi izan denez, aldagai desberdinek eragin dezakete horretan. Horregatik herrialdeek aldagai horiek kontuan izan, eta orokorrean biziraupen-tasa altuenak edo egokienak ematen dizkieten enpresa motetan zentratu edo inbertitu beharko lukete eta tasa baxuagoko enpresen egoera aldatzen saiatu. Horrela, herrialde desberdinen ekonomiak hobetu ahal izango dira, bertan aurkitzen diren enpresek bizi-tasa egoki bat izango dutelako. | science |
addi-d8182b36443c | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58762 | COVID-19 funtsa eta foru-ogasunak. Pandemiaren eragina eta aldebakarreko arriskua | Urrutia Torrealdai, Nerea | 2022-12-14 | GRADUA: Zerga Sistema eta Administrazio Publikoa
Gradua ikasten hasi aurretik, Ekonomia Ituna deigarria egiten zitzaidan gaia zen, euskal autogobernua ulertzeko duen garrantziagatik. Zerga Sistema eta Administrazio Publikoko Graduan zehar sistemari buruz gehiago sakondu eta ikasi ahal izan dut, eta Pedro Luis Uriarteren obra irakurtzeak sortu zidan interesa ere azpimarratu nahi nuke: «El Concierto Económico Vasco: una visión personal». Era berean, azken bi urteetan, gaiaren inguruko jardunaldietan parte bat hartu dut, eta gaur egun bizi diren erronka nagusiak ere arretaz jarraitzen ditut komunikabideetan. Azkenengoz, azken lauhilekoan, Itunaren jardun praktikoa ezagutzeko aukera izan dut Bizkaiko Foru Ogasunean egindako praktikei esker. Beraz, benetan gustuko dudan gaia dela esan dezaket, Gradu Amaierako Lan honetaz gain, etorkizunean haren ikasketan eta ikerketan sakontzea gustatuko litzaidakeena. Gradua ikasten egon naizen bitartean, aurrekaririk gabeko krisi ekonomiko, sozial eta sanitarioa pairatzea suertatu zaigu. COVID-19aren pandemia proba laborategi aparta izaten ari da gobernantza sistemen erresistentzia eta antolaketa instituzionalaren ereduak ebaluatzeko munduko herrialde gehienetan, eta foru-aldundien finantzaketa-eredua ez da salbuespena izan. Horregatik, Gradu Amaierako Lan honetan, COVID-19aren testuinguruan itunpeko sistemak izan duen bilakaera eta jardunean jarri nahi izan dut arreta. Atzeraldi ekonomikoek estutasun larria sortzen dute balantze publikoetan, batez ere gastuak handitzeko beharra areagotu ahala, jarduera sozio-ekonomikoa eta diru-sarrerak izozturik mantentzen direlako. COVID-19ak eragindako pandemia mundialaren kasuan, gizarte-ongizateak pairatu dituen kalte handien aurrean, administrazio publikoek berehala bilatu behar izan dituzte diru-sarreren murrizketari aurre egiteko irtenbideak. Krisiak agerian utzi du lurralde bakoitzak finantza-publikoak bizkortasunez kudeatzeko izan duen gaitasuna, baina, batez ere, sistema deszentralizatuen funtzionamendua eta eraginkortasuna aztertzeko tresna bilakatu da (Cameron, 2021; Steytler, 2021). COVID-19aren pandemiaren ondorioz lurralde historikoetako hiru ogasunen bilketaren murrizketa eman da, zuzenean eraginez finantza-autonomian, eta eztabaidara ekarriz Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) finantza-sistemak dakarren
aldebakarreko arriskua. Ekonomia Itunak nazioarteko federalismo fiskal sistemen artean erantzukizun maila altuenetakoa betetzen du, eta erantzukizun hori krisialdi garaietan erakusten da batez ere; horregatik, COVID-19ak gai hau aztertzeko aukera paregabea eman dit. Horren harira, ikerketa honen bidez, euskal erakundeek 2020ko ekitaldian COVID-19aren krisiari aurre egiteko erabili izan dituen tresnak aztertu nahi dira. Hortaz aparte, itunpeko sisteman oinarrizkoa den aldebakarreko arriskuaren printzipioaren jokaera ere analizatuko da. Hain zuzen ere, Gradu Amaierako Lanak printzipio horri jarriko dio arreta berezia, bi galdera nagusiren bidez: Nola eragin dio COVID-19aren pandemiak euskal sektore publikoaren arlo fiskal eta finantzarioari eta zein erantzun eman diote euskal erakundeek krisiari? COVID-19aren krisialdian Euskal Autonomia Erkidegoak bete al du aldebakarreko arriskuaren printzipioa? Abiapuntuko hipotesia da COVID-19ak finantzetan eragindako alterazio akutuak ez diola eragin aldebakarreko arriskuaren printzipioa betetzeari. Hasierako galderei eta hipotesiari erantzuna emateko, zerga- eta aurrekontuanalisiaren tresnak erabiliko dira azterketa kuantitatibo eta kualitatiboa garatzeko. Estatistika fiskalak, aurrekontu estatistikak eta gainerako datuak iturri desberdinetatik lortu ditut, haien artean, Eustat, INE (Instituto Nacional de Estadística), Espainiako Bankuaren zor publikoaren gaineko estatistikak, eta Eusko Jaurlaritzan argitaratutako estatistika fiskalak. Hasiera batean, 2020 eta 2021eko ekitaldi fiskalak aztertzea zen helburua. Lanaren entrega data dela eta, ezin izan da 2021eko ekitaldia barneratu, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen likidazioa oraindik ez delako publikoa egin. Lehen eskuko informazio iturriak, bigarren eskuko iturriekin osatu dira (nagusiki, liburu eta artikulu akademikoak). Era horretan, izaera kuantitatiboa zein kualitatiboa duen ikerketa lana burutu da. Aipamen bibliografikoak egiteko, APA (American Psychological Association) estiloa erabili da. Ikerketa zazpi ataletan egituratu da, sarrera honetaz gain. Bigarren kapituluan euskal federalismo fiskalari sarrera egiten zaio, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzaketa-sistema azaltzen da. Ondoren, hirugarren kapitulua, euskal federalismo fiskalaren oinarrizko lau printzipioetan sakontzen da, alegia: aldebikotasuna, EAEren arautzeko autonomia eta legegintza-ahalmena, erantzukizun fiskala eta aldebakarreko arriskua. Dena den, aldebakarreko arriskuaren printzipioak ikerketan duen garrantzia kontuan izanik, kapitulu propioan aztertzen da zehatzago, Europar Batasunean itunpeko
sistemak izan duen euskarria aditzera emanez. Bostgarren kapituluaren helburua, COVID-19aren kontestuan pandemiaren eraginez eman diren gastuaren gehikuntza eta lurralde historikoetako hiru ogasunen bilketaren murrizketa analizatzea da, baita COVID-19 Funtsaren berritasuna eta 2020ko ekitaldiko defizita estaltzeko erabili diren fiskal- eta aurrekontu-tresnak identifikatzea eta ikertzea dira. Planteaturiko bigarren galderari erantzuna emanez, seigarren kapituluan COVID-19 Funtsak aldebakarreko arriskuaren printzipioa betetzean izan duen eragina aztertzen da, eta, azkenik, ondorioen kapituluan sarreran planteatu diren bi galderak eta hipotesia erantzuten dira.
Espainiar Estatuan erabat desberdinak diren bi finantzaketa-sistema daude, Espainiako Konstituzioak bereizten dituena: lurralde erkideko autonomia-erkidegoen sistema, eta foru-lurraldeetako Ekonomia Ituna (EAEn) eta Hitzarmen Ekonomikoa (Nafarroako Erkidegoan). Lurralde erkideko sisteman Estatua da zergak biltzearen erantzule nagusia, eta finantzaketa lortzeko Estatuarekiko menpekotasun handia pairatzen dute (Martín-López, 2020; Lago, Martínez-Vázquez, 2010). Izan ere, autonomia-erkidego bakoitzak Estatuak ematen dion ekarpena jasotzen duenez, finantza-autonomia mugatua dute. Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak, ordea, beren eskubide historikoen hondar gisa dute aitortua Ekonomia Ituna eta Hitzarmen Ekonomikoa. Kasu horietan, autonomia fiskal eta finantzarioa erabat handiagoa da, aldundiak baitira dagokien lurralde historikoan zergak biltzen dituztenak, zerga-araubidea mantentzea, ezartzea eta arautzea baimentzen duen eskubidea onartzen zaielako. Bi sistemak edukiari dagokionez alderatzean, lurralde erkideko sistema beharraren irizpidean oinarritzen da, eta Itunaren araubidea, aldiz, gaitasunaren irizpidean oinarritutako eskualdeko finantzazio publikoaren sistema da. EAEk bere aberastasun erlatiboaren araberako ekarpena egiten die gastu komunei, eta lurralde erkideko autonomia-erkidegoek Estatuaren finantzazioa jasotzen dute transferitutako eskumenak ordaintzeko. Ez hori bakarrik, Itunaren erregimenak XIX. mendearen amaieran du bere jatorria, foruetatik eratorritako eskubide historikoen ondorioz, euskal lurraldeak Espainiako Estatuaren lurralde- eta ekonomia-etan integratzeko modu gisa ezarri zenean; lurralde erkidea, berriz, 1978ko Konstituzioaren emaitza bat da (Ad Concordiam, 2021). Foru-aldundiek beren lurraldean sortzen diren zerga gehienak biltzen dituzte, eta zerga-bilketa horretatik, Espainiar Estatua osatzen duten autonomia-erkidegoen parte direnez gero, foru-lurraldeek Estatuari urteko zenbatekoa edo kupoa ordaintzeko betebeharra dute, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen ez dituen Estatuaren
karga guztien ekarpen gisa (Uriarte, 2015). Estatuaren kargak Autonomia Erkidegoari dagozkion egikizun eta zerbitzuak dira, hau da, EAEk berenganatuta ez dituen eskumenengatik ordaindu behar dituen kargak. Kargen neurketa egiteko urteko aurrekontua erabiltzen da, hori baita administrazio publikoaren esku-hartzeak eta jarduketak kuantifikatzen dituen tresna publikoa. Horrenbestez, "karga" terminoa "gastuen aurrekontu-kredituaren" sinonimo gisa ulertu behar da, hau da, Estatuko Administrazioaren urteko aurrekontuko gastuen egoeran dauden gastu kreditu guztiak (Lambarri eta Larrea, 1991). Azkenik, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-sistema osatzeko finantza-transferentziak egiten dira Balio Erantsiaren gaineko Zergan eta Zerga Berezietan EAEk biltzen duenaren eta euskal egoiliarrek ordaintzen dutenaren arteko desberdintasunengatik. EAEk duen bilketa-ahalmenagatik eta euskal egoiliarren kontsumo erlatiboaren arteko aldeagatik konpentsazioa jasotzen du, inportazioen bilketaren zatiaz gain. Kupo globala bakarra da, lurralde historikoen hiru ekarpenez osatua, eta bost urtean behin, Gorte Nagusiek bozkatutako Legearen bidez eta Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak aldez aurretik erabakita, aldi hori arautuko duen kupoa zehazteko metodologia zehazten da. Kupoaren zenbatekoak euskal ekonomiak Espainiako ekonomia osoan duen parte-hartzearen ehunekoa islatzen du, gaur egun ere, 1981tik oraingo bosturteko legeetan %6,24an finkatuta mantentzen dena (Rubí, 2009). Hortaz, kupoa ez da Estatuak lurralde historikoen diru-bilketaren gainean duen partaidetza, baizik eta administrazio zentralak EAEren alde egiten dituen eskumenen eta zerbitzuen ordainketa; kupoa, Estatuak EAErekin duen finantzaketa-egoera defizitarioa orekatzen duen mekanismoa baita. Estatu zentralak euskal erakundeei funtsak transferitu ordez, euskal erakundeek finantzatzen dituzte Estatuaren diru-kutxak, oinarrizko ezaugarria dena euskal sistema federalean. Hala, munduko beste eredu federal edo deszentralizatu batzuekin alderatuta, euskal ereduan minimizatu egiten dira botere zentralaren transferentziekiko mendekotasun fiskal eta finantzariotik eratorritako arrisku politiko eta finantzarioak (Erkoreka, 2021a). Euskal Autonomia Erkidegoak zerga-sistemaren gehiengoa kudeatzen duenez, behin bere gain hartzen ez dituen Estatuaren kargengatik ekarpena ordainduta, foru-ogasunek kudeatutako zerga-bilketaren ehuneko handia Eusko Jaurlaritzari transferitzen diote, euskal gizartean berezko eskumenetan birbanatzeko.
Kupoa ordaindu ondoren, foru-lurraldeek urte horretan izandako zergen bilketaren soberakina edo finantza-autonomia eskumenezko zerbitzuetan gastatzeko ahalmena dute, eta gastu honen zenbatekoa euskal erakundeek jardueran izandako bilketaren menpe egongo da erabat. Lurralde erkideko autonomia-erkidegoen kasuan, aldiz, Estatuari dagokionez zergen bilketa eta transferentzien bidalketa egitea, autonomiaerkidegoek finantza-autonomia mugatua dute, ez dutelako bere gain hartzen neurri fiskalak ezartzearen erantzukizuna (Zubiri, 2010). Estatu-azpiko erakundeek transferitzen dizkiotenez funtsak estatu zentralari, desoreka fiskal bertikal positiboko sistema bat da. Foru-finantzaketarako sistemak erantzukizun fiskal handia hartzen du bere gain, eta aldebakarreko arriskuaren printzipioak arautzen du (Erkoreka, 2021a). Ezaugarri hori erabat ezohikoa denez federalismo fiskaleko beste sistema batzuetan, euskal kasua erantzukizun fiskalaren printzipioa zorrozkien aplikatzen den ereduetako bat da mundu mailan.
2.1 Itunpeko Sistemaren printzipioak
Behin foru federalismo fiskaleko sistemaren ezaugarri orokorrak araubide komuneko finantzaketa-sistemarekin alderatuta izanik, jarraian, sistema arautzen eta egituratzen duten oinarrizko printzipioetan jarriko da arreta. Horrela, pandemiak funtsezko printzipio horietan duen eragina aztertu ahal izango da. Nagusiki, aldebakarreko arriskuaren printzipioa aztertuko da, ikerketaren galdera nagusietako bati erantzun ahal izateko. Ekonomia Ituna funtsezko printzipio batzuetan oinarritzen da, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiaren arteko finantza-harremana definitzen dutenak. Printzipio hauen bidez lortzen da bi aldeen arteko adostasuna mantentzea eta Ekonomia Itunaren etorkizuna bermatzea, eta, bete ezean, aldeetariko bat abantailaz jarduten egongo litzateke. Sistemaren lau oinarrizko printzipioak, jarraian azalduko direnak, hurrengoak dira: aldebikotasuna, arautzeko autonomia eta legegintza-ahalmena, erantzukizun fiskala eta aldebakarreko arriskua (Martínez, 2019).
2.1.1 Aldebikotasuna Ekonomia Itunak Estatuarekin ezartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoaren harremana erabat aldebikoa da, eta ez du zerikusirik Estatuak araubide erkideko hamabost autonomia-erkidegoekin duen aldeanitzeko harremanarekin. Izan ere, Ekonomia Ituna, lurralde historikoen eta Estatuaren arteko harreman fiskal eta finantzarioa ituna dela onartzen duen sistema da, edukia aldatzeko bi aldeen borondatea behar duena. Hau da, Ekonomia Itunaren arauak Estatuak bere kabuz aldatu ezin duen itun batean oinarritzen direnez, Estatuak ez du ahalmenik Euskal Autonomia Erkidegoaren gainean neurri propioak ezartzeko. Kupoaren bosturteko legeak ere, estatuko administrazioek eta euskal administrazioek aldez aurretik adosten dituzte, eta Gorte Nagusiek itun hori onartu edo baztertu besterik ezin dute egin, baina ez daukate zuzentzeko ahalmenik. Hori dela eta, kupoa Estatuarekin itundu ondoren soilik ezar daiteke. Itundutako sistemaren aldebikotasunak bi noranzkoetan funtzionatu behar du, hau da, ez du euskal aldea bakarrik behartu behar. Lurralde historikoek ezin dute itundu gabeko tributu bat arautu, ituntzearen erabakia bi aldeei dagokielako. Bestela, Estatuak aldebakarrez erabaki ahalko luke zerga jakin bat itundu edo ez, eta, ez ituntzea erabakiko balu, Ekonomia Itun gisa erreserbatu beharrean, lurralde erkideko zerga gisa erreserbatuko luke, Ekonomia Itunaren bidez lortu nahi den autonomiaren kontrakoa izango litzatekeena (Martínez, 2014). Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa da gobernu zentralaren eta euskal erakundeen arteko aldebikotasuna islatzen duen adibiderik argiena. Organo horretan bi administrazioak parekotasunez ordezkatuta daude, eta kupoari eta Ekonomia Itunetik eratorritako gainerako alderdi ekonomiko edo finantzarioei buruzko erabakiak hartzeko eta aztertzeko helburua du. Alde bakoitzak 6 kideko ordezkaritza du: euskal erakundeen aldetik, foru-aldundi bakoitzeko banak eta Eusko Jaurlaritzako hiruk osatzen dute, eta, beste aldetik, Estatuko Administrazioko beste hainbeste ordezkarik. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan arautzen diren berariazko eskumen garrantzitsuenak bi dira. Alde batetik, kupoa bost urteko aldietarako zehazteko metodologia zehaztea, Kupoaren Batzorde Mistoaren erabakiaren ondoren Gorte Nagusietara pasa behar duena legez bozkatzeko; bestetik, bosturteko bakoitzeko
lehenengo urtearen ondorengo urteetako kupoa eguneratzea (Lambarri eta Larrea, 1991). Funtsezkoa da EAE eta Estatuaren arteko harreman-eredua aldebikoa izaten jarraitzea, horrek suposatzen duen garrantzi politikoaz gain, negoziaketaren oinarria delako, eta bi aldeentzako hitzarmen egokia lortzeak bi aldeei onura eta segurtasuna ematen dielako. 2.1.2 Arautzeko autonomia eta legegintza-ahalmena Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek autonomia fiskala eta finantzarioa dute beren eskumenak garatzeko eta betetzeko. Euskal erakundeek zerga-kudeaketarako autonomia eta araugintza-ahalmen garrantzitsua dute, Europar mailan botere fiskal eta finantzario handiena duten estatu-azpiko erakundeen artean kokatzen direlarik (Erkoreka, 2021a). EAEk bere lurraldeko sistema fiskaleko ia zerga guztiak kudeatzen ditu, Ekonomia Itunak euskal lurraldeari dagozkion kargak egoztearekin lotzen dituen zerga guztiak, eta, Estatuko Administrazioak eskumena soilik BEZean eta Zerga Berezietan ezarritako inportazioari ordainarazteko du. Ekonomia Itunak adierazten duenez, euskal erakundeek Estatuko Ogasun Publikoak dituen ahalmen eta eskumen berberak dituzte dagozkien eskumenak gauzatzeko. Eskudunak diren euskal erakundeen artean, Ekonomia Itunak araudi autonomoko tributu itunduak eta araudi erkideko tributu itunduak bereizten ditu. Araudi autonomokoetan, lurralde historikoek beren araudi-ahalmena dute, baita haietatik eratortzen den zerga-karga zehazten duten elementu nagusien kudeaketa ere. Izan ere, hiru aldundiei dagokie lurralde historikoetako zerga-sistema osatzen duten tributuen informazioa eta laguntza, baita kudeaketa, ikuskapen eta diru-bilketa eskumena ere. Ez hori bakarrik, araudi autonomoko zerga itaunduetan zergak arautzeko erabateko arautzeahalmena izateaz gain, Estatukoak ez bezalako zerga-tasak aplikatu ditzakete. Araudi autonomoko tributu itunduak zuzeneko zergen, tokiko zergen eta zeharkako zergen figura ia guztiak dira, horregatik, Sozietateen gaineko Zergaren kasuan, esaterako, lurralde historikoek arautzeko eta kudeatzeko gaitasun osoa dute, eta Batzar Nagusiei dagokie lurralde historikoetako zerga-araudia onartzea eta arautzea. Araudi erkideko zergak, ordea, gainerako zerga-figurak dira, eta foru-aldundiek ez duten legegintza-ahalmenik hauen gainean. Estatuaren eskumen esklusiboak dira, lurralde
erkideko araudia aplikatzen zaie, eta euskal erakundeei sarrera-epeak eta aitorpenereduak diren zergen elementu formalak konfiguratzeko askatasuna bakarrik ematen zaie eta, kasu batzuetan, araugintzako nolabaiteko gaitasuna (Ad Concordiam, 2021). 2.1.3 Erantzukizun Fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen diren zerbitzu publikoen kalitatearen eta kantitatearen maila foru-aldundien zerga-bilketaren menpe dago erabat, euskal erakundeen aurrekontuak zerga-bilketaren bidez finantzatzen dituztelako, ia ohiz kanpoko transferentziarik jaso gabe. Finantzaketa autonomoko modu horrek zergasistema eraginkorra eraikitzeko pizgarria sortzen du, eta finantza publikoaren kudeaketaren kalitatea hobetzeko interes orokorra bultzatzen du. Izan ere, politika fiskal egokia erabiliz gero, euskal biztanleen ongizatea handitu egingo da, baina euskal erakundeek kudeaketa eskasa egiten badu, bizi-maila kaskarragoa eragingo da forulurraldean. Lurralde erkideko Autonomia Erkidegoen kasuan, ordea, Estatuak, bildutako diruarekin, hamabost Autonomia Erkidego horien aurrekontuei eusten laguntzen du. Lurralde erkideko sisteman inork ez du kupoa ordaintzen, baizik eta bakoitzak bere ekarpena jasotzen du Estatutik. Horregatik ez dute EAEk jasaten duen erantzukizun fiskala jasaten, lurralde erkidean eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea ez dagoelako autonomia-erkidego bakoitzak lortzen duen zerga-bilketaren menpe erabat. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen bizi-kalitatearen oinarria euskal erakundeen zerga-bilketa denez, jasaten duten arrisku fiskala ere handiagoa da. Euskal erakundeen baliabideen kudeaketak erantzukizun propioaren kultura sortzen du, non euskal ongizatea EAEk hartzen dituen erabakien menpe dagoen, eta erantzukizun fiskalaren printzipioa betetzen den.
3 Aldebakarreko arriskuaren printzipioa eta finantza autonomia Ekonomia Itunean
Lan honen helburuen barruan aldebakarreko arriskuaren printzipioak duen garrantzia dela eta, eta Ekonomia Itunaren sistemaren ardatz egituratzaile izanik, kapitulu propio batean aztertuko dira printzipio honen nondik norakoak. Autonomia politiko eta finantzario maila altua ahalbidetzeaz gain, aldebakarreko arriskua, euskal finantzaketa publikoaren sistemari babesa ematen dion funtsezko printzipioa da, kupoaren derrigorrezko ekarpena Euskal Autonomia Erkidegoaren menpe ez dagoen aldagaia delako, partekatutako arriskuaren mendekotasunik gabe (Lambarri eta Larrea, 1991). Izan ere, kupoa ordaintzeko diru-sarreren finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoaren menpe dagoen arren, ordaindu beharreko kupoaren kantitatea Estatuaren borondatearen araberakoa da erabat. Estatuak ezartzen duenez bere gain hartu gabeko eskumenen tamaina eta Lurralde arteko Konpentsazio Funtserako ekarpena, kupoaren zenbatekoa ez dago lotuta EAEko zerga-konpetentzia edo egoera ekonomikoa hobeto edo okerrago betetzearekin. Hau da, kupoa zehazteko metodoa guztiz exogenoa da: aldagaiak EAEko botere publikoen jardueratik independenteak direnez, ez du bere baliabideen arabera ordaintzen, Estatuaren beharren arabera baizik. Hortaz, egoera ekonomikoa edozein duelarik ere, EAEk kopuru zehatz bat transferitzeko ardura dauka Estatuak EAEren alde dituen eskumenak finantzatzeko, eta honek aldebakarreko arriskua suposatzen du EAErentzat. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoa zerga-arloan dituen politiken zuzeneko erantzule fiskala da, bere gain hartzen dituelako behin-behineko diru-bilketa txikiago baten eraginez, eskumenezko zerbitzuen gastu publikoa mugatzeak ekar ditzakeen ondorioak. Diru bilketa txikiago horren ondoren sortu litekeen defizit fiskala ez lukete botere publiko zentralek edo beste eskualde batzuek jasango edo diruz lagunduko, baizik eta Euskal Autonomia Erkidegoak bere kabuz bilatu beharko lituzke beste finantza-iturri batzuk, diru bilketa ordaintzeko ardura jasanez (Rubí, 2009).
Hori dela eta, EAEk bere baliabideen bidez aurre egiteko erantzukizuna duenez, finantza-autonomian izan dezakeen murrizketak ez du eraginik administrazio zentralaren gain, murrizketa horrek suposatzen dituen albo-kalte guztiak EAEk jasaten dituelako. Horregatik, arriskua aldebakarrekoa izaten jarraitu dadin, kupoaren zenbatekoa ezin da tributu itunduengatik egindako diru-bilketa eta onartutako eskumenak ematean egindako gastu publikoaren menpe egon, hau da, ezin da Euskal Autonomia Erkidegoaren faktore endogenoen arabera ordaindu. Izan ere, kupoa ezin da Euskal Autonomia Erkidegoari aurkezten zaion soberakinaren menpe egon; eta, hala balitz, ez litzateke aldebakarreko arrisku-sistema bat izango, baizik eta bi administrazioen artean banatutako arrisku txikiagoko beste batean (Lambarri eta Larrea, 1991). Estatuak ez du Euskal Autonomia Erkidegoa konpentsatzen Ekonomia Itunetik eratorritako trinkotasunen kudeaketa onagatik edo txarragatik, ez eta foru-araubidearen eta araubide erkidearen artean egon daitezkeen arau-desberdintasunek dakartzaten ondorio ekonomikoengatik ere (Armentia, 2015). Kupoak ez ditu estaltzen Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen gastuak, baizik eta Estatuak bere eskumenak garatzeko dituen gastuen ehuneko zati lehenetsi bat, nahiz eta EAEtik kanpo egin. Horregatik da foru-erakundeena Ekonomia Itunaren baliabideak kudeatzearen ondoriozko erantzukizuna. Hain zuzen ere, zerga-bilketak behera egiten badu, finantza-autonomia ere murriztu egingo da, baina horrek ez du eraginik izango kupoa maila berean mantentzearekin. Krisialdi egoeretan edota kudeaketa-eraginkortasun txikia ematen denean, hau da, gastua handitzen denean eta diru-sarrerak murrizten direnean, Euskal Autonomia Erkidegoak kupoa ordaintzen jarraitu beharko du, une horretan gobernu zentralaren borondate esklusiboak ezarritako kantitatean. Egoera hauetan da nabarmenagoa aldebakarreko arriskuak duen garrantzia, eskumenetako zerbitzu maila mantentzeko euskal erakundeak ez daudelako beste administrazio batzuen transferentzien menpe, baizik eta zorraren baliabideez, eta zerga- eta aurrekontu-tresnak erabiliz egin behar dietelako aurre erronka fiskal eta finantzarioei. Modu berean, emaitza positiboa denean, Euskal Autonomia Erkidegoak ez dio Estatuari ezer zor, bere bitartekoen bidez atzeraldi ekonomikoei aurre egin dion bezala, hedaldi ekonomikoetan EAEko erakundeek zorpetzea murrizteko politikak erabiltzen dituzte kontu publikoak onbideratzeko, eta ez da gehigarrizko transferentziarik egiten
gainerako Autonomia Erkidegoen alde. XXI. mendearen lehen bi hamarkadetan, ekonomia-hedapeneko zikloetan, foru-aldundien zerga-bilketa kupoaren zenbatekoaren gainetik hazi zen proportzionalki; horrek, euskal erakundeen finantza-autonomia handitzea ekarri zuen. Ziklo ekonomikoa aldatu zenean – 2008 eta 2020-, ordea, egoera alderantzikatu egin zen, eta finantza-autonomiaren beherakada nabarmena eragin zuen:
Iturria: Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Aurrekontu gauzatzearen estatistika. Egileak egina. Finantza autonomiaren 2020ko beherakadaren aurrean, euskal sektore publikoak zerga- eta aurrekontu-tresnak erabili behar izan zituen, hirugarrenen diru-laguntzen menpe egon behar izan gabe. EAEk eta Nafarroak zorra jaulkitzeko merkatura jotzeak, Estatuaren aurrean haien autonomia politiko eta finantzarioa babesteaz gain, euskal erakundeen koherentzia politiko eta ekonomikoa erakutsi zuen.
Politika- eta ekonomia-arloetan ez ezik, aldebakarreko arriskuak arlo juridikoan ere du garrantzia, Espainia Europar Batasunean integratu zenetik, foru federalismo fiskal sistema esparru juridiko berri batera egokitu behar izan baitzen. Europar mailan babesa ere jaso izan du Ekonomia Itunak, aurre egin ahal izan diolako Auzitegi Gorenaren bidez eratutako gatazkei, frogatuz lurralde historikoek duten fiskalitateari buruzko araugintza-ahalmen indartsua erantzukizun- eta autonomia-maila altuen ondorio dela. Auzitegi Gorenaren 2004ko abenduaren 9ko sententzian, esaterako, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru-arauen deuseztapena lurralde erkidean indarrean zegoen
arauaren eta foru-araudiaren arteko desberdintasunetan oinarritu zen. Sozietateen gaineko Zerga, araudi autonomokoa dena, Europar Batasunaren Itunaren aurkako Estatuaren ustezko laguntza gisa ulertu zen, ez zitzaiolako Europako Erkidegoen Batzordeari jakinarazi, ezta bere baimenik jaso. Estatuaren laguntza deritzo, hain zuzen ere, enpresa multzo jakin batek, Estatuak eskainitako fondo publikoaz baliatuz, europar erregimenak babesten duen lehia eraginkorra distortsionatu dezakeen abantaila fiskala jasotzea (Serrano, 2011). Sententzia horrek Ekonomia Itunaren oinarrizko elementuen deuseztapena eragiten zuen, ez zitzaiolako Sozietateen gaineko Zergaren foru-araudian duen arautzeko autonomia eta legegintza-ahalmena onartzen. Ez zen kontuan hartu lurralde historikoek haien zergak arautu ditzaketela, Estatuaren arauen desberdinak izan ahal direnak, horretarako autonomia betea dutelako (Alonso, 2009). Gauzak horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Gorenak prozedura guztiak geldiaraztea eta auzia Luxenburgoko Justizia Auzitegiari igortzea erabaki zuen, Azoreen sententziaren bidez ezarritako doktrinan euskal kasua goratzeko irizpide argiak eman ziezazkion. Azoreen kasua Portugalgo Errepublikak Europako Batzordeari egindako kontsulta batekin hasi zen. Kontsulta horrekin aztertu nahi zen Azore uharteek zergen arloan zuten araudi espezifikoa 1998ko Batzordearen Komunikaziotik eratortzen ziren eskakizunetara egokitzen zen ala ez, eta, beraz, araudi horretan jasotako aginduak Estatuaren laguntzen osagarriak ziren ala ez. Azoreetako Eskualde Autonomoak bere zerga-sarrerak jasotzeaz gain, Estatuko diru-sarrera fiskalen zati bat ere jasotzen zuenez, sententzian Azoreek ezarritako araudia Estatuaren laguntza zela baieztatu zen, ez baitzuen araudi berezia aplikatzeko beharrezkoa zen autonomia-mailarekin bete. Hain zuzen ere, estatu-kideen deszentralizazio fiskal asimetrikoen kasuetan, araudi propioa duten eskualde-erakundeek erabateko autonomia izan ezkero, ez litzateke Estatuaren laguntza izango (Serrano, 2011). Baldintza hau hiru eratako autonomiaren bidez aztertzen da: autonomia instituzionala, prozedurazko autonomia eta autonomia ekonomikoa. Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak ezarritako baldintzek izaera orokorra dute, Europako Batasun osoan aplikatu beharrekoak, eta ez bakarrik Azoreen kasuan; horregatik erabili zen hiru autonomien azterketa euskal kasua aztertzeko ere.
Alde batetik, Ekonomia Itunak autonomia instituzionala gainditu zuen erabakia tokiko erakunde batek hartu zuelako, estatutu konstituzional, politiko eta administratibo propioarekin, Gobernu zentraletik aparte. Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiagintariek erabakia hartzeko jarraitu zuten prozeduran, Gobernu zentralak ez zuen inolako botererik izan zerga-tasaren finkatze-prozeduran esku hartzeko. Azkenik, foruaraudiaren arabera aplikatu zen zerga-tasarik txikienak ez zuen diru-laguntza gurutzaturik jaso, ezta gobernu zentralak finantzatu ere. Are gehiago, murrizketa horien ondorio ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoak berak jasan zituen, goian adierazitako aldebakarreko arriskua bete zelako. Erakunde azpi-zentral batek ekonomia- eta finantza-autonomia izan dezan, eskualde horretan kokatutako enpresei aplikatu beharreko zerga-tasaren murrizketaren finantzaondorioak ez dira konpentsatu behar beste eskualde batzuen edo Gobernu zentralaren transferentzia edo diru-laguntzekin. Hain zuzen ere, Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegi Nagusiak ez zuen inolako zalantzarik izan EAEk aldebakarreko arriskua betetzeari buruzko autoan, eta berariaz adierazi zuen: Euskal Autonomia Erkidegoa zerga-arloko politiken erantzule da, eta bere gain hartzen ditu diru-bilketa txikiagoa izateak bere eskumenekoak diren komunitatearentzako eta azpiegituretarako zerbitzuetan gastu publikoa mugatzean ekar ditzakeen ondorioak. Sisteman ez dago berariazko arauaurreikuspenik, diru-bilketa txikiagoa izan lezakeen zerga-defizita botere publiko zentralek edo beste eskualde batzuek diruz lagunduta jasateari buruz. Hain zuzen ere, Sententzian adierazitakoa erreferentzia bezala hartzen da aldebakarreko arriskuaren printzipioa definitzeko. Besterik gabe, gatazka 2008ko irailaren 11ko Auzitegi Gorenaren bidez ebatzi zen, planteatutako zalantzak argituz. Erabat baztertu zen EAEren autonomia-erkidego mugakideek Estatuaren laguntzei buruzko araudia eta jurisprudentzia interpretatzeko jarrera, baita Auzitegi Gorenak 2004ko abenduaren 9ko epaian egindako Erkidegoko Zuzenbidearen interpretazioa ere (Alonso, 2009). Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenari barne-auziaren amaierara heltzeko aukera eskaini zitzaion. Lurralde historikoek Sozietateen gaineko Zergari buruz araudi propioa izateko duten gaitasuna baieztatu zen, Estatuko laguntzei buruzko komunitateen arteko araudia urratu gabe, eta Europako Erkidegoen Batzordeari inolako jakinarazpenik egin behar
izan gabe. Izan ere, Azoreetako sententzian ezarritako autonomia-baldintzak beteta, edozein estatu azpiko entek bere Estatukoak ez diren zergak arautu ditzake, baita zergatasa txikiagoak ere, eta horrek ez du Estatuaren laguntza izaera izango lurraldehautakortasunaren ikuspegitik (Serrano, 2011). Autonomia-baldintza horien oinarririk sendoena aldebakarreko arriskua da, erantzukizun fiskalarekin batera, printzipio hori baita Euskal Autonomia Erkidegoak duen autogobernantza eta araugintza-ahalmenaren funtsezko elementua. Euskal Autonomia Erkidegoaren autonomia maila altuak desberdintzen du lurralde historikoetan ezarritako foru-araua estatuko laguntza ez izatea, Azoreetako Autonomia Erkidegoarekin alderatuz. Ekonomia Ituna, jasaten duen aldebakarreko arriskuarekin, eredugarria izan ahalko litzateke Europako gainerako herrialde deszentralizatu eta federalentzat. Izan ere, Ekonomia Itunak frogatu du Europar Batasunaren barruan onartua izateaz gain, erreferentzia izan daitekeela estatu kideetako zerga-sistemak integratzeko prozesuetarako. Ez hori bakarrik, barne-mugarik ez duen ekonomia-eremu batean bost zerga-sistema bateratzeak ate interesgarriak irekitzen dizkio Europaren etorkizuneko zerga-ereduei. Sententzia hauek Ekonomia Itunak Europar Batasunean duen iraunkortasuna bermatzeko gakoa izan ziren, foru-fiskalitateak EAEren finantza-sisteman duen araugintza-ahalmen indartsua baieztatu zelako. Modu horretan, sistema foralaren erantzukizun- eta autonomia-maila altuak erabateko babesa eman zion Ekonomia Itunari. Beraz, aldebakarreko arriskuaren betearazpenak ez du soilik dimentsio ekonomiko/fiskal/finantzarioa, eragin zuzena dauka baita ere arlo politiko eta juridikoan.
Pandemiak foru federalismo fiskalaren sistemaren funtzionamenduan nola eragin zuen aztertzeko, lehenik eta behin haren eragin kuantitatiboa aztertu behar da. Horretarako, eta hasierako galderetako bati erantzunez, kapitulu honetan pandemiak EAEko finantza publikoetan izan duen eragina eta erakundeek krisiaren aurrean eman zuten erantzuna aztertuko dira. COVID-19aren pandemia mundialak ustekabean harrapatu zuen gizartea bere osotasunean, baina sortu dituen ondorioak jakinak dira, eta hartu beharreko neurriak ezohikoak izan beharko ziren, baita administrazioen eta aurrekontu-egonkortasunaren erabateko norabide aldaketak ere. Kontuan izan behar da, 2020an heldu zen pandemia mundialaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoa hedaldi ekonomikoan zegoela, eta 2008ko krisialdiak eragindako zulo sakonetik irteten zegoenez, hurrengo urteetan egoera onuragarria mantenduko zelaren itxaropena zegoela (Martínez, 2020b). Etorkizun itxaropentsua bertan behera gelditu zen 2020ko ekitaldian. Krisi ekonomiko eta sozialak sakonki desorekatu zituen euskal erakundeen aurrekontuak, pandemiak presio handia eragin baitzuen kontu publikoetan zerga-bilketa jaitsiz eta gastu soziosanitarioa gehituz. Euskal Autonomia Erkidegoaren BPGak %9,5eko beherakada izan zuen, eta foru-aldundien zerga-bilketa agregatua %9,8 jaitsi zen. Nolanahi ere, euskal ogasunek zerga-erreformen bidez zerga-krisiari aurre egin zioten, diru-bilketaren hazkunde nabarmeneko seiurteko baten ondoren (Guinea, 2020). Zergakrisi hori aztertzeko zeharkako zergei eta zuzeneko zergei erreparatu dakizkieke.
Krisialdi honen berezitasun nabarmenena konfinamenduak izan ziren, horrek eragin zuen jarduera guztien erabateko gelditzearekin. Pandemiatik gizartea babesteko neurri horien ondorioz, kontsumoak beherakada nabarmena izan zuen, baita inbertsio pribatuak ere. Horregatik BEZaren eta Zerga Berezien bidez bildutakoa ehuneko hamarrean baino gehiago jaitsi zen 2019rekin alderatuz, alde handiz gaindituz 2008ko krisiarekin izandako beherakada. Nolanahi ere, zuzeneko zergen bilketaren jaitsiera zeharkako zergena baino txikiagoa izan zen, PFEZren portaerak moteldu egin baitzuen foru-ogasunen kontuen beherakada handiagoa. Moteltze horren arrazoi nagusia soldata publikoen eta pentsio-masaren bilakaera positiboak enplegua suntsitzearen ondoriozko
diru-sarreren uzkurdura eta Aldi baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak (ERTE) ugaritzearen ondoriozko diru-sarreren igoera konpentsatzea izan zen. Esan beharra dago, jardueren geldiketa benetan kaltegarria izan zela enpresentzat, eta mozkinetan narriadurak izan dituztenez, Sozietateen gaineko Zerga ere kalteturik irten zen ezarri behar izan ziren neurri berezien ondorioz (Martínez, 2020a). Hortaz, zuzeneko zein zeharkako zergei dagokienez, kaltea nabaritu zen, eta berreskurapen luzearen beharrizana eragin zuen. Gainera, ez da ahaztu behar bilketa hauen erantzukizuna euskal ogasunena eta soilik haiena dela, Estatuak ezin baititu baliabideak eskaini ezta egoera ekonomiko gogorraren ondorioz EAEren ekarpena txikitu. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoak krisialdi soziosanitarioari aurre egiteko zerbitzuak zerga-bilketa murriztuarekin eskaintzearen arriskua erabat jasan zuen. Hain zuzen ere, zerga-bilketaren beherakada indartsuagoa izan zen Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien gastu bateratuarena baino. Pandemia hasi zenetik, Eusko Jaurlaritzak, gainerako erakunde publikoekin batera, sailetako programa eta laguntza-lerro ugari eta askotarikoak ezarri zituen, herritarren behar soziosanitarioak asetzeko, errentei eusteko eta ekonomia suspertzeko (Jaca eta Saizabal, 2021). Hori dela eta, gastuaren eta foru-aldundien zerga-bilketaren bilakaerari erreparatuz, argi dago bi aldagaien arteko hutsunea handitu egin zela, COVID-19aren krisiak zuzeneko eragina izan baitzuen zerga-bilketaren murrizketan zein aurrekontuen norabidean.
Iturria: Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Aurrekontu gauzatzearen estatistika. Egileak egina. Behin zerga-bilketa handitzeko asmoz dagokien politika fiskalak soilik erabilita, foru-aldundiek ez lukete baliabide nahikoa izango krisialdiak suposatu zuen gastuari aurre egiteko, baina gastuaren eta foru-aldundien zerga-bilketaren arteko hutsunea estaltzeko Euskal Autonomia Erkidegoak beste bide batzuek hartu ere zitzakeen. Bide hauen zama, ordea, EAEk berak jasan beharko luke, Ekonomia Itunean adierazten diren aldebakarreko arriskua eta erantzukizun fiskala bete beharko lituzkeelako. Hutsune horri aurre egiteko, beraz, euskal ogasunek bide desberdinak izan zituzten. Alde batetik, politika fiskalak berehalako erantzuna emateko tresna gisa funtzionatu zuen, baita atzeraldia arintzeko sustapen modura erabiltzeko ere; bestetik, COVID-19 Funtsaren diru-sarrerak jaso zituen; eta, azkenik, ogasunek zor publikoa erabiltzeko aukera izan zuten, iraunkortasunezko ikuspegi batekin, ustekabeko atzeraldiaren zama epe luzean jasan zezaten.
4.1 Zerga- eta aurrekontu-politika COVID-19aren pandemiak eragindako krisi orokorraren aurrean, zergen ordainketen geroratzeak baino neurri gehiago hartu behar izan ziren, onura fiskalak eskainiz zuzeneko eta zeharkako zerga nagusien zergadunei, besteak beste. Horrela, larrialdi ekonomiko eta soziala arintzeko erantzun fiskalerako plan bat proposatu zen, pandemiaren garapenaren lau fase bereizten zirelarik. OCDEren gomendioak Euskal Autonomia Erkidegoen zerga-administrazioek ere bete zituzten, lau faseetako bakoitzean adierazten ziren zerga-politikako lehentasunak eta tresnak jarraituz (Martínez, 2020a). Pandemia hasi berri, premiazko neurri iragankorrak hartu ziren, enpresei eta familiei finantza-laguntza azkarra ematea baitzen politika fiskalen lehentasun nagusia. Horregatik, lehenengo fasean egoera ekonomiko ahulenean zeuden sektoreei eskaini zitzaien laguntza gehiena, eta zergadunei ordainketa-epealdia malgutu zitzaien zergak betetzeko ezintasuna gainditzeko. Bigarren fasean, nahiz eta larrialdi-unea gaindituta egon, ziurgabetasun handiko egoera zen, horregatik aurreko fasean hartutako neurriak mantendu ziren, lehentasun bihurtu ziren esparruak ere beste neurri batzuekin osatuz. Zergadunen zailtasunak arintzea eta berreskuratze-gaitasuna babestea izan ziren fase honen helburu nagusiak, horretarako lehengo fasean ezarritako epeak are gehiago atzeratuz eta zuzeneko zergetan zenbait zerga-tratamendu aldi baterako malgutzeko neurri osagarriak onetsiz (Erkoreka, 2021b). Hirugarren fasea ekonomiaren indarberritze-fasea izan zen, politika fiskala eta aurrekontu tresnak erabili ziren planak aurrera ateratzeko. Izan ere, foru-erakundeek berreskurapen-planak abian jartzearen alde egin zuten, eta susperraldi ekonomikoa bultzatzeko helburuarekin, pizgarri eta gastu fiskala erabili ziren. Zuzeneko zergetan zerga-arinketak eta pizgarriak onartu zituzten, inbertsioa arinduz eta kontsumoa bultzatuz. Ez hori bakarrik, hirugarren fasean 2020ko ekitaldian sortutako zerga-oinarri negatiboak aurretiazko zerga-oinarri positiboekin konpentsatzeko mekanismoa sartu zen modu iragankorrean lehenengo aldiz. Azkenik, laugarren faseak zerga-politikak finantza publikoak saneatu eta haien iraunkortasuna bermatzea du helburu, kontu publikoak berrantolatzeko eta saneatzeko. Erresilientziari eta zorraren iraunkortasunari buruzko fase honetan, pandemiak eta ekonomiak 2021ean eta hurrengo ekitaldietan izan duten bilakaera ezinbestekoa izango da (Erkoreka eta Ugalde, 2022).
Esan beharra dago, ordea, Eusko Jaurlaritza zein Europar Batasun mailako funts publikoen presentziak pandemiaren kalteei erantzun goiztiarra ematea ahalbidetu zuela. Hain zuzen ere, Europako Batasunak onetsitako "Next Generation EU" Europako berreskuratze-funtsak estatu-kideei laguntza eman izan die; eta Espainiako Gobernuaren kasuan, "Espainiako Ekonomiaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana" aurkeztu zuen, nahiz eta funts horren gainean EAEri zegokion zenbatekoa eta euskal erakundeek zuzenean kudeatuko duten zenbatekoa luzaroan ezezaguna izan den, planak ez zuelako hasieratik funtsen lurralde-banaketa zehaztu. Horrez gain, Gobernu zentralak "COVID-19 Funtsa" ere sortu zuen, autonomia-erkidegoentzako aparteko finantzaketamekanismo gisa, eta Eusko Jaurlaritzak premiazko lehen talka-plana onartu zuen. Eusko Jaurlaritza euskal sektore publikoan duen gastu-ahalmen handiaz baliatuz, planak osasun-sistemak krisiari sanitarioari eta larrialdi egoerari erantzuteko behar diren gainerako zerbitzuei erantzuteko gaitasuna bermatzea, premia handiena duten taldeei laguntzea eta estaldura soziala bermatzea, eta osasun-krisiak geldiarazi edo kaltetu zuen ekonomia- eta ekoizpen-sarea babestea hartu zituen premiazko jardueratzat (Erkoreka, 2021b). Ez hori bakarrik, Eusko Jaurlaritzak, "Renove Plana" eta kontsumoa bultzatzeko antzeko beste programa batzuez gain, "Berpiztu programa, EAEko ekonomia eta enplegua suspertzeko (2020-2024)" ekonomia eta lan-merkatua suspertzeko planteatutako ibilbide-orria onartu zuen, langabezia-tasa jaisteko helburuarekin. Hortaz, pandemiari aurre egiteko foru-ogasunek hartutako neurriak ugariak izan dira, eta, politika fiskalei dagokienez, EAEren autogobernu fiskal eta finantzarioko ahalmena mantendu izan da, funtsen heldueraren aurretik ere zuzenean euskal erakundeak izan baitira krisi orokorrari berehalako erantzun zuzena eman dieten erantzuleak.
4.2 COVID-19 Funtsa COVID-19 Funtsa autonomia-erkidegoei finantzazio autonomikoaren sistematik kanpo finantza-laguntza emateko sortu zen. Gobernu zentralak sortu zuen funtsa, ez zuen diru-itzultzerik ezta baldintzarik ezarri, eta aurrekontu-gisa izaera ezarri zen. Hain zuzen ere, funts honen bidez, autonomia-erkidegoei 16.000 milioi euro bideratu
3. Grafikoa. EAEren finantzatzeko ahalmena (+)/beharrizana (-) (2008-2020) (milioi eurotan)
4.3 Aurrekontu-egonkortasunaren eta finantzajasangarritasunaren esparrua doitzea eta zorpetzera jotzea
COVID-19 Funtsak EAEren sarrera aurrekontuetan aldaketa eragin izan zuen arren, Funtsa ez zen nahikoa izan euskal erakundeen defizit eta beharrizanak betearazteko, EAEren finantza-beharrizana asko handitu baitzen. Euskal erakundeek autonomiaz jardun zuten 2020an, zuzeneko kudeaketako zerga-bilketaren menpe eta finantza-autonomia sistematik kanpo soilik COVID-19
Funtsean parte hartzen. Foru-araubideko autonomia-erkidegoetan, finantzen bilakaerak ez zuen Gobernu zentralaren erabakiekiko menpekotasun nagusirik izan, eta EAEko finantzatzeko beharrizana 684 milioi eurora heldu zen, operazio ez-finantzarioak kontuan izan gabe (ikusi 3. Grafikoa). Euskal ogasunen 2020ko ekitaldian zorpetzea izugarri igo zen epe laburrean (ikusi 5. Grafikoa). Lurralde erkideko autonomia-erkidegoen kasuan, ordea, zorraren zatirik handiena administrazio zentralaren esku gelditu zen. Izan ere, lurralde erkideko autonomia-erkidegoek menpekotasun handia dute Gobernu zentralaren aurrekontuegonkortasun erabakiekiko, beren finantza-autonomiaren kaltetan. Menpekotasun egoera hau maniobra-abiadura azkarra behar duten presazko aurrekontu momentuetan ematen da batez ere, eta horrek erantzukizun fiskalaren ebaluazioa eta administrazioek kontuak ematea diluitu eta zailtzen du (Lago y Martínez-Vázquez, 2010). 5. Grafikoa. Lurralde erkideko eta foru-araubideko autonomia-erkidegoen zorraren urtetik urterako bariazioa (2003-2020) (%-tan) Iturria: Banco de España, Estadisticas de Administraciones Públicas. Egileak egina. Foru-araubideko sisteman, ordea, zerga-bilketaren jaitsiera zorpetze publikoarekin soilik estal zitekeen, eta Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordiorekin, defizit hori finantzatzeko erantzuleak euskal erakundeak izan ziren. Izan ere, defizitaren eta zor publikoaren helburuak eguneratu gabe zeudenez, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa deitu behar izan zen helburu berri bat negoziatzeko, zorraren merkatura jo zezan, bere kontuen desoreka estaltzeko.
Espainiako eta EAEko gobernuek aldebikotasunez erabaki zuten EAEko defizitaren eta zor publikoaren helburuak gorantz eguneratzea EAEko erakunde erkideentzat eta foru-aldundientzat. Akordio horietan, berezko estatusa aitortu zitzaien foru-aldundiei, defizita eta zorra izateko aukeraren ondorioetarako, beren zerga- eta finantza-boterea gauzatzean beren gain hartzen duten alde bakarreko arriskuaren ondorioz (Erkoreka, 2021). Estatuak eta Eusko Jaurlaritzak alarma-egoera aurretik bi aldeek hitzartutako EAErako helburua zero defizitekoa izan zen arren, aurrekontu-egonkortasuneko helburu berriak Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan adosteko tartea ere bazegoen, egoerak txarrera egiten bazueneko babes-klausula batek osatu baitzuen akordioa. Krisi larriko ohiz-kanpoko egoera ikusirik, pandemia aurretik erabakitako helburuak berregokitu egin ziren arau fiskalak eta aurrekontu-egonkortasunaren arauak aldatuz. Modu horretan, foru-aldundien eta euskal udalen egonkortasun- eta jasangarritasun-helburuak toki-erakundeentzat ezarritako arau zorrotzek arautzen jarraitu zuten arren, negoziaketa berri batekin moldatu ziren egoera berrira (Alonso, 2020). Izan ere, COVID-19a agertokian sartzeak helburu horiek justifikatzera behartu zuen, Europako erakundeen baimenarekin. Pandemiak sortu zuen aurrekontu-desoreka garrantzi politiko eta ekonomiko handiko gaia izan zen Europa mailan, aurrekontuegonkortasunerako itunen esparrua berrikustea eta egokitzea eraginez baita Estatu eta EAE mailan ere. 2020ko martxoan lehenengoko aldiz, Europar Batasunak Egonkortasun eta Hazkunde Ituna babesteko klausula orokorra aktibatu zuen, krisi larriko salbuespenezko egoeretarako. Horrela, estatu kideetako administrazio publikoentzako aurrekontu-diziplinako arauak erabat eten ziren (Macho, 2020). Horrek EAEri arauak egoera berriari egokitu ahal izateko finantza-jasangarritasunaren esparrua doitzeko eta zorpetzera jotzeko erreakzio-tartea ahalbidetu zion.
5 COVID-19 Funtsa aldebakarreko arriskuaren printzipioa betetzean
EAEk bere gain hartu ditu pandemiaren eragin fiskal eta finantzarioak, horretarako zerga-aurrekontu politika eta zorpetzera joz. Hala ere, COVID-19 Funtsak berritasun bat suposatu izan du, eta aldebakarreko arriskua betetzea zalantzan jarri du, diru-sarreren egituran eragin nabaria izan baitu: 6. Grafikoa. Espainiako alor publikoarekiko finantza-harremanen eta Europar Batasunarekiko finantza-harremanen gastu arruntetarako transferentziak eta diru-laguntzak (2008-2020) (milioi eurotan) Iturria: Eusko Jaurlaritza, EAEaren Administrazio Orokorraren aurrekontuen kitapena eta urteko kontuak. Egileak egina. EAEren gastu arruntetarako transferentzien eta diru-laguntzen iturri nagusia hiru lurralde historikoen aportazioak direla argi dago; nolanahi ere, 2020an foru-aldundien ekarpenen ehunekoa jaitsi egin zen Estatuaren transferentziak ia nulua izatetik, transferentzien eta diru-laguntzen 6,48% izatera heldu zirelako (ikus 4. Grafikoa). Estatuarengandik gastu arruntetarako transferentzia kantitate altua jaso izanak inflexiopuntua eragin zezakeen Euskal Autonomia Erkidegoaren finantza-sistemaren oinarrian. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoa ez litzateke kudeaketa ekonomiko eskasaren arriskua guztiz bere gain hartzen egongo, eta euskal biztanleek ez lukete berehala jasoko kalitate okerragoko zerbitzu publikoen eragina. Hau da, ez litzateke Ekonomia Itunean adostutako aldebakarreko arriskua guztiz beteko.
Lan honen sarreran planteatutako galdera nagusiari erantzun bat eman aurretik, beharrezkoa da Funtsaren izaera sakontasunean ikertzea COVID-19 Funtsak aldebakarreko arriskuaren printzipioa betetzean izan duen eraginean (Erkoreka eta Urrutia, 2021). Horretarako, jarraian, Funtsaren ezaugarri nagusiak eta finantzairismena aztertuko dira, Ekonomia Itunaren sistemaren argitan. 5.1.1 Ohiz kanpokoa COVID-19 Funtsa sortzeko Errege Lege-Dekretuaren zioen azalpenean, espresuki aipatzen da Funtsaren ezohiko izaera, eta adierazten da pandemiak sorturiko "premia berezi eta presazko horren aurrean, Gobernuak bere gain hartu duela neurriak hartzeko konpromisoa", autonomia-erkidegoek "beren eskumenekoak diren funtsezko zerbitzu publikoak ematen jarraitu ahal izateko". Era berean, legegileak Konstituzioaren 86. artikuluan oinarritu zuen lege-dekretuaren onarpena, "aparteko eta presako beharraren" justifikaziopean. Krisiaren osasun-izaerak ez du loturarik aurreko beste krisi batzuen izaera ekonomiko edo finantzarioarekin, hala nola, 2008koarekin. Beraz, Ongizate Estatua kontsolidatu zenetik inoiz hartu ez diren ohiz kanpoko neurriak hartzera bultzatu ditu munduko gobernu gehienak (Erkoreka, 2021c). Ohiz kanpoko neurriak eta politikak hartzea ez da EAEren edo Espainiaren erabaki esklusiboa izan. Pandemiak aldatu egin ditu munduko herrialde eta nazioarteko erakunde gehienen funtzionamendu instituzionalaren eta finantzaketa-sistemen oinarriak. Horien artean, tradizio federal errotua duten herrialdeak ere aurki daitezke; besteak beste, Suitza edo Estatu Batuak (Steytler, 2021). EAEko maila anitzeko gobernantza-sistemaren eskala gorenean, Europako Batzordeak berak ere Europar Batasunaren historian aurrekaririk ez duten ezohiko neurriak onartu zituen. Aurreko kapituluan esan bezala, krisi ekonomiko larriko egoeretarako aurreikusita dagoen Egonkortasun eta Hazkunde Itunaren babes-klausula orokorra aktibatu zuen lehen aldiz 2020ko martxoan. Modu honetan, Europar Batasuneko administrazio publikoentzako aurrekontu-diziplinako arauak aldi baterako eten ziren. Era berean, uztailean, "Next Generation EU" Europako Berreskuratze Funtsa sortzea onartu zuen, 750.000 milioi euro mobilizatuz eta zor mankomunatuarekin finantzatuta. Ohiz kanpoko neurri horien helburua estatu kideei laguntza eta oxigeno finantzarioa ematea izan zen, Europar ekonomia krisitik lehenbailehen atera ahal izateko (Macho, 2020).
5.1.2 Salbuespenezkoa eta borondatezkoa Ohiz kanpokoa izateaz gain, lege-dekretuak xedatzen du COVID-19 Funtsa "salbuespenezko fondoa dela". Ildo horretan, zehaztu egiten du "finantzaketa-sistema autonomikotik eta likidezia-mekanismo gehigarrietatik independenteak diren baliabide gehigarriak direla". Hain zuzen ere, Funtsa jarraipen-aurreikuspenik gabe sortu zen, ad hoc aparteko kreditu baten bidez finantzatuta. EAEko zorraren kalitatea ebaluatzean, kreditu-kalifikazioko agentzia nagusiak Standard &Poor 's, Moody 's eta Fitch – bat datoz autonomia fiskala faktore giltzarri gisa nabarmentzean, foru-zorrak krisi-egoeretan duen portaera sendoa azaltzeko eta foru-zorraren rating-a Estatu subiranoaren gainetik egon daitekeela justifikatzeko (S&P Global Ratings, 2021). EAEko autonomia fiskala ebaluatzean, kalifikazio-agentziak ez dira mugatzen esparru teoriko-legala aztertzera; aitzitik, zorraren kudeaketaren praxian ere sakontzen dute. Zerga-erantzukizunaren eta aldebakarreko arriskuaren printzipioak zergaautonomia babesteko funtsezko elementu gisa nabarmentzen dituzte. Eusko Jaurlaritzak gobernu zentralak artikulatutako likidezia-mekanismo gehigarriei ez atxikitzeko eta merkatuaren bidez finantzatzeko hartutako erabakia, forufinantzaketa-sistemaren sendotasunaren eta erresilientziaren seinale gisa baloratu dute hiru kalifikazio-agentziek. Hiru agentziak bat datoz zorraren merkatuan jarduteko EAEk erakutsi duen ibilbide sendoa azpimarratzean; izan ere, ibilbide horri esker, gobernu zentralarekiko autonomia fiskala, finantzarioa eta politikoa bere horretan mantendu ahal izan dira, baita 2008ko finantza-krisiaren unerik zailenetan ere (Erkoreka eta Ugalde, 2022). 2020ko krisiaren testuinguruan, EAEko esparru instituzionalean eta foru finantzaketa-sisteman COVID-19 Funtsak izan duen eragina aztertzen du S&P-ek. Partaidetza horrek foru-erakundeen autonomia fiskalean eraginik izan duen analizatzen du, foru-zorraren kalifikazioa Estatu subiranoaren gainetik mantentzeko duen gaitasunarekin lotuta. S&P-ek COVID-19 Funtsaren salbuespeneko eta borondatezko izaeran jartzen du arreta, eta hurrengo ondorioa ateratzen du: "gobernu zentralaren laguntza salbuespenezkoa eta borondatezkoa denez, baldintza gabeko izaera, eta dirusarreretan duen eragin mugatua kontuan izanik, ez dugu eragozpenik ikusten estatus bereziko eskualdeak, Estatu subiranoaren kalifikazioaren gainetik kalifikatzeko
gaitasuna bere horretan mantentzea" (S&P Global Ratings, 2021). Ohartarazpen gisa, honako hau gaineratzen du etorkizunari begira: "laguntza-mota horiek foru finantzaketa-sistemaren elementu errepikakor bihurtzen badira, edo eskualdeek behin eta berriz laguntza hori jasotzen badute, esparru instituzionalaren ebaluazioa berriro azter genezake, bai eta erakunde horiek estatu subiranoaren gainetik kalifikatzeko irizpidea ere". Aurrekoari gehitu behar zaio COVID-19 Funtsa ez dela modu espezifikoan sortu EAEri laguntza finantzarioa emateko, baizik eta autonomia-erkidego guztiei egin diela mesede. Eusko Jaurlaritzak ez zuen zuzenean parte hartu, eta ez zuen eragiteko gaitasun erabakigarririk izan haren sorreran. Lehen adierazi den bezala,COVID-19 Funtsa, ohiko finantzaketa-sistema autonomikotik kanpo sortu zuen gobernu zentralak eta ez zuen aurretiaz negoziatu Ekonomia Itunak arautzen dituen aldebiko batzordeetan. 5.1.3 Ez-selektiboa Foru-araubideari dagokionez, Lege-Dekretuaren klausula selektibo nagusia lehen xedapen gehigarria da. Xedapen horrek, Funtsaren laugarren tartean parte hartzetik salbuetsi zituen EAE eta Nafarroa. Horrenbestez, gobernu zentralak bere kabuz ezarritako klausula horrek ez zion mesederik egin foru-araubideko autonomiaerkidegoen finantza-interesei; alderantziz. Xedapen honen ondorioz, EAE eta Nafarroa izan ziren, termino erlatiboetan, Funtsaren baliabideez gutxien baliatu ziren autonomiaerkidegoak (ikus 1. Taulan Funtsak autonomia-erkidego bakoitzaren BPGan izan zuen eragina). 5.1.4 Finantza-irismen mugatua eta finantza-iraunkortasunerako funtsezkoa ez dena COVID-19 Funtsaren finantza-laguntzak 2020ko EAEren defizita arintzea ahalbidetu zuen arren, haren ekarpena ez da funtsezkoa izan Ekonomia Itunaren sistemaren finantza-iraunkortasunerako (Martínez, 2020a). Foru finantzaketa-sistemak, defizit-egoera nabarmen larriago baten aurrean erantzuteko gaitasuna erakutsi zuen 2008ko krisian. Gainera, azpimarratu beharra dago, euskal sektore publikoak bere gain hartu duela defizitaren zatirik handiena, kupoa ordaintzeko betebeharra saihestu gabe. Araubide erkideko autonomia-erkidegoen kasuan, gobernu zentralak, pandemiaren aurrekontu-ondorioetatik blindatu zituen 2020an. Gobernuak aparteko baliabideak eman zizkien krisiari aurrekontu-arazorik gabe aurre egin ahal izateko
(Conde-Ruiz, J. I., et. Al., 2020). Horrela, araubide erkideko autonomia-erkidegoek inoiz baino baliabide gehiago izan zituzten 2020an. Gobernu zentralak eskainitako finantza-koltxoiari esker, autonomia-erkidegoek BPGaren 0,21 puntuko aurrekontudefizita izan zuten 2020an – bederatzi autonomia-erkidegok superabita izan zuten –, eta 2019ko emaitza nabarmen hobetu zen, BPGaren %0,57ko defizitarekin itxi baitzen. Ez hori bakarrik, 2020an, 2006az geroztik aurrekontu-saldorik onena lortu zen (De la Fuente, 2021). Likidezia-injekzio horrek araubide erkideko autonomia-erkidegoen epe laburreko finantzaketa-arazoak konpondu eta 2022ra arte atzeratu ditu, 2020ko ekitaldia likidatzen den momentura arte. Foru-araubideko autonomia-erkidegoen finantzen bilakaera erabat desberdina izan zen (ikus 5. Grafikoa). Euskal erakundeen finantzaketa, Estatuarena bezala, nagusiki zerga-bilketaren menpe dago. Araubide erkideko autonomia-erkidegoek ez bezala, euskal sektore publikoak berehala jasan zituen bere kontuen gain diru-bilketa txikiagoaren ondorioak. EAE eta Nafarroa izan ziren 2019arekin alderatuta aurrekontusaldoa okertu zuten autonomia-erkidego bakarrak (Erkoreka, 2021b). Aurreko kapituluan esan bezala, zorpetzeko beharrik izan ez zuten araubide erkideko autonomia-erkidegoekin alderatuz, foru-araubideko autonomia-erkidegoek diru-bilketa txikiagoaren eta defizitaren ondorioei aurre egin behar izan zieten, zorpetzera joz beren finantzaketa-premiak estaltzeko.
6 Ondorioak
COVID-19aren pandemiak eragindako kalte sakonak gorabehera, foru federalismo fiskalaren ereduaren printzipio gidariak aldatu gabe mantendu ziren, eta hiru aldundiak beren zerga-sistemak arautzen eta kudeatzen jarraitu zuten. Modu horretan, Ekonomia Itunak egoera desberdinei berehala erantzuteko gaitasuna frogatu izan du. Foru-erakundeek zerga- eta aurrekontu-politikak erabili zituzten 2020an COVID-19aren krisiaren eraginari aurre egiteko eta oinarrizko zerbitzu publikoak bere horretan mantendu ahal izateko. Horrek aurrekontu-egonkortasunean eragin zuen, eta, aldebiko akordio baten bidez, EAEko defizitaren eta zor publikoaren helburuak gorantz eguneratu ziren EAEko erakunde erkideentzat eta foru-aldundientzat, berezko estatusa aitortuz foru-aldundiei defizita eta zorra izateko aukeraren ondorioetarako. Aurrekontu-egonkortasuneko eta finantza-iraunkortasuneko itunen esparrua berregokituz, foru-erakundeek berehala hartu zituzten beren gain COVID-19aren krisiak EAEko ogasun publikoetan eragindako diru-bilketa murrizketaren eta defizitaren ondorioak. Beraz, EAEko gobernantza fiskala egiturazko aldaketarik jasan gabe egokitu zen pandemiak eragindako egoerara. Kontuan izan behar da, ordea, pandemiaren krisiak berezitasun bat izan zuela: COVID-19 Funtsa. Gobernu zentralak sortutako Funtsaren sorrerak zalantzatan jarri ahal izan zuen aldebakarreko arriskuaren printzipioa, EAEk eta Nafarroak Funtsaren zati bat jaso baitzuten transferentzia bidez. Dena dela, eta ikerketa honen bidez erakutsi den bezala, COVID-19 Funtsaren izaera eta finantza-irismen mugatua kontuan izanik, alde bakarreko arriskuaren printzipioa betetzean eraginik izan ez duela ondorioztatu daiteke. Lehenik eta behin, ohiz kanpoko neurriak eta politikak hartzea ez da EAEko edo Espainiako gobernuen jardunbide esklusiboa izan, mundu mailan eman den gertakaria izan baita. Halaber, krisiaren osasun-izaerak aurreko beste krisi batzuen izaera ekonomiko edo finantzarioarekin loturarik ez izanak ohiz kanpoko neurriak hartzera bultzatu ditu mundu osoko gobernu gehienak. Bigarrenik, Funtsa salbuespenezkoa eta baldintzarik gabekoa izateaz gain, gobernu zentralak sortu zuen bere borondatez.
COVID-19 Funtsa ohiko finantzaketa-sistema autonomikotik kanpo sortu zuen gobernu zentralak, eta ez zuen aurretiaz negoziatu Ekonomia Itunak arautzen dituen aldebiko mekanismoen bidez. Beraz, Eusko Jaurlaritzak ez zuen zuzenean parte hartu, eta ez zuen eragiteko gaitasun erabakigarririk izan haren sorreran. Hirugarrenik, COVID-19 Funtsa ez da modu selektiboan sortu EAEri laguntza finantzarioa emateko, baizik eta autonomia-erkidego guztiei egin die mesede. Gainera, aldebakarreko arriskua betez, foru-lurraldeek ez zuten diru-sarreretan murrizketagatiko tarteagatik transferentziarik jaso. Azkenik, Funtsaren finantza-irismen mugatua azpimarratu beharra dago. Izan ere, COVID-19 Funtsaren finantza-laguntzak 2020ko EAEren defizita arintzea ahalbidetu zuen arren, haren ekarpena ez da funtsezkoa izan Ekonomia Itunaren sistemaren finantza-iraunkortasunerako.
7 Bibliografia eta informazio-iturriak | science |
addi-7768077abcbd | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58770 | Emakume immigrante langileak. Zaintza eta etxeko lanak. | Hernani Alonso, Olatz | 2022-12-14 | LABURPENA Gaur eguneko errealitatea ahalik eta doien ikasteko, immigrazio kontzeptuaren definizioa eta fenomenoaren historia orokorra aztertu ditugu. Ondoren, generoa fenomenoa ikertzeko elementu erabakigarria dela mahaigaineratu da; gizonezkoen eta emakumezkoen esperientziak, jatorri- eta harrera-estatuetan, ezberdinak direlako. Horrela, gizartean hedatuta dagoen emakume migratzaileen estereotipoa apurtzeko, Espainiako lan-merkatuan dabiltzanen profil nagusia deskribatu eta zaintza- eta etxeko-lanen sektorean daudenenarekin bat egiten dutela behatu da: Hego Amerikatik datozen, hezkuntza maila-altua duten emakume gazteak dira, hain zuzen. Hala ere, globalizazioa dela-eta, estatuko egitura-sozial eta ekonomikoaren aldaketak sortutako beharrei erantzuten diete eta lan-segregazioaren eta gainkualifikazioaren biktimak direla ondorioztatu dugu. Gainera, sektorearen izaera pribatuagatik eta Legeen segurtasun-juridiko faltagatik, oinarrizko eskubideak urratzen dituzten lan-baldintzak dituztela agerian utzi dira. Hori dela-eta, sektorearen erregularizazioa eta harekiko sentsibilizazioa indartzearen beharra aldarrikatu dugu. Azken finean, lan honetan generoak, naziokotasunak eta lanaren elementuen arteko konbinazioak estatuan sortzen dituen ondorioak aztertu dira, sistemaren hutsuneak eta honen eguneratzeko beharra agerian uzteko.
Gizakion historiaren hasieratik existitu eta naturala bezain globala den immigrazioaren fenomenoak, pertsonek euren ohiko egoitza utzi eta beste toki batera joateari egiten dio erreferentzia, bertan modu iraunkor zein behin-behinekoz ezartzeko. Azpimarratu beharra dago, ugariak direla fenomeno hau ezaugarritzen eta baldintzatzen dituzten elementuak; horien arabera prozesuak izaera eta ondorio zehatzak izango ditu. Beste hitz batzuetan, gizarte-banalerro hauek, norbanakoen eguneroko bizitzan ondorio zuzenak sortuko dituzte; eskubide eta aukerak baldintzatu eta bazterkeria- zein pribilegio-egoerak eragin. Euren artean, aipatzekoak dira generoa, gizarte-klasea, jatorri nazionala, arraza, etnizitatea eta erlijioa, atzerritarra izatearen baldintza juridikoarekin batera (Anthias, 1998, 512 or.). Immigrazioa urte luzeetan adituen azterketa objektua izan da. Dena den, aipatutako generoaren elementua, beste batzuen artean, guztiz ahaztuta egon da; horregatik emakume eta gizonen immigrazio prozesuak modu berean ikasi eta ulertu dira. Hala ere, 90ko hamarkadan migrazioa eta generoaren elementuak elkarrekin biltzen zituzten ikerketa eta produkzio idatziak ugaritu ziren emakumeek migrazio-proiektuan duten posizioaren aldaketaren eskutik. Aitzitik, emakume etorkina rol pasiboarekin lotzetik- hau da familia berrelkartzeagatiko edo gizonezkoaren laguntzeagatiko prozesuak-, arrazoi propioengatik migratzen hasi zen; horrela, migrazioaren feminizazioaren fenomenoa gorpuztu zen. Behinik behin lana aurkitu eta bizi-baldintzak hobetzeko egiten zuten. Momentu horretan, globalizazioaren garai gorenean, mendebaldeko beste herrialde batzuetan bezala, Espainiako egituran aldaketa ugari eman ziren; besteak beste, gizartearen zahartzea, emakumea etxean zaintza eta etxeko lanak egiten egotetik ordaindutako lan-merkatuan txertatzea (Oso & Parella, 2012, 14-15 or.). Horrek, sexu-banaketagatik historikoki emakumeei egozten zitzaizkien zaintza eta etxeko lanen berrantolaketa soziala ekarri zuen. Horrenbestez, horiei aurre egiteko irtenbide alternatiboak txertatzeko beharra sortu zen; etxeko langileak kontratatzea, hain zuzen ere. Mahaigaineratu beharra dago, hala ere, lehenengo goi mailako klaseak soilik egiten bazuen ere, egun erdiko klaseak ere kontratatzen dituela. Horrela, egun, emakume immigranteek okupatzen dute batez ere zaintza eta etxeko lanen sektorea, Espainian gainerako Europar Batasuneko herrialdeekin alderatuta oso handia dena. Horrek zuzeneko lotura du gizarte zerbitzuen eredu familiarrarekin eta atzerritartasun legearen baldintzak baldintzekin. Berezko dituzten ezaugarriengatik eta lanaren izaera eta estigmagatik, ordea, sektorea diskriminazio eta zaurgarritasun iturria da; hain zuzen, lanbide-nitxoa bilakatu da emakume hauentzat. Gauzak honela, lan honen helburua atzerritartasunaren, generoaren eta lanaren dimentsioak aintzat hartzearen garrantzia azpimarratzea da; hiru elementuek harrera estatuetako esperientziak erabat definitzen baitituzte. Era berean migratutako emakumeari Doktrinan zor zaion lekua eman eta haren gain dagoen estigmatizazioa gezurtatzea bilatzen dugu; datuek adieraziko dute gizonak
beste diren kalifikazio altuko langileak direla. Horrela, Espainiako lan-merkatuko zaintza- eta etxeko-lanen sektorea aztertuko dugu. Hain zuzen ere, lan-segmentazioa abiapuntu, emakume migratuek okupatzen duten -edo esleitzen zaien- sektore handiena eta garrantzitsuenaren ikerketa garatuko da. Ikuspegi global baten bitartez, beraz, Espainiako instituzioen datuak oinarri, emakume langileen ezaugarriak eta dituzten lan-baldintza definituta, agerian jarriko da aztergaia den sektorea naziokotasun zehatz batetako emakume immigranteentzako lan-nitxoa dela; hauek dituzten ezaugarriei moldatuta ez dagoena. Azterketa hau garatzeko, erabilitako metodologia planteamendu zabala eta nahasiari erantzuteko erabili da; hain zuzen ere, emakume immigranteen prozesuetan eta zaintza- eta etxeko-lanetan dabiltzanen bizitzetan inplikatutako eragileak eta horien ondorioak ikertzeko. Horretarako, bi iturri mota erabiliko ditugu; alde batetik, metodologia ezberdinen bidez etxeko langileen egoera, eta horien gizarte-, ekonomia- eta lan-zailtasunak aztertu dituzten artikuluen berrikuspen literarioa; bestetik, azterketa kuantitatiboa, datu ofizialak biltzen dituzten instituzioetatik ateratakoak: Estatistikako Institutu Nazionala -hemendik aurrera EIN- , Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa, Lanaren Nazioarteko Erakundea. Esan daiteke, beraz, azterketa hau garatu eta ondorioak ateratzeko metodologia analitiko-sintetikoa erabili dugula. Aipatu beharra dago, ordea, estatuko zein nazioarteko entitateek gaian esanguratsuak izan daitezkeen datu osorik ez dituztela; horregatik, izen handiko instituzioen zuzendaritzapean, zenbait entitatek egindako inkestan eta estimazioak kontuan hartu dira. Arestian aipatutako guztia kontuan hartuta, hortaz, ikerketa deduktiboa garatu dela baieztatu dezakegu; bibliografia zientifikoa erabilita beharrezkoak izan diren kontzeptuak definitu, datuen bitartez gaur eguneko egoera aztertu eta ebidentzietatik ondorioak atera baititugu. Lanak zentzua izan dezan, ezarri dugun egitura ondorengoa da: lehenik eta behin, migrazioak adiera eta esanahi ezberdinak hartu ditzakeenez, kontzeptuaren definizioari hurrenkera egin zaio; bigarrenik, Doktrinak migrazio-prozesuak historikoki ikasi dituen moduan aurkezten dira, momentu bakoitzaren berezitasunak azaltzeko; ondoren, aurreko parteari genero aldagaia txertatzea falta zaiolakoan, emakumeen migrazio prozesuak eta historikoki eman diren banaketak azaltzen dira. Parte historikoa finkatu eta, Espainiak egun duen egoera azaltzen da hurrengo puntuan, migrazioa abiapuntu izanik. Lanaren haria den generoa oinarri, ondoren, emakume migratuen profila orokorra deskribatzen da, aurrerago zaintza lanetan dabilenarekin bateragarria den edo ez behatzeko. Bosgarren eta seigarren puntuetan, emakume immigrante langileen prozesuak ezaugarritu eta determinatzen dituzten lanbide-segregazioa eta gain kualifikazioa mahaigaineratzen dira, gero, zazpigarren puntuan, zaintza- eta etxeko-lanaren sektorea sakontasunez aztertzeko. Langileen profilak eta hauen gain dagoen legedia eta dituzten baldintzak xehetu ondoren, zortzigarren puntuan, azterketa osoaren ondorio nagusiak plazaratzen dira.
Migrazioa disziplina eta ikuspuntu oso ezberdinetatik aztertu daitekeenez, haren definizioari hurrenkera egitea ezinbestekoa deritzogu.
Giza-espeziea osatzen duten pertsonak etorkinak zein etorkinen ondorengoak dira; migrazioa norbanakoen historia markatu duen prozesua da, giza-izaera-sozialaren parte baita. Hala ere, hain da konplexua non ez dagoen terminoari buruzko ahobatezko definiziorik. Horrek, herrialde ezberdinetan immigrazio-bolumenaren azterketa eragozten du, hau neurtzeko irizpide ezberdinak erabiltzen direlako. Beste hitz batzuetan, fenomenoa kuantifikatzeko zailtasunak aurkitzen dira, oinarrizko irizpide minimo, komun eta globalak ezarrita ez daudelako. Horregatik, askotan, datu gordinak erabili beharrean, estimazioetara jo behar da. Ondorengo lerroetan, aztergaia den kontzeptuari hurbilketa teorikoa egingo zaio, doktrinazientifikoan dauden proposamen ezberdinak labur azalduz; autoreek immigrazio kontzeptuarekiko hurreratzea elementu eta ikuspuntu ezberdinetatik egin dute, aipatu den moduan, dimentsio ezberdinetako objektua delako. Hala ere, lehenik eta behin, arlo honek sor ditzakeen arazo terminologikoak ekiditeko argibide batzuk emango ditugu. Pertsona bakoitzaren jatorria eta helmuga herrialdeak "garatu eta garatu gabeko edo hirugarren munduko" hitzekin deskribatuko dira askotan eta horien esanahia argitzea garrantzitsua da. Herrialde garatu bati buruz ari garenean, bizi-kalitate handia eta garapen industrial eta sozioekonomiko handia duena izango da; per capita diru-sarrera 12.055 dolarrekoa edo altuagoa denean (Munduko Bankua, 2020) eta giza garapenaren indizea 0,80 edo altuagoa denean (Nazio Batuen Garapenerako Programa -hemendik aurrera NBGP-, 2020), hain zuzen ere. Ohikoena da iparraldean kokatuta dauden estatuei buruz aritzea: Estatu Batuak -hemendik aurrera, EEBB-, Islandia, Espainia. Garatu gabeko herrialdeak, ordea, bizi-kalitatearen, per capita dirusarreren eta industria-garapenaren maila baxuak dituzten herrialdeak dira, normalean sektore industriala garatu gabe duena; per capita diru-sarrera 12.055 dolar baino baxuagoa eta giza garapenaren indizea 0,79 edo baxuagoa duena, alegia. Hegoaldeko herrialdeak dira, gehienean: Afganistan, Sierra Leona, Ghana, beste askoren artean. Lanean zehar, 3. munduko herrialde moduan ere izendatuko ditugu. Azkenik, garapen bidean dauden herrialdeak, izenak adierazten duen moduan, aurreko bien artean kokatzen da; adierazle ekonomikoak arestian aipatutako bi parametroen artean daude. Azpimarratu beharra dago, ordea, terminoak inbertsio eta prestakuntza prozesu azkar baten bidez, oso erritmo bizkorretan haztea lortzen duen ekonomiei egiten diola erreferentzia -jatorrizko egoera garatu gabekoa izan ohi da-. Bestalde, migrazio hitzaren aldaerei erreferentzia egingo diegu. Pertsona-migrantea, jatorrizko lekutik irteteko eta beste batera joateko erabakia hartzen duen pertsona da; emigratzailea, bere
JATORRIA HELMUGA Iturria: propioa, 2022. Beharrezkoak ziren azalpenak emanda, Joaquin Arangoren (1985) migrazio kontzeptuaren proposamena izango da lehen aztertuko dena. Arangok honela definitzen du migrazioa: adierazgarria den distantzia baterako lekualdaketa edo egoitza-aldaketa da, izaera iraunkor erlatiboa edo iraunkortasunerako borondatea duena. Proposamen honetan distantzia eta denboraren elementuak azpimarratzen dira. Dena den, ugariak dira definizio honi gehitu dakizkiokeen elementuak; hala nola, elementu psikologiko eta psikosozialak, hauek norbanakoaren kanpo zein barne errealitatetik aztertuak, mugapen geografiko eta administratiboak, prozesuaren helburua, borondatezkotasuna. Anbiguotasun horren aurrean, doktrinaren beste alde batek, prozesuaren izaera esleitzen dio kontzeptuari. Honela, migrazioa 3 azpiprozesuz osatuta dagoen tesiari eusten dio: espaziala, mugaketa geografiko esanguratsuen artean eman behar da-eta (udalerri, probintzia, eskualde zein herrialdeen artekoa); denborazkoa, lekualdaketa iraunkorrari erreferentzia eginez; eta soziala, norbanakoaren ingurunean aldaketa fisiko eta sozial nabaria dagoelako. Beraz, migrazioak modu iraunkor batean, subjektuaren inguru politiko, administratibo, sozial edo/eta kulturalean aldaketa ekarri beharko lukeela defendatzen dute. Eta ez hori bakarrik, prozesu konplexua den heinean, zientzia ugariren ikuspuntutik, gainerako pertsonen eta kolektiboen gain eragina duela aitortzen dute (León, 2005, 61 or.). Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Gaietako Sailak proposatzen duen immigranteen definizioa da egun hedatuena dagoena. Horregatik, lan honetan erabiliko da, Aragoren proposamenarekin bat egiten duena. Ondorengoa ezartzen du: helmugako herrialdearen ikuspegitik, bere nazionalitatea edo ohiko bizilekua ez den beste herrialde batera lekualdatzen den pertsona, helmugako estatu batera, alegia; horrela, helmugako herrialdea bere ohiko bizilekuko herrialde berri bihurtzen da. Epe-luzeko immigrazioaren terminoaz ere ezaguna da doktrina-zientifikoan. Kasu honetan ere, denbora eta distantzia kontuan hartzen dira.
Aipatzekoa da, instituzioak, 1999. urtera arte, migrazioaren existentzia bermatzeko atzerriko herrialdean 12 hilabeteko gutxieneko egonaldia ezartzen zuela. Hala ere, gaur egun, urtebeteko nahitaezko muga gainditu eta pertsonaren ohiko-bizilekuaren aldaketa hartzen du irizpidetzat. Horrela, kanpoan geratzen dira aisialdirako, oporretarako, senide eta lagunei bisitak egiteko, negozioetarako, tratamendu-medikoetarako edo erlijio-erromesaldirako bidaiatzen duten pertsonak. Aipatu beharra dago, ordea, nahiz eta denborazko-muga zehatzik ez egon, denbora elementu erabakigarria dela fenomenoaren existentzia behatzeko. Beraz, faktore ezberdinak kontuan hartuta, era batean edo bestean ezaugarritu daitezke migrazioak; hala ere, agerikoa da denborak eta distantziak ezinbesteko garrantzia dutela. Lan honetan zehar aztertuko den migrazio kontzeptuak, inplizituki, nazioarteko elementua barnebilduko du; hau da, distantziaren elementua kontuan hartuta, herrialde batetik besterako prozesuak ikasiko dira; estatu bateko mugetatik atera eta beste herrialde batekoak gurutzatzen dituztenak, alegia. Eta, beraz, barne-migrazioak alde batera utziko dira kasu honetan -udalerri, estatu, konderri, barruti edo eskualdeen arteko joan-etorriak, alegia (Ramírez,1992, 42 or.) -. Aipamen txiki bat egin behar zaie, bestalde, migratzeko erabakia motibatzen duten arrazoiei. Izaera ezberdinekoak dira hauek: ekonomikoak, politikoak edo sozialak, hain zuzen ere. Aipatzekoak dira gatazka politikoak eta sozialak, gerrak, jazarpenak, hondamendi naturalak, lehen mailako beharrak asetzeko, baliabide gehiagoren beharra, garapenerako egokiagoak diren inguruak… Migrazio-prozesua determinatzen duten faktoreak dira, migrazioa baldintzatu eta definituko dutenak, alegia. Gauzak honela, historia osoan zehar nazioarteko immigrazioaren adibide anitz aurkitu daitezke; denborak aurrera egin duen ahala, norbanako immigrantearen kategoria eta jatorria aldatuz joan da eta, beraz, migrazioa bera. Ondorengo puntuan, immigrazioaren historiari hurbilketa azkarra egingo zaio, fenomenoaren azterketaren ikuspuntu androzentrista mahaigaineratu eta gaur eguneko egoera hobeto ulertu ahal izateko. 2.2 Migrazioaren historia
Jakina denez, migrazioa gizateriaren historian betidanik existitu den fenomenoa da, jatorria duela 150.000 urte duena; hain zuzen, Homo sapiens-a Afrikatik atera eta Eurasia eta lurraren gainerako lekuetara heldu zenekoa elikagaien, bizitzeko leku baten eta arroparen bila. Hortik aurrera, ugariak izan dira zibilizazioek arrazoi ezberdinak zirela-eta egindako immigrazioak. Historiako momentu bakoitzean emandako baldintzek migrazioen tipologia, kausak eta ondorioak markatu ditu: antzinaroan Grezian, Kartagon eta Erroman metropolien merkatua zabaltzeko antolatzen zituzten fluxu migratzaileak; Europako Erdi Aroan gertatu ziren migrazio-prozesu masiboak -haien artean garrantzitsuenak inbasio barbaroak, Islamaren hedapena eta Bizantziar Inperioaren eraketa - etb.
2.2.1 XVI-XX. mendeko migrazioak
Aniztasunaren aurrean, lanaren helburuari jarraiki, XVI. mendea hartuko dugu abiagunetzat. Horrela, lehenik eta behin, aro modernoko lehen etapa hiru zati ezberdinetan azalduko da. Lehenengo fasea, XVI-XIX. mendeen artean kolonizazioak eragindako bi izaerako lekualdatzeek gorpuzten dute: alde batetik, hegoaldetik iparralderako hertsapenezko migrazioa, Afrikatik Amerikarako esklaboen komertzioan oinarritzen zena; eta bestetik, aberastasunaren bila zihoazen europarren migrazioa. Amerikako kolonizazioaren aurreko urteak geroztik, 60 milioi kolono europarrek kontinenteko iparralde zein hegoaldera 10-20 milioi esklabo bidali zituzten plantazioen jabeen, buruzagi edo jauntxo afrikarren eta esklaboen salerosleen beharrak bete zitzaten;1815- 1914 urteen bitartean, behinik behin (Sutcliffe, 1998, 57 or.). Bigarrenik, XIX-XX. mendeen bitartean, sasoiko-esklaboen figurapean, India eta Txinako langileek, Hegoafrika, Asia, Ozeania eta Amerikarako bidaia egin zuten. Konkretuki, aro kolonialean, 30 milioi pertsona Indiatik Birmania, Sri Lanka, Malaysia, Singapur, Maurizio, Hegoafrika, Guayana eta Jamaikara joan ziren meatzetan eta landaketan lan egitera. Modalitate beraren pean, sasoiko-esklabo moduan, alegia, zenbait milioi txinatarrek ere Asiako hegoekialdera, Ozeano Bareko uharteetara, Karibera eta Hegoafrikara migratu zuten. Bigarren etapa honen berezitasuna da esklabutzaren alternatiba modernoa izan zela, aldi baterako lan kontratuak sinatzen baitzituzten, 10 urte eta gero euren jatorriko herrialdera bueltatzeko. Horrela, nahiz eta migrazioa hastera behartuak ez egon, helmugako herrialdeetan euren egoeraz baliatu eta borondatez hartzen ez zituzten lanak egitera eta baldintzak onartzera behartuta ikusten zuten euren burua. Gainera, kontratua bukatuta, diru faltagatik, asko ezin ziren euren jatorrizko herrialdeetara bueltatu. Gauzak honela, aipatu daiteke, pertsona migratzaile hauek helmugako herrialdeen eskulan-falta asetu zutela eta, horretarako, giza-eskubide eta eskubide-politikoak ukatu zitzaizkiela (Sutcliffe, 1998, 57-58 or.). Hurrengo ataletan lanaren objektu den migrazioarekin antzekotasunak hauteman daitezke, behin-behinekotasunari eta harrera estatuko beharra asetzeko migrazioari buruz ari baikara. Kontuan izan behar da, ordea, historiaren momentu honetan gizonezkoen prozesuei buruz ari garela. Azkenik, XVIII. mendean hasi eta XX. mendean, iparraldetik-hegoalderako prozesu erdi-libreak nagusitu ziren, mendebaldeko Europatik, Amerika eta Australiara artekoak, alegia. Kartzelan egondakoak ziren gehienak, Erresuma Batuko agintariek erbesteratzen zituztenak. Estatu liberalaren sorreraren azken etapa honetan, Europatik ondorengo migrazioak gertatu ziren: Argentinara 5,7 milioi pertsona -1857-1926-, Brasilera 5,6 milioi pertsona -1820-1930-, Kanadara 6,6 milioi pertsona -1831-1924- eta Amerikako EEBBtara 36 milioi pertsona -1820-1924-; hain zuzen, mendebaldetik 60 milioi pertsona lekuz aldatu ziren (Sánchez Alonso, 2002, 22 or.). Horretarako arrazoi heterogeneoetan aurkitu zuten motibazioa: etsipena, abentura, askapena… Garrantzitsua litzateke azken etapa hau aurreko biekin alderatzea, ugariak baitira haien arteko ezberdintasunak. Alde batetik, hirugarren garaiko immigratzaileen jatorria garatuago zegoen
herrialdeak izan ziren, betiere, irizpide kapitalistaren begietan - kasu zehatzetan erdibideko egoera zuten estatuak ziren: Espainia, Italia, Irlanda. Bestetik, emigrazio eta immigrazio estatuetan sortutako ondorioak aurreko bietan baino sakonagoak izan ziren; honen adibide argia da egitura etnikoan eragindako efektuak. Azkenik, bidaia egiteko aukeramenak pisu handiagoa izan zuen, beste biekin erkatuz. Modu honetan, Europako zenbait eskualde txiro hustu eta, urte batzuk geroago, jendetsuak diren munduko herrialderik aberatsenetarikoak bilakatu ziren; azken migrazio honek mundu kapitalistaren garapena ahalbidetu zuen nolabait (Sutcliffe, 1998, 57-59 or.). Arestian aipatutakoa eskematizatze aldera, ondorengo taulak migrazio bakoitzaren ezaugarri esanguratsuenak azpimarratzeko balio izango du. II. IRUDIA: MIGRAZIO MODERNOEN 1. ETAPA ESKLABOTASUNA + KOLONOAK ALDI BATERAKO ESKLABUAK HERRIALDE GARATUETATIKO MIGRAZIOA XVI-XIX. mendeak XIX-XX. mendeak XVIII-XX. mendeak Hegoaldetik/ Iparraldetik: → Iparraldera → Hegoaldera Hegoaldetik: → Iparraldera Iparraldetik: → Iparraldera → Hegoaldera Behartutakoa / Librea Erdi-behartutakoa Erdi-librea Iturria: propioa, 2022 2.2.2 II. Mundu Gerraren osteko migrazioak
Bigarren Mundu Gerraren ondoren1 aurkitzen da migrazioaren bigarren goraldia, 1950. urtearen inguruan hegoaldetik iparralderako bidaiekin. Garatutako herrialdeen enplegu tasek, industrializazioak eraginda, soldatapeko lan iturri berriak bilatzeko beharra agerian utzi zuten; horrela, emakumeengana eta pertsona migratuengana jo zen, hauek lan merkatuan txertatzeko. 1960. urtea baino lehen hasitako immigrazioek garatutako herrialdeetan izan zuten jatorria. Hala ere, 1964tik aurrera joera aldatzen joan zen; izan ere, Ameriketako EEBBtatik hasita, eta immigrazioaren jasotzaileak ziren gainerako estatuetara ondoren, hirugarren munduko pertsonak heldu ziren. bi arrazoi nagusi zituzten: alde batetik, europarren deskolonizazio prozesuak Bretainia Handia eta Frantzia kasu -; bestetik, EEBBen eta Latinoamerikako herrialdeen arteko ezberdintasun nabaria.
1 Puntu honetan azalduko duguna 1950. Urtetik aurrerako egoera bada ere, aipatzekoa da guerren eta sistema absolutistak direla-eta, hainbat pertsonek euren jatorrizko herrialdeak utzi behar izan zituztela; adibidez, 1933 eta 1937 bitartean, 130.000 juduk Alemania nazionalsozialistatik alde egin behar izan zuten (Gertjan Broek, Annefrank webgunea).
Iturria: NBGP(1992). Grafikoa aztertuta, agerikoa da 30 urte horien artean hegoaldetik iparralderako migrazioen joera hazkorra izan zela: EEBBetan, adibidez, 1960. urtean populazioaren %50 atzerrikoa izatetik, 1980. urtean, %87 izatera igaro zen, Latinoamerikatik etorritako etorkinen fluxuekin; Alemanian ere %23tik %48ra igaro zen; eta Australian %9 izatetik %47 migratutakoa izatera izan zen 30 urteren buruan. Gauzak horrela, NBGP 1960-2000. urteen artean, 35 milioi etorkinek egoitza iparraldean jarri zutela aurreikusi zen, hirugarren munduko herrialdeetako populazioaren %1aren migrazioa suposatu zuelarik (Sutcliffe, 1998, 60 or.). 1980tik 2000. urtera arte, bestalde, pertsona migratzaileen kopurua %75an igo zen; 100 milioi izatetik kopurua 175 milioi pertsona migratzaile izatera igaro zen, Nazio Batuen Populazio Banaketa oinarritzat hartuta. Igoera horren eragile garrantzitsuenetariko bat Sobietar Batasunaren zatiketa izan zen – migratzaile guztien 1/3 bertakoa zen-. Lurralde garatu eta erdi garatuetan zeharo igo zen immigrazioa urte haietan. Modu horretan, migratzaileen gehiengoa herri gutxitan kontzentratu zen; hala nola, aipatzekoa da masa osoaren ¾ 28 herrialdeetan elkartu zirela. Banaketak ondorengo forma hartu zuen: 13 garapen-bidean dauden herrialdeetan, 10 garatuak dauden herrialdeetan eta 4 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasun ohiaren ondorengo herrialdeetan (Blanco Fdz. De Valderrama, 2006, 31-33 or.). XX. mendeko azken urteetan eman zen migrazio-prozesua hazkuntza faktore berezi batzuengatik baldintzatua egon zen. Alde batetik, garapen bidean zeuden estatuetan jatorria zuten pertsonentzako, estatu garatuek eskaintzen zituzten diru-sarrerak eta lan aukerak oso erakargarriak ziren. Bestalde, aldaketa politiko bortitz ugari eman ziren, Sovietar Batasuneko erregimen komunistarekin bukatu zuena adibidez, zeinak migrazio prozesu ugari hasarazi zituen, jugoslaviarrak ondoko herrialdeetara babes eske bazihoazen. Gauza bera gertatu zen Espainiaren kasuan; nahiz eta 60. hamarkadara arte, nagusiki, Gerra zibila dela-eta emigrazioaren fenomenoa 1,6 1,5 0,2 0,1 3,3 2,8 1,1 0,7 0,3 0,1 5,5 2,6 1,1 0,8 0,5 0,2 EEB B ALEM ANIA B R ETAINIA HANDIA KANADA AUSTR ALIA SUEDIA MILIOI MIGRANTE 1960-69 1970-79 1980-89
jasan2, demokrazia heldu zenetik, helmuga estatua bilakatu zen -1985-. Izan ere, demokraziaren ezartzeak sistema ekonomiko eta sozialaren garapena ekarri zuen: atzerriko kapitalaren injekzio masiboa, Europar Batasuna egiturazko funtsen bidez finantzatzea, azpiegitura-lan izugarria, nekazaritza-politika komunaren bidez hau laguntzea, enpresa txiki eta ertainen eta erdi-mailako klase dinamikoen garapena, Espainiak Europako gainerako nazioen itunean sartzeko zuen borondateak atzerriko eskulanaren eskaria handitzea, besteak beste (Rodríguez, 2008, 200or.). Hortaz, batez ere, faktore ekonomikoek eta politikoek eragin zituzten XX. mendearen bigarren erdialdeko migrazioak; lehenengo erdialdikoak gerrek markatu zituzten. Hurrengo urteetan, hegoaldeko herrialdeetan garapen-itxaropenak bete izan balira, joera hau aldatuko litzatekeen. Hala ere, hirugarren munduko herrialdeek txiro jarraitu zutenez, hegoaldetik iparraldeko migrazioek jarraitu dute XXI. mendean ere (Colomo Ugarte, 2001, 37-38 or.). 2.2.3 XXI. mendeko migrazioa
XXI. mendeko nazioarteko migrazioa fenomeno korapilatsua da; izan ere, inoiz baino gehiago, munduko ekonomiak, ingurumena, gizarteak eta segurtasuna elkarrekin konektatuta daude. Hori dela-eta, ondorengoak dira gaur egungo migrazioaren ezaugarriak. • Ekonomia globalizatuaren ondorioz, migrazioa geopolitikarekin, merkataritzarekin eta kultura-trukearekin lotzen da; estatuetan, enpresetan eta komunitateetan eragina sortuz: XXI. mendeko migrazio-prozesuek izaera globala dute. • Azken 20 urteotan behartutako migrazioei egin behar zaie aipamena; nahiz eta, askotan bizi-baldintza hobeek motibatzen duten prozesuaren hasiera, beste askotan gizasegurtasun falta eragiten duten gatazka belikoek, jazarpenak, klima-aldaketak hainbat pertsona migratzera behartu dituzte; errefuxiatuen figura pean sartzen direnak, alegia. Ondorengo grafikoan ikusi daitekeenez, euren borondatearen kontra migratutako pertsonen kopurua hazi den moduan, errefuxiatuenak ere modu nabarian gorantz egin du.
Iturria: ACNUR webgune ofiziala. • Mundua antolatzeko erabili zen Nazioarteko Westfaliar3 sistema gainditzeko joerarekin, estatuak bereizteko "mugak" zalantzatan jartzen ari dira, arestian aipatutako moduan, egungo prozesuek duten izaera globalizatuagatik. • Nazioarteko migrazioa hainbat tipologiek gorpuzten dute: immigrante laboralaz gain, familia berrelkartzekoek, itzulerako migrazioek, migrazio mistoek, enara migrazioek... hain zuzen ere. • Ondoren aztertuko den migrazioen feminizazioa behatu daiteke XX. mendearen amaieran eta XXI. mendean (Calvillo Cisneros, 2022, 67-70 or.). Izan ere, eskulanaren eskaria handitu zen moduan, historikoki emakumeei egotzi zaien zaintza eta etxeko-lanak egiteko pertsonen beharra sumatu zen, mendebaldean. Horrela, independentzia ekonomikoa bilatzen zuten emakumeen migrazio prozesuak areagotu ziren hurrengo urteetan (Pizarro, 2007, 125-127 or.). Ordura arte, lan egiten zuten emakume etorkinak gutxi ziren eta euren prozesuak euren familiekin elkartzeko hasten zituzten. Aipatu beharra dago, ordea, XVIIIXIX mendeen artean bazeudela emakume migratzaileak; aitzitik, Ameriketako kolonizazioan emakume zuri europarren deialdia igo zen (Toro, 2018, 127-132 or.). Gaur eguneko migrazioaren argazki azkarra eta orokorra egite aldera, Nazio Batuen estimazioei jarraiki, munduan 272 milioi pertsona migratu daude; populazio globalaren %3,5 hartzen dute; hain zuzen ere, munduko 7.700 milioi biztanletik 272 milioi nazioarteko migratzaileak dira: 30 pertsonatik 1, alegia. Eta horietatik 2/3 lanaren bila dauden norbanako migratuak dira (Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea, 2019, 23-26 or.).
Iturria: Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea (2019). Munduko migrazioei buruzko txostena, 2020. NBE Migrazioa. Ibilbide historikoari erreparatuta, migrazioen joera hazkorra bada ere, agerikoa da populazioaren gehiengoak migratzeko aukera hartzen ez duela edo hartzera behartuta ez dagoela. Eta ez hori bakarrik, gorakada munduko populazioaren hazkundearekin ere zuzeneko lotura duela agerikoa da. Arestian aipatutako guztia kontuan izanik, aipatzekoa da migrazioak XVI. mendetik hazkundean daudela. Nahiz eta aro historiko bakoitzean, egoera politiko eta ekonomikoak migrazioak baldintzatu, XX eta XXI. mendeko migrazioak lana aurkitzeko helburuarekin aurrera eraman zirela aipatu daiteke, egun ohikoak diren behartutako migrazioak kenduta, noski. Dena den, globalizazioak sistemaren funtzionamendua aldatu duen moduan, migrazioetan ere eragina izan du, nazioz gaindiko dimentsioa hartu baitute. 2.3 Migrazioa genero ikuspuntutik
Gizarte- eta giza-zientzien ikasketan, genero ikuspuntua txertatu da azken hamarkadetan; hain zuzen, mendebaldeko ezagutza androzentrikoa deseraikitzeko, urteetan ikusezin izan diren emakumeak ere ikasketa objektu bilakatu dira. Izan ere, onartu da generoak menderakuntza eta desberdintasuna eragin dituela egituran; maskulinitatea eta feminitatearen artean, alegia. Gure gaiaren ildotik, aipatzekoa da nazioarteko migrazioa aztertzeko teoria klasikoek emakumea ikusi ezin bihurtzeaz gain, hari buruzko estereotipoak sortu zituztela; migrazio hitza gizon migratzailearen sinonimotzat hartu da historian zehar, emakumeak emazteen edo amaren rol moduan soilik ulertuta -aitak eta ezkontideak jarraitzen dituztenen irudia-. Hala ere, genero ikuspuntua txertatzen duten ikerketen bitartez, agerian utzi da, egun emakumeek gizonezkoen 2,8% 2,9% 3,2% 3,4% 3,4% 3,5% 0 50 100 150 200 250 300 350 400 1995 2000 2005 2010 2015 2019 Munduko populazioa milioietan Munduko pertsona migranteen %
beste migratzen dutela eta migratzeko arrazoiak ez direla ezkontzari edo familia-loturei buruzkoak bakarrik, baizik eta emakumeak bere kabuz erabakia hartzeko, horietatik at, arrazoi ugari dituela. Gizonen eta emakumeen arteko migrazioen ezberdintasunak marrazteaz gain, emakumeen esperientziak ezberdinak eta heterogeneoak direla behatu da: migrazio-testuinguruak, jatorriak, identitate etnikoak eta gizarte-klaseak zuzeneko eragina dute migrazio-esperientzia pertsonalean, prozesu horretan betetzen duten rolean eta genero-rolen aldaketetan4. Lanaren gaia jorratzerakoan, adibidez, hurrengo ataletan argi utziko dugu generoak – naziokotasunarekin batera- erabat markatzen duela migratutako pertsonak hartzen duen sektorea; sektore-feminizatua da jatorrian. Emakume migratzailea azterketa eta ikerketen objektu izaten 60. hamarkadan hasi zen, EEBBtan, migrazioen feminizazioaren fenomenoaren eskutik. 90. hamarkadan gaiari buruzko lanak areagotu ziren generoaren elementua azterketarako ezinbestekotzat jo baitzen. Egun ere, ordea, plano politiko eta akademikoan, emakume migratzaileen prozesuaren inguruko lan eta azterketa eskas daude, edo ez gizonezkoei buruz dauden beste. Hala ere, ugariak izan dira emakumeen partehartzea islatu nahi izan duten entitate, organo eta autore partikularrak; aipatzekoa da, adibidez, Nazio Batuen parte den Emakumeen Sustapenerako Nazio Batuen Ikerketa eta Gaikuntza Nazioarteko Institutua. Emakume immigranteari zor zaion lekua emateko eta haien migrazio-prozesuak ezagutarazteko idatzi da lan hau; hain zuzen, betidanik existitu den eta isilduta egon den fenomenoa mahaigaineratzeko eta emakume hauek egiten duten lan ohikoenari buruz hausnartzeko. 2.3.1 Genero banaketa XX. mendeko bigarren erdialdetik aurrera
Immigranteak diren emakumeen prozesuak aztertze aldera, lehenik eta behin, interesgarria litzateke XX. mendearen amaieran hauek izan duten presentzia ikertzea. Izan ere, 2.2 puntuan deskribatutako ibilbide historikoan, gizonezkoak protagonistak izan diren prozesua aztertu da, emakume zein gizonen prozesuak berdintzat hartuz, edo zuzenean emakumeak ahaztuta. Horregatik, XX. mendearen amaierako eta XXI. mendearen hasierako genero banaketa behatuko da orain, fenomenoaren osotasuna ezagutzeko. Horretarako ondorengo taula aztertuko dugu:
Nazio Batuek egindako estimazioei erreparatuta, agerikoa da azken 50 urtetan, gizonezkoen eta emakumezkoen kopurua parekoa izan dela; hau da, emakumezko migratzaileak gizonezko migratzaileak bezain beste izan dira, arestian aipatutako migrazioen feminizazioa dela-eta. Gainera, urteak aurrera joan ahala emakume kopuruaren hazkundea III. grafikoan aztertu dugun populazioaren eta beraz migrazioaren hazkundearekin zuzeneko lotura duela hauteman daiteke. Ulergaitza da, beraz, duela gutxira arte akademian egon den ustea, edo behintzat, gizonak soilik ikertzeko joera. II. TAULA: NAZIOARTEKO MIGRATZAILE GUZTIEN ARTEAN EMAKUMEZKOEK AUKERATUTAKO HARRERA ESTATUAK (1980-2000)
1980 1990 2000 Herrialde garatuak 50 50,6 51 Garapen bidean dauden herrialdeak 44,7 44,2 44,6 Iturria: Population División of the Department of Economic and Social Affairs of the United Nations Secretariat, Trends in Total Migrant Stock: the 2019 revision. Harrera estatuei aipamen txikia egite aldera, datuek erakusten dute emakumeek garatutako herrialdeak aukeratzen zituztela: orotara, herrialde garatuetan emakumeek %50ko presentzia zuten, garapen-bidean dauden herrialdeen %45rekin alderatuta. Ulertzen da jatorrizko herrialde eta hartzaileak diren herrialdeetara sartu eta irtetzeko arauketak elementu erabakigarriak direla; migratzaile-familiak bateratzea onartzea, emakumeen estatura sartzearen alde dauden neurriak, lan egiteko eta ikasteko aukerak… Beraz, emakumeek euren egoera juridiko eta soziala determinatuko dituzten faktoreak aintzat harturik, herri garatuetara jotzea nahiago dutela adierazten dute estimazioek. Ezin ditugu ahaztu, ordea, globalizazioak eragindako gizarte egituraren aldaketak sortutako lan-eskaera; ondoren aztertuko dugun zaintza lanen sektorean, adibidez. Garapen bideko herrialdeek eskulanari loturiko migratzaileak jasotzen zituzten 70eko amaieratik Asiako mendebaldean eta Ozeano Barearen kostaldean gorakada izan duena (Blanco Fdz. De Valderrama, 2006, 36-39 or.).
Iturria: Portal de datos sobre migración. Datuak ikertuta, nazioarteko emakume migratzaileen kopurua eta gizonekiko proportzioa nabarmenki aldatu ez den moduan, gaur egungo zifrek ere egonkortasuna erakusten dutela irakur daiteke. Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Gaietako Sailak 2020. urtean emakumeak nazioarteko migratzaileen munduko populazioaren erdia baino zertxobait gutxiago direla adierazi zuen; hain zuzen, 135 milioi emakume -48,1%-. Aipatzekoa da, hala ere, I. taulako datuekin alderatuta, emakume migratzaileen ehunekoa txikitu dela: 90. Hamarkadatik aurrera %49 eta gehiago hartzen zuten bitartean, gaur egun globala zifra txikitu da. Dena den, azterketa kontinenteka egitean, Europan, Ipar Amerikan eta Ozeanian emakume migratzaileen kopurua gizonezkoena baino handiagoa dela ikusi daiteke – zaintza-lanen eskaria dela-eta-; eta alderantziz, Asian -%16,4ko ezberdintasunarekin-, Latino Amerikan eta Karibean, eta Afrikan immigranteak diren gizonezko gehiago daude. Hortaz, nahiz eta ikuspegi orokorrak gizonezko gehiago daudela erakutsi, zera ondorioztatu daiteke: garatutako herrialdeetan emakumearen presentzia handiagoa da eta garatu gabekoenetan, ordea, gizonezko immigranteak dira ugariagoak, lan-merkatuan eskaintzen dituen aukera ezberdinengatik, besteak beste.
Behin migrazio-fluxuen irudi orokor bat buruan izanik, Espainiako egoera zehatzari buruzko zenbait datu adierazgarri emateko erabiliko da atal hau. Lehenik eta behin, azken urteotako migrazioaren joerari erreparatuko zaio. V. GRAFIKOA: MIGRAZIOAREN HAZKUNDEA ESPAINIAN (1998-2022)
Iturria: EIN. XXI. mendea hasi zenetik gaur egun arte, Espainiak pertsona immigrante gehiago jaso dituela agerikoa da. 1998. urtetik 2012. urtera %88,89ko hazkundea egon bazen ere, 2013tik 2017ra %21,3ko jeitsiera eman zen. 2017tik gaur egunera arteko joera, berriz, positiboa dela behatu daiteke. Alegia, 2000. urtetik 2021 arte %87,02eko hazkundea egon da. Ondorioztatu daiteke beraz, munduko populazioak gora egin badu ere, Espainiako migrazioaren kasua ez dela horrekiko proportzionala, eman den migrazio-fluxuen hazkundea munduko populazioren hazkundea baino askoz nabariagoa baita. Hazkunde hori globalizazioak sortu dituen beharrak asetzeko premiari egotz dakioke; hain zuzen, ondorengo ataletan aztertuko den lan ez kualifikatuen eskaerari. Gauzak horrela, gaur eguneko egoerari erreferentzia zehatza egite aldera, 47.326.687 pertsonako populazioa duen herrialdean 5.440.148 pertsona immigrante daude EINren estimazioen arabera; hau da, egun Espainiako populazioaren %11,49 atzerritarra da. 3.2 Sexu banaketa Espainian
Espainian dauden emakume immigranteen profilak irudikatu aurretik, kontuan izan behar da, estatuaren barruan askotarikoak direla emakumeen proiektuak, ibilbideak eta baldintzak. Beraz, ondoren zerrendatuko diren ezaugarri orokoren barruan, pertsona bakoitzak berezitasunak dituela gogorarazi behar dago. Hau da, datuek erakusten duten kasu hedatuena azalduko dugu, nahiz eta patroi hauetan sartzen ez diren emakumeak badauden. Gainera, ondoren erakutsiko da Espainiako emakume atzerritarren lan-errealitatean jatorriak edo nazionalitateak aldagai bereizgarri esanguratsuak direla.
4.1 Migratzeko arrazoiak
Emakume eta gizonek antzeko arrazoiengatik migratzen dute, hala nola, hezkuntza hobea lortzeko, enplegu duin bat aurkitzeko, beren bizi-kalitatea eta familiena hobetzeko, eta senideekin biltzeko. Migrazioa jatorrizko estatuko egoera zailak ere eragin dezake, hala nola, gatazketatik eta jazarpenetik ihes egin beharrak edo prekarietate ekonomikoak. Era berean, badaude migrazioaren beste faktore berezi batzuk, prozesua hasarazten dituztenak: gazteentzako aukerarik eza, elikagaien segurtasunik eza, ingurumenaren degradazioa eta hondamendi naturalak. Azpimarratzekoa da, gizartea gobernatzen duten berariazko genero-arauak faktore erabakigarriak direla, genero-itxaropenak eta generoaren arabera bereizitako botere-harremanekin batera, emakumeek bidaia hastea erabakitzeko. Gauzak honela, emakumeen migrazioa eragiten duen faktore garrantzitsuenetariko bat generoarekiko itxaropenaren delakoa da; izan ere, familiek beren alabak kanpora bidali ditzakete, atzerritik diru-bidalketak egin ditzaten. Beraz, emakumeek euren migrazio-nahiak generoari dagokionez planteatzen dituzte; euren eginbeharrak betetzen dituzten alaba eta deboziodun ama gisa aurkezten dira eta familien ongizatea bermatzeko prozesua egiten dute. Bigarrenik, sexu-indarkeria eta genero-arrazoiengatiko diskriminazioaren tasa handiek ere emakumeen immigrazioa sortzen dute. Honen adibideak dira haurren ezkontza goiztiarrak eta behartuak, indarkeria, eta eskubide eta baliabideetarako sarbide desberdinak. Honela, emakumeek familia-kontrola saihesteko nahipean prozesua hasten dute, itxaropena, baliabideak, hezkuntzarako eta parte-hartze politikorako sarbidea bilatzen dituztelarik helmugako estatuan, beste gauza batzuen artean. Aipatzekoa da, dena den, oso diskriminatzaileak diren sistema eta estatuetan emakumeek, tamalez, ez daukatela ihes egiteko aukerarik, sistemak berak emakumeei oztopoak besterik jartzen ez dizkietelako. Bestalde, helmugako herrialdeetako lan-politikek ere asko lagundu dezakete emakumeen migrazioan, eta ez gizonen eta haurren migrazioan. Izan ere, herrialde batzuetako immigraziolegeen arabera, oso zaila da erregulartasunez sartzea eta egoera juridiko iraunkorra lortzea, legezko bizilekua ekonomia formalean enplegua izatean oinarritzen den heinean. Era berean, ikerketa ugariren arabera, hezkuntza.mailak eragina du emakumeen migrazioari buruzko erabakietan, gizonenak ez bezala, korrelazio esanguratsua dagoelarik migratzen duten eta hezkuntzaren eta ikasketak dituzten emakumeen artean. Izan ere, ikasketak dituzten emakumeek generoagatiko diskriminazio handiagoa jasaten dute jatorriko estatuan, lanbide sari gutxi jasotzen dituztelarik. Litekeena da, beraz, beste herrialde batera migratzea. Zehazki, kualifikazio handiko emakumeen migrazio-tasa gizonena baino handiagoa da, kasuen% 81ean. Arestian aipatutakoa laburbiltze aldera, aipatu daiteke, orain dela gutxi arte uste izan dela emakumeek batez ere bikotekidearekin bat egiteko edo familia berriz elkartzeko migratzen zutela. Dena den, gaur egun, gero eta emakume gehiago mugitzen dira bakarrik, batez ere lana aurkitzeko, migrazioaren feminizazioa eragiten dutelarik. Beraz gero eta emakume gehiago dago migrazio
prozesuaren buruan, migratzen duen familiako lehen kidea direlarik (Blanco Fdz. De Valderrama, 2006, 173-182 or.); hau da, prozesu autonomoak dituztenak. 4.2 Adina eta hezkuntza-maila
EINko azken datuei erreparatuta, 2021eko uztailekoak direnak, neskato eta emakume atzerritarren adinak honako banaketa du: %15,49 0 eta 24 urte bitartekoak dira; %61,81 25 eta 59 urte ditu; eta, %22,70 60 urte edo gehiago ditu. Adinaren araberako banaketa hori ikusita, ondoriozta liteke emakume horietako asko, familia bat osatzeko eta ugaltzeko adinean gehienak, helburu horrekin iritsi direla lurraldera. Hau da, senarrekin batera edo hemen daudenekin elkartzeko egiten dutela bidaia; batzuetan seme-alabekin batera eta beste batzuetan bakarrik, baina etorkizunean haien ondorengoak ekartzeko asmoz. Emakumeak migrazio-fenomenoaren subjektu pasibo gisa ikusten dituzten estereotipoek ideia hori defendatzen dute. Hala ere, adinaren araberako banaketa honek agerian uzten du Espainian emakumeen migrazioa funtsean ekonomikoa dela; hain zuzen, erdia baino gehiago biztanleria-aktiboaren adin-lerrunean kokatzen -16-65 urte bitartean (Juliano & Harresiak Apurtuz., 2006, 150 or.). Gainera, V. taularekin erlazionatuta, agerikoa da adin lerrun horretan kokatuta daudenak lanean dabiltzala. VI. GRAFIKOA: 2021EKO EMAKUNE ATZERRITARREN ADIN BANAKETA ESPAINIAN
Iturria: EIN. Ondoren, aurreko hiru urteen emakume immigranteen batezbesteko adina aurkezten da, arestian azaldutakoa betetzen dela agerian uzteko; hau da, banaketak irudi berdina ematen duela sendotzeko.
606.600 25,65 Bigarren hezkuntzako bigarren zikloa, lanbideorientazioarekin 51,11
658.300 27,84 Iturria: Mujeres en cifras. Instituto de las mujeres. Ministerio de igualdad. Lehenengo zutabeari begirada botata, agerikoa da emakume immigranteek gizonezko immigranteak baino heziketa maila gehiago dutela; izan ere, nahiz eta lehen hezkuntzan gizonezkoek pisu gehiago eduki, gainerako kategorietan emakumeak dira erdia baino gehiago. Aipatzekoa da, ildo beretik, goi mailako ikasketetan ezberdintzen direla gehien bi sexuak %5,82ko ezberdintasunarekin. Bestalde, egun emakume analfabetoak dira kasurik arrotzena, emakume guztien %2,56 hartzen baitute. Ondoren, lehen mailako ikasketak amaitu gabe dituztenak daude; emakume migratzaileen %3,07 dira, mendebaldean dagoen usteari kontra eginez kopuru oso txikia hartzen baitute. Azkenik, azpimarratzekoa da goi-mailako hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza duten emakumean direla gehienak, ondoren aztertuko denez ikasketek zenbait kasutan lan-postuan aukeratzeko eraginik sortzen ez badu ere. Arestian aztertutako datuek mendebaldean emakume atzerritaren gain dagoen estereotipoa erabat apurtzen dute; analfabetoak izatetik urruti, gehienek lan kualifikatua egiteko hezkuntza maila egokiak dituzte. Horiek, ordea, ez dute harrera estatuan izango dituzten
4.3 Jatorrizko kontinentea eta herrialdea
Iturria: EIN. Bestalde, kontinenteetako herrialde zehatzei aipamen txikia egite aldera, agerikoa da ez dela kontinenteen banaketa berdina jarraitzen. Hau da, nahiz eta kontinente bakoitzeko herrialde guztien immigrante kopurua gehituta arestian aipatutako banaketa sortu, ez da orden berdina jarraitzen herrialde indibidualak aztertuta. Gauzak horrela, ondorengoak dira garrantzitsuenak:
5. Lan-segregazioa Ezer baino lehen, aipatu beharra dago, lana elementu heterogeneoa dela; izan ere, langileen lanindarraren bitartez gorpuzten da eta hauek ezaugarri ezberdinak dituzte: kualifikazio maila, produktibitatea, soldata, okupazioa… Horiek, herrialde ezberdinetako kolektibo demografikoen artean ezberdintasuna sortzeko faktoreak dira; batez ere herrialde garatuetan, adibidez, Espainian. Horrela, dimentsio desberdinetan behatu daiteke berdintasunaren urraketa: soldatetan, lanaren banaketan, promozio-aukeretan… Gauzak horrela, lan-segregazioak langile-kolektibo jakin batzuk okupazio eta jarduera kopuru jakin batean biltzen direla esan nahi du. Edo beste era batean esanda, lan-segregazioa langile-kolektibo jakin batzuk okupazio eta jarduera kopuru jakin batean biltzen direnean existituko da (Odriozola, 2013, 11 or.). Kontrako aldean, integrazioa dago. Lanaren Nazioarteko Erakundearen aburuz, generoagatiko lan-bereizketa herrialde garatuetako merkatuen ezaugarri iraunkorrenetako bat da. Gizarte-harreman hierarkikoen sistema deskribatzen duen moduan, bakoitzari identitate bat sortzeko sistema sinboliko gisa ere funtzionatzen du. Genero-rolak maskulinoa eta femeninoa zehazten duten arauak direnez, identitate-irizpide bihurtzen dira. Eta horiek abiapuntutzat hartuz, patriarkatuak generoaren araberako lan-banaketa egiten du. Lanaren banaketa-sexuala ere deritzona, alegia: mundu mailan behatu daitekeen generoaren araberako lanaren banaketa, egitura hierarkiko eta bitarra sendotzen duena (Aguado Hernández, Cano Montero, Sánchez Pérez, 2020, 309-311 or.). Hau da, emakumeek eta gizonek, emakume eta gizon izanagatik, hartzen dituzten lanei egiten die erreferentzia; sektore
desberdinetan lan egin eta kargu desberdinak betetzen dituzte. Aitzitik, emakumeak, sistematikoki, ezegonkortasun handiagoa, ordainsari txikiagoa eta aintzatespen txikiagoa duten lanbideetan kontzentratuta daude; zaintza-lanen sektorea adibidez. Lan-segregazioa modu ezberdinetan behatu daiteke: lan-banaketa-horizontala; emakumezkoen eta gizonezkoen zereginei buruzkoa edo okupatzen dituzten sektoreen araberakoa; eta -bertikala: kristaleko sabaiari lotu dakiokeena: zuzendaritza-postuen eta gainerako lan-postuen banaketa – goi-mailakoak gehienbat gizonek betetzen dituzte, eta emakumearen garapen profesionala mugatuago dago-. Horrek lanbide-kategorien eraikuntza sexuatua gorpuzten du; egiturazko bereizketa, hain zuzen ere. Gauzak horrela, generoak lan esparru batean aritu ezin izatea edo aukera mugatuak izatea, lan-segregazioari egozten zaio eta generoagatiko diskriminazioa eragiten duela ulertzen da (Martínez, Martínez, Perea, & Ramírez, 2019, 163-165 or.). Segregazio bertikalaren esparruan, Munduko Foro Ekonomikoak genero-arrakala aztertzeko ikerketa bat publikatzen du urtero. Bertan, Genero Arrakalaren Indize Globala ageri da. Horren helburua 150 herrialde baino gehiagotan gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna neurtzea da, funtsezko lau arlotan: osasuna, hezkuntza, ekonomia eta politika. Espainiak, 2020. urtean %79.5eko genero-berdintasuna duela agerian utzi zen, sailkapenean 8. postua hartu zuelarik. 2009. urtean, ordea, 17. postua hartu zuen; horrek agerian uzten du Espainia berdintasunerako politikak aplikatu dituela azken urteotan arrakala horri aurre egiteko( Munduko Foro Ekonomikoa,2020). Horrela, ondorengoa da EINren datuen arabera, 2022ko 1 hiruhilekoan Espainiak duen lanbanaketa horizontala– generoen artean ezberdintasun nabarienak dauden lan postuak aukeratu dira azterketa azkar bat egiteko-. IX. TAULA : 2022KO 1. HIRUHILABETEAN ESPAINIAKO OKUPATUAK, SEXUAREN % ETA JARDUERAREN ARABERA Jarduera Gizonezkoen % Emakumezkoen % Manufaktura-industria 16,4 7,0 Eraikuntza 11,0 1,4 Hezkuntza 4,4 11,4 Osasun-jarduerak eta gizartezerbitzua 3,7 15,6 Etxe-langileak 0,5 5,2 Iturria: EIN. Lan-segregazioa modu agerienean ematen diren lanbideak ageri dira aurreko taulan; totalak 10.791.300 gizonezko eta 9.293.400 emakume dira. Horrela, manufaktura-industriara eta eraikuntzara dedikatzen diren askoz gizonezko gehiago daude; emakumeekiko %8,4 eta %9,6eko diferentziarekin, hurrenez hurren. Emakumeek, ordea, hezkuntza, osasun-jarduerak eta gizartezerbituak eta etxeko-lanetara dedikatzen dira gehiago, gizonezkoen kopuruarekin alderatuz; lehenengo bietan %10eko ezberdintasuna dago, gutxi gora behera; etxeko-langileen artean, berriz, 5 puntuko ezberdintasuna. Hau da, zaintza-lanak emakumeei dagozkie. Agerikoa da, beraz, nahiz eta Espainian generoaren araberako lan segregazioarekin bukatu nahi den, oraindik ezberdintasunak behatu daitezkeela.
Generoa lan segregazioa eragiten duen elementu erabakigarria bada ere, badago diskriminazioa areagotzen duen beste bat; pobreziaren feminizazioaz geroztik, emakume atzerritar langileen egoera okertu da. Michael Pioren lan-merkatu zatikatuaren teoriak fenomeno honen hasiera azaltzeko egokia izan liteke. Abiapuntua ondorengoa da: migrazioa gizarte aurreratuen egitura ekonomikoaren eskariak bultzatzen du. Horrela, kapitalismo modernoan lan-merkatua bi sektore nagusitan banatu liteke; egonkortasuna, ordainsari altua, mozkin eskuzabalak eta lan-baldintza onak eskaintzen dituen lehen sektorea; eta, ezegonkortasuna, ordainsari baxuak eta lan-baldintza eskasak dituen bigarren sektorea. Eta gizarte garatuetan bigarren sektorean lan egiteko prest dagoen langile-kopuru nahikorik ez dagoenez etorkinek hartzen dituzte postuak. Horregatik, immigranteak harreraestatuen beharrengatik baldintzatuta daude (León, 2005, 69 or.). Teoria horri jarraiki, beraz, garatutako herrialdeetan jatorria dutenek hartu nahi ez dituzten lanbideak etorkinei esleitzen zaie – hau da, segregazioa atzerritartasuna aintzat hartuta-. Eta ez hori bakarrik, arestian aipatutako generoaren elementuak ere emakumeei zein sektore esleituko zaien determinatuko du ondoren aztertuko den moduan. Gauzak horrela, zaurgarritasun egoeraz baliatuta immigranteen lana ezegonkor bilakatu da, gizartean gutxiago baloratutako enpleguak hartu dituztelarik. Modu honetan, aipatu daiteke, atzerritartasunak emakumeen arteko desberdintasunak eta asimetriak indartzen dituela. Gainera, bai generoa eta baita atzerritartasuna aintzat hartuta, Espainiar emakumeen egoerarekin alderatuz, emakume immigranteak txarrago daude (Martínez & Garcés, 2021, 4-6or.). Beraz, ez soilik emakume izanagatik, baizik eta migratzaile izanagatik ere, sistemak lan zehatz batzuk esleitzen dizkie emakume atzerritarrei. Ondorengo taulan, sektoreka, estatuko emakumeen eta atzerritarren arteko konparaketa egingo da, bakoitzak hartzen dituen sektoreak aztertzeko. X. TAULA: 2022KO 1. HIRUHILABETEAN ESPAINIAKO EMAKUME OKUPATUAK, SEKTOREKA, NAZIONALITATEAREN ARABERA Sektoreak Estatukoak % Atzerritarrak % Nekazaritza 151.700 2,0 40.300 3,57 Industria 629.600 8,1 63.500 5,63 Eraikuntza 110.800 1,4 17.100 1,52 Zerbitzuak 6.842.500 88,5 1.006.600 89,28 Totala 7.734.600 100,0 1.127.500 100 Iturria: EIN. Espainiako emakume okupatu guztiei sektoreka argazkia aterata, egia da ez dagoela immigranteen eta estatukoen arteko ezberdintasun handirik, kopuruen arteko diferentziak ez baitira handiak. Hau da, egia da emakume atzerritarrek nekazaritzan presentzia handiagoa dutela estatukoak baino - %1,57ko ezberdintasunarekin-; eta era berean, proportzionalki estatuko emakume gehiago daudela industrian lanean -%2,47ko ezberdintasunarekin-. Hala ere, txikia da bi taldeen arteko ezberdintasuna. Ondoren egingo den sektorearen azterketarekin, ordea, agerian utziko da
badagoela estatukoen eta atzerritarren arteko aldea; garatu gabeko herrialdeetan jatorria duten emakumeei egungo gizarteak lanbide zehatz batzuk esleitzen dizkiotelako. Beraz, lan-bereizketaren ondorio ekonomiko nagusia honako hau da: eragina duen biztanleentzako okupazio edo sektore-ekonomiko jakin batzuetara sartzeko oztopoak agertzea. Eta oztopoek, denboran irauten dutenez, lan-merkatuaren segmentazio-prozesuak sortzea, azkenean. Horiek dute zertan bat etorri baldintza pertsonalekin -prestakuntza, kualifikazioa, esperientzia- zerikusirik izan behar, ondoren aztertuko den modua. Lan segregazioak zuzenean baldintzatu eta diskriminatzen ditu emakume immigranteak. Gauzak horrela, Espainian, kualifikazio gutxiko enpleguetan kontzentratzeak berekin dakar emakume horien lan-egoeraren, gainkualifikazioa edo azpienplegua; hau da, hezkuntza-maila eta postuak eskatzen duen jakintzaren arteko desoreka eta horrek dakartzan ondorio kaltegarriak. Fenomeno horri zuzenean lotuta daude lan-baldintza prekarioak; emakume atzerritarrek, adibidez, gainerako taldeek baino ordainsari txikiagoak jasotzen dituzte, aldi-baterako lanen kopurua handiagoa da eta lanaldi eta ordutegi luzeagoak izaten dituzte (Sallé,, Molpeceres, Óngil, 2009, 57.or.). Beraz, emakume eta atzerritar izanagatik, garatutako egitura sozio-ekonomikoak lanbide konkretuetan kokatzen ditu, honek dituen beharrak asetzeko; horrela, berdintasuna urratu eta diskriminazioa dagoen susmoa sortzen da. Adibidez, duten ikasketa-mailagatik ez dagokien lanpostuak onartzera behartuta ikusten dute euren burua; ondoren azalduko den gainkualifikazioaren izena hartzen du fenomeno horrek. 6. Kualifikazioa
Lan-segregazioaren ondorioz, baliteke langile-kolektibo jakin batzuk gainkualifikatuta egotea egiten dituzten zereginetarako; hala, doktrina zientifikoak adierazten du soldata- eta kualifikazioegiturak genero-estereotipoetan oinarritzen direla eta emakumeen lana gutxiesten dutela. Gainera, nazionalitatearen araberako lan-bereizketaren ondorioz, biztanleria immigratzailearen zati bat gainkualifikatuta dago dagokion enplegurako. Kualifikazio hitza askotan entzuten eta irakurtzen bada ere, haren definizioa ematea garrantzitsua deritzogu, ondoren azalduko diren elementuak sakonki ulertu ahal izateko. Gai konplexuagoa den arren, kualifikazioa bi dimentsio ezberdinetan ulertuko dugu. • Esleitutako lanpostua behar bezala betetzen dela ziurtatzeko behar den benetako kualifikazioa: zereginak egiteko eskatzen den ezagutza da, kapitalaren kalitate-irizpideen arabera. • Langilearen benetako kualifikazioa: Ekoizpen zehatzean beharrezkoak diren eta langileek izan dituzten ezagutzak eta lan-prozesuarekin zerikusirik ez dutenak (Freyssenet, 1979, 53 or.).
Bi elementu horiek kontuan hartuta, beraz, lanpostu bakoitzaren praktikotasunera egokitzen den langile bat aurkituko litzateke, hura betetzeko gai baita. Globalizazioaren eraginez, errealitatean betetzen ez dela agerikoa da; eta, are gutxiago betetzen da emakume eta etorkin izanda. Azken finean hezkuntza-kapitalaren eta lan-merkatuaren arteko desorekari buruz ari gara. Gauzak horrela, bizi-kalitatea hobetzeko eta, azken batean, kalitatezko enplegua lortzeko helburuarekin migrazio-prozesuak hasten dituzten pertsona immigratzaileen kasuari erantsitako zailtasunak gehitu behar zaizkio; ondorioz, batzuetan gizarte-bazterkeriako egoerak sortzen dira (Shershneva & Aragón, 2018, 44 or.). Hain zuzen ere, egiturazko oztopo handiak daude; immigranteek lan-mugikortasunerako zailtasun handiak aurkitzen dituzte. Horregatik, lan-esparru jakin batzuetan presentzia nabarmena dute – ez kalifikatuetan, hain zuzen-. Beste hitz batzuetan, nahiz eta prestakuntza-maila handiagoa eskatzen duten lan-postuan hartzeko kualifikatuak egon, sistemak, atzerritartasun eta generoaren elementuak aintzat hartuta, sektore konkretuetan sartzen ditu eta horietatik ateratzeko aukerak urriak dira. Aitzitik, FOESA Fundazioak 2020. urtean argitaratutako txoten batean, Espainiako ekonomian langile etorkinen %75 (Iglesias & Ares, 2020, 137 or.) lan ez kualifikatuak egiten dituztela azaleratu zen. Eta ez hori bakarrik, %75 (Iglesias & Ares, 2020, 148 or.) Espainian sartu zireneko okupazio-posizio berari izaten jarraitzen duela azaltzen da. Aurreko atalean ezarritakoarekin erlazionatuz, harrera-estatuetako lan-merkatuaren segmentazioa, besteak beste, bertako biztanleek piramidearen oinarrian dauden lanpostuak betetzeari uko egiten diotelako sortzen da- kualifikazio maila gutxien eskatzen dutenak, alegia-; herrialdearen garapenmaila oinarri izanik eskaintzen dituzten baldintza txarrengatik eta gizarte-estatusari kalte egiten diotelako, bizi-baldintzen hobekuntza ezagatik (Thayer, 2011, 84or.). Horrela nolabaiteko homogeneotasun soziala dago biztanleriaren okupazio-itxaropenei dagokienez, behinik behin, garatutako herrialdean jatorria duten norbanakoek zehazten baitute; horrek aukeren berdintasuna urratzen duela agerikoa da, estatuko nazionalek nahi ez dituzten lanbideak atzerritarrek hartu behar baitituzte. Aitzitik, Eurostaten arabera, 2011n, Espainian, nazionalen %31 beren hezkuntza-mailatik beherako enplegua zuten; aldi berean, etorkinen %58 gainkualifikazioa jasaten zuten. Bi taldeen arteko ezberdintasuna nabaria da puntu honetan jorratzen ari den arazoaren hedadura irudikatzeko (Eurostat, 2011). Ulertu daiteke, beraz, lan-segregazioa eta gainkualifikazioa harrera estatuko egitura sozioekonomikoak sistematizatzen duela. Badaude, ordea, okupazio-segmentazioa eta gainkalifikazioa diskriminazioaren ondorio ez dela defendatzen dutenak. Beste arrazoi batzuetan oinarritzen dira fenomenoa azaltzeko: lan-merkatuan euren presentzia bermatzeko euren kualifikaziotik beherako giza-kapitala behar duten lanpostuak onartzea; jatorrizko herrialdeetan eskuratutako gizakapitalaren transferigarritasun-maila txikia izatea; aldi baterako laneko enpresen bidez kontratatzea eta behin-behinekotasunak markatutako sektoreetan presentzia handia izatea; titulazioak homologatzeko zailtasuna; familia-ardurekin zerikusia duten baldintzen eragin
negatiboa; hizkuntza. Interpretazio horrek, ordea, migratutako pertsonen gain zuzenean eragiten duen fenomenoaren erantzukizuna lekualdatu nahi dela dirudi; hau da, harrerako sistemak duen hutsune eta akats bat dela ulertzetik urruti, immigranteen ezaugarriengatik eta hartzen dituzten erabakiengatik ematen dela interpretatu liteke. Hala ere, bi faktoreen arteko ondorioa dela hauteman daiteke; hau da garatutako herrialdeen egituraren funtzionamenduaren ondorioa da eta immigrante bakoitzaren egoera pertsonalaren ondorioa. Eta migrazio-fluxuen feminizazioari aipamen zehatza egite aldera, mundu-mailako produkzio- eta ugalketa-harremanetan izandako aldaketen emaitza dela aipatu daiteke. Izan ere, bertako emakumeek okupatu nahi ez dituzten generoaren arabera bereizitako lan-jarduerak betetzeko eskari geldiezina dago. Horregatik, emakumeak erakarri eta ordaindutako zaintza-lanetan, esportaziorako enpresa multinazionaletan eta zerbitzuen sektoreko zeregin deskalifikatuenetan txertatu dira. Azpimarratu beharra dago, era berean, faktore guztiek modu bereizian eragiten diotela emakume migratzaileari: gizarte-klaseak, etnizitateak, nazionalitateak, egoera zibilak eta bere genero-arau eta -kulturak, adibidez (Oso & Parella, 2012, 26 or.). Izan ere, emakumeak genero elementuak elkar-identifikatzen baditu ere, gainerakoek elkar-aldendu ditzake, ondoren aztertuko dugunez. Hori dela-eta, emakume bakoitzaren bereizgarritasunak behatuta, harrera estatuan izango duen bizipena ezberdina izango da. Beraz, harrera estatuan, generoa, gizarte-klasea eta etnizitatearekin batera, emakume immigrantearen lan-txertatzea azaltzeko elementu erabakigarriak izango dira; baliabide eta aukeretarako sarbide desberdina izango dute, botere-harreman asimetrikoen testuinguruan. Horrela, gizarte hartzaile baten aurreiritzi eta estereotipoei aurre egin behar diete, lan-nitxo oso zehatzetan kokatzen baitituzte (Parella, 2005, 104 or.). Hortaz, emakume etorkinak lanbide-kategoria zehatzetan kokatu eta horietan espezializatzen dira, prekarietatearekin eta zaurgarritasunarekin zuzenean lotura dutenak (Barragán, 2017, 111-112 or.). Arestian aipatutako guztia laburbiltze aldera, beraz, genero eta atzerritartasun elementuekin batera, beste ezaugarri batzuk behatuta, mendebaldeko estatuek nazionalak hartu nahi ez dituzten lanbideak esleitzen dizkiete atzerritarrei; bigarren-mailako lanak dituzte nahiz eta beste lan kualifikatuago bat izateko hezkuntza-maila izan. Hortaz, emakumeen kasuan, fenomenoa azaltzen duen diskriminazio hirukoitza jasotzen dute: emakumeak, etorkinak eta langileak. Horregatik, kualifikaziorik behar ez duten lan-merkatuko nitxo feminizatuetan kokatzen dira; hain zuzen ere, Espainiako okupazio-egituraren azken maila osatzen dutenetan. Gauzak honela, Espainian, emakume migratzaileen gizarteratze sozioekonomikoaren gaia gainditu gabe dagoela aztertzeko, lanbide-nitxo garrantzitsuena aztertuko dira hurrengo puntuan.
7. Lanbide-nitxoa: ordaindutako zaintza- eta etxeko-lanak
Atal honetan IX. taulan azaldu ezin izan den lan-segregazioaren azterketa garatuko da, nazioartean zein Espainia harrera estatu moduan duten emakume immigrante langileei gehien esleitzen zaien lanbidearen bitartez; zaintza lanak eta etxeko lanen sektorea, hain zuzen ere. 7.1 Argibide batzuk
Lehenik eta behin, aipatu beharra dago, gizarteak historikoki etxeko eta zaintza lanak egitea – ez kualifikatu moduan ulertuta- langile jakin bati esleitu dizkiola; emakumeari, hain zuzen. Izan ere, historian zehar emakumeei, printzipioz egoera biologikoa aintzat hartuta, etxeko azpiegitura-lanak egiteko -garbiketa, plantxa, sukaldea, etab.- eta beste pertsona batzuen zaintzaz -haurrak, adinekoak, etab.- arduratzeko gaitasuna izan dutela ulertu da (Parella, 2005, 115 or.). Generoa gizarte-eraikuntza dela onartu denetik, ordea, ezinezkoa da ideia hau sostengatzen jarraitzea. Hala ere, errealitateak erakusten du, egun ere, sistematikoki emakumeen gain ezartzen den jarduera dela. Hala ere, XX. mendeko bigarren erdialdetik aurrera, herrialde garatuetan, lanaren sexu-banaketa eta espazio publiko-pribatuen zatiketa soziala ezaugarri zituen zainketen gizarte-antolaketaren aurreko ereduak porrot egin du: biztanleriaren zahartzeak, familia-egituraren aldaketa eta emakumeen rol eta aspirazio-aldaketak horren eragileak dira, beste batzuen artean. Herrialde garatuetako paradigma berri honen aurrean, beraz, zaintza-lan horiek familiako emakumeen ardura izatetik kanpoko pertsonei esleitu behar izan zaizkie; horregatik, egun, neurri handi batean emakume etorkinek okupatzen duten Espainiako etxeko lanaren eta zainketen sektorea, ondoren kuantitatiboki aztertuko den moduan. Fenomeno horrek gaur egungo immigrazioaren feminizazio-prozesuaren paradigmetako bat gorpuzten du. Hain zuzen ere, migrazioak globalizazioaren eta ongizate-estatuen eraldaketaren testuinguruan, zaintza-kate globalak eratu dira, nazioz gaindikoak direnak. Eguneroko bizitzari eusteko helburuarekin eratu eta zaintza-lanak etxe batetik bestera transferitzen dira, botereardatzen arabera -behin eta berriro aipatu dugun generoa, etnia, klase soziala eta jatorria, beste batzuen artea-. Generoa eta atzerritartasuna oinarrizko elementua izanik, gizonek eta emakumeek presentzia eta egiteko desberdina dute kateetan; emakume immigranteek aktiboki parte hartzen duten bitartean, gizonek honen subjektu onuradunak izateko joera dute (Orozco, 2007, 4-5 or.). Horrela, gaur egun, nazioarteko migratzaileak diren etxeko langile guztien % 73,4 emakumeak dira (Lanaren Nazioarteko Erakundea –hemendik aurrera LANE-, 2015, 5 or.). Egoera berri honen ezaugarriak modu orokorrean aurreratze aldera, kontuan izanda ondoren hauek baieztatzen dituzten datuak emango direla, honako hauek dira: erregulazio oso malgua, lanbaldintza oso prekarioak -lan-egonkortasunik eta -bermerik eza, informaltasun handia- eta, are gehiago, langileak muturreko zaurgarritasun-egoeran kokatzea, arrisku eta kalteen eraginpean egoteko aukera handiagoa baitute.
Lan-nitxo hau ezaugarritzen jarraitu aurretik, ordea, zaintza lanak definitzea ezinbestekoa deritzogu. Horretarako LANE, 2013. urtean, lanaren estatistikei, okupazioari eta lan-indarraren azpierabilerari buruzko ebazpenean ezarri zuen argibide bati aipamena egingo diogu. Honek zera ezartzen du: zainketa-lanak gainjarritako bi jarduera mota biltzen dituela; zaintza zuzeneko, pertsonal eta erlazionaleko jarduerak, hala nola haurtxo bati jaten ematea edo gaixo dagoena zaintzea; eta zeharkako zaintza-jarduerak, hala nola janaria prestatzea eta garbitzea, horrek dakartzak jarduera guztiekin batera. Bestalde, ordaindu gabeko zainketa lanen eta ordaindutakoen arteko ezberdinketa ezarri zuen (LANE, 2013). Lehenengo sailkapenari dagokionez, lan honetan, zaintza lanak osorik ulertuko ditugu; hau da, biak kontuan izango dira. Bestetik, ordaindutako zaintza-lanei buruz arituko gara. Ordaindu gabeko – eta oraindik, emakumeei esleitutako- lanak egungo gizarteak duen erronka handia dela ezin da ahaztu; ordaindu gabeko eta, beraz, aitortu gabeko lana baita gizartearen begietan. Amaitzeko, azken zehaztapen bat egin beharra dago; zaintza- eta etxeko-lanetan barneko eta kanpoko langileen arteko -ezberdintasuna da lehenengoek lan egiten duten etxean lo egiten dutelaeta orduka lan egiten duten langileen artean. Lan honetan elkarrekin aztertuko dira, atal batzuk salbu, ezaugarri horrek ez baitu azterketaren ondorioa aldatuko. Gogorarazi beharra dago, hauek aurrera eramaten dituzten lanen artean ohikoena eta garrantzitsuena izateagatik aukeratu dela sektore hau aztertzea. Aitortu beharra dago, badaudela, - generoa eta atzerritartasuna abiapuntu, noski- oso interesgarriak eta bereziak diren sektore batzuk; hala nola, nekazaritza – Huelvako sasoikako langile magrebtarren kasua (Echajri Amhaouch, 2021)- eta prostituzioa - %92 emakume eta neska immigranteak dira (Emakumearen institutua, 2005, 63-87 or.)-. Espazio eta orri falta dela-eta, Espainiako zaintza-lanen sektorea ezaugarritzen duten elementuak aztertuko dira ondoren, banan-banan. Lehenik eta behin, langileen profilak ikertuko ditugu. 7.2 Langileen profilak
Ikuspegi globaletik hasi eta zehaztasunak ematen joango gara; zaintza-lanak sektore-feminizatuan kokatzen direla adierazteko ondorengo grafikoa aztertuko dugu. Gero, sektoreak Espainian duen tamaina eta garrantzia azaleratzen duten datuak emango dira. Abiapuntua hurrengoa izango da, beraz; Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera, Espainian, 2022ko lehenengo hiruhilekoan 542.600 pertsona baino gehiago aritzen dira etxeko lanetan eta familia partikularrek erabiltzen dituzten zaintzetan (EIN, BAI, 2022) Horren banaketa ondorengoa da:
Laneko 5. Puntuan aztertutako taula gogoan izanda, agerikoa da lanbide horretara dedikatzen diren emakumeen eta gizonezkoen kopuruen arteko ezberdintasuna nabaria dela; hain zuzen ere, emakumeek sektorearen %90 hartzen duten bitartean, gizonezkoek %10 besterik ez dute hartzen. Kopuru zehatzei erreferentzia egite aldera, egun, zaintza lanetan 487.100 dira emakumeak eta 55.500 gizonezkoak (EIN, BAI, 2022). Datu hauek, arestian aipatu den ideiaren irudi argia dira; hain zuzen ere, zaintza lanak emakumeei esleitzen zaizkiela eta, beraz, egitura patriarkatuak dirauela. Gainera, ideia hau sendotzeko sektorearen barnean bakoitzak egiten dituen jarduerei eta lanbaldintzei erreparatu dakieke: emakumeek pertsonak zaintzen dituzte eta etxeak garbitzen dituzte; gizonezkoak, ordea, atezainak, zaindariak, maiordomoak edo lorezainak dira (Marcos Barba, 2021, 17or. ). Agerikoa da, beraz, emakumeei esleitutako lanbidea dela, eta salbuespenez horretan lan egiten duten gizonezkoek lanbide atseginagoak dituztela. Hala ere, arestian aipatutako mendebaldeko gizartean gertatutako emakumeen soldatapeko merkatu-txertatzea buruan izanik, emakume hauei buruzko xehetasun gehiago ematea ezinbestekoa da. Izan ere, familiaren egituraren aldaketarekin, gero eta gehiagok eskatzen dituzte zaintza lanak egiteko langileak. Joera hazkor honen harira, aipatu beharra dago 2017ko Eurostaten datuen arabera, Espainiako lan-merkatuaren %3,3 zaintza-lanek hartzen zutela; Zipren %3,4; Italian %3,2; Portugalen %2,2; eta, gainerako estatuetan, ordea, %0,5 baino gutxiago (EUROSTAT). Datuek agerian uzten dute zaintza lanak delegatzearen alde, batez ere, Hegoaldeko Europako herrialdeek egiten dutela. Ildo beretik, gainera, Europar Batasuneko etxeko langile guztien %28 (Marcos Barba, 2021, 18 or.) Espainian egiten du lan. Agerikoa da, beraz, nazioarteko ikuspuntu orokorrago batetik, zaintza-lanak sektore feminizatuan kokatzen direla eta Espainian benetan handia eta garrantzitsua dela; izan ere, Europar Batasuneko gainerakoekin alderatuta, zaintza lanen sektorea ia sei aldiz handiagoa baita. 89,77 10,23 Emakumeak Gizonak
Sektorea ezaugarritzen jarraitzeko, azpimarratu beharra dago Espainian emakume migratzaileek okupatzen dutela gehienbat; hain zuzen ere, etxeko langileen erdia baino gehiago migratzaileak dira: hauen %57 (EIN, BAI, 2019) eta 307.800 emakume, alegia. Horrela, IX. taulan aurkeztutako atzerritaren eta estatuko emakumeen sektoreka dagoen oreka apurtzen da; beste hitz batzuetan, aurreko figuran bi taldeek zerbitzuetan %88 inguruko presentzia zuten, parekoa. Hala ere, zaintzalanetan zentratuta, datuek adierazten dute migratzaileak direla gehienak. Hortaz, aurreko puntuan deskribatutako generoagatiko eta atzerritara izanagatiko segregazioaren adierazle izan liteke hori. Ordea, immigrazioaren elementua parte txikiagotan banatu genezake, jatorriaren araberako lan banaketa ere gertatzen dela aztertzeko. Ordea, ezer baino lehen aipatu beharra dago emakume etorkinen kopuruak gora egiten duela ezkutuko ekonomian; sektore honetan oso ohikoa den egoera irregularrean dauden eta lan egiteko baimenik ez dutenen kasua, alegia (Administración General del Estado , 2020) Azken finean, gizarte segurantzan altan emanda ez daudenen kasuei buruz ari gara. Horrela, ondoren aurkeztutako estatuko datu hauen barne ez dira sartzen. Beraz, datuak egoera orokorrean irudikatzeko erabiliko ditugu, baina ezin ditugu sistemaren itzalean bizi diren emakumean ahaztu. IX. GRAFIKOA: 2019AN ETXEKO LANGILEEN SISTEMA BEREZIAN LANEAN ALTA EMANDA GIZARTE SEGURANTZAN AFILIATUTAKO LANGILE ATZERRITARREN BATAZBESTEKOA , NAZIONALITATEKO HERRIALDEAREN ARABERA
%10 bitartean partehartzen dute sektorean; azkenik, Ozeaniakoek eta apatriden partaidetza ia ikusezina da. Kontinente bakoitzetik nagusienak diren herrialdeak ikertzea ere interesgarria litzateke; horrela, Amerikatik datozenen artean, Paraguain, Hondurasen eta Bolivian jaioterria dutenek etxeko langile amerikar guztien %50,11 hartzen dute; estatubatuarrek, ordea, ia %3. Hauteman daiteke, beraz, Hego eta Amerika erdialdekoei buruz ari garela, eta ez ordea Ipar Amerikarrei buruz. Europako etxeko-langileetatik %75,89 Europar Batasunean dute jatorria; Afrikako etxeko langileen %55 marokoarrak dira; eta Asiako langileen artean %68,79 Filipinetatik dator. Aurreko bi puntuetan deskribatutakoaren arabera, beraz, Espainian batez ere Hego eta Amerika Erdialdeko emakumeentzako nitxoa da zaintza eta etxeko lanen sektorea. Honek atal orokorrean deskribatutako ugariena den Espainiara datorren emakume migratuaren profilarekin bat egiten duela agerikoa da. Uler liteke, beraz, globalizazioak ekarri duen zaintza-lanen krisiagatik, emakume hauek sektore konkretu honetara lan egiteko datozela. Horrela, euren jatorriko egoera hobetzea lortuko dutela uste baitute. 7.2. 3: Adina eta hezkuntza maila
Zaintza-lanetan dabiltzan emakume atzerritarren adina eta hezkuntza lanari aipamen txikia egitea garrantzitsua deritzogu bi arrazoirengatik; alde batetik, lehenengo atalean emakume immigrantearen profil orokorrarekin bat datorren edo ez behatzeko eta, bestetik, berriro ere, Espainiako sektore hau lanbide-nitxoa dela nabarmendu eta mahaigaineratzeko. Aztergai dugun sektoreko langileen 2020. urteko batezbesteko adina 35,57 urte dira. Laneko 4.2 atalean aztertu da Espainiako emakume migratzaileen batezbesteko adina 33 urte ingurukoa dela. Bi datuak aztertuta, agerikoa da, ez dela aldaketa nabaririk ematen zaintza-lanen sektorean dabiltzan emakumeak ezaugarritzen ditugunean. Gainera migrazio-prozesua lan arrazoiengatik hasten duten susmoa indartzen da, batezbesteko urteak aztertuta lan egiteko momentuan dauden emakume gazteak baitira. Bestalde, ikasketa mailari gagozkiolarik, 2020an Emakume Progresisten Federazioak egin zuenikerketan, etxeko langile diren 110 emakume migratzaileri egindako inkesten emaitzak ondorengoak izan ziren: %44,5ek goi-mailako ikasketak zituzten (batxilergokoak, goi mailakoak edo LHkoak); %24,5ek unibertsitate-ikasketak; %24,5ek derrigorrezko ikasketak; %2,7k bakarrik ez zuen ikasketarik (Federación de Mujeres progresistas Madrid, 2021). Berriro ere, VII. taulan deskribatutako emakume migratzailearen profil orokorrarekin bat egiten dute. Hau da, goi- eta bigarren-mailako ikasketak dituzten emakumean dira zaintza lanetan dabiltzanak. Agerian uzten du, mendebaldeko gizartearen pertzepzioa okerra dela; hau da, biztanleria migratzaileak prestakuntza akademiko gutxiago duen ideia deseraiketzen da datu hauen bitartez. Gainera, 6. puntuan landutako gain kualifikazioaren praktikotasuna aztertzeko adibide aparta da sektore hau. Izan ere, lanpostuak eskatzen duen kualifikazioa eta emakume immigrante langileen
benetan daukatenaren artean erabateko desoreka dago. Aitzitik, hezkuntza-mailagatik, emakume hauek kualifikazio altuagoa eskatzen duten sektoreetan koka zitezkeen. Hala ere, badirudi, Espainiako sistemak ez dituela hauek aintzat hartzen, eta beste aukerarik eman gabe zaintza-lanak egiten ipintzen dituela. Horren atzean dagoen kutsu arrazista agerikoa da, emakume immigranteen gain dauden estereotipoak indartzen duena. Atal honetan aztertutakoa laburbiltze aldera, beraz, ondorengoa baieztatu dezakegu: lehenik eta behin, ordaindutako etxeko lanetan dabiltzanak, zalantzarik gabe, emakumeak dira, hau erabat feminizatutako sektorea izanik; bigarrenik, globalizazioagatik eta mendebaldeko emakumeen lanera sartzearekin, nazioz gaindiko zaintza-kateak eratu eta, immigranteak diren emakumeei egotzi zaie zaintza-lanen sektorea, lanbide-nitxoa bilakatuz; bestalde, 4. atalean Espainian dagoen emakume migratzailearen profilaren deskribapen orokorra eta zaintza-lanen sektorean dabiltzan emakumeen profilak bat datoz. Hain zuzen ere profil hedatuena Amerikan jatorria duten, hezkuntza maila altuko emakume gazteak dira zaintza lanetan dabiltzanak, lan-segregazioaren biktima argiak. Eta profil hau Espainian dagoen emakume immigrante langilearen profilarekin bat datorrenez, langile hauek estatuko ekonomian duen garrantzia agerian uzten da. Estatuko populazio migratu osoaren %50 emakumeak direla abiapuntu, zaintza lanetan dabiltzan %90 emakumeen artean %67 migranteak dira; horrela, egiten duten ekarpena esanguratsua dela agerikoa da. Azken finean, sistema-kapitalista-heteropatriarkala oinarrian, bi elementu dira egoera hau azaltzen dutenak: alde batetik, familia enplegatzailea, Ongizate Estatuak etxea zaintzeko eta mantentzeko dituen beharrei aurre egin behar diena; eta, bestetik, jatorri etorkineko etxeko langilea, ordainsari ekonomiko baten truke, bizitza espektatibak hobetzeko hauentzako lan egiten duena. Beraz, zaintza- eta etxeko-lanetan dabiltzan langileek profil eta ezaugarri hain konkretuak edukita, Espainiako ordenamenduak sektoreari ematen dion erregulazioari buruzko zalantzak sortzen dira; eta hortik abiatuta, praktikotasunean emakume hauek dituzten lan- eta bizitza-baldintzei buruzkoak. Hurrengo atalean bi itaunei erantzuten saiatuko gara.
7.3 Zaintza- eta etxeko-lanak arautzeko Espainiako ordenamenduko tresna legalak eta lan-baldintzak
Lehenik eta behin, aipatu beharra dago, Espainiak pasa den ekainaren 9an berretsi zuela Lanaren Nazioarteko Erakundeko Etxeko Langileentzako Lan Dezenteari buruzko 189. Hitzarmena (Euskal Ekonomiaren Kazeta, 2022). Honek, etxeko langileen lanari buruzko gutxienekoen adostasuna planteatzen du, sektore horri abusua eta esplotazioa eragozteko neurriak ezartzeko. Hura berrestea garrantzitsua da, historikoki formaltasun gutxiko eta legeria ahuleko sektorea izan baita. Zaintza langileen eskubideen aldeko arrera pausua bada ere, Espainiako gobernuak urteak behar izan ditu ezinbestekoa den Hitzarmen hau onartzeko; horrela langileen babesgabezia egoera denboran hedatu da.
Edozein modutan, gaur eguneko Espainiako ordenamenduak lanaren objektua dena arautzeko bi Lege nagusi ditu, arestian aipatutako nazioarteko arauaz gain: Etxeko enpleguaren sektorea azaroaren 14ko 1620/2011 Errege Dekretua, familia- etxeko zerbitzuaren izaera bereziko lanharremana jasotzen duena; 29/2012 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, Sistema Berezian, etxeko langileentzako eta izaera ekonomiko eta sozialeko beste neurri batzuetako kudeaketa eta gizarte-babesa hobetzekoa. Azpimarratu beharra dago, 189. Hitzarmena berretsi berria dagoenez, errealitatean efekturik sortu ez dituela. Horrela, haren aplikazioa azterketatik at kokatuko dugu.
Ondoren, Lege hauek etxeko enpleguari buruzko neurri garrantzitsuenak labur zerrendatuko ditugu, ondoren hauek errealitatean betetzen diren edo ez aztertzeko. - Gizarte Segurantzan laneko alta eman beharra, kontratatzen dutenek izapidetu beharrekoa, lanaldia eta soldata erreala adierazita. - Idatzizko kontratuaren derrigortasuna. Lan-baldintza guztiak bildu behar ditu: lanaldia, ordutegia, soldata, oporrak, beste batzuen artean. - Soldata-baldintzak lanbide arteko gutxieneko soldatara egokitu behar dira: 2022. urtean 1000€5 hilean, eta aparteko bi ordainsari. Gainerako langileei aitortutako ordaindutako baimen berberak izateko eskubidea. - Gaixotasun arruntagatiko edo lanekoa ez den istripuagatiko bajarako eskubidea eta laneko gaixotasunagatiko edo lan-istripuagatiko bajarako eskubidea. - Astean 40 orduko lanaldia izateko eskubidea. - Lanaldien arteko atseden-orduak: 12 ordukoak dira kanpoko lana duten emakumeen kasuan eta 10 ordukoak barne-erregimeneko langileen kasuan. - Urtean ordaindutako 30 opor-egun hartzeko eskubidea.
Nahiz eta modu orokorrean planteatu, xedapen horiek aztertuta, hauteman daiteke etxeko langileak oinarrizko lan-eskubide batzuetatik kanpo uzten dituztela; adibidez, ez dute langabezia-prestaziorik jasotzeko eskubiderik. Hori, Etxeko enplegua eta zainketak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko lanbideetatik at eta lan harreman berezitzat hartzen delako gertatzen da. Gainera, etxeko langileen kontratazioa, hein handi batean, enplegatzaileen beharren araberakoa da. Horren ondorioz, errealitatean, kontratazioa oso informala da; hain zuzen ere, legedian gutxieneko eta bete beharreko baldintzak ezarrita egon arren, negoziazioa enplegu emaileen behar eta baldintza partikularren arabera egiten da.
Ondoren, egoera sakonago deskribatuko dugu lanaren esparruan oinarrizkoak diren elementuak aztertuta.
7.3.1 Kontratazioa eta Gizarte Segurantza
Sektore honetan, historikoki, aldi baterako kontratuak eta familiek etxeko zerbitzuak behar dituzten momentuko akordioak nagusitu dira. Aitzitik, 2012tik 2015era aldi baterako kontratuak ziren ohikoenak; hala ere, 2012an kontratu mugagabeak zertxobait gehitu ziren legeria berriaren eragin integratzailearen ondorioz (Cáceres & Lebrusán, 2017, 31 or.). Momentuko irudiak, ordea, beste egoera bat deskribatzen du.
Gaur eguneko errealitateari gagozkiolarik, Estatistikako Institutu Nazionaleko 2022. urteko lehenengo hilabeteko datuei erreparatuta, aipatu beharra dago zaintza-lanetan dabiltzanen %20,58 aldi baterako kontratua dutela eta gainerako % 79,42 kontratu mugagabea edo egoera irregularrean dago – ez da existitzen horien arteko banaketari buruzko datu ofizialik (EIN)-. Dena den, ikuspegi orokor bat izateko, Gizarte Segurantzako estatistikak eta Estatistikako Institutu nazionalaren arteko datuen aldea aztertuta akordio informalaren kopuruari hurrenkera egin diezaiokegu. Horrela, 2022. urtean etxeko langile moduan soilik 155.190,05 (Gizarte Segurantzako Estatistika, 2022) emakume etorkin daude altan emanda eta, ordea 307.800 dira erregimen horretan okupatu bezala ageri diren emakume immigranteak; aipatu daiteke hortaz emakume eta immigrante diren etxeko langileen %50 egoera irregularrean daudela. Itzalean dagoen errealitatea denez, ezin da honen benetako tamaina ezagutu; datu hauek hurbilketa egiteko balio dute. Beraz, errealitatean zifrak aldatu daitezke. Bestalde, soilik %20 du kontratu mugagabea. Esparruaren ziurgabetasuna agerikoa da, beraz.
Aldi baterako kontratuak dituztenen egoera sakonago aztertzea interesgarria deritzogu, sektore honen ezegonkortasuna mahaigaineratzeko.
Iturria: EIN. EEZP. Aldi baterako kontratuen esparruan, ziurtasunik ez duten emakume langileak dira ugarienak, %94,29 hain zuzen ere. Soilik %5,71 urte 1 eta 3 urte bitarteko kontratazioa du. Hortaz, esan
daiteke aldi baterako kontratuen artean, sektoreko informaltasuna eta kontratazio irregularra direla nagusi. Sektorearen ezegonkortasuna agerian uzten dute aurreko datuek. Bestalde, Legeak ezartzen duen Gizarte Segurantzan laneko alta eman beharrari gagozkiolarik, arestian azaldu dugun modua, sektore honetan okupatuta daudenen %50 soilik dago altan emanda. Aipatu beharra dago, emakume immigrante okupatu guztien eta Gizarte Segurantzan alta emanda daudenen artean %14 (EIN. Gizarte Segurantza) inguruko ezberdintasuna dagoela; hau da, egoera orokorrean irregularitate txikiagoa dela behatu daiteke. Horrek sektore honen ziurgabetasuna azaleratzen du. Legeak ezartzen dituen baldintza orokorrak betetzetik urruti, ugariak dira kontratu gabeko eta, beraz, Gizarte Segurantzan alta eman gabe dauden zaintza lanetan dabiltzan emakume langileen kasuak. Hau sektoreak enplegatzaileak uko egin izanagatik ematen da, zerbitzu puntualak direla uzte baitute. Eta ez hori bakarrik, askotan, langileak berak uko egin diezaioke afiliazioa arrazoi ekonomikoengatik ez konpentsatzeagatik (Marcos Barba, 2021, 23or.). 7.3.2 Lanaldiak
Emakumeen bizi-kalitatean eragin handiena duen ezaugarrietako bat da lan egiten duten ordu kopurua; izan ere, horien araberakoak izango dira diru-sarrerak eta euren denboraren eta uztartzeko aukeren kontrola. Ondoren aztertuko den moduan, sektore honetan lanaldi oso laburrak eta oso luzeak behatu daitezke.
Iturria: EIN. EEZP. Beste muturrean, lan-intentsitate orokor txikia dugu, lanaldi partzialean eta ordukako lanaldian eman daitekeena. Aitzitik, %36,28 astean 20 ordu baino gutxiago egiten ditu. Emakume langile gehienek nahiago dituzten modalitateak izan ohi dira lan-bizitza eta familia-kargak uztartzeko aukera ematen baitie. Hala ere, soldatei, atsedenei, Gizarte Segurantzako afiliazioari eta abarri buruzko abusuak jasaten jarraitzen dituzte; beste arrazoi batzuen artean sektorea ezagutzen ez dutelako gertatzen da hori, batez ere herrialdean denbora gutxi daramaten etorkinen kasuan (Cruz, Lozano & Aguilar, 2010, 88-89 or.). Era berean, egoera honek ziurgabetasuna sortu dezake, lan egiteko ordu gutxi baitira eta beste diru iturriak bilatzeko beharra baitute.
Lehenik eta behin, azpimarratu beharra dago sektoreko informaltasuna dela eta, zaila da zaintza lanetan dabiltzan langileen soldata zehatza jakitea. Bestalde, Legeak lanbide arteko gutxiengo soldata beheko mugatzat ezartzen duela gogorarazi beharra dago. Eta estatuko azkeneko datu ofizialak 2020. urtekoak direnez, urte horretakoa 950 eurokoa6 izan zela argitu beharra dago.
Grafikoa agerikoa da T kategoria gorpuzten duten zaintza langileek, gainerako kategoriekin alderatuta soldata txikiagoa jasotzen dutela. Aitzitik, jarduera mota guztien batezbesteko soldata 1953,49 eurokoa izanik, etxeko jardueretan dabiltzan emakumeek %48,95 gutxiago irabazten dute, 997,34 eurokoa baita euren batezbesteko soldata. Hain zuzen ere, 2020. urtean gainerako lanbidekoek 10 euro eskuratzen zituztenean, aztergai dugun sektoreko langileek erdia jasotzen zuten; 5,10 euro, alegia. Aipatu beharra dago, ordea, kontratu motaren araberako bataz besteko soldatak aztertzean, batezbesteko soldata orokorrarekin alderatuta ezberdintasuna ez dela hain nabaria; %23 eta %35 lan aldi osoan eta partzialean, hurrenez hurren (EIN, 2020).
Bestalde, aparteko orduak eta aparteko ordainsariak ordaintzea ez da aurreikusten. Eta, orduka lan egiten dutenak askotan egoera irregularrean lanean daudenez, lan egiten dituzten ordu efektiboak ez 1.373,63 2.240,66 2.264,10 3.034,10 2.245,50 1.861,86 1.602,43 1.915,77 1.119,52 2.809,55 3.152,52 1.869,07 2.297,04 1.423,00 2.800,84 2.585,61 2.384,96 1.552,43 1.493,34 997,34 0 A Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza B Erauzketa-industriak C Manufaktura-industria D Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire… E Ur-hornidura, saneamendu-jarduerak, hondakinen… F Eraikuntza G Handizkako eta txikizkako merkataritza; ibilgailu… H Garraioa eta biltegiratzea I Ostalaritza J Informazioa eta komunikazioak K Finantza- eta aseguru-jarduerak L Higiezinen jarduerak M Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak N Jarduera administratiboak eta zerbitzu lagungarriak O Administrazio publikoa eta defentsa; derrigorrezko… P Hezkuntza Q Osasun-jarduerak eta gizarte-zerbitzuetakoak R Arte-, jolas- eta entretenimendu-jarduerak S Beste zerbitzu batzuk T Etxeetako jarduerak etxeko langileen enplegatzaile gisa;… U Lurraldez kanpoko erakunde eta organismoen jarduerak Serie 1
Soldata txikiek emakume langile asko zaurgarri bihurtzen dituzte, beste gauza batzuen artea, migrazio-gastuengatiko zorpetzeari aurre egin edo familiei dirua bidali behar baitiete. Are gehiago, barne-lana egiten duten emakume batzuek logela, janaria eta etxean erabiltzen dituzten zerbitzuak ordaindu behar dizkiete familiei (Reyes & Bertrán, 2020, 13 or.).
7.3.4 Zaurgarritasuna eta diskriminazioa
Laneko zaurgarritasun- eta diskriminazio-egoera nagusiak, lanaren abiapuntu diren hiru elementuetatik datoz; emakume, atzerritar eta etxeko langile izanagatik, hain zuzen. Diskriminazio hirukoitzaren izena erabiltzen da doktrinan fenomeno hau jorratzeko (Parella, 2007, 151 or.). Hiru elementu horietan oinarrituta, ondoren aztertuko diren supostuak gorpuzten dira.
Lege esparruari gagozkiolarik, arestian aipatu dugun etxeko lanak arautzeko Lege Organikoaren malgutasunaz eta babesgabeziaz gain, Atzerritarrei buruzko Legeak ere, Urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa, apirilaren 20koa 557/2011 Errege Dekretuarekin batera, zaintza lanetan dabiltzan emakume immigranteen egoera larriagotzen du. Izan ere, erregularizatuta ez dauden eta paperik ez duten atzerritar langile askok etxeetako lana sisteman sartzeko zirrikitu moduan erabiltzen dute; egoera horretan, langileak bereziki ahulak dira, eta zailtasun handiagoak dituzte jazarpen- edo abusu-egoeretatik defendatzeko; hain zuzen ere, lan-baldintza duinak negoziatzeko. Gainera, Atzerritarrei buruzko Legeak erregularizazioa lortzeko mekanismo oso zurrunak ditu; errotze familiarra, soziala eta lanekoa, hain zuzen. Azken hau aitortua izateko 6 hilabeteko lankontratua eta Espainian, gutxienez, 2 urteko etengabeko bizilekuaren baldintzak bete behar dituzte. Errotze soziala eskuratzeko, bestalde, urtebeteko lan kontratua eta gutxienez hiru urtetan jarraian Espainian egotea beharrezkoa da. Ez hori bakarrik; gehienetan erlazio laborala hitzezko akordio baten bitartez sortzen denez, horiek frogatzeko eta, immigrantearen egoera erregularizatzeko, ebazpen judiziala edo Lan Ikuskaritzaren administrazio-ebazpena behar da. Azken horrek, legaltasuna lortzeko prozesuaren iraupena asko luzatzen du.
Hortaz, oinarrizko babesgabezia horretan, gehiegizkoak diren baldintzak onartzeko arriskua agerikoa da: ordutegi luzeak eta ezegonkorrak, soldata-diskriminazioak, istripuen edo tratu txarren arriskuak (Marcos Barba, 2021, 47or.). Horren aurrean, beraz, legegileak aurrera pausu bat eman beharko luke, hain ugariak diren supostu hauek arautu eta babestu ahal izateko.
Legezko tresnen hutsuneekin bukatzeko, azpimarratzekoa da, etxeko langile guztiak, nazionalak eta atzerritarrak, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legetik kanpo daudela; gainera, sektorearen erregulazioa anbiguoa da erantzukizunak definitzerakoan eta erantzukizuna langilearen gain erortzen dira normalean. Zaintza lanen esparru hori arautzea ere ezinbestekoa da oraingo egoerak langileen
oinarrizko eskubideak urratu eta diskriminazioa sortzen baititu. Gainera, lanaren praktikotasuna behatuta, honek dituen karga psikologiko eta fisikoengatik, ahalik eta azkarren, babesa eman behar zaie (Marcos Barba, 2021, 54or.).
Lan arriskuen ildotik, nahiz eta oso hedatua dagoen egoera ez izan, sexu-jazarpenak eta erasoak etxeko enpleguan jasaten duten indarkerietako bat da. Horrek oinarrizko eskubideen urraketa handienetako bat dakar: sexu-askatasunerako eskubidea, intimitaterako eskubidea, duintasunerako eskubidea, sexuagatiko diskriminaziorik ez izateko eskubidea, laneko osasun eta segurtasunerako eskubidea, eta osotasun fisiko eta moralerako eskubidea (Federación de Mujeres progresistas Madrid, 2020, 154 or.). Arazo hori konpondu eta gainditzeko, beraz, ordenamenduak eraginkorrak diren baliabideak behar ditu izan.
Bestalde, arestian aipatzen genuen langileen negoziatzeko zailtasunen ildotik, enplegu-eskaintza, bai eta soldatak finkatzea ere, etxekoen unitateen ahalmen ekonomikoaren mende dago neurri handi batean. Horrela, tamalez, enplegu-eskatzaileak hauen premia-egoeraren menpekoak dira. Oso ziurgabea da egoera eta hori dela eta, krisi-egoeren aurrean, lan-merkatuko kolektibo ahulenetako bat dira, edozein momentutan kaleratuak izan badaitezke. Horren adibide argia da 2008ko krisi ekonomikoa gertatu zena, eta COVID-19aren pandemiak eragindako egoeraren aurrean berriro errepikatu dena. Beste hitz batzuetan, sektorearen heterogeneotasunak eta izaera indibidualizatuak, eremu pribatuan, enplegu emaileen ezaugarri eta beharren araberako lan-baldintzak ezartzea dakar, askotan langilearen oinarrizko eskubidean urratzen direlarik.
Zaurgarritasunaren adierazle argia da ere, diru eta baliabide faltagatik, etxebizitzaren elementua. Aitzitik, bi errealitate bereizi daitezke: lan egiten duten etxebizitza batean bizi diren baina beren etxea ez dagoen barneko emakumeak; logela edo etxebizitza partekatzen duten emakumeak. Lehenengoak, lan esparruaren eta bizitza pribatuaren arteko nahasmena dakar langilearentzat; gainera, askotan, logelak ez dira bertan lo egiteko modukoak, ez baitaude ondo egokituta. Partekatzearen supostuan, behatu daiteke egoera iragankorra dela; hau da, helburua dirua bakarrik edo nukleo familiarrarekin bizitzera joatea dela. Partekatzeak irauten duen bitartean, ordea, bizitza pribatuaren eskubidearen eta duintasunaren urraketa agerikoak dira (Brey, 2021, 4-6 or.).
Azkenik, etxeko langile etorkinen lan-mugikortasuna bi ezaugarriren bitartez deskribatzen da: ezegonkortasuna eta mugikortasun bertikal eskasa, hain zuzen. Hiru etapaz osatutako ibilbidea dela aipatu beharra dago: barne-erregimenaren bidez merkaturatzea; ondoren kanpo-erregimenaren edozein modalitatera igarotzea; eta, azkenean, beste jarduera-sektore batzuetarako jauzia egitea. Beraz, okupazio-progresio mailakatua da. Hala ere, oso astiro ematen den ibilbidea bat da; askotan, mugikortasuna sektore berean lan-baldintza hobetzean islatzen da, eta ez beste estatus profesionalaren sustapenean (Paniagua de la Iglesia, 2019, 187-188 or.).
Beraz, etxeko zerbitzuak erakarpen-gune gisa funtzionatzen du; emakume etorkinek dokumentazioa izan ala ez tranpolin gisa erabiltzen dute, ondoren beste okupazio batzuetara jotzeko eta sektore bereko lan-baldintzak hobetzeko. Jasotako informazioak erakusten du, ordea, etxeko sektoretik atera diren emakumeen ehuneko handi bat sektorera itzultzen direla, arrazoi familiarrengatik enplegugaleragatik edo dokumentuak berritzeko etapan dagoenean. Orduan, adibidez, administrazio-egoera erregularizatzeko behar den denbora sartu eta bertan harrapatuta geratzen dira (Sainz, Pérez, & Olivero, 2011, 123 or.). Lan segregazioari eta gainkualifikazioari lotutako fenomeno honek emakume immigranteek zaintza lanen sektoretik ateratzeko zailtasun ugari dituztela agerian uzten du, honen bizi-baldintzak eta -aukerak hobetzen ez diren sinonimo moduan uler daitezkeenak.
Arestian aipatutakoa laburbiltze aldera, zaurgarritasuna eta babesgabezia sortzen dituzten hainbat elementu identifikatu daitezke sektore honetan: tresna legalek ematen dituzten soluzioen hutsuneak eta mugak; sektorearen izaera pribatuagatik, enplegatzaileak duen lan-balditzen negoziazioaren boterea; etxebizitza konpartitu beharra; langileen mugikortasun eza, gainkualifikazioa eta segregazioa.
8. Ondorioa
Migrazioa prozesu konplexua da, gizarte, kultura, lurralde eta gizaki ezberdinek elkarri eragiten baitiote. Aitzitik, migratutako pertsonen berariazko ezaugarriek aukerak eta migrazio-prozesuak dakartzan arriskuak zehazten dituzte. Generoa da esperientzia honen faktore erabakigarrietako bat, jatorriko- zein harrera-estatuaren ikuspuntutik. Izan ere, gizarteak emakumeei eta gizonezkoei ezarritako mandatuek migrazio-prozesuak modu oso berezian eta ezberdinean ezaugarritzen dituzte.
Horregatik, historikoki doktrina zientifikoak migrazioak aztertzeko ikuspegi orokorra alde batera utzi eta generoa aintzat hartzearen garrantzia agerian utzi dugu. Izan ere, nahiz eta familiako gizonak laguntzeko emakume migratuaren estereotipoa existitu – gizonezkoaren menpekoa, alegia-, XX. mendeko bigarren erdialdetik aurrera, prozesu independenteak hasi dituzten emakumeen kopuruak gora egin du; migrazioen-feminizazioa deritzon fenomenoa gertatu da. Egun gizon migratzaile beste emakume dagoenez, hauen prozesuak ikastea ezinbestekoa da.
Perspektiba orokorretik, historiako aro ezberdinetan eman diren migrazioek izaera ezberdina badute ere, XX. mendetik aurrerakoekin, zenbait elementu komun behatu daitezke egun; izan ere, hegoaldetik iparralderako migrazioak hauteman dira -garatu gabeko edo garapen bidean dauden herrialdeetatik, garatuenera artekoak, alegia-; gehienetan, bizi- eta aukera-baldintzak hobetzeko lana bilatzeko prozesuak izan dira, herrialde garatuetako esku-lanaren eskaria asetzeko. XXI. mendean, globalizazioaren uneko migrazioetan ere horiek dira joerak. Mahaigaineratu beharra dago, gainera, migratutako pertsonen kopuruak joera hazkorra duela egun.
Harrera estatuetan, migrazio-fluxuak jasotzeko arrazoi garrantzitsuena, egitura-ekonomiko eta - sozialaren aldaketak sortutako asetu beharreko lan-eskaintza izan da. Horren adibide argia da, historikoki, familiako emakumeei egokitu zaien zaintza- eta etxeko-lanen sektorea. Hain zuzen, arestian aipatutako globalizazioa eta etxeko-lanen langile eskaria abiapuntu, zaintza-kate-globalak izenarekin ezaguna den fenomenoa eman da; lan produktiboaren nazioarteko banaketa. Horrela, mendebaldeko emakumea lan-merkatura txertatu eta, datuek argi adierazten duten moduan, migratutako emakumeei egokitu zaie, hein handian, zaintza-lanen sektoreaz arduratzea. Hortaz, lanaren banaketa-sexualaren eskutik, zaintza-langileen %90 emakumeak diren heinean, immigranteentzako lan-nitxoa bilakatu da. Ildo beterik, azpimarratu beharra dago, Espainian sektoreak duen garrantzia eta tamaina, lan-merkatuaren %3,3 hartzen baitu.
Sektore honen azterketa sakona egin ondoren, nazioarteko zein Espainiako instituzio ofizialen datuen bitartez, ondorioztatu dugu, orokorrean, emakume immigranteen eta zaintza- eta etxeko-lanetan dabiltzanen profilak bat datozela; hau da, eskala globalaren bitartez marraztu daitekeen emakume migratuaren irudia, zaintza lanetan gehien dabilenaren berdina da.
Hain zuzen ere, Hego Amerikan edo Amerikaren erdialdean jatorria duten 33 urte inguruko emakumeak direla behatu ahal izan dugu. Hezkuntza maila altua edo ertaina dute, Espainiako herritarren antzekoa; herrialde garatuetan hedatua dagoen estereotipoa suntsitu beharra dago hortaz, langileen %2,7 soilik baitira letragabeak. Horren ildotik, merkatuaren segmentazioaren ondorio zuzena den gainkualifikazioa jasaten dute harrera estatuetan; sistematikoki abantaila gutxien dituzten posizioetan kokatzen ditu sistemak eta euren prestakuntzarekin bat ez datozen lanbideak esleitzen dizkie. Beraz, naziokotasuna eta generoaren elementuak aintzat hartuta, zaintza-lanen sektorera bidaltzen ditu, nahiz eta kualifikazio gehiagoko lanak egiteko prestatuak egon. Horrela, sistemaren kutsu arrazista agerikoa da eta emakume immigranteen gain dauden estereotipoak indartzen ditu.
Egoera horren aurrean estatuak sektorea erregulatzeko 1620/2011 Lege Organikoa badu ere, agerikoa da horrek hainbat muga eta hutsune dituela; adibidez, zaintza- eta etxeko-lanetan dabiltzanak Gizarte Segurantzaren eraetza orokorrean ez txertatzearekin, oinarrizkoak diren eskubideez gozatzeko aukera kentzen zaie. Eta, ez hori bakarrik, arautzen duena ere, sektorearen izaera pribatuagatik, errealitatean ez da betetzen; hain zuzen ere, Gizarte Segurantzan alta emanda ez egoteagatik, etxekolangileen erdia egoera irregularrean daude; enplegu-emailearen beharren arabera lan egiten dutenez, hitzezko akordioen bitartez ezartzen dira lan-baldintzak, eta ez ordea, kontratu batekin. Era berean, lanaldiak oso luzeak edo ordutakoak izan daitezke, langilearen bizitza pribatuaren garapen osasuntsua oztopatzen dutenak. Soldatak, Espainiako lan merkatuko soldatekin alderatuta %50 baxuagoa da, zaurgarritasuna gehiago sustatzen delarik; harrera estatura heltzeko zorrak ordaintzeagatik, etxebizitza, logela edo ohea ordaintzeagatik.
Gainera, emakume hauen gain zaurgarritasuna eta besteekiko ezberdintasuna sortzen dituzten hainbat faktore behatu dira. Lehenik eta behin, Atzerritartasun Legeak egoera irregularrean daudenei
beste irtenbide bat ematen ez dienez, sektore honetan sartzea beste aukerarik ez dute; babezgabezia egoera horretan negoziatzeko ahalmenik ez dute eta eskubideak urratzen dituzten lan-baldintzak onartzeko behartuta ikusten dute euren burua. Bestalde, arrazoi berdinagatik, arau horrek lan esparruan izan dezaketen mugikortasuna eragozten du; gainkualifikazioa eta merkatu-segregazioa betikotuz. Lege-mekanismoekin bukatzeko, lan arriskuen prebentziorako legean aintzatetsiak ez egoteak, oinarrizko eskubideen urraketa argia dakar, lanaren egikaritzean osotasun-fisikoa eta - psikologikoa kolokan jartzen baitira.
Mahaigaineratu beharra dago, ikerketa hau garatzeko datu zehatzak aurkitzeko zailtasunak izan ditugula, estatuaren begietatik urruti, askotan ezkutuan ematen den fenomenoa baita.
Deskribatutako babesgabezia eta ezberdintasun egoeraren aurrean, integrazio-politika bereiziak planteatzeko eta diseinatzeko beharra agerikoa da, generoa eta naziokotasuna abiapuntu, desberdintasun txikiagoko lan-merkatua eraikitzeko. Hala, sentsibilizazio-neurriak hartu beharko lirateke, aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzeko, bereziki sektore pribatuan lan egiten duten emakumeen onuran, haiek eratzen baitute kolektibo ahulenetako bat. Ildo beretik, zainketen antolaketa sozialari buruzko eztabaidan sakontzea egokia da, zainketei balio handiagoa emateko eta egun dagoen egiturari buruz hausnartzeko, betiere, historian zehar lan feminizatua izan dela eta badela oinarrian izanik. Hain zuzen ere, genero-estereotipoak eta -rolak desagerrarazteko eta emakumeen eta, bereziki, egoera ahulenean dauden emakume migratzaileen bizitza hobetzeko. Pasa den ekainaren 9an berretsitako LANEren 189. Hitzarmena oinarrizko eskubideen eta sentsibilizazioaren aldeko lehen pausua izan daiteke.
29/2012 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, Etxeko Langileentzako Sistema Berezian kudeaketa eta gizarte-babesa hobetzeari eta izaera ekonomiko eta sozialeko beste neurri batzuei buruzkoa. Eskuragarri hemen: https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2012-15764 152/2022 Errege Dekretua, otsailaren 22koa, 2022rako lanbide arteko gutxieneko soldata finkatzen duena. Eskuragarri hemen: https://www.boe.es/boe/dias/2022/02/23/pdfs/BOE-A-2022- 2851.pdf 4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa: Atzerritartasun Legea. Eskuragarri hemen: https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2000-544 | science |
addi-00f466bf4f42 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58777 | Etorkizuneko zergadunak heziz, ongizate-estatua ziurtatu | Lope Unanue, Naia | 2022-12-14 | LABURPENA Lan honetan zehar, ongizate eta gizarte babeseko sistema unibertsal, publiko eta kalitatezkoa, finantzaketari dagokionean, nola ziurtatu daitekeen aztertuko dugu. Bestera esanda, oraingo zein etorkizuneko belaunaldiei ongizatea bermatzeko tresnetan jarriko dugu arreta. Aberatsak aberatsago eta txiroak txiroago diren honetan, gizarte solidario gisa, helburua herritar guztiok oinarrizko beharrak ase izatea izan behar dela ikusiko dugu baita, horretarako tresna nagusia, sistema fiskal justua, hau da, sistema fiskal progresiboa dela ere, honek aberastasunaren nolabaiteko birbanaketa eta orekatzea ahalbidetzen baitu. Horrez gain, gastu publikoaren eta inbertsioaren beharrak oso handiak izango diren testuinguru historiko baterantz goaz. Beraz, baliabideen kudeaketa eraginkorra eta errentagarria egiteaz gain, sozialki aurreratuenak diren herrialdeen antzeko presio fiskala ezartzea funtsezkoa dela ikusiko dugu. Ordea, gaur egun, zerga altuak ezartzea ez dago bereziki ondo ikusia gizartean; oro har, jendeak ahalik eta zerga gutxien ordaintzea nahiago du. Ulerkera hau aldatu asmoz, ikastetxeetan fiskalitatearen eta sektore publikoaren funtzioa eta garrantzia azpimarratzean eta ulertaraztean oinarritutako programa bat martxan jartzeak eragin positiboa izango lukeela erakutsiko dugu. Hitz gakoak: ongizate-estatua, gizarte ongizatea, zerga-sistema, aurrekontu publikoak, progresibitatea, justizia fiskala, ekitatea, hezkuntza.
HASIERAKO HAUSNARKETA Gure inguruan ongizate-estatuari buruz hitz egiten hasiz gero, printzipioz, ez dugu kontrako jarrera hartuko duen inor topatuko. Gizarte moduan guztiok oso arro agertuko gara ongizateestatuan bizi garela esanez, baina gaian apur bat sakonduz gero, ziurrenik, adostasun maila hori jaisten hasiko da. Ongizate-estatua zer den definitzerakoan iritziak ez dira hain berdinak izango eta Estatuak herritarroi ziurtatu beharrekoa zehaztean ezberdintasunak areagotzen joango dira. Doako Osasuna? Gehiengoak baietz esango du. Guztiontzat? Batzuek ez dute bat egingo. Hezkuntza? Guztiok ados, baina zenbat diru inbertitu behar da? Etxebizitza? Oinarrizko Soldata Duina? Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta? Asko eta asko dira erantzun beharreko galderak, eta beste horrenbeste honen inguruan dauden erantzun eta iritziak. Behin ongizate-estatua zer den adostutakoan edo, behintzat, bakoitzak bere ideologiaren arabera definitutakoan, honen oinarrizko alderdi batean jarri behar da arreta, finantzaketan, hain zuzen. Izan ere, ongizate-estatua aurrera ateratzeko dirua behar da, hori ez du inork ukatuko. Baina beharrezkoa den diru kopurua finkatzean ere, desadostasunak sortuko dira eskaini nahi dugun kalitatearen arabera; ez da gauza bera hezkuntzan 30 edo 20 ume ratiodun gelak izatea, ez da gauza bera mila biztanleko 4 edo 5 mediku izatea... Nahi ditugun baliabideak zehaztuta, esan bezala, dirua nondik aterako dugun aztertu behar dugu eta, hemen ere, ideologiaren eta interesen arabera, erantzuna ezberdina izango da, baina tresna bera: zergak. Egon badaude zenbat eta zerga gutxiago ezarri orduan eta gehiago biltzen dela esaten dutenak, baina munduko errealitateari erreparatuta, ongizate-estatu indartsuena duten herrialdeak presio fiskal altuena duten herrialdeak dira. Aldi berean, baliatutako edo ezarritako zerga horiek, beren izaeraren arabera, ongizate-estatua lagundu edo kaltetu dezakete, ongizate-estatua justizia sozial eta ekonomikoarekin lotzen badugu behinik behin. Izan ere, zerga batzuek, zerga zuzenak deitutakoek, zergadunaren egoera ekonomikoa hartzen dute kontuan eta, beraz, progresiboak izateko aukera eskaintzen dute; baina, zeharkako zergak, berriz, guztiok berdin ordaintzen ditugu, gure gaitasun ekonomikoa edozein dela ere. Beraz, ez da gauza bera izango dirua modu batean edo bestean biltzea. Edozein kasutan, argi daukaguna zergarik gabe ongizate-estaturik ez dagoela eta zergadunak guztiok garela da. Baina uste dugu gizartean pertsona askok zer ikusirik ez duten errealitate bi direla pentsatzen dutela. Adibide bat ipintzearren: etxean obra bat egin eta BEZa ordaindu ez duen pertsona bat lasai asko joango da doako osasuna eskatzera. Honen atzean bi arrazoi nagusi egon daitezkeela uste dugu:
1.- Ezagutza falta: orokorrean ez ditugu indarrean dauden zergak ezagutzen; ez dakigu bakoitza zergatik ordaintzen dugun, ez dakigu bakoitza nolakoa den, ez dakigu zerga horiek ez zertan ez zein neurritan gastatzen edo erabiltzen diren...
2.- Konpromiso eta erantzukizun eza: oro har, gaur egun, zergak ez ordaintzea ez dago txarto ikusia gizartean, are gehiago, askotan kontrakoa dirudi, zenbat eta azkarragoa izan orduan eta zerga gutxiago ordainduko dituzu.
Ondorioz, zergak ordaintzea balore positibo gisa ikusi arte, gure gizartearekiko dugun konpromiso gisa ikusi arte, arazo honek konponbide eskasa izango du. Horregatik, ikastetxeetan, aurrera pausuak ematea ahalbidetu duten beste gai batzuk lantzen diren bezala (berdintasuna, elkarbizitza, elkartasuna...) hau ere lantzea funtsezkoa iruditzen zaigu.
Lan honen helburu nagusia ongizate-estatua ziurtatzeko tresna nagusiak fiskalitatea eta hezkuntza direla azpimarratzea da, baita, hauen ezaugarritzeari dagokionean, hobekuntzarako zenbait ekarpen egitea ere. Izan ere, gaur egun, zergak dira ongizate-estatua finantzatzeko diru iturri garrantzitsuena eta, herritarrek hauek ordain ditzaten, hezkuntzak eta, zehazki, heziketa fiskalak betetzen duten funtzioa funtsezkoa da. Harreman hori da, hain zuzen, lan honen bidez ikusarazi eta hobetu nahi duguna. METODOLOGIA
Ondoren, ongizate-estatuaren finantzaketa iturri nagusiak zeintzuk diren identifikatzeko, gastu publikoa zertara bideratzen den ezagutzeko eta bai batak bai besteak dituzten hutsuneak eta honek ongizate-estatuarengan dituen ondorioak mahai gaineratzeko, datu-baseen azterketa burutu dugu. Horretarako, administrazio ezberdinen web orrietara jo dugu datu bila, Eustat, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak informazio iturri nagusiak izanik. Horrez gain, zenbait kontzeptu fiskalen definizio tekniko baino ulergarriak osatzen saiatu gara, zenbaitetan sinonimo gisa erabiltzen ditugun kontzeptuon arteko ezberdintasunak argitu asmoz. Horretarako, legedia eta hiztegi juridiko eta ekonomikoak baliatu ditugu batez ere, Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta Economipedia tarteko. Horrez gain, BBVA Research ere oso erabilgarria izan zaigu.
Ongizate-estatuaren garrantziaz zein hau mantentzeko tributazioaren beharrezkotasunaz jabetuta eta hau kaltetzen duten jarrerek zenbateko pisua eta eragina duten ikusita, hezkuntzan eta kontzientziazioan jarri nahi izan dugu arreta. Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Gestionetek 2021eko ekainaren 21ean argitaratutako Ekonomia eta Zergak Txostenetik abiatuta, heziketa fiskala helburu duen izen bereko programaren nondik norakoak aztertu ditugu, baita honi zenbait ekarpen egin ere. Amaitzeko, programak bai ikasleen ezagutza mailan bai irakasleen gogobetetze mailan izandako emaitza positiboak ikusita, ondorioetan, hasierako hipotesian berresten gara, hau da, hezkuntzak, kontzientziazio fiskalari eta, beraz, ongizate-estatua mantentzeari dagokionean, funtsezko funtzioa betetzen duela.
LANAREN EGITURAKETA Lana 3 puntu nagusitan banatuta dago beraz: Ongizate Estatuaren jatorria, kontzeptua eta motak definitzen dituen lehenengo puntu bat; honen finantzaketa, gastu publikoa eta hutsuneak aztertzen dituen bigarren puntu bat; eta hau bermatzeko funtsezkoa den hezkuntzari eta heziketa fiskalari buruzko hirugarren puntu bat. Amaieran, ondorio nagusiak jaso ditugu. Azterketa hori guztia lekutzeko, EAE hautatu dugu; batetik, tokiko errealitatea aztertzea beste herrialde bateko errealitatea aztertzea baino interesgarriagoa eta erabilgarriagoa dela uste dugulako eta, bestetik, datuak eskuratzerako zein interpretatzeko errazagoa delako. Dena den, noizean behin mundua, OCDE eta Estatua izango ditugu aztergai, zenbait daturi neurria hartzeko eta kontzeptuak behar bezala ulertzeko, argazki orokorragoa izatea, konparaketak egin ahal izatea eta adibideak jarri ahal izatea oso baliagarria baita. Bestalde, esan bezala, informazio iturri ezberdinak erabili ditugu, Eustat, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundien web orrietako definizioak, txostenak eta datuak esaterako. Horrez gain, unibertsitate ezberdinetako ikasle eta irakasleek egindako lanak baliatu ditugu, baita gaian adituak diren zenbait erakunde eta norbanakok egindako ekarpenak ere. Hori horrela, iturri garrantzitsuenak bibliografian zerrendatuta daude.
1.- ZER DA ONGIZATE-ESTATUA Atal honetan ongizate-estatuaren nondik norakoak aztertuko ditugu. Horretarako, lehenik eta behin, honen aurrekariei erreparatuko diegu, baita egun ezagutzen dugun ongizate-estatua egituratu arte honek izandako bilakaerari ere. Ondoren, egun hartzen duen forma zehatzaren definizioa osatzen saiatuko gara, betiere aditu beste ulerkera daudela kontuan izanik. Eta lehenengo puntu honekin amaitzeko, eredu eta sailkapen ezberdinak aipatuko ditugu, hauen arteko antzekotasun eta ezberdintasun nagusiak azpimarratuz. Hau guztia aztertzeko, batik bat, M. J. Martínezen tesiko Origen y evolución del Estado de Bienestar kapitulua baliatuko dugu.
1.1.1.- ONGIZATE-ESTATUAREN AURREKARIAK ETA BILAKAERAREN GAKO NAGUSIAK Ongizate-estatu terminoa 1942 urtean sortu bazen ere, ondorengo paragrafoetan ikusiko dugunez, aurretiaz hasitako prozesu luze eta motel baten ondorio da, etengabeko hazkunde eta bilakaeran zegoen biztanleriaren eta gizartearen beharrei erantzuteko jaio zena. Prozesu hau ongizate-estatuaren hedapen eta orokortze mailaren araberako hiru etapatan bereiz daiteke. Lehenengo etapa ongizate-estatuaren aurrekari historiko eta kontzeptuala da. Ongintzan eta asistentzian oinarritzen zen eta Erdi Aroan, Erregimen Zaharrean eta Erregimen Liberalean zehar egon zen indarrean. Garai hartako prestazioen onuradunak pobreziaren mugatik behera bizi ziren herritarrak baino ez ziren eta prestazioon emailea normalean ez zen Estatua, udalerriak edo ongintzan aritzen ziren erakunde pribatuak baizik. Gizarte-laguntzan aritutako lehen instituzio edo organismoak, Erdi Aroan koka ditzakegu. Garai hartan adinekoen, gaixoen, umezurtzen eta pobreen zaintza, oro har, familien gain bazegoen ere, jaun feudalek, gremioek, kofradiek eta bereziki Elizak zenbait laguntza erakunde sortu zituzten berauek osatzen zituzten kideei nolabaiteko babesa eskaintzeko asmoz. Baina laguntza hori ez zen nahikoa izan. XV eta XVI. mendeetako uzta txarrek gizartearen gehiengoak jasan zituen goseteak eta muturreko pobrezia eragin zituzten eta, ondorioz, landatik hirirako emigrazio jendetsua eman zen. Hiriguneetako lana langile gehiagoren artean banatu beharrak, ordea, egoera larriagotu besterik ez zuen egin, soldata murrizketak eragin baitzituen, eta, aipatu bezala, Eliza-erakundeak ez ziren egoerari eusteko gai izan. Horregatik, XVIII. mendean, karitate kristauan baino, elkartasunaren ideian oinarritutako politika sozialak garatzen hasi ziren. Zentzu horretan, Ilustrazioaren garaian, zergen bidez finantzatutako pobreentzako funtsak eta udal-laguntzak sortu zituzten. Era berean, ekonomiaren atzeraldiek langileengan eragin zituzten ondorio latzen aurrean, Industria Iraultzak zein Frantziako Iraultzak, langile mugimendu indartsu baten bidez, norbanakoaren eskubideak aldarrikatzearekin batera Estatuaren nozio berria bultzatu zuten, honen erantzukizun sozial publikoa handituz.
Batik bat gertakari historiko hauen ondorioz, XIX. mende bukaeran, bigarren etapa garatzen hasi zen Europan. Kasu honetan herritarrek ez zuten beren errenta maila frogatu beharrik gizartezerbitzuak eskuratzeko. Hala ere, baldintza batzuk bete behar zituzten: zergak ordaindu izana eta aseguruan jasotako kontingentziaren bat gertatu izana. Beraz, kontribuziozko eta derrigorrezko gizarte-aseguruetan oinarritutako gizarte-segurantza zen. Horrez gain, lehentasunezko edo oinarrizko ondasun publikoak hornitzeko gastua handitu zuen eredua izan zen, hauen artean hezkuntza, osasuna eta, neurri txikiagoan bada ere, etxebizitza indartuz. Hirugarren etapan, aldiz, gizarte segurantza herritar guztiak bere gain hartzen hasi zen, beren diru-sarrerak eta lan-egoera edozein izanda ere, hau da, izaera unibertsala hartu zuen. 19191939 gerra arteko garaian emandako bilakaera politiko eta ekonomikoa erabakigarria izan zen aurreko eredutik oraingo eredura igarotzeko, baina, egun ezagutzen dugun ongizate-estatu eredu hau, II. Mundu Gerra ostean egonkortu zen, tesi keynesiarren garapenarekin batera. Keynesen arabera, ekonomia, bere kabuz, ez da oparotasun ekonomikoa eta justizia soziala bermatzeko gai. Horregatik, kapitalismoaren berezko krisi garaietan, ekonomia suspertzeko eta prekarietatearen aurrean herritarrak babesteko, ekonomiaz kanpoko elementu batek esku hartu behar du, Estatuak hain zuzen ere, eta azken honek ondorengo tresnak baliatu behar ditu: moneta-politika, inbertsio publikoa, zerga-politika eta ekonomia-, gizarte- eta kultura-politikak. Tresna hauen garaiko adibide dira sektore batzuen nazionalizazioa, ekonomiaren nolabaiteko planifikazioa, azpiegituretan gastu handiagoa, enplegu osoa1 (biztanleria aktiboaren %3tik beherako langabezia-tasa), gizarte prestazioen hobekuntza eta doako hezkuntza eta osasungintza. Honen guztiaren azken helburua ziurtasuna lortzea zen, ekonomia eredu misto baten bidez, kapitalismoak sortutako aberastasuna birbanatuz eta erdiko klasea sortuz. Taula 1: Gizarte Segurantzako gastua Estatuaren gastuen guztizkoarekiko %-tan (1900-1990)
1 Kontuan izan behar dugu, garai hartan, gizonezkoen enpleguari bakarrik egiten zitzaiola erreferentzia.
Izan ere, hazkunde ekonomikoak errenta altuagoak eta beraz, aurrezteko gaitasun handiagoa ekarri zituen berekin, eta honek, era berean, bidezko zerga-sistema eraginkorrak ezartzea ahalbidetu zien Estatuei, hauen bidez gizarte-segurantzako zerbitzuak finantzatu ahal izateko. Bestalde, demokratizazioak Estatuaren aurrekontu eraldaketa hori finkatzea ahalbidetu zuen, baita horrekin bat zetorren gizarte-legeria garatzea ere. Horregatik, ez da kasualitatea Gizarte Segurantza sistema XX. mendeko 50eko hamarkadan, Europan demokraziak sendotzearekin eta horietan sufragio unibertsala ezartzearekin batera, hedatu izana.
1.1.2.- BISMARCKEN EREDU ALEMANIARRA ETA BEVERIDGEREN EREDU BRITAINIARRA Aurrera egin aurretik, parentesi txiki bat ireki, atzera egin, eta, Posmodernia aldizkariko edukia oinarritzat hartuz, aipatu berri ditugun 2. eta 3. etapen aitzindariak izan ziren herrialdeetan, Alemanian eta BHan hurrenez hurren, ongizate-estatuak hartu zuen forma aztertuko dugu labur. BISMARCKEN EREDU ALEMANIARRA: XIX. mendeko 80ko hamarkadan, Alemaniaren batasuna lortu ostean eta industrializazio garai bete betean, egungo gizarte segurantza sistemarekin antzekotasun ugari dituen eredu bat (Wohlfahrtsstaat) ezarri zuen lehen herrialdea bihurtu zen Alemania, hala, hirietako soldatapeko langileak gaixotasun, istripu, elbarritasun eta zahartzaroko arriskuetatik babestuz. Aipatutako prestazioak langileen eta enpresa pribatuen nahitaezko kontribuzioen bidez finantzatzen ziren eta, hauei esker, aseguratu guztiek legedi nazionalak modu uniformean ezarritako prestazioak jasotzeko eskubide indibiduala bermatua zuten. Garaipen hau langile mugimenduaren, mugimendu sindikalaren eta alderdi sozialisten (Lege Antisozialisten bidez urte luzez legez kanpo utzitako SPD indartsuena izanik) presioari esker lortu zen, sistema kapitalistari kritika gogorrak egiteaz gain, Estatua bera zalantzan jarri baitzuten. Beraz, argi dago Bismarck autoritario eta kontserbadoreak batasun nazionala babesteko, langileriaren iraultza ekiditeko eta sozialdemokraten babes eta parte hartze politikoaren hazkundea geldiarazteko sortu zuela Estatuak kudeatutako gizarte segurantza; horretarako, lehiakideek proposatutako neurri batzuk bere eginez, haien atxikimendua bilatuz. BEVERIDGEREN EREDU BRITAINIARRA: XX. mendeko lehen hamarkadan Britainia Handiak liberalismo tradizio luzearekin hautsi zuen eta, gobernu laboristaren agindupean, ongizateestatuari eta gizarte politikei bide eman zien. Beveridge Txostena izeneko dokumentua honen isla argia da. Dokumentu honek, 1942 urtean, ongizate-estatu kontzeptua (Welfare State) jaso zuen lehen aldiz eta honen oinarri teorikoak ezarri zituen. Honek justizia soziala zuen helburu eta herritar guztien, bereziki zaurgarrienen, gutxieneko bizi-estandarra bermatzeko ardura Estatuari esleitzen zion. Hori horrela, jabetza pribatuak funtzionatzen ez zuen kasuetan, Estatuak, laguntzen eta nazionalizazioaren bidez, esku hartzen zuen. Honen adibide dira, besteak beste, zahartzaroko pentsio publikoak, langabezia asegurua eta doako osasun sistema. Gizarte-zerbitzu horien guztien finantzaketari dagokionez, enpresari eta langile guztiek ordaindu beharreko tasak edo kotizazio uniformeak ezarri zituen. Era berean, enplegu osoa sustatu zuen eskulanaren birbanaketa eginez. Honen bidez, herritarren autonomia bermatu nahi zuen, hots, herritarra, laguntzen beharrik gabe, bere bizimodua antolatzeko gai izatea.
1.1.3.- ONGIZATE-ESTATUAREN KRISIA Ongizate-estatuaren bilakaeraren analisiarekin jarraitzeko, XX. mende bukaeran honek izandako gorabeherak aztertuko ditugu, urte horietan bizitako krisi ezberdinek ongizate-estatuaren existentzia bera arriskuan jarri baitzuten. Batetik, 1973ko petrolioaren krisiak inflazioaren eta langabeziaren gorakada eragin zuen eta joera hori geldiarazten saiatzeko politika publikoari lotutako neurriak hartu ziren arren, egoerak okerrera egiten jarraitu zuen. Testuinguru horretan, Friedmanen tesiak aplikatzen hasi ziren. Honen arabera, inflazioa geldiarazteko ongizate-estatuaren zenbait alderdi desegin behar ziren, ongizate-estatuak gastu publikoa handitzea dakarrelako eta honek inflazioa ere handitzea eragin dezakeelako. Horrez gain, 80ko hamarkadan, Margaret Thatcher Erresuma Batuko eta Ronald Reagan Estatu Batuetako presidente izan ziren bitartean, gizarte politikek eta ongizate-estatuak murrizketa ugari jasan zituzten; enpresen eta langileen arteko harremana eten zen, lan prekarietateak gora egin zuen eta zuzeneko zergak murriztu zituzten zeharkako zergak handitzen zituzten bitartean. Bestetik, 90eko hamarkadan, ongizate-estatuaren sostengarritasuna zalantzan jarri zen berriz ere, kasu honetan herrialde garatuetako biztanleriaren pixkanakako zahartzearen eta jaiotza tasaren jaitsieraren ondorioz, ez baitzegoen erretiro pentsioak ordaintzeko adina biztanle. Hala ere, emakumea lan munduan hasteari eta immigrazioaren fenomenoari esker arazo hau nolabait konpondu zen.
1.1.4.- ONGIZATE-ESTATUAREN EGUNGO EGOERA ETA ETORKIZUNEKO AURREIKUSPENAK Oztopoak oztopo, ongizate-estatuak baditu 80 urte. Herritartasunean oinarritutako eskubide politiko, sozial eta zibilak langile mugimenduaren, mugimendu demokratikoaren eta mugimendu sozialen borroka eta lan askori esker lortu ziren eta herritarrak ez dira inoiz horiei uko egiteko edo galtzeko prest egon, ongizate-estatuaren defentsaren eta hobekuntzaren alde borrokatuz. Gaur egun, herrialde garatuek, oro har, demokrazia sendoa dute, baita oinarrizko eskubideak bermatzen dituen sistema bat ere. Dena den, ongizate-estatua gainbeheran dagoela ukaezina da eta, eredu sozioekonomikoa eraldatzeko zein herritarrek hau mantentzeko konpromisoa izateko neurriak hartu ezean, etorkizunean joera berdina jarraituko duela aurreikus daiteke. Izan ere, azken hamarkadotan neoliberalismoak bere eredu politiko eta ekonomikoa ezarri du merkatu librearen eta norbanakoen interesen mesedetan. Hainbat dira norabide horretan hartutako neurriak: sektore ekonomiko publikoen pribatizazioa, errenta altuenen ekarpenak mugatzeko erreforma fiskalak, gastu publikoa mugatzeko aurrekontuen erreformak, enpresarien onurarako eta langileen kalterako lan erreformak… eta abar luze bat; politika sozial askoren murrizketa edo desagerpena finean. Gainera, herritar askok neurri horiek ontzat jotzen dituzte, ekonomiaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak direla sinetsi baitute.
1.2.1.- ONGIZATE-ESTATUA Ongizate-estatu kontzeptua oso zabala da eta, beraz, ez dago honen definizio edo ulerkera bat eta bakarrik. Hainbat dira kontzeptua mugatzeko dauden zailtasunak. Batetik, herrialde eta une historiko bakoitzean, ongizate-estatuaren berezko zerbitzuak emateko modua ezberdina izan da. Bestetik, ongizate-estatuaren mugak oso zabalak dira zerbitzuon iraupena, zenbatekoa, finantzaketa eta hauek ezaugarritzen dituzten bestelako alderdiak zehazteari dagokionean. Eta azkenik, kasu batzuetan, gizarte-laguntzak Estatuak eskaini beharrean, beste eragile batzuek eskaintzen dituzte, Elizak edo Gobernuz Kanpoko Erakundeek esaterako. Gauzak horrela, aditu eta erakunde ezberdinek egindako definizioak oinarritzat harturik, ideia erakusgarrienak biltzen eta ondorengo definizio "propioa" osatzen saiatu gara. Ongizate-estatua estatuak, gobernuaren zein tokiko erakundeen bidez eta aurrekontuak eta araudia erabiliz, biztanleria guztiaren ongizatea, aberastasunaren birbanaketa eta aukera berdintasuna bermatzeko helburuarekin hartzen dituen neurrien multzoari deritzo. Bestera esanda, ongizate-estatua funtzio publikoa gauzatzean datza, hau da, estatuak ekonomian eta gizartean esku hartzean herritarren gehiengoaren baldintza sozioekonomikoak hobetzeko edo, berdina dena, klase sozialen arteko berdintasun ekonomiko eta sozial eza murrizteko. Zentzu horretan, estatuek ongizatea bermatzeko eta aberastasuna birbanatzeko duten mekanismo edo tresna eraginkorrena politika fiskala da, hau da, zergak eta tasak. Izan ere, hauen bidez errentatik, ondaretik eta jarduera ekonomikoetatik diru sarrerak lortzen ditu, ondoren, interes orokorraren mesedetan, politika publikoak garatu ahal izateko. Ongizate-estatuaren hastapenetatik gaurdaino, honen neurri ohikoenen artean kalitatezko osasun eta hezkuntza zerbitzuen doakotasuna eta unibertsaltasuna aurki ditzakegu [oinarrizko beharra, guztiontzako berdina]. Bestalde, lan eremuari dagokionean, lanpostua galtzen dutenentzako edo arrazoi ezberdinengatik lanik egin ezin dutenentzako (adina, ezgaitasuna…) prestazioak edo diru transferentziak dira neurri aipagarrienak [kasuan kasuko beharra, era duinean bizi ahal izateko kasu bakoitzari egokitutako gutxienekoa]. Gainera, urteek aurrera egin ahala eta estatuak beren horretan indartu ahala, herrialde garatuetan ongizate-estatuaren funtzioa geroz eta gehiago hedatzen joan da, besteak beste, garraio sare irisgarria, etxebizitza, gazteria, lana eta familiaren arteko uztarketa, mendekoen zaintza, jarduera ekonomikoa… eskuratzea edo garatzea errazteko laguntzak sortuz. Neurrien ildo beretik jarraituz, Estatuak hainbat tresna edo bide ditu hauek herritar guztien eskura jartzeko: zerbitzu publikoak, prezioak eta antzekoak arautzen dituzten legeak, dirulaguntza totalak zein partzialak, errenta-transferentziak, espezietan egindako transferentziak, subentzioak eta enpresa publikoak honen adibide dira.
Definizioa laburbiltzeko, ongizate-estatuaren sorrera bultzatu duen oinarrizko faktorean jarriko dugu arreta. Izan ere, orain arte aipatutako guztia ezin dugu sistema kapitalistaren eraginetik at ulertu. Estatuak bizitza pribatuaren eta publikoaren arteko bitartekari gisa eta lehentasunezko zerbitzu, ondasun eta prestazioen unibertsaltasunaren eta doakotasunaren bermatzaile gisa jardun behar badu, merkatuaren akatsek sortutako arrisku egoeren aurrean sektore zaurgarrienak babesteko da. Bestera esanda, sistema honetan, baliaezintasunez gain, pobreziara eraman dezaketen egiturazko hainbat arazo daude; horregatik, herritar orok uneoro gutxieneko bizi baldintza materialak bermatuta izateko mekanismoak izan behar ditu Estatuak. Beraz, ongizate-estatua demokraziaren, gizarte ongizatearen eta kapitalismoaren arteko oreka bilatzen duen antolaketa eredu sozial eta politikoa dela esan dezakegu.
1.2.2.- GIZARTE ONGIZATEA Aurrerapen ekonomiko eta sozialaz harago, ongizate-estatuaren existentzia da gizarte ongizatearen existentziaren arrazoia; lehenak bigarrena du helburu, eta bigarrenak, oraingoz behintzat, lehenaren beharra du. Beraz, bi kontzeptuok elkar loturik eta elkar eraginean daudela ulertu behar dugu. Era berean ulertu behar ditugu ongizate indibiduala eta kolektiboa, oro har, batak bestea baitakar; hau da, ongizateak dimentsio soziala izan behar du. Hori horrela, gizarte ongizatea, une eta leku jakin batean, herritarraren bizi kalitatea osatzen duten hainbat aldagai ekonomiko eta sozialen gogobetetze bateratua da. Oinarrizko gizarte premien gogobetetze maila hori, horren adierazle diren indize batzuen gaineko irizpide teknikoak aplikatuz neurtzen da, hala nola, errentaren banaketa, per capita sarrerak, langabezia tasa, pobrezia maila, gizarte bazterkeria arriskua, gastu soziala, kontsumo maila, osasun maila, hezkuntza maila, hiri-garapena, etxebizitzarako sarbidea, berdegune azalera, kutsadura maila, askatasun maila eta segurtasuna. Hala ere, indize esanguratsuenetako bat bizi itxaropena dela esan dezakegu, hein handi batean, zerrendatu berri ditugun gainontzeko indizeen ondorio baita. Beheko grafikoan ikus dezakegunez, ongizate-estatuak herritarren bizi kalitatea eta ondorioz, bizi itxaropena hobetzen lagundu du, mende bateko epean, azken hau bikoiztuz eta egun 80 urte inguruan kokatuz. Grafiko 1: Bizi itxaropena jaiotzean 1900-2011
1.3.- ONGIZATE-ESTATU EREDU ETA SAILKAPEN EZBERDINAK Aurreko ataletan ikusi bezala, hainbat dira ongizate-estatua ezaugarritzen duten aldagaiak. Aldagai hauek abiapuntu eta oinarritzat harturik, ongizate-estatuaren sorreratik gaurdaino, zenbait adituk, R.M. Titmussek (1981) edo F. Castles eta D. Mitchellek (1993) esaterako, herrialde ezberdinetan garatutako ereduak multzotan sailkatu dituzte. Jakin badakigu horrelako sailkapenek zenbait muga dituztela, besteak beste, eredu bakoitza ezaugarritzen duten irizpideak mugatzea eta zehaztea zaila delako eta herrialdeen berariazko aldagaiak kanpo uzten dituztenez, beharbada, analisi erredukzionistegia egiten dutelako. Baina, aldi berean, parekotasun horrek, ikuspegi ezberdinen nondik norako orokorrak ulertzen laguntzen du eta beraz, erreferentzia esparrua ezartzeko baliagarriak izan daitezke. Hori esanda, lan honetan Esping-Andersenen hiru munduak izendatutako ereduak aztertuko ditugu, munduan hedatuen eta onartuen dagoen sailkapenetako bat baita.
1.3.1.- ESPING-ANDERSENEN HIRU MUNDUAK Gosta Esping-Andersen (1993) soziologo daniarrak hiru arlo nagusi aztertu zituen: Estatuaren eta merkatuaren arteko harremana, estratifikazio soziala eta desmerkantilizazio maila, bere ustetan hiru aldagai edo printzipio horiek baitira edozein ongizate-estatu ereduren oinarriak. - Estatuaren eta merkatuaren arteko erlazioa ongizatearen hornikuntzari dagokionean: ongizate-estatuen egiturazko ezaugarria da hau. Publiko eta pribatuaren arteko nahasketari egiten dio erreferentzia eta horietako bakoitzak gizarte-eskubideak ze neurritan bermatzen dituen ezagutzean datza. Aldebiko harreman honetan Estatuari gizartean ematen diren ezberdintasunak edo bidegabekeriak zuzentzeko funtzioa esleitzen dio. - Estratifikazio soziala: gizartearen antolaketa eredu kapitalista gizarte klaseetan oinarritzen da eta aldagai honek politika sozialek hauen arteko aldea areagotzen edo murrizten laguntzen duten neurtzen du. - Lan indarraren desmerkantilizazio maila: aldagai honen bidez norbanakoek merkatuarekiko duten dependentzia edo autonomia maila neurtu nahi zuen, hau da, gizarte eskubideen bidez norbanakoek zein familiek bizi duin bat garatzeko duten ahalmena. Beraz, desmerkantilizazio maila herritarren botere emantzipatzailearekin eta eskubide sozialekin estuki lotuta ulertzen zuen, merkatuak merkantilizazio maila handitu eta Estatuak, aldiz, murriztu egiten duelarik. Bestalde, herrialde bakoitzaren desmerkantilizazio gaitasunaren atzean bi arrazoi nagusi daudela uste zuen: botere politikoa eta ondare historikoa, hain zuzen. Beraz, Esping-Andersenen arabera, ongizate-estatuak sailkatzeko, egiten, gastatzen eta arautzen dutena aztertzeaz gain, merkatuarekin elkar eragiteko duten modua aztertu beharra dago.
Azterketa horren ondorioak kontuan izanik, The Three Worlds of Welfare Capitalism liburuan (1993), hiru ongizate-estatu mota definitu zituen; beste aditu batzuen arabera, Luis Moreno (1995) eta Maurizio Ferrera (1996) esaterako, sailkapen honetara laugarren mota bat gehitu beharko litzatekeen arren. Jarraian bakoitzaren ezaugarri bereizgarrienak jaso ditugu. - Eredu liberala edo anglosaxoia: Estatuak bere mendeko den langile klasearen beharrak baino ez ditu asetzen; beharra era objektiboan frogatu beharra dago eta laguntzak oso xumeak dira. Izan ere, eredu honek merkatua jartzen du erdigunean, hau izanik herritarren gehiengoak ongizatea eskuratzeko duen tresna. Ondorioz, ez dago ia desmerkantilizaziorik, eskubide sozialen irismena oso mugatua da eta gizarte babesaren onuradunen (langile klasea) eta baliabide gehiago dituztenen (erdiko klasea) arteko klase dualismoa dago. Ezberdintasunak ezberdintasun, Australia, Estatu Batuak eta Kanada eredu honen adibide dira, liberalismoaren eragin nabaria eta merkatuaren mekanismoengan konfiantza handia duten herrialdeak alegia. - Eredu kontserbadore korporatiboa edo europar kontinentala: ahaidetasunean eta Estatuaren paper subsidiarioan oinarritzen da, hau da, Estatuak familiak huts egiten duenean baino ez du esku hartzen. Klaseen edo estatusen arteko hierarkia eta familia eredu tradizionala iraunaraztea helburu, Estatuak enpleguaren bidez egindako kotizazioen arabera ematen ditu prestazioak, betiere prestazioon bidez errentaren birbanaketa sustatu gabe. Beraz, desmerkantilizazio maila nahiko altua dela esan dezakegu. Tradizio katoliko, estatalista eta erreformista duten herrialdeak eredu honen adibide dira, hauen artean Austria, Frantzia eta Alemania. - Eredu sozialdemokrata edo eskandinaviarra: zergapenean eta gizarte prestazioen unibertsaltasunean oinarritzen den eredua da eta beraz, Estatuak herritar guztien beharrak asetzen ditu. Bestera esanda, desmerkantilizazio maila ia erabatekoa da eta norbanakoen eskubide berdintasuna zein klaseen arteko elkartasuna sustatzen du, hala, merkatuarekiko zein familia eredu tradizionalarekiko menpekotasuna murriztuz. Bai gizarte arazoak minimizatzeko bai prestazioen unibertsaltasuna bermatzeko ezinbestekoak diren diru sarrerak maximizatzeko, emakume zein gizonen enplegu osoa bermatzen saiatzen da. Eredu hau Europa iparraldeko herrialde gehienetan ezarritako eredua da, honen adibiderik gorena Suedia izanik. - Eredu mediterraneoa: Esping-Andersenek egindako sailkapenari gehitutako eredua da hau, Europa hegoaldeko herrialdeen errealitatea hobeto islatzeko asmoz sortua. Moreno Fernándezek El estado del bienestar en la Europa del Sur (1995) liburuan jasotakoaren arabera, herrialde hauek hurrengo ezaugarriek batzen dituzte, baita aurreko ereduetatik bereizi ere: prestazio unibertsalak eta merkatupeko prestazioak konbinatzen dituzte; lan prestazioak nahiko oparoak diren arren, gizarte kotizazioen bidez finantzatzen diren heinean, lanpostu duinen eta lanpostu prekarioen arteko aldea handia da eta, gainera, lurpeko ekonomiak berebiziko pisua du; eta familiako kideen artean baliabideak konpartitzeko joera dago, eskala txikian edo maila mikroan bada ere, aberastasuna birbanatuz eta familia ongizatea lortuz. Azken honek, ordea, gizarte politiken garapen urriagoa eragin du, familia jotzen baita babesaren hornitzailetzat. Hauen artean, Grezia, Italia, Espainia eta Portugal daude.
2.- ONGIZATE-ESTATUAREN FINANTZAKETA Aurreko puntuan gaur egun munduan hedatuen dauden ongizate-estatu ereduetako bakoitzak eskaintzen dituen bermeak aztertu ditugu, baita berme horien onuradunak nortzuk diren ere. Jarraian, hauen finantzaketan sakonduko dugu; nork, zenbat, nola, zertarako biltzen duen dirua. Ongizate-estatuaren finantzaketa, eskaini nahi diren zerbitzuen, bermatu nahi diren eskubideen eta esku hartzeko erabili nahi diren tresnen araberakoa da. Bestera esanda, Estatuak, lehenik eta behin, bere gain hartuko dituen gastuak zehaztu behar ditu eta, ondoren, horiek nola edota zeren bidez ordainduko dituen planifikatu behar du. Edozein kasutan, ongizate-estatuak desagerrarazi nahi dituen bidegabekeriak zerga politika egokia diseinatuz murriztu daitezkeela ikusiko dugu, horretarako, zerga sistema eta gastu publikoa baliatuz.
2.1.- FINANTZAKETA LORTZEAREN ARDURADUNA: ESTATUA Ongizate-estatuaren finantzaketari dagokionean, herrialde ezberdinetako konstituzioek bi ideia nagusi jasotzen dituzte: batetik, herritar guztiek gastu publikoari eusten laguntzeko betebeharra dute eta, bestetik, Estatuak edo Gobernuak dirua biltzeko beharrezkoak diren tributuak sortzeko eta ezartzeko ahalmena du, betiere Parlamentuak onartutako legeen bidez egiten bada. Halere, estatu modernoetan deszentralizazio maila ezberdinak daude. Beraz, herrialde bakoitzak bertoko erakunde ezberdinen eskumenak arauen bidez mugatu eta zehaztu behar ditu.
Iturria: norberak egina Espainiako finantzaketa-sistema Estatua Tributuak sortzeko eskumena Autonomia erkidegoak Tokiko erakundeak Tributuak ezartzeko eta exijitzeko eskumena
Araubide komuna, EAE eta Nafarroan ezik, Estatuko autonomia erkidego guztietan eta Ceuta eta Melillan indarrean dagoen finantzaketa-sistema da eta honen arauketa Autonomia Erkidegoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoan (LOFCA) oinarritzen da. Irudia 1: Araubide komuneko autonomia-erkidegoen finantzaketa
Kasu honetan, irudian ikus dezakegunez, erkidegoek bi baliabide ekonomiko erabiltzen dituzte finantzaketa lortzeko:
Eta bestetik, funtsak, autonomia erkidegoek eta Gobernu Zentralak finantzatuak. Funts hauek erkidego bakoitzaren beharren arabera banatzen dira, normalean, biztanle kopurua irizpidetzat erabiliz.
Iturria: Enzimum, www.enzimum.es Bestalde, esan beharra dago, Estatuko Administrazioa tributu propioen eta %100ean laga ez dituen tributuen bidez finantzatzen dela. Araubide komunaz gain, Estatu Espainiarrean beste bi finantzaketa-sistema daude, biak ala biak foru araubidearen baitakoak:
- Kontzertu Ekonomikoa: Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru Lurralde Historikoetan dago indarrean. Hurrengo puntuan honen berezitasunak eta funtzionamendua aztertuko ditugu. - Hitzarmen Ekonomikoa: Nafarroako Foru Erkidegoan dago indarrean eta Kontzertu Ekonomikoarekin antzekotasun ugari ditu. Grafikoa 2: Erkidego guztietan kupoa aplikatuko balitz bilketan jasango luketen aldakuntza
2.1.2.- EAE-KO FINANTZAKETA-SISTEMA EAE-ko finantzaketa-sistema berezia dela esan dezakegu. Izan ere, estatu propiorik izan ez arren, autonomia erkidegoak finantzaketa-sistema propioa du eta, honi esker, Estatuko zerga gehienak ezartzeko, arautzeko, ikuskatzeko, likidatzeko, biltzeko eta kudeatzeko ahalmena du. Labur esanda, EAE-k finantzaketan autonomia maila altua du. Aipatutako guztia, iraganeko bi lorpeni esker egin dezake egun: batetik, XIII. mendean, Bizkaiko Jaurerria Gaztelako Koroan sartu zenean, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak, Foruen bidez, bertoko instituzioak eta legedia mantendu izanari esker eta, bestetik, XIX. mendean, Antonio Cánovas del Castillorekin orduko finantzaketa-sistemaren nondik norakoak negoziatzerakoan, Kontzertu Ekonomikoa deritzon eskubide historikoa hitzartu izanari esker. Puntu hau lantzeko, Kontzertu Ekonomikoa Sustatzeko eta Zabaltzeko Ad Concordiam Elkarteak bere web orrian eta El Correo egunkariak artikulu batean jasotako informazioa baliatuko dugu.
2.1.2.1.- Kontzertu Ekonomikoaren ezaugarritzea Esan bezala, Kontzertu Ekonomikoa EAE-k finantzaketa publikoa lortzeko erabiltzen duen sistema da. Sistema honen bidez EAE-ren eta Estatu Espainiarraren arteko finantza- eta zergaharremanak ezartzen eta arautzen dira; beraz, berdinen arteko aldebiko akordioa da. Alor politikoari dagokionean, alderdi politiko guztien oniritzia du, Vox eta Ciudadanosena izan ezik. Egun indarrean dagoen 1978ko Konstituzioak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako eskubide historikoen adierazpen gisa definitzen eta onartzen du Kontzertua. Eskubide historiko horiek euskal foru lurraldeei aitortutako lurralde eskubideak dira, izaera politikodunak eta Konstituzioa idatzi aurrekoak. Era berean, Konstituzio honek, foru araubidearen eguneratzea Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuen esparruan egingo dela jasotzen du. Beraz, Kontzertu Ekonomikoaren ezaugarri bereizgarrienak honako hauek dira:
- Itundua: oinarrizko erabakiak EAE-ko (Foru Aldundi bakoitzeko bana + Eusko Jaurlaritzako 3) eta Estatuko (6 pertsona) ordezkariz osatutako batzorde paritarioetan hartzen dira. Hitzartutako edukia legeen bidez onartzen da eta Espainiako Parlamentuak ezin ditu lege horiek aldatu.
- Historikoa: 1878 urtean onartu zen lehen aldiz, euskal lurraldeak Estatuko sistema ekonomikoan integratzeko helburuarekin.
- Konstituzionala: 1978ko Espainiako Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriak hurrengoa dio "Konstituzioak foru-lurraldeen eskubide historikoak babesten eta errespetatzen ditu".
- Alde bakarreko erantzukizuna edo arriskua: Kontzertu Ekonomikoaren kudeaketatik eratorritako emaitzak, onak zein txarrak izan, EAE-ri bakarrik dagozkio. Hau da, bere finantzen egoera edozein dela ere, EAE-k Estatuaren gastu komunen finantzaketan lagundu behar du.
2.1.2.2.- Kontzertu Ekonomikoaren funtzionamendua Kontzertu Ekonomikoak aitortzen dituen eskumenei esker, EAE-k bertoko herritarrek ordaintzen dituzten zergak biltzeko, ikuskatzeko eta kudeatzeko ahalmena du.
Zentzu horretan, ezkerreko eskeman jaso bezala, Lurralde Historikoek, hau da, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabak, Batzar Nagusien bidez, herritarrek ordaindu beharreko zergak eta hauen zenbatekoa erabakitzen dituzte. Bestera esanda, tributuen gaineko arau propioak zehazteko eta onartzeko eskumena dute, Estatuko legediak horiei buruz ezartzen duena kontuan izateko beharrik gabe, betiere Estatuak duen antzeko presio fiskala mantentzen badute. Bestalde, Foru Aldundiak aipatutako zerga horiek kudeatzeaz eta biltzeaz arduratzen dira. Eta Eusko Legebiltzarrak hiru lurraldeen arteko, koordinazio-, harmonizazioeta lankidetza-eskumen orokorrak baino ez ditu. Horrez gain, hauen eskumenak nahiko mugatuak badira ere, udaletxeek tasa eta zerga zehatz batzuk ezartzeko eta biltzeko eskumena dute. Iturria: Ignacio Zubiri, UPV/EHU
Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udalen jarduna diru-sarrera horien bidez finantzatzen da, baina, baita Estatuarena ere. Izan ere, azken horri dagokionean, EAE-k bere gain hartu ez dituen eta, beraz, Estatuak ematen dizkion zerbitzuak (izan Estatuaren eskumen esklusiboak direlako, izan Estatutuan jasota egon arren, oraindik transferitu ez direlako) finantzatzen laguntzen du, horretarako, Gobernu Zentralari urtero kupoa deritzona ordainduz. Hau da, EAE-k bere egiten ez dituen Estatuaren kargei dagokien kontribuzioa da kupoa.
Bestalde, Kontzertu Ekonomikoak Estatuko zerga-sistema osatzen duten 24 zergak hartzen ditu bere gain. Ondorioz, hauek hurrengo bi multzoetan sailkatu beharra dago: - Araudi autonomodunak, hau da, hiru Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiek araututakoak, ezberdinak izan daitezke bai beren artean bai Estatuko gainontzeko lurraldeetan indarrean daudenekiko. Hauen adibide dira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Sozietateen gaineko Zerga, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga, Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga, Egintza Juridiko Dokumentatuak eta Ondarearen gaineko Zerga; sei zerga hauen artean lortzen duen bilketa zerga guztien artean lortzen duen bilketaren %46a baino gehiago da. - Ordea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga, inportazio eskubideak eta zerga berezietan eragiten duten inportazio kargak, Estatuko araudi eta tasa berdinen arabera arautu behar dira, prezioetan distortsiorik ez sortzeko eta lehia desleiala ekiditeko. Mota honetako zergen bidez bilketa guztiaren %42a inguru biltzen du.
2.1.2.3.- Kontzertu Ekonomikoaren abantailak eta desabantailak Oro har, Kontzertu Ekonomikoa onuragarria da EAE-rentzat, honek autogobernua garatzeko eta bere eskumen guztiak finantzatzeko nahikoa baliabide eskuratzea ahalbidetzen baitio. Horri esker, EAE osasungintzan, hezkuntzan, gizarte-zerbitzuetan eta beste hainbat arlotan biztanleko gastu handiena egiten duten autonomia erkidegoen artean kokatzen da. Horrez gain, errepideetan Estatuan baino inbertsio handiagoa egiteko aukera eman dio, baita industria babesteko, pobreziaren aurka borrokatzeko edo euskara bultzatzeko neurrietan gastu publiko handia egiteko aukera ere, besteak beste. Laburbilduz, Kontzertu Ekonomikoak politika publiko propioak burutzeko eta, honen bidez, Ongizate Estatua indartzeko aukera ematen dio EAE-ri. Gainera, Aurrekontuak egiterako orduan, Kontzertu Ekonomikoak autonomia handia ematen die euskal erakundeei, neurri handi batean, ez baitute Ogasun Ministerioaren funts ekarpenenekiko menpekotasunik. Era berean, erakundeak herritarrengandik hurbil egoteak, herritarrek ordaintzen dituzten zergak eta jasotzen dituzten zerbitzuak haien benetako beharretara egokitzea ahalbidetzen du. Hala ere, aipatzekoa da Estatuak Kupoaren bidez jasotzen duen diru kopurua baino gutxiago gastatzen duela EAE-n. Eustateko datuen arabera, 2001 eta 2013 bitarte, aldea 15.000 milioi eurotik gorakoa izan zen. Aldi berean, EAE-k Estatuaren gastuen %6,24a ordaintzen du. Ehuneko horrek gaur egun EAE-k Estatuko ekonomian duen pisua gainditzen du, hau %6,21 ingurukoa baita, eta Kontzertu Ekonomikoa indarrean egon den urte gehienetan kalte egin dio. Hori gutxi ez eta biztanleriagatik legokiokeen %4,5aren oso gainetik dago.
EAE-ko zerga-sistema alde batera utzita, finantzaketaren hasierako planteamendura itzuliko gara. Estatu batek tributuak ordaintzeko betebeharra ezartzearen atzean arrazoi ugari daude, aurreko atalean hainbatetan aipatu bezala, garrantzitsuenak gastu publikoari eustea, errenta birbanatzea, ekonomiaren eraginkortasuna handitzea eta krisiak leuntzea izanik; laburbilduz, herrialdeak ekonomikoki zein sozialki aurrera egitea. Hori guztia lortzeko, nahitaez, behar adina diru bilduko duen eta hazkunde ekonomikoa zein enpleguen sorrera maximizatuko dituen zerga sistema justu bat behar da; eta, aldi berean, Estatuak gastu publikoa era eraginkorrean kudeatzeko eta kontu publikoen bideragarritasuna eta egonkortasuna bermatzeko konpromisoa hartu behar du. Horretarako, Estatuak tokiko presio fiskala eta egitura fiskala definitu behar ditu.
2.2.1.- PRESIO FISKALA KONTZEPTU GISA Presio fiskala herrialde bateko sektore publikoak Barne Produktu Gordinarekiko biltzen duen tributuen guztizkoa da, hau da, zergapekoengandik jasotako tributu-sarreren eta BPG-ren arteko erlazioa adierazten duen termino ekonomikoa da. Definizio teknikoa hori bada ere, argipen batzuk egitea beharrezkoa da. Lehenik, tributuen ordainketari egiten dio erreferentzia, ez zergen ordainketari; aurrerago ikusiko dugunez, zerga guztiak tributuak dira, baina tributu guztiak ez dira zergak, tributuak zergak baino gehiago dira. Bigarrenik, zergapeko guztiak hartzen ditu kontuan; familiak eta enpresak zergapekoak dira bai, baina ez dira Ogasunarekiko betebeharra duten bakarrak. Eta hirugarrenik, ordaintzen dena (benetako bilketa) kontuan izanik kalkulatzen da, eta ez ordaindu beharko litzatekeena (bilketa potentziala) kontuan izanik. Azken ideia hori bereziki garrantzitsua da. Izan ere, askotan, presio fiskala ordaindu beharreko zerga kopuruarekin lotzen dugu eta beraz, Administrazio publikoak zenbat eta zerga gehiago edo altuagoak ezarri, herrialdeak orduan eta presio fiskal handiagoa izango duela uste dugu. Berez, gainontzeko faktoreak konstante mantenduko balira, hori horrela litzateke, baina, normalean, faktoreok aldaketekiko sentikorrak dira. Horregatik, baliteke, zergak igo ezkero, zerga-ihesa egotea eta, ondorioz, presioa ez handitzea edo txikitzea ere. Horrez gain, honako hauek dira herrialde bateko presio fiskala baldintzatzen duten faktoreak: zerga-sistemaren egitura, erregimen politiko eta ekonomikoa, ezaugarri demografikoak, egitura ekonomikoa, garapen maila, faktore kulturalak edota erakundeen kalitatea.
2.2.2.- MUNDUKO HERRIALDE EZBERDINETAKO PRESIO FISKALA Beheko irudian munduko herrialde ezberdinek 2021 urtean jasandako presio fiskala ikus dezakegu. Agerikoa da herrialde aberats eta garatuenek gainontzekoek baino presio fiskal altuagoa dutela. Hala ere, salbuespenak egon badaude, AEB esaterako.
Irudia 2: Munduko herrialde ezberdinen presio fiskala 2021ean (BPG %-tan)
A. Molina Morales, I. Amate Fortes eta A. Guarnido Ruedak burututako azterketa baten arabera, herrialde garatuen eta ez garatuen arteko ezberdintasun honen atzean 4 arrazoi nagusi daude: Lehena, gastu publikoa da. Izan ere, herrialde garatuek, herritar orok bizi duin bat garatu ahal izateko gutxieneko beharrak asetzen dituzte. Horretarako beharrezkoak diren mekanismo zein baliabideak finantzatzeko, administrazioek, nahitaez, diru sarrerak lortu behar dituzte. Hurrengo puntuan ikusiko dugunez, diru sarrera hauek, gehienbat, zergen bidez biltzen dituzte eta ondorioz, normala da herrialde garatuen presio fiskala garapen bidean daudenena edo azpigaratuena baino altuagoa izatea. Bigarrena, demografiarekin eta administrazioak honen gainean duen kontrolarekin lotuta dago. Izan ere, herritarren errolda eguneratuta mantentzeko zailtasuna duten herrialdeek tributu gutxiago biltzen dituzte, zergadun berriak erregistratzeko zailtasunak dituztenez ezin baitituzte zerga zuzenak behar bezala kobratu. Gainera, herrialde garatuetan ez bezala, ez garatuetan hazkunde demografikoa handia da eta, ondorioz, arazoa areagotu egiten da.
Hirugarrenak herrialdeko ekonomiaren eta herritarren garapen mailarekin du zerikusia; ekonomiak duen pisuarekin, per capita errenta mailarekin, merkataritzaren irekitasun eta espezializazio mailarekin, ekoizpen egiturarekin, urbanizazio mailarekin, analfabetismo mailarekin eta finantza sistemaren formaltasun mailarekin, besteak beste. Adibide bat ipintzearren, zenbat eta altuagoa izan langileen soldata eta hauen gaitasun ekonomikoa, orduan eta altuagoa izan ahalko da errentaren gaineko zergaren bidez bildutakoa eta, beraz, presio fiskala ere bai. Era berean, garapen ekonomiko maila altuak presio fiskal altua izateko aukera eskaintzen du, sektore batzuen jarduera ekonomikoa zergapetzea beste batzuena zergapetzea baino errazagoa baita. Hori dela eta, hirugarren sektorean oinarritutako herrialdeek lehen sektorean oinarritutako herrialdeek baino presio fiskal altuagoa dute. Azkenik, laugarrenak, demokraziaren ezarpen mailari eta boterea duen alderdi politikoari edo agintariari egiten dio erreferentzia, honek bi azalpen dituelarik. Batetik, instituzioak eraginkorrak eta fidagarriak diren herrialdeetako herritarrek, zergak ordaintzeko prestutasun handiagoa dute. Bestetik, gobernu eskuindarrek gastu publikoa murriztearen eta zergak jaistearen alde egin ohi dute, gobernu ezkertiarrek kontrakoaren alde egiten duten artean. Orokorrean, herrialde garatuak demokratikoagoak eta aurrerakoiagoak dira. Herrialde garatuen eta ez garatuen arteko aldea handia bada ere, herrialde aberatsei bakarrik erreparatu ezkero, kasu honetan OCDE osatzen duten herrialdeei erreparatu ezkero, hauen arteko aldea ere nabaria dela ikus dezakegu. Oraingoan, ordea, arrazoi nagusiak Estatuak ekonomian duen esku hartze maila eta ongizate-estatuak bermatzen duen prestazio maila direla ikusiko dugu.
Horretarako, Esping-Andersenek egindako sailkapena baliatuz, ongizate-estatu eredu bakoitzeko herrialde banaren presio fiskala aztertuko dugu. AEB (eredu liberala), Alemania (eredu kontserbadore korporatiboa), Suedia (eredu sozialdemokrata) eta Espainia (eredu mediterraneoa) hautatu ditugu, eredu bakoitzaren adierazpen gorenak baitira. 2018 urtean aipatutako herrialdeen presio fiskala %24,33, %38,2, %43,93 eta %34,4-koa zen hurrenez hurren. OCDE-ko batez bestekoa, aldiz, %34,19-koa zen. Datu hauek aipatu berri ditugun bi arrazoien erakusle dira. Izan ere, eredu sozialdemokratan Estatuak ekonomian duen esku hartzea handia da eta herritarrei eskaintzen dizkien prestazioak ugariak dira. Eredu kontserbadore korporatiboak eta eredu mediterraneoak, aldiz, eredu misto baten alde egiten dute. Hori dela eta, presio fiskala zertxobait baxuagoa da, batez bestekoaren bueltan kokatuz, eta ongizate-estatua bera ere ahulagoa da. Azkenik, eredu liberalak merkatua jartzen du erdigunean. Ondorioz, presio fiskal baxuena duen eredua da eta Estatuak asetzen dituen beharrak oinarrizkoenak baino ez dira. Horrez gain, balio erantsi nahikoa sortzen duten sistema lehiakorrak izateak norbanako zein enpresek beren gain har ditzaketen tributu altuak ezartzea ahalbidetzen die, honek ekonomia kaltetu gabe. Beraz, oro har, estatuen ekonomiek pisua eta konplexutasuna irabazten duten heinean, presio fiskala handitzeko joera dutela baieztatu dezakegu. Amaitzeko, aipatzekoa da OCDE-ko herrialde batzuetan ezkutuko ekonomiak, ustelkeriak eta iruzurrak eragin handia dutela; ondorioz, herrialde hauetako presio fiskala murriztuz, edo, hori gertatzen ez den kasuetan, presioa, gehienbat, soldatapeko erdiko klaseari jasanaraziz.
Esan bezala, 2018 urtean Espainiako batez besteko presio fiskala %34,4koa izan zen, hau da, bertoko herritarrek soldataren herena zergak ordaintzera bideratzen zuten. Dena den, estatuen artean bezala, autonomia erkidegoen artean aldeak nabariak izan ziren, altuenaren eta baxuenaren arteko aldea ia 17 puntukoa izanik. Bestalde, EAE-ri dagokionean, presio fiskala %32,41ekoa izan zen, Estatuko batez bestekoa baino pixka bat baxuagoa.
2.3.1.- EGITURA FISKALA KONTZEPTU GISA Egitura fiskalak bi alderdi aztertzen ditu: Batetik, herrialde bateko tributu-sarreren elementu nagusiak zeintzuk diren identifikatzen du, hau da, tributu kopurua, mota eta bakoitzak biltzen duen zenbatekoa zein guztizkoarekiko ehunekoa. Bestetik, tributu horien zehaztasunak aztertzen ditu: zein den zergatzen den egintza, zein kasutan ez den zergaren ordainketa gauzatzen, zeintzuk diren zerga ordaindu behar duten subjektuak, zeintzuk diren egin daitezkeen deskontuak, zeintzuk diren aplikatu beharreko tasak eta abar. Ondorengo puntuetan aipatutako bi alderdi hauek izango ditugu aztergai.
2.3.2.- SARRERA PUBLIKOEN ITURRI NAGUSIAK Sarrera publikoak Sektore Publikoak gastu publikoari aurre egiteko biltzen dituen baliabideak dira. Sarrera hauen iturri nagusia tributuak izan ohi dira (zerga zuzenak, zeharkako zergak, tasak eta kontribuzio bereziak) eta hauen artean zergak; baina badira beste iturri batzuk ere. Hori esanda, diru-iturriak hiru multzotan sailkatuko ditugu. Bilketaren guztizkoaren gain pisu gutxien dutenetatik hasiko gara eta ekarpen gehien egiten dutenekin bukatuko dugu.
2.3.2.1.- Zor publikoa Sektore Publikoak gastu publikoei eusteko baliabide nahikorik ez duenean erabili ohi duen aterabidea da. Merkatuek (inbertitzaile partikularrek edo beste herrialdeek), beharra duen Estatuari, dirua maileguan uztean datza, horren truke, bi aldeen artean hitzartutako epean, errentagarritasun bat jasoz. Beraz, tresna honek, likidezia arazoak dituen herrialdeari, gastuak denboran atzeratzea ahalbidetzen diola esan dezakegu. Izan ere, Estatu batek, arrazoi ezberdinengatik (krisi garaian ekonomia suspertzeko diru gutxiago biltzea eragiten duten neurriak hartu izanagatik, ezohiko gastuak izatea suposatzen duen inbertsio publiko handi bat egin izanagatik…), defizit publikoa duenean, hau da, sarrera baino gastu gehiago dituenean, besteren finantzaketa-iturriak erabili behar ditu. Horretarako, finantza-aktiboak jaulkitzen ditu, hauen artean ohikoenak zor-tituluak izanik (altxorraren letrak, bonuak eta obligazioak). Jaulkipen horien interes tasa merkatuek dirua jasoko duen Estatuarengan duten konfiantza mailaren araberakoa izan ohi da, hau da, Estatuak etorkizunean diru hori ordaintzeko edo itzultzeko probabilitatearen araberakoa. Hori dela eta, herrialdeen interes-tasak ezberdinak izan daitezke. Hauen arteko aldeari arrisku-prima deritzo.
Beraz, herrialde baten zor publikoa bertoko administrazio publiko guztien zorren batura da, jatorrizko mailegua bera eta honen interesak barne hartzen dituena, eta BPG-aren ehuneko gisa adierazi ohi da. Era berean, jatorriaren, iraupenaren, monetaren, herrialdearen, tresnaren… arabera mota ezberdinetakoa izan daiteke. Amaitzeko, esan beharra dago, hasieran aterabide gisa definitu dugun arren, maileguan eta, gainera, interes baten truke eskatutako dirua den heinean, kontrolatu beharreko zerbait dela. Izan ere, diru horrekin lortutako etekina zorra baino handiagoa izan ezean, beharrak zor publiko gehiago jaulkitzera bultzatu dezake estatua eta, azkenean, ordaindu ezingo duen gehiegizko zorpetzea izango du, herrialdeak ekonomikoki zein sozialki aurrera egitea oztopatuz. Hori ekiditea helburu, herrialdearen egonkortasun ekonomikoa ahalik eta arinen berreskuratzea ezinbestekoa da, baita epe ertainean kaudimena handitzea ere, horretarako, beharrezkoa izanez gero, Gobernuak hainbat neurri har ditzakeelarik. Hori da, hain zuzen ere, Estatu Espainiarrean gertatu dena. Estatu Espainiarraren zor publikoaz ari garenean, Estatu Zentralaren, Gizarte Segurantzaren, autonomia erkidegoen eta tokiko administrazioen zorren baturaz ari gara. 2007 urtean, krisi ekonomiko eta finantzarioak eztanda egin aurretik, estatu honek 383.798 milioi euroko zor publikoa zuen. Espainiako Bankuak eskainitako datuen arabera, 2021eko abenduaren 31n, zor hori 1,427 bilioi eurokoa zen, 14 urte lehenagokoaren ia laukoitza eta herrialdeko BPG-aren %118,4a. Hazkunde honen arrazoi nagusia zergen bidez lortutako bilketa urteko gastuei (pentsioak, langabezia prestazioak, bankuentzako laguntzak, Europako erreskatea…) aurre egiteko gai baino ez izatea da, hau da, ez dago zorra ordaintzeko dirurik soberan. Gainera, Covid19ak eragindako krisi sanitario, baina, baita sozial eta ekonomikoak, ezintasun hori areagotu besterik ez du egin. Hala ere, arrazoi berdinagatik, urte bukaeratik aurrera zenbateko hori murriztea aurreikusten da. Gainera, zor horren %93,1a epe luzerakoa da, epe laburrerakoa soilik %6,9a izanik. EAE-ri dagokionean, Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, honen zorpetze politikak ondorengo printzipio orokorrak ditu oinarri eta helburu: merkatuak dibertsifikatzea, zorpetzearen kostua minimizatzea, zorpetzea politika ekonomikoari lotutako ekintzekin koordinatzea eta baloreen bigarren mailako merkatuen eraginkortasuna handitzea. Datuei erreparatuz gero, 2021eko abenduaren 31n, EAEko zor publikoa 10.594,32 milioi eurokoa zen, BPG-aren %15,6a eta aurrekontuaren %75,64a, hain zuzen. Bilakaerari erreparatuz gero, 2007tik zor publikoa urtez urte handituz joan dela ikus dezakegu, 2019 urtea salbuespena izanik. Bitarte honetan, zor publikoa 10.292,45 milioi eurotan handitu da. Hala ere, kalifikazio agentziek (Standard & Poor´s, Moody´s eta Fitch Rantings prestigiodunak tarteko) EAE-ren kreditu kalifikazioa eskalaren zatirik altuenean kokatzen dute.
- Tasa: Kontsumitzaile edo erabiltzaile batek jabari publikoko ondasun edo zerbitzu baten erabilera pribatiboaren truke ordaindu beharreko zenbatekoa da, betiere legedian jasotako derrigorrezko ordainketa bada eta sektore pribatuak ez badu zerbitzu baliokiderik eskaintzen. Aipatzekoa da, jarduera horietako asko eta asko, bizitzarako oinarrizkoak edo ezinbestekoak direla. Tasa motei dagokienean, estatuko tasak, tasa autonomikoak, tokiko tasak eta administrazio tasak dira ohikoenak eta diru gehien biltzen dutenak. Titulu ofizialak eskuratzeko, NANa edo pasaportea luzatzeko, bide publikoan terrazak jartzeko edo kotxea aparkatzeko, aireportuak erabiltzeko, ur-hornidura jasotzeko… ordaindu beharrekoak honen adibide dira.
- Kontribuzio berezia: Sektore Publikoak burututako herri-lan bati esker edota zerbitzu publikoak ezartzeari zein zabaltzeari esker, herritarrek bizi kalitatean lortutako mozkinaren edota higiezin pribatuetan sortutako hobekuntzen edo balio gehikuntzaren ordainketan datza. Hauen ezarpena tokiko erakundeen esku dago eta ordainketa horrek ezin du inbertsio publikoaren kostua gainditu, bildutako dirua sortutako gastua ordaintzeko bakarrik erabil baitaiteke. Honen adibide dira, besteak beste, lursailaren balioa handitu dezakeen metro geltokia sortzea, kaleak asfaltatzea, enparantzak eraikitzea eta ura banatzeko sareak instalatzea.
- Prezio publikoa: Borondatez eskatutako zerbitzu publiko baten erabileraren truke ordaindu beharreko zenbatekoa da. Kasu honetan, jarduera edo zerbitzu hori sektore pribatuak ere eskaintzen du, hau da, sektore publikoak ez du horren gaineko monopoliorik. Bestalde, tasak ez bezala, jarduera hauek osagarriak dira, hau da, ez dira bizitzarako ezinbestekoak. Honen zenbatekoari dagokionean, gutxienez jarduera edo zerbitzu emate horrek dituen kostuak estali behar ditu eta eskaintzen duen erabilgarritasunaren parekoa izan behar da. Hala ere, interes publiko edo sozialeko arrazoiak medio, kostua baino merkeagoa izan daiteke. Unibertsitateko matrikula eta museorako edo igerilekurako sarbidea, esaterako, honen adibide dira.
Beraz, sarrera ez finantzario hauen arteko ezberdintasunak ezberdintasun, ikusi dugunez, guztiek hainbat ezaugarri amankomun dituzte, horietako bi bereizgarrienak izanik: Batetik, zuzeneko kontra prestazioen truke administrazioak jasotako ordainketak dira, hau da, onuraren printzipioan oinarritzen dira; hori horrela, jarduera edo prestazioak burutzen edo jasotzen direnean bakarrik ordaintzen dira. Bestetik, ez dute herritarren ahalmen ekonomikoa kontuan hartzen, hau da, ordaindu beharrekoa zergapekoen artean kopuru berdinetan banatzen da. Hurrengo puntuan ikusiko dugunez, aipatu berri ditugun ezaugarriak zergengandik ezberdintzen dituzten ezaugarri edo arrazoi ia berdinak dira.
2.3.2.3.- Zergak Jarduera publikoaren finantzaketan laguntzeko sektore publikoak sektore pribatuari, gertaera, egintza edo negozio jakin batzuen harira, koaktiboki eta orokorrean kontra prestazio zuzenik gabe eskatzen dizkion diru zenbatekoak dira. Beraz, zergek bi ezaugarri nagusi dituzte: - Derrigorrezkotasuna: zergak unilateralki mugatuta eta zerga arauen bidez babestuta daude. Ordainketaren derrigorrezkotasunaren helburua zergadunak, bere ahalmen ekonomikoaren arabera, Estatuaren gastuak ordaintzen laguntzea da. Honek zergapekoaren eta Administrazioaren arteko harreman bat sortzen du, lehenak zergak ordaintzeko obligazioa eta bigarrenak zerga horien ordainketa exijitzeko obligazioa duelarik. Betebehar hori ez betetzeak zigorrak dakartza, larritasun mailaren arabera, ekonomikoak edo penalak izan daitezkeenak. - Kontra prestazio zuzenik ez izatea: zergak gastu publikoei aurre egiteko erabiltzen dira, baina, zerga ordainketa ez da zergei esker jasotako mozkinen araberakoa. Hala ere, esan bezala, zeharkako onura ematen dute, ongizate-estatua mantentzeko balio baitute: pentsioak, osasungintza, hezkuntza, azpiegiturak… Beraz, gizartearen eta herrialdearen garapenean eta hobekuntzan laguntzen duten oinarrizko elementuak dira. Bestalde, munduan existitzen diren zerga ezberdinak hainbat irizpideren arabera sailka ditzakegu: inguruabar pertsonala kontuan hartzen duten ala ez (subjektiboak, objektiboak), ordainketen maiztasunaren arabera (periodikoak, une batekoak), oinarriaren arabera (zuzenak, zeharkakoak, gizarte kotizazioak), oinarriari aplikatutako tasen arabera (progresiboak, proportzionalak, erregresiboak)… Jarraian, azken bi sailkapenetako bakoitzak zertan datzan azalduko dugu, baita hauen barruan aurki ditzakegun zerga mota ezberdinak aipatu ere.
- Zerga zuzenak: Pertsona fisiko zein juridikoen ordaintzeko ahalmenaren sorrera edo adierazpen zuzena zergatzen dute, hau da, errenta lortzea edota aberastasuna izatea. Zergadunak norbanakoak (fisikoak zein juridikoak) diren heinean, erraza da errenta edo ondare mailaren araberako tarifa diferentzialak ezartzea edota zergadun horietako batzuk zergak ordaintzetik salbuestea. Diru gehien biltzen duten zerga zuzenak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (zergadunak ekitaldi fiskalean lortutako lan eta kapital errenta guztien gainekoa) eta Sozietateen gaineko Zerga (enpresak ekitaldi fiskalean lortutako irabazi garbien gainekoa) dira. Aipatutakoek baino diru gutxiago biltzen badute ere, Ondarearen gaineko Zerga eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga ere garrantzitsuenen artean kokatzen dira.
- Zeharkako zergak: Zergak ondasun eta zerbitzuei aplikatzen zaizkien heinean, gizabanakoen ordaintzeko ahalmenaren zeharkako adierazpena zergatzen dute, hau da, errentaren erabilera. Beraz, egintza jakin batzuk burutzen dituzten zergadun guztiek zeharkako zerga hauek ordaindu behar dituzte, haien ordaintzeko gaitasuna edozein dela ere. Diru gehien biltzen duten zeharkako zergak Balio Erantsiaren gaineko Zerga (azken kontsumorako ondasun eta zerbitzuetan egindako gastuaren gainekoa), Zerga Bereziak (tabakoa, alkohola, erregaia… bezalako ondasun eta zerbitzu jakin batzuen kontsumoaren gainekoa) eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga (ondasunen zirkulazioaren, eskubideen eta diruaren edo errentaren gastuaren gainekoa) dira.
- Gizarte kotizazioak: Gizarte kotizazioak aztertu berri ditugun zerga zuzenen eta zeharkako zergen erdibidean kokatzen dira eta kontra prestazioa duten zerga bakarrak dira. Kasu honetan, Gizarte Segurantzarengandik jasotako prestazioak honi ordaindutakoaren araberakoak dira, hau da, subjektuak (enpresariak, langileak, autonomoak zein langabeak) ez badu gizarte kotizaziorik ordaintzen, ez du aipatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik sortzen. Halaber, kotizazioak ordaintzeak ez du esan nahi herritarrak prestazio jakin bat erreklamatzeko eskubidea duenik, hau momentuan indarrean dauden legeen araberakoa baita. Osatu dugun definizio honetan Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioak bakarrik aipatu baditugu ere, gizarte-aseguru gisa mutualitateei eta gizarte-aurreikuspeneko erakundeei ordaindutako kuotak ere gizarte kotizaziotzat jotzen dira. Aipatzekoa da ongizate-estatua gainbeheran dagoenetik azken hauek geroz eta ohikoagoak direla herritarren artean, beharbada, hedatuen dagoena pentsio plan pribatu osagarriei ekarpenak egitea izanik.
TASA - OINARRIA ERLAZIOAREN ARABERAKO ZERGA MOTAK: Sailkapen honek subjektu pasiboaren gaitasun ekonomikoaren eta ordaindu beharreko tasaren arteko erlazioan edo, bestera esanda, zergen gaitasun birbanatzailean jartzen du arreta. - Zerga progresiboak: errenta edo aberastasun maila handitzean zerga gisa ordaindu beharreko errentaren ehunekoa handitzen dutenak dira. Hau da, zerga progresiboa izateko, ez da nahikoa errenta handitzean zerga ordainketa handitzea, zergen gehikuntza errentaren gehikuntza baino proportzionalki handiagoa izan behar da. - Zerga proportzionalak: errenta edo aberastasun maila handitzean zerga gisa ordaindu beharreko errentaren ehunekoa konstante mantentzen dutenak dira. - Zerga erregresiboak: errenta edo aberastasun maila handitzean zerga gisa ordaindu beharreko errentaren ehunekoa murrizten dutenak dira. Hau da, muturreko adibide bat ipintzearren, pobrezia egoeran dagoen pertsona batek ordaindu beharrekoa, aberats batek ordaindu beharrekoa baino proportzionalki handiagoa denean zergak erregresiboak dira.
2.3.3.- ZERGA POLITIKA ETA EKITATEA Bildutako diruaren bidez Estatuak eskaintzen dituen laguntza ezberdinek merkatuaren hutsuneak konpontzen laguntzen dute; baina, aztertu berri ditugun zerga mota ezberdinak ikusirik, diru-sarrera horiek lortzeko moduak ere ondorio ekonomiko eta sozial garrantzitsuak izan ditzakeela baieztatu dezakegu. Horregatik, gobernuek zerga politika diseinatzen dutenean, hau da, diru-sarrerak lortzeko planak egiten dituztenean, iraunkortasuna, progresibotasuna, ekitatea eta eraginkortasuna bezalako printzipioak errespetatu ohi dituzte. Zerga ekitatiboek zergadunen arteko zerga-zamaren banaketa justua izatea dute helburu. Beraz, ikuspuntu ekonomikotik, berdinak direnek zerga berdinak ordaindu behar dituzte (ekitate horizontala) eta ezberdinak direnek, aldiz, zerga ezberdinak ordaindu behar dituzte (ekitate bertikala). Honi esker, gehiago dutenek gehiago ordaintzen dute eta ondorioz, zergen funtzio eta helburu birbanakorra betetzen da. Hori horrela, aurreko puntuan aipatutako zerga motei dagokienean, gehienetan, zeharkako zergak erregresiboak eta zerga zuzenak progresiboak izaten dira.
2.3.4.- EGITURA FISKALAREN HUTSUNEAK Aurreikusitako diru-sarrerak eta lortutako diru-sarrerak ez datoz beti bat, subjektu pasiboek (zergaren eragin ekonomikoa edo, berdina dena, zerga-zama jasaten duten agenteek), zenbaitetan, ez baitituzte haien betebeharrak betetzen. Honi zerga-iruzurra deritzo. Zerga-iruzurra edo iruzur fiskala beraz, Estatuari zerga ekarpena egitera behartuta dauden pertsona fisiko zein juridikoek, etekin propio handiagoa lortzea helburu, dagozkien zergak nahita ez ordaintzean datza. Administrazioak iruzur hauek zigortzen ditu. Estatuari edo Ogasun Publikoari ondare kalte hau modu ezberdinetan eragin ahal zaio: errealitatea desitxuratuz, fakturak faltsutuz, beste pertsona fisiko zein juridiko baten identitatea baliatuta etekinak ezkutatuz edo pertsona gehiagoren artean banatuz, subjektuari ez dagozkion onura fiskalak zein zerga itzulketak jasoz… eta abar luze bat. Hala ere, bi dira zerga ordainketa ekiditeko edo behar baino zerga gutxiago ordaintzeko baliatu ohi diren ekintzak: ihesa (evasión) eta saihestea (elusión). Lehenak iruzurra baliatzen du zerga betebeharrak ez betetzeko, hau da, legea urratzean datza; bigarrenak, aldiz, legea edo, hobe esanda, legearen hutsuneak baliatzen ditu era "legal" batean ordainketa hori saihesteko. Amaitzeko, ezin dugu paradisu fiskalek alor honetan duten pisua aipatu gabe utzi, norbanako zein enpresa askok eta askok zergapen maila oso baxua duten herrialde hauetara eramaten baitute beren ondasuna.
2.3.5.- EAE-KO DIRU-SARRERAK Ondorengo paragrafoetan, orain arte aipatutako guztia EAE-ko errealitatera ekarriko dugu. Horretarako, hurrengo orrian atxikitako taula oinarri, Foru Aldundiek, 2021 urtean, itundutako zergengatik jasotako diru-bilketa aztertuko dugu. 2021 urtean, EAE-ko hiru Foru Aldundiek, orotara, 15.963.209.000€ bildu zituzten. Aipatzekoa da Foru Aldundi bakoitzari dagokion bilketaren portzentajea lurralde historiko horretako populazioarekiko nahiko proportzionala dela; beraz, biztanle kopuruarekiko erlazio hori kontuan izanik, bai herritarren gaitasun ekonomikoa bai ekonomiaren pisua hiru lurraldeetan nahiko antzekoa dela esan dezakegu. Taula 2: EAE-ko diru-sarrerak Foru Aldundiaren arabera Iturria: norberak egina Guztizkoa B.F.A. G.F.A. A.F.A. %100=15.963.209.000€ %50,97=8.136.447.627€ %33,34=5.322.133.881€ %15,58=2.487.067.962€ Behin irakurketa orokor hori eginda, orain zenbateko hori ze tributuk osatzen duten aztertuko dugu, baita horietako bakoitzak ekarpena ze neurritan egiten duen ere. Azterketa honen helburu nagusia zera da: autonomia erkidegoko diru-bilketa justua edo injustua den ezagutzea, hau da, ea bilketa horrek zergen helburu birbanakorra betetzen duen ezagutzea. Horretarako, hasteko, tributu moten arteko bereizketa egingo dugu. Pasa den urteko EAEko dirusarreren desglosea behean jasotakoa izan zen. Zuzenen eta zeharkakoen arteko ezberdintasuna txikia bada ere, errenta edo aberastasuna bera baino, horien erabilera izan zen zergatuena. Bestalde, argi dago tasak eta bestelako diru-sarrerak hirugarren plano batean geratzen direla. Taula 3: EAE-ko diru-sarrerak tributu motaren arabera Iturria: norberak egina Guztizkoa Zerga zuzenak Zeharkako zergak Tasak eta bestelakoak %100=15.963.209.000€ %48,46=7.735.340.000€ %50,97=8.136.336.000€ %0,57=91.533.000€ Dena den, esan bezala, zerga zuzenen eta zeharkako zergen arteko aldea ez da bereziki esanguratsua. Ordea, bi multzo horiek osatzen dituzten zergei erreparatuz gero, bilketaren gehiengoa bi zergak osatzen dutela ikus dezakegu argi eta garbi, PFEZ-ak eta BEZ-ak, hain zuzen ere, batak zein besteak 6.000 milioi euro baino gehiago bildu zituelarik. Hori horrela, zuzeneko zergen kasuan, langileen soldata enpresen etekina baino askoz gehiago zergatzen dela baieztatu dezakegu; eta, zeharkako zergen kasuan, kontsumoa ondare eskualdaketa baino gehiago. Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoan zerga presioaren gehiengoa soldatapeko herritarrek jasaten dutela ondoriozta dezakegu. Hala ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga progresiboa dela esan beharra dago eta hortaz, errenta altuagoa dutenek diru-sarrera gutxiago dituztenek baino proportzionalki gehiago ordaintzen dutela. Kontrara, bilketaren beste erdiari dagokionean, hau da, Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokionean, hau herritar guztiek berdin ordaintzen dute, beren diru-sarrerak edozein izanda ere.
Foru Aldundiek 2021ean iruzurraren aurka egindako jardueren emaitza 641,5 milioi eurokoa izan zen, horietako 322,1 Bizkaiari, 227,5 Gipuzkoari eta 91,9 Arabari2 dagozkiolarik. Kontuan izan behar dugu, zenbateko hori, ordaindu ez diren zergen zenbatekoez gain, beren zerga egoera erregularizatu ez dutenek ordaindu beharreko interes eta zehapenek ere osatzen dutela.
Iruzurrak era guztietako zergadunak eta jarduera-eremuak hartzen ditu barne, baina, guztiek ez dute neurri berean parte hartzen. Hurrengo taulan jaso bezala, emaitzaren herena inguru SZri dagokiola ikus dezakegu. Horri jarraiki, BEZak eta PFEZk lortu zituzten emaitza handienak.
Zenbateko hauek zergok aurreko puntuan aztertu ditugun diru-sarreren gain duten pisuarekin alderatuz gero, iruzurtienak pertsona juridikoak direla baiezta dezakegu. Gainera, iruzurra identifikatzeko burututako jarduketa kopuruari erreparatzen badiogu, BEZaren eta PFEZren kasuan ez bezala, SZren kasuan gutxi batzuek asko iruzurtzen dutela ikus dezakegu.
Hala ere, esan beharra dago, Foru Aldundiek, aurkitutako iruzurraren eta ezarritako zigorren gehiengoa berreskuratzen dutela; Bizkaian, esaterako, 2017-2020 bitarte %94a berreskuratu dute. Gainera, bilakaerari erreparatuz gero, oro har, iruzur fiskala geroz eta baxuagoa da. Dena den, jaitsiera hau ezin dugu kontzientziazioarekin lotu, geroz eta kontrol zorrotzago eta eraginkorragoarekin baizik. Azken honen adibide Batuz da, jarduera ekonomikoak garatzen dituzten zergadunentzako kontrol- eta asistentzia-sistema integrala.
Hala ere, oraindik ere, iruzurraren desagerpenetik urrun gaude eta honek ondorio larriak ditu. Batetik, iruzurrak Estatuaren sarrerak murrizten ditu eta ondorioz, zerbitzu publikoetan inbertitzeko diru gutxiago du. Hori horrela, zerbitzuen kantitatea eta kalitatea mantendu nahi izanez gero, zergak ordaintzen dituztenek zerga gehiago ordaindu behar dituzte, iruzurtutako zenbatekoa estali behar baitute. Hori gutxi ez eta iruzur fiskalak iruzur fiskal gehiago eragiten du, herritarrek sistemarengan konfiantza galtzen dutenez, beren betebehar fiskalak betetzeko uzkur bihurtzen baitira. Horrez gain, zenbait ikerketek aditzera ematen dutenez (CIS), herritar askok ordaintzen dutena baino gutxiago jasotzen dutela uste dute eta, gainera, ez dira Gobernuak bildutako diruarekin egiten duen kudeaketaz fio; Zergak injustuak direla uste dute, baita alderdi politikoen, enpresen eta aberatsen artean ustelkeria eta iruzur kasuak gehiago direla eta honi aurre egiteko neurri gutxi hartzen direla ere.
2 Arabako datuak 2020 urtekoak dira, 2021 urtekoak lortzeko ezintasunaren ondorioz. Hala ere, urtero zenbatekoak nahiko antzekoak direla kontuan izanik, estrapolagarriak iruditu zaizkigu.
2.4.1.- GASTU PUBLIKOA KONTZEPTU GISA Esan bezala, politika fiskala sarrera eta gastuei buruzko politiken multzoa da, hau da, baliabideen zenbatekoa eta baliabide horien helburua zein den zehazten du. Beraz, Estatuak aberastasuna birbanatzeko, merkatuaren akatsak zuzentzeko, giza eskubideak bermatzeko eta pixkanaka pobrezia desagerrarazteko eta ezberdintasunak murrizteko duen funtsezko tresnetako bat da. Hori horrela, baliatutako zerga eta gastu motaren arabera, politika fiskal mota ezberdinak gauzatu daitezke: progresiboak ezberdintasunak zuzentzen laguntzen du, neutroak ez ditu aldatzen eta erregresiboak larriagotu egiten ditu. Aurreko puntuetan diru-sarrerak aztertu ditugu eta, oraingoan, bildutako diru horren xedean, hau da, gastuan jarriko dugu arreta. Dena den, gastu publikoa diru-sarrera fiskalekin zuzenki lotuta dagoela kontuan izan behar dugu. Izan ere, gastu publikoak aurrekontu publikoa exekutatzean datza eta, horretarako, nahitaez, lehenik eta behin, dirua bildu behar da. Hori argituta, jarraian, gastuak ere funtzio birbanakorra bete dezakeela ikusiko dugu. Zentzu horretan, gastu sozialak gastu motaren araberako hiru hartzaile edo onuradun ditu: - Kontribuzio izaerako prestazioak: onuradunak denboraldi jakin batean zehar Gizarte Segurantzan kotizatu dutenak dira. Kotizaziopeko pentsioak, langabeziagatiko prestazioak edo lanerako ezgaitasunagatiko prestazioak honen adibide dira. - Izaera unibertsaleko prestazioak: biztanleria osoari zuzendutako laguntzak dira, onuradunak hauek eskatzen dituztenak izanik. Honen adibiderik argienak hezkuntza eta osasuna dira. - Konpentsazio izaerako prestazioak: baliabiderik ez duten edo baliabide gutxi dituzten kolektiboentzako laguntzak dira, hau da, pobreziaren mugaren azpitik bizi direnentzako laguntzak. Sektore behartsuenei begirako gizarte laguntza funtzioa betetzen duten heinean, ekitatean gehien eragiten duen gastu mota da. Hauen artean diru-sarrerak bermatzeko errenta, langabezia prestazioa jasotzeko eskubiderik ez dutenentzako berme-soldatak, kotizazio gabeko pentsioak, babes ofizialeko etxebizitzak, mendekotasuna duten pertsonentzako gizarte zerbitzuak, eta abar aurki ditzakegu.
2.4.2.- EAE-KO GASTU PUBLIKOA Lana hasi dugunetik azpimarratu bezala, Administrazioek ongizate amankomuna bilatu behar dute eta gastu publikoak funtzio berezia du horretan. Hori horrela, honen zenbatekoak eta hau zertara bideratzen den edota zertan inbertitzen den ondo erabakitzeak berebiziko garrantzia du. Jarraian, EAE-ko 2022ko aurrekontuak aztertuko ditugu, helburua ea gastuek herritarren beharrak asetzeko eta hauen ongizatea bermatzeko funtzioa betetzen duten ezagutzea izanik.
2022ko EAE-ko Aurrekontuak 13.107,8 milioi eurokoak dira. Datuen desgloseari erreparatu ezkero, begi bistakoa da osasunak eta hezkuntzak aurrekontuon zatirik handiena hartzen dutela, %58 inguru edo, berdina dena, 7.600.000.000€ inguru. Hala ere, bereziki osasungintzaren kasuan, pandemiak agerian utzi du aurrekontuen zati handi bat alor honetara bideratzen bada ere, ez dela nahikoa, konpondu beharreko egiturazko arazoak dituela. Antzeko zerbait esan dezakegu lana eta enpleguari buruz. Hezkuntza eta osasunaren atzetik, zor publikoarekin batera, diru gehien jasotzen duen departamentua da hau. Ordea, lan kontratuen aldi baterakotasuna oso hedatua dago, langabezia-tasa altua da, langile askoren lan baldintzak kaxkarrak dira… Beraz, prestazioek zenbait behar asetzen dituztela ukaezina da, baina, ez dute herritarren ongizatea bere osotasunean bermatzen. Laburbilduz, Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, Aurrekontuen zati handienak, %77ak zehazki, gizarte politikak bermatzea eta hobetzea du helburu, baita trantsizio teknologiko eta digitalean zein energetiko eta klimatikoan aurrera pausuak ematea ere eta, beraz, gastu publikoak dagokion funtzioa betetzen du. Oposizioko hainbat alderdiren ustetan, ordea, lurraldearen aberastasuna kontuan izanik, gastu publikoaren zenbatekoa handiagoa izan zitekeen eta izan beharko litzateke, are gehiago aipatutako zenbatekoek Covid19ak eragindako krisiari zuzenki loturiko hainbat partida barne hartzen dituztela kontuan izanik eta, beraz, salbuespenezko egoera bati baino ez diotela erantzuten kontuan izanik. Era berean, baliabideen esleipena egokiagoa izan zitekeela baieztatzen dute, bereziki, inbertsio publikoari dagokionean. Argi dagoena gaur egun gastu publikoaren eta inbertsioaren beharra oso handia dela da, baita etorkizunean izaten jarraituko duela ere. Horregatik, beharren identifikazio egoki bat egitea, lehentasunak ezartzea eta egiturazko arazoak konpontzea ezinbestekoa da, honek bakarrik ahalbidetuko baitu gastuaren erabilera eraginkorragoa.
3.- ONGIZATE-ESTATUA, FISKALITATEA ETA HEZKUNTZA Orain arte ongizate-estatuaren nondik norako ezberdinak aztertu ditugu, baita ikuspegi ekonomikotik hau sostengatzeko zer behar den ere. Hurrengo puntuetan, aldiz, sostengarritasun hori bermatu dezakeen faktore garrantzitsu batean jarriko dugu arreta, hezkuntzan3. Ongizate-estatua, fiskalitatea eta hezkuntza kontzeptuen arteko harremana ukaezina da. Izan ere, aurreko puntuetan hainbatetan aipatu bezala, ongizate-estatua mantentzeko fiskalitatea funtsezkoa da, egun, hau finantzatzeko baliabideak lortzeko tresna nagusia tributuak baitira. Eta, aldi berean, ongizate-estatu eredu guztietan, honen ardatz nagusietako bat hezkuntza da, hau da, ez dugu hezkuntza sistema publikorik gabeko ongizate-estaturik ulertzen. Beraz, logikoa dirudi hezkuntza ere ongizate-estatua sostengatzen duen tributazioa bultzatzeko erabiltzea.
3.1.- BALOREAK ETA HEZKUNTZA Hezkuntzaren helburua, ezagutza transmititzeaz gain, gizartean oinarrizkoak diren baloreak transmititzea da. Hori horrela, matematika, geografia edo literaturaz gain, ikastetxeetan elkarbizitza, berdintasuna edo bakea bezalako baloreak lantzen dira. Kasu honetan, erantzukizuna eta konpromisoa edo, hobe esanda, gizartearekiko erantzukizuna eta konpromisoa dira transmititzea lortu beharreko baloreak, ongizate-estatuak eta fiskalitateak, finean, herritarron ongizatea baitute helburu. Horrez gain, demokraziari lotutako baloreen transmisioa ere garrantzitsua da. Izan ere, aurreko atalean, ongizate-estatua eta sistema demokratikoa estuki loturik daudela ikusi dugu; herrialde demokratikoak izan ziren ongizate-estatua garatu zutenak eta, egun, sistema demokratiko garatuenak dituzten herrialdeak dira ongizate-estatu indartsuena dutenak.
Gaiaren inguruko ezagutza: edozein gairen inguruko ezagutza maila altua dugunean, gai horren inguruko iritzi bat sortzea eta horrekiko jarrera bat hartzea errazagoa zaigu. Hori horrela, ordaintzen ditugun zergak nora doazen jakiteak, erakundeek diru hori zertan gastatzen edo inbertitzen duten ezagutzeak, herritarren beharrak zeintzuk diren identifikatzeko gai izateak eta bestelako arrazoiek, zerga horien beharra azaleratzen dute eta, beraz, zergak ez ordaintzearen aldeko mezuak baliogabetzen dituzte. Izan ere, "Gobernuak dirua kentzen digu", "Gure kontura aberats egiten ari dira" edo "Dirua herritarron poltsikoan dago hoberen" bezalakoek gobernuak herritarrokin zerikusirik ez duten agenteak direla ematen dute aditzera. Baina dirua zertan gastatzen duten ezagutzen badugu, ados egon gaitezke edo ez, baina zergen bidez hezkuntza, osasungintza, errepideak eta bestelako zerbitzu eta azpiegiturak finantzatzen direla argi izango dugu, baita hauek dohainik edo kostua baino merkeago jaso nahi baditugu zergak ordaintzea ezinbestekoa dela ere bai.
Balorearen zehaztapena eta une historikoarekiko egokitzapena: gizarte orok bere baloreak ditu eta, balore hauek, historian zehar, aldatuz doaz. Hau da, urteek aurrera egin ahala, gizarte gisa ondo eta txarto ikusia dagoena aldatuz doa. Pare bat adibide ipintzearren. Esklabotza, duela bi mende, erabat onartua zegoen, baina, gaur egun, pertsona guztiok berdinak garela eta guztiontzako gutxieneko giza eskubide batzuk existitu behar direla erabat barneratuta dugu. Era berean, gaur egun, genero ezberdinen arteko parekotasuna guztiz onartua dago, baina, ezin dugu ahaztu, duela 60 urte, emakume batek kontu korronte bat zabaltzeko bere senarraren baimena behar zuela. Dena den, esan beharra dago, baloreak errotik aldatzeko denbora asko behar dela eta bilakaera hori ez dela lineala. Horregatik, ustez barneratuta ditugun baloreek, zenbaitetan, praktikan, ez dute itzulpenik. Zergei dagokienean, egun, zergak ez ordaintzea, behar baino zerga gutxiago ordaintzeko zirrikitu legalak bilatzea eta antzeko jokabideak ez dugu ondo ikusiak daudenik esango, baina, txarto ikusiak ere ez daude. Beraz, aldatu beharreko pentsaera bat da.
Balorearen lanketa: baloreen lanketa modu ezberdinetan egin daiteke, modu zuzenean edo transbertsalean, era puntualean edo jarraikorrean… Zentzu horretan, batetik, balorea bere horretan lantzen duten unitate espezifikoak erabili daitezke. Hauen bidez, gaia modu intentsiboan lantzen da eta honi lotutako eztabaida, lanketa eta ariketa propioak burutzen dira. Bestetik, garrantzitsua da gaia era transbertsalean ere lantzea, beste irakasgai batzuetan zeharkako erreferentzia eginez edo jolastu bitartean gaiari lotutako egoerak planteatuz. Era berean, hori guztia modu eraginkorrean garatzea ezinbestekoa da, horretarako, tresna berritzaileak baliatu daitezkeelarik.
3.2.- EAE-KO ESPERIENTZIA Zerga iruzurraren aurka borrokatzeko Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek hartutako neurri ezberdinen artean, herritarrek zerga arloan duten kontzientzia kolektiboa eta iruzurraren aurreko zero tolerantzia gaztetatik indartzea eta sustatzea aurki ditzakegu.
Zerga heziketaren aldeko apustua egin izanaren isla, EAE-n 2017tik gai hau jorratzen duen hezkuntza programa edo unitate didaktiko bat martxan egotea da. Honek Ekonomia eta Zergak du izena. Jarraian, programaren nondik norakoak aztertuko ditugu: hartzaileak, helburuak, edukia, metodologia… horretarako, Zergak Txostenean jasotako informazioa baliatuz, eta, ostean, hau hobetzera bidean, ekarpen batzuk egingo ditugu.
Programaren hartzaileak
Ekonomia eta Zergak programa DBH 4. mailako, Batxilergoko 1. eta 2. mailetako eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago. Programaren sortzaileen hitzetan, "gaurko ikasleak biharko herritarrak izango dira eta, beraz, oso garrantzitsua da hauek kontzientzia fiskalean heztea".
Parte hartzeari dagokionean, 2021eko ekainaren 21era arte, 252 ikastetxek parte hartu zuten programan; horietako 29 Araban, 131 Bizkaian eta 92 Gipuzkoan egonik.
Grafikoa 6: Programaren inplementazioa mailaren arabera
Hiru lurralde historikoen batez bestekoa kontuan izanik, ezkerreko grafikoan ikus dezakegunez, parte hartzaileetako gehiengoak programa DBHko 4. mailan landu du. Kontrara, oso gutxi dira gaia batxilergoko bigarren mailan lantzea erabaki duten ikastetxeak, arrazoi nagusia ikasturte horretan unibertsitatera sartzeko proba landu ohi dela izanik.
Ekonomia eta Zergak programaren helburu nagusia, izenak berak adierazi bezala, ikasleei ekonomiari eta zergei buruzko oinarrizko ezagutza eta jakintza transmititzea da. Baina, esan bezala, programa hau hezkuntza etiko- eta zibiko-tributarioan oinarritutako programa bat da. Hori dela eta, gaiaren inguruko ezagutzaren transmisioa ez ezik, honen bidez, beste bi helburu erdietsi nahi ditu: gazteenengan kontzientzia fiskala piztea eta iruzur fiskala prebenitzea, hain zuzen ere. Horrez gain, helburu zentrala ez bada ere, ikasitakoa etxekoekin partekatzearen garrantzia eta baliagarritasuna azpimarratu beharra dago.
Programaren edukia Orain arte aipatutako gaitasun, ezagutza eta balioak indartzeko, Ekonomia eta Zergak programak ondorengo hiru ideietan laburbildu daitekeen edukia jorratzen du:
- Euskal zerga sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga garrantzitsuenen egitura.
- Erakunde publikoak eta aurrekontuaren erabilera eta banaketa, hau da, administrazio ezberdinek zergen bidez jasotako diruarekin zer zerbitzu publiko eskaintzen dituzten.
- Iruzur fiskalak zerbitzu publikoetan duen eragina eta horrek dakartzan ondorio negatiboak.
Programaren metodologia Ekonomia eta Zergak programaren metodologia ondorengo ataletan banatzen dela esan dezakegu: teoria, praktika eta bisita. Dena den, aurrerago azalduko ditugun saio kopuruen arabera, atal batek edo besteak pisu gehiago edo gutxiago hartuko du. Edukia bere horretan lantzeko, ikasleak informazio iturri ezberdinak arakatzera, informazioa jasotzera, hau lantzera, bereganatzera eta gainontzeko klase kideen aurrean aurkeztera bultzatzen ditu. Horretarako, talde txikietan eta elkarlanean lan egitea proposatzen du. Teorikoki landutako eduki hori era praktikoagoan lantzeko, aldiz, berrikuntza maila handiko material didaktikoak baliatzen ditu, hala nola, joko dinamika intuitiboko plataforma eta arazo sozioekonomiko ezberdinen aurrean ikasleak erabakiak hartzera behartzen dituen simulagailua. Zentzu horretan, aipatzekoa da ikasketa digitala bultzatzeko egindako apustua. Digitalizazioaren helburua fiskalitateari buruzko materia ludikoagoa eta dinamikoagoa bihurtzea da; honen bidez, ikasleei ikasketa interaktibo, esanguratsu eta esperientziala emateko. Orain arte, inplementatutako gamifikazio (emaitza hobeak lortzea helburu, jokoen mekanikan oinarritutako ikasteko teknika) eta simulazio tekniken erabilerari esker, prestakuntza saioetan ikasleen parte hartzea sustatzea lortu da, horrela, kontzeptu fiskalak erraz barneratzea lortuz. Amaitzeko, tokiko Foru Aldundiaren bulegoetara bisita egin ohi da. Bertan, honek biltzen dituen zergak, eskaintzen dituen zerbitzuak, iruzurrak bere jardunean duen eragina… lantzen dira. Aipatutako guztiaren dinamizazioa ikastetxeko irakasleen esku geratzen da; oro har, ekonomia irakasleen esku. Izan ere, programaren edukia lantzeko ikastetxeek hautatutako ikasgaiari erreparatu ezkero, orain arte, gehiengoak, %82,14ak, Ekonomia ikasgaia hautatu du. Hala ere, zeregin horretan trebatzeko eta formakuntza espezifikoa eskaintzeko, programako kide bat saio horiek dinamizatuko dituen irakaslearekin biltzen da eta bai edukiari bai funtzionamenduari buruzko nondik norako guztiak azaltzen dizkio. Bestalde, aipatutako guztia lantzeko, programak saio kopuru ezberdinak izan ditzake, hala, ikastetxe zein irakasleen interes eta beharretara ahalik eta gehien egokitu ahal izateko. Gaur egun, ondorengo hiru aukera hauek daude eskuragarri:
- Ibilbide murriztua edo 4 saioko ibilbidea: lehen moduluak (ikasleei aurkezpen multimedia) eta bigarren moduluak (jolas dinamikak dituen online plataforma) osatzen dute. Programan parte hartu duten ikastetxeen %40,08ak ibilbide hau hautatu du. - Ibilbide osoa edo 7 saioko ibilbidea: ibilbide murriztuak eskaintzen duenaz gain, hirugarren modulu bat eskaintzen du (simulagailu sozioekonomikoa). Programako parte hartzaileen %35,32ak ibilbide honen alde egin du. - Ibilbide hedatua edo 10 saioko ibilbidea: ibilbide osoaren berdina da, baina, kasu honetan, hori guztia lantzeko 3 saio gehiago ditu, hau da, gaiari sakontasunez heltzeko aukera gehiago ematen ditu. Ikastetxeen %21,03ak ibilbide hedatua egin du. - Ibilbide mistoa: ikasleen mailaren arabera ibilbide bat baino gehiago aukeratu nahi duten ikastetxeentzako diseinatuta dago. Orain arte, ikastetxeen %3,57ak eskatu du.
Grafikoak 7 eta 8: Programaren inplementaziorako baliatutako saio kopurua eta ikasgaia
Programaren emaitzak Programaren emaitzak bi ikuspegitatik aztertu dira: batetik, ikasleen ezagutza mailan emandako gehikuntzan oinarrituta eta, bestetik, irakasleek egindako balorazioan oinarrituta. Ikasleei dagokienean, programako edukia lantzen hasi aurretik eta programa bera bukatu ostean, gaiaren inguruan zenbat dakiten neurtzen duen galdera sorta bat erantzun behar dute. Bi galdera sorta horien emaitzen arteko konparaketaren bidez, ezagutza mailan emandako aldaketa ezagutu dezakegu. Hori horrela, orain arteko emaitzak ondorengoak izan dira. Taula 6: Ikasleen ezagutza mailan emandako aldaketa edo ikasleentzako probetxu maila
Iturria: Zergak txostena 2021/06/21eko datuak baliatuta, norberak egina
3.2.2.- HOBEKUNTZARAKO PROPOSAMENAK Ikusi berri dugun bezala, Ekonomia eta Zergak programak irakasleengandik jasotako balorazio globala nahiko positiboa da eta, gainera, argi dago ikasleek gai honen inguruan duten ezagutza maila handitzen duela. Hala ere, programaren sortzaileek oraindik ere hau hastapenetan dagoela eta hobekuntzarako tarte handia duela aitortzen dute. Horregatik, ondorengo paragrafoetan, aztertu ditugun ezaugarritzetik eta balorazioetatik abiatuta, hobekuntza horretan ekarpena egiteko asmoa duten proposamenak mahai gaineratuko ditugu. Hasteko, programa adin tarte jakin bati zuzenduta dagoela ikusi dugu, 15-18 urte bitartekoei gutxi gorabehera. Gure ustez, adin tarte hau zabalagoa izan beharko litzateke eta, beraz, gaia gazteagotatik lantzen hasi. Zentzu horretan, programa lantzen hasteko adin optimoa 9-10 urte direla esango genuke (LH 3. edo 4. maila), behin ikasleek idazten, irakurtzen eta oinarrizko matematikak ebazten ikasi dutenean. Adin tartea helduagoei ere zabaltzea ez dugu txarto ikusten, baina, pertsona hauengan eragitea zailagoa dela uste dugu, ordurako pentsaera bat garatuta izan ohi baitugu, horren alde argudiatzeko gaitasun gehiago edo gutxiagorekin bada ere. Ildo beretik jarraituz, irakasleen balorazioei erreparatu ezkero, "edukien egokitzapena ikasleen maila kontuan hartuta" balorazio baxuenetakoa jasotzen duen alderdia dela ikus dezakegu. Argi dago, beraz, gaur egun, adin ezberdintasuna 3-4 urtekoa izanik, lanketetan berezitasunak ezartzeko beharra baldin badago, adin tartea are gehiago zabaldu ezkero, behar hau areagotu besterik ez dela egingo. Horregatik, bai edukiari bai metodologiari bai tresnei dagokienean, ondorengo egokitzapenak proposatzen ditugu.
Batetik, umeei, hau da, egun programa jasotzen dutenak baino gazteagoak direnei, beharbada, gaia era transbertsalean baino ez litzaieke planteatu beharko. Honen adibide, matematiketan zatiketak zein hiruko erregela irakatsi bitarte, amamaren urtebetetzerako oparia guraso eta seme-alaben artean zenbateko berdinetan ordaintzea bidezkoa iruditzen zaien edo bakoitzak duen diru kopuruaren arabera ordaindu beharko litzatekeen galdetzea da. Era berean, zergapenaren gaiari loturik ez landu arren, besteen arazoekiko enpatia eta sentsibilizazioa zein proiektuak aurrera eramateko guztion inplikazioaren beharra txikitatik lantzeak garrantzia berezia du, aurrerago, norbanakoen baldintza ekonomikoen araberako zergapenaren eta laguntzen logika ulertzeko eta bat egiteko oso lagungarria izango baita. Tresnei dagokienean, kasu honetan, beste ikasgaietan gaiari loturiko egoerak eta galderak planteatzea, bai irakaslea bera bai ikasgelan baliatzen diren ipuin zein pelikuletako protagonistak eredugarri izatea eta, behar izanez gero, umeei balore hauen definizioa azaltzea dira adituek gomendatzen dituzten gako nagusiak.
Bestetik, gaur egun programa jasotzen duten gazteen kasuan, formaturik egokiena formatu mistoa dela uste dugu, hau da, gaur egun programak baliatzen duen eredu teoriko eta praktikoa. Dena den, arestian aipatutako gabeziak kontuan izanik, alor teorikoak, bereziki, sakontasun maila ezberdinak izan beharko lituzkeela uste dugu. Izan ere, Ekonomia ikasgaia DBH 4. mailan eskaintzen da lehenengoz eta, zenbaitetan, hautazko ikasgaia da. Beraz, lehenengo urteetan, ongizate-estatua, diru-sarrerak, gastu publikoa eta bestelako kontzeptuak orokortasunetik landu beharko liratekeela uste dugu; ziklo honen azken urteetan, aldiz, zerga, zerbitzu publiko eta iruzur mota ezberdinetan zein bestelako zehaztasunetan sakonduz. Alor praktikoari dagokionean, Ekonomia eta Zergak programak erabiltzen dituen jolasak eta simulagailua egokiak iruditzen zaizkigu. Tresnok, irakasleen partetik, horren nota baxua eskuratu izanaren arrazoi nagusiak, ikasleen "seriotasun eza" eta baloraziorako irizpide gisa emaitzei erreparatzea direla esango genuke. Izan ere, horrelako tresnek fikziozko errealitatea dute lan eremu gisa eta, beraz, ikasleek hartutako erabakiek ez dute inolako ondoriorik, ez positibo ez negatiborik, honek, zenbait ikasleren kasuan, erabakiak aliritzira hartzea eraginez. Programaren egituraketa berri honetan gaia landuko duen beste ziklo bat geratuko litzatekeenez, oinarrizko ideiak ulertu badituzte, jolasen emaitzei ez genieke behar baino larritasun gehiago emango.
Azkenik, helduagoen kasuan, hau da, goi mailako Lanbide Heziketako zein unibertsitateko ikasleen kasuan, gradua edozein izanik ere, ez dugu uste edukiak sakontasun edo zehaztapen maila altuagoa izan beharko lukeenik. Izan ere, ezin dugu programaren helburua zein den ahaztu, kontzientzia fiskala piztea, ez zergapenean adituak formatzea. Ordea, alor praktikoa, ezberdin landuko genuke, ertainetako ikasleekin baino era pertsonalago edo formalagoan, nolabait esatearren. Aurreko fasean, esan bezala, fikziozko errealitatea izango lukete lan eremu gisa, eta, fase honetan, aldiz, benetako errealitatea lehen eskutik bizi beharko
luketela uste dugu. Horretarako, bizipen pertsonalak edota beren jarduna zergekin finantzatzen duten administrazioetara bisita egitea egokiagoak liratekeela uste dugu. Bestalde, programa ikasle guztiek jaso beharko luketela uste dugu, ikasten ari direna edozer dela ere. Ekonomia eta Zergak txosteneko datuek jaso bezala, gaur egun, programa Ekonomia ikasgaian landu ohi da eta, Lehen Hezkuntzan zein Unibertsitateko gradu askotan ikasgai hau ikasketa programan barneratuta ez egoteaz gain, ertainetako ikastetxe askotan, ikasgaia hautazkoa da. Beraz, egokiena, programak eskatzen duen denbora tartea hartu eta egun horietan zehar guztiek programa lantzea izango litzateke; ostean, bakoitzak bere esparrutik eta, ahal den heinean, zeharkako era batean landuko lukeelarik. Horrez gain, gure iritziz, hezkuntza prozesuaren ziklo jakin batean era puntual batean landu beharrean, gaia prozesu osoan zehar behin eta berriro, modu errepikakorrean, landu beharko litzateke, hainbatetan aipatu bezala, edukia unean une ikasleak duen adinari, ezagutzei eta gaitasunei egokituz. Horregatik, kasu honetan, haien artean prozesu oso bat osatzen duten hiru fasez osatutako programa bat proposatzen dugu. Amaitzeko, aipatu berri dugun guztia modu eraginkorrean egitea ezinbestekoa da, horretarako, ikasleentzako tresna zein bide erakargarrienak erabiliz. Zentzu horretan, irakasleen azalpenak osotu asmoz, noizean behin kanpoko norbait ikastetxera ekartzea ondo legoke. Esaterako, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta zer den azaldu nahi badugu, ondo legoke hau jasotzen duen norbait ikastetxera hurbilduko balitz bere egoera azaltzera. Era berean, agerikoa da komunikazioa bera eta komunikatzeko bideak aldatzen ari direla. Hori horrela, beste aukera bat, gazteengan eragin handia duten youtuberren bideoak erabiltzea izan liteke, betiere zergak onak direla transmititzeko; honen adibide Ibai Llanos izan daiteke. Kirolariek, abeslariek, influencerrek, politikariek… ere funtzio berdina bete ahalko lukete. Laburbilduz, gure aburuz, Ekonomia eta Zergak programaren hartzaileen adin tartea zabaldu egin beharko litzateke, betiere, ikasleen adinari egokitutako sakontasun maila zainduz eta ziklo bakoitzean gaia lantzeko baliabide ezberdinak erabiliz. Horrez gain, Ekonomiako ikasleak ez ezik, ikasle guztiak hartzaile izan beharko liratekeela uste dugu, gauza bat zein bestea ikasi, guztiok ordaindu behar baititugu zergak. Eta, azkenik, gaia aipatutako zikloetan zehar era jarraikorrean eta, bereziki, eraginkorrean landu beharko litzatekeela uste dugu, horretarako, beharrezkoak liratekeen tresnak sortuz eta baliatuz.
4.- ONDORIOAK Sarreran esan bezala, oro har, herritarrek badakite ongizate-estatua zer den eta nahiko argi dute horrengandik zer espero edota nahi duten ere. Aitzitik, ez dute honek eskaintzen dituen azpiegitura, zerbitzu eta prestazioen finantzaketan beren aletxoa jartzeko prestutasun handirik, ez dute beren parte hartze eta ekarpena ezinbestekoa dela ulertzen edo ulertu nahi. Lanean zehar, honen atzean bi arrazoi nagusi egon daitezkeela ikusi dugu: gaiarekiko ezjakintasuna eta instituzioen kudeaketarekiko mesfidantza. Ondorioz, argi dago tributazioa balore positibo gisa landu beharra dagoela, funtsezkoa baita gizarteak (eta instituzioek, noski), zergak zein egitura fiskala osatzen duten gainontzeko obligazioak ordaintzearen bidez, ongizate-estatuaren biziraupena ziurtatzeko konpromisoa bere senti eta egin dezan. Horretarako, gaiaren inguruko ezagutza eta kontzientziazioa behar beharrezkoak direla ikusi dugu. Azken hori, hau da, kontzientziazio konpartitu eta kolektiboa, prozesu luze eta konplexu baten emaitza izango da, baina, aldi berean, gaurdanik has dezakegun prozesu bat da. Hori garatzeko, iritzi sortzaileak diren bide eta bitarteko ugari baliatu daitezke, besteak beste, komunikabideak, familia edota sare sozialak. Dena den, lanaren azken atalean frogatu bezala, tresnarik eraginkorrena eta, beraz, garrantzitsuena hezkuntza da, gazte gaztetatik, etorkizuneko zergadunak balore egokien bueltan hezteko aukera eskaintzen baitu. Norabide horretan, EAE-n dagoeneko Ekonomia eta Zergak programa martxan dagoela ikusi dugu, baita honek emaitza positiboak dituela ere. Hala ere, zenbait gabezi identifikatu ditugu eta, beraz, programaren sortzaileekin bat eginez, hobekuntzarako margen handia duela eta honetan sakondu beharra dagoela esan dezakegu. Amaitzeko, lanean zehar bestelako faktoreei zentralitate gutxi eman badiegu ere, argi dago errealitate demografiko berriak, zenbait baliabide naturalen agorpenak, lan-merkatuan gertatzen ari diren aldaketek eta bizi dugun ziurgabetasun ekonomikoak ongizate egiturak birpentsatzera behartzen gaituztela eta, zerga-egitura eraginkor bat ezartzearekin eta bermatzearekin batera, hauei egokitzeko neurriak hartu beharrean gaudela. Laburbilduz, lan honen bidez, 3 ondorio nagusi atera ditugu:
1.- Ongizate-estatua mantentzeko eta ziurtatzeko tributazioa beharrezkoa da.
3.- Gaurdanik hasi behar dugu balore horren transmisioa eta, bide horretan, hezkuntzak jokatu beharreko papera funtsezkoa da. | science |
addi-5d1f5402914a | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58784 | Hetsapenezkoa ez den prostituzioa. Tipifikazioaren hutsuneak eta mugak. Zigor Kodeko 187.1 artikuluko bigarren paragrafoa | Hernani Alonso, Olatz | 2022-12-14 | Generoa aintzat hartuta, ordenamendu juridiko penalak prostituzioan aritzen diren adin nagusiak eta ezgaitasunik ez dituzten emakumeen gain kokatzen duen tipo penala aztertuko da; Zigor Kodeko 187.1 artikuluko bigarren paragrafoak biltzen duena, alegia. Horrela, aurrekari historikoak oinarri, hertsapenezkoa ez den prostituzioaren arauketaren lege-hutsuneak eta mugak aztertuko dira, tipoa gorpuzten duten elementu guztien deskribapenaren bitartez. Horretarako, jurisprudentziak eta doktrinak askatasun sexualaren esparruan esplotazioaren eta adostasunaren elementuen irakurketa ezberdinen analisia egingo da, horrek errealitatean sortzen dituen zailtasunak agerian uzteko. 1. Sarrera
Lehenik eta behin, aitortu beharra dago, historian zehar generoa gizartea antolatzeko ardatz garrantzitsuenetariko bat izan dela, beste elementu batzuekin batera: gizarte-klase eta azal kolorea, besteak beste. Honela, desberdintasunean eta menderakuntzan oinarritutako errealitate soziala eraiki da, bi identitate oso desberdin konfiguratuz: gizonezkoa, zeinari estatus eta gizarte-onurak egokitu zaizkion; eta, emakumezkoa, menderakuntza-menderatze estereotipoei jarraiki bigarren maila batean kokatu dena. Arestian aipatutakoa oinarritzat hartuta, sistemak bakoitzari esleitu dizkion mandatuei jarraiki, emakumeei prostituzioan aritzea egokitu zaie eta, era berean, gizonezkoak honetaz baliatu dira. Gaur egun ere, egoera horrek dirau: "Plan integral de lucha contra la trata de mujeres y niñas con fines de explotación sexual 2015-2018" aurkeztutako estimazioei jarraiki, subjektuen %90 emakume eta neska-adingabeak dira; prostituzioaren kontsumitzaileen % 99, aldiz, gizonezkoak (Berdintasun Ministerioa, 2015, 34 or.). Beraz, prostituzioa aztertzeko eta errealitatea ahalik eta doien irudikatzeko, genero ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da; generoaren elementuak jarduera honen nondik-norakoak definitzen lagunduko baitu. Azken urteotako estimazioek diote Espainia dela ordaindutako sexu-eskaririk handiena duen Europako herrialdea eta, ez hori bakarrik, prostituzioa kontsumitzen duen munduko hirugarren estatua ere badela – lehenengo bi postuetan, Puerto Rico eta Thailandia daude, hurrenez hurren -; hain zuzen, urtean, 4.000 milioi euro sortzen dituela estimatzen dela adierazi zuen El País
egunkariak 2021ean. Matiza egin beharra dago ezkutuko ekonomiari aipamena eginez, estatuen kontroletik at, prostituzioak, masa milioiduna sortzen baitu. EINek 2014. urtean publikatutako txosten batean agerian utzi zuen Espainiako barne-produktu gordinaren %0,87 aktibitate ilegalak hartu zuela: %0,5 drogek eta %0,35a prostituzioak, alegia (EIN, 2014, 9or.). Arestian aipatutako datuek agerian uzten dute, mundu- zein barne-estatu-mailan, prostituzioak duen dimentsioa eta bolumena; horren atzean babesgabe dauden milaka emakume eta adingabe daude. Egoera honetan, estatuen eta hauen sistema-penalaren parte-hartzea ezinbestekoa da. Horregatik, Europako herrialdeak prostituzioa arautzeko eredu ezberdinez baliatu dira: Finlandian, emakumeekin trafikatzen dutenak zigortzen dira, eredu arautzaile eta abolizionistaren arteko konbinazioa eginez; Suedian eta Frantzian, ordea, eredu abolizionistan inspirazioa bilatu eta proxeneta eta prostituzio kontsumitzaileak zigortzen dira, emakumearen gizarteratzea behatzeko - hau zigorgabe gelditzen da-. Horrela, prostituzioaren eztabaida pil-pilean dago egun eta mugimendu feministaren arduretako bat gorpuzten du. Eta ez hori bakarrik, Espainiako parlamentuan eztabaidatzen ari den objektua ere bada. Aitzitik, Espainian, adibidez, Berdintasun Ministerioak prostituzioari buruzko ika-mika berrireki du kongresuan, Askatasun-sexuala bermatzeko Legea izapidetzerakoan. Araua "bai bakarrik da bai" esloganpean ezaguna da eta ezkerraldeko zein eskumako alderdien desadostasunengatik, hamabost hilabete baino gehiago behar izan ditu testua Gorteetara bidaltzeko. Prostituzioaren arauketak alderdi politikoen artean iritzi kontrajarriak sortu dituen gaia izan denez, etsipenez, Legetik at uztea erabaki du PSOEk. Hala ere, alderdi sozialistak azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzeko, proxenetismoa era guztietan debekatzeko Lege Organikoaren proposamena aurkeztu zuen; pasa den ekainaren 8an, kongresuak hau aintzat hartzea eta izapidetzarekin hastea onartu zuen. Lan honetan indarrean dagoen Zigor Kodeak biltzen duen hertsapenezkoa ez den prostituzioan zentratuko gara; 187.1 artikuluaren bigarren paragrafoa tipifikatuta dagoena. Hertsapenezko prostituzioa zigortzeko premiari buruz ez dago zalantzarik, arautzeko ereduaren araberako ildo ideologikoak ñabardurak ekarriko dituen arren. Adibidez, tipoaren konfigurazioa kuestionatu liteke, sexu-erasoa zigortzeko artikulua existitzen delako. Hala ere, delitua gorpuzten duten elementuak eztabaidaezinak dira. Hertsapenezkoa ez den prostituzioaren inguruan, aldiz, hainbat arazo sortzen dira, bai jurisprudentzian eta baita doktrina zientifikoan ere. Adituen bat ez egitearen
adierazpen argia da delitua, azken urteetan, Kodetik sartu eta irten izana; azken finean, adostasunaren eta esplotazioaren inguruko eztabaidek markatu dutena. Hainbestez, lan honetan zehar prostituzioan aritzen diren adin nagusiak eta ezgaitasunik ez dituztenen emakumeak hartuko dira aztergaitzat; Zigor Kodeko 187.1 artikuluko subjektu pasibo direnak, alegia -adingabe eta ezgaien egoera eta arauketa oso ezberdina den heinean (Mauri, 2011, 669 or.). Horretarako, lehenik eta behin genero zuzenbide penalaren disziplina aurkeztuko dugu, aipatu bezala, generoa prostituzioaren fenomenoa azaltzeko funtsezko elementua delako. Ondoren, figuraren aldagarritasuna aztertzeko prostituzioaren figura definitu eta honen arauketaren ibilbidea aztertuko dugu. Gainera, Konstituzioak emakume hauei eskaintzen dien babesaren azterketa laburra egingo da, gero, zigor ordenamenduak hauek babesten dituen edo ez behatzeko. Parte praktikoagoan, bestalde, Zigor Kodeko tituluak babesten duen ondasun juridikoa definitu ondoren, 187. artikuluak biltzen dituen hiru figuren deskribapen azkarra egingo da. Ondoren, hertsapenezkoa ez den prostituzioa definitu eta hau gorpuzten duten elementuen analisia egingo da, doktrina eta jurisprudentzia aztertuta. Azkenik, tipoaren interpretazio anitzek eta artikuluak aurkezten dituen arazoak mahaigaineratuko dira, artikuluaren tipifikazio eta kokapen berriaren beharrak azaleratzeko. Lan honen helburua, beraz, Zigor Kodeko 187.1 artikuluaren bigarren paragrafoaren tipifikazioak aurkezten dituen mugak eta hutsuneak mahaigaineratzea izango da, doktrina eta jurisprudentzia aztertuta. 2. Zuzenbide Penala genero ikuspegitik
Nahiz eta eztabaida-publikoan guztiz bereizita aztertu, lanaren aztergaia den prostituzioan, generoak sexu lanean dabiltzan emakumeen gain dituen determinazio eta ondorioengatik, kontuan hartu beharreko faktorea da. Izan ere, prostituzioaren delituzko jardueran, generoak tipoa definitzen du; horren ondorioz, tipoaren elementuen interpretazioan, genero-ikuspegia txertatu beharra dago (Tascón, 2020, 4-5 or.). Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak sistemak sortu ditu eta Zuzenbidea, generoa eraikitzeko prozesu baten zerbitzura dagoen estrategia da; bertsio maskulino edo "neutralagoan", gizonei mesede egiten dien eta emakumeei kalte egiten dien tresna litzateke, gizonek hau sortu duten heinean. Honen aurrean, kritika filosofiko-juridiko-feministatik, Zuzenbidea eta generoaren
arteko erlazioa aztertzea proposatu dute; egun ere, Zuzenbidearen interpretazio eta aplikazioa, ikuspuntu ultrakontserbadore batetik egiten baita, maskulinitate malkartsuarenetik, alegia. Zuzenbide penalean, Zigor Kodeak "pertsona" kontzeptua erabiltzen duela mahaigaineratu da, askatasun sexualaren figuran ere emakume eta gizonen arteko ezberdinetarik egin gabe - erlazio hetero eta homosexualei egiten dien trataerarekin gertatzen moduan- ; ba, feministen alderdi batek, ondasun juridiko hau urratzen duten portaerak, genero - maskulino - delitutzat ulertzen dituztenez, neutroan emandako definizioek ordenamendua ahuldu eta iluntzen dutela defendatzen du (Larrauri 1994,1995). Honen aurrean, arauaren neutraltasuna gaindituta, Zigor Zuzenbideak ezaugarritzen duen inpartzialtasunaz zigortzeaz gain, ohikotasunez, gizonezkoek emakumeen aurka egiten dituzten biolentziak agerian utzi eta seinalatuko lituzke; historian zehar generoak markatu duen diskriminazioa eta ezberdinketa gutxinaka-gutxinaka gainditu eta norbanakoen artean kontzientzia sortuz (Rincón, 1998, 15or.) Beste hitz batzuetan, prostituzioan aritzen diren ia guztiak emakumeak direnez, %90 alegia (De la Rosa Cortina, 2013), Kodeak, hau zigortzeko ezartzen dituen hitzak ezin dira modu neutralean interpretatu ; sistemak inposatu dituen genero rolei badagokie egungo prostituzioaren egoera azaltzea eta genero-diskriminazioa agerian uztea. Gizonek emakumeekin dituzten harremanen baitan ase ezin dituzten edo ase nahi ez dituzten premia sexualei erantzuteko sortu zen prostituzioa, gainerako emakumeen kastitatea eta zintzotasuna iraunaraziz. Honela, mekanismo ezberdinen bitartez, prostituzioan aritzen diren emakumeen gain estigmatizazioa sortu da eta gizarteak zuzenean diskriminatu ditu; ordea, prostituzioan aritzen diren emakumeengana jotzen duten gizonezkoen gain ez da estigmarik existitzen (Serra Cristóbal, 2007, 44-45 or.). Horregatik, lan honetan zehar, Kode Penalak biltzen duen prostituzioari buruzko 187. artikulua, beharrezkoa den ikuspuntu feminista batetik jorratuko da; genero aldagaia prostituzioa eta hau gorpuzten duten elementuak aztertzeko faktore determinatzailea dela ulertzen baita. Azpimarratu beharra dago, ondoren landuko den Europar Parlamentuko 2014ko otsailaren 26ko ebazpenean, sexu-esplotazioaren, prostituzioaren eta genero-berdintasunari buruzkoa, haren lehenengo hiru "considerando"-etan gaia genero perspektibatik lantzearen garrantzia azaltzen duela. Arestian aipatutakoa behin argituta, ondorengo atalean, prostituzioaren definizioa azalduko dugu; ostean, Zigor Kodeak proposatzen duen arauketa sakonago ulertze aldera.
3. Prostituzioa
Lehenik eta behin, aipatu beharra dago, gizartean prostituzioaren kontzeptuari eman zaion esanahia momentuan momentuko balorazioaren araberakoa izan dela. Honela, prostituzioaren kontzeptu tekniko-juridikoari dagokionez, doktrinan eta jurisprudentzian eztabaida ugari piztu dira prostituzioaren figurak bildu beharko lituzkeen osagaien eta hauen izaeraren inguruan - zer sexuekintzek ezaugarritzen duten zehaztean, egintzaren eta jasotako kontraprestazioaren artean kausalitate-lotura aztertzean, ohikotasunean etb.-. Honen aurrean, Zigor Kodeak prostituzioren definiziorik ematen ez badu ere, Auzitegi Gorenak hutsunea gainditze aldera, hurbilketa kontzeptuala egiten saiatu da jurisprudentziaren bitartez. Alde batetik, prezio baten truke, sexu izaerako tratu moduan ulertu du. Aitzitik, ondorengoa ezarri du Auzitegi Gorenak uztailaren 2ko 1016/2003 epaiako zazpigarren oinarri juridikoan: pertsona batek, bere gorputzaren bidez, denboran, modu errepikakorrean, aktibo zein pasiboki, beste bati sexu-plazerra ematen dionean, izaera ekonomikoko kontraprestazio baten truke, azken hau dirukopurua izan ohi dena. Kopulazioa, masturbazioa, felazioa eta abar biltzen dira portaera honen barne (De la Rosa Cortina, 2013). Arestian ezarritakotik, ondorioztatu daiteke, sexu izaerako ekintza eta kontraprestazio ekonomikoa – hau da, prezioa- prostituzioaren existentzia bermatzeko muina direla. Prostituzioaren elementuei sakontasun gehiagorekin erreparatuta, Auzitegi Goreneko 2. Salak behin eta berriz adierazi du diruaren garrantzia erlatiboa dela; prostituzioak, berekin dakarrela diru-trukea sexu-harremanak izateko, baina prezioaren garrantzia edozelakoa izan daitekeela. Honela, biktimak, prezioa, zuzenean edo hirugarren baten bitartez, eta osorik edota partzialki jasotzeari, Auzitegiak ez dizkio ondorio ezberdinak planteatu, betiere, tipoaren beste elementuak existitu badira (González Tascón, 2020, 12-15or.). Hortaz, esan daiteke, gaur egun, prostituzioa ezaugarritzen eta definitzen duen elementurik garrantzitsuena erosgarritasuna dela. Horren barneratzearen bitartez, aurrerago aztertuko dugun moduan, historikoki kontzeptua definitzeko muntazkoak izan diren beste bi elementuen garrantzia juridiko eta soziala desagertu dira: promiskuitatearena eta profesionaltasunarena, alegia (Fiscalía General del estado, 2011). Edonola ere, lan hau indarrean dagoen prostituzioaren kontzeptutik abiatuko da.
Era berean, funtsezko bigarren elementua prestazio-sexuala da. Ba, Auzitegiak ez du beharrezkotzat jotzen sexu-harreman osoak aurrera eramatea; izan ere, onarpenarekin lotutako delituek ez dute sexu-portaera konkreturik eskatzen; aitzitik, edozein modutan, biktimaren sexuaskatasunari erasotzen zaionean eta zuzenean haren duintasun pertsonalaren aurka egiten denean emango da, aurrerago sakonduko dugun moduan (Fiscalía General del estado, 2011). Beste hitz batzuetan, tipoak babesten duen ondasun juridikoa urratu eta portaeraren tipikotasuna zehazteko, zentzu zabalean ulertutako izaera sexualeko portaeran arrazoiak aurkitu daitezke. Arestian aipatutako bi elementuak aintzat hartuta, beraz, prostituzioaren terminoa, prezio baten truke, askatasun sexualaren ukitzea dakarten sexu-ekintzei lotzen zaie. Hala ere, doktrinan ez dago horiek aurrera eramateko biktimaren adostasunaren inguruko bat etortzerik, ondorengo puntuetan garatuko den moduan (González Tascón, 2020, 12-15 or.). Puntu honetan aipatutakoa laburbiltze aldera, agerikoa da egun bi elementu nagusik definitzen dutela prostituzioa: erosgarritasuna eta prestazio sexuala. Dena den, ondorengo puntuetan justifikatuko dugu adiera hau ezin daitekeela osoa eta bateratutzat hartu; alde batetik, Kodeak ez duelako kontzeptua definitzen; bestetik, hau gorpuzten duten elementuak aldakorrak eta anitzak izan baitira historian zehar. Sexu-zuzenbidearen aldaketak, normalean, gizartean balioak aldatzearen ondorio izan dira; eta, kasu zehatz batzuetan, kontrako erreakzio sozialengatik, oinarrizko eskubidean hobetu baino atzera egin da. Zehazki, bilakaera baldintzatu duen oinarrizko elementua generoa izan da, arestian azaldu dugun moduan. Beraz, ondorengo atalean, Zigor zuzenbidearen bilakaera aztertuko da, denboran zehar prostituzioak jaso duen arauketa ulertu eta gaur eguneko egoera aditzeko, arautzeko erabili diren eredu ezberdinak oinarri. 3.2 Bilakaera historiko laburra
Lan honen hedadurara mugatzen den gai diren adindunen prostituzioari, eta zeharka pertsonen tratari, buruzko arau nagusiak hautatu ditugu. Historian zehar eman diren eraldaketak aztertu dira, momentu oro legegilearen jarrera eta prostituzioarekiko duen pertzepzioa agerian uzteko. Unibokoa izatetik urruti, aldaketa ugari izan ditu. Espainiako lehen Zigor Kodean, 1822koan alegia, jada prostituzioaren figura arautzen zen. Laneko 4.1. puntuan sakontasun gehiagoz azalduko den gizartearen aurkako delituen barne kokatzen zen prostituzioa. Garai honetan, prostituzio-etxeen eta adingabeen - 20 urte baino gutxiago
zituztenen- prostituzioa eragitearen inguruko portaerak tipifikatu ziren; proxenetaren jokabidea eta adindunen prostituzioa, ordea, arautik at gelditu ziren. Hurrengoko Kodeek ere, prostituzioari buruzko arauketa antzekoa bildu zuten: 1848ekoak, 1850ekoak eta 1870ekoak, alegia (Rubio, 2015. 108 or.). Aipatu beharra dago, adindunen prostituzioaren figuraren arauketa arau lokal eta administratiboen bitartez egiten zela. Honela, eredu arautzailean oinarrituta, osasunaren eta ordena publikoaren inguruko xedapenak bildu zituzten (Lorenzo Rodríguez-Armas, 2008, 264-265 or.). Beraz, modu orokorrean aipatu daiteke, prostituzioaren arauketaren lehen aro honetan, legegileak adingabeen prostituzioaren arauketaren alde egin zuela, gehiegikeriatzat ulertzen baitzuen. Dena den, helduen prostituzioa Kodetik kanpo utzi zen. Horrela, prostituzioan aritzen ziren emakume adindunak babesgabe eta zigor ordenamendutik at zauden. Eta tokian tokiko erregulazio administratibo pean egoteak, gaur egun ere dirauen prostituzioan zebiltzan emakumeen estigmatizazioa eta kriminalizazioa ekarri zuen; izan ere, administrazio arauek ordena publikoa eta gizartearen ongizatea behatzen zuten, prostituzioaren jardunean zebiltzan emakumeak babestea baino (Garcés, 2008, 24 or.). Espainiako barne ordenamenduan eman zen hurrengo aldaketa nazioartean gertatutako asoziazionismo feministaren ondorio zuzena izan zen. Prostituzioaren arauketaren aurka eginez, Pariseko 1902ko Nazioarteko Hitzarmena eta 1904ko maiatzaren 18ko Zurien Salerosketara Erreprimitzeko Nazioarteko Hitzarmena indarrean sartu ziren. Ondorioz, abolizionismoak espazio publiko eta ofizialak hartu zituen. Beraz, 1904ean Espainiako Zigor Kodean, prostituzioan aritzen ziren adin nagusien portaera kriminalizatu zen, eskandalu publikoaren delitupean. Zehazki, proxenetismoaren figura zigortu zen lehen aldiz arau berri honen bitartez. Hurrengo urteetan ere, egoera hau mantendu zen; 1928ko erreformaren bitartez, ez zen aldaketa nabarmenik egin. Agerikoa da, beraz, nazioarte- zein barne-estatu-mailan, XX. mendearen hasieran hasi zela abolizionismoa indartzen eta hedatzen, eta hortaz, erregulazionismoa baztertzen. 1950ean, Nazio Batuen Erakundeak, Lake Successen sinatutako Pertsonen salerosketa eta besteren prostituzioaren esplotazioa zigortzeko Hitzarmenak eraginda, Espainian sistema abolizionista ofizialki ezarri eta finkatu zen, 1963eko Zigor Kodearen erreformaren bitartez; proxenetismoa, rufianismoa eta lokuzio-hirugarrengotza zigortzen zituen. Ondoren, lehenengo aldiz, 1989ko Zigor Kodeak bere egitura aldatu eta askatasun sexuala bildu zuen. Hala ere, 1995ko Kodearen bitartez egin zen aurrerago azalduko dugun ondasun juridikoaren babesa eraginkor. Izan ere, 16/1970
Legeak - abuztuaren 4koa, arriskugarritasunari eta gizarte-birgaitzeari buruzkoa- ezarri zuen sistema debekatzailea erauzi zuen (Tascón, 2020, 8-9 or.) eta prostituzioan aritzen ziren emakumeen askatasunean (Tascón, 2020, 11 or.) aurrerapauso bat izan zen. Aipatu beharra dago, 188. artikuluan beste norbanako bat prostituzioan jardutera behartzea zigortu zuela (Rodríguez, 2015, 109 or.). Hau da, prostituten penalizazioaren arazoa ekidin nahi izan zen eta zigorra autodeterminazioa eta askatasun sexualaren urraketaren kasuetarako erreserbatu zen (Heim, D., & Bodelón, 2010, 77-78 or.). Beste hitz batzuetan, 1995. urtean, sexu-askatasuna bildu zenean, autodeterminazioaren aurkako erasoak ez ziren jokabideak Kodetik at utzi ziren; proxenetismoa, zakarkeria eta hirugarrengotza lokatiboa, hain zuzen (Fernández, 2020, 21-22 or.). Agerikoa da, XX. mendeko azken Kode honek, egun indarrean dagoenarekin antzekotasun nabariak dituen lehen araua dela; adin nagusiko prostituzioaren tipifikazioan bortxa, engainua eta beharrizana txertatzen direlarik. Hala ere, lanaren aztergaia den proxenetismo ez hertsatzailea at uzten du, sexu askatasunaren aurkakoa den portaera moduan ulertzen ez duen heinean. 2003ko irailaren 29ko 11/2003 Lege Organikoak, herritarren segurtasuna, etxeko indarkeria eta gizarteratzearen ingurukoa, proxenetismoaren tipo penalean berrikuntzak eragin zituen: hertsapenezkoan bitarteko bideak gehitzeaz gain, biktimaren baimena txertatu eta ondoren zehaztasun gehiagoz azalduko dugun lanaren aztergaia den proxenetismo ez hertsatzailea gorpuztu zen. Kodeak Nazio Batuen pertsonen salerosketaren eta prostituzioaren esplotazioaren errepresiorako Hitzarmenean aurkitu zuen inspirazioa. Azpimarratzekoa da, zenbait teorikoen ustez, Petherson edo Juliano adibidez, hartutako neurri berriak prostituzioan aritzen diren emakumeen estigmatizazioa indartu zuela, emakumeek dagokien genero-mandatua betetzea bilatu baitzen zen (Heim, D., & Bodelón, 2010, 177 or.). Ekainaren 22ko 5/2010 Lege Organikoak, erreforma ugari ekarri zituen parte orokor zein berezian; VIII. Tituluari aurrerago aztertuko dugun sexu-ukigabetasuna gehitu zitzaion. Era berean, aipatzekoa da, erreforma honen bitartez pertsonen salerosketaren delitua tipifikatu zela (González Tascón, 2020, 10 or.). . 2015eko martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoaren bitartez egindako eguneraketan, V. Kapituluko 187. 1 artikuluko bigarren paragrafoari, delitua existitu zedin, esplotazioa gorpuzten zuten bi supostu zerrendatu zituen biktimaren egoera ahulari erreferentzia egiteko – egun ere dirautena-. Modu honetan, proxenetismoa bere horretan zigortzetik aldendu eta prostituzioan aritzen ziren emakumeen esplotazioaren kasua tipifikatu zen, betiere, haien
aktibitatetik onura jasotzen bazen (Muñoz Conde, 2021, 255-257 or.). Hau da, ez ditu proxenetismo-forma guztiak zigortzen, baizik eta, 5.2 puntuan jorratuko den esplotazioa dagoeneko supostua bakarrik; zenbait kasutan, akademian irabazizko-esplotazioren izena ematen zaio batzuetan. Gainera, Zigor Kodek 187.1 artikuluko proxenetismo hertsatzailearen askatasun gabetze zigorra, bi urtetik lau urtera artekoa izatetik bi urtetik bost urte artekora eraldatu zen, isun berbera mantenduz (Cabanes Ferrando, 2019, 205-206 or.). Azkenik, aipatzekoa da 2021eko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren bitartez, Kodeko adingabeen prostituzioari buruzko 188 eta 189 artikuluetan aldaketak egin direla. Eta, egun ere Espainiako Kongresuan eztabaidagaia den objektua dela prostituzioa eta honi egin beharreko arauketa. Aitzitik, PSOEk prostituzioa independenteki arautzeko Lege proposamena onartu da; horren bitartez, proxenetismoaren forma guztiak zigortu nahi dira. Atal honetan aztertu berri den legez, beraz, prostituzioaren inguruko delituen arauketak aldaketa ugari jasan ditu urteetan zehar, prostituzioaren kontzeptuaren aldakortasuna eta momentuko gizartearekiko duen harreman estua agerian utziz. Legegileak tipoaren bitartez babesten duen ondasun juridikoa horren isla garbia da, ondorengo 4.1 atalean aztertuko denez. Honela, nahiz eta XIX eta XX. mendeetan prostituzioaren arauketaren aldeko joera behatu, 1962ean Lake Successen Hitzarmena sinatu zenetik, erreforma ezberdinek erakusten dute Espainiako legegileak eredu abolizionista jarraitu duela, prostituzioa zigortzearen aldeko joera agerian uzten delarik. Bestalde, 2003ko erreformaz geroztik legegilea egun indarrean dagoen proxenetismo ez hertsatzailearen figura gorpuzten joan da. Hurrengo ataletan azalduko dira tipifikazioak sortutako eztabaidak eta zalantzak. Hala ere, lehenik eta behin, prostituzioa arautzen duten tipoek gorde beharko lituzketen eskubideei buruzko iritziei zertzelada azkarra emango diegu; izan ere, tipoaren existentzia justifikatzen duten elementuak dira. 3.3 Prostituzioari buruzko eztabaida: babestutako oinarrizko eskubideen ikuspuntutik
Egungo sistema juridikoak, norbanakoen eskubideak zerrendatu eta hauek babesteko arauzko eta jurisdikzio bermeak biltzen ditu; horrela eraikitzen da Zuzenbide Estatu sozial demokratikoa Espainiar Konstituzioko 1.1 artikulua-. Lege Gorenaren 9.2. artikuluaren bitartez, Botere Publikoek ordenamenduko balio nagusiak aintzat hartu beharko dituztela biltzen da;
azpimarragarriena berdintasuna da, ordenamenduko printzipioa izateaz gain, eskubidea ere badena – Espainiako Konstituzioko 14 artikuluan-. Aztergai dugun objektuari erreferentzia zuzena egite aldera, aipatzekoa da, nahiz eta Estatu sozialak eskubide eta bermeen formalizazio eta aitorpen garrantzitsua lortu, oraindik ere, urrats garrantzitsuak egin behar dituela, juridikoki eta sozialki diskriminatuak izan diren gizarte-sektore ahulenen - "kolektibo ahulak" bezala ezagunak- eskubideak bermatzeko. Zalantzarik gabe, hauen artean, prostituzioan aritzen diren emakumeak aurkitzen dira. Prostituzioan borondatez aritzen diren emakumeen eskubideak eta haien babesa ikuspuntu oso ezberdinetatik ulertzen dira, instituzioa arautzeko ereduen eskutik doan ahala. Izan ere, alde batetik, prostituzioa arautzearen alde daudenek, Espainiako Konstituzioko 14. artikuluko berdintasuna, sexuagatiko diskriminaziorik ezaren printzipioarekin batera, eta 17. artikuluko askatasuna -askatasun sexualari erreferentzia zehatza eginez- tartean jartzen dituzte; emakume hauen eskubide sexualak aldarrikatzen dituzte; hain zuzen, sexu-harremanak izateko askatasuna, emakume izanagatik sistemak esleitzen dizkien mandatuekin apurtzeko. Hauen ustez, Estatuak eskubide horiek zuzenean aitortu eta prostituzioan aritzen diren emakumeentzako bermeak zehaztu beharko lituzke (Lorenzo Rodríguez-Armas, 2008, 254-257 or.). Edo beste hitz batzuetan, prostituzioan aritzen diren emakumeek, aktibitatea aurrera eraman ahala, kolokan ikus daitezkeen eta norbanako izanagatik dagozkien oinarrizko eskubideak babesteko, Estatuan garatu eta izan beharko lituzkeen tresnen alde egiten dute. Era berean, tartean dauden eskubideen bigarren bloke bat aurkezten dute arautzaileek: Konstituzioko 35. artikuluko lan egiteko eskubidearekin batera, 41. artikuluko laguntzaeskubideak eta gizarte-prestazioak eta 43. artikuluko osasunerako eskubideak gorpuzten dute. Beraz, langile-estatusa aitortzearen aldekoak dira, ondoren zehatzago aztertuko dena, lanbaldintza duinak eta horretatik eratortzen diren gainerako eskubideak bermatzeko; pobrezia, marjinalizazioa, botere-abusua eta esplotazioa ekiditeko soluzioa planteatzen dute (Maqueda Abreu, 2009, 95-96 or.). Honenbestez, prostituzioaren aktibitateari lan izaera eta, beraz, prostituzioan aritzen diren emakumeei langile statusa esleitzearen alde daude; Zuzenbide Estatu Sozialak bermatzen dituen eskubideen babesa forma eraginkorrago batean egingo bailitzateke, ilegalitateak eta alegalitateak aurkezten dituzten arazoak gainditzeko. Honela, ordenamendua inspiratzen duen Espainiako Konstituzioko 10.1. artikuluak biltzen duen duintasunaren figura
gorpuztu eta indartuko litzateke, bortxaezinak diren eskubideak errespetatu eta norbanakoek garapen askea bermatuko bailitzateke. Hala ere, aipatu beharra dago, prostituzioa arautzearen eta prostituzioan aritzen diren emakumeei eskubideak bermatzearen soluzioak, praktikan muga garrantzitsuak dituela; behinik behin, prostituzioan aritzen diren emakumeen gehiengo nabarmena emakume immigranteak direlako eta gehienetan egoera irregularrean egon ohi direlako, estatuen babes-eremutik at, alegia (Maqueda Abreu, 2009, 99-102 or.). Eredu abolizionistak, bestalde, duintasunaren aukakotzat hartzen du prostituzioa. Izan ere, hauen ustez emakumea ez da modu libre eta boluntarioan prostituitzen, baizik eta indarraren, beharraren eta genero-sare trinko baten bidez, horrek kulturalki, sozialki eta ekonomikoki gizonaren nahien zerbitzura jartzen baitu. Honela, kontratuzko harremanaren existentzia guztiz ukatzen du (Llanos, 2021, 91-92 or.). Hau da, prostituzioan aritzen den emakume oro egoera zaurgarrian dagoela presumitu eta borondatea biziatuta dagoen aburukoak dira. Beharrizan egoerak prostituzioan aritzera behartu dituen aldeko tesia aurkezten dute, emakumeak bere gorputza eta duintasuna gizonaren eskuetan jartzen duelarik. Hortaz, abolizionistek eskubide ororen aurkakoa portaera moduan aditzen dute prostituzioa. Aitortu behar da, azken prostituzioan aritzen den emakumearen irudi estigmatizatuan oinarritzen duela bere teoria, honen borondatea alde batera utzita, premia eta egoera zaurgarrian daudela aurre suposatzen baitu. Ondoren erakutsiko da Espainiako legegilea ideologia azken hau dela, proxenetismo ez hertsatzailearen arauketa behatuta prostituzioan aritzen den emakumearen onarpena alde batera uzten baitu, honen askatasun-sexualaren babesa behatuta. 4. Zigor Kodeko 187. artikulua
Prostituzioari buruzko delituak Zigor Kodeko 2. Liburuko VIII. Tituluan "Sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituak" kokatuta daude, V. Kapituluan "Prostituzioari eta adingabeen usteltzeari buruzko delituak". Tituluaren izenak adierazten duen ondasun juridikoa atal honetan aztertuko dugu, aurrerago jada aipatu dena. Eta hau babesten duten delituen zerrenda luzea bada ere – klasikoak eta berriak- aztergai dugun objektuan zentratuko gara; hain zuzen, 187. artikuluan.
Tituluari buruzko zehaztasun batzuk ematearren, azpimarratzekoa da zazpi kapitulutan antolatuta dagoela – 178 eta 194 artikuluen bitartean-; bakoitzak modalitate bat arautzen du. Lehenengo eta bigarren kapituluetan, adibidez, sexu-erasoei eta sexu-abusuei buruzko delitu klasikoak biltzen dira, hurrenez hurren. Bestalde, teknologia berrien erabileraren hedapenarekin arrisku berriak sortu dira informazio pertsonala partekatzean; 2010eko erreformaren bitartez 183.1 ter artikuluan groominaren delitua eta 2015ean 183.2 ter artikuluan sextingari buruzko delitu berriak bildu dira. Historiaren atalean argi geratu da lan honen aztergaia tradizionalagoa dela; hala ere, Espainian eztabaidak dirau. Titulu honen izenburuak adierazten duenez, kapitulu guztiek euren artean duten elementu komuna babesten duten ondasun juridikoa da – subjektu aktiboa adinduna edo adingabea den arabera sexuaskatasuna edo -ukigabetasuna izango da-. Ondorengo puntuan, proxenetismoaren tipoen existentzia justifikatzen duen ondasun juridikoa definitu aurretik, sexu-ukigabetasunaren nondiknorakoak zehartuko ditugu . Arestian aipatutako moduan, 1999. Lege Organikoaz geroztik, VIII. Tituluko izenburuan bigarren ondasun juridikoari aipamen zuzena egiten zaio - sexu-ukigabetasunari, alegia - sexu-askatasuna ez duten norbanakoak babestu nahi direlako; edo beste hitz batzuetan, sexu-askatasunaren aurkako delitu gisa azal ezin daitezkeen supostuak bildu nahi dira. Hots, adingabe edo babes berezia behar duten desgaituen aurkako sexu-delituetan, subjektu pasiboak askatasun-sexualaren titularrak ez direnez, ukigabetasunaren bitartez babesten dira- adingabean behin-behinean eta ezgaiak behinbetikoz-. Izan ere, ordenamendu juridikoak sexuan euren portaerak erabaki eta zehazteko autonomiarik ez dutela ulertzen du. Horrela, Kodeak gizarteak adostu eta onartu duen pertsona hauen ukigabetasuna zaintzen du, esleitu zaien izaera zaurgarriagatik: sexu-esparruan, nork bere burua zehazteko gaitasunaren bitartez, determinazioz erabakitzeko gai ez direnak gerizatzen ditu. Zehazki, adingabeen kasuan, etorkizuneko askatasunaren babestea, edo hobe adierazita, nortasunaren bilakaera eta ohiko garapena gordetzen ditu, heldutan sexu-portaera askatasunez erabaki dezaten; eta desgaien kasuan, ordea, sexu-desirak asetzen dituzten hirugarren pertsonen sexu-objektu gisa erabiltzea saihesten ahalegintzen da Legea (Muñoz Conde, 2021, 215-216 or.). Azken finean, Kodeak, VIII. Titulu honetan, adingabetasun eta gaitasun elementuen arabera antolatzen ditu tipo penalak; alde batetik, adin nagusikoak eta gaiak, ondorengo puntuan
zehaztasunez aztertuko den askatasun-sexualaren ondasun juridikoaren bitartez babestuak; eta, bestalde, babes berezia behar duten adingabe eta ezgaien tipoak, ukigabetasun-sexualak gordetzen dutenak. 4.1 Babestutako ondasun juridikoa: askatasun sexuala
Tituluak eta baita aztergaiak gordetzen duen ondasunari hainbat orrialde eskaintzea erabaki kontzientea izan da, delituaren inguruko eztabaidaren abiapuntuetako bat izan baitaiteke; hain zuzen ere, egungo egoera sakontasunez ulertzeko ezinbestekoa deritzogu hau ondo definitzea. Gainera, hurreratze historiko laburrak eztabaidagaiaren izaera liskartsua mahaigaineratzeko erabiliko dugu; izan ere, Kodeko beste delituek ez dituzte horrenbesteko zalantzarik sortu. Hortaz, sexu-askatasunak biltzen duen edukia azaldu baino lehen, aipatu beharra dago -laneko 3.2 atalean aztertu denez-, historikoki delitu sexualen esparruko araudiak ez duela egun babesten duen ondasun juridikoa gorde. Aitzitik, lehendabiziko aldiz, ekainaren 21eko 3/1989 Lege Organikoak bildu zuen askatasun sexualaren elementua. Espainiako lehen Kodetik, 1822koa, sexu esparruan norbanako guztien – emakume zein gizonen - askatasuna babestetik urruti, emakumeen zintzotasuna edo onestasuna behatzen zen, gizartea horren aurkako portaeretatik babesteko; morala, pekatua eta zigorra elkarren artean identifikatu eta nahasten ziren. Izan ere, zintzotasunaren babesaren bitartez, momentuko gizarte-ordena gordetzen zen. Gizarte-ordena horren oinarria ondorengoa zen: emakumeen identitatea sexuagatik esleitutako zereginen arabera zehaztu -genero-rolak- eta gizarte-statutsa gizonezkoarekin ezkonduta – bere "jabetzaren" parte izanik- ondorengoak izateagatik definitzen zen. Hau da, emakumeen identitatea egoera zibilak determinatzen zuen; gizonezkoena, ordea, lanbideak edo gizarte-trebetasunak. Ezkontza-egituratik at kokatzen ziren emakumeak egoera irregularrean zeuden eta arriskutsutzat hartzen ziren. Izan ere, ezkontzatik kanpoko sexualitatea onartezina zen; momentuko moraltasunaren aurkakoa (Asua Batarrita,1998, 3-4 or.). Horregatik, arau penalak emakumeen zintzotasuna gordetzen zuen: emazteak senarrari sexuesklusibotasuna eta ondorengotza bermatzeko, alegia. Horrela, ezkontzatik at emakumeak baimendutako edo ez baimendutako sexu-harremanek bizitza espektatiben urratzea zekartzaten;
gizarteak gaitzesten zituen. Azken finean, familiaren egituraren barnean, morala eta ohiturak babesten ziren. Gauzak horrela, lanaren objektuari erreferentzia egite aldera, momentuko ordenean prostituzioan aritzen ziren emakumeak emazte, eta, beraz, zintzoak ez zirenez, ordenamendu juridikoaren babesetik at zeuden. Aitzitik, ohorea ez zutela ulertzen zen eta ezin ziren bortxaketa-delituaren biktimak izan. Egia da jurisprudentziak erakusten duela kasu oso bakanetan supostua onartu zela; hala ere, soilik indarkeria basatia zegoenean babestu zen emakumea – bortxaketa eta erailketa ematen zirenean-. Zenbait adituen ustez, zintzoa ez zen emakume baten aurkako sexu-erasoa derrigortze-delitutzat baino ezin zen jo (Asua Batarrita,1998, 13 or.). XX. mendeko amaierako ondasun juridiko babestuaren aldaketaren helburua aztergai dugun esparruko zigor-instrumentua, beste arrazoi batzuen artean, laiko bihurtzea izan zen - kultura patriarkalean erlijioak duen pisuagatik-; zehazki, 1978ko Konstituzioak ezarritako baloreak oinarritzat hartuz, nagusia zen moral-sexualaren kontzeptua alde batera utzi zen; modu honetan, tipo penaletan islatzen ziren familia-interesak, zentzu hertsian ulertutako ezkontza-interesak eta ezkontza-itxaropenen babesa erabat baztertu ziren (Goenaga Olaizola,1997, 96-97 or.). Erreforma honek, beraz, delitua ondasun juridiko babestuaren aurkako portaerarekin identifikatu zuen eta, ez, ostera, gizarte-konbentzionalismoen araberako jarrera moralarekin (Mallent, 2021, 43 or.). Hau da, generoaren arabera bereizitako gizarte-rol eta -itxaropenen esleipena gainditu zen: emakumearen askatasunaren mugatzeak gorpuzten zuen zintzotasuna babestetik, guztiz kontrakoa gordetzera igaro zen; hain zuzen, askatasunaren aurkako portaerak zigortzera (Asua Batarrita,1998, 20 or.). Horrela, 1995. urteko erreformaz geroztik, Kodeko VIII. Tituluak, adin nagusien eta gaiak diren norbanakoen sexu-askatasuna babesten du. Modu orokorrean, gizakiak sexualitatearen esparruan autonomiaz determinatzeko duen ahalmenari egiten dio erreferentzia, betiere, bulkada beneralarekin, kitzikapenarekin eta asebetetzearekin lotutako jardueren eremuan. Sexu-askatasuna, momentu oro, norberaren gorputza erabilita, gustukoena den sexu-aukera hautatu eta praktikatzean datza: alderdien adostasunez laguna hautatzeko aukera; nahi ez diren proposamenak baztertzeko askatasuna; eta, balizko erasoak saihesteko aukera (González Cussac & Vives Antón, 2016, 172 or.). Edo, beste hitz batzuetan, norberaren sexualitatea eta gorputzari buruz erabakitzeko askatasuntzat hartu daiteke sexu-askatasuna, babes penala behar duen ondasun
juridikoa gorpuzten duen heinean (Muñoz Conde, 1991, 11 or.). Hortaz, sexualitatea egikaritzeko askatasuna eta esparru horretan erabakitzeko autonomiari dagokion intimitatea babesten bada ere, xedea erabakitzeko ahalmena da eta , ez ordea, gorputza (Asua Batarrita,1998, 39 or.). Hortaz, askatasun pertsonalaren esparruan, haren edukia autodeterminazio sexualak beteko du, sexu-aukera askea oztopatzen duten jokabideak zigortzen diren heinean. Horregatik, ondasunak bi alderdi babesten dituela aipatzen da doktrinan: alde batetik, alderdi positiboak pertsonak bere ahalmen sexuala askatasunez erabiltzea behatzen du; eta, bestalde, dimentsio negatiboak gizaki orok, baimenik gabe, pertsona batek sexu-testuinguruan ez inplikatzeko duen eskubide besterenezinari egiten dio erreferentzia (Monge Fernández & Parrilla Vergara, 2020, 82 or.). Bestalde, aipatu beharra dago, autore askoren aburuz Titulu honek gordetzen duen sexuaskatasuna ez dela babestutako ondasun juridiko bakarra. Izan ere, adin nagusikoen sexualitatearen esparruan, pertsonaren duintasunak eta nortasunaren garapen askerako eskubideak berebiziko garrantzia dute. González Cussacek Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia aztertuz ondorioztatzen du sexu-askatasunaren aurkako delituek subjektu pasiboaren duintasunaren aurkako portaera ere badakartela, norbanakoa objektu huts gisa erabiltzen baita; haren intimitatearen aurkakoak ere badira, jasaten dituen portaerek izarena pribatua duelako; haren ongizate psikikoaren aurkakoak, nahi ez den haurdunaldiaren arriskua edo sexu-transmisioko gaixotasun baten kutsatzearen arriskua baitakarte, nahasmendu psikologikoekin batera (Mallent, 2021, 44 or.). Ildo beretik, Muñoz Condek ere bat egiten du arestian aipatutako ideiarekin eta Kodeari kritika egiten dio, askatasun eta ukigabetasun sexuala ez baitira Tituluan jasotako delituek gordetzen dituzten ondasun juridiko bakarrak (Monge Fernández & Parrilla Vergara, 2020, 81 or.). Zigor Kodeko VIII. Titulu honetan biltzen den adin nagusikoen prostituzioari erreferentzia zehatza egite aldera, egun, Kodeko 187. artikuluan bildua, arauak duen kokapena aintzat hartuta, tipoak babesten duen ondasun juridikoa arestian definitu dugun sexu-askatasuna izan beharko litzatekeela pentsatzea logikoa da; dena den, kasu konkretu honi buruz ere, doktrinan zalantzak sortzen dira; norberaren ideologiaren arabera irtenbide bat edo beste bat ematen zaio. Alde batetik, hertsapenezko proxenetismoari dagokionez, tipoak biltzen duen portaerak sexuaskatasunaren urraketa dakarrela argi baieztatu daiteke. Izan ere, nahiz eta beste pertsona batengan prostituzioa zuzenean eragiteak edo prostituzioan jarraitzea lortzeak berez garrantzi penalik ez izan, Kodeak sexu-askatasuna arriskuan jarri edo kaltetzeko elementu zehatz batzuk biltzen ditu.
Zehazki, delituaren existentzia bermatzeko, eta beraz honek babesten duen ondasun juridikoaren urraketa egoteko, Kodeak espreski ondorengoa eskatzen du: nagusitasun- edo biktimaren premiaedo zaurgarritasun- egoeraz baliatzea, indarkeria edo larderiaz aritzea eta, engainua eta abusua (Monge Fernández & Parrilla Vergara, 2020, 397 or.). Honela, zerrendaturiko elementuek subjektu pasiboaren borondatea zarrastatuko dutenez, Titulua inspiratzen duen ondasun juridikoa urratuko den zalantzarik ez dago. Beste hitz batzuetan, existitzen ez den baimen edo adostasunaren aurrean legegileak portaera zigortuko du (Díez Ripollés , 2000, 75 or.). Bigarren paragrafoan biltzen den proxenetismo ez hertsatzailearen tipifikazioak, ordea, arazoak sortzen ditu babestutako ondasun juridikoaren inguruan. Izan ere, biktimak esplotatua izateko adostasunik emango ez balu, askatasun-sexualaren babesaren beharra agerikoa litzateke; sexuesparruan subjektu aktiboak subjektu pasiboaren borondatea urratuko luke eta Zigor Ordenamenduak esku hartu beharko luke. Kontrako kasuan ordea, hau da, prostituzioan aritzen den emakumeak esplotatua izateko adostasuna erakusten duenean, arazoak sortzen dira. Arestian aipatutako supostuan tituluak babesten duen ondasunaren urraketa dagoela baieztatzen dutenek, prostituzioan dabilen adin nagusikoa den emakumearen benetako adostasuna baztertzen dute, hau benetakoa eta librea izatetik urruti baldintzatua dagoela defendatzen baitute. Inplizituki, ezintasunari eta egonezintasunari erreferentzia egiten diote. Auzitegi Gorenak ere ildo honi jarraitu dio, arauak eremu sexualean prostituzioan aritzen den emakumearen benetako autodeterminazioa eta borondatezkotasuna urratuta dagoela duela argudiatzen baitu. Adostasunaren atalean sakontasun gehiagorekin ikasiko da proposamen hau. Aldiz, legegilearen irtenbidearen aurka azaltzen direnek, askatasuna ordenamenduko bermea dela gogorarazten dute. Ius puniendi bidez, Estatuak ezin duela eskubidearen titularrak diren pertsonen interesen eta borondatearen aurka hura arautu eta bere edukia murriztu, gizarte-sistemaren funtzionaltasuna oztopatzen duelako. Gainera, figuraren trataera honek sexu-lanean aritzen diren pertsonak estigmatizatzen dituela defendatzen dute (Ramírez, 2016, 199-203 or.). Muga horri aurre egiteko, doktrinan eta jurisprudentzian eztabaida sakonak sortu eta gero, artikuluak aurkezten duen hutsuneari erantzun ezberdinak eman zaizkio eta horiek dira ondorengo lerrootan labur aipatuko direnak.
Alde batetik, autore batzuen aburuz askatasunez prostituzioan aritzen denari irabazitako onura osorik edo zati batean kentzen diona, jorratutako tipoa aplikatu beharrean, ebasketa, lapurreta, iruzurraren bitartez zigortua izan beharko litzateke. Beste baten kontura, borondatez, prostituzioa dihardutenei, nagusiak ezarritako neurriak abusuzkoak direnean, lan-eskubideei kalte egiten dietela uler liteke – Zigor Kodeko 311.1º y 312.2 artikuluetan bilduak-; izan ere, lan-eskubideak ezabatu edo murrizten direlakoan daude. Hau da, sexu-askatasunak adostasunez aurrera eramandako sexu-egitateak zilegitzat hartzen dituenez, ezin liteke ulertu artikuluak biltzen duen supostuan horren urraketa legokeenik. Ordea, tipoaren esplotazioaren elementuan oinarrituta Zigor ordenamenduak beste erantzun bat eman lekioke, lanarloko zein ondarearen arloko elementuekin harremanetan jarriz; betiere, subjektu pasiboaren adostasuna badago, noski (Anglí, 2017, 9-13 or.). Hala ere, aurrerago aztertuko da aukera hau. Bestalde, badaude, begirada atzera bota eta, tipoak sexu-morala babesten duela defendatzen dutenak - ordena sozialak ezartzen duen norbanakoek sexu-senaren muga bezala definituta: -. Hauek, proxenetismo ez hertsatzailea hirugarren baten prostituziotik etekina ateratzea immorala eta etikaren aurkakotzat hartzen delako zigortzen den ideiari eusten diote, giza-duintasuna babestu nahi duten heinean. Proposamen honen kutsu baloratibo edo subjektiboa beste mota batzuetako esplotazio eta irabaziak baimenduta dauden ideian oinarritzen da, hala nola, jatetxe, taberna edo supermerkatuetakoa; horrek agerian uzten du legegileak portaera hau zigortzean duen kutsu morala. Horregatik, doktrina zientifikoaren teoriko askok sexu-morala ondasun juridikotzat hartu ezin daitekeela defendatzen dute, atzetik balorazioa baitago; eta ez hori bakarrik, kaltegarritasun printzipioaren eta giza-duintasunaren aukakoa ere badelako (Ramírez, 2016, 204-209 or.). Arestian aipatutako guztia laburbiltze aldera, sexu-askatasuna sexu-delituetan babestutako ondasun juridiko gisa finkatzea zalantzarik gabeko aurrerapena izan da, helburua sexualitatearekin lotuta zeuden rol-kultural-tradizionalak haustea izan zelako. Dena den, agerikoa da, lan honen objektu den Zigor Kodeko 187.1 artikuluko bigarren paragrafoak babesten duen ondasun juridikoak zalantza eta eztabaida luzeak sortzen dituela, ondorengo atalean sakontasunez aztertuko diren esplotazioa eta adostasunaren elementuetan oinarrituz. Doktrina zientifikoak planteatzen dituen soluzioek hutsuneak eta ziurgabetasuna eragin dezaketela agerikoa da, sexu-ekintzatik aldentzen diren heinean. Horrela, agian, legegileak delitua Kodeko beste lekuren batean kokatu
beharko luke, edo ondasun juridiko ezberdin bat esleitu beharko lioke, segurtasun juridiko eza eta norbanakoen eskubideen kaltetzea ekiditeko. Zigor Kodeko 187.1 artikuluko bigarren paragrafoan tipifikatutako hertsapenezkoa ez den prostituzioaren elementuak deskribatu eta azaldu baino lehen, artikulu bereko lehenengo paragrafoan tipifikatzen den hertsapenezko prostituzioa deskribatuko da ondoren, 187.3 artikuluaren nondik norako garrantzitsuenak azaltzearekin batera; duten kokapenagatik, aztergaia den tipoarekin zuzenean harremanetan daudela ulertzen baita.
behartuta dagoen emakumearena, subjektu pasiboa, alegia, eta horretara behartzen duen subjektu aktiboarena. Honenbestez, zigorgabetasunaren eremua askatasunak ezartzen du. Kodeak berak espreski biltzen ditu babestutako ondasun juridikoa arriskuan jartzeko edo lesionatzeko bitartekoak: indarkeria, larderia, iruzurra eta nagusitasun-, premia- edo zaurgarritasun- egoeraz abusatzea, alegia. Hau da, Kodeak subjektu pasiboaren adostasuna urratzeko bideak zerrendatzen ditu; izan ere, komisio bide guztiak biltzen ditu tipifikazioak. Harrigarria da arestian aipatutakoa, Tituluko delitu sexual klasikoek jarraitzen duten eskema apurtzen baitu artikuluak. Hain zuzen ere, Zigor Kodeko 178. artikuluak sexu-erasoak tipifikatzen ditu; horrek biktimaren adostasuna gainditzeko komisio-bide bi zehazten ditu: indarkeria eta larderia biltzen ditu. Zigor Kodeko 181. artikuluak, ordea, sexu-abusuak definitzen du; borondatea gainditzeko indarkeria eta larderia ez diren gainerako komisio elementuek gorpuzten dute delitua. Beste hitz batzuetan, gaur egun oraindik indarrean dagoen Zigor Kodeak sexu-abusu eta -erasoak desberdintzeko komisio elementuen sailkapena egiten du. Hala ere, Zigor Kodeko 187.1 artikuluan logika hori apurtu eta denak elkarrekin biltzen ditu; guztiak izan daitezke proxenetismo hertsatzailearen komisio bideak. Agerikoa da, beraz, figura hau modu oso eta ziurrean araututa dagoela; izan ere, legegileak norbait prostituzioan aritzera behartzen duen delitugilea, edozein kasutan, zigortu nahi du. Garrantzitsua da adieraztea, hala ere, ohikotasuna ez dela beharrezkoa artikulua aplikatu ahal izateko; bortxazkoa, bortitza edo prebalentziazkoa den portaera bakarrarekin nahikoa litzateke askatasun sexuala urratzeko. Hortaz, prostituzioaren arauzko existentzia zehazten duen ohikotasunarengandik desberdindu behar da. Hertsapenezko proxenetismoaren subjektu aktiboak izaera generikoa du; izan ere, aipatutako bitarteko hertsagarri, iruzurgile edo prebalentziazkoen bidez prostituzioaren egikaritza bultzatzen duen edozein izango da: prestazio sexualaren hartzailea, bezeroa, induktorea, kooperatu duena edo sopikuna (Quintanar Díez & Zabala López-Gómez, 2021, 147-149 or.). Tipo penalaren elementu subjektiboa 1. mailako doloak bakarrik osatzen du, bestelako elementu subjektiboek portaeraren existentzian eraginik sortuko ez dutelarik (Tascón, 2020, 20 or.). Eta, bukatzeko, aipatzekoa da aztergaia den delitu honekin konkurtso erreala zein ideiala egin daitekeela; askatasun anbulatorioaren eragozpena existitzen denean, adibidez (Quintanar Díez & Zabala López-Gómez,
2021, 149 or.). Aitzitik, Kodeak hurrengo atalean deskribatuko den paragrafo espezifikoa dauka horretarako. Laburbilduz, Zigor Kodeko 187.1 artikuluko lehenengo paragrafoak arauketa osoa eta hutsunerik gabekoa biltzen du, legegileak beste pertsona bat prostituzioan aritzera behartzen duen edozein zigortzen baitu; hau da, errealitatean eman daitezkeen egoera guztiak biltzeko, sexu-eraso eta - abusua tipifikatzerakoan aplikatutako logika apurtu eta komisio bideak elkarrekin zerrendatzen ditu. Horrela, argi eta garbi baieztatu daiteke askatasun sexuala babesten duela. 4.2.2 187.3 artikulua
Zigor Kodeko 187. 1 artikuluaren aplikagarritasuna aztertuta, agerikoa da, askotan beste delitu batzuekin batera ematen dela; biktima prostituzioan aritzera behartzen denean, prostituzio hertsatzailearen biktima bilakatzen da eta, ondoren, prostituzioaren baitan behartutako sexuharremanak izanik, sexu-erasoaren biktima. Egoera horri irtenbide argia eta zehatza emateko tipifikatu zen 187.3 artikulua. Hurrengoa ezartzen du: Adierazitako zigorrak kasuan-kasuan ezarriko dira, prostituitutako pertsonaren aurka egindako sexu-eraso edo -abusuei dagozkien zigorrei kalterik egin gabe. Legegilea prostituzioaren esparruan bi delitu eman daitezkeela aitortzen dago; bakoitzak askatasun-sexualaren urraketa independentea gorpuzten du. Beraz, artikulu honek arau konkurtsala ezartzen duela esan genezake (Pérez, 2022, 216 or.). Errealitateari erreferentzia zehatza egite aldera, Pozuelo Perezek Auzitegiek sortutako jurisprudentzia aztertuta, ondorioztatzen du prostituzioan aritzen den borondatearen kontrako harreman-sexualak 187.1 artikuluaren baitan kokatu dituztela; hau da, ez dute delituen areko konkurtsorik egiten, elkarrekin ulertzen baitituzte bi portaerak. Biktima babesgabe uzten dute interpretazio honen bitartez. Beraz, badirudi autore honek errealitatean 187.3 artikulu hau aplikatzen ez dela aitortzen dagoela, epaileak portaera bakartzat hartzen baititu prostituzioan behartu izana eta sexu-erasoa; hau da, sexu erasoa gorpuztu dezaketen elementuak 187.1 artikuluaren baitan kokatzen ditu. Doktrinak, bestalde, egoerak desberdintzeko bi irizpide proposatzen ditu: alde batetik, biktima behartzen duen sexu-egintzan indarkeria eta larderiaren erabileraren izaera orokorra edo partikularra; eta, bestetik, komisio bitartekoen eta nahi ez den sexu-harremanaren arteko
berehalakotasuna (Pérez, 2022, 217-218 or.). Agerikoa da, doktrinak ere tipifikazioak proposatzen duen irteerari buruzko zalantzak dituela, bi supostu planteatu behar izan baititu portaera bakarra edo bi diren ezberdintzeko. Hortaz, nahiz eta legegileak prostituzioan aritzen den emakumearen askatasun sexuala babesteko ahalegina egin, agerikoa da praktikan zailtasunak aurkezten dituela, portaera orok duen sexuizaeragatik. Hala ere, oinarrizko eskubide eta askatasunak oinarri, bi portaera ezberdintzat hartzeko bidea seguruagoa dirudi; bi portaerek babesten duten ondasun juridikoa birritan urratu eta birritan gordeko litzatekeelako. 4.2.3 Hertsapenezkoa ez den prostituzioa: 187.1 artikuluko bigarren paragrafoa
Irailaren 29ko 11/ 2003 Lege Organikoaren bitartez txertatutako helduen prostituzioari buruzko delitu honek, ondorengo erreformetan aldaketa izan eta gero, egun indarrean dagoen Zigor Kodeko 187.1. artikuluko 2. paragrafoak ondorengoa ezartzen du: Bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, beste pertsona baten prostituzioa esplotatuz irabaziak lortzen dituenari, nahiz eta horren adostasuna izan. Nolanahi ere, esplotazioa dagoela ulertuko da honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean: A) Biktima zaurgarritasun pertsonaleko edo ekonomikoko egoeran egotea. B) Baldintza astunak, neurrigabeak edo abusuzkoak ezartzea jarduera gauzatzeko. Arrisku abstraktuko delitu honen zigorren larritasuna eta aplikazioaren zabaltasunagatik doktrinan oso kritikatua izan da. Izan ere, biltzen duen supostu bat adostutako onura ekonomikoari buruz ari da. Gainera, zabalegia den esplotazioaren terminoan oinarritzen da, nahiz eta "nolanahi ere" horren bitartez, legegileak egoera zehazteko ahaleginak egin dituen (Quintanar Díez & Zabala LópezGómez, 2021, 150 or.). Auzitegi Gorenak sortutako jurisprudentziaren arabera, prostituziotik eratorritako irabazi orok ez dakar berez delitu horren existentziarik; hau da, prostituzioan irabaziko esplotazioa ez da beste baten prostituziotik dirua jasotzen den kasu guztietan emango. Auzitegi Gorenak azaroaren 10eko 1171/2009 sententzian Latinoamerikatik emakumeak ekartzen zituzten eta bidaiaren zorra ordaintzeko prostituzioan jardutera behartzen zituzten bi pertsona epaitzen dira; nahiz eta zorra
Ezer baino lehen, aipatu beharra dago adostasuna sexu-askatasunaren kontrako delitu guztien muina dela; VIII. Tituluko delituen existentzia determinatzen du. Funtsezko elementua bada ere, historian zehar jurisprudentziak interpretazio ezberdinak eman dizkio haren esanahiari, izaerari eta elementuei. Azken urteotan, adibidez, adostasunaren interpretazioa aldatu eta malgutu da. Izan ere,
pasiboaren adostasuna benetakoa edo askea ez dela aditzera eman diezaiokete – ingurumen larderia-. Egitateen interpretazio horrek, ordea, zigor-arloko esparru askotan emakumeen borondatearen autonomia malgutzen eta bortxatzen ari den iritzia sortzen du doktrinan. Hertsapenezkoa ez den prostituzioaren tipifikazioak ere eztabaida hori plazaratzen du; testuinguru jakin baten ondorioz erabakitzeko askatasunik ez dagoela ondorioztatzen duelako legegileak (Anglí, 2022, 91-94 or.); hala ere, adostasunaren elementua espreski biltzeak zalantzak sortzen ditu, ondoren aztertuko den moduan. Ika-mika hezurmamitzen duten iritziak ulertu ahal izateko, ordea, adostasunaren definizioari erreparatu beharko diogu lehenengo. Estatuko legegileak ez du adostasunari buruzko definiziorik ematen, honen irismena zehazten ez duen moduan. Hala ere, auzitegiek ondorengoa ezarri dute: onarpena emateko gaitasuna duen norbanakoak sexu-ekintza batean parte hartzeko hitzez edo hitzik gabe egiten duen akordioa da adostasun-sexuala. Nazioarteko araudian, bestalde, Istanbulgo Hitzarmenak argibidea bildu: adostasunak portaera atipiko bihurtuko du; adostasunaren urratzeak sexu-erasoa gorpuztuko du. Espainian, ordea, arestian aipatutako komisio bideen araberako delituen sailkapena egiten da sexu-erasoa eta -abusua ezberdintzeko. Hala ere, epaileek, gutxinaka, nazioarteko joera besarkatzen ari dira; horren adibide argia da maiatzaren 14ko Auzitegi Goreneko 145/2020 sententzia2, adostasuna gainerako
elementuegandik gailendu eta hau espreski eta askatasunez ematen dena baino ez kontuan hartzen. Ildo beretik, botere legegileak ere bi delituen arteko ezberdintasuna ezabatzearen alde egin du sexu-askatasunaren berme integralari buruzko 121/000062 Lege Organikoaren proiektuan. Gainera, adostasuna definitzeko proposamena biltzen du, doktrinan jada eztabaida ugari sortu dituena. Edozein modutan, egun indarrean dagoen Espainiako Sexu-Zuzenbideko arau orokorra da biktimak baimena ematen ez duen guztietan jokabide tipikoa izatea, kausa-efektuari jarraiki (Corcoy Bidasolo, 2015, 669-672 or.); beste hitz batzuetan, adostasunaren existentziak determinatuko du portaeraren zigorgabetasuna. Horrela, 187.1 artikuluan, adibidez, arestian aipatutako logika orokorra jarraitzen du; adostasuna eta, beraz, sexu-askatasuna urratzeko bide aproposak zerrendatzen baititu. Lanaren aztergaia den 187.1 artikuluko bigarren paragrafoan, ordea, legegileak onarpenari egiten dion lanketa ezberdina da; prostitutak adostasuna eman edo ez, esplotazioa beti zigortzen du. Eta prostituzioan aritzen den emakumearen adostasunaren tratamendu honek zalantza ugari sortzen ditu. Izan ere, agerikoa da, kasu honetan adostasunak ez duela tipikotasuna zehaztuko. Horrek hainbat galdera sortzen ditu: zer dela-eta hartzen du legegileak prostituzioan aritzen den emakumearen adostasuna baztertzeko erabakia? Benetakoa ez den adostasuntzat hartzen du? Edo, onarpena emateko gaitasunik ez duen aldeko iritzia du? Hertsapenezkoa ez den prostituzioaren tipoak biltzen duen adostasunaren izaera zehazterako bidean, ondorengo Auzitegi Gorenak emandako epai bat aztertuko dugu. Sententziak prostituzioetxe baten jabe zen eta hau lagundu zuen beste gizon bat zigortzen ditu: izan ere, Paraguaitik bi emakume ekartzen dituzte "casa de citas" batean lan egiteko. Emakumeek proposamena onartzen dute prostituzioan jardun beharko luketela jakin gabe. Espainiara heltzen direnean gizonezkoek zorra kitatzeko prostituzioan aritzera behartzen badituzte ere, alde egiten dute. Testuingurua behin aztertuta 2010eko abenduaren 1ean, 1155/2010 sententzian, Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Bigarren-Salak zera ezarri zuen 4. Zuzenbide-oinarrian.: "En realidad de lo que se trata es de constatar la existencia de un consentimiento viciado en la medida en que el sujeto activo se aprovecha directamente de las dificultades ajenas, lo que implica un vínculo de subordinación derivado de la situación de la víctima. De esta forma cabe incluir en la tipicidad del segundo inciso, cuando se den estas condiciones, el
3 Zaragozako Entzutegi Probintziala. 46/2010 sententzia. 2010eko urriaren 28koa. Ildo bera landu da Auzitegi Gorenak, uztailaren 3ko 4188/2008 eta apirilaren 22ko 3072/2009 epaietan ere.
batzuetan, 187.1 artikuluko bi parrafoen subsidiariotasuna onartzen du. Zehazki ondorengoa ezarri zuen: "dos conductas típicas, las cuales han de ser interpretadas, en determinadas circunstancias que así lo requieran, en coherente relación entre ambas, ya que, de lo contrario, y en principio, según el párrafo segundo del inciso primero, al existir dicha voluntariedad, se excluye el sentido de "explotación"". Entzutegiak aditzera ematen du, beraz, delituaren oinarrian hertsapena egongo dela. Baldintzatutako adostasuna subjektu aktiboak biktimaren gain hertsapena egikaritzean gorpuztuko da, eta honek portaera tipikoaren existentzia ekarriko du. Auzitegiek Zigor Kodeko 187.1 artikuluko bigarren paragrafoan baldintzatutako adostasunaren eta oinarrizko hertsapen egoeraren alde egitean, ulertzen da ez diotela, zentzu hertsian, subjektu pasiboari erabakitzeko ahalmena ukatzen; izan ere, portaeraren oinarrian hertsapena egotea eta horrek adostasunean duen eraginean justifikatzen dute euren onarpenaren deskalifikazioa; ez ordea, legegileak emakumeari egotzi dakizkiokeen ezaugarri propio edo pertsonaletan. Adostasuna ematen duen indarkeria- eta nagusitasun- egoerak dira legegileak adostasuna baztertzeko dituen arrazoiak, hau benetakoa izatetik urruti, baldintzatua eta urratua dagoela ulertzen baitu. Beste hitz batzuetan, subjektu pasiboari egotz dakizkiokeen ezaugarriei erreparatu ordez, esplotazioa ematen den inguruabarrak aztertzen direla hauteman daiteke; honek puntuaren hasieran azaldutako adostasunaren esanahiaren hedapenarekin bat egiten duela agerikoa da. Tipoa irakurtzerakoan, hala ere, borondatezkotasuna ukatzen denez – abiapuntutzat prostituzioan askatasunez aritzearen aurkako jarrera hartuz-, legegileak bigarren paragrafoan tipo hau deskribatzeko arrazoiak ez daude argi. Alde batetik, adostasunaren elementua biltzen badu ere, baztertzen duelako. Hau da, legegilea adostasuna baliogabea den hipotesitik abiatzen denez, ulergaitza da hau espreski bildu izana, betiere honen existentzia ukatzen baitu. Gainera, ondasun juridikoaren ikuspuntutik ere arazoak sortzen dira, tituluak askatasun sexuala babesten duenez, printzipioz, adostasunak portaeraren zilegitasuna baitakar. Hortaz, Titulua inspiratzen duen logika erabat apurtzen du. Bestetik, artikulu bereko lehen parrafoan bildutako hertsapenak baitakar portaeraren tipikotasuna; horrela bi artikuluak bata bestearengandik oso gertu kokatzen dira eta segurtasun juridikoa kolokan jartzen da. Hain zuzen ere, aztergai dugun artikuluko lehenengo paragrafoak pertsona bat prostituzioan aritzera behartzea zigortzen bada ere, susmatu daiteke, horretatik etekin ekonomikoa ateratzeko egiten duela. Horrela, lehenengo eta bigarren paragrafoek
legegileak tipoak babestutako ondasun juridikoa eta haren kokapena berrikusi beharko lituzke, ezin baita askatasun-sexualaz hitz egin. Laburbilduz, pertsona orok eduki sexuala duten egintzak aurrera eramatea erabakitzeko eskubidea du; eta, egintza horiek guztiz zilegiak dira. Ordea, adostasunik ez dagoenean edo baimena akastuna denean Zigor Ordenamendua tartean sartuko da (Lamarca Perez (coord.), 2015, 186 or.). Erasoeta abusu-sexualen kasuan, eta sexu-askatasunaren kontrako delitu guztietan, subjektu aktiboak subjektu pasiboaren borondatea gainditu eta portaera aurrera eramaten du; subjektu pasiboaren borondatearen kontra egin eta hau urratzen du, hain zuzen ere. Ordea, hertsapenezkoa ez den proxenetismoaren tipifikazioa ezberdina da. Honek biltzen duen adostasunaren izaerak zalantzak sortu eta sortzen jarraitzen ditu, bai jurisprudentzian eta baita doktrinan ere. Hedatuen dagoen tesia, prostituzioan aritzen den emakumearen baldintzatutako adostasunaren ingurukoa da, baina muga garrantzitsuak ditu; nagusitasun egoera oinarri, hertsapenezkoa den proxenetismotik oso gertuko figura izanik, delitu konkretu horren existentzia zalantzan jartzen da. Auzitegi Gorenaren interpretazioari jarraiki, biziatutako adostasunaren oinarria hertsapenezko egoera izango da, subjektu aktiboak 187.1 artikuluko lehenengo paragrafoan biltzen dituen komisio bide berdinak erabiliko baititu subjektu pasiboaren prostituziotik etekina lortzeko. Horrela, bi artikuluak subsidiarioki ulertzeko zailtasunak sortzen dira, azken finean, biek oso antzeko portaerak zigortzen baitituzte. Era berean, tipifikazioak adostasunaren figura bildu eta zuzenean baztertzeak ziurgabetasuna dakar; alde batetik, idazkera bera nahasia delako; bestetik, tipoa irakurrita, Tituluak babesten duen ondasun juridikoaren urraketa ematen ez dela aditu daitekeelako. Ziurgabetasun honen aurrean, agerikoa da legegileak muga horiei lehenbailehen aurre egin behar diela. Horretarako, agian, tipoaren kokapena aldatu beharko luke, tituluaren logika orokorra apurtzeaz gain, segurtasun juridikoa kolokan jartzen duelako. Gainera, hertsapenezkoa den prostituziotik aldentzeko beste paragrafo batean arautzea egokia izan liteke. Zehazgabetasun horri aurre egiteko, seguruenik, 2015eko Lege Organikoak baldintzatutako adostasun horren existentzia bermatzeko bi supostu bildu zituen, gako den beste elementu batekin batera ulertu behar dena; esplotazioarekin bat, alegia.
Indarrean dagoen Zigor Kodeak esplotazioaren terminoa, esplizituki, arlo orotariko artikulutan biltzen du: enpresen edo ondasunak esplotatzen dituzten aseguratzaileen erantzukizun zibila ezartzen duen 117 artikuluan; gizakien trata arautzen duen 177 bigarren paragrafoa artikuluan; adingabe eta ezgaien prostituzioa eta sexu-esplotazioa zigortzen duen 188 artikuluan; jabetza intelektualaren aurkako delitua tipifikatzen duen 270 artikuluan; animalien kontrako delituak ezartzen dituen 337 artikuluan, besteak beste. Eta, noski, lanaren aztergaia den 187.1 artikuluko bigarren paragrafoan. Ezaguna den langileen aurkako delituen esparruan, XV. Tituluak arautzen duena, ez dago hitza zuzenean bilduta. Hala ere, egoera horri erreferentzia egiten dioten beste elementuak irakurri daitezke. Arestian aipatutako kasu guztietan, ez da kontzeptuari buruzko definiziorik ematen; hau da, kontzeptuaren edukia zehaztugabea da. Dena den, legegileak, askatasun sexualaren esparruan, honek sor zezakeen segurtasun falta delaeta, esplotazioa zehazteko esfortzua egin zuen 2015eko Lege Organikoaren bitartez; hain zuzen, proxenetismo ez hertsatzailearen tipifikazioan. Hala ere, gaur egun haren edukiari buruzko zalantzek eta eztabaidek jarraitzen dute. Aztergai dugun arloan, agerikoa da esplotazioa ez dela termino berria. Aitzitik, esplotazio sexualaren kontzeptua 1950an, martxoaren 21eko Nazio Batuen Konbentzioan, hasi zen indarra hartzen eta, nahiz eta hau definitzeko ahalegin ugari egin – etekinarekin identifikatzea, adibidezharen edukia zehazkabe utzi zen. Harrez geroztik, jurisprudentzian terminoaren gaineko eztabaidek jarraitzen dute. Akademiatik eta feminismo-abolizionistatik hainbat ahalegin existitu dira kontzeptua mugatzeko; haien ideologiari jarraiki, esplotazioa edozein erabilgarritasunaren lorpena zen: pertsona batengandik sexu-plazerra, etekin-ekonomiko eta -finantzarioa edo beste motatakoa lortzea. Honela, esplotazioa, sexuaskatasunaren urraketa egon edo ez, etekinaren lorpenaren sinonimotzat hartu zen. Espainiako ordenamenduan hertsapenezkoa ez den prostituzioa txertatu zenean, 2003. urtean, aldiz, doktrina zientifikoaren aldetik, oso kritikatua izan zen abolizionisten proposatutako interpretazioa jarraitzea; esplotazioa beste pertsona baten prostituzioak sortutako irabazi ekonomiko soil gisa ulertzea, alegia ( Quintero Olivares, 2012, 9 or.) . Gainera, auzitegiek, hasieran, tipoaren interpretazio ezberdinak egin zituzten, segurtasun juridikoa kolokan jarri
Hala ere, tipoaren justifikazioa hurrengoa izan liteke: hirugarren pertsona batek prostituziora behartutako pertsona baten jardunetik etekina jasotzea, betiere prostituzioan dabilen emakumea horretara behartuta dagoen jakinaren gainean badago. Argitu beharra dago honek ez dituela hirugarrenekin prostituzio hertsatzailearen delitua egiteko edo parte hartzeko adostasun edo akordiorik ez dagoeneko kasuak biltzen. Hain zuzen ere, hertsapenezko proxenetismoaren induktorea, beharrezko laguntzailea edo sopikuna, eta hirugarren batek askatasunez erabakitako prostituzioaren esplotaziotik irabazia lortzen duenaren ekintza tipo honetatik at gelditzen dira, izaeragatik hauek partaidetza graduaren arabera 187.1 artikuluko lehenengo artikuluaren bitartez zigortuko bailirateke (Tascón, 2020, 25-26 or.). Beraz, bigarren paragrafoaren bitartez zigortzen dena hirugarrenaren prostituzioaren abusuzko erabileratik sortutako edozein irabaziren lorpena da. Aipatzekoa da, hala ere, artikulu hau existituko ez balitz, logikoa dirudiela hertsapenezkoa ez den prostituzioak deskribatzen duen portaera hertsapenezko prostituzioaren sopikun edo beharrezko laguntzaile gisa zigortu zitekeela, subjektu aktiboak subjektu pasiboaren menpeko egoera ezagutzen duelako eta horretaz baliatzen delako etekina jasotzeko. Aurreko paragrafoan irtenbide bat planteatu bada ere, egun oraindik doktrina zientifikoan gorabeherak sortzen dituen gaia da delituaren subjektu aktiboa definitzea (Vitoria, 2018, 1091- 1093 or.). Eta honen ildotik ere, proxenetismoak, rufianismoak eta irabazteko hirugarrengotzaren figuren nahastea dator (Rubio, 2015. 117 or.). Proxenetismo ez hertsatzaileari dagokionez, hedatuen dagoen aburuak etekina jasotzen duen pertsona oro subjektu aktibotzat hartzen du, betiere prostituzioan aritzen denarekiko menpekotasun egoera existitzen bada. Eta intuitiboena, artikuluaren tipifikazioa behatuta, doktrina zientifikoarekin bat egitea dela dirudi: prostituzioaren esplotaziotik etekina jasotzen duen edonor zigortzea, alegia. Hala ere, legegileak zehazteke duen gaia da hau. Bestalde, Kodeak berak ere sexu-esplotazioa beste pertsona baten prostituzioaren irabazia lortze hutsarekin identifikatzea behin betiko gainditzen du. Izan ere, 2015eko erreformaz geroztiko tipifikazioak arestian deskribatutako abusuzko sexu-esplotazioa zigortzen du, ondoren zehaztuko diren a) eta b) paragrafoetan deskribatutako supostuetan oinarrituz (Quintero Olivares, 2012, 9 or.). Aipatu beharra dago Espainiako Gobernuak "Sexu-esplotaziorako emakumeen eta neskatoen salerosketaren aurka borrokatzeko 2015-2018 Plan Integralean" interpretazio murriztatzaile
honekin bat egin zuela. Agerikoa da, hortaz, gaur egun ohikoa den adiera dela Auzitegiek esplotazioari eman nahi izan diotena. Garrantzitsua da azpimarratzea, bi portaera hauek parametrotzat erabilita, beste egoeraren bat ere interpretatu daitekeela esplotazio moduan. Hau da, delituaren idazmenean ezartzen denez, mendekotasuna eta gehiegizko baldintzak beti esplotazioa gorpuztuko badute ere, legegileak hauekin erlazionaturiko beste egoera batzuentzako lekua uzten du, "edozein modutan" esamondea biltzen baitu. Zabalik utzitako ate horrek ordenamenduan beharrezkoa den segurtasun juridikoa kolokan jartzen duela agerikoa da, zigor Legezkotasun-printzipioaren zehaztasun edo ziurtasun aginduak betetzen ez direlako. Izan ere, nahiz eta ondoren aztertuko diren bi supostuen bitartez esplotazioa egoteko egoerak zehazten ahalegindu, tipifikazioak biltzen duen irtenbide zabalak beste egoera batzuei lekua uzten die. Horiek zerrendatuta edo ezaugarrituta ez daudenez, ulertu daiteke epailearen esku uzten duela legegileak egoera zehatz bat esplotaziotzat hartzeko erabakia; edo beste hitz batzuetan, epaile bakoitzak irizpide propioen arabera kalifikatuko duela egoera esplotazio moduan. Hortaz, soluzio bateratu eta finkoa ez den heinean, segurtasun juridikoaren aurkako erasoa dela baieztatu liteke. Dena den, ulergarria dirudi Kodeak espreski biltzen dituen bi supostuak parametrotzat erabili ditzakeela epaileak portaerak edo hauen elementuak esplotaziotzat ulertzeko; hau da, maila eta izaera horretakoak izan beharko direla hauteman daiteke. Edozein modutan, zeharkako borondategabetasun-presuntzioa indartzeko (Maqueda Abreu, 2009, 27 or.), esplotazioa egoteko tipifikatutako bi supostuak ondorengoak dira- prostituzioan dihardutenen askatasun faltaren elementutzat ulertuta-. 5.2.1 Mendekotasun -pertsonaleko eta -ekonomikoko egoeran egotea
baliabideak eskuratzeko aukerarik ez dutenak, hirugarren batekin zor handia dutenak, jatorrizko herrialdera itzuli ezin direnak. Modu honetan, bereziki sotila eta biktimak baimendutako esplotazioari erantzuna bilatzen dio tipo honen bitartez, zaurgarritasunaren kontzeptua guztiz malgutuz. Beste modu batean esanda, sententziak jorratzen duen supostua babestu nahi du; prostituzioan aritzea aukera bakarra denean, eta beraz, benetakoa eta onargarria den beste irtenbiderik existitzen ez den kasua (Villacampa Estiarte, 2012, 27or). Aurreko puntuan definitu den benetakoa ez den baimenari buruz ari da, beraz, emakumea proxenetarekin zorretan dagoenean, familiari edo emakumeari min egiteko mehatxuak daudenean, paperak kentzen zaizkionean etb. (Daunis-Rodriguez, 2015, 12-13 or.). Bestetik, kontrako norabidea hartu zuen Balear Uharteetako Probintzia Auzitegiak, otsailaren 18ko 20/2014 epaian, Auzitegi Goreneko 2005eko ekainaren 1eko sententzian oinarrituta : "en relación al "abuso de situación de vulnerabilidad de la víctima", tiene señalado el Tribunal Supremo que en orden a acreditar la existencia de esa especial vulnerabilidad, debe quedar patentizada una disminución e importante merma en la posibilidad de ejercer una defensa eficaz frente a la acción […]de que es objeto la víctima". Kasu honetan, nabaria den zaurgarritasuna eskatzen da, askatasuna urratzen duen ekintza, alegia. Epaileak zaurgarritasuna ezaugarri zehatzetan soilik dagoela aditzera ematen du, kontzeptuaren zabalera mugatuz. Epaileak sexuaskatasuna urratzeko adina den egoera edo elementu bat bilatzen duela ulertu daiteke, segurtasunjuridikoa ahalik eta hoberen babestu nahi duen heinean. Azken finean, epaileek edo auzitegiek kasu bakoitzean egiaztatu beharko dute biktimak prostituzioa jardutera behartuta dagoela. Ez da nahikoa, hortaz, irizpide orokorrak edo abstraktuak aplikatzea; aitzitik, biktimak beste aukerarik ez zuen kasuz kasu berretsi beharko da. Errealitateari erreparatuz, egia da prostituzioan aritzen diren emakumeen gehiengoa zaurgarritasun egoeran dauden emakume immigranteak direla; egoera administratibo irregularra, lana aurkitzeko zailtasunak eta gizartean babesgabe daudenak, alegia. Gainera, kasu gehienetan, bizi-baldintzak txartu egiten dira prostituzioan sartzen direnean (García, 2019, 22 or.). Egoera honen aurrean, agerikoa da estatuaren eskusartzea ezinbestekoa dela eta 187.1 artikuluko bigarren paragrafoan egin duen zehaztapena aproposa izan daitekeela, pertsona horien eskubideak ahalik eta hoberen babesteko. Hala ere, haiei soilik kentzen zaie adostasuna edo erabakiak hartzeko askatasuna, eta ez, ordea, gizartean integratuta dauden emakumeei. Horrek, historikoki prostituzioan aritu diren
emakumeei egin zaien estigmatizazioa indartzen du, erabakitzeko aukera kentzen baitie. Zaurgarritasunaren ondorioz, trata eta prostituzioaren arteko harremana estua dela ere hauteman daiteke ere, proxenetismoaren sinonimotzat hartuz (Anglí, 2022, 99 or.); hau da, tipifikazioak beti behartutako prostituzioaren sinonimoa ezarri ez ezik, figuraren atzean trata dagoela interpretatu daiteke eta honek arestian aipatutako estigmatizazioa gehiago nabarmentzen du. Artikuluaren interpretazioan iuris et de iure presuntzio gisa jarduten duen irizpide edo arau orokor bat alde batera utzita, baldintza hori zantzu gisa baino ezin da erabili; hau da, beste batzuekin batera, menpekotasuna frogatzeko beste elementu bat bezala hartu beharko da, ordenamenduko segurtasun juridikoa kolokan jarri nahi ez bada (Daunis-Rodriguez, 2015, 114-116 or.). Izan ere, Zigor Zuzenbidea inspiratzen duten printzipioei begilunea erakutsi beharko liokete epaitegi eta auzitegiek; hala ere, zaurgarritasunari adiera zabala ematen diotenek, emakume migratu eta txiroaren egoera edozein errealitateri estrapolatuta, segurtasun juridikoa urratzen dute. Horregatik, beharrezkoak diren bestelako elementuekin batera ulertu beharko lukete zaurgarritasuna. Zigor Kodearen 187.1 artikuluko bigarren paragrafoaren helburua mendekotasun pertsonal edo ekonomikoko egoeran egoteagatik, esplotazioa-modu bereziki sotilak onartzen dituzten kasuei zigor-erantzuna ematea nahi diela legegileak. Hala ere, auzitegien interpretazio ezberdinek tipo penal honek arrazoi ezberdinengatik duen segurtasun juridiko falta indartzen du. Eta ez hori bakarrik, interpretazio zabalaren alde egiten dutenek, are gehiago urratzen dute ordenamenduko segurtasuna, beti emakumearen prototipo jakin batean inspiratzen baitira, supostu batzuetan existitzen ez dena. 5.2.2 Baldintza gogorrak, neurrigabeak edo abusuzkoak inposatzea.
Lehenik eta behin, gogorarazi beharra dago legegileak supostu honen bitartez ere, subjektu pasiboaren zaurgarritasun egoerari egin nahi diola erreferentzia berriro ere; hau da, botereharreman baten pean, adostasunez onartutako baldintza neurrigabeei, alegia. Hala ere, artikuluak biltzen duen b) supostu honek, bai doktrinan eta baita jurisprudentzian ere, eztabaida sortzen du, prostituzioaren lan izaerari buruzko zalantzak sortzen baitira. Ika-mika orokorraren abiapuntua besteren konturako prostituzioa da, askea eta hertsapenik gabekoa dena.
4 AG 1991ko apirilaren 12ko epaia, AG 2004ko azaroaren 22koa, AG 2009ko apirilaren 14koa.
hain zuzen ere. Horrela, Auzitegiaren ustez, prostituzioan oinarrizko eskubideak urratzeko arriskua dagoenean lan esplotazioa egongo da. Ideia hori, jurisprudentzian oso garrantzitsua izan den Bartzelonako Lan Arloko Epaitegiaren 2015eko otsailaren 18ko epaiak indartu zuen. Honetan epaitu ziren egitateak ondorengoak izan ziren: Lan Ikuskaritzak Bartzelonako masaje erotikoen zentro bat bisitatu zuen; lokalean enpresak – edo enpresariak- dituen bezeroei masajeak ematen dituzten langileak daude; enpresak prostituzioan modu autonomoan dabiltzala defendatzen du, logelen alokairua soilik errazten baitie. Langileak hitzartutako ordutegian joaten ziren lokalera, eta bezeroak aukeratzen zituzten eskatutako sexu-zerbitzuetarako; bezeroek, aldez aurretik ordainduta, zerbitzu horien prezioa arduradunarekin hitzartzen zuten. Lanaldiaren amaieran, haietako bakoitzak egindako zerbitzu bakoitzari buruz hitzartutako zatia jasotzen zuen arduradunarengandik. Gauzak honela, argudiaketa sakon eta luze baten ondoren, prostituziozerbitzuei lan izaera aitortzeko lege- eta konstituzionaltasun-oztoporik ez dagoela aitortu baitzuen, sententziaren zazpigarren oinarri juridikoan: "[… ] con tutela de los derechos fundamentales concernidos y desde la obligada perspectiva de género, es clara: en el marco regulador de la prostitución (regulación administrativa y despenalización aplicativa), habiendo quedado plenamente acreditado que las trabajadoras codemandadas ejercían libremente, sin coacción y de manera no forzada, la prestación de servicios de prostitución por cuenta de la empresaria demandada, bajo su dirección y dependencia, no son de apreciar motivos de ilicitud penal ni de lesión de derechos fundamentales individuales que impidan el reconocimiento de laboralidad postulado por la TGSS y al que se ha allanado la trabajadora codemandada." Hortaz, lan-harreman oro osatzen duten baldintzak betetzen direla egiaztatuta, kontratuaren kausa eta objektua zilegiak direla baieztatuta, langileen askatasunerako eta duintasun eskubideak errespetatuta – sexu-esplotazioa baztertuta , lan-harremana existitzen dela ondorioztatzen du auzitegiak. Arestian aipatutakoaren oinarria borondatezkoa eta askea den prostituzioa da. Hori, Zigor Kodeko 187.1 artikuluko bigarren paragrafoak biltzen duen supostuetatiko bat da. Horrela, artikuluak esplotazioaren existentzia bermatzeko biltzen duen b) atalean, prostituzioan aritzen den emakumeari gehiegizko baldintzak ezartzen direneko supostua biltzen du. Ba doktrina eta jurisprudentziaren alde batek, horrek izan dezakeen lan-izararen aldeko hausnarketa eta
argudiaketa garatu du; abolizionismotik, askea den prostituzioari, oinarrizko eskubideei begirunea gordetzeko lan izaera ez esleitzea erabaki morala dela eta emakumeen askatasuna urratzen duen iritzikoak dira; lan kontratuaren objektua zilegia dela defendatzen baitute. 5.2.3 Ondorioak:
Arestian aipatutako guztia kontuan hartuta, ondorioztatu daiteke 187.1 artikuluko bigarren paragrafoko delitua aktibatu ahal izango dela arauan aurreikusitako bi baldintzetako bat gertatzen denean — mendetasun-egoera edo gehiegizko-baldintzak daudenean-, edo epailearen begietan, aurreko biak parametrotzat hartuta, esplotazioko beste supostu bat ematen denean. Izan ere, a) eta b) letren bitartez, legegileak zaurgarritasun egoeraren existentzia bermatu, adostasuna baliogabetu nahi du portaera zigortzeko ( Moreno, 2020, 155-156 or.). Ildo horretatik, lehenik eta behin, arazo terminologiko baten aurrean gaudela hauteman dezakegu. Tipifikazioak bi supostuak esplotazioaren existentzia bermatzeko ezartzen baditu ere, agerikoa da baldintzatutako adostasuna justifikatzeko zaurgarritasun- eta menpekotasun-egoerari erreferentzia egiten diotela. Beraz, legegilea ez da esplotazioaz ari, baizik eta subjektu aktiboaren eta pasiboaren arteko oinarrizko botere-harremanari buruz. Era berean, ZK 187.1 artikuluko bigarren paragrafoaren aplikagarritasunak hainbat zailtasun planteatzen ditu: alde batetik, biltzen dituen supostuetaz gain zehaztu gabeko beste egoera batzuentzako atea irekita uzten duelako; bestetik, auzitegiek artikuluaren elementuen interpretazio ezberdinak egiten dituztelako, argi deskribatuta ez dauden heinean. Tipoak zehazten duen zaurgarritasunaren supostua, presuntziotzat hartzetik urruti, zantzu moduan erabili beharko du epaileak; hau errealitatean ematen den egiaztatu beharko du. Bigarren supostuak prostituzioaren lan-izaerari buruzko zalantzak planteatzen baditu ere, Zuzenbide Zibilak kontratu baten objektua lege eta ohituraren aurkakoa ezin daitekeela izan adierazten du: horrela, portaera Zigor Kodeko 187. artikuluan deskribatuta dagoenez, lan harremana izateko aukera baztertzen da. Gainera, horren lan izaera onartzeak VIII. Tituluak babesten duen ondasun juridikoari buruzko zalantza gehiago sortuko lirateke; tipoak babesten duen ondasun juridikoa sexu-askatasuna dela defendatzea oraindik zailagoa suertatuko litzateke. Aitortu behar dugu, ordea, aztergai dugun artikulua ez dela leku aproposa legegileak prostituzioaren lan
izaera baztertzeko; horretarako bestelako baliabide argi eta zuzen bat erabili beharko luke; badirudi, artikulua prostituzioaren izaera laborala baztertzeko ezkutuko trikimalua dela. Hortaz, esplotazioa existitzeko bi supostu hauek portaeraren oinarrian nagusitasun egoera dagoela frogatzeko erabili ditu legegileak; horrela, prostituzioan aritzen den adostasuna baztertzeko. Hala ere, argi eta garbi arazo ugari planteatzen dituztelako, legegileak berrikusi beharreko artikulua da.
6. Erreformak proposatutako proxenetismo ez hertsatzailea: 187.2 artikulua
Lan osoan zehar aztergai izan dugun artikuluan aldaketak ekarriko dituen Lege Organikoari aipamena egitea garrantzitsua deritzogu, gaiak duen egunerokotasuna mahaigaineratzearekin batera, sexu-zuzenbidearen aldagarritasuna nabarmentzeko.
Jada aipatutako La Manadaren kasu entzutetsuak gizartea hunkitu eta mobilizatu zuen moduan, ezkerraldeko alderdietan ere sexu-askatasunari buruzko arauketa berritzea beharrezkotzat ulertu zen. Horrela, 2021eko uztailaren 6an, Ministroen Kontseiluan Sexu-askatasunaren Berme Integralari buruzko Lege Organikoaren Proiektua onartu zen6; harrez geroztik, alderdi politikoen artean testuaren edukiari buruzko negoziazio eta eztabaida sutsuak egon dira. Ia urtebete beranduago, ordea, pasa den 2022ko maiatzaren 26an Parlamentuko Plenoak onartu zen Gobernuko alderdien, inbestidurako kideen eta Ciudadanosen babesari esker. Orain haren izapidetza Senatuan jarraituko da.
6 Proiektu honen leloa "soilik bai da bai" da eta emakumearen askatasun sexuala ahalik eta hoberen babestea bilatzen du. Sexu-indarkeria guztien prebentzioa bultzatuz eta biktima guztien eskubideak bermatuz, genero-perspektibatik adostasunaren definizioa bildu du, Istanbulgoko Hitzarmeneko 36.2 artikuluan oinarrituz. Azken finean, askatasun sexuala ahalik eta hoberen babestea du helburu, oinarrian genero-berdintasuna dagoelarik. Horregatik, adibidez, sexueraso eta -abusuaren arteko ezberdintasuna gainditu, abusuaren figura desagerrarazi eta biak elkarrekin tipifikatu dira. Gainera, sexu-indarkeriaren eta sexu-esplotaziorako trataren biktimak indarkeria matxistaren biktima izatera igaroko dira. Emakumeen mutilazio genitala eta ezkontza behartuak ere indarkeriaren kontzeptu horretan sartzen dira.
proxenetismo forma guztiak eta hirugarrengotza lokatiboa zigortu nahi zituen eta horretarako emendakina aurkeztu zuen. Dena den, testua onartzeko alderdien arteko muga garrantzitsuena izan zitekeenez, Legea aurrera atera zedin proiektutik at utzi da. Hala ere, beste neurri batzuen artean, proxenetismoaren jazarpena eta prostituzioa kontsumitzen duten gizonak zigortzeko, ikuspuntu abolizionista biltzen duen Lege proposamena aurkeztu du alderdiak - azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzeko, proxenetismoa era guztietan debekatzeko-, euren hitzetan "prostituzioa emakumeen aurkako sexu-indarkeria mota baita" eta aurka egiteko (RTVE, 2022). Horrek mahaigaineratzen du prostituzioaren arauketa askatasunsexualerako Lege Proiektuak ez duela konpontzen eta eztabaidak maila guztietan jarraituko duela.
Edozein modutan, Sexu-askatasunaren bermatzeko Lege Proiektuaren bitartez, indarrean dagoen Zigor Kodeko 187.1 artikuluak aurkezten dituen mugak gainditu nahi izan dira. Printzipioz, proxenetismo hertsatzailearen eta ez hertsatzailearen arteko mugak argiago ezarri nahi izan dira tipifikazioaren bitartez; izan ere, bi figurak paragrafo ezberdinetan tipifikatzen ditu oraingoan; lehenengoan -ZK 187.1 artikuluan-, proxenetismo hertsatzailea eta, bigarrenean, -ZK 187.2 artikuluan - proxenetismo ez hertsatzailea. Horrela, Parlamentuak Plenoan onartutako hertsapenezkoa ez den prostituzioan, 187.1 artikuluko bigarren paragrafoa izatetik 187.2 artikulura igaro dena, ondorengoa ezartzen da:
2. Bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta sei hilabetetik hemezortzi arteko isuna ere, beste pertsona baten prostituzioa esplotatuz irabaziak lortzen dituenari, nahiz eta prostituzioan aritzen denaren adostasuna izan. Nolanahi ere, esplotazioa dagoela ulertuko da mendetasun-harreman baten aprobetxamendua dagoenean.
Zigorra goiko erdian ezarriko da, prostituzioa aurreko paragrafoan deskribatutako indarkeria-, larderia-, engainu- edo abusu-egintza baten ondorioz gauzatzen denean.
Egun indarrean dagoen proxenetismo ez hertsatzailearen tipoak aurkezten zituen mugak gainditzeko asmoz, beraz, esplotazioaren existentzia bermatzeko a) eta b) supostuak ezabatu eta,
zuzenean, menpekotasun-harreman batez aprobetxatzea zigortu nahi du, orokorrean. Egia da, adierazpen honek ez duela segurtasun juridikoa hobetzen, oso interpretagarria baita elementua. Ildo beretik, gainera legegileak menpekotasun-egoera esplotazioaren terminoarekin nahasten jarraitzen dituela agerikoa da. Dena den, botere-harremanaren eta esplotazioaren arteko erlazioa modu argiago eta zuzenago batean ezartzen duela dirudi. Onarpenari erreparatuta, gainera, aipatu beharra dago, Lege proiektuak adostasunaren indartzea bilatzen badu ere, hertsapenezkoa ez den prostituzioan hau baztertzen jarraitzen dela, esplotazioaren elementuan oinarrituta. Hau da, baldintzatutako adostasunak indarrean jarraitzen duela hauteman dezakegu, artikuluak honi buruzko aipamen espresurik egiten ez badu ere. Honek aurreko atalean planteatzen diren arazoak dakartza; hain zuzen, Tituluak babesten duen ondasun juridikoaren urraketa zalantzan jartzea. Gainera, pentsa liteke Proiektua inspiratu duen ideiaren kontrakoa dela, prostituzioan aritzen den emakumearen adostasuna alde batera uzten baita (Barranco, 2021, 148-152 or.). Aitzitik, Estatuko Kontseiluak aurkeztutako txostenean, adostasuna dagoen supostuan, tipoak gordetzen duen askatasun sexualaren urraketa ez dagoela defendatzen du- Fiskaltzak emandako iritziaren kontrakoa-. Badirudi artikulua hobetzeko saiakera dela tipifikazio berri hau, lanean zehar planteatu diren arazoren bat gainditu ahal izango dituena. Dena den, badakigu prostituzioa eta haren arauketari buruzko eztabaidak luzaroan jarraituko duela, beste arrazoi askoren artean, PSOEk aurkeztutako Lege Proiektuan hau muina baita; horren bitartez, proxenetismoaren forma guztiak zigortu nahi dituzte. Zirrikitu anitzeko gai konplexua den zalantzarik ez dago. 7. Ondorioak
Lan osoan zehar atera ditugun ondorioak zerrendatu ditugu ondoren, azken finean, lanaren muina gorpuzten dutenak. Hauek puntu ezberdinetan kokatu baditugu ere, euren arteko harremana eta elkar-eragina zuzena da. Gainera, lanean zehar erabilitako eskemaren ordena erabili dugu; horregatik, zenbait kasutan, ondorio bakoitzean planteatutako arazoak hurrengoetan argituko dira.
Prostituzioa aztertzerakoan, genero-ikuspegia txertatzea beharrezkoa dela ikasi dugu lanean zehar. Zigor Kodeak arauketa neutrala egiten badu ere, ikerketa juridikoa ahalik eta zehatzen egiteko, genero mandatuekin zueneko lotura duen gaia dela ulertu dugu; horrela, subjektu pasiboa prostituzioan aritzen dena emakumea dela kontuan hartzearen beharra mahaigaineratu dugu, delitua eta haren errealitatea sakontasun gehiagorekin aztertzeko. - Gaur egungo sexu-zuzenbidearen oinarri den historiari begirada botata, behatu ahal izan dugu, egun, sexu-arau-penalak adin nagusikoen esparruan babesten duen ondasun juridikoa askatasun sexuala dela; 1989ko Lege Organikoak bildu eta 1995ko erreformaren bitartez haren babesa eraginkor bilakatu zena. Ordura arte, ordea, ezkontza esklusibotasuna eta familien ondorengotza behatuta, emakumeen zintzotasuna eta onestasuna gordetzen zen; prostituzioan aritzen ziren emakumeak ordenamenduaren babestetik at zeuden, morala eta ohitura gordetzen baitziren. Horrela, arauketa momentuan momentuko moraltasunaren araberakoa izan dela argi utzi dugu; une oro, gizartean indarrean dauden arau-moralek legegilearen gain zuzeneko eragina izan dute sexuzuzenbidea garatzerakoan, alegia. Prostituzioari gagozkiolarik, ikusi dugu XX. mendetik aurrera Zigor Kodeak adin nagusikoen prostituzioa bildu bazuen ere, estatuan egun inspirazio iturri den ideologia abolizionista ez zela Lake of Sucesseko hitzarmena sinatu arte ezarri, 1963an, alegia. Era berean, lanaren aztergai izan dugun artikulua, lehenengoz, 2003ko Lege Organikoaren bitartez bildu zela aztertu dugu. Horrela, Zigor Kodeko 187.1 artikulua gorpuzten duten bi modalitateetatik – 1. paragrafoan hertsapenezkoa eta 2.nean hertsapenezkoa ez den prostituzioa- bigarrenak hainbat hutsune dituela behatu ahal izan dugu, betiere, prostituzioan dabilen emakumean adostasuna adierazten duen supostuan. - Ondasun juridikoari dagokionez, tipoak duen kokapenagatik babesten duena askatasun sexuala bada ere, haren idazkerak zalantzak sortzen dituela konturatu gara. Artikuluak beste baten prostituzioaren esplotaziotik etekina jasotzen duen pertsona oro zigortzen du, nahiz eta horrek horretarako baimena eman. Ondorioztatu dugu Auzitegi Gorenak askatasun sexualari emandako definizioarekin bateraezina dela 187.1 artikuluko bigarren paragrafoa. Izan ere, sexu-esparruan askatasunez erabakitzeko ahalmena gordetzen du Tituluak; artikuluak, ordea, zuzenean alde batera uzten du prostituzioan aritzen den emakumearen adostasuna. Tipoak askatasun sexuala gordetzen duela zalantzagarria da,
beraz, subjektu pasiboaren borondatea babestetik urruti, zuzenean baztertzen baitu. Horren aurrean, doktrinak zientifikoak artikuluari izaera ezberdina emateko soluzioak planteatu baditu ere, ez da arazoa gainditu. Litekeena da tipifikazioa aldatzen ez bada, artikuluari Kodean leku ezberdina aurkitzea, ondasun juridiko ezberdina gorde dezan; horrela, segurtasun juridikoa babestuko litzateke. Adostasunari gagozkiolarik, Sexu-zuzenbidean haren existentziak portaeraren atipikotasuna zehaztuko badu ere, hertsapenezkoa ez den prostituzioan logika hori apurtzen dela ondorioztatu dugu; legegileak adostasuna egonda ere esplotazioa zigortzen du. Izan ere, badirudi baldintzatutako adostasunaren alde egiten duela. Tesi horrek zera defendatzen du: prostituzioan aritzen den emakumearen eta subjektu aktiboaren artean botere harremana egonik, azken hau babesgabezia eta nagusitasun egoera horretaz baliatzea onarpena lortzeko. Horrela, subjektu pasiboak emandako baimena ez da askea eta, beraz, baliozkoa. Beste hitz batzuetan, oinarrian hertsapena dagoenez – zaurgarritasun edo ezberdintasun egoera sortuz- ulertzen da legegileak ez duela emakumearen erabakitzeko askatasuna urratzen, hau biziatuta dagoenez, benetakoa ez baita; horregatik, baztertzen du. Doktrinan onartuen dagoen proposamen honek, ordea, tipifikazioaren mugak gainditzen ez dituela ikertu dugu. Izan ere, alde batetik, portaeraren zigorgarritasuna hertsapenak determinatuko badu, Zigor Kodeko artikulu bereko lehen paragrafoarekin nahasten da hertsapenezkoa ez den prostituzioa. Hau da, nahiz eta printzipioz bi portaerek objektu ezberdina arautu, prostituzioan aritzera behartzen duen subjektu aktiboak – lehenengo paragrafoa- etekin ekonomikoengatik egiten duela susmatu daiteke – bigarren paragrafoa. Hortaz, bi figuren arteko subsidiariotasuna apurtu eta 187.1 artikuluko bigarren paragrafoaren existentzia kolokan jartzen dela ikasi dugu, bi portaerak lehenengoaren bitartez zigortu bailitezke. Bestetik, legegileak adostasuna bildu eta zuzenean baztertzeak nahasmen handia sortzen duela uste dugu, baldintzatuta dagoen iritzikoa bada ere; Tituluak jarraitzen duen logika hautsi eta askatasun sexualaren urraketa ez dagoela ulertarazten du; portaera zigortzeko justifikazioari buruzko zalantzak sortzen dira. Zigor Zuzenbidea hezurmamitzen duten printzipioak arriskuan jartzen direnez, legegileak erreforma egiteko premia argi ikusi dugu; beharbada, artikuluak portaera bera arautu baina beste ondasun juridiko bat gordetzeko eta hertsapenezko prostituzioarengandik aldentzeko.
- Zigor Kodeko 187.1. artikuluko bigarren paragrafoaren subjektu aktiboa definitzerakoan, aurreko ondorioan adierazi dugun moduan, hertsapenezkoa den prostituzioaren identifikatzeko arriskua dakarrela konturatu gara, subjektu pasiboaren gain hertsapena egikaritzen duelako. Hala ere, legegileak tipoaren existentzia beste supostu batean justifikatzen duela hauteman ahal izan dugu; hain zuzen, beste baten prostituziotik etekina lortzen duen hirugarren pertsona zigortzea, zuzenean hertsapena eragin ez baina egoera ezagutzen duena. Jurisprudentziak honi buruzko zalantzak izaten jarraitzen duela behatu ahal izan dugu; delituaren subjektu aktiboa nor den argi ez baitauka. Hala ere, planteatutako soluzioa eraginkorrena dela dirudi. - Esplotazioaren elementuari gagozkiolarik, lehenengo muga Kodeak kontzeptuaren definizioa bildu ez izateak gorpuzten duelakoan gaude. Gainera, artikuluak oker terminologiko bat duela ikusi dugu. Izan ere, esplotazioa dagoela egiaztatzeko legegileak a) eta b) letrak biltzen baditu ere, horiek subjektu aktiboaren eta pasiboaren arteko menpekotasun-egoera bermatu eta biziatutako adostasunaren alde egiteko erabiltzen ditu. Hau da, esplotazioaren existentzia egiaztatzeko baino, botere-harremana dagoela frogatzeko erabiltzen du, ondoren, subjektu pasiboak emandako adostasuna baztertzeko. - Bestalde, esplotazioa dagoela egiaztatzeko legegileak a) eta b) supostuez gain beste egoera batzuei atea irekita uzten die "edozein modutan" esamoldearen bitartez. Ba horrek segurtasun juridikoa kolokan jarri dezakeela nabaritu dugu; izan ere, epailearen esku gertzen da portaera bat esplotazioa den edo ez erabakitzea. Horrela, izaera orotariko eta elkarren artean bateraezinak diren egoerak zigortzeko arriskua dago. Aitortu behar dugu, ordea, artikuluan zerrendatzen diren bi burubideak parametro moduan erabili daitezkeela, izaera bereko portaerak zigortzeko. Adierazpen orokorra kenduta, zehaztasun gehiagoko tipifikazioak arazoak ekidin ditzakeela agerikoa da, ordea. - Esplotazioa egoteko a) mendekotasun -pertsonaleko eta -ekonomikoko egoeraren baldintzaren aplikagarritasuna aztertzerakoan auzitegiek interpretazio ezberdinak proposatzen dituztela konturatu gara, ordenamenduaren kontra joz. Adiera zabalenaren alde egin dutenek, gainera, prostituzioan dabilen emakumearen gain dagoen estigmatizazioa betikotzen duela aditu dugu; moralak eraginda, beste aukera laboralik ez duten emakumeen kasuak bildu nahi izan dituzte, erabat estereotipatuta daudenak; aitzitik, gizarte-bazterketa egoeran dauden prostituzioan aritzen diren emakume immigranteak
babestu nahi dituzte. Horrela, badirudi, uneoro, prostituzioa tratarekin identifikatu nahi dutela. Agerikoa da, estatuak emakume hauek ahalik eta hoberen babestu behar dituela dituen tresnen bitartez. Hala ere, arriskutsua dirudi adiera hau egoera orotara estrapolatzea. Uste dugu, interpretazioa ezin da hedakorra izan; irizpide orokorrez gain, zehatzetan ere oinarritu beharko litzateke epailea egoera zaurgarri moduan kalifikatzeko. - Esplotazioa frogatzeko b) supostuak -baldintza gogorrak, neurrigabeak edo abusuzkoak inposatzea, alegia- beste baten konturako prostituzioaren lan izaerari buruzko eztabaida mahaigaineratzera behartu gaitu. Jurisprudentziaren gehiengoak hau ukatzen badu ere, badago honen aldeko haztapenen bat. Hala ere, legegileak egoera hau espreski biltzeko arrazoia prostituzioaren lan izaera baztertzea izan dela ondorioztatu dugu. Izan ere, Zuzenbide Zibilaren printzipioek kontratu baten objektua ohituraren eta legearen kontrakoa izatea debekatzen dute. Horregatik, legegileak delitu honetan bildu duela hauteman daiteke. Agerikoa da, ordea, hertsapenezkoa ez den prostituzioaren elementu hau ez dela hori egiteko tokia. Aitzitik, zalantzak sortzen ditu eta artikuluaren aplikazioa zailtzen du. - Azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzeko, proxenetismoa era guztietan debekatzeko proposamenak, indarrean dagoen tipifikazioak planteatzen dituen arazoren bat gainditzen badu ere, oinarrizkoenak diren mugak existitzen jarraituko dutela ondorioztatu dugu; izan ere, sexu-askatasuna gordetzen duen artikuluan, subjektu pasiboak ematen duen adostasuna alde batera utziko da berriro ere. Horren atzean baldintzatutako adostasuna dagoela dakigun arren, tipifikazioak ez du argi uzten. Gainera esplotazioa zaurgarritasun-egoerarekin identifikatzen jarraitzen du, bi terminoak nahasten dituelarik. Sexu Zuzenbide Penala etengabe aldatzen den errealitateari erantzuten saiatzen da; gizarteak sexualitatearen esparruan gaitzespen penala merezi duten jokabideak biltzen ditu momentu oro. Horrela, sexu-askatasun pertsonalaren aurkako erasorik larrienak zigortzeko helburua du. Egun indarrean dagoen Zigor Kodeko 187.1 artikuluko bigarren paragrafoak ondasun juridikoaren erasoei aurre egiten dien inguruko zalantzak sortzen dira, ordea, beste batzuen artean; kontu erreza ez den arren, tipoaren berridazketa eta kokapen berriaren beharra premiazkoak dirudite.
Jurisprudentzia Auzitegi Gorena. 9711/1991 sententzia.1991eko apirilaren 12koa. Auzitegi Gorena. 661/2003 sententzia. 2003ko urtarrilaren 9koa. Auzitegi Gorena. 1016/2003 sententzia. 2003ko uztailaren 2koa. Auzitegi Gorena. 1390/2004 sententzia. 2004ko azaroaren 24koa Auzitegi Gorena. 651/2006 sententzia. 2006ko ekainaren 5ekoa. Auzitegi Gorena. 131/2007ko sententzia. 2007ko otsailaren 16koa. Auzitegi Gorena. 195/2007ko sententzia. 2007ko martxoaren 6koa.
Auzitegi Gorena. 152/2008 sententzia. 2008ko apirilaren 8koa. Auzitegi Gorena. 516/2008ko sententzia. 2008ko maiatzaren 29koa. Auzitegi Gorena. 445/2008ko sententzia. 2008ko uztailaren 3koa. Auzitegi Gorena. 425/2009ko sententzia. 2009ko apirilaren 14koa Auzitegi Gorena. 1171/2009 sententzia. 2009ko azaroaren 10ekoa. Auzitegi Gorena.1155/2010 sententzia. 2010eko abenduaren 1koa. Auzitegi Gorena. 864/2012 sententzia. 2012ko urriaren 16koa. Auzitegi Gorena. 452/2013 sententzia. 2013ko maiatzaren 13koa. Auzitegi Gorena. 188/2014 sententzia. 2014eko martxoaren 11koa. Auzitegi Gonena. 552/2015ko sententzia. 2015eko irailaren 23koa. Auzitegi Gorena. 1338/2019ko autoa. 2021eko martxoaren 9koa. Auzitegi Gorena. 462/2019 sententzia. 2019ko urriaren 14koa. Auzitegi Gorena. 145/2020ko sententzia. 2020ko maiatzaren 14koa. Auzitegi Gonena. 447/2021 sententzia. 2021eko maiatzaren 25ekoa. Auzitegi Gorenak. 584/2021 sententzia. 2021eko ekainaren 1ekoa. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusia. 3598/2004ko Erregutze errekurtsoan. 2004ko azaroaren 10ekoa. Zaragozako Entzutegi Probintziala. 46/2010 sententzia. 2010eko urriaren 28koa. Balear Uharteetako Probintzia Auzitegia. 20/2014 sententzia. 2014ko otsailaren 18koa. Bartzelonako Probintzia Auzitegia 153208/2014ko sententzia. 2014ko maiatzaren 27koa. Bartzelonako Lan Arloko Epaitegia. 50/2015 epaia. 2015eko otsailaren 18koa. Murtziako Probintzia Auzitegia. 177/2017 sententzia. 2017ko apirilaren 3koa. Bartzelonako Auzitegi Probintziala. 590/2019 sententzia. 2019ko irailaren 23koa. | science |
addi-886a23d71396 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58785 | Hiria, kultura eta analitika digitala: Getaria, Cristobal Balenciaga Museoa eta Google trends | Juantorena Ormaetxea, Maialen | 2022-12-14 | Gaur egun, teknologiaren aurrerapenak eta Interneten erabilerak datuen kudeaketa eta erabilera eraldatu dute. Datu kopuru altua maneiatzeko aukera dago eta datu hauek gero eta erabiliagoak dira epe motzeko aurreikuspenak egiteko. Lan honen xedea Cristóbal Balenciaga Museoaren bisitarien eta Google Trends tresnak eskaintzen duen informazioaren artean erlaziorik dagoen aztertu nahi da eta ea errealitatearen isla izan daitekeen ikusi.
Azken hamarkadetan, teknologiak izan duen bilakaera izugarria izan da eta honek informazioaren erabilera eta datuen prozesamendua aldatu du. Interneten nabigatzen dugun bakoitzean aztarna uzten dugu eta gaur egun, aztarna hori gero eta erabiliagoa da analisiak burutzeko. Gero eta tresna gehiago daude datu horiek kudeatzen eta eskaintzen dituztenak, Google Trends, esaterako. Honen bidez posible da Google bilatzailea erabiltzen dutenen bilaketa joerak ezagutzea denbora errealean eta beraz, kontsumitzaileen nahiak eta beharrak antzeman. Varian eta Choi (2019) egileek, adibidez, datu hauek indikatzaile ekonomikoekin lotura izan dezaketela diote eta epe motzeko aurreikuspenak egiteko baliagarriak izan daitezkeela. Horrez gain, Museoak izaten dituzten bisitarien arteko fluxua aurreikusteko baliagarria izan daiteke (Botta, F. et al, 2020).
Hori dela eta, gure helburua lan honetan Google Trends-ek Cristóbal Balenciaga Museoari buruzko bilaketen eta museoak izandako bisitari kopuruaren artean erlaziorik dagoen aztertzea izango da. Horretarako eredu ekonometriko bat eraiki da eta analisi bat burutuko da horren inguruan. Erabilitako zenbait datu zuzenean Cristóbal Balenciaga Fundaziotik eta Getariako Turismo Bulegoaren datu basetik eratorriak izan dira beraiekin kontaktuan jarri ostean. Horrez gain, hainbat artikulu erabili dira marko teorikoa osatzeko eta Eustat, Instituto Nacional de Estadística (INE), Google Trends eta beste hainbat datu base ere erabili dira lana burutzeko.
Lanaren egiturari dagokionez, bost zati nagusitan banatu da: (1) lanari hasiera ematen dion sarrera aurkezten da, helburuak eta erabilitako metodologia zehaztuz, besteak beste; (2) Getaria udalerriaren analisi sozioekonomikoa burutuko dugu herriaren ezaugarriak ikusteko eta museoa kokatzen den herriari buruz informazioa izateko, lanaren ildoa jarraitzeko asmoz; (3) jarraian, Cristóbal Balenciaga Fundazioari eta museoari buruzko informazio eta datuak eskaintzen dira hauen xede, eginkizun eta emaitzak ikusteko; (4) analisi ekonometrikoan barneratuko gara eta lan honen helburua betetzeko egindako eredu ekonometrikoari buruzko azalpenak eta emaitzak aztertuko dira; eta azkenik, (5) azken hausnarketak emango dira, lan osoan zehar aztertu dena eta lortu diren emaitzak barne biltzen dituena.
Atal honetan Getariaren analisi bat egingo dugu bere kokalekua, biztanleria, egitura ekonomikoa, BPG per capita (Barne Produktu Gordinaren eta biztanleriaren arteko erlazioa) eta lan merkatua aztertuz. Jarraian, bertako aktibo turistikoak aztertuko ditugu, ez baitira gutxi; eta azkenik, Getariako turismo eta ostatu datuak aztertuko ditugu.
2.1 Udalerriaren analisi sozioekonomikoa
Getaria Gipuzkoako kostaldean kokatzen den udalerria da, Kantauri Itsasoaren itsasertzean eta Urola Kosta eskualdean. Zarautz, Aia, Zumaia eta Aizarnazabal udalerriekin egiten du muga. Gipuzkoako hiriburutik, Donostiatik, 30km-ra kokatzen den herria da eta Frantziako mugatik ere kilometro gutxira dago.
0-19 urte bitartekoak ziren; 20 eta 64 urte bitartekoak, berriz, %60,80 ziren; eta azkenik, 65 urte edo gehiagokoak %19,58 suposatu zuten. 2021ean, Eustaten (2020) datuen arabera, Getariako biztanle dentsitatea 258,09 km2 -koa zen. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) beste herriekin alderatuz, 68.postuan kokatzen da. Hala ere, Gipuzkoako biztanle dentsitatearen (363,37 bizt/km2) azpitik dago eta baita EAEko biztanle dentsitatearen (303,13 bizt/km2) azpitik ere.
Getariako egitura ekonomikoari dagokionez, gehienbat zerbitzuen sektorea gailentzen da. Hala ere, tradizionalki, Getaria herri arrantzalea izan da eta oraindik ere tradizioari eusten jarraitzen dio. Eustaten datuen arabera, 2019.urtean zerbitzuen sektoreak guztizko Balio Erantsi Gordinaren (BEG) %46,54 suposatu zuen, ia BEG osoaren erdia. Horrez gain, kontuan izan behar da Getaria kostaldeko udalerria dela eta bertako portua, euskal itsasertzeko arrantza porturik garrantzitsuenetako bat dela, XIX.mendean eta XX.mendean izan zuen garrantzia mantentzen du oraindik (Getaria Turismoa, 2022b), BEGaren %20,75 suposatuz 2019.urtean. Industriak ere antzeko pisua izan zuen 2019.urtean, %22,78. Azkenik, eraikuntza sektoreak BEGaren %9,93 suposatu zuen (Eustat, 2020).
Getariako BPG per capita 2019an 37.188 eurokoa izan zen, EAEko zifren antzera doa, baina Getariakoa zertxobait altuagoa izanez. Hala ere, Gipuzkoakoa (45.296€) baino baxuagoa dela ikus daiteke 2.grafikoan, baina Espainiakoa (26.417€) baino altuagoa. Getarian, orokorrean, BPG per capitaren joera gorakorra izan da, nahiz eta krisi garaian (2008-2012 artean) beherapen txiki bat antzeman daitekeen, Gipuzkoakoak gora egin zuen bitartean.
EAEn landunen %0,98 soilik jarduten du nekazaritza-arrantza sektorean. Azkenik, eraikuntza sektorean aritzen den proportzioa %3,40 da, ehuneko txikiena. EAEn aldiz, ehuneko txikiena, lehen esan bezala, nekazaritza-arrantza sektoreak du eta eraikuntza sektorean aritzen den ehunekoa azken aurrena izango litzateke (Eustat, 2020).
3.grafikoan ikus daitekeen moduan, jarduera-tasa (biztanleria aktibo eta 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren arteko koefizientea) Getarian, 2020an %52,54 izatera iritsi zen, 2001etik 2021era aldakuntza-tasa %8,60 izanez. Gizonezkoen jarduera-tasa (%52,87) emakumezkoenaren gainetik dago (%44,78).
langabezia-tasa baxuenetakoa izanez eta langabezia-tasa nazionalaren (%16,13) azpitik egonez. Getariako langabezia-tasa 2020an Gipuzkoako baino altuagoa, baina nazionala baino baxuagoa izan zen, %9,1, hain zuzen. 2015.urtetik jaitsiera izan duela ikus dezakegu, gutxi gorabehera 3 puntu portzentual jaitsi da. Kasu honetan, Getariako emakumeen langabezia-tasa (%8,9) baxuagoa da gizonezkoenaren (%9,3) aurrean. Hau ez da ohikoa izaten, normalean, emakumeen langabezia-tasa altuagoa izaten da eta horrela gertatzen da Gipuzkoa eta EAEren kasuan (Eustat, 2020).
2.2 Getariako aktibo turistikoak
Getariaz hitz egitean, jende askok Getariako arratoia irudikatzen du. Baina zeri deritzo? San Anton mendiari, hain zuzen. Getariako irla honen itxura bitxia da eta arratoi baten antza du, itsasoari begira dagoen parke natural bat izanez. Irla hau, beso artifizial batez lotuta dago lurrera eta alboetan, bi hondartza txiki aurki daitezke: ezkerrean, Gaztetape Hondartza, surflarientzat ezin hobea dena aurki daitezkeen olatuengatik; eta eskuinaldean berriz, Malkorbeko Hondartza aurki daiteke, itsasotik babestuagoa dagoena eta olatu gutxiagorekin. Horrez gain, hirugarren hondartza bat ere aurki daiteke, Orruagako Hondartza basatia, alegia.
Itsasertzaren paraleloan, Garate mendia dago. Honek, Getariaren nortasunaren zati garrantzitsuenetako bat gordetzen du, izan ere, ia 280m-ko altuera du eta Getarian mikroklima egokia izan dadin eragiten du mahats bikain bat ahazteko aukera ematen duena, ondoren, txakolin bihurtzen den mahatsa, alegia. Bertatik lortzen den txakolina hain da berezia, zeinak berezko jatorri izendapena duen: Getariako Txakolina. Asko dira bertara gerturatzen direnak edari hau dastatzera.
Hainbat eraikin eta monumentu historiko interesgarri aurki daitezke, dorretxeak, esaterako. Horien artean garrantzitsuena, Aldamar jauregiko dorretxea da, Casa Torres markesen uda lekua izan zena eta Crsitobal Balenciagak bere haurtzaroa igaro zuen
Horrez gain, San Salvador eliza dago. Monumentu nazional moduan deklaratuta dago eta barrura sartzean zoru inklinatu bat aurki daiteke, elizaren azpian aurkitzen den zoru harritsuagatik. Kale Nagusian barrena jarraituz, hainbat taberna eta denda aurki daitezke, non euskal produktu eta gastronomiaz gozatzeko aukera dagoen. Monumentuei dagokienez, Juan Sebastian Elkanoren monumentuak aurki daitezke. Hau, nabigatzailea eta esploratzailea izan zen eta duela 500 urte munduari bira eman zion lehena izan zen Magallanes-Elkano espedizio ospetsuan.
Horrez gain, Getariako kaleetan barrena burdinazko parrila batzuekin topo egitea oso ohikoa da. Hauek, bitxikeria moduan, Elkanoren testamentuan, 1526koan, hiru burdinazko parrilak agertzen dira, mende batzuk geroago, oraindik, Getariak, tradizioari eusten dio jana kalean dauden parriletan prestatzen. XVI.mendean, ozeanoz haraindiko espedizioetan elikatzeko erabiltzen zen parrila hura, denboraren joanean lurrera jauzi eta helburu bererako erabiliz: sukaldatzeko (Getaria Turismo Bulegoa, 2022b).
Horren adibide da Elkano jatetxea. 1964an hasi zen negozioa eta ordutik, parrilaren kontzeptua eraldatu dute. Pedro Arregi izan zen erreboiloa parrilan prestatzearen aitzindaria, bere lagun marinelek eramandako arrainak sukaldatzen hasi zen eta garai hartan hain preziatua ez zen erreboiloa parrilan egin ostean, Elkanoren nortasun bihurtu da. Hainbat aitorpen eta sari garrantzitsu lortu ditu, hala nola, 2014ean Michelin izar bat lortu zuen. 2021ean berriz, The World's 50 Best Restaurants izeneko ranking ospetsuan 16.postua lortu du, nazioarteko adituen botazio baten osten. 2002tik ospatu den lehiaketa hau munduko gastronomia esperientzia onenen uneko argazkia da eta 2 milioi baino gehiagorenganako irisgarritasuna du bere komunikabide digitalei esker (Fernández M., 2022).
2.3 Turismo eta ostatu datuak
Aurreko atalean esan bezala, Getariak aktibo turistiko asko ditu eta honek, bisitari asko erakartzen ditu. Beraz, atal honetan Getariak izan duen bisitari kopuruaren bilakaera eta pertsona hauen egonaldia posible izateko dauden ostatu eta establezimenduak aztertuko ditugu, baita hauen bilakaera ere.
Getarian 1000 biztanleko 154 turismo ostatu plaza (grafikoa 4) eskaini dira gutxi gorabehera 2021.urtean. Adierazle hau kalkulatzeko jarduera nagusia bidaiariei ostatua ematea duten hotelak, pentsioak, turismorako apartamentuak, kanpinak, nekazalturismoko etxeak eta landa-etxeak izan dira kontuan. Getarian dauden ostatu plaza kopurua EAEko eta Gipuzkoako kopurutik asko aldentzen da, izan ere, EAEn 2021ean 24,1 ostatu plaza zeuden 1000 biztanleko eta Gipuzkoan berriz, 33,4 ostatu plaza mila biztanleko. Grafikoa 4: Turismorako ostatu plazen bilakaera (biztanleen ‰) (2005-2021) Iturria: norberak egina. Datuak: Eustat (2020)
4.grafikoan ikus daitekeen moduan, Getariako ostatu plazak gora egin dute 2005.urtetik 2021era. Esan daiteke ia bikoiztu egin direla, izan ere, 2005ean 1000 biztanle bakoitzeko 84 plaza inguru zeuden eta 2021ean, berriz, ia 154 plaza. Pandemia bat tartean izanda ere plaza kopuruak gora egin du. Hau ez da harritzekoa kontuan izaten badugu Getariak urtero jasotzen duen bisitari kopurua. Getariako turismo bulegotik igaro direnak hainbat izan dira. 2016.urtetik 2021era ia 400.000 pertsona igaro dira. Eustaten (2020) datuen arabera bisitarien bataz besteko egonaldia 2 egunekoa izaten da.
pertsona igaro ziren turismo bulegotik; beraz, 26,59 bisitari/biztanleko izan ziren, ia 27 pertsona biztanleko.
Grafikoa 5: Getariako turismo bulegotik igaro diren bisitariak jatorriaren arabera eta guztizkoa (2016-2021) Iturria: norberak egina. Datuak: Getariako Turismo Bulegoa (2022a)
2021.urtean, pandemia osteko garaian, mundu osoko bisitariak jaso zituen berriro ere eta 7.276 izan ziren. Atzerritik bisitari gehien frantziarrak izaten dira, hau ez da harritzekoa kontuan izanik Frantziako muga Getariatik kilometro gutxira aurkitzen dela. Hala ere, 2021.urtean, Alemaniatik bidaiatu zutenak ere izan ziren (%7,71), baita Estatu Batuetatik (%5,26), Herbehereetatik (%4,10) eta Brasiletik (%3,52) ere.
egin zen, baina pandemia aurreko zifretatik urruti, izan ere, 2019.urtean 25.857 bisitari izan ziren.
honen ostean, aurreko bi taldeetan interes gutxi pizten zuen gaia: Donejakue bidea. Honi buruz, bisitarien %8,26k galdetu zuen. Hauen ostean, garraioa (%8,00), museoa (%6,38) eta enogastronomia (%6,16) izan ziren gai galdetuenak. 3. CRISTÓBAL BALENCIAGA
Balenciagak arrasto ezabaezina utzi zuen estilo zifratu bat sortu zuelako emakumearen jantzietan, XX.mendeko jostun garrantzitsuenetako bat izanez eta gaur egun, lan horiek Cristóbal Balenciaga Museoan daude ikusgai. Euskadi Turismoak (2020) museo hau Euskadi bisitatzean 10 esperientzia ezinbestekoen artean kokatzen du. Atal honetan, Cristóbal Balenciagaren ibilbidea eta bere ondarea mantentzeko sortutako fundazioari eta museoari buruz arituko gara.
Cristóbal Balenciaga Eizagirre 1895ean jaio zen Getarian eta marinel baten, Jose Balenciagaren, eta jostun baten, Martina Eizaguirreren, semea zen. Bere amak Casa Torres markesentzat egiten zuen lan eta hauen udalekua Aldamar Jauregia zen, Getarian kokatzen den jauregia, zeina gaur egun museoaren zati den. Bere ibilbidea bertan hasi zen eta Casa-Torres markesa izan zen beraren lehengotariko bezeroa. Gaztetatik goi-mailako klasearekin izan zuen harremanak aukera eman zion beraien gustu eta modalak ikasteko eta fintasunerako lehenengo kontaktu goiztiarra izateko.
Getaria utzi eta Donostiara joan zen sastre ikasketak egiteko eta hainbat jostundegitan ibili ostean, Parisko modarekin lotura zutenak, bere ibilbide propioa hasi zuen. Garai hartan, Donostiako aktibitate ekonomiko tertziarioaren gorakada eman zen, izan ere, udako helmuga ospetsuetako bat izaten hasi zen Gortea uda igarotzera joaten hasi zenetik. Beraz, luxua gailentzen zen merkataritza garatzen joan zen, burgesiaren eta aristokraten erosteko ahalmen altuari eta ezaugarriei erantzuten ziona.
22 urterekin bere lehen lantegi eta negozio propioa ireki zituen eta denbora gutxian prestigio handia irabazten joan zenez, goi-mailako aristokrazia eta errege-erreginen familia eta ahaideak izango zituen bezero moduan. Honek, bere negozioa handitzeko aukera eman zion eta bigarren lantegi bat ireki zuen, bere amaren omenez EISA
(Martina Eizagirre) izenarekin. 1924an, negozioaren aurreikuspenak onak zirenez, Madrilen denda bat irekitzeko aukera izan zuen eta jarraian, Bartzelonan.
1936an Espainiako Gerra Zibilaren hasierarekin Parisera emigratu zuen. Bertan, bere negozioa ezarri zuen eta honek emaitza oso positiboak izan zituen Cristóbalen ibilbidean, izan ere, ehun hornitzaile eta goi-mailako joskintza onenekin kontatua izateaz gain, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki garrantzia handiko bezero kosmopolitekin kontaktua izatea lortu zuen eta hori gutxi balitz, nazioarteko komunikabideen ahotan egon zen.
Bere arrakasta 1937an hasi zen, bere lehen bilduma aurkeztu zuen urtean. Bere lanek erosotasuna, linea eta Espainiako tradizioaren ber interpretazioak eta bolumenak 40ko hamarkadatik 68 arte izango zen moda markatu zuten. 1968an ikusi zen Balenciagaren azken kolekzioa, erretiratzea erabaki zuelako eta Balenciagak bere negozioen ateak itxi zituen. Orduan, Espainiara itzuli zen eta 1972.urtean hil zen (Arzallus, M., 2010).
Cristóbal Balenciaga Fundazioa 1999ko urriaren 7an eratu zen Hubert de Givenchy lehendakari izanez, hil zen arte, eta irabazi-asmorik ez duen erakundea izanez. Fundazioaren patronatua osatzen duten erakunde publikoak Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Kultura Ministerioa eta Getariako Udala dira. Hau horrela izanik, Sektore publikoaren fundazioa da, baina patronatuak zati publikoa izateaz gain, zati pribatua du, zeina Moda, Kultura eta Balenciagarekin erlazioa duten beste kide batzuek osatzen duten. Azkenik, ohorezko presidenteak Espainiako errege-erreginak dira (Cristóbal Balenciaga Fundazioa, 2020).
Fundazioaren helburua Cristóbal Balenciaga Eizagirre jostunak moda munduan, goimailako jantzigintzan bereziki, izan duen eragina eta garrantzia zabaltzea, sustatzea eta bultatzea da. Fundazioaren proiektu nagusietako bat, hasiera-hasieratik, Getarian museo
bat irekitzea zen bere bizitza, lanak eta moda munduari egindako ekarpenak eta garrantzia ezagutzera eramateko.
Museoa 2011ko ekainaren 6an zabaldu zen, Balenciagaren irudiari, lanei eta bizitako testuinguruari eskainia. Hau, Fundazioaren tresna nagusia da aurretik aipatutako helburuak lortzeko eta honen kudeaketa Fundazioari dagokio zuzenean. XX.mendean goi-mailako joskintza menderatu zuen ospetsuaren nortasuna eta bere ibilbide profesionala ahalik eta jende gehienak ezagun dezan, museoaren lan nagusia bilduma hauek babestea eta handitzea da, ahalik eta irisgarrien eta irekien izatea lortuz. Museoaren zuzendaria Miren Vives Almandoz da (Cristóbal Balenciaga Fundazioa, 2019).
Bilduma izugarria zaintzen du museoak, 4.500 jantzi, osagarri eta dokumentuz osatutakoa, zeina handitzen doan egindako dohaintza eta maileguei esker. Gainera, jostunak egindako lan zaharrenak, 1972an hil arteko sorkuntzak gordetzen direnez, nazioarte mailan dagoen bilduma osatuenetarikoa, koherenteenetarikoa eta interesgarrienetakoa dela esan daiteke, bai lanek duten kalitateagatik baita kronologikoki duen hedadura luzeagatik ere (Cristóbal Balenciaga Fundazioa, 2020).
Museoan dagoen funtsen bilduma, zati handi batean, jostunarekin lotura duten pertsonek eta bere familiak egindako aportazioei esker dago osatuta, Cristóbal Balenciagak utzitako ondare material eta ez-materialaren lagin garrantzitsua da. Bildumak osatzen dituzten funtsak, erregistratu, katalogatu eta biltegiratu egiten dira museoaren kontserbazio eta zaharberritze sailak ezarritako irizpide eta protokolo batzuk jarraituz (Cristóbal Balenciaga Fundazioa, 2022b).
Cristóbal Balenciaga Museoan aurki daitekeen bildumaren balioak eta bistari kopuruaren gorakadak, bere ondarea zaintzeko eta zaharberritzeko konpromisoa handitzen dute. Bildumen balioa handitzeko etengabeko ikerketa eta ikasketa lanak egiten dira. Horren erakusgarri da museoak bere jarduerari ekin zionean 2.360 jantzi eta 1.209 dokumentuz osatutako bilduma zuen eta urtez urte handituz joan da, 2020an 5.559 elementuetara iritsiz. Aldi berean, bildumen ondare-balioa 12 aldiz handitu da azken 10 urteetan, eta 2019an 2.731.661 euroko baliora iritsi da (Ernst &Young, 2021).
3.3 Museoaren aktibitate eta aukerak
Zer aurki dezakegu museoan? Balenciagak ibilbide profesional luzea izan zuen eta museoak bere ibilbide hori erakustea du xede, moda eta diseinuaren historiari egindako ekarpenak nabarmenduz. Horretarako, museoak erakusketa eta jarduerak garatzen ditu. Museoan jostunaren hainbat bilduma aurki daitezke jantzi, osagarri, argazki, dokumentu eta ondarea mantentzen laguntzen duten beste hainbat elementuz osatuta daudenak. Alde batetik, erakusketa finko bat izaten dute, non Balenciagaren lan ikonikoenak ikus daitezkeen, halaber, bere eboluzio eta goi-mailako joskintzari egindako ekarpen nabarmenak: erabiltzen zituen oihal motak, irudi eta formak, koloreak eta abar. Hau, Balenciaga izaera erakusketa moduan ezagutzen da, izenak dioen moduan, Balenciagak modaren inguruan zuen ikuspuntu eta sorkuntzak ikus daitezke. Horrez gain, aldatzen joaten diren erakusketak daude modaren alderdi kulturalaren inguruko interesa eta kontzientzia pizteko.
Bilduma hauek mantentzeko eta ahalik eta zabalen izateko, museoak ikerketa-jarduera bizia burutzen du bilduma osatzen duten elementuak modu sakon eta zabalean aztertuz eta dokumentatuz. Horrez gain, 2014.urtean "Josten duten eskuak" ikerketa zabaldu zen, Balenciaga ezagutzeko xedearekin, hau da, berarekin lan egin zutenak identifikatzea eta beraien ekarpena balioan jartzea, beraien tailerretan erabiltzen ziren teknikak ezagutzeko eta maisuaren nortasuna ezagutzeko. Lekukotasuna biltzeko, zuzenekoa (bere lanak) zein zeharkakoa (bere familiarenak), telefono bat dago eskura bertan lekukotasuna emateko.
Museoa kultura zabaltzeko baliagarria da, eta horregatik, kultura aktibitate osagarriak eskaintzen ditu noizean behin, ez bakarrik museoaren edukia zabaltzeko baizik eta kultura aukera espazioa izateko. Kontzertu, dantza emanaldi, antzerki eta beste hainbat jardueretarako erabiltzen da museoa. Balenciagaren bildumez gain, berari buruz gehiago ikasi nahi dutenentzat jarduera eta programa bereziak daude. Lau bereiz ditzakegu: ikastetxeentzako programa, moda eskola, jarduerak familian eta jarduera irisgarria. • Ikastetxeentzako programa: museoak eskaintzen dituen edukien ezagutza eta gozamena modu errazean bultatzen duen programa da, ekimen parte-hartzaile eta prestakuntza bidez. Hezkuntza etapa ezberdinei (haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoa eta lanbide heziketa) egokitutako jarduerak
ditu, jantziak eta honekin erlazioa duten tresnak erabiliz. Hiru dira jarduera ardatzak eta hezkuntza etapa bakoitzaren behar eta berezitasunaren arabera lantzen dira.
• Moda eskola: museoko erakusketa eta jarduera programazioaren bidez, modaren kultura sortu nahi da, modaren testuinguruan daude lanbide ezberdinei buruzko ezagutzak transmitituz. Hala, hainbat publikoren interesei eta beharrei erantzungo zaie, espezializatuetatik hasi eta orokorrenetara. Proiektu honen barruan hiru programa bereiz ditzakegu: Transmissions programa, goi-mailako joskintza teknikak eta bestelako ikastaroak. Hiruek Balenciagaren teknika eta jakintza transmititzea dute helburu.
• Jarduerak familian: 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako programa da. Parte-hartzaileek bildumako lanak ezagutzeko aukera izango dute jolas-jarduera eta sormena lantzen den aktibitate baten bidez. Horrez gain, gazte eta helduentzat ere eskura daude. Museoaren edukia modu praktiko eta erraz batean ezagutzeko aukera ematen dute.
• Jarduera irisgarria: .Cristóbal Balenciaga Fundazioak, Kutxa Fundazioarekin batera, sarbidea erraztea eta behar bereziak dituzten pertsona taldeen inklusio bultzatzen duen programa da. Helburua museoa irisgarria izan dadin eta bere edukia ahalik eta pertsona gehienak uler dezan, museoak hainbat bide ezberdin proposatzen ditu zailtasunak dituenarentzat erraza izan dadin.
Turismo ondasunak ere eskaintzen dira, hau da, museoren bisitaz gain, beste aktibitate eta esperientziez gozatzeko aukera eskaintzen dute. Museoa bisitatu ostean, beste jarduera batzuk barneratzen dituzten esperientziak daude. • Getaria: Balenciaga eta Elkano izeneko esperientziak bisitariei Cristóbal Balenciagaren eta Juan Sebastian Elkanoren irudi eta ondare kulturala ezagutzeko aukera ematen die. Museotik bisita gidatua izateaz gain, Getariako alde zaharretik ere egiten da bisita, pertsona ospetsuenen inguruan eta paisaiaren inguruan gehiago ezagutzeko eta hurbiltzeko asmoz.
• Itsasotik. Plan konbinatua: Plan honek, belaontziz joan-etorriko ibilbide bat proposatzen du, itsasoaz gozatzeko eta itsasaldeko kultura ezagutzeko baita kultura-ondarean barneratzeko aukera emanez. Getaria eta Zumaia arteko nabigazioa eskaintzen da, flysch-az gozatzeko aukera izanez, bere edertasun eta historia begiesteko. Ondoren, ainguratzea eta itsasontzian gosegarri bat eskaintzen da. Museoko bisita gidatuarekin bukatzen da esperientzia. (Cristóbal Balenciaga Fundazioa, 2022b).
3.4 Museoa eta Internet: etengabeko eboluzioa
Lan honen xedea digitalizazioaren garrantzia aztertzea izango da, eta beraz, museoa digitalizazio prozesu horren parte den ala ez aztertuko dugu. Geroz eta presentzia handiagoa du Internet eta sare sozialetan eta ingurune fisikotik at, interesa piztea da helburua. COVID-19ak museoen eta kulturaren digitalizazioa bultzatu du. Pandemia garaian, mundu osoko museoak itxirik zeudela, kulturak eta arteak beste bide berri batzuk hartu behar izan zituzten denbora luzeko eragin ekonomiko eta kultural negatiboa saihesteko. Mundu osoan zehar dauden museoen %60ak baino gehiagok, jarduera digitala handitu dute, sare sozialen erabilera handituz, online bidezko erakusketak eginez eta Interneten duten presentzia handituz eta hobetuz (ICOM, 2020). Aztertzen ari garen museoak, 2020an, %40ko hazkuntza izan zuen esparru digitalean eta interakzioak laukoiztu egin ziren (Cristóbal Balenciaga Fundazioa, d.g).
Cristóbal Balenciaga Museoak Google Arts & Culture plataformarekin dihardu lankidetzan. Hau, Google Kultur Institutuaren barruan dagoen irabazi-asmorik gabeko programa da. Erabiltzaileei sarbide irekiko erakusketak eskaintzen dizkie eta mundu osoko kultura erakundeekin tresna teknikoak partekatzen ditu. Arte-bildumak digitalizatzean eta informazioa guztia leku bakar batean eduki daitekeen egiturak, Google-ren teknologia digitalak eta Interneten komunikazio ahalmen handiak, artebilduma eta kultura-erakundeetarako sarbide irekia bultzatzen dute (Zhang, A., 2020).
Balenciaga museoarekin lehen kontaktu bat izateko aukera eskaintzen du, museo birtual bat izanez, zeina museo fisikoaren osagarri den eta ez ordezkoa. Erakusketak mundu osoari zabalik daude eta sarbide irekia da, noiznahi eta nonahi bisita daitezke. Horrek, Balenciagaren lana eta nortasuna mundu osoak ezagun dezan aukera eskaintzen du eta baita museo fisikoa bisitatzeko nahia sustatu ere (Regiosa, C., 2019).
3.5 Museoak izandako emaitzak
Balenciaga Museoa, bere jarduerari esker, Getariako kultura eta ekonomiaren dinamizatzailea da. Museoak Espainiako ekonomiari egindako ekarpena 14,8M€-koa izan da, 2011n ireki zenetik (Ernst & Young, 2021).
2019an museoak izandako programazioari eskainitako aurrekontua 370.000€ izan zituen gastu zuzen moduan eta 454.000€ zeharkako gastu moduan, langile eta komunikazioan. Aurrekontu honen %69 erakusketei eskaini zitzaien, %25 hezkuntzari eta %6 beste jarduera kultural batzuei. Fundazioak museoari eskaintzen dion aurrekontuaren guztizkoaren %28 programazioari dagokio eta gainerakoa, egitura eta inbertsioei eskaintzen zaie, funtzionamendu eta zerbitzu onak izan daitezen. Aurrekontu honen finantzaketa %69an fundazioaren patronatua osatzen duten erakunde publikoei dagokie, %29 berriz, erakundeari dagokio eta gainerako %2a babesle eta ekarpenei dagokie. (Cristóbal Balenciaga Fundazioa, 2020)
2011tik bisitari kopuruak gora beherak izan ditu eta sakonean aztertzeko lau aldi ezberdin bereiziko ditugu: lehenengoa 2011-2014 urteen artean; bigarrena, 2014-2019 bitartean; hirugarrena, 2019-2020 urtea; eta azkena, 2020-2021 urtea.
abendura) bisitarien kopuruak espektatiba eta aurreikuspen guztiak gainditu zituzten. Aurretik egindako analisiek museoren merkatua 45.000 pertsona inguru izango zela aurreikusi zen, bere egoera geografikoa dela zela eta, nukleo garrantzitsuetatik hurbil, Donostia 30km-ra eta Bilbo 70km ingurura, baina bertara gerturatzea ez da hain erraza. Hala ere, lehenengo 6 hilabeteetan 75.000 pertsona gerturatu ziren eta 60.000 hurrengo 12 hilabeteetan. Hortik aurrera, ez da bisitari kopuru hori berriro lortu eta 2014.urtera arte bisitari kopurua murrizten joan zen, 37.543 izan arte. Joera beherakor bat antzeman daiteke, baina maila baxuena 2014.urtean antzeman zen, %18ko jaitsiera izanez aurreko urtetik. Beherapen horretan eragina izan zuten faktoreak, inaugurazioaren efektua alde batera utziz (kasu honetan eragin nabarmena izan zuelako bisitarien kopuruan), museoak aurre egin behar izan zion egoera ekonomiko zaila izan behar da kontuan. Museoaren irekiera orduak %15ean murriztu behar izan ziren aurreko urteekin konparatuz (Cristóbal Balenciaga Fundazioa, 2016).
Bigarren zatian berriz, 2014tik 2019ra bisitariak gora egin zuten nabarmen eta 2019an 53.293 pertsona hurbildu ziren museora. Hala ere, COVID-19 pandemia iritsi zen ostean, eta bereizi den hirugarren zatian, 2020-2021, bisitariek nabarmen egin zuten behera, izan ere, osasun larrialdia zela eta museoa itxi egin behar izan zen eta hori dela eta, 2020an bi hutsune ikus daitezke grafikoan, konfinamendu garaikoak, hain zuzen. Hala ere, normaltasuna berreskuratzen joan den heinean, hasierako bisitari kopurua berreskuratzen joan da eta pandemia aurreko zifrak heltzea lortu da, 2020tik 2021era bisitari kopurua hirukoiztu egin zen (grafikoan (4)).
Horrez gain, kontuan izan behar da urtarokotasunaren presentzia, hau da, urtaroen arabera bistari gehiago edo gutxiago izaten ditu. Hemen argi ikusten da udan jende gehiagok bistatzen duela, honen arrazoia udako oporraldiak izan daitezke eta zehatzagoak izateko bistari gehien abuztuan izaten ditu. Aipatzekoa da 2011n izan zela abuztuko zifrarik altuena, ia 20.000 bisitari izanez, baina pandemia ostean, 2021.urtean, abuztuan, 14.843 bisitari izan ziren, lehenengo zifra altu horren ostean, hau da abuztuan izan den zifrarik altuena. Hala ere, aktibitate handien apiriletik urrira izaten du, biak barne.
2011n museoa zabaldu zenetik 2021era arte, 500.000 bisitari baino gehiago jaso ditu jatorri ezberdinetatik. Euskadiko biztanleen bisitak guztizkoaren %38,5 suposatu dute, Gipuzkoa izanik bisitari gehien eman dituena. Azken 10 urteetan, beste autonomia
erkidegoetatik etorri den turismoa, batez beste, %31,5 izan da, Madril , Nafarroa eta Bartzelona probintziak jatorri ohikoenak izanez. Turismo nazionala beraz, guztizkoaren %70 izan da eta gainerako %30a nazioartekoa izan da, %24,2 jatorri europarra izanez eta Frantzia izan da jatorri ohikoena %18,8 izanez (Ernst & Young, 2021).
2015etik aurrera, atzerritik etorritakoen joera gorakorra antzeman daiteke. 2018an, lehenengo aldiz, nazioarteko bisitariak %50 baino gehiago izan ziren, bisitari nazionalak gaindituz. Hortik aurrera, nazioarteko bisitarien proportzioa handitu egin zen, aurretik zegoen joera aldatuz. 2019.urtean bisitarien %55 atzerritarrak izan ziren eta horien artean frantziarrak nabarmentzen dira %23 suposatuz. Estatu mailatik berriz, %23 izan zen proportzioa eta azkenik, EAEtik %22. Normalean, udan izaten dira atzerritar eta Espainiako bisitari gehiago eta udaberri, udazken eta asteburuetan bertakoak izaten dira gehien gerturatzen direnak.
Museoa bisitatzen dutenen eguneko egitaraua, kasuen %60aren plana museoa bisitatzeaz gain, Getarian bazkaltzea (museora joan baino lehenago edo beranduago) izaten da. %35 berriz, Getariara hurbiltzen da museoa ikusteko eta ondoren, zerbait hartu edo Zarautz edo Zumaia bisitatzeko aprobetxatzen dute. Hauek museoko bisitariei egiten zaien inkesta bidez lortutako datuak dira (Cristóbal Balenciaga Fundazioa, 2019).
eta lanbidearen inguruko interesagatik bisitatzen du; beste %20k berriz, Balenciaga eta bere ibilbidea ezagutzeko bisitatzen duela esaten du; %10ek denboraldiko erakusketen aldeko interesa erakusten du eta azkenik, %32k Getaria ezagutzeko interesa erakusten du eta bere bidaian geldialdia museoa bisitatzeko, Getarian bisita daitekeen leku interesgarri bat bezala markatuz (Cristóbal Balenciaga Fundazioa, 2022b).
Getariak eta museoak izan dituzten bisitari kopuruen bilakaera aztertzen badugu (grafikoa 10), ikus daiteke antzeko joera izan dutela 2016tik 2021era arte. 2016tik 2017ra biek bisitari kopuruaren gorakada izan zuten eta museoaren bisitariek gora egiten jarraitu zuten bitartean, Getariakoek behera egin zuten. 2019 eta 2020.urteen artean pandemia iritsi zen eta bien bisitari kopuruek behera egin zuten nabarmen, baina 2021ean berreskurapen bat izan zen.
Grafikoa 10: Getariak eta museoak izan duten bisitari kopuruaren konparaketa (2016-2021) Iturria: norberak egina. Datuak Cristóbal Balenciaga Fundazioa (2022a) eta Getariako Turismo Bulegoa (2022a).
merkataritzari egindako ekarpena nabarmentzen da, izan ere, gastu totalaren %32 izan da. Garraio sektorean izan den ekarpena ere nabarmena izan da, gastu totalaren %23 izanez. Finantza eta aseguruetan egindako ekarpena %14 izan zen eta %10 berriz, ostatu, jatetxe eta aisiari dagozkio (Ernst & Young, 2021). 4. ANALISI EKONOMETRIKOA
Interneten erabileraren bilakaera nabarmena eta azkarra izan da azken urteetan. Munduko biztanleriaren %60k erabili izan du eta datu hau, azken 10 urteetan bikoiztu egin da, 2011.urtean %31 izanez eta urterik urte hazten joanez (Munduko Bankua, 2020). Eurostatek (2022) argitaratutako artikulu baten arabera, 2021.urtearen hasierarako, Europar Batasuneko 16 eta 74 urteren bitarteko 10 pertsonatik 9k Internet erabiltzen zuten, hau da, %89k gutxi gorabehera. Europar Batasunean Internet behin ere erabili ez zuen proportzioa soilik %8koa izan zen, 2011.urtean izan zen proportzioa baino askoz ere txikiagoa, izan ere, %21 izan zen. 2003an euskal etxeen %29k besterik ez zuten konexio hori eta gaur egun berriz, %87k dute konexioa. 2021ean, EAEn, 15 urte edo gehiagoko biztanleriaren %85ek erabili zuen Internet, hots, 1.602.600 pertsona inguruk (Eustat, 2021).
Datu hauek kontuan izanda argi dago Interneten erabilerak gora egin duela azken urteetan. Beraz, jendeak egindako bilaketak eta webgune datuak erabil daitezke hiri edo herri bati buruzko analisia egiteko? Hau aztertuko dugu atal honetan, ea erlaziorik dagoen Interneten egindako bilaketen eta errealitatean izandako emaitzekin. Horretarako, Google Trends plataformak eskaintzen duen informazioa eta Balenciaga Museoak emandako
Interneten garapen azkarrak datu kopuru handia sortu, gorde eta hedatzeko aukera ekarri du, aro digitali esker. Interneten erabilerak gora egin duen heinena, pertsona gehiago dira webgunea erabiltzen dutenak beraiek nahi dituzten ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa biltzeko (Batool, M. et al, 2021). Are gehiago, Internetek eguneroko aktibitateetan izugarrizko eraldaketa ekarri du, izan ere, gero eta gehiago dira prentsa online irakurtzen dutenak, sare sozialetan parte hartzen dutenak, zerbitzu eta ondasunak online erosten dituztenak, bankuko kudeaketak online egiten dituztenak eta beste hainbat eta hainbat aktibitate egiten dituztenak sarearen bidez. Ekintza hauek guztiak arrastoa sortzen dute sarean, izugarrizko datu multzoa sortuz pertsona, ondasun, erakunde, egindako erosketa eta abarren inguruan. Hau Big Data moduan da ezaguna, informazio multzo zabal eta askotarikoa, ezin dena datu-base tradizionaletan erabilitako softwarearen bidez prozesatu (Artola, C. et al. 2015). Esan daiteke Big Data XXI.mendeko hitz-joko garrantzitsuenetako bat dela, zientzia arlo ezberdinetan aztertzen dena. Big Data eta Big Data teknologiek zientzia ikerketetan eta turismoan hobekuntzak eragin ditzakete (Li et al., 2018) eta aldagai ekonomikoen analisia egiteko ere baliagarriak izan daitezke, eredua hobetzen laguntzen duten datuak kontuan izaten laguntzen baitituzte (León, J., 2020). Hori dela eta, webgune bisita hauek zerikusia dute hiri edo herri batek izaten duen bisitari kopuruan?
Datu iturri berriek, hala nola, sare sozialek edo Interneteko bilaketa motorrek sortutakoek, aldagai ekonomikoen bilakaera aurreikusteko erabil daitezke, besteak beste, enplegua, kontsumoa edo fluxu turistikoak (León, J., 2020). Datu hauek informazioa lortzeko egiten diren inkesten hurbilketa bat izan litezke (Gómez, R. et al. 2015). Informazio eguneratua irudika dezakete, informazio estatistikoa hobetzeko erabil daitekeenak. Gai interesgarri bat turismo-fluxuen aurreikuspenerako web-datu hauen erabileraren balorapena da (Antolini, F. eta Grassini, L., 2019). Joan den mendeko azken hamarkadetatik, IKTak goitik behera aldatzen ari dira munduko turismo sektorea, izan ere, IKTek turismo erakunde eta turistek informazioa eskuratzeko eta elkar banatzeko dituzten moduak aldatu dituzte (Dinis, G. et al, 2017). Botta, Preis eta Moat (2020) egileek egindako lanean Google Trends-ek publikoki eskaintzen dituen datuak museoak izan ditzaketen bisitari
kopurua estimatzeko baliagarria izan daitezkeela frogatu zuten, eta emaitzak lortu bisitariei buruzko datu ofizialak argitaratu baino lehenago.
Google gaur egun dagoen bilatzaile garrantzitsuenetako bat da eta hainbat dira eskaintzen dituen tresnak. Horietako bat Google Trends da. Zer da Google Trends? Eta zertarako erabiltzen da? Google Trends Google-k eskaintzen duen tresna bat da, zeina Interneteko konexioa dutenen eskura dagoena eta dohainik dena. Jendeak egindako bilaketen joera erakusten du, izan ere, bilaketa termino bat Google bilaketa motorrean zenbat aldiz sartu den erakusten du, bilaketa bolumen totalarekin alderatuz. Maiztasun handiko datuak eskaintzen ditu, izan ere, orduko, eguneko, asteko eta hileko datuak eskaintzen ditu, baita urteko datuak ere (Batool M., et al. 2021).
Tresna honek, Google bidez egindako bilaketan bolumen erlatiboa ematen du. Kontsulten indizea eskualde jakin bateko termino baten bilaketaren guztizko bolumena zati aukeratutako aldian eskualde horretan egindako kontsulten guztizko kopuruarekin lortzen da. Kontsultaren gehieneko balioa 100 izango da, hau da, egin diren kontsulta guztien artean, bilatutako terminoak proportzio handia hartzen badu (interes handia sortzen badu) 100 izango da webgunean ikusiko den balioa eta aldiz, interes gutxi edo bilaketa kopurua ez bada esanguratsua 0 (Choi, H. eta Varian, H., 2012).
Aurreko atalean esan bezala, Google Trends-ek momentuko egoeraren argazki bat eman diezaguke gai baten inguruan. Beraz, kasu honetan Getariak eta Balenciaga Museoak sortzen duten interesa aztertzea izango da xedea eta benetako errealitatea islatzen duen ala ez ikusiko dugu.
Analisi hau egiteko erabiliko diren datuak alde batetik, Google Trends-ek museoaren inguruan egindako bilaketei buruz eskainitakoak eta bestalde, Cristóbal Balenciaga Fundazioak bisitari kopuruari buruz eskainitakoak izango dira (azken hauek lanean zehar zehaztasun handiagoz azaldu direnak dira). Hilabeteko datuak hartu dira kontuan, 2011ko ekainean hasi eta 2021eko abenduan bukatzen direnak, guztira 126 behaketa erabiliz (T=126).
Aurretik esan eta aztertu dugun moduan, museoak urtaro edo urteko aldi ezberdinetan izaten dituen bisitari kopurua ezberdina izaten da eta hilabetetik hilabetera bisitari
kopuruan aldeak egoten dira, uda izanez bisitari gehien izaten diren urtaroa. Beraz, azterketa egokia izan dadin urtarokotasun hori kentzea beharrezkoa da, ingelesez seasonally adjusted (SA) izeneko metodoarekin, eta gora behera handiak saihestu horrela. Honen helburua, urtero, antzeko intentsitatearekin gertatzen diren urtaro aldaketak ezabatzea da, denbora seriearen balioetatik abiatuta (Linz S. et al., 2019).
Horrez gain, kontuan izan behar da Google Trends-ek eskaintzen dituen datuak laginketa metodo bidez lortzen direla, eta beraz, emaitzak zertxobait alda daitezkeela egunetik egunera. Horrez gain, pribatutasun kontua dela eta, bolumen handia duten kontsultak soilik agertzen dira (Choi, H. eta Varian, H., 2012).
11.grafikoan ikus daiteke, alde batetik, Balenciaga Museoak ireki zenetik, 2011.urtetik, 2021era izan duen bisitarien fluxua eta bestalde, bisitari fluxu hori bera urtarokotasuna zuzendua duelarik. Ikus daiteke urtarokotasunik ez duenak gora behera gutxiago dituela, eta horrela, eredu ekonometrikoan izan ditzakegun arazoak murrizten ditugu, eredu egokiago bat lortuz.
12.grafikoan, Google Trends plataformak eskaintzen dituen datuak ikus daitezke, urtarokotasuna kendurik. Ikus daiteke museoa ireki zenean interes handia izan zela eta bilaketen maila inoiz izandako altuena izan zela, nahiz eta ondoren, beherakada nabarmena izan. Lehen aztertu dugun moduan, museoak izandako bisitari kopuruarekin ere bat dator, izan ere, ireki zen momentuan inoiz izandako kopururik handiena lortu zuen, inaugurazio eta berritasun kontuagatik seguruenik, eta ostean, beherakada izan zuen.
Analisiarekin jarraitzeko, Google Trends-en Getariari buruzko interesa aztertuko dugu. 13.grafikoan Getariak sortzen duen interesari buruzko datuak eta datu horiek berak, urtarokotasunik gabe ikus daitezke. Antzeman daiteke bilaketak joera gorakorra izan zutela 2011.urtetik aurrera, eta honek museoaren irekierarekin bat egiten du. Honek ez du esan nahi bilaketen arrazoi nagusia izan daitekeenik, baina arrazoietako bat izan daiteke. Hau 14.grafikoan ere ikus daiteke, nola Getariaren datuek gora egiten duten museoa irekitzen den momentuan. Hala ere, bilaketetan beherakada nabarmen bat antzeman daiteke pandemia garaian, eta normala izan daiteke, izan ere, lehen azaldu moduan, turismoak beherakada izan zuen konfinamendu eta izan ziren murrizketak zirela eta. Bidaiak murrizketak izan zituzten eta baliteke bidaiatzeko aukerarik ez zegoenez ez zuela
hainbesteko interesa sortzen, baina berriro ere turismoaren itzulerarekin bilaketak gora egin zuten, bisitari kopuruarekin batera.
Grafikoa 13: Google Trends-ek Getariari buruz eskaintzen dituen datuak eta datu hauek SA. (2004-2021) Grafikoa 14: Google Trends-ek Getaria eta Balenciaga Museoaren inguruan eskaintzen dituen datuak SA (2004-2021) Iturria: norberak egina. Datuak Google Trends (2022)
4.3 Eredu ekonometrikoa eta aldagaien azalpena
4.4 Eredu ekonometrikoaren estimazioak eta emaitzak
Jarraian azalduko ditugun emaitza guztiak Gretl izeneko software ekonometrikoa erabiliz lortu ditugu eta lortutako emaitza guztiak (prozesua) eranskinean daude eskuragarri.
Lehenik eta behin, dispertsio diagrama erabiliko dugu Balenciaga museoak izan dituen bisitarien (ordenatu ardatza) eta Google Trends-ek eskaintzen dituen datuen (abzisa ardatza) artean erlaziorik dagoen ikusteko, izan ere, puntuzko hodei grafikoa bi aldagaien arteko erlazioa aztertzeko erabil daiteke eta. Hala ere, ez digu kausalitatea (kausa eta efektuaren arteko erlazioa) ezartzeko balio.
15.grafikoan ikus daiteke bi aldagai hauen artean erlazio positiboa dagoela, hau da, bien artean erlazioa dagoela, baina ez du kausa efektua adierazten. Kasu honetan, Google Trends-ek erakusten dituen datuak geroz eta handiagoak izan, orduan eta handiagoa da Balenciaga Museoak izaten dituen bisitariak, korrelazio positiboa erakutsiz. Hala ere, balio atipiko batzuk aurki ditzakegu eskuinean.
Hasteko, eredua Karratu Txikien (KTA) metodo bidez estimatu da. Estimazio hauek baliagarriak izan daitezen ereduan arazorik dagoen ikusiko dugu lehenik. Horretarako, heterozedastizitatea, autokorrelazioa eta hondarren normaltasuna aztertuko ditugu.
Lehenik, ereduan heterozedastizitatea egonez gero, hondarren bariantzak ez dira berdinak izango eta aldakorrak izango dira. Beraz, heterozedastizitatearen presentzia aztertzeko Breusch-Pagan (BP) kontrastea erabili dugu. Hipotesi hutsa (Ho) homozedastizitatea izango da eta hipotesi alternatiboa (Ha) berriz, heterozedastizitatea. Eredua KTA bidez estimatu eta hondarrak karratura gorde ditugu erregresio laguntzaile bat eraikitzeko (eranskineko 3.taulan ikusgai). Honen mugatze-koefizientea (R2) gorde eta estatistikoa eraiki dugu: 𝐵𝑃 = 𝑇 ∗ 𝑅2 → χ𝑃 2 non p erregresio laguntzaileko erregresore kopurua den, kasu honetan 3 izanez eta T ereduko behaketa kopurua, 126.
Ikus daiteke, BP estatistikoa Chi-karratu 3 askatasun graduarekin alderatzen badugu, BP=34.74 > 7.81= χ3 2 da, eta beraz, Ho baztertzen da %5eko esangura mailarekin eta ereduan heterozedastizitatearen aldeko ebidentzia daukagu.
Hori horrela izanik, KTA bidezko estimazioa ez da tinkoa ezta asintotikoki efiziente ere, beraz, ohiko inferentzia ez da baliagarria. Inferentzia egiteko KTA bariantza eta kobariantza matrize tinkoa behar dugu eta hori, White estimatzaileak ematen du, inferentzia baliagarria izanez. Kalkulatzeko desbideratze tipiko sendoak erabili ditugu Gretl-en eta eranskinean aurkitzen den 3.eredua lortu dugu horrela (eranskinean dagoen taula 4-ean ikus daiteke). Hori izanik azken emaitzak lortzeko erabiliko duguna.
Orain, ereduan autokorrelazioa dagoen aztertuko dugu. Horretarako, Breusch-Godfrey (BG) erabili dugu (eranskinean 6.taula). Kasu honetan hipotesi nulua (H0) autokorrelazio eza izango litzateke, perturbazioen arteko korrelazioa 0 izanez, eta hipotesi alternatiboa (Ha) berriz, autokorrelazioa. Kasu honetan, hipotesi hutsa baztertu edo ez baztertu ikusteko, p-balio begiratuko dugu. P-balioa 0,05 baino handiago bada, orduan, H0 ez da baztertuko eta txikiagoa bada berriz, H0 baztertuko da eta autokorrelazioa izango genuke ereduan. Hau kontuan izanik, 1go taulan ikus dezakegun moduan, kontrastearen p-balioa 0,65 da 0,05 baino handiagoa izanez. Beraz, ez daukagu autokorrelazioaren aldeko ebidentzia.
Azkenik, ereduaren arazoen artean perturbazioak normalak ez izatea gerta daiteke eta lortutako emaitzak, beraz, ez lirateke egokiak izango. Hau ikusteko grafiko bat baliatu dugu (eranskinean ikus daitekeena, 15.grafikoa) eta grafikoarena arabera, perturbazioek banaketa normala jarraitzen dutela ematen du. Hala ere, modu formalean egiaztatzeko Jaque-Bera kontrastea burutu dugu. Hipotesi nulua (H0) hondarrek banaketa normala jarraitzen dutela izanez eta hipotesi alternatiboa (Ha) berriz, hondarren banaketa normala jarraitzen ez dutela. Hemen ere p-balioa erabiliko dugu hipotesi hutsa baztertzen den ala ez ikusteko. 1go taulan ikus daitekeen moduan Jaque-Bera testean lortutako emaitza 1,72 izan da eta p-balioa berriz, 0,42, 1go taulan ikus daitekeen moduan. Hau kontuan izanik, p-balioa 0,05 baino altuagoa denez, H0 ez da baztertzen eta beraz, hondarrek banaketa normala jarraitzen dute.
Lortutako emaitzak (estimazioak eta kontrasteen emaitzak) 1go taulan daude ikusgai. Eranskineko 3.eredua (taula 4) erabili dugu azken emaitza moduan, egin beharreko analisia egin ostean.
Ereduaren mugatze koefizientea (R2) 0,74 da eta hau 1 baliotik gertu dagoenez, ereduaren doikuntza egokia dela esan daiteke. Beste hitz batzuetan, eredua azaltzeko erabili diren aldagai azaltzaileek %74 azaltzen dute. Aldagaien koefiziente estimatuak aztertuko ditugu orain eta horretarako 1go taulako balioak erabiliko ditugu.
Lehenik, termino konstantearen emaitza hurrengoa da: Cistobal Balenciaga Museoak izaten dituen bisitari kopuruaren bataz besteko aldaketa 511,28 izan da baldin eta gainerako aldagaiak konstante mantentzen diren eta aldagai fiktizioak 0 balioa hartzen duen (lehen azaldutako (2) ereduan egongo ginateke). Koefizientearen zeinua positiboa denez, bisitarian eragin duen bataz besteko aldaketa positiboa izan da.
Aztertuko dugun hurrengoa GT_B_MUSEOA_SA-ren koefizientea izango da. Honek Google Trends-eko interes datu gehigarri bakoitzeko museoak izaten duen bisitari kopurua bataz beste 624,078 igoko dela adierazten du.
Horrez gain, BAL_MUS_BISIT_SA_1 aldagaiaren koefizienteak aurreko aldian (t-1) izandako bisitari kopuruak ere eragin positiboa du aldagai azalduan, aurreko aldian izandako bisitari bakoitzak t aldiko bisitarien bataz beste 0,4613 igoko dela adierazten du.
Azkenik, aldagai fiktizio bat erabili dugu (DMM2021-08), denborazko aldagaia izanez. Lehen esan bezala, balio atipiko bat izan daiteke eta beraz, kontuan izaten ez badugu estimazioetan eragin dezake. Hori dela eta, hurrengoa da interpretazioa: Cristóbal Balenciaga Museoko bisitariak bataz beste 3557,45 igoko direla adierazten du, bataz besteko diferentzia izanez. Aldagai fiktizioak 1 balioa hartzen duenean izango da lehen azaldutako (4) eredua izanez.
Internet eta IKTen bilakaera azkarrak datuen kudeaketa aldatu du, bai biltzeko modua baita gordetzeko modua ere. Orain arte inkestak beharrezkoak ziren kontsumitzaileen behar eta nahiei buruzko informazioa izateko, baina aro digital berriari esker, joera hori aldatzen doa. Interneten erabilerak aztarna sortzen du bilatzen denaren inguruan eta gaur egun, posible da aztarna hori aztertzea Google Trends bezalako tresna erabiliz.
Eraldaketa honek, artea bistaratzeko metodoan ere eragin du. Museoek, Cristóbal Balenciaga Museoa barne, beraien erakusketa eta aktibitateak erakusteko metodo berriak erabiltzen hasi dira, horien artean, Google Culture & Arts plataforma. Horrekin lotuta, COVID-19 osasun krisiak museoen ateak ixtea eragin zuen eta esparru digitalak eta webgunearen interakzioek gora egin zuten nabarmen.
Azpimarratu beharra dago Cristóbal Balenciaga Museoak sortzen duen eragin ekonomikoa nabarmena dela. Ireki zenetik eragina izan du ez bakarrik Getariako ekonomian, baizik eta Espainia osoko ekonomian, 14,8 milioiko ekarpena eginez. Lanean zehar ikusi dugu nahiz eta Getaria herri txikia izan eta ez hiri handi bat, bisitari asko erakartzen dituela, duen eskaintza turistikoagatik. Bisitari horien artean museoa bisitatzen dutenak daude eta ikusi dugun moduan, Getariako turismo bulegoan %6,88ak galdetzen du museogatik, laugarren gairik galdetuena izanez.
Azkenik, Cristóbal Balenciaga Museoak urtero milaka bisitari erakartzen ditu mundu osotik, batez ere udan eta zehatzagoak izateko abuztuan. Bisitari hauen eta Google Trends-ek eskaintzen dituen datuen artean erlaziorik dagoen aztertzea izan da gure helburua eta erantzuna baiezkoa da. Eredu ekonometrikoa egin eta aztertu ostean, ikusi dugu Google Trends-i zegokion aldagaiak (ereduan beste aldagai batzuk barneratuz, eredu egokia izan zedin) eragin positiboa duela Cristóbal Balenciaga Museoaren bisitari kopuruan. Beraz, bisitarien fluxua aztertzeko baliagarria izan daiteke eta aurreikuspenak egiteko tresna izan daiteke emaitza azkarrak lortu daitezkeelako, betiere eredu egokia lortzen bada eta hori frogatzeko egindako azterketa egokia bada.
Zuzendutako R-karratua
Grafikoa 15: Normaltasun grafikoa
Taula 7: Normaltasun kontrasteak eta emaitzak | science |
addi-fdaac004507c | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58786 | Ibili akademiarako estrategia digitalaren proposamena | Urrutia Cardenal, Nahia | 2022-12-14 | Irudien aurkibidea
Iraultza digitalak komunikatzeko modu berriak sortu ditu eta honek, marketin tradizionalari aukera eta baliabide mugagabeak eskaintzen dizkio sarean. Aldaketa hauek dira marketin digital ekintzak garatzea ahalbidetzen dutenak eta, gaur egun, ezinbestekoak bihurtu direnak enpresentzat. Online kanalen hautaketa egokia eginez eta hauen erabilera eraginkorra eginez, markek negozio aukera iraultzailea daukate aurrez aurre. Baina erraza badirudi ere, hau guztia ez da posible estrategia digital argi eta errealistarik gabe. Horrela, negozio txiki baterako estrategia digital bat proposatuko da, "Ibili", Sopelan kokatuta dagoen eskola laguntzako akademia bat, 20 urte baino gehiago jardunean daramana. Haren hasierako egoera aztertuko dugu, presentzia digitala kontuan hartuta, eta egungo errealitatera egokitutako irtenbideak eskainiko ditugu, hainbat online helburu ezberdin lortzean oinarritutako estrategia eraginkor bat sortuz. Hitz gakoak: marketinaren eboluzioa, teknologia berriak, marketin digitala, estrategia digitala, ekintza-plana
1.1. Laburpena Eraldaketa digitalak gizartea orotara aldatu du, eta, negozioentzat bultzada itzela suposatzen du. Eraldaketa honek, marketinaren aukerak biderkatu ditu, izan ere, gaur egun bi marketin mota batera lantzea ahalbidetzen du; offline marketina eta marketin digitala edo online marketina. Marketinaren bilakaera nabaria izan da urteetan zehar. XX. mendearen hasieran, marketin 1.0-ri buruz hitz egiten zen, zeina erabat fokatuta zegoen produktuan eta norabide bakarreko komunikazioa zen nagusi. 1959tik aurrera, marketin 2.0 delakoarekin kontsumitzailearengan jartzen hasi zen fokua eta merkataritza ikerketa sustatzen da ere. Gainera, 1990. urtean Web 1.0 bezala ezagutzen den fenomenoa sortzen da eta Internet komunikazio tresna gisa erabiltzen hasi zen. Interneten eta baliabide digitalen garapenarekin batera, gero eta gehiago ziren parte hartzea eta elkarrizketa sustatzen zuten bitartekoak, Web 1.0 zelakoa Web 2.0-n bilakatuz joan zelarik. XX. mendearen amaieran orientazio berri bat hasi zen, non ikuspegi sozial, etiko eta ekologikoa sortzen da marketin diziplinan, 3.0. Hau da, marketinaren zentroa kontsumitzailea eta bere balioak dira. 2016tik aurrera marketinaren laugarren etapa hasten da: Marketin 4.0. Helburua bezeroaren konfiantza, leialtasuna eta gomendioa lortzea da. Enpresen komunikazio-estrategiak marketin offline eta marketin digitalaren online tresnak modu eraginkorrean konbinatu behar ditu. Puntu honetan, Big Dataren agerpenak izugarrizko garrantzia hartzen du enpresentzat, baina datuen azterketa masibo hau egin ahal izateko kontuan hartu behar da webgunearen bilakaera, azken hamarkadan web 3.0- tik web 4.0-ra pasatu den. Iraultza digitalak marketin tradizionalari kanal iraultzaile berri bat eskaintzen dio, aukera eta baliabide anitzekin. Digitalizazioak ekarri duen aldaketarik garrantzitsuena, marketin ekintzen emaitzak berehala neur daitezkeela da. Marketin ekintzek eta kanpainek ezarritako helburuak lortzen ari diren ikusteaz gain, ekintza horiek publiko konkretu bati bidera daitezke segmentazioaren bitartez. Marketin digitalak dakarkigun beste onura aipagarriak komunikazio bidirekzionala eta kostuen murrizketa dira. Digitalizazioak onura ugari eskaintzen dituen arren, enpresek ahalegin handia egin behar dute eta ezinbestekoa da estrategia digital egokia garatzea. Estrategia digital bat interneten marketin-helburuak betetzera bideratutako ekintza-plan bat diseinatzea du helburu. Hainbat fase jarraitzen ditu: abiapuntuko ikerketa, hasierako definizioa, ekintza-plana, proiektua ezartzea edo gauzatzea, etengabeko jarraipena. Aurreko pausuak jarraituz, "Ibili" negozioarentzat estrategia digital bat proposatu da. Negozioa, eskola-laguntzarako akademia bat da, 1995. urtean ireki zena eta Sopelan kokatuta dagoena. Gaur egun ez du inolako presentzia digitalik eta ondorioz, ez du marketin digitaleko estrategiarik jarraitzen. Estrategia digitalarekin hasteko, lehenengo eta behin negozioaren AMIA analisia burutu da eta hurrengoa ondorioztatu da: ahulezia nagusiena presentzia digital falta izango litzateke eta
6 mehatxuen artean nabarmenenak lehiakideak eta ordezko zerbitzuak dira. Indarguneei dagokionez, aipagarria da zerbitzuaren kalitatea eta bezero fidelen komunitatea eta, azkenik, aukera nagusiak zerbitzuaren dibertsifikazioa eta komunikazio kanal digitalen erabilpena izango lirateke. Jarraian, estrategiaren hasierako definizioa egin da, horretarako, estrategiaren helburuak finkatu dira. Helburu nagusia, oro har, estrategia digital eraginkorra sortzea da eta azpihelburuak markaren nabaritasuna handitzea, zerbitzuen salmenta sustatzea eta epe luzerako komunitate eta aliantzak sortzea dira. Helburu hauek engagement lortzera bideratuta daude. Definizioarekin jarraituz, xede den publikoa zehaztu da, hala nola, ikasleak, gurasoak eta hezkuntza-erakundeak eta ere, buyer pertsona ezberdinak sortu dira. Ondoren, akademiak komunikatu beharreko oinarrizko mezuak eraiki dira ere, transmititu nahi duenaren arabera. Hasierako definizioa egin ondoren, ekintza-planaren definizioarekin hasten gara. Lehenengo eta behin, estrategiaren metodologia eta online edukien egituraketa ezarri da; eduki korporatiboan, eduki komertzialean eta hirugarrenen zabalkundean bereiziz. Hurrengo pausua negozioaren lerro korporatiboa definitzea eta sortzea izan da, non "Ibili"-ren identitate korporatiboko elementuen ezaugarriak laburbiltzen diren. Ondoren, sare sozialei dagokionez, zenbait jarraibide ezarri dira, hala nola, negozioaren profilen erabiltzaile izen egokia aukeratu da, plataformetan jarraituko den hashtag-politika ezarri da. Gainera, sare sozial nagusien ikerketa egin da eta hauetan egoteko beharraren arabera, komunikazio-kanalen hautaketa egin da. Sare sozialetaz gain, web orrialdea ezinbestekoa zen negozioarentzat, horregatik webgune sinple baina funtzionala sortu egin da "Ibili"-rentzat, negozioaren erakusleiho gisa balio duena eta informazio esanguratsua barneratzen duena. Komunikazio-kanalak aukeratu eta sortu ondoren, edukien inplementazioa nola gauzatuko den planteatu da, modu eraginkorrean jarduteko. Gainera, estrategia digitala modu egokian ezartzeko, epe ertainerako kronograma bat burutu da ekintzak zehaztu ahal izateko. Bukatzeko, proiektuarentzat bi inbertsio proposamen burutu dira. Lehenengo aukeran, hasierako ordainketa bakarra planteatzen da eta, bigarren aukeran, hileroko inbertsioa burutzea proposatzen da, marketin-agentzia bat kontratatuz.
7 1. Marketinaren bilakaera eta web bilakaera aztertzea. 2. Marketin digitalaren kontzeptua enpresen lehiakortasun posizionamenduari laguntzen dion beharrezko elementutzat ulertzea. 3. Estrategia digital eraginkor batek izan beharko lituzkeen faseak identifikatzea. 4. Akademiaren egoera aztertzea, online duen presentzian oinarrituta eta, horrela, negozioaren beharrak eta helburuak identifikatuz. 5. Negozioaren online helburuetara egokitutako ekintza-plan xehatua proposatzea, eta, horrela, negozioaren beharretara eta baliabideetara egokitutako estrategia digitalaren proposamena sortzea.
1.3. Metodologia GAL honetan planteatutako helburuak lortzeko, bi lan-metodologia erabili dira. Lehenik eta behin, lehen hiru azpihelburuak lortzeko, analisi bibliografikoa eta marketinaren bilakaeraren, marketin digitalaren eta estrategia digitalarekin lotutako ikerketa dokumentala egin dira. Azterketa horri esker, lan honen helburu nagusiaren planteamendua justifikatuko lukeen esparru teoriko bat laburbildu eta aurkeztu ahal izan dugu. Literaturaren berrikuspena edo esparru teorikoa egin ondoren, negozioari buruzko informazio garrantzitsua bildu da (negozioak berak eskainita), negozioaren egungo egoera aztertzeko, helburuak ezartzeko eta estrategia digital aplikagarriaren proposamen bat sortzeko. Horrela, bigarren mailako azken hiru helburuak lortzen laguntzen duen esparru praktikoa aurkezten da.
1.4. Egitura Gradu Amaierako Lan hau argi eta garbi bereizitako bost zatitan banatuta dago. Lehenengoa sarrerakoa da, eta lanaren laburpen txiki bat, lanak lortu nahi dituen helburuak, lanaren garapenean erabilitako metodologia eta lanaren egitura bera aurkezten dira. Bigarren zatian, esparru teorikoan, berrikuspen bibliografiko eta ikerketa dokumentala jasotzen da, marketinaren bilakaera eta marketin digitalaren kontzeptua aztertzeko eta, azkenik, estrategia digitala sortzeko jarraitu beharreko jarraibideak ezartzeko. Hirugarren zatian, kasu praktiko bat aurkezten da, eskola-laguntzako negozio txiki baterako estrategia digital bat proposatuz. Atal honetan, negozioaren hasierako ikerketa egiten da, ondoren, estrategiaren hasierako definizioa eta, azkenik, atal desberdinetan zehaztutako ekintza-planaren definizioa. Laugarren atalak, lan honen garapenetik eratorritako ondorio nagusiak aurkezten ditu. Bosgarren eta azken zatiak, lana garatzeko kontsultatutako bibliografia jasotzen du.
2.1. Marketinaren eta teknologiaren erabileraren bilakaera 2.1.1. Iraultza teknologikoa eta marketinaren bilakaera Eraldaketa digitalak gizartean, kulturan, komunikazioan, ekonomian eta lan esparruan izugarrizko aldaketa eragin du. Eraldaketa honek negozioen efizientzia hobetzen du, balio erantsi handiagoko produktuak eta zerbitzuak izateko aukera ematen du, langileen eta bezeroen arteko harreman-eredu berriak ezartzen ditu, eta negozio-eredu berrien aukera sortzen du, besteak beste. Fenomeno hau enpresaren esparru guztiei eragiten dien arren, marketin ekintzei eragiten die gehien (de Vicuña, 2018), marketin digitalari bide emanez.
Eraldaketa digitalak bi marketin mota batera egotea ahalbidetzen du. Alde batetik, offline marketina edo marketin tradizionala eta, bestetik, online marketina edo marketin digitala, hau da, sarean egiten dena. Marketin tradizionala, offline edo Internetik kanpo egiten dena da, produktua eta salmenta estrategia ardatz izanik. Online marketinaren bidez, enpresak kontsumitzaileari buruz duen ezagutza hobetu nahi du, kontsumitzaileak gaur egun dituzten beharrei eta etorkizunekoei erantzuna emateko harremanen eta interakzioen bidez eta baliabide digitalak erabiliz. Marketin tradizionaletik, digitalera igaro ahala, marketinak funtsezko eraldaketa izan du bere elementuak txertatzeko moduan. Baina bilakaera hori aztertu aurretik, gogoratuko dugu zer den marketina.
Ez dago definizio unibertsal eta behin betikorik marketinaren kontzeptuarentzat, autore ezberdinek definizio ezberdinak eskaintzen baitituzte. Gaur egun gehien onartzen dena Kotlerrena da, marketin-diziplinaren egile erreferentziatu eta garrantzitsuenetako bat. Haren arabera, "enpresek bezeroarentzako balioa sortzeko eta trukean bezeroarengandik balioa lortzeko harreman estuak eratzeko burutzen duten prozesua da" (Kotler eta Armstrong 2014; 2018), hau da, marketin helburua bezeroekin harreman errentagarriak kudeatzean datza. Beraz, marketinak helburu bikoitza du: batetik, bezero berriak erakarri behar ditu balio handiagoa sortuz, eta, bestetik, egungo bezeroen kopuruari eutsi eta kopuru hori handitu behar du, haiek gogobeteta.
AMA1ren arabera (2018), marketina bezeroentzat, bazkideentzat eta, oro har, gizartearentzat balioa duten eskaintzak sortu, komunikatu, entregatu eta trukatzeko jarduera, erakunde guztiak eta prozesuak dira. Marketin digitala denon ahotan dago, baina ba al dakigu benetan zer den eta zenbat gauza ezberdin barneratzen dituen? Hau ulertzeko, lehenik eta behin bere jatorria eta eboluzioa ulertu behar dugu: marketin 1.0-tik, marketin 4.0-ra. Marketin 1.0: Marketin transakzionala. Marketin 1.0, Industria Iraultzaren ondoren hasi zen, 1890. urtean. Garai hartan, ekoizpena goraldian zegoen, masiboki ekoizten zen eta ez zegoen kontsumorako irizpiderik. Marketina erabat fokatuta zegoen produktuan, eta, horregatik, enpresek produktuaren garapenean eta komunikabide tradizionaletan soilik inbertitzen zuten, hala nola prentsan, irratian, zineman eta telebistan.
9 Fase honetan nabarmendu beharreko ezaugarrietako bat norabide bakarreko komunikazioa da, non enpresek soilik igortzen zituzten mezuak, bezeroei entzun gabe, hau da, interakzioa nulua zen (Kotler, Kartajaya eta Setianwan, 2011). • Marketin 2.0: Merkataritza ikerkuntza eta komunikazio bidirekzionala. 1959tik aurrera, marketina kontsumitzailearengan jartzen hasi zen fokua, eta ez produktuarengan. Sarearen garapenak bezeroei arreta jartzen eta 2.0 marketina garatzen lagundu die enpresei. Horrela, 1990. urtean World Wide Web delakoen sorkuntzarekin batera Web 1.0 (ikusi 1. Taula) bezala ezagutzen den fenomenoa sortzen da eta Internet komunikazio tresna gisa erabiltzen hasi zen. Garai honetako kontsumitzailea adimentsuagoa eta zorrotzagoa da; gainera, merkataritza ikerketak indarra hartzen du, eta tresna teknologikoak erabiltzen hasten da. Internet eta web guneen erabiltzaileak besteek sortutako edukiaren kontsumitzaile hutsak ziren, informazioa eskura bazuten ere, ez zegoen erabiltzaileen arteko elkarrekintzarik. Komunikazioa norabide bakarrekoa zen eta modu pasibo batean jarduten zen, irakurtze gune gisa funtzionatzen zuen web gunea (Aced, 2013). Interneten eta baliabide digitalen garapenarekin batera, gero eta gehiago ziren parte hartzea eta elkarrizketa sustatzen zuten bitartekoak, Web 1.0 zelakoa Web 2.0-n (ikusi 2. Taula) bilakatuz joan zelarik. Komunikazioa bi norabidekoa izaten hasi zen, eta horrek bezeroen beharrak hobeto ezagutzea ekarri zuen. Komunikazioa dinamizatu egiten da tresna digital berriak barneratzeari esker, hala nola blogak eta sare sozialak, non edukiak sortzen diren, informazioa zabaltzen den, esperientziak partekatzen diren eta marken eta erabiltzaileen arteko elkarrizketak sortzen diren. Enpresek bezeroa asetzea eta atxikitzea bilatzen dute, hau da, kontsumitzaileen leialtasuna lortzea da helburua. Horregatik, orientazio berri honen ondorioz, beharrezkoa izan zen erakundearen filosofia aldatzea, bezeroa ulertu, erakarri eta zaintzera bideratuz (Valenzuela eta Martínez, 2015; Martínez, 2007). Kontsumitzailearen portaera aztertzea ere ezinbestekoa bihurtu zen enpresentzat; izan ere, erosleak ez dira homogeneoak, kontsumo-erabakiak askotarikoak dira eta erosketa-testuinguruak desberdinak dira. (Rivas, 2010). Hori dela eta, enpresak merkatua segmentatu eta produktu areagotua garatu behar zuen merkatuaren segmentu objektibo espezifiko baterako (Kotler, Kartajaya eta Setianwan, 2013). Helburu hori lortzeko, sare sozialak 2.0 webaren plataforma adierazgarritzat hartu dira, eta horrekin batera, enpresen eta kontsumitzaileen arteko komunikazioaren eraldaketaren adibide dira ere. Bezeroek webgunearen eta sare sozialen bidez hitz egiten dute erakundeekin, zein gainerako erabiltzaile edo bezeroekin. Kontuan hartu behar da leku birtual berri hauetan enpresak ez duela mezuen kontrolik
10 Taula 1: Web 1.0 ezaugarriak Teknologiaren erabilera Internet basikoa Belaunaldia Web 1.0 Ezaugarriak 1. Web pasiboa, estatikoa eta interaktibitate eskasarekin. 2. Norabide bakarreko e-mail kanpainak. 3. Online eta offline-eko marketinen arteko bereizketa 4. Irudiari garrantzi handiagoa ematen zaio edukiei, bezeroarengana egokitzeari eta marketineko tresnen erabilerari baino. 5. Informazio-edukien nagusitasuna: testuak, grafikoak eta argazkiak. 6. Web orrien eguneratze eskasa. 7. Kontsumitzaileentzako balio eskasa duten webguneak. 8. Estrategikoki diseinatu ez diren webguneak; ez dute islatzen enpresaren kultura eta estrategia. 9. Erabiltzaileek komunikatzeko eta ekarpenak egiteko ezintasuna. 10. Bilaketa-sistema sinplea, informazioa aurkitzea baino ahalbidetzen ez duena. Iturria: Mármol-Sinclair, Ojeda-García (2018)
Taula 2: Web 2.0 ezaugarriak Teknologiaren erabilera Sare soziala edo kolaboratiboa Belaunaldia Web 2.0 Ezaugarriak 1. Web dinamikoa eta kolaboratiboa. 2. Webguneak hobekiago egituratzen eta diseinatzen dira, informazioa maiztasun handiagorekin eguneratzen eta hobetzen baita. 3. Elkarrekintza bultzatzen da sare sozialen eta blogen bitartez. 4. Online marketinaren aldagaiak nagusitzen dira aldagai tradizionalen aldean. Online eta offline marketinen kudeaketa bateratzen dira. 5. Harreman pertsonalak eta esperientzia nabarmentzen dira. 6. Erabiltzaileek ekarpenak egiten dituzte; argazkiak, testuak eta bideoak partekatuz. 7. Gailu eramangarriak indarra hartzen hasten dira ordenagailuen aurrean (eskuko telefonoak, tablet, eta abar). 8. Datu-baseen garapena eta analisia, harreman marketina sustatuz. 9. Enpresen presentzia hainbat hedabide digitaletan. 10. Informazioa erraz eta azkar partekatzeko aukera. Iturria: Mármol-Sinclair, Ojeda-García (2018)
11 Zintzotasunak, originaltasunak eta benetakotasunak baino ez dute funtzionatzen". 2.0 marketinean kontsumitzailea erdian jartzen bada, 3.0-k pertsona bere balioekin, pertsonen arteko harreman-sareekin eta truke hori gertatzen den ingurunearekin kokatzen du. Hau da, marketinaren zentroa kontsumitzailea eta bere balioak dira; kulturari, inguruneari, errespetuari eta erantzukizun sozialari dagokienez (Kotler et al., 2013). Begirada berri honetan sartzen dira, halaber, enplegatuak, bazkideak, hornitzaileak eta banatzaileak, gizarte osoarentzako ongizatea bilatzen duten pertsonatzat hartu behar baitira, eta ez eragile ekonomiko soiltzat (Cavazos-Arroyo et al., 2017). Kontsumitzaileek, beren beharrak asetzeaz gain, beren sentimenduak eta balioak asetzea bilatzen dute. Horren ondorioz, enpresek beren markei lotutako balioak saltzen dituzte, lehiatik bereizteko eta xede den publikoarengan eragina izateko. • Marketing 4.0: Marketin kolaboratiboa sarean. Kotler, Kartajaya, eta Setiawanen arabera (2017), 2016tik aurrera marketinaren laugarren etapa sortzen da: Marketin 4.0. Helburua bezeroaren konfiantza eta leialtasuna lortzea da, hau da, engagement-eko marketina. Enpresen komunikazio-estrategiak 360° izan behar dute marketin offline eta marketin digitalaren online tresnak modu eraginkorrean konbinatuz. Sarearekiko konexio etengabeak, berehalakotasunak, lehia gero eta handiagoak eta markakontsumitzaile arteko komunikazio zuzenak honen hedapena errazten dute (Martínez- Fernández eta Valentín-Alejandro, 2016). Hiperkonektibitate horrek komunikaziorako omnikanaltasunera garamatza, hau da, enpresek helarazten duten mezua edozein kanalen bidez eta edozein helbidetatik iristen da bezero potentzialengana. Beraz, marketinaren egungo etapa konektagarritasunaren eskutik sortzen da, eta kontsumitzaileak eramaten ditu aginteak. Orientazio hau kontsumitzaile sozial bati zuzentzen da, zeina sare sozialen bitartez, erabiltzen dituen markak, bisitatzen dituen lekuak eta egiten dituen jarduerak partekatzen dituen, horregatik, ezinbestekoa da lortzea erabiltzaileak berak marka gomendatzea (Kotler et al., 2016). Martín-Jiménezen (2016) ustez, 4.0 marketinaren ardatza gizabanako baten ekintzak iragartzea eta hauei aurreratzea da, ondasun edo zerbitzu bat eskuratzeko, esperientzia errepikatzeko eta ingurune globalean bizipena partekatzeko eta gomendatzeko. Puntu honetan, markek aurrea hartu behar diete joerei, eta erabiltzaileak ondo ezagutu behar dituzte. Horregatik, Big Dataren agerpenak eta datuen analisiak aukera berri bat ematen die enpresei, egungo eta etorkizuneko bezeroei buruzko informazio esanguratsua lor baitezakete eskala handian; haien gustuak, lehentasunak, interesak, etab. Datu horiek hainbat kanalen bidez biltzen dira, baina sare sozialek berebiziko garrantzia dute gaur egun eta eragin handia dute kontsumitzaileen erosketa-erabakietan, zein enpresen marketin digitaleko eta markakudeaketako estrategietan. Big Data, Mayerren eta Cukierren arabera (2013), ohiko softwarearen gaitasuna gainditzen duen egitura handi, anitzago eta konplexuago bateko datu masiboen multzoa da. Enpresentzat garrantzitsuena datu horiek aztertzea eta behar bezala interpretatzen jakitea da, iragarpenak egin ahal izateko.
12 Baina datuen azterketa masibo hori posible izan dadin, kontuan hartu behar da webgunearen beraren bilakaera, zeinak azken hamarkadan web 3.0 (Ikusi 3. Taula) eta, ondoren, web 4.0 (Ikusi 4. Taula) bilakaerak izan dituen. Taula 3: Web 3.0 ezaugarriak Teknologiaren erabilera Sare semantikoa Belaunaldia Web 3.0 Ezaugarriak 1. Web semantikoa edo adimen artifiziala: makinek giza sarearen antzera prozesatzen dute edukia, datu guztiak konektatuta egonik, eta testuinguruari eta kontzeptuari dagokienez ulertzen dira. 2. Erabiltzaileen eskaerak zuzenean erantzutea ahalbidetzen du, izan ere, sistema gai da aukera pertsonalizatuak aurkezteko, erabiltzailearen profila aintzat harturik. 2. Bilaketak erraztasunez egitea ahalbidetzen du, emaitza zehatzagoak eskaintzen baititu. 3. Elkarrekintza, mugikortasuna eta azkartasuna. 4. Sare sozialak areagotzen dira, baita kideen artean elkar konektatzeko moduak ere. 7. Mugikorren erabileraren nagusitasuna. 8. Web homogeneagoak, antzemateko errazagoak eta eremu konfiguragarriak sortzen dira. 9. Mundu birtualak, espazio tridimentsionalak eta bideokonferentziak gero eta ohikoagoak izaten dira. Iturria: Mármol-Sinclair, Ojeda-García (2018)
Taula 4: Web 4.0 ezaugarriak Teknologiaren erabilera Hiperkonektibitatea eta adimen artifiziala Belaunaldia Web 4.0 Ezaugarriak 1. Web aktibo bat da, adimen artifiziala duen laguntzaile birtual gisa funtzionatuko duena, eta erabiltzaileari nahi duena emango dio, aldez aurreko erreserbetan, gustuetan, aurrekontuan edo beste faktore batzuetan oinarrituta. 2. Datu-kopuru handiari, ikaskuntza automatikoari eta laguntzaile birtualen hobekuntzari esker, ahalik eta gehien pertsonalizatu eta optimizatu ahal izango dira zereginak. Hau da, datuen erabilerak ekintzak iragartzeko eta ia automatikoki tratuak ixteko balioko du. 3. Speech-to-text metodoa: Ahots bidezko bilaketa, hizkuntzaren ulermena eta agindu bat prozesatzeko gaitasuna izango dira elementu garrantzitsuenetako batzuk. 4. M2M metodoak (machine to machine) edo gailuen arteko komunikazioa: Dagoeneko ez da laguntzaile birtual bakarra egongo, hainbat agente adimendun egongo dira hodeian, eta horiek komunikatuko dira erabiltzaileari esperientziarik onena emateko. 5. Teknologia jantzia eta eramangarria: Gailu jantzigarriei (erloju adimendunak, adibidez) eta eramangarriei esker, hainbat alderdi
Aurreko azaldutako guztia laburbiltzeko, hurrengo taulak marketinaren bilakaera adierazten du, marketin 1.0, 2.0, 3.0 eta 4.0-ren zenbait irizpide alderatuz:
Marketin 1.0 1890 – 1959 Marketin 2.0 1960 - 1989 Marketin 3.0 1990 – 2015 Marketin 4.0 2016 - gaur egun Fokua Produktua Kontsumitzailea Kontsumitzaileren baloreak, gizartea eta ingurumena Iragarpena eta aurreratzea Helburua Produktuak ekoiztu eta saldu Bezeroa asebete eta fidelizatu Kontsumitzaileare kin konektatzea eta mundua hobetzea Joerak identifikatzea eta erabiltzailearen ezagupen sakona Kontsumitzailea Masa merkatua eta behar materialak dituzten kontsumitzaileak Kontsumitzaile adimentsuagoak eta zorrotzagoak Gizaki integrala, adimena, bihotza eta baloreak dituena Kontsumitzaile sozialak, informazio gehiegi dutenak eta markekiko leialtasun gutxi dutenak Eragilea Industria Iraultza Informazio teknologiak Aro teknologiko berria Big Data Web
2.1.2. Marketin Digitala Marketin digitala honela definitzen da: Produktuak eta zerbitzuak banatzeko eta komunikatzeko eta teknologia berrietara egokitutako marketin-estrategien multzoa da, internet bidez eta tresna digital egokiak erabilita publiko objektibora heltzen saiatzen dena, erabiltzaileekin elkareragiteko, kontsumitzaileen beharrak asetzeko eta lehiakortasun handiko inguruan enpresaren xedeak lortzeko helburuekin. Era berean, bitarteko digitalen ezaugarriak berehalakotasuna, elkarreragina, lankidetza, informazio-trukea, komunitateak sortzea, gardentasuna eta estrategiaren denbora errealeko neurketa dira (Giraldo, 2016).
14 Gaur egun, interneten etengabeko erabileraren eta iraultza digitalaren ondorioz, dagoeneko ez da marketina digitalizatu gabe ulertzen. Testuinguru digitalean bizi gara, internetek pertsonen bizitza aldatu du eta, ondorioz, komunikatzeko modu berriak sortu ditu. Honek, marketin tradizionalari kanal iraultzaile berri bat eskaintzen dio, aukera eta baliabide anitzekin. Digitalizazioak ekarri duen aldaketarik garrantzitsuena, ziurrenik, gaur egun marketin ekintzen emaitzak berehala neur daitezkeela da (Mugu, 2018). Horrek aukera ematen du jakiteko ekintzak eraginkorrak diren, hobekuntzarik behar dituzten edo, are gehiago, hauek etetea beharrezkoa den, gastu handiagoak sortu baino lehen. Emaitzak neurtzeko oso tresna baliotsuak daude, hala nola, Google Analytics eskaintzen dituenak eta plataforma sozialak barne hartzen dituzten metrika eta estatistika tresnak, emaitzetan espezializatutako beste enpresa asko egoteaz gain. Hauei esker, hainbat datu interesgarri ezagutu daitezke; webgunera egindako bisita kopurua, bisitariak gunean igarotzen duen denbora, web trafikoaren iturria, klik ratioa, lead bakoitzeko kostua edo bihurketa-tasa, besteak beste (Martínez, 2019). Web trafikoaren iturriak adierazten digu zein webguneetatik ailegatzen diren bisitariak web orrialde batera. Klik ratioa lineako publizitate kanpaina baten eraginkortasuna neurtzeko adierazle bat da, iragarkietako klik proportzioa neurtzen du eta hauek nola funtzionatzen duten jakiten laguntzen du, ratioa zenbat eta altuagoa izan, orduan eta klik gehiago egin direla esan nahi du, eta, ondorioz, iragarkia eraginkorra izan dela. Lead bakoitzeko kostuak kanpaina baten eraginkortasuna neurtzen du lead sorkuntzari dagokionez, hau da, bezero berriak eskuratzeko gastatutako diru-kopurua. Azkenik, konbertsio-tasa webgune edo sare sozial bateko bisitarietatik bezero bihurtzen diren ehunekoa da, edo, orokorrean, webgunean ekintza jakin bat burutzen dutenak (Gimenez, 2015). Irudia 1: Google Analytics datuak
15 Marketin ekintzek eta kanpainek ezarritako helburuak lortzen ari diren ikusteaz gain, ekintza horiek zuzenean publiko konkretu bati bidera daitezke. Kanpaina bat diseinatzerakoan, faktore garrantzitsuenetako bat merkatuen segmentazioa da (Mugu, 2018). Merkatua segmentatzeak kanpaina bat diseinatutako xede den publikoarengana arrakastaz iristea ahalbidetuko du. Merkatu-segmentu bat hainbat ezaugarri eta premia partekatzen dituen pertsona talde bat da, talde orokor baten barruan bereiztea eragingo duena, hau da, xede den publikoa segmentu txikiago batean taldekatzeko aukera ematen du. Horri esker, kanpaina diseinatzeko moduaren ikuspegi argiagoa lortzen da, helburu duen segmentu horrekin bat datozen elementuak erabiliz. Marketin digitalak segmentazio metodo tradizionalak ere kontuan hartzen baditu ere, hala nola, adina, demografia edo generoa, kontsumitzaileen portaera ere aztertzen du, bezeroek zer nahi duten, noiz jaso nahi duten eta haiengana hurbiltzeko modurik onena zein den ezagutzeko (Sordo, 2021). Irudia 2: Segmentazio irizpide basikoak
Iturria: Elaborazio propioa Marketin digitalak dakarkigun beste aldaketa nabarienetako bat komunikazio bidirekzionala da. Bi noranzkoko komunikazioaz hitz egiten denean, adierazten da markak ez duela soilik mezu bat igortzen, marketin tradizionalean edo offlinean gertatzen zen bezala, baizik eta kontsumitzaileak mezu horri erantzuten diola, eta horrela hurrenez hurren (Villaverde, 2022). Hau da, markaren eta erabiltzailearen arteko elkarrizketa sortzen da. Prozesu hau sare sozialen bidez lortzen da gehienbat, izan ere, markek argitalpenak egin ditzakete, beren produktuak eta zerbitzuak erakutsiz, eta, aldi berean, jarraitzaileek edo erabiltzaileek elkarrekintzan jardun dezakete beren iritzia emanez, iradokizunak utziz, galderak eginez edota markarekin izandako esperientzia partekatuz. Komunikazio bidirekzionalak bezero potentzialekin konfiantza eta gardentasun handiagoa izatea sustatzen du. Bezeroak hobeto ezagutzen ere laguntzen du, elkarrizketa sortzen baita jarraitzaileekin edo markan interesa duten pertsonekin. Garrantzitsua da markak ahalegina egitea bere publiko objektiboarentzat eduki baliotsua sortzeko, bere jarraitzaileengana hurbiltzeko, bere iritzia ezagutzeko eta haren arabera aldaketak egiteko, modu honetan, erabiltzaileak baloratuta senti daitezen eta, beraz, harengan konfiantza handiagoa izan dezaten (Villaverde, 2022).
16 Bezeroen feedback jarraitua edukitzean, baliozko informazioa lortzen da, horrek aukera ematen die enpresei ospe-krisiak prebenitzeko, produktuak eta bezero arreta hobetzeko eta orokorrean, marketin estrategia egokitzeko, emaitzak optimizatuz (de Pouplana, 2021). Laburbilduz, bi noranzkoko marketinak eragin positiboa du markaren pertzepzioan eta erosketa-erabakietan, hau da, konfiantza eta ezagutza giroa sortzeak salmentak sustatu ditzake. Digitalizazioak dakartzan aldaketekin eta onurekin jarraituz, kostuen murrizketa da punturik esanguratsuenetako bat. Gaur egun, markek eguneko 24 orduetan zehar lan egiten dute, hau da, etengabe daude ikusgai, web orri batean, blog batean edo sare sozialetako profiletan. Hau da, nabaritasuna sortzen dute eta pertsonei automatikoki eragiten diete, horrela, kostuak murriztuz (Mugu, 2018). Ekintza digitalak merkeagoak izaten dira; izan ere, ekintzak publiko idealari zuzentzeko aukerak gastuak benetan emaitzak ekartzen dituen horretan bideratzea ahalbidetzen du. Gainera, kostu oso txikiko estrategiak daude, hala nola edukien marketina, bezero potentzialak erakartzen dituena, bilaketa motorretan ondo kokatuta dauden eduki organiko esanguratsuak sortuz. Horrelako estrategiak dohainik egin daitezke, baina komeni da ekintza organiko horiek ordainketa kanpainekin integratzea, emaitzak sustatzeko (Conoce las principales ventajas del marketing digital, 2019). Aipatu behar da kostuak murrizteaz gain, ROI (Return On Investment) handiagoa lortzen dela. Sigla horiek inbertsioaren itzulera esan nahi dute. Beraz, inbertsio baten errendimendua edo errentagarritasuna neurtzen duen adierazle gisa definitzen dugu ROI. Hau da, ekintza jakin batean edo estrategia globalean inbertitutako euro bakoitzeko zenbat diru irabazten edo galtzen den (Acibeiro, 2021) Ikusi ahal izan denez, marketin digitalak abantaila ugari eskaintzen dizkie enpresei, baina horren eragozpen nagusietako batzuk ere kontuan hartu behar dira. Enpresa guztiek digitalizazioak ematen dizkien onurak aprobetxatu nahi dituzte, horregatik lehia askoz handiagoa da orain, errazagoa baita merkatu berri honetan sartzea. Lehia ez ezik, audientzia ere handiagoa da, eta gainera, globala. Onuragarria izan daitekeen arren, enpresek ahalegin handia egin behar dute lehiaren artean nabarmentzeko eta komunitate leiala sortzeko. Horregatik, ezinbestekoa da estrategia digital egokia garatzea, xede den publikoarengana iristeko tresna egokiak erabiltzeko, harentzat eduki baliotsua sortzeko eta lehiatik bereizten saiatzeko (Mugu, 2018).
2.2. Estrategia digitala Estrategia digital bat interneten marketin-helburuak betetzera bideratutako ekintza-plan bat diseinatzean datzan metodologia bat da. Horretarako, lehenik eta behin, helburuak behar bezala definitu behar dira, eta, ondoren, helburu horiek betetzeko ekintza zehatzak zehaztu behar dira (Cabrera, 2018).
17 Ezinbestekoa da ulertzea, ekintza hauek eraginkorrak izan daitezen, estrategia digital egokia definitu behar dela, beharrezkoa izanik tresna eta bitarteko egokiak aztertzea eta aukeratzea. Estrategiaren helburu nagusia modu egokian komunikatzea da, aldi berean, helburuen lorpena bultzatuz. Normalean, epe ertain eta luzerako plana da eta kasu bakoitzari egokitutako hainbat ekintza barneratzen ditu. Enpresentzat oso baliagarria da entzuleei azaldu ahal izateko nortzuk diren, zer produktu edo zerbitzu eskaintzen dituzten eta zer balio erantsi eskaintzen dieten bezeroei, besteak beste. Komunikazio plan on baten euskarrietako batzuk mezuaren argitasuna, desberdintzapena eta pertsuasioa dira. Estrategiak ondo bideratuta badaude, xede den publikoari zuzendutako ekintzek, partekatutako edukiarekiko interesa pizteaz gain, markaren jarraitzaile fidel bihurtuko dira, azkenean, bezero bihurtzea lortuz. Gainera, ingurunea eta konpetentzia ere aztertzen dira, horrek aukera ematen du, batetik, mehatxuei aurre egiteko eta aukerak aprobetxatzeko, eta, bestetik, lehiakideen presentzia digitala eta aurrera eramaten dituzten ekintzak ezagutzeko. Bestalde, bezero ideala diseinatzen da eta modu eraginkorrean komunikatzeko estrategia ere definitzen da, harentzat eduki baliotsuak sortuz. Aldi berean, online ikusgarritasuna eta marka-irudia hobetzen dira sare sozialak eta beste hainbat online tresna erabiliz, audientziarekin zuzenean konektatzen laguntzen baitute. Gainera, online plataformak behar bezala erabiltzeak kostuak murriztea eta emaitzak optimizatzea ahalbidetzen du (Cabrera, 2018). Irudia 3: Estrategia digitalaren faseak
18 1. Abiapuntuko ikerketa: Hasteko, negozioaren egungo egoera estrategikoa aztertu behar da, hau da, enpresa zein puntutan dagoen eta nora jo nahi duen ezagutzea. Puntu honetan, interesgarria da Albert Humphreyenek 60. hamarkadan proposatutako AMIA azterketa egitea, enpresek beren ahuleziak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak aztertzeko erabiltzen duten marketin-tresna oso ezaguna da. Horrela, enpresaren analisia egitea lortu nahi da, izan daitezkeen mehatxuak ezagutzeko eta aukerak identifikatzeko. Jarraian, sektorea eta lehia aztertzen dira. Hain zuzen ere, online konpetentzia ikertzea izango da garrantzitsuena, izan ere, estrategia digital bat sortzeko orduan, interneten presentziarik ez duen lehiakidea ez da konpetentzia digitalaren parte izango. 2. Hasierako definizioa: Helburuak, xede den publikoa eta komunikatu nahi diren mezuak definitzean datza. Helburuak elkarrekiko bateragarriak, argiak eta koherenteak izan behar dira, gainera, neurtzeko modukoak izan behar dira ere, ondoren aztertu ahal izateko. Jarraian, bezero ideala edo buyer pertsona definitzen da, ez baitu ezertarako balio horretara bideratuta ez dagoen estrategia bat sortzeak. Buyer pertsona enpresa baten bezero idealaren fikziozko deskribapena da. Marketin digitaleko ekintzak bideratuko zaizkion pertsona nolakoa izan daitekeen jakiteko erabiltzen da. Hura sortzeko, hainbat alderdi zehazten dira, hala nola adina, beharrak, bizimodua eta bizilekua, besteak beste, bezero potentzialarengana ahalik eta gehien hurbiltzen lagunduko dutenak (Sordo, 2021). Garrantzitsua da hasierako definizio hau errealista izatea, sektore, bezero eta produktu edo zerbitzu bakoitzerako egokiak diren online kanaletara egokituta. Beraz, helburuen bideragarritasuna ebaluatu behar da, eskura dauden baliabideak eta xede-publikoaren egokitasuna kontuan hartuta, ekintza-plana gauzatzerakoan akatsik ez egiteko eta online plataforma egokiak aukeratzeko. 3. Ekintza-plana: Behin helburuak argi eta garbi zehaztuta daudenean, hauek lortzeko zer egingo den zehazteko unea da. Hau da, horiek lortzeko jarraituko diren estrategiak eta taktikak zehazten dira. Ekintza-plan bat definitzerakoan, komunikazio-ekintza estrategikoak zehaztu behar dira ere, horietako bakoitzerako baliabide egokiak esleitzeko. Puntu honetan, besteak beste, branding digitalaren diseinua eta estrategia digitalean inplikatuko diren plataformen definizioa barneratzen dira. Normalean lantzen diren plataformak web orria, blog-a, app-ak edo sare sozialak dira. Azken hauen kasuan, aukera desberdinak ikertzen dira eta zein plataformatan izango den presentzia erabakitzen da, horietako bakoitzerako edukiaren egituraketa zehazteaz gain. Garrantzitsua da ekintza bakoitzerako datak edo epeak zehaztea, baita hauen azalpen zehaztua egitea ere, bakoitzak jarraitzen duen helburua ulertzeko. 4. Proiektua ezartzea edo gauzatzea: Ekintza-plana definitu ondoren, zehaztutako ekintza bakoitza gauzatzen hasten da. Estrategiaren zatirik garrantzitsuena da, aurrez definitutako guztia errealitatera eramaten baita. Horregatik, funtsezkoa da aldez aurretik zehaztutako puntuei xehetasunez jarraitzea, baita ezarritako datei ere.
19 5. Etengabeko jarraipena: Proiektua gauzatzen ari den bitartean, beharrezkoa da aldizkako txostenak egitea, emaitzak aztertzeko helburuarekin. Azterketa hau egitea ezinbestekoa da estrategia eraginkorra den eta helburuak lortzen ari diren jakiteko, edo, aitzitik, akatsak zuzentzeko eta ekintzak optimizatu behar diren jakiteko.
3.1. Abiapuntuko ikerketa 3.1.1. Negozioaren aurkezpena eta hasierako egoera Estrategia digital bat garatuko diogun negozioa, Sopelan dagoen eskola-laguntzarako akademia bat da. Negozio hau 1995. urtean sortu zuten bi bazkidek, psikologian eta pedagogian lizentziatuak biak. Sopelan ireki zuten negozioa; izan ere, ikerketa txiki bat egin ondoren, garai hartan Bizkaian haur gehien zituen herrietako bat zela nabaritu zuten. Hasieran, negozioaren jarduera nagusia haurren arreta psikopedagogikoa zen, baina zerbitzu osagarriak ere eskaintzen zituzten, hala nola hizkuntzaren eta hizketaren nahasmenduen diagnostikoa eta tratamendua, orientazio profesionala, gurasoentzako aholkularitza, jokabidearazoen tratamendua eta, azkenik, eskolaz kanpoko laguntza eta ikasteko teknikak. Azken honetan espezializatuta dago gaur egun, eta haren jarduera nagusia bihurtu da. Gaur egun, eskola-laguntza eskaintzen diete lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei, ikasturte horietan barneratzen diren irakasgai guztiak jorratuz. Negozioaren aurkezpen gisa eta negozioaren izateko arrazoia hobeto ulertzeko, enpresaren misioa, bisioa eta baloreak sortu dira enpresarekin batera: Misioa Ikasleen beharretan oinarritutako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzea, akademikoki eta pertsonalki hazten lagunduko dieten kalitate handiko zerbitzuak salduz. Bisioa Erreferentziazko eskola-laguntzako negozioa izatea, gizartearen ongizateari eta aurrerapenari laguntzen dioten zerbitzu integral eta askotarikoekin. Baloreak Negozioa balio hauekin identifikatzen da: bokazioa, pasioa, kalitatea, zintzotasuna, hurbiltasuna, esfortzua, inplikazioa, inspirazioa eta pertsonen integritatea. Negozioa "Ibili" izenarekin eratu zen, baina ez da halakotzat ezagutzen, ez baita inoiz ezarri lokalean ezta komunikazio-kanpainarik egin. Egia da zentroa sortu zen urtean offline marketineko ekintzak aurrera eraman zirela, hala nola, "buzoneo" egin zen, kartelak jarri ziren lokalaren gune hurbiletan (ikastetxeak, markesinak, etab.), iragarkiak jarri ziren tokiko aldizkarietan eta garai hartako Orrialde Horietan.
20 Inoiz ez da negozioa ezagutarazteko ekintza gehiagorik egin, hau da, 20 urte baino gehiago komunikaziorik egin gabe, ez komunikabide tradizionaletan ez digitaletan. Esan dezakegu negozioa ahoz-aho eta bezeroen bitartez ezagutarazi dela. Gainera, negozioak ez du marketin estrategiarik, eta are gutxiago marketin digitaleko estrategiarik. Gaur egun, enpresak ez du presentzia digitalik; ez du komunikazio korporatibo eta komertzialerako webgunerik, ez du sare sozialetako profilik eta ez du Google Enpresa Profilik.
3.1.2. AMIA digital analisia Taula 6: AMIA matrizea AMIA Ahuleziak Mehatxuak Presentzia digitalik ez Eszeptizismoa Internetarekiko Aurrekontu eskasa Denbora falta Ezagupen urria Pertsonal gutxi Ordezko zerbitzuak Tresna digitalen eguneratze etengabeak Lehia Indarguneak Aukerak Ikasteko eta eguneratzeko interesa Online komunitateko kide izan daitezkeen bezeroak Hainbat sare sozialetan dauden bezeroen gurasoak Bezero aktiboak sare sozialetan Interneten aipamen onak sor ditzakeen zerbitzu ona Teknologia berriak zerbitzua dibertsifikatzeko Sare sozialak Komunikabide berriak eta merkeak Webgunea Edukien marketina Bereiztea eduki baliotsua sortuz Aipamen positiboak interneten Iturria: Elaborazio propioa Marketin digitalaren AMIA analisia online kanpainaren arrakasta edo porrota baldintzatzen duten barneko eta kanpoko faktoreen azterketa da. Bertan, ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzen dira. Interneten edozein ekintza inplementatzeko unean egitea gomendagarria da eta, hori da hain zuzen ere, online marketineko estrategia diseinatu aurreko lehen urratsa. Identifikatutako ahulezietatik hasiko gara, hau da, helburuak lortzeko oztopo diren barnefaktoreetatik. Identifikatu ondoren, ezabatu egin behar dira, estrategia egoki bat garatuz. Lehena eta nabarmenena da negozioak ez duela presentzia digitalik eta beraz, lehiaren aurrean atzean geratzen ari dela eta negozio zein komunikazio aukera handia galtzen ari dela. Hurrengo ahultasunak, oso lotuta daude aurrekoarekin; tresna digitalen erabilerari buruzko ezagutza urria eta interneten egotearen onuran sinesmenik eza. Eszeptizismo hori presentzia digitalak eskain ditzakeen aukera handien ezjakintasunak eragiten du.
21 Gainera, pertsonal faltak eta denbora mugatuak zailtasunak eragiten dituzte presatakuntza jasotzeko eta sare sozialak maneiatzeko orduan, beraz, ez du eduki digitala kudeatzen eta sortzen jardun dezakeen inor. Azkenik, aurrekontua oso murriztua denez, ahalegin handia suposatuko luke bai epe luzerako estrategia digitala garatu eta inplemenatu dezakeen espezialista bat kontratatzeko, bai online publizitatean inbertitzeko. Mehatxu posibleekin jarraituko dugu, proiektuaren garapenean eragin negatiboa duen edozein kanpo faktore jasotzen dutenak. Nahiz eta enpresaren menpe ez egon eta ezin kontrolatu, estrategiak gara daitezke negozioan ahalik eta eragin txikiena izan dezaten. Lehia hazkorra eta, batez ere, online presentzia duena eta komunitate finkatua duena da mehatxurik handiena. Lehiaz gain, beste mehatxu handi bat ordezko zerbitzuak izango lirateke, hala nola eskola laguntza digitaleko plataformak, eskola birtualak eskaintzen dituztenak, edo interneteko doako bideo akademikoak. Bestalde, beste mehatxu bat denbora, ahalegina eta etengabeko ikaskuntza eskatzen duten tresna digitalen etengabeko eguneratzea eta agertzea da. Indarguneekin jarraituko dugu, merkatuaren barnean abantaila konparatiboa ematen duten barne faktore positiboekin. Lehenik eta behin, ezagutza berriak eskuratzeko eta testuinguru digital berrira egokitzeko interes handia azpimarratu nahi dugu. Bigarrenik, negozioak bezero fidelen oinarri bat du, online komunitatearen parte izan daitezkeenak, haiekin gertuko harremana dagoelako, gazteak direlako eta sare sozialetan oso aktiboak direlako. Gainera, bezeroak ez ezik, pozik eta aseturik dauden bezeroen gurasoak ere baditu, eta horiek ere hainbat sare sozialetan daude. Azkenik, azpimarratzekoa da interneten aipamen onak sor ditzakeen zerbitzu ona eskaintzen duela. Amaitzeko, behin identifikatuta, hazteko eta hobetzeko estrategiak garatzeko aprobetxa daitezkeen inguruneko aukerak eta faktore positiboak aztertuko ditugu. Lehenengo eta behin, nabarmentzekoa da teknologia berrien erabilera zerbitzua dibertsifikatzeko, esaterako online klaseak eskainiz. Aipatzekoa da ere, komunikazio berri eta merkeen agerpena, hala nola, sare sozialak eta hauen erabilera hazkorra, izan ere, aukera ezinhobea eskaintzen dute, lehiatik bereizteko, xede den publikoarentzat eduki baliotsua ekarriz. Gainera, erabilera gutxiagoko edukien marketin formatuak erabili ahal izango dira, doako bideo akademikoak adibidez. Beste aukera handi bat webgune baten sorkuntza izango litzateke negozioa ezagutarazteko edota online zerbitzuak eskaintzeko. Azkenik, interesgarria litzateke pozik dauden kontsumitzaileek interneten iritzi onak uzteko estrategiak sortzea, horrek negozioari sinesgarritasuna ematen laguntzen baitu eta bezero potentzialak erosketa erabakia hartzera bultzatzen baititu.
3.2. Hasierako definizioa 3.2.1. Helburuak Hasierako analisiaren ondoren, zenbait helburu ezartzen dira, zeinak bete beharko diren helburu nagusia lortu ahal izateko: estrategia digital egokia sortzea, marka-irudi koherentea eratzeko eta horrela, xede den publikora bideratutako komunikazio digital eraginkorra eta zehatza egin ahal izateko. Helburu finala lortu ahal izateko, hiru azpi helburu talde nabarmentzen dira: ● Markaren nabaritasuna handitzea, hau da, presentzia digitala sortzea eta enpresa oro har ezagutaraztea. Horretarako, beharrezkoa da, besteak beste, marka korporatiboko irudia sortzea, enpresak burututako ekintzak eta ekimenak zabaltzea eta, oro har, markaren komunikazio eraginkorra egitea. ● Zerbitzuen salmenta sustatzea, hau da, "Ibili"-k eskaintzen dituen zerbitzuen ospea sustatuko duen edukia sortzea, bai azken kontsumitzailearentzat, bai beste interestaldeentzat. Horretarako, marka komertzialaren irudia sortu behar da, negozioaren balioekin bat datorrena eta zerbitzuen balio erantsia komunikatzeko balio duena. ● Epe luzerako komunitate eta aliantza sendoak sortzea. Multzo honetan erreputazio-monitorizazioa, interakzioen kudeaketa eta elkarrizketa sozialaren sorrera kokatzen ditugu. Horrekin lortu nahi dena zera da, denboran zehar areagotuz joango den komunitate bat sortzea, konfiantzan, parte-hartzean eta bi noranzkoko komunikazioan oinarritua. Laburbilduz, helburu nagusia, oro har, estrategia digital eraginkorra sortzea da eta azpihelburuak markaren nabaritasuna handitzea, zerbitzuen salmenta sustatzea eta epe luzerako komunitate eta aliantzak sortzea dira. Aipatutako helburuak bezeroaren konfiantza, leialtasuna eta gomendioa lortzeko ezartzen dira, hau da, bezeroen engagement lortu nahi da. 3.2.2. Xede den publikoa eta buyer pertsona Aurrez planteatutako helburuak kontuan hartuta, xede-publikoa hiru taldeetan bana daitekeela ondorioztatzen dugu. Alde batetik, azken kontsumitzailea legoke, komunikazioa harengana bideratzen da eta aldi berean, azken zerbitzuez gozatzen duena (ikaslea). Bestalde, komunikazioa beste talde bati zuzentzen zaio, zerbitzua beraiek erosten badute ere, ez dira zerbitzuaren azken bezeroak (gurasoak). Azkenik, aliantza estrategiko posibleak kontuan hartu beharko lirateke, hala nola, beste zenbait hezkuntza-erakunde, eskola edo institutu. Gehiago zehaztearren, "Buyer Pertsona" desberdinak sortu dira. Hurrengo tauletan fikziozko lau banakoren adibideak agertzen dira, xede-publikoaren eskaera posibleak ezagutzeko eta hainbat kasu eta bezero mota kontuan hartu ahal izateko, bakoitzaren egoera eta beharrak desberdinak baitira.
Helburua:
Matematikako klase partikularrak behar ditu, irakasgai hau suspenditu baitu beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptuak ez ulertzeagatik
Matematikako klaseak eskaintzen dituen akademia bat aurkitzea eta irakasleak ikastetxean eskatzen dizkioten kontzeptuak argi azaltzea Iturria: Elaborazio propioa
Helburua:
Ikasleen kontzentrazioa eragozten duten zailtasunei aurre egiteko eta horiek konpontzeko gaitasuna duen zentru bat aurkitzea Iturria: Elaborazio propioa
Helburua:
Laguntza behar duen irakasgai guztiak jrratzen dituen eta bere ordutegietara egokitzen den leku bat aurkitzea Iturria: Elaborazio propioa
Helburua:
3.2.3. Mezua Negozio baten nortasuna eta mezua planteatzen ditugunean, enpresa batek bere komunikazioarekin transmitituko duenaz ari gara. Oso garrantzitsua da komunikatu beharreko mezuak argi izatea eta negozioaren funtsa irudikatu behar dute. Mezu hauen bitartez, balio erantsia eskaini eta enpresaren baloreak transmititu nahi dira, bezero idealekin enpatia sortuz. Horregatik, marka-komunikazio on bat eraikitzeko, bezero idealean eta haren nahietan pentsatu behar da, konponbideak eta abantailak jakinarazteko. Marka-mezuak eraikitzeko, hurrengo galderak planteatu dira eta ahalik eta modu objektiboenean erantzun dira: Norentzat egiten dugu lan? "Lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzat". Zein arazo edo behar dauka? "Ikasgai desberdinetako klase partikularrak behar dituzte nota hobeak lortzeko". Zein soluzio eskaintzen diogu? "Eskatutako ikasgaietako eskola partikularrak eskaintzen ditugu, ikasleen emaitza akademikoak hobetuz". Zein da gure balio proposamena? "Ikasle bakoitzaren egoera aztertzen dugu, haren beharrak identifikatzen ditugu eta ikasketaplan guztiz pertsonalizatua eskaintzen diogu. Sektorean esperientzia dugun profesionalak gara eta horrek, kalitatezko zerbitzua bermatzen du".
25 Azaldu berri diren puntuak, zerbitzuaren xehetasun azpimarragarriak, eta enpresaren misioa, bisioa eta baloreak kontuan hartuta, komunikatu beharreko mezu hauek planteatzen ditugu: "Notak hobetu nahi dituzten ikasleei akonpainamendu akademikoa ematea, eskola-laguntza pertsonalizatua eskainiz". "20 urte baino gehiagoko esperientzia duen akademia". "Ekipo profesional kualifikatua eta inplikatua". "Askotariko irakasgaien eskaintza eta kalitatezko zerbitzua". "Prezio lehiakorrak eta ordutegi malgua". "Lan-ingurune atsegina, konfiantzazkoa, ikasle-irakasle zein guraso-irakasle komunikazio ona bultzatzen duena".
3.3. Ekintza-planaren definizioa 3.3.1. Metodologia eta online edukien egituraketa Ildo estrategikoa hiru presentzia eta aktibitate arlo ezberdinetan oinarritzen da: bitarteko propioak, irabazitako bitartekoak eta ordaindutako bitartekoak. Horrela, enpresaren eremu digitaleko eta ez digitaleko jarduera integratuko duen plan bat burutu daiteke. Bitarteko propioak eduki korporatibo eta komertzialari dagozkio. Eduki optimizatuak eta kalitatezkoak garatu beharko lirateke, enpresaren marka identitatearekin eta xede-publikoaren interesekin lerrokatuta. Horretarako, aukeratutako sare sozialak eta web orria erabiliko lirateke. Bestalde, irabazitako bitartekoak eduki organikoan oinarritzen dira. Eduki guztia ez du propioa izan behar; izan ere, beste erabiltzaile batzuen edukia partekatzeak markaren elkarrekintza eta argitalpenen irismena sustatzen ditu, eta eduki propioaren partekatzea sustatzen du. Honen adibide gisa, hirugarrenen edukien edo albisteen zabalkundea nabarmentzen dugu. Azkenik, ordaindutako bitartekoak, izenak berak dioen bezala, ordaindutako edukiari dagozkio. Ekintzei eta ekimenei zabalkunde handiagoa emateko, garrantzitsua da publizitatelaguntza izatea, publiko zabalagoa lortzeko. Kanpaina berak ez du berdin funtzionatzen leadak lortzeko edo markaren nabaritasuna handitzeko, horregatik, kanpaina bakoitzaren helburuaren arabera, tresna ezberdinak erabili beharko lirateke: Social Ads edo Google Ads. Aurrekoarekin bat etorriz eta eduki egituratua eta koherentea garatzeko helburuarekin, garrantzitsua da aldez aurretik ezartzea zein gairi eman nahi zaion zabalkundea eta nola komunikatu beharko litzatekeen. Horretarako, edukien egitura atal hauetan banatuko da: eduki korporatiboa, eduki komertziala eta hirugarrenen zabalkundea. Egitura horrez gain, garrantzitsua da atal bakoitzerako kategorizazioa edo gaiak sortzea ere.
26 Eduki korporatiboa markari edo negozioari lotutako edukia izango da, eta markaren atzean zer dagoen adieraziko duten eta entzuleekin modu gizatiarragoan konektatzen lagunduko duten argiltapen propioak izango dira. Atal honetako edukien kategorizazioari dagokionez, honako hauei buruz hitz egingo da: "Ibili", haren historia, enpresaren misioa, bisioa eta baloreak, bultzatzen dituen ekimenak, bezeroen aintzatespena eta abar. Merkataritza edukiarekin jarraituko dugu, zeina salmentak sustatzeko eta enpresaren jarduerari balioa gehitzeko balioko duten argitalpenak barneratzen dituen. Atal honetan jorratuko diren gaiak eskainitako zerbitzuak, horiek eskaintzen dituzten onurak eta akademiak eskaintzen duen balio erantsia edo balio proposamena izango dira, horrela lehiakideengandik bereizteko. Hirugarrenen zabalkundea gure sektorean garrantzitsuak diren eta gure profilei balioa ematen dieten beste profil batzuek argitaratutako edukia izango da. Eduki hauek hainbat iturritatik etor daitezke, hala nola komunikabideetatik, sektoreko beste erabiltzaile batzuetatik, jarraitzaileetatik eta, oro har, enpresatik kanpoko profiletatik.
Egituraketa egokiarekin, hileko eduki plangintzak sortuko lirateke, plataforma bakoitzari egokituak, ekintza-plana martxan jartzeko aukera emango dutenak, aurrez ezarritako helburuak lortzeko. Taula 11: Online edukien egiturakera ONLINE EDUKIEN EGITURAKETA
KORPORATIBOA KOMERTZIALA HIRUGARRENEN HEDAPENA Markari edo negozioari lotutako edukia Salmentak sustatzeko eta jarduerari balioa gehitzeko edukia Beste profil batzuek argitaratutako eduki esanguratsua KATEGORIA Ibili Zerbitzuak Komunikabideak Historia Bezeroentzat onurak Sektoreko erabiltzaileak Misioa, bisioa eta baloreak Balio proposamena Jarraitzaileak Ekimenak
27 3.3.2. Lerro korporatiboa Lerro korporatiboa marka definitzeko eta identifikatzeko erabiltzen diren atributuen multzoa da. Premia eta erronka berriak antzematen diren aldaketa uneetan, kasu honetan estrategia digital baten sorkuntza, markaren irudia aldatzea ere planteatzen da. Jarraian, "Ibili" erakundearen identitate korporatiboko elementuen ezaugarriak eta oinarrizko erabilera arauak laburbiltzen dira, zeinak erreferentzia izango diren elementu grafikoak behar bezala erabiltzeko. ● Naming: "Ibili" markaren izena egokia da negozioarentzat eta, orain arte erabilera korporatibo ezta komertziala eman ez zaion arren, mantentzea erabaki da. Izan ere, aurrerapen akademikoari eta helburuak lortzeko beharrezkoak diren pausuak emateari egiten dio erreferentzia. Ikasleen prestakuntza ibilbidea eta garapen akademikoa eta pertsonala adierazten ditu ere. Gainera, hitz sinplea da, erraz gogoratzen da eta negozioaren euskal nortasuna transmititzen du. ● Logoa: Identitate grafikoa sortzeko, logotipo bat, slogan bat eta ikono bat sortu egin dira, ondoren formatu eta plataforma desberdinetan konbinatu ahal izateko. Ikus daitekeenez, eslogana negozioaren jarduera nagusiari eta haren ibilbideari dagokio: "Eskolarako laguntza 1995etik".
Irudia 4: Logotipoa, eslogana eta ikonoa
Iturria: Elaborazio popioa ● Paleta kromatikoa: Marka baten kolore paleta elementu garrantzitsuenetako bat da. Kolorea nortasun ikur bereizgarri zein adierazgarria da, eta behar bezala erabiltzeak posizionamendu ona lortzeaz gain, komunikazio helburuak lortzen ere lagun dezake. Horregatik, gure paleta kromatikoa hiru kolorek eta bere tonalitateek irudikatzen dute. Kolore nagusi gisa urdina aukeratu da, jatorrizko logoaren koloreari eutsiz eta bestalde, kolore osagarri edo sekundarioak, berriz, horia eta berdea. Urdina babesarekin eta lasaitasunarekin lotzen da; gainera, konfiantza, sinpatia eta errespetua eta jakinduria adierazten ditu. Ikasteko idealak diren erlaxazio eta kontzentrazio egoerak errazten dituen kolorea da. Bestalde, kolore berdeak pertseberantzia, egonkortasuna, lasaitasuna, oreka, hazkundea eta hauekin zerikusia duen guztia transmititzen du. Azkenik, horia batez ere sentsazio positiboekin erlazionatzen da, hala nola optimismoa, poza, energia, dibertsioa, sormena, eta trebetasun akademiko, analitiko eta logikoak dituzten pertsonekin lotzen da.
28 Kolore hauek txandakatu eta konbinatuko dira, aplikazioaren arabera. Salbuespenezko kasuetan, paleta kromatiko definitua erabiltzea ezinezkoa denean, zurira edo beltzera joko da. Irudia 5: Paleta kromatikoa
● Tipografia: "Segoe Script Regular" tipografia nagusia da, markaren izenerako erabili dena. Tipografia fin eta sotila da, bere forma eta erremateei esker nortasuna ematen diona. Kaligrafikoa denez, eskuz idatzita dagoela dirudi, horrek marka humanizatzen laguntzen du, hurbiltasuna adieraziz eta haurrarekin bat datorren giroa transmitituz. Bestalde, "i" letraren puntuak aldatu egin dira markaren ikonoarekin bat etor daitezen, nolabaiteko lotura eta koherentzia manten dadin. Irudia 6: Tipografia nagusia
Tipografia osagarri gisa "Helvetica Regular" dugu, eslogana idazteko erabili dena. Tipografia ezagunenetako bat da bere sinpletasunagatik, eta dokumentu inprimatuetarako aukera onenetako bat da. Basikoa, argia eta irakurgarria da, eta, aldi berean, profesionaltasuna ematen du.
29 Irudia 7: Tipografia osagarria
30 3.3.3. Sare sozialen optimizazioa: erabiltzaileak eta izena Sare sozialetan profil bat sortzean, profil guztien erabiltzaile izena bat etortzea da egokiena; horrela, erraz antzemango da, erabiltzaile bera markarekin identifikatuko da eta ez du nahasketarik sortuko negozioaren benetako izenari dagokionez. Markaren orientazioa akademia profesionala eta esperientziaduna komunikatzea da. Horregatik, garrantzitsua da enpresaren ibilbideari erreferentzia egiten dion izen bat erabiltzea, sortu zen urtea barneratuz. Zehaztutako arauari jarraituz, markarekin lotutako profil guztiek bat etorri beharko lukete @Academia_Ibili1995 erabiltzaile izenarekin. Gaur egun @Ibili erabiltzailea ez dago erabilgarri plataforma guztietan, horregatik ez da erabiliko. Plataforma guztietan ezin bada izen bera erabili, ez da gomendagarria izen hori hartzea, ez baitira profil guztiak markarekin identifikatuko. Erabiltzaile gisa beste naming mota bat sortzea baloratu du, aukeratutakoa estetikoki luze samarra geratzen baita. Hala ere, markaren adierazgarri den eta intuitiboa den bat aukeratu behar da, eta hortik ondorioztatu da @Academia_Ibili1995. Horrela, erabiltzaile batek sare sozialetan akademiak bilatzen dituenean, modu organikoan kokatuko da lehiakideen aurretik. Profilaren izenaren kasuan, erabiltzaile izenarekiko desberdina dena, pixka bat egokitzea komeniko litzateke, erakundearekin erabat lotu dadin: Ibili. 3.3.4. Hashtag-politika Hashtag bat sare sozialen erabiltzaileek erabiltzen duten hitza edo adierazpena da. Kuxinaren (#) zeinua aurretik duten hitzak dira, espazio eta karaktere berezirik gabeak. Sare sozialetan argitaratutako edukiak sailkatzeko, taldekatzeko eta kategorizatzeko erabiltzen dira. Esteka gisa funtzionatzen dute; beraz, erabiltzaile batek hashtag baten gainean klik egiten duenean, etiketa horrekin lotutako edo taldekatutako argitalpenen zerrenda bat aurkituko du. Horri esker, interakzio handiagoa dago edukiaren eta gaian interesa duten erabiltzaileen artean. Edukien irismen organikoa eta ikusgarritasuna indartzen ditu, xede den publikoak argitalpenak aurkitzeko aukerak areagotuz. Ikuspena handitzean, mezuaren irismena handitzen da, marka ezagutzera ematen da eta markaren jarraitzaileen kopurua handitzen da. Gainera, bezero potentzialak identifikatzeko, markari buruzko argitalpenak eta elkarrizketak monitorizatzeko eta kanpainak edo sustapenak zabaltzeko aukera ematen du. Hainbat hashtag mota daude; kasu honetan, bost taldetan banatu dira eta horietako bakoitzerako behin-behineko hashtagak sortu dira: Marka: #Ibili, #AcademiaIbili, #AcademiaIbili1995, #Ibili1995, #ApoyoEscolarDesde1995
31 Sektorea: #Academia, #ClasesParticulares, #ApoyoEscolar, #ApoyoAcademico, #Asignatura, #Curso, #Primaria, #Secundaria, #ESO, #Bachillerato, #Aprendizaje, #Educación, #Estudios #Estudiante Argiltapen mota: #Reels, #Instagramreels, #TipsDeEstudio, #InstagramVideo Kokapena: #Sopela, #IbiliSopela, #AcademiaSopela, #AcademiaIbiliSopela Kanpaina: #NavidadIbili, #SorteoIbili, #PromocionIbili, #RegaloIbili 3.3.5. Komunikazio-kanalen hautaketa Edukien egitura zehaztu ondoren, horietako bakoitza zabaltzeko zer kanal erabili beharko liratekeen ezarriko dugu. Gizarte-plataforma nagusien azterketa egin da, horietako bakoitzean presentzia izateko beharra antzeman ahal izateko. Azterketa horri esker, lehiakideek plataforma horiek erabiltzen ari diren ikus daiteke ere. Konpetentziak, batez ere, Googlen Enpresa Profilak dituela ikusi da, baita enpresadirektorioetako profilak ere, eta neurri txikiagoan Facebooken eta Instagramen. Ez da lehentasunezkoa plataforma guztietan egotea, hala ere, garrantzitsua da kontuan hartzea profilik ez duten plataformetan ezingo dela edukia partekatu, ezta kontsumitzaileekin elkarreragin ere. Google My Business edo Google Enpresa Profila izan beharko litzateke plataforma digital nagusietako bat, erabiltzaileen bilaketei zuzenean erantzuten baitie. Profil horiek Interneten modu organikoan posizionatzeko tresnarik erabilgarrienetako bat dira, Google bilaketen emaitzen lehen orrialdean agertzen baita beti. Tresna horri esker, negozioek doako fitxa bat sor dezakete eta funtsezko informazioa sar dezakete, hala nola kontakturako informazioa, ordutegia, kokapena eta argazkiak. Gainera, Google Mapsekin zein, web orriarekin lotura zuzena du. Negozioaren deskribapen labur bat ere gehitu daiteke, baita zerbitzuei eta establezimenduari buruzko xehetasunak ere. Azkenik, atal bat du bezeroek beren aipamenak eta puntuazioak uzteko, enpresaren profiletik zuzenean kudea daitezkeenak.
Iturria: Elaborazio propioa Bestalde, enpresa direktorioetan duten presentzia kudeatuko da. Izan ere, une honetan "Ibili" bilatzerakoan, hirugarrenen webguneetatik edo automatikoki sortutako negozio direktorioetatik datozen emaitza batzuk baino ez dira agertzen. Beraz, konpainiaren profila barneratzen duten direktorioen barruan beharrezko eremuak editatu beharko lirateke.Garrantzitsua da orri hauetan aldaketa zuzenak aplikatzea, egunero bisita asko jasotzen dituzten orrialdeak baitira. Gainera, gomendagarria litzateke direktorio berrietan profilak sortzea, zerbitzuen deskribapena, web orrirako esteka, enpresaren profilerako esteka eta abar gehituz. Plataforma honen abantaila nagusia da hasierako lana baino ez dela behar, hau da, behin sortuta ez da beharrezkoa edukiz edo informazioz elikatzea, soilik eguneratu egin beharko da beharrezkoa izanez gero. Direktorioak bezala, interesgarria litzateke Linkedinen profil bat sortzea. Hasiera batean, ez zaio lehentasuna ematen sare sozial honetan egoteko beharrari, baina Linkedin modu organikoan posizionatzen da bilaketa motorretan, eta, beraz, komeni da profil bat eratzea, gutxienez erakusleiho gisa. Negozioaren oinarrizko informazioa eta web orrirako eta sare sozialetarako estekak gehitu daitezke soilik, etengabeko edukia sortzeko beharrik gabe. Facebook eta Instagram plataformei emango zaie garrantzi handiena, horiek baitira espainiarren bi sare sozial gustukoenak. Facebook munduan gehien erabiltzen den plataformetako bat da eta datu demografikoen konbinaziorik handiena du.
33 Bere publizitatea ere erabilerraza eta oso eraginkorra da. Oso erabilgarria da publiko zabal bati zuzentzen zaion "Ibili" bezalako negozioentzat. Erabiltzaileen %58-ak 40 eta 65 urte bitartekoak dira (Véliz, 2022), eta beraz, sare sozial honen bidez, negozioa erraz iritsiko litzateke xede den publikoaren zati handi batera: ikasleen gurasoak. Irudia 10: Facebook profila
Iturria: Elaborazio propioa Instagrami dagokionez, nahiz eta publiko heldu fidelizatua izan, gazteen artean nagusi den sare soziala da. Gainera, interakzioa beste sare sozial batzuetan baino askoz handiagoa da. Horrek esan nahi du marken jarraitzaileek gehiago eragiten dutela edukiarekin Facebooken baino. Instagram izan da aurtengo azterketan hazkunde-indize handiena izan duen sare soziala. Facebook-en ez bezala, plataforma horren erabiltzaileen % 65-a 14-39 urteko biztanleen artean dago (Véliz, 2022). Horrela, Instagram bidez, azken kontsumitzaileengana zuzenean irits daiteke: ikasleak. Instagram kontua sortzeko, estrategian finkatutako erabiltzaile izena eta profil izena ezarri dira. Ondoren, profileko argazki gisa, negozioarentzat sortutako ikonoa ezarri da. Beste atal nabarmenetako bat profilaren biografia deigarria idaztea izan da, eslogana barneratuz eta negozioak eskaintzen dituen zerbitzuak laburki azalduz, gainera "Call to action" bat barneratu da ere eta web orrialderako esteka. Ondoren, "Insta Storie" destakatuak sortu dira, negozioaren kolore korporatiboak barneratuz.
34 Hauetan, negozioari buruz nabarmendu nahi den informazioa taldekatu da; "Ibili" negozioari buruzko informazioa, zerbitzu nagusiak, ikasleen aipamenak eta ikasketarako aholkuak. Irudia 11: Instagram profila
Iturria: Elaborazio propioa Instagram eta Facebook estekatuta egongo lirateke, beraz, eduki bera argitaratuko litzateke bietan automatikoki, denbora eta ahalegina aurreztuz, baina askoz ere publiko zabalagoarengana iritsiz. 3.3.6. Web orrialdea Negozioari falta zitzaion gauzarik garrantzitsuenetako bat web orrialde bat zen. Gaur egun ezinbestekoa da edozein negoziotan, gutxienez web orrialde basiko bat izatea, izan ere, fidagarritasuna gehitzen du eta bezero potentzialentzat negozioari buruz informazioa lortzeko modurik errazena da. Gainera, merkatua gero eta globalizatuagoa dago, eta lehia gero eta indartsuagoa da; horregatik, garrantzitsua da interneten presentzia sortzea eta zaintzea, izan ere, irudi korporatiboa eta webgunea markaren ageriko aurpegia dira. Eguneko 24 orduetan bezero berriak erakarri daitezke eta gure irudi eta zerbitzuetan lehiakorrak izanik, bisitak bezero bihurtuko dira, eta behin bezero izanda, bezero fidelak izango dira. Web orria sortzeko erabili den tresna Wix du izena, web orriak sortzeko dohako plataforma bat da, hainbat ereduz eta plantilaz beteta dagoena. Prozesuarekin hasteko egin den lehengo gauza ikasketa zentro batekin lotutako plantila egoki bat aukeratzea izan da.
35 Plantila aukeratu ondoren, orrialdeak izango dituen atal ezberdinak erabaki dira; webgunearen orrialde nagusia, negozioaren deskribapen laburra, zerbitzu nagusien zerrenda, bezeroen aipamenak, ordutegia, kontaktuan jartzeko atala eta akademiaren kokapena mapa baten bitartez. Menu nagusian sare sozialetarako sarbide zuzenak, telefono zenbakia eta email-a barneratu dira. Gainera, Instagram profilarekin estekatu da, horrela, argiltapenak egiterakoan aldi berean web orrialdean ere agertuko dira. Web orrialdean, lerro korporatiboan ezarritako paleta kromatika jarraitu da eta negozioarentzat sortutako logoa eta eslogana barneratu dira ere, beti koherentzia mantenduz plataforma ezberdinetan erabilitako irudiarekin. Esan daiteke webgune funtzionala sortu dela, izan ere, erabili den diseinua sinplea, intuitiboa eta erraz ulertzeko modukoa dela, negozioaren oinarrizko informazioa gehituz. Webgunerako esteka: https://nahiaucb.wixsite.com/ibili
Irudia 12: Web orrialdea
36 3.3.7. Edukien implementazioa Komunikazio-kanalak aukeratu eta sortu ondoren, eta edukien estrategia zehaztu ondoren, horien inplementazioa nola gauzatuko den planteatzeko unea da. Edukia modu koherente, eraginkor eta etengabean sortzeko, honako hau proposatzen da: Hileroko eduki-plangintzak sortzea, hau da, hilero hurrengo hilean partekatuko diren argitalpen guztiak zehaztuta uztea. Eduki-plangintza horietan, argitaratuko den argazkiaren edo bideoaren briefinga sartu beharko litzateke (edo argazkia bera), argazki oinarekin edo testuarekin batera. Argitalpenaren data eta ordua, eduki mota, haren kategoria eta zein kanal konkretuan argitaratuko den ere zehaztu beharko litzateke. "Ibili"-ri dagokionez, kanal nagusiak Instagram eta Facebooken dira, eta, oro har, eduki bera argitaratuko da, modu etengabean. Google Enpresa Profilari eta webguneari dagokienez, edukia eguneratzeko maiztasuna txikiagoa izango da, eta, beraz, eduki esanguratsua, adierazgarria eta denboraz kanpokoa izan behar du. Eduki motari dagokionez, batez ere eduki komertzialaren eta korporatiboaren artean txandakatuko da, eta, neurri txikiagoan, hirugarrenen hedapenera joko da. Astean gutxienez bi argitalpen egitea proposatzen da, bata komertziala eta bestea korporatiboa, ordena eta erregulartasuna mantentzeko. Facebooken eta Instagramen lehen argitalpenek negozioaren aurkezpena izan beharko lukete ardatz, eduki korporatiboa eta markaren identitate berria irudikatzen duten argazkiak barne. Halaber, erabiltzaileen buruan marka irudi sendoa sortzeko helburuarekin, modu ordenatu eta estetetikoan argazkiak lerro korporatiboa barne hartzen duten elementu grafikoekin txandakatzea proposatzen da, paleta kromatikoa, tipografia, logoak eta abar erabiliz. Taula 12: Online edukien inplementazioa ONLINE EDUKIEN INPLEMENTAZIOA
KOMERTZIALA Lehen hezkuntzan zentratutako zerbitzuak
37 Bigarren hezkuntzan zentratutako zerbitzuak AST7 HIRUGARRENEN HEDAPENA
KOMERTZIALA Batxilergoan zentratutako zerbitzuak
Iturria: Elaborazio propioa 3.3.8. Kronograma Estrategia digitala modu egokian ezartzeko, kronograma bat burutu da. Kronograma honetan, epe ertainean hilero egin beharreko ekintzak ezartzen dira, 2022ko uztailetik 2023ko urtarrilera arte. Oso garrantzitsua da kronograma hau kontuan hartzea, lana modu orekatuan banatzen baita urtean zehar eta eskola-egutegia kontuan hartuta estrukturatu baita. Jarraian ikus daitekeenez, 2022ko irailerako aurreikusita dago webgunea eta sare sozialak merkaturatzea, hau da, ikasturtearen hasierarako, negozioaren data estrategikorako. Kronograma hiru atal handitan banatu da, horietako bakoitzarekin lotutako ekintza bakoitza zehaztu ahal izateko: sare sozialak, webgunea eta ordainpeko marketin ekintzak. Taula 13: Kronograma
UZT ABU IRA URR AZA ABE URT Sare sozialak Hasierako sare sozialetan profilen sorkuntza eta optimizazioa: Facebook, Instagram eta Google Enpresa Profila Iraileko online edukien plangintzaren zehaztapena eta itxiera Sare sozialen jaurtiketa publikoa lehenengo argiltapenekin
Gainerako plataforma sozialen sorkuntza eta optimizazioa: Linkedin eta Direktorio enpresarialak Urtarrileko online edukien plangintzaren zehaztapena eta itxiera plataforma berrientzat Plataforma berrien jaurtiketa publikoa lehenengo argiltapenekin
Edukien etengabeko planifikazioa. Aurreko hilabetean itxita egon beharko lukete; horrela, edukiak programatu daitezke eta ez da egunero argitaratzen aritu behar. Plataformea ezberdinetara egokitutako edukia sortzen joan behar da
Plataformen monitorizazioa eta etengabeko interakzioa. Online komunitatea kudeatzea, eduki dinamikoa sortzea, etab. Web orrialdea
Webgunearen estruktura eta edukien itxiera
Webgunearen garapena
Webgunearen jaurtiketa
Hilero planifikatu beharko lirateke webgunearen eguneratzeak. Onena hilabete bateko aurrerapenarekin egitea litzateke, edukiak egutegian jarri ahal izateko
Hilero etengabeko azterketa eta monitorizazioa egingo da, ekintzak optimizatzeko helburuarekin
Beharrezko kanpainen aktibazioa
38 3.4. Proiektuaren inbertsio proposamenak Inbertsiorako bi aukera proposatzen dira, negozioaren beharren eta interesen arabera. Alde batetik, hasierako ordainketa bakarra planteatzen da, estrategia digitalaren definizioa eta lerro korporatiboaren, sare sozialen eta webgunearen sorrera barne hartzen dituena. Lehenengo aukera horretan, sortutako komunikazio-kanal digitalak "Ibili"-k berak kudeatu beharko lituzke, definitutako estrategia digitalari jarraituz. Bestalde, marketin-agentzia bat kontratatzea proposatzen da, horrek hileroko inbertsioa suposatuko luke, non estrategia digitalaren etengabeko optimizazioa, online kanpainen kudeaketa eta webgunearen eta sare sozialen eguneroko kudeaketa barneratuko lirateke.
Orduko prezioa Iraupena Guztira Sare sozialen eta web orrialearen kudeaketa
530,00 € Edukien planifikazioa, sorkuntza eta programazioa 50,00 € 6 ordu 300,00 € Ekintza komertzial eta korporatiboen kudeaketa 50,00 € 3 ordu 150,00 € Online komunitatearen kudeaketa eta arreta zerbitzua 50,00 € 5 ordu 250,00 €
Jarduera gehigarriak
Hasierako nahiz hileroko inbertsioak kalkulatzeko, suposatu da proiektua enpresa profesional batek egin duela, eta ez lan akademiko gisa. Bestalde, zerbitzuetarako ezarritako orduko prezioak merkatuko batez besteko prezioak kontuan hartuta zehaztu dira.
40 Enpresa edo negozio bakar bat ere ezin da atzean geratu, ekintza hartu behar dute. Aukera hau behar bezala aprobetxatzeko, ezinbestekoa da edozein negoziotarako estrategia digital egoki bat izatea, non beharrak identifikatu, helburu argiak ezarri eta jarraitu beharreko ekintzaplan bat definitzen den. Iraultza digital honen aurretik sortutako "Ibili" negozioaren kasuan, ikusi ahal izan da ez zela eboluzionatzen ari ingurunearekin batera, eta, ondorioz, ez zela aukera handi bat aprobetxatzen ari. Egindako proposamen digitala oso baliagarria izan daiteke aldez aurretik planteatutako eta enpresak lortu nahi dituen helburuak lortzen laguntzeko. Helburu hauek, enpresaren mugak kontuan hartuta planteatu dira, modu errealistan, baina anbizioz beteak izateari utzi gabe. Pentsa daitekeen ez bezala, estrategia digital bat ez da soilik enpresa handientzat edo enpresa sortu berrientzat. "Ibili" bezalako herriko negozio txiki batentzat, ezarritako jarraibideei jarraituz eta urrats txikiak emanez, aldaketa esanguratsua lor dezake, bai negozioa hautematen den moduan, bai bezeroaren konfiantza, leialtasuna eta gomendioa lortzen. Hau da, bezeroen engagement lortzen. Lorpenen artean, lerro korporatibo koherentea eta erabat aztertua sortu dela nabarmendu daiteke, eta horrek erabiltzaileen buruan marka irudia sendotzen laguntzen du, hots, posizionamendu egokia eta lehiakorra izatea lortzen. Gainera, lehen aldiz sortu da presentzia digitala sare sozialen eta webgunearen bitartez. Horrela, Ibili akademiak transmititzen duen mezua bezero potentzialengana iristen da online kanalen bidez ere. Orientazio hori kontsumitzaile/bezero sozial bati zuzentzen zaio, zeinak, sare sozialen bidez, Ibili akademian dituen esperientziak partekatzen dituen, bere zerbitzuak gomendatzen dituen, eta egiten dituen jarduerak, horregatik, ezinbestekoa da Ibili marka gomendatzean erabiltzailearen beraren konpromisoa edo engagement lortzea. Online kanal horiek optimizatu egin beharko lirateke, eta estrategian definitutako terminoetan edukiz hornitu. Zaila da "Ibili" bezalako negozio bat merkatuan jarduteko moduan aldaketak egitera konbentzitzea, hainbeste urte baitaramatza modu berean funtzionatzen, eta ez baititu benetan ezagutzen presentzia digitala izatearen abantailak. Baina horixe zen, hain zuzen ere, lan honen erronka, inguruko negozio txiki bat heztea eta laguntzea, estrategia digital baten bidez. Negozioaren jabea kontzientziatzea lortu da, goraka doan mundu berrira egokitzearen garrantziaz eta digitalizaziorako lehen aldaketak egitera bultzatu da. Etorkizunari begira, estrategia digitala ezarri ahal izateko, negozioak bere kabuz zehaztutako estrategia aplikatzen saiatu beharko luke, edo marketin agentzia espezializatu bat kontratatu beharko luke, estrategia hilero ezartzeaz eta optimizatzeaz arduratu dadin. Bigarren aukera hau optimoa izango litzateke, baina muga ekonomikoak kontuan hartuta, epe laburrera, ez da aukera bideragarria. | science |
addi-428fe659624b | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58794 | Itsas akuikultura: ekonomia urdinaren erronka | Cancelo Villanueva, Leyre | 2022-12-14 | 4 Laburpena Planetaren baliabideen erabilera desegokiaren ondorioz, ingurumena errespetatuz, gure beharrak hornitzeko modu berriak asmatzera bultzatu gaitu. Ekonomia Urdinaren proposamena haratago doa eta naturarekin bizitzeko modu berriak eskaintzen dizkigu, enplegu berriak sortuz eta beste herrialdeekiko menpekotasuna murriztuz. Lan honetan itsas akuikulturaren sektorearen analisi kuantitatibo bat egingo dut, hori funtsezkoa izango baita Espainia Ekonomia Urdinaren proposamen honetan sartzeko, elikagaiak lortzeko gaur egungo harrapaketa arrantza tradizionalak bere mugak baititu. Horretarako, Europako Batasunak eta FAOk, besteak beste, argitaratutako datuetan oinarrituko naiz. Espainian sektorea aztertzeko SABI datu basetik lortutako datuetan oinarrituko naiz, sektorearen ezaugarriak zeintzuk diren jakiteko. Nazio mailan ere sektore honen barruan enpresen kokapena eta zenbat fakturatzen duten aztertuko dut.
5 urtarren hornidura jasangarria bermatzen duen ekoizpen jarduera baten azterketa egingo dut, akuikultura sektorearena. Analisi sakonago bat egiteko, mundu mailako eta Espainiako akuikulturaren egoera aztertuko dut. Analisi kuantitatiboa aurrera eramateko, SABI bezalako datu baseetatik lortutako informazioan oinarrituko naiz, baita mundu mailako eta Europa mailako txosten ezberdinetan oinarrituko naiz. ELGEk, FAOk eta Apromar-ek argitaratutako txostenetan, besteak beste.
Lan hau hainbat ataletan banatzen da: lehenik, atal honetan, lanaren helburuak, metodologia eta egitura zeintzuk diren zehazten dira. Sarreran, itsasoko ekonomiari buruzko lehen hurbilketa egingo dut, itsasoak eskaintzen dituen zerbitzuak aipatuz, baita Ekonomia Urdinaren kontzeptuaren azalpen bat emango dut. Bigarren atalean, mundu mailan, akuikultura sektorearen egoera nolakoa den azalduko dut, sektore honek izan duen bilakaera eta ekoizle nagusiak aipatuz. Bigarren atalean bertan, Europar Batasuneko egoera ere ezagutaraziko dut. Hirugarren puntuan, itsas sektore honek Espainian duen presentzia aurkeztuko dut, sektoreko enpresen egoera aztertuz. Azkenik, laugarren puntuan, lanetik atera ditudan ondorioak.
1.SARRERA Itsasoak eta ozeanoak, azken urteetan ekonomiarentzat ezinbestekoak bihurtu direnak, aberastasun handiko baliabide ugari dituzten errekurtso naturalak dira. Hazkunde ekonomikoa, berrikuntzak eta enplegua indartzeko, eta baita munduko elikagai segurtasuna, energia-hornikuntza eta medikuntza arloko hobekuntzak bezalako egungo planetaren erronka globalei aurre egiteko kapazak dira. Gehienetan ez gara ozeanoez behar adina gogoratzen, baina gure ongizatea itsasoari lotuta dago: "elikagai iturri bat da, oxigenoa sortzen dute eta berotegi-efektuko gasen emisioak xurgatzen dituzte" (Woody, 2019), besteak beste. Aipatzekoa da ere, ozeanoek klima-aldaketaren eragina arintzen dutela eta itsas merkataritzarako autobide gisa balio dutela; munduko ondasunen % 80a baino gehiago itsasoz garraiatzen delarik (UNCTAD, 2019).
Hala eta guztiz ere, ozeanoak inoiz baino baldintzarik okerrenetan aurkitzen dira. Kutsadura plastikoak itsas hondoa estaltzen ari da, arrantza-industriaren gehiegizko ustiapenak itsas baliabideen hondamendia eragiten du, hondakin-kantitate izugarriak sakabanatzen dituzten bitartean. Baliabide honen biodibertsitatearen gainbeherak ezinezkoa egiten dute itsasoak duen potentzial osoa aprobetxatzea. Are gehiago, munduko ozeanoek planetaren azaleraren hiru laurden okupatzen dituzte, eta lur planetaren ur kantitate osoaren %97 hartzen dute (Fundación AQUAE, s.f.). Ur eremu zabal horietan planetako izaki bizidunen zati handi bat barneratzen da, eta, gainera, planetako arnas organo nagusiak dira. Hain zuzen ere, "ozeanoek planetan sortzen den oxigenoaren % 50 sortzen dute" (Fundación AQUAE, s.f.). Beraz, planetaren bizitza garatzeko funtsezkoak izanik, jasangaitza bihurtu den egoeraren aurrean, ozeanoekin elkarreraginean jarduteko modua birplanteatu behar dugu. Ekonomia Urdinak aukera berritzaile bat eskaintzen digu zeinak hazkunde ekonomikoa eta iraunkortasuna bateragarriak egiten dituen.
Robotikan eta itsaspeko ingeniaritzan, sistema autonomoetan, adimen artifizialean eta nanoteknologian egindako hobekuntza teknologikoei esker, ozeanoetatik baliabide gehiago ateratzeko aukerak sortu dira, itsasoen potentzial osoa aprobetxatzeko bide berri bat sortuz. Aurrerakuntzek, hortaz, itsaso-industrien garapen jasangarria bermatzeko aukera eskainiko digute, hainbat sektoretan enplegu berriak sortuz, adibidez turismoan, energia-ekoizpenean, akuikulturan eta bioteknologian.
1.1 ZER DA ITSASOKO EKONOMIA? Bizi garen mundu honetan, ekoizpen eta kontsumo masiboan zentratuta, batzuetan ez gara jabetzen ekonomiarentzat garrantzitsuak diren zenbait natur baliabideen indarraz, ozeanoekin eta itsasoarekin gertatzen den bezala. Itsas ekonomiaz ari garenean, turismoa edo arrantza bezalako jarduerak iristen zaizkigu burura lehenengo momentuan. Hala ere, badaude baliabide berezi honekin lotura duten beste sektore batzuk, oso azkar garatzen ari direnak azken urteotan. "Sektore hauen artean, nabigazioa, ontzigintza eta itsas ekipoak, arrantza eta arrain-prozesamendua, itsasoko eta kostaldeko turismoa, olio eta gasaren itsas ustiapenak, dragatze jarduerak eta portu-instalazioak aurki ditzakegu besteak beste" (OCDE, 2016, 30.orr.).
Itsas energia eolikoa, itsas energia eta olatuena, itsas zabalean gasa eta petrolioaren ustiapena, itsas hondoetan metalak eta mineralak erauztea, itsas akuikultura eta itsas bioteknologia dira azken urteetan suspertzen ari diren jardueretako batzuk, zeintzuetan puntako teknologiak eta zientziak zeregin handia duten horien funtzionamenduan. "Haratago joanez gero, etorkizuneko itsas jarduerei begira, industria desberdinak aipa ditzakegu, adibidez karbonoaren biltegiratzea eta ozeanoetako eremu babestuen kudeaketa, oraindik existitzen ez diren jarduerak bezala har genitzakeenak" (OCDE, 2016).
7 Berrikuntzen presentziaz gain, eskariaren gorakadak ere, itsas industrien egoera aldaraziko du hurrengo hamarkadetan zehar. Aldaketa hauen adibiderik argienak, itsas garraioa eta arrantza dira. Itsas garraioari dagokionez, munduko merkataritzaren garraiobide nagusia da, merkaturatzen diren ondasunen % 90a garraiatzen duelarik. "Ondasunen eskariak gora egin ahala, itsas merkataritzaren bolumenak hirukoiztu egingo direla aurreikusi da 2050. urtera arte" (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea, s.f.). Egoera honetan, berrikuntzek eta gaur egun eskuragarri dauden aukera teknologikoek posible egingo dute sektore honek sortzen dituen berotegi-efektuaren emisioak murriztea, egungo ingurumen-politiken helburuak betetzeko asmoarekin.
Bestalde, arrantzaren garrantzia aipatu beharra dago, sektore honek egunero ehunka milioi laguni ematen baitizkie elikagaiak, eta munduko biztanleen % 10a baino gehiagok lan egiten dute sektorean (FAO,2020); horietako askok emakumeak izanda. Are gehiago, kalkulatzen da, 2018an, munduan, 179 milioi tona arrain ekoitzi zirela; kopuru horretatik, 156 milioi tona giza kontsumorako bideratu zirelarik (FAO, 2022a). Arrantzaren ekoizpenaren handikuntza bat egotea espero da hurrengo hamarkadetan zehar, baina itsasoko eta uretako ekosistemak arrisku larrian daude gizakiaren presioa dela eta, hala nola gehiegizko arrantzak, kutsadurak, klima-aldaketa eta bestelako giza jarduerek ozeanoen azidotzea eta biodibertsitatearen suntsiketa eragin dutelako. Hau horrela izanda, arestian aipatutako susperraldian dauden itsas jarduerek, akuikultura kasu, aukera berriak eskaintzen dituzte munduak pairatzen dituen ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-erronka handiei aurre egiteko. Esan bezala, industria berri hauek asko garatu dira azken urteotan, gero eta presentzia handiagorekin aurkitu ahal ditugunak, bai mundu mailan zein Europan zehar. Izan ere, horiekin ozeanoko baliabideak modu seguruago eta jasangarriagoan ustiatu daitezke, ozeanoak garbiago eta beren baliabideen aberastasuna babesteko seguruagoak bihurtuz. Beste aldetik, zalantzarik gabe, garatzen ari diren sektore berri hauek funtsezkoak izan daitezke lanpostu gehiago eta energia garbiagoak sortzeko.
8 green economy kontzeptua baliabide naturalen degradazioa eragin zuen sistema neoklasikoak eragindako hondamendiaren ostean sartu zen; izan ere, azken 50 urteetan egondako hazkunde ekonomikoak ingurumenaren suntsipenarekin batera joan dira (Stafford & Faccer, 2014).
Kontzeptu hori izan zen Nazio Batuek Garapen Iraunkorrari buruz, 2012an egindako konferentzian (Río +20) eztabaidatu zen gaietako bat. Future We Want dokumentuan, ozeanoetan, eta beste arloetan, ekonomia berdea ezartzea eztabaidatu zen, munduko pobrezia eta elikagaien gabezia bezalako gaitzekin amaitzeko ahalegin moduan, aldi berean, garapen iraunkorra bermatzen zelarik. Hau da, garapen iraunkorraren aldeko konpromisoa bilatzen zen eredu ekonomiko berri honen sustapenarekin. Beste modu batean esanda, ekonomia berdea garapen sozial, ekonomiko eta ingurumenaren jasangarritasuna lortzeko lagungarria den tresna modukoa da (UNEP, s.f.). Ingurune naturalen presioa murriztea, eskuragarri dauden baliabideak modu eraginkorrago batean erabiltzea, ongizate ekonomikoa hobetzea eta gizarte-ekitatea sustatzea dira ekonomia berdea deritzon hori lortzeko beharrezko urratsak.
Zentzu honetan, enpresaburuen, gobernuen edota inbertitzaileen arteko konpromisoa zeresan handia du, adostasunik gabe ezin baitira ekonomia berdeak proposatzen dituen helburuak lortu. Esaterako, ekonomia berdeak trantsizio energetikoa defendatzen du, hau da, energia berriztagarrien erabilera. Alabaina, produktu ekologikoak sortzeko beharrezkoa den trantsizio hori oso garestia izan daiteke enpresentzat, baita kontsumitzaileentzat ere, azken hauek ordaindu behar dituzten prezioetan islatzen baita. Hortaz, ekonomia berdeak inbertsio handia eskatzen du enpresek ingurumena errespetatuko duten produktu ekologikoak ekoizteko, kostu handi hori, kontsumitzaileak ordaindu behar dituzten prezioetara transferituz. Horrenbestez, produktu berde hauek gizarte talde baten esku egongo lirateke soilik, errenta altuak dituen biztanleriaren esku hain zuzuen ere. Egia da ekonomia berdearen kontzeptua hanbat arlotan aplikatu nahi izan zutela, eremu horien hazkunde iraunkorra lortzeko helburuarekin, hala nola garraio edo turismo iraunkorrean. Hala ere, konferentzian eredu ekonomiko berri hau kostaldearekin eta ozeanoekin lotutako erakundeei aplikatzea planteatu zen, itsas baliabideak ongi kudeatuz lortuko liratekeen onura ekonomikoak, planeta jasangarriago bat lortzeko funtsezkoak direla esanez (United Nations, 2012).
Bestalde, aberatsentzako iraunkortasunaren ideia horren aurka, Gunther Pauli ekonomialariak Ekonomia Urdina deritzon termino berria proposatu zuen, zeinak hazkunde urdin iraunkorra ziurtatzea zuen helburu, eta, horretarako, ekonomia berdearen mugak aldatzea planteatu zuen. Itsas bizitzara ez ezik, lurreko bizitzara ere aplikatzen zen eredu bat eraikiz, zeinak orain arte erabilezin bezala hartzen ziren hondakinak eraldatuz, ingurumena eta ekosistemak errespetatzea lortuz, betiere itsasoarekin zerikusia zuten jarduerak babestu nahian. Planetarentzat jasanezina den egoera honetan egonda, orain arte, gure munduan ezarrita zegoen eredu jasangaitz aldatu beharra zegoen, itsasoaren eta haren uretako baliabideen erabilera jasangarriagoa bermatuko zuen bat proposatuz. Ekonomia Urdinaren kontzeptua nahiko berritsua denez, ez dauka definizio unibertsalik. Dena den, Munduko bankuak ekonomia urdina honela definitu zuen: "Ekonomia Urdina ozeanoetako baliabideen erabilera jasangarria da, hazkunde ekonomikorako, bizibideak hobetzeko eta ozeanoen ekosistemak osasuntsu mantentzeko" (Munduko Bankua, 2017).
9 Hortaz, gaur egungo eredu linealaren aurrean, Ekonomia Urdinak proposamen berritzaile bat aurkezten du, pertsona guztien oinarrizko beharrak asetzen dituena, gizartean eragina sortuz, aprobetxaezinak iruditzen zitzaizkigun baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatuz, hauen balio osoaz baliatzeko. Laburbilduz, esan genezake ekonomia urdinaren helburu nagusia itsas ekosistemek duten benetako balioaz jabetzea dela, baliabide berezi horiek babesten laguntzeko ez ezik, hauek onera ekartzeko, teknika berritzaileak lortzeko, eta, era berean, itsaso eta kostetako jardueren hazkunde ekonomikoa bermatzen delarik. Ideia honen atzean lortu nahi dena, ekosistemen birsorkuntza eta praktika berritzaileak erabiliz, biztanleria produktu lokalekin haien beharrak asebetetzea da. Esaterako energia berriztagarri propioa sortzea edo elikagai lokalak erostea. Modu honetan Txina bezalako beste potentzia handiekiko (eta kutsakorrekiko) dugun menpekotasuna murrizteko aukera izango genukeelako, aldi berean ondasunak garraiatzeak sortzen duen kutsadura murrizten delarik.
Itsaso eta ozeanoekiko kezka kontuan hartuta, Nazio Batuak 2015 urtean Garapen Jasangarriko Helburuak deritzon helburu zerrenda bat argitaratu zuen zeinaren bidez pobreziaren desagerpena, planetaren babesa eta oparotasuna lortu nahi zen 15 urteko epe batean. Helburu hauen artean, Ekonomia Urdinak ekarpen handiak egin dezake itsas bizitza, gosearen erradikazioa edo ekoizpen eta kontsumo arduratsua bezalako helburuak lortzeko. Hala ere, 17 helburu global hauetatik, 14. (itsasoko bizitza) da inbertsio txikiena jaso duena, 2020an bete behar ziren helburuetatik bat bera ere ez bete (United Nations Development Programme, 2022).
2. AKUIKULTURA SEKTOREA Bai ozeanotik zein ibai eta lakuetatik, arrainek eta uretako beste animalia batzuek funtsezko eginkizuna dute munduko elikagaien segurutasunean eta elikaduran. Izan ere, arestian aipatu bezala, itsasoko elikagaien ekoizpen jasangarria lortzeko, gehiegizko arrantza eta uretako elikagaien ekoizpenaren ingurumen-inpaktua bezalako jarduerei aurre egin behar diegu. Gainera, mundu osoko populazioa elikatzeko segurtasun ezak agerian jarri du egungo sistemen aurrean alternatiba hobeagoak bilatu behar direla, mundu mailako helburuak betetzen diren bitartean. Testuinguru honetan, uretako elikadura-sistemek gero eta protagonismo handia hartu dute gizateriaren beharrak estaltzeko duen ahalmenagatik. Horrenbestez, hurrengo ataletan, akuikultura sektorearen azterketa bat aurkeztuko dut, egun, ur gazian aurki ditzakegun arrain edo molusku espezie jakin batzuen ugalketa eta biziraupena bermatzeko funtsezko jarduera berritzailea bihurtu dena, Ekonomia Urdinarekin lortu nahi diren helburuekin bat egiten duena. Transformazio Urdineranzko gakoa den sektorea alegia.
Grafikoa 1: Munduko Biztanleriaren eboluzioa mila milioietan (1985-2055)
Iturria: Munduko Bankutik eta Nazio Batuetatik lortutako datuetan oinarrituta ekoizpen propioko grafikoa. 1. grafikoan erakusten den bezala, munduko biztanleriaren bilakaera ageri da, 1985etik 2021era, 2030 eta 2050 urteetarako aurreikuspenak gehituta (laranjaz irudikatuta). Ikus dezakegunez, iragarpenek biztanleria maila oso altuetara hurbiltzen ari garela ziurtatzen dute, eta horrek desnutrizio egoeran dauden pertsonen kopurua handitu ez ezik, elikagaien eskaria areagotuko du. Honen ondorioz, elikagai-eskaria handituko dela kontuan hartuta, ozeanoek zeregin garrantzitsua izango dute elikagai-hornidurak osatzeko. Are gehiago, "uretako elikagaien ekoizpena % 15 gehiago handituko dela aurreikusten da hemendik 2030era bitartean"(FAO,2022a). Gauzak horrela, saihetsezina den populazioaren gorakadaren aurrean, berritzaileak diren irtenbideak bilatu beharko ditugu eskari altua asetuko duen elikagai kopurua lortzeko, elikagaien sarbidea bermatzeko, aldi berean nutrizioa hobetzen den bitartean. "Nahiz eta arrantza tradizionala garrantzizko sektorea izaten jarraituko duen, atal honetan ikusiko dugun bezala, akuikulturak frogatu du zeregin garrantzitsua duela munduko elikagaien segurtasunean; izan ere, 1970etik aurrera urteko produkzioa % 7,5ean hazi baita"(FAO, 2020).
Ez dago zalantzarik itsas produktuak funtsezko proteina- eta bitamina-iturri direla munduko biztanleentzat, bereziki azkenaldian, klase ertainak kalitate handiko produktu proteikoetan egin duen gastua handitu baita. "Kontsumoaren datuetara jotzen badugu, giza kontsumorako zuzeneko produktu urtar guztien proportzioa 1960an % 67tik 2018an % 88 baino gehiagora izatera pasatu da" (Asociación Empresarial de Acuicultura de España, 2021). Ostera, itsasoko produktuen nutrizio maila altua dela medio, garrantzitsuak izango dira dieta osasungaitzak zuzentzeko orduan. Hala ere, ozeanoek eginkizun hori betetzeko duten gaitasuna ahulduz joan da gehiegizko arrantzaren ondorioz eta aipatutako itsasoen kutsaduraren eraginez. Horregatik, estuario eta kostaldeko gune askotako arrain eta moluskuen populazioak eta hauen habitata arriskuan jarri ditu (OECD, 2016). Egoera honetan, akuikulturak zeregin handia 8,6 9,7 0 2 4 6 8 10 12 1985 1995 2005 2015 2025 2035 2045 2055 POPULAZIOA URTEAK MUNDUKO POPULAZIOAREN BILAKAERA (MILA MILIOIETAN)
11 izango du, etorkizunean espero den eskari altua hornitzeko eta kontsumorako erabiltzen diren produktuen kopurua kontrolatzeaz gain, lanpostu berriak sortuko ditu eta desagertzeko zorian dauden espezieen biziraupena ahalbidetuko duelako.
Zer da akuikultura eta zer nolako akuikultura mota daude?
FAO-k akuikultura honela definitzen du: "uretako organismoen hazkuntza, hau da, arrainak, moluskuak, krustazeoak eta uretako landareak. Ekoizpena handitzeko, espezien hazkuntza prozesuan nolabaiteko esku-hartzea beharrezkoa da, hala nola, elikaduran, biltegiraketan edo bestelako harrapariengandik babestea". (FAO, s.f.)
Jarduera hau itsasoan egin daiteke (itsas akuikultura), ur gaziko animaliak eskainiz, edo barnealdeko ur gezatan (akuikultura kontinentala) egin daiteke, adibidez, ur gezako lakuetan edo ibaietan, horrela ur gezako espezieak emanez. Espezien laborantzaren arabera, ur geza edo ur gazia, instalazioak ingurune berdinean eraikiko dira. Esaterako, akuikultura kontinentaleko instalazioek, ibaiertzak aprobetxatuko dituzte beren ustiategiak eraikitzeko. Bere aldetik, eta bere izena dioen bezala, itsas akuikultura ustiategiak itsasoan bertan (kaioletan) edo kostaldetik gertu egongo dira. Beste batzuk lehorrean kokatzen dira, ur gazia ponpaketa bidez lortuz. Instalazio mota guzti hauetan, uretako organismoek behar dituzten baldintza berdinak sortzen dira. Irudia 1: Itsasoan kokatzen diren akuikultura kaiolak.
Iturria: Laneko, Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionala, https://www.insst.es/acuiculturamarina Halaber, azken urteetako aurrerapen zientifiko eta teknologikoak gakoak izango dira uretako elikadura-sistema arduratsuagoa lortzeko eta, aldi berean, ingurumen-erronkei aurre egiten duten bitartean. Aurrerapen teknologikoek itsasoko ekonomia osatzen duten sektore guztietan eragingo dute, esate baterako, material aurreratuen berrikuntzak, urpeko ingeniaritzak eta teknologiak, sistema autonomoak eta bioteknologian edo nanoteknologian egindako aurrerakuntzek orain arte ezagutzen dugun sistema eraldatuko dute (OECD, 2016). Gainera, akuikultura bioteknologiaren aurrerapenetan oinarritzen denez, arrainen osasuna eta ongizatea hobetzeko, eta, hartara, basa-harrapaketek elikadurarako duten menpekotasuna murrizteko baliagarriak izango dira.
2.1 IKUSPEGI GLOBALA Akuikultura, eskala handiko animalia-proteinak ekoizteko aukerarik onena bihurtu da, eta azken urteotan honen presentzia ugaritu da mundu osoan zehar. Gaur egun, giza kontsumorako zein bestelako erabileretarako erabiltzen diren itsasoko produktuen ehuneko handi bat, hazkuntzatik dator, eta are gehiago, ikusiko dugun bezala, urtetik urtera gero eta handiagoa izan da akuikultura-ekoizpenaren bolumena (tonetan neurtuta). Dena dela, mundu mailako akuikulturaren egoera aztertzeko, beharrezkoa da akuikulturaren ekoizpenari arrantzaren ekoizpena gehitzea, bi jarduerak elkarri lotuta joan baitira hamarkada askotan zehar. Akuikulturatik eta arrantzatik lortzen den produkzio bolumena handituz joan da denboran zehar; izan ere, "1950. urtean 19 milioi tona lortu ziren, aldiz, 2020. urtean errekor bat lortu zuten bi sektoreen artean, guztira 214 milioi tona produzitu baitzuten" (FAO, 2022a). Kopuru totalaren barnean, itsas animaliak eta algak kontuan hartu dira, hurrenez hurren 178 eta 36 milioi tonako pisua lortu zelarik. Irudia 2: Arrantza eta akuikultura sektoreen ekoizpena, 2020.
Iturria 1: Irudi propioa. FAOtik (2022a) lortutako datuekin, sektoreen bilakaera aztertzen badugu (2. grafikoa), ikus daiteke arrantza sektorea nahiko konstante mantendu dela hamarkadetan zehar, akuikulturaren presentzia aldiz, gailentzen joan da 1990. hamarkadatik gaur egun arte. Hurrengo grafikoan, akuikultura eta arrantzaren ekoizpenak adierazita daude, grafikoa egiteko orduan animali urtarrak bakarrik kontuan hartu dira bakarrik. Ikus daitekeen moduan, ekoizten diren itsas animalien kantitatea handituz joan da. Hala eta guztiz ere, arrantzatik lortzen den kantitatea nahiko egonkor mantendu da 80ko hamarkadaren amaieratik, 80-90 milioi tona artean bildu baitira urtero momentu horretatik aurrera.
Bestalde, akuikultura sektorearen eboluzioa aztertzen badugu, 2. grafikoan argi ikus daiteke 1980an bere presentzia oso murritza izatetik, ia ekoizpen erdia izatera pasatu dela. Konkretuki, akuikulturaren azken datuen arabera, arestian aipatutako itsas-animalien ekoizpen osotik (178 milioi tonetatik) 88 milioi tona akuikultura-sektoretik lortutakoak dira, animalia urtarren uzta totalaren % 49a hain zuzuen ere (FAO, 2022a). Sektore hain berria izanik, harrigarria da bolumenaren ia erdia hortik datorrela ikustea. Honen atzean dagoen arrazoia, akuikultura arrantza baino gehiago hazi dela da, batez ere azken urteetan, arrantzak
13 izandako geldialdiaren ondorioz. Are gehiago, beste hamarkadekin alderatuta, akuikulturaren pisua ekoizpen osoarekiko askoz baxuagoa izan zen. Izan ere, aurreko hamarkadetan, 90eko hamarkadan adibidez, % 20 baino ez baitzen, eta 2010eko hamarkadan % 44a (FAO, 2022a). Aurrerapen teknologiko eta zientifikoek izan dira sektorearen hazkundea eragin dutenak, akuikultura dibertsifikatu eta ondorioz, sektorearen presentzia gailenduz.
Grafikoa 2: Akuikultura eta arrantza ekoizpenaren bilakaera (1980-2020) Uretako ugaztunak, krokodiloak, kaimanak, algak eta bestelako algak kanpo utziz.
Iturria: FAOko datuak erabiliz ekoiztutako grafiko propioa.
Ostera, munduko akuikulturaren urteko hazkunde-tasei erreparatzen badiogu, ekoizpenaren bolumena urtez-urte handitu den arren, azken urteetan hazkunde-tasak behera egin du. Gehien hazi zen aldia 90eko hamarkada eta 2000 urteen artean izan zen, denboraldi hartako akuikulturaren hazkunde tasa % 9,5ekoa izan baitzen. Azkenengo urteetako datuak erakusten dute 2015-2020 aldian % 3,3ko hazkunde-tasa bakarrik lortu zuela; zehazki, 2014az geroztik, urteko batez bestekoa %4 koa izan da, eta 2019an %3,7 ko hazkundea izan zuen aurreko urtearekin konparatuz (FAO, 2022a).
14 bidean dauden herrialdeetan. Modu honetan, proteina, bitamina eta mineraletan aberatsak diren elikagaiak ematen dizkiete biztanle askori, haien osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen duten bitartean. Nahiz eta puntako teknologia eskuragarri ez izan, neurri handi batean garapen bidean dauden herrialdeetan akuikultura nahiko garatuta dagoen jarduera da (apromar, 2021) munduko lehen akuikultura ekoizlea Asian kokatzen delarik; izan ere, mundu mailan, akuikultura produzitzen duten hamar herrialde nagusien artean, Txina, Indonesia India, Viet Nam, Bangladesh, Koreako Errepublika, Filipinak, Egipto, Norbegia eta Txile aurki ditzakegu (1. Taula), Txina izanik munduko akuikultura produktuen % 58 a ekoizten duen herrialdea (Scientific, Technical and Economic Committee for Fisheries [STECF], 2021). Aipatu dudan bezala, garapen bidean dauden herrialdeetan, akuikultura gehiena tokiko kontsumorako bideratzen dute, Asiako herrialde batzuek esaterako, beste merkatuetara esportatzeko balio handiko produktuak ekoizten dituzten arren, akuikultura gehiena estentsiboa da, Txinan gertatzen den moduan. Txinak, itsasertzaren ehuneko txikia badu ere, munduko itsasertz guztien % 4 a, akuikultura-ekoizlerik handiena da. Bolumen handi hauen atzean, herrialdearen biztanle-kopuru handia eta uretako produktuen ekoizpen eta kontsumoaren kultura dago (Apromar, 2021). Txinako akuikulturak duela 2.500 urtetik gorako tradizio luzea du, alabaina, dokumentu historikoen arabera, Txinan K.A 1.100 urtetik arrain-hazkuntza egiten zen, karpa arrunta izanik hazitako lehen ur gezako arrain espeziea (Hishamunda & Subasinghe, 2003). Ondoren, beste karpa motako hazkuntza zabaldu zen lurraldean. Badirudi akuikulturaren garapena elikaduraohituretan oinarritzen dela neurri handi batean, eta, ondoren, ikerkuntzaren bidez, ohitura horiek sendotuz joan dira herrialdean zehar. 1639 urteko ur gezako arrainak hazteko eta arrainen gaixotasunak prebenitzeko eta tratatzeko metodoei buruzko idatziek eta ekonomikoki garrantzitsuak diren uretako beste animalia batzuen deskribapenek berresten dute ordutik egiten zela itsas espezieen hazkuntza. "Akuikultura aspalditik ezarritako jarduera da, baina ezin zaio merkataritza-jarduera bezala jo Industria Iraultza igaro arte, merkataritzaemaitza positiboak lortu ziren momentura arte" (Cruz Gonzalez eta Sanchez Sellero, 2010). Denbora pasa ahala, akuikultura jarduera garrantzitsua izaten jarraitu zuen familia askorentzat, eta horrek arrain-hazkuntza finkatzea eta garatzea ekarri zuen. Hau dela eta, gaur egun Txinak duen pisua sektore honetan ulertzea posible egiten zaigu. Garapen ekonomikoaren motorra izanik, bertako biztanleen diru-sarrerak handitzeko, tokiko eta nazioarteko merkataritza sustatzeko eta enplegu-aukerak lortzeko sektore erakargarria bihurtu da akuikultura. Ez ditugu ahaztu behar, egun, akuikultura haztegientzat osagarriak diren jarduerek ere lanpostu ugari sortzen dituztela, paketatze jarduerak, banaketa eta merkaturatzea, ekipoen fabrikazioa, ureko instalazioen mantenimenduan eta jarduera zientifikoan sortzen diren aukerak esaterako. Horregatik Asiak munduko akuikulturaren produkzioa menderatu du hamarkadetan zehar, 2020 urtean munduko uretako animalien eta algen % 92a sortuz. (3. grafikoa) Bigarren ekoizlerik handiena Amerikako kontinentea da, munduko akuikulturaren % 3,59a produzituz. Jarraian, Europa % 2,69arekin, Afrika % 1,92 eta azkenik, bostgarren postuan Ozeania % 0,19 arekin (FAO, 2022a). Mundu osoan hazten ari den sektorearen aldeko ahaleginak egin arren, desberdintasun handiak daude akuikulturaren garapen-mailan, batez ere garapen-bidean dauden herrialde askok, bereziki diru-sarrera txikikoek, erronka handiak dituzte akuikultura
15 garatzeko. Hau dela eta, zailtasunak dituzte nazio mailako helburuak lortzeko, esate baterako, hazten ari den biztanleriari elikadura ematea edo familien errenta handitzen lagunduko duten lanpostu berriak sortzea. Aipagarria da esatea, nahiz eta munduko ia herrialde guztietan elikagaien ekoizpen-sektore berri honen presentzia egon, "bakarrik estrategikoki jarduera honen alde apustu egiten duten herrialdeek lortzen dute denboran zehar aurrerapen errealak egitea" (Apromar, 2021, 15.orr). Grafikoa 3: Akuikultura ekoizle nagusiak, espezie guztiak kontuan hartuta, 2020.
Iturria: FAOtik lortutako datuekin ekoitzitako grafiko propioa Hau erakusteko, herrialde ezberdinen urteko ekoizpenaren aldaketak erreparatu beharko ditugu. Hurrengo taulan, Apromar-ek 2021ean Espainiako akuikultura txostenean argitaratutako datuetan oinarrituta, munduko ekoizle nagusien zerrenda agertzen da, eta hazkunde tasak erreparatzen baditugu, ikus dezakegu lehenengo hamar herrialde guztien hazkundea, gainerakoena baino pixka bat baxuagoa izan zela 2019. urtean; izan ere, hamar herrialde nagusiek % 3,7 ko hazkunde tasarekin handitu zuten beraien ekoizpen bolumena. Gainerako herrialdeek, aldiz, % 4,2 ko hazkundea izan zuten, akuikultura-ekoizpen globalaren aldeko apustu handia egin baitzuten. Ez dugu ahaztu behar sailkapeneko lehenengo hamarrek ekoizpen osoaren % 90 a baino gehiago sortu zutela. Bestalde, Txinak akuikulturan duen garrantziaz jabetzeko, herrialde bakoitzak ekoitzitako tona-kopuruari erreparatuz gero, Txinak sektore horretan duen ahalmen izugarria ikus dezakegu, akuikulturako bigarren ekoizle handiena (Indonesia) baino askoz gehiago lortzen baitu. Taula 1: Munduko akuikultura ekoizleen zerrenda, urteko aldaketa tasak eta ekoitzitako tonak 2019. urtean. Rankinga Herrialdea Urteko hazkundea (% tan) Kantitatea (tonak) 1 Txina 3.5% 68.423.859 2 Indonesia 0,80% 15.893.400 3 India 8,60% 7.800.300 Asia 92% Ozeania 0,19% Afrika 1,92% Europa 2,69% Amerika 3,59% AKUIKULTURA EKOIZPENA MUNDUAN
Gainontzeko herrialdeak 4,20%
Iturria: Apromar, FAOtik lortutako datuekin ekoitzitako taula. 2.2 EUROPAR BATASUNAREN EGOERA Akuikulturaren ekoizpen abantailak eta munduko biztanleriari elikagai nutritiboak eta osasuntsuak eskaintzeko duen arrakasta ezagutuz, Europar Batasunean (EB), 27 herrialdez osatuta dagoena, hainbat ahalegin egin dira sektorea lehiakorragoa izan dadin.
Dudarik gabe, Batasuna lehia konpetitibo handia duen lurraldea da. EBaren enpresa-sarea baliabide tekniko nahikoak ditu jarduera errentagarri eta ingurumenarekiko iraunkorra izateko. Era berean, estatu kide askok espezie ezberdinak ugaltzeko eta uzteko ingurumenbaldintza onak izatearen abantaila dute, zer esanik ez EB teknologia eta ikerketan liderra dela. Gainera, berrikuntza-adierazleek Europar Batasuneko herrialdeen arteko berrikuntza-arrakala gero eta txikiagoa dela erakusten dute (Europar Batzordea, 2021), akuikultura bezalako sektore berritzaile batek aurrera egiteko leku aproposa izanik. Europak ere sektoreko produktuen kalitatearen bidez, produktuen bereizketa bat egitea lortzea du helburu. Alabaina, dena ez da positiboa izango; izan ere, arrain eta moluskuen ekoizpena geldirik darama urte batzuk, bere indar osoa ustiatzea, eta orokorrean aberastasuna sortzea, ezinezkoa eginez. Baita ere, aipatu beharra dago beste herrialdeen inportazioekiko daukan menpekotasun handia. Akuikultura eta arrantza sektoreak batuta, EBean ez baita ekoizten handitzen ari den eskaria asetzeko behar adina arrain. Ideia orokorrago bat izateko, egia da "Europan kontsumitzen diren produktu asko akuikulturatik datozela, dena den, kontsumitzen diren produktu urtarren % 10a baino ez dira Europako arrain-haztegietakoak" (EB, s.f.).
"Europako akuikulturaren garapen iraunkorrerako estrategia" izan zen Europar Batzordeak 2002. urtean argitaratutako dokumentua, zeinaren bidez, akuikultura ekoizpena berpiztea bilatzen zuen. Ingurumena errespetatzen zuen industria sustatzeko ez ezik, 2003-2008 urteen bitartean epe luzeko enplegu berriak sortzeko, bereziki arrantzaren menpeko eremuetan, eta akuikulturako enplegua handitzea zuten helburu. Baita ere kontsumitzaileek kalitatezko produktu seguruak izan ditzaten bermatzeko. Baina, emaitzak ez ziren espero bezalakoak izan. Enplegua eta produkzioa areagotzeari dagokienez, ez ziren markatutako helburuak lortu. "Halaber, kontsumitzaileentzako kalitatezko produktuen hornikuntzan eta ingurumeniraunkortasuna bermatzeari dagokienez aurrera egin zuten EBeko herrialdeek" (Europako Parlamentua, 2022).
17 2002ko komunikazioaz geroztik, Batzordeak dokumentu gehiago argitaratu ditu Batasuneko akuikultura-ekoizpenaren geldialdia murrizteko asmoarekin eta Europak akuikultura bezalako sektore estrategiko batean lider izaten jarraitzeko. Orduan, 2009an argitaratu zuten jarraibideen (Akuikulturarako etorkizun iraunkor bat eraikitzea — Europako akuikulturaren garapen jasangarrirako Estrategiaren bultzada berria) xedea ikerketa eta garapena sustatzea izan zen Batasuneko lehiakortasuna handitzeko, edota sektorearen hazkunde iraunkorrerako oinarriak finkatzeko, kontsumitzaileen osasuna babesteko eta uretako jatorriko elikagaien osasunerako onurak bermatzen zituzten neurriak ezarri ziren.
Europar Parlamentuak (2022) akuikulturari buruzko dokumentua jarraituz, 2013an, Europako Batzordeak akuikultura jasangarriaren garapenerako jarraibide batzuk ere eman zituen, estatu kide bakoitzak bere helburuak ezarri ahal izateko bakoitzaren egoeraren arabera. Beraz, gidalerro hauek, hurrengo lau ildo nagusietan oinarritzen ziren:
Administrazio prozedurak sinplifikatzea. Europako araudia oso garestia izan daiteke jarduera hau praktikatu nahi duten enpresentzat. Jabego publikoko emakidak lortzeko edo akuikultura ustiategi berrien baimenak lortzea oso prozesu luzea izan daiteke, hainbat urtekoa. Ondorioz, kostu altuek ezinezkoa egiten dute haztea edo besterik gabe ekoiztea, beste herrialdeetatik inportatutako arrainaren aurka lehiatzea pentsaezina izanik. - Itsas espazioaren antolamendu koordinatua. Hainbat sektore dira itsasoan jarduten dutenak, energia sektorea kasu. Horregatik, itsas espazioaren kudeaketa egokiak sektorearen garapena hobetzea ekarriko luke. Gehiago inbertitzea eragingo lukeelako, sektorean hazkundea lortuz. Beste era batean esanda, kostaldean aurrera eramaten diren jarduerak elkarren artean bateragarriak izatea ziurtatu nahi dute. - EBeko akuikulturaren lehiakortasuna handitzea, merkatu lokalaren antolaketa hobetuz. - Lehia baldintzak ezartzea, hala nola, aipatu ditudan lehia-abantailen bidez, esaterako, animalien osasuna eta ingurumenaren babesa bermatzen dituzten arau zorrotzen ezarpena.
Amaitzeko, akuikultura jasangarriagoa eta lehiakorragoa lortzea da 2021ean, 2021-2030 aldirako argitaratu ziren azken jarraibideen helburua, akuikultura gehiago garatzeko ikuspegi bideratuago bat eskainiz, Europako Itun Berdeari ekarpena egin diezaion, COVID-19aren pandemiaren osteko ondorio ekonomikoak leundu behar direla ere kontuan hartuta. Jarraibide hauetan, Baserritik-Mahaira bezalako estrategiei garrantzia ematen zaie, osasuntsuak eta ingurumenarekiko errespetua duten elikadura-sistemen alderako trantsizioa bizkortzeko. Aipatu dudan estrategiarekin, 2050rako klima-neutraltasuna lortzen lagundu nahi du, egungo elikadura sistema eredu jasangarriago baterantz eraldatuz. Baserritikmahaira proposamenarekin hortaz, elikagai nutritibo nahikoak, ekologikoak eta elikagaien kontsumo iraunkorragoa eta dieta osasuntsuak sustatzea da, animalien ongizatea eta hau hobetzeko esfortzuak eginez. Halaber, akuikultura jasangarriak sortzen duen karbono aztarna ia zero dela aintzat hartuta, hau da, ia ez du berotegi-efektuko gasik isurtzen, helburu batzuk markatu zituzten sektoreak aurre egin behar dituen erronka eta aukera ezberdinei heltzeko (EP, 2022).
18 Sektorearen ezaugarriak
EBeko sektoreko arazorik nagusienaren atzean ekoizpenaren hazkunde tasa baxuak izan dira, munduko gainerako herrialdeetako hazkunde-tasa altuen aldean. Horri gainera, beste herrialdeetako akuikultura lehia indartsua eta 2008ko krisiaren ondorio ekonomikoak gehitu beharko genioke. Horren kausaz, eta kusi dugun bezala 3. grafikoan, Europatik lortzen den akuikultura ekoizpena ez da ehuneko hirura ailegatzen eta "EB osatzen duten estatuen artean lortutako akuikultura-ekoizpena 1,1 milioi tonakoa izan zen 2019. urtean, 3.246 milioi euroko balioa sortuz" (Apromar, 2021, 26 orr.). Hau da, munduko akuikultura ekoizpen osoaren ehuneko bata bakarrik suposatu zuen. Datu hau 2018an merkaturatutakoarekin alderatuz, % -2,8 ko beherakada bat eman dela adierazten digu; izan ere, 2018ko uzta 1,2 milioi tonakoa izan zen (STECF, 2021). Normala litzateke pentsatzea urtez-urtero Batasunaren akuikultura-ekoizpena handituz joan dela, batez ere animali urtarren ekoizpena laguntzen duten puntako aurrerakuntza teknologikoen presentzia nabaria izan dutelako azken hamarkadan eta Europak akuikultura indartzeko hainbat plan eraiki dituelako; dena dela, Apromaren txostena dioenez, gehienezko kantitatea duela 23 urte ekoitzi zen, 1,4 milioi tonakoa izatera iritsi zenean.
Horrela erakusten da Europako Batzordeak egindako grafikoan (3. irudia). Akuikulturaren aukerak itxaropentsuak izan arren, ekoizpena ez da nahi bezainbeste handitu. Gainera, grafikoan ikusten dugun moduan, Europar Batasuneko ur-produktuen zati gehiena harrapaketa arrantzatik dator. 2019ko datuak kontuan hartuta, arrantza eta akuikultura sektoreek 5,4 milioi tona ekoitzi zituzten, lehen esan dudan bezala, kopuru horretatik 1,1 milioi tona akuikulturatik lortuta. Orokorrean, Europar itsas-produktuen (akuikultura eta arrantza) ekoizpen bolumenak beheranzko joera bat izan du 1990eko hamarkadatik aurrera. Izan ere, 1988tik 2019ra, %- 44,1ean txikiagotu da ekoizpen bolumena (Apromar, 2021).
Irudia 3: Europar batasuneko produktu urtarren ekoizpenaren bilakaera, 1990-2017
19 Edonola ere, eta akuikultura datuetara bueltatzen bagara, 1990. urtetik geroztik % 24 batean hazi da Europar ekoizpena, eta gaur egun harrapaketa-arrantza baino askoz garrantzitsua bihurtu da itsas animalien horniduraren arloan. Are gehiago, akuikulturak itsaski ekoizpenaren bolumenaren % 21 hartzen du. 3. irudian ikusten den bezala, EBko ekoizpen orokorra nahiko egonkorra dela dirudi arren (1,2 milioi tonakoa inguru), 2010 eta 2013 urteen artean beherakada nabaria ikusten da, urte horietan ingurumen-baldintzak kaltetu zituzten marea gorriak gertatu baitziren (STECF, 2021).
Marea gorriak, biotoxinak sor ditzaketen mikroalga jakin baten agerpena ugaritzen denean ematen da, eta haize faltak eta uren tenperatura altuek izaten dira fenomeno hau agerrarazten duten kausak. Mikroalgak elikadura-katearen oinarria izanik, hauetaz elikatzen diren itsas organismoak kutsatzen dituzte, batez ere molusku bibalboak, hala nola muskuiluak. Egoera iragarrezin hauen aurrean Europar Batasunaren legedia oso zorrotza da, itsaskiak ateratzea edo ekoiztea debekatzen baitu itsasoan dagoen toxikotasuna dela eta. Horrezkero, urte tarte horretan produkzioa beherakada bat jasan zuen.
Baina nola izan daiteke itsasoan gertatzen den marea gorrien arazoa hain erabakigarria akuikultura ekoizpenean? Nahiz eta akuikultura kontinentala existitu, hau da, ur gezako espezieen laborantza, EBeko akuikultura gehiena, "% 76a, itsasoko uretatik lortzen da. 2018ko datuek erakusten duten arabera, itsaski-ekoizpena % 54koa izan zen, ur gezako akuikulturarena % 24koa eta itsas arrainena berriz, % 22a" (STECF, 2021). Ondorioz, produktu gehienak itsasakuikulturatik lortzen direla ondorioztatzen dugu. Horrenbestez, aldaketa klimatikoak areagotzen ari dituen gertaerak eragina izango dute ekoizpenean, bereziki itsasakuikultura ekoizle nagusientzat.
Espezie nagusiak
Krustazeo, algak eta bestelako ornogabeen ekoizpena oso murritza da Europan, hortaz, uztaren zati gehiena moluskuak eta arrainak izango dira (Apromar, 2021).
Muskuilua EBean gehien ekoizten den espeziea izaten jarraitzen du, horregatik marea gorriak bezalako fenomenoek izugarri eragiten dute sektorearen ekoizpen totalean. Horrenbestez, eta hurrengo taula erreparatuz (2. taula), 2018ko datuen arabera Europan gehien ekoiztu ziren bederatzi espezieen artean hainbat muskuilu mota aurki ditzakegu. Esan beharra dago taulan ageri diren espezieak Batasuneko akuikultura-ekoizpen osoaren % 90a direla pisuari dagokionez. Aldiz, ekoizpenaren balioa kontuan hartuta, ortzadar-amuarraina izan zen balio gehien sortu zuen espeziea, 563 millioi euroko balioa lortuz. Ondoren, lupia eta txirla japoniarra kokatuko lirateke, 490 milioi euro eta 483 milioi euroko balioa sortuz (STECF, 2021).
Ekoizle nagusiak
Jarraian, Batasuneko uzta biltzaile handienak aztertzen baditugu, bereizketa bat egin behar dugu ekoizpen handiena lortzen dutenen artean (mila tonetan neurtuta), eta estatu bakoitzak denbora-tarte jakin batean bere jardueratik lortutako diru-sarreren artean, hau da, sortzen duen produkzioaren balioaren (eurotan neurtuta) artean. Izan ere, ikusiko dugun bezala, gehien ekoizten duen herrialdea, ez da balio handiena lortzen duena.
Alde batetik, ekoizpen bolumena aztertzen badugu, EBeko akuikultura ekoizpenaren erdia baino gehiago lau estatuetan biltzen da: Espainia, Frantzia, Italia eta Grezia. Espainia da Batasun osoko ekoizle urtar nagusiena, 2018. urtean ekoizpen totalaren % 27a hemendik lortu zelarik. Gainera, hurrengo grafikoetan ikus daitekeen bezala (5 eta 6 grafikoetan), denbora pasa ahala Espainiako uzta handituz joan da. Espainiaren atzetik kokatzen den kidea Frantzia da, batasunaren totalaren % 18a suposatuz. Ondoren, Italia daukagu, zeinak ekoizpen osoaren % 12a hartzen duen. Dena den, kasu honetan, Italiaren pisua gutxitu egin dela ikus dezakegu 2017tik 2018ra (6. grafikoa). Azkenik, akuikultura ekoizpenaren % 11a Greziatik lortu zen 2018an, bere pisua nahiko konstante mantenduz aurreko urtearekin konparatuz (STECF, 2021).
Iturria: Scientific, Technical and Economic Committee for Fisheries-tik lortutako datuekin egindako grafiko propioa. Beste aldetik, ekoizpen-balioari dagokionez, aipatutako bost herrialde hauek EBko akuikulturako fakturazio osoaren %62 batzen dituzte (STECF, 2021). Hala ere, Espainiak bolumen handiena duena izan arren, ekoizpen-balioaren zenbatekoari erreparatzen badiogu, Frantzia da rankingaren buru, 2018an bere produkzioaren balioa mila milioi eurokoa izan zelarik, Espainiakoa berriz, 719 milioi eurokoa izan zen. Honen atzean, muskuiluaren merkatubalio erlatibo baxua egongo litzateke, hau da, Espainiako ekoizpenaren bolumenaren hiru laurdenak muskuiluak direnez, fakturazioan bigarren postuan kokatuko da. Sailkapen honekin jarraituz, Grezia eta Italia aurkitzen ditugu. Hau guztia horrela izanda, gogoratu behar dugu sektore honen inportantzia pisu gehiago duela herrialde batzuetan besteetan baino. Leku batzuetan duen garrantzia arrantzarena baino handiagoa da jada, honen adibiderik gertuena Espainia izango litzateke. Hain zuzen ere, eta 0 50 100 150 200 250 300 350 Espainia Frantzia Italia Grezia Mila tona 2010 2012 2014 2016 2017 2018 2019 21% 15% 14% 10% 40% 27% 18% 12% 11% 32% 0% 10% 20% 30% 40% 50% Espainia Frantzia Italia Grezia Gainerakoak EBeko ekoizle nagusiek suposatzen duten ehunekoa (akuikultura sektorea), 2017-2018 2017 2018
22 aurrerago ikusiko dugun moduan, Espainiako erkidego batzuetan gertatzen den bezala, akuikulturak zeresan handia du kostaldeko eremu jakin batzuen garapen sozial eta ekonomikoaz gain, bertako arrantza-kultura ere babesteko baliagarria baita.
3. AKUIKULTURA ESPAINIAN Atal honetan Espainiako itsas akuikultura sektorearen azterketa bat egingo dut, izan ere, sektore hau aztertzeko beste arrazoi bat Espainia Europar Batasun osoko akuikultura produktuen ekoizle handienetakoa dela da. Lehenik eta behin, akuikultura sektorearen deskribapen bat egingo dut, geroago itsasokoa aztertuz. Ondoren, 3.2 atalean, SABI datubasea erabiliz, itsas akuikultura sektoreko enpresen egoera aztertuko dut.
Hasteko, Espainiako lehen akuikulturaren erreferentzia 1129. urtekoa bada ere, 1970eko hamarkadara arte ez zen hasi gaur egun ezagutzen dugun itsas akuikultura modernoa. "Zehazki, 1973an, Finisterre Mar eta Tinamenor, S.A sortu ziren momentutik hasi zen itsas akuikultura Espainian. Harrezkero sortu ziren enpresa guztiek ikerketa eta garapen zientifikoko izaera nabarmena izan zuten. 1990eko hamarkadatik aurrera eta aurrerakuntza teknologikoen ezarpenei esker, sektorearen industrializazio maila hazi egin zen eta espezie berriak ekoizten hasi ziren, hala nola erreboiloa" (FAO2, 2022b). Baita Espainian 40ko hamarkadatik Galizian finkatuta zegoen muskuiluaren ekoizpenaren industrializazio maila gora egin zuen.
Orografiari dagokionez, aipatu beharra dago Espainia ur baliabide ugari dituen estatua dela, bere kostaldea 8.000km-koa da eta bederatzi ibai nagusi eta hainbat aintzira ditu, non jarduera hau aurrera eraman daitekeen. Gainera, uretako animalia mota asko hazteko ezaugarri ezberdinetako klimak ditu, mediterraneoa eta kantauri itsasoko kosta, besteak beste. Zer esanik ez Espainiak eskaintzen duen hurbiltasunari esker, elikagai guztiak mantentzen dituzten produktu freskoak kontsumi ditzakegula. Estatuko zonalde konkretu batzuetan pilatutako ezagutza tradizionala ere gakoa izango da sektore honen presentzian. Orokorrean, esan genezake Espainiak akuikultura praktikatzeko ezaugarri aproposak biltzen dituen lurraldea dela, eta hau islatuta ikusi dugu 2.2 atalean, Europako ekoizle handiena baita.
Aurrerapen zientifikoak, teknologia eta berrikuntzak
Horrez gain, lanean zehar aipatu dudan bezala, sektore hau garapen teknologikoen behar handia dauka, gainera, hurrengo hamarkadetan zehar, ozeanoetan garatzen diren jardueren eraginkortasunean eta produktibitatean positiboki eragingo duten hobekuntzak egotea espero dira, bioteknologian eta material aurreratuetan esate baterako. Akuikulturaren hedapena eta arrantza-sektorearen kudeaketa eraginkorrak beharrezkoak dira, baina ez dira nahikoak Ekonomia Urdineranzko eraldaketa gauzatzeko. Elikadura-segurtasuna hobetuko duten ur-sistemek, berrikuntzak behar dituzte eraginkorragoak, gardenagoak eta egungo
23 erronkei hobeto erantzuteko. Arlo honetan Espainiak esfortzu handia egin du. Ikerketan eta garapenean etengabeko inbertsioari esker munduko herrialde aurreratuenetako bat bihurtu da, puntako zientzialari, ikertzaile eta prestigio handiko akuikulturako ikerketa eta berrikuntza zentroak baititu estatu osoan zehar. Asko dira animalien ekoizpen sistema hobetzearen alde egiten duten Nazioarteko Erakundeak, eta Europar Batasunak beti izan baitu akuikultura laguntzeko ohitura, 1994tik sektorea laguntzeko finantza tresna ugari eskaini dituelako1.
Espainiako zentro hauek independenteak edo unibertsitateekin lotuta daude eta estatuaren finantzaketa jasotzen dute proiektuak aurrera eramateko. Euskal eremuan aipagarriak diren zentro teknologikoak Azti eta Tecnalia dira. Irudian ikus daitekeen bezala, Espainia osoan zehar akuikultura eta arrantzarekin lotura duten ikerketa eta berrikuntza zentro ugari daude, batez ere Galizian.
Irudia 4: Arrantzarekin eta akuikulturarekin lotura duten teknologia eta ikerketa zentroak.
Iturria: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioa.
Gai honekin jarraituz, proiektu ugari aurrera eraman dira arrainen elikadura, animalien ongizatea edo instalazioen eraginkortasuna eta iraunkortasuna bezalako erronketan. Oro har, plan hauen helburuak akuikultura sektorea indartzea da, lehiakortasuna handituz. Beraz, Akuikultura Plan edo proiektu Nazionalek gai ezberdinetakoak izan daitezke, hauen artean: Animalien nutrizioa eta elikadura hobetzea, pentsuak hobetuz edo elikagai iturri alternatiboak proposatuz. Animalien ongizatea eta osasuna hobetu. Aurrerakuntza mota hauei esker ekoitzitako kantitatea eta kalitatea areagotzeko aukera ematen du, kontrol sanitario eta kalitate prozesu eta adierazle hobeagoak izateko aukera ematen baitu. Ingeniaritza-proiektuek aldiz, instalazioak hobetzeko edo ingurumen-inpaktu txikiko instalazioak sortzeko aukera ematen dute. Mikroalgen eta angiospermoen ekoizpena. Organismo hauen ekoizpenak biomasaren bilketa eta ingurune naturaleko ekoizpena optimizatzeko baliagarriak izango dira. (Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación, s.f.)
24 Azken gai honetan adibidez, algak aipagarriak dira. Espainian ekoizten den alga kopurua oso baxua bada ere, itsas organismo mota hau oso baliotsua da akuikulturako animalien hazkuntzan. Organismo honen ekoizpenean, mikroalgak dira gehien ekoizten direnak. Mikroalgak kostaldeko komunitateek elikagai eta ongarri gisa erabili dituzte. Industria honen garapenak bere instalazioak punta-puntakoak izatea eskatzen du, horietan ikerketa-esfortzu garrantzitsuak egin daitezen. Ekoizten diren mikroalgak gizakien elikadurarako ez ezik, akuikulturan hazten animalien elikadurarako baliagarriak dira beste erabileren artean. Beraz, arlo honetan egiten diren aurrerapenek positiboki eragingo dute akuikultura sektorean, mikroalgak arrain, molusku eta krustazeoen larba-faseetarako elikagai bezala erabiltzen baitira. Honen adibiderik gertuena UPV/EHUk garatutako mikroalgak ekoizteko lehen proiektua aipa dezakegu. Eusko Jaurlaritzako arrantza-eremuko tokiko ekintzen laguntzen programaren (GALP) barruan EHU-ari emandako proiektua da hau, zeinaren helburua mikroalga zehatz batzuen (Chlorella vulgaris, Haematococcus lacustris eta Arthrospira platensis) konposizio biokimikoa ezagutzea da, etorkizunean hainbat arlotan erabiltzeko: elikagai sektorean, nutrazeutikan edo bioongarrien sektorean adibidez(Campusa, 2022). Beste hitzetan esanda, mikroalgak balioztatu nahi dituzte, etorkizunean eremu askotan baliabide iturri bezala erabiltzeko.
Beste proiektu batzuen artean, PISCIBIEN ere aurki dezakegu, Espainiako Gobernuaren Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia planaren barruan, Europako Next Generation izeneko tresnari esker finantzatu dena. Tresna honekin, Europar Batasunak pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialei aurre egin nahi die, Batasuna leku erresilienteago, digitalago eta ekologikoago batean bilakatzea lortzen den bitartean (Europar Batzordea, s.f.). Hau da, laguntza-pakete hau ikerketa eta berrikuntza edo trantsizio ekologikora zuzenduta dago batez ere.
Hau honela izanda, PISCIBIEN proiektuaren helburua hazkuntzako puntu kritikoetan arrainen (bisigua, lupia, ortzadar-amuarraina eta burbina) ongizatea hobetzeko estrategia berritzaileak garatzea eta ezartzea da. Beste hitzekin esanda, Espainian gehien produzitzen eta kontsumitzen diren espezien errentagarritasuna handitu nahi dute, arrainen ongizatea hobetuko duten irtenbideak garatuz. Proiektu honekin ekoizpen prozesu bakoitzak animaliei nola eragiten dien ikertu nahi dute, larba prozesutik sakrifiziora arte. "Txertaketek, gizentzefaseek edo garraioak bezalako egoeretan edo prozesuetan estresaren erantzuna neurtu eta aztertzen dute, horrela ongizatea hobetzen duten protokoloak sortu ditzaten" (ULPGC, 2022). Animalien erresistentzia hobetzeko eta ondorioz, errentagarritasuna handiagotuz. Proiektu hau aurrera eramango duten entitateak sei dira, hauen artean hainbat unibertsitate eta zentro teknologiko: Kanaria Handiko Unibertsitateko Kanariar Fundazioaren Zientzia Teknologikoko Parkea (FPCT-ULPGC), Cadizeko Unibertsitatea (UCA), Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (UAB), Madrilgo Unibertsitate Konplutensea (UCM) eta Murtziako Nekazaritza eta Ingurumen Ikerketa eta Garapenerako Institutua (IMIDA), CETGA liderra izanik.
Sektorearen deskribapenarekin jarraituz, ekoizpen datuak aztertzen baditugu, 2019an 308,3 mila tona lortu ziren, 2018 urtearekin alderatuz, jaitsiera bat suposatu zuelarik, urte horretako
25 ekoizpena 329,7 tonakoa izan baitzen (5. Grafikoa). Esan beharra dago, orokorrean uretako produktuen ekoizpena 2018tik 2019ra beherakada bat izan zuela, hau da, arrantzatik eta akuikulturatik lortzen zen ekoizpena (tonetan neurtuta) beheratu zen. Hala eta guztiz ere, 2018ko datua hartuz, ekoizpena % 18ko igoera jasan zuen aurreko urteekin alderatuz (STECF, 2021). Horrez gain, denboran zehar progresiboki gora egin duen sektorea izanik, oraindik ez da gai izan arrantza-jardueraren jaitsiera konpentsatzeko, eta ezta harrapaketen jaitsierari ere.
Espezie nagusiak
Europar Batasuneko egoera azaltzerakoan, marea gorriak bezalako gertakariek herrialde baten ekoizpenean eragina izan dezaketela azaldu dut, batez ere herrialdearen ekoizpenaren zati handi bat muskuilua bezalako espeziean oinarritzen bada. Hau Espainiaren kasua da, pisuari dagokionez ur-baliabiderik handiena muskuilua delako. Are gehiago, itsasotik lortzen denaren % 19a inguru arrainak dira, gainerakoa itsaskiak izan dira, ekoizpen osoarekiko suposatzen duten portzentaia nahiko konstante mantenduz denboran zehar (STECF, 2021).
7. grafikoan, Espainiako espezie nagusiak ageri dira, eta ikus daitekeen bezala Mediterraneoko muskuilua da estatuan gehien biltzen den espeziea, 2018 an 244.019 tonako ekoizpena izan baitzuen. Balentzian, Balearretan edo Andaluzian muskuiluen uztak biltzen diren arren, atal honen hasieran esan dudan bezala, Galizian espezie honen ekoizpena finkatuta dagoenez, lurralde hau izango da espezie honen ekoizlerik nagusiena. Dena den, espezie honen bilketak fluktuazio ugari jasaten ohi ditu, bere ekoizpena ingurune-baldintzen aldaketen araberakoa delako. Hala gertatu zen 2010-2013 urteen bitartean, baina susperraldia jasan zuen hurrengo urteetan, batez ere 2017an eta 2018an, non muskuiluaren industriak sortutako balioa handitu zen ekoizpenaren igoeraren eta prezioaren igoeraren ondorioz. Sailkapenarekin jarraituz, STECF (2021) txosteneko datuetan oinarriturik, Espainian gehien biltzen den bigarren espeziea lupia da, 2018an 23.476 tona ekoitzi zirelarik, ekoizpen osoaren % 7a suposatuz. Jarraian urraburua eta Ortzadar-amuarraina daukagu, ur ekoizpenaren % 6 eta % 5a izanik hurrenez hurren. Atlantikoko atungorria uzta bolumenaren ehuneko oso baxua hartu arren (% 2a), 2016arekin alderatuta bere ekoizpena % 67 batean hazi da, eta gainera 2018 an ekoizpenaren balio osoaren % 19a hartu zuen, ekoizpenaren balioaren arabera bigarren espezie nagusia izanik; honen aurrean, lupia kokatuz ekoizpen osoaren balioaren% 24a suposatuz.
Iturria: STECF- tik lortutako datuekin egindako grafiko propioa. 3.1 ITSAS AKUIKULTURA SEKTOREAREN EGITURA Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioak argitaratutako arrantza-estatistiken arabera (Serie 2002-2020), 2020. urtean, 4.952 establezimenduk parte hartu zuten itsas akuikultura sektorean, kopuru honen barruan, ekoizpena eta espezieen hazkuntza aurrera eraman zutenak barneratzen dira. Hurrengo grafikoan ikus daitekeen bezala, Pontevedra eta a Coruña dira itsas akuikultura enpresa gehien biltzen dituzten probintziak, Pontevedran negozio kopuru totalaren % 73a pilatzen delarik (% 0ko portzentaia % 1a baino balio txikiagoak dira).
Grafikoa 8:Itsas akuikultura negozioak Probintziaka
27 bat eman zela ikus dezakegu, 2013ko datua 4.847 establezimendukoa izanik. Hau, neurri handi batean, ekoizpena gelditu zuten aipatutako marea gorriengatik izan daiteke. 2014tik aurrera kopuruak gora egin zuen berriro, 2012ko kopuruetara ailegatuz. Hurrengo urteetan nahiko konstante mantendu zen zenbatekoa, 4.900koa inguru, baina gauzak aldatu ziren 2019 urtean, non Espainiako itsas akuikultura negozioen kopurua maximo batera ailegatu zen, 5.094 hain zuzen ere. Dena den, hau ez zuen asko iraun; izan ere azken datuen arabera, 2020 urtekoak, aurreko urtean baino 142 enpresa gutxiago daude.
Iturria: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministeriotik lortutako datuekin egindako grafiko propioa. Ustiapen-sarrerak enpresaren jarduera nagusiarekin momentu zehatz batean lotutako produktuen merkaturatzetik sortzen dutena adierazten du. Beste era batera esanda, ustiapensarrerak enpresaren jarduera nagusia gauzatzean lortzen dutena da. Idazpen honen bilakaera aztertzen badugu (10. grafikoa), hasiera batean, 2010az geroztik ustiapen-sarrerak nabarmen hazi zirela ikus dezakegu. Izan ere, honen aurreko urteetan, batez beste, enpresek 2,5 milioi euro inguruko diru-sarrerak izan zituen. Geldialdi hori, neurri batean, itsasoan gertatutako fenomenoen ondorio bat da.
2015 urtetik 2018ra arte, sarrerek hazkunde nabarmena izan zuten, marea gorriek eragindako etenaldiak murriztu zirelako, itsas sektorearen errekuperazio bat eraginez. Hala eta guztiz ere, sarreren goranzko joera hau, 2020an hausten da Covid-19a dela eta. Pandemiak gogor jo zuen arrantzan eta akuikultura sektoreetan, hauek baitira merkataritzaren menpeko sektoreak. Konfinamendua egon arren, Europan zein Espainia mailan, elikagaiak ekoizten zituzten sektoreak, akuikultura esaterako, ezinbestekotzat jo zituzten pandemiaren hasieran, elikagaien ekoizpena estali behar zen oinarrizko beharra baita (Apromar,2021). Hortaz akuikultura enpresak, bestelako jarduera osagarriek bezala irekita mantendu ziren.
Iturria: SABI-tik lortutako datuekin ekoitzitako grafiko propioa.
Bestalde, 2019-2020 bitartean eman zen beste gertakari bat Gloria ekaitza izan zen, denboraldiko zazpigarren ekaitza, haize-, euri- eta elur-bolada handiak eta kostako fenomenoak eragin zituena, batez ere Mediterraneoko itsasertz osoan, penintsularen iparraldean eta Balearretan (Agencia Estatal de Meteorología, s.f.). Kalte material ugari sortu zituen, zonaldeko itsas akuikultura haztegi askok sareen hausturak, instalazio produktiboen suntsiketa eta arrain galera ugari eraginez. Europar Batasunak STECF dokumentuaren arabera, ustekabeko fenomeno klimatiko honen ondorioz, 2020ko ekoizpena %30 batean jaitsi zela estimatzen du. Gertaera hauen atzean klima-aldaketa dagoela esaten da eta ikusi dugunez, ekaitz mota hauek ondorio latzak eragin dezakete Espainiako uretako elikagaien ekoizpenean; horregatik, Gloria edo marea gorriak bezalako gertaerak aurretiaz detektatu ahal izateko, punta-puntako teknologia eskuragarri izatea beharrezkoa da. Esate baterako, denboraleak lehenago iragartzen dituzten eredu matematikoak.
29 daitezkeen estatistika nazionalak egitea errazten du, bai eta enpresa ezberdinen jardueren araberako sailkapena egitea ahalbidetzen du.
JESN-ek proposaturiko A21 sektore-agregazioak aukera ematen digu sailkapeneko talde nagusiak eta bakoitzaren zenbakizko mailak ikusteko. Hurrengo taulan ikus daitekeen bezala, sailkapen maila honetan, 21 talde daude, bakoitza bere maila eta kode propioarekin. Mailaren zenbakia garrantzitsua izango da ondoren aurrera eramango dudan analisia egiteko orduan behar ditudan datuak lortzeko. Taulan aurkezten diren taldeen desagregazio maila handiagoa izan daiteke, eta horrek banaketa zehatzagoa emango digu, aztertu beharreko azpisektorearen zenbakizko kode zehatza lortu ahal izateko. Dena den, talde guzti hauek lau talde orokorragoetan bana ditzakegu, 4. taulan kolore desberdinetan bereizi ditudanak: Nekazaritza, abeltzaintza, basozaintza eta arrantza (urdin argia), erauzketa-industriak; manufaktura-industria; energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidura; ur-hornidura; saneamendu-jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa (urdin ilunaz), eraikuntza (laranjaz) eta zerbitzuak (berdez).
Taula 4: JESN-ek proposatutako A21 sailkapena.
Iturria: Eustat-eko datuetatik ekoiztutako taula propioa.
1. taulan ikus dezakegun bezala, talde bakoitzari letra bat esleitu zaio, A letratik U letrara kasu honetan, talde bakoitzaren barruan jarduera desberdinak barneratuta daudelarik. Adibidez, A taldearen barruan hiru azpitalde identifika ditzakegu, azpitalde bakoitza bere azpiatal propioekin osatzen dena, geroago gure analisiaren zehaztasuna zorrotzagoa izatea posible egingo duena. Beraz, jarritako adibidearekin jarraituz, A atalaren barnean, 01-etik 03-ra kodifikatuta dauden jarduerak aurkituko ditugu, nekazaritza, abeltzaintza, ehiza eta horiekin lotutako zerbitzuak, basogintza eta baso-ustiapena eta arrantza eta akuikultura hain zuzen ere. Orduan, JESN sailkapenean, itsasoarekin zerikusia duten azpisektore guztien zenbakizko kodea aurki dezakegu, analisia egiterako orduan behar ditudan datuak lortzeko baliagarriak
30 izango direnak. Esan bezala, INEk 2022an JESN sailkapenari buruzko dokumentuan oinarrituta, hurrengoak dira aztertutako gaiarekin, itsasoko ekonomiarekin, lotura duten sektoreak: • A atalean (01-03), natur, landare eta animalia baliabideen aprobetxamendua sartuko litzateke, honako jarduera hauek barne: nekazaritzako produkzioa, animalien hazkuntza eta ugalketa, egurraren eta beste landare eta animalia batzuen bilketa ustiategi batean edo bere habitat naturalean. Hortaz, multzo honen barnean itsasoarekin lotura duten azpisektoreak arrantza (031) eta akuikultura (032) izango lirateke, 03 kodearekin identifikatzen direnak. Are gehiago, 03 banaketak itsas inguruneetako, ur gazietako zein ur gezako arrantza-baliabideen erabilera estaltzen du, arrainak, krustazeoak, moluskuak eta itsasoko beste organismo eta produktu batzuen (adibidez, perlak, uretako landareak, etab.) harrapaketa edo biltegiraketa barne. Horregatik, 03 azpitaldearen baitan, itsas arrantzak eta itsas akuikulturak, 0311 eta 0321 kodeak izango dituzte hurrenez hurren.
• Itsasoko azpisektoreen bilaketarekin jarraitzen badugu, C taldean (10-33), manufaktura industriak biltzen dituen taldea hain zuzen, elikagai industria aurkitzen da, 10 zenbakiarekin kodifikatuta dagoena. Elikagai industria oso zabala izan daiteke, nekazaritzatik, basogintzatik eta arrantzatik lortzen diren produktuen eraldaketa barneratzen duelako, bai pertsonentzako zein animalientzako elikagai bihurtuko dena. Hau da, sail hau hainbat motatako produktuekin lotutako jardueren arabera antolatuta egongo da: haragia, arraina, frutak eta barazkiak, koipeak eta olioak, esnekiak, eta bestelako elikagaiak. Hala ere, 102 kodearekin, arrainen, krustazeoen eta moluskuen prozesatu eta kontserbak aurki dezakegu. Azkenik, elikagaiekin bukatzeko, 1044 kodearekin, arrain- eta itsas ugaztunen olioen eta koipeen fabrikazioa ere aurki dezakegu.
C taldean ere, 30 zenbakizko kodearekin garraiorako bestelako materialen fabrikazioa daukagu, zeinak garraio-ekipoen fabrikazioaren jarduerak biltzen dituen, hala nola, itsasontzien eta beste ontzien eraikuntza, trenbideetarako lokomotorak eta material mugikorren fabrikazioa eta hegazkinen osagaien fabrikazioa. Hortaz, 301 zenbakiak, ontzigintzan jarduten duten enpresa guztiak biltzen duen taldean, itsasontziak eta bestelako egitura flotagarriak, garraiorako eta merkataritzako beste helburu batzuetarako, bai eta kirol- eta jolas-jardueretan oinarritzen diren enpresak egongo dira. Esaterako, bidaiari-ontzien, transbordadoreen edota motordun edo motorrik gabeko belaontzien eraikuntzak bezalako jarduerak dira talde honek barneratzen dituenak.
• Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidurak D taldea (35) osatuko du, non 3519 kodeak, beste mota batzuetako energia elektrikoaren ekoizpena burutzen duten enpresak bitzen dituen. Adibidez, olatu-energia.
• H atalean (49-53), bidaiarien eta ondasunen garraioa barneratzen dira, trenbide, errepide, ur edo airez, eta baita horiekin lotutako jarduerak, hala nola terminalaren eta aparkalekuaren zerbitzuak, salgaien manipulazioa, biltegiratzea, etab. Zehaztasun gehiagorekin, 50 zenbakiarekin kodifikatuta dagoen taldea, itsasoko eta barneko bide nabigagarrietako garraioa deritzona, bidaiarien edo salgaien itsas garraioa eta
31 barneko nabigazio-bideak, taxi ontzien bidez egiten diren desplazamenduak eta ontzi turistikoen garraioa barneratzen diru, gurutzaontziak barne. Hortaz, itsasoan egiten den bidaiarien eta ondasunen garraioa 501 eta 502 kodearekin sailkatzen dira CNAEn.
• M atala (69-75) Jarduera profesionalak, teknikoak eta zientifikoak barneratzen dituen atala da. Zehazki, 72 zenbakiarekin kodifikatuta ikerketa eta garapena aurki dezakegu. Bertan, 7219 zenbakiarekin, Natur eta zientzia teknikoetan beste ikerketa eta garapen esperimental batzuk barneratzen dituen klasea aurkitzen da, bioteknologiako ikerketa eta garapen esperimentala ez den zientzia naturalen eta teknikoetan ikerketa eta garapen esperimentalean diharduten enpresak biltzen dituena.
Irudia 5:CNAE kodea
Iturria: Ekoizpen propioa
Akuikultura mota honen barruan, SABIn erregistratutako enpresa aktiboen kopurua 270 da, negozioen erdia baino gutxiago, % 44a, Galizian kokatzen direlarik (11. grafikoa). Gainera, nahiz eta enpresen lagin hau txikia izan, estatu mailako egoerarekin alderatuz adierazgarria dela esan genezake enpresa gehienak Pontevedrakoak eta a Coruñakoak direlako. Lanean zehar, Galiziak arrantza eta akuikultura arloan izan duen garrantzia aipatu dut, arrain eta beste espezie batzuen uztaren zati handi bat bertatik datorrela aipatuz. Galizian, arrainen eta itsaskien arrantzak duen inportantzia ukaezina da, jardueraren zati handi bat arrantzaren kultura eta tradizioari zor baitzaio. Hau da beraz, erkidegoak akuikulturan duen presentziaren arrazoi nagusia, enplegu egonkorrak eta kalitatekoak sortzen duen enpresa-jarduera izan baita Galizian. Beste alde batetik, erkidego honen inportantzia 2001 urtean sortutako Galiziako Akuikultura Klusterraren eskutik dator.
Kluster bat toki geografiko zehatz batean, sektore bera partekatzen duten enpresa eta erakundeen multzoa da, zeinaren helburua ingurune lehiakorragoa sortzea dela laburbil daiteke. Enpresa hauek nahiz eta industria berdinekoak izan, ez dituzte produktu berdinak saltzen, baina industria kulturan antzekotasunak partekatzen dituzten negozioak dira. Enpresa eta ikerketa erakundeen eta beste eragileen taldekatze hauek, jarduera suspertzen dute haien arteko kooperazioari esker, ezagutza eta esperientziaren trukaketei esker, kluster barruko produktibitatean eragin positibo bat sortuz. Produktibitatearen handikuntza hau enpresen arteko kooperazioaren eta elkarlanaren ondorioa izango litzateke.
32 Galiziako Akuikultura Klusterra, Galizian erreboiloa ekoizten zituzten enpresek sortu zuten, bertako akuikultura sektoreko enpresen lehiakortasuna areagotzeko, ikerketa eta teknologia berrien erabilera sustatuz eta akuikulturaren ezagutzan aurrerapenak bultzatuz (Programa pleamar, s.f.). Gaur egun, Galiziako erkidegoko enpresak ez ezik, Espainiako geografia osoko beste parte-hartzaile batzuk ere integratu dira kluster honen barnean. Eta gaur egun, erreboiloaz gain, mihi-arrainen eta arrain lauen ekoizpenean nazioarteko erreferente gisa kokatu dira. Galiziako Akuikulturarako Zentro Teknologikoak (CETGA), Klusterraren menpeko zentroa, teknologia eta eragin handiko proiektu zientifikoak ikertzen eta garatzen ditu, Galiziako akuikultura-sektorearen garapen jasangarriaren oinarria izanik. Horregatik, baldintza geografiko eta klimatikoei eta arrantzaren tradizioari esker, Galizia akuikulturako Europako potentzia bihurtu da.
Iturria: SABI-tik lortutako datuekin ekoitzitako grafiko propioa.
33 eremuetan baino enpresa gehiago daudelako. Gainera, ikus daitekeen bezala barnealdeko eskualdeetan, hau da, kostalderik gabekoak, itsas akuikulturan diharduten enpresak daude. Beraz, ez da kostako eremuen sektore bat izango, gero eta enpresa gehiagok Itsas akuikulturako espezieen ikerketaren, garapenaren eta ekoizpenaren aldeko apustua egin baitute.
Langile kopurua aztertzen badugu, sektorean diharduten enpresak nolakoak diren zehaztuko digu. Hortaz, mikroenpresa bat hamar langile baino gutxiago dituena izango da. Gehienez 49 langile dituena, enpresa txiki bat, eta azkenik, 250 langile baino gutxiago duen negozioa, enpresa ertaina izango da. Kopuru honetatik aurrera enpresa handia dela esango dugu. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak argitaratutako datuen arabera, 2020an, 12.478 pertsona lan egiten zuten Akuikultura sektorean (Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación, 2020). Dena den, SABI-ko laginera bueltatuz, enpresen tamaina aztertzen badugu, gehienak ETEak direla ondorioztatuko dugu. Are gehiago, Europako eta baita Espainiako akuikultura enpresa gehienak, 10 langile baino gutxiago dituzten mikroenpresak dira. Enpresa txiki hauek familia-enpresak izan ohi dira, ekoizpen sistema estentsiboak erabiltzen dituztenak, non gizakiaren esku-hartzea minimoa den eta baldintza naturalak ahalik eta gehien aprobetxatzen diren.
Azken urtean, SABIn erregistratutako datuen arabera eta langile kopuruaren histogramari erreparatzen badiogu, behaketa zenbateko osotik 213 enpresek 6 langile baino gutxiago dituztela ikusiko dugu. Beraz, ondoriozta dezakegu Espainian itsas akuikulturara dedikatzen diren enpresen % 78 mikroenpresak direla, ehuneko nahiko altu bat. Jarraian, 46 langile baino gutxiago dituzten establezimenduak, kopuru osoaren % 95,57a suposatzen dute. Hortaz, Espainiako itsas akuikulturako enpresa gehienak mikroenpresak edo enpresa txikiak izango dira. Azkenik, geratzen diren enpresak nahiz eta oso zenbateko murritza izan, hauek enpresa ertainak izango dira. Are gehiago, behatutako enpresen % 4,07a bakarrik, enpresa ertainak izango dira. Aipagarria da galiziar Stolt Sea Farm SA enpresa, hori baita langile gehien dituena, guztira 241 langile hain zuzen ere.
Ustiapen-sarrerak eskuragarri zituzten enpresak 160 dira, gainerakoei buruzko daturik ez baita aurkitu. Hots, oraingoan lagina txikitu egin da.
Sarrerak aztertzea interesgarria da hau baita bere salmentetatik lortzen duten zenbatekoa. Jardueratik lortutako ustiapen-sarreren azken datuei dagokienez, hurrengo histograman ikus dezakegun bezala, enpresen % 74,38k, hau da, 119 enpresek, milioi bat baino gutxiagoko dirusarrerak lortu zituzten. Datu hau zentzuduna da, ikusi dugunez, itsas akuikulturan diharduten enpresa gehienak mikroenpresak eta enpresa txikiak direlako. Are gehiago, ustiapen-sarreren bataz bestekoa 3,08 milioi eurokoa da aztertutako enpresen artean, zenbateko hau mikroenpresek eta enpresa txikiek bere jardueratik faktura dezaketen diru-sarreren oso zifra
Urtero, 9,6 milioi eta 50 milioi euroko sarrerak lortzen dituzten enpresak 11 dira, gure laginaren % 6,85a. Tarte honetan barneratzen diren negozioak enpresa ertainak izango dira. Azkenik, geratzen diren gainerako enpresak, bi, enpresa handiak izango dira, urtero 50 milioi euro baino gehiagoko ustiapen sarrerak lortu dituztelako. Lagin osotik nabarmentzen diren bi enpresa hauek Culmarex SA enpresa taldea (Murtziakoa) eta Stolt Sea Farm SA (Galizian kokatua) dira, 94 eta 74 milioiko ustiapen-sarrerak lortuz, hurrenez hurren.
Iturria: SABItik lortutako datuekin ekoizpen propioko taula. Laburbilduz, ustiapen sarrerak orokorrean ikusita, ondoriozta dezakegu itsas akuikulturako enpresa gehienek mikroenpresa edo enpresa txiki baten pareko diru-sarrerak lortzen dituztela, beraz, sektorea mota horretako enpresek osatuko dute. Langileen histogramarekin lortutako ondorioekin bat eginez.
37 enpresak kokatuta dauden itsasoaren arabera taldekatuz, ikusi ahal izango dugu irizpide honen bidez desberdintasunik dagoen. Enpresak hiru taldetan multzokatu ditut: Lehenengo talde batean Atlantikoan kokatutako enpresak egongo dira (Huelva eta Cadiz barne), beste talde batean Mediterraneoan (Balear uharteak barne) kokatutako enpresak eta azkenik Kanariar Uharteak. Azken talde hau kendu behar izan dut datu faltagatik.
Dena den, hurrengo kutxa diagrama erreparatzen badugu (14. grafikoa), non Iberoatlantikoan (IBAT) eta Mediterraneoan (MED) kokatzen diren enpresen ustiapen sarrerak irudikatu ditudan, ikus daiteke mediterraneoko kostaldean kokatutako negozioek lortutako dirusarrerak kostalde atlantikoak kokatzen direnen baino altuagoak direla, mediterraneoko mediana altuagoa baita. Mediterraneoan kokatuta dauden itsas akuikultura negozioen kutxa diagraman, sarreren dispertsioa askoz handiagoa dela ikus daiteke, Iberoatlantikoan ez bezala, non kutxa eta haren biboteak elkarrengandik oso hurbil dauden. Are gehiago, datu tipikoen artean, Mediterraneoko sarreren baliorik handiena Atlantikoko aldagai beraren balio maximoa baino askoz handiagoa da. Bestetik, asimetria positiboa dago Mediterraneoaren kasuan, mediana lehen kuartiletik gertuago kokatzen delako. Hots, talde honetan 12 milioiko sarrerak lortzen dituzten enpresak egon arren, zifra txikiagoak lortzen dituzten enpresen kontzentrazioa egongo da.
Faktore baten bariantza aztertzea tresna estatistiko bat da, zeinak faktore batek (kostalde ezberdinek) aldagai kuantitatibo batekiko (sarrerak) duen bariantza ezagutzeko aukera ematen digun. Hau da, kostaldearen araberako sarreren bariantza alderatuko dugu, ANOVAk, bi taldeen artean desberdintasun estatistiko esanguratsuak dauden adieraziko baitu. Kutxa diagraman ikusi dugunez, Mediterraneoko kostaldean kokatzen diren itsas akuikultura enpresak diru sarrera handiagoak izaten dituzte. Dena dela, ANOVA testa egingo dut.
38 Azterketa honen helburua, beraz, taldeen bataz bestekoak berdinak diren egiaztatzea da, planteatzen diren hipotesiak hurrengoak izanik:
Hau esanda, hurrengo 15., 16. eta 17. grafikoetan enpresen sarrerak probintzien eta autonomia erkidegoaren arabera irudikatzen dira.
15. grafikoan ikus dezakegu probintzia guztien artean bere datuen dispertsioagatik gehien nabarmentzen dena Castellón dela (Mediterraneo taldekoa). Aldagaiaren balio maximoa 40 milioiak gainditzen ditu. Gainera, asimetria negatiboa dagoenez, datuak banaketaren goiko aldean kontzentratzen direla esan genezake, hau da, Castellonen kokatutako enpresek 30 milioi inguruko sarrerak lortzen dituzte. Balear Uharteetan (Mediterraneo taldekoa) esaterako, sarreren dispertsioa txikiagoa da, daturik altuena 20 milioi eurokoa izanik. Kasu honetan asimetria positiboa dago, eta beraz Balear Uharteko ustiapen datu gehienak medianaren azpitik kontzentratuko dira. Gainontzeko probintzien kutxen heina ikusita, sarreren dispertsioa askoz txikiagoa dela esan genezake. Are gehiago, Pontevedran, Lugon eta A Coruñan, non enpresen kontzentrazio handia dagoen, diru-sarreren sakabanaketari erreparatzen badiogu, hau oso baxua dela esan dezakegu. Galizian kokatzen diren probintzietatik deigarriena Lugo da, bertako enpresen sarrerak 10 milioitan kontzentratzen baitira. Gainontzeko probintzien heina murritzagoa izango da, adibidez Malagakoa, eta grafikoan ikusten den bezala, sarrerak milioi bat baino balio baxuagoak izango dituzte.
16. eta 17. grafikoetan agertzen diren kutxa diagramak Autonomia Erkidego enpresen sarreren araberakoa da, 17. grafikoan outlier-ak agertzen direlarik. Balio atipiko hauek bere taldeko behaketatik oso desberdinak diren datuak dira, hau da, irudikatutako puntuek muturreko diru-sarreren balioak adierazten dute. 16. grafikoan ikusten den bezala, Mediterraneoko kostaldeko erkidegoetako diru-sarreren banaketak, hala nola, Balear Uharteetan, Murtzian edo Valentzian, dispertsio askoz handiagoa dute, behaketa maximoa 20 milioiko sarrerakoa izanik (Balearretan). Atlantikoan kokatzen diren erkidegoen dispertsioa txikiagoa izateaz gain, ustiapen-sarrerak askoz baxuagoak dira, Asturiasen izan ezik, non maximoa 5 milioietan kokatzen den. Hala eta guztiz ere, Euskal Herriko, Galiziako eta Kantabriako balio tipikoak ez dira milioi batera iristen.
Azkenik, ustiapen-sarreren histograma egitean aipatu ditudan bi enpresak izango dira 17 grafikoko outlier aipagarrienak. Ikusten denez Galizian eta Murtzian kokatzen diren bi enpresek gainontzeko behaketen gainetik daude. Are gehiago, erkidego batzuetan, Valentzian, Andaluzian edo Katalunian (denak Mediterraneo aldekoak) balio atipikoak aurki ditzakegu, baina ez da aipatutako biak bezain muturrekoak.
Grafikoa 15: Ustiapen-sarerren kutxa diagrama, Probintziaka
Enpresen egoeraren analisi konkretuago bat egiteko, enpresen finantza-egoera deskribatzen duen ratio bat erabili dut, maniobra-funtsa hain zuzen ere. Honi esker, zehaztasun handiagoz jakin ahal izango dugulako itsas akuikultura enpresen egoera nolakoa den. Orain arte ikusi duguna laburbilduz, jarduera horretan diharduten enpresak, txikiak eta familiarrak dira, baina likidezia oso garrantzitsua den arloa da, eta horren adierazle on bat maniobra-funtsa izango da.
ETEen desagerpenaren arrazoi nagusienetako bat saldo erabilgarriaren eskasia da. Hau dela eta, enpresen maniobra-funtsa bezalako ratioa gogoan izatea ezinbestekoa izango da negozioaren biziraupena bermatzeko. Ratioaren kalkulua, aktibo korrontearen eta pasibo korrontearen arteko kenketa eginez lortzen da. Gauzak hobeto ulertzeko, bilketa-eskubideak epe laburrean (urtebete), epe laburrean dituzun ordainketa-betebehar guztiak kenduta kalkulatzen da. Beraz, epe laburreko ordainketak betetzeko gaitasuna neurtzen duen ratioa da. Taula 7: Enpresen maniobra-funtsa eurotan.
Kasu honetan, aztertutako enpresen artean (174) aniztasun handia dago, enpresa batzuek fondo negatiboa baitute, eta beste batzuk aldiz oso positiboa. Zehazki, 13 negoziok bakarrik izan zuten azken urtean maniobra fondo negatiboa. Bataz besteko maniobra-funtsa 1,8 milioikoa da, eta, beraz, epe laburrean bere ordainketei aurre egin dezaketela esan dezakegu.
Ranking honetan, Aquanaria SL nabarmentzen da, maniobra funts altuena dutena izateagatik, 32,6 milioi eurokoa. Bestalde, Piscifactorias Albaladejo SL izango da epe laburreko ustiapenkostuei aurre egiteko arazo gehien izango duen enpresa. Ez dago maniobra-funts optimo bat, neurri handi batean enpresaren tamainaren araberakoa izango delako zenbateko hau, dena den, komenigarria da ratio hau positiboa izatea. Are gehiago, fondo negatiboa duten enpresek zailtasun larriak izango dituzte aurreikusi gabeko gastuak ematen badira, akuikultura sektoreari aldaketa klimatikoak edo bestelako perturbazioek eragiten dituztenak esaterako. Orokorrean, enpresen bataz bestekoa erreparatuz, enpresa egonkorrak direla ondoriozta dezakegu, hau da betebeharrei aurre egiteko kapaza den sektorea izango da.
4. ONDORIOAK Guzti hau laburbilduz, gehiegizko arrantzak, kutsadurak, ekosistemen narriadura eta aldaketaklimatikoak dira itsasoen krisia bideratu duten gertakariak. Ozeanoak pairatzen ari diren gain ustiapenaren aurrean, Ekonomia Urdinak pertsonen interesen eta ingurumenaren interesen arteko oreka lortzea proposatzen du. Hau da, itsasoa modu neurrigabean erabili beharrean, ingurune bakar hau hobeto erabiltzen ikasi behar dugu, modu honetan bakarrik itsasoko bizitzaren iraupena ez ezik, gosetearekin amaitu eta hazkunde ekonomikoa lor daitekeelako.
Biztanleriaren hazkunde esponentziala eta itsasoa bezalako planetako baliabideen (ekosistemak, animali urtarrak…) erabilera okerraren ondorioz, gizateria elikatzeko erronka berri bat aurkezten zaigu. Honen aurrean, garapen iraunkorra eta arduratsua bermatuko duen irtenbide aproposena, azken hamarkadetan suspertzen joan den itsas akuikultura da; hain zuzen, Ekonomia Urdinaren printzipioekin bat egiten duen ekoizpen prozesu jasangarria, etorkizunean harrapaketa arrantza sistema ordezkatuko duena. Alde batetik, kalitatezko produktuak eta elikagaiak eskaintzen ditu eta bestetik, harrapaketa arrantzak erabiltzen dituen teknika suntsitzaileak ez bezala, ez ditu itsasoko ekosistemak hondatzen, baizik eta hauen biziraupena ahalbidetzen du. Akuikulturatik lortzen diren produktuak gainera, bolumen handiagoetan ekoitzi daitezke, hazkuntza prozesua toki kontrolatuetan egiten delako. Kontuan izan behar dugu, animalia eta organismo urtarrak ez direla soilik elikagai bezala erabiltzen, ikerketa zientifikoei esker, sendagai-ahalmenak edota kosmetika arlorako konposatu desberdinak atera ditzakegu. Zer esanik ez, akuikulturak desagertzeko arriskuan dauden espezieen gaineko presioa ere murrizten duela.
Ikusi dugun moduan, itsas akuikulturak estatu espainiarrean ehunka pertsona enplegatzen ditu, gehien bat beren inguruneko arrantza-tradizioari eutsi dioten familiak izanik. Sektore honetako enpresak oso txikiak izaten dira, salbuespenak salbuespen, eta, beraz, diru-sarrera txikiagoak izaten dituzte. Hala ere, Espainia kostaldeko estatua izanik, abantaila hori ahalik eta gehien aprobetxatu beharko genuke. Gure kostetan eskura ditugun baliabideak aprobetxatu beharko genituzke beste herrialdeekiko independentzia ekonomikoa lortzeko. Ikusi dugunez,
Jarduera honen garapenerako puntako teknologiaren eta berrikuntzen beharra ere aipagarria da, eta arlo honetan Espainian egindako esfortzuak eredu bezala har ditzakegu, enpresa elkarte eta bestelako puntako entitateek aurrera eraman dituzten proiektuak, sektorearen garapenean lagundu dutelako, Espainia Europako akuikultura ekoizle nagusiena bihurtuz. Estatuak, eta orokorrean Europak, jarduera hau hazteko duen potentziala ikusita, subentzio eta fondo ugari eman dira. Hala eta guztiz ere, sektorearen geldialdiei aurre egiteko, eta honek duen ahalmena guztiz aprobetxatzeko oraindik lan handia egin behar da.
Itsasoko ekonomietan oinarritzen den eredu berritzaile hau ezartzeko, egitura sendoak beharko dira, gobernuek, bere aldetik, berrikuntzarako kapitala bideratu beharko dute, bestelako proiektuetan inbertitutako kapitalak agian etorkizunerako onurarik ez digulako emango. Beste hitzekin esanda, sektorearekin lotura duten zonaldeen giza balioak eta bertuteak aprobetxatuz, oinarrizko beharrak asetzen dituzten itsas produktu osasuntsuak merkaturatu ahal izango ditugu, enplegua sortuz eta gure itsasoen kalitatea hobetuz. Horretarako, gure Ekonomia Urdin iraunkorrak duen potentzialaz jabetu behar gara planak egiterakoan. Hau da, itsas akuikultura bezalako sektore urdinak garatzeko, gobernuek komunitate txiki horietan oinarritutako ekintza, estrategia edo politikak bideratu beharko lituzkete.
Hitz gutxitan, Espainiaren kasuan, akuikulturaren garapenak lehentasun nagusia izan beharko luke, eskala txiki eta ertaineko akuikultura-ekoizpena sendotzeko eta ondorioz, gure presentzia gailenduz. Aldi berean Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzen direlarik, etorkizuneko belaunaldiek elikagaien eskuragarritasuna izan dezaten, itsas ekosistema osasuntsuez disfrutatzen duten bitartean. Amaitzeko, akuikultura gure eguneroko bizitzan uste baino garrantzitsuagoa da, azken urteetan erosten ditugun produktuen jatorria eta produkzio prozesua planetarentzat kaltegarria izan den kontuan hartzen hasi garelako. | science |
addi-fb06daaef647 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58795 | Lurralde antolamendua eta genero ikuspegia | Madero Rueda, Ander | 2022-12-14 | Bilbo, 2022ko abuztuaren 29a
1-Sarrera Emakumeen parte-hartzea lan merkatuan apurka-apurka handituz joan den arren, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun handiak daude oraindik. Emakumeek etxeko eta zaintza lanen gehiena egiten dituzte, eta askotan zailtasunak dituzte lan merkatuan lanpustu duin bat eskuratzeko. Ekonomia feministaren helburu nagusia da, hain zuzen ere, genero ezberdintasun hauek sortzen eta erreproduzitzen dituzten mekanismoak aztertzea eta ulertzea eta, era berean, ezberdintasun hauek ezabatzeko bidea bilatzea Enkistatu den arazo honen aurrean, ezinbestekoak dira politika publiko egokiak aurrera eramatea. Hirigintzak mota askotako tresnak ditu gure gizartean existitzen diren hainbat ezberdintasunei konponbidea emateko. Izan ere, bizi eta erlazionatzen garen lekua eraldatzea desberdintasunen aurka borrokatzeko arma boteretsua da. Konkretuki, lan honetan hirigintzaren, edo, hobeto esanda, hirigintza feministaren edo genero ikuspegia barneratzen duen hirigintzaren bidez zer-nolako neurriak planteatzen diren ikusiko ditugu. Horretako, Bartzelona hiriaren kasua aztertuko dugu, azken urteotan neurri interesgarri asko inplementatu dituztelako hirigintza feministaren ildotik, lehen baino lehen ekonomia feministaren eta hirigintza feministaren ibilbide teoriko zabala ikusi ondoren. Beraz, lan honen helburu nagusia hirigintza feministak gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunei konponbidea emateko zer-nolako neurriak planteatzen dituen ikustea da. Helburu nagusi hau lortzeko, hainbat bigarren mailako helburu proposatzen dira. Hasteko, genero arrakala eta emakumeen egoera lan merkatuan aztertu nahi da, bai gaur egungo egoera eta bai haien jatorria. Ondoren, udalek aurrera eramandako neurriak eraginkorrak izateko nolakoak izan behar diren aztertu nahi da. Azkenik, Katalunian hirigintzaren inguruko marko juridikoa aztertu nahi da, baita azken urteetan aurrera emandako zenbait politika. Metodologiari dagokionez, lan honen idazketan batez ere ekonomia feministari buruzko artikulu eta aldizkariak erabili dira, hala nola liburu eta lege ezberdinak kontsultatu. Ekonomia feministaren eta hirigintzaren inguruko bibliografia ugaria den arren, ez daude hirigintza feminista Bartzelonan lantzen duten autore askorik. Hala ere, hau ez da
arazoa izan lana egiterakoan. Zaida Muxí-Martínez-en eta, orokorrean, Col·lectiu Punt 6-ren artikuluak izan dira garrantzitsuenak atal horren idazketan. Ekonomia feministaren atalean, berriz, Cristina Carrasco izan da autore garrantzitsuena. Horrela, lan hau bost zatitan batuta dago. Lehenengo atal honetan sarrera orokorra eman eta gero, bigarren atalean Espainiako eta Kataluniako genero desberdintasunen testuinguru orokorra ikusiko dugu, lege garrantzitsuenak eta emakumeen egoera deskribatzen duten grafikoak erabiliz. Hirugarren atalean marko teorikoa garatuko dugu, non ekonomia eta hirigintza feministei buruz hitz egingo dugun. Laugarren atalean Bartzelonako hirian dagoen egoera komentatuko dugu hirigintza feministaren ikuspuntutik, dauden planak eta aurrera eramandako neurrien bidez. Azkenik, bosgarren atalean lanean garatutakoari buruzko ondorioak aterako ditugu.
2-Testuinguru orokorra: genero desberdintasunak Ekonomia feministaz berez eta haren erlazioa hirigintzarekin hitz egin baino lehen, egingo dugun lehenengo gauza ekonomia feministaren garrantzia eta beharra azpimarratzea da. Horretarako, lehenengo Espainiako Estatu mailan eta Katalunian emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruz hitz egiten duten legeak labur komentatuko ditugu. Espainian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aipatzen duen lehenengo legea 1978ko Konstituzioa da, zuzenean ez den arren. Han, 9.2 artikuluan, esaten da Botere Publikoei dagokiela biztanle guztien askatasuna eta berdintasuna bermatzeko baldintzak sustatzea, hauek galarazten dituzten oztopoak ezabatuz eta biztanle guztien parte-hartzea politika, ekonomia, kultura eta gizarte munduetan erraztuz. Gainera, 14. artikuluan esaten da biztanle guztiak berdinak direla legearen aurrean, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo bestelako egoera pertsonal edo sozialengatik inolako bereizkeria motarik kontuan hartu gabe. Konstituzioko bi artikulu hauetan jasotako printzipioak emakumeen kasuan betetzeko eta garatzeko, 1983an Emakumearen Erakundea sortu zen, Kultura Ministerioari atxikitako erakunde autonomo moduan. Hasieran, Emakumearen Erakundeak bi jarduera-ildo zituen. Alde batetik, informazio- eta arreta-zerbitzuak sortzea, emakumeentzako prestakuntza-programen garatzea sustatzeko; eta, bestetik, Administrazioak emakumeentzat berariaz egindako politikak sustatzea eta koordinatzea. Emakumearen Erakundea sortzearekin batera, Emakumeen Aukera Berdintasunerako Planak (PIOM) sortu ziren ere, haien helburua sexu-arrazoiengatiko desberdintasunak ezabatzea eta gizarteak emakumeak ez baztertzea izanda. 1988tik 2006ra arte lau plan ezberdin egon ziren, bakoitzak eremu ezberdinetan ardaztuz (Emakumearen Erakundea, s.f.). XX. mendearen hasieran bi lege garrantzitsu onartu ziren. 2004an, 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integraleko Neurriei buruzkoa, onartu zen, gertaera garrantzitsua izan zena emakumeen eskubideen babeserako. 2007an, aldiz, 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko, Berdintasunerako Legea laburtzeko, onartu egin zen. Berdintasunerako Legeak izaera orokor nabarmena du. Izan ere, ordenamendu juridiko
osoari eragitea nahi du, berdintasunaren printzipioa Zuzenbidearen adar guztietan aplikatuz. Beraz, Legeak Espainiako politika publiko guztietan du eragina, estatukoak zein autonomikoak. Gainera, Legearen 17. artikuluan esaten da Gobernuak Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Plan Estrategikoak onartu behar dituela periodikoki, aurreko Emakumeen Aukera Berdintasunerako Planak ordezkatuz. 2008tik 2016ra arte bi egon dira, hirugarrena 2022. urtean onartuta. Plan hauek emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren aurkako neurri ezberdinak dituzte, hainbat arlokoak direnak (Emakumearen Erakundea, s.f.). Berdintasunerako legeak hainbat artikulu ditu ere zeinek genero ikuspegia hiripolitiketan, plangintzan eta etxebizitza-politiketan barneratzea exijitzen duten. Berdintasunerako legea eta 2007 Estatuko Lurzoruaren Legea dira estatu mailan generodimentsioa hirigintzan eta etxebizitzan duten garrantzia jasotzen duten legeak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna hiri-garapen jasangarriaren printzipioetako bat izanik (Sánchez de Madariaga y Novella, 2020). Legez emakumeak eta gizonak berdinak izan arren, berdintasun hau ez da gizartean ematen, hainbat arloetan desberdintasun handiak daudelako oraindik. Ekonomian, adibidez, ematen diren desberdintasunak oso nabarmenak dira. Hurrengo grafikoan diru soldata-arrakala ikusi daiteke. Horretan, 2008. urtetik 2019ra arte agertzen da soldata medianaren bilakaera. Soldata mediana aukeratu da batez besteko soldataren ordez pertsona arrunten egoera hobeto islatzen duelako. Batez besteko soldatan diru kantitate handia duten pertsonek desitxuratu egiten dute aldagaia, pertsona arruntek benetan duten dirua baino diru gehiago dutela esanez.
Argi ikusi daitekeenez, gizonek jasotako urteko soldata medianoa emakumeek jasotakoa baino askoz handiagoa da: 2019an gizonek 22.368,07€ irabazi zituzten urtebetean eta emakumeek, berriz, 17.961,93€ periodo berdinean. Gizonen soldata emakumeena baino %25 handiagoa da ia, izugarrizko diferentzia. Honek erakusten du genero berdintasunari dagokionez oraindik asko dagoela egiteke benetako berdintasuna lortu arte. Fenomeno hau ez da berria, eta hura gertatzearen arrazoiak askotarikoak dira. Arrazoi hauen analisi sakona egitea lan honen helburuen artean egon ez arren, gaur egun desberdinkeria hau nola ematen denaren inguruan pare bat gauza komentatuko ditugu. Hasteko, enplegu tasari buruz hitz egingo dugu labur. Enplegu tasa landun guztien eta 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren arteko zatidura da, hau da, lan egiteko adinean dagoen biztanleriaren zein ehunekok lan egiten duen neurtzen du aldagaiak. Bigarren grafikoan ikusi daitekeen bezala, gizonen enplegu tasa emakumeena baino handiagoa da. Konkretuki, 2022ko lehengo hiruhilekoan gizonen %55,88a zen landuna. Emakumeen kasuan, ehunekoa %45,44a zen, 10 puntu baino gehiagoko desberdintasuna. 2008ko krisi ekonomikoak behera eraman zituen enplegu tasak oro har, eta oraindik asko geratzen da krisia baino lehenagoko ehunekoak berriro lortzeko. Hala ere, urteetan zehar mantendu dena da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna.
zehar galdu diren enpleguen ehuneko handi bat aldi bereko kontratuak badira, periodo berean egon den enplegu tasaren beherakada orokorrarekin erlazionatu daiteke. Interesgarria da nola 2014. urtetik 2017ra arte gutxi gorabehera aldi baterako kontratuen ehunekoa berdina izan zela emakumeen eta gizonen artean, 2017. urtetik aurrera tendentzia lehen zegoen bezala izatera itzuli zen arren.
Alde bateko kontratuen ehuneko handiago bat izateaz gain, lanaldi partziala duten emakumeen ehunekoa handiagoa da ere gizonezkoenarekin konparatuz, laugarren grafikoan ikusi dezakegun bezala. Tendentziak antzekoak diren arren, lanaldi partzialak izatea askoz normalagoa da emakumeen artean. Konkretuki, 2022ko bigarren hiruhilekoan lanaldi partziala zuten pertsona guztien 75,15%ak emakumeak ziren. Horretaz gain, denboraldiei sentikorragoa da emakumeen ehunekoa. Konparatuz, gizonezkoena bariantza askoz txikiagoa dauka urtean zehar.
Grafikoa 3. Espainian aldi baterako kontratuak dituzten langileen ehunekoa soldatapeko guztiekiko, generoen araberako bilakaera 2002-2022
Beraz, emakumeen enplegu tasa txikiagoa izateaz gain, lana lortzen dutenek alde bereko kontratua edota lanaldi partziala izateko aukera handiago daukate. Egoera honen ondorioz, noski, emakumeen soldata medianoa gizonena baino baxuagoa da. Argi dago emakumeen egoera lan merkatuan gizonena baino txarragoa dela. Honetaz aparte, beste motatako lan batzuk emakumeen ardura bakarrik balira bezala hartzen dira, zaintza lanak hain zuzen ere. Zaintza lanak bizitzari datxekion zerbait dira, bereziki giza bizitzari, baina ez horri bakarrik. Erreprodukzio sozialaren funtsezko zati dira, baita pertsonen eta giza bizitzaren erreprodukzioarena ere (hurrengo atalean hitz egingo dugu erreprodukzioari buruz sakonago). Zaintza lanek hainbat oinarrizko giza beharrei erantzuten diete, hala nola egunero jateari, garbitasunari, espazio garbian bizitzeari eta abarri (Carrasco, 2017). Bostgarren grafikoan agertzen da 2016an zenbat ordu eman zituzten gizonek eta emakumeek zaintza lanetan eta etxeko zereginetan. Seme-alaben zaintzan edo hezkuntzan, gizonek 23 ordu eman zituzten astero. Emakumeek berriz, 38. Kozinatzen Grafikoa 4. Espainian lanaldi partziala duten langileen ehunekoa soldatapeko guztiekiko, generoen araberako bilakaera 2002-2022 Iturria: Elaborazio propioa Encuesta de Población Activako datuekin (INE, Varios años).
edo etxeko lanak egiten, gizonek 11 ordu eman zituzten, eta emakumeek 20, ia bikoitza. Berdina gertatzen da pertsonen zainketarekin, bai 75 urte baino gutxiago badituzte naiz 75 urte baino gehiago badituzte.
Hau da, beraz, emakumeek gure gizartean jasaten duten egoera. Alde batetik, lan merkatuan dauzkaten aukerak gizonenak baino askoz ere ilunagoak dira eta, bestetik, gizarteak espero du emakumeek zaintza lan gehienak egitea. Egoera hau aztertzea eta salatzea da, hain zuzen ere, da ekonomia feministaren helburua, baita egoera konpontzeko proposamenak egitea ere. Behin hau eginda, ekonomia feministaren ibilbidea komentatuko dugu, baita egin dituen ekarpen garrantzitsuak ere. Geroago, hirigintzari buruz hitz egingo dugu, genero ikuspuntua barneratuz.
Grafikoa 5. Espainian zaintza lanetan eta etxeko zereginetan astero ematen den denbora orduetan, 2016
3- Marko teorikoa 3.1-Ekonomia feministak egindako ekarpen garrantzitsuak Lanaren atal honetan, ekonomia feministaren historia laburra ikusiko dugu eta lanaren sexu-banaketari buruz hitz egingo dugu, baita emakumeak lan merkatuan barneratzearen garrantzia gaitasunen ikuspegiaren bidez eta emakumeek lan merkatuan barneratzeko dituzten arazoak, genero ezberdintasunekin amaitzeko helburua duten politika publikoen garrantzia azpimarratzeko. Ekonomia feminista esamoldea 1990eko hamarkadaren hasieran erabiltzen hasi zen arren, genero ezberdintasunen analisi ekonomikoa askoz lehenago sortu zen eta forma desberdinak hartu zituen. Adibidez, gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakalari buruz eztabaidatu egin zen 1918an Ingalaterran, 1936an berriz ere eztabaidatu egin zena; eta Europan 1970an etxeko lanei buruz jazo zen eztabaida garrantzitsua. Bestalde, marxismoarentzat emakumearen auzia gai garrantzitsua izan zen hasieratik; eta ekonomia neoklasikoak emakumeen parte-hartzea lan merkatuan, giza kapitala eta etxeko lanen banaketa landu zituzten 1950eko hamarkadaz geroztik (Benería, 2018). Hala ere, eztabaida hauek ez ziren oso feministak, feminismoak modu sakonean landu dituen desberdintasunetan ez zirelako zentratzen. Adibidez, teoria neoklasikoaren eta marxismoaren ereduek eta ikerketek ez zituzten zalantzan jartzen emakumeak mendekotasun- eta zapalkuntza-egoeretan jartzen dituzten arau patriarkalak eta generoharremanak, eta askotan zalantzan jarri gabe jarraitzen dute. Hauen adibideak dira jabetza- eta oinordekotza-sistemak, mota guztietako tradizio matxistak eta emakumeen aurkako indarkeriak, kristalezko sabaiak eta lanaren sexu-banaketa bera (Benería, 2018). Ideologia feministak 1970eko hamarkadara arte ez zuen analisi ekonomikoan eragin handia izan, eta hasieran egin zituen ekarpenak oso mugatuak izan ziren. Jadanik existitzen ziren teoria eta metodoei emakumeei buruzko datu batzuk gehitu zitzaien, baina hauek funtsean aldatu gabe. Emakumeei mundu ekonomikoan ematen zitzaien arreta handitu egin zen ekonomia ortodoxoan baita heterodoxoan, baina analisi tradizionalen joera androzentrikoa gainditzea ez zen lortu, ezta feminismoak planteatutako gai nagusi askori erantzutea ere (Benería, 1999). Laurogeiko hamarkadan generoa kontzeptu transbertsal gisa barneratu egin zen diziplina
guztietan, ekonomia barne. Hala ere, orain aipatutako arrazoiengatik, 1970-80eko hamarkadetan feminismoak ez zuen Ekonomia aldatu hainbeste arlo aldatu zituen bezala, hala nola Antropologia, Soziologia eta Historia. Eraldaketa hau ez zen Ekonomian eman 90eko hamarkadaren hasierara arte, ekonomia feminista indar handiagoz agertu zenean, batez ere mundu anglosaxoian. Ekonomia feministaren azaleratzea adierazten duten gertakari garrantzitsuak bi dira. Alde batetik, lnternational Association of Feminist Economics (IAFFE, Ekonomia Feministaren Nazioarteko Elkartea) 1992an sortu zenean eta, bestetik, Feminist Economics aldizkaria argitaratzen hasi zenean. Orduz geroztik, ekonomia feminista norabide guztietan zabaldu da, Espainian barne, non bere eragina hainbat arloetan nabarmendu egin den eta bi urtean behin biltzen den ekonomia feministako elkarte bat dagoen. Urrats hauek garrantzitsuak izan ziren eredu konbentzionalak zalantzan jartzeko, eredu tradizional hauen oinarrizko hipotesien joera androzentrikoa salatuz eta analisi feministaren funtsezko kontzeptuak barneratuz, hala nola genero-ezberdintasunak eta menderatze- eta mendekotasunharreman sozialak (Benería, 1999; Benería, 2018). Ekonomia feministak, genero-desberdintasunak agerian jartzean eta salatzean, landutako funtsezko alderdien artean lanaren sexu-banaketa dago. Lanaren sexu-banaketa honen eraginez, emakumeak ordaindu gabeko lanetan, hala nola etxeko lanetan eta zaintza lanetan, tradizioz kontzentratu dira. Lanaren sexu-banaketa familiaren instituzioan du jatorria, eta lanaren banaketa sozialaren parte da. Ikuspuntu historiko batetik, lanaren sexu-banaketaren gaur egungo egituraketa (orokorrean hitz eginez: gizonek lantegi eta bulegoetan aurrera eramaten duten soldatapeko lana eta emakumeek etxeetan eta familian aurrera eramaten dituzten etxeko lanak) kapitalismoarekin batera agertu zen. Horrela, ikusi daiteke nola etxeko lanaren kontzeptua ez dela ahistorikoa, haren agerpena historikoki datatuta dagoelako. Erlazio sozial kapitalistak, beraz, ezin izango lirateke ezarri etxeko lanik gabe (Kandel, 2006). Izan ere, gizarte kapitalistak emakumeek egiten duten eguneroko ordaindu gabeko lan honen gainean eraiki dira, hau da, genero femeninoari sozialki esleitutako lan erreproduktiboaren gainean. Lanaren banaketa sexuala da, ezkontzaren instituzioarekin batera, familia nuklear modernoaren bi euskarri nagusia. Ekonomia feministak ekonomia konbentzionalari egindako kritika garrantzitsuenetakoa zera da: ekonomia konbentzionalak kontsideratzen duen lan bakarra lan merkatuan gertatzen dena eta
soldata baten truke salerosten dena da. Lanaren ikuspegi mugatu horretan emakumeak eta generoaren dimentsioa kanpoan geratzen dira. Emakumeen ikusezintasun hau ez da soilik emakumeen jarduera-tasak baxuak direlako lan merkatu formalean, eta ondorioz ez direlako kontuan hartzen. Beste arazo bat ikuspegia da. Izan ere, haien analisia ikuspegi neutro batetik eraikitzen da, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun eta desberdinkeria sozialak kontuan hartu gabe, baita beste motako desberdintasunak ere (generoa, klasea, etnia, adina, sexualitatea eta abar). Beraz, lana eta emakumeak bi kontzeptu bateraezin gisa agertzen dira (Brunet y Santamaría, 2016). Lehen esan bezala, lan erreproduktiboa beharrezkoa izan zen kapitalismoaren sorreran. Emakumeek batez ere egiten dituzten lan erreproduktiboak ezinbestekoak dira, baita ere, kapitalismoaren jarraipenerako. Sistema sozioekonomikoek, iraun ahal izateko, beraien erreprodukzio-baldintza propioak erreproduzitu behar dituzte. Sistema sozial batek jarraipena izateko beharrezkoak diren baldintza materialak ez badira betetzen, gizartearen iraupena arriskuan egongo da. Gizarte baten jarraipena eta ongizatea zein elementuren mende dauden identifikatzeko eta hausnartzeko aukera ematen du erreprodukzio sozialaren kontzeptuak, eta horregatik da interesgarria hau aztertzea (Carrasco, 2017). Erreprodukzio sozialak ekoizpeneko harreman sozialen erreprodukzioari, baita hauen giza euskarriei, produkzio-bideei eta kontsumo-ondasunei, egiten dio erreferentzia; antzeko prozesuengatik eragindako ingurune natural baten esparruan gertatuz. Definizio horrek onartzen du gizarteek naturarekin duten erlaziotik abiatuta ekoizten eta erreproduzitzen dituztela beraien bizi-baldintza materialak. Lehen esan bezala, emakumeek burutzen dituzten zaintza lanak beharrezkoak dira kapitalismoaren jarraipenerako. Izan ere, sistema kapitalistaren biziraupenerako beharrezkoa den lanindarraren erreprodukzioa bermatzen duten elementuak dira (Carrasco, 2017). Lanaren sexu-banaketak, familiaren instituzioaren baitan, huraren erreprodukzioa bermatzen du, baita norbanakoena (esfera produktiboan zein erreproduktiboan lan eginda) eta lan indar berarena (Kandel, 2006). Etxeetan egindako lana, beraz, ekoizpen kapitalistaren eta etxeko esparruaren arteko lotura da. Hala ere, lotura hau ezkututa egon behar da, soldatarik gabeko lanaren espoliazioa errazteko eta desberdintasunak ahalbidetzeko generoaren araberako errentaren banaketan. Noski, hau ez da ahazte hutsa, gatazka baten marginalizazioa baizik. Etxeko eta zainketa lanak ezkutatzeak, hain zuzen ere, merkatutik kanpoko gatazka hauek
despolitizatu egin ditu. Emakumeak, etxekoandre gisa, ez dira produkzio-sistema kapitalistatik kanpoko entitatea, haren osagai garrantzitsu bat baizik, ezkutatua dagoen arren (Carrasco, 2017). Hala ere, erreprodukzio-lanak azaleratzea eta hauen garrantzia azpimarratzea ez da nahiko. Emakumeak lan merkatuan barneratzea de beharrezkoa. Izan ere, enplegatua egoteak eta soldata bat jasotzeak beste gaitasun batzuk garatzeko gai izateko baliabideak eman ditzake. Ordaindutako lan-jarduerek, soldata baten truke egiten direnez, bizitza osasungarria izateko aukera emateaz gain, beren ongizatea garatzen lagun dezaketen ondasun eta zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen diete gizabanakoei, beste gaitasun batzuk garatzeko baliabideak emanez. Gaitasunez hitz egiten dugunean, gaitasunen ikuspegiari buruz hari gara hitz egiten. Gaitasunen ikuspegiak ongizatearen kontzeptuaren definizio zabalagoa dakar, zeinen arabera ongizatea elkarren artean lotutako hainbat dimentsiotan bereiz daiteke. Dimentsio berri hauek diru-sarreren dimentsioari gehitzen zaizkio, ongizatearen kontzeptua alde monetariora ez murrizteko. Gaitasunen ikuspegiaren ezaugarri nagusia da pertsonak benetan egiteko eta izateko gai diren horretan jartzen duela fokua, hau da, beren gaitasunetan; pertsonen zoriontasunean, desioetan, diru-sarreretan edo kontsumoan oinarritzen diren ikuspegiak ez bezala (Addabbo, 2017). Gaitasunak norbanakoak gara ditzakeen aukera eta posibilitate batzuk bezala definitzen dira. Gaitasunen adibideak dira enplegua, zaintza, kultura eta artea, mugikortasuna eta bizitza osasungarria eramatea. Gaitasunetan fokua jartzea da, hain zuzen ere, gaitasunen ikuspegia generoarekiko sentikorra den ikuspuntua bihurtzen duena. Izan ere, gizabanako bakoitzak bere helburu baloratuenak aukeratzeko eta lortzeko duen askatasuna bermatzeko beharrezkoa da enpleguak ematen duen soldata (Addabbo, 2017). Lanaren kalitateak eta haren dimentsio ezberdinek gaitasunen garapenari eragiten diote. Hala ere, pertsona konkretu batek eskuratu dezakeen lanaren kalitatea eta kantitatea gizartearen egiturak definitzen du, lanaren sexu-banaketak emakumeek eta gizonek lan merkatuan dituzten aukerak asko eraginiz. Gaitasunak, azken finean, ez daude bakarrik pertsonen barruan eta haien garapena ez da trebetasun edo gaitasun indibidualen kontua bakarrik. Ingurune politiko, sozial eta ekonomikoaren konbinazioak sortutako askatasunak eta aukerak pertsonen gaitasunetan eragin izugarria dute, familiarekin, gizartearekin, erakundeekin eta arauekin lotutako kanpoko baldintzek garrantzia handia
izanez. Beraz, emakumeen kontra existitzen den soldata-arrakalak gaitasunen garapenean genero arrakala agerian uzten du, gainerako gaitasunak garatzeko aukerak eta baliabideak murriztuz. Egoera hau konpontzea, hala ere, ez da erraza (Addabbo, 2017). Emakumeek pairatzen duten egoera hau ulertzeko, haiek burutzen duten erreprodukziolanari erreparatu begiratu behar diogu, noski, ezkuturik dauden etxeko eta zaintza lanei. Izan ere, erreprodukzio-lan hau da emakumeen enplegua azaltzen duen faktore nagusia. Hau horrela da ez bakarrik erreprodukzio-lanek emakumeen lan-jarduera baldintzatzen dutelako, baizik eta etxeko lan erreproduktibo hori genero-desberdintasunen muina delako (Brunet y Santamaría, 2016). Erreprodukzio-lan hauek, beren izaeragatik, ez dute soldatarik ematen egiten dituztenentzat, emakumeen independentzia eta agentzia mugatzen duena. Emakumeek eta gizonek etxeko lanei eskainitako denbora ezberdina ez da desberdintasunean parte hartzen duen faktore bakarra. Horretaz gain, garrantzitsua da ere gizonek eta emakumeek egiten dituzten zeregin motak kontsideratzea. Emakumeek, orokorrean, etxe barruan eta diskrezionalitate-maila txikiagoa duten zereginak egiten dituzte, eta gizonek, beste alde batetik, etxetik kanpoko zeregin gehiago egiten dituzte, ordutegi ez hain mugatuan egin daitekeenak. Beraz, emakumeek egiten dituztenak denbora eta espazio aldetik oso baldintza zurrunak dituztenak dira oraindik, lanpostu baten eskaeretara moldatzeko errazak ez direnak. Honek emakumeen lan-aukeretan inpaktu handia dauka. Izan ere, zurruntasun horren ondorioz, zeregin horien ohiko garapena, askotan, ez da bateragarria emakumeen lan-jarduerarekin. Honen beste ondorio bat da emakumeek lan merkatuko segmentu espezifikoetara bideratzea, batez ere lanaldi partzialeko enpleguetara konkretuki, era honetan soldatapeko lan hori familia-erantzukizunekin bateragarri egiteko posibilitatea izanda (Rodríguez y Ugidos, 2017). Hau da lanaren lehenengo atalean ikusi duguna gertatzen dela Espainiako eta Kataluniako kasuetan, non emakumeek, enplegu tasa txikiago bat izateaz gain, enplegua dutenen artean, aldi baterako kontratu gehiago izaten dituzte, eta, honen ondorioz, soldata mediano txikiago bat dute.
hartzea lan merkatuan handituz joan da denborarekin. Emakumeak gaur egun lanindarraren zati garrantzitsua izanda ere, genero desberdintasunak mantentzen dira oraindik. Lehen esan bezala, etxeko eta zaintza lanekiko erantzukizunen banaketa desberdinaren ondorioa da hau, emakumeen aukerak mugatzen dituenak oraindik. Hortaz, emakumeak lan merkatuan pixkanaka barneratzeak lanaren sexu-banaketa "klasikoa" gainditzea ahalbidetu badu ere (non gizonak, familiaburu bezala, soldatapeko lanean jarduten zuen eta erreprodukzio-lanetatik libre geratzen zen; eta emakumeak etxekoandrea zen, etxeko eta zaintza lan guztiak eginez), oraindik ere erreprodukzio lanen banaketan dagoen ekitate faltak oztopoa izaten jarraitzen du enpleguan eta gizartean berdintasuna lortzeko. Lanaren sexu-banaketa "berri" hau gainditzetik, beraz, urrun gaude oraindik. Joera gizonek denbora gehiago etxeko lanetan eta gutxiago soldatapeko lanetan ematea den arren, emakumeen eta gizonen arteko parekotasun gorakor hau batez ere emakumeen denbora-erabileran izandako aldaketei esker eman da, gizonen denbora-erabileran emandako aldaketak askoz txikiagoak izanda emakumeenen aldean (Rodríguez y Ugidos, 2017). Fenomeno honi amaiera emateko eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean sakontzeko, gakoa politika ekonomikoen zentraltasuna ulertzea da. Politika hauek dira, hain zuzen ere, familiaren eta lan merkatuaren gizarte-egitura zehazten dituztenak. Politika horiek jada ez daude antzinako diskriminazio esplizituetan oinarrituta, baizik eta pertsonen bizitza garatzeko baldintza materialak zehazten dituzten pizgarri eta erregulazioetan. Baldintza horiek pertsonen eta enpresen portaera baldintzatzen dute eta, ondorioz, gizarte-egitura osatzen dute. Horregatik, lan merkatuaren egitura ez dago bakarrik zehaztuta erreprodukzio-lanen banaketa ezberdinagatik, enplegu-politikengatik ere dago zehaztuta, hala nola lan-denboraren erregulazioak, kalitateko enplegua bizitza pertsonal eta familiarrarekin bateragarri egitea eragotzi dezakeena (Pazos, 2017). Berdintasuna bultza dezakeen politika publikoak, noski, ez daude enplegu-politiketara mugatuta, garrantzia handia duten arren. Historiak erakusten duenez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean eman diren aurrerapen guztiak emakumeen eskubideak zabaltzeari izan dira. Posiblea da berdintasuna lortzea oraindik emakumeei ukatzen zaizkien eskubideak emanez, gizonei gaur egun ukatzen zaizkien zaintza-eskubideak emanez eta pertsona guztiei kalitatezko enplegua bizitza pertsonalarekin eta familia-bizitzarekin bateragarri egitea ahalbidetzen duten gizarte-babeseko politikak ezarriz (Pazos, 2017).
Izan ere, lanaren sexu-banaketa, emakumeek egindako etxeko lanetan oinarritzen bada ere, ezin da kontsideratu bakarrik emakumeei, etxeko lanei edo erreprodukzioaren esferari eragiten diela (Kandel, 2006). Aitzitik, gizarte osoari eragiten dion problematika bat da, eta ondorioz, gizarte osoa saiatu behar da genero ezberdintasunekin amaitzen, politika publikoen bidez gauzatu daitekeena. Beraz, politika publikoak beharrezkoak dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko. Hiri-plangintzako politikak dira hauen adibidea. Hirien konfigurazioa ez da neutroa: jarduera batzuen garapenari ematen zaio lehentasuna eta beste batzuk, berriz, baztertzen dira. Behin ekonomia feministaren ibilbide laburra ikusita, baita politika publikoen beharra, lan honen helburuekin jarraituz hurrengo atalean ekonomia feminista eta hirigintzari buruz hitz egingo dugu.
3.2-Hirigintza feminista Atal honetan, hirigintza feminista zertan datza eta gaur egungo hirietan dagoen egoeraren aurrekariak ikusi eta gero, esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialari buruz hitz egingo dugu, baita honekin amaitzeko beharrezkoa den herritarren parte-hartzea planifikazio prozesuetan. Hirigintzak hiriak eta hauetan gertatzen dena ulertzea du helburu, kudeaketa publiko eta pribatuaren bidez haren erabilera optimizatzeko eta garapen iraunkorra lortzeko. Beraz, giza jarduera guztien banaketa espazialaz arduratzen da, haren eskala guztietan. Kontua ez da ikuspuntu tekniko batetik zer gerta daitekeen aurreratzea, baizik eta helburu edo xede jakin batzuk lortzeko zer egin behar dena ulertzea (Amaro, 2020). Hirigintza feministaren helburua hiriak eta auzoak planeatzeko modua birpentsatzea da. Orain arte, esfera publikoa eta arlo ekonomikoa nagusitu dira hirigintzan. Jarduera hauek gizonezkoek burutzen ohi dituzte eta, orduan, gizonei esleitutako espazioak nagusitzen dira, zainketa lanentzako eta normalean emakumeekin erlazionatzen diren gainerako jarduerentzat esleitutako espazioa minimoa izanez, existitzen bada ere. Horren aurrean, hirigintza feministak pertsonen bizitza eta premiak lehen planoan jartzea du helburu (Muxí-Martínez et al., 2011). Beraz, genero ikuspegia hirigintzan barneratzea auzoak eta hiriak xehetasun guztiekin eta eskala guztietan pentsatzea da, dibertsitatea eta konplexutasun ezberdinak kontuan hartuz eta pertsonen bizi baldintzetatik urrun dagoen esfera ekonomikoari lehentasuna eman gabe, mota ezberdinetako ezberdintasunak betikotzen ez dituzten auzoak eraikiz. Plangintzak eta hirigintzak emakumeei tradizioz esleitu zaizkien arreta eta zaintza lanetatik eratortzen diren beharrak ezinbesteko puntutzat hartu behar dituzte hiri inklusiboak diseinatu ahal izateko. Gizonezkoen nahi, behar eta pentsamenduekin bat egiten duen unibertsaltasun hori alde batera utzi behar da, ekoizpenaren esferatik datozen eskakizunak eta erreprodukzioaren esferatik datozenak maila berean jarriz (Muxí-Martínez et al., 2011). Gizonei esleitutako espazioen nagusitasun hau ez da berria. Espazio bereiziak hirietan beti egon diren arren, tendentzia modernoak XIX. mendetik aurrera areagotu egin ziren, gizartea guztiz aldatu zuten industrializazio eta urbanizazio bizkorrekin. XIX. mendean, gainera, genero-rolak askoz ere desberdinduagoak egin ziren (Valdivia, 2018).
Bigarren Mundu Gerra osteko hirietan, suburbioen ereduari esker baina ez bakarrik, etxebizitzak urrezko kaioletan bihurtzen dira. Etxearen eta familiaren zaintza emakumeen helburu posible bakarra bihurtzen da. Beste alde batetik, gizonen enplegua lehenetsi zuten gerraosteko hiriek. Emakumeek familiatik eratorritako erantzukizunekin bateragarria zen lanaldi partzialeko kontratu batekin lan egitea zaila zen, puntako orduetatik kanpo industria-eremuetara garraio publiko gutxi zegoelako. Bizitegi-guneak diseinatu egin ziren gizonak familiarentzat dirua irabazteko etxetik kanpo lan egiten zuenaren eta emazteak soldatarik gabeko etxekoandrearen papera betetzen zuenaren ikusmolde tradizionalaren arabera. Hiri-eredu honen elementuek, hala nola seme-alabak eta familiakoak zaintzeko ekipamendurik ez izateak, inguruetan saltokirik ez egoteak eta lantokirainoko ibilbide luze eta garestiek, eragotzi egiten zuten emakumeek beste rol batzuk bete ahal izatea (Valdivia, 2018). Gaur egungo hiriak hiri-eredu honen oinordekoak dira. Gaur egun, hiri-ingurune bereiziak dira nagusi, non bizitegi-, lan-, erosketa- eta aisialdi-inguruneak eremu independenteak dira, elkarrekin bizitzeko eremuak kontuan hartu gabe. Lan egiten duen eta ibilgailu pribatua duen gizonaren estereotipoa kontuan hartuz pentsatu zen nagusi izan den hiri-eredua. Eredu honek eguneroko jarduerak bereizten dituenez, eguneroko bizitzaren garapena eragotzi egiten du, bereziki emakumeei eragiten diena (Amaro, 2020; Valdivia, 2018). Egoera honen aurrean, hirigintza feministak zalantzan jartzen duen lehenengo gauza espazio publikoaren eta espazio pribatuaren arteko bereizketa da. Espazio pribatua zaintza lanei dagokien eremutzat hartzen da, emakumeei esleitzen zaiena. Espazio publikoa, berriz, berez maskulinoa eta baloratua. Honen ondorioz, ikuspena duten eremuetatik zirkulazio publikoari lehentasuna ematen zaio, etxeko eta zaintza lanen kaltean, baztertuak, ikusezinak eta gutxietsiak baitira. Testuinguru honetan, emakumeak aukeratzen ez dituzten espazioetara mugatuta geratzen dira, hala nola, etxebizitzetara edo hirietako zenbait eremutara. Espazio hauek batez ere gizonek okupatzen dituzten espazioekiko oposizioagatik definitzen dira, errekonozimenduko eta botere kolektiboko iturri izatearen aldetik (Femenías, 2021). Gizarte patriarkalak inposatutako espazio publiko eta pribatuaren arteko banaketa honekin, esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialarekin, alegia, amaitzea beharrezkoa da. Izan ere, hiriko espazioak bananduta egon arren, emakumeen bizitzak etengabeko trantsizioan daude mugen artean, gizonei "beren"
espazioetara lagunduz, beraientzat mugaz kanpo dauden lekuetara joanez (gaueko kaleak, adibidez) eta abar (Ortiz, 2018). Orain arte sexu- eta genero-desberdintasuna kontrolatzeko eta baztertzeko erabili den dikotomia alde batera utzita, pertsona guztien nahiak eta beharrak kontuan hartzen dituzten hiriak eraiki behar dira, batez orain arte ezkutaturik egon direnenak kontuan hartuta, hala nola emakumeenak, etorkinenak eta LGTB komunitatearenak. Kontua da inor ez ahaztea, inor atzean ez uztea. Aitzitik, hiriak aniztasunetik eta inklusiotik pentsatzea (Falú, 2019). Hau da, izan ere, hirigintza feministaren helburuetako bat. Aurreko atalean ikusi dugun bezala, azken hamarkadetan emakume asko sartu dira lan merkatuan, zaintza eta etxeko lanetan ematen duten denbora nabarmenki murriztu barik. Hirietako garraio-egitura askok mugak jartzen dizkiete lan-karga bikoitz hau duten pertsonen mugimenduei, baita lan merkatuan parte-hartzen ez duten pertsonen mugimenduei, hala nola umeena, nerabeena eta adineko pertsonena. Espazio publikoaren eta pribatuaren arteko bereizketarekin, baita esfera produktiboaren lehenestearekin, amaitzeko, zenbait autoreek eguneroko bizitza hiri-plangintzaren ardatz gisa barneratzea proposatzen dute. Pertsonen beharrak eta bizimoduak kontuan hartu, baita hauetan ematen diren aldaketak, esfera produktiboa eta erreproduktiboa maila berean jartzeko eta hauen arteko kontziliazioa lortzeko (Campana, 2019). Eguneroko bizitzaren esparruan, soldatarik gabeko lana, zaintza lanak, etxebizitza, soldatapeko lana eta lanerako bidaiak nahasten dira. Plangintzak errealitate hori barneratzea beharrezkoa da, eta hau egiteko era bakarra ohiko plangintzak sistematikoki ukatu dituen informazioa eta ezagutzak barneratzea, hala nola emakumeen eta gainerako isilarazitako kolektiboen beharrak eta esperientziak. Plangintzako prozesuan, ezagutzak eta proposamenak ezin dira teknikari espezialistengandik bakarrik etorri, baizik eta teknikari hauek pertsonen eguneroko bizitzako esperientziak jaso behar dituzte (Campana, 2019). Hala ere, hau ez da beti erraza. Legeak biztanleriaren parte-hartzea hirigintzan aurreikusten duen arren, kasu askotan formalitate hutsa baino ez da. Izan ere, partehartzea bultzatzeko borondate politikoa badago ere, gizartearen gaitzespena eragin du kasu askotan, erabakien komunikazioa txarra, errealitatearen analisi eskasa eta auzoko pertsonen eta elkarteen inklusio mugatua dela eta. Horrela, auzokideek proiektuetan mesfidantza izatea lortzen da, proiektuek beraien bizitzetan eraldaketa positiboak eragiteko planteatuta egon arren. Hirigintza erabakietan parte-hartzea suposatzen duen
esfortzua dela eta, gainera, biztanleriak esfortzu hori ezertarako dela hautematen badu desilusioa edo dezepzioa eragin dezake komunitatean (Amaro, 2020). Hau ez gertatzeko, garrantzitsua da parte-hartzen duen biztanleriaren eta Administrazio Publikoaren artean komunikazio-kanalak ezartzea, batez ere jadanik kontsolidaturik dauden antolaketa-egituren bidez, hala nola elkarteak edo gazte-taldeak. Bitartekari bat, hau da, administrazioaren eta biztanleriaren artean erabaki teknikoen komunikazioa bermatzen duen talde inpartziala, ezartzea ideia ona izan daiteke ere, arazoak eta lehentasunak definitzeari buruzko bi norabideko komunikazioa errazteko. Bi proposamen hauek interesgarriak diren arren, garrantzitsuena eskaera kolektiboak plangintzan barneratzea da, metodologia ezberdinen bidez (Amaro, 2020). Erabilienen artean tailerrak, esplorazio-martxak eta "Planning for real" deiturikoa daude (Amaro, 2020; Ortiz, 2018): -Tailerrak, non helburua eguneroko bizitzan garatzen diren ekintzak ezagutzea eta aztertzea den, arazoak dituztenak edo hobetu daitezkeenak identifikatzeko eta konpontzeko erak proposatzeko. -Esplorazio-martxak, zeinak auzo edo ingurune jakin batean zehar ibiltzean datza, emakume talde txiki batekin. Helburua emakumeen egunero bizitza oztopatzen duten elementu fisiko eta sozialak detektatzea eta aztertzea da, auzoari eta ingurumenari buruzko informazioa lortzeko. -"Planning for real", non administrazio publikoak eta herritarrek batera hautatutako jarduketa-eremuan premien araberako lehentasunak adosten dituzte. Hitz batez, biztanleriaren parte-hartzea plangintzako prozesuetan beharrezkoa da esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialarekin amaitzeko eta, horren ondorioz, pertsona guztiek hiriak modu berean gozatu ahal izateko; hirigintza feministak bilatzen duena, hain zuzen ere. Parte-hartze prozesu hauetatik eratorritako neurriak ekintza-eremu ezberdin askotakoak izan behar dira, segurtasunera eta generoindarkeriaren biktimentzako etxebizitzetara mugatuta egon barik, egitura-aldaketa bermatuko duten neurriak aplikatuz. Behin ondorio hau lortuta, hurrengo atalean Bartzelonak genero ikuspegia hirigintzan nola barneratu duen ikusiko dugu.
4-Bartzelonako kasua 4.1-Genero ikuspegiaren ibilbidea Bartzelonako eta Kataluniako hirigintzan: lege eta plan garrantzitsuak Lanaren atal honetan hirigintza feministaren ibilbide laburra Bartzelonan ikusiko dugu lehenengo, eta, ondoren, genero ikuspegia hirigintzan barneratzen duten legeak komentatuko ditugu. Genero ikuspegia barneratzen duten legea eta plan hauek nahiko berriak diren arren, XXI. mendekoak batez ere, aldaketa horiek lortzeko borrokak ez dira gauza berria, borroka hauek legegintza urbanistikoan inpaktua izateko denbora luze bat behar izan zuten arren. Hirigintzaren arloan emakumeek parte hartu egin zuten lehenengo eztabaidarako tokia 1964ko Elkarteen Legeari esker izan zen, auzo-elkarteak legezkotu zituena. Horrela, lehenengo aldiz denbora luzean eta diktaduraren nahia izan ez arren, espazio demokratiko bat eraiki egin zen hirigintzari buruz eztabaidatzeko, beste gai batzuen artean. Elkarte hauek emakumeen parte-hartzea jaso zuten, hirietan zituzten zailtasunak agerian jartzeko lan egiten zutenak. Ekipamendu berriak eta hobeak, hirietan hobekuntzak, zerbitzu berriak eta eguneroko bizitzarako eremu publikoak eskatu zituzten elkarte hauen bidez (Muxí-Martínez, 2020). Elkarte hauen eragina mugatua izan zen arren, emakumeen beharren eztabaidarako lehengo eremu bat suposatu zuten, horra hor haien garrantzia. Trantsizioan zehar mugimendu feministek garrantzia eta agerikotasun handia lortu zuten, hirigintza eguneroko bizitzan txertatzeko nahiarekin. Adibidez, 1976ko martxoan Bartzelonan "I Jornades Catalanes de la Dona" jardunaldiak antolatu ziren, Gobernuak eta Sección Femeninak emakumeen interesen ordezkari eta solaskide bakar gisa antolatu nahi zituzten ekitaldi ofizialei alternatiba moduan; eta parte-hartze handia eta askotarikoa izanez: Espainia osoko emakumeek baita auzo-elkarte anitzek parte hartu egin zuten. Honelako topaketa egin zen lehenengo aldia izan zen, izan ere, berrogei urteko diktadura frankistan emakumeek ez zuten eztabaidarako berezko espaziorik izan (Magro, 2014). Jorratu ziren gainerako gaien artean, emakumeen eta haien inguru habitagarriaren arteko
erlazioari buruz hitz egin zen. Interes handia duen gaia da hau dudarik gabe, emakumeek beraien eguneroko bizitza han igarotzen dutelako. Emakumeen eta auzoen arteko harreman hau hirigintza feminista baten ernamuina bihurtuko da. Noski, jardunaldi hauek ez ziren izan mota honetako gaiak jorratu zituzten bakarrak garai honetan. Espainiako beste hiri batzuetan ere antolatu egin ziren, Madrilen adibidez. Gainera, Bartzelonan hurrengo urteetan gai hauek lan zituzten hainbat ekitaldi, jardunaldia eta kongresu antolatu ziren (Magro, 2014). Adibidez, Bartzelonan, 1999an, "Congreso de las Mujeres de Barcelona"-ko lehen biltzarra antolatu egin zen, non etxebizitzari, hiri-espazioari, irisgarritasunari eta hirisegurtasunari buruzko proposamenak egin ziren (Muxí-Martínez, 2006). 2004. urtean, I Jornadas Urbanismo y Género antolatu ziren Bartzelonan. Inpaktu mediatiko handia izan zuten eta hainbat teknikari nazional eta internazionalek hartu zuten parte. Jardunaldien berezitasuna hainbat erakunderen inplikazioa izan zen, eta haren hedapen zabalaren ondorioz, ez zen gutxi batzuen arteko mahai-ingurua izatera mugatu, eztabaida irekia izan zen (Muxí-Martínez, 2006). Ekintza hauek zalantzarik gabeko garrantzia eta inpaktua izan zuten arren, erakundeek eta partikularrek burututako proiektuak dira, administrazio publikoek modu zuzenean parte hartu gabe. Oraindik ez zegoen lege edo planik emakumeen interesei eta eskubideei buruz zuzenean hitz egiten zuenik. Genero ikuspegia barneratu zuen lehenengo legea 2/2004 Legea, ekainaren 4koa, auzoen, hiri-eremuen eta arreta berezia behar duten hiribilduen hobekuntzarenakoa (Llei de millora de barris, àrees urbanes i viles que requereixen una atenció especial, de 26 de mayo de 2004) izan zen, Auzoen Legea laburtzeko. Lege hau inflexio-puntu bat suposatu zuen genero ikuspegia agerian jartzeko eta aplikatzeko, ez bakarrik Kataluniako hirigintzan, baizik eta estatu osoko hirigintzan, Espainian genero ikuspegia kontuan hartzen zuen hirigintza-mailako lehen legea izan zelako (Muxí-Martínez, 2020). Lege honen ideia nagusia da udalerri bakoitzean hobetu behar diren auzoak identifikatzea, haien atzerapen urbanistikoa saihesteko eta ghettizatu ez daitezen. Legeak hainbat parametro eta irizpide sozial, ekonomiko eta fisiko ezartzen ditu, eta parametro hauek udalerriko beste auzoekin konparatzen dira, auzo problematikoak detektatzeko. Parametro hauek lau multzoetan sailkatzen dira, eta hauek hurrengo guztiak demostratu behar dituzte (Ciocoletto, 2014; Muxí-Martínez, 2011):
-Auzoak arazo demografikoak dituela -Auzoak atzerapen urbanistikoa eta ekipamenduen eskasia pairatzen dituela -Auzoak arazo ekonomiko, sozial edo ingurumenarekin erlazionatutakoak dituela -Auzoak defizit urbanoa eta soziala dituela. Lehen esan bezala, parametro hauek udalerriko beste auzoekin konparatu behar dira, arazoa auzoarena eta ez udalerriarena dela demostratzeko. Hau da, udalerri batek arazo larriak izan arren, lege honen helburua udalerri horren auzorik behartsuenak hobetzea da, espazioa eta ekipamendu publikoak garapen sozial eta pertsonaleko faktoreak izateko eta kohesio soziala handitzen duten hiri-eremuak sortzeko (Soriano-Montagut, 2010). Horrela, auzo problematiko hauek hobetzeko proposatzen diren proiektuen gastu totalaren %50koa den dirulaguntza jaso dezakete udalerriek, Generalitatak ordaindua; eta proiektuak lau urteetan garatu behar dira. Legearen arabera, hautatutako auzoek hiru motako hiri-ehunekokoak izan behar dira, lehentasunezko finantziazioko eremuak bezala zehaztu direnak: alde zaharrak eta antzinako guneak, etxebizitza-eremuak eta urbanizazio mugatuko aldeak (Muxí-Martínez, 2011). Aurkeztutako proiektuek zortzi arloko neurriak barneratu behar dituzte derrigorrez. Eragin-eremu hauek hurrengokoak dira: 1. Espazio publikoaren hobekuntza eta gune berdeen sustapena 2. Eraikinen elementu kolektiboen birgaitzea eta hornikuntza 3. Erabilera kolektiboentzako ekipamenduen hornidura 4. Informazio-teknologiak eraikinetan txertatzea 5. Jasangarritasuna hiri garapenean sustatzea 6. Genero-ekitatea hiri-espazioen eta ekipamenduen erabileretan 7. Auzoarentzat hobekuntza sozialak, urbanistikoak eta ekonomikoak dakarten programak garatzea 8. Eskuragarritasuna eta traba arkitektonikoen ezabapena Lege honen ekarpenik berritzaileena genero ikuspegia hirien birgaitzerako lege batean barneratzea da, seigarren arloan agertzen dena. Puntu hori da guri aztertzea interesatzen
zaiguna, erreforma urbanoen planteamenduetan suposatu duena eta, era orokorrago batean, genero ikuspegiaren barnerapen hau zer suposatu duen Kataluniako hirigintzan. Legearen lehenengo urteetan, proposatutako hiru interbentzio-mota nagusitu egin ziren genero-ekitatearen inguruan, hau da, hauek izan dira 6. puntu horri esker proposatu ziren aldaketa nagusiak (Muxí-Martínez, 2011): 1. Genero auziari eta emakume etorkinen integrazioari buruz kontzientziatzeko eta gai hura jorratzeko jarduera sozialak, hala nola era ezberdineko tailerrak eta kanpainiak 2. Aipatutako jarduera hauek jarduteko ekipamenduak 3. Segurtasuna handitzeko neurriak, batez ere emakumeak babesteko pentsatuak daudenak, hala nola espazio publikoko toki ilunen eta tunelen argiztapena hobetzea. Zuzenak deitu daitekeen aldaketa hauetaz gain, hau da, auzoetan bertan egin diren aldaketez gain, Auzoen Legearen seigarren puntuak zeharkako hainbat aldaketa ere erakarri ditu. Adibidez, 6. puntua ekarpen berritzailea izan zenez, bere aplikazioan zalantza asko sortu zituen. Horregatik, udalen esperientzietatik abiatuta, urtero proiektuak aurrera eramateko erabiltzen zen Eskuliburua berrikusten eta hobetzen zen. Eskuliburu hori oso tresna lagungarria da udaletako lan taldeentzat, egiten dituzten proposamenak bideratzeko. Ildo honetatik jarraituz, Administrazio publikoak (Kataluniako Generalitateak, Bartzelonako Diputazioak eta Udalek) hainbat dibulgazio- eta prestakuntza-jarduera egin zituen 2005. urteaz geroztik, hirigintzari eta generoari buruz teknikariei irakasteko. Beraz, legearen beste ondorio bat generoa eta hirigintza irakaskuntzan barneratzea izan zen (Ciocoletto, 2014). Auzoen Legea genero ikuspegia barneratu zuen lehenengo legea izan zen, baita garrantzitsuena ere, baina ez zen bakarra izan. Izan ere, Auzoen Legea hainbat legeen aitzindaria izan zen. 2005. urtean Kataluniako Hirigintzako Legea onartu egin zen. Lege honi esker beharrezkoa egin zen udal planek egiten dituzten proposamenen generoinpaktua ebaluatzea planean bertan. Plan hauei POUM (Planes de Ordenación Urbanística Municipal edo Hiri-antolamendu Munizipaleko Planak) esaten zaie, eta genero-inpaktua ebaluatzeko "memoria sozial" deitutako dokumentua garatu behar da.
2006. urtean onartu egin zen Hirigintzako Legearen Araudiaren 69. artikuluan deskribatzen da memoria sozial honek bete behar dituen helburuak eta jaso behar dituen atalak hiri-antolamenduaren inguruan. Memoria sozialak, etxebizitza sozialekin erlazionatutako neurriak jasotzeaz gain, analisi sakona garatu behar du egindako proposamenen genero-inpaktuari buruz, baita hainbat kolektibo sozialen gain daukan inpaktuari buruz ere, hala nola etorkinak eta pertsona adinduak (Ciocoletto, 2014; Soriano-Montagut, 2010). Helburua zera da: plangintzan egiten diren erabakiak emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasunaren alde egitea, baita gainerako kolektiboen alde ere. Eskakizun normatibo honek, beste askorekin batera, hala nola gizarte-kohesioa eta jasangarritasun sustatzea, biztanleria osoaren eta emakumeen zerbitzura dauden ekipamendu eta berdegune publikoak izatea eta babes ofizialeko etxebizitza-parke zabala lortzea, egin du posible udal-planifikatzaileek eta Generalitateko teknikariek gizarte-premiei erantzuten dieten hirigintza-jarduketak aurrera eramateko tresna legalak izatea (Ciocoletto, 2014). 2005ko Hirigintzako Legea 2010an Hirigintzako Lege berri bategatik ordezkatu egin zen, Hirigintzako Legearen Araudia mantenduz, eta 2010ko Hirigintzako Lege hau 2012. urtean aldatu egin zen. Aldaketa horretan esaten da Kataluniako gobernuko Lurralde eta Jasangarritasun Sailak genero ikuspegia barneratu behar duela, planeamenduko organo elkargokideetako errepresentazioan emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna bermatzeko (Muxí-Martínez, 2020). Garrantzia handiko azken legea 2015. urtean onartu egin zen Kataluniako Berdintasunerako Legea da. Lege honek agintzen du hiri plangintzako, etxebizitzako, mugikortasuneko eta jasangarritasuneko politika guztien fase guztietan genero ikuspegia barneratu behar dela, diagnostikotik ebaluaziora, modu horretan genero ikuspegia hirigintzan behin betiko eta modu eraginkor batean txertatuz. Neurri hauek aurrera eramateko, administrazio publikoak hurrengokoak bermatu behar ditu (Muxí-Martínez, 2020): 1. Pertsonal teknikoak eta politikoak genero auzian formatzeko aukera dutela 2. Datu estatistikoak biltzen, erabiltzen eta argitaratzen direnean generoaren arabera bereizita egotea 3. Legeek eta politika publikoek daukaten genero-inpaktuari buruzko ikerketak
lantzea, baita neurri zuzentzaileen definizioa 4. Hiriak erabilera anitzetakoak izateko hiri plangintzako politiken aplikazioa, horren bidez hiri trinkoagoak lortzeko eta hurbiltasunez pertsonen eguneroko beharrei erantzuteko gai diren hiriak lortzeko 5. Emakumeek etxebizitzak lortzea errazten duten programen eta eguneroko bizitzako jarduerei lehentasuna ematen dieten mugikortasun politiken sorkuntza, batez ere etxeko lanekin eta zainketa lanekin erlazionatuta daudenak Beraz, Kataluniako hirigintzan dagoen testuinguru normatiboa honelakoa da: Kataluniako hirigintzako tresnarik garrantzitsuenak Hiri-antolamendu Munizipaleko Planak, hau da, POUMak dira. Hauek dira planik osoenak eta konplexuenak, eta Hirigintzako Legean arautzen dira. Era berean, Generalitateak onartutako hainbat legeek, hirigintza-eremua berez arautzen ez duten arren, hirigintza zuzenean edo zeharka eragiten duten xedapenak dituzte. Lege hauek jadanik aipatu ditugu eta, hauen artean garrantzitsuena Auzoen Legea da dudarik gabe, Berdintasunerako Legeak xedapen garrantzitsu batzuk izan arren. Garrantzitsua da azpimarratzea gaur egun Katalunian dagoen marko juridikoa, planifikatzaileei behar dituzten tresna legalak ematen dizkienak genero ikuspegia barneratzen dituzten planak eta neurriak aurrera eramateko, prozesu luze baten ondorioa izan dela. Atal honetan ikusi dugun bezala, denboran zehar onartu diren legeei esker lortu den lorpena izan da. Prozesua hurrengoko irudian laburtzen da.
Irudia 1. Hirigintza feministari buruzko marko juridikoaren bilakaera Katalunian
4.2-Bartzelonako udalak azken urteetan egindako erreforma eta hartutako neurriak Behin genero ikuspegiaren ibilbidea Bartzelonako eta Kataluniako hirigintzan ikusita, baita sortu den testuinguru normatiboa haren inguruan, Bartzelonan azken urteetan aurrera eraman diren hainbat politika eta proiektu komentatuko ditugu. 2011tik 2015era alkatetzan egon zen eskuineko gobernua dela eta, politika feministen onarpenak behera egin zuen. Haatik, 2015tik aurrera Ada Colau buru daukan Barcelona en Comúren gobernuak politika feministak sustatu ditu udalerrian berriz ere. Gobernu berri horrek feminismoa izan zuen bere oinarrietako bat bezala, politika guztietan genero ikuspegia kontuan hartuz. Udal gobernuak Feminismoen eta Sexu eta Genero Dibertsitatearen zinegotzigoa (Concejalía de Feminismos y Diversidad Sexual y de Género) sortu zuen, haren helburua genero auzia politika guztietara transbertsala egitea zelarik. Zinegotzigo honen parte-hartze zuzenarekin inplementatu egin zen Genero Justiziaren Plana 2016-2020 (Plan de la Justicia de Género 2016-2020). Horretan esaten da ikuspegi feminista udaleko politika guztietan barneratu behar dela, hirigintza, udal plangintza eta segurtasuna barne (Muxí-Martínez, 2020). Plan hau berritu egin da 2021. urtean, Genero Justiziaren Plana 2021-2025 -ren onarpenarekin. Plan honek lehenengoaren espiritua jarraitzen du, hirigintza feministari aipamena eginez. 2017ko martxoan, Bartzelonako Udalak "Urbanismo con perspectiva de género. El urbanismo de la vida cotidiana" neurria aurkeztu egin zuen. Neurriak eguneroko bizitza Bartzelonako hiri-politiken erdigunean jartzen du, eta ikuspegi inklusibo batetik lan egiten du gizarte osoaren beharrei eta nahiei erantzuteko. Neurriak helburuak, jarraitu beharreko metodologiak eta hiri-ereduan aldaketak eragingo dituen zenbait jarduketa zehazten ditu (Ayuntamiento de Barcelona, 2019). Orain, Bartzelonan ikuspegi feminista barneratu duten zenbait jarduera ikusiko ditugu. Hasteko, hiriko haurtzaindegien egoerari buruz hitz egingo dugu. Haurtzaindegien sare handi bat izatea ezinbestekoa da gizartean aukera berdintasuna lortzeko. Izan ere, diferentzia sozialak haurtzarotik ezartzen dira eta hauek leuntzeko baliagarriak izan daitezke haurtzaindegiak, baita emakumeei, kasu honetan amei edo amonei, zaintza lanetan laguntzeko ere.
Garrantzia handia izan arren, 2011tik 2015era arte egon zen CiUko gobernuak, legislaturaren amaieran, haurtzaindegien kudeaketaren pribatizazioa sustatu zuen, hainbat zerbitzuen externalizazioarekin batera, hala nola, ura, aparkalekuak, osasuna eta kaleen garbiketa, beste batzuen artean. Haurtzaindegien kasuan, eraikuntza berriko zenbait zentroren kudeaketa externalizatzeak haustura argia ekarri zuen momentu hortara arte indarrean egon zen kudeaketa zuzeneko ereduarekin (Fillola et al., 2018). Externalizazio honen alde polemikoenetako bat izan zen prezioek gora egingo zutela familientzat. Egoera honek erreakzio sozial handia eragin zuen hainbat plataforma eta erakunderen aldetik, hala nola hainbat Ikasleen Gurasoen Elkarte, hezitzaile taldeak eta askotariko plataformak (Fillola et al., 2018). 2015ko gobernu berriak, Ada Colau buru izanda, externalizazio hauek gelditu zituen, zentro guztien kudeaketa zuzenera bueltatuz. Gainera, azken urteetan gobernu munizipalak ahaleginak egin ditu Bartzelonako haurtzaindegien sarea hobetzeko eta hedatzeko. Laia Ortíz Castelvík, bigarren alkateordeak, izan da neurri hauek aurrera eraman dituena, udaleko eskubide sozialen sailetik. Pribatizatutako haurtzaindegiak berreskuratzeaz gain, haurtzaindegi berriak sortu dituzte. Familia pobreenak laguntzeko, ordainketa-sistema progresibo bat ezarri da, familiaren errentaren araberakoa dena. Gainera, arratsaldeko txanda sortu egin da behar duten familiek erabili dezaten, familien errealitate laboralera egokitzeko. Haurtzaindegiek izaten jarraitzen duten arazo bat da haurren eta irakasleen arteko ratioa, alkateordeak berak aitortua. Hala ere, egia da azken urteetan konplexutasun sozial handiena duten auzoetan ratio hori hobetu egin dela (Bellsolà, 2015; Blanchar, 2018). Bartzelonako udal haurtzaindegiek, guztira gaur egun ehun baino gehiago direnak, bi jatorri mota nagusi dituzte. Alde batetik, Trantsizioan sortu ziren haurtzaindegi pribatuak eta familien kooperatibek sortutakoak daude, 1991. urtera arte sistema publikoak bereganatuz joan zituenak. Beste alde batetik, 2000. urtetik aurrera Bartzelonako Udalak berak eraiki zituenak daude (Blanchar, 2018). 2018ko abenduan Bartzelonako 100. haurtzaindegia ireki egin zen. Bartzelonak Europako haurtzaindegien sarerik handienetakoa dauka. Zero eta hiru urte bitarteko 8.400 haur daude udal haurtzaindegietan, 62 milioi euroko aurrekontuarekin urtero. Madrilekin konparatuz, adibidez, argi dago Bartzelonako sarea askoz handiagoa dela, Madrilekoa 57 udal haurtzaindegiz osatuta dagoelako, 5.370 haurrekin. Bartzelonako
sarea Europako handienetarikoa izan arren, udal haurtzaindegiek eskari osoaren %57a bakarrik asetzen dute. Gainera, han lan egiten dutenek urte asko daramatzate baliabide gehiago eskatzen, haur gutxiago izateko hezitzaile bakoitzeko edo behar bereziak dituzten haurrei laguntzeko (Blanchar, 2018). 2020ko abenduan 2024 Hiri Mugikortasun Plana-ren ("Plan de movilidad urbana 2024") hasierako onarpena eman zen. Hau 2013-2018 Hiri Mugikortasun Plana-ren jarraipena da ("Plan de Movilidad Urbana 2013-2018"). Plan hauek Bartzelonako hiriak dituen planifikazio-tresnak dira, zeinek hurrengo urteetako hiri-mugikortasuna gobernatzen duten jarduera-ildoak zehazten dituzten. Azken berrogeita hamar urteetan nagusitu den mugikortasun-ereduak mugitzeko modu berrietarantz eboluzionatu egin du eta, horregatik, planaren helburua zera da: mugikortasun kolektiboko eredu iraunkorrago, eraginkorrago, seguruago eta bidezkoago bat lortzea. 2024 Hiri Mugikortasun Planak, hau lortzeko, lau erronka nagusi ezartzen ditu pertsonen eta merkantzien mugikortasunpremiei erantzunak emateko (https://www.barcelona.cat/mobilitat):
-Mugikortasunerako eskubidea bermatzea
-Pertsonen osasuna eta segurtasuna zaintzea
-Jarduera ekonomikoa eta komertziala berreskuratzen laguntzea
-Ibilgailu pribatu motorizatuaren esparrua -Bizikletaren eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen esparrua -Teknologia berrien esparrua -Oinezkoen esparrua -Merkantzien hiri-banaketaren esparrua -Garraio publikoaren esparrua Ez dugu esparru bakoitzean sartutako neurri guztiak komentatuko, baina esparru batzuetako neurri garrantzitsuenak bai. Adibidez, bizikletaren eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen esparruan, 2024rako hurrengoko ekintzak burutu nahi dira, besteak beste: -Bidegorrien sarea %40 handitzea -Hiru errei edo gehiago dituzten kaleetan gehienez 30 km/h-ko errei bat sartzea, bizikletarekin dagoen bizikidetasuna hobetzeko -Bizikleta elektrikoen kopurua eskaeraren arabera handitzea eta hirian bizikletak segurtasunez aparkatzeko plan estrategikoa garatzea Garraio publikoaren esparruan, aldiz, hauek dira burutu nahi diren ekintzak, besteak beste: -Autobus-erreiko 67 kilometro gehitu. -Autobus-sarearen eraginkortasuna hobetu, baliabideak linea bakoitzaren eskariaren arabera arrazionalizatuz eta ibilbideak berrikusiz -Zero isuriko busak erabili linea osoetarako -Metroen frekuentzia handitzeko plana ezartzea -Taxien aplikazio publikoa garatzea Garraio publikoko sare on bat izatea ezinbestekoa da esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialarekin amaitzeko, pertsonen bizitza eta premiak lehen planoan jarriz. Hau lortzeko, berez, urrats garrantzitsua da 2024 Hiri Mugikortasun Plana. Azkenik, esplorazio-martxei buruz hitz egingo dugu. Berez hiri-jarduketak ez diren
arren, beharrezkoak diren tresnak dira genero ikuspegia hirigintzan barneratzeko. Izan ere, lehenago esan dugun bezala, ohiko plangintzak sistematikoki ukatu dituen esperientziak eta errealitateak barneratu behar dira, hala nola emakumeenak eta gainerako isilarazitako kolektiboenak. Biztanleriaren parte-hartze hau beharrezkoa da esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialarekin amaitzeko eta, horren ondorioz, pertsona guztiek hiriak disfrutatu ahal izateko. Hau da, hain zuzen ere, hirigintza feministak bilatzen duena. Esplorazio-martxek emakume talde batek (edo beste kolektibo batek) hiri-ibilbide batean zehar ibiltzean datzate. Horren bidez, beraien segurtasuna hobetu dezaketen eta espazio publikoetatik (hiri-altzariak, argiztapena eta abar) lortzen duten baliagarritasuna handitu dezaketen elementuak tokian bertan egiaztatu ditzakete, baita emakumeen egunero bizitza oztopatzen duten elementu fisiko eta sozialak detektatu eta aztertu. Behaketan, zuzeneko esperientzian eta emakumeen parte-hartzean oinarrituta dauden tresna metodologikoak dira esplorazio-martxak, hiri-espazioaren eta eguneroko bizitzaren auditoretzak egitea ahalbidetzen duena. Esplorazio-martxetatik lortzen den informazioa hirigintzako ohiko informazio-sistemetan (mapak, fitxak, GIS, etab.) sartu behar dira. Horrela, antzemandako eskari edo behar batzuei epe laburrean aurre egin ezin bazaie ere, informazio-sistemetan txertatzeak epe luzean konponbide bat bilatzea ahalbidetzen du (Ayuntamiento de Barcelona, 2019). Bartzelonako hirian, Bartzelonako Udalak edo beste erakunde eta entitate feminista batzuek egindako esplorazio-martxek ibilbide luzea daukate, eta azken aldian egin diren martxekin hiriaren mapa bat egin da. Lehen aipatutako "Urbanismo con perspectiva de género. El urbanismo de la vida cotidiana" neurriari esker, esplorazio-martxak diagnosirako gomendatzen diren elementuak bihurtu dira. Horrela, erakunde publikoen eta biztanleen arteko elkarrizketa eta lankidetza-lana ezartzen laguntzen du, baita erakunde publikoek kontu ematea burutzen (Ayuntamiento de Barcelona, 2019). Daukaten garrantzia dela eta, Bartzelonako udaleko Transbertsalitate eta Genero Sailak ("Departamento de Transversalidad y Género") Hirigintza eta generoa: eguneroko bizitzako esplorazio-martxak ("Urbanismo y género: marchas exploratorias de vida cotidiana") deitutako koadernoa argitaratu du. Bertan, esplorazio-martxak zer diren azaltzen da eta, batez ere, hauek gauzatzeko metodologia azaltzen da. Txosten hau orain arte argitaratu diren Koaderno Metodologiko Feminista bosten lehenengo zenbakia da, zeinen helburua tokiko politiken eraldaketa feministarako proposamenak eta tresnak
eskaintzea den. Bartzelonako udalaren Auzoen Plana ("Plan de Barrios") ekimenak Bartzelonako auzo behartsuenek hainbat esparruetan pairatzen dituzten desberdintasunekin amaitzeko helburua du. Horretarako, politika publiko berriak aplikatuko dira, proiektuen garapenean herritarrak inplikatuz eta aurrekontu berezi bat esleituz denbora mugatu batean. Planak hainbat arlo ezberdin transformatzea nahi du, eta jorratzen den arlo bakoitzerako helburu espezifiko batzuk zehazten dira. Arlo hauek hezkuntza, osasun publikoa, genero berdintasuna, etxebizitza, espazio publikoa eta irisgarritasuna dira, beste batzuen artean. Genero berdintasunaren inguruan, Auzoen Planari esker esplorazio-martxak egin dira hiriko hainbat espazioetan, besteak beste, Bon Pastor i Trinitat Vella, Trinitat Nova, Besòs i el Maresme eta la Marina auzoetan; eta hauetatik lortutako informazioa erabilgarria izango da udal planifikatzaileentzat. Hauek dira, beraz, azken urteetan Bartzelonako hirian aurrera eraman diren zenbait neurri, eta agerian uzten dute udal-gobernuak hirigintza feministarekin duen konpromisoa. Aurrerapauso handiak eman dira hirigintzan genero-ikuspegiaren barnerapenean, inor atzean uzten duen hiri eraikitzeko nahian. Aldaketa sakonak dira, ekintza politikoaren eremu guztiak zeharkatuz. Beraz, frogatzen du hirigintza feministak lortu dezakeen hobekuntzak eta adibide ona da bide berdina jarraitu nahi duten hirientzat.
5-Ondorioak Lan honen helburu nagusia hirigintza feministak gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunei konponbidea emateko zer-nolako neurriak planteatzen dituen ikustea izan da, horretarako Bartzelonako hiria adibide bezala erabiliz, azken urteotan neurri interesgarri asko inplementatu dituztelako hirigintza feministaren ildotik. Beraz, lan honen idazketaren bitartez, hurrengoko ondorioak atera ditugu. Emakumeen parte-hartzea lan merkatuan azken urteetan handituz joan den arren eta lanaren sexu-banaketa "klasikoa" gainditu den arren, erreprodukzio-lana da oraindik emakumeen enplegua azaltzen duen faktore nagusia. Emakumeek, enplegu tasa txikiago bat izateaz gain, enplegua dutenen artean, aldi baterako kontratu gehiago izaten dituzte, eta, honen ondorioz, soldata txikiago bat dute ere. Lanaren sexu-banaketa "berri" hau gainditzetik, beraz, urrun gaude oraindik, zaintza eta etxeko lan gehienak emakumeek egin dituztelako oraindik. Egoera honi amaiera emateko eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean sakontzeko, politika publikoak beharrezkoak dira. Biztanleriaren parte-hartzea plangintzako prozesuetan beharrezkoa da esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialarekin amaitzeko eta, horren ondorioz, pertsona guztiek hiriak modu berean gozatu ahal izateko; hirigintza feministak bilatzen duena, hain zuzen ere. Parte-hartze prozesu hauetatik eratorritako neurriak ekintza-eremu ezberdin askotakoak izan behar dira, segurtasunera eta generoindarkeriaren biktimentzako etxebizitzetara mugatuta egon barik, egitura-aldaketa bermatuko duten neurriak aplikatuz. Genero ikuspegia barneratu zuen lehenengo hirigintzako legea Katalunian Auzoen Legea izan zen. Auzoen Lege hau hainbat legeen aitzindaria izan zen, hala nola 2005eko eta 2010eko Hirigintzako Legeak eta Kataluniako Berdintasunerako Legea. Lege guzti hauek sortzen duten marko juridikoak Kataluniako planifikatzaileei behar dituzten tresna legalak ematen dizkie genero ikuspegia barneratzen dituzten planak eta neurriak aurrera eramateko. Azpimarratzekoa da marko juridiko sendo hau prozesu luze baten ondorioa izan dela, denboran zehar onartu diren legeei esker lortutakoa. Azken urteetan Bartzelonako hirian aurrera eraman diren neurriek, hala nola "Pla de mobilitat urbana 2024" eta "Plan de Barrios", agerian uzten dute udal-gobernuak hirigintza feministarekin duen konpromisoa. Aurrerapauso handiak eman dira
hirigintzan genero-ikuspegiaren barnerapenean, inor atzean uzten duen hiri eraikitzeko nahian. Aldaketa sakonak dira, ekintza politikoaren eremu guztiak zeharkatuz. Beraz, frogatzen du hirigintza feministak lortu dezakeen hobekuntzak eta adibide ona da bide berdina jarraitu nahi duten hirientzat. Nazioarteko mailan ere badaude, Bartzelona bezala, hirigintza feministan aurrerapauso handiak eman dituzten hiriak, hala nola Montreal, oraindik gutxiengoa diren arren. Hala ere, espero da hurrengo urteetan hiriek genero ikuspegia barneratzeko esfortzu gehiago egitea. Izan ere, nazioartean garrantzia handia duten Garapen Iraunkorrerako Helburu-en 11. puntuak hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta iraunkorrak bihurtzea du helburu, eta hau ezin da lortu hirigintza feministaren proposamenak kontuan hartu gabe. | science |
addi-aa8b5aae1da2 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58796 | Marketinaren kutsua metabersoan. Eboluzioa eta kasu aplikatuak | Irazola Agorria, Aixa | 2022-12-14 | LABURPENA Gaur egun, teknologia berriek gure gizartea eraldatu dute, kontsumitzaileen erosteko era ere aldaraziz, marketinaren bilakaera da honen adibide argia. Zehazki, Metabersoak komunikaziorako eta interakziorako leku bihurtu dira. Hauek enpresa askotan interes handia pizten ari dira, potentzial estrategiko handia dutelako. Murgiltze esperientzia deigarrien bidez kontsumitzailearen buruan sartzeko, balio erantsia emateko eta lehiakideetatik bereizteko eskaintzen dituzten aukeren ondorio da hori. Lan honek analisi teoriko baten bitartez, Metabersoen funtzionamendua eta zergatia ulertzea du helburu baita hauek ustiatzeko marketin aukerak bilatzea. Gainera, ikuspegi praktikotik, marka komertzialen presentziaren ustiapena aztertzen da.
1 Sarrera 1.1 Aztergaia eta aukeratze arrazoiak Inoiz ikusi gabeko abiaduran aldaketak izaten dituen mundu batean, produktu edo zerbitzu bat hautatzeko aukerak gero eta gehiago dira. Dinamika horretan, markentzat inoiz baino beharrezkoagoa da kontsumitzailearekin lotura emozionala lortzea. Hau da, merkatuen globalizazioa, teknologiaren aurrerapen bizkorrak, eskaintzak eskaria gainditzea eta komunikazio zein komunikabideen saturazioa dela eta kontsumitzaileen ohiturek zein erosketa portaerek aldaketa nabarmenak jasan dituzte, kontsumitzaile informatu, formatu eta zorrotzagoak erakarriz. Inguruneko faktoreek eraginda, zehazki, informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) bilakaerak eraginda, Interneteko plataforman oinarritutako aplikazio berriak agertu dira. Aplikazio horien artean, Social Media deiturikoak daude, pertsonei iritziak, pentsamenduak, sentimenduak, esperientziak eta ikuspuntu ezberdinak partekatzea helburu dutenak. Hauen artean, berrienak Metabersoak edo gizarte-mundu birtualak deiturikoak dira. Hauek, kontsumitzaileei mundu mailako merkaturako eta informaziorako sarbidea errazten dieten era guztietako gailuak ekarri dituzte, erabakitzeko zein eskari zorrotzagoak egiteko boterea emanez. Honek marko lehiakorrean enpresei haien estrategia eta jokabideak aldatzeko beharra ekarri die. Aurreko guztia aztertu ondoren, lan honetan marketin tradizionaleko zenbait ekintza, iraganean arrakastatsuak zirenak, egun porrot egiteko joera dutela ikusiko da, marketinak jasan izan duen eboluzioa ikertuz eta Marketin 5.0-ra helduz. Halaber, gaur egun, kontsumitzaileengan zirrarak eta esperientziak sortzeak duen garrantzia nabarmenduko da. Marka esperientzia lortzeko, produktu esperientzia, erosketa esperientzia eta kontsumo esperientzia lantzearen beharra antzematen da, hauek lortzeko teknologiak, zein joera eta pentsamendu berriek enpresen eskura jartzen dituen aukerak aipatzen saiatuko da, zehazki haien Marketin Mix-eko 4P-etan egin dezaketen ekintzak identifikatuz. Hau horrela izanda, esan daiteke, gizarteak eskura dituen teknologia berrien eragin handia duela, behintzat teknologia horiek ezartzeko garapen-maila egokia duten herrialdeetan. Hau antzemanez, egile askok bai Errealitate Birtuala*1 zein Errealitate Areagotua* aztertzen dute azkenengo teknologia gisa. Hauek sektore ezberdinetan duten garrantzia eta papera aztertuz, hala ere marketin arloa alde batera usteko joera dute, berdina gertatzen da are berritzaileagoa den Metaberso edo mundu birtual hauen inguruan, non gogoeta gutxi aurkitzen diren marketinaren esparruan gaur egun. Horregatik,
ikerketa honetan goreneko aldian dagoen kontzeptu honek dituen ezaugarri, aukera zein mundu berri honen sorreraren arrazoiak eta abantailak eta desabantailak aztertuko dira. Era berean, lan honetan autore desberdinen ikuspuntu eta iritzi kritiko desberdinak aztertuko dira, norberaren ikuspuntua ere barneratzeko asmoz. Metaberso bat ordenagailuz sortutako espazio birtual bat da, zeinek hiru dimentsioko aurkezpen bat eskaintzen duen. Erabiltzaileek, Avatar* deituriko beren irudikapen digitalen bidez, espazio horretan mugitzen dira, elkarrekintzak sortuz. Lana garatzen den heinean, Second Life (2003) bezalako Metaberso baten adibidea ikusiko da, non mota guztietako jarduera sozial eta ekonomikoak garantzen diren. Hitz gutxitan, etorkizun hurbilean Metabersoek bilatzaileak ordezkatuko dituzten moduari buruz hausnartzen ari dira adituak eta hori gertatzekotan, pertsonek Internetekin elkarreragiteko duten modua erabat aldatuko dela aipatzen dute. Aro teknologiko berri honetan, kontsumitzaileen lehentasun izateari eutsi nahi dioten markek kontuan hartu behar dute Interneteko plataformak haien eskura jartzen duen tresna berri horren erabilera. Nolanahi ere, erabilgarritasunari eta eraginkortasunari dagokionez eztabaida dago, baina marka askok Metabersoetan murgiltzen hasi dira, aurrerago, Zara, Inditex-eko nagusia, eta baita Adidasen kasuak aztertuko direlarik. Hauen hautaketa informazio eskuragarritasunaren eta gustuen menpe egon da, moda gustuko baitut eta nahiko albiste baititut ditut hauen inguruan. Hala eta guztiz ere, mundu birtualek markentzako eskaintzen dituzten komunikazio-formula berriei buruzko ikerketa gutxi daude oraindik, agian paradigmaren berritasun mailagatik edota gizarte eraldaketa bat ekarriko luketelako. Ikerketa honen bitartez etorkizuneko lanentzako erreferentzia izatea espero da, pisuzko iturri fidagarri eta azterlan ugari ez egoteak erronka handia izan baita. Gaiaren aukeraketa erabaki garrantzitsu bat izan zen. Hasieran, praktiketan nenbilen enpresaren inguruan edota neuromarketinaren inguruan lana egitea nuen buruan. Baina azkenean Metaberso berritzaile hauei erreparatzea erabaki dugu. Zehazki, ikuspuntu akademikotik marketina eraldatuko duela uste baikenuen, gainera asko garatu gabeko alor bat dela uste genuen. Berebat, azken boladan oihartzun handia izaten ari den gaia da eta behin albisteetan niretzat ezezagun ziren Metabersoen inguruko datuak ikusterakoan jakin-mina piztu zitzaidan. Horrela, interesgarria, berritzailea, arraro eta agian beldurgarria den gai honi buruz lana jorratzea erabaki dugu, marketinak honetan duen kutsua antzemateko eta baita etorkizunerako paradigma honen ezagupenari esker balio erantsia lortzeko ere.
1.2 Lanaren helburuak Aurreko atalean aipatu izan dena kontuan izanik esan daiteke azterlan honen helburu nagusiak honako hauek direla: 1. Metaberso kontzeptura hurbilketa egitea eta honen sorrera balioztatzea. 2. Metabersoek enpresei marketin esparruan zein aukera eskaintzen dizkioten antzematea Helburu horiek lortzeko planteatutako azpi-helburuak honako puntu hauetan zehazten dira: 1. Azkeneko urteotan egondako aldaketen ostean marketinak izandako bilakaera ezagutzea. 2. Kontsumitzaileen joera berriak ulertzea. 3. Metabersoaren sorreraren zergatia konprenitzea. 4. Teknologia berriei buruzko ezagupen orokorra bereganatzea. 5. Metabersoen osaera zehaztea. 6. Metaberso mota ezberdinen arteko aldea antzematea. 7. Metabersoek esperientziak sortzeko duten ahalmena definitzea. 8. Enpresek kontsumitzaileengan zirrarak sortarazteko haien marketin estrategian egin ditzaketen aldaketak adieraztea. 9. Marken jarduna jaso eta identifikatzea, dokumentatuz, eta kasu errealen bitartez mundu birtualen erabilgarritasuna agerian uztea. 10. Aukera bakoitzaren izaera nabarmendu, eta bakoitzaren izaera estrategikoa erakustea. 1.3 Egitura eta Metodologia Lehenik eta behin, marko teorikoa zehazteko berrikuspen bibliografiko bat egin da datu-base zientifikoetatik, baita Google Akademikotik ere, egokia eta erabilgarria suerta zitekeen dokumentazioa lortu ahal izateko, zehazki Metaberso ezberdinen inguruko informazioa eskuratuz hasten da lana. Eranskinetan aurkitzen den glosario2 sortuz, hau gaian murgiltzeko beharrezko lehen urratsa izan zen. Horrela, behin gaian murgildu, lanarekin argitu nahi den problematika edo arazoaren definizioa egin zen, ikerketa eta erreferentzia den informazioa bilatzeko. Hurrengo etapan, informazioa eta aurkitutako dokumentazioa antolatzen dira. Azkenik, ikerketarako eta problematikarako baliagarriak diren informazio iturriak hautatu eta lanaren garapenarekin hasteko. Modu honetan ikerketaren sarrera egin ondoren, lan hau burutzeko lehen pausua, lanaren mugen zein helburuen ezarpena izan zen. Hauek eta metodologia adierazteko lehenengo puntua erabili delarik.
Bigarren eta hirugarren puntuetan lanaren alde teorikoa garatuko da, bigarren atalean azken boladan aurrerapen teknologikoak eta merkatuaren aldaketak direla eta marketinak produktu orientazioa izatetik gizakiak imitatzen dituzten teknologiaren bidezko balio marketinerainoko aldaketak aztertzen dira, hauek baitira kontsumitzaileen erosketa erabakietan eragin zuzena dutenak eta enpresek beren estrategiak aldatzea eragin dutenak. Hirugarren puntuan, Metabersoa testuinguruan kokatzeko erabili da, Paul Mooren (1995) teknologiaren eboluzioaren teorian oinarrituz Metabersoen sorrerara heldu arte. Bertan, azpiatal bat sortu da, Second Life (2003) izenekoa, Metabersoen arbasoak ezagutzeko. Gainera, Metabersoak zer diren azaltzeko (hauen ezaugarriak azalduz) eta zenbait adituk aipatutako Metaberso mota ezberdinak aipatzeko erabili da ere. Bestetik, marketinak Metabersoan duen kutsua ustiatzen eta argudiatzen da, Marketin Mix-eko 4P-etan teknologia hauek izan ditzaketen aukerak nabarmenduz. Hurrengo atalean, moda sektoreko bi enpresen Metabersorako sarrera aurkezten da, hauek sortutako bilduma grafikoei erreparatuz: Zara eta Adidas. Geroago, lana gauzatu eta luzaro landu ostean, hausnarketa egiten da. Alde batetik hasieran definitutako helburuen betetze mailari buruz gogoeta egiteko eta baita ikasitakoaren ondorioak aurkezteko. Honen ostean erabilitako erreferentzia bibliografiko guztiak aurki genitzake, baita aurretik aipatutako glosarioa. 2 Testuingurua 2.1 Produktu orientazioa duen marketinetik gizakiak imitatzen duten teknologien bidezko balio marketinera Egungo marketina (balioan oinarritutakoa) ingurune berrira eta bezeroen beharretara (aldakorrak baitira) egokitzearen emaitza da (Kotler et al., 2021). Definizio horretara heltzeko, marketinaren kontzeptuak hainbat eraldaketa izan ditu, hainbat ikuspegi ezberdin hartuz (Suárez Cousillas, 2018): 2.1.1 Marketin 1.0: Produktu orientazioa Marketin 1.0 delakoa, Estatu Batuetan 1950. hamarkadan masako ekoizpena bere goreneko aldian zegoenean sortzen da, zehazki, industria iraultzaren ostean. Momentu honetan kontsumoa masiboa zen, banakoen ezaugarriak kontuan hartu barik merkatuak eskaintzen zuena kontsumitu besterik ez zen egiten, produktuak denei modu berean salduz. Halaber, enpresek produktuen garapenean inbertitu egiten zuten soilik. Philip Kotlerren (2012) aburuz, helburu nagusia estandarizazioa zen, eskala ekonomiak aplikatu ahal izateko eta kostuen beherapenekin produktuak prezio baxuagoetan saltzeko, erosle kopuru handiago bateri helduz, kontsumismoaren kultura sortzearekin batera. Fase honetan norantza bakarreko komunikazioa eta web orrialdeen hasiera ematen da, non enpresek bere produktuak Web 1.0-aren bitartez komunikatzen zituzten, gero kontsumitzaileek produktu hauen inguruan irakurri ahal izateko. Garai honetan, kontsumitzaileek ez zuten zer esanik, enpresek
informazioaren boterea baitzuten, zehazki, merkataritza edukia masa bidezko kanalen bitartez komunikatzen zuten. Marketin 1.0-a, produktuetara zuzendutako marketina bezala ere ezagutu daiteke, zeinen funtzionamendua Marketin Mix-eko oinarrizko 4P-etan3 laburbildu zitekeen, produktua, prezioa, banaketa eta komunikazioa (Mccarthy, 1960; Navío-Navarro, 2020). 2.1.2 Marketin 2.0: Bezero orientazioa Interneten errealitate berriak zaharkitu egin zuen marketina egiteko modu hori eta urteak aurrera zihoazen heinean, Marketin 2.0 delakoa sortu zen. Produkturako orientazioa alde batera utziz eta kontsumitzailearen garrantzia aitortuz. Bezeroenganako orientazioa duen marketina bezala ere ezaguna den honetan, jadanik helburua ez zen produktuaren salmenta, baizik eta bezeroetan zirrara sortaraztea (Suárez-Cousillas, 2018). Halaber, produktu orokorrez betetako merkatu batean kontsumitzaileen asetasuna eskuratzea eta hori lortzeko, segmentazioa, arrakastarako bidea zela antzeman zen. Helburu merkatuari buruz ikasi behar zen, honetan era egokian posizionatzeko eta bakoitzari egokitzen zitzaion produktua (ondasun zein zerbitzu) eskaintzeko. Zehazki, Marketin 2.0-ak bezeroak merkatuko eskaintzei arreta jartzen dizkiola eta baita erabakiak hartzen dituela aitortzen zuen, ondorioz, enpresek bezeroak mantentzea eta harremanak sortzea zein mantentzea bilatzen zuten (Maqueira eta Bruque, 2009). Kotler et al. (2021)-en arabera Marketin 2.0-aren garaia segmentazio ulertzean eta posizionamendua garatzean oinarritzen da. Berebat, Tara Suárez-Cousillas (2018)-en arabera marka eta kontsumitzailearen arteko elkarrizketa Web 2.0-ari esker martxan hasten da, non hedabide digitalei eta sozialei esker erabiltzaileen esperientzien berrelikadura eta edukien sorkuntza ahalbidetzen den. Web 2.0-a 2005. urtean Tim O´Reilly-k definitutako kontzeptu berritzaileari deritzo, zeinak erabiltzaileen elkarreragina eta harremana oinarri duen. Web 2.0-a aplikazio tradizionaletatik, webgunearen bidez funtzionatzen duten eta azken erabiltzaileei bideraturik dauden aplikazioetarainoko bilakaerari deritzo (Van Der Henst, 2005). Bidirekzionala den komunikazioa baimentzen duen eredua da, non harremanak estutzen diren ondorioz, Marketin 2.0-a aurrera eramateko bikaina da. Informazio aplikazio hauei esker kontsumitzaileak informazioa bere eskura du, produktu eta zerbitzuen prezio hoberena aurki dezake edota bitartekariak saihestu. Edonola, kontsumitzaile aktibo deritzoguna sortu du, edukia, informazioa, iritziak eta abar partekatzen dituena (Suárez-Cousillas, 2018).
3 Jerome Mccarthy, 1960ko hamarkadan gutxi gorabehera, Marketinaren 4P deiturikoak proposatu eta ezarri zituena izateagatik ezaguna da
2.1.3 Marketin 3.0: Gizaki orientazioa Sare sozialen garapenarekin bat gizakiaren beharrak ere eraldatu egin dira eta 2000ko hamarkadaren amaierako mundu krisiarekin bat, marketinaren bilakaera sustatu zen. Kotler et al. (2021)-en esanetan, ezegonkortasun handiko garaian marketin 3.0 edo gizaki orientazioa duen marketina bezala ere ezaguna dena sortzen da. Izan ere, urte hauetan finantza industrian iskanbila ugari sortu ziren eta horiek kontsumitzaileen konfiantza gainbeheratzea sortu zuten. Ondorioz, gizarteak enpresei eragin sozial positiboa zuten produktu zein zerbitzu edota kultura sortzea inposatu zien, hau, marketin joera berri honen abiapuntua bilakatuz. Etapa honetan, marketinean aribide etikoak eta leialak barneratu ziren. Jadanik kontsumitzaileen beharrak asetzeaz gain, markek aparteko esfortzuak egiten zituzten kontsumitzaileak haien marka balioekin identifikaturik sentitu zitezen. Kotler et al. (2021)-en aburuz, marketin 3.0-aren ustean gizakiak bere osotasunean asetu behar dira, esplizitu zein inplizitu dauden nahiak zein desirak ustiatuz. Horregatik emozioen marketin eta espiritualtasun marketina bateratu behar dira. Berdinki, enpresek ez dute arrakasta izango nahiz eta produktu eta komunikazio hoberenak eduki, haien baloreengatik beste enpresetatik desberdintzea lortu behar dute, hauek enpresa osoan barneratuta egonik, baloreak enpresa barnetik kanpora hedatu behar baitira (Kotler et al., 2021). 2.1.4 Marketin 4.0: Tradizionaletik digitalera Argi dago digitalizazioaren, Internet mugikorraren, sare sozialen eta merkataritza elektronikoaren gorakadak bezeroaren erosketa prozesua aldatu duela eta marketineko adituek aldaketa horretara egokitu behar izan direla, produktuak eta zerbitzuak modu omnikanal baten bidez komunikaraziz eta opatuz. Esan daiteke, Marketin 4.0-a eta eremu digitala eskutik doazela eta sarearekiko konexio etengabeak, eguneroko lan-gaitasunaren hazkundeak, zein agenteen arteko komunikazio zuzenek honen hedapena sustatzen dutela (Kotler et al., 2017). Tara Suárez-Cousillas (2018)-en arabera, gaur egun konpetentzia globala denez, 360º-ko komunikazio bat bilatu behar dute enpresek, komunikazio integrala, aipatutako Web 2.0-ak eskaintzen duena baino gehiago. Era berean, online zein offline kanalak eta sare sozialak oso garrantzitsuak direla adierazten du. Arrakastaren oinarria harremanak garatzea denez fidelizazioa eskuratzea da helburu, hortaz Harreman Marketina aurrera eramatea garrantzitsua da. Aurreko garaiekin alderatuz, oraingoan plataforma digitalak direla eta bezeroak iritziak partekatzeko eta zer esanak plazaratzeko inoiz baino aukera eta gune gehiago dituzte. Hau horrela, enpresek merkatuaren joerak, bezeroen bilakaera, desio berriak eta abar antzematen saiatu behar dira, horretarako Big Data* erreminta egokia da.
Laburturik, Kotler et al. (2017)-en esanetan marketina 4.0-aren helburua bezeroaren konfiantza eta leialtasuna lortzea da, marketin tradizionala eta marketin digitalaren online zatiarekin elkarreraginari esker. Hitz gutxitan, ezagunak diren Marketin Mix-eko 4P-ak kudeatzeko teknika, teknologia eta joera berriak erabili.
2.1.5 Marketin 5.0: Gizakiak imitatzen dituzten teknologiak aplikatzea Azken boladan, belaunaldi gazteagoen kezkek eta interes nagusiek bi lerro jarraitu izan dute. Lehenengoa, gizarteari aldaketa positiboak ekartzea eta bizi-kalitatea hobetzea. Bigarrena, teknologiaren aurrerapena bultzatzea. Ondorioz, marketin adituek teknologia joera berriak jarraitu behar dituzte, giza bizitzak hobetzeko helburuarekin (González-Ferriz, 2021). Gainera, sare sozialetan edota bilatzaileetan marketinak izan duen gorakadak baita merkataritza elektronikoaren (ECommerce) hazkunde ikaragarriak ere, adituen digitalizaziorako jarrera hobetu izan dute. Hala bada ere, marketin digitala, ohiko ekintzak mundu teknologikoetara garraiatzea baino ez da, bezeroak kanal digitaletan kokatuz. Kotler et al. (2021)-en iritziz Marketin 5.0-a edo Gizakiak imitatzen dituzten teknologiak aplikatzen duen marketina, Marketin 3.0-aren (giza orientazioa) eta Marketin 4.0-aren (teknologia-gaitzailea) nolabaiteko kohesioa da. Marketina 5.0-a definizioz, bezeroaren ibilbidean zehar balioa sortu, komunikatu, entregatu eta hobetzeko gizakiak imitatzen dituzten teknologien aplikazioan datza, balio eta erantzun pertsonalizatua lortzeko. Horretarako, lehenik eta behin, teknologiek bezeroaren ibilbidea mapatzen dute, balioa gehitu ditzaketen arloak antzemateko eta baita giza marketinen jarduera erraztu edota hobetzeko. Marketin 5.0-a beraz, makinak eta pertsonak non egokitu daitezkeen aukeratzean datza betiere bezeroari ahalik eta balio handiena eskainiz (Kotler et al., 2021). Joera berri honen aspektu kritikoenetako bat marketin-adituen gaitasunak imitatzen dituen teknologien erabilpena izan daiteke. Hala nola, Inteligentzia Artifiziala* (Artificial Intelligence –AI-), Programazio Neurolinguistikoa* (Neuro-linguistic programming –NLP-), Sentsoreak, Robotika, Errealitate Areagotua (Augmented Reality –AR-), Errealitate Birtuala (Virtual Reality –VR-), Gauzen 1. Irudia: Marketin 4.0. Iturria: Norberak egina.
Interneta* (Internet of things –IoT-) edota Blockchain* edo bloke-kateen teknologia . Hauen nolabaiteko konbinazioa da 5.0 marketina gaitzen duena (Kotler et al., 2021). AI-a giza gaitasun kognitiboak erreplikatzeko garatu da, bereziki, bezeroen egiturarik gabeko datuetatik ikasi ahal izateko, marketineko adituentzako onura handikoa izan daitekeena. Bestetik, gizabanakoaren aurreko erosketen jazarpena eginik, segmentazio dinamikoa eta bezeroen profila sortzeko baliagarria da (Otegui Castillo, 2017). AI-ak erosketa-eredu erabilgarriak ezagutarazten lagun dezake baita aurretik aipatutako bezero profilak kontuan hartu produktu eta eduki egokiak gomendatzen ere. Bestetik, gaur egun, VR-ak eta AR-ak enpresa askotan interes handia pizten dute, potentzial estrategiko handia baitute (Moreno et al., 2017). Errealitate Birtuala mundu artifizial bat sortzeko erabiltzen den sistema informatiko bat da, erabiltzailearen irudipena eta nabigatzeko eta bertan objektuak manipulatzeko trebetasuna lantzen dituena (Manetta eta Blade, 1995). Gizabanakoek teknologia eta sistema informatikoen bitartez errealitatearekiko paraleloa den mundu baten murgiltzeko aukera eskaintzen du VR-ak. Honekin batera, irudimena garatzen eta elkarrekintza sustatzen duen teknologia da, erabiltzaileetan esperientzia zein emozio berri eta errepikaezinak sortaraziz. Esan daiteke, marketin tradizionalak bideora edo irudi estatikoetara jotzen duela; aldiz, VR-ak unibertso berri bati arrera emango dio, bezeroentzako balio gehigarria eskainiz eta produktua erosi aurretiko, erosketa tokiko, edota erosi osteko esperientzia gutiz eraldatuz (Otegui Castillo, 2017). Errealitate Areagotua (AR), mundu errealaren ingurune fisiko baten zuzeneko edo zeharkako ikuspegia definitzeko erabiltzen den terminoa da, eta haren elementuak elementu birtualekin konbinatzen dira denbora errealeko Errealitate Misto* bat sortzeko (Barfield eta Caudell, 2001). Beraz, mundu errealaren eta aipatutako mundu artifizialen arteko kohesioak sortzen dituen teknologia bezala definitu daiteke. Hau da, nolabaiteko Errealitate Mistoa sortzeko gaitasuna du, zeinetan gailu ezberdinen bitartez irudi, testu edota 3D irudikatutako objektuak mundu errealean txertatzen diren. Horregatik, oro har, marketineko 4P-etako komunikazio adarrerako erabilgarria dela uste da (Mystakidis, 2022). Errealitate Areagotuari esker emaitzak denbora errealean neurtzea eta baita bezeroan komunikazioarekiko harridura sortaraziz izandako esperientzia oroitzea ere sustatzen du (Fundación Telefónica, 2011; Fombona Cadavieco et al., 2012). Hala ere, bai Errealitate Birtuala zein Errealitate Areagotua oraindik garapen bidean dauden teknologiak dira, zenbait eremutan ustiatzen jarraitu behar direnik, hots, marketin arloan. Beraz, iraganean beste teknologiekin egin duen bezala; prentsa, irrati, telebista, ordenagailu pertsonal edo Internet bezalakoekin, egun marketinak garapenak izaten jarrai dezake (Otegui Castillo, 2017). Hau
horrela balitz, marketin-adituen artean kontraesanak ager daitezke, marketina definitzeko ikuspuntu desberdinak daudelako. Otegui Castilloren (2017) aburuz, marketinaren bilakaera digitalizazioaren eta teknologia berrien ondorio da. Eta Kotler et al. (2021)-ek ordea marketina teknologia eta erreminta berriekiko independentea izan beharko dela diote, teknologiak izanik estrategien jarraitzaile. Berez, Marketin 5.0-ak bost ardatz dituela esan genezake (2. Irudia). Zehazki enpresa batek Marketin 5.0-a era egokian aurrera eramateko bi oinarrizko diziplina menderatu behar dituela esan ohi da. Alde batetik Agile Marketina, merkatuak jasaten dituen aldaketa konstanteen aurrean, produktuak edo marketin kanpainak azkar diseinatzeko, garatzeko eta baliozkotzeko funtzio anitzeko ekipoen erabilpenetan oinarritzen dena. Eta bestetik, marketin erabakiak errazago eta ziurrago hartzeko asmoz, barne zein kanpo datuak bilduz eta analizatuz datu ekosistema bat sortzen duen Data Marketina.
Hauek ustiatuz beste hiru aplikazioa lantzeko gai izango dira enpresak. Lehenengoa, Iragarpen Marketina, aipatutako datuetan eta joeretan oinarrituz, merkatuan marketin ekintzen eragina aldez aurretik ezagutzeko ahalmena eskaintzen diena. Testuinguru Marketina kontsumitzaileen profila identifikatzean eta sortzean datza, horrela aurretik definitutako sentsoreen bitartez marketin-adituek, denbora errealean, bezeroekin zuzeneko marketina gara dezakete. Azkenik, Marketin Areagotua dago, marketinerako azaldutako teknologia digitalen erabilpenean oinarritzen dena eta bezeroekiko marketin-adituen eraginkortasuna hobetzen laguntzen duena (Kotler et al., 2021). Aurreko guztiaren ondorioz baiezta dezakegu marketinak eboluzio handi izan duela produktu marketinetik hasiz gaur egungo gizakiak imitatzen dituzten teknologien bidezko balio marketinera (1. Taula). Berez, Marketin 5.0-ra helduz, eta erdigunean dituen teknologia berritzaileen artean, gaur egun garrantzi berezia hartzen du Metabersoak. 2. Irudia: Marketin 5.0-aren ardatz nagusiak. Iturria: Norberak egina. (Kotler et al., 2021)-en oinarritua.
3 Metabersoa IKT-n bilakaerarekin batera, Interneteko plataforman oinarritutako aplikazioak, besteak beste «Social Media» deiturikoak aurkitzen ditugu; horien helburua erabiltzaileek iritziak, pentsamenduak, sentimenduak, esperientziak eta perspektibak partekatu ditzaten baimentzea da. «Social Media» aplikazioen artean, berrienak ezaugarri bereziak dituzten Metabersoak dira. Hauek, enpresei markaren esperientzia sortzeko aukera mugagabeak dituen 3D-ko mundu birtual baterantz zabaltzeko plataforma bikainak dira (García Pérez eta Robles-Estrada, 2014). Metabersoen garapenak merkatuaren eskura jarri ditu datuak biltzeko, erauzteko eta tratatzeko elementu berriak. Teknologia aplikatu hauek beldurgarriak izan daitezke marketineko adituentzako, baina azken aldian ikusi da hauek lagungarriak, baliagarriak eta eskuragarriak bihurtu daitezkeela (Kotler et al., 2021).
b) 2 fasea: Interfaze grafikoa eta aplikazio komertzialen bidezko mundu birtualak Lucasfilm-ek (1971ean sortutako Lucasfilm Limited filma ekoiztetxea) William Gibsonen (zientzia fikziozko cyberpunkaren* aita) Neuromancer argitalpenean inspiratua, 1986an Habitat Commodore 64 eta 1989an Fujitsu plataformak aurkeztu zituenean ematen da fase hau (Fgasking, 2021). Habitat, mundu birtual eta teknologikoaren lehen aplikazio komertziala izan zen, baita interfaze grafiko bat txertatzen lehena. Hasierako interfaze grafiko hau 2D-3Dn zegoen, hala ere, online ingurunean joko honek abiadura motelean funtzionatzen zuten marrazki bizidun kaskarren erabilera egiten zuen. Horrez gain, Avatar terminoa erabili izan zuen lehen mundu birtuala bezala ere ezaguna da, jokoan zeuden egoiliarrak definitzeko (Dionisio et al., 2013). c) 3 fasea: Erabiltzaileak edukia sortzeko aukeradun mundu birtualak Esan daiteke 1990eko hamarkadaren erdialdean hurrengo aurrerapausoa eman zela, informatikan aurrerapenak eta baita beste hainbat arlo nagusitan aurrerapenak izan zituen fase honekin. Erabiltzaileak sortutako edukia, 3D-ko grafikoak, sozializazio irekia edota entzumen integratua barneratze garaia. Zehazki 1994. urtean, Web World-a, 2.5D mundua sortu zen. Lehen aldiz, erabiltzaileei eraikuntzarako gaitasun mugagabea eskainiz, erabiltzaileek haien gustura egokitzen zitzaien mundua eraiki zezaketen. Ondoren, 1995ean, World, Inc hiru dimentsioetako grafikoez osatutako lehen mundu birtual askea sortu zuen, honek, lehen fasean aipatutako testuetan oinarritutako jokoen (MUSH) generoa eraberritu zuen, erabiltzaileak 3D espazioen bitartez harremanetan jartzea ahalbidetuz. Honela, mundu birtualak joko-eredu batetik giza portaera konplexuen hedapena eta adierazpena lortzeko kokapen edo ordezko kultura bat eskainiz mundu birtualen jardueren irismena edota aukerak eraberritzen dira. Urte berean (1995), Neil Stephensonen 1992ko Snow Crash eleberrian adierazitako ikuspegian oinarrituko Activeworlds mundu birtuala sortu zen, erabiltzaileek 3D-ko ingurune birtual bat norberari egokitzeko eta kodetzeko. Azkenik, 1996an, OnLive! Traveler sortzen zen, zeina ahots bidezko "chat" bat eta honi dagokion Avatarren ezpainen mugimendurako teknologia barneratzen zuen 3D-ko lehen mundu birtuala bihurtu zen (Dionisio et al., 2013). d) 4 fasea: Erakundedun mundu birtual komertzialak Fase honi, mundu birtual komertzialen garaia ere deritzo, non mundu fisikoko erakunde nagusien parte hartzea areagotu zen, baita edukiak sortzeko tresna hobetuak, ekonomia birtual sendoa edota zehaztasun grafikoan* (Fotogramen xehetasunean, bereizmenean eta abiaduran) hobekuntzak eginez enpresak, unibertsitateak edota eskolak edo dendak barneratzen ziren mundu birtualetan. Edonola ere, Avatar Reality 's Blue Mars kaleratu zen. Hau 3Dko objektuak sortzeko aukera ematen zuen
(Dionisio et al., 2013). Gutxi balitz, mundu birtualetan errealismo grafikoaren kalitate handiago bat txertatzeko ahaleginik handiena izan zen, hala ere, esfortzuak sistemaren beharrak modu adierazgarrian igo zituen, nahiz eta helburu den erabiltzaileentzat errentagarria eta eraginkorra ez izan.
3.1.2 Second Life Second Life edo SL (2003) bezala ezaguna dena, erabiltzaile anitzeko ingurune birtuala (Multi User Virtual Enviorenmente, MUVE*) eta jokalari anitzentzako online rol-joko (Massively Multiplayer Online Role-Playing Games, MMORPG*) bat da. Philip Rosedale-ek, unibertso berezi hau sortu eta garatu duen Linden Lab enpresaren sortzaileak, aipatutako Neal Stephensonek Snow Crash (1992) eleberrian deskribatutako Metabersoa bere proiektuan izan zuen eragina onartzen du (Stephenson, 1992, apud, Albarrán Diego, 2008). 2006ko azaroaren 3rako milioi bat berrehun mila erabiltzaile baino gehiago lortu zituen (García Pérez eta Robles-Estrada, 2014; Grané eta Muras, 2006) eta gaur egun ere erabilgarri dago. SL-rako sarbidea doakoa da eta honen erabilerarako kontu bat sortzea besterik ez dago, izen, abizen eta helbide elektroniko bat erabiliz. Joko honen gakoa Avarretan dago, hau norberaren itxurari erabat leiala edo erabat desberdina izan daiteke, gorputzaren kolore, forma, jantzi, ile eta abar aldatuz, hau da skin*-a osatuz (Delgado de Smith, 2022). 3. Irudia: Second Life-ren (2003) logoa. Iturria: Norberak egina.
SL-rekiko lehen kontaktua ingurune kontrolatu batean gertatzen da, non Avatarraren gaitasunak erabiltzen ikasten den. Avatarrak ez du jan, edan edo lo egin beharrik, hala ere egin dezake. Oinarrizko funtzionamendua, The Sims Video Games (2000) edo beste pertsonaien bidezko edozein jolasinguruneren aldean, ez da oso desberdina. Ohikoa den bezala, jolasean mugimendua sagua eta teklak konbinatuz kontrolatzen da baina SL-an hegan ere egin daiteke, leku ezberdinetatik Avatarrak mugiarazteko. Izan ere, nahiko ohikoa da zeruan etxeekin topo egitea (Rymaszewski eta al., 2007; García Pérez eta Robles-Estrada, 2014). Halaber, beste erabiltzaileek sortutako objektu ugari aurkitu daitezke bertan, baita norberak bereak egin. Gainerako erabiltzaileekiko interakzioa, funtsean, "chat" baten bidez egiten da, elkarrizketa pribatuak ere baimentzen dituena, baina ahoz bitartez komunikatzeko aukera ere badago. Kalitate handiagoko errealitatea sortzeko, Avatarrak aurrez zehaztutako mugimenduak ditu, eta sentimendu edo jarrera jakin batzuk aktibatu eta erakuts ditzake (García Pérez et al., 2014). SL-en arrakastaren zergatia; plataforma berean hainbat komunikazio-modu ahalbidetzen dituela (bideoa, audioa, "chat"-a, 3D-ko grafikoak, animazioak…) edota gizabanakoak posizionatzeko aurretik ikusi ez den era duela zein erabiltzailea edukiaren zati gisa integratzeko ahalmena duela edo ekonomia birtuala duela izan daitezke. Izan ere, beren txanpon propioa du, Linden dolarrak (LD). Erabiltzaileek, Avatarren bidez, lan egin, negozio bat kudeatu edo zerbitzuak eskaini ditzakete, eta horien bidez ordainketa bat jaso (García Pérez et al., 2014). Berebat, Grané eta Muras-en arabera (2006) LD-ak lortzeko bi modu nagusi daude. Alde batetik, erabiltzaile premium izanik (hilero gutxi gorabehera 6$- eko ordainketa bat eginez) astero 300 LD jasotzea. Bestetik, erabiltzaileak eragiketak dolarretan gauza ditzake, gero truke merkatuan Linden dolarretara aldatzen direnak. Kanbio-tasa, 2022. urtean gutxi gorabehera egonkorra da CurrencyRtace.today webgunearen arabera (2. Taula). 2006. urtean Second Life-ean egunero erabiltzaileek egindako transakzioetan milioi erdi dolar amerikar baino gehiago mugitzen zituen eta hilero ekonomia birtuala % 15 hazten zen (Linden Lab, 2006, apud, Grané eta Muras , 2006).
Iturria:Norberak egina. (https://currencyrate.today/ )-en oinarritua. Garai horretan Linden Labs-en zuzendaria zenaren hitzetan 2015. urtean plataforman 900.000 erabiltzaile bizi ziren, 500 milioi dolarreko barne produktu gordina sortuz. Halaber, erabiltzaileek 2014. urtean 60 milioi dolarreko etekinak ere izan zituztela aipatzen da, garai hartan SL-ak izan zuen arrakastaren adibide izanik (Abad Liñán, 2015). E-Business tresna gisa SL erabiliz, erabiltzailea produktuekin ez ezik, ingurune fisiko eta espazialarekin elkarreragitea lor daiteke. Era berean, marketin ikuspuntuari erreparatuz, aukera anitz hauteman daitezke. SL-ak erabiltzaileek beren artean denbora errealean komunikatzeko duen gaitasun handiari esker, enpresek mundu errealean edota birtualean hauen beharretara zuzenean egokitzen diren adituak ezarri ditzake. Plataforma honen arrakastaz baliatuz, markek produktuaren balioa hobetzen lagunduko duten estrategiak sor ditzakete (García Pérez et al., 2014). Hau esanda, aipatu beharra dago Second Life-a ez duela arrakasta handirik gaur egun. Izan ere, enpresa eta erabiltzaile batzuek plataforma haientzat ez dela antzeman dute (SL-an toki bat diseinatzeko eta erosteko US$16.000 inguru behar baitira). Horrekin batera, teknologia ez da uler erraza, eta ordenagailu batzuek ezin dute honen pisua jasan. Eraginez, Second Life-k grafikoen kalitateari buruzko bere anbizioak baretu behar izan zituen mundu osoko abiadura ezberdineko banda zabalen bitartez bere irisgarritasuna errazteko, webguneko marrazkien itxura eta sentsazioari buruzko kexak sorraraziz (Hansen, 2009). Kexa hauek izan arren, mundu birtualekiko eta digitalizazioa eta teknologia berriek ekar ditzaketen elkarreragiteko moduengatiko interesa mantendu egin da, gaur egun bogan dagoen Metabersora helduz.
3.1.3 Metabersoaren definizioa Digitalizazioa eta teknologia berriak gizartearen egunerokotasunaren parte dira, gizakiaren izaera, beharrak, nahia zein elkarreragiteko edo komunikatzeko erak eraldatuz. Gaur egun, herritar globala Web 2.0-tik sortutako ingurune birtualekin etengabeko elkarreraginean bizi da, non parte-hartzea eta lankidetza ezagutza kolektiboa sortzeko oinarria diren. Oro har esan daiteke, teknologiaren berrikuntzak lau aldi nagusi izan dituela. Alde batetik ordenagailu pertsonalak, bestetik Interneta bera, baita telefono mugikorrak eta azkena sakonago aztertuko den hau, murgilketa teknologia bezala ezagunak direnak. Azken hauek nonahiko hurrengo konputazio-paradigma osatzea espero da, hezkuntza, enpresa, urrutiko lana eta aisialdia eraldatzeko potentziala edukiz (Mystakidis, 2022; Dionisio et al., 2013). Testuinguru horretan, azken urteotan Metabersoak, denbora errealeko elkarrekintza, telepresentzia eta erabiltzaileek edukiak sortzea ahalbidetzen dituztenak dira. Zenbait adituen arabera, Edgardo López Huerta (2022)-ren arabera zehazki (MISHTECH-eko Sormeneko Zuzendari nagusia), Metabersoa oraindik kontzeptu bezala soilik existitzen da. Bestalde, elkarrizketa berean Rodo Morfin grafika sortzaileak ideia honi kontrajarriz, Metabersoaren antzinatasuna azaltzen du, aurretik aipatutako gaming plataformak aurkezten dituelarik (PLAYERS of Life, 2022, 12m49s). Metaberso hitzak, "meta" aurrezkiaz (haratago) eta "bertso" atzizkiaz (unibertso) osaturik dago eta unibertsotik at esan nahi du (Dionisio et al., 2013). Horregatik Metabersoari errealitate osteko unibertsoa deritzo, errealitate fisikoa eta birtualtasun digitala uztartzen dituen erabiltzaile anitzeko ingurune iraunkorra sortuz. Ingurune birtualekin, objektu digitalekin eta pertsonekin, elkarrekintza multisentsorialak ahalbidetzen dituzten teknologien konbergentzian oinarritzen da, hala nola aurretik aurkeztutako VR eta AR (4. Irudia). Metabersoak MUVE (Multi-User Virtual Environments) izenez ere ezagutzen dira, eta MMORPG (Massive Multiplayer Online Role-Playing Games) formatutik eratorritako formatua dute, nahiz eta horiek ez bezala, bete beharreko helburu edo helbururik ez duten (Barneche Naya et al., 2012). Zehazki, Metaberso terminoa Neal Stevensonen Snow Crash 1992ko zientzia-fikziozko nobelan agertu zen lehen aldiz. Honetan grafiko informatikoetatik sortuko unibertso birtual paralelo bat bezala irudikatua ageri da, zeinetara mundu osoko erabiltzaileek betaurrekoen eta entzungailuen bidez konektatu daitezkeen. Erabiltzaileek Metabersoan gorputz digitalen bitartez (Avatarrak) murgiltzen dira. Nahiz eta Stevensonen Metabersoa digitala eta sintetikoa izan, bertan sortzen diren esperientziak benetako eragina dute gizaki fisikoan (Gallastegui González, 2016).
Teknologia guzti hauen elkartzeak lehen aipatu ditugun mundu birtualen eboluzioan gaur egungo Metabersorako prozesuan garatutako honako ezaugarriak eskaintzen dizkio Metabersoari (Dionisio et al., 2013; Robles-Estrada et al., 2014): a) Metaberso baten erabiltzaileek 3 dimentsioko ingurune birtuala esploratzeko aukera dute, haiengan murgiltze maila handia sortuz→Murgiltze errealismoa. Metabersoaren testuinguruan errealismo terminoaren erabilerak murgiltze-errealismoari egiten dio erreferentzia. Izan ere Metabersoaren errealismo helburua erabiltzaileak fisikoki zein psikologikoki harekiko konpromisoa edo Engagement deritzona eratzea da. Zehazki, ingurune birtual baten errealismo maila erabiltzailearen ingurunerako sarbidean, haren ekintza fisikoen eta Avatarren arteko gardentasunean oinarrituta dago. Orokorrean esan ohi da, gakoa, errealismoaren pertzepzioan gizakiak ingurunearekin elkarregiteko duen baliabideak direla. Baliabide horiek zentzumenak dira; begiradak, soinuak, ukimena, dastamena eta usaimena keinuak eta gorputz adierazpenak (Dionisio et al., 2013). b) Erabiltzaileei aukera ematen diete %100eko ordezkaritza pertsonalizatua sortzeko, beren Avatarren ezaugarrien bidez→ Sarbidea eta Identitatea. Metabersoan Avatar bat sortzean, xedagarrien zerrendaren artean erabiltzaile izen bat hautatu beharra dago. Jarraian, gorputz, ile-kolorea, aurpegiera, janzkera eta abar ezaugarri fisiko aukeratzeko eta Avatarrari esleitzeko aukera dago. SL-ean Klaim bezala erabiltzen zuten horri omen eginez, berriro jaiotzeko aukera eskaintzen du Metabersoak. Ez soilik itxura fisiko bat diseinatzeko aukera emanez, baizik eta izaera oso bat sortzeko ere, gustu, nahi, hobbie, eta abar definituz. Aipatutako testuetan oinarritutako plataforma horien eta Metabersoen arteko desberdintasun nagusia zehazki, aldakorrak diren eta gorputz arauemaileak kontuan hartu gabe sortu daitezkeen gorputz birtual baten bidez esperimentatzea eta erlazionatzea da (Albarrán Diego, 2008).
5. Irudia. Iturria: Norberak egina.
c) Erabiltzaileei denbora errealean beste batzuekin elkarreragiten uzten dietenean→Elkarreragingarritasuna. Sistema edo plataforma ezberdinetan informazioa trukatzeko edo elkarren artean elkarrekintzan aritzeko gaitasuna da. Elkarreragigarritasuna edo Interoperabilitate bezala ere ezaguna dena, adostasun mota bat ere inplikatzen du, formalizatzen denean estandar bihurtzen dena, mundu birtualen giltza bihurtzen dena. Horrela, epe luzean giza elkarrekintza soziokulturalerako ingurugiro bat eskaintzen duten mundu birtualak sortzeko helburuarekin. Honetan, Metaberso bakar bat sortzeko asmoa aurrerapauso handi bat da. Izan ere, integrazio maila horrek mundu birtual guztiak osotasun handiago baten zati bateragarriak bihurtzen ditu. Honekin, ingurune eta mundu birtual ezberdinetik zehar oztoporik gabe erabiltzaileek haien Avatarra mugiaraztea ahalbidetuko da (Dionisio et al., 2013). d) Metaberso batek hedatzeko aukera anitz ditu, merkatuaren aldaketei egokitzeko ahalmena →Eskalagarritasuna. Eskalagarritasuna teknologia arloan erabiltzen den terminoa da; sistema, sare edo prozesu baten kalitatea galdu gabe eskainitako zerbitzuan handitzeko ahalmena da (tamaina handitzeko ahalmena edota erantzun eta egokitzeko ahalmena izatea). Zuzenki lotuta dago elkarreragingarritasunarekin, izan ere bi ezaugarri hauen baturari esker, erabiltzaileek libreki nabegatu daitezke Metaberso eta azpimetaberso ezberdinetatik ingurune eta eszena zein elkarrekintza mota ezberdinak izanik. Zehazki, eskalagarritasuna Metabersoen erabilgarritasunari erreferentzia egiten dio eta hiru azpi arlo hauetan neurtzen da; 1) Momentu berean elkarreragiten dauden Avatar edo erabiltzaile kopurua. 2) Kokaleku jakin bateko objektu-kopurua eta horien zehaztasun maila. 3) Metabersoak ahalbidetzen dituen erabiltzaileen arteako elkarrekintza mota ezberdin kopurua, eta hauen irismena. Gaur egun era Metabersoen ezaugarri positiboetako bat izan arren, oraindik erronka bat suposatzen du plataforma sortzaileentzat (Wang et al., 2022; Dionisio et al., 2013). Behin Metaberso kontzeptuan murgildu garrantzitsua da Metaberso mota ezberdinen arteko desberdintasunak antzematea bakoitzak eskain ditzakeen marketin aukerak zehazteko.
Aitzitik, beste aditu batzuek (Kye et al., 2021 eta Metaversosenead, 2017) Metabersoak sailkatzeko beste bi ardatz erabiltzen dituzte. Lehenengo ardatzak, erabiltzen den teknologia adierazten du, simulazioa edo areagotua. Bigarrenak, Metabersoaren ikuspegia islatzen du, erabiltzailearen identitatearen ikuspegitik hasi (barnekoa) eta munduko (kanpoko) ikuspegiraino iristen da (Metaversosenead, 2017). Simulazio teknologiak errealitatea moldatuz ingurune berdingabe bat sortzen dutenak dira. Teknologia areagotuak ordea, jadanik erreala den sistema bati funtzio berriak gehitzean datza. Identitate intimoa edo barne mundua, gizabanako edo objektu baten identitatean eta portaeran zentratzen da eta Metaberso barneko munduaren osaketarako teknologia erabiltzen da. Erabiltzaileek 6. Irudia: Metabersoak sailkatzen. Iturria: Norberak egina. (Callejo, 2021)-en sailkapenean oinarrituta.
-Lifelogging Metabersoak: Gizabanakoen zein objektuen egunerokotasunaren informazioa eta esperientziak biltzeko eta partekatzeko teknologiak dira. Gaur egun eguneroko bizitza interneten partekatzeko gailu azkarrak erabilitzeko sare sozialak; Instagram, Facebook bezala (Sanchéz-Mendiola, 2022; Kye et al., 2021; Metaversosenead, 2017). Aipatu bezala, eskainitako informazioa egun Metaberso kontsideratzen diren mundu birtualetan oinarrituta dago. Hala ere, espero den etorkizuneko Metabersoak izango duen izaera ezagutzea zaila da. Mark Zuckerberg-ek proposatutako Metabersoari itxaron beharko da, aurretik aipatutako bideojokoetan ez bezala mundu paralelo baten oinarrituko baita eta bizitza errealaren antzera inoiz ez baita bukatuko. Aurreko ataletan azaldutako ezaugarriak eta Metaberso mota ezberdin ugariak marketinean eragina dute eta izango dute.
3.2 Marketinaren kutsua Metabersoan Esan bezala, Metabersoaren barruan garatutako ekintzek eragina izan dezakete eguneroko errealitatean. Batzuetan errealitate arruntaren eta Metabersoaren errealitatearen arteko muga erabat lausotu daitekeela badirudi ere, Metabersoen eta errealitate arruntaren arteko aldea funtsezkoa da. Mundu birtualen ezaugarrietako bat, hain zuzen ere, errealitatearekiko nahiko isolatua izatea da, nahiz eta erreala denaren sentsazioa sortu behar. Horregatik, mundu birtualen garapena eta hauen edozein aldaera (bideo-joko sinpleenetik, tope egiteko toki, edota mundu errealaren simulazioetaraino) enpresentzat erreminta erakargarrienetarikoak dira, Interneteko joera berriak eta baita ekonomia birtual berri honen barneak arakatu ahal izateko (San Millán et al., 2008). Metabersoak edo mundu sozial birtualak Social Media deituriko aplikazio multzo handi baten parte dira. Haien artean hain ezagunak diren, YouTube, Instagram edo TikTok bezalako sare sozialak, Wikipedia eta Metabersoak bezalako lankidetza proiektuak zein Second Life bezalako mundu birtual sozialak aurki daitezke (Robles-Estrada et al., 2014). Lehen azaldu den bezala, gizartearen beharrak eta gustuak aldatzen ari dira, kontsumitzaileek dagoeneko ez dute produktu bat erosten soilik honek eskaintzen dituen onura eta funtzionaltasunagatik, baizik eta merkatuaren eskaintza osoa kontuan hartuta. Erabakia hartzeko, inguruan duten esperientzia osoan oinarritu egiten dira, esperientzia hori txarra, ona, laburra edo luzea izan daiteke eta aipatutako aplikazio sozialek eskaintza ezagutzeko eta baita enpresak nolabait
Horrela, SL-an ikusi bezala, Metabersoak haren ezaugarri bereziagandik (murgiltze errealismoa, sarbidea eta identitatea, elkarreragingarritasuna eta eskalagarritasuna), E-Commerce-rako eta EBusinees-rako aukera ugari eskaintzen ditu. 3.2.1 Metabersoak marketin arloan eskaintzen dituen aukerak IKT-ek eta zehazki Metabersoek, Marketin Mixean duten eraginak ohiko 4P ereduaren baliozkotasunari buruzko eztabaida pizten du. Zehazki, Kalyanam eta McIntyre (2002)-ren ustean sareetako trukeharreman eta elkarreragin digitalen paradigmak marraztuz, E-Marketin Mix-a proposatzen dute, non honako funtzio hauek identifikatzen diren; pertsonalizazioa eta esperientzia segmentazioaren alor bezala, baita pribatutasuna, bezeroarentzako zerbitzua, gunea, segurtasuna, komunitatea eta salmenten (Aguilar-Ruiz eta Robles-Estrada, 2014). 8. Irudia:Instagram-eko Avatarra. Iturria: Norberaren Instagram profila.
Mark Zuckerberg-ek planteatutako Metabersoan erabiltzaileak bizi eta elkarreragitea, marketina guztiz eraldatzea eta NFT-tan oinarritutako ekonomia izatea espero da (Negocios De Éxito, 2022; La Vanguardia, 2021, ). Hala ere, Humberto Barrera (2022)-ren (Growth Hocking Mexico-ko CEO-a) aburuz oraindik ez dago egi zehatzik, Metabersoak garapen bidean baitaude eta aurrerapauso bakoitzarekin aldaketak sortzen direlako. Horregatik "Proto-metaberso"-etan oinarritzen da informazio osoa, Metabersoa izango dena imajinatuz, ondorioz lanean proposatutako aukerak, aldaketak zein ideiak guztiz eraldatzea gerta daiteke (Mercadotecnia Total, 2022, 49m10s). Helburu den publikoari dagokionez, zenbait adituen ustean, mundu birtualetan oraindik erabiltzaileen gehiengoa Alpha jeneraziokoa da. Hauei belaunaldi digitala, multi-pantaila eta streaming jenerazioa era deritze. Gainera, berehalako izaera duten ekintzak bilatzen dituztela esan daiteke. Millennial-ak edo Z belaunaldiak digitalak izan arren, ez dute aurrekoen teknologia gaitasun bera (Kotler et al., 2021). Metabersoa oso futurista irudi zezakeen arren errealitate bat da. Berez, Metabersoan jolastea, sozializatzea, lan egitea... posible da, honetaz baliatuz esperientzia eta bizipen sentsazioak lantzea posible izanik, marketinarentzat oso garrantzitsua dena (Mercadotecnia Total, 2022, 24m07s). Ohiko Marketin Mix-eko 4P-etan Metabersoak eskaintzen dituen zenbait aukera aipatu arren ez dago nola jakinik benetan zein eragin izango duen, oraindik ez baitago guztiz zehazturik mundu digitalaren algoritmoa zein eta nola izango den. Hala ere, Felix Costers (2022)-en ustean gizakiaren jokabidea mundu birtuala mugitzen duen insight-a izango da (Mercadotecnia Total, 2022, 36m39s). Eta haren aburuz, Metabersoak enpresei produktu digitalak, heziketa, publizitatea eta abar eskaintzeko aukera eskaintzeaz gain garrantzitsuena, Metabersoen esperientzia berritzaileak sortzeko ahalmenaz baliatzea da, gizartea bere errealitatearekin aseturik ez baitago. Modu honetan, enpresari gisa, errealitatean zenbait ekintza edo esperientzia bizitzeko aukerarik ez dutenei hauek eskaintzea izango litzateke helburua (Mercadotecnia Total, 2022, 21m03s). Hain zuzen ere, mundu errealeko ekintzekin paraleloak diren marketin-esperientziak sortzea da gakoa. Aipatu izan den bezala, marketin tradizionalak edo Marketin 1.0-ak, bideora edo irudi estatikoetara joko luke, teknologia berriarekin ordea, marketina unibertso berri batera iritsi da, Marketin 5.0-a sortuz. Modu honetan, nahiz eta Metabersoan publizitate birtuala ere eskaini daitekeen, haratago joatea posible da. Hauek esperientziazkoak eta murgiltzekoak direla kontuan hartuz, marketineko iragarkietatik eta ekimenetatik hasita esperientzia oso bat eskaini behar da (Otegui Castillo, 2017). Marka esperientzia garatzeari dagokionez, lehenik eta behin aipatu beharrekoa da, Metabersoaren alde egiten duten enpresek jadanik haien marka lantzen ari direla. Honekiko joera erakutsiz, berritzailea den marka irudia lortuz. Halaber, Metabersoetan murgiltzen diren enpresak haien marka
irudia garatzeaz gain Metabersoaren errealitatea lantzen ari dira (PLAYERS of Life, 2022, 19m39s). Metabersoan sortutako marka-esperientziek, Social Media-ko beste aplikazio batzuetan sor daitezkeenekin alderatuta duten murgiltze, denbora errealeko elkarreragin, pertsonalizazio eta 3D inguruneen eskuragarritasun ezaugarriei esker kontsumitzailearengan eragin handiagoa dute (Otegui Castillo, 2017). Iraganean kontsumitzaileei esperientzia eta estimuluak emateak baliabide fisiko, zein ekonomiko handien beharra zuten. Metabersoen garaian, enpresak erabiltzaileekin lerrokatuta egon daitezke, hauek eskaintzen dituzten 3D edo murgiltze errealismo ezaugarriak gizakien 5 zentzumenak ustiatzeko baliagarriak baitira markaren esperientzian eta erosteko asmoan eraginez. Modu honetan, Metabersoek marka esperientzia sustatzeko, gizabanakoaren erosketa prozesu osoan jasotako esperientzia lau alorretan banatu beharra dago (Otegui Castillo, 2017): produktu, prezio, banaketa eta komunikazioa. Horrela, marka esperientziak sustatzeko enpresek izan ditzaketen aukerak 4P-en araberakoak dira. a) Produktu politikan aukerak esperientziak sortarazteko: -Produktu Fisikoak: Enpresek ondasun edo zerbitzu fisikoak eskain ditzakete joera berriak kontuan izanik, izan ere Metabersoek duten eskalagaritasuna dela eta, haien moda eta Avatar komunitate arau propioak sortuko dituela uste da. Markek produktu-esperientzia positiboak eta biziak sor dezakete produktuen aurkezpen birtualaren bidez. Esan bezala, Metabersoan 3D-ko giro birtualak sortzea, manipulatzea eta erabiltzea, zein denbora errealean kontsumitzailearen eta produktuaren arteko elkarreraginak sortzea ahalbidetzen da. Orobat, elkarreragingarritasunaz baliatuz, produktu fisikoak diseina ditzakete kontsumitzaile potentzialen laguntzarekin, produktu-probak target zehatz batekin eginez, edota mostradore birtualak era ditzakete non beren produktuei usaina edo ehundura eman ahal dizkieten. Modu honetan Avatarrei esker erabiltzaileek publizitate tradizionalean baino modu zuzenagoan esperimentatu dezakete (García Pérez et al., 2014). -Produktu Birtualak: Markek ondasun errealen erreplika sortarazi ditzakete birtualki. Esate baterako, Errealitate Birtualaz baliatuz NFT produktu digitalak sortzera animatzea. Erabiltzaileen Avatarrengan pentsatuz, norberak haren skin-a sortzeko eskaintza ezberdinak emanik beren identitatea sortu ahal izateko. Baita Metabersoetan enpresa berri bat sortu ere, objektu grafikoak soilik saltzen dituena.
-Produktu Hibridoak: Enpresek aurreko bi puntuen konbinazioa egin dezakete, osagarriak diren produktu birtual eta fisikoak sortuz alegia. Bestetik, haien produktuak murgiltze teknologiarekin ere konbina ditzakete. Demagun, kirola egiteko arropa saltzen dituen dendak Metabersoetan murgiltzeko teknologiak ere eskain ditzake. Modu honetan, kontsumitzaileak Kirol App bati esker eta VR betaurrekoen erabilerarekin Metabersoan kirola egiteko aukera izango lukete (PLAYERS of Life, 2022, 25m40s). Zerbitzuen kasuan, marka batek bere zerbitzuak eskaini ditzake Metabersoan erabiltzeko, kontsumitzaile batek mundu errealean kontratatutakoaren osagarri gisa; adibidez, Covid-19 dela eta oso famatu egin ziren onlineklaseak, Teams bezalako plataformetan egin beharrez, klase guztia bere Avatarrarekin gela birtual baten egon daiteke, klase hauen balioa mundu errealean kontuan hartuz. b) Prezio politikan aukerak esperientziak sortarazteko: Produktu digitalen ekoizpena eta ondorioz kostua erreala baino txikiagoa izatea espero da, merkaturatze-kostuak merkeagoak direnez, prezio lehiakor horiek eskaintzea ahalbidetuz. Erabiltzaileen bi munduak bateratzeko helburuarekin mundu errealeko denda fisikoetan produktu edo zerbitzuak haien anai birtualekin bat sustatzea gerta daiteke. Banaka erosi beharrean produktu hibridoa prezio baxuago batean eskaintzea, kontsumitzaileak mundu errealean eta bere Avatarra Metabersoan berdina egin eta izan dezaten, haien sarbidea sustatuz eta identitatea sortzea erraztuz. Modu berean, ekonomia sintetikoa sortzea espero da, Metabersoa bere moneta propioa izanik eta parte-hartzaileek honekin zein mundu errealeko monetarekin erosiz, baina oraindik kanbio-tasa ezagutzea ezinezkoa da. Horregatik zaila da jakitea enpresek zein nolako prezio politika ezarri zezaketen. c) Banaketa politikan aukerak erosketa eta zerbitzu esperientziak sortarazteko: Alde batetik, markek E-Commerce-a E-Business-gatik ordezka dezakete. Bestara esanda, online erosketa plataforma denda birtual oso batengatik alda dezakete. Establezimenduaz gain beharrezko langileak, objektuak, produktuak eta abar erabiliz. Horrela, Metabersoak murgiltze errealismoari esker markek, kontsumitzaile baten Avatarrak dendara erosketa erreala egitera joatea lor dezakete, produktu fisikoen ezaugarriak eta xehetasunak kalitate hobeaz antzemanez eta ez soilik produktuekin, dendako ingurune fisiko eta espazialarekin ere elkarreragitea. Edonola ere, mundu birtual hauek hitzartutako elkarreragingarritasuna eskainiz gero, markek, aipatutako dendariak gehituz, bezeroarentzako arreta-ekipoak sortu ditzakete, zeintzuek kontsumitzailearekin harreman zuzena
izango duten, haien zalantzak eta kezkak argitzeko aukera ahalbidetuz. Horrek produktu erreal edo birtual baten arazoak konpontzeko aukera izatea ere badakar (García Pérez eta Robles-Estrada, 2014). Metaberso eta hau inguratzen duten teknologiei esker, hauen eragina mundu errealean identifikatu daiteke, hain zuzen ere, gizabanakoek ispilu adimendunen bitartez eta esfortzu fisikorik egin gabe dendetako arropa haiengan nola geratuko litzatekeen esperimentatu dezakete. Alderantziz ere, Metabersoak Avatarrei, esate baterako, arropa bat edo zapata batzuk probatzeko aukera emango die, benetako bizitzan nola geratuko zaizkien jakiteko (Mercadotecnia Total, 2022, 39m16s). Honekin batera, erosleek Internet bidez bakarrik saltzen diren produktu esklusiboak erosteko eta epe laburrean etxean jasotzeko aukera izan dezakete. Gainera, bezeroak eguneko edozein unetan erosteko aukera izan dezakete. Honek, muga geografikorik ez izatea eta mundu osoko edozein tokiko bezeroengana iristea ahalbidetzen du (Otegui Castillo, 2017). d) Komunikazio politikan aukerak esperientziak sortarazteko: Etorkizuneko Metabersoak komunikaziorako aukera ugari eskainiko dituela argi dago. Second Life-ean edo The Sims Video Games-ean (2000. urtean Will Wright-ek sortutako simulazio sozialeko eta estrategiako bideo-jokoa) albistaritza ekintzak aurrera eraman ziren, bideo-jokoen barnean egunkari birtualak sortuz eta barruan gertatzen zenari buruz informatuz. Alegia, CNN-ak ere mundu birtual hauen barruan enpresak sortu zituten. Metabersoan banakoaren markaren komunikazioak indar handia hartu du. Gaur egun, Fortnite bideo-jokoaren (2017) barnean Travis Scott edo Ariana Grande bezalako abeslariak, ekintzak eratu izan dituzte. Avatarren bitartez dantza ere egiteko aukera egonik. Ekintza hauek enpresek publiko gazteago baten artean erreferentzia lortzeko egin ohi dituzte.
Beste aukera, Metabersoek duten elkarreragingarritasunaz eta eskalagarritasunaz baliatuz hitzaldi birtualak eskaintzea da, produktu edo zerbitzu jakin bati buruzkoak. Identitate ezberdina duten bezero potentzialei produktuak erakusteko eta hauek erabili ahal izateko jarraibideak eskaintzeko erabilgarri 9. Irudia: Tonight Show-eko elkarrizketa. Iturrria: (NFT Valor, 2022).
dira. Azkenik, gaur egun, Marketin 5.0-aren barnean, gizarte komunikazio korporatiboak indar handia duenez gero, badago ere Metabersoetan etikoak eta jasangarriak diren ekintza zein produktuak. Bertan lortzen denak eragina badu ere mundu errealean, esate baterako, jaki bilketa kanpaina bat egitea (Mercadotecnia Total, 2022, 30m45s). 4 Kasu Praktikoa: Metabersoan murgilduta dauden bi marken kasu praktikoa Esan bezala, Mark Zuckerberg-ek Facebook Metabersoaren aro berri batera eramateko ideia iragarri zuenetik, kontzeptu hori ekonomia digitalean zehar hedatu da. Metabersoen etorrerak edo hauen proposamena, marka askoren arreta erakarri du, plataforma birtual horietan publiko ezberdin eta ondo segmentatu bateri zuzendutako merkataritza komunikazio-estrategiak sortzeko espazio berri bat ikusi baitute (Negocios De Éxito, 2022). Eran berean, kripto ekonomiaren ekosistemak ere negozioaukera bat ikusi du ideia horretan. Horrela, NTF-en joko eta proposamen berriak sortu dira, bakoitzak beren Metabersoak proposatuz eta zehazki Interneten etorkizunaren ideia horren eragina hain izan da handia, non modaren esparruan leku bat izatera iritsi den. Ildo honetatik abiatuta, modaren esparruko bi nazioarteko marken kasu praktikoetan sakontzea erabaki da: Zara eta Adidas. 4.1 Zara Zarak, Inditex taldeko Espainiar moda kateak, Hego Koreako Ader Error markarekin bilduma esklusibo eta berritzaile bat garatu du egindako lankidetza-hitzarmen baten bidez. Lankidetza-proiektu honek AZ Collection du izena. Bilduma hori 10 herrialde ezberdinetan 2021eko abenduan jarri zen salgai bai online bai denda fisikoetan, eta mundu birtualera ere zabalduko zen, Zepeto Metabersoan Zarak duen presentziari esker (Veliz, 2021). Zepeto (2018), Zarak bere lehen jantzi birtualen bilduma kaleratzeko aukeratutako Metabersoa da. 2021. urtean 2 milioi erabiltzaile baino gehiagorekin, azken urtean azkarren hazi den Metabersoetako bat da. Erabiltzaileek oso erraz sor dezakete beren Avatar digitala. Beren aurpegiko argazki bat eskaneatu besterik ez dute egin behar, eta mundu osoko milioika erabiltzailerekin birtualki elkarreragiten has daitezke (Metabersoen elkarreragingarritasun ezaugarria aprobetxatuz). Zepeto Metabersoari esker, plataformako moneta bera erabiliz eros daitezke artikulu digitalak. Zepetoren ezaugarri nagusietako bat bere segmentuaren zehaztasuna da, berez plataformaren erabiltzaileen % 70 13 eta 24 urte bitarteko emakumeak dira (Callejo, 2021a).
Esan liteke Zepeto Metabersoa Avatarrez osatutako Instagram bat bezalakoa dela (Metaberso Lifelogging, zentralizatu eta tradizional gisa defini daiteke). Non erabiltzaileek beren artean elkarreragiten duten, bakoitzaren ezaugarri fisikoetan oinarrituta eraikitako pertsonaia birtualen bidez, baina benetako nortasuna gordez (Metabersoek duten identitatea ezaugarria aprobetxatuz). Zehazki, Zepetoren faktorerik garrantzitsuena Avatar bakoitzaren pertsonalizazio-gaitasuna izanik (Andro4all, 2021). Gaitasun horrek erakartzen ditu gero eta enpresa gehiago mundu birtual, sare sozial, bideo-joko, Avatar sortzaile…honetara. Metabersoan, AZ Collection bildumako jantziek denda fisikoen prezio berberak zituzten. Jaka batek 239 euro inguruko prezio izanik. Konpainiak azaldu zuenez, bilduma berriko jantziek mundu erreal eta birtualean bizi diren pertsonen hainbat bizimodu eta esperientzia islatzen zituzten. Zarak bere Twitter kontuan azpimarratu zuen bezala (10. Irudia), bere diseinu berriek kontsumitzaileei haien izaera zein identitatea bi munduetan garatzeko bideratuta daude (Callejo, 2021a)
AZ Collection bilduma Metabersoan salgai jartzea bat dator uneko hazkunde digitalaren joerekin, non enpresa gehienek beren posizioa egonkortu nahi duten ekosistema berri eta azeleratu honetan. Modak dakarren adierazpen-gaitasuna birdefinitzeko asmoarekin sortu zen bilduma hau zehazki, garai berri batera egokitzeko. Izan ere, Ader Errorrek adierazi zuenez, bilduma honen asmoetako bat filosofia eta kultura berri bat sortzea da, belaunaldi berriei erabiltzen diren espazioetan egokiago adierazteko aukera emango diena (Veliz, 2021). Aipatu den bezala, mundu birtualen eta teknologien kontsumitzailerik handienak gazteak dira, zehazki Alpha, Millennial eta Z belaunaldia. Zarak osatutako arropa eta osagarri bilduma zehazki hauengan pentsatuz kaleratu zen. Ikus dezakegunez, bildumaK oversized estiloa jarraitzen zuen. Hau berokiak, jakak zein zapatilak, frakak, bufandak, txanoak eta outfit-ak osatzeko betaurrekoak ere barneratzen zituen (Veliz, 2021). 10. Irudia: Ader Error x ZARA AZ collection. Iturria: (Zara España, 2021).
2022. urteko maiatzean Zarak bere bigarren bilduma digitala aurkeztu egin du (11. Irudia). LIME Glam izenpean (https://www.zara.com/es/es/trf-l880.html). Bilduma hori (aurrekoa ez bezala) bakarka kaleratu du, eta Zepeto Metabersoan egoteaz gain (aurrekoan egin zuen bezala) offline bizitzan (bizitza fisikoan; edo errealean) eramateko pentsatuta dago. Arropak, osagarriak eta makillajea ditu eta esperientzia guztia hobetzeko, Metabersoen eskalagarritasunaz baliatuz, hiru elementu digitalekin aurkezten dira, horma, zoru eta fotomatoi bat (Hernandez, 2022).
Bilduma hauetan, Metabersoek duten eskalagarritasuna erabiliz, produktu digital eta fisikoak zein produktu hibridoak sortu ditu eta baita erabiltzaile gehiagotan zirrarak ere. Markaren komunikazioa sustatzeko bilduma berriak gizabanakoaren identitatea sortzeko edo eraldatzeko helburua dutela diote, Zarak baitaki Metabersoen bereizgarri handienetakoa identitatearen sorkuntza dela. Banakuntzaren ikuspuntutik, MR sistemek bere osotasunean eta 3D-ak zein audio espazialak mundu birtualetan eskaintzen duten murgiltze errealismoa dela eta, zehaztasun grafiko handiko produktuen erakusketa eta denda birtual zein fisikoen erabilera eginez erosketa eta zerbitzu esperientzia ezin hobeak eskain ditzake Zarak. Azkenik argi dago mundu fisikoan; edo errealean, arrakasta handia duen moda enpresa honek Metabersoen elkarreragingarritasuna kontuan duela, izan ere Social Media aplikazio guztiak lantzen dituzte marka irudia eta Zara zale are gehiago sortzeko. 4.2 Adidas Adidas Blockchain teknologia duen marka baten eraldaketaren adibide onenetako bat izan daiteke. Izan ere, Metabersoan sartu zen, NFTak arakatuz eta Coinbase kriptomoneta-etxearekin* harremanetan jarriz. Berez, arropa eta kirol artikuluen moda birtuala gidatzeko prest dago. Gainera, bere arerio nagusienetako batekin lehiatzen da mundu birtualetan, Nike, zeinek 2021eko azaroan Nikeland aurkeztu zuen Roblox jokoen plataforman, horri esker, erabiltzaileek ariketa fisikoa egin dezakete hainbat jokoren bidez, baita beren Avatarrak marka estatubatuar ezagunaren jantzi eta zapatilekin jantzi ere (Maldonado, 2021). Metabersoan debuta egiteko, Adidas NFT proiektu handiekin elkartu zen. Hots, Adidasek Bored Ape Yacht Club (BAYC) *, Gmoney eta Punks Comic enpresen eskutik, Metabersorako urratsa eman zuen 2021eko abenduan Into the Metaverse izeneko 30.000 NFTko bilduma bat kaleratuz. Edizio mugatukoa den NFT bilduma arropa fisiko eta birtualez osatua dago. Birtualari dagokionez, prezioa 0,2ETH*zen bere sorreran (678 euro inguru). Unitate bat erosiz gero, 2022an eskuragarri egongo den arropa fisiko esklusiboaren bilduma eskuratu ahal izango da, bai eta enpresak kaleratuko dituen produktu, ekitaldi eta komunitate birtualerako sarbidea ere (Gómez, 2021). Komunikazioari dagokionez, Adidas bilduma hori ezagutzera emateko digitalak eta fisikoak diren komikiak atera ditu (13. Irudia). Bestalde, Adidasek, aipatutako Bored Ape Yacht Club, Gmoney eta Punks Comic-en plataformetan, bere Avatarrak erakusten ditu bere lurralde birtualetan eta baita sare sozialetan beti ere enpresaren logoa duten jantziak jarrita izanik. Baita NFT proiektu hauen sare sozial ofizialak, euren Avatarren irudiak Adidas jantziekin partekatzen hasi ziren (14 irudia).
Zarak ez bezala Adidasek ez dio hainbeste garrantzia ematen identitatearen sorkuntzari haren komunikazioan. Baina honek produktu hibridoen sustapenak barneratzen ditu, hau da, produktu birtual bat erosiz produktu fisiko esklusiboak eskuratzeko aukera ematen du. Murgiltze errealismoari eta grafikoen zehaztasunari esker, Adidasek bere bildumaren aurkezpen ikaragarria egitea lortu du, gainera banaketari dagokionez, mundu fisiko zein birtualen artean sinergiak eginez, bere lurralde birtualetan eskainitako produktuak errealean eros daitezke eta alderantziz horrela bezeroaren mundu birtualerako sarbidea erabat erraztuz. Halaber, NFT-etan adituak eta famatuak diren enpresekin kolaboratuz Metabersoek duten elkarreragingarritasunari eta baita ere eskalagarritasunari esker komunitate bat sortu dute, sare sozial, ingurune birtual zein fisiko ezberdinak konbinatuz. 5 Etorkizunerako ikuspegia Internetek negozioen mundurako eskaintzen dituen aukeren artean, Metaberso markek kontsumitzaileekin duten elkarreragina errotik aldatuko dituen fenomenoa bihurtzen ari da. Garai honetan, hauek marketin-estrategia eta negozio-plataforma gisa duten potentziala ezin hobeto uztartzen da, behintzat kontsumitzaileek abiadura handiko Interneteko konexioak eskuratzeko aukera badute. Esan bezala, merkatuen globalizazioa, teknologiaren aurrerapen bizkorra zein komunikabideeen saturazioa dela eta Marketin 1.0-aren zenbait ekintza zaharkituta geratu izan dira, honek kontsumitzaile guztiak homogeneotzat hartzen baititu, hauen zer esanak kontuan hartu barik. Gaur egun, kontsumitzaileek ez dute marka bat erosten soilik produktuen ezaugarriei erreparatuz, aitzitik, merkatuaren baldintzak eta eskaintza gero eta handiagoa direnez kontsumitzaileek esperientzian oinarrituta hartzen dituzte erosteko erabakiak. Horregatik ikusi bezala, bost etapako eboluzioa jasan du marketinak, gaur egun Marketin 5.0-ra edo Gizakiak imitatzen duten teknologien bidezko balio marketinera helduz. Testuinguru honetan, Metabersoak marketin tresna gisa erabiltzeak aukera ematen die enpresei oso ekintza puntualak barneratzeko, baita merkataritza-onura izango dituzten marka-esperientziak sortzeko. Ikasi den bezala Metaberso kontzeptuaren sorrera 1992. urtera jotzen du, zehazki Neil Stephenson-ek bere Snow Crash eleberrian hau deskribatzen duenean. Hala ere, azaldu bezala, Dionisio et al. (2013)en aburuz, Metabersoen arbasorik zaharrenak 1970. urtean sortu ziren (testuetan oinarritutako mundu birtualak). Eta urteak aurrera joan hala, 2000. hamarkadaren amaieran Second Life mundu birtuala kaleratu zen, hau Metabersoen arbasorik eta hurbilketarik egokiena kontsideratuz. Honen balioa eta erabilera agerian utzi dugu, gaur egun Metaberso izango denaren sorrera ulertzeko eta baita hauen osaera eta erabilera aztertzeko. Hitz gutxitan esan daiteke, Metabersoak denbora errealeko
elkarrekintza, telepresentzia eta erabiltzaileak edukiak sortze ahalbidetzen dituen errealitate osteko unibertsoa da. Errealitate Hedatu deritzen teknologietan oinarritzen den mundu birtuala zehazki. Hauei esker Metabersoa sare interkonektatu multisentsoriala izatea lortzen delarik. Halaber, ikusi bezala, Metabersoek honako ezaugarriak dituzte; murgiltze errealismoa, sarbidea eta identitatea, elkarreragingarritasuna, eta eskalagarritasuna. Hauetaz baliatuz, enpresek marketin ekintza espezifiko ugariak egin ditzakete, kontsumitzaileengan esperientzia berritzaileak sortuz. Modu honetan Marketin Mix-eko 4P-etan sortzen dien zenbait aukera proposatu izan dira. Produktua aldagaian, ikusi da Metabersoak enpresentzat bai produktu fisiko zein birtual eta hauen konbinaketa bat eratzeko aukera ematen duela, era berean, elkarreragingarritasuna dela eta produktu probak segmentu oso espezifiko bat egitea ahalbidetuz. Prezioaren ere eragina duela ikusi izan da, zehazki kostu birtuala erreala baino baxua izatea espero baita, gainera bi munduen artean sinergiak osatzeko sustapenak egin daitezkeela ikusi da. Banaketari dagokionez, eragin esanguratsua du banaketaren aldagaian, Metabersoak E-Business-a sortzeko ematen duen aukera izugarria baita, ondorioz, erosketa prozesua esperientziaz betetzea lortzen da. Zehaztasun grafiko handiko guneak sortuz, kontsumitzaileen erosketa erabakia bideratzen da, baita haien zalantzak edozein momentu zein tokitik argitzea ahalbidetzen du. Azkenik, enpresek bezeroekin komunikatzeko erabiltzen duten ekintzak eraldatzeko aukera ematen du Metabersoak, publizitateaz gain, erabiltzaileekin edo haien Avatarrekin zuzenean komunikatzeko aukera ematen du Metabersoak, horrela harreman estuak osrtuz, produktu edota zerbitzuen zehaztasun grafiko handiko aurkenenak egiteko kutsua egonik. Halaber, aztertu bezala marka irudia sortzeko eta indartzeko ekintza ugari egiteko aukera ematen dute, hitzaldi birtualak, kontzertuak…. Ondorioz, esan daiteke Metabersoak aukera berrien iturri gisa agertu direla, bai erabiltzaileentzat zein enpresentzat. Modu honetan, Zara zein Adidas aztertu izan dira mundu birtual hauetan duten murgilketa ezagutzeko. Hauetaz gain, modaren eta diseinuaren industriako beste marka ezagun batzuk, Dolce & Gabbana, Ralph Lauren, Gucci, edo Nike esate baterako, Metabersoan berrasmatzen ari dira, eta segur aski pertsonak ingurune birtualera aldatzen ari direnez, modaren industriak ere eboluzionatu beharko du kontsumitzaileen behar berrietara egokitzeko. Hauek adibide, aurreikusi daiteke edozein sektoreko enpresentzat Metabersoak etorkizun oparoa ekarriko dutela. Laburbilduz, Metabersoarekin, pertsonek era errealistagoan elkarreragin ahal izango dute fisikoki urrun dauden beste pertsona batzuekin, bizitza errealean suertatzen den hitzezko zein gorputz komunikazioaren bitartez. Berebat, Avatarraren bitartez erabiltzaileak aukeratzen duen identitatea
izango du, Alter ego bat eratuz. Gaur egun bizi duten errealitatea ez baitute gustuko (PLAYERS of Life, 2022, 16m37s) "Gu-ago gara mundu birtualetan"(Mercadotecnia Total, 2022, 17m45s). Argi dago, antzekotasunak nabarmenak izan arren, mundu birtualak ez direla mundu errealak, zehazki Castronova (2005)-ren aburuz "mintz" batek Metabersoa bereizten du errealitate arruntetik. Bere esanetan, ekintzaren testuingurua eta motibazioak espazio birtualean kokatzen dira. Edozein kasutan ere ekintzak sortutako gatazka narratiboa pertsonaren ingurunean ager daiteke, Metabersoek aukera ematen baitute espazio birtualaren barruan ideia politikoak, hezkuntza, objektu kulturalak eta benetako dirua trukatzeko. Metabersoek, mugarik gabeko esperientzia emateko aukera eskaintzen dute inoren egoera sozioekonomikoa kontuan hartu barik, hala ere errealitatean, gaur egun Interneta ez dago guztion eskura. Halaber, Metabersoen garatzaileak erabiltzaileen buruzko informazioa kontrolatuko dela uste da, horietako bakoitza, bere lehentasunengatik, joera politikoengatik, gaixotasunengatik, erlijioagatik…etiketatu ahal izanik. Errealitatean gertatzen den bezala, gizartesegregazioa sustatuz. Konklusio gisa, esan daiteke Metabersoek alde positiboa zein negatiboa dutela: Aurrerapen teknologikoek dakarten baliagarritasunari adi egon behar dugu, eskaintzen dituen aukera eta esperientzia berritzaileak ustiatuz, hala ere, pertsonek errealitatearen nozioa galdu dezakete, fikziozko mundu batean biziz. Horregatik diogu Metabersoa beldurgarria ere izan daitekeela, bizitza fisikoko edozein ekintza ordezkatu nahi baita hauetan. Azkenik, nire aburuz, helburu akademikoak zein pertsonalak bete izan dira. Hala ere, denbora- eta baliabide-mugak direla eta, saiakera hau mugatua dago marka-esperientziei eta marketin politikei. Era berean, Metabersoei dagokienez nahiko orokor hitz egin da, eta interesgarria izango litzateke gai honi buruzko ikerketa zientifikoak egiten jarraitzea, adibidez Marck Zuckeberg-ek proposatutako Metabersoa garatzen den heinean marka-esperientzia hedatzeko tresna gisa hauen benetako potentziala zehazteko, esperientzia horien sorreran duten eragina egiaztatzeko eta kontsumitzailearen estimuluek nola eragiten duten azaltzen duten ereduak zehazteko.
Kontzeptua Definizioa AI (Adimen artifiziala) Makinek algoritmoak erabiltzeko, datuetatik ikasteko eta erabakiak hartzeko gizaki batek egingo lukeen bezala erabiltzeko duten gaitasuna da (Rouhiainen, 2018). Aktibo birtualak Aktibo birtualak: kriptotxanponak, diseinu grafikoak, abestiak, "memeak" , arropa birtualak. Sarean eros daitekeen produktu oro da. Elektronikoki erregistratutako balio-irudikapen oro, jendearen artean mota guztietako egintza juridikoetarako ordainketa-bide gisa erabiltzen dena, eta bitarteko elektronikoen bidez bakarrik transferi daitekeena. Moneta-paperak ez bezala, aktibo mota honek ez du euskarri fisikorik, eta modu elektronikoan baino ez dago babestuta (Vargas Cruz, 2019).
Makro-datu, datu masibo, datuen adimen edo eskala handiko datu gisa izendatua. Mayer-Schönberger eta Cukier (2013)-en arabera datu masiboen multzoa da, egitura handikoa, askotarikoa eta konplexukoa, zeinek Software konbentzionalaren gaitasunak gainditzen dituen; datu-baseak, arrazoizko denboran harrapatuak, administratuak eta prozesatuak izan daitezen.
Kontzeptua Definizioa Bitcoin 2009an sortu zen, eta diru birtual independente eta deszentralizatu gisa definitzen da. Diru fisikoa bezala, ordaintzeko bide gisa erabil daiteke, baina hau nahiko ezegonkorra da. Bestetik, oraindik ez dago hau erregulatzen duen erakunderik (Santisteban, 2021; Domingo, 2018) Blockchain Blockchain: aktibo digital bat saltzeko aukera ematen duen teknologia da, eroslea bere jabe bakarra dela bermatuz. Datu-base bat da eta transakzio iraunkor erregistratuen bidez banatzen da. Transakzio mota horiek erregistro bakoitzak sortutako blokeen aurretik maneiatzen dira. Datu-base horretan, item bakoitzak denbora-zigilu bat eta aurreko dokumentu baterako esteka bat aurkezten dute. Blockchain teknologia aukera amaigabeen sistema bat da, hainbat herrialderen arteko interkonexioa ahalbidetzen duena (Vargas Cruz, 2019). Etorkizuneko banku bezala ere definitu daiteke, banka birtuala. Kriptotxanpon ezberdinak biltzen dituen plataforma (PLAYERS of Life, 2022, 9m02s). Blockchain liburu orokor, partekatua eta aldaezina da, eta negozio-sare batean transakzioak erregistratzeko eta aktiboen jarraipena egiteko prozesua errazten duena. Aktibo bat ukigarria (etxe bat, auto bat, eskudirua, lursailak) edo ukiezina (jabetza intelektuala, patenteak, egile-eskubideak, markak) izan daiteke eta Blockchain sare batean ia baliozko edozein gauza arakatu eta merkaturatu daiteke, arriskua eta kostuak minimotuz ("What is supply chain management? | IBM.", d.g.). Coinbase kriptomoneta-etxea Online plataforma bat da, alde batetik diru-zorro digital gisa jarduten duena, horrek esan nahi du banakoak kriptomoneta guztiak gune bateratu batean gordetzeko erabil ditzaketela. Pentsa daiteke bankuaren aplikazioa dela, kriptotxanponen balioaren bilakaera ere ikusten usten duena. Edonola ere, erabiltzaileek helbide bakarra izanik, beste pertsona batzuek kriptomoneta
Kontzeptua Definizioa bertara bidaltzea ahalbidetzen du horri esker, beste zerbitzuetatik igaro beharrik gabe jaso edo egin daitezke ordainketak (Fernández, 2019). Cyberpunk William Ford Gibson 1984an idatzi zuen Neuromante cyberpunk generoaren aitzindaria izan zen. Cyberpunka zientzia-fikzioaren joera artistiko bat da, 80ko hamarkadako Estatu Batuetako gazteen behar eta beldurrei erantzuten diena. Gazte horiek eragin negatiboa edo positiboa dute teknologia berrien sorreran. Postmoderno gisa katalogatutako joera da, zientziari eta teknologiari egindako kritika basatiagatik, ikuspegi ezkorragatik edo teknologia-motaren bati uko egiteagatik. Mugimendu artistiko honek oinarri filosofikoa du; izan ere, gaur egungo zientziak eta teknologiak dituzten inplikazioen azterketa etikoa izan nahi du (CarvajalVillaplana, 2013). DAO (Erakunde deszentralitatu autonomoa) Kontratu adimendunak erabiliz, Erakunde Autonomo Deszentralizatua (DAO) erabil daiteke. Kontratu adimendunak gardenak eta aldaezinak dira, eta Metaberso batzuk kontrolatzeko erabiltzen dira. Ondorioz, Metabersoan mundu guztiak ezagutzen ditu komunitatearen legeak, eta ulertzen du arau horiek ezin direla aldatu Blockchain-en erregistratuta daudelako, eta horrek aldaezin bihurtzen ditu. Metabersoaren token jabeek, antzera, honen etorkizunaz bozkatzeko ahalmena dute ("Metaverso, centralización vs. Descentralización", 2022). ER (Errealitate hedatua) Errealitate Hedatua (ER) beste zenbait kontzeptu multzo hartzen dituen termino orokorra da. Zehazki murgiltze teknologiak laburtzen dituena; ingurune elektronikoak edota digitalak, non datuak ordezkatzen diren, Errealitate Birtuala (VR), Errealitate
Kontzeptua Definizioa Interfaze grafikoa Software mota bat da, erabiltzaile eta ordenagailuaren arteko komunikazio sustatzen duen guztia ("menuak", leihoak, zenbait soinu, kurtsoreak…) Plataforma batean egin daitezkeen ekintza guztiak erakusten ditu, erabiltzaileek elkarri errazago eragiteko erabilgarria da informatikako ezagutza sakonak izan beharrik gabe. Enpresei soluzio pertsonalizatuak eskaintzeko aukera ematen dio, baita bi aldeen arteko komunikazioa errazagoa izatea ahalbidetzen du (Dionisio et al., 2013). Iot (Internet of things)
Edozein objektu interkonektatzeko eta pilatzeko gaitasuna duten sare ireki eta osoa da. Informazioa, datuak eta baliabideak, internetera konektatzen duena. Komunikazioa ahalbidetzen duen sare globaltzat ere har daiteke, gizakitik-gizakira zein gizakitikobjektuetara eta objektuetatik-objektuetara konexioa gailentzen duena. IoT baten beste alor garrantzitsu bat informazioa kudeatzeaz arduratzen diren, sentsoreak, prozesadorea eta plataforma dira. Adibidez, etxe bateko hozkailua; bertan kontserbatzen dira iraungitze-data duten elikagaiak. Egoera horretan, hozkailua Internetera konekta daiteke, erabiltzaileari bere telefono mugikorraren bidez abisatzeko (Madakam et al., 2015). Kriptotxanponak Kriptomonetak aktibo birtual erabilerrazak dira, ordainketak edo beste edozein eragiketa komertzial egiteko aplika baitaitezke (Domingo, 2018). Marketplaces Marketplace-ak online salmenten kontzeptu zabalago bati egiten dio erreferentzia. Plataforma horretan, hainbat dendak beren produktuak iragar ditzakete, eta, horrela, bezeroari aukera-sorta bat eskaini.
Kontzeptua Definizioa NFT (Non fungible tokens) Ziurtagiri kriptografikoa. Blockchain datu-kate estekatu baten parte den ziurtagiri bat da. Bertan, informazio-bloke bakoitza aurrekoarekin lotuta dago kriptograma (mezu zifratuaren zati bat) baten bidez. Hauek beste elementu kriptografiko batekin batera jarduten dute: smart contract→transakzioaren alderdien arteko baldintza lotesleen akordioak (Cuesta Valera et al., 2021). Produktuaren historiala gordetzen duen ziurtagiria, nork saldu-erosi duen adieraziz, hauek banka birtualean gordetzen dira Blockchain-ean (PLAYERS of Life, 2022, 10m09s). PNL (Programazio neurolinguistikoa) Pentsamendu negatiboak eduki beharrean kontzienteki kontrolatu daitekeen eta etekin handiagoak ematen dituen jarrera baikorragoa enpresa munduan. PNLren aitzindariak Richard Bandler eta John Grinder izan ziren, 1981. urtean, horien arabera, gizakiek mundua modu bakar eta berezian ikusten dute, errealitate objektiboa modu subjektiboan interpretatzen baitute, haien esperientziak lengoaiaren erabilera jakin baten bitartez komunikatuz. Beraz, mundua ikusteko modua aldatzea lortzen bada eta nahi den jarrera kontzienteki aukeratzen bada, onura gehiago lortuko dira (Bandler, 1988). Skins Skin-ak itxura pertsonalizatuak dira, eta, horien bidez, banakoaren pertsonaiak itxura paregabea izan dezake. Avatarraren gainean jar daitezkeen "larruak" dira, edozein pertsonaiaren; zinemakoa, telesailetakoa, animekoa, mahukakoa, bideojokoetakoa edo ospetsuren, antzekoa izan dadin. Gainera, Skin propioak sor daitezke,, imitatu ezin daitekeen itxura bat lortzeko (Delgado de Smith, 2022).
Kontzeptua Definizioa Software Eragiketak osatzen dituzten zenbaketa-programen, prozeduren, arauen, dokumentazioaren eta lotutako datuen multzoa da. Konputazio-sistema bat (IEEEren 729 estandarra, 1983). Hauek dira ordenagailu baten barruan ataza espezifikoak gauzatzea ahalbidetzen duten programa informatikoak. Adibidez, sistema eragileak, aplikazioak, web nabigatzaileak, jokoak edo programak. VR (Errealitate birtuala) Errealitate Birtuala ordenagailu eta datu konplexuekin bistaratu, manipulatu eta elkar eragiteko giza modu bat da (Manetta, eta Blade 1995). Hiru dimentsioko ingurune bat, non denbora errealean bere barruan aurkitzen diren objektuekin eraginez erabiltzailea honen barnean senti dadin bilatzen den (Levis, 2006). Errealitate fisikorik izan ez arren, erabiltzaileari, bere sistema sentsorialaren estimulazio egokiaren bidez, mundu fisiko batekin elkarreraginean egotearen zirrara perfektua emateko gai den mundua da. Errealitate Birtuala funtsean, errealitatearen simulazio eta irudikapen birtuala sortzen duen sistema informatiko bat da (Nugent, 1991). Erabiltzaileari, Vr bisore bat erabiliz, lehen pertsonako eta 360 graduko agertoki tridimentsionaletan murgiltzea ahalbidetzen dion teknologia (Mystakidis, 2022). Zehaztasun grafikoa Zehaztasun grafikoa kalitateko jokoak eta joko estetikoak (edo edertasun birtuala oro har) osatzen dituzten hiru gauzen konbinazioa da: fotogramen xehetasuna, bereizmena eta abiadura (Argazki-kamera bat erabili gabe lortutako argazkiak dira fotogramak) (Dionisio, Burns eta Gilbert, 2013). Ziberespazioa Ziberespazioa sortzen ari den sare sozial bat da, sareetan (Internet, Freenet edo beste batzuk) gizakien artean elkarrizketa malguak sortuz, pertzepzioak eta espazio publikoak aldatuz. Ziberespazioak errealitateak ihes egiteko joera du: espazio fisikoa,
Kontzeptua Definizioa gorputza, zein errealitatea existentzia simulatua dute eta iruditeria birtualak sortzen dituzte, non sexua, adina, denbora, bizitza aldatzen diren. Ziberespazioa, transakzioek eta berezko harremanek osatzen dute, eta komunikazioen ildoan hedatzen dira. Hainbat komunikabideren (ordenagailua, telefonoa, telebista adimenduna) arteko elkarreragin-espazio birtuala izendatzen du (Fragoso, 2001). | science |
addi-877e3bac76df | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58800 | Paradisu fiskalak: multinazionalen jarduteko modua eta hauen eragina gizartean. Arazoen inguruko proposamenak | Rodríguez Elezgarai, Nagore | 2022-12-14 | Gradu bikoitza EAZ eta Zuzenbidea 2021/2022 ikasturtea
LABURPENA Gaur egun paradisu fiskalak diru askoko pertsona fisiko eta juridikoentzako babesgune bilakatu dira. Lurralde hauen ezaugarri garrantzitsuenak, hala nola, gardentasun falta, tributazio baxua edo opakotasuna zerga elusioa gauzatzeko erabili ohi dira. Multinazionalek, hain zuzen, zerga elusioa burutzeko, transferentzia prezioen bitartez paradisu fiskalen onurak aprobetxatzen dituzte. Horrela, beraientzako mesedegarria dena, gizartearentzako guztiz kaltegarria bihurtzen delarik, paradisu fiskalen erabilerak zerga gutxiago jasotzea suposatzen baitu. Gainera, herrialde aberatsen eta pobreen arteko aldea nabarmendu egiten da. Honen kontra, hainbat erakunde saiatu dira praktika hauek murrizten nazioarteko legeen bitartez, BEPS proiektua horren ondorio delarik. Modu honetan, behin multinazionalek nola jarduten duten ulertzen denean, hauek zer nolako eraginak sortzen dituzten gizartean azaltzen saiatuko da. Horrez gain, lanaren helburu nagusia paradisu fiskalen inguruko analisi orokor honek ekartzen dituen arazoak identifikatu eta hauek konpontzeko proposamenak egitea izango da.
1. SARRERA 1.1 GAIA AUKERATZEKO JUSTIFIKAZIOA ETA AUZIAREN EGOERA Azken urteetan oso gai eztabaidatua izan da paradisu fiskalena, hain zuzen ere, nazioarteko eremuan garrantzi handia eskuratu du azkenaldian. Bestalde, hain da zaila gaia, non arazo ugari ekarri dituen, eta horiei aurre egitea ere ezinbestekoa bilakatu da. Gainera, nahiz eta komunikabide askok hitz egin duten paradisu fiskalei buruz, ezjakintasun handia dakarren kontzeptu bat dela uste dugu. Zehatzagoak izateko, Europar Batasunak 2019an egindako ikerketa batean adierazi zuen munduko Barne Produktu Gordinaren %10,4a paradisu fiskaletan kokatzen zela, eta horrek sekulako eragina dauka munduko ekonomian (Europar Batasuna, 2019). Zehazki, sarritan irakurri izan ditugu interneten lurralde hauei buruzko albisteak, baina egia da ez dugula inoiz argi izan zeri egiten zitzaion erreferentzia zehatz mehatz, eta are gehiago, ondorioak esaten zutena bezain kaltegarriak izanda, nolatan zen posiblea legezkoa izatea. Hau kontuan hartuta, paradisu fiskaletan zentratu nahi izan genuen lana. Gainera, egungo ingurune ekonomikoan oso garrantzitsuak dira multinazionalak, eta beraz, enpresa hauek izan dezaketen eragina aztertzea interesgarria litzatekeela pentsatu genuen. Oso mundu globalizatu batean bizi gara, eta segundo batean, eta "klik" bakar batekin, diru kantitate izugarriak mugitu daitezke munduaren alde batetik bestera. Hain zuzen ere, burtsan bakarrik 76 milioi dolar mugitzen dira segunduro (Bank For International Settlements, 2019). Datu hau oso esanguratsua da, paradisu fiskaletara mugitzen den diru kantitatea ez delako guztiz publikoa, eta horren bitartez pentsatu dezakegu zein erraza den dirua mugitzea. Multinazionalek burutzen dituzten operazioak sarritan beren filialekin egiten dituzte, munduaren beste lurralde batzuetan kokatzen direnak, eta gehienetan kontrolatzeko oso zailak direnak. Horren ondorioz, enpresa askok herrialdeetan eta herrialdeen artean dauden hutsune legalak erabiltzen dituzte zerga gutxiago ordaintzeko, beren etekinak handitzen dituztelarik, baina herrialdeen diru sarrerak, zergei dagokienez, murrizten dituztelarik. Multinazional askok beraz, beren egoitzak edo filialak paradisu fiskal kontsideratzen diren herrialdeetan kokatzen dituzte. Aipatzekoa da baita, multinazionalek beren filialekin egiten dituzten ondasun eta zerbitzu trukaketan erabiltzen diren prezioak
transferentzia prezioak deitzen dira, eta hauek kontuan izatea paradisu fiskalak aztertzerako orduan ezinbestekoa da. Nahiz eta ugariak izan diren arazo hau konpontzeko egindako saiakerak, 2017an International Consortium of Investigative Journalists-ek (ICIJ) hainbat dokumentu aditzera eman zituzten, hortaz, multinazionalak eta hauen paradisu fiskalen erabilera pil-pileko gai bat bilakatu zen. Dokumentu filtrazio hauek Paradise Papers bezala ezagutzen dira, eta multinazional handienen sekretu fiskalak azaleratu zituzten. Egia da praktika hauek legezkoak direla, baina moralki nahiko eztabaidatuak izan dira, enpresen gizarte erantzukizuna kolokan jartzen delako, eta horrekin batera, gizarteko ongizatea. Horren guztiaren harira, ELGAk eta G-20ak multinazionalen ekintza hauek mugatzeko xedearekin 15 puntuko proiektu bat azaleratu zuten, BEPS (Base Erosion and Profit Shifting) izenekoa. Honen helburua herrialdeen arteko zerga desberdintasunak murriztu eta horien artean dauden hutsuneak ezabatzea zen. Horrela ba, esan dezakegu guzti hau izango dela lan honetan aztertuko duguna. Lehenik eta behin paradisu fiskalen kontzeptua azalduz, eta baita beren ezaugarri eta paradisu fiskal kontsideratzen diren herrien zerrenda ere. Ondoren multinazionalen ikuspegiko analisi bat egingo da, horretarako Paradise Papers-ak zer diren azalduz, nola burutzen den elusio fiskala paradisu fiskaletan, eta, nola ez, horrek zer ondorio dituen nazioartean. Gainera, enpresen gizarte erantzukizunari ere erreferentzia egingo diogu, praktika honen erabileraren baitan. Azkenik, ELGAk eta G-20ak aurrera eramandako BEPS proiektuaren ekintzak azaldu, eta guzti horrekin zenbait proposamen egingo ditugu, azkenik ondorioak aterako ditugularik.
1.2 HELBURUAK ETA LANAREN EGITURA Lan honen helburua talde korporatibo handiek paradisu fiskaletan egiten dituzten ekintzak aztertzea da, eta hauek nola egiten dituzten ulertzea. Paradisu fiskalek arazo ugari ekartzen dituzte, batez ere zerga administrazioentzako, eta horregatik, lan honen helburu nagusia hainbat proposamen egitea da, hori konpontzeko helburuarekin. Gure lanak lau ikuspegi nagusi ditu: Lehenengo ikuspegia ordainketa sistemak dira, paradisu fiskaletan egiten diren praktikak azaltzea da, lotutako eragiketen bitartez egiten direnak, eta beraz, transferentzia prezioen bitartez. Hau aztertzea ezinbestekoa da, paradisu fiskaletan aurrera eramaten diren legezko
transakzioak nola burutzen diren aztertzeko. Bestalde, bigarren ikuspegiari dagokionez, multinazionalek paradisu fiskalak erabiltzearen ondorioak azalduko ditugu, izan ere, begibistakoa da, egun, edozein talde handik burutzen duen edozein ekintzak eragin ugari dituela egunerokotasunean, eta horrek gizartean zuzeneko eragina du. Beraz, gizartearen ongizatean eragiten diren ondorioak zeintzuk diren aztertzea ezinbestekoa da. Jarraitzeko, hirugarren ikuspegia paradisu fiskalen inguruko nazioarteko erregulazioa da, eta zehatzago esanda, BEPS proiektua. Nahiz eta legezkoa den paradisu fiskalen erabilera, jakina da sekulako kalteak eragiten dituela, eta horretarako proiektu hau eraman zen aurrera, beraz, hau egokia den eta nahikoa den ikusiko dugu paradisu fiskalek ekartzen dituzten buruhausteak konpontzeko. Azkenik, morala daukagu, enpresen gizarte erantzukizuna (EGE) hain zuzen ere. Hau gutxi landu den ikuspegi bat izanik, lan honetan EGEak eta paradisu fiskalek duten harremana aztertu nahi dugu. Guzti hau kontuan hartuta, gure helburu nagusia hauetako ikuspegi bakoitzean aurkitutako arazo nagusiari konponbidea aurkitzeko proposamen bat egitea da, horretarako argudioak emanik. Beraz, esan daiteke, helburu nagusia lortzeko beste hainbat bigarren mailako helburu ditugula: - Talde korporatibo handiek paradisu fiskaletan egiten dituzten ekintzak aztertzea. - Transferentzia prezioak aztertzea Paradisu fiskalak erabiltzearen ondorioak aztertzea - BEPS proiektuaren egokitasuna aztertzea - EGE eta zerga elusioa bateratzea Aurretik azaldutakoa lortzeko, gure lanaren egitura hurrengoa da. Lehenengo atalean paradisu fiskalen inguruko kontzeptu orokorrak azalduko dira, hala nola, bere definizioa, marko historikoa eta ezaugarriak. Horrez gain, elusio fiskala, zerga ihesa, iruzur fiskala eta planifikazio fiskala definituko dira, horien desberdintasunak argi izateko, eta horrela, paradisu fiskalen eremuan zeri egiten diogun erreferentzia jakiteko. Bigarren atalean paradisu fiskalen inguruko zerrendei egingo diegu erreferentzia. Lehenik eta behin zerrenden metodoa zertan datzan azalduko da, eta beranduago, lanean zehar aztertutako organismo ezberdinen zerrenda beltzak jorratuko ditugu, zein herrialde kontsideratzen diren paradisu fiskal aztertzeko. Horrela, lehenengo bi atal hauek marko
teorikoa osatzen dutela esan daiteke, ezinbestekoak direnak gure analisia ondo egin ahal izateko. Hirugarren atalean jada analisiaren atalean sartuko gara, Paradise Papers-en azterketa bat egingo da, zer diren eta nola sortu diren azalduz. Gainera, horren harira, multinazionalek zerga elusioa burutzeko zein ekintza eramaten diren aurrera azalduko da, orokorrean paradisu fiskaletan egiten direnak. Horrek eragin batzuk dituela argi dago, eta horiek ere atal honetan aztertuko ditugu. Laugarren atala BEPS proiektuari eskainiko diogu, zer den azalduz, zergatik sortu zen, eta noski, proiektua osatzen duten 15 ekintzak jorratuko ditugu. Bostgarren atalean elusio fiskal eta enpresen gizarte erantzukizunarekiko harremana ezarriko da, bai positibo zein negatiboa izan daitekeena. Izan ere, azkenaldian EGEk garrantzi handia eskuratu du enpresa munduan, eta baita gizartean ere, eta beraz, gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio. Horren ondorioz, elusio fiskalak nolako eragina duen honetan garrantzitsua da. Seigarren atalean gure helburu orokorra lortzeko hainbat proposamen adieraziko ditugu, paradisu fiskalen inguruan egon daitezkeen arazoak konpontzeko xedea dutenak. Azkenik, lanean aztertutako gaien inguruko ondorioak aterako ditugu eta gure helburuak lortzeko multinazionalen eragina positiboa edo negatiboa izan den aztertuko dugu.
1.3 METODOLOGIA Aldez aurretik aipatutako helburuak lortzeko metodologia analitiko-sintetiko bat eraman dugu aurrera. Lehenengo eta behin arazoa identifikatu dugu, eta hori ebazteko zatitan banatu dugu lana. Aurrena paradisu fiskalen kontzeptua ondo ulertzea izan da, eta ondoren, egitekoaren muinean sartu gara. Zati horiek, aurretik aipatutako lau atal nagusiak izan dira, ordainketa sistemak, paradisu fiskalak erabiltzearen ondorioak, horren inguruko erregulazioa eta morala. Ikuspegi horiek lantzea ezinbestekoa da, arazoa osotasunean konpontzen laguntzen digutelako. Paradisu fiskalen gatazkak gure bizitzako hainbat eremu barne hartzen dituen heinean, horiek osotasunean aztertu behar dira, eta horretarako hiru galdera nagusi erantzun behar dira. Nola egiten da? Hori egiteak ze ondorio ditu? Nola erregulatzen da? Eta hauek dira, hain zuzen ere, gure lehenengo hiru atalek erantzuten dituzten galderak. Gainera,
hauek azalduta, alderdi moralari erreparatzea garrantzitsua da, gutxi jorratu den ikuspegia delako. Atal bakoitza bere osotasunean landu dugu, horrela eremu bakoitzean egon daitezkeen arazoak identifikatu eta horren analisi bat egiteko. Sintesiaren atalean, arazo horiek bateratu, eta atal horiek nola hobetu daitezkeen adierazteko proposamenak egin ditugu. Beraz, esan daiteke pausuak hurrengoak izan direla: 1- Arazoa identifikatzea, 2- helburua finkatzea, 3- helburu hori lortzeko pausuak finkatzea, gure atal nagusiak izan direnak, 4- informazioa bilatzea, 5- informazio hori egoki kokatzea, eta azkenik, 6- proposamena egitea. Irudia 1: Metodologia
Iturria: Norberak egina Horretarako hainbat artikulu eta idazki aztertu dira, metodo egokiena dela deritzogulako. Gai zaila da ulertzen, eta beraz, beharrezko informazioa eskura izango dugu idazki horien bitartez, horrela multinazionalen jarduera ulertu ahal izateko, eta hauen presentziak paradisu fiskaletan nolako eragina izan dezakeen aztertzeko. Esan bezala nahiko zaila da gaia, eta horregatik, ikerketa deduktiboaren ikuspegia jarraituko da. Horrez gain, organismo ofizialen web orri eta publikazioak ere aztertu dira, hala nola, ELGA eta Europar Batasuna. Bestalde, organismo ez ofizialak ere landu ditugu, Oxfam Intermon esaterako. Azkenik, artikulu akademikoak ere erabili ditugu, hainbat aldizkari ekonomiko zein juridikotan aurkitu ditugunak.
Kontuan izan behar dugu gai zaila izateaz gain, informazio zehatz gutxi dagoela honen inguruan. Izan ere, hainbat multinazionalek paradisu fiskalak erabiltzen dituzte zerga elusioa burutzeko eta zergei ihes egiteko, eta beraz, horren inguruko opakotasuna handia da, enpresek ez dutelako horren inguruko datu zehatzik aurkezten, edo gutxienez, ez publikoki. Horrela ba, zenbakien inguruko analisi bat egitea oso zaila izanik, beste analisi mota bat egitea izan da helburua, honen inguruko praktika erabilienak aztertuz eta izan dituen eraginak ikuskatuz (informazio gehiago 1. Eranskinean). 2. PARADISU FISKALEN TEORIA OROKORRA 2.1 KONTZEPTUA, MARKO HISTORIKOA ETA GARAPENA Paradisu fiskalen kontzeptua aztertzen sartu baino lehen bere jatorria non dagoen azaltzea garrantzitsua da. Bere hasiera XX. mendeko bigarren erdian kokatzen da, industrian eta ekonomian garapena ematen den momentuan. Garai honetan, gerra ondorengo deskolonizazio prozesuak ematen hasi ziren, eta horren ondorioz lurralde batzuek atzerriko kapitala erakartzeko sistema fiskal bereziak sortu zituzten, horretarako egitura fiskal bereziak landuz. Helburua Estatu Batuei, Japoniari edo Europari bankuen zerbitzu sareak sortzeko erraztasunak ematea zen, horrela beren bezeroen beharrak asetzeko xedearekin. Izan ere, eredu fiskal berri horien bitartez gutxi erregulatutako marko juridiko bat eskaintzen zen, eta horrek bezeroei beren dirua era oso azkarrean eman ahal izatea ahalbidetzen zuen (Villa, 2000). Hala ere, herrialde guztien egoerak ez ziren berdinak. Batzuen kasuan, Suitzan esaterako, garapen bat eman da honen inguruan, hasieran atzerriko kapital horren babesleku bezala eta beranduago zergen babes bezala. Beste batzuen kasuan aldiz, irabazizko negozio moduan funtzionatzen zuen sistema honek, Bahamak edo Caiman Irletan esaterako (Salto, 2000). Paradisu fiskalak ez dira kontzeptu estatikoak, eta denboran zehar garapena izan dute. Hain zuzen ere, iraganean zegoen kontzeptua, paradisuzko uhartea edota lurralde pribilegiatua, non zergapetzea ez zen existitzen, alde batera uzten da, eta legedia gogorragoko lurraldeetan bihurtzen ari dira. Honen zergatia industrializatuta dauden herrialdeen ekintza da. Izan ere, orokorrean hauek izaten dira lurralde mota horietako sistema fiskalen ondorio negatiboak jasaten dituztenak, eta horren ondorioz kalte horiek murriztea dute helburu (Grundy, 1997).
Behin aurrekoa azalduta, kontzeptua bera aztertzera sartuko gara. Paradisu fiskal terminoa, erderaz "paraíso fiscal", ingelesetik datorren terminoaren itzulpen okerra da, "tax haven", bere itzulpen zehatza "refugio fiscal", edota babesleku fiskal izango litzatekeelarik (Ordoñez, 2017). Nahiz eta nahiko zaharra den kontzeptu bat izan, definizio zehatz bat ematea oso zaila da, urteetan zehar arazo ugari ekarri dituena, eta gainera, nazioartean existitzen den definizio zehatzik ez dago. Hala ere, esan dezakegu, "paradisu fiskal" terminoa Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak, hemendik aurrera ELGA (Organización para la cooperación y el desarrollo económico-OCDE) ekarritako balorazio tekniko-politiko bat dela, zenbait finantza zentrori erreferentzia egiten diena, orain azalduko dugun moduan (Hernandez, 2005). Paradisu fiskal bat lurralde eremu bat da, herrialde baten barruan edo herrialdea bera, non atzerriko kapitalaren gain zergarik ez dagoen, edota oso baxuak diren, eta gainera bere bezeroek egindako transakzioen inguruko banku-sekretua izugarria den. Honen helburua atzerriko kapitala erakartzeaz gain, ekonomia nazionala hobetzea ere ba da. Hain zuzen ere, J.M. Roosemberg-en Administrazio eta Finantzen inguruko hiztegiak horrela definitzen ditu paradisu fiskalak: "Países con leyes fiscales muy favorables para el establecimiento de la residencia legal de personas físicas o jurídicas que quieren pagar menos impuestos" (Martin, 1994). Hala ere, aipatzekoa da, era ofizialean existitzen den definizio bakarretarikoa ELGArena dela. Erakunde honek "offshore" zentroei egiten die erreferentzia: Juridikoki definituta dauden edo zerga-jurisdikzio zehatza duten lurraldeak, non bertan jarduten duten finantza erabiltzaileak bertakoak izatea beharrezkoa ez den, ezta bertako txanponarekin jardutea ere. Honen ondorioz eta beste sekretismo eta permisibitate ezaugarri batzuen ondorioz, fiskalki pribilegiatua den eremua eratzen duten, orokorrean "paradisu fiskal" bezala deitzen ditugunak, eta askotan ihes eta iruzur fiskal eta kapitalen zuritzearekin harremantzen direnak (Hernandez, 2005). 1998an ELGAk emandako txostenean zenbait irizpide ematen ditu zerga praktika kaltegarriak identifikatzeko (OCDE, 1998). Horretarako paradisu fiskal eta zerga-araubide kaltegarriak ezberdintzen ditu. Bi kasuetan lehia fiskal desleiala eman daiteke, hala ere, paradisu fiskalak lur eremu gutxiko lurraldeak izan ohi dira, sistema fiskal eskasa dutenak,
eta zerga-araubide kaltegarriak orokorrean sistema fiskal orokorra duten herrialdeetan gertatzen dira, baina onurak ematen dituzte atzerritarrak erakartzeko helburuarekin. 2.2 EZAUGARRIAK Hainbat erakundek paradisu fiskalek ekartzen dituzten arazoak plazaratu dituzte, eta beren definizio propioak ematen saiatu dira, hala nola, Nazioarteko Diru Funtsak (hemendik aurrera NDF) edota Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak. Alde batetik NDFk "Offshore Financial Centre"-ei buruz hitz egiten du (OFC), bere itzulpen zehatza "Kanpoko Finantza Zentroa" delarik (Ordoñez, 2017). Orokorrean, erakunde bakoitzak ezaugarri ezberdinak har ditzake kontuan paradisu fiskal bat definitzerako orduan, baina ezinbestekoa da herrialdeak zerga tasa baxua edo nulua izatea. Hala ere, ezaugarri bat izatearekin ez da nahikoa, eta aipatutakoarekin batera beste bat ematea ere nahitaezkoa da, hala nola, informazio trukaketa eskasa edo gardentasun falta, beste batzuen artean (informazio gehiago 2. Eranskinean) (Samplon, 2007 eta Ordoñez, 2017). Aurretik aipatutako zerga araubide kaltegarriaren kontzeptuarekin dauden ezberdintasunak argi ikusteko, ezinbestekotzat jo dugu bien arteko ezaugarrien konparaketa hau aurrera eramatea, horrela paradisu fiskalen kontzeptua ahalik eta argien geratu dadin (informazio gehiago zerga araubide kaltegarrien inguruan 3. Eranskinean). Taula 1: Ezaugarrien konparaketa Iturria: Norberak egina
Azkenik, atal honekin amaitzeko, ezinbestekoa da kontuan hartzea, egun paradisu fiskal kontsideratzen diren herrialde guztiek ezaugarri batzuk dituztela komunean. Horien artean aurkitzen dira banku ikuskapen eta kontrol gabeziak, banku sekretua edo kapitalen zuritzearen kontrako zigorrik eza (informazio gehiago 4. Eranskinean).
Paradisu fiskalen kasuan, beraz, gehienetan elusio fiskala eramaten da aurrera, legearen barruan jarduten dutelako, eta beraz, hori da konpondu beharreko arazoa. Honen baitan, planifikazio fiskalaren kontzeptua ageri zaigu, eta beraz, hau azaltzea garrantzitsua da, hori baita sarritan elusioa gauzatzeko bidea. Planifikazio fiskala pertsona fisiko edo juridikoaren bizitzan zehar zerga zama optimizatzean datza, horretarako zerga arauek eskaintzen dituzten onurak aprobetxatuz. Hala ere, honen barruan abusuak ere eman daitezke, planifikazio oldarkorra deritzona, tributazio baxuko herrialdeak erabiltzean datzana, hau da, paradisu fiskalak. Beraz, esan dezakegu nahiz eta planifikazio fiskala bere horretan legezkoa izan, bere abusuzko erabilerak nazioarteko eremuan arazoak ekartzen dituela, paradisu fiskalekin batera jarduten duelako, horrela gainontzeko herrialdeen ekonomiak murriztuz (informazio gehiago 6. Eranskinean). 3. PARADISU FISKALEN KONTRAKO NEURRIAK ETA KONTROLATZEKO ORGANISMOAK 3.1 ZERRENDEN METODOA Aurretik aipatutako kontuan izanda, begi-bistakoa da paradisu fiskalak kaltegarriak direla gainontzeko estatuentzako, izan ere, beren kapitala atzerrira joaten da, onura fiskalak eskaintzen dizkiotelako. Hori konpontzeko saiakera batean, hainbat organismo eta estatuk hainbat neurri eraman dituzte aurrera, horien artean aurkitzen delarik zerrenden metodoa. Lehenik eta behin, aipatzekoa da nazioarteko eremuan ez dagoela zerrenda "ofizial" bat. Hain zuzen ere, organismo edo estatu bakoitzak bere irizpideen arabera antolatzen ditu zerrenda hauek. Horren ondorioz posible da herrialde batek paradisu fiskal kontsideratzea herrialde bat, baina beste herrialde batek herrialde hori bera bere zerrendaren barruan ez sartzea. Paradisu fiskalen kontrako neurrien artean oinarrizkoena dela esan dezakegu. Honen helburua zein herrialde edo jurisdikzio kontsideratzen den paradisu fiskal zehaztea da. Honen baitan, zerga administrazioek hiru zerrenda sistema jarraitu ditzakete: 1) Zerrenda "beltzak" deiturikoak. Hauek zerrenda itxiak dira, non bertan agertzen diren estatu edo herrialdeak paradisu fiskal moduan kontsideratzen dituen zerrenda gauzatzen duen herrialde edo organismoak.
2) Zerrenda "zuriak" deiturikoak. Kasu honetan nazioarteko eremuan dauden arau fiskalak aplikatu dituzten herrialdeen zerrenda egiten da. 3) Azkenik zerrenda "grisak" ditugu. Zerrenda hauek erdibideko zerrendak direla esan daiteke. Gardentasun maila minimo bat beteko dutela zin egiten duten herrialdeak daude honen baitan. Horretarako nazioarteko eremuan dauden arau fiskalak aplikatuko dituztela adierazten dute, baina oraindik ere beren ordenamenduen barruan aldaketarik burutu ez duten herrialdeak dira. Hala ere, aipatzekoa da zerrenden metodoa ez dela egun existitzen den metodo bakarra. Paradisu fiskala izateko ezaugarriak zehazteko parametro ezberdinak barne hartzen dituen arauak sor daitezke. Horrela ba, berriro ere aipatzen dugu zerrenda bateraturik ez dagoela, herrialde edo organismo bakoitzak bere kriterio propioak erabiltzen baititu paradisu fiskalak zeintzuk diren zehazteko.
3.2 ZERRENDA BELTZAK Behin zerrenden metodoa azaldu dugularik, organismo ezberdinen zerrenda beltzak aztertuko ditugu. Horrela, hiru erakunderen arteko konparaketa egingo dugu, ELGA, Europar Batasuna eta Oxfam Intermon. Aipatutako lehenengo biak gai hau gehien aztertu duten erakundeak izan dira, beharrezkoa izanik hauen iritzia lan honetan sartzea. Bestalde, nahiz eta Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundea izan, interesgarria izan daiteke bere iritzia eta klasifikazioa ere kontuan izatea, nazioarte eta mundu mailan izugarrizko eragina baitauka. 3.2.1 ELGA Hainbat herrialdetako zerga tasa altuak ekiditeko paradisu fiskalen erabileraz kezkaturik, ELGAk paradisu fiskalen kontrako jarrera gogortzea erabaki zuen. Horretarako 1998an "Harmful Tax Practices" deituriko proiektua garatu zuen, zerga tasa nuluak edo baxuak zituzten herrialdeen erabilera murrizteko eta baita herrialdeen arteko informazio trukaketa handitzeko. Proiektu horren parte izan zen 2000. urtean garatutako zerrenda beltza, non paradisu fiskal kontsideratzen ziren herrialdeak batzen ziren1 (Dharmapala, 2008).
1 35 herrialde izan ziren. Horiez gain, paradisu fiscal izateko baldintzak betetzen zituzten 6 herrialde ez ziren zerrenda honetan sartu zerga-praktika kaltegarriak ezabatzearen alde agertu zirelako.
Modu honetan, aipatutako urtean ELGAk idatzitako lehenengo dokumentuan hiru estatu talde aipatu zituen. Alde batetik, paradisu fiskalaren definizioa zehatz mehatz betetzen zutenak, beste alde batetik zerga araubide kaltegarriak, aurretik aipatu ditugunak, eta azkenik kide ez zirenak. Hala ere, "zerrenda" bera idazterako orduan, zenbait estatuk, zerrenda hau idatzi baino lehen konpromezu politiko publiko bat egin zuten, maila altuenean, beren praktika fiskal kaltegarriak ezabatuko zituztela aipatuz. Hau goraipatzeko zerrenda beltzak ez zituen estatu hauek bere barnean sartu, nahiz eta zerrenda egiteko momentuan paradisu fiskalen ezaugarriak bete (OCDE, 2000). Beraz esan daiteke ELGAk ia 40 estatu "kondenatu" zituela bere zerrendan, gardentasun, informazio trukaketa, barne edo kanpo erregulazioa eta nazioarteko eremuan laguntzeko irizpideak kontuan hartuta (Owens eta Saint-Amans, 2009). Taula 3: ELGAko 2000 urteko zerrenda beltza ELGAko 2000 urteko zerrenda beltza Andorra Belize Jersey Nauru Errepublika San Cristobal eta Nieves Anguila Britaniako Irla Birginak Liberia Antillak San Vicente eta Granadinak Antigua eta Barbuda Cook Irlak Liechenstein Niue Estatu Batuetako Irla Birginak Aruba Dominikako Mankomunitatea Maldibar Irlak Panama Tonga Bahamak Gibraltar Marshall Irlak Samoa Irla Turko eta Caicoak Bahrein Granada Monaco Seychelle Irlak Banuatu Barbados Man Irla Montserrat Santa Lucia Canal Irlak Iturria: Norberak egina. Datuak: OCDE, 2000 Aurreko taulan ELGAk 2000. Urtean egindako zerrenda beltzean barne hartzen diren herrialdeak adierazten dira. Hortik aurrera, herrialdeek barne ikuskaritza bat eraman behar zuten aurrera, aurretik aipatutako txostenean adierazitako alderdiak hobetzen zituzten jakiteko. Sartu irten ugari egon zen aurrerantzean, hala ere, 2009. urterako jada ez zen
herrialderik sartzen zerrenda beltzean (Gutierrez, 2015). Lortutako arrakasta hauek 2010ean aurkeztu zituen ELGAk, "Promoting transparency and exchange of information for tax purposes" deituriko txosten batean, non aurretik egondako gora beherak eta akordioak barne hartzen zituen (Owens eta Saint-Amans, 2010). Honek horrela jarraitu zuen 2015. urtera arte, non ELGAk elusio eta iruzur fiskala ekiditeko helburuarekin BEPS (Base Erosion and Profit Shifting) proiektua aurkezten duen, aurrerago aztertuko dugun moduan (informazio gehiago 7. Eranskinean). 3.2.2 EUROPAR BATASUNA (EB) Modu honetan, nahiz eta esan daitekeen ELGA izan dela eremu honetan garrantzi gehien izan duen erakundea, Europar Batasunaren ekimena eta laguntza ere ezinbestekoak izan dira. Egia da Europar Batasunak ez duela eremu nazionalean jartzen diren zergen gainean zuzenean ekiteko ahalmenik, baina bere estatu kideek duten barne antolamendua Europar Batasuneko politikekin bat datorrela egiaztatzeko beharra dauka (Europar Batasuna, 2016). Horrela ba, esan daiteke EBko paradisu fiskalen inguruko eta lurralde ez-laguntzaileen inguruko zerrenda beltza, estatu kideek erabili dezaketen baliabide bateratu bate dela, abusu fiskal eta konpetentzia fiskal desleialari aurre egiteko helburuarekin. Honen sorrera 2016an hasi zen, Europako Batzordearen estrategia bezala, non adierazten zen garrantzi eta eragin handiagoa izango zuela EBko zerrenda "beltz" bakar bat egiteak, herrialde bakoitzak bere zerrenda propioa egin beharrean. Estatu kideek ideia hori babestu zuten, eta 2017an lehenengo zerrenda bat sortu zen. Zerrenda hau egiteko 92 herrialde aztertu ziren, eta azkenik zerrenda barruan sartu zirenak gobernantza on baten konpromezua hartzea lortu ez zuten herrialdeak izan ziren. Gainera adierazi zen herrialde hauek Batzordeak ez ezik, "Código de Conducta" deituriko taldeak ikuskatuko zituela, hartutako konpromezuak epe barruan betetzen ziren edo ez jakiteko, eta horrela zerrenda eguneratuak izaten jarraitzeko. 2017an, ECOFINeko kideek (Consejo de Asuntos Económicos y Financieros de la Unión Europea), hainbat herrialde sartu zituzten Europar Batasunaren markoan egindako lehenengo zerrenda beltzean, hala nola, Amerikar Samoa, Barbados edo Barein, beste batzuen artean. 2019an 15 herrialde sartu zituzten zerrenda beltz horretan, eta horietako 5ek 2017an egindako zerrendan ere ez zuten inolako konpromezurik hartu: Guam, Birjina Irla Amerikarrak, Samoa, Amerikar Samoa eta Trinidad eta Tobago. Bestalde, aipatzekoa da beste 34
herrialdek hainbat neurri positibo hartuak zituzten, zerrenda beltzean ez sartzeko beharrezko helburuak lortzeko asmoz, eta hauek 2019a bukatu baino lehen lortzea ezinbestekoa zen, 2020ko zerrenda beltzean beren izenak ez agertzeko. Horrela, hainbat aldaketaren ostean, 12 herrialde geratzen ziren 2019an EBko zerrenda beltzean2. Gainera, urte horietan sartu irtenak egon ondoren, beti ECOFINek ikuskatuta, 2021. urtean Dominica berriro ere zerrendan sartu zen eta Barbados aldiz, atera. Hau egiteko EBeko Batzordeak ELGAren informazio trukaketari buruzko kontsiderazioak kontuan hartu zituzten, izan ere, Domincak erdizka bakarrik betetzen zituen ELGAko baldintzak, eta Barbadosek aldiz, guztiz betetzea lortu zuen (Calvo, 2021). Horrela ba, urtero aldatzen da zerrenda hori, betiere herrialde bakoitzaren kontrola eramanez, eta hauen laguntza maila kalifikatzeko asmoz (informazio gehiago 8. Eranskinean). 3.2.3 OXFAM INTERMON Urteak pasa ahala, eta hainbat interesen ondorioz, arrazoi politikoak barne, ELGA eta Europar Batasuna, bakoitza bere aldetik, oso arduratsuak izan dira zein herrialde sartzen zuten zerrenda beltzean erabakitzerako orduan. Hau larriki kondenatua izan da OXFAM INTERMONen aldetik, gobernuz kanpoko erakundea izanik, presio politiko gutxiago jasan dezakeena. Erakunde honen ustetan, EBren eta ELGAren zerrendek ez dute errealitatea adierazten, eta hare gehiago, gaizki erabilita, paradisu fiskalak legitimatzeko modu bat bihur daiteke (Langerock, 2019). Ondorioz, Oxfamek bere zerrenda propioa eraiki zuen, inolako presio politikorik gabekoa. Zehatzago esateko, adierazi zuen EBeko zerrendan ze herrialde agertu beharko liratekeen, beren irizpide propioak jarraituz. Irizpide horiek hiru ziren. Alde batetik fiskalitatearen eremuan gardentasuna, beste alde batetik fiskalitate bidezko bat, eta azkenik fiskalitateari buruzko nazioarteko foroetan parte hartzea (Chardonnet eta Langerock, 2017; Langerock, 2019).
Iturria: Norberak egina. Datuak: Chardonnet eta Langerock, 2017. Aurreko taulan ikus dezakegu 2017an Oxfam Intermon-ek egindako zerrenda beltza, betiere esan bezala, EBeko irizpideak jarraituz. Argi ikusten da aurreko bi organismoek egindako zerrendak baino nahiko luzeagoa dela, horrek ekar ditzakeen arazoekin. Paradisu fiskalek sekulako diru galerak ekartzen dizkiete herrialdeei. Modu honetan, gobernuek zergak jasotzeko modua hobetzeko beharra eta betekizuna daukate. Horretarako ezinbestekoa da paradisu fiskalen kontrako neurri zehatzak hartzea, eta hare garrantzitsuagoa, organismoen arteko baterakuntza egotea arazo honen kontra jarduteko (Chardonnet eta Langerock, 2017). Aipatzekoa da baita, erakunde honek urtero aztertzen duela zerrenda, eta beraz, bere ikuskaritza lanetan jarraituko duela (Langerock, 2019). Gainera, EB zerrenda aztertzen duen heinean, bere iritziz erakunde horrek erabiltzen dituen irizpideak ez dira egokiak eta ez dira ondo aplikatzen, beraz, zerrenda ez da inoiz egokia izango (Romero, 2021). Horrela ba, esan dezakegu oinarrian arazo larri bat dagoela, izan ere, helburua talde korporatibo handien ekintza eta operazioak murriztea edo ezabatzea baldin da abantailak
dituzten eremu fiskal horietan, eta horretarako ezinbestekoa da baterakuntza egotea. Izan ere, nahiz eta erakunde horien izadia eta interes ekonomiko edo politiko ezberdinak izan, zerrenda beltz bateratu bat idaztea ezinbestekoa da batasuna adierazteko orduan, eta horrela multinazionalen praktika immoral horiekin amaitzea errazagoa izango da (informazio gehiago 9. Eranskinean). 4. ANALISIA. MULTINAZIONALEN ERAGINA 4.1 "PARADISE PAPERS"-AK, ZER DIRA ETA NORK PARTE HARTZEN DU? Zerga sistema berri hauek erreakzioak ekarri zituen. Zerga tasaren handitze edo txikitzeak herrialde horren beharrei erantzuten die, zerbitzu publikoak finantzatzeko erabiltzen baitira. Dena den, gaur egungo ekonomiari buruz hitz egiten dugunean, zaila da zerga tasak altu mantentzea, hori gertatzekotan, batez ere pertsona juridikoek ekonomiak ematen dizkien "aukerak" aprobetxatzen dituzte zerga gutxiago ordaintzeko eta atzerrira joaten dira, kapitalen mugimendua gauzatuz. Kapitalen mugimendu hau, nahiz eta legezkoa izan, ondorio negatibo ugari ekar ditzake, beranduago ikusiko ditugunak, hala nola, finantza ezegonkortasuna edo finantza krisiak. Hori da hain zuzen ere 2017an "Paradise Papers"-ekin gertatu zena. Azken urteetan egondako dokumentu filtrazio handiena izan da, hainbat pertsona famatu eta multinazionalek beren dirua paradisu fiskaletan zutela adierazten zuena. Nahiz eta beharbada Panamako Paperek informazio kantitate handiagoa izan, Paradise Papers-ek 19 jurisdikzio jartzen zituen kolokan. Dokumentu filtrazio hau Süddeutsche Zeitung egunkari alemaniarrak egin zuen lehenengo, eta International Consortium of Investigative Journalists-ek ondoren (Crabb, 2017). Egia da historian zehar asko izan direla paradisu fiskalen inguruan egondako filtrazioak, 2010. urtetik Paradise Papers-ak arte 7 gutxienez, hurrengo grafikoan ikus dezakegun bezala, baina Paradisuko Paperak bereziak izan ziren, sistema osoaren huts egitea azaleratu zutelako.
Irudia 2: Dokumentu filtrazioak
Iturria: Norberak egina. Datuak: BBC, 2017 Horrela ba, esan dezakegu Paradisuko Paperen egitekoa oso garrantzitsua izan dela, nazioarteko sistema fiskalak izugarrizko hutsuneak dituelako, eta hainbat multinazionalek horiek erabiltzen dituzte beren zergak ez ordaintzeko. Gainera 19 izan dira tartean egondako jurisdikzioak, eta horrek ere kolokan jartzen du aurretik aipatutako organismo ezberdinek egindako zerrenda beltzak, hauen baterakuntza ezinbestekoa baita horien kontra jarduteko. Beraz, argi geratzen dena da historian protagonista berri bat sartu dela, enpresa multinazionalak. Izan ere, filtrazio hauen bitartez talde korporatibo handien moralitatea eta etika kolokan jartzen da, horrek egungo gizartean ekartzen dituen arazoekin. Modu honetan, talde korporatibo hauen jarduteko modua aztertzeko hurrengo atala jorratuko dugu, non mozkinak ezkutatzeko bideak zeintzuk diren adieraziko dugun (informazio gehiago Paradise Papers-en inguruan 10. Eranskinean).
ere, transakzio oso sinpleak erabiliz, "lege barruan" daudenak, dirua paradisu fiskaletara eramaten dute, horrela beren mozkinei dagozkien zergak baxuagoak izango direlako, eta beraz, diru gehiago irabaziko dutelako (Drummond eta Casnati, 2016). Hala ere, ezin dezakegu esan kapitalaren mugitzea legez kontrakoa denik, hain zuzen ere, hori da arazoak ekartzen dituena, sistemak ez duela egoki funtzionatzen, eta zerga-egitura hauek zerga elusio, iruzur eta korrupzioa sustatzen dutela (Crabb, 2017). Gai honek garrantzia hartu du azken urteetan zehar, izan ere, askotan saiatu izan da jakiten zenbat enpresek jarduten duten paradisu fiskaletan, eta baita zenbat diru kantitate dagoen jokoan. Izan ere, azken finean zerga elusioa burutzen denean, dirua zirkulaziotik kanpo uzten da, eta beraz, hori aztertzea oso zaila da. Hain zuzen ere, hori izan zen aurreko atalean azaldutako Paradise Papers-en filtrazioan gertatutakoa. Hainbat multinazionalen eta paradisu fiskalen arteko diru mugimendua egon zen heinean, mugimendu hauek nola gertatu ziren aztertzea da helburua atal honetan, eta zehatzago esanda, diru mugimendu horiek nola egiten diren legezkoak izan daitezen. Gabriel Zucman, Thomas Torslov eta Ludvig Wier ikertzaileek 2018an egindako ikerketa batean ondorioztatu zuten multinazionalek eta korporazio handiek lortzen dituzten mozkinen %40ak gutxienez paradisu fiskaletan amaitzen duela. Praktika hau gehien erabiltzen duten enpresan Estatu Batuarrak izan arren, diru gehien galtzen duten herrialdeak Europar Batasunekoak izan ohi dira, eta baita hirugarren munduko herrialdeak ere (Zucman, Torslov eta Wier, 2018). Txosten honetan bertan zerga elusioa burutzeko enpresek erabili ohi dituzten moduak aipatzen dira, atal honetan aztertuko ditugunak. Horietan lehenengo ezinbestekoa da transfer pricing-a zer den azaltzea, honen erabilera ere oso ohikoa izaten baita. Normalean, merkatu ireki eta lehia askeko egoera batean, bi enpresa independentek edonolako transakzio ekonomiko bat egiten dutenean, beren interesak kontrajartzen dira, eta horiek azkenean zehazten duten prezioan islatuta geratzen dira. Prezio honi merkatu balioa deritzogu. Aldiz, bi enpresa horiek elkarri lotuta daudenean, edo edonolako kontrolik dagoenean euren artean, interesen kontrajartze hau ez da existitzen, eta interes bakar bat egon daiteke. Horrela ba, transferentzia prezioak harremanduta dauden entitateen artean itundutako prezioak dira (Transfer pricing specialists, 2022). Azkenaldian, handituz joan da nazioarteko eremuan matrize eta filialen arteko lotutako eragiketen inguruan dagoen kezka. Horren ondorioz, transferentzia prezioei dagokien
erregulazioa ere handituz joan da. Talde multinazional berberaren parte diren enpresek, beren arteko salerosketa egitea legezkoa da, baina hauen arteko eragiketen bitartez merkatuko prezioak aldatzen direnean, mispricing-a deritzoguna, arazoak sortzen dira (Tax justice network, 2021). Hau egiteko arrazoia beste herrialde batek eskaintzen dituen abantaila fiskalak erabiltzea izan ohi da. Hau ikusita, hainbat estatutako zerga legeriak honen inguruko arau zehatzak sartzen joan dira. Gaur egun ia munduko herrialde guztiek nazioartean ezarritako estandarrak jarraituz egindako arau fiskalak dituzte, nazioarteko estandar hori Lehia Askearen Printzipioa edo ingelesez Arm´s Length Principle da. Honek dio transferentzia prezioak balorazio-metodo eta irizpide fiskal zehatz batzuen arabera ezarri behar direla. Horien helburua da transferentzia prezio horiek merkatu irekian alderdi independenteek itunduko lituzketen baldintzak islatzea. Hau bera, ELGAko Model Tax Convention3 informeko 9. artikuluan adierazten da (Neighbour, 2002). Transfer Pricing-aren inguruan dagoen literaturak gaiaren bi aldeak aurkezten dizkigu. Alde batetik enpresaren filial ezberdinetako produkzio eta salmentak koordinatzea ahalbidetzen du, kostuak eta sarrerak zeintzuk diren ikusiz, horrela modu eraginkorragoan lan egin daitekeelarik, batez ere multinazionalen kasuan. Bestalde, planifikazio fiskalaren inguruko idazkiek adierazten dute transferentzia prezio hauek modu "zuhur" batean erabiltzean zerga gutxiago ordaindu daitezkeela, tributazio baxuko herrialdeek eskaintzen dituzten abantailak erabiliz, aurretik aipatutako ELGAko txostenaren kontra joango litzatekeena (Aditya, 2015). Hain zuzen ere, horregatik daude hain harremanduta paradisu fiskalak, multinazionalak eta transferentzia prezioak, oso erabiliak direlako planifikazio fiskalaren barruan. Izan ere, Garcia Pratsen esanetan, transferentzia prezioen erabilpen egoki batek multinazionalen aldetik, beren mozkinen gaineko karga fiskala nabarmen murriztea suposatu dezake, egun dagoen nazioarteko planifikazio fiskalaren erraminta garrantzitsuena izanik (García, 2005). Behin transferentzia prezioak zer diren ulertuta, kontuan izan behar dugu hauek determinatzeko zenbait baldintza izan behar ditugula gogoan, Sozietateen Gaineko Zergaren 27/2014 Legeko 18. artikuluan arautzen direnak. Espainiar legediak onartzen dituen
3 Model Tax Convention, ELGAko parte diren eta parte ez diren estatuen arteko aldebiko tratatuak egiteko oinarria da. Zerga-ereduen Akordioa bezala itzuli daiteke.
metodoak ELGAk transferentzia prezioen inguruan emandako zuzentarauetan emandakoak dira, orain gainetik aztertuko ditugunak.
4.2.1.1 OINARRIZKO METODO TRANSAKZIONALAK a) Prezio libre konparagarriaren metodoa Ondasun edo zerbitzu baten merkatuko balioa hartzean datza. Hau da, harremandutako enpresen arteko lotutako eragiketa hori enpresa horiek independenteak izanik adostuko luketen prezioa ezartzean datza. Horrela, bi prezioak konparatu egingo dira, lotutako eragiketatik datorren prezioa eta loturik ez dagoen eragiketaren prezioa. Konparagarriak izango dira bien baldintzak konparagarriak baldin badira, eta horretarako ezinbestekoa da konparatu behar diren produktuak berdinak edo oso antzekoak izatea, esaterako kalitatean aldaketa txikiek prezioa nabarmen aldatu dezakete (Gras eta De Navasqües, 2010). b) Birsalmenaren prezioaren metodoa Metodo hau erabiltzen da batez ere ondasunen distribuzio eta komertzializazio kasuetan, non lotuta dagoen enpresa merkaturatzaileak ez dion ondasunaren balioari inolako aportazio garrantzitsurik egiten, hau da, bere horretan mantentzen du. Izan ere, ondasunak eraldaketak jasango balitu, bere balioak ere aldaketak jasango lituzke, eta beraz hori baloratzea oso zaila litzateke. Kasu honetan lotutako enpresa merkaturatzaileak prezio zehatz batean saltzen die ondasuna azken bezeroei. Prezio hori da metodoaren abiapuntu prezioa. Transferentzia prezioa (birsaltzaileak bere lotutako hornitzaileari ordaintzen dion prezioa) kalkulatzen da birsaltze prezioari merkatuko birsaltze marjin gordin bat kentzen (Gras eta De Navasqües, 2010). c) Gehitutako kostuaren metodoa Metodo hau bereziki erabilgarria da ondasun erdibukatuen manufaktura eragiketak edo zerbitzu-prestazioak baloratzeko. Produkzio kostuan oinarritzen da, honi ohiko gastuak gehitzen zaizkio (zuzenak eta zeharkakoak) eta baita irabazi marjin gordin bat, horrela salmenta prezioa lortuz. Aipatzekoa da, kasu honetan ere konparagarritasun analisi bat egin beharko litzatekeela. Izan ere, esaterako, ondasunak alokatuta dituen enpresa bat eta ondasunak bereak diren beste enpresa bat ezingo dira konparatu, beren kostuen estruktura ez delako berdina izango (Gras eta De Navasqües, 2010).
4.2.1.2 MOZKINETAN OINARRITUTAKO METODO TRANSAKZIONALAK a) Eragiketaren marjin garbiaren metodoa Egunerokotasunean gehien erabiltzen den metodoa dela esan daiteke, izan ere, enpresen ekintzen inguruan dagoen irabazi-marjin gordinari buruzko informazio publikoa lortzeko dauden arazo gehienak konpontzea lortzen du. Metodo honen oinarria lotutako enpresarekin egindako operazioen mozkin garbia da, erreferentziazko magnitude baten arabera kalkulatzen dena, hala nola, kostuak, salmentak eta abar. Kasu honetan, gainontzeko irizpideekin konparatuta, esan dezakegu ez dela hain sentikorra, desberdintasunak kostu operatiboetan oinarritzen direlako eta marjin garbiekin egiten delako lan. Gainera, metodo honetan, konparagarritasun analisia egiterakoan eragina izan duen atalari bakarrik erreparatu behar zaio, eta ez lotutako alderdi guztiei (Gras eta De Navasqües, 2010). b) Emaitza banatzeko metodoa Metodo hau emaitza zehatza duten transferentzia-prezioak zehaztean oinarritzen da, lotutako eragiketak gauzatzearen ondoriozko emaitza bateratua, bai onura zein galera izan, pertsona edo erakundeen artean banatzen delarik. Banaketa hau egiteko, antzeko egoeretan dauden pertsona edo erakunde independenteek izenpetuzko lituzketen baldintzak behar bezala islatzen dituen irizpideak erabiltzea ezinbestekoa da. Metodo hau aplikatzea zaila da, konplexutasun handia duelako, hala ere, ELGAk gero eta gehiago iradokitzen du bere erabilpena, askotan merkatuan gainontzeko metodoak erabiltzeko egoera konparagarriak aurkitzea zaila delako (Gras eta De Navasqües, 2010). Hurrengo taula honetan beraz, aurretik azaldutako sailkapena adierazi dugu, eta baita horien artean egon daitezkeen berdintasun eta ezberdintasunak, argi izateko metodo bakoitzak zeri egiten dion erreferentzia. Izan ere, aurretik aipatu dugun bezala, multinazionalek metodo hauek erabili ohi dituzte beren filialen artean transferentzia prezioak zehazterako orduan, eta beraz, horien artean dauden antzekotasun eta ezberdintasunak kontuan izatea ezinbestekoa da, izan ere, horiek izango dira beranduago zergak ez ordaintzeko erabiliko diren metodoen oinarriak.
4.2.2 MOZKINAK EZKUTATZEKO METODOAK 4.2.2.1 ONDASUNEN TRANSMISIOA Behin aurreko guztia azalduta, garrantzitsua da ulertzea nola erabiltzen diren transferentzia prezioak zergak ez ordaintzerako orduan. Funtzionamendua nahiko sinplea da, enpresa matrize eta filialen artean mugitzen diren produktuen prezioa manipulatzean datza. Hasieran prezio baxuak ezartzen dira, horrela enpresak eremu zehatz batean irabazirik ez izateko, eta beranduago aldiz, beste eremu batean (zerga tasa baxuko eremua), prezio altuago batean saltzen da, bertan irabaziak izanez. Hala ere, leku horretako zerga tasa oso baxua denez, ordaindu beharreko zergak ere nahiko baxuak dira. Elusio metodo hau erabiltzeko garrantzitsuena enpresen kokapena izanik (Esnaola, 2018). Hobeto ulertzeko adibide bat jarriko dugu. Demagun hiru enpresa ditugula, A, B eta C. A konpainiak bizikletak egiten ditu, eta bakoitza egiteko 100 euro behar ditu, hau da, bizikleta bat ekoizteko prezioa 100 euro dira. A enpresa hau %30eko zerga tasa duen TRANSFERENTZIA PREZIOAK EDO TRANSFER PRICING-A
Prezio libre konparagarriaren metodoa Birsalmenaren prezioaren metodoa Gehitutako kostuaren metodoa Eragitekaren marjin garbiaren metodoa Emaitza banatzeko metodoa ONDASUN MOTA Bukatuak Bukatuak Erdi-bukatuak
Mozkin garbia Emaitza zehatzeko transferentzia prezioak
4.2.2.2 FILIALEN ARTEKO INTERESEN ERABILERA Zerga elusioa gauzatzeko edo mozkinak ezkutatzeko bigarren sistema filialen artean interesak erabiltzean datza. Normalean interesen ordainketa gastu kengarria izan ohi da, hau da, mozkinei kentzen zaizkie, burututako jarduerak izandako irabaziak deklaratzerako orduan. Modu honetan, enpresa batek mailegu bat eskatzen du inbertsio bat aurrera eramateko, makina baten erosketa esaterako, mailegu horren interesak inbertsio horri lotuta doazen gastuak dira, eta beraz, horrek dakartzan irabaziei kengarriak dira. Orokorrean talde
handiek beren etekinak lekualdatzen dituzte enpresen arteko mailegu eta interesak erabiliz. Hala ere, herrialde baten barnean ere erabiltzen dira, eta ondorioz, zerga-administrazioak interesen ordainketan maximoak ezarri behar izan ditu. Hobeto ulertzeko, demagun A estatuaren zerga tasa %10ekoa dela, eta B estatuarena %30. B estatuan posible da kanpotik jasotako finantzazioa kenkari bezala ezartzea, baina dibidendu edo mozkina ez da gastu fiskal kengarria. Egoera honetan, B estatuan aktibitate bat aurrera eraman nahi duen, eta beraz filial B bat sortzen duen multinazional batek filial hori finantziatu dezake bere A matrizetik, mailegu baten bitartez esaterako. Mailegu horrek interesak sortuko lituzke B filialean, hauek kengarriak izanik eta beraz kendu daitezkeelarik. Bestalde, A matrizeak hori diru sarrera zergagarri bezala definituko du. Horrela, A matrizeak %10 ordainduko luke interesen sarreragatik, eta B filialak finantza gastuen %30ean murriztuko luke bere zerga ordainketa. Modu honetan talde multinazional honek %20an murriztu du bere karga fiskala.
4.2.2.3 ONDASUN UKIEZINEN TRANSMISIOA Kasu honetan multinazionalaren ondasun ukiezinak leku estrategikoetan kokatzen dira. Patenteak esaterako paradisu fiskaletan helbideratzen dira. Horrela, matrizeak bere filialei kanon oso altuak eskatzen dizkie ondasun ukiezin horien erabilerengatik, eta mozkinak beraz ukiezin hori helbideratuta dagoen herrialdean gelditzen dira, hau da, paradisu fiskaletan (Esnaola, 2018). Hau azaltzeko Google-en adibidea jarriko dugu, izan ere, horrelako praktikak aurrera eramaten dituela jakina da. Enpresa horren matrizea Estatu Batuetan dago, baina beste bi filial baditu, Irlandan kokatzen direnak. Horietako bat Google Ireland Limited deitzen da, eta bere egitekoa atzerriko kostu operatiboak kontrolatzea da, eta baita Adsense-ren publizitatea saltzea ere. Bestalde, Irlandako beste filialaren izena Google Ireland Holdings da. Filial honek jabetza intelektualeko nazioarteko eskubide guztiak ditu, baina bere egoitza Bermudetan dago kokatuta. Google-ek, Irlandako Google Ireland Limited filialarekin, nazioartean egiten dituen salmenta guztiak publizitate salmentarekin deklaratzen ditu, Irlandan egindako zerbitzu bat delako. Irlandako filial honen bitartez Estatu Batuetako hainbat zerga ordaintzea ekiditu du.
4.2.2.4 ZERBITZUENGATIKO KARGUAK Zerga elusioa gauzatzeko erabiltzen den azken modua matrize eta filialen arteko zerbitzuen eskualdaketa bidez gauzatzen da, normalean administrazio edo kudeaketa zerbitzuak izaten direlarik, management fees deiturikoak. Zerbitzu hauek kengarriak izan ahal izateko, ezinbestekoa da administrazioari txosten fiskal bat entregatzea, non kostuen inguruko, eskualdatutako zerbitzuen inguruko eta erabilitako pertsonal eta materialen inguruko informazio zehatza eta benetakoa ageri den. 2010ean gauzatutako Transferentzia Prezioen Inguruko Europar Foroan hau izan zen markatutako helburu zehatz bat; multinazional eta administrazioen arteko talkak ekiditeko helburuarekin, zerbitzuen inguruko benetako informazio zehatza ematea. Beraz esan daiteke, helburu orokorra dela inoiz emandako zerbitzuengatiko iruzurra ez gertatzea, eta horrela enpresak inoiz existitu ez diren gastu horiek kendu ezin ahal izatea (Trapé, 2010). Aurretik azaldutako lau kasu hauek talde korporatibo handiek paradisu fiskalen inguruan egiten dituzten mekanismo edo eragiketa ohikoenei egiten diete erreferentzia. Hala ere, kontuan izan behar dugu, lehen aipatutako Paradise Papers-etan, talde korporatiboak ez ezik, dirudun pertsonak ere tartean egon ziren, trust izeneko operazioak erabiltzen zituztelarik, pertsona fisikoek burutzen dituztenak. Espainia mailan ez dago araututa, eta horregatik bere definizio bat aurkitzeko beste sistema bati egingo diogu erreferentzia, anglosaxoia. Kasu honetan, trust edo fideikomisoa kontratu bat da, non alde bat fideikomitentea den. Honek ondasun batzuk ematen dizkio beste alde bati, fiduziarioa. Hala ere, fiduziario honek ondasun
horien jabetza eskuratzen du hirugarren baten onuran, hori izango litzatekeelarik benetako onuraduna, batzuetan fiseikomitentearen berdina izan daitekeena. Honen arrazoia da sarritan fiduziarioak onuradunarentzako onurak handitzen dituen ekintzak eramaten dituela aurrera, eta horretarako kapitalen mugimenduan opakotasun handia sortzen da. Gehienetan, gainera, tributazio baxuko edo nuluko herrialdeak aukeratzen dira (Hernandez, 2005).
4.3 MULTINAZIONALEK PARADISU FISKALAK ERABILTZEAREN KANPO ONDORIOAK (2. IKUSPEGIA) Paradisu fiskalen inguruko iritziak ugariak eta kontrajarriak dira, izan ere, eragin ezberdinak izaten dituzte jatorrizko herrialdean eta helmugako herrialdean. Batzuen ustetan mozkinen lekualdaketak ez du inolako arazorik ekartzen, beste askoren iritziz aldiz, ondorio larriak ekartzen dituzte (Dharmapala, 2008). Hau da, aurreko atalean azaldutako metodoak mozkinak lekualdatzeko helburuarekin erabiltzen direnez, lekualdaketa horren eragin batzuk izan ditzake hainbat eremutan. Hori argitzeko asmoz, atal honetan irizpide ezberdinak kontuan hartuz, multinazionalek paradisu fiskalak erabiltzearen kanpo ondorioak azalduko ditugu. Irizpide horiek, ekonomikoa, fiskala, soziala eta penala izango dira gehienbat. Dena den, kontuan izan beharrekoa da, batzuetan eremu zehatz batean kokatzen dugun ondorio batek beste eremu batean ere amai dezakeela. Hau hobeto ikusteko, hurrengo taulan ondorio guztiak sailkatu ditugu, bere eremuari lotuta. Gainera, ondorio positibo eta negatiboak ezberdintzeko, kolore berdea eragin positiboei eta kolore gorria eragin negatiboei esleitu dizkiegu. Honen bitartez, helburua paradisu fiskalen erabilera, orokorrean positiboa edo negatiboa den aztertzea delarik. Taula 6: Paradisu fiskalak erabiltzearen ondorioak PARADISU FISKALAK ERABILTZEAREN KANPO ONDORIOAK EKONOMIKOA FISKALA SOZIALA PENALA Finantza ezegonkortasuna Zerga lehia onuragarria Sekretuengatiko efektuak Delituentzako zigorgabetasuna Aktibitate ekonomikoa handitu Zerga lehia kaltegarria Gizarte presatzioak murriztu Kapitalen zuritzea
Egonkortasun ekonomikoa Inbertsioen balioa Demokraziak zaurgarriak bihurtu Terrorismoaren finantzaketa erraztu Krisia areagotu
Iturria: Norberak egina 1. Finantza ezegonkortasuna: Paradisu fiskalek gainontzeko herrialdeek eskaintzen ez duten zerbait eskaintzen dutela badakigu, zerga tasa oso baxuak, eta baita konfidentzialtasun maila altu bat ere. Horrek sarritan diruaren mugimendua errazten duela esaten da. Zuzenki begiratuta egia da, herrialde horietan sartu eta irtetzeko erraztasun handiak baitaude. Dena den, kapital migrazio horrek finantza ezegonkortasun handia sor dezake, denboran zehar iraunez, finantza krisiak eragiten dituena (Radu, 2012). 2. Herrialde batzuen aktibitate ekonomikoa handitu: Paradisu fiskalek zerga tasa altuko herrialdeen aktibitate ekonomikoa handitzen lagundu dezakete. Izan ere, zerga tasa altuko herrialdeek zerga tasa baxuko herrialdeen ondasunetan inbertsioak egitean, inbertsio horiek merkeagoak izango dira. Ondoren, beren herrialdeetan saltzean, prezio hori handitu egingo da, eta beraz, hasieran egindako inbertsioa berreskuratu eta gainera handitu daiteke (Schjelderup, 2009). 3. Egonkortasun ekonomikoa: Egonkortasun ekonomiko handia suposatzen dute paradisu fiskalek. Izan ere, kontuan izan behar dugu kapitala mugitzeko paradisu fiskalen atrakzio bakarra ez dela zerga tasa baxua izatea, herrialdearen baldintzak ere oso garrantzitsuak dira, hauek baitira inbertsioaren segurtasuna mantentzen dutenak. Horrela ba, Dharmapala eta Hines-ek 2006an egindako ikerketa batean ikusi zuten paradisu fiskalak oso ondo antolatuta daudela, eta estatuaren aldetik politika oso egokiak eta kalitate ona eskaintzen zela. Horrela ba, kontuan izanda estatuaren baldintzen kalitatea ezinbestekoa dela hazkunde ekonomikorako, adierazten da paradisu fiskalen baldintzek hazkunde ekonomikoa lortzen laguntzen dutela (Schjelderup, 2009; Dharmapala eta Hines, 2006).
4. Krisia areagotu: Beste hainbat faktoreren artean, krisiak sarritan finantza tresna berrien erabilerarengatik gertatzen dira, orokorrean paradisu fiskalak diren jurisdikzioetan kokatzen direnak. Finantza tresna berri eta zailen erabilerak, inbertitzaileek hartu beharreko arriskua zein den ez ulertzea eragiten du, eta honek ezjakintasuna eragin dezake. Ezjakintasun eta konfiantza falta areagotu egiten da gardentasun faltarekin jokatzen denean, eta guzti honek, egon daitezkeen krisiak sustatzea suposatu dezake (Schejelderup, 2009). 5. Zerga lehia onuragarria: Batzuen iritziz, sistema politikoen tendentzia zerga tasa altuak ezartzea izan ohi da. Hauen iritziz, boto-emaileen ikuspegia ez dela kontuan hartzen, eta horren ondorioz zerga tasak handitu egiten dira gutxinaka gutxinaka. Egoera hau kontuan hartuta, paradisu fiskalek, zerga tasa baxu edo nuluko lurraldeak, gainontzeko herrialdeetan zerga tasa baxuak mantentzen laguntzen du. Izan ere, beste herrialdeek zerga tasa altuak mantenduz gero, kapitala galduko lukete, bertako zergapekoak atzerrira joango liratekeelako. Horrela ba, esan daiteke paradisu fiskalek harresiak jartzen dizkietela politikariei zergak igotzerako orduan (Schjelderup, 2009). 6. Zerga lehia kaltegarria: Nahiz eta aurretik aipatu dugun paradisu fiskalek politikoak zerga tasa altuak ezartzetik aldentzen dituela, ezin dezakegu esan guztiz ona denik. Integrazio ekonomikoak oso erraza egin du kapitala lurralde batetik beste batera mugitzea. Horren ondorioz, posiblea izan da herrialdeentzat kapital hori erakartzeko helburuarekin, zerga tasekin jolastea. Horrela ba, ikuspegi ekonomikoak adierazten du, herrialdeek kapital helburu horiek erakartzeagatik borrokatzen dutenean, zerga tasa baxuak erabiltzen dituzte horretarako, eta beraz, zerga tasa horiek oso baxu mantentzen dira eta beste herrialde batzuk kaltetzen dituzte, hau da, lehia fiskal kaltegarria gauzatzen da. Hau gainera, sekretuzko arauei gehitzen zaio, eta beraz, ez da bidezko lehiaketa bat gertatzen, gainerako estatuen subiranotasunean eragiten duelako. Honek guztiak "behe-mailako lasterketa" batera garamatza, non zerbitzu publikoek murrizketak jasango dituzten, aurrerago ikusiko dugun bezala. Azkenik, herrialdeek ezin badituzte aktibo mugikorrak zergapetu, aktibo mugiezinak zergapetuko dituzte, dirua lortzeko helburuarekin, eta beraz, behe eta erdi mailako biztanleriak jasango ditu efektu horiek (Schjelderup, 2009).
7. Inbertsioen balioa: Balioa sortzeko ekarpena maximizatzeko helburuarekin, inbertsioak egin beharko liratezke zerga aurreko itzulera gehien jasotzen den lekuan "pre-tax return", hau da, itzulera sozioekonomikoa altuena den eremuan. Hala ere, inbertitzaile pribatuek, zerga aurreko itzulera begiratu beharrean, zerga ostekoa begiratzen dute, hori baita eurek jasotzen duten dirua. Sistema utopiko batean, inbertsio pribatuak eta inbertsio sozioekonomikoak bat egitea ahalbidetu beharko luke zerga sistemak, horrela balio handiena sortuko litzatekeelarik. Dena den, hau ez da horrela, eta zenbat eta diferentzia handiagoa egon baten eta bestearen artean, orduan eta balio gutxiago izango du zerga sistemak. Paradisu fiskalak egoteak itzulera sozioekonomikoa murrizten du, eta ondorioz zergen balioa gero eta baxuagoa da, gizartean daukan garrantzia gutxitzen delarik (Schejelderup, 2009). 8. Sekretuengatiko efektuak: Sekretu arauek adierazten dute inbertitzaileek era anonimoan jarduteko lurraldeak izan daitezkeela paradisu fiskalak, horrela beren herrialdeko gobernuengandik eta hartzekodunengandik ezkutatu daitezkeelarik. Honek helmuga herrialdeko ekonomia hobetu dezake, baina jarduera ekonomiko erreala gauzatzen ez den herrialdeak zerga elusioa gauzatzeko tresnak eskaintzen ditu. Hori, gainera, munduko ekonomiarentzat ez da ona, nazioarteko eta nazio barneko aberastasuna gutxiagotzen duelako eta zerga tasen inguruko eskubide nazionalak alde urratzen dituelako (Schejelderup, 2009). 9. Gizarte prestazioak murrizten dira: Paradisu fiskalen eraginez, enpresa askok atzerrian ordaintzen dituzte zergak, murritzagoak direnak, ordaindu beharko lituzteken estatuak diru sarrera hori gabe utziz. Izan ere, zerga bilketaren murrizketaren arrazoi nagusienetako bat zerga elusioa da, paradisu fiskalen bitartez gertatzen dena. Gainera, aurretik esan bezala, zerga tasak jaisteko lehiaketak egiten dira, eta hauek beti paradisu fiskalek irabaziko dituzte, oso herrialde txikiak izan ohi baitira. Diru gutxiago jasotzeak, gastu publikorako diru gutxiago suposatzen du, eta ondorioz, zerbitzu publikoek eta gizarte prestazioek behera egiten dute. Horrela ba, esan daiteke, paradisu fiskalen erabilerak zuzenean eragiten diola gizarteari, guztion onerako den zerbitzu publikoa errekurtsorik gabe uzten baita, nahitaez, bere kalitateak behera egiten duelarik. Gainera, paradisu fiskalek ezberdintasuna handiagotu egiten dute, ia 10 pertsonek, beste 3.600 milioi pertsonak diten errekurtso
berdinak izan ditzakete. Nazioarteko komunitatea zerga elusioari hesiak jartzen saiatzen ari da, baina oraindik ere asko dira paradisu fiskalak erabiltzen dituzten multinazionalak. Hain zuzen ere, 2015ean IBEX35eko enpresen %44ko hazkundea egon zen paradisu fiskaletan (Hernandez, 2006; Radu, 2012; Godfrey eta Ruiz, 2017). 10. Demokraziak zaurgarriak egiten dituzte: Alde batetik, paradisu fiskalen baldintzek gobernuen autonomia kolokan jartzen dute, izan ere, hauen zergen inguruko politikak baldintzatzen dituzte, hori baita kapitala erakartzeko modurik ohikoena, eta hori lortzea paradisu fiskalak jokoan daudenean oso zaila da, horrek gizartearentzako dakarren kaltearekin. Beste alde batetik, oso legegintza liberala izatea paradisu fiskalek, zuzeneko eragina du gainontzeko herrialdeetan, hauek ere beren legegintza liberalizatzeko presioa jasaten baitute. Horrela ba, estatuek izan dezaketen indarra gutxinaka galtzen dute beste herrialde hauen aurka, eta horrek zuzenean zaurgarriak egiten ditu gainontzeko estatuak (Hernandez, 2006). 11. Desberdintasuna eta pobretasuna areagotu: Jakin badakigu egun munduan dagoen aberastasuna handia dela. Azken 30 urteetan, munduko ekonomiaren tamaina boskoiztu egin da, 2017an ia 78 bilioi dolar izatera heldu arte. Hala ere, aberastasun hori ez dago ondo banatuta, izan ere, munduko biztanleriaren aberatsena den %1ak, gainontzeko %99ak duen diru kantitate berdina dauka. Gainera, desberdintasun hau zerga elusioarekin handitu egiten dela esan daiteke. Azken urteetan hainbat dokumentuk adierazi dute, aurretik aipatu dugun bezala, paradisuko paperak esaterako, hainbat eta hainbat enpresa handi eta multinazionalek paradisu fiskalak erabiltzen dituztela zergak saihesteko. Gehien irabazten duten horiek izan beharko lirateke zerga gehien ordaintzen dutenak, baina horren kontra, paradisu fiskalak erabiltzen dituzte beren etekinak maximizatzeko, zerga gutxiago ordainduz. Hori konpontzeko, gobernuek zerbitzu publikoak murriztu edota gainontzekoei zergak igo behar dizkiete, dituzten gastuei aurre egin ahal izateko. Horrela ba, desberdintasuna handiagotu egiten da. Are gehiago, esan beharrekoa da, zerga elusioaren eragina handiagoa dela herrialde pobreetan. Hain zuzen ere, elusioak eta zerga ihesak multinazionalen partetik herrialde pobreei 100.000 milioi dolar inguru kentzen dizkie diru sarrera fiskalei dagokienez. Diru horrekin posible litzateke 124 milioi ume eskolara bidaltzea eta 8
milioi pertsonaren heriotza ekiditea. Bestalde, herrialde afrikarrentzat 14.000 milioi dolar inguruko galerak suposatzen ditu, 4 milioi bizitza salbatzeko nahikoa izango litzatekeena. Horrela ba, esan dezakegu paradisu fiskalen erabilerak, aberatsenak gehiago aberasteaz gain, herrialde pobreei zuzenean eragiten diela, gehiago pobretzen dituztelako. Ondorioz, nazioarteko komunitateak ekonomia babesten duen sistema bat bilatu beharko luke, gizartean eragin positiboa izan behar duelarik. Helburua da sistema fiskala Nazio Batuek 2015ean proposatutako Garapen Jasangarriko Helburuekin batera joatea, non adierazten den, sistema fiskal efiziente batek ez duela inbertsioa eta hazkundea bakarrik bermatzen, baizik eta garapen bidean dauden herrialdeak atzerriarekiko dependentzia gutxiago izatea ere eragiten du, horrela errekurtso propioak erabiltzea bermatzen delarik (Walliser, 2018). 12. Delituentzako zigorgabetasuna: Sarritan zuzendariek zein gobernu kide edo funtzionarioek, eurenak ez diren diruak eskuratzea lortzen dute, bai "ingenieritza fiskalaren" zein komisioen bitartez. Hain zuzen ere, finantza-delinkuentzia pil-pilean dagoen gaia da beti, egungo gizartean. Diru horiek gordetzeko offshore zentroak erabiltzen dira, diruaren ebidentzia gutxi uzteko helburuarekin. Gainera, delitu horiek ez ezik, beste hainbat delitutatik datorren dirua ere paradisu fiskal horietan geratu ohi da, hala nola, pertsona trafikoa, droga trafikoa, arma salerosketa edo esplotazio sexuala. Interneten eta telekomunikazioen bitartez, kapitala munduan zehar mugitzea oso erraza da, eta beraz, hau egitea eta diru hori paradisu fiskaletan uztea, diru horren jatorria ezkutatzea da. Gainera, lurralde horietako gardentasun faltak areagotu egiten du delinkuentziatik datorren diruaren arazo hau (Hernandez, 2006; Marulanda eta Heredia, 2016). 13. Kapitalen zuritzea: Ekintza honen helburua da modu ilegal batean lortutako dirua erabilgarri egitea, era legal batean lortu balitz bezala. Kapitalen zuritzea ezinbestekoa da diru hori erabili ahal izateko, bere jatorria ezkutatzen delako eta horrela delituaren arrastorik gelditzen ez delako, eta bestalde, diru hori babesteko, ezingo delako konfiskatu. Hau egiteko, lehenengo dirua finantza sistemetan sartzen da, arrisku gutxi dagoen lurraldeetan, hau da, paradisu fiskaletan, eta beranduago, hainbat transakzio eta finantza tresnen bitartez mugimenduan jartzen da. Horrela, diru horren arrastoa
galdu egiten da, eta diru "legala" bihurtzen da (Hernandez, 2006; Marulanda eta Heredia, 2016). 14. Terrorismoaren finantzaketa errazten du: Terrorismoa isilpeko ekintza bat da, ezkutukoa, non ezinbestekoa den baliabide logistikoen erabilera ekintza terroristak aurrera eramateko, eta beraz, nahitaezkoa da finantza baliabideak izatea. Nahiz eta zuzenean helburu ekonomiko bat ez bilatu, talde terrorista guztiek behar dute dirua beren militanteak eta beren nazio barruko eta nazioarteko presentzia mantentzeko. Hau lortzeko, aurretik aipatutako delitu guztiak honekin nahasten dira, eta beren nazioarteko ekintzekin talde terrorista hauek laguntzen dituzte, zuzenean edo zeharka. Sarritan ezin izaten da diru hori nondik datorren jakin, mafia taldeen bitartez egiten delako, eta hauen dirua paradisu fiskaletan egoten delako. Gainera, talde terroristek ere beren kapitala zuritu behar dute, eta aurretik azaldu bezala, hau paradisu fiskalen bitartez egiten da. Horrela, argi geratzen da paradisu fiskalek asko errazten dutela talde hauen finantzaketa, horrek gainontzeko biztanleriarentzako suposatzen duen kaltearekin (Hernandez, 2006; Marulanda eta Heredia, 2016). Multinazionalek paradisu fiskalak erabiltzeak eragiten dituen ondorioak azalduta, ikus dezakegu, nahiz eta ondorio "positibo" batzuk egon, gehienak negatiboak direla. Gainera, paradisu fiskalak erabiltzean egungo gizartearen hainbat arlotan eragiten du, eta ez arlo ekonomiko edo fiskalean bakarrik. Honen bitartez ikusten dugu eremu guztiek dutela euren arteko lotura, eta beraz, horietakoren bat babesteko, guztiak babestu behar direla. Zehatzago esanda, egia da fenomeno honek zuzenean ekonomiari edo fiskalitateari eragin diezaiokeela, baina horrek zuzenean eragiten du zerga bilketan, eta horrek zuzenean ongizate estatuan, ikusi dugun bezala. Modu honetan, ondorio gehienak negatiboak diren heinean, eragin horiek murrizten saiatzea ezinbestekoa da, eta horren harira, hurrengo atala daukagu, ELGAk eta G-20ak efektu hauek murrizten saiatzeko aurrera eramandako proiektua azalduko delarik. 5. NAZIOARTEKO ERANTZUN ETA ERREGULAZIOA (3. IKUSPEGIA) 5.1 BEPS ARAUDIA ZER DA? Azken urteetan enpresen zerga ordainketa eremuan sekulako aldaketak eman dira. Tradizionalki zerga araudia ezarpen bikoitzeko sistemak ekiditera zuzentzen zen, hau da,
mozkin berdinak bi leku ezberdinetan zergak ordaintzea. Aldiz, azkenaldian "zergapetze ez bikoitzarekin" amaitzea da helburua, hau da, mozkin horiek inon ez tributatzea, edo zerga ordaindu beharko litzatekeen herrialdean ez ordaintzea (Esade, 2015). BEPS programa ELGAk eta G-20ak aurrera eramandako proiektu bat da, enpresa multinazionalen nazioarteko planifikazio fiskalarekin amaitzea helburu duena. Hauek, barne araudiaren eta nazioarteko araudiaren artean dauden zirrikituak aprobetxatuz, zerga gutxiago ordaintzeko moduak aurkitzen dituzte, eta nahiz eta legezkoa izan, beharbada moraltasun aldetik ez da egokiena. BEPS (Base Erosion and Profit Shifting) zerga-oinarrien higadura eta mozkinen lekualdaketa bezala itzuli genezake, nahiz eta lanean zehar BEPS deituko diogun. Aurretik esan dugun bezala, multinazionalek araudien arteko zirrikituen bitartez mozkinak ezabatzea lortzen dute, edota benetako aktibitaterik ez duten herrialdetara mugitzea lortzen dute, horrela zergak ez dituztelarik ordaintzen. Arazo hau handitzen joan da azken urteetan, eta beraz, irtenbide bat lortzea ezinbestekoa da (OCDE, X). Azaldu berri dugun errealitateak planifikazio fiskal oldarkorrari egiten dio erreferentzia, multinazionalen artean oso erabilia dena. Horrela ba, testuinguru berri honetan BEPS Akzio Plana sortzen da. 2012ko azaroan G-20ko finantza ministroek egoera txosten bat eskatu zioten ELGAri. 2013ko otsailean ELGAk "zerga-oinarriaren higadura eta mozkinen lekualdaketa nola konpondu" deituriko lan bat aurkeztu zuen (Adressing Base Erosion and Profit Shifting), eta hiru egun beranduago finantza ministroek lan hau onartu eta goraipatu zuten. Modu honetan G-20ko babes politikoa lortu zen, antzemandako arazoei era kolektiboan amaiera ematen saiatzeko. Beranduago, 2013ko uztailean 15 ekintzako plan bat publikatu zen, 3 oinarri izan zituelarik: i) Sozietateen Gaineko Zergak koherentzia izatea nazioarte mailan; ii) ezarpenaren eta substantzia ekonomikoaren lerrokatzea eta iii) gardentasuna eta segurtasun juridikoa. Honen ondoren, eta bi urteko lanaren ondoren, eta hainbat profesionalen iritziak entzun ondoren, 2015eko urriaren 5ean erreforma integrala lortzeko neurrien pakete definitiboa aurkeztu zen. Programa honek sekulako harrera izan zuen mundu mailan, izan ere, 2019an ELGAk publikatutako dokumentu batean adierazten zuen 127 herrialdek babesten zutela proiektua, eta ez ELGAko parte diren herrialdeek bakarrik, baizik eta tributazio baxua duten herrialde batzuek ere bai, hala nola, Barbados, Antigua eta Barbuda edo Man Irlak. Hala ere, esan beharra dago nahiz eta honen harrera ona izan zen, bere aurrerapenak oso irregularrak izan ohi dira (Garrigues, 2017; OCDE, 2019).
5.2 BEPS PROIEKTUAREN HELBURUAK ETA EKINTZAK BEPS proiektuak 15 ekintza aurkezten ditu, hiru helburu zehatzetan ordenatuta, koherentzia nazio barruko eta nazioarteko araudiaren artean, substantzia, zergapetzea aktibitate erreala gauzatzen den herrialdean gertatzeko helburuarekin, eta gardentasuna. Hiru oinarri hauek ezinbestekoak dira guztion onura bilatzen duen programa hau aurrera ateratzeko, eta nola ez, multinazionalek beren mozkinak ezabatzeari uzteko (OCDE, 2018). Hurrengo lerro hauetan ekintza bakoitzaren azalpena emango da, programa honen egitekoa ahalik eta hoberen ulertzeko. Horretarako, lehenik eta behin akzioen sailkapen bat eramango dugu aurrera, bakoitzaren helburua zein den kontuan izanda. Taula 7: BEPS proiektuaren ekintzak BEPS proiektuaren ekintzak KOHERENTZIA SUBSTANTZIA GARDENTASUNA ERRONKAK 2. Ekintza 5.1. Ekintza 5.2. Ekintza 1. Ekintza 3. Ekintza 6. Ekintza 11. Ekintza 15. Ekintza 4. Ekintza 7. Ekintza 12. Ekintza
8-10. Ekintzak 13. Ekintza
Iturria: Norberak egindakoa. Datuak: OCDE, 2018. 5.2.1 Ekintza 1: Ekonomia Digitala Ekintza honen bitartez lan plan bar diseinatu nahi da, horrela ekonomia digitalak planteatzen dituen erronka fiskalak aurrera eraman ahal izateko. Ekonomia digitala informazioaren eta komunikazioaren teknologiek ekarri duten eraldaketa prozesu baten emaitza da. Iraultza honek teknologia merketu eta bultzatu du, honen erabilera nabarmen handitu delarik. Egunez egun ekonomia digitalak garrantzia hartzen du, eta beraz, ekonomia digitala eta ekonomia bera bereiztea lan oso zaila da, honen ekonomia digitalaren parte baitira egungo salerosketa ugari, beste batzuen artean. Modu honetan, ekonomia digital honen ezaugarri batzuek zerga ihesaren arriskua handitzen dute, eta hori konpontzea da helburua. Beraz, egin beharrekoa esaterako, konpainia batek herrialde batean presentzia digitala izatea, inolako inposiziorik gabe, horrela enpresa horren diru jasotzea kontrola liteke eta herrialdeen arteko informazio trukaketa erraztu liteke (OCDE, 2015).
5.2.2 Ekintza 2: Mekanismo hibridoen ondorioak neutralizatzea. Mekanismo hibridoak bi jurisdikzioren edo gehiagoren artean dauden asimetria edo desadostasunez elikatzen dira, ordenamenduen araberako finantza tresna baten tratamendu fiskalari dagokionez. Honek zergapetze ez bikoitzera eraman gaitzake. Mekanismo hauen erabilerak zuzenean eragiten die zerga-oinarriei, eragin negatiboa duelarik efizientzia, gardentasun eta justiziari dagokionez. Horrela, ekintza honen helburua da barne araudia indartzea, horretarako "ELGAko Tributuzko Konbenio Modeloan" agertzen diren arauen antzeko arauak burutuz, mekanismo hibrido hauek indar gabe uzteko (OCDE, 2015; Concha, 2016). 5.2.3 Ekintza 3: Kanpoko konpainia kontrolatuen araudia indartzea Kanpoko konpainia kontrolatuen inguruan dagoen araudia, atzerriko filialen batean edozein zergadunek partaidetza nagusia izateak ekar dezakeen arriskua ekiditeko dago. Izan ere, horrela izatekotan zerga-oinarria higatu lezake bere egoitza duen herrialdean, eta baita beste herrialde batzuetan ere, bere mozkinak kanpoko konpainia kontrolatu batera igaroz. Horrela, 3. ekintza honen helburua da zenbait ohar eta gomendio ematea kanpoko konpainia kontrolatu hauen araudia osatzeko, eta horrela mozkinen mugimenduari aurre egin ahal izateko. Kontuan izan behar da gainera, ohar eta gomendio hauek herrialde bakoitzeko barne araudiarekin bat egin ahal izateko pentsatu direla, eta horrela inolako arazorik ez sortzeko (OCDE, 2015; Concha eta Sánchez, 2017). 5.2.4 Ekintza 4: Interes kenkarien eta bestelako finantza ordainketen bidez zerga oinarriaren higadura mugatzea. Sarritan talde multinazionalek finantza tresnen bitartez interesen parekoak diren ordainketak egiten dituzte, baina beste forma juridiko batekin, horrela interesei dagokien kenkarien inguruan dauden mugak baztertzen dituzte. Honek zerga oinarrien higadura eta mozkinen lekualdaketarako arrisku handia uzten du. Hau egiteko hiru bide erabili ohi dituzte: i) Taldeak zor handi bat izatea egoitza zerga tasa handia duen herrialde batean duen talde independente batekin; ii) taldearen barneko interesak erabiltzen dituzte interesengatiko kenkariak erabiltzeko eta iii) taldeak taldeko enpresetatik edo erakunde independenteetatik lortutako finantzaketa erabiltzen du kargarik gabeko errentak sortzeko. Hau konpontzeko, 4. ekintza honen parte izan da araudi fiskal nazionalak begiratu eta koordinatzea, hauek izan
dituzten hutsuneak betez. Horrez gain, zenbait egin beharreko ezartzen dira herrialde guztietan (OCDE, 2015; Fuster, Durán,Villalón, eta Artamendi, 2016). 5.2.5 Ekintza 5.1 eta 5.2: Praktika fiskal kaltegarriei aurre egitea , gardentasuna eta substantzia kontuan hartuta. Duela askoko kezka da praktika fiskal kaltegarriena, baina gaur egun dagoen ardura handiena da mozkinak lekualdatzeko lehentasunezko zerga araubideak erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuak handiak direla, eta horrek gardentasunari ere eragiten diola. Modu honetan, akzio honen bitartez lortu nahi da benetako aktibitate bat egotea edonolako lehentasunezko zerga araubidetan, eta bestalde, enpresa talde handien arteko gardentasun eta informazio trukaketa handiago bat eskatzen da, horrela "pantaila enpresen" sorrera ekiditeko (OCDE, 2015; OCDE, 2018; Arribas, López eta Sánchez, 2017a). 5.2.6 Ekintza 6: Hitzarmen fiskalen gehiegizko erabilera eragoztea. BEPS proiektuaren 6. ekintza honek hitzarmenen gehiegizko erabilera eta hitzarmen egokienaren bilatzea BEPSaren arazo larrienetarikoak bezala identifikatzen ditu. Horrelako ekintzak aurrera eramaten dituzten zergapekoek Estatuen zerga subiranotasuna murrizten dute, hitzarmen bat aplikatzeak dakartzan abantailak bidegabeki erreklamatzen dituztelako, aplikagarriak ez diren egoeretan. Horrela, ekintzaren helburua da egoera horiek mugatzea eta aldarrikatzea hitzarmenek ez dituztela babesten zergapetze ez bikoitza gertatzen diren egoerak (OCDE, 2015; Arribas, López eta Sánchez, 2017b). 5.2.7 Ekintza 7: Establezimendu iraunkorreko estatutuaren ihes artifiziala saihestea. Establezimendu iraunkor (EI) esamoldea horrela definitzen da: Negozio leku finkoa, non enpresa jarduera bat partzialki edo osorik egiten den (Consejero Empresarial TV, 2016). Definizio horren arabera, ulertzen da EIak enpresa baten zerga ordaintze lekua zehazten duela, hala ere, multinazionalek hau ekidin egiten dute, eta beraz, ez dute zergarik ordaintzen. Horrela ba, ekintza honek definizio hori mugatzea du helburu, zerga ordaintze ihesa murrizteko (OCDE, 2015; Otaola, 2017) 5.2.8 Ekintzak 8, 9 eta 10: Transferentzia prezioen emaitzak balioa sortzearekin bat datozela ziurtatzea. Ekintza talde honek hiru akzio hartzen ditu barnean, talde korporatibo berdin baten filialek dituzten operazioen ingurukoak direnak, eta horrela aurretik aipatutako mispricing-a delakoaren aurka egiteko marko normatibo bat sortzen delarik. Gainera, esan dezakegu orain
planteatuko diren ekintzak BEPS proiektuaren bizkar-hezurra direla; markatutako proiektua ezin dute eurek bakarrik lortu, baina proiektu osoak egoki funtzionatzeko ezinbestekoak dira (Del Campo, 2017). Hiru ekintza hauek hurrengo gaien ingurukoak dira: a) Ekintza 8. Ukiezinak: Ondasun ukiezinen inguruko gora-behera fiskalak aztertzen dituzte. Modu zabal eta argian zehaztu nahi dira. Horretarako, transferentziarekin lotutako onura behar bezala esleituta dagoen ziurtatu behar da, balorazio arau berriak garatzea balorazio zaila duten ukiezinentzat, eta kostuak banatzeko mekanismoen erregularizazioa erregulatu nahi da. Hau da, transfer pricing-a mugatu nahi da, talde bereko filialen arteko ondasun ukiezinen lekualdaketaren bitartez egiten denean. b) Ekintza 9. Arriskuak eta kapitala: Enpresa bakoitzeko filialek eurek eragindako onura eta arriskuak onartuko ditu. BEPS proiektuaren bitartez adierazten da ezingo dela onura edo mozkin kantitate gehiegizko bat lekualdatu arrisku gehiegi izateagatik. c) Ekintza 10. Arrisku handiko bestelako zenbait transakzio: Esaterako babesa eman nahi dute kudeaketa gastuen eta egoitza nagusiari dagozkion gastuen aurrean, hori baita zerga oinarria higatzeko eta etekinak lekualdatzeko modurik ohikoena (OCDE, 2015) 5.2.9 Ekintza 11: BEPSen ebaluazioa eta jarraipena. Eremu fiskaletik haratago doazen kontzeptuen eta parametroen analisia egitean datza, estatistikari edo ekonomiari erreferentzia egiten diotenak. Izan ere, finantza inpaktuen neurketa ezin da ulertu balioztatutako metodoen arabera datuen neurketa egitea ahalbidetzen duten tresna estatistikoak erabili gabe, eta ezta neurketa horiek emandako emaitzak testuinguru egoki batean kokatzen dituzten parametro makro eta mikroekonomikoak erabili gabe. Horrela ba, ekintza honen helburua metodologiarekin harremana duten zenbait gomendio ematea, horrela datuen bilketa eta analisiarekin jarraitzeko (Viñuales eta Muñoz, 2017). 5.2.10 Ekintza 12: Zergadunei zerga-plangintza oldarkorreko mekanismoak ezagutarazteko eskatzea. 12. ekintza honek arrisku fiskalei buruzko informazio fluxua areagotzeko diseinatutako tresnen abantailak aitortzen zituen. Horren ondorioz, transakzio edo egitura oldarkor edo
gehiegizkoetarako nahitaez deklaratu beharreko arauen diseinuari buruzko gomendioak egiteko deia egin zuen, zerga administrazioentzako kostu administratiboak kontuan hartuz. Gainera, ELGAk ikuspegi modularra proposatzen du, jurisdikzioen arteko koherentzia handiagoa ahalbidetzeko eta aldi berean jurisdikzio bakoitzaren berezko behar edo arrisku fiskaletara egokitzen dela bermatzeko. Modu honetan, esan daiteke, helburu orokorra gardentasuna bermatzea dela, benetako informazioa erabiliz (Muñoz 2017; OCDE, 2015). 5.2.11 Ekintza 13: Transferentzia prezioen inguruko dokumentazioa ber-aztertzea. Esan daiteke ekintza hau, aurretik azaldutako 8,9 eta 10.arekin harremanduta dagoela, transferentzia prezioen inguruko kontrola handitzea duelako helburu. Azken xedea filial eta enpresa bakoitzak burututako ekintzak egokien ulertzea da. Horretarako proposatzen du transferentzia prezioei buruzko dokumentazioari buruzko arauak garatzea, zerga administraziorekiko gardentasuna areagotzeko. Garatu beharreko arauek baldintza bat izango dute: enpresa multinazionalek dagokien gobernuei beharrezko informazio guztia ematea beren diru sarreren mundu mailako esleipena eta banaketari buruz, jarduera ekonomikoari buruz eta herrialdeetan ordaindutako zergei buruz, eredu komun bat aplikatuz. Horrela zerga administrazioarekiko gardentasuna handitzea lortuko litzateke (OCDE, 2015; OCDE, 2018). 5.2.12 Ekintza 14: Eztabaidak ebazteko mekanismoak eraginkorragoak egitea. Honen helburua herrialdeek hitzarmenekin lotutako eztabaidak konpontzea eragozten duten oztopoen kontra borrokatzeko sistema bat garatzea, adiskidetasunezko prozedurak erabiliz. Horregatik, ekintza honen eremuan hartutako neurriak adiskidetasunezko prozeduraren eraginkortasuna eta efizientzia indartzera bideratuta daude (OCDE, 2015). 5.2.13 Ekintza 15: Aldebiko zerga hitzarmenak aldatuko dituen aldeanitzeko tresna garatzea. Plan honen 15. ekintzak aztertzen du ea komenigarria eta bideragarria den tresna aldeaniztun bat egitea, harekin bat egiten duten estatuek modu azkar, koordinatu eta sendo batean aplikatu ahal izateko BEPS proiektuko gainontzeko ekintzetatik datozen bestelako neurriak. Tresna hau, zalantzarik gabe, lehendik dauden aldebiko tratatuetako bakoitza banaka berriz negoziatzeko aukera baino askoz ere aukera azkarragoa eta eraginkorragoa da. Horrela ba, esan daiteke honen helburua dela aldeanitzeko tresna bat sortzea, non gainontzeko estatuek erraztasuna izango duten proiektu honetako gainontzeko gomendioak ezartzeko (Martín, Fuente eta Ordoñez, 2017; OCDE, 2015).
Behin aurrekoa azalduta, interesgarria da ikustea nahiz eta dokumentu hau egun ezagutzen dugun bezala 2015ean argitaratu zen, bere lehenengo proposamena 2013an egin zen, eta lau urte beranduago, 2017an, Paradise Papers-ek agerian utzi zituzten proiektuak zituen eskasiak eta efizientzia arazoak. Horrela, konponbide bakarra enpresa multinazionalen arteko eta administrazioen arteko lankidetza sustatzea da, gardentasun, koherentzia eta substantzia helburuak lortzeko. Hau horrela balitz, zergak era bidezko batean ezarriko liratezke, gaur egunera arte izandako galera guztiak orekatuz, eta batez ere, garapen bidean dauden herrialdeak hobetuz, hauek baitira zerga ihesa gehien sufritzen duten herrialdeak (Walliser, 2018). 6. ALDERDI MORALA: ENPRESEN GIZARTE ERANTZUKIZUNA (4. IKUSPEGIA) Lan honetan zehar sarritan aipatu dugu talde korporatibo handiek paradisu fiskalak erabiltzen dituztela beren mozkinak bertara mugitzeko, horrela zerga gutxiago ordaintzeko helburuarekin. Ekintza hauek, BEPS proiektuarentzako erronka bat izateaz gain, enpresen gizarte erantzukizunerako (edo EGE) ere erronka da. Izan ere, EGEaren kontzeptuak garrantzi berezia bereganatu du azken urteetan, gizartea ez ezik, enpresak ere konturatu direlako ze garrantzi duen enpresa erantzule bat izateak (Kaptein, 2004). Egia da, beharbada EGE eta paradisu fiskaletan ematen den zerga elusioaren arteko harremana ez dela gehien aztertu den gaia izan, eta horregatik, garrantzia eman nahi izan diogu gure lanean, horren inguruko informazioa aztertuz. Idazle askok diote, nahiz eta offshore munduak garrantzia hartzen duen gutxinaka, paradisu fiskalen eta EGEaren arteko harremana txikia dela (Col eta Patel, 2019). Horrek sarritan EGE eta paradisu fiskalak ez harremantzea eragin du. Hala ere, multinazionalek paradisu fiskalak erabiltzeak zer eragin sortzen dituen azaltzerako orduan, garrantzitsua da eragin horien eta ekintza horien moraltasuna aztertzea, eta horretarako ezinbestekoa da eremu horretan aurki dezakeguna argi izatea. Izan ere, EGEak gero eta pisu handiagoa dauka enpresen antolamenduan, eta beraz, EGEak zer barne hartzen duen aztertzea nahitaezkoa da. Hori lortzeko helburuarekin, pare bat teoria azalduko ditugu enpresen gizarte erantzukizunaren inguruan. Hala ere, teoria horiek azaltzen sartu baino lehen, ezinbestekoa da EGE zer den definitzea. Enpresen gizarte erantzukizuna enpresak berak bere negozioekiko
dagoela kontsideratzen dugunean, konturatzen gara zerga gutxiago ordaintzeak paradisu fiskalen bitartez, EGEren kontra jarduten duela. Izan ere, zerga gutxiago ordaintzeak zerbitzu publikoen eta azpiegituren kalitatea murrizten du, hori gizartearentzako txarra izanik (Col eta Patel, 2019; Hoi eta Wu, 2013). Bestalde, enpresaren ikuspegi honetan ezinbestekoa da zuzendariek stakeholders-ekin lan egitea, aurretik esan dugun bezala, eta horretarako zenbait arau jarraitu behar dituzte, beren jarduerak gizartearekiko erantzuleak direla esan ahal izateko. Arau horien barnean ditugu gardentasuna eta egiaztagarritasuna, beste batzuen artean. Honekin adierazten da, bi arau hauek betetzea eta mozkinak paradisu fiskaletara eramatea praktika guztiz kontrajarriak direla, eta beraz, ikuspegi honek guztiz baztertzen duela paradisu fiskalen erabilera (Vaca, Moreno eta Riquel, 2007). Egia da eremu honetan egiten diren aurrerapenak nahiko murritzak direla, baina aipatu beharra dago, orokorrean, izen ona, irudi ona eta EGE egoki bat duten enpresen zerga ihesa gauzatzeko probabilitate txikiagoa dutela. Aldiz, kontrako jarrera hartzen duten enpresek, eta praktika arduragabeak burutzen dituzten enpresek metodo fiskal moral gabeak eta ez oso etikoak erabiltzeko aukera handiagoa daukate (Col eta Patel, 2019; Hoi eta Wu, 2013). 6.1.2 Arriskuaren Kudeaketaren Teoria Aurreko teoria stakeholders-etan oinarritzen dela argi dago, baina bigarren teoria honetan aldiz, protagonistak shareholders-ak izango dira, hau da, kapitala jartzen duten pertsonak, eta beraz, korporazioaren jabeak direnak. Teoria honek dio enpresaren azken helburua akziodun hauen interesak babestea dela, eta beraz interes horiek maximizatu behar direla. Horrez gain, adierazten da EGEri dagozkion jarduerak boluntarioak direla. Beraz, paradisu fiskalen eta EGEren jardueren arteko harreman bateragarri bat ezartzen da (Stephenson eta Vracheva, 2015). Hainbat multinazional izan dira EGE albo batera utzi eta beren errentagarritasun propioa bilatu dutenak, hala nola, Amazon, Google edo Apple. Gainera, komunikabideek ere horien ekintzak gogorki kritikatu dituzte, moraltasuna kolokan jartzen dutelako. Teoria honen oinarria da lehenengo shareholders-en helburuak bete behar direla, normalean eremu ekonomikoan. Hala ere, hori egiteak sarritan irudi txar bat eskaintzen du gizartearekiko,, eta hori hobetzeko, multinazional hauek ekintza etiko eta erantzuleak burutzen dituzte eremu ez fiskaletan. Izan ere, egia da azken urteetan kontsumitzaileek gero eta balio handiagoa ematen
diotela gizartearen babesari, eta horregatik egiten duten enpresek era horretan beren irudi garbiketa (Col eta Patel, 2019). Teoria honi jarraiki, paradisu fiskalak erabiltzearen justifikazioa akziodunentzat mozkin handienak lortzeko ez da zuzena. Izan ere, EGE-ren ekintzek akziodunarentzako errentagarritasunean eragina dauka. Hain zuzen ere, esan daiteke zenbait enpresetan errentagarritasun hori dela EGE erabiltzearen arrazoia, urteko emaitzetan eragin positiboa baitauka. Esaterako, kotxeak produzitzen dituen enpresa bat, kotxe elektrikoak produzitzen hasten bada, EGEaren alde, argi dago horrek etorkizunera begira errentagarritasuna ekarriko diola, gizartearen aldaketa dela eta. Horrela ba, ikus daiteke errentagarritasuna eta EGE bateragarriak izan daitezkeela (Sánchez-Calero, Fuentes eta Fernández, 2010). Hala ere, teoria hau paradisu fiskalen aplikaziorako justifikazio gisa erabili izan den heinean, esan beharra dago oso onarpen gutxiko teoria izan dela, izan ere, EGE-a ondo aplikatzeko enpresaren eremu guztiak estali behar dira. Horrela ba, zenbait autorek ekintza hauek faltsutzat hartzen dituzte, izan ere, gutxi dira beren egiturak eta zerga sistemak gardentasun osoz publikatzen dituztenak (Ciprian, 2012). Konpromezu faltsu hau agerian geratu da EGE nola aplikatzen den aztertu duten zenbait dokumentutan. Lehenik eta behin, ELGAk 2000. urtean argitaratutako txosten batean ia 120 enpresa aztertzen ziren, baina ia ez zitzaion erreferentziarik egiten eremu fiskalari. 4 urte beranduago, 200 konpainia handienak aztertu ziren, eta horietako batek bakarrik aipatzen zuen bere tributu sistema (Kaptein, 2004; Stephenson eta Vracheva, 2015). Azkenik, Bermudetan eta Caiman Irletan zentratutako estudio batek lurralde horietako jokabide kodeko ondorioak aztertu zituen, non enpresek adierazten zuten estandar etikoak betetzen zituztela, baina tributazioari ez zitzaion erreferentziarik egiten (Preuss, 2010). Horrela ba, argi geratzen da zerga ihes eta EGEren arteko harremanak zailtasunak ekartzen dituela, ez baitago ondorio zehatzik oraindik. Hala ere, ezinbestekoa da zenbait muga ezartzea, hala nola, jokabide kodeak ezartzea enpresa barruan, horrela EGEren aldeko egitekoak zein izango diren argi izateko. Dena den, tamaina handiena zuten 200 multinazionalei egindako ikerketan agerian geratu zen %58k bakarrik ezarri zutela jokabide kode hori, borondatezkoak baitira. Hau esanda, arazoari aurre egiteko nahitaezkoa da EGEren aldeko jokabideak enpresako eremu guztietan ezartzea, eta ez shareholders-en
etekina lortzeko bakarrik. Hain zuzen ere, multinazionalek jokabide kode hauek ez ezartzeak, gardentasunean arazo handia ekar dezakeela argi dago (Kaptein, 2004). 7. PROPOSAMENAK Behin aurretik azaldutakoaren analisia eginda, paradisu fiskalen gaia oso konplexua dela esan dezakegu. Hori horrela izanik, nahiz eta saiakerak egin diren horrek dakartzan arazoak konpontzeko, zaila izan da guztia aurrera eramatea. Modu honetan, atal honetan lanean zehar paradisu fiskalen inguruko arazoak zeintzuk izan diren identifikatu eta horiei konponbidea emateko zenbait proposamen egingo ditugu. Hala ere, kontuan izan behar da, aurretik esan bezala oso gai konplexua dela, eta proposamen guztiz sakonak egiteko ezinbestekoa litzatekeela datu gehiago izatea, baina hauek lortzea sarritan ezinezkoa da, enpresek orokorrean publikoarekiko ezkutatu egiten dituztelako. Hau guztia eskaintzeko, hurrengo taularen bitartez arazoak identifikatu eta konponbideak adieraziko ditugu, eta ondoren, hauek sakontasunean adieraziko ditugu. Lehenengo eta behin, gure lanean aurkitutako arazo eta bere konponbideen laburpen txiki bat egingo dugu hurrengo taularen bitartez, eta ondoren, hauek sakontasunean aztertuko ditugu. Gainera, aipatzekoa da lanean zehar aztertutako ikuspegi bakoitzean aurkitutako arazoei konponbidea ematen saiatuko garela, eta ikuspegi horiez gain, lanaren lehenengo atalean aurkitutako arazoren bat ere aztertuko dugu. Dena den, aipatzekoa da baita, gure bigarren ikuspegian ez dugula modu honetan konpon daitekeen arazorik ikusi. Izan ere, horiek paradisu fiskalen erabilerak sortzen dituen ondorioak diren heinean, atal horretan aurkitu ditugun ondorio negatiboak konponduko dira paradisu fiskalen erabilera murrizten den heinean, eta hori lortzeko, gure oraingo proposamenak aztertuko ditugu, gainontzeko ikuspegiei dagozkienak. Taula 8: Arazo eta proposamenak ARAZOAK IKUSPEGIA 1. Zerrenda beltz bateraturik ez egotea ZERRENDA BELTZAK 2. Matrize eta filialen arteko eragiketek zerga elusioa errazten dute ORDAINKETA SISTEMAK+ERREGULAZIOA 3. BEPS proiektua onartu duten herrialdeen konpromezu maila jakitea ERREGULAZIOA
4. Nazioartean dauden zirrikituak enpresek mozkinak lekualdatzeko erabiltzea ERREGULAZIOA 5. EGEren barnean zergen ordainketari garrantzia ez ematea MORALA
ARGUDIOAK KONPONBIDEAK 1. Zerga elusioa nazioarteko sistemen arteko zirrikituetatik datorren heinean, hori konpondu behar da. Horretarako lankidetza sustatu behar da organismoen artean, euren arteko kooperazio faltak arazoa konpontzea ezinezkoa egiten baitu. Organismoen arteko foro bat sortu, irizpide bateratuak bilatzeko zerrenda beltzak egiterako orduan, zerrenda beltz baka bat egon dadin. 2. Matrize eta filialen arteko transakzioek enpresak jasotzen dituen mozkinak non jaso nahi dituen erabakitzea ahalbidetzen du, horrek zerga elusioari laguntzen diolarik. Horrela, mugimendu horiek jaisten badira, zerga elusioa murriztu egingo da eta beraz egoera hobetu. Mugimendu horiek murrizteko, ordainketaren ikuspegia erregulazioarekin elkartu daiteke eta matrize eta filialen arteko transakzioak debekatzen dituen lege bat burutu. Horrela transakzio horiek beste enpresa batzuekin egin beharko dira, eta beraz, mozkinak jasotzen diren tokia ezingo da aukeratu, zerga elusioa zaildu egiten delarik. Lege horren muina egindako operazio kantitatea zergapetzea izango da. 3. Askotan herrialdeek BEPS proiektua onartzen dute baina gero ez dute aplikatzen, eta horrek proiektuaren eraginkortasunean eragiten du. Proiektuak bere helburuak lortzeko eraginkortasuna behar du, eta hori lortzea da proposamen honen helburua. Herrialde horien eraginkortasuna konprobatzea, horretarako herrialdearen barne analisi bat eginez, proiektuaren atal bakoitza nola betetzen den konprobatzeko. Hurrengo pausua proiektua kontrolatzen duten organismoek (ELGA eta G-20) kanpo analisi bat egitea. Azkenik, kontrol hori bermatzea, proiektua betetzen ez benean zehapenak ezarriz. 4. BEPS proiektuak ez ditu espero ziren emaitzak izan, eta hau kontrolatzen duten organismoen eta administrazioen arteko kooperazio faltak zirrikituak utzi ditu multinazionalek dirua mugitzeko. Ikerketa sakonago bat egin irizpide bereizle bat aurkitzeko, horrela enpresek nazioarteko obligazioak betetzeko. Horretarako ezinbestekoa da herrialde ezberdinen erregulazioen
Nazioartean zailtasunak daudenez hau konpontzeko, ezinbestekoa da horri konponbide bat ematea, herrialdeen arteko zirrikitu horiekin amaitzeko. konpatibilitatea aztertzea, horrek eragiten dituen zirrikituak estaltzeko. 5. Ingurumenaren zaintzak gero eta garrantzi handiagoa duen heinean, honen barnean sartu behar dugu enpresen jokatzeko era. Enpresen jokabide horren barruan, guztiz egokia izateko, gure ustetan gizarteari eragiten dion oro sartu behar da barnean, eta beraz, baita zergak ondo betetzea ere. Aipatu ditugun bi teoriak kontuan hartuta, ikuspegi hau hoberen betetzen duen teoria Kultura Korporatiboaren Teoria da, eta beraz, hori nabarmentzea lortu behar da. Kultura Korporatiboaren Teoria erabiltzean dituen abantaila eta desabantailak ikertzea. Honen bitartez enpresaren eta administrazioaren arteko lankidetza sustatu daiteke, eta gainera, kontsumitzailearentzako balio handia izan liteke.
Iturria: Norberak egina. 1- Horrela ba, lehenengo arazoa zerrenden metodoan aurkitzen dugu. Lan honetan adierazi denez, paradisu fiskalak kontrolatzeko helburuarekin zerrenden metodoa erabili dute organismo askok. Alabaina, nazioartean ez dago zerrenda zehatz eta definitu bat, organismo bakoitzak berea egitea erabaki duelako. Zerrenda bateratu bat definitu gabe egoteak, eta are gehiago, irizpide bateraturik ez egoteak, hainbat gauza kolokan jartzen ditu. Alde batetik, organismo ofizialek arrazoi politikoak direla eta, herrialde gutxi sartzen dituzte zerrenda hauetan, nahiz eta horietako herrialde asko ezagunak diren beren zerga maila baxuen eta transparentzia faltagatik. Beste alde batetik, organismoen arteko desadostasunek organismoen arteko laguntza eta kooperazio falta agerian uzten dute. Kontuan hartu behar dugu, zerga elusioa, gehienetan, nazioarteko sistema fiskalen artean dauden hutsuneetatik sortu direla, eta hutsune horiek existitzen direlako da posible zerga elusioa. Modu honetan, organismoen arteko kooperazio faltak hutsune horiek konpontzea ezinezkoa egiten du, guztien artean irizpide bateratu eta neurri bateratu batzuk hartu beharrean, bakoitzak bere ikuspegia ezartzen du, eta horrela, nazioartean hainbat ikuspegi
ezberdin egotea eragiten du. Beraz, esan dezakegu, arazo hauen kontra irudi solido eta sinesgarri bat ematea nahitaezkoa da, konpondu ahal izateko. Honen harira, hain zuzen ere, gure lehenengo proposamenari ekingo diogu. Teorikoki organismo guztien helburua praktika immoral hauekin amaitzea da, bai organismo ofizial zein gobernuz kanpokoa izan. Hori horrela izanik, irizpide bateratu batzuk lortzea da helburua. Lehenengo eta behin, inplikatutako erakundeak beren ikuspegiak partekatzeko foro batean jardun beharko lukete, bertan, Oxfam Intermon bezalako erakundeek ikuspegi moralista kontuan hartu beharko litzatekeelarik. Ondoren, organismo bakoitzaren informazio guztiarekin irizpide bateratuak bilatu beharko dira. Modu honetan, nazioartean izaera globaleko zerrenda beltz bat lortu daiteke, praktika fiskal hauen kontrako lehenengo pausua hori izanik. Foro honen helburua organismo guztien iritziak kontuan hartu eta zerrenda beltz bakar bat izateko xedearekin irizpide bateratu batzuk lortzea litzateke. Horretarako urtean behin batzea egokia dela deritzogu, urtero irizpide horiek berraztertzeko, eta beraz, zerrenda horiek urtero eguneratzeko. 2- Zerga elusioa burutzeko erabiltzen diren metodoei dagokienez, guztiek dute berdintasun bat; mozkinak ezkutatzeko metodo guztiak enpresa matrize eta filialen artean egiten dira. Horrek argi uzten du, nahiz eta arazoa nazioarteko erregulazioa izan daitekeen, ordainketa sistemaren ikuspegi honi ere eragiten dio. Modu honetan, aurrean daukagun arazoa matrize eta filialen arteko diru mugimenduek oso kolokan uzten dute diruaren tratamendu egokia burutzea, izan ere, hauek erabiltzen dira zerga gutxiago ordaintzeko. Horrela ba, hau konpontzeko ordainketa sistemaren ikuspegia eta erregulazioaren ikuspegia batu daitezke. Nazioartean zirrikituak dauden heinean, matrize eta filialen arteko transakzioak murriztu edo ezabatu beharko liratezke, herrialde guztiei eragiten dien lege baten bidez. Egia da zaila dela hori, horretarako nazioartean herrialde bakoitzak onartu beharko lukeelako, baina hori lortzeko gardentasuna ezinbestekoa dela argudiatu liteke. Lege honen bitartez, matrize eta filialen arteko transakzioak murriztea da helburua, horrela mugimendu horiek gainontzeko enpresekin zuzenean egingo direla bermatuz. Modu honetan, prezioak bi enpresaren artean ezartzen dira, eta beraz, ez dago mozkin eta mozkin horiek jasotzen
diren herrialdearekin jokatzeko aukerarik. Horrela, transferentzia prezioak modu zuhur batean erabiltzea ekidingo genuke, eta beraz, zerga elusioa murriztu liteke. Hau zehaztasunez esateko, lege honek lotutako operazioak izan beharko lituzke oinarri gisa. Lotutako operazio hauek zergak ekiditeko erabiltzen diren heinean, lege honen bitartez mozkinak bakarrik zergapetu beharrean burututako operazio kantitatea zergapetu liteke. Modu honetan, enpresa bakoitzak, lortutako mozkinen gain zergak ordaindu beharrean burututako operazio kantitateagatik ere zergak ordaindu beharko balitu, operazioen gaineko zerga nahikoa bada, errentagarriagoa izango da enpresarentzat operazio bakar bat egitea bi egitea baino. Modu honetan, zergak ekiditeko erabiltzen dituzten lotutako operazioak nabarmen murriztuko liratezke, operazio horien bitartez mozkinen gainean ordaindu beharreko zerga murrizten bada ere, gero hori operazioen gaineko zergarekin konpentsatzen delako, eta jada, ez da errentagarria izango. Izan ere, lotutako operazioen bitartez, transakzio bakar batean egin litekeen ekintza bat, bi edo gehiagoren bitartez egiten da. Zergatik? Lehenengo operazioa tributazio altuko herrialde batean burutzen da, eta beraz, mozkin gutxi lortzen da, gero mozkin horiek zergapetzen direlako eta zerga tasa altua delako. Bigarren operazioa aldiz, zerga tasa baxuko lurralde batean gertatzen da, etekinak askoz ere handiagoak direlarik, horiek zergapetzerakoan gutxiago ordaindu behar delako. Lege honen bitartez, hori egitea posiblea izango da, baina egindako operazio kantitatea ere zergapetu egingo da, izan ere, kontuan izango da egindako transakzio osoa zenbat operaziotan burutu litekeen, eta behin hori kalkulatuta, operazio gehiago erabili badira horiek zergapetuko dira, horrela hori burutzea errentagarria ez dadin izan. Gainera, operazio horiek zergapetzeaz gain, enpresen tamaina kontuan izanda, horietako bakoitzak operazio bakoitzean esperotako mozkinak kalkulatzea eskatu beharko litzateke. Ondoren, errealitatea estimazioaren azpitik balego, hori justifikatzeko beharra egongo litzateke. Modu honetan ere lotutako operazioak egiteko erraztasuna murriztuko litzateke. Horrela ba, lege horren muina, operazioen estimazioa egitea da, eta batez ere, operazio horietako bakoitza zergapetzea, horrela hauek murriztuko direlarik.
3- Aurrekoarekin lotuta, BEPS proiektuaren eraginkortasuna daukagu. Jakin badakigu proiektu hori aplikagarria izateko herrialdearen barnean, herrialde horrek berak onartu behar izan du bere aplikagarritasuna. Hori proiektua egokia izateko lehenengo pausua da, baina ezin gara hor gelditu. Sarritan herrialde hauek proiektua aplikatzen ari diren jakitea zaila da, eta are gehiago, zaila da jakitea zer nolako eragina duen horrek proiektuaren eraginkortasunean. Tamaina honetako proiektu batek bere helburua lortu ahal izateko, ezinbestekoa da horren kontrol bat egitea, eta hori da gure proposamenaren muina. Lehenik eta behin, proiektua onartu duten herrialdeei urteroko barne analisi bat eskatzea litzateke lehen pausua. Analisi honetan proiektuaren puntu bakoitzak nolako eboluzioa izan duen adierazi beharko litzateke, eta horrek hobetzen jarraitzeko, hurrengo urteari begira zein izango den jarduteko modua. Honen bitartez, herrialdeak BEPS proiektua aplikatzen duen jakiteaz gain, herrialdeak berak proiektuari nola eragiten dion jakin ahal izango litzateke, eta horrela proiektuan bertan aldaketarik behar den jakin. Hurrengo pausua, barne analisia izan beharrean kanpo analisia izango da. Hau da, proiektua sortu duten organismoek, hau da, ELGAk eta G-20ak BEPS proiektua onartu duen herrialde bakoitzaren analisia egitea, zer nolako aktuazioa egiten duten proiektuarekiko eta egiten duten hori egokia den edo ez jakiteko. Modu honetan, barne analisia izateaz gain, kanpo analisiaren bitartez kontrol zehatzago bat egin daiteke. Azkenik, hirugarren pausua kontrol hori bermatzea da. Hau da, barne analisia egiten ez duen herrialde bakoitzari santzioak ezartzea, eta bestalde, barne analisi horiek eta kanpo analisiak bat ez badatoz, zehatzago esateko, herrialdeak berak ez badu egin beharrekoa egiten, eta ez bada eraginkorra proiektuaren aplikazioan, orduan ere santzio bat ezartzea. Honen bitartez proiektuaren benetako eraginkortasuna lortu nahi delarik. Horrela proiektua betetzen dela bermatuko genuke, eta beraz, bere helburuak lortzeko erraztasun handiagoa luke, proiektuaren eraginkortasuna bermatuz. 4- Gure hirugarren arazoari ekiteko, argi izan behar dugu BEPS proiektuaren helburua gardentasuna, substantzia eta koherentzia maila handitzea zela, multinazionalen partetik gehien bat. Esan beharra dago proiektu honek ez duela espero zen eragina izan. Izan ere, multinazionalen eta administrazioen arteko koordinazioa nahiko
eskasa izan da. Horrela ba, enpresa handiek ez dute arazorik izaten beren mozkinak fiskalki onuragarriak diren herrialdeetara mugitzeko. Eta hori da, hain zuzen, gure hirugarren arazoa. Nazioarteko eremuan zailtasunak daude praktika hauek erregulatzeko, eta hori da konpondu behar duguna. Horretarako, gure proposamena BEPS proiektua osatzeko sakontasun handiagoa duen ikerketa bat egin beharko litzateke. Ikerketa honen bitartez, irizpide bereizle bat aurkitzea bilatzen da, non horren bitartez enpresak nazioarteko obligazioak betetzen dituela bermatuko litzatekeen. Ikerketak hainbat irizpide izan ditzake, baina gure ustetan, ezinbestez aztertu behar duena herrialde ezberdinen erregulazioen konpatibilitatea da. Honen bitartez herrialde ezberdinek duten zerga sistema gainontzeko herrialdeek dutenarekin konparatu daiteke, eta behin hori izanda, horien artean dauden zirrikituak estali daitezke. Hau lortuko balitz, sistema ezberdinen arteko hutsunerik gabe nazioartean enpresek mugitzen duten dirua kontrolatzeko irizpide bereizle bat aurki liteke, eta horrela nazioarteko diru mugimendua erregulatu. Modu honetan lortu nahi dena da, alde batetik, nazioartean dauden administrazio ezberdinek euren artean lan egitea bereizgarri hori aurkitzeko helburuarekin. Eta behin hori lortuta, hau nazioartean aplikatzea, bertan dauden zirrikituak estaltzeko, horrela enpresek beren mozkinak leku batetik bestera mugitu ezin izateko. 5- Azkenik, atal honekin amaitzeko, EGEri egingo diogu erreferentzia. Egia da ez dela aurrekoak bezalako arazo bat, baina honen inguruko proposamen bat egitea da helburua. Gero eta garrantzitsuagoa da ingurumena zaintzeari ematen zaion garrantzia, eta beraz, enpresen jokabide onaren parte izan beharko litzateke enpresa bakoitzak zergak ordaintzeko erabiltzen duen metodoa. Aipatu dugun bezala, egia da enpresa batzuek garrantzia ematen diotela horri, Kultura Korporatiboaren Teoria jarraitzen dutelako, baina beste askok Arriskuaren Kudeaketaten Teoria jarraitzen dutenez, ez diote zergak modu egokian ordaintzeari garrantzirik ematen. Horrela ba, ingurumenaren babes on bat egiteko, ezinbestekoa da gure iritzitan zergen ordainketa egoki bat egitea, horretarako lehenengo teoria egokiagoa delarik. Modu honetan, hau konpontzeko honen inguruko ikerketa bat egin ahalko litzateke. Honetan enpresaren ikuspegi hau erabiltzeak zer nolako abantailak eta desabantailak dituen aztertu liteke, bai enpresaren barnearekiko zein gizartearekiko. Honen bitartez enpresaren eta
administrazioaren arteko lankidetza sustatu daiteke, eta gainera, kontsumitzailearentzako balio handia izan liteke. Gainera, lortu behar dena da gizarteak ematen dion ingurumenaren balio hori enpresari helaraztea, eta beraz, zergen ordainketa egoki bat egitea. 8. ONDORIOAK Paradisu fiskalen eta enpresa handien inguruko zehaztasunak azaldu ondoren, zenbait ondorio lanera ekartzea ezinbestekoa da, lehenik eta behin, idazki honetan azaldu nahi zena argi izateko, eta bestalde, gure hasierako helburuak lortu direla egiaztatzeko. Lan honi ekiten diogunean ikusten dugun lehen gauza, paradisu fiskalak XX. mendeko bigarren erdian kokatzen direla da, eta nahiz eta garai horretan dirua oso azkar ematea suposatzen zuen, urteak pasa ahala eboluzionatu egin duen kontzeptu bat da. Hala ere, begibistakoa da paradisu fiskalen definizio bakar bat ez dagoela, ez baitago paradisu fiskal kontsideratzen den herrialdea definitzeko irizpide bateraturik. Honek arazoak dakartza paradisu fiskalen zerrendak egiterakoan, horregatik ezinbestekoa da aburu bateratuak lortzea. Dena den, nahiz eta irizpide bateraturik ez egon definizio bat ematerako orduan, zenbait ezaugarri zehatz izan behar dituela argi dago, hala nola, zerga maila baxuak, eta baita informazio trukaketa eskasa izatea, konfidentzialtasuna goraipatzeko. Gure lanean hiru organismo aztertu ditugu, bi ofizialak direnak, ELGA eta Europar Batasuna, eta beste bat gobernuz kanpoko erakundea dena, Oxfam Intermon. Honen bitartez ikuspegi ezberdinak eman nahi izan dizkiogu lanari, gobernu erakundeen eta gobernuz kanpoko erakundeen ikuspegiak aztertuz. Lanaren zati garrantzitsuena Paradise Papers-ak zer diren azaltzen hasten da, 2017an gertatutako dokumentu filtrazioei erreferentzia egiten diena. Honek 19 jurisdikzio jartzen ditu kolokan, garrantzi berezia ematen diolarik filtrazio honi. Gainera hainbat pertsona famatu eta enpresa multinazional agerian utzi zituen, eta horrek paradisu fiskalen inguruko arazoa azaleratu zuen. Bestalde, esan dezakegu nazioarteko komunitatea kolokan jartzen duela, izan ere, BEPS proiektua martxan zegoen filtrazio horien unean, eta hala ere dirudunen mozkinen lekualdatzea izugarrizkoa izan zen. Horren harira, ezinbestekoa izan da transfer pricing-a zer den azaltzea, izan ere, honen bitartez lortzen da etekin gehiago ateratzea paradisu fiskaletan, beste metodo batzuen artean.
Transferentzia prezioak lotutako enpresen artean ematen dira, eta horien artean prezioak zehaztean datza. Planifikazio fiskal oldarkorrarekin bateratzen denean zerga elusioa gertatzen da. Bestalde, argi izan behar ditugu zergak ekiditeko orduan erabiltzen diren metodoak, horien artean aurkitzen direlarik ondasunen transmisioa, filialen arteko interesen erabilera, ondasun ukiezinen transmisioa eta zerbitzuengatiko karguak. Metodo guzti hauek multinazionalek erabili ohi dituzte, eta beraz, ondorio batzuk eragiten dituzte, bai arlo ekonomikoan, fiskalean, sozialean zein penalean. Egia da iritzi kontrajarriak daudela eremu honetan, eta nahiz eta orokorrean beti ondorio negatiboetan pentsatu, paradisu fiskalen erabilerak alde positiboak dituela pentsatzen dutenak ere badaudela. Dena den, egindako analisia kontuan izanda, argi geratzen da gehiago direla eragin negatiboak positiboak baino. Modu honetan, begi-bistakoa da paradisu fiskalek zerga bilketa nabarmen murrizten dutela, eta horrek gizartean zuzeneko eragina duela. Izan ere, zerga bilketa ongizate estaturako ezinbestekoa da, aldiz, paradisu fiskalen bitartez zerga gutxiago jasotzen dira, eta beraz, gizarte-ongizateak efektu negatibo horiek jasaten ditu. Gainera, argi izan behar ditugu zerga tasa baxuko herrialde hauek eragiten dituzten ondorio larrienak, hala nola, kalte ekonomikoak, eta baita desberdintasun eta pobretasuna handitzea behar handiena duten herrialdeetan. Azkenik aipatzekoa da, paradisu fiskalek bide librea uzten diotela mota ezberdinetako delituei, hala nola terrorismoa, arma trafikoa, kapitalen zuritzea eta abar, hauek burutzeko erraztasuna handitzen delarik. Nahiz eta Paradise Papers-ek garrantzia ekarri berriro paradisu fiskalen arazoari, ELGAk eta G-20ak urteak daramatzate honen kontra lanean. Horren ispilua da BEPS proiektua, enpresa multinazionalen jardueraren sustantzia, koherentzia eta gardentasuna sustatzeko 15 ekintza barne biltzen dituena. Esan beharra dago gure iritziz proiektua egokia dela, izan ere, honek dituen helburuak guztiz zilegiak dira. Hala ere, argi dago ez duela esperotako emaitza lortu, edo gutxienez ez oraindik. Izan ere, aurretik aipatu dugun bezala, gure lanean erreferentzia egin diegun filtrazioak proiektu hau martxan zegoenean gertatu ziren, eta horrek agerian uzten du bere eraginkortasun falta. Hain zuzen ere, hori izan da gure hirugarren eta laugarren proposamenak planteatzeko arrazoia, hau da, herrialdeen barne eta kanpo kontrol bat egitea proiektuaren aplikazioari dagokionez, eta bestalde, BEPS proiektua osatzeko ikerketa sakonago bat egitea, nazioarteko zirrikituak estaltzeko asmoz.
Gure lanaren amaieran, zerga elusioaren eta EGEaren arteko harreman bat proposatu dugu. Honen baitan esan beharra dago bi teoria aurkeztu ditugula, kultura korporatiboaren teoriak garrantzia EGEean bertan jartzen du, gizartea oso kontua hartzen duelarik. Bestalde, arriskuaren kudeaketaren teoriak talde korporatiboaren interesak kontuan hartzen ditu lehenengo, EGE alde batera uzten delarik. Bi teoria hauek azalduta egia da ez dugula ondorio zehatz bat lortu. Modu honetan, gure iritzitan EGE egoki bat aurrera eramateko ezinbestekoa da horren alderdi guztiak kontuan izatea, eta beraz, gizarteak jasaten dituen ondorioak baitan hartzea. Zergen elusioa ez badugu horren barnean sartzen, ongizate estatuaren babesa EGEtik kanpo uzten dugu, eta gure aburuz hori ez litzateke egokia izango. Hori konpontzeko aurkeztu dugu gure bostgarren proposamena aurreko atalean, ikerketa sakonago bat egitea, ikus dadin posible dela EGE guztiz errespetatzea eta etekinak maximizatzea. Hau guztia esanda, jakina da aipatu ditugun praktika guztiak ezagunak direla estatuen partetik, hau da, multinazionalek zerga elusioa gauzatzeko teknikak administrazio publikoek ezagutzen dituzte, baina hainbat urtetan ez zaio beharrezko garrantzia eman, eta orain ari gara horren ondorioak ikusten. Egia da zaila dela kontrolatzea, baina hori lortzeko egindako saiakerak ere ez dira guztiz gogorrak izan, eta horretan sakondu beharra dago. Lortutako ondorio eta proposamenak kontuan hartuta, hasieran izan ditugun helburuak bete direla uste dugu. Izan ere, lanaren hasieran aipatutako ibilbidea jarraituz, paradisu fiskalen gaiak eragiten dituen arazoak zeintzuk diren identifikatu, eta horiei proposamen zehatz batzuk eman dizkiogu, konpontzeko asmoz. Hala ere, argi izan behar da zaila dela gaia tratatzea, ez gaiaren konplexutasunagatik, baizik eta bere inguruan dagoen opakotasunak duen eraginagatik. Azken ondorio bezala, gustatuko litzaiguke azpimarratzea praktika hauek erregulatzea zaila dela arrazoi batengatik: orokorrean legez kontrakoak diren jarduerak kontrolatzea erraza izaten da, legean egin ezin dena definituta dagoelako, eta egitekotan isunak ezartzen direlako. Dena den, kasu honetan moralitatearen kontra doazen praktiken inguruan ari gara. Modu honetan, praktika hauek erregulatzeko modua aurkitzea ezinbestekoa da munduko ekonomiak, eta batez ere, garapen-prozesuan dauden herrialdeetako ekonomiek kalte gutxien sufritzeko. Horretarako nahitaezkoa da talde bakoitzak dituen interes politiko eta ekonomikoak alde batera uztea, eta lankidetzan aritzea, enpresek guztion ongizatea begiratuta jarduteko erantzukizunez jokatzeko, eta batez ere, gizarte ongizatea bermatzen duen soluzio bat aurkitzeko.
10. ERANSKINAK 1.ERANSKINA: METODOLOGIA Hobeto ulertzeko lan hau egiterakoan jarraitutako bidea, hurrengo zerrenda burutu dugu, aztertu duguna zein ordenetan egin dugun ondo ulertzeko. Esan bezala, zenbaki analisi bat egitea oso zaila da, gai honen inguruko informazio zehatza nahiko mugatuta dagoelako, eta beraz, helburua analisi orokorrago bat egitea zen, paradisu fiskalek dituzten arazoak identifikatzeko. Beraz, hau izan da jarraitutako bidea: 1- Artikulu/idazkiak aztertu 2- Beharrezko informazioa lortu 3- Organismo ofizialak aztertu 4- Organismo ofizialen hausnarketa egin 5- Organismo ez ofizialak aztertu 6- Organismo ez ofizialen hausnarketa egin 7- Artikulu akademikoak jorratu 8- Egunkarietako informazio garrantzitsuena jaso 9- Paradisu fiskalen inguruan dagoen opakotasuna gainditu informazio horrekin 10- Zenbaki analisia beharrean, analisi idatzia egin
2.ERANSKINA: PARADISU FISKALEN EZAUGARRIAK Hainbat erakundek paradisu fiskalek ekartzen dituzten arazoak plazaratu dituzte, eta beren definizio propioak ematen saiatu dira, hala nola, Nazioarteko Diru Funtsak (hemendik aurrera NDF) edota Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Antolakundeak (Organización para la cooperación y el desarrollo económico-OCDE). Alde batetik NDFk "Offshore Financial Centre"-ei buruz hitz egiten du (OFC), bere itzulpen zehatza "Kanpoko Finantza Zentroa" delarik. Instituzio honek lurralde bat OFC bezala sailkatzen du hurrengo ezaugarriak ematen ditu (Ordoñez, 2017). a) Lurraldeko finantza erakunde gehienek negozioak egiten dituztenean atzerritarrekin. b) Ekonomia nazionalak dituen beharrekiko atzerriko bono eta aktibo gehiegi dituzten finantza sistemak. c) Zerga maila baxuak edo nuluak dituzten sistemak. d) Finantza erregulazio eskasak.
e) Banku-sekretua eta konfidentzialtasuna. Beste alde batetik, ELGAren kasuan ere, OFC terminoa erabiltzea nahiago du, aurretik aipatu dugun bezala, betiere, kasu honetan, "offshore" terminoak atzerritarren finantza jarduerei erreferentzia egiten dielarik, nahiz eta "paradisu fiskal" terminoa ere oso erabilia den. Aurretik aipatutako 1998ko txostenean zenbait ezaugarri plazaratzen ditu (Samplon, 2007): a) Zerga falta, edo oso zerga baxuak jarduera ekonomikoen gain. b) Informazio trukaketa eskasa edo nulua, konfidentzialtasuna goraipatzen delarik, eta horrek beste herrialdeekiko informazio trukaketa galarazten du. c) Arau administratiboak aplikatzerakoan gardentasun falta. d) Benetako jarduerarik ez eskatzea, bertan helbideratutako pertsona fisiko zein juridikoei, eta hauei zuzendutako abantaila fiskalak. Horrela ba, paradisu fiskal kontsideratzeko ezinbestekoa da zerga maila baxua izateaz gain (lehenengo ezaugarria), besteetakoren bat ere ematea. Beraz, esan daiteke zerga maila baxu edo nulua izatea beharrezko baldintza dela paradisu fiskala izateko baina ez da nahikoa (Ordoñez, 2017).
Paradisu fiskalen kasuan gertatzen den bezala, lehenengo ezaugarria ematea, zerga falta edo zerga baxuak izatea, ezinbestekoa da, betiere beste ezaugarri batekin ematen denean. Hau da, bera bakarrik ematen bada ez da nahikoa, baina zerga araubide kaltegarriak egoteko ezinbesteko ezaugarria dela esan daiteke. Horrela ba, esan dezakegu paradisu fiskalen eta zerga araubide kaltegarrien ezaugarriak oso antzekoak direla. Dena den, biak bereizteko ezinbestekoa da lurraldeari erreparatzea. Aurretik esan bezala, paradisu fiskalak orokorrean sistema fiskalik ez duten, edo gutxi garatuta duten lurralde txikiak izan ohi dira, eta zerga araubide kaltegarriak aldiz sistema fiskal garatua duen herrialde baten barruan ematen dira, atzerritarren errentak erakartzeko onura fiskalak eskaintzen dituztenak.
4.ERANSKINA: PARADISU FISKAL KONTSIDERATZEN DIREN HERRIALDEEN EZAUGARRIAK Erakunde honen ustetan, paradisu fiskal kontsideratzen diren herrialdeetan hurrengo ezaugarriak ematen dira (Hernandez, 2005): a) Oinordetza, donazio eta enpresa onuraren gaineko zergarik ez. b) Banku-sekretua, kontu anonimoen existentzia eta bankuek bezeroa ezagutzeko obligaziorik eza. c) Banku ikuskapen eta kontrolean gabeziak. d) Finantza jardueren gaineko informazio eta estatistika gabeziak. e) Atzerritarrek egindako finantza operazio kantitate handia, atzerriko monetan eginak, eta ekonomia nazionalarekiko neurriz kanpokoa. f) Sozietateak eratzeko eta erregistratzeko erraztasuna. g) Kapitalen zuritzearen kontrako zigorrik eza.
5.ERANSKINA: IHES, ELUSIO ETA IRUZUR FISKALA Behin paradisu fiskalen kontzeptua eta ezaugarriak argituta, normala da pentsatzea ihes eta elusio fiskala eta paradisu fiskalak batera joan ohi direla. Izan ere, globalizazioaren ondorioz estatuek kontrol handiagoa dute beren zergen gain, horrela segurtasun juridiko eta fiskala bilatzeko asmoz. Horrela ba, ihesa eta elusioa ekiditen saiatzen dira segurtasun hori bilatzeko asmoz.
Dena den, hau ondo ulertzeko, garrantzitsua da elusio fiskala eta ihes fiskalaren kontzeptuak argi izatea, eta hauek desberdintzen jakitea. Espainiar hiztegiak (Real academia española, 2021) horrela definitzen du elusioa: "evitar con astucia una dificultad o una obligación". Egia esan, nahiko ondo egokitzen da guk finantza hiztegiarekin azaldu nahi duguna adierazteko. Subjektu pasiboek burututako jarduera ekonomikoek duten zama fiskala osorik edo zati batean ekiditeko aurrera eramaten den jarrera edo ekintza da (Ochoa, 2014). Hau da, helburua arau fiskala ekiditea da, oraindik ere hori aplikatu behar dela eragiten duen jarduerarik ez delako aurrera eraman. Egun, kargak ezartzeko modu guztiek definitu gabeko zuloak izaten dituzte, oso zaila baita zerga oinarriak zehazten dituzten egoera guztiak kontuan izatea. Zergak guztiz bidezkoak izateko egoera asko hartu beharko lirateke kontuan, hala nola momentu bakoitzeko aktibo garbiak, autokontsumoa edo merkatuan baloratzen diren ondasunak. Horren ondorioz, sistema fiskalek ordezko neurri sinpleak erabiltzen dituzte, eta baita akastunak ere, horrek planifikazio fiskal gehiegizkoari bidea irekitzen dio (Contreras, 2016). Hau gertatzen denean, zergaduna legearen barruan jarduten ari da, baina legegileak zuen helburuaren kontra jarduten du, hutsune legalak aprobetxatzen duelarik. Horrela, elusio fiskala ematen denean zerga karga murriztea bilatzen da. Eremu honen barruan bi kategoria bereiztu daitezke. Alde batetik simulazioa daukagu, eta beste alde batetik aukerako ekonomia edo "economía de opción" gazteleraz. Simulazioan subjektuaren benetako nahia eta adierazten duenaren arteko kontrakotasuna dago. Modu honetan jarduera zehatz bat egiten duela dirudi, baina errealitatean ez da hori egin nahi, eta ez da egiten. Aukerako ekonomian aldiz ez da inolako abusurik existitzen, izan ere, legegileak aurreikusitako hainbat aukeraren artean zerga aurrezpen handiena suposatzen dion hori aukeratzen du. Horrenbestez, aukerako ekonomia abusuzkoa ez den planifikazio fiskalaren kontzeptuaren barruan sartzen da, aurrerago ikusiko dugun bezala. Ihesari dagokionez, bere oinarria onura, ondasun edo eduki ekonomikoak ezkutatzea da, eta baita dokumentu faltsuak erabiltzea edota negozio juridiko faltsuak burutzea. Ihesa ematen da subjektuak, behin zergaren baten zergapekoa izanda, eta zergaren ordaintzea suposatzen duen jardueraren bat burututa, hau ez duenean egiten, hau da, ordaintzeko beharra egonik ordaintzen ez duenean. Hau legez kontrakoa da, obligazioa existitzen delako, eta subjektuak ez du hori burutzen.
Ezinbestekoa da elusioa eta ihesa ezberdintzea. Elusioan ez da oraindik obligazioa sortu, obligazioa sortzen duen jarduera aurrera eraman ez delako. Ihesean aldiz behin obligazioa existitzen delarik, hau ez betetzea da, ez ordaintzea. Hala ere, esan dezakegu bien funtsezko oinarria bera dela, ordainketa falta subjektuaren aldetik, nahiz eta bat "legezko" eran egiten den eta bestea ez (Ochoa, 2014). Honen harira iruzur fiskala aurkituko genuke, non helburua zerga karga murriztea den. Horretarako hainbat ekintza eraman daitezke aurrera, hala nola, zerga eragiten duen jarduera aurrera eraman ondoren zerga bera ez deklaratzea, zerga-oinarri baxuagoa deklaratzea, zerga tasa okerrak ezartzea zerga-oinarriari edota zerga zorra ez ordaintzea edo berandu ordaintzea, beste batzuen artean. Hau ekiditeko helburuarekin, legegileak azpiko negozioa zein den interpretatzeko eskumena dauka, eta horren araberako zigorrak ezartzekoa. Hau gertatzen da zerga-oinarria era oso edo partzialean ekiditen denean, edota zerga zorra murrizten denean, hurrengo bi egoerak ematen direnean: a) Lortutako helburua lortzeko aurrera eramandako jarduerak guztiz desegokiak edo artifizialak direnean. b) Erabilitako jarduerek ez dute aurrezte fiskalaz bestelako eraginik eragiten. Horrela ba, esan daiteke elusio fiskala berriz interpretatzen bada, iruzur fiskala ere bihurtu daiteke, eta ihesa beti legez kontrakoa dela esan dezakegu (Contreras, 2016). Dena den, aurrekoa azalduta, eta sarritan "planifikazio fiskal"-aren kontzeptua agertu dela kontuan izanda, garrantzitsua deritzogu hori zer den azaltzea.
6.ERANSKINA: PLANIFIKAZIO FISKALA Legezko planifikazio fiskala pertsona fisiko edo juridikoaren bizitzan zehar zerga zama optimizatzean datza, horretarako zerga-arauek eskaintzen dituzten onurak eta zerga kenkariak aprobetxatuz. Zerga-plangintza ez oldarkorra zerga ordainketa modu optimoenean egitean oinarritzen da, zergadunaren zerga jurisdikzioaren barnean, eta bertako zerga arauak egoki aplikatuz. Horrela planifikazio fiskalak zerga zama murriztea bilatzen du, betiere marko normatiboaren barruan eta abusuzko forma juridikorik erabili gabe. Horrela planifikazio fiskalak lau ezaugarri eskaintzen dizkigu (Contreras, 2016). a) Subjektu pasiboan aldaketak eragin ditzake, jarduera ekonomiko zehatz baten intentsitatea jaitsiz, esaterako.
b) Jarduerak aurrera eramateko moduan aldaketak eragin ditzake, horrela zerga-karga murrizteko. c) Aurreikuspena egitea suposatzen du, zergari eragiten dioten aldagaiak aztertzeko. d) Orokorrean ezjakintasun egoera batean egiten da, bai zerga-oinarriari dagokionez zein zerga-kargari dagokionez. Dena den, honen barruan ere abusuzko egoerak ematen dira, "planifikazio fiskal oldarkorra" deiturikoa. Nazioarteko eremuan ematen da asko, eta kasu honetan, zerga agintaritzari laguntza gutxi ematen duten eta tributazio oso baxua duten lurraldeetan enpresak eratzeko erraztasuna aprobetxatzen du. Horren ondoren, bertan lortutako onurak beste herrialde batera mugitzen dira, non ez duten zergarik ordaintzen (Lago, 2015). Beraz, esan dezakegu nahiz eta planifikazio fiskala bere horretan legezkoa izan, bere abusuzko erabilerak nazioarteko eremuan arazoak ekartzen dituela, paradisu fiskalekin batera jarduten duelako, horrela gainontzeko herrialdeen ekonomiak murriztuz.
7.ERANSKINA: ELGAko ZERRENDA BELTZA Hainbat herrialdetako zerga tasa altuak ekiditeko paradisu fiskalen erabileraz kezkaturik, ELGAk paradisu fiskalen kontrako jarrera gogortzea erabaki zuen. Horretarako 1998an "Harmful Tax Practices" deituriko proiektua garatu zuen, zerga tasa nuluak edo baxuak zituzten herrialdeen erabilera murrizteko eta baita herrialdeen arteko informazio trukaketa handitzeko. Proiektu horren parte izan zen 2000. urtean garatutako zerrenda beltza, non paradisu fiskal kontsideratzen ziren herrialdeak batzen ziren5 (Dharmapala, 2008). Modu honetan, aipatutako urtean ELGAk idatzitako lehenengo dokumentuan hiru estatu talde aipatu zituen. Alde batetik, paradisu fiskalaren definizioa zehatz mehatz betetzen zutenak, beste alde batetik zerga araubide kaltegarriak, aurretik aipatu ditugunak, eta azkenik kide ez zirenak. Hala ere, "zerrenda" bera idazterako orduan, zenbait estatuk, zerrenda hau idatzi baino lehen konpromezu politiko publiko bat egin zuten, maila altuenean, beren praktika fiskal kaltegarriak ezabatuko zituztela aipatuz. Hau goraipatzeko zerrenda beltzak ez zituen estatu hauek bere barnean sartu, nahiz eta zerrenda egiteko momentuan paradisu fiskalen ezaugarriak bete (OCDE, 2000). Beraz esan daiteke ELGAk ia 40 estatu
5 35 herrialde izan ziren. Horiez gain, paradisu fiscal izateko baldintzak betetzen zituzten 6 herrialde ez ziren zerrenda honetan sartu zerga-praktika kaltegarriak ezabatzearen alde agertu zirelako.
Iturria: Norberak egina. Datuak: OCDE, 2000 1998ko txostena onartu zuten ELGAko kideek adierazi zuten batera jardungo zutela praktika fiskal kaltegarriak murrizteko helburuarekin. Horren harira, 2004an beste dokumentu bat idatzi zen, paradisu fiskalek aurreko txostenean adierazitako alderdiak hobetu zituzten jakiteko eta hobekuntza hauek herrialde bakoitzaren barne eremuan aplikatu ziren ikusteko6. Horretarako herrialde bakoitzak barne-ikuskaritza bat eraman behar zuen aurrera, eta behin hori eginda erakundearen partetik egin beharko zen ikuskaritza hori. Horrela ba, 18 erregimenek ezabatu dituzte praktika fiskal kaltegarriak, edo ezabatzeko prozesuan daude, 14k gainera aurrerapen garrantzitsuak eramango zituztela aurrera adierazi zuten, eta azkenik
6 Praktika fiscal kaltegarria suposatzen duten ekintza berriak aurrera eramatea, jada existitzen diren praktika fiskal kaltegarriak ikuskatzea eta hauek ezabatzea suposatzen duten ekintzak aurrera eramatea,
13 erregimen fiskal kaltegarri izatetik kanporatu zituzten, hau da, erregimen fiskal egokiak izatera pasa ziren. Hain zuzen ere, aurreko txostenetan kooperazio eta informazio trukaketa handiagoa eskatzen zuten, eta 2004ko txosten honetan, eskaera horiek onartu zituzten eta laguntza eskaini zuten herrialdeak 11 izatetik 33 izatera pasa ziren, azken sartzeak Banuatu eta Nauru izan zirelarik (OCDE, 2004). 2007. urterako, herrialde gehienek gardentasun eta informazio trukaketa baldintzak ezarri zituzten, eta beraz ez ziren jada jurisdikzio ez-kooperatibotzat hartzen. Dena den, baziren 3 oraindik ere ez laguntzailetzat hartzen zirenak, Andorra, Monaco eta Liechtenstein. 2009ko Martxoan zerrendatik ezabatu ziren, adierazi zutelako ahalik eta azkarren aplikatuko zirela nazioartean ezarritako baldintzak eta epe barruan egingo zutela adierazi zuten (Owens eta Saint-Amans, 2009). Beraz, 2009an ELGAk aurrerapen txosten bat aurkeztu zuen, non 3 zerrenda aurkezten ziren. Alde batetik zerrenda zuria geneukan, non informazio trukaketa akordioak modu egokian aplikatzen zituzten herrialdeak zeuden, beste alde batetik zerrenda grisa zegoen, non konpromezua hartuta zuten herrialdeak ageri ziren, eta azkenik zerrenda beltza agertzen zen, non konpromezurik egin ez zuten herrialdeak aipatzen ziren. Dena den esan beharra dago, aurretik aipatu bezala, jada ez zen herrialderik agertzen azken zerrenda honetan (Gutierrez, 2015). Lortutako arrakasta hauek 2010ean aurkeztu zituen ELGAk, "Promoting transparency and exchange of information for tax purposes" deituriko txosten batean, non aurretik egondako gora beherak eta akordioak barne hartzen zituen (Owens eta Saint-Amans, 2010). Honek horrela jarraitu zuen 2015. urtera arte, non ELGAk elusio eta iruzur fiskala ekiditeko helburuarekin BEPS (Base Erosion and Profit Shifting) proiektua aurkezten duen, aurrerago aztertuko dugun moduan.
8.ERANSKINA: EUROPAR BATASUNA (EB) ZERRENDA BELTZA Modu honetan, nahiz eta esan daitekeen ELGA izan dela eremu honetan garrantzi gehien izan duen erakundea, Europar Batasunaren ekimena eta laguntza ere ezinbestekoak izan dira. Egia da Europar Batasunak ez duela eremu nazionalean jartzen diren zergen gainean zuzenean ekiteko ahalmenik, baina bere estatu kideek duten barne antolamendua Europar Batasuneko politikekin bat datorrela egiaztatzeko beharra dauka (Europar Batasuna, 2016). Horrela ba, esan daiteke EBko paradisu fiskalen inguruko eta lurralde ez-
laguntzaileen inguruko zerrenda beltza, estatu kideek erabili dezaketen baliabide bateratu bate dela, abusu fiskal eta konpetentzia fiskal desleialari aurre egiteko helburuarekin. Honen sorrera 2016an hasi zen, Europako Batzordearen estrategia bezala, non adierazten zen garrantzi eta eragin handiagoa izango zuela EBko zerrenda "beltz" bakar bat egiteak, herrialde bakoitzak bere zerrenda propioa egin beharrean. Estatu kideek ideia hori babestu zuten, eta 2017an lehenengo zerrenda bat sortu zen. Zerrenda hau egiteko 92 herrialde aztertu ziren, eta azkenik zerrenda barruan sartu zirenak gobernantza on baten konpromezua hartzea lortu ez zuten herrialdeak izan ziren. Gainera adierazi zen herrialde hauek Batzordeak ez ezik, "Código de Conducta" deituriko taldeak ikuskatuko zituela, hartutako konpromezuak epe barruan betetzen ziren edo ez jakiteko, eta horrela zerrenda eguneratuak izaten jarraitzeko. 2017an, ECOFINeko kideek (Consejo de Asuntos Económicos y Financieros de la Unión Europea), hainbat herrialde sartu zituzten Europar Batasunaren markoan egindako lehenengo zerrenda beltzean, hala nola, Amerikar Samoa, Barbados, Barein, Bahamas, Guam, Hego Korea, Macao, , Arabiar Emirerri Batuak, Marshall Irlak, Mongolia, Namibia, Palaos, Samoa, Birjina Irla Amerikarrak, Panama, Santa Lucia, Trinidad eta Tobago eta Tunez. 2019an 15 herrialde sartu zituzten zerrenda beltz horretan, eta horietako 5ek 2017an egindako zerrendan ere ez zuten inolako konpromezurik hartu: Guam, Birjina Irla Amerikarrak, Samoa, Amerikar Samoa eta Trinidad eta Tobago. Bestalde, 2017an zerrenda beltzaren parte ziren, baina beranduago zerrenda "grisa" osatzen zuten hiru herrialde berriro ere zerrenda beltzean sartu behar izan ziren, aurretik hartutako konpromezuak alde batera utzi zituztelako eta ez zutelako horiekin jarraitu, horiek izan ziren Barbados, Arabiar Emirerri Batuak eta Marshall Irlak. Gainera, beste 7 herrialderekin ere berdina gertatu zen. Bestalde, aipatzekoa da beste 34 herrialdek hainbat neurri positibo hartuak zituzten, zerrenda beltzean ez sartzeko beharrezko helburuak lortzeko asmoz, eta hauek 2019a bukatu baino lehen lortzea ezinbestekoa zen, 2020ko zerrenda beltzean beren izenak ez agertzeko. Hain zuzen ere, ezinbestekoa da kontuan izatea, 2017. urtetik, hainbat herrialdek egin dituztela hobekuntzak beren eremu fiskaletan, 25ek zehatzagoak izateko, horien artean aurkitzen direlarik Andorra, Barein, Malasia edo Jamaica, beste batzuen artean. Horrela, hainbat aldaketaren ostean, 12 herrialde geratzen ziren 2019an EBko zerrenda beltzean: Amerikar Samoa, Belice, Dominica, Fiyi, Guam, Marshall Irlak, Oman, Samoa, Trinidad eta
Tobago, Arabiar Emirerri Batuak, Birjin Irla Amerikarrak eta Banuatu. Honen ondoren, 2019ko urrian, ECOFINek Arabiar Emirerri Batuak eta Marshall Irlak bere zerrenda beltzetik atera zituen. Hau justifikatzeko EBeko Batzordeak adierazi zuen bi herrialde horiek beharrezkoak ziren erreformak onartu zituztela beren politika fiskalak hobetzeko. Horrela ulertzen zen Arabiar Emirerri Batuek beren konpromezu guztiak betetzen zituztela, eta beraz, zerrenda beltzetik ateratzeaz gain, grisetik ere ateratzea ezinbestekoa zen. Marshall Irlak aldiz azken zerrenda "gris" honetan sartuak izan ziren. 2020an Panama zerrenda beltzean sartu zuten berriro, ELGAko "Foro Global sobre trasparencia e intercambio de información fiscal"eko baldintzak betetzen ez zituelako. Momentu horretan beraz, Caiman Irlak, Seychelle Irlak eta Palaos, Amerikar Samoa, Fiji, Guan, Oman, Samoa, Trinidad eta Tobago, Birjin Amerikar Irlak eta Banuatu ziren zerrendaren parte, Panamaz gain. Urte bereko urrian, Barbados eta Angila sartu ziren zerrendan, ez zituztelako beharrezko gardentasun eta informazio trukaketa baldintzak betetzen. Zerrenda konpentsatzeko aldiz, Oman eta Caiman Irlak atera ziren, politika fiskal berriak onartu baitziren. Azkenik, 2021. urtean, Dominica berriro ere zerrendan sartu zen, eta Barbados aldiz atera. Hau egiteko EBeko Batzordeak ELGAren informazio trukaketari buruzko kontsiderazioak kontuan hartu zituzten, izan ere, Domincak erdizka bakarrik betetzen zituen ELGAko baldintzak, eta Barbadosek aldiz, guztiz betetzea lortu zuen (Calvo, 2021). Horrela ba, urtero aldatzen da zerrenda hori, betiere herrialde bakoitzaren kontrola eramanez, eta hauen laguntza maila kalifikatzeko asmoz.
9.ERANSKINA: OXFAM INTERMONeko ZERRENDA BELTZA Urteak pasa ahala, eta hainbat interesen ondorioz, arrazoi politikoak barne, ELGA eta Europar Batasuna, bakoitza bere aldetik, oso arduratsuak izan dira zein herrialde sartzen zuten zerrenda beltzean erabakitzerako orduan. Hau larriki kondenatua izan da OXFAM INTERMONen aldetik, gobernuz kanpoko erakundea izanik, presio politiko gutxiago jasan dezakeena. Erakunde honen ustetan, EBren eta ELGAren zerrendek ez dute errealitatea adierazten, eta hare gehiago, gaizki erabilita, paradisu fiskalak legitimatzeko modu bat bihur daiteke (Langerock, 2019).
Aurreko taulan ikus dezakegu 2017an Oxfam Intermon-ek egindako zerrenda beltza, betiere esan bezala, EBeko irizpideak jarraituz. Argi ikusten da aurreko bi organismoek egindako zerrendak baino nahiko luzeagoa dela, horrek ekar ditzakeen arazoekin. Paradisu fiskalek sekulako diru galerak ekartzen dizkiete herrialdeei. Modu honetan, gobernuek zergak jasotzeko modua hobetzeko beharra eta betekizuna daukate. Horretarako ezinbestekoa da paradisu fiskalen kontrako neurri zehatzak hartzea, eta hare garrantzitsuagoa, organismoen arteko baterakuntza egotea arazo honen kontra jarduteko. Oxfamek beraz
EBeko gobernuei zenbait gauza eskatu dizkie, horien artean aurkitzen direlarik: zerrenda beltzen sistema bateratu bat sortzea, gardentasun efektibo bat bilatzea, paradisu fiskalen kontrako ekintza bateratuak bilatzea eta martxan jartzea eta laguntza behar duten jurisdikzioei laguntza hori eskaintzea, beste batzuen artean (Chardonnet eta Langerock, 2017). Aipatzekoa da baita, gobernuz kanpoko erakunde honek 2019an berriro ere aztertu zuela bere zerrenda beltza, eta baita grisa ere. Honekin adierazi nahi duguna da erakunde honek ere jarraituko duela bere ikuskaritza lanetan, beti zerrenda egoki bat eskaintzeko, helburua paradisu fiskalekin amaitzea baita (Langerock, 2019). Bestalde, EBak eskaintzen duen zerrenda beltza ere aztertu egiten du, horri buruzko iritzia emateko. Hala ere, erakunde honen iritzitan, zerrenda hori ez da inoiz egokia izango, hura eratzeko erabiltzen dituzten irizpideak ez direlako egokiak, eta gainera dauden irizpideak ez direlako ondo aplikatzen (Romero, 2021). Horrela ba, esan dezakegu oinarrian arazo larri bat dagoela. Nazioarteko komunitatearen helburua talde korporatibo handien ekintza eta operazioak murriztea edo ezabatzea baldin bada abantailak dituzten eremu fiskal horietan, ez dauka zentzurik hori kontrolatzea saiatzen diren organismoen artean baterakuntzarik ez egotea. Izan ere, nahiz eta erakunde horien izadia ezberdina izan, edota interes ekonomiko edo politiko ezberdinak izan, zerrenda beltz bateratu bat idaztea ezinbestekoa da batasuna adierazteko orduan, eta horrela multinazionalen praktika immoral horiekin amaitzea errazagoa izango da.
10.ERANSKINA: "PARADISE PAPERS"-AK, ZER DIRA ETA NORK PARTE HARTZEN DU? Zerga sistema berrien sorrerak horien kontrako erreakzioak ekarri zituen. Zerga tasen handitzeak herrialdeek dituzten beharretan oinarritzen dira. Izan ere, zerbitzu publikoak mantentzeak, pentsioak mantentzeak eta estatuaren menpe dauden pertsonak mantentzeak zerga igoera eskatu du askotan. Dena den, egungo ekonomiari buruz hitz egiten, zaila da zerga tasak altu mantentzea, ekonomia garatzen doan heinean, pertsona fisiko eta batez ere juridikoek ekonomiek ematen dizkieten "aukerak" aprobetxatu eta atzerrira joaten dira, horretarako kapitala herrialdez aldatzen dutelarik, esaterako. Kapitalaren migratze honek,
legezkoa izan daitekeena, baina baita legez kontrakoa ere bai, finantza ezegonkortasuna suposatzen du, horrek finantza krisietara garamatzalarik. Munduko ekonomiaren globalizazioak, eta baita zerga sistemetan sortutako zirrikituek eta finantza-estrategia finduek ere paradisu fiskal sendoak garatzeko giro egokia sortu dute. Modu honetan, hainbat enpresa multinazionalek eta baita pertsona garrantzitsuk ere zulo horiek erabili dituzte beren onurak eta irabaziak handitzeko, beharko luketena baino zerga gutxiago ordainduz (Radu, 2012). Behin hori azalduta, kontuan izatekoa da azken urteetan paradisu fiskalen inguruan egondako istilu handienetarikoak izan dira "Panamako paperak" (Panama Papers), 2015ean, edota "Paradisu paperak" (Paradise Papers), 2017an. Gure kasu honetan bigarrenean zentratuko gara, izan ere, nahiz eta Panamako Paperak eremu fiskalean egondako datu filtrazio gehien ekarri zituen eskandalua izan, Paradisu Paperak garrantzitsuagoak izan direla esan daiteke. Panamako Paperek "offshore" munduaren funtzionamendua lehenengo aldiz ezagutzea baimendu zuten, baina Paradisu Paperak haratago doaz, eta planifikazio fiskalaren munduan murgiltzen dira. Betebehar fiskalak ekiditeko sistema zail bat azaltzen digu, batez ere dirudunek eta multinazional garrantzitsuenek erabiltzen dutena. Modu honetan, ikerketa honek legez kanpoko operazioak nola burutzen diren ikustea bermatzen digu (El Confidencial, 2017). Paradisu paperak 13.4 milioi dokumentu elektronikoko filtrazioa izan zen, Süddeutsche Zeitung egunkari alemaniarrak aurkitua, eta beranduago Ikerketako Kazetarien Nazioarteko Partzuergoarekin, ingelesezko ICIJ siglak, International Consortium of Investigative Journalists, partekatu zirenak. Bertako zenbait datu 2017ko azaroaren 5ean argitaratu ziren (Montalban, 2017). Filtrazio honek ez zituen bakarrik pertsona dirudunak ikusgai jartzen, politikoak, enpresa multinazionalak, Britaniar monarkia eta baita Facebook ere tartean izan dira zergak ekiditeko jurisdikzio bilaketa honetan, eta hain zuzen ere, 19 izan dira mundu osoan zehar (Crabb, 2017). Paradise Papers-ek 1950 eta 2016 urte bitartean egondako pertsona fisiko eta juridikoen inbertsioen inguruko informazioa adierazten zuten, eta horrela deitu zitzaien norbanakoek eta enpresek beren entitateak sortzeko erabakitzen dituzten lurraldeengatik, lurralde horiek exotikoak izaten baitira, paradisu fiskalak (Berglez eta Gearing, 2018).
Filtrazio hau batez ere Appleby konpainian zentratzen da, bere egoitza Bermudetan daukan bufete legal bat. Bere bezeroak diru kantitate handiko pertsonak eta multinazional handiak izan ohi dira, eta egitekoa bere bezeroen karga fiskalak murriztean datza, ondasunak ezkutatuz edota fideikomisoak ezarriz paradisu fiskaletan. Beste antzeko enpresa batzuekin batera "offshore zirkulu magikoa" eratzen dute. Hala ere, konpainia honez gain, Singapooren egoitza duen Asiacity Trust enpresaren inguruko filtrazioak ere izan dira, bere egitekoa aurretik aipatutako bufetearen antzekoa izanik (Forsythe, 2017). Hauen jarduteko modua oso sinplea zen, egitura konplexuak sortzen zituzten, horrela lortutako mozkinen gaineko karga fiskala murriztu egiten zen. Hurrengo mapan iskanbila honetan parte hartu zuten 19 jurisdikzioak ageri dira. ERANSKINETAKO IRUDIAK 1
Jurisdikzio hauen inguruko arazo eta kritika handiena beren opakotasuna da, hau da, transparentzia falta izugarria adierazten zuten gainontzeko herrialdeekiko. Hain zuzen ere, PARADISUKO PAPEREN 19 JURISDIKZIOAK
Open Company Data Index7-ek adierazten duen bezala, Paradisuko Paperetan agertzen diren 19 jurisdikzioetatik batek ere ez zituen Konpainia honek eta Munduko Bankuak ezarritako transparentzia baldintza minimoak betetzen (Open company data index, s.f.). Izan ere, aurretik esan bezala, gardentasuna ezinbestekoa da zerga elusio eta ihesa gainditzeko helburua lortzeko, eta horren inguruan dagoen lana etengabekoa da. Hain zuzen ere, Europar Batasunaren Markoan, 2017. urtetik aurrera edozein herrialde kidetan finkatutako enpresataldeen merkataritza erregistroak garden eta nahitaez argitaratzea ezinbestekoa da (European Justice, 2019). Egia da historian zehar asko izan direla paradisu fiskalen inguruan egondako filtrazioak, 2010. urtetik Paradise Papers-ak arte 7 gutxienez, hurrengo grafikoan ikus dezakegun bezala, baina Paradisuko Paperak bereziak izan ziren, orain ikusiko dugun bezala. ERANSKINETAKO IRUDIAK 2
Gerard Ryle, egungo ICIJeko zuzendaria izanik, International Tax Reviewk egindako elkarrizketa batean Paradisuko Paperen berezitasunak aipatu zituen. Honen esanetan, nahiz eta Panamako Paperek beharbada inpaktu handiagoa izan, Paradisu Paperek sistema osoaren huts egitea azaleratu zuten. Gainera, aipatzekoa da benetan deigarria dela Paradisu Paperetan aurkitutako multinazionalen kantitatea. Hau da, korporazioen gaineko zergen elusioaren inguruan hainbat multinazionalen izenak agertu zirela, hala nola, Yahoo, Apple, Nike edo Uber, garrantzi berezia ematen diolarik filtrazioari (International Tax Review, 2018). Horrela ba, esan dezakegu Paradisuko Paperen egitekoa oso garrantzitsua izan dela, nazioarteko sistema fiskalak izugarrizko hutsuneak dituelako, eta hainbat multinazionalek horiek erabiltzen dituzte beren zergak ez ordaintzeko. Gainera 19 izan dira tartean egondako jurisdikzioak, eta horrek ere kolokan jartzen du aurretik aipatutako organismo ezberdinek egindako zerrenda beltzak, hauen baterakuntza ezinbestekoa baita horien kontra jarduteko. Beraz, argi geratzen dena da historian protagonista berri bat sartu dela, enpresa multinazionalak. Izan ere, filtrazio hauen bitartez talde korporatibo handien moralitatea eta etika kolokan jartzen da, horrek egungo gizartean ekartzen dituen arazoekin. Horrela ba, talde korporatibo hauen jarduteko modua aztertzeko hurrengo atala jorratuko dugu, non mozkinak ezkutatzeko bideak zeintzuk diren adieraziko dugun. | science |
addi-09d5f8b239e9 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58801 | Pentsio sistema publikoaren erreforma: abenduaren 28ko 21/2021 legea | Larrañaga Valle, Nahia | 2022-12-14 | 1. SARRERA Duela hamarkada batzuetatik jada ohartarazi da egun daukagun pentsio sistema publikoaren iraunkortasunaren arazoez; izan ere, bizi-itxaropenaren hazkundeak eta jaiotzatasa txikiek biztanleria zahartzea ekarri dute. Datuetara jo ezkero, NBEren arabera, 2050erako, Europan eta Ipar Amerikan bizi diren lau pertsonetatik batek, 65 urte edo gehiago eduki ahalko ditu (NBE, 2019). Biztanleriaren zahartze horrek, kolokan jarri du herrialde askotako pentsio sistema, Espainiaren kasuan adibidez; zeren, Espainiar pentsio sistema publikoaren ezaugarrietako bat banaketa sistema batean oinarrituta dagoela da; hau da, lanean dauden pertsonek sortzen dituzten kotizazioekin, Gizarte Segurantzak kudeatuta, erretiratuek erretiroa hartzerakoan jasotzen dituzten zenbatekoak finantzatzen dira. Ondorioz, langile bakoitza momentuan kotizatzen ari denarekin ez da bere erretiro-pentsioa bermatzen ari, momentuan erretiratzen diren pentsiodunak bermatzen ari da. Beraz, banaketa sistema batek ondo funtziona dezan, beharrezkoa da lanean daudenen langileen kopurua pentsiodunen kopurua baino handiagoa izatea, eta biztanleriaren zahartzeak hari-harian jartzen du baldintza hori eta ondorioz, sistemaren iraunkortasuna ere. Arazo hau berria ez denez, urteetan zehar Espainiako pentsio sistema aldatuz joan da garai bakoitzeko behar ekonomiko, sozial eta politikoei aurre egin ahal izateko. Hori kontuan izanda, lan honen helburua egun Espainiar estatuan dugun pentsio sistema publikoaren inguruan adostu den azken erreformaren puntu adierazgarrienen azterketa bat egitea da; konkretuki, 21/2021 Legea, abenduaren 28koa, pentsioen erosahalmen eta pentsioen sistema publikoaren iraunkortasun finantzario eta soziala indartzeko beste neurri batzuk lege proiektuarena. Azterketa egiteko abiapuntua aipatutako legea izanda, lana honela egituratuko da. Lehendabizi erreformaren testuingurua aipatuko dugu, erreforma hau egitearen zergatia ulertu ahal izateko. Ondoren, 2021eko abenduaren 28an onartutako legearen nondik norakoak azalduko ditugu eta bukatzeko erreforma berri honen eragina praktikara eramango dugu, zenbait adibide landuz, momentuko erretiratuen pentsioetan ekarriko dituen aldaketak ikusi ahal izateko. 2. TESTUINGURUA Erreforma honen testuinguruari dagokionez, bi akordio aintzat hartu behar ditugu, bertatik ateratako erabakiak aztertuko den legera eraman direlako. Alde batetik, 2020ko azaroaren
19an Diputatuen Kongresuan onartu zen Toledoko Itunaren1 ebaluazio eta erreforma txostena, eta bestetik, 2021eko uztailaren 1ean, Gobernuak eta gizarte-eragileek adostutako Gizarte- Segurantzaren zenbait erreforma. Horrez gain, erreforma hau Gobernuak Europar Batzordera bidalitako Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren 30. osagarrian barneratzen da. Aipatutako plana, bide-orri bat da, Espainiako ekonomia modernizatzeko, hazkunde ekonomikoa suspertzeko eta enplegua sortzeko. Helburua, Covid 19ak eragindako osasun krisiaren ondoren ekonomia sendo, inklusibo eta erresiliente bat berreraikitzea eta hurrengo hamarkadako erronkei erantzutea da. Plan hau, Europar Batzordeak, pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko sortutako erreserba fondoetara heldu ahal izateko estatu bakoitzeko kideei eskatutako plana da. Espainiari 140.000 milioi dagozkio eta mailegu eta itzulgarriak ez diren transferentzien bitartez jasoko ditu 2026.urtera arte (Dirección General de Fondos Europeos, 2021). Beraz garrantzitsua da planaren barruan dauden neurriak adostu eta aurrera eramatea, funts hauek lortu ahal izateko. Hala ere, ezin dugu ahaztu, erreforma honek bere baitan jasotzen duela biztanleriaren zahartzeak pentsioen sisteman sortzen duen arazoaz, eta ondorioz, arretan handia jarri zaie urte gutxi barru Espainiar historiako belaunaldi handieneko biztanleei "Baby boomers2" deituak, erretiroa hartuko baitute. Honek erronka handia suposatuko du batez ere belaunaldi arteko konpromisoan oinarrituta dagoen pentsio ereduan. 3. ERREFORMAREN NONDIK NORAKOAK Urtarrilaren 1ean martxan jarri zen erreforma honek, Gobernuak pentsioen erreformarako ezarri nahi dituen neurrien lehen sorta barneratzen du. Neurri horien artean puntu adierazgarrienak direnak aztertuko dira; hala nola, pentsioen errebalorizazioa, erretiro aurreratuari dagozkion aldaketa berriak, nahitaezko jubilazioetako klausulak mugatzea, erretiro adina atzeratzeko pizgarri berriak eta jasangarritasun-Faktorea indargabetzea besteak beste. 3.1 PENTSIOEN ERREBALORIZAZIOA Errebalorizazioaren inguruan, erreforma honen bitartez, pentsioen zenbatekoaren eguneratzearen indexazioa berreskuratzen da KPI arabera.
1 Toledoko Itunean, Diputatuen ganberak Gobernuari ematen dizkion 22 gomendio biltzen dira, datozen urteetan Gizarte-Segurantzaren sistemaren bideragarritasun eta iraunkortasuna babestu eta hobetzeko asmoz. 2 Baby boomers-ak 1958 eta 1977 urteen bitartean jaiotako belaunaldia da. Garai horretan ia hamalau milioi haur jaio ziren, aurreko hogei urtetan baino 2,5 milioi gehiago eta hurrengo hogei urteetan baino 4,5 milioi gehiago. (Albellán eta Pujol, 2015)
23/2013 Legea, abenduaren 23koa, Gizarte Segurantzaren Pentsio Sistemaren Jasangarritasun Faktorea eta Errebalorizazio Indizea arautzen dituena, lege honek alde batera utzi zuen pentsioen errebalorizazio mekanismoa prezioen bilakaeraren arabera egitea. Horren ordez, pentsioen eguneratzea prestazioen ekarpenezko aldaeraren bilakaera ekonomikoaren arabera egingo zen. Eguneratze hori, urtero Estatuko Aurrekontu Orokorraren Legean aurreikusten zen pentsioen errebalorizazio-indizearen arabera. 2022ko erreforman eta Toledoko Itunaren 2. Gomendioari jarraituz, 2013an onartutako errebalorizazio sistema atzean utzi da berriro ere kontsumoko prezioen indizearen arabera balioa emanez pentsioei. Ondorioz, hurrengoa akordatzen da: • Gizarte Segurantzako pentsio kontributiboak mantenduko dira, eta hauek, baita gutxieneko pentsioaren zenbatekoak, urte bakoitzaren hasieran errebalorizatuko dira, batez besteko inflazioaren arabera, aurreko urteko abenduaren aurreko hamabi hilabeteetan erregistratutako KPI ehunekotan adierazita. • Kontsumo prezioen indizearen aldaketaren batez besteko balioa negatiboa izango balitz, pentsioen zenbatekoa urte hasieran ez litzateke aldatuko. • Gizarte Segurantzaren pentsioen urteko errebalorizazioaren zenbatekoak, behin errebalorizatu ondoren, ezin izango Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarritako zenbatekoa baino handiagoa izan. Horrela, 2022ko ekitaldia izango da aldaketa hau aplikatzen den lehen urtea, ondorioz 2020ko abendutik 2021eko azarora bitartean eman den inflazioaren batez bestekoa kontuan hartuko da. Horrela, pentsio kontributiboen errebalorizazioa ekitaldi honetan %2,5 izango da. Pentsioen erosahalmena mantentzeko asmoz, bost urtero behin ebaluazio bat egingo da urteroko errebalorizazioaren efektuak aztertzeko eta behar izatekotan hauek eguneratzeko. 3.2 ERRETIRO AURRERATUEN ARLOKO ALDAKETAK Erretiro aurreratuak legez ezarrita dagoen erretiro adin arruntera iritsi aurretik gertatzen diren lan erretiroak dira. Erretiro aurreratuen arloan modalitate ezberdinak daude, baina lanean ondorengoak aztertuko dira: nahitaezko erretiro aurreratua, borondatezkoa, jardueraren ondoriozkoa eta desgaitasunen bat izateagatik erretiroa. Erreforma berri honekin, erretiro-adinaren atzerapena sustatu nahi da, eta horretarako, erretiro aurreratuari dagokionez bi aldaketa nagusi antzeman ditzakegu.
Alde batetik, pentsioak zigortzen dituzten koefiziente murriztaile berriak argitaratu dira. Horrela, koefizienteak handiagoak izango dira erretiroa aurreratzen den hilabeteak gero eta gehiago izan, eta aldiz, txikiagoak izanago dira erretiroa beranduago hartzen dutenentzat. Beste aldetik, erretiro aurreratua eskuratzeko beste aldaketa bat prestazioaren kalkuluan dago. Orain, pentsioaren kalkulua aurreratutako hilabeteen arabera egingo da, momentu bakoitzean dagokion legezko adinari dagokionez, hiru hilean behin egin beharrean, orain arte egin den bezala. 3.2.1 Nahitaezko erretiro aurreratua Nahitaezko erretiroan langileak ez du lan jarduera uzteko borondaterik baina kanpoko arrazoiengatik emango da egoera hori. Ondorioz, nahitaezko erretiro aurreratua hartu ahal izateko baldintzak ondorengoak izango dira: a) Kasu bakoitzean aplikatzekoa den erretiro adin arrunta baino lau urte gutxiago izatea gehienez. Urte bakoitzean legez ezarrita dagoen erretiro adin arrunta finkatzeko Taula 1era joko dugu, non Gizarte Segurantzak 2027ra arte argitaratutako erretiro adinak zehazten diren kotizatutako aldien arabera. Ikus daiteke nola urtez urte erretiro adina gradualki handitzen doan, baita kotizazio denbora ere. Taula 1. Erretiro adinak eta kotizazio aldiak (2022-2027) URTEA Kotizatutako aldiak Eskatutako adina 2022 37 urte eta 6 hilabete edo gehiago 65 urte 37 urte eta 6 hilabete baino gutxiago 66 urte eta 2 hilabete 2023 37 urte eta 9 hilabete edo gehiago 65 urte 37 urte eta 9 hilabete baino gutxiago 66 urte eta 4 hilabete 2024 38 baino gehiago 65 urte 38 baino gutxiago 66 urte eta 6 hilabete
2025 38 urte eta 3 hilabete edo gehiago 65 urte 38 urte eta 3 hilabete baino gutxiago 66 urte eta 8 hilabete 2026 38 urte eta 3 hilabete edo gehiago 65 urte 38 urte eta 3 hilabete baino gutxiago 66 urte eta 10 hilabete 2027tik aurrera 38 urte eta 6 hilabete edo gehiago 65 urte 38 urte eta 6 hilabete baino gutxiago 67 urte Iturria: Gizarte Segurantza b) Erretiroa hartu nahi duen pertsona enplegu zentroetan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko da erretiroa hartu baino 6 hilabete lehenagoko epean gutxienez. c) Gutxienez 33 urtez kotizatu behar izan dira eta 33 urtetatik gutxienez 2 urte erretiroa hartu aurretiko 15 urteren barruan egon behar dute. d) Lana uztea hurrengo zergati batengatik eman bada: i. Kaleratze Kolektiboa arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo ekoizpenekoengatik. ii. Kaleratze objektiboa, mota bereko arrazoiengatik. iii. Kontratua ebazpen judizial baten bidez amaitzen bada, Lege Konkurtsalak aurreikusitako kasuetan. iv. Enpresaburuaren heriotza, erretiroa edo ezintasuna edo kontratatzailearen nortasun juridikoa amaitzea v. Lan-kontratua amaitzea, lan-agintaritzak egiaztatutako ezinbesteko arrazoiren bat dagoenean. vi. Langilearen borondatez kontratua amaitzea, mugikortasun geografiko baten, funtsezko baldintzetan aldaketen edota enpresaburuaren aldetik ez-betetze baten ondorioz. Baita ere arrazoi justifikatuak daudenean, hala nola duintasunari kalte egiten dioten baldintzak aldatzean, soldata ez ordaintzea edo atzerapen jarraituak ematen badira. vii. Genero-indarkeriaren biktima den langilearen borondatez kontratua amaitzea.
Nahitaezko erretiro aurreratuen kasuan, pentsioa murriztu egingo da, langileari erretiratzeko legezko adina betetzeko falta zaion hilabete edo hilabete-zati bakoitzeko, egiaztatutako kotizazio-aldiaren eta aurrerapen-hilabeteen arabera. Koefiziente murriztaileak Taula 2n agertzen dira eta erretiroa aurreratzen den hilabete kopuru bakoitzari dagozkionak izango dira. Taula 2. Nahitaezko erretiro aurreratua. Koefiziente murriztaileak
3 Gizarte Segurantzaren arabera, pentsioa jasotzen den egoeraren arabera, gertaera eragilea egindakotzat hartuko da: • Lan jardueraren uzteko egunean, Gizarte Segurantzan altan dagoenean langilea • Eskaera aurkezteko egunean, altaren antzeko egoeran , ondorengo salbuespenekin: o Derrigortutako eszedentziaren kasuan, antzeko egoera sortu zuen kargu uztearen eguna. o Lurralde nazionaletik kanporako lekualdatze kasuan, besteren konturako lanaren uzte eguna • Eskaera aurkezteko eguna, alta ez den egoeratan.
Horrez gain, gehieneko pentsioa4 duten pertsonentzat, gehieneko zenbateko horren gain koefiziente murriztaile bat ezarri beharko dute, %0,5, erretiroa aurreratzen den hiruhileko bakoitzeko. Behin zenbateko hori aterata, pentsioari koefiziente murriztaileak ezarriz, zenbateko hori ezin izango da %0,5 aplikatutako zenbatekoa baino handiagoa izan. Bukatzeko, pentsio teorikoa5, gehieneko pentsioa baino txikiagoa bada, urte horretan pentsiodunak jasotako zenbatekoa pentsio teorikoari koefiziente murriztaileak biderkatuz lortuko da; aldiz, pentsio teorikoa, gehieneko pentsioa baino handiagoa bada, koefizienteak pentsioaren gehieneko zenbatekoari biderkatuz lortuko da erretiroaren zenbatekoa. 3.2.2 Borondatezko erretiro aurreratua Borondatezko erretiro aurreratuaren kasuan ere legez ezarrita dagoen adinera iritsi aurretik ematen den erretiroa da, baina kasu honetan langilearen iniziatibaz bultzatuta. Modalitate honetan erretiro aurreratua hartzeko baldintzak ondorengoak izango dira: a) Kasu bakoitzean aplikatzekoa den legezko adin arrunta baino bi urte gutxiagoko adina izatea gehienez. b) Lanean, langabezia-prestazioa jasotzen edo altan edo altaren antzeko egoera batean egotea. Hala ere, erretiro aurreratua borondatez hartzen duen pertsona langabeziako sorospen bat jasotzen ari bada gutxienez duela hiru hilabetetik, ezarriko zaizkion koefizienteak nahitaezko erretiro aurreratuan aplikatzen diren berdinak izango dira. c) Gutxienez 35 urtez kotizatu behar izan dute eta 35 urtetatik gutxienez 2 urte erretiroa hartu aurretiko 15 urteren barruan egon behar dute Baldintzak kontuan izanda, beheko Taula 4 kontuan hartuta, borondatezko erretiro aurreratua hartzea aukeratzen duten pentsiodunen zenbatekoari aplikatu beharreko koefiziente murriztaile berriak biltzen dira, kotizatutako aldiak eta erretiro-pentsioa aurreratzen den hilabete kopurua kontuan hartuz ezarri direnak. Taula 4. Borondatezko erretiro aurreratua. Koefiziente murriztaileak
Kotizazioaldia: 38 urte eta 6 hilabete Kotizazioaldia: 38 urte eta 6 hilabete edo gehiago Kotizazioaldia: 41 urte eta 6 hilabete edo gehiago Kotizazioaldia: 44 urte
4 Gehieneko pentsioa, pentsio publiko guztietarako gehieneko muga da. 2022ko ekitaldian hileko, 2.819,57€ (urtean 39.474), 14 ordainsaritan. 5 Pentsio teorikoa, oinarri arautzaileari kotizatutako hilabete kopuruari dagokion ehunekoa biderkatuz lortzen da.
Bestetik, erretiro aurreratua hartzeagatik pentsioa, pentsio minimoa6 baino txikiagoa bada, pertsona horrek ezin izango du erretiroa aurreratu eta ondorioz legezko erretiro adin arruntera arte itxaron beharko du. Era berean, ez dira kontuan hartuko ere lan erregulazioko txostenetan hartutako erabakien ondorioz edo edozein arlotako hitzarmen kolektiboen, enpresako akordio kolektiboen edo konkurtso-prozeduretan hartutako erabakien ondorioz 2022ko urtarrilaren 1aren ondoren amaitzen diren kontratuetan, kontratuak erregulazio hau indarrean jarri aurretik onartu izan baziren. Borondatezko erretiro aurreratua kotizazio-aldi luzeekin eta zenbateko txikiekin. Nahiz eta legez ezarritako adinaren aurretik jubilatzen direnek koefiziente murriztaileak aplikatzeko beharra izan, erreforma honetan erretiro pentsioak hobetzeko osagarri bat arautzen da, 2002ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean erretiro aurreratua hartu zuten pentsiodunentzat, eta kotizazio-aldi luzea egiaztatu edo pentsio-zenbateko txikia izan dutenentzat. Horrela, hurrengo baldintzak betetzen dituztenek, bai nahitaezko erretiro aurreratua eskatzen dutenek, bai borondatezkoa, 2022ko martxoaren 1ean plus bat jasoko dute, eta plus hori 21/2021 Legean aurreikusitako koefiziente murriztaileak aplikatzetik ateratzen den zenbatekoaren eta hasieran onartutako pentsioaren arteko desberdintasuna izango da, betiere hurrengo baldintzak bete ezkero: 1) Gutxienez 44 urte eta 6 hilabete kotizatu direla egiaztatzea, edo 40 urte gutxienez, 2022ko urtarrilaren 1ean pentsioaren hileko zenbatekoa 900 eurotik beherakoa bada. 2) 2022ko urtarrilaren 1ean indarrean zeuden koefiziente murriztaileak aplikatu izan balira, pentsioen hasierako zenbatekoa handiagoa izatea. 3) Nahiz eta baldintza hauek bete, ezin izango dute osagarri hau eskuratu jada 2022an ezarrita dagoen gehieneko pentsioa jasotzen duten erretiratuek. Zenbateko hori 14 ordainsaritan emango da (gabonetako eta udako aparteko ordainsariak barne) eta Gizarte Segurantzak berak ofizioz egingo du baldintza hauek betetzen dituzten pertsonei eskubide honen aitorpena. Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministerioaren esanetan, 2022an osagarri hau 213.000 pertsonek jaso ahal izango dute (Uppers, 2022).
6 2022an, urteko pentsio minimoa 65 urte baino gutxiago dituenarentzat ondorengoa izango da: Ardurapeko ezkontidea duenak urtero 11.688,60€ gutxienez , ezkontide gabe 9.452,80€ eta ardurapen gabeko ezkontidearekin 8.934,80€.
Halaber, urte bat barru, Gobernuak, txosten bat egin beharko du neurri honen aplikazio eta eragina aztertuz. 3.2.3 Jardueraren ondoriozko erretiro aurreratua Erretiratzeko ohiko adina aurreratu edo murriztu daiteke nekezak, arriskutsuak, toxikoak edo osasunaren kalterako diren eta hilkortasun edo heriotza-tasa handiak dituzten lanbide talde edo jarduera profesionaletan, betiere, eragindako langileek lanean ezarritako gutxieneko jarduera egiaztatzen badute eta eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte (Gizarte Segurantza). Gizarte Segurantzaren arabera, hurrengo lanbideak sartuko lirateke modalitate honen barruan: Meatzarien Estatutuan dauden langileak, aireko hegaldietako langileak, treneko langileak, artistak, zezenketako profesionalak, suhiltzaileak, ertzaintzako kidea eta udaltzaingoa. Ildo beretik, ezin izango dute erretiro hau hartu 52 urte baino gutxiago duten pertsonek eta ezta ere erretiro partziala, erretiro aurreratua edo beste edo zein modalitate eskuratzeko. 3.2.4 Erretiro aurreratua desgaitasun bat izanez gero Desgaitasun-gradu bat duten pertsonen kasuan, erreforma berriak erretiro modalitate hau legez arautuko du jardueraren ondoriozko erretirotik bereiziz eta ezartzen du erretiro-adina aurreratu ahal izango dutela, desgaitasun gradua %65 edo gehiagokoa dutenek eta baita %45etik gorakoa dutenek, egiaztatzen bada ezintasun horrek pertsona horren bizi-itxaropena murriztea dakarrela. Kasu honetan ere ezin izango dute erretiro hau hartu 52 urte baino gutxiago izanez gero, ezta ere erretiro partziala, erretiro aurreratua edo beste edozein modalitate eskuratu ezkero. Lege hau indarrean sartu eta sei hilabeteko epean, Gobernuak Toledoko Itunean ematen diren akordioak jarraitu eta ebaluatzeaz arduratzen den batzordeari txosten bat bidaliko dio desgaitasuna duten pertsonen gizarte-babesarekin lotuta dauden alderdiei buruz hitz egiten duena, adimen-desgaitasuna duten pertsonen kolektiboari eragiten dion problematikan arreta berezia jarriz. 3.3 AKTIBOKO LANGILEEN IRAUNKORTASUNA SUSTATZEA Sarreran aipatu bezala Espainiak arazo handi bat du Gizarte Segurantzaren finantzazioarekin eta honek zaildu egin du pentsio sistema publikoaren iraunkortasuna. Horren ondorioz, erreforma honen barruan, erretiro adina atzeratzea sustatu nahi da dauden pizgarriak hobetuz eta horretarako Toledoko Itunaren 12.gomendioa jarraituz, zenbait aldaketa egin dira.
3.3.1 Borondatezko Erretiro Atzeratua Borondatezko erretiro atzeratua, langile batek erretiratzeko legezko adina helduta, bere lan bizitza luzatzea erabakitzen duenean ematen da, honek etorkizunean jasoko duten pentsioan onura batzuk ekarriz. Erretiro atzeratua aukeratu ahal izateko baldintzak hurrengoak dira: Gutxienez Gizarte Segurantzan 15 urte kotizatu izana, 70 urte bete ez izana eta urte horri dagokion ohiko erretiroaren gutxieneko adina beteta izatea (Taula 1). 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, erretiro modalitate hau aukeratzen duen pertsonak, erretiratzeko momentuan jasoko duen onura ekonomikoa aipatuko diren hiru aukeren artean bat aukeratuz egingo du. Aukeraketa hori ezin izango da aldatu eta aukeratu ezean, lehenengo aukera aplikatuko da. Lehenengo aukera legezko adina bete ondoren, kotizatutako urte oso bakoitzeko %4 gehigarria jasotzea da, oinarri arautzaileari aplikatuko zaiona, pentsioaren zenbatekoa handituz betirako. Ehuneko hori erretiratzean jasoko da, hileko jasotzen duen pentsioari dagokion ehunekoa aplikatuta. Horrez gain, erretiroa atzeratzeagatik jasotzen den hobaria, pentsioari gehituta, ezin izango da urte horretan ezarrita dagoen gehieneko pentsioa baino altuagoa izan. Dena den, hobaria gehitu gabe edo partzialki gehitu den kasuetan, pentsioa gehieneko pentsiora heltzen bada, interesdunak urtero zenbateko bat jasotzeko eskubidea izango du. Zenbateko hori kalkulatzeko, momentu bakoitzean indarrean dagoen gehieneko pentsioari, pentsioaren zenbateko hori kalkulatzeko erabili ez den ehuneko gehigarria aplikatuko zaio, hurbilen dagoen unitatera biribilduta (Instituto BBVA de Pensiones, 2022). Bigarren aukera ordea, lanean jarraitzea erabaki duen pertsonak behin betiko jubilazioa hartzean ordainketa bat jasoko du eta kasu honetan, jasoko den kantitatea erretiro-adin arruntera iristean kotizatu diren aurreko urteen araberakoa da, 5.000 eurotik 12.000 eurora bitartekoa. Zenbatekoa kalkulatzeko hurrengo formula erabiliko da: • 44 urte eta 6 hilabete baino gutxiago kotizatu duenarentzat: 𝑍𝑒𝑛𝑏𝑎𝑡𝑒𝑘𝑜𝑎 = 800 × (𝑢𝑟𝑡𝑒𝑘𝑜 𝑝𝑒𝑛𝑡𝑠𝑖𝑜𝑎 500 ) 1 1,65
• 44 urte eta 6 hilabete baino gehiago kotizatu duenarentzat, aurreko balioa %10 handituko da:
Hirugarren aukera aurreko bien konbinazio bat izango litzateke, baina oraindik ez da xehetasun handirik eman honen inguruan. Erretiro atzeratuarekin bukatzeko, kontuan hartu behar da onura ekonomiko hau ez dela aplikagarria izango erretiro aktibo, partzial, malgu eta aurreratuarekin. 3.3.2 Erretiro Aktiboa
Modalitate hau aukeratzen duen pertsonak, erretiratzeko adin arrunta helduta, lan egiten jarraituko du baina pentsioaren ehuneko bat kobratzeko eskubidea izango du. Erretiro mota hau jaso ahal izateko hurrengo baldintzak bete beharko dira: • Erretiratzeko legezko adin arrunta beteta izatea eta une horretatik urte bat igaro izana. Lehenengo puntu hau izango da berritasuna erretiro aktiboari dagokionez. • Pentsioaren %100 jasotzeko eskubidea izateko adina kotizatu duten pertsonek bakarrik jaso ahalko dute erretiro aktiboa. • Lana, besteren kontura, norberaren kontura, lanaldi osoan edo partzialean egin ahal izango da. • Modalitate hau hartu ahal izatetik kanpo geratuko dira sektore publikoan lanpostu bat edo goi kargu bat betetzen dutenak. Baldintzak kontuan izanda, lanarekin bateragarria den pentsioaren zenbatekoa, lanaren bateragarritasuna hasten den unean jasotzen ari den zenbatekoaren %50 izango da, gutxienekoengatiko osagarria kanpoan utziz, pentsiodunak duen lanaldia edozein izanda ere. Jarduera norberaren kontura egiten bada eta gutxienez besteren konturako langile bat kontratatua duela egiaztatu ezkero, %50 izan beharrean, %100 izango da. Nolanahi ere, pentsiodunak ez du eskubiderik izango gutxienekoengatiko osagarria jasotzeko, pentsioa eta lana bateragarriak dituen bitartean. Pentsioaren balio emateari dagokionez, pentsio hau sistemako gainerako pentsioak bezala errebalorizatuko da, baina langileak pentsioaren %50 jasoz. Azkenik, erretiro aktiboa bukatzen den momentuan, erretiro pentsioaren zenbateko osoa ezarriko da. 3.3.3 Kotizazioetan pizgarriak adineko langileen kasuetan Adineko langileen kasuan, 2021eko legean ondorengo aldaketak bilduko dira:
a) Aldi baterako ezintasunaren kasuan kotizatzen jarraitu beharko dute baina 62 urtetik gorako langileengatik enpresek Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotak %75 murriztuko dira. b) Jarduera mantentzen duten langileen kasuan, erretirorako adin arrunta betetzen dutenean, enpresak eta langileak gertakizun arruntengatik (aldi baterako ezintasunagatik izan ezik) Gizarte Segurantzan kotizatzeagatik salbuetsita geratuko dira, eta aurreko legeriak eskatzen zuen pentsioaren oinarri arautzaileari %100 aplikatzea ahalbidetzen duen kotizazio-aldia egiaztatzeko baldintza ezabatzen da. c) Erretiroa hartzeko adinera iristen diren eta norberaren konturako lanean jarraitzen duten langileek ere ez dute Gizarte Segurantzan kotizatu beharrik izango, aldi baterako ezintasunagatik eta gertakari profesionalengatik ez bada, eta aurreko legeriak eskatzen zuen pentsioaren oinarri arautzaileari %100 aplikatzea ahalbidetzen duen kotizazio-aldia egiaztatzeko baldintza ezabatuko da. 3.4 ERRETIRO ARRUNTA Taula 1ean ikus daitekeen bezala, 2022an erretiratu ahal izateko adin arrunta 65 urte dira 37 urte eta 6 hilabete baino gehiago kotizatu dituenarentzat eta aldiz 66 urte eta 2 hilabete 37 urte eta 6 hilabete baino gutxiago kotizatu dituenarentzat. Baina, adina eta kotizazio denboraz gain, ondorengo baldintzak bete behar dira modalitate honetan erretiratu ahal izateko: • Gizarte Segurantzan afiliatuta egotea altan edo altaren pareko egoeran. Posible da altan ez egonda ere erretiroa hartzea, beti ere eskatzen den adina beteta badu eta 15 urte kotizatzeaz gain 15 urte horietatik 2 behintzat erretiroa hartu aurreko 15 urteen barnean egon badira. • Gutxieneko kotizazio aldi bat izatea, 15 urte. 15 urte horietatik 2 behintzat erretiroa hartu aurreko 15 urteen barnean egon behar dira. 3.4.1 Nahitaezko erretiro arrunta Nahiz eta erretirorako adin bat ezarrita dagoen legez, aurreko adibideetan ikusi dugun bezala langileek badute lan egiten jarraitzeko eskubidea, baina eskubide hau ez da absolutua. Izan ere, sektore publikoan adibidez, 65 urtean ezarrita dago derrigorrezko erretiroa, nahiz eta salbuespen batzuek 70 urtera luzatu dezaketen aurretik eskatu eta onarpena izan ezkero. Sektore pribatuari dagokionez ere muga batzuk aurkitu ditzakegu, hala nola sektoreko hitzarmen kolektiboen klausuletan ezartzen diren baldintzak adibidez. Horrela, lege honen arabera hitzarmen kolektiboek ondorengo kasuetan bakarrik ezarri ahal izango dute nahitaezko erretiroa:
1. Langileak 68 urte edo gehiago dituenean. Nolanahi ere, gutxieneko adina 68 urte izan arren, salbuespen bat barneratzen da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea helburu bada. Kasu horietan, muga hori erretiroa hartzeko legezko adinera murriztu daiteke, hitzarmen kolektiboak arautzen duen sektoreko jarduera ekonomiko jakin batean, Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden besteren konturako emakume langileen okupazio-tasa bertako langileen %20 baino txikiagoa denean. Gainera, kasu hauetan eskatzen da kontratua iraungitzen den bakoitzean, aldi berean, aipatutako jardueran gutxienez emakume bat kontratatzea, lanaldi osoz eta mugagabean. 2. Pentsio arruntaren %100 jasotzeko baldintzak betetzen dituenean. Oinarri arautzailearen %100 jasotzeko, Taula 1ean, urte bakoitzeko eskatzen den gutxieneko kotizazio aldia beteta izan behar du. 3. Neurria belaunaldi-erreleboari lotuta egon behar da, gutxienez langile berri baten kontratazio mugagabearen eta lanaldi osoko kontratazioaren bitartez. Bukatzeko, aldaketa hauek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera negoziatzen diren hitzarmen kolektiboetan sartutako klausulei eragiten die, horrela, data hau baino lehenagoko hitzarmenetan, nahitaezko erretiroaren klausulak dagokion hitzarmenaren hasierako indarraldi itundua eta hiru urtera arte aplikatu ahal izango dira. 3.5 BELAUNALDI ARTEKO EKITATE-MEKANISMOA Momentura arte, 23/2013 Legearen bitartez ezarri zen "Jasangarritasun-Faktorea" Espainiar pentsioen erreformaren ardatz izan da, nahiz eta ez den aplikatua izan, 2023an sartu behar zelako indarrean. Erretiro pentsioaren jasangarritasun-Faktorea, Gizarte Segurantzako sistemaren erretiro-pentsioen zenbatekoa pentsiodunen bizi-itxaropenaren bilakaeraren arabera automatikoki kalkulatzeko tresna da. (23/2013 Legea) Lege berri honetan ordea, Jasangarritasun-Faktorea indargabetu eta Belaunaldien Arteko Ekitate-Mekanismo batekin ordezkatu da, honen helburua pentsioen iraunkortasuna izanik. Indargabetze horren arrazoiak pentsio sistemak dituen erronkak ez betetzea dira, horien artean, bizi-itxaropenaren hazkundea eta erretiroa hartzen duten belaunaldien eta lan egiteko adinean dauden pertsonen kopuruaren desoreka hain zuzen ere. Horrela, belaunaldi arteko ekitate mekanismoak bi osagai ezartzen ditu: 1) Gizarte Segurantzaren Erreserba Fondoaren Hornidura (2023-2032) Helburua, "Baby Boomers" deitutako belaunaldiak erretiroa hartzen dutenean emango den pentsioen gastuen desbideratzeei aurre egiteko errekurtsoak izatea da. Horretarako, 2023.urtetik aurrera eta hamar urteko epean (2032ra arte) kotizazio gehigarri bat ezarriko da
Gizarte Segurantzako Erreserba Fondoan. Kotizazioa 0,6 puntuko ehunekoetan izango da, bertatik, 0,5 enpresari eta 0,1 langileari egokituko zaio. 2) Fondoa kotizatzaile eta pentsiodunei konpentsatzeko erabili edo neurrien aktibazio kontingentea. 2032.urtetik aurrera finkatuko da bigarren osagai hau. Helburua, hiru urtean behin, Europako Batzordearen Ageing Report edo antzeko dokumentuaren azken aurreikuspenak kontuan izanda, egiaztatuko da 2050eko gastuak Ageing Report 2024an (indargabetuta dagoen jasangarritasun faktorearen eragina kenduta) egindako aurreikuspenak gainditzen dituen edo ez. Aurreikusitako gastuak ez badu Ageing Reportek 2024an emandako erreferentziazko maila hori gainditzen, ez da inongo neurririk ezarriko. Baina proposamen bezala planteatu da Erreserba Fondoa kotizazio sozialak murriztu edo pentsioak hobetzeko erabiltzea. Ordea, erreferentziazko maila hori gainditzen badu, hurrengo neurriak ezarriko dira: 1) Erreserba Fondoko aktiboak erabiliko dira pentsio kontributiboak finantzatzeko. Urtero gehienez BPG %0,2 izanda. 2) Gastuaren desbideratzea aipatutako %0,2 gainditzen badu edo Fondoa agortuta badago, gobernuak eta gizarte eragileek Toledoko Itunera ondorengo proposamenak eramango dituzte sarrerak handitzeko: pentsioen gastuaren ehunekoa murriztea BPG terminoetan, kotizazio-tasa handitzea edo diru-sarrerak handitzeko beste bide batzuk erabiltzea. Neurri hauekin Erreserba Fondoko aktiboekin estalita ez dagoen 2050erako dagoen pentsio-gastuaren aurreikuspenaren desbideratzea konpentsatuko da, muga BPG %0,8ko mugarekin. 4. ADIBIDEAK Behin erreforman aipatzen diren artikulu nagusiak aztertu ondoren, adibide desberdinen bitartez aurreko puntuetan landutako zenbait kontzeptu praktikara eramango ditugu, pertsona ezberdinei erreforma honek zelan eragin dien ikusteko. Kalkuluak egiteko erreferentzia-urtea 2022 urtea izango da; hau da, suposatuko dugu adibideetako pertsonek 2022.urtean beraien erretiro adinak eta zenbatekoak kalkulatu nahi izan dituztela, beraz 2022ko jubilazio arauak ezarriko dira. Hau esanda, lau adibide planteatuko ditugu eta denetan suposatuko dugu ondorengo baldintzak ematen direla:
• Adibideetako pertsonek ez dute seme-alabarik edo harreran hartutako adingaberik. Bestela, "amatasun" gehigarri bat emango litzateke. • Ez dute genero-arrakala murrizteko osagarririk eskatu. • Ez dute desgaitasunik aitortuta. • Ez dute erretiroa aurreratzea ahalbidetzen duen lanik izan. • Ez dute atzerrian lan egin. Atzerrian lan eginez gero kontuan hartu beharko genituzke kanpoan kotizatutako urteak. • Oinarri arautzaileak konstanteak izango dira berdinak izango dira. Baldintza hauek kontuan hartuta jakin behar dugu kalkulatuko diren zenbatekoak ez direla errealitatean zehatz mehatz horiek izango; izan ere, ez dakigu zein izango den pertsona hauen lan-etorkizuna (langabezian egongo diren, gehiago kotizatuko duten…). Ondorioz, aukeratutako adibideetako pertsonen adinak erretiro adinetik gertu egongo dira, azkenean, erretiro adinetik gero eta urrunago egon, kalkuluek zentzu gutxiago dute, pertsona horiei oraindik urte asko geratzen zaizkielako lanean eta baliteke etorkizuneko erreforma berrien ondorioz gaur kalkulatutakoak balio ez izatea. Pentsioen zenbatekoak kalkulatzeko oinarrizko kontzeptua oinarri arautzailea7 da eta hurrengo adibideetan erabilitako oinarri arautzaileak kalkulatzeko erabilitako kotizazio oinarriak8, Espainiar estatuan adin-tartearen arabera ezarrita dauden batez besteko kotizazio oinarriak erabili dira (Gizarte Segurantza, 2022). Horrez gain, kotizazio denborak zehazteko ere, Espainian lan bizitzaren batez besteko iraupena kontuan izan dugu, 2020ko datuekin, eta 34,8 urtekoa da (E.B, 2020) 4.1 Adibidea: Erretiro arrunta eta Nahitaezko erretiro aurreratua Iñaki izena duen gizon batek, EEE baten ondorioz bere lanpostua utzi behar izan du eta ez daki nahitaezko erretiro aurreratua hartu edo lanean jarraitu eta legezko erretiro adin arrunta heldu arte itxaron. Iñakik 2022ko urtarrilean 64 urte ditu, kotizazio denbora 33 urte dira eta bere oinarri arautzailea 1870€ da. Iñakik, bi aukerak aztertu ditu; erretiro arrunta eta nahitaezko erretiro aurreratua. A. Erretiro arrunta
7 Oinarri Arautzailea langileak erretiroa hartu nahi duen unetik aurreko 25 urtetan jasotako ekarpen guztien batez bestekoa da. 2022an oinarri arautzailearen kalkulua horrela kalkulatzen da: 𝑂𝑖𝑛𝑎𝑟𝑟𝑖 𝐴𝑟𝑎𝑢𝑡𝑧𝑎𝑖𝑙𝑒𝑎 = 300×𝑘𝑜𝑡𝑖𝑧𝑎𝑧𝑖𝑜 𝑜𝑖𝑛𝑎𝑟𝑟𝑖𝑎 350 ; hau da, erretiroa hartu nahi den urtetik, aurreko 300 hilabeteetan izandako ekarpenen batura zati 350 eginez. Erabilitako kotizazio oinarriak ondorengoak izan dira: lehenengo adibidean, 2.182€, bigarrenean 1.342€ eta hirugarrenean 3.289,5 €. 8 Kotizazio oinarriak langile batek hilero jasotzeko eskubidea duen ordainsari osoa da, aparteko ordainsariak gabe. Ordainsari hau gauzaz edo eskudirutan jaso daiteke. (Elena Trujillo, 2020).
• Erretiroa hartu nahi duen pertsona enplegu zentroetan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko da erretiroa hartu baino 6 hilabete lehenagoko epean gutxienez. • Gutxienez 33 urtez kotizatu behar izan dira eta 33 urtetatik gutxienez 2 urte erretiroa hartu aurretiko 15 urteren barruan egon behar dute • Lana uztea EEE baten ondorioz izan bada. Kasu honetan, Iñakik, baldintza guztiak betetzen dituela kontuan hartuta, posible du nahitaezko erretiro aurreratua hartzea. Erretiroa aurreratzean, pentsioa koefiziente murriztaileekin txikituko zaigu, eta erretiro adina kalkulatzeko, kotizatutzat joko dira jubilazio aurreratua hartu nahi den datatik, urte horretan legezko adinera arte falta diren urteak. Hau da, kasu honetan 64 urtetik 66 urte eta 6 hilabetera 30 hilabete igaro dira, eta hau kotizazio aldiari gehituko zaio; beraz, koefizienteak ezartzerako orduan, Iñakik ez ditu izango 33 urte kotizatuta, baizik eta 35 urte. Dena den, lehendabizi oinarri arautzailearen gaineko ehunekoak ezarri behar dira eta hemen 33 urte hartzen dira kontuan: Lehen 15 urteetan %50 aplikatuko zaio. Geratzen dira: 33𝑢𝑟𝑡𝑒 − 15 𝑢𝑟𝑡𝑒 = 18 𝑢𝑟𝑡𝑒 (216 ℎ𝑖𝑙𝑎𝑏𝑒𝑡𝑒) Kotizatutako urte gehigarri bakoitzagatik hurrengoa ezarriko da 1𝑒𝑡𝑖𝑘 106𝑟𝑎 %0,21 𝑎𝑝𝑙𝑖𝑘𝑎𝑡𝑢𝑘𝑜 𝑧𝑎𝑖𝑜 → 106 × %0,21 = %22,26 𝐺𝑒𝑟𝑎𝑡𝑧𝑒𝑛 𝑑𝑖𝑟𝑎 216 − 106 = 110ℎ𝑖𝑙𝑎𝑏𝑒𝑡𝑒 𝐺𝑎𝑖𝑛𝑒𝑟𝑎𝑘𝑜 131 ℎ𝑖𝑙𝑎𝑏𝑒𝑡𝑒𝑎𝑘 → 110 × %0,19 = %20,9 𝐺𝑢𝑧𝑡𝑖𝑟𝑎 = %50 + %22,26 + %20,9 = % 93,19 Ehuneko hau, oinarri arautzaileari aplikatuko zaio, baina baita ere erretiroa aurreratzeagatik ezartzen zaion koefiziente murriztailea. Kasu honetan, Iñakik 30 hilabetetan aurreratzen du erretiroa; beraz, aplikatu beharreko koefiziente murriztailea %18,75 izango da (Taula 3), eta guztira geratuko zaion zenbatekoa: 𝑃𝑒𝑛𝑡𝑠𝑖𝑜𝑎𝑟𝑒𝑛 𝑚𝑢𝑟𝑟𝑖𝑧𝑘𝑒𝑡𝑎 = 1.870 × %93,19 × %18,75 = 326,74 ≅ 327€/ℎ𝑖𝑙𝑒𝑟𝑜 327€ murriztuko zaio hilabetero pentsioa. Beraz, erretiroa 2 urte eta 2 hilabetetan aurreratzen badu, hilero 1.806€ jaso beharrean 1479€ jasoko ditu.
4.2 Adibidea: Erretiro arrunta eta Nahitaezko erretiro aurreratua Maite izeneko emakume bat bati lan-kontratua amaitu zaio eta nahitaezko erretiro aurreratua hartzeko aukera du baina erretiro arruntera arte itxaronda zenbat jasoko lukeen ere jakin nahi du. 2022an 63 urte ditu eta 39 urtez kotizatu du. Bere oinarri arautzailea 1.300€ da. A. Erretiro arrunta Kasu honetan ere, Maitek erretiro arrunta hartzeko baldintzak betetzen ditu (Gizarte Segurantzan afiliatua egotea eta 15 urte baino gehiago kotizatu izana, eta horietatik bi urte azken 15 urteen barnean egotea), legezko adin arruntaren baldintza izan ezik, ez baititu 65 urte oraindik. Lanean jarraitu ezkero, 2 urte barru, 41 urtez kotizatuta, erretiroa hartu dezake, oinarri arautzailearen %100 jasoz, hau da,1.300€ hilero. B. Nahitaezko Erretiro Aurreratua Maitek ere erretiro modalitate hau hartzeko baldintzak betetzen ditu; erretiro adin arrunta baino 4 urte gutxiago izatea, enplegu-eskatzaile gisa egotea, 33 urte baino gehiago koitizatu ditu eta lan-kontratua amaitu zaio lan-agintaritzak egiaztatutako ezinbesteko arrazoiren batengatik. Nahitaezko erretiro aurreratua 24 hilabetetan aurreratu du eta kotizatutako denbora 39 urte izan dira, ondorioz oinarri arautzailearen %100 jasoko du hemen ere, 2022ko ekitaldian eskatzen den gutxieneko kotizazioa baino gehiago kotizatu duelako. Ordea, erretiro adina kalkulatzeko, kotizatutzat joko dira jubilazio aurreratua hartu nahi den datatik, urte horretan legezko adinera arte falta diren urteak. Beraz, koefiziente murriztaileak ezartzeko 41 urte izango dira kontuan, ez 39, eta erabiliko den koefizientea %14 izango da (Taula 3). 𝑃𝑒𝑛𝑡𝑠𝑖𝑜𝑎𝑟𝑒𝑛 𝑚𝑢𝑟𝑟𝑖𝑧𝑘𝑒𝑡𝑎 = 1.300 × %14 = 182€/ℎ𝑖𝑙𝑒𝑟𝑜 182€-tan murriztuko zaio hilabetero pentsioa, erretiroa 2 urtetan aurreratzen badu. Beraz, 1.300€ jaso beharrean, 1.118€ jasoko ditu. 4.3 Adibidea: Erretiro arrunta eta Borondatezko erretiro aurreratua 2022ko ekitaldian Elsa izeneko emakume batek denbora asko igarotzen du etxetik kanpo lanean eta ondorioz ondorengoak jakin nahi ditu: borondatezko jubilazio aurreratua jaso dezakeen, jaso ahal izatekotan zenbatekoa zenbat den eta bukatzeko erretiro arruntera arte itxaronda zenbat jasoko lukeen. Elsak , 2022an 63 urte ditu, bere lan bizitzan 38 urtez kotizatu du eta oinarri arautzailea 1.150€ da. Hemen ere bi aukera ditugu: erretiroa aurreratzea edo ekitaldi honetako legezko adinera arte itxarotea. 1. Erretiro arrunta
2022an, erretiratzeko adin arrunta 38 urtez kotizatu duenarentzat 65 urte dira, beraz Elsari bi urte falta zaizkio legez ezarrita dagoen erretiro arrunta hartzeko, baina, gainerako baldintzak betetzen dituenez (Gizarte Segurantzan afiliatua egotea eta 15 urte baino gehiago kotizatu izana, eta horietatik bi urte azken 15 urteen barnean egotea), bi urte igarota ondorengoa jasoko du hilero: 𝑍𝑒𝑛𝑏𝑎𝑡𝑒𝑘𝑜𝑎 = 𝑜𝑖𝑛𝑎𝑟𝑟𝑖 𝑎𝑟𝑎𝑢𝑡𝑧𝑎𝑖𝑙𝑒𝑎 × 𝑎𝑝𝑙𝑖𝑘𝑎𝑡𝑢𝑡𝑎𝑘𝑜 𝑒ℎ𝑢𝑛𝑒𝑘𝑜𝑎 = 1.150€ × %100 = 1.150€ Kasu honetan, aplikatutako ehunekoa %100 da, 2024an 65 urterekin erretiroa hartzeko kotizatutako minimoa (38 urte eta 3 hilabete) baino gehiago kotizatu duelako, beraz ez da zenbatekoa murriztuko eta 1.150€ jasoko ditu hilero. 2. Borondatezko erretiro aurreratua Lehenengo eta behin borondatezko erretiro aurreratua jasotzeko baldintzak betetzen dituen edo ez egiaztatuko dugu: • Kasu bakoitzean aplikatzekoa den legezko adin arrunta baino bi urte gutxiagoko adina izatea gehienez. • Lanean egotea, langabezia-prestazioa jasotzen egotea edo altan edo altaren antzeko egoera batean egotea. • Gutxienez 35 urtez kotizatu izana eta 35 urtetatik gutxienez 2 urte erretiroa hartu aurretiko 15 urteren barruan egon behar dute. Elsak baldintza hauek betetzen dituela kontuan hartuta, pentsioaren zenbatekoari ezarriko zaion koefiziente murriztailea kalkulatzeko, hemen ere kotizatutzat joko dira jubilazio aurreratua hartu nahi den datatik, urte horretan legezko adinera arte falta diren urteak. Kasu honetan erretiratzeko adin arruntera arte urtebete geratzen zaizkio, beraz 40 urtez kotizatu duela kontuan hartuko da koefiziente murriztaileen kalkuluan. Oinarri arautzaileari aplikatuko ehunekoa kasu honetan ere %100 izango da eta koefiziente murriztailea %19 izango da (Taula 4). Zenbateko osoaren gain ezarriko den murrizketa, ondorengoa izango da: 𝑃𝑒𝑛𝑡𝑠𝑖𝑜𝑎𝑟𝑒𝑛 𝑚𝑢𝑟𝑟𝑖𝑧𝑘𝑒𝑡𝑎 = 𝑜𝑖𝑛𝑎𝑟𝑟𝑖 𝑎𝑟𝑎𝑢𝑡𝑧𝑎𝑖𝑙𝑒𝑎 × 𝑘𝑜𝑒𝑓𝑖𝑧𝑖𝑒𝑛𝑡𝑒 𝑚𝑢𝑟𝑟𝑖𝑧𝑡𝑎𝑖𝑙𝑒𝑎𝑘 = 1.150€ × %19 = 218,5€ ≅ 219 €/ℎ𝑖𝑙𝑒𝑟𝑜 219€ murriztuko zaio hilero pentsioa, jasoko duen zenbatekoa guztira 931€ izanik, erretiroa 63 urterekin hartzen badu. 4.4 Adibidea: Erretiro arrunta eta Borondatezko erretiro aurreratua Katalin izena duen emakume batek 2 hilabete barru 66 urte beteko ditu. 2022ko urtarrilean gaudela suposatuz, momentura arte 35 urte eta 3 hilabetez kotizatu du. Lehenago erretiratzea
geratzen zaizkio, beraz kotizazioak urteka zenbatzen direnez, 35 urte kotizatu ditu. Oinarri arautzaileari aplikatuko zaion koefizientea %3,67 izango da (Taula 4). Hemen ere kontuan hartu behar dugu oinarri arautzailearen %97,72 bakarrik jasoko dugula, 35 urte kotizatzeagatik. 𝑃𝑒𝑛𝑡𝑠𝑖𝑜𝑎𝑟𝑒𝑛 𝑚𝑢𝑟𝑟𝑖𝑧𝑘𝑒𝑡𝑎 = 𝑜𝑖𝑛𝑎𝑟𝑟𝑖 𝑎𝑟𝑎𝑢𝑡𝑧𝑎𝑖𝑙𝑒𝑎 × 𝑘𝑜𝑒𝑓𝑖𝑧𝑖𝑒𝑛𝑡𝑒 𝑚𝑢𝑟𝑟𝑖𝑧𝑡𝑎𝑖𝑙𝑒𝑎𝑘 = 2.443€ × %3,67 = 89,66€ ≅ 90 €/ℎ𝑖𝑙𝑒𝑟𝑜 Pentsioa hilero 90 € murriztuko zaio, guztira 2.353€ izanik. Lau adibideak kontuan hartuz, hauen arteko konparaketak egiteko, kasu bakoitzari dagokion ordezkapen tasa publikoa kalkulatuko dugu. Tasa honekin kalkulatzen da, erretiroa hartzeak suposatzen duen erosahalmenaren galera. Hau da, erretiroa hartzean pertsona batek jasoko duen zenbatekoa da, lanean zegoenean jasotzen zuen azken soldatarekin alderatua, eta hurrengo formularen bitartez kalkulatzen da (MAPRE): 𝑂𝑟𝑑𝑒𝑧𝑘𝑎𝑝𝑒𝑛 𝑡𝑎𝑠𝑎 = 𝑃𝑒𝑛𝑡𝑠𝑖𝑜𝑎𝑟𝑒𝑛 𝑍𝑒𝑛𝑏𝑎𝑡𝑒𝑘𝑜𝑎 𝐴𝑧𝑘𝑒𝑛𝑒𝑛𝑔𝑜 𝑠𝑜𝑙𝑑𝑎𝑡𝑎
9 Azken soldatak ateratzeko, adibide bakoitzean jarritako oinarri arautzailea kalkulatzeko kotizazio oinarrriak erabili ditugu. Kotizazio oinarriak soldata gordina erakusten dute, beraz kantitate hori baino txikiagoa den zenbakia erabili da azken soldata kalkulatzeko.
1.150 € 1.240 € 92,74% Borondatezko erretiro aurreratua Pentsioa Azken Soldata Ordezkapentasa 931 € 1.240 € 75,08% 4.4 Adibidea Erretiro Arrunta Pentsioa Azken Soldata Ordezkapentasa 2.443 € 2.900 € 84,24% Borondatezko erretiro aurreratua Pentsioa Azken Soldata Ordezkapentasa 2.353 € 2.900 € 81,14% Iturria: Norberak egina 4.1 adibidea hartu ezkero, ikus daiteke zelan Iñakik, bere erretiroa 30 hilabetetan aurreratzen badu nahitaezko erretiro baten ondorioz, bere erosahalmena %88,10 izatetik %72,15 izatera jaitsiko den; izan ere, erretiroa aurreratzeak pentsioaren murrizketa bat dakar, kasu honetan aplikatutako murrizketa %18,75 izan delako.4.2 adibidean ere, erretiro arrunta eta nahitaezkoa alderatu ditugu; baina, kasu honetan, erosahalmenaren murrizketa txikiagoa da, erretiroa 24 hilabete izan direlako. Beraz, nahitaezko erretiro aurreratuaren kasuan ikus dezakegu zenbat eta lehenago erretiratu, ordezkapen tasan emango den murrizketa handiagoa izango da. Borondatezko erretiro aurreratua aukeratzen duten adibideetan ere egoera berdina ematen da. 4.3 adibidean, 24 hilabetez aurreratzen da erretiroa, eta 4.4 adibidean ordea 4 hilabetez soilik. Goiko taulan (Taula 5) ikus daiteke nola 4.4 adibidean, ordezpen-tasa ez den ia aldatzen, erretiroa hilabete gutxi aurreratzen delako; aldiz, 4.3 adibidean erosahalmena nabarmenki murrizten da. Nahitaezko erretiro aurreratuaren eta Borondatezkoaren artean ere posible da konparaketa bat egitea. Adibidez, 4.2 eta 4.3 adibideetan, bai Maitek bai Elsak erretiroa 24 hilabetez aurreratu dute eta kotizazio aldi ia berdina dute. Baina adibideetara jo ezkero, ikusi daiteke, Maiteri, nahitaezko erretiro aurreratua hartzean ezarri zaion koefiziente murriztailea %14 izan dela; aldiz, Elsari, borondatezko erretiro aurreratua hartzeagatik %19 aplikatu zaio. Beraz, argi ikusten da, borondatezko erretiro aurreratua gehiago zigortzen dela, aplikatutako koefizienteak handiagoak baitira, nahiz eta aurreratutako hilabete kopurua berdina izan. 4.5 Adibidea: Borondatezko erretiro atzeratua Laugarren adibidean, Gregorio izeneko gizon bat dugu. Gregoriok 2022ko urtarrilaren 1ean 65 urte bete ditu eta 38 urtetan kotizatu du, baina lanean jarraitzea erabaki du, 4 urte
gehiagotan. Hala ere, jakin nahi du, zein aukera (lehenengoa edo bigarrena) datorkion hobeto erretiroa atzeratzeagatik jasotzen den onura jasotzeko. Suposatuko dugu bere oinarri arautzailea 2.000€ dela, beraz oinarri arautzailearen %100 jasoko du, 2022rako eskatzen den kotizazio urte minimoa betetzen duelako. Borondatezko erretiro atzeratua hartzeko baldintzak betetzen dituela suposatuz: Gutxienez Gizarte Segurantzan 15 urte kotizatu izana, ez izatea 70 urte beteta eta urte horri dagokion ohiko erretiroaren gutxieneko adina beteta izatea (2022.urtean 65 urte gutxienez), bi aukerak kalkulatuko ditugu jarraian. 1. Aukera Lehenengo aukera hartu ezkero, kotizatutako urte gehigarri bakoitzeko %4 aplikatuko da eta beste 4 urtez lanean jarraitzea espero duenez, 69 urte betetzean behin betikoz jubilatzea erabakitzen badu, hilero %16 handituko zaio zenbatekoa eta jasoko lukeen zenbatekoa 2.320€ izango zen. 𝑃𝑒𝑛𝑡𝑠𝑖𝑜 𝑎𝑡𝑧𝑒𝑟𝑎𝑡𝑢𝑎𝑟𝑒𝑛 𝑧𝑒𝑛𝑏𝑎𝑡𝑒𝑘𝑜𝑎 = 𝑜𝑖𝑛𝑎𝑟𝑟𝑖 𝑎𝑟𝑎𝑢𝑡𝑧𝑎𝑖𝑒𝑙𝑎 × (1 + (%4 × 4)) = 2.000€ × (1 + %16) = 2.320 €/ℎ𝑖𝑙𝑒𝑟𝑜 Beraz, aukera hau hartu ezkero, Gregoriok lau urte barru jubilatzea erabakitzen badu, 2.000€ jaso beharrean hilero, 2.320€ jasoko ditu geratzen zaion bizitza osoan zehar. 2. Aukera Gregorioren kasuan 44 urte eta 6 hilabete baino gutxiago kotizatu dituenez, hurrengo formula erabiliko dugu bere zenbatekoa kalkulatzeko: 𝑍𝑒𝑛𝑏𝑎𝑡𝑒𝑘𝑜𝑎 = 800 × (𝑢𝑟𝑡𝑒𝑘𝑜 𝑝𝑒𝑛𝑡𝑠𝑖𝑜𝑎 500 ) 1 1,65
Urte hasierako pentsioaren lekuan urte oso batean jasoko dituen pentsioen balioa jarriko dugu. Kasu honetan pentsioaren hilabeteko zenbatekoa 2.000€ direnez, guztira urtean 24.000€ izango ditu, eta balio hau formulan ordezkatuz: 𝑍𝑒𝑛𝑏𝑎𝑡𝑒𝑘𝑜𝑎 = 800 × (24000 500 ) 1 1,65 = 8356,49€/𝑢𝑟𝑡𝑒𝑟𝑜 Beraz, 2.aukeraren bitartez, erretiroa atzeratutako urte bakoitzeko 8.356,49€ dagozkio Gregoriori, eta, guztira lau urtez atzeratu duenez, 33.426€ jasoko ditu guztira erretiratzen denean. Dena den, aukera hau hartzen badu, kontuan izan behar du lau urte igarotzen direnean berriro ere 2.000€ jasoko dituela, bere oinarri arautzailea ez delako aldatuko.
Heriotzaurtea Hilean Guztira ordainketa gehigarria Hilean Guztira (erretirotik, hil arte) Guztira (Ordainketa gehigarria kontuan izanda)
85 2.320 € 354.366,49 € 33.426 € 2.000 € 305.488,35 € 338.914,35 € Iturria: Norberak egina Taula 6 erreparatuz, ikusi dezakegu Gregoriok 80 urterekin hiltzea espero badu, hobeto datorkio 1. Aukera aukeratzea, balio eguneratua 261.054,92€ delako, eta 2. Aukeran aldiz, 258.473,35€. Adibide hau ikusita, ondorioztatu dezakegu, zenbat eta urte gehiago bizi erretiro atzeratua hartu ondoren, lehenengo aukera bigarrena baino hobea izango dela. Ordea, erretiroa hartu eta urte gutxitara hil ezkero, lehenengo aukera izango da hobea. Hala ere, inoiz ez dakigunez noiz hilko garen, ez da posible zehatz mehatz jakitea zein aukera datorkigun hobeto, baina estimazio bat egiteko balioko digu behintzat. 5. ONDORIOAK Ukaezina da, Espainiar pentsio sistema publikoa azken boladan, eztabaidaren mende egon dela eta gobernura heldu diren alderdi politikoek saiakerak egin dituztela, legeetan aldaketak eginez, epe ertain eta luzean pentsioen biziraupena ziurtatzeko. Lan honen helburua, 2022ko ekitaldian, pentsio sistema publikoaren inguruan indarrean sartu den erreformaren azterketa bat egitea izan da. Horretarako, legeko zenbait artikulu aztertu dira, konkretuki, pentsioen errebalorizazioa, erretiro modalitate ezberdinak eta belaunaldi arteko ekitate mekanismoa. Legea hobeto ulertzeko, bertako puntu garrantzitsuenak (erretiro aurreratua eta atzeratua), teorikoki azaltzeaz gain, egoera erreal batean eman daitezkeen kasu praktikoekin lagundu dira. Zehazki, zenbait pertsonek jasoko lituzketen pentsioak kalkulatu dira, adinaren, oinarri arautzailearen eta kotizatutako aldiaren arabera; baina baita ere, erretiro motaren arabera. Adibide praktiko horien bidez, ikusten da, legeko aldaketek erretiroaren atzerapena sustatzeko ildoari jarraitzen diotela; alde batetik, erretiro aurreratuak zigortuz, 4.1,4.2,4.3, 4.4
adibideetan ikusi dugun bezala; eta, bestetik, erretiroa, adin arruntetik aurrera atzeratzen duten pentsiodunak sarituz, 4.5 adibidean bezala. Lan honetan, pentsioen erreforman onartutako legen neurriak aztertu dira; beraz, urtea amaitu aurretik beste zenbait neurri daude onartzeke. Horien artean garrantzitsuenak ondorengoak dira (Olías, 2022): • Gehieneko kotizazio-oinarrien igoera zehaztea sistemaren ekarpenak handitzeko asmotan. Oinarri hauetan igoera, gehieneko pentsioen igoerarekin batera etorriko litzateke. • Autonomoen kotizazio-sistema berria zein izango den zehaztea. Neurri honekin bilatu nahi dena da norberaren konturako langileek beraien diru-sarrera errealengatik kotizatzea, ez aukeratzen dutenagatik egitea. Egun, autonomoen %85 ahalik eta gutxienekoagatik kotizatzen dute, etorkizunean beraien pentsioei kalte eginez. Gai honen inguruan akordio bat lortzeko dauden zailtasunak ikusita, gobernuak neurriak 2025era arte ezartzea erabaki du. • Pentsioen zenbaketa aldien luzapena ezartzea. Momentura arte 2022an pentsioaren oinarri arautzailea kalkulatzeko zenbatzeko aldia erretiroa hartu aurreko azken 25 urteak izan dira (300 hilabete). Gobernuak zenbateko hori azken 35 urteetara luzatzea nahi du, baina neurri horrek zenbait langileen pentsioetan ekarriko dituen ondorio kaltegarriak ikusita, proposamena da 35 urtetatik 25, langileari komeni zaionaren arabera aukeratzea. Beraz, interesgarria izango litzateke, erreforma honek datozen urteetan izango duen eragina baloratzeko, neurri guztiak onartu ondoren, lan batean horien azterketa bat egitea. | science |
addi-19eb82a4cf91 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58809 | Sektore pribatu eta publikoko langileen arteko soldata ezberdintasunak: Espainiako zonalde batzuen analisia | Frutos Gallastegui, Maite | 2022-12-14 | GRADUA: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ)
Lan honen helburua, sektore pribatu eta publikoko langileen orduko soldaten artean zer nolako ezberdintasunak existitzen diren analizatzea da haien lokalizazioa, lanpostua, enpresaren tamaina, erantzukizuna, ikasketak, sexua, adina eta enpresan daukaten antzinatasuna kontuan izanda. Era honetan, ibilbide-profesionala hastear gauden pertsona guztiak zein sektoretan barneratu erabakitzeko, sektore bakoitzean zein egoera izango dugun ikusi nahi da. Gainera, azpi helburu bezala sexuagatiko diskriminaziorik badagoen ere aztertu nahi da. Lana hainbat ataletan banatu egin da. Hasteko, testuinguruan jartzeko sarrera bat egin da, jarraian jorratu egingo den lanaren helburuak eta hau hautatu izanaren zergatia azaldu egingo dira. Ondoren, lana burutzeko erabiliko diren laginaren, datu-basearen eta aldagaien zehaztasunak emango dira. Horrela, behin dena azalduta izanik aukeratu den laginaren azterketa hasiko da. Horretarako, datuen azterketa estatistikoa burutu egingo da, aldagai bakoitzaren ehunekoak eta egoera bakoitzean ematen den orduko batezbesteko soldatak grafikoetan errepresentatu egingo dira, ondoren hauen azalpenak emanez. Era honetan, sektore bietako langileen arteko soldata diferentziak ikusi ahal izango dira, aldagai bakoitzean. Behin analisi estatistikoa bukatuta, eredu ekonometrikoa zehazteari ekingo zaio, bertan aurretik aipatutako aldagai guztiak barneratuko dira, baita aldagaien forma funtzionalak ere. Ondoren, ereduan kolinealitaterik dagoen aztertu egingo da baita, White-n kontrastearen bidez heterozedastizitatea dagoenaren ebidentziarik baldin badagoen ere. Hau konprobatuta aldagaien banakako eta baterako esanguratasunak aztertzeko kontraste desberdinak egingo dira. Lan honen ondorio nagusia, sektore pribatuko eta publikoko langileen artean orduko soldata diferentzia existitzen dela da, langile biek baldintza berdinak betetzen dituzten arren. Amaitzeko, sexuagatiko orduko soldata diferentzia ere dagoela ondorioztatu daiteke. 1. SARRERA
Lan-merkatuan barneratzeko zailtasun asko daudela jakina da, lan merkatu honen azterketa, urteetan egin den azterketa izan baita. Azterketa honen emaitzak herrialde bakoitzak pairatzen zituen krisialdi edo garapen egoera desberdinekin erlazio zuzenak izanik. Krisialdi momentuetan egoera kaskarra pairatzen dute lan-merkatuan barneratu nahi dutenek, langabezia eta prekarietateak joera gorakorra baitu garai honetan. Lan-prekarietatea ez da gaur egungo arazoa, aspalditik datorren arazoa bat baizik, eta azken urte hauetan beheranzko joera izan duen arren, Covid-19-a dela eta, honek berriro ere gora egin du. Prekarietate honetan presentzia handiena duen taldea, lan esperientziarik ez dugun gazteok osatzen dugu (Nazioarteko Ekonomia Institutua, 2022an lortuta). Hori dela eta, gero eta gehiago dira, oposaketak gaztetatik presatzen hasten direnak, hau egiteko arrazoi nagusia lanpostu egonkor bat lortzea izanik, ekonomiaren gora
beherak lan arloan eragingo ez dienaren segurtasunarekin. Hala ere, oposaketak egin ondoren lanpostu bat lortzea ez da hain erraza lehiakortasun handia baitago eta ondorioz, askok oposaketen praktikak lan desberdinekin bateratu behar dituzte. Beraz, aurreko guztia kontutan izanik, esan daiteke lan-merkatuan barneratzean hainbat faktore izan behar direla kontuan eta horren arabera etorkizunerako erabakia hartzea da egokiena. Behin gaiaren inguruko informazioa barneratuta, lan honekin lortu nahi den helburu eta analizatuko den lagina azaltzeari ekingo diogu. 2. LANAREN HELBUA
Lan honen helburua Espainiako enpresa publiko eta pribatuetako langileen arteko orduko soldata diferentzia aztertzea da. Era berean, Espainiako zonalde eta lanpostu desberdinen arabera diferentzia hau nagusitu egiten den ala ez analizatuko da, baita bi sektore hauetan emakume eta gizonen arteko ordainsari-desberdintasunak ematen diren ere; azterketa hauek Espainiako Estatistika Institutuak 2018 urtean egindako soldaten egiturari buruzko inkestatik ateratako datuetan oinarritu egingo direlarik. Gai hau analizatzea erabaki egin da, ni bezalako ikasleek ibilbide-profesionala hastean hartu beharreko erabakietako bat delako, hots, zein sektoretan barneratu nahi dugun erabaki beharra dugu. 3. LAGINA
Hori dela eta, aztertu egingo den lagina nire egoera pertsonalera egokitutakoa izango da. Hasteko, hiru zonalde aukeratu ditut; Ipar-Ekialdea (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Aragoi eta Errioxa), Madrilgo Elkartea eta Ekialdea (Katalunia, Balentzia eta Balear Uharteak), hauek hautatzearen arrazoia Espainiako ekonomia fluxu nagusia eragiten duten bi hiriburuak (Madril eta Bartzelona) eta ni bizi naizen probintzia (Bizkaia) bertan egotea da. Lanpostuak ere murriztu egin ditut hiru lan-arlo soilik kontutan hartuz, hala nola, administraziokoak, ikasketa hauek amaitzean arlo horretan jorratzeko aukera dudalako, hezkuntza, nire helburuetako bat nire ezagupenak beste pertsona batzuei transmititzea delako eta azkenik, osasun arloan lan egiten dituztenak izan ditut kontuan, psikologia ikastea ere buruan dudalako, besteak lagundu ahal izateko. Horrez gain, lanaldi osoa burutzen dituzten langileak soilik izan ditut kontuan, diferentzia handia baitago lanaldi osoa eta partziala burutzen dituzten langileen artean eta nire helburua lehenengoa denez, sektore bi hauetan lanaldi osoa burutzen dutenek zein egoera duten aztertu egingo da.
Beraz, nire profilarekin bat datozen langileen egoera aztertu egingo da sektore publiko eta pribatuan. Hots, goi-ikasketak eta lanaldi osoa burutzen duten langile espainiarren egoera.
Aipatutako murrizketak kontutan izanik, sektore publiko eta pribatuetako langileen batezbesteko orduko soldaten arteko desberdintasunak aztertu egingo dira, zenbait aldagaien ikuspuntutik. Hasteko, lokalizazioak eta lanpostuak hartuko dira kontuan. Hau da, Espainiako zonalde batean edo bestean lan egiteak, orduko soldata diferentzian zein eragin duen aztertzeko. Era berean, lanpostuek sektore desberdinetako orduko soldaten batezbesteko diferentzia aldarazi egiten baduten analizatuko da.
Bigarrenik, enpresa publiko eta pribatuetako langileen batezbesteko orduko soldaten diferentzia aztertuko da, langilearen adina eta antzinatasuna kontuan izanik. Horrela, langile batek duen antzinatasuna eta adina handitu ahala diferentzia hori nolakoa den analizatuko delarik. Hau egitearen zergatia bikoitza da, alde batetik, lanbide berdinean urteetan jarduteak bere pizgarria duen ikertzea eta bestetik, adinagatik existitzen den diskriminazio hori baieztatzea edo ezeztatzea.
Hirugarrenik, sektore publiko eta pribatuetako langileen batezbesteko orduko soldatadiferentziak analizatuko dira, langileak lan egiten duten enpresa tamainaren eta horretan duten erantzukizunaren arabera. Hau da, enpresa tamaina berean eta erantzukizun berdina duten, baina sektore desberdinetan jarduten duten langileen batezbesteko orduko soldatetan desberdintasuna dagoen ala ez aztertuko da.
Azkenik, publiko eta pribatuetan ematen den orduko soldata diferentzia, langilearen sexuaren arabera ikertuko da. Sektore publikoan lan egiten duten gehiengoak oposaketa batzuk gainditu behar izan dituzte haien lanpostua izateko, hauek puntuazio baten arabera esleitzen direlarik, beraz sektore publikoan orduko soldaten batezbestekoen artean diferentzia nulua izan beharko litzateke. Hori dela eta, bi sektoreetan sexuagatiko diskriminazioa dagoen aztertzea da helburua. 4. DATU-BASEA
Aurretik aipatu bezala, datuak Espainiako Estatistika Institutuak (EEI) 2018. urtean egindako Soldaten Egituraren buruzko Inkestatik (SEI) aterata daude. EEI-k datu hauek lau urterik behin argitaratzen ditu, lehen urtean 2002 izan zen eta azkena 2018. urtea, beraz azken honetako datuak erabili dira.
SEI Europar Batasun osoan egiten den inkesta bat da, horrela Europar Batasuneko kide diren herrialdeen arteko konparaketak egitea posible da. Aipatu beharra dago SEI-ak herrialde bakoitzerako zehaztuta daudela, beraz lan honetan Espainian buruturikoa hartu egin da. (Espainiako Institutua, 2022an lortua) Datu basean langileen urteroko soldatak azaltzen dira, baina lan honetarako orduko soldatak kalkulatu dira, EEI-ak zehaztutako kalkulu batzuk jarraituz, 1. Eranskinean ikusgai.
Lanean zehar azaldu den bezala analisi honen helburua sektore publiko eta pribatuetako batezbesteko orduko soldatetan desberdintasuna ematen den edo ez aztertzea da, desberdintasun horretan adina, lokalizazioa, antzinatasuna, lanpostua, enpresa mota, langilearen sexuak eragina duten eta zer nolako eragina duten aztertuz. Hortaz, kontuan izango diren aldagaiak SH2018 (laginaren 2018.urteko orduko soldata), jabetza, sexua, adina, lokalizazioa, antzinatasuna, lanpostua, enpresaren tamaina eta erantzukizuna izango dira.
Aldagaien estatistiko deskribatzaileak kalkulatu aurretik, azpimarratu beharra dago lagineko behaketa bakoitza ponderatuta dagoela. Hots, behaketa bakoitzak ezaugarri berdinak dituzten beste hainbeste pertsona adierazten dute. Lan honen behaketa kopurua 12.723 izan da, baina bakoitzaren ponderazioa kontutan izanik laginak 875.664 pertsona errepresentatzen ditu, hau lagineko "factotal" aldagaiaren batura delarik. Gainera lan honetan zehar agertuko diren grafiko, ehunekoak eta estatistikoak pertsona kopuruarekin kalkulatu egin direla adieraztea garrantzitsua da.
Laginaren batezbesteko orduko soldata 2018. urtean 15,01€-koa izan zen, enpresa publikoen batezbestekoa 2,83€ gehiago eta pribatuena 2,29€ gutxiago, beraz hemen ikus daiteke publiko eta pribatuaren arteko lehenengo diferentzia. Gainera datu hauek adierazgarriak izango dira gainontzeko estatistikoekin alderatzeko.
Desbideratze tipikoari dagokionez, datuak batezbestekotik zenbat sakabanatzen diren adierazten du. Kasu honetan desbideratze tipikoa 8,20€-koa, hau emaitza ona izanik, zenbat eta balore txikiago orduan eta datu multzoa homogeneoagoa dela adierazten duelako. Gure laginean enpresa publikoen orduko soldata batezbestekotik gutxiago sakabanatzen dela esan dezakegu 7,52€ hain zuzen ere, gizonena larregi urrundu gabe.
Maximo eta minimoak biak enpresa pribatuan ikus ditzakegu, haien arteko diferentzia
0 20000 40000 60000 80000 100000 120000 2,5 17,5 32,5 47,5 62,5 77,5 92,5 107… 122… 137… 152… 167… 182… PUBLIKOA nabarmena delarik. Maximoa aztertuz, pribatu eta publikoaren arteko diferentzia 117,77€-koa dela baieztatu dezakegu, baina minimoaren kasuan desberdintasuna oso txikia da. Hori dela eta, diferentzia nabarmen honen zergatia ulertzeko orduko batezbesteko soldatak taldekatu egin ditut eta histograma bi sortu ditut, bat publikorako eta bestea pribaturako, hurrengoak direnak.
2. Grafikoa: Orduko soldata tarte bakoitzean kokatzen diren pertsonen ehunekoak
Histograma hauek burutu ahal izateko orduko batezbesteko soldatak 5€-ko tarteetan barneratu ditut, tarte bakoitzeko pertsona kopurua adieraziz, hau da, zenbat pertsonek jasotzen duten tarte bakoitzeko orduko batezbesteko soldata zenbateko horiek 1. grafikoa analizatuz, ikus dezakegu sektore publikoan dabiltzanak ez dutela 75€/orduko baino gehiago irabazten, hori dela eta maximoa 74€ da. Pertsona gehienak 10 eta 15€/orduko jasotzen dute, azken zifra hau jasotzen dutenak barne ez daudelarik. Sektore pribatuan berriz, 1. grafikoan ezkerrean ikusten den bezala, 5-10€/orduko irabazten dutenak 221.991,44 pertsona dira, bigarren zenbateko altuena 135.341,99 izanik, 10-15 €/orduko jasoz. Horrez gain, beste orduko soldatak jasotzen dituztenak ere badaude, hauek larregi izan ez arren; horietako 3,45-ek 190-195€/orduko soldata dute, hemen sektore pribatuko maximoa kokatuz 191,83€, osasun arloan lan egiten duen gizon bati dagokiona.
2. grafikoan zenbat langilek jasotzen duten orduko soldata tarte bakoitza adierazita dago, hauek sektore pribatu eta publikoan artean bereiztu ahal direlarik. 2. grafiko hau aztertuz, baieztatu dezakegu sektore publikoko langilerik ez dagoela 75€ baino gehiago jasotzen dutenak, pribatuan berriz hau ez da ematen. Horrez gain, esan dezakegu sektore publikoko langile askoz gehiago daudela 20 eta 45 €/orduko soldata tartean pribatuko langileak baino. Alderantziz berriz, gainontzeko tarteetan emanez, zenbateko zehatzak 2. taulan ikusi ahal direlarik. Behin grafiko biak eta 2. taula aztertuta, ulertu dezakegu bi sektoreen maximoen arteko diferentzia eta minimoaren parekotasuna eta honek sektore bakoitzean ematen den orduko batezbesteko soldatan duen eragina. Hots, tarte bakoitzeko langile kopurua ikusita, sektore publikoko orduko batezbesteko soldata pribatukoa baino altuagoa izatea ulertzen da, azken honen maximoa askoz handiagoa den arren.
Aldagai azaltzaileei dagokionez, printzipala jabetza izango da, lanaren helburua kontrol motaren arabera orduko soldata diferentzia existitzen den edo ez aztertzea delako. Jabetza, enpresaren enpresa norena den adierazten duen aldagai kualitatiboa da, hau da, publikoa edo pribatua den.
3. Grafikoa: Jabetzaren ehunekoak
3. grafikoa ikusita, aztertuko dugun laginaren gehiengoak enpresa pribatuan lan egiten dutela dakigu eta zenbateko hau publikoan lan egiten dutenena baino %10 gehiago direla. Lokalizazioa (Lok), langilea Espainiako zein zonaldetan bizi den adierazten duen aldagai kualitatiboa da eta lan honetan zehar aldagai azaltzailea izango da.
4. Grafikoa: Lokalizazioaren ehunekoak
5. Grafikoa: Lokalizazio bakoitzaren batezbesteko orduko soldata
5. grafikoa aztertuz, baieztatu dezakegu batezbesteko orduko soldata altuenak Espainiako ipar-ekialdean ematen direla, bai sektore publikoan baita pribatuan ere, azken honetan gainontzeko soldatekin ematen den diferentzia minimoa delarik. Zonalde hauetan sektore publikoetan ematen diren batezbesteko orduko soldatak alderatzea interesgarria da, Madrilgo Elkartean eta Espainiako ekialdean erregimena berdina den arren, 1,36€-ko diferentzia dago elkarren artean, Espainiako ekialdean gehiago kobratzen dutelarik. Bestalde, Espainiako ipar-ekialdeko batezbesteko orduko soldata altuagoa da, baliteke hau horrela izatea Euskal Herriak gainontzeko Espainiarekiko duen erregimena desberdina delako.
Lanpostua (Lan), langileak burutzen duen lan mota adierazten duen aldagai azaltzaile kualitatiboa da.
6. Grafikoa: Lanpostuen ehunekoak
7. Grafikoa: Lanpostu bakoitzaren orduko batezbesteko soldata
Goialdeko grafiko honetan, 7. Grafikoa, lanpostu bakoitzeko langileak irabazten duen orduko batezbesteko soldata azaltzen da, bai sektore pribatuan baita sektore publikoan ere. Kasu honetan, lanpostu desberdinek dituzte orduko batezbesteko soldata altuenak publiko eta pribatuetan. Lehenengo honetan, osasuneko langileek irabazten dute gehien 18,47€, administrazioak 17,54€ eta hezkuntzak 16,68€ jarraitzen dutelarik. Bigarren kasuan, sektore pribatuan, publikoan gutxien jasotzen dutenek, hau da, hezkuntzako langileek, sektore honetan beste bi lanpostuetan baino gehiago irabazten dute, diferentzia nabarmena egonda, 3€ baino gehiagoko aldea zehazki.
8. Grafikoa: Lanpostu bakoitzaren orduko batezbesteko soldata lokalizazioaren arabera
8. grafikoa eta 3. taula aztertuz, baieztatu dezakegu Espainiako zonalde bakoitzean zein lanpostuk eta zein sektorek jasotzen duen orduko batezbesteko soldatarik altuena. Administrazio publikoan gehiago irabazten dute Madrilgo Elkarteko langileek, 21,03€, ipar-ekialdeko eta ekialdekoek baino, 16,76€ eta 15,29€. Pribatuan ere Espainiako zonalde hau nagusitzen da eta zonaldeen jarraipena publikoaren berdina mantentzen da. Hezkuntzako langileek berriz, orduko soldata altuagoa dute ipar-ekialdekoek bai publikoan baita pribatuan ere, 17,36€ eta 16,73€ zehazki. Hauen jarraipenari dagokionez, desberdinak dira publikoan eta pribatuan. Azken honetan ekialdeko langileen batezbesteko orduko soldata, 15,13€, Madrilgo elkartekoena, 14,95€, baino altuagoa da. Publikoan ostera, Madrilgo elkarteko langileek gehiago irabazten duten ekialdekoek baino. Azkenik, osasun arloko langile publikoek orduko batezbesteko soldata altuena ipar-ekialdekoek dute, 20,09€, beste bi zonaldeekin konparatuz. Osasun pribatuetako langileek gehiago irabazten dute Madrilgo Elkartean, 11,65€, beste bi zonaldeetan baino.
9. Grafikoa: Enpresa tamainaren ehunekoak
10. Grafikoa: Enpresa tamaina bakoitzaren batezbesteko orduko soldata
Erantzukizuna (Responsa), lanean zehar aldagai azaltzaile kualitatiboa izango da, aztertutako lagineko pertsonak haien lanpostuan beste langile batzuk bere ardurapean dituzten edo ez adierazten du.
11. Grafikoa: Langileak duen erantzukizunaren ehunekoak
11. grafikoan argi ikusten da aztertutako lagineko gehiengoak erantzukizunik ez duela, %85,77 baitira erantzukizunik gabeko langileak. Erantzukizuna dutenak berriz, %14,23-a baino ez dira. Erantzukizunik ez dutenen gehiengoak enpresa pribatuetan egiten du lan, %45,85, baina asko dira ere enpresa publikoetan lan egiten dutenak eta erantzukizun gabekoak, %39,92. Erantzukizuna duten langile gehienak ere sektore pribatukoak dira %9,15-a publikoaren, %5,08, aurrean.
12. Grafikoa: Erantzukizunaren araberako orduko batezbesteko soldatak
Ikasketak, langileak zer ikasketa mota dituen adierazten duen aldagai azaltzaile kualitatiboa da, azterketa honetan lau ikasketa mota bereiztu dira: bigarren hezkuntzako bigarren etapa (BH), goi-mailako lanbide-heziketakoak (GM), unibertsitateko graduatuak (UNI) eta unibertsitateko doktoreak direnak(UDOK).
13. Grafikoa: Ikasketa mailaren ehunekoak
egiten duten ere. Grafikoa aztertzen badugu, lagineko ehuneko nagusiak, %35,56, ikasketa mailarik altuena du, hau da, unibertsitate doktoreak dira. Bigarren ehuneko altuena, %29,55, ikasketa baxuenak dituztenak betetzen dute, hots, bigarren hezkuntzako bigarren etapa soilik dutenak. Publiko eta pribatuetan duten presentzia analizatuz, baieztatu dezakegu ikasketa maila baxuenak dituztenak, bigarren hezkuntzako bigarren etapa edo goi-mailako ikasketak dituztenek presentzia handiagoa dute sektore pribatuan, %20,38 eta %7,04 hurrenez hurren. Ikasketa maila altuena dutenek berriz, sektore publikoetan nabarmentzen dira, %19,06 unibertsitateko doktoreak eta %13,93 unibertsitateko graduatuak. Hala ere, azken hauetan publiko eta pribatuen ehuneko diferentzia minimoa da.
14. grafikoan ikasketa mailaren arabera langile bakoitzak jasotzen duen orduko batezbesteko soldata ikus dezakegu. Grafikoa aztertuz argi ikusten da goranzko joera bat, hau da, zenbat eta ikasketa maila altuago izan orduan eta gehiago irabaziko du langileak, egoera hau logikoena izanik. Ikasketen arabera egindako sailkapenean ere, gutxiago irabazten dute sektore pribatuetako langileek publikokoak baino. Sektore bi hauetan ematen diren orduko batezbesteko soldaten arteko diferentziak ere joera gorakorra dute, hots, BH-koen diferentzia 2,09€-koa, GM-koena 3,33€, Uni-koena 3,47€ eta azkenik, UDOK-ena 6,5€.
Sexua, langilea gizona edo emakumea den adierazten duen aldagai azaltzaile kualitatiboa da. Honi esker, lanaren azpi helburutako bat aztertu ahal izango dugu, hau da, laginean sexuagatik diferentziarik dagoen edo ez jakin ahal izatea.
15. Grafikoa: Sexuen ehunekoak
15. grafikoan laginean zenbat emakume eta zenbat gizon dauden adierazita ikus ditzakegu, datu hauek ehunekotan daudelarik. Horrez gain, aurreko grafikoetan bezala emakume eta gizonak sektore bakoitzean zein presentzia duten ere ikus ditzakegu. Kasu honetan, laginaren erdia baino gehiago emakumeak dira, %68,28, gizonak berriz, %31,72 soilik errepresentatzen dute. Sektorearen bereizketa aztertuz gero, bi sexuetan langile gehienak sektore pribatuan ari dira; gizonen kasuan %18,89-a, %12,83 publikoa izanik. Emakumeen kasuan %36,12-k jarduten dute sektore pribatuan eta %32,16-ak publikoan.
16. Grafikoa: Sexu bakoitzaren orduko batezbesteko soldata
gero, sektore publikoan emakume eta gizonen artean ez luke soldata diferentziarik egon beharko, enpresa hauetan sartzeko biek prozedura berdina jarraitzen dutelako, baina 16. grafikoa aztertuta hau betetzen ez dela baieztatu dezakegu. Beraz, 16. grafikoan argi ikusten da sexuen arteko diferentzia ematen dela, bai sektore publikoa baita pribatuan ere, bi kasuetan gizonen orduko batezbesteko soldata altuagoa izanik. Gainera azpimarratzekoa da, bi sexuen arteko diferentzia nagusia sektore publikoan ematen dela, 2,91€-koa da diferentzia, sektore pribatuan berriz, 1,86€-koa.
Aurreko grafikoko datuak ikusirik diferentzia hau lanpostuaren arabera ere ematen den ikusi nahi nuen, hori dela eta, 17. grafikoa sortzea erabaki nuen, grafiko honen datuak 4. taulan barneratuta agertzen dira. Horrez gain, Espainiako zonalde ezberdinetan diferentzia hau ematen den eta emanez gero, zein diferentzia dagoen aztertzea ere erabaki nuen, 18. grafikoa sortuz eta datuak 5. taulan idatziz.
batezbesteko soldata diferentzia txikiena hezkuntzako lanpostuetan ikusten da, publikoetan diferentzia 0,75€/orduko eta pribatuetan 1,44€/orduko.
18. Grafikoa: Sexu bakoitzaren orduko batezbesteko soldata lokalizazioaren arabera Iturria: Norberak eginda SEI 2018-ko datuetan oinarrituta
5. Taula: Lokalizazio eta sexuen arteko erlazioen orduko batezbesteko soldatak
Gorago esan bezala, 16. grafikoak eta 5. taulak sexu bakoitzaren orduko batezbesteko soldaten zenbatekoak ikus ditzakegu, sektore pribatu eta publikoetan, Espainiako zonaldearen arabera bereiztuta. Aztertutako Espainiako hiru zonaldeetan emakumeek gizonek baino gutxiago irabazten dute, diferentzia handiena ekialdeko eta sektore publikoko langileen artean ematen da, 3,77€/orduko. Hala ere, diferentzia txikiena ere zonalde honetan ematen da, baina sektore pribatuko langileen artean, 0,53€/ordukoa da diferentzia.
Adina, langileak zenbat urte dituen adierazten duen aldagai azaltzaile kualitatiboa da. Aldagai hau 6 taldetan bereizten da: 19 urte baino gutxiagokoak, 20-29 urtekoak, 3039 urtekoak, 40-49 urtekoak, 50-59 urtekoak eta 59 urte baino gehiago dituztenak.
Adinari dagokionez, adin tarte guztiak barneratzea erabaki dut, 19 urte baino txikiagoak direnak gutxi batzuk soilik izatearen probabilitatea egon arren, Langileen Estatutuaren 6. Artikuluan oinarrituz, 16 urtetik gorako edozein pertsonak lan egin dezake, beraz langileen orduko batezbesteko soldatak aztertzeko hauek ere kontutan hartzea garrantzitsua da. Behin erabaki hau hartuta adin tarte bakoitzaren ehunekoak kalkulatu egin ditut eta hurrengo grafikoan islatu ditut, 19.grafikoan.
19. Grafikoa: Adin desberdinen ehunekoak
19. grafikoan esan bezala, adin tarte bakoitzaren ehunekoak ikus ditzakegu. Espero genuen moduan, 19 urte baino gutxiagoko tartea osatzen dutenen ehunekoa oso txikia da, %0,02, tarte horretako neska-mutilen artean ohikoena ikasten egotea baita. Gainontzeko adin tarteen artean, lagineko ehuneko nagusia adina4-koak dira, hau da, lagineko %30,60-ak 40-49 urte bitarte dituzte; hurrengo adin tartekoak %27,19 dira, bigarren adin tarterik handiena. 19 urte baino gutxiagokoak kontutan izan gabe, ehuneko txikiena osatzen dutenak adina6 tartekoak dira, %8,72, hots, 59 urte baino gehiago dituztenak. Honen zergati nagusia jubilazio adinetik hurbil daudela da eta beraz, adin horretatik gorako pertsona asko ia da ez dute lanean jarraitzen.
20.Grafikoa: Adin tarte bakoitzak jasotzen duen orduko batezbesteko soldata
20. grafiko honek adin tartearen arabera langile batek jasoko lukeen orduko batezbesteko soldata adierazten digu. Alde batetik, aurretik aztertutako orduko batezbesteko soldaten grafikoetan eman den bezala, adin tarteetan ere, sektore publikoko langileek pribatukoak baino soldata altuago dute. Bestalde, egoera desberdinak ikus ditzakegu sektore publiko eta pribatuan. Sektore publikoan zenbat eta urte gehiago izan orduan eta orduko batezbesteko soldata altuagoa jasotzen duten, honen arrazoia antzinatasuna izan daitekeelarik. Pribatuan berriz, orduko batezbesteko soldata joera gorakorra du urtez urte, baina behin 59 urte edo gehiago dituztenak soldata murrizketa bat jasotzen dute, 40 urtekoek baino gutxiago kobratzen dutelarik.
Sexuarekin eman den bezala, adin tartean ematen diren diferentziak beste esparru batzuekin aztertzea erabaki dut, hau interesgarria iruditu zaidalako. Horretarako, bi grafiko eta bi taula sortu ditut SEI-ko datuetatik abiatuz. Alde batetik, adin tarte bakoitzak lanpostu bakoitzarekin duen erlazioa aztertu egin dut, hauen orduko batezbesteko soldatak 21. grafikoan eta 6. taulan barneratu ditut. Bestalde, 22. grafikoan eta 7. taulan, adin tarte bakoitzak lokalizazio bakoitzean jasotzen duen orduko batezbesteko soldata adierazi ditut.
6.Taula: Lanpostu eta adinaren arteko erlazioen orduko batezbesteko soldatak
21. grafikoan eta 6. taulan, aurretik esan bezala, adin tarte bakoitzak lanpostu bakoitzean duen orduko batezbesteko soldaten zenbatekoak ikus ditzakegu. 20. grafikoan eman den moduan, erlazio honetan ere goranzko joera bat dago sektore publikoan, baita pribatuan ere. Hala ere, bi salbuespen daudelarik, osasun publikoan 3039 urtekoek 40-49 urtekoek baino gehiago irabazten dute, honen zergatia desberdina izan daiteke. Alde batetik, baliteke gazteagoak direnak gaueko ordu gehiago sartu izana eta ondorioz orduko batezbesteko soldata altuagoa jasotzea. Bestalde, proportzioak aztertuta, 30-39 urte bitarteko langileen %3,58 emakumeak dira eta %1,11 gizonak, 4049 urteko langileetan berriz, %5,83 emakumeak dira eta %1,99 gizonak. Beraz, ehuneko hauen arteko diferentzia ikusita eta 17. grafikoan osasun arloan sexuen arteko orduko batezbesteko soldata diferentzia ikusita, baliteke hau ere arrazoi bat izatea. Hots, 40-49 urte bitarteko langileen artean emakume gehiago daudenez 30-39 urte bitartekoetan baino, hauek gutxiago irabazten dutela kontuan izanda, posible da honek tarte bi hauetan ematen den diferentziaren azalpena izatea. Bigarren salbuespena, sektore pribatuan ematen da 59 urte baino gehiago dituzten langileek 50-59 adin tartekoek baino orduko batezbesteko soldata baxuagoa dute. Adin tarte desberdinak aztertuta, ikus dezakegu administrazioan diferentzia nabarmenena 59 urte baino gehiago dituztenak direla, publikoan 24,20 € eta pribatuan 9,98€ irabazten baitute langile hauek. Hezkuntzan berriz, adin tarteen arteko diferentzia nahiko progresiboa da eta bi sektoreen arteko desberdintasuna minimoa da. Horrez gain, aipatzekoa da administrazio, hezkuntza eta osasun publikoan 19 urte baino gutxiagokorik ez daudela laginean, honen arrazoia sektore publikoan barneratzeko egin behar diren oposaketak izan daitekeelarik. Gainera, hezkuntza pribatuak adin tarte honetako langilerik ez dugu, lanpostu hauetan jardun ahal izateko ikasketa minimo batzuk behar direlako eta hauek amaitzerakoan ikasleak 19 urte baino gehiago ditu.
7.Taula: Lokalizazio eta adinaren arteko erlazioen orduko batezbesteko soldatak
Lokalizazio bakoitzean adin tarte bakoitzak irabazten duen orduko batezbesteko soldata aztertzean, baieztatu dezakegu ipar-ekialdeko adin tarte guztietako langileek gainontzeko zonaldeetako adin tarte bardineko langileek baino gehiago irabazten dutela, hauek sektore publikokoak direnean. Sektore pribatuan berriz, adin tartearen arabera Espainiako zonalde bat edo bestea nabarmentzen da. Ipar-ekialdeko langileek gehiago irabazten dute beste zonaldeetakoak baino hauek 50 urte baino gehiago edo 20-29 urte bitartean baldin badute. Madrilgo Elkarteko langileek orduko batezbesteko soldata altuagoak dituzte beste zonaldeetako langileekin alderatuz, langileek 30-49 urte bitartean badute. Ekialdeko langileek berriz, orduko batezbesteko soldatarik altuenak ez dituzten arren, adin tarte guztietan bigarrenak dira orduko soldataren zenbatekoari dagokionez.
Antzinatasuna(anoanti), langileak lanpostu horretan daramatzan urteak adierazten duen aldagai azaltzaile kuantitatiboa da, urtetan adierazita.
ematen da, urte maximoa aldiz, sektore honetan 49 urtekoa da. Moda, gehien errepikatzen den balorea da, kasu honetan langin osoan eta sektore pribatuan bat dator 0 urte. Hots, lagineko langile gehienak ez du inolako antzinatasunik, asko jota zenbait hilabeteko antzinatasuna dute. Sektore pribatuko langileen antzinatasunari dagokionez, artean gehienek 20 urteko antzinatasuna dute.
23. Grafikoa: antzinatasunaren arabera langile bakoitzak jasotzen duen orduko batezbesteko soldata
Iturria: Norberak eginda SEI 2018-ko datuetan oinarrituta 23. grafikoan antzinatasunaren arabera langileak zein orduko batezbesteko soldata duen ikus dezakegu. Grafiko hau burutzeko sektore pribatuko eta publikoko langileak bereiztu ditut eta ondoren, hauek lanpostuak daramaten urte kopuruaren arabera multzokatu ditut. Grafikoan argi ikusten da sektore publikoko langileen orduko batezbesteko soldaten joera nahiko erregularra dela, sektore pribatuetakoekin alderatuz gero. Hala ere, aipatu beharra dago bi sektore hauetan ez dela goranzko joera jarraitua ematen, hau da, zenbat eta antzinatasun altuagoa izan langileek ez dute orduan eta orduko batezbesteko soldata altuagorik, honen arrazoia lanpostuan edota langile bakoitzaren erantzukizunean egon daitekeelarik.
Behin estatistiko deskribatzaileak azaldu eta aztertuta, hurrengo pausua eredu ekonometrikoa zehaztea eta hau aztertzea izango da. Horretarako, aurretik definitutako aldagai guztiak izango dira kontuan, hau da, sexua, jabetza, enpresaren tamaina, lanpostua, lokalizazioa, adina, antzinatasuna, erantzukizuna eta ikasketak orduko soldatarekin duten erlazioa aztertuko da, eredu honen bitartez.
eta ondorioz, analisia egiteko behaketa kopurua kasu honetan 12.723 langilekoa izango da.
Goian aipatutako aldagai desberdinak bateratzen duen eredu ekonometrikoa hurrengoa izango litzateke:
Ereduaren analisia egiterakoan zenbait urrats jarraitu behar dira, lehengoa eredu honek kolinealitaterik duen edo ez aztertzea izango da. Bigarrenik, ereduan heterozedastizitaterik dagoen egiaztatu behar da, honen arabera datu batzuk edo beste batzuk erabiliko baitira hurrengo pausuak egiteko. Hirugarrenik, aldagaiak esanguratsuak diren edo ez ikusi behar da eta azkenik, lortutako emaitza guztiek duten esanahia azaldu behar da.
Kolinealitatea egoteak esan nahi du bi aldagai edo gehiagok eskaintzen diguten informazioa oso antzekoa dela, honen azalpen gehiago 3. Eranskinean aurkitu daiteke. Kasu honetan, ereduan kolinealitatea dagoela baieztatu dezakegu, beraz eredua hurrengoa izango litzateke:
Laginaren datuak gurutzatuak direnez, heterozedastizitatearen kontrastea egin da, kontraste hau egitean jarraitutako prozesua 4. Eranskinean ikus daiteke. Behin kontrastea egitean, ondorioztatu da heterozedastizitatea dagoela beraz, kontrasteak egitean erabili beharreko estatistikoak sendoak izan beharko dira, hauek 8. taulan barneratuta daudelarik.
Ipar-Ekialdea
R-karratu gure mugatze koefizientea izango da eta honek aldagai azaltzaileen aldakuntzek, aldagai azalduaren aldakuntza zenbateko proportzioan azaltzen duten erakusten digu. Kasu honetan 𝑅2=%39,80 da, hau da, aldagai azaltzaileen bariantzekin aldagai azalduaren bariantzaren %39,80a azaltzen da. Emaitza ez da egokiena, nahiko baxua baita, beraz esan daiteke eredua ez dela oso ondo azaltzen.
Enpresa pribatu eta publikoko langileen orduko batezbesteko soldataren arteko diferentzia estimatua -0,81€-koa da, gainontzeko aldagaiak konstante mantenduz.
Lokalizazioari dagokionez, batezbestekoz orduko IparEkialdeko langileek Madrilgo Elkarteko langileek baino %39 gutxiago irabazten dutela estimatu da, gainontzeko
aldagaiak konstante mantenduz. Era berean, Ekialdeko eta Madrilgo Elkarteko langileen orduko batezbesteko soldataren arteko diferentzia estimatua 0,17€-koa da, beste aldagai guztiak berdin mantenduz.
Lanpostua aztertzean, gainerako aldagaiak konstante mantenduz, aldagaiak erreferentzia taldeagaz alderatuta, lortu diren orduko batezbesteko diferentzia estimatuak hurrengoak dira: -0,64€ hezkuntzako langileentzat eta 2,61€ osasun arloko langileentzat. Hots, hezkuntzan lan egiten dutenek administrazioko langileek baino gutxiago jasotzen dute orduko, osasun arlokoek berriz gehiago.
Enpresa tamaina aldagaia begiratuz, enpresa txikikoen eta enpresa ertainekoen orduko batezbesteko soldataren arteko diferentzia estimatua -0,15€-koa da. Enpresa handikoen eta enpresa ertainekoen arteko diferentzia estimatu hau 1,13€-koa da, bi kasuetan gainontzeko aldagaiak konstante mantentzen direlarik.
Emakume eta gizonen batezbesteko orduko soldaten arteko diferentzia estimatua, gainerako aldagaiak konstante mantenduz -2,84€-koa da. Hots, batezbestekoz emakumeek gizonek baino gutxiago irabazten dute orduko.
Ikasketen eragina aztertzean, langile bakoitzak duen ikasketa mailaren arabera, erreferentzia taldean dagoen ikasketa maila (goi-mailako formakuntza) duen langilearekiko duen orduko batezbesteko soldataren arteko soldata diferentzia estimatuak hurrengoak dira, gainerako aldagaiak berdin mantenduz: Bigarren Hezkuntza duten langileena -1,27€, unibertsitateko graduatu dutenena 1,98€ eta unibertsitateko doktoretza dutenena 6,42€.
Adinari dagokionez, 20-29 urteko langileek 19 urte baino gutxiago dituzten langileekiko orduko batezbesteko solda diferentzia estimatua -0,76€-koa da. 30-39 urteko langileen eta 19 urte baino gutxiago dituzten langileen arteko orduko batezbesteko soldata diferentzia estimatua 0,02 da. Hots, 30-39 adin tarteko langileek 19 urteko baino %2 gehiago irabazten dutela estimatzen da. 40-49 urteko eta 19 urte baino gutxiagoko langileen arteko orduko batezbesteko soldata diferentzia 0,99€-koa da. 50-59 urteko langileen eta 19 urte baino gutxiago duten langileen arteko orduko batezbesteko soldata diferentzia estimatua 1,96€-koa da. Azken adin tarteari dagokionez, hau da 59 urte baino gehiago dituzten langileen eta 19 urte baino gutxiago dituzten langileen arteko orduko batezbesteko soldata diferentzia estimatua 2,51€-koa da. Kasu guztietan gainontzeko aldagaiak berdin mantentzen direlarik.
Behin ereduak kolinealitate arazorik edota heterozedastizitaterik duen aztertu ondoren, ereduan barneratutako aldagaiak esanguratsuak diren edo ez egiaztatzea beharrezkoa da, hurrengo taulan 5. Eranskinean egindako kontrasteen emaitzak ikus daitezke:
Iturria: Norberak eginda SEI 2018-ko datuetan eta Gretl-en oinarrituta
9. taulak aldagai bakoitza banaka esanguratsua den edo ez adierazten du, aldagai guztietan jabetzan izan ezik berdina gertatzen da, balio estatistikoa balio kritikoa baino handiagoa dela, beraz baieztatu dezakegu aldagai guztiak esanguratsuak direla, jabetza ez esanguratsua den aldagai bakarra izanik. Aldagai guztiak esanguratsuak izan ez arren aldagai guzti hauek batera esanguratsuak direla baieztatu dezakegu.
Analisi estatistikoa burutzean orduko batezbesteko soldata kasu guztietan altuagoa zen enpresa publikoetan pribatuetan baino. Hori dela eta, aldagai bakoitza jabetzarekin elkar eraginik duen aztertu egin da, kontraste desberdinak eginez.
Kontraste hauek burutzean, aldagai batzuk jabetzarekin elkar eragina dutela baieztatu dezakegu, beste batzuk berriz, ez. Jabetzarekin elkar eragina duten aldagaiak lokalizazioa, lanpostua, erantzukizuna, ikasketak eta adina dira. Elkar eragin hori jabetzaren eta enpresa tamaina, sexua eta antzinatasunaren artean ematen ez dela esan dezakegu.
Azkenik, aldagai desberdinen arteko eragin hirukoitza baldin badagoen ere aztertu egin da eta emaitza desberdinak lortu egin dira. Alde batetik, sexu eta lokalizazioak ez dute jabetzaren eragina desberdina izatea suposatzen, hau da, kasu honetan eragin hirukoitza ez da ematen. Bestalde, sexua eta lanpostuak jabetzaren eragina desberdina izatea suposatzen dute, era honetan eragin hirukoitza dagoela baieztatu dezakegularik. 7. ONDORIOAK
Lan honi amaiera emateko, aurreko ataletan aztertu dugunaren ideia garrantzitsu eta esanguratsuenak azpimarratzea dagokigu atal honetan. Hala ere, aipatu behar da atal honetan egingo ditugun baieztapenak lagin zehatz batera egokituta daudela eta ondorioz, bestelako lagin batzuentzat ez dira baliagarriak izango. Hots, espainiarrak diren, lanaldi osoa burutzen duten, goi-mailako ikasketak dituzten, administrazio,
hezkuntza eta osasun arloko eta Espainiako ipar-ekialdean, Madrilgo-Elkartean edota Espainiako ekialdean bizi diren langileentzat soilik izango dira baliagarriak.
Asko dira langile baten orduko soldatan eragina duten aldagaiak, kasu honetan jabetza, lokalizazioa, lanpostua, enpresa tamaina, erantzukizuna, ikasketak, sexua, adina eta antzinatasunaren eraginak aztertu egin dira; bereizketa nagusi bat egin delarik, sektore pribatuetako langileen eta publikoetako langileen arteko bereizketa hain zuzen ere. Analisi estatistikoa aztertuz gero, argi gelditzen dena da sektore publikoetan lan egiten duen pertsonak sektore pribatuan lan egiten duenak baino orduko soldata altuagoa izango duela. Diferentzia hori erabili den aldagaiaren arabera desberdina izango delarik. Hots, aldagai bakoitzeko fikziozko aldagai bakoitzean diferentzia hori gutxitu edo areagotu egiten da.
Ereduaren ekonometrikoaren analisia egitean, aldagai guztiak batera esanguratsuak direla egiaztatu da. Aldagaien banakako esanguratasunari dagokienez, aldagai guztiak banaka esanguratsuak dira, jabetza izan ezik, hau da, goian aipatutako aldagaiek langilearen orduko soldatan eragina dutela baieztatu dezakegu, jabetza langileen orduko soldatan eragina ez duen aldagai bakarra izanik. Jabetza aldagai ez esanguratsua izan arren, aldagai honen gainontzeko aldagaiekin duen elkar eragina zenbait kasutan esanguratsua dela kontrastatu egin da, beste aldagai batzuekin berriz, elkar eragin hau ez da ematen. Hain zuzen ere, enpresaren tamaina, sexua eta antzinatasunak ez dute jabetzan eragin ezberdina izatea suposatzen.
Adina eta antzinatasunei dagokienez, goranzko joera dute bai sektore pribatuan baita publikoan ere, hau langileak lan-merkatuan duen esperientziaren isla izan daitekeelarik. Langileak urtez urte batez bestez %12 gehiago irabazten dute orduko. Bi sektoreetan zenbat eta urte gehiago izan langileak orduan eta gehiago jasoko duela baieztatu dezakegun arren, hazkuntza hori sektorearen arabera desberdina dela ere esan dezakegu, urtez urte sektore publikoko langileek batez bestez %1 gehiago irabazten dute orduko sektore pribatuetako langileek baino.
Ikasketak eta erantzukizuna aldagai garrantzitsuak dira bai analisi estatistikoan baita analisi ekonometrikoan ere, bietan argi geratzen da zenbat eta ikasketa maila altuagoa izan orduan eta batezbesteko orduko soldata altuagoa izango dela. Gainera, ikasketak jabetzarekin elkar eragina duela kontrastatu da, kasu honetan unibertsitateko gradua eta doktoretza duten langile publikoek pribatuko langileekiko batezbesteko orduko soldata altuagoak jasoz, 1,40€ eta 3,47€ orduko hurrenez hurren. Erantzukizunari dagokionez, analisi estatistikoan azaleratutakoa, analisi estatistikoan berretsi egin da, hau da, erantzukizuna duten langileek orduko batezbesteko soldata altuagoa jasotzen duten erantzukizuna ez dutenekin alderatuta. Bi langile horien diferentzia estimatua -4,93€-koa izanik eta sektore publiko eta erantzukizun gabeko langileen eta ezaugarri berdineko langile pribatuen arteko diferentzia estimatua 1,78€-koa izanik, sektore publikoko langileen alde.
Horrez gain, azpimarratzekoa da lagin honetan barneratuta dauden emakumeen ehunekoa, %68,28 hain zuzen ere. Hots, laginean askoz gehiago dira emakumeak gizonak baino. Lagineko ehuneko hain altua emakumeena izateko zergatia aztertutako
lanpostuak izan daitezke. Hots, hezkuntza arloan ehuneko handiena emakumeek errepresentatzen dute %67,1 (Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministeritza, 2022). Gainera, osasun arloko langileak barneratzean erizainak kontutan ditugu eta lanbide honetan ere emakumeak gehiengoak dira (Osasun Ministeritza, 2019). Honek, emakumeen presentzia lan-merkatuan zenbait arlotan nabaria froga izanik, emakumeontzat hau positiboa izanik. Hala ere, gai honi dagokionez, aurre pauso bat ematen den bitartean atzera pausoa ere ematen dela ikusi dugu azterketa honetan. Eredu ekonometrikoaren analisia egitean argi geratu baita emakumeen eta gizonen arteko orduko batezbesteko soldata diferentzia -2,84€-koa dela, emakumeek orduko soldata baxuagoak jasotzen dituztelarik. Diferentzia hau ez da neurri berdinean sektore publikoan eta pribatuan ematen, baina argi dagoena da diferentzia hau ez litzatekeela eman behar egoera bardinean lan egiten duten bi langileen artean haien sexua desberdina izateagatik. Ondorioz, baieztatu dezakegu bai sektore publikoan baita pribatuan ere sexuagatiko diskriminazioa existitzen dela eta hau aldatzen ez den bitartean ni bezalako emakumeak lan-merkatuan barneratzean pairatu behar dugun zerbait izango dela.
Beraz, lanaren helburuetan aipatu den bezala, lan honen bitartez lan munduan sartzear gauden gazteok sektore pribatuan edo publikoan barneratzean zein egoera izango dugun aztertu nahi izan da. Beraz, datu guztien analisia egin ostean baieztatu dezakegu, zentzu ekonomiko batean, hobe dela gure ibilbide-profesionala sektore publikorantz bideratzea, orduko batezbesteko diferentzia estimazio gehienak sektore publikoko langileen alde positiboki lortu baitira eta emakumeon kasuan diskriminazio egoera asko izango ditugula oraindik ere sufritzeko, gizarteak aldaketa bat sufritzen ez duen bitartean. 8. BIBLIOGRAFIA
1. Eranskina: Orduko soldata lortzeko jarraitu beharreko pausuak
Espainiako Estatistika Institututik ateratako datuek langile bakoitzaren urteko soldata eskaintzen digu, baina analisi zehatzago bat egiteko urteko soldata horrek orduko soldata bilakatu behar ditugu, horretarako hurrengo pausuak jarraitu behar izan ditugu, Espainiako Estatistika Institutuak emandako jarraipenak:
Emaitzak lortzeko kalkulatu beharreko aldagai eratorriak (ez daude mikrodatuen fitxategian):
• Enpresaren jabetza: aldagai kualitatiboa da, enpresaren kontrola nork duen adierazten duena. Bere Fikziozko aldagaiak hurrengoak dira:
• Lokalizazioa: langilea zer zonaldetan bizi den adierazten duen aldagai kualitatiboa da. Bere Fikziozko aldagaiak hurrengoak dira:
• Lanpostua: langilea zein arlotan egiten duen lan adierazten duen aldagai kualitatiboa da. Bere Fikziozko aldagaiak hurrengoak dira:
Fikziozko aldagaiak hurrengoak dira:
• Erantzukizuna: langileak bere lanpostuan beste langile batzuk bere adurapean dituen edo ez adierazten duen aldagai kualitatiboa da. Bere Fikziozko aldagaia hurrengoak dira:
• Ikasketak: langileak duen heziketa maila adierazten duen aldagai kualitatiboa da. Bere Fikziozko aldagaiak hurrengoak dira:
• Sexua: langilearen sexua adierazten duen aldagai kualitatiboa da. Bere Fikziozko aldagaiak hurrengoak dira:
Fikziozko aldagaiak hurrengoak dira:
• Antzinatasuna: langileak enpresan daramatzan urte kopurua adierazten duen aldagai kuantitatiboa da.
Kolinealtasun terminoak bi aldagai azaltzailek edo gehiagok antz handia duten egoerari egiten dio erreferentzia, hori dela eta, zaila izaten da aldagai azaltzaile bakoitzak aldagai azalduan duen eragin indibiduala neurtzea. Eredu ekonometriko batean kolinealitatea dagoen konprobatzeko bi azterketa egiten ohi dira, alde batetik, aldagai azaltzailearekiko aldagai azaltzaileen eragin indibiduala eta bateratua aztertu daiteke. Bestetik, aldagai azaltzaileen arteko korrelazio matrizea sortu eta hau aztertu egiten da. Lan honetarako, bigarren metodoa egitea erabaki dut, hau Gretl bidez egin dudalarik. Korrelazio matrizearen emaitzak hurrengoak izan dira: Korrelazio koefizienteak, 1 - 12723 behaketekin %5eko esanguratasuna (alde bikoa) = 0,0174 n = 12723 -rentzat
Horrez gain, Antzinatasuna eta Antzinatasuna*Publiko aldagaien arteko korrelazio koefizientea altua da, 0,7268 zehazki, hau ere arazo bat izan daitekelarik. Hori dela eta, gure eredutik Adina6*Publikoa aldagaia ezabatu egin behar dugu, ereduaren analisia egitean arazorik ez egoteko, Antzinatasuna*Publikoa aldagaia berriz, ez dugu eredutik ezabatuko balioa altuegia ez delako eta Gretl programan barneratzean inolako abisurik jasotzen ez dugulako.
White-n kontrasterako estatistikoa hurrengoa izango litzateke:
Behin aldagai azaltzaile guztiak batera esanguratsuak direla egiaztatuta, aldagai azaltzaile bakoitza bere aldetik nabaria den aztertuko da. Hurrengo kontrasteak eginez:
eko esangura mailarekin. Beraz, lokalizazioa aldagai esanguratsua da orduko soldataren aldakortasuna aztertzeko.
Azkenik, aldagai azaltzaileen arteko elkar eraginik dagoen aztertzeko hurrengo kontrasteak burutu dira:
handikoa izateak, jabetzaren eragina desberdina izatea suposatzen ez duela.
Tamaina eta jabetzaren arteko elkar eraginak bi aldagaik errepresentatzen dutenez, bakoitzaren esanguratasuna kontrastatuko da: H0: 𝛽12 = 0 Ha: 𝛽12≠ 0
• Erantzukizuna eta jabetzaren arteko elkar eraginik dagoen jakiteko hipotesiak: H0: 𝛽16 = 0 Ha: 𝛽16≠ 0
• Sexua eta jabetzaren arteko elkar eraginik dagoen jakiteko hipotesiak: H0: 𝛽24 = 0 Ha: 𝛽24≠ 0
• Antzinatasuna eta jabetzaren arteko elkar eraginik dagoen jakiteko hipotesiak: H0: 𝛽35 = 0 Ha: 𝛽35≠ 0
• Sexua, lokalizazioa eta jabetzaren arteko elkar eraginik dagoen jakiteko hipotesiak: H0: 𝛽38 = 𝛽39 =0 Ha: 𝛽38 ≠ 0 edota 𝛽39 ≠ 0
• Sexua, lanpostua eta jabetzaren arteko elkar eraginik dagoen jakiteko hipotesiak: H0: 𝛽36 = 𝛽37 =0 | science |
addi-9fa2b3125832 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58818 | Urrutiko lanaren marko juridikoa laneko arriskuen prebentzioen ikuspuntutik | Zulueta Rivera, Idaira | 2022-12-14 | 1. LABURDURAK LE: Langileen Estatutua. PZE: Prebentzio Zerbitzuei buruzko Erregelamendua. EBTA: Europar Batasuneko Telelanari buruzko Akordioa. ED: Errege Dekretua. LAPL: Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea. HK: Hitzarmen Kolektiboa. ULL: Urrutiko Laneko Legea.
3 2. SARRERA ETA LANAREN ZERGATIA Urrutiko lanaren kontzeptua agertzen denetik agerikoa izan da honen inguruan egon den araudi falta. Hala ere, onartu beharra dago jurista askok jorratutako gaia izan dela. Urrutiko lanaren agerpenak eta erabilerak hainbat etapa desberdin igaro izan ditu historian zehar: bere agerpena hirurogeiko hamarkadan izan arren laurogehiko hamarkadan jasan zuen gorakada eta laurogeita hamarreko hamarkadatik aurrera izan duen hedapen masiboa, teknologia berrien erabilerari esker izan da.
Gaur egun teknologiarekin etengabe lotutako testuinguru batean bizi gara, ondorioz, onartu behar da digitalizazioaren bilakaera geldiezina dela eraldaketa motor nagusia bilakatzen ari baita. Gaur egun, gizarte digital, hiperkonektatu eta adimentsuan bizi gara. Teknologia berriak erabiltzeak bizitzeko eta lan egiteko modu ezberdin batera eraman gaituzte, hau da, gaur egun inork ezin du mundu digital horretatik guztiz kanpo bizi. Digitalizazioa ezin da ulertu soilik teknologia berriak txartatzen dituen prozesu huts gisa, baizik eta, kontuan izan behar da digitalizazioak berekin ekonomian, gizartean, araudietan eta baita kulturan ere eraldaketak dakartzala.1
Lan arloari dagokionez, teknologia horiek eskaintzen dituzten aukerek egitura klasikoak ez ezik, arauak ere aldatu dituzte; izan ere, aurretik zeuden arauen erabilgarritasuna gero eta txikiagoa da, ez baitituzte errealitatean ematen diren afera guztiei aurre egiteko baliabideak eskaintzen. Honek berekin dakar zuzenbidearen eta errealitatearen arteko urruntzea.2
Gainera, Covid-19 pandemiaren agerpenak agerian utzi du gai honen inguruko legedi falta, aurretik lan zuzenbidean ematen ari zen eraldaketa bizkortzea eraginez eta beraz eraldaketa azkar horri bai eta aurretik ematen ari zen eraldaketari erantzun emateko sortu den legediaren azterketa bat egingo da. Betiere ikuspuntua jarriko da honek zelako eragina izan duen enpresen bere langileen segurtasun eta osasuna babesteko egin behar dituzten ekintzetan, edo hartu beharreko neurrietan. Amaitzeko, legediaren azterketa, egoeraren azterketa, arriskuak zeintzuk diren eta alderdi bakoitzak dituen betebehar eta eskubideak ikusi ostean, urrutiko lanari eta laneko arriskuen
4 prebentzioari lotutako hainbat hitzarmen kolektibo eta jurisprudentzia aztertuko dira, benetan enpresen eta gizarteko errealitatea zein den argiago ikusteko.
Historikoki, artisau-jarduera jakin batzuetan fokoa jarrita, lantokitik kanpo lan egiteko ideia onartzen hasi zen araudian, hala nola, josteko edota mihiztatzekoak3 eta honi etxeko lana izena jarri zitzaion. 4.0 industriak aurretik zegoen egoera guztiz aldatu zuen, izan ere, digitalizazioari esker, langileek laneko material guztiak eskura izan ditzakete lantokira joateko inolako beharrik gabe4. Langilearen presentzia fisikoa lantokian ez da beharrezkoa izango, izan ere, bai langilea zein enpresaburua kontaktuan egon daitezke denbora errealean hainbat makinaren bidez, zeintzuek lan jarduera egokia aurrera eramateko aukera emateaz gain, lanaren inguruko kontrol zehatz bat egitea ahalbidetzen duten.5 Hala ere, badaude zenbait lan zeintzuetan urrutiko lana ez den aukera eta baita zenbait herrialde zeintzuetan urrutiko lana aurrera eramatea errazagoa den. Lanpostuen proportzio handi bat IKTei, zerbitzu profesionalei, finantzei eta aseguruei eta administrazio publikoko sektoreei dagozkien herrialdeek etxetik lan egiteko lan-indarraren proportzio handiagoa mugiaraz dezakete.6 Aldiz, neurri handi batean manufaktura-industria, nekazaritza, eraikuntza eta turismoa bezalako sektoreen mende dauden herrialdeek aukera gutxiago dituzte.7
5 erabiltzea oso ohikoa da baina errealitatean ez da horrela beraz beharrezkoa da lan honetan zehar egingo den azterketa zehatza eta egokia izan dadin bi kontzeptuak ondo desberdintzea. Urrutiko lana zein telelana figura paradigmatikoak dira eta hauek izandako gorakada eta dibertsitatea ez datoz bat figura hauen legezko tratamendu eskasarekin,8 honek bi hauen identifikazio material eta kokapen ius positiboa zailduz.
Aurretik aipatutako egoera horren hutsuneak areagotu egin dira azkenaldian, izan ere, 2020ko martxotik gaur egun arte bizi izan dugun egoera mundialak eta honek ekarri dituen mugikortasun-murrizketen ondorioz, enpresa askok urrutiko lana ezarri dute lan-prestazioa egiteko lehentasunezko modu gisa. Honela, gure eguneroko bizitzan telelana eta urrutiko lana terminoak gehiago erabiltzen eta lan egiteko modu horiek aplikatzen hasi gara. Egoera hau oso lagungarria izan da 28/2020 Errege Dekretuaren agerpena bultzatzeko, aurretik zegoen araudiak eduki nahikorik ez zuelako. Hala ere, arau horren interpretazioak, nahastu egin du ere bi termino horien arteko bereizketa.9
Urrutiko lanaren aurrean egongo gara langileak lanaldi osoa edo lanaldiaren zati bat bere etxetik edota berak aukeratutako leku batetatik egiten duenean, erregularki. Lan kontratu mota bat da tradizionalki manufaktura-sektore batzuekin lotu izan dena, hala nola jostailugintza, ehungintza, muntaiagintza, larrugintza.10 Hau da, lehen esan moduan, hasieran etxeko lan gisa ezagutzen zena (aurrerago ikusiko da etxeko lanetik urrutiko lanera pasatzea). Bestalde, telelana, urrutiko lan gisa aurkezten da zeina aurrera eramaten den sistema informatiko, telematiko edo telekomunikaziozkoen bidez nagusiki. 2005eko apirilaren ANak emandako sententzia baten agertu zen bi hauen bereizketa.11
6 Artikulu honek (5.b puntuan bere edukia aztertuko da), uztailaren 9ko 10/2021 Legera joatea eragiten digu, eta honetan, 2.artikuluak14 urrutiko lana, telelana15 eta lan presentziala modu zehatzago batean definitzen ditu eta hauek dira gaur egun indarrean dauden lan antolaketak edo lanaldiak: 16
a) Urrutiko lana: lana antolatzeko edo lan-jarduera egiteko modua; horren arabera, lana langilearen etxean edo hark aukeratutako lekuan ematen da, lanaldi guztian zehar edota lanaldiaren zati batean. b) Telelana: urrutiko lana egiteko modu bat, bitarteko eta sistema informatikoak, telematikoak eta telekomunikazioak soilik edo nagusiki erabiliz egiten dena. c) Lan presentziala edo aurrez aurrekoa: Enpresak zehaztutako lekuan egiten dena.
Beraz, guzti hau ikusita urrutiko lana eta telelana lan egiteko bi tipologia desberdin ez direla ondorioztatu daiteke. Kasu bietan, lana urrutitik egitea da aditu askoren aburuz nahasmena sortzeko arrazoia, hala ere, bi hauek bereizteko edo desberdintzeko giltza lana aurrera eramateko erabiltzen den bitartekoa dela uste dute. IKTen erabilerari buruzko aipamen espezifikoa da, urrutiko lan bat telelan gisa kalifikatzeko aukera baldintzatzen duen elementu bereizlea. Normalean beraz, urrutiko lanaz hitz egiteko "telelana" hitza erabiltzen da, baina hasieratik argi izan behar da, bi kontzeptu kontraktual desberdinez ari garela.
a. Ezaugarriak Aurretik urrutiko lanaren definizioa zein den eta kontzeptuak nola bereiztu ikusi ostean, puntu honetan zeintzuk diren urrutiko lanaren ezaugarriak aztertuko dira.
14 Urrutiko laneko, uzatailaren 9ko 10/2021 Legea, zeinek aurrekari gisa ditu Covid-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko eta ezohiko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretua eta urrutiko lanaren lege-esparru orokorra ezartzen duen irailaren 22ko 28/2020ko Errege Dekretua. 15 Artikulu honetan, telelanaren definizioa ere jasotzen da, urruneko lana egiteko modu berezi bat bezala hartua. 16 Urrutiko laneko, uzatailaren 9ko 10/2021 Legea. 172/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.
7 Definizio honetatik eratortzen dira soldatapeko langile ohiaren funtzezko ezaugarriak: borondatezkotasuna, besterentasuna, mendekotasuna eta ordainpekoa izatea. 4. URRUTIKO LANAREN ESPARRU JURIDIKOA Urrutiko lana, zeinaren baitan aurretik aipatu bezala telelana aurkitzen den, arauketa objetu izan da bai nazioarteko mailan zein maila nazionalean. Atal honetan zehar garrantzia handiena izan duten aurrekariak aipatuko dira nahiz eta guztiak ez diren arau izaerakoak izan. Baina hala ere, gaur egun dagoen urrutiko lanaren arauketara heltzeko beharrezko oinarriak izan direnak. a. Nazioarteko legedia Alde batetik aldaketa digitalak eta beste batetik pandemia egoerak nazioarteko organoek haien politika ekonomiko eta sozialak berrikustea eragin dute, pertsonen beharrizan eta babesean jarriz haien ardura guztia. Aurreko honek agerian utzi du, tradizionalki erabilitako formulek ezin ziotela aurre egin egun zegoen egoerari, hauek beste berri batengatik aldatuz,18 hala nola, urrutiko lana, eta konkretuki telelana.19 Guzti honek arazo batekin egin du topo, izan ere, nazioarteko mailan erakunde hori arautzerako orduan ez zeuden jarraitu ahal ziren erreferenterik. Laneko Nazioarteko Erakundeak beti adierazi izan du enpresen lokaletatik kanpo egindako jarduerarenganako ardura; honen adierazgarri baitira, C177 Hitzarmena20 eta R184 Gomendioa.2122 Bi arau horiek etxez etxeko lanaren inguruan dihardute, baina ez da izan nahikoa araudi horiekin.23 Europar mailari dagokionez, Europar Batasunean (hemendik aurrera EB) ez dago horri buruzko araudia espezifikorik aurrekari gisa erabili ahal izateko. Hala eta guztiz, urrutiko lanari aplikagarriak izango litzaizkiekeen hainbat zuzentarau daude: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/88/EE Zuzentaraua, lan-denboraren antolamenduari buruzkoa;
8 Kontseiluaren 89/391/EEE Zuzentaraua, laneko segurtasunari eta osasunari buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/1152 Zuzentaraua, Europar Batasuneko lanbaldintza garden eta aurreikusgarriei buruzkoa; eta Europar Batasuneko 18. zuzentaraua, Europar Batasuneko bateragarritasunari buruzkoa. Nahiz eta urrutiko lan ez izan EBaren berezko eskubidea, hau aintzat hartu eta honen inguruan aritu diren hainbat akordio daude ere. Horien artean, aipagarriena, Europar Batasuneko Telelanari buruzko Akordioa (EBTA)24 da, zeina 2002ko uztailean sinatu zen eta 2009an berrikusia izan zen.25 Estatu gehienek onartu izan dute hainbat urteetan zehar honek emandako urrutiko lanari buruzko hurrengo definizioa: "Lana antolatzeko edo egiteko modua, informazioaren teknologiak erabilita, kontratu baten edo lan-harreman baten esparruan, non enpresaren lokaletan ere egin zitezkeen lanak enpresa horietatik kanpo egiten diren". 26 Puntu honetan zehar, eta goian aipatutako bi kontzeptuekin lotuz, telelanaz arituko gara urrutiko lanaz aritu beharrean, izan ere 2002ko akordio honek "telelana" hitza erabiltzen du bere legediaren izenburuan bertan, nahiz eta, urrutiko lanari erreferentzia egin. Beraz, hau ere bi kontzeptuak ondo definitu eta desberdintzearen garrantziaren adibidetzat hartu daiteke. Aipatutako hau Espainiako marko juridikora ekarriz esan behar da Espainiako hainbat sindikatuk eta enpresaburu elkarteek hasieran EBTAk emandako definizioari lotu zitzaizkiola, baina ez zioten eraginkortasun juridikorik eman. Ezin da ahaztu EBTA urrutiko lanaren arazo handienak diren edukien inguruan ez zela askorik sartzen eta oso gutxi arautzen zituen, hala nola, lanaldia, lan-denboraren kontrola, lan-karga eta eskubide sindikalak.27 EBTA zenbait printzipio orokorretan oinarritu zen: 1. Telelana borondatezkoa izatea eta enpresaren instalazioetan aurrez aurreko lanera itzultzeko aukera. 2. Telelana langileen eskubide eta tratamendu berdintasuna gainerako langileekiko, honako eskubide hauek azpimarratuz:
9 ordezkaritza kolektiboa, laneko segurtasuna eta osasuna, prestakuntza eta behar diren lantaldeak eskura jartzea.28 Amaitzeko, aipamen berezi bat behar zaio aurretik aipatutako 89/391/EEE Zuzentarauari, izan ere, EBTAk laneko seguratasun eta osasunari buruzko atal bat barne hartzen du, eta bertan agerian uzten da zuzentarau hori urrutiko lanari erabat aplikatzen zaiola, eta honekin batera, Laneko Arriskuen Prebentziaori buruzko araudi osoa (6.puntuan azalduta). Geroago azalduko den moduan urrutiko lana eta laneko arriskuen prebentzioa lotuta daude, izan ere, urrutiko lanak zailago egiten ditu hainbat laneko arrisku aztertzea ez baita lana enpresariaren aurrean aurrera eramaten. Geroago azalduko diren, arrisku psikosozialak, neke informatikoa, teknoestresa etab. agertu daitezke. b. Espainiar legedia
Espainiako urrutiko lanaren arauketak 2012koak eta LEaren 13.artikuluan jasota zegoenak urrutiko lanaren funtsezko premisak finkatzen zituzten baina aipatu beharrekoa da agerian geratu dela munduan gertatu izan den pandemia egoeraren ondorioz honek hutsune nabarmenak dituela.29 Doktrinak aipatu moduan, zegoen legedia horretatik ondorioztatzen da legegileak urrutiko lanari buruz ez zuela interesik agertzen ez baitago guztiz araututa.30
10 I. Covid-19a baino lehenagoko araudiaren garapena (Etxerako lanetik urrutiko lanera) A. 1926ko Errege Dekretua Aurretik aipatu izan denez, etxerako lanaren aitzindariak artisauak izan dira. Honen adibide da, 1926ko uztailak 26ko Errege Dekretua, Etxerako lana arautu zuen lehena gure estatuan.31 XIX.mendearen bigarren erdialdetik aurrera, jantzigintza industriaren agerpen eta garapenak, ekarriko du berekin etxez etxeko lana ekoizpen-modu gisa finkatzea.
B. 1980ko Langileen Estatutua Gure ordenamendu juridikoan, urrutiko lana 1980ko Langileen Estatutuan LEko 13.artikuluan arautu izan da urteetan zehar. Artikulu honen ezaugarri nabarmenetako bat zen arau labur eta zehaztugabea zela zeinak etxez etxeko lanaren kontzepzio klasikoa ematen zuen (trabajo a domicilio)eta sektore eta eremu geografiko oso zehatzei lotuta zegoena.32 Aipatu beharra dago oso urruti dagoela artikulu honetan aipatzen dena gaur egun ezagutzen dugun urrutiko lanaren arauketatik.33 Artikulu honen ezaugarriei dagokionez, hurrengo hau izan behar da kontuan: - Lehenik, etxez etxeko lantzat hartzen da langilearen etxean edota honek libreki aukeratutako tokian egiten dena betiere enpresaburuaren bigilantziapean ez dagoenean. - Bigarrenik, idatziz formalizatutako kontratu bat izan behar zela ezartzen zen zeina enplegu sailak sinatuta geratu behar zen, zeinen kopia bat utzi behar zen, eta horretan lan lekua zein izango zen zehaztu behar zen, segurtasun eta higiene kontuengatik. - Hirugarren paragrafoan, zeina ordainsariaren ingurukoa den, langile presentzialaren soldata berdina gutxienez izatera behartzen du legegileak. Laugarren paragrafoan, bere enpresan mota honetako langileak kontratatuta dituen enpresaburu guztiei obligazio bat ezartzen die legegileak, haien lanaldiaren kontrola aurrera eraman ahal izateko langileen esku kontrol-dokumentu bat jarri beharko dutela ezartzen du. Bertan, langilearen izena, lan-mota eta lan-kopurua, emandako lehengai kopurua, soldata finkatzeko adostutako tarifak, lotutako objektuen entrega eta harrera jaso beharko dira. - Azken paragrafoan, ordezkaritza kolektiboagatik dituzten eskubideak onartzen dira.
C. 2012ko Erreforma (etxerako lanaren desagerpena)34 Lehenago aipatu den moduan hainbat urtetan zehar erreferentzia moduan 1980ko LEko 13.artikulua izan dute langileek, baina 2012ko erreformak artikulu hori aldatu zuen gaur egun dagoen legediatik gertuago utziz kontzeptu hori. 2008ko krisiak agerian utzi zuen erreforma baten beharra izan ere agerian gelditu ziren Espainiako lan ereduaren ahuleziak.35 Erreformaren hitzaurrean aipatzen dena jarraiki honen helburua zen enpresako giza baliabideen kudeaketan enpresaburuen malgutasuna eta enpleguko langileen segurtasuna eta gizarte-babeseko maila egokiak bermatzea. Horrela guztiek irabaziz, bai langileak zein enpresaburuek.
Legedi honen 6.artikuluak aurretik zegoen LEko 13.artikulua aldatu zuen. Lehenik eta behin aldaketa aipagarriena deitzeko modua izan zen. Garai hartan aldatu zen etxerako lanetik urrutiko lanera. Hurrengo taularen bitartez azalduko dira zeintzuk izan ziren aldaketa nabarmenak:
1980ko LE 2012ko Erreforma Deitura Trabajo a domicilio Etxerako lana Trabajo a distancia Urrutiko lana36 Nagusiki adiera (1)37 Ulertzen da lan guztia etxean edota berak aukeratutako lekuan egingo duela. Nagusiki adierak esan nahi duena da, horrek izango duela nagusitasuna alderatzen den beste batekin.38 Hau da, legegileak horrekin esan nahi du urrutiko lanak izango duela nagusitasuna lan
34 3/2012 Legea, Lan Merkatuko Erreformarako larrialdiko neurriak ezartzen dituena. 35 2012ko erreformaren hitzaurrean azaltzen den moduan biztanleria aktiboaren inguruan egindako garaiko inkesta batean, datuek deskribatzen zuten, langabezia-zifra 5.273.600 pertsonakoa zela 2012an, 295.300 pertsonakoa 2011ko laugarren hiruhilekoan eta 577.000 pertsonakoa 2010eko laugarren hiruhilekoan. Langabezia-tasa 1,33 puntu igo zen, eta % 22,85ekoa zen garai hartan. Gainera, eragin handiagoa izan zuen gazteen klektiboan adibidez, zeintzun langabezia tasa ia-ia %50ekoa zen. Lan-merkatuan sartzeko ziurgabetasunak, hasierako soldata txikiek eta egoera ekonomiko orokorrak eraginda, ondo prestatutako gazte askok Espainiako lan-merkatutik alde egin zuten eta atzerrian aukerak bilatu zituzten. Beraz, agerikoa zen lan legediak erreforma bat behar zuela. 36 Gaur egun daukan deitura bera. 37 Parentesi artean zein paragrafotan agertzen den. 38 Espainiar hizkuntzaren Akademia Erreala (RAE).
12 presentzialaren aurrean.39 Enpresariaren rola(1) Nagusiak langileen zainketa aurrera eramatea debekatzen zuen. Hala ere, kontrola egiteko modu bat ezartzen zuen 4.paragrafoan, langileen esku kontrolerako dokumentu bat uzten baitzuen haien datu guztiak batzeko. Ez da enpresariaren kontrola edo zainketa aipatzen, beraz ulertzen da, enpresariak kontrola bide ezberdinetatik aurrera eraman dezakeela. Formaltasunak (2) Idatzizko (ad solemnitatem betebehar bat) kontratua aipatzen zen, zeina Enplegu Bulegoan40 erregistratu behar zen, osasun eta segurtasun neurriak betetzen direla egiaztatzeko.4142 Idatzizko (ad solemnitatem betebehar bat) kontratua aipatzen izaten jarraitzen du. Honen helburua, kontratu horiei segurtasuna ematea izanez.43 Eskubideak(3) Honetan ez ziren aipatzen hurrengo erreforman aipatzen eta onartzen ziren eskubide berdinak, soilik, egoera berdinean dauden langileen soldata bera gutxienez eta ordezkaritza kolektiborako eskubidea. Urrutiko lana egiten duten langileen eskubideei dagokionez, aldaketa batzuk ezartzen ditu: adieraziz, urrutiko langileek lan zentroan lana eskaintzen duten langileek dituzten baldintza berdinak izango dituztela. Ordainsari dagokionez, berdina izango da kategoria berdinean dauden baina presentzialki lana egiten dutenekin konparatuta aurrekoak esaten zuen berdina. Gainerako langileentzat ezartzen diren eginkizun berak izango dituzte. Gainera, enpresaburuak langileen lanerako prestakuntza profesional eta hazkunde profesionalerako
13 beharrezkoak diren formakuntzak eman beharko dizkie. Hau da, telelangileak gainerako langileen aukera berberak izan behar ditu enpresaren barruan hazteko.
Laneko arriskuen Prebentzioa(4) Bietan aipatzen dira, baina honetan, inplizituki ulertzen zen, langileei ezartzen zitzaien lan-kontratua formalizatzeko eta gordailua uzteko betebeharretik, modu honetan lan-prestazio non egiten den egiaztatuta geldituz eta segurtasun eta osasun neurri zehatzak eskatu ahal izateko. Zaintza- eta osasunbetebeharrari eta segurtasuneta higiene-betebeharrari egiten zaie erreferentzia, zehatz-mehatz, 1995 LAP buruzko Legera igorriz. Eskubide Kolektiboak(5) Ordezkaritza kolektiborako eskubidea onartzen da bi legedietan. Ordezkaritza kolektiboa erabili ahal izango dute LE aurreikusitakoaren arabera. Hala ere, erreforma honek zerbait berria ezartzen dio: langile horiek enpresaren lantoki jakin bati atxikita egoteko beharra. Horrek esan nahi du langileak hautesle eta hautagai gisa parte hartuko dutela.44
2020an bizi izan genuen egoerak, pandemiak, agerian utzi aurretik zegoen araudiak ez zuela balio momentu horretan igarotzen geunden egoera jasateko. 2020ko martxoaren 14an Espainiar Gobernuak alarma-egoera ezarri zuen pertsonen mugimendua kontrolatuz. Isolamendu egoera baten murgildu zen estatua eta mundu osoa eta honek argi dagoenez eragin nabarmena izan zuen lan munduan.
14 Langile gehienak ezin ziren haien lanpostura joan eta beraz enpresa gehienek urrutiko lana garatzen hasi ziren premia egoera horretan. Beraz, bakoitzak etxean zituen materialak baliatuta eta IKT-ak erabilita urrutiko lanari ekin zioten ahal zuten enpresak. Ezin da ahaztu hainbat enpresak urrutiko lana garatzeko ezintasuna izan zutela, adibide moduan ostalaritza.
Estatistika batzutan oinarrituta 2019an estatuan soilik %8,4 batek egiten zuen urrutiko lana noizean behin, eta %4,5 batek lanegunen erdia baino gehiagotan. Aldiz, pandemia egoeraren ondorioz, %58 osatzen duten enpresek urrutiko lanaren modalitateari ekin behar izan zioten, baina soilik dira %18 bat langile guztiak, hau da, enpresako aktibitate ohikoa urrutiko lana egiten mantendu ahal dituztenak.45
Beraz, zegoen araudi falta ikusita eta igaro zen egoera ostean hainbat neurri hartu behar izan zituzten legegileek egoera hori konpontzeko eta horiek dira hurrengo puntu honetan azalduko ditugun legeak nagusiki: 28/2020 Errege Dekretu-Legegilea eta hori aldatu zuen 10/2021 Legea.
A. 28/2020 Errege Dekretu-Legegilea46 Errege Dekretu Legegile honek garrantzia handia izan zuen nahiz eta gaur egun indargabetuta egon eta bere lehen aurreproiektua 2020ko ekainaren 20an aurkeztu zen.47 Honen helburu nagusia, arau sustantibo bakar batean erregulazio nahikoa, zeharkakoa eta integratua ematea zen zeinak hainbat beharrizanen erantzuna zeukan bere baitan besteren kontura lan egiteko modu berri horien erabilera orekatuz, bai eta enpresentzat eta langileentzat abantailak ekarriz ere.48
Gainera, 28/2020EDLak garrantzitsuak diren hainbat aldaketa egin ditu bizitzeko gutxieneko diru-sarreren araubide juridikoan eta COVID-19 birusaren ondorioz langileek bizilekua edo lantokia duten udalerritik irteteko isolamendu-, kutsatze- edo murrizketa-aldiak lan istriputzat hartuko dira. MECUIDA plana arautzen duen 8/2020EDLko 6.artikuluaren luzapena
B. 10/2021 Legea50 Aurretik aipatu diren eta aipatu gabe geratu diren EDL guztien ondoren, 2021eko uztailaren 9an, 10/2021 Urrutiko Lanari buruzko Legea atera zen. Indarrean sartu zen hurrengo egunean,51 Diputatuen Kongresuak bere garaian baliozkotu zuen 28/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren (irailaren 22koa) lege-proiektu gisa izapidetu ondoren eta esan beharra dago jatorrizkoaren aldean aldaketa gutxi izan dituen behin betiko testu bat dela.
Lege honek lau kapitulu, hogeita bi artikulu, zortzi xedapen gehigarri, lau xedapen iragankor eta hamalau azken xedapen ditu, eranskin batekin batera, aurrekoaren berdin, baina aurrekoak xedapen gehigarri bat gutxiago zuen. Berriro ere aipatu behar da oso oso antzekoak direla, azken finean, bata bestearen lege-proiektu gisa erabili da.
Hurrengo taularen bitartez azalduko da zer arautzen duen bere baitan araudi honek, eta aurreko puntuko (5.b.2.b) araudiarekin alderatuta aldaketak egon badira aipatuko da (ez dira artikulu guztiak aipatuko baizik eta araudi garrantzitsuenen aipamen bat egingo da): 5253
biltzen dituen lan-mota oro barne, betiere urrutitik garatzen baldin bada erregulartsaunez, denboraren %30a.(1.art). - Muga formakuntza eta praktika kontratuei dagokienez. Hauek %50ean aurrez aurrekoak izan behar dira. (3.art). - Tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioak eta diskriminaziorik ezaren printzipioak, printzipio horiek gauzatzeko alderdi zehatzak jasoz. (4.art). Enpresak urrutiko lana egiten duten langileen arteko diskriminazioa saihesteko betebeharra dauka, zuzenean edo zeharka, ez bakarrik sexuagatik baita adinagatik, antzinatasunagatik, lanbidetaldeagatik edo desgaitasunagatik ere, tratuberdintasuna eta laguntzak ematea bermatuz eta bidezkoak diren arrazoizko doikuntzak eginez.(4.3 art).54
III kapitulua URRUTIKO LANGILEEN ESKUBIDEAK - Hazkuntza profesionalarekin harremana daukaten eskubideak aitortzen zaizkie. (9 eta 10.art). - Urrutiko lana egiteagatik sortutako gastuak enpresak asumitzea, hau da eskubide ekonomikoak. (11 eta 12.art). - Desgaitasun bat duten langileen kasuan, enpresa arduratuko da erabiltzen diren baliabideak, ekipoak eta tresnak, digitalak barne, mundu osoarentzako baliagarriak eta erabilgarriak izateaz, modu honetan inori diskrimanaziorik ez egiteko nahiaz. (11.art). Laneko ordutegiarekin lotutako eskubideak. (13 eta 14.art). Laneko Arriskuekin Lotutako Eskubideak, gainera, 10/2021Legeak honi dagokionez, berritasun bat ezartzen du aipatuz, hauen plangintzak, laningurunearen faktore psikosozial, ergonomiko eta antolamenduzkoetan arreta jartzeaz gainera laningurune efektiboaren irisgarritasuna ere kontuan izan
54 Urdinez dagoena da aldatzen dena.
ANTOLAMENDU, ZUZENKETA ETA KONTROL AHALMENAK - Datuen babesa eta informazio segurtasuna. (20.art). Langileak betebeharrak betetzea eta enpresaren segurtasun arrakaletatik babesteko jarraibideak jarraitzea. (21 eta 22.art). - Enpresariak bere kontrola pertsona bakoitzaren egoera pertsonaletara egokitu beharko du, adibidez, ezgaitasun bat. (22.art). Xedapen gehigarriak, xedapen iragankorrak eta azken xedapenak
- Negoziazio kolektiboaren garrantzia ondorioztatzen da. Izan ere, 1go xedapen gehigarrian, urrutiko lanaren bidez bete daitezkeen lanpostuen eta eginkizunen identifikazioa, bertara sartzeko baldintzak, jardueraren garapena, gehieneko iraupena, urrutiko lan-akordioan eduki gehigarriak eta arautu beharrekotzat jotzen diren beste gai batzuk ezartzeko aukera ematen da; halaber, gutxieneko lanaldi presentzial bat, itzulgarritasun-jarduera erregular bat edo prestakuntza-aldi bat egin ahal izango da, eta ehuneko hori txikiagoa izango da. Administrazio publikoko langileei ez zaie aplikagarri izango legedia hauek. - Plan MECUIDA, bere indarraldia bukatu zuen, 2021eko urtarrilak 31an, 10/2021 Legean hau ez da aipatzen jada. - Alarma-egoeran SARS-CoV2 birusaz kutsatzearen ondorioz osasun-zentroetan an egiten duten langileek jasandako gaixotasunak lan-istripuen ondoriozko kontingentzia profesionaltzat hartzea. - Arau-hausteen katalogoa aldatzen da, eta Lan arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legean urrutiko lan arloan ezarritako zehapenen zenbatekoa handitzen da. Aurretik aipatu bezala, hau ez d aindarrean sartzen 2021eko urriren 1era arte.
Amaitzeko, garrantzitsua da aipatzea, zentsu honek Hitzarmen Kolektiboek duten garrantzia, izan ere, nahiz eta legedia egon, urrutiko lanaren legezko araudiaren funtsezko oinarriak dira.
18 5. LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREN ARAUDIA URRUTIKO LANEAN Laneko arriskuen prebentzioari buruzko legearen helburua, hemendik aurrera LAPL, langileen segurtasuna eta osasuna bermatzea eta sustatzea da lege honen hitzaurrean adierazten den moduan. Gainera honako printzipio orokorrak ditu legeak oinarri: lanbide-arriskuen prebentzioa, lanetik eratorritako arriskuak ezabatzea edo gutxitzea eta langileen prebentzioari buruzko informazioa, kontsulta, parte-hartzea eta prestakuntza.55 Lege honen xedea da beraz langileen osasun baldintzetatik eratorritako arriskuen aurrean behar bezala babesteko behar diren berme eta erantzukizunen oinarrizko kidegoa zehaztea, betiere hau lan-arriskuak prebenitzeko politika koherente, koordinatu eta eraginkor baten esparruan. Lege honen aplikazio-eremuan sartzen dira besteren konturako langileak, administrazio publikoetako langile zibilen administrazio- edo estatutu- izaerako langileak (67/2010 Errege Dekretua, laneko arriskuen prebentzioari buruzko legeria Estatuko Administrazio Orokorrera egokitzekoa), langile autonomoak eta kooperatiba bazkideak. Konstituziotik eratortzen da lege hau izateko beharra, izan ere, EKak bere 40.2.artikuluan botere publikoei agintzen die laneko segurtasuna eta higienea zaintzea, gizarte- eta ekonomiapolitiken printzipio gidari gisa.56 EKak ezarritako agindu honetan aurkitzen du beraz lege honen bere oinarri sendoena baina gainera lege honek ezartzen dituen betebeharrak Europar Batasuneko erabakiekin bat egin behar dute, izan ere, Europar Batasunak adierazi du lanbaldintzak hobetu eta arlo horretan aurrerapena lortzeko helburua daukala, baina helburu hau bere parte diren estatu guztien lege eta baldintzen harmonizazioari esker lortu nahi duela. Beraz, EKaz aparte lege honen oinarri dira EBak langileen segurtasun eta osasun baldintzak harmonizatzeko helburuz EBeko Tratatuan ezarritako zuzentarauen bidez estatu guztientzako ezarritako betebeharezko xedapenak. Hauen artean, garrantzitsuena 89/391/EEE da57 langileen laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko neurriak aplikatzeari buruzkoa, erkidegoko prebentzio-politikak jarduten duen esparru juridiko orokorra jasotzen duena. Aipatu moduan
55 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. 56 1978ko Espainiako Konstituzioa. 57 Kontseiluaren 89/391/EEE Zuzentaraua, 1989ko ekainaren 12koa, laneko langileen segurtasunean eta osasunean hobekuntzak bultzatzeko neurriei buruzkoa
19 beraz EKaren 40.2 artikuluan jasotako aginduak eta Europar Batasunak arlo horretan ezarritako zuzentarauek osatzen dute lege honen oinarrizko euskarria. Hala ere, ez da soilik sortzen EKtik eta nazioarteko konpromisoetatik eratorritako arau berri baten beharra betetzeko, arau honen sorrerak Espainiar ordenamenduan ere premia bikoitza dauka. Alde batetik, denboraren poderioz arlo honetan sortu diren arau desberdinen arteko ikuspegi bateratu bat ematen duen lege baten beharra, izan ere, lege horietako asko EKa baino aurreragokoak dira. Beste aldetik, dagoeneko zaharkituta dauden erregulazioak eguneratzea eta aurretik jaso ez diren egoera berriak arautzea, honi lotuz arau hau sortu zenetik gaur arte baldintzen bilakaerak araudia etengabe eguneratzea eta aldaketa sakonetara egokitzea eskatzen du, izan ere, garrantzi berezia daukate laneko langileen segurtasuna eta osasuna babestearekin zerikusia duten arauek. 6. URRUTIKO LANARI LOTUTAKO ARRISKU DESBERDINAK Lehenik eta behin atal honetan zehar urrutiko lanean gerta daitezkeen lan-arrisku nagusien laburpena egingo da, izan ere, horien ondorio juridikoen gainean hitz egingo da lan honetan zehar. Hasteko esan beharra dago etxetik, edota lantokia ez den beste leku batetik lan egiteak, abantaila asko izan ahal dituela. Honen adibide dira: mugitzeko beharrik ez izatea, kontziliazio familiarra, ordutegiak moldatzea… Bestalde, nahiz eta lantokira ez joan lan egiteko modu hau ez dago existitzen diren eta langileak ezagutu behar dituen arriskuetatik salbuetsita. Hau dela eta, jarraian, urrutiko lanetik eratorritako arrisku nagusiak eta osasuna eta segurtasuna bermatzeko kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak aztertuko dira. Honetan sartu aurretik eta laburpen modura, "Laneko arriskuetan eragina duten elementu komunak hauek dira: enpresa edo erakunde hiperteknologikoa, birtualizazioa, enpresari lotutako espazio fisiko bakarra ez izatea, landenbora eta bizitza pertsonala ondo banatzeko zailtasuna, eta lankidetza-harremanak eta triangeluarrak, besteak beste."58 OITek esaten du digitalizazio eta teknologia arloan ematen ari diren aurrerapen guztiak arrisku berrien eta baita aukera berrien iturri direla.59
20 a. Arrisku ohikoenak eta gomendatutako prebentzio-neurriak Urrutiko lanari lotutako arriskuak azaltzerako orduan, bi talde nagusi egitea da komenigarriena: alde batetik, laneko espaziotik datozen arriskuak daude eta beste alde batetatik, antolakuntzakoak edo psikosozialak deritzen arriskuak. 60 Aurretik aipatu beharra dago, landuko diren arrisku gehienak telelana deritzon urrutiko lan moduari lotutakoak direla. i. Laneko espaziotik datozenak Lehenik eta behin, arrisku orokorren artean kontuan izan beharrekoa da langilearen etxea ez dagoela aurretik lana egiteko leku gisa pentsatuta eta beraz logikoa da kasu hauetan egokitze faltan oinarritutako arrisku batzuk agertzea. Bigarrenik, arrisku ergonomikoak egongo lirateke, hau da, arazo muskulu-eskeletikoak deritzenak. Arazo hauek lokomozio-aparatuaren zatiren bati eragiten diote batez ere, tendoiei, muskuluei, nerbioei eta artikulazioetatik hurbil dauden egiturei. Hauek normalean patologia hauekin agertzen dira besteak beste: zerbikalgiak, dortsalgiak, ornoarteko diskoko herniak, tendinitisa. Aurreko hauek eragin ditzaketen faktoreak postura okerrak dira, denbora luzez ordenagailu pantailaren aurrean postura estatikoak izatea eta baita egiten diren mugimendu errepikakorrak ere.61 Aurreko hauei aurre egiteko beharrezkoa da laneko lekuaren diseinu egoki bat egitea, ergonomikoki. Honetarako beharrezkoak dira mahai handi bat izatea, zeinetan laneko gauza guztiak sartu daitezkeen, leku antolatu bat, eserleku egoki bat funtsezkoa da baita zeinetan altuera aldatu daitekeen eta azkenik teklatua pantailarekiko independentea izatea.62 Azkenik, agente fisikoetatik etorritako arriskuak daude. Hemen komunena den arriskua ikusmenaren neke gisa ezagutzen duguna da. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek (IKT) hainbat eragin kaltegarri izan dituzte bistari dagokionez. Ikusmenaren nekearen sintomak honako hauek dira: malko-jarioa, betazalen astuntasuna, begi-urradura, begi-kliska areagotzea, ikusmen lausoa eta zefaleak. Ikusmen-neke hori eragin ditzaketen faktoreen artean argi desegokia, erreflexuak eta itsualdiak, ordenagailuaren pantailaren kalitatea eta ekipo informatikoaren eta osagarrien kokapen okerra aipatu ahal dira. Guzti hau ekiditeko
21 gomendioen artean eguneko argia erabiltzea, pantailak perpendikularki jartzea eta 488/1997 EDaren araberako bistarako pantaila egoki bat erabiltzea egongo dira.63 ii. Antolakuntzakoak eta psikosozialak Normalean pertsona batek etxetik egiten duenean lan bakarrik dago, leku aislatu batean, eta honek ere arrisku bat suposatu dezake. Lehenik eta behin, isolamendua dago, hau lan egiteko era honi lotutako arrisku nagusia da.64 Langileak lana bakardadean egin beharko du ohituta dagoen laneko giroa izan gabe eta kontaktu soziala galduz. Hau ikusita adituek beharrezko ikusten dute nahiz eta etxetik lan egin noizbehinka langileak aurrez-aurrekoak diren batzarrak egitea eta baita formakuntza tailerrak. Bakardade sentimendua kenduz modu honetan eta talde baten parte direla sentituko dute langileek. Urrutiko lanean langileak normalean bere etxean egiten du lan, bakarrik edo gutxienez enpresa osatzen duten plantillako gainerako lankideetatik urrun. Beraz, horiekin harreman telematikoa baino ez dute izango eta hori arrisku iturri ez izatea bilatu behar du enpresaburuak. Aipatzen ari garen honetatik datorren beste arrisku handi bat eta oso ohikoa izaten den estresa da zeina langile askok pairatzen duten. Enpresaburua saiatu behar da langilea lanari aditu ez bilakatzea eta lanak bere egoera psikologikoa ez kaltetzea nahiz eta etxetik egonda honen kontrola zailagoa den. Sortzen den ordutegi-malgutasunak abantailak ekarri ditzake langilearentzat baina bere kaltetan ere jokatu dezake ez baitu mugatzen lanean emandako denbora.65 Honen ildotik, langilea lokalizatuta eta erabilgarri egon daitekeen denbora ere mugatu gabe gelditzen da eguneko 24 orduetan lanari konektatuta egonik. Gainera, arrisku psikosozial iturri bat da buruko nekea eragiten duena. b. Arriskuen ebaluazioa 7.atalean aztertuko den moduan, urrutiko lanak ematen dituen arazoetako bat, segurtasun eta osasunaren arloan enpresak duen erantzukizuna da. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko
63488/1997 ED, apirilaren 14koa, bistaratzeko pantailak dituzten ekipoekin lan egiteko gutxieneko segurtasuneta osasun-xedapenei buruzkoa. 64 GODINO REYES, M. (2020). La nueva regulacón del Trabajo a Distancia y el Teletrabajo. Francis Lefebvre. 77.orr. 65 2003ko azaroak 4ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/88/EE Zuzentaraua, Landenboraren antolamenduaren alderdi jakin batzuei buruzkoa.
22 arauek honako premisa hau dute abiapuntu: enpresak kontrola dezake zer espaziotatik gauzatzen den prestazioa. Baina printzipio hori indargabetu egiten da prestazioa urrutitik egiten denean, edo langilearen etxean bertan. 14.artikuluan ezarritako obligaziotik arrisku guztien ebaluazioa egiteko betebeharra ondorioztatzen da zeina LAPLaren 16.artikuluan arautzen den.66 Arriskuen ebaluazio hori prebentzio sistemaren nukleo eta elementu nagusi gisa hartuta. Arriskuak daudela ikusita, hauen tamaina neurtu behar da segurtasun-berme hori betetzeko behar diren neurri zehatz, egoki eta eraginkorrak planifikatuz, ebaluazio tipo eta burokratizatuen kontzeptu zaharkituak eta betetze formal hatsezkoak gaindituz. Honela, tresna integral, eguneratu eta teknikoki fidagarriak lortuko dira segurtasun-politiketan arrakasta bermatzen dituztenak.
Aurreko horrekin jarraituz, arriskuen ebaluazioak ez du zurruna, aldaezina edo neurriz kanpokoa eta konplexua izan behar, baizik eta, jardueren ezaugarrietara eta produkzioantolakundeen tamainara egokitua.67 EBko komisioak Bruselan emandako Hitzarmen batean esan zuen arriskuen ebaluazioa "caso por caso" aurrera eramango zela, kasu bakoitzean eta lan leku bakoitzaren ezaugarri indibidualak kontuan hartuz. Konkretuki honela esanez: "Ikuspegi horrek beharrezko malgutasuna ematen du enpresek arrisku-ebaluazioak, prebentzio-neurriak eta prestakuntza beren jarduera espezifikora, enpresaren tamainara, langileen sexuaren eta adinaren araberako banaketara, arrisku berrietara eta bera egokitzeko, nahiz eta jakina den horrela zailtasun praktiko ugari dituela".68 Gainera, EB ere, COVID-19aren pandemiaren ondoren ospatutako batzorde batean esan zen, pandemiak ekarritako ondoreetatik ikasitakoaren ondorioz, lan-mundu aldakor baten testuinguruan, Batzordeak EBren esparru estrategiko berri bat aurkeztuko duela laneko osasun eta segurtasunaren arloan. 69
23 7. ALDERDI BAKOITZAK DITUEN BETEBEHAR ETA ESKUBIDEAK a. Enpresaburuaren betebeharrak Urrutiko lanean, enpresaburuak segurtasunaren eta osasunaren arloan duen zeregina handia da.70 Kasu honetan, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen aplikazioa sartzen baita jokoan, izan ere, lege honetako 14.1.artikuluan, enpresaburuak laneko arriskuen aurrean langileak babesteko duen betebeharra ezartzen da, eta gainera, 14.2.artikuluan, bere zerbitzura dauden langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko betebeharra ezartzen da, lanarekin zerikusia duten alderdi guztietan. 71 Enpresaburuaren betebehar honek oinarri du, lan kontratuaren izaeran, hau da, enpresaburuaren lana zuzentzeko, antolatzeko eta aurrera eramateko boterean. Gainera, esan behar da, enpresaburuaren betebeharra dela, neurri jakin batzuk hartzeaz gain, emaitza bat ere bermatzea. Arrisku jakin batzuk gertatzen direnean, ildo horretan, enpresaburuak kudeaketa-mekanismoak sartu behar ditu, arriskuak etengabe identifikatzeko eta ezabatzeko edo babesa emateko horien aurrean. Guzti hau modu egokian aurrera eraman ahal izateko, prebentzio-plangintza bat diseinatzea beharrezkoa da. Honekin batera, prebentzioen kudeaketan, langileen prestakuntza eta zaintza oinarrizko elementu gisa izan behar ditu enpresaburuak.72
Urrutiko lanaren ezaugarrietako bat da lan modalitate hau aurrera daraman langileak bere denboraren antolaketa kudeatzeko duen askatasuna.73 Beraz, lan-mendekotasuna, arindu egiten da, langileak auto antolaketarako ahalmen handiago batetaz gozatuz, "enpresa-hierarkia santzioetan ez ezik, pizgarrietan oinarrituz".74 Hala eta guztiz ere, enpresaburuak bere obligaziotik alde egiteko, ezin da langilearen denbora kudeatzeko ahalmenean oinarritu. Honek esan nahi du, eraginkortasuna duela 14.artikuluak, izan ere, enpresaburua da laneko arriskuen arduradun nagusia, eta beraz, lanaren ondorioz langilearen osasuna hondatu dela dakienean, eta beharrezkoak diren neurriak hartzen ez dituenean, bere LAPLak ezarritako betebeharren ez-betetze larritzat eta erruduntzat kontsideratuko da.
Orain arte, 5.A puntu honetan zehar, enpresaburuak arriskuen prebentzioen inguruan orokorren dituen betebeharrez hitz egiten etorri gara, baina garrantzia berezia dute arrisku psikosozialen aurrean, enpresaburuak dituen betebeharrak.
Aurreko horri lotuta aipatzekoa da, 2011eko maiatzaren 31an Kanariar uharteko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako sententzia, KUJAN 468/2001. Kasu honetan auzitegiak esan zuen: "Lan batzuk, langileen osasunerako arriskuak ekartzen dituzte, lanbide-etiologiako gaixotasunak eragin ditzaketenak, eta, beraz, enpresak prebentzio-arreta eman behar die, arriskua identifikatu eta baloratu ondoren, gaixotasun horiek ez gauzatzeko beharrezko neurriak hartuz".
Aurretik aipatutako 25.artikulu horri lotuta beraz, eta doktrinak aipatutakoa kontuan izanda, enpresaburuak horren aurrean zerbait egiteko betebeharra dauka. Ez da beti lan-postua aldatzeko neurria hartzen, izan daiteke, urrutiko lanean ari denez, urrutiko lana amaitu eta berriro enpresatik lan egiten hasteko neurria hartzea, hau LEko 40.artikuluari jarraiki egingo
751997ko urtarrilak 17ko, Prebentzio Zerbitzuei buruzko Erregelamendua onartzen duen, 39/1997 Errege Dekretua. 76 1995eko azaroak 8ko, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko, 31/1995 Legea.
25 litzateke eta ez 39.artikulua kontuan izanda77. Izan ere, kasu honetan lanera itzultze hori langilearen ezaugarriekin lotutako neurri bat baita eta ez lan produktiboari lotutakoa.
Amaitzeko, azpimarratzekoa da, langileak nekea edo estresa pairatze hutsak ez dituela automatikoki langile bereziki sentikor bihurtzen, beraz, beharrezkoa da arrisku-faktore gainerantsiak izatea beren baldintza pertsonalengandik, enpresaburuak erantzukizuna izateko.
Azken horrekin jarraituz, LAPLak ezarritako neurri horiek, betetzea zaila izan daiteke urrutiko lanaren kasuan, izan ere, langileek auto-antolaketako metodoa jarraitzen dute, honela autonomia handia jasoz, eta enpresaburuari bere lanean arazoak dituen jakiteko ahalmena zailduz. Langileek autonomia eta espezializazio handia baitute. Enpresak urrutiko langileen autodeklarazioa aukeratzen duen kasuetan, urrutiko langileen jarduera kontrolatzeko modu gisa; metodo hori erabiltzen denean, urrutiko langileei nolabaiteko erantzukizuna hartzeko aukera ematen die.78
Enpresaburuaren betebeharrekin amaitzeko, bereziki aipatzekoak diren betebehar batzuk daude, hala nola, langileen osasuna zaintzea, formazio eta informazioa ematea eta langileei kontsultak egitea eta hauen parte-hartzea bultzatzea. Doktrinak hauek askotan bananduta landu ditu, enpresaburuaren betebeharrak izateaz gain, langileak dituen funtsezko eskubideak adierazten dituztelako, honegatik, 5.C puntuan aztertuko dira. b. Langilearen betebeharrak Lehenago ikusi dugun moduan, urrutiko lanaren kasuan, autonomi ugari eskaintzen zaio langileari lan egiterako orduan. Hau kontuan izanda, arriskuen prebentzioaren kasuan, erantzukizuna ezartzen zaio enpresaburuari ez ezik, honi ere.
Jakina da askotan enpresaburuak ezin duela kontrola aurrera eraman, izan ere, lana bere kontrol eremuetatik kanpo ematen da (adb; langilearen etxebizitzan), eta laneko arriskuen prebentzioa aurrera eramatea langilearen eta enpresaburuaren arteko kolaborazio lan bat bilakatzen da.
26 Honekin jarraituz, langileak instalazioak eta lan-ekipoak arduragabekeriaz erabiltzen baditu, eta enpresaburuak segurtasun-betebeharrak bete izan baditu, ezin izango zaio erantzukizuna eskatu enpresaburuari. Honi lotuta, ezin izango zaio ezta erantzukizuna eskatu ere, langileak ez baldin badu jardun honekin lankidetzan edota prebentzio-arduradunei ez baldin badie bere etxean sartzen utzi, zaintza eta kontrol arloko enpresa-betebeharrak bete ditzaten, langileen segurtasun neurrien kontrola aurrera eramanez. Azken finean, enpresaburuak edo enpresak berak ezin badu parte-hartu prebentzioan, baina parte-hartzea bultzatzen badu, erantzukizuna ez da bere gain egongo. Hemen sartzen da intimitaterako eskubidearen afera, noraino heltzen da langilearen etxearen bortxaezintasuna eta bere intimitaterako eskubidea lantoki moduan bere etxea erabiltzen badu? Honen ildotik aipatzekoa da, Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiak 2016ko otsaileko 3ko 281/2016 Sententzian esaten duena:79 "Bizilekuaren intimitaterako eta bortxaezintasunerako eskubidea bertan lan egiten duen langilearen eskubideak dira beraz, enpresak ezin ditu langilearen aurka bide horretatik egin. Urrutiko lana aurrera eramaten duenean langileak, eta enpresak, lan-denborari eta deklarazio-tresnei buruzko arauak eta kontrola, ezartzen baditu, izan ere kontrolatzea da bere betebeharra, langileak uko egin ahal izango die. Bestalde, interneterako konexioarekin egindako lanaren kasuan, urrutiko lan-jardueraren kontrola, langilea enpresa-intranetera konektatuta dagoela eta sarean egiten lan egiten ari dela jarduera egiaztatu egin ahalko du enpresak."
Aurreko guztiarekin jarraituz, 2011an egindako Laneko Arriskuen eta urrutiko lanaren inguruko ikerketa batean, honela esaten zen: "Laneko segurtasun- eta osasun-arloan, oraindik ere, funtsezkoa da enpresaburuaren papera. Hau horrela da, batez ere berari interesatzen bazaio lana antolatzeko eta deszentralizatzeko modu hori, logikoa delako urrutiko lanaren arriskuak eta urrutiko lanaren erantzukizunak bere gain hartzea ere."81
27 Aipatutako eginkizun hori, aurreko atalean (5.A) ikusitako enpresaburuak dituen betebeharretan oinarritzen da. Enpresaburuak prebentzio-araudia eraginkortasunez betetzeko betebeharra dauka, baina nahiz eta hori batzuetan erraztasunez egin, beste batzuetan langilearen laguntza aktiboa beharrezkoa izango da.
Nahiz eta langilearen kolaborazioa beharrezkoa izan, ezin da ulertu benetako babesa langilearen menpe dagoenik, baizik eta lankidetza betebehar bat da zeina ondorioztatzen den LAPLaren 29.artikulutik. 82
Atal honi lotuta, aipatzekoak dira, negoziazio kolektiboek duten garrantzia eta langileen partehartzea arriskuen prebentzioan teknologia berrien testuinguruan, edo hobe esanda teknologia berrien erabileraren munduan. Honen ildotik, LAPLk erabaki bateratuak hartzea inposatzen ez badu ere, gainditu egin behar da hori, enpresaburuaren berezko eta esklusibotasuneko erabakigunetzat hartzea, atzean utzi behar dira informazio- eta kontsulta-prozesu formalak eta eraginkortasun praktiko hatsezkoak. Bere aburuz, honako formula hauek erabili behar dira hori gainditu ahal izateko: prebentzio-jardueraren fase guztietan benetan eta eraginkortasunez parte hartzea, lege-testuaren interpretazio finalista eta sistematikoa egitea, eraginkortasunak eta egokitzapenak mugituta, arriskuen partaidetzazko kudeaketa lortu arte.83
Amaitzeko, eta konkretuago langileak dituen betebeharrez hitz egiteko, aipamen berezia egingo diegu LEko 5.artikuluko a) eta c) atalei (fede ona, diligentzia eta enpresaburuarekiko obedientzia). 84 Beraz, aipatzekoak dira, langileak dituen hiru betebehar hauek: 1. Auto babeserako betebeharra eta hirugarrenen babesa bermatzeko betebeharra. 2. Hartutako prebentzio betebeharen betetzea. 3. Lankidetzarako betebeharra.
c. Informazio, prestakuntza eta osasunaren azterketarako eskubideak Doktrinak argi izan du urrutiko lana egiten duten langileen egoera arautzen duen legea beharrezkoa dela, haien segurtasuna eta osasuna babesteko. Aurretik esan moduan, kasuistika
28 anitz egon daitezkeenez, ez da beharrezkoa guztientzat komunean dituzten arloak arautzen dituen araudi bat baldintza, baizik eta "alternatiboak" izan daitezkeen neurriak aurreikusten dituen beste araudi bat aurreikusten duena. Urrutiko lanaren ezaugarri bereizgarriak kontuan izanda, prebentziozko tutela efektibo bat lortzerako bidean. 85
Oraingo honetan kontuan izan behar dugu, ED 488/1997 Errege Dekretua, konkretuki, bere 4 eta 5.artikuluetan esaten dena.86 Hemen arautzen dira osasunaren zaintza eta formazio eta informazioa emateko betebeharra. Aurreko horiek, enpresaburuaren betebeharrik handienetarikoak dira, langileak haien lana segurtasun neurriekin egiteko orduan garrantzia gehien izan ditzaketenak direlako. Nahiz eta hau ez den zuzeneko zaintzaren bitartez egingo enpresaburuaren aldetik. Esan behar da, hau lan zentro bakoitzaren egoeratara egokituta egin beharko dela, baita Urrutiko lana egiten duten langile bakoitzaren egora eta egiten den lan zehatza kontuan izanda. M.D.García Valverderen hitzetan, legetik ondorioztatzen dena da, legeak fokoa jartzen duela segurtasun neurrien "egokitasun" eta "nahikotasun"ean.
C.1- Osasunaren zaintza Osasunaren zaintzaren inguruan ari garenean, LAPLaren 22.artikulura jo behar dugu. Artikulu honen arabera, enpresaburuak urrutiko langileei aldian-aldian osasun-egoera zainduko zaiela bermatu behar die, urrutiko lan honek izan ditzakeen arriskuak kontuan izanda. Hau da, langilearen osasun egokia bermatu beharko du, lehen 4.puntuan azaldutako arriskuen aurrean. Aipatutako zaintza hau enpresaburuak egin beharko du EDaren 4.1artikuluaren arabera, langilea lanean hasi aurretik, hau da, pantailak erabiltzen hasi aurretik eta baita ondoren, hauek ian ditzaketen arriskuen arabera kalkulatuko den denbora bat igaro ostean, hau da, medikuaren iritziz dagoen arrisku-maila aztertu ostean, baita lan mota horren ondorio izan daitezkeen arazoak agertzen direnean.87
Ildo honetatik jarraituz, arlo honetan arazo gehien ekartzen duen gaia, azterketa medikoak egiteko betebeharrarekin lotuta dago. Hori horrela, LAPLak 22.artikuluan langileen borondatezkotasuna ezartzen du, eta ondorioz, adostasuna, nahitaezkoa izatea, salbuespenezko kasuetan soilik gertatuko da. Hau emango da, langileen ordezkariek txostena egin ondoren,
29 azterketa medikoak egitea ezinbestekoa denean lan-baldintzek langileen osasunean dituzten ondorioak ebaluatzeko edo langilearen osasun-egoera langileentzat, gainerako langileentzat edo enpresarekin zerikusia duten beste pertsona batzuentzat arriskutsua izan daitekeen egiaztatzeko, edo berariazko arriskuen babesari buruzko lege-xedapenen batean hala ezarrita dagoenean.
Aurreko salbuespen hori kenduta beraz, azterketa medikoak egitearen ezaugarria borondatezkotasuna da, nahiz eta doktrinaren zati batentzat, urrutiko lanaren kasuan beharrezkoa izan beharko zuen. Borondatezkotasun honek zaildu egiten baitu enpresaburuak, osasunaren zaintza egin ahal izatea. Doktrinak adierazi egiten du ez liratekeela langilearen eskubideak urratuta ikusiko, gainera kritikatu egiten du, LAPLaren ostean, arrisku espezifikoen aurrean sortu zen araudiak, azterketa hauen derrigortasuna bere baitan ez sartzea. Doktrinaren ustez hau, enpresa-ahalmen bat bezala ulertu behar da, arrisku espezifikoei lotutako zeregin baterako langilearen gaitasuna egiaztatzeko modu bat.
Amaitzeko, kasu honetan garrantzia hartzen dute beraz hitzarmen kolektiboek. Hauek egoera hau hobetzeko neurrian parte-hartzen dute, izan ere, geroago ikusiko dugun moduan, askok haien araudian, azterketa medikuen derrigorrezkotasuna ezartzen dute, honela, enpresaburuak, osasunaren zaintza modu egokian egikaritzeko aukera izanez.
C.2 - Prestakuntza eta informazio betebeharrak/eskubideak Laneko arriskuen prebentzioaren inguruan ari garenean funtsezkoak dira bai prestakuntza prebentzio arloan, zein horren inguruko informazioa ematea. Doktrinak dioen moduan, prestakuntza eta informazioa dira laneko segurtasun-baldintzetan eragin handiena izan dezaketen betebeharrak".
Bi hauen garrantziaren adierazle da, 488/1997ko EDan eta baita Europako 2002ko Urrutiko lanaren inguruko Akordioan aipatu egiten direla prestakuntza eta informazioa bai. Prestakuntza langilearen egoerara egokitua egon behar da, bere ezaugarri indibidualak kontuan izanda, hau da, urrutiko lana egiten dutenentzako formazio esklusiboa eman behar zaie, kontuan izan gabe ekipoak enpresak jarritakoak zein langilearenak berarenak diren. Hau da, nahiz eta zuk etxetik
30 lan egin, eta erabiltzen duzun ordenagailua enpresak jarritakoa izan beharrean zurea izan, modu berean dago enpresa behartuta arriskuen aurrean formakuntza eskaintzera. 88
Honen ildotik, formakuntza horrek erakutsi beharko die nola egin aurre isolamenduari, ordutegi-aldaketen eraginei, komunikazioa errazten erakutsi eta lanaldiaren plangintza egoki bat aurrera nola eraman. Gainera, etxetik lan egiten duen urrutiko langile baten aurrean gaudenean, bere etxean lan egiteko tokia edo eremua nola antolatu, "etxebizitzako-bulegoa" erakutsi behar die. Betiere, langilearen beraren segurtasuna bermatu behar da etxetik lan egiteak sortu edo ekarri ditzakeen arriskuen aurrean, baina baita berekin bizi direnen segurtasuna.
Prestakuntzarekin amaitzeko, esan behar da, enpresaburuak informatu behar dituela, besteak beste, ekipamendu informatikoak erabiltzeak ekarri ditzakeen arriskuez, eta hartu behar diren babes eta prebentzio neurriez. 89
Eremu honetan laneko arriskuen prebentzioaren arloan enpresak dituen betebeharrak honako honetara mugatuko dira: jarduerari lotutako arriskuei buruzko prestakuntza eta informazio egokia aldez aurretik ematera, informazio hori eguneratu eta aldizka berritzera, eta prebentziojardueraren planifikazio gisa, langileari bere jarduera garatzeko aukeratutako lekuan bete behar dituen argibide zehatzen zerrenda bat ematera. Izan ere, langileak berak egiten ditu bere arrisku profesionalen gaineko kontrolak.
31 Hitzarmen-kolektiboa izango da, enpresaburu (edo enpresaburu-talde) baten eta langileen ordezkaritza-erakunde baten edo batzuen artean ematen den laneko baldintzei buruzko idatzizko akordioa. Lan Zuzenbidean bi alderdi horien artean ematen diren negoziazio kolektiboek garrantzia handia dute, izan ere, EKan sendo oinarritutako funtsezko eskubidea da eta elkarrizketa-sozial eta lan-harreman onak mantendu ahal izateko oinarri da. Egoera askotan, enpresa egoera errealitatera egokitzeko ahalmena dauka.90 Hitzarmen kolektiboetan, halaber, aldeek enplegu-harremanean dituzten eskubideak eta erantzukizunak arautu daitezke, eta horrek aukera ematen du ziurtatzeko industrietan eta lantokietan baldintza harmoniatsuak eta produktiboak nagusitzen direla.
Enpresarentzat oso erronka handia da urrutiko laneko erregimen antolatu bat ezartzea, hala ere, azterketa guzti honetan zehar aipatu izan den moduan, digitalizazio, jasangarritasun, globalizazio eta belaunaldi aldaketek, eragin dute, enpresek haien antolaketa-eredua moldatzea. Horretarako kontuan izan behar dira bi premisa: lehenik, ikuspegi global batetik, zeinak sektorea, bezeroak, gaitasun teknologikoa, gisa-baliabideak etab. barne hartzen dituen, urrutiko lanaren eredua enpresa bakoitzak egokitu behar izango du eta bigarrenik urrutiko lanaren eredua, edozein harreman juridikoren oinarrizko eta funtsezko printzipioetan oinarritu behar da, hau da, enpresaren erantzukizuna, elkarrekiko konfiantza eta konpromiso ona.91
Hurrengo puntu honetan, 20 Hitzarmen Kolektiboen azterketa egingo da, HKek urrutiko lana eta Laneko Arriskuen Prebentzioa nola arautu duten ikusteko. Modu honetan, teorikoki ikusi dena errealitatean zer modutan gauzatzen den hobeto jakin ahal izango da. Azterketa hau egiteko, HKak, Hitzarmen Kolektiboen Aholku Batzorde nazionalaren webguneak publikatu dituen aldizkari ofizialetik hartu dira. Hauen artean, aplikazio eremu estatalekoa, autonomikoak edota udalekoak jaso dira. Lehenik eta behin, aipagarria da hitzarmen kolektibo hauetan bilaketa egiteko, urrutiko lana, telelana eta laneko arriskuen prebentzio hitzak erabili direla. Guzti honekin, azterketa egin aurretik komenigarria da aipatzea HK askok, urrutiko lana eta telelana hitzak biak batera erabili dituztela. Baina badaude beste zenbait zeintzuk soilik telelana adiera erabiltzen duten. Izan ere, arestian aipatu den moduan, urrutiko lana eta telelana ez dira gauza bera, baina gehienetan legegileak biak erabiltzen ditu, nahi eta urrutiko lana hitza erabilita, telelana bere baitan ulertu beharko litzatekeen. Aipagarria da, hogei hitzarmen kolektibo hauen azterketa egiterakoan, lanaren muina den gaia arautzerakoan modu desberdinak erabiltzen dituela legegileak. Hitzarmen batzuetan, oso aipamen txikiak egiten dira, eta beste batzuetan aldiz araudi oso garatu bat ezartzen da. Hala ere, hasieratik esan behar da, haien artean askotan esaldiak errepikatu egiten direla.
34 17 Elikagai, dietetika gai, apaingarri natural eta ekologikoen Fabrikatzaileak eta Prestatuen Sektorea 2022/03/11 19.art + VII.kapitulua 18 Arrozaren Industrien Sektorea 2021/12/29 7. Xedapen gehigarria 19 Gipuzkoako Tremefil-Izaguirre enpresa 2021/10/21 18.art 20 Ehungintza eta jantzigintza industria 2021/11/12 20.art *Egiletza propioa. A- Legean egituratzeko modua Aurretik taulan adierazitako Hitzarmen Kolektiboen (oraindik aurrera HK) baitan, Laneko Prebentzioen Arriskua konkretuki urrutiko lan modalidadean aurrera eramateko moduaren arauketa oso era desberdinetan egituratu dute legegileek. Alde batetik, zenbait HKtan, (1, 2, 4, 6, 7, 9, 10, 14 eta 16)94 artikulu berdinaren baitan arautzen dira. Guzti hauetan, artikulu bat ezartzen du legegileak urrutiko lana arautzeko (normalean, urrutiko lana eta telelana gisa izendatua) horren baitan, azpi artikulu oso bat modalitate horretan LAPa nola egin arautzen du. Bestalde, badira zenbait HK (3, 5, 8, 11, 12, 13, 15, 17, 18 eta 20) zeintzuetan arauketa ez den hain argi ikusten eta legegileak edozein modalitaterako LAPa eta beste alde batetik urrutiko lana arautzen dituen, artikulu desberdinetan. Hau honela izanda, guztia irakurri behar da ondo, hau da urrutiko lanari dagokion artikulazioa eta LAP dagokiena, kasu horietan legegileak nola jarduera behartzen duen jakiteko, interpretatiboagoa den lan bat da. Izan ere, hauetan LAPa arautzerakoan, ez ditu banatzen presentziaki lana aurrera eramaten duten edota urrutiko lana egiten duten langileen artean. Kasu hauetan, hitzarmen kolektibo horietan aurkitutako klausulak orokorragoak edo ez-espezifikoak dira. Badaude beste HK batzuk zeintzuek ez duten urrutiko lana aipatzen zehazki, ulertu egin behar baita, deskonexio digitalari dagokion artikulutik ondorioztatuta (11, 19). Hitzarmen hauetan ez
35 da urrutiko lanarentzako artikulu bat edo batzuk eskaintzen baizik eta deskonexio digitalerako artikuluaren baitan aipatzen da urrutiko lanari buruzko araudia. B- Edukia Azterketan erabili izan diren hitzarmenek, modu labur edota oso arautu batean gutxi gora behera eduki berari egiten diete erreferentzia. Aurrerago aipatu den moduan, hitzarmen batzuk sakonago arautzen dute, baina guztien edukia ikusi ondoren, alderdi hauek aipatzen ditu orokorrean legegileak: ● Laneko Arriskuen Ebaluazioa nola egin: Hau nola egin ezartzen dute hainbat hitzarmenek (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19 eta 20). Batzuk arrisku espezifikoak kontuan izan behar direla aipatzen dute, hau da urrutiko lana egiteagatik eman daitezkeen arrisku espezifikoak izan behar direla kontuan (1, 6, 13, 15, 16), eta behin arrisku horien azterketa eginda, horien aurrean jardun. Hitzarmen gehienek aipatzen dute kontuan izan behar direla lanaldiaren banaketa, prestasundenborak eta lanaldiko atsedenaldien eta deskonexioen bermea. Hemen sartzen dira arrisku psikosozial, ergonomiko eta antolakuntzazkoak. Beste batzuk, langilea behartuko dute segurtasun eta osasunaren arloan galdetegi bat betetzera eta horren arabera jardungo dute (2, 3). Gainera, aipatzen dute, inprimaki hori oinarri hartuta, prebentzio-zerbitzuak prebentzio-proposamenak eta babes-neurriak ebaluatu eta txostena egingo dutela eta urrutiko langileak eta baita eta lan-osasuneko batzordeak horren berri izango dutela. Hitzarmen batzuk, espezifikoki ezartzen dute, arrisku horien ebaluazioa urrutitik egin beharko dela (2, 4) eta langilea enpresak esandakoaren menpe egongo dela (7). Beste batzuk aldiz, orokorrean esaten dute nola egin beharko den azterketa, 10/2021 legera igorriz (5, 8, 9, 13, 15, 16, 17), hurrengo hau bezalako esaldiekin: "Seguridad y salud laboral. La metodología para la recogida de información a la que se refiere el artículo 16.2 del Real Decreto-Ley 28/2020, o Norma o Ley que lo modifique o sustituya, será prevalentemente a distancia." ● Lanaldi banaketa, urrutiko eta aurrez aurrekoaren artean: Arrisku psikosozialen artean aurkitzen da isolamendua eta honek langileei eragin diezaiokeen kaltea. Beraz, HK askok aipatzen dute, isolamendu hori eragozteko bidean, beharrezkoa izango dela langileak noizean behin aurrez aurre lan egitea, bere lan taldearekin eta beste pertsona batzuekin kontaktuan egoteko(1, 2, 4, 9, 10, 14, 16). Honekin jarraituz, hainbat hitzarmenek esaten dute, taldeko arduradunek zehaztuko dituztela langile bakoitzaren
36 telelaneko asteko egunak, eta jarduera behar bezala antolatzearen arabera arrazoituko direla. Gainera, HK batzutan, urrutitik egin daitezkeen lanaldi jardueraren portzentaiak aipatzen dira (1, 3, 12). Hauen artean, gehien errepikatzen diren ehunekoak %40 edota %70a dira. Hitzarmen kolektibo batzuek, urrutiko lan izaerako lanaren baitan bi modalitate desberdintzen dituzte (6) lan guztia urrutitik egiten dituztenak eta egun batzuk urrutitik eta beste batzuk presentzialki lan egiten dutenak. Amaitzeko, hitzarmenek aipatzen dute enpresatik lantokira etxez aldatzeko denbora ez dela zenbatuko lanaldia zenbatzeko orduetan. ● "Laneko Lekua": «Lantokitzat» zer hartuko dem edo kontsideratuko den aipatzen dute hitzarmen askok (1, 6, 13, 14 eta 15). Lantokia, langileak eta enpresaburuak adostutako etxebizitzaren edo tokiaren barruan hitzartu eta zehaztu egin behar da lana egiteko gune zehatza. Lekuari dagokionez gainera, hitzarmen gehienek, leku hori egokia izan beharko dela aipatzen dute, bestela ezin izango da urrutiko lana hortik egin. ● Formakuntza espezifikoa: Hitzarmenetatik ondorioztatu daiteke, prestakuntzarako eskubideari eutsiko zaiola betiere, lantokian zerbitzuak ematen dituzten pertsonen baldintza berberetan. Gainera, kontuan izanda urrutitik lan egiten dutela, prestakuntza zehatzagoa edo espezifikoa eman beharko zaie (laneko arriskuen inguruan) modalitate honetako langileei (1, 2, 3, 6, 7, 12, 13, 15, 16). Hau honela, arlo horretako prestakuntza espezifikoa bultzatu behar da, bai langilearentzat eta baita zuzeneko arduradunentzat. Horretarako, enpresek behar diren bitartekoak izango dituzte prestakuntza hori errazteko. ● Alderdien obligazioak: Jakina da enpresa baten baitan langile eta enpresaburuek hainbat eskubide eta betebehar dituztela, baina puntu honetan, aipatzen ari garenen hitzarmenetan, zehazki aztertutako artikuluetan gehien errepikatzen diren betebeharrak jasoko dira. ○ Enpresaburua: ■ Langileen segurtasun eta osasunaren babesa, indarrean dagoen legediaren arabera (5, 6, 10, 12, 13, 14, 15, 16, 17). ■ Langileari, lana aurrera eramateko beharrezkoak dituen bitarteko guztiak eskura jarri behar dizkio (1, 2, 3, 4, 6, 7, 10, 12, 13, 14, 15, 16, 17). Batzuek gainera, espezifikoki zein bitarteko diren beharrezkoak aipatzen dituzte. ○ Langilea:
37 ■ Langilearen erantzukizuna izango da lantokiak behar diren baldintza guztiak betetzea lan-arriskuen prebentzioari, segurtasunari eta osasunari dagokienez, urruneko lana baldintza ezin hobeetan leku horretatik egiteko. Laneko Arriskuen Prebentzioari buruz aurreikusitako beharrezko eskakizun eta gomendio guztiak bete behar diren bezala. (1, 2,) ■ Urrutiko langileak, aurrez aurreko langilearen eskubide eta betebehar berdinak izango ditu (6, 7, 8, 10, 13, 14, 15, 16, 17). ● Gomendioak: Hitzarmen hauetako batzuek, araudiaren baitan, arriskuen prebentzioa errazteko, jarraitu ahal diren hainbat gomendio ematen dituzte, hau gertatzen da adibidez, Telefonikako HKan (1). Gomendio lista sakon bat ematetik aparte, beste zenbait HKek gomendio solteak ematen dituzte, adibidez, HK batzutan isolamenduegoerak saihesteko nolabaiteko presentzia izatea erraztuko duten mekanismoak sartzea gomendio gisa ematen da (2). ● Segurtasun eta Osasuneko Batzordea: (1, 2, 3, 15, 16) Osasun eta segurtasuneko batzordearekin informazio guztia partekatu beharko du enpresak. ● Deskonexio digitalerako artikulua: (3, 7, 10, 11, 13, 14, 15, 16) Aipatutako hitzarmen horiek, deskonexio digitala, urrutiko lanaren alderdi kontsideratu ahalko zena, modu sakabanatuan arautzen dute legegileek. C- Aurrekariak Azterketan zehar, kontuan izan behar da, HK horietako batzuk, azken 10/2021 Legea indarrean sartu baino aurreragokoak direla. Hala ere, askok aipatzen dute 28/2020 Legearen arabera egingo dela edota hori ordezkatuko duten beste edozeinen arabera (10/2021 Legeari igorpena eginez). Esanguratsua da, badaudela zenbait enpresa edo sektore zeinek jada urrutiko lana arautzen zuten pandemia egoera baino lehenago zituzten HKetan. Hala ere, aipatu behar da, gehienek lehenengoz aipatzen dutela urrutiko lana. Honetatik ondorioztatu daiteke, seguraski hurrengo HKetan gehiago arautuko dutela edo behintzat sakonago urrutiko lanari dagozkien arriskuen prebentzioa, izan ere, araudi hau behin errealitatean garatzen denean, honen hutsunean zeintzuk diren ikusi ahal izango delako. Aurretik ikusi den moduan, urrutiko lana ez da berria en zerbait, baina bai COVID-19aren egoera ondoren presentzia askoz handiagoa hartu duen lan modu bat da.
D- Beste berezitasun batzuk Aurreko puntuetatik aparte, HK askok aipatzen dituzten eta jorratzen ari den materian garrantzia duten beste berezitasun batzuk hauek dira: - Zer da urrutiko lana? Aztertu diren HKetan zehar, urrutiko lana zer den definitzen da askotan, eta hurrengo hau esaten dute gehienek (2, 3, 4 ,7, 9, 13, 15, 16): Urrutiko lantzat hartzen da lan-jarduera nagusiki langilearen etxean edo hark askatasunez aukeratutako lekuan egiten denean, enpresaren lantokian bertan egin beharrean. Urrutiko lana eta telelana informazioaren eta komunikazioaren teknologien aurrerapenaren ondoriozko lan-prestazioa antolatzeko eta gauzatzeko modu gisa onartzen dela esaten dute hitzarmenek, eta horri esker, lan-jarduera enpresaren instalazioetatik kanpo egin daitekeela. Gainera askok aipatzen dute urrutiko lanaren araudia LEko 13.artikulua, 10/2021 Legea eta HK hori izango direla (2, 7, 9, 12, 13, 15, 16). Honen baitan gainera, hitzarmen batzuek urrutiko langiletzat zer kontsideratuko den aipatzen dute (1, 4, 6, 12, 13, 15). Guzti horretatik aipagarriena da, urrutiko langiletzat kontsideratua izango dela soilik urrutiko lan modalitatea indarrean dagoen bitartean, eta indibidualki, hau da, pertsona horrentzako soilik, adibidez, beste pertsona batek bere lana hartzen badu, ez du zertan urrutiko langile izaera izan. Formalizazioa Urrutiko laneko kontratu baten ezaugarriak lau dira, eta horienganako aipamena asko errepikatzen da HKetan, nahiz eta urrutiko lanaren aurrean baldin bagaude horiek eman behar direla ulertzen den: Idatzizkoa, Indibiduala, Borondatezkoa eta Itzulgarria. Urrutiko lan-kontratua idatziz egin behar dela aipatzen dute hitzarmen kolektibo gehienek, (1,2, 4, 5, 6, 13, 14, 15, 16) eta aurretiko idatzi bat izan behar dela. Langileen Ordezkaritzari jakinarazi beharko zaio, 28/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera. Gainera, ukatuko balitz urrutiko lana egiteko eskaera, enpresak idatziz arrazoitu beharko luke zergatik ukatzen duen hura. Indibiduala izan behar da eta hainbat hitzarmenek ere hori jaso egiten dute espresuki ( 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 9, 10, 14, 15, 16). Badaude zenbait HK, gehienbat, udal edota zerbitzu publikoei
39 dagozkienak zeinek esaten duten urrutiko lanaren araudia gehiago garatuko dela langileen ordezkari eta enpresaburuen edota kasu honetan udalaren artean (6). Lan honetan aztertu diren hitzarmen gehienek aipatzen dute urrutiko lana borondatezkoa izango dela, bai enpresaren aldetik zein langilearen aldetik ( 2, 3, 4, 5, 6, 7, 9, 10, 14, 15, 16). Ezin daiteke behartu (ez baldin bada ezinbesteko egoeretan95) inor urrutiko lana egitera nahi ez badu. Hitzarmen kolektibo gehienetan aipatzen da urrutiko lanaren ezaugarri den itzulgarritasuna. (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 9, 10, 14, 15, 16). Izan ere, modu batean edo bestean idatzita, baina guzti hauek defendatzen dute, bai langilearen nahia delako edota enpresaren nahia delako, aurreko egoerara, hau da, lan modalitate presentzialera itzuli ahal izango dela. Hitzarmen batzuk gainera, hau gertatzeko eman daitezkeen arrazoi batzuk aipatzen dituzte, adibidez, Telefonikako HKak esten du: "kontratua indarrean dagoen bitartean, edozein unetan, baldin eta lana antolatzeko arrazoiak edo ekoizpen- edo teknologia-arrazoiak badaude, langilearen jarduera aldatu delako, lanpostua aldatu delako, bere jarduerarako emaitza optimoaren arduradunaren ebaluazioan egiaztatutako ez-betetzeagatik, telelanerako eskatutako profila edo justifikatutako beste edozein ez denean egokitzen." Gehienek aipatzen dituzten aurreabisurako epeen artean, 20 eta 30 egun bitartekoak izango dira. Iraupena Urrutiko lan-kontratuaren iraupenari dagokionez, hitzarmen gehienek aipatzen dute behin urrutiko lanerako kontratua amaituta, lan presentzialera itzuliko dela. Bestalde batzuk, urrutiko lana egiteko denbora zenbateko den ezartzen dute (1), urtebetekoa, betiere, luzatzeko aukerarekin, bi alderdien arteko akordio bitartez (6). Zenbait hitzarmenek gainera, langilea eskuragarri edo konektatuta egon daitekeeen denbora ezartzen dute, deskonexio digitalaren ildotik, atsedenaldiak bermatzeko (14). - Gastuen konpentzazioa Hitzarmenek 28/2020 Errege Lege Dekretuaren 11. eta 12. artikulura igortzen dute gastuen konpentsazioaren inguruko gaia. Hauek ezartzen dute lan-jarduera urrutiko lanean garatzearekin lotutako ekipoak, tresnak, bitartekoak eta gastuak konpentsatu eta ordaindu egin
95 Adibidez, COVID-19aren egoeran estatu alarma ezarrita zegoenean eta inork etxetik irten ezin zuen kasuan, enpresak bai behartu zitezkeen langileak urrutitik lan egitera, askok ezin zutelako lantokira joan.
40 behar direla Errege Lege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Inguruabar hori banakako kontratuetan sartuko da (1, 2, 4, 5, 7, 10, 13, 14, 15, 16). Gainera hitzarmen batzuk, gastuen konpentsaziora bideratutako gehieneko kantitate bat ezartzen dute (7, 14). Enpresaren ardura izango da jarduera garatzeko beharrezkoak diren bitarteko, ekipo eta erreminta guztiak behar bezala mantentzea. Honekin jarraituz, enpresa ez da izango pertsonei edo gauzei gerta dakizkiekeen kalteen erantzule, horiek behar bezala ez erabiltzeagatik. (1,2,4, 7, 10, 16) Lan presentzialera itzultzen bada, egoera horietan, urrutiko lanaren ondorioz enpresak emandako bitartekoak eta tresnak itzuli beharko dira, eta ezingo da urrutiko lana berriz eskatu urtebetez, salbu eta hori justifikatzen duten aparteko arrazoiak daudenean (1, 2, 4, 9, 10, 16). - Ordainsaria Langilearen ordainsaria ez da aldatuko urrutiko lana egiteagatik, horretarako, oinarrizko soldata eta osagarri pertsonalak berdin mantenduko dira (1, 2, 4, 5, 6,). Zortzapen zirkunstantzialei dagokienez, aurrez aurreko lanari dagozkion baldintza berberak aplikatuta jasoko dira, baita jasotzeko eskubidea sortzen duten inguruabarrak ere. Irizpide hori bera aplikatuko da soldataz kanpoko osagarrietarako (1). Pizgarri-planen bidezko ordainsari aldakorrari dagokionez, hitzaren askok onartzen dute langile bakoitzak soldata desberdina jasotzea, baina arrazoia ezin daiteke urrutiko lana egitea izan. - Jardueraren kontrola eta jarraipena. Enpresak telelaneko jarduera kontrolatu eta gainbegiratu ahal izango du baliabide telematiko, informatiko eta elektronikoen bidez edo/eta urrutiko langilearen arduradunaren bidez, enpresak proposatutako edozein ekintzarekin. Enpresak nahiz langileak eskatutako itzultze-egoera horien berri emango zaio Lanaldia Antolatzeko Batzordeari. - Eskubide kolektiboak eta sindikalak. Urrutiko lanak ez die kalterik egingo urrutiko langileen eskubide sindikalei, eta hitzarmen kolektiboetan eta aplikatu beharreko araudian itundutakoaren arabera arautuko dira bere ordezkariekiko komunikazioak. Beraz, hitzarmen guztietatik ondorioztatu daitekeena da, urrutiko langileek langile presentzialen eskubide berdinak izango dituztela (1, 2, 3, 4, 5, 7, 9, 10, 13, 14, 15, 16, 17).
41 b. JURISPRUDENTZIA Aurreko puntuan aipatu izan den moduan, legea errealitatean zein modutan jorratzen den ikusteko Hitzarmen Kolektibo eta Sententzietara jo behar da. Sententziek erakusten dute zeintzuk diren legeen hutsuneak eta epaileek haiek esandakoaren bitartez betetzen dituzte. Gainera, sententzietan irakurriko dena izango da benetan ondo funtzionatzen ez duen errealitatea. Beraz, puntu honetan zehar lan guztian hitz egin diren aspektuen inguruko sententziak bilatu dira, esan bezala errealitatean horien inguruan dagoen jarrera ondo ikusi ahal izateko. Honetarako gutxi gora behera, puntu hauek jorratuko dira: Lehenik eta behin zer dioten epaileek urrutiko lan kontratuaren ezaugarrien inguruan, bigarrenik urrutiko lana egiteagatik sortzen diren gastuen konpentsazioa nola ulertu duten auzitegiak ikusiko da, gero, langileek egin behar dituzten deskantsu eta ordutegien araudia, ostean alderdien obligazioak LAPari dagokionez eta azkenik Covid19aren agerpenak urrutiko lanean izan dituen ondorioak.
a- Urrutiko lana eta ezaugarriak JAN 1132/2022 sententziak bere 4.oinarri juridikoan urrutiko lana zer den adierazten du. Kasu honetan epaileak 10/2021 legeari egiten dio erreferentzia esanez lege horretan, LEan eta AMETen araututakoaren arabera ezartzen dela urrutiko lanaren marko juridikoa. Epaileak onartzen du urrutiko lana benetako lan-kontratu espezifiko bat dela (ULLak azpiespezietzat jotzen du), zeina besteren kontura ordaindutako lana egitetik haratago doan. Honegatik, HKek zein ULLak urrutiko lana lotzen dute alderdien borondatezkotasunarekin, izan ere beharrezkoa da alderdiek, bai langileak zein enpresariak urrutiko lan kontratu hori sinatzeko adostasuna izatea.96
b- Gastuen konpentzazioa JAN 1132/2022 sententziak bere 13.oinarri juridikoan eta JAN 1855/2021 sententziak 2. oinarri juridikoan aipatzen dute langileei aurreikusi egin behar zaizkiela urrutiko lana egiteagatiko sortzen zaizkien gastuen konpentsazioa betiere lana enpresaren instalazioetatik kanpo egiten baldin bada.97 Aipamena eginez 10/2021 Legeko 12.artikuluari,98 zeinetan aurretik ikusi dugun
96 Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren 1132/2022 Sententzia, 2022ko Martxoaren 22koa. 97 Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren 1855/2021 Sententzia, 2021eko Ekainaren 10ekoa. 98 10/2021 Legea.
Honen arira, MANak kasu bat aztertu zuen. Enpresak 2020ko martxotik aurrera urrutiko lana egiten hasi ziren langileei ez zien aurretik urrutiko lana egiten ari ziren langileen gastuentzako kantitatea abonatzen. Hemen berdintasun printzipioaren urraketa dagoen edo ez aztertu beharko zen.99 Berdintasun printzipio hori nola aplikatu, AKak 307/2006 sententzian eman zuen, eta onartzen zuen berdinak ez ziren egoerak desberdin tratatu ahal zirela.100 MANek hurrengo hau esan zuen kasu horren aurrean: "2020ko uztailean, plantilla osoa telelanean dagoela, Telelanaren Erabakia sinatzen da (...) Horretarako, aparteko horniduren gastuengatik hilean 50 euro ordaintzea aurreikusten da, eta, praktikan, telelana osorik egiten ari ziren langile guztien artean, 2020ko uztailaren 30etik aurrera zati bat bakarrik hasiko da kopuru hori kobratzen, nahiz eta langile guztiek ez-presentzialtasun baldintza beretan lan egiten zuten. Enpresak ematen duen argudioa ez da nahikoa langileei ematen dien tratudesberdintasuna justifikatzeko; izan ere, esan bezala, guztiek etxetik eta lanaldi osoan egiten dituzte beren eginkizunak. Azken batean, egoera faktikoa berdina da bi kasuetan, eta, horregatik, ondorio juridikoa ere berdina izan behar da, eta ez da alferrikakoa esatea alderdi demandatuaren tesia jarraituz gero enpresa bidegabeko aberastea lortzen ari dela, telelaneko langile guztiek (energia elektrikoa, telefonoa, internet, etab.) beren gain hartzen dituzten hornidurengatik, batzuk ordaintzen dituztelako eta beste batzuk langileek ordaintzen dituztelako, eta horrek ez du justifikaziorik."101 Beraz, guzti honetatik ulertzen dugu enpresak berdina eman behar diela gastuen konpentsaziorako langile bakoitzari.
Gastuei oso lotuta enpresan ematen diren intzidentziak ditugu. Hau da, adibidez, langile bat etxetik lan egiten dabil eta ordenagailua edota internetak ez dute funtzionatzen. Epaileak JAN 1855/2021 sententzian esaten du zerbitzua ematea eragozten duten deskonexioen gorabeherak
c- Deskantsu eta ordutegiak Langileen ordutegiei eta lanean dituzten deskantsuei dagokionez eta 89/391/CEE Kontseiluaren Direktiba batean onartu zenez laneko ordutegiaren erregistroak helburu daukala laneko segurtasun eta osasuna bermatzea.102 Honen ildotik eta JAN 1855/2021 sententziak 4. oinarri juridikoan esandakoaren arabera langileek ez dute komunera doazen denbora lanetik kanpoko denbora gisa erabili beharrik. Gauza bere esaten zuen EBJAak 2019ko maiatzaren 14an emandako sententziak. Epaileak esaten du, gizaki orok oinarrizko behar fisiologikoak dituela, eta komunera joateko behar fisiologiko horien agerpena kontrolaezina dela beraz, eta gainera eusteak kalte egin diezaiokeela osasunari. Gainera, zenbat eta nagusiagoa izan eusteko gaitasuna gutxitu egiten da. Modu honetan, langileak bere beharrak asetzeko behar duen denbora erregistratzeko eskubidea izan behar duela alegatzen du epaileak. Izan ere, ez baldin badute ezartzen, eta konektatuta badaude, horregatik santzionatu ahal izango zaie konektatuta egon eta lana ez egiten egoteagatik, eta bestalde, "ogitarteko atseden" bezala ezagutzen dena ezartzen badute, enpresak ez programatutako une batean deskantsu bat egitera behartuta ikusten dira. Hau ez gertatzeko epaileak esaten du langileek haien behar fisiologikoei erantzuteko enpresak etenaldiak erregistratzeko bete beharra izango duela.
d- LAP dagozkion betebeharrak JAN 1132/2022 sententziak bere 17.oinarri juridikoan langileari betebehar bat ezartzen dio Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruan. Langileak enpresaren esku utzi beharko du berak betetako galdetegi bat enpresak jakin ditzan zeintzuk diren langilearen laneko lekutik lana egiteagatik egongo diren arriskuak. Epaileak ulertzen du hori izango dela intimitateri eragin gabe, langilearen ingurunea ezagutzeko modu hoberena. Izan ere, adierazten du sententzia honek, enpresak egon daitezkeen arrisku guztiak ezautu behar dituela eta horren gaineko prebentzio metodo bat egin. Arriskuak ebaluatzeko enpresa etxera sartzeari dagokionez
JANaren 518/2021 sententzian, LAPar eta higieneari dagokionez, hurrengo hau esaten da: "Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta lan-araudia betetzeari kalterik egin gabe, jarduera ekonomikoaren titularrak edo, hala badagokio, agindu honetan aurreikusitako ikastetxeetako eta erakundeetako zuzendariak beharrezko neurriak hartu beharko ditu agindu honetan ezarritako jarduera-sektoreetako langileen higiene- eta/edo prebentzio-neurriak betetzeko."104
e- COVID19aren eraginez enpresak egiten dituen aldaketak Covidaren eraginez, hainbat enpresek bere jarduteko moduan aldaketak egin behar izan dituzte, adibidez; etxetik lan egitea, ordutegietan aldaketak, enpresa batzuk goizez lan presentziala eta arratsaldez urrutiko lana ezarri dute, LAP egiteko langileek egindakoaz fidatu behar ziren enpresak etab. Honen arira, hainbat sententzia mintzatu dira, izan ere, askotan langileak kexatu dira, enpresan egindako aldaketek, lan-baldintzen funtsezko aldaketak suposatzen zituztela eta hori EKaren 41.artikuluaren aurka doala.
JANaren 518/2021 sententzian, auzitegiak esan zuen, aldaketa horiek ez zaiela EKak esandakoaren aurka. Auzitegiak hurrengo hau esan zuen: "Kasu honetan, enpresak 2020ko martxoaren 11n hartutako neurriak, funtsean, lan-egutegiak aldi baterako ordezkatzeari eta lan-txanda estankoak finkatzeari buruzkoak dira, COVID-19aren ondoriozko alarma-egoerak eragindako salbuespenezko egoerari eta egoera hori garatzen duten xedapenei dagokienez eginak, zeintzuk laneko arriskuen prebentziozko legearekin lotzen diren, eta laneko arriskuen egoera zaintzeko sortuak izan diren."105 Hemendik beraz ulertzen da auzitegiak alarma egoera horren baitan sortutako egoerari aurre egiteko enpresek ordutegietan etab. egindako aldaketak onartzen direla, betiere ez doazelako LAPko legearen aurka, eta COVID19aren egoerak eragindako ezohiko egoeraren ondorio besterik ez direla, hau onartu zuten, GJANak emandako 204/2022 sententziak eta baita AJANak emandako 455/2021 sententziak.106
103 Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren 1132/2022 Sententzia, 2022ko Martxoaren 22koa. 104 Justizia Auzitegi Nagusiaren 518/2021 Sententzia, 2021eko maiatzaren 12koa. 105 Justizia Auzitegi Nagusiaren 518/2021 Sententzia, 2021eko maiatzaren 12koa. 106 GJANak emandako 204/2022 sententziak eta baita AJANak emandako 455/2021 sententziak.
45 Gainera, JANak 246/2015 sententziak esan zuen, lan-baldintzen funtsezko aldaketa gisa ulertu behar direla lan-harremanaren funtsezko alderdiak aldatu eta eraldatzen dituztenak, besteak beste, "Ad exemplum" artikuluko zerrendan aurreikusitakoak. 41.2, modu nabarmenean, beste batzuk izatera pasatzen direnean; aldiz, aldaketa akzidental soilak direnean, horiek ez dute izaera hori, zuzendaritza-boterearen eta enpresa-" iusvariandiaren "adierazpenak baitira.107
Auzitegien doktrina errepikatuak onartzen du, neurri horien helburua enpresen funtzionamendua egoera berezietan, eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia bateratzea, lehenik eta behin langileen bizitza eta osotasuna babesteko, salbuespenezko egoera nabarmen baten aurrean enpresaren zuzendaritza- eta antolaketa-ahalmena behar bezala erabiliz.108 Gainera auzitegi askok errepikatu dute, aldaketa horiek transkribatutako salbuespenezko eta premiazko araudian dutela estaldura.109110 Honen arira, AKak honako hau esan zuen, kasu horietan ez gaudela laneko baldintzen funtsezko aldaketa baten aurrean, baizik eta osasun-agintariek onartutako arau zehatzek jarduera egiteko eskatzen duten moduan doikuntzak egitearen aurrean.111 Auzitegiak uste du, enpresak beharrezkoak ziren neurriak baino ez dituela hartu, eta ez dituela inongo oinarrizko eskubiderik urratu, izan ere, aipatzen du hauekin bat datorrela: "4.2.d) Langileen Estatutuarekin, langileek lan-harremanean osotasun fisikoa izateko eskubidearekin, EKko 15.art, enpresak bere zerbitzura dituen pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzeari buruzko Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 14.1 artikuluarekin." Honen inguruan doktrina oso errepikatua izan da, beraz argi gelditzen da Covid19ak sortutako egoeraren ondorioz emandako aldaketak, betiere legearen markoan egiten baldin badira, egoera ezohiko horri aurre egiteko enpresak hartutako neurriak direla eta ez dutela laneko baldintzen funtsezko aldaketa bat suposatzen.112
Auzitegietara asko eraman den honen inguruko beste uzi bat, desplazamendu orduena izan da, izan ere, enpresa batzuk, goizez la presentziala eta gero urrutiko lanera itzultzea ezarri dute haien ezohiko aldaketa moduan. Honekin batera enpresek ezartzen zuten, lantokitik etxera lanarekin jarraitzeko denbora ezin zela lan efektibo moduan hartu, eta langile asko honen aurka agertu dira, izan ere, defendatzen zuten modu honetan haien lana beranduago amaitzen zela.
107 JANak 246/2015 sentenztiak 108Auzitegi Nagusiaren 794/2021 Sententzia, 2021eko Uztailaren 15ekoa. 109 Kanarietako Justizia Auzitegi Nagusiaren 830/2021 Sententzia, 2021eko Irailaren 23koa. 110 Auzitegi Nagusiaren 1041/2021 Sententzia, 2021eko Urriaren 20koa. 111Auzitegi Nagusiaren 3058/2021 Sententzia, 2021eko Uztailaren 15ekoa. 112Auzitegi Nagusiaren 332/2022 Sententzia, 2022ko apirilaren 7koa.
46 Honen arira, JANak esan zuen, alarma-egoeraren bilakaerari berari eta denborazkotasunari lotutako eta une oro adosten saiatu diren aldaketa erabakigarriak behin-behinekoak direla. Onartzen zuen, enpresak hartutako erabaki askok, butzutan, lanaldiaren iraupena atzeratzea ekarri zezaketela, baina auzitegiaren hitzetan, lanera aurrez aurreko lanpostutik etxera joateko atzerapenak berreskuratzeak ez du esan nahi langileak zerbitzua ordu gehiagoz eman behar duenik; nolanahi ere, langileak denbora bat eman beharko du lanaldiaren amaieran etxera joateko, beraz, langileak lekualdaketan inbertituko denbora berreskuratzeak ez du esan nahi, lan ordu gehiago egingo ditueneik, lan ordu berdinak izango dira, nahiz eta lan beranduago amaitu, gero ez duelako etxera iristeko denbora inbertituko beharko.113
Sententzia hauetan ikusi den guztiaren ondorio nagusi moduan aipatzekoa da jurisprudentziak duen garrantzia. Hau da, hemen ikusten da legea zien modutan gauzatzen den errealitatean eta urrutiko lanaren jarduera aurrera eramaterakoan dauden obligazio, eskubide, kontratuaren ezaugarriak nola ematen diren, eta laneko arriskuen gaia nola gauzatzen den modu eraginkor batean ikusi daiteke.
Urrutiko lanaren kontratuak bete behar dituen ezaugarrien aplikagarritasuna ikusten da, izan ere, beti eskatzen da adibidez, kontratu hori bai enpresaren zein langilearen aldetik borondatezkoa izatea. Enpresak gainera beti izango ditu lan horretatik sortzen diren gastuak konpentsatzeko betebeharra eta intzidentziak gertatzen badira langilearen eskutik kanpo daudenak, ez idra langilearen kargu egingo soldata murriztuz edo errekuperatzera behartuz. Nahiz eta gehienetan etxetik lan egiten den, jurisprudentziak behin eta berriz esaten du deskantsuak eta langilearen lanetik deskonektatzeko orduak errespetatu beharko direla, ezein kasutan ezin izango du enpresak langileak etxetik lan egiten duenez, bere ordutegitik gainezko orduak (ordaingabeak) egitera behartu. Laneko Arriskuen Prebentzioari dagokionez gainera, jurisprudentziak ulertzen du, urrutiko lanaren egoerari lotuta egon daitezkeen arrisku espezifikoen aurrean jardun behar dela, horiei egokituta dagoen prebentzio metodo espezifiko baten bitartez. Hau da, ezin izango da aurrez-aurre lan egiten duten langileekin jarraitzen den metodologia bera erabili arrisku desberdinak egon daitezkeelako, hala nola, isolamendua. Azkenik, pandemia egoera dela eta enpresek hartutako erabakiak, langileek etxerik lan egiteko beharra dela eta, ez dira legez aurkakoak izango. Nahiz eta ez jarraitu legean aurretik ezarritako pausu guztiak, egoera berezian hartutako erabakiak ez dira legez kontrakoak.
113 Justizia Auzitegi Nagusiaren 105/2021 Sententzia, 2021eko maiatzaren 12koa.
9. ONDORIOAK Urrutiko lana beraz, nahiz eta ez izan kontzeptu juridiko berri bat, azken urteotan indar handia hartu duen kontzeptu bat da, honetan eragin handia izan du pandemiak eragindako egoerak, izan ere, askok bere lan urrutiko lanera moldatzeko beharra ikusi dutelako. . Aurretik egindako azterketatik hainbat ondorio atera daitezke amaiera emateko ikerketa honi. Lehengoetariko bat, oso sinplea den baina oraindik ere asko nahasten den urrutiko lana eta telelanaren arteko desberdinketaren garrantzia izango da. Lanaren hasieran aipatu izan den moduan, telelana urrutiko lanaren baitan sartzen den lan egiteko modu bat da eta ezin daitezke bi kontzeptu horiek nahastu praktikan ez baitirelako gauza bera. Azkenaldian arautu den eta 10/2021 Legeak aipatzen duen lana urrutiko lana da, zeinaren baitan, esan bezala gehien erabiltzen den modalitatea telelanarena den. Hau da, urrutiko lana modalitate generikoa da, lantokian aurrez-aurre egiten denarena ez bezalakoa. Urrutiko lan-generoaren barruan, telelana izeneko espezie gisa bereizten den modalitatea dago, eta informazioaren, komunikazioaren eta telekomunikazioaren teknologia berrien aplikazioarekin egindako urrutiko lana dela esan daiteke.114 Gogoratu behar da urrutiko lana legean, HKetan eta Jurisprudentzian ikusi izan den moduan, borondatezkoa eta itzulgarria dela. Hau, enpresariarengandik eta langilearengandik onartua izan behar da, libreki inolako obligazioarik gabe (estatu-alarma egoeran izan ezik). Langileen eskubideetan esku-sartzerik egon ez dadin, urrutiko lanarekin lan-jarduera emateko modua baino ez dela aldatzen, eta, beraz, langilearen beraren kategoriak edo estatusak ez du aldaketarik izango.115
Jakina da, lana egiteko modalidade berri hauek, hainbat laneko arrisku berriren agerpena ekarri dutela, hala nola tekno estresa. LAP-ri buruz egun arte egon den araudia zalantzan jarri behar da, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak eskaintzen dituen bermeak ez baitira nahikoak, lanarekin etengabe etxetik konektatuta egoteak dakartzan arriskuei aurre egiteko. Urrutitik eta IKTak erabiliz lan egiteko, langileak orain arte garatu izan dituen gaitasunetik
48 aparte beste batzuk garatu behar ditu. Ildo horretan, funtsezkoa da lan-denbora kudeatzea eta kontrolatzea, eta hori bermatzen delaren ardura enpresariarena izango da.116 Gainera, ezin daiteke ahaztu urrutitik lan egiten duten pertsonek eskubidea dutela laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan babes egokia izateko. 117
LAPLak 1995ean esate zuen moduan, laneko arriskuen prebentzioa egokituz joan behar da unean gertatzen diren, edo aurrean dauden arriskuei, eta honi lotzen bazaio, gaur egun lana egiteko modua aldatu egin dela, eta asko direla ez dutenak lana enpresatik bertatik aurrera eramaten, hurrengo ondorio hau ateratzen da: beharrezkoa da enpresaburuak prebentzio-arauak prestazioen espaziora egokitzea, askotan zuzenean, hau da aurrez aurre ezin izango delako garatu. 118
Aurrekoarekin lotzen da hainbat autorek onartu izan duten esaldia: "urrutiko lana aurrera eramaten duten langileen prekarietatea eta horrek lan-baldintzetan, besteak beste laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotutakoetan, duen eragin negatiboa, zeina saihesteko beharrezkoa izango den enpresaren esku-hartzea."119 «Narriadura», «Prekarietatea» eta «babesgabetasuna» dira erabiltzen diren hitzak, eta askok ez diote horren errua teknologia berrien erabilerari botatzen, baizik eta enpresa-antolakuntzaren kudeaketa okerrari. Beraz, ikusten da enpresaburuak duen betebeharra, langileen segurtasun eta osasuna babesteko, eta beharrezkoa bada, urrutiko lana egiten dutelako, metodologia desberdina aplikatzea, metodologia hori garatzeko betebeharra ere dauka.
49 Asko dira azkenaldian pandemiak gure gizartea eraldatuko duela onartzen dutenak, izan ere, berrogeialdiek eta haien ondorioek jada abian zeuden egiturazko aldaketa izugarriak bizkortuko dituzte eta gauzak aldatu egingo dira. Honi lotuta, lanari dagokionez, doktrinak onartzen du pandemia bat behar izan dela urrutiko lanaren legedia garatzeko. 120 | science |
addi-f4c112068a2b | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58916 | Hosmer-Lemeshow testean erabilitako talde-kopuruaren azterketa simulazioen bidez | Moreno Oya, Ane | 2022-12-20 | Sarrera Gaur egun, erregresio logistikoa datu bitarrak modelizatzeko gehien erabiltzen den tresnetako bat da. Izan ere, eredu mota honek doitzen dituen balioak emaitza interesekoa dugun kategoriakoa izateko probabilitatea da, interpretatzeko erraza dena. Behin eredua doituta, ezinbestekoa da estimatutako probabilitateek behatutako datuak adierazten dituztela egiaztatzea. Hosmer-Lemeshow testa ereduaren doikuntza-egokitasuna neurtzeko erabiltzen den metodo bat da eta ereduak estimatutako probabilitateen zehaztasuna neurtzen du. Hosmer-Lemeshow testak lagin tamainarekin lotutako hainbat muga ditu eta honen isla testak denboran zehar jasandako aldaketak dira. Izan ere, azken urteetan, hainbat eraldaketa proposatu dira eragozpenak gainditzeko helburuarekin (ikusi [1], [2], [3], [4]). Test honetan, estimatutako probabilitateak sailkatzeko g talde kopuru jakin bat erabiltzen da. Lan honetan, g talde kopuruaren arabera, testaren egonkortasuna nola aldatzen den aztertu dugu eta, horretarako, R programa erabili dugu. Erabakien aldakuntza aztertzeko simulazioak erabili ditugu, eszenario ezberdinak planteatuz. Eszenario bakoitzean, erregresio logistikoko ereduak doitu ditugu eta g talde kopuruak erabakietan eragindako aldaketak ikertu ditugu. 1. kapituluan, erregresio logistikoa lantzen da. Erregresio logistikoko ereduen adierazpen orokorra eta hauek zehazteko erabiltzen diren koefizienteak lortzeko prozedura azaltzen dira. Ereduen doikuntza-egokitasuna zer den azaltzen da, Hosmer-Lemeshow testari sarrera emanez. 2. kapituluan, Hosmer-Lemeshow testa azaltzen da. Testa aplikatzeko erabiltzen diren parametroak azaltzen dira testaren eragozpenekin batera. Gainera, Hosmer-Lemeshow test eraldatua azaltzen da. 3. kapituluan, egindako simulazioak azaltzen dira lortutako emaitzekin batera. 4. kapituluan, elkartutako informazioa eta simulazioen emaitzak erabiliz, ondorioak azaltzen dira. Amaitzeko, bibliografia eta, eranskin gisa, erabilitako R kodea daude. Bertan simulazioak egiteko sortu diren funtzioak azaltzen dira. v
1. Kapitulua Erregresio logistikoa 1.1 Sarrera Erregresio ereduen helburua erantzun aldagaiaren eta aldagai askeen arteko erlazioa adierazteko interpretagarria den eta doikuntza egokiena duen eredua lortzea da. Erregresio motarik ezagunena erregresio lineala da, non menpeko aldagaia jarraitua eta normala dela suposatzen den. Erregresio logistikoa linealetik bereizten duen ezaugarri nagusia erregresio logistikoan erantzun aldagaia bitarra edo dikotomikoa dela da. Erregresio logistikoaren abantaila handietako bat gure erantzun aldagaiarentzat probabilitate eredu bat sortzen duela da. Beste era batera esanda, eredu logistiko batean doitutako balioak ez dira bitarrak, baizik eta emaitza intereseko kategoriakoa izateko probabilitatea. Hori dela eta, datu bitarrak estatistikoki modelizatzeko gehien erabiltzen den metodoetako bat da. Emaitza bitarrak ia ikasketa eremu guztietan aurkitzen dira, esate baterako, medikuntzan, ekonomian eta psikologian. 1.2 Erregresio logistiko bakuna Izan bitez Y eta X bi zorizko aldagai, Y erantzun aldagai bitarra eta X aldagai askea izanik. Interesekoa dugun ezaugarriaren presentzia adierazteko Y aldagaiak 1 balioa hartzen duela suposatuko dugu. Beraz, Y = 1 arrakasta izendatuko dugu eta Y = 0, porrota. Izan bedi p(X) = P(Y = 1|X) arrakastaren probabilitate baldintzatua. Orduan, Y ∼ Bernoulli(p(X)) betetzen da. Eredua eraikitzeko p(X)-ren logit transformazioa erabiliko dugu, g(X) = logit[p(X)] = ln p(X) 1 − p(X) = β0 + β1X (1.1) 1
1. Kapitulua. Erregresio logistikoa 5 Eredu baten doikuntza-egokitasuna aztertzeko bi irizpide nagusi daude: kalibrazioa eta diskriminazioa. Kalibrazio ona duen eredu batek zehaztasunez estimatzen ditu probabilitateak. Bestalde, diskriminazio ona duen eredu batek doitasunez bereizten du noiz gertatzen den interesekoa dugun gertaera. Hosmer-Lemeshow (HL) testa doitutako ereduaren kalibrazioa neurtzeko erabiltzen da.
8 2.2. Hosmer-Lemeshow pertzentilen testa 2.2 Hosmer-Lemeshow pertzentilen testa Demagun J = n dela. Orduan, estimatutako probabilitateak txikienetik handienera ordenatu ostean, hauek sailkatzeko bi estrategia proposatzen dira: (i) Estimatutako probabilitateak pertzentilak erabilita taldekatzea. Mozketa puntu hauei arriskuko pertzentilak deritze. Termino hau osasun zientzien ikerketatik dator, non askotan arrakastak gaixotasun baten presentzia adierazten duen. (ii) Estimatutako probabilitateak aldez aurretik finkatutako balioen arabera taldekatzea. Lehenengo metodoarekin probabilitateak sailkatzeko g = 10 talde erabilita, lehenengo taldean n′ 1 = n/10 estimatutako probabilitate baxuenak dituzten banakoak edukiko genituzke eta azken taldean, n′ 10 = n/10 estimatutako probabilitate altuenak dituzten banakoak. Bigarren metodoarekin g = 10 talde erabilita, t/10 mozketa puntuak lortzen ditugu t = 1, . . . , 9 izanik. Orduan, 1. taldean 1/10 eta 2/10 arteko estimatutako probabilitatea duten indibiduoak egongo lirateke eta 10. taldean, 9/10 eta 1 arteko estimatutako probabilitatea dutenak. Aipatutako taldekatzeko bi metodoetatik edozein aukeratuta ere, HL testean erabilitako estatistikoa jarraian definituko dugun ˆC estatistikoa da. g = 10 kasuan, ˆC kalkulatzeko erabiltzen diren talde bakoitzeko behatutako eta itxarotako maiztasunak 2.1. taulan ageri dira, dl arriskuko dezilak izanik l = 1, . . . , 10. Izan bedi ck k. taldeko behaketa kopurua. Orduan, k. taldean, arrakastarako itxarotako eta behatutako maiztasunak e1k = ck X j=1 mj ˆpj (2.3) eta o1k = ck X j=1 yj (2.4) dira, hurrenez hurren. Era berean, e0k = ck X j=1 (1 − mj)ˆpj (2.5) eta o0k = ck X j=1 (mj − yj) (2.6)
2. Kapitulua. Hosmer-Lemeshow testa 9 k. taldeko porroterako itxarotako eta behatutako maiztasunak dira, hurrenez hurren. Orduan, ˆC estatistikoa χ2 estatistikoa kalkulatuz lortzen da (2.2) ekuazioa jarraituz: ˆC = g X k=1 (o1k − e1k)2 e1k + (o0k − e0k)2 e0k . (2.7) J = n eta aukeratutako ereduaren doikuntza egokia denean, ˆC estatistikoak χ2 g−2 banaketa asintotikoa du. J ≈ n deneko kasuan, ez da zertan bete behar [5]. Gainera, simulazioen bidez frogatu da ˆC-ren banaketa χ2 g−2 banaketara hobeto doitzen dela pertzentilen taldekatze metodoa erabilita mozketa puntuen taldekatze teknikarekin baino, bereziki estimatutako probabilitateak txikiak direnean [7]. Hortaz, hemendik aurrera, ˆC kalkulatzeko pertzentilen metodoa erabili dela suposatuko dugu. Orduan, ( H0 : Ereduaren doikuntza egokia da. H1 : Ereduaren doikuntza ezegokia da. hipotesi-kontrastea egiteko erabiliko dugun estatistikoa ˆC da. Ondorioz, p-balioa p = Z ∞ ˆC χ2 g−2(z)dz (2.8) izango da, non χ2 g−2(z) χ2 banaketaren dentsitate funtzioa den z-n ebaluatuta, askatasun-graduak g − 2 izanik. Hortaz, α adierazgarritasun-maila finkaturik, p > α bada, gure ereduaren doikuntza egokia dela ez dugu errefusatuko. Bestelakoan, doikuntza ezegokia dela esango dugu. Taldeak sortzerako orduan, behaketa kopurua txikia bada, gerta liteke ez ohartzea ereduaren doikuntza ezegokia dela. Gainera, arriskuko talde be- Y : menpeko aldagaia Y = 1 Y = 0 Taldeak Behatutakoa Itxarotakoa Behatutakoa Itxarotakoa ˆp < d1 o11 e11 o01 e01 d1 ≤ ˆp < d2 o12 e12 o02 e02 . . . . . . . . . . . . . . . d9 ≤ ˆp < d10 o110 e110 o010 e010 Guztira o1 e1 o0 e0 2.1. Taula: ˆC kalkulatzeko erabili diren behatutako eta itxarotako maiztasunak g = 10 kasuan.
10 2.2. Hosmer-Lemeshow pertzentilen testa rean dauden banakoek aldagai azaltzaileetan balio ezberdinak eduki ditzakete. Amankomunean duten ezaugarri bakarra estimatutako probabilitateak antzekoak edukitzea izan daiteke. Hurrengo eragozpena azaldu baino lehen, test baten ahalmena zer den gogoratuko dugu. Ahalmena II motako errorea ez egiteko probabilitatea da. Hau da, hipotesi alternatiboa (ereduaren doikuntza ez dela ona) onartzeko probabilitatea, eredua ondo doituta ez dagoenean. 2.2. taulan hipotesikontrasteetan har daitezkeen erabaki posibleak ikus daitezke. Behaketa kopurua handia bada, milaka adibidez, gerta daiteke testak doikuntza oneko hipotesia baztertzea eredua zentzuzkoa eta klinikoki onargarria izan arren. Honen arrazoia gehiegizko ahalmen estatistikoa da, testak estimatutako eta itxarotako balioen arteko desberdintasun txikiak estatistikoki esanguratsu gisa sailka ditzake. Izan ere, testaren ahalmena behaketa kopuruarekin handitzen da. Bestalde, lortutako p-balioa erabilitako g talde kopuruaren araberakoa da. Honek ikertzaileak komenigarriagoa duen talde kopurua aukeratzea eragin dezake, ondorioak alboratuz. Beraz, subjektibitatea eta gehiegizko ahalmen estatistikoa saihesteko, behaketa kopurua 1000 eta 25000 artean badago, g talde kopurua g = max 10, min n1 2 , n − n1 2 , 2 + 8 n 1000 2 (2.9) ekuazioaren arabera aukeratzea proposatu dute Paul et al. (2013) ikertzaileek [1]. Behaketa kopurua 25000 baino altuagoa bada, test honen erabilpena ez da gomendagarria eta kopurua 1000 baino baxuagoa bada, g = 10 erabiltzea gomendatzen da. Gainera, talde bakoitzean behintzat 5 banako egotea aholkatzen da. 2.2.1 Hosmer-Lemeshow testaren eraldaketa HL pertzentilen testaren erabilera ez da gomendatzen 25000 behaketa baino gehiago ditugunean. Arazo hori gainditzeko, HL test eraldatua proposatu dute Nattino et al. (2020) ikertzaileek [2]. Lehenago aipatu denez, ereduaren doikuntza egokia denean, (2.7) ekuazioan definitu dugun ˆC estatistikoaren banaketa asintotikoa χ2 g−2 da. Aldiz, Doikuntza egokia Doikuntza ezegokia H0 ez errefusatu Erabaki zuzena I motako errorea H0 errefusatu II motako errorea Erabaki zuzena 2.2. Taula: Hipotesi-kontrasteetan har daitezkeen erabaki ezberdinak.
2. Kapitulua. Hosmer-Lemeshow testa 11 ereduaren doikuntza ezegokia denean, ˆC estatistikoaren banaketa asintotikoa χ2 g−2,λ da: g−2 askatasun-graduko eta λ ≥ 0 ez-zentralizazio parametrodun χ2 ez-zentratua [8]. 2.1. irudian, λ-ren balio ezberdinetarako eta g = 10 ezarrita, χ2 g−2 eta χ2 g−2,λ banaketen dentsitate funtzioak ikus daitezke. Zenbat eta handiagoa izan behatutako eta itxarotako datuen arteko desberdintasuna, orduan eta handiagoa da λ. Halaber, ereduaren doikuntza egokia denean, λ = 0 eta χ2 g−2,λ = χ2 g−2. Hau da, hain zuzen ere, test eraldatuaren oinarria. λ ez-zentralizazio parametroa lagin tamainaren menpekoa da; eredu bat populazio batean doitzen bada, laginaren tamaina handitzean, λ linealki hazten da lagin tamainaren arabera. Hori dela eta, λ ezin da zuzenean erabili ereduaren doikuntza-egokitasuna neurtzeko. Defini dezagun ϵ = r λ n (2.10) ez-zentralizazio parametro estandarizatua. Eredu jakin baterako ϵ asintotikoki konstantea da, ez da aldatzen lagin tamainarekin. Ondorioz, ϵ ereduaren doikuntza-egokitasuna neurtzeko erabil daiteke. λ estimatzeko ˆλ = max{0, ˆC − (g − 2)} [9] erabilita, ϵ-en estimatzailea ˆϵ = s max{0, ˆC − (g − 2)} n (2.11) dela lortzen dugu. 2.1. Irudia: χ2 g−2 eta χ2 g−2,λ banaketen dentsitate funtzioak g = 10 eta λ = 0.5, 1, 3, 5, 20 direnean.
3. Kapitulua Simulazioak 3.1 Sarrera Lan honen helburua, egoera jakin batzuetan, HL testean erabilitako g talde kopuruaren arabera testaren egonkortasuna aztertzea da. Horretarako, egoera ezberdinak planteatuta, hainbat simulazio egin ditugu. Simulazioetan bi egoera nagusi aztertu ditugu: • Ereduan aldagai azaltzaile bakarra edo bi aldagai azaltzaile egotea. • Eredu teorikoan aldagai jarraituen eta logit(p)-ren arteko erlazio teorikoa lineala edo ez-lineala izatea. 3.2 Eredu bakun teorikoa Hasteko, aldagai jarraitu bat eraiki dugu: Z. Z-ren gaixo (arrakasta) eta osasuntsuen (porrota) aldagaiak sortu ditugu, ZG eta ZO izendatuko ditugunak, hurrenez hurren. Bi aldagaiek banaketa normala jarraituko dute: ZG ∼ N(1.5, σG) eta ZO ∼ N(0, σO). σG = 1 definitu dugu eta σ2 O bariantzarentzat bi kasu bereiztu ditugu: σ2 O = 1 (σO = 1) edo σ2 O = 0.5 (σO = √ 0.5) izatea. Orduan, logit[p(Z)] = β0 + β1Z (3.1) itxurako ereduak doitu ditugu. Alde batetik, σG = σO = 1 direnean, Z eta logit(p)-ren arteko linealtasuna frogatuta dago [10]. Bestetik, σG = 1 eta σO = √ 0.5 direnean, Z eta logit(p)-ren arteko erlazioa ez-lineala dela frogatuta dago. Izan ere, Z aldagaiaren bariantza populazio osasuntsu eta gaixoan ezberdina da. Zehazki, logit[p(Z)] ∝ Z2, Z 13
14 3.3. Bi aldagai azaltzaile dituen eredu teorikoa erlazioa betetzen da [10]. 3.1. irudian ZO eta ZG-ren dentsitate funtzioak ikus daitezke Z eta logit(p)-ren erlazioarekin batera. (a) (b) (c) 3.1. Irudia: ZG eta ZO aldagaien dentsitate funtzioak Z eta logit(p)-ren arteko erlazioarekin batera n = 2000 eta prebalentzia 0.5 direnean. (a) irudian, ZO-ren dentsitate funtzioa lerro berdea da: lerro jarraituak σO = 1 adierazten du eta etenak, σO = √ 0.5. ZG-ren dentsitate funtzioa urdina da. (b) irudian, σO = σG = 1 dira eta (c) irudian, σG = 1 eta σO = √ 0.5. 3.3 Bi aldagai azaltzaile dituen eredu teorikoa X1 eta X2 aldagai aske jarraituak kontsideratu ditugu bi aldagai azaltzaileko ereduak eraikitzeko. X = (X1, X2)t definituz, X-ren gaixo (arrakasta) eta osasuntsuen (porrota) bektoreak sortu ditugu: XG eta XO. Bi bektoreak normalak izango dira: XG ∼ N(µG, ΣG) eta XO ∼ N(µO, ΣO), µO = (0, 1) eta µG = (1.5, 2) izanik. ΣG = I2 eran definitu dugu eta ΣO kobariantza matrizearentzat bi kasu bereiztu ditugu: ΣO = I2 edo ΣO = 0.5 0 0 1 izatea. Orduan, bi aldagaiak erabiliz logit[p(X)] = β0 + β1X1 + β2X2 (3.2) motako ereduak doitu ditugu. Lehenengo kasuan, ΣG = ΣO = I2 direnean, frogatuta dago X1 eta X2 aldagaien eta logit(p)-ren arteko erlazioa lineala dela [10]. 3.2. irudian X1G eta X1O aldagaien dentsitate funtzioak ikus daitezke X1 eta X2 aldagaien eta logit(p)-ren arteko erlazioarekin batera.
3. Kapitulua. Simulazioak 15 Bigarren kasuan, ΣO = 0.5 0 0 1 eta ΣG = I2 direnean, X2-ren eta logit(p)-ren arteko erlazioa lineala dela frogatuta dago, X1-en eta logit(p)ren arteko erlazioa ez-lineala den bitartean. Izan ere, X1 aldagaiaren bariantza populazio osasuntsu eta gaixoan ezberdina da eta X2-ren bariantza, ordea, berdina da bi populazioetan. Zehazki, logit[p(X)] ∝ X2 1, X1 betetzen da [10]. 3.3. irudian X1G eta X1O aldagaien dentsitate funtzioak ikus daitezke X1 eta X2 aldagaien eta logit(p)-ren arteko erlazioarekin batera. Hortaz, ez-linealtasunaren arazoa konpontzeko, X1 2 eta 3 mozketa puntu erabilita kategorizatu dugu eta logit[p(X)] = β0 + m−1 X l=1 β1lD1l + β2X2 (3.3) itxurako ereduak doitu ditugu non m = 2, 3 den. 3.2. Irudia: ΣO = ΣG = I2 direnean, X1G eta X1O aldagaien dentsitate funtzioak eta X1 eta X2 aldagaien erlazioa logit(p)-rekiko n = 2000 eta prebalentzia 0.5 direnean. X1G-ren dentsitate funtzioa lerro urdina da eta X1O-rena, berdea.
16 3.3. Bi aldagai azaltzaile dituen eredu teorikoa (a) (b) (c) 3.3. Irudia: ΣO = 0.5 0 0 1 eta ΣG = I2 direnean, X1G eta X1O aldagaien dentsitate funtzioak eta X1 eta X2 aldagaien erlazioa logit(p)-rekiko n = 2000 eta prebalentzia 0.5 direnean. (a) irudian, X1G-ren dentsitate funtzioa urdina da eta X1O-rena, berdea. (b) irudian, lerro bertikal gorriek X1 kategorizatzeko erabili diren mozketa-puntuak adierazten dituzte. Bestalde, HL testa J = n kasurako garatuta dago eta aldagai bat kategorizatzean, J txikiagoa izango da. Simulazioetan horren eragina aztertu nahi izan da. Laburbilduz, 4 eszenario ezberdin kontsideratu ditugu, 3.4 diagraman adierazita daudenak. Eredu bakuna ( σG = σO Eszenario 1 (E1) σG ̸= σO Eszenario 2 (E2) Eredu anizkoitza ΣG = ΣO Eszenario 3 (E3) ( X1 jarraitua (E3.1) X1 kategorikoa (E3.2) ΣG ̸= ΣO Eszenario 4 (E4) ( X1 jarraitua (E4.1) X1 kategorikoa (E4.2) (3.4) Lau egoeretan 0.5 eta 0.9 prebalentzia duten 50000 behaketako laginak sortu ditugu. Lagin hauetatik 200, 500, 1200 eta 2000 tamainako azpilaginak sortu ditugu, kasu bakoitzean laginaren eta azpilaginaren prebalentzia
3. Kapitulua. Simulazioak 17 berdina mantenduz. Sortutako azpilaginetan azaldutako ereduak doitu ditugu eta HL testa aplikatu dugu g talde kopurua aldatuz. g = 5tik g = 10ra aldatu dugu eta, talde kopuru gomendatua 10 baino altuagoa izanez gero, testa talde kopuru gomendatuarekin aplikatu dugu. Kasu bakoitzean, prozesua 100 aldiz errepikatu dugu eta, adierazgarritasunmailari α = 0.01, 0.05, 0.1 balioak emanez, doikuntza egokiko hipotesia errefusatu ez deneko proportzioak kalkulatu ditugu. Ohartu E1, E3 eta E4.2 eszenarioetan H0 egia dela eta, beraz, H0 ez errefusatzeko proportzioa 1−α (konfiantza-maila) inguru egotea espero dugula. Bestalde, E2 eta E4.1 eszenarioetan, H1 egia da eta, ondorioz, H0 ez errefusatzeko proportzioa II motako errorea egiteko probabilitatea da. Aldagai jarraituak kategorizatzeko, R programako CatPredi paketea erabili dugu, ereduaren diskriminazio ahalmena maximizatuz. Simulazio hauek "Eredu aurresaleen balidazio tekniken konparaketa eta inplementazioa" lanean proposatutakoak jarraituz egin dira [11]. 3.4 Emaitzak Hasteko, simulazioetan erabilitako parametro kopurua handia denez, emaitza nagusiak laburtuko ditugu. Aldagai azaltzaileen eta logit(p)-ren arteko erlazioa lineala denean, α finkaturik, 1 − α inguruko proportzioak lortu ditugu eta hau da, hain zuzen ere, espero genuena. Antzeko emaitzak lortu ditugu n lagin tamaina ezberdinetarako. Berriz, aldagai askeen erlazioa logit(p)-rekiko ez-lineala denean, batez ere tamaina txikiko laginetan, II motako errorearen probabilitate altuak (ahalmen txikia) lortu ditugu. Gainera, prebalentziaren arabera oso aldakorrak diren emaitzak lortu ditugu. Orain, emaitzak taula eta grafikoen bitartez adieraziko ditugu. Emaitzak lehenago azaldutako eszenarioen arabera sailkatu ditugu. Ohartu ordenatu ardatzeko balioak grafiko multzoaren arabera aldatzen direla. 3.4.1 E1: eredu bakuna, σG = σO. E1 eszenarioan, aldagai azaltzaile bakarra dugu ereduan eta σG = σO betetzen da. Doitutako ereduaren itxura 3.1 ekuazioan ikus daiteke. Kasu honetan, frogatuta dago aldagai azaltzailearen eta logit(p)-ren arteko erlazioa lineala dela. 3.1 eredua doitzerakoan, HL testean doikuntza egokiko hipotesia errefusatu ez deneko proportzioak 3.1. taulan adierazi ditugu, α adierazgarritasunmailari α = 0.01, 0.05, 0.1 balioak emanez. Gainera, 3.4. irudian lortutako
18 3.4. Emaitzak proportzioak grafikoki adierazi ditugu. Aldagai azaltzailearen eta logit(p)-ren arteko erlazioa lineala denez, ereduaren doikuntza ona da eta proportzioek testaren konfiantza-maila adierazten dute. Gainera, α adierazgarritasun-maila finko baterako, espero duguna kalkulatutako proportzioak 1 − α izatea da. Orokorrean, espero duguna betetzen da; α = 0.01, 0.05, 0.1 denean, 1−α inguruko proportzioak lortu ditugu. Honetaz gain, ez dago proportzioen arteko desberdintasun nabarmenik lagin tamainari eta talde kopuruari erreparatzen badiogu. Ordea, aipatu beharra dago egoera batzuetan talde kopuru gomendatua ez den talde kopuru batekin 1−α baliora gehiago hurbiltzen diren proportzioak lortu ditugula. Adibidez, gertaera hau α = 0.01, n = 1200 eta prebalentzia 0.9 direneko kasuan ikus daiteke: g = 10 erabilita 0.98 lortu dugu eta g = 14 (talde kopuru gomendatua) erabilita, 0.93. Bestalde, kasu batzuetan, proportzioetan prebalentziaren araberako 1 − α balioarekiko aldaketak eman dira. Adibidez, α = 0.05, n = 1200 eta prebalentzia 0.5 direnean, 1 − α baino proportzio altuagoak edo berdinak lortu ditugu. Aldiz, prebalentzia 0.9 denean, 1 − α baino proportzio altuagoak zein baxuagoak lortu ditugu. Adierazgarritasun-maila α = 0.1 eta n = 1200, 2000 denean berdina lortu dugu. Gainera, bi kasu hauetan, osasuntsuen proportzioa 0.9 denean, oso proportzio baxuak lortu ditugu 1−α-rekin alderatuta. Bestalde, α handitzerakoan, proportzioak txikitzen dira eta hau espero daitekeena da proportzioek konfiantza-maila islatzen dutelako. Honetaz gain, α-ren balioa handitzean, proportzioen sakabanapena handitzen da.
20 3.4. Emaitzak (a) α = 0.01. (b) α = 0.05. (c) α = 0.1. 3.4. Irudia: E1 eszenarioan, HL testak doikuntza egokiko hipotesia errefusatu ez dueneko proportzioa (konfiantza-maila). Lerro jarraituak prebalentzia 0.5 adierazten du eta etenak, 0.9.
3. Kapitulua. Simulazioak 21 3.4.2 E2: eredu bakuna, σG ̸= σO. E2 eszenarioan, aldagai azaltzaile bakarra dugu ereduan eta σG ̸= σO dira. Doitutako ereduaren itxura 3.1 ekuazioan ikus daiteke. Egoera honetan, aldagai askearen eta logit(p)-ren arteko erlazioa ez-lineala dela frogatuta dago. 3.1 eredua doitu ostean, HL testak doikuntza egokiko hipotesia errefusatu ez dueneko proportzioak 3.2. taulan idatzi ditugu, α = 0.01, 0.05, 0.1 izanda. 3.5. irudian emaitzak grafikoki adierazi ditugu. Aldagai askearen eta logit(p)-ren arteko erlazioa ez-lineala denez, proportzioek II motako errorearen probabilitatea adierazten dute. Hortaz, espero duguna proportzio baxuak lortzea da. Espero genuena ez da betetzen: HL testak, orokorrean, doikuntza egokia ez du errefusatzen. Hau da, testaren ahalmena oso txikia da. Bereziki, n = 200, 500 denean, oso proportzio altuak lortzen ditugu. Adibidez, α = 0.01, n = 200, prebalentzia 0.5 eta g = 10 (talde kopuru gomendatua) direnean, lortutako proportzioa 0.96 da. Egoera honetan, HL testak erabaki zuzena 4 aldiz hartu du 100tik. Gainera, proportzioak n lagin tamainarekin txikitzen dira. Honek zentzua du testaren ahalmena laginaren tamainarekin handitzen delako. Bestalde, kasu batzuetan talde kopuru gomendatua erabilita, proportzioak handitzen dira; α = 0.05, n = 1200 eta prebalentzia 0.5 direnean, g = 10 aukeratuta 0.14 proportzioa lortu dugu g = 14-rekin (talde kopuru gomendatuarekin) 0.25 lortu dugun bitartean. Honetaz gain, α = 0.01 izanda, prebalentzia 0.9 denean proportzio altuagoak lortzen ditugu prebalentzia 0.5 denean baino eta, lagin tamaina handitzean, hauen arteko diferentzia nabarmenki hazten da. α = 0.05 eta n = 200 direnean, prebalentzia 0.5 denean prebalentzia handiagoak dira prebalentzia 0.9 direnean baino. Aldiz, α = 0.05 eta n = 500, 1200, 2000 direnean, prebalentzia 0.9 denean proportzioak altuagoak dira prebalentzia 0.5 denean lortutako proportzioekin alderatuta. Gainera, n handitzean, haien arteko aldea asko handitzen da. Bestalde, α-ren balioak handitzean, proportzio baxuagoak lortu ditugu.
3. Kapitulua. Simulazioak 23 (a) α = 0.01. (b) α = 0.05. (c) α = 0.1. 3.5. Irudia: E2 eszenarioan, HL testak doikuntza egokiko hipotesia errefusatu ez dueneko proportzioa (II motako errorearen probabilitatea). Lerro jarraituak prebalentzia 0.5 adierazten du eta etenak, 0.9.
24 3.4. Emaitzak 3.4.3 E3: eredu anizkoitza, ΣO = ΣG. E3 eszenarioan, bi aldagai azaltzaile ditugu ereduan eta doikuntza egokia betetzen da. Doitutako ereduen itxura (3.2) eta (3.3) ekuazioetan ikus daitezke. Egoera honetan, bi aldagaiak jarraituak izanik, frogatuta dago aldagai azaltzaileen eta logit(p)-ren arteko erlazioa lineala dela. X1 jarraitua 3.2 eredua doitzerakoan, HL testak doikuntza egokiko hipotesia errefusatu ez dueneko proportzioak 3.3. taulan adierazi ditugu, α adierazgarritasunmaila α = 0.01, 0.05, 0.1 ezarriz. 3.6. irudian lortutako emaitzak grafikoki adierazi ditugu. Aldagai azaltzaileen eta logit(p)-ren arteko erlazioa lineala denez, proportzioek testaren konfiantza-maila islatuko dute eta, hortaz, espero duguna kalkulatutako proportzioak 1 − α izatea da, α adierazgarritasun-maila izanda. Gehienetan, espero duguna betetzen da. Kasu batzuetan, prebalentziaren arabera 1 − α balioarekiko aldaketak ikusi ditugu. Adibidez, α = 0.05 eta n = 500 direnean, 1 − α baino proportzio baxuagoak lortu ditugu prebalentzia 0.9 denean eta, prebalentzia 0.5 denean, 1 − α baino proportzio altuago zein baxuagoak lortu ditugu. α = 0.01 eta n = 2000 direnean, prebalentzia 0.9 denean, 1−α baino proportzio altuagoak lortu ditugu eta prebalentzia 0.5 denean, altuagoak zein baxuagoak. Honetaz gain, α-ren balioak handitzean, proportzioak txikitzen dira eta espero genuena da proportzioek konfiantzamaila adierazten dutelako. Gainera, α-ren balioa handitzean, proportzioen sakabanapena handitzen da. X1 kategorikoa Bi aldagai azaltzaileak jarraituak direnean, aldagaien eta logit(p)-ren arteko erlazioa lineala da. Ondorioz, aldagai bat kategorizatzerakoan, ereduaren doikuntza ona izaten jarraitzea espero dugu eta, beraz, proportzioek testaren konfiantza-maila adierazten dute. Espero duguna proportzioak 1 − α balioaren ingurukoak izatea da. 3.3 eredua doitzerakoan, HL testean doikuntza egokiko hipotesia errefusatu ez deneko proportzioak 3.4. taulan adierazi ditugu, α = 0.01, 0.05, 0.1 izanik. 3.7. irudian lortutako emaitzak grafikoki adierazi ditugu. Orokorrean, espero duguna betetzen da: 1 − α inguruko balioak lortu ditugu α = 0.01, 0.05, 0.1 denean. Gainera, n = 200, 500, 1200, 2000 denean, α-ren balioa finkatuta, 3 mozketa puntu erabilita proportzio altuagoak
26 3.4. Emaitzak (a) α = 0.01. (b) α = 0.05. (c) α = 0.1. 3.6. Irudia: E3.1 eszenarioan, HL testak doikuntza egokiko hipotesia errefusatu ez dueneko proportzioa (konfiantza-maila). Lerro jarraituak prebalentzia 0.5 adierazten du eta etenak, 0.9.
28 3.4. Emaitzak (a) α = 0.01, 2 mozketa puntu. (b) α = 0.01, 3 mozketa puntu. (c) α = 0.05, 2 mozketa puntu. (d) α = 0.05, 3 mozketa puntu. (e) α = 0.1, 2 mozketa puntu. (f) α = 0.1, 3 mozketa puntu. 3.7. Irudia: E3.2 eszenarioan, HL testak doikuntza egokiko hipotesia errefusatu ez dueneko proportzioa (konfiantza-maila). Lerro jarraituak prebalentzia 0.5 adierazten du eta etenak, 0.9.
3. Kapitulua. Simulazioak 29 3.4.4 E4: eredu anizkoitza, ΣO ̸= ΣG. E4 eszenarioan, bi aldagai azaltzaile ditugu ereduan eta ΣO ̸= ΣG betetzen da. Doitutako ereduen itxura (3.2) eta (3.3) ekuazioetan ikus daitezke. 3.2 ereduan, X1 aldagai azaltzailearen erlazioa logit(p)-rekiko ez-lineala da eta X2-rena, lineala. X1 jarraitua 3.2 eredua doitu ostean, HL testean doikuntza egokiko hipotesia errefusatu ez deneko proportzioak 3.5. taulan adierazi ditugu. 3.8. irudian proportzioak grafikoki azaldu ditugu. X1 aldagai azaltzailearen erlazioa logit(p)-rekiko ez-lineala denez, doitutako eredua ez da zuzena eta, horrenbestez, proportzioek II motako errorearen probabilitatea islatzen dute. Beraz, proportzio baxuak lortzea espero dugu. Bereziki n = 200, 500 denean, ordea, orokorrean lortutako probabilitateak altuak dira. Adibidez, α = 0.01, n = 200, prebalentzia 0.5 eta g = 10 (talde kopuru gomendatua) denean, proportzioa 0.95 da. Beste era batera esanda, HL testak erabaki zuzena 5 aldiz hartu du 100tik. Honetaz gain, orokorrean, proportzioak n lagin tamaina handitzean, txikitu egiten dira. Gainera, α = 0.01, 0.05 eta n = 1200 direnean, prebalentzia 0.5 baliotik 0.9 baliora handitzean, proportzio txikitu egin dira. α = 0.1 eta n = 1200 denean, proportzioak handitu egiten dira prebalentzia txikitzean. n = 2000 denean, α = 0.01, 0.05 izanik, 0.5 prebalentziari dagozkion proportzioak 0.9 prebalentziakoak baino baxuagoak dira, talde kopuru gomendatua erabiltzean izan ezik. Gainerako kasuetan, talde kopuru gomendatuaren erabilerak ez du eragin garrantzitsurik izan. α = 0.1 denean, prebalentzia 0.9 denean, proportzio altuagoak lortzen ditugu prebalentzia 0.5 denean baino. Bestalde, n = 200, 500 denean, orokorrean, prebalentzia txikitzean, proportzio altuagoak lortu ditugu. Honetaz gain, α adierazgarritasun-maila handitzean, orokorrean, proportzio baxuagoak lortu ditugu. X1 kategorikoa Lehenago ikusi denez, X1 aldagai askearen erlazioa logit(p)-rekiko ez da lineala. Arazo hau gainditzeko, X1 kategorizatu dugu eta, ondorioz, ereduaren doikuntza ona izango da. Hortaz, proportzioek testaren konfiantza-maila adierazten dute. Gainera, α adierazgarritasun-maila izanik, proportzioak 1 − α ingurukoak izatea espero dugu. 3.3 eredua doitzerakoan, HL testak doikuntza egokiko hipotesia errefusatu ez dueneko proportzioak 3.6. taulan adierazi ditugu. 3.9. irudian lortutako
3. Kapitulua. Simulazioak 31 (a) α = 0.01. (b) α = 0.05. (c) α = 0.1. 3.8. Irudia: E4.1 eszenarioan, HL testak doikuntza egokiko hipotesia errefusatu ez dueneko proportzioa (II motako errorearen probabilitatea). Lerro jarraituak prebalentzia 0.5 adierazten du eta etenak, 0.9.
4. Kapitulua Ondorioak Lan honetan HL testaren erabakien aldaketa aztertu dugu g talde kopuruaren arabera. Simulazioetan lagin tamaina, prebalentzia, HL testean erabilitako talde kopurua, adierazgarritasun-maila, aldagai azaltzaileen kopurua, hauen bariantzak aldatu ditugu. Populazio osasuntsu eta gaixoan, aldagai azaltzaileek banaketa normalari darraie. Izan ere, kasu honetan, hauen eta logit(p)-ren arteko erlazio teorikoa ezaguna da. Orain, lortutako ondorio nagusiak laburbilduko ditugu. Alde batetik, ereduaren doikuntza egokia denean, HL testaren errendimendua ona da eta ez da lagin tamainaren araberakoa. Bestalde, prebalentziak emaitzetan eragina izan du, baina proportzioek ez dute joera zehatzik jarraitu. Aldiz, ez dago desberdintasun nabarmenik talde kopuru gomendatuari dagokionez. Gainera, emaitzen aldakortasuna testaren adierazgarritasun-mailarekin handitu da. Bestetik, ereduaren doikuntza ezegokia denean, HL testa lagin tamainarekiko sentikorra da eta bere errendimendua lagin txikietan eskasa da. Izan ere, testaren ahalmena lagin txikietan oso baxua dela ikusi dugu. Kasu honetan, lagin handietan talde kopuru gomendatuaren erabilerak eragina du. Gainera, lagin tamaina finkatuta, prebalentziaren arabera desberdintasun nabariak gertatzen dira, baina ez dugu joera zehatzik behatu. Ereduan aldagai azaltzaile bakarra erabilita, orekatu gabeko datuetan emaitza okerragoak lortu ditugu orekatuetan baino. Ordea, bi aldagai azaltzaile erabilita, datu ez-orekatuetan testaren errendimendua hobea izan da. Beraz, interesgarria izango litzateke etorkizunean testaren erabakien aldaketa aztertzea prebalentziaren arabera. Laburbilduz, hasiera batean, talde kopuruak eragindako aldaketak aztertu nahi genituen. Ordea, guk proposatutako eszenarioetan, prebalentziak eta lagin tamainak eragin handiagoa dutela ikusi dugu. Lortutako ondo35
36 rioak orain arteko egindako ikerketekin bat datoz (ikusi [12], [13]). Honetaz gain, HL pertzentilen testa eta test eraldatua erabili ditugu eta bi testekin lortutako emaitzak berdinak dira (ikusi [2]), lanean ez ditugu aurkeztu. Simulazioetan, gaixo eta osasuntsuen bariantzan desberdintasun txiki bat dagoenean, HL testean lortutako ondorioen aldaketa aztertu nahi izan dugu. Hala ere, beste eszenario batzuetan simulazioak egin ditugu eta emaitzak ezberdinak izan dira, ez ditugu aurkeztu. Etorkizunean, bariantzen arteko ezberdintasunaren eragina sakonago aztertu beharko genukeela uste dugu. | science |
addi-84409cdd7d80 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58935 | "Drag"-aren hegalen atzean | Rubio Mendoza, Iñaki | 2022-12-20 | "Drag"-aren hegalen atzean Ikuskizun bakoitzaren bestaldean istorioak, nortasuna eta bizirauteko borroka anitz daude, eta horietako bakoitzaz dago osaturik transformismoa Iñaki Rubio Mendoza Ezin hobeki margotutako koadro bat bezalakoa da drag-a. Oholtza, musika, ahotsa, publikoa, efektu bereziak, arropa, makillajea, atrezzoa… Eszenaratzeak detaile guztiak zaintzen ditu, ikuskizuna bide onetik joan dadin. Ordea, iceberg-aren punta besterik ez da ikusgarritasun hori, hegalen atzean baitago transformismoak dakarren izerdi guztia. Frisoak gurutzatu orduko ageri da drag-a parez pare. Diziplina artistikoan diharduten pertsonekin ere berdina gertatzen da; haratago begiratzea beharrezkoa da makillajearen atzean dagoen pertsona erdiesteko, eta, hortaz, drag-a bere esentzian ezagutzeko. Beraz, artista horien barrenak arakatzea ezinbestekoa litzateke drag-a bertatik bertara antzemateko. Jaun, andre eta tartekook, luzamendu gehiagotan ibili gabe, has dadila ikuskizuna.
Generoa jantzi eta erantziz "Drag"-a nola bizi duten kontatu dute euskal trabesti esanguratsuenetako batzuek, eta aniztasun espazio gisa aldarrikatu dute diziplina Zer da drag izatea? Zaila da erantzun zehatzik aurkitzen, norberak bere modura bizi baitu. Adierazpen artistiko bat da, genero-rol hegemonikoak esajeratuz egiten dena, baina bertan dihardutenentzat hori baino askoz gehiago da. Artista horientzat bizimodua da, ogibide izateaz gain identitate propio bat ere badena. Esajerazioa, performance-a , fantasia, moda… elementu guzti horiek konbinatuz sortzen dute drag-a. Nahierara egindako fantasia artistikoa da finean, genero rolak erantziz ezarritakoa zalantzan jartzea helburu duena. Orientazio sexualak, norberaren generoak edota sexuak ez dute baldintzatzen inondik inora ere drag izate hutsa, edozeinek jardun baitezake bertan; geroz eta zabalagoa ari da bilakatzen eta munduko bazter guztiak hartzen. Euskal drag-a, noski, fenomeno horren lekuko izaten ari da eta aniztasun horren adierazle dira Donatella Mani, Albina Stardust, Asier Bilbao, Mykel Nuts, Yogurina Borova, La Otxoa, Maruxak eta Las Fellini, euskal drag esanguratsuenetako batzuk.
Nerabea zela Iruñera joan zen ikastera. Bertan, bere identitatea aurkitzen lagunduko zioten lagunak ezagutu zituen, horien artean bere bikotea izan zena. Ordea, berandu baino lehen banandu ziren, "bizitzaren gorabeheren" kariaz. Min horretaz aldentzeko eta berau birsortzeko aukera eman zion drag-ak. "Beti diot amodiozko haustura batetik irteten lagundu zidala", azaldu du adorez. "Geroztik, nire drag errealitatea sortzeari ekin nion. Sormenarekin eta performance-arekin amets egiteko beharra sentitu nuen". Hala, Madrilera joan zen ileorde eta soineko bat erostera "dendarik utzienean". Era hartan jaio zen Donatella Maní, 22 urteko gaztearen alter egoa. Bekainak ezabatzeari ekin dio orain. Brotxa mardul bat hartu du bidetaren gainean dagoen estutxe gardenetik; krema moduko batean igurtzi eta ileen gainean ipini du. Pentsakor gelditu da une batez, elkarrizketaren haria galdu izan balu bezala. "A, bai! bota du bekain berriak zehazten dituen bitartean– Donatella nire beste ni-a da, pertsona desberdinak dira; ileordea kentzerakoan badakit nor naizen", esan du, nahiz eta bere aburuz biak ala biak konektaturik dauden; maleta batean eramatea bezalakoa da harentzat. Egun, ederki asko makillatzen du bere aurpegi gaztea, mihise bat bailitzan, baina ez da beti hala izan: "Hasieran tutik ez nekien makillajeaz, eta lagun batek apaintzen ninduen". Orlegi-ur koloreko betzuloek berau berak jositako soineko vintage dotorearekin egiten dute bat, gazteak ez baitu ematen haririk gabeko puntadarik. Pixkanaka, ari da itxura hartzen. Inguruak ere laguntzen du: garai bateko giroa ematen dioten baldosek hornitzen dute komuna, baita txorrotak eta bonbillek ere. Antzinerat darama Bilboko Autonomia kaleko etxe hori zapaltzen duen edonor. Hori ere aldarrikatzen baitu Donatellak, lehenaldia: "Betiko emakumea da nire inspirazio iturri; oiloei jaten eman, mezara joan eta lau trapu jantzita doan landa-emakumea". Ileordearen txanda da orain. Dotorea da, urre kolorekoa eta sorbalda estaltzen dio. 60ko hamarkadako orrazkera darama, Karina, Briggitte Bardot edota Carmen Sevilla bezalako artistak gogorarazten dituena: dentsoa, bolumen handikoa eta kardatua. Bere presentziak ahalmena iradokitzen du, berezi egiten duen karisma alde guztietara zabalduz. "Inoiz ez duzue ikusiko Donatella trapero bat", dio barrez. Orain bai, azken betileordea itsastearekin batera, Miguel Biurrun ezkutatu eta Donatella Maní agertu da komuneko ispiluaren aurrean. Show-a hastear da.
Albina Stardust, sinesteko ikusi Eneko Garciaren ametsa pop izar bat izatea zen haur bat besterik ez zela, eta orduan jakingo balu noraino iritsi den ez zukeen sekula imajinatuko. Egun, 25 urte ditu, baina 6 urterekin jada janzten zituen ama eta ahizparen takoi zein soinekoak, pop erreginen koreografiak imitatuz. "Show hutsa", bere hitzetan. Nerabezaroan bullying-a pairatu zuen, eta bere baitan giltzaperatu zuen nortasuna. Alabaina, sorterri duen Iruñetik Gasteiza ikastera joan zenean askatu ahal izan zuen bere pasioa. Albina Stardust jaio zen. Kafea eta opil bat eskatu ditu, eta Iruñeko Katakrak kultur guneko mahai bakarti batean eseri da; hankak gurutzatu ditu segidan, dotoreziaz. Aukeran datorkio erregin hitza, agertokira igo orduko bere baitan hartzen baititu ikusleak. Gerriraino heltzen zaion peluka ilehori zetadunak are gehiago egiten du distira kafetegiko leihotik sartzen diren eguzki izpiek areagoturik. Edozein gatibatu lezake, eta jantzi bristadatsu eta plataforma handiko takoiek artistaren izaera are ikusgarriagoa egiten dute. Haren estetika, mugimendu eta ziurtasunak Lady Gaga agerrarazten du oholtzan. "Nire erreferente nagusienetakoa da abeslaria", mintzatu da zirraraz. Ordea, Albina eta Eneko izaki berbera dira. Biak dira bat. Pixkanaka landu du bi izaerak bateratzea, bakoitzak ematen dizkion abantailak aprobetxatuz: "Lehen drag queen gisa jantzita soilik sentitzen nintzen ahaldundurik; orain, Albinak eman didan ahalmena ateratzen du Enekok ere". Dena den, Albina Stardust pertsonaia ez duela inoiz sortu gaineratu du, beti izan baita Enekoren "luzapen zuzena". Beraz, Enekok asko erakutsi dio Albinari, eta alderantziz. Irakasgai horietako bat auto ezagutza izan da drag erreginaren aburuz. "Identitate ez bitarra nuela ezagutu nuen drag-ari esker". Izan ere, gaztetan trans pertsona zelakoan, hainbat buruhauste izan zituen, baina dragari esker alde femenino hori landu ahal izan zuen, bere burua ederki ezagutzeraino. Heziketa metodo bat ere izan daiteke bere iritziz, hala, haur askoren bidea argituko litzatekeelako. Halaber, drag-a identitate politiko bat dela ere nabarmendu du artistak; "maritxua izatea" bezalakoa da, kuiarra. Hain zuzen ere, drag-ak badu asko aktibismotik. Izan ere, "artea eta ikuskizuna politikaren mendeko" dira. Albinak deritzo drag-a ekintza politikoa dela, eskuarki. "Soilik kalera ateratzearekin aldatzen ari zara zerbait", esan du Stardustek. "Jendeak
begiratzen zaitu, galderak egin… debateak sortzen dituzu presentzia hutsarekin; gizartea harrotzen duzu". Jabetzeko, ikusi egin behar izaten baita sarritan.
Asier Bilbao, ikuskizuna eta diziplina "Nahiko arraroa naiz, erradikala ere bai agian", dio Asier Bilbaok. Hitzok Key Pub-a zeharkatu dute eta isiltasuna nagusitu da ondoren; izotz makinaren zarata entzuten da soilik. "Argi daukat zer nahi dudan eta nora joan nahi dudan, inork ez dit esan sekula egin beharrekoa", jarraitu du irmo, hutsik dagoen lokaleko barraren atzetik. Aretoa ere berezia da, bere antzera. Bertara iristeko Bilboko Kristo kalean dagoen aldapa neketsu bat igo behar da lehenik. Kale estua da, iluna, eta ez dagokio Key bezalako lokal koloretsu bati. Atea zeharkatu orduko, barrak eta paretak egiten duten pasabideak eszenatokira bideratzen du bezeroa. Lokala txikia den arren eroso sentitu daiteke edonor. Halaber, izar distiratsuz beteriko horma arrosek ukitu maritxua ematen diote tokiari, oholtzan agertuko dena aurreikusiz bezala. Chill itxurako aulki eta mahaiek hornitzen dute ingurua, eta, aurrerago, artistaren tenplu iragangaitza begiztatzen da; kamerinoa. Guztiz debekaturik dago bertara sartzea, eta lankideek soilik dute baimena. "Jendeak transformazio prozesuan ikusten bazaitu magia guztia galtzen da", adierazi du seriotasun handiz. 52 urte bete ditu, eta ia guztiak eman ditu tarima eta barra tartekatuz, baina berak benetan gogoko duena azkeneko horretan aritzea da. Key-ean hasi zenean zerbitzari lanak egiten zituen, eta kasualidadez hasi zen performatzen, soldaduskara joan aurretik "hainbat gauzatxo" eginak bazituen ere: "Sekula ez nuen pentsatu niri egokituko zitzaidanik". Baina hala izan zen, eta pubeko transformistak huts egiten hasi ziren heinean, berak hartu zuen lekukoa, gogo gutxirekin bada ere, eta geroztik ostiralero aritu da bertan. Aretoaren tradizio transformistarekin jarraitzearren hasi zela dio eta, egun, bera da jabea. Ordea, ez da identifikatzen drag bezalako terminoekin. Transformistatzat edota Showmantzat du bere burua, izan ere, drag-a moda bat dela dio, transformismoaren benetako balore eta ezaugarriekin bat ez datorrena. "Taulak izatea da garrantzitsuena, publikoa entretenitzen jakitea, eta ez makillaje eta traje polit batekin playbacka egitea".
Hasiera batean, ordea, behea jo zuen, galdurik sentitzen baitzen. Beraz, aingeru moduko pertsonai bat sortu zuen, bere ondoan egongo zena eta drag mundua arakatzen lagunduko ziona. Pertsonaiari buruzko zinema-gidoi bat ere idazten hasi zen. "Denborarekin konturatu nintzen ni neu nintzela aingeru hori, nire historia kontatzen ari nintzela". Apurka apurka, egituratu zuen bere nortasuna, eta estatuko hainbat drag kingekin hitz egiten hasi zen, orain bizpahiru urteko inauterietan estreinakoz "drageatu" zen arte. "Nire identitatea aurkitu nuen azkenik". Aingeruak hegan egiten ikasi zuen. Mykelek 29 urte ditu egun, eta jardunean dagoen drag king bakarra da Euskal Herrian. Bere iritziz, generoa alde batera utzirik, norberaren fantasia propioa egikaritzeko artea da drag-a, inolako itzulingurutan ibili gabe. "Nire drag jantzia superheroi baten kapa bezalakoa da; gizartearen aurrean daramadan maskara kentzen dut eta naizen bezalakoa naiz", esan du Nutsek Donostiako Konstituzio Plazan sartu ahala. Halaber, kirola eta bertan sorturiko estereotipoak hedatzeko tresna gisa darabil diziplina, hiriko kiroldegi batean lan egiten baitu. "Lanean nagoenean Mykel naiz ni neu baino gehiago".
Yogurina Borova, aniztasunean heziz Oroz gaindi, jakintzagai anitzeko artista da Eduardo Gaviña, ohiko drag erreginak ez bezalakoa. Errespetua, aniztasuna eta maitasuna aldarrikatzen ditu, eta gremioko artista askok darabilten "hizkera satsua" saihestearen aldekoa da. Umorea du ardatz, gizartea kritikatu eta eraldatzeko tresna gisa. "Nitaz barre eginez gizartea kontzientziatzea da nire helburu nagusiena", azaldu du aurpegian irribarre bat marraztuz. Ahalduntzen duen maskara da drag-a Gaviñarentzat. Bilboko Zazpi Kaleetako taberna kuttunenean kafea eta tostada eskatu ditu, eta bigarren solairuko mahai batean jesarri da, goitik behera zabaltzeko irrikaz. Ilusio handiz bizi du lanbidea, eta harro ageri da bere ibilbideaz, bertan kasualitatez hasi bazen ere. Eskolako inauterietan neskaz mozorrotu zenekoa elur pilota baten lehen maluta besterik ez zen izan: "Espainiar trantsizio betean izan zen, eta jende guztia zur eta lur gelditu zen". Ondoren, herritik (Laudiotik) Bilbora joan zen bizimodua ateratzera. Bertan, hiriko underground mugimenduan murgildu zen, baina trabestiek sekulako ikara ematen ziotela aitortu du, dezente maltzurrak baitziren horiek. Hala ere, mamuak uxatu eta erosoago hasi zen sentitzen, harik eta hiriko transformista ospetsuenekin topo egin
zuen arte: Felliniekin, esaterako, 10 urte baino gehiagoz aritu zen. Ondoren, bakoitzak bere bideari ekin, eta Eduardo Gaviñak Yogurina Borova sortu zuen. Jada lehen urteetako klandestinitatea alde batera utzirik, pertsonaia eratzeari ekin zion artistak. Bazihoan elur pilota handitzen. Divinismoa eta gaueko mundua alde batera utzi eta sortzen hasi zen buru belarri, hala ulertzen baitu Yogurinak transformismoa. "Horretan aritu naiz geroztik". Hitz egiteari utzi dio, aurrean duen tostadari mokadu bat emateko. Irentsi eta jarraitu du: "Abestiak sortuz, irudiak landuz… eutsi ezineko sormena dut nire baitan ". Harentzat prozesu intuitiboa izan da, "autodidakta oso", gaztetan erreferente askorik ez izateak, horretara eraman baitu. Hortaz, iturri askotatik edanaz sorturiko pertsonaia da Yogurina. Orain, 53 urte ditu eta haurrekin dihardu lanean nagusiki, drag munduan batere ohikoak ez diren ekimenak gauzatuz. Estetikoki nabari da zertan dabilen, pailazo itxura hartzen baitu haurrengana gehiago hurbiltzeko. Kontent mintzatu da etapa berriaz. "Hainbat ikuskizun prestatu ditut haurrentzako, eta Euskal Herriko ikastetxeetan zehar ibili ohi naiz". Abestiek eta emanaldiek inklusioaz, ikusgarritasunaz eta aniztasunaz hitz egiten dute, eta heziketarako metodo alternatibo zein eraginkor gisa aldarrikatzen du trabestiak drag-a: "Ni neu ahalduntzetik hurkoa ahalduntzera pasa naiz". Elur pilotak bueltaka darrai.
La Otxoa, oholtza gainean aitzindari Athleticzale amorratua bera, oso gaztetatik hasi zen futbolean. Jokalari bikaina zen, eta familiak Bilboko San Frantzisko auzoan zuen tabernan txandakatzen zituen orduak haur bat besterik ez zela, botak takoiengatik aldatu zituen arte. Egun, Jose Antonio Nieflak 74 urte ditu, baina 14 urte zituenean egin zuen publiko bere homosexualitatea, eta, geroztik, hasi zen ezaguna egiten auzoan, bere karismak bultzaturik. Orduan, 8 A izeneko taberna batean ari zen lanean, eta auzokideak termino hori erabiltzen hasi ziren artista izendatzeko. "Gaztelaniaz irakurrita Ochoa ahoskatzen da", zehaztu du transformistak. "Eta la gaztelaniazko artikulua gay munduan ibiltzen zen edonori jartzen zioten". Geroztik, 8 eta A formako arrakalak daramatza belarri bietan eszenatokira igotzen denean, bere genesiari keinu eginez. Egundoko ileorde koloretsua eraman ohi du, 80ko
hamarkadako itxura hartzen duena; artistaren nortasun zeinu ere bilakatu da denborarekin. Dena den, ez du bere burua trabesti edo drag-tzat: "Gonadun umorista bat naiz, transformista, izatekotan". Izan ere, La Otxoak ez du gogoko trabestitzea, are gehiago, gorroto du, deserosoa baita harentzat. Era berean, ez zaio inoiz gustatu La Otxoa ezizena, denborarekin konformatu behar izan bada ere. "Trabestitu gabeko artista izan ninteke lasai asko". Ordea, ospea ekarri zion horrek, eta hala jarraitu izan du beti. Garaiko artista folklorikoak eta kopla abeslariak miresten zituen eta horiek imitatzen zituzten transformistak izan ziren eredu harentzat. Raphael eta Camilo Sexto bezalako abeslaria izan nahi zuen Nieflak, nahiz eta onartzen duen sekula ez zuela nahi izan ohiko bolero abeslari bat. "Ez nuen atera nahi orban edota lentejueladun jaka arruntarekin". Halaber, lotsatia dela aitortu du, baina peluka eta makillajea jarri orduko "barren-barrenetik" eraldatzen da. Lotsagabea eta probokatzailea da La Otxoa. Koilaratxoa kikaratik atera, zurrutada bat eman, eta halako batean emakumez jantzi zen lehen aldia etorri zaio gogora. Kafetegia txikia da, Abando auzoko taberna gehienak ez bezala, baina bertan dauden bezero urriak txunditurik daude Nieflaren zertzeladak entzuten. Isilik daude denak, adi-adi. "70eko hamarkada amaieran gonbidatu ninduen abestera Radio Bilbao-ko lokutore batek kazetarien eguneko bazkari batera". Simon Cabido aktorearen Doña Croqueta pertsonaia aukeratu zuen egun hartan karakterizatzeko. Artistak kantatu izan zuen lehenago, baina gizon itxurarekin beti. La Otxoaren mitoa eratzeko lehen pausua izan zen hori.
Maruxak, "Travesti DJ Show" Esteban Ardanaz (25 urte) eta Joseba de Miguel (32 urte) lagun minak dira eta izugarri gogoko dute txutxu-mutxuan aritzea. Iruñeko Mendillorri auzoko bankuetan eserita pasa dute ordu andana, aurretik igaro den txandako bizilagunari gertatu zaion azken zertzelada komentatuz. "Maruxa batzuk gara", dio De Miguelek. Izan ere, txonismoak beren izaera markatu du, baina ez klasikoa den poligonero estiloak, kuxkuxeroak baizik. Hori gutxi dela, bakoitzak badu bere pertsonaia propioa taldearen baitan. Joseba de Miguelek Rita Laperrita du izena, eta, Ardanazek Diana Lamarrana, nahiz eta Maruxak izenarekin identifikatu gehiago. "Parranda batean otu zitzaizkigun izenak, hori baita
gure giroa". Hain zuzen ere, DJ gisa hasi ziren duela hiruzpalau urte, eta drag-a erantsi zioten ondoren ikuskizunari, betidanik egin nahi izan baitzuten. Asetasun pertsonala da bikotearentzat arte hori. Askatasuna, ikerketa, sormena, moda… "Adar askoko zuhaitz bat da, diziplina asko barnebiltzen dituena". Halere, beren ikuskizuna ez dela kolektiboko giroetara soilik mugatzen azaldu du De Miguelek: "Helburu nagusietako bat izan da drag-a eramatea espazio guztietara". Izan ere, itxia izan daiteke sarritan sektorea, betiko lokaletara mugatzen baita, eta hetero araua nagusi den tokietan aritzeko hautua egin dute trabestiek, beste espazioetan ere badirela nor aldarrikatzeko. Beren karakterizazioak gauza anitz adierazi ditzake begi-kolpe batez. Arropa estuak daramatzate gorputzen kurba arriskutsuak iradokiz, eta zenbait zentimetroko takoiek liraintzen dute beren itxura. Drag artistek erabili ohi duten neurriz gorako makillaje koloretsua daramate, pelukaren ileekin aurpegian nahastuz. Txoni batzuk finean. Tarimara igotzean, ordea, ustekabeko musikak jotzen du. Trikitia eta panderoak musikaturiko arin-arin elektroniko bat da. "Jendea erotu egiten da abestia jartzen dugunean!", esan du Ardanazek. Hain justu ere, dantzak gaztetan batu zituen biak, eta zainetan daramate folklorea geroztik. "Nola izango litzake erronkariarrez jantziriko Drag Queen bat?", galdegin zioten euren buruari behin. Pertsona ez-bitarren papera zein izango ote zen ere zalantzan jarri zuten, "biziki sexista" baita euskal dantza bere jatorrian. Beraz, galdera horietatik abiaturik, Folklore Travesti ekimena sortu zuten, hain antagonikoak diruditen euskal dantza eta drag-a uztartzen dituena. Performance-aren bitartez, Euskal Herriko hainbat txokotako dantza eta jantziak ikusarazi dituzte, dantza herrikoiak hain markaturik dituen genero-rolak kolokan jarriz. "Norbaitek begian kolpea hartzen badu, izorra dadila!". Halere, desio zuten guztia egin ez dutela azaldu dute, herri txikietako tradizioak ukiezinak baitira maiz. Ordea, horretan jarraituko dutela argi dute biek ala biek. "Beti izango dugu presente folklorea gure lanetan".
loraldia izan zuen drag-ak, orain bezalaxe, eta edozer izendatzeko balio zuen termino hark". Transformista hitzekin sentitzen dira erosoen, drag-a hermetikoa izan baitaiteke sarritan. "Arauak hausten" segituko dutela dio, ezarritakoaren gogoz bestera.
Artea bazterretik irudikatuz Diziplinak 100 urte baino gehiagoko ibilbidea du bere gain, eta gazi-gozoa izan den arren, inoiz baino indartsuago mantentzen da egun. Transformista mitikoek drag errege-erreginei utzi diete lekukoa, eta horiek muga imajinaezinetara zabaldu dute artea "Pistola batekin mehatxatu ninduten behin", esan du Yogurina Borovak. Eztarria garbitu du, hitz egitea kostatuko balitzaio bezala, eta zapi batekin garbitu du ahoa segidan. Latza egiten zaio pasarte horretaz hitz egitea, baina halakoak eguneroko ogi izaten zirela dio. 90eko hamarkada betea zen orduan, eta drag-ak urrezko aroa bizi zuen genero artistiko gisa, nahiz eta klandestinitateak eta gaueko giroak horretan aritzen ziren pertsonak asko baldintzatu. "Hura bolborategi bat zen". Zorionez, aldatuz joan zen egoera, eta ostrazismo hura atzean gelditu da egun, nahiz eta "asko dagoen egiteke oraindik". Yogurinaren ustez drag-arekiko interesa hazteak transbertsalagoa egin du diziplina: "Drag mugimendua izugarri hazi da, eta horrek lagundu du gure bizimodua ikusgarriagoa egiten eta baldintzak hobetzen". Halaber, genero artistiko gisa ere aldatu dela azaldu du, kutsu artistikoagoa hartu baitu. Diziplina etengabe aldatzen ari da. Izan ere, bigarren loraldia bizi du egun genero artistikoak. Momentuko izarrak imitatzen zituen transformismo klasikotik eta ondorengo trabestismo baldar eta klandestinotik egungo diziplina anitzeko drag-era igaro da. Euskarri digital berriek bulkada berezia eman diote, beren artea espazio desberdinetara iritsaraziz. Halaber, generoaren barrerak gurutzatu ditu diziplinak, eta urteetan hain hermetikoa izan den artea zabaldu da. Belaunaldi erreleboak ere berebiziko garrantzia izan du artearen segida bermatzerakoan, nahiz eta transformista beteranoen aburuz alde handia egon gizaldi ezberdinen artean. Ordea, batzuen esperientziak eta besteen freskotasunak korronte artistiko berritzaile eta sendoa azaleratu dute. Horren adierazle garbia da Euskal Herriko drag komunitatea, hamarkadaz hamarkada amarauna ehundu baitute kideek, sare sendoa osatzeraino.
Historia baino istorioak Paul B. Preciado filosofo eta teorialariaren arabera, disidentzia sexualen historia idatzi edota irakurtzeak gehiago du polizia-eleberri batetik ikerketa historiko zehatz eta klasikotik baino. Dokumentazio faltak, testuen itzulpen eskasak eta baliabideen gabeziak ia fikziozkoa egin du hetero-arautik at daudenen bizitza kontatzea, aztarnak jarraitzeko horiek asmatuz ezinbestean. Drag identitateen kasua, noski, ez da salbuespena. Izan ere, zaila da jatorri zehatzik aurkitzen. Donatella Maniren aburuz, gizakia existitzen denetik egon da drag-a, nahiz eta XX. mendearen erdialdera arte ez zen diziplina izendatzeko termino hori erabili: "Antzinako Egipton bazeuden jada sozialki gizonei zegozkien arropak janzten zituzten erreginak". Baina bereziki antzerkiari atxikita egon den kontzeptua da hori. Grezia klasikoan gizonek soilik osatzen zituzten antzerki taldeak, eta, beraz, emakumezkoen rolak mutilek egiten zituzten. Joera horrek XVII. mendera arte iraun zuen mendebaldeko kultura kristauan, eta gaur egun arte ekialdean, Japoniako Kabuki antzerkian kasu. Halaber, trabestismoak aldaketa ugari izan ditu historian zehar, forman eta edukian. Hamaika termino erabili dira berau izendatzeko, esaterako, cross-dresser, trabesti, transformista, drag… eta beste hainbeste esanahi izan ditu kontzeptuak, garai historiko bakoitzean horietako bat nagusituz. Baina egun drag-ak duen konnotazioak XIX. mendearen amaieran du jatorri zuzenekoena. Erresuma Batuko Victoriar antzerkian, hain zuzen ere. Garaiko aristokrazia eta klase politikoa satirizatzeko elementu dramatiko gisa jaio zen aldaera hori, hain erroturik zeuden genero rolak kritikatuz bide batez. Burlesque generoaren baitan antzezturiko esajerazioa eta komedia ziren ezaugarri nagusiak, eta gaurko drag mugimenduaren zimenduak sendotu zituen horrek. Espainiar estatuan, aldi berean, antzerki mota berezi eta berritzaile bat hedatu zen. Barietate ikuskizunaren baitan, garaiko izarrak eta aktore ospetsuenak imitatzen zituzten aktoreek aretoak hartu zituzten: lehenengo transformistak agertu ziren. Ordura arte gizonek soilik zuten publikoki antzezteko baimena, baina aro garaikidea hasi eta aurrerantzean emakumeei esleitu zion gizarteak paper hori, XIX. mende amaieran horiek nagusi zirelarik. Transformistek, ordea, tabu hori hautsi zuten XX. mende hasiera aldera. Leopoldo Fregoli italiarra izan zen transformismoaren hazia Espainian, eta haren
arrakastak ehunka artista anonimo bultzatu zituen oholtza gainera hiri zein herrietan. Transformismoaren egunsentia izan zen. Halaber, pertsona homosexualentzat askatasun espazio bakanetakoak bihurtu ziren horiek, eta, berandu baino lehen, homosexualitatearekin lotu zuen gizarteak artea, nahiz eta transformista asko heterosexualak izan. Ghettoetan zokoraturik gelditu zen diziplina ondorengo hamarkadetan, eta homosexualitateari loturik egon zen geroztik. Hala ere, transformismoak beranduago jo zuen behea. Francok estatu kolpea eman zuenean askatasun zantzu oro deuseztatu zuen eta, noski, artearen agerraldi subertsibotzat zituen horiek ere, transformismoa tarteko. La Otxoa frankismoaren lehen urteetan jaio zen, eta ederki asko akordatzen da disidente sexuala zer zen izateaz. "Erreferente homosexual guztiak ezabatu zituen imajinario kolektibotik, gure existentzia bera ere ukatuz". Hortaz, zomorro arraroak bailiran hezi ziren identitate ez normatiboa zuten pertsonak, haiek berek sentitzen zutena ulertu ezinean. "Bilboko karriketan gure kondizioko txikiteroekin begirada diskretuak elkartrukatuz konturatzen zinen ez zinela bakarra", dio barrez. Euskal Herria autarkia betean preso zegoela, bere bidea egiten jarraitu zuen diziplinak beste herrialdeetan, klandestinitatean betiere. Ameriketako Estatu Batuetan esaterako, kutsu artistikoagoa hartu zuen 50eko hamarkada aldera, zentzu kritikoa apalduz. Camp eta Kistch korronte artistikoek hartu zuten drag-a, diziplinaren ezinbesteko erreferentzia bilakatuz aurrerantzean. Orobat, historian lehenengo aldiz, emakumeak hasi ziren dragean (edo parte hartzea aitortu zitzaien behintzat) eta drag hitza erabiltzen hasi zen arte hori izendatzeko, AEBtan soilik izan bazen ere. Halere, komunitatearekiko errepresioak eta jazarpenak jarraitu zuten etengabean, 1969ko ekainaren 28an egoerak eztanda egin zuen arte. Goizalde hartan, New Yorkeko Sotenwall Inn tabernako bezero homosexualen, transexualen eta trabestien aurka oldartu zen polizia, ohikoak baitziren polizia-sarekadak lokal horietan. Ordea, mehatxuei muzin egin eta burua altxatu zuten estreinakoz, sexu askapenaren defentsaren mugarri bilakatuz. Halaber, matxinadaren bultzatzaile nagusiak pertsona trans eta trabestiak izan ziren, kolektiboko kide zaurgarrienak. Nolanahi ere, komunitatetik baztertuak izan ziren urte askoan. "Komunitate kontzientzia zegoen, baina gizon homosexualena zen hegemonia", azaldu du Nagore Gorek. Euskal Herrian, ordea, ez zuten oihartzun handirik izan
Transformismoaren urrezko aroa Diktaduraren lehen urteetako hutsune existentzialaren ostean, errautsetatik suspertzen hasi zen gizartea, herabeki bazen ere; frankismoaren azken urteak ziren. Ordea, errepresioak bere horretan jarraitu zuen, eta askatasun saiakera urriak berehala zapaldu zituen erregimenak. Testuinguru horretan berpiztu zen transformismoa, drag kulturaren ama. "Gerra aurreko izarren imitatzaile klasikoak ziren, baina profesionaltasun nabarmenagoarekin", azaldu du Asier Bilbaok. Izan ere, momentuko artista ospetsu baten "imitazio perfektuan" oinarritzen zen ikuskizuna; espainiar abeslari folklorikoak izan ohi ziren, Sara Montiel, Lola Flores edota Rocio Juradoren mailakoak, baina baita Edith Piaf edo Liza Minelly bezalakoak ere. Esajerazioa erabiltzen zuten, "ikaragarrizko mimetizazioa" lortuz. "Keinuak, hizkera, itxura, ahotsa… askotan artistak baino hobeki abesten zuten". Gainera, abeslari horien imitatzaile ofizalak ziren: "Artista ospetsua erretiratu edo hiltzen bazen, transformistak ere abituak uzten zituen". Di Carlo, Madame Arthur, Paco España, Pirondello, Ocaña… hamaika izan ziren transformista aitzindariak, Bartzelonako underground-eko erreginak. Izan ere, erregimenaren azken urteetan Kataluniako hiriburuko gau mundua disidentzia sexualen egoitza bilakatu zen, eta bertan birsortu zen estatuko abangoardia kultural, artistiko eta sexuala. Horietako bat izan zen La Otxoa: "Sinestezina zen frankismo betean halako giroa egotea; Europako hiri liberalenetakoa zen, gezurra badirudi ere ". Artistak bertan ikasi zituen transformismoaren nozio guztiak, askatasuna helburu, 17 urterekin gurasoen etxetik alde egin ostean. Jakintza hura baliaturik bere pertsonaia sortu zuen. El Carrousel de Paris eta Barcelona de Noche kabaret antzokietan ondu zuen La Otxoak profesionaltasuna, besteak beste. "Espainiako New York zirudien 60ko hamarkadako Bartzelonak, eta Paral·lel etorbideko inguruak kabaret lokalez lepo zeuden". Bertan, Coccinelle artista transexual eta frantsesa ezagutu zuen esaterako, bere idolorik kuttunenetakoa. "Ikaragarria zen; Briggitte Bardot moduko celebrity-ak
eklipsatzeko gai zen". Giroan mugitzeaz gain, akademia batean ikasi zuen abesten, giro homosexualeko taberna batean lan eginez bitartean. "Bizi ederra oso". Soldaduskako jantzietarako neurriak hartzeko deitu zioten arte ez zen Euskal Herrira etorri. Gurasoek etxean gera zedin esan zioten, baina honek entzungor egin eta Bartzelonara itzuli zen berriz ere. "Baina ailegatu eta gutxira atxilotu egin ninduten beste 100 lagunekin batera". Urkinaonako plazan zegoen giroko lokal batean sarekada burutu zuen poliziak eta atxilo eraman zituzten bertan zeuden guztiak: "Homosexualak, transexualak, transformistak…". Izan ere, Francok onarturiko Alferren eta Gaizkileen Legea indarrean zen oraindik. II.Errepublika garaian sortu zuten proxenetak, etxegabeak eta abar zigortzeko, baina Francok homosexualen aurkako errepresioa gehitu zion legeari ondoren. "Ziega batetik bestera mugitu gintuzten hilabete eta erdiz terroristen modura bilurturik, Burgosera ailegatu ginen arte", azaldu du La Otxoak atsekabeturik. Bertan, usategi deitzen zioten homosexualentzako ziegetan sartu zituzten atxilo. "Errepublika garaiko presoak zeuden bederen, eta sostengua eman ziguten". 1968ko maiatzean askatu zituzten, Frantzian piztear zen matxinadarekin batera. Gorabeherak gorabehera, Bartzelonara itzuli zen berriz ere artista, baina gutxi iraun zuen bertan, soldaduska egitera deitu baitzuten eta, amaitutakoan, Euskal Herrian gelditu zen. Ordurako iritsia zen giro alternatiboa Bilboko karriketara, eta bertan murgildu zen artista. Ordea, berriz ere eraman zuten preso eskandalu publikoa egotzita. "Edozergatik atxilotzen zintuzten; behin belusezko alkandora berde bat eramateagatik ere zigortu ninduten kasik". Trabestiek, esaterako, gizonen arropa janzten zuten beren soineko eta jantzien behealdean. "Gonaren azpian praka eraman beharra zegoen poliziak zigortzea ekiditeko". 1970ean disidente sexualak zigortzen zituen Gizarte Arriskutasun eta Errehabilitaziorako Legeak ordeztu zuen aurrekoa, eta lau mila pertsona baino gehiago atxilotu zituzten 70eko hamarkadan Euskal Herrian, homosexual izateagatik. "Etxeko eskaileren karraskak entzuten nituenean ni atxilotzera zetozela pentsatzen nuen". Hamarkada horretan, halaber, egungo drag-aren oinarri den ball room kultura sortu zen AEBn. Disidentzia sexualek lehiaketak egiten zituzten aretoetan, vogue-a dantzatuz eta desfilatuz, egungo drag show-en oso antzera. Txapelketa horiek drag etxeen artean
egiten zituzten, bazterkeriak bultzaturik etxerik edota familiarik gabe gelditu ziren pertsona disidente horiek osaturikoak, familia ere bilakatzeraino.
Trantsizioa borborrean 1975ean hil zen Franco, eta demokraziarako bideari ekin zion Estatu Espainiarrak. Askatasun desirak nonahi hozitu ziren, iraultza kultural, sexual eta sozialari bide emanez. Pertsona homosexualen kontrako erasoak ordea ez ziren eten, eta horiek defendatu eta ahotsa emateko lehen elkarteak agertu ziren. 1977an Euskal Herriko GayLes Askapen Mugimendua (EHGAM) sortu zen besteak beste, homosexualen eskubidearen defentsan aritu zen Euskal Herriko lehen elkartea. Aitzindaria izan zen sexu askapenaren aldarrietan, eta ezinbestekoa pertsona horiek jasaten zuten jazarpena salatu eta babesa eskaintzeko. "Desadostasunak izan arren, garrantzi handiko elkartea zen eta da egun ere", esan du La Otxoak. 1978an harreman homosexualak despenalizatu zituen Adolfo Suarezen Gobernuak, nahiz eta Gizarte Arriskutasun eta Errehabilitaziorako Legea ez zuten 1995era arte indargabetu. Halaber, 1979an euskal kolektibo homosexualaren ereserkia bihurtu zen abestia kantatu zuen La Otxoak Bilboko Aste Nagusiko txosna batean: Liberate. "Gerra ondoren egin zen bigarren Aste Nagusian izan zen", zehaztu du. La Otxoaren bideo bat jarri zuten lehenik txosna horretan, eta izan zuen arrakasta ikusirik, zuzenean kantatzeko eskatu zioten. Esan eta egin. "Ikaragarria izan zen; Areatza jendez lepo zegoen, musikak lagundurik homosexualen eskubideak aldarrikatuz". Liberate por fin irakur zitekeen pegatinak zabaldu zituztela ere aipatu du transformistak. Halaz ere, abestia ez zuen berak sortu. Titi espainiar abeslariak kantatzeko konposatu zuten, baina ausartegia zela iritzita uko egin zion honek, beraz, La Otxoari proposatu zioten, berarentzat "oso aproposa" zelakoan. Egintza hura mugarri bilakatu zen euskal memoria kolektiboan. Trantsizio betean hain zuzen, Bilboko San Frantzisko auzoa izan zen trabestismoaren meka. Kabaret eta trabestien lokalek auzo guztia zuten harturik, eta bertako giroak Paris edota Bartzelonakoaren itxura hartu zuen. Horietako bat izan zen Gorte kalean kokaturiko Bataclan aretoa. Egun desagerturik badago ere, garrantzi handikoa izan zen 70eko eta 80ko hamarkadetan. "Harribitxi bat zen, bertan zeuden beste lokal askoren antzera", gogoratu du La Otxoak, nahiz eta inoiz ez zuen bertan antzeztu. Gerra aurretik ere egon zen indarrean, baina transformismoak trantsizioan bihurtu zuen bere baitako
lokal. Argiak, ordea, arin bihurtu ziren ilun. Drogek eta prostituzioak aise hartu zuten auzoa, eta lokal guztiak desagertuz joan ziren apurka, jendeari beldurra ematen baitzion bertara gerturatzea. "Delikuentzia orokortu eta bertan jarduten zuten artistek alde egin zuten baldintza hobeagoen bila". 80ko hamarkadak arazo berriak ekarri zituen, drogek eta GIB-HIESaren izurriteak eragindako sarraskia kasu. Homosexualen kolektiboa gogor jo zuen bereziki azkeneko horrek, eta gobernuen konplizitatearekin bortizki estigmatizatuak izan ziren kideak. "Gaixotasuna homosexualei esleitu ziguten, kutsatze gehienak drogak eragindakoak izan zirenean", adierazi du transformistak. Hedabideek ere estigma elikatu zuten urte askoan, eta La Otxoa izan zen biktima horietako bat: "El Correo egunkaritik argazki batzuk egin zizkidaten, eta ohi baino meheago agertu nintzenez HIESa nuela aditzera eman zuten". Halaber, euskal homosexualen komunitateak oinarriak sendotu zituen eta kalera irten zen. 1983an Euskal Herriko Lesbiana Feministen lehen topaketa burutu zuten, eta trans pertsonentzako ebakuntza eta esterilizazioa despenalizatu zituzten, besteak beste.
Korronte teoriko antisistema horrek, halaber, trabestismoaren kontzientzia politikoa berpiztu zuen, eta esanahi politikoago bat eman zioten drag-ari esaterako. Hainbat izan ziren generoaren inguruan eztabaidatu zuten filosofo eta teorialariak, Judith Butler estatubatuarra eta Paul B. Preciado kataluniarra kasu. Butlerren iritziz, generoa performance bat da, hau da, historian zehar genero tradizional bati esleituriko estereotipoek eraiki duten antzezpen ez naturala. Hortaz, drag errealitate ezberdinek performance-a darabilte, bere aburuz, genero bitar heterosexualak zalantzan jartzeko. Hala, sexua eta generoa desnaturalizatu egiten dituzte, mozorroa kendurik berau erantziz. Horretarako parodia eta irrigarritasuna darabilte oholtza gainean, genero bitartasuna asmakizun bat baino ez dela adierazteko. Honela, Preciadok dioenez, drag praktikek ikusgarritasun espazio propioa ematen diote kultura maritxu, bollera eta transari. Filosofoak deritzo, halaber, drag-a "politika performatiboa" dela, eta politika tradizionalaren alternatiba gisa aurkezten du, subjektibitate berriak produzitze aldera. Teoria horiek eta AEBren hegemoniak eragin nabaria izan zuten garaiko LGTBIQ+ komunitatean, eta baita drag-a ulertzeko eran ere. Transformismoa transformatu egin zen orduan. Kalkoak parodiari eman zion bidea, eta artista folklorikoek momentuko abeslari pop eszentrikoei. Belaunaldi berrien erreferenteak aldatu ziren, baita publikoaren gustuak ere; globalizazioak bultzatuta, AEBren eragin kulturalak ikuskizun mota berriak sortu zituen. Jada artista horien alter egoa ez zen momentuko izarra imitatzera mugatzen; fikziozkoa bilakatu zen, norberaren fantasietatik sorturikoa. Egungo Drag fenomenoa guztiz eratu zen.
"Transformismoaren oasia" Hala izendatu du Donatella Manik euskal drag eszena. Euskal Herria transformismoaren oasia da. Diziplinak 100 urte baino gehiagoz egindako ibilbideak komunitate eta estilo ezberdinak ernamuindu ditu nonahi, eta Euskal Herrikoa horietako bat da, urteetan nortasun handia hartu duena. Donatellak deritzo drag-a egiteko "patroi propioak" sortu dituela bertako komunitateak, diziplinari atxikitako edertasun kanonak errefusatuz. "Euskal trabestismoa androginoa izan da beti, oso camp eta kistch, eta hori da berezi egiten gaituena".
Areago, edertasun perfektua bilatzeaz nazkaturik dago Donatella, Euskal Herrian ez bezala, estatuko beste lekuetan gertatu ohi den eran. "Hiri handietan egiten den draga onena den ustea oso hedaturik dago komunitatean, baina nik dudarik gabe nahiago dut euskalduna". Izan ere, drag erreginak Madrilen ere egin ohi du lan, eta oholtza gainera igotzeko maiz exijitzen diren baldintzen oso aurkakoa da. "Besoak depilatzeko esan zidaten behin, feminitatea desitxuratuko nuela bestela". Horregatik, euskal eszena babestu eta sustatu beharrekoa dela dio, "bakarra eta askeena" dela iritzita. Nagore Gorek ederki daki zer den kanon horietatik at aritzea. "Hasi nintzenean bizarra moztera behartzen ninduten, jendeak ez baitzuen ulertzen". Iraindua ere izan zela adierazi du, nahiz eta denborarekin ezaugarri horiek onartuak izan diren. "Genero bitartasuna atzean utzi du pixkanaka drag-ak, oraindik hautu hori gaitzesten dutenak egon arren". Bularretan daramatzaten globoak eta makillajea ere ez dira ohikoenak, baina itxuragabetasuna bere egin dutela adierazi du transformistak. "Gure identitate zeinua da".
Badirela nor oihukatuz Drag hitza entzun orduko emakume itxurako trabesti txundigarria datorkio edonori burura. Inoiz ez maskulinitatea performatzen duen artista bat. Horrek agerian uzten du inolako ezbairik gabe erregeen kolektiboaren bestelakotasuna. Gizarteak ikusten ez baditu ere hor daude, tinko, haiena den espazioa aldarrikatuz. Izan ere, drag erreginen pareko tradizioa dute drag erregeek, bereziki antzoki ingelesetan, XIX. mende amaieran izan baitzuen diziplinak loraldia. Ordea, iritsi diren isorioak, kronikak, eta informazioak askoz urriagoak dira, ia hutsalak izateraino. Mykel Nutsek bi aldiz pentsatu gabe bota du arazoaren erroa: matxismoa. Izan ere, drag erregeak nagusiki emakumeak izaki –nahiz eta beste edozein generotakoak ere izan daitezkeen–, egunerokotasunean pairatzen duten zapalkuntza diziplinaren baitan ere ematen da. "Historikoki gizonei egokitu zaie espazio publikoa okupatzea, hortaz, emakumez jantzitako gizonek ere espazio gehiago izan dituzte gizonez jantzitako emakumeek baino", azaldu du Nutsek. Donatella ere bat dator erregearekin, eta kolektiboaren baitan dagoen misoginia ostendua salatu du. "Gizon izateak ikusgarritasun gehiago ematen digu zoritxarrez.
Drag erregeak beti egon dira hor, baina ez ditugu ikusi". Hedabideek ere badute beren erantzukizuna aferan, Nutsen aburuz. "Telebistan drag erreginetaz hitz egiten da soilik, eta badirudi gu ez garela existitzen". Halaber, medioek mespretxatu egiten dituztela azaldu du: "Lesbiana marimutil horietakoak idatzi zuten behin egunkari batean; ba bai, bollera horietako bat naiz ni ere". Orobat, azpimarratzekoa da transfeminismoaren papera LGTBIQ+ kolektiboaren borrokan, eta bereziki drag erregeen ekintzan Euskal Herrian, Donatellak dioenez. Izan ere, gizontasunaren performancea askotan erabili dute euskal kolektibo feministek aktibismoa gauzatze aldera. Feministaldia da adibide argiena. Bertan, Drag king tailerrak eskaini zituzten hainbat teorialari eta ekintzaile transfeministek 2006 eta 2008 urteetan, maskulinitatea fisikoki zein psikologikoki performatuz gizonek espazio publikoan duten jokaera ulertze aldera.
Belaunaldi arteko talka Egun drag-aren baliokidea da transformismo terminoa diziplina izendatzerakoan oro har, baina artista batzuek ez dute euren burua erreginen fenomenoarekin identifikatzen. La Otxoa da horietako bat, baloreak eta ezaugarriak desberdinak baitira bere aburuz. Generazio arteko arrakala ei da arrazoi garrantzitsuenetakoa: "Artista gazteek ezpainak mugitzearekin nahikoa dute, eta berdin zaie nor imitatu; lehen profesionaltasun eta diziplina handiagoa zegoen". Asier Bilbaok ere desberdintasunak ikusten ditu gizaldien artean, baina denboraren aldaera azpimarratu nahi izan du bereziki. "Garaiak ez dira berdinak. Orain klick batekin edozer gauza lortu daiteke". Pelukak, soineko lentejueladunak eta bestelako apaingarriak zailak ziren lortzen, eta esklusibitate horrek mugitzen zuen jendea artista horiek ikustera. Egungo gazteek, baina, edozer eskura dezaketela esan du Bilbaok, merkataritza elektronikoko edozein enpresatan esaterako. "Berezitasuna galdu dute halakoek, eta berrasmatu beharra dago orain". Halaber, gazteen berehalakotasun nahia ere aipatu du transformistak. "Arrakasta ez da momentuan lortzen, asko sakrifikatu behar da aurretik". Sare sozialen uholdeak, gainera, bat-batekotasuna ez ezik hutsaltasuna ere elikatu duela azaldu du Bilbaok. "Eskaparate apartak dira sare sozialak, baina kontuz ibili behar da
"Drag"-a eta euskara Albina Stardusti bateraezina egiten zitzaion euskara eta drag-a uztartzea, baina konturatu zen Euskal Herrian kultura hori hedatu nahi bazuen euskaraz aritzea zela baza eraginkorrena. Yogurina Borova ezagutu zuenean txunditurik gelditu zen, bera izan baitzen lehenengoa trabestismoa eta euskara lotzen. "Yogurina nire drag ama da, berak ireki zidan bidea". Beraz, euskarazko edukiak sortzeari ekin zion eta, bistakoa denez, eragin handia izan du. "Euskal hedabideetatik dei asko jaso nituen, eta sekzio propioa dut Euskal Telebistako saio batean". 2021etik Biba Zuek saioan dabil lanean Albina, eta LGTBIQ+ kolektiboaren nondik norakoak argitzen ditu astean behin egiten duen atalean. Hibridazio horrek askoren ahoak itxi ditu, eta orain dela gutxira arte pentsaezina zen fenomenoari eman dio bide. Yogurina Borovak ederki asko daki hori, hainbatetan gutxietsi baitute euskara eta transformismoa uztartzeagatik. Izan ere, euskararen bideari aspaldi ekin zion, baina jaso zituen fruituak ez ziren izan esperotakoak. "Aitzindaria zen oso trabesti batek euskaraz kantatzea baina ez zidaten kasurik egin". Orain egoera aldatzen doa, eta euskarak bere tokia hartu duela dio. "Euskara altxor bat da, esparru guztietara zabaldu beharrekoa. Errentagarritasuna nahiko banu ingelesez egingo nituzke abestiak". Maruxak taldeak ere horretan dihardu, eta euskararekiko atxikimendua berretsi dute. "Guk beti izan dugu argi euskarak eta euskal kulturak gure lana ardaztuko
Erronkak ortzi-mugan Ibilbide luzea egin du drag-ak, gazi-gozoa, eta oraindik ere baditu kilometroak aurretik normalizazio betea lortze aldera. "Egoera asko hobetu bada ere ezin gara erlaxatu", esan du Albina Stardustek irmo. Lan-baldintzak, esaterako, maiz oso kaxkarrak izaten direla kexatu da: "Baldintza oinarrizkoenak baino ez ditugu eskatzen". Izan ere, jatetxe batean egin zuen lan denbora batez, ezkondu aurreko agurrei giroa ematen, eta komunetan aldatu behar izaten zela azaldu du, bezeroek beren beharrak egiten zituzten bitartean. "Komunak pixa eta kaka egiteko dira, eta ez aldagelak". Horrek agerian uzten du diziplinaren gutxiespena, atzean sakrifizio andana dakarren arren. "Jendeak uste du makillatu, ileorde bat jarri eta abestea besterik ez dela, baina lan handia dago atzetik". Hain zuzen ere, ordu bateko ikuskizunak egun osoa behar du prestaketa lanetarako, eta makillajea zein arropak garestiak izaten dira: "Hori guztia ordaindu egin behar da, gastu asko dira eta jendeak gehiago baloratu beharko luke hori". Yogurina Borova trabestifobiak arduratzen du gehien. "Gaztea nintzenean emakume transexualek jazarri egiten gintuzten, emakumez janzten ginenez beren nortasuna barregarri uzten genuelako". Zenbait emakumek ere iraindu zuten Yogurina feminismoaren izenean, draga feminitateaz iseka egiteko tresna bat zela iritzita. "A zer nolako feministak", esan du ironikoki. Harrigarriena, ordea, egun ere horrelakoak gertatzen direla dio. "Donostiara joan nintzen haurrentzako ikuskizun bat egitera, eta hainbat dei anonimo jaso zituen zentroak, haurrak adoktrinatuko genituelakoan". Gizartea zein puntutaraino eraldatu den galdegin dio Nagorek bere buruari, etsipen keinu bat eginez. "Trabestifobia, homofobia eta transfobia gehiegi dago oraindik jendartean". Halaz ere, gizaldi helduen lana goraipatu du Albinak, ateak ireki baitizkie belaunaldi berriei: "La Otxoak, Yogurinak, Asier Bilbaok, Felliniek… bidea urratu digute, eta borrokan segitzeko kemena eman". Denek ala denek uste dute generoa bezala aurreiritziak ere erantzi daitezkeela, eta, bazterretik bada ere, artea performatzen jarraituko dutela argi dute, kosta ahala kosta.
Heriotzak piztu zuen sugarra Duela 43 urte poliziak trabesti bat hil zuen tiroz Errenterian, eta lehenaren eta geroaren mugarri izan zen hori Euskal Herriko LGTBIQ+ mugimenduarentzat Goizaldeko ordu txikiak ziren, eta Errenteriako (Gipuzkoa) Apolo diskotekak ateak itxi zituen, beste lanaldi bati amaiera emanez. Bertako langileak barruan gelditu ziren, gaua lagunartean luzatzeko asmoz, bat-batean norbaitek club-eko atea jo zuen arte. Kalez jantzitako polizia bat zen. Barruan zeudenek itxita zegoela esan zioten, baina honek entzungor egin eta edatekoa eskatu zien bortizki, Euskal Herriaz nazkaturik norbait hiltzeko gogotsu zela esanez. "Norbait hil nahi baduzu hemen naukazu", erantzun zion bertan zegoen trabesti batek, gizonaren aurrean tinko pausatuz. Poliziak, birritan pentsatu gabe, patrikan zuen pistola hartu eta tiro egin zion begian, aurrean zuenaren berehalako heriotza eraginez. Vicente Vadillo Francis hil zuen. 1979ko ekainaren 10a zen orduan, eta 40 urte baino gehiago igaro badira ere Mikel Martinek, EHGAM Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduko kideak, atzo balitz bezala gogoratzen du jazotakoa: "Bilbon nengoela, Apolo klubeko langile ziren Francisen lagunek eman zidaten gertatutakoaren berri, eta biziki mindu ninduen". Ez zuen Francis ezagutzen, baina Errenteriako gau giroan aski ezaguna zela azaldu du, sortzez Alacantekoa (Herrialde Katalanak) bazen ere. "Hil baino urte batzuk lehenago iritsi zen Errenteriako Iztieta auzora, eta aise egin zituen harreman sendoak bertakoekin". Frankismoaren osteko urteak ziren eta homosexualenganako jazarpena sustraiturik zegoen gizartean, eta hortaz hedabideetan ere bai. Heriotzaren trataera "iraingarria" izan zela esan du Martinek: "Emakumez jantzitako gizon bat hil zutela esan zuten, merezita zuela iradokiz". Horrek eman zion bereziki min gehien. "Erruduna epaitu beharrean gorputz disidente bat kriminalizatu zuten, bere janzteko erak hilketa justifikatuko balu bezala".
Ahobatezko gaitzespena Lehenaren eta geroaren mugarri izan zen erailketa euskal LGTBIQ+ komunitatearentzat, eta inoiz ez bezalako borroka piztu zuen, hautsak harrotuz. Disidente sexualek kaleak hartu zituzten, eta kolektibo gisa armairutik atera ziren aho batez, sortu berri zen EHGAMen indarra sendotuz. Noski, gizarte osora hedatu zen haserrea, izan ere, ohikoak ziren poliziak eragindako hilketak, eta horrek lagundu zuen kausak babes zabalagoa eduki zezan. "Gizarteak, eta bereziki errenteriarrek, asko lagundu zuten gertatutakoa argitzen eta laguntza eskaintzen". Atxikimendu hori ondorengo egunetan izan ziren mobilizazio jendetsuetan bihurtu zen. Francis hil eta arratsalde hartan, gertatutakoa ezagutzera emateko asanblada bat deitu zuten herriko hainbat eragilek eta, biharamunean, Errenteriako Polizia Nazionalaren kuartela hartu zuten manifestariek, baina indar armatuek berehala desegin zuten jendetza tiroka eta kolpeka. Ekainaren 12an manifestazio historikoa egin zuten Donostian, Francis gogoan zaitugu lelopean, eta gay eta lesbianen askapenerako egin zen lehen agerraldi publikoa izan zen Gipuzkoan. "Euskal Herriko Stonewall izan liteke".
Eta gero zer 1983an, Francis hil eta lau urtera, Antonio Cobo polizia nazionala epaitu zuen Gipuzkoako Auzitegi Probintzialak, eta zuhurtziagabetasun ausartegia egotzi zion honek, 9 urteko kartzela zigorrera kondenatuz. "Izugarria izan zen; hilketa egoztea zen logikoena, baina bere horretan gelditu zen sententzia". Antonio Cobo ez zen sekula kartzelara sartu. Halaber, epaiketa ospatu bitarteko urteak infernuaren parekoak izan ziren EHGAMko kideentzat. Antolakundeak zuen postontzira era guztietako mehatxuak iristen zirela azaldu du Martinek: "Kide bat bahitu egin zuten behin, eta tortura zantzuekin askatu zuten gero". Goizalde hartan jazotakoa berriz ere gerta ez dadin, hezkuntzaren garrantzia azpimarratu du militanteak: "Ez da nahikoa ekainaren 28an kalera irtetea edota borroka guztiaren pisua kolektiboen esku uztea; ezin ditugu gure eskubideak zoriaren mende utzi". Gazteen papera ere "erabakigarria" dela deritzo: "Ez dezatela onartu eskubideen murrizketa lazoena ere, etorkizuna baitira".
RuPaul Charlesen erregetzak beste konkista bat bereganatu du. Suediara hedatuko da, hain zuzen, Charlesen Drag Race inperioa. Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen drag queen hoberenen lasterketak hamaika herrialde zeharkatu ditu jada, eta eskandinabiar penintsulako herrialdea izanen da karreraren hurrengo etapa. Kontent azaldu dira egunotan World of Wonder talent showaren ekoiztetxearen sortzaileak diren Feton Bailey eta Randy Barbato, etxean egin dieten elkarrizketa batean: "Drag Race formatuak eta, orokorrean, Drag arteak mundu osoko ikus-entzuleak erakartzen segitzen du, beraz oso pozik gaude erreginen talde berri bat aurkezteaz", azaldu du Barbatok.
Yogurina Borova euskal trabestiak proposatu bezain pronto baztertu zuen espainiar bertsioak lehen denboraldirako egin zion gonbita. Bere hitzetan, proiektu berritzaile gisa jaio zen ikuskizuna, genero estereotipoak hautsi eta kolektibo oso bat ikusgarritasunera eramanen zukeena. Ez zen hala izan antza. "Denborak erakutsi zuen aniztasuna ez zela errespetatzen. Emakumez jantzitako gizonen performancea egitera bideraturik zegoen bereziki AEBtako bertsioa, gizonei sozialki ezarriak diren ezaugarria debekatuz; bizarrak kasu", azaldu du.
dagoen matxismoa agerian baino ez dute uzten halako komentarioek, baita sexu eta genero bitarraren indartzea ere", esan du Yogurina Borovak.
Kontzeptuak argitzen Drag Hitzaren jatorria zehatza ez bada ere bi dira onespen handiena duten teoriak. Batek dio ingelesezko dressed as a girl (emakume bezala jantzita) hitzen akronimo zuzena dela, eta besteak hizkuntza horren drag (arrastatu) terminoaren esanahitik datorrela. Izan ere, XIX. mendera arte bereziki, aktoreek kapa luzeak eramaten zituzten, horiek arrastaka eramanez. Egun Drag hitzak duen konnotazioa 50eko hamarkada aldera hartu zuen AEBn, eta, geroztik, mundu osora hedatu da. Drag esaten zaio hegemonikoak diren bi generoak esajeratuz egiten den ikuskizun artistikoari, eta hortik sortu dira hainbat identitate, Drag Queen eta Drag King-ak besteak beste. Lehenengoek emakumeei gizarte heteropatriarkalak egokitu dizkien rolak eta gorputz kodeak zalantzan jartzea dute helburu, parodia, esajerazioa eta antzezpen artistikoa oinarri dituztelarik. Azken horiek berriz, berdina egiten dute, baina gizonei egokitutako rolak zalantzan jarriz. Beraz, ekintza politikoak dira biak ala biak.
Transformismo XIX. mende amaieran Espainian sortu zen korronte artistikoa da. Garaiko izarrak imitatzen zituzten transformistek, eta horien imitazio perfektuan zetzan ikuskizuna. Diktaduraren azken urteetan eta trantsizio garaian izan zuen loraldia, eta LGTBIQ+ kolektiboari loturiko pertsonak eta ikuskizunak ziren oro har. Drag-aren amatzat dute askok, fenomenoaren aurrekari zuzena izan baitzen Espainian eta Euskal Herrian, eta egun esanahi berdintsua dute. Dena den, badira bi korronteak bereizi beharrekoak direla diotenak, transformismoa izan zenaren ondarea gal ez dadin oro har.
Trabesti Gizarteak aurkako sexuari egokitutako arropak janzten dituen pertsona da. Ordea, esanahi ezberdinak izan ditu denboran zehar. Euskal Herrian, esaterako, pertsona transak izendatzeko erabili zen trantsizioa amaitu arte. Egun, aurkako sexuari dagozkion arropak daramatzaten pertsonak izendatzeko erabiltzen da, eta drag-ean aritzen diren pertsonei ere hala deitu ohi zaie.
Transfeminismo Trans eta feminismo hitzen batura da, feminismoaren korronte postmodernoa. Zis ez diren emakumeak barnebiltzea du helburu, feminismoaren subjektua zabalduz. Feminismo klasikoaren gabeziek beharturik sortu zen, izan ere, jaiotzetik emakume gisa katalogatutakoak soilik barnebiltzen ditu azken horrek, gainerako emakumeen emakume izaera ukatuz.
Queer Euskaraz kuiar. Gauzaeza, arraroa edota gaizki egindakoa izendatzeko ingelesezko irain bat da jatorrian, XVIII. mendean sorturikoa. Halaber, heterosexualitatearen arauetatik at zeuden gorputz disidenteak izendatzeko ere balio zuen. Hitzaren esanahiak bere horretan jarraitu zuen aurreko mendeko 80ko hamarkadaren erdialdera arte. Hainbat krisik batera jo zuten LGTBIQ+ kolektiboa, eta horien haserreak queer iraultza ekarri zuen. Pertsona horiek iraintzeko termino guztiak bereganatu zituzten, queer hitza tarteko, eta sexu-genero sistema irauliko zuen mugimendu postmoderno gisa finkatu zen. Iraultza horiek queer teorien sorrerari eman zioten bide, sexu-genero sistema zalantzan jartzen duen teoria multzoari hain zuzen ere. | science |
addi-36711d63959c | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58935 | "Drag"-aren hegalen atzean | Rubio Mendoza, Iñaki | 2022-12-20 | Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
"Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ezegokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera"
Drag-a fenomeno mainstream-a bilakatu da azken urteetan, eta inoiz baino ikusgarritasun gehiago lortu du, besteak beste, RuPal´s Drag Race reality-ari esker. Halaber, geroz eta transbertsalagoa ari da izaten; jada ez da bazterrean zokoraturik dagoen artea, eta horrek anitzagoa bilakatu du. Egungo egoerara iristeko, ordea, bide luze eta aztoratua egin behar izan dute dragean dihardutenek, ez baita dena arrosa kolorekoa izan. Jazarpena, diskriminazioa eta irainak jasan behar izan dituzte, urte askoan klandestinitatera ezinbestean kondenatuz. Eroriz ikasi dute oinez, eta diziplinak dituen 100 urte baino gehiagotan eboluzio handia izan du, hamaika aldaera sorraraziz. Euskal Herrian ere bere bidea egin dute trabestiek, eta drag berezi eta bakarra sortu dute, La Otxoa bezalako transformista aitzindarietatik hasirik, belaunaldi gazteenetara.
GRALean pentsatze hutsak kikildu izan nau beti, eta data hurbildu ahala beldurrak areagotu ziren nire baitan. Are gehiago proiektua Mexikon hasi behar nuela jakitean, mugikortasun programa batean bainengoen. Dena den, argi nuen erreportaje sakona edota erredakzio lan bat aukeratuko nuela, erosoen sentitzen naizen kazetaritza jarduera baita. Gaia aukeratzerakoan zalantzak izan nituen hasieran, ez bainekien erraztasunetik jo ala gustatzen zitzaidan gai bat aukeratu. Hortaz, nire aburuz gai errazak ziren horiek zerrendatu nituen, eta berdina egin idaztea gustatuko litzaidakeen horiekin. Azkenean, zerrenda luze bat egin nuen, gai ezberdinak aukeratuz lehenengo, eta horiek zehaztuko zituzten azpigaiak idatziz ondoren. Azkenean, atsegin nituen horiek finalera pasa ziren, eta horietako bati buruz idatziko nuela erabaki nuen. Gehienak LGTBIQ+ kolektiboari loturikoak ziren, drag-a horien artean.
LGTBIQ+ kolektiboaren parte naizen aldetik, betidanik gustatu izan zaizkit horren kultura eta nondik norakoak, eta horrek bultzatu ninduen drag-a aukeratzeko azken pausua ematera. Kontziente nintzen ez zela bat ere erraza izango, gaiaren inguruan informazio eta dokumentazio eskasa dagoelako batik bat, are gutxiago Euskal Herrian. Banuen ideia orokorra, baina gehiago zehaztea falta zitzaidan. Egungo Drag-ari buruz hitz egitea eskasa iruditu zitzaidan, eta historia gogoko dudanez, diziplinaren eboluzio historikoa egitea pentsatu nuen, mami gehiago izango nuelakoan. Gainera, fenomeno globalek Euskal Herrian duten eragina eta ibilbidea aztertzea ere atsegin dut, iaz erreporterismo ikasgaian egindako erreportajean HIESaren krisiarekin egin nuen bezala. Beraz, Euskal Herriko drag-ari buruz hitz egitea oso interesgarria iruditu zitzaidan.
4. Helburuak
Erreportajearen helburu nagusia euskal drag eszenari omenaldi bat egitea eta ikusgarritasuna ematea da. Historikoki zokoraturik egon den artea da; LGTBIQ+ kulturari loturikoa denez era askotako biolentzia jasan dute artistek, eta horien historia kontatzea asko zaildu du horrek ondorioz. Gizartea kontzientziatzea eta artea ohiko espazioetatik at ateratzea dira beste helburu garrantzitsuetako batzuk. Izan ere, desinformazio eta estigma handia dago oraindik ere drag-aren eta artisten inguruan, eta horrek LGTBIQ+ espazioetara mugatzen du diziplina, haratago joan ezinean. Halaber, drag belaunaldi ezberdinei ahotsa eman nahi izan diet, diziplinak izan dituen aldaketak eta eboluzioa lehen pertsonan kontatzeko, baita kontakizun historikoa burutzeko ere. Baita ere, ofizioa den aldetik, lanbidearen duintasuna erakustea izan da beste helburuetako bat, mespretxu handiz tratatuak izan baitira denbora askoan, lan
baldintza penagarriak edukiz halabeharrez. Egun, egoera asko aldatu den arren, beharrezkoa da beren presentzia eta eskubideak aldarrikatzea.
Mexikon hasi nuen proiektua, azaroa aldera, eta bederatzi hilabetez aritu naiz lanean. Ez nuen bide-orri zehatzik aukeratu hasieran, eta gaia zehaztearekin ekin nion proiektuari. Hiru urrats nagusitan banatu dut erreportajearen metodologia.
Gradu Amaierako Lana urrian esleitu zidaten, eta hilabete batean aukeratu nuen gaia. Ondoren, proiektua idatzi nuen, senak esaten zidana jarraituz. Konturatu nintzen informazio gutxi zegoela gaiaren inguruan, Euskal Herrian bereziki, eta istorio pertsonaletan oinarrituko nuela erreportajea erabaki nuen, kutsu pertsonalago bat ematearren bide batez. Bertan, erreportajearen gaia, informazioa biltzeko bideak, testuaren idazketa eta egitura eta zatidura nagusiak zeintzuk izango ziren zehaztu nuen. Gaiaren ikuspegia ezarri, eta euskal drag mugimenduaren hastapenak eta bilakaera aztertuko nituela erabaki nuen. Halaber, balizko elkarrizketatuak bilatzen hasi nintzen. Zerrenda probisional bat idatzi nuen, drag errege-erreginez eta kolektibo ezberdinetako iturri bozeramaileez osaturikoa oro har. Hasierako plangintzak hamaika aldaketa izan ditu denboran zehar, bistakoa denez. Proiektuaren txostenean ageri diren iturri asko ez ditut erabili azkenean, eta bertan ageri ez ziren beste hainbeste sartu ditut. Orobat, iturri dokumentalak zeintzuk izan zitezkeen hasi nintzen pentsatzen, zer bilatu oso argi ez banuen ere. Behin erreportajearen ideia orokorra zehaztuta, informazio zehatza bilatzeari ekin nion. Bizitzaren gorabeheren kariaz, otsailean hasi nintzen buru-belarri. Lehen elkarrizketatuekin kontaktuan jarri eta dokumentazioa biltzen hasi nintzen.
Landa lana ere oso metodo baliagarria izan da informazioa lortzerakoan, eta batez ere erreportajean zehar giroa eta ingurunea deskribatzeko, oso garrantzitsuak baitira drag-ari buruzkoak kontatzerakoan. Erreportajearen gaia kontuan harturik, ezinbestekoa da drag ikuskizunetara hurbiltzea eta artisten ingurua ezagutzea, ahalik eta informazio zehatz eta osoa emate aldera. Hamaika ikuskizunetan egon naiz, behatzen eta ikertzen. Halaber, aretoen hegalen atzean ere izan naiz, transformazio prozesua bertatik bertara ikusiz. Horregatik eman diot izenburu hori erreportajeari, backstage-ean sortzen baita magia.
5.2. Erabilitako iturriak
Hasiera-hasieratik argi nuen iturri pertsonalei emango niela garrantzia, artista bakoitzaren sentipenetatik ateratako lan bat egin nahi nuelako. Beraien bizipenen testigu zuzena izatea nahi nuen. Hala ere, erreportajea osatzeko eta gaia denboran zehar kokatzeko hainbat iturri dokumental erabili ditut.
Osotara, 11 iturri pertsonal erabili ditut erreportajea egiteko. Jarraian beren izenabizenak, izen artistikoak eta bakoitzaren deskribapen laburra egin dut. Donatella Maní / Miguel Biurrun. Drag Queen-a da eta 23 urte ditu. Elkarrizketatu gazteena bada ere, bere alter-egoak lehenaldia irudikatzen du. Landa eremuko LGTBQ+ komunitatea aldarrikatzea da bere helburu nagusienetako bat, Nafarroako herri txiki batean bizi baita, eta 60ko hamarkadako emakume baten itxura hartzen du oholtza gainera igotzen denean. Elkarrizketa 2022ko apirilaren 16an egin nion, Bilbon.
Albina Stardust / Eneko Garcia. Burlatako (Nafarroa) Drag Erregina da, euskal Lady Gaga bezala ere ezaguna dena. Pop izar baten itxura hartzen du bere drag-ak, eta euskara darabil ikuskizunetan, hizkuntza
horren eta artearen bateragarritasuna aldarrikatuz. Elkarrizketa 2022ko apirilaren 6an egin nion, Iruñean.
Asier Bilbao. 52 urteko transformista da, eta Bilbo hiriko artista esanguratsuenetakoa da diziplinaren baitan. Oso gaztea zenetik darama arteari loturik, eta Bilboko Key lokal mitikoan aritu da ordutik ikuskizunak eskaintzen. Bere kasuan, bataio-izena darabil transformatzen denean ere, bera baita uneoro. Elkarrizketa 2022ko martxoaren 18an egin nion, Bilbon.
Mykel Nuts. Jardunean dagoen drag king bakarra da Euskal Herrian. 29 urte ditu, donostiarra da, eta kasualidadez murgildu zen artean, nahiz eta beti sentitu duen bertan aritzeko deia. Familia kontserbadore batean jaio zen, eta arazoak saihestearren nahiago du bere izena ez esan. Elkarrizketa 2022ko apirilaren 13an egin nion, Donostian.
Yogurina Borova / Eduardo Gaviña. Eskola zaharreko drag-ean hasi bazen ere, proposamen berritzaileak dakartza artistak. Betidanik azaldu du euskararekiko konpromiso sendoa, eta aitzindaria da euskal hizkuntza eta transformismoa uztartzen. Gainera, haurrentzako ikuskizunak egin dituen munduko lehen trabestia dela dio, harentzat ezinbestekoa baita errespetua eta berdintasuna zabaltzea gazteenen artean. 52 urte ditu eta Laudion (Araba) jaio zen. Elkarrizketa 2022ko martxoaren 14an egin nion, Bilbon.
La Otxoa / Jose Antonio Niefla. Euskal Herriko lehen transformistatzat hartzen dute askok. 74 urte ditu, eta Bilboko San Frantzisko auzoan jaio zen, Frankoren diktadura betean. Gaztea zelarik Bartzelonara alde egin zuen, bere identitatea askatasunean bizitzeko asmoz. Bertan, garaiko transformista ospetsuenak ezagutu zituen, eta haiengandik edan zuen bere pertsonaia sortzeko. LGTBIQ+ kolektiboko pertsona askoren bidea urratu zuen, eta Euskal Herriko askatasun sexualaren sinboloa da. Elkarrizketa 2022ko maiatzaren 4an egin nion, Bilbon.
Maruxak / Esteban Ardanaz eta Joseba de Miguel. 25 eta 32 urte dituzte, eta DJ gisa hasi baziren ere, aise deitu zien atentzioa drag-ak. Beren helburu nagusia da trabestismoa ohikoa ez den lekuetara eramatea, transbertsalagoa egitea finean. Hori gutxi ez, euskal folklorea nortasunzeinua da horientzat, eta beren estetika horretan oinarritzen da, txoni estiloarekin uztartuz. Elkarrizketa 2022ko apirilaren 10ean egin nien, Iruñean.
Mikel Martin. EHGAM Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduko kide da ia sorreratik, eta Francisen heriotza bertatik bertara jarraitu zuen. Elkarrizketa 2022ko ekainaren 30ean egin nion, telefonoz.
Mikel Martinez. Drag ikuskizunen zale amorratua da, eta ederki asko ezagutzen du mundu hori. Elkarrizketa 2022ko maiatzaren 20an egin nion, Altsasun.
Azkenean, uste baino iturri dokumental gehiago aurkitu ditut. Pertsonen testigantzak ez zidan informazio guztia emango, eta kontakizunari osotasuna emateko artikulu akademiko, tesi, eta artikulu askoren laguntza izan dut, besteak beste.
Iturri dokumental gehienak informazio orokorreko hedabideetako artikuluak dira. Berria, El País, El Correo, Diario Vasco eta Diario de Noticias izan dira kontsultatu ditudan hedabide nagusiak, gaia Euskal Herrian kokaturik dagoenez, bertako hedabideak ikertzea eskatzen baitu. Halaz ere, baliagarrienak egin zaizkidan artikuluak Las siete vidas del drag eta La Barcelona drag queen remonta el vuelo izan dira, El País egunkariarenak, erreportajearen egitura orokorra hartzen lagungarriak izan baitira. Artikulu akademikoak zein tesi eta txostenak ere lagungarriak izan zaizkit, batez ere erreportajean aspektu teorikoagoak azaltzerako orduan. Maria Arambarriren Prácticas artísticas queer en Euskal Herria. Los principios de Feministadia (2006-2010) Gradu Amaierako Lana bereziki interesgarria izan da. Queer arteari buruzko lanak ez dira oparoak Euskal Herrian, eta drag-a horren baitako diziplina denez lagungarria egin zitzaidan gaia kokatzerakoan, baita gai teorikoak jorratzerakoan ere. Liburuak ere garrantzitsuak izan dira, esaterako Valeria Vegasen Líberate: La cultura LGTBQ que abrió camino en España, kolektiboari loturiko ehunka artista, pertsona garrantzitsu, eta dokumentu agertzen baitira bertan. ETB1eko Ur Handitan saioak egindako Harro gaude, Francis dokumentalak ere datu asko eman dizkit gaiaren inguruan, eta, noski, Vicente Vadillo Francis-en heriotzari buruzko zatidura egiteko ere bai.
5.3. Edukiaren antolaketa eta idazketa
Lehenengoz gaia enfokatu nuen. Argi neukan drag ezberdinen testigantza baliatuz Euskal Herriko drag eszena bildu nahi nuela, belaunaldi ezberdinetako artistak kontuan hartuz. Horietako batzuk ezagutzen nituen, sare sozialetatik eta baita pertsonalki ere, eta beste batzuk ez nituen ezagutzen. Elkarrizketen mamiak bi alde nagusi zituen: alde batetik, drag-arekiko ikuspuntu eta bizipen pertsonalak, eta bestetik, historian zehar diziplinak izan duen eboluzio, baldintza, eta egoerei buruzko galderak.
Elkarrizketa gehienak martxoa eta maiatza bitartean egin nituen, eta banan-banan transkribatu. Ordea, elkarrizketak egin ahala, oraindik ez nuen testua egituratuko zuen irizpide edota ideia argirik. Agerikoa zen bi adar nagusi zituela erreportajeak, pertsonala eta historikoa, eta Imanol Murua tutoreari galdetu nion ea zer egin nezakeen. Bi bloke nagusitan banatu nezakeela esan zidan, ohikoegia ez bada ere. Eta hala egin nuen. Lehenengo blokeak, drag izateari buruz hitz egiten du, norberaren bizipenak oinarri harturik, eta bigarrenak bilakaera historikoa eta erronkei buruz. Bloke bakoitza tarteki ezberdinez osaturik dago halaber. Zatidurak nahiko argi izan nituen hasieratik. Hiru dira. Lehenak Vicente Badillo Francisen erailketari buruzkoak azaltzen ditu eta, bigarrenak, Drag Race frankiziak elikatzen dituen estereotipoei buruzkoak. Azkenak, gaia ulertzeko ezinbestekoak diren termino eta hitzak azaltzen ditu, hiztegi formatuan. Orobat, eskema nagusi bat egin nuen, aipu eta informazio guztiak hari narratiboaren arabera ordenatuz. Aholku hori ere Imanol Muruak eman zidan. Halaz ere, erreportaje osoa biribildu duen izenburu eta sarrera orokor bat idatzi nuen azkenean, bloke guztiak josiko dituena.
Zailtasunak izan dira erreportaje honen protagonista, halaz ere, gaia asko gustatzen zait eta disfrutatu dut egiten. Pixkanaka joan naiz ehuntzen, nire erritmoan, eta azkenean harro nago egindakoaz. Mexikon izan nuen istripua izan da oztopo nagusia. Horrek asko atzeratu zuen proiektua, eta hala-hola osatu arte ez nion lanari ekin, mugikortasun mugatua bainuen. Mugikortasun arazoak elkarrizketak egiteko epea atzeratu zuen bereziki. Zenbait elkarrizketatu lortzea ere oso zaila izan da, La Otxoa kasu, baina kostata izan bada ere lortu nuen hitzordua. Baina bereziki zaila izan dena erreportajearen egitura ezartzea da. Hasieratik baneukan ideia bat nondik joko zuen erreportajeak, baina eskema bat egiterakoan ezinezkoa egiten zitzaidan artisten nortasunaren eta ibilbide historikoaren blokeak uztartuko zituen egitura koherente bat aurkitzea. Azkenean Imanol Muruari esker lortu nuen. Halaber, gai horiek hain hedadura luzean lantzen dituzten lanak oso gutxi dira, eta Euskal
Herrian esango nuke ez dagoela antzekorik, eta zerotik hastea bezalakoa izan da nolabait. Gaiaren gertutasunak ere buruhausteak eman dizkit. Lana hain ondo egin nahi izateak blokeo egoera anitz sorrarazi dizkit baita ere, eta ez aurrera ez atzera egon izan naiz askotan. Presio moduko bat sentitu izan dut alde horretatik.
7. Ondorioak
Hortaz, asko ikasi dut proiektuak iraun dituen bederatzi hilabete hauetan. Alde batetik, drag-ari buruz mordoa ikasi dut, baita berau ulertzen ere. Ikasgai pertsonalak izan dira gehien bete nautenak, elkarrizketatuarekin izandako kontaktuak hain zuzen ere. Umiltasun lezio bat eman didate, eta asko irakatsi didate beren bizipenek.Ganera, drag errealitate ezberdinak ezagutu ditut, eta oso aberatsa izan da hori. Landa lana izan da, noski, GRALaren zatirik politena. Transformismoan murgildu naiz osorik, eta hamaika leku eta pertsona ezagutu ditut hilabete horietan. Historia aldetik ere asko ikasi dut, izan ere, lana egin aurretik ez nekien nondik zetorren drag-a, eta ez nekizkien erreportajean azaltzen diren diziplinaren nondik norako berezi horiek. Kazetaritza jardunaren aldetik ere asko ikasi dut. Izan ere, sekula ez dut egin halako lan luzerik, eta zaila izan den arren, pena merezi izan du guztiz. Dokumentazio lana antolatzen, elkarrizketa sakonak egiten, idazkera lantzen… sakonago ikasi dut, eta karreran ikasitako guztia praktikan jartzea erronka polita izan da. Inoiz ez dut hainbeste dokumentazio antolatu behar izan, eta elkarrizketetan pertsona barruagotik ezagutzea ere ederra izan da. Gainera, gaiari dagokion idazkera berezia lantzeak probatu egin nau; ez nekien gai izango ote nintzen artea idazkeraren bidez transmititzeko, baina, azkenean, uste dut lortu dudala. | science |
addi-ac524a2dc9b3 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58936 | Elikagai ekologikoen salmentaren inguruko analisia: Bilboko kasua | Peña Perosanz, Andrea | 2022-12-20 | Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
"Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera"
1.1.Justifikazioa
Duela hainbat urtetik eta hainbat ikerketen arabera, ikusi izan da nola ingurumenaren egoera txarrera doan, eta gaur egun, klima-aldaketa arazorik garrantzitsuena dela esan daiteke. Poluzioa ez egotea eta iraunkortasuna egotea ezinbestekoa da gure planeta osasuntsua egoteko eta klima-aldaketaren larrialdia gelditzeko, horretarako garapen iraunkorraren alde egin behar da, esaterako, produktu ekologikoak sustatzen eta erosten.
Klima-sistema aldagai-sistema konplexu batek zehazten du, batez ere erregai fosilen eta beste gas batzuen isurketak. Adostasun handia dago Lurraren klima-aldaketa Berotegi Efektuko Gasen (BEG) igorpen antropogenoen gehikuntzak eragiten duela. Klima-aldaketak nekazaritzari, basojarduerei eta forma konplexuen arrantzari eragingo die. CO2-aren eraginez, landareen estomak estutu egiten dira, eta, beraz, ur-galerak murrizten dira. Atmosferako karbono dioxidoaren kontzentrazioa handitzeak ere fotosintesia estimulatuko du eta, ongarritze-efektua emango da hainbat laboreetan. Nekazaritza ekologikoak, ekoizpen iraunkorreko sistema bat izanez, nabarmen murritz ditzake CO2 isurketak, lurzoruaren emankortasuna mantentzeko energia aurrezten duelako barne-inputen bidez (errotazioak, ongarri berdeak, lekadunen laborantza, etab.), landare-osasunerako produktuak eta sintesi-ongarriak ez erabiltzeagatik eta ganaduaren elikaduran kanporatze-maila apalak izateagatik (García et al, 2008). Ingurumenaren Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren arabera, 2020an Espainiako ekonomiak 274,7 milioi tona BEG isuri zituen, 2019an baino % 12,5 gutxiago (COVID19 pandemiak ezarritako baldintzek markatutako testuinguruaren ondorioz). Isurketa totaletan pisu handiena zuen sektoreak garraioa (% 27) bazen ere, nekazaritza eta abeltzaintza (% 14) hirugarren tokian kokatu ziren (Ingurumenaren Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia, 2022, hemen aipatuta: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa, 2022). Nature Food aldizkariak berriki argitaratu duen eta Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) zuzentzen duen azterlan baten arabera, munduko elikagai-sistemek berotegiefektua eragiten duten gasen giza isurketa % 34 inguru eragiten dute. Kalkuluen arabera, elikagaien sistemetatik eratorritako isurketak (lurraren erabileraren aldaketatik eta nekazaritzako ekoizpenetik, hondakinak ontziratu eta kudeatzeraino) 18.000 milioi tona karbono dioxidora igo ziren 2015 urtean (FAO, 2021). Hori horrela izanik, aipatzekoa da Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2015 urtean publikatu zituen 2030 Agendako Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH), horiek hurrengo 15 urteetarako erabiliak izango direlarik. 2020 urtean, Covid-19 pandemiarekin oso argi ikusi egin da nola herrialde garatu zein garapen bidean daudenak iraunkortasunerako bidea jorratzeko dituzten gabezi, behar eta erronkak. NBE-ak egoerari buruz eginiko hausnarketetan Covid-19 pandemiak eragin handia izango duela 2030 Agendan adierazten du. Erakundearen hitzetan, inpaktu
positiboak izan daitezke, hala nola, klima-aldaketan (hainbat herrialdeetan ekonomiaren beherakadaren ondorioz, kutsadura asko murriztu zen eta iraganean ikusi ahal zen paisaia berreskuratu zuten); edo negatiboak, bereziki osasunaren kalterako eta desberdintasunak handitzeko, munduko ekonomiaren moteltzea dela eta (Begiristain eta Alberdi, 2021). GIHei dagokienez, 12.helburuak ekoizpen eta kontsumo iraunkorrerako erronkak jasotzen ditu eta, honen ustez "gutxiagorekin gehiago eta hobeto". Horretarako, NBEaren arabera, hazkunde ekonomikoa ingurumenaren hondatzetik bereiztuz, baliabideen efizientzia handitzea eta bizimodu iraunkorrak sustatzea bilatzen du. Kontsumo eta ekoizpen iraunkorrek ekarpen handia egin diezaiekete ere pobrezia arintzeari eta karbono gutxiko eta ekonomia berderantz egin beharreko trantsizioei (ibidem). 12.helburuaren helburu nagusia kontsumoaren eta ekoizpenaren modu iraunkorrak bermatzea da, hurrengo bi hamarkadetan munduan klase ertaineko pertsona gehiago egongo direlako eta horren ondorioz, baliabide natural mugatuen eskaera handituko da. Gizartearen kontsumo- eta ekoizpen-modalitateak aldatzeko jarduten ez bada, ingurumenean kalte itzulezinak eragingo ditu. Kontsumoaren alderdi askok, aldaketa errazekin, eragin handia izan dezakete gizarte osoan. Enpresek irtenbide berriak aurkitu beharko lituzkete, kontsumo eta ekoizpen modu iraunkorrak eskaintzen dituztenak. Era berean, beren ahalmen berritzailea erabil dezakete pertsonak bizimodu iraunkorragoak egitera bultzatu eta motibatuko dituzten irtenbideak diseinatzeko, ongizatea areagotuz. Kontsumitzaileok, ahal den guztietan aukera iraunkorra aukeratzeaz gain, sortzen ditugun hondakinak murriztu genitzake, eta erosterako orduan gogoetatsu ibili (Nazio Batuak, d.g.). Hori horrela izanda, duela hainbat urtetik, gero eta elikagai eta produktu ekologiko gehiago ekoizten ari dira, ondoren denda ekologikoetan saltzeko. Ondorioz, biztanleek pixkanakapixkanaka iraunkortasuna areagotzeko bertako produktuak erosi ditzakete. 2015 urtean produktu ekologikoen merkatuak 1.500 milioi euro mugitzen zituen Espainian, eta kontsumoa % 24,5 igo zen urte bakar batean (Torres, 2017). Produktu ekologiko, biologiko edo organikoez ari garenean gauza bera ari gara esaten. Normalean, "kalitate handikoak" dira, ingurumena hobeto zaintzen eta babesten laguntzen duten metodo naturalen bidez ekoizten direlako. Gaur egun, mota horretako produktu ugari daude: elikagaiak, hortzetako eskuilak, ilea zaintzeko produktuak, etab (Tienda, d.g.). Nekazaritza ekologikoaren ekoizpen-metodoek ohiko ekoizpenarekin alderatuta produktibitatea % 20 eta % 50 bitartean murrizten duten arren (kasuen arabera), gero eta gehiago erabiltzen da elikadura mota hori (García eta Santiago, 2011). Frogatuta dago labore ekologikoek onura gehiago dakarkiotela osasunari, kontsumitzaileei elikadura-segurtasun handiagoa ematen dietela eta onura gehiago ekartzen dizkietela laborantza-lurrei eta ingurumenari, biodibertsitatea handituz (ibidem). 2020 urtean, Bizkaiko nekazaritza produktibo eta iraunkorraren azalerako proportzioa %3,55ekoa zen. Euskadiko hiru probintzien proportziorik baxuena izan zen, baina Agenda 2030eko adierazleen arabera, helburura hurbiltzen zen. 2010. urtetik proportzioa igotzen joan da; 2010ean % 1,14koa zen eta 2015ean, aldiz, % 2,03koa (Eustat, 2021). Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren arabera (Ekolurra), 2021. urtean, Bizkaian nekazaritza ekologikoan inskribatutako azaleraren ehunekoa % 20,5 izan zen (Ekolurra, 2021).
Produktu ekologikoak gero eta nabariagoak dira gure bizitzetan, ikusi egin delako gure osasunerako onuragarriak direla. Baina, produktu ekologikoek zein nolako abantailak sortzen dituzten gure osasunean eta gizartean ulertzeaz gain, ezinbestekoa da jakitea ea produktu ekologikoen salmenta etorkizunerako egingarria izango den ala ez. Horregatik, ildo hori abiapuntutzat hartuta, ikerlan honen helburu orokorra Bilboko elikagai ekologikoen salmenta aztertzea izango da.
Helburu orokorra lortzeko, lau helburu zehatz ere planteatuko dira: 1. Salmenta ekologikoaren oinarria aztertzea, marketin ekologikoaren tresnen ikuspuntutik. 2. Produktu ekologikoen etiketak eta marketina aztertzea. 3. Denda ekologikoko jabeek produktu ekologikoei eta iraunkorrei buruz duten ikuspuntua jakitea. 4. Produktu ekologikoen abantailak eta desabantailak aztertzea.
Esan bezala, lanaren helburu orokorra Bilboko elikagai ekologikoen salmentaren analisia egitea da, eta, hori lortzeko, lau helburu zehatz planteatu dira. Horiek lortzeko bi tresna erabiliko dira: Bigarren mailako iturriak. Alde batetik, datu bibliografikoak erabiliko dira, hau da, beste autore batzuen artikuluak, ikerketak eta liburuak forma emango diote ikerketaren esparru teorikoari. Bestetik, datu-iturri estatistikoak erabiliko dira azalpen zehatzagoak emateko, hala nola, Ekolurraren eta Espainiako Ministerioaren txostenetatik eskuratutako produkzio ekologikoari buruzko zifrak. Esaterako, lortutako bigarren mailako datu horiek produktu ekologikoen etiketen istorioa (ze nolako araudiak eta politikak dauden haien atzetik) eta Bizkaiko produkzio ekologikoari buruzko egoera aztertzeko balio izango dute. Sakoneko elkarrizketak. Teknika hori erabiltzea aukeratu izan da Bilboko elikagai ekologikoen salmentaren inguruko datu-iturriak eskuratzea zaila delako (datu estatistikorik eta kuantitatiborik ez dira aurkitzen). Sakoneko elkarrizketei esker, dendetako jabeen esperientziak eta ikuspuntuak lortuko dira, non ikerketarako baliotsuak izango diren. Gainera, teknika honetan lortzen den informazioa aberatsagoa da beste teknika batekin lortutakoa baino. Ikerlanari indarra emateko eta, oraindik eta informazio aberatsagoa edukitzeko, gai honi buruz kualifikatuta dauden bi pertsonei ere egingo zaizkie elkarrizketak.
Metodologia mistoa (baina batez ere kualitatiboa) hautatua izan da ikerketa aurrera eramateko, metodologiarik aproposena da adierazitako helburuak lortzeko. Alde batetik, datu estatistikoak eta kuantitatiboak erabili izango dira azalpenak burutzeko. Baina, bestetik, teknika kualitatibo nagusi bat erabiliko da ikerketa burutzeko, sakoneko elkarrizketa hain zuzen.
Informazioa eskuratzeko asmoz, sakoneko elkarrizketa elkarrizketatu baten eta elkarrizketagile baten artean egiten den elkarrizketa profesionala da. Nolabaiteko etxekotasun edo lagunarteko harremana lortzeko (konfiantzazko harremana, alegia), bakarrik bi pertsonen artean egiten den teknika kualitatiboa da. Elkarrizketagile bat baino gehiago egotekotan, gerta liteke elkarrizketatuak segurtasun falta sentitzea edota mendetasun egoera areagotzea (Juaristi, 2003).
Gainera, elkarrizketagile bakar batek ezingo lituzke pertsona bat baino gehiago aldi berean behar bezala elkarrizketatu. Galderekin eta erantzunekin nahastea sortzeaz gain, teknikak eskatzen duen anonimatua kaltetua geldituko litzateke, eta hori baliorik gabeko informazio eta datuen sorrera izan daiteke. Horretaz aparte, elkarrizketagilearen itxurak, galderak egiteko moduak, ahotsak etab. eragina izan dezakete elkarrizketatuaren erantzunengan, eta hori balio gabeko datuen sorrera izan daiteke (ibidem).
Oso garrantzitsua da elkarrizketagileak gogoa edukitzea elkarrizketa burutzerakoan, gogo gabe eta konpromisoz egiten diren elkarrizketek informazio gutxi ematen dutelako. Beraz, behar bezalako elkarrizketek elkarrizketatua lasai eta motibatuta egotea eskatzen dute. Elkarrizketa era kontrolatuan eta ez era inprobisatuan egin behar da. Horrek esan nahi du, aztertu nahi diren gaiak biltzen dituen gidoi bat erabili behar dela. Gidoia elkarrizketan zehar ez galtzeko eta hitz egin beharreko gai guztiei buruz hitz egiteko erabiliko den tresna da (ibidem). Ikerketaren muga metodologikoari dagokionez, aipatzekoa da nola denden elkarrizketa batzuk motzak izan diren, bertako langileek, elkarrizketa egiten zuten bitartean bezeroei arreta jartzen zietelako eta ez zuten hainbeste denborarik galdu nahi. Horregatik Veritas supermerkatuak ez zuen elkarrizketa egiteko aukerarik eman. Elkarrizketatu guztiek galdera guztiei erantzun zuten, baina galdera batzuei zaila egin zitzaien zenbaitetan erantzutea, urduritasunaren ondorioz edo ez zekitelako zer esan, eta beste galdera batzuetan informazio askorekin erantzuten zuten dena oso ondo azalduta gelditzeko. Denboraren aldetik, ikerketak denbora justua izan du. Adibidez, bi irakasleek aholkatu zuten Labore izeneko supermerkatu kooperatiboan elkarrizketa bat burutzea, ikerketarako onuragarria izango zelako, baina, denbora gutxi izanda, ez zuen denborarik eman bertara gerturatzeko. Baina, hala ere, egindako lana etorkizunean hobetzeko baliogarria izan daiteke. 1.3.1.Elkarrizketen diseinu teknikoa
Hasteko, argi utzi behar da laginaren zergatia. Alde batetik, Bilboko lau elikagai denda ekologiko aukeratu izan dira sakonki aztertzeko. Lehen aipatu den bezala, Bilboko elikagai ekologikoen salmentaren daturik ez dira aurkitzen, orduan, jakin-mina horrengatik eta Bilbo hirira heltzeko erraztasunagatik, Bilboko lau denda horien jabeei elkarrizketak burutzea aukeratu izan da. Bestetik, bi pertsona kualifikatuak aukeratu izan dira informazio aberatsagoa edukitzeko asmoarekin, ikertutako gai honetan eman ahal dituzten ekarpenak oso interesgarriak eta baliotsuak izan ahal direlako. Denboraren aldetik, bakarrik bi kualifikatuei elkarrizketak burutzea erabaki izan da, guztira sei elkarrizketa baino gehiago burutzea zaila egiten zelako. Bi pertsona horiei online egin zaie elkarrizketak, ordutegi ezberdinak izanda, ezinezkoa zelako presentzialki elkarrizketak burutzea.
Elkarrizketen orokortasun mailaren arabera, elkarrizketak fokatuak izango dira, gai bakar bat aztertzen delako sakonean (salmenta ekologikoa). Elkarrizketagileak zuzentzen duen mailaren arabera, elkarrizketak zuzenduak izango dira, hau da, elkarrizketak ez dira gidoitik aterako (Juaristi, 2003). Aipatu beharra dago, bi gidoi ezberdin burutuko direla elkarrizketak egiteko; A gidoia, denda ekologikoen jabeei burututa egongo da, haien esperientzia salmenta ekologikoan, haien iritzia produktu ekologikoetan eta iraunkorretan eta haien dendei buruz galdetuko zaielako, eta, B gidoia, pertsona kualifikatuei zuzenduta egongo da, horien ikuspuntua garapen iraunkorrari buruz eta salmenta ekologikoari buruz galdetzeko. Elkarrizketa guztiak gazteleraz egin izan dira, elkarrizketatuen erosotasuna bermatzeko, bat izan ezik, euskaraz egin dela (ikusi gidoiak eranskinetan). A gidoia egiterako orduan, esparru teorikoan azaltzen diren marketin ekologikorako tresnak kontuan hartu izan dira, denda bakoitzak ze nolako ideia dituen estrategia horien gainean sakonki aztertzeko. Horretaz aparte, dendaren istorioari eta ikuspuntu ekologikoari garrantzia emango zaio. Beraz, gidoia zazpi bloketan banatuta dago; sarrera eta dendaren istorioa, prezioa, produktua, banaketa edo distribuzioa, sustapena, denden arteko lehia eta amaiera. Aldiz, B gidoia garapen iraunkorran eta elikaduran gehiago zentratuko da, baina marketin ekologikorako zati bat izango du ere bai. Beraz, gidoia lau bloketan banatuta dago; sarrera, elikagai-sistemak, marketin ekologikoa eta amaiera. 1.4.Ikerketaren egitura
Ikerketaren egitura bost kapitulutan banatuta dago. Lehenengoari dagokionez, nolabaiteko ikerketaren laburpena da, ikergaiaren justifikazioa, helburuak eta metodologia adieraziz. Bigarrena esparru teorikoa da, non produkzio eta merkataritza ekologikoaren ingurukoak sakonki aztertuko diren. Produkzio ekologikoari buruzko berrikusketa bibliografikoa adieraziko da lehenengoz, bere definizioa eta arautegia plazaratzen, baita datu estatistikoak ere. Ondoren elikadura ekologikoaz hitz egingo da, dieta beganoari zati bat dedikatzen. Esparru teorikoaren beste zatia merkataritza ekologikoa izango da, non marketin ekologikoaren inguruko eztabaida nolakoa den azalduko da. Bere lau tresnak (produktua, prezioa, banaketa eta sustapena) sakonki azalduko dira baita ere. Hirugarrenari dagokionez, datuen analisia, Euskadiko eta Bizkaiko produkzio ekologikoari buruz lortutako informaziotik abiatuko da Bilboko azterketa kasua hobeto kokatzeko. Bestetik, egindako elkarrizketatik ateratako informazioaren analisia egingo da. Bukatzeko ondorioak egongo dira, non ikerketa guztia egin ondoren, helburuen arabera atera izan diren ondorioak edo konklusioak plazaratuko diren.
2.1.Produkzio ekologikoa
Gaur egun ezagutzen eta definitzen den "nekazaritza ekologikoa" helburu komunak zituzten eskola eta korronte batzuen ideien bat-egitetik dator (XX. mendean zehar aldatzen eta eboluzionatzen joan direnak), hala nola, 1924 urteko Rudolf Steinerren "nekazaritza biologikodinamikoa" kontzeptua eta 1950 hamarkadako Masanobu Fukuoka "esku-hartzerik gabeko nekazaritza naturala" kontzeptua (García eta Santiago, 2011: 4). 1991az geroztik, araudi bat sortu zen (834/2007 (CE.) Arautegia) Europar Batasunean (EB) nekazaritza-ekoizpen ekologikoa definitzeko eta mugatzeko. Horren arabera, nekazaritzaekoizpen ekologikoa nekazaritza-kudeaketarako eta elikagaiak ekoizteko sistema orokor gisa definitzen da, zeinean ingurumen-jardunbide onenak, biodibertsitate-maila handia, baliabide naturalen babesa eta animalia-ongizateari buruzko arau zorrotzak konbinatzen diren. Estatu Batuetako Nekazaritza Sailaren (USDA) arabera, "ekoizpen-sistema bat da eta neurri handi batean ongarri konposatu sintetikoak, pestizidak, hazkuntzaren erreguladoreak eta azienda elikatzeko gehigarriak saihestu edo baztertu egiten ditu" (USDA, d.g. hemen aipatuta: García eta Santiago, 2011:16). Agian, definiziorik osatuena IFOAMek (International Federation of Organic Campesure Movements) egindako proposamena izango litzateke: " Nekazaritza organikoa lurzoruen, ekosistemen eta jendearen osasunari eusten dion ekoizpen-sistema da. Prozesu ekologikoetan, biodibertsitatean eta tokiko baldintzetara egokitutako zikloetan oinarritzen da, ondorio kaltegarriak dituzten sargaiak erabiltzean baino gehiago. Nekazaritza organikoak tradizioa, berrikuntza eta zientzia konbinatzen ditu, ingurumenari mesede egiteko eta bidezko harremanak eta bizi-kalitate ona sustatzeko tartean dauden guztientzat" (IFOAM, 2008, hemen aipatuta: Soto eta Flores, 2013). Azpimarratu behar da ingelesez "organikoa" esaterakoan; frantsesez, italieraz, grekoz, nederlanderaz eta portugesez "biologikoa" esaterakoan, eta gaztelaniaz, alemanez, danieraz, suedieraz eta norvegiarrez "ekologikoa" esaterakoan, gauza berberari erreferentzia egiten diotela. Hau da, Europako Batasunean sinonimotzat jotzen dira gizakien edo animalien elikadurarako diren nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuetarako izendapen organikoak, biologikoak eta ekologikoak (García eta Santiago, 2011: 13). Beharrezkoa da argi uztea, gaur egun, nekazaritza ekologikoa ohiko nekazaritzaren alternatiba bezala ulertzen dela. Elikagai ekologikoen ekoizleek giza organismoa elikatzeko eta era berean, kontsumitzaileen osasuna babesteko, elikagaiak ekoiztu izan diren lekuaren oreka ekologikoa errespetatzeko eta elikagai horiek osasunerako kaltegarriak diren edo kaltegarriak izan daitezkeen substantzia toxikorik ez dutela zaintzeko helburuarekin ekoizten dutela. Printzipio horiek betetzen direla egiaztatzeko, merkaturatze-helburuetarako ziurtapen-sistema bat sortu da. Horren helburua elikagai horien izaeraren egiazkotasuna bermatzea eta elikagaien katean trazabilitatea bermatzea da (ibidem).
Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkartearen arabera, 2020an Espainian ekoizpen ekologikorako azalera % 3,5 gehiago hazi zen aurreko urtean baino, eta 2.437.891 hektarea izatera iritsi zen. Urteko batez besteko hazkundea % 4,8koa izan dela azken bosturtekoan, eta jada Espainiako nekazaritza-azaleraren % 10 ekologikoa dela erakusten dute datu horiek (SEAE, 2020). Esan daiteke Espainia prest dagoela 2030ean Europako Itun Berdean finkatutako helburua betetzeko: "nekazaritzako lurren % 25 ekoizpen ekologikora bideratzea", EB-ko lehenengo herrialdea eta munduko hirugarrena delako azalera eta ekoizpen ekologikoa edukitzen (ibidem). EB-ren logotipo ekologikoak (1.Irudia) EB-ko produktu ekologikoekin bat datorren identitate bisual koherentea eskaintzen du Europar Batzordearen arabera. Kontsumitzaileek produktu ekologikoak identifika ditzaten eta nekazariek EBko herrialde guztietan merkaturatu ahal izan ditzaten errazten du. Baimendutako kontrol-agentzia edo -erakunde batek ekologiko gisa ziurtatutako produktuetan bakarrik erabil dezake logotipoa. Ziurtagiri honek ekoizpen, eraldaketa, garraio eta biltegiratze baldintza zorrotzak betetzen dituztela berresten du. Beste era batera esanda, produktu baten osagaien % 95 ekologikoak izan behar dira logotipo ekologikoa eskuratzeko. Gainera, EBren logotipo ekologikoaren ondoan kontrol-erakundearen kode-zenbakia adierazi behar da, bai eta produktua osatzen duten nekazaritzako lehengaiak non ekoizten diren ere (Europar Batzordea, d.g.). 1.Irudia: EBko logotipo ekologikoa.
Iturria: Europar Batzordea Produktu ekologiko gehienetan logotipoa nahitaezkoa da eta arau zehatz batzuen arabera erakutsi behar da. Kontsumitzaileen nahasmena saihestea, elikagai ekologikoekiko konfiantzari eustea eta ikuskapen-erregimenei laguntzea da haren helburua. Tamainari dagokionez, logotipoa 13,5 eta 9 mm bitartekoa izan behar da. Ontzia neurri horietarako txikiegia bada, 6 mm eta 9 mm bitartekoa izan daiteke. Koloreari dagokionez, berdea eta zuria dira logotipoak eduki behar dituen koloreak, kolore bakarreko inprimaketaren kasuan izan ezik (ibidem). Espainian, autonomia-erkidegoei transferitu zaie merkatuaren kontrola, eta, beraz, autonomiaerkidego bakoitzeko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilu Arautzaileak arduratzen dira produktu ekologikoak ziurtatzeaz eta ziurtagiri ekologikoaren zigiluak emateaz. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) Europako araudia betetzen dela arautzen du (2.irudia) (Ecological, 2017).
2.Irudia: EAEko nekazaritza ekologikoaren zigilua
Iturria: euskadi.eus Esan behar da, halaber, etiketatzeari dagokionez, 2018/848 (EB) Erregelamenduko IV. kapituluan, hain zuzen ere araudi horretako 32. artikuluan, produktu horien etiketetan logotipoek kode bat dutela zehazten da eta produktuari buruzko informazio gehigarria ematen dutela. Kode horrek hainbat zatiz osatuta dago, eta, adibide gisa eta hobeto ulertzeko, honako hau adierazten da: ES-ECO-026-VAS Nekazaritza EB/ez EB. Kodea osatzen duen lehen zatia ES litzateke, eta kontrolak burutu ziren herrialdeko ISO kodeari dagokio. Hurrengo zatiak, ECOk, ziurtatzen du ekoizpen ekologikoa erabili dela. Hirugarrena, 026, kontrolak egin zituen agintaritzaren erreferentzia-kodea da. Laugarren zatia, VAS, Espainian egiten diren produktu ekologikoetan bakarrik aurkitzen da, eta, zehazki, egin den Autonomia Erkidegoaren akronimoa kokatzen da; gure adibidean Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio. Azkenik, Nekazaritza EB/ez EB, produktuaren lehengaiak nondik datozen adierazten du. Horiek guztiak EB-ko herrialdeetakoak badira, EB bakarrik agertuko da; horietako batzuk EB-koak ez diren beste herrialde batzuetatik badatoz, EB/ ez-EB agertuko da, eta denak hirugarren herrialdeetakoak badira, ez-EB (Laguna, 2020). Espainian, ekoizpen ekologikoa araututa dago 1989az geroztik. 1993an, Europar Batasuneko lehen Araudia aplikatu zen. Horrek, gaur egungo produktu ekologikoen ekoizpenari eta etiketatzeari buruzko Kontseiluaren 834/2007 Araudiaren ordez ezarri zen, Batzordearen 889/2008 eta 1235/2008 araudien bidez garatuta (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa, d.g.). Elikagai ekologikoaz gain, elikagaiak ez diren produktu ekologikoak ere badaude. Horiek egunerokotasunean erabiltzen diren objektuak dira, hala nola, hortzetako eskuila, depilatzeko xafla, ilea zaintzeko produktuak, botila, altzariak, etxebizitzak, etab. Horietako gehienek ez dute plastikorik edukitzen (plastikoa gaur egungo material kutsakor nabariena baita hainbat ikerketen arabera), baizik eta, material naturalak eta berriztagarriak, esaterako, banbua (1. taula). Aipatu beharra dago ikerlan hau elikagai ekologikoetara gehiago bideratuta egongo dela. 1. taula: Banbua material gisa. Ingurumenaren kontserbazioa eta jasangarritasuna sustatzeko paradigma berri bat ezartzeko premia larria dago. Hori lortzeko, produktuetan honako hauek hartu behar dira kontuan: prestasun nahikoa, berritzeko gaitasuna, ezaugarri mekaniko egokiak, kostuen eraginkortasuna, sarbide erraza, produkzio sinplea, tokiko baldintzetara egokitutako tokiko teknologia eta iraunkortasuna. Banbua paradigma horren alternatiba gisa aurkezten da, munduko eskualde guztietan baitago eta bere 1.600 espezieak 33
herrialdetan banatuta baitaude, 31,5 milioi hektareako eremuan gutxi gorabehera. Azkar hazten eta hedatzen dira, eta ez dago birlandatu beharrik aprobetxamendu egokiaren ondoren. Horrek abantaila produktiboak, ekonomikoak eta ingurumenekoak adierazten ditu. Eraikuntzan, artisautzan, paperean, lurzoruetan, etab. aurkitu daiteke (Torres et al, 2019).
Banbua gizakiak antzina-antzinatik erabiltzen duen materialetako bat da, erosotasuna eta ongizatea areagotzeko. Gizateriaren zati handi batek banbua erabiltzen du egunero, material garestiagoen aurrean alternatiba gisa irudikatzen baita. Agian etorkizunean masiboki erabiliko den materialean bihurtuko da, energia-iturri garrantzitsua izanez eta zuhaitzen zura ordezkatzen, horrela erraz berriztatzen den materiala izango litzateke (Rodríguez, 2006).
Lehen aipatu den bezala, Nekazaritza Ekologikoko Mugimenduen Nazioarteko Federazioaren (IFOAM) arabera, elikagai ekologikoa nekazaritza ekologikotik lortutako produktua da; prozesuaren integrazioa ekosisteman, kalitatea kantitatearen gainetik, lurzoruaren hobekuntza, baliabideen zentzuzko erabilpena, sistema itxi bat lortzea, animaliak beren izaeraren arabera haztea, dibertsitate genetikoari eustea, lan duina bilatzea eta balio-kate bidezko bat lortzea helburu dituen sistema, hain zuzen (IFOAM, 2008, hemen aipatuta: González, 2018: 8). Elikagai ekologikoak landare- edo animalia-jatorrikoak izan daitezke. Lehenengoei dagokienez, ez dituzte ongarri sintetikorik, plagizidarik, genetikoki eraldatutako organismorik edo erradiazio ionizatzailerik izan behar. Bigarrenei dagokienez, antibiotikorik edo hazkuntza-hormonarik hartu ez duten eta gainazal zabaletan hazi diren (ekintza nabarmenena animalien ongizatea da) animaliengandik datoz (ibidem). XIX. mendean, abeltzaintza tradizionalak aldaketa handia izan zuen abeltzaintza industrializatuaren eta ekoizpen masiboaren ondorioz (biek eragin zituzten ondorio sozial, ekonomiko eta ingurumen negatiboak). 1940tik 1990era, naturaren aurkako etengabeko ekintzen ondorioz (uraren eta airearen kutsadura, lurzoruen higadura, zuhaitzen mozketa…) lur goldagarri guztiaren herena galdu zen mundu osoan (Leitzmann, d.g. eta Minetti, 2002, hemen aipatuta: López, 2019). 1972 urtean, Nazio Batuko Ingurumenaren Konferentzia ospatu zen, eta planetak zituen arriskuez ohartarazi eta ingurumena zaintzearen beharra adierazi zen. 1987ra arte ez zen garapen iraunkortzat jo ingurumen-krisiaren irtenbide bakarra. Ingurumenari buruzko pentsamolde-aldaketa horren ondorioz, pertsonak hiriguneetatik landa-eremuetara emigratzen hasi ziren (ibidem), kutsadurarik gabeko eremuetan bizitzeko, beren elikagaiak lantzeko. Bilakaera horretan, nekazaritzako hainbat metodo garatu ziren: konbentzionala, organikoa edo ekologikoa eta laborantza integratua. Jarduera-motaren arabera, ingurumen-inpaktua handiagoa edo txikiagoa izango da (ibidem). Oro har, produktu ekologikoaren kalitatea ohiko produktuarena baino handiagoa da. Azken finean, produkzioan arrisku gutxiago duten elikagaiak dira, eta naturalagoak eta seguruagoak dira; beraz, ohiko elikagaiak egiteko erabiltzen diren substantzien ondorioz sor daitezkeen alergiak, intoxikazioak eta bestelako arazoak sortzeko aukera gutxiago dute. Gainera, bere
nutrizio ekarpena ohikoagoarena baino osoagoa izango da eta organismoan dituen eraginak beti positiboagoak izango dira. Proteina gehiago (haragia eta barazkiak), bitamina-eduki handiagoa (frutak eta barazkiak), mineral-eduki handiagoa (frutak, barazkiak, zerealak eta lekadunak) eta gai antioxidatzaile gehiago (frutak, barazkiak eta oliba-olioa) dituzte. Beraz, gaixotasunekiko erresistentzia eta giza defentsak hobetzen laguntzen dute, nutrizio-eduki orekatua dutelako (García eta Santiago, 2011). Espainiako ekoizpen ekologikoaren karakterizazioari eta proiekzioari buruz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPAk) argitaratutako txostenaren arabera, 2020an Espainiako kontsumitzaileek 2528 milioi euro gastatu zituzten produktu ekologikoetan, aurreko urtean baino % 7 gehiago. Elikagai ekologikoetan egindako gastuaren ehunekoari dagokionez, Espainiako guztizko elikadura-gastuaren % 2,48koa izan zen urte horretan, eta % 10,3ko hazkundea izan zuen 2019arekiko (MAPA, 2020, hemen aipatuta: Espainiako Gobernua, 2021). Produktu ekologikoen kontsumoak azken urteetan izan duen bilakaera 2. taulan ikusi daiteke. Alde batetik, urte bakoitzeko produktu ekologikoen gastua ikus daiteke; 2012an 995 milioi euro gastatu ziren urtean, eta 2020an 2.528. 2012 eta 2020 urte denboraldian, produktu ekologikoetan egindako gastuaren hazkundea % 154,07koa izan zen (ibidem). Bestetik, biztanleriaren gastua pertsonako ere haziz doala denbora aurrera joan ahala. 2012 urtean 21,25€ gastatzen ziren pertsona bakoitzeko produktu ekologikoetan. Berriz, 2020 urtean gastua 53,41€koa izan zen, aurreko urtean baino % 6,10 handiagoa (ibidem). 2. taula: Produktu ekologikoen kontsumoaren bilakaera Espainian, 2012-2020 denboraldian. URTEAK PRODUKTU EKOLOGIKOEN GASTUA (milioi euro/urtea) ESPAINIAKO BIZTANLERIA (milioi biztanle) PRODUKTU EKOLOGIKOEN GASTUA PER CAPITA (euro) 2012 995 46,82 21,25 2013 1.020 46,73 21,83 2014 1.205 46,51 25,91 2015 1.510 46,45 32,51 2016 1.670 46,44 35,96 2017 1.960 46,55 42,11 2018 2.180 46,93 46,45 2019 2.363 46,94 50,34 2020 2.528 47,33 53,41 (%) 2020s/2019 % 6,98 % 0,83 % 6,10 (%) 2020s/2012 % 154,07 % 1,09 % 151,33
Iturria: Espainiako Gobernua, 2021 Txostenaren arabera, ekoizpen ekologikoaren balioa 2.600 milioi eurotik gorakoa izan zen 2020an, hau da, aurreko urtekoa baino % 15,75 handiagoa. Balio horren % 78a landare-jatorriko ekoizpen ekologikoari dagokio, eta % 22a animalia-jatorrikoari (ibidem). Luis Planak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren ministroak, Espainiako sektore ekologikoaren hazkunde jarraitua bere profesionaltasunaren, esperientzia handiaren eta etorkizuneko ikuspegi argiaren ondorio dela uste du (ibidem). Aukera begetarianoa eta beganoa
Ikerketa batzuen arabera, dieta begetarianoak ezin hobeki egokitzen dira ingurumena babestera, poluzioa murriztera eta klima-aldaketa globalak minimizatzera. Begetarianismoaren bidez ondorio ekologiko positiboak lortzen dira eta horiek areagotu egin daitezke, elikagaien prozesapena eta paketatua ekiditzen, eta, garaian garaiko nahiz tokian tokiko elikagai ekologikoak aukeratuz. Hainbat azterketen arabera, minbiziari lotutako heriotza-tasa % 40a baino txikiagoa da begetarianoetan, bereziki bularreko, koloneko, ondesteko eta prostatako tumoreetan (Joyeux, 2017, hemen aipatuta: López, 2019).
Batez ere osasun- eta animalizale-arrazoiengatik, areagotu egin da dieta begetariano edo beganoetara atxikitzen den jendea Mendebaldeko herrialdeetan. Mota horretako dieta, osasuntsua eta orekatua da, baina gaur egun dieta horiek edukitzea eta gomendatzea eztabaidak sortzen ditu, zenbait mantenugairen defizitagatik (Rojas et al, 2017).
Dieta horiek osasunari dakarzkioten onurak ezagunak dira; izan ere, gorputz-pisu normalari eusten laguntzen dute, eta gaixotasun kronikoen arriskuak murrizten dituzte. Esan beharra dago, dieta mota hori hartzeko arrazoia adinaren araberakoa dela. Nerabeek nortasun bat ezartzeko modu gisa hartzen dute elikadura-eredu hori, ingurumen-arrazoiengatik edo animalien ongizateari buruzko kezkagatik; helduek, aldiz, dieta hartzea osasuna hobetzearekin lotzen da; hala ere, Txilen egindako azterketa batek animaliaren printzipioak aipatzen ditu lehen aukera gisa. Espainian, elikadura begetarianoaren/beganoaren informazio-iturri nagusia Internet dela adierazten da, eta % 10a bakarrik egiten diela kontsulta osasungintzako profesionalei. Horrek akats handiak eragin ditzake elikadura begetarianoa/beganoa erabiltzean (ibidem). 2019an Lidl "My best veggie" multinazionalak egindako ikerketaren arabera, espainiarren % 47k ez zituzten ezagutzen beganoaren eta begetarianoaren arteko desberdintasunak (Atasanova, 2021: 19).
Zenbait ikerketako datuen arabera, urtero gero eta jende gehiagok horrelako dieta darama, eta, beraz, ekintzaileek negozio-bide bat ikusten dute. 'HappyCow' web orriaren arabera (jatetxe beganoen eta begetarianoen kopurua jasotzen du), 2020an Espainian 3864 jatetxe pilatu ziren guztira (kontuan izan behar da jatetxe guztiak ez daudela erregistratuta). Elikadura begetarianoan edo beganoan oinarritutako negozio berriak irekitzeaz gain, jatetxeak (ohiko Iturria. MAPA eta INEren bidez PRODESCON SA egindako lanketa
jatetxeak) eta supermerkatuak "moda" berrietara birbideratzen ari dira, era horretan bezero guztiak asetzeko (Lechón, 2020). 2.2.Merkataritza ekologikoa
Denboraren poderioz, marketin ekologikoaren edo iraunkorraren terminoa aldatuz joan da eta hiru etapatan bereizi egin dela esan daiteke (Peattie, 2004, hemen aipatuta: Martínez, 2020: 12). Lehenengo etapa 70eko hamarkadan kokatuko litzateke, lehen ikerketek marketina ingurumen testuinguru baten barruan kokatzen zutenean (arazo ekologikoak beren estrategian integratuz). Garai hartan marketina "ingurumen-arazoak sortzen laguntzeko balio izan duten eta arazo horiei irtenbidea emateko balio dezaketen jarduera guztiez kontzientziatutako marketina" bezala ulertzen zen (Henion eta Kinnear, 1976, hemen aipatuta: Martínez, 2020: 12). Lehen etapa honetan, marketin ekologikoa marketin tradizionalaren hedapen hutsa baino ez da izango; marketin hori ingurumena kaltetzen duten gai espezifikoetan oinarritzen da (airearen kutsadura, ozono-geruzaren kaltea, etab.) (ibidem). 80ko hamarkadaren amaieran, bigarren etapa hasi zen, enpresek ikusi zutenean beren gizarteeta ingurumen-jarduera lehiatzeko abantaila bat izan zitekeela, orduan, poluzioa eta hondakinak murriztuko zituen teknologia baten garapenean bideratu ziren. "Kudeaketa holistikoaren prozesua, bezeroaren eta gizartearen beharrak modu errentagarri eta iraunkorrean identifikatu, aurreratu eta asetzeaz arduratzen dena" bezala ulertzen zen marketin ekologikoa Peattie-ren arabera (Peattie, 2004, hemen aipatuta: Martínez, 2020). Hirugarren etapa 1999an hasiko litzateke, Donald A. Fuller autoreak urte horretan honela definitzen zuenean marketin iraunkorra: "produktuen planifikazio, inplementazio eta garapenaren kontrol, prezio, sustapen eta banaketa prozesua, non hiru irizpide bete behar dituen: bezeroaren beharrak asetzea, erakundearen helburuak lortzea eta prozesua ekosistemekin bateragarria izatea" (Fuller, 1999, hemen aipatuta: Martínez, 2020:13). Garai horretan marketinak etorkizunerako joera handia adierazten zuen, eta biztanleriaren etorkizuneko beharrez arduratzen zen (ibidem).
Nahiz eta biztanleriak ingurumenaren gainean duen kontzientziazioa eta kontsumoak ingurumenean duen eragina handitu egin den, oraindik ere aldaketa horien aurka eta beren eboluzio-prozesua moteltzen duten erakunde asko daude. Horregatik, legegintza, zergasistema, kontsumitzailearen ekintza, berrikuntza eta lidergo korporatiboa ezinbestekoak dira benetako marketin ekologikoa eta iraunkorra lortzeko (ibidem). 2.2.2.Marketin ekologikoaren tresnak
Marketin mix-a enpresak merkatuan jarduteko erabiltzen dituen tresnen multzoa da, eta 4P (ingeleseko itzuleragatik) izenaz ezagutzen diren arlo nagusiek osatzen dute: produktua (product), prezioa (price), banaketa (place) eta sustapena (promotion) (Laguna, 2020). Azken finean, marketin mix-a iraunkortasunaren eremura lotzen bada, marketin ekologikoko estrategia bat sortzeko oinarria baino ez da izango, eta, marketin tradizionalean ez bezala, ondo
atxiki behar zaio iraunkortasunaren printzipioei, markaren identitatea indartzeko, sinesgarritasuna emateko eta komunikazio zintzo eta egiazkoak ziurtatzeko; alde interesdunekiko gardentasuna ziurtatzeko (Martínez, 2020). Produktua
Produktuari dagokionez, marka, ontzi eta etiketa egokiak edukitzea erabaki garrantzitsuenetariko bat da enpresarentzat. Kontsumitzaileen motibazioak oso garrantzitsuak izango dira enpresarentzat, produktu ekologiko bat aukeratzera bultzatzen duten motibazioen inguruan sortuko delako estrategia komertziala. Beraz, kontsumitzaileen beharrak asetzea estrategia komertziala egiterakoan kontuan hartu beharreko puntu nagusiena da (Laguna, 2020). 2015 urtean, MAPAk (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa) egindako azterketa baten arabera, produktu ekologikoak aukeratzeko pizgarri edo arrazoi nagusia osasuna izango zen. Ahal izanez gero, kontsumitzaileek produktu freskoak, naturalak eta ondo prozesatuak aukeratzen zituzten, produktu ultraprozesatuak alde batera utziz, osasunerako kaltegarriak zirelako eta horrez gain, hainbat gaixotasun eta heriotza eragiten zituztelako (ibidem). Produktu ekologiko baten markari dagokionez, merkatuan dauden gainerako lehiakideetatik bereizteko funtsezko alderdietako bat produktua da. Erosleari konfiantza ematen diona da, produktua kalitate onekoa dela bermatzeaz gain. Erosleak hura ikustean bere buruan balore multzo bat elkartzea izango litzateke bere helburua. Horregatik, enpresek beren produkturako markarik onena aukeratzeko baliabide asko erabiltzen dituzte (ibidem). Produktu ekologikoen funtzionaltasuna eta itxura oso elementu garrantzitsuak dira, hauek askotan produktu ekologikoak ez erosteko arrazoiak direlako. Ikerketa batzuen arabera, erosketa ekologikoaren inhibizioaren atzetik produktu ekologiko baten portaera okerra (erosotasunari, funtzionamenduari edo itxurari dagokionez) egongo litzateke. Askotan, elikagai ekologikoetan orbanak edo akatsak agertzen dira, eta horregatik, kontsumitzaile batzuk ez daude horiek onartzeko prest. Ondorioz, akats horiek asko moteltzen dute produktu horien erosketa. Orduan, esan daiteke produktuen ontziak eta etiketatzeak oso elementu garrantzitsuak direla, produktuen salmenta aurrera egiteko (Izaguirre, 2016). Eskainitako produktuaren ingurumen-ezaugarriekin nahasteak ez egoteko, hirugarren independenteek emandako etiketa ekologikoa erabiltzea beste tresna erabilgarria da. Ongi erabiltzen den produktu- eta komunikazio-politika konbinatzen duen tresna hau oso erabilgarria izan daiteke produktuarekiko eta enpresarekiko konfiantza kontsumitzaileei helarazteko. Beraz, eskaintzen zaiena benetan ekologikoa dela sumatzen dute, egiaztagarritasunari buruz sor daitezkeen zalantzak uxatuz (ibidem). Prezioa
Kontsumitzaileek merkatuan elikagai ekologikoak edukitzeko, ordaintzen duten kostua da. Eroslearen ikuspegitik, prezioa, diru-balioa izateaz gain, garatutako esfortzuen, jasandako eragozpenen eta produktua lortzeko eta beharra asetzeko behar den denboraren multzoa da. Prezioa kontsumitzaileak produktuari ematen dion balioaren adierazle orokortzat hartzen bada,
oso garrantzitsua da produktuak lortzen dituen ingurumen-balioak islatzea, gainerako ekoizpenbalio eta -kostuekin batera. Enpresa ekoizle edo merkaturatzaileentzat oso garrantzitsua da prezioa, elikagai ekologikoen salmentaren ondorioz diru-sarrerak ematen dizkien lau marketinaldagaietako bakarra delako (Urbano eta Temprano, 2004: 32).
Aipatu beharra dago, erosketa ekologikoaren inhibizioaren atzetik prezioa ere badago. Baina ulertu behar da badirela beste kostu batzuk, ekonomikoak eta ez-ekonomikoak, non produktua eskuratzeko ordaindu behar diren, lehen aipatu diren bezala. Horietako askok gainkostu bat eragiten dute, hau da, kontsumitzaileari ahalegin handiagoa eskatzen dio horrek. Hala ere, gehiegizko ahalegin horren zati handi bat murriztu egin daiteke banaketa-, produktu- eta komunikazio-politika egokiak eginez (Izaguirre, 2016).
Ngobo autoreak ikusi zuenez, produktu organikoen prezioaren eta eskariaren arteko erlazioak U alderantzikatuaren forma du (1.grafikoa ikusi), hau da, puntu batetik aurrera, prezioen igoerak eskaria nabarmen murrizten du, eta, beraz, gomendagarria da prezio ertaineko estrategia bat aukeratzea, erdi-goi samarrekoa, gehienez ere. Baina produktu ekologikoen prezioak baxuak izango balira, fenomeno hori ez litzateke gertatuko, prezio baxuegia izatea kalitaterik edo balio erantsirik eza dela esan daitekeelako. Orduan, esan liteke kontsumitzaileek gainkostu onargarri bat aurkitu dutela produktu ekologikoentzat, baina beti muga batekin (Ngobo, 2011, hemen aipatuta: Izaguirre, 2016)).
Marketin ekologikoaren erabaki konplexuenetako bat konpetentziari aurre egiteko prezioestrategiari dagokiona da. Alde batetik, beharrezkoa izan daiteke konpetentzia baino prezio handiagoko estrategia bat erabiltzea, bai enpresak ingurumen kostuak direla eta, kostu handiagoak jasaten dituelako edo lehiakideenak baino prezio apalagoak edo antzekoak edukitzea kalitate eskaseko produktuaren irudia sortu dezakeelako. Bestetik, prezio handiagoko estrategia erabiltzea produktu ekologikoak erosteko oztopo nagusia izan daiteke. Merkatuaren behaketak erakusten du kontsumitzailea ez dagoela prest produktu ekologiko bat erosteko dirusakrifizioa egiteko, nahiz eta merkatu-azterketa batzuetan produktu horiengatik gainprezioa ordainduko luketen banakoen ehuneko handi bat islatu (Chamorro, 2001).
Kontsumitzaileak, oro har, produktu jakin batzuengatik gehiago ordaintzeko prest daude, beren eskaintzak beste aukera konparagarri batzuek baino balio handiagoa eskaintzen duela ikusten dutenean. Balio ekologiko diferentzial horiek honako hauen ondorioz sor daitezke: errendimendua hobetzea, diseinu hobeak, erakargarri estetikoak, ezaugarri / funtzio ekologiko berriak edo ingurumen-kidetasuna (Mishra eta Sharma, 2012, hemen aipatuta: Martínez, 2020). Zehazki, produktu iraunkorrengatik gehiago ordaintzeko prestutasuna handitzen ari da herrialde garatuetan; Europako Batzordearen arabera, herritarren hiru laurdenak prest daude produktu ekologikoengatik gehiago ordaintzeko (Europako Batzordea, 2014, hemen aipatuta: Martínez, 2020). Banaketa edo distribuzioa
Produktuak kontsumitzaileari heldu arte egindako bideari banaketa deritzo. Beraz, produktuaren ezaugarrietara hobekien egokitzen den banaketa-kanal mota, bitartekari mota eta kopurua, etab. aukeratu behar dira. Oso gutxitan kontsumitzen dira zuzenean produzitu diren lekutik etortzen diren produktuak, horregatik banaketa-kanala zehaztea oso garrantzitsua da. Kanalak produktu batek jatorritik edo produkziotik kontsumitzaileak erosten duen saltokiraino egiten duen ibilbidea adierazten du. Ibilbide horretan parte hartzen duten pertsona eta erakunde guztiek osatzen dute (Galera eta Valero, 2008, hemen aipatuta: Prada, 2017). Bitartekari batzuk edo beste batzuk (handizkariak edo txikizkariak) aukeratzeak produktuen salmentaren norainokoa zehaztuko du, horiek ekoizlearen eta kontsumitzailearen artean dauden pertsonak direlako, eta produktu horien banaketa erraztuko baitute. Ildo beretik, banketa-kanalaren luzera (kontsumitzailearengana iritsi arte zenbat bitartekari izan nahi diren zehazten du) oso garrantzitsua da. Kanalak zenbat eta handizkari eta txikizkari gehiago izan, orduan eta kostuak handiagoak izango dira, eta, beraz, kontsumitzaileek produktuarengatik ordaindu behar duten prezioa handiagoa izango da (ibidem). 2015 urtean, MAPAk burututako txostenaren arabera, produktu ekologikoentzat lau banaketakanal bereizten dira (MAPA, 2015, hemen aipatuta: Prada, 2017): -Txikizkako ohiko banaketa: azalera handiak edo hipermerkatuak; supermerkatuak; autozerbitzuak eta deskontu-dendak; denda tradizionalak. -Txikizkako banaketa espezializatua: denda ekologiko handiak edo supermerkatu ekologikoak; denda ertain eta txiki ekologikoak; belar-dendak. -Zuzeneko salmenta: zuzeneko erosketa landetxe edo industrietan; autokontsumoa; baserri edo industriatik egindako etxez etxeko salmenta; ekoizleen elkarteak; zuzeneko salmenta jatetxeetara. -Txikizkako beste banaketa modu batzuk: azokak eta merkatu txikiak; ekitaldiak; erakustaldiak eta dastatzeak; opariak. Kontsumitzaileek produktu ekologikoa kontsumitzea erabaki ondoren, normalean oztopo bat agertzen zaio bidean: ez da horiek aurkitzeko gai. Boniniren eta Oppenheim-en arabera, zailtasun horren arrazoi nagusia ohiko merkataritza-banaketan halakorik ez izatea da. Hau da,
kontsumitzaileek produktu ekologikoen prestutasunean eta eskuragarritasunean arazoak aurkitzen dituzte. Laburbilduz, erosketa ekologikoa egiteko asmoa eta motibazioa egon arren, askotan ezin da gauzatu, produktu ekologiko gutxi dagoelako (Bonni eta Oppenheim, 2008, hemen aipatuta: Izaguirre, Vicente eta Fernandez, 2013). Sustapena
Marketin mix-aren laugarren tresnaz hitz egitean, sustapenari edo komunikazioari buruz hitz egiten ari da, non enpresek merkatura atera nahi duten produktua ezagutarazteko duten gaitasuna den (Espinosa, 2014, hemen aipatuta: Prada, 2017). Enpresaren eta produktuaren irudia ez gainbeheratzeko, hainbat tresna konbinatuz aukeratzen dira erabakiak. Erabiltzen diren sustapen-tresna batzuk hurrengoak lirateke (Prada, 2017): Salmenta pertsonala. Bezeroen eta saltzaileen arteko harremana izango litzateke. Tresna hori oso garrantzitsua da, denda espezializatu batean ez bezala, supermerkatuan ematen den harremana desberdina delako. Salmenten sustapena. Epe laburrean handitzeko, produktu jakin bat ateratzeko edo ezagutarazteko erabiltzen den teknikari deritzo. Prezioak jaistea, erosketa-kupoiak deskontuekin ematea, doako laginak oparitzea edo zozketetan parte hartzea dira teknika erabilienak (Escobar, 2012, hemen aipatuta: Prada, 2017). - Publizitatea. Merkatu lehiakorretan produktu bat saltzeko konbentzitzea duen ezaugarria da (Galera eta Valero, 2008, hemen aipatuta: Prada, 2017). Produktu ekologikoen publizitateari dagokionez, produktuak ingurumenean dituen eragin onuragarriei buruz zehatza eta jakina izan behar da (Villalba, 2000, hemen aipatuta: Prada, 2017). Azken finean, beharrezkoa da informazioa transmititzea, kontsumitzaile potentzialek markarekiko, produktuarekiko eta merkaturatzen dituen enpresarekiko duten konfiantza indartzeko. Herritarrek gero eta mezu eta informazio gehiago jasotzen dituzte ingurumena babestearekin lotuta. Hala ere, kasu askotan, enpresek erabilitako komunikazio-politikak ez dira zuzenak izan, eta horrek mesfidantza handia sortu du kontsumitzaile potentzialen artean. Fenomeno horri lotutako kontzeptu bat "greenwashing"-a da (Izaguirre, 2016). Berez, komunikazioa tresna eraginkorra da informazioa lortzeko eta bezeroa produktu iraunkor bat erostera bultzatzeko. Hala ere, enpresa batzuek gaizki erabiltzen dute, eta beren produktuak, helburuak edo politikak sustatzeko erabiltzen dituzte onurak lortzeko. Greenwashing-a konpainia baten ingurumen-praktikei edo produktu edo zerbitzu baten ingurumen-onurei buruzko informazioa kontsumitzaileei gaizki ematea da, ingurumenarekin konprometitutako enpresaren irudia emateko helburuarekin (Martínez, 2020). Greenpeace Espainiako elikadura-, transgeniko- eta nekazaritza-kanpainen arduraduna den Juan Felipe Carrascoren arabera, greenwashing-a ingurumen-ezaugarriak betetzen ez dituzten produktuak saltzeko estrategia da, merkatuan sartzeko eta salmentak areagotzeko asmoz (Carrasco, 2012, hemen aipatuta: Martínez, 2020). Ondorioz, kontsumitzaile potentzialen artean gero eta mesfidantza handiagoa dago lehen aipatu den moduan, eta zaila da produktu, marka edo erakunde jakin baten ezaugarri ekologikoei buruzko sinesgarritasuna lortzea (Izaguirre, 2016). Arazo horren aurrean, komunikazioak mezu
argiak, egiazkoak eta egiaztagarriak eskaini behar ditu. Kanpoko ziurtagiri ekologiko eta independenteren bat erabiltzeak, lehen esan dugun bezala, funtsezko zeregina izan dezake sinesgarritasuna lortzeko (Aarset et al., 2004; Rodríguez, 2006, hemen aipatuta: Izaguirre, 2016). 3. ANALISIA
3.1.Nekazaritza ekologikoaren bilakaera
2020 urtean MAPAk egindako Espainiako ekoizpen ekologikoari buruzko estatistiken arabera, Nekazaritza Ekologikoko Espainiako Gizarteak (SEAE) azaldu egin izan du nola ekoizpen ekologikorako azalera handituz joan den urteak igaro ahala (MAPA, 2020, hemen aipatuta: SEAE, 2020).
2020an, Espainian landare-ekoizpenarekin lotutako nekazaritza ekologikoko industria-jarduerei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) garrantzi handia eman zion edariak egiteari, horietako 68 industria zeudelako (horietako 42ak bodegak eta ardoa botilaratzeko makinak ziren). Fruta eta barazkien manipulazioa eta kontserbazioa nabarmentzekoa da ere bai, 2020an EAEn horretako 44 industria zeuden, baita okintzako eta irin-arineko produktuen lanketa, 43 industria zituena. Baina, aipatzekoa da nola bakarrik EAEn 2 industria dauden olio eta landarekoipeen lanketarako (ibidem).
Animalia-ekoizpenarekin lotutako nekazaritza ekologikoko industria-jarduerei dagokienez, industria gehienak EAEn esnekien lanketarako zeuden (18 industria ziren). Bestetik, haragia eta horren produktuen kontserbazioa eta elaborazioa burutzeko bakarrik 13 industria zeuden (ibidem).
2.Grafikoa: EAE-ko ekoizpen ekologikorako azalera (Ha), 2008-2021 urteen bitartean.
Iturria: Ekoizpen propioa, Ekolurraren zifrekin.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren 2021 urteko estatistiken arabera, EAE-n produkzio ekologikoa 7905 Ha-z osatuta dago 2.grafikoan ikusi ahal den moduan; % 59a Araban egonda, % 20,5a Bizkaian eta % 20,5a Gipuzkoan. Laboreei dagokienez, esan daiteke EAEn lantzen diren laborerik garrantzitsuenetarikoak larreak, belardiak, bazkak eta proteaginosoak direla, horien % 88a Bizkaian landatzen dira. Hurrengo labore ohikoenetarikoa mahatsondoa da. EAEko nekazaritza ekologikoan inskribatutako azaleraren % 15ak mahatsondoak lantzen ditu, azalera horren % 24a Araban dago eta bakarrik % 2a Bizkaian. Frutaarbolak ohikoak dira Gipuzkoan landatzea, bertako azaleraren % 18a fruta-arbolak hazteko erabiltzen dira eta Bizkaian, aldiz, bakarrik azaleraren % 5a hartzen dute (Ekolurra, 2021).
Aipatutako helburuei jarraipena emanez, atal honetan helburu horiek betetzeko erabiliko diren teknikak eta baliabideak azalduko dira. Hau hobeto ulertzeko, 3.Taulan adierazita dago elkarrizketatuen profilak eta erabilitako teknikak. Elkarrizketatuko diren pertsonak (3.taula ikusi) helduak dira eta normalean ez dituztenez arazoak hitz egiterakoan, nagusiek edo umeek dituzten bezala, sakoneko elkarrizketa teknikarik onena izan da haien esperientziak jakiteko eta, horrela, ikerketa aurrera eramateko (Juaristi, 2003). Hurrengo taulan elkarrizketatuen profila plazaratzen da, erabilitako teknikekin batera: 3.Taula: Elkarrizketatuen profilak. Kodea Ezaugarriak Kokalekua Erabilitako teknika Erabilitako gidoia (ikusi eranskinak) E1 -Naturalis supermerkatu ekologikoaren jabea da. -Familia-ekimen baten bidez sortu zen, mundu ekologikoarekiko kezka baitzuten, eta, aldi berean, irtenbide profesionala bilatzen zuten. -Elikagaiaz aparte, drogeria eta garbitasunarekin lotuta dauden produktuak saltzen dira. Bilbo Sakoneko elkarrizketa A
E2 -Kresala denda ekologikoaren jabea da. -Elikagai eta produktu iraunkor eta ekologikoen maitasunaren ondorioz sortu zen denda. -Elikagaiez gain, kosmetika, garbitzeko produktuak saltzen dituzte. -Kontsumitzaileen profilak askotarikoak dira. Bilbo Sakoneko elkarrizketa A E3 -Amabio Ekodenda-ko jabea da. -Langabezian egonda eta produktu ekologikoen eta iraunkorren maitalea izanez, denda irekitzea erabaki zuten, auzo hartan ez baitzegoen bat ere. -Bidezko merkataritzaren alde -Elikagaiaz gain, kosmetika naturala saltzen dute. Bilbo Sakoneko elkarrizketa A E4 -Querido Planeta denda ekologikoaren jabea da. -Supermerkatu ekologikoetan saltzen zutenaren inkongruentzia batengatik sortu zen denda; dena plastikoz beteta saltzen zelako. -Honako dendan, elikagaiaz gain, garbitasun produktuak ontziratu gabe, kosmetika naturala, artikulu berrerabilgarriak (esaterako, botilak), banbuzko hortzetako eskuila, etab. Bilbo Sakoneko elkarrizketa A E5 -EHU-ko irakaslea. -Arloa: Soziologia -Bere doktorego tesia euskal familia-nekazaritzari buruz izan zen. -Egindako irakaskuntza eta ikerketak elikadura iraunkorraren inguruko gaiei lotuak izan dira, elikagaien sistema edo eredu (elikagaien ekoizpen eta kontsumoaren multzoa) bilatzen saiatzeko, nekazaritzako produkzioa, elikagaien banaketa, etab. barne egongo lirateke.
Elkarrizketetatik lortutako informazioaren analisia marketin ekologikoaren lau tresnen arabera aztertuko da, aipatu beharra dago prezioa eta sustapena tresnarik komentatuenetarikoak izan direla elkarrizketatu guztiengandik.
Produktuaren marketin tresnari buruz hitz egin baino aurretik, argi utzi behar da produktu ekologikoak eta iraunkorrak zer diren. Orokorrean, elkarrizketatu guztiek azalpen berdina egin dute produktu horien definizioak adierazteko: "produktu iraunkorra gertuko lekuetatik lortutako elikagaiak lirateke. Ekologikoa, aldiz, pestizidarik eta ongarri kimikorik ez eramatearekin lotzen dut, lurrarekin adeitsua izatea (E2)" . Guztiek argi utzi dute bi kontzeptu ezberdinak direla baina "zerikusi handia dute bata bestearekin (E4)". Gehienek adibide berdina jarri dute: "Hegoafrikako laranjak gure herrialdean edukitzea ez da oso iraunkorra, ekologikoak izanda ere (E3)", azken finean iraunkorra izatea maila ekonomiko, sozial eta ingurumenarekin lotzen dute, "iraunkortasuna zentzu zabal horretan ulertzen dut, bizitzaren iraunkortasunaren ikuspegi batetik eta ulertuta ze nolako harremana dugun lurraldearekin eta gizaki guztiekin. Dimentsio ekonomiko, sozial, kulturala, etab. kontuan hartu behar da produktu baten iraunkortasuna aztertzerako orduan, ez bakarrik ekoizpen prozesu ekologiko bat izan duen ala ez (E6)".
Ondoren, elkarrizketatu guztiek produktuaren tresna garrantzia handia duela marketinean adierazi egin dute. Produktuaren ontziak, irudiak eta koloreak estrategia moduan erabiltzen dira kontsumitzaileen arreta deitzeko, batez ere adjektiboekin jolasten dute, hala nola, artisau, naturala, etab. hitzak askotan ageri dira produktuetan kontsumitzaileek produktua ekologikoa dela pentsatzeko eta horrela erosteko (promozioaren tresnan azalduko den estrategia bati lotuta dago hau). Baina, "bio", "eco" eta "organic" marka erregistratuak direla azpimarratu du E5-ak, "aurrizki horiek dituzten produktuek, nekazaritza ekologikoaren marka erregistratuak dira. Produktu batek ezin ditu hiru termino horiek erabili ziurtagiri ekologikoa baldin ez badu (E5)". Azken finean, produktu bat ekologikoa den ziurtatzeko logotipo ekologikoa eduki behar du.
2.Marketin Tresna: Prezioa Bigarren marketin ekologikoaren tresna prezioa da, elkarrizketatu guztiek adierazi egin dute egia dela produktu ekologikoen prezioak altuagoak direla produktu ohikoenak baino, lan gehiago
behar delako horiek ekoizteko eta beste hainbat arrazoiak direla eta. Lehen aipatu den bezala, prezio altuak edukitzea desabantaila gisa definitzen da elkarrizketatu gehienentzat, bat izan ezik, E2. Elkarrizketatu horrentzat "elikadura ekologikoak ez dauka desabantailik, agian prezioak altuagoak direla ohikoekin alderatuz gero, baina hori pertsonaren arabera. Askok kalimotxo batean 10€ gastatzea nahiago dute, eta beste batzuek, elikagai ekologikoetan (E2)". Gainera, E5aren aburuz, jendeak ez du ekologikoa kontsumitzen prezio altuengatik, baizik eta ez dutelako uste merezi duenik prezio-diferentzia hori (konbentzionalekin alderatutako diferentzia); "gaur egun, jende gehienarentzat, prezio altua izateak ez du baldintzatzen erosterakoan. Baina, jendeak ekologikoa kontsumitzea merezi duela ikusten duenean, orduan bai prezioak baldintzatzen duela (E5)". Baina, produktu ekologikoen prezioari buruz hitz egitean, "mito ugari daude. Ontziratu gabeko elikagaiak askoz merkeagoak dira supermerkatuan paketatuak dauden produktuekin alderatuz gero. Egia da zenbait artikulu garestiak izan daitekeela baina denbora gehiago irauten dute. (E4)", azken finean "beti prezioen kontua adierazten da desabantaila gisa, baina hori oso erlatiboa da (E1)". Gehienek prezio ekologikoak altuagoak izan daitezkeela adierazi egin duten arren, askotan alde handirik ez dagoela komentatu egin dute. Baina, ""kontua ez da ekologikoak garestiak izatea, baizik eta konbentzionalak merkeegiak direla, diruz lagundutako nekazaritza batetik datozelako (E5)", "prezioak garestiagoak dira elikagai ekologikoetan, bai. Ekoizpenak horrelako eskatzen duelako, baina garesti irtetzen zaigu bestelako ekoizpena, oso garesti (E6)".
Ildo horretatik, prezioarekin lotuta elikagaiaren kalitatearen kontua aipatu egin da. E6-ak argi utzi du produktuak erosterakoan eta prezioak ikustean ez dela gauza bera konparatzen, hau da, ogi barra konbentzional batek agian 0,80€ balio du eta ekologiko batek agian 1,20€, baina "euro bat baino gutxiagoko barra hori ez dakit zenbateraino den ogia. Gauza bat da elikagaia eta beste gauza bat da zer den komestiblea edo jangarria. Ez da gauza bera, eta oso garrantzitsua dirudit". E1-ak eta E2-ak aipatu dute nola gaur egun supermerkatuetan ohikoagoa dela elikagai ekologikoak aurkitzea prezio baxuago bat izanda, baina supermerkatuko eta denda ekologiko bateko elikagaien "osagaiak konparatzen ditut eta ez dute ezertan zerikusirik (E2)", "gure dendako elikagai ekologikoak puruagoak edo garbiagoak dira (E1)".
E6-ak Justicia Alimentaria elkarteak egindako "Dame Veneno" azterketan (ze nolako inpaktua zuen edonorengan elikadura ez osasungarri batek aztertzen zen) ondorioztatutako konklusio bat aipatzen du: "sektore zaurgarriagoak direla elikagai ez osasuntsuagoak dutenak, noski. Normalean, emakumeak, migranteak eta diru sarrera txikiak dituzten pertsonek. Beraz, prezioek noski garrantzia dutela. Elikadura osasuntsu baten eskubideaz hitz egiten ari garelako". Gaur egun elikagaiak merkantilizatzen direnez, ezin da elikadura osasuntsu bat eduki, eta hori eskubide kolektibo bat da, E6-aren ustez. Laburbilduz, berarentzat garrantzitsua da bereiztea zer konparatzen ari garen eta gero, elikadura osasuntsu baten eskubidea. Bi elementu horiek oso garrantzitsuak dira.
Nekazaritza konbentzionalari diru-laguntza gutxiago ematea eta nekazaritza ekologikoari laguntza publiko handiagoa ematea proposatzen dute askok, "prezioak oso garestiak dira. Gobernuaren laguntza gehiago eta nekazari txikiari gehiago lagunduko bagenu, ez lirateke hain garestia izango. Normala da jendea ohiko elikagaiekin konparatzea (E3)".
E6-ak azaltzen du nola produktu konbentzional merke horiek hiru aldiz subentzionatuta dauden. Hasteko, Nekazaritza Politika Bateratutik, "Europar Batasuneko aurrekontuaren %40 ia nekazaritza politika bateratuen aurrekontura joaten da, izugarria da, jendeak ez daki hau. Hau da, nekazaritza agroindustrialera joaten da. Beraz, apaletan ikusten ditugun elikagai horiek subentzionatuta daude". Bestetik, osasun sistemak bere gain hartzen du elikagai ez osasuntsuak sortzen dituen gaixotasunak. Azkenik, banaketa enpresek (banaketa katea kontrolatzen dutenek) nekazarien lanaren gainean ezartzen dituzte oso prezio merkeak. "Orduan, ez gabiltza gauza bera konparatzen, ez da egia elikagaiek merkeagoak direla. Subentzionatzen ari dira, eta ekologikoa ekoizten duten ekoizleek ez dute osasun sisteman kosturik sortzen, Nekazaritza Politika Bateratutik ez dute apenas dirua jasotzen eta ez dute saltzen banaketa kate enpresa luze horiei. Eta ez dugu hitz egin ondorio ekologikoetaz. Garesti irtetzen zaigu merkea dirudi horrek eta, hori da nik uste dut kontuan hartu behar duguna (E6)".
Banaketaren tresnari dagokionez, denda guztiek haien produktuetarako ahalik eta distribuzio minimoa hautatzen dute, gero eta bitartekari gutxiago edukitzen, orduan eta produktua iraunkorragoa eta bere prezioa merkeagoa izango da. Egia da produktu askok beste herrialde batzuetatik dakartzatela, "produktu zehatz batzuk ekartzeko bitartekari gehiago behar dira, esaterako, makrobiotika Japoniatik eta Europako herrialdeetatik datoz. Baina, zenbat eta zuzenagoa izan banaketa, orduan eta merkeagoa eta iraunkorragoa izango da, produktuak gutxiago bidaiatzen duelako (E1)".
Azken tresnari dagokionez, hau da, sustapenari dagokionez, egia da produktu ekologikoetan oparien eta deskontuen kontua erabiltzen direla, baina agian ez hainbeste: "10 €-tik gorako erosketa bakoitzeko, zigilu bat jartzen da txartel batean. 10 zigilu edukitakoan, opari bat emango zaie (E4)". E3-ko dendan ez dituzte deskonturik edota oparirik egiten haien egoera ekonomikoengatik, "ez dugu tarterik eskaintzak jartzeko, ez dugulako kopuru handitan erosten (E3)". Deskontu horiek egiten dira "kontsumitzailearen leialtasuna eskertzeko (E4)", eta ez kontsumitzaile berriak erakartzeko. Azken horretarako, pandemia garaian premiazko produktuak saldu ziren, horrela denden gehienen arabera (E1-eko denda izan ezik), kontsumitzaile gehiago lortu zituzten. Aipatzekoa da nola garai horretan zehar ez zirela damutu denda bat aurrera eramateagatik: "Pandemiatik ikusi dugu bezero gutxiago izan ditugula, baina inoiz ez gara damutu (E1)", "Pandemian dezente saldu genuen, supermerkatuak beteta zeudenez, une hartan jende askok ezagutu gintuen eta bezero gehiago lortu genituen (E3)". Publizitate engainagarri edo greenwashing estrategiari dagokionez, gizartearentzat negatiboa den zerbait uste dute guztiek, "greenwashing-a kontsumitzaileentzat iruzurra baino ez da (E5)", "greenwashing-a terriblea da (E6)". Denek uste dute "greenwashing bezalako estrategiak ezin dira onartu (E4)". E5-ak esaten du, produktu apaindu bat saltzen denean (adibidez, ur gutxiago kontsumitu egin dela elikagai edo produktu bat ekoizteko) iruzur batean bihurtzen dela. Berez,
Labore ekologikoek onurak ekartzen dizkiote osasunari, ez mantenugai gehiago dituztelako, baizik eta pestiziden hondakinik ez dutelako. Hori ondorioztatu egin zuen E5ak Gasteizen egindako inkesta baten arabera, jendeak ez zuen elikagai ekologikorik kontsumitzen mantenugai gehiago zituztelako, hondakin gutxiago dituztelako baizik. "Zaila da frogatzea labore ekologikoek onura gehiago dakarkiotela osasunari eta ingurumenari. Nabarmena da ekoizpen ez ekologikoak ze nolako ondorio kaltegarriak dituen osasunean eta lurrean, hori bai dagoela frogatuta (E6)". Euskadin bai ematen dira labore ekologikoak (hori egiaztatzeko ENNEK kontsultatzea hoberena dela esan du, produktu ekologikoen prozesuak ziurtatzen dituelako EAEn), baina oso kopuru gutxitan, "lehenengo sektorea ezin dugu hartu multzo bat bezala. Barazki ekologikoetan uste dut %25era iristen garela, baina abeltzaintzan %10 tik behera gaude, frutagintzan ia ia ez dugu sektorerik, oso fruta gutxi ekoizten da Euskadin. Jaten dugun frutaren %98 kanpotik dator. Baratzagintza daukagu ekologikoan bereziki, Euskal Herrian ekoizten den %29a da. Ulertuta, hori gure BPGan %1 dela. Badaukagu oso gutxi (E6)". EAE-ko elikagai sistema ez iraunkorra gisa definitu dute. Alde batetik, E5ak esaten du "prozesatuak diren elikagaiak areagotzen ari direnez", Euskadiko elikadura sistema gero eta iraunkortasun maila urriagoa izango duela. Horietako elikagai asko urruneko herrialdeetatik etortzen dira, eta, langileek lan-esplotaziorik duten ez jakiteaz gain, energia gehiago kontsumitzen dela (atmosferara CO2 gehiago igortzen) azpimarratzen du. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaio garaian garaiko produktuak kontsumitzea, bertakoagoak direnak. Beste aldetik, E6-arentzat, EAEko elikagai sistema ez da iraunkorra dependentzia handia dugulako elikagaietan (esaterako, gaur egungo Ukraina eta Errusia gerraren ondorioz nabarmendu izan da elikagaien merkantilizazioaz). Horregatik, "mugak itxiko balira, gaur egun esaten da, bermatuta daukagun elikadura segurtasun Euskal Herrian %5ra ez da iristen, hau da, elikagaien %75 baino gehiago kanpotik dator. Beraz, optimista edo positiboa izateko aukera gutxi ditugu (E6)".
%1 horretan ekoizten denaren %10 baino gutxiago da ekologikoa. Orduan dugun eredua dependentea eta erabat agroindustriala da. Erabat konbentzionala. Ez da iraunkorra (E6)". Horrez gain, kontuan hartu beharko litzateke EAE-ko biztanleriaren %17a bakarrik bizi dela landa-eremuan (gero eta jende gutxiago) eta gainera, nekazaritzan bizirauteko errenta maila oso baxua dela, "diru laguntzen banaketa oso injustua da eta ez da eredu ekologiko batean oinarritzen (E6)".
E6-ak esaten du ingurunearekin izugarrizko deskonekxio bat dagoela, baina ulergarria dela gaur egungo gizartearen abiadurarekin. Bizitzan, harremanak, espazioak eta abiadurak bezalako elementuak oso garrantzitsuak dira eta askotan, eramaten den bizitza abiadurarekin ez dago denborarik ingurunearekin harremantzeko. Horregatik dio "gure abiadura espazio denbora horretan oso azkarra da, eta gainera etengabe aldatzen dihoan. Abiadura horretan pertsonak egiten dute ahal dutena, bizi eta ahal dutena (E6)". Garrantzia ematen dio pertsona bakoitzaren egoera pertsonalari, "erosahalmena, bizitza baldintzak, lana… ez dira beste batek igual dituen berdinak, eta beraz, nik egin ahal dudan esfortzua ez da besteari eskatu ahal diodan berdina. Orduan, hor gure pribilegioen kontzientzia hartzea oso garrantzitsua da, eta kontuan hartzea besteek agian ezin dutela gauza bera egin, ezin dutelako prezio berdinak ordaindu ez dauzkatelako baldintza berdinak (E6)". Elkarrizketatu kualifikatuak bat datoz adieraztean "gure kontsumo eta bizitza moduaren arazo estruktural bat daukagu, eta hortik etorri behar da aldaketa (E6)". Irtenbidea ez dago aldaketa indibidualean, baizik eta aldaketa kolektiboan: "Nik birziklatu dezaket, eta bestelako gauzak egin, baina hor ez dago aldaketa. Aldaketa dinamika sozialetan dago, eraldaketa sozialean egon behar du, kolektiboan dago (E6)", "ez da nahikoa banakako kontsumoarekin, ekintza kolektiboa behar da (E5)". Irtenbide moduan proposatzen dute denbora gehiago dedikatzea elikadurari, gutxiago kontsumitzea eta beste era batera bizitzen ikastea, sozialki beste zerbait eskatu, baina "ez nago oso positiboa ez dudalako hori ikusten. Ez dut ikusten aldaketa estruktural bat, indikadoreak gero eta okerragoak dira(E6)".
Salmenta ekologikoaren etorkizunaz aritzean, denek itxaropenarekin uste dute areagotu egingo dela "oraingoz, salmenta ekologikoa handituko dela uste dut, jendea kontzientziatuagoa dagoelako (E3)", "salmenta ekologikoa handitzea espero dut, gero eta osasun-arazo gehiago dagoelako eta, jakina, lehen sendagaia da jaten duguna. Ez du ezertarako balio kalte egiten diguten elikagaiak jatea eta gero botikak hartzea, hori zentzugabea da (E4)" eta "nekazaritza ekologikoa handitu egingo da, baina ez da konponbide bezala ikusi behar, ez da positiboa. Positiboagoa izango litzateke jendeak agroekologiara barneratzea, elikadura iraunkorrago batekin (E5)".
Baina egia da E2-ak aipatzen duela pertsona bakoitzak duen egoerak eragingo duela, "salmenta ekologikoaren etorkizuna, bizitzaren arabera aldatuko da, adibidez koronabirusagatik jendeak ez du honetan diru gehiago gastatuko. Edo langabezian daudenek, ezin dute prezio hauek gastatu". Horregatik, kontsumitzaileen profila era askotakoa da denda guztietan "kontsumitzaile desberdin ditugu, denetarik dago, askotan moda dela eta etortzen dira bakarrik, baina beste pertsona batzuek beti etortzen dira dendara erostera (E1)".
E6-arentzat terminoen eta diskurtsoen borroka garaia izango da, baina, hala ere, ekologikoak eta iraunkorrak diren produktuak azalera handiko denda horietan lekua irabaziko dute, arrazoi ezberdinengatik. Gainera "nire begiradatik, greenwashing beste "vuelta de tuerca" bat da, irtenbide teknologikotik saltzen digute etorriko den aldaketa. Horren inbertsio izugarriak, esaterako, energia berriztagarrian, nekazaritza intentsibo hidroponikoan, etab. Iraultza teknologikoa, digitalizazioren bidetik (E6)". Horrekin esan nahi du nola aldaketa teknologiko batek denbora galtze gehiago ekarriko duela, eta horrez gain, kolapsatzen ari garen prozesu honetan irtenbideak gero eta muturragokoak izatea atzeratzen ari garela. Hau da, gaur egun ez dago materia nahikorik planetan digitalizazio hori egiteko bere ustez, ez daude materialak fisikoki aldaketa hori gertatzeko, "beraz, beste espejismo bat sortzea da, greenwashing eta aldaketa teknologikoa (E6)". "Sentitzen dut pesimista izatea, ikusten dut marketin ekologikoa, gezur handi bat dela eta behetik gora etorriko da aldaketa eman behar baldin bada (E6)".
Behin ikerketa egin eta gero, hainbat ondorio edo konklusio dira sortutakoak. Horiek azaltzeko, ikerketaren helburuen arabera sailkatuko dira: Lehenengo helburuari dagokionez, elkarrizketatutako dendetan produktu ekologiko eta iraunkorrak saltzen dira, hori da haien printzipio nagusia, alegia, kontsumo iraunkor eta ekologiko bat bultzatzea. Garaian garaiko eta tokiko produktuen salmentaren alde agertzen dira guztiak. Egia da zenbait produktu leku urrunetik ekarri behar dituztela, baina, orokorrean, haien banaketa katea motza da, ahalik eta bitartekari gutxien erabiltzen dituzte. Haien helburu nagusia ingurumen-inpaktua gutxitzea da eta horregatik, haien dendetan elikagai ekologiko eta iraunkorrak saltzeaz gain, elikagaiak ez diren produktu ekologikoak eta berrerabilgarriak saltzen dira, hala nola, garbitasun produktuak ontziratu gabe, kosmetika naturala, botila berrerabilgarriak, etab. Denden arteko lehia nabaria dela ondorioztatu daiteke, baina batzuentzat ez du zerikusirik haien denda supermerkatu ekologiko handi batekin, haien dendak lokalagoak dira eta tratua edo harremana hurbilagoa da. Gainera, aipatu beharra dago, elkarrizketatu guztiek salmenta ekologikoaren etorkizuna itxaropenarekin ikusten dutela. Hau da, haientzat produktu ekologikoak eta iraunkorrak produktu konbentzionalak baino gehiago kontsumituko dira. Bigarren helburuari dagokionez, argi utzi egin da nola produktu ekologiko batek, ekologikoa den ziurtatzeko, zigilu ekologikoa izan behar duen. Lau dendetan saltzen diren produktu gehienek
zigilu hori daukate. Baina azken urteetan, Euskadin eztabaida handia egon da zigilu ekologikoari buruz, horren kritikak agertu izan dira, pertsona batzuentzat zigilu ekologikoak gutxi bermatzen duelako, hau da, oso mugatua dagoelako. Kontsumoak ze nolako harremanak dituen ikustea garrantzitsua dela ondorioztatu egin da. Ekologikoa diren prozesu batzuk baino identifikatzaile gehiago daude, eta horietara hurbiltzea iraunkorki kontsumitu ahal izateko eman beharreko pausua izango litzateke, esaterako, kontsumo kooperatiba batera hurbiltzea. Produktu horien marketinari buruz hitz egiten badugu, produktua berari, prezioari, banaketari eta sustapenari buruz hitz egiten ari gara. Produktua berak garrantzia handia duela aipatu egin izan dute guztiek, hau da, bere ontzia eta koloreak estrategia moduan erabiltzen dira kontsumitzaileen arreta deitzeko. Prezioari dagokionez, produktu ekologikoek prezio altuagoak dituzte produktu konbentzionalekin alderatuz gero, baina argi adierazi dute nola prezioen aldea ez dela hain handia. Banaketa zuzena hautatzen dute ahalik eta gehienetan, distribuzio minimoa izanda, gero eta iraunkorragoa izango delako. Sustapenari dagokionez, denda guztietan deskontu gutxi egiten direla adierazi egin izan da. Baina egia da, denda ekologikoetara normalean joaten diren kontsumitzaileak, noizbaiten eskaintzaren bat edukitzea gustatzen zaiela. Gaur egun, produktu ekologikoen greenwashing-a oso nabaria da, produktu horien salmentak igotzeko, baina errealitatean, produktu askok ez dira ekologikoak, haien irudiarekin, ontziekin eta koloreekin jolasten dute, kontsumitzaileen arreta deitzeko. Denbora-galtze eta iruzur gisa definitu izan dute. Batez ere horren ondorioz, elkarrizketatu guztiek elikagaien buruzko ezjakintasun maila handia areagotzen ari dela esan dute. Aipatu daiteke nola, ezjakintasunari aurre ez egiteko, gero eta mugikorreko aplikazio gehiago diren esaten dizkigutenak produktuak ekologikoak diren ala ez. Biztanleok esaten diguten guztia sinesten dugu, horregatik ezagutza gehiago egon beharko litzateke, adibidez, kanpaina informatzaile gehiago sortzen. Hirugarren helburuari dagokionez, era laburrean esan daiteke produktu iraunkor bat eta ekologiko bat ez dela gauza bera. Produktu ekologikoa pestizidarik eta ongarri kimikorik gabe landu izan den elikagaia da, hau da, ekoizteko modu bati lotzen zaio, eta produktu iraunkorra, berriz, ekologikoa izateaz gain, maila sozial, politiko eta ekonomikoan bidezkoa izan behar da. Elkarrizketatu guztiek kontsumo iraunkor eta ekologiko bat egitea garrantzitsua ikusten dute ingurumenaren eta osasunaren onurarako, tokian tokiko eta sasoiko elikagaiak kontsumitzen, berez, kontsumo arduratsu bat egiten. Produktu ekologikoen abantailei eta desabantailei dagokienez, produktu ekologikoak oso onuragarriak dira ingurumenarentzako eta gizakion osasunarentzako, oso osasungarriak baitira. Desabantailei dagokienez, produktu horien prezio altuak aipatu dira, nahiz eta prezio ekologikoak ohiko prezioekin alderatuz gero, alde handirik ez dagoen. Baina haien prezio altuen ondorioz, kontsumitzaile askok ez dituzte erosten. Ohiko produktu horien prezio merkeen arrazoia azpimarratu egin dute, hau da, diru-laguntza nabaria eskaintzen zaie, subentzionatuta daude alegia. Hala ere, produktu ekologikoak kontsumitzen dituzten pertsonentzat prezioa ez da arazo bat, badakitelako produktu horiek kalitate handiagokoak direla eta osasuntsuagoak direla. Ingurumenaren ikuspegitik, dieta begetarianoa eta beganoa edukitzea aukera oso ona dela aipatu egin izan da. Haragi-ekoizpenak, animalien ongizateaz gain, baliabide asko kontsumitzen
dituelako. Era berean, dieta mota hori edukitzea osasunerako oso aukera ona da. Haragi gutxiago kontsumitzea beharrezkoa da gizartean. Baina bakoitzaren dietatik haragia kentzea pertsonala da, arrazoi etikoengatik batez ere. Elkarrizketatu kualifikatuen arabera, agroekologia izango litzateke irtenbide hoberena, hau da, elikagai agroekologikoek nolabait dimentsio soziala, kulturala, politikoa eta ekonomikoa baserritarrentzat bermatzen dute. Produktu ekologikoen presentzia ez da nahikoa ingurumena hobetzeko, horregatik agroekologia proposatzen dute. Agroekologiaren bidez, elikagaia iraunkorragoa izango da, denboraldiko eta tokian tokiko elikagaiak direlako. Agroekologia nekazaritza iraunkorraren sinonimoa litzateke, kezkatzen delako elikagaia nola produzitu den, nola banatzen den dirua, laneko gogobetetasuna baldin badagoen ala ez… Baina biek argi utzi egin dute gertatu behar den aldaketa ez dela indibiduala izan behar, baizik eta, kolektiboa.
Etxano, I. (2015). Ekonomia eta iraunkortasuna: oinarriak eta aplikazioak. Udako Euskal Unibertsitatea.
Nekazaritza ekologikoa: sintesi-produktu kimikoak (ongarriak, pestizidak, antibiotikoak, etab.) erabili behar ez diren nekazaritza-tekniken multzoa da, ingurumena zaintzeko, lurzoruaren emankortasunari eusteko edo ugaltzeko eta bere propietate natural guztiak dituzten elikagaiak emateko erabiltzen dena (Fuentes eta De Coca, 2008: 5).
Denda ekologikoa: produktu ekologikoak saltzen dituen eta ekologismoaren alde dagoen dendari erreferentzia egiten dio.
CO2 isurketa: karbono dioxidoaren kontzentrazio atmosferikoa da, berotegi efektuko gas mota bat hain zuzen ere. Berotegi efektuko gasen ondorioz, klima-aldaketaren larrialdia areagotzen ari da.
Ohiko nekazaritza: nekazaritza ekologikoa ez dena. Honetan produktu kimikoak erabiltzen dira.
Andrea Peña naiz, EHU-ko Soziologia graduko ikaslea. Nire Gradu Amaierako Lana burutzen ari naiz, Bilboko elikagai ekologikoen salmentaren inguruan eta horretarako zenbait elkarrizketa burutzea erabaki dut. Elkarrizketa grabatuko da, baina zure datu pertsonalen babesa azpimarratu nahi dut. Hau esanda, zure baimena beharko dut elkarrizketa mugikorreko grabagailuarekin grabatzeko, grabaketa hori ez da inon publikatuko, bakarrik nik entzungo dut txostenaren idazketa egingo dudanean eta gero ezabatuko nuke.
Elkarrizketari hasiera emateko, jakin nahiko nuke zergatik den garrantzitsua zure ustez kontsumo iraunkor bat egitea. - Beraz, zer da elikagai eta produktu iraunkorra/ekologikoa zuretzat? Eta zeintzuk dira horren abantailak eta desabantailak erosterakoan? Zergatik sortu zenuen denda ekologiko bat? Zein da dendaren atzeko istorioa? Zeintzuk dira dendaren helburuak eta oinarriak? - Ze produktu saltzen dira zure dendan? - Ze motatako profilak erosten du zure dendan? Noizbaiten arazorik izan duzu erosle batekin produktuak direla eta? - Denda ireki zenuenetik gaur arte, esango zenuke une jakin batzuetan damutu zarela horretan aritzetik? Prezioak Jende askok denda ekologikoetan erosi nahi du konturatu delako pertsonentzat eta planetarentzat onuragarriak direla, baina bertako produktuak garestiak bezala definitzen dituzte, ondorioz ez dute bertan erosten. Zer pentsatzen duzu horri buruz? Produktu ekologikoen prezioak bidezkoak direla uste duzu?
Produktuak - Nola frogatu daiteke zure dendan saltzen diren produktuak ekologikoak direla? Etiketak daramate? Marketin estrategiarako, produktuen ontziak eta koloreak garrantzitsutzat ikusten dituzu?
Banaketa edo distribuzioa - Produktuek jatorritik salmenta tokiraino egiten duten ibilbidea (banaketa-kanala) garrantzitsua da produktua ekologikoa den ala ez ikusteko? - Egia da kontsumitzailearen arteko bitartekari-kopurua ahalik eta txikiena izatea hobeagoa dela?
Sustapena - Deskontuak, kupoiak, opariak edo horrelakorik egiten dira zure dendan kontsumitzaileen arreta deitzeko? - Zer iruditzen zaizu publizitate faltsua (greenwashing) edo engainagarria? Jendeak, birziklatua edo iraunkorra hitzak ikusi ahala, erosi egiten du, baina ikusi da produktu horiei buruzko informazioa batzuetan faltsua dela.
Denden arteko lehia eta amaiera - Gaur egun denda ekologiko gehiago ikusten dira, zure dendarentzat zaila izan da denda horiek zure inguruan izaten jarraitzea? - Nolakoa izan zen dendarako konfinamenduaren garaia? Saltzen jarraitzeko aukerarik sortu zenuen? - Zer aholku emango zenioke planetari lagundu nahi dion kontsumitzaile bati? Zergatik planetarako ona izango da zure dendan erostea? - Zure ustez, nolakoa izango da salmenta ekologikoaren etorkizuna? Jendea gehiago erosiko du denda ekologikoetan?
Andrea Peña naiz, EHU-ko Soziologia graduko ikaslea. Nire Gradu Amaierako Lana burutzen ari naiz, Bilboko elikagai ekologikoen salmentaren inguruan eta horretarako zenbait elkarrizketa burutzea erabaki dut. Elkarrizketa grabatuko da, baina zure datu pertsonalen babesa azpimarratu nahi dut. Hau esanda, zure baimena beharko dut elkarrizketa mugikorreko grabagailuarekin grabatzeko, grabaketa hori ez da inon publikatuko, bakarrik nik entzungo dut txostenaren idazketa egingo dudanean eta gero ezabatuko nuke.
Sarrera Elkarrizketari hasiera emateko, eskertuko nizuke zure aurkezpen motz bat egitea. - Orain, jakin nahiko nuke zergatik den garrantzitsua zure ustez kontsumo iraunkor eta ekologiko bat egitea. Ekologikoa eta iraunkorra izatea gauza bera da? - Beraz, zer da elikagai eta produktu iraunkorra/ekologikoa zuretzat? Eta zeintzuk dira horren abantailak eta desabantailak erosterakoan? Elikagai-sistemak - Zer deritzozu Euskadiko elikagai-sistemari buruz? Garapen iraunkor batera hurbiltzen da? - Zer pentsatzen duzu begetarianismo eta beganismoari buruz? Ondorio negatiborik dituzte? - Frogatuta dago labore ekologikoek onura gehiago dakarkiotela osasunari, kontsumitzaileei elikadura-segurtasun handiagoa ematen dietela eta onura gehiago ekartzen dizkietela laborantza-lurrei eta ingurumenari, biodibertsitatea handituz (Quijano eta Galdeano, 2011). Zer deritzozu honi buruz? Euskadin labore ekologikoak ematen dira? - Hainbat pertsonek elikagai ekologikoak kontsumitu nahi dituzte baina horien prezio garestiak atzera botatzen die. Zer deritzozu horri buruz? Prezioak bidezkoak dira?
Marketin ekologikoa Greenwashing kontzeptua ezagutzen duzu? Zer iruditzen zaizu mota horretako estrategiak egotea? - Zure ustez informazio gutxi dago gizartean ekologismoari buruz? Hau da, askotan kontsumitzaileek berdea den ontzi batekin, "bio" aurrizkia eta plastiko gutxi izateagatik uste dute planetari laguntzen ari dietela. Horrek greenwashingaren areagopena dakar azken finean. Estrategia hori bezalakoak ekiditzeko logotipo ekologikoaren agerpena egon da. Zer dakizu etiketatze prozesuari buruz? Etiketa berdina da leku guztietan?
Amaiera - Orduan, era laburrean, zer da iraunkortasuna zuretzat? Zer etortzen zaizu burura iraunkortasun hitza entzuten duzunean? Eta ekologismoa? - Laburbilduz, garapen iraunkorra izateko ze motatako ekintzak egin ahal dira salmenta ekologikoaren ildotik? - Zer aholku emango zenioke planetari lagundu nahi dion kontsumitzaile bati? - Zure ustez, nolakoa izango da salmenta eta kontsumo ekologikoaren etorkizuna? Jendea gehiago kontsumituko ditu? | science |
addi-317d105e2fbc | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58944 | Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan | Basabe Beitia, Manex | 2022-12-20 | Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan 1.SARRERA 1.1 Lanaren aurkezpena GRAL-eko gaia esleitu baino lehenago argi neukan gizartearen funtzionamendua hobeto ulertzeko hurbilketa praktiko bat egin nahi nuela. Intersekzionalitatearen gaia egokitu zitzaidanean hainbat esparru ezberdin lantzeko aukera zabaldu zitzaidan, intersekzionalitatearen baitan landu daitezkeen gaiak anitzak baitira. Gizarte mugimenduen arloak beti atentzioa deitu izan dit, eta bertatik jotzea erabaki nuenean interesgarria iruditu zitzaidan gizarte mugimenduen baitan intersekzionalitateak nolako pisua zeukan aztertzea, maila teoriko zein praktikoan. Baina zergatik aztertu gizarte mugimenduak konkretuki? 2021eko abenduaren 18an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean, Nerea Ibarzabalek ondorengo bertsoa bota zuen txapeldun izendatu ondoren: Gure etxeko andere guztiak nahi nituzke ohoratu egoerarik gogorrenetan ez direnak hondoratu bizikideei, bertsokideei bihotzetik bost olatu badago nondik jaso eta badago zer geroratu muga, kartzela, harresi, ibai Galerak zelan kantatu merkantzientzat bideak libre ta pertsonak zokoratu baina itzarrik eusten gaituzten ideia horiei oratu hormak higatu daitezkeelako ta arrakalak loratu Bertsoak tratatzen dituen gai ezberdinen artean bada landuko dudan gaiarekin zerikusia daukan ideia bat, arrakalak loratzeko hormak higatzearena. Nik aztertuko ditudan gizarte mugimenduek zapalkuntza mota bat lantzen dute -generoa, arraza, klasea eta adina- , lanketa horren helburua, demagun, genero rolen zapalkuntzaren atzean dauden arrakalak loratzea delarik, ondoren konponbide bat bilatzeko. Horretarako arrakala hori ezkutatzen duen horma higatu beharra dago, baina arazoa horma bat baino gehiago daudela da. Meritu handia dute egunero hormak higatzen ibiltzen diren pertsonak, baina nahiz eta horma jakin bat higatu oraindik hainbat eta hainbat horma geldituko dira higatzeke. Intersekzionalitatearen helburua horma horiek aldi berean higatzea da, azken finean horma guztiak, hau da, zapalkuntza guztiak, batera baitaude. Hau kontuan hartuta, gizarte mugimenduetan intersekzionalitatea nola lantzen den ikustea da ikerketa honen helburu nagusia, intersekzionalitatearen bidea arlo gehiagotara zabaltzeko asmoz. 3
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan 1.2 Ikerketaren helburuak Ikerketa galdera - Nolako garrantzia dauka intersekzionalitateak Euskal Herriko elkarteen diskurtso eta ekintzetan? Helburu nagusia Intersekzionalitateak Euskal Herriko elkarteetan daukan garrantzia aztertzea. Zeharkako helburuak - Elkartearen ardatz ez diren zapalkuntzen garrantzia ikertzea. Elkarteen etorkizunerako intersekzionalitate plangintza eta asmoak analizatzea. 2. MARKO TEORIKOA 2.1 Intersekzionalitatearen jatorria Intersekzionalitatearen kontzeptuak azken urteotan garrantzi handia hartu du, horrek proposamen intersekzionalen inguruko legimitatearen inguruan eztabaidak sortu dituelarik. Estatu Batuetako feminismo beltzak izan duen pisua ezagutzea eta ikusaraztea ezinbestekoa bada ere, intersekzionalitateak ematen duen ikuspegia ez dela Ipar Amerikako testuinguruan soilik sortzen den fenomeno bat ulertzea garrantzitsua da, munduko beste toki batzuetan, era ezberdin batean izan bada ere, proposamen intersekzionalak egon bazeudelako, hala nola Maria Rodo Zárate-ren ekarpenak Kataluniatik edota Maria Lugonesen bitartez Hego-Amerikako errealitatera moldatutako teoriak. Intersekzionalitate kontzeptuaren genealogien gaineko begirada batez gain, proposamena bueltatzen den tokiak ezagutzaren ekoizpenean duen garrantzia agerian jarriko duen hurbilketa geografiko bat ere behar da, tokian momentuko egoera eta kondizioek nola baldintzatzen duten jakiteko. Hau da, intersekzionalki begiratu behar zaie jatorriei eta intersekzionalitatearen garapenei, ardatzek eta horien artean dituzten erlazioak kontuan hartuta. Hau esanda, intersekzionalitate terminoan murgilduko naiz. Intersekzionalitatearen kontzeptua laurogeiko hamarkadaren amaieran agertu zen Estatu Batuetan, Kimberlé Crenshaw irakaslearen eskutik. Egileak, 1989 eta 1991ko bi artikulutan, emakume beltzen zapalkuntza eta diskriminazio esperientzia ulertzeko generoa eta arraza nola gurutzatzen diren 4
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan aztertu behar dela azaltzen du. Bere lanetan, ikuspegi juridiko batetik, emakume beltzek jasaten duten diskriminazioeta indarkeria-esperientziak aztertzen ditu, desberdintasun-ardatzak bereizita tratatzeak dakartzan ondorioen inguruan ohartaraziz. Lehenengo artikuluan, Crenshaw-k (1989), intersekzionalitate terminoa erabiltzen da generoak eta arrazak elkarri eragiten dioten modu desberdinak aipatzeko eta emakume beltzek lan-merkatuan jasaten dituzten diskriminazioak ezagutarazteko. Horretarako, General Motorsen enpresaren kasua aztertzen du; bost emakume beltzek diskriminazioa jasaten zutela salatu zuten, lanpostu jakin batzuetan kontratatzen ez zituztelako. Auzitegietan, enpresak argudiatu zuen emakumeak kontratatu zituela (zuriak) eta pertsona beltzak ere (gizonak), beraz, enpresak ez zuen diskriminaziorik egiten ez generoagatik ez arrazagatik. Diskriminazio-arrazoi desberdinak konbinatzearen ondoriozko diskriminazio espezifikoaren egoera ez zen lege-mailan jasotzen, eta, ondorioz, emakume beltzak babesik gabe geratzen ziren. Egileak egindako azterketan, diskriminazioaren aurkako legeak oinarritzen ziren esparrua neutro faltsuetatik abiatzen zela erakusten du: arrazarentzat gizon beltzek jasaten zuten diskriminazioa zen eredu, eta generoarentzat emakume zuriek jasaten zutena. Alde horretatik, < < emakume beltzak babestuta daude, beren esperientziak taldeko batzuenekin bat datozen neurrian >> (Crenshaw, 1989:143). Haien ekarpenek erakusten dute emakume beltzek diskriminazio zehatz bat jasaten zutela, eta haien esperientzia ezin dela ulertu arrazismoa edo sexismoa modu isolatuan behatuz, haien elkarrekintzak eratzen baitu jasaten duten diskriminazioa. Bigarren artikuluan, Crenshaw-k (1991), analisi-esparru bera aplikatzen dio emakume beltzen aurkako sexu-indarkeriari. Hainbat kasu aztertuz, emakume beltzen esperientziak arrazismoaren eta sexismoaren konbinazioaren emaitza izaten direla erakusten du, eta nola emakumeak ez diren agertzen diskurtso feministetan eta arrazakeriaren aurkako diskurtsoetan. Horrez gain, etxeko eremuan eta bortxaketetan gertatzen den indarkeria matxista du ere ardatz, eta hainbat dimentsiotan egituratzen ditu etxeko biolentziaren inguruan. Intersekzionalitate terminoa 90.hamarkadan erabiltzen hasteak ez du esan nahi lehenago ondoren intersekzionalitatea izango denean oinarrituta zeuden mugimenduak ez zeudenik. 1973.urtean Boston-en Combahee River Collective talde feminista sortu zen, ondorengo helburuarekin: "Gaur egun, gure politikaren adierazpen orokorrena arrazaren, sexuaren, heterosexualaren eta klasearen zapalkuntzaren aurkako borrokarekin konpromiso aktiboa dugula da, eta gure zeregin berezitzat ikusten dugu azterketa eta praktika integratuak garatzea, zapalkuntza-sistema nagusiak elkarri lotuta daudelako." The Combahee River Collective Statement, 1981:213 Angela Davis-en Reflections on the Black Woman's Role in the Community of Slaves (1972) bezalako liburuetan oinarrituta haien helburu nagusia genero, arraza, heterosexualitate eta 5
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan klase zapalkuntzari aurre egitea zen. Horrelako taldeetan parte hartzen zuten pertsona askok jada haien militantzia politikoa beste esparru subertsibo batzuetan eraman zuten aurrera, Black Panther bezalakoetan, eta 70.hamarkadatik aurrera talde hauek arrakastatsuak bilakakatzen hasi ziren, geroz eta jende gehiago haiengana hurbiltzen zelarik. 2.2 Intersekzionalitateari kritikak Arestian aipatu bezala intersekzionalitatea ez zaio soilik Estatu Batuetako feminismo beltzari esleitzen, baina onartu beharra dago pisu handia izan duela alternatiba intersekzionalen garapenean. Puntu honetara helduta, autore ezberdinek talka egiten dute intersekzionalitateak izan beharko lituzkeen lehentasunen inguruan. Autore batzuek Estatu Batuetako emakume beltzetan bereziki oinarritu beharko litzatekeen zerbait dela defendatzen duten bitartean beste batzuek munduko beste esparru batzuetako errealitateetara estrapolatu beharko litzatekela esaten dutelarik. Lehenengo proposamenari helduz, Nikol G. Alexander-Floyd (2012) autoreak intersekzionalitatea emakume beltzen proiektu politikoa dela defendatzen du, intersekzionalitatearen inguruko ikerketak emakume beltzetan eta ez beste batzuetan oinarritu beharko liratekeela argudiatuz. Autoreak intersekzionalitateak berak daukan ikerketa ahalmena Estatu Batuetako emakume beltzen inguruan ikertzen ez denean bere eragina galtzen duenaren ideia babesten du. Ikuspuntu honi aurre eginez, Maria Lugones (2008) bezalako autoreek intersekzionalitatea Estatu Batuetako emakume beltzez gain beste esparru batzuetara zabaltzeko premiaz hitz egiten du, feminismo dekolonialaren defentsa eginez eta intersekzionalitatearen ideia zapalkuntza eta egoera gehiagotan aplikatuz. Antzeko ikuspuntua dauka Nira Yuval-Davis-ek (2011), bere ustetan intersekzionalitateak munduan zehar ematen diren zapalkuntza eta pribilejio egoerez hitz egiteko balio duela esaten baitu. Yuval-Davis-ek ondo azaltzen du zapalkuntza egoera bat egoteko pribilejio egora bat egon behar dela, eta zapalkuntza ulertu eta konpontzen saiatzeko ezinbestekoa dela pribilejio egoeran dagoen jendea aztertzea eta pribilejioaren nondik norakoak ikertzea. 2.3 Generoa eta intersekzionalitatea Intersekzionalitateak generoaren lanketan izan duen eragina ulertzeko ezinbestekoa da feminismo beltzak intersekzionalitatearen auzia genero gaietan sartzearen apustua ulertzea, bertatik abiatu baitzen mugimendu feministen eta intersekzionalitatearen arteko lankidetza. Aurreko ataletan aipatu bezala, nahiz eta intersekzionalitate terminoa 90. hamarkada arte ez zen agertu, hori baino lehenago jada proposamen intersekzionalak mahai gainean zeuden, 6
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan nahiz eta beste izendapen bat eduki. Bertatik abiatuko naiz generoaren hurbilpen intersekzional bat egiteko. Feminismo beltzeko egile garrantzitsu bat Mercedes Jabardo Velasco da. Egile honek feminismo beltza feminismoaren barruan korronte kritiko gisa agertzen dela azpimarratzen du, feminismo hegemonikoa zalantzan jartzeko asmoz (zuria, mendebaldekoa eta klase ertain-altukoa). Hau da, feminismo zuria kritikatuko du zapalkuntzaren definizioaz jabetzeagatik eta istorio bakar bat asmatzeagatik, mugimendu feminista zuria protagonista duena, bere jatorria Ilustrazioan kokatzen delarik. Ez dugu ahaztu behar feminismo beltza bi mugimenduren (abolizionismoa eta sufragismoa) bat-egitetik sortu zela, Estatu Batuetan une bereziki zailetan, non bi mugimenduetan presentzia nabarmena izan arren, arrazakeriak eta sexismoak emakume beltzak bietatik kanpo utzi zituzten. Feminista zuriek ez bezala, feminista beltzek hasieratik ulertu zuten aliantzak egitea ezinbestekoa zela. Lehenik eta behin, emakume zuriekin emakumeen sufragioaren aldeko borrokara batu ziren. Bigarrenik, beren etnia-arrazako gizonekin borrokatzen hasi ziren jasaten zuten arraza zapalkuntzagatik. Hirugarrenik, emakume beltzekin, arrazismoa AEBetako mugimendu sufragistara iritsi zenean, nahiz eta emakume beltz hauek baztertuak izan ziren, emakume zurien sufragioa lortzeko asmoz. Ildo horri jarraituz, feminismo beltzak erakutsi zuen feminismo hegemonikoak talde baten interesak aldarrikatzen zituela (emakume zuriak, mendebaldekoak, heterosexualak eta klase ertainekoak), emakume pobreen, etorkinen, homosexualen eta afrikar ondorengoen eskaeraeta premia-multzoa alde batera utziz . Baina feminismo zuria ez bezala, Simone de Beauvoirrengandik eta bere baieztapenetik indarra hartzen duena baita -ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen da- feminismo beltza ukaziotik abiatzen da, Sojourner Truth-en akaso ez naiz emakume bat? (Jabardo Velasco, 2012) galderatik abiatzen direlarik. Esaldi horrek izugarrizko pisua dauka atzetik, gauza askori egiten baitio erreferentzia. Puntu honetara helduta jada, nire ustez, ez die gizonei interpelatzen, hau da, gogoeta hori ez doa gizonei eta haien posizioari zuzendua, feminismo zuri hegemonikoari baizik. Emakume zurien interesak soilik defendatzean gizonek emakumeekin egin zutena errepikatzen dabiltza, kolektibo jakin bat bestearen gainetik jarriz eta soilik bere interes propioak defendatuz. Emakume beltzei, emakume zuriei bezala generoaren ardatzak zeharkatzen die, biak ala biak zapalduen aldean gelditzen direlarik, baina emakume zuriei ez bezala emakume beltzei arrazaren ardatzak ere zeharkatzen die, horrek emakume beltzek gizartean daukaten zaurgarritasun egoera larriagotzen duelarik. Egoera honek ondorengo puntura eramaten nau; Zein punturarte dira bateragarriak feminismo beltzaren eta feminismo zuriaren interesak ikuspegi intersekzionala gabe? Galdera honi erantzuteko Judith Butler-engana joko dut. 1990.urtean Butler-ek Gender Trouble: Feminism and the Subversion Of Identity - El género en disputa gazteleraz- liburua idatzi zuen, bertan, beste gauza askoren artean, emakume hitzak dituen ikuspuntu desberdinez mintzatzen da, ondorengo gogoeta egiten duelarik: 7
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan "Norbait «emakume bat» bada, argi dago hori ez dela bat den guztia; kontzeptua ez da zehatza, ez genero jakin bat duen «pertsona» batek bere generoaren ezaugarri espezifikoak gainditzen dituelako, baizik eta generoa ez delako beti modu koherentean edo testuinguru historiko desberdinetan eratzen, eta arraza-, klase-, etnia- eta eskualde-modalitateekin gurutzatzen delako, diskurtsoaren arabera eratutako identitateekin. Horrela, ezinezkoa da «generoa» eta etengabe ekoizten eta mantentzen den elkargune politiko eta kulturalak bereiztea." Butler, 1990, p.49 Egileak erakusten du generoa ezin dela sortu eta mantentzen den testuingurutik bereizi, testuinguru hori historikoa eta geografikoa izateaz gain, beste dimentsio batzuekin ere lotzen baita. Hemen intersekzionalitaterako funtsezkoa dena Butlerrek proposatzen duen baina garatzen ez duen < < ez-zehatz (no-exhaustivo)>> kontzeptua da. Emakumea pertsona bat zer den zehatz-mehatz ez dela esateak agerian uzten du emakumea pertsonaren posizio zehatz bati buruz ari dela soilik, ez pertsona osoari buruz, beraz, emakumeak ezin du pertsona baten beste posizioen berri eman. Esparru intersekzionalean, emakumea ez da izen bat bezala hartu behar, baizik eta helburu bat bezala, pertsona batek izan ditzakeen adjektibo ugarietako bat. Ikuspuntu honekin esan nahi dena da emakume izatea ezin dela beste adjektibo guztien gainetik kokatzen den zerbait izan, hau da, ezin dela ni emakumea naiz esan eta beste ezaugarri guztiak -zuri/beltza, homosexual/heterosexual, aberats/txiro…- bigarren maila batean utzi, beste ezaugarri horiek, zapalkuntzaren ikuspuntutik emakume izatea bezalako garrantzia dutelarik. Planteatutako galderara itzuliz, argi gelditzen da generoaren eraikuntzak ezaugarri jakin batzuk dituela testuinguru geografiko eta historiko bakoitzean, testuinguru horretan beste zapalkuntza motek eragin propioa dutelarik, beraz, ez dauka zentzurik feminismo zuriak eta feminismo beltzak lanketa ezberdinak egitea, azken finean leku berberekoak izanda leku horretako generoaren eraikuntza berdina baita feminismo zuri zein beltzarentzat. Hau kontuan hartuta, ez dauka zentzurik feminsimo beltz eta zuria bateratzea ikuspegi intersekzional gabe, aipatu bezala generoaren eraikuntza horretan beste pribilejio-zapalkuntzek ere eragin zuzena dutelako eta ikuspegi intersekzional gabe ezinezkoa da horien eragina aztertzea. 2.3.1 Feminismo intersekzionala Beharrezkoa da norberak lantzen duen zapalkuntzatik haratago joatea, nahiz eta oraindik bide luzea gelditzen den; Ziurrenik mugimendu feminista izan da tradizionalki ardatz gehien bildu dituena eta begirada generotik haratago zabaltzeko ahalegin handiagoa egin duena. Gehienetan, beste ardatz batzuen kontsiderazioa prozesu gatazkatsu eta mingarria izan da, mugimenduaren barruan bazterketak ikusarazteko barne-borroka luzea eragin duelarik, baina borroka horrek gaur egun feminismoek botere-egitura eta menderatze-modu anitzen funtzionamendua eta elkar gurutzatzeko modua ulertzeko tresnak izatea ekarri du. Erraza da 8
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan lesbianen aldarrikapenak ikustea, osasun publikoaren, lan-erreformaren, etxebizitza-eskubidearen edo gerraren aurkakoak mobilizazio feministetan. Eta esparru intersekzionalak balio diezaguke ulertzeko, feminismoak bereziki genero-gaietan zentratu arren, desberdintasuna ezin dela ikuspegi horretatik bakarrik ulertu. Erronka feministak berrikusi, txertatu eta eraldatzea da, beste desberdintasun-ardatz batzuek eragindako bazterketak eta indarkeriak onartuz, generoaren zentraltasuna ahaztu gabe. Zapalkuntza-ardatz askotan duen posiziotik, borroken arteko bereizketak eta hierarkizazioak zentzua galtzen du, ez du zentzurik haien arteko lehiak, alde batetik jasotzen ez dituen zapalkuntzak beste aldetik jasoko dituelako, eta bestetik, jasotzen ez dituenak beste pertsona batzuei eragingo dielako. Feminismo intersekzional batek genero-gaiak erdigunean jarri behar ditu derrigorrez, feministek egiten ez badute ez duelako inork egingo, baina, era berean, ulertu behar da generoa beste ardatz batzuen bidez eratzen dela, desberdin eragiten dietela modu desberdinean kokatutako pertsonei, eta baliteke emakumeek edo beren genero-identitateagatik zapaldutako beste pertsona batzuek dituzten kezkek generoarekin zerikusi nagusia ez izatea. Ildo horretan, feminismoek eta barne-eztabaidek ardatzen arteko harremanari buruz egindako bidearen ondorioz, mugimendu intersekzionala izan daiteke. Izan ere, gorputzak, bizitza eta harremanak politikaren erdigunean jartzea ez da «emakumeen kontua», kapitalismoaren, arrazismoaren, sexismoaren eta beste edozein zapalkuntza-moduren osoko zuzenketa baizik. Azkenik, desberdintasun hori esparru intersekzionaletatik kudeatzeko moduari buruzko proposamen zehatz gisa, uste dut Nira Yuval-Davisen (1994) «zeharkako politika» -Transversal politics- kontzeptua oso erabilgarria dela. Egileak argi eta garbi bereizten ditu jarrerak eta balioak, eta zeharkako politika bat partekatutako balioetan oinarritu behar dela defendatzen du, eta ez identitateetan. Hori erakusteko, bi printzipio hartu behar dira kontuan: sustraitzekoa (rooting) eta desplazatzekoa (shifting). Hau da, talde jakin batzuk defendatzen dituzten pertsonek, beste talde batzuekiko elkarrizketan, beren posiziotik abiatu behar dute (errotzea), baina, aldi berean, elkarrizketatzen ari diren pertsonaren posizioarekin enpatizatu behar dute (desplazamendua). Proposamen hau interesgarria da, kokaturiko epistemologiak ezagutzeko aukera ematen duelako , hau da, hainbat posiziotatik mundua modu desberdinean ikusten dela, modu esentzialistan hartu gabe eta beste taldeen aurkako lubaki politiko gisa hartu gabe. Norberaren zapalkuntza-esperientzia partekatuetatik abiatzea ahalbidetzen du, baina horrek ez du eragozten balio jakin batzuk partekatzen dituzten eta jarrera desberdina duten beste pertsona batzuekin aliantzak sortzea, zapalkuntza mota ezberdinen aurrean indarrak batzeko eta batera aurre egiteko asmoz. 2.4 Marxismo eta intersekzionalitatearen arteko talka Historikoki marxismoak eta intersekzionalitateak talka handiak izan dituzte, biek ala biek beste mugimendua arrazoi ezberdinengatik kritikatu dutelarik. Tarte honetan konfrontazio 9
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan horren nondik norakoak aztertuko ditut, ondoren bi ikuspuntuek gizarte mugimenduetan izan dezaketen erabilera aztertzeko. Lehenik eta behin, intersekzionalitatearen teorikoen esanetan marxistek antagonismo sozial, politiko, kultural eta ekonomiko guztiak klasera murrizten dituztela argudiatzen dute . Izan ere, marxista teoriko batzuek ez dute arraza, genero edo orientazioari buruzko edozein eztabaida esanguratsurik egiten, Marxek Kapitalean egin zuen bezala. Arraza, generoa eta sexualitatea zapalkuntzaren eztabaidan termino garrantzitsu gisa ezabatze hori intersekzionalitatearen teorikoek eta, oro har, feministek marxismoaren tradizionalaren muga gisa identifikatu duten joera bat da. Zapalkuntza sistema bakar baten teoriek, klasea kapital-harremanen bigarren mailako ondorio gisa bakarrik aztertzen dutenek, ezin dituzte behar bezala azaldu koloretako emakumeek edo langile-klaseko homosexualek aurrez aurre dituzten zapalkuntza-modu espezifikoak. Badirudi teoria horiek oraindik gizon zuriak, enplegatuak, ezkonduak eta heterosexualak (eta haien emazteak) hartzen dituztela ikerketarako subjektu bakartzat. Argi dago azterketa hori subjektu gehiagori zabaldu behar zaiela, baina kasu askotan oso zaila izaten da, desberdintasun horiek ezinezkoa bilakatzen baitute batera egotea, Audre Lord-ek Sister Outsider liburuan ondo azaldu zuen bezala: "Bada aizpatasun hitzaren menpean esperientzia homogeneoa izateko asmo bat, praktikan existitzen ez dena... Egia esan, desberdintasun erreal handiak daude gure artean arrazari, adinari eta sexuari dagokienez, baina ez dira gure arteko desberdintasun horiek bereizten gaituena, ezberdintasun horiek onartzeari uko egiten diogula baizik." Lorde, 1984, 115. or. Askotan "aizpatasun unibertsal" baten kontzeptuak atzean dauden ezberdintasunak estaltzeko balio du, Lorde-k dioen bezala mugimendu homogeneo bat izateko asmoarekin, nahiz eta praktikan homogeneotasun hori ez den existitzen, eta existituko balitz ere ez zuen zentzu asko edukiko ikuspegi intersekzional batetik ikusita. Intersekzionalitatetik marxismo klasikoa kritikatzen dutenek zapalkuntza ardatz ezberdinen lanketa egitea beharrezkoa dela defendatzen dute, ezberdintasunekin lanean hasteko, haiei uko egin gabe, ezberdintasunean baitago mugimendu intersekzional baten indarra. Argi dago gizarte mugimendu baten baitan hainbat esperientzia ezberdin biltzen direla, esperientzia horiek karga bat izan beharrean gizarte mugimenduaren bultzindarra izan behar direlarik. Hori lortu ezean, ezinezkoa izango litzateke gizarte mugimendu intersekziona hegemoniko bat lortzea. Txanponaren beste aldean teoriko marxistak daude, intersekzionalitateari kritika ezberdinak egin dizkiotenak, Martha Gimenezek egiten duen kritika, esaterako. Espero zen bezala, kritika horietako askok intersekzionalitateak zapalkuntzaren funtsezko ardatz gisa klasearen analisi azpigaratua duela argudiatzen dute. 10
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan Martha Gimenezen aburuz, klase-erredukzionismoaren beldurrak azterketa intersekzionalak gehiegi egitera eraman ditu, klase-ikuspegia ia erabat alde batera utziz: "AGK [Arraza, Generoa eta Klasea] ikuspegian klasearen, arrazaren eta generoaren arteko ezberdintasun kualitatiboaren ezabatzea garrantzitsua da, orain klase-harremanetatik kanpo desgorpuztuta agertzen diren "menderatze eta menderakuntzako oinarrizko harremanekin" tratatzeko. "Klase-erredukzionismoa" baztertzeko ahaleginean, klasearen eta beste zapalkuntza-modu batzuen arteko baliokidetasuna postulatzean, AGKren ikuspegiak ukatu egiten du klasearen funtsezko garrantzia" Gimenez, 2001, 31.orr. Gimenezen kritika klasearen azpigarapenetik haratago doa; aitzitik, analisi intersekzionalek, sarritan, klasearen beraren izaera gaizki interpretatzeko efektua dute, klasearen eta beste zapalkuntza-modu batzuen arteko baliokidetasun kualitatiboa proposatuz. Gimenezek argudiatzen du klase-zapalkuntzaren antolaketan badela zerbait arraza edo generoari dagokionez desberdina egiten duena. Itxuraz desberdina' esatean ez dela oinarrizkoagoa edo primarioagoa adierazi behar da; aitzitik, klase-zapalkuntza bereizgarria dela esan nahi du, eta horren ondorioz, politikoki eta teorikoki arraza eta generoa baino tratamendu desberdinagoa eskatzen duela. Tratu bereizgarri horrek kapitalismoaren azterketa osoa eskatzen du, ekoizpen eta erreprodukzio, metaketa eta harreman materialen sistema eta egitura den aldetik, sustraiak ekonomia politikoan eta kulturaren, ideologiaren eta politikaren alderdi anitzeko eremuetan dituelarik. Landutako bi ikuspuntuek haien aldeko eta kontrako argudioak dituzte, baina konpartitzen dituzten puntuak era badituzte. Nik kapitalismoa estruktura kritiko bezala ulertzen duen ikuspegiarekin bat egiten dut, Gimenezek dioen bezala kapitalismoa patriarkatua, arrazakeria, kolonizazioa eta inperialismoa sortu zituen sistema nagusia delarik, baita askotan aipatzen den proletargoaren esplotazioaren eraketaren erantzule ere. Aipatutako zapalkuntza horiek kapitalismoaren zati diren heinean, kapitalismoa teoria intersekzionalaren erdigunean jartzea beharrezkoa da, beti ere klasea antagonismotzat hartzen ez duen intersekzionalitate bat izanda. Hau hobeto ikusarazteko, berriz ere Combahee River Collective-ek 1977an egindako aldarria funtsezkoa da: "Konturatzen gara herri zapaldu guztien askapenak kapitalismoaren eta inperialismoaren sistema politiko-ekonomikoak eta patriarkatua suntsitzea eskatzen duela. Sozialistak gara, lana lana egiten dutenen eta produktuak sortzen dituztenen onura kolektiborako antolatu behar dela uste dugulako, ez patroien onurarako. Baliabide materialak zuzen banatu behar dira baliabideak sortzen dituztenen artean... Klase alternatiba ez dugu soilik arraza eta generoak pisurik ez duten langileentzat artikulatu behar, baizik eta genero eta arraza zapalkuntza haien egunerokotasunean pairatzen duten langileentzat ere." The Combahee River Collective Statement, 1977 11
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan Nahiz eta haien burua sozialistatzat hartu, ez dute ukatzen klase zapalkuntzaz haratago zapalkuntza mota gehiago daudenik, zapalkuntza horiek ere haien garrantzia dutelarik, eta sistema kapitalistaren ondorio diren heinean haientzat ere alternatiba bat artikulatzea beharrezkoa den. Argi dago zapalkuntza konkretu bat soilik lantzen duten gizarte mugimenduak egongo direla, baina behar-beharrezkoa da analisi horretatik haratago joatea eta zeharkatzen gaituzten zapalkuntzen azterketa egitea, alternatiba sendoak eraikitzeko asmoz. Gizarte mugimenduen kasuan, ikusi den bezala, nahiz eta kasu batzuetan kontrako iritziak egon, ikuspegi marxista ez da intersekzionalitatearekiko baztertzailea izan behar, are gehiago, alternatiba sendoak eraikitzeko integratzailea izan behar da, eta biek ala biek beste mugimenduen ikuspuntuak barneratzea interesgarria izango litzateke alternatibak artikulatzeko. Hala ere, lanketa honetan zehar ikusi den bezala, gizarte mugimenduen helburua alternatiba integral eta integratzaileak lortzea da, eta helburua hori den heinean oso aberasgarria da haien ardatzetik haratago joatea, esperientzia, emozio eta lanketa ezberdinak integratzea eta horrela mugimendu hegemoniko batera hurbildu daitekeen alternatiba bat gorpuztea. 2.5 Black Lives Matter eta gizarte mugimenduak Gizarte mugimendu bat gizabanako talde antolatu bat da, protestaren eta beste tresna batzuen bidez gizartearen esparruren batean aldaketa bilatzen duena. Gizarte-mugimenduek pertsona kopuru handiek osatzen dute, antolatuta gizarte-aldaketa bilatzen dutelarik. Gizarte mugimenduak, orokorrean, zapalkuntza, injustizia, jazarpen… konkretu batean zentratzen dira, arazo hori ezagutzera ematen dutelarik, konponbideak bilatzen dituzten bitartean. Intersekzionalitateak gizarte mugimenduek zapalkuntza askori aldi berean aurre egiteko aukera ematen die, zapalkuntzak multifaktorialak direla onartzearekin batera horiei aurre egiteko alternatiba indartsuagoak gorpuzteko aukerak indarra hartzen dutelarik. Intersekzionalitatea kategoria praktiko eta dinamikoa da, baita ezegonkorra ere (Hancock, 2016), hainbat erabilera eta inbertsio aktibistaren mende dagoena. Estatu Batuetan, adibidez, #BlackLivesMatter mugimendua analisi intersekzionalak esplizituki aldarrikatzen dituen lehen mugimendu sozialetako bat da (Taylor, 2017). Marko honetan kokatzen da aipatutako Black Lives Matter mugimendua. 2013an, poliziak George Zimmerman hil arte tirokatzeagatik absolbitu ondoren, mugimendua #BlackLivesMatter traolarekin hasi zen. Mugimendua komunitate afroamerikarreko hiru liderrek sortu zuten: Alicia Garza-k, Patrisse Cullors-ek eta Opal Tometi-k. Black Lives Matter Eskubide Zibilen Mugimendu Afroamerikarrean, Black Power mugimenduan eta 1980ko feminismo beltzaren mugimenduan oinarritu zen, besteak beste. Black Lives Matter-ek liberazio beltzeko mugimenduetatik kanpo egon ohi ziren taldeak gehitu zituen; Adibidez, erakundearen web-orriak dioenez, Black Lives Matter «Poliziak eta zaintzaileek egindako arraza beltzeko pertsonen judizioz kanpoko erailketetatik haratago doan 12
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan ekarpena da», mugimendua intersekzionalitatearen baitan kokatzen delarik. Black Lives Matter-ek pertsona beltz homosexualetan, transexualetan, aniztasun funtzional bat duten pertsonetan, dokumenturik gabeko pertsona beltzetan, aurrekariak dituztenetan, emakumeetan eta generoko alorreko bizitza beltz guztietan bizi dela defendatzen du. Alicia Garza sortzaileak honela laburbildu zuen Black Lives Matter -en atzean dagoen filosofia: «Black Lives Matter diogunean, beltzek beren oinarrizko giza eskubideak eta duintasuna galtzen dituzten moduez ari gara. Pobrezia beltzaren eta genozidioaren aitorpen bat da, indarkeria-egoera bat da. Milioi bat pertsona beltz kartzelan giltzapetuta daudenaren aitorpen bat da. Espetxeetan edo kartzeletan dauden pertsonen erdia beltzak dira, eta hori estatuaren indarkeriazko ekintza bat da.». Black Lives Matter mugimenduaren helburua ez da beste talde etniko batzuek jasaten dituzten diskriminazio-egoerei garrantzia kentzea; aitzitik, aurre egiten dieten arrazakeria eta desberdintasunak onartzen ditu, baina mugimendu horrek arreta jarri nahi du biztanleria afroamerikarrak aurrez aurre dituen diskriminazio intersekzionaleko egoeretan, egoera bereziki ahulean jartzen baititu. Estatu Batuetan pertsona beltz baten erailketa dagoenean, afroamerikarrek jasaten dituzten diskriminazio intersekzionaleko egoera berriz plazaratzen da, fokoa berriz polizien gehiegikerien zergatian jarriz. Honek politikariek esku-hartzeko eta diskriminazio horren kausei beren intersekzio guztietan heltzeko balio behar du. Ikuspegi intersekzionalak Black Lives Matter mugimenduari zapalkuntza arrazialetik haratago joatea ahalbidetzen dio, pertsona afroamerikarrek jasaten duten jazarpena ez baita soilik beltza izatearren. Gizarte mugimendu bat den heinean haien helburu nagusia iritzi publikoari pertsona beltzekin gertatzen ari denaren berri ematea eta konponbideak bilatzea da, eta hori lortzeko ezinbestekoa da herritarren laguntza edukitzea. Herritarren laguntza edukitzeko, ikuspegi intersekzionala oso baliagarria da, zapalkuntza mota ezberdinak batzeko balio duelako, batuketa horren bitartez mugimenduak indar gehiago eduki dezakelarik. 2.6 Intersekzionalitatea gizarte mugimenduetan Atal honetan zehar mugimendu askatzaileen baitan dauden oztopo eta aukeren lanketa egin dut, baina orain intersekzionalitatea gizarte mugimenduetan nola gorpuztu beharko litzatekeen ikusiko dugu, marko teorikoan ikusitako Crenshaw-ren eta Hill Collins-en ekarpenez baliatuz. Crenshaw-ren proposamenetara itzuliz, egilearen ustez arrazaren eta generoaren arteko intersekzioa ikusezin bihurtzeak alde batetik desberdintasun ugari dituzten gizabanakoak eta gizarte-taldeak bazterretara mugitzea eragin dezake. Bestalde, arrazakeriaren aurkako mugimenduen estrategia politikoek genero-arrazoiengatiko mendekotasuna erreplikatu eta 13
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan indartzea eragin dezake, mugimendu feministek arrazarekiko mendetasuna indartzen duten bezala (Crenshaw 1991). Bere argudioek, beraz, estrategia politiko desberdinek (gizarte-mugimenduek edo politika publikoek) talde-identitatearen ikuskera murriztuak kritikatzen dituztela diote, baina ez hainbeste identitate-kategoriak deuseztatzeko, baizik eta konplexuagoak bihurtzeko. Identitateak sozialki eraikitzen dira, baina gure munduan esanahi handia dute egilearentzat, eta, gainera, gizarte-talde desabantailatsu askoren erresistentzia- eta ahalduntze-espazioa izaten dira. Crenshawren ustez, beraz, identitateak sozialki eraikitzeak ez du esan nahi «beltzak» edo «emakumeak» (1991) bezalako zerbait ez dagoenik edo kategoria identitario horien inguruan politikoki antolatu behar ez denik. Aitzitik, egilearen ustez, kontua da onartzea gizarte-talde baten agentziaren osaera identitarioa hainbat kategoriatan eragiten duen koalizioa dela. Ildo horretan, berdintasunaren aldeko estrategia politikoak identitatearen kontzepzio konplexuago batetik abiatzea proposatzen du. Crenshawren ikuspegi hori, emakume afroamerikarren posizio sozialaren azterketan oinarritzen dena, Patricia Hill Collins (2009) ekintzaile eta teoriko feminista beltzaren ekarpenean aurkitzen dugu, bere testuak, aldi berean, behin eta berriz aipatu baitira intersekzionalitatearen teoriaren barruan. Collinsen proposamena zapalkuntza-ardatzak matrize batean elkarlotuta bezala kontzeptualizatzea da, non matrize horren esparruan banakoak botere-posizio desberdin eta aldakorretan eratzen diren. Dominazio matrizearen metafora horrekin, zapalkuntza-lerroen arteko interakzioa eta interdependentzia azaltzen ditu, eta pertsonak eta taldeak aldi berean zapaltzaile eta zapaldu posizio desberdinetan egoteko aukeraz ohartarazten du. Collinsen ustez, beraz, ezin da kategorien ikuspegi hierarkikorik hartu eta a priori ezetsi desberdintasunaren dimentsio bakar baten nagusitasuna. Erresistentzia gauzatzeko, egileak funtsezkotzat jotzen du taldeek matrizean duten posizio bereizia ikusaraztea, aitortzea eta borrokatzea. Emakume beltzen posizioan oinarrituta, ondorioztatzen du emakume horien artean zapalkuntza-esperientzia desberdinak egon arren eta planteatzen zaizkien erronkei ematen dizkieten erantzunak desberdinak izan arren, erronka komunak dituztela: besteak beste, etxebizitza, lana, hezkuntza eta abar eskuratzeko aukera okerragoa izatea. Begirada horren azpian, Crenshawk egiten duen bezala, identitate sinplearen politikari kritika bat egiten dio, eta kritika horrek ez du bat egiten kategoria horien identitatearekin, guztiz kontrakoa. Collinsen ustez, jarrera komun horiek aitortu behar dira, eta ahalduntzerako eta gizarte-aldaketarako espazio bihurtu behar dira gizarte-bizitzaren esparru guztietan. Ildo horretan, erakusten du, adibidez, emakume afroamerikarren pentsamendua sistematikoki baztertua izan dela agenda akademikoetatik, eta jarrera horren ikuspuntua ekarriko duen pentsamendu beltz feminista bat egoteko beharra aldarrikatzen du, ikuspuntu bat, nahitaez partziala, beste edozein posiziorena bezalakoa. Posizio ororen partzialtasun horrek eta horrek sortzen duen ezagutza kokatuak zeharkako elkarrizketa eta koalizioa egiara hurbiltzeko edo politika arloan intersekzionalitateari eta aldaketa sozialari heltzeko bide gisa defendatzera 14
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan garamatzala dio egile honek. Tesi honetarako bi ikuspegi horien funtsezko alderdi bat da agenda akademikoen, gizarte-mugimenduen, politika publikoen edo zuzenbidearen bidez politikoki landu behar diren talde barruko desberdintasunak daudela ikusarazteari ematen dioten garrantzia. Beraz, intersekzionalitatearen kontzeptuak karga politiko handia erakusten du, eta agenda horiek desoreka intersekzionalaren ekoizpenean eta konponbidean duten zeregin nagusira garamatza. Era berean, bi ekarpen horiek egitura sozial eta politikoetako desberdintasunaren ekoizpenaren berri ematen dute, emakume afroamerikarrek talde sozial gisa duten desabantaila- eta marjinaltasun-kokapenari buruzko begirada baten bidez. Hala ere, ondorengo ekarpenetan ikus dezakegu kontzeptu hori zehaztuz doala eta, bereziki, bi egileek gizarte-talde jakin baten kokapenean eta agentzian jartzen duten foku hori desberdintasun-sistemen menderatze-prozesuetara eta funtzionamendura bideratzen dela. Ez dugu ahaztu behar, Hill Collins-ek ohartarazten duen bezala, gizarte mugimendu baten baitan zapaldu-zapaltzaile erlazioak erreproduzitzen diren harremanak egon daitezkeela, are gehiago mugimendu intersekzionaletan. Egoera honen aurrean behar-beharrezkoa da zapaldu-zapaltzaile dikotomia horretatik haratago joatea eta batzen gaituzten berdintasunek banantzen gaituzten desberdintasunek baino indar gehiago edukitzea eta bi posizioak elkarlanean aritzea, mugimenduaren onerako. 3. METODOLOGIA Jada aipatu den bezala, GRAL honen helburua intersekzionalitateak gazteen gizarte mugimenduetan daukan pisua aztertzea da, maila diskurtsiboan zein praktikoan. Helburua betetzeko asmoz, lanketa hiru esparru ezberdinetan egin da; Azterketa bibliografikoa, hautatutako gizarte mugimenduek egindako lanketen analisia eta elkarrizketa sakonak. Erabilitako metodologian murgildu aurretik, ikerketa aurrera eramateko aukeratutako lagina azalduko dut. Marko teorikoan azaldu dudan bezala, zapalkuntza-ardatz asko daude, baina ikerketa burutzeko nire ustez zapalkuntza nagusienak direnak hartu ditut: Genero zapalkuntza, arraza zapalkuntza eta klase zapalkuntza. Horrez gain, nabarmendu beharra dago aukeratutako gizarte mugimenduek gazte dinamikekin harremana eduki behar dutela, gazte mugimenduak ez direnean. Genero zapalkuntza aztertzeko Euskal Herriko Neska Gazteen elkartea hautatu dut, generoaren arloa garatzeaz gain neska gazteen problematika ere lantzen dutelako. Arrazaren kasuan SOS Arrazakeria Bizkaia elkarteako kide gazte bat elkarrizketatuko dut, arrazakeriaren gaia jorratzeaz gain pertsona gazteek egunerokotasunean edukitzen dituzten arazoekin ere lanean ibiltzen dira. 15
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan Klase problematikarekin arazo gehiago eduki ditut, sindikatu gehienek ez baitute haien gazte sail propioa, beste elkarte batzuekin gazte problematiken lanketan elkarlanean aritzen baitira. Hau kontuan hartuta, ELA sindikatuaren barruan gazte ekimenetaz arduratzen den pertsona baten profila lortu dut, horrela klase ikuspegi bat edukitzeaz gain gazte begirada bermatuta dago. 1.Taula: Landa lana Zapalkuntza -ardatza Generoa Adina Erakunde mota Erakundea Generoa E1 Emakumeak <25 urte Bilgune, talde, erakunde, mugimendu feminista… Euskal Herriko Neska Gazteak, Matraka Arraza E2 Emakumeak <25 urte Mugimendu antiarrazista SOS Arrazakeria Bizkaia Klasea E3 Emakumeak <25 urte Sindikatua, koordinatzaileak… ELA Iturria: Elaborazio propioa Metodologiara itzuliz, ikerketa burutzeko egindako lehenengo gauza azterketa bibliografikoa izan da, intersekzionalitatearen bilakaera historikoa eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko eta gaur egungo egoerataz jabetzeko. Baina, funtsean, azterketa bibliografikoaren helburu nagusia analisian kontuan hartu beharreko dimentsio eta aldagaiak ikusaraztea izan da, horren bitartez elkarrizketako galderak ateratzeko. Analisiari dagokionez, bi teknika ezberdin erabili dira analisia aurrera eramateko, bi teknikak teknika kualitatiboak direlarik (Juaristi, 2003). Lehenengoa eta funtsezkoena elkarrizketa sakonak izan dira, elkarte bakoitzari elkarrizketa sakon bat egin diodalarik. Elkarrizketetan bi esparru nagusi bereizi dira, alde batetik elkarteak esaten duena, hau da, elkartearen diskurtso ofiziala, eta bestetik elkarteak egiten duena. Diferentziazio honi esker diskurtso ofiziala praktikara eramandakoarekin alderatu da, haiek intersekzionalitateari buruz esandakoa praktikan betetzen den ala ez ikustea ahalbidetu duelarik. Bestalde, erabilitako bigarren teknika kualitatiboa hautatutako elkarteek egindako lanketen, adierazpenen eta komunikatuen analisia izan da. Analisi honen bitartez posible izan da elkarteek gai konkretuen inguruan daukaten iritzia zein den jakitea -Martxoak 8aren 16
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan inguruan, adibidez- eta niri kontatutakoaren eta komunikatuetan esandakoaren artean koherentzia bat mantentzen den ala ez ikustea. Horrez gain, gizarte mugimenduek haien adierazpenetan planteatutakoak ikuspegi intersekzionala daukan aztertzeko balio izan du, beti kontuan hartuta ikuspegi intersekzionala edukitzea ez dela ikuspegi zurrun bat, interpretazio eta begirada desberdinak izan lituzkeelako. Analisia egiterako orduan, elkarrizketei erreferentzia egitean E1, E2 eta E3 bezala identifikatuko ditut, E1 Matrakako elkarrizketatua delarik, E2a ELA-koa eta E3a, berriz, SOS Arrazakeriakoa. 4. ANALISIA Analisiarekin hasi aurretik, nabarmendu beharra dago, ikerketan zehar esan den bezala, intersekzionalitatea ulertzeko era ezberdin asko daudela, eta nahiz eta ikuspegi orokor baten inguruan adostasun asko dagoen indibiduo eta kolektibo bakoitzak bere ñabardurak dituela, ñabardura horiek guztiz errespetagarriak direlarik. Analisi honen helburua ez da gizarte mugimendu batek intersekzionalitatearekiko egiten duen irakurketa epaitzea, analizatzea eta alderatzea baizik. Bestalde, ikerketa kualitatiboa den heinean, lortutako emaitzak heterogeneoak dira, heterogeneotasunak eskaintzen duen aberastasunetik ondorioak aterako ditudalarik. Metodologiako atalean aipatu bezala, analisiak bi zati nagusi edukiko ditu; Alde batetik analisi narratiboa-teorikoa dago, non hautatutako gizarte mugimenduen adierazpen eta lanketak aztertuko diren, bertatik erakundearen ildo ideologikoa ateratzeko asmoz. Aipatu beharra dago adierazpen gehienak egun konkretuetan egiten direla (Martxoak 8, Maiatzak 1…), eta orokorrean horrelako adierazpenez baliatuko naiz. Kasu askotan, adierazpen horik ez dute zuzenki intersekzionalitateari buruz hitz egiten, baina bere muinean mezuek ikuspegi intersekzional bat defendatzen dute, nik ikuspegi hori landuko dudalarik. 4.1 Matraka 4.1.1 Arlo teorikoa Genero ardatzarekin hasiz, Euskal Herriko Neska Gazteen taldea dago, Eibarko Matraka taldea bere barnean dagoelarik. Haien webgunean jartzen duen bezala, "EHko neska* gazteak… Euskal Herriko neska*gazte talde ezberdinen sarea dugu.", hau da, herri ezberdinetako neska gazteen elkartearen batuketaren ondorioa da EHNG, 2016tik hona elkartea egituratzen eta zabaltzen joan delarik. Matrakak 2020an hasi zuen bere ibilbidea, eta beste hainbat talde bezala EHNG-ren dinamikara batu zen. Webgunearekin amaituz, aurkezpen orrian lehendabiziko adierazpena dago, ondorengoa dioena: 17
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan "Sistema heteropatriakal kapitalista honen baitan, hamaika zapalkuntzak zeharkatzen gaituzte eta sistemak sakabanatuak, zatituak, isolatuak, nahi gaituen arren, badakigu zeinen garrantzitsua den gure esparru propioak sortzea, sareak ehuntzen joatea, elkarrekin konspiratzea, autodefentsa feministaz borboka dagoen salda egunero eragin, moldatu eta elikagai berriak gehitzea… Badakigu zein garrantzitsua den prozesua, bidea. Aipatu berri ditugun egistasmoek, orain arteko bidea marraztu dute. Jarrai dezagun baina, neska* gazteon bidea egiten zein beste bide batzuk arakatzen. Bidean egingo gara, bideak egingo gaitu!" EHNG. Nortzuk Gara https://www.ehkoneskagazteak.eus/nortzuk-gara Lehenengo aldarrikapen hau oso interesgarria da ikuspuntu intersekzional batetik ikusiz, ikerketan zehar aipatutako hainbat esparru jorratzen baitira. Hasteko, "haimaka zapalkuntzak zeharkatzen gaituzte"-ren ideiak bat egiten du arestian garatutako guztiarekin, hainbat zapalkuntza daudela esaten denean sistemak jendearekiko -eta kasu honetan neska gazteekiko- praktika zapaltzaileak erreproduzitzen dituztenaren ideia dagoelako, zapalkuntza horiek erditik zeharkatzen gaituztelarik, pribilejioaren edota zapalduaren aldean kokatzen gaituztelarik, zapaltzaile-zapaldu dikotomia erreproduzituz. Ideia honek bat egiten du sistemak borroka ezberdinak sakabanatuak nahi dituenaren baieztapenarekin; Sistema sortzen eta erreproduzitzen dituen zapalkuntzen jabe da, zapalkuntza horiek sistemarentzat onuragarriak direlarik, eta sistemak badaki zapalkuntza horiei banan-banan aurre eginez eta borrokatuz ia ezinezkoa dela zerbait aldatzea, hau da, sistemaren interesen aurrean alternatiba bat eraikitzea, eta horregatik sistemarentzat erraza da borroka isolatuak bereganatzea, funtsean ez baitzaio -ia- ezer gertatuko. Horregatik azpimarratzen du EHNG-k sistemak borrokak sakabanatuta nahi dituela, borroken isolamenduak sistemari mesede egiten diolako. Borroken sakabanaketaren aurrean, "esparru propioak saretzea" defendatzen dute, esparru propioak sortuz soilik lortu daitekeelako sakabanaketari aurre egitea eta alternatiba sendoak eraikitzea. Ideia honek bat egiten du EHNG-k martxoak 8an egin zuen irakurketarekin, bertan zaintzaren garrantzia azpimarratu baitzuten. Zaintza komunitario bat garatzeko beharrezkoa da aipatutako esparru propioak edukitzea, horiek eduki ezean zaintza oso mugatua izango baitzen. Zaintzari buruz hitz egiten dutenean, zaintzearen ideia elkar zaintzetik haratago doan ideia bat da, sistemarekiko alternatiba integral bat dela defendatzen dute. Kapitalak ahalik eta etekin gehiago atera nahi duen eta harremanen likidotasuna begi-bistakoa den aro honetan, dena azkarregi doanean eta pertsonak merkantilizatzen direnean zaintza erdigunean jartzea iraultzailea dela diote, sistemari aurre egiten zaiolako eta alternatibak eraikitzea posible bilakatzen delako. Zaintzaren garrantzia sistemako zentro-periferia dikotomiarekin ere lantzen dute, non sistemako erdigunean "kapitalak ahalik eta etekin handiena ateratzeko beharrezkoak dituen jarduera gutiak kokatzen diren", hau da, sistemaren muinean ikuspegi ekonomikotik produktiboak diren jarduerak daude soilik, bertatik etekin ekonomikoak atera daitezkeen jarduerak, beste jarduera denak periferian kokatzen direlarik, hala nola zaintza lanak eta lan 18
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan erreproduktiboak; "Bizitza sostengatzeko ezinbestekoak diren lanak" periferian kokatzen direla diote, orokorrean etekin ekonomikoak ematen ez dituztenez bigarren maila batean zokoratuta gelditzen direlarik. Honekin batera lan erreproduktibo horiek periferian egoteak pertsona guztien zaintza ez bermatzea eragiten du, zaintza edukitzea norberaren egoera sozioekonomikoaren menpe gelditzen delarik, pertsona askok zaintza duin bat eduki ezin dutelarik, ez zaintza fisikoan ezta psikiko edo komunitarioan. Arrazoi hauengatik gaur egun daukagun sistema sistema biozida dela defendatzen dute, "gehiengoaren bizitzen kontra egiten duelako modu zuzenean". Kontra egite hori kasu askotan ez da era zuzen batean ematen, hau da, ez dute zuzenki zaintza duin bat edukitzea galarazten, baina zentro-periferia banaketarekin zaintza lanak eta lan erreproduktiboak bigarren maila batean gelditzen dira, jende askok horiek lortzeko baliabideak ez dituztelarik. Bestalde, lan erreproduktiboen kasuan, egoera prekarioan dauden emakumeak dira hauetaz arduratzen direnak, kasu askotan emakume etorkinek paper hori betetzen dutelarik. Horregatik, lan erreproduktiboek, bere barnean genero gatazkatik haratago klase talka bat ere dagoela salatzen dute, lan hauek beti langile klaseko emakumeek betetzen dituztelarik, gehienetan egoera prekario batean. Horrez gain, egoera hau ikusarazteko, zaintza zer ez den erakusten duten pankartak egin zituzten, honela ziotelarik: "Zaintza ez da zure seme-alabak zaintzeko neska gazte bat egoera prekarioan kontratatzea", "Zaintza ez da zaintza lanak pribatizatzea", "Zaintza ez da soldata minimora ez heltzea, kontraturik gabe lan egitea, ordutegi finkorik ez izatea…" Honi aurre egiteko sistemak bultzatzen duen jarrera neoliberal eta indibidualista alde batera utzi behar dela diote, zaintza kolektibo eta elkar zaintzari garrantzia emanez, kolektiboaren indarra zentroan jarriz. Zaintza zer ez den ikusita, nola ulertzen du zaintza EHNG-k? "Zaintza langileen lan eskubideak errespetatu eta bermatzea da, baita etxeko lanen ardura zure gain hartzea, edota zure harremanak balioan jartzea. Zure inguruaz eta komunitateaz arduratzea eta inplikatzea da zaintza, zure harremanekiko erantzukizun afektiboa izatea, bileretan eta ekintzetan bestek ere parte hartzeko espazio seguruak sortzea da eta batzuetan isiltzen jakitea ere bai. Zaintza guztiontzako bizitza bizigarriak bermatzea da" Arestian aipatu bezala, zaintzaren ideia zaintzetik haratago doan zerbait da, gure egunerokotasunean ditugun harreman guztien eraldaketa bat ematea defendatzen dute, ingurukoekin, komunitateko jendearekin, lagunekin, familiarekin ditugun harremanak beste era batean planteatzeko eta momentu oro harremanen erdian erantzunkizun afektiboa izateko. Erantzunkizun afektiboaz hitz egiten dugunean, aipatutako norberaren inguruan daudenekiko erantzunkizun bat edukitzea da, ez soilik pertsona hori txarto dagoenean. Intersekzionalitatearen baitan zaintzaren ideiak garrantzi handia dauka. Mugimendu, elkarte, talde batean ikuspegi intersekzionala aplikatzerako orduan ezinbestekoa da barneko kideen artean etengabeko zaintza bat izatea, behar-beharrezkoa baita kideak gustura eta seguru sentitzea, zerbait gertatzen bazaie laguntza edukiko dutela jakitea. Zaintzarekin soilik sortu daitezke esparru seguruak, esparru seguruak direlarik bide intersekzionala hartzeko lehenengo pausua. 19
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan Askotan zaintzaren ideia pertsona batek egoera zaurgarri batean dagoen beste pertsona baten zaintzarekin lotzen dugu, beste pertsona hori egunerokotasuneko gauzak egiteko gai ez denean zentratzen garenean, gaixorik egonda edo oso gaztea edo nagusia den pertsona baten kasuan. Argi dago kasu horretan ere zaintza ezinbestekoa dela, baina EHNG-k haratago joatearen proposamena zabaltzen du, egoera zaurgarrian dauden petsonak zaintzeaz gain norberaren inguruko pertsonen zaintza aktiboa egitea aldarrikatzen dute, "guztiontzako bizitza bizigarriak bermatzea" defendatuz, jende -ia- guztia eroso sentituko den espazioak sortuz. Esaldi honek bat egiten du hasieran aipatutako "esparru propioak saretu"-aren ideiarekin, zaintza komunitarioaren garapenerako ezinbestekoa baita erantzunkizun afektiboan oinarritutako sareak sortu eta bermatzea. Analisi teorikoan aztertutakoa ikusirik, Matrakak eta EHNG-k haien militantzia lana ikuspegi intersekzional batetik egiten dutela baieztatu daiteke; Nahiz eta elkarte feminista bat izan generoaren problematikatik haratago doan analisi bat egiten dute, zaintzaren eta klase zapalkuntzaren afera aipatuz eta genero zapalkuntza ikuspegi intersekzional batetik ikertuz. 4.1.2 Arlo diskurtsiboa Orain arlo teorikoan defendatzen dena arlo diskurtsiboan esaten denarekin bat egiten duen aztertuko dut, Matrakako kide bati egin nion elkarrizketa erabiliz. Hasieran aipatu da EHNG-k hamaika zapalkuntzez hitz egiten duela, hau da, generoaz haratago dauden zapalkuntzek ere zeharkatzen dituztela. Ideia honek bat egiten du Matrakako kideak esandakoarekin: "Neska gazte talde moduan emakume bezala jasaten dugun zapalkuntzan oinarritzen gara, bai neska bai gazte zapalkuntzan, baina kontuan hartzen ditugu ere zapalkuntzen intersekzioan dauden zapalkuntza ezberdinak, arraza eta langile izaeren ondorioz, genero eta orientazio disidenteen ondorioz jasa zenitzakeen zapalkuntzak ere kontuan hartzen ditugu." (E1) Begi bistakoa da genero zapalkuntza ardatz hartzen dutela, baina "zapalkuntzen intersekzioan dauden zapalkuntza ezberdinak" kontuan hartzen dituztela esatean hamaika zapalkuntzen ideia partekatzen du, beraz kasu honetan arlo teorikoa eta arlo diskurtsiboa bide beretik doaz. Honen harira, zapalkuntza bat baino gehiagoren lanketa aldi berean egitea posible den galdetu nion, eta erantzundakoak berdintasun asko ditu arlo teorikoan aipatutakoarekin: "Bai, azenean ni neska naiz baina ez naiz neska bakarrik, langile prekarioa, gaztea, bollera, bi, trans eta pertsona arrazializatu bat naiz, ez naiz izaera bakarra, ez naiz neska bakarrik. Ez da garrantzitsua bi lanketak aldi berean egitea, baizik eta ezinbestekoa." (E1) 20
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan Arlo teorikoan zapalkuntzek erditik zeharkatzen gaituztela esan da, eta erantzun honen muinean ideia berbera dago; Egunerokotasunean erreproduzitzen diren zapalkuntzek zeharkatu egiten gaituzte, eta zeharkatzen gaituzten heinena pribilejioaren edota zapalkuntzaren aldean kokatzen gara. Neska izateaz gain langile prekarioa, gaztea, bollera, bi, trans eta pertsona arrazializatu bat dela esaten duenean argi gelditzen da zapalkuntzaren ardatzak guztiok zeharkatzen gaituela, eta horregatik esaten du "ez naiz izaera bakarra, ez naiz neska bakarrik", askotan neska-mutil dikotomian soilik gelditzen baikara banaketa egitean, baina zapalkuntza ugari dauden heinean ez dauka zentzurik banaketa binario horretan gelditzea, neska-mutil izateaz gain askoz ere gauza gehiago garelako. Ideia honek bat egiten du marko teorikoan Butler-ek proposatzen duen eskualde eta diskurtsoaren arabera eraldatutako identitateen ideiarekin, azkenean emakume izate hori inguruko beste aldagai askok moldatzen dutelako, aldagai horiek generoarengan daukaten eragina kontuan hartu behar delarik. Zaintzaren arloa jorratu denean, gazteek jasaten duten egoera prekarioaz hitz egin da, EHNG-k zaintza lan tradizionaletan gazteak eta emakume etorkinek paper hori betetzen dutelarik, "Zaintza ez da zure seme-alabak zaintzeko neska gazte bat egoera prekarioan kontratatzea" bezalako ideiekin. Gazteek jasaten duten zapalkuntzen eta nagusiek jasaten dituztenen artean alderik dagoen galdetu nion: "Azkenean gazte izateagatik arrazoi eta jakintzak kentzen dizkigute, sistema heteropatriarkalak bere sinismen eta balioak guri (gazteei) inposatu nahi dizkigu gero guk hori birproduzitu ahal izateko. Gazteak garen heinean zaurgarritasun egoera batean gaude non sistemak bereganatu nahi gaituen." (E1) Arestian praktika zapaltzaileen erreprodukzioa aipatu da, elkarrizketatuak esaten duen bezala erreprodukzio hori bermatzeko ezinbestekoa delarik gazteen egoera zaurgarriaz aprobetxatzea ondoren praktika zapaltzaile horiek erreproduzitzeko. Gazteak diren heinean pairatzen duten zapalkuntza ez da pertsona nagusiek jasaten dituztenen guztiz antzekoa, alde batetik arlo ekonomikoan oso egoera prekarioan egoteak aipatutako lan prekarioak hartzea bestetik ez baitzaie gelditzen, eta hori gutxi ez sistemak zapalkuntza egoera hori betikotzeko sinismen eta balioen inposaketa bat ematen dela argudiatzen du ondoren gazteek erreproduzitu ahal izateko. Azkenengo datuen arabera 26 urtetik beherakoen %82ak soldata minimoa baino gutxiago kobratzen du bere lana egiteagatik, datu honek elkarrizketatuak daukan ikuspegiarekin bat egiten duelarik.1 Matraka bezalako talde feministen kasuan, askotan bertan parte hartzen duen jende guztia gustura sentitzeaz hitz egiten da, eta egoera honen aurrean ere autokritika egiten dute: "Beti dilema horretan aritzen gara, azkenean gure taldean ikusten dugulako neska eta gazte garen heinean talde nahiko normatiboa garela ikusten dugu, genero identitatearen barruan, arrazializaioan… oraindik lanketa nahikoa daukagula ikusten dugu. Horretan ari gara, ekilibrio hori topatu nahian." (E1) 1 https://www.businessinsider.es/juventud-precaria-cada-vez-menores-26-anos-cobran-debajo-salariominimo-1067713 21
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan Intersekzionalitatearen ideiaren baitan kokatzen den elkarte bat izanik, gizartearen dauden sentsibilitate eta egoera ezberdinak kontuan hartzea behar-beharrezkoa da, eta Matrakaren kasuan heterogeneotasun gabezi bat identifikatu dute. Argi dago heterogeneotasun hori ezin dela zuzenki bilatu, baina arazo hori existitzen dela onartzea lehenengo pausua da sentsibilitate ezberdinetako jendea elkartera hurbiltzeko eta intersekzionaliateak tratatzen dituen zapalkuntza ezberdinen lanketa hobeago bat egiteko, egoera eta sentsibilitate ezberdinak ezagutuz. Intersekzionalitatearen gaian zehazki sartuta, ideia hau nola lantzen duten galdetu nion, berak zer iritzi zuen jakiteko eta bere ustez elkartean daukan pisuaz hitz egiteko: "Nahiko landu dugun ideia bat da, Matraka barruan lantzen saiatzen garena, oso garrantzitsua eta ezinbestekoa ikusten dugulako ulertzea zapalkuntza ez dela bakarrik emakumea izateagatik edo langile izateagatik edukiko, azkenean sistemak era ezberdin askota zapalduko gaituelako, eta hori lantzea garrantzitsua dela uste dugu. Eta horrez gain ikusteko ere gu neska izanda zapaltzaileak ere izan gaitezkeela, pertsona arrazializatu baten aurrean, pertsona trans baten aurrean…" (E1) "Sistemak era ezberdin askotan zapalduko gaituelako"; Askotan, zapalkuntza ezberdinez hitz egiten ari garenean, zapalkuntzak modu isolatu batean tratatzeko joera dugu, batak bestearekin zerikusi gutxi izango balute bezala, baina elkarrizketatuak esaten duen bezala, sistemak era ezberdinetan zapaldu gaitzake, eta horregatik ezinbestekoa da pairatzen ditugun zapalkuntzak ez direla emakume izateagatik, langile izateagatik edota pertsona arrazializatu bat izateagatik era isolatu batean ematen, baizik eta interkonektatuta dauden zapalkuntzak direla. EHNG-k hamaika zapalkuntzez hitz egiten du, eta ideia honek bat egiten du elkarrizketatuak transmititutakoarekin. Bestalde, garrantzitsua da norbera konturatzea zapaldua izateaz gain zapaltzaileak ere izan gaitezkeela, eta zapalduak izateak ez digu zapaltzaile izateko eskubiderik ematen. Marko teorikoan feminismo berriez eta hauek dauzkaten proposamen berriez aritu naiz, Mercedes Jabardo bezalako autoreak landuz, autore hauek hegemonikoa (zuria, mendebaldekoa) ez den feminismo baten alde egiten dutelarik. Matrakaren kasuan bide berbera jorratzen saiatzen dira, hegemonikoak ez diren proposamen alternatiboekin lan eginez eta sistematik at alternatibak bilatzen. Etorkizunera begira, elkartea bera elkarte intersekzional bat izateko bidean dagoela ondorioztatu daiteke; arlo teorikoa arlo diskurtsiboarekin alderatuz, bi arloak ildo berberetik doazela baieztatu daiteke, nahiz eta teoria praktikara eramaterako orduan kontraesan eta zailtasun ezberdinak eduki. 4.2 ELA 4.2.1 Arlo teorikoa 22
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan Generoaren eta Matrakaren kasua aztertuta, klasea zapalkuntza aztertzen hasiko naiz, eta horretarako ELA sindikatuan gazte ekimenez arduratzen den pertsona bati egindako elkarrizketa erabiliko dut arlo diskurtsiboa aztertzeko, arlo teorikoaren kasuan ELAko aldizkaria den Landeia-ren argitalpenez baliatuko naizelarik. Hasteko ELA sindikatua kokatzea ezinbestekoa da; Eusko Langileen Alkartasuna 1911an EAJren sindikatu bezala sortu zen, baina gaur egun joera horretatik urrun dagoen sindikatu bat da. Haien webgunean dioten bezala, Euskal Herriko sindikatu handiena da, 100.000 afiliatutik gora dituztelarik. Azpimarratu beharra dago ELA, sindikatua den heinean, ez dela gizarte mugimendu bat, baina, ikusiko den bezala, gazte problematika jorratzen duenez eta gazte mugimenduen barnean kokatzen denez ikerketarako baliogarria den ikuspuntu bat ematen du. 2021eko azaroaren 24 eta 25ean sindikatuaren XV. Kongresua egin zen, bertan Mitxel Lakuntza idazkari nagusi gisa berrautatua izan zelarik. Lakuntzak emandako diskurtsoaren parte bat aztertuz hasiko naiz arlo teorikoaren azterketa hau: "Kapitalismoak eragiten duen indibidualismoaren aurrean, teknologia berriek eragiten duten isolamenduaren eta inposatu nahi diguten mundu birtualaren aurrean, pertsonen arteko despolitizazioaren eta deskonexioaren aurrean, sindikatuak badu zer eskaini: isolamenduaren aurka bat egitea, mundu birtual horren aurrean benetako emozioak partekatzea, etsipenaren aurka borrokatzea eta amets egitea. Horretarako daukagu sindikatua, amets horiek egia bihurtzeko. ELAn oinak lurrean ditugun ameslariak gara". ELA, Kongresua (2021eko azaroak 24) https://www.ela.eus/eu/kongresua/ Sindikatuaren arabera klase zapalkuntza lantzen duen sindikatu bat da, eta klase zapalkuntza lantzen duen heinean kapitalismoaren kritika begi bistakoa da, sistema horrek sortzen dituen zapalkuntza ugariei aurre egiteko asmoa duen sindikatua baita. Idazkari nagusiak kapitalismoak hainbat eragin dituela azpimarratzen du; Indibidualismoaren kasua askotan aipatzen den ondorio bat da, azken finean ideia neoliberala aurrera eramateko ezinbestekoa baita indibidualismo basati bat edukitzea, baina oso gutxitan hitz egiten da isolamenduaz; Hertzainak taldeak, Aitormena abestian "rutinaren morroiak bihurtu gara" kantatzen zuten, eta errutinaren morroi bihurtzearen atzean Mitxelek aipatzen duen isolamendua dago, errutinak, kasu gehienetan, etxetik lanera eta lanetik etxerako bidea soilik baimentzen du, beste pertsonekiko, gizartearekiko isolamendu bat edukiz eta sistemarentzat ezinbestekoa den indibidualismoa bultzatuz. Isolamendu hori areagotzeko teknologia berriez hitz egiten da, eta egia da eskuragarri ditugun teknologiek errealitatetik aldentzen gaituztela, kasu askotan mundu birtuala mundu errealarekin nahasten dutelarik. Diagnostiko honen aurrean, sindikatuak proposatzen duena errealitatera itzultzea da, emozioak partekatzea, etsipenaren aurka borrokatzea eta amets egitea. Klase zapalkuntzaren lehen hurbilpen hau, arestian aipatu bezala Landeia aldizkaria erabiliz klase zapalkuntza lantzeaz gain ELA sindikatuak genero eta arraza zapalkuntza nola lantzen dituen aztertuko 23
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan dut. Hasteko, aurtengo maiatzaren 1ean eginiko manifestazioan irakurritako manifestuaren parte bat hartu dut: "541.600 langile prekario baino gehiago daude Hego Euskal Herrian: behin-behineko kontratuak kateatzen dituen osasungintzako langilea; autonomo faltsu gisa jarduten duen garraiolaria; urtean 18.000 euro baino gutxiago irabazten duen erresidentziako zaintzailea; praktika kontratua duela lanean dabilen ikerlaria… Eta prekaritateak bereziki kaltetzen ditu sektore feminizatuenak: zenbatu ahal izan ditugun hamar enplegu prekarioetatik sei emakume langileenak dira. Hau da, 311.000 emakume daude, gutxienez, prekario Hego Euskal Herrian; ezegonkor, lan jardun erdiekin maiz, doi-doi hilabeteari eusten" Gaur egungo egoera sozioekonomikoaren analisia egiten denean, 2020an sortutako pandemia ezin da albo batera utzi, pandemiak utzi zizkigun sekuelak kasu askotan fisikoak eta psikikoak ez ezik, sozioekonomikoak ere izan ziren, eta ELAren kasuan presente dagoen aldagai bat da. Osasungintzako langileez eta erresidentzietako zaintzaileez hitz egiten denean begi bistakoa da pandemiak lehen lerroan jarri dituen langileak direla, lehen garrantzi askorik ematen ez zitzaien kolektiboak zirelarik. Langile hauek daukaten egoera prekarioa beste lan askotara zabaltzen da, ELAren datuen arabera 540.000 langiletik gora egoera prekarioan baitaude Hego Euskal Herrian. Klase zapalkuntzaren azterketa egiten denean, askotan klase zapalkuntzara mugatzen diren analisiak egiten dira, beste zapalkuntza mota batzuk kontuan hartu gabe; ELAren kasuan sektore feminizatuen aipamena egiten da atal honetan, nabarmentzekoa baita egoera prekarioan dagoen jendearen gehiengoa emakumeak direla, eta egoera prekarioan dauden pertsonen artean ere genero arrakala dagoela. Elkarte, mugimendu, sindikatu…batek genero zapalkuntzaren afera lantzen duenean, gizartean ematen diren genero zapalkuntzen diagnostiko bat egin ohi du, ondoren egoera hobetzeko alternatibak proposatuz. Beti aberasgarria da gizartean dauden dinamiken subertsio bat bilatzea, baina hori ezinezkoa da elkarte, mugimendu edota sindikatu barruan ematen diren dinamiketan genero zapalkuntza hori, zuzenki edo zeharka, ematen bada. 2022. urtean ELAk Genero-ekitaterako antolakuntza aldaketarako plan estrategikoa jarri du martxan, sindikatu feminista bat bilakatzeko helburuarekin. Ondorengo gogoeta egiten dute sindikatutik: "Sindikatuak berak sortzen ditu desberdintasun eta diskriminazio egoerak, askotan kontzienteki baina era inkontzientean neurri handi batean." ELA, Generoa (2022ko maiatzak 5) https://www.ela.eus/eu/genero-politika/albisteak/elak-sindikatu-feminista-izateko-zutabe-izan -nahi-duen-genero-plan-estrategikoa-aurkeztu-du Genero zapalkuntzaz hitz egiten dugunean, zapalkuntza mota ezberdin askoz ari gara, lan eremuko diskriminazioak barnean kokatzen direlarik. Sindikatutik dioten bezala, diskriminazio kasu gehienak era inkontziente batean ematen dira, barneratuta ditugun praktika ezberdinen erreprodukzioaren bitartez diskriminazio egoera horiek betikotzen baititugu, eta era inkontziente batean egiten direnak dira aldatzeko zailenak direnak. Era 24
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan kontziente batean egiten direnean zuzeneko akzioak egitea errazagoa da, baina inkontzientean barneratuta daudenean aldatzea zailagoa da, eta hori aldatzeko asmoa daukate plan honekin. Honen harira, aurreko atalean aldi berean zapaldua eta zapaltzailea izan zaitezkeela aipatu da, eta ELAk ildo berberetik jarraitzen du, zapaldu edo zapaltzaile bihurtzen gaituen ardatzak aldagai asko baititu, egoera batean zapalduak izan gaitezkeelarik, beste batean zapaltzaileak garen bitartean. Azkenik, arraza zapalkuntzari ere atal bat eskaintzen zaio Landeian, pertsona migratzaileek pairatzen dituzten zapalkuntza ezberdinen lanketa egiten delarik. Ondorengo pasarteak erreskatatu ditut ELAn militatzen duten pertsona migratzaile ezberdinei eginiko elkarrizketetatik: "Sektore prekarioenak dira pertsona migratu portzentaje handienak dituztenak, eta batez ere hor egoera irregularrean dauden emakumeak kokatzen dira" "Europan gertatzen dena ikusi besterik ez dago, eta etorkin ezberdinei ematen zaien tratua: ile-horia eta zuria bazara tratu bat ematen zaizu, beltza bazara, beste bat" Pribilejio-zapalkuntza eskala bat izango bagenu, eskalaren goi aldean gizon europar zuri bat egongo litzateke, behe aldean emakume etorkin arrazializatu bat egongo zen bitartean. Hori aipatzen du lehenengo militanteak, egoera irregularrean lan prekarioan dauden pertsonen gehiengoa emakumeak dira, gehien bat zaintza lanetan zentratzen direnak. Bigarren militanteak ere antzeko irudi bat dauka hemengo lan merkatuarekiko, pertsonek jasotzen duten tratua arrazarengatik baldintzatuta dagoela dio, pertsona horrek dituen gaitasunak kontuan hartu gabe. ELAk arlo bakoitzean egin duen lanketa ikusita, sindikatuaren ildo politikoa intersekzionalitatearen ideiaren baitan kokatzen dela esan daiteke. Klase zapalkuntzak sortzen dituen desberdintasun eta diskriminazio egoeren gainean lan egiten da, egoera horiek aldatzeko asmoz, baina aldi berean beste zapalkuntza motak presente daude egoeraren diagnostiko bat egiterako orduan eta konponbide bat bilatzerako orduan. 4.2.2 Arlo diskurtsiboa Arlo diskurtsiboan sartuz, hasteko elkarrizketa egin nion militante honi zapalkuntza ardatz nagusi bat identifikatzen duten galdetu nion: "Azkenean klase borrokaren ideiarekin bat egiten dugu, baina kontua da, adibidez, erresidentzietako persona migratu batek, emakume migratu batek nik ez ditudan beste zapalkuntza batzuk izango dituela, edo persona homosexualen kasuan ere berdin. Azkenean, ba bai, obviamente langile klasea defendatzen dugu baina ulertzen dugu ere beste zapalkuntza batzuk daudela eta horren bozeramaile izan behar garela." (E2) 25
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan Klase zapalkuntza lantzen duen sindikatu bat den heinean, esaten duen moduan klase borrokaren ideiarekin egiten dute lan, baina egoera bakoitzean analisi konkretu bat egin behar dela defendatzen dute, egoera konkretu bakoitzean erantzun konkretu bat eman behar delako. Hasieratik intersekzionalitatea presente dagoela ikusi daiteke, pertsona migratuen eta emakumeen egoerez mintzatzen baita, hauek pairatzen dituzten zapalkuntzak desberdinak izango direlako beste pertsona batzuek jasotzen dituztenarekin alderatuta, hau kontuan hartzea ezinbestekoa delarik sindikatuak bere lana ondo egin dezan, ezinezkoa baita langile guztiak era berdinean tratatzea. Honen harira, klase zapalkuntza ez diren beste zapalkuntzak kontuan hartzen direnaren inguruan hitz egin genuen: "Azkenean zapalkuntzak konektatuta daude, eta langile klasearen baitan ere pribilejioak daude (gizon-emakume, homo-hetero, bertako-kanpoko…), orduan nahi ta ez, langile klasea defendatzen dugun heinean beste zapalkuntzak kontuan hartzen dira." (E2) Generoaren atalean ikusi zen bezala, kasu honetan ere aldi berean zapalduak eta zapaltzaileak izan gaitezkeenaren ideia atera zen. Kasu askotan langile klasearen mitifikazio bat ematen da, baina langile klasearen barruan ere botere harremanak daude, zapaldu eta zapaltzaileak daude eta sistemak eragiten duen klase zapalkuntzaren barnean pribilejio egoerak daude. Bi elkarteek Hill Collins-ek ohartarazi zuenarekin bat egiten dute, elkartearen barnean zapaldu-zapaltzaile harremanak egon daitezkelako, gero harreman horiek gizartera pasatzen direlarik. Horrelako egoerak intersekzionalitatea aplikatu nahi duten elkarteetan errazago ematen dira, elkartearen barnean aldi berean zapalduak eta zapaltzaileak diren pertsonak elkarlanean aritzen direlako. Antzeko egoera bat dago gazteek eta nagusiek pairatzen duen klase zapalkuntzaren kasuan, gazteek pairatzen duten zapalkuntza desberdina baita nagusiek jasaten dutenarekin alderatuta: "Azkenean gazteek pairatzen duten prekarietatea, interinietatea… oso ezberdinak dira nagusiek pairatzen dituztenekin alderatuta. Enpresa batean aldizkakoak direnak eta txarren daudenak gazteak dira, eta fijoak direnak nagusiak dira. Osakidetza bezalako instituzio publikoetan gazteak lan kontratu laburrak edukitzen dituzte, nagusiak finkoak diren heinean, eta gazteak lan merkatura joaten direnean zailtasunak izaten dituzte." (E2) Gazteek lan merkatuan lana bilatzerako orduan lan duin bat bilatzeko zailtasun handiak dituztela esaten dute, baina honetaz mintzo direnean ez du esan nahi langile klaseko pertsona nagusiagoek erraztasunak dituztenik lana bilatzeko eta lan baldintza duinak izateko, baina begi bistakoa da gazteen gehiengoa egoera prekario batean bizi dela, hein handi batean lortzen dituzten lan guztietan baldintza txarrak dituztelako. Kasu askotan adinaren aldagaia ez da kontuan hartzen zapalkuntzen lanketa bat egitean, baina ELAk, elkarrizketatuaren aburuz, desberdintasun horiek kontuan hartzen ditu diagnostiko egoki bat egiteko asmoarekin. Honaino ikusitakoarekin argi gelditu da ELAk klase zapalkuntzari aurre egiteko plangintzak arlo teorikotik praktikara eramaten dituela, baina zer egiten du genero eta arraza zapalkuntzak lantzeko? 26
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan "Orain prekaritate kanpaina abian daukagu, eta honen harira diagnostiko bat egiten ari da. Horrekin greba asko egin dira soldata arrakalaren harira, adibidez Guggenheimeko garbitzaileek izan duten gatazkan edota etxez etxe ibiltzen direnen kasuan, eta hori salatzeko egin dira. Pertsona arrazializatuen kasuan orain dela gutxi eduki genuen erregularizazioaren aldeko kanpaina, baina ez da guk egin duguna, babesa eman diegun mugimenduak dira. Uste dut zaila dela pertsona arrazializatuekin lanean ibiltzea pertsona zuria izanda, baina beharrezkoa da eta egiten saiatzen gara." (E2) Genero zapalkuntzaren kasuan, greben hitzarmen kolektiboak lortzea bilatzen da, existitzen den soldata arrakalarekin amaitzeko. Kasu askotan garbitze eta zaintza lanetan aritzen diren emakumeak izaten dira egoera prekarioenean daudenak, lan horiek lan merkatuan daukaten "ospea" oso urria baita, eta hori gutxi ez tradizionalki esparru feminizatuak izan dira; Bi faktore horiek klase zapalkuntzari gehituta lan oso prekarioak ateratzen dira, eta horrelako esparruetan ezinbestekoa da sindikatuaren lana. Bestalde, oso interesgarria iruditu zitzaidan pertsona arrazializatuekin lanean ibiltzeko edukitzen dituzten zailtasunen inguruan aipatutakoa. ELA beste eragile eta mugimendu batzuekin elkarlanean aritzen da pertsona arrazializatuek jasaten duten zapalkuntzari aurre egiteko, baina zailtasunak dituzte sindikatu bezala haien ekimenak aurrera eramateko. Horren arrazoiak zeintzuk diren galdetu nion: "Depende, egia da pertsona prekarioak zailagoak direla antolatzeko, eta egia da batzuk mesfidatiagoak direla, baina baditugu delegatuak urteekin kriston lana egin dutenak pertsona arrazializatuekin, baina zaila da zeren bakoitza herrialde batekoa da, kultura batekoa, hizkuntza bat erabiltzen du eta bere taldera mugatzen da eta hurbiltzea zailagoa da. Azkenean denbora behar da militatzeko eta gogoak eduki behar dira, eta askok ez dute edo ezin dute hona sartu." (E2) Aipatzen duen bezala, pertsona prekario batek mila gauza edukiko ditu egiteko, egunero arazo ezberdinak izango dituelarik konpontzeko, eta pertsona arrazializatuen kasuan, mendebaldeko herrialde askotan jasaten duten diskriminazioa kontuan hartuta normala da pertsona zuriekiko mesfidatia izatea eta haiek gustura sentitzen diren zirkuluan mantentzea. Elkarrizketatuak dio honi aurre egiteko delegatuen lana ezinbestekoa dela, urteak daramatzatelako pertsona arrazializatuekin lanean eta badakitelako nola tratatu, baina hala ere zailtasunak dituzte pertsona arrazializatuetara heltzeko. Arazo bat konpontzeko lehenengo pausua arazoa existitzen dela onartzea da, eta hortik aurrera konponbideak bilatzea, ELA horretan dabilelarik. Honen harira, bere ustez genero eta arraza zapalkuntzak lantzeko nahikoa egiten duten ala ez galdetu nion: "Nik uste dut ezetz, saiatzen ari garela uste dut, azken urteetan asko aurreratu da, asko aldatu da sindikatuaren egoera eta diskurtsoa, eta prozesu horretan gaude. Erraza da feministak garela esatea, baina autokritika egin behar da gehiago egin genezakeelako. Prozesuan gaude eta gutxinaka-gutxinaka intersekzionalitatearen ideiara hurbiltzen ari garela uste dut. Bestalde aldaketa generazionala dago sindikatuan eta horrek nahitaez aldaketak dakartza. Orain dela urte pare bat sindikatuko genero azterketa bat egin zen eta diagnostiko bastante lamentable bat 27
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan atera zen, sektore ultramaskulinizatu bat zela ikusi zelarik, eta horren harira aldaketak eman dira eta ematen ari dira aldatzeko asmoz." (E2) Atal honetan zehar ELAk egiten dituen lanketa ezberdinak ikusi dira, baina elkarrizketatuaren ustez oraindik ez dira nahikoa, bere ustez oraindik bidea gelditzen da egiteko. Aipatzen duen aldaketa generazionala interesgarria iruditu zitzaidan; Aldaketa bat ematen denean aldaketa onera edo txarrera eman daiteke, baina aldaketa hori burutuko duten pertsonek ideiak argi badituzte aldaketa hori onerantz joatea errazagoa izango da, kasu honetan, aipatzen duen bezala, intersekzionalitatearen ideiara hurbiltzeko eta zapalkuntza ezberdinen lanketa sakon eta eraginkorra egiteko. Azkenik intersekzionalitatearen inguruan zer iritzi duen eta gizarte mugimenduetan aplikatzen den galdetu nion: "Intersekzionalitateak gizartearen egoeraren diagnostiko egoki bat egitea ahalbidetzen du, langile klasearen baitan zapalkuntza bakarra dagoela uste badugu diagnostiko oso eskasa egiten dugu, baina egia esan oso gutxi dagoen ideia bat da, azkenean militantzia esparruan pertsona perfil antzekoa topatzen duzu, oso pertsona prekario, arrazializatu gutxi… eta gizarte mugimenduetan ez da ikuspegi hori isladatzen. Askotan gizarte mugimenduetan predikatzen diren diskurtsoak ez dira praktikara pasatzen." (E2) Bere ustez intersekzionalitateak gizartearen egoeraren diagnostiko egoki bat egiteko balio du, zapalkuntza ezberdinen lanketa egiteko eta konponbideak bilatzeko. Aldi berean autokritika egiten du gizarte mugimenduetan intersekzionalitateak daukan garrantzia ikusita, oso perfil homogeneoak ikusten baitira gizarte mugimendu gehienetan, "predikatzen diren diskurtsoak ez dira praktikara pasatzen". Gizarte mugimendu askok aniztasunaren aldarrikapen irmo bat egiten dute, baina mugimenduaren barnean ez da aniztasun hori ematen, eta barnean ematen ez bada oso zaila da kanpora ideia hori babestea. Martha Gimenez-ek esaten duena ELAren proposamenekin alderatuz, ELAk AGKren (Arraza-Genero-Klase) defentsa egiten du Gimenezen klase zapalkuntzaren garrantziaren aurrean. ELAk klase zapalkuntzari garrantzi handia ematen dio, baina aldi berean klase zapalkuntzatik at dauden zapalkuntza ezberdinen lanketa egiten du, beraien ustez haien lanerako ezinbestekoa baita klasea ez diren zapalkuntzen lanketa egitea. Generoaren atalean aipatu bezala, arlo teorikoan aipatzen dena praktikara eramaterako orduan zailtasunak edukitzen dira, baina ikusitakoaren arabera ELA zailtasun horiek konpontzen saiatzen da, intersekzionalitatean oinarritutako ekimenak aurrera eramaten eta zapalkuntza ezberdinen aurrean irtenbideak bilatzen; plangintza sendo bat dauka etorkizunean sindikatu intersekzional bat izateko, eta nahiz eta oraindik ez izan bide horretatik doan sindikatu bat dela esan daiteke. 28
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan 4.3 SOS Arrazakeria 4.3.1 Arlo teorikoa Azkenik, arraza zapalkuntza aztertzeko SOS Arrazakeria elkartea aztertuko dut. Estatu mailan 80.hamarkadan sortu ziren elkarte antiarrazistak, eta 1992.urtetik aurrera elkarte ezberdinak elkarlanean hasi ziren, estatu mailako elkarte bat sortuz, probintzia bakoitzak bere elkarte propioa zuelarik. 3 helburu nagusi ditu elkarte honek: Diskriminazio kasuetan laguntza legala ematea, sentsibilizazio kanpainak aurrera eramatea eta momentuko egoeraren diagnostikoak egitea. Haien web orrialdean horrela definitzen dute antiarrazismoa: "Nagusitasun zuriak eta beltzen, ijitoen, musulmanen, asiatikoen, indigenen… aurkako arrazakeriak markatutako sistema bat desegiteko praktika, nahita egindako ekintzen bidez." SOS Arrazakeria, Quienes Somos (2016ko maiatzak 24) https://sosracismo.eu/quienes-somos/ Sistema desegiteko praktikak aurrera eramatea defenditzen denean, sistema aldatzearen beharra azpimarratzen da, gaur egun bizi garen sistemak sistematikoki diskriminatzen baititu aipatutako kolektibo ezberdinak, haien jatorriagatik eta azal koloreagatik. Argi dago sistema aldaketa aurrera ateratzea zaila dela, baina ematen diren praktika diskriminatzaileekin amaitzeko era bakarra dela defendatzen dute. Diskriminazioaren kasuan ere definizio propioa daukate: "Tratu berezi oro bezala ulertzen da, honako arrazoi hauengatik: kolorea, hizkuntza, etnia, erlijioa, nazionalitatea, jatorria, sinesmenak, sexua, generoa, orientazio sexuala edo beste ezaugarri pertsonalak direla eta izango da, betiere justifikazio objektiboa eta arrazoizkoa ez badu" Diskriminazio kasuak oso desberdinak izan daitezke, definizioan dioten bezala. Kontuan hartuta SOS Arrazakeriak diskriminazio kasu ezberdinak pairatu dituzten pertsonei laguntza ematen diela, ikuspegi intersekzional bat aplikatzen dute haien jarduna aurrera ateratzerako orduan, arraza diskriminaziotik haratago dauden diskriminazio ezberdinak kontuan hartzen dituztelarik, ondoren laguntza emateko. Honen harira, diskriminazio era asko daude, baina diskriminazio eragatik haratago diskriminazio horiek ematen diren lekuak ere badaude, hau da, diskriminazio batzuk esparru konkretuetan ematen dira; Lan arloan adibidez: "Lan-merkatuan dagoen diskriminazioak eragin handia du gizarte-diskriminazioan eta immigrazioak gizartean duen inpaktu motan. Horregatik langile-klaseko kide askok biztanleria etorkina alboratzeko duten kontraesana azal dezakegu, nahiz eta, objektiboki, etorkinak oro har bertakoen lan-baldintza eta bizi-baldintza berberen mende egon. Lehenago aipatu diren aurreiritziek eta orokortzeek eragotzi edo zaildu egiten dute zenbait kolektiboren lana lortzea, irautea eta lan-sustapena" 29
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan Elkarte honen arabera, lan arloan ematen diren diskriminazio egoerak enpresako jabeak pertsonak haien jatorri eta azal koloreagatik epaitzen ditu, barneratuta dituen estereotipoek bere jarduna baldintzatzen dutelarik. Diskriminazio hori erraz identifikatzen da, baina kasu honetan langileen artean ematen diren diskriminazio egoerez hari da; Sistema kapitalistan krisiak ziklikoak dira, egoera ekonomikoa ona denean jendearen gehiengoa "pozik" dagoelarik, baina krisi garaiak heltzen direnean jendeak beti errua norbaiti bota behar zaio, eta kasu askotan errua etorkinei botatzen zaie, nahiz eta haien egoera bertako langile klaseko pertsonen berdina edota txarragoa izan. Honek berriz ere zapaldu-zapaltzaile dikotomiara itzultzen gaitu, enpresa batean lan egiten duen pertsona zuri bat aldi berean enpresak, sistemak zapaldua delarik, etorkinekiko zapaltzailea den bitartean. Arestian aipatu da SOS Arrazakeria elkartean bere funtzioen artean diskriminazioren bat jasan duten pertsonei laguntza ematea dela, diskriminazio horietako bat gorroto-delituak direlarik. Ondorengo estrategia daukate gorroto-delituei aurre egiteko: "Diskurtsoak eta gorroto-delituak prebenitzeko, funtsezkoa da horrelako adierazpenen oinarrian dauden estereotipoak eta aurreiritziak erasotzea. (...) Diskurtsoa eta gorroto-delituak prebenitzeko modu bat giza eskubideetan oinarritutako narratibak eraikitzea eta zabaltzea da." Aurre egitearen gakoa prebentzioan dagola uste du SOS Arrazakeriak, barneratuta ditugun estereotipo eta aurreiritziei aurre eginez. Erakundeak giza eskubideetan oinarritutako diskurtsoak zabaltzea proposatzen du, giza eskubideak errespetatzearekin gorroto delituen gehiengo batekin amaituko zelarik. Horretarako, aipatutako prebentzio eta sentsibilizazio kanpainak ezinbestekoak dira, arraza zapalkuntzaren kasuan ez ezik, beste zapalkuntzei aurre egiteko. Bestalde, genero zapalkuntzarekiko ere irakurketa bat dauka SOS Arrazakeriak, zapalkuntzen aurka borrokatzen duten emakumeekiko ondorengo iritzia dutelarik: "Hitz egin dezagun sustrai patriarkalak eta arrazistak dituen sare politiko, sozial eta kulturalaren aurka borrokatzen diren emakumeez, batzuek gozatzen duten gizarte neoliberalarentzat instrumentalak eta beharrezkoak direnak, eta gehienok sufritzen dugu, eta erantzun ere egiten dugu" SOS Arrazakeria, Mujer e Islamofóbia (2016ko abenduak 30) https://sosracismo.eu/mujer-e-islamofobia/ Atal honetako alderik azpimarragarriena beharrezkoak direnarena da, hau da, jasaten dituzten zapalkuntza ezberdinek ez dute kentzen sistemarentzat behar-beharrezkoak izatea, nahiz eta sufritu sistemaren barnean lanean jarraitzen dutelarik, askok zapalkuntzei erantzun eta aurre egitea erabaki dutelarik. Arlo teorikoa aztertuta, SOS Arrazakeriak bere jarduna intersekzionalitatean oinarrituta eramaten du aurrera, arrazarengatik pairatzen den zapalkuntzak atzean beste zapalkuntza asko dituela defendatzen dutelarik. Kontuan hartu beharra dago elkarte honek arraza 30
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan zapalkuntzatik haratago dauden zapalkuntzekin lan egiten duela, diskriminazio egoeran egon den edozeini laguntza ematen diotelarik, eta printzipio hori nahi eta nahi ez printzipio intersekzional bat da. 4.3.2 Arlo diskurtsiboa Erakundearen zutabe ideologikoa nola gorpuzten den ikusteko, Bizkaiako SOS Arrazakeriako militante bati eginiko elkarrizketaz baliatuko naiz, haien zapalkuntzaz gain beste zapalkuntzak nola tratatzen dituzten galdetu niolarik: "Arrazatik haratago ere lan egiten dugu, etnia, erlijioa, arrazismoa inplikatzen duen guztia. (…) Beste zapalkuntzak ere kontuan hartzen dira, emakume arrazializatu batek jasaten dituen zapalkuntzak gizon batek jasaten dituenak baino askoz gehiago dira, generoa tartean sartzen zaiolako. Hemen diskriminatuta sentitu den edonori ematen diogu arreta." (E3) Teoriaren atalean aipatu den bezala, erakunde honek arraza zapalkuntzaz haratago egiten du lan, etnia, erlijio eta bestelako aldagai ezberdinek osatzen baitute arrazismoa. Horrez gain, elkarrizketatuak beste zapalkuntzak ere kontuan hartzen direla erantzun zuen, arraza aldagaiaz haratago beste zapalkuntzek ere eragina dutelako arraza zapalkuntza aztertzean. Gakoa diskriminatua sentitu den edonori laguntza ematean dagoela dio. Bestalde, zapalkuntzen artean dagoen lotura kritikatzen du: "Gure ustez, lotura bat dago, batez ere emakumeen esparruan, batez ere orain joera bat dago hegemonikoa ez den feminismoaz hitz egiten saiatzen dena, arrazaren kontzeptua barne hartzen duen feminismoaz, aspalditik hitz egiten baita egile feminista zuriez, heteropatriarkatuan zentratuz, baina ez dira jorratzen emakume zuriek emakume arrazializatuekiko duten arrazakeriarekin zerikusia duten gaiak." (E3) Zapalkuntzak interkonektatuta daudela argi dago, baina horrek ez du kentzen konexio hori ezartzerako orduan gailendu den ikuspegia mendebaldeko feminismo zuriarena izan dela, horrek dituen nahitaezko mugekin. Elkarrizketatuak azken urteetan tendentzia hori aldatzen joan dela esaten du, feminismo ez hegemonikoaren baitan arraza kontzeptua landu delarik, emakume zuriek emakume arrazializatuei eragiten dien zapalkuntza kontuan hartuz. SOS Arrazakeriak bat egiten du ideia horrekin, haientzat ezinbestekoa baita pertsona arrazializatuek pairatzen duten zapalkuntza kontuan hartzea. Elkarrizketan gazteek pairatzen dituzten diskriminazioek nagusiek pairatzen zituztenekin aldea zegoen galdetu nion: "Ikusten dugu gazteek jasaten dituzten zapalkuntzak eta adinekoek jasaten dituztenak desberdinak direla. Gizon gazteen kasuan, lotura handiagoa du poliziaren arrazakeriarekin, 31
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan eta adinekoen kasuan gehiago zentratzen da eskubideen gaian, eguneroko diskriminazioan." (E3) Poliziak eragiten duen jazarpena pandemiatik hona asko areagotu dela dio elkarrizketatuak, jazarpen hori gehien bat gizon gazteek pairatzen dutelarik. Adin berbereko gazteekin alderatuta, pertsona arrazializatuek askoz ere arazo gehiago edukitzen dituzte poliziarekin, kasu gehienetan azal kolore ezberdina izateagatik, eta arlo horretan aritzen da lanean erakundea, pertsona hauei laguntza legala ematen eta justizia bilatzen. Pertsona nagusien kasuan egunerokotasunean eman daitezkeen diskriminazio egoerekin egiten dute lan, erosketak egitera joatean, bankura joatean edota etxea bilatzean sortzen diren jazarpen egoerekin lan egiten dutelarik. SOS Arrazakeriaren azterketan zehar, sentsibilizazio kanpainak aztertu nituen, eta horren inguruan aritu ginen: "Egiten ditugun sentsibilizazio-kanpainetan, saiatzen gara ez bakarrik kolektibo jakin batean zentratzen, baizik eta talde guztiak hartzen saiatzen gara (erlijioa, etnia). Prozesuan parte hartzen duten pertsona guztiak integratuta senti daitezen saiatzen gara. Ikuspegi horri buruzko begirada guztiak sartzen saiatzen gara; beti ipar global honetatik hitz egiten baitugu arrazakeriari buruz, baina jasaten den arrazakeria horrek pertsona ugariri eragiten die, Hego Amerikako, Erdialdeko Amerikako, Asiako edo Afrikako pertsonak izan daitezkeelarik, esaterako; batzuetan Afrika ia herrialde bat balitz bezala interpretatzen da, baina Afrika hizkuntzaz, sinesmenez, erlijioz, etniaz betetako kontinentea da, eta hau kontuan hartuta ahalik eta jende gehien hartzen saiatzen gara egiten ditugun kanpainetan." (E3) Sentsibilizazio kanpaina bat aurrera eramaten denean, kasu askotan kolektibo jakin bati bideratzen zaio, kolektibo hori sentsibilizatzeko asmoz, baina elkarte honen kasuan kolektibo batetik haratago kokatzen dira aurrera eramaten dituzten sentsibilizazio kanpainak, prozesuan parte hartzen duen pertsona oro integratuta sentitu dadin. Bestalde, ipar-hego global dikotomiaz hitz egiten da, teoria eta sentsibilizazio kanpaina gehienak ipar globaletik egiten direlarik, pairatzen dituzten pertsonen gehiengoa hego globalekoa den bitartean. Ideia hau ez dut asko landu ikerketa osoan zehar, eta egia da ipar globaletik ikertzean pribilejio egoera batetik idazten dudala, horrek dakarrenarekin. Horrez gain, kasu askotan Hego eta Erdialdeko Amerika, Asia edo Afrika talde homogeneo bezala tratatzen ditugula dio elkarrizketatuak, kontinente horiek osatzen dituzten herrialdeetan kultura, hizkuntza, erlijio… berbera izango balute bezala. Leku bakoitzeko egoera oso konkretua da, bakoitzak bere sinesmenak dituelarik, eta hori kontuan hartu behar da sentsibilizazio kanpaina bat aurrera eramatean, sinesmen guztiak kontuan hartzea oso zaila baita. Azkenik, intersekzionalitatearen inguruan zeukan iritzia galdetu nion: "Nik uste dut beti hartu behar dela kontuan; esan bezala, desberdina da sistema heteropatriarkalaren zapalkuntza jasaten duen emakumea izatea, baina guretzat ere badago 32
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan gai arrazista. Guk sistema heteropatriarkal horren aurkako antikapitalismoan, antirrazismoan, oso zentratutako diskurtsoa dugu; gaur egun sistema horretan dauden zapalkuntza guztiak sortzen diren triangelu batean lan egiten dugu. Badakigu klasea, generoa, etnia eta jatorria kontuan hartu behar ditugula, gauza bakoitzak zapalkuntza desberdinak dakartza eta." (E3) Zapalkuntzen triangeluaz mintzo da elkarrizketatua, bere ustez triangelu horiek konektatuta daudelarik. Haien burua antikapitalista eta antiarrazista bezala ikusten duten heinean sistemak sortzen duen zapalkuntza ororen aurrean kokatzen da SOS Arrazakeria, zapalkuntza horiek elkar konektatzen diren intersekzioan lanean aritzen direlarik, lan hori ezinezkoa delarik ikuspegi intersekzional bat eduki gabe. SOS Arrazakeriak, Black Lives Matter mugimenduak bezala, arraza zapalkuntza eta horrek dituen aldaeren gainean egiten du lan, beti inguruan dauden zapalkuntza ezberdinak kontuan hartuta, ikerketan aipatu bezala, emakume arrazializatu batek jasaten dituen zapalkuntzak ezberdinak izango baitira gizon arrazializatu batek jasaten dituenarekin alderatuta, edota pertsona gazte arrazializatu batek pertsona nagusi arrazializatu batek jasaten dituenarekin alderatuta. SOS Arrazakeriaren plangintzan intersekzionalitatearen baitan lan egitea da, egiten dituzten ekintza eta lanketek hori erakusten dutelarik. Aztertutako esparru ezberdinak kontuan hartuta, SOS Arrazakeriak arraza zapalkuntzaz haratago dauden zapalkuntzen lanketa egiten duela agerikoa da, haien zapalkuntza ardatz nagusia ez diren beste zapalkuntzetan ere lanean aritzen direlarik, aipatutako zapalkuntzen triangeluan lanean arituz. 5. ONDORIOAK Bauman-ek (Bauman, 2000) gaur egungo gizartea gizarte likido bezala definitu zuen, gizartea osatzen duten esparru ezberdinek daukaten ezegonkortasunaren ondorioz ezer gutxi baita ziurra. Likidotasun iraunkor batean bizitzean norbanakoa isolatu egiten da, gizartea, komunitatea osatzen duten pertsonez urrunduz, helburu kolektiboak albo batera utziz eta borroka pertsonalak besarkatuz, dituen arazoak norberaren errua izango balira bezala. Beste gauza askoren artean, honi aurre egiteko balio du intersekzionalitateak, norberak eta kolektibo ezberdinek dituzten borroka partikularrei dimentsio global bat emateko, borrokak partekatzeko eta alternatibak eraikitzeko. Ikerketa hau egiterako orduan autore asko aztertu ditut, bakoitzak intersekzionalitatearekiko iritzi propioa zuelarik, irakurketa ezberdinak eginez. Nire ustez hori da intersekzionalitatearen alderik onena; bakoitzak bere irakurketa propioa egin dezake, baina aldi berean intersekzionalitatearen oinarriak partekatzen dira, borroka ezberdinak bateratuz eta zapaltzen gaituen sistemari aurre eginez. Analisian arrazaren gaia jorratu nuenean, elkarrizketatuak guk (mendebaldeko jendeak) egiten ditugun ikerketak ipar global batetik egiten ditugula gogorarazi zidan, hau da, 33
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan nahitaezko pribilejio egoera batetik ikertzen dugu, eta nahiz eta munduko ikerketa onena izan sekula ez gara hurbilduko zapalkuntza egoera batean dagoen pertsona batek egin lezakeen ikerkerta batera. Ikerketa hau egiteko genero, klase, adin eta arraza zapalkuntzak ikertu ditut, klase zapalkuntzan ezik beste bi zapalkuntzak pribilejio egoera batetik ikertu ditut, eta nire ustez horrek mugatu nau. Aldi berean ez dakit zein eratara tratatu beharko nituzkeen gai hauek, kontuan izanda, kasu gehienetan, pribilejio egoera batetatik idazten ditudala, baina ahal izan dudan hoberen egiten saiatu naiz. Azpimarragarria iruditu zait hiru elkarrizketatuek zapaldu-zapaltzaile dikotomia aipatu izana; Denek hitz egin dute aldi berean zapalduak eta zapaltzaileak izan gaitezkeela, zapalkuntzek zeharkatzen gaituztelako. Ikerketan zehar zapalkuntza ardatzaren lanketa egin dut, ardatz horrek norbanakoa alde batean edo bestean uzten duelarik, hau da, zapaldu edo zapaltzaile bihurtzen du pertsona bakoitza. Ardatzak mundu guztia zeharkatzen du, baina ez du mundu guztia toki berean uzten; Askotan beti gure buruan zapalduaren tokian jartzeko joera dugu, gu historiako zapalduak izango bagina bezala, eta hein handi batean egia da, planeta honetan bizi den jendearen gehiengoa ezarrita dagoen sistemak zapaltzen baitu, gutxi batzuek dirutzak egiten dituzten bitartean, baina aldi berean zapalduak izateaz gain beste pertsona batzuekiko zapaltzaileak gara, batzuetan era kontziente batean eta beste batzuetan inkontzienteki, sistemak gugan ezartzen duen jazarpena guk aldi berean beste batzuengan erreproduzitzen dugularik. Sistemaren zapalkuntzari aurre egin behar zaio, baina aldi berean norberak bere buruari begiratu behar dio, autokritika egin eta zapaltzaile bihurtzen garen momentuak identifikatu, ondoren aldatzeko. Intersekzionalitateak autokritika hori egiten laguntzen digu, zapaltzaile izatea uzteko bidea erraztuz. Horrez gain, adinaren aldagaia hiru elkarrizketetan, modu batean edo bestean presente egon den aldagai bat da. Askotan adinak atzean daukan subjektibotasuna atzean uzten dugu, daukan pisua alboratu egiten dugu, eta objektiboki tratatzen dugu, pertsona bakoitzean dauakan eragina gutxietsiz. Elkarrizketetan adinak daukan subjektibotasuna kontuan hartu da, elkarrizketatu bakoitzaren elkarte-sindikatuan adina zapalkuntza gisa tratatzen delarik, gazte izateagatik jasaten dugun zapalkuntza beste zapalkuntzekin alderagarria delako. Bourdieu-k (Bourdieu, 1979) habitusaren kontzeptua asko garatu zuen, egunerokotasunean erreproduzitzen ditugun praktika ezberdinek norberaren eta kolektiboaren habitusa garatzen dutelarik. Praktika horiek gizarteko esparru ezberdinetatik jasotzen ditugun input-en ondorioak dira, norberak, denboraren poderioz, input horiek erreproduzituz. Input horien bitartez zapaltzaile bihurtzen gara, egunerokotasunean beste pertsona batzuekiko barneratutako praktika zapaltzaileak erreproduzitzen ditugularik. Honi aurre egiteko ezinbestekoa da intersekzionalitatea, ikuspegi intersekzional batetik soilik lortu daitekeelako praktiken subertsio bat ematea. Subertsio horri aurre egiteko estrategia ezberdin asko daude, analisian ikusi dugun bezala gizarte mugimendu bakoitzak bere estrategia propioa daukalarik, baina azkenean helburua berdina da, mugimendu denek, muinean, helburu berbera lortzea nahi dutelarik. 34
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan Gizarte mugimenduek estrategia ezberdinak izan ditzakete, helburuak lortzeko bidea norberak era ezberdin batean ikusten baitu. Bide horretan, ikerketan zehar ikusi bezala, kontraesanak sortzen dira, kasu askotan zaila izaten baita esaten denaren eta egiten denaren artean koherentzia bat mantentzea, eta normala da ika-mikak edukitzea, askok koherentzia zurrun batean oinarritzen baitute haien militantzia, baina azken helburua lortzeko bide egin beharra dago, bidean zailtasunak egongo direlarik. Bidea egiteko jendea behar da, esparru ezberdineko jendea, bidea errazago egiteko eta ondoren bideko oinarriak sendo egoteko, eta hori soilik ikuspegi intersekzional baten bitartez indarrak batzen egiten da. Honekin ez dut esan nahi zapalkuntza ardatz bakarra daukaten elkarteek orain arte egin dutenari uko egin behar diotenik eta haien funtzionamendua aldatu behar dutenik; Bakoitza librea da uste duen erara jarduteko eta berarentzat eta elkartearentzat ustez egokiena den pentsaera aurrera eramateko, bakoitzat bere modus operandi-a baitauka eta ez naiz ni izango hori aldatzea inposatuko duenik. Ikerketa hasien aipatutako helburuetara itzuliz, Matrakak, ELAk eta SOS Arrazakeriak intersekzionalitatearekiko dituzten proposamen, plangintza eta asmoak argi ikusi dira, bakoitzak estrategia propioa duelarik, baina beti ere helburu berberarekin. Bestalde, mugimendu bakoitzak daukan zapalkuntza ardatz nagusitik at egiten duten lana ere ikusi dela uste dut, elkarteek beste zapalkuntzei garrantzi handia ematen diotela argi gelditu delarik. Oso zaila da esaten denaren eta egiten denaren artean koherentzia oso bat edukitzea, praktikan zailtasun ezberdinak sortzen baitira, baina garrantzitsuena zailtasun horiei nola aurre egitean datza. Mugimenduetan kontraesanak uneoro ematen dira, eta ezinbestekoa da kontraesanekin lanean aritzea, alternatiba sendoago bat sortzeko eta alternatiba sortu ahala kontraesanak ahalik eta gehien murrizteko; mugimenduan pertsona batek baino gehiagok parte hartzen baldin badu beti kontraesanak egongo dira, nahiz eta oso txikiak izan, gakoa kontraesan horrek gainditzean dagoelarik. 6. AZKEN GOGOETA Ikerketa guztian zehar galdera berbera eduki dut buruan: Zein esparrutan zentratu beharko litzateke intersekzionalitatea? Ipar Amerikako testuinguruan soilik ala mundu osora zabaldu beharko litzateke? Nire ustez pribilejioak, zapalkuntzak bezala, zeharkatzen gaituzten ardatz anitzekoak dira, zeharkatze horrek ezinbestean ardatzaren alde batean edo bestean uzten gaituelarik. Denoi zeharkatzen gaituen heinean pribilejio eta zapalkuntza egoerak edonon aurki ditzakegu, beraz beharrezkoa iruditzen zait intersekzionalitatea munduaren ez ezik norbearen egunerokotasunera zabaltzea. 35
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan Neska gazte talde moduan emakume bezala jasaten dugun zapalkuntzan oinarritzen gara, bai neska bai gazte zapalkuntzan, baina kontuan hartzen ditugu ere zapalkuntzen intersekzioan dauden zapalkuntza ezberdinak, arraza eta langile izaeren ondorioz, genero eta orientazio disidenteen ondorioz jasa zenitzakeen zapalkuntzak ere kontuan hartzen ditugu. — Beste zapalkuntza motak kontuan hartzen dira? Aipatu bezala era batean edo bestean beste zapalkuntzak gure egunerokotasunean presente daude, eta presente dauden heinean kontuan hartu beharreko zapalkuntzak dira. — Interkonektatuta daudela uste duzu? Bai, guztiz interkonektatuta daude uste dugu, azkenean zapalkuntzak desberdintasun egoera berberetik ateratzen dira. — Posible al da bi lanketak aldi berean egitea? Bai, azkenean ni neska naiz baina ez naiz neska bakarrik, langile prekarioa, gaztea, bollera, bi, trans eta pertsona arrazializatu bat naiz, ez naiz izaera bakarra, ez naiz neska bakarrik. Ez da garrantzitsua bi lanketak aldi berean egitea, baizik eta ezinbestekoa. —Desberdintasunik al dago gazteek jasaten dituzten zapalkuntzen eta nagusiek jasaten dituzten zapalkuntzen artean? Azkenean gazte izateagatik arrazoi eta jakintzak kentzen dizkigute, sistema heteropatriarkalak bere sinismen eta balioak guri (gazteei) inposatu nahi dizkigu gero guk hori birproduzitu ahal izateko. Gazteak garen heinean zaurgarritasun egoera batean gaude non sistemak bereganatu nahi gaituen. 3.- Diskurtsoa ekintzetan nola gorpuzten den — Zer egiten duzue zuen zapalkuntza lantzeko? Egun señalatuetan (martxoak 8, azaroak 25) maniak, kontzentrak, pintadak eta egiten ditugu, horrez gain beste data batzuetan ekintza ezberdinak egin ditugu (San Valentin…). Beste eragileekin tailerrak eta hitzaldiak ere egin ditugu, eta Euskal Herri mailan topaketak, bateraguneak… egin ditugu. — Eta besteak lantzeko? 39
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan LGTBI borrokan ekainak 28an eta maiatzak 17an kontzentrez gain tailerrak, kafe tertuliak egin ditugu. — Zerbait aldatu beharko zenuketela uste duzu? Beti dilema horretan aritzen gara, azkenean gure taldean ikusten dugulako neska eta gazte garen heinean talde nahiko normatiboa garela ikusten dugu, genero identitatearen barruan, arrazializaioan… oraindik lanketa nahikoa daukagula ikusten dugu. Horretan ari gara, ekilibrio hori topatu nahian. 4.- Intersekzionalitata elkartean — Intersekzionalitatearen ideia ezagutzen duzu? Zer iritzi duzu? Nahiko landu dugun ideia bat da, Matraka barruan lantzen saiatzen garena, oso garrantzitsua eta ezinbestekoa ikusten dugulako ulertzea zapalkuntza ez dela bakarrik emakumea izateagatik edo langile izateagatik edukiko, azkenean sistemak era ezberdin askota zapalduko gaituelako, eta hori lantzea garrantzitsua dela uste dugu. Eta horrez gain ikusteko ere gu neska izanda zapaltzaileak ere izan gaitezkeela, pertsona arrazializatu baten aurrea, pertsona trans baten aurrean… — Gizarte mugimenduetan integratu behar den ideia bat da? Zer aportatzen du? Bai, gizarte mugimendu guztietan presente egon beharko zen ideia bat da. — Intersekzionalitatearen ideiak zuen zapalkuntza ardatz nagusitik aldentzen zaituela uste duzu? Ala osagarria dela uste duzu? Guk osagarria dela uste dugu, ez dakit zein puntutaraino borroka desberdinetan zentratzen bazara zenbat aldendu zaitzakeen zapalkuntza "nagusitik", baina guretzat erabat osagarria da. 2. ELA-ko militanteari elkarrizketa 1.- Elkartearen inguruko informazioa — Zein da zure erakundearen helburua? Zer egiten duzu zuk? Nik ELA barruan alde batetik kanpo formakuntzak egiten ditut kanpora begira, bai herri mugimenduko elkarte ezberdinekin bai mugimendu feministarekin, mugimendu ekologistarekin… Zehazki gai sozialetara begira, ez soilik enpresen arloko gai sozialekin, baizik eta gure lana ere bada diskurtso sozialak ekintzetan sartzea. ELAK orain dela urte batzuk erabaki zuen diskurtso 40
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan soziala ekintzetan sartzea, eta horretarako talde bat sortu zen, ni horren barruan kokatzen naizelarik. — Beste elkarte batzuekin elkarlanean aritzen zarete? Bai, hori da, denbora guztian zehar beste elkarte batzuekin ibiltzen gara, azkenean EHko eragile bat izanik beste eragile batzuekin harremana eduki beharra dago diagnostiko partekatu bat sortzeko eta borroka ezberdinetan bat egiteko. 2.- Elkartearen diskurtso ofiziala — Zapalkuntza/ardatz nagusi bat identifikatzen duzu? Nik uste dut interskezionalitatearen inguruan ari garela, azkenean zapalkuntza asko daude gure barnean. Azkenean klase borrokaren ideiarekin bat egiten dugu, baina kontua da, adibidez, erresidentzietako persona migratu batek, emakume migratu batek nik ez ditudan beste zapalkuntza batzuk izango dituela, edo persona homosexualen kasuan ere berdin. Azkenean, ba bai, obviamente langile klasea defendatzen dugu baina ulertzen dugu ere beste zapalkuntza batzuk daudela eta horren bozeramaile izan behar garela. — Beste zapalkuntza motak kontuan hartzen dira? Azkenean zapalkuntzak konektatuta daude, eta langile klasearen baitan ere pribilejioak daude (gizon-emakume, homo-hetero, bertako-kanpoko…), orduan nahi ta ez, langile klasea defendatzen dugun heinean beste zapalkuntzak kontuan hartzen dira. — Posible al da bi lanketak aldi berean egitea? Bai, totalmente, adibidez orain etxebizitzaren inguruko txostena eta kanpaina egin dugu, eta horren barruan sartu dugu, adibidez, soldata arrakalak nolako eragina duen ez bakarrik gure diagnostikoan, baizik eta etxebizitzaren baitan. Ulertzen dugu langile klaseak gatazka bat daukala etxebizitzaren auziarekin baina ulertzen dugu ere emakumeen kasuan, soldata arrakala egonik zure egoera zailagoa izango dela, eta hori gure diskurtsoaren barruan sartzen dugu, berdina pertsona arrazializatuekin, eta honekin zapalkuntza ezberdinen lanketak egiten saiatzen gara. — Desberdintasunik al dago gazteek jasaten dituzten zapalkuntzen eta nagusiek jasaten dituzten zapalkuntzen artean? Bai bai, nola ez, azkenean gazteek pairatzen duten prekarietatea, interinietatea… oso ezberdinak dira nagusiek pairatzen dituztenekin alderatuta. Enpresa batean aldizkakoak direnak eta txarren daudenak gazteak dira, eta fijoak direnak nagusiak dira. Osakidetza bezalako instituzio publikoetan gazteak lan kontratu laburrak edukitzen dituzte, nagusiak finkoak diren heinean, eta 41
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan gazteak lan merkatura joaten direnean zailtasunak izaten dituzte, zailtasun hori ondoren etxebizitzaren kontuan ikusten delarik, gazteen eros ahalmena eta nagusien eros ahalmena oso desberdina delako. 3.- Diskurtsoa ekintzetan nola gorpuzten den — Zer egiten duzue zuen zapalkuntza lantzeko? Saiatzen gara lan egiten dugun esparru guztietan diskurtso hori sartzea, eta adibidez ETT-etan ere gazteak eta pertsona arrazializatuak daude, eta kasu horretan diskurtso sozial bat sartzen saiatzen gara. Leku bakoitzean sistematikoki diagnostiko bat edukitzen saiatzen gara, gero hori lantzeko asmoz. Oso ezberdina da erresidentzietan bizi den egoera edota industriako empresa batean bizi dena, baina saiatzen gara zapalkuntza horiek ardatz izaten eta diagnostiko egoki bat egiten diskurtsoan barneratzeko. — Eta besteak lantzeko? Bai, adibidez, orain prekaritate kanpaina abian daukagu, eta honen harira diagnostiko bat egiten ari da. Horrekin greba asko egin dira soldaka arrakalaren harira, adibidez Guggenheimeko garbitzaileek izan duten gatazkan edota etxez etxe ibiltzen direnen kasuan, eta hori salatzeko egin dira. Pertsona arrazializatuen kasuan orain dela gutxi eduki genuen erregularizazioaren aldeko kanpaina, baina ez da guk egin duguna, babesa eman diegun mugimenduak dira. Uste dut zaila dela pertsona arrazializatuekin lanean ibiltzea pertsona zuria izanda, baina beharrezkoa da eta egiten saiatzen gara. — Zailtasun gehiago edukitzen dituzue pertsona arrazializatuengana hurbiltzeko eta lanketa bat egiteko? Depende, egia da pertsona prekarioak zailagoak direla antolatzeko, eta egia da batzuk mesfidatiagoak direla, baina baditugu delegatuak urteekin kriston lana egin dutenak pertsona arrazializatuekin, baina zaila da zeren bakoitza herrialde batekoa da, kultura batekoa, hizkuntza bat erabiltzen du eta bere taldera mugatzen da eta hurbiltzea zailagoa da. Azkenean denbora behar da militatzeko eta gogoak eduki behar dira, eta askok ez dute edo ezin dute hona sartu. — Beste zapalkuntzak lantzeko eta irtenbide bat bilatzeko nahikoa egiten duzuela uste al duzu? Nik uste dut ezetz, saiatzen ari garela uste dut, azken urteetan asko aurreratu da, asko aldatu da sindikatuaren egoera eta diskurtsoa, eta prozesu horretan gaude. Erraza da feministak garela esatea, baina autokritika egin behar da gehiago egin genezakeelako. Prozesuan gaude eta gutxinaka-gutxinaka intersekzionalitatearen ideiara hurbiltzen ari garela uste dut. Bestalde aldaketa generazionala dago sindikatuan eta horrek nahitaez aldaketak dakartza. Orain dela urte 42
Intersekzionalitatea EH-ko elkarteen diskurtso eta ekintzetan pare bat sindikatuko genero azterketa bat egin zen eta diagnostiko bastante lamentable bat atera zen, sektore ultramaskulinizatu bat zela ikusi zelarik, eta horren harira aldaketak eman dira eta ematen ari dira aldatzeko asmoz. — Zerbait aldatu beharko zenuketela uste duzu? Aldaketak ematen ari dira eta asko nabaritzen da ELAn dauden perfil ezberdinetan; geroz eta emakume gehiago gaude estrukturan eta erabakietan. Lehen ezinezkoa izango litzateke soldata arrakalaren inguruan lanketa bat egitea, gaur egun posible da eta egin dugu, emakumeen enpoderazio bat ahalduz. Ia 400 pertsona gaude estrukturan, eta hor aldaketak ematea ez da erraza, mantsoak dira aldaketak baina prozesuan gaude. 4.- Intersekzionalitatea elkartean — Intersekzionalitatearen ideia ezagutzen duzu? Zer iritzi duzu? Nik ezagutzen dudala uste dut, beharrezkoa dela uste dut, azken urteetan ikusi dugu mugimendu feministarekin zer gertatu den, guztiok betaurreko moreak jarri ditugu gatazka guztiak ikusteko eta ez bakarrik klase zapalkuntza ikusteko, eta orain beste ikuspegi batzuk gehituz goaz, heteronormatibitatea edota arraza zapalkuntza aztertzeko. Azkenean intersekzionalitateak gizartearen egoeraren diagnostiko egoki bat egitea ahalbidetzen du, langile klasearen baitan zapalkuntza bakarra dagoela uste badugu diagnostiko oso eskasa egiten dugu. — Gizarte mugimenduetan integratu behar den ideia bat da? Zer aportatzen du? Bai, baina egia esan oso gutxi dagoen ideia bat da, azkenean militantzia esparruan pertsona perfil antzekoa topatzen duzu, oso pertsona prekario, arrazializatu gutxi… eta gizarte mugimenduetan ez da ikuspegi hori isladatzen. Askotan gizarte mugimenduetan predikatzen diren diskurtsoak ez dira praktikara pasatzen. — Nola integratzen duzu zuen elkartean? Azkenean betaurreko berriak jartzen saiatzen gara diagnostiko berri eta zehatzagoak egiteko, bai ETT-en kontuan, bai garbitzaileen kontuan… Intersekzionalitaten ideiarekin ikuspegiak bateratzen saiatzen gara diagnostiko egokiak egiteko, oso desberdina delako beste egunean Araban egon zen metalaren greba erresidentzietako langileekin alderatuta edota garbitzaileen kasuan, eta analisi hori sindikatuaren baitan egitea beharrezkoa da. — Intersekzionalitatearen ideiak zuen zapalkuntza ardatz nagusitik aldentzen zaituela uste duzu? Ala osagarria dela uste duzu? 43 | science |
addi-d0f99365ff65 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/58945 | Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia) | Elorza Alberdi, Miren | 2022-12-20 | Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 1.SARRERA 1.1Lanaren aurkezpena Jarraian aurkezten den lana gertakizun luzeko gertaera baten segimenduaren ikerketa lan bat da. 1997. urtetik 2021. urtera bitartean ospatu diren, Nazio Batuen Erakundeak antolatzen dituen, Klima Aldaketaren inguruko lau goi bilera aztertzen dira sei egunkari desberdinetan. Aztertu diren goi gailurrak honako hauek dira: Kyoto 1997 (Japonia), Doha 2012 (Qatar), París 2015 (Frantzia) eta Glasgow 2021 (Eskozia). Azterturiko egunkariak El País, Gara, Berria, Deia, Diario Vasco eta Diario de Navarra izan dira. Korronte ideologiko desberdinak dituzten egunkariak aztertzeak naiz hizkuntza hautu desberdina duten egunkariak aztertzeak egoera orokorraren prisma zabalago bat eskaintzen du. Sei egunkari horiek aztertzeak Hego Euskal Herriko biztanleria osoaren lagina eskaintzen du, egunkari gehiago ere badiren arren, hautatutako 6 horiek sentsibilitate ideologiko gehienak biltzen baitituzte bertan, metodologia atalean azalduko den moduan. Gaia hainbat arrazoi desberdinengatik aukeratu da. Arrazoietako bat da aukeraketaren unean 2021 eko Glasgowko goi bilera ospatzera zihoala. Gaurkotasun luzeko gertaera baten segimendua egin behar zenez, une horretan hedabideetan puri-purian zeuden gaurkotasun luzeko gaiak aztertu nituen eta Klima Aldaketaren COP goi bileren gaia, denboran zehar eboluzio bat jasan duen gaia iruditu zitzaidan eta eboluzio hori hedabideetan nola komunikatu den aztertzea interesgarria iruditu zitzaidan. Azken 30 urteetan Klima Aldaketa kontzeptua gizartearen hiztegian oso barneratuta dagoen kontzeptua da. Lehen aldiz kontzeptua prentsan agertu zenetik gaur arte , gaiari buruz dakiguna ikaragarri hazi eta aldatuz joan da. Prentsari erreparatzen badiogu, Klima Aldaketak gizartean denboran zehar izan duen garrantzia ikusi ahal izango da, prentsa izan baita urte luzez informazioa eskuratzeko modua eta gizarteari interesatzen zaizkion gai garrantzitsuenen plataforma. Bernard Cohen, agenda setting-aren bultzatzaile nagusienetarikoak honela dio: " Hedabideek maiz ez dute arrakastarik izaten jendeari zer pentsatu esaten dietenean , baina arrakasta txundigarria dute zeri buruz pentsatu behar duten esatean". (Aruguete, 2009 : 19). Zientzialarien komunitate handienak dioenez, arazoa geroz eta larriagoa da. Azken hamarkadan gizakiaren esku-sartzearen eraginez, bai airera, lurrera eta itsasora isuri diren gas eta beste hainbat produktu kaltegarriren kopurua inoiz baino handiagoa da eta arazoak ez du konpontzeko itxura errazik. Hori kontuan hartuta, gaiaren larritasuna azken 30 urteetan handiagotzen joan denez, honek hedabideetan bere isla izan beharko lukeela suposatzen da eta hori aztertzea da helburuetako bat. 4
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia Ikerketa lan honetan analisi kuantitatiboa eta kualitatiboa erabili dira. Analisi kuantitatiboak egunkari desberdinen eta COP goi bilera desberdinen arteko konparaketa kuantitatiboa egiteko balio du. Denboran zehar COP goi bilera bakoitzean eta egunkari desberdinek erabilitako terminologiaren analisia analisi kualitatiboaren bitartez egingo da; terminologiaren eboluzioa eta egunkari bakoitzak termino desberdinen aurrean egiten duen hautua aztertu ahal izango da. 1.2 Ikerketaren Helburuak Ikerketaren helburu nagusia da, aukeratu diren COP goi bilera horiek (Kyoto 1997, Doha 2012, París 2015 eta Glasgow 2021) denboran zehar izan duten tratamenduaren eboluzioa aztertzea eta Nazio Batuen Erakundearen Klima Aldaketaren goi gailurrari Hego Euskal Herriko prentsan eman zaion tratamendua eta estaldura aztertzea, egunkarien arteko konparaketa kuantitatibo eta kualitatibo bat eginez. Beste alde batetik, El País, Gara, Berria, Deia, Diario Vasco eta Diario de Navarra egunkariek 1997 Kyoto, 2012 Doha, 2015 París eta 2021 Glasgown izandako goi gailurrek irauten duten hamabostaldian, egunkari bakoitzak bere barnean izan duen terminologia eta tratamenduaren eboluzioa aztertzea izan da helburu. Klima aldaketari buruzko informazioa eta terminologia aldatzen doan heinean, azterturiko egunkariak aldaketa horiek onartu eta barneratzen dituzten ikusi ahal izango da, urtez-urteko konparaketa bat eginez. Izan ere, terminologiaren eboluzioa aztertzea ere interesgarria da. "Aldaketa klimatikoa" eta "berotegi efektua" terminoen agerpenetik "krisi klimatikoa" eta "larrialdi klimatikoa" terminoetara garapen eta eboluzio bat egon da eta egunkari bakoitzak honen aurrean egiten duen hautua aztertzea ere bada helburu. Termino batzuk zaharkiturik gelditzen dira eta horrek beste berri batzuen erabilera dakar. Aztertu diren egunkariak prentsa idatzikoak direnez, oso esanguratsua da bakoitzak erabiltzen duen terminologia, hitza baita prentsaren erraminta garrantzitsuena. Era berean, eduki-analisiaren bitartez, egunkari bakoitzean aztergai den gaiak kazetaritza-generoa, sekzioa, tamaina, orrialdea, azalik duen ala ez, sekzioa irekitzen duen ala ez, grafika edo argazkirik duen ala ez aztertu da. Ideologia desberdinetako eta hizkuntza hautaketa desberdina duten egunkariak aztertu direnez, honek aukera emango digu Klima Aldaketaren gaia ideologia desberdinetan mugitzen den gaia den edo ez jakiteko, baita ea pentsamendu korronte desberdinen artean gaiarekiko zer ideia dagoen jakiteko. Aukeratu ditugun egunkariek Hego Euskal Herriko biztanleriaren lagin osoa biltzen dutenez, Euskal Herriko ideologia desberdinetako jendearen artean gaiarekiko desberdintasunik ba ote dagoen aztertzea izan da beste helburuetako bat. 1.3 Ikerketaren hipotesiak eta iker galderak Aurretik aipatutako helburuei lotutako hipotesiak eta horiei lotutako iker-galderak proposatuko dira. H1. Aurreikusi daiteke, 1997an Kyotoko gailurra ospatu zenetik, 2021. urtean Glasgown azken Klima Aldaketaren Nazioarteko gailurra ospatu arte informazioen kopuruak gora egin duela azterturiko hedabide 5
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia guztietan: El País, Gara, Berria, Deia, Diario Vasco eta Diario de Navarra egunkarietan. Analisi kuantitatiboari lotutako hipotesia da hau. IG1. Zein izan da egunkari bakoitzaren eboluzioa Klima Aldaketaren goi gailur ezberdinetan? IG2. Zenbat item kaleratu ditu egunkari bakoitzak orotara? IG3. Zenbat item kaleratu ditu egunkari bakoitzak Klima Aldaketaren goi gailur bakoitzean? H2. Bizi garen gizartean dena politizatzen da, edozein ekimenen atzean interes ekonomiko eta interes sozial desberdinak aurkitu baitaitezke. Ingurumenaren gaia betidanik ezkerreko korronte ideologikoetara lotuago egon da eskuinekoetara baino. Horren harira Gara , Berria eta El País egunkariek Deia, Diario Vasco eta Diario de Navarra egunkariek baino testu kopuru handiagoa kaleratu dutela aurreikusi daiteke. IG4. Zenbat item kaleratu dituzte Gara, Berria eta El País egunkariek Klima Aldaketaren Nazioarteko goi-gailur bakoitzean? IG5. Zenbat testu kaleratu dituzte Deia, Diario Vasco eta Diario de Navarra egunkariek Klima Aldaketaren Nazioarteko goi-gailur bakoitzean? IG6. Ba al dago ezberdintasunik item kopuruari dagokionez ildo ideologiko ezkertiarra duten eta ildo ideologiko eskuindarra duten egunkarien artean Aldaketa Klimatikoaren gaiaren estaldurari dagokionez? H3. Gaiari buruzko testu kopuruak gora egin duela uste den moduan, gaiak izan duen tratamendua eta estaldura handiagoa izan dela uste da. Hots, urteak aurrera joan ahala, argitaratu diren edukien kazetaritza generoak orain lehen baino espektro zabalagoa hartzen duela, genero gehiago eskainiz gaiari. Ildo beretik, aztertu diren azken gailurretako testuek argazki, infografia eta grafiko gehiago izango dituztela uste da, baita azalean agertzen diren informazioen kopurua ere altuagoa dela. Orokorrean, azterturiko lehenengo gailurrekin konparatuz gero, edukien prisma zabalago bat eskaintzen zaiola uste da, bai kazetaritza genero anitzagoa, informazioak kokaturiko sekzioen aniztasuna eta gaiarekiko argitaratu diren mota guztietako irudi kopurua ere. IG7. Egunkari bakoitzean zein da kazetaritza-genero bakoitzaren testu portzentajea eta kopurua? IG8. Egunkari bakoitzean zenbat item argitaratu dire azalean? IG9. Egunkari bakoitzean zenbat item kaleratu dira orri bakoiti eta bikoitietan? IG10. Egunkari bakoitzean kaleratu diren itemen artean zenbat dira orrialde erditik gorakoak? 6
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia IG11. Egunkari bakoitzean zenbat testuk dute argazki, infografia, grafiko edo irudirik? H4. Azken garaiotan "Krisi klimatikoa" edo "larrialdi klimatikoa" terminoen erabilpena nazioartean hedatzen ari denez, aztertu ditugun egunkariek termino hauen erabilpenen hautua egin dutela uste da. Nahiz eta "klima aldaketa" terminoa asko erabiltzen den, aztertu ditugun egunkariek termino berrien erabilpena sustatzen dutela uste da. IG12. Zenbat aldiz erabiltzen du egunkari bakoitzak titulu eta azpitituluan "Krisi klimatikoa" edo "larrialdi klimatikoa" terminoa? IG13. Zein izan da egunkari bakoitzean termino horien garapena urteetan zehar? IG14. Zenbat aldiz erabiltzen du egunkari bakoitzak titulu eta azpitituluan "klima aldaketa" terminoa? IG15. Zein izan da egunkari bakoitzean "klima aldaketa" terminoaren garapena urteetan zehar? 7
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 2.MARKO TEORIKOA 2.1 Gaiaren analisiaren eboluzioa Gaiaren analisi zehatz eta zuzen bat egin ahal izateko, ezinbestekoa da lehenbizi COP goi bilerak zer diren eta nondik datozen azaltzea. 1988an Nazio Batuen Erakundeak (NBE), Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea osatu zuen, IPCC gaztelaniazko sigletan. Taldearen helburua informazio zientifikoa, teknikoa eta sozioekonomikoa aztertzea da Klima Aldaketa hobeto ulertu ahal izateko eta honen aurrean erabaki finkoak hartu ahal izateko (León, 2013). Gobernu arteko ikerlari talde honek ebaluazio txostenak argitara ematen ditu. Lehenengo txostena 1990. urtean argitaratu zenetik laugarren txostena 2014. urtean argitaratu zen arte, urtez-urte larritasuna areagotzen joan da. Lehenengo txostenean Klima Aldaketa gizakiaren esku-sartzearekin erlazionatuta dagoen arrastoa agertzen da. Bigarrenean arrasto horiek areagotzen doazela azaltzen du txostenak. Hirugarrenean gizakiaren esku-sartzea gertagarria dela esaten da eta laugarrenean, berriz, oso gertagarria dela (León, 2013). Gobernu arteko ikerlari talde honek munduan zehar beste hainbat zientzialari eta ikerlarik egiten dituzten ikerketa eta lanak aztertuz egiten dute lan, munduko txoko desberdinetan, ingurumenaren esparruan gauzatzen ari diren ikerketetaz baliatzen dira NBEn txostena burutu ahal izateko. Honenbestez, IPCC taldearen txostenak dioena, gaiarekiko munduko aditu nagusienek bermatzen dute (León, 2013). COP goi bilera beraz, NBEak antolatzen duen Klima Aldaketaren aurrean neurriak hartzeko bilera da. Lehendabiziko goibilera, COP1, Berlinen gauzatu zen 1995. urtean. Berlinen gauzatu zen lehen goi bilera horren aurrekariak ere badira ordea. Aurrekari garrantzitsuena 1972. urtean Stockholmen (Suedia) ospatu zen Ingurumenaren Batzarra da, 1972ko Ekainaren 5 eta 16 egunen bitartean hain zuzen ere. 113 herrialdetako ordezkariek, gobernuarteko 19 ordezkarik eta gobernuz kanpoko edo gobernu arteko 400 erakunde baino gehiagok hartu zuten parte bertan. Ingurumenaren eta garapenaren inguruko 26 printzipiodun adierazpena hitzartu zen eta baita 109 gomendiodun ekintza plan bat adostu (Villalta-Bellón, 2020). Stockholmen gauzatutako Ingurumen Batzarraz geroztik badirudi iritzi publikoaren kontzientzietan aldaketa klimatikoaren ideia gelditzeko etorri zela. Espainiar estatuan, Europako beste herrialde batzuetan baino beranduxeago hasi zen Klima Aldaketaren inguruko estaldura. 70. hamarkada horretan sortu zen El País egunkaria, 1976. urtean. Egunkariaren lehenengo hilabete horietan lurraren berotzeari buruzko bi informazio aurkitzen dira. Bata Benito R. Mallolek idatzitako artikulua da. "La tierra se calienta" izenburupean, atmosferaren desegitea sorrarazten duten osagaien arteko "kausa efektu" erlazioa aztertzen du. Bigarrena berriz Alfonso Garciak idatzitako erreportajea da. "El clima va a cambiar" izenburua duena (Fernandez Reyes, 2010). Hala eta guztiz ere, garai honetan klima aldaketari buruz argitaratzen diren informazioak ez dira batere ugariak. Ikerketa lan hau egiteko aukeratutako egunkarietatik estalduraren hasierako urte horietan egunkariak martxan ziren arren, El País egunkariari buruzko informazio besterik ez da aurkitu. Egunkariaren lehengo 10 urteetan klima aldaketari buruzko 15 8
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia aipamen besterik ez dira agertzen. 1988. urtean Nazio Batuen Erakundearen Ingurumen programak sortutako Gobernu Arteko Taldea (IPCC) sortu zen urtean 4 besterik ez dira gaiari buruzko aipamenak (Mercado, 2012). COP goibileren bigarren aurrekaria 1992 an Rio de Janeiron (Brasil) ospatu zen Lurraren Gailurra (Cumbre de la Tierra) izan zen . Ingurumenaren aldeko nazioarteko lehenengo mugarritzat jotzen da , nahiz eta 1972an Stockholmen ospatu zen batzarra izan historian lehendabiziko Ingurumenaren inguruko nazioarteko batzarra. El Pais egunkaria klima aldaketaren gaiari estaldura handiagoa ematen hasi zitzaion Lurraen Gailurra gauzatu zenetik; urte horretan gaiari buruzko 62 aipamen aurkitu daitezke egunkarian eta urteak aurrera joan ahala, kopurua handiagotzen doa. 1995. urtean 96 dira klima aldaketaren gaiari buruz egunkariak agertzen diren informazio edo aipamenak (Mercado, 2012). 1995. urtetik aurrera klima aldaketari buruzko aipamen eta informaziok ugarituz joan ziren, gehienbat isurketen murrizketari eta ozono geruzaren suntsiketaren ingurukoak. Estalduraren gorakada hori 2007. urtera arte ikusi daiteke. Europa osoan ikusi daiteke gorakada hori. 2007. urtea esanguratsua izan zen klima aldaketaren estaldurari dagokionez, izan ere Al Gore , Amerikako Estatu Batuetako lehendakariordeak Una verdad incomoda dokumentala kaleratu berri zuen, Klima aldaketaren arazo erraldoiari buruz hitz egiten zuen dokumentala eta Oscar saria jaso zuen lan horri esker. Horrek gaiarekiko interesa piztu zuen gizartearen artean. Gobernu Arteko Ingurumen Taldearen laugarren txostenaren publikazioak ere gaiarekiko interesa areagotzea ekarri zuen (Mercado, 2016). XX. mendeko aurrerapen teknologiko eta zientifikoei esker, gizabanakoen ezagutza kopurua ikaragarri hazi da. Gizartearen ezagutza maila hazten doan heinean egunkariak eta, honenbestez, kazetariek ezagutzen eboluzio horretara egokitu behar dute. Informazioa eta ezagutza maila handitzen doan heinean kazetaritza espezializatuz joan da euskarri desberdinetan (Fernandez, 2003). Klima aldaketarekin lotutako informazioak Gizartea sekzioan kokatzen dira gehienbat. Horren arrazoia da sekzio honek osasuna, hezkuntza eta ingurumena bezalako gaiak hartzen dituela bere barnean baina Miriam Jemio Klima Aldaketaren Boliviako Plataformako teknikariaren esanetan, sekzio honetan gehien gailentzen diren gaiak osasuna eta hezkuntza izaten jarraitzen dute (Pacto Natural, 2021). Honen aurrean ingurumenari buruzko informazioa lantzeko azken urteetan geroz eta gehiago dira espezializazio hori lantzen ari diren profesionalak eta Ingurumen kazetaritza espezializatu bati buruz eta hau nola landu eta komunikatu aztertzen dabiltzan akademikoak. 9
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 2.2 Gaur egungo analisiaren eboluzioa Hainbat dira azken hamarkadetan prentsan, nagusiki hedabide handienetan, klima aldaketari eman zaion estaldura ikertzeko egin diren lanak. Aurretik egindako lan horiek aztertzea oso interesgarria da burutzen ari garen ikerketa hobeto ulertu ahal izateko. Gaiari buruz aurkitu diren ikerlan ia denak gaztelaniazko lanak dira, eta honenbestez, Espainiako eta nazioarteko hedabideen inguruko analisiak. Bada 2022an kaleratutako lan bat: Angela Alonso Jurnet eta Ainara Larrondo Uretak eginikoa non Euskal Irrati Telebistak (EITB) klima aldaketari buruz erabili duen informazio tratamendua aztertu eta lantzen duena baina garatzen ari garen ikerketa lana prentsa idatzikoa denez, ez diegu lan horren emaitzei erreparatuko. Aurkitu eta aztertu diren beste lan guztiak gaztelaniazko lanak dira eta, lehen aipatu bezala, Espainiako hedabide edo nazioarteko hedabideek gaiari ematen dioten tratamendua eta estaldura jorratzen dira. Hedabideek iritzi publikoan duten eragina ukaezina da eta beraz gaien tratamendu egoki bat egiteak jorratzen ari garen gaia hobeto ulertu, aztertu eta barneratzeko balio du. 2012an Ikerketa Soziologikoko Zentroen Barometroak eskainitako ikerlan batean , inkestatuen % 84.9ak helarazi zuen , ingurumenarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa lortzeko lehenengo iturria hedabideak zirela (Mercado, 2012). Informazio tratamendu egokiak ingurumen gaiekiko ezagutza handiagoa bermatzen du eta horrek kontzientziazioa areagotzen du gizartean. Beraz, hedabideek giza errealitatearen eraikuntzan funtsezko rol bat betetzen dute eta Mercadoren hitzetan, ezinbestekoa da hedabideek " zer kontatzen duten jakitea" gizartearen jokabideak hobeto ulertu eta honen aurrean erabakiak hartu ahal izateko (Mercado, 2012: 124). Ikerketa lan honetan, Kyoton1997, Dohan 2012, Parísen 2015 eta Glasgown 2021 ospatutako klimaren gailurrek irauten duten hamabostaldian hedabide idatziek honi eman dioten estaldura aztertuko dugun arren, interesgarria da Fernandez Reyesek 2010. urtean egindako 1992 eta 2008 urteen arteko prentsa editorialen azterketaren ikerketari erreparatzea. Argi ikus dezakegu, urte horietan gaiak izan dituen estaldura unerik handienak 1992tik 1999ra bitarteko gailurren datekin bat datozela. Denbora tarte horretan estaldura handiena jaso zuten uneak 1992ko Lurraren Gailurra (Rio 1992), Nazioarteko Ingurumen Gobernu arteko taldearen (IPCC) bigarren txostenaren argitalpena eta 1997ko Kyotoko gailurra izan ziren. Gaiari buruz informazio gehien argitaratu da azaroan eta abenduan . Hilabete horietan osoatu baitira Klima Aldaketaren inguruko Nazioarteko gailurrak (Fernandez-Reyes, Piñuel- Raigada, Vicente Mariño, 2015). Klima aldaketaren gaiak hedabideetan izan duen estaldurak beherazko eta gorazko etapak izan ditu. Lehenengo etapa bat 2000. urtetik 2006. urtera kokatzen dute Fernandez-Reyes, Piñuel-Raigada eta Águila Coghlan ikerlariek. Estaldura txikiko etapatzat jotzen dute. Denbora tarte horretan hainbat gailur ospatu ziren eta nahiz eta ez izan guztiak Klima Aldaketaren Nazioarteko gailurrak, gaiari buruzko estaldura bat dator gailurren datekin. Etapa honetan lehenengo "egonkortasun" fase bat ikusi ahal da 10
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 2000 eta 2003 urteen bitartean eta bigarren fase bat 2004tik aurrera, estalduraren igoerarekin (Fernandez-Reyes, Piñuel-Raigada, Águila Coghlan, 2017). 2006 urtetik aurrera estaldura mediatikoaren gorakada gertatzen da. Horren arrazoi nagusienetako bat Klima Aldaketaren Gobernu Arteko Taldearen IV. txostenaren argitalpena da. Beste arrazoietako bat da Al Gorek, Amerikako Estatu Batuetako lehendakariorde ohiak, Una verdad Incomoda dokumentala estreinatu zuela, Klima Aldaketak munduan eta honenbestez gizartean izango dituen eraginak azaltzen zituena (Fernandez-Reyes, Piñuel-Raigada, Águila Coghlan, 2017). 2007 klima aldaketaren estaldura mediatikoaren urtea izan zen. 2007ko otsailean aurkeztu zen Parisen Klima Aldaketaren Nazioarteko Gobernu arteko Taldearen (IPCC) IV. txostena eta honek oihartzun handia izan zuen. Kontuan hartzekoa da baita 2007. urteko Bakearen Nobel Saria. Hau, Al Gore eta Klima Aldaketaren Nazioarteko Gobernu arteko Taldearen artean partekatu zuten ingurumenaren aldeko kontzientziazioan egindako lanagatik (Fernandez-Reyes, Piñuel-Raigada, Vicente-Mariño, 2015). Espainia ez da nazioartean ikerlari tradizio handiena duen herrialdea. Baina, mendebaldeko gizarteko ikerlari tradizio handiena duten herrialdeekin konparatuz gero, AEB, Britainia Handia eta Kanada, lau herrialdeen artean desberdintasun handirik ez dagoela hauteman daiteke. Ingurumenak eremu zientifikoa, politikoa eta mediatikoa hartzen ditu bere baitan eta nazioarteko gertaera politiko zein mediatikoek gaiarekiko estalduran eragina dutela ikusten da (Fernandez-Reyes, Piñuel-Raigada, Vicente-Mariño, 2015). Fermin Koop ingurumen gaietan espezializatutako kazetariaren iritziz, klima aldaketa hedabide batean dauden sekzio guztietako gai "transbertsala" da. "Ez da zientzia edo ingurune sekzioetako gai bat soilik. Politika, ekonomia eta hein batean gastronomia ere bere barnean hartzen ditu. Oso gai zabala da. Edozein hedabidetara zabaldu daitekeen gaia da eta eta estaldura horrek presente egon behar du kazetarion lanbidean" (Pacto Natural, 2021). Gaiarekiko kontzientziazio kolektibo bat gertatu ahal izateko ezinbestekoa da informazioaren kalitatea ona izatea. Kalitate ona izateak esan nahi du gaia testuinguruan kokatzea eta momentuko gertaera edo informazio hori hobeto ulertu ahal izateko aurrekariak aztertzea. Bienvenido León eta Alicia Lara ikertzaileek 2013. urtean Nafarroako Unibertsitatearentzat eginiko lan batean, gaiaren aurrekariak eta hau testuinguruan jartzen duten informazioen kopurua urria dela eta hori denbora falta edo kazetarien espezializazio faltarengatik izan zitekeela ondorioztatu zuten (León, & Lara, 2013). Orain arte aurkitutako lanetako ikerlari guztiak bat datoz gaiarekiko estalduraren kalitatea bermatzea ezinbestekoa dela gizartek gaiarekiko kritika konstruktibo bat egin 11
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia eta honen aurrean irtenbidea aurkitu ahal izateko. Klima aldaketaren komunikazio egoki baten beharra premiazkoa da gizarteak arazoaren tamaina ulertu ahal izateko, beraz, hedabideek azaroarekiko duten papera estrategikoa da (Heras, Meira, & Álamo, 2016). Terminologiaren eboluzioa ere kontuan hartzekoa da. Hainbat izan dira gaia gizartean barneratu ahal izateko erabili diren termino desberdinak. "Klima Aldaketa" hitza Wallace S. Broecker zientzialariak erabili zuen lehenengo aldiz 1975. urtean argitaratutako artikulu batean1 . Hedabide batzuk 70 eta 80. hamarkadan hasi ziren "berotegi efektua" terminoa erabiltzen. Hitz honen erabilerak gas kutsakorrek ozono geruzan duten eragina modu erraz eta ikusgarri batean irudikatu ahal izatea lortu zuen. Gizartean beste erabilpen bat zuen zerbait hartu, nekazaritzako berotegiak, eta honen funtzioa ozono geruzara estrapolatzea lortu zuen terminoak. Honela "berotegi efektua" erabiltzean , gizartearen irudimenean ozono geruzan zulo bat irudikatzea lortu zuen (Erviti, 2020). Azken urteetan hainbat dira "krisi klimatikoa" edo "larrialdi klimatikoa" terminoak erabiltzera pasa diren hedabideak. Urte gutxiren barruan hedabideen hiztegiaren barnean sartu diren terminoak dira hauek. Arrakastatzat jo daiteke hau , denbora tarte oso txikian sartu baitira hedabideen hiztegian eta nabarmentzeko moduko argitalpenen kopuruarekin. Hala eta guztiz ere "Klima aldaketa" terminoa gizartean urte luzez barneratuta dagoen terminoa da eta beraz erabiliagoa da. "Berotegi efektua" eta "Berotze globala" terminoak zaharkiturik gelditu direla pentsa daitekeen arren, bi eta hirugarren postuak hartzen dituzte termino hauek "Klima aldaketa" terminoaren atzetik (Erviti, 2020). 1 "Climate Change: are we on the brink of a pronounced global warming?", Science aldizkarian (Erviti, 2020). 12
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 3. METODOLOGIA Ikerketa lan hau burutzeko aukeratu ditugun egunkariak Hego Euskal Herriko biztanleria osoaren isla dira. Euskara hutseko, elebidun eta gaztelania hutseko egunkariak aukeratu dira. Aztertu nahi den ikerketa lagina Hego Euskal Herriko prentsa idatziko hedabideek klima aldaketaren gaiari eman dioten estaldura baita. Horrexegatik aukeratu dira 6 egunkari: 1. El País: Gaztelania hutseko espainiar egunkaria. Ideologia zentro ezkertiarra, zentro aldera gehiago hurbilduz. betidanik PSOE (Partido Socialista Obrero Español) alderdiari lotua egon da. 2. Gara: 1998. urtera arte Egin izena zuen egunkariak, 1998an Baltasar Garzón epailearen aginduz itxi zen. Egunkari elebiduna da, historikoki ezker abertzaleari lotua, Euskal Herriko zazpi probintzietan argitaratua. 3. Berria: Euskaldunon egunkaria izena zuen 2003 an Juan del Olmo epailearen aginduz Guardia Zibilak itxi zuen arte. Euskara hutsean Euskal Herriko 7 probintzietan argitaratzen den egunkari bakarra da. Euskaldunentzat eginiko egunkaria da eta ideologia desberdinak hartzen ditu barne baina korronte ideologiko ezkertiarretara lotua dagoela esan daiteke. 4. Deia: 1977an sortua. Ideologia nazionalista euskalduna duen egunkaria da. Elebiduna den arren, informazioen gehiengoa gaztelaniaz argitaratzen da. Historikoki Eusko Alderdi Jeltzaleari (EAJ_PNV) lotuta egon da. Korronte ideologiko eskuina bezala klasifikatuko genuke. 5. Diario Vasco: 1934 an sortua. Ideologia zentro eskuindarra eta katoliko monarkikoa du. Gipuzkoako biztanleei lututako egunkaria da, Bizkaiko El Correo-ren pare. Vocento komunikazio taldearen parte da gaur egun, biak ala biak. 6. Diario de Navarra: 1903an sortua, Iruñan. Espainiar estatuko egunkari zaharrenetarikoa da, lehen argitalpenetik ez baitu etenik jasan. Ideologia kontserbadorea eta foralista duen egunkaria da eta UPN (Unión del Pueblo Navarro) alderdi politikoarekin bat dator. Aukeratu diren egunkariak prentsa idatzikoak direnez, ikerketa lantzeko behar diren informazioak Hemerotekan aurkitu dira. Leioako EHUko liburutegiko hemerotekara joan behar izan da edukiak bilatu ahal izateko. Aztergai hartu diren denbora tarteak Klima Aldaketaren Nazioarteko gailurrek irauten duten hamabostaldia izan da, gailurra hasi baino bi egun lehenagoko eta amaitu eta ondorengo bi egunetako argitalpenak aztertuz. Hau da, Kyotok gailurra 1997ko abenduaren 1 etik 10ra bitartean izan zen eta aztergai izan dugun denbora tartea beraz 1997ko azaroaren 28 tik 1997ko abenduaren 12ra izan da. Dohako gailurra 2012 ko azaroaren 26 tik 2012ko abenduaren 7ra ospatu zen eta aztergai izan dugun denbora tartea 2012ko azaroaren 24 tik 2012ko abenduaren 9ra izan da. Aztergai izan den hirugarren gailurra Parisen 2015. urtean ospatutakoa izan da. Honek 2015eko azaroaren 30tik 2015eko abenduaren 12ra iraun zuen, beraz 13
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia azaroaren 28tik abenduaren 14ra izan da aztergai izan dugun denbora tartea. Azken gailurra 2021. urtean Glasgown ospatu zen. 2021eko urriaren 31tik 2021eko azaroaren 12ra bitartean ospatu zen eta aztergai izan den tartea urriaren 29tik azaroaren 14ra bitartekoa izan da. Bi egun lehenagoko tartea hartu dugu gailur bakoitza hasi aurretik, tarte bat finkatu beharra dagoelako. Gailurren aurretiko edo ondorengo estaldurari buruzko informazioa lortzea ere interesgarria izango litzateke baina ikerketa lan honetan gailurren inguruko estaldura aztertzen da beraz aurretik bi egun eta atzetik bi eguneko tartea eman zaio. Lan honetarako erabili den metodologia eduki-analisia izan da. Eduki- analisia komunikazio alorreko edukiak modu objetibo, kuantitatibo eta sistematiko batean ikertzeko lan-teknika bat da. Bernard Berelson soziologo estatu batuarra izan zen eduki mota honen definizio bat ezarri zuena baina Harold Lasswell, komunikazio teorian aitzindaria, izan zen metodoaren ezaugarriak finkatzen lehena (Zabaleta, 1997). Metodo honekin edukiak multzo desberdinetan sailkatzearen bidez egiten da ikerketa. Eduki-analisiaren helburu nagusienetako bat hipotesien frogatzea edo baztertzea da (Aigeneren, 1999). Horregatik aukeratu da metodo hau, aurretik aipatu diren hipotesiak frogatu edo baztertu ahal izateko modurik objektiboena dela iritzi baita. Analisi mota honen bidez eginiko ikerketa baten emaitzak berdintsuak izan beharko lukete etorkizunean ikerketa errepikatuz gero (Zabaleta, 1997). Aztertu diren egunkari desberdinetako edukiak ikertu eta konparatu ahal izateko teknika hoberena delako aukeratu da eduki-analisiaren metodoa. Hemerotekan aurkitu dira egunkariak, batzuk digitalizatuak, PDF artxibo moduan eta beste batzuk berriz egunkari fisikoetan. Bi kasuetan egunkariak miatuz, Klima Aldaketaren Gailurrei buruzko informazio guztiak hartu dira, batzuk PDF artxiboak kopiatuz eta beste batzuk berriz egunkari fisikoei ateratako argazkien bidez. Material guztia izan ondoren, kodifikazio fitxa betetzea izan da hurrengo pausoa. Excel kalkulu orrien bidez egin da. Aldagai desberdinak finkatu dira kodifikazio fitxan. Aldagai bakoitzak informazio desberdina ematen du horrela guztiak konparatuta gaiari eskaini zaion estalduraren ikuspegi zabal eta orokorragoa ematen da. Aukeratu diren aldagaiak anitzak dira: 1. Item zenbakia: Informazioen kopuruaren analisi kuantitatiboa egin ahal izateko, egunkari bakoitzak zenbat informazio argitaratu dituen jakin ahal izateko. 2. Egunkariaren izena 3. Data 4. Titulua 5. Aurretitulua edo Azpititulua 6. Sekzioa: gizartea, iritzia, eguneko gaia, nazioartea, ingurumena, kontra-azala, mundua eta beste bat. 7. Tamaina: ¼ baino gutxiago, ¼ eta 2/4 artean, 2/4 eta ¾ artean, ¾ baino gehiago baina ez orri osoa, orrialde osoa eta orrialde osoa baino gehiago. 14
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 8. Azala: bai edo ez 9. Irekiera: bai edo ez 10. Orrialdea: bakoitia edo bikoitia 11. Kazetaritza generoa: albistea, laburra, foto-notizia, erreportajea, elkarrizketa, kronika, analisia, editoriala, artikulua, zutabea, gutuna, bineta eta beste bat. 12. Argazki kopurua 13. Grafiko kopurua 14. Infografia kopurua 15. Irudi kopurua guztira 16. Oharrak: Bertan terminologiaren inguruko desberdintasunak aipatu ditugu, "Krisi klimatikoa" edo "larrialdi klimatikoa" ren erabilpenak. Baita aurreko aldagaietan aipatzen ez dena bada Aldagai guzti horien konparaketak estalduraren ikuspegi zabala eskaintzen du. Urtez urte eta egunkari bakoitzean eman diren desberdintasunen arteko konparaketa egiteko aukera ematen du. Guztira 590 item aztertu dira Excel Kalkulu orrien bitartez. Egunkari eta urte desberdinen arteko konparaketak egiteko grafikoak egin dira, baita kuantitatiboki eginiko taula dinamikoak ere. Datu guztien grafikak eta taula dinamikoak izan ondoren, emaitzak aztertzea izan da hurrengo pausoa, azkenik, ondorioak atera ahal izateko. 15
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 4. EMAITZAK Jarraian, aurreko atalean azaldutako eduki-analisiaren metodologia erabilita, excel orrian kodifikatu diren datuetatik lortutako emaitzak aurkezten dira: 1.Grafika: 1997, 2012, 2015 eta 2021. urteko Klima Aldaketaren Nazioarteko Gailurraren inpaktua Iturria: autoreak landua Grafika honekin aztertutako egunkari guztiek argitaratu dituzten informazio kopuruen kontaketa osoa egiten da, aztergai diren lau urteak kontuan hartuta. Lehen begiratuan argi eta garbi ikusten da El País egunkaria dela aztergai ditugun datetan gaiari estaldura handiena eman dion egunkaria 145 testu ezberdinekin (informazio eta iritzi testuak baitira). Grafikari erreparatuta, informazio gutxien argitaratu dituzten egunkariak Egin eta Euskaldunon Egunkaria direla ikusten da baina egunkari horien jarraipenak direnez bai Gara eta bai Berria bien arteko batura da datu inportantea. Egin eta Gara egunkarien artean 84 informazio argitaratu dituzte guztira. Euskaldunon Egunkaria eta Berriaren batura eginez gero 73 argitalpen hedatu ditu. 100 argitalpen baino gehiago eskaintzen dituen beste egunkaria Deia da (110 ). Geratzen diren egunkariak 100 argitalpen baino gutxiago eskaini dizkiote gaiari; Diario de Navarra (84) eta Diario Vasco (93). Beraz, azterturiko lau urteetako gailurretan estaldura handiena eskaini dion egunkaria El País izan da, alde nabarmenarekin (Euskaldunon Egunkaria /Berria baino 72 argitalpen gehiago eta Deia baino 35 argitalpen gehiago). Bere atzetik Deia, Diario 16
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia Vasco doaz. Diario de Navarra eta Egin/Gara egunkariek informazio kopuru berdina eskaini diote gaiari eta gaiarekiko inpaktu txikiena izan duen egunkaria Berria egunkaria izan da. Datu hauei erreparatzerakoan kontuan hartu beharrekoa da egunkari bakoitzaren tamaina ere, ez baita gauza bera El País bezalako egunkari nazional batek duen tamaina edo Gara edo Berria bezalako egunkariek izan dezaketen tamaina. 2.Grafika: 1997ko Kiotoko gailurraren inpaktua Iturria: autoreak landua Inpaktuarekin jarraituz, 1997ko Kiotoko gailurrean gaiarekiko estaldura handiena eskaini zuen egunkaria berriz ere El País dela ikus daiteke, zenbaketa orokorrean bezala. Azterturiko testu guztien %27.5a argitaratu zuen El Paísek, 33 guztira. Atzetik Egin egunkaria da testu gehien argitaratu zituen egunkaria, informazioen % 19.2arekin, hau da, 23 testu guztira. Diario Vascok edukien %17.5 hartzen du bere baitan, 21 argitalpenekin. Diario de Navarra, Deia eta Euskaldunon Egunkaria dira argitalpen gutxien eskaintzen dituzten egunkariak, hirurak informazioen % 15a baino urriago argitaratu zituzten. Deiak (17 item), Diario de Navarrak (14 item) eta Euskaldunon Egunkariak (12 pieza). Grafika honi erreparatuz gero ere argi ikusten da estaldura handiena eskaini duen egunkaria El País egunkaria dela. 17
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 3.Grafika: 2012ko Dohako gailurraren inpaktua Iturria: autoreak landua 2012. urtean Kiotoko gailurrarekiko desberdintasun nabarmenak antzeman daitezke grafikoan. Hasteko, egunkari bat gutxiago agertzen da, Deia egunkariak ez baitzion inongo argitalpenik eskaini Dohan 2012an ospatu zen Klima Aldaketaren Nazioarteko gailurrari. Aurreko grafikoan bezala El País da argitalpen gehien dituen egunkaria , argitaratu ziren testuen ia erdiarekin % 47.4. Argitaratutako testu guztien ia erdia El Paisek argitaratu arren, hauek 9 pieza dira, 1997an Kiotoko gailurrari buruz argitaratu zituztenen ⅓ bat gutxi gora behera. 2012. urtean egunkari guztietan ikus daiteke estalduraren beherakada itzela. Berria da El Paísen atzetik testu gehien eskaini zituen egunkaria, baina argitalpen guztien kopurua 5 pieza soilik da. Garak 2012ko edukien % 15.8 a argitaratu zuen, hau da, 3 testu . Diario Vasco eta Diario de Navarrak testu kopuru berdina eskaini zioten gaiari, % 5.3a, hau da bakoitzak pieza bakarra. Beherakada itzela hauteman dezakegu grafika honetan eta inpaktu gehiena izan zuten egunkarien ordena aldatu zen, Berria izanik estaldura handiena eskaini zion bigarren egunkaria El Paisen atzetik, baina kontuan hartu behar da testu kopuruak ikaragarri jaitsi zirela urte honetan. Nazioartean gertatu ziren hainbat gertakari garrantzitsuk zerikusia izango zuten horretan. Siriako gerraren eztanda, Arabiar Udaberria eta Kataluniako auziaren hasierak bete zituzten egunkarietako orrialdeak kasu askotan eta ondorioz leku urriagoa eskaini zitzaion Klima Aldaketaren estaldurari. 18
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 4.Grafika: 2015eko Paris-go gailurraren inpaktua Iturria: autoreak landua 2015. urtean inpaktuaren grafika askoz ere orekatuagoa dagoela ikus daiteke. El País egunkariak jarraitzen du testu gehien argitaratu dituen egunkaria izaten, (53 pieza). Kontuan hartu beharrekoa da ordea aurretik aipatu duguna, El País edizio nazional espainiarreko egunkaria da eta beraz, egunkariak berak duen tamaina edo orrialde kopurua besteak baino handiagoa da. Deia da atzetik dioan egunkaria, (42 pieza). Beste egunkari guztiek antzeko estaldura eskaini diote Pariseko gailurrari. Guztiak argitalpenen % 12 eta %16 aren barruan mugitzen dira; Diario de Navarra (34 pieza), Diario Vasco (27 pieza) eta Berria eta Gara (26 pieza). Informazioen kopurua askoz ere orekatuagoa dagoela nabarmendu daiteke grafika honetan. Nahiz eta El País eta Deiak beste egunkariek baino testu gehiago eskaini, estalduraren gorakada nabarmendu daiteke. 19
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 5.Grafika: 2021eko Glasgowko gailurraren inpaktua Iturria: autoreak landua 2015. urtean Parisko gailurrari eman zitzaion estalduraren isla ikusi daiteke grafiko honetan. Badirudi 2015. urtean joera aldaketa bat eman zela eta estalduraren gorakadaren fasea hasi zela. El País da testu gehien argitaratu dituen egunkaria, (50 pieza). Diario Vasco da El Paísen atzetik argitalpen gehien izan dituena, (44 pieza). Deia-k antzerako kopuruarekin jarraitzen dio (42pieza). Diario de Navarrak (35 pieza). Hemen ere Gara eta Berria dira estaldura txikiena eskaini dioten egunkariak; Garak (32 pieza) eta Berriak (30 pieza). Egunkari bakoitzak testuei ematen dizkieten forma eta moldeak ere hedabideak gaiarekiko erakusten duen garrantzia neurtzeko balio du. Eduki aniztasuna kazetaritza aberats baten isla da. Jarraian aztertuko diren grafika eta taula dinamikoek urte eta egunkari desberdinetako eduki aniztasuna neurtzea dute helburu. 1. Taula. 1997 Kioto. Kazetaritza generoak Iturria: autoreak landua Lehen begirada batekin argi eta garbi ikusten da egunkariek gehien erabiltzen duten eduki formatua albistea dela. Kiotoko gailurrari buruz aztertu diren 120 itemetatik 60 albisteak dira, hau da, informazioen % 50 (Egin 14, Diario Vasco 13, Deia 12, El País 8,Diario de Navarra 7 eta Euskaldunon Egunkaria 6). Alde handiarekin nabarmentzen den beste eduki formatua erreportajea da, 20 erreportaje, edukien % 16,66 (El País 13, Euskaldunon Egunkaria 3, Egin 2, Diario Vasco 1 eta Deia 1) . Beste eduki forma guztiak kopuru askoz urriagotan erabli dituzte egunkariek. Laburra izan da hurrengo formatu erabiliena kopuruetan, 8 guztira, baina aipatzekoa da horietatik 6 Diario de Navarra egunkarian argitaratutakoak izan direla. Gainerakoak bat El País-en eta bestea 20
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia Egin-en. Elkarrizketei eskainitako eduki kopurua 5 da, edukien % 4,16 (El País 3 eta Egin 2). Kronika izan zen gutxien erabili zen kazetaritza generoa, 2 guztira, % 1,66 (El País 1, eta Egin 1 ). Iritzi alorrean ere jorratzen den gaia da klima aldaketarena. Aztertu dugun laginaren arabera, zutabe eta editorial kopuru berdina argitaratu ziren, bi kasuetan, 7, argitalpen kopuru osoaren % 5,83 (Deia 3, El País 2, Egin 1, eta Diario Vasco 1) . Zutabeak ere 7 izan ziren guztira, % 5, 83 (Diario Vasco 4, Euskaldunon Egunkaria 2, eta El Pais 1) . Artikuluak 4 izan ziren guztira, edukien % 3,33 (El País 1, Egin 1, Diario Vasco 1, eta Deia) . 4 bineta soilik argitaratu ziren, eduki guztien % 3,33 (Diario Vasco 1, Egin 1, El País 1, eta Euskaldunon Egunkaria 1). Gaiaren sakontasuna hobeto jorratu ahal izateko analisiak eduki formatu interesgarria badirudi ere, Kiotoko gailurrean zehar argitaratu ziren analisien kopurua oso urria izan zen, 3 analisi, edukien % 2,5 (El País 2, eta Diario de Navarra 1) . 2. Taula. 2012 Doha. Kazetaritza generoak Iturria: autoreak landua 1997ko estalduratik 2012ko estaldurara argitalpenen kopuruaren beherakada nabarmena ikusten da. 2012an 19 testu argitaratu ziren guztira Dohako gailurraren inguruan. Eduki aniztasunaren beherakada ere nabarmentzen da, 4 eduki mota. Gailur honi buruz informatzeko erabilienak izan ziren kazetaritza generoak ere albistea eta erreportajea dira. 19 informaziotik erdia baino zertxobait gehiago % 52,63, albisteak izan ziren, 10 guztira ( El País 5, Gara 3, Diario de Navarra 1 eta Berria 1). Erreportajeen kasuan, albisteen erdiak izan ziren, 5 erreportaje, % 26,31 ( El Pais 3 eta Berria 2). Laburrak ere 2 izan ziren guztira, % 10,52, biak Berria egunkarian. Binetak edukien % 10,52a izan ziren, 2 guztira (El País 1 eta Diario Vasco 1). 3. Taula. Paris 2015. Kazetaritza generoak Iturria: autoreak landua 21
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia atalean 17 pieza argitaratu ziren, edukien % 13,33 (Diario Vasco 4, Deia 4, Euskaldunon Egunkaria 3, Egin 2 eta El País 4 ). Nazioartea sekzioa ere garrantzi handiko ataltzat jo da beti, baina atal honetan argitaratu zituzten testuen kopurua oso urria da, edukien % 5,83, 7 informazio guztira eta denak Diario de Navarra egunkarian argitaratu ziren. Eguneko Gaia atalaren barnean kokatuta 6 pieza aurkitu dira, % 5a eta hauek ere guztiak Diario de Navarra egunkarian argitaratuak izan ziren. Azkenik Ingurumena da 1997an gutxien errepikatzen den sekzioa, testuen % 1,66a soilik, hau da, 2 item. Biak Egin egunkarian argitaratutakoak. 5. Taula. 2012 Doha. Sekzioak Iturria:autoreak landua Dohako gailurrari buruz informatzeko gehien erabiltzen den sekzioa ere Gizartea da. Argitaratutako 19 itemetatik 8 atal honetan kokatzen dira, % 42,1, guztiak El País egunkarian. Atzetik jarraitzen dion sekzioa Mundua da, edukien % 31,5, 6 testu guztira (Berria 3 eta Gara 3). Iritzia eta Eguneko Gaia atalek eduki kopuru berdina eskaini zuten, % 10, 52. Iritzia (El País 1 eta Diario Vasco 1). Eguneko Gaia (Berria 2). Beste bat atalean pieza bakarra kokatu da, Diario de Navarra egunkarian, Diario2 barne atalean. 7. Grafika. 2015 Paris. Sekzioak Iturria: autoreak landua 24
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 2015eko Pariseko Klima Aldaketaren Nazioarteko Gailurrean, erabilitako sekzioen aniztasun orekatsuagoa ikus daiteke lehen begirada batean. Eduki gutxien kokatu diren sekzioa kontra-azala da, 6 item, edukien % 2,76a (Gara 1, Diario de Navarra 1, Berria 2, Diario Vasco 1 eta Deia 2). Eguneko gaiak sekzioan guztira 10 pieza aurkitu dira, % 4,6a (El País 5, Diario Vasco 1 eta Gara 4). Nazioartea atalean zeinbait eduki gehiago aurkitu dira, 30, % 13,82, guztiak El País egunkarian. Atalik garrantzitsuenetarikoak dira iritzia, gizartea eta mundua. Azken honetan 37 testu argitaratu dira, edukien % 17,5 (El País 1, Berria 8, Diario Vasco 16 eta Gara 12). Gizartea sekzioan berriz, 41 pieza aurkitu dira, edukien % 18,98a eta guztiak Deia egunkarian argitaratuak dira. Iritzia atalean kokatutako edukien kopuruak gora egin du 1997ko Kiotoko gailurretik. 2015. urtean iritzia atalean kokaturiko edukiak 45 dira, kopuru osoaren % 20,73a (Deia 8, Gara 8, Diario Vasco 9, Diario de Navarra 7, Berria 6, eta El País 7). Ohiko sekzio horietatik aldenduz, beste sekzio desberdin batean kokatutako piezak Beste bat atalean sailkatu dira. Horietatik 10, % 20,83 Berria egunkariak argitaratutakoak dira. Harian izena du atalak eta eguneko gai garrantzitsuen atala da beraz testu hauek Eguneko gaiak sekzioan sailkatzea posible izango litzateke. Egunkariak ordea, atal horren barnean beste barne atal batzuk jorratzen ditu eta Klima Aldaketa izeneko barne atalean kokatzen ditu 10 item horiek. Horregatik testu horiek Beste bat sekzioan sailkatzea hautatu da. Diario de Navarra egunkariko 26 item sailkatu dira atal honetan. Diario2 izeneko barne atala da eta egunkariaren erdia baino atzerago kokatzen da gehienetan. El País egunkariak Pariseko Klima Aldaketaren Nazioarteko Gailurra ospatzen ari zen bitartean klima aldaketari buruzko gehigarria argitaratu zuen Extra Cambio Climático izenburupean, horregatik testu hauek Beste bat atalean sailkatzeko erabakia hartu da. Gaiaren zeharkakotasunaz baliatuz Ekonomia atalean kokatu zuen pieza bat Deia egunkariak, eta Gara-k berriz Zientzia atalean. 6. Taula. 2021 Glasgow. Sekzioak Iturria: autoreak landua 2021eko Glasgowko Klima Aldaketaren Nazioarteko Gailurrari buruz 233 testu argitaratu ziren guztira aztertu den egun tartean. Eduki kopuru handiena Mundua sekzioan kokatzen da, 73 pieza guztira, edukien % 31,33 (Deia 31, Berria 20, Diario Vasco 16 eta Gara 6). Iritzia atalean 44 eduki aurkitu dira, % 18,88 (Gara 9, Deia 9, El País 8, Diario de Navarra 8, Diario Vasco 6 eta Berria 4). Gizartea sekzioa da hirugarren ugaritsuena. 39 informazio argitaratu dira atal horretan guztira, edukien %16,73 , guztiak El País egunkarian. Eguneko Gaia sekzioan eguneko gairik garrantzitsuenak sartu ohi dira, beraz oso esanguratsua da hedabideak gaiari ematen 25
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia dion garrantzia neurtzeko eta honenbestez aurretik aipatutako hipotesiak frogatu edo baztertu ahal izateko. Sekzio honetan 36 testu kokatu dira, edukien % 15,45. Denak El País egunkarian argitaratuak izan dira. Kontra-azala atalean 12 item aurkitu dira, edukien %5,15 (Diario de Navarra 6, Gara 3, Deia 2 eta Berria 1). Diario de Navarra egunkaria izan da Nazioartea sekzioan edukiak kokatu dituen bakarra. 3 pieza guztira, edukien % 1,28. 7. Taula. 1997 Kioto. Azalak Iturria: autoreak landua Egunkariak azalera eramaten dituen informazioak eguneko informazio garrantzitsu eta berezienak izan ohi dira, beraz azalera eraman diren informazioen kopurua jakitea oso esanguratsua da arestian aipatutako hipotesiak frogatu edo, ez badira betetzen, baztertu ahal izateko. Deia egunkariak 17 itemetatik 1 eraman du azalera. Diario de Navarren kasuan, 14 piezatatik, ez du bakar bat ere argitaratu azalean. Diario Vascok ere ildo bera jarraitzen du, 21 edukitik bakar bat ere ez du eraman azalera. Azalera item gehien eraman dituzten egunkariak Egin eta El País dira. Eginen kasuan 17 piezatik 6, eta El País-en kasuan 27tik 6. Euskaldunon Egunkariak 10 itemetik 2 kaleratu zituen azalean. Eduki guztien artean azalera eraman diren informazioak 15 izan dira, % 12,5a hain zuzen ere. Zifra oso urria da gaur egun hain garrantzitsua bilakatu den gai bat izanik. Hala ere, horrek argi eta garbi erakusten du gaiak nola sartzen eta ateratzen diren hedabideetako agendetatik. Izan ere, gaur egun, gaia ez da soilik ingurumen eta gizarte gai bat, agenda politikoa markatzen duen gaia bilakatu da. 8. Taula. 2012 Doha. Azalak Iturria: autoreak landua 26
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 2012an azalera eraman diren edukien taula honi erreparatuz gero, lehen begirada batean ikus daiteke duela 10 urte ere, oso gutxi izan zirela azalera eraman ziren informazioak. Berria da informazio gehien azalera eraman zituen egunkaria 5etik 2. 2012an aztertu diren beste egunkarietako informazio guztietatik bat bera ere ez da eraman azalera, beraz, azalean argitaratu diren piezen kopurua % 10,52koa da. 9. Taula. 2015 Paris. Azalak Iturria: autoreak landua 2015. urtean Klima Aldaketaren Nazioarteko Gailurrari buruz azalera eraman ziren edukien kopurua % 25,8 da. Deia izan zen eduki gehiena lehenengo orrian kaleratu zuen egunkaria, 19 informazio (%8,5). El País-ek 18 item azaleratu zituen (%8,29). Berria-k 8 pieza eraman zituen azalera (%3,63). Diario Vasco-k 5 eta Gara-k 4 item eraman dituzte azalera. Azalera eraman ez diren piezen kopurua handiagoa da azalean kaleratu direnak baino, edukien % 74,19 hain zuzen ere. 10. Taula. 2021 Glasgow. Azalak Iturria: autoreak landua 2021eko Glasgowko Klima Aldaketaren Nazioarteko gailurrari buruz argitaratu ziren testuen artetik azalera eraman zirenen ehunekoa, azterturiko beste gailurretakoa baino handiagoa da. 233 testuetatik 74 azaleratu ziren, hau da edukien % 31,75. Eduki gehien azalera eraman zituen egunkaria El País izan zen, 27 item argitaratu zituen azalean. Azalera eraman duen pieza kopurua eraman ez duena baino handiagoa duen bakarra da El País (Bai 27, Ez 23). Berria-k azaleratu eta azaleratu ez zituen piezen kopuru berdina dauka, bi kasuetan 15 pieza. Deia-k 42 itemetik 14 eraman zituen azalera, argitaratu 27
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia zituen testu guztien % 33,33-a. Gara-k 32 testu argitaratu zituen, eta horietatik 13 eraman zituen azalera, argitaratu zituen itemen % 40,62-a. Pieza gutxien azalera eraman dituen egunkaria Diario de Navarra da. 35 testu argitaratu zituen guztira eta horietatik soilik 5 eraman zituen azalera. 11. Taula. 1997 Kioto. Irudiak Iturria: autoreak landua Bizi garen gizartean irudiek geroz eta garrantzi handiagoa dute eta teknologia berrien aurrerapenekin irudiak testuaren lagungarri gisa txertatzea geroz eta ohikoagoa da. Argazki, grafika eta infografiak, ulertzeko konplikatuak edo puntu asko dituzten gaiak jorratzeko oso lagungarriak dira. Aurrean dugun taulari erreparatzen badiogu, lehen begirada batean ikus daiteke 1997ko Kiotoko Klima Aldaketaren Nazioarteko Gailurrari buruzko estalduran handiagoa izan zela inongo argazki, grafika eta infografiarik gabeko testuen kopurua (120tik 72), argazki, irudi edo infografia zutena baino (48). 48 eduki horietan gehien errepikatzen den irudi kopurua irudi bakarrekoa da (37), (El País 16, Diario Vasco 6, Deia, 4, Egin 4, Euskaldunon Egunkaria 4 eta Diario de Navarra 3). Idatzitako edukiarekin bi irudi erabili dituzten egunkarien kopurua urriagaoa da, (8), (Diario Vasco 3, El País 2, Deia 1, Egin 1 eta Euskaldunon Egunkaria 1). 3 irudi eduki berean erabili dituen egunkari bakarra El País egunkaria izan da, bi eduki desberdinetan bina irudi erabili ditu. Diario Vasco da 1997ko Kiotoko klimaren gailurrari buruz informatzeko, eduki berean, 4 irudi batera txertatu zituen egunkari bakarra. Aipatzekoa da aztertu diren irudi horietatik guztietatik, gehienak argazkiak direla. Infografia eta grafiken kopurua 1997an oso urria izan zela ikus daiteke, argazkiekin konparatuz gero. 12. Taula. 2012 Doha. Irudiak Iturria: autoreak landua 28
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 2012ko Dohako gailurraren taula honek erakusten du 2012ko Klima Aldaketaren Nazioarteko Gailurrari buruz informatzeko ez zirela irudi ugariz baliatu. 19 argitalpen izan ziren guztira eta horietatik 9k ez zuten inolako argazki, grafika edo infografiarik argitaratu (El País % 44,44, Berria % 33,33, Diario Vasco % 11,11 eta Gara % 11,11). 19 eduki horietatik 8tan hedabideek irudi bana erabili zuten testua osatzeko (El País % 50, Gara % 25, Diario de Navarra % 12,5 eta Berria % 12,5). 2 irudi erabili zituen argitalpen bakarra aurkitzen da , Berria-k argitaratutakoa. 3 irudi eduki bertan erabili zituen egunkari bakarra El País egunkaria da. Argitaratutako 19 eduki horien artean guztira 13 irudi argitaratu ziren. (9 argazki, 3 grafika eta infografia 1). 13. Taula. 2015 Paris. Irudiak Iturria: autoreak landua 2015eko Klima Aldaketaren Nazioarteko Gailurraren estalduran aurrekoetan baino irudi kopuru handiagoa erabili zela ikusi ahal da taula lehen begiratu bat eginez gero. Urte honetan, handiagoa da irudi batez osaturik argitaratu diren edukien kopurua (96) (Deia %23,95, El País % 19,79, Diario de Navarra %17,70, Berria % 15,62, Diario Vasco % 12,5 eta Gara % 10,41), inongo irudi gabe argitaratu direnena baino (95) (El País % 26,31, Deia % 22,10, Diario de Navarra % 16,84, Diario Vasco % 13,68, Gara % 12,63 eta Berria % 8,42). Eduki berean bi irudi argitaratu dituzten informazioen kopurua 17 da (El País % 35,29, Gara % 23,52, Deia % 17,64, Diario Vasco % 11,76, Diario de Navarra % 5,88 eta Berria % 5,88). Bi irudi baino gehiago eduki berean argitaratu dituzten edukien kopurua oso urria da. 3 irudirekin argitaratu den eduki bakarra El País egunkarian izan da (% 100) 4 irudi argitaratu dituztenak berriz bi eduki izan dira, bata Berria-n (% 50) eta bestea Deia-n (% 50). 5 irudirekin argitaratuak izan diren edukiak 3 izan dira. Horietatik bi Deia egunkarian (% 66,66) eta bat El País-en ( %33,33). Deia da eduki berean 6 irudi erabili dituen hedabide bakarra (% 100) eta El País, berriz, eduki berean 9 irudi argitaratu zituen egunkari bakarra (%100). Guztira 217 argitalpenetan 176 irudi aurkitu dira, horietatik 160 argazkiak dira (% 90,90), 13 grafikak (% 7,38) eta 3 infografiak (% 1,70). 29
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 5. ONDORIOAK Aztertu ditugun egunkarietatik (El País, Berria, Gara, Deia, Diario Vasco eta Diario de Navarra) ateratako datuekin eta arestian adierazitako hipotesi eta iker galderei erantzuteko asmoz, 1997 Kioton, 2012 Dohan, 2015 Parisen eta 2021 Glasgown ospatutako Klima Aldaketaren Nazioarteko Gailurrek izan zuten estaldurari buruzko ondorio hauek atera dira: 1- Orokorrean 1997ko Kiotoko gailurretik 2021eko Glasgowko gailurrera estalduraren gorakada bat soma daiteke. Egunkari guztiek Kiotoko gailurrean argitaratu zituzten baino eduki gehiago argitaratu dituzte Paris eta Glasgowko gailurretan. 1997ko Kiotoko gailurrean Deia-k 17 informazio argitaratu zituen. Egin-ek 23, Diario Vasco-k 21, Diario de Navarra-k 14, Euskaldunon Egunkaria-k 12 eta El Pais-ek 33. 2015. urtean Parisen ospatu zen gailurrean Deia-k 51 informazio argitaratu zituen, Gara-k 26, Diario Vasco-k 27, Diario de Navarra-k 34, Berria-k 26 eta El Pais-ek 53. 2021eko Glasgowko gailurrean edukien kopurua oraindik eta handiagoa dela ikus daiteke. Deia-k 42, Gara-k 32, Diario Vasco-k 44, Diario de Navarra-k 35, Berria-k 30 eta El Pais-ek 50. Kiotoko gailurretik Dohako gailurrera ordea ez da gorakada hori gertatzen, alderantziz, estalduraren izugarrizko beherakada gertatu zela ikusten da datuetan. 2012ko Dohako gailurrari buruz argitaratu ziren edukien kopuru osoa 19koa da. Sei egunkarien artean 19 argitalpen besterik ez ziren kaleratu, horietatik 3 Gara-k, 1 Diario de Navarra-k, 1 Diario Vasco-k, 5 Berria-k eta 9 El Pais-ek. Deia egunkariak ez zuen inongo edukirik argitaratu 2012ko Dohako Klima Aldaketaren Nazioarteko Gailurrean. 2012. urtea korapilatsua izan zen. Nazioartean Siriako gerra zibila zen gai nagusienetako bat. Arabiar Udaberria ere gertatu zen, Egipton Mohamed Morsiren aurkako mugimendu handiak gertatzen ari ziren; Nazio Batuen Erakundeak, Palestina estatu behatzaile bezala onartu zuen lehen aldiz… Hainbat izan ziren 2012. urtean egunkarietako azalak bete zituzten albisteak. Espainiar estatuan Kataluniako hauteskundeak, PP alderdiaren ustelkeria kasuak eta osasungintzaren pribatizazioa izan ziren gai esanguratsuenetarikoak. Espainia ez da uharte bakarti bat eta nazioartean gertatzen den estalduraren gainbehera (Hernandez, Cartea, & Álamo, 2016) berdina gertatzen dela ondorioztatu daiteke aztertu diren datuei esker. Aipatu dugun lehenengo hipotesia frogatzen dela ikus dezakegu. Nahiz eta 2012. urtean beherakada itzela gertatu, 2015 eta 2021. urteetako gailurretan estaldurak gora egin duela ikusten da, argitaratu diren edukien kopuruak horrelaxe erakusten du (1997 Kioto 120 eduki, Doha 2012 19 eduki, 2015 Paris 217 eduki eta 2021 Glasgow 233 eduki). 2-Korronte ideologiko desberdinetako egunkarien artean klima aldaketaren estalduran desberdintasunik egon den frogatzea izan da bigarren hipotesia. Horretarako analisi kuantitatiboaz baliatu gara. El Pais, Gara eta Berria sartu ditugu lehen taldean, eta bigarren talde batean berriz Deia, Diario de Navarra eta Diario Vasco. Nahiz eta Gara eta Berria euskal egunkariak izan eta El Pais Espainiar estatuko hedabide nazionala 31
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia izan, hirurak ezkerraldeko korronte ideologikoan kokatu ditugu analisia egin ahal izateko. Datuek erakutsi dutenez, Gara, Berria eta El Pais egunkarien artean 1997ko Kiotoko gailurrari buruz 68 testu argitaratu ziren guztira, eta urte berean Deia, Diario de Navarra eta Diario Vasco egunkarien artean 52 pieza argitaratu ziren, hau da, % 13,33 gutxiago. 2012. urteko Dohako gailurrean ezkerraldeko korronte ideologikoan kokatu ditugun egunkarien artean 17 item argitaratu ziren eta Deia, Diario de Navarra eta Diario Vasco-ren artean berriz 2 pieza soilik, hau da % 78,95 gutxiago, bat Diario de Navarran eta bestea Diario Vascon. Bi urte horietako gailurretan gure hipotesia betetzen dela ikus dezakegu, Gara, Berria eta El Pais egunkariek Deia, Diario de Navarra eta Diario Vasco baino eduki gehiago argitaratu zituzten, % 22,31 gehiago hain zuzen ere. 2015. urtetik aurrera ordea, orekatu egiten da eduki kopurua. 2015. urtean Gara, Berria eta El Pais egunkarien artean 105 testu argitaratu zituzten, Deia, Diario de Navarra eta Diario Vasco-k argitaratu zituztenak baino % 3,23 gutxiago. 2021. urtean ere gauza bera gertatzen da. Ezkerraldeko korronte ideologikoan kokatu ditugun egunkariek 112 pieza argitaratu zituzten baina eskuinaldeko korronte ideologikoan kokatu ditugun egunkarien eduki kopurua 121ekoa izan zen, hau da, % 3,87 gehiago. Datu hauek ikusita ondoriozta daiteke, klima aldaketaren gaia urteak aurrera joan ahala gizarte osoari, edozein ideologia duela, eragiten eta axola dion gaia dela, ideologiarik gabekoa. Izango dira zergatiak eta konponbideak azaltzeko orduan desberdintasunak, baina bi korronte ideologikoetan garrantzitsua den gaia dela ondoriozta daiteke, arestian aipatu bezala, herrialde guztien agenda politikoekin bete-betean sartu den gaia den neurrian, egunkari guztiek egiten diote erreferentzia. Haserako urteetan bai nabaritzen da Gara, Berria eta El Pais egunkariek garrantzi handiagoa ematen diotela gaiari baina 2015. urtetik aurrera, Deia, Diario de Navarra eta Diario Vasco egunkariek jauzi handiagoa jo zutela ikus daiteke. Hortaz, ondoriozta daiteke, haserako urteetan klima aldaketaren gaia korronte ideologiko ezkertiarrean gehiago axola zen gaia zela, baina azken urteotan garrantzi hori handituz joan dela gizartean eta gaur egun jada ez dela betetzen adierazi dugun bigarren hipotesia, eskuinaldeko korronte ideologikoko egunkariek ere garrantzi handiagoa ematen baitiote gaiari. 3-Edukien forma eta lekuari dagokionez, urteak aurrera joan ahala, aniztasun handiagoa dagoela ondoriozta daiteke. Kiotoko gailurrean 10 kazetaritza genero desberdin erabili ziren edukiak argitaratzeko orduan: albistea, erreportajea, elkarrizketa, laburra, editoriala, zutabea, artikulua, bineta eta analisia. Eduki horiek kokatu ziren sekzioei erreparatuz gero, 6 sekzio desberdinetan kokatu zirela testuak ikusten da: gizartea, mundua, iritzia, nazioartea, eguneko gaia eta ingurumena. 2015. urtean mantendu egiten da erabili ziren kazetaritza genero kopurua, 10: albistea, erreportajea, bineta, artikulua, elkarrizketa, zutabea, analisia, foto-notizia, bineta eta beste bat. Sekzioei dagokienez, 7 sekzio desberdinetan kokatu ziren informazioak: beste bat, iritzia, gizartea, mundua, nazioartea, eguneko gaia eta kontra-azala. 2021eko gailurrean erabili ziren kazetaritza genero kopurua handitzen da, 12: albistea, erreportajea, editoriala, bineta, artikulua, zutabea, elkarrizketa, beste bat, kronika, analisia, foto-notizia eta laburra. 2021eko sekzio kopurua mantendu egiten da, 7: mundua, iritzia, gizartea, eguneko gaia, beste bat, kontra-azala eta nazioartea. Aurreko aldagaiak aztertzerakoan gertatu den moduan 32
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia 2012. urtean estalduraren beherakada eta honenbestez edukien kazetaritza generoen kopuruaren beherakada itzela ikusten da baina hori argitaratu ziren eduki guztien kopuruak izugarrizko beherakada jasan zuelako da. 2012. urtean 4 kazetaritza generotan argitaratu ziren informazioak: albistea, erreportajea, laburra eta bineta. Sekzioen alorrean ez da horrenbesteko beherakadarik; 5 sekzio desberdinetan argitaratu ziren edukiak: gizartea, mundua, eguneko gaia, iritzia eta beste bat. Azalean argitaratu diren edukien kopuruaren gorakada esanguratsua da. Lehenengo goi bileretatik azkenengo goi bileretara egunkari guztiek gaiari lotutako eduki gehiago azaleratu dituzte. 1997ko Kiotoko gailurrean edukien % 12,5 argitaratu ziren azalean, hau da, 15 pieza. 2012. urteko Dohako gailurrean beherakada bat nabari daiteke, baina hau ez da ikaragarri handia. Argitaratu ziren edukien % 10,52 azaleratu ziren, 2 eduki. 2015. urtetik aurrera nabari da gaiarekiko interes handiagoa dagoela, edukien % 25,8 azaleratu ziren guztira, hau da, 217tik 56 pieza. 2021. urteko Glasgowko goi bilerari dagokionez ere ildo beretik jarraitzen dute egunkariek. Urte horretan argitaratu ziren edukien % 31,75 azaleratu ziren guztira, hau da, 74 pieza. Mailakako gorakada ikus daiteke. Testua egunkariaren zein orrialdetan argitaratzen den ere garrantzitsua da, eskuarki, lehenengo begirada eskuin aldera egiten baita. Beraz orrialde bakoitietan argitaratutako testuak orrialde bikoitietan argitaratutakoak baino interes handiagoa piztuko duela suposatzen da. 1997ko Kiotoko gailurrean 58 izan ziren orrialde bakoitian argitaratutako piezak, hau da, edukien % 48,33. Dohako gailurrean pieza gutxiago argitaratu ziren arren, argitalpenen ia erdiak orrialde bakoitian argitaratuak izan ziren, 8 pieza, kopuru osoaren % 42,10. Parisen ospatu zen COP21ean 93 izan ziren orrialde bakoitian argitaratutako piezak, edukien % 42,85 eta Glasgowko COP26an berriz, 87, edukien % 37,33. Beste aldagaietan ez bezala, orrialde zenbakiari erreparatzean , bakoitian argitaratu diren testuen kopurua jaitsi egin dela ikus daiteke. Desberdintasuna handia ez den arren, datu esanguratsua da. Edukien tamainari dagokionez ere, azkenengo COP goi bileretan espazio handiagoa eskaini zaiola gaiari ondorioztatzen da. Orrialde ½ edo gehiago hartzen duten testuen kopuruak gora egin du 1997ko gailurretik. Kiotoko gailurrean 48 izan ziren orrialde ½ edo gehiago hartzen zituzten testuak, edukien % 40. Dohako gailurrean 19 piezatik 8 orrialde ½ edo gehiagokoak izan ziren, hau da, % 42,10. 2015eko gailurrean ere bide beretik jarraitzen da. Edukien % 49,76 orrialde ½ edo gehiagokoak izan ziren, guztira 108 eduki. Glasgowko gailurrean berriz, 113 testu izan ziren orrialde ½ edo gehiagokoak, edukien % 48,49, 2015ean baino % 1,27 gutxiago. Argazki, grafika edo infografiadun testuen kopuruak ere gora egin du azken gailurretan. Kiotoko 1997ko gailurrean 48 testutan argitaratu ziren irudiak, kopuru osoaren % 40. Dohako goi bilerari buruz 2012an argitaratutako testu guztietatik 10ek irudiren bat zeramaten, eduki guztien % 52,63. Pariseko gailurrean 217 testutatik 122 izan ziren irudiren bat izan zutenak, % 56,22 eta Glasgowko 2021eko gailurrean ere, 131 testuk izan zuten irudiren bat 233tik, edukien % 56,22. Klimaren gaia jorratzeko irudiak 2012az geroztik aurrera gehiago izan direla ondoriozta dezakegu, Glasgowko azken gailurrean Kiotoko gailurrean baino % 16,22 irudi gehiago argitaratu baitira. 33
Klima Aldaketaren COP goi bileren estaldura Hego Euskal Herriko egunkarietan (El País, Gara, Berria, Diario Vasco, Diario de Navarra eta Deia Datu hauekin hirugarren hipotesia frogatzen dela ondoriozta dezakegu. Erabilitako sekzio eta kazetaritza generoen aniztasuna handiagoa da 2015eko gailurretik aurrera. Egia da desberdintasuna ez dela ikaragarria, baina bai zertxobait handiagoa. 4-Terminologiari dagokionez jauzi handiena 2021eko Glasgowko gailurrean ikusi daiteke. 1997 Kioto, 2012 Doha eta 2015 Pariseko informazioetako terminologia aztertzean gehien errepikatzen den terminoa "klima aldaketa" dela ikus dezakegu. "Klima aldaketa", "lurraren berotze" eta "berotze globala" terminoak dira gehien erabiltzen direnak egunkari guztietan. Ez dago desberdintasunik egunkari batetik bestela, guztiek terminologia berdina erabiltzen dute gaiari buruzko informazioa emateko. 2021eko Glasgowko gailurraren estalduran ordea aldaketa nabarmen bat hauteman daiteke. Egunkari batzuek "klima larrialdia" edo "krisi klimatikoa" terminologiaren erabileraren hautua egiten dute. Nahiz eta oraindik "klima aldaketa" terminoa den erabiliena, argitalpen batzuetan, bai izenburuetan eta bai testuan bertan, terminologia berria bere lekua hartzen ari dela esan dezakegu. El Pais, Gara eta Diario Vasco egunkariak dira terminologiaren aldaketa hori gauzatu duten egunkariak. Titulu eta aurretitulu edo azpitituluei erreparatuz gero, termino zehatz batzuk behin eta berriz errepikatzen direla ondorioztatzen da. Aztertu ditugun egunkarien kasuan, tituluetan gehien errepikatzen den terminoa "klima aldaketa" da, 54 aldiz aipatzen da. "Negutegi efektua" edo "lurraren berotzea" terminoak ere erabiltzen dira baina hauen erabilera askoz ere urriagoa da. Kioto, Doha eta Pariseko gailurretan hiru terminoak aurkitu dira, erabiliena "klima aldaketa" izanik. Glasgowko gailurrean terminologia berriak sartzen hasten dira. Aurretik aipatu direnez gain "krisi klimatikoa" eta "Larrialdi klimatikoa" terminoak aurkitu dira, lehenbizikoa 6 kasutan eta bigarrena, berriz, 3 kasutan. "Larrialdi klimatikoa" terminoa erabili duten egunkariak El País, Gara eta Diario de Navarra dira. El Paísek behin erabili du terminoa tituluan, Diario de Navarrak ere behin eta Garak 4 alditan. Azpititulu edo aurretituluen kasuan ere antzeko gauza gertatzen da. Gehien errepikatzen den terminoa "klima aldaketa" terminoa da (35 aldiz). Bigarren termino erabilienak "lurraren berotzea" eta "negutegi efektua" izaten jarraitzen dute. 2015 urtean Berriak "larrialdi klimatikoa" terminoa erabili zuen azpititulu batean baina 2021. urtetik aurrera hasten da termino berrien benetako erabilera. "Larrialdi klimatikoa" terminoa Diario de Navarran behin eta Berrian 5 kasutan aurkitu da 2021. urtean eta "krisi klimatikoa" terminoa berriz hiru egunkaritan; Deia (1), El País (1) eta Diario Vasco (1). Horrek gure azken hipotesia erdizka frogatzen du. Izan ere, aztertu ditugun egunkari guztiek erabili dute 2015. urtetik aurrera "larrialdi klimatikoa" edo "krisi klimatikoa" terminoa baina oraindik erabiliena "klima aldaketa" terminoak izaten jarraitzen du. Hala eta guztiz ere, nahiz eta termino berrien erabilera oraindik urria izan, aztertu diren egunkari guztiek termino hauek behin edo behin erabili izana oso esanguratsua da. Egunkari denek onartu dituzte termino berriak eta aurrerantzean termino berri horiek geroz eta ohikoagoak izango direla uste da, orain arte gertatu den bezala. 34 | science |
addi-a21256c5ff62 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59001 | Ohar filologikoak Azkoitiko testu aurkitu berriaz: irakurketa proposamena | Ariztimuño López, Borja | 2020 | ASJU, 2020, 54 (1-2), 1-18 1. Sarrera Lan honetan, 2020ko abenduaren 3an jendaurrean ezagutarazitako 1515 inguruko Azkoitiko poemen edizio kritikoa eskaintzen da, ros, Irijoa & Martinek (2020) plazaratu transkripzio paleografikotik eta rosen (2020) behin-behineko azterketa filologikotik abiatuta.2 Helburua da testuaren beste interpretazio bat eginez pasarte ilunak ahal den heinean argitzeko proposamenak aurkeztea eta hizkuntzaren analisi zehatzagoa egitea. Horretarako, aipatu transkripzioa erabili da oinarri gisa, eta eskuizkribuaren irudiekin alderatu da, bai eta agiria bertatik bertara ikusi ere, donostiako Koldo Mitxelena Liburutegiko Funts Gordean erakusgai egon den bitartean. Halaber, Azkoitiko eta inguruko beste lekukotasun zaharrekin erkatu da, hizkuntz azterketa osatzeko. Hala bada, hurrengo atalean (§ 2) edizioaren nondik norakoak labur azaltzen dira, eta segidan (§ 3) testuaren transkripzio kritiko iruzkindua paratu da; ondoren, (§ 4) testuan ageri den hizkeraren deskribapena eskaintzen da, ohiko hizkuntz osagaietan banatuta; eta azterketa osatzeko, azkenik (§ 5), eskuizkribuko hizkera denboran eta espazioan kokatzen da.3 2. Edizioaren irizpideak eta egitura Testua transkribatzeko, honako irizpide hauei jarraitu zaie: / eta / grafemen erabilera gaurkotu da (kontsonante/bokal balioaren arabera, alegia); hitzen banaketa eguneratu da, lekat A9 eztet eta d4 eneban. Aldaketa horiez gain, interpretazioaren araberako lerro- eta poema-banaketa egin da, eta hari egokituriko puntuazio-markak gehitu dira. Gainerako aldaketak eskuinaldeko ohar paleografikoetan adierazi dira. Bestalde, poema edo poema-zati bakoitzaren amaieran haren metrikaz, errimaz eta esanahi orokorraz iruzkin laburrak gehitu dira, irakurketa-arazoak eta -proposamenak azaltzeko; izan ere, metrikari, errimari eta testuaren koherentziari begiraturik bereizi dira jarraian aurkezten diren lau testuak. 3. Testuak Atal honetan Azkoitiko eskuizkribuko euskal testuak aurkezten dira, arestian zehaztu irizpideen eta egin nahi den interpretazio-proposamenaren arabera. Aparatu kritikoa alboko oharretan ageri da, eta testua ulertzeko zehaztapenak oin-oharretan eman dira.4 2 Ediziogileek denon eskura jarritako argazkiak ere erabili dira zalantzak argitzeko. Hemen ikusgai: http://oinati.gipuzkoakultura.net/eu/kontserbaturiko-dokumentuak/26/215.html. 3 Erabilitako laburdurak: BB = Bertso Bizkaitarrak (Lakarra 1984a); Bet = Betolatza (Mitxelena 1955); Lcc = Landucci (Mitxelena 1958); Laz = Lazarraga (Bilbao et al. 2020); Mis = Salmo Misererea (Akesolo 1982); PN = Pater noster txikia (Mitxelena 1964: 58-60); SumB = Azkoitiko Sumario Brebea (Urkizu 2009). 4 ros, Irijoa & Martinen (2020) irakurketarekiko aldeak ere bertan adierazi dira, haiena rIM siglez identifikaturik, eta rosen (2020) azterketan ageri direnak r hizkiaz ezberdindurik. Poemak alfabetoko letren bidez aipatzen dira, testuko ordenaren arabera: A (§ 3.1. Ene laztan gozo ederra), B (§ 3.2. olloa lumaz estari), C (§ 3.3. Leyara niri juan çatan) eta d (§ 3.4. Goyçean goyçic jagui ninçan).
ASJU, 2020, 54 (1-2), 1-18 4. Hizkuntz ezaugarriak Atal honetan Azkoitiko poemetan erabiltzen den hizkeraren zertzelada garrantzitsuenak eskaintzen dira, alderdi diakronikoa eta diatopikoa kontuan hartuz egindako oharrekin. Horretarako, bost ataletan sailkatu dira: grafia eta fonologia, izen-morfologia, aditz-morfologia, morfosintaxia eta lexikoa. Ikus ditzagun banan-banan. 4.1. Grafia eta fonologia 4.1.1. Grafiaren zertzelada batzuk Testu zaharretan /u/ adierazteko hitz hasieran eta hitz barnean eta amaieran ageri ohi dira (Mounole & Lakarra 2018: 411), eta hala da Azkoitiko poemetan ere, oro har; areago, bada -ren bat kontsonante aurrean eta lerro amaieran ere, diptongo baten parte dela: , . Halaber, /i/ hotsa islatzeko eta grafemak darabiltza hitz barnean eta amaieran (diptongoa ez bada), eta hitz hasieran eta diptongo baten bigarren osagaia denean, hori ere ohikoa euskara arkaikoko Hegoaldeko beste testuetan (Mounole & Lakarra 2018: 411). Txistukarietan, frikariei dagokienez, <ç> eta erabiltzen dira lepokarirako, banaketa osagarrian: hitz hasieran eta bokalartean <ç> (salbu eta A1 gozo, A10 guiza), eta hitz edo silaba amaieran ; apikarirako, nahiz <ſ>. Afrikatu lepokaria, aldiz, beti <ç> bidez islatu da (ez dago apikariaren adibiderik). Amaitzeko, aipatzekoa da dardarkari azkarra adierazteko digrafoa kontsonante aurrean eta hitz amaieran ere ageri dela birritan: d4 'neuk', d6 'har(tu)'. 4.1.2. Bokal elkarketak oro har, badirudi ez dela aldaketarik gertatzen hiatoetan (A11 gaztea, B1 olloa, C2 amorea, d1 goyçean), nahiz eta behin C1 juan 'joan' dakarren,50 eta arestian iruzkindutako d poemako errimak ea > ia gertatzen zela iradoki dezakeen (baldin 5. lerroaren aurretik edo ondoren besterik falta ez bada). Halaber, ez dago ohiko a + a (artikulua) testuinguruaren adibide garbirik (cf. § 4.2.3), baina bai adizki bat zeinetan erroko eta atzizkiko bokalak elkartzean aa > ea jazo den (d6 vanijoean). arazo, Zuloagak Ibarguen-Cachopinen kronikako gabyan, debako Ana Urrutiaren gutuneko liquiala eta Sasiolaren poemetako dirian aipatzen ditu), eta ezaguna da ekialdean Etxeparerengandik ageri dela indartsu. Horrela, agian pentsa liteke aldaketa hori gertatzen hasia zela xvi. mende hasieran mendebaldeko hizkeraren batean ere, gutxienez errima egin ahal izateko adina, idatzian islatu ez arren (Barrutiak bezala, adibidez). Berrikusle anonimo batek aipatu didanez, halere, halakoak beranduagoko idazle jantzien testuetan ikusten dira batik bat (forma zaharraren eta berriaren kontzientzia dutenak). 50 Berrikusle anonimo batek iradoki bezala, ez da harritzekoa juan eta olloa testu berean agertzea, testuinguruak ez baitira berdinak (cf. Zuloaga 2020: § 4.5.2.3.1).
ASJU, 2020, 54 (1-2), 1-18 5. Ondorio laburrak: hizkera kokatzen Honenbestez, testuaren irakurketa eta hartan ageri den hizkeraren deskribapenaren ondotik, badira hainbat zantzu hura diakronikoki eta diatopikoki kokatzeko. Alde batetik, euskara arkaikoan espero diren hainbat ezaugarri dauzka, hala nola Linschmann-Aresti legea zorrotz betetzea, artikulu hurbila joritasunez erabiltzea, aoristo trinko eta perifrastiko zaharrak, geroaldi sintetikoa edota adizki trinko berezi gerora galdutako bat (A6 naraçu). Badira orobat mendebal zabalean oraindik erabiltzen ziren ezaugarriak ere: ene izenordaina, aditzoinak indikatiboz kanpoko perifrasietan, artikuluaren erabilera murritzagoa (batez ere kolokazio fosilduetan bada ere) eta *ezan/egin laguntzaileen erabilera, banaketa osagarrian. Azken ezaugarri horrez gain, *edutsi laguntzailerik ez denez, isoglosen betierekotasuna aldarrikatu gabe ere (cf. jagui) Gipuzkoako testu baten aurrean gaudela ziurtasun handiagoz esan daiteke, edo Bizkaitik (eta Araba gehienetik) kanpokoa bederen. Izan ere, aurreko ezaugarrien, det (ez deut, dut, dot), nazu (ez nauzu, nozu) eta agian çatan laguntzaileen, eta vanijoean trinkoaren konbinaketak Gipuzkoara garamatza, bereziki Gipuzkoa (hego-)mendebaldera (Ariztimuño 2020: 60-62);65 erabakigarria gerta daiteke, bestalde, niagon formaren hemengo interpretazioa berrestea, SumB-ko (eta otxoa Arinen dotrinako) diago 'dio' adizkiaren paradigman sartuko bailitzateke, Laz ñagon 'nion' formaren aldaera zehatz gisa. Egia da, Joseba Lakarrak ohartarazi didanez (k. p.), bequela 'bezala' forma arazotsua dela sailkapen honetan. Hiztegitxoan azaldu bezala, Nafarroakoak dira aldaera herskaridunen lekukotasun argi guztiak (eta aldaera zehatz hau Iruñetik hego-mendebalderagokoa). Halere, oraindik ez da azalpen asebetegarririk eman bezala : bekala aldaerentzat, eta gogoan izan behar da bejela Beterrin ere izan dela. Halaber, arestian aipatu isoglosen aldakortasun diakronikoa kontuan hartu behar dugu (ros erronkariarrak, adibidez, bizala dakar beti, ez geroko bikala), bai eta ezer gutxi dakigula xvi. mendeko Azkoitia inguruko hizkerez. Nolanahi ere, ezin bazter daiteke testuak Azkoitikoa ez bestelako hizkera bat islatzen duelako hipotesia (Goierri alderagokoa, edo are Gipuzkoa ondoko nafarra ere). Hipotesi horren haritik, batik bat niagon adizkia (cf. Ariztimuño 2020 [2022]) eta gorago (§ 3) testuaren idazketa prozesuaz (oroitua edota kopiatua ez ote den) esanak gogoan, honako aukera hau ere badagoke: testuen jatorrizko moldean autorearen beraren hizkerako ezaugarriren bat itzuri izana. Horregatik, ezinbestekoa izango da (orduko eta eremu hartako testu gehiagorik aurkitu ezean, edo horrez gain) hurrengo ikerketan egileaz eta poemon idazketa testuinguruaz informazio gehiago eta zehatzagoa eskuratzea, azaldutako ezaugarriak hobeto ulertuko eta kokatuko badira. 65 Berrikusle anonimo batek, hain zuzen, vanijoean adizkiko aa > ea bilakaera azpimarratzen du, Gipuzkoan deba arroko testuetan baizik ez delako aurkitu orain arte, Bizkaitiko berrikuntza den seinale. Berak dioen bezala, kontuan hartzekoa izan daiteke ezaugarri horren «mendebalekotasuna» (edo, Urgell 2020: 724-ren bidetik, «arabartasuna»; cf. *jadun, § 4.3.6-n), bequela-k iradokitzen duen «ekialdekotasunaren» hein berean. | science |
addi-7416b358be51 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59005 | Mikoletaren 1653ko elkarrizketa itzulien espainolezko jatorrizkoez, eta haien (in)dependentzia mailaz jatorrizko hizkuntzaren aldean | Hidalgo, Bittor | 2020 | ASJU, 2020, 54 (1-2), 123-176 1. Sarrera Modu laburra Bizkaiko hizkuntza ikasteko eskuizkribua,1 rafael Mikoletak konposaturikoa, azal nagusian argi aldarrikatzen duen gisan, Bilbon datatua da 1653. urtean, eta itxura guztien arabera Samuel Sainthill jaunak orduan kopiatu eta (berehala edo) Ingalaterrara eramana (Hidalgo argitaratzeko a), 1661. urtean honek Sir thomas Browne-ri eskaini eta bidalia,2 eta geroztik ere beti han egona itxuraz. Eskuizkribuak 15 orri ditu —28 orrialde idatzi—: gramatika ataltxo bat hasieran 5 orrialdetan, hiztegi atala segidan 10 orrialdetan, eta beste orrialde batean erakutsi ondoren euskal poesiaren bi eredu, amaieran ematen du Elkarrizketak izena duen atala, 7 orrialde testu bete, izenburu hutsa hartzen duen orrialde osoaz gain (Diálogos, espainolez eta pluralean). Elkarrizketak bi zutabetan ematen dira, ezkerrean jatorrizko espainolez eta parean eskuinean Mikoletaren euskarazko itzulpenaren kopia.3 1.1. Ikerketa lanaren asmoa eta bideak Mikoletaren testuak behar bezala aztertu eta ulertu ahal izateko —bereziki pasarte zail eta ilunenak—, eta hauek modu egokian baliatu ahal izateko garaiko eta inguruko euskara eredua areago ezagutzeko, komeni da, testua bera zehatzago aztertu aurretik,4 hau lehenik ahalik eta zehatzen kokatzea bere sorkuntza testuinguruan. Eta Mikoletak euskaraz ematen duen testu nagusia itzulpena izaki, kezka berezia sortzen da zenbateraino ote zaion testua fidel Mikoletaren berezko hizkera ereduari, zenbateraino islatzen ote duen garaiko eta inguruko euskara eredua. Edota zenbateraino behartu ote duen edo ote zezakeen ezagutzen dugun xede hizkuntza euskarako testu itzulia Mikoletak bere itzulpenerako erabilitako testuaren jatorrizko hizkuntza moldeak, sorburu hizkuntzak, emaitza hainbat aldenduz Mikoletaren edo/eta garaiko eta inguruko euskararen moldeetatik. Horregatik da komenigarri ahalik eta zehatzen ezagutzea: 1. zein izan zen edo izan zitekeen Mikoletak itzulpena gauzatzeko erabili zuen jatorrizko testua —ez baitago garbi—, horren aukera posibleak aztertuz. Soilik hortik abiatuta uler litekeelako euskarazko ordaina behar bezala (2. atala). 1 Modo Breue de aprender la lengua Vizcayna - Compuesto por el Ldo Rafael de Micoleta, presbyto de la muy leal y noble Villa de Bilbao - 1653. Ikus bibliografian eskuizkribuaren erreferentzia (Mikoleta 1653), zein honen xix. mendeko lau argitalpenenak (Mikoleta [1653] 1880a, 1880b, 1880c, 1897), eta A. zelaietaren xx. mendeko beste bienak (zelaieta 1988, 1995); eskuizkribuaren inguruko hainbat berri eguneratu in Hidalgo (argitaratzeko a). 2 Hala dio Sainthill jaunak berak 1661ean Sir thomas Browneri zuzendutako eskutitzean (ik. dodgson 1899; Hidalgo argitaratzeko a). 3 Elkarrizketok berrargitaratu zituen I. Sarasolak ere euskaraz eta espainolez 1983an hainbat oharrez hornituak (Sarasola 1983: 187-212 eta Mitxelena & Sarasola 1989: 321-346; ik. ere orain Hidalgo argitaratzeko b). 4 testuen azalpen eta azterketa xehea in Hidalgo (argitaratzeko b).
MIKOlEtArEn 1653KO ElKArrIzKEtA ItzulIEn ESpAInOlEzKO jAtOrrIzKOEz... 125 https://doi.org/10.1387/asju.23411 2. zein itzulpen eredu, zein prozedura erabiltzen duen (edo dituen) Mikoletak bere lanean, itzulpen lan guztiak bezala bi muturren artean mugi litekeena baliokidetza parametroetan:5 a) Edo, jatorrizko testuari eta hizkuntza moldeari —espainolari— lotueneko hitzez hitzeko edo itzulpen literaleko eredu-prozedurak erabiliz, urrunagoak gertatu ohi litezkeenak xede hizkuntza euskarazko moldeetatik. b) Edota, jatorrizko testuaren eta hizkuntzaren urrunagoko zentzuz zentzuko edo itzulpen moldea erabiliz, itzulpen librea, egokitzapena edo moldaketa ere bihur litekeena, seguru asko hurbilagokoa xede hizkuntza euskararen moldeekiko, eta hurbiltasun horretan itzulpen idiomatikotzat edo jo litekeena. Hau da, bi eredu mutur horien artean, zein fidelitate, mendekotasun, malgutasun eta askatasun neurri darabiltzakeen Mikoletak bere itzulpenean jatorrizko testuaren aldean. Eta horretarako estu konparatuko ditugu espainolezko jatorrizkoa eta euskarazko ordaina, beren hurbiltasunetan eta bereziki beren urruntzeetan (3. atala). Bi gai edo galdera hauei erantzuten saiatu nahi izan du ikerketa lanak eta nahi du artikuluak. 1.2. Mikoletaren elkarrizketa itzulien asmoez ulertzeko zein itzulpen ereduren artean mugi litekeen Mikoleta bere lanean, garrantzizkoa da jakitea, edo ulertzen saiatzea, Mikoletak zein jarrerarekin, zein asmorekin ekiten dion bere itzulpen lanari. Oinarrizko galderak: norentzat pentsatzen duen itzultzea eta zertarako. Horrek baldintzatuko duelako edo baldintza lezakeelako aukeraturiko itzulpen eredua. Mikoletaren lan osoaren egiturak argi erakusten du asmoa izenburu beretik hasita: euskara i(ra)kasteko metodo edo modu labur bat prestatu (nahi) du espainoletik abiatuta —beraz, espainol hiztunarentzat—,6 garairako Europan beste hainbat hizkuntzaren arteko parekatzeak agertu izan zirenen itxurakoa bidaiarien eta merkatarien erabilerarako.7 5 Halako itzulpen eredu/prozeduren arteko aldeak ezagun dira azken 2.000 urtean Mendebaldean, grezieratik latinerako itzultze lanen inguruan, zizeronen garaitik (K.a. 106-43) eta jeronimoren (~342/347-420) Bibliaren itzulpenen ingurutik (txinan bestetik). zabal eta xehe azaldu ohi dira azken hirurogei urteetako itzulpen ikasketen eskuliburuetan (ik. berrienen artean Baker 2001; Munday [2008] 2016; pym [2010] 2014; rizzi, lang & pym 2019). 6 Bada susmorik pentsatzeko lana pertsona jakinen batentzat prestatu ote zuen (zelaieta 1988: 136), nola zehatz aipatzen duenean V(ues(tr)a) M(erced), poesiak aurkeztu ondoren dioenean (1653: 10r; 1988: 194): «Estos dos son como dixe los dos generos de poesia, para que si alguna vez fuere Vm. tentado de alguna locura poetica en nro. Idiomá, no ygnore el estilo». nahiz oro har hartzaile orokorrari zuzentzen zaion (1653: 4r; 1988: 158): «el que Con cuidado notáre loque queda Explicado podrá Hablar bien Vasquenze ett.ª». Mikoletarenetiko aipuetan eman dugu lehenik eskuizkribuaren orrialdea, 1653: … (nondik beti aipua), eta zelaietaren 1988ko argitalpenekoa —sarean eta testu espainolak eta euskarazkoak parean dituena—, nahiz ortografia aldeak dituen. 7 Euskaraz ere, eta argitaraturik, Voltoirek (c. 1620) lyonen inprimatua, euskaraz, espainolez eta frantsesez, geroztik ere behin baino gehiagotan berrargitaratua.
ASJU, 2020, 54 (1-2), 123-176 Elkarrizketek ere helburu hori dukete: espainol hiztunari erakustea (ez itxuraz Bilboko edo Euskal Herrikoari), hizkuntza horretatik abiatuta, nola eman litezkeen edota eman ohi diren euskaraz, modu behintzat ulergarri batean, jatorriz espainolez emanik dauden elkarrizketa batzuk, suposatuko denak ohiko-edo hizkuntza molde batean emanak direla —eta elkarrizketon kasuan beste autore batzuek ere eman eta itzuli dituzten moduan ingeles, frantses, italiera edo alemanez; ik. 2. atala—, aurretiko gramatika eta hiztegi ataletan emaniko edukien erabilera ariketa eta adibide praktiko. Helburu honek hainbat ezaugarri kontuan hargarri ezar liezazkioke itzulpen lanari: — Batetik, ez dirudi Mikoletak — h.d. itzultzaileak— interes handirik izan lezakeenik moldatzeko, aldatzeko edo zuzentzeko berak jaso duen elkarrizketen espainolezko eredua, ez eta berau bere Bilboko-edo moduetara hurbiltzeko, ez direlako bertakoak —ez ere euskaldunak— lanaren balizko hartzaileak. Suposatu behar, beraz, jatorrizko eredua litzatekeela bere horretan hurbilena balizko espainol hiztun hartzailearentzat.8 Eta hala argitaratu dute hau espainolez aldaketa soilik grafikoz-edo testuon ingelesezko, frantsesezko eta italierazko garaiko itzultzaileek (2.1 eta 2.2 atalak),9 Mikoletaren lanaren aurretik. — Bestetik, halako lan didaktikoetan legez, itzulpenaren helburua ez da itzulpenaren xede hizkuntzako hiztuna —ohiko itzulpenean legez—, baizik eta, esanguratsu, itzulpenaren sorburu hizkuntzakoa. nondik itzulpenaren helburua ez den xede hizkuntzako hiztunak zentzuz-edo behar bezala uler dezan jatorrizko testua (hau ezertarako ezagutu beharrik gabe —horregatik egin ohi dira itzulpenak gehienean—), baizik eta, bestela, sorburu hizkuntzako hiztunak, zeinak berez (biziki) ongi ezagutzen eta ulertzen bide duen sorburu testua, modu errazean ikasi ahal izan dezan nola esan lezakeen xede hizkuntzan jatorrizko testua edo haren antzekoena (behintzat xede hizkuntzako hiztunek ulertu ahal izan diezaioten moduan). Baina eta horretarako, gainera, baliatu ahal izanda bere ikasketa prozesuan bi hizkuntzetako testuen arteko begi bistako konparaketa estua (aurretiko azalpen lexiko eta gramatikalen laguntza ere baliatuta). Ikuspegi horrek ziur aski eraman lezake itzultzailea oro har itzultze eredu literalago bat erabiltzera —hizkuntzen arteko hitzez hitzezko edo konparaketa erraztuko lukeena—, libreago bat baino —hizkuntzen arteko konparaketa zailduko lukeena—. nahiz aldi berean itzultzaileak beti dukeen ere joera emaniko xede hizkuntzako eredua ahalik eta hurbilenekoa izan dadin xede hizkuntzako hiztunek darabiltenetik, hiztun horiek ulertu beharko dioten neurrian sorburu hizkuntzako hiztunari. Itzultzaileak bikoiztasun horretan jokatu beharko du betiko legez, eta Mikoletak ere bai (3. atala). 8 nahiz Mikoletaren espainol eredua ziur hainbat desberdina izan elkarrizketok 75 urte aurretik asmatu bide zituen sevillarraren hizkeraren aldean (2.2), ez dirudi Mikoletaren helburuetan dagokeenik hizkera hori «eguneratzea». 9 Salbu lunak, zeinak argi adierazten duen elkarrizketok «zuzentzeko» asmoa (ik. 2.2 atalean).
MIKOlEtArEn 1653KO ElKArrIzKEtA ItzulIEn ESpAInOlEzKO jAtOrrIzKOEz... 127 https://doi.org/10.1387/asju.23411 1.3. Mikoletarenetiko eskuizkribua ez da testu amaitu bat Ezagutzen dugun Mikoletaren eskuizkribuaren kopia bereziki da txukuna, baina hau Sainthillena da, ez Mikoletarena. Eta inoiz aipatu den arren eskuizkribuak dirudiela «inprentara eramateko moduan» prestatua, ez dirudi artean prest zegoenik. jada zioen dodgsonek (Mikoleta [1653] 1897: 21): «El manuscrito de Micoleta no ha sido revisado por el autor, si este conocía bien los idiomas Castellano y Bascuence». Eta Mikoletak ezagutzen zituen, ustez ondo, bi hizkuntzok (Hidalgo argitaratzeko a, b). Izan ere, hiztegi atalean bada euskarara itzuli gabeko hitzik, hauei dagozkien hutsuneak errespetatuta, gutxi badira ere. Elkarrizketetan ere bada juan jaunaren hizketaldi bat itzuli gabea hutsunea errespetatuta. Elkarrizketen itzulpenak maiz dirudi (Hidalgo argitaratzeko b) (oso) zatika egina, hainbatetan loturak ere behar bezala landu gabeak esaldien artean, are zentzu kontraesanak isuriak… Ohiko ezaugarriak denak, noski, halako lan baten eginbidean, baina ez lan amaitu batean. Eta kasuan artean da lana azken orraztu, gainbegiratu edo zuzenketa faltan. Hala, Mikoletaren itzulpen testuei ere bereziki begiratu behar zaie tentuz azken emaitza borobildua ez diratekeen neurrian. 2. Mikoletaren elkarrizketetako espainol originalaren inguru Hasieratik argitu behar da ez dakigula zehatz Mikoletak zein jatorrizko testu erabili zuen itzulpena burutzeko. Ezagutzen dugun eskuizkribuan duguna da Sainthill jaunak nonbaitetik eginiko espainolezko testu baten kopia euskarazko itzulpenaren ezker emana, desberdintasunak dituena jatorrizko Minsheurenekoen aldean (2.4 atala), baina zehatz ez dakiguna nondik egina den: a) Beharbada Mikoletak berak antzera euskarazko testuaren alboan idatzitako kopia batetik —aukera probable(en)a eskuizkribuaren bistara—, baina zeinak jada aldeak bide zituen Mikoletak itzulpenerako erabilitakotik, h.d. itzulpena burutu eta gero gertatuak, direla Mikoletak berak eraginak, Sainthillek… (2.4.1.3 atala). Edota, b) Mikoletak bere itzulpenerako erabili bide zuen aurretiko beste eskuzko kopia jatorrizkoago batetik, jada desberdintasunak zituena Minsheurenekoen aldean (2.4 atala), eta zeinen kopian are alde gehiago pilatu ziren —baina ez da probableena—. Hirugarren aukerarik ere ezin bazter liteke. Baina ezinbestekoa da dugun Mikoletaren espainolezko eskuizkribuaren aldeak xehe ezagutzea Minsheurenen aldean (2.4 atala) Mikoletaren euskarazko testuaren ezaugarriak hobekien ulertzeko (3. atala, eta bereziki Hidalgo argitaratzeko b). Eta nahiz jarraituko dugun zehatz ezagutu gabe Mikoletak itzulpenean erabili zuen espainolezko eredua, honetara hurbiltzen emango ditugu atal honen jarraikoak. 2.1. Minsheuren elkarrizketak Mikoletarenetiko espainolezko elkarrizketok, jada iradokitzen du Sainthill jaunak aipatu 1661eko eskutitzean ote diren «Minsheu jaunaren Hiztegikoen berdi-
ASJU, 2020, 54 (1-2), 123-176 nak»,10 eta hala errepikatzen du geroztik behin eta berriro dodgson jaunak (hasieran Minsheuren 1623ko argitalpena aipatuz —bigarrena—, gerora 1599ko lehena). Hala ere, ez dira guztiz berdinak Mikoletarenetiko eskuizkribuko espainolezko elkarrizketak eta Minsheu jaunarenak. nahiz ia berdinak izan, aldeak dituzte. Hala, eta kontuan harturik Mikoletaren eskuizkribuaren 1653ko dataren aurretik beste zenbait autorek ere hainbat aldiz argitaratu zituztela espainolezko elkarrizketak, bakoitzak bere aldaketa(txo)ekin, zalantza egin liteke, egin izan da, Mikoletak berea konposatzeko zuzenean erabili bide zuen espainolezko jatorrizko testuaz (cf., esateko, lakarra 1993: 58). john Minsheu jaun ingelesak (1560-1627)11 londresen eta lehen aldiz 1599an argitaratu zituen, espainolez eta ingelesez, Pleasant and Delightfull Dialogues in Spanish and English izenpeko 7 elkarrizketa bizi.12 Elkarren parean, begi bistakoa da Mikoletaren eskuizkribuko espainolezko elkarrizketak zuzen darraizkiela Minsheurenei, nahiz Mikoletarenek soilik hartzen duten Minsheuren lehen elkarrizketaren parterik handiena, honen lehen 9/10ak eskas, jatorrizkoaren lehen 8 orrialdeak osatzera iritsi gabe, Minsheuren elkarrizketek denera hartzen dituzten 68 orrialdeetatik. Ez dakigu Mikoletak itzulia luzeagoa ote zen, eta hau guganaino ez den iritsi, edota soilik zuen itzulia Sainthill jaunak kopiaturiko eskuizkribu zatia. Espainolezko elkarrizketok Minsheu jaunak lehen aldiz 1599an argitaratu bide bazituen ere ingelesezko itzulpenekin batera, ziur jotzen da (Cid 2001) elkarrizketak aurretik sortuak zirela espainolez —jatorrizko espainol hiztun batek, ohartuz batez ere elkarrizketek darakutsaten hizkera espainol bizia—, eta soilik gero itzuliak ingelesera, itxuraz Minsheu jaunak berak.13 10 «[t]he Dialogues [Mikoletarenak] which I thinck are the same with those in Minshewes [sic] Dictionary». (dodgson 1899: 201; Hidalgo argitaratzeko a). 11 Minsheu jaunaren inguruko berri zehatzago, in Salmon (2003). 12 Elkarrizketa hauek 1599an Minsheuren beste bi libururekin batera argitaratu bide ziren: A Dictionarie in Spanish and English… (391 or., gehi aurretiko beste 12); bigarrena, A Spanish grammar…, amaieran errefrau bilduma batez zenbait testu espainoletatik jasoak (84 or., gehi aurretiko beste 8). Azkenik, aipatu Elkarrizketak (68 or., gehi aurretiko beste 4). Badirudi (ik. Suárez 2018: 237) orduan liburuki batean argitaratu zela Hiztegia, eta aparte, beste bigarren batean batera koadernatuak, gramatika eta Elkarrizketak (nahiz bakoitza bere orrialde zenbakitze propioz); baina hau ezin izan dugu ziurtatu, sarean 1599koa soilik elkarrizketen atala dagoelako, eta hiru atalen argitalpena osorik bakarrik 1623koa —hau jada liburuki bakarrean argitaratu bide zena—. 13 Cidek hipotesi arrazoitua egiten du elkarrizketen sortzaile izan ote zen Antonio del Corro (Sevilla, 1527-londres, 1591), Espainiako fraide jeronimotarra, protestante luterano eta kalbinista, 1557- , 1527-londres, 1591), Espainiako fraide jeronimotarra, protestante luterano eta kalbinista, 1557tik Espainiatik deserriratua, eta 1569tik londresen finkatua 1591n hil zen arte. nahiz ez den ezagun Corro jaunaren jatorrizko halako idazkirik, bai hauen aipamenak Corroren 1586ko Reglas gramaticales… liburuarekin batera argitaratzekoak bide ziren hala moduzko «elkarrizketa batzuk», azkenean argitaratu ez bide zirenak «langileen zabarkeria» tarteko (1586: sarrerako eskaintza, v zbgb.). Egin dira bestelako hipotesiak ere, eta bada aipatu Cidena zalantzan jartzen duenik ere (Suárez 2018: 237-8). Aipagarri, Corro jauna denbora batez izan bide zen 1559an nafarroako Erresumako gortean joana III.a Albreteko (1528-1572) erreginarekin (1555-1572), zeinak hurrengo 1560ko urtean aitortu zuen jen- 1528-1572) erreginarekin (1555-1572), zeinak hurrengo 1560ko urtean aitortu zuen jen- ) erreginarekin (1555-1572), zeinak hurrengo 1560ko urtean aitortu zuen jendaurrean bere sinesmen kalbinista, eta leizarragari agindu Itun Berriaren itzulpena, 1571n argitaratua. Corro jaunak aitortzen du (1586: sarrerako eskaintza, iv zbgb.) berak frantsesa ikasten ziharduen bitartean jardun zuela espainola irakasten joana erreginaren seme Henrikeri (1553-1610), nafarroako errege Henrike III.a izango zena (1572-1610), eta Frantziako Henrike IV.a bihurtuko (1589-1610), meza bat gorabehera.
ASJU, 2020, 54 (1-2), 123-176 — juan de luna (1575?-1645), espainol protestante parisen atzerriratuak, 1619an argitaratu zituen lehen aldiz 5 elkarrizketa propio —Oudinenean aipatuak—, eta hauei erantsi, 6.etik 12.era, Minsheuren 7ak, berak ere ortografia propioz —garaikotuagoz-edo, Oudinenaren antzekoago (ez berdin), eta Minsheurenaren nahikoa desberdin—, eta bestelako nahikoa aldaketa gehiagorekin19 —«corregidos, y emendados» dio berak—, eta ez Minsheurenaren modu «korronpituetan» «[que se] pensara ser su autor algun Vizcayno» (1619a: 7-8, 1619b: 10-13).20 lunak 1621ean berrargitaratu zituen elkarrizketak soilik espainolez, 1619a-ko inprimatze eta orrialde zenbakitze berberez (nahiz Samuel thiboust-en «dendan»), errefrau eta abesti gortesau bilduma erantsita. Azkenik, 1625ean argitaratzen ditu berriro espainolez eta frantsesez bere 5 elkarrizketak, eta ondoren Minsheurenak zenbakitze propioz —frantsesez Cesar Oudinenen bertsioan—, gehi goian aipatu Oudinen 1622ko eranskinak.21 — lorenzo Franciosinik ere (1600?-1645?) 1626an argitaratu zituen Minsheuren 7 elkarrizketak —Oudinenetiko bertsioa, dio Cidek (2001: 19)—, gehi Oudinek 1622an erantsi 8.a eta Nomenclatorra, denak espainolez eta toskaneraz (≈ italieraz edo). 1638an egiten du 2. argitalpena, orduan errefrau bilduma bat gehituta, eta honen berrargitalpena egiten da 1648an.22 1653tik aurrera badira Minsheuren elkarrizketen hainbat argitalpen gehiago Europan,23 baina hauek ezin izan dira Mikoletarenen jatorrizko. Bestalde, ziurrak badira ere aipatu argitalpenak Mikoletaren lanaren aurretik (agian gehiago ere, baina ez dirudi), pentsa liteke, inprimaturiko argitalpenez gain, bestela ere zabaldu ote ziren elkarrizketak eskuzko kopietan, hauen arrakastaren fruitu —Mikoletaren eskuizkribuan bezala—, eta hauek eskuz esku igaro, eta halakoren bat izan agian Mikoletaren eskuetara heldu zena, eta ez kopia inprimatua. Edonola ere, uste dut badaukagula esatea (2.3 atala) Mikoletarenetiko espainolezko eskuizkribuaren oinarrian behintzat zuzenean dagoela Minsheuren 1599 edo 1623ko argitalpenetako bat, eta ez aipatu besteetakoren bat, nahiz hura ere ez izan guztiz fidela Minsheurenei. 19 Cidek (2001: 19-28) nahikoa sistematikoki jasotzen ditu alde horiek Minsheuren jatorrizkoen eta lunaren aldaketen artean, besteak beste lunaren argitalpena nabarmen urruntzen dutenak Mikoletaren espainolezkotik, nahiz inoizka soilik biok erakutsi berdin, ez Minsheuk, ez Oudin eta ez Franciosinirenetikoek dituzten aldaerak. 20 1619ko argitalpen honek bi modu ditu, biak ere parisen Miguel danielen etxean, eta biak konposizio tipografiko berberekoak, nahiz orrialde zenbatze desberdinekoak. Batean (1619a) soilik espainolez ematen dira elkarrizketak, denera 464. or. zenbatu, eta bestean (1619b, 589. or. zenbatu), berriz, espainolez ezkerreko orrialdean eta frantsesez eskuinekoan (Minsheuren elkarrizketen frantsesezko bertsioa Oudinena). 21 lunaren lan hauen eta besteren berri zehatzago, in Andrés (2015). 22 Aipatu Oudin, luna, zein Franciosinirenetiko argitalpen guztiak aurkitu ditugu sarean. 23 lakarrak dioen moduan (1993: 58): «Foulche-delbosc-ek 27 edizio oso aipatzen ditu jose Maria Sbarbi-ren 1874koa baino lehen; ez da zer pentsa horiek direnik izandako guztiak. zatikazkoak, elkarrizketa solteenak (Cesar Oudin-ek bere gramatikaren edizio anitzetan ezarri zuen 3.a, demagun) ez bide ziren urri izan».
MIKOlEtArEn 1653KO ElKArrIzKEtA ItzulIEn ESpAInOlEzKO jAtOrrIzKOEz... 131 https://doi.org/10.1387/asju.23411 2.3. Mikoletaren espainolezko elkarrizketek Minsheuren argitalpenetako bat dute zuzeneko oinarri (eta ez beste argitaratzaileenik) ziur pentsa liteke Mikoletarenetiko eskuizkribuan jasoak diren espainolezko elkarrizketak Minsheuren bi argitalpenetako batetik direla ekarriak, eta ez elkarrizketok ezagutu zituzten aipatuetako beste batetik. Arrazoi nagusia: soilik Minsheuren argitalpenek aipatzen dute lehen elkarrizketaren barne, biek berdin (7),24 1599-03-10eko data (ikuzleak —Alonso zerbitzariaren nagusi peruren— arropak garbitzera eraman bide zituen egunekoa), eta Mikoletarenetiko eskuizkribuak ere data berori jasotzen du espainolez zein euskarara itzulia. 1653 aurretiko aipatu beste argitalpen guztiek beste data bat aipatzen dute, denek ere hurbilagoa beren argitalpen urtetik. Hala 1607ko urtea aipatzen dute Oudinen 1608, 1611 eta 1625eko argitalpenek, eta lunarenek ere. Oudinen 1622koak urte hauxe aipatzen du, eta 1650ekoak, 1649koa. Franciosinirenetiko hirurek 1625eko urtea aipatzen dute. Soilik Minsheuren argitalpenen erabilera zuzen edo zeharkakotik ezagut liteke Mikoletak jasotzen duen data. Mikoletarenetiko elkarrizketek beste data bat jasoko zuketen oinarrian beste argitalpen bat balute, ezin Minsheurenetikoa (1653: 14v; 1988: 212-3): «Martien amargaun [< amargaren ≈ [h]amargarren] egunean, milla ta bost eun ta laurogue ta emerecico vrtean».25 2.3.1. Beste zenbait antzekotasun Mikoletaren espainolezko elkarrizketa eta Minsheuk argitaratukoen artean (eta ez beste argitaratzaileek) nahikoa bide dateke goikoa Mikoletaren eta Minsheuren espainolezko elkarrizketen arteko lotura zuzena finkatzeko, baina badira ere beste ezaugarri bitxi batzuk soilik Minsheuren argitalpenetan ageri direnak —ez besteetan—, eta Mikoletarenetikoan errepikatzen, aurreko ustea ziurtatzera letozkeenak. Batzuk nahikoa esanguratsuak, ondoko laurak bezala (lehen hirurak, gainera, gutxienez «bitxi» edo are akats diratekeen neurrian garaiko espainolez ere): — Minsheurenek diote bitxi edo (1) «Mas vale que miénto yo, que no el año», emanez miento aditza indikatiboan, eta hala errepikatzen Mikoletarenetikoan (1653: 12r; 1988: 197): «Mas vale que miento yo qς no el año».26 Beste argitalpen guztiek darabilte subjuntiboa (Oudin 1608: 2; luna 1619a: 103; Franciosini 1626: 8):27 mienta/miẽta. 24 Minsheuren aipamenak, besterik aipatu ezean, 1599ko argitalpenekoak dira. Orrialdeketa berdina da bietan, eta hala, soilik orrialde zenbakia eman dugu. 25 Saiatu gara Mikoletaren eskuizkribuko aipuetan zein Minsheurenetikoetan jatorrizko grafia ahalik eta fidelenik gordetzen, hauen bistara ere neurri batean behintzat jabetu ahal izateko bai Mikoletarenetiko eskuizkribuko ortotipografia ezaugarrien kaotikotasunaz, zein hauen desberdintasun kaotikoaz espainolean Minsheuren aldean. 26 zalantza egin liteke miento horren azken bokalaren inguruan ageriko o ala azken arrasto zuzena gutxi edo gaizki markatua lukeen a ote den. Hainbesteraino non Sarasolak mienta transkribatzen duen, Sanpere jaunaren 1880 hiru argitalpenetan bezala. zelaietak nolanahi miento transkribatzen du, dodgsonek 1897an bezala. Seguru asko legoke irakurketa zalantza gutxiago Minsheuren jatorrizko miento indikatiboa ez balitz horren «bitxi» testuinguruan. 27 Aurrerantzean: O = Oudin (1608); l = luna (1619a); F = Franciosini (1926).
ASJU, 2020, 54 (1-2), 123-176 2.4. Alde nabarmenak Mikoletaren espainolezko elkarrizketen eta Minsheuren jatorrizkoen artean ziur izanik ere Mikoletarenetiko espainolezko elkarrizketen jatorria Minsheurenetan —eta ez besteetan—, badira baten eta besteen artean alde nabarmenak, argitu beharrekoak, Mikoletaren itzulpena baldintza lezaketen neurrian. Eta Mikoletak inongo interesik izan ezta ere jatorrizko espainolezko testua aldatzeko eta, aldiz, bai agian bere hartan gordetzeko, kontuan hartu behar da, zeinahi kopia lanek duela berarekin akats aukera, guztiz fidel izan nahirik ere, eta kasuan Minsheuren eta Mikoletaren espainolezko elkarrizketen kopiaren arteko aldeak izan litezke: — Itzulpena burutu eta gero gertatuak, itzulpenerako erabilitako jatorrizkoa kopiatzean, direla Sainthill jaunak eraginak ezagutzen dugun kopian,32 edo lehenagokoak —Mikoletak edo inork tarteko beste kopiarik egin izan balu—, Mikoletak itzulpenerako erabilitako testu —fidel(ago)a edo— aldatuaz. Halakoek ez lukete islarik izanen euskarazko itzulpenean. — Edota, izan litezke aurretikoak ere, jada zeudekeenak Mikoletak bere itzulpena egiteko erabili zuen Minsheuren testuen kopiaren batean —berau aurretik zuzenean Mikoletak egina izan edo beste zeinahik—, eta dagoeneko kopia hori izatea akastuna, edo ez fidela Minsheurenekiko —eta bada hala pentsatzeko arrastorik—. Halakoek isla lukete euskarazko itzulpenean. Eta itzulpena burutu eta gero eragindako akatsez gain (ik. 2.4.1.3 atala), bada susmorik irudikatzeko Mikoletak itzulpenerako erabilitako espainolezko jatorrizkoan bazela jada Minsheuren jatorrizko elkarrizketen aldean zenbait akats edo alde, nekez izan litezkeenak Sainthillen azken kopiakoak. Halakoen artean: — Batetik, hainbatetan testu aldaketa nabarmenak gertatzen direlako (hitz galerak, eransketak, antzeko hitzen arteko aukerako aldaketa sinonimotzakoakedo, hitzen ordenaren aldaketak…), ez diratekeenak akats —akats handi behintzat— garaiko espainolerako, baizik aukerako aldaera edo egokitzapen (2.4.1.1 eta 2.4.1.2 atalak). Eta aldaketa hauetako zenbait argi-edo islatzen da Mikoletaren euskarazko itzulpenean, nondik eratorri ahal den aldaera jada bide zegoela Mikoletak itzulpenerako erabilitako kopian (kasuan kasu aipatuko dugu ondoko adibideen artean). — Bestetik, guztiz ohargarria da, susmagarria, horren alde ikaragarria eta kaotikoa aurkitzea Minsheuren eta Mikoletarenetiko espainolezko testuen artean, ortografian, tipografian eta puntuazio marketan, Mikoletarenetiko kopia zuzenean egina izan zedin Minsheuren jatorrizkoen begien bistan.33 noski, Corro edota Minsheuren Ingalaterrako xvi. mende amaierako espainolaren sistema 32 ziur-edo dakigunez gero, ezagutzen dugun eskuizkribua Sainthillen eskukoa dela, eta ez Mikoletarenekoa (Ibarra & Hidalgo 2020 [2022]; Hidalgo argitaratzeko a). 33 Oso bitxia da, esaterako, Mikoletarenetiko kopian zenbat aldiz falta diren galdera zeinuak (?) espainolez (eta euskaraz ere), Minsheurenean inoiz falta ez direnean amaieran —ingelesezko moduan galdera zeinu bakarra galde amaieran—. Minsheuren 1623ko argitalpenean oso argiak dira galde zeinuak. 1599koan, berriz, —ezagutzen dugun kopian— ez da horren argia galdera zeinuaren tipoa, eta maiz, gainera, ez da behar bezala inprimatua ageri. Baina ez dirudike horrek zerikusirik izan lezakeenik Mikoletarenetiko galde zeinuen galera ohargarrian.
MIKOlEtArEn 1653KO ElKArrIzKEtA ItzulIEn ESpAInOlEzKO jAtOrrIzKOEz... 135 https://doi.org/10.1387/asju.23411 ortotipografikoak ez du zertan bat etorri Mikoletaren xvii. mende erdi aldeko Bilbokoarekin —oro har, Mikoletarenetiko espainolaren ortografia gehienean hurbilagokoa da (garaikotuagoa?), Oudin, luna edo Franciosinirenek darabiltenetik, Corro eta Minsheurenetatik baino—, baina hainbestekoak dira aldeak Minsheu eta Mikoletarenetiko ortografien artean, eta batez ere horren kaotikoak eta sistematizazio gabeak (ik. 2.4.2 atala), non… …non garamatzaketen pentsatzera —aipatu beste testu aldaketa nabarmenak ere kontuan—, Mikoletak itzulpenerako erabilitako espainolezko elkarrizketen jatorrizkoa ere ez ote zen beste eskuizkribu bat, ez Minsheurenak zehatz fidel kopiatu nahiz egina, ez behintzat ziur eskuizkribu ondoren zuzendua jatorrikoen aldean. Eta aldeak halakoak dira, eta hain kaotikoak, non, bitxi balirudike ere, are pentsa litekeen ez ote ziren testu horiek transmisio katearen uneren batean ahoz diktatuak izan, eta hala jasota, paperean idatziak, Mikoletak edo dena delakoak: — delakoaren eredu —kasuan deseredu— eta uneko irizpide ortotipografiko kaotikoen arau. — Halakoaren epe laburreko memoriaren jukutriak pairatuz —nondik agian baliokidetzako egokitzapenak, akats (handiegi behintzat) ez diren testu aldaketa nabarmenak—. — gero, Minsheuren jatorrizko argitalpenik zuzenean erabili gabe, batzuen eta besteen arteko aldeak zuzentzeko edo gutxitzeko inongo interesik gabe. Ondoren biltzen ditugu halako aldeen adibide esanguratsuak, zeinen artean euskarazko itzulpenean ere isla dutenak, kasuan kasu aipatzen ditugunak: 2.4.1 atalean testu aldaketak erakusten dituztenak, eta 2.4.2 atalean orto(tipo)grafia alde nabarmenak.34 2.4.1. testu aldaketa ohargarriak Hiru ataletan bereizi ditugu: — garaiko espainolaren aukeren artekoak-edo izan litezkeenak, nahita edo nahigabe eraginiko egokitzapentzat jo litezkeenak, eta eragina izan lezaketenak euskarazko itzulpenean (2.4.1.1). — garaiko espainolean ere akats edo bitxikeria idiosinkratiko izan litezkeen hainbat testu aldaketa, zerbait iradoki lezaketenak jatorrizko eskuizkribuaren egilearen hizkuntza ezaugarriez, eta agian eragina izan lezaketenak euskarazko itzulpenean (2.4.1.2). — Soilik itzulpena burutu ondorengo akats edo aldaketa diruditenak, ez dutelako utzi itzulpenean aurretikoak izan balira ezinbestean edukiko zuketen isla (2.4.1.3). 34 Bizcarrondok (2002: 236-237) jasotzen ditu alde horietako batzuk, eta batzuk iruzkintzen ere (2002: 224), baina ez dira aldeak sistematizatzen, ez erabiltzen Bilboko xvii. mendeko erromantzearen berezitasunak aipatzeko.
ASJU, 2020, 54 (1-2), 123-176 2.4.1.1. Garaiko espainolaren aukeren artekoak edo atalean aipaturiko aldaerek indartuko lukete hipotesia, ezagutzen dugun Mikoletarenetiko espainolezko testua —eta Mikoletak itzulpenerako erabilitako espainolezko jatorrizkoa ere— ote den fideltasun kontu osorik gabe egindako kopia bat, ez Minsheurenen bistara zuzendutakoa, agian ahoz diktatu, eta belarriz jaso eta idatzitako testua. 2.4.1.1.1. Hitz aldaketa edota nahaste esanguratsuak (eta gaizki ulertuak edo) ondoko bi adibideek erakutsiko lukete Mikoletak itzultzeko darabilen espainolezko kopiak jadaneko bazituela akats horiek espainolez, biek ere bere isla dutelako Mikoletaren euskarazko testuan. eta ez genituzke Mikoletaren itzulpen horiek ere esperoko berak egin izan balu zuzenean itzulpena Minsheuren testuen gainean. Hala: — despechan → despachan: aldaera ohargarrienetakoa, Minsheuk (3) (eta beste guztiek ere) diote: «si señór deʃpéchan me». Mikoletarenetikoan (1653: 13r; 1988: 203), aldiz: «si señor, despachan me». espainolezko despechar/despachar aditzen arteko aldea. kasuan Mikoletak despatxatu ulertzen eta itzultzen duena euskaraz ('zerbitzatu; (kontuak) konpondu/bideratu'), eta ez, berriz, Minsheuren jatorrizko despetxatu (cf. OEH, s.v. despitatu 'haserretu, sumindu; desesperatu' —nola ere beste hizkuntzetako itzulpenetan—). Minsheuren (eta besteen, grafia aldeak gorabehera) ondokoa da jatorrizko segida, lehenik despachan aditza erabiliz ('zerbitzatu'), eta ondoren despechan ironiaz ('haserrarazi'): «Cómo anʃi no despáchan a v.m?» galderari erantzun: «si señór despéchan me». Mikoletaren despachan me ez da ondo lotzen peru jaunaren aurreko kexarekin negozioak txarto doazkiolako. Dio Mikoletak euskaraz: «—selan alan estaude despachetan orren meçede orí[?] / —Bay Xauna etendaude» 'zelan hala ez dute despatxatzen horren mesede hori? / —Bai, jauna! Egiten dute'; h.d., 'bai, despatxatzen/zerbitzatzen naute'. Mikoletak, edo honen jatorrizko testuak, ez dute bereizten jatorrizkoaren ironia despatxatu eta despetxatu-ren artean. eta horrek esan nahi luke Mikoletak itzulpenerako erabilitako kopian ere despachan zegoela (ezagutzen dugunean bezala), edota behintzat Mikoletak despachan ulertu zuela hartan, eta hala igaro zela ezagutzen dugun sainthillen kopiara, zein euskarazko itzulpenera. — aora → ara: Gaur eguneko espainolezko ahora → ara bihurtua. Corominaspascualek ez du biltzen espainolez ara aldaera ahora esanahian, bai katalanez eta okzitanieraz. Ara bada gaur ere oraindik espainolez ahora ahoskatzeko modu arruntetako bat. Mikoletak bere idazlanean beste hiru bider behintzat darabil aora hitza (< ahora), bitan elkarrizketetan (baliokide, batean orayn ematen du, bestean [h]au erakuslea). aipatu kasuan ez du halako itxuran itzultzen, eta ez dirudi ere (hala) ulertzen duenik. Minsheuk 1599an dio (6, eta antzera oudinek eta Franciosinik grafia gorabehera; lunak ez ditu ematen lehen bi hitzak): «Aora ſeñór [1623koan Señór] bien eſtá lo hecho, (no mas que perderémos la gana de el comér)». Hiztunak aditzera eman nahi du asko jan dutela jada aurretik eta ez duela gehiago nahi. Mikoletarenetikoak (beste hainbat aldaketarekin; 1653: 14r; 1988: 210), berriz: «Ara señor, bien está lo hecho,
MIKOlEtArEn 1653KO ElKArrIzKEtA ItzulIEn ESpAInOlEzKO jAtOrrIzKOEz... 151 https://doi.org/10.1387/asju.23411 jauziaren hasieran —X, F, z letrak…— adibideetan ikus litekeen moduan, Minsheurenean ez bezala. Aldiz, Minsheurenean maiuskulaz ematen den zenbait, minuskulaz ere ematen da Mikoletarenetikoan. — Minsheuren espainolezko testuan ortografia zeinuak, koma, puntu, puntu eta koma, galde zeinuak, modu kontsistente ugarian ematen dira. Mikoletarenean kaotikoa da puntuazio zeinuen erabilera. jada aipatu galde zeinuen falta oso orokortuaz gain, esan liteke: • Oro har, Minsheurenean baino askoz puntuazio zeinu gutxiago ematen direla esaldi barrenetan —komak eta—, puntuazio zeinu desberdinak ere bai, eta tarteka zeinuak ere Minsheuk ematen ez dituen guneetan. • Bestetik, Mikoletarenean espainolez zein euskaraz, komak, puntuak, puntu eta komak, are bi puntuak, edota antzeko markak edo zeinuak nonahi ager litezke eta dira inongo sistematikotasunik gabe, edozein bi hitzen artean, edota faltan ere esaldi amaieretan. — Minsheuren espainolezko testuak azentu tiletez josiak ematen dira, garaiko eta noiznahiko espainolezko ohiturez oso gainetik. Balirudike autoreak espainolezko testuko bokal toniko guztiak(-edo) markatu nahi izan dituela —ez denak, hala ere—, agian irakurle ingelesari laguntzearren espainolaren irakurketan. Ezagutzen dugun Mikoletaren kopian, berriz, nahiz maiz zeinu diakritikoak ez diren ondo bereizten paperaren edo tintaren bestelako marketatik, ez da halako tileten islarik apenas. Aldiz, i gaineko puntuak maiz ageri dira tilet moduan-edo, eta a askoren gainean antzeman liteke tilet bitxi zentzu gabekorik(-edo) (diá, aquellá, ventaná, entrá, Honrrá, Calçámelas, toallá…), are e-ren baten gainean ere tarteka. Eta harrigarria da horren ezaugarri tipografiko desberdin kaotikoak aurkitzea eskuizkribuan, kopiagilearen beste sistematikotasun propioren ezean. parekotasun tipografiko handiagoa espero zatekeen kopia jatorrizko testu inprimatuaren begi bistan egina balitz. 2.4.3. ondorio: Mikoletak ez bide zuen zuzenean erabili Minsheuren testu inprimatua bere itzulpena burutzeko Atalean zehar aipatu zertzelada eta bitxitasunek garamatzate pentsatzera Mikoletak ez bide zuela zuzenean erabili Minsheu-Corroren elkarrizketen kopia inprimatu bat bere itzulpen lana burutzeko, baizik eta tarteko beste (eskuzko) kopia hainbat laxoa, jada desberdintasunak zituena testu inprimatuaren aldean, zeinetako hainbat, kasuan-kasuan adierazi moduan, islatuak ageri diren euskarazko itzulpenean, eta laguntzen hau hobeto interpretatzen. 3. Mikoletaren lotura eta askatasuna elkarrizketako espainol originala itzultzeko 1.2 atalean aipatu ditugu Mikoletaren itzulpenak erakuts zitzakeen zenbait ezaugarri berezi lanaren asmo didaktikoa kontuan, berezko xede hartzailea ez bide delako xede hizkuntzako hiztuna, baizik sorburu hizkuntzakoa, eta honek bultza zezakeelako itzultzailea itzultze eredu literalago bat aukeratzera, hizkuntzen arteko hitzez hitzezko edo konparaketa errazteko asmoz, libreago bat baino, hizkuntzen arteko konparaketa
ASJU, 2020, 54 (1-2), 123-176 zail zezakeena. nahiz aldi berean itzultzaileak balituzkeen arrazoiak itzultze eredu libreagoa aukeratzeko ere, ez horren lotua jatorrizko testuaren letrari, idiomatikoagoa, egokituagoa xede hizkuntzara, lanaren azken helburua denez xede hizkuntzan komunikatzen gaitzea sorburu hizkuntzako hiztuna. Eta baieztatuko dugu Mikoletaren itzulpena oso fidela zaiola (bere) jatorrizko testuari, baliokidetza parametroetan. Ez duela testuaren esanahiarekiko inongo aldaketarik,56 ez esanahi eransketa, ez ezabatze esanguratsurik, ez jatorrizko testuaren inongo glosatzerik, ez moldaketarik, nahiz badiren hainbat aldaketa, eransketa, ezabaketa txiki, atal honetan jasoko ditugunak, oro har arrazoi bateko edo besteko egokitzapentzat jo behar direnak, horien zergatia beti ere putatiboa izanen bada ere. Atalean ez da gure asmoa Mikoletaren hizkera edo euskara aztertzea,57 baizik zenbait ezaugarri aipatzea hainbat adieraz edo sala lezaketenak elkarrizketen itzulpenaren lotura, fideltasun, mendekotasun edo askatasun neurria jatorrizko testuarekiko eta hizkuntza espainolarekiko. Eta hala nolabait neurtu ahal izan hauen balizko fideltasun maila xede hizkuntza euskararekiko, ideia bat egiten lagunduko diguna bertako hizkeraren fidagarritasunaz garaiko eta inguruko hizkeraren lekuko gisa. Hasteko, komeni da gogoratzea zeinahi itzulpenek duela nahitaez berekin oinarrizko eta ezinbesteko mendekotasun maila jatorrizko testuarekiko eta honen hizkuntzaren moldeekiko, nondik beti neurriko prebentzioa itzulpen testu bat beste gabe hartzeko xede hizkuntzako lekuko neutro gisa. nahiz eta mendekotasun maila hori, itzulpen hizkeraren arroztasun neurria xede hizkuntzako ohiko moldeen aldean, ez den inoiz errazegia juzgatzen, itzulpenaren momentu beretik kontaktu estuan jartzen direnez gero hizkuntzak. Are gutxiago delako hizkuntzak aurretik baldin badira jada kontaktuan —eta kontaktu estuan—, nola den kasua Mikoletaren garaiko Bilboko euskara eta espainolaren artean (Sainthillek ere lekukotu gisa 1661ean Sir thomas Browneri egin gutunean). Kasuan, gainera, 1.3 atalean ohartu moduan, Mikoletarena ezin liteke hartu obra amaitu, borobildutzat, baizik eta nolabaiteko eraikitze prozesuan dagokeena artean, artean azken berrikusterik gabea. gehi ezagutzen dugun eskuizkribua Sainthillen eskukoa izateak —eta ez zuzenean Mikoletarena— eransten duen lekukotzaren erabateko segurantza eza. 3.1. Mikoletaren poesietako itzulpen espainola Elkarrizketetako itzulpenei begiratu aurretik, interesekoa da ohartxo bat egitea Mikoletaren lanean erakusten diren euskarazko bi poesien espainolezko itzulpenei.58 56 nahiz halako txikiren bat baden Minsheuren espainolezko testuaren eta Mikoletarenaren artean (gero euskarazko itzulpenean ere islatuak), nola 2.4.1.1.1 atalean aipatu despachar/despechar bikote kontrajarriaren neutralizazioa despachar-en alde, edota ir a la iglesia → oir misa moldaketaren kasua (hala moduzko bakarra). 57 Azterketa, bakoitzak bere neurrian, in pagola (2002), gonzález (2017) eta Hidalgo (argitaratzeko b). 58 Mikoletak eginak bide direlakoan, Mikoletak konposaturiko lanean ematen direlarik, nahiz itzulpenean baden nahikoa bitxikeria zalantza egiteko. Betiere kontuan izanik daukagun eskuizkribua Sainthill jaunaren eskukoa dela, eta kasuan ez dugula inolako modurik bereizteko soilik honenak izan litezkeen aldaketak eta akatsak.
ASJU, 2020, 54 (1-2), 123-176 b.1. non erlatibo bidez (Hara hemen non…) —jatorrizko espainolean erlatiborik gabe—: — «aquí viene ya la lauandera» → «Ara emen non datorre ycuslea» 'Hara hemen [lekua] non datorre[n] ikuzlea' (1653: 12r; 1988: 198). 3.4. Ondorioz: itzulpen oso fidela, zenbait ezaugarri ohargarrirekin Atalean zehar aipaturiko alde, eransketa, galera, oro har, txiki guztiak kontuan, eta ere hitzen ordenamenduaren gaineko oharrak, esan behar: 1. Mikoletaren elkarrizketen itzulpenak oso zintzo betetzen duela jatorrizko espainolezko testua (oso) fidel emateko asmoa, baina… 2. Itzulpen fidel hori egiten duela: — Batetik, itolarri erabatekorik gabe, nola erakutsiko luketen 3.2 atalean erakutsi itzulpeneko testu galerek, eransketek, eta batez ere ausazko edo aukerako testu aldaketa eta egokitzapen ugariek. — Bestetik, itsumenik ere gabe, espainolezko jatorrizkoaren segizio menekorik gabe, nola erakusten duten jatorrizko espainolezko eta itzulpeneko hitz ordena aldaketa ugarik, 3.3 atalean erakutsi moduan, aditzak lasai atzeratuaz euskaraz esaldi nagusi eta mendeko labur askotan, atzekoz aurrera irauliz zenbait esaldiren ordenamendua, baina baita euskarazko aditzak aurreratzen ere zenbait esalditan. Beste askotan, berriz, bereziki esaldi luzeago edo konplexuagoetan, jatorrizko espainolezkoen antzeko ordenamendua jarraituz, euskarazko tradizioan alde eta aldi guztietan ohiko izan den moduetan. Eta malgutasunez jokatuz ere -(e)ko izenlagunen eta erlatibozko esaldien kokapenean hauen izen buruaren aurretik —oro har sintagma edo esaldi laburragoen kasuan—, edota ondoretik —oro har sintagma edo esaldi luzeago, konplexuago edota ezohikoagoen kasuan—. 4. Ondorio orokorrak, laburbilduz Ikerketa lanean ezarritako bi azterbideen inguruan, esan genezake ondorioz: — Batetik, ziurta litekeela Minsheuren 1599 edo 1623ko argitalpenetako bat dagoela Mikoletaren elkarrizketen itzulpenaren oinarri zuzenenean, eta ez aukerakoak ere ziren Oudin, luna edo Franciosinirenak. Baina aldi berean Mikoletak ez bide zuela zuzenean erabili itzulpenerako Minsheuren inprimaturiko testuetakoren bat, baizik eta honi aurretik inork eginiko eskuizkribuzko kopia bat, are ahoz diktatua ere izan zitekeena transmisio katearen tarteren batean, kontuan izanik Mikoletarenetiko elkarrizketen espainolezko kopiaren berezitasunak Minsheurenekoen aldean, eta bereziki alde horiek euskarazko itzulpenean eraginiko isla, zeina zehaztu ahal izan dugun kasuankasuan. — Bestetik, Mikoletaren itzulpena oro har oso fidela zaiola bere espainolezko jatorrizko testuaren zentzuari zein hitzari, nahiz horrek ez dion galarazten inoiz zernahirengatik hainbateko distantzia hartzea jatorrizko testuarekiko, eta inola | science |
addi-68f837ea4fbd | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59006 | Mikoleta eta Sainthillen eskuizkribuen azterketa konparatua | Ibarra Lizundia, Irune; Hidalgo, Bittor | 2020 | ASJU, 2020, 54 (1-2), 177-223 1. Sarrera Artikulu honetan, Rafael Mikoletari egotzi izan zaizkion zenbait eskuizkriburen azterketa egin da. Eskuizkribu horiek Samuel Sainthillek eskuz idatzitako eskutitz batekin konparatu dira. Artikulu honen helburu nagusia da Mikoletak konposaturiko 1653ko Modo Breve izeneko eskuizkribua Mikoletaren eskuarekin ala Sainthillen eskuarekin idatzita dagoen aztertzea. Horretarako, azterketan erabilitako oinarri teoriko-metodologikoak azaltzen dira lehenik (§ 2). Gero, eskuizkribuen azterketa egiten da, lau urratsetan antolatuta. Lehen urratsean (§ 3.1), ezagutzen ditugun Mikoletaren sei dokumentuetako sei sinadurak aztertzen dira: horietan, onartu ohi da pertsona berak eginak direla eta Mikoleta dela sinatzailea. Jarraian, bigarren urratsean (§ 3.2), konparatzen dira aipaturiko sinadurak Mikoletari egozten zaizkion eta gazteleraz idatzita dauden beste hiru eskuizkribu luzerekin; honela, sinadura-eskuizkribuen ezaugarrien antzekotasunak ezagutu dira. Hirugarren urratsa izan da ziurtatzea Modo Breve izeneko testua pertsona edo esku bakarrak idatzita dagoen, hiru letrakera agertzen baitira (§ 3.3). Laugarren urratsa izan da argitzea Modo Breve eskuizkribuaren letrakerak antz handiena zeinekin duen, Mikoletaren eskuizkribuekin ala Sainthillen eskuizkribuekin (§ 3.4). Azkenik, ondorioak eta etorkizuneko lanak proposatzen dira (§ 4). Eskuizkribuak aztertzeko fotokopiak eta kopia eskaneatuak erabili dira, ezinezkoa izan delako dokumentu originalak erabiltzea. Azterketarako, grafoskopian erabiltzen den metodo grafonomikoaz baliatu gara, hots, eskuizkribuetan oso pertsonalak diren zeinuak behatu eta erkatu dira, bereziki grafemen formak, ezaugarri orokorrak (hasiera-puntuak, proportzioak, loturak, tinta-mehetzeak) eta keinu-tipoak. 1.1. Ikerketa osoaren azalpena Lau laneko sail batek osatzen du Mikoletaren eskuizkribuaren inguruko gure ikerketa; sail horretako bigarrena da hau. Lehena (Hidalgo argitaratzeko a) honen ezinbesteko osagarri da. Bertan, Mikoletaren eta 1653ko Modo Breve eskuizkribuaren gaineko hainbat berri ematen dira lehenik, eta ondoren erakusten dira zein aztarnak eraman gintuzten zalantza egitera ezagutzen dugun Modo Breve eskuizkribua Rafael Mikoletaren esku zuzenekoa ote zen, nahiz eta lana bera, konpilazioa, bai izan Mikoletak sortua. Lantzen dugun hipotesi alternatiboa da Samuel Sainthill (1626-1708) jaun ingelesaren eskukoa izatea; hipotesi honen barrenean, proposatzen da ezagutzen dugun eskuizkribua kopiatu/moldatu zela Mikoletaren jatorrizko beste idatzi baten gainean, gaur egun ezagutzen ez duguna. zalantza horietatik abiatuta ezinbesteko azterketa konparatiboari ekin genion, eta analisi horren ondorioak agertzen dira laburki lan horretan. Horrekin batera, Sainthill jaunaren inguruko hainbat berri biografiko eskaintzen dira, kokatzen lagundu lezaketenak Sainthill jaunaren lotura eskuizkribuarekin, Bilbo, euskara edo Euskal Herriarekin, eta baita eskuizkribuak izan bide duen ibilbidea ere, sorreratik gaurko egunera arte. Hirugarren lanean (Hidalgo 2020 [2022]) xehe aztertzen dira Mikoletaren elkarrizketa itzuliak hauen jatorrizko espainolezkoen aldean, ezagutu nahiz Mikoletak itzulpenerako erabilitako irizpideak, eta bereziki euskarara itzuli testuen mendekotasun / askatasun maila jatorrizko testu eta hizkuntza espainolarekiko. Laugarrenak
MIKoLETA ETA SAInTHILLEn ESKUIzKRIBUEn AzTERKETA KonPARATUA 179 https://doi.org/10.1387/asju.23299 (Hidalgo argitaratzeko b), Mikoletaren elkarrizketen (eta bi poesien) edizio glosatua eskaintzen du, bi helbururekin: batetik, testua bera areago finkatzen du, orain arteko irakurketa eta interpretazioen gainetik; bestetik, testua bera irakurgarri eskaini nahi dio euskaldun alfabetatuari, bai grafia eguneratuan, eta bai berau argigarri ekarria ahalik eta hurbileneko euskara batura. 2. Azterketan erabilitako oinarri teoriko-metodologikoak Sinadura-idazketa identifikatzaile edo bereizgarri biometriko bat da, hau da, bereizgarria, iraunkorra, kuantifikagarria eta unibertsala da, eta pertsona bakarrarena dela egiaztatzen du (Muda, Shamsuddin & darus 2008; Bensefia & Tamini 2018). Identifikatzaile biometrikoak fisiologikoak edo portaerazkoak izan daitezke. Irisa eta atzamar-markak, adibidez, identifikatzaile fisiologikoak dira; ahotsa eta eskuz eginiko idazketa, berriz, portaerazko identifikatzaileak dira (zhu, Tan & wang 2000). Eskuz eginiko idazketak, aldaketak dauden arren, pertsonak bere-bereak dituen ezaugarri indibidualak ditu (Muda et al. 2008). Indibidualak edo bakarrak diren ezaugarri hauek deskribatzeko zenbait termino erabiltzen dira, hala nola, keinu-tipoak (gazt. gestos-tipo), nabarmentzen diren ezaugarriak (gazt. rasgos salientes edo contraseñas particulares), idiotismoak, idiotismo grafikoak (Robles & Vega 2009) baita aldaezinak (ing. invariants) ere (Marcelli, Parziale & Santoro 2013). Berebiziko garrantzia duen aldaezin bat aldaezin espaziala deritzona da (ing. spacial invariance); aldiz, idazteko erabili den denbora (ing. timing) ez litzateke izango aldaezin bat. Aldaezin espazialak aztertzen direnean, idazleak eginiko marren proportzioak aztertzen dira, sistematikoki. Gainera, bereziki aldaezina izango litzateke goitik behera egiten den marra, ez horrenbeste ezkerretik eskuinera egiten dena (Found & Rogers 1996). Marren proportzioaren azterketak egiteko, irudi estatikoak erabiltzen dira eta softwarea sortu izan da aldaezin espazialen analisi zehatzak egiteko; adibidez, Pattern Evidence Analysis toolbox (PEAT) (Found, Rogers & S chmittat 1994) eta Matrix (Found, Rogers & Schmittat 2019). Azken software honekin, aukeratu egiten dira neurtu nahi diren puntuak, eta argitu egiten du konparatu diren eskuz idatzitako dokumentuen espaziamenduaren konsistentzia. Beste software batzuk ere badaude, hala nola CHEdAR-FoX (Chatzisterkotis 2015). Eskuz eginiko idazkera edo sinadura baten egilea identifikatzea da grafoskopiaren helburua (gazt. pericia grafoscópica ere deitua). Grezierazko grapho 'idatzi, idazketa' eta skopeo 'behatu, aztertu' hitzetatik dator (Robles & Vega 2009). Egileen identifikaziorako, grafoskopian zenbait metodo erabil daitezke, eta hauetako bat, agian erabiliena, metodo grafonomikoa edo pericia caligráfica delakoa da. Metodo honen bidez, letren forma, idatziaren ezaugarri orokorrak (letren hasierak eta bukaerak, antolaketa, lotura, makurdura, puntuazioa, etab.), ortografia eta bereziki keinu-tipoak aztertzen dira. Erkaketak egiten dira egile baten zalantzarik gabeko eskuizkribuen eta egiletasuna zalantzazkoa duten eskuizkribuen artean. Eskuz idatzitako ezaugarriak ondo ikusteko, askotariko baliabideak erabiltzen dira grafoskopian, hala nola argazki handituak, izpi ultramoredun lanparak, lupak, etab. (Viñals & Puente 2001). Azken 40 urteetan teknologiaren berrikuntzak izugarriak eta onuragarriak izan dira, oro har, gizartearentzako, eta zehazki eskuizkribuen analisirako (de Stefano, Fontanella, Marcelli & Plamondon 2019). Eskuz idatzitakoa online aztertzeko sistemak eta offline az-
ASJU, 2020, 54 (1-2), 177-223 tertzeko sistemak sortu dira. Eskuz idatzitakoa online aztertu daiteke, stylus edo idazkailu adimentsuen bidez idatzi bada, eta euren bidez ibilbidea, idatzi denaren ordena eta abiadura-profila jakin daitezke, besteak beste. Bestalde, eskuz idatzitakoa offline sistemen bidez aztertu daiteke, eskanerren bidez, alegia. Sistema hauei online sistemen abantailak erantsi nahian dabiltza, bi modutan: grafia noiz mehetzen den ikusteko teknikaren bidez eta ibilbidearen ordena ikusteko teknikaren bidez. Azken teknika hau aplikatu dute, adibidez, dokumentu historikoetan transkripzioa errazteko eta digituen marrazte-ordena identifikatzeko (díaz, Crispo, Parziale, Marcelli & Ferrer 2021). grafoskopia termino honen inguruan badira antzeko beste batzuk, adibidez, dokumentoskopia, diplomatika, grafokritika, grafetika, grafonomia eta grafopatologia. Dokumentoskopia hitza erabiltzen da, oro har, dokumentuak eta haien edukiak, bere zabalean, ikertzeko erabiltzen diren metodoak eta teknikak izendatzeko; diplomatika hitza erabiltzen da xvi. mendearen aurretiko dokumentuak aztertzen dituen zientzia laguntzailea izendatzeko; grafokritika hitza erabiltzen da dokumentu modernoak aztertzen dituen alorra izendatzeko (Robles & Vega 2009). Bestalde, grafetikak edo grafematikak hizkuntzarekin lotzen ditu grafemak; zehatzago esanda, grafematika idazketasistemaren modulu bat litzateke eta, beraz, hizkuntzen gramatikaren azpiatal bat da (Meletis 2020). grafonomia edo grafonomika 1980. urtetik erabiltzen den hitza da. diziplinarteko alor honetan eskuz idatzitakoaren eta marrazkien mugimenduak aztertzen dira, modu konbentzionalean edo teknologiaren bidez (Gemmert & Teulings 2004). Grafokritikaren zati bat litzateke grafonomia, Robles & Vegaren (2009) ustez, eta grafonomian marrazkiak ere aztertzen direnez, ez litzateke izango grafetikaren azpiatal bat; alabaina, gainjartzeak daude grafetikaren eta grafonomiaren artean (Meletis 2020). Azkenik, grafopatologiak, idazkeran dauden aldaketak kontuan hartuz, gaixotasunak, lesioak eta trastornoak aztertzen ditu, bai fisikoak bai mentalak. Adibidez, letretan goitik behera agertzen den tortsioa antsietatearen ezaugarrietako bat izaten da (Puente & Viñals 2010). 3. Eskuizkribuen azterketa Artikulu honetan argitu nahi da noren eskukoa den Modo Breve izeneko eskuizkribua, Mikoletarena ala Sainthillena. Grafoskopiaren ohiko jarduna oinarri hartuz, metodo grafonomikoa erabili da, eta bide horretatik eskuz idatzitakoaren ezaugarri pertsonalak aztertu dira, handitutako dokumentuen bidez (ez originalen bidez). Bereziki letren forma, idatziaren ezaugarri orokorrak eta keinu-tipoak analizatu dira. Eskuizkribuaren urratsez urratseko azterketan, lehenik eta behin argitu nahi izan da aztergai diren sei sinadurak pertsona berak egindakoak diren ala ez (§ 3.1); bebehin-behinean, pertsona bakarrak idatzita egongo lirateke eta pentsatu behar Miko- , pertsona bakarrak idatzita egongo lirateke eta pentsatu behar Mikoleta bera dela sinatzailea. Bigarrenik, sei sinadura horiek Mikoletari egozten zaizkion gaztelaniazko beste hiru eskuizkribu luzerekin konparatu dira, sinaduren eta eskuizkribuen arteko antzekotasunak aztertuz (§ 3.2). Hirugarrenik, Modo Breve eskuizkribuan badira letrakera desberdina duten pasarte batzuk, eta esku bakarrak idatzitakoak diren jakin nahi izan da (§ 3.3). Azkenik, Modo Breve izeneko eskuizkribuaren letrakerak antz handien norenarekin duen aztertu da, Mikoletaren letrakerarekin ala Sainthillenarekin (§ 3.4). Lau urrats hauek garatu dira jarraian.
ASJU, 2020, 54 (1-2), 177-223 — Sinaduretan lotura berdina dago eta letren artean. — Sinaduretan letren makurdura antzekoa da. — Sinaduretan grafemaren irekitasuna grafemaren goi-ezkerraldean dago (9. dokumentuko sinadura salbuespena da, itxita baitago). — Sinaduretan tintaren mehetzeak daude. Presioaren dimentsioaren barruan sartzen den ezaugarri bat da (5. dokumentuko sinadura salbuespena da). Laburbilduz, erkatutako sinadurek antzekotasun handiak dituzte aztertu diren ezaugarrietan: hau da, letra-formetan, keinu-tipoetan, letren hasieretan, loturetan, letren makurduran, obaloen irekieran eta tintaren mehetzean. Hala ere, pertsona berberak egin dituela esateko, oraindik salbuespenak argitzea falta da, hau da, pixka bat desberdinak diren sinaduraren ezaugarriak argitzea. Hurrengo puntuan egingo da argitzapena. 3.2. Mikoletaren sei sinaduren eta hiru testu luzeen konparaketa Bigarren urrats honetan, Mikoletari egotzitako sei sinadurak berak eskuizkribatutako hiru testu luzerekin erkatu dira. Testu hauek gazteleraz daude eta Mikoletari egozten zaizkio (ikusi 3. eranskineko bi dokumentuak). Helburua da testu luzeen ezaugarriak aztertzea, sinadurekiko antzekotasunak ikusteko eta sei sinaduretako batzuetan aurkitu diren salbuespenak argitzeko. oro har, 2. taulako hauexek dira sinaduren eta hiru testuen antzekotasunik esanguratsuenak. 2. taula Sei sinaduren eta hiru testuen konparaketaren laburpena Erkatutakoa Sinadurak Testuak Iruzkina Letra-formak
grafema, letra-forma eta bukaera berdina da, eutsia. Keinutipoak: , grafemen apaindurak -ren hasiera eta bere oinarria berdinak dira; erdialdean dagoen kizkurra ere bai. Testuetan antzeko forma ematen dio
grafemari.
eta arteko lotura berezia da. Irekiera grafema ezkerraldetik irekita. Puntuak
Altuak dira edo punturik ez dago. Makurdura Berdina da, eskuinera okertua. Sinaduren eta testu hauen artean badago ezaugarri bat pertsonaren marka bezala jo daitekeena: presioan dauden irregulartasunak. Tinta mehetu egiten da letren besoetan eta zangoetan. Tintaren mehetzearen kausak askotarikoak izan daitezke: gaixotasuna izan daiteke kausetako bat. Ikusi 1. irudiko testuetan dauden tintaren mehetzeak: 1. irudia Tinta-mehetzeak 7. dokumentuan (ezkerrean), 8. dokumentuan (erdiko bietan) eta 9. dokumentuan (eskuinean)
2. irudia Ezkerrekoa sinadurako grafema da eta eskuinekoa testuan bertan agertzen diren zenbait Bestalde, 7. dokumentuan, sinadurako abizenaren grafema xehez dago eta aurreko hitzarekin lotuta ageri da. dokumentu horretan bertan, bere izena jartzen duenean, xehez idazten du; gauza bera egiten du 9. dokumentuan (ikusi 3. irudia).
3. irudia Ezkerrean 7. dokumentuko sinadura, erdian 7. dokumentuan goialdean ageri den bere izena eta eskuinean 9. dokumentuko testuaren goialdekoa Beste salbuespen bat da nola dagoen eginda 4. eta 7. dokumentuetako grafema. 4. dokumentuan, adibidez, goitik beherako makilak goraka egiten du marra
4. irudia grafema, 4. dokumentuan (ezker) eta 7. dokumentuan (eskuin) Honenbestez, aztertutako sei sinadurak konparatu dira, lehenik euren artean (§ 3.1) eta hiru testu luzerekin ondoren (§ 3.2). Antzekotasunak aintzat hartuta (le- tra-formak, keinu-tipoak eta ezaugarri orokorrak) eta salbuespenen gainean hausnartuta, ondorioztatu daiteke denak esku berberak, hots, Mikoletak, idatzitakoak direla. desiragarria litzateke etorkizunean testu gehiagorekin konparatzea, horretarako aukerarik sortuko balitz. 3.3. Modo Breve testuaren letrakerak Eskuizkribuaren pasarte batzuetan zalantzak sortu zaizkigu pertsona berberak idatziak ote diren, hiru letrakera ikusi ditugu eta: — 1. letrakera: hasieratik 13. orriraino. — 2. letrakera: 13v eta 14. orrian Ea Xaunaraino. — 3. letrakera: 14. orriko Ea Xaunatik bukaeraraino. 2. letrakera aztertu da lehenik. 1. letrakerarekin alderatuz, biribilagoa, kontrolatuagoa eta geldiagoa da. Badirudi antz handiagoa duela 1. letrakerarekin eta pertsona baten idazkera identifika ditzaketen zenbait ezaugarritan jarri da arreta, hala nola letren tamainan, keinu-tipoetan eta letren arteko lotura berezietan. Helburua izan da begiratzea 1. letrakeran agertzen ote diren. 3. taulan ageri dira 1. eta 2. letrakeren arteko antzekotasunak. 1. eta 2. letrakerak konparatu ondoren, hauxe ondorioztatu da: 2. letrakera kontrolatuagoa bada ere, errepikatu egiten dira 1. letrakeran dauden funtsezko hiru ezaugarri. Batetik, neurria txikiagotu egiten da hitzen bukaerarantz, lehenengo letra handiagoa dela; hitzean txikiagotzeari idazkera beherakorra deritzo; 2. letrakeran, tamainari dagokionez, bereziki orriaren eskuineko aldeari eta beheko aldeari begiratu zaie, jakina delako eremu horietan idazlearen kontrola txikiagoa izan ohi dela eta berezkoak edo berezkoagoak diren ezaugarriak atera ohi direla. Bestalde, keinu-tipoak antzekoak dira ( -ren puntua, grafema eta biribilen gakoa), baita eta grafemen lotura berezia ere. Azpimarratzekoa da biribiletan agertzen den gakoa, bera bakarrik nahikoa izango litzatekeelako pertsona baten idazkera bereizteko. Beraz, esku berak idatzita daudela ondorioztatu da.
-ren puntuak zentratuta eta marra bertikal txiki forman. Puntu txikienak egiteko modua oso pertsonala da. grafema Modu berezian eginda dago. Presioa, keinu-tipoa. Biribilen barruko gakoa. Arrasto hau oso berezia da, presioaren barnean koka daiteke, edo keinu-tipo bat izan daiteke. Arrasto hau egonda, ez da beste ezaugarririk behar erkatutako letrakeretan esku bakarra dagoela baieztatzeko. eta grafemen arteko lotura Goitik eginiko lotura hau ere berezia da.
MIKoLETA ETA SAInTHILLEn ESKUIzKRIBUEn AzTERKETA KonPARATUA 187 https://doi.org/10.1387/asju.23299 ondoren, 3. letrakerarekin konparatu dira 1. eta 2. letrakerak. Letrakeren errepertorioak osatu dira eta bereziki grafemen formetan zentratu gara; zehatzago esateko, grafemak nondik hasten diren, nola bukatzen diren eta grafema zehatz batzuek dituzten loturetan edo berezitasunetan zentratu gara. Kontuan izan da, halaber, letratamaina. 1. eranskinean ikusten dira letrakeren antzekotasunak (zutabe berean daude jarrita 1.-2. letrakeren adibideak). Azterketa zehatz honetan ikusitakoa laburbildu da jarraian: — Biribilen barruan agertzen den gakoa oso arrasto pertsonala da eta dokumentu guztian agertzen da. — zenbait lotura berdinak dira, eta grafemen artekoa eta eta -ren artekoa, adibidez; oso pertsonalak dira horiek. — Letren hasieretan eta bukaeretan antzekotasunak daude. — grafemaren puntua zehatza da eta batzuetan tilet forman eginda dago. — Keinu-tipoak oso berdintsuak dira; adibidez, grafema eta larrien hasieren apaindurak. Hiru letrakera horiek erkatuta, egindako azterketaren arabera eta aipatutako aurkikuntzengatik ziurtatu daiteke esku bakarra egon dela dokumentu osoan. Bestalde, bitxikeria moduan esan daiteke ezohikoak diren zenbait ortografia-gorabehera daudela. Aurretik, Mitxelenak (tAV, § 3.1.27) aipatua zuen / -ren «banaketa-akats»-en ugaritasuna. Badirudi / nahastearen fenomenoa beste testu batzuetan ere agertzen dela; hala ere, bokal artean bakarra agertu beharrean 83 aldiz agertzeak (gure kontaketaren arabera) arreta ematen du, adibideen ugaritasunagatik. Adibidez, , eta daude idatzita, , eta -ren ordez. 3.4. Modo Breve eskuizkribua, Mikoletaren idatziak eta Sainthillen eskutitza Azken urrats honetan, Modo Breve izeneko eskuizkribuaren letrakerak antz handiena zeinekin duen argituko da: Mikoletaren letrakerarekin ala Sainthillen letrakerarekin. Horretarako, Modo Breve eskuizkribuaren orri guztietako grafemak erkatu dira, orain arte aztertu diren Mikoletaren idatziekin eta Sainthillen eskutitzarekin. 1661ekoa da azken hau, ingelesez dago eta Sir Thomas Browneri zuzenduta dago (Sainthill 1661). Grafema gehienen formak aztertu dira, bai xeheak bai larriak. Grafema xeheei dagokienez, denak daude, , eta <ñ> izan ezik; grafema larriei dagokienez, denak daude,
, , , , , , , eta izan ezik (taulan «Ez da aurkitu» jarri da). Grafema hauen konparaketa ez da egin, ez direlako Sainthillen eta Mikoletaren testuetan aurkitu. Beraz, guztira 23 grafema xehe eta 14 grafema larri konparatu dira. Kasu batzuetan, letren konparaketak egiten direnean, grafema hauen loturak, hasierak, bukaerak, presioaren ezaugarriak (barruko arrastoak, tortsioak…), proportzioak, biribilen irekierak eta/edo makurduren erreferentziak aipatu dira; hau da, formaz gain, idazkeraren beste ezaugarri batzuk ere izan dira hizpide. zenbakiak ere konparatu dira, ahal izan denean, bereziki <1> eta <4> zenbakiak. 2. eranskinean dago hiru egileen eskuizkribuen erkaketa osoa baina esanguratsuenak diren irudiak atal honetara ekarri dira (ikusi 4. taula). Honela, 2. eranskineko azken zutabeko iruz-
(2) Proportzioak
(7) eta altuera
Sainthillen letrakerak Modo Breve testuaren letrakerarekin duen antzekotasuna izugarria da, idazkeraren hainbat alderditan, hala nola, (1) presioan (gakoa grafema biribiletan, goitik beherako makilaren bukaera), (2) proportzioetan ( ,
, ), (3) letra-irekiduretan ( ,
), (4) keinu-tipoak diren zenbait grafematan ( , , , ,
,
, , , ), (5) angelutsuan, (6) grafema-zati txikiena den -ren puntuan, (7) eta grafemen altueran, (8) zenbait letraren loturan ( eta ), (9) grafemen hasieretan ( ) eta (10) zenbakien formetan (<1>, <4>). Gainera, biribiletan agertzen diren arrastoak oso pertsonalak dira, eta berdinak dira Sainthillen eskuarenak eta Modo Breve eskuizkribukoak. zalantza bakarrak grafemarekin eta <6> zenbakiarekin izan dira, oso antzekoak direlako. Bestalde, Mikoletaren hiru testu luzeek eta sinadurek ez dute Modo Breveko letrakeraren antzik. Garrantzitsua da aipatzea, halaber, Mikoletak tintaren mehetzeak, goitik beherako makiletan tortsioak eta letren beso eta zangoetan bestelako proportzioak dituela. Egindako azterketarekin, konklusioa da Modo Breve eskuizkribua Sainthillen eskuak idatzitakoa dela. Baieztapen hau berresteko ondo legoke beste aditu baten iritzia eta ondo legoke dokumentu originalekin presioaren ezaugarriak sakon aztertzea, bai eta marjinak eta grafema-tamainak zehaztasunez neurtzea ere. 4. Ondorioak eta etorkizuneko lanak Artikulu honetan, Modo Breve izeneko eskuizkribua noren eskukoa den argitu nahi izan da. Horretarako, hainbat urratsetan antolatu da eztabaida. Lehen urratsean, ezagutzen ditugun Mikoletaren sei dokumentuetako sei sinadurak aztertu dira: pertsona berak eginak dira, eta onartu ohi da Mikoleta dela sinatzailea. Bigarren urratsean, Mikoletaren sinadura horiek egile berari egozten zaizkion beste gaztelerazko hiru idatzi luzerekin konparatu dira; honela, batetik sinadura-eskuizkribuen ezaugarrien antzekotasunak zein diren ikusi da eta lehen urratseko salbuespenak argitu dira: testuak eta sinadurak esku berberak idatzita daude, Mikoletarenak, alegia. Hiruga-
grafemaren kizkur puztua eta grafemarekin goitik lotzeko modu berezia dute. grafema Letra-hasiera eta makilaren oin berdina ageri da.
Batzuetan hasieran kiribila dute eta bestetan nahiko irekia. grafema Bereziki bi modutan egina dago: goitik beherako makila gakoarekin eta goiko alde kurbatuarekin. grafema Ezkerraldean kizkurrak ditu.
Hasieran kizkurra du. grafema Bereziki bi modutan eginda dago: goian hasi eta oinean tinta pilatzen da, ezker-eskuineko marraz, ezkerraldean gako bat duela; beste motak lakioak ditu.
Ezkerraldean gako bat du. grafema Erdi inguruan kurbatu egiten da edo bertikalagoa den beste bat ageri da.
ASJU, 2020, 54 (1-2), 177-223 Erkaketa 3. letrakera 14.-15. orriak (euskaraz eta gazteleraz, 'Ea Xauna'-tik aurrerakoa) 1. eta 2. letrakerak 14. orria arte, 'Ea Xauna' arte (euskaraz eta gazteleraz, bereziki hiztegia) Iruzkina grafema Hasierako marra angelutsuarekin eginda dago. grafema Antzeko hasiera eta bukaera dute. grafema
Batzuetan lotuta dago eta bestetan ez. grafema Antzeko hasiera eta bukaera dute. <ñ> grafema Goiko marratxoak estilo berdina du.
Aniztasun handia nabari da, baina komunak dira hauek, adibidez, oinean kizkurra dutela edo tinta pilatzen zaiela.
grafema Antzeko hasiera eta bukaera dute.
Modu askotan egina dago. Amankomunean hauek agertzen dira. grafema Antzeko hasiera eta bukaera dute. Hasiera estalia eta bukaera tinta pilatuz. eta grafemak Euren artean goitik eginiko lotura berdintsua da.
Bi motatako grafemak aurkitu dira, batzuek bukaera beheko aldean dute eta beste batzuek goiko aldean; beheko aldetik grafemarekin eginiko lotura berdina da.
Antzeko hasiera eta bukaera dute. Bukaeran tinta pilatzen da. grafema
Eskuinerantz luzatzen da oinarri-lerroaren azpitik, tinta loditzen delarik.
Sainthillen berdintsua da, hasiera berdina eta grafemaren bigarren kurba, azpikoa, handitua. Mikoletak kurbaren lehen zatia handiagoa egiten du eta makila bertikaletik urruntzen da. grafema Gako txiki bat hasieran:
Antzekoa da bai Sainthillen, bai Mikoletaren idatzietan. Gako bat egiten dute hasieran, agian Sainthillen gakoa txikiagoa da. grafema
Sainthillen antzekoa, kizkur bat duelako hasieran eta beheko lerroan sartzen delako (Mikoletarenak mugimendu zabalago bat du).
tortsioa Forma askotarikoak dituzte bai Sainthillek, bai Mikoletak. Modo Brevean behin ere ez da agertzen grafemaren biribila makilatik zatikatuta, Mikoletaren zenbait - tan agertzen den bezala. Azken honetan, gainera, goitik beherako makilaren bukaera angelutsua da eta zenbaitetan tortsioak daude. Bestalde, grafema -rekin elkartzean, Sainthillek eta Modo Brevekoak loturaren kizkurra ezkerrerago dute. Sainthillek zenbaitetan biribilaren barruan arrastoa egiten du.
Askotarikoak egiten ditu Sainthillek, baina batzuetan bi marratakoak dira, Modo Brevean zenbaitetan agertzen den bezala. Ezaugarri hau oso bitxia da (Epsilon grafema izan daiteke, bere modu laburtua edo azkar egindako keinua). grafema
Bi motatako grafemak egiten ditu Sainthillek: bat lakioekin eta beste bat bi marratan. Mikoletak ere bi modutan egiten du. Lakiodun grafemak konparatuz, Mikoletak beheko aldeak angelutsuak egiten ditu. Aldiz, Sainthillen letretan eta Modo Brevean lakiodunen beheko aldea kurbatua da. grafema
Grafema hau Modo Brevean eta Sainthillenean berdintsuak dira, grafema zintzilikatuta bezala gelditzen da. lotura eta lotura berdina da.
Punturik ez Sainthillek modu askotan jartzen du puntua: bere tokian, aurreratuta, goitik behera, arku forman, txirikorda forman, tilet forman… baina beti dago puntua. Tiletari dagokionez, Modo Brevean agertzen denaren berdina da. Mikoletak idatzitakoetan gehienetan puntuak aurreratuta agertzen dira eta batzuetan bere tokian eta tileten bat edo beste egiten du; baina, forma desberdina du. zenbaitetan ez du punturik jartzen. grafema
Sainthillek grafemari ezkerreko aldean egiten dio gako bat goialdean, Modo Brevean bezala. Mikoletak idatzi bateko hitz batean ezkerrean egiten dio gakoa, baina beste modu batean. Beste grafema guztietan gakoa eskuineko aldean dago edo ez dago. Mikoletak zenbaitetan kizkurrarekin egiten du grafema, Modo Breveko testuan behin ere agertu ez dena. grafema
Bukaera altuagoa Modo Breveko grafema eta Sainthillena berdintsuak dira, angelutsuak eta batzuetan lehen arkua altuagoa dutela bestea baino. Aldiz, Mikoletak hiru arku egiten ditu eta bukaera altuagoa. grafema
Modo Breveko grafema Sainthillenaren berdintsua da, arrasto bat duelako barruan (Mikoletaren idatziek ez dute arrasto hori). Bestalde, Sainthillek grafemak irekitzen dituenean, ezkerreko edo eskuineko aldean irekitzen ditu. Modo Brevean soilik eskuinean aurkitu ditugu eta Mikoletak, irekitzen dituenean soilik ezkerrean erdi-inguruan irekitzen ditu.
grafema
Sainthillek bi motatako
grafemak egiten ditu: goiko arkua irekita duen
eta itxita duena. Mikoletak soilik itxita duena egiten du. Modo Brevean bi eratara agertzen dira, irekita eta itxita. Bestalde, Mikoletak, beherantz jaitsi den marraren ondoren goraka egiten duenean, sabel antzeko bat sortzen du, Modo Brevean agertzen ez dena. Bestalde, bai Sainthillek, bai Modo Breveko egileek
grafemaren luzera irregularra dute, eta Mikoletak erdigunearekiko x4tik gorakoa beti.
Modo Breveko grafema eta Sainthillena berdintsuak dira. grafema Sainthillek egiten duen lotura bitxia grafemarekin errepikatzen da Modo Brevean eta luzea ere bietan ageri da. grafema
Ez da aurkitu Modo Breveko grafema eta Sainthillena berdintsuak dira, forman eta aurreko grafemarekin egiten duen loturan. grafema
Modo Breveko grafemak askotarikoak dira eta Mikoletaren idatzietan bakarra aurkitu dut. Mikoletaren grafema gehiago beharko lirateke baieztapen bat egiteko. Hala ere, Mikoletak beherago eramaten du grafemaren oina (oro har, oina duten grafemak luzeago egiten ditu testuetan zehar, Modo Brevearekin eta Sainthillen idatziarekin konparatuz).
Ez da aurkitu Material nahikorik ez dago.
Ez dago argi. <7> zenbakia Ez da aurkitu Ez da aurkitu Ez dago erkatzeko materialik. <8> zenbakia Ez da aurkitu Modo Breveko zenbakia eta Mikoletarena oso desberdinak dira. <9> eta <10> zenbakiak
Ez da aurkitu Material nahikorik ez dago eta ez da ondo ikusten. | science |
addi-6bd2db5c59ed | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59007 | Perpaus erlatiboen balio semantikoa euskal gramatika-azterlanetan | Biguri Otxoa de Eribe, Koldo | 2020 | ASJU, 2020, 54 (1-2), 225-250 1. Euskarazko erlatiboen sailkapen semantikoaren arazoa gaztelaniaren —eta inguruko hizkuntza indoeuroparren— erlatibo sistema eta euskarazkoa ikertzen duten azterlanak erkatzerakoan, bada perpaus erlatiboen (PE) sailkapenari dagokion alde nabarmen bat: erlatibakuntza azaltzerakoan, lehendabizikoaren gramatiketan toki handia eskaintzen zaio erlatiboaren sailkapen semantikoari, hau da, PE espezifikatiboen eta esplikatiboen arteko bereizketa tradizionalari; euskal gramatiketan eta euskarazko perpaus erlatiboei buruzko ikerlanetan, aldiz, sailkapen edo banaketa horrek askoz toki txikiagoa aurkitu ohi du, euskal erlatiboaren beste arazo batzuen aurrean. Horrela, batez ere de Rijken (1972) tesian —euskal erlatiboari buruzko azterketen aitzindaria—, baina baita oyharçabalen (1987) eta Cid-en (1994) tesietan eta EgLU-Ven ere erlatibakuntzaz egiten den azterketan, arreta handiagoa ipintzen zaie erlatibo arrunta delakoaren mekanismo edo arauei, bereziki aztertzen baita zein diren erlatiba daitezkeen kasuak,1 eta, EgLU-Ven «erlatibatzeko eskala» deitzen dena; hau da, PEetan izen ardatzarekin batera hark duen kasu-marka ere isildurik gertatzen denez, arreta handiagoz aztertu da zein diren errazkiago erlatiba daitezkeen kasuak eta zein nekezago. Bestalde, euskal gramatika-liburu eta -lanetan erlatiboen banaketa edo balio semantikoari arreta txikiagoa eskaintzeaz gainera, PE esplikatibo eta espezifikatiboen arteko bereizketaren arazoan desadostasun handiak daude gaia jorratu dutenen artean, baita euskal erlatiboen ezaugarri formalei (puntuazioa edo intonazioa, adibidez) dagokienez ere. Batetik ditugu Villasante (1976) —eta, harekin batera, Mitxelena—, Arejita (1978) eta goenaga (1980), zeinek bai onartzen baitute euskaraz ere semantikoki ez ezik, baita sintaktikoki edo formalki ere bereizten direla PE espezifikatiboak eta esplikatiboak, lehendabiziko sailekoei -n erlatibo deitzen ditugunak egokituz, eta bigarrenei, aldiz, EgLU-Vek zein erlatibo deitzen dituenak. Bestetik, de Rijk eta oyharçabal ez dira iritzi berekoak, eta, haien ustez, klausula murrizgarrien eta ez-murrizgarrien arteko diferentzia sintaktikorik ez dago, erlatiboaren izen ardatzaren nolakoaren arabera bakarrik bereiz baitaitezke: hala, ardatza izen propioa, izenordain pertsonala edo erreferentzia bakarreko izen arruntak badira, PEak ez-murrizgarriak baino ezin dira izan. Esan bezala, Villasantek eta Mitxelenak, Arejitak eta goenagak bai uste dute euskaraz ere formalki bereiz daitezkeela perpaus erlatibo murrizgarri eta ez-murrizgarriak. Villasantek (1976: 71) euskararen eta gaztelaniaren erlatibakuntzari buruz egiten duen azterketa konparatuan gili gayak (1973) gaztelaniarentzat egiten duen sailkapen bikoitz ohikotik abiatzen da, argi utziz -n erlatiboari buruz ematen duen deskribapena PE espezifikatiboei dagokiela: En vasco (fuera del caso en que se recurre al anafórico zein) estas explicativas no tienen nada que ver con las auténticas oraciones adjetivas. Estudiaremos la construc- 1 SEgen esaten den bezala (http://www.ehu.eus/seg/morf/5/5), euskaraz argi bereizi behar dira kasuak (absolutiboa, ergatiboa, datiboa eta genitiboa) eta postposizio itsatsiak (soziatiboa, ablatiboa, adlatiboa, inesiboa, etab.).
PERPAUS ERlATIBoEn BAlIo SEMAnTIKoA EUSKAl gRAMATIKA-AzTERlAnETAn 233 https://doi.org/10.1387/asju.23261 (27) […] eta adora zezaten throno gainean iarririk dagoen Iainkoa, zioitela, Amen, Halleluia. (leizarraga) (28) o Israel ezinago photerus ziren Jinkua, arima fidelen huniala erakarlia […] (Maister) [-n erlatiboa + izen propioa] egitura horrekin jarraituz, egia da erabiltzen dela gaur egun euskaraz, erruz erabili ere, euskarazko ahozko hedabideetan bereziki; baita euskal literatura garaikidean ere, baina ezin esan daiteke erabilera oso hedatua duenik, nire aurreko lan batean (Biguri, 2016) landutako corpusetik ondoriozta daitekeen bezala: izan ere, corpus horretan, kanonikotzat jo genitzakeen hamar euskal idazleren hamar eleberritan, zazpi aldiz bakarrik agertzen zen prozedura hori, corpuseko hamar liburuetatik hirutan soilik,8 eta, gainera, gehienak eleberri bakarrean.9 Egia da, orobat, EgLU-Vek onargarritzat jotzen duela erlatibozko sintagmen ardatzetan «izen bereziak» ere agertzea, nahiz ematen duen adibidean izen propioa ez den soil-soilik agertzen, adjektibo batez eta erakusle batez lagunduta baizik (orok miresten dugun Axular handi hark bazioen…), eta beharbada bi osagai horietan dago gakoa. Baina, Krajewskak euskal idazle klasikoen erlatiboekin egindako corpusak erakusten digu oso erabilera mugatua duela, klasiko gehienek zein erlatiboa erabiltzen baitzuten askoz maizago horrelako kasuetarako. Haren corpusean, gutxienez 77 kasutan agertzen da izen propioa + zein erlatiboa egitura, zeinak argi eta garbi frogatzen baitu erlatibo mota hau hobesten zutela euskal idazle klasikoek izen propioei itsasteko. Izan ere, ez litzateke ahaztu behar xx. mendeko garbizaletasunak indar handiz gaitzetsi zuela zein erlatiboen erabilera, eta, nire ustez, horrek ekarri du, neurri handi batean, [-n erlatiboa + izen propioa] egituraren hedapen modernoa. Esanguratsua izan liteke Biguriren corpusean (2016) egitura hori erabiltzen duten hiru idazle garaikideetatik bi corpus horretan bildu diren bi idazle belaunaldietatik gazteenekoak izatea; horrek, beharbada, bide ematen du hipotesi bezala pentsatzeko egitura horrek garai oso berrietan hartu duela are indar handiagoa; nolanahi, hipotesi hori baieztatu edo ezeztatzeko, azterketa sakonagoa egin beharko da. Bestalde, nire lan horretako emaitzen barruko puntu berean jasotako datuen arabera, ardatz bezala izen propio bat (edo izen propioa + aposatutako izen arrunta) duen -n erlatiboaren erabileraz denaz bezainbatean, badirudi arrazoi aski dagoela ondorioztatzeko euskal idazleek egitura hori gehiago erabiltzeko joera izaten dutela izen ardatz horrek absolutiboa ez beste kasu-atzizki bat daramanean;10 eta, aldiz, erlatibozko aposizioa gehiago erabiltzeko joera izaten dutela ardatza den ISa absolutiboan doanean.11 Esango nuke horrek harreman zuzena duela nire aurreko azterketako euskal idazleek zein/non erlatiboa gutxi erabiltzeko duten jarrerarekin. 8 H. Cano, twist; A. lertxundi, Azkenaz beste; eta M. onaindia, gilen garateako Batxilera. 9 twist liburuan, hain zuzen. nolabait, idazle horren estiloaren ezaugarri sintaktikoetako bat dela esan liteke. 10 Iban zaldua idazlearen Etorkizuna liburutik ateratako esaldi hau izan daiteke diodanaren adibide: Bere ondoan esertzen den Elenaren zeregina izaten da hori. Autoreak berak egindako itzulpenean, Eso suele hacerlo Elena, que se sienta en la mesa contigua. 11 zalduaren beraren adibide bat: Bainugela, beste zenbait auzokiderekin konpartitzen dudana, kanpoan dago. gaztelaniazko bertsioan: El baño, que comparto con otros vecinos, está fuera.
PERPAUS ERlATIBoEn BAlIo SEMAnTIKoA EUSKAl gRAMATIKA-AzTERlAnETAn 235 https://doi.org/10.1387/asju.23261 Horixe frogatzen du Krajewskak (2017: 121) bere tesian, testurik zaharrenetatik hasiz eta xx. menderaino egindako azterketan, zehaztasun handiz frogatuz bere corpuseko zein erlatiboen % 81,7 ez-murrizgarriak direla eta % 18,3, berriz, murrizgarriak. EgLU-Ven sakon aztertzen da euskarazko PE espezifikatibo eta esplikatiboen sailkapena —baina murrizgarriak eta ez-murrizgarriak terminoak erabiliz—, bai erlatibo arruntaren balioa aztertzen duenean, bai eta zein/non erlatiboaren balioa azaltzen duenean ere. «Balio» hitza azpimarratu nahi dut, gainera, EgLUk egiten duena ez baita berez erlatiboaren sailkapen taxonomikoa, erlatibo murrizgarriak eta ez-murrizgarriak bereiziz, ezpada -n erlatiboaren eta zein/non erlatiboaren balio edo ulerbide desberdinei buruzko aipamen hutsa. gramatika horren arabera, erlatiboaren balio murrizgarriak eta ez-murrizgarriak topa daitezke erlatibo arrunt edo -n erlatiboan bezala, baita zein/non erlatiboan ere. Hurrengo ataletan, gramatika honetan euskarazko erlatibo mota bakoitzaz egiten den deskribapena azalduko dut, nik aztertutako corpusean topatu nituen erabilera desberdinekin erkaturik. 2. -n erlatiboa eta haren balio semantikoa EgLU-Ven arabera, -n erlatiboaren balio semantiko bien arteko aldeak ez du inolako isla edo agerbide formal edo sintaktikorik; gaztelaniazko erlatiboari buruzko sailkapen ohikoan ez bezala, euskaraz formak edo sintaxiak ez dituzte bi erlatibo mota horiek bereizten, zentzuak eta izen ardatzaren erreferentzia mugatu edo ez mugatuak baizik, de Rijkek zioen bezala. Horrela, (29) perpauseko erlatiboa murrizgarria dela dio, erlatiboak IS subjektuaren erreferentzia murrizten duelako, hots, predikazioa zein gizoni dagokion zehazten duelako. EgLUren arabera, erlatibo horrek balio murrizgarria du, bai eta mugagarria ere, izen ardatz hori mugatua delako. (29) goizean etxe aurrean zurekin mintzatu den gizonak esango zizun hori Aldiz, prozedura berberarekin egindako ondoko beste perpausak, zeinean mendekoa izen propio bati eransten zaion, zentzu ez-murrizgarria eta ez-mugagarria duke, izen propioa bera delako izen ardatzaren erreferentzia murrizten eta mugatzen duena (mugatze hori izanik izen propioen «ezaugarri nagusia»): (30) Aspaldi ezagutzen duzun Maddi nire arrebak esango dizu hori. gaztelaniaz, noski, esplikatiboarekin itzuli behar da nahitaez: Eso te lo dirá mi hermana Maddi, a quien conoces desde hace tiempo. Bidenabar, EgLUko liburuki honetan ez da espresuki aipatzen -n erlatiboa izen propioei itsatsi ahal zaienik, eta puntu honetan euskal gramatikarien artean dagoen desadostasuna ebazteko, goiko adibide hori ez da erabat argia, izen propioa aposatutako izen arrunt bati lotuta doalako, egitura hori onargarria iruditzen zaielarik, gorago ikusi bezala, aposiziorik gabeko egituraren zuzentasuna ukatzen duten batzuei. Hirugarrenik, PEak balio murrizgarri baina ez-mugagarria izan omen dezake, izen ardatza bera ondo mugatuta ez dagoenean, honako kasuan bezala, zeinean artikulu zehaztugabea erabiltzen baita: (31) Etorri ziren aspaldi ezagutzen nituen lagun batzuk.
ASJU, 2020, 54 (1-2), 225-250 Azken kasu batean, eta hemen EgLUk pauso bat gehiago ematen du de Rijken teoriak baino, erlatibo ez-murrizgarria izen propio bati ez, baizik substantibo arrunt bati ere erantsia ager daiteke, substantibo horrek «balio generikoa» badu: (32) zuk ongi ezagutzen dituzun euskal liburu zaharrak irakurri behar nituzke. EgLUren arabera, perpaus horrek bi ulerbide izan ditzake: batean, murrizgarria, ISak ez duenean delako «balio orokor» hori eta, beraz, mendeko perpausak izen ardatza identifikatzeko funtzioa duenean (adibide honetan, esaleak aipatzen dituen liburuak zehazki solaskideak ongi ezagutzen dituen euskal liburu zaharrak soilik direnean, ez beste euskal liburu zahar batzuk); kasu honetan, gaztelaniazko itzulpena (Debería leer los viejos libros vascos que tú conoces bien) PE espezifikatiboa izango da. Aldiz, perpaus horrek berak interpretazio ez-murrizgarria izango du izen ardatzak «balio generikoa» duenean, inolako azpimultzorik egin ezin denean, alegia. Eg LUren arabera, kasu honetan, «hiztunak dio irakurtzeko dituela euskal liburu zaharrak, hauek orokorki harturik, eta haietan bereizkuntzarik egin gabe. Esaten du, bestalde, solaslagunak ongi ezagutzen dituela obra horiek, baina xehetasun hori emanez, ez du zehazki mugatzen sail berezi bat euskal liburu zaharren artean». Hemen, gaztelaniazko itzulpenean erlatibo esplikatiboa erabili behar da: Debería leer los viejos libros vascos, que tú conoces bien. Adibideko esaldiaren balio semantiko bikoitz hori komunikazio-ekintzan parte hartzen duten igorlearen eta hartzailearen testuinguru-jakintzan oinarritzen du, beraz, EgLUk; elkarrizketa-testuinguru batean, gainera. Eta, egia izan arren testuinguruak asko laguntzen duela komunikazio-ekintza horretako zertzeladak argitzen, arazo handiagoa izango da antzeko testuinguru argigarririk ez dagoenean, eta halakoetan, eta helburu informatiboa duten testuak direnean bereziki, nekez onartzekoak izan litezke (edo izan beharko lukete) era horretako esaldi ustez anbiguoak; hori gertatzen da, nire ustez, Alberdik & Sarasolak (2001: 208), EgLUren deskribapena ontzat emanez, dakarten adibide batekin, zeinak, haien arabera, balio murrizgarria eta ezmurrizgarria izan baitezake aldi berean: (33) greban dauden langileek hitzarmena sinatu dute enpresako zuzendaritzarekin. Horrenbestez, gaztelaniaz sintaxiaren bitartez egin ohi den murrizgarria / ez-murrizgarria bereizketa ezingo litzateke egin euskaraz erlatibo arruntarekin, bestelako testuingururik ezean; albiste baten lerroburuan adibidez, hartzaileak ezingo luke ulertu esaldiaren egiazko zentzua albistearen garapenean informazio guztia jaso arte; era honetako baieztapenek, nire ustez, azterketa luze eta zabalagoa beharko lukete. EgLUn eta beste lan teoriko batzuetan ontzat eman den erlatiboari buruzko azalpen hau gutxi gorabehera bat dator gaztelaniari buruz Aleták (1987, 1990) egiten duenarekin, eta kontraesanean sartzen da nire ustez RAEk eta beste hizkuntzalari batzuek egiten duten teorizazioarekin eta, bereziki, gaztelaniazko erlatiboaren sailkapen ohikoaren kontrako teoriei ematen dieten erantzunarekin. Bestalde, euskal gramatikarien artean, bada behintzat -n erlatibo arruntaren ustezko balio semantiko bikoitz hori zalantzan jartzen duenik. garzia (1997: 384), adibidez, ez dago ados teoria horrekin, bere ustez egitura honek PE murrizgarri edo zehaztaileak egiteko baino ez duelako balio. Horrela, onartzen du gaur egun askotan
ASJU, 2020, 54 (1-2), 225-250 Esaldi honen testuinguruan, erlatiboaren ardatzak («betaurreko zikinak») ez du balio anaforikorik; lehenago aipatu ez denez, ardatza ez dago identifikatuta eta, beraz, garziaren ustez, esaldi hori oker osatuta dago; ziur aski determinatzaile zehaztugabea izan balu (bere miopiarako aski graduatuak ez ziruditen betaurreko zikin batzuen gainetik), esaldiak ez zuen arazorik izango, baina, tamalez, azkenaldian asko hazi da honelako testuinguruetan determinatzaile zehaztugabea (bat, bereziki) gaitzesten duen joera eta, nire ustez, horrek areago nahasten du honi buruz egiten den azterketa. Izan ere, euskarazko bertsioan aurrekaria ondo zehaztuta dago genitiboaren bidez, eta gaztelaniaz ere okerra izango litzateke le miró por encima de las gafas que parecían de poca graduación [...] esatea, baina ez de unas gafas que parecían [...]. gorago esan bezala, erlatibo arruntaren erabilera garziaren ustez oker honen zabalkundearen arrazoia ISaren kasu-markan dago, absolutiboan ez egoteagatik, horrek deseroso bihurtzen baitu jende askoren estiloan ISari atxikitako hedapen apositiboa. Bestalde, EgLUn aipatutako «balio generiko» hori duen adibiderik ere bada nik aztertutako corpusean, Atxagaren zazpi etxe Frantzian liburuko binomio hau, esaterako: (38) Arrautzaren barruan pixkanaka heltzen doazen mamba sugearen kumeak bezala, [...] Como la cría de la serpiente mamba, que no madura sino lentamente en el cascarón, [...] Alabaina, adibide honen balio generikoa EgLUk dakarren esaldikoa baino argiagoa da, nire ustez, ez baitirudi Atxagaren esaldia irakurrita ondoriozta daitekeenik mamba sugearen kumeen multzoaren barruan azpimultzo bat egon daitekeenik ezaugarri horrekin; aldiz, EgLUko esaldiaren zentzua jakitea ezinezkoa da solaskideetako bat izan ezean eta ezagutza kontestuala eduki ezean; hau da, erlatiboaren izen ardatza zehatz mugatuta egon ezean. Har dezagun, adibidez, Canoren adibide hau: (39) Barkamenaz aritu ziren egun hartan. lotsaz eta erruaz. Bere burua eskultore baldar bihurtu zuen Enola gayko kopilotuaz. Aquel día hablaron del perdón. del copiloto del Enola gay, a quien le dio por convertirse en un torpe escultor. Hemen ere, irakurleak baduke ezagutza nahikorik jakiteko hegazkin batek kopilotu bakarra izaten duela, eta, ondorioz, izen ardatz horri lotzen zaion erlatiboak balio esplikatiboa duela, ez duela inolako zehaztapenik egiten. Beste modu bat ere badago izen ardatza mugatzeko: erakuslearen bidez, hain zuzen. Holakoetan, nik aztertutako corpusean behintzat, beti erlatibo murrizgarriak erabiltzeko joera dago; gaztelaniaz, berriz, erlatibo murrizgarrietan eta ez-murrizgarrietan topatzen dugu erakuslea, koma edo etena egon edo ez; hori gertatzen da, adibidez, lertxundiren ondoko binomioan:
PERPAUS ERlATIBoEn BAlIo SEMAnTIKoA EUSKAl gRAMATIKA-AzTERlAnETAn 239 https://doi.org/10.1387/asju.23261 (40) Ezin zion iruzurra beste ordainik itzuli adiskidetasun huts garbia eskaintzen zion emakume hari. no podía pagar a aquella mujer, que le ofrecía una inmaculada amistad gratuita, con otra moneda que el engaño. Testuinguruaren arabera izen ardatzaren mugaketa berezkoa duten hitzak ere badaude, adibidez askok zalantzazkotzat joko luketen ondokoa bezalako adibideetan (Cano) ere: (41) Ez omen zeuden senarra berrogeita zazpi egun lehenago azken aldiz ikusi zuen amarekin erabat ados. Al parecer, no estaban del todo de acuerdo con su madre, que había visto por última vez a su marido hacía cuarenta y siete días. Euskarazkoan, EgLUk esango lukeen bezala, izen arrunta ondo mugatuta dago (ama hori bat baino ezin baita izan, «bere ama»), baina ziur nago euskal hiztun askorentzat esaldi hori ez dela hain ohikoa, behintzat, beren euskaran.12 Ikusi ditugun iritzi kontrajarriak ikusita, oso argigarria iruditzen zait euskal tradizio literario «zaharrera» begiratzea, erlatibo arrunta nagusiki zein balio semantikorekin erabiltzen zen jakiteko; eta hor, Krajewskak emandako datu numerikoek tarte oso txikia uzten diote zalantzari: berak proposaturiko terminologia erabiliz, euskal idazle zaharren testuetako izen aurreko -n erlatiboak % 97,8an dira murrizgarriak (2017: 61); eta nik erantsiko nuke gainerako % 2,2 horretako adibideak, ustez ez-murrizgarri direnak, ez direla hain argiak ere, gorago esandako arrazoiengatik. datu horiei jarraituz, euskal gramatika modernoetan zalantzarik gabe jaso beharko litzateke euskal tradizio literarioan erlatibo arruntak balio murrizgarri edo zehaztailearekin erabiltzen zirela, balio esplikatibo edo ez-murrizgarriarentzat zein/non erlatiboak utziz (baina ez, ordea, azken mota hau balio ez-murrizgarriarekin soilik erabiliz, ikusi den bezala), harik eta xx. mende hasierako garbizaleek bigarren prozedura hau gaitzetsi eta erabilera idatzitik ere luzarorako desagerraraztea lortu zuten arte. Hala balitz, aztertu beharrekoa litzateke ea euskal erlatiboaren inguruan ikusi ditugun desadostasunak eta dauden zalantzazko erabilerak ez ote diren erlatibo apositiboen gaitzespenaren ondorio, zeinarengatik lehenagoko tradizio idatzian zein/non erlatibo horrek betetzen zuen funtzio ez-murrizgarria betetzeko eginkizuna -n erlatiboak bereganatu baitu, ikusi ditugun ondorioekin. 3. Erlatibozko aposizioa eta haren balio semantikoa nire azterlaneko corpuserako hautatu nituen jatorrizko testuetan, aposizioak askotan agertzen dira gaztelaniazko erlatibo esplikatiboen bidez itzulita, eta horregatik iruditzen zait egitura honi buruzko azalpenean sakontzea merezi duela. 12 Axularren adibide bat ekar daiteke gogora: «[...] azkenean bere ama propioaz amurustu zela: bere ama bera, zeiñen sabeletik iltki baitzen, demandatu zuela» (Axular § 232)
ASJU, 2020, 54 (1-2), 225-250 Hidalgok (2002) gogoratzen duenez, egitura hau ere izan zen xx. mendeko garbizaleen gaitzespenaren jomuga, beste egitura sintaktiko batzuekin batera, Azkue eta Altuberengandik hasita, eta haien eragina mende horretan zehar eta geroago ere nabaritu da. Halere, ukaezina da guztientzat oso egitura erabilia dela ahozko nahiz idatzizko euskaran.13 Bestalde, euskal gramatika lanetan erlatibo apositiboaz egin diren azterketetan ere azalpen kontrajarriekin egiten dugu topo, eta, horrela, euskarazko eta gaztelaniazko erlatiboari buruzko sintaxi-azterketa konparatiboa egitea eta bi sistema sintaktikoen arteko baliokidetasunak ateratzea ez da oso erraza gertatzen. gainera, erlatibo apositiboaren izenaren barruan, askotariko egiturak sartu dira maiz sail berean, berez funtzionamendu desberdina izan arren. Adibidez, Hidalgok (2002: 18) hiru mota bereizten ditu: a) -n atzizki bidez aposatutako erlatibo substantibatuak; b) soilik bait- partikula bidez aposatutakoak (bait erlatiboa); eta c) galdetzaile14 bidez aposatutako erlatiboak (zein/non erlatiboa). nolanahi, bere konklusioa da balio murrizgarria eta ez-murrizgarria duten adibideak topatu dituela bere corpusean, banaketa parekatu samarrarekin. Alabaina, EgLU-Vek ez du ontzat jotzen terminologia hori, edo Hidalgoren bereizketa hori bederen, eta, aldiz, «perpaus erlatibo arruntak aposizioan» deritzan atalean (EgLU-V: 213-214), bi erabilera mota bereizten ditu: «alboko aposizio arruntak» eta «aposizioko perpaus erlatibo gibeleratuak». a) Alboko aposizio arrunta: IS bati aposatuta doan beste sintagma bat da, barruan PE arrunt bat duena; aipatu gramatikan esaten da aposizioko sintagmak ez ohi duela ageriko ardatzik izaten, kanpoko ardatza baizik, hori izanik lehen sintagma edo aposizioaren ezkerrean dagoena; horrela, (42) adibidean, gizon hura ISa da askotan gure aitarekin mintzatzen zena sintagma apositiboko erlatiboaren kanpoko ardatza. (42) gizon hura, askotan gure aitarekin mintzatzen zena, oso handia zen Bide batez esanda, nire aurreko azterketan (Biguri, 2016) egitura honi «erlatibozko aposizioa» deitu nion, eta ez «aposatutako erlatiboa», bere barruan PE bat duen IS bat delako aposatzen dena, EgLU-Vn (236) bertan edo Euskaltzaindiaren 109. arauan argi uzten den bezala, aposizio mota desberdinak egon daitezkeelako. Euskaltzaindiaren gramatikan esaten denez, hain zuzen, bi sintagma horiek kasukomunztadura izaten dute, beste sintagma apositiboekin egiten den bezala, eta kasu guztiak har ditzakete, baita ezkerreko ISa izenlaguna denean ere, Axularren ondoko adibidean bezala: (43) Jende gazte arinen, zenzuz baino zangoz fidago direnen ofizioa da dantza. (Axular § 268) El baile es oficio de jóvenes ligeros, que más confían en las piernas que en el juicio. 13 Tradizio idatzian baino gehiago, esango nuke, zein/non egitura gaitzetsiaren lekua hartu baitu. 14 Hidalgoren terminologia erabiliz.
ASJU, 2020, 54 (1-2), 225-250 Honelakoei «aposizioko perpaus erlatibo gibeleratuak» deitzen die, eta badirudi aurrekoak ez bezalako jokaera dutela: — Hasteko, erlatibo gibeleratu hauek ardatza mugagabean dagoenean soilik erabil daitezke, eta kasu absolutiboan bakarrik, artikulu mugatua nahiz mugagabea —partitiboa— erantsiz. EgLUn ez da aipatzen, ordea, era honetako erlatiboak soil-soilik zenbatzaile zehaztugabea duten ISekin erabiltzen direla. — Bestetik, ez gramatikak ezta erlatibo mota hau aztertu duten beste autoreek16 ere ezer esaten ez duten arren, erlatibozko aposizioak koma batez bananduta dauden bezala, erlatibo gibeleratuetan badirudi koma edo eten hori ez dela egiten, nahiz eta adibide zaharretan, EgLUk dakartzanetan behintzat, batzuetan koma erabiltzen den eta beste batzuetan ez. ondo legoke, hortaz, E gLUren hurrengo edizioetan puntuazioaren gorabehera hau gehiago argituko balitz, bai baitirudi koma edo etenaren arabera, IS apositiboko erlatiboa erlatibo apositiboa edo erlatibo gibeleratua dela, eta, esan bezala, batzuek eta besteek jokamolde oso desberdina dute. — Azkenik, gramatikan espresuki adierazten ez bada ere, erlatibo gibeleratu hauek izaera atributiboa dute, adjektiboek bezala izen ardatzaren nolakotasun bat adierazten dute, edo aditz kopulatibo baten osagarri dira, eta horregatik ez dute onartzen absolutiboa eta partitiboa besterik. nire aurreko lanean (Biguri, 2016) interesatzen zitzaizkidanak gaztelaniazko itzulpenetako erlatibo esplikatiboek corpuseko euskarazko STetan dituzten baliokidetasun testualak zirenez gero, argi utzi behar dut euskarazko erlatibo gibeleratuak ez zirela agertzen nire azterketan, ez direlako gaztelaniazko PE esplikatiboen baliokide, erlatibo espezifikatiboen baliokide baizik, eta, gainera, zenbatzaile zehaztugabea duten ISei itsatsitako erlatiboen adibideak ez nituelako sartu corpusean. Beraz, erlatibo apositiboetan zentratuko naiz, eta hauei buruz idatzi diren beste ikerlan apurretan egiten den azterketa ekarriko dut hona. Horrela, garziak (1997: 381) dio era honetako PE aposatuak anbiguoak izaten direla, bi interpretazio onartzen dituztelako, bata zehaztailea (murrizgarria, alegia), erlatiboaren erreferentea zehazki identifikatzeko funtzioa dutenean, eta bestea esplikatibo hutsa, funtzio hori ez dutenean. Horrela, (50) perpausa zehaztailea izango da perpausean aipatzen den haur horren unibertso kontestualean haur desberdin guztien artetik beti negarrez ari denaz bakarrik egiten duenean atribuzioa. (50) Haur bat, beti negarrez dabilena, etxean geratu da gaur 16 de Rijk-ek (1972: 168-171) aztertzen dituenean, PEen luze-laburrari soilik begiratzen dio, esanez honelako erlatibo libreak (free relative clauses) erlatibo ohikoak baino onargarriagoak izaten direla PEak oso luzeak direnean. Baina dakartzan adibideetan ez du puntuazioaren ustezko balio bereizleari buruzko aipamenik egiten; are gehiago, adibide horietan koma dutenak besterik ez daude. oyharçabalek (1985: 119-120), bide beretik, perpaus horien ugaritasuna aipatzen du, batez ere erlatibo luzeekin eta ahozko hizkerarekin edo haurren hizkerarekin lotuz. orpustanek (1997: 83-85) erlatibo luze eta konplexuetan bakarrik ikusten ditu erabilgarri erlatibo gibeleratuak, eta arrazoi estilistiko indartsuek bakarrik zuritu ditzaketela dio.
PERPAUS ERlATIBoEn BAlIo SEMAnTIKoA EUSKAl gRAMATIKA-AzTERlAnETAn 243 https://doi.org/10.1387/asju.23261 Kasu horretan, gaztelaniazko itzulpenean, un niño, el (niño) que siempre está llorando [...] aurkituko genuke, erreferentearen zehaztasuna artikulu determinatuaren bidez mugatuta dagoelarik;17 hots, erlatiboaren aurrekaria bikoitza denean. Bestetik, goiko esaldiko erlatiboa esplikatibo hutsa izango da izen ardatzaren identifikazioa zehazteko helburua ez duenean, aurrekaria bakarra denean, eta erlatiboak bigarren atribuzio bat edo atribuzio zirkunstantzial bat erantsi besterik egiten ez duenean; kasu honetan, gaztelaniaz mendeko perpausak ez luke artikulu determinaturik edukiko buruan: un niño, que siempre está llorando, […]. nolanahi, holakoen ordez, zein/non edo bait erlatiboen erabilera zuhurragotzat jotzen du, egitura horiek ezbairik gabe zentzu ez-murrizgarrian interpreta daitezkeen bakarrak direlako eta erlatibo libreak osatzeko balio ez dutelako. geroagoko lan batean ere (garzia 2014: 90-91), zalantzagarritzat ematen du erlatibozko aposizio ez-murrizgarrien erabilera, aurrekaria ondo zehaztuta dagoenean, hala nola zuzendaria, oso jatorra dena adibidean; zuzena izatekotan, haren arabera, izenordain erlatiboa erabili beharra dago: zuzendaria, zeina oso jatorra baita. Kaltzakortak (1997: 66), bere aldetik, beti zehaztailetzat jotzen ditu holako erlatibo apositiboak, aurrekaria identifikatzeko soilik balio dutelakoan; are gehiago, haren ustez euskaraz erlatibo esplikatiborik ez dagoenez gero, gaitzestekoa iruditzen zaio erlatibo apositiboak zentzu esplikatiboan erabiltzea, esanez funtzio horretarako aproposagoak direla euskarak zentzu kausala emateko dituen beste baliabideak, -eta eta bait- bereziki, «esangura kausalekoak» diren gaztelaniazko erlatibo esplikatiboak itzultzeko. nire aurreko laneko corpusean (Biguri 2016), erlatibozko aposizio honen erabilera binomio guztien % 15 ingurukoa zen. Ez da oso ehuneko handia, eta argi eta garbi esan nahi du corpuseko idazleek beste egitura sintaktiko batzuk nahiago dituztela aposizioaren gainetik, baina, halere, berau agertzen den 68 binomioetako askotan, aurrekaria ondo zehaztuta dagoelarik erabilia dago, batzuek ez gomendagarritzat edo okertzat jotzen duten moduan. Jakina, holako aposizioak beti gaztelaniaz PE esplikatibo bezala itzultzen dira, zalantzarik gabe bi prozedurek antz handia dutelako esaldian duten kokapenagatik, formagatik eta funtzioagatik. orain ikusiko dugun bezala, nire corpusean aposizio-tipologia gehiago topatu nituen EgLUn aipatzen diren «aposizioko perpaus erlatibo» edo «alboko aposizio arrunt» horiek baino. Izan ere, gaztelaniazko itzulpenetako erlatibo esplikatiboen bitartez erdaratzen ziren bai barruan PE bat zuten aposizioak eta baita aposizio soilak deitu nituenak ere, hots, barruan inolako PErik ez dutenak. Eta, bestalde, lehengoen artean, IS apositiboa hiru modutara osatuta egon daiteke, PEari itsasten zaion osagaiaren arabera: 17 Bide batez, gaztelaniaren gramatiketan bada era honetako PEak hirugarren erlatibo mota bat («relativo apositivo», hain zuzen) direla defenditu duenik (Martínez 1989 edo ojea 1992), baina beste autore batzuek horri ihardetsi diote erreferente edo ardatza elidituta duen erlatibo murrizgarri bat besterik ez dela.
PERPAUS ERlATIBoEn BAlIo SEMAnTIKoA EUSKAl gRAMATIKA-AzTERlAnETAn 245 https://doi.org/10.1387/asju.23261 garziak dioen bezala, aposizioak hemen aurrekariaren erreferentzia zehazten du, Meredid hori identifikatzeko funtzioa du. gaztelaniaz, aldiz, itzulpen nolabait parafrastikoa da; itzultzaileak ez du ipini Meredid, la poeta que era veinte años más joven que Doris, esaldiaren testuinguruan aurretiaz identifikatuta edo zehaztuta dagoelako, eta zehaztapenaren erredundantziak oker sintaktikoa eragingo lukeelako. Ikusi dugun bezala, aposatutako ISan izen arrunta duten euskarazko egitura hauen itzulpenarekin kontu handiz ibili beharra dago; bestela, K. Uriberen Bilbao-New YorkBilbao liburuaren itzulpenean topatu nuena bezalako okerrak gerta daitezke: (54) non eta Bilbon, faxisten erasoei urtebetez eutsi zien hirian, Francok dagoeneko ez duela etsairik argi eta garbi utzi nahi dute agintariek. Milaka eta milaka lagun atera direla kalera hura agurtzera. las autoridades pretender dejar claro que Franco ya no tiene enemigos. Precisamente en Bilbao, en la ciudad que resistió durante un año los ataques del ejército nacional. Miles de personas han salido a la calle a vitorearlo. Honelako egiturek balio semantiko anbiguoa dute; adibide honetan, aposizioak balio esplikatiboa izan behar du, non eta ez den esan nahi Bilbo izan zela predikazioan esaten den ezaugarria duen hiri bakarra. Bada, ulerbide oker horixe da, hain zuzen, gaztelaniaz ematen dena; ondo itzultzekotan, artikulua kendu beharra zegoen: Bilbao, (ciudad) que resistió [...]. Aposizio ekuazionala egon daiteke, orobat, aposizioko erlatiboak mugatzailea eta kasu-marka daramatzanean, liburu bereko beste binomio honetan bezala: (55) Bai, Elizabeth Macklin idazleak, nire liburua itzuli duenak, berarekin joatera gonbidatu ninduen. la escritora Elizabeth Macklin, que ha traducido al inglés un libro mío, me invitó a ir con ella. Hemen ere ekuazio bat egiten da: Elizabeth Macklin idazlea = nire liburua itzuli duena. Erlatiboak balio zehaztailea du, aurrekaria identifikatzeko. gaztelaniaz, bi itzulpen posible ditu euskarazko esaldiak, bata esplikatiboa artikulurik gabe, binomioko xede-testuan bezala, eta bestea espezifikatiboa, artikuluarekin: La escritora Elizabeth Macklin, la que ha traducido al inglés [...]. Bide batez esanda, bi itzulpen horiek posible izango lirateke gaztelaniaz, nahiz eta semantikoki eta formalki desberdinak izan. Euskarazko aposizio mota honi buruzko azalpena bukatzeko, bada datu esanguratsu bat: nik osatutako corpuseko idazleek aurrekaria kasu absolutiboan dagoenean erabiltzen dute batez ere erlatibozko aposizioa, horrelako adibide guztietatik % 82,3an zehazki. Beraz, oso gutxi erabiltzen dute aurrekariaren kasu-marka beste bat denean; halakoetan, beste egitura sintaktiko batzuetara jotzen dute, eta, erlatiboa aukeratzen dutenean, erlatibo arrunta hautatzen dute nagusiki, eta ez zein/non erlatiboa.
ASJU, 2020, 54 (1-2), 225-250 4. zein/non erlatiboa eta haren balio semantikoa Erlatibo honi eskainitako zatian, EgLUk erlatiboaren «balioaz» jarraitzen du hitz egiten, aditzera emanez ikertzaileak bat datozela esatean zein/non erlatiboak errazki hartzen duela balio ez-murrizgarria;18 hala ere, berehala erakusten du holako erlatiboetan balio murrizgarria duten adibideak ere topa daitezkeela euskal literatura tradizioan, anitz aldiz, «zenbaitek bestelako interpretazioa egin izan badute ere» —argitu gabe nor diren zenbait horiek, baina Villasantez eta goenagaren gramatika bideetan liburuaz ari da, ezbairik gabe—. Horrela, adibidez, (56)-(57) esaldietako PEak murrizgarriak dira, aurrekariak ez baitu berezko erreferentziarik, ez eta balio generikorik ere. (56) Hau da atheka zeinetarik iragan behar baita (J. Etcheberri Sarakoa). (57) zeren hauk dira leihoak eta portaleak, zeinetarik bekhatu guztiak [...] arimen barrena sartzen baitira (Axular) gorago esan bezala, kontuan hartzekoa da bigarren adibidean koma bidezko etenak ez duela balio, gaztelaniaz bezala, erlatibo mota biak bereizteko; EgLUn behintzat ez da espresuki halakorik aipatzen, ez eta aztertzen ere puntuazioak berez balio ote duen ala ez horretarako, goenagak uste zuen bezala, ala, besterik gabe, pentsatu behar dugun euskaraz denbora luzez ez dela egon puntuazioari dagokionez ere arau finkoak ezartzen zituen erakunde edo gramatikarik, eta horri egotzi behar zaiola komaren kasuan ere ikusten dugun asistematikotasuna. EgLUn, erlatibo arrunterako proposatzen zen +/– murrizgarritasuna eta +/– mugagarritasuna bereizketak zein/non erlatiborako ere balio duela esaten da, baina oso baldintza korapilatsuak jarriz ez-murrizgarri baina mugagarri tasunak dituzten adibideetarako; aurrekariak balio generikoa badu, onargarritzat jotzen du: (58) gizonek, zein baitira oro elkarren bete, elkar errespetatu behar lukete. EgLUren arabera, esaldi hau ontzat eman daiteke «gizon» horiek gizon guztiak badira, multzo osoa adierazten badu. Aldiz, txartzat hartzen du esaldi berbera, balio generikorik ez badu eta aurrekariak aipatzen duen kategoriaren azpimultzo bati buruz ari bada; eta gure aurrean mintzatu diren gizonek perpausaren esanahi berbera ematen dio kasu horri, modu nahiko zalantzagarrian, adibide apositiboko aurrekariak balio anaforiko garbia duelako, eta ustezko baliokideak ez.19 Erlatibo hauek onargarriak izateko beste baldintza bat aurrekariak berezko erreferentzia izatea da, ondoko esaldian bezala: (59) zeren bekhatua baita Jainkoaren kontra, zein baita infinitu (Axular) 18 Krajewskak (2017: 61) balio numerikoen bitartez berretsi du hori euskal testu zaharren corpuseko adibideetan, zeren haren azterketaren arabera % 81,7 ez-murrizgarriak baitira, eta murrizgarriak, beraz, % 18,3. 19 Puntu honetan, gogoratzekoa da larramendik (1856: 152) balio osokotzat eta baliokidetzat ematen zituela ondoko bi esaldiak: Sagarrá ceñac min eguin didan, gazíeguí zan eta Min eguindidán sagarrá, gazieguí da, bien itzulpena izanik, autorearen arabera, La manzana que me hizo mal era agria demasiadamente.
PERPAUS ERlATIBoEn BAlIo SEMAnTIKoA EUSKAl gRAMATIKA-AzTERlAnETAn 247 https://doi.org/10.1387/asju.23261 Berdin gertatzen da erlatibo mota hau izen propio bati itsatsita doanean ere; holakoetan, erlatiboak balio ez-murrizgarria du EgLU-Ven (236) arabera, aurrekariak «hartatik kanpo baitu bere berezko erreferentzia», ondoko kasuetan bezala: (60) Samuelek ikusi zuenean Eliab, haurrideetarik zaharrena, zeina baitzen gizon handi eta iduri ederreko bat, erran zioen Jainkoari (B. larreguy). (61) Baña balitz garizuman zeinetan ezin egon leitekian lexibia egin baga, orduban agindu leijo [...] (P. Astarloa). Hemen ere, bi adibideak ez-murrizgarritzat eta +mugagarritzat jotzen dira, baina onargarriak izen propioak direlako aurrekariak. Bide batez, puntuazioari dagokionez, EgLUk dakartzan adibide gehientsuenetan etena dago aurrekariaren eta erlatiboaren artean, koma nagusiki, baina baita puntu eta koma ere. Eta aukerako azken baldintza izenordainak kasu adberbial baten marka bat edukitzea da, honakoan bezala: (62) zeren hauk dira leihoak eta portaleak, zeinetarik bekhatu guztiak [...] arimen barrena sartzen baitira. (Axular) Alegia, azken adibidea onargarritzat jotzen du izenordain erlatiboak kasu-marka duelako, eta, beraz, ez luke onargarritzat joko halakorik ez balu; nire ustez, ordea, Axularren liburutik irten gabe topa daitezke horrelako baldintzak betetzen ez dituzten adibideak ere: (63) zeren bekhaturik gabe zeneundenean egin zinituen obra onak, zein baitziren obra biziak, eta gero bekhatu egiteaz hildu eta iraungi zirenak, kofesatzeaz pitzten, eta koberatzen baitira. gramatikariek diotena albo batera utzi eta nire aurreko laneko corpusera itzuliz, lehendabizi aipatu beharreko datua da erlatibo mota hau 14 binomiotan baino ez nuela aurkitu, corpus osoko binomio guztietatik % 3,2an besterik ez, eta aztertutako hamar liburuetatik seitan bakarrik, ale bakarrarekin horietatik hirutan; oso erabilera urria, beraz. Bi liburutan bakarrik topatu nuen proportzio apur bat esanguratsuagoan, M. onaindiaren eta I. zalduaren liburuetan, hain zuzen ere. Tesian iradokitzen nuen bezala, halako belaunaldi-banaketa baten zantzuak daudeke erlatibo mota honen erabileraren maiztasunean, bai baitirudi nire corpusean bildu nituen bi idazle-belaunaldietatik zaharrenekoek apur bat gehiago erabiltzen dutela gazteenekoek baino, kopuru absolututan; baina, halere, adibide gutxiegi dira baieztapen biribilik egin ahal izateko. Erlatibo mota honen erabileraren maiztasunean bai egon daiteke euskarazko jatorrizko testuen eta euskarara itzulitako testuen arteko desberdintasunik, bai behintzat Sanchok (2015) bere doktore-tesian lortutako datuen arabera;20 bertan, errusieratik euskarara itzulitako 12 liburu aztertu zituen, errusierazko PEak nola euskaratuta dauden ikusteko, eta corpuserako bildu zituen 2.402 erlatiboetatik 225 ziren zein/non motakoak, haien proportzioa PE guztietatik % 13koa izanik. nabarmena da, bi corpusak konparatuz, euskal itzultzaileek askoz ere gehiago erabil20 Alabaina, datu hori ez zuen sartu tesian, berak eskaini digu pertsonalki.
ASJU, 2020, 54 (1-2), 225-250 tzen dutela erlatibo mota hau euskal idazleek baino, eta, hortaz, esan daiteke baieztatzen dela gaur egungo euskaran halako kanon sintaktiko bikoitza erabiltzen dela, erlatibakuntza apositibo gutxikoa jatorrizko testuetarako eta alderantzizkoa itzulpenetarako. Kanon sintaktiko bikoitz hori espresuki aldeztu dute zein/non erlatiboaren erabilera testu teknikoetarako eta, bereziki, itzulpenetarako gomendatzen dutenek, adibidez, Alberdi & garciak (1996), Alberdi & Sarasolak (2001) edo HAEE-IVAP erakundeak berak (2003), hau bezalakoak idazten dituztenean: [...] uste dugu egitura honek azterketa zehatzagoa behar duela; are gehiago, kontuan hartzen bada baliabide hau testu tekniko askotan eta itzulpengintzan oro har giltza izan daitekeela erdara batzuetako «periodo» luzeak egokitzapen larregi barik emateko eta bestelako zailtasun sintaktikoak gainditzeko. (Alberdi & garcía 1996: 131) Ikusten den bezala, euskararen baliabide sintaktiko honek kanpoko sintaxi-eredu batekin lotuta egoten jarraitzen du oraindik, itzulpeneko euskararekin. nire iritziz, horrelako kanon bikoitza izatea ez da komenigarria, ez euskararentzat ezta euskarazko itzulpenek euskal literatura-sisteman duten harrera eta ospearen aldetik ere. Kontu hori alde batera utzita, eta euskarazko erlatiboen balio semantikoari buruzko atal hau bukatzeko, badago azken datu esanguratsu bat; nik aztertutako corpusean erlatibo mota hau duten 14 binomioetatik 5etan, non erlatibagailua da erabiltzen dena, eta zein, aldiz, nagusiki genitiboaren formarekin bakarrik, zeinaren forma singularrarekin gehienbat. Alegia, erlatibo mota honek oso agerraldi gutxi izateaz gain, oso funtzio gutxitan erabiltzen da, bi kasu horietara mugatuta. Bestalde, balio semantikoari eta komaren erabilerari dagokienez, adibide guztiak, eta, beraz, autore guztiak bat datoz: 14 binomioetako zein/non erlatibo guzti-guztiak murrizgarriak dira eta guzti-guztietan puntuazio-etena dago kanpoko izen ardamurrizgarriak dira eta guzti-guztietan puntuazio-etena dago kanpoko izen ardatzaren eta mendeko perpausaren artean, kasu gehienetan koma, eta binomio batean parentesia. 5. Konklusioak Artikulu honetan, euskarazko gramatika-lanetan erlatiboak nola sailkatu eta deskribatu diren aztertu dugu. Azterketa horretan aditzera eman dut erlatibakuntzari buruzko gramatika-lan zaharrenetan nagusi zen garbizaletasun sintaktikoaren eraginez euskal erlatiboari buruz egin diren deskribapen modernoak partzialak direla nire ustez, nahiko bazterturik uzten dituztelako erlatibo apositibo mota desberdinak —zein/non erlatiboa bereziki—, nahiz eta euskara idatziaren historian tradizio luze-zabala eduki literatura-euskalki guztietan. Bestalde, ikusi dugu gramatikarien lan modernoenetan garrantzi handiagoa eman zaiola erlatibo arrunta deitzen denaren mekanismo edo arauak aztertzeari eta bereziki zein kasu diren erlatibagarri argitzeari, erlatiboaren balio semantikoari baino, eta, gainera, honi dagokionez, desadostasunak ere badaudela oraindik ere aztertzaileen artean, baita ezaugarri formalei dagokienez ere. Bestalde, gramatika-lan modernoago hauetako ikerketen konklusioetan, esango nuke ez direla behar bezain kontuan hartzen erlatibakuntzak euskaraz izan duen bilakaera diakronikoa eta xix. mendearen bukaeratik aurrerako garbizaletasun sintaktikoaren eragina, guztiz erabakigarria izan dena xx. mendeko euskal letretan eta baita | science |
addi-b50ec8ee0473 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59008 | Ezaugarrien kronologiaren garrantzia: -ki-dun indikatiboko NOR-NORI saileko adizkien historia pixka bat | Reguero Ugarte, Urtzi | 2020 | ASJU, 2020, 54 (1-2), 251-263 dea, iraganean bakarrik. Arestiko herri zerrenda horretan, olatzagutian, Iturmendin, Muskitzen, Beuntzan, Gaskuen, Latasan, Egozkuen eta Beorburun iraganeko formetan bakarrik agertzen da. Burundan zaigu gisako adizkiak, -ki - gabekoak, orokorrak bide dira orainaldian; «Sakanako gainerako hizkeretan, ordea, Etxarri Aranaztik ekialdera, adizki bereziak erabiltzen dira; -ki- erroa daukatenak. Sakanan baizik ez dira entzuten horrelakoak: dakit 'zait', dakizu 'zaizu', dakio 'zaio', dakigu 'zaigu'...» (zuazo 2010: 138-139). Bestela ikusten du iraganean: Iraganaldian, ordea, Nafarroan barrena hizkera askotan daude -ki- errodunak: zakiten / zekiden 'zitzaidan'. Horrelakorik ere ez dago Urdiainen, baina bai Iturmendin eta Bakaikun, eta olatzagutian ere baziren 80ko hamarkadan (Gaminde 1985-I: 175 eta Irizar 1991). Francisco ondarrak (2005: 493) Bakaikun bildutakoa da ondorengo adibidea: trena pasatu zakiten 'trena pasatu zitzaidan'. (zuazo 2010: 138) Nafarroako hizkerek erakusten duten errealitate horretatik, zuazok ondorioztatzen du -ki- morfema Burunda osokoa izan zela iraganean, eta ondoren galdu egin zela Altsasun eta Urdiainen. Apalauzak (2012: 362) aztergai duen eremuaren, hots Nafarroako ipar-mendebaldearen, «eskuin muturrean» jaso ditu -ki-dun aldaerak, eta oskotz eta Muskizko adibideak ematen ditu: gustatzen zaikien, tokatu zeikien, ematzen tzaikion, etzaikion botzen, gustatze zaikion, etzaikion gustatzen dira Muskitzen jasotako adibideak, eta tokatu zaikion eta gustetzen tzaikion oskotzekoak. 4. Zer diote testuek? Arestiko atalean ikusi dugu xx. mendeko lekukotasunek zer dioten indikatiboko nor-nori saileko adizkiez, baina garai zaharragoetan zer gertatu den ulertzeko testuei begiratzea ere ezinbestekoa da. ondoko lerroetan garaiz garai ikusiko ditugu sail horretako aditzen agerraldiak. Aurrera baino lehen, ordea, komeni da kontuan izatea lekukotasunek badutela arazo bat. Dela testuen luzeragatik, dela testuen izaeragatik, batzuetan ez dago sail horretako aditzik eta agertzekotan ez da sail osoa agertzen. Batzuetan iraganeko adizki bakarra dugu, besteetan orainaldia baizik ez. Esate baterako, Nafarroa garaiko testuetan oso adibide gutxi aurkitu ditut nor 1. pertsona dutenak —natzaio adibidez—, eta gehienak dira egitura fosilduren batekoak. Gainera, -ki- duten perifrasi guztiak dira nor 3. pertsona dutenak; beraz, horiez arituko naiz bereziki. 4.1. xvi-xvii. mendeak Testuen izaera beragatik eta garai hartako lekukotasun gehienak laburrak direnez, nor-nori saileko adizkiak aurkitzea zaila da. Testu askotan ez da perifrasi hori agertzen; esaterako, Berako olagizonaren gutunetan (Reguero 2019: 219) edo Aldatzen 1609ko olerkian (Reguero 2019: 161) ez da sail horretako adizkirik. Nafarroako nor-nori saileko adibide zaharrena 1506koa da eta Uitziko ezkontza fedean agertzen da: nayçacan 'natzaion'. Kasu honetan, ordea, ez da perifrasia, trinkoa baizik. Gainera, nor 1. pertsona. Nafarroako erdialdekoak bide dira Ezkurrak eta Elizaldek 1609an idatzi zituzten olerki sarituak (Reguero 2019: 156-167) eta nor-nori-ko indikatiboko adibide bana
EzAUGARRIEN KRoNoLoGIAREN GARRANTzIA 255 https://doi.org/10.1387/asju.23022 dute: emáten çáygu eta emanen çayo. Ikus daitekeenez, bietan -ki-rik gabeko orainaldiko formak agertzen dira. Bidenabarkoan, merezi du ohartaraztea Ezkurraren beste esaldi hau: guiçonári ematen dá. Esaldi horretako aditzean ez da datibo komunztadurarik. Mende berean, baina zenbait urte geroago, Beriain utergarrak bi liburu idatzi zituen. Bata meza entzuteko tratatu elebidun bat da eta 1621ean ikusi zuen argia. Bestea 1626an atera zen kristau dotrina da. Beriainek aitortzen duenez, Iruñeko euskaraz idatzita daude eta biak dira mende hartako Nafarroako lekukotasun luzeenak; beraz, interesgarria da bi lanak xeheki aztertzea. 1621eko liburuari dagokionez, testu osoan indikatiboko nor-nori saileko 80 adizki aurkitu ditut, zeinetarik 10 bakarrik batira iraganekoak. Hauek dira sail horretako adibide batzuk: agradacen çayo, agradacen bayçat, guenduco çayzquio, eman ciçaygula, eldu cizayzquion. 80 adizki horietatik bakarra da subjektua 3. pertsona ez duena: confessacen nayçayo. Eta, ikus dezakegunez, ez iraganean, ez orainaldian, ez da -ki- morfemaren aztarnarik ikusten. 1626ko dotrinaz den bezainbatez, aurrekoan baino agerraldi gutxiago ditugu, baina bide berari jarraitzen dio: indikatiboko nor-nori saileko 43 adizki aurkitu ditut; guztiak dira orainaldikoak eta bakar batek ere ez du -ki- morfema. Hauek dira, besteak beste, Beriainen adibideak: emanen çayo, conveni çazquionac, conveni çayguna, adicen çayotenen. Bigarren liburu honetan ere, aurkitutako adibide guztiak nor 3. pertsonakoak dira, bakarra izan ezik: confessacen nayçayo. ohart gaitezen, bi liburuetan adibide bana dagoela 3. pertsonakoa ez dena, eta bietan fosilduriko forma bat agertzen da, konfesio jeneralean. 4.2. xviii. mendea Mende honetatik aurrera lekukotasun kopurua hazi egiten da eta eskualde gehiagotako testuak ditugunez, irudia ere aldatu egiten da; batez ere, xviii. mendearen bigarren erdialdetik aurrera. Mende hartako testurik zaharrena 1729ko sermoia da (ik. Reguero 2019: 237). otsagabian aurkitu arren, hegoaldeko goi-nafarrerazko hizkera bat erakusten du testuak, eta indikatiboko nor-nori saileko hiru adizki aurkitu ditut bertan: guertatcen zaigun, zor zaiola eta iduri zaicie. Bistan denez, hiruretan nor 3. pertsona agertzen da, orainaldikoak dira eta -ki- gabekoak. Antzeko irudia erakusten du 1735eko Elizalderen dotrinak. Hiru adibide besterik ez ditu; bata iraganekoa, beste biak orainaldikoak: conveni cizaigu, deicen zayo eta tocacen zaizquioten. Hirurak, beraz, -ki-rik gabekoak. Mende horretan badira anonimoak diren hainbat sermoi. Horien artean batzuk Satrustegik jaso zituen. Nafarroako hango eta hemengo herrietan irakurritako sermoiak dira eta, anonimoak direnez, askotan zaila da jakiten nongoak diren, non agertu ziren jakin badakigun arren. Anonimoa izan arren nongoa den ezagutzen dugun sermoi bat da Larrasoañakoa. Satrustegik (1987: 57) xviii. mende hasierakotzat dakar, testuen aurkezpenak kronologiari erantzuten badio behintzat, baina Reguerok (2019: 570) zalantzazkotzat harturik liburuko eranskinean gehitzen du. Sermoi horretan bi aldiz agertzen dira nor-nori saileko adizkiak, biak iraganekoak eta biak -kirekin: eman cequion eta iruditu cequio.
ASJU, 2020, 54 (1-2), 251-263 Nafarroako Muruzabalen aurkitu ziren xviii. mendearen erdialdeko hainbat eta hainbat sermoi, gehienak anonimoak dira, batzuek urterik ez dute eta hizkera aldetik ez dira homogeneoak; ondorioz, dialektologia egiteko ez dira guztiz fidagarriak. Edonola ere, ezaugarrien kronologia egiteko interesgarri izan litezke. Sermoi horietako bat da Pasce oves meas batekin hasten den prediku data gabe anonimoa (Satrustegi 1987: 70). Itxura guztien arabera hegoaldeko goi-nafarrerako hizkera batekoa da —besteak beste, iraganeko adizkiek ez dute -n-rik— eta nor-nori-ko adizki hauek aurkitu ditut: 1. taula nor-nori-ko adizkiak Pasce oves meas sermoian -ki- gabeak -ki- dutenak correspondituco zaioten joan zenquion encomendazen zayo suzeditu zequio costatu zizaion ofrecicen zayoten asqui zaide Ikus daitekeenez, orainaldian beti erabiltzen du -ki- gabekoa (zaioten, zayo, zaide); iraganean, txandaketa dago: zizaion, baina cenquion, zequio. Ez da erraza txandaketa horren arrazoia ezagutzen; batetik posible da garaiko errealitatearen isla izatea eta bi forma erabiltzea herrian, baina bestetik, posible da prestigio kontuak ere egotea atzean. Besteak beste det gisako adizkiak agertzen dira hizkeragatik dut esperotako lekuan eta horren gisakoekin batera; beraz, agian gipuzkeraren prestigioa egon daiteke bai det gisako adizkien atzean eta baita iraganeko -ki- gabeko adizki horien atzean ere. Bilduma bereko 1751ko bi sermoiak aztertu eta hauxe aurkitu dut: etorri zequiola, etorri baldimbazequio batean; bestean, manifestatu ceiquiotela, zor zeyotenac, c(on)veni zeiotena, escapacen daquio. Hamarkada bereko beste hiru sermoi ezagutzen ditugu, oltza zendeako ororbian irakurri zirenak. Horietako zaharrenean, 1756koan, hauexek datoz: aparecitu ceiquio, apareçitu çeiquio, atraco daquizquizu, iten daquizquigun, arrimecen ceionari, aparecitu ceiquio eta assi ceiquio. 1751ko bigarrengoan eta 1756ko honetan, bietan agertzen da -ki- morfema orainaldian zein iraganean; halere, txandaketa dago orainaldikoan. Mendearen akabukoa da Utergako dotrina eta bertan indikatiboko nor-nori saileko bi adizki agertzen dira: pertenecicen daquio, confesacen naio. Lehenengoa nor 3. pertsonari dagokion adizkia da, eta -ki- morfema darama orainaldian. Bestea ere orainaldikoa da, baina nor 1. pertsona da. Bi adibide izan arren, biak dira biziki interesgarriak. Kontuan izan behar dugu dotrina hau idatzi baino mende eta erdi lehenago, herri horretako seme zen Juan Beriainek bi liburu idatzi zituela, eta lan horietan ez bezala, dotrina honetan -ki- agertzen da orainaldian. Gainera, nayçayo du Beriainek; dotrina honetan, aldiz, naio agertzen da, -tza-rik gabe.2 2 Ez da aise jakiten naio hori «zaio» formaren analogiaz sortua den, «natzaio» laguntzailearen ordezko hutsa den ala beste arrazoiren bat ote dagoen atzean.
EzAUGARRIEN KRoNoLoGIAREN GARRANTzIA 257 https://doi.org/10.1387/asju.23022 4.3. xix. mendea Nafarroako xix. mendeko autore esanguratsuenetakoa, zalantzarik gabe, Lizarraga Elkanokoa da. Milaka eta milaka orrialde utzi zituen hegoaldeko goi-nafarrerazko Esteribar inguruko mintzoan idatzirik. Testu horiek bere osotasunean aztertzea lan mardula da eta saio honen mugak gainditzen ditu. Hori dela eta, lagin moduan hartu ditut Urteko igande guzietarako prediku laburrak (1802 [1990]), Doctrina christioarén cathechima (1803 [1979]) eta Ongui iltzen laguntzeko iztgaiak (1807 b.l. [1984]). Lan horietan bistakoa da joera. orainaldian -ki- gabeko aldaerak erabiltzen ditu: ematen záio, barcatzen zaizquízu. Aldiz, iraganean -ki-dunak dauzka: etorri zequigun, etzequio errevelátu. Satrustegik (1987) Done Mikel Aralarkoaren santutegian aurkitutako hiru sermoi argitaratu zituen; guztiak dira Sakana inguruko euskaraz idatzitakoak. Horietako batean, 1833koan, hauexek ditugu: tocacen daquiyo, ezpadaquio faltacen, eguiten daquiyo, ateratzen daquiyo, iduritu cequiyon, tocacen zaiyoc, correspondicen daquiyuen, gustacen zait. Alegia, -ki- erabiltzen du orainaldi zein iraganaldian, baina itxuraz orainaldian txandaketa dago eta zait ere agertzen da. Sakanatik ipar-ekialdera dagoen Imozko Goldaratz herrikoak bide diren sermoi batzuk ere jaso zituen Satrustegik (1987) lan berean. Prediku horiek aurrekoarena bestelako irudi bat eskaintzen dute. Hiru sermoietan, guztira indikatiboko nor-nori saileko 31 adizki aurkitu ditut, zeinetarik 3 bakarrik baitira iraganeko adizkiak. orainaldiko guztiak -ki- gabeak dira; iraganaldikoez den bezainbatez, sermoi batean bi aldiz cizaion agertzen da, beste batean etorri cequizquion.3 4.4. xx. mendea Caminok (1999, 2000 eta 2001) Goñerriko euskara aztertu zuen ondarrak (1993a, 1993b, 1994 eta 1995) ezagutzera emandako lekukotasunak baliatuz eta datu berriagoak erabiliz. Lan horietako batean halaxe dio: Nor-Nori aditz saileko iraganeko nahiz oraineko adizkietako -ki- artizkia eremu honetako hizkeren ezaugarri nabarmena dugu. Ezinbestean garai oso desberdineko datuak baliatzen ari garenez, diatopia eta diakronia nahasten ahal zaizkigu, eta ondorio dialektologiko okerretara irits gaitezke. Dena den, hizkera guztietan xix. mendean oraineko adizkietan ez agertzea aipagarria dela uste dugu. Iraganeko aldaeretan mendiaz bi alderdietan dugu; hona mende honetako Andimendiaz bestaldeko adibide batzuk: zaki(g)un «zitzaigun» (Lizarraga, Etxarri, Arruazu), zakion (Irañeta), zakion (Ihabar) eta zaikion & zaion «zitzaion» (Urritzola). Andimendiaz harat, berriz, xix. mendeko bigarren erdialdeko oltzako eta Goñiko zekide & zekire «zitzaidan» nahiz Gesalazko Muzkiko xviii. mende bukaerako cer guertatu cequio «zitzaion» aipa ditzakegu. Eguesibarren eta Garesen ere zekio dakar Bonapartek. Erdialdetik Imozko Eraso eta Muskitzera, Atezko Beuntzara, Ezkabarteko Anotzera, odietara eta Anue ibarreko Egozkue eta Leazkuera hedatzen da eta ekialdetik Erroibar edo Artzibarreraino, baina ez Aezkoara. (Camino 2000: 152) 3 Mende berean Miguel Ignacio Armasa labaiendarrak idatzitako sermoian egondu zaquiolaric 'egondu zitzaiolarik' agertzen da, salbuespen gisa (Lekaroz 2014).
ASJU, 2020, 54 (1-2), 251-263 Iparralderaxeago, Nafarroako ipar-mendebaldeko hizkerak aztertzen dituelarik, Apalauzak (2012) Imozko bi herritan jaso ditu perifrasi horren laginak. Koldo Artolak (2012) Artzibarren jasotako lekukotasunetan zekiren 'zitzaidan' jaso zuen; halere kontuan izan behar dugu hiztuna (Joakin Garrues) Esteribarko Ilurdotz herrikoa zela. Beraz, ez bide da Artzibar osora heldu berrikuntza, iraganean -ki- gabekoak agertzen baitira (Artola 2014). Ibarrak (1995) Ultzamaldeko adibideak aurkeztean -ki- gabeko formak ematen ditu, bai orainaldian bai iraganean; halere, iraganean -kiErason, Muskitzen (Imotz), Beuntzan (Atetz) eta Lantzen, Egozkuen eta Leazken (Anue) aurkitu ditu (Ibarra 1995: 425-426). Esteribarren eta Erroibarko Lintzoainen ere -ki- atzizkidunak dira nagusi iraganeko formetan (2000: 180); aldiz, Erroibarko gainerako herrietan eta Artzibarren -ki- gabeak dira nagusi bai iraganaldian bai orainaldian (2000: 181). 5. Arkaismo ala berrikuntza? Ezaugarri berri baten proposamen berria Lan honek, berez, dialektologia saio bat izan nahi du, baina dialekto zehatz baten ezaugarri zehatz bat besterik ez da hartzen kontuan. Caminok inoiz adierazi izan du «dialektologiaz dihardugunean kronologiaz jardun behar» dugula: Dialektologiaz dihardugunean kronologiaz jardun behar dugu baitezpada, hizkuntzaren historia eta dialektoen azterketa uztarturik baitaude. Alderdi kronologikoari dagokionez hizkuntza-ezaugarriak bereizteko ohiko sistemari heltzea gauza beharra du dialektologiak: zuzen eta bidezko da ezaugarriak berrikuntza / hautu / arkaismo banaketaren arabera aztertzea. (Camino 2008: 209) oro har, dialektologian hizkera baten ezaugarriak hirutan banatzen dira: berrikuntzak, arkaismoak eta hautuak. Halere, ikerketa sakonagoen ondoren batzuetan hautuak berrikuntzen kategoriara pasatzen dira (cf., adibidez, Camino 2009: 404; Ulibarri 2015: 40-41). Ikusi dugu Caminok aldarrikatzen duela dialektologiaz aritzean kronologiaz aritu behar dela. Bide horretatik jarraituz, ezaugarri batez ari garenean ere kronologiaz aritu behar dugu, eta biziki emaitza interesgarriak lortzen dira ezaugarriak denboraren ardatzean jartzen baditugu. Sinkronikoki dialekto batek duen egoera eta dituen txandaketa fonetiko, morfologiko edo sintaktikoak aldaketa diakronikoen emaitza dira. Horregatik ezaugarri bat xeheki aztertzeak laguntzen du dialekto(ar)en bilakabidea hobeto ulertzen. Euskararen kasuan, Padillak (2013), esaterako, xeheki aztertu ditu ekialdeko hizkeretan agertzen den *iron aditz laguntzailearen agerraldiak eta aditzaren atzerakada azaldu du. zuloagak (2017) beheko bokalaren itxiera aztertzen du eta ondorio diakroniko eta geografiko interesgarriak atera. Reguerok (2018) hegoaldeko *erazan aditz laguntzailearen hedadura eta kronologia zabaldu ditu. Berriki Leturiagak (2020) diozka eta dio gisako adizkiek Gipuzkoan dituzten agerraldiak eta bilakabidea aztertu ditu, bai kronologikoki, bai geografikoki. Azken finean, dialektoek eskaintzen dituzten datuek hizkuntzaren bilakabidea hobeto ulertzen laguntzen dute. Rallik (2009), besteak beste, greziera modernoko dialektoak aztertu ditu, estandarrean ez diren ezaugarriak hobeto ezagutzeko: Moreover, I have demonstrated that dialects can throw light on change and language variation, since a number of morphological items and various patterns, which
ASJU, 2020, 54 (1-2), 251-263 ez alderantziz. Euskaraz ere halaxe izan dela dirudi: subjuntiboan erabiltzen diren *ezan eta *edin indikatiboan agertzen ziren xvi. mendean eta oraindik ere arrasto fosildua dago etor dadinean 'etortzen denean' edo egin dezanean 'egiten duenean' gisako mendeko perpausetako egituretan. Nondik ez datorren esanda, hurrengo pausoak behar luke izan azaltzea nondik etor litekeen berrikuntza hori. Goraxeago ikusitako arrazoiak aski izan litezke -ki-dun laguntzaileak *edin aditzaren formak direlako ideia baztertzeko. Har dezagun sail horretako adizki bat eta segmenta dezagun: (1)
? dat. flag 1.sg.dat. Atzetik hasita, azken morfema datiboko pertsonaren marka da, izan laguntzailearen adizkiekin gertatzen den bezala: zait ~ dakit, zaio ~ dakio. Erdian agertzen den -ki- hori Traskek (1997) «dative flag» izendatu zuen datibo marka besterik ez da. Daedo iraganeko ze(n)- zer den azaltzea da, beharbada, zailena. Halere, izan aditzaren 3. pertsonako aditzaren aurrean egon gaitezkeela dirudi: alegia da eta zen aditz formei -ki- datibo marka eta datiboko pertsona komunztadura gehituta sor zitekeen paradigma berria. Gertakari horrek badu paralelismorik euskaraz. Baldin eta (2)
dago ~ dagokio zegoen ~ zegokion baditugu, eredu berari jarraituz sortuak izan litezke (3)
da ~ dakio zen ~ zekion (zenkion ere badago) Horrela azal liteke zergatik, besteak beste, -ki- nor singularreko 3. pertsonan bakarrik agertzen den: dakit badago baina **nakio ez.5 Bestalde, proposamen honek aoristotik datorrelako hipotesiak dituen arazoak gainditzen ditu: batetik, azaldurik geratzen da zergatik burutu zein burutugabean agertzen den eta, bestetik, azaldurik geratzen da orainaldian ere agertzea. Beraz, proposamen berriaren arabera, Nafarroako erdigunean berrikuntza bat gertatu zen nor-nori saileko indikatibo adizkietan eta paradigma aldatu zuen: osorik batzuetan, hau da, orainaldian eta iraganaldian; erdizka besteetan, iraganean bakarrik. Hori da, beharbada, azaltzen gaitzena. Pluraleko formez den bezainbatez, datozkio eta dagozkio adizkietan ikusten dena da, —batez ere bigarrengoan— singularreko adizkiak hartu direla oinarri (dator eta dago; ez daude, **daudekio) eta nor plurala den kasuetan -z- pluralgilea gehitu dela. 5 Etorri eta egon aditzekin nor 3. pertsonakoak ez diren adibideak ditugu: nagokio eta nagokizu darabilte, adibidez, Lizarraga Elkanokoak eta Mendiburuk eta natorkizu Mendiburuk. Interesgarri izan liteke adizki horien kronologiei (edonola ere, ez dirudite oso zaharrak) eta hedadurei ere begiratzea ondorio sakonagoak ateratzeko, baina agian bi aditz horien kasuan berrikuntza urrunago heldu zen, paradigma osoari eragiteraino.
EzAUGARRIEN KRoNoLoGIAREN GARRANTzIA 261 https://doi.org/10.1387/asju.23022 izan-en kasuan, aldiz, -zki- da pluraleko marka: dakio ~ dakizkio; zekio(n) ~ zekizkio(n). Hori ere azaldu beharko litzateke, baina dizkio gisako aditz laguntzaileen analogiaren bidez azaltzea ez da, berez, zaila. Edo, agian, datozkio eta dagozkio gisakoetan haplologia daukagu: *datozkikio-tik lehena eta *datozkikio-tik bigarrena; aldiz, dakizkio-ren eta gisakoen kasuan ez da halakorik, beharbada, *eradun-eko dazkio eta gainerakoekin sinkretismoa saihesteko. Saioaren hasieran aipatu dut -ki- duten hizkeren artean aldakortasuna dagoela: batzuek iraganean bakarrik dute; beste batzuek, ordea, orainaldi eta iraganean dute -ki-. Goñerriko hizkeraz ari dela, gorago emandako Caminoren aipuan esaten da Goñerrin ohikoa dela -ki- artizkidunak aurkitzea eremu hartan, bai orainaldian bai iraganaldian. xviii. mende akabuko Utergako dotrinan dagoen adibide bakarra orainaldikoa da eta xix. mendean Sakanako lekukotasunetan maiz agertzen da orainaldian eta iraganaldian. Hortik iradoki daiteke ezaugarria xviii. mendearen erdialdean sortu zela Nafarroako mendebaldean, Andimendi inguruan, Gesalatz, Goñerri eta Sakana artean, eta handik hedatu zela Nafarroako erdialdera. Beharbada, lehenengo iraganeko adizkietan egin zen berrikuntza, eta handik hedatu zatekeen orainaldira. Halere, gune berritzailetik kanpo hedadura murritzagoa izan du ezaugarriak eta iraganeko adizkiek baizik ez dute egin berrikuntza. Proposamena ontzat hartuz gero, beraz, ez dago inolako loturarik ez aoristoarekin ez subjuntiboan agertzen diren adizkiekin, eta sinkretismoa gertatu da sail bateko eta besteko adizkien artean. Eta, hala balitz, Lehen Goi-nafarrera Modernoa Goi-nafarrera zaharretik bereizteko ezaugarritzat ere har liteke. 6. Ondorioak Saio honetan, dakidala, lehen aldiz goi-nafarreraren ezaugarri nabarmenetako baten kronologia egiten da arkaismo ala berrikuntza den jakin ahal izateko. orain arte ez da saio monografikorik egin ezaugarria aztertzeko, baina ikerlariek aho batez onartu dute goi-nafarrerako indikatiboko nor-nori saileko -ki-dun laguntzaileak aoristo baten aztarna direla (ik. Aldai 1999). Are gehiago, Reguerok (2020: 627) proposatzen du «arkaismo batetik abiatutako berrikuntza konplexuago baten aurrean egon gintezke[ela]». Saio honetan hipotesi berri bat proposatu da, eta horren aldeko argudioak aurkeztu dira. zenbait arrazoi eman dira erakusteko indikatiboko nor-nori saileko dakit eta zekion gisakoak ez direla arkaismo eta ez datozela lehenagoko aoristo batetik edo subjuntiboko formetatik; aitzitik, izan aditzaren indikatiboko da eta zen 3. pertsonako adizkietatik sortutako aditz laguntzaileak direla defendatzen da, eta gehitzen zaien -ki- artizkia beste aditz batzuetan agertzen den datibo marka besterik ez litzateke. Proposamenaren aldeko argudiotzat hartu dira, bestek beste, **nakio modukorik ez egotea, -ki-dunak orainaldian eta lehenaldian agertzea eta biak batera hastea lekukotzen. Halaber, ideia berri honen alde egin dezake perifrasiko aditz nagusia burutu, burutugabe eta geroaldiko formetan agertzeak, eta inoiz ez aditzoinarekin aoristoan bezala. Beraz, ondorioztatzen da Nafarroako eskualde batzuek egin duten berrikuntza dela. | science |
addi-5bfa22268fe3 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59009 | Beste aditz laguntzaile ditrantsitibo bat Gipuzkoa mendebaldean: -ag- erroko formen jatorria eta garapena | Ariztimuño López, Borja | 2020 | ASJU, 2020, 54 (1-2), 265-278 jakina, artikulu honetan objektu singularreko adibide gehiago aurkezten dudanez gero, batek pentsa lezake altunak aipatzen zuen forma ez zatekeela horren ezohikoa; haatik, ja- hasieradun adizki zaharren paralelismoak eta pluraleko formetan -r-a gorde izanak haiekiko lotura zailtzen du. era berean, bilakaera horren azken pausoa (dia- > di-) garai horretan (ca. 1750) egiantzekoa izan baliteke ere,7 kontuan hartu behar da digo erakoak xvi. mendetik daudela dokumentaturik,8 eta xvii. mendearen hasieran ere diago eta digo formak ageri direla. altunaren proposamenera itzuliz, badirudi LDko digue 'die' adizkiko azken zatia bi silabakotzat hartzen duela (/di.gu.e/), baina autoreak berak berariaz baztertzen du digoe > digue aukera ere, digue 'digute' formarekin nahastuko litzatekeela-eta, bai eta, agidanez, oe > ue aldaketa ez zatekeelako gertatu (testuan ez da halakorik). izan ere, SumB-an ere dokumentaturik daude dige 'die'9 eta diage 'die'10 (1. eranskineko 11 eta 18 adibideak). Hortaz, badirudi hiru forma bereizi behar direla, gutxienez: jago, diago eta di(g)o. amaitzeko, lehenago inon aipaturik ikusi ez ditudan forma berezi batzuk ere bildu ditut, zeinak jago/diago erakoen alokutiboko formak direla uste baitut: alde batetik, Bährren, irizarren eta EHHA dialektologia-lanetako elgoibarko eta Legazpiko formak ditugu (3. eranskineko iii. eta iv. taulak); bestetik, SGKetako zegoat 'zioat' eta zegoe 'ziotek' (41-42). 2.2. Formen sailkapenaz gehiago ikusi den bezala, testu zaharrenetatik di(g)o, diago eta jago erako adizkiak ditugu, maiz horietako bi autore beraren testuan (diago/di(g)o, jago/dio, baina ez **diago/jago).11 zalantza egin liteke digo non sailkatu (dio-rekin ala diago-rekin), baina, datuen argitan, orain arte egin den bezala, dio-ren aldaeratzat jo dut hemen. izan ere, diago eta digo aldaeratzat hartzeak arazo kronologiko eta diatopikoak lituzke: datu urriek marrazten dituzten isoglosek iradokitzen dutenez, bazen gune bat non jago (eta dio) erabili zen; ondokoetan, diago (eta di(g)o; cf. oa, SumB, LD); eta, 7 ordurako (xviii. mendearen hasieratik) aditz laguntzaileon forma aski higatuak bazirelako zantzu argiak baitaude; cf. 1716ko Lasarteko bertsoetako diuscu 'dizkigu' (Satrustegi 1983), irazustaren testuan -iu- erakoak arau, bai eta otxoa arinen diutzudan higatua, nahiz eta dirautzut osoa ere ageri den. izan ere, ia osoak dira Larramendik bere gramatikan jaso zituen diauzcat 'dizkiot' etab. (1729: 116) eta hiztegian, azpeiti-azkoitiko hizkerez aritzean, dirautzat 'dizkiot' eta dirauzkit 'dizkit' «bereziak» aipatu zituen (1745: 30); halaber, azpGut-etan dirauzan 'dizkion' aurkitzen dugu. 8 Baita ekialderago ere (ikus 1. eranskineko 14-15 adibideak). 9 testuak baditu zenbait arazo interpretazioan (eta ziurrenik transkripzioan). oro har grafia eguneraturik ageri bada ere, badu grafia zaharraren adibiderik, eta izan liteke bat, beharbada ediziogileak /gu.e/ interpretatu zuelako; beste aukera bat litzateke egiazki /gue/ < /goe/ izatea (nahiz eta halako beste bokal aldaketarik ez den testu osoan), edo bestela pro akatsa, eta beraz, egiazki irakurri behar izatea. EKCaren arabera, xix. mendera arte (agirre asteasukoaren eta Klaudio otaegi zegamarraren testuetan) ez da beste dige-rik agertzen, baina, ikusi dugunez, LD-n ere bada. 10 Diago erako adizkiek sortutako harriduraren eta nahasmenduaren beste erakusgarri bat dugu Fidel altunak adizki honezaz dioena: «adiera berekoa da halaber, hutsa ez bada, erantzun honetan bertan beherago den diaguenac 'dienak'» (altuna 1995: 640, 118. oin-oh.; letra beltza nirea da [BaL]). 11 Bildutako aldaera guztiak hobeto kokatzeko, ikus 1. eta 2. eranskinak.
Orainaldia 3sg dat 1sg erg jat 2sg (zu) erg jatzu 3sg erg ja(o) 1pl erg jau 2pl erg jatzue 3pl erg jaue 26 Digo erakoen kasuan, 1625 arteko guztiak eta, ondoren, diago erakoak ere badituzten testuetan agertzen direnak baino ez ditut jaso. | science |
addi-e4561f47d63c | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59011 | Nor-nork saileko "egin"-en hedadura geografikoa gipuzkoan: Ondorio batzuk testu zaharren azterketatik | Leturiaga Angoitia, Olatz | 2022 | nOr-nOrK sAILEKO EGin-En HEDADUrA GEOGrAfIKOA GIPUZKOAn 3 https://doi.org/10.1387/asju.23401 nik lortu gabe ageri da, beharbada, denbora laburragoa daramalako.4 Berrikuntzaren garaiaren ildotik, Zuloagak (2019a) proposatu zuen egin ez bide dela uste bezain zaharra: hau da, ez dela MEZ sortzen hasi zen viii.-ix. mende ingurukoa (cf. Urgell 2020: 715), baizik eta geroagokoa, xiii.-xiv. mende ingurukoa (Zuloaga 2019a: 702); hala ondorioztatu zuen berrikuntzaren hedadura geografikoa eta indarra aintzat hartuta.5 Aipatu berri ditudanak zentzuzko hipotesiak izanagatik, hipotesiak baizik ez dira, zaila baita hedadura geografiko desberdinetik ondorio kronologikoak ateratzea (Camino 2008: 224-225); izan ere, baliteke berrikuntzak sail eta eremu bakoitzean izandako indarrari zor izana hedadura geografiko zabal edo mugatuagoa, eta ez, nahitaez, kronologiari. Halaber, *ezan eta egin laguntzaileez ari garenean ezinbestean aipatu beharreko beste lanetako bat da Mounolek (2007) egindakoa: [aditzoina/partizipioa + *edin/*ezan/egin] egituraz osatutako perifrasien azterketa sakona egin, eta euskalkietan historikoki gertatutako aldaketen eta garapenaren berri eman zuen. Ariztimuñok (2020a: 62), labur bada ere, egin laguntzaileak Gipuzkoako testu zaharrenetan duen hedadura aztertu zuen beste ezaugarri batzuekin batera, eta honako hau ondorioztatu zuen —Mounoleren (2007) ildo beretik—: Gipuzkoan zenbat eta mendebalerago eta denboran atzerago joan, egin gehiago erabili da; erdi-ekialdeko eremuan, berriz, nor-nori-nork egituran baizik ez da ibili, salbuespen gutxi batzuk gorabehera. Aurreko ikerketen ildo beretik jarraituz, honako hau da saio honen helburua: Gipuzkoako testuei hobeto begiratzea nor-nork sailean mendebaleko egin-ek duen Gipuzkoa (erdialde)ko hedaduraz gehiago jakiteko. Izan ere, orain arteko ikerketetan alderdi horretako testuak aztertu direnean, ondoko hizkeren azterketa osatzeko asmoz aztertu izan dira gehienetan, baina ez Gipuzkoako euskaran berariaz sakontzeko asmoz. Hori dela eta, Goierriko eta Urolako egin-en erabilera zehazten saiatu naiz geografiaren, garaiaren eta banaketa funtzionalaren arabera. Horrez gain, Tolosaldean, Beterrin nahiz Gipuzkoako (ipar)ekialdean ere begiratu diot ezaugarri honi, bertan ere nor-nork sailean benetan erabiltzen den edo erabili izan den jakiteko. Azalpen bat baino gehiago egon daitezke egin laguntzaileak lehen testuetatik (xvi. mendetik) gaur egun arte izandako Gipuzkoako hedadura geografikoari dagokionez: a) Baliteke demikoki hedatu izana. Hala balitz, bi eskualde bereizi ahalko lirateke gramatikalki Gipuzkoan, egin duena eta egin ez duena; bi eskualde horien arteko muga bortitza izan liteke, baina tarteko beste eskualde bat ere egon liteke bietatik daukana, *ezan eta egin. b) Baliteke hierarkikoki hedatu izana. Kasu honetan, ekonomikoki garrantzitsuak (izan) diren Gipuzkoako herri/hirietan erabil zatekeen lehendabizi, 4 Urgell (2020: 712-713): "*Ezan Euskara Arkaikoan orokorra bazen ere, susmoa dugu antzina nor-nork jokoa baino ez zuela eta egin-en berrikuntza hau ditrantsitiboetatik sartu zela, hain zuzen, nor-nori-nork saila aski dialektalizatua delako: mend. egin (erosi degiogun) vs. erdialdea *ezan (eros(i) diezaiogun) vs. hego-nafarrera *erazan (cf. Elizalde 1609 eros draçogun; ik. Camino 2004: § 5.4.12)". 5 Zuloaga (2019a: 702): "Aitzitik, corpus historikoak argi erakusten du egin ez dela forma bakarra eremu horietan, Euskara Arkaikoan eta Zaharrean lehian agertzen baita *ezan-ekin are Bizkaian ere […]. Horren argitan zalantza egin liteke egin-i legokiokeen garai linguistikoaz, baina gakoa kronologian dagoelakoan nago: Mendebaleko Euskara Zaharreko ezaugarria izan arren, ez du zertan ix-x. mendeetakoa izan, a + a > ea baino berriagoa izan daiteke, eta berritasun horrek azalduko luke, zati batean behintzat, zergatik ez den bakar lehenengo testuak agertzen direnean. […] xiii-xiv. mendeetako berrikuntzatzat jo dut egin-en gramatikalizazioa".
ASJU, 2022, 56 (1), 1-42 baina ez herri txikiagoetan; halere, baliteke geroago herri txikiagoetara ere hedatu izana, leku garrantzitsu horiek ondoko herri txikiagoekin izandako harremanarengatik. Hortaz, mendebaleko egin-en Gipuzkoako erabilera aztertu dut eskualdez eskualde. § 2n, azterketarako erabilitako testuen ezaugarriak aipatuko ditut, bildutako datuak egoki interpretatzeko ezinbestekoa delakoan. § 3n, corpusean bildutako nornork saileko *ezan eta egin-dun adizkiei erreparatuko diet; orain arte esandakoak berrikusiko ditut, baita testuetako adizkiak aztertzean sortutako zalantza eta zailtasunen berri eman ere. Gipuzkoako testuak sakon aztertu ondotik, honako hau ondorioztatu dut: ez dirudi nor-nork saileko egin Beterrin eta Gipuzkoako (ipar)ekialdean baliatu zenik eta, gainera, badirudi mendebaleko euskararekin harreman estuena izan duten Urola eta Goierri eskualdeen barrenean (ere) aldakortasuna zegoela —eta dagoela— herri batetik bestera. Hala, mendebaleko berrikuntzaren espazio eta hedaduraren inguruan planteatu ez diren galdera batzuk eskainiko ditut aukera horietan pentsatzea ere interesgarri delakoan, nahiz eta galdera horiei ziurtasunez erantzutea zaila den. Izatez, ezin bana daitezke nor-nork saileko egin laguntzailearen gorabeherak nor-nori-norkeko adizkietatik. Alabaina, sail tripertsonalean geografikoki hedatuago eta gramatikalki finkatuago ageri arren, sail horretan ere adizki mota bat baino gehiago bildu ditut Gipuzkoako testuetan. Uste dut gaia mantso eta sakon lantzea merezi duela mendebaleko egin-ek tokian tokiko sistema gramatikalean izandako bilakaera hobeto ezagutzeko; horregatik, nor-norkeko adizkietara mugatu naiz saio honetan, eta beste argitalpen batean emango dut nor-nori-norkeko gorabeheren berri (Leturiaga prestatzen-a). 2. Erabilitako corpusaren ezaugarriak Corpusaren zati handiena xvi.-xviii. mendeetako Gipuzkoako testuek osatzen dute. Dialektologia historikoaren alorreko hainbat lanek erakutsi dutenez, testu zaharrak oso baliagarri izan daitezke alderdi bateko euskara ezagutzeko. Alabaina, garai zaharragoetako idatzietako datuak ezin daitezke edonola interpretatu, eta ikertzaileak beharrezkoa du testu horien inguruko ezagutzan sakontzea. Ildo beretik, Caminok honako hau dio (2009: 311): "Zail da idazki zahar bateko aldaeretan ageri den aniztasuna dialekto horren garai hartako benetako izaeraren isla den, orduko eragin literario nagusiaren zama den, ala ahozko dialekto bat baino gehiago idazki berean nahastearen ondorio den jakitea". Izan ere, testu bakoitzaz dugun ezagutza ez da berbera, ezta testu bakoitzak eskaintzen duen fidagarritasun dialektala eta ikuspegi kronologikoa ere. Beheko taulan adierazi dut saio hau egiteko aztertu ditudan idatzien estatus dialektala, hurrenkera kronologikoari jarraituta:6 6 saio honetan gehien aipatuko direnak sartu ditut taulan. Jarraian adieraziko dudan bezala, xviii. mendearen lehen erdira artekoei eman diet lehentasuna, eta horregatik, horiek sartu ditut taulan bereziki. Erabilitako gainerako testuei dagokienez, idazlanean bertan zehaztuko ditut argigarri diren datuak. Bestalde, honako lan hauez baliatu naiz testuetako egileei eta euren hizkerari buruzko datuak osatzeko: Altuna (1995a), Aranburu et al. (1999), Ariztimuño (2020b), Bilbao (2012, 2014), Lakarra (1985), Madariaga et al. (2009), Mounole & Lakarra (2018), Murugarren (1984), Ondarra (1984), sarasola (1983), satrustegi (1975, 1983a, 1983b, 1995), Zuloaga (2019a).
nOr-nOrK sAILEKO EGin-En HEDADUrA GEOGrAfIKOA GIPUZKOAn 9 https://doi.org/10.1387/asju.23401 Azken ohar bat egin nahiko nuke erabilitako corpusari dagokionez. xviii. mendearen bigarren erditik aurrerako testuetan, egin baztertu eta *ezan hobestearen aldeko joera nabari da. Halere, pentsa daiteke ez dela Gipuzkoako hizkera batzuetan izandako benetako aldaketaren isla, eta lotuago dagoela garai hartan zabaltzen ari zen literatura-giroarekin: Larramendiz gero, literatur gipuzkera eratuz joan zen, gero eta ezaugarri jakinagoekin, gero eta indar gehiagorekin; ondorioz, Beterriko hizkeratik kanpoko ezaugarriak, batez ere bizkaieratzat har zitezkeenak, gutxiesten hasi ziren (cf. Lakarra 1985). Horregatik, xviii. mendearen bigarren erditik aurrerako idazkiak, erabiltzekotan, azterketa osatzeko baizik ez ditut erabili. Idazle jantzi eta xumeen arteko bereizketa egiten saiatu naiz, eta idazle jantzitzat har daitezkeenen testuak —Larramendirenak edo haren itzalpeko egileren batenak izan daitezkeenak— zuhurtziaz aztertu ditut. Dena dela, idazkera-kontzientziak eragindako hautu linguistikoak ez dira andoaindarrak hasitako mugimendura mugatzen, eta xviii. mendearen lehen erdia baino lehenagoko testu batzuetan ere nabari da nolabaiteko kutsu landua. Hori dela eta, hizkuntza-ezaugarrietan jarri dut arreta bereziki idazkien fidagarritasun dialektala erabakitzerakoan. Bestalde, azterketa osatzeko ondoko lurraldeetako testuei ere begiratu diet, dialektologiak ezinbesteko duen konparazio-lanari helduta (cf. Camino 2004). Halaber, testu zaharretan bildutakoaz gain, monografia berriagoetan jaso dena ere kontuan hartu dut, Gipuzkoa (erdialde)ko euskararen ezagutza osoagoa eskuratzeko. 3. nor-nork saileko egin laguntzailearen hedadura geografikoa 3.1. Perfektibo zaharra Mounolek esaten duenez (2007: 97), perfektibo zaharra da *ezan laguntzaileari sendoen eusten zaion balioetako bat: *ezan ageri da xvi. mendean araberaz, eta xvii. mendera arte bizkaieraz eta gipuzkeraz.19 Alabaina, egin erabiltzen den perfektibo zaharraren adibideak ere badaude aztertutako Gipuzkoako testuetan (2a, 2b): (1) a. orreyn çulez ninduçula, / nola amora nençaçun 'amoratu ninduzun' (AzkBerts 1515: A3-4)
b. illac aguin ceguian 'agindu zuen', viciac bere naya (Isasti 1620: 50. errefraua)20 Azkoitiko bertsoek (1515) erakusten dute xvi. menderako bazegoela egin laguntzailea bertan, *ezan-ekin batera. Haatik, goian zerrendatutako adibideen bidez, ezin dezakegu jakin mendebaleko egin noraino hedatzen edo nora mugatzen zen geografikoki Gipuzkoan xvi.-xvii. mendeetan (§ 2): ez dugu ezagutzen Salmo Miserere (xvi) testuaren kokapen edo jatorri zehatza; hala, Azkoitiko bertsoetako (1515) eta Isastiren errefrauetako (1620) adibide bana gutxiegi dira egin-ek, nor-nork sailean eta perfektibo zaharraren balioan, Gipuzkoan izan zezakeen hedadura geografikoaz ondorio sendoren bat ateratzeko. Izan ere, kontuan hartu behar da balitekeela Isastiren errefrauak toki bat baino gehiagotan jaso izana, eta Azkoitiko bertsoetan (1515) islatzen den hizkera orduko Azkoitiko euskara delako hipotesia ere ez da erabat ziurra (cf. Ariztimuño 2020b). 3.2. Irrealisak: agintera, xedezkoa, ahalera (eta baldintza) xvii.-xviii. mendeetako Gipuzkoako testuetan, *ezan nahiz egin laguntzaileak aurkitzen dira nor-nork irrealisetan osagarri singularrarekin, eta *ezan (oro har) osagarri pluralarekin (Lakarra 1986: 658). Halere, egin-en adibideren bat ere badago osagarri pluralarekin (Mounole 2007: 98). Jarraian, Gipuzkoa (erdialde)ko eta ondoko lurraldeetako nor-nork irrealisen agerraldiei erreparatuko diet, eskualde batetik bestera alderik baden ikusteko. 3.2.1. Urola Azkoitiko bertsoetan (1515) ez dago adizki irrealisik, baina bai Sumario Brevean (1614). Testu horretan ikus daiteke xvii. menderako egin laguntzailea erabiltzen zela Azkoitian nor-nork saileko aginteran eta xedezkoan (ahalerako adibiderik ez dago testuan); oraingoan ere, *ezan-ekin batera ageri da espero zitekeen bezala, Bizkaian ere hala delako. Baldintzazko adibide bat ere badago egin-ekin: 20 Adibide horretan egin aditzoinarekin ageri da. Mounolek dioenez (2007: 82), salbuespenak dira halakoak: "Egin laguntzaileak guziz alderantzizko garapena erakusten du. Hastapenetik partizipioa du nagusi eta aditzoina salbuespen. […] Gure ustez, datu hauek erakusten digute egin laguntzailearekilako perifrasiaren jatorrizko forma [partizipioa + egin] gisakoa zela, eta aditzoinaren erabilera egitura horretan bigarrenkaria dela, *edin eta bereziki *ezan laguntzaileekilako analogiaz sortua".
b. iru gauza eguin bear ditugula berarequin esaten dio Jaincoac Moisesi eta beragan guri: iduqui eguiozu itzal edo errespeto andi bat, eguizu bere aguindua eta ez eguizu 'ezazu' guchitan iduqui edo despreciatu (Otaegi xviiixix: 218-219) Testuingurua ikusita, nor-nork sailekoa dirudi (3a) adibideak, nahiz eta degierakoak nor-nori-nork izan ohi diren (vs nor-norkeko dagi-); dena dela, kontuan hartu behar da bizkaiera ez beste euskalkietan ez zaiola horren garbi eutsi bereizketa horri (cf. Mitxelena 1954: 30). Adibide horretan bada aipagarri den beste datu bat ere: (nagusiki) bizkaitar tradiziokoa den zentzun aldaera ageri da, cf. orotariko Euskal Hiztegia (oEH). (3b) adibidean, berriz, aintzat hartzekoa izan liteke aurretik beste eguizu bat ageri dela, trinkoa dena. Egin laguntzailedun gainerako agerraldiak hiru motatakoak dira Otaegi Beizamakoaren testuan: a) adizki trinkoak; b) [izena + egin] erako egiturak (salto egin, kontu egin, negar egin, etab.); edo c) nor-nori-nork saileko irrealisak (cf. Leturiaga prestatzen-a). Bestalde, nor-norkeko eguizu eta deguizuen adizki laguntzaileen agerraldi banarekin batera, *ezan-eko ezazu eta dezazuela ugari daude testuan. Honenbestez, Beizamako hizkeraren erakusgarri ote dira, benetan, nor-nork saileko deguizuen eta eguizu laguntzaile (ustez) bakarrak? Datuok ikusita, pentsa daiteke beharbada ezetz. Kontuan hartu behar da, gainera, Otaegi Beizamakoa idazle jantzia zela, eta garai hartako euskal idazleak eta haien lanak ezagutzen zituela.29 xx. mende hasierako Azkueren Erizkizundi irukoitzean begiratuta, honako adizki hauek ageri dira Urola aldean 'nazazu'-ren ordain gisa (Echaide 1984: 232-233): *ezan laguntzaileko nazazu dakar Zumaian, Aizarnazabalen, Urrestillan, Beizaman, Errezilen eta Zarautzen; edun laguntzaileko nazu, aldiz, Zestoako Arroan, Azpeitian, Azkoitian, Beizaman eta Zarautzen (Beterri inguruan bezala).30 Bestalde, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren arabera (EHHA), Azkoitian egin dago gaur egun nor-nork irrealisetako zenbait adizkitan; Azpeitian eta hortik ipar-ekialderantz, ordea, gehienetan *ezan dago, testuetan ikusi bezala: 29 Beatriz Otaegik uste du (1993: 107-111) Otaegi beizamarraren lana aztertzean kontuan hartu beharreko egileak direla, besteak beste, Axular, Larramendi, Mendiburu, Agirre Asteasukoa, Astarloa anaiak, Juan Antonio Mogel, Gerriko eta Zarauzko frantziskotarrak. 30 Debarroan eta Goierriko Legazpin eta Zumarragan baizik ez dakar egin laguntzaileko naizu 'nazazu'.
nOr-nOrK sAILEKO EGin-En HEDADUrA GEOGrAfIKOA GIPUZKOAn 17 https://doi.org/10.1387/asju.23401 Hala eta guztiz ere, Azpeitiko hiztun batzuei galdetuta esan didate euren herrian entzun eta erabiltzen direla egin laguntzailedun daizun 'dezazun', daigun 'dezagun', daiela 'dezala' adizkiak (vs AzpGut c. 1738 eztezan; AzpAgin 1786 dezan), agintezko [egin + -(a)n/-(a)la] egituradunak edo xedezkoak izan daitezkeenak, baita leiket 'dezaket', leike(t)zu 'dezakezu', leikeu 'dezakegu', leikela 'dezakeela' ahalerakoak ere; aginteran, ordea, *ezan laguntzailedun zazu 'ezazu', zazue 'ezazue' ere erabiltzen dituzte (vs Azkoitiko e(g)izu/izu, e(g)izue/izue). Badirudi, beraz, Azpeitian, *ezan-i eusten diotela agintezko zenbait adizkitan (cf. zazu, zazue, vs Azkoitia), baina agintezko [*ezan/egin + -(a)n/-(a)la] gisakoetan, xedezkoan eta ahaleran, azken honetan batez ere, egin-dun adizkiak (ere) erabiltzen direla gaur egun.31 Horixe da, hain zuzen, Loiolako dotrinak (xviii) erakusten duena. Errezilen, esan didatenez, ahaleran egin laguntzailedun adizkiak erabiltzen dituzte, baina aginteran eta xedezkoetan *ezan-dunak dira ohikoak: ahalerako leiket 'dezaket', leikezu 'dezakezu', leikela 'dezakeela', leikeu 'dezakegu', leizketzu 'ditzakezu'; baina agintezko zazu, zazue, itzazu eta [*ezan + -(a)n/-(a)la] erako agintezko edo xedezko zazun 'dezazun', zaun 'dezagun', zatela 'dezatela', etab. Beizaman, badirudi ez direla arrotzak egin laguntzailedun daiket 'dezaket', deike(g)un 'dezakegun' gisakoak ahaleran, baina agintezko eta xedezkoetan *ezan-dunak dira ohikoak.32 Urola kostaldeko herrietan ere *ezan duten adizkiak erabiltzen dira nor-nork saileko aginteran nahiz xedezkoan: esate baterako, Zarautzen, nazak/nazan, zak/zan, zazu, zazue bildu dira aginteran,33 eta nezan, zezan, zezazun 'zenezan', zezazuen 'zenezaten', zezaten, nitzan, zitzan xedezkoan edo [*ezan + -(a)n/-(a)la] erako aginteran (Agirrebeña et al. 2007b: 75). Ahalerako adizkiak, berriz, oso gutxi erabiltzen dira, belaunaldi nagusienen artean entzuten dira leike, neike zein lezake eta leizake34 erako adizkiak (Agirrebeña et al. 2007b: 61). Dena dela, esango nuke leike eta neike iragangaitz moduan erabiltzen direla gehiago kostaldean, hots, *edin-eko 'daiteke' eta 'naiteke' adizkien ordain gisa, eta ez horrenbeste 'lezake' eta 'nezake' adizki iragankorren ordain gisa. Xehekiago aztertzeko geratzen da auzi hau. Honenbestez, aintzat hartuta Azpeitian ([*ezan/egin + -(a)n/-(a)la] erako agintezkoetan, xedezkoan eta ahaleran), Errezilen (ahaleran) eta Beizaman (ahaleran) gaur egun egin-dun adizkiak erabiltzen dituztela —edo ezagunak, behintzat, egiten zaizkiela—, bi modutara interpreta daitezke Urolako testu zaharretako nahiz gaur egungo datuak: a) Baliteke mendebaleko egin berrikuntza geroago, demagun, xix.-xx. mendeetan iritsi izana Azpeiti ingurura nor-nork saileko [*ezan/egin + -(a)n/-(a)la] erako 31 Bizkai-Arabetan xvi.-xviii. mendeetan bezala. Ahaleran, gainera, badirudi adizki hipotetikoekin berdindu direla oraineko adizkiak, orainaldian ere l-dun leiket, leikeu gisakoak erabiltzen baitituzte Azpeiti-Errezil inguruan. 32 Artikulu hau osatzeko behin-behineko emaitza batzuk jaso ditut, baina etorkizunean egin beharreko zereginetako bat izango da datu-bilketa zabal eta sakonagoa egitea. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiet euren herriko hizkeraren berri eman eta galdetegia betetzen lagundu didaten hiztunei. 33 Zarautz ondoko Orion aginterazko lekukotasun bat dakar Azkuek (1933: 215): "Así «bébalo vuesa merced» es edan beza, pero «bébalo él» no es edan beza, sino edan dezala, literalmente «que lo beba». sólo en Orio recogí una frase en que figura beza como de verdadera tercera persona: txakur oŕek jan beza coma ese perro [vs jan begi]". 34 leike eta lezake-ren arteko nahasketaz sortua dirudi.
nOr-nOrK sAILEKO EGin-En HEDADUrA GEOGrAfIKOA GIPUZKOAn 19 https://doi.org/10.1387/asju.23401 deetan nor-nork irrealisetako egin-ek Azkoitian zuela muga Urolan, eta beraz, Azpeiti-Errezil-Beizama ingurura geroago iritsi dela, adibidez, xix.-xx. mendeetan? Ala, beharbada, emaitza horiek datu eskasiaren ondorio dira, eta izatez, Azpeitiko herrigunean ere bazegoen egin xviii. mendean, nahiz eta, agian, ondoko auzoetan (Elosiagan, adibidez) ez egon? Era berean, Azpeitira eta —egin-ek hedadura funtzional are murritzagoa duen— Errezil-Beizamara garai berean iritsi ote da mendebaleko berrikuntza? Badirudi Azkoitian baino hedadura funtzional murritzagoa duela Azpeitian egin-ek gaur egun (ere), eta are murritzagoa Errezilen eta Beizaman. Lehenago aipatu bezala, ordea, berrikuntza batek (izan) duen hedadura geografikoa eta banaketa funtzionala ez da beti hizkuntza-ezaugarriak eremu horretan duen zahartasun edo berritasunaren erakusle (cf. Camino 2008: 224-225); izan daiteke berrikuntzak lekuan lekuko sistema gramatikalean hartutako indarraren ondorio. nolanahi ere, testu zaharretako eta gaur egungo datuak alderatuta, uste dut aukera moduan, behintzat, pentsatu eta aztertu beharrekoa dela nor-nork saileko egin Urolako eremu batzuetan beste batzuetan baino lehenagotik dagoelako hipotesia: sumBrev-eko (1614) dagiana eta gaur egungo daiela/deiela 'dezala' Azkoitian, vs AzpAgin-eko (1786) dezala baina gaur egungo daiela/deiela 'dezala' Azpeitian. 3.2.2. Goierri Otxoa Arinen dotrinak (1713) erakusten du egin laguntzailea erabiltzen zela xviii. mendearen hasieran Ordizian nor-nork saileko agintera, xedezko eta ahaleran. Halere, *ezan-ekin batera erabiltzen du ordiziarrak, eta beraz, badirudi mendebaleko berrikuntza iritsia izanagatik, ez zela erabat nagusi hemen ere, Urolako Azkoitian bezala:37 vitu zezaten (14), alcanza ditzadan (8), arquitu cenzaqueana (2), etab. Oraingo honetan ere, idazlearen joera eta hautu estilistikoekin lotura izan dezake *ezan-dun adizkiak erabiltzeak (Zuloaga 2019b: 415): "Lehen Euskara Modernoko idazlea izan zen Aldazabal bete-betean, eta garai hartan Gipuzkoako euskal idazle ospetsuenen artean zabalen zebilen ikuspegia baliatu zuen: bere sorterrian (eta are Gipuzkoako euskara zaharrean) espero zitezkeen ezaugarri dialektalak ageri dira, baina aurrekoak bezain agerikoak dira tokian tokiko ezaugarriak baztertu eta eredu orokorrago eta landuago baterantz jotzeko ahalegin neurri handi batean lortuak". Arrazoi bera egon daiteke Itziarko Ama Birjinaren omenezko laukoetan ageri diren adi itzazu (estr.) eta veguira ezazu (9) adizkien atzean, Zuloagak dioenez (2019b: 371), bertsoek landu-kutsua baitute. 37 7. taulan ikus daitekeenez, Otxoa Arinek nor-nork formetan egin laguntzailea erabiltzen duenean, ez du *ezan erabiltzen, eta alderantziz; salbuespenak bi baizik ez dira: aginteran "guk-hura", eta ahaleran "hark-hura". Interesgarria izan daiteke etorkizunean gai honetan sakontzea eta beste testuetako datuekin erkatzea.
ASJU, 2022, 56 (1), 1-42 *ezan nagusitu baita hainbat esparrutan. Itxura denez, sortaldean egin erroa ahaleran dago indartsuen, eta agintera zein subjuntiboan, aldiz, *ezan erabiltzeko joera dago. Hala nola, Legazpiko eta Gabiriako adibideak ematen ditu, nor-nork saileko aginteran eta xedezkoan egin erabiltzen dutenena: eramaizu 'eraman ezazu', daian 'dezadan', dain 'dezan', dai(g)un 'dezagun', etab. [Legazpi]; daigun/daiun 'dezagun' (eta zazu, zak, etab.) [Gabiria]. Aitzitik, ekialderagoko Lazkaon nahiz Legorretan, eta hegoaldeko Zegaman *ezan baizik ez da ageri Hurtadok emandako adibideetan (2001: 96-97).39 Beste lan batzuetan begiratuta ere joera bera ikus daiteke: badirudi ipar-mendebalean dauden Legazpi, Urretxu eta —ez hain mendebaleko— Ez kioItsa so herrietan baliatzen dela egin nor-nork saileko agintezko eta xedezkoan, baina hegoalderago dauden Zegama eta Ataun herrietan soilik *ezan dagoela balio horietan. Hona hemen adibide batzuk:40 11. taula nor-nork agintezkoak Goierrin xx. mendean egin *ezan Legazpi (Bähr 1925: 78) naizu 'nazazu', naizue 'nazazue', eizu/izu 'ezazu', eizue 'ezazue', bei 'beza', beye 'bezate', beitz 'bitza', beizte 'bitzate', etab. itzezu 'itzazu', itzezue 'itzazue', gaitzezu 'gaitzazu', gaitzezue 'gaitzazue' Urretxu (EHHA, 1369, 1370, 1356, 1358, 1359 eta 1360. mapak) izu 'ezazu', itzu 'itzazu' daiala 'dezadala', daila eta deila 'dezala', daitzala eta daitzela 'ditzala' itzatzu *nazala Ezkio-Itsaso (EHHA, 1369, 1370, 1356, 1358, 1359, 1360 eta 1363. mapak) izu 'ezazu' deiala 'dezadala', deitzela/zeitzela 'ditzala/zitzala' zazu 'ezazu', itzatzu nezala 'nazala', dezala, dezaiala 'dezadala' Zegama (Azurmendi 1998: 74) zak/zan 'ezak/ezan', zazu 'ezazu', zazue 'ezazue', itzek/ itzen 'itzak/itzan' Ataun (Azurmendi 1997: 106) nazazu, nazazuuia 'nazazue', zak/zan 'ezak/ezan', zazu 'ezazu', itzek 'itzak', itzazu 39 Adibideak ematerakoan, honako iturri hauek aipatzen ditu: Azurmendi (1998), Ugarte (1993), EAEL. 40 11., 12. eta 13. tauletan ez ditut jarri Bährek Legazpin bildutako adizki guztiak, azken finean, ikuspegi orokorra eskaintzea delako helburua. Halaber, ez ditut adierazi EHHAk Urretxun eta Ez kio-Itsason dakartzan adizki guztiak, erantzun batzuk zalantzazkoak direlako edo ez direlako interesgarri azterketa honetarako. Horregatik, xehetasun gehiago nahi izanez gero, tauletan adierazitako iturrietara jo dezake irakurleak. Bestalde, xedezkoekin batera adierazi ditut agintezko [*ezan/egin + -(a)n/-(a)la] egitura dutenak, adibide gehienak testuingururik gabe ematen direnez, balio bata zein bestea izan dezaketelako; berdin jokatu dut 14. eta 15. tauletan.
nOr-nOrK sAILEKO EGin-En HEDADUrA GEOGrAfIKOA GIPUZKOAn 25 https://doi.org/10.1387/asju.23401 12. taula nor-nork xedezkoak edo [*ezan/egin + -(a)n/-(a)la] erako agintezkoak Goierrin xx. mendean egin *ezan Legazpi (Bähr 1925: 76) naizun 'nazazun', nain 'nazan', naizuen 'nazazuen', nayen 'nazaten', deyan 'dezadan', deizun 'dezazun', dein 'dezan', dei(g)un 'dezagun', deiztan 'ditzadan', deizkun 'ditzagun', deizten 'ditzaten', zaiztan 'zaitzadan', zaizkun 'zaitzagun', zaizten 'zaitzaten', etab. gaitzezun 'gaitzazun', gaitzen 'gaitzan', gaitzezuen 'gaitzazuen', etab. Zegama (Azurmendi 1998: 73) dezaan 'dezadan', dezala, dezaun 'dezagun', dezen 'dezaten', zezan 'zezan', zezen eta zezaten, ditzela 'ditzala' Ataun (Azurmendi 1997: 105-106) dezaun 'dezagun', ditzaun 'ditzagun', zezan eta zezala, zezeen 'zezaten', zitzala eta zitzela Hortaz, pentsa daiteke ahalerako adizkiez ari dela Hurtado (2001: 96) egin irrealisetako nor-nork sailean (ere) "Ataun, Lazkao eta Zaldibiaraino" iristen dela dioenean. Hain zuzen, Legazpi eta Gabiriaz gain, Lazkaon, Zaldibian, Legorretan nahiz Zegaman ere badakartza egin laguntzailedun adibideak ahaleran: leiket/deiket (eta dezaket), deike, deikeu, etab. [Lazkao]; deiket [Zaldibia]; neiken (zaharrek) [Legorreta], etab. (Hurtado 2001: 96). Gogoratzekoa da, halaber, —Bähren aipuaren arabera (1925: 112-113)— seguran, Ormaiztegin eta Ordizian ere ibili izan direla egin-dun adizkiak balio honetan. Eskualdeko beste lanetan begiratuta ere aginteran eta xedezkoan baino hedadura zabalagoa du egin-ek ahaleran, nahiz eta ez den erabat nagusi:41 41 Taulan adierazitako herriez gain, Beasainen: "subjuntiboan eta aginteran Egin aditza azaltzen da nor-nori-nork saileko adizkietan, eta ahaleran nor-nori-nork eta nor-nork saileko adizkietan" (Agirrebeña et al. 2007a: 50). Zaldibian eta Ordizian ere berdin: "Aginteran eta subjuntiboan, nornori-nork saileko adizkietan egin erroa agertzen da […] Ahaleran, nor eta nor-nork saileko adizkietan agertzen da [egin erroa]" (Etxabe & Garmendia 2003: 69; Garmendia & Etxabe 2004: 68). Bestalde, EHHAtik jasotako datuen arabera, orainaldiko ahaleran ere erabiltzen dira l-dunak, eta ez soilik hipotetikoan. Aipatu dudanez, Urolan ere leiket eta leikezu erabiltzen dira oraineko daiket 'dezaket' eta daikezu 'dezakezu' gisakoen ordez (31. oin-oharra).
nOr-nOrK sAILEKO EGin-En HEDADUrA GEOGrAfIKOA GIPUZKOAn 29 https://doi.org/10.1387/asju.23401 Aitzitik, Goierriko hegoaldeko herrietan egin "duela gutxi" hedatua izan daiteke —xix.-xx. mende bitartean, agian— (cf. ZegDot 1741 vs Azurmendi 1998), eta ematen du, Urolan bezala, ahalerako adizkietan dagoela hedatuen geografikoki. Honenbestez, Goierriko hedadura geografiko eta funtzionala ikusita, baliteke mendebaleko berrikuntza (nor-nork sailean) Arabatik —san Adriandik barrena— zuzenean Goierrira iritsi beharrean, Debarrotik barrena iristea. Aukera moduan gogoan izan beharreko hipotesia da hori ere, nahiz eta ditugun datuekin zaila den ezer ziurtatzea. 3.2.3. Tolosaldea Tolosaldeko testuei begiratzeak lagun dezake Goierrikoa ere argitzen: Tolosa inguruan nor-nork irrealisetan egin-dun adizkiak aurkituz gero, Goierri beharko genuke inguru horren eta mendebalaren arteko lotura azaltzeko. Izan ere, Urolako testu zaharrak eta gaur egungo datuak ikusita iradoki dut, xvii.-xviii. mendeetan, Azkoitian izan zezakeela muga Urolan egin-ek nor-nork irrealisetan. Hori horrela izanik, pentsa daiteke Goierri zatekeela mendebalaren eta Tolosaren arteko lotura mendebaleko berrikuntza honen hedadura geografikoan, eta ez Urola. Hau da, mendebaleko egin nor-norken Tolosaraino iritsi bazen, Goierritik iritsi behar zen, eta ez Urolatik. Testu zaharrei begiratuta, Elduaingo bertsoetako (1619) agerraldiak pentsarazten dit mendebaleko berrikuntza Tolosalderaino iritsi bide zela; eta nahiko goiz gainera, xvii. mende hasierakoa baita adibidea, nahiz eta erabat nagusi ez izan. Testu horretan egin nahiz *ezan laguntzaileekin ageri da agintezko adizki berbera ('ezak'): (4) a. Educac gueldiric porrua / eta jan eguic sagar eldua (EldBerts 1619: 2. berts. 15-16. lerroak)
b. escasen diogu Trinidade Jaun poderosoari digun favorea eta lagun daguigun gure obra gucietan (Lubieta 1728: 386) (11) Manutxu itxi izu / mollan bitxiguba, / ez du antxi antxikan, / ene koitaduba, / erdu ona, Txomintxu, / erdu, neskatilla, / ariñ kaderak, txutxu, / Jesusaren billa (Etxag 1814, cf. Zavala 1964: 28) Lubietaren (10a) adibideari dagokionez, egin (semantiko) trinkodun adizkia izan daiteke, 'egin dezakedan bezala' adiera lukeena, eta beraz, ez genuke hartuko aztertzen ari garen adizkien gisakotzat. (10b) adibidea, berriz, nor-nork sailekoa dela pentsa daiteke dagi- duelako (vs nor-nori-norkeko degi-), baina nor-norinorkeko 'lagun diezagun' adiera izan dezake,46 edo lagun egin adizkiaren forma trinkoa ere izan daiteke. Ez dago hain garbi, beraz. Bestalde, (11) adibideko Etxagarairen testu zatiak bizkaieraz idatzia dela dirudi: erdu eta antxi antxikan ere baditu, oEHren arabera Bizkaian eta Gipuzkoako bizkaitar eremuan jasoak direnak. Hain zuzen ere, Etxagarairen adibide hori bera ageri da oEHn eta "versos en dialecto vizcaino" direla esaten da. Honenbestez, ez dut uste aipatutako adibideekin ziur esan daitekeenik nor-nork irrealisetako egin laguntzailea Beterriraino iritsi zela; nahiz eta testuok, oro har, dialektalak diruditen, aztertzen gabiltzan ezaugarriaren adibideak oso labainkorrak dira, interpretazio bat baino gehiago izan dezaketenak, edo mendebaleragoko hizkera islatzen duten testu zatiak direnak. Hortaz, Beterrira egin ez zela iritsi pentsatuta, Gipuzkoa (ipar)ekialderago ere *ezan soilik egotea esperoko genuke, eta hala dirudi: guarda zazu (3), adora dezagula eta servi dezagula (4), izan ezezan (7), procura dezagun (12) eta adi lezaquen (1) ageri dira 1778ko Hondarribiko testuan.47 Gaur egun ere *ezan- 46 Gogora dezagun lehenago ere esandakoa: bizkaiera ez beste euskalkietan ez zaio horren garbi eutsi adizkietako a/e bereizketari (cf. Mitxelena 1954: 30). 47 Egilea roque Jacinto salazar dela uste da, Hondarribiko erretorea izandakoa (cf. satrustegi 1979). Hondarribian garai hartan hitz egiten zen euskara islatzen dela dirudi, herri-hizkerako zenbait ezaugarri baititu testuak: bokal-elkarketen ondorioz sortutako aldaketak (gañian 3, aurrian 5 eta lendabisicua 4, demoniuac 8); nere 'nire' (1); dituziala 'dituzuela', ducian 'duzuen' (11), diciat 'dizuet' (2); zitien 'zizkien' (2), citiosten 'zizkioten' (8), etab.
*ezan-nor3pl-nork2sg Lehendik ere ezaguna zen egitura hau nafarroa Garaian, Lapurdin eta nafarroa Beherean (cf. Camino 2013: 123-124), eta orain, datuok ikusita, badirudi Beterri inguruan ere badagoela edo egon izan dela. Honenbestez, esan daiteke Beterriko eta Gipuzkoako (ipar)ekialdeko testuetan, mendebaleko egin laguntzailea ez egotearekin batera, Euskal Herriaren erdialde zabalarekin batzen duen berrikuntza bat dagoela nor-nork irrealisetan.50 Gipuzkoako beste eskualdeetan ez dut [*ezan + -zki-] egituradun adizkirik topatu nor-norken, eta hortaz, baliteke berrikuntza hau, Gipuzkoan, Beterrira mugatzea. Alabaina, baliteke Oiartzualdean ere erabili izana; Beterri eta Oiartzualdearen artean dagoen Pasai Donibanen, duela gutxi arte behintzat, saskisu 'itzazu' eta saskisute 'itzazue' erakoak ibili dira (Agirretxe, Lersundi & Olaetxea 2000: 111).51 48 Pasai Donibanen leike 'lezake' eta leiske 'litzake' erabiltzen dira nor-nork saileko ahaleran (Agirretxe, Lersundi & Olaetxea 2000: 111). Adibide gehiago izan gabe, zaila da adizki horien jatorria zein den jakitea: adibidez, leike eta leiske iragangaitzak (< *edin, cf. Agirretxe, Lersundi & Olaetxea 2000: 108) sail iragankorrera heda zitezkeen, aditz-paradigma soildu nahiaren ondorioz; baliteke, halaber, adizkiok jatorriz iragankorrak izatea (< egin), baina zaila da hori frogatzea testu zaharretan legike 'lezake' modukorik izan gabe. Argitzeko geratzen da gaia, beraz. 49 Transkripzioan oharra dago: "bezazqui] eskuizkribuan bezazqu-, orria eskuinetik moztuta baitago". 50 -zki- pluralgileak jatorrian duen datiboaurreko marka dela eta (-zki- < -z-ki- < -z-*-gi-, cf. Ariztimuño 2013: 370), pentsa daiteke datibodun sailetik hedatu zela pluralgile hau nor-nork sailera. 51 Baita tzik/tzin 'itzak/itzan' ere (Agirretxe, Lersundi & Olaetxea 2000: 111), non -(t)zi- pluralgilea dagoela dirudien.
ASJU, 2022, 56 (1), 1-42 4. Ondorioak saio honetan, Gipuzkoa (erdialde)ko testuetan ageri diren nor-nork saileko *ezan eta egin-dun adizkiak izan dira ikergai. Eskualde bakoitzeko testuak xeheki aztertuta, Goierriko eta Urolako egin-en erabilera zehazten saiatu naiz geografiaren, garaiaren eta banaketa funtzionalaren arabera. Horrez gain, Tolosaldean, Beterrin nahiz Gipuzkoako (ipar)ekialdean ere begiratu diot ezaugarri honi, bertan ere mendebaleko egin nor-nork irrealisetan benetan erabiltzen den edo erabili izan den jakiteko (nornori-nork irrealisen inguruan, cf. Leturiaga prestatzen-a). Urola eskualdeari dagokionez, ikus daiteke (gutxienez) xvi.-xvii. mendeetatik baliatu izan dela Azkoitian nor-nork saileko egin (cf. AzkBerts 1515, sumBrev 1614). Eskualde osoa kontuan hartuta, ordea, baliteke gaur egun baino mugatuago egotea geografikoki xvii.-xviii. mendeetan: Azpeitia herriguneko nahiz Azpeitiko Elosiaga auzoko eta Errezilgo testuetan *ezan laguntzailea baizik ez da bildu (cf. ErrezilGut 1622; AzpGut c. 1738; AzpAgin 1786). Gaur egun, ordea, erabiltzen dira Azpeitian daigun/daigula erako adizkiak, agintezko [egin + -(a)n/-(a)la] egituradunak nahiz xedezkoak izan daitezkeenak, baita ahalerako leike(g)u/leikezu erakoak ere; baina agintezkoetan (e)zazu, (e)zazue daude (vs Azkoitiko e(g)izu/izu, e(g)izue/izue). Horrez gain, Errezil-Beizaman ere erabiltzen da egin ahaleran. Badirudi, beraz, Azkoitian baino hedadura funtzional murritzagoa duela Azpeitian egin-ek gaur egun, eta are murritzagoa Errezilen eta Beizaman. Aipatu dut berrikuntza batek (izan) duen hedadura geografikoa eta banaketa funtzionala ez dela beti hizkuntza-ezaugarriak eremu horretan duen zahartasun edo berritasunaren erakusle (cf. Camino 2008: 224-225), eta izan daitekeela lekuan lekuko sistema gramatikalean hartutako indarraren ondorio. nolanahi ere, testu zaharretako eta gaur egungo datuak alderatuta, uste dut aukera moduan, behintzat, pentsatu eta aztertu beharrekoa dela nor-nork saileko egin Urolako eremu batzuetan beste batzuetan baino lehenagotik dagoelako hipotesia: sumBrev-eko (1614) dagiana eta gaur egungo daiela/deiela 'dezala' Azkoitian, vs AzpAgin-eko (1786) dezala baina gaur egungo daiela/deiela 'dezala' Azpeitian. Hortaz, honako galdera hau egin dut: pentsa ote daiteke xvii.-xviii. mendeetan nor-nork irrealisetako egin-ek Azkoitian zuela muga Urolan, eta beraz, Azpeiti-Errezil-Beizama ingurura geroago iritsi dela, demagun, xix.-xx. mendeetan? Behar baino testu eta adibide gutxiago ditugu galdera horri ziurtasunez erantzun ahal izateko: baliteke Azpeitiko herrigunean ere egin egotea xviii. mendean, nahiz eta agian ondoko auzoetan ez egon —Elosiagan, adibidez—. Era berean, zaila da jakiten Azpeitira eta —hedadura funtzional (are) murritzagoa duen— Errezil-Beizamara garai berean iritsi ote zen mendebaleko berrikuntza. Gai hau argitzen lagun dezake, besteak beste, Loiolako dotrina (xviii) nork eta noiz idatzia den jakiteak, testu horretan egin-dun adizkiak baitaude nor-nork irrealisetan. Goierrin, bestalde, Otxoa Arinek erakusten du xviii. mende hasieran Ordiziaraino heltzen zela egin nor-nork irrealisetan. Goierriko beste lekukotasunak ez datoz bat Otxoa Arinen dotrinako datuekin, *ezan dute soilik nor-nork irrealisetan (cf. Miserere xvi, GabKant 1705, ZegDot 1741, GoiPlat xviii). Hori dela eta, zalantza sortzen da mendebaleko berrikuntzak eskualde honetan izan zezakeen hedaduraren inguruan. Galdera hau planteatu dut, testuetako datuak gaur egungoekin alde-
nOr-nOrK sAILEKO EGin-En HEDADUrA GEOGrAfIKOA GIPUZKOAn 37 https://doi.org/10.1387/asju.23401 ratu eta aukera bat baino gehiagotan pentsatu ondoren: ba ote liteke Goierri guztian hedadura bera ez izatea nor-nork saileko egin-ek, eta hala, eskualdearen ipar-erdialdean erabili izana xviii. mende hasieran (cf. OArin 1713), baina ez hegoaldean (cf. ZegDot 1741)? Aukera hau ontzat emanez gero, pentsatu beharko da nor-nork irrealisetako egin-ek atzera egin duela Goierriko ipar-erdialdean, gaur egun ahaleran soilik erabiltzen delako alderdi horretako herri gehienetan, eta mendebaleren dauden herrietan soilik iraun duelako aginteran eta xedezkoan. Aitzitik, eskualdearen hegoaldean egin gerora hedatu zatekeen, xix.-xx. mende bitartean agian; izan ere, gaur egun hegoekialderago dauden herrietan ere erabiltzen da ahalerako adizkietan: Zegaman, Lazdauden herrietan ere erabiltzen da ahalerako adizkietan: Zegaman, Lazkaon, Zaldibian, Legorretan, etab. (cf. Hurtado 2001). Berez, harrigarri da Zegamako testuan (1741) nor-nork irrealisetako egin ez egotea; zenbait lanetan esan den moduan, historikoki lotura estua izan du Zegamak mendebalarekin, edo zehatzago esateko Arabarekin (cf. Azurmendi 1998 eta 2002; Agirrebeña et al. 2007a). Harrigarri da, baina ez da ezinezko, berrikuntza guztiek ez baitute jarraitzen hedadura-eredu bera. Ildo beretik, badirudi Goierri ondoko eskualde batzuetan *ezan-i eusten ziotela xviii. mendean: Arabako ekialdeko Araian, egin nagusi izan arren, *ezan ere bazegoen (cf. Albeniz 1778), eta nafarroako mendebalean, ustez, horixe izan da laguntzaile bakarra nor-nork irrealisetan. Hala, baliteke eskualde horiek lagundu izana Goierriko hegoaldean erro zaharrari eusten. Horri lotuta, aukera moduan aipatu dut balitekeela mendebaleko berrikuntza Arabatik zuzenean ez, baizik eta Debarrotik iritsi izana: adibidez, Debarrotik (Azkoitia eta) Legazpi/Urretxu-Zumarraga aldera, eta handik eskualdearen ipar-erdialdeko gainerako herrietara (eta Ordiziara), baina ez hegoaldera. Hala ere, ditugun datuekin ezin daiteke ziurtatu Zegaman xviii. mendean egin ez zegoenik nor-nork irrealisetan, eta beraz, are gutxiago berrikuntzak Arabatik edo Debarrotik egin zezakeen Goierri eta Urolarako bidea. Halaber, Elduaingo bertsoetako (1619) agerraldia ikusita iradoki dut mendebaleko berrikuntzaren azken uhinak bertara ere heldu bide zirela. Irazustaren testuan, *ezan laguntzailedun adizki askorekin batera, egin-en adibide bat dago (eman egizu), baina inprenta-akastzat har liteke. nolanahi ere, Irazustaren testuko beste hizkuntza-ezaugarri batzuei erreparatuta, ematen du mendebal nahiz ekialde zabaleko ezaugarriak elkartzen zirela eremu horretan (cf. nor-nori-nork saileko adizki irrealisak degi- eta diaza-; edun erroko adizki realisak deu- eta du-); ildo beretik, badirudi nor-nork irrealisetan ere bietatik erabili dela Tolosaldeko eskualdean (cf. EldBerts 1619). Hain zuzen ere, proposatu dudana da Goierritik heda zitekeela egin Tolosaldera, Urolatik ezin baitzitekeen hedatu mendebaleko berrikuntza honek muga Azkoitian —edo beharbada Azpeitia (herrigunea)n— bazuen. Hortaz, Goierri (ipar-erdialde) tik Tolosaldeko hego-ekialdeko herrietara irits zitekeen, bi eskualdeek harreman naturala (izan) dutela kontuan hartuta. Horrek, era berean, esan nahiko luke testuen bidez jakin dezakeguna baino mende bat lehenagotik, gutxienez, badagoela Goierrin egin nor-norken, Elduaingo bertsoak xvii. mende hasierakoak baitira. Dena dela, mendebaleko egin Tolosalderaino hedatzekotan, uste dut eskualde honen iparraldean izan zezakeela muga berrikuntzak nor-nork sailean. Izan ere, Beterriko nahiz nafarroako mendebaleko agerraldiek interpretazio edo azalpen bat baino
ASJU, 2022, 56 (1), 1-42 gehiago izan dezakete: testu zati batzuek mendebaleragoko hizkera islatu bide dute (cf. Zuazola 1775; Etxag xviii-xix), eta beste batzuetan ez dago hain garbi nornork irrealisetako egin ote diren, edo beste adizki batzuk (cf. Intza 1610; Lubieta 1728). Hori dela eta, ez dirudi mendebaleko egin Gipuzkoako Beterrin —eta hortik eskuin— erabili denik nor-nork irrealisetan, edo ditugun datuekin ezin daiteke ziurtatu behintzat. Gainera, mendebaleko berrikuntzaren agerraldi ziurrik ez egotearekin batera, Euskal Herriaren erdialde zabaleko [*ezan + -zki-] egitura duten adibideak daude Beterriko testuetan (Lubieta 1728; DonostiaGut 1761, cf. Leturiaga prestatzen-b). Esandakoa aintzat hartuta, baliteke Tolosaldeko iparralde-Beterri inguruko eragina hedatuz joan izana Tolosaldeko hegoalde-Goierri aldera, eta horregatik, mendebaleko ezaugarriek atzera egin izana (OArin 1713 vs Garmendia & Etxabe 2004), cf. Camino (2004: 95). Honenbestez, ematen du Gipuzkoa erdialdeko eskualde guztiak ez direla alderdi berari begira egon historikoki: mendebaleko berrikuntza den egin erabili bide da eskualde batzuetan —Urolan, Goierrin eta Tolosaldeko hego-ekialdean—, baina ez beste batzuetan —Tolosaldeko ipar-mendebalean, Beterrin eta Gipuzkoako (ipar) ekialdean—, nor-nork sailean behinik behin. Era berean, mendebaleko euskararen berrikuntza heldu bide ez den Beterrin Euskal Herriaren erdialde zabaleko berrikuntza bat bildu da: nor-nork irrealisetako [*ezan + -zki-]. Esan dudanez, gainera, mendebaleko egin dagoen eskualdeen barrenean ere aldakortasuna dago, eta beraz, horiez jardutean ere kontuan izan behar dira zenbait ñabardura. Hori guztia dela eta, orain arte planteatu ez diren galdera batzuk egin nahi izan ditut saio honetan, galdera horiei erantzutea zail bada ere, horietan pentsatzea interesgarri delakoan. Argi dago hizkuntza-ezaugarri gehiago aztertu beharko direla Gipuzkoa erdialdeko eskualdeek ondoko eskualdeekin izan dituzten iraganeko hizkuntz lotura, harreman eta dinamikak sakonago ezagutzeko. 5. Bibliografia Agirrebeña, Aintzane, Itziar Alberdi, Xabier Mendiguren & Asier sarasua. 2007a. Beasaingo euskara. Beasain: Beasaingo Udala. Agirrebeña, Aintzane, Belen Maiz, fernando Muniozguren, Asier sarasua & Miren Zabaleta. 2007b. zarautz hizketan. Zarautz: Zarauzko Udala. Agirretxe, Joxe Luix & Imanol Esnaola. 2000. Lezoko euskararen azterketa. Lezo: Lezoko Unibertsitateko Udala. Agirretxe, Joxe Luix, Mikel Lersundi & Ortzuri Olaetxea. 2000. Pasaiako hizkera. Pasaia: Pasaiako Udala. Akesolo, Lino. 1982. Amaseigarren mendeko euskerazko «miserere» bat. karmel 166. 37-47. Aldai, Gontzal. 2014. Hacia una periodización de la fragmentación del euskera occidental. FLV 118. 221-245. Altuna, fidel. 1995a. Loiolako dotrina. ASJU 29(2-3). 611-649. Altuna, fidel. 1995b. Acto contriciocoa eriotzaco orduracò: Garcia de Albeniz araiarraren araberazko eskuizkribua (1778). ASJU 29(1). 83-132. Apalauza, Amaia. 2012. nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa. Bilbo: Euskaltzaindia. | science |
addi-25044d2a0c8a | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59013 | Zenbait ezaugarri araberaren definiziorako | Ondartza Padierna, Iker | 2022 | ASJU, 2022, 56 (1), 121-148 corpusa aurkeztuz. Ondoren, ezaugarri linguistikoen analisia egin dugu, hauek 4 multzo nagusitan sailkatuz: MEZren ezaugarriak (§ 2.1), Arabako euskara Bizkaikoarekin lotzen duten ezaugarriak (§ 2.2), bereizten dutenak (§ 2.3) eta araberaren ezaugarri esklusiboak diratekeenak (§ 2.4). Azkenik, analisitik ateratako ondorioak aurkeztu ditugu, arabera definitzeko zenbait ezaugarri aukeratuz eta geografikoki kokatuz. HitZ gAkOAk: Euskalkiak; dialektologia diakronikoa; Arabako euskara; arabera; Mendebaldeko Euskara Zaharra. 1. Sarrera Araba eta Arabako euskara izan dira azken urteetara arte euskal dialektologian pisu gutxien izan duten lurralde eta hizkera(k). Horren arrazoiak euskararen galera goiztiar eta bizkorra, lekukotasun gutxi gorde izana, eta bertako hizkeren "bereizgarri propiorik" eza izan daitezke (Zuazo 1999: 165-166). Lan honen xedea arabera dialekto bezala definitzen jarraitzea izango da, azken urteotan egindako zenbait lanen bidetik (cf. Urgell 2020; Eraña 2020). Mitxelena aurreko euskalariek Arabako euskara beste dialektoekin batera kokatu zuten: Oihenartek Gipuzkoako euskararekin batera, Larramendik nahastetzat jo zuen bere gramatikan (1729), nahiz eta hiztegian (1745) Bizkaikoarekin berdindu zuen, eta Bonapartek ere azken lorratzak bizkaieraren barruan kokatu zituen (Zuazo 1999: 166). 1958. urtean, Mitxelenak eta Agudek Landucci italiarraren Dictionarium Linguae Cantabricae hiztegiaren edizioa kaleratu zuten, eta honen sarreran egindako azterketak inflexio-puntu bat eragin zuen Arabako euskararen azterketaren historian. Mitxelenak Landucciren hiztegiko hizkera Bizkaikotik hurbil ikusi zuen arren, ezaugarri desberdinak ere bazituela zeritzan, dialekto kategoria emateko lain. Meridional deitura jarri zion, hegoaldekoa euskaraz, eta aspaldi euskara galduta zegoen eremu batekoa izango zela zeritzan. Bestalde, aipatu bezala, Bizkaia hegoaldeko hizkerekin eta debagoieneko euskararekin zeuzkan loturetan oinarrituz, Araban kokatu beharko litzatekeela ondorioztatu zuen: de aquí se sigue naturalmente que esta variedad extinta debió hablarse al sur de la actual zona de habla vasca, es decir, en Álava o en Navarra. y la afinidad con el vizcaíno a que nos acabamos de referir apunta precisamente a Álava, cuya habla, tanto por los testimonios anteriores que poseemos como por lo que hoy podemos comprobar en las zonas septentrionales que han conservado la lengua, era muy próxima al vizcaíno. (Mitxelena 1958: 38) Gugandik hurbilago, hainbat lanetan jorratu izan du Zuazok (1989, 1997, 1998b, 1999, 2012, 2015) Arabako euskararen gaia. Hasiera batean (cf. Zuazo 1997, 1998b, 1999) ez zen Mitxelenarekin bat etorri: ez zion euskalki autonomoaren izaerarik eman, eta Mendebaldeko euskalkiaren barruan kokatu zuen —Arabako sortaldea izan ezik; mendebaldeko, erdialdeko eta euskara nafarraren tarteko eremutzat jo baitzuen (1999: 181-182)—. Zuazoren Mendebaldeko dialektoa, beraz, Bizkaiko, Arabako, eta deba ibarreko hizkerek osatzen zuten. Hala ere, ondorengo lanetan, iritziz aldatu zuen, eta araberari dialekto maila eman zion (Zuazo 2012: 49). Beste alde batetik, araberak azken urteotan garrantzia handia hartu du euskararen dialektalizazioaren ikerketan: Gasteizek, eta Arabak oro har, pisu handia izan zuen Mendebaldeko Euskara Zaharraren —hemendik aurrera MEZ— barruan, eta kontu
ZENBAIT EZAUGArrI ArABErArEN dEFINIZIOrAKO 123 https://doi.org/10.1387/asju.23151 asko azalgarriagoak dira hizkuntza-egoera honetako berrikuntzen fokua lurralde honetan jarriz gero (cf. Zuazo 2010a; Lakarra 2014 [2011]; Zuloaga 2020a). Urgellek (2020), adibidez, araberaren gaia lantzeko zenbait gako eta ideia proposatzen ditu, lan honetan zehar geure egingo ditugunak. Orain arte nagusi izan den "Arabako euskara" terminoaren anbiguotasuna nabarmentzen du, baita dialektoa linguistikoki, kronologikoki eta geografikoki definitu beharra ere, muga politikoekiko dauzkan loturak saihestuz. Arabar jatorria duten berrikuntzek definitutako 3 hizkuntza-egoera proposatzen ditu, ardatz geografiko eta kronologikoak kontuan izanda, eta horiek oinarri harturik aztertu beharra: zaharrena MEZ da. EBZren zatiketaren adar nagusienetako bat litzateke, eta Erdi Aroan Arabako Lautadak, eta honetako hiriburu Gasteizek zuketen eragin-esparruak osatuko lukete MEZ. viii.-ix. mendeen artean proposatzen du Urgellek berak (2020: 714), eta horren barruan sartzen dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoako zati handi bat eta Nafarroako mendebaldeko haran batzuk.2 Bigarrena "arabera" bezala aurkezten du: hizkuntza-egoera hau MEZ zatikatu ondoren eta Arabako euskara ahuldu artekotzat jotzen du (2020: 724-725), Arabak eragin-eremu (murritzago) bateko gune berritzaile bezala iraun zuen garaia hain zuzen. Azkenik, euskara ahuldu osteko egoera modernoena, "Araba sartaldekoa" eta "Araba sortaldekoa" bezala, bitan banaturik (Urgell 2020: 712). "Araba sartaldekoa" Gasteizko eragin-eremutik arinxeago aldendu zela erizten du (Urgell 2020: 726-729), eta Bizkaikoetatik hurbilago geratu zela. Horretan bat gatoz berarekin, baina urruntze hori zein garaitakoa izan zen zehaztu beharko litzatekeela uste dugu, horren arabera hizkuntza-egoeren sailkapena aldatu ahalko/beharko bailitzateke. Gainera, ezagutzen ditugun lekukotasunak ezaugarri linguistiko askotan ez datoz bat Arabako gainerako lekukotasunekin: plural komunztaduraren galera, -keta aditz-izena, *edun aditzetako erroak, etab.; oro har, ikus lan honetako 4. atala. Arabera dialektoa linguistikoki definitzeko, bada, 3 berrikuntza motari erreparatu behar zaiela azaleratzen du (Urgell 2020: 719). Lehenengo eta behin, MEZri legozkiokeen ezaugarriak. Bigarrenik, mendebalde murritzago batekoak diren berrikuntzak. Hirugarrenik eta azkenik, Bonaparteren bizkaierarekin bat ez datozen ezaugarriak. Azken hori multzo bitan bereizi beharko litzatekeela uste dugu; eta horrela egin dugu analisian: batetik, Bonaparteren bizkaierarekin ez, baina beste dialektoekin partekatzen diren ezaugarriak, eta bestetik araberaren esklusiboak diren ezaugarriak. Horiek dira garrantzitsuenak definizio linguistikorako, dialektoak, edo dia lek to-multzoak, ondokoekiko izan duten garapen beregaina erakusten dutelako (Camino 2008: 218-219).3 Arabako corpusari dagokionez, ez zaigu nahi adina iritsi eta, handitzen joan den arren —izan lekukotasunak aurkitzeagatik (Lazarragaren eskuizkribua; cf. Bilbao et al. 2020), zein beste dialektoetan sailkatu izan diren testuak berriz kokatzeagatik (Betolatza kasu; Knörr 1986)—, oraindik ere oso urria eta asimetrikoa izaten jarrai- 2 Gipuzkoako ekialderantz ez dago ziur esaterik noraino hel zitekeen (Urgell 2020: 717), baina barruan sartzen dira Goierri eta Urola behintzat. Nafarroan, Burunda, Ameskoa eta Lana ibarrak dira ziurtasun batez sar daitezkeenak. 3 Eranskinean, aurrekoekin kokatu ez ditugun ezaugarri pare bat dakartzagu, hasiera batean gure azterketan sartu genituenak, baina azkenean aipatu multzoetan sailkatu ez ditugunak.
ZENBAIT EZAUGArrI ArABErArEN dEFINIZIOrAKO 125 https://doi.org/10.1387/asju.23151 bora ardatz hartu behar ditu. Horretaz arduratzen da dialektologia diakronikoa edo dialektologia historikoaren esparrua: "Hortxe ikusten dut nik, hain zuzen, dialektologia diakronikoaren lekua: hizkuntza batu komunetik garai historikoetan lekukoturik ditugun dialektoetarako bidea azaltzen" (Urrestarazu 2021: 10). dialektologia, isoglosetan oinarritzen da. Horiek, ezaugarri jakinei egozten zaien banaketa bezala definitu ahal dira. Orokorrean, geografiaren aldetik begiratzen zaie, bakoitzak daukan hedadurari hain zuzen, baina horretaz gain, kronologia ere badute: isoglosak garai desberdinetan sortuak izan daitezke, eta sasoian sasoian izaera eta hedadura desberdina izan dezakete. Beraz, isoglosak modernoagoak eta zaharragoak izan daitezke, eremu zabalagokoak eta murritzagokoak, bateratzaileak eta bereizleak, isolatuak eta multzoak (Zuloaga 2020a: 60). Ezaugarri linguistikoen gainean eratuta dauden heinean, izaera desberdina dute, eta horretatik abiatuz balio sailkatzaile desberdina dute: Berrikuntzak dira dialektologian balio sailkatzaile handiena duten ezaugarriak, horiek baitira aurreko hizkuntza-egoerarekin haustura bat eragiten dutenak, eta diatopikoki gertatzean hizkuntza baten dialektalizazioa eragiten dutenak (Camino 2008: 212). Horien artean denak ez dira berdinak, eta zenbait iragazki ezartzen zaie balio sailkatzailea neurtzeko. Adibidez, garrantzia handiagoa hartzen dute, positiboek, zaharrek, esklusiboek, sistematikoek edota hedadura zabalekoek (Zuloaga 2020a: 63-64). Arkaismoek, bestalde, ez dute aurrekoek haina balio sailkatzaile, aurreko hizArkaismoek, bestalde, ez dute aurrekoek haina balio sailkatzaile, aurreko hizkuntza-egoerako ezaugarri bat gorde dutela baino ez dutelako erakusten. Hala ere, arkaismo multzo partekatuak agertzen direnean ondoz-ondoko hizkeretan, hauen arteko lotura adierazteko lagungarri izan daitezke, batez ere berrikuntza partekatuekin batera agertzen direnean (Camino 2008: 237-239; Urrestarazu 2021: 18-19; Zuloaga 2020a: 64-67). Azkenik, hautuak ditugu. Euskalaritzan dialektoen une jakin bateko banaketak azaltzeko erabili izan dira, baina kronologiari erreparatuz gero, hiz kuntza-egoera zaharrago batean gauza bat adierazteko posibilitate bat baino gehiago izan eta dialekto bakoitzak horien artean egiten duen jokabidean datzate (Camino 2008: 226). Beraz, Lakarrak (2014: 172-177) azaldu bezala, berrikuntza kateen bidez azal daitezke. Esan dugu dialektologiarako garrantzia handiena duten ezaugarriak berrikuntzak direla, baina ezin daitezke guztiak balio sailkatzaile berarekin neurtu. Meilletengandik hasita gaur egun arte berrikuntzei ezarritako iragazkiak biltzen ditu Zuloagak (2020a: 61-64), aldi berean Urrestarazuk ere hiru multzotan sailkatzen dituenak (2021: 13-18): iragazki geografikoa, kronologikoa, eta hizkuntza-iragazkia. Labur aipatzearren, lehen multzoan sartzen dira berrikuntza hedadura zabalekoa izatea, bateratzailea eta esklusiboa. Iragazki kronologikoa gainditzeko berrikuntzak zaharra behar du izan, eta dagokion garai historikoan kokatzea. Azkenik, hizkuntza-iragazkiak berrikuntza fonologia edo morfologiaren esparruetakoa, berezia, positiboa eta sistematikoa izatea eskatzen du. Analisira itzuliz, lan honetan aurreko atalean aipatutako zortzi lekukotasun horietatik abiatuta zenbait ezaugarriren azterketa egin dugu eta, Urgelli (2020) jarraikiz, 4 multzo nagusitan sailkatu ditugu: MEZren ezaugarriak liratekeenak (§ 2.1), Araba eta Bizkaia —hemendik aurrera A eta B— lotzen dituztenak (§ 2.2) eta A gainontzeko dialektoekin lotzen dituztenak (§ 2.3). Azkenik, araberaren ezaugarri esklusiboak diratekeenen multzoa ere gehitu dugu (§ 2.4).
ZENBAIT EZAUGArrI ArABErArEN dEFINIZIOrAKO 127 https://doi.org/10.1387/asju.23151 (2020b: 202): Eta çure arimarençat (21), Virginaen choruan (65) eta pobreçea penarequin (75).7 2.1.2. Egin laguntzailearen gramatikalizazioa MEZtik datorren azkenengo berrikuntzetarikoa litzateke Zuloagaren ustez (2020a: 493-494). Izaera iragankorra dauka, eta *ezan-ekin batera edo azken hau ordezkatuz ageri da Bn, An eta Gko eremu zabal batean. Hedadura geografikoa kontuan izanda, foku geografikoa Araban duela esatea da ziurrena, a + a > ea disimilazioak bezala, baita Araba eta inguruetako lekukotasunek erakusten dutelako berrikuntza aurreratuen (Lakarra 1996: 185; Mounole 2007: 101; Zuloaga 2020a: 553-554). Oro har, hedadura zabala izan arren, ez du a + a > ea bilakabideak bezalako sistematikotasunik lurralde guztian, eta *ezan erroko aditzak ere aurkitzen dira lekukotasun zaharretan: uler ezac lenago (RS 194; Lakarra 1996), erre deçagun Mondragoe (Arrasateko Erreketa 25; Arriolabengoa 2006). Hala ere, hori kronologia eta *ezan-ekin banaketa funtzionalean izateagatik azal daiteke, egin zabalduago baitzen adizki hirupertsonaletan, eta *ezan gehiago gorde da agintera bezalako esparruetan (Zuloaga 2020a: 553). Erabilerari dagokionez, indikatibozkoak ez diren datibodun adizkiekin lotura handiagoa bide du, eta hirupertsonaletan zabalera handiagoa hartzen du bipertsonaletan baino (Lakarra 1985: 254-258).8 Adibidez, Gipuzkoako testuen azterketa sistematikoaren bidez hiru joera erakutsi zituen Mounolek (2007: 100-101): hegomendebaldeko testuetan (Zegamako dotrina, goierriko platika eta Otxoa Arin) egin laguntzailea sistematikoa da hirupertsonaletan, eta *ezan-ekin batera agertzen da bipertsonaletan. Bigarrenik, ipar-ekialderagoko testuetan (Oikiako dotrina eta Irazusta) lehia da hirupertsonaletan, eta *ezan baizik ez bipertsonaletan. Azkenik, Kardaberatz dugu, salbuespen bakar bat izan ezik, *ezan orokorra sistematiko erabiltzen duena. Lan honetako corpuseko lekukotasun gehienetan agertzen da egin laguntzailea: biurtu libertadea eguidaçu (Laz. A17:45), jan eguiçu (Port. 39), barcatu deiztala (Alb. 169), euqui eguizu (Gam. "dabilcenchoac" 59), libradu gaguizan (Bet. 16). Lazarragak eta Albenizek, aurrekoarekin batera *ezan ere badute, nahiz eta bigarrenkaria izan Larreakoarenean, eta ihartua bestearengan (Mounole 2007: 102-103): topa neçan (Laz. B16:21-25), admitidu zazu (Alb. 173). Bukatzeko, Landucciren hiztegian, sevillako 1619ko poesietan eta Iturberengan ez dugu adibiderik aurkitu, ez egin-enik, ez *ezan-enik. 2.1.3. Urgellek hizkuntza-egoera honen ezaugarrien multzora gehitzen dituen bi arkaismoetako bat da ablatiboko -rean forma, nahiz eta MEZko berrikuntzatzat hartu behar ote den galdegiten duen (2020: 31. oharra).9 Batera zein bestera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dokumentatzen da, nahiz eta azken honetan deklinabide marka bezala deba bailarako lekukotasunetan baino ez den: debakoa bide zen 7 Azken adibideko soziatiboak koordinazio egitura zahar baten itxura du, batez ere ahapaldia kontuan izanda: Pagatua yçango da / munduco penitencia, / pobreçea penarequin, / gosea eta egarria. Agian honekin lotuta eman liezaioke azalpena, Albenizen kasuetan Altunak (1995: 99) egin bezala. 8 Antzera jokatzen du *erazan laguntzaileak Nafarroako erdiguneko zenbait testutan, aditz hirupertsonalaren lekua betetzen duen heinean (Mounole 2007: 36. oharra). Beraz, antzeko testuinguru morfologikoa beteko zuketen berrikuntzatzat har litezke. 9 Nahiz eta badiren ezaugarri hau MEZeko berrikuntzatzat jo izan dutenak (adibidez, Zuazo 2012: 46-47), lan honetan arkaismotzat joko dugu, Mitxelena (1977) jarraituz.
ZENBAIT EZAUGArrI ArABErArEN dEFINIZIOrAKO 129 https://doi.org/10.1387/asju.23151 euskalarien artean. Beste biak, arkaismo garrantzitsuak dira: -rean ablatibo marka eta *edunen adizkietako -au- erroa eta eratorriak (vs. ekialde zabaleko -u- zaharra). Garrantzitsuak direla diogu, A, B eta G lotzen dituztelako batetik, eta gainerako dialektoekiko esklusibotasuna erakusten, bestetik. 2.2. A eta B lotzen dituzten ezaugarriak Multzo honetan, Bizkaiko, Arabako eta debagoieneko lekukotasunetan ageri diren ezaugarri komun batzuk aztertu ditugu. Gorago aipatu bezala, Urgellek (2020: 719) arabera aztertzeko 3 ezaugarri motari erreparatu behar zaiela adierazten du. Multzo hau hedaduraz MEZkoak baino murritzagoak diren ezaugarrien multzoaren parekoa litzateke. Guztira 6 ezaugarri aukeratu ditugu, denek ere berrikuntzei ezarritako iragazkiak gainditzen dituztenak. 2.2.1. Txistukarien sabaikaritzea 2.2.2. Genitibo singularreko formak 2.2.3. -gaz soziatibo singularreko marka 2.2.4. *edutsi erroko ditrantsitiboak 2.2.5. -adu eta -idu partizipioak mailegu berrietan 2.2.6. -eta aditz-izena 2.2.1. Euskal Herriko mendebaldeko zenbait eremutan, Erdi Aroko toponimian xiii.-xiv. mendeetatik ageri zaizkigu diptongoaren ostean txistukariak sabaikarituta; modu ziur batean, behintzat (Zuloaga 2020a: 181-182). Adibidez, Gasteizko Aretxabaleta herriarekin ikusten da batetik besterako bilakaera: Harizaualleta (1025); Harizaballeta (1135); Harechavaleta (1258) (salaberri Zaratiegi 2015; apud Zuloaga 2020a: 181). Gaur egungo hizkeretara arte iritsi dira Vj + z > V(j) + x eta Vj + tz > V(j) + tx bilakabideak, eta testuinguruak eragindako bilakabide fonologikoak dira; Euskal Herriko erdi-ekialdeko sabaikaritze adierazgarria mendebaldean galdua baitzegoen lehen lekukotasunetarako (Azkue 1935: 109; apud Zuloaga 2020a: 178). Bizkaia eta Araba erdi-mendebaldean sistematikoki dokumentatzen da, eta debagoienean eta Lautadan ere baden arren, horietan jada ez da sistematikoa. Hortik eskuin, item lexiko jakin batzuetako adibideak baino ez dira aurkitzen (Zuloaga 2020a: 180-181). Aipatutako eremu-geografikoari jarraikiz, gure corpusean Landucciren hiztegiko A eta C eskuek, Betolatzak eta Lazarragak dute, azkenak bietara jokatzen duen arren: gacheâ (Lcc. 228), Elexa (Bet. 2v), nax (Laz. AL:1153v), gaycic (Laz. A27:1-2). Beste guztiek eta Landucciren B eskuak, ez dute mota honetako sabaikaritzerik: ayzaracea (Lcc. 238), Eliçaco (Por. 65), damugaiza (Itur. 37), ezpanaiz (Alb. 169). 2.2.2. Bada genitiboan Euskal Herriko mendebaldea bereizten duen ezaugarri bat: gainontzeko dialektoetan genitibo singularra -aren atzizkiaren bidez adierazi izan da lehenengo testuetarik; mendebaldean, ordea, -r- gabeko formak izan dira nagusi lehen lekukotasunetatik, nahiz eta -aren zaharragoa (Castaños 1957: 61) ere agertu inoiz. Mendebaldeko genitibo singularreko forma -aen zen garai arkaikoan, eta bokal multzoen soiltzearen ondorioz -aen > (-een) > -en gertatu zen Euskara Zaharrerako, singular eta pluralaren arteko bereizketa morfologikoa galduz (Castaños 1957; Mou-
g. gaizqui trataturiq (Itur. 78). 2.2.6. -eta eta -keta aditz izenak dira euskarazko aditz-izenen artean modernoenak, toponimiako atzizkiak eta kasu lokatiboetako plural markaren jatorri berbera dutela kontuan izanik (Mitxelena 1971; apud Urgell 2006: 932). Mitxelenak (1971: 16 Bizkaian lekukotutako *edutsi-rena ez den adibide bakarra, baldin eta errefraua bertakoa bada, Refranes y Sentenciasen da: dyc (25). 17 Gaur egun, partizipioa -au da, bai erromantzeari mailegatutakoetan, bai ondare zaharrekoetan. Azkoitia, Azpeitia eta Zestoan, aurrekoaz gain -iu ere bada. (Zuazo 2014: 90).
ZENBAIT EZAUGArrI ArABErArEN dEFINIZIOrAKO 133 https://doi.org/10.1387/asju.23151 Berrikuntza hau izan da zalantza handienak eragin dizkiguna, pare bat arrazoigatik: Araba erdialde eta mendebaldeko lekukotasunetan sistematikoa da, Lazarragagan bikoiztasuna da, eta ekialderago ez da ageri. debagoienean ere, ez da sistematikoa, eta egun Leintz bailaran baino ez da (Zuazo 2017: 28). Beraz, toponimian antzinatik ageri den arren, ez da Aren eremu guztira zabaltzen, eta Zuloagak bezala (2020a: 561-565), guk ere zalantza egiten dugu berrikuntzaren jatorria An ote den. -gaz soziatibo singularreko forma Bk eta Ak partekatzen duten berrikuntza zahar bat da. Hala ere, aldea dago batetik bestera: Bn singularrean bakarra da; aldiz, An -kin formarekin batera ageri da. Gainera, Iturberen lekukotasunetik pentsa genezake jada garai historikoan fase sparitan zegoela eremu batzuetan. Beraz, berrikuntza zaharra dela eta inoiz hedadura handiagoa izan zuela pentsatzera garamatza. Pluralean, aldiz, -kaz forma gutxitan aurkitu dugu gure corpuseko lekukotasunen artean.*edutsi ditrantsitiboarekin soziatibo marka singularren antzeko kasua gertatzen da: Bn *edutsi da ia bakarra (ikus 16. oharra), eta A sortaldean beste erro batzuetako adizkiekin batera dago. -adu eta -idu partizipioen berrikuntzak ere multzo honetako zaharrenen artean behar du izan, neolinguisten laugarren hatsarrearen arabera (Bartoli 1925; apud Zuloaga 2020a: 81), beste batzuek baino eremu zabalagoa hartzen duelako —Gipuzkoan bada, baina ez, aldiz, A sortaldean— eta lehenengo lekukotasunetarako jada sistematikoa delako. Baina, batez ere, -eta/-keta aditz-izenekin egin genezakeen kronologia erlatiboagatik: aditz-izenok mailegu modernoetako partizipioekin loturik zabaldu bide ziren (ikus Urgell 2006 xehetasun gehiagorako); beraz, partizipioek garai zaharrago batetik finkatuta behar zutela esan daiteke. Oro har banaketa hori jarraitzen dute genitibo singularreko formek ere: Gn eta gainontzeko dialektoetan -aren marka den bitartean, Bz eta Az -aen da nagusi —nahiz eta -aren ere agertu— lehenengo testuetatik. Bokal multzoen soiltzearen ondoren forma nagusi bi eman zituen: -an eta -en. Lehen forma Arabako erdi-ekialdeko lekukotasun batzuetan ageri da, baina gure corpusetik lortu ditugun datuetarik, ez dugu bien arteko bereizketa garbirik aurkitu. 2.3. A eta B bereizten dituzten ezaugarriak Hirugarren multzo honetan, aurrekoan sailkatutako ezaugarrien kontrakoak batu ditugu: B eta A —debagoiena barne— bereizten dituzten ezaugarriak, edo, beste era batera esanda, Urgellek (2020: 719) proposatu bezala, Bonaparteren "bizkaieran" kokatu ezin diren ezaugarriak. Hala ere, multzo honetan araberak beste dialektoekin eta forma orokorrekin bat egiten duen kasuak aipatuko ditugu, ezaugarri esklusiboak hurrengo multzoan sailkatu baititugu. Beraz, Ak Brekin alderatuz gorde dituen ezaugarriak lirateke. Bost dira hona ekarritako ezaugarriak: 2.3.1. *edun adizkietako erroak 2.3.2. Adizkietan a + a > ea disimilaziorik ez gertatzea 2.3.3. sudurkari berrezarri gutxiago 2.3.4. ditrantsitiboetan -i(n)- erroa gordetzea 2.3.5. -kin soziatiboko marka singularrean
ASJU, 2022, 56 (1), 121-148 2.3.1. Euskara historikoan *edun laguntzaileen adizkietako erroak forma ugari izan ditu hizkeraz hizkera. Bonaparterengandik (1863) hasita erabili izan den banaketa sinkronikoan, -o- "bizkaierari", -e- "gipuzkerari", -u- "goi-nafarrerari" eta "nafar-lapurterari" eta -ü- "zubererari" lotu izan zaizkio. Arabako lekukotasunetan, -o- eta -au- —subjektu 3. pertsonakoetan— erroak ez eze, Gipuzkoan ere dokumentatzen den -eu-, -e- eta -u- erroak ditugu; sakonago § 2.4.1. 2.3.2. Adizkien barruan jazotzen den a + a > ea bilakabideak ez dauka balio semantikorik; beraz, eta izenaren morfologiako singularrari lotutakoa ez bezala (ikus § 2.1.1), bilakabide fonologiko soiltzat hartu beharra dago (Zuloaga 2020a: 254255). Lehen lekukotasunetarako dokumentatzen bada ere, aditzetakoa modernoaLehen lekukotasunetarako dokumentatzen bada ere, aditzetakoa modernoagotzat jotzen du Zuloagak (ibidem), pare bat arrazoigatik. Batetik, hedadura geografiko txikiagoa duelako: Btik kanpo, An, testu gutxi batzuetan baino ez da agertzen, eta deba ibarrean garai bateko lekukotasunetan baino ez, sistematikotasun txikiarekin. Bestetik, adizki jakin batzuetara lotua egotea: gehienbat izan, joan eta eroan-en adizkietan agertzen da, baina egon, *edun eta *-io- aditzetan ere dokumentatuta dago. Azkenik, berrikuntzaren fokua Bilbo ingurukoa izan litekeela proposatzen du (Zuloaga 2020a: 558-561), Bizkaian baino ez delako sistematikoa, eta hiriburuko testuetan —Mikoleta eta Enojaduric (Arejita 1991)— ageri direlako zabalduen. Ezaugarria Lazarragaren eskuizkribuan baino ez da ageri aztertutako corpusean. Hona hemen adizki bakoitzeko adibide bana: garean (A28:141), joean (AL:1138v), neroean (B12:7). Beraz, berrikuntza honek eragina izan zuen Aren eremu batzuetan, baina ez zen errotu. 2.3.3. Badakigu noizbait euskaraz bokal sudurkariak egun baino hedatuago izan zirela, baina, grafikoki ez ohi zirenez markatzen, ez da erraza zein hizkeratan zeuden jakitea. Garibai eta Madariagari esker, badakigu xvi. mendean bazirela mendebaldean, eta Kapanagari esker xvii. mendean Bizkaiko ekialdean (Mounole & Gómez 2018: 497). Hori, baina, ez da oso ohiko kontua, eta gehienetan ez daukagu bokal sudurkariei buruzko informazio zehatz eta ziurrik. Askotan, bokalen sudurkaritasuna argitzeko gerora izan duten garapenari begiratzea euskarri izan daiteke: "Grafiaz harago bokal sudurkariez gutxieneko segurtasunez hitz egiteko irizpide bakarra da ustez bokal sudurkaria duten forma zaharrek gerora zer-nolako forma hartu duten aztertzea" (Zuloaga 2020a: 208). Honetan, berrikuntza interesgarria izaten da kontsonante sudurkariaren berrezarpena: hizkera askotan -î# testuinguruan gertatzen da, eta mendebaldeko hizkera batzuetan îṼ hiatoan ere bai; hauen bilakabideari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, ikus Ulibarri (2015: 47-49). Aztertutako corpusean berrikuntza hori ez da Bizkaiko testuetan beste ageri, ez baita testuinguru guztietan, are gutxiago sistematikoki. Aztertu ditugun testuen artean, Betolatza da gehien duena —hala ere, gogoratu 4. oharrean esan bezala, balitekeela bere herriko hizkera ez islatzea—: christiñau (90), oraciñoac (91), baina comunioâ (93), vsay eguitea (103). debagoienean ere, Arabako lekukoek baino gehiagotan izan arren, ez dute bizkaierak adina zabalduta (Zuazo 2017: 30-31). 2.3.4. Gorago aipatu legez (§ 2.2.4), euskaraz hiru erro ditrantsitibo nagusi daude indikatiboan. Lakarrak (2014 [2011]: 198) berrikuntza kateen bidez aditz laguntzaile hauetarako egin zuen eskema jarraituz, *eradun eta -i(n)- orokorrak zirate-
ZENBAIT EZAUGArrI ArABErArEN dEFINIZIOrAKO 135 https://doi.org/10.1387/asju.23151 keen; beraz, EBZko berrikuntzatzat hartzekoak. Bizkaian, Araban eta debagoienean beste banaketa bat ageri da: *edutsi erroa ere bada, eta aurreko bien galera partzial, oso, edo eza lurraldearen arabera. Hemen sortzen da Aren eta Bren arteko desberdintasuna: euskara historikoan, Bn *edutsi bakarra bada ere, An -i(n)- eta *edutsi erroak daude, hurrengo ezaugarri multzoan aztertuko dugun beste erro batzuekin batera. -i(n)- erroari dagokionez, Betolatzaren dotrinan guztiz ordezkatuta dugu *edutsiren mesedetan, eta Landucciren hiztegian, aurrerago esan bezala, ez dugu laguntzaile hirupertsonalen adibiderik. Aldiz, Portal eta sevillako poesietako adibide apurretan bakarra da: digus (Port. 55), sien (sev. 67), dissut (sev. 107); eta *edutsirekin batera da Lazarragagan, Gamizengan, Albenizengan eta Iturberengan: eman dio (Itur. 44), ez diçu emun (Laz. A27r:12), ezan dio (Gam. "Beste tunucho berri bat" 10), erregutcen badiozu (Alb. 169).19 2.3.5. Aurreko puntuan azaldutakoaren antzera gertatzen da soziatibo singularreko formarekin: Bn -gaz forma bakarra da, eta aztertu ditugun Ako lekukotasunetan horrekin batera -kin formak ere ageri dira, Betolatzaren dotrinan izan ezik: criadoreaquin (Alb. 167), laztanarequin (Laz. B30:3), iltzeaquin (Gam. "dabilcenchoac" 108), O requin (Itur. 89). Gainera, Portal eta sevillako poesietan -kin marka baino ez da: onarequin (sev. 15), leguearequin (sev. 19), ascorequin (Port. 19), penarequin (Port. 75). Laburtuz, A eta B bereizten dituzten ezaugarriok —adizkietako a + a > ea eta sudurkari berrezarriak hain hedaturik ez izatea, eta, ditrantsitiboko -i(n)- erroa eta soziatibo singularrean -kin marka gordetzea—, Brekiko arkaismoak dira. *edun-en erroetan jazotako bilakabideak dira berrikuntzatzat har genitzakeen bakarrak, eta eurak ez oso bereziak, beste hizkera batzuetan ere gertatutako bilakabide fononologikoak baitira. Beranduago hitz egingo dugu (§ 2.4) erro horien guztien konbinaketak suposatzen duenaz. 2.4. Araberaren ezaugarri esklusiboak Azkenik, arabera linguistikoki definitzeko aurkitu ditugun 7 ezaugarri esklusiboak dakartzagu hona. Lanaren hasieran aipatu dugun legez, inoiz dialekto izaera ukatu izan zaio, berrikuntza esklusiborik ez izatea eta beste dialektoetako ezaugarrien nahasketa izatea argudiatuz (Zuazo 1998b, 1999), nahiz eta ezaugarrien konbinaketa soilak dialektoak definitzeko aski diren (Camino 2008: 219). Multzo honetan, esklusiboak diren eta beste dialektoetatik bereizten duten zenbait ezaugarri batu ditugu. Egiari zor, horietariko batzuk ez dira orokorrak lurraldean bertan, eta lekukotasun gutxitan ageri dira aztertutako corpusean, baina euren nolakotasunak eta beranduago debagoienean lekukotuak izateak garrantzia handia ematen die, oso esklusiboak baitira euskarazko corpus historikoan. Ezaugarriok dira dialektoak linguistikoki definitzeko garrantzia handiena eman izan zaienak (Camino 2008: 215), eta definizio geografikoa eta kronologikoa ere hauetarik abiatuta egin beharko litzatekeela uste dugu. Bestalde, esan bezala, ezauga19 Bestalde, aipatzekoak dira Albenizek dituen dezun 'dizun' (167) eta diotzut 'dizut' (171). Lehena behintzat, Urdiainen jasoa du Zuazok (2010b: 143).
ZENBAIT EZAUGArrI ArABErArEN dEFINIZIOrAKO 137 https://doi.org/10.1387/asju.23151 2.4.2. Gorago (§ 2.2.6) aritu gara -eta eta -keta aditz-izenen jatorriaz, eta lehenaren gramatikalizazio eta hedapenaz. -keta-ren gramatikalizazioak —txistukari osteko testuinguruez gain— berankorragoa izan behar du, hartu zuen —eta hartzen duen— eremu geografikoa txikiagoa baita. Euskara Arkaikoan, Landuccik du -keta aurreratuen, berrikuntza Gasteiz ingurutik hedatu zen seinale (Urgell 2006: 935). Gainera, zabaltze prozesuan bide zegoen, -te eta -tzaite aditz-izenen zenbait testuinguru morfologikotara ere hedatzen baitzen (ibidem). Horren adibide dira Mitxelenak (1958: 36-37) emandako batzuk: eunquetâ 'eho', osquetan 'ostu', aulquetâ 'ahuldu', aguinquetâ 'agindu', vayquetan 'bahitu', oriquetan '*oritu', vaquetea 'batu', quenquetea 'kendu', yrasçarriquetaco 'iratzarri', esquetea 'estutu', veroquetea 'berotu', sinisquetea 'sinestu'. Hala ere, Arabako hiriburuak jada eragin-eremu murritzagoa zuen garaikoa izan behar du, eta euskara ahuldu zenekotik ez oso urruti (Urgell 2006: 935). Horrela, berrikuntza zaharragoen hedadurarekin alderatuz, Lautada gainditu zuten Gasteizko azken "berrikuntza-sortaren" barruan koka daiteke, absolutibo pluralaren komunztadura faltarekin batera, esaterako (cf. Eraña 2020). Gaur egun, debagoienean erabiltzen da aditz-izen hau, eta gure corpusean Landucci, Lazarraga (ezconquetaco A19:5; sinisqueta B16:43) eta Albenizengan (aguiquetan 167; barcaquetaco 169) baino ez ditugu aurkitu adibideak.23 2.4.3. Araberaren berrikuntza esanguratsuenen artean koka daiteke objektu pluralaren komunztadura ez betetzea. debagoienean, Goierri gehienean, Otxandion eta Legution dokumentatu izan da, eta tradizionalki bertako hizkeren ezaugarritzat hartu izan da.24 Araba erdi-ekialdeko lekuko gehienek ere izanik, horietako batzuen kokapen geografiko eta kronologikoak —Landucci eta Lazarraga batez ere— berrikuntzaren fokua Gasteiz eta Lautada inguruan kokatzera garamatza. Lehen lekukotasunetatik agertzeak garai historikoaren aurreko berrikuntza izan zela adierazten digu, eta hedapen geografikoa kontuan izanda Erañak (2020: 52) xiii.-xiv. mende bitartean kokatu du. Erañak (2020), gainera, zehaztapen ugari egiten du berrikuntza honi buruz, eta beronen geruzak sailkatzen ditu bakoitzaren hedadura eta kronologiaren arabera: Geruzarik zaharrena adizki ditrantsitiboena izan daitekeela deritzo (Eraña 2020: 46-47), eremu geografiko zabalena hartzen baitu —Araba erdialde eta ekialdea, debagoiena eta Goierri—, eta sistematikotasun handienarekin betetzen dena da. Lan honetan aztertutako lekukoen artean, Lazarragarengan, Albenizengan eta sevillako poesiako adibide bakarrean (Jaunaq eman sien / ligeraq corpusaq 67-68) ageri zaigu ditrantsitiboetan. Gamiz eta Landucciren hiztegian, aldiz, ez da testuingururik, eta Betolatzaren dotrinako aukera posible bietan ez da jazotzen.25 23 Zuazok (2017: 101) definitzen duen debagoieneko hizkerari datxekio kasu honetan, ez eskualde administratiboa. Aramaio, Oñati eta Leintz ibarrak osatzen dute. 24 Azkuek (1935: 25. oharra) ezaugarri hau Otxandio eta Legutio aldean ere kokatzen du, baina Burgete & Gaminde (1991), Gaminde (1984, 1999) lanetan, aldiz, pluraldun formak jasotzen dituzte herriotan. Zehatzago, Legutio aldean *edun-en objektu 1. eta 2. pertsonako adizkiak (gau, zau) jasotzen dira, baina bestelakorik ez. 25 Betolatzak, berriz ere, ez du bat egiten A erdi-ekialdeko gainontzeko lekukotasunekin. Ikus dena den 4. oharrean dotrinako hizkeraz esaten dena.
ZENBAIT EZAUGArrI ArABErArEN dEFINIZIOrAKO 139 https://doi.org/10.1387/asju.23151 2.4.4. debagoienean eta Legution *edun-en iraganeko adizkietan geuan 'genuen', zeuan 'zenuen', eta eratorritako formak (geben/zeben, gemen/zemen, gauen/zauen...) aurkitzen dira gaur egun. Inguru hauetan *edun-en iraganeko adizkietan bilakaera analogiko bat gertatu zela ikus daiteke, B sartaldean gertatutakoaren aurkakoa, hain zuzen: B sartaldean singularrekoak pluralezkoen formen eredura egiten dira (nenduan), eta kasu honetan pluralak dira singularren eredura egiten direnak (Mitxelena 1963: 49-50). Hauetaz gain, Arabako herri batzuetan ere dokumentatu dira —Nafarrete, Urrunaga, Urbina— eta araberazko lekukotasunetan ere azaltzen dira (Altuna 1995: 108-110): Albenizen behin topa daiteke (zaben 'zenuen' 173) eta Lazarragarengan honelako ugari aurkitzen dira. Honek berrikuntzaren fokua Lautada aldean kokatzera garamatza, nahiz eta Arabako beste lekukotasunetan ez agertu. Lazarragaren eskuizkribuan subjektua 2. pertsonakoa denean agertzen zaigu, *edun-en 1. eta 2. pertsonako komunztadurarik gabekoen adizkien antzean: ceben 'zenituzten' (Laz. AL:1153r), cebela 'zenituela' (AL:1151v). 2.4.5. Lazarragaren eskuizkribuan aurkitutako jakin eta jagin aditzek berezitasun handia daukate euskararen historiaren azterketan: "perpaus jokatugabeko argumentu datiboarekin komunztadura egiten duten aditz jokatugabeen lehen lekukotasunak dirateke euskararen historian" (Mounole 2020: 148). Aditz beregain zein laguntzaile bezala ager daitezkeela azaltzen du, jagin partizipio batekin, eta jakin partizipio zein aditzoinarekin, eta oro har, jagin iragankor gisa ageri da, eta jakin iragangaitz gisa. Baliteke egin eta *edin (ekin) aditzak egotea hauen azpian (ibidem). Lazarragaren eskuizkribuan nahiko oparoak dira, eta bai Lazarragaren, bai sasiolaren zatietan ageri dira. Lakarrak (2014 [2011]: 200) adierazi bezala, Arabako euskarari izaera propioa emango liokeen ezaugarri garrantzitsuenetako bat izan daiteke; beste inon aurkitu ezean, bertako ezaugarri esklusibotzat hartu beharrekoa baita: ...baliteke ezaugarri hau esanguratsu bilakatzea A euskalkitzat hartzeko orduan; izan ere, Ak "besteren" (B, G, inoiz GN-ren) ezaugarrien konbinazio berezi hutsa dela dirudi inoiz, ezaugarri propio gabekoa: oraingoan, ordea, ezaugarri honek lehendik ere ezagutu behar zitzaion "orijinaltasun" eta autonomia are markagarriago bihurtzen du. (Lakarra 2014 [2011]: 200) Ulibarrik (2015: 198), Dotrinazko Sermiotegiko esaldi bat azaltzeko baliatzen du jakin aditza: se gure isen eben aurretu yaquin vere areriyoen maliciyeri (4-79). Horrela, lekukotasunak ezaugarriaren hedadura ez zela lokala adieraziko liguke, eta behintzat Araba sartalderaino iristen zela, ezaugarriari are garrantzia handiagoa emanaz. 2.4.6. Lazarragaren eskuizkribuan, jagin eta jakin aditz jokatugabeekin batera, datiboarekin lotutako beste adizki batzuk dokumentatu dira: jago, jagot, ñagon formako adizki ditrantsitibo jokatuak dira.27 Zuazok (2018: 904), Bergaran, Antzuolan eta Oñatin egun oraindik ere erabiltzen diren jat, jao, xao... adizkiekin lotu zituen. Lazarragaren eskuizkributik gaur egun arte oro har antzera iraun duten arren, badira batetik besterako aldeak: Erañak dioenez (2020: 72), Lazarragak *edutsi eta 27 Lan honetan bat egiten dugu Ariztimuñok (2021) proposatutako sudurkari palatalaren hipotesiarekin.
ZENBAIT EZAUGArrI ArABErArEN dEFINIZIOrAKO 141 https://doi.org/10.1387/asju.23151 zabalagoa eskaintzea, Lazarraga debagoienarekin lotuko lukeen beste ezaugarri esklusibo baten aurrean ginatekeelako. Gainera, interesgarria da balio bereko eragon aditza Orozkon lekukotzea.30 Laburtuz, multzo honetan zazpi ezaugarri sailkatu ditugu. *edun adizkietako erroen poliformismo arkaikoarekin batera, Erdi Aro amaiera aldeko hiru berrikuntza: -keta aditz-izena, pluraleko komunztadura falta eta singularraren eredura egindako pluralak *edun-en lehenaldian (geben, zeben erako formak). Berrikuntza zaharrak dira —agian xiv.-xv. mende bitartekoak zaharrenak—, jada lehen lekukotasunetan ageri baitira, nahiz eta kasu batzuetan oraindik hastapenetan izan (*edun erroko singularraren eredura egindako lehenaldiak zein plural komunztadura faltako azken geruzak).31 Beste hirurak (jagin eta jakin datibodun jokatugabeak, -a(g)o- eta *eradutsi erroko aditzak) aurrekoak baino berrikuntza ilunagoak dira eta agerpen gutxi dute corpus historikoan; beraz, badirudi hondarrekoak zirela lehen lekukotasunetarako. Hain esklusiboak izateak baina, oso garrantzitsuak egiten ditu araberaren azterketan. *Edun-en adizkietako erroetan, gauza asko ageri zaizkigu batera, araberari egotzi izan zaion erro poliformismoan batzen direnak: MEZerako proposatu izen den (Zuloaga 2020a; Urrestarazu 2021) -au- erroaz gain, horren berrikuntza diren -eu-, -o-, -e- eta -u- erroak ere. debagoienean, aldiz, ez dugu horrelakorik aurkitu. Poliformismo hori, beste eremuetan hautuen bidez forma bakarra nagusitu aurreko egoerarekin parekatzen du Zuloagak (2020a: 714): "Horietako bakar bat nagusitu aurreko egoera zaharragoa islatzen dute Arabako testuek". -keta aditz-izena lehen lekukotasunetarik dugu araberako lekukotasun gehienetan. Gaur egun debagoienean da bizirik, baina aski argia da berrikuntzaren fokua Araban izan zela, -eta-rena bezala, baina berankorragoa. Plural komunztadura eza Juan Mateo Zabalarengandik hasita Gipuzkoako hegomendebaldeko hizkeretan kokatu izan da. Hala ere, isoglosaren eremu geografikoa eta Arabako lekukotasun arkaikoetan ageri izanak araberaren berrikuntzatzat hartzera garamatza. Erañak (2020) deskribatutakoak fokua Lautada eta Gasteiz aldean izan zuen berrikuntza baten hedapen mailakatua erakusten digu, kronologikoki aurrera eginez joan ahala hedadura txikiagora zabaltzeko aukera izan zuena. *Edun-en iraganeko aditzetan beste berrikuntza bat ageri zaigu, xvi. mendean zehar zabal zitekeena: geuen/geben/gemen... eta zeuen/zeben/zemen... tankerako formak. Lehenaldiko pluraleko formok singularraren eredura eginak dira. Aztertutako corpusean Lazarraga eta Albenizen baino ez ditugu aurkitu adibideak, baina debagoieneko eta Legutioko hizkeretan ere lekukotu dira oraintsu. Lazarragaren eskuizkribuan, ordura arte dokumentatu gabeko eta datiboarekin lotutako jagin eta jakin aditz jokatugabeak lekukotzen dira, bai Lazarragaren zatian, baita sasiolarenean ere (Mounole 2020: 148). datibozko aditzekin lotutako beste erro bat dira -a(g)o- adizkiak. ditrantsitibo hauen historia ondo ezagutzeko 30 Gaur egun administratiboki Orozko Bizkaia izan arren, bai sozialki, bai euskararen aldetik Aiaraldearekin (batez ere Laudiorekin) lotura handiak izan ditu beti. Bertako hizkerak lotura handiagoak bide ditu A sartaldean egin zenarekin Bkoekin baino (cf. Ulibarri 2008; Gonzalez 2020). 31 Ikus Erañak (2020: 51-52) plural komunztadura galeraz ematen duen kronologia.
ASJU, 2022, 56 (1), 121-148 oraingoz falta den arren, Ariztimuñok (2020 [2022], 2021) jada ematen ditu horien jatorri eta hedadurari buruzko azalpenak, eta aldaera bi behintzat desberdindu daitezkeela: batetik dia- hasieradunak, eta bestetik ja- dutenak. Lehenak Goierri eta Urola aldean dokumentatzen dira, gutxi gorabehera; bigarrenak, aldiz, Araba eta debagoienean. Azkenik, Lazarragaren eskuizkribuan *eradutsi erroko lau ditrantsitibo aurkitu dira. Horietako bik kausatibotasuna adierazten dute. Esan bezala, Leintz bailaran ere jaso dira erro bereko aditz batzuk (derautzet, derautzo; Ormaetxea 2006: 295), baina adiera semantiko desberdinarekin —progresibotasuna adierazteko—. Beraz, hiru motatan bereizi behar ditugu: Lazarragarengan agertzen diren ditrantsitibo arruntak; Lazarragaren eskuizkribuko laguntzaile kausatiboa; eta Leintz bailarako balio progresibodunak. Halere, semantikoki desberdinak izan arren, beste inon ere lekukotu ez den *eradutsi erroaren adizkiak dira denak. 3. Ondorioak Orotara, lan honetan arabera linguistikoki definitzen jarraitzeko saiakera berri bat egin dugu. Mitxelenaz (1958) geroztik, zenbait euskalarik heldu diote gai honi, batez ere azken urteotan, 2004an Lazarragaren eskuizkribua (cf. Bilbao et al. 2020) aurkitu ostean, bultzada handia ematen ari zaiola baitirudi. Historian zehar eman izan zaion trataeraren aurkezpen labur bat eginez hasi gara, eta Urgelli (2020) jarraikiz, dialektoa linguistikoki eta geografikoki definitzearen beharraz jardun dugu, auzi honek eman baitio bidea lanaren helburuari. Honen guztiaren ondoren, gure analisi saioari ekin diogu, zortzi lekukotasunetatik abiatuz: bost arabar garbiak (Landucci, Lazarraga, Betolatza, Gamiz eta Albeniz), eta beste hirurak, aldiz, kokatugabeak, baina araberarekin lotu izan direnak (Portal, Iturbe eta sevillako bertsoak), nahiz eta testu gehiago ere izan ditugun kontuan. dialektologia diakronikoa (cf. Camino 2008; Lakarra 2014 [2011]; Zuloaga 2020a; Urrestarazu 2021) egitean ezaugarri guztiek ez dutenez garrantzia bera, hedadura geografikoa eta kronologia aintzat hartuz 4 multzo nagusitan bereizi ditugu, Urgellen (2020) ideia geure eginez: A, B eta G lotzen dituztenak —MEZrenak— (§ 2.1); Bk, Ak eta debagoienak partekatutakoak (§ 2.2); A gainontzeko dialektoekin lotzen dutenak (§ 2.3); eta, azkenik, Aren ezaugarri esklusiboak (§ 2.4). MEZren ezaugarriak diratekeenen ostean, A Brekin lotu eta bereizten duten ezaugarriak jorratu ditugu. Bide honetatik, MEZren barne dialektalizazioan sakondu nahi izan dugu, eta hizkuntza-egoera horren lehen haustura nondik jazo zen zirriborratu. B, A eta debagoiena lotzen dituzten ezaugarriak bildu ditugu, denak berrikuntza partekatu zaharrak direlako, eta guztiak izan ez arren, asko sistematikoak dira. Hortaz, garrantzitsuak. Bereizten dituztenen artean, araberaren ezaugarri esklusiboez gain, gehienak ezaugarri orokorrak dira, hau da, Ak Brekiko gordetzaile jokatu izanari dagozkionak. Beraz, adarkatze bitarra (Lakarra 2014 [2011]: 166-172) jarraituz, datuotatik MEZren barne-dialektalizazioan Ak, Bk eta debagoienak Grekiko talde bateratuagoa osatu zutela ondoriozta dezakegu. Hemen ikusitako zenbait ezaugarrik, MEZren ondorengo hizkuntza-egoera partekatua definitzeko balio handia izan de-
ZENBAIT EZAUGArrI ArABErArEN dEFINIZIOrAKO 143 https://doi.org/10.1387/asju.23151 zaketela uste dugu, hala nola *edutsi erroak, -gaz soziatibo singularreko markak, edo -rean ablatibo marka emankor gisa gorde izanak (§ 2.1.3).32 Azkenik, arabera definitzeko garrantzitsuenak diren 7 ezaugarri esklusiboak landu ditugu. Hauek ez dira denak berdinak, eta ez dute dialektoa definitzeko balio bera. Adibidez, *edun erroko adizkietako komunztadura galera (§ 2.4.3), edo singularraren eredura egindako lehenaldiak (§ 2.4.4) berrikuntza modernoak dira, garai historikoan ari direnak zabaltzen. Beste batzuk, aldiz, -a(g)o- erroko ditrantsitiboak, *eradutsi eta jakin/jagin aditzak kasu, nahiz eta agerpen gutxi izan corpus historikoan, berrikuntza positibo zaharrak eta esklusiboak dira; beraz, garrantzitsuak.33 Azken biak zaharrak izateaz gain, lekukotasunetan zabalduenak dira: plural komunztadura galera eta -keta aditz-izena. definizio geografikoari dagokionez, definizio linguistikoan aipatutako ezaugarriak hartu behar dira oinarri, eta ez egungo edo garai jakin bateko eremu administratiboaren mugak, araberarekin sarritan egin den bezala (Urgell 2020: 709-710). Beraz, ezaugarrion isoglosak batez ere Araba erdi-ekialdea eta debagoiena barnebiltzen dituztela kontuan izanda, eremu hori hartu beharko genuke dialektoaren balizko hedadura geografikotzat. definizio honek aldaketa nagusi bi dakartza Araba lurralde historikoaren mugekin alderatuz: Lehena debagoieneko euskara barne hartzea litzateke. Hori, bai A eta Bren arteko harremanean (§ 2.2 eta § 2.3), bai ezaugarri esklusiboetan ere (§ 2.4), araberarekin lerrokatzen dela ikusi dugu, bizkaierarekin baino gehiago behintzat. Beraz, lanean zehar noizbehinka aipatu dugunez, debagoieneko euskara araberatzat hartu behar dela markatzea ezinbesteko zaigu, azkenengo urteotako zenbait lanetan (Lakarra 2017: 61; Zuloaga 2020a: 712-713; Urgell 2020; Eraña 2020: 74-77) proposatu legez. Gainera, hizkuntzazkoek ez ezik, lotura geografiko eta historikoek ere honen alde egiten dute (Zuazo 2006: 152-154). Bigarrena Araba sartaldeari dagokio. Urgellek (2020: 726) "Araba sortaldeko" eta "Araba sartaldeko" azpi-dialektoak bereizten ditu. Lan honetan ere, Araba sartaldeko lekukotasunek erakusten duten euskara oro har ez dator bat lan honetan aztertutako sortaldeko lekukotasunek islatzen dutenarekin. dena dela, eremu hartako euskara sakontasunez aztertzea lan honen mugetatik harago geratu da, eta Araba sartaldeko euskara Atik urrunduz eta sartaldeko Brekin lerrokatuz joan ote zen, eta hori noiz gertatu zen esan ahal izateko, etorkizunean gehiago sakontzeko premia ikusten dugu. Halaber, Aren ertzetako hizkeretan sakontzea komeniko litzateke —hala nola Burundakoa edo Orozkokoa—, horien eta Arabako lekukotasunetako euskararen arteko konparazio-lana zabalduz, eta lanean zehar landutako ezaugarriak uztartuz. 32 Ikusi beharra dago soziatibo singularreko -gaz marka inoiz zabalagoa izan ote den, eta lehen lekukotasunetarako eremu murritzagoan gordea. Horrela balitz, agian MEZrako proposatu beharko litzatekeen ezaugarria izan daiteke. 33 -a(g)o- erroko ditrantsitiboekin, Ariztimuñok (2020 [2022]) proposatutakoaren arabera aditzon isoglosa asko zabaltzen da; hori dela eta, agian arabera definitzeko ja- (< *dia-) bilakabidedun aldaera da kontuan hartu beharko genukeena. | science |
addi-3f197f990727 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59014 | Vinsonen eta van Eysen arteko gutunak | Munduate, Manex | 2022 | Oro har, Vinsonen hizkuntzalaritza ikuspegiak van Eysenarekin bat egiten du, besteak beste euskoiberismoaren auziari eta euskal gramatikaren eta aditz ereduaren orokortasunei dagokienez. Alabaina, badira euren artean eztabaida sortzen duten gai zehatzagoak ere.
Gainera, gutunetan batez ere Vinsonek garaiko hizkuntzalari nahiz euskalariekin izandako aurrez aurrekoak ere azaleratzen dira.
ASJU, 2022, 56 (1), 149-270 Amaitzeko, ezin alde batera utzi batak zein besteak euskal testu zaharren bilketa eta edizioan eginiko lanak. Gutunetan zehar aipamen ugari jasotzen dituzte edizioen bilketa eta prestaketa lanek. HiTz GAkOAk: Vinson; van Eys; gutunak; euskalaritza; xix. mendea; hizkuntza-ideiak. 1. Sarrera 1.1. Atarikoak Lan honen helburu nagusia xix. mendeko Julien Vinson eta Willem Jan van Eys euskalarien arteko gutunen edizioa aurkeztea da, garai hartako euskalaritzaren egoeraren berri zehatzagoa emango duelakoan. Euskal Herritik kanpokoak dira euskalariok: Vinson frantsesa zen eta van Eys holandarra. Gisa horretan, xix. mendean euskalaritzaz zen kanpo-ikuspegia osatu nahi izan dut, orduko hizkuntza-ideietatik abiatu eta bertako nahiz kanpoko euskalarien arteko hartu-emanen berri emateko asmoz. Gainera, Frantziako eta Herbehereetako bi hizkuntzalariren lanak aztertzeak euskalaritzaz haragoko ekarpen bat ere egin dezake: xix. mendeko Europan nagusi ziren hizkuntzalaritza-ereduak eta euren arteko harremanak argiago ezagutzen laguntzea. Gutuneria hau bi arrazoi direla medio hautatu dut: alde batetik, Vinson eta van Eys Bonaparte printzearekin eta schuchardtekin batera ziurrenik xix. mendeko atzerriko euskalari garrantzitsuenak direlako; eta bestalde, 103 gutunez osatutako gutuneria nahikoa lagin adierazgarria dela uste dudalako. Vinsonen eta van Eysen arteko gutunak Euskaltzaindiaren bidez lortu baditut ere, aipatu nahiko nuke gutunon jabetza izatez olaso dorrea Fundazioarena dela eta, ondorioz, haren baimena ezinbestekoa izan dela Euskaltzaindiak gordetzen dituen fitxategi digitalizatuak eskuratzeko. Hona hemen lanaren egitura. Atariko hauen ostean, gutunen egileen (Vinson eta van Eys) ohar bio-bibliografikoak eskaini ditut (§ 1.2). Bertan, euren lana ulertzeko lagungarriak izan daitezkeen datu biografikoak eman ditut. Azkenik, hizkuntzalari bakoitzaren obra eta, zehazkiago esanda, euskararen inguruko edota euskalaritzarekin zerikusia duten lanak ekarri ditut gogora. Jarraian, gutunen ezaugarriak, kronologia eta originalen kokalekua eta egoera zehaztu ditut (§ 1.3). Atal honetan ediziorako lan-tresna izan den gutuneriaren deskribapen orokorra egin dut. Hasteko, gutuneriaren tamaina eta kronologia finkatu ditut eta, datu horietatik abiatuz, gutun galduen inguruko ondorioak atera. ondoren, gutunen ezaugarriak deskribatu ditut, gutunen formatuaren eta erabilitako orrien tamainaren berri emanez, besteak beste. Gainera, gutunetan aipatzen diren datuek (gutuna idatzi den lekuak, batez ere) autoreen bizitzaren inguruan eskaintzen diguten informazioa ere jaso dut. Amaitzeko, ekoizpenik handieneko tartea zehaztu eta horren arrazoiak azaltzen saiatu naiz. ondotik gutunen edizioa dator (§ 2), aurretik edizio-irizpideak direla (§ 2.1). Horietan, puntuazio, hitz banaketa eta laburduren inguruan jarraitu diren irizpideak finkatu eta edizioan zehar erabili diren ikurrak zehaztu ditut. Eta jarraian gutunetan lantzen diren ideia nagusiak jaso eta aurrera begira egin litezkeen ikerketak iradokitzen dituen ondorioen atala dator. ondorioen ostean eranskinak datoz. Horien artean, alde batetik, gutunen beren aurkibide kronologikoa (§ E.1) dago eta, bestetik, gutunetan ageri diren antroponimoena (§ E.2). Azkenik, gutunetan ageri diren lanen zerrenda bibliografikoa
VINsoNEN ETA VAN EysEN ArTEKo GUTUNAK 151 https://doi.org/10.1387/asju.23369 dago (§ E.3). Aurkibide kronologikoa taula moduan egituratu dut; gutunaren zenbakia, urtea, data eta idazle nahiz hartzailea zehaztuz. Antroponimoen aurkibidean, berriz, aipatzen diren autoreen izen-abizenak, jaiotza eta heriotza urteak eta, zenbaitetan,2 autoreen ohar biografiko laburrak eman ditut. Bibliografia erreferentziei dagokienez, Vinsonen 1891ko bibliografian dagokien erreferentzia jaso dut. Gainera, obra baten edizio guztiak eta obra horretatik eratorriak erreferentzia bakar batean jaso ditut. Amaieran dator lanerako baliatu diren erreferentzia bibliografikoen zerrenda oro korra. 1.2. Bizitzak eta lanak 1.2.1. Julien Vinson (Paris 1843-Libourne 1926)3 oinarrizko ikasketak India hegoaldean egin zituen, bere aita Pondicheryko Entzutegian prokuradore baitzen. Nerabezaroan Frantziara joan eta 1864an Nancyko École Forestière-n jarraitu zuen ikasketekin, harik eta 1866an Baionako basozainen ikuskariorde izendatu zuten arte. Nancyn ikasten ari zela, euskalaritzan murgildu zen Émile Charles frantses hizkuntza eta literaturako irakaslearen eskutik. orduan piztu zitzaion Euskal Herriarekiko interesa, eta interes horrek akuilaturik hasi zen euskalariekin harremanetan. Bonaparte 1869an ezagutu zuen Francisque Michel eta duvoisinen bidez. Geroago, 1875ean, Campionekin kasualitatez egin zuen topo Iruñean, Eugène Godard-ekin globo bidaia batean uste gabeko lur hartzea izatean. Vinson ez zen hizkuntzalari profesionala, baina, hala ere, esan daiteke eskola naturalistaren jarraitzaile berankorra izan zela, Europan jada Meilleten eskutik eredu historiko-soziala nagusitzen ari zenean. Hovelacque izan zuen maisu, Frantziako hizkuntzalaritza naturalistaren defendatzaile nagusia. Urte luzez idatzi zuen 1867an Hovelacquek Chavée-rekin batera sortu zuen Revue de Linguistique et de Philologie comparée (RLPhC) aldizkarian. ondoren, 1880tik Julien Girard-ekin batera aldizkariko zuzendariorde izan zen eta, azkenik, 1892tik 1916an itxi zen arte argitalpenaren zuzendari bakar izan zen. Aipatzekoa da azken alean, 48.a, liburu iruzkin guztiak bereak direla, eta 10 artikuluetatik 6 berak idatziak. Bestalde, aldizkarian argitatutako artikuluen % 33ren egilea Vinson bera da. Besteak beste, Brocaren Revue Anthropologique aldizkarian ere argitaratu zituen lanak. Hizkuntzalari profesionala ez izan arren, Parisko École d'Anthropologien lanean jardun zuen hizkuntzalaritzako ohorezko irakasle moduan, eta Parisko École de langues orientales vivantesen hindustanera eta tamilera irakasle izan zen 1879an katedra eskaini ziotenetik hil zen arte. Jarraitzeko, euskalaritzan eragin gehien izan duten bere lanak eta euskalariekin izandako harremanak gogoratuko ditugu. RLPhC aldizkarian 1868an argitaratutako "Coup d'œil sur l'étude de la langue basque" izan zen euskalaritzaren inguruko bere 2 ohar biografikoak Hurch eta Kerejeta (1997) lanean aipatzen ez diren antroponimoen kasuan txertatu ditut. Beraz, gainerakoen datuak jakin nahi izanez gero, aipatutako lanean agertzen dira. 3 Honakoak izan dira Vinsonen biografia egiteko erabili diren lanak: desmet (1996), Garate (1963- 1964), Gómez (2001), Granja Pascual (1986), oihartzabal (2007, 2008) eta Urquijo (1905, 1927).
VINsoNEN ETA VAN EysEN ArTEKo GUTUNAK 153 https://doi.org/10.1387/asju.23369 eta hizkuntzalaritzarako hurbilketa filosofikoak arbuiatzen zituen. Franz Bopp, Jacob Grimm, August schleicher edota Max Müller jarraitzen zituen. Vinson Euskal Herrira egin zuen bigarren bidaian, 1868an, ezagutu zuen, Getarian (Lapurdi). Van Eysek, Vinsonek ez bezala, RLPhC aldizkarian parte hartze oso urria izan zuen: 1873-1874 artean egindako hiru argitalpen baino ez ditu. Van Eysen eta Vinsonen arteko harremana nahiko gorabeheratsua izan zen. Hasiera batean Vinsonek van E ysen Essai de grammaire de la langue basque lanaren bigarren argitalpena (1867) goraipatu zuen, eta senar-emazteekin lotura estua izan zuen. denboran aurrera egin ahala, ordea, van Eysek berak Vinsonekin eztabaidak izan zituen. Bonaparte printzea ere aurrez aurre ezagutu zuen, biak Londresen bizi izan ziren garaian, 1871tik 1875era. Euskalariekin izandako harremanez gain, sayce bezalako hizkuntzalari ezagunekin ere hartu-eman estua izan zuen: bai aurrez aurreko harremana Londresen eta baita gutun bidezkoa ere. Euskalaritzari dagokionez, aipatu beharreko lanen artean dago Essai de grammaire de la langue basque, 1865eko eta 1867ko argitalpenetan. Bigarren argitalpen zuzendu eta emendatua Euskal Herrira egindako 1866ko bidaiaren ostekoa da. orduan ezagutu zuen Gregorio Arrue Zarautzen. Aditzari dagokionez, 1874koa da bere Le verbe auxiliaire basque, Bonaparterekin izandako eztabaiden iturri izan zena. Gramatikagintzan ez ezik, hiztegigintzan ere aritu zen; 1873an Dictionnaire basque-français argitaratu zuen eta duvoisinek kritika gogorra egin zion. Gramatikaren arloan esanguratsuak dira 1879ko Grammaire comparée des dialectes basques eta 1883ko Outlines of Basque grammar. Lehenengo gramatika horretan egindako hainbat ekarpen oso garrantzitsuak izan dira euskalaritzan. Horien artean daude, besteak beste, artikuluaren -ar forma zaharraren berreraiketa, zu izenordainaren pluraltasuna azpimarratzea, euskaran deklinabiderik ez dagoela azaltzea eta aditz laguntzaile bat baino gehiago daudela erakustea. Aldizkariei dagokienez, jada aipatutako RLPhCn izandako parte hartze urriaz gain, The Academyn ere idatzi zuen. Gainera, 1886an Berlinen Karl Hannemann eta Theodor Linschmannek sortu zuten "Baskische Gesellschaft" elkartearen Euskara aldizkarian ere argitaratu ziren bere lanak. Besteak beste, aldizkari alemaniarrean Bonaparteri bere ikerlanetan metodorik ez erabiltzea leporatzen dio. senar-emazteen osasun-arazoak zirela medio, 1875ean san remoko (Italia) hotel batera aldatu ziren, eta bertan bizi izan ziren 1914an 89 urte zituela hil zen arte. Frantzia eta Italia arteko mugako Côte d'Azur delakoan aurretik oporraldi asko pasa zituzten. Euskalaritzari egindako ekarpenetan berebizikoa filologia arloan egin zuena da. Izan ere, 1894an darmstadteko liburutegian 1596an datatutako Refranes y Sentencias aurkitu zuen eta 1896an obra horren edizio bat argitaratu. Bestalde, Herbehereetan euskara aztertu zuen Uhlenbeckengan euskara ikertzen hasteko erabakian eragina izan zuen. 1.3. Gutuneria Atal honetan gutuneriaren ezaugarriak xehetuko ditut. Alde batetik, zenbat gutun diren orotara, zenbat norantza bakoitzean eta originalak nondik lortu diren zehaztuko dut. Bestalde, kronologiari dagokionez, hurrenkeran dauden akatsak eta horri erreparatuz gutun galduez ondorioztatu daitekeena, eta ekoizpenik handieneko ur-
ASJU, 2022, 56 (1), 149-270 teez esan daitekeena bilduko ditut. Azkenik, gutunez gain dauden beste paperak deskribatu, gutunak non idatziak diren aztertu eta euren formatuari nahiz paperari buruzko xehetasunak argituko ditut. Gutunen kopuruari dagokionez, 103 dira guztira aztertu ditudanak: horietatik 40 Vinsonek van Eysi idatziak dira, eta 63 van Eysek Vinsoni zuzendu zizkionak. Gutun guztiak frantsesez idatzirik daude eta 1etik 103ra zenbakitu ditut. Jatorrizko gutunerian ere gutunak lehenengo orrialdeko goiko eskuineko angeluan arkatzez zenbatuta daude. Baina Vinsonek van Eysi idatzitako gutunetan kopurua ez dator erabat bat edizioko gutun kopuruarekin, 40 (ik. § E.1). Izan ere, zenbatuen artean gutunez gain faktura bat (19.a) eta amaierako oharrak ere badaude (42.a eta 43.a). Hori dela eta, edizioan 40 gutun agertu arren, gutunerian aipatutako hiru dokumentu horiek ere kontuan hartuta guztira 43 zenbatzen dira. Van Eysen kasuan, berriz, gutun kopurua bat dator edizioan aztertuekin: guztira 63 dira Vinsoni bidali zizkion gutunak. Bestalde, ez dago argi nor izan zen gutunak zenbatu zituena. Itxura guztien arabera ez Vinson eta ezta van Eys ere, beharbada gutunak gorde zituen Lacomberen eskua izan daiteke. Gutunen originalak Euskaltzaindiaren bidez eskuratu ditut. Zentzu honetan, zehaztu nahi dut gutunak fisikoki Euskaltzaindiak gordetzen baditu ere, jabegoa olaso dorrea Fundazioarena dela. Beraz, olaso dorrea Fundazioaren6 baimena ezinbestekoa izan da Euskaltzaindiak gutunok bere azterketarako utz ziezazkidan. Gutunen kronologiarekin jarraituz, lehenik eta behin, aipatzekoa da hurrenkera kronologikoari erreparatuz gero akatsak daudela. Hau da, zenbait kasutan gutunen zenbakia eta berauen dataren araberako hurrenkera ez datoz bat. Esate baterako, Vinsonek van Eysi bidalietan, 1874ko abenduaren 15ean idatzia urte bereko azaroaren 24an idatziaren aurretik ageri da, eta 1891ko urriaren 18koa urte bereko irailaren 8koaren aurretik. Van Eysek bidalitakoetan, bestalde, 1879ko ekainaren 14koa da maiatzaren 15ekoa baino lehen dagoena. Aztergai ditugun gutunetan lehenengoa 1868koa da, baina Vinsonen eta van Eysen arteko gutun elkartrukea ordurako hasia zatekeen. Izan ere, Vinsonek lehenengo gutun horretan van Eysi barkamena eskatzen dio erantzuna berandu datorrela eta. Gainera, van Eysen biografian adierazi moduan (§ 1.2.2), badakigu urte horretan bertan ezagutu zutela elkar. Beraz, litekeena da gutun bidezko harremana urte horretan bertan baino lehenago hasi izana, lehenengo gutuna azarokoa baita. Azkena, ostera, Vinsonek 1901eko ekainean idatzia da. Kasu horretan ezin ziurta daiteke bien artean egon zen azkena izan zen ala ez; ez gutunaren edukiagatik eta ezta kronologikoki ere. Izan ere, Vinson 1926an hil zen, eta van Eys 1914an. 6 olaso dorrea Fundazio edo sorrerakundea, Bergarako olaso dorrea egoitza gisa duena, Telesforo Monzonek eta haren emazte Maria Josefa Ganuzak sortu zuten eta George Lacomberen ondarea eskuratu zuten. orain urte batzuk, ordea, olaso dorrea Fundazioak eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat adostu zuten eta olaso dorrea ondarearen kontserbazioa eta katalogazioa Euskaltzaindiaren esku gelditu ziren. Horrek bai George Lacomberen liburutegia, bai olaso dorrea sorrerakundearen Artxibo Historikoaren xix. mendeko atala eta baita Monzon-Gamuza familiaren ondareak ere Euskaltzaindiaren egoitzan gordeko direla esan nahi du, aztergai izan ditudan gutunak tartean. Gutunak Euskal Artxibo Historikoan digitalizatuta eta eskuragarri daude: https://dokuklik.euskadi.eus/badator/visor/008/0551 eta https://dokuklik.euskadi.eus/badator/visor/008/0213.
VINsoNEN ETA VAN EysEN ArTEKo GUTUNAK 155 https://doi.org/10.1387/asju.23369 Horrez gain, argitu beharrekoa da 1868 eta 1901 bitartean, ziurrenik, badirela aztertu direnez gain gutun gehiago ere. ondorio horretara iristeko guztiz baliagarriak dira Vinsonek van Eysengandik jaso dituen gutun gehienetako eskuz idatzitako oharrak. ohar horietan, Vinsonek gutuna zein egunetan jaso duen eta berak zein egunetan erantzun dion adierazten du. Horren arabera ondoriozta daiteke tarte horretan gutxienez, ia ziurtasun osoz, Vinsonek van Eysi bidalitako 16 gutun galdu direla (ikus gutunen taula kronologikoa § E1). Van Eysek bidalitako gutun gehiago badiren, ordea, nekez zehatz daiteke, ez baitago hori egiaztatzen duen frogarik. Kronologiarekin bukatzeko, 1874 da ekoizpenik handieneko urtea, guztira 22 gutun dira urte horretan idatzitakoak, eta edukiari dagokionez, bataz beste mamitsuak. Hori ez da harritzekoa, urte hartan biek ala biek RLPhC aldizkarian duten artikulu kopurua eta kaleratu dituzten lanak ikusita. Vinsonek, esate baterako, urte horretan argitaratu zituen Etxepareren olerkiak (Etxepare 1874) eta van Eysek 1873an kaleratu zuen bere hiztegia eta 1874an Le verbe auxiliaire basque liburua. Gainera, garaitsu horretan idatzi zuten RLPhC aldizkarian artikulu gehien. Beraz, 1874an gai eta argitalpen ugariri buruzko artikuluak idatzi izana euren arteko gutun elkartrukean igartzen da. Aipatutako argitalpenen inguruan (van Eysen hiztegia eta aditzari buruzko lana eta Vinsonen Etxepareren olerkiak) biek RLPhCn artikuluak dituzte: Vinson (1874a) eta van Eys (1874a), hurrenez hurren. Gainera, ordukoak dira eztabaida eta iritzi trukaketa gehien eragin dituzten bi gai ere: aditzarena eta iberismoaren auziari buruzkoa. Ekoizpen areagotze horrek 1875ean ere badu bere isla: 16 gutun dira ordukoak. Gutunen artean badira gutunez gain bestelako "paperak" ere, guztiak Vinsonen gutunen artean. Esate baterako, 1874ko urriaren 13ko 43.aren ostean, Cazals liburutegiko faktura moduko bat ageri da, van Eysen izenean eta 1874ko uztailaren 11n datatuta, Manuel de conversation basque liburuaren salneurria eta bidalketa gastuak ageri direla. Aipatzen den eskuliburua dartayet-ena (1861) izan daiteke, garaitsu hartan aipatzen baitu Vinsonek bere lan hori 38. gutunean. Bestalde, Vinsonen gutunen amaieran bi orrialde solte daude. Alde batetik, Vinsonek 72. gutunean aurrekoan, 71.a, van Eysek hala eskatuta bidali zion Bonaparteren artikulu bateko pasarte bat dago (Bonaparte 1877). Bertan, printzeak Vinsonekin iberismoaren auziaz duen eztabaidari erantzuten dio. Bestalde, azkeneko orrialdean Leizarragaren Testamentu berria lortu ahal izateko egunkarietan argitaratzeko iragarki bat ageri da; 61. eta 62. gutunetan ematen da ideiaren berri. Gutunak non idatziak diren begiratzeak ere bi autoreon bizitzaren berri ematen digu. Vinsoni dagokionez, 1868tik 1879ra bitarte, 1-75. gutunak, gehienak Baionatik idatziak dira, basozainen ikuskariorde gisara egiten baitzuen lan. Hala ere, badira tartean senperetik eta La réoletik (Eguberri garaian) idatziak ere. Gerora, 1879tik aurrera, gutunak nagusiki Paristik bidaltzen ditu, Parisen tamilerako eta hindustanerako katedra eskaini ziotenean hara aldatu zen eta. oporraldietan baditu gurasoen udako etxea zen Epinette-Libournetik idatziak ere. Van Eysenak, berriz, 1875 arte gehienak Londrestik idatziak dira, nahiz eta hasieran badiren Amsterdam jaioterritik edota Cannestik bidalitakoak. ondoren, senaremaz teen osasun arazoak zirela medio san remora (Italia) aldatu ziren (39. gutunean adierazten du Londres uzteko asmoa). Beraz, 66.etik aurrerako gehienak handik ida-
ASJU, 2022, 56 (1), 149-270 tziak dira, nahiz eta tartean baden Bernatik edo udaldian Evian les Bains-etik igorritakorik ere. Badakigu san remon bizi zela hil zenean. Azkenik, gutunak non idatzi diren aipatzean, azpimarratzekoa da ez zaidala beti erraza suertatu herrien eta batez ere kaleen izenak ulertzea, ezta mapan kokatzea ere. Izan bitez horren erakusgarri honako hauek: 3. gutunean ageri den "s"-z hasten den Amsterdamgo kalea eta B[…]mouth gisa transkribatu den 40. gutuneko herria. originalen egoera ona da eta oro har nahiko ondo gorde dira, nahiz eta tartean badiren irakurketa oztopatzen duten tinta orbanak eta bestelakoak. Zenbaitetan orrien ertzak zartatuta edo tolestuta ageri dira, baina horrek ez du gutunak irakurtzea eragozten. Formatuari dagokionez, 103 gutunetatik 8 karta postalak dira, guztiak amaiera aldera idatziak; lehenengoa 77.a da, Vinsonek 1890eko abuztuaren 8an idatzia. Postaletako lau Vinsonek van Eysi idatziak dira, eta gainerako lauak van Eysek Vinsoni zuzenduak. Erabiltzen dituzten orriei dagokienez, oro har orri zuriak badarabiltzate ere, tartean badira orri laukidunak ere: van Eysen hiru gutun (73., 74. eta 85.a) eta Vinsonen bi (86. eta 93.a). Baita plegu moduko orri tolestuak ere. Van Eysek idatzitako 10. gutunean, esate baterako, oso bitxia da nola orrialdeen margenetan idazten duen gutunaren amaiera azken orrialdetik lehenengo orrialdera pasatzen den. Azkenik, aipatzekoa da gutun batzuek idazpuru bat dutela, Vinsonen kasuan Basozainen sailekoa eta van Eysenetan tintazko zigilu batez egindako VE inizialak. 2. Gutunen edizioa 2.1. Transkripzio-irizpideak Gutun multzo honen transkripzioa erdipaleografikoa izango da, beronen helburua gutunetako edukiaren berri ahalik eta modu fidel eta, era berean, ulergarrienean ematea delako. Beraz, ez dut inondik inora transkripzio paleografiko bat egin nahi izan ulermena oztopa dezakeen xehetasunik txikiena ere aldatu egingo baita. Edizioaren helburua ez da testuaren idazkeran oinarrituta garai eta toki zehatzeko ezaugarri linguistikoen berri ematea, ezpada bertan jasotako edukia irakurleak ahaleginik txikiena eginaz uler dezan ziurtatzea. Aipatzekoa da, gutunak xix. mende amaierakoak izanik eta frantsesez egonik, orduko eta egungo frantses idatziaren artean ez dagoela horrenbesteko alderik eta, hortaz, funtsean ez dela errotikako aldaketarik behar izan. Gainera, kontuan hartzekoa da frantsesa aspaldidanik estandarizatua izan den hizkuntza dela, eta harremanetan dauden bi lagunak pertsona ikasiak. Edizioan zehar, gutunak bidalketa dataren arabera kronologikoki antolatu ditut eta bakoitzaren hasieran epigrafe bat eman dut. Idazpuru horretan lehenik eta behin, hurrenkera kronologikoan gutunari dagokion zenbakia eta ondoren lerro banatan nork nori, nondik eta noiz bidalia izan den adierazi dut, letra etzanez. Non idatzia izan den aipatzen ez denetan baina testuingurutik ondorioztatu ahal denean, lekua kortxete artean adierazi dut. Aipagarria da van Eysek Vinsoni bidalitako gutunetan Vinsonek zein egunetan jaso eta noiz erantzun zion idatzia zuela gutunaren dataren azpian. datu hori, bidaliak izan ziren gutunen berri izateko interesgarria iruditu zaidanez, bi tokitan jaso dut. Alde batetik, gutunaren epigrafean letra etzanez eta paren-
ASJU, 2022, 56 (1), 149-270 publikoetan egoera ezberdinetan dauden 11 ale ezagutzen ditu. Gutunetan zehar aipagai da ale horietakoren bat lortzeko asmoa (39), harik eta bakoitzak ale bana eskuratu eta biak erkatzeari ekiten dioten arte (46, 82). Itxura guztien arabera, van Eysek eskuratua "oratorioko alea" deritzona da, denbora luzez Parisko oratorioko fraideen etxean iraun zuen alea (82. eta 83. gutunak). Aipamena merezi duen beste kontu bat: egitasmoan laguntzaile izan zen Bernard Etxauz van Eysek 85. gutunean Etchart moduan aipatzen du, eta 86.ean Vinsonek ez zaiola ezagun egiten erantzuten dio. Nolanahi ere, 1898ko Bibliografian zuzen agertzen da; argitu gabe geratzen dena da 1891ko gutun horren garaian ea Vinsonek ez zuen Etxauz haren berri ala ez zen konturatu pertsona bera zela. Van Eysek aztergai izan zuen Testamentu Berriaren jatorria ere. Van Eysek 82. gutunean Leizarragak erabilitako eredua zein izan zitekeen argitzeak interesa pizten diola aitortzen du, eta horretarako eskuratu dituzten aleak erkatzen dituzte. Hortik Leizarragak Genevan 1563an inprimatutako Perrin-en alea baliatu zuela ondorioztatzen du (89. gutuna), nahiz eta dodgsonek Euskara aldizkarian Bonnefoyren beste edizio bat erabili izana iradokitzen duen (dodgson 1890: 5). salaberriren ustez (2010), zuzen legoke Vinson Perrinen 1863ko alea baliatu zuela esatean, Bonnefoyren 1567koa erabili izan balu lana amaitzeko denborarik ez lukeela argudiatuz. Testamentu Berriarekin amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi hizkeraren ingurukoak. Vinsonek 47. gutunean batez ere lapurtera dela zehazten du, behe nafarrerarekin nahasia. Era berean, harrigarri irizten dio Leizarraga Beskoitzekoa (bi hizkeren arteko mugakoa) izanik, eta lekukotasunen arabera nafarrerara lerratu izan direla kontuan izanik. Van Eysek auziari garrantzia kentzen dio eta ez da eztabaidan sartzen (48. gutuna). Hona hemen nola berrinterpretatzen duen Vinsonek bibliografian 47. gutunean esandakoa: Leizarragak ez zuen bere hizkeran idatzi, ez baita posible hain denbora gutxian gune bateko hizkera hainbeste aldatzea. Lapurteraz idatzi zuen, behe nafarrera kutsu batekin. Bestalde, ezaguna da Leizarragak lanaren hitzaurrean bertan onartzen duela euskarak duen aniztasun eta aldakortasuna. Van Eys tartean izanik, ezin Refranes y sentencias ahaztu. Holandarra izan zen lan hori 1894an darmstadteko liburutegian aurkitu zuena (92. gutuna). Haren hitzetan "gipuzkeraz" idatzitako lanik zaharrena, 1596koa. Vinsonek 93.ean aurkikuntzaren inguruko interesa erakusten dio, eta van Eysek 96. eta 97.ean argitaratzeko edizio bat prestatzen ari dela kontatzen du. Vinsonek 98. gutunean ematen du lana jaso duen berri eta aldizkariko artikulu batean (Vinson 1896) nahiz 1898ko bibliografian aipatuko duela esaten dio. Bien edukia oso antzekoa izanik, aipagarri deritzot hizkerari dagokionez uste duela esaera zahar gehienak gipuzkeraz, nahikotxo bizkaieraz eta goi-nafarreraz ere badirela (amaieran n-rik gabeko iraganeko aditz formetan oinarrituta). datu esanguratsua, bestalde, haren arabera oihenartek ez zukeela liburua ezagutu, haren lanetan mailegu zuzenik agertzen ez denez.286 dena den, baliteke esaeretako batzuk beste bideren batetik iritsi izana zuberotar idazlearengana, oso antzekoak jasotzen baititu. 286 Vinson, baina, oker zegoen. Gaur egun bai baitakigu oihenartek RS obra ezagutu zuela (Mitxelena 1967; Urquijo 1967).
VINsoNEN ETA VAN EysEN ArTEKo GUTUNAK 255 https://doi.org/10.1387/asju.23369 Atal honekin amaitzeko, Axularren Geroren inguruan bildutako datu batzuk emango ditut. Vinsonek 1. gutunean jada aipatzen du eskuratu berri duen Geroren datarik gabeko 2. edizio corregitu eta emendatua Intxausperen 1864ko edizioarekin erkatzeko asmoa, "introuvable" deitzen dion 1643ko lehenengo edizioa lortzeko asmoarekin batera. Van Eysek hasiera batean ez du hargatik interes handirik erakusten (39. gutuna), baina gerora baldintza onetan dagoen lehenengo edizio bat eskuratzeko prest agertzen da (44. gutuna). Azkenean, badirudi edizio hori eskuratu zuela eta Vinsonek zeukan beste ale batekin erkatzen dutela (82. eta 88. gutunak). Vinsonen 1891ko bibliografian edizioen inguruko hainbat datu ematen dira. Bordelen 1643an argitaratu zen lehenengo edizioaren (22a) sei ale ezagutzen ditu: van Eysena, Bonaparterena, donostiakoa, Paueko liburutegikoa eta berea. Bigarren edizioa (22b), datarik gabea eta akatsez betetako kopia batere ez zehatza, Larramendiren arabera 1642koa dena. Azkenik, 1864koa (22c) balio bibliografiko eta zientifikorik gabeko moldaketa hutsa omen da. Axularrez, bestalde, Urdazubikoa zela, "mitologian deabruak itzala lapurtu zion gizasemea izan zela" eta Pariserainoko bidea oinez egin zuela sarako erretoretza eskatzeko kontatzen du, baina mugaz beste aldekoa (nafarra) izateagatik ukatu egin omen zioten. Atal honi dagozkion ikerketa gai nagusiak Leizarragaren Testamentu Berriaren hizkeraren ingurukoak eta Refranes y sentencias-ek euskalarien artean egindako bidea argitzekoak izan litezke. Bestalde, ezin da ahaztu eskuragarri diren euskalarien arteko gutunak aztertzeak eta saretzeak gisa honetako gaietan sakontzen laguntzeaz gain, euskalaritzaren historia xehea osatzen joateko eskaintzen duten aukera paregabea. 4. Eranskinak 4.1. E1. Gutunen taula kronologikoa Taula hau lau zutabetan atondu dut. Lehenengoan, gutunaren zenbakia adierazi dut hurrenkera kronologikoan eta bigarrenean, gutunak idatzi direneko urtea, aldatzen denetan. Hirugarren eta laugarren zutabeetan, kasu bakoitzean dagokion gutuna van Eysek ala Vinsonek idatzia den zehaztu dut, eta noiz idatzia izan den, hurrenez hurren. Kortxete artean daude van Eysen gutunetan Vinsonek egindako oharren arabera halako egunetan erantzun direnak, baina Lacomberen ondarean ez daudenak, eta, beraz, nik eskuragarri izan ez ditudanak. Van Eysen data gabeko lehen gutunaren bidez Vinsonen lehenengoaren aurretik besteren bat egon daitekeela adierazi nahi izan dut. Zk. Urtea Nork [van Eys (data gabe)] 1 1868 Vinson, 1868/11/02 2 van Eys, 1868/12/18 [Vinson, 1868/02/10] | science |
addi-191936950a43 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59015 | Euskal lexiko etnometeorologikoaren azterketa: kultura eta kognizioa | Dieguez Barahona, Kepa | 2022 | eUsKAL LeXIKo eTnoMeTeoroLogIKoAren AzTerKeTA 273 https://doi.org/10.1387/asju.23359 adimen-begiaren3 bitartez. Helburu horietan guztietan kulturaren eragina sumaturik, alderdi askori errepara lekieke zein den eragin hori aztertzeko. Kulturaren eragina igarririk, hainbat iturri erabili izan dira taxuzko corpusa osatzeko, ahozkoak nahiz idatziak, zaharrak zein berriak; ziurrenik datu asko faltako dira, baina ikuspegi orokorraz jabetzeko lain da azaldutako guztia. Ikerlana aurrera eramateko, lexikoaren azterketa hau testuinguru zehatz eta argi batean kokatu behar izan da: hizkuntzak eta kulturak bat egiten duten muga-barru zabal bezain jakingarrian; hain zuzen, eremu horretan xix. mendeaz geroztik plazaratu izan diren askotariko iritzi eta hipotesiak azaltzen dira tesiaren esparru teorikoan. Tximista eta trumoi ugari azaldu dira lur gainean harrezkero. Batzuk osagarriak; esaterako, gotzon Aurrekoetxeak (2000) argitaratua, haizeen ahozko hizkerako izendapenen ingurukoa; beste batzuk, ordea, eztabaidagarriak oso, eta, ezbairik gabe, liskar iturri; adibidez, sapirren eta Whorfen hipotesi determinista. Beti korapilatsu eta nekeza gertatu ohi da edukiaren adierazia azaldu nahi izatea: ez da batere samurra, eta ika-mikak ez dira nolanahikoak izan. zer ote da lehenago, pentsamendua ala hizkuntza? zer-nolako harremana dago hizkuntzaren, pentsamenduaren eta errealitatearen artean? zeinek zeini eragiten dio lehenago? elkarri eragiten diote, ala bietariko baten gailurtasunik badago? Horrelako kezka eta hipotesiak islatzen dira ikerketan nondik-norakotasuna adierazteko asmoz; beste zenbait egile, berriz, ahalegindu dira mintzairaren lanabes kognitiboak agerira ateratzen; beste batzuek, ordea, —adibidez, Coseriuk (1981) eta geroago Palmerrek (1996/2000) eta Martín Camachok (2016)— ahalak eta leherrak egin dituzte, diziplina berriztatzaile bezain erakargarri baten zutabeak ipintzeko, kulturak eta hizkuntzak bat egiten duten eremuan: etnolinguistika edo hizkuntzalaritza antropologikoa, alderdi kognitiboaz zipriztindurik. Horrexek ematen dio argi izpi bat azterlan honi. oro har, etnolinguistikaren ildo berria antropologiaz eta beste jakintza batzuez baliatzen da ondorio linguistiko eta kognitiboak ateratzeko; etnolinguistikak bide malkarra du, kanpoko hizkuntzalaritzatzat hartzen baita: lan du ororen gogoko izatea, ez da aise, aditu guztiek ez dute-eta begi onez ikusten. zenbait hizkuntzalari mesfidati egon dira. oraindik, gaur egun, garabidean diharduela baiezta daiteke: kontu teorikoak bai, baina ez dago ikerlan askorik kulturaren eragina hizkuntzan, bereziki lexikoan, aztertzen duenik: are gutxiago hizkuntza baten lexiko etnometeorologikoan. Alde horretatik, ikerketa hau aitzindari samartzat jo liteke. ziurrenik, hizkuntzalaritzaren upategi erraldoian botila xume bat baino ez da izango, baina nago hemen lexikoa sailkatu eta aztertzeko ez ote den eskaintzen azterbide bat, kulturak lexikoari nola eragiten dion antzemateko. eremu horretan, hain zuzen ere, ezohikoa baita, ezartzen da azterlan hau: kulturak hizkuntzari eta batik bat lexikoari nola eragiten dion aztertu eta azaleratzea. Lexikoaren sorkuntza dela-eta, aipatutako Palmer irakasleari (1996/2000) hartutako kontzeptua nagusi bihurtu da tesi guztian zehar: mind's eye: adimen-begia euskal hiztunen lexikoaren sortzaile aparta da buru-iruditeriaren bitartez. 3 gary B. Palmerri (1996/2000) hartutako kontzeptu hau ardatza da ikerlanean barrena: mind's eye. nik adimen-begia itzulpenaz baliatzea erabaki dut kontzeptu hori adierazteko, hots, euskal hiztunen adimen-begia lexikoaren sortzaile gisa, buru-iruditeriaren bitartez.
ASJU, 2022, 56 (1), 271-299 2. Metodologia Ikerlan hau aurrera eramateko ezinbestez eta halabeharrez corpus handi samarra osatu behar izan da irizpide jakin batzuei jarraituz. Horretarako eremuari dagozkion hitzak eta lokuzioak hautatu behar izan dira. Corpusa osatzeari dagokionez, hasiera-hasieratik pentsatu da onena zela hala ahozko iturriak nola idatziak erabiltzea. Horrelako ikerlana herren geratuko zatekeen, ezbairik gabe, bideetariko batek huts egin izan balu. Ahoz jasotako terminoak baino bildu ez balira, argitaraturiko liburu askotako makina bat berba bazter geratuko ziratekeen, eta, aitzitik, liburuetako hitzak baizik aintzat hartu izan ez balira, ahozko adierazpidearen jardun ezin oparoagoa ikerlanetik at geratuko zatekeen. Honelako ikerketak, sendoa, zabala eta ikuspegi askotarikokoa izango bada, ezin saihets zezakeen iturrietariko bat. sarritan termino berak aurkituko ditugu bietan, baina beste zenbaitetan, ez; izan ere, hiztegiek eta tankerako lanek, zoritxarrez, ez dute ahozkotasunaren oparotasun guztia jasotzen. Hala ere, ahozko iturriak uste baino gehiago dira, zeren argitaraturiko hainbat lanek ahozko testuetan baitaukate jatorria. Adibidez, euskal Herri osoan, han-hemenka, herri askotako hiztegitxoak edo lexikoiak ezin esan liteke iturri idatzia direnik; adibidez, gaminderen lanek, zenbait herritako euskara aztertzen dutenek, bertako hiztunen ahozko testuak dituzte oinarri. Beraz, ahozko kontu asko, zorionez, gaur egun era idatzian jasota dauzkagu. Ahozko testuak aipaturik, hauxe eman nahi da aditzera: inkesta edo elizitazioaren bidez lortu ohi diren terminoak. Horretarako beren-beregi atondutako galdekizunen bitartez, lekuko edo informatzaile batzuei egiten zaizkien galderen bidez eskuratzen dira datuak. Horren adibide da euskaltzaindiak gauzaturiko Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (2008) —aurrerantzean, EHHA—. Argitaratu baino lehen ere, eguraldiari dagozkion datuak eskuragarri izan ditugu hartarako eskaturiko baimen berezi baten bitartez, eta bertatik corpusa osatzeko 1740 berba lortu dira. Hortaz, ikerketa aurrera eramateko ezinbesteko ahozko tresna izan da EHHA. Azpimarratu behar da euskaltzaindiak 145 herritako 20 497 erantzun jasotzen dituela eta hizkera guztiak daudela ordezkaturik. Beste ahozko iturri garrantzitsu bat Iñaki gaminderen lanak izan dira, Berbarik Berba izenburupean sorta ederra osatu baitu ikertzaileak. orain arte, salbuespenak salbuespen, Bizkaiko herrietako euskararen azterketa egin du. Liburuok izaera etnolinguistikoa daukatenez gero, meteorologia eta zeru-astroak atalak izaten dira liburu guztietan. gainera, jasotako hitza ez ezik, gehienetan lekukoek esandako testuak ere ipintzen ditu, batuaz eta bizkaieraz. Beraz, etnotestuak ditugu, hau da, herritarren ahotik bertatik entzun eta jasotako kontakizun eta azalpen ezin interesgarriagoak. guztira, gaminderen 203 berbak dute tokia corpusean. Iturri idatziei dagokienez, lehenengo eta behin Azkueren hiztegia azpimarratu behar da. Bera izan zen, hain zuzen ere, ikerlan honen abiapuntua. Izan ere, beraren hiztegia goitik behera arakatu zen corpusaren lehendabiziko bertsioa osatzeko. Hustuketa egiteko euskaltzaindiak 1905-1906/1969an argitaraturiko edizio faksimilea erabili zen eta, hiztegi hau sarritan aipatzen denez gero, DVEF laburdura erabiltzea erabaki da. Idatzitako iturrien artean sartu da hiztegiaren izaera duelako, baina, egia esan, ahozkotzat ere jo zitekeen. Bertatik lortutako hitz kopurua ez da inondik inora nolanahikoa: 1280 hitz. Hortaz, batuketa erraza eginda, EHHA eta DVEFren bitar-
eUsKAL LeXIKo eTnoMeTeoroLogIKoAren AzTerKeTA 275 https://doi.org/10.1387/asju.23359 tez corpusaren % 60 dugu, erdia baino gehixeago. Horiez gain, beste iturri idatzi garrantzitsu batzuk honako hauek izan dira: — Diccionario Retana de Autoridades de la Lengua Vasca (1991), 9 liburukiz osatua. orotariko Euskal Hiztegia argitaratu baino lehen, euskal hitz gehien biltzen zituen corpusa zen, bere barnean Azkueren hiztegia daukala. Azterlan honetan DRALV laburdura erabili da adierazteko bertatik hartutako berba eta, beste zenbaitetan, zuzenean aipatzen den liburua. Azkueren hiztegitik jasotako hitzak kenduta, 273 erabili dira corpusa osatzeko. — Joxe Landa, gara egunkarian: 165 hitz. eguraldi-iragarpenak egitean, idaztankera herritarra lexiko jasoarekin konbinatzen du. — Candido Izagirreren El vocabulario vasco de Aranzazu-oñate (1959) deritzon liburutik 220 berba. Izagirreren lanak garai bateko herri-lexikoaren berri ematen digu: oparoa eta ezinbestekoa. — Justo M. Mokoroaren Repertorio de locuciones del habla popular vasca (1990) delako lan eskergatik 382 hitz eta lokuzio erdietsi dira. Mokoroaren lanak ez dauka parekorik euskal esaeragintzan. Ataletan bananduta dago, eta haietariko bat meteorologiari buruzkoa da. Adibidez, euriaren eremuan sartu diren jarduera gehienak Mokoroarenak dira. — Pierre Lhanderen Dictionnaire Basque-Français et Français-Basque (1926) ere miatu da, eta bertatik 215 hitz hartu dira, guztiak euskal Herriko ipar-ekialdeko euskalkiei dagozkienak. — Maurice Harrieten euskara-frantses hiztegi eskuizkribatutik ere 106 hitz, guztiak iparraldeko euskalkietakoak. Ikerlan honetan aipatzen diren batzuk oEHtik aterata daude, Harrieten hiztegia ez baitut eskuragarri izan. — Mariano Izetaren Baztango Hiztegia (1996) izeneko liburutik 73 hitz. Izenburuak dakarrenez, guztiak Baztangoak: adituen arabera, Baztango hizkera goinafarreraren edo lapurteraren aldaera da. — Toribio etxebarriaren Lexicón del euskera dialectal de Eibar izeneko ikerlanetik 42 hitz. Lan eder eta mardula osatu zuen bere garaian Toribio etxebarriak. — Hainbat idazleren lanak ere miatu dira, eta tantaka izanagatik ere, bide honetatik ere berba ugari jaso dira. zehatz-mehatz bibliografian agertzen da. — Beste zenbait hitz autoreak egindako inkesta batzuen bitartez lortu dira edo www.etnomet.eus blogean horretarako propio ezarritako lekuan jasotako informazioen bitartez. Irakurle batzuen laguntzari esker, hiztegi eta liburuetan aurkitzen ez den hitz sorta polita lortu da. — Ikertzaile batzuek egindako zenbait herritako euskararen azterketak aintzat hartu izan dira. Asko direnez gero, tesiko bibliografian banan-banan aipaturik daude. — Azkenik, Ereduzko prosa (euskal Herriko Unibertsitateko euskara Institutuaren webgunean) eta xx. mendeko euskararen corpus estatistikoa (euskaltzaindiaren webgunean) corpusak ere behin baino gehiagotan kontsultatu behar izan dira, papereko orotariko Euskal Hiztegia bezala, beste toki batzuetan jasotako hitzak berresteko asmotan. ez dago esan beharrik zer-nolako lan eskerga eta erraldoiak diren. gaur egun ezinbesteko lanabesak dira hiztegigintzan. Ikerlan honetarako, batik bat kontsulta tresnak izan dira, zeren, oro har, bertan aipatzen diren jatorrizko liburuetara jo izan baita.
ASJU, 2022, 56 (1), 271-299 Behin azterlan honen norabidearen eremu teorikoa —hizkuntzalaritzaren eta antropologiaren elkargunea— zedarriturik eta corpusa osatzeko zer-nolako pausoak jarraitu diren azaldurik, aztergaia dator: euskarak bere baitan biltzen dituen termino etnometeorologikoen sailkapen eta azterketa, eta, aldi berean, kulturak hizkuntzarekin izendapenetan daukan erlazioa azaleratzea. Aurreko atalean azaldu eta deskribatutako ekarpen teoriko lagungarriak oinarritzat hartzeaz gain, hizkuntzen irakaskuntzan 80ko hamarkadan pil-pilean egon zen beste teoria semantiko baten bidez eskainiko da tresna baliotsu bat etnometeorologiaren inguruko lexikoa sailkatu eta aztertzeko. Horretarako, Wilkins (1976) ezinbesteko euskarria izango da etnometeorologiaren eremuan erabiltzen diren hitzak kontzeptu eta kategoriatan sailkatzeko. Wilkinsen proposamena irakurrita, ondoko honetara heltzen da: edozein hizkuntzatan sei nozio nagusi daude, eta nozio edo kontzeptu espezifikoak (hitzak) horien arabera ardazturik daude (Wilkins 1976: 25-54). Hori dela-eta, eremu bateko hitz guztiak (nozio espezifikoak), nozio orokorretan sailkatzeko modua egongo litzateke —nozio etnosemantikoak baliokidetzat hartuko da ikerlan honetan—. Beraz, Wilkinsen teoriak bide emango dio azterlan honi jasotako berba guztiak (nozio espezifikoak) zerrendatu eta sailkatzeko. ondoren, aditzera emango da nozio orokor bakoitzaren ezaugarria eta nola egokituko ditugun ikerketa honetara, beti ere Wilkinsen (1976) teoria erabiliz. 1. nozio orokorra. Izakiak: gure komunikazioaren atal garrantzitsuenetariko bat entitateak identifikatzeari buruzkoa izaten da. eta identifikatu ez ezik, haien arteko harremanak ere adierazten dira gure arteko komunikazioan. Honelako ezaugarriak dauzkaten hitzak lotu behar zaizkio nozio honi: existentzia, jabetasuna, identitatea, izaki eta fenomeno zehatzak eta materialak. Hori dela-eta, etnometeoroen izendapenei dagozkien adiera guztiak sartuko dira nozio orokor honetan; adibidez, ostagi edo fenomeno atmosferikoen izendapenak, nolako identitatea daukaten, beste ostagi batekin batera azaltzen direnetz. 2. nozio orokorra. Kantitatea: irudi du hizkuntzaren ezaugarri unibertsala dela izenak zatigarri / zatiezin edota zenbakarri / zenbatezin bikoteen arabera sailkatzea. Hori dela-eta, oro har, gauza guztiak kuantifikagarri / kuantifikaezintzat har litezke. Wilkinsen arabera honelako ezaugarriak dauzkaten hitzak lotu behar zaizkio nozio honi (1976: 31): kopuru absolutua eta kopuru erlatiboa. Horregatik, nola edo hala kantitatea adierazten duten etnometeoro guztien hitzak sailkatu behar lirateke nozio orokor honetan. eta argi eta erne ibili beharra dago kantitate eta kalitate nozioak nahas ez daitezen; adibidez, euri edo elur kopurua edo txingor zaparrada. 3. nozio orokorra. Kalitatea: berba egiten denean, sarritan, gauza edo pertsonen kualitateak aipatzen ditugu. Wilkinsen esanetan (1976: 38), nozio orokor honetan ondoko hauek daude bilduta: kalitateen neurketa, lexikoa eta egiturak; kalitate zehatzak, jatorria, dimentsioak, pisua, koloreak, tenperatura, kalitate fisikoak, pertsona ezaugarriak; fisikoa; egokitasuna eta garrantzia. Horrenbestez, etnometeoro guztien kualitateak sartu behar genituzke kategoria orokor honetan: nolakoa den, zein kolore daukan, nola zehazten den. Wilkinsek jatorria nozio honetan nahiago bazuen ere, badirudi egokiagoa izango litzatekeela espazio nozio orokorrean txertatzea.
eUsKAL LeXIKo eTnoMeTeoroLogIKoAren AzTerKeTA 277 https://doi.org/10.1387/asju.23359 4. nozio orokorra. Jarduera: mintzatzen garenean, nola edo hala, zerbaiten edo norbaiten ekintzak jakinarazten ditugu. Hizkuntza batzuek berezko aditzekin egiten dute eta beste batzuek subjektuari hainbat marka ezarriz. Wilkinsen arabera (1976: 41-42), nozio orokor honetan honelako kontzeptuak jorratu ohi dira: prozesua, parte hartzea, modua, jarduera zehatzak eta funtzioa. Hemen eremu bati buruzko aditzak eta aditz-lokuzioak sartzen dira, baita nola? galderari erantzuten dioten aditzondo guztiak ere. Adibidez, nola egiten duen euria edo elurra hasten duenean. 5. nozio orokorra. Denbora: hizkuntza gehienetan, guztietan ez esateagatik, ia ezinezkoa da denbora-kontzepturik gabeko perpausik esatea. nekez egin liteke. Wilkinsen berbetan (1976: 25-27), nozio orokor honek honako kontzeptu hauei buruzkoak jorratu ohi ditu: unea, iraupena, maiztasuna eta sekuentzia. Hortaz, horrelako kontzepturen bat bere baitan biltzen duen termino oro sartzen da. Adibidez, ekaitzen eremua dela-eta, zein berba dauden ekaitz edo trumoi garaia adierazteko, edo, euriari buruz, euriaren ondorengoa. 6. nozio orokorra. espazioa: hizkuntzetan espazioa preposizio edota postposizioen bitartez adierazten da. gainera, batzuetan, hitzek berek daramate beren baitan espazio-nozioa. Adibidez "ipar". Wilkinsi jarraikiz (1976: 32), nozio orokor honetara honelako kontzeptuak biltzen dira: kokamendua eta mugimendua. "Jatorria" kontzeptua "izakiak" noziotik "espazio" noziora aldatu da, azken honetan hobeto ulertzen delakoan. Halandaze, corpuseko hitzen batek baldin badu kokamendu, mugimendu edo jatorri zehatzik, bertan sailkatuko da; adibidez, haizeak nongoak diren: ipar, hego, mendebal haizea… Bestalde, haizeen eremuan, hain zuzen ere, beste azterbide bat erabiliko da. Aipatutako Aurrekoetxeak (2000: 93-107), uste baino askoz garrantzitsuagoa den artikulu batean, EHHArako galdetzen ziren lau haize motei buruz herriaren ikuspegia xehetu zuen, proposaturiko azterbide zehatz baten bidez. Atlaseko haize guztien izendapenak honako honetara bildu zituen Aurrekoetxeak: 01. Aroaren araberako izendapena. 02. Haizearen izaerari buruzko izendapena. 03. Izendapen kardinala. 04. Izendapen orografikoa. 05. ondoko herriak: 05.1. elementu geografikoa. 05.2. Herrialdea. 05.3. Izendapen toponimikoa. 06. ostagiekin lotura duten izendapenak. 07. Pertsonifikazioa. 08. sasoi izendapena. 09. erreferentzia astronomikoa. 10. Bestelako izendapenak. Wilkinsen nozio orokorrak (1976) eta Aurrekoetxearen azterlana (2000) hizpide eta lagun, haizea aipaturiko azken ostagia denez gero, adibidetzat hartuko da ikusteko nola geratuko den sailkapen bat:
ASJU, 2022, 56 (1), 271-299 Haizearen izendapenak (izakiak) → Haize erauntsia (kantitatea) → Haizearen nolakotasuna (kalitatea) → Haizearen inguruko jarduerak (jarduera) → Haizearen garaia (denbora) → Ipar Haizea (espazioa). Azkenik, nozio orokor guztien kontzeptuak taula batera ekar daitezke; horrela, errazago atzemango da bakoitzak zenbat kontzeptu biltzen dituen bere baitan. Beste batzuk erantsi eta ken litezke, baina direnak nozio espezifikoak sailkatzeko adinakoak dira. 1. taula nozio orokorrak eta kontzeptuak Izakiak Kantitatea Kalitatea Jarduera Denbora Espazioa existentzia Jabetasuna Identitatea Izaki eta fenomeno zehatzak eta materialak Kopuru absolutua Kopuru erlatiboa Kalitate zehatzak Dimentsioak Pisua Koloreak Tenperatura Kalitate fisikoak egokitasuna eta garrantzia Prozesua Parte hartzea Jarduera zehatzak Funtzioa Modua Unea Iraupena Maiztasuna sekuentzia Kokamendua Mugimendua Jatorria Horrela corpusean dauden item guztiak 1. taulan dauden kontzeptuen arabera sailkatuko dira. Hurrengo urratsa hauxe izango da: esparru etnometeorologikoan egindako banaketaren arabera hitz guztiak tauletan txertatu eta sailkapena egitea. nozio orokorretan dauden kontzeptuek bide emango digute nozio espezifiko guztiak sailkatzeko. 3. Azterbide etnolinguistiko eta kognitiboa gogora dezagun esparru bakarra aztertuko dela (ostagiak) eta azterketa etnolinguistikoari dagokionez, berriki azalduriko Wilkinsen (1976) nozio orokor eta espezifikoez gain, gorago aipatu bezala, hiru arloren ekarpenak (hizkuntzalaritza boastarra, etnosemantika eta hizketaren etnografia) hartuko dira aintzat hein handi batean lexikoari buruzko iruzkinak egitean. Bestalde, hizkuntzalaritza kognitiboaren ekarpenak ere aintzat hartuko dira; Palmerren (1996/2000) proposamen kulturalean oinarrituta, beste autore batzuen bidez osatuta —beherago zehaztuko direnak—, nozio espezifikoak aztertzeko azterbide etnolinguistikoa aplikatu da. ondorioz, ikerlan hau ez da mugatzen hitz guztiak nozio orokorren arabera sailkatzera. sailkapenean, lehenengo nozio orokorrak hartuko dira kontuan; bigarrenik nozioen kontzeptuetan oinarrituriko kategoriak, hirugarrenik azpikategoriak, eta azkenik, nozio espezifikoak edo hitzak. Hala ere, lexiko etnometeorologikoa sailkatu eta aztertzea ez da inondik inora erraza, ezen erabaki zehatz eta artatsuak hartu behar baitira behar bezalako sailka-
eUsKAL LeXIKo eTnoMeTeoroLogIKoAren AzTerKeTA 279 https://doi.org/10.1387/asju.23359 pen eta azterketa egoki eta argia egiteko. Hortaz, azterlan honen izaera jakintza-alor anitzekoa begi-bistan dago: nahiz eta hizkuntzalaritzak, etnolinguistikak, antropologia linguistikoak, meteorologiak eta, nolabait, dialektologiak gune jakin batean topo egiten duten, corpus guztia ikertzeko azterketari azterketa etnolinguistikoa deituko diogu. Ikerketa honen beste ekarpenetariko bat da lexikoaren azterketa etnolinguistikoa bultzatzea (Martín Camacho 2016: 198-202), hain zuzen. Horren guztiaren ondorioz, honako kontu hauek hartu dira aintzakotzat: — Palmerren adimen-begi (mind's eye) kontzeptua. Berriz ere nabarmenduko da funtsezkoa dela ikerlan honetan, eta horri lotuta, adimenaren iruditeria eta buru-iruditeria terminoak ere erabiltzen dira. — Hiztunen adimen-begiak sorturiko irudien berri ere ematen da, batez ere, metaforak (hitz-elkarketa ugari metaforikoak dira). — Berba bat nork bildu edo erabili duen eta non jaso den. oso garrantzitsua da zein euskalkitan, hizkeratan edo herritan erabiltzen den, ingurune horretako gizarte eta kulturari uztarturik egon baitaiteke. ez da gauza bera Bermeon (Bizkaia) edo Arbizun (nafarroa) jasota egotea, ingurune soziokulturala desberdina baita; hortaz, terminoen erreferentzia soziokulturalak argitzen ahalegintzen da. — Berben polisemia ere aztertzen da, batik bat zenbait eremu meteorologikotan erabiltzen denean. Batzuk hitz eremu askotara lerratu dira eta zenbait adiera sortu izan dira. — Kontrakoa ere gertatuko da; batzuetan zenbait hitz "hapax legomenon" izango dira, hots, behin baino agertu ez den hitz, hitz-forma edo adierazpidea. — zenbaitetan hitzen etimologian aztarrika jardutea lagungarria da jatorrizko esanahia azaleratzeko. Horrela, batzuetan, jakin ahalko da zein den antzinako euskal hiztunaren kontzeptu-pentsaera. — zenbait kasutan beste kultura eta hizkuntza batzuekin erkatu dira corpuseko berbak. Terminoen morfologia ere aztertzen da: ea hitz soilak diren, elkarketak, eratorpenak edo onomatopeiak diren. elkarketak, eratorpenak edo onomatopeiak izanez gero, azpimarratzen da lexikoa motibatu gabea, ziogabea dela, eta ez motibatua. Horren ostean, ikerketaren emaitza gailenen berri ematen da ostagika: ostadarra, ekaitza, haizeak, hodeiak, elurra, euria, hezetasuna, ihintza, izotza, lanbroa-lainoagandua eta txingorra, hurrenez hurren. 4. Ikerketaren emaitzak ostagiz ostagi azalduko dira zein diren ikerketaren emaitza nagusiak. Aipatu bezala, honako hauen lexikoaren azterketa egin da: ostadarra, ekaitza, haizeak, hodeiak, elurra, euria, hezetasuna, ihintza, izotza, lainoa-lanbroa-gandua eta txingorra. 4.1. Ostadarra Lehenengo eta behin, nabarmendu beharrean gaude izakien nozioa baizik ez dagoela, eta haren barruan, izendapenak kategoria. Datu guztien arabera, ia izendapen
ASJU, 2022, 56 (1), 271-299 guztiak hitz-elkarketak dira: oso hitz gutxi dira ostadarra izendatzeko, besteak beste, arku, arranbel, uztarri eta astiar. Batzuek, itxuraz, izenak dirudite, baina funtsean hitz-elkarketa batetik datoz; adibidez, Bähr-ek (1931) jaso eta gaur egun galdu samartzat ematen direnak. Terminoak sortzeko euskal hiztunaren kultur sinbolismoan lau ikuspegik egiten dute topo: ustezko jatorrizko berbak (batzuk naturari atxikitakoak), erlijio kristauaren eraginez eratutakoak, Mendebaldeko hizkuntzetan erabiltzen direnak (zibilizazioari lotutakoak) eta maileguak. Hori dela-eta, denboraren joanean ibilbide bat egin daiteke: jatorrizkoak (naturari atxikitakoak) → erlijiozkoak → Mendebaldekoak → maileguak; halandaze, bilakaera horrek adierazten du euskal hiztunaren ingurunearekiko egokitzapena: inguruneak bete-betean eragin dio lexikoa sortzeari. Adimen-begiak ortzi eta adar izenen bidez sortzen zituen hitz-elkarketek ematen dute aditzera euskal hiztunaren mundu-ikuskera: ortziaren adar bat da ostadarra, naturari zeharo estekaturiko berba; naturan oinarrituriko terminoak eratzen zituen euskarak. nolabait esatearren, "ideologia naturalista" islatzen da horrelakoetan. Hiztunen adimen-begiak fenomenoa ikusi eta alderaketa sendo eta irmo baten bitartez eratzen du hitzen arteko elkarketa. Berba gehienak hitz-elkarketak izanda, eta asko metaforak eta metonimiak direnez gero, nabarmentzekoa da ostadarraren gaineko lexiko etno-meteorologikoa ez dela batere arbitrarioa, motibatua baizik: oso baliabide gramatikala da hitz-elkarketak sortzea, eta ez batere lexikologikoa. Horrenbestez, ikonotasuna gailentzen da. Ikonotasuna irudi baten erreferentzialtasun-mailari dagokio; hau da, norberaren irudiaren eta erreferentearen arteko itxurazko erlazioa. Ikonotasun kontzeptuak, beraz, irudi batek objektu erreal baten irudiarekin dituen kategoriak eta erlazio-mailak adierazten ditu. 4.2. Ekaitza nozio orokorretan, kantitatea eta espazioa ez dira azaltzen ekaitzaren eremuan. nozio orokor oparoena izakiak da, eta haren barruan ekaitzaren, trumoiaren, tximistaren eta tximistargiaren izendapenak. nozio espezifikoei dagokienez, mota guztietakoak daude: berba hutsak, hitz-elkarketak, onomatopeiak eta maileguak. nahiz lexiko-eraikuntza horrelakoa izan, gaur egun eletzat hartzen ditugun batzuk hitz-elkarketa edo eratorpen batetik etor litezke; adibidez, ekaitz hitza bera. nolanahi ere, azaldu behar da hitz-elkarketak eta onomatopeiak gailurtzen direla, eta maileguak ere ez direla urriak eta eskasak. Horretaz gain, hitz-elkarketetan ortzi elearen ekoizpena handi samarra da ekaitzaren, trumoiaren, tximistaren eta tximistargiaren izendapenetan, hodei eta oinatz ere bazterrean utzi gabe. Antzina euskal hiztunaren adimen-begiak etengabe erabiltzen zuen ortzi berba ekaitzari buruzko lexikoa zabaldu eta hedatzeko. Hori dela-eta, nozio espezifiko guztiak aintzat harturik, ekaitzaren inguruko lexikoa motibatua eta ikonikoa da, nahiz arbitrariotasun ukitu batzuk ere egon. Bestalde, maileguetan, trumoi eta haren inguruko lexiko guztia aipatzekoa da. Horrek ematen du aditzera antzina-antzinatik ondarezko hitzak eta maileguak elkarrekin bizi izan direla inongo arazorik gabe, baita herri berean ere. nozio espezifikoetan sumatzen da kultur sinkretismoa ekaitzaren gainean eraikitako lexikoan; izan ere, antropologiaren iritziz, eta zer esanik ez, etnolinguistikaren
eUsKAL LeXIKo eTnoMeTeoroLogIKoAren AzTerKeTA 281 https://doi.org/10.1387/asju.23359 ustez, ez da batere aise adieraztea ez dagoela kulturarik, gutxi gorabehera era lauso batean, osagaiak beste nonbaitetik hartzen ez dituenik, hain zuzen ere bere ingurune soziokulturala ez den beste lekuren batetik. Ideologia naturalistak jarraitzen du ekaitzaren terminoetan barrena ere, ostadarrarekin gertatzen den bezalaxe. Azken ondorio gisa esan behar da euskarak ekaitzaren inguruan eraikitako lexiko guztia gauza dela egurats aldean suertatu ohi diren egoera gehientsuenei aurre egiteko; mende luzeetan behatutako egoerek bide eman diote adimen-begiari lexiko zehatz eta oparoa eratu eta unibertso sinbolikoa osatzeko, eta zenbaitetan antzemandako hutsune semantikoak maileguen bitartez bete dira, maiz, herri batzuetan, ondarezko hitzak eta maileguak elkarrekin bizi diren arren. 4.3. Haizeak Aurrenik azaldu behar da espazio nozio orokorra nagusi dela beste guztien gainetik: zerrenda oso luzea da, nondik jotzen duen haizeak garrantzitsuena delako euskal hiztunarentzat. Izendapen kardinala nagusitzen zaie besteei, gainerako haize motekin erkatuz gero. Horien artean, ipar-haizearen, hego-haizearen eta mendebaldeko haizearen izendapenak naroak dira, antzeratsu kopuru aldetik; ekialdeko haizearen ingurukoak, ordea, gutxiago dira. Leku-izenez baliatzea oso tresna eraginkorra du adimen-begiak: deigarria da baliabide hori mendebaldeko eta ekialdeko haizea izen- : deigarria da baliabide hori mendebaldeko eta ekialdeko haizea izendatzeko. Hurrengo nozio orokor oparoa izakiena da, zenbait haizeren izendapenak eta beste kategoria batzuk azpimarragarriak baitira; adibidez, zirimola kategoria izendapen kardinalen pare ipin daiteke, hainbat termino baititu. gainera, izaera berezia duenez, adimen-begiaren arabera, zortzi kategoriatan banatzen dira jasotako hitz guztiak. eraketari dagokionez, agerian utzi behar da haizeen eremuan denetarik dagoela: hitz soilak, hitz-elkarketak, onomatopeiak eta maileguak; aditzak eta lokuzioak ere bai. Hitz-elkarketak direla-eta, azpimarratzekoa da gehienetan haize dela lehenengo edo bigarren osagaia, batik bat espazio nozio orokorraren barruan. Hitz soilak gutxi dira, eta zenbait maileguak dira; adibidez, afrontu4 eta enbat. Aparteko aipamena egin behar da arrantzaleek itsasoan beste herrialdeetako arrantzaleekin harremanak egin eta mailegatu dituzten hitzekin: bestelako unibertso berezia osatzen dute, baita itsasertzeko herrien lexikoak ere, biek ala biek itsasoaren hodeiertza baitute muga. onomatopeien aldetik, azpimarratu behar da kategoria hauetan nagusitzen direla: haizearen hotsa, zirimola, haize-bolada eta haize-erauntsia. goratxoago aipaturiko maileguez gain, haizearen eremuan asko dira, eta batzuetan hutsune lexikoak betetzen dituzte, baina beste batzuetan ondarezko terminoekin batera bizi dira: lehenengoen artean, besteak beste, afrontu, enbat eta urakan; bigarrenen artean, adibidez, erremolino eta norte haize. espazio kategorian azpimarratzekoa da izendapen kardinala gailentzen dela beste guztien gainetik, eta urtaroen eremuan legez, jatorriz bi haize nagusi zirela: iparra eta hegoa. Handik aurrera, mendeak joan, mendeak etorri, adimen-begiak berez bilaka- 4 "Bizk. euri eta haize erauntsia" (EH).
ASJU, 2022, 56 (1), 271-299 tuz edo ondoko kulturen eraginez, apurka-apurka bestelako zehaztapen eta kontzeptuak gehituz joan da sistema sendo eta oparoa erdiesteraino. ekaitzaren eremuan gertatzen den bezalaxe, haizeak ere badu izaera magikoa, gehienbat zirimola edo haize-zurrunbiloa izendatzeko erabiltzen diren berbetan: euskal hiztunaren adimen-begiak zerbait magikoa ikusten zuen horrelakoetan. ezagun denez, haizea ikusten ez den fenomeno meteorologiko bakarra da, eta horrek bide ematen dio hiztunari irudimenari eragin eta irudiak sortzeko. Batzuetan, horrenbesteraino heltzen da hiztunak haizeari dion beldurra, ezen beldur-haize hitz elkarketa ere jasota baitago. nozio espezifiko guztiak aintzakotzat harturik, nabarmendu behar da haizearen gaineko lexikoa motibatua dela, adimen-begiak beren-beregi zenbat-gura metafora eta hitz-elkarketa eratu dituelako. Azkenik, adierazi behar da euskal hiztunaren adimen-begiak eraiki duela haizeen inguruko oso sistema osatu eta naroa, eta baliabide ugari erakutsi dituela egunero suertatzen zitzaizkion haize-egoera guztiei aurre egiteko. 4.4. Hodeiak Lehenik eta behin, aipatu behar da hodeiek nozio orokor guztiak dauzkatela: izakiak nozio orokorra ugarixeagoa da besteak baino, izendapenak eta hodei-motak tarteko; kantitatea, kalitatea eta jarduera antzekoak dira, gero espazioa, eta nozio espezifiko gutxien denborak dauka. Hodei-moten artean nozio espezifiko asko daude, euskal hiztunaren adimen-begiak ortzian begiztatzen dituen hodeiak bereizteko joera du eta. Kantitate nozio orokorrak ere nozio espezifiko ugari biltzen ditu bere baitan. nozio espezifikoetan azpimarratzekoa da enbat berbari buruz egindako azterketa, etnometeorologiaren eremu guztiak aintzat harturik, hamaika adiera dauzka eta. Adimen-begiak ortzian agertzen den oro desberdindu nahi izate horren bitartez, orotariko baliabideak utzi dira agerian lexikoaren sorkuntzan: hitz-elkarketak, hitz soilak, maileguak, eta, hein txikiagoan, eratorriak; jarduera nozio orokorra dela-eta, aditzak eta lokuzioak ere badira. onomatopeietan, hodeia ikusizko fenomenoa denez gero, ez bide dago baliabide horren bidez sorturiko terminorik. Hitz-elkarketez den bezainbatean, logikoa denez, hodei eta laino eleak nagusi dira, lehenengoari zein bigarren osagaiari dagokienez, batik bat hodei-motak izendatzean; adibidez, hodei-adar, hodei-mataza eta trumoi-laino. Hitz-elkarketetan irudiak ere ez dira baztertzekoak, euskal hiztunaren adimen-begiak ortzira so makina bat irudi sortu baititu: ahari-buruak, laino buruhandi eta balen-hodei. Hitz soilak ere badira ugari, hitz-elkarketekin gertatzen den bezalaxe adimen-begiak irudi franko eratu ditu eta; esaterako, burruntzi,5 kain6 eta lapar.7 Maileguak ere ez dira nolanahikoak: adibidez, enbata, dorre eta serro. Bestalde, jarduera nozio orokorreko kontzeptu guztiak ekintzari buruzkoak dira; beraz, hainbat aditz eta aditz-lokuzioak badira; esaterako, 5 "stratus, ciertas nubes en forma de cintas largas muy negras, que generalmente producen lluvias A. v. burruntzi-laino" (oEH). 6 "(V), nubarrones A" (oEH). 7 "nube que aparece en medio del cielo despejado" (Iribarren 1952).
eUsKAL LeXIKo eTnoMeTeoroLogIKoAren AzTerKeTA 283 https://doi.org/10.1387/asju.23359 belundu, oskarbitu eta laino arte egon. eratorpena ere bada baliabide aski erabilia hodeien eremuan; esaterako, goibeltasun, hodeitza eta lainotsu. Aipatu bezala, euskal hiztunaren adimen-begiak ortzian hautematen zuen orori iritzi nahi izan zion: ohartzen zen, ondo ohartu ere, zenbat-gura hodei desberdin ikusten zituela zeruan. Alde horretatik, aipatzekoa da zenbaitetan zerbait magikoa sumatzen zuela, eta hori zela-eta, metaforez baliatzen zen begiak ikusten zuena taxutzeko. Horrela, ahari-buruak, laino-hankak, hodei-dorre, hodei-mataza eta zaldi gaineko. Magia horren barruan, mitologiak ere badu tokitxo bat, batik bat trumoiari edo ekaitzari atxikitako izendapenetan; Eate jeinua eta ortzi berba enigmatikoa agertzen dira. Bestalde, haizearen inguruko nozio espezifiko guztiak azterturik, bat aukeratzekotan kaiman8 berba nabarmentzekoa da: mailegua dirudi, ziurrenik Bizkaiko eta gipuzkoako arrantzaleek itsas zabalean beste herrialde bateko arrantzaleei entzun eta bereganatua. Lexikoa eraikitzeko nozio espezifiko guztiak aintzat harturik, azpimarratu beharrekoa da hodeien eremuan eraturiko lexikoa, gehienbat, motibatua dela, adimen-begiak beren-beregi makina bat irudi eta hitz-elkarketa osatu ditu eta. Azkenik, aurreko eremuetan aipatu legez, eman behar da aditzera euskal hiztunaren begiak haizeen jiran eraikitako sistema sendoa eta oparoa dela, eta baliabide franko erabili dituela mendeetan ortzian hautemandako hodei-mota guztiak izendatzeko. 4.5. Elurra Adierazi behar da elur eremuak nozio orokor guztiak biltzen dituela bere baitan: izakiak nozio orokorra gailentzen zaie beste guztiei, izendapenak kategoriak elur-malutari irizteko hamaika nozio espezifiko dauzka eta; kantitate nozio orokorrak ere makina bat hitz eta hitz-elkarketa biltzen ditu elur-jausi kategoria oso oparoa baita. Hori horrela izatea ez da harritzekoa, elur ostagi ikusgarriak euskal hiztunaren adimen-begiari bide eman baitio zeinahi irudi sortzeko. Denbora eta espazio nozioek dauzkate nozio espezifiko gutxien. Aipatu bezala, nozio espezifikorik azpimarratzekotan, oilo-luma (ollollume)9 irudi ederra azpimarratu behar litzateke, eta kategorietan elur-maluta eta elur-jausia. Hain da ikusgarria elurra —batzuetan, gogaikarria—, mendeak aurrera joan diren heinean, adimen-begia ahalegindu baita elurrak sorturiko agertoki guztiei izendapena ematen, sarreran adierazi bezala: lurrera erori aurretik, lurrera erori eta gero, eta elurra urtu ondoren. sekuentzia horretan agertu ohi diren egoera orok isla du lexikoan, egun estrainioa begitandu arren. Lexikoa sortzeko tresna guztiez baliatzen da adimenbegia: hitz-elkarketak, hitz soilak, maileguak, onomatopeiak, eratorriak eta, jarduera nozio orokorra tarteko, aditzak eta lokuzioak ere agertzen dira. Hitz-elkarketak hizpide, elur berba nagusi da guztietan: gutxi dira elur hitza ez daukatenak; izan ere, makina bat hitz-elkarketatan azaltzen dira elur edo haren aldae- 8 "(V, g), nubes que van poco a poco de noreste al norte, anunciando mares alborotados, aparecen en otoño A" (oEH). 9 "elurra eta hotza: copo de nieve, flocon, snowflake. Dima: ollollume, ollóllume, [oʎóʎume]" (EHHA).
ASJU, 2022, 56 (1), 271-299 rak; batzuk aipatzekotan hortxe ditugu elur-mataza, elur-begi eta elur-mendi. Azterketan azaldu legez, irudi ugari eraturik daude: adibidez, elur-lapats, oilo-luma —elur elea ez daukana— eta elur-pilota; berba soilak ere ez dira gutxi, zeren adimen-begia irudi anitzez baliatu baita begien aurrean zeukanari izena emateko: esate baterako, oia, gazur eta kaparra; maileguak ere azaltzen dira elur eremuan; adibidez, kopo, abalantx eta pilota; zenbait onomatopeia ere badira, batez ere adimen-begiak elurra ari duenean antzematen den hotsari buruzkoa: piri-piri; edota ugaritasunari loturikoak: mara-mara edo zara-zara; eratorriak, ordea, ez dira ugari; esaterako, elurtza, elurketa eta elurte; jarduera nozio orokorrean, aditz eta aditz-lokuzio asko ere badira; esate baterako, elurrari eragon, lurmendu eta elurra oparo ezarri. Aipatu beharra dago izakiak nozio orokorreko elur-maluta kategoria aztertu denean ikusarazi dela euskal hiztunaren adimen-begiak zenbat baliabide erabili dituen hura izendatzeko: ez dago ukatzerik zerutik behera erortzen den puska horrek eragiten dituen sentsazioak eta irudiak asko direla, eta gorago azaldu bezala, euskal hiztuna inguratzen duen errealitateak sustatzen ditu horrelako izendapenak. Terminorik hautatzekotan, denbora nozio orokorreko garai kategoriako kuku-elur hitz elkarketak merezi du aipatzea: horrek adierazten du zer nolako ingurunean sortu izan diren horrelako berbak. Horrenbestez, elurraren eremuan agerian utzi behar da nozio espezifiko guztien nondik norakoa azterturik, lexikoa, batik bat, aski motibatua dela, azaldu legez, adimen-begia beren-beregi hamaika irudiz profitatu izan baita. Bukatzeko, aurreko eremuetan adierazi bezala, azpimarratu behar da elurraren eremuan euskal hiztunaren adimen-begiak oso sistema sendoa eraiki duela, zirrikiturik gabea, elurra hasi baino lehen, bitartean eta ondoren suertatzen diren egoera kontzeptual gehienei irtenbidea ematen die eta. 4.6. Euria euriaren eremuak, nozio orokor guztiak betetzeaz gain, nozio espezifiko gehien batzen ditu. Izakiak nozio orokorrak dauzka kategoria gehien: guztira, 16; gutxien, jarduerak (hiru). guztiarekin ere, izakiak nozio orokorrak ez dauzka nozio espezifiko gehien, kantitateak baizik; kalitateak eta jarduerak ere nozio espezifiko ugari dauzkate. Horrek guztiak ematen du aditzera norainoko garrantzia daukan euriak euskal Herriko kliman eta eguneroko eguraldian: adimen-begiak hiztunek bizi duten esperientzia era naro eta oparoan segmentatzen du. ezin uka daiteke euri etnometeoroaren inguruan eratzen den orok isla daukala euskararen lexikoan: zenbat-gura ñabardura eta xehetasun bereizten dira. nekez gerta liteke nozio espezifikorik nabarmentzea: hainbat aipa litezke, baina baten bat adieraztekotan, euri xeheari irizteko, Bizkaiko Kortezubi herrian erabiltzen den kuku-izerdi10 hitz-elkarketa azalduko dugu: termino motibatu, antropologiko eta prozesu kognitibo baten bitartez eratutakoa da, ezbairik gabe. Kategorietan, kalitate nozio orokorreko euri xeheari buruzko guztia utzi behar da agerian, bazterrean utzi gabe izakiak nozio orokorreko euria eta eguzkia aldi berean kategoria. 10 "eguraldia: llovizna, bruine, drizzle. Kortezubi: kukuixerdi, kúkuixerdi, [kúkwi∫er̄ði]" (EHHA).
ASJU, 2022, 56 (1), 271-299 litate eta denbora nozio orokorretan, baita -ka atzizkia jardueretan ere; adibidez, lingirdatsu, mamitsu, lanbroxka, garasta,25 adarka, jazarrika, asete, bustite eta aterraldi. Bestalde, jarduera nozio orokorrean makina bat aditz eta aditz-lokuzio dira; esate baterako, besteak beste, euria zaldiz ari, jausi ahalean, euri-jasa izan, euri-zipriztinak bota eta euria suilez ari. Hori guztia atal honetan jorratutako nozio espezifiko guztien lagin txiki bat besterik ez da, baina oso adierazgarria aldarrikatzeko euriaren eremua biziki motibatua dela, eta ikoniko samarra ere bai, zeren onomatopeietan —azaldu bezala— onomatopeia askotan erabiltzen diren z- kontsonantea eta a eta i bokalak azaltzen baitira: zirimiri, zarra-zarra, zirzira, zizar eta zurrupita, besteak beste. Hotssinbolismoa deritzo horri (Berlin 1992): nozio espezifiko baten hots-forma esanahiari berari lotzen zaio automatikoki. Hizkuntzaren ikonotasunean oinarritzen da prozedura hau, hizkuntzaren motibazioa agerian uzten baitu, eta ez haren arbitrariotasuna. esan liteke hots-sinbolismorako baliabide hau kultur sinbolismoan funtsatzen dela. Bestalde, azpimarratu behar da kalitate nozio orokorreko euri xehe eta uri xehexehea kategorien azterketan, euskal hiztunaren adimen-begiak bere esperientziaren eta errealitatearen iruditeria oparoa azaleratzen duela: euriaren eremu honetan berau jo liteke interesgarrientzat kulturari zeharo loturik baitago: animaliak, arropa zarpaila, huskeria eta txikikeria, santuak, zikinkeria eta ziria dira adimen-begiaren kultur sinbolismoaren zutabeetariko batzuk. goratxoago aipaturiko kuku-izerdi hitz-elkarketaz gain, aipatzekoa da oñatin jasotako aixaixak bustitzeko euria26 terminoa (Izagirre 1959): esaera guztiz kulturala, non hautematen den nola eragiten dion kulturak lexikoari. Inguru honetan eraturiko hitz-elkarketa da, azeriei buruzko konnotazioak aintzat hartzen dituena. Horrenbestez, euriaren eremuko nozio espezifiko guztien nondik-norakoaren berri emanda eta sakon azterturik, lexikoa guztiz motibatua dela eman behar da aditzera, lexikoa sortzeko baliabideek eta lanabesek erakusten dutenaren arabera, hitz-elkarketa, irudi eta onomatopeia ugari azaltzen baitira. Azkenik, etnometeorologiaren eremu guztietan legetxe, argi eta garbi plazaratu behar da euskal hiztunaren adimen-begiak goitik-beherako sistema sendo-sendoa eraiki duela, euria hizpide, bururatu lekizkigukeen egoera orori heldu eta irtenbidea ematen baitie. 4.7. Hezetasuna Hezetasunaren eremuak nozio orokorretan izakiak eta espazioa baizik ez dauzka. Izakiak nozio orokorrak bi kategoria dauzka: izendapena eta hezetasuna eta hotza; espazioak, ordea, itsasotiko hezetasuna baino ez. Horien artean izendapenak dira nagusi. Hori dela-eta, adieraz daiteke hezetasun eremua euskal hiztunaren adimen-begia ren tzat ez dela inoiz garrantzi handikoa izan. nozio espezifikorik aipatzekotan, bendebal 27 aipatuko da, espazio nozio orokorrean itsasotiko hezetasuna aditzera 25 "garazta. garasta (V-gip ap. A). 'Llovizna' A. [Buenos Airesen] bero ezoa. Egunez ta gauez ere urgaraztaren azpian egon bear. or QA 49" (oEH). 26 "aixaixak bustitzeko euria. 'euri ttikia' (g-oñati)" (Izagirre 1959). 27 "bendebal. 'Humedad de paredes que trae el mar' (g-oñati)" (Izagirre 1959).
eUsKAL LeXIKo eTnoMeTeoroLogIKoAren AzTerKeTA 287 https://doi.org/10.1387/asju.23359 eman nahi duena; bustiotz hitz-elkarketa ere interesgarria da aipatzea, aldi berean hezetasuna eta hotza adierazi nahi duena. nozio espezifikoen eraketari dagokionez, nahiz gutxi diren, hitz-elkarketak, hitz soilak, hitz eratorriak eta maileguak dira; onomatopeiarik ez dago. Hitz-elkarketetan bustiotz eta berase28 besterik ez daude; hitz soilak ere ez dira ugari: astare29 eta busti; hitz-eratorrien aldetik, bustiro, hezetasun, lantzurda eta umeltasun; maileguetan, afoinu eta bendebal. Horrenbestez, azpimarratu behar da hezetasunaren eremuaren lexikoa, gehienbat, motibatua dela: beren-beregi eratzen diren termino motibatuak motibatu gabeak baino gehiago dira. Bestalde, bendebal maileguak hutsune lexiko bat betetzen du; izan ere, lexikoaren gabeziak hizkuntzek beste hizkuntza batzuei berbak atzemanez konpontzen dituzte, hiztunen esperientziaren alorra zabalduz doan heinean, edota, hizkuntzek dauzkaten hitzen esanahia zabalduz, edota, analogiaren bidez ele berriak sortuz berezko baliabideak tarteko. Amaitzeko, adieraztekoa da hezetasunaren eremua txikitxoa dela, eta euskal hiztunaren adimen-begiak nahikotzat jotzen duen sistema egokia eraiki duela bere beharrak asetzeko. 4.8. Ihintza Hezetasunaren eremua baino handiagoa da ihintzarena: lau nozio orokor dauzka: izakiak, jarduera, denbora eta espazioa. Izakiak nozio orokorrak dauzka kategoria gehien, hiru hain zuzen: izendapena, ihintz-geruza eta ihintz-tantak. Izendapenei dagokienez, adimen-begiak makina bat dauzka euskararen hizkeren arabera; gainera, nabarmendu behar da mailegu ugari daudela horien artean. Aipatzekoak dira ihintz eta garo berben arteko bereizketa, zohardi-ihintz (gaueko ihintza) eta ihintz-toki. nahiz eta oso eremu zabala izan ez, adimen-begiak lexikoa eratzeko hitz-elkarketak, hitz soilak, hitz eratorriak eta maileguak erabiltzen ditu, eta jarduera nozio orokorraren barruan, aditz bat eta aditz-lokuzio bat. Hitz-elkarketak ugari dira, batzuk agerikoak; adibidez, basur (basoko ura), ipar-ihintz edo izar-ihintz; beste batzuk, berriz, ez hain agerikoak; esaterako, lantzer edo lantzurda. Maileguak ez diren hiru hitz besterik ez dira: garo,30 ihintz eta taruza. eratorrien artean, urzondo eta ihinzte aipatu behar dira, eta maileguak ugari dira izendapenetan, ikusita hezetasunaren eremua nolakoa den. Hala ere, Bizkaiko hizkera batzuetan ondarezko hitza eta mailegua elkarrekin bizi dira: freskura eta iluntze/intze. Beraz, datuok ikusita, ihintzaren eremua aski motibatua dela eman behar da aditzera. ez dirudi maileguek hutsune lexikorik betetzen dutenik, baina, beharbada, sumatzen ez den ñabarduraren bat erants diezaiokete esperientziaren alorrari. Azkenik, azpimarratu behar da ihintzaren eremua, txikia izanda ere, adimen-begiak eraiki duela hautemandako esperientziaren arabera, eta xehetasun lexikoak asetzeko lain dela. 28 "berase. 'Hezetasun handia" (g-Arrasate, oñati). A" (oEH). 29 "astare. 'Hezetasuna' (g-Andoain). A" (oEH). 30 "garo. Bizkaiko Mendata herrian, 'Landareek euria fin-fin bota ondoren izaten duten ura'." (Mallea 2002).
ASJU, 2022, 56 (1), 271-299 4.9. Izotza Lehenengo eta behin azpimarratu behar da izotz elea aukeratu dela, baina euskal Herriko euskalkietan ez dago batasunik, gutxienez bost berba erabiltzen baitira: horma, izotz, jela, karroin eta lei. Ihintzaren eremuan bezalaxe, izotzaren eremuak lau nozio orokor dauzka: izakiak, jarduera, denbora eta espazioa. Izakiak nozio orokorrak dauzka kategoria gehien, eta aldi berean nozio espezifiko gehien. Denen artean izotz-burrun tzia kategoria nagusitzen da, makina bat nozio espezifiko dituelako, eta adimen-begia irudi eta sinbolismo berezi askoz ere baliatzen delako. nozio espezifikorik nabarmentzekotan, izotz-burruntziari irizteko negar berba bigarren osagaitzat dauzkaten hiru hitz-elkarketa nabarmentzen dira: elur-negar,31 kandela-negar32 eta lei-negar.33 ez dago esan beharrik biziki termino motibatuak direla: adimen-begiak begien negarra izotzarenarekin erkatzen du. Izotz-burruntziarekiko xarmak eta lilurak bide ematen diote euskal hiztunaren adimen-begiari hitz-elkarketa ezin ederragoak sortzeko. Bestalde, ez da baztertzekoa izakiak nozio orokorrean ere antzigar, izotz beltz eta izotz zuri kategorien arteko bereizketa: elur eremuan gertatzen den legez, euskal Herriko klimaren argazki diakroniko bat ematen digute horrelako ostagiek. Aipatuak aipatu, izotza, hainbat egoera bitxi sortzen duelarik, euskal hiztunaren adimen-begia denez jabetu eta aterabide lexikoa ematen ahalegintzen da. Denetariko baliabideak azaltzen dira lexikoa eratzeko: hitz-elkarketak, hitz soilak, onomatopeiak, hitz eratorriak eta, jarduera nozio orokorraren barruan, aditzak eta aditz-lokuzioak. Hitz-elkarketez den bezainbatean agerikoa da horma, izotz, karroin eta lei berbak gailentzen direla, batik bat izotz-burruntziaren izendapenetan: besteak beste, mahaigai ne ra tze koak dira horma-makila, izotz-ziztor, karroin-ziri eta lei-kandela. Hitz-elkarketetan antzematen da adimen-begia nolako iruditeriaz baliatzen den, bere esperientzian tinkaturiko irudiak erabiltzen baititu: argizaria, beira, isurkaria, janaria, malko eta negarra, multzoa, tresnak eta zuzia. Horrek guztiak mugatzen du euskal hiztunaren esperientziaren eremua, bere inguruneari lotua, zalantzarik gabe. Aise eta erraz asko eratu ohi ditu hitz-elkarketak, eta, gainera, euskalki gehienetan antzeko samarrak dira adierazian, adierazle desberdinak izan arren: nolabaiteko batasuna sumatzen da hiztunen "ideologia" sortzailean. Berba soilak urri dira; adibidez, izendapenetan lei —azterketan azaldu bezala, izotz antzinako hitz-elkarketa izan liteke—; Izotz-burruntzia kategorian, kirriski eta ziri. Izotzaren eremua oparo samarra izanda, maileguak franko ere badira: hiztunaren adimen-begiak hainbat egokitu ditu nolabaiteko "natibizazioa" emanez; adibidez, izendapenetan, jela eta koila; antzigarrari irizteko, brisa; izotz-burruntzia esateko, bitre eta engalas; izotz-zuria izendatzeko, kalamoko; jardueretan engalastu eta jelatu aditzak; izoztutako ur-putzua, kristal. Hizkera guztiek maileguak edukitzeak sarritan erakusten du hizkuntzen arteko harremanak sendoxeagoak izan direla elkarren ondoko hizkeren artean baino, nahiz, jakina, horien artean maileguak ere izan diren. onomatopeiak ere aipagarriak dira, batez ere izotz-burruntzi kategorian: dindirri, txorro eta xirrista hitzak agertzen dira, zerbait 31 "elur-negar (edurnegar). 'Izotz-burruntzia' (B-Mungia)" (EHHA). 32 "kandela-negar. 'Izotz-burruntzia' (B-Lekeitio)" (EHHA). 33 "lei-negar. 'Izotz-burruntzia' (B-Bakio)" (gaminde 1999).
ASJU, 2022, 56 (1), 271-299 Xehatutako hitz-elkarketa guztiak aintzakotzat harturik, laino elea alde handiz gailentzen zaie beste guztiei; batzuk aipatzekotan, behe-laino, euri-laino eta goiz-laino azaldu behar dira; lanbroaren eremuan, amilan-laino, eta ganduaren eremuan, hodei-litz, laino ele gabea. Hitz soilak, maileguak ez direnak, ez dira asko; gogora ekarri behar dira eremuak izendatzekoak: laino, lanbro eta gandu. eremu guztietan letxe, maileguak ugari dira, nolabaiteko kultura artekotasunaren adierazle: sarritan, handiago izan ohi da beste hizkuntza batzuen eragina elkarren ondoko hizkerena baino. Haien artean honako hauek azaltzen dira: kalma, sereno, zarrazoi, gurma, enbat, murmoi eta terral. Horrek guztiak pentsatzera garamatza hiztunaren adimen-begiak antzina egin zuela zelanbaiteko mestizajea. Hitz eratorriei dagokienez, lainotsu, lainape eta lainabera terminoak azpimarratu behar dira. Aditzak eta aditz-lokuzioak direlaeta, lainoaren eremuan, besteak beste, laino sarea egon eta lainoak jo, eta lanbroaren eremuan, lanbrotu eta lanbroak jan. Aipatutakoa aski da ulertzeko laino, lanbro eta ganduaren eremua motibatu askoa dela, agertzen diren termino gehienak hitz-elkarketak dira eta. euskal hiztunaren adimen-begiak esperientzian oinarritutako bereizketa ugari eratu ditu eremu honetan: elkarketa franko izatea ez da kasualitate hutsa, ziurrenik mintzaira guztiek eskura ohi daukaten baliabiderik erabilgarriena baita. Amaitzeko, adierazi behar da adimen-begiak ñabardura asko sumatzen dituela laino, lanbro eta ganduaren inguruan, eta horrek isla nabaria daukala lexikoan: hainbat egoera hartzen dira aintzat. 4.11. Txingorra Txingorraren eremuan nozio orokor edo etnosemantiko guztiak azaltzen dira, espazioa izan ezik: adimen-begiak ez bide du beharrezkotzat jo txingorra eta espazioa uztartzea. gehientsuenetan bezala, izakiak nozio orokorrak biltzen ditu bere baitan kategoria gehien: haien artean adimen-begiak izendapen kategorian ezin konta ahal nozio espezifiko eman ditu argitara. ezagun da norainoko ostagi ikusgarria den txingorra: horretaz baliatuta, adimen-begiak hizkera guztietan izendapen ugari hornitu ditu: franko gailurtu litezke, baina baten bat aipatzekotan, hona hemen hiru: ahuntzhil tzaile,38 babazizkor39 eta harriabar.40 Kalitate nozio orokorreko txingor ale handia eta ugaria eta txingor ale txikia kategorietan ere badira nozio espezifiko asko; aipatzekoak dira babazuza eta zirzikora.41 Adimen-begiak txingorraren inguruko lexiko-eraikuntza jasotzeko, hain ostagi ikusgarri eta harrigarria izanda, irudimena abiada bizian jarri du: orotariko baliabideak azaleratu ditu: hitz-elkarketak, hitz soilak, maileguak, onomatopeiak, hitz eratorriak eta jarduera nozio orokorraren aldetik, aditz-lokuzioak ere badira. Xehatu eta aletutako hitz-elkarketa guztiak ondoriobide, zenbait berba gailentzen dira: baba, harri eta kazkara. Horiek osagai, ondoko hauek nabarmentzen dira: babazuza eta aldaerak, harriabar eta aldaerak, eta kazkarabar eta aldaerak. nolanahi ere, 38 "ahuntz-hiltzaile (Bn-Baigorri)" (EHHA). 39 "babazizkor (n-Luzaide)" (EHHA). 40 "harriabar (Lhande 1926)" (oEH). 41 "zirzikora (Bn-Aldude)" (EHHA).
eUsKAL LeXIKo eTnoMeTeoroLogIKoAren AzTerKeTA 291 https://doi.org/10.1387/asju.23359 hitz-elkarketa antropologiko bat azpimarratuko da: ahuntz-hiltzaile. Horrek ematen du aditzera, txingor berezi bat jausiz gero, ahuntzak ere hil litezkeela. Horretarako baldintza bakarra egon behar da: hizkera hori erabiltzen den eremuan ahuntzak bizitzea, animalia horiek gogor eta indartsu samarrak baitira. garbi dago nola eragiten dion kulturak lexikoaren sorkuntzari. Hitz soilei dagokienez, esan behar da ez direla ugari; izakiak, kantitate eta kalitate nozio orokorretan zenbait aipatuko dira: besteak beste, kazkarra, kixkora,42 txingor, zizkor, ageta,43 harri eta mukuts. Maileguez bezainbatean, besteak beste, hitz soilei dagokienez, bakarra dago: grezilla.44 Hala ere, baba- elea hitz-elkarketa batzuen lehenengo osagaia izanda, mailegu zaharra ere bada, eta zer esanik ez, piperkoila45 hitz-elkarketa. onomatopeiak ere azpimarratzeko modukoak dira, txingorrak objektu eta gauzekin jotzean astrapala galanta ateratzen du eta. Batetik, hots handia adierazteko hiru onomatopeia gailurtzen dira: kiski-kaska, tirrizka eta zirt-zart (ohart bedi, hots-sinbolismoa hizpide, euskarak erabili ohi duen bokal osaketa: -i- / -a-; bestalde, i bokalaren nagusitasuna). Beste aldetik, zenbait hitz-elkarketatan zaratari loturiko berbak azaltzen dira: hots, orro, arroitu, soinu eta zurru. euskal hiztunaren adimen-begiak, ezinbestez, erreparatzen dio txingorrak ateratzen duen hotsari, termino batzuetan bere esperientzia islatuz. Hitz eratorrien aldetik, corpusean atzizki bakarra aurkitu da, -te, kantitatea zein denbora adierazteko: harrite. Jarduera nozio orokorrean ez dago aditzik, baina bai aditz-lokuzioak: bota eta egin aditzak nagusi dira, gehienbat. Horrenbestez, txingorraren gaineko lexikoa biziki motibatua da eta ikonotasun kutsu bat ere badauka onomatopeien bitartez. euskal hiztunaren adimen-begiak eremu honen jiran arrunt eraketa irmo eta sendoa osatu du, esperientzian tinkotutako uneez baliaturik. Kulturaren sostenguak eskuratu dizkio behar adinako baliabideak lexiko adierazgarria eraikitzeko. 5. Ondorioak etnolinguistikaren eta kognizioaren ikuspegitik, hizkuntza-komunitate baten esperientzia irudi eta metaforetan metatzea bezala da lexikoa, memoria kolektiboa antolatzeko lehenengo modua bezala. Hizkuntzaren atal garrantzitsua izanda, behin balioak errotu eta zentzua eraturik, kulturaren lehenengo geruzetariko bat osatzen du; munduaren ikuskera eta kosmosa estaltzen dituen giza esanahia eratzeko lehendabiziko pausoetariko bat da. Badirudi anabasa edo kaos moduko zerbait izango balitz bezala azaltzen dela, loka eta uztargabea, modu zatikatuan; baina ikuspegi orokorra edukita, ez da inondik inora horretarikoa; garbi asko hautematen da era antolatu eta egituratua duela, zirrikiturik gabea, taxuturik dagoena, eta hizkuntza-komunitateak sortu duen hitz-gordailu bihurturik dagoela, hots, sistema konplexu eta oparoa dela. eta ez hori bakarrik, baizik eta hiztunek, adimen-begiaren bidez, eguraldiari buruzko lexiko-iruditeria prozesu kultural baten ondorioz sortu dutela. Maiz baieztatu izan da 42 "kixkora 'Txingor' edo 'txingor ale txikia'" (Izagirre 1959). 43 "ageta. orixe" (oEH). 44 "grezilla eta baazuza nafarroa Behereko Bastida herri hirueledunean erabiltzen dira; ziurrenik, grezilla gaskoiz ere bai" (EHHA). 45 "piperkoila (n-erronkari)" (estornes 1997).
ASJU, 2022, 56 (1), 271-299 hitz batzuek giza komunitate baten oso alderdi intimoak adierazten dituztela. euskarak fenomeno zehatz bati irizteko hitz-elkarketa jakin bat erabiltzeak eman lezake aditzera zein ote den gizarte baten "ideologia" edo bizitzarekiko ikuspegia. Adibidez, arlo etnometeorologikoan ugari dira eratutako metaforak, oso sinbolismo aberatsa sorturik. esaterako, izotz-burruntzia hitz-elkarketaren bigarren osagaiak islatzen du euskal hiztunaren pentsamoldea, nekazaritzari lotua, lan egiteko tresnei uztartua. Beraz, "izena den guztia omen da" deritzon euskal esapideak esanahi osoa hartzen du, ikuspegi hermeneutiko batetik begiratuta: "hizkuntzak errealitatearen giza esperientzia eta bizipen guztiak antolatzen ditu; ondorioz, errealitatearen eta gizakiaren arteko elkarrekintza adierazi eta irudikatzen da izenean, eta, izena aipatzean, elkarrekintza hori eratu eta interpretatzen da" (ortiz-osés 2006: 54). euskal lexiko etnometeorologikoa, gehienbat, ez da arbitrarioa, eta aski motibatua da. sortutako sinbolismoa kultura jakin baten adierazpena dela ondorioztatu da —sperber-en arabera (1988: 14), sinbolismoa sistema kognitiboa da, eta ez semiologikoa—. Badira arbitrariotasunaren aurkako kontzepzioak, ikonotasuna deritzon hizkuntza naturalaren printzipioa azaltzen dutenak. Harreman semantikoak eredu formaletan islatu daitezke; eratutako printzipio pragmatiko-kognitiboa zenbait baliabide linguistiko kognitiboren bidez azaleratzen da, eta gramatikalizazio-prozesuen eraginez hizkuntzan finkatzen dira estrategia diskurtsibo gisa: hainbat termino hitz -elkarketaren, eratorpenaren eta onomatopeien bidez eratzen dira. Berba ugari oso deskriptiboak dira, oro har, euskararen lexiko gehiena bezala. Bestalde, ikonotasuna nagusi da; izan ere, ikonotasun terminoa erabili ohi da ez-arbitrariotasunaz aritzeko. euskal hiztunaren adimen-begia dagoeneko beste eremu batzuetan erabiltzen ziren beste hitz batzuez baliatu da, aurrean izan dituen fenomenoak izendatzeko. gainera, makina bat hitz-elkarketa eraiki izan du adimen-begiak; oro har, lehenengo osagaia eguraldiari lotutakoa, eta bigarrena beste eremu batetik hartutakoa. Adibidez, elurmaluta hitz-elkarketan, lehenengo osagaia elur bera da, baina bigarrena adimen-begiak eguneroko errealitate eta esperientziatik erauzitako berba da. Horrela, metaforen bitartez, adimen-begiak termino deskriptibo, metaforiko, ez-arbitrario eta ikonikoak sorrarazi ditu eguraldiaren eremu guztietan. Lexiko etnometeorologikoari buruzko ikuspegi osoa edukita, uler daiteke nolako eraikuntza semantikoa eraman duen aurrera euskal hiztunaren adimen-begiak: euskal hiztunak kulturaren eta lexikoaren artean eraiki duen zubia sumatzen da. euskararen gramatikaz baliatu gabe, sapir-Whorfen erlatibismo linguistikoaz bestera, hizkuntzak ez ditu errealitatea eta pentsaera baldintzatzen, baizik eta errealitateak berak baldintzatzen du hizkuntza-komunitate baten hizkuntza. Adimen-begiak inguruko berbak erauzi eta erabili egiten ditu bere nahieran, hautematen dituen gabezia semantikoak betetzeko. ez dauka zalantzarik edonolako terminoa sorrarazteko; jabekuntza horrek, nolabait, giza talde baten mundu-ikuskeraz jabetzeko balio du, eta azaleratzen du adimen-begiak zer-nolako unibertso sinbolikoa eraiki duen. ziurrenik oso prozesu azkar eta xehatua izan da, mendeak joan, mendeak etorri. Baina, hitz-elkarketa edo termino bat gailentzeko hizkuntza-komunitateak onetsi beharko zuen, aurrera egingo bazuen. Termino bakoitzak, ziurrenik, iragazki ugari igaro beharko zituen, komunitateak ohiko lexikoan oniritzi bitartean. euskal hiztunaren adimen-begiak, ziur asko, bere ingurura so egin eta bertan aurkituko zituen lexiko-hutsuneak eraiki eta asetzeko baliabideak. Lexikoa ingurunearen
eUsKAL LeXIKo eTnoMeTeoroLogIKoAren AzTerKeTA 293 https://doi.org/10.1387/asju.23359 arabera eratzen da. Horretan ez dago inolako zalantzarik. Hizkuntza oso gida baliotsua da jakiteko nola gizarteak egokitu eta moldatzen diren beren ingurune natural, sozial, material eta naturaz gaindikora (Morant Marco eta Díaz rojo 2005: 10-16). Horrela bada, hitz eta esapide ugarik islatzen dute nola gizarte batek taxutu eta interpretatu duen hizkuntza jakin bat. Beraz, natura, giza harreman eta sinesmenen elementuak —mitologia ahaztu gabe— izendatzen dituzten berbak kulturak arlo horiek interpretatu dituen moduaren ondorioak izango dira. Lehenik, gorputzari behatuko zion, eta lexiko-sortzaile iturri agortezina dela ohartuko zen: besteak beste, argi-begi (egunsentia); eki-begi (toki eguzkitsua); haizebegi (haizeak jotzen duen tokia); laino buruhandi (hodeitzarra); trumoi-buru (hodei trumoitsuak); laino-hanka (hodeitzarra); hanka mehe (euri xehea) eta oilanka (zaldizkoak). Bigarrenik, hiztunak erabiltzen zituen objektuak, arropa edo tresnak ere bihurtuko ziren lexikoa eratzeko tresnetariko bat; adibidez, euri-zirtzila (euri xehea); laban (euria adierazten duten hodeiak); izotz-burruntzia; izotz-kandela; harriabar (txingorra); haize-beroki (haize-babesa); elur-mataza (elur-maluta handia); karroin-ziri (izotz-burrun tzia); lantzeta (izotz-burruntzia); zirimiri (euri xehea) eta narria (euri xehea). Hirugarrenik, nahiz harrigarri samarra izan, janaria bera izan daiteke baliagarria lexikoa sorrarazteko; adibidez, elur-bikor (elur-maluta); izotz-ziztor (izotz-burruntzia); elur-lapats (elur xehea); elur-salda (elur zapaldua); elur-telada (elur-geruza mehea); elur-zopak (elur-maluta handiak) eta kaskaragar (kazkabarra). Laugarrenik, naturari emanda bizi izan den komunitate batean nahitaezkoa izan da animaliez baliatzea lexikoa sorrarazteko. — ostadarraren eremuan: oilo-hanka (ostadarra). — Haizeen eremuan: ahuntz-haizea (ipar-ekialdeko haizea); ahari-buruak (hodeitzarrak); atun-haize (mendebaldeko haizea); behor-biltzaile eta karakol-haize (haize-zirimola) eta arraza-zakur (ekialdeko haizea). — Hodeien eremuan: zaldi gaineko (euria dakarten hodeiak); balen-hodei (estratua) eta ipar-zeroi (zirruak). — elurraren eremuan: oilo-luma (elur-maluta) eta kuku-elur (udaberriko elurra). — euria: aixaixak (azeriak) bustitzeko euria (euri xehea); asto-karrerak (euria barra-barra); azeri-ezkontza (eguzkia eta euria aldi berean); atun-adur (euri xehexehea). (e)uli-pixa (euri xehea); kuku-izerdia (euri xehea); zaldizkoak (euri-zu- tabeak) eta zozomikoteak (martxoaren azkenetako eta apirilaren hasierako egun euritsuak). — Txingorraren eremuan: ahuntz-hiltzaile (txingorra). — eguraldiaren beraren eremuan: marmoka (bero larria) eta eguraldi zakurra (eguraldi kaxkarra). Bosgarrenik, mitologiak ere badu zeresanik eguraldiaren inguruko lexikoan. nahiz eremu guztietan berbak egon ez, badira hitzak antzinako euskal gizakiaren pentsamolde mitologikoaren berri ematen dutenak: — ostadarraren eremuan. zalantzazkoak izan arren, ortzi hainbat hitz-elkarketatan azaltzen da; adibidez, ostadar.
ASJU, 2022, 56 (1), 271-299 — ekaitzaren eremuan. ortziri lotutako guztiak sar daitezke multzo honetan; dela jainkoa, dela zerua, dela lurgainetik dagoen guztia, hainbeste hitz-elkarketa dauzkanez gero, ez da baztertzekoa; oinaztarri eta oinusturi edo aire gaizto terminoak, "tximista" adierazteko. — Haizeen eremuan. ortzirekin zerikusia dutenak ere azaltzen dira; adibidez, ostaize; haize-zurrunbiloari irizteko badira hitz batzuk izaera mitologikoa dutenak: akelarre, bahomet, deabruaren lana, iratxo haize, kaskarot, mahoma, mahomet, mari txiker, satarrabi, sorgin-haize eta trabonarro; behor-haizeak ere, "ipar-haizea" izendatzeko, izan lezake kutsu mitologikoa; beldur-haize eta haize-bihur hitz-elkarketek zama mitologikoa daukate ("haize-bolada latza" ematen dute aditzera); traganarru hitzak ere, "ur-zirimola" izendatzeko, badauka izaera mitologikoa. — euriaren eremuan. euriak eta eguzkiak topo egiten dutenean, deabru elea erabiltzen da zenbait hitz-elkarketatan; adibidez, deabruaren ezkontza; ortzi berriz ere azaltzen da batzuetan: ostebi, osteleuri. — Hodeien eremuan. Eatek konnotazio mitologikoa dauka; izan ere, haranez haran eta mendiz mendi trumoi-hodeiak zuzentzen dituen jeinua da; hodei osagaia ere agertzen da zenbait hitz-elkarketatan; adibidez, justulodei edo hodeilaino; amilana berbak ere, Anboto gaineko lainoa esan nahi duenean, kutsu mitologikoa dauka; Aidekok lainoaren itxura ere har dezake. — Txingorraren eremuan. Marik bidal diezagukeen zigorrik handienetariko bat txingor-ekaitza da. seigarrenik, nola ez, mitologiarekin zerikusia duten berbak ez ezik, erlijio kristauari loturikoak ere badira: — ostadarraren eremuan: erromako zubi, Jaungoikoaren baranda / faxa eta gerriko, San Migelen, San Nikolasen eta zeruko zubi. — ekaitzaren eremuan: jainkoaren argi (tximistargi). — Haizeen eremuan: aste santu haize (ekialdeko haizea); garizuma-haize (ekialdeko haizea) eta San Migel haize (ekialdeko haizea). Azkenik, ez dago esan beharrik munduko hizkuntza guztien hiztegiaren atal txiki bat onomatopeiaz osatuta dagoela; adimen-begiak ere ugari erabiltzen ditu; adibidez, dart (trumoiaren azantza); kiski-kaska (txingorraren onomatopeia); mara-mara (elur ugari egitea); barra-barra (euri-ugari egitea); piri-piri (elurraren onomatopeia); zirtzart (txingorraren onomatopeia); zik-zak (tximistaren onomatopeia): pil-pil eta firinfaran (haizearen onomatopeiak); zara-zara (euriaren onomatopeia); zir-zir (euriaren hotsa) eta zapar (euriaren onomatopeia). Aztertutako termino guztien artean, euskal hiztunaren adimen-begiak lilura berezia dio izotz-burruntziari, berak baitauzka bere baitan irudi gehien. Hiztunen adimen-begiak hainbat hitz euskalki guztietan sortu baditu ere, adieretan nolabaiteko batasuna sumatzen da. euskararen hizkeren eremuan gertatzen diren eguraldi-egoerei, oro har, erantzuten die lexikoak. Hala eta guztiz ere, orografiak garrantzia handia du, eta hizkera bakoitzak bere eguraldi-errealitatea islatzen du; ez da gauza bera itsasertzeko hizkerek darabilten lexikoa, edo barrualdekoek, edo Pirinio aldekoek darabiltena. zentzuzkoa denez, Bizkaiko kostaldeko hizkeretan askoz berba
eUsKAL LeXIKo eTnoMeTeoroLogIKoAren AzTerKeTA 295 https://doi.org/10.1387/asju.23359 gutxiago erabiltzen dira elur edo izotzari lotutakoak, Pirinio aldekoetan baino. Hala ere, bietan oso bereizketa semantiko zehatzak egiten dira; adibidez, gernikan oso elur -maluta xehea (edur txingo) eta elur-pikorra (txinbo) bereizten dituzte, eta nafarroako Uztarroze herrian —bertako erronkariera euskalkia galduta—, elur-pikorra (pirrina)46 eta elur-maluta txikia (txaparrada) bereizten zituzten. zenbaitetan, herri berean bizpahiru aldaera aurkitu dira ostagi berari irizteko. esaterako, kostaldetik oso hurbil dagoen Leioa herrian hiru izendapen erabiltzen dituzte elur-maluta esateko: alpar, edur kopo eta mataza. Beste batzuetan, elkarretatik urrun samar diren bi herritan izendapen bera erabiltzen da; adibidez, haizeen eremuan, beheko haize (hego-haizea) erabiltzen da Bizkaiko zollo herrian —hizkeretan hego-mendebaldeen dagoena—, eta nafarroa Behereko Bidarrai herrian; baina Bizkaiko kostaldeko zenbait herritan —Bermeo, elantxobe, Mundaka— ipar-mendebal edo mendebala da beheko haize. Lexikoak klima nola bilakatu den islatu ohi du; izan ere, hitz berri batzuk sortzen dira edo zaharrak erabiltzeari uzten diote hiztunek, nahiz batzuetan gelditzen diren haien hitz-gordailuan. Hizkera eta herrietako terminoak azterturik, adimen-begia nola joan den egokituz eguraldi-egoera batzuetara ondoriozta daiteke. oso azpimarragarria da adieraztea hizkera guztietan, kostaldean zein barrualdean, azaltzen direla hitzak edo hitz-elkarketak "elur-jausia" edo "elurrak behera egitea" izendatzeko. Adibide guztiak EHHAtik aterata daude; adibidez, Bizkaian, Bakion, edurgolpe; Larrabetzun, edurnarkada; gipuzkoan, Donostian, elurpilla; oñatin, edurnarra; zestoan elur-jausi; Araban, Aramaion, edurlaprastara; nafarroan, erratzun, elurmendi; Urdiainen, korrituba; Lapurdin, Arrangoitzen, elur lehertze; Ainhoan, elur lauso; nafarroa Beherean, Bidarrain, litatu; ezterenzubin, eluso; zuberoan, Larrainen, elhürlürta; zalgizen, elhur-oso. Hiztunen adimen-begiak ikusten zuen zer gertatzen zen "elurrak behera egiten zuenean", eta erabaki zuen hainbat eratara adieraztea tokian tokikoa. Hori dela-eta, ez da harrigarria pentsatzea antzina klima latzagoa zela oraingoa baino, kontuan harturik kostaldeko herriek "elur-jausia" adierazteko oraindik berbak gorde izan dituztela. Beste zenbait adibide ipin litezke izotz edo elur eremuetara joko balitz. eremu lexiko bateko ustezko hutsuneak betetzen dira beste hizkuntza edo hizkera batzuei maileguak hartuz, hiztunen esperientziaren alorra zabalduz doan heinean, edota dauzkaten hitzen esanahia hedatuz, edo analogiaren bitartez berezko baliabide linguistikoak lagun, hitz berriak sortuz. Termino guztien jatorriari dagokionez, nabarmentzekoa da maileguak ugari direla, baina, salbuespenak salbuespen, ez ohi dute hutsune lexikorik betetzen; maiz elkarrekin bizi dira ondarezko hitza eta mailegua; adibidez "euri-zaparrada" adierazteko zenbat-gura berba eta hitz-elkarketa dira, ondarezkoak nahiz maileguak; adibidez, maileguen artean, aguaxer,47 elementu48 edo manga, eta ondarezkoen artean, euri-jasa, eramaittu49 edo zaparrada. zer esanik ez, haizeen eremua hizpide, maileguen eta ondarezko berben arteko elkarbizitza erabatekoa da; esaterako, Bizkaiko kostaldeko herrietan arrantzaleek hainbat mailegu ekarri izan dituzte beste leku batzuetako arrantzaleen ahotik; suroesteko aixie50 maileguaz 46 "pirrina (n-Uztarroze)" (Azkue 1905-06/1969). 47 "aguaxer (B-ondarroa)" (EHHA). 48 "elementu (g-Hernani/ n-goizueta)" (EHHA). 49 "eramaittu (g-oñati)" (Izagirre 1959). 50 "suroesteko aixie (B-Bermeo)" (Barrutia 2000).
ASJU, 2022, 56 (1), 271-299 baliatzen dira, baina beko aixie ere erabiltzen dute bertako hiztunek. nahiz eta funtsean haize mota bera adierazi nahi duten, baliteke mailegua itsasoan erabiltzea eta ondarezkoa lehorrean, ikuspegia desberdina baita. Aipatu bezala, maileguek hutsune lexikorik bete ohi ez badute ere, zenbaitetan, bai; esaterako kostaldean gertatu ohi den haizete fenomeno ikusgarria izendatzeko, maileguez baliatzen da euskal hiztuna: bullarta,51 enbata, galerna edo galarren, eta zoperna.52 ondarezko hitzen aztarnarik ez bide dago; beraz, ziurrenik, mailegu horiek zahar askoak dira, edo euskal hiztunaren adimen-begiak uste izan du kontzeptu hori behar bezala izendaturik zegoela. ez dago ukatzerik hizkuntzak harremanetan egotea berrikuntza eta aldaketa linguistiko anitzen eragile dela. eskuarki eremu honetako mailegu gehienek "natibizazio" prozesu bat jasan dute: maila fonologikoan hotsak ahoskatzeko modukoak bihurtzen dira, hots, hurbiltze fonologiko bat gertatzen da. Beraz, ez dira gutxi eremu honetako maileguak: eremu semantiko jakin batzuetan ugari egoteak darama pentsatzera kultur hedatze zehatz batekin batera iritsi direla maileguak. Beste zenbaitetan berba batek hainbat adiera ditu hizkeren arabera: polisemia ez da arrotza eremu etnometeorologikoan. Horrela adierazi izan da zenbait aldiz tesian zehar. Adibide bat ipintzearren, berriki aipatutako enbata berbak tokian tokiko esanahiak dauzka. Historian enbata asko ikaragarriak eta hilgarriak izan badira ere —1912ko zorigaiztoko enbatan, Bermeo aldean, 143 lagun hil ziren—, adimen-begiaren sotiltasuna aldatuz doa herritik herrira; adibidez, gipuzkoako zumaia herrian "bero ikaragarriaren ondoko haize leuna da", Bizkaiko Txorierri haranean "laino iluna", baina, beste herri askotan "itsasotiko ekaitza" da. nork bere erara hautematen du fenomeno bertsua. Hala eta guztiz ere, gure ikuspegi etnolinguistikoaren arabera, hitzak ez dira guztiz polisemikoak edo monosemikoak; ez dira izate esanahi askotarikoak edo bakarrekoak, baizik eta zein den testuingurua, halako esangurak dauzkate. Hori dela-eta, hiztun batek hitz bat testuinguru berri batean erabiltzen duenean, gehienetan metaforikoki, arrakasta lortuko du edo ez: lortuz gero, hitz horren eremu lexikoa zabalduko da. Printzipioz, edozein hiztunek du "baimena" hitz baten erabilera zabaltzeko, zehazteko gaitzak diren mugen barruan: geroago, adiera hedatze horrek bidea urratu eta osotasunari eragingo dio edo ez. Hala ere, horrela izanda ere, aukera horrek sekulako interesa du: berari esker, hizkuntza tresna ezin egokiago bihur daiteke; mendeak joan, mendeak etorri, belaunaldi askoren herentzia, gizakiaren beharretara moldatua. Azaldu beharreko beste fenomeno etnolinguistiko interesgarri bat "holofrasia" da: termino bakar baten bidez, ideia konplexu bat adierazteko hizkuntza baten joera. Irudi du hizkuntza bat holofrastikoa izan daitekeela beste hizkuntza baten ikuspuntutik. Aztertu beharreko kontua izan behar luke, baina nekez har liteke holofrasia antzinako hizkuntzen oinarrizko ezaugarritzat. eremu etnometeorologikoan konplexu samartzat har litezkeen gertakari batzuk adierazten dira hitz bakar baten bitartez; adibidez, afrontu maileguak aldi berean euria eta haizea adierazten du; gainera, natibizazio prozesua jasanda, egokitu da sistema fonologikora; kalotx53 eleak ematen 51 "bullarta (L-Donibane Lohizun)" (EHHA). 52 s.v. zoperna (Azkue 1905-06/1969). 53 s.v. kalotx (Azkue 1905-1906/1969). | science |
addi-5f3869319b60 | addi | cc-by-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59040 | Edukia, forma eta ahanztura | Mantzisidor Uria, Jon | 2021 | Jon Mantzisidor Uria - 66 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 65-74 finlandiar gobernua Onkalo ahaztua izatea bultzako duen lege egitasmo bat adosten ari da. Ikus Michael Madsen-en Into Eternity dokumentala. *** Squadron Supreme eleberri grafikoaren enkantean pujatzen ari zara1997ko bertsioa. Ale hau egoera onean dago, higadura txikiarekin eta kalte handirik EZ (ikus irudia)! Nobela grafiko honek Squadron Supreme # 1-12 zenbakiak biltzen ditu. Komiki hau Mark Gruenwald egilearen errautsak tintan biltzen dituen lehen edizioa da! Komiki hau agortuta dago eta zaila da aurkitzen! Komiki bikaina eta ezinbestekoa edozein nobela grafiko edo Squadron Supreme zalerentzat! (Comicsvalue.com 2021) 1 *** 1971. urteko berritze lanetan Cantabrian, Santa María de Lebeñako harlauza handi baten azpikaldean eguzki eta espiral irudiak topatu zituzten. X. mendeko eliza hau lehenagoko santutegi aurrekristau baten gainean eraikia izan zen. Bertako gidak zioenez zoluan zegoen harlauza handi hura nahita utzi zuten buruz behera aurreko tenpluko kideek, irudiak ezkutatuz beren sinbolo eta fedea babesteko asmoz. 1000 urte luzetan ahozpez zegoen harlauza haren gainean eman zuten meza apaiz kristauek aldarearen zolu bilakatu zenetik. *** 2100 urtean zigilatu asmo dute Onkalo, Finlandiako hilerri erradiaktibo erraldoia. 400 metroko sakoneran, haitzean zulaturiko tuneletan gordeko dira Finlandiako zentral nuklearretako ondakin erradiaktiboak. Gaur gaurkoz, desegin ezin daitezkeen ondakin hauek biltegiratzea beste erremediorik ez da geratzen. Asmo horrekin, datozen 100.000 urteetan Onkalon lurperaturik izateko diseinatu da proiektua, etorkizuneko gobernuek ondakinak birziklatu edo suntsitzeko teknologia izango dutenaren esperantzan. Lurrikara, uholde eta bestelakoei aurre egiteko zailtasun teknikoez gain etorkizuneko gizakiei han gordeta dagoenaren arriskuen berri nola eman erabaki behar dute; zein hizkuntza eta zein euskarritan, kontutan izanik biek ere izan dezaketen garapena. Oraingoz
Edukia, forma eta ahanztura - 67 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 65-74 Bilboko udal langileek Amnistia hitza ezabatu eta osoa utzi dute, gainerako graffitiekin batera. (2016ko Maiatza) *** Bere maitea baztanga gaitzarekin hil zen eta berak ere, José Mauleon Gimenezek zorte bera pairatu zuen urte batzuren buruan. Hilzorian zela eskari bat egin zuen: lurpera zezatela zutik, maite mina zegoen hilobiaren aurrean, eternitate osoan hura begiratu eta babesteko. Eta hala jarri zuten hil zenean, 1869an. Europako hilobi bertikal bakanetakoa da Errioxako Alfaro hilerrian ikus daitekeen hau. *** Erromatarrek I. Mendean terraza sistema ezarri aurretik, Añanako Gatzagan, Araban, zeramikazko ontziak erabili ziren gatza lortzeko 5.000 urte luzetan. Iturburu gatzatuetako urez beteta ontzi haiek sutan jartzen zituzten ura lurruntzen zen arte. Gero, gatza eskuratzeko ontziak apurtu egiten ziren. Ontzi hauetako asko, irudian ikusten den bezala, marrazki geometrikoz apainduak zeuden. *** Garia jotzeko gelako hormak arrasto bertikalez josiak zeuden. 1840 ondorengo urteetan, bertan sumatzen zituen bertsoak Udarregi bertsolariak, eta alfabetatu gabea zenez teila zati batekin horman lerroak eginaz apuntatzen zituen. Gero Jose Aranburu, herriko organistari deitu eta marra haien aurrean jarrita bertsoak diktatzen zizkion eta hark paperera pasatzen. AP8 autobidea egiteko bota zuten 1972an Udarregi bizi izan zen baserria, Artikula Handi.
Jon Mantzisidor Uria - 68 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 65-74 Baserria bota baino lehen hormetako arrastoen molde batzuk gorde zituen Usurbilgo Udalak. *** Grafitigileek osoa sinaduratzat hartu dute. Nola errespetatzen duten bere espazioa, zanpatu gabe, eta nola babesten duten hura inguratuz. (2018ko otsaila). *** Irauteko asmo askorik gabe norbaitek harri txintxarrez idatzia. Bart gaueko haizete eta ekaitzak irakurgaitz bihurtu dute. Hitzak berriz ere harri txintxar izateko bidean. (Ibiza, 2018ko Apirila). *** Iturburu - 6ko etxea 2006ean eraitsi zuten. XV. Mendeko eraikin hau askoren ustez Bilboko zaharrena zen. Bere elementu esanguratsuena, sarrerako arku gotikoa, auzoko biribilgune batean jarri zuten, etzanda, ia horizontalean. Harriak eta forma orokorra berberak dira baina lurrarekiko elkartzut izan ordez 30º eskaseko anguluan egoteak artefaktuaren arku izaera bera zalantzan jartzen du; haren pisu eta indar harremanak, egitura eusten zuen logika guztia.
Edukia, forma eta ahanztura - 69 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 65-74 *** Ohiko irudia: Argo ontziarena (argitsua eta zuria); argonautak, pixkanaka, haren pieza guztiak ordezkatzen joan ziren, azkenean, erabat berria zen ontzi bat izan zutelarik, izena edo forma aldatu behar izan gabe. Argo ontzi hori oso erabilgarria da: alegoriari objektu nagusiki estruktural bat ematen dio, ez jeinuak, inspirazioak, determinazioak, bilakaerak sortua, baizik eta bi ekintza xumek sortua (sorkuntzaren mistika bakar batean ere atzeman ezin daitezkeenak): ordezkapena (pieza batek beste bat lekualdatzen du, paradigma batean bezala eta izendapena (izena ez dago ezertarako piezen egonkortasunari lotua). Izen beraren baitan konbinazioak egitearen poderioz, ez da jatorrizkoaz ezer geratzen: Argo bere izena beste kausarik ez duen objektu bat da, edo bere forma ez beste identitaterik. (Barthes [1975] 2004, 64) *** Jorge Oteiza, Tomas Esnaola eta Imanol Larzabalek elkarrekin bazkaldu omen zuten azken honen urtebetetzea zela eta. Bukaeran, Oteizak Imanolen irudia marraztu zuen paperezko eskuzapi batean. Hau hiretzat! esan eta han geratu omen zen paper zatia mahai gainean. Gero Imanolek Tomasi irudia garbira pasatzeko eskatu zion. Hark, pintore izanik, horman ipintzeko moduan, txukun kopiatu omen zuen. *** Lekeitiotik Markinarako errepidean bide bazterreko oroigarri xume horietako bat; plastikozko loreak zutoin bati lotuak. Loreekin batera, gorago eta txukun eutsita, bizikleta baten gurpila. (2021eko Iraila) *** Pinudi komertzial guztiak «antzekoak» direla azaldu du Ibarrolaren
Jon Mantzisidor Uria - 70 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 65-74 semeak, eta horrek Omako basoaren lekualdatzea erraztuko duela. Hala ere, onartu du bi basoak morfologikoki ezberdinak izanik, ezinbestekoa izango dela egokitzapena. Errespetuz jokatzea izango da gakoa, kasu horietan. «Saiatuko naiz ahalik eta gutxien berridazten, eta idatziko dudana Agustin Ibarrolak basoan idatzi zuen bezala idatziko dut». (Astiz 2021, 32) *** Saint-Geours Monnet familiaren txaletean irudi hau dago, gutxienez azken 40 urteotan. Aldiro, bi urtean behin edo, gainetik margotzen dute, zuria eta urdina, geruza berria zaharraren gainean. (2015eko Martxoa). *** –Antxume larrutan ere, gezurra badirudi ere, antxumea kanpolibrean ibilitakoa edo granja batean hazitakoa den kristoren aldea dago. –Soinuan ere bai? –Soinuan bakarrik ez, eskuan hartutakoan jada antzeman egiten diozu. Animalia estresatuta hilda badago, hura ez dago gizonik danbor partxe batean jarriko duenik. –Zer esaten didazu?
Edukia, forma eta ahanztura - 71 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 65-74 –Jata buelta ematen du. (Agirre 2014, Ibon Gaztañazpik elkarrizketatua) *** OndOriOak Ohar bilduma moduan osaturiko testu honek bi asmori erantzun nahi lieke: batetik, eguneroko bizitzari loturiko kultur adierazpideetan ikertzea nola ematen den kontserbazioaren arazoa, eta bestetik, ikustea ea posible den ikerketa bera eguneroko bizitza horretan txertaturik egitea, alegia, kultur adierazpideak ikerlariarengana datozen moduan hartuaz esperientzien magma zabal horretan. Hori dela eta, hiriko eguneroko ibilaldietan topaturiko graffiti edo seinaleak bildu dira eta baita oporretan aurkiturikoak ere; ikerlariaren lanak aisialdiarekin bat egiten duen lekuan. Iturri testualak izan dituztenak ere eguneroko prentsa bazterretan han hemen jasotako txatalak dira. Zein da txatal ezberdin hauek amankomunean dutena? Ikerketa era instintiboan egin den arren, batzuetan mugikorrarekin ateratako argazki soil bidez, badaude planteatzen dituzten zenbait puntu errekurrente: 1. Artelan originalaren ideia. Cave Canem zakurraren irudian adibidez, jatorrizkoa 79 urtean Vesubio sumendiak suntsituriko Ponpeia hirian aurkituriko mosaiko bat den arren, argazkikoa Gipuzkoan, Zumaiako Txalet baten sarreran topa dezakegu. Irudi hori etengabe margotu da 40 bat urtez, bere erreferentea hondatzen ari zen azpiko geruza bera izanik. Kanpokaldeko edozein horma berritzen den logikarekin margotu izan da irudia ere, beti berbera eta beti ezberdina, urteotako desplazamendu txiki eta bibrazioarekin. Harrigarriagoa egiten da, Joseba Sarrionandiak Gauzak direna balira liburuan jasotako Oteizaren marrazkiaren anekdota, zeinetan Imanol Larzabal kantariak, zalantzagabeko sentsibilitatea eta artearekiko harreman zuzena zuenak nahiago izan zuen Oteizaren marrazki originalaren ordez beste pintore batek egindako kopia "txukun" bat. Antzeko zerbait topatzen dugu Omako basoari buruzko egunkari berrian ere; Omako basoa beste pinudi batean margotuko da, eta lan honen ardura ere Ibarrolarengandik bere semearengana pasatuko da. 2. Babestu beharrekoaren funtsa zein den benetan. Kontserbatu hitza erabili ohi bada artefak-
Jon Mantzisidor Uria - 72 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 65-74 tuak mantentzeaz ari garenean, eta preserbatu hitza, babestu nahi dena edukiak direnean, zer babesten du adibidez Usurbilgo udalak Udarregiren arrastoen moldeak gordeaz; ez ziren jatorrizko arrastoak ere bere bertsoak eusten zituzten moldeak haiek ere? Proto-idazkera baten erregistroa dela esango da, arrazoiz seguruenik. Koderik ezean hala ere, moldearen hutsunea besterik ez zaigu geratzen. Datu hauek jaso diren Antonio Zavalaren liburu berean dator hutsune horren beste adibide muturrekoago bat. Norbaitek buruz gordetako bertso sorta bat, gero 1933an Zeruko Argia aldizkarian argitaratua eta handik Zavalak hartua bere libururako. Bertsosailak ordea hutsune bat du, memorian gorde ez zen ale bat, eta hala agertzen da, bere egitura hutsezko hezurduran. Santa María de Lebeñako harlauzaren kasuan ere, gidaren esanen arabera leku hartan ematen zen kultu aurrekristaua babestu asmoz etzan bazuten harritzarra ahozpez, zer da gaur egun mantendu dena? 1000 urte beranduago, espiral eta eguzki haiek gurtuko dituen fededunik ez dago jada egitura huts haien aurrean, gure moduko turistak soilik. Onkaloko hondakin nuklear biltegian etorkizunera begira utzi nahi dituzten mezuek zein hizkuntza eta zein euskarri izango dituzten erabakitzeko zailtasunek ere antzeko arazoarekin egiten dute topo; kodearenarekin. Zein kode erabili, nola mantendu eta transmititu urruneko belaunaldiei. Kodeez gain, mantendu beharrekoak elementu formal hutsak direnean ere ikusten dugu arazoak sor daitezkeela. Bilboko etxe zaharrena eraitsi zenean haren arku gotikoa gorde zen, XV. Mendekoa. Harriak jatorrizkoak izanik ere, eta forma berbera, errepide erdiko biribilgune batean etzanda jarririk, jarraitzen ote du objektu horrek arku izaten, arku gotikoaren definizioaren arabera, ez badu egitura bat eusten ezta hutsune bat sortzen?
Edukia, forma eta ahanztura - 73 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 65-74 3. Hirugarren multzo batean iragankortasuna eta iraunkortasunari buruzko oharrak daude. Graffitiak eta kaleko arte adierazpide asko iragankor izango direla jakinik sortuak izan dira. Oharretan ikusten den moduan etengabeko eraldaketa jasaten dute jende ezberdinaren eskuhartzeen ondorioz. Azpimarratzekoa da Ibizan eginiko oporraldian topaturiko harriz idatzitako zerbaiten hondarra ere, haize eta euriteek desegina, erdizka ezabatua. Testua berriz ere naturako elementu izateko bidean harrapaturiko unea. Kasu honetan naturak suntsitzen badu gizakiak eginikoa, Ponpeiako sumendiaren kelarrak bere azpian harturiko artelanen kasuan babestu egin zituen mende luzetan jatorrizko Cave Canen mosaikoaren moduko lan asko. Batzuetan, objektu baten iraun- pena, danbor baten kasuan adibidez, ez da ondoren babestuz berma daitekeen zerbait, baizik eta aurrez babestu beharrekoa, objektu bihurtu aurretik hain zuzen. Azken oharrrerako transkribituriko audioko luthierrak dioenez, animaliak hiltzerakoan pairaturiko estresak danborraren soinuan eragina izango du. Estres horrek larrua ezgai bihurtzen du danbor partxe izateko. Bizitakoaren oroimenak iraungo du materialean. Kontaezinak dira gizakiak heriotzaz gaindi iraun nahian egindako ahaleginak. Azken finean ez dute iraun asmoz egindako adibide guztiek hori bere muinean? Izan objektu bezala iraunaz, izan sinbolikoki edo ondorengoen memorian. Hemen bildurikoen artean gizaki biziduna bertikaltasunarekin erlazionatzen duen kasu bat dago, Errioxako Alfaroko hilobiarena. Hil aurrean egindako eskariz, zutik hilobiratzean betirako atsedena ohiko esaldia ere ukatzen du hezurdura grabitatearen aurka eusten duen egitura bertikal horrek. Iraunkortasuna betierekotasuneraino iristen da oharren batean. Zabor nuklearraren arazoa lantzen duen Into eternity dokumentalak argi azaltzen digun moduan, bizitza da egoera horretan babestu nahi dena; horretarako hondakin erradiaktiboak betiererako kontserbatzera kondenatuak daude gobernuak, oraingoz bestelako birziklapen edo suntsiketarik egiteko gai ez garenez. 100.000 urtetan irauteko eginiko tunel egitura faraonikoa. Hor daude betirako kontserbatuak berez,
(Jasota: 29-09-21; onartua: 15-11-21) ahal izango balitz, deseginak hobe leudekeen hodakinak. Eta arriskua saiesteko, hor dagoenaren ezagutza eta oroimena bera ere ezabatzea da asmoa; belaunaldiz belaunaldi, piskanaka, informazio hori ahaztea eta inork ez gogoratzea haitzean zulaturiko tuneletan zigilaturik zer dagoen; han zerbait zegoenik ere ez jakitea. | science |
addi-2558f27c27fe | addi | cc-by-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59045 | Led argiztapenari buruzko hausnarketa artean: Dario Urzayk sortutako Behatzailearen sabela (Arreta-atalasea) (Afterimages) (2011) artelanaren zaharberritze-prozesuaren azterketa eta honek eragindako ikerketa- eta sorkuntza-prozesua | Cancio Ferruz, Arturo ; Martínez López, Jabier | 2021 | Arturo Cancio Ferruz eta Jabier Martínez López - 130 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 127-142 Nahiz eta museoetan artelanak baldintza egokietan egon, artelanak denboraren poderioz hondatu egiten dira. Artelanen babesari eta kontserbatzeari dagokienez, ikerketak baieztatu zuen led argiztapenak gutxieneko eragina duela tradizionalki erabili diren argiztapen-iturriekin alderatuta. Hala ere, artelanaren estetikaren gain duen eraginari buruzko emaitza kontrajarriak daudela esan zuen egileak. Kermanek egindako proben arabera, led bidez argiztatutako lanek metodo tradizionalekin argiztatzen direnek baino itxura eta estetika pobreagoa dute. Hala ere, laborategian egindako probetan egiaztatu zen museoetako erabiltzaileen esperientzia emozionala handitzeko ahalmena dutela. Izan ere, teknologia horrek kolore-eskala bat eskaintzen du, argi-iturrian iragazkirik aplikatu beharrik gabe, eta, horri esker, argiztapena doitu daiteke lan bakoitzerako diseinu egokienaren arabera. Horrela, ledek publikoaren irudimena eta jakin-mina pizteko gaitasun handiagoa dutela ondorioztatu zuen Kermanek, eta ikusgai dauden lanak hobeto antzeman daitezkeela. Osasunean duen eraginari dagokionez, led argiztapenaren emaitzak halogenoarenak baino txikiagoak dira. Gainera, nahiz eta argi halogenoa osasungarriagoa izan (osasunean eragin gutxi duelako), gainazalera bat ikusarazteko -egilearen hitzetan- ledek argi-fluxu gutxiago isuri behar dute. Dena den, Kermanek azpimarratu zuen datu horiek etorkizunean eta azterketa berrien emaitzen ebidentzia zientifikoekin egiaztatu beharko liratekeela. Azkenik, eta nahiz eta defendatu zuen museoek aurrerapen teknologikoak aurrerapen sozialaren eragile gisa islatu behar dituztela, led argiztapena ezartzea ez dela beti aukerarik onena adierazi zuen Kermanek. Izan ere, ez da beste argiztapen-iturri batzuk bezain fidagarria, bere sentsibilitate boltaikoa1 altua baita. Gainera, teknologia berri hau erabiltzeko museoetako argiztapen-diseinuaz arduratzen diren pertsonen ezagutza falta aipatu zuen. Nolanahi ere, Kermanen ikerketa egin zenetik hamarkada bat igaro da eta led teknologiak garapen handia izan du. Besteak beste, ekoizpen-kostuak izugarri murriztu dira eta, esperimentazioaren eraginez, gaur egun argiztapen mota hau zabaldu egin da, ez bakarrik museoetan, baita etxeko eremuan ere. Era berean, erabilera artearen testuinguruan hedatuz joan da. Ildo beretik, azpimarratzekoa da ekainaren 17tik 18ra bitartean Guggenheim Bilbao Museoan egindako honako udako ikastaroa: Tecnología LED para la iluminación de obras de arte. Restos, oportunidades y soluciones (Artelanak argiztatzeko LED teknologia. Erronkak, aukerak eta konponbideak)2.
Led argiztapenari buruzko hausnarketa artean: Dario Urzayk sortutako Behatzailearen sabela (Arreta-atalasea) (Afterimages) (2011) artelanaren zaharberritze-prozesuaren azterketa eta honek eragindako ikerketa- eta sorkuntza-prozesua - 131 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 127-142 Agerian geratu da led teknologia guztiz ezarrita dagoela goritasun-teknologiaren ordezko gisa, haren iraunkortasunagatik, eraginkortasun teknikoagatik eta jasangarritasunagatik. 1.3. LED TEKNOLOGIA ARTE-PRAKTIKA GARAIKIDEETAN ETA ZAHARBERRITZE-PROZESUETAN Bestalde, led teknologia arte-praktika garaikideetan eta zaharberritze-prozesuetan nola erabili izan den aztertzen duten ikerlan batzuk berrikusi ditugu (Felip & Galán 2015; Maza, Feinstein & Eckmeyer 2016; Furió Vita 2020; Gambaro 2020). Praktika hauek, led argiztapenaren erabilera ikertzeaz gain, obra interaktiboak sortzera bideratutako teknologia elektronikoei buruzko informazioa ere aurkezten dute. Zentzu honetan azpimarratu nahi dugu bitarteko berri horiek duten gaitasuna artearen esparruan argi-giroak eta giro kromatikoak sortzeko esperientzia parte-hartzaileak hainbat ingurunetan sustatuz, bai espazio publikoan eta bai erakusketa-espazioetako instalazioetan ere. Azkenik, Petrulis, Vitta, Bagdzevičienė, Senvaitienė eta Vaicekauskas (2016), van Adrichem eta van Bommel (2017), eta Andrea Cecilia Nilo Gatica eta Elizabeth Stephens Contreras (2019) lanak azpimarratu nahi ditugu, zaharberritze-prozesuetan led teknologiaren erabilera aztertzen baitute. Beren ikerketetan, egile hauek bereziki aztertzen dute objetu artistiko degradatuen koloreak nabarmentzeko ledak erabiltzeko aukera, pigmentuen edo beste elementu kimiko batzuen bidez esku hartu beharrik izan gabe. Sendagarria deritzon teknika edo esku-hartze honek lotura zuzena du leden argiztapenaren aldakortasunarekin eta argiztatutako objektuen koloreak egokitzeko duen gaitasun izugarriarekin. Jarraian, 2018an Bilboko Arte Ederren Museoak Dario Urzay artistaren obra bati egindako zaharberritze-prozesua aztertuko dugu3, ikerketa led argiztapenaren erabileran fokatuz. Kasu honetan, eta aurreko kasuetan ez bezala, esku-hartzearen helburua ez zen izan objektu baten kanpoko itxura aldatzea, lehendik zegoen obra bat berrargitaratzea baizik.
Arturo Cancio Ferruz eta Jabier Martínez López - 134 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 127-142 Museoaren kontserbazio eta zaharberritze sailak artistarekin elkarlanean egindako ikerketaren emaitza gisa, obra berrargitaratzea erabaki zuen. Hori dela eta, lana, bost piezatako bi zatiz osatuta egotetik zortzi piezatako egitura izatera pasa zen, alegia, zati bakoitzeko lau piezaz osaturiko egitura multzoa. Biek jatorrizko izenburuak mantendu zituzten eta Urzayk aukeratutako leku berean jarri ziren. Zaharberritze-prozesuan zehar egindako esku-hartzerik deigarriena Afterimages pieza-multzoan egin zen, piezen zati integral gisa led argiztapena jarri baitzen. Jatorriz zeharrargiak eta exentuak edo mukulu biribilekoak ziren piezak paretaren kontra jarritako argi-kaxatan instalatu ziren. Artistaren arabera: "Aurkezpen berriak piezen 'egoteko beste modu bat'" eskaintzen du, eta beste harreman bat ikuslearekin, baina obra bera da"6. Era berean, museoaren esanetan, "Sintesi-lana [da], agian bere "margo negatiborik" onena, orain txukundu izan den irudi bakoitzak intentsitate kromatikoa eta energia espresiboa (adierazkorra) berreskuratzen du"7. 3. EZTABAIDA: BEHATZAILEAREN SABELA KONTSERBAZIOA ETA ZAHARBERRITZEA ETA ESPEKTAKULU MUSEOA Urzayren obraren konfigurazio berriak zaharberritutako piezen intentsitate kromatikoa eta energia espresiboa (adierazkorra) areagotu denaren ideiarekin bat gatoz. Hala ere, prozesu eta emaitzei dagozkien zenbait faktorek alderdi kritiko batzuk azaleratu dituzte. Alderdi horiek honakoak dira: 3.1. KONTSERBAZIOA ETA ZAHARBERRITZEA Artelan bat zaharberritu eta kontserbatu nahi dugunean, hiru ekintza-eremu hartu behar ditugu kontuan: prebentziozko edo zeharkako kontserbazioa, sendagarria edo zuzenekoa, eta zaharberritzea bera (ICOM 2008). Prebentziozko kontserbazioaren eremuan, oro har, arte- eta kultura-ondasunen balizko narriadurak prebenitzera eta saihestera bideratutako neurri guztiak sartzen ditugu. Neurri horiek ez dute materialetan esku-hartze aktiborik, ezta hauen egituran edo itxuran ere. Bestalde, kontserbazio sendagarria, obretan prozesu kaltegarriei aurre egiteko edo egiturazko elementuak
Led argiztapenari buruzko hausnarketa artean: Dario Urzayk sortutako Behatzailearen sabela (Arreta-atalasea) (Afterimages) (2011) artelanaren zaharberritze-prozesuaren azterketa eta honek eragindako ikerketa- eta sorkuntza-prozesua - 135 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 127-142 hobetzeko zuzenean gauzatzen diren ekintzak dira, betiere ahalik eta eraldaketa txikiekin egiten direnak. Azkenik, zaharberritze-prozesuan, objektu batean zuzenean egindako prozesu guztiak sartzen dira, baldin eta artelan horrek antzemate, ulertze edota erabiltze egokia eragozten duten aldaketak jasan baditu. Guk ez dugu Behatzailearen sabela artelanari egindako kontserbazio prebentiboari buruzko informaziorik, nahiz eta museoan bi hamarkada luze eman dituen, ia inolako etenaldirik gabe. Dakiguna da Museoaren kontserbazio eta zaharberritze sailak artistarekin batera kontserbazio sendagarria baztertu zuela eta zaharberritze-prozesu osoari ekin ziola. Ikerketa hau, hortaz, Afterimages multzoa osatzen duten piezetan oinarrituko dugu, bertan integratu baitzen led argiztapena artelanaren egiturazko elementu gisa. Led-argiztapena egiturazko elementu gisa ezartzeak bi funtsezko elementu gehitu zituen artelanean: led-zerrenda malguak eta potentzia-kontrolagailua. Hurrena aztertuko dugu piezaren osotasuna bermatzen duten bi elementu hauen bizitza-erabilgarria, alegia, led-zerrenda malguen eta potentzia-kontrolagailuen bizitza-erabilgarria. Fitxa teknikoek aditzera ematen dutenez (1. eta 2. eranskinak), led-zerrendek eta kontrolatzaileak 50.000 orduko bizitza-erabilgarria dute. Horretarako, led zerrenden kasuan, giro-tenperatura 25 ºC-tan mantentzen duen eta beroa disipatzen duen sistema batera konektatu beharra dago. Itzalketa zikloen inplementazioarekin batera, leden bizitza erabilgarria handitu daiteke. Hala ere, pauta hauek ez jarraitzekotan, kasurik onenean, 5-6 urtez etenik gabe erabili ondoren, piezek zuzeneko kontserbazioa beharko dutela aurreikusi daiteke. Beraz, kontserbazio gastu hori kontuan izan behar dugu. 3.2. AFTERIMAGESEN ERALDAKETA ERRADIKALA Lehen aipatu bezala, Afterimagesen egituran argiztapena ezartzeak haren intentsitate kromatikoa eta energia adierazkorra nabarmentzen lagundu du. Era berean, eta artelana museoaren fatxadaren beirate batean kokatzearen eraginez, museoaren arkitekturaren kanpoko irudia ere eraldatzea lortu du8. Azken hau, eta Susana Solis-Zararen proposamenari jarraituz (2016), XX. mendeko azkeneko hamarkadetan museoen artean nagusi izan den ikusgarritze-lasterketan lehiatzeko grina lehenesten duen estrategia kontsidera daiteke. Grinaren lehentasun honek, ordea, museoek funtsezko duten eginkizunetako batekin egingo luke talka, hain zuzen, ondarearen babesarekin.
Arturo Cancio Ferruz eta Jabier Martínez López - 136 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 127-142 Izan ere, material zeharrargiekin eginda zegoen Afterimages bezalako artelan baten zaharberritze-prozesuan iragankorragoak diren materialak erabiltzea eta hauek energia kontsumitzen duen sistema baten menpe egituratzea jasangarritasunaren kontra doala uste dugu. Era berean, gure iritziz, zaharberritze-prozesuak Afterimagesen aurreko bertsioaren ezaugarri estetikoak eta materialek zuten izaera zeharrargia ezabatu ditu (2. irudia). Gainera, pieza horiek merkataritza-guneak, markesinak eta bestelako publizitate-espazioak inbaditzen dituzten antzeko argi-kaxekin ordezkatzeak museoari buruzko pertzepzioa eraldatu dezake, alegia, irudi eta masa-kontsumoaren kulturaren edukiontzi postmoderno gisa ulertzea eragin dezakeela (SolisZara 2016). Artelanaren eta publizitate-tramankuluaren arteko itxurazko bereizketa falta horretan sortzen da Urzayren obraren zaharberritzearen izaera berritzailea berrinterpretatzeren eta haren jatorrizko esentzia berreskuratzearen gure kezka, sormen esperimentaleko prozesu batean txertatzeko9. 4. ONDORIOA. AFTERIMAGES ZAHARBERRITZE-PROZESUA: SORKUNTZA ESPERIMENTALAREN ERAGILEA Urzayk Afterimagesentzat planteatutako jatorrizko konfigurazioa berreskuratu eta intentsitate kromatikoa eta energia espresiboa areagotzeko asmoz, led argiztapena integratu genuen ondoren azalduko dugun ikerketa proze2. irudia. Afterimages. https://fijarme.wordpress. com/2013/04/05/la-congestion-y-la-tinta/
Led argiztapenari buruzko hausnarketa artean: Dario Urzayk sortutako Behatzailearen sabela (Arreta-atalasea) (Afterimages) (2011) artelanaren zaharberritze-prozesuaren azterketa eta honek eragindako ikerketa- eta sorkuntza-prozesua - 137 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (2) - 2021, pp. 127-142 suan. Lan hauen bidez, eta Urzayren obraren zaharberritze-prozesuaren azterketa kritiko batetik abiatuz, ikerketa eta sorkuntza integratzen dituen prozesua azpimarratu nahi dugu. Esperimentuak egiteko 70 x 70 cm-ko hiru plexiglas-xafla garden erabili ditugu, horietako bi 10 mm-ko lodierakoak eta beste bat 3mm-koa. Era berean, potentzia-kontrolagailua eta sei metroko led tira malgua erabili ditugu, plantxak inguratzeko eta agiztapen perimetrala lortzeko. Planteamendu honekin, Afterimagesen jatorrizko piezen izaera zeharrargia berreskuratzeaz gain, gure asmoa Museoak garatutako zaharberritze-prozesuren argi-kutxa formatutik aldentzea izan da. Hainbat koloretako laka zeharrargiak erabili ditugu plexiglas-xaflen gainazalean irudi abstraktu bat irudikatzeko. Margo-aplikazio honek plexiglas-piezek duten izaera zeharrargia mantendu nahi izan du. 3 mm-ko lodiera duen xaflaren bi gainazaletan laka aplikatu ondoren, beste bi xafla lodiagoen artean sartu dugu. Jarraian, led zerrendak aluminiozko marko batean jarri ditugu hiru plexiglas-xaflei eusteko. Azkenik, led zerrendak potentzia-kontrolatzailera konektatu ditugu eta gailua beste korronte elektriko hartune batera. Hauxe izan da emaitza: Lehen gogoeta egin ondoren, argiztatu gabeko bertsioarekin alderatuta, proposamen honek piezaren kromatismoa eta adierazkortasuna nabarmentzen dituela ondorioztatu dugu. Hala ere, euskarriak argia uniformeki 3. irudia. Titulurik gabe. Autoreek eginda. | science |
addi-44c6104a7ab9 | addi | cc-by-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59046 | Arteaz idaztea / artea idaztea | Meléndez Arranz, Jesús | 2022 | 16 Meléndez Arranz, Jesús Arteaz idaztea - Artea idaztea Lehenengoz, aditz inguruko zerbait: Aditz kontuak: Aditz predikatiboak: aditz iragangaitzak eta iragankorrak Aditzak sailkatzerakoan, argumentuak dira aintzat hartzen direnak. Argumentuak diogunean besterik gabe esan nahi dugu zein diren aditzak adierazten duen ekintza, egoera eta abarretan partaide direnak. Adibidez, esnatu badiogu, norbait da esnatzen dena, umea adibidez (a). Horrek esan nahi du umea dela aditzaren argumentua eta argumentu hori absolutiboa dela (nor deitu izan dena). Edo jo dezagun ikusi aditzeko perpausera (b): orduan, ez da argumentu bakarra, baizik bi argumentu ikusi ekintzak dakartzanak: umeak eta itzala adibidez (nork eta zer). Irakurlea konturatuko denez, beraz, argumentu kopuruari ez ezik, argumentuen izaerari ere begiratzen zaio, eta argumentuen izaera diogunean, zein kasudun argumentuz ari garen adierazi nahi dugu, alegia, absolutibo (nor), ergatibo (nork) ala datibo (nori) argumentua ote den hautatutakoa. a) Umea esnatu da b) Umeak itzala ikusi du ADITZ MOTAK Iragankorrak Iragangaitzak Bi argumentu Argumentu bakarra (norbaitek) (zerbait) ikusi/esan/idatzi (norbait) etorri (zerbaitek) irakin (Fernandez 2011) Oharra: Zerbait esan/idatzi. Ezer ez esan/ez idatzi. Esandakoa/idatzitakoa, ganorazkoa. Esandakoa/idatzitakoa, balekoa
18 Honekin batera: Subjektua dioena. Subjektua idazten duena. Subjektua ikuslea. Subjektua egilea. Subjektua iruzkinegilea. Subjektua teorikoa. Subjektua lekukoa. Subjektua, noiz edo noiz zerrenda honetatik gauza bat baino gehiago izan daiteke. Diskurtsoaren formalizazio moduak, fokalizazioa ere. Abiapuntuan, entzutegia: entzule pasiboa, entzule interesatua, entzule epailea. Kasuz-kasu, tenorearen arabera. Aditz asko -ekintzak-, adjektibo ugari -kategoria eta irizpidea definitzekoak, iritzia ere-. Aditz, adjektibo eta sustantiboei esker, kontzeptualizazio nahia, Artearen inguruko diskurtso sortu eta eraiki nahia: Kritika, Estetika, Pedagogia (Artearena batez ere eta ez horrenbeste Artearen bitartez egiten dena) ohikoenak dira (Platon, Aristoteles, Vasari, Diderot, Baudelaire, Apollinaire, Ortega, Heidegger, Zambrano, Lippard, Kristeva…). Hala ere, ezin ditugu ahaztu artistek eurek sortutako testuak. Artistek irakurleak, audientzia, lagunak, konplizeak bilatu zituzteneta gaur egun ere bilatuko dituzten testuetaz ari naiz. Eta ez ditut bide bazterrean uzten Leonardoren tratatuetatik, Poussin, Van Gogh edota Matisse-ren gutunetara, XX. mendeko artearen ezinbesteko tasunak izan ziren manifestuak (Malevitx, Klee, Oteizarenak…). Intimoak, publikoak, sentiberak, programatikoak, pedagogikoak mugen barrukoak eta mugez at ("patologiaren inguruan lotu ziren hainbat testu, Carrington modukoak eta bera moduko histerika horienak batik bat"). Artistaren berba denean, sarri askotan, nork bere buruarentzako aitorpena, memoralia, autoanalisia. Edipoa berriro garbitzeko (Gordillo, Bourgeois) Zertaz idatzi zuen Baudelaire-k? Eta Zola-k? Baudelairek artistaren figura berriaz, alter egoaz ote? Aitaponterik? (Erantzunetako bat: Manet). Ordea Zolak XIX. mendearen azken txanpan, bakoitzaren atakan artista batena aukeratu eta pertsonaia bilakatu zuen (horregatik Cézanne-ren samina). Meléndez Arranz, Jesús Arteaz idaztea - Artea idaztea
19 Testua zertan datza? Testuaren subjektua artista da, idazten duena, berba egiten duena, oihukatzen duena, salatzen duena, proposatzen duena, proiektatzen duena, gogoratzen duena, gogoeta egiten duena; eta hor Artea predikatua da, hots diskurtsoa bere mintzoan, zertaz ari den den hor, Artea dugu. Beharbada bakoitzak berearekin, hots propioa duenarekin: berbarekin, gramatikarekin, sintaxiarekin. (Eldarnioa, era egituratuan agertzen da ere). Arteaz idazterakoan, testuaren bestaldean egongo denarekin nolabiteko begirunea izango dugu kontuan. Bestelaalferrik izango da idatzitakoa. (Zerbait esan nahi badugu, berbak zerbait garraiatzea nahi izango badugu, jakina). Bestarengan ondorioa, eragina izango duelakoan, baita komunikazio egokirako ere, berbak beharrezkoak dira. Arteaz idazterakoan, zerbait espero dugu: Nor da zuen artean, bere semeak ogia eskatzen ba'dautso, arri bate mongo dautson aitarik?; edo-ta, arrain bat eskatzen ba'dautso, arraiñaren ordez suge bate mongo dautsanik? (Lukas [1976] 1993, 1555) Akademian Arteaz egiten da berba. Akademian, Arteaz eztabaidatzen da. Akademian Artea zer datekeen seinalatzen da. Arteaz idazten da Akademian. Transmisioa: Artea, ars, τέχνη. Nolabaiteko ezagutza, nolabaiteko teknika, gaur egun Artearen diskurtsoak aintzat hartzen ez duen alderdia da. Lanbabesa desagertuz geroztik, lantegian suertatzen zen lanean ematen zen transmitsioa eta mimesia ere, diodan bezala, desagertuta. Transmisioaren zeregin horretan maisu/maistraren irakaskizunean, irudia eta gehien bat berbaren bitartez. Berba eragile. Artearen diskurtsoan nagusi: K O N T Z E P T U A Eta zer da kontzeptua Artean pentsamendura, berbetara laburbildutako eta lekualdatutako ezaugarri ala asmoa baizik. Arte Ederren fakultateetan zer da berba? Zeharkako gaitasuna, ikasleen esku, garatu beharreko gaitasuna; ahoz eta idatziz. Nork bere lanean prozesuak, ekintzak, asmoak, desioak, kontzeptuak… AusArt Journal for Research in Art. • AusArt 10 (1) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart
20 Beraz beharrezkoa denean, berba. Horregatik, berriro idatziko dut: berba egokia, berba objektiboa, metafora, antitesia, nahi duzn erretorika figura erabilita, baina sintaxia, gramatika eta berbaren eta hizkuntza den hiztun guztion etxe barruan, idiolektora iritsita nahi badugu ere. Bestela honen mugan: Babel, kakofonia: A N A B A S A Hainbatek dio zentzugabekeria dela Arteaz idaztea. Artea izatez, Artea delako: Presentzia absolutua eta exegesian presentzia esplikaezina. Baina presentzia den heinean, berarekin estropezu egin dezakegu, eta berau ingura dezakegu, ezta? Eta bere inguru-minguru horretan zerbait esan, idatz dezakegu, ezta? Ala ez? Baina Egitatea da. Egitatea izanik, deskriba daiteke, ala ez? Eta idatzitakoak norbaitentzat balio izan dezake. Kontuan izateko: Izenburua, artelanaren hatz eta hatsa, beraz izenburua artelanarentzat hatz erakuslea baita kiratsa ere Artearen esperientzia suspertzeko ere: berba. Eta ezin ukatu. Berba. Arteaz ere idazten da. Arteaz ere idatzi behar da. Esan. Aditzera eman. Berba berari esker, diskurtsoan: ezagutza, datua, erlazioa, analisia edukia (hemen Artean dirauen zama eta hatz metafisikoa dago oraindik). Gero guztion aurrean begibistan zein kale gorrian uzteko. Jakin beharrekoak: Artea noiz egiten dugu? Zer egin daiteke Artearekin? Arteaz non eta noiz berba egiten dugu? Zer esan dezaket Arteaz? Zer idatz dezaket Arteaz? Arteaz, non idazten ohi dugu? Eta zertarako? Zertarako idazten dugu? Zertarako idatzi nahi dugu? Meléndez Arranz, Jesús Arteaz idaztea - Artea idaztea | science |
addi-d17d343a44ef | addi | cc-by-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59050 | Nola irudikapena hala errepresentazioa: arteari buruzko testuetan zer eta nola idazteak artearen ezagutzan dituen ondorioei buruz, EAEko oinarrizko eta derrigorrezko bigarren hezkuntza-sistema aztergai | Otalora Landa, Olatz; Vegas Moreno, Natalia | 2022 | 180 Otalora Landa, Olatz & Vegas Moreno, Natalia Nola irudikapena hala errepresentazioa: ... 1. Hitzaurrea Euskal Autonomia Erkidegoaren Hezkuntza Sailak laster aurkeztuko duen curriculumaren birformulazio eta eguneratzeak artearen hezkuntzari buruz esateko daukana ikustearen zain, eta artearen jakintzaren inguruan idatzi eta esateak berezkoa duen zailtasunetik abiatuta, egun indarrean dagoen Heziberri 2020 berriztapen planak (2016) proposatzen duen Arterako konpetentzia definitzen duen testua aztertuko dugu. Horretarako, Aitor Izagirre artista eta filosofia irakaslearen Artea eta Hizkuntza: analogia desegokia artikuluak (2008) azaltzen duen esana eta esanahiaren arteko bereizketa abiapuntutzat hartu eta arestian egindako bi ikerketen ondorioekin osatuko dugu, artearen jakintza eta hizkuntza-sistemen erabateko bereizketa aldarrikatuz: batetik, Estudio comparado del uso de la palabra representación en el corpus curricular, en las propuestas de innovación educativa y en la práctica artística-izeneko master amaierako lana1 (Otalora 2020), non, hezkuntza-corpusak aztertu eta konparatuz, irudian eta bere interpretazioan oinarritzen den arterako hezkuntza-sistema bat definitu genuen, artearen praktika komunikazio-sistema gisa ulertzeak dakartzan problematiken ondorioak aztertuz; eta, bestetik Sinboloak aldarrikatutako bat-egite sozial-artistikotik egien ezintasunera forma txarrekin gure gaurkotasun artistikoan artikulua (Vegas 2017), zeinaren bitartez artearen jakintza errepresentazioaren esparruan tokikotu genuen, irudikapenaren ariketatik bereiziz, Baudrillardek definitutako simulakroan geratzearen arriskuak aztertuz. Horrela, curriculumaren testu idatziak darabilen irudikapen eta errepresentazio forma linguistikoen arteko aldea ikertuko dugu, artearen ezagutzan dituen ondorio plastikoetan eta gatazka formalean sakonduz. Ikerketa honetan artearen praktika hizkuntza-sistema baten formulaziotik ateratzen saiatuko gara, esanahiak hizkuntza bidez eta arte bidez eraikitzearen aldearen garrantzia aldarrikatzeko. Izan ere, ba al du zerikusirik arteak komunikazio-sistema batekin? Aldentzen ari ote da artearen hezkuntzarako jakintza berezkoa duen prozedura eta ezagutzatik? 2. Artearen hezkuntza konpetentzietan oinarritutako hezkuntzasistema batean Lehenik eta behin, azalduko dugu non eta nola kokatzen diren Arterako konpetentzia deritzonaren ezaugarriak Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistema barruan: Egun indarrean dagoen curriculumak Hezkuntza Sailak diseinatutako ildo estrategikoan du kausa, alegia, Heziberri 2020 deritzon hezkuntza-sistema hobetzeko planean (2015)2. EAEko Hezkuntza Sailaren web orriak3 hainbat dokumentu eta baliabide eskaintzen ditu bere baitan planaren nondik norakoak kontsultatu eta dekretuaren oinarrietan, helburuetan eta besteetan sakontzeko. Horien artean, eta artikulu honetan ikergai dugun gaian sakontzen
181 AusArt • Vol. 10, Núm. 1 (jun. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart hasteko, Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa dugu eskuragarri4. Markoak konpetentzietan oinarritutako hezkuntza prozesuaren metodologiaren hastapenak ezartzea du xede. Konpetentzia "irakaskuntza- eta hezkuntza-etapa bakoitzeko eduki propioak modu integratuan aplikatzeko gaitasun" bezala definituz (EHAA 2016/141,10), eta ikasleriak helduaroari ekiteko tresneria garatzea helburu, bost zehar-konpetentzia nagusi biltzen dira (Irudia 1)5: Markoaren arabera bost zehar-konpetentzia hauen bidez ikasleak "ganoraz konpon daitezke bizitzaren eremu eta egoera guztietako problemak (pertsonalak, sozialak, akademikoak eta laboralak)" ebazterako momentuan (Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa, 10). Den-denak, hortaz, gizartean integrazio osoa lortzearen alde eskuratu beharreko tresneria bezala ulertu behar ditugu. Gaitasun hauek eskuratze aldera, Heziberri 2020k adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukien hautaketa egiteko tipologia espezifikoa proposatzen du, zeinaren arabera testuinguru izango diren diziplinarteko beste zazpi konpetentzia definitzen dituen. Hemen aurkituko dugu ikerketa honetarako aztergai dugun Arterako konpetentzia (Irudia 2)6: Arterako konpetentziaren definizio eta banakapenean sartu baino lehen, azpimarratu beharra daukagu berrikuntza plan honen hezkuntza-sistemak "ikasgaitik abiatu ordez, funtsezko konpetentziak lortzeko behar diren edukiak hautatzen" dituela (Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa, 16) eta, horrela, Arterako konpetentzia eskuratzeko txertatuko diren gaiak (gainontzeko sei konpetentzietan bezain beste) ez direla arestiko paradigma akademiko-logozentrikoaren berdinak izango. Izan ere, Markoaren arabera "adierazpen-jakintza akademikoak eskuratzeak beharrezkoa eta ezinbestekoa
182 izaten jarraitzen du, baina ez da nahikoa" (Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa, 16). Testuinguru honetan, eta hitzaurrean aurreratu bezala, Arterako konpetentzia delako hezkuntza markoa definituko dugu: Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratutako 2016/141 dekretuan horrela definitzen da Arterako Konpetentzia Oinarrizko Hezkuntzan (Irudia 3)7: Konpetentzia honen baitan, lau irizpide edo osagai nagusi xedatzen dira, zeintzuek hezkuntza prozesuan landu beharreko edukiak bideratuko dituzten (Irudia 4)8: Esan bezala, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza prozesu bat proposatzen duen dekretu bat ari gara argitzen eta, hartara, edukiok zeharkako konpetentziak garatu eta lortzeko testuinguru bezala ulertu behar ditugu. Hau da, curriculumak proposatzen dituen adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak ez direla helburu osoa, bidea baizik. Horretan, eta marko guzti hau oinarri hartuta, Arterako konpetentzia definitzen dituen lehenengo hiru puntuetan jarri nahi genuke arreta, agerikoa baita Arterako konpetentziari eransten zaion komunikazio- eta adierazpen-kutsua, seguruenik, aurretiaz definitutako hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko zehar-konpetentzia garatze aldera proposatutakoa. Jakinda behin eta berriro azpimarratzen ari garela Heziberri 2020 planak ez duela adierazpenezko edukien eskuratzea helburu baizik eta diziplina-arlo guztiekin lotutako egoera eta problema ezberdinak ebazteko tresneriak eskuratzea (Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa, 10), edukiok aztertu eta, hitzaurrean aurreratu dugun bezala ondoriozta genezake Heziberri Otalora Landa, Olatz & Vegas Moreno, Natalia Nola irudikapena hala errepresentazioa: ...
183 AusArt • Vol. 10, Núm. 1 (jun. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart 2020ren arabera, hezkuntza artistikoari dagokionez, artea espresiorako eta komunikaziorako medio eta bidea dela; alegia, artea hizkuntza dela. Ikerketa honetan azaltzen saiatuko garen bezala, ordea, —eta haurtzaro eta nerabezaro garaian (helduaroan bezain beste) hain funtsezkoak diren espresiorako eta komunikaziorako beharrak ukatu gabe—, uste dugu artearen hezkuntza (bai plastika, ikusizko zein ikus-entzunezko hezkuntzari dagokionez) hizkuntza-sistema batek berezkoa duen egitura berberean txertatzeak eta, hartara, artearen jakintza funtzio komunikatiboan agortzeak, problema bat dakarrela berarekin, alegia, interpretazioarena. Ze, ba al du artearen praktikak zerikusirik hizkuntza-sistema baten edo komunikazio prozesu baten formulazio adierazlearekin? Posible al da adierazpen eta komunikazio osoa arte bidez lortzea? Arterako hezkuntza-prozesu bat proposatu behar duen testu batek zer eta nola idazteak nolako eragina du artearen ezagutzan? 3. Testu bidez artearen jakintza komunikatzea: Hiztegi- eta hizkuntza-baliabide mugatuak, ala imajinario bateraezinak? Hizkuntza, artea bezain beste, kontzeptu zabal bezain konplexua dugu. Hizkuntzari berezkoa dugun komunikabidea esan ohi zaio, era naturalean eskuratzen dena (ama hizkuntzak, gorputz-hizkuntzak, eta beste). Funtsean eta laburbilduz, hizkuntza ikurrez osaturiko sistema sinboliko bat da. Ikurrak seinalatzaileak dira hemen ez dagoena adierazten duten heinean eta izakiok izaki sinbolikoak gara hemen ez dagoena baina seinalatua izaten ari dena ikusi edo irudikatzeko ahalmena daukagulako. Eskema honi jarraiki eta aurreko kapituluan ikusitakoaren arabera ondoriozta genezake Heziberri 2020k artearen jakintza hizkuntza-sistema batean oinarritzen duela. Horrela, eta artea hizkuntza forma bat izanda esan beharko genuke artea zeinuz eta seinalatzailez osatuta dagoen komunikazio-sistema konplexu bat dela, eta artelana ulertzeko formula bakarra zeinu edo kode horien definizio eta konbinazio posibleen ulermenean datzala. Hartara, [artista = igorlea / artelana = mezua / ikuslegoa = hartzailea] delako eskema betetzen duen sistema izango genuke arte garaikidea deritzon jakintza esparru hau. Hori dela eta daude eskola, museo eta galeriak bitartekaritza eta hezkuntza proiektuez horniturik, zeinetan deskodifikatu behar diren mezu horiek guztiak azaltzen eta desestaltzen diren, ikuslegoak eta ikasleriak izan dezan, behingoan, artearekiko esperientzia bat; dela atsegina, dela gozakaitza, ez dadila izan aiherga, behintzat. Eskema guzti honetan (dagoeneko publizitateak eta enpresa baliabideek eurentzako probetxuzko puska aurkitu duten honetan), alta, lekurik topatzen ez duten zenbait praktika aurkitzen hasiko gara gehiegizko esfortzurik egin gabe: ze, zer da, adibidez, eta esanahiaren formula hori jarraituz, Miguel A. García (aka Xedh) artista eta musikariaren Evhiblig soinu piezak9 esan nahi duena?
184 Aitor Izagirre artista eta filosofia irakasleak Artea eta Hizkuntza: analogia desegokia artikuluan (2008) artearen eta hizkuntzaren arteko berdintasuna aldarrikatzen duten topiko ezagunen zilegitasunei duda egin zien. Esana eta esanahiaren arteko bereizketa egitea aldarrikatuz, artearen filosofiarako —eta, analogiaz, artearen komunikagarritasunaren praktikarako— artean eta hizkuntzan zentzua eraikitzeko prozesuen bereizketa egitea aldarrikatu zuen; teoriok ez baitira igualak. Batetik, hizkuntza-sistema batean —esan dezagun, euskaran—, zeinua errepikatzen den zerbait da (hitza, irudia, keinua), eta errepikapenaren bidez bilakatzen da antzemangarri edo ulergarri. Esaldi batean, hartara, zeinu edo hitz horien konbinazioan eraikitzen dugu esaten edo entzuten ari garenaren esanahia eta zentzua. Artearen praktikan, ordea —esan dezagun, eskulturan—, eta forma plastiko baten zentzua eta esanahia helburu (hau da, artelan osoa), hizkuntza batek duen bestelako orden batean oinarritzen du berezkoa duen praktika eta jakintza: errepikapenaren bidez ulergarri bihurtu diren zeinuen esanahi horiek abiapuntu hartu beharrean —hizkuntzak edo lengoaiak legez—, orden horretatik ihes egiten duen bestelako unitate batean topatzen du esana (Barthes 1982, Imaz & Mitxelena 2000). Gertaera estetikoa, gehien bat, arte-objektuaren agerpena bezain beste, esanahi bako baina zentzuz beterik dagoen zer edo zer batean du sorkuntza (Imaz & Mitxelena 2000), mendez mende eta kobazuloetan lehen pinturak egin zirenetik eta gaur arte mantendu dena. Sinboloak aldarrikatutako bat-egite sozial-artistikotik egien ezintasunera forma txarrekin gure gaurkotasun artistikoan artikuluan (Vegas 2017), historiaurrean hasi eta gaur arte mantendu den horri sinbolo esan genion, zundaezina baina antzemangarria; eta sinboloan ikertu, landu eta ukitu dezakegun atal bakarra haren kanpoko forma dela esan genuen, alegia, errepresentazioa. Guk darabilgun sinboloaren definizioa eta haren agerpenak dakarren errepresentazioaren definizioa, ordea, ez da curriculumean ageri denaren berdina, ezta orokorrean arte iruzkinetan aurkitu ohi den artearen definizioaren berdina ere. Batetik, orain aztertzen gauden curriculumaren kasuan, bai edukien azalpenetan bai eta ebaluazio irizpideen hurrenkeretan ere, hainbatetan aurkituko dugu mimesian oinarritutako errealitatearen edo subjektibitatearen irudikapena dela artelan baten helburu osoa, edo behintzat, hezkuntza artistiko baten helburu nagusia, halaxe definitzen baitira Arterako konpetentziaren osagaiak hasiera-hasieratik, kasu, lehen aipatutako "hizkuntza artistikoak adierazteko eta komunikatzeko baliabideak direla" baieztatzen duen osagaia (EHAA 2016/141, 131), edota Bigarren Hezkuntzara zuzendutako testua, non Hizkuntza plastiko eta bisuala delako eduki multzoak elementu formalen ezaguera irudikapenak sor ditzakeen zeinuen interpretazio edo esanahietan oinarritzen duen, arteak berezkoa duen jakintza norbanakoaren ideien eta emozioen komunikaziorako eta adierazpenerako medio eta Otalora Landa, Olatz & Vegas Moreno, Natalia Nola irudikapena hala errepresentazioa: ...
185 AusArt • Vol. 10, Núm. 1 (jun. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart baliabide gisa aurkeztuz, eta horien gainean arterako konpetentzia eskuratzeko praktika eta eduki oro eraiki (EHAA 2016/141, 254). Bestetik, eta idazkeran bertan objektiboki zentratuz, erabilitako terminologiaren azterketa azkarra egin eta hizkuntza-baliabide mugatuen problematikarekin aurrez aurre egingo dugu: Aipatu berri dugun Sinboloak aldarrikatutako bat-egite sozial-artistikotik egien ezintasunera forma txarrekin gure gaurkotasun artistikoan artikuluan (Vegas 2017) eztabaidara atera genuen errepresentazio hitzaren falta sumatzen genuela euskal hiztegi batean. Euskaltzaindiaren Hiztegian bilaketa eginez gero errepresentazio hitzaren sarrerak forma ez erabiltzearen gomendioa bultzatzen du, haren ordez irudikatu, antzeztu, ordezkatu eta adierazi bezalako formen lehenestea gomendatzen duelarik. Hau da, seinalatzaile edo bigarren errealitate bat adierazten duten forma linguistikoak erabiltzea gomendatzen du, gure ustetan, arte iruzkin batean arteak berezkoa duen izaera autonomoa ukatuz. Eta, batez ere, esatearen nahiak objektuaren forma plastikoa baldintzatzera behartuz. Irudikapen forma linguistikoak irudi forma linguistikoarekiko duen lotura zuzenak, eta horiek gomendatzea errepresentazio forma linguistikoaren gainetik, Debord eta Baudrillardek aurkeztutako ezberdintasun nagusia ekartzera behartzen gaitu, beti ere forma bat edo bestea idazteak artearekiko jarrera ezberdinak nola azaleratzen dituen aztertzen ari garelako (eta ez estilo arazoei buruz ari garelako): Debordek dio mundua ez dela, dagoeneko, irudien multzo bat, irudiek mediatizatutako pertsonen arteko gizarte-harremanen sare bat baizik (Debord 1967). Debord XIX. mendeko gizarteaz ari bada ere, egun mantendu eta are gehiagotu den ideia dela deritzogu, irudia objektuaren gainetik miresten duen garaia gurea ere dela argi esan baikenezake. Baudrillardek dio, Deborden ideiei jarraipena emanaz, gauzen irudien gorespenak gauzen aurrean egotearen ilusioa eragin duela, irudi baten aurrean egonda haren baliokidea omen den objektuaren aurrean dagoela pentsatzera daramalako gizateria (Baudrillard 1981). Eta, horrela, errepresentazioaren eta irudiaren arteko berebiziko bereizketa suntsituz. Egunerokotasunean eta arte iruzkinetan, nola irudikapena hala errepresentazioa berdintsu erabil daitezkeen forma linguistikoak ditugu, biak ala biak norbanakoaren ideien eta emozioen komunikaziorako eta adierazpenerako medio eta baliabide direlako. Ados egon ala ez, arteak berezkoa duen jakintza komunikatzeko ditugun hizkuntza-baliabideak eta lexikoa mugatuak diren heinean, —alegia, adierazi edota antzeztu bezalako formek errepresentazioaren tokia hartu behar duten heinean eta eduki idatzia irudikatu bezalako forma linguistikoak erabiltzera mugatu behar dugun heinean—, narrazio eta forma plastiko guztiak beste zera handiago baten itzulgaiak balira bezala aztertzera behartzen ditugu irakasleak, museoetako bitartekariak, ikuslegoa eta, noski, biharamunean ekoizle izango diren ikasleak ere bai, ordezko plastikoak egitera behartuz.
186 Horrela, leku komun edo amankomununeko espazio bat eraiki nahi dugun bakoitzean —eta aspaldi gainditutako mimesiaren teoriaren alde egon ala ez— honek hura esan nahi du bezalakoak esatea beste erremediorik ez dugu izango, hau horren irudikapena dela, eta abar, eta abar, ustez, artearen komunikagarritasunaren alde. Hau dena, eta Susan Sontag idazlearen hitzak lagun hartuta (Sontag 1984), artelana bakean ezin uztearen behar gisa ulertzen dugu: "Oro har, interpretazio mota hauek artelanak sorrarazitako asegabetasun (kontziente hala inkontziente) baten sintoma" direla esan genezake, "obraren ordez beste zerbait jartzearen nahia islatzen dutenak" (Otalora 2020). Curriculumaren kasuan, momentuz, ez dakigu hiztegiaren arauak jarraitzen ari direlako den, edota, ostera, artea interpretazioa dela barneratu duen imajinario kolektibo bati erantzuten ari direlako den. Prozesu plastikoak hizkuntzaren logikara itzuli beharrak ez du eragiketan batere laguntzen, eta jakina da artearen komunikagarritasunaren lana ez dela egiteko erraza. Baina jakina da ere artearen komunikagarritasunean zer eta nola esateak berezkoa duen zailtasunaren limiteak hausteko praktikarik ohikoena dela "fenomenoa bera sinplifikatzea" (Izagirre 2008, 232) eta, bide batez, "artea hizkuntza ereduarekin azaltzerakoan, fenomeno artistikoaren murrizketa bikoitza egiten ari garela: artearena eta hizkuntzarena" (ibid.). Horregatik gaude euskal hiztegian errepresentazio forma linguistiko baten alde edo, behintzat, EAEko curriculumean ageri diren adierazpenen berrikusketa baten alde, sakondu dezagun erabaki baten eta bestearen benetako arrazoi eta ondorioetan. Argi dago interpretazioaren praktika dela, pentsamendu kritikoaren garapena helburu, curriculumean zehar biltzen den proposamen metodologiko nagusia. Hala ere, eta ikerketa honetan argitzen saiatzen ari garen bezala, interpretazioa eta irudia ordezko gisa ez dira, komunitate artistikoak aspaldi adierazi zuen bezala, artearen ekoizpenaren bidea ezta medioa ere. Izan ere, posible al da esana eta esanahia bateratzea? Posible al da, benetan, seinalatu nahi den horretara irudi bidez heltzea? 4. Esana eta esanahia errepresentazioaren porrotaren ostean: Simulakroa Esan bezala, maiz ikusten ditugu (bai hezkuntzan eta baita museo eta galerietan ere) artelanaren balio edo interesa objektuen irudiek proiekta ditzaketen interpretazio anitzetan oinarritzen dela, artelanek zein pelikulek munduan egotearen arrazoia geure zentzumenak entretenitzea helburu izango balute bezala (Marker & Resnais 1953). Hala ere, gaur eguneko nortasun plastikoak aspaldi onartua dauka errepresentazioa, bere horretan eta adierazle bezala, porrotera bideratutako ahalegina dela, behintzat, hiztegiak errepresentazio formari eransten dion adierazi eta irudikatu bezalako aditzen bidez ulertu beharra badaukagu prozesu artistikoaren fundamentua. Otalora Landa, Olatz & Vegas Moreno, Natalia Nola irudikapena hala errepresentazioa: ...
187 AusArt • Vol. 10, Núm. 1 (jun. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart Hala, XX. mende erdialderako hasiak ziren agertzen errepresentazioak errealitatea benetan irudikatzeko duen ustezko ahalmenaz duda egingo zutenak; hau da, zeinu baten eta haren ustezko baliokidearen arteko batasunaren ideia hegemonikoari aurre egingo ziotenak. Kasu, William Yeats poetak bota zuen honako galdera: how can we know the dance from the dancer? (Yeats 1933). José Luis Brea historialari eta estetika irakasleak teoria poetiko dibergenteen sekuentzia bat eskaini zigun Artea kulturaren hil osteko aroan liburuan (1996) Yeats poetaren lerroari interpretazio modu ezberdinetan erantzungo liokeena, hau da: nola bereizi dantzaria eta dantza? Interpretazio metodo eta formula bakoitzak Yeatsen asmo plastiko, estetiko eta espresiboak era egokian edo desegokian deskodifikatu baino, interpretatzailearen beraren asmoak besterik ez islatzen dituela ondorioztatu zuen Break. Adibidez, nola bereizi dantzaria eta dantza lerroa galdera erretorikotzat hartuko bagenu ulertuko genuke dantzaria eta dantza ezin direla bereizi, hotsa eta ahotsa oihu betean bereiztezinak diren bezala. Hortaz, dantzaria eta dantza ezin direla bereizi esaten duen esaldiak errepresentazioa ulertzeko metodo zehatz baten adierazle izango litzateke, alegia, esana eta esanahia gauza bera direla, eta beraz, lengoaiak mundua adierazten duela, mundua den bezala irudikatzen duela. Ostera, lerroaren galdera erantzuna ezagutzeko benetako erregutzat hartuko bagenu, nola bereizi dantzaria eta dantza, hau da, nola bereizi zeinuaren eta bere esanahiaren arteko batasun misteriotsu hori, zalantzan jarriko genuke adierazpen komun baten bermea, eta errepresentazioaren ezintasunaren porrota azaleratuko genuke. Gauzak horrela, oraindik ere ziurtzat jotzen da —curriculumean ere bai— zer edo zer errepresentatzearen edo irudikatzearen nahiarekin hasitako prozesu batek bueltan ekarriko digula islan ikusi nahi dugun hori, eta interpretazioa dela artearen jakintzaren esparruan iruzkinak garatzeko metodologiarik egokiena. Izatez eta berez, hiztegiaren eta komunikagarritasunaren arau konbentzionalak jarraituz esleitu da ustezko leku komun bat arterako hezkuntza-sisteman, azken batean, dialektikoa izan nahi duena baina finean esatearen nahia eta esanahiaren arteko aldea ukatzen duena. Errepresentazioak badaki errealitatea errepresentaezina dela; irudiak, ordea, errepresentazioaren izenean baina aukera bakar baten alde, amankomuneko posibilitatea ukatzen du. Baudrillarden testura bueltatuz eta Sinboloak aldarrikatutako bat-egite sozial-artistikotik egien ezintasunera forma txarrekin gure gaurkotasun artistikoan artikuluan (Vegas 2017) adierazi genuen bezala, uste dugu hezkuntzan eta bitartekaritzan artearen jakintza komunikazioaren eremura murriztean Baudrillardek definitutako simulakroa delako irudi hartara bideratzeko arriskuan ari garela jartzen ezagutza artistikoa, hezkuntza-maila oinarrizkoenetatik hasi eta museo eta kultura instituzioetako bitartekaritza programak arte. Izan ere, artea iruditzat bakarrik hartzen badugu, funtzio komunikatiboan agortzen badugu bere potentzia zeinuak ei duen esanahi bakar batera mugatuz (interpretazioa eta ordezkoen irudiak medio), gure emaitzak funtzio sinboliko gabeko erreplikak izango dira, artearen antza hartzen diegun irudiak, besterik ez.
188 Hortaz, artistok eta irakasleok ez badugu sinboloaren eta errepresentazioaren ardura hartzen propioa dugun jakintzari buruz idazten eta komunikatzen ari garenean, "errepikapenaren bidean simulakroa" (ibid.) besterik ez dugu topatuko. 5. Artearen jakintza komunikatzeko testuen egokitasunari buruz, ondorio gisa Egin izan dira euskal testuinguruan terminologia eta adierazpen zehatz ezberdinek eraikitzen dituzten diskurtsoen azpiko arte- eta interpretazio-ideiak aztertzeko ikerketak, kasu, Un aparato metodológico para analizar las ideas de arte e interpretación que subyacen los discursos y prácticas educativas de museos de arte (Agirre & Arriaga 2010), non hezkuntza-proposamen bakoitzaren arabera esleitu daitekeen artea ulertzeko bide bat edo bestea. Hala ere, uste dugu, eta nahiz eta metodologia ezberdinak sakonki aztertzen diren, den-denetan premisa berberaren inguruan darabiltela artearen jakintza, alegia, deskodifikatu beharreko mezu bat dagoela piezaren baitan eta metodologia bakoitzak (prozedura ezberdinak medio), helburu berbera daukala, hots, artearen funtzio komunikatiboa lehenestea. Gauza bera ikusten dugu lan-proiektu edo proiektu bidezko berrikuntzarako zenbait ikaskuntza-proposamenetan (Marcellán & Gómez Pintado 2014, Marin Viadel 2011, Hernández 2007, Duncum 2016, eta beste), zeinetan arteak berezkoa duen jakintza artearen esperientzia estetikoaren esparrua ez den bestelako eremuetara bideratzeko joera nagusi den. Zentzu honetan, saiatzen ari gara plazaratzen honako inkognita hau: Nola ekin behar genioke konpetentzietan edo proiektuetan oinarritutako hezkuntza-sistema batean artearen jakintza definituko duen testuari, arteak berezkoa duen jakintza beste diziplinetako jakintzarekin ordezkatu gabe? Hezkuntza Sailaren testuak Arterako konpetentzia deritzon jakintza esparrua non eta nola kokatzen duen aztertu ondoren eta, artearen ezagutza bizi eta komunikatzeko erabiltzen duen metodologia behin ikertuta, ondoriozta genezake ez datorrela egungo praktika artistikoaren ekoizpen esparruak garatu duen jakintza plastikoarekin bat, egiturazko gatazka formalak eraginez: izan ere, arteak ez du zeinu baten baliokide trinko jakin batekin lan egiten; ostera, forma plastiko baten zentzua eta esanahia helburu (hau da, artelan osoa helburu) zeinuak signifikatzeko duen potentzia bera da erabiltzen duena, eta ez haren ustezko baliokide esanahitsu bat edo bestea (Mendizabal 2016). Hau da, komunikazio-sistema batean ez-bezala, artean esatearen nahia eta esanahiaren arteko distantzia ezin uka dezakegun muga eta baliabidea dugu. Are gehiago, hizkuntza- eta komunikazio-sistema batean ere esana eta esanahiaren arteko batasun erreala ematen denaren ideia jar genezake zalantzan, zeinu edo forma linguistiko batek ez baitu gauza bera adierazten testuinguru batean edo bestean. Otalora Landa, Olatz & Vegas Moreno, Natalia Nola irudikapena hala errepresentazioa: ...
189 AusArt • Vol. 10, Núm. 1 (jun. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart Aztergai dugun curriculuma konpetentzien garapenean oinarritutako hezkuntza-metodoa izanik, agerikoa da Arterako konpetentziari dagozkion edukiak hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko zehar-konpetentzia lantze aldera bideratuta daudela, praktika plastikoak nerabeen adierazpenerako gaitasunetan lagun dezan eta gainontzeko oinarrizko konpetentziak (matematikoa, motora, eta beste) hobeto asimilatzeko lagungarria izan dadin. Hala ere, nori egiten dio mesede adierazpenerako formula guzti honek? Nork zuzentzen ditu diskurtso eta esateke nagusiak? Zer esan behar diogu Arte gradua egitera matrikulatu berri den gazte bati "nire lanak hura errepresentatzen du" esaten digunean? Oker dabilela? Uste dugu artearen hezkuntza interpretazioan oinarritzeak ez duela kultura kritikoa sustatzen, gizarte maneiagarria baizik. Ikusteko dago, hortaz, datorren hezkuntza-plan berriak artearen hezkuntzari buruz esateko daukana. Bitartean, eta artikulu honetarako egindako ikerketan adierazi dugun bezala, artea (bai plastika, ikusizko zein ikus-entzunezko hezkuntzan) praktika komunikatiboaren esparrutik ateratzen saiatuko den proposamen berri baten esperoan izango gara, arteak erakusten duena eta ez soilik esan dezakeen horretan murgiltzea proposatuko duena, artea ez dadin, beste behin ere, funtzio komunikatiboan agortu. Eta sustatu dadin, behingoan bada ere, artiston eremuaren baitan, eta ez diskurtso gailenen baitan. Izan bedi, hortaz, artikulu hau komunitate akademikoari eta artearen ekoizleei luzatutako galdera: Nola ekin behar genioke konpetentzietan edo proiektuetan oinarritutako hezkuntza-sistema batean artearen jakintza definituko duen testuari, arteak berezkoa duen jakintza beste diziplinetako jakintzarekin ordezkatu gabe? | science |
addi-0229f20e5d5e | addi | cc-by-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59063 | Eremu ez konbentzionaletan buruturiko praktika eszenikoa idazkera dramatikoa oinarritzat hartuta | Urretabizkaia Zabaleta, Itziar | 2022 | 114 Urretabizkaia Zabaleta, Itziar Eremu ez konbentzionaletan buruturiko praktika eszenikoa idazkera dramatikoa oinarritzat hartuta 60ko hamarkadatik aurrera hasi zen antzerki espazioen inguruko pentsamoldea eraldatzen. Ordurarte, praktika eszenikoak, orohar, antzoki edo areto itxietan ematen ziren baina Peter Brook-i (1968) esker praktika hauek eremu ez konbentzionaletara zabaldu ziren, hauei nortasun propio bat emanez eta leku bizi eta dinamiko bezala kontuan hartuz. Espazio ez konbentzionaletan aurrera eramandako antzerki sorkuntzen idazkera dramatikoak izaera ezberdinak izan ohi dituzte: aristotelikoa, irekia, espazioak berak zerbait kontatzen duenean edota espazioak gertatu daitekeen hori baldintzatzen duenean. Datozen lerroetan biltzen diren sorkuntzek izaera anitzak biltzen dituzte. Badaude izaera irekia dutenak, espazioak berak zerbait kontatzen duten horiek eta baita espazioaren baldintzatze horrekin erlazionaturik daudenak ere. Horietako batzuk, gainera, izaera aristotelikoarekin batzen dira, obra dramatiko laburrak izan arren, beren baitan bait dituzte aurkezpen bat, korapiloa eta amaiera. Edozein espazio huts har dezaket eta eszenatoki biluzia bezala deitu. Pertsona bat espazio huts horretan oinez dabil beste bat begira dagoen bitartean, eta hori da antzerki ekintza bat burutzeko behar den guztia (Brook [1968]1993, 21). Aurkeztuko diren sorkuntzak, beraz, testuinguru ez konbentzional ezberdinetan burutu dira. Abiapuntua ere ezberdina izan da bakoitzarentzat, baina guztiek helburu bera konpartitzen dute: ikuslegoari informazio jakin bat transmititzea. Hau batzuetan hitza eta ekintzaren bitartez eraman da aurrera edota ekintzaren bitartez bakarrik. Hitza eta ekintza erabili diren horietan 'eszenaratzeko testua' edota 'testuaren estatutua' (Pavis 1996) deiturikoa hartu da kontuan. Aktoreak ahoskaturiko hitzak edota eszenan suertatzen den beste enuntzio-iturritik sorturikoak aztertzen dira. Hauek testuari emandako intentzionalitate edota kolore hori izango da kontuan hartuko dena, eta ez idatzitako testuarekin liburuxka bat irakurriz gero, inorberak interpretatuko genukeen hori. Ekintza bakarrik erabili den horretan, dramatizazioa eta gorputz-adierazpena dira, elementu nagusiak, ahotsak kasu honetan inongo presentziarik ez izanik. Hitzik gabeko hizkuntza bihurtzen da protagonista gorputz-jarrerari, aurpegi-espresioari, interakzioari edota objektuei garrantzia emanez. Boal- -en hitzetan ([1992] 2001, 294), "Errealitatearen irudia benetakoa da irudi gisa soilik" eta horregatik irudiaren errealitatearekin lan egin behar dela adierazten du eta ez, aldiz, errealitatearen irudiarekin (Boal 1992). Cervera-k (1988) dioenez, gorputz-adierazpena dramatizazioan integratutako adierazpen motetako bat da. Mimo teknikaren inguruan hitz egiten du berak: gorputz- adierazpenean ez bezala (kodifikaturik ez dagoenez, keinu berak ideia ezberdinak adierazi ditzakeelako) kasu honetan keinu bakoitzak esanahi ezberdin eta zehatz bati erantzuten dio.
115 AusArt • Vol. 10, Núm. 1 (jun. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart Bi eratara bada ere, aktorearen aberria ekintza dela esan daiteke, ekintzaren balioa ongi ezagutzen badu, hitzak eusteko gai izango delako (Eines 2005). Ondoren azalduko diren proiektuetan ekintzan oinarrituriko testuak eta testuan oinarrituriko ekintzak hartu dira kontuan eta hauen ildoa ondorengo puntuak landuz aurkezten da: • Abiapuntua • Sinopsia • Pertsonaia edo pertsonaiak • Helburua • Non eta noiz antzeztu zen Winter Solstice Call Donostia/San Sebastian 2016 Europako Kultur Hiriburua programaren babesean Winter Solstice Call izeneko proiektua gauzatu zen eta nire parte- -hartzea horren baitan hauxe izan zen: obra dramatiko bat sortzea. Proiektuaren ardatza urteko garairik ilunena den neguko solstizioan Kontxako badiako ohiko argiztapena eraldatzea zen, esku-hartze artistiko sotil baten bidez hiriko argiztapen-baliabideak transformatuz. Alde batetik egun jakin batzuetarako argi-instalazio berri bat sortzea planteatu zen eta, bestaldetik, hiritarrek berek argi-eraldaketa iragankor bat asmatzea. Asmo horrekin, argiztapen- diseinuari buruzko tailerrak egin ziren EHU/UPVko Donostiako Arkitektura Eskolan, ondoren Guerrila lighting deituriko ekintzetan parte hartzeko materialak sortzeko. Proiektuaren helburua hiritarrak argi-kontaminazioaz kontzientziatzea eta argiztapen galkor berriak sortzea zen. Abiapuntua. Testuinguru horren barnean eta argiztapen jasangarriaren garrantzia aintzat hartuz, obra dramatiko bat sortzeko abiapuntutzat balioko zuen ondoko ipuin labur hau eskaini zidaten: Aspaldian, neguak luze eta ilunak zirenean, Joxemari mendira igo eta eguzkiari oihu egin zion, esna zedin. Erantzunik ez zuela ikusirik, Joxemari menditik jaitsi eta kostaldera joan zen itsasoari laguntza eskatzeko asmoz. Bat-batean itsasoa olatu ikaragarri bat bihurtu zen, barruan zituen izaki distiratsu guztiak ekarriz. Horrela, Donostiako badia distiraz josirik geratu zen, hiritarren gozamenerako2. Goiko testu hori eta proiektuaren barruan egingo ziren Guerrilla lighting deituriko ekintzak irizpide hartuz, Argi Gerrilla izeneko obra dramatikoa sortu zen. Sinopsia. Emakume bat azalduko da jende artetik, urduri xamar eta Donostia 2016ko gonbidapen bat eskuartean duelarik. Denen aurrean jarriko
116 da ea gerrilla ze ordutan hasiko den galdezka, bera prest etorri baita horretarako (egurrezko ezpata, bate bat eta tiragoma eramango ditu soinean, bere asmoa hiriko farolak puskatzen hastea delako). Nazkatuta dagoela hiri honetan Gabonetan egiten den gastu energetikoaz eta ez dela behar hainbeste argi ospakizunak egiteko. Makina bat ikusiko du 'Gerrillan izen ematea' jartzen duena eta bertara gerturatuko da. Makinak, beste gauza batzuen artean, gerrilla urtarrilaren 7an dela esango dio. Horretan ari dela, telefonoa hasiko zaio joka; bere ama da, semeak ezin duela lorik hartu eta berarekin hitz egin nahi duela esanez. Semeak, nonbait, telebistan Kontxako paseoa argi ugariz beteta ikusi du eta zer gertatzen den jakin nahi du. Amak, orduan, ikusleetako bati daraman argitxoa kendu ondoren, Joxe Mariren istorioa kontatuko dio lo har dezan. Telefonoa eskegi eta gero, pertsonaia lehen baino askoz lasaiago geratuko da eta, argitxoa eskuan, gerrillara bere argi propioekin etorriko dela erabakiko du, ez dituela daudenak puskatuko eta, horrela, alde batetik bestera mugituz hiriari bere argi propioa emango diola. Pertsonaia. Pertsonaia nagusiak Nekane du izena eta 35 urte inguruko emakumea da. Oso emakume gogorra eta ausarta da, bikoterik ez izan arren ama izateko erabakia hartu baitzuen hiru urte lehenago eta oso zoriontsua da bere semearekin. Hiriaren inguruan egiten diren ekintza gehienetan parte hartzea gustatzen zaio, hiritar aktiboa eta kontzientziatua da eta bere semeak ere kontzeptu horiek ikas ditzan gogor saiatzen da. Bere semea izugarri maite duen arren, noizean behin bakarrik irtetea gustatzen zaio eta batzuetan faltan botatzen duen askatasun hori berriz sentitzea. Horregatik, bere semearen aurrean egin ezin dituen gauzak egitera irteten denean nolabaiteko euforia sentitu ohi du. Egun jakin horietarako, bere amaren laguntza izaten du eta hark gogotsu laguntzen dio ilobarekin geratu behar duen bakoitzean. Helburua. Era ludiko batean hiritarrak argi-kontaminazioaz ohartaraztea eta interbentzioa arduratsu eta jasangarria dela jakinaraztea zen. Non eta noiz antzeztu zen. Donostiako Miramar Jauregiaren azpian dagoen Ondarretako tunelean antzeztu zen 2015ko abenduaren 23an Guerrilla lighting ekintza baten aurretik. Iragarrita zegoen arren, momentu hartan bertatik paseatzen ari zen jendea ere geratu zen ikustera. Urretabizkaia Zabaleta, Itziar Eremu ez konbentzionaletan buruturiko praktika eszenikoa idazkera dramatikoa oinarritzat hartuta
117 AusArt • Vol. 10, Núm. 1 (jun. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart 1.Irudia. "Argi gerrilla" antzezlanaren une bat EusKarriak Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Donostia 2016 Fundazioak EusKarriak proiektua gauzatu zuten, hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa bultzatzeko. Argiako Donostiaren 2016 ertzak blogean martxoaren 10ean publikatu zen modura, hizkuntzen egungo errealitatea hiru ardatz ezberdinetatik jorratu zen Euskarriak proiektuan: Europa mailan dagoen hizkuntza-aniztasunetik, Donostian bertan aurki daitezkeen dozenaka hizkuntzen begiradatik eta euskararen normalizaziorako egindako lanetik (Arbelaitz 2016). EusKarriak Donostiako kaleetan barrena kokatuta zeudenez, herritarrek proiektuokin topo egitea zen asmoa. Proeiktua 2015eko ekainetik urrira arte egindako parte-hartze prozesuan zehar sortu zen. Hainbat alorretako hogeitahamar bat pertsona (hizkuntzen esparruko aditu/arituak, Donostiako herritarrak eta sortzaileak) elkartu ziren, zabaldu beharreko mezuak, euskarri originalak eta haien kokapenak proposatu eta adosteko. Hizkuntzen sentsibilizaziorako sortutako lehenbiziko euskarria Tabakalera kanpoaldean (Nestor Basterretxea plazan, zehazki) eskegitako Europako Hizkuntzen Mapa izan zen. Bost metro zabal eta lau metroko altuera zuen egurrezko mapa bat zen, Europan dauden 91 jatorrizko hizkuntzak irudikatzen zituena. Bigarren euskarria hiztegi-makina baten instalazioa
118 izan zen, Euskaratik beste 50 hizkuntzetarako norabidean eta alderantziz funtzionatuko zuena. Gainontzeko EusKarriak Donostiako auzoetan barrena 'azalduko' ziren eta herritarrak oharkabean harrapatuko zituen. Horren baitan proposatu zidaten lau obra dramatiko labur edo mikroantzerki sortzea zenbait leku publikotan ustekabean antzezteko. Ez ohiko antzerki-saioak izatera bideratuta zeuden, hiritarrek tupustean egingo baitzuten topo haiekin aurrez aurre. Antzerkia joango zen jendearengana eta ez jendea antzerkira. Non eta zer gertatuko zen aktoreek eta antolatzaileek bakarrik jakingo zuten, beste inork ez. Sorpresa elementua mantentzea garrantzitsua zen beraz, bat-batekotasun hori freskoa izan zedin. Saioak laburrak izango ziren, pilula txikien antzera eta helburu jakin batekin: 1. Inguruko jendearengan hausnarketa bat sortzea. 2. Parte-hartzea bilatzea. Abiapuntua. Obra dramatikoak idazteko abiapuntu gisa, bi informazio mota eman zizkidaten. Alde batetik, antzerki-ekintzak non egingo ziren: Alde Zaharreko bi tabernatan, Koldo Mitxelena Kultur gunean, Donostiako autobus publikoan eta Garbera merkataritza zentroan. Bestetik, parte-hartze prozesuan euskararen inguruan ateratako ideien zerrenda eman zidaten. Ideia horiek eta lokalizazioak kontuan hartuta, lau obra dramatiko sortu behar ziren egun ezberdinetan aztertzeko. Inspirazio gisa, beraz, parte-hartzean adostutako ideien zerrenda luzetik ondoko hauek aukeratu nituen idazten hasteko: • Euskararen alde egiten dena ez da gaztelaniarentzat kaltegarria. Biak jakitea hobe da. Eleanitza. Euskararen normalizazioa Euskal Herriko elebakarrentzat ere aberasgarria da. • 'Txapurreatzearen' ideia. Txapurreatzeko beste hizkuntza bat jakin beharra dugu. • Euskara kanpora joaten naizenean erabiltzen dut, eta Euskal Herrian zergatik ez? • Euskaraz hitz egiteari beldurra kentzea. • Munduko edozein izan daiteke euskalduna. • Euskara ikastearen errefortzu positiboa indartu. • Inoiz ez dut arazorik izan euskara ez ezagutzeagatik nire jarrera oso positiboa delako. • Donostian %75ak euskaraz badaki baina hortik %15ak bakarrik hitz egiten du. Lehenengo obra dramatikoak Bertso bat zuretzat zuen izena eta Koldo Mitxelena Kultur gunean antzezteko prestatu zen. Urretabizkaia Zabaleta, Itziar Eremu ez konbentzionaletan buruturiko praktika eszenikoa idazkera dramatikoa oinarritzat hartuta
119 AusArt • Vol. 10, Núm. 1 (jun. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart Sinopsia. Txukun jantzitako bi pertsona Kultur guneko aretoetan barrena ibili ziren, euskaraz irakurtzen edo ikasten ari zirenak identifikatuz. Momentuan aukeraturiko pertsona batengana gerturatu eta belarrira emeki hitz eginez, Euskarriak proiektuak bere esker ona adierazi nahi ziola momentuko irakurketa edo idazketak euskaraz egiten ari zelako eta, hori adierazteko, bertso bat botatzen zion aktoreak goxo-goxo belarrira, eta ondoren, idatzizko bertsoa oparitzen zion oroigarri gisa. Pertsonaiak. Hasieran gogor itxura zuten arren, hauek guztiz kontrakoak bihurtzen ziren euskaraz irakurtzen edo ikasten ari zen pertsona identifikatu ondoren. Era horretara sorpresa efektua sortuz. Helburua. Euskaraz ikasi edo irakurtzearen aldeko mezu positiboa ematea zen. Non eta noiz antzeztu zen. Koldo Mitxelena Kultur guneko lau areto desberdinetan antzeztu zen 2016ko abenduaren 15ean, areto bakoitzean lau saio eginez. Galdeketa deituriko bigarren obra dramatikoa Alde Zaharreko tabernetan egiteko planteatu zen. Sinopsia. Bi aktore sartu ziren taberna batera, bideo bat grabatzen ari balira bezala. Gezurrezko grabaketa horretan benetako datu erreal bat ematen zuten (Donostiako biztanleriaren %75ak euskaraz daki baina hortik %15ak bakarrik hitz egiten du) eta horren inguruan ondoan zeuden hiritarrei galdetzen zieten ea zergatik gertatzen zen hori galdetzen zitzaien. Pertsonaiak kasu honetan kazetari profesionalen rola burutzen zuten, benetako galdeketa bat irudikatzeko. Helburua. Gaur egungo Donostiako hizkuntza-ohituren berri ematea eta hiritarrei horren inguruan pentsaraztea zen. Non eta noiz antzeztu zen. Donostiako Alde Zaharreko Okendo tabernan eta Eiger tabernan antzeztu zen 2016ko abenduaren 22an, taberna bakoitzean bi saio eginez. Hirugarren obra dramatikoa Hizkuntzen mimoa izendatu zen eta Garbera merkataritza zentroan egin zen. Sinopsia. Mimoz jantzitako aktore ba bat merkataritza-zentroko korridorean jarri zen honela zioen kartel batekin: "Donostian 118 hizkuntza elkarrekin bizi dira. Zein hitz egiten duzu zuk?". Horrez gain mimoak tutu bat eta kanpaitxo bat ere bazeramatzan gainean. Bigarren aktore batek, tututik hitz eginez erantzun zion mimoak kartelean zeraman galderari eta honek mugimendu
120 barregarri bat egin zuen erantzuna entzutearekin batera. Era horretara, amu gisa jokatzen zuen bigarren aktorea ikusita, bertatik pasatzen zen jendea tutu horretatik hizkuntza ezberdinetan hitz egitera animatu zen. Pertsonaiak. Obra dramatiko honetarako pertsonaia nagusi bezala mimoa aukeratu zen, beti ere publikoarentzat pertsonaia maitagarria delako. Amu gisa jokatzen zuen bigarren pertsonaiak, publikoa animatzea eta entretenitzea zuen helburu, beraz, atsegina behar zuen izan. Helburua. Norberak bere hizkuntza propioan zerbait esatera motibatzea zen, hizkuntza ezberdinen elkarbizitza ikustarazteko. Non eta noiz antzeztu zen. Merkataritza-zentroko lau toki ezberdinetan antzeztu zen 2016ko abenduaren 23an. 2. Irudia. "Hizkuntzen mimoa" antzezlanaren une bat Laugarren eta azken obra dramatikoak Din dan don zuen izenburutzat eta Donostiako autobus publikoetan antzezteko pentsatua zegoen. Sinopsia. Aktore batek autobus batean sartu eta euskaltegiko irakasleak euskaraz hitz egiteko beldurra kentzeko zerbait egin behar zuela eta denen aurrean Din dan don abestia kantatzea erabaki zuela adierazten zuen. Abestiaren letrarekin nahastu egiten zen, ordea, eta autobusean zihoan beste aktore batek bere ausardia txalotzen zuen eta bien arteko elkarrizketa sortarazten zuen. Urretabizkaia Zabaleta, Itziar Eremu ez konbentzionaletan buruturiko praktika eszenikoa idazkera dramatikoa oinarritzat hartuta
122 antolatu diren ekintzetan parte hartzera gonbidatzen diete, ekintza horien programa banatuz. Pertsonaiak. Bi pertsonaiak oso gertukoak ziren eta komedia eran idatzi zen, jendearen parte hartzea bultzatzeko. Helburua. Helburua euskararen erabilera sustatzea eta Euskararen Egunaren berri ematea zen. Aldi berean, esaera zaharren erabilera ere bultzatzea, jendeari jolas dibertigarri batean parte hartzera animatuz. Non eta noiz aurkeztu zen. Donostiako 5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara- Ospitaleak lineatan antzeztu zen 2017ko azaroaren 30ean, linea bakoitzean lau saio eginez. 4.Irudia: aktoreen interbentzioa Nazioarteko Mugikortasun astea 2018ko Irailaren 16tik 22ra bitartean Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea izan zen eta, horren barruan, Donostiako Dbus Donostiako Tranbia Konpainiak "Zurekin edonora" kanpaina jarri zuen abian. Donostiako Urretabizkaia Zabaleta, Itziar Eremu ez konbentzionaletan buruturiko praktika eszenikoa idazkera dramatikoa oinarritzat hartuta
123 AusArt • Vol. 10, Núm. 1 (jun. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart Udalaren Mugikortasun Departamentuak aste horretarako prestatu zuen programaren barruan zegoen eta garraio publikoaren erabilera bultzatu eta autobusetan elkarbizitza sustatu nahi zen. Antolatu ziren bi ekimenekin autobusa era egokian erabili eta autobusean bidaiatzen duten gainerako pertsonak aintzat hartzeko mezua bidali nahi zen autobusetan jarriko ziren perching-ak erabiliz. Abiapuntua. Aipaturiko perching horietan autobusen erabilera egokia proposatzen zuten zazpi aholku zeuden idatzita eta horiek izan ziren hain zuzen planteatu ziren obra dramatikoen abiapuntua. Zazpi aholkuetatik eta egoerak berezkoa zuen berezitasunagatik praktikotasunean oinarrituz, ondoko hiruak aukeratu ziren obra dramatikoak sortzeko: • Oinak aurreko eserlekuan jartzea ez da praktika ona, debekatuta dago eta seinaleztapen-eranskailuen bidez adierazita dago. Praktikatzeak berekin dakar errespetu falta, larderia eta espazio-abusua, eta, gainera, ez du laguntzen autobusa mantentzen eta garbitzen. Hori saihesten badugu, errespetua adieraziko diegu gainerako erabiltzaileei eta espazio publikoari. • Eserleku berdeak mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako guneak dira. Errespetatu espazio horiek eta utzi eserlekua mugikortasun urriko bidaiariei, horiek hala eskatzen dutenean. • Musika edo irratia entzuten ari bazara, edo beste era bateko erreprodukzio aparaturen bat zeinek soinu entzungai gogaikarriak igortzen dituena, mesedez, gainontzeko bidaiariei ez molestatzeko belarrietan kaskoak ipini. Hauek izan ziren aholku bakoitzarentzat planteatutako sinopsiak: Sinopsia. Lehen aholkuan, oinak aurreko eserlekuan jartzea praktika ona ez dela zioen horretan, aktore bat autobusean sartu, eseri eta zuzenean oinak aurreko (edo alboko) eserlekuan ipiniko ditu luzatuta. Bigarren aktorea nahita bere parean eseri eta honek ere hankak luzatuko ditu bestearen gainean jarriz. Lehen aktorea iraindua sentituko da zikindu egingo dela esanez eta bigarrenak, ea berak ez al duen inor zikintzen galdetuz zapatilla kenduko dio, garbia dagoen ala ez egiaztatzeko. Era honetan, elkarren arteko elkarrizketa izango dute bigarren aktoreak kendu berri dion zapatillaren inguruan eta hankak aurreko eserlekuan ez ipintzearen aholkua emanez amaituko dute. Sinopsia. Bigarren aholkuan, "eserleku berdeak mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako guneak dira" zioen horretan, aktore bat autobusean sartu eta, karpeta bat soinean daramala, bidaiariei begira joango da autobusaren erabilpen ona egiten dutela egiaztatzeko. Halako batean, beste aktorea atzetik etorriko da lehenengoarekin tupust egin eta, zuzenean,
124 eserleku berde batean eseriko da. Hor joango da lehenengo aktorea arrapaladan berarengana eserleku horretan zergatik ezin duen eseri azalduz modu ozenean gainontzeko bidaiariek ere entzuteko. Sinopsia. Hirugarren aholkuan, "musika entzuten ari bazara kaskoak jartzeko" zioen horretan, aktore batek mugikorrean musika modu ozenean jarriko du eta hortxe egongo da lasai-lasai. Beste aktorea hurbilduko zaio eta, parean jarrita, dantzan eta ahots goran abesten hasiko da bidaiari guztiei galdetuko die ea beraiek ere musika hori entzuten duten. Bien arteko elkarrizketa gauzatuko da kaskoen erabileraren inguruan eta lehenengo aktoreak mugikorreko musika kentzean bigarrenak isiltasuna eskertuko du, kontaminazio akustiko eza azpimarratuz. Pertsonaiak. Kasu honetan, ikusleei igorri beharreko mezua aholkuetan oinarritzen zenez, sortutako hiru piezek birkreazio kutsua zeukaten. Horretarako, pertsonaia antagonista bat sartzea erabaki zen protagonistak eman beharreko azalpenei zentzua emateko. Helburua. Hiru obra dramatiko horien helburua autobusaren barruan bidaiarien arteko errespetua sustatzea zen eta, nola ez, planteatutako aholkuak bidaiariek ondo ulertzea. Non eta noiz antzeztu ziren. Obra hauek Donostiako 5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineatan antzeztu ziren 2018ko irailaren 19tik 21era bitartean goiz eta arratsaldeko ordutegian bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere. Obra dramatiko orok komunikatzea du helburu. Zuzendariak pentsaturiko mezu hori inplizitua izan daiteke ala ez, baina badago publikoari helarazi nahi zaion informazio jakin bat, obraren helburua denbora-pasa atsegin bat izatea denean ere. Badago beti zerbait, askotan autoreak ere konturatu gabe zirrikitu batetik pasatzen uzten duena. Horregatik obra dramatiko bat ikusi, entzun ala irakurtzen dugunean "ideia" batekin geratu ohi gara, edo batzuekin zenbaitetan. Hemen aipatu diren proiektuek bazuten ikuslegoa zerbaiten inguruan kontzientziatzeko helburu jakin bat. Komedia kutsu bat emanda, informazio hori nola makillatu bihurtu zen erronkarik handiena, instrukzio- antzerki bilakatu ez zitezen. Ardatz nagusia bat-batekotasuna izan zen, antzerkiarekin "topo" egiten baitzuten ikusleek, edozein lekutan eta edozein unetan. Horrek, era guztietako erreakzioak sortu zituen, eta aktoreak, momentu askotan, inprobisatzera behartuta zeuden, nahiz eta gidoi bat ikasia eduki. Era askotako erreakzioak izan baziren ere, aipagarria da gehienak onerako izan zirela eta ikusleak gogoz sartzen zirela jokoan. Hiritarrek ez dute espero beren egunerokotasunean egiten dituzten ekintzen artean (autobusa hartu, merkataritza-gunera joan edota, besterik Urretabizkaia Zabaleta, Itziar Eremu ez konbentzionaletan buruturiko praktika eszenikoa idazkera dramatikoa oinarritzat hartuta
125 AusArt • Vol. 10, Núm. 1 (jun. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart gabe, kalean oinez doazelarik) antzezlan batekin topatzea; beraz, hasiera batean behintzat, eta gertatzen ari denaren 'kode' hori ulertu arte harrituta azaldu ohi dira. Ondoren, zer gertatzen ari den ulertzen duten momentutik aurrera, ikusle rol-a hartzen dute irribarre batekin edota parte hartzera animatzen dira momentu dibertigarri bat igarotzeko gogoarekin. Egon ziren egoera jakin batzuetan zeharka begiratzen zutenak ere, agian beste ikusleen begiradak saihestu nahian edo. Zaila da bat-bateko antzerki horiek parez pare topaturiko ikusleengan utzitako arrastoa zein izan den jakitea, bat-batekotasun horrek, ikuslegoaren mugikortasunari lotuta, zaildu egiten baitu erreakzio konkretuak jasotzea, ondoren datuak bildu ahal izateko. Bakar batzuei bai galdetu zitzaien ikusitakoaren inguruko iritzia eta gehiengoa aldekoa izan zen, eta horrelako ekimenak egitea eskertzekoa zela azpimarratu zuten. Obra dramatiko hauek eta beste batzuk sortu ostean, aurrekari garbiak izatearen garrantzia azpimarragarria iruditzen zait. Ia proiektu guztiek zuten helburu jakin bat eta abiapuntu konkretu bat eta horrek asko errazten du idazkera dramatikoari aurre egiterakoan. Gehienek bazuten gainera mezu konkretu bat transmititzearen helburua; beraz, obra dramatiko baten bitartez ia edozein eratako mezuak transmititzeko aukera izanda, agerian geratzen da esparru askoetara luzatu daitekeela hau, baita irakaskuntza mailara ere. | science |
addi-d17f44492384 | addi | cc-by-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59067 | Historiaren ertzetan metaturiko materialetatik ibilbide bat, 'Denboraren tolesak' erakusketa abiapuntu | Olave Duñabeitia, Elena | 2022 | 184 Olave Duñabeitia, Elena Historiaren ertzetan metaturiko materialetatik ibilbide bat, [...] Sarrera Mapa bat lurralde baten irudizko errepresentazio gisa uler daiteke, errealitatea islatu ei duen konposizio bat bezala. Jakina da hauek berezko iruditegia eta lengoaia dutela, eta mundua egituratzeko baliaturiko formak erakusten dituztela. Hortaz, esplizituki ez bada ere, politikek eta ideologikoek antolakuntza geografikoan duten garrantziaz dihardute. Beste modu batera esanda, mapak hainbat mamu ezberdinen berri ematen duten irudizko tranpak dira, historiaren kontakizun hegemonikoei dagokienean, batez ere. Bestetik, mapa egiteko zientziari kartografia deritzogu, eta metodologia kartografikoa datuen bilketa, ikerketa eta analisian oinarritzen da. Metodo horren bidez, espazio geografikoaz aparte, objektu, gorputz edo esperientzia ezberdinak ere kartografiatu daitezke, azken urteetan hainbat ikerketa eta proiektu antropologiko edo artistikok agerian utzi duten legez. Gaur egun, kartografiak arte garaikideko praktiketan garrantzia nabaria lortu du metodologia gisa, maiz, obra bera ez ezik, erakusketa ere ikerketaren emaitza-mapa moduan kontzeptualizatzen delarik, espazialki zeharkatu eta okupatu daitekeena. Horren adibidetzat har dezakegu, besteak beste, testu honetan aztertuko den Ivan Gómezen Denboraren Tolesak erakusketa. Mostra horren kasuan, memoria historikoan arakatze eta sakontze aldera, Ivan Gómezek bere lurraldean bizi izandako gorputzen kartografia bat gauzatzen duela esan daiteke, zehazki, Pirinioetako tratatua sinatzeko lekua eta erritua oinarri gisa harturik: Faisaien irla eta Luis XIV. erregearen eta Maria Teresa infantearen arteko ezkontza. Halaber, erakusketako piezek garaiko gorputz ezberdinen kartografiak islatzeaz gain, nolabait, gaur egungo Estatu-nazioen eraikuntza eta hauen irudikapena zalantzan jartzen dute, zientzia kartografikoaren izaera subjektibo eta ideologikoa agerian utziz. Horren ondorioz, gaur egungo mugek duten izaera artifiziala eta hauek interes politiko zein ekonomikoekin duten loturak azaleratzen dira erakusketan. Proiektu honen bidez lurraldeen muga ezarpenen inguruan hausnartzean, gorputzen mugez ere gogoetatzen da. Izan ere, mugak ez-lekuak edota espazio lauso eta definitu bakoak bezala uler daitezke, beste aldean dagoenarekiko bereizketarako eta auto-definiziorako diseinatuak (Anzaldua, 2016). Edonola ere, definizio hau gorputzen eta subjektuen identitate eraikuntzarekin ere arras loturik dago. Konpantzia edo Faisaiaen uhartea horren adibide argia da; lur zati sinboliko bat, non Espainia eta Frantziar inperio kolonialen botereak ezarri, bermatu eta hauen oinordetza ziurtatu baitzen. Gómezek historia interpretatzeko eta berrirakurtzeko gailu gisa baliatzen du uhartea, bestelako norabide historiko eta artistiko batetik gidatutako ibilbide bat proposatuz.
185 AusArt • Vol. 10, Núm. 2 (dic. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart Gorputzen memoriak kantatzen ditu ibaiak Faisaien uhartea edo Konpantzia Bidasoa ibaiaren erdian kokatzen den lur zati bat da, non Pirinioetako bakea sinatu zen 1659. urtean, 30 urteetako gerrari bukaera eman eta Frantziar eta Espainiako koroen arteko bakea ahalbideratuz. Itun hau gorputz trukaketa baten bitartez gauzatu zen, hots, Luis XIV. erregea eta Maria Teresa infantaren ezkontza erritualaren bidez. Gaur egun, Bidasoa ibaian kokaturiko uharte hau urtean zehar sei hilabete espainiar Estatuaren eta beste sei hilabete frantziar Estatuaren esku dago, denboran eta espazioan norabide anitzetan sakabanatzen den gorputz bat bilakaturik (Gómez & Agirre 2018). Bi koroen arteko bakea sinatzeko zein ezkontza aurrera eramateko lur zati hau hautatu izana ez zen erabaki arbitrarioa izan, aurretik ere, Konpantzia bi inperioen arteko harremanetarako lekuko izan baitzen. Horretaz gain, esan daiteke uhartearen izaera anbiguoak erabakia hartzerako orduan eragina izan zuela, bitarteko leku hura ez-identitatearen espazio sinboliko gisa irakurri baitzen: bi koroen arteko liskarrak ebasteko leku eta bidegurutze segurua. Tratatu horrek Frantzia eta Espainia Estatu-nazio modernoen sorrera sinbolizatzen badu ere (bertan erabaki baitzen non hasi eta bukatuko zen inperio bakoitzaren boterea), gaur egungo mapetan penintsulako ipar-ekialdeko mugak islatzen dituzten lerroak ez ziren 1868. urtera arte finkatu (Sáinz 2006). Denboraren tolesak erakusketako katalogoan (2022) adierazten den lez, Konpantzian kokaturiko gertakizun hura, antzinako errituetan gertatzen zen moduan, ezin zen gorputz eskaintzarik gabe gauzatu. Izan ere, gertakari historiko oro gorputzen bitartekaritza eta existentziari esker gertatu izan da; gorputzik gabe ez bailegoke bizitzarik, eta bizitzarik gabe historiarik ere ez. Aitzitik, jakin badakigu, historikoki gorputz guztiek ez dutela garrantzia edo balio bera izan, eta ondorioz, gorputz batzuen esperientziak ez direla kontuan hartu historiaren kontakizun hegemonikoak eraikitzeko. Testuinguru honetan, Foucaultek garaturiko bioboterearen definizioa gogora ekartzea interesgarria izan daiteke. Izan ere, Estatu-nazioen existentzia bermatzen duen botere berberak gorputz batzuk 'bizitzen uzten' eta beste batzuk 'hiltzen uzten' dihardu. Kontrol modu horrek giza espeziea multzo ezberdinetan banatzea dakar, era berean, segregazioa zein talde eta azpitaldeen arteko ezberdintasunak areagotuz. Beste hitz batzuekin esanda, boterea edo mendebaldeko politika kolonialisten pentsamendu eta praxia historikoki arrazakerian oinarritu da, eta, oraindik ere, oinarritzen da. Zein gorputz bizi eta zein gorputz hil behar den erabakitzeko indarraz mintzatzeko bioboterearen nozioa darabilgun hein berean, nekropolitikaren nozioari erreparatzea ere ezinbestekoa da. Achille Mebmbek (2006) garaturiko kontzeptu horrek heriotzaren politikaz dihardu, heriotzak arrazakeriarekin eta kolonialismoarekin duen harreman zuzena azpimarratuz, funtsean, arrazakeriaren ondorio gordinena heriotza-politika delako.
186 Halatan, garrantzitsua izan daiteke nekropolitikaren nozioak mugen, mapen eta Estatu-nazio modernoen existentziarekin duen harremana agerian uztea. Izan ere, kontzeptu horrek gorputzak ekintza politikoen erdigunean kokatzen ditu Estatu-nazioen boterea gorputz indibidual eta kolektiboetan nola eragiten duen azaleratuz (Valencia 2010). Denboraren tolesak erakusketak ere, material ezberdinak baliatuz, gorputzak erdigunean jartzen ditu, posizio sozial eta ekonomiko ezberdinetako gorputzen kartografia bat gauzatzeko saiakeran. Beraz, arestian aipatu den moduan, gorputzek osatzen badute bizitza, eta bizitzak historia, historia ezagutzeko beste ibilbide bat proposatzeko kontuan hartu bako eta hiltzen utzitako gorputzen kartografia egin beharko litzateke. Zentzu berean, esan beharra dago, Pirinioetako bake-itunean bi inperio kolonial nagusietako Frantziako erregea eta Maria Teresa infantearen gorputz-bateratzeak inperioen mugak eta boterea antolatzeko espazio berriak ahalbideratu izanagatik, beste hainbeste gorputzen isilaraztea, akatzea eta desagerpena ere eragin zuela. Gaur egun jarraitzen duen heriotza-politika da hau, kolonizatutako gorputzen heriotzak bestelako forma eta metodoen bidez gertatzen badira ere (beharturiko migrazio prozesuen bidez, baldintza irregularretan haien lan-indarrak desjabetuz…). Azken hamarkadetan, Bidasoa ibaian, Konpantziatik gertu, muga igaro nahian hildako migratuak horren adibide garbia dira. Ezin da ahaztu, arrazoi ezberdinengatik, gaur egun ere, mundu mailan hainbat direla mapetan ezarritako lerro-muga artifizialak igarotzeko saiakerak egiten dituztenak. Pirinioetako bake-itunera itzuliz, erregearen eta infantaren gorputzek Konpantziara heltzeko, ez-toki horretara, ibaia era ezberdin batean zeharkatu zuten arren (boterearen babesarekin), egungo mugak gurutzatzen dituzten gorputz migratuekin guztiz lotuta daudela esan daiteke (Barcenilla in Gómez 2022). Halere, lotuta egonagatik, erregea eta infantaren gorputzek sinbolizatzen duten boterearen memoria modu zainduan, fisikoan eta iraunkorrean bermatu nahi izan da. Ordea, ez da gauza bera gertatu, ezkontza erritu horren egikaritzean parte hartu zuten langileen gorputz ezikusien kasuan, ezta, ondoren, muga hura zeharkatzen hildako gorputzen memoriarekin ere ez. Egitate horrek memoria historikoa eta ondarearekin lotutako eztabaidara garamatza, Denboraren tolesak erakusketak modu poetiko, artistiko eta politiko batean lantzen duena. Izan ere, gerora azalduko den bezala, historiaren kontakizun hegemonikoak baztertzen dituen denboraren toles horietan metatzen dira isilarazitako gorputzen memoriak, zauriak eta bizipenak. Denboraren material eta zimurretan Maria Teresa Austriakoa eta Luis XIV.aren arteko ezkontza Faisaien uhartean bertan gertatu zen, non, zeremonia aurrera eraman ahal izateko, Diego de Velazquezek eta Charles LeBrunek egitura arkitektoniko oso bat eraiki zuten Olave Duñabeitia, Elena Historiaren ertzetan metaturiko materialetatik ibilbide bat, [...]
187 AusArt • Vol. 10, Núm. 2 (dic. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart hainbat oihal eta tapizen bitartez. Egitura horrek elkarrengandik bereizitako zenbait espazio zituen (Gómez-en erakusketaren tankeran): bat Eguzki erregea eta bere kortearentzat, beste bat Espainiako koroarentzat, eta azken bat, Eskaintzen gela, erritua bera gauzatzeko aldarea gordetzeko. Espazio guztiak hainbat motibo ikonografiko islatzen zituzten tapiz eta oihalekin estali ziren. Izan ere, textilen bidez eraikitako egitura arkitektoniko hura gertakariaren izaera eszenikoan arreta jarriz antolatu zen, nolabait, ezkontzaren zentzu teatral eta performatikoa agerian utziz (Sáinz 2006). Aldi baterako sortutako egitura prekario bezain aberats hura, hainbat olio pintura eta tapizekin dekoratua, gorputz bien eskaintzak egin ostean desagertu zen, ostean gorputzak baino ez zirelarik (Barcenilla in Gómez 2022). Denboraren tolesak ere behin-behineko espazio zein gailu artistiko eta kuratoriala da, zeina, funtsean, hiru espazio bereizietan egituratzen den. Mostra Iruneko Menchu Gal aretoan 2022ko uztailaren 8tik abuztuaren 28ra bitartean ikusgai egon da. Nolabait, 2018tik Konpantzia uhartearen inguruan eginiko proiektu ezberdinetatik eratorria dela esan daiteke, non Gómezek 'tartekoaren' ideia landu izan duen, besteak beste. Erakusketa proiektu hau atontzeko, Iván Gómezek bere obra batzuk inguruko pieza etnografikoekin elkarrizketan jarri ditu. Horrekin batera, Haizea Barcenilla komisarioaren laguntzaz, erakusketan zehar entzuteko testu bat ere eskaini da, podcast formatuan, non ahozko kontakizun baten bitartez ─subalternoen genealogietan ahozkotasunak eta transmisio oralak duen garrantziari keinu dirudiena─ objektu eta gorputz ezberdinen memorian arakatzeko ariketa poetikoa egiten den. Kasu honetan, Konpantziaren mito historikoa beste modu batera kontatzen da. Ahozkotasunean oinarritutako kontakizun hau hiru kapsuletan banaturik dago, bana erakusketa espazio bakoitzeko. Erakusketa honen bitartez, aurretik "Intzura. Historia kontatzeko moduak" proiektuan egin bezala, historia bera auzitan jartzen da ─Konpantziak egungo mapetan, zein antolakuntza geopolitikoetan duen toki sinbolikoa abiapuntu─ iraganaren gaineko bestelako begirada bat eskaini eta historia nork, nola eta zeri garrantzia emanez eraikitzen duen kolokan jarriz. Arestian esan bezala, erakusketa ibilbidea hiru espazioetan antolatzen da. Lehendabizikoak, "Tolesten den ibaia, banatzen diren lurrak" ahozko narrazioarekin batera, Pirinioetako bakea sinatzeko Konpantzian eraikitako pabiloiaz dihardu. Espazioa pabiloiaren erreplika bat da, oihal gorri batez egituratua, zeina bi isuriko teilatu moduko bat sortzen duen metalezko egitura baten baitan sostengaturik. Oihala Iruneko Pio Baroja BHko ikasleekin eginiko "Tolestura gorria" proiektuan erabilitako oihala dakarkigu gogora, zeina uhartea zeharkatzeko eta ibaiaren bi aldeak batzeko erabili zen. Izan ere, pasabidean sartu aurretik, sarreran, proiektuaren erregistroa den ikusi-entzunezko pieza dago ikusgai. Beraz, pasabide funtzioa duen lehendabiziko espazioa oihalez egina dago, infantea eta Frantziako erregearen arteko ezkontzarako egitura arkitektonikoa legez, bere izaera prekario eta behin-behinekoa agerian utziz.
188 Pasabide gorria zuzenki zeharkatzean, bigarren espazioan barneratzen gara, gela txiki ilun batean "Igarotzen diren gorputzak, agortzen diren soroak" ahozko kontakizunarekin batera. Bigarren espazioan altzairu herdoilgaitzeko mahai bat kokatzen da erdigunean, zeinaren goialdean Gómezen "Sostener y sostenerse" eskultura pieza ikus daitekeen. Eskultura pieza hau silikonaz eginiko bi giza-beso bateratuen erreprodukzio hiper-realista da, beheko eskuak mahaia eta goikoak zerbitzatzeko erretilu bat sostengatzen duelarik. Rekalde Aretoan eginiko "La noche salva" erakusketaren parte izan zen piezak gorputz langilearen absentziari egiten dio keinu, boterea zerbitzatzeko gorputz anomalo eta isilduak bilakatutakoei. Gelako piezek konposizio horren ezkerraldeko paretan kokatutako "Antigua estación" argazkiarekin elkarrizketan dihardute. Halaxe, Konpantziara bidean bi gorteei ostatu eman zieten herri xeheko gorputzak ekartzen dira akordura, baina, baita ezkontza eta itun-hitzarmena gauzatzearen albo kalte gisa Irungo zein Hendaiako arrantzaleek pairatu behar izan zuten gosetea eta heriotzak ere (Barcenilla in Gómez 2022). Hirugarren espazioa, lehenbiziko pasabidetik eratorritako gela berde bat da, gorputzen balioa, iraunkortasuna eta memoria ardatz harturik harilkaturiko konposizio heterogeneo batek osatua. Espazioan barneratu bezain pronto, metalezko egitura laukizuzen bat ikus daiteke. Egituraren zoruan "Todo vive vestido" pieza eskultorikoa ageri da, kolore urdineko silikonaz eta hariaz egina. Pieza hau gorputz baten moldea izan zitekeen, buelta emana, barneko josturak agerian. Horrekin batera, metalezko egituraren goialdean, Naiara Herrerarekin batera Lurbira proiekturako sortutako arropak daude eskegita, zeinak Pirinioetako tratatuaren garaiko Konpantziako mapak eta infantearen eta erregearen arteko ezkontzako legedi bisuala erakusten dituzten. Arropa hauek aretoko izkina batean, mostraren bukaera edo irteera litzatekeenean, lurrean nahaspilatuta daude. Bestelako materialtasun eta gorputz-arrastoak erakusten dituzten apal bateko pieza txikiekin harremantzen dira silikonazko gorputz azala zein arropak: txerri-azalarekin, mango fruta azalarekin, kakalardo baten buruarekin, udarearen eta limoiaren azalarekin eta lore, zaldi-orno eta itsas belaki sikuekin. Hauek guztiak Konpantzian gauzaturiko ezkontzaren arrasto sinboliko gisa irakur daitezke, erritu hartan parte hartu zuten gorputz iragankorren zeinu bilakaturikoak. Izan ere, aurretik esan bezala, historiaren hedapen material eta organiko moduan interpreta daitekeen mostra honek gertakizun hartan parte hartu zuten gorputz ezberdinen kartografia estetiko berri bat proposatzen du. Hirugarren eta azken espazioari lotutako "Zulatzen den lihoa, erditzen diren gorputzak" kontakizunean, garai hartan Maria Teresa infantaren gorputza, gorteko beste emakumeekin gertatzen zen antzera, botereari umetoki gisa soilik balio ziola adierazten da; ugaltze-makina moduan produzitzeko, oinordekotza bermatzeko, zuen gaitasunaren araberan neurtzen zen emakumearen gorputza. Jakina da, maiz, umeak hilik jaiotzen zirela, beste hainbestetan, ordea, emakumearen gorputza zen, erditze prozesuan Olave Duñabeitia, Elena Historiaren ertzetan metaturiko materialetatik ibilbide bat, [...]
189 AusArt • Vol. 10, Núm. 2 (dic. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart edo aurretik, haurdunaldiaren albo kalteez hiltzen zena (Barcenilla in Gómez 2022). Aitzitik, bizitza eta heriotza eskutik doazen bi kontzeptu direnez, binomio horren arteko harremana gorpuzten dute azken areto honetako piezek: gorputz organiko ezberdinak egoera material zein formal anitzetan. Ondorioak Denboraren tolesak ibilbide historiko bat islatzen duela esan daiteke, Konpantzian gertaturiko ezkontza errituala eta sinaturiko tratatua abiapuntu. Halaxe, gertakizun historiko hura eta bere ondorioak berrinterpretatzeko mapa bat bilakatzen da erakusketa. Konpantziaren karga sinbolikoa eta historikoa probestuz, mostra hau jasotako historiaren errelatoa desegiteko saiakeraren emaitza estetikoa litzateke; irudizko kode berezko baten bitartez, kontakizun hegemonikoaren ertzetan, tolesetan, metaturiko ahotsak berreskuratzeko ariketa irudimenezkoa eta intelektuala. Arestian aipatu den bezala, Gómezen lurraldearen kartografiari erreparatuta abiatutako proiektua da, begirada kokatu batetik iragana-oraina- -etorkizunaren inguruan gogoetatzeko. Izan ere, denborak bihurritu ohi diren erakusketa espazioan, gaur egun bizi ditugun gorputz zein lurraldeen mugen jatorria eta egituratze ideologiak agerian geratzen dira, mostra bera muga-espazio anbiguo edota ez-leku gisa interpreta daitekeelarik. Edonola ere, erakusketak Pirinioetako tratatuak eragindako mugak, lurraldetasunak eta mendebaldeko inperio handien ondorioak azaleratzen ditu. Halere, horretarako, ohikoa ez den bezala, ez dira soilik historia hegemonikoaren protagonisten istorio handiak biltzen eta transmititzen; kontrara, fikzioaren bitartez, gertakizun historikoaren ertzetan kokatutako gorputzen bizipenak gaurkotasunera lekualdatzen dira. Testu hau, bestetik, iragankorra izan den gertakizun artistiko baten idatzizko mapa bat izan nahiko luke, Denboraren tolesak erakusketarena, baina, baita idazten duen subjektuaren esperientzia emozional eta ideologiko zehatzarena ere. Halere, lurraldearen aurretik mapa baldin badago, hots, mapak egiten badu lurraldea (Baudrillard 1978), kartografiaturiko mostra zein mapeoaren emaitza den testu hau ez dira inoiz errealitatea bera izango, ezpada bere errepresentazio tranpatia baina egiazkoa. Mostrak Iván Gómezen iruditegi artistikoaren berri emateaz aparte, iheskorra beharko lukeen une bat biltzen eta kristalizatzen du. Ideia horri tiraka, testu hau ere helburu antzeko batekin egituratzen den errepresentazioa litzateke, gaur egungo lurralde antolakuntzak, politikak eta gertakizun artistikoak interpretatzeko mapa poetiko bat. | science |
addi-7133026568f5 | addi | cc-by-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59072 | Soinua fidagarritasunez gordetzeko erronka: musika-notazioa eta grabaketak | Saenz Abarzuza, Igor | 2022 | 108 Saenz Abarzuza, Igor Soinua fidagarritasunez gordetzeko erronka: Musika-notazioa eta grabaketak Soinua eta aro post-digitala Soinua formatu fisikoan grabatzeko aukera ez zen XIX. menderarte posible izan. Gaur, aldiz, non-nahikoa da soinua. Pasa den mendeko 70. hamarkadaz geroztik, Raymond Murray Schafer eta beste ingurunelariek1 iragarri bezala, Mendebaldeko gizarteetan dugun soinu-kutsadura geroz eta handiagoa da. Ekoakustikak, gizakiaren interakzioa ikertzen du bere ingurunearekin eta, disziplina bezala, gero eta garrantzi handiagoa dauka, gizartearen sentsibilizazioaren ispilu. Schafer-ek (1994), zarata, kontutan hartzen ez ditugun soinuak eta gaur egun kontroletik kanpo ditugunak bezala definitu zuen, kontzeptua gizakien pertzepziora mugatuz: horrela, isiltasuna, egoera naturala litzateke Schafer-en aburuz, eta zarata aldiz, egoera ez naturala. Baina, kontzeptu honen definizioa zeharo ireki da Schafer-en ekarpenetik. Izan ere, zarata nonahikoa da iradokiz, ekologia akustikotik zetozten argudio estetiko-moralistekin talka zuzena eginez, zeinetan nonahiko zaratak, isiltasunaren heriotza ekartzen zuen (Thompson 2012, 32). Guztiarekin, egunerokotasunean jasotzen ditugun ikus-entzunezko estimuluak, eragin zuzena dute guregan, eta musikaren historia nahitaez baldintzatu dute. Honen harira, fonografoa asmatu eta hedatu zenetik, eskutik doaz soinua, musika eta bere ekoizpena, entzumena, konposaketa edota interpretazioa (Andrés & Saenz 2018). Greg Milner-ek (2015) dioen bezala, soinu-grabaketaren garapenak eta hedapenak iraultza ekarri zuen musikaren historian eta haren garapenean, hau iraunarazteko beste bide bat ez ezik, teknologia honi lotutako estilo berriak eta aukeren amalgama oso bat ireki zuelako. Bai entzunezko zein ikus-entzunezko grabaketak, transmisio-bide garrantzitsuak izan dira munduko kultura musikalak ezagutarazteko. Honekin batera, grabatzeko teknologiaren garapenak, informatzaileak interpretatutako musika berriro entzun, aztertu eta alderatzeko aukera eskaini zuen, eta bide batez, partiturara pasatzeko denbora gehiago edukitzea bermatu zuen, ikerlariari zehatzagoa izateko aukera emanez (Cecchi & Lutzu 2020). Bestetik, 'teknologia berriak' deitu izan zirenak, jasaten dituzten etengabeko aldaketekin, berriak izateari utzi diote, egunerokotasunean indarrez txertaturik daude eta normalizatu dira (Saenz 2020). Iraultza digitaletik, normaltasun digitalera pasatu gara Mendebaldeko gizarteetan. Horrela, Negroponte-k XX. mende bukaeran esan bezala, "The digital revolution is over" (1998). Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, zerbait berria, berritzailea eta freskagarria izan ziren, Antropozenoaren agerpena eta garapena baldintzatu zuten funtsezko mugarria. Jada belaunaldi bi igarota, aldaketa guzti hauek Aro berri baten aurrean kokatzen gaitu, Aro Post-digitalean hain zuzen ere, Negroponte-k iragarri eta Cascone-k 2002. urtean izendatu zuen bezala (Roselló 2016).
109 AusArt • Vol. 10, Núm. 2 (dic. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart Musika-notazioa grabaketen aroan Mendebaldeko musika-notazioa, soinu-fenomenoen irudikapena izatea du helburu, hori da bere izaera, bere ezaugarria eta bere zentzua. Ordea, notazioa ez da inoiz musika berarekin nahastu behar, ezerk ez baitu soinua ordezkatzen. Dituen aldaera eta izan duen garapenarekin, notazioa ezinbestekoa da Mendebaldeko musikaren kontzepziorako, konpositore, interprete zein gainerako musikarientzako, musika imajinatzeko edo pentsatzeko dugun moduetarako, alegia. Soinuaren irudikapen inperfektua, musika-notazioa, kontu handiz eta bere erabilgarritasunaz zein mugez jabetuta erabili beharreko tresna eraginkorra da: izan ere, agerian uzten duen bezainbeste ezkutatzen du partitura batek. Ahozko tradizioko musikaren arloan, abesti zein beste musika materiagabeen transkripzioa, oinarrizko tresna da ikerketarako. XX. mendean zehar izandako aldaketa metodologikoez eta ikertzaileek jarduera horiei esleitutako eginkizun ezberdinaz haratago, XXI. mendean, Aro Post-digitalean, transkripzioa erabiltzen jarraitzen da musikologia zein etnomusikologian. Baina, ahozko tradizioaren musika-ikasketetan, transkribatzailearen eragina eztabaida eta polemika izan da musikologia konparatuaren hasiera-hasieratik. Egin-eginean ere, transkripzio bakoitza traskribatzailearen helburuek eta metodologiek markatzen dute, kontziente edo inkontzienteki. Arestian esandakoaren ildotik, transkripzio baten azken emaitzak, soinua idazteko hainbat soluzio sor ditzakeela ulertu behar da, bai aukeratutako notazio-sistema edo irudikapen bisualagatik, edo hautatu eta alde batera utzi diren parametro eta soinu-gertakariengatik ere. Notazioa, nahiz eta oso garatua egon, musika-adierazpena bezalako errealitate konplexu bat irudikatzeko ez da nahikoa. Dena den, beharbada ez da hainbeste idazkeraren gutxiegitasun teknikoa: gertatzen dena da ez dagoela soinuaren zenbait parametro kontzeptualizatzeko tradizio bat, tonutik eta iraupenetik haratago doazenak, bereziki. Errepresentazio-sistema gisa, soinuaren elementuen, propietateen eta erlazioen hautaketa bat baino ez du kontuan hartzen, beste batzuk alde batera utziz (Burcet 2017). Mendebaldeko notazio-sistemak, sinplifikazioa erabiltzen ohi du soinuaren irudikapen konplexuak ulergarriak izateko. Dudarik gabe, gehiegizko zeinu kopuru batek irakurketa zailagoa egingo luke: laburbilduz, "dena" islatzen saiatzen den notazioa, irakurtzeko korapilatsuegia litzateke. Era honetan, partitura, musikaren transkripzio fideletik gertu eta urrun dago aldi berean. Egun, notazio-sistema bereziak erabili ohi dira, irtenbide grafiko ezberdinak eskaintzen dituztenak, helburu zehatz batekin: aztergaia hobeto errepresentatu, interpretatu, aurkeztu eta partekatzeko. Adibidez, musika-emanaldiak irudikatzeko dimentsio bisuala biziki inplikatzen duen 'artisau-prozesuak' ugariak dira: tramak, eskemak, sareak, marrazkiak, argazkiak, uhin-formak, espektrogramak eta hainbat irtenbide grafiko, besteak beste. Etnomusikologia, arlo bezala, musikaren kreaziora eta duen izaera performatibora hurbildu den bitartekoen ispilu da (Lutzu 2016, 32-33). Azken
110 hamarkadetan, gailu eta software espezifikoen erabilgarritasuna gero eta handiagoak dira, eta Aro Post-digitalean betetzen duten rola, axola handikoa. Horrela, soinua islatzeko sistema berezi batzuk garatu diren arren, musika-ikertzaile gehienak, Mendebaldeko idazkera musikalera itzuli ohi dira. Azken finean, sistema hau 'erraz' ikas daiteke, hedatuta dago eta musika ikasi duen orok ulertzen duen lan tresna unibertsala da. Hau dela eta, ahozko tradizioko abestien bildumetan erabili daiteke, gerora interpretatu ahal izateko. Bestalde, hausnarketa sakona gonbidatzen duen argudio-ildo batean eta María Inés Burcetek (2017, 135) defendatzen duen moduan, musika-notazioa musika-fenomenoaren kodifikazio gisa hartzeak, kolonialitate epistemologikoaren kasu argia da, perspektiba eurozentriko eta hegemonikoaren azpian notazioari buruzko kontzepzioa bera dagoelako, bai notazioa zein musikaren hezkuntza monopolizatu duena. Grabaken afera Soinua erreproduzitzeko euskarriak orokortu baino lehen, notazioa zen ahozko tradizioak transmititutako abestiak kantutegietan bildu eta argitaratzeko bitartekari bakarra. XIX. mendearen amaieran, fonografoaren asmakuntzarekin, musika gordetzeko modu askoz fidelagoa egiteko aukera agertu zen. Gailu honekin, ez dago transkripziorik. Beraz, ezinbestean, ez dago ezta ere interpretaziorik. Aro Post-digitalean, naturalizatua dago grabatutako musika entzutea, baina XX. mende hasieran, guztiz arrotza zen, eta entzuleek, egokitze eta entzuteko ohitze lan bat egin behar izan zuten. Kontutan hartu beharrekoak dira fonografoek zituzten eragozpenak, soinu kalitateari dagokionez eta denborarekin zuzentzen joan direnak gaur egungo kalitatera heldu arte Musika-ikerketan, iraultza izan zen aparatu honen hedapena. XX. mendearen hasieran, Europako eta Ipar Amerikako antropologo eta folkloristek, Bela Bartók edo Zoltán Kodály kasu, jadanik fonografoa ezinbesteko tresnatzat hartzen zuten beren lanerako. Espainian aldiz, musika-notazioak euskarri erabilgarriena izaten jarraitu zuen abestiak jasotzeko (Arcocha 2017, 93). Bartók musikari hungariar ospetsua, axola handikoa izan zen etnomusikologia eta grabaketa alorrean, aipatu bezala. Bere metodoa, informatzaileek emandako abesti zein musikak fonografoarekin grabatzean oinarritzen zen, ondoren, mendebaldeko musika-notazio sistemara transkribatzeko. Horretarako, jatorrizko tonalitatea mantentzen zuen, gero konparaketak egin ahal izateko. Ondoren, tonus finalis batean idazten zituen jasotako soinu-adierazpenak, beti ere errazteko, baino jatorrizko tonua aipatuz. Bere partituretan, transkripzio ahalik eta objektiboena egiten saiatzen zen, ahalik eta xehetasunik handienarekin, ornamentu konplexuak zehaztasun nabarmen batekin adieraziz. Honen ildotik, esanguratsua da sistema tenperatutik kanpoko notak ere aipatzen zituela. Xedea, ahalik eta fidelen irudikatzea Saenz Abarzuza, Igor Soinua fidagarritasunez gordetzeko erronka: Musika-notazioa eta grabaketak
111 AusArt • Vol. 10, Núm. 2 (dic. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart zen musika, informatzaileak igorri bezala. Egiazki, bere lanari zientziaren estatusa ematea zuen helburu. Bartók-ek fonografoa halabeharrezko tresna bezala erabiltzen zuen bere lanetarako, horrela erregistratutakoa berriro entzuteko aukera ematen ziolako, eta horrela, transkripzioa fidelagoa egiteko parada zuen. Gehienetan, Bartók-ek jasan zuen arazoa, musika tradizionalaren bilketan gertatzen dena da: informatzaileek ez dute normalean errepikapenik egiten, behin abestu eta grabatu edo transkripzioa egin behar da. Horren aurrean, Bartók-ek, grabatutakoa modu horretan transkribatzen zuen (Kaniaris 2021, 202-203). XX. mende hasieran, AEBetan, John Lomax folkloristak landatar biztanleriaren grabaketak egin zituen, ikerketa-tresna gisa. Baina, 1933. urteaz geroztik, ia ahaztutako musika hark, nolabaiteko interes komertziala piztu zuen, eta diskoetxe batzuek grabazio kanpainak abiarazi zituzten. Horretarako, balio handiko eta pisu itzeleko ekipamenduz hornitutako kamioiak bidaltzen zituzten batetik bestera. Grabatzeko modu hauek, folkloristaren esperientzia aldatu zuen, teknologia berriak oso ekipamendu astunak erabiltzea suposatzen zuelako. Egiatan, Lomax-ek erabiltzen zuen Edison fonografoa eramangarriagoa zen. Gainera, soinua zuzentzeko bozgorailu handi batekin eta entzungailuekin, grabatutako musikariek, haien musika entzuteko aukera zuten (García 2018, 21). Euskal folkloristak, transkripzioak eta kantutegien fidagarritasuna Erromantizismoaren etorrerak, ziklo historiko aldaketa handia suposatu zuen Euskal Herriaren irudiarentzat, Europako intelektualen mapa kulturalean sartuz. Gainera, ezberdintasunen eta berezitasun kulturalen inguruko narrazio exogeno oso bat osatu zen euskal nazionalismoaren aldarrikapen eta hedapenarekin. Gaur egungo euskal kultura, XIX. mendean zehar eraikitzen hasi zen gaur egungo aldaerara heldu arte, mugimendu foralistak adoreturik: "Horrela, lehenago Euskal Herriak Espainiako estatuaren barruan zuen erregimen berezia legitimatzeko aipatzen ziren berezitasunak, osagai definitzaile nazional bihurtu ziren, espainiar eta frantziarren aurrez aurre" (Etxeberria 2010, 81). Zentzu horretan, ia hasiera-hasieratik, ideologia erromantikoak, euskaldunak literatura-gai bihurtu zituen. Johann Gottfried Herder, erlatibismo kulturalean adituak, euskaldunei beren literatura sortzeko gonbidapena luzatu zien, Eskoziako berpizkundearen eredua jarraituz. Baina, zalantzarik gabe, Wilhelm von Humboldt izan zen, euskarari eta euskaldunen inguruan egindako ikerketekin, euskalduntasunari buruzko diskurtsoan inflexio puntu bat ezarri zuena. Intelektual prusiarrak, Pirinioetan, Europako hizkuntzarik zaharrena aurkitu zuela sinetsita, hari buruzko literatura ugari idatzi zuen. Gainera, Victor Hugo, Prosper Merimée edota Gustave Flaubert idazleak Euskal Herrira iritsi ziren besteak beste, eta haien inpresioak zein bizipenak idatzi zituzten. Halaxe egin zuten baita ere dozenaka antropologo, arkeologo eta hizkuntzalarik (Martinez 2016, 16-17).
112 Euskal nazionalismoaren ezarpen eta defentsarekin, kantutegiak ugaritu ziren. Gaur egungo ikuspegi kritiko batetik, egiaztaturik dago XIX. mendeko euskal kantutegiek ez dutela beti informatzaileak emandako musika bere horretan mantentzen. Askotan, material horrek aldaketa-prozesuak jasan zituen, nahita egindakoak, garai hartako gustuen erara, edo gainerako folkloristaren nahi eta helburuetara egokitzeko. Euskarazko errepertorioa biltzeaz gain, kanpoko eraginaren "mehatxuen" aurrean, helburu nagusietako bat, euskal eredu tradizionalaren benetakotasunaren bilaketa eta iraunkortasuna bermatzea zen (Sánchez 2003). Gaurko etnomusikologian, orokorrean eta baita Euskal Herrian, bada ikus-entzunezko erregistro bat, informatzaileak transmititutako materiala zintzoki mantentzen duena, eta musika-notazio konbentzionalaren osagarria dena. 1900etik 1930era, euskal kantuari buruzko literatura ugari argitaratu zen, euskal musikaren jatorriari eta bere ezaugarriei buruzko hainbat teoria bilduz. Aldiz, XX. mendeko hurrengo hamarkadetan, Lehenengo eta Bigarren Mundu Gerrak eta Gerra Zibila medio, euskal kantuaren inguruko ikerketa musikologikoak zeharo gutxitu ziren (Hirigoyen 2013, 87). Euskal kantuari buruz argitaratutako ikerketa musikologikoen azterketa sakonek, agerian utzi dute musikaren ikuspuntutik, oso praktika ezberdinak erabili izan direla denboran zehar Euskal Herrian. Kantu batzuk, jatorriz, modalak izango ziren, beste batzuk tonalak. Batzuk, erritmo librekoak, beste zenbait, denbora isokronoaren, berdin eta jarrai baten esklabu. Marie Hirigoyen-ek aipatu bezala (2012, 30), zenbait ikertzailek, tonu-laurdenen presentzia aldarrikatzen dute euskal kantuaren tradizioan, eta baita askatasun erritmiko eta metriko aipagarriak (ibíd., 287). Azken honen inguruan, groove eta mikro-denboralizioaren2 azterketa, bizkortu egin da azkeneko hamarkadetan, soinu grabaketen analisiak egiteko programei esker eta hauek eskaintzen dituzten datuen eskuragarritasunagatik. Ikerketa arlo honek, berebiziko garrantzia du ahozko musika kulturen azterketarako, denborarekin lotutako datuek, partituraren alternatiba enpiriko bat eskaintzen dutelako (Moran 2017, 18). Hirigoyen-en tesiarekin jarraituz (2012, 279-281), euskal kantuan ez daude musika-ezaugarri zehatz eta diferentziagarriak, baino bai arreta bereganatu dezaketen zenbait musika-arrasto, tonalitatearen trataerarekin zerikusia dutenak batik bat. Euskal soinu-corpusean, heldu den ondarean erreparatuz behintzat, doinu gehienak diatonikoak dira. Bestetik, analisi modalak agerian uzten dute eskala heptatoniko, hexatoniko eta pentatonikoen presentzia. Aipatzekoak dira tarte melodiko txikien omnipresentzia, eta bitarte murriztuen agerrera eskaletan. Musika-ornamentazioari dagokionez, nabarmena da abesti silabikoen nagusitasuna, nahiz eta ornamentu handikoak oraindik biziraun. Baliteke, musika-notazioak duen ahulezietako bat hemen plazaratzea. Baliteke, zergatik ez, landa-lana egin zuenak ornamentazioa ez jasotzea, bai trebetasun faltagatik, bai interesgarria iruditzen ez zitzaiolako. Edo, beharbada, mendebaldeko notazio-sistema ez dagoelako pentsatuta horrelako kantatzeko modu bat paperan objektiboki biltzeko. Nolanahi ere, ez Saenz Abarzuza, Igor Soinua fidagarritasunez gordetzeko erronka: Musika-notazioa eta grabaketak
113 AusArt • Vol. 10, Núm. 2 (dic. 2022) https://ojs.ehu.eus/index.php/ausart dira mantendu tonu-erdi bateko baino zatiketa txikiagoko materialik edo grabaketarik, esaterako, tonu-laurdeneko edo hiru-laurdeneko bitarteak dituztenak. Ondorioak Musika-notazioa, historian zehar izan dituen agerpen ezberdinetan, musika gordetzeko bide bakarra izan zen fonografoa asmatu eta garatu arte. Grabaketek, zeresan handia izan dute etnomusikologiaren bilakaeran: tresna huts bat gehiago izatetik urrun, lan baldintza berri batzuk sortu zituen, denborarekin aldatuz joan zirenak teknologia aurrera zihoan heinean, eta egun, ehun urte pasatxo, corpusa hagitz handia da. Grabaketa elektrikoaren etorrerarekin, hots, mikrofonoaren erabilerari esker, kalitate askoz handiagoa zuten grabaketak egiteko aukera eskaini zen. XXI. mende hasieratik batez ere, Aro Post-digitalean murgildurik, (etno) musikologiak, arreta berezi bat eskaintzen dio ikerketa performatiboei. Arloa finkatu eta indartu egin da oso, musikan aditu eta ikerlarien ardura soinuaren eta bere testuinguruaren alderditara bideratuz. Oraindik ere, etnomusikologoek, pentagrama erabiltzen dute ikasten duten musika transkribatzeko, bai hura ulertzeko, bai irakurleei ulermen hori helarazteko bitarteko gisa. Baina, jakitun dira musika hori, idazkerarako ez zegoela pentsatuta, eta horregatik, modu objektibo batean islatzeko gai ez den sistema bat hari direla erabiltzen. Eraginkorra eta ulergarria bai, baina urria arlo batzuetan. Gaur egun, edozein gailuk, bakoitzaren mugikorrak besteak beste, kalitate duin batekin grabatzen ditu soinu-sorkuntzak, baita bideoan ere. Zintzoki grabatu beharrik gabe, musika-estilo batzuetarako tresna bereziki erabilgarria eta ezinbestekoa bihurtu da. Esparru akademikoan, dudarik gabe funtsezko tresna da grabaketa. Horrela, informatzaileek abesten dute, eta beste batzuek entzun eta grabatu, gero ikerlariek deskribatu eta aztertzeko kantua deritzon ahozko praktika hori, hala nola, folkloristak, antropologoak, etnomusikologiak, musikologoak eta beste ikerlari batzuk, profil eta irakurketa ezberdinekin. Bestetik, kantua, Euskal Herriarekin bat-batean gehien lotzen den alorretako bat bihurtu da, eta "euskal kantua", betidanik egon den ideia arruntaren parte da, edo, behintzat, Euskal Herriaren ezaugarri nagusietako bat. XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasieran argitaratutako kantutegiak, musika tradizionalari gutxi-asko fidelak ziren. Baina, fidagarritasun zientifikoa ez zen xede nagusia, eta horregatik ezin da esan landa-lana edo informatzaileen abestiak nahita errespetatu ez zirenik izandako "zuzenketa" eta gainontzeko aldaketekin. Berezkoa dena arrotza denaren gainetik goraipatzeko nahia nabaria da eta helburua, euskaldunei lotutako balio zehatz batzuk azpimarratzea (gizarte-errealitatea irudikatzen ez zutenak). Ikuspegi historiko batek erakusten digu 'euskal-abestia', termino bezala, 1834tik aurrera baino ez dela aipatzen eta esanahi berezi batekin, gaur egungoa
114 baino zentzu mugatuagoarekin. Folklore musikalean jarritako arreta, musika praktiken agerpenak eta nazioaren kontzeptu kultural-artistikoa sortzeko gogoaren bitartez adierazten da (Morel-Borotra 2000, 351). XX. mendean, estereotipoetatik haratago begiratuta, euskaldunek musikarekiko duten zaletasun hori, nortasunaren eredua da. Nahiz eta guztiz kontziente ez izan, Euskal Herrian, Europako beste hainbat herrialdeetan bezala, XIX. mendeaz geroztik eraikitako nazio kontzeptua eta kantutegietan bildutako musika hartu da abiapuntutzat eta bere ondaretzat, sustraiak hor ezarriz. Ezin da ahaztu euskal musika tradizionala berritzeko ahalegina, baita ere, 1960ko hamarkadako Europako folk-musika mugimenduan kokatzen dela, revival-ak egiteko ohituraren hedapenarekin (Lamikiz 2019, 1290). Kantek, zenbat eta denbora gehiago grabatu gabe, orduan eta eraldaketa gehiago jasaten dituzte, hizkuntza bezala, bizirik daudelako. Denborarekin, jatorria desagertu egiten da, bere izaera hori delako, aldakortasuna. Asko izan dira, dudarik gabe, gaur egunera heldu ez diren abestiak, betirako galduta, malkoak euripean bezala, Blade Runner-eko Roy Batty erreplikanteak esan bezala bere 42 hitzeko monologo ospetsuan (Miller 2019). Bitartean, bere dimentsio historikoetan eta ondare kultural bizi gisa, musika, denboraren joan-etorriarekin bat doa. Saenz Abarzuza, Igor Soinua fidagarritasunez gordetzeko erronka: Musika-notazioa eta grabaketak | science |
addi-6eca2c598cb4 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59115 | Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko tresna baten sorkuntza | Galarraga Arrizabalaga, Haizea; Alonso Amezua, Idurre | 2022 | Haizea Galarraga Arrizabalaga, Idurre Alonso Amezua 8 Tantak, 2022, 34(1), 7-30 1. Sarrera Artikulu honek elkarrekintza didaktikoa modu eraginkorrean eta sistematikoan diseinatzeko tresna bat eskaintzea du helburu. Irakaslea ikaslearen ikaskuntza prozesuaren gidari izateko eta hari ikaskuntza sakonean laguntzeko, hainbat dira eragiten duten alderdiak. Hemen elkarrekintza didaktikoa hartu dugu ardatzean, eta Lehen Hezkuntzako bi ikastetxetan urtebeteko prestakuntza ikertuaren ostean (Galarraga, 2018; Galarraga & Alonso, 2018) moldatu eta berreraiki dugun tresna aurkeztu nahi dugu. Izan ere, ikastetxeetan eskaintzen ditugun aholkularitza ezberdinetan irakasleek tresna baten falta aipatzen dute, beren gelaratzeak diseinatzen lagunduko diena; sarritan zer gelaratuko den programatzen baita, baina ez nola gelaratuko den. Alegia, nola kudeatu hitza eta komunikazioa, ikaslearen ikaskuntza prozesuari laguntzeko? Zein komunikazio testuinguru eraiki, eta nola? Azken batean, egungo hezkuntza sisteman ikasle eta irakasleen rolak iraultzea ezinbestekoa da, baina ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista bihurtzeko estrategiak behar ditu irakasleak, ikasleak ikas dezan berdinkideekin lan egiten eta ezagutzak eraikitzen. Horretarako, irakasleak testuinguru emankorrak eta sistematikoak diseina ditzake; bestela, gerta liteke ikaskuntza testuinguruak intuizioaren esku geratzea. Gure ustez, ikasgelako komunikazio ekintzek aukera zabal eta sendoak eskaintzen dituzte ikasleek ikaskuntzan sakontzeko, baina horretarako, ez da nahikoa parte hartzea demokratizatzearekin. Pentsamendua eraikitzen lagunduko duten testuinguruetan elkarrekintza kudeatzeko, gaian trebakuntza jasotzea eta diseinurako baliabideak edukitzea baldintzatzaile bihurtzen da. Behar horri erantzuteko aburuz, irakasleek balia dezaketen tresna praktiko bat eraiki eta ezagutaraziko da lan honetan. Taula baten jaso dira elkarrekintza didaktikoa (dagokion arloarekin batera) diseinatzeko zenbait urrats edo orientabide. Emaitza horretara iritsi ahal izan gara, arestian esan bezala, prestakuntza ikertu bat gauzatu delako, non zenbait irakaslek formakuntza prozesu bat bizi eta diseinu didaktiko ezberdinak egin eta gelaratu dituzten. Ezer baino lehen, ainguraketa teoriko laburra eskainiko dugu; ondoren, aipatutako esperientzia errealaren adibide bat ekarriko dugu; eta azkenik, gure proposamena aurkeztuko dugu; alegia, ikasgelan elkarrekintza didaktikoa berariaz diseinatzeko balizko taula bat (II. taula: Elkarrekintza diseinatzeko zenbait orientabide).
Haizea Galarraga Arrizabalaga, Idurre Alonso Amezua 10 Tantak, 2022, 34(1), 7-30 dela prozesuan zehar, ikasleei lagunduz informazioa aurkitzen, ulermen sakona lortzen eta ikaskuntza sortzen. Bide horretatik, eskolaren egitekoetan, sormena bultzatzea eta ulermen berria sortzea ere badago. Gainera, ikasleak izanik ikaskuntza prozesuaren protagonista, ikasleei elkarrekin ezagutzak eraikitzeko aukerak bermatzea dagokio eskolari. Beraz, aipatu bezala, egungo hezkuntzaren beharrei erantzuteko, gakoetako bat izan daiteke hezkuntza testuinguruan parte hartzen duten eragileek dituzten rolak egokitzea (Guitert et al., 2015). Edozelan ere, irakasleak gidariaren rola hartzen duenean ere, bera da dispositibo didaktikoa abian jartzen duena, eta oro har, ikasgelako komunikazio jarduerak berak kudeatzen ditu. Hori horrela, gelaratuko duen artefaktuaren ardura izateaz gain, artefaktu hori nola gelaratu pentsatu beharko du. Izan ere, aipatu den gisara, berak du ikasleen pentsamendua aktibatzeko esanguratsuak diren testuinguruak eraikitzeko ardura, eta horretarako testuinguruak sortzeko intentzionalitatea eta sistematikotasuna garrantzitsuak dira. Izan ere, Zabalak (2018, 78. or.) ere azpimarratzen duen moduan, «praktika kontziente eta gidatuak falta dira ahozko hizkuntzaren irakaskuntzan». Hain zuzen ere, eskoletan hizkuntza idatziari eskaini izan zaio leku nagusia, eta oraindik ere, ahozko hizkuntzaren lanketak ez du berariazko lekua aurkitu eskoletan (Garcia-Azkoaga et al., 2020). Ildo horretatik, «ahoz komunikatzeko trebetasunak garatzea edozein hizkuntzatan eta ikasle guztientzat garrantzizkoa baldin bada ere, berebiziko garrantzia du euskararen kasuan, gure ikasle askorentzat euskara bigarren hizkuntza (H2) baita» (Garcia-Azkoaga et al., 2020, 270. or.). Hemen aurkezten den tresnak ahoz komunikatzeko gaitasunari buruz egin izan diren proposamenen eta ikerlanen osagarri izan nahi luke, komunikaziorako kalitatezko testuinguruak eraikitzeko lagungarri gisa. Bestalde, garrantzitsua da azpimarratzea tresna hau ez dela hizkuntzaren didaktikako jakintza-arlora mugatzen, eta ezein arlo didaktifikatzerakoan izan daitekeela erabilgarri irakaslearentzat. Izan ere, garapen kognitiboak testuinguru komunikatiboak eskatzen ditu irakaskuntzan, ikasitakoa berbara ekarri ahal izateko, azaltzeko, argudiatzeko nahiz hartaz hausnartzeko. Testuinguru komunikatibo horiek hezkuntza dialogikoaren markotik eraikitzea proposatzen da hemen (Aubert et al., 2009), lengoaia eta elkarrekintza ezarriz ezagutzaren garapenaren erdigunean. Marko horretan oinarrituta, irakaslearen egitekoetako bat izango da elkarrekin pentsatzeko eta ezagutza partekatuak garatzeko testuinguruak eraikitzea eta testuinguru horiek behar dituzten ezaugarriak aintzat hartzea (Mercer, 2001). Gainera, ikasleari eskaintzen zaizkion testuinguruek eta aldamiatzeek helburu eta estrategia landuak eskatzen dituzte. Beraz, jardueraren araberako elkarrekintzak diseinatzeko eta unean uneko berbaldietan ikasleei laguntzeko estrategiak baliagarri izango zaizkio irakasleari.
Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko tresna baten sorkuntza https://doi.org/10.1387/tantak.22803 11 3. noLa dISeInatu berarIaz eLkarrekIntza, arLoarekIn batera? Goian aipatutakoaren bidetik, elkarrekin komunikatzeko gaitasuna sustatu nahi bada, arloaz pentsatzeko eta hitz egiteko gaitu beharko lirateke ikasleak. Hori horrela, ikaslea erdigunean jarriko duen hezkuntza eredu berriak ikaskuntza dialogikoan lituzke oinarriak, hain zuzen ere, Freirek 60ko hamarkadan hezkuntzarako proposatutakoan. Freirek (1997) azaltzen duenez, jakintzaren garapenerako funtsezkoa da mintzaira bera ere garatzea; alegia, komunikazioaren bitartez ezagutzak eraikitzea. Hori horrela, eskolan tresna interesgarria da ikaskuntza dialogiko hori: elkarrekin hitz egin, elkarrekin ikasteko. Jite horretako didaktikek badituzte zenbat printzipio komun (Fisher, 2013): erronka dialogikoa (pentsamendua desafiatzen duen elkarrizketa), esanahiaren eraikuntza dialogikoa (ulermenaren garapena helburu duena) eta berrikuspen dialogikoa (autoezagutzara bideratutakoa). Goian aipatutako autorearen esanetan, haurrak egunero behar du halako elkarrizketetan parte hartu arrazoi anitzengatik, besteak beste: arrakasta sozialerako gaitzeko, pentsamendua eta sormena garatzeko, ongizatea bermatzeko eta arazoen ebazpenean gaitzeko. Komunikatzeko gaikuntza prozesuan zehar, hezkuntza esparruan jakina den moduan, hizkuntza eta arloa elkarrekin lantzeak baditu onura argiak: zenbat eta hizkuntza konplexuagoa, orduan eta arloan sakontasun handiagoa, eta alderantziz (Meyer et al., 2015). Arloa eta hizkuntza uztartuta ikas-irakastearen ideia aspalditik datorren arren (CLIL metodologia, esaterako), egin dira zenbait aurrerapen hastapenetako marko horretatik. Izan ere, CLIL gisako ereduetan, sortu izan dira zenbait gabezia: hizkuntza akademikoa sistematikoki ez lantzea, oinarrizko edukien ulermena ez bermatzea, ikasleen dimentsio kognitiboa bakarrik aintzat hartzea… (Meyer et al., 2015) Erronka horiei erantzuteko asmotan, marko berriak sortu dira, aurreko horiek osatzera eta eraldatzera datozenak, esaterako: Pluriliteracies Teaching for Learning (PTL) eredua (Meyer et al., 2018) non ikaskuntza sakona erdiestea den ipar. Ikuspegi horren arabera, arloa eta hizkuntza artikulatzerakoan, badira kontuan hartu beharreko beste hainbat alderdi, horien artean: bitartekariaren lana. Elkarrekintza, hortaz, erdigunean jartzen da, ikaskuntza prozesuaren arrakasta ez baitago edukiaren eta hizkuntzaren lanketa hutsean soilik, baita horren testuinguruan eta bertako aldagai guztietan ere. Aurrekoa aintzat hartuta, baiezta daiteke ez dela nahikoa arlo jakin bateko jarduerak diseinatzea, hankamotz geratuko baita lanketa hori dagokion hizkuntzarekin batera lantzen ez bada. Eta bide horretan irakaslearen eta ikasleen artean eraikitzen den elkarrekintza gakoa izango da. Hain esanguratsua den alderdi hori ez litzateke komeni zoriaren edota momentuko inprobisazioaren menpe uztea; hortik dator, beraz, elkarrekintza didaktikoa berariaz diseinatzeko beharra. Edozein arlotako dinamikak aurre-
Haizea Galarraga Arrizabalaga, Idurre Alonso Amezua 12 Tantak, 2022, 34(1), 7-30 tiaz pentsatu eta diseinatzen ditugun bezala, sistematizazio maila berbera eskatuko luke elkarrekintza didaktikoak ere. Ezagutza sozialki eraikitzen da (Vygotsky, 1977, 1979) eta hezkuntza arautuaren kasuan, prozesu hori ikasgelan gauzatzen da etengabe. Hori dela eta, eraikuntza hori aberastuko duten elkarrekintza ereduak pentsatzea eta sortzea lehentasun bilakatzen da irakaslearen jardunean. Ikasgelan, hain zuzen ere, irakaslearen hezkuntza praktika da baldintza garrantzitsuenetariko bat (Wells, 2006), bere ekintzak eta diskurtsoak erabakigarriak baitira. Alegia, oinarrizko jarduera batek ikaskuntza aukera ezberdinak eskainiko ditu, irakaslearen egiteko modua ezberdina bada. Hori onartzeak ondorengo gogoeta sortzen du: jarduera bat, bere horretan, aproposa izan daiteke, baina jarduera horren bueltan egiten denak erabakiko du ikaskuntza prozesurako emankorra suertatzen den ala ez (Wells, 2006). Ondorioz, fokua irakaslearengan bakarrik edota ikaslearengan bakarrik jarri ordez, begirada globalak eskatuko luke ikasgelan elkarrekin sortzen diren elkarrekintza testuinguru guztiak aztertzea (Candela, 2006). Ezagutza komunak eraikitzeko elkarrekintza nola erabiltzen den ikusteak lagunduko du, hortaz, eredu emankorrak diseinatzen. Ildo horretatik, ikasleari hitza ematea premisa bat da; ez bakarra, ordea. Egia da irakasleak, tradizioz, hitza monopolizatu izan duela eta horrek aukerak mugatu dizkiola ikasleari, bost hitz baino gehiagoko hitzhar tzeak ez baititu hartzen normalean (Fisher, 2013). Dena den, ikasleei hitza ematea edota taldeetan jartzea ez da nahikoa; elkarrekin hitz egiten ere ikasi egin behar da (ez da berezko gaitasuna), horrela bakarrik lortuko baita ikasgelan ezagutza komunen eraikuntza partekatua gertatzea. Ikerketako (Galarraga, 2018) emaitzek erakutsi duten bezala, kantitatea baino kalitatea da esanguratsuagoa; helburua ez baita hitz-hartze kopurua handitzea (edo ez hori bakarrik, bederen), diskurtso horiek luzatzea eta sakontzea baizik. Bide horretan, ikasgelan ezagutzak elkarrekin eraikitzeko, funtsezkoa izango da elkar ulertzea; eta horretarako, elkarrekin pentsatzea, alegia, arrazoinamendu kolektiboa sustatzea (Mercer, 2016). Ideia horren sustraietan legoke interthinking terminoa (Littleton & Mercer, 2013), azpimarratuz elkarrekin pentsatzeko abileziak eramango duela norbera modu autonomoan ere pentsatzera. Elkarrekin pentsatze hori, baina, eskolan berariaz lantzea funtsezkoa da, langai diren arloak edozein izanda ere. Jakintza arloko edukiekin batera, beraz, jarduera espezifikoak proposa daitezke elkarrizketa mota hori sustatzeko, ikasleei hitz egiten, entzuten eta pentsatzen lagunduz (Dawes et al., 2000). Helburu dugun hizketa mota definitzen eta ezaugarritzen du Mercerrek (1997), hizketa esploratzaile gisa izendatuz jomugako elkarrizketa mota hori. Bere ikerketatik abiatuta, hiru hizketa mota ezberdintzen ditu. Lehena, liskar hizketa litzateke, non desadostasuna eta erabaki indibidualistak diren nagusi. Horrelakoetan, solaskideen hitz-hartzeak laburrak iza-
Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko tresna baten sorkuntza https://doi.org/10.1387/tantak.22803 13 ten dira, baieztapenak edota eztabaidak sorrarazten dituztenak. Bigarren hizketa motari metatze hizketa deritzo eta nolabaiteko bilakaera suposatzen badu ere, ez da nahikoa ezagutzak elkarrekin modu arrakastatsuan eraikitzeko. Izan ere, mintzakideen artean ideiak modu positiboan eraikitzen badira ere, ez dira kritikoki aztertzen ikuspegi ezberdinak. Ezagutza komuna bai eraikitzen da, baina ideia guztien pilaketa litzateke muina. Esaterako, taldekideen ideia ezberdin guztiak jaso eta metatzen dira, horien bueltako gogoeta sakonik edota kontrasterik gabe. Azkenik, hizketa esploratzailea legoke, iparra litzatekeena. Bertan, modu kritikoan eta eraikitzailean jorratzen dira mintzagaiak, alegia, proposamenak elkarrekin baloratzen dira eta azken ondorio komunera iristen da taldea. Helburua ez da, jakina, denak ados egotea, baizik eta norberak bere ikuspegia defendatzea, justifikatzea, kontrastatzea eta, horrela, elkarrekin zerbait berria sortzea. Hizketa mota horien mugak ez dira zurrunak, eta naturala da batetik bestera joatea, baina funtsezkoa izango da hizketa esploratzailerako testuinguruak eskaintzea. Aipatutako guztitik ondoriozta daiteke elkarrekintza ezagutzak eraikitzeko lanabes garrantzitsua dela, baina bitartekari izateaz gainera, ikaste objektu ere izan beharko litzatekeela ikasgelan. Sistematizaziorako urrats hori eman ahal izateko, irakasleak gelan bultzatu nahi duen elkarrekintza (jakintza arloekin paraleloan) berariaz diseina dezake. Lan horretan gidari izateko asmoa dauka, beraz, artikulu honetan aurkezten den taulak, elkarrekintza diseinatzeko zenbait foku edo gako eskaintzea baitu xede. 4. eLkarrekIntza dISeInatzeko urratSak Gorago esan bezala, esperientzia erreal baten emaitza islatzen da lan honetan. Horretarako, ezer baino lehen, prestakuntza ikertuaren markoan irakasleek burutako diseinu didaktiko bat aurkeztuko da, non elkarrekintzaren alderdia berariaz zehazteko eskatu zaien. Lan hori erraztu asmoz, formakuntza saio batean partekatu dira elkarrekintzaren diseinurako hainbat dimentsio eta alderdi. Ondoren, irakasleek hautatu dute haientzat esanguratsuenak diren alderdiak eta diseinua gauzatu dute, edukiarekin batera (kasu honetan, literatura). Hain zuzen ere, irakasleek egindako diseinua da hurrengo azpiatalean (4.1) ageri dena. Horrekin batera, diseinuak gelaratu eta praktika erreal hori, bideo-formakuntza bidez, aztertzean irakasleek egindako hausnarketak bildu ditugu, elkarrekintzaren berariazko diseinuaren inguruan. Bizitako prozesu horretatik abiatuta, bigarren azpiatalean (4.2), artikulu honen helburu nagusiari erantzungo zaio, alegia, irakasleek erabiltzeko moduko taula bat eraiki eta aurkeztea, elkarrekintza ikasgelan sistematikoki diseinatzeko.
Haizea Galarraga Arrizabalaga, Idurre Alonso Amezua 14 Tantak, 2022, 34(1), 7-30 4.1. elkarrekintza diseinu didaktikoetan: adibide erreal bat eskolan Arestian, elkarrekintza berariaz diseinatzearen garrantzia azpimarratu dugu. Jarraian, horren adibide erreal bat erakutsiko dugu; alegia, elkarrekintza arloarekin batera nola diseinatu daitekeen. Ikerketa zabalago baten (Galarraga, 2018) parte da hemen azaltzen dugun adibidea, irakasleen prestakuntza ardatz duena. Arizmendi Ikastolarekin elkarlanean, literaturaren didaktikaren inguruko formakuntza plan bat diseinatu eta prozesu osoa ikertu da aipatutako lanean; prestakuntza ikertua (Lussi Borer & Muller, 2014) izeneko eredua martxan jarriz. Ibilbide horretan, Arizmendiko bi gunek, Arimazubik eta Almenek, hartu dute parte, hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako 4. mailako bost irakaslek eta haien ikastaldeek. Hiru fase nagusi izan ditu prestakuntzak, hiru album ilustraturen gelaratzeen eta horien osteko formakuntza saioen bueltan antolatutakoak. Formakuntzetan, gai monografikoak lantzeaz gain, autokonfrontazioaren metodoa (Clot et al., 2000; Durand, 2008; Ria & Leblanc, 2011) ere erabili da ikasleen jarduera aztertzeko (ikasgelako bideoak ikertzailearekin batera ikusi eta irakasleak norbere praktikaz hausnartu). Tresna hori gero eta ohikoago da gure testuinguruko irakasleen prestakuntzan (Pérez-Lizarralde, 2014; Alonso et al., 2017; Galarraga, 2018; Murciano, 2019). Zehatzago adierazita, hauexek izan dira aipatutako ikerketaren etapa nagusiak: 1. irudia Ikerketaren etapak (prestakuntza-ikertua) Eskeman ikus daitekeen moduan, album ilustratuen lanketek bilakaera izan dute. 1. albumaren gelaratzea baliagarria izan da irakasle bakoitzaren ohiko egiteko moduak ezagutzeko. 2. albumaren gelaratzea, bestalde,
Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko tresna baten sorkuntza https://doi.org/10.1387/tantak.22803 15 zenbait literatur alderdi landu ostean egin da, hortaz, literaturaren didaktikan urratsak eman dira. Azkenik, 3. album ilustratua diseinatu eta gelaratu baino lehen, elkarrekintzaren inguruko formakuntza jaso dute irakasleek eta hori aintzat hartuta egin dute diseinu didaktikoa, alegia, arloa (literatura) eta elkarrekintza batera pentsatuz eta diseinatuz. Horretarako, ikertzaileok eskainitako zenbait orientabide jarraitu dituzte (elkarrekintzaren diseinurako dimentsio eta gako nagusi batzuk). Gainera, lehenengo aldiz, prozesuan parte hartu duten irakasle guztien artean prestatu dute materiala eta gero bakoitzak bere ikasgelan gelaratu du. Hori da, hain zuzen ere, hemen aurkeztuko dugun adibidea, irakasleek (ikertzaileon gidaritza eta feedbackarekin) egindako diseinu didaktikoa, non arloaz gain, elkarrekintza berariaz prestatu duten. Hau da, prestakuntzan eskaini zitzaizkien dimentsioak kontuan hartuta, haientzat momentuan esanguratsuenak ziren alderdiak hautatu eta diseinatu dituzte. Elkarrekintza hain esparru zabala izanik, beti izango da beharrezkoa helburuaren araberako hautuak egitea, berariaz landu nahi ditugun horiek lehenetsiz. Diseinu didaktiko bikoitz horrekin (arloa eta elkarrekintza didaktikoa), prozesuko azken album ilustratua gelaratu dute irakasleek. Lanketa horren ostean, egindakoaren inguruan hausnartu ahal izan dute, autokonfrontazioaren metodoaren bitartez. Irakasle bakoitza, bakarka, ikertzaileokin bildu da eta gelako saioen grabaketen aurrean jarri da. Horren ostean, autokonfrontazio gurutzatua ere egin dute, irakasleak binaka batuz (gune bakoitzeko irakasleak elkarrekin). Bideoak ikustearekin batera, haien ekintza berriro bizitzeko aukera izan dute, eta, besteak beste, elkarrekintza aurrez diseinatzeak eta ikasleekin berariaz lantzeak izandako ondorioen inguruan gogoeta egin dute irakasleek. Jarraian, saio horietan jasotako testigantza erreal zenbait jaso ditugu. Azpimarragarria da, lehenik, elkarrekintza sistematikoki diseinatzearen eta lantzearen kontua zeharkako estrategia gisa ulertzen dutela irakasleek. Nahiz eta literaturaren ikas-irakaskuntzan kokatutako proiektua izan, elkarrekintzak arlo guztiak zipriztintzen dituela ulertzen dute. Hortaz, elkarrekintzari arreta jartzea funtsezko bilakatzen da, edozein jakintza arlotan ezinbesteko ardatz izango baita elkarrekin ezagutzak eraikitzen jakitea: IRAK1: hori da/ pixkatxo bat luzatzeko: eta: behintzat aurrekoarekin lotzeko ez?/ ez esateko nik nire iritzia eta bestiena hor konpon ez?/ bai hori da entzute: entzumen aktiboa denean jo:/ asko kostatzen zaiguna oraindik eta:/ bai!/ eta: egixa da pila bat ikasten dutela bata bestiengandik e?// baita e: matematikako saioetan ere binaka lan egitean/ o sea/ egon zaitxezke hamar aldiz azaltzen e: kontzeptu berriren bat baina beraiek biren artian agian bost minututan/ ti-ta ti-ta ezta?/ orduan elkarrekintza horiek oso-oso: bai!/ oso baliagarrixak// eta aurrekuei jakitia entzuten/ ondorenguai:/ behin eta berriz/ […].
Haizea Galarraga Arrizabalaga, Idurre Alonso Amezua 16 Tantak, 2022, 34(1), 7-30 1. taula Mattinen beldur-kutxa album ilustratuaren lanketaren diseinu didaktikoa Mattinen Beldur-Kutxa album ilustratuaren lanketaren diseinua (arloa eta elkarrekintza) Arizmendi Ikastola: Arimazubi eta Almen Guneak (LH 4.maila) Jarduerak (Arloaren lanketa egiteko irudikatu diren jarduerak) eLkarrekIntza (Elkarrekintzari dagozkion erabakiak) 1. SaIoa (hasi aurretik, modalizazioa zertan datzan azaldu eta eztabaidarako oinarrizko arauak gogorarazi eta zehaztu guztion artean) 1. Liburuaren azalaren inguruko behaketa, hausnarketa eta elkarrizketa. Izenburua estalita eman eta talde txikitan hitz egin. Horretarako, rolak banatu: idazkaria, bozeramailea… Talde bakoitzeko idazkariek bertan hitz egindakoa jaso (ideia nagusien laburbilduma). Ohiko rol horiez gain, elkarrizketa arauen jarraipena egiteko arduraduna ere izendatu. Modalizazioa erabiltzea bermatu: uste dut, nire ustez, nire iritziz, izan daiteke, ados nago zurekin baina… Parte-hartzea rolen bitartez kudeatuta. Irakaslearen galdera irekia (azalaren inguruko analisia), ikasleen hipotesiak sustatzeko. 2. Lehenbizi, elkarrizketa arauen jarraipena egin dutenek azaldu zer moduz moldatu diren arauekin, modalizamodalizazio-elementuak erabili diren eta elkarri entzun dioten. Ondoren, aulkiekin bi zirkulu antolatu ikasgelan (zirkulu txiki bat erdian eta handiago bat kanpoaldean). Erdikoan bozeramaileak eseri eta iritziak azalduko dituzte, eta beste guztiek entzun. Modalizazioa erabiltzea bermatu: uste dugu, gure iritziz, gure ustez… Horretarako, irakasleak moderatzaile papera hartuko du. Taldeetako bozeramaile guztiak erdiko zirkuluan jarriko dira eta beste guztiok eurek diotena entzungo dugu (parte-har tzea kudeaparte-har tzea kudeakudeatzeko estrategia: batzuei hitza eman, entzute aktiboa sustatu…)
Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko tresna baten sorkuntza https://doi.org/10.1387/tantak.22803 17 Mattinen Beldur-Kutxa album ilustratuaren lanketaren diseinua (arloa eta elkarrekintza) Arizmendi Ikastola: Arimazubi eta Almen Guneak (LH 4.maila) Jarduerak (Arloaren lanketa egiteko irudikatu diren jarduerak) eLkarrekIntza (Elkarrekintzari dagozkion erabakiak) 3. Bukatutakoan, zirkulu handikoek zerbait gehitzeko, kontra egiteko, osatzeko, adibideren bat jartzeko… aukera izango dute Irakaslea moderatzailea eta motibatzailea izango da eta xaxatu egingo du. Laguntzeko estrategiak erabiliko ditugu ikasleen diskurtsoak osatu edo sakondu behar direnean. Dena dela, jarduerak indarra galtzen duenean bukatutzat emango dugu. Berdinkideen arteko parte-hartzea sorraraziko dugu honi esker. Entzute aktiboaren bitartez, bozeramaileek esandakoa osatu behar dute ikasleek, ez informazio berria hutsetik eskaini. 4. Liburuaren izenburua erakutsi eta komentatu (Zer dira beldurrak? Zer egin daiteke beldurrekin eta kaxa batekin? Nor izango da Mattin?...) Hizketa esploratzailea edo dialogikoa izango dugu ardatz, galdera ireki horiek ahalbidetzen dutelako. Ikasleak elkarrekin hitz egiten jarriko ditugu talde handian (batak besteak esandakoari erantzun, osatu…). 5. Gelara kutxa bat ekarri eta bertara bakoitzak dituen beldurrak sartu (beldurra idatziz edota irudiz jaso dezakete: zeri dioten beldurra idatzi, eta alboan, beldur horren irudikapena. Horrela, letra eta irudia ere uztartuko dute sorkuntza lan horretan). Horretarako, aldez aurretik prestatu kutxa eta papertxoak. Beldur guztiak kutxan sartutakoan, saioa bukatutzat eman. Ikasle bakoitzaren hausnarketa indibiduala da helburua. Guztiek parte-hartzea bermatzen da, intimitatea zainduz.
Haizea Galarraga Arrizabalaga, Idurre Alonso Amezua 18 Tantak, 2022, 34(1), 7-30 Mattinen Beldur-Kutxa album ilustratuaren lanketaren diseinua (arloa eta elkarrekintza) Arizmendi Ikastola: Arimazubi eta Almen Guneak (LH 4.maila) Jarduerak (Arloaren lanketa egiteko irudikatu diren jarduerak) eLkarrekIntza (Elkarrekintzari dagozkion erabakiak) 2. SaIoa 1. Kutxa gela erdira atera eta liburua elkarrekin irakurri (arbela digitalean proiektatuta). Irakurketan eta ulermenean zentratu (testua eta irudiak, biak irakurri). Irakaslearen rola: irakurlea eta elkarrizketaren gidaria. Ikasleek ere pantailan izango dute aldi berean irakurtzen eta ikusten joateko aukera. 2. Ilustrazioak behatu eta galdera batzuen bueltan elkarrekin eztabaidatu. Irakasleak galdera esploratzaileak baliatuko ditu (liburuaren orrialde bikoitz bakoitza irakurri ostean, galdera bana). Xedea da ikasleen artean hizketa dialogikoa eraikitzea. Proposatuko diren galderak: — Nolakoak dira irudiak? Zein estilo dute eta zen ezberdintasun aurretik irakurri ditugun beste albumekin alderatuz? — Zer ikusten da irudi honetan? Eta Mattin zergatik dago hor? — Zer gertatzen zaio protagonistari? — Nola daude adierazita beldurrak irudietan? Bururatzen al zaigu beste modurik beldurrak marrazteko? — Zergatik daude tximinoak irudi horretan, zer errepresentatzen dute? — Zer dakarkizu irudi honek gogora? — Inoiz gertatu al zaizue horrelako egoerarik? Azaldu. Galdera horiek talde handian egingo dira eta parte-hartzea askea izango da. Dena den, galdera horietako bat hautatu eta horrekin erronda egingo da, guztiek zerbait esan ahal izateko. Horrez gain, hitz-hartze askeak demokratizatu behar badira, zorizko txandak banatu edota irakasleok aukeratu nori eskaini tartea edo galdera zuzena luzatu.
Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko tresna baten sorkuntza https://doi.org/10.1387/tantak.22803 19 Mattinen Beldur-Kutxa album ilustratuaren lanketaren diseinua (arloa eta elkarrekintza) Arizmendi Ikastola: Arimazubi eta Almen Guneak (LH 4.maila) Jarduerak (Arloaren lanketa egiteko irudikatu diren jarduerak) eLkarrekIntza (Elkarrekintzari dagozkion erabakiak) 3. Gure kutxako beldur batzuk atera eta irakurri, eta beldur horiek liburuan agertzen direnekin alderatu. Ondoren, guk idatzitako eta irudikatutako beldurrak uxatzeko estrategia ezberdinak topatu, gero bakoitzak nahi duenean erabili ahal izateko. — Beldur batzuk aterako dira kutxatik, zoriz. Ikasleek egiletza aitor dezakete ala ez (aitortzen dutenek aukera izango dute haien ekarpena azaltzeko. Aitortzen ez den kasuetan, taldeak hartuko du hitz). — Irakaslea bideratzaile izango da eta orientazio estrategiak baliatuko ditu ikasleen ideiak zehazteko eta sakontzeko. Adibidez: Zergatik diozu beldurra horri? Inoiz egin al duzu topo horrelakoren batekin? Zerbait gertatu al zitzaizun? — Helburua da ikasleek elkarri gomendioak ematea beldur horiek gainditu ahal izateko: Nola uste dugu egin diezaiokegula aurre horrelako beldur bati? Berdinkideen arteko elkarrizketa zutabe nagusia. 4. Kutxan dauden beldurrekin zer egin dezakegun pentsatu eta elkarrekin erabaki bat hartu. — Elkarrekin erabakiko da. Adostasunean oinarrituko gara. — Talde txikietan egingo da. Taldeka, ideia zaparrada bat egin eta talde handian partekatu, ondoren elkarrekin erabaki komun bat hartzeko, esaterako: beldurren papertxoak erre, lurperatu…
Haizea Galarraga Arrizabalaga, Idurre Alonso Amezua 20 Tantak, 2022, 34(1), 7-30 Bestalde, ohiko egiteko moduetatik apur bat urruntzea dakarrela ere aitortzen dute irakasleek. Ikerketa Arizmendin egin da eta jakina da Konfiantzaren Pedagogian oinarritzen direla eta metodologia berritzaile eta aktiboak dituztela beti ipar. Dena den, irakasleak diskurtsoaren zentro izaten jarraitzen duela aipatzen du, ondorengo lerroetan, irakasleetako batek. Horri buelta emateko bide eskaini dio elkarrekintzaren diseinuak, ikasleen parte-hartzea eta haien arteko elkarrekintza aberasteko modua izan baita. IRAK1: [...] eta behin eta berriro esaten dogu e?/ akaparatzen dogula askotan/ hainbeste: gehiegi hitz egiten dugula/ hori hasteko/ ze beraiengandik elkarrekintzatik pila bat ikasten da/ pila bat/ orduan egia da/ joe hasten zea pentsatzen eta es que:/ hemendik joan behar du/ berbaldi hori/ eta: eta gai izatea entzuteko eta: eta horrek gainera beste ideia bat sortzeko edo:/ edo: iritzi bat emateko:/ edo: ados nago edo ez nago/ ez?/ bai!/ nik uste dot jo!/ oso-oso aberasgarrixa izan dala/ bai/ (...) nik neuk asko pila bat ikasi dot/ pila bat// eta:: nik uste dot beraiek ere bai gelan egoteko era:/ hitz egiteko:/ besteei:/ besteak esan duenarekin desadostasuna adierazteko:/ nik uste dot hor aurrerapauso handixa in doula/ niri izugarri gustatu zait/ batez ere/ egia da suposatu digula gehixau/ e::/ guri/ e: profesional bezela eta pertsona mailan e: hau lantzea/ [...] baina merezi izan du guztiz/ bai bai bai!/ [...]. IKER2: diseinatu duzue:/ saioak diseinatzeaz gain elkarrekintza bera ere diseinatu duzue. IRAK1: ho:ri da!/ hori da. Aurreko ideiaren ildo beretik, prozesuan parte hartu duen beste bi irakaslek diote ez dela ohiko praktika elkarrekintza hain modu zehatzean aurrez prestatzea, eta jarduera batzuk aspalditik egin izan badira ere (talde txikietan lan egin, ikaskidetza rolak erabili, elkarrizketarako arauak zehaztu…), harago joatearen beharra azaleratzen dute, besteak beste: iritziak emateko eta modalizatzeko moduak, talde txikitan hitz egiteko eta argudiatzeko formak… Horrek guztiak arloan aurrera egiteaz gainera, ahozkoa bera sustatzeko eta lantzeko ateak irekitzen ditu. IRAK3: […] apurtxo bat gu metodologia: e: antolatzen ez gaude ohituta/ daukagu esperientzia bat eta:/ baine: ikusten da pixka bat antolatuta baduzu:/ hausnartuta/ beste era batera eramaten dituzula/ pasaten da horixe ez?/ esperientziak emoten dotzu fla!/ modu batean edo bestean baine egia da oso polite/: ni nau esperientziakin ba hori ez?/ niretako izan da oso aberasgarrixa/ [...] elkarrizketa lortzen duzu/ iritzia nola ematen duzu/ iritzizko aditzak landu dezakezu baine bertan ez?/ pixka bat e: hasieran ba e: hamen egin nuena bezela/ esan biharrian idatzi:/ niri pentsetan jat ondo e?/ baine euroi ematen badiezu ez daukate zergatik hori eta
Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko tresna baten sorkuntza https://doi.org/10.1387/tantak.22803 21 zentratzea: inportantea/ eta oin datoz hogeita bost hogeita: zapizko taldeak orduan holako estrategiak behar ditugu nahi baldin badugu ahozkoa: gehiago lantzea/ eta landu behar dugu/ landu behar dugu. IRAK4: [...] o sea e: un acierto/ ba beharbada guk horri ez dotzau e: baina bai/ eta elkarrizketa arauak be bai/ ze askotan ematen ditugu gauzak jakintzat/ elkarrizketa arauak ba emango zien ba: hirugarren mailako kurtso hasieran eta: gero ya:// eta egon ginan ataratzen/ bueno aber/ elkarrizketa arauak/ [...] eta holako ariketa ba bueno/ egiten die talde lanak baina igual beste era batetara. Ikerketaren emaitzetatik ondorioztatu dugu elkarrekintza berariaz diseinatzeak zenbait aurrerapauso ekarri dituela arloaren didaktika espezifikora. Galarragaren (2018) lanean sakon ikus daitekeen modura, irakaslearen eta ikasleen rolak aldatu dira, parte-hartzearen kantitatea eta nolakotasuna ere ezberdina izan da, ikasleen arteko elkarrekintza erreala piztu da, ikasleen berbaldiak luzatu eta sofistikatu egin dira eta horrekin guztiarekin batera, literatura gaitasunak lantzeko espazio aberats gehiago ere aurkeztu dira. Horrekin batera, irakasleen esperientzia ere positiboa izan da, haien autokonfrontazioetan antzeman daitekeen moduan, haien eguneroko praktika hobetzeko tresna izan delako. Labur esanda, beraz, lantzen dugun arloa lantzen dugula, nahitaezkoa izango da elkarrekintza didaktikoari erreparatzea, hura aurrez diseinatzeko eta, horrela, elkarrekintzarako testuinguru emankorrak eraikitzeko. Horrek garamatza, beraz, hurrengo azpiatalean aurkezten den taularen komenigarritasuna azpimarratzera. 4.2. elkarrekintza diseinatzeko tresna: balizko taula bat Behean ageri den taula artikulu honetako autoreen sorkuntza propioa da, literatur berrikuspen sakon batetik abiatu dena. Berrikuspen hori Galarragaren (2018) doktorego tesian jasota dago eta bertan daude bilduta erreferentzia gisa ageri diren autoreen ekarpen esanguratsuenak. Bertatik sortu dira ikerketarako zenbait adierazle, tesian jasotako corpusa aztertzeko balio izan dutenak. Ikerketako corpusa edo datuak aztertzeko ez ezik, irakasleekin egindako prestakuntza prozesuan ere erabili dira aipatutako adierazle horiek. Eta hori guztia izan da elkarrekintza diseinatzeko tresna honen lehen urratsa edo abiapuntua. Esan bezala, taulan aurkezten diren zenbait adierazle edo dimentsio orokor erabili dira irakasleek haien diseinu didaktikoak prestatzeko baliabide gisa. Hori onuragarri suertatu da adierazle nagusien egokitasuna ikusteko, moldaketak egiteko eta behin-betiko bertsio osatu bat eraikitzeko, hain justu, artikulu honetan aurkezten dena, orain arte argitaratu gabea. Egindako egokitzapenak anitzak izan badira ere, batik bat, adierazle orokor bakoitzaren zehaztapena da gauzatu dena, diskur-
Haizea Galarraga Arrizabalaga, Idurre Alonso Amezua 22 Tantak, 2022, 34(1), 7-30 tso estrategietan sakonduz. Xehetasun horien beharra bi norabideetatik iritsi da. Batetik, irakasleengandik, prestakuntzan bertan eskatu baitituzte elkarrekintzaren dimentsio bakoitza diseinatzeko orientabide konkretuagoak. Eta bestetik, irakasleen ohiko egiteko moduetatik (Arizmendi Ikastolako marko pedagogikoan oinarrituta) ikertzaileok ere jaso ditugu hainbat gako elkarrekintzaren alderdiak adibidetzeko. Bide hori guztia ibili ostean, elkarrekintza diseinatzeko taularen azken emaitza aurkezten dugu hemen. Jakina, tresna bizia izateko helburuarekin eraiki da, irakasle bakoitzak bere errealitatera moldatu beharrekoa eta hezkuntza komunitateko eragile ezberdinen ekarpenak onartzen dituena, elkarrekin gero eta tresna osatuagoa eta aberatsagoa sortzeko asmoz. Hezkuntza ibilbideko edozein etapatan eta arlotan erabil daitekeen taula gisa planteatu dugu, irakasleentzat lagungarri eta bide-erakusle izan daitekeelakoan. Material didaktikoa sortzen, moldatzen edota antolatzen den momentuan, ezinbestekoa da hori gelaratzeko moduan prestatzea; eta transposizio horretan, elkarrekintzaren diseinuaren garrantzia azpimarratu dugu orain artean. Hori da, bada, taula honen helburua: irakasleen diseinu didaktikoetarako baliagarri den gida bat eskaintzea. Gomendio gisa, interesgarria litzateke taula bakar batean jasotzea arloko jardueren diseinua eta elkarrekintzaren beraren diseinua; bakoitza zutabe batean, gauza biak elkarrekin artikulatuta egoteko. Diseinurako onurez gain, taulan jasotako puntuak baliagarriak izan daitezke saioak planifikatzeko ez ezik planifikatutakoa gauzatutakoarekin kontrastatzeko eta horri esker norbere praktikaren inguruko gogoeta ere egiteko. Zehaztapenetara etorrita, kontuan izan beharko dugu, hasteko eta behin, hari narratiboa zein den. Beste era batera esanda, ahozko komunikazioa eta elkarrekintzaren diseinua arloarekin batera egongo dira beti. Alegia, hau ez da diseinatu jarduera isolatuetarako; proiektu, sekuentzia edota unitateen markoan barnebiltzen diren jarduera eta dinamiketarako baizik. Egunerokotasuneko ohiko lana aberastuko duen gehigarri bezala ulertzen dugu, beraz, honako tresna hau. Amaitzeko, halabeharrezkoa izango da; batetik, helburuen arabera aukeratzea beti halako elkarrekintza estrategiak eta testuinguruak, eta, bestetik, hemen aipatutako itemak egoera bakoitzari egokitzea.
Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko tresna baten sorkuntza https://doi.org/10.1387/tantak.22803 23 2. taula elkarrekintza diseinatzeko zenbait orientabide ELKARREKINTZA DISEINATZEKO ZENBAIT ORIENTABIDE (Haizea Galarraga eta Idurre Alonso) testuingurua: denbora, espazioa eta materiala Jardueraren kokapena — Non kokatzen da egiten ari garena? (proiektua, SD, unitatea…). — Zein unetan dago eta zein helburu ditu? Denboraren kudeaketa — Zenbat denbora eskainiko diogu jarduera bakoitzari? — Zenbat denbora eskainiko zaio hizkuntza berariaz lantzeari? — Zenbat denbora eskainiko zaio komunikazioaren bitartez elkarrekin ezagutza eraikitzeari? (talde handian zein talde txikietan). Espazioaren kudeaketa — Taldekatzerik egingo dugu? Nolakoak? Nork egingo ditu eta zeren arabera? — Nola antolatuko dugu gela? — Non eta nola kokatuko gara gu? (arbelaren ondoan, eserita; arbelaren aurrean, zutik; ikasleen artean, talde batetik bestera; gelatik mugituz…). Materialaren kudeaketa — Zein material erabiliko da eta zergatik? (euskarri fisikoak eta digitalak). Ikasleekiko harremana Sakontzeko (Cros, 2003): lanean aipatzen da zeintzuk izan daitezkeen hurbiltze eta urruntze estrategiak irakasle baten esku-hartzean Harreman mota — Nolako harreman mota sustatu nahi dugu ikasleekin momentu bakoitzean?: • Hurbila: parte hartzea, konfiantza eta giro ona sustatzeko egokia; neurriz kanpo, gelaren kontrola galtzeko arriskua du. • Urruna: gelaren kontrola mantentzen laguntzen digu; neurriz kanpo, parte-hartzea oztopa dezake eta giro ona eragotzi. Estrategia diskurtsiboak — Zein estrategia diskurtsibo erabiliko dugu harreman egokia sustatzeko?: • Esperientzia komunei erreferentzia egin. • Ikasleen hitza birformulatu. • Sostengu emozionala eskaini edota interesa erakutsi. • Berdinkideen komunikazioa sustatu. • Umorea erabili. • …
Haizea Galarraga Arrizabalaga, Idurre Alonso Amezua 24 Tantak, 2022, 34(1), 7-30 ELKARREKINTZA DISEINATZEKO ZENBAIT ORIENTABIDE (Haizea Galarraga eta Idurre Alonso) parte-hartzeen nolakotasuna Sakontzeko (Fisher, 2013): lanean azaltzen da ikasgelako elkarrizketak nola baliatu elkarrekin ikasteko Irakaslearen parte-hartzea — Noiz hartuko dugu hitz irakasleok eta zertarako? Zein da helburua?: • Galdera bat egitea. • Informazioa eskaintzea. • Ikasleen diskurtsoa osatzea/ zehaztea/ birformulatzea. • Elkarrekin eraikitzen diren ezagutzak egituratzea. • Parte hartzea demokratizatzea. • Feedbacka ematea. • Ikasgela kudeatzea. … — Irakaslearen parte-hartzean, zenbat denbora eskainiko zaio jarduera mota bakoitzari? Ikaslearen parte-hartzea — Ikaslearen parte-hartzean, zenbat denbora eskainiko zaio jarduera mota bakoitzari?: • Edukiaren lanketa: hausnartu, hipotesiak egin, antolatu, ekoitzi, partekatu, ebaluatu… • Hizkuntzaren lanketa: hizkuntzaren berariazko lanketak… — Zein estrategia eta material erabiliko da hitza kudeatzeko?: • Parte hartze irekia/askea. • Zorizko parte hartzea (ikasle baten izena zoriz atera eta hark erantzun). • Txandaka (erronda bitartez, esaterako). • Irakasleak berariaz hautatutakoa. • … — Jarduera bakoitzean zein da helburua, guztiek hitz egitea ala ikasle batzuen diskurtsoetan sakontzea? Zergatik? — Taldeka lan egiten denean, nola hautatuko eta banatuko dira rolak?
Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko tresna baten sorkuntza https://doi.org/10.1387/tantak.22803 25 ELKARREKINTZA DISEINATZEKO ZENBAIT ORIENTABIDE (Haizea Galarraga eta Idurre Alonso) Ikasleen berbaldiak bideratzeko moduak Sakontzeko (Sotos, 2001; León et al., 2010): Asko dira irakaslearen galderak ezaugarritu eta sailkatu dituzten autoreak; guk horren guztiaren laburbilduma egin dugu, moldaketa batzuekin. Galdera esploratzailearen kontzeptua, Mercer (1997) autorearen hizketa esploratzailea terminotik eratortzen da. (Tough, 1989): lanean ikusi ikasleen berbaldiak sakontzeko estrategiak: azalpenak, adibideak... Irakaslearen galderak/eskaerak — Nori luzatuko zaio eskaera edo galdera? (talde osoari, ikasle zehatz bati edo batzuei, erantzun nahi duenari…). — Zein izango da galderaren/ eskaeraren helburua?: • Komunikazioa sustatzea. • Ezagutza egiaztatzea/testeatzea. • Ezagutza eraikitzea. • Hizkuntzaren alderdi zehatz bat(zuk) lantzea. • Kudeatzea. • … — Zein izango da baliatuko dugun galdera mota momentu bakoitzean?: • Galdera totala (bai/ez edo erantzun dikotomikoak): Galdera literala da, erantzun dikotomikoa eskatzen duena (bai edo ez; hau edo beste…), oro har, bi aukera posible egoten dira. Adibidez: Gustatu zaizue ipuina?/ Ondo iruditu zaizue protagonistak amaieran hartzen duen erabakia? Oharra: posible da horrelako galdera total bat beste galdera batzuekin osatzea, luzatzea, sakontzea...eta hortaz, elkarrizketak beste jite bat hartuko luke. Galdera totala dela esaten dugu horren ostean hariari jarraitzen ez zaionean. • Galdera erretorikoa/itxia: Irakasleak galdera formatuan planteatzen duen baieztapen bat da, informazioa helaraztea edo zerbait azpimarratzea izaten da helburua; eta ikasleek normalean «bai» gisako erantzun automatikoa egiten badute ere, ez da erantzunik bilatzen. Askotan, «..., ezta?» motatakoak izaten dira. Adibidez: Irudi honek kolore asko ditu eta horrek alaitasuna transmititzen digu, ezta? • Galdera partziala: Galderaren erantzun kopurua mugatua da, zenbait aukera egon daitezke eta horien artean hautatu behar da «zuzena» dena. Adibidez: zenbat pertsonaia daude liburuan? Non gertatzen da istorioa? • Galdera funtzioa duen beste ekintza bat: Ez da ohiko galdera gisa planteatzen, baina helburu berbera du: esaldi bat amaitu gabe uztea, ikasleen arreta deitzeko zerbait gaizki esatea… Adibidez: Eta etxera bueltatu zenean, amonak... • Galdera esploratzailea: Ez dauka erantzun kopuru mugatua edo abaniko itxirik eta ez dago erantzun zuzen bakarra. Ikaslearen pentsamendua eta sormena piztea du helburu, ez ezagutza konkretu bat ebaluatzea. Arrazoiak, justifikazioak, esperientziak… bilatzen ditu. Adibidez: Zer egingo zenuke zuk liburuan gertatzen dena zure begiekin ikusiko bazenu? Egokia iruditu zaizu eman duen erantzuna, zergatik?
Haizea Galarraga Arrizabalaga, Idurre Alonso Amezua 26 Tantak, 2022, 34(1), 7-30 ELKARREKINTZA DISEINATZEKO ZENBAIT ORIENTABIDE (Haizea Galarraga eta Idurre Alonso) Ikasleen berbaldiak sakontzeko estrategia diskurtsiboak — Nola lagunduko diegu berbaldian sakontzen? (Tough, 1989): • Informazio estrategiak: Irakasleak informazioa helarazten du (daturen bat, anekdota bat, hitz edo kontzeptu baten azalpena...Ikasleen eredu bilakatzen da eta haien diskurtsoan laguntzeko helburua du. Adibidez: Neskatilak okila ikusi zuen adar artean, badakizue zer den okila? Zuhaitz enborrean mokoarekin zuloa egiten duten txoria. • Sostengu estrategiak: Ikaslearen diskurtsoaren oniritzia egitea du xede, hitz egiten jarraitzera animatzeko. Hainbat modutara egin daiteke: interesa erakutsi, sorpresa adierazi, ikasleak esandakoa errepikatu edo birformulatu, animatu, esandakoari balioa eman… Adibidez: Bai, egia da!/ Ez nekien nik hori/ Ajam../ oso ondo. • Orientazio estrategiak: Ikasleen berbaldia gidatu nahi du eta horretarako arrazoiak eta azalpenak eskatzen dizkio, bere hizketa sakondu dezan. «Zergatik?» motatakoak dira ohikoenak. Adibidez: Zergatik diozu hori ba? • Errazte estrategiak: Ikasleen berbaldia osatzera, zehaztera edota egiaztatzera bideratutakoa da. Irakasleak informazio gehiago eska dakioke ikasleari, xehetasunen bat galdetu, diskurtsoa gidatu… Adibidez: Eta gero zer gertatzen da?/ Baina hori noiz izan zen?/ Eta horren ondorioa zein da?/ Ez duzu aipatu nola egin zenuen... • Amaierako estrategiak: Elkarrizketaren amaiera edo mintzagaiaren aldaketa aurreikusten duen estrategia litzateke. Funtsezkoa da bukaera hori esplizituki adieraztea, ikasleak pentsa ez dezan bere diskurtsoarekiko interesa galdu egin dela. Adibidez: Eskerrik asko, oso ekarpen interesgarria izan da, eta hori aintzat hartuta, zer uste duzue hurrengo irudiari buruz?
Ikasgelan elkarrekintza didaktiko emankorrak diseinatzeko tresna baten sorkuntza https://doi.org/10.1387/tantak.22803 27 ELKARREKINTZA DISEINATZEKO ZENBAIT ORIENTABIDE (Haizea Galarraga eta Idurre Alonso) Ikasleen arteko elkarrekintza sustatzeko bideak — Nola sustatuko dugu, diskurtsoaren bitartez, ikasleen arteko elkarrekintza talde handian?: • Erantzuna ebaluatzeko eskatzea: ikasleari berari, taldekideei, talde osoari… • Sortutako zalantzak taldera itzultzea. • Ikasleek elkarri galderak egiteko eta eztabaidatzeko espazioak irekitzea talde handian. — Nola sustatuko dugu ikasleen arteko elkarrekintza talde txikietan edo ikaskidetza taldeetan daudenean?: • Talde txikietako jarduerarik egingo al da? (noiz, nola, zergatik…). • Taldeak eraikitzeko irizpideak (ikasle kopurua, rolak…). • Taldearen eraikuntzaren ardura (irakasleak aukeratu ala ikasleek?). • Zer egingo da ikasleen artean hizketa esploratzailea bermatzeko? (rolak banatu, arauak zehaztu, hizketa esploratzailerako gakoak gogorarazi, taldeko elkarrekintza zaindu eta aztertuko duen arduraduna es- leitu…). Gehiago jakiteko (Galarraga, 2018): tesian ageri dira taula honetako zenbait adierazle ikasgelako adibide errealean aztertuta. Hortaz, bertan ikus daitezke adibide zehatzak, bai eta elkarrekintza berariaz diseinatzeak irakasleen praktikan izan duen inpaktua ere. Izan ere, tesi hori izan da tresna honen ikerketa testuingurua. 5. ondorIoak eta etorkIzunerako erronkak Bigarren atalean aipatu dugun moduan, xxi. mendeak, ikaslearengan zentratuago egongo den eredua eskatzen du, bere ikaskuntza prozesuaren protagonista bihurtuz eta ahozko komunikazioa ardatz izanik. Horretarako, rolak aldatzeko erronka dute irakasle zein ikasleek, ikaskuntza sozialki eta, beraz, taldean eraikitzeko. Erronka horretan, baina, bi baldintzatzaile nagusi ikusi dira aztertutako ikastetxeetan: baga, ikasleen hizkuntza eta komunikaziorako gaitasunen aniztasuna. Eta biga, elkarrekintza didaktikoaren diseinu eta sistematizazio falta, arloaren lanketarekin batera, paraleloki, joango litzatekeena. Hain zuzen ere, bigarren zailtasun horri heldu zaio artikulu honetan, tresna bat eskaini nahian elkarrekintza didaktikoak ikasgelan diseinatzeko. Izan ere, irakasleek elkarrekintza didaktikoak ez diseinatzearen arrazoia ez datza beren interes faltan; aitzitik, ez dute, oro har, gaiaren inguruko formakuntzarik jaso izan, ez eta diseinurako tresnarik ere. Hori horrela, hemen tresna bat eskaintzea izan da helburu, tresna xume, dinamiko eta aldagarri bat, irakasleari helburu txikiak jarriz eguneroko praktika aldatzen lagun diezaiokeena. Azken batean, helburua baita ikasgelan ikaskuntza so- | science |
addi-427d791cf0f0 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59116 | Haur Hezkuntzako lanbidearen feminizazioa: egungo egoeraren azterketa eta maisu maistren identitate profesionalerako inplikazioak | Idoyaga Mondragón, Nahia; Enbeita Gerrikaetxebarria, Gorka | 2022 | Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 84 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 Autodeterminazioaren teoriaren arabera (ADT), autonomia oinarrizko premia psikologiko unibertsala da (Ryan eta Deci, 2002). Norberak hautatu eta kontrolatutako beharrizan, interes eta helburuak asetzea (Joussemet et al., 2005) xede duen eta motibazio berezkoa eta borondatezkoa dituen ekintza (Grolnick, 2003) gisa defini daiteke. Budapesteko Lóczy sehassehaska-etxean hainbat hamarkadatan haurtxo eta haur txikien ikerketa enpiriko eta behaketa sistematikoak egin ondoren, honela definitzen du autonomia Falk-ek (2018): haurrak berak, helduaren esku-hartze zuzenik gabe, plazerak eta jarduteko gogoak bideratuta hasitako jarduera oro. Profesional eta heldu askorentzat ezezaguna den banakako etapa eta erritmodun prozesu luzea dela adierazten du, eta, errespetatuz gero, arlo psikomotorrean, afektiboan eta kognitiboan ikaskuntza anitzen iturri dela. Gainera, lehen esperientzia horien kalitateak eragina izango du helduaroko autonomiaren garapenean eta nolakotasunean (Falk, 2018; Kálló, 2016; Ryan et al., 2006). Malenfant-en (2014) arabera, gaur egungo gizartean, lehen haurtzaroko hezkuntza familiatik haur-eskoletara hedatzen da. Ildo beretik, Tardos-ek eta Werner-ek (2013) diote haur-eskolak (0-3 urte) familia-inguruneari dagokion lehen mailako sozializazioaren —zeina haurraren gaitasun sozial hasiberriekiko malgua eta egokitua baita— eta eskola-inguruneari dagokion bigarren mailakoaren —zeina egituratuagoa eta zorrotzagoa baita— gainjartzea dakarrela. Horrela, haur-niaren heldutasun ezak eta sentsibilitateak haur-eskolan sortzen diren egoerak kontu handiz kudeatzera behartzen dute. Beraz, funtsezkoa da hezitzaileen kolektiboak autonomia goiztiar hasiberria sostengatzea; osterantzean, zapuzteko eta txikitzeko arriskua dago (Andreasdakis et al., 2019). Ildo beretik, Falkek (2018) ohartarazten du baldintzatzeak, gehiegizko eskakizun goiztiarrek edo laissez faire delakoak autonomia faltsura daramatela. Hau da, haurrak, itxuraz, hezitzailearekin lankidetzan dabiltza; baina, egiaz, obeditu eta atsegin ematen diote, motu proprioz jokatu gabe; eta horrek aldez aurretik esperimentatu gabeko testuinguru berrietara egokitzea mugatzen du. Hezitzailearekin partekatutako jardueran parte hartzea —normalean, zaintzak— ez bada borondatezkoa eta egunez egun beren kabuz eraikia, baizik eta esplizituki edo inplizituki exijitu zaien bezala sartu badute —alegia, kanpotik inposatutako eskakizun baten emaitza bezala—, haurrak eskaera horri aldeko edo kontrako erantzuna ematera mugatuko dira; ondorioz, esperientziak zein garatutako eta/edo ikasitako estrategiak urriak eta/edo azalekoak dira (Falk, 2018). Obedientzia modu horiek eragin negatiboa izan dezakete haurren garapenean eta ongizatean (Dix et al., 2007), haur txikiek helduen exijentziei ipso facto men egin diezaieten nahi bada (Andreasdakis et al., 2019) edo lehen haurtzaroari dagozkion helburuen gainetik helduenak lehenestean (Dix eta Branca, 2003). Izan ere «autonomia ez da betebehar bat, haurraren eskubide bat baizik; (…) ez dago autonomiaren ikaskuntzarik: ez da haurra autonomo egiten, baizik eta lagundu egiten zaio autonomiarako bere bilakaeran» (Falk, 2018, 114).
Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa https://doi.org/10.1387/tantak.23470 85 Definizio klasikoaren arabera, haurren autonomia sostengatzea haurraren helburuak, lehentasunak eta/edo borondatea adoretzeari deritzo (Grolnick eta Ryan, 1989).Sostengatzeak esan nahi du haurraren ideiak eta sentimenduak aitortu, enpatizatu eta errespetatzea (Ryan et al., 2006); haurrarengana bere erabakiak errespetatuz zuzentzea, eta hizkuntza ez-kontrolatzailea erabiltzea harekin (Deci et al., 1993). Hala ez balitz, presioa egingo litzateke modu jakin batean pentsa edo joka dezan (Grolnick et al., 2002); ezingo luke autonomiaz jokatu, eta berezko motibazioan (Deci eta Ryan, 1987) eta lorpen- eta autoeraginkortasun-sentsazioan (Bandura, 1997) eragin negatiboa izango luke. Côté-Lecaldare-k eta beste hainbat egilek (2016) 18 eta 36 hilabete bitarteko haur txikien autonomia babesteko funtsezko ezaugarri profesionaletan sakondu zuten, eta hiru kategoriatan bildu zituzten ezaugarri horiek. Lehenengoa, haurraren ekimenei erreparatzeko eta horiei erantzuteko gai izatea. Bigarrena, lankidetza sustatuko duen elkarrekiko eta elkarlanezko harremana ezartzea. Azkenik, hirugarrena, haurra eskubide osoko kidetzat hartzea. Ildo beretik, desagertutako Lóczy sehaska-etxean eta haren ondorengo Budapesteko Emmi Pikler haur eskolan, autonomia goiztiarra sostengatzeak enpatiaz jokatzea esan nahi du, ideiak, beharrizanak, sentimenduak, nahiak eta ekimenak aitortuz, errespetatuz eta babestuz; hau da, haurtxoak eta haur txikia beren hezitzailearekin berdinetik berdinera lankidetzan aritzeko gai diren eskubide osoko kidetzat hartzen dira (Falk, 2018; David eta Appell, 2010; Hevesi, 1993). Gainera, Piklerrek sehaska-etxeko haurrentzat berezko hezitzaile bat proposatu zuen (Kálló, 2016), haur talde txiki batez bereziki arduratzen zen erreferentziazko pertsona gisa. Zaintza bakoitzerako egiteko modu bat ere ezarri zuen, koreografia bat; horrela, hezitzaile guztiek zaintza bakoitzerako ekintza-jarraibide bera beteko zuten (Herrán, 2013; Kálló, 2016) malgutasunez beti ere haurren uneko beharrizan eta interesei egokitua, eta zaintza une horietan haurrari jarraian egingo edo gertatuko zitzaiona ahots leunez iragarriko zioten (Falk, 2018; Hevesi, 1993). Modu honetan etenik eta presarik gabeko (Pikler, 1979) zaintzak eskaintzen zaizkie haurrei, haiengan eta haien erreakzioetan arreta jarrita (Falk, 2018; Hevesi, 1993). Horrela, haurra berehalako ekintzari aurrea hartzeko gai izango da, eta zaintzan aktiboki parte hartuko du, bere eraginkortasun-sentimendua balioetsiko eta indartuko dituen helduarekin lankidetzan arituz (Falk, 2018). Eguneroko piklertar zainketetako bat da lorategira jolastera joateko janztea; han, eguneroko jardueraren zati handi bat aire zabalean gertatzen da. Zoritxarrez, Rutanen eta beste hainbat egilerekin (2019) bat, nahiz eta klima hotzeko herrialdeetan zaintza errepikakorra eta funtsezkoa izan, eguneroko bizitzan bere balio pedagogiko goiztiarra oharkabean pasatzen da, eta helburu termorregulatzaileak beste garrantzirik ez duen trantsizio soiltzat hartzen da. Hala ere, Finlandiako hezkuntza-sistemako lehen haurtzaroko curriculumean (National Core Curriculum for Early Childhood Education and Care, 2017), lorategira jolastera atera aurreko janztea fun-
Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 86 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 tsezko zaintzatzat hartzen da, horrek duen balio pedagogikoagatik eta ikasteko ematen duen aukeragatik. Elkarrekintzako trebetasunak praktikatzeko, zaintza ikasteko, norberaren zaintza eta, jakina, haurraren autonomia apurka-apurka sostengatzeko abagune egokia eskaintzen duen eguneroko zaintza gisa deskribatzen da. Hain zuzen ere, Emmi Pikler haur eskolako hezitzailearen jardueran ardaztutako ikerlan berri batek (Belasko et al., 2019) horren benetako balioa ulertzen duela dirudi. Ikerketa horretan frogatu zen hezitzaileak unean uneko egoeretara eta haur bakoitzak janztean dituen behar fisiko eta psikikoetara egokitutako jokabide-eredu sendo eta malgua betetzen duela. Bi urteen inguruan, mugarri garrantzitsua jazotzen da autonomiari eta haren sostenguari dagokienez. Laurin-ek eta Joussemet-ek (2017) urte eta erdi eta hiru urte eta erdi bitarteko adin-tartean egindako ikerketa eta Falkek (2018) hiru urte arteko haurrekin egindakoa bat datoz honako hau ondorioztatzean: adin horretan lankidetzan aritzeko moduan izandako aldaketen artean, haurraren parte-hartzea handitu egiten da, eta helduaren esku-hartzea murriztu. Helburu komunak lortzeko kideekin lankidetzan hasten direnez (Warneken et al., 2006), lorpen berri eta garrantzitsuak gertatzen dira: tartean dauden rolak ulertzen dituzte eta malgutasunez betetzen dituzte (Warneken et al., 2006), ezagunekin eta arrotzekin lankidetzan aritzearen artean bereizten dute (Hay et al., 1999), erreferentziazko helduak behatu eta haiekin elkarreragin ondoren, beren errepertorio pertsonalean esperientziak metatzen dituzte (Ensor et al., 2011; Williamson et al., 2013), eta gai dira jokabide berriak imitatzeko (Williamson et al., 2013) zantzu gutxiagoren beharrarekin (Warneken, 2018). Hala ere, oraindik ere badaude hezitzailearen presentzia, eskuhar tzea, pazientzia edo gogoa eskatzen duten ekintza, mugimendu eta keinu korapilatsu batzuk; eta, jakina, samurtasuna, zeina funtsezkoa den haurra lagunduta senti dadin, eta inoiz ere ez porrot eginda eta larrituta (Falk, 2018). Budapesteko Emmi Pikler Haur Eskolako janzteko modu berezia kontuan hartuta, zeina beti haurren autonomia goiztiarrarekiko errespetuari lotua baita, azterlan honek hezitzaile piklertarraren jokabidea argitu nahi du, bere ardurapean dituen bi eta hiru urte bitarteko haurrek beren burua janzteko eta norberaren zaintzaren jabe izateko beharrezkoak diren askotariko ekintzak autonomiaz gauzatzearen aurrean. Hau da, azterlan honek aztertzen du hezitzaileak nola sostengatzen duen janzte autonomoaren ikaskuntzan pixkanaka aurrera egin ahala parte-hartzea areagotzen duen haurra. Horrela, lehenengo helburu espezifikoa da hezitzaileak haurra nola sostengatzen duen jakitea haurra autonomiaz janzten den uneetan, hezitzailearen zuzeneko esku-hartzearen beharrik gabe. Espero izatekoa da hezitzailea presente eta adi egotea, haurraren gaitasunetan konfiantza izan eta sostengua ematea, haren jardueraren progresioa fisikoki eta psikikoki oztopatu gabe, edo une horretan bere arreta betetzen duen jardueratik desbide-
Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa https://doi.org/10.1387/tantak.23470 87 ratu gabe, eta norberaren zaintzaren benetako protagonista haurra bera izatea. Bigarren helburu espezifikoa da konplikatutzat jo daitezkeen ekintza, mugimendu edo keinu jakin batzuen aurrean hezitzailearen sostengu edo esku-hartze puntuala aztertzea, haurraren ekintza moteltzean edo oztopatzean. Espero da hezitzaileak, haurraren erreakzioei adi, maniobra konplexuak kudeatzen lagunduko diola, samurtasunez egingo dituela haurra porrot eginda edo estututa senti ez dadin, eta behar-beharrezkoa den neurrian, betiere haurraren baimenik baldin badu. metodoa Ikerlan honen helburuak lortzeko —hezitzailearen jokabidea aztertzea, haurrak norberaren zaintzan autonomiaz parte hartzen duen bitartean—, behaketa bidezko metodologia aukeratu da (Anguera, 1979, 1988). Honako ezaugarri hauek ditu: ohiko testuinguruetan erabiltzen da, berezko edo eguneroko jokabidea du helburu —haren hautemangarritasuna—, eta ez dago hura neurtzeko tresna estandarrik (Anguera, 1988, 2003). diseinua Ikerlan honetarako proposatutako helburuak eta behaketa bidezko metodologiaren printzipio espezifikoak kontuan hartuta (Anguera et al., 2001; Anguera et al., 2011), proposatutako diseinua idiografikoa, jarraipenezkoa eta dimentsio anitzekoa da (I/J/DA). Idiografikoa da, hezitzaile baten jokabidea behatu eta aztertzen duelako —alde batera utzita testuinguruaren maila sozialak bere taldeko haurrak hartzen dituela kontuan— (Anguera, 2003; Belasko et al., 2019; Belasko et al., 2022; Belasko et al., in press; Belza et al., 2019; Lapresa et al., 2020; RodríguezMedina et al., 2018); jarraipenezkoa da, bai saio artekoa —hainbat saio aztertzen baitira hiru hilabetean zehar— (Blanco-Villaseñor et al., 2003; Portell et al., 2015), bai saio barnekoa —saioa diakronikoki erregistatuz hasieratik bukaerara— (Anguera et al., in press); eta, azkenik, dimentsio anitzekoa da, hezitzailearen jokabidearen dimentsio desberdinak kontuan hartu direlako (Sánchez-Algarra eta Anguera, 2013) eta txertatu direlako behaketa-tresnan. parte-hartzaileak Budapesteko Emmi Pikler haur eskolako eskarmentudun hezitzaile baten jarduna bideoz grabatu da goizean goiz bere taldeko bi eta hiru urte bitarteko haurrak —bederatzi, guztira— eskolan agertzearekin bat, baita
Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 88 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 ondorengo gosaria eta jolas librea —eta suertatu ezkero pixoihal aldaketa— harik eta lorategira jolastera joateko jantzi eta kanpora atera arte. Lagin zabal hau proiektu zabalago baten parte da, eta ikerketa honen helburuetarako lorategira jolastera atera aurreko janzteari dagokion zaintza uneak hautatu dira, zehazki haurrak beraien kabuz autonomiaz janzten diren horiek. Haurrak gelan janzten dira horretarako egokitutako espazioan, sarrerako atearen ondoan. Bertan hormari itsatsita dagoen aulkitxo batean esertzen dira banan-banan, txanden arabera. Uneko trebetasunen arabera eta bakoitzaren banakako erritmoa kontuan hartuz hezitzaileak lankidetzan erantzi eta jantziko du haurra, edo bestela bere kabuz autonomiaz nola egiten duen behatuko du. Behin zaintza bukatutakoan, soberako jantziak jaso eta espazioa hurrengo haurrarentzat antolatuko du, haurra lorategira jolastera irten bitartean. Ikerketa honek Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa eta Irakaskuntzako Etika Batzordearen (IIEB) araudia betetzen du eta beraren onespena du. tresnak Behaketa-tresna Ikerlan honen helburua ohiko testuinguruan hezitzailearen berezko jokabidea behatzea dela kontuan hartuta ad hoc sortutako behaketa tresna erabili da. Zehazki, landa-formatua (Anguera, 1990, 2010; Anguera eta Izquierdo, 2006), izan ere konplexutasun handiko egoera enpirikoetan bereziki egokiak eta malguak dira (Anguera, 2001). Landa formatuek Anguerak (1979) berrikusitako Weick-en (1968) erregistro-teknikan dute jatorria, eta behaketa-maila duen tresnatzat hartzen da (Anguera eta Blanco-Villaseñor, 2003; Anguera et al., 2007; Portell et al., 2015; SánchezAlgarra eta Anguera, 2013). Sistema irekiak dira, dimentsio anitzekoak, kode askotakoak eta autorregulatuak (Anguera, 2003, 2017; Anguera eta Izquierdo 2006; Anguera et al., 2007; Izquierdo eta Anguera, 2001). Erabilitako landa-formatua ad hoc sortu zen, eta esplorazio-ikerlan batean baliozkotu zen (Belasko, 2016), janzteari dagokion zaintzaren errealitatea bi dimentsiotan –Instrumentala eta Interaktiboa atzemateko gai den tresna bat lortzeko asmoz. Lehenengoa, dimentsio Instrumentala (1. taula) janzteari dagokion zaintzaren berezko baldintzei lotuta dago, eta hierarkikoki I. mailako hiru azpidimentsiotan eta II. mailako zortzi azpidimentsiotan banatzen da. I. mailako azpidimentsioan, alde batetik, zaintzan parte hartzen duten pertsonak daude: parte-hartzaile helduak; eta parte-hartzaile haurrak; eta, bestetik, hezitzaileak egiten duen janzteko zaintzari dagokion ekintza Instrumentala. II. azpidimentsioan, parte-hartzaile helduak honela banatzen dira: hezitzailea eta —tartean egon daitezkeen— beste hel-
Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa https://doi.org/10.1387/tantak.23470 89 duak; parte-hartzaile haurrak berriz, 1.go planoko haurra —berari zuzendua dago zaintza—, eta 2. planoko haurra —ekintza- erradioaren barruan dago, eta baliteke hezitzaileak uneren batean hari zuzendutako ekintzaren bat gauzatzea—; eta, ekintza Instrumentalari dagokionez, honako hauek: espazioa —ekintza garatzen den lekua—, jokabidea —hezitzaileak egiten duen janzteko zaintzaren berariazko instrumentala—, jantzia —manipulatzen ari dena— eta tartean egon daitezkeen beste objektu(ak). 1. taula Landa-formatuaren dimentsio Instrumentala Dimentsioa I. mailako azpidimentsioa II. mailako azpidimentsioa Instrumentala Parte-hartzaile helduak Hezitzailea Beste helduak Parte-hartzaile haurrak 1. planoko haurra 2. planoko haurra Ekintza instrumentala Espazioa edo hornikuntza Jokabidea Jantzia Beste objektuak Bigarrena, dimentsio Interaktiboak (2. taula) berriz, hezitzailearen egiteko moduaren berri ematen du, eta hierarkikoki lau azpidimentsiotan banatzen da. Hezitzaileak garatzen duen ahozko jokabidea eta jokabide paraberbala, ahozko jokabidean eta jokabide paralinguistikoan banatzen dira II. mailako azpidimentsioan. Aldiz, jokabide proxemikoak estatikoa bakarrik —hezitzailearena berarena—, estatikoa haurrarekin —berarekiko— eta desplazamendua —hezitzailea espazioan— barne hartzen ditu. Azkenik, jokabide kinestesikoak hezitzaileak egin ditzakeen keinu motak barne hartzen ditu: keinu bisualak, aurpegiko keinuak, eskuzko keinuak, eta enblemak, ilustratzaileak eta erregulatzaileak.
Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 90 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 2. taula Landa-formatuaren dimentsio Interaktiboa Dimentsioa I. mailako azpidimentsioa II. mailako azpidimentsioa III. mailako azpidimentsioa Interaktiboa Ahozko jokabidea Ahozko jokabidea Ahozko jokabidea Ez-hitzezko jokabidea Jokabide paraberbala Jokabide paralinguistikoa Jokabide proxemikoa Estatikoa bakarrik Estatikoa haurrarekin Desplazamendua Jokabide kinestesikoa Keinu bisualak Aurpegiko keinuak Eskuzko keinuak Enblemak Ilustratzaileak Erregulatzaileak Erregistratzeko eta aztertzeko tresna Erregistratzeko zein analisiak egiteko HOISAN (Herramienta de Observación de Interacciones Sociales en Ambientes Naturales) beta 1.6.3.6 programa informatikoa erabili da (Hernández-Mendo et al., 2014; Hernández-Mendo et al., 2012). prozedura Lagina Budapesteko Emmi Pikler haur eskolan jaso zen hiru hilabetez, asteko egun berean, ordu berean eta etenik gabe, behaketa-metodologiaren prozedura-baldintzak betez. Ez zen gelako jarduera eten edo bertan parte hartu; hartara, edozein eratako lerratzeak saihestu ziren. Lorategira jolastera atera aurreko janzteari dagozkion bideoz grabatutako saioak 142 jokabide unitatetan banatu ziren; hau da, zentzu propioa duten ahalik eta zatirik laburrenetan (Caprara & Anguera, 2019). Kasu honetan, jokabide unitateak jantzi bakoitzaren janzteak mugatu ditu; hala, jantzi bat janzten da hasieratik bukaerara jarraitutasuna galdu gabe. Guztira 1:05:52 grabatu dira, unitate laburrenaren iraupena 0:03 segundotako izan da eta luzeenarena 2:43koa. Lagina erregistratuta eta ikerlan honetan proposatutako helburuak kontuan hartuta, landa-formatuko dimentsio Instrumentalaren II. mailako Jokabide azpidimentsioa berrikusi zen, haurraren autonomia-uneak eta ha-
Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa https://doi.org/10.1387/tantak.23470 91 ren sostengua islatzen dituzten hezitzailearen jokabide behagarriak hautatzeko asmoarekin. Bi hautatu dira, bata Janzten behatu (V217), zuzeneko esku-hartzea beharrezkoa ez denean, baina bere presentzia arretatsua bai, eta bestea Janzten bukatzen lagundu (V218), haurrari baldintza jakin batzuek aurrera egiten edo autonomoki janzten bukatzen uzten ez diotenean esku-hartzen duenean. datuaren kalitatearen kontrola Kodetutako datuaren kalitatea zehazteko, hiru bide erabili dira. Lehena, behatzaileen artean adostutako bat-etortzea (Anguera, 1990). Hau da, ad hoc sortutako landa-formatua behatutako errealitatera egokitzen zen eztabaidatu zen proiektua zuzentzen duen adituetako batekin. Bestalde, Krippendorf-en behatzaile barnekoaren eta behatzaile artekoaren bat-etortze kanonikoa kalkulatu zen (Anguera eta Blanco-Villaseñor, 2003; Anguera et al., 2000; Anguera eta Hernández-Mendo, 2013; Blanco eta Anguera, 2003; Blanco-Villaseñor et al., 2014; Castellano et al., 2000). Behatzaile barnekoaren bat-etortze kanonikoaren kasuan, laginaren % 15 erregistratu zen denboran banatutako bi tartetan. Azkenik, behatzaile arteko bat-etortzeari dagokionez, ikerlanaren egileak eta trebatutako kanpoko behatzaile batek laginaren % 15 bera erregistratu zuten alderatzeko. Bi kasuetan, 0,99tik gorako balioak lortu dira, eta horrek kodetutako datuaren kalitate ona baieztatzen du. datuen analisia Zoriaren eragina gainditzen duten jokabide-eredu egonkorrak identifikatzea ahalbidetzen duten (Anguera, 1990) atzerapenen analisi sekuentzialak egin ziren (Bakeman, 1978, 1991; Bakeman eta Gottman, 1986; Sackett, 1980; 1987). Hezitzaileak haurraren ikaskuntza autonomoa sostengatzen duen une zehatza aztertu nahi zela kontuan hartuta, aldiberekotasuna aztertzeko aukera ematen duen 0 atzerapena hautatu zen. Hautatutako irizpide-jokabidearen (lehen helbururako Janzten behatu [V217] eta bigarrenerako Janzten bukatzen lagundu [V218]) eta jokabide baldintzatuen (dimentsio Interaktiboak barne hartzen dituen jokabide guztien) arteko aldiberekotasuna aztertzeko aukera ematen du analisi horrek. Hau da, jokabide-irizpideen eta irizpide baldintzatuen arteko elkartze-harremanak aurkitzea, jokabide-eredua dimentsio guztietan aurkitzeko eta autonomia goiztiarraren sostenguaren xehetasunak erakusteko.
Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 92 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 emaItzak Atzerapenen analisi sekuentzialean lortzen diren emaitzak dira proba binomialaren bidez probabilitate baldintzatuak eta esperotakoak edo baldintzarik gabekoak kontrastatzean eta Allison eta Likerrek (1982) proposatu zuten Z hipergeometrikoa aurkitzean lortzen diren hondakin doituak. Emaitzen taulak egiteko, kontuan hartu ziren balio esanguratsuak erakusten dituzten jokabide baldintzatuak (> 1.96, p < .05erako) edo jokabideeredua eratzeko aktibazio-efektua eta lotura estatistikoaren maila (Bakeeratzeko aktibazio-efektua eta lotura estatistikoaren maila (Bakeman eta Gottman, 1986). Lehen helburua lortzeko, Janzten behatu (V217) jokabidearen 0 atzerapenean analisi sekuentziala egin zen. Hau da, haurrak jantzia nola janzten duen behatzea jokabidearen aldiberekotasunak aztertu ziren. Jokabide baldintzatu gisa, dimentsio Interaktiboak barne hartzen dituen jokabide guztiak hautatu ziren. Jarraian (3. taula) ikus daiteke zeintzuk diren hezitzailearen esku-hartzerik gabeko sostengu-eredua deskribatuko luketen jokabideen multzoa. Emaitzek (3. taula) balio esanguratsuak ekarri zituzten honako jokabide hauetan: Baieztatu (P106), Ez du hitz egiten (P100), Aurrean (P409), desplazamendurik gabe (P500), Aurrez aurre (P602), Ez du ukitzen (P800), Itxaron (P908A), Mantendu (P906), Postura zentripetua (P1004), Buruaz baieztatu (P1001), Postura zentrifugoa (P1005), Burua alboratu (P1003), Egiten utzi eta gelditu (P1105) eta Haurrari aurrea hartu (P1102). Horietako batzuk balio bereziki altuak dira, hala nola Aurrez aurre (P602) (11.48), Itxaron (P908A) (18.11), Postura zentripetua (P1004) (8.13) eta Egiten utzi eta gelditu (P1105) (20.82). Jarraian (1. irudia), Janzten behatu (V217) jokabideak eta aldiberekoak diren dimentsio Interaktiboko jokabideen arteko erlazioa grafikoki adierazi da emaitzetan lortutako balioen arabera. Bigarren helburuari dagokionez, Janzten bukatzen lagundu (V218) jokabidearen 0 atzerapenean analisi sekuentziala egin da. Lehen helburuan bezala, aldiberekotasunak aztertu ziren, kasu honetan haurrarengan behatutako zailtasunei irtenbidea ematen laguntzeko erabilitako jokabideak. Berriz ere, jokabide baldintzatu gisa, dimentsio Interaktiboak barne hartzen dituen jokabide guztiak hautatu ziren. Jarraian (4. taula) ikus daiteke zeintzuk diren hezitzailearen zuzeneko esku-hartzedun sostengu-patroi puntuala deskribatuko luketen jokabideen multzoa.
Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa https://doi.org/10.1387/tantak.23470 95 Kasu honetan (4. taula), hauek barne hartzen ditu zuzeneko esku-hartzedun sostengu-patroiak: Aurrera makurtuta (P302), Belaun gainean eserita (P307), Begirada bateratua (P605), Mantendu (P906), Fokuari eutsi (P1007), Haurrari aurrea hartu (P1102), eta Ezetza onartu (P1108); eta balio bat dago bereziki besteak baino altuagoa, Haurrari aurrea hartu (P1102) (7.8). Jarraian (2. irudia), Janzten bukatzen lagundu (V218) jokabideak eta aldiberekoak diren dimentsio Interaktiboko jokabideen arteko erlazioa grafikoki adierazi da emaitzetan lortutako balioen arabera. 2. irudia Janzten bukatzen lagundu (V218) jokabidea eta jokabide esanguratsuen arteko lotura eztabaIda Emaitzek erakusten dute hezitzailearen jokabide-eredu sendo eta bereiziak daudela, haurraren janzte autonomoa baldintzarik gabe sostengatzen duela agerian uzten dutenak —era autonomoan aurrera egin ahala edo laguntza puntuala behar duenean—. Lehen helburuari dagokionez, Janzten behatu (V217) jokabideari lotutako ereduak zuzeneko esku-hartzerik gabeko sostenguaren xehetasunak erakusten ditu. Begi-bistakoa badirudi ere, ezinbestekoa da azpimarratzea hezitzailea bi eta hiru urte bitarteko haurren
Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 96 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 ardurapean dagoenez, haur horien parte-hartzea handitu egin dela eta lankidetzan aritzeko eta zaintzeko modua aldatu egin dela (Falk, 2018; Laurin eta Joussemet, 2017). Horrela, haurra janzten ari denean, hezitzaileak ez du zuzenean esku-hartzen haurraren ekintzan; egiten uzten dio, eta behar duen denbora ematen dio horretarako (Egiten utzi eta gelditu [P1105]). Hau da, presente dago, haurraren aurrean kokatuta (Aurrean [P409]); geldi; mugitu gabe (desplazamendurik gabe [P500]), haurrak janzten aurrera egiten duen bitartean. Bistan denez eta Falkek (2018) berresten duenez, hezitzailearen presentzia zaintzaren funtsezko osagaia da, eta ez du inola ere bertan behera utziko. Halaber, presarik gabe itxaroten du (Itxaron [P908A]) eskuak magalean jasota dituela (Postura zentripetua [P1004]), haurraren jarduera autonomoa inbaditu edo oztopatu gabe. Gainera, hezitzaileak haurra distantzia laburrera behatzen du (Aurrez aurre [P602]), bere seinaleei eta jantziak manipulatzen dituenean betetzen duen ekintza-sekuentziari eta behar bezala janzteko egiten dituen ekintzei, mugimenduei eta keinu zehatzei adi. Hezitzaileak, zehatz-mehatz betetzen duen koreografia (Herrán, 2013; Kálló, 2016) barneratu izanari esker, ezin hobeto ebazten du zaintza. Horrela, Piklerrek (1979) adierazi bezala, ez du bere jarduera bizkortzen. Azkenik kontuan hartzekoa da hezitzaileak ez duela hitz egiten (Ez du hitz egiten [P100]); isilik dago. Ez dio bere jardueratik arreta galaraz diezaiokeen inolako argibiderik eta elkarrizketarik ematen. Hala ere, sostengua helarazten dio bere ideiak eta ekimenak aitortzean, enpatizatzean eta babestean (Côté-Lecaldare et al., 2016; Ryan et al., 2006), hori modu positiboan egitean (Deci et al., 1993), egindako aurrerapenak ahoz berretsiz (Baieztatu [P106]) eta baieztapen hori buruaren baiespenaren bidez lagunduz (Buruaz baieztatu [P1001]). Lehen begi-kolpean harrigarria izan daiteke haurraren ikaskuntzaren une honetan piklertar jarduera bereizgarrietako bat ez egitea (alegia, zaintza kontatzea); hau da, ekintzari hitzik ez jartzea (Falk, 2018; Hevesi, 1993). Hala ere, fase honetan, hitza jartzeak haurraren jarduera autonomoa deszentratu, distraitu edo baldintzatu dezake; izan ere, haurrak, denbora tarte luze batean egunero modu berean jantzi izana errepikatzeari esker, koreografia ere barneratu egin du. Ez da ahaztu behar haurra dela janzteak eskatzen dituen ekintza guztiak egiten dituena. Eta hezitzaileak, estimulu moral edo psikikoen bidez bada ere, esku hartuko balu (Wallon, 2018), zalantzarik gabe, jarduerak berezko eta borondatezko izaera galduko luke (Grolnick, 2003); baita helburua bera ere (Joussemet et al., 2005). Bigarren helburuari dagokionez, Janzten bukatzen lagundu (V218) jokabidearen ereduak hezitzailearen esku-hartze akasgabea erretratatzen du, eta atazan haurrari sortu zaizkion benetako konplexutasunak kudeatzeko gaitasuna —haurra irtenbidea aurkitzen saiatu den arren, azkenean ezin izan duenean—. Hezkuntzako esku-hartzearen arrakasta ziurtatzeko, erabakigarria da berezko hezitzailearen egonkortasuna (Kálló, 2016), gaur egun erreferentziazko hezitzailea esaten zaionarena; izan ere, zaintza-sistema
Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa https://doi.org/10.1387/tantak.23470 97 horri esker, hezitzaileak sakon ezagutzen ditu haurra eta haren erreakzioak (Falk, 2018; Hevesi, 1993), badaki zer etapatan dagoen, zein ezagutza-maila duen, eta bere banakako erritmoa errespetatzen du (Falk, 2018). Hala, haurra frustrazioa edo autonomia galtzea eragin dezaketen konplexutasunen aurrean dagoela ohartzen denean (Andreasdakis et al., 2019), hezitzaileak neurrian eta beharrezkoa denean esku hartzen du hori saihesteko (Haurrari aurrea hartu [P1102]), ekintzaren protagonismoaren jabe egin gabe, eta haurra berriro sostengatuz, aurrean duen konplexutasunaren irtenbidea —bertan behera utzi edo huts egin aurretik— aurkitu dezan. Erabat nahitaezkoa denean baino ez du inbaditzen haurraren espazio fisikoa. Bere gorputza aurrerantz makurtzen du (Aurrera makurtuta [P302]), bere presentzia fisikoa inbaditzaile intrusiboa izan ez dadin eta haurrak bere autonomiaren atzerakada potentzial gisa interpreta ez dezan. Bien begirada eta arreta hezitzailearen eskuetan daude (Begirada bateratua [P605] eta Fokuari eutsi [P1007]); esku horiek, samurtasunez, lasaitasunez eta segurtasunez, haurraren gorputzean maniobratzen dute, jantziak maneiatzen dituzte (Mantendu [P906]), eta biek arretaz behatzen dute hori guztia. Horrela, haurrak hezitzailearen esku-hartze eta kudeaketa fina autonomiarako bilakaeran abandonatua ez izanaren babes-seinaletzat hartzen du (Falk, 2018). Abagune egokia da haurrak, hezitzailearen eskuzko jardunbidearen bidez, maniobra espezifikoa behatu eta deseraiki dezan; eta baita horiek asimilatzeko eta aurrerago —bere kabuz egiteko prest dagoenean— gauzatzeko behar diren xehetasun guztiak jaso ditzan ere. Azkenik, momenturen batean haurrak jarduera autonomoari berriro ekitea erabakitzen badu eta esku-hartzeari uko egiten badio, hezitzaileak bere erabakia onartuko du (Ezetza onartu [P1108]), haurra bere eskubidean egoteaz gain (Côté-Le- caldare et al., 2016; David eta Appell, 2010; Falk, 2018; Hevesi, 1993;), bere azken helburua baita; hezitzaileak inolako zalantzarik gabe babestuko du. Hala egingo ez balu, berezko motibazioan eragina izan lezake (Deci eta Ryan, 1987), edo lorpenaren eta autoeraginkortasunaren sentsazioa erreprimituko lituzke (Bandura, 1997). Emaitzek erakutsi dutenez, autonomiaz janztea balio pedagogiko handiko gertaera da, ikaskuntzarako aukera handia eskainiz (National Core Curriculum for Early Childhood Education and Care, 2017; Rutanen et al., 2019). Baina autonomiarantz aurrera egitea sostengatzeko, ezinbestekoa da hezitzailea jakitun izatea lankidetzan aritzeko eta zaintzeko modua prozesuan eraldatzen ari dela (Falk, 2018; Laurin eta Joussemet, 2017), eta hark bere eginkizuna eta esku-hartzea une zehatz horren eta haurraren erritmoaren arabera egokitzea (Falk, 2018). Ikerlan honetan identifikatutako jokabideak eta sostengu-ereduak ez dira modu isolatuan, hutsalean edo automatizatuan interpretatu behar; baizik eta zaintza, helduaren esku-hartzea eta haurren autonomia goiztiarra ulertzeko modu berezi baten ondorio gisa baizik, zeinak ez baitu ezer ulertzen aurrera-atzeraz, azkartasunaz edo haurraren benetako idiosinkrasiatik kanpoko exijentziaz. Era berean, lehen be-
Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 98 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 giratuan betetzeko errazak diruditen profesionalen funtsezko ezaugarriek (Côté-Lecaldare et al., 2016) ez dute balioko, baldin eta lehenago haien benetako esanahiari eta inpaktuari buruz gogoeta egiteko eta ulertzeko ariketarik egin ez bada. Are gehiago, profesional ororen lehen ikaskuntza izan beharko litzateke onartzea haurraren zaintzan inoiz ez dela protagonista izan, eta ezta izango ere. Haurra da protagonista. Beraz, eskaintzen duen lehen zaintzatik, hainbat etapatan erabateko autonomiarantz aurrera egiteko sostengua ematen dio haurrari. Bere bideratzailea, laguntzailea edo sostengua izango da, baina inoiz ez protagonista. Autonomiaz janztea ez dela betebehar bat kontuan hartuta (Hevesi, 1993), plazer eta egiteko gogo-iturri baizik (Falk, 2018), esan daiteke arrakastaren gakoak hiru direla: haurra sakonean ezagutzea (Kálló, 2016), proposatzen duena egiteko gai den kide gisa hartzea (Côté-Lecaldare et al., 2016; David eta Appell, 2010; Falk, 2018; Hevesi, 1993), eta beharrezkoa denean bakarrik esku hartzea, jantzi zehatzekin laguntzeko edo janzteko, inolako autonomia faltsutara jo gabe (Andreasdakis et al., 2019; Dix eta Branca, 2003; Falk, 2018). Bitartean, baldintza fisiko eta giza baldintza egokiak izanik, haurrak autonomiarantz egingo du aurrera (Falk, 2018), bere aurrerapenak ikusiz gozatuko du, plazera eta gogobetetasuna sentituz; horrek, bigarren mailan, bere autozainketa motibatu eta sendotuko du, eta lehen esperientzia horien kalitatearen araberakoak izango diren (Kálló, 2016; Ryan et al., 2006; al.) testuinguru berrietara egokitzea sustatuko du. Esan daiteke, nahiz eta «ez den haurra autonomoa egiten» (Falk, 2018, 114), posible dela, eta hezkuntza goiztiarraren garai hauetan, bereziki beharrezkoa dela laguntzea eta sostengatzea (Falk, 2018; Grolnick eta Ryan., 1989). Bere esku-hartzea haurraren autonomia goiztiarraren lorpenean oinarritutako eguneroko zaintzak ulertzeko modu honekin bat eginik konprenitzeko, errespetatzeko eta modulatzeko gai den hezitzaileak, pribilegiatutzat jo dezake bere burua, eta harro egon daiteke hezkuntza goiztiarrean eguneroko bizitzaren balioaren benetako gakoa aurkitu duelako. mugak eta etorkIzuneko Ikerketak Ikerlan honen mugetako bat da datuak denbora-tarte desberdinetan kontuan hartu ez izana, horrela, luzetara, haurraren autonomian aurrera egitean hezitzailea pixkanaka nola doitu den ikertzeko. Helburua litzateke haurraren autonomiaren etapei egokitzen zaizkien autonomia sostengatzeko etapa desberdinak ote dauden ikertzea. | science |
addi-6eddac1f2d25 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59117 | Gipuzkoako egoitza-harrerako saretik ateratzen diren gazteen helduarorako trantsizioa | Miguelena Torrado, Joana; Bastero Osez, Iratxe; Rodríguez Poza, Aintzane | 2022 | Iratxe Bastero Osez, Joana Miguelena Torrado, Aintzane Rodriguez Poza 54 Tantak, 2022, 34(1), 53-81 Sarrera Babes sistematik hemezortzi urte betetzean ateratzen diren gazteen helduarorako trantsizioa gaurkotasuneko gaia da. Lópezek eta bere kideek (2013) trantsizioa prozesu gisa definitzen dute, non askotariko zereginei aurre eginez, nerabeak rol berriak bereganatuko dituen. Díazek (2014), aldiz, norbere ezaugarrien menpe ez ezik, aldagai estruktural eta sozialen menpe dagoela dio. Trantsizioaren mugak irudikatzean irizpide ezberdinak erabili dira. Batetik, adituek zenbait baldintza aipatzen dituzte: hezkun tza-ibilbidea amaitzea, enplegua lortzea eta harreman helduak mantentz ea, besteak beste (López et al., 2013). Bestetik, Espainiako legediak adin-nagusitasuna hemezortzi urte betetzean ezartzen du (Espainiako Konstituzioa, 1978, 12. art.; Kode Zibila, 1981, 315. art.). Mundu mendebaldarrean, berriz, gaztaroaren mugak itxuragabetzen joan dira. Esate baterako, Espainian gazteak hogeita bederatzi urterekin emantzipatzen dira, Europako berantiarrenetarikoak izanik (García eta López, 2017; López et al., 2013). Gurasoen etxean denbora luzeagoz bizitzearen ondorioz, gazteria ez da lehenago bezain independentea (Goyette, 2010). Familiaren edo lagunen babesik ez duten gazteek, berriz, prozesuan zailtasunak izan ditzakete (Goyette et al., 2016). Honakoa babes-zerbitzuetatik ateratzen diren nerabeen kasua da (López et al., 2013). Artikulu honetan, babes sistematik ateratzen diren gazteen helduarorako trantsizioa ezagutzea helburu duen ikerketa kualitatibo bat aurkezten da, zehazki Gipuzkoako egoitza harreretatik ateratzen diren zortzi gazteen errealitatearena. 1. babeS SISteman artatutako haurren profILa Espainiako Konstituzioak (EK) haur eta nerabeek nazioarteko hitzarmenetan aurreikusitako babesaz gozatuko dutela eta babes hori ematearen arduradunak familia nahiz botere publikoak direla dio (EK, 1978, 39.4 art.). Dena den, familiek txikien babeserako dagokien betebeharra behar bezala ez burutzea gerta daiteke. Horiek horrela, eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 3/2005eko Legea oinarritzat hartuz, EAE-ko Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Udal- eta Lurralde-mailako Gizarte-zerbitzuetan Arrisku eta Desanparo-egoeren Larritasuna Balioesteko Tresnak (BALORA) desanparo-egoera «legeek adingabeak zaintzeko ezarritako babes-betebeharrak ez betetzeagatik edo ezin bete ahal izateagatik edo gaizki betetzeagatik gertatzen den egoera» gisa definitzen du (Gipuzkoako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, 2017, 9. or.). Tresna berak zehazten duenez, desanparo egoeraren adierazpena egin ostean, erakunde eskudunak legezko aginduagatik haurraren edo nerabearen tutoretza bere gain hartuko du. Konpetentzia transferentzia dela eta, gurean, EAE-n, Lurralde Historikoen gain dago.
Gipuzkoako egoitza-harrerako saretik ateratzen diren gazteen helduarorako... https://doi.org/10.1387/tantak.22982 55 Kasu gehienetan erakunde eskudunak txikiaren tutoretza bere gain hartzeko arrazoi bat baino gehiago dagoen arren, Del Vallek eta bere kideek diotenez (2008), ohikoenak zabarkeria fisikoa eta emozionala dira. Honekin batera, substantzien kontsumoa aipatzekoa da (Jackson eta Cameron, 2012). Bestalde, arrazoietako batzuk ondokoak dira: abandonua, sexu-abusua, gurasexu-abusua, gura- , gurasoen erabakia, tratu txar fisikoa, etxeko indarkeria edota delinkuentzia (Soldevila et al., 2013). Abusuen biktima gehienak neskak dira eta %15-ari eragiten diete (Del Valle et al., 2008). 2. babeS SIStemaren erronkak: haur eta nerabeen arLo akademIko eta profeSIonaLa, oSaSun fISIko eta mentaLa, Sare SozIaLa eta heLduarorako trantSIzIoa Familiatik banatuta hazten diren haurren inguruko ikerketek, banatze hauek haurrengan ondorio kaltegarriak eragiteko aukera gehiago izan ditzaketela frogatu dute (Bowlby, 1951; Forsman et al., 2016). Ildo beretik, 18 urteak betetzean gazte hauen errealitatea aldatzen dela argi dago, erabateko babesetik euren gizarteratzea oztopatzen duen zaurgarritasuneko egoera batera igarotzen direlako (Epelde, 2017). Horrela, batetik, gazteek autonomoagoak izaten erakutsi beharko litzaiekeela adierazi dute (Soldevila et al., 2013; Hollingworth eta Jackson, 2016; Fernández-Simo eta Cid, 2018). Bestetik, babes-sistema uztear dauden gazteen gehiengoak beldurra, bakardadea edo tristura sentitzen du (Melendro, 2011; Montserrat eta Casas, 2012; Campos 2013). Horiek horrela, jarraian babes-sistematik ateratzen diren gazteek arlo akademiko nahiz profesionalean, osasunari dagokionean eta harremanen esparruan dituzten erronkak azalduko dira. 2.1. arlo akademiko eta profesionala Testuinguru akademikoan kolektibo hau gizarte-zaurgarritasun handienetakoa duena izanik ere, ikasle guztien artean proportzio txikiagoa direnez, laguntza handiagoa behar dutela oso gutxitan identifikatzen da (J ackson eta Cameron, 2012). Zaurgarritasun honen eragileetako bat irakurtzeko edo lan egiteko espazioen gabezia da (Jackson eta Cameron, 1998; Martin eta Jackson, 2002; Montserrat eta Casas, 2012). Rodríguez-Bravok eta bere kideek (2016) ikasketari egozten zaizkion atribuzioen inguruko ikerketa bat burutu zuten, non egoera zaurgarrian zeuden gazteek ikasketari onura gutxiago aitortu zizkioten. Dena den, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) bukatu duten gazte extutelatuen gogobetetasuna handiagoa da bukatu ez duten horiena baino (Martín et al., 2020). Ildo beretik, prestakuntzak bazterketaren katea hautsi ahal izatea baldintzatzen du, besteak beste,
Iratxe Bastero Osez, Joana Miguelena Torrado, Aintzane Rodriguez Poza 56 Tantak, 2022, 34(1), 53-81 pentsamendu kritikoa garatzen baitu (Fernández-Simo et al., 2020b; Melendro et al., 2020). Zoritxarrez, zenbait aldagaiek ikasten jarraitzea oztopatu dezakete: zaintzaren aurreko oztopo ugariak ez ezagutzea, egunean jartzeko laguntza nahikoa ez izatea, maila baxuko okupazioetara prestatzeko eskoletara bideratzea, hezitzaileak ikasten jarraitzeko laguntza txikia ematea, goi-mailako hezkuntzarako ez orientatzea eta independentzia-ekonomiko goiztiarra lehenestea, hezitzaileen artean hezkuntzarekiko itxaropen oso txikiak besteak beste (Martin eta Jackson, 2002; Montserrat eta Casas, 2010; Jackson eta Cameron, 2012). Arrisku-faktoreak aipatu diren bezalaxe, adituek ere babes-faktoreak ezagutzera eman dituzte; hala nola, babes-sistemara adin handiagoarekin sartzea, egoitzaz ahalik eta gutxien aldatzea, irakurtzen goiz eta jariotasunez ikastea, hezkuntzari garrantzia aitortuko dion erreferente bat edukitzea, eskolan ondo doakien babes-sistematik kanpoko lagunak edukitzea, interes pertsonalak garatzea, babes-sistemaren baitan laneko esperientziaren bat edukitzea, bizitza independenterako prestakuntza jasotzea eta delituzko jokaerarik ez erakustea (Jackson eta Martin, 1998; Pecora et al., 2006, apud López et al., 2013). Esandakoarekin bat eginez, Courtney-k eta Dworsky-k (2006) babespean mantendu ziren gazteen emaitzak atera ziren horienak baino hobeak izan zirela frogatu zuten. Testuinguru honetan, DBHri dagozkion ohiko lau bide daude (Montserrat eta Casas, 2012): 1) Ikasketaedo lanbide-ibilbide bati ekin eta ibilbide hori osatu gabe utzi zutenak; 2) DBH amaitu ondoren araututako hezkuntza-ibilbiderik jarraitu ez zutenak; 3) Prestakuntza akademikoari ekin ziotenak, baina lanbide-heziketara igaro zirenak eta; 4) Ikasturtea errepikatzearen ondorioz atzerapena izan dutenak baina ikasten ari direnak. Generoari erreparatuz, neskek errendimendu baxua edukitzeko arrisku txikiagoa dute; mutilen eskola uzteko arriskua, berriz, handiagoa da (Forsman et al., 2016; Chow et al., 2017). Orokorrean, gazteek ibilbide profesionalak lehenesteko joera handia dute eta, kasu batzuetan egokia izan daitekeen arren, sarritan institutuen zurruntasunaren edo buruaskiak izateko nahiaren ondorio dela dirudi (Montserrat eta Casas, 2012; Jackson eta Cameron, 2012). Horiek horrela, langabezia ohikoa da, %30-40k baino ez baitu DBH amaitu (Goyette, 2010; González-Navasa, 2018; Martin et al., 2020). Bestalde, %86,8-a dibertsifikazioko programetatik dator (Melendro, 2011). %82,4ri ikasten ari dena gustatzen zaio eta %88,2k etorkizunean ikasten jarraitzeko asmoa du (Melendro, 2016). Euren familietan bizi diren haurrentzat unibertsitatera joatea esperientzia arauemailea bihurtzen ari da. Agintariek artatutako haur gehienentzat, berriz, honek urruneko ametsa izaten jarraitzen du. Babespean dauden haurretako batzuek lehen urteetan unibertsitatera joan nahi duten arren, nerabezaroan helburu hau gutxitu daiteke (McNamara et al., 2017). Nerabeek, ikasketa-eremua aukeratzeko zailtasunaz gain, 18 urteak betetzean gertatzen den babes-formalaren murrizketa goi-mailako hezkun-
Gipuzkoako egoitza-harrerako saretik ateratzen diren gazteen helduarorako... https://doi.org/10.1387/tantak.22982 57 tzan parte hartzeko oztopotzat jo zuten (Dinisman eta Zeira, 2011; McNamara et al., 2017). Dena den, goi-mailako hezkuntzaren baitako partaidetza sustatu beharko litzateke, babespean dauden haur nahiz nerabeei ondoko onurak ekarri baitiezaizkieke: langabezia-tasa txikiagoak, laneko baldintza hobeak (Fernández-Simo eta Cid, 2018), harremanen nahiz osasun mentaleko arazoen kudeaketa aktiboagoa (Goyette, 2010) eta bizi-kalitate hobea (Jackson, 2010). Ikasketaren sustapena kolektibo honen etorkizuna hobetzeko esku-hartzeetako bat izan daitekeen arren, ekintza espezifikorik ez egoteak ibilbide akademikoen bilakaera baldintzatzen du (Forsman et al., 2016; FernándezSimo eta Cid, 2018; Fernández-Simo et al., 2019). Beraz, agintariek erantzukizun berezia dute: ahalik eta gehien gaitzeko aukerak eskaintzearena, hain zuzen ere (Jackson eta Ajayi, 2007). Gakoetako bat laguntza ekonomikoa nahiz emozionala ematean datza (Martin eta Jackson, 2002). Helduarorako trantsizioan laneratzeak garrantzia handia du: dimentsio ekonomikoa edukitzeaz gain (Rodríguez-Bravo et al., 2016), norberaren gogobetetzea eragiten baitu (Díaz, 2014; Krahn et al., 2021). Baina pertsona batek zenbat eta prestakuntza gutxiago izan, lan egonkorra edukitzea orduan eta zailagoa da, eta babes-sistematik atera diren gazteen hezkuntza-ibilbidea motzagoa izan ohi dela aipatu da (López et al., 2013; Fernández-Simo, 2017). Gainera, kokapenaren etengabeko aldaketei eta nahasmen psikologikoen tasa altuagoei ez ezik (Dixon, 2007, apud Soldevila et al., 2013), egungo egoera ekonomiko konplexuari aurre egin behar diote (RodríguezBravo et al., 2016; Krahn et al., 2021). Gazte migranteen kasuan, laneratzea are nekezagoa da, askori lanerako baimena falta zaielako edota prestakuntza nahikorik ez dutelako (Comasòlivas et al., 2018). Dena den, Santanak eta kideek (2018) diotenez, enpleguaren bilaketan gazte migranteak autonomoagoak dira eta motibazio handiagoa dute gazte nazionalek baino. Krahn-ek eta bere kideek diotenez (2015), aipaturiko ezegonkortasunak epe luzera ondorio negatiboak ditu, hala nola: kapital sozial txikiagoa, enplegatzaileei seinale negatiboak bidali diezaizkieketen etenez jositako curriculumak eta, norberarengan konfiantza murriztearen ondorioz, enplegua bilatzeko jokabide ez hain arrakastatsuak. Egun, gazte extutelatu gehienek ostalaritzan lan egiten dute eta askori lanean egiten dutena gustatzen zaie (Melendro, 2016; González-Navasa, 2018). Dena den, euren soldata premiak asetzeko eskasegia dela diote (Goyette, 2010). Horiek horrela, lana eta egungo egoera ekonomikoa euren kezka nagusietako batzuk dira (Melendro, 2011). 2.2. osasun fisikoa eta mentala Osasuna aztergaitzat hartuz, babes-sistema utzi duten gazteen kopuru handi batek osasun fisikoari nahiz mentalari dagozkion zenbait ara-
Gipuzkoako egoitza-harrerako saretik ateratzen diren gazteen helduarorako... https://doi.org/10.1387/tantak.22982 59 tatsu bat sustatu dezake (Soldevila et al., 2013; Goyette et al., 2016). Ildo beretik, gaitasun hobeek eta sare sendo batek gazteengan ongizate handiagoa eragin dezakete (Dixon, 2008). Martínek eta bere kideek diotenez (2008a), berriz, egoitza-harrerako neurriak ez du zertan familiarteko lotura kaltetu behar eta, are gehiago, batzuetan hobetu daiteke. Zentzu berean, adituek egoitzen aldaketa sarriak presazko edo hiruzpalau urteko egonaldi batek baino ondorio kaltegarriagoak izan ditzakeela diote (Campos, 2013; González-Navasa, 2018). Osasunari dagokion atalean esan bezala, egoitza-harreran dauden haur eta nerabeen ongizate baxuagoaren arrazoietako bat denbora-tarte laburrean bizitako aldaketa ugariak dira (Schütz et al., 2015; Llosada-Gistau et al., 2017). Izan ere, Fang-ek eta bere kideek diotenez (2018), emozio positiboak testuinguru egonkorretan gertatzen dira. Aitzitik, errealitatea bestelakoa da (Del Valle et al., 2008; Melendro, 2016). Ikerketa desberdinek egoitzen aldaketek gazteengan eragin negatiboa izan dezaketela frogatu dute. Batetik, eskolako erritmoekiko sentiberatasunik gabe egoitzarekin batera ikastetxez aldatu ohi dituzte (Jackson eta Martin, 1998; Jackson eta Cameron, 2012). Honek arretari dagozkion galerak edota absentismoko aldiak eragin ditzake (Hollingworth eta J ackson, 2016). Bestetik, egoitzaz edota eskolaz aldatzeak gaztearen sarearengan murrizketa esanguratsua dakar (Del Valle et al., 2008; Campos, 2013). Adinean aurrera egin ahala familia-, bizitegi- eta eskola-testuinguruetako helduek laguntza-hornitzaile izaten jarraitu ohi dute, baina ez afektuetan konfiantza-hornitzaile gisa. Jarraian babes-sisteman egon diren gazteen sare soziala osatzen duten eragileak definituko dira. Goyetten hitzetan (2010), orokorrean, sareak adin nahiz sexu bereko lagunez osatzen dira, eta ez dirudi tamainak gazteen ibilbidearengan eraginik duenik, bai aldiz «egokienak» ez diren lagunak izatea. Halaber, gazte askok laguntza ez eskatzeko asmo sendoa erakutsi zuten (Montserrat eta Casas, 2012; Melendro, 2016). 2.3.1. Familia Jackson eta Cameronek (2012) babes-sistemara sartzen diren haur eta nerabeen familiako errealitatea irudikatu zuten, hala nola, guraso asko bananduta zeuden eta, honen ondorioz, haurrak ama ezkongabe batekin edo amarekin nahiz aitaordearekin etxebizitzaz sarritan aldatu ohi ziren, guraso batek edo biek gaixotasun mentalak edo substantziaren batekiko menpekotasuna zuten edota kalifikatu gabeko enpleguak zituzten edo gizarte-laguntzaren mende zeuden. Gazte askok guraso biologikoekin harremanetan jarraitzen dute baina, helduarorako trantsizioari dagokionean, amarengandik antzemandako laguntza-maila altuagoa da aitarengandik antzemandakoa baino (Galambos et al., 2018). Dena dela, geroago azalduko den eran, adin-nagusitasuna betetzean senideen etxebizitzara bueltatzea aukera oso
Iratxe Bastero Osez, Joana Miguelena Torrado, Aintzane Rodriguez Poza 60 Tantak, 2022, 34(1), 53-81 ohikoa da (Courtney eta Dworsky, 2006; Del Valle et al., 2008; GonzálezNavasa, 2018; Santana et al., 2018; Martín et al., 2020). Beraz, FernándezSimok eta bere kideek dioten bezalaxe (2020), sistematik atera ondoren zailtasunak egon ez daitezen, familiekiko gizarte- eta hezkuntza-ekintza bermatu beharko litzateke. Familiaren babesak ez ezik, hezitzaileen nahiz irakasleen afektuak askotariko testuinguruen baitako egokitzapena baldintzatu eta helduarorako prestakuntzarengan eragin positiboa eduki dezake (Goyette, 2010; Martín eta Dávila, 2008; Dinisman eta Zeira, 2011). 2.3.2. Egoitza-harrerako Baliabidea Katalunian egindako ikerketa batean ondorioztatu zenez, egoitzako profesionalekin pozik dauden nerabeek ongizate subjektiboari dagozkion puntuazio altuagoak dituzte (Llosada-Gistau et al., 2017). Hezitzaileen eta irakasleen aldetik jasotako afektuak, bestalde, eskola-egokitzapenari dagokionean gaitasun prediktibo handia du (Martín eta Dávila, 2008). Aurrekoa berretsiz, Fernández-Simok (2016) hezitzaileen eta gazteen arteko harremana prestakuntza-xedeak lortzeko garrantzitsua dela dio. Gazteek eurek erreferente profesional egonkor baten garrantzia azpimarratu dute (Monsterrat eta Casas, 2012; Fernández-Simo et al., 2020b). Dena den, gazte askok hezitzaileek ez zutela eskolan gertatzen zenaren inguruko interesik diote (Jackson eta Martin, 1998). Halaber, %65-%82'4ak egoitzako hezitzaileekin harremana duten arren (Melendro, 2011), horiek babes-iturritzat jotzen dituzten gazteen ehuneko txikia nabarmentzekoa da (González-Navasa, 2018; Martín et al., 2020). Beraz, profesional hauek tutoretzapean dauden haur eta nerabeen gizarte-babesarako rola izan dezaten, baldintza egokiak sortu beharko lirateke: ratioak murriztuz edota taldea mantenduz, adibidez (Martín eta Dávila, 2008). 2.3.3. Testuinguru Hezigarri Formalak eta Ez-formalak Arlo akademikoan haurren ehuneko handi batek harremanak ezartzeko zailtasun handiak ditu (Martín et al., 2011). Dena den, Martínek eta bere kideek diotenez (2008b), harremana esparruaren araberakoa da. Izan ere, zeregin akademikoak egiteko gainerako ikasleak baino baztertuagoak dira; aisialdiko jardueretan, berriz, ez da alde nabarmenik ikusten. Egile beren hitzetan arrazoia ikaskideek instrukzio-jarduerak garatzeko negatiboak diren ezaugarriak egozten dizkietela da. Honekin batera, adituek normalizazioaren beharra aditzera eman dute, babes-sisteman egoteak estereotipo negatiboetan oinarrituriko estigmatizazio-prozesu bati hasiera eman baitiezaioke (Martín eta Jackson, 2002; Montserrat eta Casas, 2012). Eskolako gizarte-isolamenduak etorkizuneko arazoak aurreikusten dituenez, kolektibo hau eskolako testuinguruan integratzeko esku-hartzeak egiteko lehen urratsa arazo horiek dituzten haurren kasuak identifikatzea izango da.
Gipuzkoako egoitza-harrerako saretik ateratzen diren gazteen helduarorako... https://doi.org/10.1387/tantak.22982 61 Testuinguru hezigarri ez-formaletan, berriz, babes-sistemako haur nahiz nerabeek ez dituzte harremanak ezartzeko eskolan bezainbesteko zailtasun (Martín et al., 2008b; Martín et al., 2011). Gainera, aisialdiko jarduerek euren sare sozialak zabaltzeko eta eredu gisa jardun dezaketen helduekin harremanetan jartzeko balio berezia dute (Jackson eta Cameron, 2012). Martínek eta Dávilak (2008) berdina defendatzen dute, jarduera horietan haurrek erreferentetzat hartu nahi dituzten helduak aukeratzeko nolabaiteko gaitasuna dutela baitiote. Babes-sistematik atera diren gazteei dagokienean, euren zaletasun nagusiak kirola egitea, lagunekin edo bikotekidearekin geratzea eta parrandan ateratzea dira (Melendro, 2011), haien adineko beste edozein pertsonak egingo lituzkeen jarduera berdinak, alegia (Montserrat eta Casas, 2012). Dena den, ekintzetara joatea komenigarria den arren, erakundeek horiek bigarren mailako premiatzat jotzeak eta baliabide ekonomiko gutxi edukitzeak parte hartzeko borondatea mugatzen dute (Fernán- Fernández-Simo eta Cid, 2017). Beraz, Martinek eta Jacksonek zioten moduan (2002), kolektibo honek denbora-pasetan aritzeko babesa jaso beharko luke. 2.3.4. Bizitegi-egoera Egoitzatik ateratzean, baztertzaileak ez diren bi joera daude: denbora laburrean ostatuz sarritan aldatzea batetik, eta, planifikatu gabe, familiaren etxebizitzara bueltatzea bestetik (Cuenca et al., 2018). Prestakuntza handiagoa duten gazteen etxebizitzari dagokion egonkortasuna handiagoa da prestakuntzarik ez dutenena baino (Fernández-Simo eta Cid, 2018). Horiek horrela, Goyetten hitzetan (2010), egonkortasun hau lana eta ikasketak mantentzeko sine qua non baldintza da. Aitzitik, gehiengoaren lehen aukerak porrot egin ohi du (Campos, 2013). Batzuetan gazteek etxebizitza tutelatuetan bizitzeko aukera duten arren, orokorrean, babes-sistematik ateratzeko gogoak gazte ugari adin-nagusitasuna betetzean planifikatu gabeko irteerak burutzea daramatza (Santana et al., 2018; Fernández et Cid, 2018). Bakarrik bizi diren gazteen kopurua %10-ekoa da eta, beraz, gehiengoak senideekin edo pisukideekin etxea partekatzen du (Melendro, 2011). Senideen etxebizitzara bueltatzea aukerarik ohikoena da (Courtney eta Dworsky, 2006; Del Valle et al., 2008; González-Navasa, 2018; Martín et al., 2020). Babes-sistemara sartu aurretik haur gehienek familia-osaeran aldaketak nahiz krisiak bizi ohi dituzte (Hollingworth eta Jackson, 2016) eta, adinnagusitasuna betetzean, gazteen erdiak bere burua iraganean desegokitzat jotako testuinguruetara itzultzera beharturik ikusten du (Campos, 2013; Santana et al., 2018). Martínek eta kideek (2020) buruturiko ikerketaren arabera %30a bakarrik edo bikotearekin bizi da, %15ak pisua partekatzen du eta familia zabalarekin bizi diren gazteen kopurua ez da %9ra iristen. Gazte migranteen kasuan, jatorriko herrialdera itzultzea ez da aukeretako bat, porrot gisa hartzen baitute (Comasòlivas et al., 2018). Horiek horrela,
Iratxe Bastero Osez, Joana Miguelena Torrado, Aintzane Rodriguez Poza 62 Tantak, 2022, 34(1), 53-81 gazteen helduarorako trantsizioan familiek parte hartu behar dute, gehienetan gazteak euren etxeetara bueltatzen baitira (Martín et al., 2020). Camposen hitzetan (2013) familiak babesik ematen ez zuen edota txikiak psikologikoki kaltetzen zituen kasuetan itzulera kaltegarrienak ematen dira; beraz, egileak adin-nagusitasuna duten eta babesgabezian dauden gazteentzat baliabideak egon behar direla dio. 2.4. helduaroko trantsizioa Babes-sisteman egon diren gazteen helduarorako trantsizioa etapa bereziki konplexua da, Hollingworth eta Jacksonek diotenez (2016), epe laburrean erronka askori aurre egin behar baitiete: aurrekontu bat egiten ikastea, ikastaroak hastea, enplegua topatzea edo familiako harremanak kudeatzea, besteak beste. Melendroren hitzetan (2016), gazteen %77,8ak helduarorako prestakuntza-programaren batean parte hartu du. Egoi tza-zentroa uzEgoi tza-zentroa uzuzteko unea estresagarria da eta, lehen asteetan euforia sentitu dezaketen arren (Fernández-Simo eta Cid, 2018), errealitateak bakarrik (Melendro, 2011) eta beldurraren mende sentitzera daramatza (Montserrat eta Casas, 2012; Campos, 2013). Beste erronketako bat zerbitzuetarako sarbidea galtzearena da eta batzuek, gainera, migratzaile izateak suposatzen duen ziurgabetasunei aurre egin behar diete (Hollingworth eta Jackson, 2016). Adituek babes-sisteman egondako gazteen helduarorako trantsizio arrakastatsu bat aurreikusten duten zenbait aldagai identifikatu dituzte, zeinak jarraian aipatuko diren. Arlo akademiko eta profesionalari dagokionez, eskolak gazteak DBH amaitu dezan motibatzea, ikasten jarraitzeko bekak nahiz laguntza pertsonalizatua ematea eta lan-egonkortasuna zein independentzia ekonomikoa edukitzea (Melendro, 2011; Montserrat eta Casas, 2012; Fernández-Simo et al., 2020a; Martín et al., 2020) aipatzekoak dira. Bizitegi-egoerari erreparatuz, trantsizio arrakastatsua egin duten gazteek etxebizitza egonkor eta duina dute (Melendro, 2011). Beraz, etxebizitzaren arloan laguntzeko zerbitzuak beharrezkoak dira (Montserrat eta Casas, 2012), eguneroko bizitzako arazoak arindu eta ikasketetan kontzentratzeko aukera ematen baitiete (Jackson eta Cameron, 2012). Ongizateari eutsiz, aipatzekoak dira bai autonomia pertsonala (Fernández-Simo et al., 2020a) eta baita egonkortasun emozionala ere (Melendro, 2011). Gizarte-babesari helduz, amaren laguntzak (Galambos et al., 2018), hezkuntza-sisteman integratutako babes-sistematik kanpoko lagunek eta eurekin hitz egiteko denbora hartu duen erreferentziazko heldu egonkor baten presentziak (Jackson eta Martin, 1998; Martin eta Jackson, 2002; Montserrat eta Casas, 2012; Hollingworth eta Jackson, 2016) ezinbestekoak dirudite. Heldu honek, zehazki, hezkuntzari lehentasuna ematen dio eta ikasketa formalei dagokien arloan itxaropen handiak ditu (Montserrat eta Casas, 2012). Etorkizuneko itxaropenekin amaitzeko, bizi-proiektua izatea eta egunkortasuna
Gipuzkoako egoitza-harrerako saretik ateratzen diren gazteen helduarorako... https://doi.org/10.1387/tantak.22982 63 edukitzeko nahiz familia sortzeko nahia (Melendro, 2011; Hollingworth eta Jackson, 2016) aldagai garrantzitsuak dira. 3. heLburuak eta metodoLogIa Lan honen helburu nagusia Gipuzkoako Egoitza-harrerako Saretik ateratzen diren gazteen helduarorako trantsizioa euren esperientzietatik ezagutzea da. Honekin, beraien esperientziak eta bizitzako eremu desberdinetako gaur egungo egoera zer nolakoa den ezagutu nahi da. 3.1. metodologia Lan hau paradigma interpretatibotik burutu da, Gipuzkoako Egoi tzaharrerako Saretik ateratzen diren gazteen helduarorako trantsizioa euren esperientzietatik ezagutu nahi baita. Paradigma interpretatibotik ez ezik, kritikotik burutu da, esperientzia horiek baliatuz hobekuntzak proposatu baitira. Ikuspegi honen ezaugarria ez da soilik errealitatea ikertzea eta ulertzea, testuinguruan eraldaketak eragitea baizik (Melero, 2011). Maila metodologikoari begira, datu narratiboen bidez fenomeno jakin baten inguruko ezagutza sakona lortzea ahalbidetzen duen metodologia kualitatiboa baliatu da (Gay, 1996, apud De Pelekais, 2000). Informazio jasoketarako teknika gisa, elkarrizkezta erdi-egituratua aukeratu da, non partaide guztiekin gidoi bera erabili daitekeen arren, galderen ordena ez den halabeharrez jarraitzen (Trindade, 2016). Partaideen disponibilitatea kontua dela eta, bi elkarrizketa indibidual eta sei talde-elkarrizketa burutu dira. 3.1.1. Partaideak Zortzi izan dira elkarrizketatutako gazteak, zazpi mutil eta neska bat, elur bolaren teknika bidez erreklutatuta. Beraien batez besteko adina 19,75 urtekoa da, 18 urte gazteenak eta 22 zaharrenak. Jatorriari dagokionez, bat ezezik guztiak marokoarrak dira. Gazte guztiak Gipuzkoako Egoitza-harreran artatuta zeudela igaro ziren nagusitasunera. Partaide guztiak, Euskal Herrian jaio zen bat izan ezik, familia-erreferenterik gabeko gazte migratzaile marokoarrak dira. Zortzi gazteetatik sei Gipuzkoako babes-sistemara 18 urteak betetzear sartu ziren. Horietatik, hiruren lehenengo helmuga Donostia izan zen, gainontzekoak beste hiri batzuetan egon ziren bexalaxe (Melilla, Torremolinos, Madril edo Katalunia, besteak beste). Babes-sistemara 18 urteak betetzear zeudela sartzearen ondorioz, egoitzen-aldaketa kopurua txikia izan da, eta batzuek larrialdiko etxebizitza baino ez dute ezagutu. Beste bi gazteak, berriz, Gipuzkoako babes-sistemara 9 eta
Iratxe Bastero Osez, Joana Miguelena Torrado, Aintzane Rodriguez Poza 64 Tantak, 2022, 34(1), 53-81 10 urterekin sartu ziren. Beraz, egoitzen aldaketa-kopuru handiagoa bizi izan dute: emantzipazioko pisua kontuan hartu gabe, lau eta hiru aldaketa, hurrenez hurren. Hezkuntza mailari dagokionez, DBH-ko titulua zortzi gazteetatik hiruk baino ez dute eskuratu, besteek Oinarrizko Lanbide Heziketako kurtso batean matrikulatuz. Aipatu beharra dago gazte migratzaile biren kasuan, beraien jaioterrian ikasketak egiteari utzi behar izan ziotela lan egiteko. 4. datuen anaLISIa Landa lanean jasotako informazioa kategorizatzeko orduan metodo mistoa baliatu da: aldez aurretik aurreikusten ziren kategoriak egokitzea edota berriak eranstea ahalbidetzen duena, alegia. Horiek horrela, ordena kronologiko bati erantzuten dioten bi dimentsio nagusi daude: helduarorako trantsizioa eta orainaldia. Hauek aldi berean kategoria eta azpikategoria desberdinetan banatuta daude (ikus 1. taula). 1. taula Informazioaren kategorizazioa Dimentsioa Kategoria Azpikategoria Helduarorako trantsizioa Prozesua. Aukerak. Mugak. Orainaldia Bizitegi-egoera. Arlo akademiko eta profesionala. Sare soziala. Familiarteko esparrua. Egoitzako esparrua. Testuinguru hezigarri formalak eta ez-formalak. Lagunarteko esparrua. Ongizate orokorra. Ongizate fisikoa. Ongizate psikologikoa. COVID-19aren eragina. Aurreiritziak. Egileak sorturikoa.
Gipuzkoako egoitza-harrerako saretik ateratzen diren gazteen helduarorako... https://doi.org/10.1387/tantak.22982 65 5. emaItzak 5.1. Lehenengo dimentsioa: helduarorako trantsizioa Helduarorako trantsizioari dagokion dimentsioan prozesu honek dakartzan bizipenei, etxebizitzaren nahiz prestakuntzaren arloan edukitako aukerei eta, azkenik, aurre egin behar izan dieten mugei buruzko informazioa biltzen da. Hau azaldu ahal izateko, hiru kategoria sortu dira: prozesua, aukerak eta mugak. 5.1.2. Prozesua Prozesuari dagokion kategorian gazteek hiru une bereizi dituzte: egoitza-harrerako baliabidetik ateratzeko gogoak ote zituzten, horretarako prest ote zeuden eta baita nola sentitu ziren ere. Hasieran, gehienak egoitzatik ateratzeko gogotsu zeuden, Anas1-en «todos queríamos salir» edo Najim-en «¿cuándo viene este día para salir?» esaldiak honen adierazle izanik. Dena den, honek ez du esan nahi horretarako prest zeudenik. Siriak adin-nagusitasuna unibertsitateko hautaprobekin alderatzen du: «¿Es como cuando estás en bachiller y se habla todo el rato de selectividad? Pues los 18 son como eso». Guztiek, neurri handiagoan edo txikiagoan, helduarorako prestakuntza jaso dutela adierazi dute. Hala ere, honakoa etxeko lanetara eta lan- nahiz ekonomia-arloko kudeaketetara mugatu da. Yassin-ek «Te enseñan la limpieza y a hacer la cama» dio. Hala ere, gazte gehienek ez zeudela prest edo, Andoniren kasuan bezalaxe, prest egotera «derrigorturik» zeudela diote. Abdel-i, adibidez, bere urtebetetzean bertan egoitza utzi behar zuela esan zioten: «a las cinco de la mañana de mi cumpleaños, yo estaba durmiendo y me dijeron: fuera». Horiek horrela, euren testigantzetan bi sentimendu gailendu dira: ziurgabetasuna eta beldurra, alegia. Gazteen hitzak gurera ekarriz: «no sabes dónde ir» (Abdel); «¿y ahora qué va a pasar?» (Siria) edo unibertsitatea ordaintzeko gai izango ote zen zalantza zuen gaztea: «fue duro pensar que son mil y pico euros de universidad» (Alex). 5.1.2. Aukerak Kategoria honetan bizitegiari, terapia psikologikoari eta prestakuntzari dagozkion aukerak jasotzen dira. Siriak dionaren arabera, gaizki pasa zuen, ez baitzekien etxebizitzarik edukiko ote zuen: «Justo en la temporada en la que yo salía se quitaron las prórrogas y no había plazas». Gainera, bi iradokizun egin zizkioten: konfiantzarik ez duen anaiekin joatea edo aurrezkie- 1 Gazteen izenak ezizenak dira. Beraien anonimatua bermatze aldera, gustuko zuten ezizen bat proposatzea eskatu genien ikerketan erabiltzeko eta beraien zitak aurkezteko.
Gipuzkoako egoitza-harrerako saretik ateratzen diren gazteen helduarorako... https://doi.org/10.1387/tantak.22982 73 milia erreferenterik gabeko gazte migratzaile baten suizidioa Ibaiondoren argazkiarekin lotu zutenekoa agerian geratu da. Izan ere komunikabideek, besteak beste, kolektibo honen inguruan sustatzen duten irudi negatiboak gizarte-politikengan eragina du. Beraz, Siriak dioen moduan, irudi negatibo hori aldatu beharko litzateke: «Creo que debe eliminarse ya esa imagen de delincuentes. No es así y hay que normalizar los pisos de acogida». 6. eztabaIda eta ondorIoak Atal honetan ikerketa honen emaitzarik esanguratsuenak ekarriko dira, arestian, oinarriztapen teorikoan azaldutako ikerketa eta ekarpen esanguratsuenekin eztabaidatu eta ikerketa-ondorio nagusiak mahaigaineratuz. Partaide gehienak familia-erreferenterik gabeko gazte migratzaileak izateak, kasu batzuetan, ibilbide ezberdinak egin izana berekin dakar. Bizitegi-egoerari dagokionez, adibidez, egoitzen aldaketa-kopuru txikia bizi izanaren arrazoia babes-sistemara 18 urteak betetzear sartu zirela da. Txikiagoak zirela sartu ziren bi gazteen kasuan, berriz, aldaketa gehiago bizi izan dituzte: emantzipazio pisua kontuan hartu gabe 3 eta 4 aldaketa, hain zuzen ere. Hau Del Valle eta bere kideen (2008) nahiz Melendroren (2016) emaitzekin bateragarria da, horien arabera, gazteen %60-ak gutxienez egoitzaren aldaketa bat bizi izan baitu. Desegonkortasun honek arazoak dakarzkie baita helduarorako trantsizioan ere, Jackson eta Cameron-ek (2012) diotenarekin bat eginez, etxerik edukiko ote zuten ez jakiteak ikasketetan kontzentratzea galarazten baitzien. Marko teorikoan esandakoaren kontra, adin-nagusitasuna betetzean ez da egon gazterik senideen etxera bueltatu denik, baina migranteen kasuan jatorriko herrialdera bueltatzea porrot gisa ulertzen dutelako da (Comasòlivas et al., 2018). Horiek horrela, batzuek kalean edo aterpeetan lo egin behar izan dute. Gaur egun, aldiz, bi gazte aterpeetan, bi erakunde bateko etxebizitzetan, bi partekaturiko pisuetan eta bi emantzipazioko pisuetan bizi dira. Arlo akademiko eta profesionalari begira, familia-erreferenterik gabeko gazteen erdiak baino gehiagok lehen hezkuntzako ikasketak dituela dio eta, Marokon lanean hasteko ikasketak utzi behar izan zituzten bi gazteen kasuan izan ezik, besteek ikasketaren bat dute. Hala ere, zenbait adituek dioten bezalaxe (Goyette, 2010; González-Navasa, 2018; Martín et al., 2020), DBH amaitu dutenen kopurua txikia da: zortzi gazteetatik hiruk, alegia. Horiek horrela, euren testigantzetan ikasteari uzteko zenbait arrisku-faktore antzeman dira: hezitzaileen esparru formalarekiko itxaropen txikiak batetik eta, independentzia-ekonomiko goiztiarra lehenestearen ondorioz, nerabeak OLH-etara bideratzeko joera bestetik (Martin eta Jackson, 2002; Montserrat eta Casas, 2010; Jackson eta Cameron, 2012). DBH bukatu duten gazteen testigantzetan, berriz, zenbait babes-faktore ikusi daitezke: hezkuntzari garrantzia eman dioten erreferenteak, babes-sistematik kan-
Iratxe Bastero Osez, Joana Miguelena Torrado, Aintzane Rodriguez Poza 74 Tantak, 2022, 34(1), 53-81 poko lagunak, interes pertsonalen garapena eta bizitza independenterako prestakuntza, hain zuzen (Jackson eta Martin, 1998; Pecora et al., 2006, apud López et al., 2013). DBH eduki ala ez, Melendroren emaitzekin bat eginez (2016), partaide gehienei egun ikasten dutena gustatzen zaie. Hala ere, euren ametsetako lanbiderako prestatzen ari diren gazteak hiru besterik ez dira, gaitasun ekonomiko urria arrazoi nagusietako bat izanik. Hezkuntzarekin jarraituz, adin-nagusitasuna betetzean gertatzen den babes-formalaren murrizketa unibertsitatera joateko oztopoetako bat da (Dinisman eta Zeira, 2011; McNamara et al., 2017), eta honakoa bi partaideen kasua dugu. Azkenean, Arrakasta programari esker, unibertsitatean ikastea lortu dute. Beraz, ikasten jarraitzeko bekak ematea (Montserrat eta Casas, 2012) eta egonkortasuna edukitzea (Goyette, 2010; Melendro, 2011; Martín et al., 2020) faktore erabakigarriak dirudite. Arlo akademikoak ez ezik, laneratzeak garrantzia handia du, partaideen gehiengoak —Díaz (2014) eta Krahn nahiz kideekin (2021) bat eginez— norbere gogobetetzea eragin dezakela uste baitu. Partaideetako bati, adibidez, ostalaritzan lan egiteak bere buruarengan segurtasuna eman dio. Ostalaritzaren harira, adituek babes-sistemaren abegian egondako gazteen artean honakoa sektore nagusia dela diote (Melendro, 2011; Melendro, 2016; González-Navasa, 2018). Aitzitik, gazte migranteen laneratzea nekezagoa da, EAEren kasuan %78,2-a administrazio-egoera irregularrean baitago (Comasòlivas et al., 2018). Dena den, bost partaide Sukaldaritza eta Zerbitzuko Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasten ari direnez, sektore honetan lan egingo dutela aurreikusi daiteke. Egun lanean egon edo ez guztiek «aktibo» mantentzearen garrantzia azpimarratu dute, honekin batera, lana eta egungo egoera ekonomikoa euren kezka nagusietako bat direla erantsiz. Sare sozialari helduz, babes ekonomikoa edota emozionala lortzeko ezin izan dute senideengana jo eta honek ondorio negatiboak dituela frogatu da (Campos, 2013; Santana et al., 2018). Familia-erreferenterik gabeko gazteek, zehazki, honen arrazoia euren senideak ere gaizki pasatzen ari direla da (Courtney eta Dworsky, 2006; López et al., 2013). Familiaz gain, hezitzaileak gazte hauen sare sozialaren eragile garrantzitsuak dira. Horiek horrela, gazteek zenbait gaietan bat egin dute, hala nola, hezkuntza-taldearen egonkortasunaren garrantzia edota hezkuntza formalarekiko itxaropen altuagoen beharra. Elkarrizketatutako gazteetako batzuek ez dituzte hezitzaileak babes-iturritzat jotzen, emaitza honek beste ikerketa batzuekin bat egiten duelarik (Martín, 2011; González-Navasa, 2018; Martín et al., 2020). Baina, sektorearen prekarietateaz jabetuta (Fernández-Simo et al., 2017), desegonkortasunak konponbide zaila duela diote. Bestetik, Jackson eta Martin-ekin (1998) bat eginez, gehienek hezitzaileen aldeko motibazio txikia antzeman dute: horietako baten kasuan, batxilergoan nota igotzeko azterketara ez aurkezteko iradokiz, adibidez. Honen arrazoia askok errepikatzen dutela eta, ondorioz, Jackson eta Cameronek dioten bezala (2012) ibilbide profesionalak lehenetsi ohi direla da.
Gipuzkoako egoitza-harrerako saretik ateratzen diren gazteen helduarorako... https://doi.org/10.1387/tantak.22982 75 Aitzitik, eurengan itxaropena duen heldu egonkor baten presentziak ezinbestekoa dirudi (Jackson eta Martin, 1998; Martin eta Jackson, 2002; Montserrat eta Casas, 2012; Hollingworth eta Jackson, 2016; Fernández-Simo et al., 2020b). Sare sozialari eutsiz, partaideek testuinguru hezigarri formalen eta ezformalen inguruan hitz egin dute. Partaide gehienak familia-erreferenterik gabeko gazte migratzaileak dira eta, beraz, babes-sistemaren abegian denbora gutxi egotearen ondorioz eskolen aldaketa-kopuru txikia bizi izan dute. Denbora gehiagoz egon diren gazteen kasuan, berriz, haurrak eta nerabeak eskolaz etengabe aldatzeko joera dagoela diote. Beraz, hau zenbait adituek diotenarekin bateragarria da (Jackson eta Martin, 1998; Jackson eta Cameron, 2012). Hala ere, etengabeko aldaketa hauek euren ongizatean eduki dezaketen eragina ikertzea interesgarria litzateke. Gaur egun, irakasleekin eta ikaskideekin duten harremana ona da. Aisialdiaren harira, Melendrok (2011) eta Montserrat zein Casasek (2012) aditzera eman zuten moduan, euren zaletasunak oso ohikoak dira: kirola egitea edo lagunekin geratzea, alegia. Aitzitik, babes-sistemaren abegian egoteari utzi ziotenetik, zenbait zerbitzuei uko egin behar izan diete: kirol-jardueren harpidetzari, adibidez. Sare sozialarekin amaitzeko, Montserrat eta Casas-en (2012) ikerketan bezalaxe, egoitzetan denbora luzeagoz egon diren gazteek ikasten ari diren babes-sistematik kanpoko lagunak edukitzearen garrantzian bat egin dute: ikasten jarraitu dezaten animatu baitituzte, besteak beste. Babes-sistemara sartzeko adina dena delakoa, berriz, gazte guztiak gauza batean ados daude: laguntza eskatzea kostatzen zaiela, hain zuzen. Beraz, zentzu honetan, ikerketa honen emaitzak Melendroren (2016) ekarpenetara hobeto egokitu dira Martín eta bere kideen (2020) ekarpenetara baino. Zehazki, bi arrazoi gailendu dira: nork bere kabuz moldatzeko beharra batetik eta senideak kezkatu nahi ez izatea bestetik (gaizki baitaude). Ongizatearen inguruan galdetzean, bi azpigai bereizi dira: bai fisikoa eta baita mentala. Gazte guztiek osasun fisikoaz ondo daudela diote, eta emaitza hau zenbait adituek diotenarekin bateragarria da (Melendro, 2012; Melendro, 2016). Aldiz, egonkortasunik gabeko sektorea izateak eta emozio positiboak ingurune egonkorretan sortzen direla frogatu izanak (Fang et al., 2018), ongizate mentalaren esparruan arazo handiagoak izan zitzaketela pentsarazten zuen. Aditzera eman dutenez, aipaturiko desegonkortasunak —hala profesionalena nola eurena— ongizatean eragin negatiboa izan du (adibidez, loturak sortzea oztopatuz). Aitzitik, zortzi gazteetatik terapia soilik hiruk jaso dute eta, horien artean, baliagarria izan zaiela bik baino ez dute uste. Adin-nagusitasunak askotariko estres-iturriak dakarzkien arren (Montserrat eta Casas, 2012; Hollingworth eta Jackson, 2016) eta, beraz, terapia psikologikoa ezinbestekoa dela uste bada ere (Martín et al., 2020), batzuek saioak eskainiko balitzaizkieke baztertuko lituzketela diote. Onartuko lituzketela dioten gazteak, zehazki, babes-sisteman denbora luzeagoz egondakoak eta, beraz, aurrez terapia jaso dutenak dira. Baliteke hauxe te-
Iratxe Bastero Osez, Joana Miguelena Torrado, Aintzane Rodriguez Poza 76 Tantak, 2022, 34(1), 53-81 rapiarekiko estigma gutxiago edukitzearen arrazoia izatea. Hala ere, 18 urteak dituztenetik terapiara joatea zailagoa dela diote. Dena dela, gehienen hitzetan orain hobeto daude babes-sisteman zeudenean baino, eta honek aldez aurreko ikerketekin bat egiten du (Dixon, 2008; Melendro, 2011; Melendro, 2016). Honen eragile gisa orain daukaten autonomia handiagoa eta etxebizitzako giro hobea aipatu dituzte. Egungo osasun-egoera medio, COVID-19ak gazte hauengan izan duen eragina aipatu gabe ezin dugu ongizatearen gaia amaitutzat eman. Horiek horrela, esparru ezberdinetan eragin die. Gazte bati, adibidez, egoitza-harrerako baliabidean denbora luzeagoz geratzen utzi zioten. Beste batek, halaber, COVID-19aren ondorengo diru-laguntza jasotzen du. Esparru akademiko nahiz profesionalean, aldiz, oztopoa izan da: konfinamenduan ikasteari utzi behar izan ziotelako edo, ostalaritzan lan egin izan dutenen kasuan, lan-eskaintzaren beherakada nabaritu dutelako. Era berean, erlazionatzea zailagoa suertatzen ari zaie. Iraganeko eta orainaldiko egoeraz gain, euren bizitzetako inflexiopunturik handienetakoari buruz galdetu zitzaien: adin-nagusitasuna, hain zuzen. Melendrok (2016) gazteen gehiengoak helduarorako prestakuntza jasotzen duela dio eta, kasu honetan, gazte guztiek orain esandakoa berretsi dute. Dena den, nagusiki etxeko lanetara eta kudeaketa ekonomikora mugatu da. Euren bizipenei dagokienean, Fernández-Simo eta Cid-en (2018) ikerketan esan bezala, hasieran egoitzatik ateratzeko egunak zenbatzen zituzten. 18 urteak betetzean, berriz, ez zeudela ateratzeko prest diote. Horiek horrela, guztiek bi sentimendu aipatu dituzte: bai ziurgabetasuna eta, zenbait adituen emaitzetara egokituz (Montserrat eta Casas, 2012; Campos, 2013), baita beldurra ere. Sentimendu horiek nora joan edo zer gertatuko zen ez jakitearen ondorio ziren eta, aldi berean, horiek zenbait arlotan eragina zuten (arlo akademikoaren baitako kontzentrazio txikiagoa, adibidez). Horietaz gain, Melendroren ikerketan (2011) aipatutako bakardadea eta, gazte baten kasuan, prozesu bikain baten ostean emaitzarik ez lortzeko arriskuak eragindako amorrua azpimarragarriak dira. Testuinguru honetan, gazteek jarraian azalduko diren aukerekin eta mugekin topo egin zuten. Aukerei dagokienez, egun emantzipazioko etxebizitzetara 18 urteak betetzen dituzten gazteen kopuru txiki batek baino ezin du sartu. Ikerketa honetan, zehazki, zortzi gazteetatik aukera hau hiruri baino ez zitzaien eman. Ondorioz, lau gazte kalean nahiz aterpeetan egon dira. Bi gazte, berriz, erakunde bateko pisuan daude (bat kalean nahiz aterpeetan egon den horietako bat izanik). Zenbaitek emantzipazioko etxeetan autonomiara bideratutako estrategia gehiago daudela dioten arren (Fernández-Simo et al., 2020a), ikerketa honetan agerian geratu denez, gazteek batzuetan euren burua kudeatzeko gaitasuna mugatuta ikusten dute. Gazteetako batek dionez, emantzipazio-pisuan hileroko erosketan gastatu ez duten dirua ezin da aurreztu, entitateak tiketen bidez justifikatu
Gipuzkoako egoitza-harrerako saretik ateratzen diren gazteen helduarorako... https://doi.org/10.1387/tantak.22982 77 duten kopurua baino ez baitie ematen. Aukerekin jarraituz, 18 urteak betetzean terapiara joateko aukera galtzeak, berriro ere, gazte hauek erabateko babesetik zaurgarritasun-egoera batera igarotzen direla frogatzen du. Zehazki, saio gutxi batzuetako luzapena jaso zuen gazte baten kasua besterik ez dugu. Aitzitik, lehenago esan bezala batzuek terapiara joateko borondaterik ez duten arren, behintzat, guztiei aukera hori eman beharko litzaieke. Aukerekin bukatzeko, gazte guztiak ikasten ari dira, baina honek ez du esan nahi edozein trebakuntza burutzea erraztu zaienik. Batzuek, adibidez, eskola pribatuetan eskaintzen den ile-apainketa ikasi nahiko lukete eta, honen ordez, Sukaldaritza eta Zerbitzuko OLH burutzen ari dira. Honen harira, Arrakasta programarengatik izango ez balitz, unibertsitatean dauden bi gazteek ezin izango zuketela ordaindu diote. Mugei erreparatuz, beste ikerketa batzuetan gazteek autonomoagoak izaten erakutsi beharko litzaiekeela esan izan dute, hala partaidetza galarazi zaielako nola gehiegizko babesa sentitu dutelako (Soldevila et al., 2013; Hollingworth eta Jackson, 2016; Fernández-Simo eta Cid, 2018). Ikerketa honetan emaitzak antzekoak dira, gazteek partaidetza handiagoa faltan bota dutelako edota, adin-nagusitasuna betetzean, ordura arteko «erosotasunak» galdu dituztela konturatu direlako. Prestakuntza, autonomiari dagokionean ez ezik, beste esparru batzuetan faltan bota dute: bulegotika eta curriculumaren lanketari buruzkoa, besteak beste. Ildo beretik, familia-erreferenterik gabeko gazte migratzaileek gizarte hartzailearen kulturari buruzko informazioa eman beharko litzaiekeela diote. Behin 18 urteak betetzean, emantzipaziorako programek ezin dituzte gazte guztien premiak asebete (Fernández-Simo et al., 2020a) eta, honen ondorioz, gazte batzuk kalean bizi behar izan dira edota unibertsitatera iristeko aukera emango ote zitzaien zalantza eduki dute. Honekin batera, Hollingworth eta Jackson-ek esan bezalaxe (2016), zenbait zerbitzuei uko egin behar izan diete: kiroljardueren harpidetzari, akademia bateko behar haina klase jasotzeari edo terapiara joateari, besteak beste. Gazte migratzaileetako batzuek, aipaturiko mugei ez ezik, egoera administratibo irregularrean egotearen beldurrari aurre egin behar diote. Partaideen testigantzetan teorikoki gehiegi funtsatu ez den gai bat azaldu da: aurreiritziena, alegia. Zehazki, bi multzoetan sailkatu litezke: bai jatorriaren araberakoak eta baita administrazioaren tutoretzapean egotearen ondoriozkoak ere. Gazteetako batek, adibidez, poliziak jatorri marokoarreko lagunak miatu izan dituela gogoan du. Tutoretzapean egotearen ondoriozko aurreiritziak, halaber, maila ezberdinetan antzeman dira. Lagunekin hasteko, partaideetako batzuek denbora bat igaro arte ez zietela pisu batean bizi zirenik esan diote. Are gehiago, horietako batek unibertsitateko ikaskideei oraindik ez diela ezer esan dio (horregatik gezurren bat esan behar izan duen arren). Bizilagunekin jarraituz, harremana hobetu litekeela diote, arazoren bat dagoenean errudunak harrera- edo emantzipazio-pisuko pertsonak izan direla pentsatzeko joera baitago. Az- | science |
addi-e3d87f63eac4 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59118 | Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa: janztea, Budapesteko Emmi Pikler haur-eskolan | Belasko Txertudi, Maitane; Herrán Izagirre, Elena ; Anguera Argilaga, M. Teresa | 2022 | Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 84 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 Autodeterminazioaren teoriaren arabera (ADT), autonomia oinarrizko premia psikologiko unibertsala da (Ryan eta Deci, 2002). Norberak hautatu eta kontrolatutako beharrizan, interes eta helburuak asetzea (Joussemet et al., 2005) xede duen eta motibazio berezkoa eta borondatezkoa dituen ekintza (Grolnick, 2003) gisa defini daiteke. Budapesteko Lóczy sehassehaska-etxean hainbat hamarkadatan haurtxo eta haur txikien ikerketa enpiriko eta behaketa sistematikoak egin ondoren, honela definitzen du autonomia Falk-ek (2018): haurrak berak, helduaren esku-hartze zuzenik gabe, plazerak eta jarduteko gogoak bideratuta hasitako jarduera oro. Profesional eta heldu askorentzat ezezaguna den banakako etapa eta erritmodun prozesu luzea dela adierazten du, eta, errespetatuz gero, arlo psikomotorrean, afektiboan eta kognitiboan ikaskuntza anitzen iturri dela. Gainera, lehen esperientzia horien kalitateak eragina izango du helduaroko autonomiaren garapenean eta nolakotasunean (Falk, 2018; Kálló, 2016; Ryan et al., 2006). Malenfant-en (2014) arabera, gaur egungo gizartean, lehen haurtzaroko hezkuntza familiatik haur-eskoletara hedatzen da. Ildo beretik, Tardos-ek eta Werner-ek (2013) diote haur-eskolak (0-3 urte) familia-inguruneari dagokion lehen mailako sozializazioaren —zeina haurraren gaitasun sozial hasiberriekiko malgua eta egokitua baita— eta eskola-inguruneari dagokion bigarren mailakoaren —zeina egituratuagoa eta zorrotzagoa baita— gainjartzea dakarrela. Horrela, haur-niaren heldutasun ezak eta sentsibilitateak haur-eskolan sortzen diren egoerak kontu handiz kudeatzera behartzen dute. Beraz, funtsezkoa da hezitzaileen kolektiboak autonomia goiztiar hasiberria sostengatzea; osterantzean, zapuzteko eta txikitzeko arriskua dago (Andreasdakis et al., 2019). Ildo beretik, Falkek (2018) ohartarazten du baldintzatzeak, gehiegizko eskakizun goiztiarrek edo laissez faire delakoak autonomia faltsura daramatela. Hau da, haurrak, itxuraz, hezitzailearekin lankidetzan dabiltza; baina, egiaz, obeditu eta atsegin ematen diote, motu proprioz jokatu gabe; eta horrek aldez aurretik esperimentatu gabeko testuinguru berrietara egokitzea mugatzen du. Hezitzailearekin partekatutako jardueran parte hartzea —normalean, zaintzak— ez bada borondatezkoa eta egunez egun beren kabuz eraikia, baizik eta esplizituki edo inplizituki exijitu zaien bezala sartu badute —alegia, kanpotik inposatutako eskakizun baten emaitza bezala—, haurrak eskaera horri aldeko edo kontrako erantzuna ematera mugatuko dira; ondorioz, esperientziak zein garatutako eta/edo ikasitako estrategiak urriak eta/edo azalekoak dira (Falk, 2018). Obedientzia modu horiek eragin negatiboa izan dezakete haurren garapenean eta ongizatean (Dix et al., 2007), haur txikiek helduen exijentziei ipso facto men egin diezaieten nahi bada (Andreasdakis et al., 2019) edo lehen haurtzaroari dagozkion helburuen gainetik helduenak lehenestean (Dix eta Branca, 2003). Izan ere «autonomia ez da betebehar bat, haurraren eskubide bat baizik; (…) ez dago autonomiaren ikaskuntzarik: ez da haurra autonomo egiten, baizik eta lagundu egiten zaio autonomiarako bere bilakaeran» (Falk, 2018, 114).
Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa https://doi.org/10.1387/tantak.23470 85 Definizio klasikoaren arabera, haurren autonomia sostengatzea haurraren helburuak, lehentasunak eta/edo borondatea adoretzeari deritzo (Grolnick eta Ryan, 1989).Sostengatzeak esan nahi du haurraren ideiak eta sentimenduak aitortu, enpatizatu eta errespetatzea (Ryan et al., 2006); haurrarengana bere erabakiak errespetatuz zuzentzea, eta hizkuntza ez-kontrolatzailea erabiltzea harekin (Deci et al., 1993). Hala ez balitz, presioa egingo litzateke modu jakin batean pentsa edo joka dezan (Grolnick et al., 2002); ezingo luke autonomiaz jokatu, eta berezko motibazioan (Deci eta Ryan, 1987) eta lorpen- eta autoeraginkortasun-sentsazioan (Bandura, 1997) eragin negatiboa izango luke. Côté-Lecaldare-k eta beste hainbat egilek (2016) 18 eta 36 hilabete bitarteko haur txikien autonomia babesteko funtsezko ezaugarri profesionaletan sakondu zuten, eta hiru kategoriatan bildu zituzten ezaugarri horiek. Lehenengoa, haurraren ekimenei erreparatzeko eta horiei erantzuteko gai izatea. Bigarrena, lankidetza sustatuko duen elkarrekiko eta elkarlanezko harremana ezartzea. Azkenik, hirugarrena, haurra eskubide osoko kidetzat hartzea. Ildo beretik, desagertutako Lóczy sehaska-etxean eta haren ondorengo Budapesteko Emmi Pikler haur eskolan, autonomia goiztiarra sostengatzeak enpatiaz jokatzea esan nahi du, ideiak, beharrizanak, sentimenduak, nahiak eta ekimenak aitortuz, errespetatuz eta babestuz; hau da, haurtxoak eta haur txikia beren hezitzailearekin berdinetik berdinera lankidetzan aritzeko gai diren eskubide osoko kidetzat hartzen dira (Falk, 2018; David eta Appell, 2010; Hevesi, 1993). Gainera, Piklerrek sehaska-etxeko haurrentzat berezko hezitzaile bat proposatu zuen (Kálló, 2016), haur talde txiki batez bereziki arduratzen zen erreferentziazko pertsona gisa. Zaintza bakoitzerako egiteko modu bat ere ezarri zuen, koreografia bat; horrela, hezitzaile guztiek zaintza bakoitzerako ekintza-jarraibide bera beteko zuten (Herrán, 2013; Kálló, 2016) malgutasunez beti ere haurren uneko beharrizan eta interesei egokitua, eta zaintza une horietan haurrari jarraian egingo edo gertatuko zitzaiona ahots leunez iragarriko zioten (Falk, 2018; Hevesi, 1993). Modu honetan etenik eta presarik gabeko (Pikler, 1979) zaintzak eskaintzen zaizkie haurrei, haiengan eta haien erreakzioetan arreta jarrita (Falk, 2018; Hevesi, 1993). Horrela, haurra berehalako ekintzari aurrea hartzeko gai izango da, eta zaintzan aktiboki parte hartuko du, bere eraginkortasun-sentimendua balioetsiko eta indartuko dituen helduarekin lankidetzan arituz (Falk, 2018). Eguneroko piklertar zainketetako bat da lorategira jolastera joateko janztea; han, eguneroko jardueraren zati handi bat aire zabalean gertatzen da. Zoritxarrez, Rutanen eta beste hainbat egilerekin (2019) bat, nahiz eta klima hotzeko herrialdeetan zaintza errepikakorra eta funtsezkoa izan, eguneroko bizitzan bere balio pedagogiko goiztiarra oharkabean pasatzen da, eta helburu termorregulatzaileak beste garrantzirik ez duen trantsizio soiltzat hartzen da. Hala ere, Finlandiako hezkuntza-sistemako lehen haurtzaroko curriculumean (National Core Curriculum for Early Childhood Education and Care, 2017), lorategira jolastera atera aurreko janztea fun-
Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 86 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 tsezko zaintzatzat hartzen da, horrek duen balio pedagogikoagatik eta ikasteko ematen duen aukeragatik. Elkarrekintzako trebetasunak praktikatzeko, zaintza ikasteko, norberaren zaintza eta, jakina, haurraren autonomia apurka-apurka sostengatzeko abagune egokia eskaintzen duen eguneroko zaintza gisa deskribatzen da. Hain zuzen ere, Emmi Pikler haur eskolako hezitzailearen jardueran ardaztutako ikerlan berri batek (Belasko et al., 2019) horren benetako balioa ulertzen duela dirudi. Ikerketa horretan frogatu zen hezitzaileak unean uneko egoeretara eta haur bakoitzak janztean dituen behar fisiko eta psikikoetara egokitutako jokabide-eredu sendo eta malgua betetzen duela. Bi urteen inguruan, mugarri garrantzitsua jazotzen da autonomiari eta haren sostenguari dagokienez. Laurin-ek eta Joussemet-ek (2017) urte eta erdi eta hiru urte eta erdi bitarteko adin-tartean egindako ikerketa eta Falkek (2018) hiru urte arteko haurrekin egindakoa bat datoz honako hau ondorioztatzean: adin horretan lankidetzan aritzeko moduan izandako aldaketen artean, haurraren parte-hartzea handitu egiten da, eta helduaren esku-hartzea murriztu. Helburu komunak lortzeko kideekin lankidetzan hasten direnez (Warneken et al., 2006), lorpen berri eta garrantzitsuak gertatzen dira: tartean dauden rolak ulertzen dituzte eta malgutasunez betetzen dituzte (Warneken et al., 2006), ezagunekin eta arrotzekin lankidetzan aritzearen artean bereizten dute (Hay et al., 1999), erreferentziazko helduak behatu eta haiekin elkarreragin ondoren, beren errepertorio pertsonalean esperientziak metatzen dituzte (Ensor et al., 2011; Williamson et al., 2013), eta gai dira jokabide berriak imitatzeko (Williamson et al., 2013) zantzu gutxiagoren beharrarekin (Warneken, 2018). Hala ere, oraindik ere badaude hezitzailearen presentzia, eskuhar tzea, pazientzia edo gogoa eskatzen duten ekintza, mugimendu eta keinu korapilatsu batzuk; eta, jakina, samurtasuna, zeina funtsezkoa den haurra lagunduta senti dadin, eta inoiz ere ez porrot eginda eta larrituta (Falk, 2018). Budapesteko Emmi Pikler Haur Eskolako janzteko modu berezia kontuan hartuta, zeina beti haurren autonomia goiztiarrarekiko errespetuari lotua baita, azterlan honek hezitzaile piklertarraren jokabidea argitu nahi du, bere ardurapean dituen bi eta hiru urte bitarteko haurrek beren burua janzteko eta norberaren zaintzaren jabe izateko beharrezkoak diren askotariko ekintzak autonomiaz gauzatzearen aurrean. Hau da, azterlan honek aztertzen du hezitzaileak nola sostengatzen duen janzte autonomoaren ikaskuntzan pixkanaka aurrera egin ahala parte-hartzea areagotzen duen haurra. Horrela, lehenengo helburu espezifikoa da hezitzaileak haurra nola sostengatzen duen jakitea haurra autonomiaz janzten den uneetan, hezitzailearen zuzeneko esku-hartzearen beharrik gabe. Espero izatekoa da hezitzailea presente eta adi egotea, haurraren gaitasunetan konfiantza izan eta sostengua ematea, haren jardueraren progresioa fisikoki eta psikikoki oztopatu gabe, edo une horretan bere arreta betetzen duen jardueratik desbide-
Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa https://doi.org/10.1387/tantak.23470 87 ratu gabe, eta norberaren zaintzaren benetako protagonista haurra bera izatea. Bigarren helburu espezifikoa da konplikatutzat jo daitezkeen ekintza, mugimendu edo keinu jakin batzuen aurrean hezitzailearen sostengu edo esku-hartze puntuala aztertzea, haurraren ekintza moteltzean edo oztopatzean. Espero da hezitzaileak, haurraren erreakzioei adi, maniobra konplexuak kudeatzen lagunduko diola, samurtasunez egingo dituela haurra porrot eginda edo estututa senti ez dadin, eta behar-beharrezkoa den neurrian, betiere haurraren baimenik baldin badu. metodoa Ikerlan honen helburuak lortzeko —hezitzailearen jokabidea aztertzea, haurrak norberaren zaintzan autonomiaz parte hartzen duen bitartean—, behaketa bidezko metodologia aukeratu da (Anguera, 1979, 1988). Honako ezaugarri hauek ditu: ohiko testuinguruetan erabiltzen da, berezko edo eguneroko jokabidea du helburu —haren hautemangarritasuna—, eta ez dago hura neurtzeko tresna estandarrik (Anguera, 1988, 2003). diseinua Ikerlan honetarako proposatutako helburuak eta behaketa bidezko metodologiaren printzipio espezifikoak kontuan hartuta (Anguera et al., 2001; Anguera et al., 2011), proposatutako diseinua idiografikoa, jarraipenezkoa eta dimentsio anitzekoa da (I/J/DA). Idiografikoa da, hezitzaile baten jokabidea behatu eta aztertzen duelako —alde batera utzita testuinguruaren maila sozialak bere taldeko haurrak hartzen dituela kontuan— (Anguera, 2003; Belasko et al., 2019; Belasko et al., 2022; Belasko et al., in press; Belza et al., 2019; Lapresa et al., 2020; RodríguezMedina et al., 2018); jarraipenezkoa da, bai saio artekoa —hainbat saio aztertzen baitira hiru hilabetean zehar— (Blanco-Villaseñor et al., 2003; Portell et al., 2015), bai saio barnekoa —saioa diakronikoki erregistatuz hasieratik bukaerara— (Anguera et al., in press); eta, azkenik, dimentsio anitzekoa da, hezitzailearen jokabidearen dimentsio desberdinak kontuan hartu direlako (Sánchez-Algarra eta Anguera, 2013) eta txertatu direlako behaketa-tresnan. parte-hartzaileak Budapesteko Emmi Pikler haur eskolako eskarmentudun hezitzaile baten jarduna bideoz grabatu da goizean goiz bere taldeko bi eta hiru urte bitarteko haurrak —bederatzi, guztira— eskolan agertzearekin bat, baita
Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 88 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 ondorengo gosaria eta jolas librea —eta suertatu ezkero pixoihal aldaketa— harik eta lorategira jolastera joateko jantzi eta kanpora atera arte. Lagin zabal hau proiektu zabalago baten parte da, eta ikerketa honen helburuetarako lorategira jolastera atera aurreko janzteari dagokion zaintza uneak hautatu dira, zehazki haurrak beraien kabuz autonomiaz janzten diren horiek. Haurrak gelan janzten dira horretarako egokitutako espazioan, sarrerako atearen ondoan. Bertan hormari itsatsita dagoen aulkitxo batean esertzen dira banan-banan, txanden arabera. Uneko trebetasunen arabera eta bakoitzaren banakako erritmoa kontuan hartuz hezitzaileak lankidetzan erantzi eta jantziko du haurra, edo bestela bere kabuz autonomiaz nola egiten duen behatuko du. Behin zaintza bukatutakoan, soberako jantziak jaso eta espazioa hurrengo haurrarentzat antolatuko du, haurra lorategira jolastera irten bitartean. Ikerketa honek Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa eta Irakaskuntzako Etika Batzordearen (IIEB) araudia betetzen du eta beraren onespena du. tresnak Behaketa-tresna Ikerlan honen helburua ohiko testuinguruan hezitzailearen berezko jokabidea behatzea dela kontuan hartuta ad hoc sortutako behaketa tresna erabili da. Zehazki, landa-formatua (Anguera, 1990, 2010; Anguera eta Izquierdo, 2006), izan ere konplexutasun handiko egoera enpirikoetan bereziki egokiak eta malguak dira (Anguera, 2001). Landa formatuek Anguerak (1979) berrikusitako Weick-en (1968) erregistro-teknikan dute jatorria, eta behaketa-maila duen tresnatzat hartzen da (Anguera eta Blanco-Villaseñor, 2003; Anguera et al., 2007; Portell et al., 2015; SánchezAlgarra eta Anguera, 2013). Sistema irekiak dira, dimentsio anitzekoak, kode askotakoak eta autorregulatuak (Anguera, 2003, 2017; Anguera eta Izquierdo 2006; Anguera et al., 2007; Izquierdo eta Anguera, 2001). Erabilitako landa-formatua ad hoc sortu zen, eta esplorazio-ikerlan batean baliozkotu zen (Belasko, 2016), janzteari dagokion zaintzaren errealitatea bi dimentsiotan –Instrumentala eta Interaktiboa atzemateko gai den tresna bat lortzeko asmoz. Lehenengoa, dimentsio Instrumentala (1. taula) janzteari dagokion zaintzaren berezko baldintzei lotuta dago, eta hierarkikoki I. mailako hiru azpidimentsiotan eta II. mailako zortzi azpidimentsiotan banatzen da. I. mailako azpidimentsioan, alde batetik, zaintzan parte hartzen duten pertsonak daude: parte-hartzaile helduak; eta parte-hartzaile haurrak; eta, bestetik, hezitzaileak egiten duen janzteko zaintzari dagokion ekintza Instrumentala. II. azpidimentsioan, parte-hartzaile helduak honela banatzen dira: hezitzailea eta —tartean egon daitezkeen— beste hel-
Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa https://doi.org/10.1387/tantak.23470 89 duak; parte-hartzaile haurrak berriz, 1.go planoko haurra —berari zuzendua dago zaintza—, eta 2. planoko haurra —ekintza- erradioaren barruan dago, eta baliteke hezitzaileak uneren batean hari zuzendutako ekintzaren bat gauzatzea—; eta, ekintza Instrumentalari dagokionez, honako hauek: espazioa —ekintza garatzen den lekua—, jokabidea —hezitzaileak egiten duen janzteko zaintzaren berariazko instrumentala—, jantzia —manipulatzen ari dena— eta tartean egon daitezkeen beste objektu(ak). 1. taula Landa-formatuaren dimentsio Instrumentala Dimentsioa I. mailako azpidimentsioa II. mailako azpidimentsioa Instrumentala Parte-hartzaile helduak Hezitzailea Beste helduak Parte-hartzaile haurrak 1. planoko haurra 2. planoko haurra Ekintza instrumentala Espazioa edo hornikuntza Jokabidea Jantzia Beste objektuak Bigarrena, dimentsio Interaktiboak (2. taula) berriz, hezitzailearen egiteko moduaren berri ematen du, eta hierarkikoki lau azpidimentsiotan banatzen da. Hezitzaileak garatzen duen ahozko jokabidea eta jokabide paraberbala, ahozko jokabidean eta jokabide paralinguistikoan banatzen dira II. mailako azpidimentsioan. Aldiz, jokabide proxemikoak estatikoa bakarrik —hezitzailearena berarena—, estatikoa haurrarekin —berarekiko— eta desplazamendua —hezitzailea espazioan— barne hartzen ditu. Azkenik, jokabide kinestesikoak hezitzaileak egin ditzakeen keinu motak barne hartzen ditu: keinu bisualak, aurpegiko keinuak, eskuzko keinuak, eta enblemak, ilustratzaileak eta erregulatzaileak.
Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 90 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 2. taula Landa-formatuaren dimentsio Interaktiboa Dimentsioa I. mailako azpidimentsioa II. mailako azpidimentsioa III. mailako azpidimentsioa Interaktiboa Ahozko jokabidea Ahozko jokabidea Ahozko jokabidea Ez-hitzezko jokabidea Jokabide paraberbala Jokabide paralinguistikoa Jokabide proxemikoa Estatikoa bakarrik Estatikoa haurrarekin Desplazamendua Jokabide kinestesikoa Keinu bisualak Aurpegiko keinuak Eskuzko keinuak Enblemak Ilustratzaileak Erregulatzaileak Erregistratzeko eta aztertzeko tresna Erregistratzeko zein analisiak egiteko HOISAN (Herramienta de Observación de Interacciones Sociales en Ambientes Naturales) beta 1.6.3.6 programa informatikoa erabili da (Hernández-Mendo et al., 2014; Hernández-Mendo et al., 2012). prozedura Lagina Budapesteko Emmi Pikler haur eskolan jaso zen hiru hilabetez, asteko egun berean, ordu berean eta etenik gabe, behaketa-metodologiaren prozedura-baldintzak betez. Ez zen gelako jarduera eten edo bertan parte hartu; hartara, edozein eratako lerratzeak saihestu ziren. Lorategira jolastera atera aurreko janzteari dagozkion bideoz grabatutako saioak 142 jokabide unitatetan banatu ziren; hau da, zentzu propioa duten ahalik eta zatirik laburrenetan (Caprara & Anguera, 2019). Kasu honetan, jokabide unitateak jantzi bakoitzaren janzteak mugatu ditu; hala, jantzi bat janzten da hasieratik bukaerara jarraitutasuna galdu gabe. Guztira 1:05:52 grabatu dira, unitate laburrenaren iraupena 0:03 segundotako izan da eta luzeenarena 2:43koa. Lagina erregistratuta eta ikerlan honetan proposatutako helburuak kontuan hartuta, landa-formatuko dimentsio Instrumentalaren II. mailako Jokabide azpidimentsioa berrikusi zen, haurraren autonomia-uneak eta ha-
Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa https://doi.org/10.1387/tantak.23470 91 ren sostengua islatzen dituzten hezitzailearen jokabide behagarriak hautatzeko asmoarekin. Bi hautatu dira, bata Janzten behatu (V217), zuzeneko esku-hartzea beharrezkoa ez denean, baina bere presentzia arretatsua bai, eta bestea Janzten bukatzen lagundu (V218), haurrari baldintza jakin batzuek aurrera egiten edo autonomoki janzten bukatzen uzten ez diotenean esku-hartzen duenean. datuaren kalitatearen kontrola Kodetutako datuaren kalitatea zehazteko, hiru bide erabili dira. Lehena, behatzaileen artean adostutako bat-etortzea (Anguera, 1990). Hau da, ad hoc sortutako landa-formatua behatutako errealitatera egokitzen zen eztabaidatu zen proiektua zuzentzen duen adituetako batekin. Bestalde, Krippendorf-en behatzaile barnekoaren eta behatzaile artekoaren bat-etortze kanonikoa kalkulatu zen (Anguera eta Blanco-Villaseñor, 2003; Anguera et al., 2000; Anguera eta Hernández-Mendo, 2013; Blanco eta Anguera, 2003; Blanco-Villaseñor et al., 2014; Castellano et al., 2000). Behatzaile barnekoaren bat-etortze kanonikoaren kasuan, laginaren % 15 erregistratu zen denboran banatutako bi tartetan. Azkenik, behatzaile arteko bat-etortzeari dagokionez, ikerlanaren egileak eta trebatutako kanpoko behatzaile batek laginaren % 15 bera erregistratu zuten alderatzeko. Bi kasuetan, 0,99tik gorako balioak lortu dira, eta horrek kodetutako datuaren kalitate ona baieztatzen du. datuen analisia Zoriaren eragina gainditzen duten jokabide-eredu egonkorrak identifikatzea ahalbidetzen duten (Anguera, 1990) atzerapenen analisi sekuentzialak egin ziren (Bakeman, 1978, 1991; Bakeman eta Gottman, 1986; Sackett, 1980; 1987). Hezitzaileak haurraren ikaskuntza autonomoa sostengatzen duen une zehatza aztertu nahi zela kontuan hartuta, aldiberekotasuna aztertzeko aukera ematen duen 0 atzerapena hautatu zen. Hautatutako irizpide-jokabidearen (lehen helbururako Janzten behatu [V217] eta bigarrenerako Janzten bukatzen lagundu [V218]) eta jokabide baldintzatuen (dimentsio Interaktiboak barne hartzen dituen jokabide guztien) arteko aldiberekotasuna aztertzeko aukera ematen du analisi horrek. Hau da, jokabide-irizpideen eta irizpide baldintzatuen arteko elkartze-harremanak aurkitzea, jokabide-eredua dimentsio guztietan aurkitzeko eta autonomia goiztiarraren sostenguaren xehetasunak erakusteko.
Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 92 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 emaItzak Atzerapenen analisi sekuentzialean lortzen diren emaitzak dira proba binomialaren bidez probabilitate baldintzatuak eta esperotakoak edo baldintzarik gabekoak kontrastatzean eta Allison eta Likerrek (1982) proposatu zuten Z hipergeometrikoa aurkitzean lortzen diren hondakin doituak. Emaitzen taulak egiteko, kontuan hartu ziren balio esanguratsuak erakusten dituzten jokabide baldintzatuak (> 1.96, p < .05erako) edo jokabideeredua eratzeko aktibazio-efektua eta lotura estatistikoaren maila (Bakeeratzeko aktibazio-efektua eta lotura estatistikoaren maila (Bakeman eta Gottman, 1986). Lehen helburua lortzeko, Janzten behatu (V217) jokabidearen 0 atzerapenean analisi sekuentziala egin zen. Hau da, haurrak jantzia nola janzten duen behatzea jokabidearen aldiberekotasunak aztertu ziren. Jokabide baldintzatu gisa, dimentsio Interaktiboak barne hartzen dituen jokabide guztiak hautatu ziren. Jarraian (3. taula) ikus daiteke zeintzuk diren hezitzailearen esku-hartzerik gabeko sostengu-eredua deskribatuko luketen jokabideen multzoa. Emaitzek (3. taula) balio esanguratsuak ekarri zituzten honako jokabide hauetan: Baieztatu (P106), Ez du hitz egiten (P100), Aurrean (P409), desplazamendurik gabe (P500), Aurrez aurre (P602), Ez du ukitzen (P800), Itxaron (P908A), Mantendu (P906), Postura zentripetua (P1004), Buruaz baieztatu (P1001), Postura zentrifugoa (P1005), Burua alboratu (P1003), Egiten utzi eta gelditu (P1105) eta Haurrari aurrea hartu (P1102). Horietako batzuk balio bereziki altuak dira, hala nola Aurrez aurre (P602) (11.48), Itxaron (P908A) (18.11), Postura zentripetua (P1004) (8.13) eta Egiten utzi eta gelditu (P1105) (20.82). Jarraian (1. irudia), Janzten behatu (V217) jokabideak eta aldiberekoak diren dimentsio Interaktiboko jokabideen arteko erlazioa grafikoki adierazi da emaitzetan lortutako balioen arabera. Bigarren helburuari dagokionez, Janzten bukatzen lagundu (V218) jokabidearen 0 atzerapenean analisi sekuentziala egin da. Lehen helburuan bezala, aldiberekotasunak aztertu ziren, kasu honetan haurrarengan behatutako zailtasunei irtenbidea ematen laguntzeko erabilitako jokabideak. Berriz ere, jokabide baldintzatu gisa, dimentsio Interaktiboak barne hartzen dituen jokabide guztiak hautatu ziren. Jarraian (4. taula) ikus daiteke zeintzuk diren hezitzailearen zuzeneko esku-hartzedun sostengu-patroi puntuala deskribatuko luketen jokabideen multzoa.
Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa https://doi.org/10.1387/tantak.23470 95 Kasu honetan (4. taula), hauek barne hartzen ditu zuzeneko esku-hartzedun sostengu-patroiak: Aurrera makurtuta (P302), Belaun gainean eserita (P307), Begirada bateratua (P605), Mantendu (P906), Fokuari eutsi (P1007), Haurrari aurrea hartu (P1102), eta Ezetza onartu (P1108); eta balio bat dago bereziki besteak baino altuagoa, Haurrari aurrea hartu (P1102) (7.8). Jarraian (2. irudia), Janzten bukatzen lagundu (V218) jokabideak eta aldiberekoak diren dimentsio Interaktiboko jokabideen arteko erlazioa grafikoki adierazi da emaitzetan lortutako balioen arabera. 2. irudia Janzten bukatzen lagundu (V218) jokabidea eta jokabide esanguratsuen arteko lotura eztabaIda Emaitzek erakusten dute hezitzailearen jokabide-eredu sendo eta bereiziak daudela, haurraren janzte autonomoa baldintzarik gabe sostengatzen duela agerian uzten dutenak —era autonomoan aurrera egin ahala edo laguntza puntuala behar duenean—. Lehen helburuari dagokionez, Janzten behatu (V217) jokabideari lotutako ereduak zuzeneko esku-hartzerik gabeko sostenguaren xehetasunak erakusten ditu. Begi-bistakoa badirudi ere, ezinbestekoa da azpimarratzea hezitzailea bi eta hiru urte bitarteko haurren
Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 96 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 ardurapean dagoenez, haur horien parte-hartzea handitu egin dela eta lankidetzan aritzeko eta zaintzeko modua aldatu egin dela (Falk, 2018; Laurin eta Joussemet, 2017). Horrela, haurra janzten ari denean, hezitzaileak ez du zuzenean esku-hartzen haurraren ekintzan; egiten uzten dio, eta behar duen denbora ematen dio horretarako (Egiten utzi eta gelditu [P1105]). Hau da, presente dago, haurraren aurrean kokatuta (Aurrean [P409]); geldi; mugitu gabe (desplazamendurik gabe [P500]), haurrak janzten aurrera egiten duen bitartean. Bistan denez eta Falkek (2018) berresten duenez, hezitzailearen presentzia zaintzaren funtsezko osagaia da, eta ez du inola ere bertan behera utziko. Halaber, presarik gabe itxaroten du (Itxaron [P908A]) eskuak magalean jasota dituela (Postura zentripetua [P1004]), haurraren jarduera autonomoa inbaditu edo oztopatu gabe. Gainera, hezitzaileak haurra distantzia laburrera behatzen du (Aurrez aurre [P602]), bere seinaleei eta jantziak manipulatzen dituenean betetzen duen ekintza-sekuentziari eta behar bezala janzteko egiten dituen ekintzei, mugimenduei eta keinu zehatzei adi. Hezitzaileak, zehatz-mehatz betetzen duen koreografia (Herrán, 2013; Kálló, 2016) barneratu izanari esker, ezin hobeto ebazten du zaintza. Horrela, Piklerrek (1979) adierazi bezala, ez du bere jarduera bizkortzen. Azkenik kontuan hartzekoa da hezitzaileak ez duela hitz egiten (Ez du hitz egiten [P100]); isilik dago. Ez dio bere jardueratik arreta galaraz diezaiokeen inolako argibiderik eta elkarrizketarik ematen. Hala ere, sostengua helarazten dio bere ideiak eta ekimenak aitortzean, enpatizatzean eta babestean (Côté-Lecaldare et al., 2016; Ryan et al., 2006), hori modu positiboan egitean (Deci et al., 1993), egindako aurrerapenak ahoz berretsiz (Baieztatu [P106]) eta baieztapen hori buruaren baiespenaren bidez lagunduz (Buruaz baieztatu [P1001]). Lehen begi-kolpean harrigarria izan daiteke haurraren ikaskuntzaren une honetan piklertar jarduera bereizgarrietako bat ez egitea (alegia, zaintza kontatzea); hau da, ekintzari hitzik ez jartzea (Falk, 2018; Hevesi, 1993). Hala ere, fase honetan, hitza jartzeak haurraren jarduera autonomoa deszentratu, distraitu edo baldintzatu dezake; izan ere, haurrak, denbora tarte luze batean egunero modu berean jantzi izana errepikatzeari esker, koreografia ere barneratu egin du. Ez da ahaztu behar haurra dela janzteak eskatzen dituen ekintza guztiak egiten dituena. Eta hezitzaileak, estimulu moral edo psikikoen bidez bada ere, esku hartuko balu (Wallon, 2018), zalantzarik gabe, jarduerak berezko eta borondatezko izaera galduko luke (Grolnick, 2003); baita helburua bera ere (Joussemet et al., 2005). Bigarren helburuari dagokionez, Janzten bukatzen lagundu (V218) jokabidearen ereduak hezitzailearen esku-hartze akasgabea erretratatzen du, eta atazan haurrari sortu zaizkion benetako konplexutasunak kudeatzeko gaitasuna —haurra irtenbidea aurkitzen saiatu den arren, azkenean ezin izan duenean—. Hezkuntzako esku-hartzearen arrakasta ziurtatzeko, erabakigarria da berezko hezitzailearen egonkortasuna (Kálló, 2016), gaur egun erreferentziazko hezitzailea esaten zaionarena; izan ere, zaintza-sistema
Haurren autonomia goiztiarrari ematen zaion sostenguaren behaketa sistematikoa https://doi.org/10.1387/tantak.23470 97 horri esker, hezitzaileak sakon ezagutzen ditu haurra eta haren erreakzioak (Falk, 2018; Hevesi, 1993), badaki zer etapatan dagoen, zein ezagutza-maila duen, eta bere banakako erritmoa errespetatzen du (Falk, 2018). Hala, haurra frustrazioa edo autonomia galtzea eragin dezaketen konplexutasunen aurrean dagoela ohartzen denean (Andreasdakis et al., 2019), hezitzaileak neurrian eta beharrezkoa denean esku hartzen du hori saihesteko (Haurrari aurrea hartu [P1102]), ekintzaren protagonismoaren jabe egin gabe, eta haurra berriro sostengatuz, aurrean duen konplexutasunaren irtenbidea —bertan behera utzi edo huts egin aurretik— aurkitu dezan. Erabat nahitaezkoa denean baino ez du inbaditzen haurraren espazio fisikoa. Bere gorputza aurrerantz makurtzen du (Aurrera makurtuta [P302]), bere presentzia fisikoa inbaditzaile intrusiboa izan ez dadin eta haurrak bere autonomiaren atzerakada potentzial gisa interpreta ez dezan. Bien begirada eta arreta hezitzailearen eskuetan daude (Begirada bateratua [P605] eta Fokuari eutsi [P1007]); esku horiek, samurtasunez, lasaitasunez eta segurtasunez, haurraren gorputzean maniobratzen dute, jantziak maneiatzen dituzte (Mantendu [P906]), eta biek arretaz behatzen dute hori guztia. Horrela, haurrak hezitzailearen esku-hartze eta kudeaketa fina autonomiarako bilakaeran abandonatua ez izanaren babes-seinaletzat hartzen du (Falk, 2018). Abagune egokia da haurrak, hezitzailearen eskuzko jardunbidearen bidez, maniobra espezifikoa behatu eta deseraiki dezan; eta baita horiek asimilatzeko eta aurrerago —bere kabuz egiteko prest dagoenean— gauzatzeko behar diren xehetasun guztiak jaso ditzan ere. Azkenik, momenturen batean haurrak jarduera autonomoari berriro ekitea erabakitzen badu eta esku-hartzeari uko egiten badio, hezitzaileak bere erabakia onartuko du (Ezetza onartu [P1108]), haurra bere eskubidean egoteaz gain (Côté-Le- caldare et al., 2016; David eta Appell, 2010; Falk, 2018; Hevesi, 1993;), bere azken helburua baita; hezitzaileak inolako zalantzarik gabe babestuko du. Hala egingo ez balu, berezko motibazioan eragina izan lezake (Deci eta Ryan, 1987), edo lorpenaren eta autoeraginkortasunaren sentsazioa erreprimituko lituzke (Bandura, 1997). Emaitzek erakutsi dutenez, autonomiaz janztea balio pedagogiko handiko gertaera da, ikaskuntzarako aukera handia eskainiz (National Core Curriculum for Early Childhood Education and Care, 2017; Rutanen et al., 2019). Baina autonomiarantz aurrera egitea sostengatzeko, ezinbestekoa da hezitzailea jakitun izatea lankidetzan aritzeko eta zaintzeko modua prozesuan eraldatzen ari dela (Falk, 2018; Laurin eta Joussemet, 2017), eta hark bere eginkizuna eta esku-hartzea une zehatz horren eta haurraren erritmoaren arabera egokitzea (Falk, 2018). Ikerlan honetan identifikatutako jokabideak eta sostengu-ereduak ez dira modu isolatuan, hutsalean edo automatizatuan interpretatu behar; baizik eta zaintza, helduaren esku-hartzea eta haurren autonomia goiztiarra ulertzeko modu berezi baten ondorio gisa baizik, zeinak ez baitu ezer ulertzen aurrera-atzeraz, azkartasunaz edo haurraren benetako idiosinkrasiatik kanpoko exijentziaz. Era berean, lehen be-
Maitane Belasko, Elena Herrán, M. Teresa Anguera 98 Tantak, 2022, 34(1), 83-103 giratuan betetzeko errazak diruditen profesionalen funtsezko ezaugarriek (Côté-Lecaldare et al., 2016) ez dute balioko, baldin eta lehenago haien benetako esanahiari eta inpaktuari buruz gogoeta egiteko eta ulertzeko ariketarik egin ez bada. Are gehiago, profesional ororen lehen ikaskuntza izan beharko litzateke onartzea haurraren zaintzan inoiz ez dela protagonista izan, eta ezta izango ere. Haurra da protagonista. Beraz, eskaintzen duen lehen zaintzatik, hainbat etapatan erabateko autonomiarantz aurrera egiteko sostengua ematen dio haurrari. Bere bideratzailea, laguntzailea edo sostengua izango da, baina inoiz ez protagonista. Autonomiaz janztea ez dela betebehar bat kontuan hartuta (Hevesi, 1993), plazer eta egiteko gogo-iturri baizik (Falk, 2018), esan daiteke arrakastaren gakoak hiru direla: haurra sakonean ezagutzea (Kálló, 2016), proposatzen duena egiteko gai den kide gisa hartzea (Côté-Lecaldare et al., 2016; David eta Appell, 2010; Falk, 2018; Hevesi, 1993), eta beharrezkoa denean bakarrik esku hartzea, jantzi zehatzekin laguntzeko edo janzteko, inolako autonomia faltsutara jo gabe (Andreasdakis et al., 2019; Dix eta Branca, 2003; Falk, 2018). Bitartean, baldintza fisiko eta giza baldintza egokiak izanik, haurrak autonomiarantz egingo du aurrera (Falk, 2018), bere aurrerapenak ikusiz gozatuko du, plazera eta gogobetetasuna sentituz; horrek, bigarren mailan, bere autozainketa motibatu eta sendotuko du, eta lehen esperientzia horien kalitatearen araberakoak izango diren (Kálló, 2016; Ryan et al., 2006; al.) testuinguru berrietara egokitzea sustatuko du. Esan daiteke, nahiz eta «ez den haurra autonomoa egiten» (Falk, 2018, 114), posible dela, eta hezkuntza goiztiarraren garai hauetan, bereziki beharrezkoa dela laguntzea eta sostengatzea (Falk, 2018; Grolnick eta Ryan., 1989). Bere esku-hartzea haurraren autonomia goiztiarraren lorpenean oinarritutako eguneroko zaintzak ulertzeko modu honekin bat eginik konprenitzeko, errespetatzeko eta modulatzeko gai den hezitzaileak, pribilegiatutzat jo dezake bere burua, eta harro egon daiteke hezkuntza goiztiarrean eguneroko bizitzaren balioaren benetako gakoa aurkitu duelako. mugak eta etorkIzuneko Ikerketak Ikerlan honen mugetako bat da datuak denbora-tarte desberdinetan kontuan hartu ez izana, horrela, luzetara, haurraren autonomian aurrera egitean hezitzailea pixkanaka nola doitu den ikertzeko. Helburua litzateke haurraren autonomiaren etapei egokitzen zaizkien autonomia sostengatzeko etapa desberdinak ote dauden ikertzea. | science |
addi-363e807effa8 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59119 | Bullying-a Lehen hezkuntzan: fenomenoaren nondik-norakoak, prebentzioa eta probentzioa | Zarraga, Alazne; Seoane, Olatz; Redondo Rodríguez, Iratxe | 2022 | Alazne Zarraga Murillo, Olatz Seoane Martín, Iratxe Redondo Rodríguez 106 Tantak, 2022, 34(1), 105-127 1. bullyIng fenomenoa 1.1. biolentzia eta jazarpenari lotutako fenomenoak eskolan historian zehar Bullying edo eskola jazarpen bezala ezagutzen den fenomenoa betidanik existitu izan da; hots, ez da kontu berria (Carozzo, 2012). Hezkuntza sisteman maiz gertatzen den fenomeno zahar baten aurrean gaude. Halaber, azkenengo urteotan gizartea benetan arduratzen duen gaia bada ere, hau ez da beti horrela izan, eta historian zehar gai honi ez zaio merezi duen arreta eskaini. Ildo honetatik, pentsa liteke lehen baino indarkeria gehiago dagoela orain, baina, egia esan, ezin daiteke ziurtasunez zehaztu eskola jazarpena areagotuz joan den edo orain kasuak larriagoak diren. Besteak beste, eskola jazarpenari buruzko ikerketak nahiko berriak direnez, ez dago horri buruzko aurreko azterketarik. Era berean, fenomeno hau ikertzeko hainbat metodologia eta tresna erabili dira, beraz, zaila egiten da ikerketa desberdinetatik lortutako datuak konparatzea (Bisquerra, 2014). Gainera, Soler (d.g) psikologoak ondo deskribatzen duen bezala, orain dela gutxira arte, ikasleen arteko intentsitate baxuko erasoak «umeen arteko kontuak» zirela esaten zen, eta hori dela eta, garrantzirik eman behar ez zitzaiela zioten. Hori gutxi balitz, askotan biolentzia hezkuntzarekin batera zihoan terminoa zen, bai gela barruan bai gelatik kanpo (Lugones eta Ramírez, 2017). Adibidez, gela barruan, irakasleek, umeentzako erreferenteak ziren pertsonek alegia, biolentzia edozein jokabide zuzentzeko erabiltzen zuten. Gelatik kanpo berriz, jolas bortitzak onartzen ziren eta ikasle berriei egiten zitzaizkien isekak normaltzat hartzen ziren, batez ere nagusiek txikiei egiten zizkietenak, eskolan nork agintzen zuen argi uzteko (Soler, d.g). Ondorioz, berdinen arteko erasoak eskola barnean betidanik gertatu izan badira ere, ez zen izan 70eko hamarkadara arte izendatu, non Olweus-ek, izen berezirik ez zuen fenomeno honentzat bullying hitza asmatu zuen (Boldrini, 2014). Oro har, gure gizartean zerbait aldatu dela esan daiteke, azken urteotan, indarkeria arazo gisa ikusten hasi baita, eta ondorioz, fenomeno honek gaur egun lehen baino arreta handiagoa jasotzen hasi du. Hortaz, antzinean haurren gauzatzat edo garrantzirik gabeko borrokatzat hartzen ziren ekintzak, gaur egun tratu txarren forma gisa hartzen dira. Beste era batera esanda, badirudi gizartea ohartzen ari dela abusuzko jokabide horiek kaltegarriak direla denentzat, bai eragiten dituztenentzat, bai jasaten dituztenentzat, bai onartzen eta baimentzen dituen ingurunearentzat ere. 1.2. bullyingaren ezaugarriak eta karakterizazioa Denboran zehar asko izan dira bullying kontzeptua aztertu eta deskribatu duten autoreak. Hori dela eta, atal honetan kronologikoki antolatuta, zenbait au-
Bullyinga Lehen hezkuntzan: fenomenoaren nondik-norakoak, prebentzioa eta... https://doi.org/10.1387/tantak.22723 107 torek osatutako definizioak biltzen dira, hitzaren esanahia zehazteko eta fenomeno beraren nondik norakoak konkrezio handiagoz deskribatu ahal izateko. Etimologiari dagokionez, bullying hitza bitan banatzen da. Alde batetik, bull edo bully; eta bestetik, -ing. Bull-ek ingelesez zezena esan nahi du, hots, indartsua eta handia den animalia (Oxford University Press, 2021); bully-k ordea, pertsona harroputza, liskarzalea edota pertsona ahulagoak ikaratzen dituena da (Cambridge Dictionary, 2021). Hitzaren bigarren zatiak, ingelesetik datorren -ing atzizkiak, ekintza bera edo ekintza baten emaitza adierazten du. Garaigordobilek eta Oñederrak (2010) bullyingaren inguruan egindako ikerketan oinarrituz, eskola jazarpenari erreferentzia egin zion lehena Heinemann (1969) izan zela ondoriozta daiteke. Psikiatra suitzar honek, m obbing hitza erabiliz, ikasle talde batek beste taldekide bati egindako erasoan oinarritzen den eta taldearen ohiko funtzionamendua eteten duen ekintza bezala deskribatu zuen. Hala ere, gaur egun, onartuen izaten den definizioa Olweusek (1998) adierazitakoa da: «Ikasle bat erasoa da edo biktima bihurtzen da beste ikasle batek edo batzuek gauzatutako ekintza negatiboak behin eta berriro eta denbora jakin batean zehar pairatzen dituenean» (25. orr.). Denborarekin, autore honek eskola jazarpenaren definizioa osatu zuen, kontzeptu honen deskribapena ahalik eta gehien zehazteko asmoz. Lehenik eta behin, ikasle bat beldurtu edo kikildua izaten ari dela esango da beste ikasle edo ikasle talde batek gauza desatseginak esaten dizkionean, taldetik baztertuta uzten edota talde ekintzetatik nahita kanporatzen duenean; biktima jo, bultzatu edota mehatxatzen duenean; eta azkenik, berari buruzko gezurrak edo zurrumurru faltsuak zabaltzen dituenean. Bigarrenik, autore honen hitzetan, ezin da bullyingtzat hartu indar bereko bi ikasle jolas moduan zirikatzen edota borrokatzen direnean (Olweus, 1999). Era berean, Ortegak (2006) honela definitzen du bullyinga: «Eskolako jazarpena legez kanpoko borroka-modu bat da, non protagonistetako batek menderatzailearen rola hartzen duen eta, indarrez, bestea mendetasun-rol batean egotera behartzen duen, pertsona honi kalte fisiko, sozial edota morala eraginez». Aurretik azalduak izan diren eta beste autore batzuen definizioak aintzat hartuta, eskola jazarpen egoera batean ezaugarri komun hauek topa daitezke (Avilés eta al, 2011; Bisquerra, 2014; Díaz-Aguado, 1996): alde batetik, erasotzailea edo erasotzaileek biktima mintzeko asmo edota intentzio argia adierazten dute, hau da, ez da kasualitatez ala modu puntualean agertzen den zerbait (Marín eta Reidl, 2013). Bestalde, botere desoreka ematen da biktima eta erasotzailearen artean, jazarpena harreman asimetriko batean gauzatzen baita (Avilés eta Monjas, 2008; Ortega eta Mora Merchán, 2008), hau da, bullyinga biktima baten eta fisikoki, psikologikoki edota sozialki bera baino indartsuagoa den erasotzaile baten artean gauzatzen da. Hori dela eta, egoera desorekatu honetan, biktimak ez du babesik izaten. Azkenik, denboran zehar errepikatzen den ekintza da (León del
Alazne Zarraga Murillo, Olatz Seoane Martín, Iratxe Redondo Rodríguez 108 Tantak, 2022, 34(1), 105-127 Barco et al., 2012). Horren ondorioz, biktimari jazarpenak ez dio erasoa gertatzen den momentuan bakarrik mina eragiten, baizik eta modu iraunkorrean ere bai, pertsona horri etorkizuneko erasoen jomuga izateko usteak sortzen baitizkio. Beraz, erasoaren errepikapena ezinbestekoa da jazarpena dagoen ala ez dagoen zehaztu ahal izateko. Horrez gain, Bisquerrak (2014) bullying egoera batean maiz izaten/gertatzen diren beste bi ezaugarri nabarmentzen ditu. Lehenik eta behin, biktima babesgabetasun egoera batean dagoela, ez baititu bere burua defendatzeko estrategiarik aurkitzen. Gainera, erasotzaileak, biktimak emandako erantzun oro, eraso berri bat justifikatzeko erabili ohi du. Bigarrenik, taldeka eta helduen begiradetatik urrun ematen den fenomenoa dela. Horregatik, jazarpena ezin da erasotzailearen eta biktimaren arteko harreman batera mugatu edota erasoa gertatzen den testuingurutik isolatu. Gaur egun, bullying fenomenoak berebiziko ardura sortzen du hezkuntza komunitatearen parte diren agente guztien artean, bai modu desberdinetan egoeraren barnean dauden umeengan sortzen dituen ondorioengatik, bai tolerantzian eta askatasunean oinarrituriko gizarte bat eraikitzeko oztopo ala eragozpen bat bezala ulertzen delako. Azken urteotan, ikerketa ugari martxan jarri dira fenomenoaren garrantziaren berri emateko. Horien artean, Eusko Jaurlaritzak Irakas Sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko Erakundearen bidez bi urterik behin egiten duen txostena aipa daiteke (ISEI- IVEI, 2019). Azken ikerketa honetatik ondoriozta daitekeen bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko errealitateari erreparatuz, prebalentziek goranzko joera bat mantentzen dute urteak aurrera joan ahala, eta horrez gain (2016. urtea alde batera utzita), datuak altuagoak dira Lehen Hezkuntzako etapan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBHn) baino (ikusi 1. irudia). 1. irudia bullyingaren eboluzioa Lh eta dbhko etapetan
Bullyinga Lehen hezkuntzan: fenomenoaren nondik-norakoak, prebentzioa eta... https://doi.org/10.1387/tantak.22723 109 Zalantzarik gabe, behar bezalako garrantzia ematea eskatzen duen errealitatea da, espero zitekeenaren kontra, gero eta presentzia handiagoa duena beheragoko hezkuntza-mailetan. Hori dela eta, inportantea da bullying motak ezagutzea, honen ondorioen berri izatea eta baita esku hartzeko aukera posibleak zeintzuk diren jakitea ere. Honen harira, bullying moduak eta motak antolatzeko sailkapen ezberdinak bereizten direla aipatu beharra dago. Lehenik eta behin, erasoak gertatzen diren modua kontuan hartuz, eskola jazarpena bi modutakoa izan daiteke: zuzena, biktimak erasotzailea nor den ezagutzen duenean eta jazarpena modu ireki batean ematen denean, edo zeharkakoa, biktimari ez zaionean modu zuzen batean erasotzen eta erasotzailea ez denean azaleratzen (Bisquerra, 2014; Ovejero et al., 2013). Garaiogordobil eta Oñederrak (2010), Bisquerrak (2014), Rodríguez-ek (2004) eta hainbat autorek beren aldetik, fenomeno honen inguruan burututako ikerketeta desberdinetan oinarrituz, jazarpen egoera hauetan gertatzen diren eraso eta agresioak nolakoak diren kontuan hartzen dute bullying modu desberdinak zehazteko: Alde batetik, bullying fisikoa, motarik ohikoena dena. Honek, biktimaren gorputzari zuzenduriko jarrera agresibo zuzenak barne hartzen ditu, hala nola, kolpeak edota jipoiak ematea, bultzatzea eta bestelakoak. Kasu batzuetan, biktimaren objektu eta gauzei zuzenduriko zeharkako jarrera agresiboak ematen dira ere, hau da, erasotzaileek biktimaren ondasunak lapurtu edo kaltetzen dituzte (Oñate eta Piñuel, 2005; Rodríguez, 2004). Bestetik, hitzezkoa, indarkeria fisikoarekin zerikusia ez duten ekintzak biltzen dituena. Honen helburua, biktima diskriminatzea, iraintzea, gustuko ez dituen ezizenak jartzea (jarrera agresibo zuzenak) edota biktimaren inguruko gezurrak eta zurrumurruak zabaltzea (zeharkako jarrera agresiboak) da (Sullivan et al., 2005). Hirugarrenik, soziala, biktima baztertzea, isolatzea edo esklusioaren bidez taldetik bakantzea eragiten duten ekintzak hartzen dituena. Jazarpena zuzena denean, pertsonari taldeetan egiten diren jolasetan parte hartzea ukatzen zaio; zeharkakoan ordea, biktima objetu gisa tratatu, existituko ez balitz bezala edo ez ikusiarena egiten dute gainontzekoek. Azkenik, psikologikoa, biktimari beldurra eragitea, bere autoestimua erasotzea edo segurtasun-gabezia eragitea helburu duten agresioak barnebiltzen dituena. Hori dela eta, mota honetan jazarpena, larderia, nagusikeria, xantaia, manipulazioa edota mehatxuak izaten dira. Halaber, mota hau zailena izaten da irakasleen edota helduen partetik antzematen; izan ere, begirada bat, keinu zakar bat edota aurpegi desatsegin bat bullying psikologikoaren eragile izan daiteke. Dena den, kontuan izan behar da bullying modu eta mota guztiek osagai psikologikoa barne hartzen dutela. Era berean, gaur egun berriagoak diren eta modu azkarrean garatu diren beste bi bullying modu gehitu dakizkioke aurretiaz deskribatutakoei (Garaiogordobil eta Oñederra, 2010; Valentziako Unibertsitatea, 2014): ciberbullyinga eta dating violencea. Lehenengoa zeharkako jazarpena burutzeko Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien (IKTen) erabileran
Alazne Zarraga Murillo, Olatz Seoane Martín, Iratxe Redondo Rodríguez 110 Tantak, 2022, 34(1), 105-127 datza, hala nola, mugikorra, sare sozialak, etab. Gaur egun, eskoletan geroz eta indar handiagoa hartzen dabiltzan IKTen eraginez, maiztasun hadiagoarekin jazotzen dira ciberbullying kasuak. Jazarpen mota honen berezitasunak dira biktimaren irudi, bideo edota material desatseginak erraztasunez zabaltzea, eta kasu askotan, erasotzailearen edo erasotzaileen identitatea ez ezagutaraztea (Smith et al., 2008). dating violencea berriz, bikote nerabeetan sarri ematen den jazarpena da, non bereziki xantaia emozionala erabiltzen den. Eskola jazarpenaren barnean dauden moduak eta motak antolatzeko sailkapen ezberdinak badaude ere, erabat komenigarria da horiek ondo ezagutzea eta horietaz baliatzea kasu bakoitzaren berezitasunak erraztasun eta argitasun handiagoz identifikatu ahal izateko. 1.3. bullyingaren parte-hartzaileak Eskola jazarpenean inplikatuta dauden pertsona ezberdinen profil psikologikoa aztertzeak fenomeno hau hobeto ulertzen lagundu dezake. Izan ere, bullying egoera batek bere baitan hartzen dituen pertsonen ezaugarriak anitzak izan daitezkeen arren, rolak oso ondo bereizita egoten dira, hots, eskola-indarkeriako egoeretan, ikasleek profil desberdina izaten dute, taldean daukaten estatus mailaren edota rolaren araberakoa izaten dena (Babarro, 2014; Cerezo eta Ato, 2010). Olweus (1993), Garaigordobil eta Oñederra (2010), Reyzábal eta Sanz (2014), Bisquerra (2014) eta beste autore batzuek protagonista bakoitzak hartzen duen rola eta ezaugarri zein berezitasun nagusiak azaltzen dituzte. Lehenik era behin, biktima aurki dezakegu, hots, beste haurrengandik jazarpena pairatzen edo jasotzen duen pertsona. Isolatuta egon ohi da eta ez da gai izaten erasotzaile edo erasoei aurre egiteko. Honen ezaugarriak ez dira hain zehatzak izaten, eta hori dela eta, askotariko pertsonak egon daitezke talde honen barnean. Hala eta guztiz ere, jazarpena pairatzeko aukerak areagotzen dituzten faktore batzuk badaude: ezgaitasun fisiko edo psikikoren bat izatea, eskola jazarpena aurretiaz jasan izana edota ikaskuntza nahasmen bat izatea, bereziki ahozko hizkuntzarekin erlazioa duena. Edonola ere, bi biktima mota bereizten dira (Díaz-Aguado, 2004; Garaigordobil eta Oñederra, 2004; Olweus, 1993; Piñuel eta Oñate, 2006): biktima klasikoa autoestimu eta ziurtasuna maila baxuak erakusten dituena, isila eta sentikorra dena, sozialki oso trebea ez dena, bere burua erruduntzat jotzen duena eta erasoaren aurrean aldenduz edo negar eginez erantzuten duena, eta biktima proaktiboa, bere emozioak eta besteenak kontrolatzeko eta antzemateko zailtasunak dituena eta erasoarekiko jarrera oldarkorrak erakusten dituena. Gainera, biktima proaktiboak, testuinguruaren arabera (talde dinamikak, eskolako giroa…), erasotzailearen edo erasotzaile biktimaren rola har dezake, hau da, erasotzaile biktimak denbora luzez jazarpena jasa-
Bullyinga Lehen hezkuntzan: fenomenoaren nondik-norakoak, prebentzioa eta... https://doi.org/10.1387/tantak.22723 111 tearen ondorioz, posible da etorkizunean bere ustez, bera baino ahulagoak diren kideak erasotzea. Bigarrenik, erasotzailea aipatu beharra dago, hots, biktima erasotzen duen haurra edo haurrak. Valentziako Unibertsitateak (2014) aditzera ematen duen bezala, erasotzailea pertsona bakarra edo talde txiki bat izan daiteke. Orokorrean, erasotzaileek izaera agresiboa izaten dute, autokontrolik eta enpatiarik gabekoak dira, erantzun mahatxatzaile eta bortitzak ematen dituzte, fisikoki indartsuak izan ohi dira eta haien eskola errendimendua baxua izaten da. Erasotzaileak liderraren rola hartzen du taldean onarpena edo integratzea bilatzen dabiltzatenen aurrean. Gainera, azken lau hamarkadetako ikerketek argi erakutsi dute erasotzaile asko sozialki adimentsuak direla (Björkqvist et al., 2000; Sutton et al., 1999a, 1999b) eta estatus handia dutela parekoen taldean (Vaillancourt et al., 2003). Horrek sozialki baztertuta dauden eta sozialki integratuta dauden erasotzaileen artean bereizketa dakar. Aipatutako guztia kontuan izanda, bi erasotzaile mota bereiz daitezke. Alde batetik, erasotzaile proaktiboak biktimarekiko enpatia gutxirekin azaltzeaz gain, jarrera menderatzaile eta oldarkorrak izaten dituztenak dira. Halaber, erasotzaile mota hau sozialki trebea izan ohi da. Esan beharra dago jazarpena modu kontziente eta kontrolatu batean burutzen duela (Nuñez-Gaitán et al., 2006). Bestetik, erasotzaile erreaktiboa sozialki hain trebea ez den pertsona izango litzateke. Era berean, autoestimu baxua izan ohi du eta bere emozioak kudeatzeko zailtasunak izaten ditu. Horren ondorioz, jazarpena erasoa sentitzen den momentuan eragiten du nagusiki, hots, arriskutsua iruditu dakiokeen estimuluren bat pertzibitzen duenean. Amaitzeko, lekukoak edo ikusleak daude, jazarpen egoerak ikusten dituzten eta jazarpenaz kontziente diren gainontzeko haurrak. Gogoratu beharra dago agresio egoera hauek helduen begi bistatik kanpo egiten saiatu arren, beste kideek ikusteko modukoak direla. Hortaz, gizarte-harremanak elkarren mendekoak direnez, ikasgelan gertatzen den jazarpen egoerak talde osoari eragiten dio hein batean edo bestean (Nuñez-Gaitán et al., 2006). Ramos et al.-ek (2015), Avilesen (2002) oinarriturik, talde hau osatzen dutenen profila gutxien definituta dagoena dela aipatzen dute. Talde honetan daudenek, isiltasunaren legea errespetatu ohi dute, guztien aurrean salataria izatearen eta ondorengo biktimak izateko beldurra dela medio (Vargas, 2015). Ubietok (2016) ondo azaltzen duen bezala, talde honetakoak dira, pasibotasunarekin, etengabeko jazarpenari eusten diotenak, eta, era berean, oposizioarekin egoera geldiarazi ahalko luketenak, baina ez dutenak ezer egiten. Olweus (2005), Reyzábal eta Sanz (2014) eta Vargasen (2015) arabera, ikusleek egoerarekiko erakusten duten jarreraren arabera lau mota bereiz daitezke. Ikusle aktiboek erasotzaileari laguntzeko erasoa zuzenean sustatzen dutenak dira. Ikusle pasiboek, berriz, jazarpen egoeran parte-hartzen edota inplikatzen ez badira ere, erasotzailea zeharka laguntzen dute; izan ere, isilik mantenduz jazarpena denboran zehar erre-
Alazne Zarraga Murillo, Olatz Seoane Martín, Iratxe Redondo Rodríguez 112 Tantak, 2022, 34(1), 105-127 pikatu dadin posible egiten dute. Orokorrean ikusle gehienek jarrera hau hartzen dute (Tucci, 2017). Ildo beretik, ikusle pro-sozialak daude, zeinak biktima laguntzeko eta jazarpena lehenbailehen eteteko erasoa zuzenean gaitzesten duten. Azkenik, ikusle soilak topa daitezke, erasoa edo jazarpenegoeraren aurrean ezer ez dutenak egiten, hau da, behatzen mantentzen diaurrean ezer ez dutenak egiten, hau da, behatzen mantentzen direnak dira azken hauek. 1.4. bullyingak ikasleengan dituen ondorioak Eskola jazarpen egoeretan inplikatuta dauden protagonista guztiek ondorio larriak pairatzen badituzte ere, hartzen duten rolaren arabera, sintomak eta sufrimendu mailak desberdinak izaten dira. Azken hamarkadetan burututako errebisio ikerketek aditzera eman duten bezala, biktimek, zailtasun intrapertsonal, interpertsonal edota akademiko nabarmenak adierazi ohi dituzte (Card et al., 2007; Hawker eta Boulton, 2000; Swearer et al., 2010; Swearer eta Hymel, 2015). Alderdi intrapertsonalean, biktimak bakardadea eta abandonua pairatzen ditu, bere buruarengan konfiantzarik eza izanik. Erratuta eta lotsatuta senti daiteke, eta ez da arraroa izaten buruaz beste egiteko gogoa noizbait azaltzea (Bonanno eta Hymel, 2010). Adin hauetako umeengan normala ez den antsietate eta depresio maila handia ere antzeman dakioke biktimari, sentitzen duen beldurra antsietate bihurtzen zaiolako (Bang eta Park 2017; Klomek et al., 2015). Koadro kliniko honen barruan, insomnioa, amesgaiztoak, tikak eta goserik eza ager daitezke baita ere (Ruiz eta Inostroza, 2017). Alde interpertsonalari dagokionez eta lotsaren ondorioz, biktimak ez du jakiten erasoen aurrean bere burua nola defendatu. Ezizenak jartzen zaizkionean, bere izaera ahuldu egiten da eta gainera, egunerokotasunean antsietatea eta beldurra etengabeak direnez, eskola leku ezatsegin eta arriskutsu gisa ikusten du, askotan bertara ez joateko saiakera asko egiten dituelarik. Batzuetan, egoerak ematen dion amorrua hain izaten da handia, «lehertzera» ere hel daitekeela. Kasu hauetan, erantzun aktiboa eman dezake, biolentoa alegia. Azkenik, biktimak akademikoki pairatu ditzakeen zailtasunak daude (Card et al., 2007; Juvonen et al., 2000; Konishi et al., 2010); kasu askotan, umearen ardura eta kezka hainbestekoa da, ezin duela ikasi. Beste ikasle batzuek bikaineko kalifikazioak izatearen ondorioz bullyinga jasaten dute. Biktimek orduan ikastuna izateari atxikitzen diote errua, eta tamalez, eskola porrota bizi dezakete. Hala ere, kontuan hartzekoa da biktimak egoerari buruz egiten duen elaborazio psikikoa ezinbestekoa izango dela agertuko diren sintomen larritasunarekiko (Piñuel eta Oñate, 2006), hau da, gertatutakoari emandako zentzuaren eta gertatutakoaren ondoren, biktimak hartzen duen jarreraren arabera, sintoma-maila desberdina izango da. Honen adibidetzat har daiteke nola kasu askotan biktimek bere erasotzaileengandik jasotako ideia
Bullyinga Lehen hezkuntzan: fenomenoaren nondik-norakoak, prebentzioa eta... https://doi.org/10.1387/tantak.22723 113 negatiboak baieztatzen dituzten, bigarren biktimizazio prozesu bat esperimentatuz (Mora-Merchán, 2006). Erasotzaileak ondorio kaltegarririk ez duela pentsa badaiteke ere, gerora zailtasunak pairatuko ditu (Voors, 2005). Arlo intrapertsonalean, zapaltzaileen bizitza zurrunbilotzat deskribatu daiteke, askotan familiaren abusuak, areriotasuna ala axolagabekeria jasaten dutelarik (Duncan, 2011; Tur-Porcar et al., 2012). Sarritan, depresio klinikoa izaten du, baina tratamendurik gabekoa, diagnostikatu gabe egoten baita. Erakusten duen ausardia faltsua mozorro bat baino ez da izaten, non barruan sentitzen duen hutsunea, afektu falta eta ezgaitasuna disimulatzeko egiten duen, honen autoestimua oso baxua izaten delako (Diaz-Aguado, 2005). Gainera, beldur hauei aurre egin beharrean, alderdi interpertsonalean «proiekzio» izeneko defentsarako mekanismo psikologikoa erabiltzen du, hots, beste ume bati atxikitzea berarengan islatzea nahi ez dituen sentimendu eta ezaugarriak. Erasotzaileak, gainera, kontrako asmoak ikusten ditu benetan hauek ematen ez direnean, eta hortik datorkio hain zuzen ere, agresibitatearekin erantzuteko joera. Honek erakusten duen sentsibilitate eta enpatia faltak (Muñoz et al., 2011; Vaughn et al., 2010) gainontzekoekiko harremanak zailtzen dizkio, eta hazi ahala, gero eta lagun gutxiago izaten ditu; hau da, beste umeek helduz doazen heinean, tolerantzia, errespetua eta lankidetza bezalako baloreen esanahia ulertzen dituzte; zapaltzaileak ordea, ez. Zailtasun akademikoei erreparatuz gero, exijentzia gutxiko helburuak lortuz konformatu eta emaitzetan eskas ibiltzen da (Ma et al., 2009); honek, batzuetan, eskola porrotera eramaten duelarik. Aurreko guztia dela eta, kasu askotan erasotzaileek laguntza psikologiko edo psikiatrikoa behar izaten dute (Garaigordobil eta Oñederra, 2010). Lekukoek, gertaerak direla eta, ez diraute kalterik gabe; izan ere, gai honetan aditua den Avilés-en esanetan (2002): «les suponen un aprendizaje sobre cómo comportarse ante situaciones injustas y un refuerzo para posturas individualistas y egoístas, y lo que es más peligroso, un escaparate para valorar como importante y respetable la conducta agresiva» (21. or.). Gainera, jazarpen egoerak modu errepikakorrean ikusten dituzten heinean, non esku-hartzeko gai ez diren izaten, besteenganako sufrimenduarekiko sorgor bihur daitezke, ala erasotzaileak dituen jokaera agresiboak onargarritzat har ditzakete (Olweus, 1993), benetan arriskutsua izan daitekeena. 2. bullyIngaren prebentzIoa eta «probentzIoa» eSkoLan 2.1. Irakasleen rola Olweusek (2004) 1983an egin zuen ikerketa batean, irakasleek bullying egoerak ekiditeko gutxi edo ezer ez zutela egiten bai biktimek baita eraso-
Bullyinga Lehen hezkuntzan: fenomenoaren nondik-norakoak, prebentzioa eta... https://doi.org/10.1387/tantak.22723 115 dinen taldearekin prebentzioan eta gaiaren lanketan duten zeregina da. Hauek, profesional gisa, jarrera aproposa, formakuntza ona eta mezu egokiak transmititzearekin batera, jazarpen egoeren aurrean zalantzarik gabe jokatzeko gai izan beharko lukete, hau da, erabakitasunez eta profesionaltasunez. Aipatutako guztia posible egiteko, hezkuntza-administrazioek, berdinen arteko tratu txarren fenomenoa desagerrarazteko politika publikoak ezartzen dituzte, irakasleei gatazka horren aurrean tresna eraginkorrak eskaintzeko xedearekin. Horretarako, hezkuntza-komunitatearen barnetik eta beti ere familiekin eta nola ez, ikasleekin elkarlanean arituz, eskola jazarpenarekin bukatzea helburu gisa duten ekimenen buru izaten dira irakasleak (Avilés et al., 2020). Aurrekoaren harira, irakasleek ezin dute protokolo batean zehaztuta dagoena betetzearen bidez dena konpontzerik espero. Maisu-maistrek autoritate rol bat bereganatu eta ikasle taldea ondo ezagututa, sormenean oinarritutako estrategiak erabili beharko dituzte egoerak norabide aldaketa bat izateko. Honen bitartez, irakasleak estrategia ezberdinez baliatuko dira eta horiek bullying egoerak ematen direnerako (Ubieto, 2016) taldera egokituz aplikatu beharko dituzte, izan ere, sarritan, irakasleriak jazarpen egoerarekiko azaltzen duen konpromisoak eta esku-hartzeak, goian aipatutako norabide aldaketa hori suposatzen duelako biktimaren eta erasotzailearen arteko bullying bizipen horretan. Azpimarratzekoa da helduak hurbiltasunarekin adierazten duen babesle rola eta izatedun lotura, gerora beharko den laguntzaren motorrak/eragileak izango direla. Hala eta guztiz ere, askotan, Aviles et al.-ek (2020) ikertu legez, irakasleek beren gelako bullying dinamiketan egiten duten kudeaketan defizitak nabarmenak izaten direla agerian dagoen errealitatea da. Transmititzen den mezu instituzionalaren, formakuntzan zehar jasotzen denaren, bakoitzak fenomenoaren aurrean hartzen duen jarreraren eta norberak bere ikasgelan bertan egiten duen aplikazioaren artean tarte handia egongo balitz bezala. Hori guztia, gainera, ikasleen begiradapean gertatzen da, isilpetik eta norberak bere lekutik profesional haren erabakien eta ekintzen eraginkortasuna ebaluatzen duen bitartean; esku-hartzeetarako beharrezkoak izango liratekeen arrakasta-faktore gisa funtzionatuko luketen elementu guztiak kontuan hartzeak zer nolako garrantzia duen agerian utziz. 2.2. prebentzioaren garrantzia eta eskoletako prebentzio programen oinarriak Azken hamarkadetan, sentsibilizazio handiagoa lortu da ziurrenik, eskola bera bezain zaharra den arazo batean: berdinen arteko jazarpena eskola-eremuan. Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI, 2012) defendatzen duen bezala, arrazoia honako hau da: «gai honekiko
Alazne Zarraga Murillo, Olatz Seoane Martín, Iratxe Redondo Rodríguez 116 Tantak, 2022, 34(1), 105-127 kezka eta interesa sendotu egin da ez bakarrik arazo honen inguruan egindako ikerketa-prozesuen eta azterketengatik, baizik eta bereziki, mota horretako jarrera eta jokaerei aurrea hartzeko eta eskolako testuinguruan hezkuntza-izaera duten neurri eta tresnen bidez lanketa bat egitea ahalbidetzen duten hezkuntza-programa espezifikoak abiarazi eta bultzatu direlako» (5. orr). Hala ere, prebentzioa eta bizikidetza sustatzen duten programa horiek oinarri hartuta jarduten duten irakasleek fenomenoaren aurrean azaltzen duten jarrera morala soilik ez da inoiz nahikoa izango konponbide sendo bat lortze aldera (Avilés et al., 2020). Izan ere, ezinbestekoa izango da erantzun koherente batekin batera, aurretiazko formakuntza aproposa izatea eta antolaketa egoki batean oinarrituta jardutea, baina ez hori bakarrik, ikasleak ebazpenean eta soluziora heldu bitarteko prozesuan zehar protagonista gisa inplikatzeak ere, bizikidetza giroa hobetzen eta berdinengandik tratu txarrak jasotzen dituztenenganako laguntza ematearen bitartez esaterako. Horrelako dinamika moten adibide prebentzio programak dira. 2.2.1. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak eskola jazarpenaren aurkako prebentziorako garatutako programa da. KiVaren helburua, hiru bide ezberdin erabilita eskola-jazarpen kasuen kopurua murriztea da (KiVa Anti-Bullying Program, d.g). Lehenengoa, bullying kasuak prebenitzeko, hauetan eskuhar tzeko zein segimenduaz arduratzeko, irakasleak estrategia, metodologia eta erreminta praktikoen inguruan heztean datza. Bigarrenak, haurrei beren sentimenduak eta ikaskideenak ezagutzen laguntzea, eta jazarpenari aurre egiteko balio sistema indartzea sustatzen du. Hirugarrenak, gurasoei jazarpenaren inguruko informazioa eskaini eta hau identifikatzeko jarraibideak ematea hartzen du bere baitan. KiVak azpimarratzekoa den ideia bat defendatzen du (Plitt, 2017): umeei berdinen arteko gatazka (onargarria) baten eta bullying egoera (onartezina) baten artean ezberdintzen irakastea ezinbestekoa da. Aldi berean, KiVak, oinarrizko hiru printzipio dauzka: prebentzioa lehenik, eskuhar tzea bigarrenik eta gainbegiratzea azkenik. Bullyinga fenomeno soziala dela jasotzen du programa honek, beraz, lekukoek esanahi eta garrantzi handia izaten dute egoera hauen etetean eta murrizketan. Programa honetan aplikatzen diren elementu aipagarrienen artean, honako bi hauek oso esanguratsu egiten dute programa: alde batetik, atsedenaldi orduetan begirale zein irakasleek txaleko deigarri bat eramatea beren presentzia nabarmena egiteko eta modu horretan ikasleen arteko jazarpen egoerak izan/jazo daitezen eragozteko (bereziki gune beltzak, hots, arriskutsuenak izan daitezkeen eskolako eremuak zainduz) eta bestetik, eskolan jazarpen egoerak salatzeko postontzi bat jartzea, edonork modu anonimoan jazarpen gertaeren zein jazarpen egoera baten susmoen berri eman ahal izateko.
Bullyinga Lehen hezkuntzan: fenomenoaren nondik-norakoak, prebentzioa eta... https://doi.org/10.1387/tantak.22723 117 2.2.2. Berdinen arteko tutoretzak programa Indarkeriaren eta eskola-jazarpenaren prebentziorako bizikidetza-programa bat da, instituzionala dena, hezkuntza-komunitate osoa inplikatzen duena, eta Espainian duena jatorria. Honek, eskola-integrazioa hobetzea du helburu, eskola inklusiboa eta ez bortitza bultzatuz, eta berdinen arteko harremanak atseginagoak izan daitezen sustatuz. Gainera, ikastetxeko giroa bizikidetzarekiko hobetzen eta gatazkei eta indarkeriari kontra egiten (fisikoa, emozionala edo psikologikoa) laguntzen du (González, 2015). Vidalek (d.g), Duran eta Blanch-en (2007) hitzetan oinarrituta azaltzen duen bezala, «es una metodología cooperativa basada en el aprendizaje a través de parejas de alumnos entre las cuales se establece una relación de carácter asimétrico, es decir, cada uno de los alumnos/as asumirá un rol distinto: tutor y tutorado». Aurrekoaz gain, trebetasun eta gaitasun sozialak ere lantzen dira. Berdinen arteko interakzioaren bitartez, ikasleriak modu aktiboan eta parte-hartzailean ikasten du (Moliner, 2011, Vidal, d.g.-n aipatua). Jazarpen egoera baten aurrean esku-hartze triangelua aktibatzen da. Biktima den ikasleak bere tutorea informatzen du (bere berdina den baina tutore izateko formatu den ikaslea) eta hau, elkarrizketa dela medio, erasotzailearengana hurbiltzen da egoeraren inguruan arrazoitzeko asmoz (datuen arabera, kasuen % 60 inguru konpontzen omen dira). Konpontzea lortzen ez bada, ikasle tutoreak koordinatzailearengana jo beharko du, hots, irakaslearengana, esku har dezan (González, 2015). 2.2.3. AVE programa Espainian jatorria duen programa honen helburua ikasgelako jazarpen eta tratu txarren portaerak goiz detektatzea da, eskola jazarpenaren aurkako esku-hartze goiztiarra ahalbidetzen duten prebentzio prozedurak ezarriz. Prevención del Acoso y la Violencia Escolar (AVE) programaren egileak berak definitzen duen legez (Oñate eta Piñuel, 2007), eskola-jazarpena (bullyinga), eskolako tratu txarrak eta mota horretako jokabideei lotutako kalte psikologikoak prebenitzeko, identifikatzeko, tratatzeko eta diagnostikatzeko tresna da. Eskola-eremuan suerta daitekeen edozein indarkeria motari arreta jartzen dion programa da, beraz, ebaluazio psikologiko proaktiboa eta prebentiboaren bitartez, ikasgeletan has daitezkeen tratu txarren portaerak garaiz identifikatzeko eta desagerrarazteko helburua du, halakoak larriago bilaka ez daitezen (Piñuel eta Cortijo, 2016). Aurreko hau, programa honen filosofiari jarraituz soilik izango da posible, hots, etengabeko ebaluazioaren bidez. Honek esan nahi duena da dinamika erreaktibo batetik, dinamika proaktibo batera salto egin behar dela. Beste hitz batzuk erabilita: jazarpen egoerak oso garatuta daudenean eta esku hartzea atzeraezina denean detektatu beharrean, hasierako momentutik, modu goiztiarrean, jardun eta lehenengo seinaleak identifikatzea beharrezkotzat jotzen du.
Alazne Zarraga Murillo, Olatz Seoane Martín, Iratxe Redondo Rodríguez 118 Tantak, 2022, 34(1), 105-127 Aurretik aipatutakoa posible egiteko, programa honek bi test biltzen ditu bere baitan. Alde batetik, AVE testa, eskola jazarpena ebaluatzeaz gain, mota horretako egoerek parte-hartzaileengan izaten dituzten ondorioak ere ebaluatzea helburutzat duena. Bestetik, TEBAE testak (Test de Ebaluación Breve del Acoso Escolar) ere garrantzia handia du. Bigarren test hau, www.acosoescolar.com webgunean eskuratu daiteke eta edozein ikastetxek eta hezkuntza zentrok modu azkarrean eta prebentzio gisa eskola jazarpena ebaluatzeko erabil dezake. Erabat doakoa eta aplikatzen oso arrunta den erraminta honek, arreta goiztiarra ahalbidetzen du, test honen etengabeko erabilpenak, mailaz maila, gelaz gela eta ikaslez ikasle jazarpenaren bidean dauden jarrerak hasieratik identifikatzen laguntzen duelako eta aldi berean, arriskua non dagoen detektatu. Modu konstantean aplikatzearen helburua, prozesuaren garapena ikustea da. Horrekin batera, zein jokabide hobetu eta zein larritasun egoera desagertu diren identifikatu ahalko da, beti ere ebaluazioa modu etengabean errepikatuz gero. Test hauen aplikazioari esker, ikastetxeek jazarpen-tasaren berri izango dute momentu oro. Aurrekoaz gain, hasieratik jazarpenaren lehenengo seinaleak detektatzeko aukera izango dute eta ondorioz, ezingo dute, ohikoa izaten den bezala, jazarpen egoera bakar baten aurrean ere, ezjakinarena egin. Hori gertatzen den kasuetan, programa honek tolerantzia-marjina, zigorgabetasuna, isiltasuna eta hezkuntza-erakundearen «beste alde batera begiratzea» haustea proposatzen du, jazarpenaren aurrean zero tolerantzia egon dadin. AVEk, bullyinga desagerrarazteko funtsezkoak diren 6 printzipio sendo biltzen ditu (Piñuel eta Cortijo, 2016). Horien artean, badira hiru berebiziko garrantzia dutenak: ikastetxeetan eman daitekeen jazarpen egoerekiko, edozein motatako indarkeriarekiko eta sozialki onartezinak diren jokabideekiko arreta eta gaitzespenezko kultura sortzea; ikasleen inplikazio aktiboaren eta protagonismoaren bidez eskola jazarpenaren eta edozein indarkeri motaren aurrean tolerantziarik gabeko ingurunea sortzea; eta azkenik, ikastetxeei, bertan izaten den indarkeria edo jazarpena sortzen duten jokabideei aurrea hartzeko eta erantzun goiztiarra eman ahal izateko beharrezkoak diren tresna psikologikoak erraztea. Azkenik, azpimarratu beharra dago etengabeko ebaluazioak posible egingo duela prebentzio eta bizikidetzarako programen eraginkortasuna benetan neurtzea, testak aplikatzen diren zentroetan halakorik martxan jarrita baldin badago. Hasieratik zenbat jazarpen jarrera eta norantza garatzen ari diren ezagututa, ondorengo ebaluazioetan lortutako datuekin programa horien eragina ebaluatu ahalko da. 2.3. «probentzioa» kontzeptu gisa eta honen garrantzia Eskola batean sor daitekeen edozein motatako liskarren aurrean, eta kasuriktxarrenean eskola jazarpena gertatzen den egoeretan, prebentzioz edo
Bullyinga Lehen hezkuntzan: fenomenoaren nondik-norakoak, prebentzioa eta... https://doi.org/10.1387/tantak.22723 119 probentzioz jardun behar dela esaten denean, ez da gauza bera esaten ari. Prebentzioa eta probentzioa idazkera aldetik antzekotasun handiko bi hitz izanik ere, esanahi aldetik badute ezberdinatasun esanguratsua. Jazarpenaren alorrean prebentzioa hitz oso entzuna bada ere, probentzioa izango da atal honetako protagonista. Prebentzioak arazoa aurreikustea suposatzen duen bitartean, hau da, liskarra gauzatu baino lehen gerta daitekeela imajinatzea eta hori ekidin edo sahiesteko aurretiazko lanketa bat egitea, helburua betiere gatazka ez gauzatzea izango da; probentzioak beste erantzun batekin egin nahi dio aurre arazoari, kontzeptu honen jarraitzaile amorratua da Cascon (2001), probentzioaren defentsaria. Ogibidez irakaslea den eta 1992az geroztik Espaina osotik eskola jazarpenaren arloan aholkulari gisa jardun izan duen profesional honek prebentzioarekin desados azaldu eta ondorengoa defendatzen du: Gatazka lehertu baino lehen, gordin-gordin azaldu baino lehen, hau da, krisia iritsi baino lehen gatazkari aurre egin behar zaiola adierazteko, «gatazkaren prebentzioa» da, oro har, erabiltzen den terminoa. Halere, adiera horrek zenbait konnotazio oker (negatibo) islatzen ditu: gatazkari ez heltzea, hura saihestea, azterketa ez egitea, gatazka azalaraztea eragoztea, sakoneko sorburuetara ez iristea, etab. Baina gure ustez, (...) gatazka saihestezina da; giza harremanek berezkoa dute eta, garatzeko aukera ematen digun aldetik, positiboa da. Horregatik guztiagatik, ezin dugu eta ez dugu «gatazkaren prebentzioari» buruz hitz egin nahi. (...) Aitzitik, krisialdira iritsi baino lehenagoko esku hartzeko prozesua izendatzeko, J. Burtonek erabilitako PROBENTZIO hitzaz baliatuko gara. (15.orr) Escola de Cultura de Pau-en (d.g.) egindako ikerketetatik, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoari atxikia dagoen bakearen, gatazken eta giza eskubideen inguruko ikerketa-zentro dena, probentzioa, 1990. urtean John W. Burtonek erabiltzen hasi zuen kontzeptua dela ondorioztatu zuten. Kontzeptu horrek, gatazkak prebenitu beharrean, istiluei zuzenean, baina indarkeriarik gabe aurre egiteko estrategia, trebetasun eta baliabideez hornitzea beharrezkoa dela iradokitzen du. Aurrekoaz gain, liskar horiek eraldatzea bilatzen du, modu batean edo bestean, inplikatuta dauden alderdi guztientzat hazkunde pertsonal eta kolektiborako aukera sustatuz. Egoera arazotsu bati indarkeriarik gabe aurre egiteko estrategiak, trebetasunak eta baliabideak eskuratzeko beharra proposatzen da probentzioaren bitartez. Casconek (2000) dioen bezala, «probentzioak gatazkari hasieratik heltzea dakar, krisialdiko fasera iritsi aurretik». Prozesu horretan, egoera eraldatzea bilatzen da, alderdi guztiek hazkunde pertsonal eta kolektiborako aukera izan dezaten. Honek guztiak, komunitatea bere osotasunean barne hartzen duten bideratze-prozesuetan pentsatzea eskatzen du, gizarteloturak eta erantzukizun kolektiboa berpizteko (Viviana, 2019).
Alazne Zarraga Murillo, Olatz Seoane Martín, Iratxe Redondo Rodríguez 120 Tantak, 2022, 34(1), 105-127 1. taula prebentzioaren eta probentzioaren arteko aldeak Prebentzioa Probentzioa Zertan datza? Gatazka lehertu baino lehen, hau da, krisia iritsi baino lehen gatazkari aurrea hartzea. Arazoa aurreikustea suposatzen du, hau da, liskarra gauzatu baino lehen gerta daitekeela imajinatzea, eta hori ekidin edo saihesteko aurretiazko lanketa bat egitea, helburua gatazka ez gauzatzea delarik. Egoera arazotsu bati indarkeriarik gabe aurre egiteko estrategiak, trebetasunak eta baliabideak eskuratzea. Istiluei zuzenean baina indarkeriarik gabe aurre egiteko estrategia, trebetasun eta baliabideez hornitzea. Ondorio positiboak Aurretiazko lanketaren bidez, gatazka kasuen murrizketa bat ematea (ez beti). Egoerari aurrez aurre erantzuteko eta hura eraldatzeko gaitasuna garatzea, bide onetik jarrai dezan eta ez dadin krisialdira hel. InInplikatuta dauden alderdi guztiei hazkunde pertsonal eta kolektiboa bermatzen die. Ondorio negatiboak Gatazkari ez heltzea, hura sahiestea, azterketa ez egitea, gatazka azalaraztea eragoztea, sakoneko sorburuetara ez iristea, etab. Hurrengo listar edo egoera korapilatsu baten aurrean erantzuten ez jakitea edo bertatik ateratzen ez jakitea. Erreminta eta estrategia egokiak eta eraginkorrak erabiltzen ikasi eta horiek barneratu arte, gatazkei aurre egiterakoan esperientzia ezatseginak izatea. Egoerei aurrez aurre heltzeko eta erantzuteko beldur izatea. Nola? Bullyingaren prebentzioan oinarritzen diren eskola programak, talde-kohesioa sustatzeko dinamikak, bizikidetza-giro ona sustatzen duten estrategiak, hezkuntza emozionala eta gaitasun emozionalen lanketa, arauak betetzeko talde-konpromisoa eta konpromiso indibiduala ezartzen lagunduko duten jarduerak, etab. Talde kohesioa ahalbidetzen duten dinamiken bidez, jolas kooperatiboekin, baloreen lanketaren bidez, estrategia sozialak garatzeko jardueren bidez, komunikazioan trebatzeko ekintzen bidez, rol jolasen bitartez, antzerkiaren bidez, autonomia garatzeko ekintzen bitartez, etab.
Bullyinga Lehen hezkuntzan: fenomenoaren nondik-norakoak, prebentzioa eta... https://doi.org/10.1387/tantak.22723 121 Casconen (2000) hitzetan, testuinguru komunitario batean probentzioak bi aspekturi erreparatu behar die. Alde batetik, jendea gatazkari modu baketsuan aurre egiteko gaitasunetan eta jakintzan heztea; eta bestetik, gaizkiulertuak ekiditen dituen antolakuntza bermatzen duen eta aldi berean lan- eta bizikidetza-giro ona bermatzeko tresnak emango dituen eta sor daitezkeen gatazkei aurre egiteko baliabideak eskainiko dituen erakunde baten alde egitea. Probentzioa oso tresna baliotsua da komunitate bat sortu behar den egoeretarako eta eskolako testuingurura egokituz, probentzioak Arellanoren (d.g.) hitzetan esanahi hau hartzen du: «va a significar poner en marcha un proceso que cree las bases para enfrentar cualquier disputa o divergencia en el momento en que se produzca, mejorando las relaciones entre los sujetos del proceso educativo». Horretarako, komunitateko kideek ondo ezagutu beharko dute elkar, horren barne norberaren mugak eta gaitasunak sartzen direlarik. Jakina denez, irakaslearen rola funtsezkoa izango da prozesu osoan zehar eta ondo prestatua/trebatua egon beharko du probentziorako metodoen inguruan, besteak beste eskolako bitartekaritza eta gelan komunikazio eraginkorraren barne erabilgarriak izango diren sozializazioestrategien erabilpena sustatuz. Arellanok (2007) zehaztasun handiz deskribatzen du nolakoa izango litzatekeen probentzioan hezitako ikaslearen profila: aldaketa handietara egokitzeko gaitasuna izatea; autonomoa izatea; espiritu kooperatiboa izatea; balio eta aukera moralen aniztasunaren defendatzailea izatea; pentsamendu linealaz at, dialektikoa izatea eta konponbide errazik ez duen mundu honen aniztasuna eta konplexutasuna ulertzeko gai izatea. Aditu honen ustez, horrelako herritarrak heziz soilik eraiki liteke gizarte plural eta demokratikoa, bakean eta askatasunean oinarritutakoa eta guztiarekiko errespetuan bizitzea bermatuko duena. Probentzioa, funtsean, eskatzen den ikasleen profil hori lortzeko heztearekin lotuta dagoen ikaskuntza prozesua dela esan daiteke. Argi dago garrantzitsua dela indarkeria-gatazkak eta, oro har, edozein motatako liskarrak eta istiluak prebenitzea, horrek, krisialdiraino luzatu eta jazarpen egoera izatera heldu daitezkeen egoeren murrizketa ahalbidetuko duelako. Hala ere, gatazkei aurrea hartzeko ikuspegi batetik abiatuz gero, gatazka bera ekiditeko eta saihesteko jarrera hartzeko arriskua sortzen da, eta, beraz, liskarrei, horiek gauzatzen direnean, aurre ez egiteko arazoa sor daiteke, horrek dakarren ondorio negatiboekin eta aukera-galerarekin. Jazarpen egoera batean biktimaren azalean dagoen pertsona batek egoera saihesten edo aurre ez egiten erantzunez gero, hots, prebentzioan soilik oinarrituz, oso zaila izango du hazkuntza pertsonalean aurrerapausorik ematea. Horregatik hain zuzen ere, eskola jazarpenaren aurkako borrokak harago joan behar du. Hezkuntzak estrategia-heziketa egoki eta sendo bat bermatu beharko luke ikasleek liskarrei eta egoera korapilatsuei aurre egiteko, gerora, pertsonon arteko saihestezinak diren arazoak sortzen di-
Alazne Zarraga Murillo, Olatz Seoane Martín, Iratxe Redondo Rodríguez 122 Tantak, 2022, 34(1), 105-127 ren egoeretan gaitasun horien aplikazioa posible izan dakien eta hain larria izatera hel daitekeen krisialdia ez dadin gerta, zeina, azken finean, probentzioaren oinarria baita. 3. ondorIoak Bullying fenomenoaren inguruan egindako azterketa sakon honekin bukatze aldera, agerian geratu da betidanik existitu izan den zoritxarreko gertaera hau, azken urteotan, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dela hezkuntzaren munduan, gizartean horrekiko garatzen ari den kontzientzia ere areagotzen ari baita. Hala ere, berriak ez dira denak aldekoak, Euskal Autonomia Erkidegoan 2005. urtetik hona ISEI-IVEIk (2019) egindako ikerketetan behatu daitekeen bezala, kasuen kopuruak gora egin baitu, Lehen Hezkuntzan detektatutako bullying gertaerak, Bigarren Hezkuntzakoak baino gehiago izanik. Aurreko honek, eskoletan bizi den egungo errealitateak jazarpen egoerak gero eta leheneago ematen hasten direla islatzen du, etorkizun batean gizartearen jarreran eta ekimenetan ikusiko den gertakari kezkagarritzat har daitekeena. Bullying motak ugariak dira eta IKTen erabilpenaren eraginez, kasu asko kontrolaezintzat jo daitezke, eskola ordutegiaren mugak zeharkatzen baitituzte. Parte-hartzaileen jarrerak eta beldurrak kezkagarriagoak bilakatzen ari dira eta ondorioak horren isla argia izaten dira. Mina, sufrimendua eta kalteak bai biktimetan, bai erasotzaileetan eta baita lekukoetan ere oso esanguratsuak izaten dira. Inorentzat inolako onurarik sortzen ez duen fenomeno honen presentziak oso nabarmena izaten jarraitzen du eta horren aurrean irakasleek izaten dituzten jarrerak askotarikoak izaten dira. Tamalez, beste alde batera begiratu eta ezer ez dutenak egiten oraindik ere badira eskola anitzetan; zorionez, arazoarekiko kontzientzia garatu eta horrekin bukatzeko prest daudenak ugariak dira baita ere. Fenomeno honi aurre egiteko, formakuntza eta prestakuntza beharbeharrezkoak izango dira profesionalen aldetik, halaber, irakasleek arazoarekiko garatuko duten grabitate-pertzepzioa oso erabakigarria izango da: horrek zehaztuko du neurri handi batean jazarpen kasuek zein norabide hartu eta zelako bilakaera izango duten. Bide batetik edo bestetik jotzeak, nagusiki, harremanek zehaztuko dute, gizakiak garen heinean, elkar ezagutu eta gerora, besteez kezkatzea eta besteak zaintzea, modu naturalean sortzen den katea baita. Aurrekoaren harira, irakasle-ikasle arteko erlazio on batek arazoari konponbiderako bidea erraztu diezaioke, ardura eta zaintza estuagoa izango baita. Aurreko guztia dela eta, bai eskolek bai edozein hezkuntza zentrok, sakon hausnartzeko denbora bat hartu eta «klik» egin beharko lukete eskuhartzeko moduari eta erabakiei dagokionez. Oso entzuna da bullyingaren prebentzioan oinarritzen diren eskola programen erabilpenaren eragina; | science |
addi-4648d6779af2 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59120 | UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa | Lukas Mujika, Jose Francisco; van der Worp, Karin ; Santos Berrondo, Alaitz; Arrieta Aranguren, Elisabete; Aramendi Jauregi, Pello | 2022 | J. F. Lukas, K. van der Worp, A. Santos, E. Arrieta, P. Aramendi 130 Tantak, 2022, 34(1), 129-152 1. Sarrera Hirugarren zikloko unibertsitate-ikasketek giza prestakuntzan eta ikasleak lan-munduan sartzen lagundu behar dute. OCDE-ELGEren orientabide desberdinek unibertsitateei gomendatu diete sektore ekonomikotik hurbilago lan egitea ikasleen laneratzea eta laneratzea errazteko prestakuntza-programak diseinatzeko eta garatzeko orduan. Hala ere, beste ahots batzuk mezu horien beldur dira, burokratizazio akademikoari lehentasuna ematen dion eta unibertsitatearen funtzionamenduan eta antolaketan ondorio disruptiboak eragiten dituen eredu neoliberal hori kritikatuz (Alvesson, 2013). Espainiako estatuak munduko zortzigarren tasarik altuena du hirugarren hezkuntzako matrikulei dagokienez. Master ofizialak azkar ezarri dira, eta batzuetan presaka eta inprobisatuta. Horren ondorioz, gradu-kopurua eta, jakina, doktorego-programak gainditu dituzte. Espainiako unibertsitate-masterren eskaintza izugarri ugaritu da azken hamarkadan, bederatzi urtean lau aldiz biderkatu baita (Cuenca et al., 2018). Hala ere, Armendárizek (2015) bere ikerketan dio aztertutako lan-eskaintzen %80,3k ez zutela aipatzen master edo graduondoko bat izatea lanposturako hautagaiak hautatzeko baldintza erabakigarri gisa. Bigarren hezkuntzako irakasleen prestakuntzari dagokionez, López et al.-k (2020) Espainiako 35 unibertsitaterekin egindako lan batean, besteak beste, ikasketa-planaren egitura eta irakasleen lanbide-profila aztertu dituzte. Beren azterlanean ondorioztatzen dutenez, profesional horien gaikuntzaz arduratzen diren unibertsitate-zentroek kudeatu behar dute akademikoki Bigarren Hezkuntzako irakasleak prestatzeko masterra. Gainera, ebaluazio-agentziei eskatzen zaie master horiek egiaztatzeko irizpideak argitzeko eta homogeneizatzeko unibertsitate eta autonomia-erkidego guztietarako. Eta, zehazki, Euskal Herriko hezkuntza-testuinguruan, Gil, Ibáñez, Arribas eta Jauregizar (2018) irakasleek eta master honekin zerikusia duten eragileek koordinaziorik ez dutela ohartarazi dute. Jarraian aurkezten den ikerketa (FLOASS proiektua) Cadizeko Unibertsitateak, Valentziako Unibertsitateak, Oviedoko Unibertsitateak, Rovira i Virgili Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak diseinatu eta gauzatu dute. Azterlan honen helburu nagusia master-tituluetan bizi eta espero diren gaitasunen irismena eta koherentzia deskribatzea eta baloratzea da. Zehatzago esanda, Giza Zientzietako (Hezkuntza, Ekonomia/Enpresa eta Komunikazioko) masterretako konpetentzien azterketa ulergarritasunaren, prozesu kognitiboaren, ezagutzaren egituraren eta zeharkakotasunaren arabera egitea. Arlo desberdinetako konpetentzien arteko konparaketa egin da. Era berean, konpetentziak ebaluatzeko proposatzen diren bitartekoak ere aztertu dira.
UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa https://doi.org/10.1387/tantak.23474 131 2. marko teorIkoa Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruak (GHEE), mende hasieran, Europako unibertsitateak berregituratzea ekarri zuen, lanbide-titulazioen alderagarritasunean eta bateragarritasunean oinarritutako hezkuntza-proiektu komun baterantz, Europar Batasunean (EB) ikasleen eta profesionalen zirkulazio askea sustatzeko helburuarekin. Erreforma horrek aldaketa ugari eragin zituen, eta horien artean ECTS Kredituak Transferitzeko eta Metatzeko Europako Sistema (European Credit Transfer System) sortu izana nabarmendu behar da. Kredituen aintzatespen akademikoa Europako adostasun zabal batetik abiatzea da, unibertsitateetan herrialde desberdinetako ikasleek egindako profilak, ikasketa-planak eta titulazioak homologatzeko orduan (Goñi, 2005). Aldaketen testuinguru betean, Aramendik et al.-k (2005) azterlan bat egin zuten GHEEk unibertsitateko ikasgeletako irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan dituen ondorioei buruz. Irakaskuntzan eragina izan zezaketen irakaskuntza- eta antolaketa-gaiei buruzko hainbat galdera islatzen zituzten orduan egileek. Besteak beste, honako hauek planteatzen ziren: nola egokituko dira ikasketa-planak gizartearen eta merkatuaren beharretara? Zer prozedura erabiliko dira ikasketa-planen koordinazioa bultzatzeko? Nola definituko dira titulazioen lanbide-profilak? Zer gaitasun eta helburu landu behar dira profil horiek lortzeko? Nola ebaluatu? Gai horietako batzuk eta beste batzuk gure ikastegietan eztabaidatzen jarraitzen dugu. Jatorrizko eremu kognitiboa berrikusitako eremu kognitiboa Goranzko eskaria Ebaluazioa Sortzea Sintesia Ebaluatzea Analisia Analizatzea Aplikazioa Aplikatzea Ulermena Ulertzea Ezagupena Gogoratzea 1. irudia bloomen taxonomiaren bertsioak (anderson et al. (2001) lanetik egokituta)
J. F. Lukas, K. van der Worp, A. Santos, E. Arrieta, P. Aramendi 132 Tantak, 2022, 34(1), 129-152 Gai horiei buruz, García Areitiok (2020) dio taxonomiek ikasketa-planak lau ikuspegitatik aztertzea errazten dutela: zer irakatsi nahi den, nola irakatsi behar den, ikaskuntza nola ebaluatu behar den eta hezkuntza eraginkor baterako helburuak, instrukzioa eta ebaluazioak nola lerrokatzen diren. Chicagoko Unibertsitatean 1956an sortutako Bloom-en taxonomiari dagokionez, hezkuntza-arloan oso erabilgarria izan zela dio, bai irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak garatzeko, bai ikasleen maila kognitiboa berresteko. Egileak dioenez, moldaketa asko atera zaizkio, eta, zalantzarik gabe, edukia hobetu eta eguneratu dute. Eguneratze horietako bat Andersonek eta Krathwohlek (2001) egin zutena da, sei kategoria (gogoratzea, ulertzea, aplikatzea, analizatzea, ebaluatzea eta sortzea) eta bakoitzaren pentsamendu-trebetasunak ezartzen zituena. Taxonomia hori, funtsean, ikasteko jarduerak hautatzeko eta oinarrizko eta zeharkako gaitasunak lantzeko eta ebaluatzeko erabili da. Biggs eta Collis-en (1982) SOLO taxonomiak (Structure of Observed Learning Outcomes) goranzko egitura-konplexutasuneko bost maila hierarkizatzen ditu (aurre-egiturazkoa, egitura bakarrekoa, egitura anitzekoa, erlazio anitzekoa eta abstraktu zabaldua), eta maila horietan deskribatzen da zein mailatan hautatzen, prozesatzen eta komunikatzen den nahikoa ez den informazioa (ikasleak nahi izan duen moduan lortu ez duena). 2. irudia SoLo taxonomia (biggs eta Collis, 1982) lanetik egokituta
UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa https://doi.org/10.1387/tantak.23474 133 Egiturari dagokionez, funtzionatzeko modu bakoitzeko konplexutasunak berdinak dira, hau da, ikaskuntza-zikloa horietako bakoitzean errepikatzen da. Horietako bakoitzak oinarrizko bost erantzun-maila ditu, gero eta konplexuagoak: 1. Aurre-egiturazko maila: funtzionatzeko moduari buruzko alderdi ez-garrantzitsuen erabilera adierazten du erantzunean; hau da, funtzionatzeko modu bat identifikatzeko beharrezkoak diren elementuak erabiltzen ez diren erantzunak. 2. Egitura bakarreko maila: funtzionatzeko moduaren alderdi garrantzitsu bat baino erabiltzen ez duten erantzunak. 3. Egitura anitzeko maila: funtzionatzeko moduari buruzko hainbat alderdi prozesatzen diren erantzunak, normalean sekuentzia batean. 4. Maila erlazionala: funtzionatzeko moduaren alderdi erabilien arteko erlazioen ulermen integratua adierazten duten erantzunak. 5. Abstrakzio-maila zabaldua: gaur egungo funtzionatzeko modua deskribatzen dutenak baino abstraktuagoak diren printzipio, gertaera, prozesu eta abarrak erabiltzen dituzten erantzunak. Sistema hierarkiko hori da SOLO taxonomiaren oinarria, eta, egileen arabera, curriculumaren helburuak ezartzeko, jarduerak hautatzeko edo irakaskuntza eta ikaskuntza-prozesuetan garatutako gaitasunak ebaluatzeko erabil daiteke. Ebaluazioa unibertsitateko irakaskuntza-ekintzaren funtsezko maila da. Curriculumaren osagai bat da, hezkuntza eta gizarte-inplikazio garrantzitsuak dituena (sustapena, egiaztapena, hautaketa). Gaur egun, adituen artean adostasun zabala dago gaitasunen ebaluazioa hastapenetan kokatuta dagoela, hau da, trebetasun kognitibo eta sozial konplexuak ebaluatzeko dugun gaitasuna oraindik mugatua dela (Care eta Luo, 2016; Lamb et al., 2018). Ebaluazioaren elementu konplexu eta kontrajarri horiek, xxi. mendeko konpetentziak ebaluatzeko prozesuarekin zerikusia dutenak, erronka garrantzitsu baten aurrean gaudela adierazten digute. Goi-mailako hezkuntzari dagokion ebaluazio mota bere irakaskuntzaeta ikaskuntza-prozesuen ezaugarrien araberakoa izan behar du. Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA, 2013) adierazi duenez, graduko eta graduondoko titulazio ofizialetan Kredituak Transferitzeko Europako Sistema (ECTS) ezartzeak ikaslearengan zentratutako goimailako hezkuntzan prestakuntza-eredu berri bat sartzea ekarri du. Goimailako hezkuntzan, curriculumaren antolaketaren birformulazio horrek kontzeptu berri bat sartzea ekarri du berekin: ikaskuntzaren emaitzak, hau da, ikasle batek formazio saioaren amaieran zer ezagutu eta erakutsi behar duen zehaztea (ANECA, 2013). Unibertsitateko masterren kasuan, konpetentzien ebaluazioaren eta ikaskuntzaren emaitzen gaia gaur egun pil-pilean, denen ahotan, dauden
J. F. Lukas, K. van der Worp, A. Santos, E. Arrieta, P. Aramendi 134 Tantak, 2022, 34(1), 129-152 gaiak dira. Ebaluazioa ezagutza-tresna indartsu bihur daiteke, baldin eta prestakuntza-perspektiba batekin erabiltzen bada, modu integratuan eta irakaskuntza-jarduerekin lotuta, ikasleek ikasten jarrai dezaten eta beren ezagutzak beren kasa arautu ditzaten egiten den bitartean (Perazzi eta Celman, 2017). Hernández et al.-k (2018) adierazi dute ikasleen autoebaluazioa eta koebaluazioa egitea, lan-proiektuekin lotutako metodologiekin eta arazoak konpontzearekin batera, modu esanguratsuan erlazionatzen direla on-li- neko graduondokoen jardun akademikoarekin. Gainera, estrategia horiek egokiak dira zeharkako gaitasunak garatzeko eta ebaluatzeko. Ikasleen iritziz, autoebaluazioak eta etengabeko koebaluazioak ebaluazio-irizpideak ulertzen eta norberaren lanaren kalitatea eta erabakiak hartzea hobetzen laguntzen dute (Ye-Lin et al., 2019). Ikaskuntzen autorregulazio-prozesuak sustatzeko, batez ere ikasleen autoebaluazioak eta koebaluazioak bultzatuta, beharrezkoa da Master Amierako Lanaren (MAL) gida didaktikoak zorrotz diseinatzea (Madariaga eta Lekue, 2019; Polo et al., 2018). Horiek funtsezkoak dira ikasleen eta irakasleen ahaleginak orientatzeko eta masterraren beraren funtzionamendua ebaluatzeko. Gai horren aurrean, San Mateok et al.-k (2018) diote beharrezkoa dela irakasleek gida eta errubrika zehatzak egitea, ikasleei prestakuntza-prozesuaren ezaugarriei buruzko argibideak lortzeko, eta, zehazki, ikasgaien ebaluazioari eta Master Amaierako Lanari buruzko informazioa emateko. Horri guztiari gehitu behar zaio atzeraelikaduraren garrantzia, ikaskuntzen ebaluazioa prestakuntzakoa izan dadin (Stobart, 2010). Gai horri dagokionez, Cathcart et al.-k (2014) «feedforward» terminoa erabiltzen dute ikaskuntzara bideratutako ebaluaziorako. Ebaluazio horrek zentzu prospektibo eta konstruktiboa nabarmentzen du, unibertsitate-eremuan autoebaluazioan eta hausnarketan oinarritutako ikaskuntza garatzeko laguntza gisa. Atzeraelikadurak irakasleari bere irakaskuntza ikasleen beharretara egokitzen laguntzen dio, eta ikasleei beren prozesuak eta ikaskuntza-emaitzak hobetzen (Navaridas et al., 2020; Nicol et al., 2013). Ikaskuntza nekez izango da esanguratsua testuinguru eta egoera sozial desberdinetatik kanpo badago. Benetako ebaluazioak (Authentic A ssessment) eguneroko bizitzako gizarte eta lan-testuinguruetan dauden jarduera eta zereginen ebaluazioa sustatzen ditu (Sullivan eta McConnell, 2017). López eta Siciliaren (2017) ikerketek egiaztatzen dute ebaluazio mota hori garatzen duten unibertsitateko ikasleek oso modu positiboan baloratzen dutela, batez ere beren lan-etorkizunarekin harreman estua dagoenean. Egoeretan oinarritutako ikaskuntzak eta gizarte- eta lan-testuinguru desberdinetatik hurbilago dagoen ebaluazioak erraztu egiten dute ebaluaebaluazio-kulturaren eraldaketa eta hobekuntza.
UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa https://doi.org/10.1387/tantak.23474 135 3. metodoLogIa 3.1. diseinua Johnson eta Christenseni (2014) jarraituz, qual → QUAN diseinu bat aplikatu da azterketa honetan (Santiago et al., 2018). Hasieran, master desberdinen webguneko informazioa sailkatzeko prozedura kualitatiboa jarraitu da. Hau da, dokumentuen azterketa egin da. Ondoren, lortutako sailkapenaren analisi estatistikoak egin dira joerak analizatu ahal izateko. 3.1. parte-hartzaielak Helburua aurrera eramateko zenbait urrats jorratu ziren. Hasteko, UPV/ EHUko Hezkuntza (6), Ekonomia/Enpresa (9) eta Komunikazioko (3) masterrak identifikatu ziren eta haien webguneak eta memoriak arakatu ziren. Honako irudi honetan aurkitu daitezke aztertutako masterrak. Master Arloa Multimedia Komunikazioa Masterra UPV/EHU-EITB Komunikazioa Gizarte Komunikazioa Masterra Komunikazioa Multimedia Kazetaritza Masterra Komunikazioa Partaidetza eta Komunitate-Garapena Masterra Hezkuntza Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Masterra Hezkuntza Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterra Hezkuntza Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak Masterra Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra Hezkuntza Eleaniztasuna eta Hezkuntza Masterra Hezkuntza Kontuen Ikuskaritza eta Goi Mailako Kontabilitatea Masterra Ekonomia eta Enpresa Banka eta Finantza Kuantitatiboak Masterra Ekonomia eta Enpresa Aktuariotza eta Finantza Zientzietako Masterra Ekonomia eta Enpresa Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik Masterra Ekonomia eta Enpresa Ekonomia Sozial eta Solidarioa Masterra Ekonomia eta Enpresa Ekonomia: Aplikazio Enpiriko eta Politikak Masterra Ekonomia eta Enpresa Ekonomia: Ekonomia Analisirako Tresnak Masterra Ekonomia eta Enpresa Finantzak eta Finantza-Zuzendaritza Masterra Ekonomia eta Enpresa Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Masterra Ekonomia eta Enpresa 3. irudia azterketan parte hartu duten masterrak
J. F. Lukas, K. van der Worp, A. Santos, E. Arrieta, P. Aramendi 136 Tantak, 2022, 34(1), 129-152 3.2. masterren analisia egiteko irizpideak Ondoren, gaitasunen ulergarritasuna, prozesu kognitiboa, ezagutzaren egitura eta zeharkakotasuna zer diren definitu ziren. Horren arabera, hauek izan ziren irizpideak gaitasunak aztertzeko: a) Ulergarritasuna: idazketan infinitiboko aditz bat azaltzen da, ikasleak behar duen prozesu kognitiboaren ekintzaren berri ematen duena (gogoratu, ulertu, aplikatu, aztertu, sortu eta abar). — 0 maila. Ez dago zehaztuta ikaslearen gaitasunari dagokionez (helburutzat edo irakaslearen ikuspuntutik idatzita dago). — 1 maila. Aditzak prozesu kognitiboa jasotzen du, baina ez dago erabat ondo idatzita. — 2 maila. Prozesu kognitiboaren ekintzaren berri ematen duen aditz bat infinitiboan azaltzen du. b) Prozesu kognitiboa: konpetentziak neurtzen dituen prozesu kognitiboari dagokio (Anderson et al., 2001): — Gogoratzea. Epe luzerako memoriaren ezagutza berreskuratzea. — Ulertzea. Esanahiak eraikitzea, ahozko komunikazioa, idatzizkoa edo grafikoa erabiliz. — Aplikatzea. Egoera jakin batean eredu edo prozedura bat aplikatzea edo erabiltzea. — Analizatzea. Objektu bat bere zatietatik bereiztea, bata bestearekin eta egitura edo helburu orokor batekin nola erlazionatzen diren zehaztea. — Ebaluatzea. Irizpideak eta estandarrak oinarritzat hartuta iritziak ematea. — Sortzea. Elementuak elkarrekin jartzea osotasun funtzional edo koherente bat osatzeko, egitura edo patroi berri batean elementuak berrantolatzea. c) Konpetentziatik ondorioztatzen den Ezagutza mota, Andersonen taxonomiaren arabera: — Funtsezko ezagutza. Ikasgai, arlo edo diziplina baten ikaskuntza aurreratuari ekiteko ezagutzak. — Kontzeptuen ezagutza. Konbinatuta funtzionatzeko oinarrizko ezagutzen erlazioak eta egiturak (sailkapenak kategoriak, printzipioak, teoriak eta abar ezagutzea). — Prozedurazko ezagutza. Zerbait nola egin, ikertzeko metodoak eta trebetasunak, algoritmoak, teknikak eta metodoak erabiltzeko irizpideak jakitea. — Ezagutza metakognitiboa. Norberaren kognizioaren kontzientzia, kontrola eta ezagutza izateko gaitasuna.
UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa https://doi.org/10.1387/tantak.23474 137 d) Gaitasunetik ondorioztatzen den Ezagutzaren egitura, SOLO taxonomiaren mailen arabera (Biggs & Collis, 1982): — Aurre-egiturazkoa. Inolako konexiorik gabeko informazio-unitateak eskuratzea. Ez dakar ikaskuntza esanguratsurik. — Egitura bakarrekoa. Lotura bakunak eta begi-bistakoak egitea, garrantzitsutzat jotzen den alderdi bakar batean zentratuz. Zerbait ikastea, eduki faktualak eta kontzeptuzkoak lotu gabe. — Egitura anitzekoa. Alderdi independenteak erlazionatzea, alderdi horiek osatzen duten multzoarekin dituzten erlazioak edo inplikazioak azaldu gabe. Informazioaren puntu garrantzitsuak, independenteak eta esanguratsuak ulertzea, baina datuak integratu gabe. — Erlazionala. Informazio-elementuak beste batzuekin integratzea indukzio-prozesuen bidez. Osotasunak egitura koherente eta esanguratsua osatzen du. — Abstraktu zabaldua. Egitura beste eremu batzuetara orokortzea, eragiketa-molde aurreratua irudikatzen duten ezaugarri berri eta abstraktuagoak eratzeko. Dedukzioa eta indukzioa erabiltzea. Alternatiba logiko posibleak kontuan hartzea eta beste domeinueremu batzuetara transferitzea. e) Zeharkako gaitasunak jasoak ote dauden aztertzeko, hiru motatakoak kontutan hartu dira: — Teknologikoak. Hitza agertzen denean edo erabiltzen denean. — Kolaboratiboak. Komunikazioa, gaitasuna egituratzen duen elementua denean. — Afektibo-jarrerazkoak. Gaitasunarekin bilatzen den jarrera edo emozioren bat zehazten denean. Azkenik, gaitasunak ebaluatzeko proposatzen diren bitartekoak ere jaso dira. Kontuan izanik ebaluazio bitartekoak, ebidentzia edo proba ukigarriak edo behagarriak, ebaluatu beharreko objektuari buruzko informazioa biltzeko baliagarriak direla. Ebidentzia horiek ikasleen ikaskuntza-produktuak edo -jarduerak dira. Ikasgai bakoitzean proposatutako bitarteko bakoitzean, haren zuzenketa eta haren benekotasuna: — Zuzentasuna. Argi eta garbi zehazten da ikasleak egin edo erakutsi behar duen eta ebaluatuko den produktua (ikerketa-diseinua, MAL, ikuspegi ekonomikoei buruzko banakako entsegua...) edo jarduketa (ahozko azalpena, laborategiko materiala manipulatzea, taldean argumentuz eztabaidatzea...). Hau da, ebidentzia edo proba ukigarriak edo behagarriak, ebaluatu beharreko objektuari buruzko informazioa biltzeko balio dutenak. Kasu honetan, hiru maila bereizten dira: • 0 maila. Ez da ematen ebaluatuko den produktuaren edo jardueraren berri.
J. F. Lukas, K. van der Worp, A. Santos, E. Arrieta, P. Aramendi 138 Tantak, 2022, 34(1), 129-152 • 1 maila. Sumatzen da, baina ez da esplikatzen. • 2 maila. Produktua edo jarduketa argi eta garbi zehazten da ((ikerketa-diseinua, MAL, ikuspegi ekonomikoei buruzko banakako entsegua, ahozko azalpena, laborategiko materiala manipulatzea, taldean argumentuz eztabaidatzea...). — Benekotasuna. Produktua edo jarduera testuinguru erreal eta profesionalarekin lotuta dago (1etik 5erako balorazioa egin behar da). 3.3. azterketa egiteko plataforma digitala Azterketa egiteko CORAMeval plataforma digitala sortu zen Cadizeko Unibertsitatean (Balderas Alberico et al., 2021). CORAMeval web-aplikazio gisa garatu da, eta ebaluatzaileei, diseinatzaileei eta tituluen arduradunei modu deslokalizatuan lan egiteko aukera ematen die. Han, master eta ikasgaien azterketa egin daiteke arestian aipatutako irizpideen arabera. CORAMeval-era sartzean, formulario bat agertuko da, erabiltzaileak zein irakasgaitan lan egin nahi duen hauta dezan. Horretarako, unibertsitate-antolamenduko mailak aukeratuz joan beharko du ikasgaira iritsi arte: unibertsitatea, arloa, titulua, modulua, ikasgaia (2. irudian ikus daitekeen moduan). 4. irudia Coramevalen bilatzailea CORAMeval plataforma horretan hustu ziren aipatutako 18 master horien gaitasunak, ikaskuntzaren emaitzak eta proposatzen diren ebaluatzeko prozedurak. Esan bezala, informazio hori guztia masterren webgunetik eta memorietatik lortu zen. Ikasgaiaren mailara iritsi eta bat aukeratu ondoren, bilatu botoia sakatu eta hiru zutabe kargatuko dira, irakasgai honetarako altan emandako osagaiekin: gaitasunen zutabea (ezkerra), ikaskuntzaren emaitzen zutabea (erdikoa) eta ebaluazio-bitartekoen zutabea (eskuina), 3. irudian ikus daitekeen bezala. Zutabe bakoitzak laguntza-botoi bat du, hiru osagaietako bakoitza azaltzen duen testu batekin.
UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa https://doi.org/10.1387/tantak.23474 139 5. irudia Ikasgai baten erregistroan eskainitako emaitzak 3.4. Sailkapenaren prozedura Ondoren, ikertzaileen lana izan zen gaitasun bakoitza aipatutako irizpideak kontuan izanik eremu desberdinetan sailkatzea (ulergarritasuna, prozesu kognitiboa, ezagutza mota, ezagutzaren egitura eta zeharkakotasuna). Dena dela, behin betiko azterketa egiten hasi aurretik proba pilotu bat egin zen. Proba horretan, taldeko 6 ikertzailek bere aldetik 3 masterretako gaitasunak aztertu zituzten. Ondoren, denen artean eztabaidatu eta adostu ziren ikertzaileen arteko bat ez etortzeak/desadostasunak, betiere denen arteko kontsentsua lortu arte. Denen arteko erabateko ulermena eta adostasuna lortu zenean, binaka, master guztietako gaitasunen azterketa egiten hasi zen. Beraz, master bakoitzeko gaitasunak ikerketa-taldeko 2 ikertzailek aztertu zituzten. Haien arteko desadostasunak izan ziren kasuetan, taldeko 6 ikertzaileen artean birbegiratu ziren. Ondoko 4. irudian gaitasun baten erregistroa agertzen da, ikertzaileak egindako ebaluazioa erakusten duena. Gaitasun, ikaskuntzaren emaitza edo ebaluazio-bitarteko bakoitza erregistratzeak aukera ematen du aurrez aipatutako balioetan mailakatzen diren irizpide batzuen balorazioa egiteko.
J. F. Lukas, K. van der Worp, A. Santos, E. Arrieta, P. Aramendi 140 Tantak, 2022, 34(1), 129-152 6. irudia Ikasgai baten erregistroan eskainitako emaitzak 3.5. Sailkatutako gaitasunen analisi estatistikoa Sailkatutako gaitasunen analisia egiteko, ehunekoak kalkulatu dira arlo (Komunikazioa, Hezkuntza eta Ekonomia/Enpresa) eta irizpideen (Prozesu Kognitiboa, Ezagutzaren Egitura, Ezagutza Mota, eta abar) gurutzaketa bakoitzarentzat hurrengo ataleko tauletan ikus daitekeen moduan. Bi aldagai horien artean independentziarik dagoen ala ez zehazteko Chi karratua kalkulatu da. Bi aldagai independenteak izateak esan nahi du ez dutela lotura-
UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa https://doi.org/10.1387/tantak.23474 141 rik, eta, beraz, bata ez dagoela bestearen mende. Kasu bakoitzean, beraz, Chi karratuaren eta P-ren balioak eskaintzen dira. 4. emaItzak Aztertutako 18 masterretako ikasgaietan 5.207 gaitasun desberdin antzeman eta aztertu dira. Bestalde, ikaskuntzaren emaitzak master bakar batean bakarrik azaldu dira. Hau da, kasu guztietan gaitasunak zehaztu dira, baina ikaskuntzaren emaitzak master batean bakarrik, ez gainerakoetan. 4.1. gaitasunen ulergarritasuna Lehen taulan ikus daitekeen bezala, gaitasunen % 62,6 ondo idatzia dago eta ia gainontzeko guztiak 1. mailan kokatzen dira. Hau da, nahiz eta gaitasunaren aditzek prozesu kognitiboren bat jaso, ez dago erabat ondo idatzia. Hala ere, arlo desberdinetan emaitzak ez dira berdinak izan. Gaitasunen ulergarritasunari eta zuzentasunari dagokienez, Hezkuntzako masterretan ia % 69,2a ondo idatziak daude. Ekonomia/Enpresan ehuneko hau % 57,6ra jaisten da eta %49,1era Komunikazioaren kasuan. Gainera, azken honetan, gaitasunen % 5,5a gaizki idatzia dago, 0 mailan kokatzen baitira. Desberdintasun hauek, gainera, estatistikoki adierazgarriak gertatu dira (Chi karratua: 352,99; P = 0,000). 1. taula gaitasunen ulergarritasun-maila 0 maila 1 maila 2 maila Denera Komunikazioa n 27 222 240 489 % 5,5 45,4 49,1 100 Ekonomia/Enpresa n 0 903 1229 2132 % 0 42,4 57,6 100 Hezkuntza n 0 793 1781 2574 % 0 30,8 69,2 100 Denera n 27 1918 3250 5195 % 0,5 36,9 62,6 100 Chi Karratua 352,99 P 0,000
J. F. Lukas, K. van der Worp, A. Santos, E. Arrieta, P. Aramendi 142 Tantak, 2022, 34(1), 129-152 4.2. prozesu kognitiboa Gaitasunek jasotzen duten prozesu kognitiboari dagokionez, % 37 baino gehixeago aplikatzearekin lotuta agertzen dira emaitzak orokorrean hartzen ditugunean. Ondoren, ia % 20an ulertzearekin eta analizatzearekin lotutako gaitasunak azaltzen dira. Beraz, aipatutako hiru prozesu kognitibo horien baturak ia % 80 jasotzen dute. Beraz, gainerako hiru prozesu kognitiborako %20a gelditzen delarik bakarrik (%7,7 gogoratzea/memoria, %4,5 ebaluatzea eta %8,5 sortzea). 2. taula gaitasunek jasotzen duten prozesu kognitiboa Gogoratzea Ulertzea Aplikatzea Analizatzea Ebaluatzea Sortzea Denera Komunikazioa n 20 109 212 97 20 31 489 % 4,1 22,3 43,4 19,8 4,1 6,3 100 Ekonomia/ Enpresa n 78 441 944 403 68 198 2132 % 3,7 20,7 44,3 18,9 3,3 9,3 100 Hezkuntza n 304 408 973 534 144 211 2574 % 11,8 15,9 37,8 20,7 5,6 8,2 100 Denera n 402 958 2129 1034 232 440 5195 % 7,7 18,4 41,0 19,9 4,5 8,5 100 Chi Karratua 163,01 P 0,000 Nolanahi ere, emaitza horiek, zenbaitetan desberdinak dira arloaren arabera. Hiru kasuetan, aplikatzeari (% 40ren inguruan) eta analizatzeari (% 20ren inguruan) emandako garrantzia berdintsua da. Ebaluatzeari eta sortzeari emandako emaitzak ere ia bat datoz. Desberdintasun handienak gogoratzean eta ulertzean eman dira. Bai Komunikazioan eta baita Ekonomia/Enpresan ere, garrantzi urria ematen zaio oroimena/memoriari lotutako gaitasunei (% 4ren inguruan bi kasuetan). Aldiz, % 21en inguruan lotzen dira gaitasunak ulertzearekin. Eta hori ez da gertatzen Hezkuntzako masterretan. Hauetan, ia % 12 gaitasunak oroitzeari lotuta daude, eta %16 ulertzeari. Kasu honetan ere, desberdintasun hauek estatistikoki adierazgarriak gertatu dira, Chi karratuaren balioa 163,01 izan da eta P-ren balioa 0,000 izan baita.
UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa https://doi.org/10.1387/tantak.23474 143 4.3. ezagutza mota 3. taulak, gaitasunek jasotzen dituzten ezagutzen motaren arabera egin da banaketa. Ikus daitekeen moduan, funtsezko ezagutza % 7,4ean gelditzen da, ia % 19 kontzeptuen ezagutza, % 53,7 prozedurazko ezagutza eta maila altuenean (ezagutza metakognitiboan) % 20 kokatzen da. Hala ere, arlo desberdinen arteko desberdintasunak adierazgarriak gertatu dira. Chi karratuaren balioa 149,793,46 izan da eta P-ren balioa 0,000. Komunikazio eta Ekonomia/Enpresetako masterren banaketa nahiko antzekoa izan da, baina Hezkuntzakoen kasuan, funtsezko ezagutzeko ehunekoa besteena baino altuagoa gertatu da. 3. taula gaitasunek jasotzen duten ezagutza mota Funtsezko ezagutza Kontzeptuen ezagutza Prozedurazko ezagutza Ezagutza metakognitiboa Denera Komunikazioa n 17 119 254 99 489 % 3,5 24,3 51,9 20,2 100 Ekonomia/Enpresa n 70 450 1188 424 2132 % 3,3 21,1 55,7 19,9 100 Hezkuntza n 300 408 1349 517 2574 % 11,7 15,9 52,4 20,1 100 Denera n 387 977 2791 1040 5195 % 7,4 18,8 53,7 20,0 100 Chi Karratua 149,79 P 0,000
J. F. Lukas, K. van der Worp, A. Santos, E. Arrieta, P. Aramendi 146 Tantak, 2022, 34(1), 129-152 4.6. ebaluatzeko bitartekoen zuzentasuna Aurreko taulan (6.a) ikus daitekeen moduan, ebaluatzeko bitartekoen zuzentasunen % 84 1. mailan kokatzen da. %7 bakarrik kokatzen da 2. Mailan, eta % 9 maila baxuenean kokatzen da. Arloen arteko alderaketa egiterakoan, emaitzak ez dira erabat berdinak. Komunikazio eta Ekonomia/Enpresan arloetan emaitzak antzekoak dira, hau da ia %90 1. mailan kokatzen dira eta zuzentasun oso eskasa dutenek (0 maila) % 5en azpitik kokatzen da. Hezkuntzaren kasuan berriz, maila baxuenean daudenak % 15 gainditzen dute eta 1. mailan % 80 kokatzen da. Kasu honetan ere, desberdintasunak adierazgarriak gertatu dira (Chi karratuaren balioa 277,08 izan da eta P-ren balioa 0,000). 6. taula ebaluatzeko bitartekoen zuzentasun-maila 0 maila 1 maila 2 maila Denera Komunikazioa n 22 430 37 489 % 4,5 87,9 7,6 100 Ekonomia/Enpresa n 54 1869 209 2132 % 2,5 87,7 9,8 100 Hezkuntza n 396 2057 121 2574 % 15,4 79,9 4,7 100 Denera n 472 4356 367 5195 % 9,1 83,8 7,1 100 Chi Karratua 277,08 P 0,000
J. F. Lukas, K. van der Worp, A. Santos, E. Arrieta, P. Aramendi 148 Tantak, 2022, 34(1), 129-152 5. ondorIoak Nazioarteko erakundeetatik aldarrikatzen den moduan, ikasgai guztiek ikaskuntzaren emaitzak zehaztu beharko lituzkete. Hau da, ikasleak zer egiteko eta frogatzeko gai den agerian uzten duten gauzatze- edo lorpen-maila zehatzak (Ibarra-Sáiz & Rodríguez-Gómez, 2015). Edo, beste era batera esanda, ikaskuntzaren emaitzak ikasle batek bere pres ta kuntza-ibilbidearen amaieran ezagutzea, ulertzea eta/edo egiteko gai izatea espero denaren adierazpenak dira (ANECA, 2013). Ikaskuntzaren emaitzak maila jakin baterako gaitasunen zehaztapenak dira, eta irakatsi eta ikasteko prozesuaren emaitza orokorra dira. Gaitasunek, bere izaera orokorraren ondorioz ez dute aukera ematen norabide ebaluagarri argirik. Horregatik, ikaskuntzaren emaitzak zehaztu behar dira. Hala ere, aztertu diren 18 masterretatik batean bakarrik daude zehaztuak. Ikerketa honen beste atalean, master horietako koordinatzaileak elkarrizketatu dira, eta gehienek adierazi dute hurrengo berrikuspena egiten denean zehazteko asmoa dutela. Jakina denez, gaitasuna, atributu latentea, ezagutza, jarrera, trebetasuna eta gaitasuna izatea lanbide, lanpostu edo jardun akademiko bat garatzeko, eta, horretarako, behar bezala eta zuzen gauzatzea eskatzen diren jarduera laboral edo akademikoak (Ibarra-Sáiz & Rodríguez-Gómez, 2015). Masterreko irakaskuntzen kasuan, tituluaren xedeak ikasleek espezializatutako eta diziplina anitzeko prestakuntza aurreratua eskuratzea ekarri behar du, espezializazio akademiko edo profesionalera bideratua, edo ikerketa-lane- tan has daitezen sustatzea (ANECA, 2015). Gaitasun bat behar bezala idatzia egoteko aditz aktibo bat izan behar du bere baitan. Aditz horrek emaitza behagarri bat sortzen duen ekintza identifikatu behar du, eta horrek ikaskuntza-jarduera posibleak eta horri egokitutako ebaluazio-probak identifikatzea ahalbidetuko du. Era berean, gaitasunak ekintzaren xedearen deskribapena eta zein testuingurutan aplikatzen den argitu behar du. Egindako azterketan argi gelditu da oraindik ez dela lortu master hauetako gaitasunak behar bezala idatziak egotea. Beraz, badira hemen aurrera jarraitzeko jorratu beharreko bi lan. Gaitasunak behar bezala idatziak egotea eta haiei lotutako ikaskuntzaren emaitzak zehaztea. Egoera jakin batean eredu edo prozedura bat aplikatzea edo erabiltzea (aplikazioa) da gehien baliatzen den prozesu kognitiboa. Birbegiratu egin beharko litzateke ea zer gertatzen den Hezkuntzako masterrekin gaitasun asko (gehiegi agian) baitaude lotuta oroimenari edo memoriari. Era berean, esanahiak eraikitzea, ahozko komunikazioa, idatzizkoa edo grafikoa erabiliz (ulertzea) eta objektu bat bere zatietatik bereiztea, bata bestearekin eta egitura edo helburu orokor batekin nola erlazionatzen diren zehaztuz (analizatzea) asko baliatzen diren prozesu kognitiboak dira. Bestalde, logikoa den bezala, masterren maila honetan, balio eskasa ematen zaio memoriari (Hezkuntzaren kasua salbu).
UPV/EHUko Gizarte Zientzietako masterretako gaitasunen azterketa https://doi.org/10.1387/tantak.23474 149 Ezagutza mota kontuan hartu denean ere, antzeko egoera sumatu da aztertutako gaitasunetan. Hiru arloetan, gaitasun gehienek, zerbait nola egin, ikertzeko metodoak eta trebetasunak erabili, algoritmoak, teknikak eta metodoak erabiltzeko irizpideak jakitea eta antzeko atazak eskatzen zuten. Hau da, prozedurazko ezagutzak. Kasu honetan ere, maila baxueneko eskarian, hau da funtsezko ezagutzan Hezkuntzako gaitasun gehiago sailkatu dira gainerako beste bi arloetan baino. SOLO taxonomiaren arabera gaitasunak sailkatu direnean, gehiengo handiena goi-mailako ezagutza egituretan kokatu da. Hau da, alderdi independenteak erlazionatzea, informazioaren puntu garrantzitsuak, independenteak eta esanguratsuak ulertzea (egitura anitza) edo informazio-elementuak beste batzuekin integratzea indukzio-prozesuen bidez (erlazionala) edo dedukzioa eta indukzioa erabiltzea, alternatiba logiko posibleak kontuan hartzea eta beste domeinu-eremu batzuetara transferitzea (abstraktu zabaldua) bezalako prozesuekin lotzen direnak. Hala ere, oraingo honetan ere, Hezkuntza arloan, ezagutza egitura baxuenean (aurre egiturazkoan) gaitasun dezente kokatu dira. Egitura honetan, inolako konexiorik gabeko informazio-unitateak eskuratzen dira eta ondorioz, ez dakar ikaskuntza esanguratsurik. Gaitasunek, zeharkako alderdiak jasotzen ote dituzten aztertu denean, orokorrean, alderdi teknologikoa, kolaboratiboa (komunikazioa, gaitasuna egituratzen duen elementua denean) eta afektibo-jarrerazkoa (gaitasunarekin bilatzen den jarrera edo emozioren bat zehazten denean) ez direla jasotzen antzeman da. Salbuespen bakarra Komunikazioko masterretan izan da, kasu horretan gaitasun askok jasotzen baitute alderdi teknologikoa. Ebaluaziorako zehaztuak dauden bitartekoei dagokienez, bada zer hobetu. Master gehienetako webguneetan azaltzen diren ikasgaietan sumatzen da zein izango den ikasleak egin edo erakutsi behar duen eta ebaluatu egingo den produktua edo jarduketa, baina ez da behar bezala esplikatzen. Ez dira argi eta garbi azaltzen ebidentzia edo proba ukigarriak edo behagarriak, ebaluatu beharreko objektuari buruzko informazioa biltzeko balioko dutenak. Gainera, Hezkuntzako masterren kasuan bitarteko hauek zuzentasuna larriagoa da ez baita zenbait kasuetan ebaluatuko den produktuaren edo jardueraren berri ematen. Azkenik, ebaluaziorako erabilitako bitartekoen azterketa egin nahi izan da. Era honetan, proposatutako ebaluatzeko produktua edo jarduera zer neurritaraino testuinguru erreal eta profesionalari lotua ote zegoen ikusi nahi izan da. Benetako ebaluazioak ikasleek beren ezagutza, trebetasun eta gaitasunen ideia argia ematen duten lan errealistetan parte hartzea eragiten du. Benetakoa da, ikasleek ezagutza eta trebetasunak mundu erreala islatzeko moduan aplikatzea eskatzen duelako. Ikusi den moduan, oraindik jarduera hauek ez daude erabat lotuak errealitatean ikasleak topatuko dituen lanei, eta, ondorioz, ezin daiteke benetako ebaluazioari buruz hitz egin. | science |
addi-dc6ced47a42e | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59123 | Aralar, balioen eta interesen aniztasuna parke natural batean | Garmendia Etxeberria, Aitor | 2022-12-29 | 4 ERREPORTAJEA ARALAR natura eta gizakia bat Testua eta argazkiak: Aitor Garmendia Etxeberria Aralarko mendigunean, mende luzez elkar aberastu dute gizakiak eta naturak. Azken urteetan, ordea, parke naturaleko interesak dibertsifikatu eta ugaritu dira. Horrek gizakien arteko konfrontazioa ekarri du eta bigarren planoan geratu da mendia. Egurrezko zubia Arritzagako haranean
ERREPORTAJEA 5 Z uhaitz artean, goroldio eta kareharriz beteriko labirintoan zehar iristen da Sarastarriko gailurrera. Ez da mila metroko altuerara heltzen, baina bertatik paregabea da Aralarko larre zein tontorren ikusmira. Udaberria heldu berria da eta, oraindik, urruneko tontorretan elur arrastoek diraute. Sai bat hegan dabil harkaitz artean, lasai. Aralarko larreak bezala. Laster amaituko da, baina, lasaitasun hori. Maiatza heltzearekin batera igoko dira ardiak, behiak eta behorrak larreetara. Artzainen txaboletan tximinietatik kea ateratzen hasiko da eta, egun eguzkitsuetan, mendizaleak ere agertuko dira. Laster egingo dute bat gizakiak eta naturak Aralarren. Aurten ere, neguko atsedenaldiaren ostean, mendia prest da gizakiari ongi etorria emateko. Mende luzez aberastu dute elkar, baina tartean gorabeherak ere izan dira. Azken urteetan, gainera, mendiaren erabilpenak eta interesak dibertsifikatu dira. Horrek zenbait gatazka sortzea ere eragin du. Mendigunearen Gipuzkoako zatia parke naturala da eta 10.956 hektareako zabalera du. Bertan daude Txindoki mendi ikonikoa, Ganbo tontorra edota Alotzako larreak. Baita belardi eta muinoez gaindiko baso zabalak ere, gehienak Nafarroarekin mugan daudenak. Izan ere, Aralarren azalera parke naturalarena baino zabalagoa da. Nafarroako zatia ez dago parke natural gisa izendatuta, baina mendiguneak bi lurraldeen arteko muga lana egiten du. Mendigunea, baina, mugak eta izendapenak baino zaharragoa da. Nafarroan dago, esaterako, Irumugarrieta (1.431m), Aralarko gailurrik altuena. Tontorretik behera begiratuta Araiz bailarako herri txikiak eta harrizko baserri sendo sakabanatuak ikusten dira. Behetik begiratuta harresi igaroezina dirudite Malloek, mendilerroaren ipar ekialdeko tontorrek. Nafarroako parte da Aralarko San Migelen santutegira ere. Kondairak dioenez, San Migel santuak salbatu zuen Teodosio Goñikoa Aralarren bizi zen herensugearen atzaparretatik. Eliza erromanikoaren barnealdean dago, ustez, herensugearen bizitokia izandako zuloa. Bestetik, San Migelgo erretaularen historia ere aipagarria da. Esmaltez eginiko artelana lapurtu egin zuten 1979an eta, urte batzuk geroago, Europa osoan zehar topatu zituzten XII. mendeko lanaren piezak. Nafarroako zatia, Gipuzkoakoa bezalaxe Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuten eta Europako Natura 2000 sarearen parte da. Bestetik, bi aldeetako larreak zein basoak inguruko herritarrek ustiatu dituzte urte luzez. Nafarroan Aralarko Errege Sailak deritzo herritar ustiapenerako eremu horri eta Aralarko Elkartean dauden hemeretzi udalerrik erabiltzen dute. Gipuzkoan, bestetik, Enirio-Aralar Mankomunitatea dago; 600 urte baino gehiagoko historia du eta hamabost udalerrik administratzen dute. Mankomunitateak hartzen duen lur eremuaz gain, Abaltzisketak, Amezketak, Ataunek, Lazkaok eta Tolosak ere lursailak dituzte parke naturalean. Mendietako isiltasuna Mendigunea parke natural izendatu zenean, 1994an, eginiko dekretua da Aralarren kudeaketarako tresna nagusia. Honek mendiaren interes eta erabilpen anitzei erreparatzen die eta horren araberako helburuak ditu. Lehenengoak balio naturalen babesa aipatzen du: "Flora, fauna, gea, paisaia eta ekosistemak babestu, artatu eta, behar denean, lehengo egoerara itzularaztea". Iñaki Aizpuru botanikaria parke naturaleko zuzendari izan zen eta, egun, Itsasondoko ordezkaria da mankomunitatean. Argi dauka Aralarrek zergatik duen horrenbesteko balio naturala: "Gizakiak zenbait eta gutxiago eragin, orduan eta aberatsagoa da ingurua. Amazonas zergatik da aberatsa? Jende gutxi bizi delako eta naturak bere papera egiten duelako. Hemen, mendietan gertatzen da hori". Udan, artzainak eta abereak izaten dira Aralarko biztanle eta zintzarri hotsak entzun daitezke nonahi. Neguko hotzak heltzerako, ordea, herrietara jaisten dituzte abereak eta, maiatzera arte, ezi dira itzultzen. Tarte horretan, mendizaleren bat edo beste topatu daiteke asteburu eguzkitsuetan. Astean zehar eta egun goibeletan, ostera, haizearen hotsak eta txori ausartenen kantuek, soilik, urratzen dute mendiko larreetako isiltasuna. Parke naturalak babestea helburu dituen balio naturaletako bi fauna eta flora dira. Landareei dagokienez, galtzeko zorian dauden espezie ugari topatu daitezke Aralarren. Horien artean, hiru nabarmentzen ditu Mikel Etxeberria Aranzadi Zientzia Elkarteko botanikariak: Nigritella gabasiana Teppner & E. Klein, Lathyrus vivantii P. Monts eta Cicerbita plumieri (L.) Kirschl. Bestetik, Euskal Herrian, mendiko fauna egoera onean topatzeko, helmuga garrantzitsuenetakoa dela dio Mar Ramirez natura eta mendi gidariak Animaliak behatzeko ibilbiderik onenak liburuan. Hegazti harraparien bilgune da mendilerroa, bertan bizi dira, besteak beste, sai arrea, arrano beltza edota mirotz urdina. Halere, nabarmendu beharrekoa da ugatzaren presentzia. Europako hegaztirik handiena ikus daiteke Aralarko larreen gainean hegan. Ramirezen liburuaren arabera, Europako kakalardo espezierik handiena ere topa daiteke Aralarko basoetan: usteldutako enborrez elikatzen den kakalardo adarduna. Enborrak okil beltzaren eta alpetar adarluzearen bizileku ere badira. Bestetik, erreken kontserbazio egoera ona dela eta, bisoi europarra edo Pirinioetako muturluzea bezalako espezieak ere topatu omen daitezke.
6 ERREPORTAJEA Espezie horiek bizi diren ura ere balio garrantzitsua da Aralarren. Ur horrek ureztatzen ditu parke naturaleko lanadareak ere Jose Antonio Irastorza mankomunitateko basozainak garrantzia hori nabarmendu du: "Oso garrantzitsua da eta ez da kontuan hartzen bistan dagoena zein lurpekoa. Udan joaten diren abere guztiei, gutxienez bost hilabetez, jana eta ura emateko kontuan hartu zer ondasun dagoen". Depositu erraldoia Bertan bizi diren abereei soilik ez, herrietako biztanleentzako depositu funtzioa ere egiten du Aralarrek. Mendilerroaren magalean jaiotzen dira erreka ugari eta horiek betetzen dituzte, esaterako, Lareo eta Ibiurko urtegiak. Horregatik, Aralarko ura etorkizunerako funtsezkoa izango dela uste du Iñaki Aizpuruk: "Hemen badirudi sekula ez zaigula urik faltako, baina Doñanan [Andaluzia, Espainia] ere hori pentsatzen zuten. Etorkizunerako baliabide horiek dira behar ditugunak: ura, aire garbia, lurzorua… Finean, natura". Aralarko urak badu beste berezitasun bat. Mendilerroak isurialde kantabriarra eta mediterraneoa bereizten ditu. Beraz, gizakiak lurraldeen arteko mugak jarri aurretik, jada, uren banalerro zen mendigunea. Ataunen kontatzen dutenez, Lizarrusti mendatean dagoen txabolan da banaketaren lekuko. Euria egiten duenean, txabolako teilatuaren alde bateko urak Nafarroa aldera joaten omen dira, hortaz, Mediterraneoan amaituko dute. Teilatuaren beste aldekoak, ostera, Gipuzkoa zeharkatu eta Kantauri itsasoa izango dute helmuga. Duela milioika urte, itsasoa gertuago zuen Aralarrek; mendigunea bera ere itsas azpian egondakoa baita. Garai hartan, urpean sortutako arrokak dira, egun, Aralarren ageri diren kareharriak. Geologia aldetik zenbait egitura aipagarri osatu dituzte harri horiek: Malloetako ebakidura edo Ataungo domoa, esterako. Agautz mendiaren tontorretik ondo nabaritzen da domoko mendiek osatzen duten forma zirkularra. Zirkulu forma dute Arritzaga errekako putzuek ere. Aralarretik Amezketara, putzutik putzura jauzika jaisten dira urak. Izen bereko haranean du sorburua errekak: Arritzagako haran glaziarrean. Noizbait, glaziarra ere egon baitzen Aralarren. Aralar, mundua leku den lurra dokumentalean, Arantza Aranburu geologian doktoreak Arritzaga "Euskal Autonomia Erkidegoko arrasto glaziar onena eta ia bakarra" dela aipatzen du. Haran glaziarraren inguruetan zuhaitz gutxi daude, baina, parke naturalean, mendi malkartsuez eta larre zabalez gain, udaberrian hostoz betetzen diren guneak ere badaude. Aralarko basoek, ordea, gorabeherak izan dituzte historian zehar. Antzina, herritarrek ustiatzen zituzten, nork bere beharrak asetzeko. XVIII. eta XIX. mendeetan, aldiz, burdinolek, ontziolek eta arma fabrikek egurra behar zutela eta, pagadiek balio ekonomikoa hartu zuten. Gainera, etengabeko gerren ondorioz, udalak zorpetuta zeuden eta Aralarko pagadiak ustiatzen hasi ziren. Ustiapen horrek izan ditu bere ondorioak: "200 urtetan basoaren azalera erdia galdu da", azaldu du Iñaki Aizpuru Enirio-Aralar Mankomunitateko batzarreko kideak. Halere, jakinarazi du basoak berreskuratzeko landaketak egiten ari direla. Basoek berez duten balioaz gainera, abereentzako itzala egoteko ere beharrezkoak dira zuhaitzak. Arritzaga erreka Lareo urtegia
7 ERREPORTAJEA Hezkuntzaren garrantzia Itzalaren beharra dagoen bezala, itzalekoa argitara ateratzeko beharra ere badago Aralarren. Nahiz eta bi parketxe egon (Lizarrustin eta Barandiaran Museoan, biak Ataunen), Aralar "gutxi" ezagutzen dela uste du Ion Fontenlak, Aralar, mundua leku den lurra dokumentalaren egileak: "Txindoki, batez ere, eta Ganbo edo Gaztelu mendiak bai, baina osotasunean ez da ezagutzen". Aralar gauza askoren batura dela erakusteko ekoitzi zuten dokumentala Fontenlak, Aloña Jauregik, Garazi Auzmendik eta Iban Toledok. Dokumentala Landarlan Ingurumen Elkartearekin elkarlanean ekoitzi zuten. Edurne Huesa Landarlaneko kideak dokumentalaren zergatia azaldu du: "Aralar altxor bat da, aspektu ezberdinak dituena. Horregatik saiatu ginen dokumentala egiten, alde guztiak ezagutarazteko". Gerora, haurrentzat ere zerbait egiteko proposatu zioten Patxi Zubizarreta idazleari. Honek Garalar Maralar ipuin bilduma osatu zuen. "Kontakizunak Aralarren kokatuta daude eta protagonista artzain bat da", adierazi du Huesak. Haurrei naturaren inguruko ezagutzak zabaltzeak duen garrantziaren jakitun da Irastorza basozaina ere. Eskoletan ingurumenarekin eta klima aldaketarekin lotutako gaiei esker mendiarekiko kontzientziazioa asko hobetu dela uste du. Halere, Aralar ez da "behar adina" ezagutzen bere ustez: "Bertatik bertara bizi duten abeltzainek bai, eta beste multzo batek ere bai, baina gehiengoak ez du ezagutzen". Irakaskuntza eta hezkuntza garatu ahal izateko, ordea, ezagutza sortu behar da lehenik. Ikerketa zientifikoak funtzio hori dauka eta, horretarako ere, leku aproposa da Aralar; zenbait alorretako adituak elkartu izan dira bertan eta ikerketa ugari gauzatu dituzte. "Gizakiak zenbait eta gutxiago eragin, orduan eta aberatsagoa da ingurua. Amazonas zergatik da aberatsa? Jende gutxi bizi delako eta naturak bere papera egiten duelako. Hemen, mendietan gertatzen da hori" Iñaki Aizpuru, botanikaria eta Enirio-Aralar Mankomunitateko batzordekidea "[Aralarko ura] oso garrantzitsua da eta ez da kontuan hartzen bistan dagoena zein lurpekoa. Udan joaten diren abere guztiei, gutxienez bost hilabetez, jana eta ura emateko kontuan hartu zer ondasun dagoen" Jose Antonio Irastorza, Enirio-Aralar Mankomunitateko basozaina "Txindoki, batez ere, eta Ganbo edo Gaztelu mendiak bai, baina osotasunean ez da ezagutzen" Ion Fontenla, Aralar, mundua leku den lurra dokumentalaren zuzendaria Mendizale bat Ausa-Gazteluko gailurrean
8 ERREPORTAJEA Denboran atzera eginik, historikoki "puntu estrategikoa" izan da mendigunea Juantxo Agirre historialariak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusiak Aralar, mundua leku den lurra dokumentalean azaldu moduan. Nafarroako Erresumako bi gotorleku garrantzitsu egon ziren bertan: Ausa eta Jentilbaratza. 1335ean, Ausako gotorlekua galdu eta Gipuzkoa Gaztelaren esku geratu zen. Egun, Gaztelu ere deitzen zaio Ausa gotorlekuaren arrastoak dituen mendiari. Oroigarri gisa Nafarroako bandera bat jarri zuten, baina, gotorlekua bezalaxe, bandera ere ia desegina dago. Arkeologoek, Erdi Aroko gotorlekuez harago, badute Aralarren zer ikertua. Euskal Herriko megalito kontzentrazio handieneko eremua da. Telesforo Aranzadi, Enrique Eguren eta Jose Migel Barandiaran ikerlari ezagunek lan handia egin zuten bertan. Menhirrak, trikuharriak, harrespilak… denetatik dago Aralarko larreetan. Meategiak ere aztertu izan dituzte; ezagunenak Arritzagakoak dira. Aurreko mendera arte ustiatu dituzte eta, oraindik, arrasto ugari daude: labeak, mea garbitzeko guneak, kable sistema... Kableetan zintzilik, materiala garraiatzeko bagonetek diraute oraindik. Arritzagako meategien arrastoak
9 ERREPORTAJEA Artzaintza eremu Arkeologiaz eta historiaz gain, Aralarko larreetan bestelako ikerketak ere egin dira azken hamarkadetan. "Ikerketa zientifikoa eta oinarrizko prozesu ekologikoen azterketa sustatzea" parke naturalaren sorrerako dekretuan aipatzen den beste helburuetako bat da. Horretan dabil Arantza Aldezabal biologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle zein ikerlaria. Iraunkortasuna, biodibertsitatea eta klima-larrialdia hitzaldian azaldu duenez, lurzoruaren, landareen eta herbiboroen arteko elkarrekintza ari da ikertzen mendiko ekosistemetan. Horretarako, 2005ean, alde bakoitzean 50 metro dituzten lau lursail hesitu zituen Aralarren. Horietan, galdera baten erantzuna aurkitu nahi du: "Zer gertatuko litzaieke Aralarko larreei artzaintza desagertuko balitz?". Bere ikerketa hasi zenetik hamabost urte baino gehiago igaro dira eta, itxuraz, hesitutako eremuek ez dute aldaketa handirik jasan. Ikerketek, ordea, aurkitu dituzte ezberdintasunak: "Abereak larratutako guneetan, lurzorua trinkoagoa da eta tenperatura aldaketak bortitzagoak dira. Halere, landare espezieen aniztasuna handiagoa da eremu horietan". Biodibertsitatearen kontserbazioa eta abeltzaintza-sistemen jasangarritasuna uztartzea da Aldezabalen ikerketen helburuetako bat. Izan ere, abeltzaintzak pisu handia du Aralarren. Gipuzkoako artzaintza gune garrantzitsuena da kopuru aldetik: 65 artzain daude lurralde osoan eta horietatik 40 Aralarrera joaten direla jakinarazi du Aizpuruk. Aralarko artzaintza gisa izendatzen du Fermin Leizaola etnografoak Artzaintza tradizionala, Gipuzkoan artikuluan. Maiatzaren 1ean irekitzen dituzte mendiguneko larreak eta artzainak lehenengo elurteen aurretik jaisten dira berriro herrietara. Neguak mendilerroaren oinetako herrietan igarotzen dituzte artzain batzuek; beste batzuek, ordea, kostaldera jotzen dute. Artzain horientzat Aralar "soluzioa" dela uste du Iñaki Aizpuruk: "Herrietan ez dago leku asko eta bost edo sei hilabetez ganadua goran edukitzeak lasaitasuna ematen du". Iritzi berekoa da Enba Euskal Nekazarien Batasuneko kudeatzaile Xabier Iraola: "Uda goian igarotzeak arnasbidea eta saneamendua ematen die artzain zein abereei. Aralarko airea zen elikadura hobea da". Aralar artzain eta artaldeentzat beharrezkoa den bezala, artzaintza funtsezkoa da parke naturalarentzat. Horregatik, parke naturalaren helburuetan, balio naturalarekin eta ikerketa zientifikoarekin batera, artzaintzak pisu handia du. "Abereak larratutako guneetan, lurzorua trinkoagoa da eta tenperatura aldaketak bortitzagoak dira. Halere, landare espezieen aniztasuna handiagoa da eremu horietan" Arantza Aldezabal, biologian doktorea eta irakaslea zein ikerlaria EHUn
10 ERREPORTAJEA "Uzten diguten bitartean" Familiatik datorkio artzaintzarako bokazioa Ixiar Altuna amezketarrari. Bere bi osaba artzain izandakoak dira eta, erretiroa hartzen joan diren heinean, 25 urteko amezketarrak eta bere anaiak hartu diete erreleboa. Amezketako baserrian bizi dira eta, udan, ardiak Aralarrera igotzen dituzte, Latosa txabolara. Argi dauka emakumezkoek gizonezkoek adina lan egin dutela artzaintzan, baina "ez da erakutsi". Orain, ordea, zenbait laguntzari esker, emakumeek artzaintzako titulartasuna lortzeko balio duela uste du. Altuna artzain profesionala da. 600 buru inguruko artaldea du eta esnea zein arkumeak saltzen ditu. "Ardietatik bizi" den arren, Abaltzisketako dendan ere lan egiten du. Txindoki magaleko herrian dagoen zerbitzu bakanetako bat da. Denda txikia da, baina denetik du, nagusiki, bertako produktuak. Altuna bertan egon ohi da, goiz zein arratsalde herritarren zerbitzura. Egunaren gainerako orduak, berriz, ardiei eskaintzen dizkie. Arkumeak jaio eta saldu bitartean, horien zaintzan jarduten du eta, gerora, ardiak jezten hasten dira esnea saltzeko: "Goizean, ardiak jezten ditugu, jaten eman eta belazera ateratzen ditugu. Gero, dendara etortzen naiz. Eguerdian baserrira itzuli eta jezteko makina prest uzten dugu. Arratsaldean, berriro dendara eta, itxi ostean, ardiak jeztera". Maiatzaren 1etik aurrera, Aralarko larreak irekitzen direnean, egunerokoa bestelakoa izaten du artzainak. Ardiak mendira igotzen dituzte eta osabak igarotzen du uda goian ardiak zainduz. Garai horretan, etxean dituzten gainontzeko abereez arduratzen da Ixiar Altuna eta, ahal duen guztietan, joaten da Latosa txabolara: "Jaiegunetan, igandeetan, arratsaldeetan...". Txabolara oinez igotzea beste modurik ez dago. Amezketatik pista dute ia Arritzagako haraneraino, baina handik "berrogei minutu inguruko" ibilbidea dute Latosaraino. Horregatik eta etiketarik ez dutenez, ez dute gaztarik saltzen: "Urte batzuetan etxerako gazta egiten dugu, baina etiketarik ez daukagu eta txabolarako biderik ere ez. Oso zaila da egunero gauzak igo eta jaitsi ibiltzea, mandoekin ibiltzen gara, duela ehun urte bezala". Artzaintza ez da lan erraza eta atsedenerako tarterik ere apenas du, baina amezketarrak maite du bere ogibidea: "Askotan pentsatu dut dendako lana utzi eta, erabat, artzaintzatik bizitzea". Halere, momentu honetan egoera ez da erraza: "Zalantzan negoen artzaintzak bizitzeko adina ematen zuen ala ez, baina hemendik aurrera, ezetz esango nuke". Artzain Eguna, Ordizian
11 ERREPORTAJEA Gastu handiak dituzte eta prezioak gorantz doaz: "Gastu handiena elikadura da. Produzitzen ari denari eman egin behar zaio eta, udaberrira arte, ez da belarrik hazten. Pentsua erosi egin behar da eta asko garestitu da". Gainera, bestelako gastuak ere badituzte: traktorearen erregaia, Aralarren larratzeagatik ordaindu beharreko kuotak edo neguan ardiak edukitzeko lur sailen errentak, besteak beste. Altunak artilea saltzen zen garaia ez zuen ezagutu, baina gogoan du zenbait herritar haren bila joaten zirela. Orain, ordea, artilea arazo bihurtu zaie: "Inork ez du nahi eta zaborretara botatzeagatik ordaindu egin behar da. Pentsa, 600 ardiko artaldearekin…". Artzaintzan jarraitzeko asmorik duen galdetzerakoan, segituan erantzun du: "Bai". Segundo batzuk igaro ostean, berriz, ñabardura bat erantsi dio: "Uzten diguten bitartean". Kostuen igoerak kinka larrian jarri du, jada, kolokan zegoen ofizioaren errentagarritasuna: "Kostuak igotzen ari dira eta gure produktua ez. Duela 30 urte bezala ordaintzen digute: esnearengatik, litroko euro bat inguru. Arkumeak, berriz, 3,2 euro kiloko. Gabonetan, harategira joan eta 20 eurotan saltzen dute kiloa!". Horixe da Ixiar Altunaren ustez sektorea galbidera daramana: "Duen balioa ez ematea". Merkatuaren menpe Jose Antonio Irastorzak 36 urte daramatza Aralarren basozain lanetan. Tarte horretan, artzainen kopurua "tantaka-tantaka beheraka" joan da eta, hasi zenean bezala, orain ere "artzain gehienak adinekoak dira". Nabaritu duen aldaketa nabarmenena behi eta behorren kopuruan dago: "1990ean, 110 behin zeuden. Orain, mila inguru daude". Mankomunitatearen datuen arabera, 2020 urtean, 16.430 ardi, 863 behor eta 1.021 behi zeuden Aralarren. Beraz, ardiak gehiengoa diren arren, Aralarren bestelako abereak ere badaude. Xabier Iraola Enbako kudeatzaileak azaldu duenez, artzainen gehiengoa profesionala den bitartean, behi eta behorren jabe gehienak ez. Hala ere, beraien lana ere aitortu beharrekoa dela dio: "Mendiari onura berdina egiten dio profesional baten abereak edo profesionala ez den batenak". Bestalde, zenbait laguntza ematerako orduan, ondo iruditzen zaio profesionalak lehenestea. Zer da, baina, abeltzain profesional bat? Bada, mankomunitatearen ordenantzen arabera, abeltzain profesionala da "urteko etekin gordinen %75a, gutxienez, abeltzaintzatik eta nekazaritzatik lortzen duena". Uxue Artola abeltzain profesionala da. 25 behor eta 150 txerri ditu. Andoaingoa da jaiotzez, baina Amezketan bizi da egun. Senarrak eta biek, afizioz, zenbait abelburu zituzten baserrian, baina Artolak okindegi Ixiar Altuna (berak utzia) Uxue Artola (berak utzia)
12 ERREPORTAJEA batean egiten zuen lan. Ama izan ostean, ordea, lanik gabe geratu zen eta orduan erabaki zuen "afizioa, ofizio" bihurtzea. Baserria bera ere parke naturalean dute, Amezketatik Aralarrera doan pistaren hasieran. Txerriak bertan edukitzen dituzte urte guztian zehar, baina behorrak mendira igotzen dituzte udan. Behorrek ez dute ardiek bezalako atentzioa eskatzen: "Ez da hain lotua, baina egunero begiratzen diegu". Artolak ez ditu behorrak ukuilura sartzen, "mina hartzen dutenean soilik". Beraz, bere eginkizun nagusia abereen gainean egotea da: "Jana zein ura dutela eta itxituretatik ateratzen ez direla begiratu behar da". Behorrak mendira igotakoan ere antzerako egitekoak ditu: "Hasieran, ia egunero joaten gara, pixka bat asentatu arte. Gero, bi egunez behin edo horrela". Zaintza lanak errazteko GPSak jarri dizkiete abereei, "erosotasunerako eta animalien segurtasunerako". Baserritik abiatzen den pistan gora igotzen dituzte abereak eta pista amaitzen den inguruan askatu. "Gehienean ez dira asko aldentzen. Halere, GPSari esker, urrundu edo leku malkartsuren batera joaten badira, jakinaren gainean gaude eta segituan igotzen gara". Altuna artzainak bezala, gastuen igoera asko nabaritu du. Pentsua zein negurako belarra prestatzeko traktoreen erregaia dira bere gasturik handienak. "Behorrekin ez", baina txerriekin "asko" nabaritu du pentsuaren garestitzera; orain, zereal uztaren prezioarekin zer gertatu zain dago. Izan ere, txerriekin, Basatxerri kooperatiban dagoenez, prezioak eurek erabakitzen dituzte; muxalena (behor kumeak), aldiz, merkatuaren araberakoa da: "Ez da kontuan hartzen Aralarren estentsiboki hazi ditugula. Ez da ukuilu batean hazi denaren berdina, baina merkatuarentzat bai". Horregatik guztiagatik, etorkizuna "beltza" ikusten du. Jarraitzeko asmoa du, baina, Ixiar Altunak bezala, ñabardura bat jarrita: "Egoera asko okertzen ez bada". Izan ere, gastuen gorakada dela eta, "etekinik gabe" geratu daitezke eta, "deskuidatuz gero, zorretan". Humanizatutako paisaia Altunak eta Artolak bezala, udan euren abereak mendira igo dituzten abeltzainenengatik ez balitz, Aralarrek ez luke duen itxura izango. Arantxa Ariztimuño Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusia da Gipuzkoako Foru Aldundian. Abeltzainek Aralarren izan duten eragina nabarmendu du: "Eremu hauetako ardatzetako bat pertsonak dira. Aralarko larreak ez lirateke larreak izango, baldin eta abererik ez balego. Ona edo txarra izango litzateke? Desberdina". Basoen ustiapenarekin batera, mendeetako abeltzaintza dira Aralarren belardi zabalak egotearen arrazoia. Xabier Iraola Enbako kudeatzaileak ere abeltzainen eragina azpimarratu du: "Aralarko belardien irudi sinboliko horrek natura aldetik sekulako balioa du, baina humanizatua dago. Gizarteak eraldatu du". Ariztimuñok, gainera, larre horiek zaintzeko beharra ekarri du gogora: "Natura 2000 Sareak Aralarko larreak babesten ditu, horiek egoera onean mantentzeko konpromisoa daukagu". Ariztimuñok zein Iraolak azaldu dutenez, gizarteak paisaia baloratzen du, baina atzean dagoen lana ez. Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendariaren ustez, gizartea aldatzearekin batera "mendien irakurketa ere" joan da aldatze. Iraolak, berriz, Aralarko abeltzainen lanaren gogortasuna azpimarratu du: "Aralarko argazki guztiak egun zoragarrietan ateratakoak dira, eguzkitan. Beheran eguzkia dagoen askotan, aldiz, mendian behe lainoa egoten da eta lanbroa egiten du. Baloratzen da emaitza, baina ez emaitza hori, hein batean, abeltzainaren ondorioa dela". Ixiar Altuna artzainak eta Uxue Artola abeltzainak ere ez dute beraien lana baloratuta sentitzen, baina Aralarren abereek egiten duten lana beharrezkoa dela diote. "Zenbait ustialeku ixten ari dira eta horrek mendia zikintzea dakar", azaldu du Artolak. Altunak Enirio ingurua jarri du adibide gisa: "Han garoa eta otea ateratzen ari da, belardirik ia ez dago". "Duela 30 urte bezala ordaintzen digute: esnearengatik, litroko euro bat inguru. Arkumeak, berriz, 3,2 euro kiloko. Gabonetan, harategira joan eta 20 eurotan saltzen dute kiloa!" Ixiar Altuna, artzaina "Ez da kontuan hartzen Aralarren estentsiboki hazi ditugula. Ez da ukuilu batean hazi denaren berdina, baina merkatuarentzat bai" Uxue Artola, abeltzaina
13 ERREPORTAJEA "Eragozpenak" jartzen dizkietela salatu dute bi abeltzainek eta horien artean aipatzen dute irisgarritasuna. Azken urteetan, Aralarko mugak zeharkatu ditu polemika horren oihartzunak. 2016an lehertu zen gatazka, Enirio-Aralar Mankomunitateak, Aldundiarekin batera, pista batzuen eraikuntza onartu zuenean. Egun, abeltzainek pista gehiago eskatzen dituzte; udal agintaldi berriko mankomunitatea, ordea, ez da aldekoa. Auzia puri-purian dago. Ixiar Altunak ez du pistarik Latosa txabolara heltzeko: "Pista Arritzaga baino lehentxeago amaitzen da eta handik gora sekulako aldapa dago. Oinez joanez gero, gaitz erdi; baina mandoa trastez beteta eramatea asko kostatzen da". Uxue Artolak pista amaitzen den inguruan askatzen ditu behorrak, baina abereren batek mina hartzen duenean iristen omen da arazoa: "Gertatu izan zaigu eta erremolke bat behar da. Pistarik ez badago, zer egin behar duzu? Sufritu ez dezan, buruko bat eman eta putreek jan dezaten utzi?". Aurkia eta ifrentzua Halere, Artolak uste du artzainen egoera behor zaleena baino zailagoa dela: "Mandoa hartu eta historiaurrean bezala ibiltzea oso tristea da. Artzain askoren egunerokotasuna ez da goran amaitzen". Udan, zenbaitek belarra egitera, burokrazia tramiteak aurrera eramatera edo gazta saltzera jaitsi behar izaten dute herrietara. Horregatik, uste du irisgarritasuna hobetzea beharrezkoa dela, menditik herrirako joan etorriak errazteko. Altuna artzainak uste du posible dela beraien txabolaraino pista bat eraikitzea eta, pista eraiki nahi ez izatea ulertzen duen arren, Aizkorriko adibidea jarri du: "Han txabola guztietara daude pistak eta ingurumenari egiten zaion kaltea ez da horrenbestekoa". Hori bai, pistetako sarbidea mugatu beharko litzakeela uste du: "Edonork igotzea baldin badu, kalte handia egin dakioke; baina, inguru horretan ez gara jende asko ibiltzen". Enbako kudeatzailearen eta Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendariaren arabera, irisgarritasuna hobetzea beharrezkoa da artzaintzaren etorkizuna bermatzeko. Egun dauden artzain asko adinekoak dira eta horiek "inertziaz" edo "besterik ezagutu ez dutelako" jarraitzen dutela uste dute. Belaunaldi berriak erakartzeko orduan, aldiz, "txabolak hobetzea eta bideak egitea" beharrezko baldintza direla uste du Iraolak. Pistek eragiten duten urradura begi bistakoa dela uste du Ariztimuñok; pistak egin ezean, ordea, gertatuko dena asmatzea ere ez dela "oso zaila" dio. Orokorrean, belaunaldi aldaketa lehen sektore osoan kontuan hartu beharreko zerbait dela aipatu du. "Erraztasunak jartzea, bere horretan, ez da nahikoa sektorearen etorkizuna bermatzeko. Nahikoa ez, baina beharrezkoa bai". Horregatik, herri eta hirietan lan egiten dutenek bezala, abeltzainek ere beren lantokira irisgarritasun ona izan behar dutela aldarrikatu dute Ariztimuñok, Iraolak, Artolak zein Altunak; pista gehiago eraiki beharra dagoela azaldu dute. Aralarren, ordea, abeltzaintzak balio naturalekin egiten du bat. Gizakia eta natura elkarrekin bizi dira eta, oreka horretan, batzuek balantzaren alde batean jartzen dute pisua eta beste batzuek, ostera, bestean. Pisten eraikuntza planek ezinegona sortu izan dute ingurugiroaren zaintzan jarduten duten zenbaitentzat. 2002an Aranzadi Zientzia Elkarteak Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldia dugu horren adibide. Bertan azaldu zutenez, pistek Aralarko fauna eta akuiferoak kaltetu ditzakete; baita gizartearentzat dituen balioak ere. Azkenean, Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuen pisten proiektua. Landarlan Ingurumen Elkarteak ere ez ditu begi onez ikusten Aralarko pistak. Elkartea 2003an sortu zen eta, 2016an, Saltarriko pista onartu zenean, sartu ziren bete-betean Aralarren inguruko auzian. "Aralar Natura 2000 sarean sartu eta segidan onartuz zen, ez genuen koherentziarik ikusten", azaldu du Edurne Tontorrak eta larreak, Alotza inguruan
15 ERREPORTAJEA Proposamenak 2002ko Legebiltzarreko saioan, Aranzadiko ordezkariek pista gehiago eraiki gabe arazoa konpontzen saiatzeko proposamen bat egin zuten. Ordurako eginda zeuden pistak baliatuz, txabolen berrantolaketa bat proposatu zuten. Artzain kopurua gutxitzen ari zela eta, urte batzuen buruan, txabola guztiak ez zirela beharrezkoak izango estimatzen zuten. Horregatik, txabolak eta artzainak eraikita zeuden pisten ingurura eramatea proposatzen zuten. Azkenaldian ere antzeko proposamenak egiten dituzte. Pista berriak egin dira, baina txabolen antolaketa ez da asko aldatu. Txabolak duela urte asko egindakoak dira, abeltzainek autoak erabiltzen ez zituzten garaietakoak. Horregatik, Edurne Huesa Landarlaneko kidearen ustez, txabola horietako batzuk, pixkanaka, husten joan behar dira eta pisten inguruan multzokatu. Mankomunitateko lurretan 40 txabola daude eta, horietatik, 22k irisgarritasun egokia dutela eta beste batzuetara "adibidez, quadean" iritsi daitekeela jakinarazi du Iñaki Aizpuruk. Horregatik, eta kontuan harturik hemendik urte batzuetara, agian, 30 inguru beharko direla, aukera hobea iruditzen zaio pisten inguruan txabola batzuk eraikitzea pistak egitea baino. "'Ideiarik ez daukazue' esaten digute. Egia da zaila dela ardiak larrez aldatzea, baina lehen ere aldatu izan dituzte", azaldu du Aizpuruk. Xabier Iraola, Enbako kudeatzailea, ez dago ados proposatutako berrantolaketarekin. Aizpuruk azaldu bezala, artaldea lekuz aldatzeko zailtasunak aipatu ditu. Horrez gain, mendiaren kudeaketarako ere, artaldeak mendian zehar zabalduta egotea "ona" dela uste du. Gainera, berrantolaketa proposatzen dutenen helburua zalantzan jarri du. "Helburuak ez du izan behar txabola gutxiago behar izatea eta bideak egiteko tentazioak alboratzea. Helburua artzainei aukerak eskaintzea izan behar du, Artzain Eskolakoei atea zabaltzea, artzain berriak erakartzea". "Erraztasunak jartzea, bere horretan, ez da nahikoa sektorearen etorkizuna bermatzeko. Nahikoa ez, baina beharrezkoa bai" Arantza Ariztimuño, Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaria "Aralar Natura2000 sarean sartu eta segidan onartuz zen [Saltarriko pistaren proiektua], ez genuen koherentziarik ikusten" Edurne Huesa, Landarlan Ingurumen Elkarteko kidea
16 ERREPORTAJEA Enirio-Aralarko Larreen Antolaketa Plana egin zuten, 2019an, Jose Luis Remonek, Aitor Salaberriak eta Mikel Etxeberriak. Orduan ere, pisten auzia puri-purian zegoen, baina plana ez da soilik pistei buruzkoa. "Aralar antolatzea" zen azterketaren helburua Mikel Etxeberria biologo eta planaren egilearen arabera. Halere, lanaren ondorioekin jendea "asko" haserretu zen eta beste plan bat egitea adostu zuten. "Egiten ari direla imajinatzen dut", azaldu du Etxeberriak. Remonek, Salaberriak eta Etxeberriak eginiko planean, pistak egitea ez zela "proposamen egokiena" ondorioztatu zuten. Horregatik, "epe ertain-luzean, zenbat txabola beharko diren zehaztea" proposatu zuten; hortik abiatuta. "Pistarik gabeko txaboletan kasuz-kasu hartu daitezkeen neurriak hartzeko". Matematikak larreetan Bestetik, Larreen Antolaketa Planak bazka-eskuragarritasuna eta azienda-zamaren arteko erlazioa aztertu zuen. Horretarako, eremua habitatetan banatu eta, bakoitzaren produkzioa aztertuz, Aralar guztiko belar produkzioa atera zuten. Azienda mota bakoitzak jaten duen belar kantitatea ere zehaztu zuten. Ostera, biak alderatu eta… "Atera zen Aralarko belar produkzioa ez dela nahikoa bertako ganadua mantentzeko", adierazi du Etxeberriak. Biologoak zehaztu moduan, aziendaren presioa handiegia izateak ez ditu, oraingoz, begi bistako ondorioak eragin: "Aralar oraindik berde dago eta belarra sortzen da. Bai, baina larreei ez zaie leheneratzeko astirik ematen eta belardia aniztasuna eta kalitatea galtzen hasten da". Abeltzainen elkarteek ez dute uste gainkargarik dagoenik. Enbako kudeatzaileak azaldu duenez, abeltzainek, mendira igo aurretik, jakinarazten dute zenbat buru igo behar dituzten; eta horri mankomunitateak eta Foru Aldundiak oniritzia eman behar dio. "Ez da inoiz gertatu gainkarga dagoela esan eta atzera botatzea". Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendariak ere Iraolak esandakoa berretsi du: "Herri Onurako Menditara ganadua bidaltzeko, lehenik, mendietako foru arauak eta baldintzak bete behar dira. Horietako bat da ganadu karga eta Gipuzkoako mendi bakar batean ere ez dago gainkargarik". Mikel Etxeberria biologoaren ustez "ez da interesatzen" gainkarga dagoela esatea, baina sistema estentsiboa intentsifikatzen ari dela uste du: "Inoiz ez da makroetxalde baten mailara helduko, baina gainustiatzen bada, kalitatea eta balio erantsia galduko du bertako produktuak". Eta horrek artzainak kaltetu ditzakeela ohartarazi du: "Askotan, artzainak ez dira bizi gazta asko edo gutxi saltzen dutelako, garesti edo merke saltzen dutelako baizik. Biodibertsitate hori galtzen den momentutik, larrea zaintzen ez den unetik, berdin du produktuari zein etiketa jartzen diozun". Aralarren, gatazkak ugariak dira. Mendiaren erabilpen eta interes anitzak direnez, mendiguneari begiratzeko hainbat modu daude. Aralarren inguruko galderak egiteak kezka sortzen diete elkarrizketatuei eta guztiek galdera bera egiten dute: "Zergatik Aralar?". Bertatik bertara bizi dutenek ikuspegi argia dute gaiaren inguruan eta ez dute arazorik beren lanlekuaren inguruan mintzatzeko. Badakite, halere, mendiak itzal handia duela atzean: "Puf! Aralar aipatzearekin bakarrik, jendea borborka jartzen da", ohartarazi du Uxue Artola abeltzainak. Gainera, Aralarko gatazkak "joko politikoaren parte" direla uste du, alderdien arteko talkaren eraginez sortuak. EH Bildu eta EAJ dira tartean dauden alderdiak eta, agintean zein dagoen, hartzen diren erabakiak oso ezberdinak dira. Iritzi berekoa da Fede Zabala Aralar Bizirik plataformako kidea eta mankomunitateko kide ohia. Bere ustez, azken urteetan sortu da lehia: "Mankomunitatean kontsentsu handia egon zen alderdi guztien artean. Duela hiruzpalau urtetik, ordea, politikariek beraien joko zelai bihurtu eta lokaztu egin dute Aralar. Elkarri erasotzeko tresna gisa erabili dute". Mankomunitatearen aurkako aldarrikapenak
17 ERREPORTAJEA Elkarlana eta bizikidetza Joko politikoa alde batera utzi eta kontsentsua bilatzea proposatzen du Zabalak. Mankomunitatean, Legorretako ordezkari izan zen 1980ko hamarkadan. Garai hartan alderdien artean lortu zuten batasun maila berreskuratzea gustatuko litzaioke: "Elkargune bat bilatu behar da: arlo ezberdinetako eginkizunak eta interesak dituztenak batu eta interes orokorra lehenetsi". Aitor Garmendia Ingurumena, landa garapena eta lehen sektorea batzordeko kidea da Zaldibiako udalean. Batzordearen helburua interes ezberdinak dituzten kideak mahaiaren inguruan batzean datza, erabaki komunak hartzeko. Zaldibiatik Aralarrera zabaldu daitekeen ekimen bat da. Garmendiak elkarrizketa beharrezkoa ikusten du parke naturalean: "Xextra politikoak alde batera utzita, alde guztiak mahaian eseri eta hitz egin behar da. Denon onerako". Mahaian elkartzea, ordea, zaila da Aralarren kasuan. Harreman juxtuak, giro txarrak, irainak… denetik egon da pisten auzia dela eta. Garmendiaren ustez, baina, horrelakoak "beti" egon dira eta tentsioan jarraitzea gaitzesten du: "Guztiak ez du zertan zuria edo beltza izan". Posizionamenduak alde batera utzita, bestelako mugimenduak ere badaude Aralarren. Esaterako, koba garbiketak edo zuhaitz landaketak antolatu dituzte zenbait eragile eta herritarrek auzolanean. Elkarlan hori da alde guztiek aldarrikatzen dutena. Elkarlana eta bizikidetza. Ariztimuñok ere hitz hori erabiltzen du: "Gizarte honen osasunerako arnas gunea da natura. Gizartearen zati batentzat aisia leku ere bada, bitartean beste batzuen lanleku ere bai. Kuestioa ez da inor desplazatzea, guztien bizikidetza bermatzea baizik". Hala ere, oraingoz, alde guztien partetik eta alde guztientzat dagoen bakarra kritikak dira: Hainbat dira kritikatuak: politikariak mendia joko zelai bihurtzeagatik; ingurumen elkarteak abeltzainak kontuan ez hartzeagatik; Aldundia abeltzainen interesei besterik ez begiratzeagatik; Mankomunitatea utzikeriagatik; abeltzainen elkarteak politika erasokorrak eramateagatik… Baina, finean, guztiek helburu bera dute eta guztiek hitz bera aipatzen dute: oreka. Interes zein erabilpen guztien oreka eta Aralarren biziraupena. Inork ez du artzainik gabeko Aralar bat nahi eta balio naturalik gabe artzaintzak ere jai du. Aralar, mundua leku de lurra dokumentalean Europako Ingurumen komisarioa elkarrizketatu zuten eta Ion Fontenlak bere hitzak gogorarazi ditu: "'win, win, win [irabazi, irabazi, irabazi]' esaten zuen". Horrekin esan nahi zuen posible dela natura, bertako biztanleak eta inguruko ekonomia irabazten ateratzea, hau da, Aralarren ere interes guztiek onura izan dezaketela. Maiatza heldu da eta, horrekin batera, artzainek eta artaldeek neguko elurren erreleboa hartu dute Aralarren. Mendiak berriro ere ongi etorria egin dio gizakiari. Mendizaleak bueltan dira eta, auzi politikoak alde batera utzita, abeltzainek mendia zaintzen jarraituko dute. Pertsonen artean eztabaida nagusi den bitartean, naturaren eta gizakiaren arteko akordioak aurrera darrai "[Aralarko produkzioa] inoiz ez da makroetxalde baten mailara helduko, baina gainustiatzen bada, kalitatea eta balio erantsia galduko du bertako produktuak" Mikel Etxeberria, biologoa "Mankomunitatean kontsentsu handia egon zen alderdi guztien artean. Duela hiruzpalau urtetik, ordea, politikariek beraien joko zelai bihurtu eta lokaztu egin dute Aralar" Fede Zabala, Aralar Bizirik-eko kidea "Xextra politikoak alde batera utzita, alde guztiak mahaian eseri eta hitz egin behar da. Denon onerako" Aitor Garmendia, Ingurumena, landa garapena eta lehen sektorea batzordeko kidea
18 ERREPORTAJEA - Zatidura 1 Goierri eta Tolosaldeko hamabost udalerrik osatzen dute Enirio- Aralar Mankomunitatea. 1409 urtean sortu zen eta Aralar Parke Naturaleko 3.000 hektarea baino gehiagoren jabe da. H erritarrek "antzinatik" ustiatu izan dituzte Aralar mendiguneko baliabideak, izan urak, egurrak zein larreak. Hori dio Enirio-Aralar Mankomunitatea sortu zuteneko idatziak. Antzinakoa da mankomunitatea bera ere, Aralarko larre eta baso ugariren jabe dena. Zehazki, XV. mendeko lehen urteetan du jatorria. Ordiziako alkatea izaten da. Ordenantzak aplikatzearen ardura organo horrena da. Horietan ezartzen dira artzaintza egutegia, baimenduta ardi arrazak, abere bakoitzeko gehienezko kopurua… Funtsean, mankomunitateko lursailen administrazioaz arduratzen da batzarra. Kudeaketa, bestetik, Aldundiarekin partekatzen du, mankomunitateko lurrak parke naturalaren barruan baitaude. Egun martxan dauden jabetza komunal gutxietako bat da Enirio-Aralar. Industrializazioaren aurretik funtsezkoak izan ziren antzeko sistemak, baina joera liberalek lur gehienak esku pribatuetan jarri zituzten. Enirio-Aralarrek, ordea, eztabaida historikoak gorabehera, bere horretan dirau. Azken urteetan, gainera, gizartea landa eremuen garrantziaz jabetu eta herri-lurren birbalorizazioa ari da gertatzen 1400 urtean, Gaztelako Enrike III. erregeak Amezketako jauntxoari eman zizkion Aralarko lurrak. Orduan, inguruko herriek ez zuten dohaintza onartu. Bederatzi urte beranduago konpondu zen auzia. 1409an jauntxoak eskubide guztiak eman zizkien Ordiziako eta Amezketako Batasunei. Hori bai, trukean Aragoiko 1.400 florin jasota. Horrela sortu zen jada 600 urte baino gehiago dituen Enirio-Aralar Mankomunitatea; Gipuzkoako hamabost herrik osatzen dute: Tolosaldeko Abaltzisketak, Amezketak, Baliarrainek, Ikaztegietak zein Orendainek; eta Goierritik, Aramak, Altzagak, Ataunek, Beasainek, Gaintzak, Itsasondok, Legorretak, Lazkaok, Ordiziak eta Zaldibiak. Egun, hamabost herrietako ordezkari banak osatzen dute mankomunitateko batzarra eta zuzendaria Herritarren mendia Testua eta argazkiak: Aitor Garmendia Etxeberria Pago mugarratuak, Aralarren
20 ERREPORTAJEA - Zatidura 2 Zerua eta lurpea, biak eskura Mendiak aisialdirako eremu garrantzitsu bihurtu dira azken hamarkadetan. Aralarren mendizaletasuna da jarduera nagusia, baina badaude bestelako jarduerak ere, espeleologia kasu. M endia sendabelar bihurtu da geroz eta bizkorrago bizi den gizartearentzat. Duela zenbait hamarkada, aprobetxamendurako ez bazen, ez zeukan zentzurik mendira joateak. Iñaki Aizpuru Enirio-Aralar Mankomunitateko batzarreko kideak gogoan du menditik itzultzean amak esaten ziena: "'Zer ekarri duzue?' galdetzen zigun. Bere ustez, mendira alferrik joatea zen". Egun, mendiak erabilera anitzak ditu. Erabilpen horien artean, seguruenik, arrakastatsuena mendizaletasuna da. Aralarko mendiak esploratzeko ohiturak baditu hamarkada batzuk, baina aldatuz joan da. Zaldibiako Gailurrerantz Mendi Elkarteko batzordean dago Aitor Garmendia eta mendizaletasunak jasan duen aldaketaren jakitun da. Mendearen lehen urteetan mendi martxek "sekulako indarra" zutela azaldu du. Azken urteetan, ordea, mendian lasterka aritzen direnen kopurua asko handitu dela dio. Haurrentzako txangoak antolatzeaz arduratzen da, batez ere, Garmendia. Guraso gisa, nahiz eta, bera ere korrika aritu izen den, mendia patxadaz ezagutzera bultzatu nahi ditu umeak: "Abereak, landareak eta inguruak ezagutuz, egunerokotasun azkarretik atera eta pilak kargatzeko aukera ematen du". Halere, Gailurrerantzek bestelako probak ere antolatzen ditu. 2019an Zaldibiako Mendi Lasterketa antolatzen hasi ziren Aralarren zehar. Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak ultratrail entzutetsuek ere zeharkatzen dituzte Aralarko larre zein tontorrak eta eskalatzaileentzat ere helmuga ezaguna da. Mendi bizikletan jende asko ibiltzen da eta, neguan, eskiatzeko ohitura ere badago. Zerua ukitu nahi duten mendizaleez gain, lurpera sartu nahi duten espeleologoen topaleku ere bada Aralar. Kareharriz osaturiko mendigunea izanik, kobazuloz eta leizez josirik dago. Ion Fontenla Felix Ugarte Espeleologia Elkarteko kidea da eta Ataungo koben inbentario bat egiten ari da. Aralarren, Gipuzkoako zatian, mila kobatik gora daudela uste du, nahiz eta, "ez dagoen katalogo zehatz bat". Fontenlaren esanetan, Troskaeta eta Sarastarri kobak dira ezagunenak: "Gertu daude eta politak dira". Sarastarrikoak, gainera, badu istorio bitxi bat: Joxe Migel Barandiaran antropologo eta etnografo ezagunak igerian zeharkatu omen zuen koba barruko putzua kandela bat ahoan zuela. Leize eta koba gehienak, ordea, ez direla ezagutzen jakinarazi eta horien balioa goraipatu du: "Ez dira ezagutzen eta balio handia dute, bisita batzuk jaso dituzte, baina gehienak bere horretan daude". Espezie endemikoen bizileku ere badira: barraskiloak, intsektuak zein saguzarrak. "Isolatuta egon direlako eta espezie ugari daudelako dira hain garrantzitsuak; aralarensis espezie asko daude" Testua eta argazkiak: Aitor Garmendia Etxeberria Aralarko panoramika, erdian Txindoki
23 ELKARRIZKETA ARALARko PATRIARKA Jeronimo Nazabal Etxeberria, artzaina Jeronimo Nazabalen "betiko nahia" artzain izatea zen. Aitona zein gurasoengandik jaso du ogibidea eta, egun, Aralarren urte gehien daramatzan artzaina da. 62 urte ditu eta "urtero-urtero" igo da, inoiz huts egin gabe. Testua eta argazkiak: Aitor Garmendia Etxeberria
24 ELKARRIZKETA A rdiak urduri daude, norbait sumatu orduko hasten dira arrapaladan aurrera eta atzera. Badakite nora joatekoak diren. Aurreko egunean, kamioian sartu zituztenean ere nabari omen zitzaien urduritasuna eta mendiko larreetara igotzeko gogoa. Izan ere, negua Oiartzunen igarotzen du Jeronimo Nazabal Etxeberriaren (Zaldibia, 1960) artaldeak eta badakite, orain, Aralarko larreetara doazela. Goizeko hamarrak igaro dira eta artzaina ez da ageri. Arreba dauka zain: "Behingoz, ez naiz ni berandu heldu dena!". Laster iritsi da artzaina eta, berarekin batera, autotik jaitsi dira bere seme-alabak. "Bide erditik-erditik zihoazen hiru txirrindulari eta ez ziren baztertzen!", kexatu da gizona. Oiartzundik, negua igarotzen duen lekutik, iritsi da. Ardiak, aldiz, aurreko egunean ailegatu ziren eta Aralarko ateetan dagoen lursail batean igaro dute gaua, alboko baserritarrak utzita. Txabolara igotzeko eguna ekitaldi garrantzitsua da Nazabalentzat eta bere familiarentzat. Arreba, koinatua, semea eta alaba elkartu dira zain dagoen artaldearen inguruan. Artzainaren arrebak prestatutako ogitartekoak jan eta, indarrak hartu ostean, Aralarrerako bidea hartzeko prestatzen hasi dira. Artaldeak gaua igaro duen lursailaren jabea moto gorri batean azaldu da eta, abiatu aurretik, artzaina agurtu du. Arreba eta koinatua ere aurretik abiatu dira, Enirion utziko dute artzainaren autoa. Zaldia soka batekin heldu eta Nazabal Aralarko larreetara doan pistan barrena abiatu da. 250 ardi inguru ditu bere atzetik. "Beste zenbait ardi eta ahariak Oiartzunen utzi ditut; baina ardi horiek ere igoko ditut geroago". Guztira, 270 bat abelburu ditu. Artaldearen atzealdean doaz artzainaren semea, alaba eta hiru zakur. Ardirik atzera geratzen ez dela zaintzea da beraien egitekoa. Familiako ogibidea Jeronimo Nazabal gurasoekin hasi zen Aralarko txabolara igotzen. Aitona artzaina zuen eta aitak zein amak ogibideari eutsi zioten: "Aita eta ama, biak etortzen ziren Aralarrera. Guk eskola amaitzen genuenean igotzen zen ama eta guk ere oporrak bertan igarotzen genituen: amak, aitak, arrebak, anaiak eta nik". Hiru senideetatik berak eman dio jarraipena gurasoen ogibideari: "Aitak 70 urte inguru zituenean utzi zuen artzaintza, baina geroago ere mendira igotzen jarraitu zuten aitak zein amak". Ezizena ere aitarengandik jaso zuen, Beltza bezala ezagutzen dute Aralarren: "Aitari horrela deitzen zioten eta, orain, niri ere bai". Artzaina izatea zen Jeronimo Nazabalen "betiko gogoa". Hamalau urte bete arte, Zaldibiako eskolara joan zen, baina ez zuen oso gustuko. Gainera, "joan ere gutxi" egiten zela azaldu du, neguan aitari laguntzen egoten baizen: "Horrela ez zegoen ikasterik". Eskolara baino gusturago joaten zen Nazabal mendira. Ardiak ere gustura igo dira. Baten bat herren zegoen eta zailtasunak izan ditu, baina, gainerakoan, artzainaren seme-alabek ez dute lan handirik izan artaldearen atzealdean. "Hauek [ardiak] bakarrik ere igoko lirateke", azaldu du Nazabalek. Tarteka amorrarazi ere egin dute, etengabe artzaina zein zaldia Txabolarako bide harritsua
25 ELKARRIZKETA aurreratzen baitzituzten, larreetara iristeko gogo biziz zeuden. Aurreko asteetatik nabaritu die Nazabalek ardiei mendira igotzeko grina: "Tankera ematen diote mendira noiz igo behar duten, aspalditik nabaritzen zitzaien urduritasuna". Artzainak ongi ezagutzen ditu animalien jokaerak, baita Aralar bera ere. Bertan urte gehien daramatzan artzaina da: "Zaharrena ez, baina bai urte gehienetan igo dena". 62 urtetan igo da Aralarrera, dituen bezainbestetan: "Urtero-urtero igo naiz, ez dut behin ere huts egin". Jaio eta hilabete gutxira igo zen lehen aldiz eta, ordutik, soldadutza egin zuen garaian ere ez zuen kale egin: "Udan baimena eskatu eta iristea lortu nuen". Txabolatik ardien bila egin ohi duen bidea zenbatetan pasatu ote duen pentsatzen hasi da. Alabari mugikorreko kalkulagailua hartzeko eskatu eta hala ekin dio: "Ardien bila joaten hamabi bat urterekin hasiko nintzen, beraz 50 urte. Hori biderkatu txabolan urtero pasatzen ditudan 180 egunekin eta egunean behin edo bitan joanda…". Guztira, bidea 10.000 aldiz baino gehiagotan igaro duela atera zaio. Hori soilik goraka, beheraka beste horrenbestetan. Urte horietan guztietan zehar, bizipen ugari bildu ditu Aralarko larreetan. Tartean, hedabideekin harremana ere izan du. Berriki, Noticias de Gipuzkoa egunkarirako elkarrizketatu dute. ETB1eko Ur Handitan saioan ere aritu da. Urte batzuk lehenengo, CNN katean ere agertu omen zen: "Gizon handi bat etorri zen kamerarekin, sandaliak jantzita! Beste behin, zortzi hilabeteko haurdun etorri zen EITBko kazetari bat. 'Ez al dakizu nora zatozen?' galdetu nion". Izan ere, Nazabalen txabolarako bidea ez da sandaliekin edo haurdun egiteko oso aproposa. Elkartasunaren garrantzia Enirio izeneko ingurunean utzi dute artzainaren autoa bere arrebak eta koinatuak. Bertan, aurrez zaldiari jarritako saskiak betetzeari ekin dio. Arropa, janaria, ardientzako botikak, gatzagia… guztia zaldiaren gainean jarri eta, toldoarekin estali ostean, guztia sokekin lotu du, ondo lotu ere: "Aitak irakatsi zidan hori: 'zaldia ondo kargatu eta ondo lotu'. Urte batean, zaldia albo batera irauli zen karga gaizki lotuta zegoelako". Aurten, ez zaio halakorik gertatu. Eniriotik seme-alabek hartu dute autoa eta Igaratza aldera doan pistan barrena joan dira. Artzainak mendian gora doan bidexka hartu du. Ardiak, dagoeneko, badoaz txabola aldera beraien kabuz. Bi bide daude Kutixao txabolara iristeko, baina oinez iritsi beste modurik ez dago: bata, seme-alabek autoa utzi duten lekutik doa, laburragoa da eta hori da artzainak normalean ibili ohi duena. Bestea, Eniriotik zuzenean doa eta hori "soilik lehen egunean eta azkenekoan" erabiltzen du. "[Ardiek] tankera ematen diote mendira noiz igo behar duten, aspalditik nabaritzen zitzaien urduritasuna"
26 ELKARRIZKETA Harriz beteta dago txabolarako bidea, zenbait zatitan zaila dirudi zaldia pasa daitekeenik. Tarteka atseden hartu dute zaldiak zein artzainak, baina iritsi dira txabolaraino: "Oraingoz belaunek errespetatzen naute, eta eskerrak!". Halere, Nazabalek bidearen egoera kaxkarra salatzen du: "XXI. gizaldian horrela ibili beharra ere…". Kutixao txabola mila metrotik gora dago eta Jeronimo Nazabalen bizileku izaten da sei hilabetez. Gutxitan itzultzen da Oiartzunera, "papeleoren bat egin behar denean edo zerbait ekarri beharra badago soilik". Gainerakoan, goian egoten da eta "astean behin edo horrela" jaisten da erosketak egitera. Gaixotuz gero zer egiten duen galdetzerakoan honakoa erantzun du: "Oraindik ez zait tokatu gaixotu eta beheran gelditu beharra". Manga motzeko alkandora jantzita igo da txabolara eta, bertan, tirantedun kamiseta jantzi du. Txabolako termometroak zortzi gradu markatzen ditu eta haize hotza dabil. Behin baino gehiagotan esan diote artzainari zerbait gehiago janzteko, baina berak argi dauka: "Honek ez du gaixotzen!". Gaztetan gehiagotan jaisten zen herrira, "batez ere, asteburuetan lagunekin egotera, herrietako jaietara…". Orain, ordea, asteburuetan bisitak jasotzen ditu, baina bera ez da jaisten: "Anai-arrebak, seme-alabak, koinatuak… familiakoak etortzen dira. Astean zehar hemen ez da inor ibiltzen". Txabola mendizaleak ibili ohi diren ibilbideetatik kanpo dago, nahiko gune isolatuan: "Udaberrian ziza garaian etortzen da jendea, baina horiek ezkutuan ibili nahi izaten dute. Udan, oso jende gutxi ibiltzen da". Halere, Beltza ez da bakarrik egoten. Artaldea, zaldia eta bost txakurrez gain, bizilagunak ere baditu: "Beste hiru txabola daude inguruan eta oso ondo moldatzen gara elkarrekin". Hori asko eskertzen du artzainak: "Hemengo elkartasun urrearen parekoa da. Beheran, herrian, norbaitekin haserretzea ez da horrenbestekoa, baina hemen…". Aralarko beste artzainekin ere harreman ona du Nazabalek: "Ardiekin Alotzara joaten naizenean beste artzainekin kontutan aritzen naiz". Seiretarako jaikita Kontutan aritzeaz gain, aisialdian, telebista ikustea ere gustuko du artzainak. Kirolzalea da. Athleticeko etxeko zapatilak jantzita ibiltzen da txabolan eta, telebistan, txirrindularitza zein pilota ikustea gustatzen zaio: "Ostiraletan ikusten dut pilota. Larunbatetako eta igandeetako partidek, ordea, ardiak jezteko orduarekin kointziditzen dute". 1992an heldu zen argindarra Kutixao txabolara eta, egun, ur korrontea zein ur berogailua ere baditu bertan: "Gaur egun, normala da, baina jarri zutenean sekulako aurrerapena izan zen". Mugikorrak ere funtzionatzen dio. Tekla handidun mugikorra da Nazabalena eta txabolako ate alboko poto batean uzten du. Estaldurak ez diola arazorik ematen dirudi, egunean zehar, behin baino gehiagotan deitu baitiote. Halere, artzainak ez du denbora gehiegi igarotzen telebistaren aurrean edo telefonotik hizketan. Goizeko seiretan edo "lehentxeago" jaiki ohi da ardien bila joateko. Artaldeak kanpoan igarotzen ditu gauak eta, eguraldi ona dagoenean, lan bikoitza izaten duela azaldu du: "Eguraldia ona baldin bada, ardiek goran pasatzen dute gaua eta goizean bila igo behar izaten dut. Egunean zehar ere eguraldia ona bada, berriro joaten dira goraino. Beraz, askotan bitan igo behar izaten dut". Aurreneko egunean ere ez dizkiote lanak erraztu. Txabolatik igaro gabe, zuzenean, jo dute ardiek gailurretara. Kareharriz beteriko inguruetan gora igo da "Hemengo elkartasuna urrearen parekoa da"" Nazabal bere artaldearekin, jeztokian
27 ELKARRIZKETA artzaina artaldearen bila, hori da 10.000 aldiz igaro duen bidea, eta nabari da: "Harri horien atzean bi kobazulo daude, leize horretara behor bat erori zen iaz, txoko horretan zizak ateratzen dira…". Ia Uarrain mendiaren gailurreraino igo behar izan du Nazabalek artaldearen bila. Alotzako belardien ikusmira zabala duen tontorretik alabaren laguntzarekin jaitsi ditu ardiak jetzitegira. Egunean bi aldiz jezten ditu ardiak: "Ardiak jetzi, esneari gatzagia bota eta gazta egin". Goizez eta arratsaldez. Hori Aralarren dagoenean. Neguan, Oiartzunen, ez du gaztarik egiten, baina "antzeko orduan" jaikitzen da, "bost eta erdiak aldera". Gainera, egiteko gehiago izaten ditu: "Ardiak jetzi, zelaietara eraman, pixka bat kasu egin, jana jarri, azpiak egin…". Neguan, arkumeak eta esnea saltzen ditu. Horregatik, artzaina, ardiak bezalaxe, Aralarrera igotzeko gogoz egoten da: "Lasaiago ibiltzen naiz eta ardiak ere gustura egoten dira". Horregatik, artzainak ez du erretiroa hartzeko presarik: "Badaezpada ez dut begiratzen jubilaziorako zenbat gelditzen zaidan". Egun hori iristean, ez daki Aralarrera igo gabe egon ahalko duen: "Ez dut probarik egin, baina baietz esango nuke. Besterik ez bada, beste mendiren batean txabola bat egingo dut". Izan ere, behin erretiroa hartzeko eguna iritsi eta eskaria baldin badago, Kutixao txabola utzi beharko du, Enirio-Aralar Mankomunitatearena baita. Halere, ez du uste eskaririk egongo denik: "Hona zein etorriko da ba?". Ez dio etorkizun oparoa ikusten artzaintzari: "Etorkizun beltza dago; ni bezalaxe, Beltza". Kutixao txabolako atean eguzki loreak daude iltzatuta. Espiritu txarrak uxatzeko erabiltzen ziren garai batean. Alboan, sorgin baten panpina ere badago eta, tartean, Aralarko San Migelen irudi bat. Eraikinaren barruan, beheko suaren gaineko tximinian, argazki ugari daude zintzilik, baita pikatxoi bat ere. Egia esan, horma guztian zehar daude argazkiak zein erremintak: mamia nahasteko egurrezko tresnak, laiak, ardiei ilea mozteko guraizeak, trontza bat, labanak… Ameriketako indio baten irudiak ere badaude. "Ez al duzu ezagutzen? Geronimo indioa da". Eta, horien guztien artean, egunkari bateko errekorte horitua: Juan Ramon Nazabal y Lasa, patriarca, de Zaldibia y el monte Aralar. Errekortearen alboan, egutegi bat dago, aurreko urteko urritik ukitu gabea. Txabolara iritsi bezain laster jarri du artzainak egutegi berria, itzuli da. Mendian da beste urte betez Juan Ramon Nazabalen biloba, Jeronimo Nazabal, Aralarko patriarka berria Kutixao txabolaren barrualdea | science |
addi-6f241d35cad9 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59123 | Aralar, balioen eta interesen aniztasuna parke natural batean | Garmendia Etxeberria, Aitor | 2022-12-29 | Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
2022ko maiatzaren 15a
"Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera"
1. SARRERA Gizartearen ehuneko handi bat hirien inguruan pilatuta bizi da. XIX. eta XX. mendeetako industrializazioek landa exodoa eragin zuten. Ordutik, lehen sektorea eta landa mundua husten joan dira eta, jada, jende gutxi bizi da nekazaritza edo abeltzaintzatik. Azken urteetan, ordea, nolabaiteko mugimendua sortzen hasi da. Aurretik zetorren joera da, baina pandemiak sendotu egin du. Herritarrak ingurune naturalari balioa ematen hasi dira. Etxeratze agindua amaitzearekin batera, aukera zutenek mendira jo zuten. Mendiek hartu zuten tabernen tokia, baina neurriak lasaituz joan diren heinean, jendearen mendirako grina ere apaldu egin da. Herritar askok pandemiari esker ezagutu dituzte etxe inguruko mendiak zein basoak. Zerbait aldatzear zela zirudien, baina ez da hala izan. Bada mendira joaten jarraitzen duenik ere; batzuk oinez, beste batzuk bizikletaz eta jende asko korrika. Baina, benetan, mendiarekiko interesa jartzen dutenak oso gutxi dira. Goierrin (Gipuzkoa) ere horixe gertatzen da. Bi parke naturalen artean dagoen eskualdea da. Goierritar gehienek baloratzen dute Aralar eta Aizkorri artean bizitzea. Errealitatean, ordea, herritarren gehiengoak ez dauka jakinminik goiko lur horietan zer dagoen jakiteko. Bakoitzak bere interesei begiratzen die; inor gutxi saiatzen da fokua aldendu eta Aralarrek biltzen dituen interes zein erabilpen anitzak ikusten. Horrexegatik, jakinmin hori sustatu eta ahal den neurrian Aralar Parke Naturala bere osotasunean ezagutzera emateko asmoarekin ekin nion Aralar, balioen eta interesen aniztasuna parke natural batean lanari. Lan honetan bertako balio naturalak zein sozialak azaleratzen saiatu naiz, baita bertan bizi den gatazka testuinguruan jarri eta alde guztien iritziak azaleratzen ere. Parke naturalaren etorkizuna eta horren inguruan egin dizkidaten proposamenak ere landu ditut. Gainera, mendian gauzatzen diren aisialdiko jardueren inguruko zatidura bat erantsi diot. Baita Enirio-Aralar Mankomunitatearen ingurukoa ere, askorentzat Aralarko beste alde ezezagun bat. Amaitzeko, mendigunean urte gehien daramatzan artzaina ezagutzeko eta bere lana bertatik bertara bizitzeko aukera izan dut. Artzaintza baita Aralarko ardatzetako bat eta elkarrizketa formatuan txertatu dut hori.
2.1 IDEIAREN JATORRIA Enirio-Aralar Mankomunitatearen 600. Urteurrena ospatzeko idatzitako liburua topatu nuen etxean. Horrela sortu zitzaidan ideia. Goierritarra izanik, Aralar Parke Naturala leku berezia da niretzat. Eskualdeko txoko gehienetatik ikusten dira Txindokiko tontorra eta inguruko larreak. Halere, liburua irakurri ostean, mendigunera begira jarri eta ohartu nintzen, goierritarren gehiengoak bezala, ez nuela, benetan, Aralar ezagutzen. Bai, igo izan naiz Txindokiko gailurrera, zeharkatu ditut mendiko bizikletaz Aralarko bidezidorrak, eta Ordiziako azokan bertako artzainek egindako gazta ere dastatu izan dut. Baina jabetu nintzen Aralar hori guztia baino gehiago dela. Horregatik, Aralar, bere osotasunean, ezagutarazteko asmoarekin ekin nion Aralar, balioen eta interesen aniztasuna parke natural batean proiektuari. 2.2 LANAREN INTERESA Medioetan agertu izan da Aralar, baina ikuspegi jakin bat landu izan dute. Alde horretatik, Aralar, mundua leku den lurra izan daiteke salbuespena. Gainerakoan, artzaintza, pisten eraikuntza, balio naturala edota mendizaletasuna bezalako gaiak jorratzera mugatu dira, batak bestearekin duen erlazioa aztertu gabe. Hori izan daiteke nire lanaren berritasuna. Izenburuak dioen moduan, parke naturalaren balio eta interes anitzak zein euren arteko loturak azaltzea du helburu. Beste berezitasun bat bertatik bertara egindako behaketa da. Aralarrera igo eta bertan ikusi eta sentitutakoak idatziz islatzen saiatu naiz. Erreportajeak ikuspegi orokorra du nagusiki, baina gai bakoitza jorratzen den heinean fokua gerturatzen saiatu naiz istorio pertsonalak eta mendian ikusitakoak zein sentitutakoak tartekatuz. Elkarrizketak ere helburu horixe du, artzainak esandakoaz gain, bere bizimodua, izaera eta sentipenak transmititzea; finean, kutsu pertsonala ematea, lana humanizatzea. Gizartearentzat interesgarria izan daitekeen zerbait egiteaz harago, ez dut gezurrik esango, nire interesekoa den gai bat jorratu nahi nuen. Naturarekin, landa munduarekin zein ingurumenarekin lotutako gaiak oso gustuko ditut eta argi neukan horrelako arlo baten ingurukoa izango zela nire Gradu Amaierako Lana. Askotan, antzeko lanak egiterakoan, urruneko gaietara jo ohi dugu: glaziarren urtzea, la España Vaciada, Afrikako tribuen bizimodua… Baina ez dakigu etxe ondoko mendietan glaziar bat egon zenik edota, pixkanaka, desagertzen ari den bizimodu bat mantentzen dela bertan. Horregatik, gertutasuna ardatz hartuta, etxe alboko mendigunearen ingurukoak lantzea erabaki nuen.
2.3 TESTUINGURUA Aralarren, herritarrentzako aprobetxamendua nagusitu zen mende askotan zehar. Azken urteetan, baina, gizartea aldatu egin da eta mendiarekiko ikuspegia ere bai. Gaur egun, gizartearen zati txiki batek erabiltzen du mendia aprobetxamendurako eta gainerakoek aisialdirako, ikerketarako edo beste erabilpen batzuetarako probesten dute. 1994an izendatu zuten Aralarren Gipuzkoako zatia parke natural. Orduko dekretua izan da ingurunearen kudeaketarako tresna nagusia eta, bere helburuen artean, erabilpen ugari aipatzen ditu; baita guztien arteko elkarbizitza ahalbidetzeko asmoa ere (Eusko Jaurlaritza, 1994): 1. Helburua: "Parkearen eremuan dauden flora, fauna, gea, paisaia eta ekosistemak babestu, artatu eta, behar denean, lehengo egoerara itzularaztea".
2. Helburua: "Natur balioen ezagutza eta gozamen erazkoa suspertzea, hezkuntza, kultura, jolas, turismo eta gizarte ekonomiarako interesgarriak diren iharduerako burutuz".
3. Helburua: "Ikerketa zientifiko eta oinarrizko prozesu ekologikoen azterketa sustatzea".
4. Helburua: "Aralarko gizarte eta ekonomia alderdiak sustatzea, natur baliabideen arrazoizko erabileran oinarriturik. Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza izaerakoak izanik, ingurune fisikoa eginkorki zaintzen eta babesten laguntzen duten ekoizpen iharduera tradizionalak hobe, berreskura eta ezar daitezen suspertzea". Gaur gaurkoz, ordea, interes eta erabilpen ezberdinen arteko elkarbizitza ataka estuan dago. Aralar aipatzen den unean sentipen zein ikuspegi kontrajarriak eta elkarrengandik oso aldenduak agertzen dira jendartean. Parke naturalean pistak eraikitzeko proiektuak sekulako gatazkak eragin ditu eskualdean eta ia herritar gehienak alde batean edo bestean posizionatu dira. Betidanik egon dira interes ezberdinen arteko gatazkak Aralarren, baina pisten auzia 2016 inguruan lehertu zen. Orduan, zenbait pista eraiki zituzten baina, gero, udal hauteskunde berriak iritsi eta Enirio-Aralar Mankomunitateko ordezkaritza erabat aldatu zen. Egun, mankomunitatearekin eta Foru Aldundiarekin posizioak asko aldendu dira eta abeltzainen ordezkariek harremanak hautsi dituzte mankomunitatearekin. Gatazka, beraz, konpontzetik urrun dago. Aurten, mankomunitateak antolatzen duen Larreen Irekiera ekitaldian, esaterako, abeltzainek ez dute parte hartu eta mankomunitatearen aurkako aldarrikapenak egin dituzte.
3.2 IKUS-ENTZUNEZKO ERREFERENTZIAK Lanerako bi ikus-entzunezko erreferentzia erabili ditut. Erreferentzia nagusia Aralar, mundua leku den lurra izan da. On Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak elkarlanean osatutako dokumentalak nire proiektuaren antzeko asmoak izan zituen. Aralar bere osotasunean erakutsi nahi zuten, bertan ikuspegi anitzak tartekatuz. Estetikari ere garrantzia handia eman zioten eta bertatik bertarako lan sakona egin zuten. Bestetik, gai batean fokua jartzen duen lan bat ere erabili dut erreferentzia gisa. EITBren Ur Handitan saioak Aralarko azken ausartak kapitulua ekoitzi zuen 2019an. Bertan, artzaintza eta artzainen bizimodua lantzen dituzte sakonki. Gainera, nik elkarrizketatutako Jeronimo Nazabal da protagonistetako bat. Bi erreferentzia horien arteko zerbait egin nahi izan dut nik. Dokumentalaren helburuak hartu ditut, hau da, ikuspegi anitzak ezagutarazteko asmoa izan dut; baina Ur Handitan saioko kapituluan bezala, gai batzuetara gerturatu eta lana humanizatu nahi izan dut. 4. METODOLOGIA ETA LAN KRONOGRAMA 4.1 METODOLOGIA Printzipioz, erreportaje sakon bat egiteko asmoa nuen, baina interesgarriagoa iruditu zitzaidan hainbat generotako testuak batzea. Horregatik, erreportajea, elkarrizketa eta kronika egitea erabaki nuen. Halere, erreportajeko gaia uste baino sakonagoa zela ikusita, kronika alde batera uztea erabaki dut. Horrelako lan bat egitean eman ohi dudan lehen urratsa liburutegiren batera jotzea da. Behin gaia zuzendariarekin adostuta, horixe izan zen aurreneko pausua. Gero, Interneten bilaketa orokorra egiten hasi nintzen eta, eskema xehetu ala, bilaketa horiek fintzen jardun nuen. Argi neuzkan zenbait iturri. Esaterako, Iñaki Aizpuru eta Jose Antonio Irastorza erreportajerako ezinbestekoak zirela uste nuen. Izan ere, biek ala biek urte asko daramatzate mankomunitatearekin lanean. Bien bizitza Aralarri estuki lotuta joan da. Horregatik, horiek biak izan ziren egindako lehen elkarrizketak.
Printzipioz, ez neukan asmorik Aralarren dauden tirabiretan sakontzeko, baina konturatu nintzen ezinezkoa zela. Gatazka hor dago eta ezagutarazi egin behar da. Horregatik, parke naturalean dauden zenbait norgehiagoka lantzen saiatu naiz, ikuspegi guztiei hitza emanez. Halere, lanaren ardatza ez da gatazka izan. Izenburuak dioen moduan, Aralarren dauden interes eta erabilpen ezberdinak islatu nahi izan ditut. Horretarako, ardatz gisa, Aralar parke natural izendatu zuen dekretuko helburuak erabili ditut. Hasieratik, argi eduki nuen beste iturri bat Jeronimo Nazabal zen. Aralarren urte gehien daramatzan artzaina da eta elkarrizketarako iturri egokiena zela iruditu zitzaidan. Berarekin harremanetan jarritakoan, baina, Aralarrera igo arte lanpetuta egoten zela eta elkarrizketa, behin igotakoan, egiteko proposatu zidan. Arazoa zen maiatzeko lehen asteetan zela igotzekoa, baina zehazki noiz ez zekien; eta garai horretarako lana amaitzen egon behar nuen. Beraz, badaezpada, Aralarren inguruko bi ekitalditara joan nintzen (Ordiziako Artzain Eguna eta Larreen Irekiera Ekitaldia). Horrela, artzainaren elkarrizketa berandutuz gero, kronikak egiteko aukera izango nukeen. Azkenean, Nazabal maiatzaren 5ean igo zen mendira eta elkarrizketa egin zein bere egunerokoa ezagutzeko aukera izan nuen. Behaketa zuzenari, hau da, tokian tokikoari ere garrantzia handia eman nahi izan diot. Iturrien esanez eta informazio dokumentalaz gain, nire ustez, horrek egiten du lan bat berezi. Horregatik, apirilean eta maiatzean lau aldiz joan naiz Aralarrera. Aurretik ere zenbait ingurutan izana nintzen, baina irteera hauek leku berriak ezagutzeko balio izan didate. Euritan, egun eguzkitsu batean, astean zehar zein asteburuan joan naiz; horrela egunetik egunera inguruak dituen ezberdintasunak ikusi ahal izan ditut. Gainera, maiatzean, larreak ireki zituzten egunean bertan ere hurbildu nintzen; eta abereak igo berri zituzten abeltzainekin egoteko aukera izan nuen. Tutoretza bilerei dagokienez, soilik hiru izan ditut. Behin gaia hautatu ostean, nire kontura hasi nintzen lanean eta nahiago izaten dut horrela aritu, norbait etengabe gainean eduki gabe. Nire zuzendariari hori eskertu beharrean nago, eman dizkidan konfiantza eta askatasuna. Hori bai, zalantzak izan ditudan bakoitzean berarekin harremanetan jarri eta, segituan, lagundu dit. Aurrez aurreko bilera gutxi izan ditugun arren, azken hilabeteetan, etengabeko komunikazioa izan dugu. 4.2 KRONOGRAMA 2021eko urria: Zuzendariarekin harremanetan jarri nintzen posta elektronikoz, bere lana esleitu zidatela esateko eta lehen tutoretza eguna adosteko. 2021eko azaroa: Azaroaren 17an, zuzendariarekin lehen tutoretza bilera izan nuen. Ordura arte, gaiak pentsatzen aritu nintzen. Aralarren inguruko zerbait egin nahi nuen hasiera-hasieratik eta bileran zuzendariak oniritzia zein aholkuak eman zizkidan.
2021eko abendua: Gaia nola eta nondik jorratu prestatzen hasi nintzen. Lehenik eta behin, herriko liburutegira joan eta Aralarren inguruan topatutako liburuak hartu nituen. Gainera, Interneten ere bilaketa sakona egin nuen: ikerketak, txostenak, artikuluak… Horrela, lanaren lehen eskema osatu nuen (gero behin eta berriz aldatu dudana). 2022ko urtarrila: Behin lehen eskema egina neukala, gai bakoitzerako iturri aproposak aurkitzen hasi nintzen, baita beraiekin harremanetan jartzen ere. Bitartean, informazioa topatzen eta eskema zehazten aritu nintzen. 2022ko otsaila: Hilabete honetan, hasien erabakitako iturri guztiekin harremanetan jartzea lortu nuen eta elkarrizketa egunak finkatzen hasi ginen. Lehen elkarrizketa, hilaren 19an egin nuen Iñaki Aizpururekin Itsasondoko udaletxean. 2022ko martxoa: Elkarrizketak egiten jarraitu nuen. Lana egiten ari nintzen bitartean, klaseak ere bagenituenez, astean zehar Bilbon egon nintzen eta horrek iturriekin batzeko egunak asko murrizten zizkidan. Horregatik, esaterako martxoaren 18an, hiru elkarrizketa izan nituen: Jose Antonio Irastorzarekin, Edurne Huesarekin eta Ion Fontenlarekin. Hauek, gainera, beste zenbait iturriren ideiak eman zizkidaten eta horiek lotzen ere jardun nuen. Hilaren 24an, Aitor Garmendiarekin harremanetan jarri nintzen. Geratu ahal izateko denborarik ez zeukala eta, momentuan bertan egin genuen elkarrizketa telefono bidez. Bestetik, hurrengo egunean, Xabier Iraolarekin egon nintzen Enbaren egoitza nagusian, Tolosan. Aurreko astean egin behar genuen arren, azkenean, hilaren 31n izan nuen bigarren bilera zuzendariarekin. Bertan, egindako lana zein lotuta nituen iturrien berri eman nion eta, besteak beste, lanaren egitura formalaz, entrega epeez edota luzeraz aritu ginen. 2022ko apirila: Aste Santua heltzerako iturri guztiekin hitz eginda egon nahi nuen, horrela jai egunak Aralarrera joateko eta lana idazteko erabili nahi bainituen. Horregatik, elkarrizketa ugari izan nituen hilabetearen lehen erdian: apirilaren 2an, Fede Zabalarekin elkartu nintzen; hilaren 11n, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan Arantza Ariztimuñorekin egon nintzen; 12an Mikel Etxeberriarekin Aranzadin eta 13an Ixiar Altuna zein Uxue Artolarekin hitz egin nuen.
Era berean, hilaren 12an, Donostiako Ernest Lluch aretoan izan nintzen Arantza Aldezabalen Iraunkortasuna, biodibertsitatea eta klima-larrialdia hitzaldia entzuten. Gainera, tokian tokiko lanari ere ekin nion. Aralarrera joan nintzen hilaren 19an eta 22an. Bestetik, apirilaren 20an, Ordizian, Artzain Eguna ospatu zuten eta bertan ere izan nintzen. Gainera, Aste Santuan eta hilabetearen azken egunak erreportajea idazteko erabili nituen. Tutorearekin adostu moduan, apirila amaitzerako erreportajea bidali nion. 2022ko maiatza: Behin erreportajea zuzendariari bidalita, elkarrizketa prestatzeari ekin nion. Hilaren 1ean, Aralarko Larreen Irekiera ekitaldian izan nintzen, Larraitzen. Gainera, egun berean, mendira joan nintzen, orduan igo baitziren lehen artzainak. Maiatzaren 5ean elkartu nintzen artzainarekin, orduan igo behar baitzen hurren sei hilabeteak igaroko zituen txabolara. Bere lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan nuen. Artzainarekin eta artaldearekin batera igo nintzen txabolara eta bertan igaro nuen eguna bere egunerokoa ezagutzen. Artzaina ardiak jezten hasi zenean, iluntzean, itzuli nintzen herrira. Hurrengo egunak, elkarrizketa idazten eta erreportajean zuzenketak egin zein txukuntzen igaro nituen. Hilaren 8an bidali nion elkarrizketa tutoreari eta, 10ean, tutoretza bilera izan genuen. Aurreko asteetan, posta elektroniko bidez egon ginen harremanetan; beraz, galdera askorik ez neukan. Halere, azken ukituen inguruko zalantzak argitu nahi nituen. Ordutik aurrera, lanari azken ukituak ematen hasi nintzen. Testua maketatzea erabaki dut, mendira joan nintzenetan argazki ugari atera nituenez, lana aberastu dezaketela uste baitut. Horregatik, lana entregatu aurreko egunetan maketazioarekin aritu naiz. Bi orritara maketatu dut, aldizkari bat izango balitz bezala. Bestetik, memoriarekin hasita nengoen arren, azken egun horiek erabili ditut guztiz osatzeko. | science |
addi-53606ec1a326 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59190 | Jupiter's atmosphere dynamics during the Juno mission | Iñurrigarro Rodríguez, Peio | 2022-11-25 | v Laburpena Jupiter eguzki-sistemako planetarik handiena da. Bere atmosfera etengabe hodeiz estalita dago fenomeno atmosferiko ugari aurkeztuz, kilometro gutxiko egiturak zein planeta osora zabaltzen direnak. Gainera fenomeno horien arteko elkarrekintzak ez dira ondo ezagutzen. Planetaren atmosferan topa daitezkeen egitura atmosferikoen artean zikloiak, antizikloiak, uhin atmosferikoak, ekaitz konbektiboak, zurrunbiloak eta eskualde turbulentuak daude. Jupiterren atmosferaren dinamika ikertzeak, Lurrekoak ez bezalako baldintzetan garatzen diren prozesu meteorologikoei buruzko informazioa eman dezake. Izatez, Lurraren tamaina baino handiagoko fenomenoak aurkitu daitezke Jupiterren atmosferan. 2016tik Juno misioa (NASA) Jupiter ikertzen ari da, helburu nagusia planetaren barnealdea aztertzea izanik eremu grabitatorio eta magnetikoa neurtuz eta planetaren barnealdetik datorren mikrouhinen igorpena aztertuz. Honez gain, Juno misioa goi-atmosferan gertatzen diren lehen deskribatutako fenomeno meteorologiko konplexuen irudi oso zehatzak ateratzen ari da. Jupiterren ohiko fenomeno mota bat bero sorraren askapenak bultzatutako ekaitz konbektibo hezeak dira. Ekaitz hauek planetaren dinamika atmosferikoaren kontrolean eragin garrantzitsua daukatela susmatzen da. Ekaitz hauek eskala desberdineko aktibitatea gara dezakete: beraien ingurunean luzaroan behagarriak diren ondorioak sustatzen ez dituzten iraupen laburreko ekaitz txiki eta lokalizatuetatik, maila planetarioko perturbazioak sortzeko gaitasuna duten iraupen luzeko ekaitz handi eta indartsuetaraino. Azkeneko hauek, garatzen diren latitude banda osoaren egitura era handi baten alda dezakete. Lehenengo motako ekaitzak ohikoenak dira, perturbazio planetarioak sortzen dituztenak, ostera, hainbat urtetako zikloetan gertatzen dira. Tesi honetan, konbekzio hezea Jupiterren atmosferan eta hodei ikusgaien eboluzioa ekaitz konbektiboen aurrean ikertu egin dira. Hiru ekaitz zehatz aztertu egin dira, lurretik eta espazio-ontzietatik egindako behaketak erabiliz eta hauek zenbakizko ereduekin konbinatuz. Ekaitz hauek Jupiterren Hegoko Banda Epelean garatu egin ziren zikloi baten barruan 2018, 2020 eta 2021 urteetan. Hiru kasuetan behaketek erakutsi zuten ekaitz konbektiboen eragina zikloien barnealdean mantendu egin zela, zikloiak eta hauen inguruneak hilabeteetan zehar eraldatuz eta kasu bakoitzean azkeneko emaitza desberdina izanik. Hiru ekaitz hauetaz gain, beste bi ekaitz konbektibo ere aztertuak izan dira, Voyager 1 eta Voyager 2 misioek 1979an zikloien barruan garatzen behatu zituztenak. Atmosferaren ezaugarriak eta zikloi eta ekaitzen propietateak arakatzeko, behaketak Explicit Planetary Isentropic-Coordinate (EPIC) Zirkulazio Orokorraren Ereduarekin simulatu egin dira. Halaber, simulazio hauek erabiliak izan dira simulatutako ekaitzen arteko energia eskalen konparaketa erlatiboa burutzeko. Lortutako emaitzek adierazten dute erlazio bat dagoela ekaitzek askatutako energiaren eta zikloien tamainen artean. Behaketen eta simulazioen arteko konparaketak adierazten du, ikertutako ekaitz guztiek energia-iturri moduan uraren konbekzio hezea dutela. Tesiaren garapenean zehar EPIC ereduaren hasieratzea baita aldatua izan da, simulazioetan erabiliko den Jupiterren atmosfera tenperatura eta haizeen hiru-dimentsioko datuetan oinarrituta egoteko. Halaber, ekaitz konbektiboen agerpena Jupiterren eta hasierako bilakaera baldintza atmosferiko desberdinetan ikertuak izan dira Anelastic Model of Moist Convection (AMMC) eredu numerikoaren bertsio eguneratu batekin. Eredu hau hirudimentsioko hodei eredu bat da ekaitzean garatzen diren mugimenduak simulatzeko gai dena. Tesian eredu honen nukleo dinamikoa eguneratua izan da, ereduaren egonkortasuna hobetuz. Simulazio hauek erakusten dute baldintza jakin batzuetan,
6 1. Kapitulua. Sarrera 1.3 irudia: Jupiterren hodeien egitura bertikala oreka termokimikoaren eredu batekin kalkulatua (4.2 atala) atmosfera pseudoadiabatiko baterako eta kondentsagarrien hiru sakoneko ugaritasun desberdinetarako. Lerro etenak, lerro etengabeak eta eten-puntudun lerroak kondentsagarrien 0.2, 2.7 eta 5.0 aldiz eguzkiaren ugaritasun kasuak adierazten dituzte, hurrenez hurren. egon behar dira (goikaldean dauden egiturek Eguzkitik datorren erradiazioa gutxiago xurgatzen dutelako), aerosol edo hodei alturik ez dituzten eskualdeak ilun agertzen direlarik (Eguzkiaren erradiazioa xurgatua izan delako argiak eginiko bidean lehenengo amoniako hodeietaraino eta ondoren behatzaileraino). 890 nm-tan behatzen diren egitura trinko eta distiratsuak hodei altuen adierazgarri dira. Erradiazio bidezko garraio ereduek hodei hauen gailurrak 100 mbar mailatik hurbil kokatzen dituzte, konbekzio indartsua behar dutelarik hain altu heltzeko. 1.2.3 Bandak eta zonak Jupiterren ezaugarri bereizgarrienetariko bat bere atmosferak erakusten duen bandadun egitura da, ekuatorearekiko paraleloak diren eta alternoki agertzen diren marra zurixkek eta ilunek (marroixkek) osatzen dutena. Albedo altuko eskualdeak zona (zone ingelesez) izenarekin ezagunak dira eta albedo baxukoak banda izenarekin (belt ingelesez). 1.4 irudiak Hubble Espazio Teleskopioaren (Hubble Space Telescope ingelesez, HST) datuekin eraturiko planetaren mapa oso bat erakusten du, https://archive.stsci.edu/prepds/opal/ webgunetik eskuratua izan dena. Mapan argi antzematen da Jupiterren bandadun egitura. Bandak eta zonak haize zonalekin erlazionatuta daude (ikusi beherago), ondorioz, bortizitateari dagokionez, zonak eskualde antiziklonikoak dira eta bandak ziklonikoak. Zonetan hodeiak bandetan baino garaiago (presio txikiagoetan) kokatuta daude. Bandek eta zonek izen propioak dituzte. Tesi honetarako hurrengo bandek interes berezia dute aztertutako ekaitzak banda hauetan garatu egin direlako: 23◦ − 30◦N latitude bitartean dagoen Iparreko Banda Epela (North Temperate Belt, NTB, ingelesez), 6◦ − 17◦N tartean dagoen Iparreko Banda Ekuatoriala (North Equatorial Belt, NEB), eta hurrenez hurren 8◦ − 20◦S, 26◦ − 32◦S eta 36◦ − 40◦S tartetan dauden Hegoko Banda Ekuatoriala (South Equatorial Belt, SEB), Hegoko Banda Epela (South Temperate Belt, STB) eta Hego Hegoko Banda Epela (South South Temperate Belt, SSTB).
1.2. Jupiterren atmosfera 7 1.4 irudia: 2020ko abuztuko Jupiterren koloretako mapa konposaketa HST OPAL programako (GO-15929) (Simon et. al., 2015) datuak erabiliz. Mapa https://archive.stsci.edu/ prepds/opal/ estekatik eskuratua izan da. RGB kanaletan F631N, F502N eta F395N iragazkietan ateratako irudiak erabili egin dira. Mapan Jupiterren bandadun egitura nabaria da, eta baita ikus daitezke hainbat bortize, eskualde turbulentu eta ekaitz konbektibo. Gezi gorriak Orban Gorri Handia (Great Red Spot, GRS, ingelesez) adierazten du eta gezi berdeak Oval BA izeneko antizikloia. Gezi urdinek ekaitz konbektiboak adierazten dituzte, bai Iparreko Banda Epelean noizbehinka agertzen diren ekaitz oso handietako bat eta baita normalean behatuak izaten diren beste ekaitzak. Tesirako garrantzia duten bandak baita nabarmenduak izan dira. Goi-troposferan bandak aerosol gutxi dituzten eskualde beroak dira eta zonak, ordea, aerosol asko dituzten eskualde hotzak (Gierasch et. al., 1986). Horrek adierazten du, beste bero iturririk egon ezean, behintzat goi-troposferan, zirkulazio bat dagoela non bandetan airea hondoratzen ari den adiabatikoki berotuz eta zonetan airea igotzen ari den adiabatikoki hoztuz (Ingersoll et. al., 2004). Dena den, proposatua izan da zirkulazio eskema hau maila sakonetan alderantzikatu egiten dela (Ingersoll et. al., 2000), behatutako tximisten sakabanaketak adierazten duelako konbekzio hezea gehienbat bandetan gertatzen dela, eta konbekzio hezea goranzko mugimenduekin erlazionatuta dagoelako. Banda eta zona gehienak denboran egonkorrak dira. Hala ere, banda batzuk hainbat urteko zikloetan beraien itxura alda dezakete ekaitz konbektiboek hasierazitako fenomeno konplexuen bidez (Fletcher et. al., 2011, 2017b; Pérez-Hoyos et. al., 2020; Sánchez-Lavega eta Gómez, 1996; Sánchez-Lavega et. al., 2008). 1.2.4 Haize zonalak Jupiter eta eguzki-sistemako beste kanpoko planetek ekuatorearekiko paraleloak diren (hau da, norabide zonalean) eta latitudearekin alternatzen doazen mendebalderanzko eta ekialderanzko haize korronteak dituzte. Honen arrazoia, planeta hauen errotazio bizkorra da, zeinek Coriolis indar handiak sortzen dituen. Planeta hauek oreka geostrofikoan daude, hau da, Coriolis indarra eta presioaren gradiente meridionala orekan daude (Sánchez-Lavega, 2011). Planeta hauen haize zonalen ezaugarri nabarmenenak beraien jet anitzeko egitura, ekuatoreko jet-a (ekialderanzkoa dena Jupiter eta Saturnon eta mendebalderanzkoa Urano eta Neptunon), eta haizeen intentsitatea dira. 1.5 irudian ikus daitezke
10 1. Kapitulua. Sarrera 1.6 irudia: Jupiterren atmosferan garatutako uhinen adibideak. a panela: uhin zirkunpolarrak erakusten dituzten Cassini behaketen proiekzio polarrak (Barrado-Izagirre et. al., 2008tik hartua). Ipar proiekzio polarra ezkerraldean dago eta hego proiekzio polarra eskuinaldean. b panela: NEBko eskala txikiko uhinak erakusten dituen 2017ko apirilaren 3ko HST datuekin egindako kolore konposaketa (Simon et. al., 2018a-tik hartua). dauden luma zuri itxurako egiturekin batera, ekuatorean harrapatuta dagoen eskala planetarioko uhin baten modura interpretatu izan dira (Allison, 1990; Ortiz et. al., 1998). Eskualde hauek ezagunak dira beraien lehortasunagatik eta Galileo Zunda horrelako egitura batetik sartu zen Jupiterren atmosferan bere jaitsieran (Orton et. al., 1998). 1.3 Behaketen erregistroa XIX. mendearen erditik aurrera Jupiter era jarraitu baten behatua izan da, Orban Gorri Handia eta antzeko egitura meteorologikoen bilakaeraren jarraipena eginez. Peek (1958)-k Jupiterren hasierako behaketa hauen laburpena aurkezten du. Jupiterrera heldu ziren lehenengo espazio-ontziak Pioner 10 1973an eta Pioner 11 1974an izan ziren. Misio hauek Jupiterren gain-hegaldia burutu zuten eta planetaren hurbileko lehenengo irudiak atera zituzten. Jupiterrek erradiatutako energiari, planetaren konposizio kimikoari eta egitura termikoari buruzko informazioa eman zuten eta baita ere Jupiterren eremu grabitatorio eta magnetikoari buruz. Planetaren esplorazioari dagokionez, lehenengo iraultza handia 1979an Voyager 1 eta Voyager 2 misioek burutako gain-hegaldien eskutik etorri zen. Espazio-ontziek zeramatzaten kamerekin bereizmen handiko irudiak atera zituzten, fenomeno atmosferikoei buruzko ikerketa zorrotzak ahalbidetuz (Smith et. al., 1979a,b). Behaketa hauek erabiliak izan ziren Jupiterren haize zonalen lehenengo profila neurtzeko (Limaye, 1986). Planetaren egitura termiko bertikala baita eratorri egin zen burututako irrati-estalketa esperimentuetatik (Lindal et. al., 1981). Gainera, Voyager misioek jasotako datuekin baita ere atmosferaren konposizio kimikoa neurtu egin zen. Gaur egun, Voyager misioek egindako Jupiterren atmosferaren behaketak oso baliogarriak izaten jarraitzen dute. Tesi honetan Voyagerren irudi zehatz batzuk aztertuak izan dira. Galileo misioa (1995-2003) izan zen Jupiter orbitatik ikertu zuen lehenengo misioa. Misio hau orbitatzaile batengatik eta Jupiterren atmosferara sartu zen zunda batengatik osatuta zegoen. Galileo misioak Jupiterren sistemaren eta planetaren atmosferaren lehenengo esplorazio zehatza burutu zuen (Vasavada eta Showman, 2005). 1995ean Galileo Zunda Jupiterren atmosferan sartu egin zen 22 bar-etara arte helduz suntsitua izan aurretik. Zundak konposizio kimikoari, egitura termikoari
1.4. Junoren Jupiterren esplorazioa 11 eta haizeen abiadurei buruzko in situ neurketak egin zituen. Hala ere, zunda Jupiterren atmosferako egitura berezi baten sartu egin zenez, 5 µm-ko hot spot baten hain zuzen ere (Orton et. al., 1998), jasotako datuak ez ziren atmosfera orokorraren adierazgarri. Galileo orbitatzaileak egindako tximisten detekzioek ahalbidetu zuten 2.5 bar edo sakonago sortutako tximisten eta ur-konbekzio hezean oinarrituriko ekaitzen arteko erlazioa ezartzea (Gierasch et. al., 2000; Little et. al., 1999). Galileo misioa oraindik aktibo zegoen bitartean, Cassini misioak Jupiter bisitatu zuen espazio-ontziaren Saturnorako bidean, unerik hurbilena 2000ko abenduan izanik. Jupiterren egindako gain-hegaldian zehar, Cassini misioa 6 hilabete egon zen Jupiterri buruzko datuak hartzen. Datu hauekin hodeien mugimenduak eta hodei ikusgaien gainetik dauden tenperaturak eta konposizio kimikoaren sakabanaketak aztertu ahal izan ziren (Porco et. al., 2003; Vasavada eta Showman, 2005). Plutora joan zen New Horizons misioak baita bisitatu egin zuen Jupiter 2007ko otsailean grabitate laguntza maniobra bat egiteko. New Horizonek oso bereizmen handiko irudiak hartu egin zituen hodeien dinamika ikertzeko (Reuter et. al., 2007), atmosferaren konposaketa kimikoa ere aztertu egin zuen eta lehenengo aldiz eskualde polarretan tximistak topatu zituen (Baines et. al., 2007). 1.7 irudiak Jupiter bisitatu egin duten espazio-ontziek ateratako irudien adibideak erakusten ditu Voyager 2-tik (a panela) New Horizons-era (d panela), Galileo (b panela) eta Cassini (c panela) barne daudelarik. Gainera, urteetan zehar Hubble Espazio Teleskopioak Jupiterren atmosferaren aldakortasuna ulertzeko oso garrantzitsuak diren behaketa multzoak egin ditu. Azken urteotan, 2015etik aurrera, Jupiter behintzat urtean behin behatua izan da Hubble 2020: Outer Planet Atmospheres Legacy (OPAL) programaren zati moduan (Simon et. al., 2015). Beste teleskopio askorekin (besteak beste, Keck, VLT, ALMA eta astronomo afizionatuen ahalegin globala) lortutako bestelako behaketek datu multzo handi eta konplexua osatzen dute. 1.4 Junoren Jupiterren esplorazioa Juno NASAren misio bat da, 2016ko uztailetik Jupiter orbitatzen dabilena, Jupiterren sorrera, eboluzioa eta barne egitura aztertzeko diseinatuta dagoena (Bolton et. al., 2017b). Misio honek Jupiterren barne egituraren eta eguzki-sistemaren eraketaren ereduak hobeto mugatzea ahalbidetuko du. Misioaren helburu nagusia Jupiterren barnealde sakona arakatzea da, planetaren eremu grabitatorio eta magnetikoen neurketa zehatzen eta planetaren barrutik datorren mikrouhin igorpenaren bidez. Ikuspuntu meteorologikotik, Juno Jupiterren atmosferaren bi ezezagun nagusienetarikoak esploratzen dabil: alde batetik, grabitate neurketen eta mikrouhin datuetatik haize zonalen eta beste egitura meteorologiko batzuen sakoneraren zehaztapena; eta, beste alde batetik, kondentsagarrien (ura eta amoniakoa) banaketa sakonaren esplorazioa. Juno bira egiten duen espazio-ontzi bat da, minutuko 2 bira ematen dituena eta zortzi tresna zientifiko eta hasiera baten publikoarekin elkarrekintza sustatzeko asmoarekin jarritako dibulgazio kamara bat dituena. Atmosferaren ikerketarako garrantzitsuak diren tresnak hurrengoak dira: • Microwave radiometer (MWR) tresna: tresna honek mikrouhinen tartean behatu egiten du Jupiterren atmosfera sakona aztertzeko, 1000 bar-eko sakonerara
16 1. Kapitulua. Sarrera 1.10 irudia: Junok MRW tresnarekin detektatutako tximistak lehenengo zazpi perijoveetan mikrouhin esferikoen modura (zirkulu urdinak). Aurreko espazio-ontziek detektatutako flash optikoak baita adierazita daude. Brown et. al. (2018)-tik eskuratua. egoera likidoan topatu tximista hauek sortu egiten diren presio tartean dauden tenperaturetan. Becker et. al. (2020)-k azaleko tximistak sortzeko bi aukera proposatzen ditu: alde batetik amoniako-ur nahasketa bat suposatzen duen mekanismoa, 2.3 atalean deskribatzen den "mushball" ereduarekin bat datorrena, eta beste alde batetik tamaina desberdineko izotz zatien talken bidezko tximista sorrera. Azkenik, Juno misioak perijove bakoitzean Jupiterren xerra txiki bat behatu egiten du. Goi-atmosferako emaitzen interpretazioa burutzeko, HST eta lurreko teleskopioetatik egindako behaketak eta ikerketa teorikoak beharrezkoak dira. Tesian egindako lanaren zati handi bat Junoren lurreko laguntzarekin erlazionatuta dago. Atal honekin bukatzeko, Junoren ikerketek Jupiterren atmosferari buruzko hainbat galdera berri piztu dituzte. 2030ko hamarkadan sistema jobianoa xehetasun handiarekin ikertua izando da JUICE (Jupiter Icy Moons Explorer, ESA) eta Europa Clipper (NASA) misioen bidez. Misio hauek Jupiterren inguruko ilargi izoztuen azterketan zentratuko dira, baina Jupiterri buruz daukagun jakintzan baita aurrera pausoak bultzatuko dituzte. Garai horretan, gainera, behaketa-instalazio handi berriek, esaterako James Webb Teleskopio Espazialak (James Webb Space Telescope) eta Extremely Large Telescope moduko 30 m-ko teleskopioek, planeta modu berri baten ikertzeko ahalmena emango dute. 1.5 Tesiaren helburuak eta egitura Tesiaren helburu nagusiak Juno misioan zehar Jupiterren "geruza meteorologikoan" garatutako fenomeno atmosferikoen eta Jupiterren konbekzio hezearen ezaugarrien ikerketa izan dira. Helburuak bi multzo nagusitan sailka daitezke: • Behaketen ikuspegitik: Juno misioan zehar behatutako hainbat ekaitz konbektiboren epe laburreko eta luzeko bilakaeraren analisia. Tesian aztertutako ekaitzak zikloien barnean garatu egin ziren.
1.5. Tesiaren helburuak eta egitura 17 • Ikuspegi teorikotik: (i) zikloien barruan behatuak izan diren sortutako ekaitz konbektiboak zenbakizko ereduekin erreproduzitu eta fenomeno hauen energiak aztertu. Helburu hau betetzeko Explicit Planetary Isentropic-Coordinate (EPIC) eredua (Dowling et. al., 1998) erabili egin da ekaitz konbektiboek sortutako efektuen aurrean inguruneak nola erantzun egiten duen simulatzeko. (ii) hiru dimentsioko Anelastic Model of Moist Convection (AMMC) eredua (Hueso eta Sánchez-Lavega, 2001) eguneratu, eta Jupiterren konbekzio hezea simulatu baldintza atmosferiko desberdinetan konbekzio hezea zein kasutan gara daitekeen eta sortutako ekaitzaren ezaugarriak aztertzeko. Tesiak hurrengo egitura dauka: konbekzio hezea Jupiterren 2. kapituluan deskribatu egiten da. 3. kapituluak atmosfearen dinamika aztertzeko erabilitako behaketadatu multzoak aurkezten ditu. 4. kapituluan tesian erabilitako eredu numerikoak eta hauetan egindako aldaketak zehazten dira. Ondoren, zikloi itxietan garatutako ekaitz konbektiboen azterketa 5. kapituluan aurkeztu egiten da. 5.4 atalak Jupiterren ekaitz konbektiboen energia eskalen arteko konparaketa eta hauek bultzatzeko beharrezko ur ugaritasuna erakusten ditu. 6. kapituluan EPIC ereduan egindako aldaketak hasierako atmosfera errealista bat erabiltzeko deskribatu egiten dira, eta hasierako atmosfera berri honekin egindako BA Obaloaren simulazioak eta hauen konparaketa infragorri ertainean lortutako Jupiterren behaketekin erakusten dira. AMMC ereduarekin egindako konbekzio hezearen simulazioak 7. kapituluan azaltzen dira. Azkenik, tesiaren laburpen eta ondorioak eta etorkizunerako lana 8. kapituluan daude. Honetaz gain, A eranskinean PlanetCam UPV/EHU tresnarekin ateratako behaketen adibide gehiago erakusten dira, eta B eranskinean tesian zehar landuriko eta konbekzio hezearekin zuzeneko loturarik ez duten Jupiterri buruzko ikerketa gehigarrien laburpenak.
19 2. Kapitulua Konbekzio hezea Jupiterren atmosferan Kapitulu honetan konbekzio hezearen ezaugarriak azaltzen dira. Aspalditik susmatzen da konbekzio hezeak garrantzi handia daukala Jupiterren atmosferaren dinamika orokorraren kontrolean. Horretaz gain, kapitulu honetan gai honekin erlazionatutako Juno misioak egindako aurkikuntza berriak berrikusten dira. 2.1 Konbekzio hezeari buruzko oinarrizko kontzeptuak Konbekzio hezea, aire partzela heze bat igo egiten den bitartean bere lurrunkorren zati bat kondentsatzerakoan gertatzen den prozesu atmosferikoa da. Gorantz doan partzela denborarekin hoztu egiten da, baina kondentsazioan askatutako bero sorrak partzela berotu egiten du bere ingurunearekiko, partzelak dentsitate baxuagoa eta flotagarritasun positiboa izatea eraginez, eta ondorioz honen igoera bultzatuz. Mugimendu konbektibo heze batean, igotzen den aire partzelaren profil termiko bertikalak kondentsagarriek pairatutako fase trantsizioan askatutako energiaren ondorioz aldatutako profil adiabatikoa jarraitzen du. Aldatutako profil adiabatiko honi adiabatiko hezea edo pseudoadiabatikoa deritzo. 4.2 atalean pseudoadiabatikaren ekuazioa (4.19 ekuazioa) adierazten da. Aire partzela igo ahala, partzelak bere ingurunearekiko duen tenperatura eta dentsitate desberdintasunak partzelan flotagarritasun positiboa eragiten du. Prozesuaren ezaugarriak ingurunearen tenperatura profilaren eta partzelaren hezetasunaren eta kondentsatzeko bideragarritasunaren araberakoak dira. Kondentsazioa, kondentsazio-nukleoen gainean gertatzen da partzela asetasunera iristen denean, edo kondentsazio-nukleorik egon ezean, gainasetasun nahikoa lortzen denean (Houze, 1993). Lurrean, cumulus eta cumulonimbus hodeiak konbekzio hezearen ohiko fenomenoak dira. Hodei hauek egitura bertikal luzeak garatzen dituzte, azkar eboluzionatu egiten dute eta prezipitazio ugari sor dezakete. Ekaitz konbektiboak sortu egiten dira hezetasun kantitate bat daukan aire partzela bat bertikalki gorantz egiten duenean aszendentziazko kondentsazio-mailara heldu arte (Lifting Condensation Level, LCL), non lurrun kondentsagarriak kondentsatzen hasten diren hodeiak sortuz eta bero sorra askatuz aire partzela berotuz. Maila honek lurruna asetuta edo gainasetuta egotea eskatzen du kondentsazio-nukleoen eskuragarritasunaren arabera. Kondentsazio-nukleoak hauen gainazaletan kondentsazioa hastea errazten duten aerosolak dira. Aire partzela gorago igotzen bada ingurunea baino flotagarriagoa bihurtzen den mailara helduz, konbekzio askeko mailara (Level of Free
2.2. Ekaitz konbektiboak Jupiterren 23 desberdinen adibideak erakusten ditu, goiko lerroan eskala planetarioko NTBD eta SEBD ekaitzak egonik eta eskala txikiagoko ekaitzak beheko lerroan. 2.2 irudia: Jupiterren atmosferan garatzen diren eskala desberdineko ekaitz konbektiboen adibideak. a eta b panelek, hurrenez hurren, NTBD eta SEBD eskala planetarioko perturbazioak erakusten dituzte. c panelean, EZko ekaitzak, eta d panelean, GRSaren mendebaldeko eta NEBko ekaitzak, eskala txikiagoko ekaitzak ikus daitezke. Nahiz eta amoniakoa izan hodei ikusgaiak osatzen dituen konposatu nagusia, kondentsatzerakoan urak bero sor gehiago askatu egiten du. Oso altuera garaietara iristen diren gainditze ekaitzen behaketak (Fletcher et. al., 2017b; Hueso et. al., 2022; Hunt et. al., 1981; Iñurrigarro et. al., 2020; Sánchez-Lavega et. al., 2008; Sánchez-Lavega et. al., 2017), eta 3 bar baino presio handiagoetan eratzen diren tximista sakonen behaketak (Gierasch et. al., 2000; Little et. al., 1999), urak sustatutako konbekzio hezearen adierazle sendoak dira. Junok 1.4 − 1.9 bar tartean detektatutako flash optikoak (Becker et. al., 2020), amoniakoaren kondentsazio mailatik behera baina ur-hodei mailaren gainetik, ur-ekaitz sakonen bidez urak eta amoniakoak sor dezaketen "mushballs"-aren markoan azal daitezke (Guillot et. al., 2020a,b). Eredu kontzeptual hau 2.3.1 azpiatalean azaldu egiten da.
2.3. Fenomeno konbektiboak Jupiterren Juno misioan zehar 25 2.3 irudia: Mushball ereduaren faseen (Guillot et. al., 2020a) eta Junok detektatutako azaleko tximisten (Becker et. al., 2020) eskema. 2.3.2 Eskala handiko ekaitz konbektiboak Juno misioan zehar Juno misioaren hasieran, 2016ko urriaren erdialdean, NTBan eskala planetarioko perturbazio bat garatu zen (Sánchez-Lavega et. al., 2017). Perturbazio hau hasi egin zen milaka kilometroko tamaina zuten lau ekaitz konbektiboren agerraldiarekin 22◦N eta 23◦N latitude planetografikoen artean, NTBko jetaren hegoaldeko gune antiziklonikoan, longitude desberdinetan. Ekaitz hauek 155 − 175 ms-1-ko abiadura zuten, jetaren profil zonala baino arinago mugituz. Perturbazioa hasi baino hilabete batzuk lehenago jet zonala azeleratu egin zen (Hueso et. al., 2017), aurreko NTBDetan bezala (Sánchez-Lavega et. al., 2008). Ekaitzen agerpena JunoCam-en bereizmen baxuko behaketetan detektatua izan zen, garai horretan Jupiter eguzki-konjuntziotik hurbil zegoelako. Beraz, NTBD honetan ez zen egon ekaitz konbektiboen hasierari buruzko behaketarik. Sánchez-Lavega et. al. (2017)-k burututako balioespenen arabera, perturbazio hau eratu zuten ekaitz batzuk irailaren erdialdera agertu ziren eta beste bat urriaren hasieran. Urrian eta azaroan, Jupiterren eguzki-konjuntzioaren ostean, egindako behaketek erakutsi zuten ekaitz bakoitzak lorratz turbulentu bat sortu zuela, latitude banda osoa inguratuz eta jetaren alde antiziklonikoan filamentu distiratsuak eta alde ziklonikoan orban ilunak dituen uhin moduko egitura bat eratuz. Bi egitura mota hauek 100 − 125 ms-1-ko abiadurekin mugitzen ziren, perturbatu gabeko jeta baino askoz ere astiroago. Beste NTBD batzuetan ere itxura berdineko uhin moduko egitura honen eraketa behatua izan zen. Egitura ilunen ezaugarriak bat zetozen mugimendu beherakorrekin, distiratsuenak, ordea, goranzko mugimenduekin bateragarriak ziren. Sakonera gutxiko uren eredu batekin eta EPIC ereduarekin egindako NTBDen zenbakizko simulazioek erakusten dute egitura hauek uhin batek eragin ditzakeela (Sánchez-Lavega et. al., 2017; Sankar et. al., 2021; Sankar eta Palotai, 2022). Ekaitzen iraupena aurreko kasuen antzekoa izan zen (Sánchez-Lavega et. al., 2008), desagertu
26 2. Kapitulua. Konbekzio hezea Jupiterren atmosferan aurretik hilabete bat baino gehiagoko iraupenarekin. Perturbazio hauetan ekaitzak desagertu egiten dira ekaitz baten nukleoa beste baten lorratzera heltzen denean. Azaroaren amaieran fenomenoa bukatu egin zen, banda gorrizka homogeneo bat eratuz (Pérez-Hoyos et. al., 2020; Sánchez-Lavega et. al., 2017). Lau urte geroago, Jupiterren oposiziotik hurbil, beste NTBD bat hasi egin zen lehenengo 2020ko abuztuaren 18an ekaitz baten agerpenarekin eta ondorengo beste bi ekaitzen agerraldiekin 2020ko irailaren 2 eta 7an (Rogers, 2020a,b,c). Hiru ekaitz konbektibo hauek 23◦N inguruko latitudeetan agertu ziren eta ∼ 155 − 165 ms-1- ko deriba-abiadura zuten. 2.2 irudiko a panelak lehenengo ekaitzaren nukleoa eta lorratz turbulentua erakusten ditu ekaitza agertu eta egun gutxira. Kasu honetan, ekaitzak irailaren erdialdera arte edo urriaren hasiera arte aktibo mantendu egin ziren. Perturbazio honen garapena aurreko NTBDen antzekoa izan zen, egitura ilun eta distiratsuez osaturiko uhin moduko eskualde turbulentu baten eraketarekin, eta lorratza disipatu ostean NTBaren eraldaketarekin banda gorrizka eta homogeneoago batean. 2016ko NTBDa bukatu eta gutxira, 2016ko abenduaren 29an Jupiterren STBan ekaitz konbektibo handi baten agerpena zikloi baten barnean behatu egin zen 16.2◦- ko latitude planetografikoan (de Pater et. al., 2019; Rogers, 2018). Hurrengo hilabeteetan zehar beste ekaitza berri batzuk agertu egin ziren lehenengo ekaitzaren hasierako puntutik gertu. Ekaitzen materiala haize zonalak jarraituz hedatu egin zen SEBaren eskualde oso handi bat perturbatuz. Ekaitz hauek aurreko SEBDen antzekoak ziren (Fletcher et. al., 2017b; Hueso et. al., 2002; Sánchez-Lavega eta Gómez, 1996). Hala ere, Voyager-en SEB ekaitzak bezala, ekaitz hauek ez ziren garatu SEBaren desagertze egoeran eta ez zuten SEBa guztiz perturbatu. de Pater et. al. (2019)-k egindako 2016-2017 SEB ekaitzen analisiak adierazi zuen ekaitzen nukleoak amoniako ugaritasun altua zutela, segur aski ur-hodei sakonenean sortutako ekaitz konbektiboek maila sakonetatik amoniakoa kondentsa daitekeen goiko mailetara eramanda. Honetaz gain, 2018, 2020 eta 2021ean Jupiterren STBan hiru ekaitz konbektiboren garapena zikloi itxien barruan behatu egin zen (Hueso et. al., 2022; Iñurrigarro et. al., 2020). Ekaitz hauek askoz ere iraupen laburragoa eduki zuten, bakarrik ordu edo egun gutxi batzuk, eta ez zituzten planetaren eskualde handiak eraldatu, ekaitzak agertu egin ziren zikloiek ekaitzen efektuak beraien barnean mantendu zituztelako. Dena den, fenomeno hauen eboluzio luzeek epe luzeko turbulentzia sortu zuten eta zikloiak era esanguratsu batean eraldatu zituzten. Ekaitz hauen ezaugarriak eta eboluzioa zehazteko egindako behaketen analisia eta fenomeno hauek simulatzeko egindako zenbakizko simulazioak 5. kapituluan jorratutako gaiak dira.
27 3. Kapitulua Tesi honetan aztertutako behaketak Kapitulu honek tesian erabilitako datu multzo desberdinak aurkezten ditu. Astronomo amateurren bereizmen handiko behaketek fenomeno atmosferikoen epe luzeko eboluzioa aztertzeko beharrezkoa den denbora estaldura ematen dute. PlanetCam UPV/EHU, Hubble Espazio Teleskopioak eta JunoCam-ek, ostera, eskualde eta denbora zehatzetan hodeien morfologia eta mugimenduei buruzko informazioa ematen duten bereizmen oso handiko irudiak lortzen dituztelarik. 3.1 Amateurren behaketak Astronomo afizionatuek, beraiek egindako Jupiter eta eguzki-sistemako beste planeten kalitate handiko behaketak datu-base publikoetara igo egiten dituzte, esate baterako Planetary Virtual Observatory Laboratory (PVOL, http://pvol2.ehu. eus/pvol2/, Hueso et. al. 2010, 2018) eta Association of Lunar and Planetary Observers in Japan (ALPO-Japan, https://alpo-j.sakura.ne.jp/indexE.htm) datubaseetara. Normalean, amateurren behaketen kopuru maximoa planeten oposiziotik hurbil gertatzen dira, Jupiterren kasuan data horren inguruan egunero dozenaka irudi lortuz. Juno Jupiterrera heldu zenetik mundu osoko hainbat behaketa kanpaina burutu egin dira misioari laguntzeko, astronomo afizionatu askok parte hartu egin dutelarik. Astronomia zaleen komunitateak erabilitako kameretan eta irudiak prozesatzeko tekniketan egindako aurrerapen berriei esker (Mousis et. al., 2014), astronomo amateurrek aurreko hamarkadetan baino kalitate handiagoko irudiak lor ditzakete. 3.1 irudiak normalean amateur komunitateak erabilitako iragazkietan (kolorean, 1 µ baino laburragoko infragorri hurbilean eta 890 nm-ko metanoaren xurgapen banda sendoan) ateratako behaketen adibideak erakusten ditu. Behaketa hauek normalean 20 − 50 cm-ko irekiera duten teleskopioekin, irudiak azkar ateratzen dituzten kamerekin eta "lucky-imaging" teknika (Law et. al., 2006) erabiliz lortu egiten dira. Teknika honen oinarria irudiak ahalik eta azkarren ateratzean, turbulentzia atmosferikoaren efektuak izozteko, eta bakarrik kalitate handieneko irudiak konbinatzean datza. Astronomo amateurrek normalean planetaren bideo-behaketak ateratzen dituzte, ondoren software batekin prozesatuak direnak soilik fotograma onenak elkarrekin pilatzeko seinale-zarata ratio altua duen irudi bat lortuz. Denbora tarte labur batean hainbat irudi lortu egiten baldin badira, oraindik kalitate handiagoko irudi bat eskura daiteke, irudi hauek elkartuz derrotazio izeneko teknikaren bidek. Teknika honek planetaren errotazioa kontuan hartu egiten du behaketak elkartzerakoan
3.2. PlanetCam UPV/EHU 29 hauek eskuratu egin diren denbora tartean zehar. Azkenik, irudia goi-paseko iragazkiekin edo beste metodo batzuekin prozesatu egiten da bukaerako bereizmen handiko irudia lortzeko. Datu multzo honek Jupiterren atmosferaren dinamikaren ikerketarako berebiziko garrantzia duela erakutsi egin du, planetaren atmosferaren denbora estaldura ematen duelako, planeta beha daitekeen epe gehienean ia-ia egunero irudiak edukiz. Behaketa hauei esker fenomeno atmosferikoen epe luzeko bilakaera aztertu ahal izan da. Datu hauekin zientzia gai asko jorra daitezke, besteak beste haize zonalen abiaduraren neurketa "cloud tracking" teknika bidez planetaren biraketa bat edo birengatik aldenduta dauden irudi bikoteak erabiliz (Hueso et. al., 2017). Halaber, egitura atmosferikoen morfologia eta eboluzioaz gain, gertakizun dinamikoen bilakaera edo ekaitz konbektiboen hasiera eta eboluzioa azter daitezke. Bereziki, ekaitz konbektiboen agerpena oso zaila da teleskopio profesionalekin harrapatzea, beraien sorrera ezin delako aurresan. Ondorioz, astronomo amateurrek egiten duten Jupiterren atmosferaren miaketa ia etengabea funtsezkoa da ekaitz konbektiboen batbateko agerpena eta hauen hasierako garapenaren ezaugarriak aztertu ahal izateko. Egitura atmosferikoen ezaugarriak edo beraien bilakaerak ikertu ahal izateko, irudiak nabigatu egin behar dira, hots, pixel bakoitzari dagokion longitude eta latitudea ezarri egin behar zaizkio. Prozesu hau WinJUPOS softwarearekin (http: //jupos.privat.t-online.de/index.htm) egin da. Horretarako, behin behaketaren data eta ordua programan zehaztuak izan diren, programak irudikatzen duen elipsearen tamaina planetak irudian duen tamainari egokitu behar zaio eta elipsearen Ipar poloa planetarenarekin lerrokatu behar da. WinJUPOS behaketen proiekzio zilindrikoak egiteko eta egitura atmosferikoen posizioak eta tamainak neurtzeko ere erabili egin da. 3.2 PlanetCam UPV/EHU PlanetCam UPV/EHU kamera laster bat da Zientzia Planetarien Taldeak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean garatutakoa, eguzki-sistemako planeten bereizmen handiko irudiak ateratzeko (tresnaren deskribapen zehatza Mendikoa et. al., 2016-n azalduta dago). Kamerak bi kanal dauzka aldi berean bi uhinluzera tarte desberdinetan behatzeko. Kanaletako batek argi ikusgaiko uhin-luzeretan behatu egiten du 0.380 µm-tik 1 µm-ra, eta besteak Short-Wave InfraRed (SWIR) uhin-luzeretan, 1 µm-tik 1.7 µm-ra, behatzen du. PlanetCam UPV/EHUk hainbat banda zabaleko eta banda estuko iragazkiak dauzka argi ultramorean, kolorean eta metanoaren xurgapen bandetan eta hauen alboko continuum-ean. PlanetCam-ek lehenago deskribatutako lucky-imaging teknika erabili egiten du bereizmen handiko irudiak lortzeko. Jupiterren kasuan minutu bateko iraupena duten bideoak atera egiten dira. Bideo hauek milaka fotograma eduki ditzakete iragazki distiratsuenetan. Bideoak tresnaren pipelinearekin, PLAYLIST (PLAnetary Lucky Images STacker), prozesatu egiten dira. Lehenengo fotograma bakoitza dagokion flat eta dark-arekin kalibratu egiten da, ondoren soilik kalitate handikoenak elkarrekin pilatzeko. Hainbat bideo baldin badaude, derrotazio teknika erabil daiteke kalitate handiagoko irudi bat lortzeko. Bukatzeko, pilatutako edo derrotatutako irudia goi-paseko iragazkiekin prozesatu egiten da eskala txikiko egituren ikusgaitasuna areagotzeko eta bereizmen handiko azkeneko irudia lortzeko. Orokorrean, bereizmen handieneko irudiak espektro ikusgaian Bessel I iragazkiarekin lortu egiten dira,
30 3. Kapitulua. Tesi honetan aztertutako behaketak eta SWIR kanalean RG1000 (iragazki zabal bat 1.0 − 1.7 µm tartean), J banda, H banda eta 1570BP50 (1570 nm-tan zentratutako eta 50 nm-ko zabalera duen iragazkia) iragazkiekin. 3.2 irudia: 2021eko uztailaren 19 eta 20ean PlanetCam UPV/EHU tresnarekin egindako Jupiterren behaketen adibideak. Goiko lerroan dagoen koloredun mapak planeta osoa erakusten du eta gainontzeko lerroek iragazki desberdinetan egindako behaketak. Irudiak goipaseko iragazkiekin prozesatuak izan dira eskala txikiko egiturak hobeto ikusi ahal izateko. Elkarrekin pilatutako irudiak fotometrikoki kalibra daitezke erradiazio bidezko garraio analisietan erabiltzeko (Mendikoa et. al., 2017). Baina tesi honetan dinamika ikertu egingo denez, goi-paseko iragazkiekin lortutako behaketen bertsioak erabili egin dira. 3.2 eta 3.3 irudietan PlanetCam tresna erabiliz Calar Alto Behatokiko 2.2 m-ko teleskopioan lortutako Jupiterren behaketak ikusi egin daitezke. 3.2 irudiak
3.2. PlanetCam UPV/EHU 31 2021eko uztailean egindako behaketa multzo oso on bat erakusten du. Goiko lerroak planeta osoaren kolore mapa bat erakusten du eta beste lerroek PlanetCam-en hainbat iragazkietan ateratako behaketak. 2018ko maiatzean jasotako datuen bertsio fotometrikoaren eta goi-paseko iragazkiekin lortutakoaren arteko konparaketa 3.3 irudian erakusten da. 3.3 irudia: 2018ko maiatzean PlanetCam UPV/EHUrekin egindako Jupiterren behaketen adibideak. Goiko lerroko irudiak behaketen bertsio fotometrikoak dira eta erdiko lerrokoak goi-paseko iragazkiekin prozesatutako bertsioak. Beheko lerroko irudia Jupiterren Hegoko Banda Epelaren zoom bat da. Doktoretza tesian zehar 8 behaketa kanpainetan parte hartu egin da, guztira 31 behaketa gau eginez. Behaketa hauetan Jupiterrez gain eguzki-sistemako beste hainbat objektu behatu egin dira. A eranskinean parte hartutako kanpainen detaileak agertzen dira eta A1 irudiak Saturno eta Neptunoren behaketak erakusten ditu, eta
32 3. Kapitulua. Tesi honetan aztertutako behaketak baita Io-ren ezaugarriak ikusteko kontu handiz prozesatu egin den irudi bat. PlanetCam UPV/EHUren behaketak erabili egin dira Jupiterren haize zonalen profila neurtzeko eta hainbat fenomeno atmosferikoren ezaugarriak eta bilakaerak aztertzeko. Behaketa hauek WinJUPOS softwarearekin nabigatu egin dira. 3.3 Hubble Espazio Teleskopioa Tesi honetan Hubble Espazio Teleskopioarekin (Hubble Space Telescope, HST) 2018 eta 2020 bitartean HSTren programa desberdinetan egindako behaketak aztertu egin dira. Irudiak Mikulski Archive for Space Telescopes (https://archive.stsci.edu/) datu-basetik hartu egin dira. Behaketa gehienak Dr. Amy A. Simon-ek (NASA Goddard) zuzendutako Hubble 2020: Outer Planet Atmospheres Legacy (OPAL) programaren zati dira (Simon et. al., 2015). Beste programa guztiak bat izan ezik Juno misioaren laguntzarekin erlazionatuta daude (Wong et. al., 2020) eta Dr. Mike Wong (Berkeley University) edo Dr. Imke de Pater-ek (Berkeley University) zuzendu dituzte. Azkeneko programa Dr. Imke de Pater-ek zuzendutarikoa da Jupiterren atmosferaren denbora laburreko aldakortasuna aztertzeko. 3.4 irudiak HSTrekin ateratako Jupiterren bereizmen oso handiko behaketak erakusten ditu. Ezkerreko irudia RGB kolore konposaketa bat da, eskumakoa, berriz, 890 nm-ko metanoaren xurgapen banda sendoan egindako behaketa bat. Bi kasuetan behaketen bertsio fotometrikoak erakusten dira. HSTren behaketak erabili egin dira haize zonalak zehaztasun handiarekin neurtzeko, zikloi eta antizikloi batzuen bi-dimentsioko haizeen egitura neurtzeko hodei ikusgaien mailan eta egitura askoren morfologia eta eboluzioa aztertzeko. Amateur eta PlanetCam UPV/EHUren behaketekin moduan, HSTarekin egindakoak ere WinJUPOS softwarearekin nabigatu dira. 3.4 irudia: 2018ko apirilaren 17an HSTrekin aterako Jupiterren behaketan OPAL programaren (GO-15262) barruan. Ezkerreko irudia kolore konposaketa baten bertsio fotometrikoa da. F631N, F502N eta F395N iragazkietan ateratako irudiak erabili egin dira RGB kanalen modura. Eskumakoa 890 nm-ko metanoaren xurgapen banda sendoan ateratako irudia bat da.
3.4. JunoCam 33 3.4 JunoCam JunoCam Juno espazio-ontzian dagoen eremu zabaleko kamera bat da. Kamara honen helburu nagusia dibulgazioa da (Hansen et. al., 2017). JunoCam-ek ateratako irudiak zientzialari herritarrek prozesatu eta JunoCam-en webgunera igo egiten dituzte (https://www.missionjuno.swri.edu/junocam/processing/). Horretaz gain, amateur komunitateak JunoCam behaketek beharrezkoak dituzten denbora- eta espaziotestuinguru irudiak ateratzen dituzte. JunoCam Jupiterren hodeien irudi paregabeak ateratzen dabil ikaragarrizko bereizmen handiarekin, 3 km/pixel inguru ekuatorearen gainean planetatik hurbilen dagoen unean edo 50 km/pixel poloen gainean (Hansen et. al., 2017). JunoCam-ek irudiak ateratzen ditu iragazki urdin (480 nm), berde (553 nm), gorri (698 nm) eta metanoaren xurgapen banda sendo batean (893 nm) planetaren eskualde berdina behatuz, espazio-ontziak bere ibilbidea egiten eta biratzen jarraitzen duen bitartean. 3.5 irudiak JunoCam-en behaketa batzuk aurkeztu egiten ditu: (a) panelean Hego Poloa ikus daiteke, (b) panelean Ipar Poloa eta (c) panelean NTrO obaloa (North Tropical Oval). (a) eta (b) irudiak Björn Jónsson zientzialari herritarrak prozesatutako eta JunoCam-en webgunera igotako JunoCam-en behaketak dira. 2021eko martxotik aurrera, perijove bakoitzeko JunoCam datuen proiekzio zilindrikoak jatorrizko bereizmen espazial handienean PVOLen topa daitezke (http: //pvol2.ehu.eus/junocam/). Tesi honetan JunoCam-en behaketak 5. kapituluan zehaztuta dauden ikerketetan erabili dira. JunoCam-en irudiekin ikerketa morfologiko zehaztuak egin daitezke. Neurketa dinamikoak lortzea, ordea, zaila da espazio-ontziaren abiadura azkarragatik eta orbita eta planetaren arteko hurbiltasun handiagatik. Tesi honetan 10 − 20 minutuko denbora tartea zuten irudi bikoteak erabili egin dira kasu gutxi batzuetan dinamika ikertzeko.
38 4. Kapitulua. Jupiterren atmosferaren zenbakizko ereduak aztertzeko, simulatutako bortizitate potentziala behatutako hodei egiturekin identifikatuz. Koordenatu isentropikoetan, ekuazio hidrostatikoak hurrengo forma dauka: ∂M ∂θ = cpT θ (4.8) Eta, koordenatu-sistema honetan jarraitutasunaren ekuazioa, h parametroaren denboraren eboluzioa ematen duena, honela kalkulatzen da: ∂h ∂t = −∇ · (hv) − ∂ ∂θ (h ˙θ) (4.9) EPIC ereduan, berotze diabatikoaren efektuak (beroaren gehikuntza edo galera prozesu ez adiabatikoen bidez) dituzten gaiak 4.3 ekuazioaren bidez gehitzen dira. Oreka hidrostatikoaren erabileraren eta θ koordenatu bertikal moduan erabiltzeak dakarren egonkortasun positiboaren beharraren ondorioz, tesi honetan erabiltzen den EPICen bertsioak ezin du gasezko planeta erraldoien barnealde konbektiboa simulatu, ezta ekaitz konbektiboen bat-bateko agerpena. Beraz, ekaitz konbektiboen eraginak simulatzeko, 4.1.4 atalean azaltzen den moduan, beharrezkoa da bero-perturbazioak eskuz sartzea. Gauzak sinple mantentzeko, orain arte aurkeztu egin diren ekuazioek orto-para hidrogenoaren termodinamika (hots, hidrogeno molekularra egon daitekeen bi egoerak, batean, molekularen bi hidrogeno atomoen protoiek spin paraleloak dituzte, orto-egoera, eta bestean, antiparaleloak, para-egoera) ez dute kontuan hartu. Baina, EPICek badauka aukera hidrogenoaren termodinamika kontuan hartzeko, Dowling et. al. (1998)-n azaltzen den bezala. EPIC eredu esplizitu bat da, hau da, ekuazioak ebazten ditu diferentzia finituen metodoa erabiliz aldagai prognostikoen (u, v eta h) denbora-eboluzioa ebazteko. Hau egiteko, EPICek Arakawa eta Lamb (1977)-ren eskeman oinarrituriko tartekatutako C-sare bat erabiltzen du horizontalean aldagai prognostikoak diskretizatzeko, eta Hsu eta Arakawa (1990)-ren eskeman oinarritzen da diskretizazio bertikala egiteko. 4.1 irudiak ereduan erabiltzen den diskretizazio horizontal eta bertikalaren eskemak erakusten ditu, aldagai prognostikoak non definitzen diren adieraziz. EPICek energia totalaren eta enstrofia potentzial totalaren (enstrofia energia-jauziarekin lotutako bortizitatearen karratuaren kantitate integral bat da) kontserbazioa ziurtatzen ditu. Puntu bakoitzaren masa positiboa dela bermatzeko, EPICek Hsu eta Arakawa (1990)-ek garatutako masa-adbekzio iragartze-zuzentzailea erabiltzen du. Norabide bertikalean, aldagai prognostikoak geruzen barnean definituak daude, presioa, ordea, geruzen arteko interfazeetan definituta dagoelarik (4.1 irudia) eta berotze diabatikoaren gaiak geruzen interfazeetan gehitzen direlarik. Goiko geruzaren goiko mugak presio nulua dauka (tenperatura potentzial infinituari dagokiona) eta beheko geruza geruza abisala da, eboluzionatzeko baimenik ez duena eta barrualde adiabatikoaren adierazgarri dena. Ereduak norabide longitudinalean mugalde-baldintza periodikoak ditu, eta finkoak norabide meridionalean. Ereduaren zenbakizko egonkortasunari dagokionez, Courant-Friedrichs-Lewy (CFL) limitea kontuan hartzen duen denbora pausoa erabili egin da. Normalean, simulazioetan limite honen erdia baino pixka bat baxuagoa den denbora pausoak erabili egin dira. Hala ere, 5.2.2 azpitaleko simulazioen abiadura eremuak aztertzerakoan, ale fineko egitura zuen zenbakizko zarata txiki baten garapena aurkitu egin zen. Bortizitate potentzialeko mapetan zarata hau ez zen antzemangarria. CFLaren limitearen 1/4 baino txikiagoko denbora pausoak erabiltzean zenbakizko zarata hau desagertzen da.
4.1. EPIC eredua 39 4.1 irudia: EPIC ereduaren aldagaien diskretizazio horizontal eta bertikalaren eskemak. Ezkerraldeko eskemak tartekatutako C-sareko diskretizazio horizontala erakusten du. Eskuinaldeko eskemak geruza isentropikoetan eta geruzen arteko interfazeetan (marra horizontalak) definitzen diren aldagaiak erakusten ditu. Azkenik, EPICek zenbakizko disipazioa dauka sartuta hiperbiskositate eskema baten bidez zenbakizko zarata murrizteko. Gainera, uhinek goiko mugan dituzten islapenak txikitzeko, ereduak goiko geruzetan pixkanakako disipazio-termino bat erabiltzen du. Geruza hauek "belaki" geruza izenarekin ezagunak dira. 4.1.2 Ereduzko atmosferaren hasieratzea EPICen bereizmen horizontala nahi den balioan zehaztu daiteke, normalean gradu baten zatiki txiki bat izanik. Eremu bertikala eredua hasieratzerakoan aukeratutako geruza isentropiko kopuruan banatu egiten da, hasieratzean hautatutako geruzen arteko tartearekin. Tesi honetako simulazio guztietan, geruzak beti presioan eskala logaritmikoan tartekatuta daude. Besterik adierazi ezean, geruzen %20a erabili egiten dira belaki geruza moduan, eta beheko geruza geruza abisala da. Atmosfera hasieratzeko, EPICek erreferentziazko profil termiko bertikal bat, hodien mailako erreferentziazko haize zonalen profil bat, eta haizeen zizailadura bertikalaren deskribapen bat erabiltzen ditu. Haizeen zizailadura bertikala kontuan hartzeko, normalean, haize zonalak altuerarekin aldakorra den faktore batekin biderkatu egiten dira, Legarreta eta Sánchez-Lavega (2008)-n egiten den modura. Orokorrean, altuerarekin konstanteak diren haizeak edo hodei ikusgaien gainetik Gierasch et. al. (1986)-k neurtutako ahultzea jarraitzen duten eta azpitik konstanteak diren haizeak erabili egin dira. 6. kapituluan, ordea, behatutako haize termikoekin bateragarria den haizeen egitura bertikal eta latitudinala erabili egin da. 6. kapituluaz gain, simulazioetan erabili egin den egitura termiko bertikala Lindal et. al. (1981)-ek Voyager misioen irrati-estalketa esperimentuetatik eratorritako hiru tenperatura profilen bataz bestekoan oinarrituta dago. 800 mbar-eko mailatik behera, tenperatura profil hau beherantz estrapolatu egin da 4.2 atalean deskribatzen den dimentsio bakarreko oreka termikimikoaren eredua erabiliz. 6. kapituluan izan ezik, eremuko latitude guztiak tenperatura profil bertikal berdinarekin hasieratu egiten dira. Hasieratze prozesuan zehar, EPICek geruza isentropiko bakoitzari dagokion tenperatura potentziala kalkulatzen du. Ondoren, oreka geostrofikoa suposatuz sareko puntu bakoitzeko presioa eta haize zonalak kalkulatzen dira. Praktikan, ereduak lehenengo hiru-dimentsioko haizeak kalkulatu egiten ditu hodien mailako erreferentziazko haize zonalen profila eta haizeen zizailadura bertikala erabiliz. Gero, EPICek informazio hau erabiltzen du Montgomery-ren korronte-funtzioa kalkulatzeko
42 4. Kapitulua. Jupiterren atmosferaren zenbakizko ereduak presio mailatik gora eta behera (cup and cdown), abiadura tangentziala (VT) eta formafaktorea (n). Ereduan, parametro guzti hauek .txt fitxategi baten bitartez sartu egiten dira. Perturbatutako Montgomery-ren korronte-funtzioa kalkulatu ondoren, abiadura zonal eta meridionalak orekatzen dira oreka geostrofikoa erabiliz (4.11a eta 4.11b ekuazioak), eta presioa oreka hidrostatikoaren bidez (4.8 ekuazioa). Prozesu honen emaitza gisa, sartutako bortize berriak bere ingurunean perturbazioak sortzen ditu, perturbazio hauek haize zonalekin elkarreragin egiten dutelarik, bortizeak egitura egonkor bat eskuratu arte bortizearen biraketa batzuen ostean. 4.1.4 Konbekzioa EPIC ereduan EPICen, ekaitz konbektiboen efektuak bero iturri lokalizatuak gehituz simula daitezke. Tesi honetan erabilitako teknika García-Melendo et. al. (2005)-ek garatu zuten. Ereduan itxura Gaussiarra duten bero-pultsuak, ∆ ˙Q, sartu egiten dira ekaitzak simulatzeko: ∆ ˙Q = ˙Q0 exp
(ϕ − ϕp)2 2a2p + (φ − φp)2 2b2p !! (4.14) non ˙Q0 berotze-abiaduraren perturbazioaren anplitudea den, Wkg-1 unitateetan emanda. ϕ ekialderanzko longitudea da, φ latitude planetografikoa eta (ϕp, φp) hasieran bero-pultsua sartu egiten den tokia. Pultsuaren tamaina longitudinala ardatzerdi nagusiak ap ematen du eta tamaina latitudinala ardatzerdi txikiak bp. Tesian bero-pultsuak sartu egiten dituen errutina aldatu egin da bero-pultsuen iraupenen eta deriba-abiaduren kontrol hobea edukitzeko. Orain, ereduari beropultsuak definitzen dituzten parametroak .txt fitxategi baten bidez ematen zaizkio. Beraz, bero-pultsu bat definitzen dituzten parametroak hurrengoak dira: beropultsua sartzen den jatorrizko lekua (ϕp, φp), bero-pultsuaren tamaina longitudinal eta latitudinala (ap, bp), berotze-abiaduraren perturbazioaren anplitudea ( ˙Q0), deriba-abiadura, pultsua hasten den unea eta bere iraupena. EPIC ereduan, bero iturria bi geruzen arteko interfazean sartu egiten da 4.3 ekuazioa jarraituz eta masa-iturri baten gisa jokatzen du, lokalki geruza isentropikoaren egitura bertikala eraldatuz. García-Melendo et. al. (2005)-ek garatutako eskema konbektiboan, 5. kapituluko simulazio askotan erabili egin dena, bero-pultsuak ereduko interfaze guztietan sartu egiten dira, eremuko goiko mugan izan ezik. Ondorioz, energia geruza bertikal guztietan sartu egiten da, geruza abisalean izan ezik, non bero-pultsurik ez den sartzen. Baina, konbekzio hezeak ekaitz konbektibo bat heltzen den troposferaren goiko mailetara energia garraiatzen duten goranzko korronteak sortzen ditu. Hortaz, ordezko beste eskema konbektibo bat kontuan hartu egin da, non bero-pultsua bakarrik aukeraturako interfaze jakin batzuetan sartu egiten den. Interfaze hauek ekaitz konbektiboek energia depositatu egiten duten mailei dagozkienak dira. Tesi honetan, STBko Ghost-a bezala ezagutzen den zikloi batean 2018an garatutako ekaitzen simulazioak egiteko (5.1 atala) eskema konbektibo tradizionala erabili da, bero pultsuak interfaze guztietan sartuz. STBko beste ekaitz konbektiboen simulazioak (5.2 atala) eta beste latitudeetako ekaitzen simulazioak (5.3 atala) bi eskema konbektiboekin egin dira, bi ikuspuntuen arteko desberdintasunak aztertuz. Lehenago esan bezala, EPICen bertsio hau ez da berezko konbekzioa garatzeko gai. Beraz, tesi honetan aurkeztutako EPICekin egindako ekaitz konbektiboen simulazioak ez dira saiatzen konbekzioa nola hasten den erreproduzitzen. Aldiz, ekaitz
44 4. Kapitulua. Jupiterren atmosferaren zenbakizko ereduak Horretaz gain, gas baten bero espezifikoa tenperaturaren funtzio izan daiteke. Ondorioz, eguzki-sistemako kanpoko planetek altuerarekin tenperatura aldaketa handiak dituenez, planeta hauen atmosferen bero espezifikoa baita tenperaturaren menpekoa izango da. Gainera, hidrogenoaren termodinamikak atmosferaren bero espezifikoari beste tenperaturarekiko menpekotasun garrantzitsu bat ezartzen dio. Hidrogeno molekula bat osatzen duten bi hidrogeno atomoen spinen lerrokatzearen arabera, hidrogeno molekula bi egora desberdinetan egon daiteke. Alde batetik, bi hidrogeno atomoen spinak paraleloak badira, hidrogenoa orto-egoeran dago. Beste alde batetik, bi spinak antiparaleloak badira, hidrogenoa para-egoeran dago. Estatu batetik besterako trantsizioak oso mugatuak daude, baina, Gasezko planeta Erraldoietan eta Izotzezko planeta Erraldoietan trantsizio hauek gerta daitezke hainbat mekanismoren bidez (Massie eta Hunten, 1982; Smith eta Gierasch, 1995). Tenperatura altuetako orto-para hidrogeno banaketak "banaketa normala" izena dauka, giro-tenperaturan lortzen delako, eta 3:1 proportzioa dauka (%75 orto eta %25 para). Tenperatura baxuagoetan orto-para banaketa "oreka banaketa" izenarekin ezaguna da, 1:1 proportzioarekin. Voyager misioetan IRIS tresnaren behaketetatik eta geroago 2014an SOFIA/FORECASTen behaketetatik eratorritako para frakzioak erakusten du Jupiterren hidrogenoaren orto-para banaketa, banaketa normaletik orekako banaketatik baino hurbilago dagoela eta latitude eta sakonerarekin aldaketak dituela (Conrath et. al., 1998; Fletcher et. al., 2017a). Bi hidrogeno egoera hauen bero ahalmena desberdina da. Ondorioz, hidrogenoaren orto-para banaketak eragina dauka atmosferaren bero espezifikoan, eta hortaz, baita ere atmosferaren egitura bertikalean eta dinamikan. Bi egoeren arteko bero espezifikoen desberdintasuna tenperatura baxuetan areagotzen denez, efektu hau garrantzitsuago bilakatzen da atmosferaren tenperaturak zenbat eta hotzagoak izan. Jupiterren troposferan tenperaturak eguzki-sistemako beste kanpoko planetetan baino altuagoak direnez, Jupiterren efektu hau agian ez da beste planeta horietan bezain funtsezkoa, batez ere Izotzezko Erraldoietan berebiziko garrantzia eduki dezakeelarik (Gierasch eta Conrath, 1987; Smith eta Gierasch, 1995). Atmosfera lehorraren (bakarrik hidrogenoz eta helioz osatuta dagoena) bero espezifikoa hurrengo adierazpenarekin kalkula daiteke (Massie eta Hunten, 1982; Smith eta Gierasch, 1995): cpd = xH2cpH2 + xHecpHe (4.17) non xH2 eta xHe, hurrenez hurren, hidrogenoaren eta helioaren masa nahasketaerlazioa (hidrogeno edo helio masaren eta aire partzelako masa totalaren arteko zatidura) diren, eta cpH2 eta cpHe hidrogeno eta helioaren bero espezifikoak. cpH2 kalkulatzeko, hidrogenoaren orto-para banaketa eta egoera bakoitzaren bero espezifikoa kontuan hartzen dituen batura haztatua egin behar da (Massie eta Hunten, 1982; Smith eta Gierasch, 1995): cpH2 = ( focp,o + fpcp,p)R∗ H2 (4.18) non fo eta fp, hurrenez hurren, orto- eta para-egoeretan dauden hidrogenoaren frakzioak diren, eta cp,o eta cp,p hidrogenoaren gas konstantearekin normalizatutako orto- eta para-egoeren bero espezifikoak. R∗ H2 = Rg/µH2 hidrogenoaren gas konstantea da, non µH2 hidrogeno molekularen pisu molekularra den. 4.3 irudiak orto-hidrogenoaren, para-hidrogenoaren, oreka banaketaren eta banaketa normalaren bero espezifikoak eta hauen tenperaturarekiko menpekotasuna erakusten ditu.
4.3. Konbekzio hezearen ereduak Jupiterren 47 molekularraren gradiente bertikalarekin. Brunt-Väisälä-ren maiztasuna atmosferaren egonkortasunarekin lotuta dago. N2 > 0 baldin bada, atmosfera estatikoki egonkorra da eta desplazatutako aire partzela batek indar berreskuratzaile bat pairatuko du. Ordea, N2 < 0 bada, atmosfera ezegonkorra da eta aire partzela baten desplazamendua denborarekin handiagotuko da. Tenperatura potentzialaren arabera, atmosfera asegabe baten Brunt-Väisälä maiztasuna horrela idatz daiteke: N2 = ge θ dθ dz (4.24) Literaturan, atmosfera ase baterako Brunt-Väisälä maiztasunaren adierazpen desberdin batzuk erabili egin dira. Durran eta Klemp (1982)-k adierazpen hauek aztertu zituen eta ondorioztatu zuen egokia Lalas eta Einaudi (1974)-k aurkeztutakoa zela. Beraz, kondentsagarri bakar bat eta bero sorraren askapena duen atmosfera ase batean Brunt-Väisälä-ren maiztasuna horrela kalkula daiteke: N2 s = ge T dT dz + Γs 1 + Lixs,i R∗ dT ge 1 + xm,i dxm,i dz (4.25) non R∗ d aire lehorraren gas konstantea eta xm,i i lurrunkorraren masa totalaren nahasketa-erlazioa diren. Ekuazio honen deribazio osoa Durran eta Klemp (1982) eta Lalas eta Einaudi (1974)-n topa daiteke. 4.4 irudiak oreka termokimikoaren ereduarekin kalkulatutako atmosfera bertikal baten egitura erakusten du. Voyager misioen datuetatik eratorritako tenperatura profila (Lindal et. al., 1981) atmosferaren maila sakonagoetara estrapolatu egin da adiabatika lehor baten bidez (4.15 ekuazioa), suposatuz kondentsagarri guztiek (amoniakoa, hidrogeno sulfuroa and ura) eta metanoak 2.7-ko eguzki-ugaritasuna eta %95-eko hezetasun erlatiboa dutela. Balio hauek erabili egin dira Juno misioak Jupiterren neurtutako amoniako eta ur ugaritasun berriak direla eta (Li et. al., 2017, 2020). Kasu honetan hidrogeno orto-para banaketa normala erabili egin da. (a) panelak Voyager-ren tenperatura profila eta honen beheranzko estrapolazio adiabatikoa eta lurrunkorren lurrun nahasketa-erlazioak erakusten ditu. Atmosfera honi dagokion Brunt-Väisälä-ren maiztasunaren karratua (b) panelak erakusten du, non atmosferaren goiko mailak era egonkor baten geruzatuta daudela maila sakonak egonkortasun neutralera hurbiltzen diren bitartean eta pisu molekularraren gradiente bertikalaren eraginez hodeiek sortzen duten egonkortasun efektua ikus daitezkeen. (c) panelak antzeko atmosfera baten hodeien egitura bertikala erakusten du, baina kasu honetan atmosfera guztiz asea dago eta estrapolazio pseudoadiabatikoa erabili egin da. 4.4 irudian erakutsitako atmosfera bertikala 7. kapituluan eztabaidatzen diren AMMC ereduarekin egindako Jupiterren konbekzio hezearen simulazioen oinarrizko kasuan erabilitako atmosferari dagokio. 4.3 Konbekzio hezearen ereduak Jupiterren Konbekzio hezearen garapena Jupiterren eredu mota desberdinak erabiliz ikertua izan da. Eredu batzuk konbekzio hezearen eskema parametrizatuak erabili dituzte planetaren egituran konbekzioak dituen eskala handiko efektuak aztertzeko, dimentsio bakarreko edo bi dimentsiotako ereduak erabiliz (Barcilon eta Gierasch, 1970; del Genio eta McGrattan, 1990; Gierasch, 1976), edo Jupiterren konbekzio hezearen
48 4. Kapitulua. Jupiterren atmosferaren zenbakizko ereduak 4.4 irudia: Oreka termokimikoko ereduarekin kalkulatutako atmosferaren egitura bertikala, suposatuz kondentsagarri guztiek 2.7-ko eguzki-ugaritasuna eta %95-eko hezetasun erlatiboa dutela eta estrapolazio adiabatikoa erabiliz (a) eta (b) paneletan, eta %100-eko hezetasun erlatiboa suposatuz eta estrapolazio pseudoadiabatikoa erabiliz (c) panelean hodeien egitura bertikala erakusteko. (a) panela: tenperaturaren profil bertikala (beheko ardatz horizontala) eta kondentsagarrien nahaste-erlazioak (goiko ardatz horizontala). (b) panela: BruntVäisälä maiztasunaren karratua (lerro laranja, beheko ardatz horizontala) eta atmosferaren pisu molekularra (lerro magenta, goiko ardatz horizontala). (c) panela: antzeko atmosfera ase eta pseudoadiabatiko bateko hodeien egitura bertikala. Hodei-dentsitatea Weidenschilling eta Lewis (1973) jarraituz (lerro etengabea) eta Wong et. al. (2015) jarraituz goranzko korronte luzerako hodei-dentsitate moduan (puntudun lerroa) kalkulatu egin da. parametrizazio bat garatu dute (Zuchowski et. al., 2009). Duela oso gutxi, EPIC eredu tridimentsionalean konbekzio hezearen parametrizazioa garatu egin da eta banda latitudinal jakin bateko aktibitate konbektiboaren maiztasuna ikertzeko erabilia izan da (Sankar eta Palotai, 2022). Jupiterren erabilitako parametrizazio eskema askoren jatorrizko iturria, Lurreko konbekzioa ikertzeko garatutako parametrizazioak dira. Beste ikerlari batzuek konbekzio heze lokalizatua ikertu egin dute, konbekzioaren termodinamika era esplizitu baten adierazita duten dimentsio bakarreko, bi dimentsioko edo hiru dimentsioko ereduak erabiliz. Stoker (1986)-k modu honetako lehenengo dimentsio bakarreko eredua garatu egin zuen eguzki-sistemako kanpoko planetetarako, Jupiterren Ekuatoreko lumen tenperatura profil bertikala, abiadura bertikala eta hodeien gailurrak kalkulatzeko. Eredu honen emaitzek ur-hodeien oinarritik amoniako-hodeiak baino gorago hedatzen zen konbekzio indartsua iradoki zuten. Berriki, Aglyamov et. al. (2021)-ek tximista sorrera mekanismo bat duen dimentsio bakarreko konbekzio hezearen eredu bat erabili egin dute Juno misioak detektatutako tximistak simulatzeko, ur-hodeiaren oinarritik hurbil 1 eguzki-ugaritasunaren inguruko ur ugaritasuna eratorriz. Yair et. al. (1992)-k parametrizatutako mikrofisika zuen bi dimentsioko ardatz simetrikodun eredu bat erabili zuten hainbat baldintza atmosferikoetan cumulus hodeien egitura aztertzeko. Beraien ereduan garaturiko konbekzioa Stoker (1986)ren ereduan garatutakoa baino ahulagoa zen, eta nekez izango zen gai amoniakohodeien mailara arte heltzeko. Eredu hau geroago eguneratu egin zen mikrofisika zehatzarekin eta tximisten sorreraren eskema batekin Jupiterren ur-hodeien tximista fenomenoak ikertzeko (Yair et. al., 1995, 1998). Beste eredu bidimentsional batek beheranzko korronte lehorrak eta arrastea ikertu zituen aire lehorra atmosferaren maila sakonetara garraiatzeko mekanismo modura Galileo Zundaren emaitzak
4.3. Konbekzio hezearen ereduak Jupiterren 49 azaltzeko (Baker eta Schubert, 1998), eta beste batzuk konbekzioaren egitura aztertu zuten uraren kondentsazio mailaren inguruan dagoen geruza egonkor batengatik bereizitako bi eskualde konbektibo proposatuz (Nakajima et. al., 2000; Sugiyama et. al., 2014). Konbekzio hezearen azkeneko eredu mota, hiru dimentsioko hodei-bereizmen ereduak (cloud-resolving model) dira, ekaitz konbektiboen dinamika zehatza aztertzeko gai direnak. Eredu mota honetako bat Anelastic Model of Moist Convection (AMMC) eredua da. Eredu hau 2000ko hamarkadan garatu egin zen (Hueso eta Sánchez-Lavega, 2001, 2004, 2006) eta tesi honetan erabiltzen da, bere nukleo dinamikoaren arlo batzuk hobetuak izan direlarik. Mota honetako beste eredua Li eta Chen (2019)-k garatutakoa da. Eredu hauek desabantaila nagusi bat dute, konputazionalki oso garestiak denboran direla eta bakarrik ordu batzuk simula ditzaketela, ehunka metro gutxiko eskala espazialetan mugimenduak bereiziz ehunka kilometro gutxi batzuk dituzten eremuetan. Atal honetan, Anelastic Model of Moist Convection ereduaren bertsio eguneratua aurkezten da, ereduaren egonkortasun baldintzak hobetzen dituena eta simulazio pixka bat luzeagoak egitea baimentzen dituena. 4.3.1 AMMC ereduaren oinarriak Anelastic Model of Moist Convection (AMMC) hiru dimentsioko hodei-bereizmen eredu bat da, Navier-Stokes-en ekuazioak hurbilketa anelastikoa erabiliz esplizituki ebazten dituena sareko puntuen arteko distantzia berdina duen lauki angeluzuzen kartesiar batean, ekaitz konbektiboen eboluzioa ikertzeko (Hueso eta SánchezLavega, 2001, 2004, 2006). Kodea FORTRAN 90-en idatzita dago. Hurrengo azpiatalek ereduaren ekuazioak eta aurreko bertsioarekiko egin diren aldaketak aurkezten dituzte. Azpisare eskalako mugimenduen parametrizazioari eta ekuazioen zenbakizko inplementazioari buruzko azalpen zehatza ikusteko, irakurlea Hueso eta Sánchez-Lavega (2001)-eko eranskinetara bideratzen da. Oinarrizko ekuazioak Ereduaren oinarrizko ekuazioak egoera-ekuazioa (tenperatura, presioa eta dentsitatearen arteko erlazioa ematen duena), mugimenduaren ekuazioak (Navier-Stokes ekuazioek ematen duten momentuaren kontserbazioa adierazten dutenak), eta jarraitutasunaren ekuazioa (masa kontserbazioa adierazten duena) dira. Ereduak suposatzen du atmosfera gas ideal baten gisara jokatuko duela, eta ondorioz, egoera-ekuazioa gas idealen legeak ematen du: P = ρR⋆ gT (4.26) non P presioa, ρ dentsitatea, R⋆ g gas konstantea eta T tenperatura diren. Gas konstantea R⋆ g = Rg/ ¯µ bezala kalkulatzen da, non ¯µ bataz besteko atmosferaren pisu molekularra den. Espezie kondentsagarri baten kantitate bat lurrun forman baldin badago, egoera-ekuazioa hurrengo moduan berridatzi daiteke (Sánchez-Lavega, 2011): P = ρR⋆ dTv (4.27) non R⋆ d aire lehorraren gas konsntantea eta Tv tenperatura birtuala diren. Tenperatura birtualak aire lehorrak aire hezearen dentsitate eta presio berdina edukitzeko izan beharko lukeen tenperatura adierazten du, eta horrela kalkula daiteke:
4.3. Konbekzio hezearen ereduak Jupiterren 55 Hala ere, xm,i ≤ xs,i bada, kondentsazioa gertatzea ez da posible, baina, lurrunketa, ordea, bai gerta daiteke: xmv,i = xm,i xmc,i = 0 (4.57) Ekuazio termodinamikoan bero sorraren askapena edo xurgapena kontuan hartzeko edo ez, kondentsazioa edo lurrunketa gertatu den ebaluatu egiten da. Horretarako, kondentsatuaren masa nahasketa-erlazio berria balio zaharrarekin konparatu egiten da. Balio berria zaharra baino handiagoa bada, kondentsazioa gertatu egin da eta bero sorra askatu egin da. Aldiz, balio berria zaharra baino txikiagoa bada, lurrunketa gertatu egin da eta bero sorra xurgatu egin da kondentsatutako materiala lurruntzeko. Azkenik, balio berria eta zaharra berdinak badira, ez da kondentsaziorik ezta lurrunketarik gertatu eta, ondorioz, ez da bero sorrik askatu edo xurgatu. xmv,i eta xmc,i-ren iturri eta hustubideez gain, AMMC ereduak aldagai hauen adbekzioa baita ere kalkulatzen du, prezipitazioaren sedimentazio diferentziala kontuan hartu gabe. Prezipitazioa oso modu zakar baten gehituta dago ereduan: ereduak suposatzen du ekaitzak kondentsatutako materialaren frakzio konstante bat, fc, bakarrik garraiatzen duela. Gainontzekoa berehala kendu egiten dela suposatzen da, eta ez da flotagarritasunaren kalkuluan kontuan hartzen: B ≈ ge ∆Tv Tv0 − π P0 − ( fcxmc − xmc0) (4.58) 4.3.2 AMMC ereduaren aldaketak Tesian zehar AMMC ereduan hainbat hobekuntza egin dira. Aldaketa hauetariko batzuk goiko ekuazioetako termino zehatz batzuekin erlazioa dute. Ereduan egindako aldaketa garrantzitsuenak hurrengoak dira: • Oinarrizko ekuazioak: hemen erabilitako ereduaren bertsioak hasierako dentsitatea, ρ0, erabiltzen du mugimenduaren ekuazioetan, perturbazio-presioaren ekuazioan eta azpisare eskalako mugimenduetan. Aurreko bertsioak egoera ekuaziotik kalkulatutako dentsitatea erabiltzen zuen, ondorioz, denborarekin aldakorra izanik simulazio batean tenperatura birtuala denborarekin aldatzen doalako. ρ0 erabiltzea erabaki zen eredua hurbilketa anelastiko tradizionalaren antzekoagoa izateko. Gainera, bertsio honek Coriolis indarren efektuak kalkulatzerakoan latitude planetograkikoak erabiltzen ditu, eredu originalak erabiltzen zituen latitude planetozentrikoen ordez. • Ekuazio termodinamikoa: ereduaren bertsio berrian erabiltzen den ekuazio termodinamikoa (4.52 ekuazioa) aurreko bertsioaren antzeko itxura dauka (Hueso eta Sánchez-Lavega, 2001-eko 14 ekuazioa), baina, ekuazio hori lortzeko egindako hurbilketak egin gabe. • Mikrofisika azpirrutina: erabiltzen den mikrofisikaren eskema aurrekoaren berdina da. Baina, inplementazio originalak kasu batzuetan kondentsagarrien gehikuntza artifiziala sor zezakeen akats bat zeukan. Inplementazio berriak egoera bakoitzean dauden kondentsagarrien kopuruak hobeto kontrolatzen ditu. • Azpisare eskalako mugimenduak: Azpisare eskalako eskemaren inplementazioan zeuden akats batzuk zuzendu egin dira.
56 4. Kapitulua. Jupiterren atmosferaren zenbakizko ereduak • Mugalde-baldintzak: Jatorrizko mugalde-baldintzak barnealdeko sare-puntuen estrapolazio parabolikoaren bidez kalkulatutako mugalde-baldintza askeak erabiltzen zituen. Badirudi doikuntza paraboliko honek mugetan arazoak sortzen zituela zarata handitzen zuelako. Zenbakizko zarata hau ekiditeko, ereduaren bertsio berriak barnealdeko 4 puntuetara egindako doikuntza lineala erabiltzen du mugalde-baldintzak estrapolatzeko. Horretaz gain, orain estrapolazioak aldagai guztiek hasierako egoerarekiko duten desberdintasunarekin kalkulatzen dira, simulazio luzeen egonkortasuna hobetuz. • Dibergentziaren zuzenketa: Sare-puntu bakoitzean masaren jarraitutasun ekuazio anelastikoa (4.34 ekuazioa) bete egin behar da. Hala eta guztiz ere, zenbakizko ereduen biribiltze erroreengatik eta sarearen bereizmenagatik, dibergentzia hau ez da zehazki nulua izango. Hortaz, ereduak zenbakizko disipazio teknika bat erabili egiten du era iteratibo batean dibergentzia eremua gutxiagotzeko. Teknika honek, iteratiboki, puntu baten dibergentzia inguruko puntuen artean sakabanatu egiten du inguruko puntuen abiadurak aldatuz. Prozesu hau jarraitu egiten du puntu guztien dibergentzia aukeraturako atari balio bat baino txikiagoa izan arte edo ziklo kopuru maximo bat burutu arte. Eredu originalak bigarren mailako zuzenketa erabiltzen zuen. Bertsio berriak, ordea, lehenengo mailako dibergentzia zuzenketa erabiltzen du. Hueso eta Sánchez-Lavega (2001)-eko Appendix D.5-en notazioa jarraituz, puntu bakoitzeko dibergentzia horrela kalkulatzen da: Di,j,k = 1 2∆
4.3. Konbekzio hezearen ereduak Jupiterren 57 • Denbora pausoa: denbora pausoa Courant-Friedrichs-Lewy (CFL) limitearen laurden batera murriztu egin da. • Biskositate iragazkia: tenperaturaren, abiadura eremuen, energia zinetiko turbulentuaren, lurrunen eta kondentsatuen aldaketa bortitzak indargetzeko erabiltzen zen iragazki artifiziala apur bat aldatu egin da. Orain, zenbakizko eskema lehen ordenan kalkulatutako biskositate ekuazioari dagokiona da. Bertsio honetan, iragazkiak abiaduraren u osagaiak, tenperaturak eta lurrunek hasierako egoerarekiko duten desberdintasunaren balioak erabiltzen ditu, aldagai hauen balio totalak erabili beharrean. Gainera, tenperatura, lurrunak eta kondentsatuak plano horizontalean bakarrik sakabanatuak dira, plano bertikalean egiteak ezegonkortasun artifizialak sor ditzakeelako. • Grabitate uhinen indargetzea: jatorrizko ereduak belaki geruzak erabiltzen zituen grabitate uhinak indargetzeko. Indargetze hau aplikatzen zen eremu bertikala sare-puntuen arabera zehazten zen, presioaren arabera zehaztua izan beharrean. Bertsio berriko belakia 35 mbar-etik gorako presio mailetan eta eremuaren bekaldeko 5 sare-puntuetan aplikatu egiten da. • Beste errore gehigarri batzuen zuzenketak eta ereduaren irteera eta datuen biltegiratzean hobekuntzak egin dira, batez ere simulazio luzeetan tarteko egoera gehiago gordetzea ahalbidetuz, beharrezkoa izatekotan simulazioa gelditu eta ondoren azkeneko puntutik berriro martxan jarri ahal izateko. 4.3.3 Aldaketen ebaluazioa Dena kontuan hartuta, ereduan egindako aldaketek ez dituzte Hueso eta SánchezLavega (2001)-ek lortutako emaitzak era esanguratsu batean aldatzen. Atmosfera mota berdinarekin egindako simulazioetan, desberdintasunak txikiak dira eta bakarrik aldagaien ehuneko txiki bati baino ez diote eragin. Hala ere, aldaketak garrantzitsuak dira ordu batzuen iraupena duten simulazioetan, simulazio originalak baino eremu handiagoa duten simulazioetan eta bereizmen oso handiarekin egindako simulazioetan. Ereduaren jatorrizko bertsioan, ezegonkortasunak sortzen ziren simulatutako ekaitz konbektiboak atmosferaren goiko geruzetara heltzerakoan hedatzean eta dibergentzia handiak sortzean. Ereduaren bertsio berriak egonkortasun handiagoa dauka eta eremu handiagoak eta simulazio luzeagoak egitea baimentzen du. Simulazioak Dell Precision T7620 lan-estazio batean 3.8 GHz-tan lan egiten duen Intel Xeon Platinum 8180M prozesadore batekin egin dira eta baita ere 4.0 GHz-tan lan egiten duten bi Intel Xeon Gold 6254 prozesadore dituen Dell Precision T7620 lan-estazio batean. Lan-estazio hauen nukleo anitz gaitasunari esker, aldi berean hamarnaka simulazio eduki ahal izan dira lanean. Hueso eta Sánchez-Lavega (2001)- ren antzeko simulazioak egun gutxi batzuetan kalkulatu dira, 2000. urtean hilabeteak behar zituztelarik. Hala ere, konbekzio hezea bereizmen handiarekin edo eremu oso handietan aztertzen duten simulazioak baita ere behar duten konputazio denboragatik mugatuak daude, asteetako edo hilabeteetako denbora beharra izanik. Tesi honetan egindako simulazio berriak 7. kapituluan aurkezten dira.
59 5. Kapitulua Ekaitz konbektiboak zikloien barnean Azkeneko urteotan, Jupiterren Hegoko Banda Epelean (South Temperate Belt, STB) hainbat ekaitz konbektiboren garapena zikloi itxien barruan behatu egin dira. Fenomeno hauetariko lehenengoa 2018ko otsailean hasi zen, zenbait ekaitz konbektiboren erupzioekin STBko Ghost izenarekin ezaguna den egitura zikloniko luzanga baten barruan. Bi urte geroago, 2020ko maiatzean ekaitz konbektibo berri bat, Clyde's Spot izena hartu zuena bere aurkitzailearen omenez, detektatu zen zikloi txiki baten barruan, 2018ko ekaitzen latitude berean. 2021eko abuztuan hirugarren ekaitz konbektibo baten agerpena STBko beste zikloi txiki baten barnean ikusi egin zen, hasierako garapena 2020ko ekaitzaren oso antzekoa izanez. Ekaitz hauek iraupen luzeko fenomenologiak sortu zituzten. Ekaitz hauen bilakaerak 3. kapituluan deskribatutako datu-baseak erabiliz jarraitu ziren. Kapitulu honek ekaitz hauek pizturiko aktibitate atmosferikoen behaketen analisia eta EPIC ereduarekin egindako fenomeno hauen simulazioak lantzen ditu. 2018ko ekaitzaren ezaugarriak 5.1 atalean aurkezten dira, eta 2020 eta 2021eko ekaitzak, beraien arteko hasierako antzekotasuna dela eta, elkarrekin azaltzen dira 5.2 atalean. 1979an Voyager 2-k behatutako ekaitza Hego Hegoko Banda Epelean (South South Temperate Belt, SSTB) eta Voyager 1-ek behatutako ekaitz handi bat Hegoko Banda Ekuatorialean (South Equatorial Belt, SEB) 5.3 atalean aurkezten dira. 5.4 atalean ekaitz guzti hauen arteko energia eskalen konparaketa egiten da eta baita ere ekaitz konbektiboak elikatzeko beharrezko ur-ugaritasuna aztertzen da. 5.1 irudiak ekaitz konbektibo hauek laburbiltzen ditu. Kapitulu hau Hueso et. al. (2022) eta Iñurrigarro et. al. (2020, 2022) artikuluetan argitaratu ditugun fenomeno hauei buruzko behaketen analisien eta simulazioen laburpena da. 5.1 2018ko ekaitzak STBko Ghost-ean 2018ko otsailaren 4an, astronomo amateur batzuk orban distiratsu bat behatu zuten STBko Ghost izena zeukan bizitza luzeko eta kontraste baxuko zikloi luzanga baten barruan. Hurrengo 3 egunetan zehar beste bi ekaitz konbektibo gehiago garatu ziren STBko Ghost-aren barruan, lehenengo ekaitzaren tokitik gertu. Nahiz eta hasiera batean ekaitzen erupzioaren ondorioz sortutako turbulentzia STB Ghost-aren barruan mantendu zen, azkenean ekaitzen ondorioek zikloia eta bere inguruak hilabeteetan zehar perturbatu zituzten. Azpiatal honek Iñurrigarro et. al. (2020)-n argitaratutako emaitzak laburbiltzen ditu.
60 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean 5.1 irudia: Tesi honetan aztertutako ekaitz konbektiboen laburpena. (a) eta (b) panelak: Clyde's Spot-aren behaketak HSTren metanoaren xurgapen banda sendoan ekaitzaren erupziotik 2 egunetara eta JunoCam-en behaketa argi-ikusgaian 10 ordu beranduago, hurrenez hurren. (c) panela: 2021eko abuztuko ekaitz konbektiboaren amateurren behaketa ekaitza agertu eta 2 egun beranduago. (d) panela: 1979eko SSTBko ekaitz konbektiboaren Voyager 2-ren behaketa ekaitza hasi eta 2 egun geroago. (e) panela: 2018ko STBko Ghost-aren ekaitz konbektiboen HSTren behaketa lehen ekaitz konbektiboaren sorreratik 3 egunera. (f) eta (g) panelak: 1979eko SEBko ekaitz konbektiboaren Voyager 1-ren behaketak ekaitza agertu eta 1 eta 12 egun beranduago. Iñurrigarro et. al. (2022)-tik eskuratua. 5.1.1 Fenomenoaren behaketak eta deskribapena Gertaera honen analisia 2018ko urtarrilaren 25etik 2018ko irailaren 13ra bitarteko 190 amateurren behaketa ingururen analisian oinarritu zen, 2017ko irudi gehigarriak erabiliz STB Ghost-a eta BA Obaluaren ezaugarriak ikertzeko ekaitzen hasiera aurretik eta 2019ko urtarrilean eta otsailean hartutako irudi gutxi batzuk erabiliz bukaerako egoera aztertzeko. Amateurren irudi hauek bereizmen handiagoko HST, JunoCam eta PlanetCam UPV/EHUren behaketekin osatu ziren, amateurren behaketek beste hauek beharrezkoa zuten testuinguru dinamikoa ematen zutelarik. PlanetCam-en behaketak 2018ko maiatzean eta ekainean egin ziren eta HST eta JunoCam-en irudiak 2017 eta 2018 urteetako hainbat datetan egindako behaketetatik zetozen. STBko Ghost-a ekaitzak hasi aurretik STBko Ghost-a Jupiterren Hegoko Banda Epelean, −27.5◦-ko latitude planetozentrikoan, zegoen zikloi luzanga bat zen. Lurretik argi-ikusgaian egindako behaketetan kontraste baxuko egitura baten moduan ikusten zen, metano behaketetan, ordea,
5.1. 2018ko ekaitzak STBko Ghost-ean 61 egitura oso ilun bat zelarik, goi-hodeien gailurrak inguruko hodeiak baino beherago zeudela adieraziz. Zikloi hau 2013. urtean sortu zen eta bere hasierako bizitza Rogers (2015, 2019)-n deskribatzen da. 5.2 irudian JunoCam-ek 2017ko irailaren 1-ean, Junoren 8. perijovean, ateratako STBko Ghost-aren behaketa bat ikus daiteke, eskala oso txikiko egiturak erakutsiz. Irudian hainbat gune dinamiko desberdin ikus daitezke, besteak beste, Ghost-aren barruan dauden zikloi trinko txikiak eta hodei distiratsu oso txikiak. STBko Ghost-ak albedo marroixkadun lepoko moduko uhindu egitura bat dauka, abiadura handiko fluxuaren seinaleak dauzkan albedo altuagoko beste lepoko batez inguratua. 5.2 irudia: 2017ko irailaren 1-ean Junoren 8. perijovean JunoCam-ek behatutako STBko Ghost-aren proiekzio zilindrikoa. Eskala ideia bat edukitzeko, Jupiterreko latitude hauetan 1◦ 1090 km dira. Beheko lerroak goiko panelean adierazitako egitura berezien zoomak erakusten ditu. Iñurrigarro et. al. (2020)-tik egokitua. 2017ko abenduaren 16an hartutako irudi bikote bat erabiliz STBko Ghost-aren kanpo lepokoko abiadurak balioetsi ziren. Irudi hauek bakarrik 12.5 minutuen aldea zuten bata bestearengandik eta (80 ± 20) ms-1-ko abiadura maximoak iradoki zituzten. Ghost-aren abiadura-eremua baita ere neurtua izan zen B eranskinean azaltzen den PICV irudi-korrelazio softwarearekin 2017ko otsailean eta apirilean hartutako HST datuekin. Ghost-aren ipar ertzean (52 ± 10) ms-1 eta (64 ± 10) ms-1-ko abiadura zonal maximoak neurtu egin ziren otsailean eta apirilean, hurrenez hurren. Hego ertzean, berriz, (−39 ± 10) ms-1 eta (−49 ± 10) ms-1-koak. Nahiz eta HSTrekin egindako behaketak agian ez ziren gai mugimendu arinenak eskuratzeko, HSTren behaketetan egindako neurketen alde egin zen JunoCam-en neurketen beharrean. HSTren neurketen alde egitearen arrazoia JunoCam-en behaketen denbora alde txikia da, nabigazio errore txikiek abiaduretan errore handiak sor ditzaketelako. 2017ko otsailean STBko Ghost-a φpg = (−31.3 ± 0.5)◦ latitude planetografikoan
62 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean kokatuta zegoen eta (23, 000 ± 600) km × (4, 800 ± 600) km-ko tamaina zeukan. 2017. urtean zehar, STBko Ghost-a 28◦S latitude planetozentrikoaren inguru zegoen eta pixkaka bere tamaina handitzen joan zen, aktibitate konbektiboa hasi zenean (28, 000 ± 1, 400) km-ko tamaina longitudinala eta (5, 500 ± 1, 200) km-ko tamaina latitudinala lortu arte. Denbora tarte honetan, STBko Ghost-a 29.6◦S latitude inguruan zegoen BA Obalurantz, apurka apurka, hurbiltzen joan zen. Lehenengo ekaitz konbektiboa piztu egin zenean, STBko Ghost-a BA Obaluaren mendebaldean zegoen, bi egituren arteko distantzia (17 ± 2)◦-koa izanik. BA Obaluak bere ipar-mendebalde ertzean beste zelula zikloniko txiki bat zeukan kokatuta, eta beste obalu zuri bat hego-mendebaldean ikus zitekeen. 2018ko STBko aktibitate konbektiboa 2018ko otsailaren 4an Anthony Wesley astronomo amateurrak STB Ghost-aren barruan orban distiratsu baten agerpenaren berri eman zuen. Orban hau Ghost-aren mendebaldeko ertzetik gertu zegoen. Jupiterren errotazio bat lehenago hartutako behaketetan orban hau baita ikus zitekeen, baina ez otsailaren 3ko irudietan. 5.3 irudiak hasierako behaketa hauek erakusten ditu. 890 nm-tan egindako behaketan egitura hau distiratsua zen, hodei garaien presentzia iradokiz. Egitura honen batbateko agerpenak, eboluzio azkarrak eta metanoaren xurgapen bandan duen distira altuak, bere izaera konbektiboa baieztatu zuten. Lehenengo ekaitz konbektibo hau (27.9 ± 1.0)◦S latitude planetozentrikoan agertu zen eta (1, 900 ± 1, 000) km × (1, 600 ± 1, 000) km-ko tamaina zuen bere aurkikuntza egunean, 4 − 5 bat egun aktibo iraunduz. Egitura mota hauen eboluzio bizkorra dela eta, ekaitzen ezaugarriak aztertzeko hasieran ordu gutxiko eskaletan egindako behaketak beharrezkoak dira. Berriz, ondorengo epe luzeko eboluzioa aztertzeko asteetan eta hilabeteetan zehar, eguneko denbora eskaletan egindakoak behar dira. Ekaitzaren aurkikuntza eta planetaren biraketa batzuk geroago egindako behaketek erakutsi zuten ekaitzak bi adar zituela S luzanga baten antzeko forma sortuz. Egitura hau eskualde ziklonikoetan garatutako beste ekaitzetan ere bai behatua izan da, adibidez SEBan (Fletcher et. al., 2017b; Hueso et. al., 2002; Sánchez-Lavega et. al., 1996). Hurrengo 3 egunetan zehar beste bi ekaitz konbektibo garatu egin ziren STBko Ghost-aren barrualdean, bigarren bat 2018ko otsailaren 6an lehenengo ekaitzaren mendebaldean (ikusi 5.3 irudia), eta 2018ko otsailaren 7an HST eta JunoCam-ekin behatutako beste hirugarren posible bat. 5.4 irudiak perturbatutako STBko Ghostaren bereizmen handiko HST eta JunoCam-en behaketak erakusten ditu. Behaketa hauek lehenengo ekaitz konbektiboaren sorrera eta 3 egun geroago egin ziren, ekaitzen eboluzio nahiko nabarmena erakutsiz. Bigarren ekaitza (26.2 ± 2.5)◦S latitude planetozentrikoan agertu zen (2, 700 ± 2, 000) km × (2, 500 ± 2, 000) km-ko tamainarekin eta ∼ 1 − 2 egun aktibo egonez. Hirugarren ekaitza (27.5 ± 0.5)◦S latitude planetozentrikoan piztu zen (1, 500 ± 600) km × (900 ± 600) km-ko tamaina edukiz behatua izan zen lehenengo aldian eta ∼ 2 − 3 egun inguru aktibo mantenduz. Lehenengo ekaitza ekialderantz mugitzen zen (−1.1± 0.1)◦day-1 deriba-abiadurarekin (u = (14 ± 1)ms-1-ko ekialderanzko abiadura), Ghost-aren deriba-abiadura baino 4 bat aldiz arinago Ghost-aren deriba noranzko berdinean, baina, Ghost-aren barne abiadura-eremuaren kontrako noranzkoan. Bigarren ekaitzak, ordea, mendebalderanzko deriba zuen (+1.0 ± 0.8)◦day-1 abiadurarekin (mendebalderanzko u = (12 ± 10)ms-1 abiadura), Ghost-aren deriba baino 3.6 aldiz arinago baina kontrako noranzkoan. Hirugarren ekaitzak ekialderanzko (−0.9 ± 0.3)◦day-1 abiadura zuen
5.1. 2018ko ekaitzak STBko Ghost-ean 63 5.3 irudia: 2018ko otsailean STBko Ghost-ean aurkitutako ekaitz konbektiboen sorreraren amateurren behaketak. Gezi berdeak lehenengo ekaitz konbektiboa adierazten du, gezi laranjak bigarrena adierazten duelarik. Iñurrigarro et. al. (2020)-tik eskuratua. 5.4 irudia: 2018ko otsailaren 7an eskuratutako HST eta JunoCam-en behaketak perturbatutako STB Ghost-a erakutsiz aktibitate konbektiboaren hasieratik 3 egunetara. HSTren irudietan agertzen diren geziek hiru nukleo konbektiboen kokapenak adierazten dituzte (berdez lehenengoa, laranjaz bigarrena eta horiz hirugarrena). HST kolore konposaketa F631N, F502N eta F395N iragazkiak RGB kanal modura erabiliz osatu da. Irudi guztiak goi-paseko iragazkiekin prozesatu egin dira eskala txikiko egituren ikusgaitasuna areagotzeko. Iñurrigarro et. al. (2020)-tik egokitua. (u = (11 ± 4)ms-1 ekialderanzko abiadura), Ghost-aren deribaren noranzko berdinean eta 3.3 aldiz azkarrago. Hirugarren ekaitz honen desplazamendua Ghost-aren
64 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean barne abiadura-eremuarekiko, baita ere dagokion kokapeneko abiaduraren kontrakoa zen. Ghost-aren barneko haize zonalen zizailadura meridional handia da ekaitzen deriba-abiaduren desberdintasun hauen azalpen probableena. Hala ere, ekaitzek sustrai sakonak badituzte (Sánchez-Lavega et. al., 2008), zikloiaren barruan atmosferan maila sakonetan mugimendu desberdinen seinale izan litezke. Ekaitz baten nukleo konbektiboak estaltzen duen azaleraren aldaketaren abiadura, masa jarraitutasunaren bidez, goi-hodeien hedapena azaltzeko beharrezko abiadura bertikal minimoarekin erlaziona daiteke (Hueso eta Sánchez-Lavega, 1998; Hunt et. al., 1982). Suposatuz dibergentzia horizontala garatzen den geruzako mugimendu bertikalak altuera-eskala bateko edo gutxiagoko eremu baten gertatzen direla: w ∼ H∇ · ⃗V = H 1 A dA dt (5.1) non w hodeien azaleraren (A) hedapenaren abiadura azaltzeko beharrezko abiadura bertikal minimoa den eta H goi-hodeien altuera-eskala (hots, presioa e faktore batean murrizten den luzera bertikala, Jupiterren troposferan 18 km inguru). Hodei distiratsuek estaltzen zuten azalera osoak hasieran hazkuntza lineal bat jarraitu zuen, ondoren hazkuntza esponentzial oso labur bat pairatuz. Hazkuntza esponentzial honetan hodeien azalera oso azkar hedatu egin zen, tamaina maximoa aktibitate konbektiboa hasi eta ∼ 3 − 3.5 egunetara lortuz (Iñurrigarro et. al., 2020-ko 9. irudia). Nukleo konbektibo bakoitzaren azalerak hasiera batean fase lineal bat pairatu zuen, fase egonkor batengatik jarraitua izan zena desagertzen hasi aurretik. 5.1 ekuazioa eta neurtutako azaleraren hedapen abiadura erabiliz, ekaitzaren azalera osoan "bataz besteko" abiadura bertikal minimoa 0.3 − 3 ms-1-koa da. Balio hau Hueso eta Sánchez-Lavega (1998) eta Hunt et. al. (1982)-ren balioekin bateragarria da eta ekaitz konbektibo boteretsuen seinale da (Sánchez-Lavega, 2011). Hurbilketa honekin lortutako balioak bakarrik muga minimo bat ezartzen dute, hodeiek estaltzen duten azalera baino askoz ere estuagoak diren goranzko korronteek magnitude orden bat edo bi handiagoak diren abiadura bertikalak gara ditzaketelako (Hueso et. al., 2002). 2018ko perturbatutako sistema atmosferikoaren epe luzeko eboluzioa Ekaitzek filamentu distiratsuak eta gune ilunak sortu zituzten, hasiera batean STB- ko Ghost-aren barnean konfinatuta zegoen turbulentziarekin batera. Bi egitura mota hauek STBko Ghost-aren inguruan zirkulatu zuten lehenengo 1 − 2 asteetan. Fenomeno honen eboluzioan zehar, hainbat orban ilun txiki mendebalderantz kanporatuak izan ziren STBko Ghost-aren hego-mendebaldeko ertzetik eta Ghost-a longitudinalki mendebalderantz hedatu egin zen. STBko Ghost-a BA Obalurantz hurbiltzen jarraitu zuen, BA Obaluaren ipar-mendebaldeko zelula ziklonikoarekin elkarrekintza indartsu bat edukiz. Elkarrekintza horren ondorioz bi egiturek bat egin zuten zelula zikloniko berri bat osatuz. BA Obaluak Ghost-aren ekialderanzko deribarentzat "hesi" baten eginkizuna bete zuen, BA Obaluaren eta Ghost-aren kontrako bortizitatearen ondorioz, antizikloia eta zikloia zirelako, hurrenez hurren. Perturbazio konbektiboaren ondorioz, STBko Ghost-aren mendebaldean buztan luzanga ilun bat sortu egin zen, pixkanaka-pixkanaka tamaina longitudinala handituz joan zena eta mendebalderantz desplazatzen joan zena, STBko Ghost-etik gero eta gehiago urrunduz. 2018ko apirilaren 17ko HSTren behaketak erabiliz, perturbatutako STBko Ghost-aren abiadura-eremua neurtu egin zen. Emaitzak perturbazio
5.1. 2018ko ekaitzak STBko Ghost-ean 65 aurretik neurtutakoen antzekoak izan ziren, ipar eta hego ertzetan (65 ± 10) ms-1- ko eta (−54 ± 10) ms-1-ko abiadurekin, hurrenez hurren. Buztan luzea hedatzen eta mendebalderantz mugitzen jarraitu zuen, 2018ko irailean zenbait orban ilun txikietan apurtu arte eta ondoren disipatuz (ikusi Iñurrigarro et. al., 2020-ko 10. irudia). Horretaz gain, hasierako aktibitate konbektiboa bukatu eta hilabete batzuk geroago metanoaren bandan egindako behaketa batzuetan perturbatutako Ghost-aren barruan egitura distiratsu txiki batzuk ikusi egin ziren, beharbada mugimendu bertikal gehiago zeudela adieraziz. Eguzki-konjuntziotik hurbil egindako JunoCam-en behaketek epe luzeko bilakaeraren azkeneko emaitza erakutsi zuten (ikusi 5.5 irudia). 2018ko urriaren 29an egindako behaketek erakutsi zuten STBko Ghost-a guztiz bateratu egin zela BA Obaluaren mendebaldean zegoen zelula ziklonikoarekin, BA Obaluaren mendebaldean STBko segmentu turbulentu berri bat eratuz (5.5 irudiko goiko eta erdiko ilarak). 2018ko abenduaren 21eko behaketek STBko segmentu turbulentu hau tamaina eta aktibitate turbulentu handiagoarekin erakutsi zuten (5.5 irudiko azkeneko ilara). Hurrengo bi hilabeteetan, STBko segmentu turbulentu honek JunoCam-en 2018ko abenduko behaketan zeukan antzeko tamaina eta morfologia mantendu zituen. 5.5 irudia: JunoCam-en 2018ko urriaren 29ko (goiko eta erdiko ilarak) eta 2018ko abenduaren 21eko (beheko ilara) datuekin eraturiko Jupiterren STBaren mapak. Mapetan STBko Ghost-aren eta BA Obaluaren mendebaldean zegoen zelula ziklonikoaren ondorioz sortutako zelula zikloniko berria nabarmenduta dago. Iñurrigarro et. al. (2020)-tik egokitua. 5.1.2 Simulazioak Perturbazio honetan behatutako fenomenologia simulatzeko eta berau eragin zuten ekaitz konbektiboen ezaugarriei buruzko informazioa lortzeko EPIC eredua erabili zen.
66 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean Hasierako atmosfera-eredua Erabilitako eremua norabide longitudinalean 160◦ eta latitudinalean 20◦ zituen, 42◦S planetografikoetatik (38.2◦S planetozentriko) 22◦S planetografikoetara (19.45◦S planetozentriko). Eremuak longitudinalki 1024 sare-puntu zituen eta latitudinalki 129, 0.16◦ sare-puntuko bereizmenaren baliokidea. Norabide bertikalean, eremua 10 mbareko presio mailatik 7 bar-eko presio mailara hedatzen zen, log P banatutako 8 geruza isentropikoetan bereizita. Azkeneko geruza, 7 bar mailatik behera kokatuta, geruza abisala zen eta bi geruza garaienak "belaki" geruzak ziren. Simulazioetan 20 s-ko denbora pausoa erabili zen, CFL limitearen erdia baino apur bat gutxiago, eta ν6 hiperbiskositate terminoa ere bai, baimendutako hiperbiskositate koefiziente maximoaren balio erdiarekin. Simulazio hauetan erabilitako profil termiko bertikala García-Melendo et. al. (2005) eta Legarreta eta Sánchez-Lavega (2008)-k erabili zutenaren berdina zen. Profil hau Voyager-en tenperatura profila (Lindal et. al., 1981) 800 mbar mailatik behera estrapolatuz lortu zen. Estrapolazio hau 4.2 atalean deskribatutako oreka termokimikoaren ereduarekin egin zen pseudoadiabatika bat jarraituz eta suposatuz espezie kondentsagarriak ura, amoniakoa eta amoniako hidrosulfuroa zirela. Aurreko kapituluko 4.2 irudiak hasierako atmosferaren ezaugarriak adierazten ditu. (a) panelak simulazioetan erabilitako tenperatura profila erakusten du eta (b) panelak tenperatura profil horri dagokion Brunt-Väisälä-ren maiztasuna. (c) panelak simulazioetan kontuan hartutako 680 mbar maila inguruko bi haize zonal profilak erakusten ditu. Profil hauek 2016ko HST datuekin lortutako haize zonal profila (Hueso et. al., 2017) eta 2000. urteko Cassini datuekin lortutakoa (Porco et. al., 2003) dira. Orokorrean bi profilak oso antzekoak dira, baina, simulazioek estaltzen duten latitude eremuan 5 − 12 ms-1-ko desberdintasun txiki batzuk daude. Desberdintasun hauen ondorioz, Cassini profilarekin egindako simulazioetan ez ziren STBko Ghost-aren eta BA Obaluaren neurtutako deriba-abiadurak lortzen bortize hauek behatutako latitudeetatik hurbil sartzen zirenean. Beraz, 2016ko HST profila hartu egin zen aukera zuzen moduan eta profil hau erabili zen erreferentziazko kasuan. Simulazioetan haize zonalen egitura bertikala 4.1.2 azpiatalean deskribatutako faktore biderkatzailea erabiliz sartu egin zen. 4.2 irudiko (d) panelak haize zonalen egitura bertikala erakusten du. Erreferentziazko simulazioaren atmosferak, GarcíaMelendo et. al. (2005) eta Legarreta eta Sánchez-Lavega (2008)-n bezala, hodei ikusgaien gainetik Voyager datuetatik eratorritako haize zonalen ahultzea (Gierasch et. al., 1986) eta azpitik haize konstanteak suposatu zituen. Baita ere zizailadura bertikalik gabeko haize zonalak eta hodei ikusgaien gainetik altuerarekin gorakorrak diren haizeak probatu egin ziren. Haize gorakorrekin egindako simulazioak ezegonkorrak ziren edo simulatutako zikloiek STBko Ghost-a baino askoz ere deribaabiadura azkarragoa zuten. Iñurrigarro et. al. (2020)-n deskribatutako parametroen esplorazioaren ostean, 4.2 irudian erakutsitako eta gorago deskribatutako profilak erabiltzen zituzten simulazioak izan ziren STBko Ghost-aren eta BA Obaluaren ezaugarriak (deriba-abiadura eta egonkortasuna) hobeto simulatzen zituztenak. STBko Ghost-a eta BA Obalua sartzea 4.1.3 azpiatalak EPIC ereduan bortizeak nola sartu egiten diren azaltzen du. Behin bortize bat sartzen denean, EPIC-ek egonkortze fase labur bat behar du. Egonkortze hau bortizearen tamaina eta formaren araberakoa da, eta bereziki luzea da boritze luzangentzat. Beraz, STBko Ghost-a eta BA Obalua bi pausotan sartu ziren:
5.1. 2018ko ekaitzak STBko Ghost-ean 67 lehenengo STBko Ghost luzanga sartu zen, perturbazio gehiago sortzen zituena eta egonkortzeko hamarnaka egun batzuk behar zituena, eta geroago BA Obalua, egun gutxi batzuetan egonkortzen zena. Gainera, STBko Ghost-aren forma luzanga zela eta, bi hurbiltze desberdin erabili egin ziren Ghost-a simulatzeko: zikloi luzanga baten moduan simulatu, edo elkarrekin fusionatzen ziren zikloi zirkular txikiagoen kate baten moduan simulatu. Bi kasuetan STBko Ghost-ak tamainan eta forman aldaketak pairatu zituen, itxura egonkor bat lortu aurretik zenbait aldiz uzkurtuz eta hedatuz. Egonkortze prozesu hau normalean 40 − 70 egun bitartean irauten zituen, prozesua amaitzean simulatutako STBko Ghost-a lehenengo ekaitz konbektiboa agertu zenean behatutakoak zeukan tamaina eta forma edukiz. STBko Ghost-a definitzen zuten parametroen arakatutako balio tarteak 5.1 taulan adierazten dira. Kasu bakoitzerako latitude, tamaina horizontal eta bertikal, zirkulazio eta forma-faktore desberdinak frogatu ziren. Orokorrean, simulazioen emaitzak aztertzerako orduan simulatutako bortizitate potentziala eta behatutako hodei patroiak konparatu egin ziren. Simulatutako STBko Ghost-aren kasuan, bereziki, bukaerako tamaina, egonkortasuna eta deriba-abiadura kontuan hartu egin ziren. Ezaugarri hauei zegokienez, arrakastarik gabeko simulazioetan simulatutako Ghost-a behatutakoaren portaeratik nabarmen aldentzen zen. Hala eta guztiz ere, simulatutako Ghost-aren deriba-abiadura batez ere posizio latitudinalak eta tamaina meridionalak zehazten zuten, zirkulazioak edota sakonerak eragin askoz ere txikiagoa zutelarik. Parametroa Bortize bakarra Bortize-katea φs pc (◦) −28.4 ←→ −25.9 −27.5 ←→ −26.3 Ps (mbar) 680 680 as (◦) 13 ←→ 7 2 ←→ 4 bs (◦) 2 ←→ 3 1.25 ←→ 2.9 cup (altuera-eskala) 1 ←→ 3 1 ←→ 3 cdown (altuera-eskala) 1 ←→ 3 1 ←→ 3 VT (m/s) −30 ←→ −120 −40 ←→ −90 n 2, 3 2 Bortize kopurua 1 3, 4, 6, 7, 8, 12 ∆λV (◦) Ez aplikagarria 2 ←→ 10 5.1 taula: EPIC ereduarekin STBko Ghost-a simulatzeko arakatutako espazio-parametroaren tarteak. Parametroak hurrengoak dira: φs pc: latitude planetozentrikoa, Ps: bortizea sartu egiten den presio maila, as: longitude ardatzerdi nagusia, bs: latitude ardatzerdi txikia, cup: bortizearen goranzko altuera, cdown: bortizearen beheranzko altuera, VT: bortizearen abiadura tangentziala (negatiboa zikloi bat delako), n forma-faktorea eta ∆λV: bortizeen zentroen arteko distantzia STBko Ghost-a bortize-kate baten moduan sartzen denean. STBko Ghost-a zikloi-kate baten moduan sartutako simulazioetan, bukaerako zikloia zikloi bakarreko kasuetan baino indartsuagoa zen. Bukaerako zikloi honen zirkulazioa behaketena baino indartsuagoa zela zirudien. STBko Ghost-a zikloi bakar baten moduan simulatu zenean, ordea, simulatutako zikloiak portaera hobea erakusten zuen. STBko Ghost-aren azkeneko itxura eta tamaina hobeto simulatzen zen 80 ms-1-ko abiadura tangentziala zuten zikloietan, abiadura tangentzial baxuagoa zuten zikloietan baino. Abiadura tangentzial txikia zuten zikloiek ez zituzten ondo bereizitako ertzak, eta abiadura tangentzial handiagoko zikloiak, behaketekin konparatuta, itxura luzangatuegia zuten.
68 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean Bortizearen tamaina bertikalaren azterketak ondorioztatu zuen gutxienez 3 altueraeskaladun bortizea beharrezkoa zela. Tamaina bertikal txikiagodun bortizeak oso ezegonkorrak ziren, bata bestearekin gurutzatzen ziren geruza isentropikoekin (simulazioarekin bukatuz eredua ezegonkortzean) edo etengabe fusionatzen eta banatzen ziren bortizeekin. Simulazio egokienak 5 altuera-eskalako tamaina bertikala zuen bortize batekin lortu ziren, 680 mbar-etik gora (bortizearen zentroa kokatuta dagoen presio maila) 3 altuera-eskalekin eta hortik behera 2 altuera-eskalekin. Beheranzko hedapen honekin, zikloiaren alderik sakonena 5 bar presio mailara heltzen da, ura kondentsatu egiten den maila ur-ugaritasuna Eguzkiarenaren berdina denean. Behin simulazioa egonkortuta STBko Ghost-a sartu ostean, atmosfera berriro pertubatzen zen BA Obalu antiziklonikoa sartzeko. BA Obalua simulatutako Ghostaren ekialdeko ertzetik 17◦ − 24◦ aldenduta sartzen zen, horrela ekaitzak sartzerako unean bi bortizeen arteko distantzia egun horretan behatutakoa zen. 5.2 taulak BA Obalua kontrolatzen zuten parametroen aztertutako espazio-parametroaren tarteak adierazten ditu. Antizikloi hau simulatzeko erabilitako abiadura tangentziala eta tamaina bertikala lehenago antizikloi honi buruzko egindako simulazioetan oinarritu ziren (García-Melendo et. al., 2009; Hueso et. al., 2009). BA Obalua sartu ostean, atmosfera askatasunez eboluzionatzen utzi zen BA Obalua egonkortzeko. Egonkortze prozesu honek 15 − 20 egun behar zituen. Parametroa BA Obalua φs pc (◦) −29.6 ←→ −30.3 Ps (mbar) 680 as (◦) 3.0 ←→ 4.85 bs (◦) 3.0 ←→ 4.5 cup (altuera-eskala) 3 cdown (altuera-eskala) 3 VT (m/s) 100, 110, 120 n 2, 3 5.2 taula: EPIC ereduarekin BA Obalua simulatzeko arakatutako espazio-parametroaren tarteak. Parametroak hurrengoak dira: φs pc: latitude planetozentrikoa, Ps: bortizea sartu egiten den presio maila, as: longitude ardatzerdi nagusia, bs: latitude ardatzerdi txikia, cup: bortizearen goranzko altuera, cdown: bortizearen beheranzko altuera, VT: bortizearen abiadura tangentziala (positiboa antizikloi bat delako) eta n forma-faktorea. Behaketetatik hurbilen zegoen simulazioan erabilitako STBko Ghost-aren eta BA Obaluaren parametroak 5.3 taulan adierazita daude. STBko Ghost-a zikloi luzanga bakar baten modura simulatu zen. Behin Ghost-a sartu, simulazioa 68 egunetan zehar aske eboluzionatzen utzi zen Ghost-a egonkortzeko eta bortize hau sartzean sortutako beste perturbazioak disipatzeko. 5.6 irudiak bataz besteko 649 mbar-eko presioa duen geruzaren bortizitate potentziala erakusten du. Geruza hau hodei ikusgaien mailari dagokion geruza isentropikoa da. Irudiak simulatutako zikloi luzangak itxura egonkor bat lortu aurretik pairatutako uzkurdura eta hedapen faseak erakusten ditu. 68. egunean BA Obalua sartu egin zen simulatutako Ghost-aren ekialdeko ertzetik 19.2◦-ko distantziara eta simulazioa 18 egun gehiagotan zehar libre eboluzionatzen utzi egin zen, BA Obaluak itxura egonkor bat lortu arte. Modu honetan, bi bortizeen artean 17.2◦-ko distantzia zegoen bero-pultsuak sartzerako
70 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean zegokion bero-pultsu kopurua sartuz eta hauen posizio, tamaina, intentsitate, konbekzioaren iraupen eta deriba-abiadura desberdinak erabiliz. Bero-pultsuei zegokien arakatutako espazio-parametroaren tarteak 5.4 taulan laburbiltzen dira. Beropultsuen tamainen kasuan, ekaitzak agertu egin ziren egunean neurtutako tamainak kontuan hartu ziren, bigarren ekaitzean izan ezik, non 2018ko otsailaren 7ko HSTren behaketan neurtutako tamaina erabili zen. Behatutako hodeien morfologia eta simulatutako bortizitate potentziala konparatzean, kasu gehienetan simulatutako ekaitzen eta Ghost-aren arteko elkarrekintzak ez zuten behaketen antzeko patroi bat garatu. Tamaina txikia edo ahulak ziren bero-pultsuak ez ziren gai Ghost-aren morfologia era esanguratsu baten eraldatzeko, pultsu handiek edo oso indartsuek, ostera, zikloia egun gutxi batzuetan guztiz apurtu egiten zutelarik. Hiru bero-pultsuren erabilerak behatutako morfologia pultsu bakar baten edo biren kasuan baino hobeto erreplikatzen zuen, batez ere 2018ko otsailaren 7an behatutako morfologia. Parametroa 1. ekaitza 2. ekaitza 3. ekaitza φp pc (◦) −27.4 ←→ −27.8 −26.0 ←→ −26.9 −27.2 ←→ −27.7 v (m/s) 8.0 ←→ 16.0 −24.8 ←→ 8.0 10.0 ←→ 14.0 ap (◦) 0.45 ←→ 1.5 0.35 ←→ 1.25 0.6 ←→ 0.9 bp (◦) 0.35 ←→ 0.6 0.17 ←→ 1.0 0.35 ←→ 0.6 Iraupena (egun) 4 ←→ 6 1 ←→ 2 2 ←→ 3 Hasiera unea (egun) 58 ←→ 90 65.5 ←→ 90 85.3 ←→ 93 ˙Q0 (W/kg) 0.1 ←→ 1.5 0.3 ←→ 0.8 0.2 ←→ 0.75 5.4 taula: 2018ko STBko ekaitzak simulatzeko erabilitako bero-pultsuen arakatutako espazio-parametroa. Parametroak hurrengoak dira: φp pc: latitude planetozentrikoa, v: pultsuaren deriba-abiadura, ap: longitude ardatzerdi nagusia, bp: latitude ardatzerdi txikia, Iraupena: pultsua aktibo mantentzen den egun kopurua, Hasiera unea: pultsua aktibatu egiten den eguna, eta ˙Q0 berotze-abiaduraren perturbazioaren anplitudea. Simulazio hauetan bero-pultsuak ereduko geruzen arteko interfaze guztietan sartu egin ziren. Simulazio onenean erabilitako bero-pultsuak definitzen zituzten parametroak 5.5 taulan topa daitezke. Hiru bero-pultsuak sekuentzialki sartu egin ziren, lehengoa 86. egunean, bigarrena 88. egunean eta hirugarrena 88.5. eguenean. Pultsu bakoitzaren intentsitatea eta iraupena 5.5 taulan ikus daitezke. Parametroa 1. ekaitza 2. ekaitza 3. ekaitza φp pc (◦) −27.5 −26.8 −27.5 v (m/s) 14.0 −12.0 11.0 ap (◦) 0.8 0.4 0.7 bp (◦) 0.5 0.3 0.35 Iraupena (egun) 4.0 2.0 2.5 Hasiera unea (egun) 86.0 88.0 88.5 ˙Q0 (W/kg) 0.6 0.5 0.4 5.5 taula: 2018ko STBko ekaitzen simulazio onenean erabilitako bero-pultsuen parametroak. Simulazioaren eboluzioa Simulazioaren eboluzioa hiru bero-pultsuak sartu ostean bataz besteko 649 mbareko presioa duen geruza isentropikoan 5.7 irudian erakusten da. Bero-pultsuak sartu aurreko egoera goi-ezkerraldeko fotograman ikus daiteke, perturbaturik gabeko
5.1. 2018ko ekaitzak STBko Ghost-ean 71 STBko Ghost-arekin eta BA Obaluarekin. Hurrengo fotogramek erakusten dute nola simulatutako ekaitzek behatutako ekaitz konbektiboen berezko "S" itxuraren antzeko egitura bat sortu zuten, eta baita ere simulatutako Ghost-aren mendebaldeko ertzean behatutako morfologiaren gisako birzirkulazio patroi bat (89.6 eguna). Egun batzuk beranduago, simulatutako Ghost-aren ekialdeko ertzean beste birzirkulazio bat garatu zen, denbora eskala berdinetan Ghost-aren inguruan biraka behatutako egitura ilunen antzekoa. Geroago, Ghost-aren barne zirkulazioa puskatu egin zen bero-pultsuek sortutako efluentea dela eta, hego-mendebaldeko materialaren zati handi bat kanporatua izanik eta mendebalderantz mugituz haize zonalak jarraituz. 5.7 irudia: 2018ko STBko ekaitzen simulazio onenaren bortizitate potentzialaren mapak 649 mbar-eko bataz besteko presioa duen geruza isentropikoan. Simulazio honetan hiru ekaitz konbektiboren erupzioa simulatua izan zen. Bero-pultsuak ereduko geruzen arteko interfaze guztietan sartu egin ziren. Eremuaren tamaina longitudinala mapetan erakutsitakoa baino luzeagoa zen. Iñurrigarro et. al. (2020)-tik egokitua. EPIC-ekin egindako simulazioek ez zuten fenomeno honen behatutako epe luzeagoko eboluzioa hain ondo erreplikatu, adibidez STBko Ghost-a egitura turbulentu batean transformatzea. Honen arrazoi posible bat, simulazioetan bereizmen espazial handiagoa behar izatea da, eskala oso txikiko mugimenduak simulatu ahal izateko. Edo, probableagoa den arrazoia, lehenengo ekaitz konbektiboa baino hilabete batzuk geroago intentsitate baxuagoko konbekzioaren balizko presentzia. 2018ko apirileko HST edo maiatzeko PlanetCam-en metanoaren xurgapen bandan egindako behaketetan aktibitate konbektibo honen seinale posibleak topa daitezke. Ereduaren izaera disipatiboak simulatu zitekeen denbora totala mugatzen zuen, denbora luzeko simulazioetan pilatzen zihoazen efektuak nabariak izaten hasten zirelako STBko Ghost-eko eta BA Obaluko haizeak txikituz. Efektu hau erabilitako bereizmenaren
72 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean araberakoa da, bereizmen handiagoek simulazio luzeagoak ahalbidetuz, baina askoz ere konputazio denbora luzeagoak behar dituzte. 2018ko STBko ekaitzen simulazio hauetan erabilitako bereizmenarekin, 200 lur-egun inguru (480 egun Jupiterren) simula zitezkeen disipazioaren efektuak era nabarmen baten hautematen hasi aurretik. 5.1.3 Emaitzen laburpena Behatutako hodei morfologiaren eta simulatutako bortizitate potentzialaren mapen arteko konparaketak erakutsi zuen behatutako fenomenologia ondo erreplikatu egiten zela STBko Ghost-ak haize indartsuak eta 4 − 5 altuera-eskalako tamaina bertikala zuenean, 90 mbar-etik 5 bar-era doan presio tarteari zegokiona, eta hiru beropultsu erabiltzen zirenean STBko Ghost-a pertubatu zuten ekaitz konbektiboak simulatzeko. Bero-pultsu hauek intentsitate baxu edo ertainak zituzten (0.4 − 0.7 Wkg-1) eta 2 − 4 egun bitarteko iraupena. 5.8 irudiak fenomeno honen eboluzioaren lehen fasean 2018ko otsailaren 7an, lehenengo ekaitz konbektiboa piztu eta 3.5 bat egun beranduago, HSTrekin hartutako bereizmen handieneko behaketen eta simulazioan denbora une berdinari zegokion bortizitate potentzialaren mapen arteko alderaketa erakusten du. Alderaketan ikus daiteke ereduak era egoki batean erreplikatzen zuela fenomenoaren hasierako fase hau. 5.8 irudia: 2018ko otsailaren 7ko HSTren behaketen eta 2018ko STBko ekaitzen simulazio onenaren bortizitate potentzialaren mapen arteko konparaketa. Iñurrigarro et. al. (2020)-tik eskuratua.
5.2. Clyde's Spot eta 2021eko STBko ekaitza 73 2018an STBko Ghost-aren barruan sortutako ekaitzen morfologia simulatu ostean, ekaitz hauetan parte hartu zuen energiaren azterketa 5.4 atalean azaltzen da. Atal horretan beste ekaitz batzuekin egindako analisi erlatiboa aurkezten da. 5.2 Clyde's Spot eta 2021eko STBko ekaitza 2020ko maiatzaren 31n Clyde Foster astronomo amateurrak Jupiterren STBan orban distiratsu bat behatu egin zuen, 30.8◦S-ko latitude planetografikoan. Orban hau argi ikusgaian eta metanoaren xurgapen bandan distiratsua zen, eta Clyde's Spot izena jaso egin zuen. Ekaitz hau aldez aurretik zegoen zikloi txiki baten barruan agertu egin zen, zikloia GRSaren azpitik pasa eta 30 egun geroago. 2018ko STB- ko ekaitzen modura, zikloia ekaitzaren efektuak bere barnean mantentzeko gai izan zen. Fenomeno honen epe luzeko bilakaeran zehar, lehenengo ekaitzaren hondarra mugimendu turbulentuak zituen egitura ilun baten bihurtu egin zen, ondoren, urte bat geroago Tolestutako Filamentu Eskualde (Folded Filamentary Region, FFR) gisako egitura batean transformatuz, eta azkenik STBko segmentu turbulentu batean. 2021eko abuztuaren 7an beste ekaitz berri bat agertu egin zen STBko beste zikloi txiki baten barnealdean, zikloi hau GRSaren azpitik pasatu eta egun batzuk beranduago. Ekaitz honen hasierako eboluzioa Clyde's Spot-aren hasierako eboluzioaren antz handia eduki zuen, egitura ilun turbulentu baten sorkuntzarekin. Baina, ondorengo bilakaera desberdina izan zen, kasu honetan zikloi ilun batean transformatuz. Iñurrigarro et. al. (2022)-n argitaratutako ekaitz hauen zenbakizko modelizazioan zentratzeko, hemen aurkezten den behaketen deskribapena Hueso et. al. (2022)-k argitaratutakoaren bertsio laburtu bat da. 5.2.1 Fenomenoaren behaketak eta deskribapena Bi fenomeno hauen garapena ikertzeko, 2019ko otsailetik 2021eko abendurako denbora tartea estaltzen zuten 550 amateurren irudi erabili ziren. Datu-base hau bereizmen handiagoko lurretik (PlanetCam, NASA IRTF eta Gemini North) eta espaziotik (HST eta JunoCam) hartutako datu osagarriekin borobildu zen. PlanetCam-en behaketak 2019, 2020 eta 2021eko hainbat kanpainetan jaso egin ziren eta egituren jarraipena eta hauen morfologiaren analisia egiteko erabili ziren. 5.1 µm-ko NASA IRTF eta Gemini North-en irudiak 2019 eta 2021 artean zikloien hodei opakutasun sakona aldatu egin ote zen ikertzeko baliatu ziren. 2019 eta 2020ko HSTren datuak egiturak jarraitzeko, zikloien jatorria ikertzeko, zikloien morfologia aztertzeko eta 2020ko irailean hondar ilunaren haizeen abiadurak neurtzeko erabili ziren. Azkenik, 20192022ko JunoCam-en behaketak egituren mugimenduak jarraitzeko eta hauen morfologia aztertzeko erabili ziren. Gainera, 2020ko ekainaren 2an hartutako irudiak baita ere erabili egin ziren Clyde's Spot-aren haizeen eremua neurtzeko ekaitzaren erupzioa eta 2.5 egun geroago. Hueso et. al. (2022)-ko 2 eta 3 taulek erabilitako behaketak zehazten dituzte. Clyde's Spot eta 2021eko ekaitzen aurreko zikloiak Clyde's Spot (2020ko STBko ekaitza) zikloi zuri baten barnealdean sortu egin zen. Zikloi honek bere inguruarekiko argi ikusgaian kontraste baxua zuen, eta 2020ko apirileko HSTren behaketetan eraztun zuri batez inguratutako nukleo zuri bat eta kanpo egitura ilunagoaz osaturiko morfologia zeukan. Behaketa hauetan zikloia egitura distiratsu bat bezala agertzen zen uhin-luzera ultramoreetan eta sistema ilun
74 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean baten moduan 890 nm-ko metanoaren xurgapen bandan, goi-hodei baxuak adieraziz. Zikloi hau 2019an STBko beste bi zikloi txikiagoen fusioaren ondorioz sortu zen. 2021eko STBko ekaitza agertu egin zen zikloiak Clyde's Spot-aren zikloiaren antzeko morfologia zeukan. Zikloi hau 2020an sortu ahal izan zen STBko beste zikloi txikien fusioaren bidez. Fusio hauei buruzko xehetasun gehiago Hueso et. al. (2022)- ko Supplementary information-ean aurki daitezke. Clyde's Spot / 2020ko STBko ekaitza Clyde Fosterrek 2020ko maiatzaren 31n aurkitutako orban distiratsuak (2, 500 ± 300) km × (2, 600 ± 400) km tamaina zeukan 890 nm-ko iragazki batekin egindako behaketetan eta (30.8 ± 0.8)◦Sko latitude planetografikoan kokatuta zegoen. Jupiterren biraketa bat lehenago metanoaren xurgapen bandan egindako behaketek ez zuten egitura distiratsu hau erakutsi. Egitura honen bat-bateko agerpenak, garapen bizkorrak eta distira altuak, batez ere metanoaren xurgapen bandan, bere bizitzaren hasieran detektaturiko ekaitz konbektibo bat zela iradoki zuten. 5.9 irudian Clyde's Spot-aren aurkikuntzaren behaketak ikus daitezke. Ekaitz konbektiboak iraupen laburra eduki zuen, metanoaren xurgapen bandan egindako hurrengo behaketek distiraren murrizketa azkarra erakutsi zutelako (5.9 irudiko c panela). 2020ko ekainaren 4ko metano-bandako irudietan dagoeneko ez zegoen hodei distiratsuren seinalerik. Ekaitz konbektiboak ekaitza agertu egin zen zikloiaren ia tamaina berdina zuen, zikloia guztiz erasanez. Zikloia osorik perturbatua izan arren, ekaitzaren eragina bere barnean mantentzeko gai izan zen. Ekaitzaren tamainaren hasierako eboluzioak (Hueso et. al., 2022-ko 8. irudia) eta distiraren gutxiagotze azkarrak, 2-3 egunetan zeharreko konbekzio iraunkorra iradokitzen dute, intentsitatea denborarekin pixkanaka ahultzen joan zelarik. Hueso et. al. (2022)-k elkarrekin pilatutako baina gehiago prozesatu gabeko metanoaren xurgapen bandako jatorrizko irudiak aztertu zituzten Geruza Islatzailearen Eredu (Reflective Layer Model) bat erabiliz (Mendikoa et. al., 2012), ekaitzaren hasieran behatutako hodei distiratsuak inguruko hodeiak baino ∼ 0.25 − 0.30 altueraeskala altuago (4 − 5 km) zeudela balioetsiz. HSTek Jupiter behatu egin zuen 2020ko ekainaren 2an, ekaitz konbektiboaren agerpena eta 49 ordu beranduago eta Junoren 27. perijovea baino 10 ordu lehenago. 5.10 irudiak ekaitzaren eskualdeko F275W eta F345N iragazki ultramoreetako, kolore konposaketa bateko eta 890 nm-ko metanoaren xurgapen banda sendoko mapak erakusten ditu. Mapa horietan ekaitza linbotik hurbil dago. Irudi ultramoreetan eta metano-bandakoan ekaitza hodei distiratsuekin ikusi egiten da, eta kolore irudiak nukleo distiratsu batzuk erakusten ditu ingurunea baino ilunagoa den egitura baten barruan. Bi geziek JunoCam-ek 10 ordu beranduago ateratako irudian agian ikus daitezkeen bi egitura adierazten dituzte (5.11 irudiko c panela). 2020ko ekainaren 2an, HSTk eskualde hau behatu eta hamar ordu geroago, JunoCamek eskualde berdina berriz behatu zuen. 5.11 irudiak JunoCam-en irudietan Clyde's Spot-aren morfologia erakusten du, ekaitzaren lehengo behaketa eta 2.5 egun beranduago. Behaketa hauetan ekaitza jet-aren gune ziklonikoan kokatuta zegoen, espiral besodun egitura baten barruan eta alde bikoizdun lobulu forma zuen zikloi luzanga baten itxura zuen, (4, 600 ± 300) km-ko tamainarekin norabide luzeenean eta (2, 700 ± 200) km-koa laburrenean, norabide longitudinalarekiko okertuta. Egitura txiki distiratsuak, 200 km eta 850 km bitarteko tamainadunak, ikus daitezke, seguruenik mugimendu konbektiboen ondorioz ingude itxurako hodeiak eratu egin
5.2. Clyde's Spot eta 2021eko STBko ekaitza 75 5.9 irudia: 2020ko STBko ekaitz konbektiboaren hasiera 2020ko maiatzaren 31n. Goiko ilara: 2020ko maiatzaren 30 eta 31n 890 nm-ko metanoaren xurgapen banda sendoan hartutako behaketak ekaitz konbektiboaren hasiera erakutsiz. Beheko ilara: 2020ko maiatzaren 31ko kolore konposaketa ekaitz konbektiboaren hasieraren. Irudia goi-paseko iragazkiekin prozesatu egin da. Behaketa guzti hauek astronomo amateurrek atera egin dituzte. Gezi horiak ekaitz konbektiboa adierazten du eta gezi urdinak latitude berean zegoen beste zikloi bat, DS6 izenarekin ezaguna dena Hueso et. al. (2022)-n. Hueso et. al. (2022)-tik eskuratua. 5.10 irudia: 2020ko ekainaren 2an HSTek egindako Clyde's Spot-aren behaketak, ekaitz konbektiboaren sorrera eta 49 ordu geroago. F275W eta F345N iragazki ultramoreetan egindako behaketak ezkerreko zutabearen goiko eta beheko lerroan daude, hurrenez hurren. Eskuinaldeko goiko mapa kolore konposaketa bat da eta beheko mapa FQ889N iragazkian, metanoaren xurgapen banda sendoan, egindako behaketa bat. Kolore konposaketako geziek 10 ordu geroago egindako JunoCam-en behaketan agian egon daitezkeen egiturak adierazten dituzte. Hueso et. al. (2022)-tik eskuratua.
76 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean ziren tokiak izanik. 5.10 eta 5.11 irudietan gezien bidez adierazitako egiturak berdinak baldin badira, bi behaketen artean egituren desplazamenduek 30 − 35 ms-1-ko zirkulazio ziklonikoa iradokitzen dute zikloiaren zentrotik (1, 500 ± 500) km-ra. 5.11 irudia: Clyde's Spot-aren 2020ko ekainaren 2ko JunoCam-en behaketak, ekaitzaren sorreratik 59 ordura eta HSTren 2020ko ekainaren 2ko behaketatik 10 ordura. a panela: Clyde's Spot eta bere ingurunearen JunoCam-en kolore irudia. Lerro berdea haize zonalen profila da (−50 ms-1-tik 50 ms-1-ra), 2016ko amateur eta HST datuekin neurtuta (Hueso et. al., 2017) eta 2017ko amateur eta HST datuekin osatua. Irudi honetan erakutsitako eremua 5.10 irudian erakutsitakoaren berbera da eta kutxa zuri eta horiak irudiko beste paneletan bereizmen handiagoarekin erakusten diren eskualdeak dira. b panela: argi ikusgaiko irudia metano bandako irudiarekin biderkatzean lortzen den mapa, ekaitzaren nukleoak ongi kontrastatuak erakusten ditu. c panela: JunoCam-en koloreko irudiaren ekaitzaren zooma. Geziek 10 ordu lehenago HST datuetan agian ikusi egin ziren egiturak adierazten dituzte. d panela: Cyde's Spot-aren metano bandako irudiaren zooma. Irudi guztiak goi-paseko iragazkiekin prozesatu egin dira. Hueso et. al. (2022)-tik egokitua. Hueso et. al. (2022)-k Clyde's Spot-aren haizeen eremua neurtu zuten JunoCamen 2020ko ekainaren 2ko bi irudi bikote erabiliz eta Sánchez-Lavega et. al. (2018)- k erabilitako teknika berdina aplikatuz. Prozedura honen emaitzak 30 − 40 ms-1 inguruko zirkulazio zikloniko bat erakutsi zuen. Hueso et. al. (2022)-ko 8. irudiak ekaitzaren tamainaren hasierako eboluzioa eta honi lotutako mugimendu dibergenteak erakusten ditu. Clyde's Spot-aren azaleraren hedapen abiadura azaltzeko 0.15ms-1-ko gutxieneko abiadura bertikala behar da, ekaitz konbektibo indartsuen adierazle dena eta bat datorrena 2018ko STBko Ghost-aren ekaitzekin (5.1.1 azpiatala) eta aurreko beste lanekin (Hunt et. al., 1982). Ekaitzak sortutako hodei distiratsuak egun gutxi batzuetan disipatu ziren, argi ikusgaian hondar ilun bat utziz. Amateur komunitatean egitura honi DS7 izena eman zitzaion eta 5.12 irudiko goiko errenkadan ikus daiteke. DS7k aldaketa morfologikoak eta oszilazio latitudinal txikiak pairatu zituen. 2020ko uztaileko, abuztuko eta iraileko HSTren behaketetan DS7 egitura ilun baten moduan agertzen zen argi ultramoreko eta metanoaren xurgapen bandako irudietan. HSTren behaketa hauetan, uhin-luzera guztietan DS7ren periferian egitura distiratsu txikiak ikusten ziren, STBko Ghost-aren kasuan hasierako ekaitz konbektibotik hilabeteetara behatutako filamentu distiratsuen antzekoak. Egitura distiratsu hauek denboran zehan mantendutako intentsitate baxuko konbekzioaren adierazle izan daitezke.
5.2. Clyde's Spot eta 2021eko STBko ekaitza 77 5.12 irudia: Clyde's Spot-aren epe luzeko bilakaeraren fase desberdinak. Goiko panela: 2020ko irailaren 20ko HSTren Clyde's Spot-aren hondarraren behaketa, berau egitura ilun turbulentu baten modura erakutsiz (DS7). Erdiko panela: eguzki-konjuntzioaren ostean 2021eko apirilaren 15ean, Junoren PJ33an, JunoCam-ekin ateratako Clyde's Spot-aren hondarraren behaketa, zeinetan ikus daitekeen nola DS7 FFR-moduko egitura turbulentu batean transformatu zela. Beheko panela: 2021eko irailaren 4ko HSTren behaketa non Clyde's Spot-aren hondarraren eraldaketa FFR-moduko egitura batetik STBko segmentu turbulentu batera ikus daitekeen. Hueso et. al. (2022)-tik egokitua. 2020ko irailean lortutako HSTren irudi bikote batean, bi irudien arteko egitura komunak identifikatu ziren eta DS7ren barneko trazatzaile batzuen bataz besteko abiadura kalkulatu zen. Kalkulu hauek DS7 egitura zikloniko bat zela konfirmatu zuten, zikloiaren zentrotik 3, 000 bat km-ra 50 − 60 ms-1-ko abiadura zuena. Balio hau JunoCam-en irudiekin lortutakoa baino handiagoa da, eta ez dago argi ea bi behaketa multzoen artean zikloiak bere zirkulazioa indartu egin zuen edo JunoCamen kasuan analisian erabilitako prozeduraren ondorioz abiadura azkarrenak galdu egin ziren. 5.12 irudiko erdiko panelak eguzki-konjuntzioaren ondoren Junoren PJ33an, 2021eko apirilaren 15ean, lortutako JunoCam-en behaketa bat erakusten du. Irudian ikus daiteke nola DS7 Tolestutako Filamentu Eskualde (Folded Filamentary Region, FFR) baten antzeko egitura batean bihurtu zen. FFRak normalean latitude altuetan behatu egiten diren egitura ziklonikoak dira (Mitchell et. al., 1979; Wong et. al., 2020), haizeen zizailadura meridional handiko eskualdeetan eratu ohi direnak. DS7ren
78 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean morfologia eskualdeko haize zonalen egiturarekin bateragarria zen. 2020 eta 2021 bitartean, DS7k ez zuen bere posizio latitudinala aldatu. Hortaz, bere transformazioa zikloi turbulentu itxi batetik FFR handiago batera, bere tamaina latitudinalaren hedatze motelaren ondorioa izan zitekeen. Honek hasierako ekaitz konbektibo indartsua baino askoz ere une beranduagoetan konbekzio iraunkorra edo esporadikoa egotea iradokiko luke. Ondorengoko JunoCam-en behaketek, PJ34an eginak 2021eko ekainaren 7an, DS7 FFR moduko egitura handiago bat bezala erakutsi zuten, hurrengo hilabeteetako PlanetCam, NASA IRTF eta amateurren behaketek STB- ko segmentu turbulenturako transformazioa irudikatuz, 5.12 irudiko beheko lerroan ikus daitekeen moduan, geroago hedatzen jarraitu zena. 2021eko STBko ekaitza 2021eko abuztuaren 7an hainbat astronomo amateurrek STBan ekaitz konbektibo berri bat behatu egin zuten argi ikusgaian eta metanoaren xurgapen bandan. Ekaitz berri hau baita agertu egin zen zikloi txiki baten barruan, zikloi hau GRSaren azpitik 15 bat egun lehenago pasatu ostean. Zikloiak argi ikusgaiko irudietan kontraste baxua zeukan eta Clyde's Spot agertu egin zen zikloiaren antzeko morfologia zuen. Zikloi honen jatorria 2020an gertatutako STBko beste zikloi batzuen fusio posiblean egon liteke (ikusi 5.2.1 azpiatala). Horretaz gain, Clyde's Spot-aren kasuan bezala, ekaitz honen distira metano bandako irudietan azkar txikiagotu egin zen, antzeko denbora eskaletan. Gainera, 2 eguneko denbora eskalan hodei distiratsuek Clyde's Spot-aren 2020ko ekainaren 2ko itxuraren antzeko alde bikoitzeko forma bat eratu zuten (5.13 irudiko f panela). 5.13 irudiak ekaitz berri honen hasierako behaketak eta eboluzioa erakusten ditu. Ekaitzaren bilakaera amateurren eta HSTren behaketak erabiliz jarraitu zen, bere bihurketa egitura turbulentu ilun baten erakutsiz, baina, Clyde's Spot-aren kasuan eratutako egitura baino txikiagoa zen eta bere ingurunean efektu ahulagoak eragin zituen. 5.14 irudian HSTrekin eta JunoCam-ekin ikertutako epe luzeko eboluzioa ikus daiteke. c panelak perturbatutako sistema meteorologikoa zikloi ilun itxi batean transformatu zela erakusten du, DS6k bere faseetako batean zuen itxuraren antzekoa. Ekaitz honetarako Hueso et. al. (2022)-k baita ere aztertu egin zituzten elkarrekin pilatutako baina gehiago prozesatu gabeko metano-bandako jatorrizko irudiak Geruza Islatzailearen Eredu berarekin. Kasu honetan, ekaitzaren hodei distiratsuak inguruko hodeiak baino ∼ 0.25 − 0.30 altuera-eskala altuago (4 − 5 km) zeudela balioetsiz. Honek bi ekaitzetan hasieran antzeko aktibitate konbektiboa egon zela adierazten du. 5.2.2 Simulazioak EPIC ereduarekin egindako simulazioen bidez STBko bortizeen fusioa eta 2020 eta 2021eko ekaitz konektiboak aztertu egin ziren. Alde batetik, bortizeen fusioaren simulazioak erabili ziren bortizeen fusioa aztertzeko, ekaitzen agerpenaren aurretik existitzen ziren bortizeen jatorri posible moduan, eta bortizeek maila sakonetatik materiala altxatzeko ahalmenean fusioak izan dezakeen eragina ikertzeko. Beste aldetik, zikloien barruan garatu egin ziren STBko ekaitz konbektiboak simulatu egin ziren eratutako morfologia eta ekaitzen ezaugarriak aztertzeko, ekaitzen energiaiturria mugatuz.
5.2. Clyde's Spot eta 2021eko STBko ekaitza 79 5.13 irudia: 2021eko abuztuaren 7an zikloi baten barruan garatutako ekaitz konbektiboaren amateur behaketak. Goiko panelak metanoaren xurgapen bandako irudiak dira: (a) ekaitza piztu baino 2 egun lehenago, (b) aurkikuntza unea eta (c) gainbehera azkarra hiru egun geroago. Erdiko eta beheko panelek ekaitzaren hasierako eboluzioa erakusten dute argi ikusgaian: (d) ekaitza baino 2 egun lehenago, (e) aurkikuntza unea, (f) hodei distiratsuen alde bikoitz egitura, (g-i) egitura ilun batean bihurtzea. Hueso et. al. (2022)-tik eskuratua. 5.14 irudia: 2021ko STBko ekaitz konbektiboaren epe luzeko bilakaera. a panela: 2021eko iraileko HSTren behaketa, ekaitza agertu eta hilabete batera. b panela: JunoCam-en behaketa hilabete bat geroago. c panela: 2022ko urtarrileko JunoCam-en behaketa, zikloi ilun itxi batean bihurtu zela erakutsiz. Hueso et. al. (2022)-tik egokitua.
80 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean Hasierako atmosfera-eredua Simulazio hauetan erabilitako eremua eta bereizmena simulazio motaren araberakoa izan zen. Bortizeen fusioaren simulazioetan 80◦-ko tamaina longitudinala zuen eremua erabili zen, sare-puntuko 0.08 edo 0.16◦-eko bereizmenarekin. STBko ekaitzen simulazioetan, ordea, longitudean 40◦ edo 80◦ zituen eremua erabili zen, sarepuntuko 0.04, 0.08 edo 0.16◦-eko bereizmenarekin. 80◦-ko eremuan sare-puntuko 0.08 edo 0.16◦-eko bereizmenak erabili egin ziren, sare-puntuko 0.16◦ bereizmena hasierako simulazio batzuetan soilik erabilia izanik espazio-parametroa arakatzeko. Simulazio guztietan eremuak latitudinalki 10◦-ko tamaina zuen, 35◦S planetografikotik 25◦S planetografikoraino zabaltzen zena. 2018ko STBko ekaitzen gisara (5.1.2 azpiatala), eremua bertikalki 10 mbar-eko mailatik 7 bar-eko mailara hedatzen zen, log P jarraituz banatutako 8 geruzatan, azkeneko geruza geruza abisala izanik eta goiko bi geruzak "belaki" geruzak. Simulazio hauen analisian lehenago 4.1.1 azpiatalean adierazitako ale fineko egitura zuen zenbakizko zarata txikia aurkitu zen. Zarata hau CFL limitea baino 0.25 aldiz txikiagoa zen denbora pauso bat erabiliz zuzendu zen. Simulazio hauetan baita ere ν6 hiperbiskositate termino bat erabili zen, baimendutako hiperbiskositate koefiziente maximoaren balioaren erdia zuena. Erreferentziazko perturbatu gabeko hasierako atmosfera 5.15 irudiko tenperatura eta haize zonalen profilak eta altuerarekin konstanteak ziren haizeak erabiliz eratu zen. Hasierako atmosfera hau 5.1.2 azpiatalean 2018ko STBko ekaitzak simulatzeko erabili zenaren oso antzekoa zen. Simulazioetan erabilitako tenperaturaren profil bertikala oreka termokimikoaren dimentsio bakarreko eredua erabiliz kalkulatu zen, Voyager-en tenperatura profila (Lindal et. al., 1981) 700 mbar-eko mailatik beherantz estrapolatuz pseudoadiabatika bat jarraituz kondentsagarrien (ura, amoniakoa eta amoniako hidrosulfuroa) 2.7 aldizko eguzki-ugaritasunarekin. Ugaritasun hauek erabili ziren Junok orain dela gutxi eratorritako amoniako- eta ur-ugaritasunaren balioetan oinarrituz (Li et. al., 2017, 2020). Erabilitako haize zonalen profila 2016an amateur eta HST datuekin neurtutako profilaren (Hueso et. al., 2017) eta 2017an amateur eta HSTrekin neurtutako profilen arteko konbinaziotik dator. Beste kasuetan bezalaxe, profil hau 680 mbar-eko presioan neurtuta dagoela suposatu zen, hodei ikusgaiak dauden presio mailan. Atal honetako simulazioetan, haizeak ez zirela altuerarekin aldatzen jo zen, hots, zizailadura bertikala nulua zela suposatu zen. Hasieran egindako frogek erakutsi zuten altuera desberdinetan haize desberdinak zeudela suposatzen bazen, 2020ko eta 2021ko STBko ekaitzetan parte hartu zuten zikloi txikiak bertikalki apurtuak zirela altuera desberdinetako haizeengatik. Bertikalki konstanteak diren haizeen erabilera bat dator ere 2018ko STBko ekaitzekin egindako espazio-parametroaren esplorazioarekin (ikusi 5.1.2 azpiatala edo Iñurrigarro et. al. 2020). Zikloien fusioa STBan Jupiterren STBko bi zikloiren arteko fusioa EPICekin bi zikloi txiki simulatuz ikertu zen. Bi zikloi hauen ezaugarriak Clyde's Spot garatu egin zen zikloia sortu ahal izan zuten bi zikloien neurtutako propietateetan oinarritu ziren. 5.6 taulak simulazio hauetan arakatutako parametroen espazioaren tarteak laburbiltzen ditu. EPICen bi bortizeak bata bestetik 15◦ inguru aldenduta sartu ziren. Norabide latitudinalean bi bortizeak zikloiak behatuak izan ziren latitudeetan sartu ziren, aldaketa txiki batzuekin simulatutako zikloien deriba-abiadura behatutakoen
5.2. Clyde's Spot eta 2021eko STBko ekaitza 81 5.15 irudia: 2020ko eta 2021eko STBko ekaitzen EPIC simulazioetan erabilitako hasierako erreferentziazko atmosfera. a panela: tenperaturaren profil bertikala, Voyager misioen tenperatura profila (Lindal et. al., 1981) beherantz estrapolatuz kalkulatutakoa kondentsagarrien 2.7 aldizko eguzki-ugaritasuna kontsideratzen zuen profil pseudoadiabatiko bat jarraituz. b panela: marra berdea atmosferaren Brunt-Väisälä-ren maiztasunaren karratua da eta puntu urdinak EPICek geruza bakoitzean kalkulatutako balioa (geruza abisala ez da erakusten). c panela: haize zonalen profilak, urdinez 2016 eta 2017ko amateur eta HST datuak erabiliz neurtutakoa, laranjaz Voyager 1 eta 2-ren gain-hegaldietan neurtutakoa (Limaye, 1986) eta grisez 2000. urteko Cassini-ren datuekin neurtutakoa (Porco et. al., 2003). c paneleko marra horizontalek kapitulu honetan aztertutako ekaitzen kokapen latitudinalak adierazten dituzte. Iñurrigarro et. al. (2022)-tik egokitua. antzekoa izateko. Bortizeen tamainak 2019an JunoCam eta HSTren irudietan neurtutako tamainetan oinarritzen ziren (Hueso et. al., 2022-ko S2 irudia). Simulatutako zikloien zentroa 680 mbar-etan kokatuta zegoen, eta aurreko lanetan oinarrituz (García-Melendo et. al., 2009; Iñurrigarro et. al., 2020; Legarreta eta Sánchez-Lavega, 2008; Morales-Juberías et. al., 2003), presio maila honetatik gora eta beherantz 3 altuera-eskalako tamaina zuten. Ohiko n = 2 forma-faktorea erabili zen simulazio hauetan, zikloiek ertzetan erdialdean baino abiadura altuagoa izateko. Clyde's Spot-aren neurtutako bataz besteko abiadura tangentziala 30 − 50 ms-1-koa zenez (Hueso et. al., 2022), hiru abiadura tangentzial desberdin kontuan hartu egin ziren simulazioetan (25, 50 eta 75 ms-1). Abiadura tangentzial handiagoko simulazioak (100 ms-1) ezegonkorrak ziren, perturbazioak sortutako deformazioen ondorioz geruza isentropikoak bata bestearekin gurutzatuz.
82 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean Parametroa 1. bortizea 2. bortizea ϕs (◦) −20.0 ←→ −8.0 0.0 φs pg (◦) −30.40 ←→ −30.55 −30.55 ←→ −30.70 Ps (mbar) 680 680 as (◦) 0.7 0.7 bs (◦) 0.6 0.6 cup (altuera-eskala) 2, 3 2, 3 cdown (altuera-eskala) 3 3 VT (m/s) −25, −50, −75, −100 −25, −50, −75, −100 n 2 2 5.6 taula: Jupiterren STBko zikloien fusioa EPICekin simulatzeko arakatutako espazioparametroaren tarteak. Parametroak hurrengoak dira: ϕs: ekialderanzko longitudea, φs pg: latitude planetografikoa, Ps: bortizea sartu egiten den presio maila, as: longitude ardatzerdi nagusia, bs: latitude ardatzerdi txikia, cup: bortizearen goranzko altuera, cdown: bortizearen beheranzko altuera, VT: bortizearen abiadura tangentziala (negatiboa zikloi bat delako) eta n forma-faktorea. 5.16 irudiak 50 ms-1-ko abiadura tangentzialdun bortizeen arteko fusioaren simulazioa erakusten du. Simulazioetan bortizeek oszilazio latitudinal txikiak pairatzen zituzten, eta ondorioz ez zuten deriba-abiadura konstante bat. STBko zikloietan antzeko portara behatua izan zen. Simulatutako bi zikloiak 6◦ baino hurbilago zeudenean elkar eragiten hasi ziren, hurrengo 10 egunetan beraien aurreko deribaabiadura aldatuz eta biak elkarrekin fusionatuz 6 egun inguruan zikloi egonkor bat osatuz turbulentzia gehigarririk sortu gabe. Fusio prozesuan zehar bortizitate potentziala pixka bat gutxitu egin zen, balio maximoa %20 inguru jaitsi zelarik. Fusioaren ondorioz, zikloi berriaren azalera handiagotu zen, gutxi gorabehera 65. egunean zikloi batek zuen tamainarekiko 1.9 − 2.1 aldiz tamaina handiagoa edukiz. Fusioaren ostean zikloi berriak aurreko zikloien antzeko abiadura tangentziala zuen, 50 ms-1 inguruko balio maximoekin. Beste abiadura tangentzialekin egindako simulazioek oso antzeko prozesua jarraitu zuten, erakutsiz STBan zikloiak erraz fusionatu egiten direla zikloi egonkor bat eratuz turbulentzia gehigarrik gabe. Beraz, 5.16 irudian erakusten den simulazioa hiru kasuen adierazletzat har daiteke. Fusioak bortizearen isentropen egitura bertikalean zuen efektua aztertu zen, fusioaren ondorioz zikloi berriak atmosferako maila sakonetatik airea altxatzeko zuen gaitasuna areagotu ote egin zitekeen aztertzeko. 5.17 irudiak zikloiak isentropen deformazio bertikalean duen eragina erakusten du mozketa longitudinalen bidez, 60. egunean (fusioaren aurretik) eta 110. egunean (fusioaren ostean). Bortizitate potentzialaren balioen aldaketak isentropak bertikalki deformatu egiten ditu geruza bakoitzeko atmosferaren egonkortasun estatikoarekin erlazionatutako modu baten (ikusi 4.24 eta 4.6 ekuazioak). Simulazioan deformazioak txikiak ziren goitropopausan baina handiagoak atmosfera sakonean, egonkortasun estatikoa murrizten den eremuan. Fusioaren ondorioz sortutako bortize berriak perturbazio apur bat handiagoak eragin zituen maila guztietan. Fusioaren ostean zikloiaren egitura bertikala batez ere erdiko geruzetan handitu egin zen (620 mbar and 1.7 bar), baina atmosfera sakonean, ur-kondentsazio mailatik gertu dagoen 5 bar-eko geruzan, txikia zen. 5.17 irudiak iradokitzen du fusioaren ondorioz zikloi berriak ez zuela atmosfera sakonetik, ur-ugaritasuna handia izan daitekeen atmosferaren zatia, materiala igotzeko gaitasuna nabarki handitu. Hala ere, fusioaren eraginak 2 − 3 bar mailan nabarmenagoak ziren, eta ur-kondentsazio mailan egonkortasun estatiko txikiagoa
5.2. Clyde's Spot eta 2021eko STBko ekaitza 83 5.16 irudia: EPIC ereduarekin simulatutako Jupiterren STBko zikloien fusioa. Mapek bortizitate potentziala (10−6 m2Ks-1kg-1-ko unitateetan) erakusten dute 623 mba-eko bataz besteko presioa duen geruzan. Zikloiek 50 ms-1-ko abiadura tangentziala zuten. Simulazioa sare-puntuko 0.08◦-ko bereizmenarekin egin zen. Iñurrigarro et. al. (2022)-tik eskuratua. duen atmosfera batean agian maila horren inguruan dauden isentropetan perturbazio handiagoak era daitezke. Zikloia sartzea 5.7 taulak 2020ko STBko ekaitza garatu zen STBko zikloia simulatzeko arakatu zen espazio-parametroaren tarteak laburbiltzen ditu. Zikloiaren tamaina 2020ko apirilaren 11an HSTren irudietan neurtutakoari dagokio. 2021eko STBko ekaitza sortu zen zikloiak ere antzeko tamaina zuen. Simulazio hauetan hiru kasu kontuan hartu ziren, bakoitza abiadura tangentzial desberdin batekin (25, 50, 75 ms-1). Bortizeen fusioen simulazioetan bezala, abiadura tangentzial handiago baten erabilerak (100 ms-1) simulazio ezegonkorrak sortzen zituen. Simulazio gehienak eremu longitudinal txiki baten egin ziren, sare-puntuko 0.04◦-ko bereizmenarekin. Behin bortizea ereduan sartu, simulazioa 26 egunetan zehar era aske baten garatzen utzi zen egoera egonkor batera heldu arte. Ondoren, ekaitz konbektiboa simulatzen zuen bero-pultsua sartu zen.
84 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean 5.17 irudia: Isentropen egitura bertikala zikloi baten erdian EPICekin simulatutako fusio baten aurretik eta ondoren. Grafikoak zikloiaren latitude zentralean egindako presioaren mozketa longitudinala erakusten dute. Puntudun lerroak eta lerro etenak fusioaren aurretik simulatutako bi zikloiak 60. egunean adierazten dituzte. Lerro etengabeak fusioaren ondorioz sortutako zikloia 110. egunean adierazten du. Zikloi bakoitzean perturbazioak sortutako hedapen bertikala, altuera-eskala bertikalaren unitateetan emanda (H), erakutsi egiten da 60. eguneko bortizeetako baterako eta fusioaren ondorioz eratutako bortizerako. Iñurrigarro et. al. (2022)-tik egokitua. Ekaitz konbektiboekin jarraitu aurretik, aipagarria da zikloi txikietan garatutako ekaitz konbektibo txikiak simulatzeko oso bereizmen handia beharrezkoa dela, eta ondorioz konputazio denbora luzeak eragiten dituzten denbora pauso txikiak. Hueso et. al. (2022)-k 2020 eta 2021eko ekaitzen aurretiko zikloien eta GRSaren arteko elkarrekintza posiblea deskribatzen dute, ekaitzak piztu baino egun gutxi batzuk lehenago gertatutakoa. Simulazioetan elkarrekintza hau ez da kontuan hartu horretarako beharko zen eremua askoz ere handiagoa izango zelako, oraindik askoz ere
86 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean Ekaitz konbektiboaren tamaina egokia zehazteko, hainbat simulazio egin ziren tamaina desberdineko bero-pultsuak erabiliz. Bero-pultsuek zikloiaren tamaina baino handiagoa zen azalera estaltzen zutenean, behaketek erakutsi zutenaren kontrara, zikloia azkar apurtu egiten zen. 0.2◦-ko erradioa zuten pultsuak ez ziren zikloia era nabarmen batean erasateko gai, perturbazio handiegiak sortzen zituzten intentsitate oso handiak beharrezkoak izanik bortizea erasateko. Parametro libre kopurua murrizteko, bero-pultsua a = b = 0.5◦-ko erradiodun zirkulu bat zela zehaztu zen. Tamaina hau Clyde's Spot-ek hasierako behaketan zuen tamaina baino pixka bat txikiagoa zen, baina 5.1.2 azpiatalean aurkeztutako 2018ko STBko ekaitzak simulatzeko erabilitako tamainen antzekoa. Ekaitzaren metano-bandako behaketetan ikusitako garapenarekin bat etorriz, ekaitzaren bat-bateko agerpenarekin eta distiraren murrizketa arinarekin (ikus 5.9 irudia), iraupen laburreko bero-pultsu bat erabili zen. 0.25 eguneko iraupena zuten simulazioek zikloia alde bikoitzeko egitura batean apur zitekeela erakutsi zuten, JunoCam-ek 2020k ekainaren 2an behatutako morfologiaren antzeko egitura bat sortuz (5.11 irudia). Iraupen luzeagoko ekaitzek (0.75 egun edo gehiago) bortizearen barruan denbora luzean zehar biraka zeuden egiturak sortzen zituzten, JunoCamek behatutako antzeko morfologiarik garatu gabe. Beraz, bero-pultsuen iraupena 0.25 egunetan ezarri zen, metanoaren xurgapen banda sendoko irudietan behatutako denbora-eskalekin bat etorriz. Behin parametro hauek finkatuta egon, abiadura tangentzial desberdindun bortizeak eta intentsitate desberdineko bero-pultsuak frogatzen zituzten simulazioak egin ziren. 4.1.4 azpiatalean azaldutako bi konbekzio eskemak erabili egin ziren: lehenengo bat non bero-pultsua ereduko interfaze guztietan sartu egiten zen egitura bertikal osoari eraginez, eta bigarren bat non bero-pultsua bakarrik 620 mbar eta 1, 700 mbar-eko bataz besteko presioak zituzten geruzen arteko interfazean sartzen zen. Lehenengo prozedura 5.1.2 azpiatalean 2018ko STBko ekaitzak simulatzeko erabilitako eskema da. Lehenengo, bero-pultsua egitura bertikal osoan sartzen deneko konbekzio eskemarekin lortutako emaitzak azalduko dira. 5.18A irudiko ilara eta zutabeek zikloiekaitz sistemaren egitura erakusten dute ekaitza piztu eta 3 egun beranduago zikloiaren abiadura tangentzial eta ekaitzaren intentsitate konbinaketa desberdinetarako, 620 mbar-eko bataz besteko presioa duen geruzan. Bortizearen abiadura tangentziala ilaraka antolatuta dago, goitik behera handitzen doalarik. Intentsitateak, ordea, zutabeka antolatuta daude, ezkerretik eskumara handitzen direlarik. Irudian erakusten den unea Clyde's Spot-aren JunoCam-en 2020ko ekainaren 2ko behaketaren denborarekin konpara daiteke (5.11 irudia) eta ere bai 2021eko abuztuko STBko ekaitzarekin (5.13 irudia). Bero-pultsua bakarrik zuten simulazioak ere egin ziren, bero-pultsuen aurrean atmosferak zikloirik gabe zuen erantzuna ikusteko. 5.18A irudiko goiko ilarak simulatutako atmosferak soilik konbekzio prozesu baten aurrean zuen erantzuna erakusten du, hau da, aurretik existitzen zen zikloirik gabe. Simulazio hauek inguruneko haize ziklonikoek apurtzen zituzten egitura antiziklonikoak sortzen zituzten. Ekaitzak behar bezain indartsuak izanez gero, ˙Q0 = 2.0 Wkg-1 edo gehiago, sortutako antizikloiak denbora eskala laburretan egonkorrak ziren eta iparralderantz migratzen zuten. 5.18A irudiko bigarren ilarak 25 ms-1-ko abiadura tangentziala zuten zikloi ahulen emaitzak erakusten ditu. Zikloi hauek konbekzio ahulagatik perturbatutako gunea beraien barnean konfinatzeko gai ziren, baina erraz apurtuak izan zitezkeen bi aldeko egitura bat sortuz indar ertaineko bero-pultsuak (0.5 Wkg-1) erabiliz edo guztiz suntsituak bero-pultsu indartsuekin (1.0 Wkg-1 edo gehiago). Bortize hauen epe
5.2. Clyde's Spot eta 2021eko STBko ekaitza 87 5.18A irudia: 2020 eta 2021eko STBko ekaitzen zikloiaren abiadura tangentzialaren eta ekaitz konbektiboen intentsitatearen esplorazioa EPIC ereduarekin, bero-pultsua bertikalki interfaze guztietan sartu zenean. Goitik behera abiadura tangentzial desberdindun zikloiak eta ezkerretik eskumara intentsitate desberdindun ekaitzak adierazita daude. Panel bakoitzak eremu osoaren zati txiki bat erakusten du. Panelek 620 mbar-eko bataz besteko presioa duen geruzaren bortizitate potentziala bero-pultsua sartu eta 3 egun geroago erakusten dute. Paneletan agertzen diren zenbakiak ekaitzaren intentsitatea (berotze-abiaduraren perturbazioaren anplitudea) adierazten dute Wkg-1 unitateetan. Besterik esaten ez bada, simulazioak sare-puntuko 0.04◦-ko bereizmenarekin egin ziren. Iñurrigarro et. al. (2022)-tik eskuratua. luzeko eboluzioak disipazio handia erakusten zuen, 5.2.1 azpiatalean deskribatutako Clyde's Spot-aren hondarraren behatutako epe luzeko ezaugarririk garatu gabe. Bortize mota hauetan bero-pultsu oso indartsuen simulazioak bortizerik gabeko simulazioen antza zuten. 5.18A irudiko hirugarren ilarak 50 ms-1-ko abiadura tangentziala zuten zikloi indartsuen emaitzak erakusten dituzte. Zikloi hauek ekaitzaren efektuak bere barnealdean hobeto mantentzeko gai ziren, alde bikoitzeko egitura bat osatuz bero-pultsu bortitzagoak erabiltzean (0.8 − 1.2 Wkg-1). 1.0 − 1.2 Wkg-1-ko intentsitatedun beropultsuek Clyde's Spot-aren eta 2021eko abuztuko ekaitzaren epe laburreko eboluzioaren antz handiagoa erakutsi zuten (ikusi 5.11 eta 5.13 irudiak.) Zikloi oso bortitzen simulazioak, 75 ms-1-ko abiadura tangentziala zutenak, 5.18A irudiko laugarren lerroan aurkezten dira. Simulazio hauek perturbatzea oso zaila zen. Simulazio hauetan patroi espiraletan oso arin nahasten ziren barne egiturak sortu zitezkeen zikloiaren barnealdean, behaketetan ez bezala. Oso bero-pultsu indartsuak beharrezkoak ziren zikloia bi aldetan apurtzeko, baina, zikloi oso bortitz hauetan eredua ezegonkor bihurtzen zen 1.2 Wkg-1 baino gehiagoko bero-pultsuekin. Beraz, ez dirudi oso posiblea behatutako zikloiek simulazio hauetan erabilitako abiadura tangentzial handia izatea. Simulatutako bortizitate potentzialaren eta JunoCam-ekin behatutako Clyde's Spot-aren eta 2021eko abuztuko STBko ekaitzaren hodeien morfologiaren arteko konparaketaren bidez simulazio arrakastatsuena zein zen estimatu zen. Simulazio honek 50 ms-1-ko abiadura tangentzialdun zikloia eta 1.0 Wkg-1-ko berotze-abiaduraren perturbazioaren anplitudedun bero-pultsua, bertikalki atmosfera osoan hedatua, zituen. Orain, bigarren eskema konbektiboarekin lortutako emaitzak deskribatuko dira.
88 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean Eskema honetan bero-pultsua 620 mbar eta 1, 700 mbar-eko geruzen arteko interfazean sartu zen. 5.18B irudiak 5.18A irudian agertzen diren simulazio berdinak erakusten ditu baina orain bigarren eskema konbektiboa erabiliz. Nahiz eta eskema honetan ˙Q0-ren balio berdinerako simulazioan sartzen zen energia kantitatea aurreko kasuan sartzen zena baino txikiagoa izan, atmosferaren maila ikusgaian sartutakoa antzekoa zen, 600 mbar-en inguruan. 5.18B irudia: 5.18A irudiaren baliokidea baina bero-pultsua bertikalki bakarrik 620 mbar eta 1, 700 mbar-eko bataz besteko presioa zuten geruzen arteko interfazean sartu zenean. Iñurrigarro et. al. (2022)-tik eskuratua. Eskema konbektibo honetan, perturbatutako interfazetik hurbil zeuden bi geruza isentropikoek bakarrik nabaritu zuten eragin handia, beste geruzek, ordea, askoz ere efektu txikiagoak pairatu zituztelarik. Aldiz, aurreko eskema konbektiboan geruza guztiak era handi batean aldatuak ziren. 5.18B irudiko lehenengo ilarak beropultsuak atmosferan zuen eragina erakusten du, zikloirik gabe. Aurreko kasuan bezala, eskema honetan ere haizeekin interakzionatzen zuten antizikloiak sortu ziren, baina oraingoan haizeek egitura antiziklonikoak apurtzen zituzten, aurreko eskemako kasu batzuetan antizikloi batzuk denbora eskala laburretan egonkorrak zirelarik. Kasu honetan, 5.18B irudian ikus daitezkeen simulazioen artean, simulazio arrakastatsuena bezala 50 ms-1-ko abiadura tangentziala zuen zikloia eta 1, 700 mbar eta 620 mbar arteko interfazean 1.2 Wkg-1-ko berotze-abiaduraren perturbazioaren anplitudearekin sartutako bero-pultsua zituen simulazioa aukeratu zen. 5.19 irudiko b panelak atmosferaren egitura bertikala zikloiaren zentroan beropultsua bukatu eta denbora gutxira erakusten du, simulazio arrakastatsuen moduan aukeratutako kasuetan. Lerro etenak bero-pultsua interfaze guztietan sartutako simulazioaren egitura bertikala adierazten du, puntudun lerroak, ostera, bero-pultsua interfaze bakar batean sartutakoa adierazten du. a panelak, aldiz, ekaitzen aurreko zikloirik ez zegoen kasuko egitura bertikala erakusten du. Interfaze batean energia masa-iturri baten moduan sartzen dela kontuan hartuz, perturbatutako eskualdearen gaineko eta azpiko geruzak deformatzen dira, eta energia ereduko geruza guztietan ala bakar baten sartu, isentropa guztietan eragina dauka. Bi kasuetan hodei ikusgaiak adierazten dituen geruzan sartutako energia kantitatea antzekoa denez, simulazioen emaitzak gutxi gorabehera alderagarriak dira. Hortaz, 5.18A eta 5.18B irudietan hodeien mailan agertzen diren bortizitate potentzialaren desberdintasunak txiki samarrak dira. Hala ere, bi simulazio multzoetan bortize-ekaitz sistemaren
5.2. Clyde's Spot eta 2021eko STBko ekaitza 89 egitura bertikala desberdina da, eta epe luzeko eboluzioa ere bai desberdina izan daiteke. 5.19 irudia: Atmosferaren egitura bertikala ekaitzak simulatzeko bi eskema konbektiboekin. a panela: bakarrik bero-pultsua sartu egin zen atmosfera bateko geruza isentropikoak. Lerro etengabeek hasierako atmosferaren isentropak adierazten dituzte, perturbazio konbektiboa sartu aurretik. Lerro etenek eta itzal horidun azalerak atmosferan bertikalki hedatutako 1.0 Wkg-1-ko bero-pultsua simulatu zeneko isentropak eta perturbatutako eskualdea adierazten dituzte. Puntudun lerroak eta itzal grisak 1.2 Wkg-1-ko bero pultsua θ = 175 K eta θ = 186 K-eko geruzen (620 mbar eta 1, 700 mbar bataz besteko presioa duten geruzen) arteko interfazean sartzean simulatutako isentropak eta perturbatutako eskualdea adierazten dituzte. b panela: a panelaren berdina baina bero-pulstua aldez aurretik simulatutako 50 ms-1-ko abiadura tangentziala zuen zikloi baten zentroan sartu zeneko simulazioetarako. Lerro etengabeek zikloiaren isentropak adierazten dituzte justu bero-pultsua sartu aurretik. Lerro etenek zikloiaren isentropak adierazten dituzte 1.0 Wkg-1-ko bero-pultsua bertikalki atmosfera osoan (itzal horidun azaleran) sartu zenean. Puntudun lerroek zikloiaren isentropak adierazten dituzte 1.2 Wkg-1-ko bero-pultsua itzal grisdun azaleran sartu zenean, 620 eta 1, 700 mbar-eko bataz besteko presioa duten geruza isentropikoen artean. Kasu guztietan bero-pultsuak 0.25 eguneko iraupena zuen eta erakutsitako denbora unea bero-pultsua bukatu eta hurrengo eguna da. Iñurrigarro et. al. (2022)-tik egokitua. Simulazioaren bilakaera Simulazio arrakastatsuenen epe laburreko eta luzeko garapena 5.20 irudian erakusten da. Simulazio bakoitza eskema konbektibo bati dagokio. Simulazio arrakastatsuenaren aukeraketa simulatutako bortizitate potentzialaren eta JunoCam-ekin behatutako Clyde's Spot-aren morfologiaren (5.11 irudiko c panela) eta 2021eko STB- ko ekaitzeko amateurren behaketan ikusitako hodei patroien (5.13 irudiko f panela) arteko konparaketan oinarrituta dago. Ezkerraldeko bi zutabeek 50 ms-1-ko abiadura tangentziala zuen zikloiaren eta atmosfera osoan zehar sartutako 1.0 Wkg-1-ko bero-pultsuaren simulazioaren bilakaera erakusten dute. Eskumako bi zutabeek, ordea, 50 ms-1-ko abiadura tangentziala zuen zikloiaren eta 620 eta 1, 700 mbar-eko presioa zuten geruzen arteko interfazean sartutako 1.2 Wkg-1-ko bero-pultsuaren simulazioaren bilakaera erakusten dute. Bi kasuetan, bizitza laburreko bero-pultsuak, bakarrik 0.25 eguneko iraupenduna, bortizearen egitura guztiz eraldatu zuen ordu gutxi batzuetan, bere barnealdea orratzen noranzkoan gutxi gorabehera 3 eguneko periodoarekin biratzen zuten bi aldetan banatuz. Bortizearen kanpoaldea, ostera,
90 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean ez zen ia perturbatua izan. 6 bat egun igaro ondoren, bortizitate zikloniko handiko guneak zeuden bortizearen barruko nukleoan baina zentrotik kanpo, egitura hauen biraketa oso nabarmena izanik. Egitura hauek Clyde's Spot-aren hondar ilun baterako transformazioan zehar behatutako egitura ilunak zirela kontsideratu zen. Bortizetik kanpoko ingurunea eta perturbatutako bortizearen barnealdea kasik perturbaturik gabeko eraztun batengatik bereizita zeuden, bortizeak aldaketa handirik gabeko antzeko tamaina bat mantenduz simulazio osoan zehar. 5.20 irudia: 2020ko eta 2021eko STBko ekaitz konbektiboak simulatzen zituzten bortizeekaitz bi simulazio onenen bilakaerak. Simulazio bakoitzak eskema konbektibo bat erabiltzen zuen. Panelek bortizitate potentzialaren mapak 10−6 m2Ks-1kg-1 unitateetan erakusten dituzte 620 mbar-eko bataz besteko presioa duen geruzan. Panel bakoitza eremu longitudinal handiago baten zati txikiak dira, latitudean 10◦-ko tamaina eta longitudean 15◦-koa dutenak. Ezkerreko panelak: 50 ms-1-ko abiadura tangentzialdun zikloia eta 0.25 egunetan zehar aktibo egon zen 0.5◦-ko tamaina parametrodun eta 1.0 Wkg-1-ko bero-pultsua, ereduko geruza guztietan sartuta geruza abisalean izan ezik. Eskuineko panelak: ezkerreko panelak bezala baina zikloia 1.2 Wkg-1-ko intentsitatedun eta soilik 620 eta 1, 700 mbar-eko presioen arteko interfazean sartutako bero-pultsuarekin perturbatua zeneko kasua. Bi kasuetan simulazioak sare-puntuko 0.04◦-ko bereizmenarekin egin ziren. Iñurrigarro et. al. (2022)-tik eskuratua. Orain, bi eskema konbektiboekin egindako simulazioen bilakaera denbora-eskala luzeagoetan aztertzen da. 5.21 irudian simulazioen egoera ikus daiteke ekaitz konbektibo bat 25 eta 50 ms-1-ko abiadura tangentziala zuen zikloi batean sartu zenetik 10 eta 25 egunetara. 5.21 irudiko goiko bi lerroek bortize ahulen (VT = 25 ms-1) emaitzak erakusten dituzte. Konbekzioa hasi eta 25 egun geroago, zikloi ahulen simulazioetan beropultsu ertainek ( ˙Q0 = 0.6 Wkg-1) ia ez zituzten barne egiturarik sortu, perturbazio konbektibo indartsuagoek ( ˙Q0 = 1.8 Wkg-1), ordea, zikloi ahula suntsitu zuten eremu oso turbulentu bat utziz. Bero-pultsua interfaze bakar batean sartutako simulazioetan, bortizea gutxiago perturbatzen zen eta denbora luzeagoan itxura koherente bat mantentzen zuen. Hala ere, zikloi ahuleko simulazio hauetariko batek ere ez zuen Clyde's Spot-aren epe laburreko morfologia erreproduzitu. 5.21 irudiko beheko hiru lerroetan bortize indartsuagoekin (VT = 50 ms-1) egindako simulazioak ikus daitezke. 5.18A eta 5.18B irudietan erakusten diren beropultsu indartsuek ( ˙Q0 ∼ 1.0 Wkg-1) Clyde's Spot-aren hasierako garapena ondo erreproduzitu zuten. Baina, 5.21 irudiak erakusten du bero-pultsu labur eta bortitzekin perturbatutako bortizeak 10 − 25 egun pasa ostean beraien egitura berreskuratzeko eta homogeneizatzeko gai zirela. Argi eta garbi, eboluzio hau behatutako
5.2. Clyde's Spot eta 2021eko STBko ekaitza 91 5.21 irudia: 2020ko eta 2021eko STBko ekaitz konbektiboen EPIC simulazioen epe ertaineko bilakaera, hainbat zikloiren abiadura tangentzialaren eta bero-pultsuen intentsitatearen konbinaziorako. Goiko bi lerroek 25 ms-1-ko abiadura tangentziala zuen zikloiaren emaitzak erakusten dituzte eta beheko hiru lerroek 50 ms-1-ko abiadura tangentziala zuen zikloiarenak. a zutabea: perturbaturik gabeko zikloiak. b1 eta b2 zutabeak: atmosferako geruza guztietan (geruza abisalean izan ezik) sartutako bero-pultsuaren simulazioak. c1 eta c2 zutabeak: 620 and 1, 700 mbar arteko atmosfera zatian sartutako bero-pultsuaren simulazioak. Kasu guztietan bero-pultsua 0.25 eguneko iraupena zuen. Panel guztiek bortizitate potentziala erakusten dute (10−6 m2Ks-1kg-1-eko unitateetan) 620 mbar-eko geruzan. Simulazio guztiak sare-puntuko 0.08◦-eko bereizmenarekin egin ziren. Iñurrigarro et. al. (2022)-tik eskuratua. Clyde's Spot-aren garapen konplexu eta luzearen oso desberdina da (Hueso et. al., 2022). Egitura korapilatsuagoak eratzeko bero-pultsu bortitzagoak ( ˙Q0 = 2.0 Wkg-1 eta ˙Q0 = 3.0 Wkg-1) behar ziren. Egitura hauek ekaitz konbektiboak bukatu eta hilabete batzuk geroagoko Clyde's Spot-aren behatutako itxuraren antz handiagoa zuten, baina simulazioetan egun gutxi batzuetan garatzen ziren bero-pultsuak bortitzak baziren. Honek Clyde's Spot-aren behatutako epe luzeko fenomenologiak hasierako energia-iturritik aparte beste energia-iturri gehigarriak behar zituela iradokitzen du. Hasierako ekaitz konbektiboaren osteko eta denbora luzean zehar mantendutako aktibitate konbektibo ahulago batek, hasierako ekaitzak baino bi edo hiru
92 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean aldiz energia gehiago injektatuko lukeena, beharrezkoa izan liteke Clyde's Spot-aren tamainaren eta morfologiaren bilakaera azaltzeko. Zenbait datetan HSTrekin metanoaren xurgapen bandan egindako behaketetan ikusitako egitura txiki distiratsuek hilabeteetan zehar mantendutako konbekzio ahula sostengatzen dute. Bortize oso indartsuak (VT = 75 ms-1), irudian ez dira erakusten, oso azkar homogeneizatzen ziren eta ezin ziren perturbatuak izan beraien haizeek ezarritako zirkulazio indartsua apurtzeko moduko perturbazio bortitzekin. Beraz, behatutako ekaitz konbektiboak bortize hauetan ezin izan zirela garatu ondorioztatu zen. Bi eskema konbektiboekin egindako simulazioen konparaketak erakutsi zuen behaketetatik hurbilago zeuden simulazioak lortzen zirela energia atmosferako geruza bertikal guztietan sartzen zenean, 620 eta 1, 700 mbar tartean bakarrik sartzen zenean baino. Bereziki, 50 ms-1-ko abiadura tangentziala zuen zikloia eta bertikalki atmosfera osoan sartutako 3.0 Wkg-1-ko bero-pultsua zituen simulazioak 10 eguneko epean perturbatutako sistemak Tolestutako Filamentu Eskualde (Folded Filamentary Region, FFR) baten antzeko egitura hartzen zuen (5.21 irudiko b1 zutabeko eta azken lerroko panela). Egitura honek ekaitzak bukatu eta hilabete batzuk beranduago behatutako Clyde's Spot-aren morfologia gogorarazi egiten du. Baina, antzeko egitura bat ez zen garatzen bero-pultsua bakarrik 620 and 1, 700 mbar-eko geruzen arteko interfazean sartzean (5.21 irudiko c1 zutabeko eta azken lerroko panela), energia gehigarri hori agian beharrezkoa da epe luzeagoko fase horiek erreproduzitzeko. 5.2.3 Emaitzen laburpena Clyde's Spot ekaitz konbektibo indartsu bat izan zen, 30 − 50 ms-1 bitarteko zirkulazioa zuen zikloi txiki baten zentroan agertutakoa. Zikloi hau aurretik existitzen ziren beste bi zikloiren fusioaren ondorioz sortu zen. EPIC ereduak ongi simulatu egin zituen STBko zikloien fusioa. Fusioak ez zuen zikloiaren egitura bertikala era handi batean eraldatu, baina bere tamaina areagotu zuen. Urte bat beranduago, antzeko beste ekaitz bat agertu egin zen pareko beste zikloi txiki batean, bi ekaitzen hasierako fenomenologia oso berdintsua izanik. Bi ekaitzen hasierako garapenak 2 − 3 eguneko tartean alde bikoitzeko egitura baten eraketa erakutsi zuen. Hemen aurkeztutako simulazioek adierazten dute zikloiaren erdian garatutako ekaitz konbektibo bakar eta labur batek, 0.25 eguneko iraupenarekin eta 1.0 − 1.2 Wkg-1-ko intentsitatearekin (biak, bertikalki atmosfera osoan edo bakarrik 620 eta 1, 700 mbar-eko geruzaren arteko interfazean sartuta), behatutako hodeien morfologia eta alde bikoitzeko egitura erreproduzitzen dituela. Bi ekaitzen epe luzeko bilakaera oso desberdina izan zen. Clyde's Spot lehenengo FFR handi batean bilakatu zen eta gero STBko segmentu turbulentu batean. 2021eko abuztuko STBko ekaitza, aldiz, zikloi ilun batean bihurtu zen. Clyde's Spotaren transformazioa FFR handi batean energia gehigarria eta hilabeteetan zehar mantendutako konbekzio ahula behar zituen. Hau, denbora eskala askoz ere laburragoetan FFR-arekin erlazionatutako morfologiaren zati bat erreplikatzen zuten simulazio energetikoek eta HSTren metano bandako behaketetan ikusitako egitura distiratsu txikiek sostengatzen dute. Behatutako morfologiari dagokionez, EPICen erabilitako bi konbekzio eskemek, atmosfera osoari edo bakarrik hodei ikusgaien mailatik hurbil dauden geruzei eraginez, antzeko emaitzak sortu zituzten arren, energia totalaren balioztatzea desberdina da eta kapitulu honen bukaeran aztertua izango da.
5.3. 1979ko SSTBko eta SEBko ekaitzak 93 5.3 1979ko SSTBko eta SEBko ekaitzak Aurreko ataletan, zikloi itxien barruan garatutako hiru ekaitz konbektibok sortutako fenomenologia ikertu egin da. Voyager 1 eta Voyager 2 misioek 1979an Jupiterren zenbait ekaitz konbektiboren garapena behatu zuten. Bereziki, atal honek egitura zikloniko itxietan piztu ziren bi ekaitz aztertu egiten ditu, bat Hegoko Banda Ekuatorialean (South Equatorial Belt, SEB; Hueso et. al. 2002), eta bestea Hego hegoko Banda Epelean (South South Temperate Belt, SSTB; Smith et. al. 1979a). Atal honetan ekaitz hauen behaketen laburpen bat eta EPICekin egindako simulazioak aurkezten dira. 5.3.1 1979ko Hego Hegoko Banda Epeleko ekaitza 1979ko maiatzean Voyager 2-k Jupiterren Hego Hegoko Banda Epelean (South South Temperate Belt, SSTB) zikloi baten barruan ekaitz konbektibo baten sorrera eta hasierako garapena behatu zituen (Hueso et. al., 2022; Smith et. al., 1979a). Ekaitza 38.8◦-ko latitude planetografikoan agertu egin zen zikloi baten zentroan eta hasieran 1.5◦ × 1.3◦-ko tamaina zuen. Ekaitza 30 ordu inguruko iraupena eduki zuen. Ekaitza azkar hazi egin zen Clyde's Spot-aren antzeko alde bikoitzeko lobulu baten egitura hartuz. Baina, ekaitzaren eraginez egun gutxi batzuetan perturbatutako zikloia FFR turbulentu batean bihurtu zen, aste gutxi batzuetan FFR egonkor baten egitura lortuz. Clyde's Spot-aren kasuan askoz ere bilakaera luzeagoa behar izan zen FFR egitura garatzeko. Trazatzaile batzuen biraketen analisiak zikloiak 30 − 35 ms-1-ko abiadura tangentziala zuela iradoki zuen. 5.22 irudiak ekaitz honen garapenaren Voyager 2-ren behaketak erakusten ditu. Ekaitz konbektibo hau EPICekin simulatu egin zen. Hasierako erreferentzia atmosfera 5.2.2 azpiatalean erabilitako atmosferaren antzekoa zen, baina bi aldaketekin: kasu honetan eremuak 44◦S-tik 34◦S-rako latitude tartea estaltzen zuen eta erabilitako haize zonalen profila Voyager datuetatik eratorritakoa zen (Limaye, 1986). 5.15 irudiko lerro laranjak haize profil hau erakusten du. Eremuak 80◦-ko luzera longitudinala zuen, sare-puntuko 0.08◦-ko bereizmenarekin. Voyager 2-k 1979an behatutako SSTBko bortizea eta SSTBko ekaitza simulatzeko arakatutako espazioparametroaren tarteak 5.9 eta 5.10 tauletan laburbiltzen dira, hurrenez hurren. Simulatutako bortizearen tamaina eta abiadura tangentziala eta bero-pultsuaren tamaina eta iraupena behaketetan neurtutako balioetan oinarritu ziren (Hueso et. al., 2022). SSTBko bortizearen tamaina (4.05◦-ko ardatzerdi nagusia eta 1.7◦-ko ardatzerdi txikia) Clyde's Spot eta 2021eko STBko ekaitza garatu ziren zikloienak baino nahiko handiagoa zen. Simulazioek erakutsi zuten bortizea eta bero-pultsua behatutako latitudean (38.8◦S) eta neurtutako tamainekin, eta bero-pultsuaren kasuan baita behatutako iraupenarekin (0.5 − 1.0 egun) eta 0.3 − 0.5 Wkg-1-ko intentsitatearekin sartzeak zikloia perturbatu egiten zuela, egun gutxi batzuetan FFR gisako egitura batean bilakatuz. 5.23 irudiak ekaitz honen bi simulazio erakusten ditu, bakoitza eskema konbektibo bat erabiliz. Ezkerrekoak bero-pultsua ereduko interfaze guztietan sartu zeneko kasua erakusten du, eta eskumakoak bero-pultsua 620 eta 1, 700 mbar-eko presioa zuten geruzen arteko interfazean. Bi konbekzio eskemekin lortutako emaitzak alderatuz, FFR moduko egituraren bihurketa hobeto erreproduzitu egin zen lehenengo eskema konbektiboa erabiltzen zuten simulazioetan. Ekaitz honen eta 2020ko eta 2021eko STBko ekaitzen simulazioen arteko desberdintasun nagusiak zikloiaren tamaina handiagoa eta abiadura tangentzial txikiagoa ziren. Honek iraupen handiagoko baina intentsitate txikiagoko bero-pultsuen erabilpena ahalbidetu zuen. Simulazio hauetan, ekaitzak zikloia eraldatu ahal egin zuen
94 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean 5.22 irudia: 1979ko Jupiterren SSTBko ekaitz konbektiboaren sorreraren, hasierako garapenaren eta FFR batean bihurtzearen Voyager 2-ren behaketak. Beheko panela goi-paseko iragazkiekin eta kontrastatutako Voyager 2-ren datuekin eraturiko Jupiterren benetako koloreko mapa bat da. Hueso et. al. (2022)-tik egokitua. FFR moduko egitura batean bilakatuz Clyde's Spot-aren kasuan baino denbora eskala laburragoan. 5.3.2 1979ko Hegoko Banda Ekuatorialeko ekaitza 1979ko otsailaren 1ean Voyager 1-ek Jupiterren Hegoko Banda Ekuatorialean (South Equatorial Belt, SEB), 16◦S-ko latitude planetografikoaren inguruan, ekaitz konbektibo handi baten sorrera eta garapena behatu zituen (Hueso et. al., 2002). Ekaitz hau zikloi oso txiki baten barnean agertu zen, baina oso azkar hazi egin zen denbora gutxian zikloiak baino askoz ere tamaina handiagoa edukiz. Ekaitzak 7 egun inguruko iraupena izan zuen eta inguruneko haize ziklonikoekin elkarrekintza handiak pairatu zituen, buztan luze bat garatuz. Ekaitz honek ez zuen inoiz Clyde's Spot-aren alde bikoitzeko egitura bereziaren antzekorik garatu. Behin ekaitzaren fase aktiboa bukatu, ekaitzak sortutako hodei distiratsuen distira murrizten hasi zen, buztanak luzatzen jarraitzen zuen bitartean haize zonalek arrastaka eramaten zutelako, beste
96 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean 5.23 irudia: Voyager 2-k 1979an SSTBan behatutako ekaitzaren EPIC simulazioen bortizitate potentzialaren mapen bilakaera. Mapetan adierazten den bortizitate potentziala 620 mbareko bataz besteko presioa duen geruzarena da, 10−6 m2Ks-1kg-1-ko unitateetan. Ezkerreko zutabeak atmosferako geruza bertikal guztietan, geruza abisalean izan ezik, 0.4 Wkg-1 intentsitatearekin sartutako bero-pultsuaren simulazioaren bilakaera erakusten du. Eskumakoan, ordea, 620 eta 1, 700 mbar-eko geruzen artean 0.5 Wkg-1 intentsitatearekin sartutako beropultsuaren simulazioaren garapena ikus daiteke. Iñurrigarro et. al. (2022)-tik eskuratua. taulak bero-pultsuaren arakatutako espazio-parametroaren tarteak laburbiltzen ditu. Kasu honetan, ekaitz konbektiboaren aurretik existitzen zen zikloia ez zen kontuan hartu tamaina oso txikia zuelako eta ekaitzak berehala zikloiak baino tamaina handiagoa lortu zuelako. Simulazioetan bi eskema konbektiboak kontuan hartu ziren. Frogatu egin ziren parametroen konbinazioen artean, bigarren eskemarekin egindako simulazioek, non bero-pultsua bi geruzen arteko interfaze baten sartzen zen, behatutako morfologia hobeto erreplikatzen zuten. SEBko ekaitzaren garapenaren antz handiena zuen simulazioa 5.24 irudiaren eskumako zutabean ikus daiteke. Simulazio honetan, bero-pultsuak a = b = 0.5◦-ko tamaina zuen (Clyde's Spot-aren simulazioen tamaina bera), 7 eguneko iraupena, 0.5 Wkg-1 berotze-abiaduraren perturbazioaren anplitudea eta 620 eta 1, 700 mbar-eko bataz besteko presioa zuten geruzen arteko interfazean sartu zen. Pultsuaren iraupena Hueso et. al. (2002)-n aurkeztutako hodeien dibergentziaren analisian oinarritu zen. Simulatutako ekaitzak haize zonalekin interakzionatu zuen, behatutako hodei morfologia erreplikatuz. Egindako simulazioen artean, bakarrik irudian erakutsitako simulazioaren antzeko parametroak erabiltzen zituztenak gai ziren behatutako
5.4. Ekaitzen energia eskalak Jupiterren eta uraren ugaritasuna 97 fenomenologia simulatzeko. Simulatutako SEBko ekaitzak hain tamaina handia lortzeko, denboran mantendutako konbekzioa beharrezkoa zen. 5.24 irudia: 1979ko Jupiterren SEBko ekaitz konbektibo handia. Ezkerreko zutabea: 1979ko SEBko ekaitz konbektiboaren garapenaren Voyager 1-en behaketak, Hueso et. al. (2002)-tik eskuratuak. Eskumako zutabea: EPICekin simulatutako 1979ko Voyager 1-en SEBko ekaitzaren bortizitate potentzialaren mapak (10−6 m2Ks-1kg-1 unitateetan) 620 mbar-eko bataz besteko presiodun geruzan. Iñurrigarro et. al. (2022)-tik eskuratua. 5.4 Ekaitzen energia eskalak Jupiterren eta uraren ugaritasuna Aurreko ataletan Jupiterren garatu egin diren hainbat ekaitz konbektiboren ikerketak aurkeztu dira. Ekaitz hauek 2018, 2020 eta 2021eko STBko ekaitzak eta 1979ko SSTBko eta SEBko ekaitzak dira.
100 5. Kapitulua. Ekaitz konbektiboak zikloien barnean sorrera behatu zituen). 5.4.2 Kondentsagarrien eskuragarritasuna Kondentsagarrien eskuragarritasun lokala ekaitz hauen garapen eta iraupen desberdinak kontrolatzen dituen funtsezko faktorea izan daiteke. Bertikalki koherentea den zikloi batek atmosfera lokala bere ingurunetik isolatu egiten du. Orduan, zikloi baten barruan garatzen den ekaitz batek kondentsagarriez elikatzeko duen gaitasuna murriztuagoa edukiko luke zikloi batetik kanpo garatzen den ekaitz batek baino, non ekaitzak kondentsagarriak eremu askoz handiago batetik eskuratu ahalko lituzke eta ondorioz denbora askoz luzeagoan zehar aktibo mantendu. Honen salbuespen nabarmenak SEBko zikloi txikien barruan sortutako ekaitzak izango lirateke, zeintzuetan zikloiaren apurketa azkarrak ekaitzak ingurunetik kondentsagarriak eskuratzea ahalbidetuko luke. Ideia honek iradokiko luke zikloi txiki batean garatzen diren ekaitzen tamaina, iraupena eta energia mugatuak direla. Clyde's Spot-aren kasua, esaterako, horrelakoa izango liteke. Zikloi handiagoek, SSTBko zikloia edo STBko Ghost-a bezala, kondentsagarrien hornidura handiagoa edukiko lukete, bizitza luzeagoko ekaitzak eta fenomeno energetikoagoen garapena ahalbidetuz. SEBDak sortzen dituzten ekaitzak zikloi txikietan sortzen dira, hauetatik haratago zabalduz, eta ondorioz, hainbat egunetan inguruneko kondentsagarrietatik elikatzeko askeak izanez. NTBDko ekaitzak, ordea, egitura itxietatik kanpo garatu egiten dira, baita ingurunetik elikatzeko gai izanez. Ekaitz hauek agian haize sakonek eramandako sakoneko kondentsagarrietaz elikatzen egon daitezke, ekaitz hauek hodei ikusgaien mailako haize zonalak baino arinago mugitzen baitira (Sánchez-Lavega et. al., 2008). 5.4.3 Ekaitzak elikatzeko beharrezko sakoneko ur-ugaritasuna Zikloi txiki batean garatzen den ekaitz konbektiboa zikloiaren barruan dauden kondentsagarriez elikatzen den argudioa aztertu egiten bada, eta zikloi osoa Clyde's Spot moduko ekaitz batean garatzea baimentzen bada, orduan, ekaitza bultzatzeko beharrezko kondentsagarri kopurua kalkula daiteke. Suposatzen bada 0.25 egunetan aktibo dagoen Q0 = 1.2 Wkg-1-ko bero-pultsu bat, eta uraren bero sorra 2834 Jg-1 dela kontuan hartuz, 2020 eta 2021ko ekaitzetan 9 g ur atmosfera kg bakoitzeko kondentsatu beharko lukete. 2018ko STBko Ghost-eko ekaitzetarako eta Voyager 1-ek eta Voyager 2-k 1979ean behatutako ekaitzetarako ezin da antzeko kalkulu bat egin, ekaitz hauek denbora eskala luzeagoetan aktibo egon zirelako, garatu ziren zikloien barneko ingurune lokaleko kondentsagarriez elikatuz. Baina, 2020 eta 2021eko ekaitz laburretan, zeinetan konbekzioa lokala izan zen eta denbora-eskala berean zikloi osoan eragina izan zuen, goranzko korronteek ezin izan zuten bere ingurunetik elikatu. 2020 eta 2021eko STBko ekaitzentzat, atmosfera kg bakoitzeko kondentsatu beharreko 9 ur g-ak 1.14 · 10−3-ko bolumen nahaste-erlazioaren baliokide dira, edo 1.2 aldiz eguzkiaren ur-ugaritasun lokala (Asplund et. al., 2009-ko balio protosolarrak kontsideratuz eguzki-ugaritasun moduan). Ekaitzak askatutako energia bakarrik amoniako kondentsaziotik datorrela suposatzen bada, zentzugabeko amoniako kantitate ikaragarriak beharko lirateke. Amoniakoaren bero sorra 1836 Jg-1-koa da, ondorioz, 2020 eta 2021eko ekaitzetan 14 g amoniako atmosfera kg bakoitzeko kondentsatu beharko lukete. Balio hau 14 aldiz eguzkiaren amoniako-ugaritasunaren baliokidea da, eta Juno neurtutako sakoneko amoniakoaren ugaritasuna baino ∼ 5 bider handiagoa (Li et. al., 2017). Biak, ura eta
5.4. Ekaitzen energia eskalak Jupiterren eta uraren ugaritasuna 101 amoniakoaren ekarpenak elkarrekin kontsideratzen badira, suposatuz amoniakoren ugaritasuna 2.8 aldiz eguzkiarena dela, orduan, 1.0 aldiz eguzkiaren ur-ugaritasun lokala behar da Clyde's Spot azaltzeko. Emaitza honen laburpen modura, amoniakoa bakarrik ez zen gai ekaitz hauek garatzeko, eta gutxienez 1.0 − 1.2 aldiz eguzkiaren ur-ugaritasun lokala beharrezkoa zen ekaitza garatu zeneko posizio eta unean, 1.0 balioak amoniakoaren kondentsazioak paper nabarmen bat zuela adieraziz eta 1.2 balioak amoniakorik gabeko kondentsazioa suposatuz. Azkenik, Hueso et. al. (2002)-k 1979ko SEBko ekaitzari buruz egindako ikerketak independenteki ondorioztatu zuen ekaitz honek atmosferan 6.0 · 1021 J-eko energia askatu zuela. Energiaren balioespen hau hodei konbektiboen tamaina eta konbekzio hezeak askatutako energiak hodei mailan altuera-eskala batean eta tenperatura diferentzia jakin batekin troposfera berotzen zuela kontsideratuz kalkulatu zen. Eskema hau Banfield et. al. (1998)-k proposatu zuten Orban Gorri Handitik hurbil garatutako ekaitz baten energia balioesteko. Hueso et. al. (2002)-k hodei konbektiboen eta ingurunearen arteko ∆T = 5 K-eko tenperatura diferentzia kontsideratu zuten, Eguzkiaren 2.0 aldizko sakoneko ur-ugaritasundun ur-konbekzio heze indartsuarekin bateragarria dena. EPIC ereduarekin egindako SEBko ekaitz honen simulazioetatik 3.8 · 1021 J-eko energia balioetsi zen, goiko balioarekin ondo alderatu egiten dena. EPICekin lortutako energia balio txikiago honek, sakoneko ur-ugaritasuna murriztuko luke 1.2 aldiz eguzkiaren ur-ugaritasunera. Hortaz, 2020 eta 2021eko STBko ekaitzetan askatutako energiak behar duen sakoneko ur-ugaritasuna eta ekaitz handiagoetan espero dena parekoa da, ekaitz hauen artean tamaina desberdintasun nabariak egon arren.
103 6. Kapitulua EPIC simulazioak atmosfera errealista batekin Kapitulu honetan Leicester-eko Unibertsitatean Prof. Leigh N. Fletcher-ekin 2021eko apirilaren erdialdetik uztailaren erdialdera egindako hiru hilabeteko egonaldiaren hasierako emaitzak aurkezten dira. Egonaldiaren helburua Jupiterren behaketa infragorri ertainetik eratorritako atmosferaren egitura termiko errealista erabiltzen zuten EPIC simulazioak egitea zen. Honetaz gain, EPIC simulazioen emaitzen eta Jupiterren behatutako gorputz beltzaren tenperaturaren arteko konparaketa egiteko tresnak garatu ziren. Teknika honek etorkizunean argi ikusgaian behagarriak diren hodeiekin erlazio zuzenik ez duten atmosferaren mailetako eredu-behaketa alderaketak erraztu beharko lituzke. Bi puntu hauek garatzeko BA Obaluaren simulazioak egin ziren. Hemen aurkeztutako emaitzak oraindik argitaratu gabeko ikerketa artikulu bat eratuko dute, etorkizun hurbilean aldizkari espezializatu batera bidaliko dena. 6.1 EPICen atmosfera errealista baten hasieratzea 5. kapituluan erakutsitako EPICekin egindako simulazioek guztiz errealista ez zen hasierako atmosfera bat erabiltzen zuten, latitude eta longitude guztietan tenperatura bertikal profil bera erabiliz kalkulatu zelako, haize zonalen egiturak eta oreka geostrofikoak eragindako aldaketa latitudinal txikiak salbu. Simulazio hauetan haize zonalen egitura bertikala soilik geruzako bataz besteko presioaren menpekoa zen faktore biderkatzaile batekin kontrolatzen zen, faktore berdina aplikatuz eremuko sare-puntu guztietan. Errealitateik hurbilago dagoen atmosfera bat hasieratzeko, tenperaturaren eta haize zonalen egitura bertikala eta latitudinala beharrezkoa izango da. Gainera, ereduaren atmosfera profil hauek erabiliz hasieratzeko, ereduaren hasieratze eskeman hemen zehazten diren aldaketak egin behar izan ziren. 6.1.1 Atmosfera errealista baten kalkulua Behatutako datuetan oinarritutako tenperaturaren eta haize zonalen profil bertikal eta latitudinalak kalkulatzeko hurrengo haize zonal eta tenperatura profilak erabili ziren: alde batetik, 2016 eta 2017ko HST eta amateur datuekin hodei ikusgaien mailan neurtutako haize zonal profila (ikusi B1 irudia), eta bestetik, Fletcher et. al. (2016)-k Cassini/CIRSen datuetatik eratorritako tenperaturaren presio-latitude zeharkako sekzioa. Lehenik, oreka termokimikoaren eredua erabiliz, Cassini/CIRSeko tenperatura profila 600 mbar presiotik beherantz 60 bar-etara arte estrapolatu egin
104 6. Kapitulua. EPIC simulazioak atmosfera errealista batekin zen pseudoadiabatika bat jarraituz eta kondentsagarrien 2.7 aldizko eguzki-ugaritasuna suposatuz. Ondoren, haize profila eta hedatutako tenperatura profila latitudinalki interpolatu ziren 0.1◦-ko bereizmendun sare batean Cassini datuetako latitude maximo eta minimoen artean (78◦S-tik 78◦N-ra). Haize termikoaren ekuazioak haize horizontalen zizailadura bertikalaren eta tenperaturaren aldaketa horizontalen arteko erlazioa adierazten du: ∂u ∂z = − ge f T ∂T ∂y ∂v ∂z = ge f T ∂T ∂x (6.1) non u haize zonala, v haize meridionala, x norabide longitudinaleko distantzia, y norabide meridionalekoa eta z norabide bertikalekoa, ge grabitate efektiboa, f Coriolis parametroa eta T tenperatura diren. Haize zonalak 680 mbar-eko mailan neurtuak izan zirela joz, 6.1 ekuazioa erabili zen presio maila bakoitzean haize zonalak kalkulatzeko. Haize termikoaren ekuazioa ekuatorean ez da baliogarria, beraz 10◦N - 10◦S tartetik kanpo aplikatu zen, tarte honetan haize zonalak kalkulatzeko haize zonalaren zizailadura bertikalaren interpolazio bat erabiliz. 6.1 irudiak prozedura honen bidez kalkulatutako haize zonalen eta tenperaturaren zeharkako sekzio bertikalak erakusten ditu. 6.1.2 EPIC ereduan egindako aldaketak EPIC eredua 6.1 irudiko tenperatura eta haize zonalekin hasieratzeko, aurreko hasieratze eskeman oinarrituriko hasieratze azpirrutina berri bat idatzi egin da. EPIC martxan jarri aurretik, aurreko azpiatalean azaltzen den moduan bi profilak kalkulatu eta fitxategi batean gorde egiten dira FORTRAN eta IDL (Interactive Data Language) programazio lengoaietan idatzitako programen bidez. Fitxategi hau EPICen exekutagarriak dauden direktorio berean kokatuta egon behar du. Lehenengo, EPICen hasieratze prozesuan zehar eskema berriak tenperatura eta haize zonalen profilak dituen fitxategia irakurtzen du eta 6.1 irudiko tenperatura egituratik presio maila bakoitzari dagokion bataz besteko tenperatura potentziala, θ, kalkulatu egiten du. Bataz besteko θ-ren balio honek eta aukeraturako tartekatze bertikalak eta geruza kopuruak geruza isentropiko bakoitzaren tenperatura potentziala zehazten dute. Behin geruza bakoitzeko tenperatura potentziala kalkulatuta egon, tenperatura eta haize zonalak latitudinalki eta bertikalki EPICek erabiliko duen sarean interpolatzen dira. Ondoren, hiru dimentsioko egitura osatu egiten da simetria zonala erabiliz, hots, hasiera batean geruza isentropiko bateko latitude jakin baterako longitude guztiek tenperatura eta haize zonalen balio berdinak dituzte. Honen ondoren, sareko puntu bakoitzean Montgomery-ren korronte-funtzioa kalkulatu egiten da oreka geostrofikoaren baldintza erabiliz (4.11a ekuazioa), eta puntu bakoitzeko presioa oreka hidrostatikoa baliatuz (4.8 ekuazioa). Azkenik, EPICen aldatu gabeko bertsioan bezala, tenperaturak birkalkulatu egiten dira tenperatura potentzialaren definizioaren bidez (4.1 ekuazioa). Honen ostean, EPIC ereduaren hasieratzea bertsio originalaren era berean jarraitzen du.
6.2. EPICen emaitzak NEMESISekin aurrerapeneko modelizazioa 105 6.1 irudia: Haize termikoaren ekuazioa erabiliz eratorritako tenperaturaren eta haize zonalen zeharkako sekzio bertikala Cassini/CIRSen tenperaturaren egitura (Fletcher et. al., 2016) eta 2016 eta 2017ko HST eta amateur datuak erabiliz neurtutako Jupiterren haize zonalen profila baliatuz. 6.2 EPICen emaitzak NEMESISekin aurrerapeneko modelizazioa Behaketen eta simulazioen emaitzen arteko alderaketa beti tentuz ibili beharreko gai bat da. Tradizionalki, EPICen simulatutako bortizitate potentzialaren mapak eta
106 6. Kapitulua. EPIC simulazioak atmosfera errealista batekin ikusitako hodeien morfologia konparatu egin ditugu, bortizitate potentziala kontserbatutako aldagai bat delako eta ondorioz mugimendu atmosferikoen trazatzaile modura erabil daitekeelako. Simulatutako tenperatura egituraren eta planetan neurtutako tenperatura egituraren alderaketa, behaketen eta simulazioen konparaketa egiteko ikuspuntu berri bat izango liteke. Hau, iragazki zehatzetan egindako infragorri ertaineko behaketen eta EPICekin simulatutako tenperaturatik eratorritako gorputz beltzaren tenperaturaren mapa sintetikoen konparaketarekin egin daiteke. NEMESIS (Non-linear optimal Estimator for MultivariatE spectral analySIS) Irwin et. al. (2008)-k garatutako erradiazio bidezko garraioaren eta espektro berreskurapen zenbatespen optimoaren algoritmoa da. NEMESIS hainbat uhin-luzeratan egindako behaketak aztertzeko erabil daiteke atmosferaren egitura termikoa eta aerosol eta gasen efektuak eratortzeko, edo tenperatura profil, aerosol geruza eta konposaketa kimiko jakin bat duen atmosferak edukiko lukeen espektroaren aurrerapeneko modelizazioa egiteko. Hemen, NEMESISen aurrerapeneko modelizazioa egiteko gaitasuna erabiltzen da EPICekin simulatutako atmosferaren espektro sintetikoa kalkulatzeko. Espektro hau ez da uhin-luzera bakar batekoa, baizik eta iragazki batekin behatua izango litekeena, eta ondorioz, lortutako mapa sintetikoak infragorri termikoan punta-puntako tresnekin egindako behaketekin zehaztasun handiz konpara daitezke. Xedea EPICekin lortutako emaitzen gorputz beltzaren tenperatura mapa sintetikoak sortzea da. Helburu hau betetzeko NEMESIS erabiliko da EPICek kalkulatutako tenperatura egituraren aurrerapeneko modelizazioa egiteko erradiantzia espektrala kalkulatzeko eta hau gorputz beltzaren tenperaturaren mapa sintetikoetan bihurtzeko, iragazki jakinen ezaugarriak baita erreplikatzeko gaitasuna dituena. NEMESISen aurrerapeneko modelizazio paketeak suposatutako "a priori atmosfera" batek sortutako transmisio, xurgapen eta emisio termiko espektralak kalkulatzen ditu. Tenperatura profil bertikalak, gasen ugaritasunak eta aerosolek a priori atmosfera hau definitzen dute. NEMESISek dituen erradiazio bidezko garraio eredu erabilgarrien artean, k-korrelazio metodoa (Goody et. al., 1989; Lacis eta Oinas, 1991) erabili egin da proiektu honetan. Metodo honek aldez aurretik taularatutako k-banaketa behar du, k xurgapen koefizienteak bere maiztasun banaketarekin erlazionatzen dituena. k-banaketa hauek simulatuko diren behaketak egin diren tresnaren iragazkia definitzen duen funtzioarekin aurre-konboluzionatuak dira, eta talkek eragindako xurgapenarekin eta kontuan hartutako aerosol xurgapenarekin batera, a priori atmosferatik espektro sintetikoa osatzen dute. EPICeko sare-puntu horizontal bakoitzean simulatutako tenperatura profila eta literaturan onartutako gasen eta aerosolen banaketak erabili dira a priori atmosfera eratzeko, ondoren aurrerapeneko modelizazioa eginez. Eremuko sare-puntu horizontal guztietan aurrerapeneko modelizazioa egiten da irudi sintetiko bat osatzeko. Simulazioetatik irudi termiko sintetikoak lortzeko, NEMESISen aurrerapeneko modelizazioak erabiltzen duen a priori atmosfera 6.1 irudiko tenperatura egitura eratortzeko erabili zenaren antzekoa da (Fletcher et. al., 2016): 10 bar-etik 1 µbarera 120 mailetan ln p-en tartekatutako datuak erabiltzen ditu. EPICen simulazioek ez dutenez beti presio tarte hori osorik estaltzen, inplementatutako prozedurak suposatzen du EPICen eremutik gorako puntuetan a priori atmosferaren tenperatura egitura Fletcher et. al. (2016)-k Cassini/CIRS datuetatik eratorritako tenperatura egitura dela. EPICen eremutik beherago dauden puntuentzat, ordea, 6.1 irudian ikusten den beheranzko estrapolazioa kontsideratzen du. Prozedurak EPICek simulatutako tenperatura profilaren eta kanpo puntuen arteko leuntze bat aplikatzen du. Ohartu goi eta behe kanpo atmosfera zati hauek efektu txikia edukiko dutela, EPIC eremuaren goialdeak "belaki" geruzak direlako eta behe atmosferak eragin
108 6. Kapitulua. EPIC simulazioak atmosfera errealista batekin izanik. 5. kapituluan aurkeztutako simulazioen aurrean, geruza gehigarrien erabilerak ez zituen aldaketa nabarmenik eragin dinamikan, baina irudi sintetikoak kalkulatzerakoan garrantzia zuten antizikloiaren egitura bertikalaren informazio nahikoa izateko. Ereduaren atmosfera 6.1 atalean deskribatutako hasieratze eskemarekin hasierazi zen, hiru dimentsioko tenperatura eta haize zonalen egiturak haize termikoaren ekuazioaren bidez kalkulatu ziren Cassini/CIRS-en tenperatura profila eta 2016 eta 2017ko HST eta amateur datuekin neurtutako haize zonalen profila erabiliz. EPIC hasieratzeko erabilitako tenperatura eta haize zonalen profilak 6.1 irudian erakusten dira. Behin erreferentziazko hasierako atmosfera kalkulatua izan, BA Obalua 4.1.3 azpiatalean azaldutako prozedura jarraituz sartu zen. BA Obaluaren parametroak aurretik García-Melendo et. al. (2009)-ek aurkeztutako BA Obaluaren simulazioetan eta 5. kapituluan ikertutako 2018ko STBko ekaitzen simulazioetan (ikusi 5.3 taula) oinarritu ziren. Hasierako atmosfera errealistarekin egindako BA Obaluaren simulazio berri arrakastatsuenean erabilitako parametroak 6.1 taulan adierazten dira. Parametroa BA Obalua φs pg (◦) −34.2 Ps (mbar) 680 as (◦) 3.5 bs (◦) 3.5 cup (altuera-eskala) 3 cdown (altuera-eskala) 2.9 VT (m/s) 100 n 2 6.1 taula: Hasierako atmosfera errealista erabiliz EPICekin egindako BA Obaluaren simulazio arrakastatsuenean erabilitako parametroak. Behin BA Obalua ereduan sartu, simulazioa aske eboluzionatzen utzi zen bortizea egonkortu arte. 6.2 irudiko goiko hiru lerroek 20. egunean hainbat geruza isentropikoren bortizitate potentzialaren (ezkerreko zutabea) eta tenperaturaren (eskumako zutabea) mapak erakusten dituzte. θ = 189.2 K-ko tenperatura potentziala duen geruzak 511 mbar-eko bataz besteko presioa dauka eta bortizearen zentroa (680 mbar-etan zegoena) baino gorago dagoen geruza bat da. θ = 185.9 K-ko tenperatura potentzialdun geruzak 685 mbar-eko bataz besteko presioa dauka, hodei ikusgaien mailatik gertuen dagoen geruza izanik, eta θ = 183.3 K duen geruza bortizearen zentroa baino sakonago kokatuta dago, 1.48 bar-eko bataz besteko presioarekin. Amoniakozko hodeien mailatik hurbilen dagoen geruzaren bortizitate erlatiboaren mapa 6.2 irudiko beheko eskumako panelean ikus daiteke, beheko ezkerreko panelak 2016ko otsaileko HSTren BA Obaluaren behaketa bat erakusten duelarik. BA Obaluaren simulazio berri hauek aurreko hasieratze eskemarekin eginikoen nahiko antzekoak ziren. Baina, kasu honetan ereduko atmosfera Jupiterren benetako atmosferatik gertuago dagoen atmosfera batekin hasierazi zen, erakutsiz sistema ezagun batean garatutako prozedura berriak ondo funtzionatu zuela. EPICekin egindako simulazioek iradokitzen duten BA Obaluaren egitura termikoa antizikloi honen behaketekin konpara daiteke. Very Large Telescope (VLT) teleskopioan dagoen VLT Imager and Spectrometer for mid-InfraRed (VISIR) tresnak BA Obalua 2016ko otsailaren 15ean behatu zuen. NEMESIS erabiliz, EPICekin 20. egunean simulatutako tenperatura egitura aurrerapeneko modelizatua izan zen,
6.3. BA Obaluaren simulazioak atmosfera errealista batekin 109 6.2 irudia: BA Obaluaren simulazioak EPICekin hasierako atmosfera errealista bat erabiliz. Goiko hiru ilarek ezkerraldean bortizitate potentziala eta eskuinaldean tenperatura erakusten dute geruza isentropiko berean. Erakutsitako geruzak 189.2 K-eko (511 mbar-eko bataz besteko presioa), 185.9 K-eko (685 mbar-eko bataz besteko presioa) eta 183.3 K-eko (1.48 bareko bataz besteko presioa) tenperatura potentzialeko geruza isentropikoak dira. Beheko ilarak ezkerraldean 2016ko otsailaren 9an F647M iragazkiarekin HSTk egindako behaketaren eta eskuinaldean hodei ikusgaien mailatik gertuen dagoen geruzaren simulatutako bortizitate erlatiboaren mapak erakusten ditu. planetaren tenperatura EPICekin simulatutakoa izango balitz Lurretik VISIR tresnarekin behatua izango litekeen espektroa lortuz. Aurrerapeneko modelizazioan erabilitako amoniakoaren eta fosfinaren profilak Fletcher et. al. (2009a)-n argitaratutako Cassini/CIRSen emaitzen latitude baxuetako bataz bestekoetan oinarritzen ziren. Hidrokarburo estratosferikoen artean, etanoaren eta azetilenoaren profilak ere bai oinarrituta zeuden Nixon et. al. (2007)-ko latitude baxuetako bataz bestekoetan, eta etilenoaren eta diazetilenoaren profilak Romani et. al. (1993)-ren eredu fotokimikoan. Metanoaren profila Romani et. al. (1993)-ren eredu fotokimikoa jarraituz gehitu zen, Galileo Zundaren jaitsieran oinarrituta (Seiff et. al., 1998) eta metanoaren neurtutako bi adarkatze erlazioekin (Heck et. al., 1996) eguneratuta. Metanoaren sakoneko ugaritasuna %5 batean handitu egin zen Galileo Zundaren Masa Espektrometroaren neurketekin bat etortzeko (Niemann et. al., 1998). Metanoa 10 µbar mailara arte ondo nahastua dago atmosferaren maila sakonagoetan gertatzen den karbono hidrogenatuaren birziklapena dela eta. Metanoaren isotopoak indibidualki sartu ziren Lurraren eta Jupiterren arteko ugaritasun desberdintasunak baimentzeko. Niemann et. al. (1998)-ren emaitzak kontuan hartuz, hidrogenoaren eta helioaren bolumen nahasketa-erlazioa 0.863 eta 0.134 ziren, hurrenez hurren. A priori atmosferako aerosol troposferikoaren profila 10 µm-ko NH3 izotzezko partikulek, 800 mbar mailatik 380 mbar mailara 0.25 altuera-eskaladun gainbeherarekin, osatzen zutela suposatu zen. Profil hau diseinatua zegoen 1 bar mailan 1-eko aerosol lodiera optikoa lortzeko. Aerosol profila 700 mbar-eko mailatik gertuen zegoen EPICekin simulatutako geruzaren bortizitate potentzialarekin eskalatu egin zen, 0.5 − 2.0 tarteko lodiera optikoen balioak lortzeko antizikloiaren hodei-gabeko eskualdeetatik eskualde hodeitsuenetaraino. Lodiera optikoaren balio hauek 2016ko otsailaren 15ean
110 6. Kapitulua. EPIC simulazioak atmosfera errealista batekin VLT/VISIRen BA Obaluaren behaketatik eratorritako balioetan oinarrituta zeuden (Donnelly, 2020). EPICekin simulatutako atmosfera erabiliz, goian xehe azaldutako a priori profil bertikalak, eta VISIR tresnako iragazkiei dagozkien k-banaketak erabiliz, NEMESISek EPICen BA Obaluaren simulazioaren emaitza eta aurrerapeneko modelizazioa erabiliz espektro sintetikoa lortu zuen, eta espektro honetatik gorputz beltzaren tenperaturaren mapa sintetikoak eraiki ziren. 6.3 irudian 8.60 µm, 10.76 µm, 13.04 µm eta 18.72 µm uhin-luzeretako gorputz beltzaren tenperaturaren mapa sintetikoen (ezkerreko zutabeko panelak) eta uhin-luzera horiei dagokien 2016ko otsailaren 15ean infragorri ertainean egindako VLT/VISIRren behaketetatik eratorritako gorputz beltzaren tenperaturaren mapen (eskumako zutabeko panelak) arteko alderaketa ikus daiteke. Behaketetatik eratorritako mapak Dr. P. Donnelly-ren tesian kalkulatu ziren (Donnelly, 2020). Irudiak erakusten du iragazki guztietan eredua eta behaketak nahiko bateragarriak direla. 10.76 µm, 13.04 µm eta 18.72 µm uhinluzerak batez ere tenperatura egiturari sentikorrak dira. Baina, 8.60 µm-ko uhinluzeraren ekarpen funtzioaren zati gehiena amoniako hodeien oinarritik gertu dago eta, ondorioz, iragazki honek hodeien opakutasunaren eta tenperaturaren menpekotasun handia du. NEMESISekin egindako lehenengo aurrerapeneko modelizazioek ez zuten goian aipatutako aerosolen eskalatzea kontsideratu, eta 8.60 µm iragazkian ereduaren eta behaketen arteko konparaketa ez zen oso ona. Hala ere, beste iragazkiek bai erakusten zutela behaketen antz handia. Behaketek eskualde antiziklonikoen gainean hodei trinkoagoen presentzia iradokitzen zutenez, aerosolak bortizitate potentzialarekin eskalatuak izan ziren. Honek 8.60 µm-ko uhin-luzerako iragazkian simulazioaren emaitzen eta behaketen arteko bat etortzean berebiziko hobekuntza ekarri zuen, tenperatura orain hobeto ezkutatuz. Aerosolaren eskalatzeak gainontzeko iragazkietan, batez ere tenperaturarekiko sentikorrak direnak, ez zuen eragin nabarmenik sortu. 6.3.1 BA Obaluaren ezaugarri fisikoak EPICen simulazio errealistetatik 6.2 irudiko tenperatura mapek erakusten dute simulatutako antizikloiak bortizearen erdiko planotik gora nukleo zentral hotz bat zuela eta maila honen azpitik nukleo bero bat. Bortizearen egitura hau mikrofisika eskema aktibo bat zuen EPICen bertsio berriago batekin egindako GRSaren eta BA Obaluaren simulazioetan ere ikusi zen (Palotai et. al., 2014). Geruzen presio mapek eskualde hotz eta beroek presio baxuagoko eta altuagoko guneekin korrelazio zorrotz bat dutela erakusten dute, hurrenez hurren. Beraz, antizikloiak gainazal isentropikoak deformatu zituen, goiko mailak altxatuz eta beheko mailak jaitsiz, Dowling eta Gierasch (1989)-ek iradoki egin zuten moduan. Nukleo hotza hozte adiabatikoaren bidez azal daiteke, isentropan zehar adiabatikoki mugitzen den airea igotzen denean adiabatikoki hozten delako. Bortizearen erdiko planotik gora, eskualde hotza antizikloiaren periferian dauden bi eremu beroengatik inguratuta zegoen, bat iparraldean eta bestea hegoaldean. Iparhego asimetria bat agerikoa da, hegoaldeko eskualdea iparraldekoa baino tenperatura altuagoa duelako. Tenperatura eta bortizitate potentzialaren mapen konparaketa eginez gero, tenperatura altuko bi guneak bortizetik pixka bat kanpo zeudela ikus daiteke. Tenperatura potentzial konstantean egindako presio mapek erakusten dute bai iparraldeko eta bai hegoaldeko tenperatura altuagoko eskualdeak nukleo zentral hotza baino sakonago zeudela, iparraldeko eskualdekoa hegoaldekoa baino altuago (presio baxuagoa) kokatuta zegoelarik.
112 6. Kapitulua. EPIC simulazioak atmosfera errealista batekin eta bortizeen arteko fusioak inhibitzeko edo zailtzeko duten paperaren inguruan (adibidez, Carton, 1992; Valcke eta Verron, 1997). Simulatutako BA Obalauren egitura bertikala de Pater et. al. (2010) eta Marcus et. al. (2013)-k antizikloientzat proposaturiko egituraren antzekoa da. de Pater et. al. (2010)-ek bortize txiki eta handientzak zirkulazio desberdin bat proposatu zuen, 5.1 µm-ko behaketetan GRS eta BA Obaluaren inguruan ez zelako eraztun distiratsu osorik ikusten, baina bai bortize txikiagoen inguruan. Proposatu zuten antizikloi txikietan 5.1 µm-ko eraztun distiratsua beheranzko mugimendua eta berotze adiabatikoa gertatzen zen guneak zirela. BA Obaluaren kasuan beheranzko mugimenduen eskualdea obaluaren barruan ikusten zen eraztun gorrixkarekin erlazionatu zuten, eraztun gorrizka honen kokapenaren eta antizikloi txikietan 5.1 µm eraztun distiratsuaren distantziaren arteko kointzidentzian oinarrituta, modu honetan eraztun gorrixkaren presentzia azalduz. Geroago, BA Obaluaren eraztun gorria azaltzeko Marcus et. al. (2013)-k ere proposatu zuten eraztun gorrixka antizikloiaren inguruan beheranzko mugimenduak gertatzen ziren eskualde bera zela. Hala ere, antizikloi txikien eta handien arteko zirkulazio desberdin hau zalantzan jarri da, infragorri behaketa berriek GSR eta BA Obaluaren inguran baita eraztun distiratsu osoak erakutsi egin dituztelako (Wong et. al., 2020). Antizikloiaren ipar eta hego ertzetako tenperaturaren ipar-hego asimetria nahiko deigarria da. Hemen aurkeztutako BA Obaluaren simulazioek asimetria hau erreproduzitu egin zuten. Egitura hau lehenago behatua izan da GRS eta BA Obaluaren inguruan (Cheng et. al., 2008; de Pater et. al., 2010; Fletcher et. al., 2010; Wong et. al., 2020) eta baita ere bi antizikloientzat simulatua izan da (Palotai et. al., 2014). Ipar-hego tenperatura asimetria honetan parametro batzuek eduki zezaketen eragina aztertzeko proba simulazio batzuk egin ziren. Emaitzak 6.2 irudian erakutsitako erreferentziazko simulazioarekin alderatuz: • Haize zonal profila: haize ahulagoak zituen haize zonal profil batek apur bat txikiagoak ziren tenperaturak garatu zituen, bai iparraldean, bai hegoaldean. • Haize zonal indartsuagoak mendebalderanzko jetean: mendebalderanzko jet indartsuagoak zituzten simulazioek iparraldean tenperatura altuagoko eskualdea garatu zuten abiadura txikiagoko mendebalderanzko jetak zituzten simulazioek baino. Hegoaldeko eskualdeak, ordea, antzeko tenperaturak mantendu zituen. Hego hemisferioan, oro har, ekialderanzko jetak normalean mendebalderanzkoak baino indartsuagoak dira. BA Obalua iparraldean mendebalderanzko jet baten eta hegoaldean ekialderanzko jet baten artean kokatuta dago (ikusi B1 irudia). • Jet zonalen zabalera: jet zonal zabalagoak zituzten simulazioek jet zonal zorrotzagoek baino tenperatura altuko iparraldeko eta hegoaldeko eskualdeetan tenperatura baxuagoak garatu zituzten. Jet zabalekin egindako simulazioetan, bortizearen ertzak ez zeuden jeten muturretan. Aldiz, jet zorrotzen kasuan, bai. • Antizikloia ipar hemisferioan: simulazio honek ere garatu zituen tenperatura altuko eskualdeak antizikloiaren iparraldean eta hegoaldean. Baina, kasu honetan tenperatura iparraldeko eskualdean hegoaldekoan baino altuagoa zen. Ipar hemisferioan ekialderanzko jetak mendebalderanzkoak baino indartsuagoak izan ohi dira, baina hemisferio honetan ekialderanzko jetak antizikloien ipar ertzean kokatuta daude eta mendebalderanzko jetak hego ertzean.
6.3. BA Obaluaren simulazioak atmosfera errealista batekin 113 Hortaz, froga hauek haizeen abiadurek N-S tenperatura asimetrian paper bat joka dezaketela iradokitzen dute. Simulazioek tenperatura altuko eskualde hauek simulazioaren garapenaren lehenengo egun gutxi batzuetan, eta bereziki hasierako orduetan, agertzen zirela erakutsi zuten. EPIC ereduan bi magnitudeak, haizeak eta tenperaturak, jarraitutasun ekuazioaren eta geruzaren lodieraren, h, eta tenperatura potentzialaren, θ, definizioen bidez erlazionatuta daude. Abiaduran diferentziek masa kontserbazioaren ondorioz h-ren denbora-eboluzio desberdina eragingo lukete (4.9 ekuazioa). Ereduak tenperatura potentziala erabiltzen duenez koordenatu bertikal gisa, geruza isentropiko baten tenperatura potentziala konstante mantentzen da. Orduan, geruzen arteko θ-ren desberdintasunak ere ez dira aldatuko. Ondorioz, geruzaren lodieraren denbora-eboluzioak presioaren eboluzioa zehaztuko du h-ren integrazio bertikalaren bidez (ikusi 4.7 ekuazioa). Geruza baten tenperatura potentziala konstante mantendu behar denez, presioaren aldaketak zuzenean lotuta daude tenperaturaren aldaketekin tenperatura potentzialaren definizioaren bidez (4.1 ekuazioa). Laburpen modura, EPIC aurreko 24 urteetan egin diren simulazioak baino Jupiterren benetako atmosferatik hurbilago dagoen hasierako atmosfera batekin hasierazi daiteke. Kapitulu honetan aurkeztutako BA Obaluaren EPIC simulazio berrien portaera aurreko simulazioen antzekoa da, dinamikan aldaketa handirik gabe. EPIC simulazioak behaketekin konparatzeko, NEMESIS kodea erabili egin da EPICen simulazioetatik gorputz beltzaren tenperaturaren mapa sintetikoak eraikitzeko. BA Obaluaren simulazioen azterketak emaitza errealisten eta ezaugarri deigarrien konbinazioa eman du, simulatutako tenperatura mapetan N-S asimetria bitxi batekin eta antizikloiaren inguran eraztunen egote edo ez egotearekin. Etorkizuneko lana beharrezkoa izan liteke ezaugarri hauek ebazteko, seguru aski bereizmen espazial handiagoarekin eta EPICen emaitzen mapak gainazal isentropikoen mapetatik presio konstantepeko mapetara bihurtuz. Simulazio hauen zailtasun praktikoak beharrezko konputazio denborarekin lotuta egongo lirateke, BA Obaluak eremu handia behar duelako, eta obalu txikiagoen konparaketa behatutako irudi termikoekin zaila izan daitekeelako. James Webb Espazio Teleskopiaren (James Webb Space Telescope, JWST) MIRI tresnarekin lortuko diren Jupiterren irudi termiko berriak agian gai dira simulazio hauek ikertzeko beharrezkoa den behaketa osagaiaz hornitzeko.
115 7. Kapitulua Konbekzio bertikalaren simulazioa Jupiterren atmosferan Kapitulu honetan Jupiterren konbekzio hezea aztertzeko Anelastic Model of Moist Convection (AMMC) ereduarekin egindako hiru dimentsioko simulazioen emaitzak aurkeztu egiten dira. Eredu honen xehetasunak 4.3 atalean deskribatzen dira. Lehenengo, ereduaren portaera Lurreko baldintzetan egindako konbekzio lehor eta hezearen erreferentziazko simulazioekin konparatzen da, ikusteko ea erabilitako ereduaren formulazio eta zenbakizko eskemak egokiak diren. Ondoren, Jupiterren konbekzio hezearen garapena baldintza atmosferiko desberdinetan aztertzen da. 7.1 Konbekzioaren proba atmosfera lehor batean Robert (1993)-k Lurreko atmosfera lehor batean konbekzioaren adierazgarri den goranzko bero-burbuila baten garapenaren bi dimentsioko erreferentziazko simulazioa aurkeztu zuen. Robert (1993)-k itxura Gaussiarra zuen 200 m-ko erradiodun eta ingurunea baino 0.5 K-eko tenperatura altuagoa zuen bero-burbuila eremuaren beheko aldean jarri zuen. Burbuila igo ahala, bi errotore garatu ziren, bat alde bakoitzean. Test honek 10 m-ko bereizmena zuen eta ez zuen Coriolis indarraren eragina kontuan hartu. AMMC ereduaren formulazioak fisika ongi erreplikatzen zuen ebaluatzeko, Robert (1993)-n aurkeztutako kasu lehorraren antzeko simulazio bat egin zen. Baina, hemen aurkeztutako simulazioa Jupiterreko baldintzetan burutu zen, eta ondorioz ez da erreferentziazko kasuaren guztiz baliokidea izango. Gainera, AMMC ereduarekin egindako simulazioak hiru dimentsiokoak dira, Robert (1993)-enak bi dimentsiokoak direlarik. AMMC simulazioetan, ereduak 1.42 km × 1.42 km × 2.34 km-ko tamainadun eremua zuen, 10 m-ko bereizmenarekin. Eredua hasieratzeko erabilitako atmosfera bertikala oreka termokimikoaren ereduarekin kalkulatu zen, Voyager-en tenperatura profila (Lindal et. al., 1981) beherantz estrapolatuz adiabatika lehor bat jarraituz (4.15 ekuazioa) eta atmosfera lehor bat (hots, espezie kondentsagarririk gabe) eta hidrogeno orto-para banaketa normala suposatuz (Conrath et. al., 1998). Eremuak bertikalean 7.56 − 7.20 bar presio tartea estaltzen zuen, 2.7 eguzki-ugaritasundun sakoneko ur-ugaritasuna duen atmosfera ase batean ur-hodeien oinarria kokatuta egongo litekeen presioa barne zituena. 200 m-ko erradioa eta gehienez ingurunea baino 0.213 K-eko tenperatura altuagoa zuen itxura Gaussiarreko bero-burbuila eremuaren bekaldean sartu zen, 7.47
116 7. Kapitulua. Konbekzio bertikalaren simulazioa Jupiterren atmosferan bar-eko presioan. Lurreko eta Jupiterreko grabitatearen eta inguruneko tenperaturen balioak desberdinak direnez, tenperatura perturbazio hau erabili egin zen beroburbuilak bi kasuetan hasierako flotagarritasun bera izan zedin. Simulazioa latitude ekuatorialean egin zen eta Coriolis indarraren efektuak mugimenduaren ekuazioan (4.35 ekuazioa) eta perturbazio presioko Coriolis iturrian (4.43 ekuazioa) ez dira kontsideratu, erreferentziazko simulazioak ez zuelako Lurraren errotazioa kontuan hartu. Simulazio honen garapena inguruneko tenperaturarekiko tenperatura diferentziari dagokionez, 7.1 irudiak erakusten du. Bero-burbuila azkar hasi zen igotzen, gora egin ahala hedatuz eta alde bakoitzean errotore egitura bat garatuz, erreferentziazko simulazioaren antzeko patroi bat osatuz. Konbekzio lehorraren erreferentziazko simulazioaren eta hemen aurkeztutako konbekzio lehorraren simulazioaren artean desberdintasun batzuk ikusi ziren: simulazio hau erreferentziazkoa baino arinago igotzen zen eta errotore egitura pixka bat beranduago garatu zuen. Gainera, Robert (1993)-ren simulazioak baino ingurunearekiko tenperatura diferentzia handiagoak kontzentratu zituen errotoreetan eta txikiagoak burbuilaren igoeraren goiko ertzean (ikusi 7.2 irudia erreferentziazko simulazioaren konparaketarako). Desberdintasun hauek simulazioak planeta desberdinetan egin izanarekin lotuta egon daitezke. Hala ere, bi simulazioetan garatutako patroien antzekotasuna dela eta, AMMC ereduak konbekzio lehorraren fisika ondo ebazten zuela ondorioztatu zen. 7.1 irudia: Jupiterren AMMC ereduaren konbekzio lehorraren proba simulazioa. Panelek denbora une desberdinetarako inguruneko tenperaturarekiko tenperatura diferentzia erakusten dute eremuaren erdiko XZ planoan. 7.2 Konbekzioaren proba atmosfera heze batean Bryan eta Fritsch (2002)-k konbekzio hezearen bi dimentsioko erreferentziazko simulazio bat aurkeztu zuten, bero-burbuila baten igoera Lurrean urez asetutako atmosfera heze adiabatiko itzulgarri batean aztertuz. Atmosfera heze adiabatiko itzulgarri batean kondentsazioa eta bero sorraren askapena kontuan hartzen dira, baina, atmosfera pseudoadiabatiko batean ez bezala, ez da prezipitaziorik kontsideratzen eta ondorioz kondentsatutako material guztia aire partzelarekin batera garraiatzen
7.2. Konbekzioaren proba atmosfera heze batean 117 7.2 irudia: Robert (1993)-ko Lurreko atmosferan konbekzio lehorraren erreferentziazko simulazioaren garapena. Panelek ingurunearekiko tenperatura potentzialaren diferentzia erakusten dute. Robert (1993)-tik egokitua. dela suposatzen da. Erreferentziazko simulazio honetan ere, bero-burbuila eremuaren bekaldean sartu zen, 2 km-ko erradioarekin eta ingurunea baino gehienez 2 Keko tenperatura altuagoarekin. erreferentziazko simulazio hau 100 m-ko bereizmenarekin egin zen Coriolis indarra kontuan hartu gabe. Gainera, simulazioak ez zituen prezipitazioaren erorketa (fase aldaketak itzulgarriak izateko), izotz fasearen mikrofisika eta azpisare eskalako mugimenduak aintzat hartu. AMMC ereduarekin Jupiterren guztiz asetutako atmosfera pseudoadiabatiko batean hiru dimentsioko konbekzio hezearen simulazioa egin zen, ereduaren portaera baldintza hauetan aztertzeko. Ereduan erabilitako eremuaren tamaina 19.4 km × 19.4 km × 24.2 km-koa zen, 100 m-ko bereizmenarekin. Simulazio honetan hasierako atmosfera kalkulatu zen Voyager-en profil termikoa pseudoadiabatikoki beherantz estrapolatuz (4.19 ekuazioa) eta suposatuz kondentsagarri guztien ugaritasuna 2.7 aldiz Eguzkiarena zela (Li et. al., 2017, 2020; Wong et. al., 2004) 100%-eko hezetasun erlatiboarekin, eta hidrogenoaren orto-para banaketa normala zela. Bertikalean, eremua 8.52 bar eta 4.93 bar tartea estaltzen zuen. Erabilitako bero-burbuilak itxura gausiarra zuen, 2 km-ko erradioarekin eta 0.437 K-ko tenperatura perturbazio maximoarekin, burbuilaren hasierako flotagarritasuna Bryan eta Fritsch (2002)-ko burbuilaren erdia izanez. Bero-burbuila 7.50 bar-etan zentratuta zegoen, baldintza atmosferiko hauetarako uraren kondentsazio maila. AMMC ereduarekin egindako simulazioak eta Bryan eta Fritsch (2002)-ren erreferentziazko simulazioak hasierako flotagarritasun berdina izateko, 0.83 K-eko tenperatura perturbazioa erabili behar izango zitekeen. Baina, Jupiterrentzat tenperatura perturbazio hau handiegia zirudien eta, ondorioz, erdira murriztu zen. Hasiera batean bereizmen baxuagoarekin egindako simulazioek erakutsi zuten oso antzeko egiturak garatzen zirela bi perturbazio termikoen balioak erabiliz, desberdintasun nagusia perturbazio handiagoarekin bero-burbuila azkarrago eta garaiago igotzen zela izanik. Konbekzio lehorraren kasuan bezala, simulazio hau ere latitude ekuatorialetan egin zen eta Coriolis-en indarraren eraginak kontuan hartu gabe. 7.3 irudian tenperatura diferentziaren hasierako perturbatu gabeko atmosferarekiko eta abiadura bertikalaren eboluzioa ikus daitezke. Irudiak erakusten du nola
118 7. Kapitulua. Konbekzio bertikalaren simulazioa Jupiterren atmosferan bero-burbuila bertikalki igo zen goranzko korrontearen erdialdean abiadura bertikal positiboak garatuz eta negatiboak ezkerreko eta eskumako adarren kanpoaldeetan. Kasu lehorrean bezala, bero-burbuila igo ahala hedatzen joan zen, berriro alde bakoitzean errotore egitura bana eratuz. Simulazio honetan garatutako egitura (7.3 irudiko hirugarren zutabea) Bryan eta Fritsch (2002)-ren erreferentziazko simulazioaren antza zuen (ikusi 7.4 irudia). Baina, kasu lehorraren antzera, simulazioa azkarrago igo zen eta errotore egiturak garatzeko denbora luzeagoa behar izan zuen Bryan eta Fritsch (2002)-ren simulazioan baino. 7.3 irudia: Jupiterren AMMC ereduaren konbekzio hezearen proba simulazioaren garapena. Goiko ilara: ingurunearen tenperaturarekiko tenperatura diferentzia. Beheko ilara: abiadura bertikala. Panelek eremuaren erdiko XZ planoa erakusten dute denbora une desberdinetan. Bi simulazioak planeta eta bero-burbuilaren hasierako flotagarritasun desberdinekin egiteaz gain, hemen aurkeztutako eta Bryan eta Fritsch (2002)-n aurkeztutako simulazioen arteko beste bi desberdintasun nabarmendu beharko lirateke. Bryan eta Fritsch (2002)-k prozesu konbektibo heze itzulgarri bat suposatu zuten, non kondentsatutako materialaren prezipitazioa ez zen ahalbidetzen. AMMC ereduak, ordea, prozesu pseudoadiabatiko bat suposatzen du, non prezipitazio guztia berehala erortzen dela suposatzen den eta ez den gehiago flotagarritasunaren kalkuluan kontuan hartzen. Bestalde, AMMC ereduaren simulazioetan azpisare eskalako mugimenduak kontsideratu egin ziren, Bryan eta Fritsch (2002)-ren erreferentzi simulazioan alde batera utzi zirelarik. Hala eta guztiz ere, bi simulazioek erakutsi zuten antzekotasuna kontuan hartuz, AMMC ereduak konbekzio hezearekin erlazionatutako xehetasunak zehazki simulatzen dituela ondorioztatu zen.
120 7. Kapitulua. Konbekzio bertikalaren simulazioa Jupiterren atmosferan beste latitudeetan ikertzen zituzten simulazio espezifikoak izan ezik, beste simulazio guztiak ekuatorean egin ziren. 7.5 irudiak atmosferaren egitura bertikala erakusten du. Profil termiko bertikala eta Brunt-Väisälä maiztasunaren karratua ezkerreko eta eskumako paneletan daude, hurrenez hurren, kondentsagarri guztien sakoneko hiru ugaritasun desberdinen kasuetarako (0.2 eguzki-ugaritasuna urdin argiz, 2.7 eguzki-ugaritasuna laranjaz eta 5.0 eguzki-ugaritasuna morez), guztietan %95-eko hezetasun erlatiboa kontsideratzen zuen estrapolazio adiabatikoa egin zelarik. Egitura termiko bertikalean ez dira desberdintasun nabarmenik ikusten hiru ugaritasunen kasuen artean, baina BruntVäisälä maiztasunaren karratuan, ordea, alde txikiak ikus daitezke, batez ere urezko eta amoniako hidrosulfurozko hodeiak sortu ahal diren kokapenetan, hodeien egonkortze efektuarekin lotuta daudenak. 7.5 irudia: AMMC eredua hasieratzkeo oreka termokimikoaren ereduarekin kalkulatutako atmosferaren egitura bertikala. Atmosfera adiabatiko bat kondentsagarri guztien ugaritasun desberdineko hiru kasurekin (0.2 eguzki-ugaritasuna urdin argiz, 2.7 eguzki-ugaritasuna laranjaz eta 5.0 eguzki-ugaritasuna morez) eta %95-eko hezetasun erlatiboarekin kontsideratu da. Ezkerreko panela: tenperaturaren profil bertikala. Eskumako panela: Brunt-Väisälä maiztasunaren karratua. Panel guztietan marra eten urdin argiak, laranjak eta moreak AMMC ereduan perturbazio termikoak sartu egingo diren kokapenak adierazten dituzte. Konbekzioa uraren kondentsazio mailan zentratutako eta eremu horizontalaren erdian sartutako 6 km × 6 km × 6 km tamainako bero-burbuila Gaussiar baten bidez eragin zen. Oinarrizko simulazioan ingurunea baino 0.3 K beroago zegoen bero-burbuila beharrezkoa zen konbekzioa pizteko. Hala ere, perturbazioaren indarra simulazio bakoitzeko baldintza atmosferikoen menpekoa zen eta konbekzioa eragiteko behar bezain indartsua izan behar zuen, konbekziorako baldintza ezegokienetan (hezetasun erlatibo baxua eta ekaitzak kondentsatutako materialaren pisu handia garraiatzen duenean) ingurunearekiko 4.0 K bezain altuko tenperatura diferentziak beharrezkoak izanik. 7.3.2 Oinarrizko simulazioa Oinarrizko simulazioak ekaitz konbektibo indartsuak garatzeko baldintza oso onuragarriak zituen atmosfera kontsideratzen zuen. Simulazio honetan kondentsagarri guztiek 2.7 aldizko eguzki-ugaritasuna zuten. Ekaitz konbektibo kementsu bat era erraz batean pizteko, hezetasun erlatibo oso altua (%95-ekoa) kontsideratu zen
7.3. Konbekzio hezearen emaitzak Jupiterren 121 eta suposatu egin zen ekaitzak ez zuela kondentsatutako materialaren pisurik garraiatzen, hots, prezipitazio handiak suposatu ziren non kondentsatutako partikula guztiak berehala prezipitatzen ziren. Oinarrizko simulazio honetan konbekzioa eragin zen ingurunea baino 0.3 Keko tenperatura altuagoa zuen eta 6.8 bar-etan zentratutako, baldintza atmosferiko hauetan ura kondentsatzen hasten den presio maila, bero-burbuila bat erabiliz. Bero-burbuilak bere gainetik airea kanporantz bultzatzen zuen eta bere azpitik airea xurgatu, goranzko jet konbektibo bertikal bat eratuz non bero sorraren askapenaren ondorioz tenperatura altuagoak garatu ziren. 7.6 irudian ekaitzaren garapenaren mapa bertikalak ikus daitezke. Irudiak lehenengo fasea erakusten du, konbekzioaren piztetik eta jet bertikalaren eraketatik (lehenengo ilara), ekaitza atmosferaren maila egonkorretara heldu zenera arte (bigarren ilara), non ekaitzaren igoera bertikala gelditu zen eta maila garai horietan mugimendu dibergenteak hasi ziren, ekaitza horizontalki hedatuz. Hirugarren ilarak goi mailetan ekaitzaren hedapen horizontalaren jarraipena erakusten du, igoera bertikal askoz ere txikiagorekin batera. Ezkerreko zutabeak ingurunearen tenperaturarekiko tenperatura diferentzia eremuaren zentroko XZ planoan erakusten du. Uraren kondentsazio mailatik atmosferaren maila egonkorretara arte tenperatura altuko korronte bat ezarri zen. Puntu horretan, ekaitzaren tenperaturak hoztu egiten ziren, ekaitza bere igoera zailtzen zuten maila gero eta egonkorretan zehar igotzen zelako. Irudiko erdiko zutabeak abiadura bertikala eremuaren zentroko XZ planoan erakusten du, non tenperatura altuko korrontearen kokapenean abiadura handiko jet bertikal baten garapena ikus daitekeen. Behin ekaitza atmosferaren zati egonkorrera heldu, ekaitzaren nukleo zentralaren inguruan beheranzko mugimenduak garatu ziren, gaindiketa hodeiak beherantz garraiatuz horizontalki hedatzen ziren mailara. Atmosferaren goiko mailetan grabitate uhinak kitzikatu ziren, tenperatura diferentzia eta abiadura bertikalaren eremuetan erraz ikus daitezkeelarik. 7.6 irudiko eskumako zutabeak fluxuak garraiatutako trazatzaile pasiboa erakusten du eremuaren erdiko XZ planoan, non ekaitzaren egitura ikus daitekeen. Zutabe honetan, koloreak airea zein presio mailatik arrastatua izan zen adierazten du, erakutsiz ekaitza airea maila sakonetatik maila ikusgaietaraino altxatzeko gai zela. Ekaitzak bere burua mantendu egin zuen beheko mailetan lurrun fasean zeuden kondentsagarriak xurgatuz. Trazatzaile pasiboak ekaitza ezkerralderantz okertzen duen hiru dimentsioko Coriolis indarraren eragina ere erakusten du. Ekaitzaren garapena bi fase nagusitan bereizi zen: alde batetik, ekaitzaren piztea eta igoera, eta bestetik, aurreko faseari jarraitzen dion heldutasun fasea. Lehenengo fasea 7.6 irudiko lehenengo bi ilaretan ikus daiteke, heldutasun fasearen hasiera hirugarren ilaran ikus daitekeelarik eta honen ondorengo eboluzioa 7.7 irudian. Ekaitzak ordu bat inguru behar izan zuen heldutasun fasearen garapena hasteko eta atmosferaren goiko mailetara heltzeko. Heldutasun faseko denbora luzeko garapenak (7.7 irudia) ekaitza horizontalki asko hedatu zela, hasierako perturbazioak baino tamaina askoz ere handiagoa lortuz, eta beheko mailetatik airea xurgatzen jarraitu zuela, hodeien gailurrak oraindik gorago igoz, erakusten du. 7.6 eta 7.7 irudietako trazatzaile pasiboaren mapak denbora une desberdinetan konparatuz gero, ekaitzaren mendebalderanzko mugimendua ikus daiteke. Simulazioa 2 ordu baino gehixeago iraun zuen ezegonkor bihurtu aurretik, eremu osoan zehar konbekzioa piztu zelarik. Ekaitzaren hiru dimentsioko egituraren eboluzioa 7.8 irudiko goiko ilaran ikus daiteke kondentsatutako material kantitatearen bidez. Bertan, ekaitza flotagarritasun neutroko mailaren gaindiketa egiteko gai izan zela eta ingude hodeiak eratuz
122 7. Kapitulua. Konbekzio bertikalaren simulazioa Jupiterren atmosferan 7.6 irudia: Jupiterren ekaitz konbektibo baten piztea eta hasierako heldutasun etapa AMMC ereduaren oinarrizko simulazioan. Ezkerreko zutabea: ingurunearen tenperaturarekiko tenperatura diferentzia. Erdiko zutabea: abiadura bertikala. Eskumako zutabea: fluxuak garraiatutako trazatzaile pasiboa. Eskumako zutabeko kolore barrak adierazten du ekaitzak airea zein presio mailatik garraiatu zuen. Pizte etapa lehenengo bi ilarei dagokie eta hasierako heldutasun etapa hirugarren ilarari. Panel guztiek eremuaren erdiko XZ planoa erakusten dute. 7.7 irudia: Jupiterren ekaitz konbektibo baten heldutasun etapa AMMC ereduaren oinarrizko simulazioan. Ezkerreko, erdiko eta eskumako zutabeek 7.6 irudiko magnitude berdinak erakusten dituzte. horizontalki hedatu zela ikusten da. Ekaitzaren korronte zentrala horizontalki hedatu zen arraste prozesua zela eta, hau da, masaren jarraitutasuna dela eta inguruneko airearekin nahastea, eta goranzko korrontearen oinarrian inguruko guneak
7.3. Konbekzio hezearen emaitzak Jupiterren 123 ezegonkortzen hasi zirelako konbekzio gehigarria eraginez. 7.8 irudiko beheko ilarak 400 − 900 mbar-eko presio tartean, Jupiterren hodei ikusgaiak behatzen diren atmosfera zatia, bertikalki integratutako hodei dentsitate osoa goitik ikusita erakusten du. Irudian goranzko korrontearen zentroan dentsitate handiko hodei materiala kontzentratzen zela eta atmosferaren maila ikusgaietan hodeien hedapen horizontal handia ikus daiteke. 7.8 irudia: Jupiterren ekaitz konbektibo baten AMMC ereduaren oinarrizko simulazioaren hiru dimentsioko egituraren eta bertikalki integratutako hodei dentsitate osoaren eboluzioa. Goiko lerroa: ekaitz konbektiboaren hiru dimentsioko egitura erakusten duen kondentsatutako material kantitate totala. Beheko lerroa: 400 − 900 mbar-eko presio tartean bertikalki integratutako hodei dentsitate osoa. Ingurunearekiko tenperatura diferentziaren eta abiadura bertikalaren mozketa bertikalak goranzko korrontearen erdian hainbat denbora uneetarako 7.9 irudiaren (a) panelean daude. Atmosferaren goi-mailetara heldu ostean, ekaitza pixkanakapixkanaka igotzen jarraitzeko gai izan zen, abiadura bertikal handiagoa garatuz eta ekaitzaren gainean tenperatura hotzagoak eratuz. Ezkerretik eskumara, (b) panelak ekaitzaren nukleoko tenperatura diferentzia maximoaren, abiadura bertikal maximoaren eta urezko, amoniakozko eta amoniako hidrosulfurozko hodeien presio maila garaienaren denbora bilakaerak erakusten ditu. Irudian ikus daiteke hasiera batean atmosferaren maila sakonetan ekaitza poliki-poliki azeleratu zela, abiadura bertikal handiagoa lortuz atmosferaren goi-mailetara (∼ 200 − 250 mbar) 150 ms-1- ko abiadura bertikal altuarekin helduz. Puntu honetan, ekaitzaren igoera geldiarazi egin zen denbora batean zehar, goranzko korrontearen tenperatura diferentzia maximoa eta abiadura bertikala pixka bat murriztuz. Ondoren, ekaitza beheko mailetatik ur-lurrun gehiago xurgatzeko gai izan zen, gehiago azeleratuz eta altuago igoz, 100 mbar-etako tropopausa gainditzera helduz garatutako 227 ms-1-ko abiadura bertikal oso handiaren ondorioz. Hodeien gailurren denbora-eboluzioak erakusten du amoniako hidrosulfurozko eta amoniakozko hodeiak ekaitzak garraiatutako ur-hodeiak presio horietara heldu baino pixka bat lehenago eratzen hasi zirela. 7.3.3 Baldintza atmosferiko desberdinen proba Oinarrizko simulazioan suposatutako baldintzak, oso hezetasun erlatibo altua eta kondentsatuen pisurik eza, ez dira oso baldintza probableak Jupiterren. Ingurune
124 7. Kapitulua. Konbekzio bertikalaren simulazioa Jupiterren atmosferan 7.9 irudia: Jupiterren konbekzio hezearen AMMC ereduaren oinarrizko simulazioaren profil bertikalak eta denbora bilakaera. (a) panela: ingurunearekiko tenperatura diferentziaren (ezkerrean) eta abiadura bertikalaren (eskuinean) mozketa bertikalak ekaitzaren erdian. (b) panela: ekaitzaren nukleoko tenperatura diferentzia maximoaren (ezkerrean), abiadura bertikal maximoaren (erdian) eta hodeien gailurren presio mailen (eskuinean; urdinez ur-hodeia, berdez amoniako hidrosulfuro-hodeia eta gorriz amoniako-hodeia) denbora bilakaera. atmosferiko errealistagoak kontuan har daitezke hezetasun erlatibo baxuagoa edo kondentsatutako materialaren zati bat goranzko korrontean mantentzen dela suposatzen bada. Azpiatal honetan baldintza atmosferiko desberdinen efektua aztertu egiten da. 7.1 taulak simulazio hauen emaitzak laburbiltzen ditu, non kondentsagarrien ugaritasuna (1-7 etiketa duten kasuak), hezetasun erlatiboa (a-d etiketa) eta ekaitzak garraiatutako kondentsatuen frakzioa (W1 eta W2 bukaera dutenak) aldatu egin ziren. Kondentsagarrien ugaritasuna aldatzeak konbekzioaren indarrean eragin handia izan zuen. Hala eta guztiz ere, ekaitzaren eboluzioa oinarrizko kasuaren antzekoa zen, kasu guztietan ekaitza atmosferaren zati ikusgai eta egonkorrera helduz, non mugimendu dibergenteak sortu zituen ekaitza horizontalki hedatuz. Ugaritasuna baxua zenean, konbekzio ahula garatu zen, atmosferaren maila ez hain altuetara helduz, 300 mbar inguruko mailetara, abiadura bertikal txikiagoekin. Ugaritasun handiko simulazioetan, ostera, konbekzioa indartsuagoa zen, ekaitzak tropopausa baino maila altuagoetara helduz oso abiadura bertikal handiekin. Baina, kondentsagarrien ugaritasun handiko atmosfera batean, pisu molekular gehigarriaren ondorioz, hasierako perturbazio termikoa ere indartsuagoa izan behar zen ekaitz konbektiboaren hasiera piztu ahal izateko. Hezetasun erlatiboaren eragina kondentsagarrien ugaritasunaren antzekoa zen. Oinarrizko simulazioan baino hezetasun erlatibo baxuagoa zuten simulazioetan konbekzio ahulagoa garatu zen. Izan ere, hezetasun erlatiboa baxua zenean (%60 eta
7.3. Konbekzio hezearen emaitzak Jupiterren 125 Kasua Ugaritasuna Rh fc φc ∆T Poin Pgoi wmax Denbora (eguzki- (◦) (K) (bar) (mbar) (ms-1) (h) -ugaritasun) 1 0.2 95% 0.0 0 0.15 4.2 330 70 2.00 2 0.5 95% 0.0 0 0.15 4.8 265 115 1.52 3a 1.0 95% 0.0 0 0.15 5.5 210 141 1.67 3b 1.0 80% 0.0 0 0.35 5.6 355 92 1.33 3c 1.0 60% 0.0 0 0.6 5.3 440 67 1.30 3d 1.0 25% 0.0 0 0.8 5.3 490 58 1.68 4 2.0 95% 0.0 0 0.15 6.3 115 199 2.18 5a 2.7 95% 0.0 0 0.3 6.8 90 228 2.00 5aW1 2.7 95% 0.25 0 0.5 6.8 125 184 2.03 5aW2 2.7 95% 0.5 0 1.0 6.8 195 136 2.23 5b 2.7 80% 0.0 0 1.4 6.9 250 115 1.25 5bW1 2.7 80% 0.25 0 1.7 6.9 335 102 1.32 5bW2 2.7 80% 0.5 0 3.0 6.9 335 87 1.38 5c 2.7 60% 0.0 0 2.7 6.9 310 99 1.45 5cW1 2.7 60% 0.25 0 3.2 6.9 310 88 1.63 5cW2 2.7 60% 0.5 0 4.0 6.9 380 76 1.58 5d 2.7 25% 0.0 0 2.9 6.7 400 76 1.38 5dW1 2.7 25% 0.25 0 3.2 6.7 395 72 2.02 5dW2 2.7 25% 0.5 0 3.5 6.7 395 66 2.10 6 3.5 95% 0.0 0 0.3 7.1 95 254 1.93 7 5.0 95% 0.0 0 0.8 8.0 65 297 1.73 7.1 taula: Jupiterren konbekzio hezea baldintza atmosferiko desberdinetan ikertzeko egindako AMMC ereduaren simulazioen emaitzen laburpena. Ugaritasuna kondentsagarri guztien sakoneko ugaritasuna da, Rh hezetasun erlatiboa, fc ekaitzak garraiatutako kondentsatuen frakzioa, φc ekaitza garatu zen latitude planetozentrikoa, ∆T konbekzioa pizteko erabilitako perturbazio termikoaren anplitudea, Poin uraren kondentsazio maila, Pgoi ekaitzeko hodeiak heldu ziren altuera maximoaren presioa, wmax ekaitzean garatutako abiadura bertikal maximoa eta Denbora ekaitzak lortutako altuera garaienetara heltzeko beharrezko denbora. %25-eko kasuak), hasierako aire partzela beroa flotagarria zen eta hasiera batean konbekzioa piztu zen, uraren kondentsazioa eta bero sorraren askapenaren eraginez jet bertikal txiki bat sortuz. Baina, partzela beroa igo ahala, partzela ez zen gai izan ur-lurrunean aberatsa zen eskualde sakonetik aire gehiago xurgatzeko, eta ondorioz, konbekzioa azkar amatatu zen jet bertikala kondentsagarri gehiagoz elikatu ezin izatean. Aire partzela igotzen jarraitua ahala, aire lehorragoarekin topatzen joan zen, pixkanaka lurrunduz. Hala ere, kasu honetan ere aire partzela beroa 300 − 400 mbar-eko mailara heldu eta horizontalki apur bat hedatu ahal izan zen. Prezipitazioak kendutako kondentsatutako materialaren frakzioak duen eraginaren azterketak erakutsi zuen kondentsatuen pisu guztia mantentzen zela suposatzen bazen (hau da, kondentsatutakoak ez zuela prezipitatzen, fc = 1.0), konbekzioa ezin zela abiarazi, nahiz eta konbekzio hezearen agerpenerako baldintza onuragarriak zituen atmosfera kontsideratu (%95-eko hezetasun erlatiboa) eta perturbazio termiko handiak erabili (20 K). Beraz, konbekzioa garatu ahal izateko, prezipitazioak eraginkortasunez kondentsatutako materialaren zati bat kendu behar du. Ekaitzak kondentsatutako fasearen frakzio bat garraiatzen zuela suposatzean, garatutako konbekzioa ez zen oinarrizko kasuan bezain kementsua, hodeiak pixka bat altuera baxuagoetaraino igoz eta abiadura bertikal geldoagoak sortuz. Hala ere, oinarrizko simulazioan bezala konbekzioa hezearen garapenerako baldintza egokiak zituen atmosfera batean, kondentsatutako materialaren %25 − 50 suposatzen zenean
126 7. Kapitulua. Konbekzio bertikalaren simulazioa Jupiterren atmosferan goranzko korrontean mantentzen zela, ekaitz konbektiboa atmosferaren goiko maila oso altuetara heltzeko gai izaten jarraitzen zuen (∼ 125 − 200 mbar, hurrenez hurren), eta ∼ 180 − 140 ms-1-ko abiadura bertikal altuak garatzen ziren. Goian deskribatutako hiru kasuetan, konbekzioa sortzeko perturbazio termiko minimo ezberdinak behar izan ziren. Kondentsagarrien ugaritasuna handitzean perturbazio termiko handiagoak behar izan ziren goranzko mugimenduan sortzeko (bateragarria dena ugaritasun handiagoetan ematen den konbekzioaren inhibiziotik hurbilago egotearekin), eta baita ere hezetasun erlatibo baxuagoekin, edo eraginkortasun gutxiagoko prezipitazioarekin. Efektu guzti hauek aire hezearekiko edo prezipitazioz betetako airearekiko aire lehorraren pisu txikiagoaren ondorio dira. Zenbat eta hasierako perturbazio termiko handiagoa behar, orduan eta aukera txikiagoak egongo dira konbekzioa garatzeko. Edo bestelako ikuspuntua, konbekzio oso kementsua behatua den kasuetan, perturbazio sakon indartsu bat behar da. Beste simulazio batzuk egin ziren oinarrizko simulazioaren antzeko baldintzetan baina latitude desberdinetan, normalean Jupiterren ekaitz konbektiboak garatzen diren latitudeetan konbekzio hezearen garapena aztertzeko. Latitude hauek hainbat urtetik behin NTBD eta SEBDko ekaitz indartsuak garatzen diren latitudeak eta STBko latitudeak, non 5. kapituluan aztertu ziren zikloien barruan garatutako zenbait ekaitz, ziren. Gainera, ekaitz konbektiboak sarriago behatu ohi diren NEBko latitudeetan ere egin ziren simulazioak, edo Junok flash optiko modura detektatuko ekaitzen latitude altuetan (Becker et. al., 2020). Kasu guzti hauetan, ekaitzak oinarrizko simulazioaren antzeko altueretara heldu ziren eta pareko abiadura bertikalak garatu zituzten. Baina, ekaitza latitude altuagoetan garatu ahala, gero eta gutxiago okertzen zen ezkerralderantz, efektu hau ekuazioetan Coriolis indarraren kosinu osagaiek kontrolatzen dutelako. 7.4 Eztabaida Jupiterreko atmosferan egindako konbekzio lehorraren eta Jupiterren asetutako atmosferan burututako konbekzio hezearen simulazioak ondo alderatu egiten dira Lurreko atmosferan egindako erreferentziazko simulazioekin. Baldintza atmosferiko desberdinetan Jupiterren garatutako konbekzio hezearen azterketaren emaitzak Hueso eta Sánchez-Lavega (2001)-ek ereduaren bertsio originalarekin aurkeztutako emaitzen antzekoak dira. Simulazioek erakutsi zuten baldintza batzuetan uraren kondentsazio mailan sartutako perturbazio termiko txikiek atmosferaren maila ikusgaietara heltzeko gai ziren ekaitz konbektibo indartsuak gara zitzaketela, flotagarritasun neutroko mailaren gaindiketa eginez erdietsitako abiadura bertikal oso handien ondorioz. Gaindiketa eskualdearen inguruan garatutako mugimendu beherakorrek eta hodei ikusgaien mailan garatutako mugimendu dibergenteek hodeien ingude itxura eta hedapen horizontal handia eratu zuten. Konbekzioaren indarra kontrolatzen zuten faktore garrantzitsuenak ingurunearen hezetasun erlatiboa eta prezipitazioaren eraginkortasuna ziren. Hemen aurkeztutako baldintza oso onuragarrietan egindako ekaitz konbektiboen simulazioen eta Hueso eta Sánchez-Lavega (2001)-en kasu baliokideen arteko desberdintasun nagusia simulazio berrietan ekaitzek tamaina handiagoa lor dezaketela da, simula daitezkeen denbora luzeago eta eremu handiagoen ondorioz. Nahiz eta simulazioak baldintza oso idealak zituzten hasierako atmosferetan egin ziren, ereduaren nukleo dinamikoak aukera desberdin asko probatzea ahalbidetzen du eta Jupiterren ekaitz konbektiboen ulerpenari buruz dauden arazoen inguruko ezagutza berriak ekarriko ditu.
7.4. Eztabaida 127 Gaur egun, ereduak duen mugaketa nagusia da hodeien mikrofisika eta prezipitazioa ez direla era errealista batean kontuan hartzen, nahiz eta hauek ekaitzen propietateak era nabarmen batean kontrolatzen dituzten. Hemen simulatutako ekaitzen modukoak diren uraren konbekzio hezeak bultzatutako eta ur-hodeien oinarritik atmosferaren goi mailetara hedatzen diren ekaitz konbektiboak Guillot et. al. (2020a,b)-ren "mushball" ereduaren funtsezko osagaia dira. Eredu honek Juno misioaren datuetatik eratorritako amoniakoaren banaketa (Li et. al., 2017) azaltzeko gai da. Ekaitz mota hauek ur-izotz partikulak amoniako lurrunarekin interakziona dezaketen atmosferaren zatira altzeko gai izango lirateke, mushball-a eratuz. Mushball-aren ondorengoko erorketan, mushball-ak amoniakoa presio sakonetara garraiatuko luke, goi-atmosfera amoniakoz lehortuz. Guillot et. al. (2020a,b)-ren eredua ur eta amoniako nahasketaren termokimika aztertzen duen eredu kontzeptual bat da, ereduaren dinamika eza dela eta. Mikrofisika eta termodinamika egokiak dituen etorkizuneko eredu dinamiko batek hidrogenoan oinarrituriko atmosferen konbekzio hezearen azterketan dauden funtsezko ziurgabetasun asko ebatz ditzake.
129 8. Kapitulua Laburpena eta ondorioak Kapitulu honek lan honen ondorio nagusiak laburbiltzen ditu. Horretaz gain, tesi honetan zehar irabazitako jakintzarekin kontsidera daitezkeen etorkizunerako ikerketa proiektuak era motz batean eztabaidatzen dira. 8.1 Emaitza nagusien laburpena Tesi honetan, Jupiterren konbekzio hezeari buruzko ikerketa batzuk aurkeztu egin dira. Horretarako, behaketen eta zenbakizko ereduen konbinaketa bat erabili egin da. Erabilitako Jupiterren behaketek zenbait iturri dituzte: astronomo amateurrek maiz egindako behaketak, PlanetCam UPV/EHU tresnarekin Calar Altoko Behatokian (Espainia) eskuratutako irudiak, HSTren irudiak eta oso bereizmen handiko JunoCam-en behaketak. Kasu batzuetan, 1979an Voyager 1 eta Voyager 2 espazioontziek ateratako irudiak ere erabili egin dira. Zenbakizko ereduen artean, EPIC Zirkulazio Orokorraren Eredua, ereduan inposatutako ekaitz konbektiboek sortutako eraginen aurrean atmosferak duen erantzuna simulatzeko aldatua, eta hurbilketa anelastikoa erabiltzen duen meso-eskalako eredu konbektibo bat (AMMC eredua), inplementazio originaletik hobetua izan dena, baliatu egin dira. NEMESIS kodea ere erabili egin da simulazioen emaitzetatik infragorri termikoan irudi sintetikoak eraikitzeko, infragorri ertainean egindako behaketekin alderatu daitezkeenak. 1.-4. kapituluek lan honetan landu egin diren arloak eta tesiaren helburuak lortzeko erabilitako behaketa datu-multzoak eta zenbakizko ereduak zehaztu ditu. 5. kapituluan 2018. urtetik 2021. urtera Jupiterren STBan zikloi itxien barruan garatu ziren hiru ekaitz konbektiboren ikerketa aurkeztu da, eta hauen konparaketa 1979an Voyager 1-ek eta Voyager 2-k beste latitudeetako zikloietan behatutako beste bi ekaitzekin. Ikerketa hau hiru artikuluetan argitaratu egin da. • Behaketen datuak lurretik eta espazio-ontzietatik (HST eta JunoCam) egindako behaketetatik datoz eta zikloien jatorria, ekaitzen sorreren zehaztasunak, aldaketa morfologiko azkardun epe laburreko eboluzioa eta epe luzeko bilakaera aztertzea ahalbidetzen dute. Ekaitzetako batzuek, harrigarriki, hasierako aktibitate oso antzekoa eduki zuten (2020ko Clyde's Spot eta 2021 STBko ekaitza), baina, kasu guztietan epe luzeko eboluzioa desberdina izan zen. Fenomeno guzti hauetan ekaiz konbektiboen efektuak sortu egin ziren zikloiaren barnealdean mantendu egin ziren, ondoriozko turbulentziak ingurune lokala hilabeteetan zehar aldatu zuelarik. Gainera, STBko ekaitzei testuinguru zabalagoa emateko, 1979an Voyager 1 eta 2 misioek zikloi itxietan behatutako ekaitzak ere aztertu egin dira.
130 8. Kapitulua. Laburpena eta ondorioak • Ekaitz hauek simulatzeko EPIC eredua erabili egin da, ekaitz desberdin hauen behaketak hobeto simulatzen dituzten atmosferaren eta ekaitzen ezaugarriak aztertzeko. Simulazio hauen konbinaketa erabili da ikertutako ekaitz konbektiboen energia eskala erlatiboen konparaketa egiteko. Alderaketa honen emaitzek adierazten dute erlazio bat dagoela askatutako energiaren eta zikloiaren tamainaren artean, kondentsagarri lokalen eskuragarritasunari egotzi zaiona. Aztertutako ekaitz guztiek uraren kondentsazioa behar dute. Ikertutako ekaitz txikienetan, bizitza laburreko konbekzio indartsua izan zutenak, gutxienez 1.0 aldizko eguzki-ugaritasuna duen ur-ugaritasun sakona beharrezkoa da ekaitza elikatzeko. • EPIC simulazioek ekaitz konbektibo oso desberdinek sortutako ordu edo egun gutxiko aktibitate konbektibo indartsuaren aurrean Jupiterren atmosferaren epe laburreko erantzuna arrakastarekin erreplikatu zuten. Simulazioen emaitza zikloiaren zirkulazioaren eta ekaitzak askatutako energiaren araberakoa zen. Zikloi itxietan garatutako ekaitzek egitura bikoitza gara zezaketen (Clyde's Spot da honena adierazle onena), iraupen laburreko bero-pultsu indartsudun simulazioek ondo erreplikatu zutena. Egunetan zehar aktibo mantentzen ziren ekaitzek hasierako zikloia apurtu zezaketen, inguruneko haize zonalekin oso era desberdin batean elkarreraginez (SEBko ekaitzen moduan). • Ikertutako ekaitz batzuen epe luzeko bilakaerak hasierako eztanda konbektiboa baino denbora eskala luzeagoko konbekzio jarraitua behar zuten. Honi buruzko informazio onena duen ekaitza Clyde's Spot-aren epe luzeko eboluzioa da, STBko Ghost-eko ekaitz konbektiboek baita ere konbekzio ahul eta luzearen antzeko aztarnak aurkezten dituztelarik. Ikertutako hirugarren STB- ko ekaitzak, 2021eko STBko ekaitza, Clyde's Spot-aren hasierako garapen berdintsua eduki zuen, baina, bere epe luzeko bilakaera oso desberdina izan zen, mugimendu bertikal gehigarriagoren beharrik gabekoa. 6. kapituluak EPIC ereduan Jupiterren troposferan behatutako egitura termiko latitudinal eta bertikalarekin bateragarria den hasierako atmosfera erabiltzeko egindako aldaketak aurkezten ditu. Hasierako atmosfera errealista honekin BA Obaluaren simulazioak egin dira. NEMESIS kodea erabiliz EPICen emaitzetatik planetaren gorputz beltzaren tenperaturaren irudi sintetikoak era daitezke. • Jupiterren atmosferaren egitura bertikal eta latitudinalaren hurbilagoa den hasierako atmosferarekin egindako BA Obaluaren simulazioek aurreko hasierako atmosfera idealizatuaren antzeko portaera izan zuten. • EPICekin simulatutako BA Obaluaren egitura termikoa eta NEMESISen aurrerapeneko modelizazioa erabiliz erradiantzia espektrala kalkulatu egin da, literaturan onartutako atmosferaren konposizio kimikoaren eta aerosolen profil bertikalak suposatuz. EPICekin simulatutako BA Obalauren gorputz beltzaren tenperaturaren irudi sintetikoen eta VLT/VISIR tresnarekin infragorri ertainean egindako BA Obalauren benetako behaketen arteko alderaketak bateragarritasun nahiko handia erakutsi zuen. • Simulazioek BA Obaluaren ezaugarri deigarriak erakutsi dituzte, antizikloia inguratzen duen ipar-hego asimetriadun tenperatura altuagoko eraztun batekin. Eraztun asimetriko hau batzuetan Jupiterren irudi infragorrietan ere behatua izan da.
8.2. Etorkizunerako lana 131 7. kapituluak AMMC eredu berrituarekin egindako simulazioak aurkezten ditu. Berrikuntza hauei esker, simulazio luzeagoak egin daitezke eremu zabalagoetan eta bereizmen espazial handiagoarekin. Oso bereizmen espazial handiko simulazioak (hamarnaka metro gutxi batzuk) erabili egin dira ereduaren emaitzak Lurreko atmosferan egindako konbekzio lehor eta hezearen erreferentzia simulazioekin konparatzeko. • Egindako oso bereizmen handiko simulazioen eta konbekzio lehor eta hezeari buruzko erreferentzi simulazioen (Bryan eta Fritsch, 2002; Robert, 1993) arteko alderaketak erakusten du AMMC ereduak konbekzio prozesuen fisika erreplikatzen duela. • 2 km-ko bereizmena duten simulazioak erabili egin dira Jupiterren atmosferaren baldintza ezberdinetan ekaitz konbektiboen sorrera eta hasierako garapena aztertzeko. Simulazioek erakutsi zuten atmosferaren hezetasun erlatiboa altua zenean (behintzat %80-a baino altuagoa) eta kondentsagarrien sakoneko ugaritasuna 1 aldiz eguzki-ugaritasuna baino handiagoa zenean, uraren kondentsazio mailan perturbazio txikiek ekaitz konbektibo indartsuak eragin zitzaketela, uraren kondentsazio mailatik 100 − 200 mbar-eko mailara arte heda zitezkeenak 140 − 300 ms-1-ko abiadura bertikalarekin. Simulazioen portaera orokorra eta hauetatik eratorritako ondorioak Hueso eta Sánchez-Lavega (2001)-ek ereduaren bertsio originalarekin aurkeztutakoen antzekoak ziren, baina eremu handiago batean denbora pixka bat luzeagoa iraun zuten bereizmen handiagoko simulazioekin • Mota honetako ekaitz konbektibo kementsuak, uraren kondentsazioaren ondorioz elikatuak, eta gai direnak ura igotzeko urez aberatsak diren atmosferaren maila sakonetatik amoniakoarekin interakzionatu dezaketen mailetara mushball-ak sortzea ahalbidetuz, berebiziko garrantzia dute Guillot et. al. (2020a,b)-k proposatutako ereduan. Eredu hau proposatua izan zen Juno misioaren MRW neurketetatik eratorritako goi-atmosferako amoniako lehortasuna (Li et. al., 2017) azaltzeko. 8.2 Etorkizunerako lana Aztertutako zikloien barruan agertutako ekaiz konbektiboen garapenak erakutsi du fenomeno hauen bilakaerak egitura atmosferiko desberdinak sor ditzakeela. Zikloien barruan ekaitz konbektiboak sortzeko mekanismoa oraindik esploratzeke dago. Jupiterren gara daitezkeen mota desberdinetako ekaitz konbektiboen energia eskala osoa ezartzeko, NTB eta SEBko eskala planetarioak garatzen dituzten ekaitzen simulazio zehatzak beharrezkoak dira. Honetaz gain, ekaitz konbektiboen aktibitate zikloak eta ekaitzen pizte mekanismoak ulertzea falta dira. Eskala desberdinetako ekaitz konbektiboen maiztasunaren eta aktibitatearen azterketa zehatza beharrezkoa izan liteke ekaitz konbektiboek Jupiterren barne energiaren garraio globalean duten eragina ebaluatzeko. Saturnon ekaitz konbektiboen garapena ere behatu egin da (Porco et. al., 2005; Sánchez-Lavega et. al., 2011a, 2020) eta bi planeten ekaitzen ezaugarrien arteko konparaketa agian lagungarria izan daiteke parte hartzen duten prozesuak hobeto ulertzeko. 2030eko hamarkadan JUICE misioa Jupiterrera heldu egingo da sistema jobianoa gutxienez 3 urtetan zehar ikertzeko, epe luzeko eta kalitate oso handiko datu-multzo
132 8. Kapitulua. Laburpena eta ondorioak erregular bat emanez. Datu hauek Jupiterren mota desberdinetako ekaitz konbektiboen sorreraren eta eboluzioaren eta atmosferaren dinamika orokorrean duten eraginaren ikerkuntzan aurrera pausoak ematea ahalbidetuko dute. AMMC ereduari dagokionez, ereduan mikrofisika eta prezipitazioaren xehetasunak era zehatzago batean sartzea aurrera pauso garrantzitsu bat izango liteke, prozesu hauek ekaitz konbektiboen garapenean duten eragina era errealista batean aztertzea baimenduz. Bereziki, Guillot et. al. (2020a)-k aurkeztutako eredua jarraituz, hobekuntza honek potentzialki baimenduko luke mushball-en hazkuntza eta erorketa eta hauek atmosferan duten eragina aztertzea. Ereduaren egonkortasunean hobekuntza berriek simulazioen iraupena luzeagotuko lukete, ekaitzen epe luzeagoko garapena aztertu ahal izateko. Baina, ekaitzak tamaina handiagoa edukiko lukeenez, eremu handiagoak ere beharko litezke. Hiru dimentsioko eredu mota hauek behar duten potentzia konputazionala dela eta, eremu handiagoetan iraupen luzeagoko simulazioek konputazio potentzia gehiago beharko lukete. Jupiterren atmosfera hidrogenoan oinarritzen diren atmosferak ulertzeko funtsezko osagai bat da. Dagoeneko, eguzki-sistemako Gas eta Izotzezko Erraldoien baliokide diren milaka trantsitu exoplaneta ezagutzen dira. James Webb Teleskopio Espaziala eta Ariel misioen moduko instalazioen bidez exoplaneta hauen atmosferen xehetasunak ikertzen hasiak izango dira. Planeta hauen atmosfera askok mugimendu bertikalak, hodei sistema konplexuak eta kondentsagarri desberdinez elikatutako ekaitz konbektiboak izango dituzte. Jupiterren atmosferan inspiratutako zenbakizko ereduak ikerketa horren osagai garrantzitsua izango dira.
135 B eranskina Tesian zehar garatutako Jupiterri buruzko ikerkuntza gehigarria Jupiterren konbekzio hezearekin zuzenean lotutako lanaz gain, Jupiterren atmosferaren dinamikarekin erlazionatutako beste lan batzuetan parte hartu dut tesia hasi aurretik eta tesian zehar. Eranskin honek lan hauek eta nire ekarpena horietan zerrendatzen ditu. B1 2016. eta 2019. urteetako Jupiterren haize zonalak Hueso et. al. (2017)-k Jupiterren atmosferaren egoera aztertu zuten 2015eko abendutik 2016ko abuztura, justu Juno misioa Jupiterrera heldu aurretik. Beraien ikerketaren emaitzek adierazi zuten garai horretan Jupiter egoera normal batean zegoela, perturbazio handirik gabe. Lan honetan nire eginkizuna Jupiterren haize zonalak 2015ko abendutik 2016ko ekainera bitarteko amateur irudiekin eta 2016ko otsaileko HST/OPALren behaketekin neurtzea izan zen. Neurketak egiteko PICV irudikorrelatzailea softwarea erabili zen. PICV (Particle Image Correlation Velocimetry; Hueso, 2020) gizakiek gainbegiratutako irudi-korrelazio software erdiautomatiko bat da, bi irudien arteko ezaugarri komunak identifikatzen dituena irudien sekzio txikien korrelazio gurutzatua maximizatuz. Amateur eta HST datuen konbinaketa erabili egin zen amateur irudiek sarri kalitate oso handiko irudi bikoteak osatzen dituztelako, eta HSTk zehaztasun oso handiko haize zonalak ematen dituelako baina data jakin bakar batean. Bi datu-multzoekin lortutako haize zonalen profilak antzekoak ziren, baina, bereizmen espazial txarragoaren ondorioz amateur datuak ez ziren gai jet-en muturretako abiadura azkarrenak neurtzeko. B1 irudiak 2016ko behaketa hauek 2017ko amateur eta HST datuekin osatzerakoan lortutako haize zonalen profila erakusten du. Tesian zehar, 2019. urtean haize zonalak berriz neurtu egin ziren HSTren behaketekin. Datu-multzo bakoitzerako, 19, 000 − 24, 000 bitarteko haize neurketa indibidual egin ziren. Neurketa hauek 0.1◦-ko tamainadun kutxa latitudinaletan bineatu ziren, 3.7 − 3.9 ms−1-eko desbideraketa estandarrarekin HST datuak bakarrik zituzten profiletan eta 6.4 ms-1-koa 2016-2017ko amateur eta HST datuen konbinaketadun profilean. HST datuak bakarrik dituzten profilen desbideraketa estandarra HSTren difrakzio limitea baino baxuagoa da, erabilitako uhin-luzeretarako eta 10 orduko denbora diferentziarako ∼ 6 ms-1-koa delarik. Alderatzeko, irudian 2000. urteko Cassini-ren gain-hegaldian hartutako datuekin neurtutako haize zonalen profila (Porco et. al., 2003) ere erakutsi egiten da.
136 B eranskina. Tesian zehar garatutako Jupiterri buruzko ikerkuntza gehigarria B1 irudia: Data ezberdinetako Jupiterren haize zonalen profilak (ezkerreko panela) eta desbideraketa estandarra (erdiko panela): 2000. urtean Cassini datuena (beltzez), 2016ko eta 2017ko HST/OPAL eta amateur datuen konbinaketa (urdinez) eta 2019ko ekaineko HST/OPAL datuena (gorriz). 2016-2017ko profilaren eta Cassini profilaren arteko desberdintasunak (marra laranja) eta 2019ko profilaren eta 2016-2017ko profilaren artekoak (marra berdea) eskumako panelean erakusten dira. Eskualde grisak 2016-2017ko profileko neurketen zarata maila adierazten du (±6.4 ms-1-eko maila). B2 2016ko Jupiterren NTBDa Sánchez-Lavega et. al. (2017)-k 2016ko irailaren eta azaroaren artean garatutako Iparreko Banda Epeleko Perturbazioaren (NTBD) analisia burutu zuten. Perturbazio honen xehetasunak 2.3 atalean landu egin dira. Nire parte hartzea 2016ko urriaren 30a eta azaroaren 3a bitartean lortu ziren perturbazioaren bereizmen handieneko irudietan, PICV softwarearekin, perturbazioko haize zonalen neurketa egitea izan zen (Sánchez-Lavega et. al., 2017-ko 4. irudia). Lan hau konbekzio hezearekin zuzenean erlazionatuta egon arren, eranskin honetan sartu egin da tesiaren hasiera aurretik egin zelako. B3 2018-2020ko GRSaren "flake-ak" Sánchez-Lavega et. al. (2021)-ek 2018. eta 2020. urteen bitarteko Orban Gorri Handiaren eta ekialdetik heltzen zitzaizkion antizikloi txikien arteko elkarrekintzak aztertu zituzten, elkarrekintza bortitzenak 2019an gertatu zirelarik. Elkarrekintza hauek GRSaren azalera gorriaren zati handiak kendu zituzten, bere azalera ikusgaia murriztuz eta forma erasanez. Elkarrekintza hauen ondorioz, GRSak bere barne biraketa abiadura handitu zuen baina bortizitate berdina mantenduz. Honetaz gain, GRSaren 90-eguneko oszilazioa aldatu egin zen. Erradiazio bidezko garraioaren analisiak eta zenbakizko simulazioek elkarrekintzek goiko hodeiei bakarrik eragiten zietela erakutsi zuten. Sánchez-Lavega et. al. (2021)-ek argudiatu zuten elkarrekintzek energia GRSra garraiatu dezaketela eta, GRSaren tamaina bertikal eta bortizitate handiagoarekin batera, bere bizitza luzea mantentzen lagundu. Lan honetan
B4. 2018ko NEBko eskala txikiko uhina 137 nire parte hartzea elkarrekintza handiak hasi aurretik GRSaren egoera ezaugarritzearekin lotuta egon zen, hodeien mailan GRSaren haizeen eremu bidimentsionala neurtuz PICVrekin (ikusi B2 irudia) eta zegokion bortizitate erlatiboa kalkulatuz. Honetaz gain, GRSaren eta antizikloi txikien arteko elkarrekintzak EPIC ereduarekin simulatu nituen. B2 irudia: 2018ko apirilaren 17ko GRSaren haizeen eremua, 2019ko GRSaren eta antizikloi txikien arteko elkarrekintza bortitzen aurretik. a panela: GRSaren morfologia JunoCam-en 2018ko apirilaren 1eko irudi batean. b panela: 2018ko apirilaren 17an HSTren F631N iragazkiko irudi bat OPAL programan hartutakoa. Neurtutako haizeen eremua irudian gainezarria dago, elipse eten gorriak haize maximoen tokia adierazten duelarik eta elipse laranjak GRSaren fluxu osoa. c panela: lerro urdina GRSaren ipar-hego ardatzeko bataz besteko haize zonalaren profila da eta, konparazioz, lerro laranja B1 irudiko 2016-2017ko haize zonalen profila. d panela: GRSaren ekialde-mendebalde ardatzeko bataz besteko haize meridionalaren profila. Sánchez-Lavega et. al. (2021)-etik eskuratua. B4 2018ko NEBko eskala txikiko uhina Simon et. al. (2018a)-k Jupiterren NEBan behatutako eskala txikiko uhina ikertu zuten, 2012. urteko HST eta 2015-2018 urteen bitarteko HST eta amateur datuekin. Voyagerren behaketak ere berriro aztertuak izan ziren antzeko uhin baten presentzia erakutsiz. Uhinak normalean 1.2◦ (1400 km)-ko uhin-luzera, uhin-trenek hedapen aldakorra eta ms−1 gutxi batzuetako mendebalderanzko fase abiadura zuten. Uhinaren propietateen azterketak iradoki zuen uhin hau inertzia-grabitate uhin bat izan daitekeela eta zenbait formakuntza mekanismo kontuan hartu ziren. Lan honetan nire eginkizuna 2017ko amateur irudietan uhinak eta hauen inguruko bortize edo ekaitzen presentziaren identifikazioarekin lotuta egon zen. B3 irudiak uhin honen adibide bat erakusten du, Pic du Midi behatokian astronomo amateurrek hartutako irudi batean.
138 B eranskina. Tesian zehar garatutako Jupiterri buruzko ikerkuntza gehigarria B3 irudia: 2017ko ekainaren 9an Pic du Midi behatokian hartutako irudi batean behatutako NEBko eskala txikiko uhina. Simon et. al. (2018a)-tik eskuratua. B5 Iparreko Obalu Tropikala Barrado-Izagirre et. al. (2021)-ek Jupiterren hirugarren antizikloirik handi eta iraunkorrenaren epe luzeko ikerketa egin zuten. 3. kapituluko 3.5 irudiko c panelak antizikloi honen irudi bat erakusten du. Obalu hau gutxienez 2008an sortu egin zen, eta seguruekin lehenago 2006an, eta Iparreko Banda Ekuatorialaren eta Iparreko Zona Tropikalaren arteko mugan kokatuta dago, 19◦-ko latitude planetografikoan. Hortaz, antizikloia NTrO izenarekin (North Tropical Oval) ezaguna da. Antizikloi honek bizitza oso konplexua eduki izan du beste bortizeekin elkarrekintzak pairatuz, beste antizikloi batekin fusionatuz eta 2012. eta 2016. urteetako NTBDetatik bizirik ateraz. Antizikloi handi honek kolore aldaketa batzuk ere eduki ditu, lehenengo kolore zuri batetik gorri batera pasatuz, eta geroago gorritik kanpoko eraztun gorri bat duen zurira. Nire parte hartzea 2016ko HST irudiekin NTrOren haizeen eremua neurtzearekin erlazionatuta egon zen. | science |
addi-539218705a28 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59199 | Estakikoki Konfinatutako Elektroi Sistemen Azterketa Konputazionala Machine Learning eta Kimika Kuantikoko Metodoak Erabiliz | Telleria Allika, Xabier | 2022-10-05 | Chapter 8 E U S K A R A Z K O L A B U R P E N A Atal honetan, tesi honen irismen orokorra jaso dugu. Tesi honetan zehar, hainbat alor ezberdinetan (hala nola: kimika kuantikoa, gainbegiratutako eta erdi-gainbegiratutako makina-ikaskuntza) garaturiko tresnak erabili izan dira potentzial estatikoen bidez konfinaturiko elektroi gutxiz osatutako sistemen uhin-funtzioak eta berezko energiak modelizatzeko. Lan honen testuingurua deskribatzeko asmoarekin, korrelazio elektronikoa zer den eta kimika kuantikoak hori deskribatzeko dituen partikula anizdun uhin funtzioetan oinarritutako metodoak era laburrean deskribatuko ditugu. Egitura elektronikoaren problemari dagokionez, testu honetan Hartree-Fock eta metodo multi konfigurazionalak deskribatzera mugatu gara; era berean, Wigner-en molekulen eta Hooke-n atomoen eredu kuantitatiboak egiterako orduan korrelazio elektronikoa era egokian deskribatzeak duen garrantzia ere aipatuko dugu. Gainera, oinarri funtzioen optimizaziorako eta fase-diagramak modu eraginkorrean eraikitzeko ahalbideratzen dituzten makinen-ikaskuntza metodo batzuk (sare neuronalak eta erdi-gainbegiratuak) era laburrean deskribatuko ditugu. 8.1 S A R R E R A 8.1.1 Egitura elektronikoaren problema Kimika kuantikoaren oinarrizko galdera honela formula dezakegu: demagun V(r) kanpopotentzial baten bidez haien artean elkarrekintza elektrostatikoak pairatzen dituzten eta osozko S spin zenbakia daukaten n elektroiz koposaturiko sistema bat dugula; orduan, zeintzuk dira sistema horren funtzio propioak? Itaun hori era nahiko sinplean adierazita egon arren, hainbat elektroiz osaturiko sistemen uhin-funtzioak era egokian deskribatzea gaur egun ere gai konplexu eta erakargarria da. Ikuspegi historiko laburra emateko xedez, problema hori ebazteko eman diren oinarrizko ideiei eta garapenei buruzko zerrenda laburra emango dugu. Behin mundu kuantikoan gertatzen diren fenomenoak (materiaren uhin portaera, elektroi sistemei dagozkien uhin antisimetrikoen natura eta abar) ezagunak zirela [1, 2], elektroi sistemak deskribatzeko lehen urratsak Pauli-k [3], Sommerfeld-ek [4], Fermi-k [5] eta Thomas-ek [6] (beste batzuen artean) eman zituztela esan genezake. Euren lanen ekarpenik garrantzitsuenetariko bat elektroi gasen eredua da; helburu nagusia elektroien betetze-egitura eta material solido eroaleetan duten ekarpena deskribatzea 95
96 euskarazko laburpena da. Nahiz eta eredu hori propietate makroskopikoei buruzko zenbait galderari erantzuteko gai izan, oraindik ez zen behar bezain zehatza eskala txikiagoko sistemak deskribatzeko, besteak beste, atomoak eta molekulak. Elektroi anizdun Hamiltondarrak hartuta, elektroien arteko elkarrekintza Coulombiarraren eraginez ebatzi behar diren ekuazioak ez dira ez linealak, ez banakorrak. Halaber, elektroi bakar bati dagozkion ekuazioak ebatzi nahi izango bagenitu, partikula horri dagokion soluzioa gainontzeko elektroienen menpekoa dela ohartuko ginateke. Beste era batean esanda, problemaren soluzioa bere buruarekiko menpekoa da. 1930 urte inguruan Slater-ek, Hartree-k eta Fock-en gaur egun kimika kuantikoan oinarrizkoa den determinante bakardun eremu auto konsistentearen metodoa garatu zuten [7–10]. Metodo horren gakoak hurrengo hauek dira: orbital izendun gorputz bateko objektu bat definituta, intereseko sistema ebazteko bera konposatzen duten i elektori bakoitza gainontzeko n − 1 elektroiek eraturiko batezbesteko eremu batean mugitzen da; era berean, sistema osatzen duten partikula guztiei dagozkien soluzioak haien artean konsistenteak izan behar dira. Gero, Roothan-ek eta Hall-ek (bakoitzak bere aldetik) oinarri funtzioak erabiliz, Fock-en ekuazioak balore propio orokortuen ekuazio matrizial moduan idaztea lortu zuten [11, 12]. Horrela, Fock-en balio propioen problema abstraktua ((8.1) ekuzioa) era matrizial diskretizatuan adierazi dezakegu (8.2), eta metodo konputazionalen bidez ebazteko gai gara. h(i) + X b̸=a Jb(i) − Kb(i) χa(i) = ϵaχa(i) (8.1) F(C)C = ESC (8.2) Hartree-Fock metodoak egitura elektronikoaren teoriaren garapenerako lehen urrats garrantzitsuak badira ere, beraien mugapenak badituzte. Nagusiena gorputz anitzeko sistemaren uhin-funtzioa Slater-en determinante bakar baten bitartez deskribatzean datza. Metodo monodeterminantalen desabantaila nagusia zera da: aurkako spina duten partikula biren banaketa espaziala ez-menpekoak diren partikulen banaketen biderkadura zuzena da (ikusi (8.3) ekuazioa). Horrela, ψ1(r1)2 eta ψ2(r2)2 elkarrekiko askeak dira; hau da, probabilitate banaketak ez daude korrelazionatuta. Egitura elektronikoaren hizkuntzan, Hartree-Fock uhin funtzioek (aurkako spinari dagokion) elektroi-korrelazio eza dutela esaten da, eta metodo horien bitartez lortzen den energia osoa benetako sistemarena baino handiagoa da [13]. P(r1, r2)dr1dr2 = Z Ψ2dr1dr2dω1dω2 = ψ1(r1)2ψ2(r2)2 (8.3) Aipatutakoaren ondorioz, elektroi korrelazioak eragiten dituen fenomenoak era egokian deskribatu ahal izateko determinante bakarreko uhin funtzioaren erabilera baino haratago joan behar dugu. Edozein n aldagaidun funtzio asimetriko gorputz {χ1} bateko funtzioez konposaturiko determinante paregabeen serie moduan era zehatzean gara dezakegula ezaguna da. Horretan oinarritutuz eta uhin funtzioa Slater-en determinanteen konbinazio lineal moduan garatuz, konfigurazio elkarrekintza metodoak (CI methods ingelesez) garatu
8.1 sarrera 97 zituzten. Hurbilketa horiek HF uhin funtzio bat hartuz elektroien promozio bakarrak, bikoitzak eta ordena handiagokoak burutuz lor daitezkeen determinante posible guztiak eskuratzen baditugu, konfigurazio elkarrekintza osoko (FCI ingelesez) uhin funtzioa lortzen dugu [13]. Praktika, simetria eta spin bereko kitxikapenak bakarrik hartzen badira ere, parametro espazioaren neurria dela eta, FCI metodoak konputazionalki garestiak dira eta normalean CI garapenak kitxikapen bakar edo bikoitzetan mozten dira. Serie garapen horiek moztuz gero, metodo horiek tamaina sendotasuna galtzen dute; arazo horri aurre egiteko proposaturiko soluzioa zera da: aurretiaz aukeraturiko orbital eta elektroi jakin batzuen gaineko FCI metodoa aplikatzea. Metodo hauek espazio aktibo osoko (CAS ingelesez) metodoak dira; gainera, eremu autokonsistenetaren metodoa ere gehitzen badiegu, CASSCF metodoak lortzen ditugu. Hurbilketa hau erabiliz, elektroi korrelazio estatikoa Slater-en determinanteen konbinazio lineal moduan eraturiko uhin funtzioen bidez deskriba dezakegu [14–17] eta, horren gainean, perturbazio metodoak aplikatuz, korrelazio dinamikoaren eragina ere eskuratu dezakegu [18, 19]. 8.1.2 Korrelazio elektronikoaren garrantzia 8.1.2.1 Wigner-en kristalak eta molekulak 1934an Wigner-ek, elektroien elkarrekintzak erregulatzen dituzten mekanika kuantikoari buruzko kontzeptu nahiko oinarrizkoak erabiliz, dentsitate baxuko gas elektroi batek lokalizatzeko joera izango duela iragarri zuen [20]. Izan ere, partikula bakoitzaren Coulomben elkarrekintzari egiten dion ekarpena UC ∝ 1/rs erakoa bada (hemen rs partikulen arteko batezbesteko distantzia da) eta batezbesteko energia zinetikoa K ∼ 1/r2s erakoa izanda, dentsitate baxuetan (rs parametroaren balore handientzat), Coulomb-en elkarrekintzen ekarpena energia zinetikoaren baino handiagoa dela argi ikus dezakegu. Beraz, dentsitate baxuetan, elektroiek sistemaren energia osoa minimizatzeko joera dutenez, lokalizatu egingo dira; horri Wigner kristalizazioa deritzogu. Fermi-ren likidoen eta Wigner-en kristalen arteko trantsizioak hainbat lan garaikidetan esperimentalki behatu dituzte [21–27]. Periodikoak ez diren sistema finitoen kasuan, egoera elektroniko lokalizatuei Wigner molekulak ere deitzen zaie, eta elektroiak potentzial ahulen bidez konfinaturik daudenean agertzen dira [32–34]. Horrela, Wigner molekulak edo, oro har, dentsitate baxuko elektroi sistemak deskribatzeko, elektroi korrelazio efektuak biengan (energia eta uhin-funtzioa) metodo konputazional egokiak erabiliz tratatu behar dira. Korrelazio baxuko eta altuko erregimenei dakozkien sistemen dentsitateak era oso zehatzean lortu izan dira literaturan agertzen diren hainbat lanetan[35–38]. Antzeko egoeratan, baina, elektroi kopuru handiagoa duten sistemak (n > 2) ikertuko bagenitu, oinarrizko egoerazko hainbat spin egoera eta karaktere multideterminantal konplexua duten hainbat sistema aurkituko genituzke [3941]. Sistema horiek hainbat gorputzeko elkarrekintzak ulertzeko erabil genitzakeen arren, kostu konputazionala handiagoa da sistemaren tamainaren arabera. Zailtasun tekniko hauek berezkoak badira ere, eredu hauek behin eta berriz erabili izan dituzte egitura elektronikoko metodoen kalibraketetan [37, 42–57]. Horiek posible izan dira datu analitiko eta erreferentziazko kalkulu oso zehatzak lortu dituztelako [39, 40, 58–64].
98 euskarazko laburpena 8.1.2.2 Puntu kuantikoak eta Hooke-n atomoak Puntu kuantikoak (QDs ingelesez) espazioko eskualdeak dira, non kanpoko potentzial bati esker, elektroiak bezalako partikulak konfinatuta dauden. Eskualde horiek uzkurtzen diren heinean, tamaina kritikoa lortzen da, eta mundu mikroskopikoaren propietateak agertzen dira, hala nola, energia kuantizazioa. Ikuspuntu fisiko-kimiko batetik, molekula bat edota nanopartikula bat ere balentzia elektroiak mugatzen dituen puntu kuantikotzat har genitzake. Gaur egun, teknologia kuantikoen egunsentian, QDS ikasketa eremu zabal eta interesgarria da. Sistema horiek osagai oinarrizkoenetako bat osatzen dute nanosferaaparailuetarako; aplikazio batzuen artean: eguzki-energia bilketa, optoelektronika eta konputazio kuantikorako gailuen garapena [65]. Hainbat ikerketa garaikidetan ere, puntu kuantikoen aplikazioak termoelektrizitate [66], katalisi [67–70] eta, bereziki berriz, konputazio kuantikora [71–75] hedatu dituzte. Puntu kuantikoei buruzko ikerketa teorikoetan erabiltzen diren eredu sinple eta egokienetariko bat Harmonium edo Hooke-n atomoak dira. Eredu horietan, elektroiak potentzial harmoniko esferiko baten bidez konfinaturik daude [76] eta sistemaren Hamiltondarra (8.4) ekuazioan agertzen da. Eredu horiek benetako QD-ei dagozkien ezaugarriak irudikatzeko aproposak diren parametroak ere badituzte [77, 78]. Esate baterako, gure taldean burututako lan batean Hooke-n hiru gorputzeko eredu zehatz bat erabiliz, QD esferiko batean triplete-single spin egoeren arteko trantsizioak kanpoko eremu magnetikoa handitzen den heinean gertatzen direla baieztatu dugu [79]. Hala ere, eredu zehatzak erabiltzeak gure ikerketa bi elektroiz osoturiko sistemetara mugatu zuen. Izan ere, kurbatura balio jakin batzuentzat ( ω2 = 1 4, 1 100 . . .) elektroi biz konposaturiko Hooke-n atomoaren soluzio analitikoak ezagunak dira eta, printzipioz, korrelazio txiki (ω2 → ∞) eta handidun (ω2 → 0) sistemak ikertzeko lehen hurbilketa gisa har ditzakegu. H = −1 2 n X i=1 ∇2 i + ω2 2 n X i=1 r2 i + n X j>i=1 1 rij (8.4) Hooke-en ereduzko atomoetan bezala, elektroi korrelazio efektuen inkorporazioa funtsezkoa dela ikusi da puntu kuantikoen espektro eta garraio propietateak behar bezala interpretatzeko [81–86]. Puntu kuantikoetan, atomo errealetan ez bezala, korrelazio elektronikoaren efektua nahierara alda daiteke nanokristalaren dimentsioa eta forma manipulatuz, baita kanpo eremuen indarra, muga baldintzak eta simetriak aldaraziz ere [87, 88]. Bestalde, sare kristalinoa, dopatzaileak edota metalezko atarietan agertzen diren induzitutako kargen eraginez, elektroi-elekroi elkarrekintzak pantailatu daitezke [89]. Azkenik, Hooke-n atomoetan oinaturrituriko ereduak behin eta berriro erabili izan dira egitura elektronikoko metodoen kalibrazioan korrelazio dinamiko eta ez dinamikoa aztertzeko erregimen anitzak baitituzte [42–44]. Kalibrazio horien bitartez, konputazionalki garestiak diren hainbeste metodoren garapena burutzen da [37, 45–57] eskura dauden erantzun analitikoak eta kalitate handidun datuak erabilita [39, 40, 58–63].
8.1 sarrera 99 8.1.3 Ikasketa automatikoaren laguntza IBM-ek honela definitzen du ikasketa automatikoa (ML edo Machine Learning ingelesez): makinen ikaskuntza adimen artifiziala (AI ingelesez) eta informatika zientzien adarra, gizakiek ikasteko duten modua imitatzeko datuen eta algoritmoen erabileran zentratzen dena". Definizio horren arabera, edozein ML soluzio bi zutabetan oinarritzen da: datuak (enpirikoki lortzen diren zenbaki abstraktuak) eta horiek nolabaiteko ezagutza lortzeko erabiltzen dituen algoritmo bat. Gainera (inplizituki esaten denez), algoritmo jakin bat erabiliz, ezagutza horren kalitatea hobetu egiten da, datuen kopurua handitu ahala. Ikasketa automatikotik eratorritako hainbat metodo kimikaren hainbat alorretan erabiltzen hasi dira [90–93]; beste batzuen artean: teoria elektronikoaren garapena [94–98], fase berrien aurkikuntza eta fase diagramen eraiketa [99–102], propietate kimikoen patroiak aurkitzea [91, 103–106], energia potentzialaren gaizalak lortzea [107–111] eta erreakzio bideak eta produktuak aurresatea [112–114]. Adibide horiek kontuan hartuta, ML metodoak zientzia kimikoetan tresna garrantzitsuak direla eta izango direla ikusten dugu. Ikuspegi zabal batetik, makina ikaskuntza tradizionalean bi diziplina nagusi daude: gainbegiratu gabeko eta gainbegiratutako ikasketa paradigmak deritzenak. X = {x1 . . . xn} izeneko datu sorta bat izanik, lehenengoak datu sortan agertzen diren egiturazko patroi interesgarriak aurkitu nahi ditu, hala nola, multzokatze eta dimentsio murrizketan teknikak erabiliz (aldagai nagusien analisia, adibidez). Bigarrena, aldiz, bigarren datu sorta bat Y = {y1 . . . yn} ere hartuz, bi sorten arteko loturak aztertzen ditu; teknika hauen artean: erregresio ereduak eta ausazko basoak ditugu. Erdi-gainbegiratutako ikasketa mutur bi hauen arteko paradigma da; oraindik bi sorta X eta Y baditugu ere, lehenengoan dauden elementu kopurua bigarrenean daudenarena baino askoz handiagoa da. Hori dela eta, mapeatze funtzioak lortzea ezinezkoa edo zehaztasun txikiduna izaten da [115–117]. Lan honetan bi algoritmo gainbegiratu erabili ditugu: ausazko basoak eta sare neuronalak, baita algoritmo erdi-gainbegiratu bat ere: ziurgabetasun laginketa. 8.1.3.1 Gainbegiratutako ikaskuntza: sare neuronalen bidezko iragartzea Aurreko atalean aipatu dugun bezala, teknika gainbegiratuen helburua f : X → Y funtzio bat lortzea da, non X datu sortan agertzen diren ezaugarrizko balioak Y datu sortan agertzen diren menpeko aldagaiekin lotzen diren. Gainera (ML tekniken definizio orokorra izanik), zenbat eta datu kopuru handiagoa izan, lortutako funtzioaren kalitatea hainbat eta handiagoa izango da. Etiketatutako datu sorta D bat eta honetatik eratorritako T ⊂ D ikasketa eta frogatze E ⊂ D(T ∩ E = ∅) sortak izanda, ML algoritmo egoki bat bilatzen ari garen f funtzioa inferitzeko gai da. Horretarako diseinatutako milaka tekniken artean, lan honetan sare neuronalak oinarri funtzioetan agertzen diren parametro optimoak inferitzeko erabili ditugu. XX. mendearen hasieran, giza garunek informazioa nola prozesatzen duten modelatzeko helburuarekin, W. S. McCulloch, W. Pitts eta F. Rosenblatt-en lanen emaitza nagusienetarikoa pertzeptroiaren lehen inplementazioa izan zen [118–120]. Frogatu izan zuten bezala, neurona horien kopuru zehatz bat geruzetan ordenatuz eta horiek era jakin batean elkarren artean konektatuz lortzen ditugun makinak (printzipioz) hurbiltzaile unibertsalak dira [121–125]. Hau da, datu kopuru nahikoa eta geruza eta geruza bakoitzean neurona kopuru handia izanda, sare horiek edozein funtzio arbitrariotara hurbiltzeko gauza dira.
100 euskarazko laburpena 8.1.3.2 Erdi-gainbegiratutako ikaskuntza Gainbegiraturiko ikaskuntza teknika gehienei esker lorturiko iragarpenen eta sailkapen eredu zehatzak izaten dira, baldin eta ikaskuntza-datuen kopurua nahiko handia bada. Hala eta guztiz ere, errealitatean agertzen diren egoera askotan, (gure kasuan bezala) ez-menpeko aldagaiaren etiketak lortzea denbora aldetik edo ekonomikoki garestia izan daiteke. Beraz, ezagutza eskuragarrian oinarrituriko esperientzia gehiago lortzea eta gure baliabideak (borondatea, denbora eta dirua) gure ezjakintasunaren zokorik ilunenak argitzen inbertitzea zuhurra da. Erdi-gainbegiraturiko eta ikasketa aktiboko teknikak datuen arabera aplika daitezke, eta horretarako bi multzo desberdin ditugu. Erdi-gainberiraturiko ikaskuntza eta ikaskuntza aktiboko teknikak bi datu sorta desberdin ditugun kasuetan aplika ditzakegu: etiketaturiko sorta bat L eta etiketatu gabeko beste sorta bat U. Izenak adierazi bezala, ekiketaturiko data sorta ezugarri eta etiketen biderkadura Cartesiar ordenatuz osaturiko (x1, y1) . . . (xl, yl) itxuradun puntuek osatzen dute, non YL = {y1 . . . yl} ∈ {1 . . . C} kategoria posible guztien sorta den. Bestalde, etiketa gabeko eta (xl+1, yl+1) . . . (xl+u, yl+u) puntuez osaturiko sorta U ere badugu, non YU = {yl+1 . . . yl+u} ∈ {1 . . . C} etiketak ezezagunak diren eta sorta honen kardinalitatea aurrekoarena baino askoz handiagoa den l << u. Horrela, lan oso berrietan egin den moduan [126, 127], fase diagramak erakitzeko asmoz, hurrengo esperimentua zein baldintzapetan egin jakiteko datu sorta hauetan dagoen informazioa erabil genezake. Hasierako hipotesiak kontuan izanda, parametro espazioa diskretizatuz X = {x1 . . . xl+u} itxurako sare bat eraiki dugu, non lehenengo l puntuak hasierako konputazioen bidez Y = {1 . . . C} sortan agertzen diren kategoria guztiak agertzen direlarik etiketatuko ditugun eta gainontzeko u puntuak (hasiera batean) etiketatu gabe geratuko diren l << u. Jarraian, lehen l puntuetako etiketen informazioa gainontzeko puntuetara hedatuz, etiketatu gabeko puntuek C kategoria posible guztietan egoteko duten probabilitate banaketak lortuko ditugu, adibidez, etiketen hedapen algoritmoa erabiliz. X. Zhu-k eta Z. Ghahramani-k "etiketen hedapena" garatu zuten algoritmoari esker [128] etiketatutako datuen informazioa etiketatu gabeko datuetara Markov-en prozesu baten bidez hedatzen da. Hor, etiketatutako eta etiketarik gabeko datu guztiak biltzen dituen grafo bat eta binakako elkarrekintzak modulatzen dituzten pisuak definitzen ditugu. Markoven kate homogeneoen eta matrize estokastikoen propietateak erabiliz, edozein hasierako baldintza Y(0) hartuta ere, algoritmoak soluzio geldikor bakar batera konbergitzen duela frogatu zuten (8.5). Yu = (I − ˜Tuu)−1 ˜TulYl (8.5) Metodo horren desabantaila nagusia (I − ˜ Tuu)−1 matrizearen konputazioan datza, erabilitako sareak nahiko handiak edo dentsoak badira, objektu horren konputazioa garestia edo ezinezkoa izan daiteke. Arazo hori saihesteko, (8.5) ekuazioan agertzen den formula itxia erabili beharrean, hasierako etiketa bektore bat hartu eta Markov-en ereduan irteratuz informazioa hedatzea lortzen dugu. Hala eta guztiz ere, matrize handiak erabiltzerakoan konbergentzia lortzeko hainbat iterazio egin behar direnez, algoritmo horrek astuna izaten jarraitzen du; batez ere, sareen dentsitatea edota dimentsio kopurua handitzen baditugu. Alternatiba gisa, konputazionalki merkeagoak diren klasifikatzaileak (esaterako, ausazko
102 euskarazko laburpena 8.2 L A N H O N E N H E L B U RU A Wigner-en molekulei, Hooke-n atomoei eta makinen ikaskuntzako teknika batzuei buruzko artearen egoera deskribatu ondoren, atal honetan oraingo lanaren helburu nagusiak jasoko ditugu: 1. Dimentsio batean eta bitan indar-parametro desberdinen (k = ω2) bidez potentzial harmonikoetan konfinaturik dauden sistemak deskribatzeko erabiltzen diren oinarri funtzio gausstar banatuak optimizatzea ML teknikak (sare neuronalak) erabiliz. Horretaz gain, egitura elektronikoa lortzeko ahalbideratzen duten metodo optimoak eskuratzea eta horiek n = {2, 3, 4} elektroidun spin garaiko sistemak ikertzeko erabiltzea. 2. Zentru bateko oinarri funtzioak teknika klasikoen bidez (simplex eta Newton-Raphson) optimizatuz hiru dimentsiotako n = {2, 4, 6, 8, 10} elektroidun eta k = ω2 = 1/4 potentzial parametrodun Hooke-n atomoen deskribapen egokia eskuratzea eta horri dagokion metodo optimoan oinarrituta, oinarrizko singlete eta tripletearen energia zehatzak erdiestea. 3. Makinen ikaskuntza-metodoak hobetzea eta inplementatzea. Erdi-gainbegiratutako ikaskuntzan eta ziurgabetasun laginketa tekniketan oinarrituta, fase diagramak eraginkortasunez lortzea eta kimikoki esanguratsuak diren sistema batzuk hornitzea. 4. Konfinamendu potentzial gausstarrei eta oinarri funtzio gausstarrei dagozkien gorputz bakarreko integral analitikoak kalkulatzea eta GAMESS US kodean inplementatzea. Aurreko ataletan lorturiko emaitzekin lotura duten kalkuluak burutzea.
8.3 egindako lanen laburpenak 105 k = 5 × 10−4 puntuaren inguruan singletea tripletea baino egonkorragoa bilakatzen dela ikusi dugu. Emaitz hauek metodo aurreratuak erabiliz erdietsitakoekin erkatuz, eredu sinple hau lokalizazioa zein k balio inguruan agertuko den aurresateko erabilgarria dela ondorioztatu dugu. Emaitza hauek hartuta, hiru eta lau elektroiz osoturiko sistemtan antzeko joerak agertzen diren ikertu nahi izan dugu. Asmo horrekin, CASSCF(n, 2n) (non, n elektroi kopurua den), bakoitzari dagokion gausstarrez eraturiko sarea erbiliz, spin altuko kalkuluak burutu ditugu. Horien irteera balioak erabiliz, hainbat k-ri dagozkien dentsitateak (2.5 irudia) eta partikula-hutsune entropiak (2.6 irudia) kalkulatu ditugu. Horietan ikus dezakegunez, kurba bien itxura antzekoa badute ere, entropia maximoari dagokion k-ren balioa elektroi kopuruaren menpekoa da: zenbat eta elektroi kopurua handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da k horren balioa. Azterturiko sistema guztiek antzeko joera kualitatiboa dutela nabaritu dugu; ondorioz, Fermi-ren likidoa eta Wigner-en kristalaren arteko trantsizio antzeko prozesu bat S(kmax, n) puntuarekin defini daitekelakoan gaude. Puntu horren posizioa elektroi kopuruaren menpekoa izango da. Batutako emaitzetan oinarrituta zera ondorioztatu dugu: konfinamendua ezartzen duen kanpo potentzial harmonikoaren k parametroaren balio bezain txikientzat sistema eratzen duten elektroiek lokalizatzeko joera dute; horrela, Wigner-en molekula bat eratzen da. Are gehiago, hainbat konfinamendu parametrori dagozkien elektroi-hutsune entropiak kalkulatuz, egoera lokalizatu eta ez-lokalizatuen arteko entropia maximodun trantsizio egoerak aurkitu ditugu.
8.3 egindako lanen laburpenak 111 eta hamar elektroidun kasuan -0.56 eV (λee = 0.0) izatetik -0.34 eV (λee = 1.0). Ohartu azken kasu hauentzat gertatzen den singlete-triplete energia tartearen aldaketa absolutuki txikia izan arren, erlatiboki aldekta nabariak direla. Orokorrean, elektroien arteko elkarrekintzak pantailatzeak egoera singletea tripletea baino gehiago egonkortzen duela ikusi dugu, horren ondorioz, singlete-triplete tarteen balioak aldatu egiten dira elektroi kopuruaren arabera. Sistema guztientzat, horien energia osoa ekarpen hauetran deskonposatu dugu: zinetiko, konfinamendu eta elektroi-elektroi elkarrekintza. Horrela, CAS(Ne,10)/ETBS-6S mailan Ne = {2, 4, 6, 8, 10} elektroiz osoturiko egoera singlete eta tripleteen eta energia deskonposaketak 4.8 taulan bildu ditugu. Singlete-triplete energia tarteari dagokionez, kasu guztietan elektroi-elektroi elkarrekintzen arteko diferentziak beti positiboak dira; horrek egoera tripletea egonkortzen du. Lau, sei eta hamar elektroiz osoturiko sistemetan ∆Vee T −S energia tarte horren ekarpen nagusiena da; bestalde, bi eta zortzi elektroidun sistementzat, ekarpen hura ∆K T −S ekarpen zinetikoa eta ∆Vconf T −S konfinamendu ekarpena baino magnitude txikiagoduna da. Ondorioz, azken sistema horien egoera tripleteentzat gertatzen den elektroi baten promozioak energia zinetiko eta potentzialaren igoera elektroien arteko alderapenaren murriztea txikiagoa da. Gainontzeko sistemetan, beharrezkoak diren promozioak geruza berean gertatzen direnez, egoera tripletea da hain zuzen gehien egonkortzen dena. Coulomb-en eragilearen ordez Yukawa-rena erabiltzerakoan (λee=1.0) elektroien arteko elkarrekintzetatik eratorritako energia ekarpenek % 78.1-89.6eko jaitsiera izan dutela atzeman dugu. Hain zuzen ere, pantailatzeak osagai horrengan eragin handiena izan du; elektroi kopurua handitu ahala, energia zinetikoa ere handitu eta energia potentziala txikitu egin da. Singlete-triplete energia tarteei dagokienez, bi eta zortzi elektroidun sistemetan, pantailatzeak egoera singletea 1 eV inguru egonkortzen; horrela, sistema horientzat ∆S−T tartearen magnitudea handitu egiten da. Lau eta sei elektroidun sistemetan, spin egoera bietan pantailatzearen eragina antzekoa denez, horrek ez du eragin handirik ∆S−T tartean. Kasu bi horietan energia tarte horren ekarpen handiena energia zinetikoen diferentziak eragin du. Azkenik, hamar elektroiz osoturiko sistemetan, bai energia zinetikoa zein elektroielektroi elkarrekintzen ekarpenak antzekoak dira. Azkenik, sistema hauetan elektroi korrelazioak eragiten dituen fenomenoak hobeto ulertzeko, sistema Coulomb-arrentzat eta apantailaturiko sistementzat (λee = 1.0) Coulomben zuloak kalkulatu ditugu. Zulo horiek, h(u), uhin funtzio korrelatuaren (gure kasuan CASSCF(n,13) mailan lorturikoa) eta ez korrelatuaren (RHF edo ROHF kasuz kasu oinarrizko egoera elektronikoaren spin anizkoitztasuna singletea edo tripletea den arabera) I(u) dentsitate intrakularren arteko diferentzia da. Horrela izanik, Coulomb-en zuloak korrelazio elektronikoaren eraginez elektroi bikote baten posizio erlatiboan nola eragiten neurtzen du. Lortutako emaitzak 4.3 irudian agertzen dira. Elektroi kopuruaz aparte, kasu guztietan patroi bera atzeman dugu: i) Coulomb-en zuloa pronuntziatuagoa da singletearentzat tripletearentzat baino bai potentzial Coulomb-iarrentzat zein apantailatuentzat ere eta ii) potentzial apantailatuek Coulomb-en zuloen agerpena asko indargetzen dute. Espero bezala, orokorrean, elektroi korrelazioaren eraginez, elektroien arteko distantzia handitu egiten da; hau da, Coulomb-en zuloek distantzia laburretan dentsitate murrizketa eta distantzia luzeetan (masa kontserbazioaren ondorioz) dentsitate igoera eragiten dute. Alabaina, lau, sei eta hamar elektroiz osoturiko sistemek ezaugarri interesgarri bat dute: distantzia laburretan ohikoa den dentsitate murrizketaz gain, distantzia luzeenetan ere horrelako bat gauzatzen da. Neurri txikiagoan, zortzi elektroi tripleteren kasuan ere fenemeno hori agertzen da.
8.3 egindako lanen laburpenak 113 8.3.4 Makina ikaskuntza bidez lorturiko fase diagramak Fase diagramak x ∈ Rn egoera bektore bat emanda horri dagokion aldagai kategoriko baten balioa ematen digun f funtzioen errepresentazio grafikoak dira (f : x ∈ Rn → C). Hauek fisika, kimika eta materialen zientzietan ikertzen diren propietate makroskopikoek kanpo paremetroekiko (tenperatura, presioa, konposizioa eta abar) duten menpekotasuna aztertzeko erabili ohi diren tresnak dira. Ondorioz, aipaturiko f funtzio horiek lortzeko prozedurak garatzeak premiazko garrantzia dauka. Diagrama horiek lortzeko erarik errezena: parametroen espazioa uniformeki diskretizatu ondoren, egoera puntuz osaturiko sare bat lortzen dugu. Puntu horien gainean, esperimentuak edo simulazioak burutuz eurei dagokien etiketa (fasea) eskuratzen dugu; horrela, aukeratu dugun domeinuaren fase diagrama erdiesten dugu. Prozedura hau kontzeptualki sinplea eta automatizatzeko erraza bada ere, bi desabantaila nagusi ditu. Alde batetik, sareko puntu guztien etiketak eskuratzea beharrezkoa denez, prozesu osoa garestia izan daiteke. Beste aldetik, metodo horren eraginkortasuna mugatua da, izan ere kalkulaturiko puntuen eskuraturiko informazioa erabiltzen ez dugunez, eskuraturiko jakintza estatikoa da. Zientzia kimikoen hainbat alorretan egin den moduan [91, 103–114], parametro espazio diskretizatuan gauzatutako laginketa prozesuaren eraginkortasuna hobetzekotan, ikasketa automatikoko teknikak erabiltzen dira [126, 127]. 5. kapituluan, ikasketa automatikoko bi teknika erabili ditugu: erdi-gainbegiraturiko ikasketa eta ziurgabetasun laginketa. Horiez gain, laginduriko puntuen etiketak egitura elektronikoaren kalkuluen bidez lortu ditugu. Aurretiaz buruturiko lanetan ez bezala, etiketen hedapen algoritmoa [128] erabili beharrean, beharrezkoak diren ziurgabetasunak ausazko basoen bidez konputatu ditugu. Metodo honen abantaila nagusia zera da: ez da beharrezkoa ez matrize handien alderantzizkoa kalkulatzea ezta Markov-en kateak konputatzea. Horren ondorioz, informazioa sare dentsoagoetara era azkarragoan heda daiteke. Era laburrean adierazita, garaturiko metodoak hurrengo pausoak jarraitzen ditu (ikusi 5.2 irudia): 1. Printzipioz, parametro espazioan kategoria guztiak biltzen dituen sarea eraiki. 2. Sare horretako hainbat hasierako puntu aukeratu. 3. Hasierako puntu horien gaineko kalkuluak burutu eta horien emaitzetan oinarrituz dagozkien etiketak esleitu. 4. Ezagunak diren puntuen informazioa sare osora hedatu RF ereduak erabiliz. 5. Shannon-en entropia konputatuz, balio maximodun puntua aukeratu eta 3. urratsera bueltatu. Garaturiko metodo horren eraginkortasuna frogatzeko asmoarekin, puntu eutektiko bakar bat duten solido-likido sistema bitarren fase diagramak eskuratu ditugu. Prozedura hura interes kimikoa duten beste sistema batzuetan aplikatzekotan, sistema sinple bi hartu ditugu: elektroi gutxiz osoturiko Hooke-n atomoen egoera magnetikoak eta He dimeroan agertzen den loturaren izaera kobalentea. Lehenengo kasuan, jakina denez, substantzia puru bi nahasten direnean hainbat propietate termodinako (hala nola: lurrun presioa, urtze eta irekitze tenperatura, bolumen espezifikoa eta abar) nahaste horren osagaien aktibitateen arabera aldatzen dira. Espezie desberdinen molekulen arteko elkarrekintzak espezie berekoenen antzekoak direnean,
8.3 egindako lanen laburpenak 119 lortzeko, disoziazio limitean baino, sakonki konfinaturiko sistemak ikertu behar ditugu. Gai ez harmonikoei dagokienez, g1 txikitzen doa λ handitzen den heinean. Hipotesi nagusia: elektroi-elektroi elkarrekinztak ahultzen diren heinean, korrelazio efektuak ere itzaltzen joango dira eta elektroiak potentzial putzuaren minimotik hurbil aurkitzeko aukera handitu egiten da; hortaz sistema osoa "harmonikoagoa" da eta g1-en magnitudea txikitu egiten da. Bestalde, g2 bigarren gai anharmonikoa hazi egiten da λ = 0.6 punturaino eta gero txikitzen hasten da. Disoziazio atarien balioa ahalik eta zehatzenak eskuratzekotan, Taylor-en garapenaren gaien seinuak alternatuak direla frogatu ondoren, funtzioa Stiljies motakoa dela ohartu gara. Hori horrela, Pad´e-ren sekuentzia nagusiak hartuta (P1 1(V −1 0 ) eta P1 2(V −1 0 )) disoziazio sakonera limitearen goi eta behe mugak determinatu ditugu. 6.2 irudian ikus dezakegunez, pantailatze parametroa zenbat eta handiagoa izan, elektroi-elektroi elkarrekintzak orduan eta ahulagoak izango dira eta potentzialak ez du zertan hain sakona izan behar partikulak konfinaturik (energia negatibodun egoera) mantentzeko.
120 euskarazko laburpena 8.4 E M A I T Z A N AG U S I A K 8.4.1 Konfinamendu harmonikoa ikertzeko protokolo konputazionalen garapena Tesi honetako 3., 4. eta 5. kapituluetan, sasi bat, sasi bi eta hiru dimentsiodun potentzial Harmonikoetan konfinaturiko elektroi gutxidun sistemak aztertzeko konputazio protokoloen garapena aurkeztu dugu. Alde batetik, sasi-bat eta sasi-bi dimentsiotako sistemak aztertzeko, hiru-dimentsioko s motako oinarri funtzio gausstar banatuak erabili ditugu. Lehenengoentzat behar adina funtzio banatu ziren uniformeki banatutako sare batean zehar. Funtzio horiei dagozkien berretzaileak α eta zentruak {ri}, k konfinamendu parametroaren menpekoak izanik, potentzialaren informazioa integraturik dute; bestalde, ondoz-ondoko funtzioen arteko gainezarpen integralaren balioa S(α, δ) = exp(−αδ2/2) = exp(−1/2) ezarri dugu. Bigarrenarentzat, funtzio gausstarrak sare hexagonal batean banaturik daudela, ondoz ondoko oinarri funtzioen arteko distantzia δ, gainezarpen parametroa ξ, konfinamendu parametroa k eta oinarri-funtzio konpuru totala emanik dagozkien α berretzaileak bariazionalki optimizatu ditugu. Zenbait optimizazio egin ditugu konfinamendu parametroen hedadura handia azaltzeko. Partikula bakarraren eredutik lorturiko emaitza analitikoak erabiliz, sare neuronal ereduak optimizatu eta trebatu genituen emaitza horiek edozein baliotara hedatzeko helburuarekin. Konfigurazio horiek erabiliz eredu horientzat errore txikiak lortu ez ezik, metodo multi-erreferentzialei esker konfinamendu txikiko sistemetan agertzen den Wigner-en lokalizazioa modu egokian errepresentatu ere egin dugu. Beste alde batetik, lau geruzaz osoturiko zentru bakarreko oinarri funtzioak (izenez 4SPDF ) k = ω2 = 1/4 konfinamendu parametrodun Hooke-n hiru-dimentsioko atomoentzat optimizatu ditugu. Hainbat elektroi kopuru (n = {2, 4, 6, 8, 10}), spin egoera (singlete eta triplete) eta pantailatze parametroren (λ = {0.0, 0.2, 0.4, 0.6, 0.8, 1.0}) optimizazioak burutu ondoren, oinarri unibertsal optimoa sei elektroiz eta egoera singleteko sistemarako lortutakoa zela ondorioztatu dugu (izenez ETBS-6S). Oinarri horiek baliatuta, sistema guztien singlete eta triplete spin egoeren energia absolutuak lortuz, aurretiz argitaraturiko emaitzekin bat datozela ikusi dugu. Horrez gain, lortutako singelete-triplete diferentzia balioak zehatzak eta sistemaren Aufbau egitura zuzena ere badela egiaztatu dugu. 8.4.2 Ziurgabetasun laginketen metodoen inplementazioa fase diagramak lortzeko Bosgarren kapituluan, ETBS-6S oinarriaren optimizazio-prozesua eta zehaztasuna deskribatu ditugu. Aipatu bezala, horiek medio direla, Hooke-n atomo esferikoen egitura elektronikoko kalkuluen bidez lortzen den Aufbau egitua 1s < 1p < 1d dela ikusi dugu. Betetze-egitura honetan oinarrituz, lau eta sei elektroiz osaturiko Hooke-n atomo esferikoen oinarrizko egoeraren spin multiplizitatea tripletea dela berehala ikusi dugu. Hala eta guztiz ere, simetria esferikoa apurtuz gero, p orbitalak ez dira gehiago hendekaturik egongo, eta talde bitan bereiziko dira: {px, py} eta {pz}; horrela, oinarrizko egoeraren spin multipliz-
8.4 emaitza nagusiak 121 itatea simetria esferikoa nola hausten den eta sistema konposatzen duen elektroi kopuruaren menpekoa izango da. Hooke-n atomo ez-esferikoen oinarrizko egoeraren spin aniztasuna (singletea edo tripletea) zein baldintzatan ezartzen den ulertzeko, 6. kapituluan erdi-gainbegiraturiko ikaskuntzan eta ziurgabetasun laginketa metodoetan oinarritutako makina-ikaskuntza prozedura bat proposatu dugu. Lehen pauso gisa, proposaturiko prozesua ilustratzeko, puntu eutektiko bakar bat duten ereduzko solido-likido sistema batzuen fase diagramak lortu ditugu. Ikus dezakegunez, ziurgabetasun laginketa teknikei esker, algoritmoa iterfase guztiak lagintzeko gai da, bereziki, puntu eutektikotik hurbil dauden puntuak. Hooke-n atomo anisotropikoei dagokienez, x eta y norabideetan ω2x,y konfinamendu parametroa eta z norabidean ω2z konfinamendu parametroa ezarri ditugu. Gainera, elektroielektroi elkarrekintza modulatzen duen λ Yukawa parametroarekin ere hainbat froga egin ditugu. Adierazitako laginketa prozesua gauzatu ondoren, kasu esferiko guztientzat (ω2x,y = ω2z, ∀λ) oinarrizko egoeraren spin multiplizitatea tripletea izan dela atzeman dugu. Bestalde, ω2z > ω2x,y den kasuetan, lau elektroidun sistementzat oinarrizko egoeraren spin multiplizitatea singletea den bitartean, sei elektroidun sistementzat tripletea izaten jarraitzen du. Kontrara, ω2z < ω2x,y den kasuetan, sei elektroidun sistementzat oinarrizko egoeraren spin multiplizitatea singletea den bitartean, lau elektroidun sistementzat tripletea izaten jarraitzen du. Sistema eredugarri horiek etorkizunean erabili ahal izango dira elektroi kopuru handiagoek osatutako sistemak aztertzeko. Azkenik, metodoaren erabileraren garrantzia ilustratzen duen beste adibide bat emateagatik, potentzial esferiko harmonikoetan konfinaturiko helio-dimeroen izaera kobalentea Bader-en teorian agertu ohi diren lotura deskribatzaileak erabiliz aztertu dugu. Kasu honetan, helio atomoen arteko lotura kimikoaren izaera kobalentea neurtu dugu, lotura puntu kritikoan kalkulatutako dentsitatearen Laplacetarraren eta guztizko energia-dentsitatearen zeinuak erabiliz. Gainera, potentzialaren konfinamendu parametroa eta distantzia internuklearra, fase-diagrama eraikitzeko kanpoko parametro gisa erabili ditugu. Egoera kobalenteen eskualde ezberdinak iragarri arren, kualitatiboki deskribatzaile biek nukleoen arteko distantzia txiki eta konfinamendu balio handietan egoera kobalenteen existentzia aurresaten dute. 8.4.3 Konfinamendu gausstarrei dagozkien gorputz bateko integralak inplementatu eta aurretiaz lorturiko emaitzak hedatu Orain arte ikertutako sistemetan, elektroiak potentzial harmonikoen bidez konfinaturik egon dira. Eredu horiek puntu kuantikoen eta atomo artifizialen loturiko egoerak deskribatzeko lehen hurbilketa gisa erabil ditzakegun arren, ez dira kapaz sistema errealetan garrantzitsuak diren hainbat ˜nabardura deskribatzeko. Lehenik, hainbat puntutan zentraturiko potentzial harmonikoen konbinazio lineal bat oraindik potentzial harmoniko bat denez, zentru anitzetatik eratorritako egitura molekularra behatzea ezinezkoa da. Bigarrenez, potentzial harmonikoek infinitu egoera lotu dituzte; hori dela eta, ionizazioa eta disoziazioa bezalako prozesuak deskribatzeko erabilezinak dira.
8.5 ondorio nagusiak 123 8.5 O N D O R I O N AG U S I A K Lan honetan potentzial estatikoen bidez konfinaturiko elektroi sistemei buruzko aurrerapen batzuk jaso dira. Lehenik, bat, bi eta hiru dimentsioko potentzial harmonikoei esker, hainbat spin zenbaki dituzten elektroi gutxiz konposaturiko sistemak aztertzeko konputazioprotokoloak garatu ditugu. Zehazki, batetik, optimizazio teknika klasikoen bidez, zentru bakarreko eta dimentsio baten eta bitan banaturiko oinarri funtzio gausstar egoki batzuk lortu ditugu. Beste alde batetik, oinarri funtzio horiek CASSCF eta MRPT2 metodo multi erreferentzialak erabiliz: konfinamendu ahulean gauzatzen den Wigner-en lokalizazioa eta singlete-triplete energia tarteak modu egokian deskribatzeko gai izan gara. Hooke-n atomo esferikoen kasuan, sistemaren Aufbau egitura hartuta, oinarrizko egoeraren spin anizkoitztasuna elektroi kopuruaren menpekoa da. Halere, simetria esferikoa apurtu egiten da (ω2z ̸= ω2x,y) oinarrizko egoeraren spin multiplizitatea elektroi kopuruaren menpe egoteaz gain, simetria hori hautsi izan dugun eraren menpekoa ere bada. Elektroi kopuru jakin bat hartuta, erdi gainbegiraturiko eta ziurgabetasun lagineketa teknikak erabiltzen dituen garaturiko makina ikasketa metodo baten bidez, konfinamendu eta pantailatze parametroen menpekoak diren oinarrizko egoeraren spin multiplizitatearen fase diagramak eraikitzea lortu dugu. Gainera, metodo hori kimikoki esanguratsuak diren beste sistema gehiago ikertzeko (solido-likido nahaste binarioak eta lotura kimikoaren naturaren analisia) erabilgarria dela frogatu dugu. Potentzial harmonikoen luzapen gisa, zentru anitzetatik eratorritako propietate molekularrak, disoziazio prozesuak eta ekarpen anharmonikoak biltzen dituzten konfinamendu potentzial gausstarrei sarrera eman diegu. Beharrezkoak diren gorputz bateko integralak GAMESS-US softwear-ean inplementatzeaz gain, baliokideak diren sistema Hooke-ondarrekin alderatuz lorturiko emaitzei erreparatuz potentzial bi horien arteko lotura ere frogatu dugu. Etorkizun hurbilean, lan honetan lortutako emaitzak eta garaturiko metodoak konfinamendu erregimen gehiagotara eta sistema errealistagoetara hedatuko ditugu.
124 euskarazko laburpena 8.6 E T O R K I Z U N E R A K O L A N A K Laburbilduz, lan honetan sasi-bat, sasi-bi eta hiru dimentsiotan potentzial harmonikoen bidez konfinaturiko elektroi sistemak deskribatzeko beharrezkoak diren protokolo konputazioanalak garatu ditugu. Horretarako, makina ikaskuntzan oinarrituriko hainbat teknika erabili ditugu beharrezkoak diren oinarri funtzioak optimizatzeko eta egitura elektronikotik eratorritako propietateei dagozkien fase diagramak irudikatzeko. Azkenik, konfinamendu potentzial gausstarrei dagozkien gorputz bakarreko integralak lortu eta inplementatu ondoren, potentzial harmonikoarekin lorturiko emaitzekin daukaten lotura ere ezarri dugu. Lortutako ezagutza beste sistema batzuetara hedatzeko helburuz, eta gure taldearen esperientzian oinarrituta, lan honetan garaturiko ereduak dopaturiko kluster endoedrikoetan aplikatzea kontsideratu dugu. Orain, proiektu honi buruzko bi gai nagusiak aurkeztuko ditugu: atomo artifizial eta superatomoekin loturik dauden dopaturiko kluster endoedrikoak eta potentzial estatikoei esker konfinaturiko sistema kuantikoak. Bi alorretan eskuratutako lan eta emaitza batzuk eztabaidatu ondoren, bi diziplinen arteko zubi bat ezarriko dugu eta gure ikuspegia aurkeztuko dugu. Alde batetik, klusterrak materia kondentsatuaren eta molekulen artean daude, eta horrek propietate elektroniko interesgarriak izatea eragiten du. Sistema horien artean, hutsik dauden nanokluster esferikoak aurki daitezke, esate baterako aintzindaria izan zen fulereno 60 lantanorekin dopaturiko klusterra La@C60 [270], antzekoak diren beste hainbat [271, 272] eta potentzialki erloju atomiko gisa erabil daitezkeen fulereno nitrogeno klusterrak [273]. Fulerenoan oinarritutako espeziez aparte, "superatomo" izendun hainbat sistema ere badaude[274–277], besteak beste, Al12 kutxen kasuan, dopatzailearen naturaren arabera, sistema osoa superhalogeno (boroarekin dopatuz), superalkalino (fosforoarekn dopatuz), superkalkogeno (kaltzioarekin dopatuz) edo 40 elektroidun sistema egonkor gisa (siliziorekin dopatuz) har dezakegu [278]. Beste sistema interesgarri batzuk kluster erdieroaleetan oinarritutakoak dira, zeinetarako hainbat propietate doikor (xurgapena, emisioa eta fotolumineszentzia) hauteman diren [279–285]. Sistema superatomikoetan, propietate "atomikoak" egitura elektroniko osoaren portaera kolektibotik sortzen dira; haatik, kluster erdieroaleetan konfinaturiko atomoen kasuan, sistema osoaren propietateak elementu dopante isolatuetan behatutakoen oso antzekoak dira [286–290]. Beste alde batetik, konfinamendu potentzial gausstarrak egitura elektronikoari buruzko bai lan teorikoetan [252–256], bai materia kondentsatuari buruzko lan aplikatuagoetan erabili izan dituzte; hala nola: puntu kuantikoak [233–237], propietate termomagnetikoen ikerketa [239–242] eta LASER eta eremu elektrikoak eta materiaren arteko elkarrekintzak aztertzeko [243–248]. Potentzial horiek egitura elektronikoko metodoetan lorturiko emaitzak kalibratzeko eta horien kalitatea neurtzeko erabiltzen diren potentzial harmonikoen antzekoak diren arren [36, 37, 41, 80, 261–266], haien arteko desberdintasun nagusia lehenengoa egitura molekularrak eta loturiko egoera finituak deskribatzeko gai dela da (6. kapitulua). Bi kontzeptu horiek (dopaturiko kluster erdieroaleak eta potentzial gausstarrak) kontuan inzanda, lehen urrats bezala, potentzial gausstarretan konfinatuta dauden metal alkalinoen eta halogenoen ionizazio energiak eta afinitate elektronikoak ikertzea gustatuko litzaiguke. Atomo askeen ionizazio energia, okupaturiko energia garaienaren orbitala eta lehen ordeneko perturbazio metodoa (eta Helmann-Feyman teorema aplikatuz) erabiliz,
126 euskarazko laburpena osoaren ioniazio potentzialarengan duen eragin bakarra V0 baliodun lerrokatze batean datza. Aitzitik, β parametroaren balio handien limitean, potentzial gaustarra neurri bako funtzio indizialaren antzekoa izango da eta ez du energian ekarpenik izango. Horrela, bada, (8.26) eta (8.27) adierazpenetan agertzen diren integralak kalkulatzea beharrezkoa da. Kimika kuantikoan egin ohi den moduan, oinarri funtzioak funtzio gausstar primitibo moduan garatzen ditugu eta egitura elektronikoko konputazioen bidez garapen horietan agertzen diren koefizienteak lortzen ditugu. Beraz, beharrezkoak diren integralak (8.28) ekuazioan agertzen den forma bilinear moduan idatz ditzakegu; hemen, V matrizeak p eta q-garren oinarri primitiboen eta potentzial gausstarraren arteko elkarrekintzak biltzen ditu (integral horien garapenak 6. kapituluan agertzen dira), C matrizeak q funtzio primitiboetan oinarrituriko i-garren oinarriaren garapen koefizienteak biltzen ditu eta Φ bektoreak egitura elektronikoko kalkulua burutu ondoren lortzen dugun n-garren elektroiak okupatzen duen orbital molekularraren koefizienteak biltzen ditu. D ϕ(rn) | science |
addi-2c6e8eebcee8 | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59322 | Modu-komuneko tentsioa: ibilgailu elektrikoen isilpeko etsai | Robles Pérez, Endika ; Fernández Zubizarreta, Markel ; Aretxabaleta Astoreka, Iker; Ibarra Basabe, Edorta ; Andreu Larrañaga, Jon | 2021-09 | 71 2021eko iraila buruak betetzeko. Bestalde, Kawamoto eta kolaboratzaileek ibilgailu elektrikoen bizitza-ziklo osoaren ebaluazioa (LCA, Life-Cycle Assestment, ingelesez) egin zuten 2019an1. Europako testuinguruari dagokionez, zehaztu zuten ibilgailu elektrikoek, batez beste, 76.545 km egin ondoren hobetzen dituztela gasolinazko ibilgailuen isurketen datuak, eta 109.415 km egitean, diesel ibilgailuenak. Beraz, ingurumenaren ikuspuntutik, ibilgailu elektrikoen fidagarritasuna maximizatu beharra dago, propultsiosisteman sor daitezkeen hutsegitemekanismoak identifikatuz eta soluzioak bilatuz, haien bizitza-zikloa ahalik eta gehien luzatzeko. Modu komuneko tentsioaren arazoa Sarrerako bi terminal edo gehiagoren artean tentsio-diferentzia bat aplikatuz funtzionatzeko diseinatzen dira sistema elektriko eta elektronikoak (1. irudia). Idealki, tentsio-diferentzia bat (Vdif) sarreran ezartzen denean, korrontea ten- E. Robles, M. Fernandez, I. Aretxabaleta, E. Ibarra, J. Andreu APERT ikerketa-taldea Bilboko Ingeniaritza Eskola (EHU) 1. irudia. Modu diferentziala da edozein zirkuitutan lortu nahi den funtzionatzeko modua. Hala ere, errealitatea bestelakoa da: modu komuneko tentsio-osagaiak agertzean, korrontearen parte batek nahi ez den bideetatik ihes egiten du. Irudia: egileek egina. tsio handieneko terminaletik (V1) tentsio txikieneko terminalera (V2) joango da. Funtzionamendu-modu horri modu diferentziala esaten zaio, eta zirkuitu elektrikoetan lortu nahi den funtzionamendua da. Hala ere, errealitatea bestelakoa da, sarritan balio nulua ez duen modu komuneko tentsioa (Vkom) ezartzen baita modu diferentzialeko tentsioarekin batera, nahitaez (1. irudia). Gauzak horrela, energiaiturrira itzultzeko beste bide bat aurkitzen du tentsio handieneko terminalean sartzen den korrontearen parte batek (lurreko konexiotik itzul daiteke, adibidez). Ihes-korronte deritzo horri. Beraz, antzemanezina izan beharko lukeen korronte hori, praktikan, ez da hain txikia. Fenomeno hori motor elektrikoen testuingurura hurbiltzeko, motorren osagai nagusiak definitu behar dira, lehenik eta behin (2. irudia). Makinaren atal finkoa da estatorea, zeinak makina elikatzen duen terminaletara konektatzen den harilkatu bat baitu. Estatoreak inguratzen du errotorea. Motorraren atal mugikorra da azken hori, eta ardatzari lotuta dago. Errodamenduen gainean finkatzen da ardatza, errotoreak marruskadura txikia izan dezan. Errotorean eta estatorean sortutako fluxuen eta korronteen arteko elkarrekintzak sortzen du errotorearen mugimendua. Karkasa metaliko batek biltzen ditu osagai guztiak. 1Ibilgailuaren operazioaz gain, bizitza-zikloan sortutako isurketak zehazteko hainbat aldagai hartu ziren kontuan; hala nola, materialen ustiaketa, ibilgailuaren fabrikazioa, mix elektrikoa, gidatze-distantziak, mantenimendua, birziklatzea, eta abar.
72 ELHUYAR 343 72 G A I L I B R E A N Ohikoa da makina elektriko industrialak sare elektrikora zuzenean konektatuz eragitea (3. irudia). Konfigurazio horretan modu komuneko tentsioa (Vkom) zero da motorraren sarreran ezartzen diren tentsioak guztiz orekatuta badaude; hots, sarrerako tentsioen batura zero denean. Kasu horretan, sarrerako terminaletatik zirkulatuko du bakarrik korronteak. Aldiz, ibilgailu elektrikoetan potentziabihurgailu bat (inbertsore bat) konektatzen da elikadura-iturriaren (baterien) eta motor elektrikoaren artean2. Bateriaren tentsioa jarraitua denez, potentziabihurgailuaren funtzioa da motorrean ezartzen diren tentsio alternoen maiztasuna eta anplitudea egokitzea aldiro errotoreak duen errotazio-abiaduraren eta ezarri behar den potentziaren (momentuaren) arabera. Etengailu gisa funtzionatzen duten gailu erdieroalez osatuta daude potentziabihurgailuak (3. eta 4. irudiak). Etengailu horiek maiztasun handiz kommutatuz (normalean, 5 kHz eta 20 kHz bitartean) eta sortutako pultsuen zabalera kontrolatuz lortzen da irteerako tentsioen anplitudea eta maiztasuna egokitzea. Sistema kommutatuak erabiltzen dira oso eraginkortasun handia dutelako. Ordainetan, aldiuneko tentsioak desorekatu egiten dira, eta maiztasun handiko modu komuneko tentsioa ezartzen da motorraren terminaletan. Gauzak horrela, errodamenduetatik deskarga2. irudia. Motor elektriko trifasiko bati eragiten zaionean, motorraren faseetatik zirkulatu beharko luke korronte guztiak. Hala ere, korrontearen parte bat makinaren errodamenduetatik deskargatzen da, motorrari modu komuneko tentsioa ezartzen bazaio. Irudia: egileek egina. 3. irudia. Sare elektrikoarekin zuzenean elikatutako motorrek tentsio sinusoidalak dituzte terminaletan, zeinak normalean orekatuak baitira. Aldiz, terminaletan ezarritako tentsioek pultsu-forma dute potentzia-bihurgailuak erabiltzen direnean. Irudia: egileek egina. 2Motor edo sorgailu elektrikoak erabiltzen dituzten beste hainbat aplikaziotan ere beharrezkoa da potentzia-bihurgailuak erabiltzea; hala nola, abiadura aldakorreko eragile industrialetan eta haize-errotetan.
73 2021eko iraila 73 tuko da modu komunak sortutako korrontearen parte handi bat (2. irudia). Motor industrialetan ez bezala, ibilgailu elektrikoetan ez dago modu komunak sortutako korrontea deskargatzeko baliagarria izan daitekeen lur-konexioa instalatzerik. Beraz, modu komunak hainbat arazo sor ditzake ibilgailua osatzen duten elementu elektriko eta elektronikoetan. Izan ere, interferentzia elektromagnetiko (EMI, ElectroMagnetic Interference, ingelesez) ugari sor daitezke modu komunaren ondorioz. Horiek ibilgailu elektrikoaren beste azpisistema batzuei eragin diezaiekete; hala nola, kontrol unitateei (ECU, Electronic Control Unit, ingelesez) eta haien arteko komunikazioei. Ibilgailuaren fidagarritasunari dagokionez ere sor daitezke arazoak, 5. irudiak erakusten duen bezala. Alde batetik, sortutako tentsio-aldaketa handien ondorioz, posible da estatorearen harilkatuen isolamendua hondatzea. Isolamendua galtzen den heinean, aukera handiagoak daude harilkatuetan zirkuitulaburrak sortzeko, eta, hala, motorra puskatzeko probabilitateak handitzen dira. Gainera, aurretik aipatutako ihes-korronteek motorraren errodamenduetan eragiten dute. Azken horiek dira motor elektrikoetan matxurak sortzeko arduradun nagusietakoak. Nola murriztu modu komuneko tentsioak sor ditzakeen arazoak? Azken hamarkadetan komunitate zientifikoa eta industria elkarlanean aritu dira motor elektrikoek duten arazo horri irtenbideak bilatzeko. Alde horretatik, bi familia nagusitan sailka daitezke modu komunaren efektuak murrizteko erabili ohi diren soluzioak (6. irudia): errodamenduak ihes-korronteetatik isolatzen dituzten soluzioak, eta ihes-korronteak ibilgailuaren txasisera bideratzen dituztenak. 4. irudia. Inbertsore trifasikoaren etengailuek zortzi konbinazio posible izan ditzakete. Konbinazio edo kommutazio-egoera bakoitzari modu komuneko tentsio bat dagokio. Kommutazio-sekuentzia bati dagokion adibidea erakusten du irudiak. Fase bereko etengailuen egoerak osagarria izan behar du, elikadura-iturrian zirkuitulaburra ez sortzeko. Hau da, goiko etengailua piztuta badago, behekoa itzalita egongo da, eta alderantziz. Kommutazio-egoera bakoitzean tentsio-maila jakin bat sortzen da faseko (, eta ). Adibideak argi erakusten du modu komuneko tentsioa ez dela nulua, piramide-itxura duela baizik. Irudia: egileek egina.
74 ELHUYAR 343 74 G A I L I B R E A N Gaur egun, soluzio horietako batzuk baztertu egin dira bideragarriak ez direlako (Faradayren blindajea, besteak beste). Aldiz, onarpen handia lortu dute beste soluzio batzuek. Adibidez, SKF enpresa multinazional suediarra liderra da makina elektrikoen errodamenduen industria-sektorean, eta ibilgailu elektrikoetan arazoak minimizatzeko errodamendu hibridoak erabiltzea proposatzen dute. Aldiz, gainazal birakari eta mugikorretan deskarga elektriko parasitoek eragindako kalteak arintzeko soluzioetan munduko liderra den EST enpresak AEGIS ardatzaren lur-konexioko eraztuna patentatu du, korronteak lurrera edo ibilgailuen txasisera deskargatzeko soluzio gisa. Nahiz eta frogatu den soluzio horietako batzuk eraginkorrak direla, modu komuneko tentsioak sortutako efektuak leuntzea baino ez dute helburu. Beste aukera posible bat da efektu horiek jatorritik ekiditea. Nola? Arazoa errotik zuzenduz. Alde batetik, iragazki espezifiko batzuk proposatu dira, modu komuneko tentsioa blokeatzen dutenak eta propultsio-sistemako beste osagai batzuetara hedatzea eragozten dutenak. Bestetik, kommutazio-sekuentzia berriak ere proposatu dira, modu komuneko tentsioa murrizten edo guztiz ezabatzen duten potentzia-bihurgailu topologiak (7. irudia) eta gailuak kontrolatzeko. Ibilgailu elektriko baten kasuan, azkenengo bi aukerak dira erakargarrienak, ibilgailuetan ez baitago lur-konexiorik. Duten po- 5. irudia. Modu komuneko tentsioaren ondorioz ihes egiten duten korronteek estatoreko harilaren isolamendua erre dezakete, eta kraterrak eta ildaskak eragin errodamenduetan. Irudia: egileek egina. 6. irudia. Ihes-korronteen aurkako soluzio industrialen adibideak. Ezkerrean, korrontea pasatzea eragozten duten soluzioak agertzen dira (isolatzaileak); eskuinean, berriz, ihes-korronteak lurrera edo txasisera (eroaleak) bideratzen duten soluzioak. Irudia: egileek egina. | science |
addi-160020e5abe0 | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59323 | Ibilgailu elektrikoaren joera: 2030a helburu | Aretxabaleta Astoreka, Iker; Robles Pérez, Endika ; Fernández Zubizarreta, Markel ; Martínez de Alegría Mancisidor, Iñigo ; Andreu Larrañaga, Jon | 2021 | Geroz eta ibilgailu elektriko gehiago ikusten ditugu kaleetan eta telebistako iragarkietan. Baina zenbat itxaron behar dugu ibilgailu elektriko bat erosteko? Errentagarriak dira? Merezi dute? Asko dira ibilgailu elektrikoaren inguruan sortzen diren galderak eta mesfidantzak. Artikulu honetan, ibilgailu elektrikoak barne hartzen dituen merkatu aldakor honen zenbait zalantza argitzen dira, begirada 2030ean jarrita.
1. irudia. Energia fotovoltaikoa erabiltzen duten ibilgailu elektrikoen karga-estazio jasangarria. tifikoen kezka nagusietako bat bilakatu da ingurumenaren babesa, berotegi- efektua eragiten duten gasen emisioek arduratuta. Europako Batzordearen epe luzeko ikuspegi estrategikoak adierazten du zer joera izan behar duten berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioek, ekonomia moderno, lehiakor eta klimaren aldetik neutrala izateko; izan ere, 2050erako planetako tenperatura 1,5 oC baino gehiago igotzea saihestu nahi da. Nazioarteko Energia Agentziaren (IEA) aurreikuspenen arabera, ezer egin ezean espero da berotegi-efektuko emisioak bikoiztu
fabrikatzaileak ere gehitu behar zaizkio, ez baitu ezertarako balio kargagailu azkarrak egoteak ibilgailuek kargatze-abiadura horiek onartzen ez badituzte. Gaur egun, ibilgailu elektrikoa erostea erabakitzen duten gehienek garaje-partzela bat dute, ibil- gailua aparkatuta dagoen orduetan kargatzeko aukera baitute. Hala ere, espero da etorkizun hurbilean kargagailu publiko eta pribatuen flota nahiko handia izatea, eta, hortaz, garajerik ez duten kontsumitzaileek errazago kargatu ahal izango dute ibilgailu elektrikoa. Ibilgailu elektrikoa zer izatera irits daitekeen ikusteak lagundu ahal dio azken kontsumitzaileari etorkizuneko erosketaerabakietan. Testuinguru horretan, artikulu honen helburua da jakitera ematea ibilgailu elektrikoen
kontsumitzaileak gehien kezkatzen dituzten bi alderdiek (autonomiak eta kargatze-denborak) zer joera izango duten hurrengo hamarkadan.
BATERIAK ETORKIZUN HURBILEAN Gaur egun, ibilgailu elektrikoen prezioaren % 35 inguru dagokie bateriei, eta, horren ondorioz, ibilgailu elektrikoak oraindik ez du aukera ekonomikorik. 2030erako, baterien prezioa 50 €/kWh-ra jaistea espero da, gaur egungo 130 €/kWh-etatik oso urruti, eta horrek, prezioari dagokionez, askoz ere irisgarriagoa egingo du ibilgailu elektrikoa. Automobilgintzaeta industria-baterien Europako fabrikatzaileen elkartearen (EUROBAT) arabera, aurreikusten da bateriek 2030erako egungoek baino lau aldiz energia-dentsitate handiagoa izango dutela, eta horrek esan nahi du ibilgailu berak gaur egun baino lau aldiz autonomia handiagoa izango duela bateria-bolumen berarekin. Bestalde, adituek aurreikusten dute baterien bizitza erabilgarria ere 25 urtera arte luzatuko dela (gaur egun 10 urtekoa da), eta, gainera, espero da baterien birziklagarritasuna % 85ekoa izatera iristea. Azken hori oso berri ona litzateke planetarentzat. Hori guztia nahikoa ez balitz, espero da baterien eraginkortasuna pixka bat gehiago handitzea, eta % 90etik % 95era hobetzea. Ezaugarri horiekin guztiekin, ondoriozta daiteke bateriek hobekuntza nabarmena izango dutela, eta horrek bultzada handia eragingo dio ibilgailu elektrikoaren teknologiari, bai ibilgailu elektrikoen autonomiari dagokionez, bai amaierako prezioari dagokionez.
KARGATZE-DENBORAK: ENTXUFATU, KARGATU ETA JARRAITU Ibilgailu elektriko baten kargatze-denborei buruz hitz egiten denean, funtsean, bi alderdi hartu behar dira kontuan: kargatzeko moduak eta kargatze-estazioen potentziak. Gaur egun, ibilgailu elektrikoak kargatzeko lau modu daude arau eta estandarren bidez definituta: • 1. modua: oinarrizko kargatze-modu honetan, ibilgailu elektrikoaren eta sarearen arteko lotura Schuko motako ohiko korronte-hartune baten bidez egiten da. Beraz, ez dago komunikaziorik sare elektrikoaren eta ibilgailu elektrikoaren artean. Kargatze luzeetarako gomendatutako gehieneko korrontea 10 A (2,3 kW) da. Kargatze-modu honetan, instalazioak babes diferentziala eta magnetotermikoa izan ohi ditu. Potentzia eta tamaina txikiko ibilgailuak kargatzeko erabili ohi da, hala nola potentzia txikiko eta bateria-ahalmen txikiko bizikletak eta motor elektrikoak. Hala ere, ahalmen eta potentzia handiko bateriak dituzten ibilgailu elektrikoak kargatzeko ere erabil daiteke, nahiz eta hori ez den modurik egokiena. • 2. modua: kasu honetan, 1. moduan ez bezala, auto elektrikoaren eta sarearen arteko konexioa ez da zuzena. Sarerako konexioa Schuko edo EEE/CETAC motako behe-tentsioko 16 A edo 32 A motako konektoreekin egin daiteke. Kargatzean, 70 A-ko (17,5 kW) potentzia maximoa lor daiteke tentsio monofasikoan, eta 63 A-koa (30,2 kW) trifasikoan 2. Kargatze-modu honetan, beharrezkoa da babes diferentziala eta magnetotermikoa izatea, baina, horretaz gain, kablean segurtasun-sistema bat dago inplementatuta, ibilgailu elektrikoaren konexioaren fidagarritasuna kontrolatzeko eta kargatze-parametro batzuk ezartzeko. • 3. modua: modu honen eta 2. moduaren arteko alde nagusia komunikazioan dago: 3. kargatze-moduan, ibilgailu elektrikoak kargatzeko berariaz diseinatutako kargagailu bat erabiltzen da (1., 2. edo 3. motakoa), eta, 2. moduan bezala, tentsio monofasikoan 70 A (17,5 kW) eta trifasikoan 63 A (30,2 kW) arteko potentzia maximoa lor daiteke faseko. Babesak kargatze-azpiegituran bertan sartu behar dira, funtzio osagarri batzuk ahalbidetzeko, hala nola lur-hartunea etengabe egiaztatzea, konexio zuzena egiaztatzea, kargatzea aktibatzea eta desaktibatzea, eta kargatze-potentzia bat hautatzeko aukera (erabiltzailearen lehentasunen edo ibilgailuaren berariazko beharren araberakoa). • 4. modua: kargatze-modu hau ez da korronte alternoarekin egiten, 1., 2. eta 3. moduekin ger- tatzen den bezala; kasu honetan, kargatzea ko- rronte zuzenean egiten da. Kargatzeko modu hori korronte zuzeneko kargatze azkarreko estazioei dagokie; CHAdeMO edo CSS Combo-2 konektoreekin egiten da, eta normalean 50 kW eta 250 kW arteko kargatze-potentziak jasaten ditu, nahiz eta gaur egun IEC 62196-3:2014 arauak 350 kW-erainoko kargatze-potentziak onartzen dituen. Modu honek, 3.
2Monofasikoa etxeetan izan ohi dugun sare elektrikorako konexioa da, eta sare trifasikoa makineria dagoen enpresetan egon ohi da.
1. eta 2. kargatze-moduak 3. kargatze-modua
4. kargatze-modua 2. irudia. Kargatzeko modu bakoitzak bere konektore-aukerak ditu. Gaur egun, Europako ibilgailu elektrikoen artean gehien ikusten den konektorea 3. kargatze-moduari dagokion 2. konektore-mota da. Potentzia-maila txikietarako erabiltzen diren Schuko eta EEE/CETAC konektoreek ere 2. motako konektorea erabiltzen dute kargatze-kablearen beste muturrean, gehienetan.
kargatze-moduak bezala, beharrezko babesak eta komunikazio-funtzio gehigarriak ditu azpiegituran: lur-hartunea etengabe egiaztatzea, konexio zuzena egiaztatzea, kargatzea aktibatzea eta desaktibatzea, eta kargatze-potentzia bat hautatzeko aukera (erabiltzailearen lehentasunen edo ibilgailuaren berariazko beharren araberakoa). 2030era begira, espero da estandar hauek potentziamaila altuagoak ahalbidetzea. Gaur egun erabiltzaileek kargatze-denborarekiko duten ardura kontuan izanda, normala litzateke estandarrek potentzia altuagotako sistemak hartzea barnean, datozen urteetan. Hainbat ikerketaren arabera, 600 km-ko autonomia duen errekuntza-ibilgailu baten gasolina-tanga betetzeko 5 minutu behar dira batez beste. Ibilgailu elektrikoen kasuan, 350 kW-eko kargatze-sistema bat adibidetzat hartuz (estandarizatutako potentzia maximoa), Toyota Prius auto bat (zeinak 8,8 kWh-ko bateria eta 40 km-ko autonomia baititu) minutu batean kargatzea lortuko genuke; Tesla Model S auto bat (100 kWh-ko bateria eta 610 km-ko autonomia), berriz, 17 minutuan kargatuko litzateke. Hortaz, gaur egun, gasolina betetzeko denborarekin alderatuz, ibilgailu elektrikoen erabiltzaileek 12 minutu "galduko" lituzkete karga bakoitzeko.
ETA ORDUAN ZER? MEREZI DU GAUR EGUN IBILGAILU ELEKTRIKO BAT EROSTEA? EDO ITXAROTEA KOMENI ZAIGU? Erantzunak konplexua dirudi, baina geroz eta errazago erantzuten zaio galdera horri. Klima-aldaketari aurre egiteko bada, erantzuna erabatekoa da: bai, noski! Norbere ekonomiari begira, egunerokotasunean joanetorri laburrak egiteko bada, eta kargatzeko lekua badugu (adibidez, etxean edo enpresan), bai, merezi du. Ordea, urruti dauden helburu gutxi batzuk sarri bisitatzen baditugu, ondo begiratu beharko litzateke non dauden kargatze-sistemak ibilbide horretan, eta hori kontuan izanda antolatu beharko genuke ibilbidea. Testuinguru honetan, Iberdrola taldearen Smart Mobility plana urrats erabakigarria da Espainian ibilgailu elektrikoa garatzen eta hedatzen laguntzeko. 2023rako aurreikusten du 2.500 kargatze-estazio instalatzea Espainiako autobide eta korridore nagusietan eta hiri nagusietako sarbide publikoko espazioetan. Plan horrek aurreikusten du 50 km-tik behin gutxienez kargatze azkarreko estazio bat martxan jartzea, eta, hala, herrialde osoan autonomiaz bidaiatzeko aukera bermatzea. Hori sakonago aztertzeko, kontuan izan behar da ekonomikoki errentagarriak diren bi alderdi nagusi dituela ibilgailu elektrikoak. Lehenengoa, ibilgailu elektrikoaren 1. mota 2. mota 3. mota Schuko EEE/CETAC
eraginkortasuna da. Konbustioko ibilgailu baten motorrak 5 litro behar ditu batez beste 100 km egiteko, eta horren energia-baliokidea 45 kWh da. Ibilgailu elektriko batek, ordea, soilik 15 kWh inguru behar ditu. Gaur egungo energiaren eta gasolinaren kostuak kontuan izanda, kalkulu azkar bat eginda, erraz ikus daiteke konbustioko ibilgailuek 6,5 € gastatzen dituztela 100 km egiteko, eta ibilgailu elektrikoek, 1,3 €; bizitza erabilgarri osoan (250.000 km), 16.250 € eta 3.250 €, hurrenez hurren. Bigarren alderdia mantenuari dagokiona da; Volkswagen fabrikatzaileak egindako azterketa baten arabera, bizitza erabilgarri osoan 2.500 € inguru aurreztu daitezke ibilgailu elektrikoen mantentzebeharrizan murriztuei esker. 2030era begira jarriz gero, galderari are errazago erantzuten zaio. Ordurako, bateria hobeak eta merkeagoak izango dira merkatuan, eta horrek zuzenean ibilgailu elektrikoak konbustiokoak baino merkeagoak izatea ekarriko du. Gainera, kargatzeazkarreko azpiegiturak hedatuago izango dira ordurako, eta kargatzearen ikuspuntutik erabiltzaileen erosotasuna bermatuko da. Ondorioz, esan daiteke 2030ean ibilgailu elektrikoa erostea izango dela erabiltzaileen aukera lehenetsia; lehenago ez bada, noski. | science |
addi-3259921b10e4 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59331 | Albaolaren 25. urteurrenerako komunikazio kanpaina | Intxausti Castiñeira, Nerea | 2023-01-17 | "Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera." 4
1. SARRERA Gradu Amaierako Lan honen helburua Albaolaren 25. urteurrenean hogeita bost urte luzetako istoria kontatzea da. Haietan Albaolak antolatutako eta parte izan den gertaera garrantzitsuenak gogoraraziko dira ekintza ezberdinak burutuz, hala nola, prentsaurrekoak edota hitzaldiak. Gertaera hauen bilduma urte beten komunikatuko da, hilabetero gai nausi bati eutsiz. Albaolako komunikazio arduradunaren esanetan, sekula ez zaie elkartearen urteurrenei behar duten garrantzia eman eta, are gutxiago, proiektuari esker itsas ondareak izan duen ibilbideari. Balioa eman behar zaiola dio Enara Novillok, Pasaia itsas ondarearen portu bilakatu bada "Albaola sortu zelako" izan baita (Novillo, 2022). Proiektu handi honen oinarrian Xabier Agote (Donostia, 1964) dago, egurrezko itsasontzien mireslea eta, egun, faktoriako presidentea. Euskal itsas historia da Agotek mantendu nahi duena, eta horretarako itsas ondarea eta haren zabalkundea balioesten ditu. Gaztetan, grin horri jarraiki, Maine-n (Estatu Batuetan) ontzi tradizionalak egiten irakatsi eta, aldi berean, museoa zen leku bat deskubritu zuen, Apprenticeshop izenekoa. Bertara joan eta hiru urte pasa zituen ontzigintza ikasten; traineru baten erreplika ere egin zuen. Eskola-politika zela medio, arazoak izan zituen Agotek ontzia Euskal Herrira ekartzeko, baina Ameriketako euskal diaspora batu eta dirua jartzea lortu zuen, hala, Ameriketatik trainerua Euskal Herrira ekartzeko. Traineru hori dinamizatzeko eta kudeatzeko sortu zen Albaola elkartea eta, bertatik, gaur egun direna. Kulturaren potentzialean sinesten dut eta baita ondasun ez-materialek gizakiari ematen diguten ongizatean ere. Albaolak Oarsoaldeako eskualdeari eskaintzen dion balioa eta memoria azpimarragarria iruditzen zaidan aldetik, aukera izan dudan momentutik egin naiz proiektuaren parte. Ondoren datozenentzat ereduzko bidea egin nuela uste dut gainera, museoko gida modura hasi bainitzen, proiektuaren historia, balio eta publikoarengan duen interesa gertutik ikasiz. Gerora, komunikazio sailaren parte izateko aukera izan dut, eta aurretik ikasitakoa publiko zabalago batera komunikatzeko bidean egiten dugu lan. Orain, beraz, Albaolako komunikazio sailaren enkargu berezi honen aurrean, komunikazio plan egituratu eta neurtu bat eskainiko diot elkarteari. Izan ere, ideiak bultzada eta babes sozial handia du, eta ekintza planifikatuen bidez erreferente handiago bat bilaka daiteke komunikazio digitalari dagokionean, baita jendearen burmuinetan ere. 7
2. LABURPEN EXEKUTIBOA Jarraian datorren komunikazio kanpainaren plangintzak Albaola Itsas Kultur Faktoriaren 25. urteurrenerako komunikazio integratua aurkezten du. Elkartearen testuingurua eta baliabideak kontuan hartuta urte beterako garatutako proposamena da, elkarteak izan duen historia oparoa balioan jartzeko eta itsas ondarea agertoki publikora bideratzeko. Albaolak erreferentzia positiboak jaso ohi ditu publiko orokorrarengandik eta jada ezaguna da, beraz, urteurrena agerpenak areagotzeko eta jendearen burmuinetan posizionatzeko aitzakia izan daiteke. Albaolaren bezero edo bezerogaiei zuzentzeaz gain, horren beharrezko diren boluntariei ere zuzentzen da eta diru edo material iturri diren babesleengana baita ere. Ekintza definituen bidez hedabideetako agerpenak, sare sozialetako eta webgunerako ezarritako helburuak, eta ekitaldietarako helburuak betearaziko dira eta, bide batez, elkartearen marketin helburuak lortzen ere lagunduko da. Komunikazio kanpaina pentsatzeko elkartearengatiko komunikazio etengabea mantendu da, ikerketa egin da eta hau aurrera eramateko Albaolako komunikazio departamentuan jada lanean dauden eta eginbeharrekoa ezagutzen duten Enara Novillo eta Nerea Intxaustik egingo dute lan. Lehena komunikazio arduraduna da eta momentuko erabaki garrantzitsuenak hartuko ditu, aldiz, bigarrenak komunikazio plan hau abiaraziko du. Kanpaina baliabide pertsonaletan inbertsioa egiteko pentsatuta dago, jakinak baitira elkarteak finantziazio aldetik dituen murriztapenak eta baliabide pertsonaletan egiten da apostua, baliabide materialetarako inbertsioa ahalik eta murritzenean mantenduz. Agerpen publiko handiko, baina, aldi berean, egingarria den kanpaina garatu da, hogeita bost urtetan egin dena eta egiteko geratzen dena plazaratzeko. 9
3. EGOERAREN AZTERKETA Kanpaina burutzeko aldez aurretiko ikerketa egiteko bigarren mailako iturriak erabili dira (ikerketak, txostenak, artikuluak…), eta baita lehen mailako iturri izan diren elkarrizketa pertsonalak. Zehatzagoak izateko, hiru elkarrizketa pertsonal egin dira Enara Novillo Albaolako komunikazio arduradunarekin, Xabier Agote Albaolako presidentearekin eta Mikel Leoz ondare teknikariarekin. Gainera, Pasaiako Udalarekin, Oarsoaldeako turismo bulegoarekin eta Erme Pedroso Albaolako gerentearekin hitz egin da datuei eta ikuspegiei zegokienean aspektu batzuk argitzeko. a) Kanpo-egoeraren analisia 3.1 MAKROINGURUNEA Makroinguruneko analisia PESTLE ereduan oinarritu da eta jarraian agertzen den taulan haren laburpen bat aurkezten da, azpimarragarriak diren puntuak faktoreka sailkatuta. Analisi garatua ikusi nahi bada 1. eranskinera jo daiteke. 1. taula: Makroingurunearen laburpen taula Datu esanguratsuenen laburpen taula Faktore demografikoak - Bai Euskal Herrian eta bai Pasaian biztanleriak gainzahartze-maila gainditzen du. - Familia-nukleo gehienak Albaolatik gertu bizi dira. Faktore ekonomikoak Zerbitzuek Balio Erantsi Gordinaren %85,9 suposatzen dute Pasaian. Faktore soziokulturalak - Turismoa nabarmena da Gipuzkoa kostaldean eta helduen artean. 10
- Pasaiako museoetara bertartzen direnen gehiengoaren jatorria Frantzia da. - Pasaian gazte gutxi dago eta ez dute museoetara joateko ohiturarik. Faktore teknologikoak Internet konexio murritza dago Albaola dagoen tokian. Ingurumen-faktoreak - Pasaia ingurumena zaintzeko bidean aurrerapausoak ematen ari da, baina ez turismoa bere horretan tratatzeko orduan. Faktore politiko-legalak - EAEn jarduten duten eta irabazi-asmorik gabekoak diren elkarteen legedia erregulaturik dago eta diru-laguntza publikoak jasotzen dituzte. Iturria: Norberak egina 3.2 MIKROINGURUNEA 3.2.1 Sektorea Elkartearen izenari zor, Albaola faktoria-museoaren sektorea konplexua da: aldi berean barne hartu behar ditu ontzigintza tradizionaleko lantegiak, museoak eta ondare babesle diren elkarteak. Izaeraren zehaztasunagatik ez dago munduan antolakunde asko gauza bera egiten duenik eta, gainera, (itsas) ondarearen abstrakzioak eta publikoak gaian duen ezagutza murritzak ez du laguntzen. Mendez mende itsasoak garrantzia handia izan du bai biltzen dituen organismo-aniztasunagatik, munduko ekonomiarako garriobide moduan, oxigeno-hornitzaile bezala, klimaren moderatzaile edo uraren zikloaren funtsezko piezatzat (Uriarte, 2022). Haren gaindi baina, euskaldunek itsas historian zehar bete duten eginkizuna ez da oraindik gizartean oso ezaguna, ezta maila teknologikoan egin dituzten ekarpenak ere. Euskaldunak denbora luzean zehar, hainbat garaitan, ontzigintzaren teknologiaren abangoardian egon 11
dira, eta berrikuntza ugari ekarri dituzte. Denboran zehar, jakinduria amalgama bat sortu da, eta pertsona askok hori mantentzen eta aberasten lagundu dute. Gaur egun, arkeologiak emandako informazioa dago, ikonografia garrantzitsua, ontzigintzari buruzko tratatuak eta dokumentazio ugari, eta horiekin guztiekin nahiko zirriborro zehatza egin daiteke euskal ontzigintzak izan duen bilakaerari buruz (Agote, 2009, 68). Itsasoa izan da euskaldunok izan dugun herrialderik handiena, eta munduan zehar zabaltzea eta aberastasuna lortzea ahalbidetu digu. Oroimen kolektibo hori berreskuratuz gero ulertuko da ez dela kasualitatea inoiz egindako nabigaziorik harrigarrienaren protagonista euskal marinel bat izatea (Agote, 2009, 65). Albaola baino lehen itsas ondareak ez zuen ondare trataerarik, orduan ondarea lehorrekoari eta materiala zena soilik kontsideratzen baizen. Baina, ondare materiala ondorioa da, jakintza, ezagutza, hizkuntzak eta bestelako ondare ez materialaren ondorioz sortutako ondarea, hain zuzen (Agote, 2022). Euskal jatorria duten eta ahaztuta dauden itsasontziak berreraikitzea ondare hori, bai material zein inmateriala, berreskuratzeko modua da Agoteren esanetan. Beraz, Albaola sortzea erabaki zenean Euskal Herriko itsas ondareari bere lekua egin eta aitortza emateko sortu zen. 3.2.2 Lehiakideak (Benchmarking) Lehendik esan bezala, gutxi dira aldi berean ondare-babesle, faktoria eta museo diren elkarteak. Hortaz, alderdi bakoitzeko lehiakide garrantzitsuenak aztertuko dira, baina kokapen geografikoari emango zaio garrantzia, askok presentzia fisikoa dutelako eta bisitetatik bizi direlako. Hortaz, geografikoki Albaolatik gertuen eta antzeko gaiak jorratzen dituzten bi museo aztertuko dira eta lehiakide zuzen bezala tratatuko dira: Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa eta Euskal Itsas Museoa. ● Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa Kantauri itsasoko atun ontzi klasiko bat da. Egurrez eraikia izan zen modu tradizionalak erabiliaz. Arrantzan ehunka bidaia egin ondoren, Itsas Gela elkarteak desegitetik libratu zuen, artisau-arrantzaren eta itsasoaren babesak duen garrantziaren inguruko ur gaineko museo bihurtzeko. 12
Ontzi - museo hau Pasaian porturatuta dago, Gipuzkoan, Albaolatik oso hurbil eta kostaldean zehar irteerak antolatzen ditu. Gainera itsaso-kultura eta marinel-bizitzaren inguruko ekintzetarako deialdi irekiak egiten dituzte. Jasangarritasuna eta planetaren zainketaren ingurukoak izaten dira asko, esaterako, zabor bilketa egunak edo ingurumen hezkuntza jardunaldiak. Online komunikazioari dagokionez, webgune garatua dute, nahiz eta SEOa ez den oso ona. Facebook, Instagramen eta Twitteren hiru egunetik behin argitaratzen dute edukia, eta berdina edo oso antzekoa izaten da hiru sare sozialetan, Youtuben gutxiagotan. Informazioz beteriko argazkiak gailentzen dira, datu edo infografiekin hornituak. Bi hizkuntzetan argitaratzen dute guztia. 2. taula: Materren komunikazio azterketatik azpimarratzekoak Mater - Azpimarratzekoak - Eduki digital landuak eta diseinu aldetik bateratuak (feed polita) Ingurumenarekiko konpromisoa adierazten dute ekintzetan zein sare sozialetan - Asteko / hilabeteko agenda argitaratzen dute - Interakzio eta jarraitzaile gutxi dituzte Iturria: Norberak egina ● Euskal Itsas Museoa Euskal Itsas Museoa Donostiako portuan dagoen museoa da, Euskal Herriko itsas ondarea eta historia zaintzeko, aztertzeko eta hedatzeko asmoz 1991n sortua. Zentro irekia da, jendearengandik gertu dago eta aktiboa da gizakiaren eta itsasoaren arteko harremana zabaltzeko eta itsas ondarea babeste eta berreskuratzeko lanean. Normalean aldi baterako erakusketen eta dinamizazio kulturaleko programa izaten dute eta bisitariak hartatzen dituzte. Itsas Museoaren kudeaketa zientifikoa Albaolak egiten du, museo honetako zuzendaria eta Albaolako ikerketa arduraduna pertsona berdina da: Xabier Alberdi. 13
Jardueren eta Komunikazioaren arduradun bat dago museo honetan: Laida Canseco Etxabe. Webguneak Gipuzkoako Aldundiaren babesa du eta haien webgunearen forma eta irudikoa da. Prentsa atala oso osatuta dago, ekitaldi bakoitzeko prentsa oharra, dossierra eta argazkiak deskarga daitezke. Facebooken eta Twitterren argitalpen landuak egiten dira eta asteroko maiztasunarekin. Oro har testu motzak izaten dira eta irakurterrazak, baina ez dute arrakasta handirik. Instagramaren kasuan bideo gehiago ageri dira eta argazkiek kutsu artistikoagoa dute. Bi hizkuntzak erabiltzen dira. 3. taula: Euskal Itsas Museoaren komunikazio azterketatik azpimarratzekoak Euskal Itsas Museoa - Azpimarratzekoak - Aldi baterako erakusketa eta dinamizazio kulturalak antolatzen dituzte - Prentsa atala oso egoki dute webgunean - Facebookeko eta Instagrameko ikus-entzunezkoa eduki moldatu egiten dute - Instagram story-etan istorioak kontatu eta interakzioa eragiten dituzte Jendearen iritzia eta esperientzia partekatzen dute aipu bidez - Interakzio gutxi lortzen dute Iturria: Norberak egina 2. Eranskinean ondarea-babeslea diren elkarte esanguratsuenen azterketa topa daiteke: AGALCARI Asociación Gallega de Carpintería de Ribeira eta La Asociación de los Museos Marítimos del Mediterráneo, Espainia mailan itsas ondare-babesle garrantzitsuenak direlako, Albaolaren ondoren. Bestetik, faktoria moduan ala ontzi tradizional baten erreplika egiten jardun duen edo egun diharduen elkarteak ere aztertu dira 2. eraskinean: Hermione La Fayette eta El Galeón Andalucía. Hauek ez dira lehiakide zuzenak, urrun ekiten dutelako eta modu eta baldintza oso ezberdinetan, baina "errepliken" diferentzia nagusienak azpimarratu nahi izan dira. Lau elkarte hauen izaera, ekintzak eta online komunikazioak ere aztertu dira eranskin berean, kanpaina honetan gizarte-sareek garrantzia handia dutenez haien sare sozialen analisi sakonagoa egin da bakoitzak online komunikazioa nolakoa den jakiteko. 14
Azkenik, bada Euskal Herrian biztanleek eta turistek erreferentziatzat duten museo esanguratsu bat (Koons, 2021): Guggenheim Museoa; 2. eranskinean baita ere azken museo honen online komunikazioa aztertu da gehienbat, nahiz eta geografikoki eta gai aldetik aldendu, online arrakasta handia duelako eta erreferentetzat hartu daitekeelako. Jarraian azaltzen den taulan laburtzen dira Benchmarking-etik ateratako ondorio garrantzitsuenak. 4. taula: Lehiakideen analisiaren laburpen-taula Benchmarking analisiaren laburpen-taula - Pasaian itsas kultura eraiki(tzen ari) da: Mater, Pasaia Itsas Festibala, portua… - Museoen komunikazio era da interakzio gehien lortzen duen eredua eta gaztelaniaz idatzitakoak engagament eta arrakasta handiagoa izaten du. - Hizkuntza bat baino gehiago erabiltzeak inklusioa adierazten du, baina testuak luzatu egiten dira eta testu luzeek ez dute arrakastarik. - Sare sozial guztietan antzekoa (ez berdina) publikatzeak batasuna ematen du, profila eguneratuta dagoen sentsazioa. - Webguneak informazio askorekin jantziak eta antolatuta daude gehienetan. - Ontzi tradizionalen erreplika guztiak ez dira diruditenak, beraz, Albaolako eraikuntzaren autentikotasuna azpimarratu behar da komunikatiboki. Iturria: Norberak egina 15
b) Barne-egoeraren analisia 3.3 ALDERDI KORPORATIBOAK Albaola itsas kultur faktoria bat da. 2000. urtean hasi zen itsas kultura eta ondarean aldeko proiektu hau Pasai Donibanen (Gipuzkoa) eta, egun Pasai San Pedroko Ondartxo kalean (Gipuzkoa) kokatzen da museoa eta faktoria den espazio bizia. Hasieratik ontzi tradizionalen konponketak eta eraikuntzak egiten zituzten eta 2014az geroztik, XVI. mendean Kanadan ondoratu zen San Juan baleontziaren eskala errealeko erreplika egiten ari dira museoan bertan. Ia hogeita hamar metro luze ditu eta UNESCOren babesa duen eraikuntza prozesua da. Faktorian ontzigileek soilik ez, formakuntza egiten ari diren ikasleek eta boluntarioek ere jendaurrean egiten dute lan; den-denek itsas ondarea babestuko duten ontzi tradizionalen sorreran edo konponketetan dihardute. Albaolak erakunde moduan egiten dituen ekitaldi oro haien helburuak jendaurrera zabaltzeko egiten dira, itsas ondarearen berreskurapenaren garrantzia publiko anitz bati erakusteko, hain zuzen. Horretarako, proiektuen kudeaketa, elkartearen komunikazioa, museoko bisitak eta diru kontuak kudeatzen dituzten lantaldea ere proiektu handi honen parte da. Guzti hau jendartearentzat den aldetik, sortzen duten oro museo formatuan ezagutzeko aukera dago. Eskaintzen den bisita bakoitza bakana eta ezberdina izan ohi da, lantegian proiektu ezberdinak jorratzen direlako eta San Juan baleontziaren eraikuntza prozesua aurrera doalako etengabe. Itsas ondarearen zabalkuntzan egindako jarduerengatik Albaola nazioarteko erreferentzia bihurtu den elkartea da. 3.3.1 Elkartearen ikuspegia, misioa eta balioak Kulturaren bidez mundu hobe bat sortzea da elkartearen helburua etorkizunera, euskal itsas ondarea sortzea eta eraikitzea hartara heltzeko bidea baita. Kultur iraultza burutzeko bidean dira, Euskal Herriak izan dituen ezaugarri ederrak eta, aldi berean, ezezagunenak ezagutzera ematen ari dira. Agoteren esanetan, Euskal Herriari duintasuna itzultzen ari dira perspektiba historikoaz, egiaztatzen Euskal Herrian izan dela munduko teknologikoki itsas 16
naziorik handienetakoa. Transbertsalki ekintza guztietara estrapola daitezkeen eta parte hartzen duten balioak berdintasuna, elkarbizitza, ekologismoa, nazioartekotasuna, galdutako ogibideen berreskurapena, gaztedia eta askatasuna dira (Agote, 2022); bakoitza xeheki azalduta dago 3. eranskinean. 3.3.2 Helburu eta estrategia orokorrak Albaolak elkarte bezala dituen helburuak bi dira nagusiki. Batetik, itsas ondarearen berreskurapenean erreferente bilakatzea munduan. Bestetik, euskal itsas ondarea babestea eta ezagutzera ematea (Agote, 2022). Elkarte bezala baina, ezinbestekoa dute egiten den oro komunikatzea eta publikoari azaltzea, hortaz, komunikazioak baditu bere estrategia orokorrak. Batetik, jendea eta babesleak museora erakarri nahi dituzte, haiek direlako elkartearen diru-iturria eta bizirauteko hauen beharra dutelako; hortaz, museoa saltzea da beste helburu bat. Bestetik, herri edo estatu mailako beste elkarte, turismo bulego, agentzia edo negoziorekin harremanak sustatu nahi dituzte, kolaborazioak eginez eta bertatik ateratzen diren sinergien bidez komunikatu. Argia da, beraz, elkarteak egiten duen lana ezinbestekoa dutela publikoari komunikatzea. 3.3.3 Elkartearen barne-antolaketa Gaur egun elkartea bost sail nagusitan banatuta dagoela esan daiteke eta Pasai San Pedroko Ondartxo pasealekuan dagoen egoitzan, faktoria-museoa den toki berean, egiten dute lan. Denera berrogei langile dira elkartean, haietatik hogeita zazpi faktoriako langileak direlarik. Bakoitzaren departamentuak eta funtzioak 4. eranskinean ageri dira. 17
4.4 KOMUNIKAZIO-AUDITORETZA Gaur egun, gizartera zuzentzerako orduan, eguneraketa jarraitu bat egiten da ekintza komunikatiboetan, baina ez da batere planifikatua. Burutzen dituzten proiektuak ardatz hartuta, haien arabera bidaltzen dira prentsa oharrak edo egiten dira argitalpenak. Oro har, prentsa oharrak, esaterako, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez bidaltzen dira, eskaini beharreko hitzaldiak edo elkarrizketen arabera eta argitalpenak gertaeraren dimentsioen arabera. Estaldura lortu ohi dute (publikatuak izaten dira bost bat hedabidetan) eta telebistako zein egunkarietako kultur orriak betetzen dituzte. Ehuneko zabala erreferentziak positiboak izaten dira eta mezua bat dator enpresak lortu nahi duen erreputazio eta posizionamenduarekin, izan ere, bidalitako prentsa oharren oso albiste antzekoak argitaratu ohi dira. 1. irudia: Oarsoaldeako Hitzan argitaratutako albistea eta Albaolak bidalitako prentsa oharra Iturria: Pasaiako Hitza, 2022 Iturria: Albaola, 2022 18
Argi dago Albaola jende askoren artean dela ezaguna eta hedabide askoren bitartez lortu dela ikusgarritasun hori. Baina, jasotzen duten feedback-a asko bada ere, ez da hurrengo ekintzetarako baliatzen. Novilloren esanetan "sare sozialetan Albaola ikusten dutenetatik ez dakigu zenbat etortzen diren museora". Adibidez, El Diario Vasco Albaolaren babesle nagusienetariko bat da eta babesletzaren barnean, hilabetean bitan igandeko egunkarian faldoi bat jartzeko aukera izaten du elkarteak. Publizitate hori baliatzen badu ere, suposatu egiten da emaitzak ematen dituela eta errentagarria dela. Kasu honetan bada, babesletzaren barneko zerbitzu bat delako eta babesle hori audientzian oinarrituta tentuz erabaki delako erabiltzen da, baina izan zitekeen publizitateak eragin gehiago izatea ostiral batean, esaterako. Guztiak frogatu gabeko emaitzarik gabe egindako ekintzak dira, gehienbat baliabide eskasengatik. Gaur egun Albaolako komunikazio sailean lau pertsonek egiten dute lan eta 5. eranskinean irakur daitezke bakoitzak dituen kargua, formakuntza eta funtzioak. Komunikazio departamentuko hiru langileen artean zuzeneko komunikazio bidez harremantzen dira, bulego berean eta bata bestearen ondoan egiten baitute lan. Nerea Intxaustik online lan egiten du eta berarekin posta elektroniko bidez, telefonoz ala berehalako mezularitzaren bidez komunikatzen dira. Egin beharrekoak kudeatzeko Google Calendar aplikazioa erabiltzen da. Bertan pertsona edo gertaera bakoitzak egutegi bat erabiltzen du eta, beraz, kolore bat. Bertan elkartu behar den jendea eta ordua jasotzen dituzte, baita entrega-data guztiak ere. Bestetik, Albaolako sare sozialek, esaterako, haien egutegia dute eta bertan egiten da argitalpenen plangintza orokorra. Komunikazioa bera ez da inolako kasutan ordaindu publizitate moduan, baina zeharka pertsonal gehiago kontratatu da komunikazioa kudeatzeko azken urteetan eta baliabide tekniko gehiago hornitu dira sailarentzat. 6. eranskinean elkarteak komunikazioan egiten duen inbertsioa ikus daiteke. Hortaz, ez da diruzko aurrekontu handirik izango komunikazio kanpaina hau aurrera eramateko, jada elkarteak dituen baliabide tekniko zein pertsonalekin eramango da aurrera. 19
4.4.1 Hedabide tradizionalak (gureganatuak) Hedabideak dira elkarteak masa publikora heltzeko hedapen gehien lortzeko duen kanala. Esan bezala, hedabideetan ez da ordaindutako publizitaterik egiten, baina earn media asko haienganatzen ditu elkarteak. 2020. urtean zehar bidalitako prentsa oharren bidez eta egindako prentsaurrekoengatik 391 agerpen lortu ziren hedabideetan, haietatik 188 online komunikabideetan, beste 88 paperezko egunkarietan eta 28 telebistan izan ziren, besteak beste. Ohikoena kultura atalean azaltzea da, hots, egunkari amaieran eta orri erdiko luzeera izaten dute, batzuetan orri bikoitza lortzen da. 4.4.2 Sare sozialak eta webgunea (propioak) Orain arteko jardunean sare sozialak eta edukien marketina erabili da asko engagement-a edo interakzioa sortzeko eta horrek funtzionatu du, izan ere, Albaolaren Facebook kontuak 11.284 jarraitzaile ditu. Etorkizunerako aukera mailing-a izan daiteke, gutxitan egiten da elkartearen baliabide falta dela eta (ez dute hartarako tresnarik eta lau hizkuntzetara itzuli behar da guztia), baina egiten dutenean jarraitzaileen erantzunak jasotzen dituzte; jarraitzaileek proiektua zenbat gustoko duten ala elkartea zorionduz idazten dute. Aldiz, ontzigintza proiektuetan interesa duen publikoa da eta, beraz, elkartean gaiari buruz gertatzen ari den guztia jakin nahi badute ere, gaitik aldendu daitekeen edozein komunikaziok ez du harrera onik, umeentzako tailerrek, esaterako. Jarraian, elkarteak egun erabiltzen dituen bitarteko propioak aztertuko dira (Facebook, Twitter, Instagram, webgunea eta newsletterra) eta erreferentzia 2021eko abenduko hilabetea izango da. Analisian sare sozial bakoitzean kuantitatiboki neurgarriak diren metrikak hartu dira kontuan, baina, oro har, Datsegit kopurua edo bisitak, jarraitzaileen perfila, argitalpenak egiteko maiztasuna, hizkuntza, interakzioa eta edukia aztertu dira. 20
● Facebooken: - Kontu arrakastatsuena da, 10.517 Datsegit ditu orriak. Gutxigatik bada ere gizonezko gehiagok jarraitzen dute orria (%55,6), baina gutxigatik. Orotara 35 eta 54 urte bitartekoak dira gehiengoa, espainiar estatukoak dira erdiak eta, zehatzago, donostiarrak, bilbotarrak, madrildarrak edo oreretarrak. Esan behar da argitalpenak bi, hiru ala lau hizkuntzetan egiten direla eta horrek, gehiengoa ez bada ere, publiko atzerritarra erakartzen du (Frantzia, Estatu Batuak, Italia, Argentina…). - Post-a haien horman elkarbanatzen duten guztiei elkarteak Datsegit ematen die eta orrialdea jarraitzen ez dutenei hau jarraitzera gonbidatzen die, engagement estrategia modura. Iruzkinei ere erantzun edo Datsegit ematen die beti, ohikoak izaten dira mezu positiboak edota emotikonodunak jarraitzaileen aldetik. - 11.333ko irismena izan dute argitalpenek. Hilabete alderaketa egitean zenbaitetan kopuru negatiboak lortzen dira irismenean, garaian jorratutako gaien arabera. Esaterako, abendu honetan -%48,8 jaitsi da irismena aurreko hilabetearekin konparatuz. - Gaiaren arabera, baina jarraitzaileek esteketan klik egitea lortzen da. Zenbaitetan Datsegit kopuruak baino hobeak izaten dira estekan klik egindako kopuruak. - Hilabetero ehuneko positiboa lortzen da orrialdeko bisitetan eta Datsegit-etan, oro har. Baina, abendu honetan adibidez, -%46,3 izan dira orrialdeko bisitak eta %64,3 jaitsi dira Datsegit berriak aurreko hilarekin konparatuz. - Testuek, oro har, hizkuntza adierazten dute lehenik (euskara da beti), izenburu bat letra larrian eta ondoren istorioa etortzen da. Dedikazioz sortutako testuak izaten dira, hautatutako informazio eta argazkiekin. Estekak oso ohikoak dira eta etiketak funtsezkoak, baita aipamenak ere. Badira zenbait aipamen beti errepikatzen direnak: Albaolaren laguntzaile nagusiak. Argazkiei dagokienez, argazkilari profesional batek egindakoak dira guztiak. Hona hemen adibide bat: 21
2. irudia: Albaolaren Facebookeko argitalpen baten adibidea Iturria: Albaola, 2022 - Facebooken tresnak erabilita, museo ezberdinetako orrialdeak konparatu eta aste batean interakzio gehien lortzen duen orritik hainbeste lortzen ez duenera antolatu daitezke. Tresna horren arabera, lehiakideen eta inguruko museo arrakastatsuenen artean seigarren postua edukiko luke Albaolak. ● Twitterren: - 2881 jarraitzaile dituzte. 14.000 inpresio lortu ziren hilabete batean. Argitalpen bakoitza argazkiarekin joaten da eta hizkuntza bakoitzeko txio bat argitaratzen da. Normalean, gaiaren arabera, baina gaztelerakoek engagement (Datsegit eta birtxio) gehiago izaten dituzte, baina Albaolak euskarari lehentasuna ematen dio. - Perfilera 1.434 bisita lortu ziren. 22
30 aipamen izan zituzten bestelako kontuetatik. Azpimarratzekoa da, haien komunikazioa egiteaz gain beste kontuek ere egiten diete, gehien bat museoko bisitariek, hedabideek edo agente kulturalek. - Testuak gainontzeko sareetan argitaratzen direnen antzekoak izaten dira, baina aplikazioak mugatzen duen karaktereetara moldatuak. Hizkuntza bakoitzeko (hiru edo lau) argitalpen bat egiten da. Informazioa murrizten den arren, halabeharrezkoa mantentzen da: etiketak eta argazkiak. Izenburua letra larrian idatzi ohi da eta ondoren istorioa. Estekak oso ohikoak dira, baita aipamenak ere, elkarteari gehien laguntzen dioten agenteen profilak gehitu ohi dira. Argazkiei dagokienez, argazkilari profesional batek egindakoak dira guztiak; hizkuntza bakoitzerako argazki bat hautatu ohi da. Hona hemen adibide bat: 3. irudia: Albaolaren Twitterreko argitalpen baten adibidea Iturria: Albaola, 2022 23
● Instagramen: 5.010 jarraitzaile ditu kontuak. Gizon eta emakumeen arteko aldea ez da esanguratsua, nahiz eta gizon gehiagok jarraitzen duten kontua. 25 eta 54 urte bitarteko publikoa da Instagramekoa. Gehiengoa espainiar estatukoa da, baina ehuneko aipagarri bat (%12,5) Frantziakoa da. Zentzuzkoa den moduan, Donostia ingurukoa da publiko gehiena Instagramen, madrildarrek jarraitzen dituzte, Bilbokoek gero, Bartzelonakoek eta Oreretakoek. - 3216ko irismena izan dute argitalpenek. Normalean interakzioa lortzen dute argitalpenetan iruzkin bidez, mezu positiboak izan ohi dira eta elkarteak erantzun edo Datsegit ematen die iruzkinei. Argitalpen bakoitzeko story bat igotzen dute eta erantzunak jasotzen dituzte jendeak story-a erreakzionatu duelako edo mezu batez erantzun duelako. - Testuek, oro har, hizkuntza adierazten dute lehenik (euskara da beti), izenburu bat letra larrian eta ondoren istorioa etortzen da. Dedikazioz sortutako testuak izaten dira, hautatutako informazio eta argazkiekin. Estekak oso ohikoak dira eta etiketak funtsezkoak, baita aipamenak ere. Badira zenbait aipamen beti errepikatzen direnak, Albaolaren laguntzaile nagusiak izaten dira, hain zuzen. Argazkiei dagokienez, argazkilari profesional batek egindakoak dira guztiak. Hona hemen adibide bat: 4. irudia: Albaolaren Instagrameko argitalpen baten adibidea Iturria: Albaola, 2022 24
● Webguneko trafikoa: Webgunea ez dago oso eguneratuta, elkarteak bidalitako newsletterrak ala sare sozial bidez zabaldutako albiste garrantzitsuenak elkarbanatzen dira, baina ez maiztasunez. Webgunea ez da elkarteari buruz jakinaren gainean egoteko bidea, bertan idatzitakoa baino gehiago egiten baitu, baina bertan faktoria eta San Juan Baleontziaren eraikuntzak bereizten dira, ikasteko aukerak eta baita elkartean parte hartzeko aukerak ere. Azken aukera honetarako baina, zailtasunak izan ditzake webguneak, ez baitago bertatik ordaintzerik. Lau hizkuntzatan irakur daiteke gehiengoa, nahiz eta albisteak batzuetan bi hizkuntzetara soilik itzultzen diren. Esan daiteke webgunea osoa dela, baina ez informazio eguneratuarekin. Elkartearen komunikazio departamentuaren esanetan, webgune berria bidean da. - Bisitariak: 2.715, horietatik berriak 2.557 (%82,8) - Bisitak (sesiones): 3.614 - Bisitak bisitariko: 1,33 - Ikusitako orriak bisitako: 2,84 Bisitako bataz besteko denbora: 00:02:03 - Errebote-tasa: %52,91 - Jatorria (herrialdeak): - Espainiar estatua: %73,32 - Frantziar estatua: %8,2 Amerikako Estatu Batuak: %5,44 25
c) EGOERAREN DIAGNOSIA (AMIA) Egoeraren diagnosian aztartutako eta aipatutakoak egindako ekarpen garrantzitsuenak AMIA taula batean laburtuko dira jarraian eta ideia bakoitza azalduko da beherago. 5. irudia: AMIA analisia Iturria: Norberak egina 27
Ahultasunak Baliabide digitalen eskasia egoitzan Komunikazioko langileek ordenagailuak dituzte, baina ez dute beti ondo funtzionatzen eta geldoak dira. Gainera, Internet konexioa ez da beti egonkorra egoitzan. Horrek askotan lana atzeratzen du. Marketin eta komunikazio digitaleko tresnak ere ez dituzte eskuragarri, esaterako, Mailchimp edo CRM bat. Proiektu asko gauzatzen dira batera Proiektuei ezetz esan ezin eta bost batera antolatu beharrak saturazioa eta koordinazio falta ekartzen du askotan, baita denbora falta ere eta horrek langilean nekatzen ditu. Taldearen koordinazioa hobetu beharra Aurreko ahultasunaren haritik, komunikazio-tresna falta dago langile guztien koordinazioa bermatzea eta guztiari erantzun bat ematea errazagoa izan dadin. Bezero izandakoek nola ezagutu dituen ezin jakin Jendea elkartera hurbiltzen da hainbat modutan eta etengabe, baina komunikazio sailak ez du modurik jende horrek nola ezagutu dituen jakiteko. Beraz, komunikazio-bide edota aukera asko galtzen egon lirateke publikoaren haien berri nola izan duen jakin gabe. Komunikazio langileen espezializazio falta Komunikazio saileko bi pertsona komunikazioan hasi berriak dira eta, ikuspegi berritzaileak eskaini ditzaketen arren, datuen kudeaketa ala marketinean jakintza falta zaie. Sare sozialetan neurtu gabeko jarduna Protokolo batzuk jarraitzen dira komunikazio bat egiten den bakoitzean, baina beste gauza askoren atzetik geratzen dira gehienetan. Sare sozialetako emaitzak ez dira kontatzen denbora eta baliabide faltagatik eta aukera asko galtzen dira alde horretatik. 28
Mehatxuak Gizarteak elkartea San Juan baleontziaren eraikuntzarekin soilk lotzea Jende askok elkartearen sorreratzat eta helburutzat San Juan Baleontziaren eraikuntza du, baina ia 15 urte lehenago hasi zen elkartea. Baleontzia bada Albaolaren proiektu handiena, baina ez bakarra. "(Itsas) ondarea"ren abstrakzioa Ondarea ukigarria ez den aldetik, gizarteari ulergaitzagoa egiten zaio elkarte batek hori babestu nahi izatea eta, are gehiago, itsas munduko ondareaz ari garenean, zeina urte luzez aztertu eta kontatu gabe egon den. Horregatik baita ere, egun publikoak ez du irakatsitako ezagutzarik eta horrek elkarteak publikoari zuzentzen dion komunikazioa zailtzen du. Administrazio publikoarekiko nolabaiteko dependentzia ekonomikoa Elkarte orok erakunde publikoetatik jasotako laguntzek fakturak ordaintzeko balio izaten dute eta beharrekoak dira elkartearen funtzionamendu optimorako. Dena dela, dependentzia ekonomikorik ez dago, babesle pribatuak ere badituztelako. Museoaren kokapen geografikoa Museoa ez dago hiri erdialdean, herrian eta baztertuta dago. Leku bezala paregabea da eta elkartearen filosofiarekin bat egiten du, baina lekua aurkitzea zaila izan daiteke. Museo gutxi, baina indartsuak inguruan Pasai San Pedro hiria ez den aldetik ez dago museo askorik gertu, baina kilometro gutxitara asko dira itsasoarekin zerikusia dutenak eta bisitari asko erakartzen dituztenak (ikusi Benchmarkinga 12. orrialdean). 29
Indarguneak Itsas kultura eta ondarearen erreferentea Euskal Herrian ez da itsas kulturarengatik eta ondareagatik lan egiten duen beste elkarterik, haien jardunean aitzindariak eta erreferenteak dira. Elkartearekiko hautemate eta jarrera positiboa publikoaren aldetik Bisitariek izaten duten jarrera oso positiboa izan ohi da eta hala nahi izaten dutelako utzitako feedback-a baita ere. Publikoak elkartearekiko hautemate positiboa duela ondoriozta daiteke eta horrek onurak ekartzen diokio Albaolari sinesgarritasun eta erreferentzia aldetik. Babesle pribatuak Proiektuari babesa ematen dioten enpresa zein erakundeek ekarpen ekonomikoak zein materialak egiten dizkiote elkarteari eta horrek independentzia ekonomikoa eskaintzen die. Hala, askatasuna dute hurrena egin nahi dutena erabakitzeko. Espazio bizia eta ikusgarria den museoa Museoaren parte da San Juan baleontziaren zuzeneko eraikuntza eta horrek bizitasuna eta ikusgarritasuna eskaintzen dio elkarteari, ontzi oso handia baita. Izan ere, askotan elkartea eraikuntza honekin soilik lotzen da. Prentsaren erantzun ona prentsa komunikatuen aurrean Albaolak posta elektroniko bidez bidaltzen dituen prentsa ohar asko azaltzen dira hedabideetan eta prentsaurrekoetan ere estaldura mediatikoa lortzen dute, irrati, telebista zein prentsan. Bi faldoi hilabetean Diario Vascon Diario Vasco babesle garrantzitsuenetariko bat da eta xede-talde asko elkarbanatzen dituzte elkarteak eta egunkariak. Hortaz, Diario Vasco Albaolaren agerpen gehienetan azaltzen da eta trukean hilabetero bi faldoi eskaintzen dizkio, ekarpen ekonomikoaz gain. 30
Euskal itsas historia oparoa Euskaldunak ontzigintzaren teknologiaren abangoardistak izan ziren: euskal marinelen historia, haien ogibideak eta eskuratutako jakintza oparoak izan ziren. Historia asko dago kontatzeko eta hori da museo batek behar dutena, beste gauza batzuen artean. Adituak elkartean langile Euskal Herrian ontzigintzaz gehien dakien pertsona Albaolako presidentea da eta, beraz gain, ondarean, ontzigintzan eta historian adituak diren pertsonek egiten dute bertan lan. Profesionaltasuna eta sinesgarritasuna ukaezinak dira. Nazioartekotasuna Bai elkarteak sortutako harreman sareengatik zein ontzigintza eskolako ikasleengatik, Albaola jatorri ezberdineko jende askoren helmuga da. Nazioartean ontzigintzak hainbat espazio publiko hartzen ditu, haien artean konferentzia garrrantzitsuak, eta Albaola haien parte izan da. Sare sozial erabilienetan presentzia, eguneraketa eta interakzioa Plangintza formalik ez, baina sare sozial erabilienetanek eguneraketa izaten dute eta jarraitzaileek argitalpenei erantzuten diete hiru sare sozial nagusitan, edukia moldatu egiten delako. Aukerak Berpiztu diru-laguntza publikoa Berpiztu planak elkartearen baliabide digitalen garapena eta aplikaziorako diru-laguntza publikoa eskainiko du, modu honetara langileek eraginkortasuna irabaziko dute eta kalitate altuagoko lana egin ahal izango dute. Egun lan gehiena era digitalean egiten da eta inbertsio honek langileak lagun ditzake. Filosofiarekiko duen koherentzia transmititzeko aukera Elkarteak bere balioekiko eta filosofiarekiko duen konpromisoa eta koherentzia publikora transmititzeko aukera du, eguneroko jarduna haietan oinarritzen dutelako eta erabakiak 31
haien arabera hartzen direlako. Beraz, publikoa bertaratzen denean koherentzia hori ikus dezake. Gauza bera egiten duen antolakunderik ez Euskal Herrian Itsasoarekin lotutako hainbat elkarte dauden arren, ontzigintza tradizionalaren eta itsas ondarearen babesean diharduen erakunderik ez dago. Horrek Albaolari esklusibotasuna eta aitzindari izateko aukera ematen dio, bai Euskal Herri mailan eta bai, kasu onenean, nazioartean ere. Ezagutzaren transmisioa Balioetan (ikus balioak 12. orrialdean) azaltzen den bezala, Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskolarekin oraindik argitaratu gabekoa, baina ikertutakoa hurrengo belaunaldiei transmititzeko proiektua da. Elkarteak urte luzez jarrai dezake ondarea berreskuratzen modu honetan. Hirugarren sektorearen indarra herrian Turismoa erakartzen duen herria da Pasaia eta Donostiatik gertu dagoena, beraz, zerbitzuak ez dira falta inguruan. Honek jendea erakartzen du herrira eta zerbitzuak hobetzera bultzatu udaletxea. Museoaren berrirekiera Aste Santurako Aste Santuan museoa lan batzuk aurreratuta berrireki zen eta diru-iturri gehiago eskuratzeko aukera izan zen. Museoa irekita edukitzea oso erakusleiho garrantzitsua da elkartearentzat. Newsletterra Egun newsletterra gutxitan bidaltzen da, baina bidaltzen denean erantzun positiboak eskuratzen ditu eta interesatuta dagoen pertsonarekin modu pertsonalizatu batean komunikatzeko aukera ematen du. Gaur gaurkoz zaila da newsletteren bidalketa egitea tresna faltagatik. 32
4. HELBURUAK 25. urteurrena dela eta egingo den kanpaina komunikatiboak jomuga propioak izango ditu, hala amaiera aldera hauek berreskuratu eta helburuak zein puntura arte bete diren ala ez jakiteko. Prozesuan zehar garapena ere ebaluatuko da. Albaolak kanpaina honekin lortu nahi duena da jendeak ikusi dezan elkartea ez zela 2014an San Juan baleontziaren eraikuntzarekin hasi, urte batzuk lehenago baizik, eta uste baino historia luzeagoa dutela atzetik. Izan ere, lehen aipatu bezala, Albaola interes publikora sartzeko bultzada XVI. mendeko itsasontziaren eraikuntzak eman zion, oso ezagun egin zituen mundu mailan eta publiko orokorrak elkartearen bidea horregatik eta horretarako egin zela pentsatzen du (Novillo, 2022). Hortaz, elkartetik urteurrena erabili nahi da aditzera emateko 25 urte daramatzatela itsas ondarearen berreskurapenean lanean eta horregatik bihurtu direla erreferente mundu mailan (Agote, 2022). Urte hauetan egin dituzten harreman guztiek gaur egun itsas ondarearen munduan duten posizionamendu hori eskaini die eta itsasoaren munduan murgilduta dagoen orok badaki hori (Novillo, 2022). Beraz, plangintza honekin komunikatu nahi dena da 25 urte oparo eta oso daramatela itsas ondarearekin eta ondarearentzat lanean, eta adituak direla. Helburu komunikatiboei dagokienez, jarraian zerrendatutakoak izango dira atalez atal plangintza hau landu bitartean baloratu beharrekoak: 4.1 Orokorrak Elkarteak jada dituen marketin helburuak lortzen lagunduko du kanpainak, esaterako, babesleak erakartzen edota museorako sarrera gehitzen. Denbora-tarte zehatz batean jardungo duen kanpaina denez, komunikazio eta marketin helburu orokorrei eskaintza egingo die, baina hauek ez dira ardatz izango. 33
4.2 Hedabideak Prentsa - 6 prentsa ohar bidali, bi hilero bat. - 18 agerraldi lortu. Prentsa ohar bakoitza bi bertako hedabide eta estatu mailako batean azaldu (paperean edo digitalean). Beraz, 12 agerraldi bertako hedabideetan eta 6 estatu mailako hedabideetan. - Zehaztutako posizionamendu atributuak albistean agertzea. Irratia - 6 prentsa ohar bidali, bi hilero bat. - 6 aipamen lortu, haietatik lau bertako irrati batean eta beste bi estatu mailakoetan. - Zehaztutako posizionamendu atributuak albistean aipatzea. 4.3 Sare sozialak Facebook - 11.300 jarraitzaile (138 faltan) lortu. Hilabetero 11 eta 12 jarraitzaile artean lortu bataz bestean. - 5 iruzkin lortzea argitalpeneko eta 50 aldiz elkarbanatu izana. Argitalpenari Datsegit ematen dietenen artean %55ak jarritako estekan klik egin izana. - Hilabetero ehuneko positiboa lortzea orrialde bisitetan. - Hilabetero ehuneko positiboa lortzea orrialdeko Datsegit-etan. Argitalpenaren iritsiera -%20 eta ehuneko positiboaren artean mantentzea. 34
Twitter 3.000 jarraitzaile (122 faltan) - 10 Datsegit lortzea eta 3 birtxio argitalpeneko 8.000 inpresiotara iristea hilabeteko errepasoan (14.000 izan ziren 2021eko abenduan) - Perfilera 1.200 bisita lortzea (1.434 izan ziren 2021eko abenduan) 30 aipamen beste kontuetan (2021eko abenduan 30 lortu ziren) Instagram 5.010 jarraitzaile lortzea (112 faltan), 9 eta 10 jarraitzaile bitartean hilabetero, bataz bestean). - 3500 pertsonako irismena lortzea (3216 izan zen bataz bestekoa 2021ean). - Interakzioa: Gutxienez 3 komentario publikazioko eta esteka bat egotekotan gutxienez 80 pertsonak bisitatu izana. - Instagram Storyetan edukia ikusi dutenen %5ak Datsegit ematea eta 4 erreakzio story bakoitzeko. 4.4 Webgunea Bisitariak %11 handitzea (3.014), horietatik berriak %70 izatea - Bisitak 3.700 izatea (3.614 izan ziren 2021eko abenduan) Bisitari bakoitzeko bisitak 1,33tik 1,5era igotzea Bisitako ikusitako orriak 3ra igotzea (2,84 izan zen 2021eko abenduan) Bisitako bataz besteko denbora minutu erdian luzatzea (00:02:33) - Errebote-tasa %40ra jaistea (%52,91 izan zen 2021eko abenduan) 35
4.5 Ekitaldiak - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko - Ekitaldi guztietatik bik aditu edo iritzi liderren baten aitortza edo babesa jaso izana Ekitaldietarako helburuak ezartzerako orduan kontuan hartu behar da ez direla lehendik halako asmo eta formatura egokitutako ekitaldiak egin, beraz, ez dago erreferentziazko zenbakirik, elkarteak lortu nahiko lukeen parte-hartzaile zenbakia eta hedabideetako hedapena soilik. 36
5. XEDE-TALDEAK Itsas mundua, ontzien eraikuntza eta historian interesa duen jendearentzako elkartea da Albaola, gertutasunagatik gehienbat Euskal Herriko mailako biztanleriarentzat, baina nazioartean zabaldutakoa. Maila sozioekonomiko ertaina eta erretiratutako jendea izaten da publiko ohikoena, nahiz eta hardun familiak eta ikastolak ere gerturatzen diren. Arteagatik eta historiagatik gutxieneko jakin-mina duen biztanleria zatia gerturatzen da, egun itsas ondarea mantentzearen garrantzia ulertzen duena eta babestu nahi duena. Gerturatzen den orok jarrera positiboa izaten du, boluntario moduan, bisitari moduan ala sustatzaile moduan bertaratzen delako; askok ekonomikoki laguntzen dute eta beste batzuk jakintzaren hedapenean (blog, sare sozial edota erreportaje bidez). Plangintza honetan xede-talde ezberdinak egongo dira, komunikazio ekintzak bide ezberdinetatik egingo direlako eta formatu bakoitzean publiko ezberdin batera iritsi nahi izango delako. 5.1 Lehen mailako xede-taldeak Boluntarioak Oro har, proiektuarekin hurbiltasun eta interesa izango duen publikoa izango da, urteurrenaz nolabait jakitun izan eta tarte interesgarri bat pasatu nahi duen jendea. Gertu bizi den jendea da. Albaolaren garrantziaz jakitun da eta proiektua babestu nahi du parte hartuz. Faktoria-museoaren berezitasuna ezagutzen du eta antolatzen diren proiektuen balio-transmisioa interesatzen zaio. Albaolaren bezero eta bezerogaiak Urteurrenaren harira egingo diren ekintzetarako sare sozialetatik edota hedabideetatik erakarritako publikoa izango dira. Lehen mailako xede taldea da, lehentasun handia 37
edukiko duena eta Albaolaren ibilbide oparo eta luzearen jarraipena transmititu nahiko zaiona. Sare sozialetan jada parte hartzen duen jendea eta noizean behin Albaolak antolatutako ekitaldiren batera jada etorri dena. Jarraitzaile direnak, noizbait izan direnak eta elkartea ezagutu bai, baina sare sozialetako jardueraren berri ez duen jendea sartuko da talde honetan. Baita itsasoa, ontzigintza eta erlazioa duen historian interesa duen jendea, horretaz dihardu eta Albaolak sareetan ere. Geografikoki Euskal Herria da publiko eta publiko potentzial gehien biltzen den gunea, gehienbat museoa bisitatzeko deialdia egiterako orduan. Baina interesdun eta jarraitzaileak estatu mailara, Europa mendebaldera zein Ameriketara zabaltzen dira, ekintzetara etorri ez, baina egiten diren gauzen berri izan nahi duen jendea izango da. Parte hartzailea da, online dela ala off line dela. Horregatik, sare sozialetan argitaratzen den oro bi hizkuntzatan idatziko da gutxienez (euskaraz eta gaztelaniaz), eta gertaera garrantzitsuak lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez). Sektoreko profesionalak Elkartean balioak konpartitzen dituzten bestelako elkarte edo pertsonak dira, haiekin sinergiak egitea bilatzen da elkarren artean hedapena emateko. Ondare elkarteak, antzeko proiektuak ala ontzigile profesionalak dira honakoak. Estatu mailan ala nazioartean hedapena lortzen duen jendea da, itsas ondarearen mundua ulertzen du. Inguruan halako gutxi daudenez urrunagoko agenteetara joan ohi da maiz eta bertako publikoa erakartzen da (Frantziaren kasua). Garrantzitsuak dira ekitaldiak antolatzerakoan (itsas festibalak) eta kongresu profesionaletara joaterakoan elkarteak zeresana eskuratzen duelako eta, beraz, haien burmuinetan erreferente eta helegite izatea garrantzitsua da. Babesleak Proiektuaren bideragarritasuna eta garrantzia azpimarratze aldera, laguntza ekonomikoa edota materiala eskaintzen diote elkarteari, baita ikusgarritasuna eta notorietatea ere. Albaola elkartea faktoria bat baino gehiago dela erakustarazi behar zaie, San Juan baleontzia baino lehenago hasi zela lanean eta proiektuak handitzen jarraitzen duela. Gainera, babesleak elkartearekin edukiko due loturan balioen elkarbanaketa bat egongo 38
da eta interesgarria izan daiteke askorentzat rebranding ala balio bat indartze aldera. Lehen mailako lehentasuna duen xede-taldea da hau ere. 5.2 Bigarren mailako xede-taldeak Berebizikoak diren xede-taldea dira, baina lehen kasuetan masa hedabideen bitartez komunikatzen denean soilik izango dira xede-talde eta, beste biak, helmuga baino, gure xede-taldera iristeko bitarteko ala kanal funtzioa egiten dute. Euskal Herriko publiko orokorra (gizartea) Gizarte orokorraren artean ezagutzea eta aintzatetsia izatea lehentasun handia duen asmoa da, itsas kulturaren erreferente izateko bidean jendearen pertzepzioan ere hala izateko. Atzerritarren bati euskal historia azaldu nahi dion orok Albaola bisitatzeko ideia izan dezan nahi da, itsas kultura euskal historiaren parte egitea jendartean, ondare ez inmaterialari ematen zaion balioa lurralde oso baten balioetara transmitituz. Hedabideak Komunikabideak ere zabalkuntzarako bide oso garrantzitsua dira eta izango dira. Gehienbat prentsa oharrak argitaratzeko tresna izango dira, hala, masetara modu zuzen eta eraginkorrenean heltzeko. Kanpainaren target izango dira publicy-az baliatuko delako albiste oro, hortaz, gertaerak interesekoak eta nahikoa deigarriak izan beharko dira. Ekintza oso berezi bat izan ezean, geografikoki Euskal Autonomia Erkidegoko hedabideetara zuzendutako prentsa oharrak eta ikus-entzunezko materiala izango dira. 39
Iritzi liderrak / adituak Ondare balioa emango dioten iritzi lider edo adituei ere zuzendu nahi da, komunikatzen den oro berresteko sinesgarritasuna dutelako eta gaiarekiko hedapen handi eta eraginkorrak dituztelako, bai xede taldeak elkartearekiko duen sinesgarritasunean eragiteko, bai sektoreko jendearen interesa pizteko. Dena dela, bigarren mailako xede-taldea dira, Albaolak komunikatu dezakeen oro baina gehiago jakin dezaketelako eta Albaolaren erreferentzialtasun eta nazioartekotasunaz, adibidez, jada jakitun direlako. Erakunde publikoak Elkartearen finantzaketa zati bat diru publikoa denez, erakunde publikoek ekarpen monetarioak zein presentzialak egiten dituzte proiektuaren zeresana hedatze aldera. Egia da estatu mailako ala nazioarteko erakunde publikoetako ordezkariek aitortzen duten prestigioa baloratzekoa dela, baina irudi instituzionalizatutik haratago joan nahi da. Hortaz, elkartetik haien autonomia eta erabakitzeko askatasuna aldarrikatzen dute eta xede-talde honek lehentasun baxua edukiko luke. 40
6. ESTRATEGIA 1997an hasi eta hogeita bost urtetako historia luze eta oparoa kalean, sare sozialetan eta prentsa-ekintza ezberdinetan islatzeko modua topatu nahi da, bai digitalki eta baita presentzialki ere. Egin diren ekimen, bidai edo jaso diren aitorpen eta sariak xede-talde ezberdinei zuzenduko zaizkie urte beten antolatuko diren ekintza-multzoan. Horretarako, ardatz kreatiboa, gako-mezuak eta edukien antolaketa estrategikoa zehaztuko dira hurrengo puntuetan. 6.1 Posizionamendu estrategia Albaolak duen posizionamendu estrategia mantenduko da, eta hori zabaltzea eta indartzea bilatuko da. Publiko objetiboaren burmuinetan posizionatzeko estrategia Albaolak jada daukan posizionamendua mantentzea da, baina hilabetero transmititu nahi izango den mezu konkretua igartzea ere lortuko nahiko da eta elkarteaz duten hautematea zabaltzea, hala, planaren helburuetara jotzeko. Hortaz, posizionamendu atributuak hurrengoak lirateke: - "Ontzigintzan erreferenteak gara munduan" - "Nazioartekoak gara" - "Proiektuak etengabe egiten ditugu" - "Kanpaina honekin bereziki elkarteak izan duen historia luzea azpimarratu nahi da eta urte guzti haietan lortutako mugarri garrantzitsuenak gogorarazi" Posizionamendu atributuak zein neurritan betetzen diren jakiteko hedabideetan eta sare sozialetan egindako aipemenak ere begiratuko dira, errelatoa zehaztutako atributuekin eta haietako zenbatekin zein punturaino lotu duten jakiteko. 44
6.2 Hedapen estrategia Hedabideetan ahalik eta agerpen gehien lortu doako hedapen masiboa lortu nahi izango da. Antolatuko diren ekintza guztiak sare sozialen bidez jakinaraziko dira, hauek direlako elkartearen bide propioak. Baina haiez gainera, publiko orokorrago bat erakarri nahiko da interes publiko orokorrago bati zuzendutako ekintzak antolatuz. Pull marketin estrategia erabiliko da, xede-taldeei egokitutako baliozko edukia eta esperientzia eskainiz eta, hala, publikoa elkarteak antolatutako ekintzetara erakarriz (HubSpot, 2022). 6.3 Fidelizazio estrategia Hedapen estrategiaz gain publikoa fidelizatzea ere lortu nahi da, horretarako bai bezero berrien zein orain arte Albaolarekin jardun duten jendearentzako ekintzak proposatuko dira, partehartzaileak baloratu eta haiek eskertuko dituzten aitortzak eginez eta eskerrak emanez. Boluntarioen pertzepziorako marka koherentea eta leiala izaten jarraituko du, konfiantza mantendu dadin. 6.4 Ardatz kreatiboa Lortu nahi den posizionamendua oinarrian jarraipen bat denez, eduki kreatiboa ere orain arte egin denaren segida mantenduz egingo da. Definitutako posizionamendu estrategia transmititzeko erabiliko den leloa: Albaola 25 urtez eraikitzen 45
Elkartearen historia zein eguneroko jardun orokorrari egiten dio erreferentzia. Esaldiaren elipsiak bide ematen dio Albaola eraikitzen ari dena anitza dela ulertzeari, materiala zein inmateriala izan daitekeela, hain zuzen. Leloari hastagh bat gehitzea erabaki da elkarteak maneiatzen dituen lau hizkuntzak direla eta, elkartea haren urteurrenarekin lotu nahi izan delako, baina ez hizkuntza batekin zehazki, hala nazionalitate edota hizkuntza ezberdina duen orok errazago erabili eta zabaldu ahal izango du elkarbanatutakoa. #albaola25 Kanpaina berezitua ezberdintze aldera, Albaolako kontutik iragarritako publikazio bakoitzak #albaola25 mezua izango du ikusgarri eta elkartearen logoari 25 zenbakia txertatuko zaio urtean zeharreko bidalketa edo komunikatu guztietan (prentsa oharretan, esaterako). Sare sozialei dagokienez, elementu korporatibo batzuk gaiaren arabera aldatuko dira, hau da, nortasun bisuala egokitu da hilabetero koloreen bitartez. Hilabete bakoitzeko gaiari kolore bat txertatuko zaio eta Facebook eta Twitterreko goiburuko argazkia aldatuko da kolore horretako ertzak dituela. Hala, hilabete bakarrean gai antzekoa dituzten mugarriak jorratuko dira eta gai aldaketa dagoenean ezberdintzea are errazagoa izango da ikus-baliabideen bitartez. Ekitaldietan 25 zenbakiak presentzia izango du, denaren gainetik azpimarratu nahi den aspektua delako. 6.5 Transmitituko diren gako-mezuak Proiektu osoan zehar badira zenbat mezu publikoari helarazi nahi izango zaizkionak, baina gehienetan inplizituki egingo direnak. Hortaz, zuzenean esan baino, moldatutako copy batean uler daitezkeen gako-mezuak transmitituko dira. Publiko xede-talde bakoitzarentzat intereseko gako-mezu bat edo bi transmitituko zaizkie bereziki, nahiz eta gainontzekoak ere errelatoan txertaturik joango diren. 46
Boluntarioak - "Oso eskertuta gaude laguntzen gaituzuelako, ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". Albaolaren bezeroak eta bezerogaiak - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sektoreko profesionalak - "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". Babesleak - "Elkarte profesionala gara eta erreferenteak izateko helburua dugu". - "Enpresari transmititu diezazkiokegun balio boterestuak lantzen ditugu eta ikusgarritasuna izaten dugu". Bigarren mailako xede-taldeak: Euskal Herriko publiko orokorra (gizartea) - "Albaola eta bere jarduna oso garrantzitsuak dira gizartea aberasteko eta kulturaren bidez mundu hobe bat sortzeko". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Hedabideak - "Albistea informatiboki interesgarria da, eta oso erakargarriak eta ikusgarriak dira ontzien eraikuntzak zein elkartearen istorioak". 47
Iritzi liderrak / Adituak - "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". Erakunde publikoak - "Nazioarteko mailako sareak eta harreman sendoak ditugu". Bide beretik, mezua ahalik eta garbiena izan dadin, esplizituki hurrengoak hartuko dira kontutan: - Ondo ezberdindu 25. urteurrenaz noiz ari garen, sare sozial propioetan #albaola25 erabiliz. - Ondo ezberdindu elkartea eta faktoria: - Elkarteak 25 urte egiten ditu. Faktoriak (lantegiak, eraikuntzarako piezak egiteko erabiltzen den tokiak) orain gutxi egin ditu 7 urte, San Juan Baleontziaren eraikuntzarekin batera. - Babesleei keinu bat egin ahal denean. 48
7. EKINTZAK 7.1 Testuingurua Komunikazio kanpainak presentzia izango du online zein offline alorretan eta zortzi xede-talde ezberdinei bideratutako ekintza komunikatiboak izango dira. Hedabideetan, sare sozialetan zein ekitaldietan oinarrituko den plana izango da. Urte beteko iraupena izango badu ere, aurretiko prestaketa zazpi hilabete lehenago hasi da, uztailean jada martxan jartzeko. Faktoria-museoaren testuingurua kontuan hartuta, berreraikitze lanak zirela eta 2022ko urtarriletik apirilera arte museoa itxita egon zen eta 2022ko maiatzean Albaolak Pasaiako Udalarekin batera antolatzen duen Pasaia Itsas Festibalak hartuko du leku. Festibalaren amaierarekin batera sartuko litzateke plana indarrean, nahiz eta festibalaren ondorengo komunikazioarekin eta Elkano Fundazioaren urteurrena dela eta antolatutako Zerumugatik Harago ekitaldiarekin kointzidituko duen. Enara Novillo komunikazio arduradunaren esanetan Albaolako sare sozialetan bada hiru gertaera horientzako leku, alde batetik, Pasaia Itsas Festibala Albaolaren beraren proiektua ere badelako eta Elkano Fundazioarekin egindako elkarlana udan soilik ospatuko delako. 10. irudia: Urtebeten gertatuko diren ekintza esanguratsuenen denbora-lerroa Iturria: Norberak egina 49
Kanpaina bisualki erakargarria eta ulerterraza egin nahi izan da, horretarako aurretiko dokumentazio lana egin eta, ondorioz, ideiak orden logiko batean sailkatu dira. Dokumentazio lanaren oinarrian Albaolatik bertatik ateratako informazioa dago, bertako artxibotik eta Albaolak urtero osatzen duen memoriatik ere datu ugari hartu dira. Elkarteak berak gordetzen dituen dokumentuetara sarbidea izan denez, bertan ontziolaren hasieratik jazo diren mugarriak bilduz joan eta bertako fundatzaile zein langileekin kontrastatu dira, elkartearentzat interesgarrienak edo garrantzitsuenak diren gertaerak ezinbestean azaltzeko. Clipping-ak ere zeresana izan du, hedabideetan elkarteak egin duen agerraldi bakoitzak datak eta informazio gehigarria eskuratzen lagundu baitu. Iturri pertsonalei dagokienez, planaren prestaketak iraun duen denboran Albaolako komunikazio taldearekin harreman etengabea mantendu da eta Enara Novillo, Xabier Agote eta Mikel Leoz arduradunak elkarrizketatu dira. Itsas ondarean mundu ezezagunean barneratzen, mugarri garrantzitsuen zeresana ulertzen eta elkartearen funtsezko interesak transmititzeko moduak ezagutu dira horrela. 7.2 Teknikak Ekintzak proposatzerako, oro har, harreman publikoak eta online marketin zuzena egingo dira. Publizitate ordaindua ez da egingo, baina babesletza-kontratu batetik lortutako faldoiak aprobetxatuko dira hilabetean behin. Harreman publikoak lantzerakoan publicity-a lortu nahiko da prentsa ohar bat bidaltzen denean eta hala publiko orokorrago bati ekitaldia jakitera eman. Hortaz, harreman publikoen bigarren teknika ekitaldi horiek antolatzea izango da, dena onlinera mugatu beharrean, xede-taldea ikusita, fisikoki ere ekitaldi ezberdinak antolatuko dira. Marketin zuzenari dagokionez, email marketina posta elektronikoa erabiltzen denetan egingo da, sare sozialen marketina edozein jakinarazten ala azalpen ematerakoan, eta pull estrategia argitaratutakoarekin edo antolatutakoarekin norbait konkretuki erakarri nahiko denean. 50
7.3 Edukien antolaketa estrategikoa Edukia antolatzeko elkartearen historian zehar ospatu diren gertakari garrantzitsuenak identifikatu eta presidentearekin kontrastatu dira. Ikerketa honetatik ateratako mugarriei publiko orokorrararen aurrean zentzu bat emate aldera, gertakari guztiak gai zabaletan sailkatu dira estrategikoki eta, haren atzetik, ekintzak pentsatu dira. Hilabeteko gai bat jorratuko da eta gai bakoitzeko hainbat mugarri historiko. Hortaz, jarraian gai bakoitzaren nondik norakoa azaltzen da, ondorengo atalean bakoitzari egokitutako ekintzak zehazteko. Lehen hilabetea 2022ko uztaila izango da eta gaia "SORRERA" izango da. Bertan barne hartuko dira elkartearen bilakaera eta garatzen joan diren espazio ezberdinen mugarriak, hala nola, elkartearen sorrera, ontziola, Ondartxo, faktoria, faktoria proiektu garrantzitsuetarako prestatu denekoa… Jarraian "ONDAREA" erakutsi nahiko da, elkartean hogeita bost urtetan zehar eraiki edo zaharberritu dituen ontzi ezberdinak aurkeztuz. Batetik, Albaolak berreskuratu edo zaharberritu dituen ontziak daude, bestetik, kanpo enpresekin kolaborazioan eraikitako ontziak eta, azkenik, Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskolak eraikitakoak. Irailean "AITORTZAK" azpimarratuko dira, elkartea eta proiektua ezagunagoa eta sinesgarriagoa egiten duten sariak. Aipagarrienen artean daude Unescok San Juan Baleontziari emandako Urpeko Kultur Ondarearen Aitorpena, Interes Publikoko Elkartea saria edo Turismo Jasangarria saria. Babesleei eta laguntzaileei ere keinu berezia egin nahi zaie "BIDELAGUN"en hilabetean, elkartearen iturri material edota ekonomiko garrantzitsua baitira, izan ere, elkartearen hastapena crowfounding kanpaina batekin hasi zen Estatu Batuetan. Egun proiektua babesten dutenak bilduko dira: Arzak, Irizar, Diario Vasco, erakunde publikoak, mikrobabesleak (San Juanaren pieza bat babestuz laguntzen dutenak) eta kaleko jendeak egindako ekarpen ekonomikoak. "EGITASMOAK" ere anitzak izan dira Albaolan, haien artean azpimarratu nahi lirateke. Enpresek haien ekitaldiak antolatzen erabilitako espazioa ere bada elkartea eta milaka forma hartu ditu urtetan zehar. 51
Beste gai garrantzitsu bat "IKERKETA" da, itsas ondarearen berreskurapenerako oinarri askoren parte izan da Albaola. Esaterako, liburuak idatzi dira (Behotuk, EH Itsastarra, Gure Itsasontziak, Lanbideak saila…), ontziak eraiki ahal izateko inguruaren eta ontziaren ikerketa egiten da, munduan zehar konferentziak ematen dituzte ontzigintzaren aditu modura (Congreso Nao Victoria, Unesco, Chile, Canada…), Bale Labeak eraiki dira, arkeonabigazioak egin, ogibide tradizionalak berreskuratu, etab. 2023ko urtarilean "PROIEKTUAK" aipatuko dira eta elkarteak bere esku dituen proiektu edo ildo nagusiak bilduko dira. Garrantzitsuenak Pasaia Itsas Festibala, ontziola-museoa eta Aprendiztegi ontzigintza eskola dira. Albaola "ITSAS KULTURAREN ENBAXADORE" den aldetik, munduan zehar ezaguna egitera eraman dituen itsas festibaletan parte hartu dute: Semaine du Golf, Encontros, Brest-Douarnenez… Gainera, herrialde ezberdinetan konferentziak eskaini dituzte eta erakusketak ere diseinatzen dituzte itsas ondarearen dibulgaziorako. "ESPEDIZIOAK" egiteak egiten du itsas ondarearen elkarte bat bere jatorrietara itzultzea, eta Albaolak ere hainbat egin izan ditu bere historian zehar: Apaizac Obeto, Navigating Peace, Galiziaruntz, Gure Ibaiak, Atlantic Challenge, etab. Jendarteratzea eta presentzia horren garrantzitsua den elkarte batentzako gai nagusia dira "KOMUNIKABIDEAK". Hedabideetan izandako agerpen garrantzitsuak mugarri izan dira zenbaitetan, hala nola, National Geographic-eko erreportaje sakona, British Society, Jot Down, Conde Nast, Iberia Excelente, Chasse Marée edo Wooden Boat aldizkarietan. "BISITA BEREZIAK" ere izan ditu elkarteak eta prestigio zein presentzia eskaintzen diote. Maiatzean landuko dira. Mugarri izan dira enbaxadoreen bisitak, presidenteenak, sektoreko pertsona garrantzitsuenak (Mark Kulanski, Lance Lee) edo itsas ondarearen aitortzarekin zerikusia duten pertsonak. Azken gaia "TALDEA" da, elkartea sortzen duen jende mutzoa. Langileak bai, baina boluntarioen aldetik ere lan itzela dago aurreko proiektu guztiak aurrera eramateko eta gai zein mugarri dira asko Albaolarentzat, sare bat sortzen dugu denok eta komunikatu egiten dugu. 52
7.4 Ekintzen azalpena Jarraian hilabeteka antolatuta dauden gai orokor bakoitzean jorratuko diren mugarriak banan bana azalduko dira. Ekintza hauekin ez da funtsean ekarpen ekonomikoa bilatzen, ongietorria izango da, baina presentzia bermatzea eta urte betez jendearen gogoan irautea da helburua. Hortaz, hilabete gehienetan ekintza presentzialak eta sare sozialetako argitalpena daude aurreikusita, baita hedabideetan agerpenak ere. a) Faldoiak Hilero babesletza-kontratu bati esker eskuratutako faldoiak bidaliko dira Diario Vascora. Publizitate formatu garestiak eta eragingarriak dira, beraz, aprobetxatu eta hilabetero Euskal Herriko publiko orokorrera bideratu nahi den mugarriari eskainiko zaio faldoia. Prentsa oharrek emaitzarik ematen ez dutenean masa hedabideetako audientziara heltzeko alternatiba izango dira. Igandetan argitaratuko dira faldoiak, hortaz, bidali baino aste bete lehenago diseinatu eta egunkarira bidaliko dira jada ezarrita dagoen protokoloaren arabera. - KPI: Eskuz kontatuko da, baina denak argitaratuko dira. - Aurrekontua: 204,60 € lan ordutan b) Sare sozialetako edukia Bi motatako sare sozialetako edukia erabiliko da. Guztiek sare sozialetara bideratutako helburuak betetzeaz gain, ekitaldien helburuak lortzen lagunduko dute. Bata, ekintzen berri emateko argitalpenak, zeinak ekintza gertatu baino pare bat egun lehenago argitaratuko diren jakinarazteko eta ondoren izandakoaren argazkiak erakutsiko diren. Bestea, mugarriaren araberako eduki propioa ekoitzi eta sare sozialetarako 53
diseinatutako piezetan argitaratuko da eta, oro har, Albaolako bezero zein bezero potentzialei zuzenduko zaie. - KPI: - Aurrekontua: 732,60 € lan ordutan Azken hauek banaka azalduko dira jarraian: ● Espazioen bilakaera Sare sozialetan 25. urteurreneko prentsaurrekoan emandako informazioa emango da moldatuta, argazki erakusketaren berri emango da eta, gainera, bertan ikus daitezkeen espazio garrantzitsuenak post eran argitaratuko dira, azalpen batzuekin. ● Ontzien argazkiak erakutsi xehetasun teknikoekin Albaolaren ontzi esanguratsuenak hautatuko dira eta haien eraikuntzari buruzko informazio teknikoak edo istorioak kontatuko dira. Jarraitzaile askok interes berezia izaten dute xehetasun tekniko eta haien zergatien azalpenean, museoko bisitetan ere azaltzen dira batzuk. ● Elkarte sarituak Sari banaketan emango diren sariak gero sare sozialetara moldatutako edukiak aurkeztuko dira, sari mota, elkarte saritua eta zergati labur bat aurkeztuz. Posizionamendua lortu nahi da, harreman-sareak sortu eta ingurukoen sare sozialetan azaltzea. ● Albaolaren aitortzak azaldu Sarien tirada aprobetxatuz, elkarteak eskuratu dituen aitortza esanguratsuenak ere modu labur batean aurkeztuko dira. Elkartearen profesionaltasuna eta proiektuen kalitatea balorean jarri nahi da horrela. ● Babesleei eskerrak emateko argazkia Urtero bezala Albaolako langile-taldeak argazki bat ateratzen du babesle edo bidelagunei sare sozial bidez (publikoki) eskerrak emateko. Aurten ere hala egingo da eta keinu berezia egingo zaio 25. urteurrenari eta mikrobabesleei. 54
● Bidelagun nagusiei elkarrizketa Babesle nagusiei eskerrak emate aldera eta trataera berezi bat emate aldera, elkartean ekarpen esanguratsuenak egiten dituzten hiru babesleri elkarrizketa motzak egingo zaizkie sare sozialetarako: Arzaki, Irizarri eta Diario Vascori. Babesleei trataera berezia egiten dien elkartea erakustarazi nahiko da, gehiago erakartzeko. ● Gertaera garrantzitsuenen timelineak Azaroan Albaolak hogeita bost urtetan egindako ekintzak gogoraraziko dira, hiru zatitan taldekatu eta timeline moduko bat eginez, ekintza-mugarri garrantzitsuak azalduko dira. Hauen adibide izango dira Arraunean Konponbidean, Elkano, Korrika, Itsasgileak proiektua, bale labeak, Gure Ibaiak, etab. ● Urte berri ona opa Fidelizazio eta gertutasuna adierazteko urte berri ona izan dezaten opako zaie sare sozialetako erabiltzaile guztiei. Mezuak 25. urteurrenari keinu egingo dio. ● Museoan deskontuak Urtarrilean elkartearen marketin helburuak laguntzeko museorako sarreren prezio murriztapena komunikatuko da. Gertu bizi den jendea erakarri nahiko da, gehienetan hauek baitira herriko museoetara joaten ez direnak eta. Museoa Albaolako proiektu nagusienetariko bat da eta ekintza honekin herritarrengana gerturatu nahi da. ● Aprendiztegi elkarrizketa-bideoa Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskolako ikasleei elkarrizketak egingo zaizkie haien jatorria, motibazioak eta egunerokoa ezagutzeko. Nazioartekotasuna eta Albaolak erakartzen duen jende anitza erakutsi nahi da bideo hauen bitartez. ● Pasaia Itsas Festibalaren 3. edizioaren iragarpena 2018an ospatu zen lehen aldiz Pasaia Itsas Festibala eta 2022. urtean bigarren edizioa ospatu da. Jaialdi arrakastatsua da Pasaian eta inguruan, gizarte eragile asko mugitzen ditu eta sektoreko harremanak egiteko tokia bilakatzen ari da. 55
Elkartea 2024. urtean egingo den hirugarren edizioa iragartzeko prest egongo dela espero da eta komunikatiboki tarte hau eskainiko zaio publiko egiteko. ● Sektoreko profesional eta pertsona esanguratsuen hitzen bideoa Sare sozialetarako adituen hitzak bilduko dituen bideoa egingo da, Albaolaren oroitzapen bat, desio bat eta puntu garrantzitsu bat esateko aukera izango dute. Aipatzen doazenari argazkiak txertatuko zaizkio bideoan. Bideoan agertzeko adibide izango dira munduko itsas festibalen antolatzaileak, ontzi tradizional handien jabeak, itsas ondarearen ikertzaileak etab. ● Espedizio garrantzitsuenen mapa Espedizioen hilabetean Albaolak egindako espedizio garrantzitsuenen mapa bat erakutsiko da, marra batekin adieraziz hasiera, ibilbidea eta amaiera. Espedizio bakoitzaren esperientzia laburki azalduko da bertan egon zirenen hitzekin eta naturaren zerbitzura pasatako egoera haietan bizitako esperientziak kontatuko dira. ● Komunikabideetan izandako agerpenen bideoa Komunikabideei emandako estaldura eskertzeko minutu bateko bi bideo reels egingo dira sare sozialetarako hedabide zein euskarri ezberdinetan izandako agerpenekin. Eskainitako edukia interesgarria eta informatiboa erakutsi dute, eta bideo hoenkin hedapen zabala eskertu nahi zaie. ● Etorriko diren pertsonaien argazki-bilduma Historian zehar etorri diren pertsonaia famatuen argazki bilduma argitaratuko da hiru zatitan. Indonesiako ordezkariak, Canadako ikerlariak, Espainiako edo Chileko Gobernuko politikariak eta aldizkari esanguratsuenetako kazetariak bertaratu dira Albaolara hogeita bost urtetan. Jendeari gustatu ohi zaio pertsonaia famatuak ikustea eta, gainera, den-denek hedapena eta posizionamendua eskaini diote elkarteari noizbait. ● Talde argazkia eskerrak emateko Boluntarioei zor zaie elkartea gaur denaren zati handi bat, beraz, elkarteak egin ditzakeen keinuak aprobetxatu nahi dira boluntariei lehentasuna eta eskertza 56
adierazteko. Ulian egingo den hamaiketakoan aterako den argazkia baliatuko da sare sozialetan argitaratzeko eta batasuna eta familia-proiektua irudikatzeko. c) 25. urteurrenaren aurkezpena (prentsaurrekoa) Hasteko, 25. urteurrenaren nondik norakoen eta hurrengo hilabetetan gauzatuko diren ekintzen azalpen eta testuinguru argia egingo da, ekintzak eta helburuk orokorrak azalduz. Horretarako, Xabier Agote Albaolako presidenteak, Xabier Alberdi Albaolako ikerketa buruak eta Enara Novillo komunikazio arduradunak parte hartuko duten prentsaurreko bat antolatuko da. Prentsaurrekoa Albaolako faktorian izango da eta, lehen mugarriaren izenean, Albaolak bere historian izan dituen espazioak eta proiektuaren erreferenteak irudikatuko dira. Ekintza honen bidez historia luzea eta haren oparotasuna eman nahi da ezagutzera eta ekitaldien, sare sozialen eta hedabideen helburuak betetzen lagunduko du. Bertaratzen direnak Albaolaren bezeroak eta bezerogaiak izatea espero da, gonbidapena sare sozial bidez bidaliko baitzaie, baina hedabide tradizionalen aldetik estaldura ere espero denez gizarte orokorrera eta babesle potentzialengana ere heldu ahal izango da. - KPI: Eskuzko kontaketa, clipping eta sare sozialen kudeatzaileak. - Aurrekontua: 190,2 € lan ordutan, 30 € materialarentzat d) Nabigazioa Ikusgarritasuna lortu nahiko da eta, horretarako, eguraldi ona egiten duen egunean nabigazio bat egingo da Pasaiako badian elkarteak eraikitako edo zaharberritutako ontziekin. Badian ontziak ikustea nahi da eta hala jendeak Albaolaren sareetara jotzeko gertatzen denaren berri izateko. Ekintza ikusgarria da eta, beraz, xede-taldea gizarte orokorra izango da hedabide tradizionalean jarritako faldoiak lagunduta. Dena den, boluntarioei dei berezia egingo zaie arraunean ateratzeko, eskertza eta lehentasun modura, eta sektoreko profesionalak erakarri nahi izango dira ontzi tradizionalen topaketa txiki bat ere izango delako. 57
Ondoren, prentsa oharra bidaliko da hedabideetara argazkia ikusgarria izan daitekeelako. Hortaz, ekitaldien, sare sozialen eta hedabideen helburuak betetzen lagunduko du nabigazioak. - KPI: Eskuzko kontaketa, clipping eta sare sozialen kudeatzaileak. - Aurrekontua: 692,10 € lan ordutan e) Sari banaketa Irailean ekitaldi bat antolatuko da Albaolan, elkartearen aitortzak ezagutzera emateko inguruko elkarteentzat sari banaketa sinboliko bat egingo da, bakoitzaren aspektu garrantzitsuenak azpimarratuz. Esaterako, Mater ontziari Jasangarritasunaren Saria emango zaio, Pasai Donibaneko Koxtape Arraun Elkarteari Gaztedi Saria eta Antxoko Topaguneari Ekintzaile Saria. Aipatutako elkarteak email bidez jakinaraziko dira eta hitz batzuk esan ahalko dituzte. Hedabideetan ateratzea espero da prentsa deialdia bidaliko delako. Inguruko elkarteekin harremana indartzeko era instituzionalizatu bat izango da, erakunde publikoentzako aproposa eta babesleak erakartzeko ekitaldia. Sare sozialen eta hedabideen helburuak betetzen lagunduko du. - KPI: Eskuzko kontaketa, clipping eta sare sozialen kudeatzaileak. - Aurrekontua: 325,90 € lan ordutan, 100 € materialarentzat f) Mahai biribila liburuen idazleekin Elkarteak egindako ikerketa guztia nolabait erakustarazteko, itsas historia eta ontzigintzaren inguruan Albaolak edo langileek argitaratutako liburuak aipatuko dira: Euskal Herria Itsastarra, Gure Itsasontziak, Lanbideak… Liburu haietako idazleekin mahai biribila antolatuko da liburua idazteko motibazioak, ontzien eraikuntza prozesua baino lehanagoko ikerketa prestakuntzak, arkeonabigazioak eta sektorearen egoera plazaratzeko, besteak beste. Deialdi irekia egingo da sare sozialetatik bertaratu nahi duen ororentzat, baina sektoreko profesionalak hurbiltzea espero da, adituen aitortza izango duelako mahai biribilak. Hala, 58
sare sozialetako helburuak betetzen lagunduko duen arren, ekitaldien helburuak bete nahiko dira gehienbat. - KPI: Eskuzko kontaketa, clipping eta sare sozialen kudeatzaileak. - Aurrekontua: 207,60 € lan ordutan g) Behotuken biragitaraketa Behotuk liburu mitikoaren berpublikazioa iragarri eta egingo da abenduan. Gehienbat boluntarioentzat eta Albaolaren bezero direnentzat egindako ekintza da, bere garaian argitaratutako liburua ezagutzen dutelako, eta beste norbaiti oparitzeko nahiko luketeelako. Estetikoki polita den liburua da eta balea-ehizaren kondaira kontatzen du. Komunikatiboki sare sozialen eta elkarteko marketin helburuak betetzen lagunduko du. - KPI: Erosketak - Aurrekontua: 133,8 € lan ordutan eta 1205 € materialarentzat (200 ale) h) Hitzaldia adituekin Itsas kulturaren enbaxadore eta haren babesean diharduen elkarte bezala, adituen testigantza eta jakintzaren hedapenerako hitzaldi bat antolatuko da. Hizlarien artean egongo dira Bernard Cadoret Chasse Marée aldizkari ezagunaren sortzailea, Gerard d'Aboville La Semaine du Morbihan itsas festibal esanguratsuenaren sortzailea eta Xabier Agote Albaolako presidentea. Bertan itsas ondarearen garrantziaz, aukerez eta proiektuez hitz egingo dute. Hitzaldia Albaolako faktorian antolatuko da. Hitzaldi honekin itsas ondare munduan interesa duena erakartzea da asmoa, deialdi irekia egingo da sare sozialetatik bertaratu nahi duen ororentzat, baina sektoreko profesionalak hurbiltzea espero da, adituak gonbidatuko direlako. Hortaz, sare sozialetako helburuak betetzen lagunduko duen arren, ekitaldien helburuak bete nahiko dira gehienbat. - KPI: Eskuzko kontaketa, clipping eta sare sozialen kudeatzaileak. - Aurrekontua: 201 € lan ordutan 59
i) Apaizac Obeto dokumentala ikusteko saioak Espedizioak ere itsas ondarearen parte dira eta 2006. urtean Albaolak egindako Apaizac Obeto espedizioa dokumental arrakastatsua izatera ere iritsi zen. Egun ez dago salgai, beraz, Apaizac Obeto dokumentala ikusteko saioak antolatuko dira elkarteko proiekzio gelan martxoan bi egun ezberdinetan. Jendea erakartzeko prentsa oharra bidaliko zaie hedabideei, beraz, Euskal Herriko publiko orokorrari zabaldutako deialdia da. Ekintzak sare sozialetako helburuak betetzen lagunduko badu ere, ekitaldien helburuak bete nahiko dira gehienbat. - KPI: Eskuzko kontaketa, clipping eta sare sozialen kudeatzaileak. - Aurrekontua: 57,90 € lan ordutan j) Audrey Azoulay UNESCOko zuzendari orokorraren bisita Maiatzean Albaolak izan dituen bisita bereziak azpimarratu nahiko dira, jende famatuan ikusgarritasun handia ematen baitu. UNESCOk urpeko kultur-ondare izendatu zuen San Juan Baleontziaren eraikuntza eta haren omenez, Audrey Azoulay UNESCOko zuzendari orokorra ekarriko da Albaola bisitatzera. Prentsa oharra bidaliko da etorreraren ondoren eta sare sozialetan ere jakinaraziko da. Jende famatu orok bezala, ikusgarritasuna aitortzen diote bisita hauek elkarteari eta posizionamendu bat eskaintzen diote. UNESCOk San Juan Baleontzia babesten du eta, hein batean, Albaolaren parte da, beraz, gonbita luzatuko zaio elkartearen espazioak eta unibertsoa ezagut ditzan. Etorrera ez da publiko egingo bisita amaitu arte, baina ondoren Euskal Herriko publiko orokorrari eta, zehazki, bezero zein bezerogaiei bideratutako ekintza izango da. Hedabideei zuzendutako helburuak eta sare sozialetako helburuak betetzen lagunduko duela espero da. - KPI: Clipping eta sare sozialen kudeatzaileak. - Aurrekontua: 400,50 € lan ordutan 60
k) Hamaiketakoa Ulian Boluntario guztiei esker ona adierazteko mendi buelta eta hamaiketakoa antolatuko da Ulia mendian, San Pedron. Haiei esker eraiki da Albaola eta maiz adierazi nahi zaie. Fideltasunaren eta hurbiltasunaren izenean pentsatutako ekintza da, elkartearen kontura tarte atseginak pasatzeko itsasotik kanpo ere. Ekitaldietarako pentsatutako helburuak betetzea espero da. - KPI: Eskuzko zenbaketa. - Aurrekontua: 99,60 € lan ordutan, 80€ janariarentzat 8. eranskinean taula moduan ikus daiteke ekintza bakoitza zein xede-talderi zuzenduta joango den, izango duen komunikazio-kanala, teknika, ildo estrategikoa, transmitituko duen mezua eta beteko duen helburua. Taula ikusteko esteka hemen: https://labur.eus/MzcXl 61
8. KONTROLA ETA EBALUAZIOA Planaren kontrola eta ebaluazioa era jarraitu batean eta planaren arabera egingo da. Neurketa-metrika guztiak egunerokoan jarraipen argia eta ebaluazio azkarra egin ahal izateko izan dira aukeratuak, baita elkarteak dituen denbora zein pertsona-baliabideak kontuan hartuta. Azpiko taulan ikus daiteke helburu bakoitzeko zein neurketa-metrika edo KPI erabiliko diren eta zenbateko maiztasunez egingo diren kontrolak. Taula formatu zabalagoan ikusi nahi izanez gero esteka honetan klik egin: https://labur.eus/0hW5t 6. taula: Helburuak, KPIak eta kontrol maiztasuna HELBURUA KPI KONTROL MAIZTASUNA Orokorrak Elkarteak jada dituen marketin helburuak lortzen lagundu (babesleak erakartzen edota museorako sarrera gehitzen) Babesleen interesa eta Kulturnet programa Sei hilero Hedabide ak Prentsa 6 prentsa ohar bidali, bi hilero bat. Email bidalketa Bi hilero 18 agerraldi lortu. Prentsa ohar bakoitza bi bertako hedabide eta estatu mailako batean azaldu (paperean edo digitalean). Beraz, 12 agerraldi bertako hedabideetan eta 6 estatu mailako hedabideetan. Clipping Astero Zehaztutako posizionamendu atributuak albistean agertzea. Irakurketa Irratia 6 prentsa ohar bidali, bi hilero bat. Email bidalketa Bi hilero 6 aipamen lortu, haietatik lau bertako irrati batean eta beste bi estatu mailakoetan. Clipping Astero Zehaztutako posizionamendu atributuak albistean aipatzea. Entzuketa Sare sozialak Facebook 11.300 jarraitzaile (138 faltan). Hilabetero 11 eta 12 jarraitzaile artean lortu. Meta Business Bi hilabetero Interakzioa: 5 iruzkin lortzea argitalpeneko eta 50 aldiz elkarbanatu izana. Argitalpenari Datsegit ematen dietenen artean %55ak jarritako estekan klik egin izana. Hilabetero ehuneko positiboa lortzea orrialde bisitetan. Hilabetero ehuneko positiboa lortzea orrialdeko Datsegit-etan. 62
Argitalpenaren iritsiera -%20 eta ehuneko positiboaren artean mantentzea. Twitter 3.000 jarraitzaile (122 faltan) Twitter Analytics 10 Datsegit lortzea eta 3 birtxio argitalpeneko 8.000 inpresiotara iristea hilabeteko errepasoan (14.000 izan ziren 2021eko abenduan) Perfilera 1.200 bisita lortzea (1.434 izan ziren 2021eko abenduan) 30 aipamen beste kontuetan (2021eko abenduan 30 lortu ziren) Instagram 5.010 jarraitzaile lortzea (112 faltan), 9 eta 10 jarraitzaile bitartean hilabetero, bataz beste. Meta Business 3500 pertsonako irismena lortzea (3216 izan zen bataz bestekoa 2021eko abenduan). Interakzioa: Gutxienez 3 komentario publikazioko eta esteka bat egotekotan gutxienez 80 pertsonak bisitatu izana. Instagram Storyetan edukia ikusi dutenen %5ak Datsegit ematea eta 4 erreakzio story bakoitzeko. Webgunea Bisitariak %11 handitzea (3.014), horietatik berriak %70 izatea Google Analytics Bisitak 3.700 izatea (3.614 izan ziren 2021eko abenduan) Bisitak bisitariko 1,33tik 1,5era igotzea Bisitako ikusitako orriak 3ra igotzea (2,84 izan zen 2021eko abenduan) Bisitako bataz besteko denbora minutu erdian luzatzea (00:02:33) Errebote-tasa %40ra jaistea (%52,91 izan zen 2021eko abenduan) Ekitaldiak 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean Eskuzko kontaketa Hilabetero Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean Clipping Astero Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. Asteroko sare sozialen kontrola Ekitaldi guztietatik bik aditu edo iritzi liderren baten aitortza edo babesa jaso izana Eskuzko kontaketa Iturria: Norberak egina 63
11. ONDORIOAK Plan idatzi honek Albaolari hedabideetan zein jendearen ahotan presentzia ahalbidetuko dioten ekintzak planteatzen ditut urte betez, aurrez planifikatuta eta aurrekontu zuhur batekin. Oraingo lan dinamikei gida bat eskaini nahi izan diet eta, 25. urteurreneko ekintzak neurgarriak eta jarraikorrak izango diren aldetik, plan hau ere izan dadila aitzindari hurrengo urtetako kanpainen komunikazio planak egiteko. Proposamen errealista da, elkartea ezagututa aurrera eramateko moduko plana. Plana martxan jarriko zela jakitun nintzenez, elkartearen egoerara moldatutakoa da, bai baliabide pertsonal zein materialen aldetik. Adibidez, Albaolak Diario Vascorekin duen babesletza-kontratu bat dela eta, hilabetero bi faldoi argitaratzeko aukera dugu komunikazio sailean, baina denbora eta talde-kudeaketa kontuan hartuta, hilabetero faldoi bakarra aurreikusi da ekintzetan. Ez da komunikazio plan eredugarria, baina bai egingarria, xehetasun gehiagotan sartuz gero ez betetzeko arriskua legoke eta. Aspektu askoren arrazoiketa luzatu zitekeen, baina hitz muga dela eta ezin izan dut guztia azaldu; hori bai, plana irakurrita hartutako erabaki guztiak uler daitezke. Honen harira, ikerketan zehatz definitu behar izan dut zein aspektu hartuko nituen kontuan, ikerketak gero aplikatu ezineko orri gehiegi har ez zitzan. Xede-taldeak ere orain arte gehien landutakoengandik ezberdinak izan dira eta jende helduagoari bideratutako ekintzak eta gaiak pentsatzera eraman nau. Funtsean proiektu honekin itsasoak eta ondareak duen garrantzia are gehiago indartu dut, baita elkarte ikaragarri zabal eta hamaika gai barnebiltzen dituen baten parte naizela konturatzera. 72
13. ERANSKINAK 1. Eranskina: Makroingurunearen analisia 3.1 MAKROINGURUNEA 3.1.1 Faktore demografikoak Euskal Herriak zazpi lurralde historiko edo probintzia ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Hala ere, ez dago haien arteko antolamendu politiko-administratibo egituraturik. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 km² ditu, eta 3.193.513 biztanle zituen 2021ean (Gaindegia, 2021). Pasaia, berriz, lau barrutiz osatutako herria da eta Jaizkibel eta Ulia mendien artean zabaltzen den badiaz barrura dago. 2021ean 16.398 pertsona zeuden erroldatuta (Pasaiako Udala, 2021). Gipuzkoan eta, zehazki, Oarsoaldea eskualdearen kostaldean kokatzen da, Kantauri Itsasoa du ikusgai. Lau barruti nabarmenetan bereizita dago: Pasai Donibane ipar ekialdean, Pasai Antxo hegoaldean, Pasai San Pedro ipar mendebaldean eta Trintxerpe mendebaldean, Donostiatik gertuago. Pasai Donibanen dago Pasaiako Udala. 12. irudia: Pasaiako Badia satelite ikuspegitik Iturria: Google Maps, 2022 76
Euskal Herriko adin egiturari dagokionez, euskal herritarren %7 ziren 80 urtetik gorako adina zutenak 2020. urtean. Hogei urte atzera, proportzio hori %4koa zen. Azken bi hamarkadetan egitura demografikoa nabarmen zahartu da eta etorkizunean joera hori areagotuko da. Euskal Herriko udalerrian %21ak %10eko gainzahartze-maila gainditzen dute. Tamaina txikiko udalerrien presentzia handia da eta askok muturreko egitura demografikoak dituzte. Hamabost eta hogeita bederatzi urte bitarteko gazteak biztanleriaren %13,7 dira (Gaindegia, 2021). 13. irudia: Gainzahartzearen bilakaera Euskal Herrian Iturria: Gaindegia, 2021 Pasaiako adin egitura azpiko argazkian ikus daiteke, piramidearen erdiko gunea oinarria baino estuagoa edukitzeak adierazten du Pasaiak biztanle piramide erregresiboa duela, alegia, 65 urtetik gorakoak biztanleriaren %22,22 direla (Eustat, 2019). Zahartutako gizartea da eta etorkizunean gehiago zahartzeko joera du (Pasaiako Udala, 2021), Euskal Herrian bezala. 0-19 bitarteko gazteen ehunekoa, berriz, %17,6 da (Eustat, 2019). 77
14. irudia: Pasaiako adin-piramide orokorra Iturria: Pasaiako Udala, 2021 Euskal herritar gehienak iparraldean eta kostaldetik hurbil bizi dira (Gaindegia, 2021) eta Pasaia ere kostaldean kokatzen da. Pasaian familia gehienak Trintxerpen bizi dira, herriaren mendebaldean eta Albaolatik gertu. Trintxerpe eta San Pedro barrutiak baturik biztanleriaren %23,1 da atzerritarra eta migrazio-saldoa negatiboa da (-5) (Eustat, 2019). 3.1.2 Faktore ekonomikoak Euskal Herrian biztanleko Barne Produktu Gordina 35.500€koa izan zen 2019. urtean, 2009. urtetik 5.600€ko igoera izan du (Gaindegia, 2019). Pasaian petsonako BPG 19.413€koa izan zen 2019an eta Eustaten indizearen arabera 54. postuan dagoen herria da. Bai Barne Produktu Gordin orokorrak eta pertsonakoak 2014tik 2019ra igoera izan dute, batak bi mila euro inguru egin du gora eta besteak 30.000€ inguru (Eustat, 2019). 78
15. irudia: Pasaiako Barne Produktu Gordinaren bilakaera Iturria: Eustat, 2019 Jardun ekonomikoan hirugarren sektoreak, hau da, zerbitzuek, Balio Erantsi Gordinaren %85,9 suposatzen dute Pasaian. Lehen sektoreak, berriz, Pasaiako herriarentzako horren garrantzitsua izan den ekintza ekonomikoak, Balio Erantsi Gordinaren %3,8 soilik hartzen du (Eustat, 2019). 3.1.3 Faktore soziokulturalak Turismoa gero eta gehiago da desberdinerako, baina besteen ohiko bizilekuen barruan deskubritzeko, ezagutzeko eta ikasteko grina asetzen duena (Zárate Martín eta García Ferrero, 2017) eta hori herri txikietan bizi ohi da garbiago. Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) eta Turismo Kultural Iraunkorrerako Museoen Lagunen Munduko Federazioak (WFFM) turismo kultural iraunkorraren eskaintza gisa aitortzen dituzte museoak, eta egoiliarrentzako eta bisitarientzako ekarpena dira, bai hezkuntza- eta kultura-ikuspegitik, bai ekonomia- eta politika-ikuspegitik. Horrela, museoek prestakuntza pertsonaleko helburuak lortzen laguntzen dute. Gainera, kultura-jarduerek gero eta denbora gehiago ematen dute gizabanakoen artean, eta leku nabarmena da joan-etorriak egiteko eta aisialdia erabiltzeko motibazioetan (Zárate Martín eta García Ferrero, 2017). 79
Turismoak Gipuzkoa bisitatzen duenean normalean kostaldea izaten da helmuga nagusia. 49 urte izaten dituzte bataz beste, baina %31 baino gehiagok 60 urtetik gora izaten dituzte. Aisialdiagatik etortzen dira eta bikotearekin, eta kultura %35aren etortzeko arrazoia da. Gomendio-tasa, gogobetetasun-indizea eta espektatiben gainditze-tasa %80tik gora dago. Pertson batek eguneko kulturan egiten duten gastua 150,37€ dira (Sistema de Inteligencia Turística, 2019). Pasaiak 20.711 pertsona jaso zituzten 2020. urtean museoek eta gehiengoen jatorria Frantziakoa da (%29,8). Publikoaren adin tarte gehiengoa helduak dira (% 65) eta jarraian jubilatuak (%21,07). Gazteen ehunekoa %6,18ra jaisten da (Oarsoaldea, 2020). Pasaian, herri izaera duen arren eta administratiboki herri modura kudeatzen den arren, bertako lau barrutiak oso bereizirik daude, bai geografikoki (badiagatik) bai kulturalki (pasaitar izaera). Herritarren bizitzan eta egunerokoan ohikoa da "pasaitar" sentimendua eduki ezean, norberaren barrutikoa edukitzea, hortaz, sanjuandarrak, sanpedrotarrak, antxotarrak eta trintxerpetarrak dira bertakoak. 3.1.4 Faktore teknologikoak Europako Berrikuntza Panelak aintzat hartzen dituen hogeita bat aldagaien artean, Euskal Herriak posizio sendoa izan zuen 2021ean teknologia berrikuntzen digitalizazioa eta trebetasun digitaletan, baina I+Grengadiko sektore publikoan egiten diren gastuak edota negozio prozesu berritzaileak apalak dira (Gaindegia, 2021). Esan daiteke Pasaian industrializazio-garaia gainditu dela eta herri moderno izatera pasatu dela. Dena dela, Pasaiako barrutietako alde zaharretan (Albaola dagoen tokian eta Pasai Donibanen) ez dago kable bidezko Internetik eta konexioa ez da ona. Herrian bizi den edonorentzako interneteko konexio azkarra udalaren hurrengo proiektuetako bat da (Viñas, 2022). 3.1.5 Ingurumen-faktoreak Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH), Milurteko Garapen Helburuen oinordekoak dira eta Nazio Batuen Agenda 2030en testuinguruan onartu ziren 2015. urtean izandako 80
Garapen Jasangarriari buruzko Mundu Gailurrean. 17 helburu dira guztira, eta Nazio Batuetako herrialde guztiei oparotasuna ekartzea eta aldi berean planeta babestea dute xede. Beste herrialde guztiek bezala, Euskal Herriak ere Espainia eta Frantziak jarraitzen duten jasangarritasun plana jarraitzen du. Pasiako Udalak, Agenda 2030ri jarraiki, 2019an izandako udalbatzarrean Pasaiako Tokiko Agenda 21eko 2019-2026 Ekintza Plana jarraitzen du herria jasangarritasunaren bidean jartzeko. Tokiko Agenda 21 udalerriko garapen iraunkorrerako bidean aurrera egiteko eta horretarako eman beharreko pausoak definitzeko ordezkari politikoen tresna estrategikoa da, ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-politikak modu integralean jorratzen dituelarik (Pasaiako Udala, 2019). Gaur gaurkoz egoerak hurrengoak erakusten dizkigu: Pasaiak itsasoa du protagonista eta erdigunea, baina historikoki Oiartzun ibaitik etorritako urak oso kutsatua egon dira, batik bat isurketa, industria jarduera eta portuko jarduerengatik. Hala ere, Azti zentro teknologikoaren azken ikerketek diotenez, azken sei urtetan garapen onuragarri bat izan dute Pasaiako urek, baina emaitza hauek ez dira ur-kalitatea hobetu delako, 1996. urtetik hona Pasaiako urak Murgita kalara (Donostiara) bideratu direlako baizik (Azti zentro teknologikoa, 2020). Instalazio publikoetan eguzki plakak jartzen hasi dira, oraingoz udalean eta alkateordetzako eraikinetan, betiere kontsumo propiorako. Udaltzaingoaren eraikinean, Trintxerpen, elektrizitatearen azken faktura 0€koa izan da eguzki plakei esker. Erabilera pribaturako oraindik ez dago erregulariturik. Bestetik, GoiEner, Energia Berriztagarrien Sorkuntza eta Kontsumo Kooperatibak Pasaia Lezo Lizeoa ikastolarekin hitzarmena sinatu du eraikin nagusiko teilatuan energia ekoizteko sistema bat eraikitzeko eta, hala, ikastolako kontsumoa berriztagarria izateko (Pasaia Lezo Lizeoa, 2021). Bidegorria ere falta da hiru barrutitan, Pasai Antxok bakarrik dauka. Pasai Donibanen proiektu bat atera zen eta Portuak atzera bota zuen, baina bigarren proiektua onartu da eta Gipuzkoako Diputazioak lizitazioa atera behar du. Ez dago data-aurreikuspenik (Castiñeira, 2022). Turismoa nabarmena da herrian, bereziki Pasai Donibanen, baina udal orokorretik kudeatutako alorra da eta ez da turismo bezala lantzen, txangozaletasun bezala baizik 81
(Pedroso, 2022). Honek turismoak beharrezko dituen zerbitzuen falta suposatzen du, hala nola, ostatatzea. 3.1.6 Faktore politiko-legalak Euskal Autonomia Erkidegoan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen 1/2002 Lege Organikoak zehazten ditu elkarte bat izateko baldintzak, betebeharrak eta arauak. Elkartzeko Eskubidea, bere aldetik, Espainiako Konstituzioaren 22. artikuluan jasotzen da. Lege Organikoaren arabera, berariazko elkarte-araubideren baten pean ez dauden eta beren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteak eman dezakete izena Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen erregistroan (BOE, 2022). Hala, legez edo erreglamenduz aurreikusitako onurak edo diru-laguntza publikoak jaso ahal izango dira, kasu bakoitzean ezarritako baldintzak betez. Botere publikoek, beren eskumenen esparruan, interes orokorreko jarduerak egiten dituzten elkarteak eratzea eta garatzea sustatu behar dute. EAEko elkarteak kudeatzen dituen erakundea Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, eta Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza dira, baita toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza ere. 82
2. Eranskina: Ondare elkarteen, ontzi tradizionalen erreplikak eraiki dituzten elkarteen eta Euskal Herriko erreferentziazko museoaren azterketa Ondarearen aldeko elkarteak ● AGALCARI Asociación Gallega de Carpintería de Ribeira AGALCARI Galiziako zurezko ontzigintzako enpresaburuen elkartea da, eta bere eginkizuna da zurezko ontzigintzaren eta haren enpresen dinamizazio ekonomikoa eta produktiboa egitea, gizarteak jarduera aitortzea eta itsas, kultur eta etnografia ondarearen zati bizi gisa duen balioa babestea. Asmoan antzekotasun handia du Albaolarekin. Bere helburua hamasei partaideen lehiakortasuna hobetzen laguntzea da, esperientziak eta ezagutzak trukatzearen, laguntza-mekanismoen eta sareko lankidetza-lanaren ondoriozko sinergiak optimizatuz (Agalcari, 2006). Elkarteak itsas festibaletan parte hartzen du eta erakunde publikoen aurrean ontzigintza tradizionalaren aldeko plan estrategikoak eta apostuak eskatu ohi ditu publikoki. Webgunea hiru hizkuntzatan dute, baina sare sozialetan galegoz soilik idazten dute. Webgunean oso txukuna eta osoa da, informazio asko dago eta datuak ere eskaintzen dira. Albisteetan atala ere ondo antolatuta dago. Ez dute Instagramik, baina haien etiketa (#agalcari) erabiltzen duena badago eta ontzien argazkiak izaten dira gehienetan. Facebooken testu motzak idazten dituzte, bi egunetik behin argitaratuak eta ez dute etiketen erabilerarik egiten. Argazkiak egindako ekintzaren batenak, bertaratutako lan-taldearena edo kartel informatiboa izaten dira, arrakastatsuenak ontzien argazkiak izaten dira. 10-40 Datsegit izaten dituzte, baina partekatze kopuru oso altuak, Datsegitekin proportzionalki hartuta. Iruzkinak ez dira ohikoak. Twitter ez dute ez landuta ez eguneratuta, baina erabiltzen dutena albisteak elkarbanatzeko izaten da, esteka bidez. 83
8. taula: Agilcariren komunikazio azterketatik azpimarratzekoak Agilcari - Azpimarratzekoak Galegoari (hizkuntza gutxitu bati) lehentasuna ematen diete argitalpenetan - Sare sozialak ez daude ez landuta ez eguneratuta (Twitter, Instagram) - Webgune landua eta eguneratua Iturria: Norberak egina ● La Asociación de los Museos Marítimos del Mediterráneo Mediterraneoko Itsas Museoen Elkartea (AMMM) irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Mediterraneoaren arroko itsas ondarearen hedapena, babesa eta sentsibilizazioa sustatzea du helburu. Horretarako, elkarteak hainbat jarduera antolatu eta garatzen ditu hamahiru kideekin. AMMM itsas museoek ondarea kudeatzen duten erakundeek eta Mediterraneo aldeko hainbat herrialdetako kultura-erakundeek osatzen dute. Maiz eztabaida-taldeak antolatzen dituzte, urtean behin topaketa egiten dute bazkideek proiektu bateratuetan lan egiteko eta itsas ondarearen eta kulturaren babesa ziurtatzeko bestelako elkarteen ekintzetan parte hartzen dute (Asociación de Museos Marítimos del Mediterráneo, 2014). Webgune sinple bat dute eta sare sozialetan haien etiketaren bidez (#AMMM) elkarbanatzen dira gauzak. 9. taula: AMMMren komunikazio azterketatik azpimarratzekoak AMMM - Azpimarratzekoak Nazioartekotasuna aldarrikatzen da eta sareak eraikitzen dira espainiar estatutik haratago - Ez dago sare sozialetan elkarbanatzeko batasunik (integralki) Iturria: Norberak egina 84
Ontzi tradizionalen erreplikak eraiki dituzten elkarteak: ● Hermione La Fayette Hermione 66 metroko luzera duen ontzia da, 2012an uretaratua, Frantziako Armadaren Concorde klaseko bere fragata homonimoaren erreplika. Jatorrizko Hermione 1779ko apirilean uretaratu zuten. Erreplika bat eraikitzeko proiektua 1992an sortu zen lehen aldiz, eta jatorrizkoa urtebete pasatxoan eraiki zen bitartean, erreplika eraikitzeko 15 urte behar izan ziren; San Juan baleontziarekin ere halako zerbait gertatzen da, jatorrizko hilabete gutxitan eraiki zen eta erreplikak zortzi urte daramatza eraikuntzan. Hermionen eraikuntza jatorrizko planoetatik ahalik eta hurbilen mantendu zen arren, segurtasun arrazoiengatik eta beste arrazoi batzuengatik elementu batzuk aldatu ziren. 2015ean, L'Hermionek bere homonimoaren bidaia ospetsua birsortu zuen, lau hilabeteko zeharkaldia eginez, Atlantikoa Ipar Amerikaraino zeharkatuz eta Amerikako Iraultzan paper garrantzitsua izan zuten ekialdeko kostaldeko hainbat portu bisitatuz. Antza denez, San Juan ontziarekin berdina egin nahi da, Ternuara egindako bidaia mitikoetako bat errepikatuz. Proiektua eta Hermione La Fayette elkartea bera ontzia eraikitzeko sortu ziren, Albaola ez bezala, eta orain gerraontziaren erreplikaren kudeaketan eta nabigazioetan diardute. Ontziaren egunerokoan portu eta itsas festibal ezberdinak bisitatzen ditu eta ontzia museo ala ekitaldientzako toki bilakatzen da. Webgunean sartu eta berehala egiten du newsletterrera batzeko dei, bertatik email marketin-era pasatzeko ziuraski. Webgune egituratua, osoa eta argazki ikusgarriez osatutakoa da, ontzia momentuan non dabilen era jakin daiteke. Dena frantsez soilik eskaintzen da eta egia da webguneko koloreak ez doazela irudi korporatiboko koloreekin bat. Facebooken testu motzak gailentzen dira eta testu bakoitza baino lehen kokapena eta eduki mota adierazten da, adibidez: [Chantier] - Jeudi Photo . Ontziaren barnealdea, denda, egunerokoa edo erakusten dute, besteak beste. 20-50 aldiz partekatzen dira edukiak eta akziora dei egiten dutenean (galdera batekin, adibidez), iruzkinak 20 edo izaten dira, bestela bat ere ez. 85
Instagramen 21.200 jarraitzaile dituzte. Ontzia bera, lana, materiala edo bisitariak erakusten dituzte. Argazki batzuek etiketa gorri bat izaten dute gaia, kokapena edo aipu bat gaineratzeko. 0-15 iruzkin artean eta 400 eta 2.200 Datsegit izaten dituzte, ontziaren argazkiak ikusgarriak direnean. Youtuben langileek hitz egiten dute eta haiek azaltzen dituzte gauzak, bideoek minutu t'erdi eta bost minutu arteko iraupena izaten dute, dena frantsesez. Jakina da proiektu ezaguna dela eta hala adierazten dute sare sozial honetan jasotzen duten datuek: 500 eta 3.000 bisita artean jasotzen dituzte bideoek eta zenbaitetan 14.000 iritsi dira. 10. taula: Hermioneren komunikazio azterketatik azpimarratzekoak Hermione - Azpimarratzekoak - Eduki digitaletan langileek hitz egiten dute eta naturaltasunez ageri dira - Webgunean newsletterrera batzeko dei erakargarria egiten dute - Facebooken testu motzak erabiltzen dituzte - Instagrameko argazkietan etiketak erabiltzen dituzte gaia, kokapena edo aipu bat gaineratzeko - SEO hobetu beharra dute, "Hermione La Fayette" izen osoa jarri ezean ez delako elkartearen webgunea azaltzen. Iturria: Norberak egina ● El Galeón Andalucía Espainiar estatu mailan ekintza antzekoena egin duen itsasontzia da, izan ere, Galeón Andalucía XVI. mendeko Espainiako merkataritza-ontziaren erreplika da, San Juanaren garai berekoa. Galeón Andalucía XVII. mendeko galeoi espainiar baten erreprodukzioa da. Andaluziako Juntak eta Nao Victoria Fundazioak babestu eta eraiki zuten, Guadalquivir Rio de Historia proiektua sustatzeko. Shanghaiko 2010eko Erakusketa Unibertsalean egoteko Txinara nabigatzeko eraiki zen. Egun espainiar estatu hegoaldetik nabigazioak egiten eta erakusketa modura bidaiatzen du. Hargatik azaldu ohi da hedabideetan. 86
Material nagusia haritzaren, irokoaren eta pinuaren zura da, baina beira-zuntzezko estaldura ere badu. Erreplika bat izan arren, XXI. mendeko teknologia du, batez ere haren segurtasuna bermatzeko eta hau da San Juan baleontziarekin duen ezberdintasun nagusiena, beste batzuen artean. Gainera, oinarri eta jakintza teoriko eta teknikoa faltan du. Erakunde publikoek hala nahi izanda diruz lagunduta eraikitako ontzia da eta ez da benetako erreplika (Leoz, 2022). Sare sozialetako komunikazioaz, Fundación Nao Victoria elkarteak du galeoiaren kudeaketa komunikatiboa, beraz, webgunea ere fundazioarena da eta galeoiaren berri ematen dute "El Galeón" izeneko atalean, beste erreplika batzuen berriekin batera (Nao Victoria, Nao Santa María…). Webgunea egueratuta dago, informazioa eskaintzen du (sarrerak, azken ekimenak, etab), denda dauka… baina ez da El Galeón Andalucía-ri zuzendutakoa. Ildo beretik, Galeón Andalucía eta Nao Victoriaren jardueraren berri emateko Twitter kontu bakarra dute, baina ez du ia jarraitzailerik ez interakziorik. Facebooken haien espedizioen eta geldialdien berri ematen dute, bisitatzera dei egin edo espedizioren batean parte hartzeko gonbita luzatzen dute. Oso testu motzak izaten dira publikatutakoak eta hizkuntza bakarrean; gutxitan elkarbanatzen da, 10 aldiz elkarbanatua izatera irits daitezke zenbait argitalpen. Etiketak erabiltzen dituzte, baina estekarik ez. 30-120 Datsegit izaten dituzte eta ontziaren geldialdiei buruz informatzerakoak iruzkinak 10 izatera irits daitezke, denak positiboak. 11. taula: Galeón Andaluciaren komunikazio azterketatik azpimarratzekoak Galeón Andalucía - Azpimarratzekoak - Egiten den nabigazio bakoitza hedabideetan zabaltzen eta azaltzen da. - Webgune eta Twitter propiorik ez dute, lor dezaketen eragina beste ontziekin partekatzen du Iturria: Norberak egina 87
Erreferentziazko museoa Euskal Herrian: ● Guggenheim Bilbao Museoa Euskadin bisitari gehien jasotzen dituen museoa da, nahiz eta geografikoki hurbil ez egon, museo ezagunena eta garrantzitsuena da. Guggenheim Bilbao Museoaren sorrera Euskal Administrazioen eta Solomon R. Guggenheim Foundation-en arteko lankidetzaren emaitza izan zen eta arte moderno eta garaikideko museoa da. Artearen eta kulturaren alorretan egin ziren aurreikuspen handienak gainditu dituen museoa da eta Bilbo hiriko eta ingurune hurbileko hirigintza, ekonomia eta gizartea eraldatzen nabarmen lagundu du. Guggenheim Bilbao Museoak kultura gizarteari hurbiltzen dio denbora mugatuko artisten lanak museora ekarriz eta publikoa artean hezten laguntzen du. Erakusketek hedabideetan presentzia izaten dute. Albaolarekin bat jaio zen eta balio zenbait partekatzen ditu. Online komunikazio arrakastatsua dute. Instagram da hoberen funtzionatzen duen sare soziala, 1.000 eta 5.000 Datsegit artean lortzen dituzte argitalpenetan eta iruzkin ugari, gaztelania gailentzen da idatzian, eta gaiaren arabera euskarara edo ingelesera itzultzen dute beherago. Argazki ederrak eta artistikoak gailentzen dira, museoko piezenak edo museoarenak berarenak. Story-etan haien webgunerako estekak, galderak eta bisitariek ateratako argazkiak jartzen dituzte, normalean gazteleraz. Facebooken gaiaren arabera hautatzen dute hizkuntza eta bost lerro inguruko testuak egiten dituzte, gero etiketak eta aipamenak gehituta. Gaztelerazko argitalpenek askoz ere arrakasta handiagoa izaten dute euskarazkoek, frantsesezkoek ala ingelesezkoek baino. 10 eta 40 aldiz partekatzen dira argitalpenak, 40 eta 400 Datsegit inguru izaten dituzte eta pare bat iruzkin izaten dituzte. Albisteak direla edo museorako sarrerak direla, webgunerako esteka ipintzen dute argitalpenetan. Twitterren ere interakzio gehien lortzen duten argitalpenak museoaren eraikuntza bera ikusten direnak dira, 40 Datsegit eta 4 birtxio inguru, bestela Datsegit-ak 15 ingurura jaisten dira normalean eta 5 birtxiotara. Tweet bakoitzean hizkuntza bakarra erabiltzen dute karaktere muga dela eta, baina argazki berdinak erabiltzen dituzte bi edo hiru tweetetan. Jarduera edota tiketak erosteko akzioa webgunera esteka jarriz bideratzen dute. Webgunea irakurterraza eta osoa da. SEO ona du eta bertan sartu eta berehalako orria eguneratzen da momentuan museoan dagoen erakusteketa berrienarekin, beharrezko 88
informazio guztia biltzen du eta hamaika hizkuntzatan irakur daiteke. Programazioa, artistak, prentsa atala, sarrerak erosteko aukera, etab. aurki daitezke webgunean. 12. taula: Guggenheimen komunikazio azterketatik azpimarratzekoak Guggenheim - Azpimarratzekoak - Ingurune hurbileko hirigintza, ekonomia eta gizartea eraldatzen lagundu duen museoa da - Eduki digital landuak eta diseinu aldetik bateratuak (feed polita) - Kalitatezko argazkiak erabiltzen dituzte - Kultura gizarteratze nahia aldarrikatzen dute - Harrera oso ona (Datsegit mordoa) izaten dute Galderak egiten dituzte storyetan - Facebooken testu motzak eta pare bat etiketa besterik ez dituzte jartzen - Museorako sarrerak webgune bidez har daitezke Euskarak ez du lehentasunik argitalpenetan Iturria: Norberak egina 89
3. Eranskina: Elkartearen balioak ● Berdintasuna Genero parekidetasuna eta emakumeen partehartzea lanbide tradizionalak berrasmatzeko orduan, historian inoiz parte hartu ez badute ere. Esaterako, Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza eskolan. ● Elkarbizitza eta taldelana Elkarbizitza garrantzitsua da eta are gehiago ondarea berpiztea asmo duen ekimen batean. Itsasoa sinbolikoki eremu librea da, ondarea bezala, 200 itsas milatik kanpora ez baita inorena eta, aldi berean, denona da. "Itsasoan elkartu gaitezke eta berdinak izango gara" (Agote, 2022). Adibide da Albaolak 2003an Irlandaren Bake Prozesua babesteko bakearen eta elkarbizitzaren alde egindako nabigazioa: Navigating Peace. ● Basoen zaintza eta ekologismoa Nabigazioek itsas-ingurugiroari begira sentikortasun bat eskaintzen dute, inguruarekin estuki harremanetan jartzen zaituzte. Hala, beraz, beharrezkoak dituzte ondo kudeatutako Nafarroako basoak zuhaitzak hazteko, ondo zaindutako urak nabigatzeko… Elkartearen ekologismoaren adierazle ugarietako bat da 2022an Desastre del Prestige gertatu zenean Euskal Herrian mobilizatu zen lehen elkartea izan zela Galiziara txapapotea jasotzera joateko, ingurugiroaren ongizatearen izenean. ● Nazioartekotasuna Teknologikoki itsas naziorik handienaren erreferentzialtasuna Euskal Herritik haratago zabaltzen da eta adituen konferentzietan partehartzea errealitate bat da gaur egun. Elkartean munduko kultura ororen presentzia dago eta gehiagorena nahi da, hurrengo erronka afrikarrak erakartzea izango da. ● Galdutako lanbide zaharren berreskurapena Egun baliorik ez duten lanbideak berreskuratu nahi izatea ez da asmo komertziala, lanbide horien edertasuna eta duintasunagatik egindako berreskurapena baizik, bere garaian berebiziko garrantzia izan zuten lanbideak gogoraztea eta ezagutzeak euskal historia eraikitzen baitu. 90
● Gaztedia Belaunaldiz belaunaldi orain arte galdutako informazioa berriro ez galtzea da gaztediari hezkuntzaren bidez aukera berriak eskaintzearen helburua. Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko ontzigintza eskolaren bitartez ezagutzaren transmisioa bermatzea misio bat da, baita idatziz utzitako dokumentu eta ikerketa bidez ere. ● Librea eta independentea Albaola erabat librea eta independentea da, erabakitze-askatasunaz aurrera egiten duena eta mugarik gabekoa. 91
4. Eranskina: Albaolako langileak eta haien funtzioak 13. taula: Albaolako langileak Langilea Departamentua Kargua Funtzioak xxx Zuzendaritza eta administrazioa Zuzendaria Elkartearen ildo orokorra mantendu, agerpen publikoak egin, erabaki garrantzitsuenak hartu (elkartean). xxx Gerentea Erabaki gehienak hartu, agente ezberdinekin elkartu, taldearen kudeaketa orokorra eta lanen banaketa. xxx Administrazio teknikaria Diru kontuak gerentearekin kudeatu eta administrazio lanak egin (nominak, fakturak…) xxx Giza Baliabideen teknikaria Langileen kudeaketa eta lanen kontrola. xxx Ondarea Zuzendaria Elkartearen ildo orokorra mantendu, agerpen publikoak egin, erabaki garrantzitsuenak hartu (ontzien ikerketan). xxx Ikerketa arduraduna Ondarearen ikerketaren zuzendaritza eta datuen argitalpena. xxx Ondare teknikaria Ontzien eraikuntza eta kudeaketa, informazioa eta erakusketen lanketa, historia. 92
xxx Komunikazioa Komunikazio eta marketin arduraduna Albaolako komunikazioa eta marketinaren kudeaketa orokorra, ekitaldien antolaketa eta departamentuko langileen antolaketa. xxx Proiektuen kudeaketa (Pasaia Itsas Festibala) Pasaia Itsas Festibalaren antolaketa orokorra zein komunikatiboa. xxx Komunikazio teknikaria Albaolako sare sozialen plangintza eta exekuzioa, datuen tratamendua, webgunea eta prentsa alorra. Online lan egiten du. xxx Komunikazio teknikaria Albaolako sare sozialen plangintza eta exekuzioa. Ikus-entzunezko edukien kontrola. xxx Museoa Bisiten arduraduna Bisiten kudeaketa orokorra, publikoarekin harremana eta museoko sarreran zein dendako produktuen salmenta. xxx Museoko gidaria Bisita gidatuak, bisiten erreserben kontrola, museoko sarreran zein dendako produktuen salmenta. xxx Museoko gidaria Bisita gidatuak, bisiten erreserben kontrola, museoko sarreran zein dendako produktuen salmenta. Faktoriako 27 langile Faktoria Anitzak Faktoriaren kudeaketa, funtzionamendua eta eraikuntzak. Iturria: Norberak egina 93
5. Eranskina: Albaolako komunikazio saileko langileak 14. taula: Komunikazio saileko langileak Langilea Kargua Formakuntza Funtzioak xxx Komunikazio eta marketin arduraduna Publizitatea eta Harreman Publikoetan graduatua, baita Psikologiako Graduan ere. Hiru alor hauetako zein marketineko formakuntza-gradu ugari egin ditu. Albaolako komunikazioa eta marketinaren kudeaketa orokorra, ekitaldien antolaketa eta departamentuko langileen antolaketa. xxx Komunikazio langilea. Zuzendaritzari atxikia. Diseinu eta argazkigintzako goi-mailako teknikaria. Alorreko eta kontu exekutiboko formakuntza anitz ere egin ditu. Komunikazioaren estrategia ezartzen laguntzen du eta proiektuen kudeaketan eta haien komunikazioan dihardu. xxx Komunikazio teknikaria Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Kazetaritza graduetako ikaslea. Albaolako sare sozialen plangintza eta exekuzioa, datuen tratamendua, webgunea eta prentsa alorra. Online lan egiten du. xxx Komunikazio teknikaria Batxiler Artistikoko ikaslea eta goi-mailako zikloa Publizitatea eta Marketinean. Albaolako sare sozialen plangintza eta exekuzioa. Ikus-entzunezko edukien kontrola. Iturria: Norberak egina 94
Iritzi liderrak / adituak 18. irudia: Iritzi lider eta adituaren Buyer Persona Iturria: Norberak egina 98
17. taula: Faldoietarako ekintza bakoitzaren komunikazio-kanala, xede-taldea, teknika, ildo estrategikoa, mezua eta helburua KOM UNIK AZIOKANA LA EKINTZA XEDE-T ALDEA TEKNIKA ILDO ESTRATEGI KOA MEZUA HELBURUA Email 25. urteurrena faldoia Euskal Herriko publiko orokorra Publizitat e insertzioa (doan) Hedapen estrategia - "Albaola eta bere jarduna oso garrantzitsuak dira gizartea aberasteko eta kulturaren bidez mundu hobe bat sortzeko". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Elkarteak jada dituen marketin helburuak lagundu Nabigazioaren argazkiak jendeari arraunera etortzeko deia egiteko faldoia Sari banaketaren jakinarazpenerako faldoia Taldearen argazkia babesleei eskerrak ematen faldoia Urte Berri On 2023! faldoia Museoan deskontua faldoia Apaizac Obeto ikusteko saioak faldoia Faktoria-museoa bisitatzeko deia faldoia Hamaiketako eguneko argazkia faldoia Iturria: Norberak egina 101
18. taula: Sare sozialetarako ekintza bakoitzaren komunikazio-kanala, xede-taldea, teknika, ildo estrategikoa, mezua eta helburua KOMU NIKAZ IO-KA NALA EKINTZA XEDETALDE A TEKNIKA ILDO ESTRATEGI KOA MEZUA HELBURUA Sare soziala k eta hedabi deak 25. urteurrenaren azalpena Albaola ren bezero eta bezero gaiak Sare sozialen marketina Hedapen estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare sozialetarako eta hedabideetarako helburuak Euskal Herriko publiko orokorr a - "Albaola eta bere jarduna oso garrantzitsuak dira gizartea aberasteko eta kulturaren bidez mundu hobe bat sortzeko". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Babesl eak "Elkarte profesionala gara eta erreferenteak izateko helburua dugu". Sare soziala k Argazki erakusketaren berri eman Albaola ren bezero eta bezero gaiak Pull estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare sozialetarako helburuak Sare sozialen marketina Sektore ko profesio nalak Pull estrategia "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". Espazioen eboluzioa azaldu Albaola ren bezero Sare sozialen marketina - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik 102
eta bezero gaiak izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Arraunera gonbidapena Albaola ren bezero eta bezero gaiak - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. Sektore ko profesio nalak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". Ontzien argazkiak xehetasun teknikoekin Albaola ren bezero eta bezero gaiak - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare sozialetarako helburuak Sektore ko profesio nalak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". Sare soziala k eta hedabi deak Nabigazioaren berri eman eta argazkiak erakutsi Albaola ren bezero eta bezero gaiak - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare sozialetarako eta hedabideetarako helburuak 103
Euskal Herriko publiko orokorr a - "Albaola eta bere jarduna oso garrantzitsuak dira gizartea aberasteko eta kulturaren bidez mundu hobe bat sortzeko". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare soziala k Sari banaketara gonbidapena Albaola ren bezero eta bezero gaiak Pull estrategia Posizioname ndu estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. Email Erakun de publiko ak Email marketina "Nazioarteko mailako sareak eta harreman sendoak ditugu". Babesl eak "Enpresari transmititu diezazkiokegun balio boterestuak lantzen ditugu eta ikusgarritasuna izaten dugu". Sare soziala k Gure aitortzen azalpena Albaola ren bezero eta bezero gaiak Sare sozialen marketina - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare sozialetarako helburuak Sare soziala k eta hedabi deak Elkarte sarituak zein izan diren argitaratu Albaola ren bezero eta bezero gaiak Hedapen estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, Sare sozialetarako eta hedabideetarako helburuak 104
erakusketak…)". Euskal Herriko publiko orokorr a Sare sozialen marketina eta publicity - "Albaola eta bere jarduna oso garrantzitsuak dira gizartea aberasteko eta kulturaren bidez mundu hobe bat sortzeko". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare soziala k Arzaki elkarrizketa Albaola ren bezero eta bezero gaiak Sare sozialen marketina Posizioname ndu estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare sozialetarako helburuak Babesl eak Pull estrategia "Enpresari transmititu diezazkiokegun balio boterestuak lantzen ditugu eta ikusgarritasuna izaten dugu". Irizarri elkarrizketa Albaola ren bezero eta bezero gaiak Sare sozialen marketina - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Babesl eak Pull estrategia "Enpresari transmititu diezazkiokegun balio boterestuak lantzen ditugu eta ikusgarritasuna izaten dugu". Diario Vascori elkarrizketa Albaola ren bezero eta Sare sozialen marketina - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". 105
bezero gaiak - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Babesl eak Pull estrategia "Enpresari transmititu diezazkiokegun balio boterestuak lantzen ditugu eta ikusgarritasuna izaten dugu". Albaola lantaldearen argazkia bidelagunei eskerrak emanez Albaola ren bezero eta bezero gaiak Sare sozialen marketina Fidelizazio estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Babesl eak Posizioname ndu estrategia "Enpresari transmititu diezazkiokegun balio boterestuak lantzen ditugu eta ikusgarritasuna izaten dugu". Gertaera garrantzitsuenen timeline 1 Albaola ren bezero eta bezero gaiak Hedapen estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Gertaera garrantzitsuenen timeline 2 Gertaera garrantzitsuenen timeline 3 KOMU NIKAZ IO-KA NALA EKINTZA XEDETALDE A TEKNIKA ILDO ESTRATEGI KOA MEZUA HELBURUA Sare soziala k Mahai biribilera gonbidapena Albaola ren bezero eta Pull estrategia Posizionamen du estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera 106
bezero gaiak - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. Email Sektore ko profesio nalak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". Iritzi liderrak / Adituak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". Sare soziala k Behotuken birargitalpena iragarri Albaola ren bezero eta bezero gaiak Sare sozialen marketina Fidelizazio estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare sozialetarako helburuak Urte Berri On 2023! Albaola ren bezero eta bezero gaiak - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Museoan deskontuak Hedapen estrategia Elkarteak jada dituen marketin helburuak lagundu Aprendiztegi elkarrizketa-bideoa Pull estrategia Sare sozialetarako helburuak Sektore ko profesio nalak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". Sare soziala k eta hedabi deak PIF 2024 iragarri Albaola ren bezero eta bezero gaiak Sare sozialen marketina eta publicity - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare sozialetarako eta hedabideetarako helburuak 107
Euskal Herriko publiko orokorr a - "Albaola eta bere jarduna oso garrantzitsuak dira gizartea aberasteko eta kulturaren bidez mundu hobe bat sortzeko". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sektore ko profesio nalak Posizionamen du estrategia "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". Babesl eak "Enpresari transmititu diezazkiokegun balio boterestuak lantzen ditugu eta ikusgarritasuna izaten dugu". Sare soziala k Adituen hitzak bilduko dituen bideoa Albaola ren bezero eta bezero gaiak Sare sozialen marketina - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare sozialetarako helburuak Sektore ko profesio nalak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". Sare soziala k eta hedabi deak Apaizac Obeto ikusteko saioetara gonbidapena Albaola ren bezero eta bezero gaiak Pull estrategia Hedapen estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez Euskal Herriko publiko - "Albaola eta bere jarduna oso garrantzitsuak dira 108
publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. orokorr a gizartea aberasteko eta kulturaren bidez mundu hobe bat sortzeko". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sektore ko profesio nalak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". Sare soziala k Mapa interaktiboa egin diren espedizio garrantzitsuenak adieraziz Albaola ren bezero eta bezero gaiak Sare sozialen marketina - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare sozialetarako helburuak Sektore ko profesio nalak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". 10 espedizio azaldu Albaola ren bezero eta bezero gaiak - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sektore ko profesio nalak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez". Minutu bateko bideoa komunikabideetan izandako agerpenekin Albaola ren bezero eta bezero gaiak - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, 109
erakusketak…)". Hedabi deak Pull estrategia "Albistea informatiboki interesgarria da, eta oso erakargarriak eta ikusgarriak dira ontzien eraikuntzak zein elkartearen istorioak". Etorri diren pertsonaien argazkiak 1 Albaola ren bezero eta bezero gaiak Hedapen estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Etorri diren pertsonaien argazkiak 2 Sare soziala k eta hedabi deak Audrey Azoulay UNESCOko zuzendari orokorraren argazkia Albaola ren bezero eta bezero gaiak Sare sozialen marketina eta publicity Posizionamen du estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare sozialetarako eta hedabideetarako helburuak Euskal Herriko publiko orokorr a - "Albaola eta bere jarduna oso garrantzitsuak dira gizartea aberasteko eta kulturaren bidez mundu hobe bat sortzeko". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sare soziala k Albaola taldearen mosaiko argazkia eskerrak emanez Babesl eak Sare sozialen marketina Pull estrategia "Enpresari transmititu diezazkiokegun balio boterestuak lantzen ditugu eta ikusgarritasuna izaten dugu". Sare sozialetarako helburuak Iturria: Norberak egina 110
19. taula: Ekitaldietarako ekintza bakoitzaren komunikazio-kanala, xede-taldea, teknika, ildo estrategikoa, mezua eta helburua KOMU NIKAZI O-KAN ALA EKINTZA XEDE-T ALDEA TEKNIK A ILDO ESTRATEGIK OA MEZUA HELBURUA Ahoz ahoko komuni kazioa, emaila eta hedabi deak Prentsaurrekoa eta argazki erakusketa (espazioak + erreferenteak) Albaolar en bezero eta bezerog aiak Ekitaldia k Hedapen estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. Euskal Herriko publiko orokorra - "Albaola eta bere jarduna oso garrantzitsuak dira gizartea aberasteko eta kulturaren bidez mundu hobe bat sortzeko". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Ahoz ahoko komuni kazioa, emaila eta hedabi deak Nabigazio bat elkartearen ontzi guztiekin Boluntar ioak "Oso eskertuta gaude laguntzen gaituzuelako, ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. Euskal Herriko publiko orokorra - "Albaola eta bere jarduna oso garrantzitsuak dira gizartea aberasteko eta kulturaren bidez mundu hobe bat sortzeko". 111
- "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". Sektore ko profesio nalak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez" . Ahoz ahoko komuni kazioa, emaila eta hedabi deak Sari banaketa inguruko elkarteei Albaolar en bezero eta bezerog aiak Posizionamen du estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. Erakund e publikoa k "Nazioarteko mailako sareak eta harreman sendoak ditugu". Babesle ak "Elkarte profesionala gara eta erreferenteak izateko helburua dugu". Ahoz ahoko komuni kazioa eta emaila Mahai biribila liburuen idazleekin Albaolar en bezero eta bezerog aiak - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. - Ekitaldi guztietatik bik Sektore ko profesio "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen 112
aditu edo iritzi liderren baten aitortza edo babesa jaso izana. nalak dugu profesionaltasunez" . Iritzi liderrak / Adituak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez" . Ahoz ahoko komuni kazioa Museoan deskontua Euskal Herriko publiko orokorra Hedapen estrategia - "Albaola eta bere jarduna oso garrantzitsuak dira gizartea aberasteko eta kulturaren bidez mundu hobe bat sortzeko". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. - Elkarteak jada dituen marketin helburuak lagundu Ahoz ahoko komuni kazioa eta emaila Hitzaldia adituekin Albaolar en bezero eta bezerog aiak Posizionamen du estrategia - "Lana aurrera doa eta ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. - Ekitaldi guztietatik bik aditu edo iritzi liderren baten aitortza edo babesa jaso izana. Sektore ko profesio nalak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu profesionaltasunez" . Iritzi liderrak / Adituak "Ondarea ikertzen, eraikitzen eta hedatzen jarraitzen dugu 113
profesionaltasunez" . Ahoz ahoko komuni kazioa, emaila eta hedabi deak Apaizac Obeto dokumentala ikusteko saioak 1 Euskal Herriko publiko orokorra Hedapen estrategia - "Albaola eta bere jarduna oso garrantzitsuak dira gizartea aberasteko eta kulturaren bidez mundu hobe bat sortzeko". - "Orain dela 25 urtetik proiektuak etengabe egiten ditugu (proiektuak, hitzaldiak, erakusketak…)". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. Apaizac Obeto dokumentala ikusteko saioak 2 - Audrey Azoulay UNESCOko zuzendari orokorra Albaolara - Posizionamen du estrategia - - Ekitaldi guztietatik bik aditu edo iritzi liderren baten aitortza edo babesa jaso izana. Ahoz ahoko komuni kazioa eta emaila Hamaiketakoa Ulian Boluntar ioak Fidelizazio estrategia "Oso eskertuta gaude laguntzen gaituzuelako, ondarea berreraikitzeko lanak ez du etenik izango Albaolan". - 10 pertsona baino gehiago etortzea ekitaldi bakoitzean - Aurrera eramango diren ekitaldi bakoitza gutxienez hedabide batean atera izatea, paperean ala digitalean - Sare sozialetan post bat eta story bat gutxienez publikatzea, bertako jarraitzaileei ere egin denaz informatzeko. Iturria: Norberak egina 114 | science |
addi-65c7a306c983 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59333 | Etxalde Yauri dokumentala | Serón Esnal, Pello | 2023-01-17 | 3 Baserriak desagertzen ari dira, eta haiekin batera, hizkuntza. Azken hamarkadetan, Getxok eraikitze handia pairatu du, baserri asko abandonatuta edo kanpoaldean utzita. Yauri abereak dituen azken etxaldeetako bat da. Bertan Juanan bizi da, 68 urteko baserritar erretiratua. Berarekin lanean hasi da 34 urteko gazte bat, Beñat, tradizioa XXI. mendearekin lotuz. Transmisio katea jarraituz, inguruko eskoletako haurrak baserrira joaten hasi dira bizimodu hau ezagutzera. Sinopsia Juanan, 68 urteko baserritar erretiratua Yauri etxaldean bizi izan da beti. Berarekin Beñat, 34 urteko gazte bat hasi da lanean, baserriarekin eta hizkuntzarekin jarraitzeko asmoarekin. Logline
Fitxa Teknikoa Zuzendaria eta Gidoia Kamera eta zuzeneko soinua Elkarrizketak Edizioa Pello Serón Esnal Pello Serón Esnal Unai Zaballa Clares Pello Serón Esnal eta Unai Zaballa Clares 5
7 Lokalizazioak I Yauri Etxaldea GETXO
8 Lokalizazioak II Bizkaiko Golkoa Getxoko kaleak
9 Elkarrizketak JUAN ANTONIO ZABALA Juanan beti bizi izan da Yauri etxaldean. 1995ean bota zuten arren, berria eraiki eta han egon da lanean duela hiru urte erretiratu zen arte. Hala ere, ahal duen guztian laguntzen jarraitzen du. Beñat etxaldean sartu zenean berari utzi zizkion abereak eta lekukoa pasatu zion. BEÑAT BILBAO AYO Beñat duela hiru urte Yaurin lanean hasi zen kaletarra da, Getxoko Hezetasuna auzokoa. Etxaldean Juananen lekukoa hartzeaz gainera, ohiturak eta hizkuntza ere bereganatzen ari da. Baserrian ezartzen ari den aldaketen artean, ikastolako umeen etortzea sustatu du.
Memoria Ikerkuntza eta ideiaren jatorria Istorioarekin kasualitatez egin nuela topo esan daiteke, bat-batean iristen diren hauetarikoa. Horregatik istorio honekiko daukadan interesa, "magikoa" dela esan nezake. Dokumentalaren hasierako ideia Getxoko dialektoari buruz egitea zen, akademikoagoa, ikerkuntza linguistiko handiagokoa. Izan ere, errealizazioan nire laguntzailea izan den Unai Zaballa-Clares hizkuntzalariak 2014an egindako ikerkuntza (The Basque dialect of Getxo 2014: the witnessing of the death of a dialect) erabili nuen abiapuntutzat. Interesgarria -eta tristea- da euskalki bat hilzorian dagoela ikustea, eta hori erregistratzeko ikusentzunezko dokumentu bat sortzea ideia polita iruditu zitzaidan. Lehenengo urratsa Getxoko euskara non kokatzen den jakitea zen. Euskal dialektoen sailkapen berriena Koldo Zuazok egin zuen (1998), non bost euskalki bereizten zituen. Bizkaiera eta Gipuzkera izenak Mendebalekora eta Erdialdekora aldatu zituen, bi probintzien mugak ez baitatoz bat muga dialektalekin. Getxoko dialektoa kokatzeko beharrezkoa da mendebaldeko euskalkiari begiratzea. Dialekto honen barnean, Zuazok (2003) bi azpidialekto bereizten ditu: Sartaldekoa eta Sortaldekoa. Sartaldekoan sartzen da Getxo, Uribe Kostako aldaeraren barruan, hain zuzen ere. Txorierrin eta Mungialdean baita sartaldera hitz egiten da, bakoitzak bere ezberdintasunak dituelarik, Koldo Zuazok eta Urtzi Goitik Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara (2014) liburuan adierazten duten moduan. Ikerkuntzarekin jarraituz Getxo Akordaten Naz dokumentalak aurkitu nituen, Getxoko adinekoen oroitzapenak batzen dituen bi dokumental, 2007 eta 2010ean egindakoak. Dokumental horien gidoilarietako bat Fredi Paia bertsolari getxotarra zen, eta, kasualitatez, bere arreba klasean egon da aurten. Berari galdetzea erabaki nuen, ea zer edo zertan lagun ziezadakeen, eta Yauri izeneko etxalde batean getxoztarrez hitz egiten duen baserritar bat dagoela esan zidan, eta bere lekukoa hartzen ari den gazte bat. 10
Dokumentalaren ideia oraindik getxoztarraren inguruan egitea bazen ere, Unaik eta biok baserria bisitatzea erabaki genuen, gazteak, baserriko bizimodua hartzeaz gain, euskalkia ikasten egon zitekeelako. Geure burua aurkeztu eta oso ondo hartu gintuzten. Hala ere, kamerarekin agertu baino lehen, hainbat egunetan etxaldera hurbiltzen egon ginen, Juananek, bereziki, gugan konfidantza har zezan. Bosgarren egunean lehenengo elkarrizketa egin genien, biei batera, gidoirik gabe. Oraindik ez zeuden guztiz irekita, eta horrek Juananek esaten zuena oztopatu zezakeen, bere benetako euskalkia ezkutatuz edo moldatuz, Lavoben behatzailearen paradoxaren (observer's paradox) eraginez: hizlarien berezko hizkera lortzeko, benetan axola zaizkien gaiei buruz elkarrizketa bat prestatu beharra dago elkarrizketatuek behatuak izaten ari direla ahaz dezaten (Lavob in Zaballa-Clares, 2014). Hala ere, hain interesgarria iruditu zitzaigun Juananek eta Beñatek kontatzeko zuten istorioa, dokumentalaren nondik norakoak aldatzea erabaki nuela. Oraingoan bai, gidoia eta egitura prestatu eta ideiak argitu nituen. Hurrengo grabaketa egunean, Juanan bere zereginetan lagundu genuen eta bere etxera sartu ginen lehendabizikoz. Beñati bakarrik egin genion elkarrizketa, nahiko arina izan zena. Hirugarren elkarrizketa egunean, Juanan guztiz solte zegoen eta oso ondo joan zen. Horietaz aparte, beste hirutan joan gara errekurtsoak grabatzera. Bestalde, egun batean Koldo Zuazorekin Sondikan geratu ginen eta elkarrizketaren audioa grabatu genuen. Dokumental honetarako erabilgarria izango ez zaidan arren -berak alde teorikoagoa eman baitzigun-, laguntzeko oso prest egon zen eta hurrengo baterako bere laguntza eskaini zigun. Fredi Paiari ere hainbat galdera egin nizkion, telefonoz. Bi testigantza hauek hurrengo proiektuan erabilgarriak izango zaizkigu (ikus: Hedapen-Plana atala). 11 Memoria Metodologia
Hurrengo urratsa grabatutako zazpi orduak ikustea eta sailkatzea izan zen, gidoia finduz. Istorioa kontatuta bazegoen ere, istorio nola kontatzeko prozesua luzea izan zen. Edizio lanetan hasi bezain laster, konpondu beharreko gauzak agertzen hasi ziren, eta dokumentala borobiltzeko ezinbestekoak ziren beste batzuk ere: errekurtso planoak, giro-soinuak... Etxaldera egindako bidaiak asko izan ziren. Forma hartzearekin batera, izenburua eta hedapen plana garatzeko bestelako ideiak ere agertzen joan ziren. 12 Memoria Metodologia
Memoria Lanaren interesa Lanaren interesa, pertsonalki, oso handia izan da, Globalizazioak eta kontsumo-gizarteak aldaketa sakonak eragin ditu gure bizimoduan azken hamarkadetan. Berdetik urrundu eta grisa besarkatu dugu, eta lurra ahaztu. Oraintsu hasi gara ohartzen gure baserrien eta landa-inguruneen garrantziaz, eta landa eremuetara itzultzeko ideia eta kontzeptuak pizten hasi gara. Juanan eta Beñaten istorioa itzulera horren erretratu bizia eta garbia da, ebakitako hari horren bersaretzea. Eta hau "lehen munduko" kezka nagusienetakoa izaten ari da, are gehiago, gure lur zati honetan. Hiriaren hedapen grinak Juananen etxaldea irentsi zuen, eta zibilizazioak saltzen dituen balizko erraztasunengatik, gurasoek bizimodu hori uzteko esan zioten. Baina berak ezetz erantzun eta ohiturei lotuta jarraitu zuen, lurrari sustraituta. Irmo. Sinbologia honek, sustraitzearena, zuhaitz baten moduan sendo irautearena, ardatz dugu dokumentalean. Niretzako oso garrantzitsua zen, Getxoko euskararen testigantzak batzea ez ezik, aurretik aipatutako arazoak mahaigaineratzea ere. Hurbiltzeko helburuarekin, dokumental laburra eta kontsumitzeko erraza izan behar zuen, eta batez ere gazteek ikusteko erakargarria. Hori izan zen 1.85:1 (18:9) formatua aukeratzeko arrazoi nagusia, mugikorretan ahalik eta hoberen ikusteko. Katebegia izan nahi nuen transmisio horretan eta etxaldetik hirira mundu hori gerturatzea, asau dagoena parajetu, hau da, urrun dagoena gerturatu. 13
Memoria Egitura eta ezaugarri narratiboak Dokumentalaren egiturari dagokionez, hiru zati bereiz daitezke: Juananena, Beñatena, eta umeena. Lehenengoak planteamendu, bigarrenak garapen eta hirugarrenak bukaera gisa jokatzeaz gainera, horrela banatzea erabaki nuen iragana, orainaldia eta etorkizuna irudikatzeko: ohitura, hizkuntza eta kultura oraindik mugimenduan baitaude. Hori da dokumentalaren ardatza: transmisio-katea, eta nola erretiratutako baserritar batetik eskolan dauden umeetaraino iris daitekeen. Egitura horregatik da borobila; hasten den moduan bukatzen da, bizitzaren zikloa bezala. Ideia hau indartzeko hainbat ezaugarri narratibo erabili ditut. Lehenengoa, bidaiarena: kotxean kamera hiritik baserrira kotxe iristen da, istoriotik edan, eta behin prozesua beteta, ikasitakoa hartu eta hirira eramaten du, umeek ikasitakoa beraien motxilan sartzen dutenaren metafora. Planoen erabilpenarekin ere hori indartzea zen helburua. Juananen planoak orokorrean geldoagoak dira, estatikoagoak, mugimendu gutxikoak. Beñatekin, ordea, kamerak dinamismoa hartzen du. Kaletar bat baserritar baten ibilbidea jarraitzen eta hizkuntza hartzen ari da, eta bera lehendabiziz agertzen denean, kamerak berdina egiten du: mugimenduak nabariagoak dira, Beñat atzetik jarraitzen hasten da. Umeen partean jada kamera ez da gelditzen, kulturaren transmisioa bizirik dago. Horietaz gain, madariondoaren istorioa daukagu. Etxaldea bota zuten autobia bat gainean jartzeko, errepidea moldatu, pasealekuak egin, baina madariondoak han jarraitzen du, 120 urte inguru geroago. Juananek ez du madariondoa ahaztu, ezta alde batera utzi, zuhaitza familiaren sinboloa, etxaldearena eta ohiturena baita. Berak, horregatik, etxalde berriko zuhaitz bati injertoa egin zion, madari horiek gora mugituz eta berarekin eramanez. Pasa den urtetik zuhaitzak madariak ematen ditu, eta amaieran ume baten eskua madari bat hartzen agertzen da, aldaketa horren fruitua batzen. 14
Lan hau sortzeko inspirazioak anitzak izan dira. Estiloari dagokionez, erreferentzia nagusia Nacho Reig-en Amerikanuak (2010) dokumentala da. Dokumental honek Nevadako Elko herrian bizi diren hainbat euskal etorkinen istorioa kontatzen du, orokorrean abeltzaintzan lan egiten hasi zirenak. Dokumentalaren plano luzeak, estatikoak, motelak hartu nituen erreferentziatzat. Baina bereziki nire dokumentalaren amaieran erabilitako baliabidea izan da eredurik argiena: talde-argazkia egitea kamerara begira dabiltzala. Reig, Nacho (2010). Amerikanuak 16 Erreferentziak
Beste Erreferentziak Almandoz, Koldo (2011) Oreina Gisasola, Aitor (2007/2010) Getxo Akordaten Naz 18 Koldo Almandozen filma eta Aitor Gisasolaren bi dokumentalak ere izan ditut erreferentetzat, bereziki aurkezten dituzten gaiak direla eta. Formalki ez nuke esango erreferentziatzat izan ditudanik, baina gidoiaren egitura lantzeko erabilgarriak izan zaizkit, Gisasolaren dokumentalak bereziki.
Hedapen Plana 20 Epe motzerako plana, Hiruka egunkariarekin (Uribe Kostako egunkaria) eta Getxoko kultura zinegotziarekin hitz egitea da, ea Getxoko guneren batean (kultur aretoan, edo Muxikebarrin -udal antzokia-, adibidez) proiektatzea posiblea den galdetzeko. Momentuz, Bentan, sortu berri den kultur-gune batean, proiektatzeko aukera izango dut. Bestalde ZINEBIn edo Zinema Ikusezinean aurkeztea da nire ideia. Dokumentala ZINEBIn aukeratua izatekotan (uztailaren 25ean bukatzen da aurkezteko epea), dokumentalaren lehenengo proiekzioa jaialdian bertan izan beharko luke, beraz, Getxon ezingo nuke azarora arte erakutsi. Epe luzera, Getxoko Udalean aurkezpen edo pitch bat egin nahiko nuke, diru-laguntzak lortzeko asmoz. Memorian azaldu bezala, dokumental hau murriztea erabaki nuen, baina honek nire estiloa edo ideia zein den aurkezteko balio dit. Diru-laguntzak lortzekotan, hasierako ideiarekin jarraitzea gustatuko litzaidake, dokumental akademikoagoarekin. Getxoztarrez hitz egiten duten (hogei bat lagun) azken hitzak eta testigantzak batu eta dialektoaren azken aztarnak gorde, galdu baino lehen. Elkarrizketatu ahal ditudan pertsonen kontaktuak ditut, baita teorilari eta hizkuntzalarienak (Koldo Zuazo, Iñaki Gaminde, Xabier Bilbao) eta getxoztarrez hitz egiten dutenenak ere (Lola, Mari, Nekane, etab.). | science |
addi-ec42f5f6931e | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59335 | Ipar Euskal Herriko irratigintza – Irulegiko Irratiaren Kasu Azterketa: Historia, egungo egoera eta etorkizuneko erronkak | Uribarren Goienetxea, Garazi | 2023-01-17 | Ipar Euskal Herriko irratigintza – Irulegiko Irratiaren Kasu Azterketa Historia, egungo egoera eta etorkizuneko erronkak
Auzia ez da izan ala ez izan Nolako edo halako izan. Kontua ez da hori. Kontua ekitea da. Egitea. Egiten duguna gara. Izatea egitea da.
Laburpena Ipar Euskal Herriko euskarazko irratigintza gutxi aztertu den errealitate bat da, euskalgintzaren eta irratigintzaren alorrean berebiziko garrantzia izan badu ere. Aurrekari eskasia horrengatik, Gradu Amaierako Lan honetan, gaiaren inguruko azterketa gaurkotuago bat publikatu nahi da, fenomenoaren ibilbidea eta ekarpena aztertuz. Ipar Euskal Herriko euskarazko irrati-esperientzia nabarmenenak aipatu ostean, 1982tik diharduen Nafarroa-Behereko Irulegiko Irratiaren inguruko kasu azterketan zentratuko gara. Horretarako, bi teknika kualitatibo erabili dira: iturri ez-zuzenen azterketa eta sakoneko elkarrizketak. HITZ GAKOAK: Euskal Irratiak, euskalgintza, Irulegiko Irratia, Ipar Euskal Herriko irratigintza, euskara hutsezko komunikabideak
1. ATALA: SARRERA, HELBURUAK ETA METODOLOGIA 1.1 Lanaren Aurkezpena: Euskal kulturaren garapenean historikoki Ipar Euskal Herriak izandako lekua erabat ezezaguna zaigu Hego Euskal Herriko euskaldun askori, eremu honetatik euskarara komunikazio-elementu ugari sartu badira ere: lehen euskarazko liburua (Bernat Etxeparerena, 545ean), euskarazko lehen filma (Gure Sor Lekua, 1956an), telebista (Maite Barnetxeren saioak, ETB sortu baino hamaika urte lehenago) edo eta euskal kantagintza berria eta rock-a, adibidez (Mixel Labeguerie eta Errobi edota Niko Etxarten bidez). Irratiaren kasua ere ez da ezberdina. Lapurdin, euskara hutsez aritzeko sortu zen Gure irratia emisora askea 1981an hasi zen emititzen, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Irratia baino urtebete lehenago, eta ondoko urteetan etorriko ziren Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratia ere. Geroztik, Euskal Irratiak izeneko federazioan bildutako irrati aske hauek, garrantzia handia lortu dute Iparraldeko euskal komunitatearentzat, euskarazko komunikabide popularrenak bilakatuz. Gradu Amaierako Lan honetan, metodologia kualitatiboan oinarritutako bi tekniken arteko konbinaketa eginez – iturri ez-zunen azterketa eta elkarrizketa sakonak – Euskal Irratiak federazioko irratien ibilbidea ikertu, eta Nafarroa-Behereko Irulegiko Irratiaren kasu azterketa aurkeztuko da. Soziologiako Gradua bukatzean, ohartu nintzen orduraino aukeratutako lan eta proiektu guztiek gai berdintsuak zituztela. Hor okurritu zitzaidan, Gradu Amaierako Lanerako, ezer ez nekien eta urrun geratzen zitzaidan gai bat lantzearen ideia. Beraz, lehen motibazioa interes eta jakinmin pertsonala handitzea izan zen. Ikergaia hautatu eta berehala, haren egokitasuna berretsi zidaten arrazoiak agertu zitzaizkidan. Ipar Euskal Herriko euskarazko irratigintzaren inguruko azterketen urritasuna, fenomenoaren gaineko hutsune bibliografikoa, historiak marjinaziora bideratu dituen edota ikuspegi ofizial bakarra izan duten fenomenoen tratamendu akademikoaren garrantzia ere nabarmentzea gustatuko litzaidake iruditzen zaidalako Ipar Euskal Herriko irratigintza aztertzeak etorkizuneko ekimenen nondik-norakoen teorizazioen panorama osatzen lagundu dezakeela lurralde mailan. Iparraldeko irrati euskaldunen sorreraren eta ibilbidearen azterketa orokorra egin ondotik, lan hau Irulegiko Irratian zentratzen da, kasu azterketa xehea eginez. Gradu Amaierako Lan baten luzera kontuan hartuz, ikergaiaren tamaina mugatu beharra genuen. Sakonki Euskal Irratiak federazioko irrati bakar bat aztertuz, euskal irratien fenomeno osora zabaldu daitezkeen ondorio batzuk atera daitezkeela pentsatu dugu, eta Irulegiko Irratia aukeratu dugu, batetik, bertako eragileek elkarrizketak emateko erakutsi duten prestutasunagatik, eta bestetik, aurten, 2022an, 40 urte betetzen dituelako, eta nolabait, ziklo baten argazkia egin dezakegulako horrela.
i. Helburu Orokorra: Helburu nagusia ikerketa gaiarekiko hurbilketa orokor bat egitea da, ondoko ikerketentzat abiapuntu gisa balio lezakeena. ii. Helburu Zehatzak: i. Iparraldeko euskal irratien sorrera eta garapena kartografiatzea, haien arteko antzekotasun eta ezberdintasunak detektatuz. ii. Irulegiko Irratiaren historiaz, egungo egoeraz eta etorkizuneko erronkez azterketa xehea egitea. 1.3 METODOLOGIA Ikerketa hau metodologia kualitatiboan oinarrituko da. Helburu motaren araberako diseinuan miaketazkoa aukeratu da. Jarraian, ikerketa bat burutzeko bidearen aukeraketa egitean azken bien alde egin da, hots, jarrerak modu sistematiko eta kontrolatuan galdetzea eta beste batzuk klasifikatutako materiala aztertzea. Erabilitako teknikak, iturri ez-zuzenen azterketa eta elkarrizketa sakona izango dira. 1.3.1 IKERKETAREN DISEINUA Ikerketa diseinu hau, helburuen motaren arabera miaketazkoa da. Juaristik (2003) aipatzen duen bezala, diseinu hau egokia da ikertzen den fenomenoaren lehen hurbilpen bat egin nahi denean hortik ezagutza orokor bat biltzeko asmoz. Earl Babbie-k (1996) zehazten du gainera, diseinu hau egokia izan daitekeela ikertzailearen jakin-minari erantzuteko eta ezagutza handiagoa norbereganatzeko. Ipar Euskal Herriko irratien inguruan gutxi ikertu da eta lan honen hasierako pausuak horiek ziren, gaiaren inguruan idatzi den ahalik eta gehien eskuratzea. Horrela, Juaristiren (2003) esanetan honelako ikerketa esploratzaileetan komenigarria izaten da aztergai fenomenoari buruz ideia orokorra ematen diguten teknikak aplikatzea, hauen artean, behaketa, eztabaida taldeak eta sakoneko elkarrizketa. 1.3.2 TEKNIKA METODOLOGIKOAK Ikerketa hau burutzeko bi tekniken arteko osogarritasunaren (Bericat, 1998) integrazioa egin da. Konbinazio honetan errealitate berdin baten bi irudi bilatzen direlarik, errealitatearen ulermena aberastuko dituzten bi irudiek aldi berean aurkeztea da, hau da, helburua gehigarria da eta ez da adostasunik ezta konbergentziarik bilatzen. Aukeratutako teknikak iturri ez-zuzenen azterketa eta sakoneko elkarrizketa dira.
1.3.2.1 ITURRI EZ-ZUZENEN AZTERKETA Beste teknika guztiak bezala, iturri ez zuzenen azterketak bere abantailak eta mugak ditu. Abantailei begira, kutsatu gabeko informazioa eskuratzen da, ikerlariak ez baitu datuen eraketan parte hartzen eta gehienetan, merkeagoa izaten da (Juaristi, 2003), baita ikerketa honetan. Gure kasuan, geografikoki urrun dauden errealitateak aztertzeko ere baliagarria izan da (Ibid.). Baina baditu bere desabantailak ere. Hasteko, Euskal Herriko Unibertsitateko liburutegian edota sarean dauden iturriak bakarrik erabili dira, bestelako artxibategietan sartzeko ezintasunagatik eta diru faltagatik. Gutxi ikertua izan den gai bat den heinean, informazioa erabat sakabanatuta dago eta eremua Ipar Euskal Herria izatean, gainera, sarritan ezagutzen ez genuen hizkuntza batean (frantsesez). Honek denbora inbertsio oso handia suposatu du. Erabilitako iturri ez-zuzenak honakoak izan dira: i. Dokumentu idatziak (monografiak, artikulu akademikoak, prentsa artikuluak eta dokumentu ofizialak). ii. Ikus-entzunezkoak (bideoak eta irratiko elkarrizketak) Datu baseetan aurkituriko informazioa oso mugatua izan da, are gehiago euskarazko informazioa. Inguma euskarazko datu basean esate baterako, dokumentu bakarra dago ikergaiaren inguruan hitz egiten duena. Beraz, hauek izan dira ikerketa burutzeko gehien erabilitako dokumentuak. Jean Jacques Chevalen "Médias audiovisuels français et langues régionales minorisées. Langues d'Aquitaine: dynamiques institutionnelles et patrimoine linguistique, 197-242" (1996), NOR Ikerketa Taldearen "Hedabideak eta Euskal Herria" (2000), urte berean Gorka Jakobe Palaziok (2000) argitaraturiko "Irratibidearen Barrunbeetan Zehar. Harigabeko telegrafiatik ziber-irratietara", 2002an Gutierrez Paz-ek publikaturiko "Euskal Irratigintzaren Historia" eta Luzien Etxezarretaren "Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian" artikulua, 2006ko Soziolinguistika Aldizkaria-n argitaraturikoa. Alabaina gai hau sakonen aztertu duten autoreak Aitor Zuberogoitia eta Lierni Alkorta izan dira, "Masa-komunikaziotik Informazioaren Gizartera: Euskararen bideetan barrena" (2009) lanean. Lan hau hartu da ikerketa honen oinarritzat, inspirazio modura. Are gehiago, Zuberogoitiak berak "Euskararen presentzia gaur eguneko prentsa elebidun abertzalean" (2003) doktore tesian komunikabideak ikertzeko erabilitako sailkapeneko elementu batzuk aztertu ditugu kasu azterketan: hizkuntza-hautua, finantzazioa, mugarriak eta hedapen-eremua. Horiei, gainera, honako aztergaiak erantsi dizkiegu guk: soslaia, mezuak eta helburuak.
1.3.2.2 SAKONEKO ELKARRIZKETA Ikerketa honetan erabili den bigarren teknika, sakoneko elkarrizketa izan da. Abantailen artean, Juaristik (2003) dio sakoneko elkarrizketak oso onak direla dio erakunde baten egitura aztertzeko, eta adituekin gaiari buruz hitz egiteko. Mugen artean, hala ere, informaziorik gabe gelditzeko arriskua dago elkarrizketatuek ez badakite nola erantzun edo galdetutakoaz gogoratzen ez badira. Requena Santos eta Ayuso Sanchezek (2018) berriz emaitzen hauen estrapolatzeko ezintasuna aipatzen dute. Elkarrizketatuak aukeratzeko, ikerketa kualitatiboan adierazgarritasun teorikoa bezala ezagutzen dena jarraitu da. Hau da, ikerketa honek ez du lagin estatistiko batek osatuko digun ausazko laginketarik ezta estratifikaziorik bilatzen, adierazgarritasun estrukturala osatzen lagunduko digun laginketa teorikoa osatzen baizik. Hori horrela, profil ezberdinak lortzeko bi aldagai erabili dira: Irulegiko Irratian lanean egotea edota egon izana eta ibilbidea: - Lan-egoera Irulegiko Irratian: Lanean aritzea edo aritu izana. - Ibilbidea: Hiru sailkapen ezarri dira. Sortze unetik egonikoak (1. Belaunaldia), 2000. urterik orain artekoak (2. Belaunaldia) eta 2015. urtetik eta aurreragokoak (3. Belaunaldia).
2.2 IPAR EUSKAL HERRIKO EUSKALGINTZA MODERNOA XX. mende erdialdera oso minorizatuta iritsi bazen ere, 60ko hamarkadako azken urteetatik aurrera, euskarak berpizte prozesu indartsu bat abiatu zuen Ipar Euskal Herrian, belaunaldi gazte baten eskutik. Hamarkada hartan, gurasoen euskaltasun katoliko folkloriko eta tradizionalarekin hautsi zuen gazte talde batek. Iparraldeko lehen belaunaldi abertzalea zen, frantses izateari uko egiten ziona eta euskaraz bizitzeko nahia agertzen zuena. Kantagintza modernoa ere orduantxe sortu zen, eta Mixel Labegeriek abestutako "Gu gira Euskadiko gazteri berria, Euskadi bakarra da gure aberria" leloak, ongi islatzen du mugimendu honek ekarri zuen berritasuna.
Belaunaldi berri honen eskutik 1969an Iparraldeko lehen ikastola sortu zen Arrangoitzen, eta 70 hamarkadan zehar ziztu bizian zabaldu zen ikastolen sukarra Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetako herrietatik. 1980an, Kanbon, bigarren mailako eskola ireki zen eta lau urte geroago 660 ikasle zituzten jadanik ikastolek. Paraleloki, helduak euskaldundu eta alfabetatzeko prozesua ere abian jarri zen, eta hala sortu zen Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundea, AEK alegia, Ipar Euskal Herrira 1979-1980 hedatuko zena Iparraldeko Gau Eskolen Federazioa sortuz. Kantagintzak ere eztanda handia izan zuen urte haietan, eta folk estiloko talde ugariz gain (Guk, Eltzegor, Etxamendi eta Larralde, Manex Pagola), 70eko hamarkadan zehar, lehen rock talde euskaldunak sortu ziren. Kantaldiak euskaldunen komunitatearen elkargune nagusi bilakatu ziren, izugarrizko arrakasta lortuz. Bukatzeko, herri antzerkigintzak ere biziberritze aro bat izan zuen urte haietan. Toberak antolatu ziren hainbat herritan (Baigorri, Iholdi...), lekuan lekuko gazteak aktibatuz eta mobilizatuz, eta mugimendu euskaltzalera hurbilaraziz. Elementu guzti horiekin batera, hainbat euskaltzale ohartu ziren euskararen biziraupenerako derrigorrezkoa zela komunikabide euskaldunak sortzea, eta irrati libreen fenomenoa bizitzen ari zen garapena aprobetxatuz, herri irrati euskaldunak sortu zituzten. 3.2 IPAR EUSKAL HERRIKO IRRATI EUSKALDUNAK: EUSKAL IRRATIAK Gure Irratia 1981. urteko abenduaren 24a Euskal Herriko irratigintzaren historian presente izan behar dugun eguna da, orduan jaiotzen baita euskaraz ehuneko ehunean jardungo duen lehen irratia, Entzun-Ikus elkartearen eskutik: Gure Irratia. Urte horretako udan, 30 euskaltzale bildu ziren Baionan euskara hutsez arituko zen irrati eta telebista publiko baten beharraz hitz egiteko eta Entzun-Ikus elkartea sortu zuten. Irrati-telebista sortzea zen elkarte horren helburua. Irratia sortzeko, "Sortzaileak" izeneko azpitaldea sortu eta elkarteko pertsona orok 500 libera jarri zituen proiektuak aurrera egiteko (Gutierrez Paz, 2002). Zuberogoitiak honela kontatzen du hastapen hura: "Benafarroko idazle ezaguna den Xipri Arbelbidek abiatzen du orduan ikerketa irrati medioez. Ateratzen da irratiaren muntatzeko medio merkeak behar direla. Entzun-Ikus elkarteak lehen diru kapitala biltzen du eta Lapurdiko Milafrangan muntatzen dira lehen estudioa eta antena ipintzen Km. erdi urrunago 150 m-ko mendiska baten kaskoan." (Zuberogoitia, 2003: 351)
Anaitasuna aldizkariaren 1981ko azaroako aldizkariaren 415. zenbakian honela dago adierazita, "Entzun- Ikus elkartearen projektua martxan jartzen bada guztiz euskalduna izango zen lehen irratia genduke hau, hau da, euskara hutsean arituko litzatekeen lehen irratia" (Zuberogoitia: 2003). Larzabalek dio "Lehen hiru irratilari euskaldunen izenak gure historia herrikoiak gogoan hartuko ditu: Lucien Etchezarreta, Jaki Lautre eta Ermi Madariaga. Azpimarra dezagun Euskal Herri guztiko lehen irrati euskalduna dugula Gure Irratia" (Alkorta eta Zuberogoitia, 2009). Goian aipaturiko aldizkari berean (Anaitasuna 415. zk.) Entzun- Ikus elkarteko kideek honelaxe diote: "Irrati legea aldatu zelarik irrati berri bat, librea, ez estatuaren menpekoa, martxan jartzea erabaki genuen, guztiz euskaldun izango den irratia, hau da, euskara hutsean ihardungo duena. […] Entzun Ikus elkartea lege horretaz [Mitterand legea] baliatzen da bere irratia jartzerakoan. […] Gure politika bakarra euskararena da, ez dugu nahi ere politikariek beren eskuak sar ditzaten." (Zuberogoitia, 2003: 350; Alkorta eta Zuberogoitia, 2009: 113) Garaian bazen tokiko informazioak zabaltzen zituen beste irrati bat: Radio Adour, euskarari tarte sinboliko bat egiten ziona. Irrati honen lehia gutxi ez balitz, euskaraz arras gutxi egiten bazuten ere,1 eratu eta urte betera, 1982an, Baionako udalak eta UDF alderdiak (Frantses Demokraziaren Aldeko Batasuna) diru publiko asko bideratu zioten konpetentzia egingo zuen Radio Bayonne irratiari (Alkorta eta Zuberogoitia, 2009: 232). Testuinguru honetan jaio zen Gure Irratia, baita kritika ugari jaso ere. Fama txarra hartu zuen, zaharrarena, euskararen integristarena. Enbata aldizkarikoek barre egiten zioten proiektuari eta Argia astekarikoek Radio Adourrekin batu ez izana leporatzen zioten: "Horrelako egoera ez litzateke txarra, eta badu ere bere alde ona, baina ikusiz Ipar Euskal Herriak dauzkan aberastasun eskasak bai diruaren, bai gizonen aldetik, zatikatzeak ez du zerbitzatzen, egiten ahal lukeen bezenbat, euskara ez eta euskal populua" (Arbelbide, 2003). Esparru abertzalean ere gailentzen zen aurreiritzi hori. Honela dago plazaratuta Enbata-ren 705. zenbakian (1982ko otsailak 18; hemen aipatuta: Alkorta eta Zuberogoitia, 2009): "Arazo asko badaude euskal emankizunen emendatzeko eta ontzeko. Lehenik, mikrofonoa ez da euskal tresna bat eta irratiaren inguruan badabil miztika azkar bat emeki emeki, jender buruz lan eginez hautsi behar dena. Bestalde, euskararen eremua nahiz aberatsa den ez da aski zabala mundu moderno hunen gaietaz solastatzeko".
Gainera, egitasmo honek irrati publiko baten eratzea oztopa zezakeela ere egozten zieten Gure Irratikoei eta hau nahikoa ez balitz, egitasmo horretan huts egiteak euskaldunek euskal irratia egiteko gai ez direnaren aurreiritzia indartuko zuela arbuiatu zien elkarrizketatzaileak (Ibid.). Lucien Etxezaharretak 2001ean honakoa zioen, "Radio Adour Navarre irratiak ez zuen inoiz Entzun Ikus elkartekideei, Gure Irratia sortu zutenei, elkarrekin irrati euskaldun baten egitea proposatu. Heien aukera ele aniztasuna izan zen, nahiz % 90 frantsesez zen. Euskara piska bat ematen zen ere baina oro har oso guti." (Zuberogoitia, 2003) Euskaraz beste edozein hizkuntzetan bezala jardun ahal zenaren ustekoak izango ziren irratia sortu zutenak. Augus Hernanen arabera, bi ziren irrati honen sortzea ulertzeko erreferentziak: irrati-panorama eta euskararen egoera (Euskonews 157. zk., 2002). Antzera, Luzien Etxezaharreta, Gure Irratiko lehen berriemaileak, honela dio: "Asko aipatzen zen garai horretan (1980) diglosia, eta baita elebitasunak, demokrazia eta parekotasun idurizkoaren atzean, menpekotasuna zekarrela euskararentzat, biak bata bestearen alboan jarrita batak erraz bestea lehertzen zuela, frogatuz gainera ez zela gai komunikazio modernoarentzat, alabaina dena lantzekoa baitzen alor horretan! Horrengatik harreman istilutsua gertatu zen Radio Adour Navarrekin, honek egia erran euskaltzaleen gehiengo handia biltzen zuela! Hala ere tinko eta fermu atxeki genuen eta agertu zen gure apustua premiazkoa zela: bide berdinetik gero hasi zen Euskadi Irratia 1982an" (Zuberogoitia, 2003). Topikoekin apurtzearen aldeko apustu ausarta egin zutenek eta fedea zeukatenek %100ean euskaraz aritzen den irrati bat posible zela erabaki zuten sortzaileek. Bidea ez zen erraza izan irratikoentzat, gogora ekarriz jasotako kritikak. Beste buruhauste batzuk ere bazeuden, Lapurdi kostaldeko euskaldunen tasa txikia baitzen, beraz hastapenean, saioetan frantsesez egiteko hautua irratiko langileen esku geratzen zen. XXI. mende hasiera arte Lapurdin iraun zuen irrati aske bakarra da, hori horrela, irratian tokiko albisteak edo informazioa jasotzeko euskara hustezko irrati batekin egiten zuen jendeak topo. Estrategia berriak planteatu beharrean ziren eta eztabaida horrek luzaroan iraungo zuen. Etxezaharretaren lekukotasunari esker dakigunez, itzulpen-sistemaz baliatzen ziren bai eta mahaigaineratu ere erdarazko emanaldiak egitea beste frekuentzia batean – 2002. urtetik aurrera legezkoa egingo zenean bi frekuentzia izatea irrati batek (Zuberogoitia, 2003) – beraz, irrati honi zor zaion lorpenik handiena horixe da, gehiengo erdaldun bat dagoen testuinguruan euskaraz bizirautea eta euskara gizarteratze-tresna bilakatzea posible dela erakustea. Erabiltzen duen euskara ez da batua, "iparraldeko batua" baizik, "benafartar-lapurtar" osatua deritzoguna, baina beste hizlari edo korrespontsalen bizilekuko euskalkiak ere entzuten dira irratian. Nolanahi, programazioaren ehuneko-ehuna euskaraz izan da betidanik (Jakobe Palazio, 2000: 29),
Chevalek azaldu legez, hizlarien %100a eta musikaren %80a XXI. mende hasieran (2002). Hala ere, salbuespenak egin litezke gonbidatuen hizkuntzaren arabera, izan ere, egon izan dira emanaldi berezi batzuk non Quebec, kurdo edo beste herrialdeetako pertsonak egon diren eta baita ingelesez edota gazteleraz saioak ere. Xiberoko Botza Urtebete geroago, 1982an, kasu azterketaren ondoko atalean xehe-xehe aztertuko dugun Irulegiko Irratia sortu zen Baxenafarroan. Zuberotarrek ere, irratien eztanda honen garaian ez zuten askorik itxaron beharko haien irrati propio bat izan arte. Maite Lephaillek, honela zioen 2001ean, "Bai; Iparralde guzian eraman zen gogoeta komunikabideez, eta, Gure Irratiaren eta Irulegiko Irratiaren sortzearekin, beharrezkoa zen Xiberoan ere irrati baten sortzea" (Alkorta eta Zuberogoitia, 2009). Allande Etxartek GARA aldizkariari eginiko elkarrizketa batean ere antzeko zerbait dio: "François Mitterrand boterera heltzearekin Estatuaren monopolioa hautsi zen, irrati libreen irekitzea posible zen, eta diru laguntza bat ere bazen irrati libreentzat. Jadanik abiatuak ziren Gure Irratia eta Irulegiko irratia. Hemen probintzien autonomia nahia handia denez, ez genuen Gure Irratiaren adar bat soilik izan nahi, baina nahi genuen Xiberoako irrati bat […] Roger Idiart apezak, Zalgizeko erretoreak, proposatu zituen beste izenen artean Xiberoko Botza izan zen onartua. Euskarazko irrati bat muntatzeko nahia zen, nehork ez zuen esperientziarik, baina ikusiz besteek egiten zutela, nahi genuen besteek bezainbeste egin" (GARA, 2012ko abuztuak 4) Xiberoko Botza, Uhaïtza taldearen ekimenez jaio zen eta lehen emisioa 1982ko abuztuaren 5ean egin zuen arratsaldeko bostetan (Berriapapera 125. zk., 2002) Irabarneko jauregiko lehen solairutik non Mauleko udalak, Frantziako Alderdi Sozialista agintean, gela batzuk utzi zizkien antena Zalgizeko tontorrean zutelarik (Jakobe Palazio, 2000). 4 urte inguru egon ziren nahiko kaxkar2 zegoen jauregi hartan, Madouce Aranguaseri irratikoek eginiko elkarrizketan kontatzen duenez (GARA, 2012ko abuztuak 4), Lephaillek informazio gehiago ematen du: "Zahar-zaharra zen. Konponketa prekarioak egin bagenituen ere, ganerreko tauladak sekulako kirrinka egiten zuen, eta mugitzen zen guzietan disko biniloak erortzen ziren. Orotan ezarri genituen paperak: «Emeki ibil». Gero, langilea hartzearekin, lokalez aldatu ginen." (Iparraldeko Hitza, 2020ko uztailak 5). Irratikoek egun hori ez zuten ausaz aukeratu emisioekin hasteko, 1789ko abuztuaren 5ean Parisen jauntxoen pribilegioak ukatu ziren eguneko sinbologiaz beteriko data aukeratu zuten Etxarten esanetan
2 Barnealdera sartzen zen haizearen interferentziak ekiditeko jauregiko hormak kartoizko arraultza kutxaz bete zituzten 30. urteurrenaren baitan Xiberoko Botzak Jean-Jacques Etxeberri Llargori eginiko elkarrizketari esker (Xiberoko Botza, 2012ko abuztuak 3).
(GARA, 2012ko abuztuak 4). Irrati propio bat sortzearen ideia, alabaina, bost urte lehenagotik zetorren, 1978tik, Zuberoako udalek eta administrazio frantsesak Contrat de Pays ituna egin zutenetik (Jakobe Palazio, 2000), horrela sortzen da Uhaïtza elkartea, lehen itun horren esparruan (Landart, 1990). Lehendabiziko froga bi aste lehenago egin zuten (Berriapapera 125. zk., 2002). Hasierako hilabetean ostegunero emititzen zuten arrastiko zazpietatik aurrera eta iraila iristean ekin zioten eguneroko programazioari ordu berean ordu erdi/bi orduz (Enbataren 732. zk., 1982; hemen aipatuta: Zuberogoitia, 2003). Euskararen egoera ez zen arrazoi bakarra irrati honen sortzearen atzean, arrazoi hori esanguratsuena bada ere. Bestelako faktoreei erreparatuz, gero eta lanpostu gutxiago zeuden Zuberoan, baita gazteentzako aukera gutxi lur sail edo etxerik erosteko eta beraz, beraien herrian geratzeko eta garatzeko. Garaiko testuinguruaz honela zioen Allande Etxartek: "[…] aipatu, laborantzan, toki eskasiaz eta industrian, lan baldintza okerrez alde egiteko, ihes bidea hartu zuela Xiberotar saldo handia. Bi sektore horietan, gainbehera handia izan da, eta orain hiru herenetan banatzen da ekonomia: laborantza, industria eta zerbitzuak" (Euskonews, 1999ko uztailak 2) Euskal mundua mespretxatzen zuen diskurtso hegemonikoaren aurrean bestelako ikuspegi bat aurkeztu nahi zuten sortzaileek3, baita irrati kritiko bat eratzea. Sektore ezkertiar eta euskaltzaleak bultzatuta emisora aske moduan hasi ziren emititzen Sud-Ouest, Miroir de la Soule eta Radio France Pays Basque eskuin ideologiako komunikabideei lehia eginez (Euskonews, 1999ko uztailak 2; GARA, 2012ko abuztuak 4). Panorama horretan, ez zegoen euskarazko komunikabiderik eta irrati honen aitzindariak ez ziren oraindik entzuten lurraldean. Euskara trantze larrian zegoen, eta gehiago zuberera. Allande Etxarten (Euskonews, 1999ko uztaialak 2) arabera folklorezaleen gain erori zen euskal kulturaren babesa eta horrek euskararen transmisio katea eten zuen. Beraz, panorama orokor honetan sortu zen, ez zailtasun gutxirekin, Xiberoko Botza. 1986 arte emisore aske moduan emititu zuten irratiaren baitan egon zen zatiketa iritsi arte. Irten zen sektoreak Radio Mendililia sortu zuen. Azpimarragarria da nola garai beretsuan sorturiko hiru euskarazko irratiek eredu propio bat garatu zuten hizkuntzarekiko. Xiberoko Botzaren kasuan, hasieran euskaltzale eta sozialistak batu ziren irrati libre bat sortzeko. Hau honela, hasierako4 saio batzuk frantsesez egiten ziren. Maite Lephaille-ek dio (Berria,
3 Honela argitu zuten irratiko arduradunek Abilen 1. zenbakian (1982), "Tokiko prentsa ez da nahikoa informatzeko eta, oro har, adierazteko. Hego Mendebaldean Béarni lotuta dago La Soule, eta La République, sarritan bilatu behar izaten da. Eta, Miroir de la Soule-n bezala, haren orientazioa ezagutzen da. Objektibitatea zenbait egunkariren indargunea ez zenez, irratia beharra zela zirudien." (Zuberogoitia, 2003: 384) 4 30. urteurrenaren baitan Xiberoko Botzak eginiko elkarrizketan (2012ko abuztuaren 3an) Madouce Aranguasek aitortzen du Xiberoko Botzaren lehenengo saioa erdi frantsesez eta erdi euskeraz egin zutela. Berak frantsesezko atala eta Lephaillek berriz euskarazkoa (GARA, 2012ko abuztuak 4).
2020ko uztailak 5) hasiera batean euskarazko programazioa %60 ingurukoa zela baina denbora gutxiren buruan ehuneko hori 70era igo zela (Alkorta eta Zuberogoitia, 2009) proportzioa euskararen mesedetan egon delarik beti. Gaztelerazko (Zuberogoita, 2003) eta portugesezko emanaldiak ere entzuten ziren irratian (Berria, 2020ko uztailak 5) baina Lephaille-i eginiko elkarrizketa berean azaldu legez, irratikoek bihurgune batera iritsi ziren euskara nagusitu zenean. Lehenik sozialistak joan ziren urruntzen eta gero portugesak (Berria, 2020ko uztailak 5)5. Jakobe Palazioren esanetan bestalde, 1995. urtean ehuneko hori handiagoa zen, %80koa, baina bere ohikora bueltatu zela bost urteren buruan. Allande Etxartek 1999an %90ean zegoela adierazi zuen eta 2012an berriz dena emanaldi denak zirela euskaraz zioen. Allande Sokarrosen hitzetan berriz, Euskal Irratiak federazioaren barruan izandako lankidetzak bertako euskalkiaren mesedetan lan egin beharrean berau ahuldu du gehiengoaren ulermenaren mesederako (Euskonews 157. zk., 2002). Lephaille iritzi berekoa da, "Iruditzen zait euskalkiak aberastasun direla, baina eztabaida beti hor da, eta arranguratua naiz: jendeak euskalki desberdinak entzun nahi ditu; alta, irratiaren barnean, ez dugu trenkatu. Ados naiz euskalkiak moldatu behar direla elkar entelegatzeko gisan, bai, baina ez batua bakar bat" (Berria, 2020ko uztailak 5). Antxeta Irratia eta Amikuzeko irratia Gure Irratiaren 20. urteurrenaren baitan, bigarren euskarazko irrati bat sortu zen Lapurdin: Antxeta Irratia, Hendaian. 2001. urteko abenduaren 20an inauguratu zuten egoitza (Zuberogoitia, 2003), proiektua 2000. urtean hasi bazen ere, (Gutierrez Paz, 2002) eta otsailaren 18an6 hasi ziren emititzen Pausumedia eta Entzun-Ikus elkartearen sustenguz (Gutierrez Paz, 2002; Argia, 2016ko otsailaren 18a) Behe-Bidasoako eskualdean euskara suspertzeko, esparru komunikatiboa euskalduntzeko eta "komunitatearekin eta komunitatearen zerbitzura lan egiten duen" hedabide komunitario bat sortzeko ekimenez (Sustatu, 2010) . Eragile sozialek eta hizkuntzaren normalizazioan jarduten zuten pertsonek abian jarri nahi zuten eskualdeko hizkuntza-normalizazioaren prozesuan aurrera egiteko proiektu bat eta okurritu zitzaien irrati bat eratzea zela egokiena hirugarren sektorearen esparruan, hau da, irrati zerbitzu asoziatibo bat, Aitor Errazkin irratiko kideak, elkarrizketa batean dioenez (El Salto Diario, 2020ko otsailak 2). 2002. urteaz geroztik erakunde autonomo bezala dabil (Etxezarreta, 2006). Lokala berriz, 2005eko urriaren 25ean ireki zuten (Arin Larrañaga, 2010) eta gaur egun Antxeta Irratia bera elkarte bat da. Antxeta Irratia Bidasoa ibaiaren alde bietan hasi zen emititzen eta Ipar Euskal Herrian legezkoa zen
bitartean, estatu frantsesak horrelako irratiei garantia eta errekonozimendu batzuk ematen dizkie eta, estatu espainolak ez zuen eta ez du horrelakorik kontenplatzen, baina egoitza Hendaian zenez, Bidasoa beste aldeko herri batzuetan ere entzuten zen, Irun eta Hondarribian adibidez. Honela mintzo zaigu Inge Arin Larrañaga (2010: 1): "Bidasoa-Txingudi aldeko harremana bultzatzea dute helburu bertako kazetari zein langileek, hau da, Espainia eta Frantziako zatiketa administratiboak bortxaz herrien arteko ezagutza falta dakar [Urruñako Pausua auzoak osatzen duten eskualde naturala] eta beraz, Gipuzkoa eta Lapurdi elkar aritzeko parada egokia iruditu zitzaien. Era berean, euskara sustatzearen nahia ere puntu nagusitzat dute. Horregatik, proposatzen dituzten emankizun guziak euskara hutsean eskaintzen dituzte. Preseski, Irun, Hondarribia, Hendaia, Behobia eta Biriatu eskualdeko euskarazko lekuko irratia dugu." 2012. urtean "Antxeta Bi" izeneko proiektua hasi zuten eta hegoaldean emititzeko lizentziaren eskakizuna egin zen eta Eusko Jaurlaritzarekin auzitan egon ondoren 2016an esleitu zitzaien lizentzia. Egun Hego Euskal Herriko 4 hiriburutan entzun daiteke. Astiro-astiro haien emanaldiak luzatzen ere joan dira. Bost ordurekin hasi ziren (Le Journal du Pays Basque, 2001-X-25; hemen aipatuta: Zuberogoitia, 2003), 2010ean jadanik ordu bete gehiago zen (Arin Larrañaga, 2010) eta gaur egun 24 orduz emititzen dute Aitor Errazkinen kontatu legez (El Salto Diario, 2020). Bukatzeko, 2018an, bigarren euskarazko irrati bat sortu zen Baxenafarroan, Irulegiko Irratia-ren eskutik: Amikuzeko Irratia, Amikuze eskualdeko berri lokalak jorratzen dituena. Euskal irratien marko legala eta finantzazio publikoa Frantziako CSA-k (Conseil Supérieur de l'Audiovisuel) 5 irrati mota desberdintzen ditu: 1. A Kategoriakoak: irrati zerbitzu asoziatiboak, gizarte-komunikaziorako helburu komunitarioa dutenak. Irrati mota hauek aurrekontuen %20raino bakarrik balio daitezke publizitateaz. 2. B Kategoriakoak: programa nazionalik transmititzen ez duten tokiko edo eskualdeko irratizerbitzu independenteak, beste era batera esanda, programa estatal baten barruan ez daudenak. 3. C Kategoriakoak: sare nazionalaren irrati zerbitzu lokal edo eskualdekoak. 4. D Kategoriakoak: nazio mailako irrati-zerbitzuak. 5. E Kategoriakoak: bokazio nazionaleko irrati-zerbitzu orokorrak.
aukera komertzialaren aldeko hautua egin zuten, beste batzuk desagertu egin ziren arazo ekonomikoen poderioz eta geratzen zirenak, askatasun espiritua gordetzeko eta hurbileko komunikazioaren alde egiteko, F.N.R.L federazioan (1978-1984) bildu ziren, geroago C.N.R.L (1984-2004) bilakatu zena (Bujanda, 2009) eta egun S.N.R.L – Syndicat National des Radios Libres – deitzen dena. C.N.R.A-rekin batera frantses estaduko irrati asoziatiboen federaziorik handiena sortzen dute elkarrekin C.N.R.A/S.N.R.L egitura sindikal artekoa edo intersindikala osatuz. Federazio horren lorpenik handiena Fonds de Soutien à l'Expression Radiophonique – F.S.E.R – edo Irrati-Adierazpenerako Sostengu Fondoa izanik. Diru publikoa Kultura Ministeriotik heltzen da – nahiz eta ez den diru sarrera bakarra – eta IrratiAdierazpenerako Sostengu Fondo honek kudeatzen du. 4 diru laguntza mota bereizten ditu federazioak: Instalaziorako diru-laguntza (16.000€koa eta baten bakarrik eskaintzen dena), ekipamenduarentzako diru-laguntza (ekipoaren balioaren %50 artekoa limitea 18.000€koa delarik), funtzionamendurako dirulaguntza (honen esleipena automatikoa da komunikazioaz eta aurrekontuez arduratzen diren ministroek ezarritako eskala bat erabiliz esleitzen dena) eta irrati-ekintzetarako diru laguntza selektiboa (gertuko komunikazioarekin konpromisorik handiena duenari dirua gordetzea du helburu eta lortutako puntuen arabera doa. Puntuak sari bezala jokatzen dute urtean zehar egindako saioen gaien arabera ematen baitira izendatzeak: 1-3 puntu bitartean hezkuntza eta ekintza kulturalen gaiei, 1-2 puntu bitartean diskriminazioaren kontrako eta integrazioaren aldeko gaiei eta azkenik 1-2 puntu bitartean ingurumena eta garapenaren aldeko gaiei. Esan beharra dago irrati programazioetan txertaturiko gaiez gain beste faktore gehiago ere daudela puntuak esleitzerakoan irratiei, baliabideen dibertsifikazioa, lanpostuak sortzea edo programen arloko ekintza kolektiboetan parte hartzea besteak beste.) Hona nola banatu zen diru hori hamar urteren buruan F.S.E.R.-ek publikatutako txostenen arabera 2009tik 2020ra: 1. Taula: Euskal irratiei eginiko diru-laguntzaren esleipena
Irrati ekintzetarako diru-laguntza selektiboa
3. ATALA: IRULEGIKO IRRATIA – KASU AZTERKETA Aurreko atalean ikusi dugun bezala, 80ko hamarkadaren hasieran irrati askeen uholdea hedatua zen eta ez zuen askorik iraungo Nafarroa Beherera heldu arte. Gure Irratia emititzen hasi zenetik aste gutxi batzutara, 1982ko urtarrila arte hain zuzen ere, prestaketekin urte bat lehenago hasi arren. Gure Irratiak bezala, 1981eko hauteskundeen ostean ikusi zuten Nafarroa-Behereko euskaltzale batzuek euskara erdigunean jarriko zuen irrati aske bat sortzeko beharra. Radio Adour Navarre eta Radio Côte Basque irratietan euskara entzun ahal zen, baina oso urri eta Gure Irratia ez zen lurraldeko toki guztietara iristen. Gainera, aitzindariek bezala, tokian tokiko informazioa zabaltzeko medio baten beharra ere ikusi zuten, bertako jendearen parte hartzea bermatuko zuena. Honela azaltzen digute irratiko kideek: "Lehenik erran behar da bi irrati horiek baterez edo arrunt gaizki entzuten direla gure eskualdean. Gero, inportantena behar bada guretako, orai artio guhauren berriak kanpotik ukaitea usatiak ginen eta partikularzki irrati mailan, aldiz irrati libroen mogimenduaren gauza interesgarriena da lekuko jendeek parte hartzen ahal ukaitea eta mintzatzea bizi dituzten gauza guzietaz. Aipatu ditugun bi irratiak kosta aldean dira; aldiz, barnekaldeko jendeek parte hartu nahi badute, biziki errexago izanen da hemen berean studio bat balin bada." (Zuberogoitia, 2003) Alkorta eta Zuberogoitiaren lanean irakurri ahal denez, Herriaren 1.639. zenbakian (1982-02-18:7) aipatzen da hasiera batean Radio Adourrekoek haien irratiaren beste hedatzaile bat barnealdean jartzea proposatu zietela, baina irrati askearen legearen arabera hedatzaile bakarra izan ahal zen eta beraz elkarte edo batasun bat gauzatzea erabaki zuten (2009), horrela sortzen da Irratia elkartea. Garai berean borroka bat bazen Ipar Euskal Herri mailean aspaldidanik euskararen presentzia areagotzeko komunikabideetan (Bidart, komunikazio pertsonala, 2021). Urte horretan, 82an, sortu zuten Irratia elkartekoek Irulegiko Irratia (NOR ikerketa taldea, 2000: 52). Herria aldizkariak 1989an publikaturiko artikulu baten arabera lehen estudioa Menta etxaldean kokaturik zegoen, mahastien erdian (Jakobe Palazio, 2000), gero arditegian eta antena berriz Mentako teilatuaren gainean, Irulegin bertan. Berria-k (2020ko otsailaren 2an) Jojo Bidarti, Irulegiko Irratiko lehen ahotsari, eginiko elkarrizketari esker dakigu, Bidart eta Joseba Grazia errefuxiatuaren artean lortu zutela ikaragarri berotzen zen bigarren eskuko igorle zahar eta txiki bat erostea eta montatzea. Guztiarekin ere, denbora gutxiren buruan antena lapurtu zieten. Testigantzen arabera, jendarmeen autoa izan zen inguruan azken ikusi omen zutena. Honela kontatzen zuen Egin egunkariak (1984-IV-2): "Lehen ikuilu izandakoa, ezpairik gabe, ongi prestatua dago: estudio profesional bat baina miniaturan. Baigorriko eskualderako egiten dute irratia, eta paraje oso menditsua delarik, Urepel gaineko mendi batean ipini behar izan zuten antena; norbaitek ohostu eta berriro jarri behar izan dute. Programazioa ere
eskualdeari lotua neurri handi batean, bertako taldeei eta. Hala ere bi informatibo egiten dituzte egunero, eta bi lagun ari dira hor fijo, euskaraz gain frantsesa ere erabiltzen dutelarik." (Zuberogoitia, 2003) Jojo Bidartek azaldu legez, gertakizun horrek antena berri bat erosteko lehen sostengu kanpaina bultzatu zuen, ordutik aurrera urtero egiten dena (komunikazio pertsonala, 2021) eta Bidarten arabera, meditatuta ez bazegoen ere, mesedegarria izan zen beraientzat antena lapurtzea. Teknika aldetik ez ziren profesionalak, baina Bidartek bazuen esperientzia irrati-munduan, Radio Adour-Navarren egon baitzen. Luzien Etxezaharreta da horren testigu, "Erran behar da Irulegiko Irratiako lehen langileak Radio Adour Navarre (RAN) irratian aritu zirela, 1982ko otsailean hasi aurretik modu autonomoan, laguntza ardietsiz RANetik; bere burua elebidun aurkeztu zuen Irulegiko Irratiak orduan, %80 euskaraz zuela hargatik" (Zuberogoitia, 2003). Horrela ba Herri Taldeak talde politikoak dirua bildu eta Jojo Bidarti eman zioten irratiarekin jarraitu zezan. Horrela bilakatu zen bera Irulegiko Irratiko lehen soldatapeko langilea (Berria, 2020ko otsailak 2). Emanaldi motzekin hasi ziren, ordubetekoak, eguerdiko hamabi eta erdietatik ordu bat eta erdietara. 1992an Oihartzuna (Oiarzuna) taldea eratu zen finantzamenduarekin irratiari laguntzeko (Jakobe Palazio, 2000) eta lantalde honi esker adibidez, 2001ean egoitza berria martxan jartzeko kanpaina hasi zuten. Urteen joan etorriarekin irratia ondo sustraitua da gizartean eta herritarren onarpen zabala du. Irulegiko Irratiaren alderdi esanguratsuen azterketari ekin diezaiogun orain. 3.1 Hizkuntza Hautua Aitzinean aipatu bezala, euskara komunikabideetan jadanik entzun ahal zen, Radio Côte Basque-ek tarte txiki bat emititzen zuen euskaraz, zertxobait gehiago Radio Adour Navarre-ek. Honela mintzo da Bidart garai haietako euskarazko irratigintzaren panoramaz: "Guk argi ginuen behar genuela komunikabide tresna horretan lagundu euskara […] zeren eta ikusten baiginuen beste komunikabide guztietan alderantzizko propotzioa eta ono guttiago zuela tokia euskarak. Beraz, behar zen tresna bat orekatzeko, beraz, indar gehiago ukanen zuen euskarak." (Komunikazio pertsonala, 2021). Baina euskarazko komunikazioaren gaia pil-pilean zegoen eta ikus-entzunezkoen esparruan baino lehen hasiak ziren jadanik prentsa idatzian euskara baliatzen, Herriz Herriko astekarian hain zuzen ere (Jojo, 2021eko irailak 9) Gogoratu behar dugu jadanik bazela irrati bat osoki euskaraz ari zena, Gure Irratia, baina hauek ez zuten fokua Baxe-Nafarroan jartzen. Irratiak Milafrangatik emititzen zuen eta lurraldeko zenbait tokitara ez zen heltzen. Irulegiko Irratiari dagokionez, helburu birekin munduratu zen: lehena, euskaraz nagusiki aritzea, baina ez euskara hutsean, bermatu nahi baitzuten irratikoek ahal bezain plurala izango zela. Bigarrena, Nafarroa-
Behereko ahalik eta pertsona eta talde gehienak parte hartzea, hau da, herritarrengandik eta herritarrentzako izango zen irrati baten sortzea. Horrela jaio zen Irulegiko Herri Irratia. Gure Irratikoen elebakartasunaren eredua ez zuten jarraitu, euskararen egoera ez zelako berdintsua bi lurraldeetan. Bidarten ustetan, frantsesaren presio handiagoa pairatzen zuen Lapurdik eta horregatik erabaki zuten Gure Irratikoek euskara hutsean aritzea, nolabaiteko kontra-presioa egiteko (Komunikazio pertsonala, 2021). Baxe-Nafarroan ordea, egoera ez zen hain kaxkarra, izan ere, lurraldeko bi-herenak hitz egiten zuen euskaraz (Zuberogoitia, 2003: 372) eta beraz, zentraltasun gehiago eman zioten eragile anitzen parte hartzeari elebakartasunari baino, nahiz eta euskararen babesa erdigunean mantendu izan hasierahasieratik (Komunikazio pertsonala, 2021). Hastapenean, ordu eta erdiko saioak egiten zituzten, osorik euskaraz, baina orduak luzatuz joan hala, jende gehiago hasi zen parte hartzen eta beste bide bat hartzea erabaki zuten. (Zuberogoitia, 2003: 372). Saio gehienak euskaraz ziren, baina esatarien eskutan gelditzen zen hizkuntza-hautua. Saioen arabera, bai euskara edo bai frantsesa entzun ahal zen partehartzaileen edota bideratutako entzuleen araberakoa. Esate baterako, umeei bideratutako saioak frantsesez egiten ziren ohartu baitziren eskoletara hurbiltzerakoan ume askok ez zekitela euskaraz eta beraien parte hartzearekin kontatu nahi bazuten frantsesez egin behar zutela. Bestalde, nekazariei bideratutako saioak eta kultur saio gehienak euskaraz ziren. Cheval-en irudikoz, irratian parte hartu nahi baina euskaraz ez zekitenentzat egiten ziren salbuespenak, "Les Amis de La Terre" talde ekologistak egiten zituen saioentzat esate baterako, baita eragile politikoentzat, mezua fidagarriagoa egiten delako hizkuntza originalean entzunda (1992)7. Gauza bera esaten zuen Bidartek 2001. urte hartan: "Ez dugu itzulpenik egiten, bera zuzenean entzunez mezua fidelago izango baita, beste batek itzulita baino." (Zuberogoitia, 2003; 367). Argitu beharra dago partehartzaileen eskuetan geratzen bazen ere hizkuntza-hautua, langileen kontrataziorako halabeharrezko kriterioa euskaraz jakitea zela (Bidart, Komunikazio pertsonala: 2021). Boluntarioak ziren frantsesezko saioa gehienak egiten zituztenak. Gure Irratikoen antzeran, Irulegiko Irratikoek ez ziren euskara batuan mintzo, nafarro-lapurtarrean baizik Baxe-Nafarroako "Herriz Herri"-ko (1980-1991) informazio-astekaria eta Gure Irratikoen gisara. Euskal Irratiak Federazioan bildu zirelarik 1997an, amankomunean egiten zituzten jadanik emankizun batzuk, eta beraz, entzuleek Ipar Euskal Herriko euskalki asko entzuten ahal zuten. Bidarten berbetan, batzuei arrotz egin zitzaien euskalkien nahasketa hori, baina helburu zuten beste irratikoekin lanean hasi zirelarik elkar ulermena azkartzea eta hizkuntzen kohabitazio bat mantentzea. Jone Barnetxe, Irulegiko
Irratiko animatzailearen begietan (komunikazio pertsonala, 2021), "Euskalkien nahasketa bazen eta euskalkien nahasketa hori biziki aberatsa, gainera […] biziki aberasgarria gainera eskuara desberdin horiek entzuteak. Hitz ainitz ikasi ditugu guk ere irratian, nola erraiten diren adibidez, Kattalin gorria [marigorringoa] Xiberuan edo Lege Xuria polizia erraiteko". Ez dago batasunik erabiltzen zen euskararen proportzioren inguruan, 1994an Mattin Larzabalek zioen frantsesezko saioak %5 zirela gutxi gora-behera (1994: 220), Chevalek (2002) berriz euskarazkoak %80- koak eta Pantzo Hirigarairen (Jakobe Palazio, 2000: 30) eta Jojo Bidart-en ustetan %90-ekoak "[...] bainan betidanik eta sortu denetik eta luzarat nonbaitan euskararen tokia nagusi-nagusia zen %90 esate baterako euskaraz eta %10 frantsesez gutxi gora behera, ideia bat ukaiteko." (Komunikazio pertsonala, 2021). Arrosa sarean 2006. urtean publikatuta dagoenagatik pentsatu dezakegu frantsesaren erabilpena handiagoa zela elkarrizketetan saioetan baino, honela baitio, "Nahiz eta frantsesezko elgarrizketa zonbait egiten ditugun, gure emankizun gehienak euskaraz dira (%90)". Normala den bezala, aitzinean nolabaiteko beldurra pairatu zuten jende batzuk, pentsatzen baitzuten elebitasunaren aldeko apustuak, orduko komunikabide guztiekin gertatu zen bezala, frantsesaren mesedetan izaten bukatuko zuela: "Uzten baduzue frantsesa sartzerat frantsesa nagusituko da eta euskararen kaltetan izango da " (Bidart, komunikazio pertsonala: 2021). Bainan frogatu dute irratikoek, eta frogatu 40 urtez, elebitasunean jardun daitekeela euskararen mesedetan. Gaur egun 40 urte bete dituen honetan, gauza asko aldatu badira ere, hasierako hizkuntza-hauturi eutsi diote. Arrazoi hauen inguruan galdegitean honela mintzo da Artzen Letona, Irulegiko Irratiko koordinatzailea (komunikazio pertsonala, 2021): "Baduzu bi aukera, baduzu tipo bat euskara dakina baina mami gutxi duna edo baduzu tipo bat frantsesa, non gaia menperatzen duena eta mamia daukan […] saiatzen dugu euskaldun bat bada, ba euskaldun batekin egitea, baina esaten dudan aurreko adibidea hartuta da beti, mamiaren aldetik ere jun behar gara gauza baten bila, baldin badugu bat euskaraz, ez badigu beste munduko gauzarik kontatzen ongi da, bai, euskara entzun dugu, euskaraz da, baina informatzeko gaude hor […] Gero, egiten badugu dena euskaraz ere ba azkenean gertatzen da beti ber jendearen inguruan gelditzen garela eta interesa dauka ere ba beste ikuspegi batzuk eta beste jende batzuen entzutea ". Horrez gain, Letonak (komunikazio pertsonala, 2021) irrati batetik bestera erabilitako euskararen proportzioa lurraldean dagoen jendearen eta euskarazko azpiegituren kantitatearen araberakoa dela dio,
"Lapurdin euskaldunak aurkitzea errexa da, ez dakit zenbat herri dauden, ez dakit zenbat ikastola dagoen, badituzte hiru kolegio, lizeo bat eta horien artetik aparte ere elebidun sailak eta beste. Hemen, Garazin, Irulegiko Irratiaren buruan, bai, badugu Arberoa, badugu Baigorri, hor ikastola berria, baina Amikuzeren kasuan, hor ikastola bakarra dago, beraz, zailagoa da. Xiberoko Botzaren kasua hartzen badut, biztanlegoa ere, Xiberoan 10.000 biztanle daudela uste [..] Horregatik eremuak ere egiten du desberdintasuna, Xiberuan 15.000 eta Antxetak herri bakar batean dauka kasi 10.000 biztanle [… ] dxeta adibidez, Gure Irratia aipatzeko, haiek euskara bakarrik sartzen dute, Irulegiko Irratian frantses pixkat sartzen da, Xiberoko Botzan pixkat gehio eta Amikuzeko Irratian Xiberoko Botzan bezala. " Bestalde, euskaldunen kopurua apalduz joan dela ohartarazi du Pantxika Arranbide langile ohiak (komunikazio pertsonala, 2021) eta horrekin bat jendeak nolabaiteko konplexu bat hartu duela euskara hitz egiterakoan. Jone Barnetxek eta Jojo Bidartek (komunikazio pertsonala, 2021) ildo beretik, azpimarratzen dute euskaldunak aurkitzea– eta aurkitzerakoan, hauek euskaraz hizketan jartzea – zaila dela bereziki elkarrizketa teknikoak direnean, medikuntzaz esaterako. Azkenik, elkarrizketatutako irratiko langile guztiak datoz bat mezua lurraldearen garapenarentzat informazio garrantzitsuak dituzten eragileengandik etorri behar dela zuzenean, hots, alkate, auzapez edota hautetsiengandik. Euskararen proportzioaren eta erabilitako euskalkiaren gaira itzuliz, kontutan izan behar da gaur egun irratiaren programazioaren %80a Euskal Irratietan bildurik emititzen dutela eta tarte horietarako lantzen duten edukia %100ean dela euskaraz. Hori horrela, gelditzen den %20ean bakarrik, tokiko programazioetan, sartzen dute frantsesa. Hara zelan azaltzen duen hori guztia Letonak (komunikazio pertsonala, 2021), "Gure bizkar-hezurra, edo hori, egina da bi gauza ezberdinetan, daukagu eguneko gaiak eta gero kronikak eta kronika horiek euskara hutsean. Gero, eguneko gaiak eta aktualitateari lotutako gaiak, ba jendearen arabera". Baina ez da nafarro-lapurtarra bakarrik entzuten, honela mintzo da horren gainean Arranbide (komunikazio pertsonala, 2021) "[Euskal Irratiekin emititzean] Xiberutarra entzuten baita edo Antxeta Irratikoekin Gipuzkera entzuten baita, Nafartarrak ere baditugu gure artean edo Bizkaitarra ere noizbehinka… pixka bat euskara mota guziak ezagutu eta, adibidez, erran nahi dizut, txikitatik Urepelen "ados" errateko "accord" erraiten zen eta ikastolen bidez edo irratiaren bidez edo, holako hitzak orokortu dira, gaurkotu dira, eta denek erabiltzen ditugu eta denek ezagutzen ditugu, hara, eta uste dut Irulegiko Irratiak hortan laguntzen duen ere, pixka bat euskararen hiztegia aberasten eta euskalki mota desberdinak ezagutarazten". Interesgarria da gainera, euskararen aldeko oreka hau mantentzeko zer nolako estrategiak jartzen dituzten praktikan. Lehenik eta behin, euskaradun bat bada ausartzen ez dena euskaraz elkarrizketa bat mantentzen, bizpahiru minutuko entsegua egiten dute hasierako "ezjakinaren konplexu" hori gainetik kentzeko. Elkarrizketatua euskalduna ez bada, Xiberoko Botzan hasi zirena egiten (Amikuzeko Irratian ere egiten dute) eta hortik Letonak Irulegiko Irratian ezarritakoa jartzen dute martxan: elkarrizketatzaileak euskaraz zein frantsesez egitea galderak eta gero soinu montaketan frantsesezko
parteak moztea horrela erantzuna frantsesez bada ere galdera euskaraz entzuten delako (komunikazio pertsonala, Barentxe eta Letona: 2021). Korte hori ez baldin bada luzeegia horren gainean egiten dute euskarazko bikoizketa. Hala ere, denbora eta errekurtso edo ahalmen faltagatik askotan ezin ezaten dute bikoizketa egin, baita korte hori luzeegia bada ez delako oso entzungarria egiten (Barnetxe, komunikazio pertsonala: 2021). Azkenik, oreka hau ez dute elkarrizketetan bakarrik mantentzen zeinetan 5 egunetatik 3 gutxienez saiatzen diren euskaraz izaten, arlo musikalean ere euskarak du lehentasuna, Letonak aitortu digunez 3 abestitatik 2 euskaraz dira eta bat erdaraz. Esan beharra dago, kuriositate moduan bada ere, Euskal Irratietan emititzen dutelarik musika zabalago bat jartzen duten bitartean, tokiko programazioetan Baxe-Nafarroako artistak pasatzen saiatzen direla. Etorkizunerako erronkak: Euskararen gainbehera nabaria da Baxe-Nafarroan. Letonak azaltzen digu (komunikazio pertsonala, 2021) belaunaldi oso bat dagoela, 40 urtetik gorakoak, euskarazko transmisioa egin ez dutenak eta horien seme-alabak izango direla laster aktore lurralde horretan. Ezer finkaturik ez daukaten arren, erronkak aipatze aldera hurrengoa txertatzen du, "euskaldunak gutxiago baldin badira behintzat gutxienez kazetari bezala, animatzaile bezala, ez hizkuntza horiek baliatzea […] ez bada euskaldunik ba saiatzea eta gu euskaraz aritzea beti". Alabaina, Bidarten esanetan (komunikazio pertsonala, 2021) ez dira euskal-hiztun soslaia dutenak Irulegiko Irratiko entzule bakarrak, euskara-hartzaile eta euskaldunak ez direnak ere entzuten dute irratia, beraz, interesgarria izan liteke soslai honetako jendea erakartzeko estrategien pentsatzea. 3.2 Finantzazioa Irulegiko Irratiaren egoera finantzario egonkortuz joan da urteetan zehar. Hasierako urtean, Bidartek kontatzen digunez (komunikazio pertsonala, 2021), irratia sortu zutenak baliabide oso gutxirekin hasi ziren, Menta etxaldeko ganbaran, antena teilatuan, ia dirurik gabe eta bigarren eskuko materialaz jabetzen. Irulegiko (Herri) Irratiko lehen transmisorea izan ere, Radio Adourreko teknikariak lagundu zien egiten eta entseguak egiteko transmisorea, Gure Irratian zebilen Ernest Hirigoienek eman zien. Baliabide gutxi bai, baina gogoz eta imajinazioz beterik ekin zioten bideari. Babesa erakusteko irratiari eta honek aurrera jarrai dezan, Herri Taldeak izeneko mugimenduak diru-bilketa bat egin zuen Jojo Bidart-i emateko. Honela bilakatu zen bera Irulegiko Irratiko lehen soldatapeko langilea, hasieran lanaldi erdian, lanaldi oso batek baino ordu gehiago sartzen bazuen ere, eta bizpahiru hilabete geroago heldu ziren lehen dossierrak lanpostu lagunduak izateko. Borborka zeuden Baxe-Nafarroa osoan euskalgintzaren
aldeko mugimenduak eta orduan ziren abiatu gaur egun diharduten egitura asko (Ikastolak etab.), hauek ekonomikoki babesteko parte hartze ekonomiko bat izan zen lurralde osoan, honela azaldu digu Bidartek (komunikazio pertsonala, 2021), "Parte hartze ekonomiko hortan kanpaina bat egin ginuen zabaltzeko, ez bakarrik hastapeneko lagun taldea baizik eta Baxe-Nafarroan eta lagundu nahi zutenak, zeren eta gauza asko ziran abiatu: ikastolak, baziren lurzaindia… asko talde baiziren molde hortan funtzionatzen zutenak eta irratia ere horren bitartez". Oro bat, hasierako urtean hasi ziren ere gaur egun oraindik diharduen etxez-etxeko kanpainarekin, otsaila zen, aratuste garaia eta gau batez antena lapurtu zieten, Berriak (2020-2-2) Bidart-i eginiko elkarrizketa bati esker jakin izan dugu, uneko testigantzen arabera, jendarmeen autoa izan zela inguruan azken ikusi omen zutena. Esan bezala, aratuste garaia zenez, irratian zebilen kide batek iraganeko inauterietan etxez-etxe egiten zen diru-bilketa antzeko bat egitea proposatu zuen. Horrela abiatu zen kanpaina, gero herri batetik bestera eta gero festa komiteak lotu ziren horri eta ordurik, aurrera egin du kanpainak urtero urtero (Bidart, komunikazio pertsonala: 2021). Sortu eta 5-6 urteren buruan – 1986 inguruan – heldu zen ere F.S.E.R-etik urtero emango zitzaien diru laguntza. 1996an, beste aldaketa handi bat bizi izan zuten Garapen Kontseiluaren sortzearekin. Jean-Baptiste Battittu Coyos-en lanean irakurri daitekeenez Euskal Herriko Garapen Kontseiluak eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak lau urteko gogoetak aurkeztu zituzten eta finantzamendurik gabeko egitarau bat bazen ere Euskal Herriko Hitzarmen Bereziari egin zion bidea, lehen finantzabide publikoari. "Gero, diru mailan aldaketa handi bat ere izan da, 96an izan baita Garapen Kontseilua, orduan sortu zen. Gero, hautetseen kontseilua eta geroztik sortu da urte ainitzen buruan elkargoa eta hori. Bainan 96an hasi ziren, hautestien artian eta gizarte zibilean, proiektuak aztertzen iparralde maila – ea ze nolango proiektuak behar diren – eta horietan sartu zen beraz Euskal Irratien arteko proiektu bat . Hola sortu zen Euskal Irratiak Federazioa eta diruz lagundua izan zen ere molde horretan instituzio horien bidez." (Coyos, 2006: 992). Hastapeneko urteetan, finantzazioaren erdia kirol-elkarte, sindikatu eta kultur elkarteetatik zetorren eta beste erdia herriko jaietan bildutakoarengandik eta udalen diru laguntza publikoengandik (Muguruza, 1998; hemen aipatuta: Jakobe Palazio, 2000). Aipatzekoa da ere, Gure Irratikoen tankeran, Irulegiko Irratikoak ere baliatu zirela hileroko harpidetza-sistemaz, eta egun arrunt baino arruntagoa egiten bazaigu ere, nahiko neurri aurrerakoia zen finantzabide metodo hori garai haietarako (Cheval, 1992). 1992an jadanik 50 harpidedun zituzten (Ibid.). 1994ean aurrekontuen %40a etxez-etxeko kanpainatik zetorren, %30a diru publikotik – Nafarroa Behereko 78 herritik 40 bat herrik bideratzen zieten dirulaguntza irratikoei – %10 Euskal Kultur Erakundetik eta gainontzeko %20a beste iturri txiki batzuetatik (Jakobe Palazio, 2000: 30). 2001ean, Chevalen arabera, hiru euskal irratien aurrekontuen %40-%45
F.S.E.R irrati adierazpenerako sostengu fondoetatik zetorren eta urte horretan bertan egoitza berria erosteko kanpainarekin hasi ziren eta lortu ere. Etxebizitza arrunt bat erreformatu zuten estudio, bulego eta batzar geletan. 2005ean, Luzien Etxezarretari esker azaltzen zuen, aurrekontuen %30 zetorrela etxez-etxeko kanpainatik, 4.500 bat etxetatik (2009: 233). Hortik eta hiru urtera, 2007an, entzuleen artean biltzen zen diruak aurrekontuen laurdena betetzen zuen (Argia, 2007ko martxoak 4) 300 pertsonen laguntzarekin diru-bilketa egiten 70 herritan. Gaur egun Gaur den egunean Irulegiko Irratikoei galdeginez gero pairatzen duten egoera ekonimikoaz bi hitz gailentzen dute: egonkorra baina zaila. Barnetxek aditzera ematen duenez (komunikazio pertsonala, 2021), jendea kaleratu behar izan zuten bizpahiru urtetako zuloak estaltze aldera, honela dio, "Duela zonbait urte finantza aldetik Irulegiko Irratia gaizki zen eta horren… pixka bat zilo horren betetzeko edo… langileak joaiten zirelarik ez ziren ordezkatzen beraz ekipa ere pixka bat murriztu dugu azken urte hauetan […] eta hori ez da zinez marka ona". Arrazoi gehiago egon daitezkeen arren, Arranbide eta Barnetxe (komunikazio pertsonala, 2021) bat datoz egoera ekonomikoak txarrerantz egin zuela une batez, Piztu elkarteak eta Irulegiko Irratiak sortu zuten Euskal Herria Zuzenean festibalaren antolatzaile izateari utzi ziotenean. Irratikoek laguntzaile sare handi bat ekartzen zioten festibalari eta trukean hauek langile bat ordaintzen zioten. Galdu zuten beste diru iturri bat Euskal Kultur Erakundearena izan zen, jadanik jasotzen ez dutena. Edozelan, egoera egonkorrago baten dago gaur egun irratia eta bide horretan doazela dio Barnetxek (komunikazio pertsonala, 2021). Gaur egungo diru iturrietan zentratuz, 1. grafikoan ikusi dezakegu Irulegiko Irratiko aurrekontuak diruiturri bakoitzak daukan pisu erlatiboa.
1. Grafikoa.
Iturria: Autoreak egina elkarrizketetako datuetan oinarrituz Aitzinean sakonago azaldu bezala, aurrekontuen parterik handiena Fonds de Soutien à l'Expression Radiophonique Irrati-Adierazpenerako Sostengu Fondo-etatik – edo F.S.E.R-etik – dator eta hau dute funtsezko diru sarrera, funtsezko beharrizanak, soldatak esate baterako, estaltzen dituena. Pantxika Arranbidek honela ematen digu honen berri (komunikazio pertsonala, 2021), "Frantzia mailan bada horrelako sistema bat irrati haundiek, komertzialek, publizitate anitz egiten duten irratiek, zerga bat ordaintzen diote Kultura Ministeritzari eta zerga horren bidez ministeritzak dirua banatzen die irrati libreei edo elkarte libreei, gu bezalako irratiei, eta txostenak egin behar dira eta hauen bidez notatua da eta notaren arabera gure lana justifikatu behar dugu, urte guzian egin den lana eta nota atertazen baldin bada notaren ba araberako diru laguntzak." Urtero legez eta publikatutako txostenean adierazita dagoenez, 2020. urtean 68.085€-ko esleipena egin zitzaion Irulegiko Irratiari funtzionamendurako dirulaguntza, irrati-ekintzetarako diru laguntza selektiboa eta ekipamenduarentzako diru-laguntza bilduta, azken hau 1.810€-koa, (Fonds de Soutien à l'expression Radiophonique, Rapport d'activité: 2020) 5 urterik behin eskatu daitekeena materialaren berrikuntzaren parte bat ordaintzeko. Bigarren dirusarrerarik handiena otsailean egiten duten etxez-etxeko kanpaina da, baita garrantzitsuena irratiko langileentzat. Kanpaina burutzeko urtero bilatzen dituzte herriz-herri eta etxez-etxe joango diren laguntzaileak dirua biltzen. Kanpaina hau arrakastatsua izan da betidanik nahiz eta azkeneko urte hauetan kanpaina hori burutzeko laguntzaileen bilaketa geroz eta zailagoa izan, Letonak hitzetan (komunikazio pertsonala, 2021), gehien bat Amikuzeko eskualdean. Arranbidek ezagutzera eman
digunez (komunikazio pertsonala, 2021), 2020. urteko kanpainan, pandemia garaian, 40.000 € eskuratu zuten. Iragarki (enpresenak) eta soinu dei asko (elkarteenak) ere baditu Irulegiko Irratiak, aurrekontuaren %10 betetzen dutenak eta nahiko merke direnak (Ibid.). Irratikoek ohartarazi dutenez, azken urte hauetan arlo honetan ere egon da beherakada bat gehien bat gazteen artean ez baitira zerbitzu horretaz baliatzen haien mezuak zabaltzeko, herriko festetan adibidez, nahiago dutelako sare sozialen bidez egitea askotan. Ildo beretik jarraiki, oraindik daukate ere hastapenean ezarritako harpidetza sistema 7€- tik 20€-ra bitartekoa (Jone Barentxe, komunikazio pertsonala: 2021). Gainera, interes generaleko (d'interes general) irratia denez, harpideduna izanagatik, dohaintzan ematen duzun erdia baino gehiago aurreztu dezakezu zergetan, "inposetan, emaiten duzunaren %60 edo %66a, 10 euroren gainean errealki 6 euro kentzen ahal dituzu eta 4 euro gelditzen zaizkizu zure sakeletik emaiteko" (Ibid.). Euskararen Erakunde Publikotik – E.E.P-ak – ere jasotzen dute diru-laguntza bat, Arranbideren esanetan (komunikazio pertsonala, 2021) %5ekoa gutxi gora behera. Diru laguntza hau, Euskal Irratiei ematen zaie eta hango lanpostuak behin ordainduta (erredaktore burua, animazio arduraduna eta koordinatzaile ekonomiko bat) geratzen dena Euskal Irratiei ematen zaie (Ibid.). Azkenik, herriko etxe batzuek ere egiten dute haien ekarpena. Etorkizuneko erronkak: Finantzazioari dagokionez, ez dago bere momenturik txarrenean Irulegiko Irratia, talde egonkorra dute eta diru aldetik ez daude gaizki. Hala ere, elkarrizketatu ia guztiek azpimarratu dute (Arranbide, Barnetxe eta Letona, komunikazio pertsonalak: 2021) elkarte mundua kenka txarrean dagoela, denek eskatzen eta behar baitute jendearen parte-hartze ekonomikoa. Honi gehitu behar zaio, gazteen dinamika murriztuz joan dela urteetan zehar eta sare sozialak gailenduz. Hala, gazteak orduan eta gutxiago baliatzen dira irratiaz, hor beste iturri bat ere galduz, baina baita saretzeko ordurarte izan duten ahalmena ere. Hori horrela, egitura publikoen laguntza finantzario handiagoa beharrezkoa da, baina baita diru-iturri berriak lortzeko estrategien inguruan hausnartzea. Gainera, etxez-etxeko kanpainatik ateratzen duten dirua txikituz doa eta oraindik ondo diharduten arren, geroari begira, alternatiba berriak aurkitzeak etorkizuneko egonkortasuna bermatuko luke baina baita gazteak erakarriko lituzkeen proiektuen ekiteak ere. 3.3 Hedapen-Eremua Jadanik aipatu bezala, irratiko lehen egoitza Mentako etxaldea zen, Mikel Erramuzperena, Irulegiko Irratiko lehen presidentearena. 40. urteurrenean eginiko irratsaio batean azaltzen dutenez, Jojo Bidartek
Baigorriko festetan hitz egin zuen Mikel Erramuzperekin irrati bat sortzearen inguruan. Asko gustatu zitzaion ideia eta Mentara igo zirenean ohartu ziren handik, alde batetik, Baigorriko eta bestetik, Garaziko ibarrak ikusten zirela eta ahal gutxirekin hedapen nahiko zabala izan ahalko zutela (Jojo, 2021ko maiatzak 10). Radio Adourreko teknikariak lagundu zien lehen transmisorea egiten eta bera arduratzen zen ere antenaz, teilatuaren gainean ezarrita zegoenaz. Handik gutxira, Jojo Bidart Jakes Aurnage kontseilari abertzalearekin batzartu eta euskara galtze prozesuan zegoela oharturik zera esan zion, "Behar duzue antena gorago ezarri, jende gehiagok entzun dezan" (Berria, 2020ko otsailak 2) eta horrela, 1987an estudioa Garazira eraman eta antena Jara kaskoan jarri zuten (Jakobe Palazio, 2000) ia Nafarroa Behere osoa estaltzen zuena. Honela dakar gogora une hau Bidartek (komunikazio pertsonala, 2021), "etxearen teilatuan ezarriak ginuen antena eta orduan hortik eremua, ukitzen ginuen eremua, mugatua zen bainan ikusten zen Baigorriko herria, bere ibarra, herriko partea hasteko, eta Garazi aldea. Gero, zonbait urteren buruan, jarri ginuen antena ondoko mendian eta mendi hortaik ikusten da ia BaxeNafarroko parte handi bat, Lapurdi barnekaldeko parte bat ere eta hor, gure hedapena aixe handiagoa izan zen antena horren bitartez.". 2001ean dagoeneko Nafarroa Beherea osoa estaltzen zuen irratiak eta baita Lapurdi barnealdeko iparraldea eta B-A-M (Biarritz-Angelu-Miarritze) (Zuberogoitia, 2003) Aiherran, Donapaleun, eta Alduden zituzten errepikagailuei esker. Gaur egun Ezin da konparatu ere egin lehenengo urteetako hedapen-eremua gaur egungoarekin. Zinez, haien eragin-eremua Baxe-Nafarroa da baina Lapurdiko kostaldea, Zuberoako parte batzuk, Biarno eta Landesetako parte handi bateraino iristen dira. Bitxikeria moduan, Jone Barnetxeren esanetan (komunikazio pertsonala, 2021) egun batzuetan, Lannemezaneko presondegian (Donibane Garazitik 130 km) dagoen preso batek irratia harrapatzen duela aitortu digu. Bestalde, internet bidez ere entzun daitekeenez irratia, diasporako entzuleak ere dituzte. Itzalgunerik ere bada gaur, Oztibarren esate baterako (Arranbide, komunikazio pertsonala: 2021). Lau 4 frekuentziatan emititzen dute leku desberdinetan kokatuta dauden antena nagusia eta hiru errepikagailuren bitartez: Jara Mendian (91,8Mhz) 816m, Adluden Okoro Mendian (100,7Mhz) 531m, Donapaleun (94,2 Mhz) 305m eta Aiherran (97,5MHhz) 183m (CSA). Etorkizuneko erronkak: Hedapen eremuari dagokionez, hurbiltasunean irabazi dutenez Amikuzeko Irratiaren sortzearekin, Letonak (komunikazio pertsonala, 2021) baikortzat jotzen du Hazparne eskualdean beste irrati edo adar
baten sortzeak, eremua azkartuz horrela. Modu berean, internet sarearen eskaintza hobea izatekotan, horrek diasporako entzule gehiago erakarriko luke. Azkenik, Oztibarreko itzalgunea ezabatuz lurralde ia osoko hedapen-eremua lortuko lukete. 3.4. Soslaia Baxe-Nafarroan oso ezagunak dira irratiko lehen sortzaileen izenak, batik bat, Jojo Bidart, Bernadette Argain, Pantzo Hirigarai, Argitxu Kantero eta Maria Agnes Gorostiaga. Molde honetan mintzo da Barnetxe lehenengo belaunaldikoetaz (komunikazio pertsonala, 2021), "Irratilari ezagunak, lehen belaunaldi hortako irratilariak, hemen den-denek ezagutzen zituzten eta dituzte […] ene ustez entzuleari galdegiten baldin badakozu orain nor ezagutzen duen Irulegiko Irratitik eta nahiz eta erretretan diren, beti aterako ditu Pantzo, Jojo, Bernadette, Argitxu edo Marie Agnès… horiek marka utzi dute eta marka utziko dute". Hasierako belaunaldi horretako soslaia erdigunean jarriz, inork ez zeukan irratigintzan ikasketarik, irratian bertan formatu ziren guztiak, hasieran barne formakuntzak eginez eta gero urteekin kanpokoak. Bidarten hitzetan irratia osatu zuten hasierako pertsonak, "alde batetik, interesatuak bai euskararen presentziagatik eta euskararen tokia zelakotz irratian, gero, komunikabide trensa berri bat zelakotz eta tokiko komunikabide parte hartzailea nahi zutelakotz […] Ziren jende aurrerakoiak, euskaltzaleak gehienak, kasi guztiak, eta militanteak ere franko. Orduan, definitzeko nahi baduzu, egia da, labur erraiteko, bai, abertzaleak ginela baina ez ginuen eta ez dugu irratia egiten abertzaleendako". Lan handia burutu behar izan zuen hasierako taldeak, askotan haien orduetatik kanpo lan eginez baina Arranbidek aitortu digunez horrek polibalenteagoak izatera bultzatzen zituen, honela dio, "Lehen denetarik gehiago egiten genuen, orai pixkat profesionalizatu gira eta bakoitzak baditu bere atalak, animazioa egiten dutenak edo kazetaritzan ibiltzen direnak. Hau azken 10 urteetan asko sentitu da, bereizketa hori lehen etzena […] nahiz eta denetarik egiten jakin behar dugun." (komunikazio pertsonala, 2021). Hainbat aldiz esan bezala, herriko jendeen eta laguntzaileen parte hartzea izan da Irulegiko Irratiaren elementu bereizgarri bat hots, sostengu-kanpainetan, emankizunetan eta administrazio kontseiluan ere. Herritarren parte-hartzea beti egon da erdigunean, sortze unetik. Irulegiko Irratiak 1991an CSA-ri aurkezturiko txostenean adierazita zegoen, "Boluntarioak funtsezkoak dira irratiaren funtzionamenduan eta ziurtatzen dugu profesionalizazio handiagora bideraturiko helburuek ez dutela boluntarioen ekimenekin amaituko" (Cheval, 2000). Hori horrela, harritzekoa da langile kopuruarekin konparatuz zeren besteko boluntario kopurua izan duen urteetan zehar. Hasieran, Bidartek kontatu digunez irratiko
lan guztiak boluntarioen artean egiten zituzten, hasierako emankizunentzat lan taldeetan biltzen ziren eta lan-talde bakoitzak bere saioa prestatzen zuen. 20-30 inguru ziren 7 edo 8 oso inplikatuak . Lan taldea egonkortuz joan zen eta 1983an edo 1984an bigarren denbora erdiko lanpostu bat sortu zuten eta ondoko urtean beste bat. 1992an 3 soldatapeko (Jojo Bidart, Argitxu Kantero eta Pantzo Hirigarai) eta 40 laguntzaile zituen irratiak, hamarkada bat lehenago baino bi aldiz gehiago (Cheval, 1992). 2001ean bederatzi langile zeukan irratiak, nahiz eta ez denak egon lanaldi osoan, 80 boluntario (Zuberogoitia, 2003), eta ondoko urtean beste langile bat kontratatu zuten8 (Arranbide, komunikazio pertsonala: 2021). Jadanik aipatuta ere, irratiko lehen presidentea Mikel Erramuzpe izan zen, ostean Peio Zedarri (Erramuzpe eta Zedarri, 2021eko maiatzaren 11a). Datuen arabera, 2013an 9 soldatapeko zeuden (Bidegain et. al., 2013). 2015ean zazpi pertsonek zeukaten soldata, sei denbora osoz eta bat denbora erdiz, 4 emakume eta 3 gizon9 (Bidegain et. al., 2015). Aipatzekoa da hala ere, 2010etik 2015era ezin izan zutela inolako kontrataziorik egin. Egoera ekonomiko kaxkarra zela eta langile bat Gure Irratira bideratu zuten soldata hori aurrezteko. Krisi ekonomiko honek irratiko langileen baldintzetan ere izan zuen eragina aipatutako lan orduez gain geratu beharraz aparte herritarren parte hartzea txikituz eta lan administratiboa kazetarien gain geratuz joan zen (Ibid.). Gaur egun: Hasierako lan taldeko gehienak duela gutxi erretiratu dira eta esan daiteke erabateko belaunaldi aldaketa bat egon dela irratian. 2022. urte honetan talde aski egonkorra osatzen dute irratikoek (Barnetxe, komunikazio pertsonala: 2021), 7 pertsona ari dira orotara lanean, 3 emakume eta 4 gizon, 6 Irulegiko Irratian eta 1 Amikuzeko Irratian, lanaldi osoan guztiak, helduenak 54 urte ditu eta gazteenak 21. Lanpostuak aipatze aldera 4 animatzaile daude, 2 kazetari eta beste animatzaile bat kazetari lanetan ere aritzen dena (Letona, komunikazio pertsonala: 2021). Gehienak Baxe Nafartarrak badira ere, xiberotar eta iruñear bat ere badaude. Langileen artean ez da kazetaritza ikasketa formalik egin dituenik. "Ez ditugu diplomak baitaezpada xekatzen, […] lekuko gazteak nahi ditugu, lurraldea ezagutzen dutenak eta euskara menperatzen dutenak, holakorik ez ditugu aurkituko kazetaritza edo animatzaile eskola egin dituztenak, ezta, oso gutxi dira. Hemen jada ez da kazetaritza eskolarik, hegoaldean da bakarrik, eta animatzaile eskolarik ere ez da beraz, hara, lekuko jendea nik erran nezake, euskaldunak, lurraldeak
ezagutzen dutenak eta motibatuak izan behar dute eta badira". (Arranbide, komunikazio pertsonala: 2021). Letonaren hitzetan (komunikazio pertsonala, 2021) egiten duten irratia espektakulu bat bezalakoa da (eta izan da, hasieratik izan baitituzte esperientziak antzerkian, jolasetan eta molde horretako emankizunetan) eta soslai horretako jendea da irratiaren beste bereizgarrietariko bat. Aitzitik, oraindik ere laguntzaile sare handi bat badute ere – 40 inguru – Arranbideren esanetan kopuru hori murriztuz doa eta zaila zaie laguntzaile berriak aurkitzea, bereziki etxez-etxeko kanpaina aurrera eramateko (komunikazio pertsonala: 2021). Barnetxek zein Arranbidek adierazi legez eta beste arrazoi batzuren artean, hau irratikoen profesionalizaziorekin bat etorri da, bestela esanda, laguntzaileen parte hartzea txikitzen joan dela langileen emendatzearekin eta gaur den egunean musika emankizunak eta kirol zein herrietako berriak ematen dituzte, ez ordea emankizun osoak ez tematikoak (komunikazio pertsonala, 2021). Bestalde, bilatzen duten perfileko jendea aurkitzea errazagoa bada ere, hauek irratian gelditzea zaila dela adierazi dute Barnetxe, Arranbide eta Letonak (komunikazio pertsonala, 2021). Arrazoien artean hurrengoak aipatu izan dituzte: lan baldintza gogorrak (oso goiz hasi beharra edo berandu bukatu beharra, kanpaina egunetan edo bestelako egun garrantzitsuetan orduz kanpo lan egin beharra edota asteburuetako permanentziak) eta soldata xumeak (1800€ eta 2000€ bitartekoak). Honen harira, Barentxek hurrengoa aldarrikatzen du (komunikazio pertsonala, 2021), "Beste gauza baikor batzuk behar dira esplikatu hilabete sariaz gain Irulegiko Irratian lan egiten duzularik. Erran nahi baita, barnekaldean egoiteko posibilitatea, euskaraz murgildua izaiteko posibilitatea, […] gauza ainitz balorizatu eta presiatu behar dira eta bigarren maila batian ezarri, karrera haundi bat egiteko ordez […] Herritarren duzun hurbiltasun hori jendearekin, euskara bizitzeko manera ikaragarria da irratia, informazio gune ikaragarria dela irratia eta kultur gune ikaragarria ere dira hemen eta horiek zinez balorizatu behar diren gauzak direla, ez da bakarrik hilabete saria". Etorkizuneko erronkak: Langile formatuak aurkitzeko edota behin formatuak direlarik hauek irratian bertan lanean jarraitzeko zailtasunak dituzte irratikoek. Hori horrela, irtenbide bat litzake, Xiberoko Botzakoek egin legez (Letona, komunikazio pertsonala: 2021), udako langileen lanpostuentzat aurrekontu bat izatea. Horrela izanik, langile berriak edo ordezkapenak egiteko denboran eta errekurtsoetan aurreztuko lukete. Argitu beharra dago baita, laguntzaileen murrizketa ez dela Irulegiko Irratian soilik ematen den xehetasuna, baizik eta Euskal Irrati guztietan. Horregatik, beharrezkoa suertatzen da denen arteko gogoeta bultzatzea errealitate sozio-demografiko berriei egokitu ahal izateko
3.5 Mugarriak Mugarrien inguruan galdegitean, Bidartek (komunikazio pertsonala, 2021) gogora ekartzen duen lehena, hastapen-hastapenean sortu ziren zalantzetatik (batzuk pentsatu zuten irratia ez zela legala) eta mesfidantzatik ateratzea (esate baterako egunkari batek Gadafik finantzatzen zituela iradokitzen zuen) izan zela dio gehituz hasierako egoera horrek ez zuela askorik iraun. XX. mende hasiera horretan beste lau aipatzen zituen. Lehenengoa Irulegiko Menta etxealdetik Jara mendi kaskora antena eramatea, horrela hedapen-eremua esponentzialki zabalduz. Horrekin lotuta bigarrena, Garazira estudioa eramatea jendearengandik hurbilago egon zezaten. Hirugarrena, 1987an etxez-etxeko kanpainaren abiatzea eta azkena 1996an Piztu elkartearekin abiatutako Arrosa festibala (Zuberogoitia, 2003: 368). Beste batzuk ere aipatu izan dizkigu guri, batik bat, soldatapekoen sartzea, herritarrei gai baten inguruan lurraldean bertan zer nolako ikuspegia dagoen ezagutzera ematea, baita gauzak egin ahal direla bertatik, eta Euskal Irratiak Federazioaren bitartez programazio aberatsago bat eskaintzea Ipar Euskal Herri mailan (komunikazio pertsonala, 2021). Argian argitaraturiko elkarrizketa batean (1.832. zenbakia, 2001eko abenduak 2: 21): Irulegiko Irratiako Pantzo Hirigarai esatariaren ustez, irratiaren beste lorpen bat, luzez belaunaldiei buruan sartuta gero euskara hizkuntza minorizatua zela, baliorik gabea, euskaldunen aurkako estereotipoekin edo "konplexuekin" apurtzea izan da – berdina dio Bidartek (komunikazio pertsonala, 2021) – euskaraz komunikatu eta bizi ahal dela frogatzean, euskarari "bere ofizialtasuna" ekarri diola irratiak. Jakobe Palazioren (2000) lanean ageri denez, "isolamendu esklerotikoranzko" joera gutxien zeukan irratia zen Irulegiko Irratia Pirinio hegoaldeko irratiei (Xorroxin Irratia, Euskal Herria Irratia…) zabaldu zirelako estatu frantses osoko eta eskualdeetako irratien arteko harremanak sortzen, paper garrantzitsua izan zuelako. Mende hasierako urteetan bi proiektu zeukaten zerumugan: Garazin bertan grabaketa-estudio gehiago daukan eraikin batera lekualdatzea eta Donapaleun bulego-estudio txiki bat irekitzea (Zuberogoitia, 2003: 412). Gaur egun Zerumugan zituzten proiektuak burutzea lortu dute Irulegiko Irratikoek. Alde batetik, Donapaleun ez dute lortu bulego-estudio bat bakarrik izatea baizik eta frekuentzia oso bat Amikuzeko eremu osoa estaltzen duena eta horrekin hurbiltasunean irabazi dute (Barnetxe, komunikazio pertsonala: 2021). Bestalde, Garazin kokatuta dagoen 5-6 estudioko etxe batean daukate irratia, aurrekoak 2 baino ez zituen, eta lan egitea errazagoa zaie (Ibid.). Arranbidek honako hauek aipatzen ditu (komunikazio pertsonala, 2021), "euskalki desberdinak ezagutaraztea, egunerokotasunean euskaraz bizitzen ahal dela
jakinaraztea, ulertaraztea, eta nik uste, podere publikoek ere aldatu dute jokamoldez". Urrenez urren, zera gehitzen du, "Atzematen dut profesionalizatu garela emeki-emeki eta zinezko gauza seriosak eta interesgarriak proposatu ditugula. Lehen ere baziren, bistan dena, baina kopuruan emendatu ditugu […] eta bilakatu gira zinezko irrati generalista bat, denendako zerbitzu ematen duen irrati bat eta ez bakarrik jokoak edo abisuak edo jolasak proposatzen dituen irrati bat" (Ibid.). Azkenik, bai Arranbidek zein Barnetxek diote teknologia berriak heltzearekin bat haien lana zeharo errazagoa dela eta informazioa bilatzea errazagoa bilakatu denez, orain, informazio hori hobeto helarazi lezaketela (komunikazio pertsonalak, 2021). Etorkizuneko erronkak: Berebiziko erronka garrantzitsu baten aurrean aurkitzen direla esaten du Bidartek (komunikazio pertsonala, 2021), batik bat, irratia erakargarria egitea gaur egungo gazteentzako, hau da, biharko euskaldunentzako. Horren harira Letonak gehitzen du (komunikazio pertsonala, 2021) hurbileko frantses irratiekin lehiatu ahal izateko, irratia deigarriagoa egiteko gazteentzat, baina ez bakarrik, eta aro berrietara egokitu ahal izateko haien "ikusitatea", komunikazioa eta teknologia berriak hobetu dutela. 3.6 MEZUA ETA HELBURUAK Bidarten esanetan, sortze unetik irratiaren helburua jendearen esku eta haiengandik hurbil egotea zen, "Nahi dut atxiki dezan irrati parte hartzailearen estatusa: langileen, laguntzaileen eta entzuleen artekoa […] herri irrati bat" (Berria, 2020ko otsailak 2). Komunikazio tresna baten beharra zuten Ipar Euskal Herri barnealdetik eta barnealdearen gainean arituko zena, barnealdeko bizia sustatuko zuena, "Euskal Herri barnealdea bizi dela erakusteko". Beste helburua, nola ez, euskara sustatzea, egoera txarrean baitzegoen eta honi "merezi duen premiazko tokia eskaintzea komunikabideetan" (Arrosa, 2006). Euskaraz aritzea izango da helburua, baina ez bakarrik. Horrela, pluralagoa izango zela uste baitzuten, inguruan biltzen ziren askok ez baitzekiten euskaraz eta manera estrategikoan herriko jende eta aktore esanguratsu gehiago barnebildu eta gonbidatu zitezkeen. Azkenik eta jada aipatu bezala, hizkuntzenkohabitazioa ere jarri zuten erdigunean Euskal Irratien Federazioan bildu zirelarik. Urteek bere bidea egin zuten eta irratikoek hastapeneko oztopoak gainditzea lortu zuten, lantaldeak eratu zituzten gai ezberdinen inguruan hitz egiteko, talde bakoitzak gai bat lantzen zuen arratsaldeetan eta gero eguerdietan gizarte, haur, kultura, kirol eta laborantzazko gaien gainean solasten ziren (Bidart, komunikazio pertsonala: 2021). Kokalekuagatik, Gure Irratian baino laborantza emankizun gehiago egiten zuten, entzule baserritar kopuru handiagoa baitzegoen, baina baita entretenimendukoak ere
(NOR ikerketa taldea, 2000: 50). Gainera, Gure Irratikoek "adin eta lanbide ezberdinetako" publiko zabalago bati bideratzen ziren bitartean, Irulegiko Irratiakoek saioen aniztasunaren bitartez generazio desberdinetako pertsonak erakartzen zituzten; umeentzako hezkuntza-jolasak, genero ezberdinetako musika eta baita memoria kolektiboaren inguruko saioak eta abesti zaharrak jarriz (Cheval, 2002). Irulegiko Irratiaren programazioa hiru atalen inguruan antolatu zuten: informazio-programen, irratsaio kulturalen eta sormenezko programen inguruan (Jakobe Palazio, 2000: 30) Ipar Euskal Herrian zentratuz baina ere "Euskal Herriaren ikuspegi bat ezagutaraztea jendeari, harremanak atxikitzea Nafartarrekin, Irulegiko Irratiak beti ainitz obratu du Nafarroaren egunean eta pixka bat Nafar izpiritu hori" (Arranbide, komunikazio pertsonala: 2021). Gaur egungo egoera: Hasierako helburuak eta oraingoak, funtsean, berdinak jarraitzen dutela esaten baieztatu digute irratikoek (Arranbide eta Barnetxe, komunikazio pertsonalak: 2021) besteak beste, tokiko informazioa zabaltzen jarraitzea, edo bestela esanda, denen zerbitzuko den irrati orokorra izatea eta euskalgintzaren zerbitzuko den tresna bat izaten jarraitzea. Hori bai, soldatapekoan presentzia handiagoarekin, kantitatean zein kalitatean irabazi dute (Ibid.). Euskal Irratien Federazioan biltzen direnez Baxe Nafartarrei zuzentzen diren tartea ez da oso handia, 4 ordu-4 ordu eta erdi bitartekoa Arranbidek azaldu digunez (Ibid.). Tarte horietan, Euskal Irratietatik bereizten dira eta lurraldeko berriak emateaz gain abisuak – laborantza munduari lotuak gehienak – ere emititzen dituzte. Letonak azaldu legez (komunikazio pertsonala, 2021), gaur egun gai "potoloak" Euskal Irratiek lantzen dituzte eta saiatzen direlarik gehiegi ez errepikatzen, haien tarteetan beste gai batzuk lantzen dituzte. Esan daiteke ere, arlo sozialak geroz eta esparru handiagoa hartzen joan arren, edukiaren parte inportante bat bideratzen dela baserri edo laborantza munduko entzuleari. Tankera honetan mintzo da Bidart Irulegiko Irratiko mezuaz (komunikazio pertsonala, 2021), "«Geroa gure gain». Eskuetan hartu. Nahi dugu zerbait, nahi dugu, adibidez, eskuara mantendu, nahi dugu gure kultura izan dadin, nahi dugu zerbait berri egin ere, eta izan daiteke ekonomia edo sozial arloan, ba egin dezagun." Argi dauka gainera, euskalgintzaren esparruan darabilten ekimenengatik izango ez balitz, euskarak egun bizi duen gainbehera askoz handiagoa izango litzatekeela. Etorkizuneko erronkak: Etrokizuneko helburuen artean Arranbidek (komunikazio pertsonala, 2021) bihurgune batean daudela aipatzen du zeren eta gazteek kontsumitzen duten zerbitzutetaik, Tik Tok, etab., oraindik urrun
daudelako. Izan ere, egokitzapen prozesu batetan daude, komunikabide sare handien aurrean lehiakortasuna mantendu ahal izateko. Horretarako, irudia sartzearen beharra dagoela ikusi dute irratikoek, baita haien irudiaren hobetzea eta freskatzea horrela jendeari eta hauen eskakizunei egokitu ahal izateko. Bestalde, irratigintzatik kanpo aritzearen beharra ikusi dute, batik bat, sare sozialetan lekua egitea edota irratsaioak beste formatu batean emititzeko beharra.
5. ONDORIOAK Lan hau abiatzean esan dugunez, gure helburu nagusia ikerketa-gaiarekiko hurbilketa orokor bat egitea zen, ondoko ikerketentzat abiapuntu gisa balio lezakeena. Hala, Iparraldeko euskal irratien sorrera eta garapena kartografiatu ditugu, haien arteko antzekotasun eta ezberdintasunak detektatuz, eta ondotik, Irulegiko Irratiaren historiaz, egungo egoeraz eta etorkizuneko erronken gaineko azterketa xehea egin dugu. Lehen ondorio gisa, aipatu daiteke, gora-beherak eta krisialdiak izan badituzte ere Gure Irratia (1981), Irulegiko Irratia (1982) eta Xiberoko Botza (1982) – ostean Antxeta Irratia (2001) eta gazteena denetatik, Amikuzeko Irratia (2019)– tinko eta firme mantendu direla 40 urtetan zehar, eta gaur egun, oraindik, komunikazio tresna garrantzitsuak izaten jarraitzen dutela euskal komunitatearentzat. Irulegiko Irratiaren kasuan, gure azterketan sei alderdi ikertu ditugu: 1) hizkuntza-hautua, 2) finantzazioa, 3) mugarriak, 4) hedapen-eremua, 5) soslaia, 6) mezuak eta helburuak, bakoitzean, irratia sortu zenetik gaurdaino eman diren aldaketak eta garapena kontuan hartuz. Hizkuntza-hautuari dagokionez, Irulegiko Irratiaren esperientziak frogatu du euskararen mesedean jokatuko duen elebitasunean jardun daitekeela 40 urtez, erdarari leku testimonial bat eginez ahotsen pluraltasuna bermatzeko, baina haren nagusitasuna saihestuz. Horretaz gain, euskararen erabilera publikoak (ez bakarrik irratian) nolabaiteko ber-duintze bat eman dio irratiari berorren normalizazioaren mesedetan, baina baita botere publikoek hizkuntzarekiko izan dezaketen hurrenkeran. Egoera finantzarioari dagokionez, irrati aske guztiak bezala ia baliabiderik gabe hasi zen, baina frogatu du gutxirekin zenbat egin daitekeen. Hala ere, irrati honen esistentzia ezin izango litzateke bermatu dirulaguntza publikorik gabe, baina ezta herritarren parte hartze ekonomikorik gabe, oraindino ere erabateko garrantzia baitu. Azken hau, bi ahoko arma bat da, batetik, entzulearekiko nolabaiteko mendekotasuna sortzen duelako, baina bestetik entzuleek irratiarekiko duten atxikimenduaren isla izateaz gain, botere publikoekiko independentzia bermatzen dutelako. Zentzu horretan, Irulegiko Irratiak, bere izaera parte hartzailea gaur egun arte mantentzea lortu du, entzuleak aktore aktibo gisa kokatuz eta laguntzaile sarea mantenduz, baina alderdi horretan, azken urteetan gainbehera izan duela dirudi, eta gizarteko arlo guztietan gertatzen den bezala, laguntzaileak lortzea gero eta zailagoa egiten zaio. Hedapenari dagokionez, sistema teknologiko berrien erabilerak haien estaldura zeharo hobetu du hasierako urteekin konparatuz eta egun lurralde osoan dira entzungai. Aipagarria da ere Euskal Irratiak federazioko beste irratiekin daramaten kolaborazioaz gain Hego Euskal Herriko Pirinioetako irratiekin
garatu duten harremana, euskara mugaz gaindi barraiatuz, eta Hego eta Ipar Euskal Herriko bailara mugakideetako harremana eta komunikazioa bultzatuz. Soslaia erdigunean jarriz, iraganeko krisialdiak atzean utzi dute – ekonomikoak eta lehenengo belaunaldi horren partitzeak – eta gaur egun 6 pertsonek (7 Amikuzeko Irratiarekin) osatzen duten talde egonkor bat daukate, askotan baldintza txarretan jardun behar badute ere. Halaber, diru publikoaren kantitatea handitzearen aldeko aldarrikapena ere egin beharra dago egun Baxe Nafarroan euskaraz informatzeko eta tokiko informazioak euskaraz entzuteko hedabide bakarra baita, eta interes generaleko euskal irrati bat izaten jarraitu nahi badugu, beharrezkoa da botere publikoek behar bezala erantzutea hauen eskakizunei. Nolanahi, kezkatzekoa da langile formatuak lortzeko Irulegiko Irratiak aurkitzen dituen zailtasunak. Gogoeta egiteko gaia da hauxe, are gehiago kontuan hartuz, urtero EHUn zenbat kazetari gazte berri ateratzen direla eta haietako askok ez dutela lanik aurkitzen. Bukatzeko, helburuei dagokionez, Irulegiko Irratia sorrerako xedeei fidel mantentzen da: euskararen mantentzea eta biziberritzea, informazio lokalaren zabaltzea eta inguruko jende zein eragileen parte hartzearen bermatzea. Alabaina, bihurgune batean dira. Baliabide faltagatik teknologia berriei eta (honekin lotutako) gizarte aldaketei egokitzeko ezgaitasun eta ezintasun baten aurrean aurkitzen direlarik. Baita belaunaldi gazteengan irratiarekiko interesa pizteko ezintasunagatik. Zentzu horretan, sare sozialak gero eta gehiago eta modu integratuagoan erabiltzeko erronka dauka Irulegiko Irratiak, belaunaldi berriekin konektatu nahi badu. Laburbilduz, Irulegiko Irratiak, eta oro har, diferentziak diferentzia, Euskal Irratiek, komunikazio tresna garrantzitsua izaten segitzen dute Iparraldeko euskaldunentzat, sortu eta 40 urtera. Alabaina, erronka handiak dituzte aurretik, etorkizunean hala izaten segitzeko. Zentzu horretan, beharrezkoa izango litzateke, bai berrikuntza teknologikoetara egokitze prozesu bat, bai gizartearen aldaketak aintzat hartzea eta bai herritarren eta instituzioen babes ekonomiko eta sozial handiagoa.
1. Hasteko kontaiguzu nor zaren eta ze harreman daukazun Irulegiko Irratiarekin? Ni naiz Jojo Bidart. Ni naiz gaur egun Irulegiko Irratiko elkartearen lehendakaria eta izan naiz 40 urtez langile Irulegiko Irratian eta hasierako sortzaile taldekoa. 2. Non zelan eta noiz jaiotzen da Irulegiko Irratia? Irulegiko Irratia beraz 1981ian sortu zen. Orduan, zergatik sortu zen 1981ian? Izan zen gobernu aldaketa bat Frantzian baimendu zuena irrati libreak izaitia. Orduarte irrati piratak ziren, etzen beraz aizu irrati bat izaitia bakarrik zen estatuarena eta orduan, beraz, 81ian izan ziren hauteskundeak. Sozialistak etorri ziren gobernura. Esan zuten aitzinetik, egon baitzen borroka bat aitzineko urteetan irrati piraten inguruan, eta horiek beraz baimenduko zutela. Denbora berian, hemen Eskual Herrian, Iparraldean, bazen borroka bat aspaldidanik ere euskarak presentzia bat ukan dezan komunikabideetan. Izan irratian, izan ere telebistan eta borroka aski luzea izan zen bainan ez zen ondorio handirik ekartzen eta euskararen tokia biziki txikia zen estaduko komunikabideetan eta orduan hor ikusi genuen oportunitate bat irratia sortzeko. Orduan, Gure Irratia sortu zen Milafrangan Baiona aldean, Irulegiko Irratia sortu zen hemen Baxe-Nafarroan eta urte bat berantago Xiberuan ere Xiberoko Botza sortu zen. Denbora berian ere, hemen, Eskual Herri barnekaldean, bazen mugimendu bat komunikazio sailean. Kazeta bat sortu zen Herriz Herri izenekoa eta hori zen tokiko jendeek xutik ezarri zutena, altxatu zutena, zeren euskararen problematikatik aparte, pentsatzen baitzuten ez zela aski aipatzen, ez zirela aski eta ongi aipatzen tokiko gaiak eta beraz, herritarren eskuetan hartu zuten holako astekari baten sortzia eta mugimendu hortan ere baziren partaideak eta horiek ere interesa antzeman zuten Irratia ere sortzian, beraz bi helburu nagusi genituen. Bat euskararena, euskararena komunikabideetan, eta beraz, sortuko zen irratian. Eta tokiko informazioak. Tokiko komunikazioa egitia tokiko jendeekin, beraz irrati partehartzailea. Hor ziren bi helburu nagusiak. 3. Aipatu duzu Herriz Herriko aldizkaria sortzen dela, baina ikus-entzunezkoen eremuan egon ahal zen saiakerarik Irulegiko Irratia baino lehen ? Ez irrati eta telebistarik etzen orduan, baterez. Bazen kazeta hori sortu zena jadanik tokiko informazioak eta biltzen zituena eta bazen sare bat sortua horren inguruan, eta jendeek parte hartzen zuten, bainan gero ikus-entzun mailan etzen oraino ezer, hori izan zen beraz, irratiaren bidez, lehen urratsa.
4. Eta nolakoa zela esango zenuke zuk garai hartan, Irulegiko Irratia sortzen den garai hartan, euskararen eta euskal kulturaren egoera Baxe-Nafarroan? Euskararen egoera Baxe-Nafarroan euskara mintzo zen eta mintzo da, guttiago orain, bainan mintzo zen asko Eskual Herri barnekaldean eta bereziki Baxe-Nafarroan. Beraz, herri euskalduna zen, hiztun asko baziren, bainan ikusten ginuen galtze prozesu batean sartzen ari girela eta gazteak guttiago zakitela euskera, horregatik ere sortu ziren ere ikastolak hamar urte lehenago eta bazen bai Baionan bainan ere Donapaleun lehen ikastoletai bat duela 50 urte, eta beraz ikusten ginuen beharra bazela holako tresna batzuen xutik ezartzia euskararen galtzerat ez uzteko eta hori, euskararen egoeraren aldetik, hori bazen. Eta kulturaren aldetik, bai bada kultur elkarte asko bazirela, adibidez, garai horietan ziren kultur asteak hasi zirenak eta adibidez Nafarroaren Eguna famatua bilakatu dena. Beraz, zonbait urte lehenago sortu ziren eta Baigorrin bezala baziren beste herri askotan kultur elkarteak kultur asteak antolatzen zituztenak. Gehien bat herritarren esku ziren gauzak ziren horiek. 5. Esan nahi duzu herritarrek bultzatuta eta ez erakunde publikoetatik bultzaturiko ekimenak? Bai bai, hori bera. 6. Eta nola gogoratzen dituzu zuk Irulegiko Irratiako lehen saioa haiek? Orduan, hasi girelarik oso… nola erran… Ahal guttiko irratia genuen eta orduan, hasieran, lehen hilabeteetan, laguntzaileak ziren saio egileak. Bagenituen taldeak, lan taldeak muntatuak saioka. Bazen saio bat, irratsaio bat, sozial arlokoa eta ekipa bat horren inguruan. Bazen emazteen emankizuna, bazen laborarien emankizuna oso garatu dena eta geroztik beti segitzen duguna zeren eta mugimendu azkar bat bazen laborantza mailean. ELB sindikata ez zen oraino sortua bainan sortuko zuten taldeko ainitz ere baiziren Irulegiko Irratitik pasatu zirenak eta horiek ere bazuten laborantza mailan eta gauza asko erraiteko eta beraz irratsaio bat ere bazuten. Gero, bazen kirol saioa, haurren emankizuna… egun bakoitz saio bat eta talde bat horren egiteko eta gero pixkanaka etorri zen berriak ere tratatu behar zirela. Orduan ni liberatua nintzan, ez nuen beste lanik eta unibertsitatetik ateratzen nintzan eta hortan sartu nintzan. Hasieran, ordaindua izan gabe baina lagunek lagundurik eta gero lanpostu erdi bat sortu ginuen eta ondoko urteetan beste kide batzuk ere etorri ziren beste lanpostu berriak sortuz eta hola pixkanaka, baina hasiera-hasieran laguntzaileen arteko irratsaioak eta gero pixkanaka sartu dira langileak. 7. Eta nola esango zenuke zela hasieran adosturiko hizkuntza hautua eta horien zergaitiak. Esan nahi dut, ze hizkuntzatan hitz egitea adostu zenuten eta zergatik?
Orduan, argi genuen euskara izan behar zela komunikabide horretako hizkuntz nagusia. Ez bakarra egia erran, zeren eta baziren ere gurekin laguntzaile batzuk euskara etzekitenak eta elkarrizketak egiten genituelarik ere kanpoan, joaten ginelarik jendeak elkarrizketatzera, erran dudan bezala, BaxeNafarroan gehienek euskara zakiten, bainan batzuek ez, eta batzuekin ere interesgarria aitzematen baikenuen informazio bat tratatzea eta hori frantsesez ere egiten genuen, bainan betidanik eta sortu denetik eta luzarat nonbaitan euskararen tokia nagusi-nagusia zen %90 esate baterako euskaraz eta %10 frantsesez gutxi gora behera, ideia bat ukaiteko. 8. Hori hasierako urteetan? Bai bai, eta hola segitu dugu. Hola segitu dugu proportzio horretan gutxi gora behera. Ez dakit %10 edo %15 dependitzen du eta horren inguruan proportzio horrekin segitu dugu. Batzuek kritika egiten zuten bederen, "Uzten baduzue frantsesa sartzerat frantseza nagusituko da eta euskararen kaltetan izango da". Bainan ez da sekulan arazorik izan alde hortatik. Hor beti euskara nagusi eta aixe nagusi izan da irratian, zeren eta sartu diren langileek eta bistan dena kriterioa zen euskaraz hartzea langile partetik. Laguntzaileak baldin baziren frantsesez ari zirenak nahi bazuten parte hartu parte hartzen zuten ere bai, bainan proportzio horretan izan da eta ez alde hortatik arazorik izan. 9. Eta kontrara izan al zenuten ere kritikarik? Izan al zenuten kritikarik euskararen hain proportzio handia izateagatik? Bai, bai bai. Izan dira bai, oharrak. Bainan guk argi ginuen behar genuela komunikabide tresna horretan lagundu euskara. Lagundu euskara zeren eta ikusten baitginuen beste komunikabide guztietan alderantzizko propotzioa eta ono guttiago zuela tokia euskarak. Beraz, behar zen trensa bat orekatzeko, beraz indar gehiago ukanen zuen euskarak. Gero, izan dira momentu berezi batzuetan, hauteskundeetan eta holako gauzetan, presione behar bada geixeago alde hortatik, bainan nunbaitan urte batetik bestera propotzio hortan segitu da. 10. Eta nola esango zenuke desberdindu zela Irulegiko Irratiaren hautua garaiko beste irratietatik? Hizkuntzaren aldetik desberdintasuna? Gure Irratiarekin ez da diferentzia askorik zeren eta da NafarroLapurtarra. Hizkuntza berdintsua da Lapurdin eta Baxe-Nafarroan. Baxe-Nafarroan berian badira desberdintasunak Baigorri, Garazi eta Amikuze artian. Badira gauza ttippi batzuk aldatzen direnak, berdin kostaldera joaten bazira Kaxkarot moduan mintzatzen direnak. Orain gutxi entzuten ditugu, baina badira desberdintasunak. Bainan, oro har, Lapurdi Baxe-Nafarroan ez da arazorik batere elkar ulertzeko
eta hizkuntza berdintsua da. Desberdintasun handiagoak dira Xiberuarekin eta hortan da hizkuntzaren aldetik desberdintasuna. Geroxeago behar bada aipatuko dugu, baina kolaborazioa egin dugu eta garatu dugu irratien artean era entzuleek ere usaia behar dute ukan hartu. Batzuei bitxi egin zaie baina pentsatzen ginuen gure helburuetatik bat zela hizkuntzen kohabitazioa eta elkar ulermena eta entzunaraztea eta hala. Hori izan da eta segitzen du funtsean. 11. Gure Irratiak elebakartasunaren aldeko apustua egin zuen eta Irulegiko Irratiak eta Xiberoko Botzak bestalde egin zenuten elebitasunaren aldeko apustua. Zure ustez nondik etorri daitezke estrategia desberdin hauek hautatzeko arrazoiak? Gu joan baitgira hasieran, bai euskararentzat eta euskararekin konpormiso handi bat baginuela bainan ere, erran dudan bezala, hasieratik nahi ginuen tokiko jendeen, Baxe-Nafarroko jendeen, komunikazio tresna bat eta jende horietan baziren euskara etzekitenak eta ikusten baitginuen gauz interesgarriak pasatzen zirela jende batzuekin eta euskaraz ez bazakiten hala ere hori integratzen ginuen, beraz gure hautua gure aldetik hola izan da. Gure Irratia kostaldian, pentsatzen dut e hori da interpretazio bat, bainan nola frantsesaren egoera, hizkuntzaren egoera desberdina izanki, frantsesaren presioa handiagoa izanez, nahi zuten presio handiago horren aitzinean edo parean egin hala orduan apustu bat egin behar dugu eta egin behar dugu osoki euskaraz eta horregatik emntsatzen dut horrelako diferentziak direla. 12. Eta zure ustez hainbeste urtez lanean arituta gero zein azpimarratuko zenuke dela Irulegiko Irratiak euskalgintzaren eremuan eginiko lanketarik handiena? Hau da, zer eman dio zure ustez Irulegiko Irratiak gehien bat euskarari eta euskal munduari? Orduan uste dut, hala ere, entzulego aski zabala dugula euskal irratian partetik eta bereziki barnekaldian. Ezberdina da Baiona-Angela-Miarritze eta kostaldean, erran nahi dut, euskal irratien entzumena ez da berdina toki desberdinetan Iparraldean. Ez da homogenoa. Barnekaldean egia da, eta barne sartzen dut Lapurdi barnekaldea, bada entzulego aski inportantea neurtua dena eta uste dut belaunaldi desberdinetan erreferentzia bezala bilakatu girela eta hori irrati bezala. Euskararentzat, hori ez da neurtua zehatz-zehazki, baina baditugu gure inguruan jende batzuk euskara ez badakite ere irratia entzunez horien entzumena, belarria, egin dutela euskararekiko, beraz da hurbilpen bat eta ez da hain ttipia hala ere. Erran dut ez dela neurtua bainan bai, entzulegoa neurtua izan delarik duela bi urte egin den inkesta batian eta, ageri da entzuleak ez direla bakarrik euskaradunak badira ere euskaldun hartzaileak, beraz, mintzatzen ez direnak bainan ulertzen dutenak, eta ere, hori harrigarriago, ulertzen ez dutenak ere. Hala, hori pixkat bitxia. Bistan dena propozio ttipiagoan, normal, bainan badira. Hori
alde batetik, eta gero berri egiteko, euskara dakitenen artean nik uste dut, ikusi baitugu hainbeste urtez jendekin lanian ari izanez eta, askotan gertatu izan da gu joaiten ginen, eman dezagun elkarte baten biltzar nagusirat edo ekonomia saileko zerbat bazela, joaiten ginen elkarrizketa egitera eta elkarrizketatuek nahiz eta euskara jakin zioten askotan ba, "Hori ez da eskuaraz erraiten halixe" eta "Eskuaraz mintzo gira ba gure artian, mintzo gira eskuaraz etxean eta hola, laborantza gaietan…" Bainan gero gauza teknikoetara pasatuz eta esaten zuten, "Hori zaila da". Usaia zuten frantsesez hitz egitea eta guk esaten ginuen, "Entsaiatu. Entsaiatu eta eginen dugu entsegu bat hiru minutaz eta ikusten baduzu ezinen duzula ba frantsesez eginen dugu". Hori askotan-askotan errepikatu da eta jende horiek berak ohartu dira euskaraz egiten ahal zutela eta hori behin egin eta ondoko urtian berriz heldu ziran eta eskuaraz egiten da eta hori usai bat bilakatzen ari da. Alde hortatik, nik uste dut ekarpen inportante bat izan dela irratiarena. Komunikazio tresna bat dela jendeek entzuteko bainan ere mintzarazteko eta jendea parteharazteko ahozkotasunian, eta uste dut hori ere importanta izan dela eta dela oraino gaur egun. 13. Eta bueno gaia aldatuz orain finantzazioaren inguruan galdetuko dizut. Nola gogoratzen duzu zuk izaten zirela hasierako finantzabiderik nabarmenenak. Hau da, nola finantzatzen zineten hasierako urteetan edo hasierako urtean? Bai hasierako urtia berezia izan da zeren eta ez ginuen batere dirurik. Gure materiala izan da bigarren eskukoa, bistan izan dena hasieran, eta tokia lagunen etxetan eta beste. Hola hasi gira. Lagunen laguntzarekin teknikariak baziren eta, diru mailan konkretuki, ni nintzan lehen langilea, nahi baduzu, edo bederen, hor nintzan egunero lanean hartzeko. Hasieran ordaindua izan gabe bainan ez da errexegia. Baziren Herri Taldeak izeneko mugimenduak eta hortan ginen ere. Erran zuten, "Abiatzen den irrati proiektu hori inportantea da, eta orduan, gure artian dirua emanen doutsugu poriektu horren segitzeko". Gero, elkarren arteko diru bilketa horrekin hasi nintzan eta biziki hunkitua izan nintzan eta hola zonbait, hilabete pare bat edo hiru hilabete edo hola, eta gero izan ziren lehen dossierrak lanpostu lagunduak izaiteko eta istorio, eta gero izan ziren diru ere… ez dakit zuk ezagutzen duzun bainan hilabetero dirua emaiten duten jendeak [harpidetza sistema]. Parte hartze ekonomiko hortan kanpaina bat egin ginuen zabaltzeko, ez bakarrik hastapeneko lagun taldea baizik eta Baxe-Nafarroan eta lagundu nahi zutenak, zeren eta gauza asko ziran abiatu: ikastolak, baziren lurzaindia… asko talde baiziren molde hortan funtzionatzen zutenak eta irratia ere horren bitartez. Badu duela 40 urte diru laguntza hori emaiten zutenak eta gaur egun oraino ematen dutenak. Erran nahi du, 40 urtez eta hilabetero diru laguntza segitzen dute emaiten. Hori hasierakoa, eta gero hala etorri dira gero sustengu kanpaina edo besta
batzuk antolatu eta hola. Hori hasierakoa, eta gero zonbait urteren buruan, uste dut 5 edo 6. urtian etorri da ere laguntza bat Frantzia aldetik. 86an uste dut zela, bada frantses estaduak, hori C.S.A. (Conseil Supérieur de l'Audiovisuel), hori da kultur ministeritzari lotua den egitura bat, eta horrek emaiten ditu laguntzak irrati elkarteri edo elkarte moduan ibiltzen diren irratiei eta bagira Frantzia guztian 700 da zonbait eta diru laguntza hori badago. Gero etorri zen ere, edo urte horietan, sustengu kanpaina bat urtero egiten dena eta geroztik segitzen dena Baxe-Nafarroa guzian. Hor dira jaietako komiteak, festa komiteak herri guztietakoak eta horien artean egiten dute ibilaldia etxez-etxe. Hori otsailean egiten da irratia sustengatzeko. Hori abiatu zen, anekdota bezala erraiteko zergaitik abiatu zen kanpaina molde hori, gure antena, emisorea ebatsia izan zaukun. Egia da, pixka bat, egoera gogorra zela euskal munduaren partetik urte horietan, ikastolak ez zuten bizi errexa, bainan irratiak… jenden partetik biziki errexa, baina baziren batzuk, hala ere, kontra zirenak eta gau batez ebatsia izan zaukun gure emisorea eta horri buru egiteko gure ingurian ziren jendeek erran zuten, "Bainan ez da posible. Behar dugu beste berri bat erosi! Dirurik ez dugu, orduan jendeeri galdeginen dugu. Kanpaina hasiko dugu" eta hortaik abiatuko zen eta gero batek erran zuen, hori otsailean zen, otsaila beraz inauteri garaia, eta batek erran zuen, "Egin dezagun lehengo inauterietan bezala etxez etxe ibili dirua galdeiteko eta hor jendeek jakinen dute irratiarentako dela". Hola abiatu zen. Gero herri batetik bestera eta gero besta komiteak lotu ziren horri eta horrela abiatu zen, beraz, kanpaina eta segitzen da. Urtero oraino segitzen dugu. 14. Orduan azkenean hobeto irten zizuen antena ebaztea ez ebazteak baino. Bai, hori bera hori bera. Ebatzi zuenak ez zuen uste holako iardokitze bat izango zenik eta oso ongi itzuli da afera. 15. Orduan esango zenuke hasierako urteetan herritarren gaineko dependentzia antzeko bat zegoela finantziazio aldetik. Esango zenuke gaur egun hori aldatu dela edo tendentzia aldaketarik egon dela? Bada, aldaketa bat ere izan da zeren eta herriko etxeek gero eta gehiago ere beren sustengua erakutsi dute, diru mailan ere. Parte ttipi bat da, bainan importanta. Baxe Nafarroako herri ainitzek, hala ere, parte hartzen dute mail ttipi batian, baina parte hartzen dute. Gero, diru mailan aldaketa handi bat ere izan da 96an izan baita Garapen Kontseilua10, orduan sortu zen, gero hautetseen kontseilua eta geroztik
sortu da urte ainitzen burua gero elkargoa eta hori. Bainan 96an hasi ziren, hautestien artian eta gizarte zibilean, proiektuak aztertzen iparralde maila – ea ze nolango proiektuak behar diren – eta horietan sartu zen beraz Euskal Irratien arteko poriektu bat11. Hola sortu zen Euskal Irratiak Federazioa eta diruz lagundua izan zen ere molde horretan instituzio horien bidez. Orduan ez zen elkargoa oraino baina bazen departamendua eskualdea eta hala. 16. Hedapen eremuaren gainean galdeginez, gogoratzen duzu non entzuten zen hasierako saioetan Irulegiko Irratia? Ze eremu estaltzea lortzen zenuten? Orduan izenak dion bezala Irulegin sortu ginen. Irulegiko etxalde batian, artzain baten etxian eta bere etxearen teilatuan ezarriak ginuen antena eta orduan hortik eremua, ukitzen ginuen eremua, mugatua zen bainan ikusten zen Baigorriko herria, bere ibarra, herriko partea hasteko, eta Garazi aldea. Gero, zonbait urteren buruan, jarri ginuen antena ondoko mendian eta mendi hortaik ikusten da ia BaxeNafarroko parte handi bat, Lapurdi barnekaldeko parte bat ere eta hor, gure hedapena aixe handiagoa izan zen antena horren bitartez. Gero errepikagailuak ere ezarri ditugu, zeren eta mendigune batian baitgira, bistan dena ez da dena bistan, ez dira herri guztiak bistan, eta orduan errepikagailuak ezarri ginuen lehenik Ahalduden, Ahaldudiko ibarran: Ahaldude, Urepele, Banka… eskualde horretan entzuteko; gero beste bat Aiherran – hori da Hazparne aldean – eta beste bat Donapaleun, Amikuzen. Beraz, hiru errepikagailu ezarri ditugu eta gure entzun-eremua aski ongi estaltzen dugu. 17. Eta materiala hasiera batean, lehenen lortu zenuten antena, bigarren eskuko antena bat zen eta zu eta beste kide baten artean bakarrik lortu zenuten antena hori ezartzea, ezta? Bai. Bai, bai, bai. Gero laguntza ere ukan ginuen haien ezartzeko. Baita ere behar ziren zimentazko jaiolak egin materiala barnean ezartzeko. Baziren laguntzaileak, bainan teknikoki ez nuen asko-asko ezagutzen, estudioak egin nituen elektronikan, bainan bereziki bazen beste laguntzaile bat biziki ongi ere ezagutzen zuena. Teknikaria ere errefuxiatua zen eta teknikaria zen Radio Adour Navarre-en – hori zen gu sortu baino lehen zen beste irrati bat hasieran irrati pirata zena eta gero sartu zena Baionakaldian eta harekin haren ezagutza ginuen hor eta haren laguntzarekin beraz sortu genituen gure lehen emisoreak. Gero ere bazen beste teknikari bat Milafrangan, Ernest Irigoien, ari zena ere Gure Irratiarekin. Kolaborazioa ere teknikarien aldetik hasieratik izan ginuen. 18. Eta nolako onarpena eta harrera izan zuen Irulegiko Irratiak entzuleengan hasiera batean?
11 Honek esan nahi du 1996an hasi zirela hitz egiten emankizun amankomunak sortzeko ideia.
Hasieran… Hastapen-hastapenean, lehen egunetan bazen halako mesfidantza bat. Mesfidantza zeren eta, erran dudan bezala, bazen egoera ez beti erreza, bai euskal militanteen inguruan, abertzaleen inguruan… bainan euskararen inguruan ere bai. Erran dudan bezala, ikastolen egiteko sekulako lanak egin behar izan dira, borrokak ere eta jende guztiek ez zuen begi onez ikusten beti. Irratia sortu ginuelarik, Baigorri aldetik eta, baziren batzuk, "Ea zer ote da hori? Gauza berri hori? Zertako egiten dute hori?" Halako mesfidantza bat. Bainan biziki fite hori gainditua izan da. Izan gira, adibidez, kirolaren bitartez pilota segitzeko – pilota partidak – eta kolaboratzaileak izan gira ikusten galdegiteko laguntza edo interesatuak baziren parte hartzeko, batere abertzale ez direnak edo euskal mundutik urrun direnak eta baietz erran zuten eta gauza sinple horien bitartez gauzak errezten dira biziki fite. Adibide bat emaiteko, hasieran baiginuen lagun bat Baigorriko herriko etxean langile zena eta ibiltzen zena etxeetan uraren kontagailuaren biltzeko eta ikusteko zer ur kontsumo den etxez-etxe. Beraz, pasatzen zen etxetan eta berak kontatu dauku etxe batian hola sartzen da eta entzuten zuen kanpotik Irulegiko Irratia entzuten zutela eta sartzen delarik berehala itzaltzen dute. Klandestinoa balitz bezala, zeren eta ikusten dute herriko etxeko norbait ofiziala heldu dela eta entzuten dutela gauza bat beharbada debekatua dena. Halako duda batekin ziren eta langilea sartzen da eta erraiten du: - "Entzuten duzue Irulegiko Irratia? Ba, nik ere entzuten dut". + "A bai! Zuk ere entzuten duzu?" Eta gero berriz ere piztu zuten. Adibide modura erraiteko, batzuek bazuten halako duda bat, ia onartua ote zen irratia entzutia edo ez, holako giroa zen. Bainan biziki fite, erran dudan bezala. Izan daiteke kirolarengatik edo pasatzen genituen abisuengatik edo ematen genituen informazioengatik… jendeak interesatu dira eta irratien salmenta biziki goratu da irratiak entzuteko etxeetan. Badakigu urte hortan eta ondoko urteetan biziki goratu dela eta jendeak etxe batetik bestera pasatu ziren erranez bazela tokiko irratia eta jendeak biziki interesatuta, bai. Integrazioa biziki errezki egin da hastapeneko dudak gaindituta. 19. Eta antena lapurtzeaz gain beste nolako boikot gehiago bizi izan ahal zenuten edo hori bakarrik? Boikota ez. Jenden aldetik boikotarik ez, baterez. Bainan presionea bai. Adibidez, izan da artikulu bat… hori Euskal Herritik kanpo Euskal Herrira begira informazioak harritzekoak ziren, nolakoak ziren, eta barne irratiak. Artikulu bat izan zen urte batez erranez, irrati horiek kasu eman behar zela zeren eta, "eskuaraz ari dira" – Frantziatik hori ikusita mamu handi bat zen eta luzaz egon da eta da batzuentzako oraino –eta erraiten zuten momentu batez artikulu horretan, "bai eta irrati horiek ez dakit nola finantziatuak diren" eta berdin "diru laguntza ukatzen dute Libiatik" Gadafi baitzen orduan eta Gadafik
xoxa emaiten zuela zeren eta jadanik Italian irrati batian hori gertatu baitzen eta beharbada hor ere gauza bera… holako gauza harritzekoak kontatuak izan dira eta gu auziperatu ginuen. Ez ginuen hola pasatzerat utzi nai. Erraiteko, holako gauzak baziren Euskal Herritik kanpo eta holako beldurra eman nahi zuten batzuek euskaraz ari direlakotz. Beti badira laguntzaile sutsuak. 20. Eta gogoratzen duzu ze aldizkaritan publikatu zuten hori? Bai, berriki horren kopia bat ikusi dugu gure istoria aipatzen ginelarik berrogei urteak eta hori irratian zen batek berriz ekarri digu artikulua. 21. Eta zutaz aparte, nortzuk gehiago hasi zineten irratian eta hortik aurrera zenbatek egin zenuten bidea? Orduan, hasieran… kopurua ez dut burian baina biltzen ginelarik proiektua zutik ezartzeko, gero laster lantaldiak ere montatu baitziren, ez dakit, hogei bat edo hola ginen zenbaki bat emaiteko, pentsatzen dut. Bazen ekipa bat, nahi baduzu, 7-8 ginen oso inplikatuak hortan eta gero fite laguntzaileak ere etorri baitziren eta lan taldeetan hartzeko 20-30 izan behar ginen… talde horiek hasieran. Zu izan zinen lehen soldatapeko langilea, eta nolakoa izan zen alde horretatik soldatapekoen garapena eta bestetik kolaboratzaileen garapena? Nola gogoratzen duzu zuk? Orduan, pixkanaka emendatu dira langileak. Soldatapean ziren jendeen kopurua… ni lehen urtean, gero, ondoko urtean edo bi urteren buruan, beste bat etorri zen eta gero hirugarren bat, laugarren bat... Hasieran denbora erdiz ordainduak ginen ezpaiginuen ahal gehiagokorik eta gero pixkanaka etorri da denbora osora pasatu. Erran nahi du, hasieran lan gehien gehiena zen laguntzaileena langile erdi batek ezbaitu programazio handi bat egiten ahal irratian eta orduan laguntzaileak ziren nagusiki ari eta urtetik urtera langileen kopurua emendatu den bezala laguntzaile gutixago ere izan dira. Izan da holako transferentzia bat bainan laguntzaileak badira beti irratian, beraz kolaboratzen dutenak molde batian edo bestian, bainan egia da langileen presentzia gero eta handiagoa bilakatu dela irratietan. 22. Esan didazu hasieran denbora erdiz egin zenutela lan, bainan hala ere lan denbora erdia baino gehiago egiten zenuten? Ah bai, bai bai, hori segur. Hor ginen osoki lanean aritzeko bai. Beraz, langile bezala denbora erdiz eta beste denbora laguntziale bezala besteak bezala. Hori beste laguntzaile guztiak bezala hori hola izan da.
Gero lanpostu osoak ere etorri dira 4-5 urteren buruan eta gero hala langileen presentzia hori gero eta handiagoa izan da bai. 23. Eta kolaboratzaileen eta soldatapekoen perfilari dagokionez esango zenuke hasiera batean aniztasuna zegoela irratiaren barruan? Bai aniztasuna bai. Gero denak ziren, hala ere, interesatuak halako proiektu batekin. Hala ere, behar zen edo etorri ziren jendeek ziren, alde batetik, interesatuak bai euskararen presentziagatik eta euskararen tokia zelakotz irratian, gero, komunikabide trensa berri bat zelakotz eta tokiko komunikabide parte hartzailea nahi zutelakotz. Beraz, elementu horiek diran hor interesatuak diren jendeak. Etziren eskuin muturreko jendeak hori segur. Ziren jende aurrerakoiak, euskaltzaleak gehienak, kasi guztiak eta militanteak ere franko. Ez bakarrik, baziren, oroitzen naiz, musikaz edo musika saio batetaz biziki interesatuak eta hortarako etortzen zirenak eta besterik ez, bainan gero besteekin mintzatuz, proiektuan sartzen dira eta orokorki ikusten dute, ez dute bakarrik horien emankizuna ikusten. Orduan, definitzeko nahi baduzu, egia da, labur erraiteko, bai, abertzaleak ginela baina ez ginuen eta ez dugu irratia egiten abertzaleendako, da herritarrentzat eta baldin badira abertzale ez direnak horiek ere interesatuak baldin badira, hortaz, eta nahi badute egin, egiten dute bainan nik jada, hastapenean abiatu dugularik gu ginen gehienak, abertzaleak, baina ez abertzale tendentziakoek ere bazeuden eta egin dugu elkarrekin eta segitzen da.
24. Esango zenuke hasiera batean irratia batean sortu zenuten perfileko pertsonok eta gaur egungoak oso desberdinak direla edo tendentzia berdintsukoak segitu dutela lan egiten eta kolaboratzen irratian? Pentsatzen dut tendentzia berdintsukoak direla. Erran nahi du, euskarari buruz konpromisoa hartzen dutenak, biziki interesatuak dira eta senditzen dute garrantzia baduela hemengo irratiak sail horretan eta hortarako uste dut lehentasuna hori dela, bai. Lehentasuna, euskararekiko atxikimendu hori badela denen partetik eta gero, interesatuak direnak, tokiko informazioak pasatzeko izan dadin herrietako kolaboratzaileak edo kirolan ari girenak edo musika emankizunen egiterat etortzen direnak badira oraino.
25. Eta esan didazu hasiera batean bi helbururekin sortu zinetela. Helburu horiek aldatu egin dira urteetan zehar edo mantendu dira? Helburu nagusi horiek beti egon dira eta horren beharra, bada. Bai, eskuararen aldetik gauzak ez dira biziki hobetu Baxe-Nafarroan. 40 urteren buruan, eskualdunen proportzioa ttipitu da eta ttipitzen ari da oraino Baxe-Nafarroan nahiz eta ikastolak badiren, eta beharrik ikastolak izan dira bestelaz gainbehera biziki handiagoa izanen zen, eta hor pixka bat mantentze hein baterat zalantzakorra da oraino bada ikastolei esker eta eginak diren eta inguruan eginak diren indar guziei esker eta helburu hori eskuararena baitaezpadakoa beti hor da. Bainan tokiko komunikaizioarena ere. Zeren eta badira komunikabide tresnak, gero eta gehiago geroztik sortu direnak, bai interneten bidez bai whatsapp edo hori guzia, sortu da ere Kanaldude… Bainan sartzen dira ere beste irrati ainitz eta ainitz, hartzen ahal dira hemen Baxe-Nafarrotik edo nonbaitik ez dakit telebista, ez dakit zenbat kate, 40 edo gehiago, eta informazioa heldu da jendeentzat trumilka-trumilka, bainan tokiko informazioa tokiko jendeen artian eta jakitia zer pasatzen den eta zer pentsatzen duten herriko jendeek horren beharra ere bada eta pentsatzen dut hasierako helburu horiek present direla eta beharrak badirela bi sail horietan. 26. Eta helburu berririk edo aipatuko zenuke edo bi horietan mantendu da? Bi horietan nagusiki, bi horietan mantentzen da. Gero, aldatzen dena da teknika eta egia da komunikabideetan, hor irratiarekin, irudia sartu behar dela, baitaezpadakoa da. Ikusten dugu, webguneak ere baititugu, eta argazkia izan edo ez izan desberdina da, ez da berdina entzuna izaten, bideo ttipi bat baldin bada, aixe gehiago. Hori da gertatzen dena, eta beraz, hortan present izan behar dugu edo gutxienez prestatu hori begira eta pentsatu zerbait egitia alde hortatik. Hobetzea hasteko.
28. Gogoratzen zara zeintzuk ziren hasieran mintzo zineten gaiak? Hori erran dauzut. Irratsaioak hasteko baziren sozial arlokoak, haurren saioak eta haurren emankizunak – baitziren irakasleak gure artian – laborarien emankizunak bistan dena, laborantzako gaiak. Bazen kirola… eta holako gaiak banatzen genituen eta orain ere, funtsean, berdinak dira. 29. Nola uste duzu desberdintzen zirela hastapeneko gaien aukeraketa eta gaur egun? Ez dakit. Hor beharbada, nola langile gehiago baden, informazio gehiago bilatzen dugula. Erran nahi dut, gai bat tratatzerakoan informazio bilketa gehiago hasieran baino, pentsatzen dut, eta gero ez dut ikusten, funtsez, holako diferentzia handirik baizik eta denbora gehiago sartzen dugula informazio desberdinen biltzeko eta hori. Gero, tratamenduan ez dut ikusten desberdintasunik, espezializatu gara gehiago langileetan, nahi baduzu, badira gehiago ariko direnak kultur arloko gaien banatzen, gero, beste batzuk sozial, ekonomiko-politikoa eta holakoak, eta gero, orain hastapen-hastapenean etzen bainan orain bada gehiago eta badira kolaboratzaileak mahai inguruen egiteko badugu sare handiago bat, hala ere, gauzen tratatzeko, informazioa biltzeko alda batetik, eta gero, gauzak tratatzeko irratian. 30. Hizkuntzataz aparte, zeintzuk dira Irulegiko Irratiaren lorpen nagusiak? Hori biziki zaila da neurtzea. Ez dakit, beharbada erakustea gauzak egiten ahal direla hemendik beretik. Hori erantzuna frantses komunikabideeri eta, hala ere, erraiten nuen komunikabide gero eta gehiago, Frantziatik heldu diren komunikabide gero eta gehiago izanez, bada tendentzia bat, arazo bat da eta Pariseri begira itzuliko gira ea Frantziak arazo hori konpontzen duen edo beste. Guk ekarri duguna da, hala ere, jakinaraztea zer nolako ikusmoldeak badiren hemen berian eta zer nolako jokamoldeak ere xutik ezarriak diren hemen berian arazo ezberdineri buru egiteko. Erran nahi dut, hemendik beretik zer? Zer diogu eta zer pentsatzen dugu eta zer xutik ezarria izan da? Hori da behar bada soziologikoki edo politikoki, behar bada, izaiten ahal duen ekarpena. Maite dut hori pentsatzea segur. 31. Eta bukatzeko azkeneko galdera botako dizut. 40 urte hauetan egon diren mugarrien gainena pentsatuz gero zeintzuk aipatuko zenituzke zuk hau da, zein fase desberdin egon dira irratiaren ibilbidean eta zeintzuk azpimarratuko zenituzke zuk? Faseak izan dira hastapen-hastapenian eta duda eta mesfidantza egoeratik ateratzea, erran nahi du, toki normal batian ezartzia euskara eta euskarazko komunikabide bat. Hori hastapen-hastapenian eta errexki lortu da hori. Gero faseak izan dira; garatzekoak teknikoki antenak ezarriz, tokiz aldatuz, hedapena eta
langileak sartuz eta hori guztia. Gero beste fasea izan da elkarlanarena Euskal Irratiaren Federazioaren bitartez Iparraldean proposatzeko, elkarrekin, irrati programazio aberatsago bat. 32. Ze urtetan da hori? Hori 1996-1997 inguru hortan. Hala eta orain, pixka bat desafio bezala da, gazteri edo gazte munduan sartzeko balioak edo apustua eta interesgarriak izatea gaurko gazteendako eta, erran nahi du ,biharko euskaldunentzat. Hori da oraingo fasea eta ez da ttipia. 33. Eta nola sortzen da nola bideratzen da Euskal Irratiak Federazioa sortzearen ideia eta hastapeneko urteak? Hori sortu zen, beraz, 96an. Erran bezala, aipatzen bainuen bildu zirela Euskal Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua, orduan bildu baitziren hautetsiak ikusteko eta zutik ezartzeko proiektuak, Ipar Euskal Herrian etzan ez baitzen egiturarik orduarte eta geroztik sortu da Euskal Elkargoa bainan aitzinetik fase hori guzia izan da, eta fase horretan galde eintzauguten, "Bueno guk ez dugu lagunduko irrati bat edo beste guk lagunduko dugu proiektu bat zuok elkarren artian xutik ezarriko duzuena" eta horrela sortu da beraz Euskal Irratiak Federazioa, eta orduan, hor sortu ginuen irrati emankizun batzuk elkarrekin egiteko, eta elkarrekin izaiteko orduak eta gero eta handiagoak izan dira. Gero, formakuntza batzuk ere elkarrekin egiteko eta gero material batzuk edo amankomunian izaiteko. Horixe ziren hiru ardatz nagusiak beraz Euskal Irratien Federazioa sortzeko Xiberoko Botza, Gure Irratia eta Irulegiko Irratiaren artean. Manera horretan sortu zen. 34. Zuk positiboki baloratzen duzu proiektu hori amankomunean izatea Ipar Euskal Herriko euskarazko irratigintzaren panoramerako? Bai, uste dut bai. Bainan bi ardatz horiek atxikiz. Erran nahi du, bai elkarrekin eta amankomunian proiektu bat ahal bezain zabala proposatzeko Iparraldeko entzulegoeri, bainan atxikiz tokian tokiko hurbiltasuna eta beraz bi zango horien gainean izanezs. Elkarrekin amankomunean, bainan ere tokian tokikoa. Bi zango horiek baitaezpadakoak dira eta horrekin segitzen dugu.
2. Belaunaldiko Transkripzioa: PANTXIKA ARRANBIDE 1. Hasteko kontaiguzu nor zaren eta ze harreman daukazun Irulegiko Irratiarekin? Beraz, ni Pantxika Arranbide, 42 urte eta nire bizitzaren erdia Irulegiko Irratian pasatu dut lanian. Hasieran, animatzaile gisara eta pixkanaka-pixkanaka kazetari bilakatu naiz, eta erran nezake azken 15 urteak kazetaritzan pasatu ditudala eta baita azken 5 urteak pixkat kudeatzaile karguan, koordinatzaile karguan. 2. Haurtzaroan entzuten zenuen Irulegiko Irratia? Zer zen zure etxean Irulegiko Irratia haurra zinenean? Bai. Bai, bai. Ni Urepelen bizi izan naiz, 5-6 urte arte hor txiki-txikitan eta Urepelen Irulegiko Irratia besterik ez zen entzuten. Etxeko irratia zen. Laborari etxe bat zen, beraz, bai arditegian bai sukaldean Irulegiko Irratia besterik etzen entzuten eta txikitan gustatzen zitzaizkidan ainitz haurrendako jokoak gero nire lankideak bilakatu direnek ematen zituzten joko hauetan parte hartzen ginuen. Beraz, arrunt etxeko irratia zen Irulegiko Irratia, bai. 3. Eta zein izan zen zure motibazioa irratian sartzeko ? Buff… ba hasiera batean ez nuen batere pentsatua. Garaian Irulegiko Irratiko presidentea eta administrazio kontseiluko kide bat etorri zitzaizkidan Euskal Herria Zuzenean laguntzaile nintzalako eta sekatzen zituzten gazteak, nik 20 urte nituen eta dispositiboak baziren garaian, gazte enpleguak deitzen zirenak, laguntzak baziren estadotik formatzeko eta lanean hartzeko beraz, nola ezagutu ninduten eta, ez dakit, preziatu ninduten, agian, proposatu zidaten nire burua aurkeztea. Enuen batere pentsatua irrati batean lan egingo nuenik egun batean, zinez, eta joan nintzen, saiatu nintzen eta hartu ninduten eta gero 20 urte pasatu ditut irratian, hara. 4. Eta sartu zinenean formaziorik ukan zenuen? Bai, irratikoek formatu ninduten. Enuen… antzinetik enuen formakuntza berezirik. Euskal filologia egin nuen bi urtez bainan ez zitzaidan gustatzen eta, horregatik, irratian sartu, gero euskara maila banuen beraz, irratikoek naute formatu eta gero pixkanaka-pixkanaka etorri dira beste formakuntza batzuk baina beti barnekoak. Kanpoko kazetariek emandako formakuntzak eta gero autodidaktiko ainitz. Bakarrik ainitz-ainitz ere ikasten da, esperientziak anitz ekartzen du, ez da dudarik.
5. Eta zu sartu zinenean nolakoa zen irratia? Zenbat langile zeuden eta ze lan egiteko modu? Hasieran, animazioa egiten nuen. Teknikako maila atxiki, kantu eskaintzak, abisuak eta holako animazio zerbait egin. Horrekin hasten gira hasiberriak beti Irratian, jakin behar da mahai bat erabiltzen eta ahoskera lantzen, jendeari hitz egiten mikroaren atzetik… eta hortan lehen hilabeteak, eta pixkanakapixkanaka garatuz joan da nire bidea, kazetaritzan jarri naute eta azkenean berezitu naiz kazetaritzara, animazioa alde baterat utzi eta gehiago kazetaritzan ibili naiz. Baina irratian jakin behar da polibalenteak girela, denetarik egiten jakin behar da ez bakarrik berri aurkezle edo erreportalari, animazioa ere jakin behar da egiten eta denetarik egiten dugu, ordezka anitz bada norbait falta denean eta pixkat polibalenteak bilakatzen gira. 6. Gogoratzen duzu zenbat langile zineten sartu zinenean irratian? Bai, 10 ginen, 10. 7. Lan egiteko moduak oso desberdinak ziren sartu zinenean gaur egungoarekin konparatuz? Batere-batere. Arras desberdina zen. Jadanik teknologia mailan beste lan mota bat zen. Ni sartu nintzenean orduan hasiak ziren minidiskoekin lan egiten. Beraz, hori minidiskak manipulatzen, soinuak mozten minidiskan eta… horrekin egiten genuen eta MP3a agertu zenean han bizitza aldatu zitzaigun. Askoz fiteago lan egiten ahal genuen, musika moldaketak egin eta… askoz ere rustikoagoa zen garaiko irratia, benetan. Baina polita zen ere. 8. Eta ze harreman zeukan garai hartan Irulegiko Irratiak beste Euskal Irratiekin? Jadanik elkarrekin berri sailak egiten genituen ni sartu nintzenean. Berri sail edo erredakzioa erranen dugu partekatzen genuela baina harremanak jadanik baziren eta aski aintzinakoak ziren eta Euskal Irratiak aski fite eraiki edo sortu ziren. Ni sartu naizenean harremanak bidean ziren jada. 9. Berri sailetaz aparte gauza gehiago zenuten amankomunean? Ba gauza gutti, egia erran, berri sailak eta emankizun batzuk, gauetako emankizun amankomun batzuk bagenituen, bainan bestela bakoitzak bere programazioa bazuen. 10. Gogoratzen duzu zenbat ordu partekatzen zenuten gutxi gora-behera?
Hori ez naiz gogoratzen. Etzen hainbestekoa. Ez da gaur egungoa adibidez. Askoz gutxiago zen eta beharbada, ez dakit, teknologiaren aldetik ere desberdina zen beraz zuzenezko gutxiago bagenuen ere orain baino.
11. Zein zen euskarazko irratigintzaren egoera Ipar Euskal Herrian sartu zinenean? Nire ustez irrati entzunak ziren, eragina bazuten, osagarri mailan ere nahiko ongi ziren duela 20 urte. Ez, ez, bazen dinamika oso ona, elkarlanerako gogo handi bat eta entzunak ginen ere bai. Ainitz entzunak, bereziki Irulegiko Irratian, nik hori sentitzen nuen, Baxe-Nafarroan euskaldun gehiago denez irratia tresna garrantzitsu bat zen. Hori sartu nintzenetik sentitu dut, hori biziki azkar jendeak beharra bazuela, irratiaren beharra, laguntza estimatzen zuela. Gero garaian oraindikoz egia da irrati gutxi entzuten zela gure eremuan etzen mila hautu. Irrati frantses handiak ez ziren oraindik sartuak. Pixka bat erreferenteak ginen. Kostaldean Gure Irratia beharbada gutxiago, Xiberoko Botza […] Errexago zela barnealdeko irratientzat, beraz, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza euskaldunen aldetik kopuruan entzule gehiago genuen, euskaldun gehiago zelako gure eremuetan. Gure Irratiarentzat zailago baina erreferentziak baziren Euskal Irrati gisara ere Lapurdin. 12. Gogoratzen duzu 2000. urte hasiera hortan euskalgintzaren inguruan zeuden lanketak BaxeNafarroan edota Ipar Euskal Herrian? Ba euskalgintza… Ba nik duela 20 urte berdin ziren ikastolak ainitz, ikastolak garatzen ari ziren kopuruan azkarki emendatzen hasi ziren AEK ere, ez dakit AEK-ko bulegoa Garazin ez den pixka bat beranduago sortu baina, hor, 2000 urteetan izan da, eta jadanik baziren Euskal Kultur Erakundea eta… nola erran… nire ustez hemen Baxe-Nafarroan ere Herriko bestetan eta ainitz komunikatzen zen euskaraz fitxak elebidunak ziren, soinu deiak euskaraz egiten zituzten irratian eta bazen kulturalki ere euskaraz egiteko ohitura hasia zen, hor hasi da pixka bat zinez konplexurik gabe euskara agertzen, erranen dugu. Ni baino lehenagokoek zailago izan dute, ez da dudarik. 13. Irratian une horretan euskararen inguruan zer moduko lanketak egoten ziren? Ba guk dena euskaraz egiten genuen, beraz, ez dakit, ni euskaraz murgildua izan naiz lanbidean, irratian, jendearekin harremanetan… beti euskaldunengana joaten ginen euskaraz ez bazakiten. Egiten genituen
elkarrizketak frantsesez baina itzulpenak eginez gainetik, baina euskaraz aritzea derrigorrezkoa zen eta jendeak ongi bizi zuen eta ongi bizi du oraindik. Ez dakit hori zen zure galderaren zentzua. 14. Eta sartu zinenetik gaur egunera zeintzuk izan dira aldaketarik nabarmenenak irratiaren barruan? Teknologiak aldatu digu lan egiteko molde guzia eta profesionalizatu gira ere urteekin. Pixka bat hasieran… nola erran, ez dugu formakuntza berezirik, ez ditugu kazetari eskolak egin edo animatzaile eskolak egin, baina emeki-emeki, hala ere, gure lana hobetzen aritu gira, esperientziarekin eta atzematen dut profesionalizatu garela emeki-emeki eta zinezko gauza serioxak eta interesgarriak proposatu ditugula. Lehen ere baziren, bistan dena, baina kopuruan emendatu ditugu eta hobetu dugu eta bilakatu gira zinezko irrati generalista bat, bakizu, denendako zerbitzu ematen duen irrati bat eta ez bakarrik jokoak edo abisuak edo jolasak proposatzen dituen irrati bat. Benetako informazio irrati bat. Lehen ere baziren e, adibidez hauteskunde gauak irratietan biziki entzunak ziren, politika sailean hauteskundeak beti segitu izan dira, gero teknologia berriekin askoz hobeki egin dugu, internet guneak eta hobetu ditugu, sarean eta entzuleekin interakzioa hobetu da edo garatu da azken urteetan. 15. Eta zeintzuk izan dira hizkuntzaren arloan irratian egon diren aldaketarik handienak? Bai, hala ere, nik ikusten dut gero eta nekeago edo zailago dela euskaldunak atzemateko. Biziki zail da. 16. Langileetaz edo entzuleetaz ari zara? Ez, ez… jendea., populakuntzara joanez. Erran nahi dizut gauza bat, iruditzen zait jendeak konplexu bat hartu duela joaten ginenean elkarrizketak egiterat, "Bai, bainan nik ez dut zure euskara, nik etxekoa dut, ez dakit hain ongi euskaraz…" oso ongi dakitenean. Bainan pixka bat konplexu bat bezala eta ausardia falta bat, ez dakit… eta gero euskaldun kopurua apalduz ere joan da, gero badira ikastoletako haurrak orai lan mundu desberdinetan eta ari direnak eta errexa zaigu euskaldunak atzematea, bainan beti berdinak dira. Zailtasunak baditugu batzutan gai batzuen barnatzeko ba euskaldunak atzemateko. 17. Esango zenuke horrek eragina duela irratian erabiltzen den euskararen proportzioaren inguruan? Ez. Nahiz eta Irulegiko Irratian ez gara Gure Irratian bezala. Gure Irratian osoki euskaraz hedatzen dute dena. Guk, Irulegiko Irratian, ba zailtasun hauen aurrean eta hautetsi garrantzitsu batzuek euskara etzakitela edo ba partaide batzuek euskara etzakitela edo, erabaki genuen tarte txikiak frantsesez onartzea. Beraz, gero zailtasuna izan da beti, ez gehiegi, frantsesez egitea edo orekatzea euskarazko elkarrizketak, egun batean euskaraz bada biharamunean frantsesez edo ahal den zenbait […] bost
egunetarik hiru euskaraz izan daitezen nahi baduzu […] frantsesezko elkarrizketek ez dezaten leku gehiago… hara, jakinez tarte txikiak direla frantsesez proposatzen ditugunak Irulegiko Irratian, gehiengehienak Euskal Irratiekin egiten dugu, programazioaren %80a Euskal Irratietan da beraz, gelditzen den %20 hortan onartzen ditugu frantsesezko elkarrizketa batzuk baina saiatzen gira, hala ere, frantsesezkoei soberan leku ez uzten.
18. Mozturak egon direnez errepikatuko zenidake hautuarena? Ba depenitzen du baikenituen ba hautesi, edo auzapez, edo herri elkargoko arduradun edo… euskara etzakitenak eta lurraldearen garapenarentzat informazio garrantzitsuak zituztenak eta hauek ez zabaltzea, euskaraz etzekitelako ezinezkoa zitzaigun beraz, horregatik guretzako inportanta da deneri hitza ematea eta frantsesez bada ere bai, baina beti zainduz euskarak ere bere lekua izan dezan eta elkarrizketa gehienak euskaraz izan ditezen. 19. Ez da edukiaren araberako hautua orduan? Beti saiatzen gara… elkarte bat deitzen dugunean edo hautetsi batengana goazenean, beti eskatzen dugu lehenik euskaraz, nahi dugula elkarrizketa euskaraz egin ea baduten pertsona bat euskaraz egiteko gaia sakontzeko. Ez baldin bada, ba orduan frantsesez hartuko dugu baina bestela beti lehenbiziko galdera da euskaraz nahi dugula egin eta badakite. Batzuk moldatzen dira, beste batzuk ez eta orduan frantsesez egitera behartuak gira, hara. 20. Zure ustez zein da euskalgintzaren ignuruan Irulegiko Irratiak historikoki eginiko lanketarik azpimarragarrienak? Eztakit. Eztakit. Nire ustez Irulegiko Irratiak sartu ditu euskara batuaren hitzak, pixkat Euskal Herriaren ezagupen bat ere. Ez bakarrik gure lurraldearena edo Euskal Herriaren ezagupen bat eta euskara mota desberdinak ere, Xiberutarra entzuten baita edo Antxeta Irratikoekin Gipuzkera entzuten baita, Nafartarrak ere baditugu gure artean edo Bizkaitarra ere noizbehinka… pixka bat euskara mota guziak ezagutu eta, adibidez, erran nahi dizut, txikitatik Urepelen "ados" errateko "accord" erraiten zen eta ikastolen bidez edo irratiaren bidez edo, holako hitzak orokortu dira, gaurkotu dira, eta denek erabiltzen
ditugu eta denek ezagutzen ditugu, hara, eta uste dut Irulegiko Irratiak hortan laguntzen duen ere pixka bat euskararen hiztegia aberasten eta euskalki mota desberdinak ezagutarazten.
21. Eta gaur egun zein da egiten duen ekarpenik handiena hizkuntzaren arloan? Beti hau eta euskaraz aritzea. Lehen gauza euskaraz aritzea, euskara entzutea eta… ezpaita hain errex. Gure eremuetan euskara biziarazten du, da euskal komunikabide, entzunezko komunikabide bakarra beraz, bere tokia behar-beharrezkoa da Baxe-Nafarroan. Ez laike euskara entzungo irrati bidez ez baldin bazen Irulegiko Irratiarik Baxe-Nafarroan beraz, komunikazio eta euskararen ezagutarazteko tresna hoberena da.
22. Finantziazioari dagokionez nola deskribatuko zenuke Irulegiko Irratiako egoera ekonomikoa? Zaila. Zaila zeren laguntza publikoak badira, baina ez nahiko, ez nahikoak nire irudiko. Gure lanpostuak atxiki ahal izateko eta bereziki teknologia aldetik oraindik garatu nahi badugu edo lan sakonagoa egin, langile gehiago behar ginateke nire irudiko eta laguntza publikoek ez dute nahikorik ekartzen, eta gero beste esparru bat bada ere, Irulegiko Irratiak aspaldi danik etxez-etxe kanpaina bat egiten du entzuleek dirua ematen dute eta herriko gazteek herrietan etxez-etxe ibiltzen dira dirua biltzen. Badugu zantza aski ongi ibiltzen delako oraindik, baina gero eta zailagoa zaigu herri bakoitzean jendea atzematen kanpaina egiteko. Oso, oso, oso zaila da. Gero, da gizartearen aldaketa ere, gazteak ez dira lehen bezala, orain sare sozialekin eta ez dute, beharbada, lehen bezala etxez-etxe ibiltzeko beharrik beraz, hori sentitzen dugu. Egiten dute oraindik, hein batean uste dut, 40.000 € bildu genituen iaz pandemia garaian, ez da gaizki baina zaila da guretzako gibeletik ibili behar baitgira eta diru hori behar beharrezkoa dugu, hau gabe funtzionamendua hankaz gora joan litaike edo langile gutxiagoarekin ibili beharko genuke. Beraz, beti bada hori, zailtasun ekonomikoek arrastak ematen dizkigute nahi ditugun proiektuak ez baititugu eramaten langile eskasagatik bereziki. 23. Orudan zeintzuk dira finantzabide iturri nagusiak? Beraz, kanpaina alde batetik, kasik laurden bat edo heren bat eta gero laguntza publikoak. Orduan, egiten dugu… nahi baduzu, ez dakit esplikatu dizute, txosten bat egiten dugu F.S.E.R deitzen dena Frantziako Kultura Ministeritzak aztertzen dituena. Frantzia mailan bada horrelako sistema bat irrati
haundiek, komertzialek, publizitate anitz egitren duten irratiek zerga bat ordaintzen diote Kultura Ministeritzari eta zerga horren bidez ministeritzak dirua banatzen die irrati libreei edo elkarte libreei, gu bezalako irratiei, eta txostenak egin behar dira eta hauen bidez notatua da eta notaren arabera gure lana justifikatu behar dugu, urte guzian egin den lana eta nota atertazen baldin bada notaren ba araberako diru laguntzak. Eta F.S.E.R horrekin diru laguntza polita da beste laurden bat erran nezake eta gero beste parte bat da Euskal Erakunde Publikoak ematen duena hor konplikatuagoa da zeren eta EEPek Euskal Irratiei ematen die eta Euskal Irratietan banatua da irrati guzien artean eta partea gero eta txikiagoa da. Beren partea haunditu behar laike, erran nezake. Euskal Kultur Erakundeak ez du gehiago ematen, Euskal Erakunde Publikoak ematen die Euskal Irratiei eta gero [beste] irratietarat geratzen den dirua zeren eta Euskal Irratietan badira langileak ere: bada erredakotre burua, animazio arduraduna eta koordinatzaile ekonomiko bat, beraz lanpostu hauek ordaintzen dira eta gero gelditzen dena banatzen da irratietan. Urte guziz aldatzen da, beraz ez da oso handia EEP-eren ekarpena. Enizuke zozokeririk erran nahi baina %5 edo horrelako zerbait izan behar da, eta gero, azkenik, badira iragarkiak eta publizitateak, hauek ere baditugu, iragarki eta publizitateak oso merke direnak irratian, baina parte bat ematen digute. 24. Zenbat esango zenuke? Ez dakit %10 edo holako zerbait. Pena da, baditut irratian grafiko batzuk pixka bat diru laguntzak nola bideratuak diren… igortzen ahal dizkizut. Pasa naiteke irratirat edo handik bildu igortzeko zuri nahi baduzu. 25. Zuek prestatzen duzue dokumentua eta gero hori FSER-eri bidaltzen diozue eta haiek kudeatzen dute Kultura Ministeritzarekin? Bai, Kultur Ministeri… Hori da F.S.E.R, lehen erran, dizudana hori da Frantziako estadotik heltzen den laguntzatik hori da Kultura Ministeritzak zabaltzen duen laguntza elkarte irrati guziei dira 700 eta piko Frantzian. 26. Nola baloratzen duzu diru laguntza hori? Ba, beharrezkoa. Irrati elkarte baten bizitzea beharrezkoa du. Ez gira irrati komertzialak, beraz ez badugu diru laguntza publikorik ezin dugu aintzina joan edo beste gisa batetarako irratia eginez. Hor ezin da atxiki egunean hamalau edo hamasei orduko programazio bat ez baldin bada diru laguntza publikorik estadotik langileak pagatzeko, hori segur da. Ez gara irrati komertziala, beraz ez dugu dirurik egiten
komertzio bidez, ez da gure helburua, gure helburua da irrati orokorra izatea denen zerbitzuko. Baditugu zerbitzu batzuk ordainduz direnak, baina merke. Beraz, bizitzeko beharrezkoak ditugu diru laguntzak interes publikokoak baitgira, interes publiko bat osatzen dugu. 27. Eta zenbat diru laguntza mota jasotzen duzue F.S.E.R-etik? Oso konplexua da. Izaiten ari dira bat baino gehiago. Bat bada funtzionamenduaretzat edo aldaketa teknikoak ere egin behar ditugunean hor ere bada beste laguntza bat beti F.S.E.R deitzen da baina bada beste laguntza bat bost urte guziz tresnerian berrikuntzak egin nahi baditugu laguntzak ematen ahal dizkigute edo materialaren parte bat ordaintzen ahal digute bost urte guziz egiten den laguntza bat. 28. Zu sartu zinenean finantzabide iturriak desberdinak ziren gaur egunoekin konparatuz? Etxez-etxe gehiago lortzen zenuten duela 20 urte? Aldatu dena ez da entzuleek atxikimen gutxiago diotela irratiari, da etxez-etxe ibiltzeko laguntzaileak atzemateko zailtasunak ditugula. Hori da gehiago. Lehen, herriko bestetan bezala, badira besta komiteak, bestak antolatzen dituzten komiteak, eta hoiek festak antolatzeko etxez-etxe diru bilketa egiten dute eta ohitura zuten ere otsailean irratientzat gauza bera egiten. Orai, desberdinki antolatuak dira gazteak, komiteak ez dira ibiltzen etxez-etxe lehen bezala eta ondorioak baditu ere irratiaren kanpainan eta zailago zaigu atzemate dinamika hori. Ainitzek deitzen gaituzte, "Inor ez da pasa nire etxetik" eta Amikuzeko eskualdean ere hutsune ainitz-ainitz ditugu. Garazi Baigorrin eta Ostibarren ongi estaliak gira baina Amikuzen ez ditugu lortzen kanpaina egileak. Lehen ere hola zen, Amikuze apur bat gehiago frantsestua da, irratia gutxiago ezagutua baina ez dugu lortu aldatzen hori, hori segur. 29. Diru publiko gehiago eskuratzen duzue gaur egun? Nire ustez bai, baina duela 20 urte ez nintzen batere interesatzen irratiaren egoera ekonomikoaz. Erran nezake, askoz beranduago hasi naiz begiratzen, zinez. Orduan, pentsatzen dut baietz. Gero, sartu nintzenean bagenuen beste diru iturri bat ere, festibalaren antolatzaile ginen, Euskal Herria Zuzenean festibala. Irulegiko Irratia eta Piztu elkarteak sortu zuten eta hasieran Irulegiko Irratia laguntzaile sare handi bat ekartzen zuen eta trukean festibalak langile bat ordaintzen zigun. Iraun du zenbait urtez baina memento batean festibalak bere bidea hartu du eta langile postu hori ez zen gehiago… ez genuen lehengo ekarpena egiten, beraz galdu genuen finantzaketa hori, normala dena. Festibalak bere langileak eta batzituen eta ez zuten gehiago Irulegiko Irratiaren beharrik lehen bezala. 30. Gaur egun non entzuten da Irulegiko Irratia? Ze entzute-eremu estaltzen duzue?
Baxe-Nafarroaa osoa, Xiberuan parte batean ere entzun daiteke eta Lapurdiko parte batean ere bai. 31. Sartu zinenean eremu berdina estaltzen zenuten edo zabalduz joan da? Hori nik ezin nezake erran baina berdintsu erran nezake, berdintsu. 32. Zeintzuk dira egun lanean dihardutenak eta zeintzuk dira haien perfilak? Bai, orain dela hiru hilabete utzi dut. 7 langile dira. Hauetarik bat Amikuzeko Irratian denbora osoz, antena bat baitugu Donapaleun Amikuze eskualdean edo eskualdeari dedikatua. Irulegiko Irratiaren menpeko antena da edo lotua, nahi baduzu, baina han langile bat eta Irulegiko Irratian 6 eta guztiak denbora osoz. 33. Zenbat kolaboratzaile daude gutxi gora-behera? Anitz badira, nik esango nuke 40 bat. Sartu nintzenean ere berdintsu. Behar bada pixka bat gehiago garaian. Berriketari gehiago genuen, beharbada gehiago, laguntzaile gehiago genuen lehen. Irratsaioak egiten zituztenak gehiago baziren. Lehen 60tik gora zen, galdu ditugu kolaboratzaileak pixkat, bai. Jojo Bidartek hobeki errango dizu, nire ustez, presidenteak, baina gehixago bazen, gehixago bazen.
34. Sartu zinenean berriketarien perfilak anitzak zirela esango zenuke? Sartu naizenean jadanik baziren historiko batzuk, langile historikoak, Pantxo, Bernadette, Jojo, Marie Agnès… Horiek irratiaren oinarria dira aspalditik, beti entzuten genituen ahotsak. Gero emeki-emeki langile berriak sartu dira, beste batzuk joan, beste batzuk itzuli… hara, ez dakit… Perfila denetarik da, hor hartuak izan diren gazteak perfil polita dute, kazetaritza gustokoa dute, animatzaileak baditugu jada… Hori da, lehen erraten nizuna, lehen denetarik gehiago egiten genuen, orai pixkat profesionalizatu gira eta bakoitzak baditu bere atalak, animazioa egiten dutenak edo kazetaritzan ibiltzen direnak. Hau azken 10 urteetan asko sentitu da, bereizketa hori lehen etzena. Lehen ez zen bereziketarik egiten eta orain bai, nahiz eta denetarik egiten jakin behar dugun. 35. Orduan esango zenuke gaur egun erraz aurkitzen direla kazetariak eta langileak? Bai. Bai, bai. Perfila bai, gero, hartzen ditugun sekatzen direlarik langileak ez ditugu diplomak baitaezpada sekatzen, dena den lekuko gazteak nahi ditugu, lurraldea ezagutzen dutenak eta euskara
menperatzen dutenak, holakorik ez ditugu aurkituko kazetaritza edo animatzaile eskola egin dituztenak, ezta, oso gutxi dira. Hemen jada ez da kazetaritza eskolarik, hegoaldean da bakarrik eta animatzaile eskolarik ere ez da beraz, hara, lekuko jendea nik erran nezake, euskaldunak, lurraldeak ezagutzen dutenak eta motibatuak izan behar dute eta badira. 36. Erraztasunak dituzue orduan langileak aurkitzerakoan? Ez, ez, zaila da. Ez da errexa eta, nola erran, lan baldintzak ere ez dira errexak irratian. Berri aurkezle zirenean edo goizeko saioak dituzunean oso goizik hasten zara lanean. Gero, bestela, berandu bukatzen duzu, beranduagoa hasi baina berandu bukatzen ere gauean. Asteburuetan ere permanentziak badira eta horrelakoak, beraz gazte… gaur egungo gazteetan ez dira hainbeste erakarriak horrelako bizimodu bati. Pixkat militantzia parte bat ere bada, e, irratian lanean aritzen, eta militantzia parte hori zaila da batzuentzat. Guk bizi izan dugu betidanik eta gogotik egin izan dugu, bainan gaur egun pixka bat orduak kondatzen dira eta hori guzia, baina ez da errex gure erritmoari jarraitzea eta ez ditugu irrati frantses handietako hilabete sari berdinak ere orduan… elkartea gira beraz, baldintzen aldetik motibatua izan behar da irratian lan egiteko, maitatu behar da irratigintza eta euskara. 37. Hasi zinenean zeintzuk ziren irratiaren helburuak? Nik uste beti izan da kalitatea hobetzea eta entzulearekin hurbiltasuna atxikitzea. Badugu irratiaren entzuleekin harreman berezi bat, nere ustez. Estimatzen gaituzte zerbitzuak ekartzen diegulako eta horiek ere laguntzen gaituzte trukean kanpainarentzat [dirua ematen], beraz hurbiltasun hori entzulearekiko, hurbil izaite hori beti izan da gure helburua eta hau atxikitzen saiatu gira urte luze hauetan. 38. Orduan ez dira helburuak aldatu? Ez dut uste. Ez, ez. Beti berdina da, hurbiltasuna, euskara biziaraztea, euskara entzunaraztea eta entzuleetarik hurbil izatea, nik uste gure helburu nagusiak diren eta betidanik halakoak izanen dira. Gero, hobetu. Beti... gure dozut, denentzat gauza bera dela hobetzea ahal den heinean, beti helburuetan izan da kalitatea azkartu, eskaintza berriak egin, asmatu… bai, hori komunikabide baten lana da eta helburua beti. 39. Zein da gaur egungo zuen programazioaren edukia?
Orduan, lehen erraten nizuna, ainitz Euskal Irratiekin partekatzen dugu. Orai, erredakzio taldea eta animazioko parte haundi batzuk ere Euskal Irratiekin amankomunean eginak dira. Beraz, Irulegiko Irratiaren partea, erran nezake, dela 4 ordukoa edo 4 ordu t'erdi egunean. Autonomia osoan egiten dugu programazioan beraz, erran nezake dela pixka bat gure lurraldeari egokitua den programazio bat, erran nahi baitu Baxe-Nafarroko herrien berriak, gure abisuak… orai jakin behar da laborantza munduan abisuak bereziak direla, izan daiteke saltzeko ardi tropa bat edo ba deizteko makina bat edo belarra saltzeko edo sekatzen dela xerri bat hasteko… dira zinez laborantza munduari lotutako abisuak, autoak ere tartean baina gehien bat biziki… hara, baserri munduko entzule bati ari gira. Kantagintzan ere nahiago dituzte lekuko kantariak, lehengoak, Erramun Martikorena edo holako bakizu… biziki euskal kantuak bainan garai batetakoak, gero gaztek nahiago dituzte gazte musikak, hori segur, bainan denentzat egin behar baita eta saiatzen gira eklektikoak izaiten eta gero gure tokikoan, Irulegiko programazioan, dira ere Baxe-Nafarroako erreportaiak, Baxe-Nafarroako elkarteen berriak edo zinez gure eremuari lotutako informazioak ez direnak baitaezpada zinez interesgarriak Gure Irratiko entzule batentzat edo Xiberoko entzule batentzat, dira gehiago lokalak, lekuko jendeari zuzenduak. 40. Eduki aldetik orduan nola desberditzan da Gure Irratiatik eta Xiberoko Botzatik? Ez da hainbeste desberdintasun. Kronikalariak, adibidez, desberdinak dira baina bestela bakoitzak egiten ditu bere lekuko erreportaiak, bakoitzak baditu bere abisuak… pixka bat sistema berdina dugu baina bakoitzak bere lekuan egokitua, ez da desberdintasun ainitzik. 41. Esan didazu Irulegiko Irratia dagoela bideratuta gehiago baserri mundura, orduan uste duzu Gure Irratian kaletarra den publikoari dagoela gehiago bideratuta programazioa? Programazioa ez, baitaezpada, abisuak bai, abisuak desberdinak dira. Gero, baserri mundu bati mintzo gira, baina baditugu laborari emankizunak. Laborarien emanaldi bat badugu astean behin, hau Euskal Irratietan pasatzen da. Laborariak badaude Lapurdin eta ainitz ere Xiberoan, da gehiago entzuten gaituen publikoari egokitzen garela eta abisuak edo kantu mota desberdinak desberdina izan daitekeela probintzietan, Xiberoan Xiberotar ainitz pasako dute, kantu xiberotarrak… Guk pixkat denetarik. Gure irratian ere bai, bainan, bakoitzak badugu gure… ez dakit, filosofia edo gure egiteko manera. Eduki aldetik ez da hainbeste desberdintasunik, da nortasunaren aldetik erran nezake, edo mintzo giren publikoaren aldetik. Gero denek ber printzipioak ditugu: elkartea ezagutarazi, lekuko berriak eman… eta manera berdinen egiten dugu nahiz eta Gure Irratian osoki euskaraz egiten duten eta guk Irulegin eta Xiberoko Botzean ere parte bat frantsesez onartzen dugu, parte txiki bat.
42. Zure ikustekoi eran aldaketarik egon da programazioan zuk lan egin duzun urteetan zehar? Bai, bai. Izan da, bai. Egituratu gira gehiago, Euskal Irratiekin lan parte handi bat garatu dugu elkarrekin eta sortu ditugu ba goizetako saioak, goiz berri, eguerdiko saioak, erredakzio amankomuna… eta horrek aldaketa ainitz ekarri du gure lan egiteko moldeetan, pentsatzeko moldeetan ere. Hara, pixka bat Iparraldea gehiago osoki hartzen dugu, gutxiago lekukoari interesatzen gira, baina zinez Iparraldea eta ahal denean Euskal Herria osotasunean agertzen dugu. Lehen ere bazen, baina modu desberdinean. Hor zinez Euskal Irratiek leku garrantzitsu bat hartu dute bainan Euskal Irratiek sortu ziren ere langile gutxiago baigenuen eta gauzak partekatzeko beharra baigenuen. Garaian adibidez, adibide bat emango dizut, hautetsi batekin edo kargudun batekin elkarrizketa bat egin behar genuenean hiru irrati ginen eta hiruek bakoitzak bere aldetik egingo zuen elkarrizketa eta memento batean konturatu gira etzuela zentzurik, publiko berdina dugu, euskalduneri ari gira beraz, hiruek lan hori egiteko, hiru kazetarik lan hori egiteko ordez, batek egiten du eta partekatzen da irrati guzien artean eta horrela dira sortu saio amankomunak. 43. Gaur egungo gaiak eta orain dela 20 urtekoak aldatu dira? Hau da, gaien aukeraketa aldatu da? Bai, bai. Aktualitatearen arabera aldatu diren gaiak dira. Azken bi urteetan pandemia asko aipatu dugu, hori baino lehenago bake prozesuarekin egon gara ainitz lanean, bake prozesua baino lehen zen gehiago gatazka politikoa eta presoen inguruan eta hainbat gai. Gero betikoa, herriaren politika, guk ezagutu dugu Euskal Elkargoaren sorrera – Euskal Hirigune Elkargoa (EHE) – sorrera hori hurbiletik ere segitu dugu. Aktualitateari arrunt egokitu gira gure animazio tarteetan beti. Duela 20 urte, ez ginen gauza beretaz ari medikuntza, osagarria behar bada gutxiago lantzen genuen, laborantza gehiago eta orain sozial parteak saiatzen gira soziala gehiago garatzen, gure lurraldeari lotutako bilakaerak aztertzen… ez ditugu gai berdinak tratatu 20 urte eta egun, hori segur da. 44. Duela 20 urte, zein zen irrati bidez zabaldu nahi zen mezua? Nire ustez beti euskararen babestea, euskaraz mintzaraztea, entzutea, euskara zabaltzea, hori segur, baina ere Euskal Herriaren ikuspegi bat ezagutaraztea jendeari, harremanak atxikitzea Nafartarrekin, Irulegiko Irratiak beti ainitz obratu du Nafarroaren egunean eta pixka bat Nafar ispiritu hori, eta beti izan ditugu harremanak Xorroxin Irratia-rekin edo Euskal Herria Irratia-rekin, hara, lurraldetasuna inportanta izan da beti guretzat zenta gure entzuleak ez dira denak abertzaleak, ez dira denak euskaltzaleak. Hala ere, guk beti asumitu izan dugu euskal herritarrak ginela denok eta Euskal Herri mailan pentsatzen
genuela eta Euskal Herri mailan begiratzen genuela aktualitatea, ez bakarrik gure xokoa baizik eta osoki Euskal Herria aipatuz, hara. 45. Gaur egun irratiaren bidez zabaldu nahi duzuen mezua berdina da edo aldatu da? Ez, berdina. Berdina da. Berdina da baina egia da, iduritzen zait neri, e, pertsonala da, pixka bat mugak berriro jarri direla azken urteetan. Zergaitik? Nire ustez Euskal Hirigunearen sorrerarekin, pixka bat, antolaketa politiko berri bat ezagutzen dugu eta pixka bat Iparraldeari zentratu gira gu. Bake prozesuari begira ere Iparraldean ere dira ainitz urratsak eman eta pixka bat, Nafarroan edo EAE-n gertatzen dena, pixka bat utzi dugu, ez dakit, naturalki egina, gutxiago aipatzen dugu, aipatzen dugu baina ez lehen bezain bat. Harremanak gutxitu dira, ez dakit zergaitik, horrela da. Gero baditugu beti, kolaborazioak egiten ditugu ainitz Berria egunkariko kazetariekin, hegoaldeko komunikabideetako kazetariekin kolaborazioak baditugu anitz eta saiatzen gira pixka bat lantzen hori, baina zentratu gira gehiago Iparraldean, egoiten gira gehiago Iparraldeari buruz garai hauetan. 46. Irratiaren historian, zeintzuk izan dira mugarriak edo momenturik azpimarragarrienak? Ez dakit zer erran, ainitz izan dira. Amikuzeko antenaren sortzea, hori segur, belaunaldi baten joatea ere berriki, Pantxoa, Bernadette… erretretara joan dira, Jojo… historikoak ziren beraz, belaunaldi aldaketa bat bada hor, Irulegiko Irratian, azken lau urteetan, hiru urteetan… eta pixkat beldur egiten dut eta denbora berean, beharrezkoa da. Lehenagotik, erran nahi nuke, saretzea Euskal Irratiekin, hori izan da aldaketa haundi bat, lehen erran dizudana ere, emeki-emeki profesionalizatzea eta gero momentu haundiak bizi izan ditugu beti. Nik erran nezake urte guziz edo bi urtetarik Nafarroaren eguna egoten da, momentu azkar bat, Herri Urrats, Korrika garaiak… eta horiek dira bizi ditugun, urte guziz bizi ditugun, momentu handiak eta beti… beti bezain hunkigarriak, erran nezake. Adibidez, Korrika Urepeletik abiatu zenean, historikoa izan zen guretzat, oso ongi pasa genuen eta biziki memento haundi bat izan zen. Hala, holakoak nik gogoan atxikiko ditut beti, Korrika Urepeletik zoragarria izantzan eta antenan ere irratiarentzat ere bai gertakari handia zen. Nafarroaren eguna urte guziz ere gertakari handi bat da guretzat, hala, ez dakit. 47. Eta lorpenik handienak? Nik erran nezake zuzenean egin ditugun horrelako saioak, Korrika edo hauteskundeak bezala. Hauteskundeetan ere entzunak ginen e, beti herriz-herri ematen ditugu emaitzak, baina azken urte hauetan Berriarekin lan eginez emaitzak internet bidez zabaltzen ditugu interes ainitz sortzen dugu,
ainitz-ainitz eta lorpen polita da. Ikusten dugu holakoetan puntualki zenbat entzunak garen eta zenbat inportanteak garen jendearentzat eta horrek plazer egiten du. Lortzen dugu, lortzen dugu. Gure profesionalizatzen egin dugun indar hori entzuleek itzultzen digute, estimatzen dugu eta hegoaldean ere ezagutzen gaituzte, Euskal Irratiak ezagunak bilakatu dira, eredu ere batzutan eta egiten dugun lana ez da debaldetakoa, azkenean. Ederra da. Batzuetan barnetik zaila zaigu ikustea kalitatea egiten dugula, baina kanpotik erraten digute eta erakusten digute ba bai, lan polita egiten da beraz, hori lorpen handia da. 48. Zer ekarri dio Irulegiko Irratiak Baxe-Nafarroari, Iparraldeari eta oro har Euskal Herriari? Ba euskara mantentzea jadanik, eta euskararen ezagupen polita ukaitea. Lehen erran dizudan bezala, euskalki desberdinak ezagutaraztea, hori, egunerokotasunean euskaraz bizitzen ahal dela jakinaraztea, ulertaraztea, eta nik uste podere publikoek ere aldatu dute jokamoldez. Euskal Elkargoan euskara teknikariak sortu dira eta abar. Nahi dut erran, Euskal Irratiak ez bagina hor ikastolekin batera eta ez baldin bazen kontzientzia hori sortu euskara biziarazteko, euskaraz hitz egin behar direla eta itzulpenak egin behar direla eta euskarari leku bat utzi behar ziola esparru publikoan ere euskara desagertua izanen zen, beraz paper garrantzitsu bat badugu alde hortarik, nire ustez, eta euskaldun berriek entzuten gaituzte, guri esker euskara hobetzen dute, euskarak espazio bat baldin badu leku publikoan, parte handi batean irratiari esker da, nere ustez hortan badugu rol kapitala. 49. Azkeneko galdera orain bukatzeko, zeintzuk uste duzu direla etorkizunera begira dauden erronkarik handienak? Irautea, erran nezake, beste 40 urtez. Irulegiko Irratiak 40 urte ospatzen ditu ondoko egunetan, urtebetetzea oraingoa da, eta 81ean sortu zen urtarrila edo otsaila hor fite 40 urte betetzen dira. Irautea eta ez desagertzea mapatik, erran nahi dizut zergaitik, jendeak aldatzen baitituzte beren ohiturak konturatzen gira gazteek irratia gutxiago entzuten dute, podcast-ekin ari dira edo musikak telekargatzen dituzte edo bideogintzan ari dira askoz gehiago, bideoak begiratzen eta irratia beste manera batez kontsumitzen da. Autoan edo holako… eta hori konplikatua da irratientzat bizitzea eta ez bakarrik guretzat irrati guzientzat gauza bera da eta horregatik beharko dugu guk ere egokitu, internet sarea hobetu, sare sozialetan gure lana hobeki erakutsi… pixka bat gizartearen molde berrieri egokitu eta horretarako ahalak eskasak ditugu, formakuntza eskas dugu, baina beharko dugu zentzu hortara joan bestela irratiak desagertuko dira. Hor dira, hor izango da beti zerbait, bainan gaur egun ematen dugun heina atxikitzeko ahal gehiago beharko da beraz… baina hor erraten dizudana da nik gehiago da
2. Belaunaldiko Transkripzioa: JONE BARNETXE 1. Hasteko kontaiguzu nor zaren eta ze harreman daukazun Irulegiko Irratiarekin? Ados. Beraz, ni Jone deitzen naiz. Sartu niz irratian duela orain aspaldi. Etzen lehen belaunaldia bainan aski fite sartu ini, duela 22 urte irratian ari naizela. Holaz irratian sartu nintzan, beste lan batzuk egin nituen aitzin eta gero aukera bat ukan nuen. Beraz, lan deialdi bat egin zuten orduan Donibane Garazin Irulegiko Irratian lan egiteko eta, ni, ikastolako haurra. Lehen haurretan Seaskan eta euskarari biziki atxikia, Irulegiko Irratia ikusten nuen anitz gauza jorratzen zirela, hemengo aktualitatea bainan ere musika, kultura… ainitz biziki leku egokia edo interesanta izanen zitzautala, beraz, ene izena eman nuen eta sartu nintzan diela 22 urte Irulegiko Irratian eta geroztik hemen, langile bezala. 2. Haurtzaroan entzuten zenuen Irulegiko Irratia? Zer zen zure etxean Irulegiko Irratia haurra zinenean? Irulegiko Irratia, bai. Betidanik ez dakit, bainan irratia etxean entzuten ginuen, bai, eta Irulegiko Irratia entzuten ginuen. Hor zen piztua egun guzian eta enentako ez zen beste irratirik ere, ez nuen sekulan aita amekin bizi nintzelarik bederen. Gero, egia, frantses eskolan sartu nintzalarik gehiago Ciud Radio edo Energy eta holakoak entzuten nituela besteak bezala egiteko hemengo kantuak eta guk holakoak ez baitziren kolegioan entzuten, gehiago frantses barietate hori. Gero, moztura bat egin nuen Irulegiko Irratiarekin bainan gero, hara, berriz hurbildu, bistan dena. 3. Sartu zinenean formaziorik ukan zenuen ?
Formakuntza irratigintzan batere. Batere, batere. Nik segitu dut laborantza formakuntza bat basotiklanda eta ere kudeantzan edo gestio ikasketak egin, eta batere ez nuen irratigintzan formakuntzarik. Bainan gero hastapen hortan, egia hartzen zirela hemen irratian sartzeko, galdegin ahal diren gaitasunetan diploma edo kazetaritza ikasketak eginak baldin badituzu hainbat hobe, bainan bestelaz gehiago da euskara maila ona ukaitea, kultur arloan ezagutza ukaitea, hemengo egituretaz zerbait jakitea, hemengo aktualitatea segitzea… eta hori dena, aski naturalki egiten nituen eta egiten ditut oraino gaur egun. Hara, gero egia hastapen hortan formakuntzarik ez, bainan formakuntzak eskaini dira hemen, nahi baduzu, langileek kotizatzen dugu formakuntza jarraiki baten segitzeko, eta ukaiten ditugun formakuntzak irratiak antolatzen dituenak, edo kanpoan edo barnean, bainan soinu montaketetan, kazetaritzan, sare sozialetan eta hortan barne formakuntza ona ukaiten dugu denek hemen. 4. Eta zu sartu zinenean nolakoa zen irratia? Zein langile zeuden eta ze lan egiteko modu? Orduan zonbat langile ez dakit, bainan, nola erran, baziren hor irratilari ezagunak, lehen belaunaldi hortako irratilariak, hemen den-denek ezagutzen zituzten eta dituzte. Gu gehiago itzalpean… horien itzalpean edo egon gira. Horiek sortzaileak eta ainitz ekarri dute beren marka, Pantxo Irigarai, Jojo Bidart, Bernadette Argain, gero Argitxu Kantero ere, Marie Agnès nahiz eta oraino ari den eta pixka bat gazteagoa den, biziki gazte sartu da Irulegiko Irratian beraz berak ere bere hatza utzi du eta uzten du oraino. Gu sartu girelarik beste zerbait zen, ez dakit, ene ustez entzuleari galdegiten baldin badakozu orain nor ezagutzen duen Irulegiko Irratitik nahiz eta erretretan diren beti aterako ditu Pantxo, Jojo, Bernadette edo Marie Agnès… horiek marka utzi dute eta marka utziko dute. Nik ibilbide biziki xumea egin dut horien ondoan. Nik ez dut, baitezpada, emankizun berezirik egin, edo, nik egin dut ibilbide xume bat, ene lana gehiago animazioan, beharbada, gehiago haurrekin ere bainan haurren saioak edo irratiak direlako hortan bainan ez dut holako hatza utzi edo utziko. Ene ibilbide xumea egiten dut langile bezala. 5. Eta lan egiteko modua zer nolakoa zen egungoarekin konparatuta? Ez da konparatzen ahal ere hastapen hori eta gaur egungoa. Ezin da konparatu. Iduri du beste mendeko edo beste garaiko lan bat egiten ginuela. Ez da deuse berdina, deuse-deuse. Mahaitik hasita, soinua lantzeko manera… orain ordenagailuz ari gira, leheno kazeta, berrigintza… Gero egin zirelarik mini diskak behar bada hasi ginen gehiago soinu montaketak egiten bainan aitzin zen biziki…nola erran... Berriak ukaiteko ere beste bide batzuk, sare sozialak edo internet etzela orduan gehiago harremantzen kanpoarekin eta behar bada entzuleak ere beren abisu edo berrien emaiteko manera bakarrenetan
zuten irratia, beraz, errexkiago ere urretzen ziren irratirat. Gaur egun, gehiago, gu joan behar gira haienganat beren informazioaren ukaiteko. Nahiz eta hurbiltasuna atxikitzen dugun, bainan ez da berdin, ez da konparatzeko ere. Informazio ainitzez gehiago dugu orain, bainan jendeekin harremana, behar bada urrundu da pixka bat hala ere, nahiz eta hurbileko irratia joaiten ginen, hori ez da… Jendeek galdegiten daugute telefono zenbaki bat edo ez dakit zer eta irratia baino haratago joaiten da oraino irratia, bainan hastapen horrekin konparatuz deus ikustekorik, hala ere. Hastapen hortan ere, langile batzuk baziren bainan ondoan zen animazioko ekipa, laguntzaile ekipa. Orain, ainitzez gehiago profesionalizatu gira, beraz, laguntzaileak behar bada guttiago dira, nahiz eta herri guzietan baditugun berriketariak eta hola, bainan ez dute gehiago baitaezpada emankizunak egiten. Leheno laborarien emankizuna, edo sozial emankizuna edo presoen oihartzuna edo holako emankizunak denak-denak laguntzaileak egiten zituzten. Orai, petto gutxiago da, amateur edo ez dakit nola esan behar den. Gehiago profesionalizatu gira eta behar bada laguntzaileentzako leku guttiago ere dugu. Musika emankizunak badira oraino, eta kirol berriketari edo herrietako berriketari, bainan emankizun osoak, tematikoak edo, guttiago dira, hala ere, laguntzaileek eskaintzen dituztenak. Beste garai bat. Gauza batzutan irabazi dugu eta beste batzutan galdu edo… kalitatean erran nahi dut. 6. Eta nola gogoratzen duzu zuk sartu zinenean Irulegiko Irratiaren harremana Iparraldeko beste Euskal Irratiekin? Jadanik egina zen harremana. Saretze bat bazen irratien artean. Baionan bazen Gure Irratia eta Xiberuan Xiberoko Botza eta ni sartu nintzanean, jadanik sare hori egina zen eta berri-sailak elkarrekin egiten ziren. Euskalkien nahasketa bazen eta euskalkien nahasketa hori biziki aberatsa, gainera. Bainan Lapurditik Xiberuarat jadanik harremanak eginak ziren eta nik biziki natural hatzeman dut eta biziki aberasgarria gainera eskuara desberdin horiek entzuteak. Hitz ainitz ikasi ditugu guk ere irratian, nola erraiten diren adibidez Kattalin gorria [marigorringoa] Xiberuan edo Lege Xuria polizia erraiteko eta hala… aberastasun bat euskalkien nahasketa hori. Ene ustez ez da beste irratirik holako euskalki dibertsitatea eskaintzen duenik Euskal Herrian. 7. Berri sailetaz aparte ze beste eduki edo emankizun ematen zenuten amankomunean? Amankomunean hastapen horretan? Ez dakit, ez naiz soberan oroitzen. Bakotzak bere emankizun ekarpena egiten zuen, hori dudarik gabe. Musika emankizunak, laborarien emankizunak ere. Batek ekoiztu eta besteak hedatu bere mementuan, ez dakit zer egiten zen xuxen. Emankizun tematikoak ziren gehien bat trukatzen eta gero, tokikoak, orain bezalaxe. Orain ere gehiena amankomunean dugu bainan tarteak tokikoak atxikitzen ditugu. Adibidez, goizetan 8:15-10:00ak artean tokikoa dugu, erran nahi du,
bakoitzak berea egiten duela eta hor gehiago gure eremuko, Baxe-Nafarroako, berriak emaiten ditugu, erran nahi baita, aldizkatuz egun guziz herrietako berriketariak. Baditugu bizpahiru egun guziz ba teletatik edo herrietako berriak… Gero baditugu tokiko gaiak euskal irratien berrigintzan pasatzen ez direnak, gehiago lokalak direnak, eta gero baditugu ere abisuak. Ordian, hori da abisuena da, nola erran, salerospenak. Orduan bakotzak bere kolorea badu, irrati bakotzak, bainan gu gehiago laborantzako abisuak ditugu edo xakur galdu bat edo sasoi hontan urde gizenak saltzeko – urdearen sasoina baita edo autoak edo belarrak, edo bazkak… holako anitz baditugu, beraz horiek gure tokiko programazioan pasatzen ditugu, eta gero artetik, hemengo hitzorduak. Elkarte batek zerbait antolatzen badu, Donapaleun edo Donibane Garazin, tarte horretan erranen dugu eta hemengo komerzanten publizitateak ere bai. Hor gehiago lokala da, nahi baduzu. Beste diferentzia ttipi bat ere Irulegiko Irratian frantses pixka bat onartzen dugula. Beraz, euskal irratietan dena euskaraz da eta frantsesdun bat mintzatzen baldin bada itzulpena egiten daukagu euskaraz gainetik. Bikoizten dugu. Irulegiko Irratian tolerentzia ttipi bat badugu, bistan dena, lehenesten ditugula euskalakariak bainan, hala ere, tolerentzia ttipi horrekilan onartzen ditugu frantsesdun edo frantsesez egin diren elkarrizketa batzuk. Hola baita egoera hemen. Denetarik bada. Denek ez dira euskalakariak eta gai guziek… gai ainitzek merezi dute irratian aipatzia, aipatua izaitia. 8. Orduan zeren arabera egiten da hizkuntza bat edo beste egiteko hautua? Hau da, ze eduki egiten dituzue euskaraz eta zeintzuk beste hizkuntza batean? Galdera zabala. Eztakit, elkarte batek zerbait antolatzen baldin baitu Baxe-Nafarroan eta elkarte hortako nehor ez baldin bada euskalakaria eta gaiak merezi baldin badu ba, hala ere, eginen dugu frantsesez, bainan ez dakit etsenplu baten emaiteko. Ez dakit ze etsenplu eman egia erraiteko. Usu dira gai bereziak, ez dakit, heritasun bati buruz edo adituak batzutan euskaldunak falta direla edo badakizu? Gaiak merezi du bainan ez da euskaldunik, beraz, nola egiten dugu? Hori da frantsesez onartzen duguna eta frantsesez onartzen dugularik ezin duzu bikoiztu gai bat 5 minuta irauten duena. Ezin duzu bikoiztu 5 minutaz, ez da entzungarria, beraz, uzten dugu den bezala. Batzutan hala ere, barnekoak ikusten dezan euskara biziki garrantzitsua dela guretako, galdera guziak euskaraz egiten ditugu zuzenean pertsonak ulertu dezan ere euskararen garrantzia Irulegiko Irratian, beraz, galdera euskaraz eta erantzuna frantsesez baldin bada eta gero, ez baldin bada soberan luzeaz berak erraiten duena laburbiltzen dugula euskaraz ere bainan ez da eta gainera ez dugu ahalik holako elkarrizketen bikoizteko. Hori biziki lan haundia da. Orenak behar litaizke gehiago guk gaiak egiterakoan eta gu xumeki ari gira. Bikoizketa lanak lan gehingarrienat galdegiten gautu, beraz, entsaiatzen gira euskaraz egiten, entsaiatzen gira bikoizketa
lanak egiten bainan ezin delarik, ez da. Gero, nahi baduzu, ez dugu ez "linea editorial". Baxe-Nafarroan gertatzen delarik zerbait eta zerbait hori interesa baldin bazaugu, nahiz eta euskaldunik ez izan, gaia lantzen dugu, bainan hori langileen arteko aste guziz egiten dugun bilkuran aipatzen dugu gaiak merezi duen edo ez langileen artean. Ez dugu edozein, gai ekartzen ere ez. Ez dugu linea editorial delakorik bainan irratiak badu kolore bat, beraz, ezin dugu edozein gai, nola erran…, zentsura egiten dugu edo ez dakit nola erran behar den, gure mugak ere baditugu, filtro batzuk ditugu. Orduan, langileen artean denak ez ditugu behar filtroak bainan orokorki kolorea erakusten dugu irratian. Langile batetik bestera ez dira arras berdinak bainan hala ere langileen bilkuran, aste guziz egiten dugu langileen arteko bilkuran, nork zer lantzen duen eta hor, beraz, eztabaidatzen gai batek merezi duen edo ez. Gero ez da eztabaida handirik, erran nahi dut, aski naturalki egiten dela selekzioa. 9. Zu sartu zinenean nola deskribatuko zenuke euskal irratigintzaren egoera Nafarroa Beherean eta oro har Ipar Euskal Herrian? Sartu nintzalarik, egia erraiteko, gazte nintzan eta enintzan baitaezpada ohartzen. Ez dakit, nik plazer nuen lan hortan bainan ez nuen baitaezpada neurtzen arras irratiak ukaiten ahal zuen eragina, zeren eta zinezko eragina duela, hala ere, hizkuntzan edo kulturan edo euskalgintzan, nahi baduzu. Orain gehiago neurtzen dut, orduan ez dakit neurtzen nuen, ez dakit. Behar bada orain baino… nahiz eta ez dakit ene inpresioa da… orain eta lehen ez da batere berdina, hori argi da, bainan iruditzen zait lehen beharbada lan haundiagoa egin behar zen euskara gure paisaietan sarrarazteko. Iruditzen zait garaiak errezagoak zirela orduan. Bazen egiazko saretze bat edo hor zen irrati bakarra zen, nahi baduzu, Irulegiko Irratia Baxe-Nafarroan eta den-denek entzuten zuten. Gaur egun gehiago joan behar da finantzen, hori segur da. Diru aldetik neke da eta, ez dakit, orain ikusten dut irratia entzuleen atxikitzeko indar haundia egin behar dela. Lehenago ez zen deus egitekorik, hor ziren entzuleak. Gaur ez da hori hainbeste. Egiteko manerak edo entzuteko manerak ere biziki aldatu dira. Leheno, irrati bakar bat zen eta frekuentzia ez zen sekulan aldatzen. Gaur egun, zapatzen da irrati batetik besterat eta gazteek ez dute irratirik entzuten. Ez dute gehiago irratirik ez dute gehiago entzuten ere, orain interneten dira edo. Beraz, beti behar da egokitu, hori bai, ez dakit, iruditzen zait. Leheno, hara, bai, hor ziren entzulea, edozein gauza emaiten zitunean, irrati bakar bat zuten, euskal musika entzuteko manera bakarra, berriak hemen entzuteko manera bakarra zuten irratia irratia gaur egun duzu hainbeste duzu posibilitate ez duzula irratiari baitaezpada pentsatzen. Autoan entzuten dute behar bada pìxka bat eta ono, bainan gero, behar bada, behar da lan egin gauza interesanten proposatzeko.
10. Sartu zinenean duela 20 urte zeintzuk ziren euskalgintzaren inguruan ziharduten lanketak irratian bainan baita irratitik kanpo? Euskalgintza nolakoa zen? Ez naiz oroitzen egiazki, ikastolak, bistan dena, ikastolen inguruan bazen mugimendu dinamika eta gero baziren kultur elkarteak; Baigorrin Basaizea, Haziberri, bazen ere kultur etxea Izuran, Donapaleun ere ikastolaren inguruan bazen dinamika… eta irratia hortzen, paisai hortan euskal elkarte bezala ere ezagutua edo. Ez dakit zer erantzun horri. Denak baliatzen zuten, nahi baduzu, tresna bezala baliatzen zuten irratia komunikatzeko eta tresna bat zen euskararen zerbitzuko. Euskalgintzako elkarteak hor dira beti, Bazhaizea zabalik, indartsu dira eta irratia baliatzen dute bainan, ez dakit. 11. Irratiaren baitan ze lanketa gogoratzen dituzu irratiaren barruan? Programa bereziak edo euskara eskolak…? Behar nuen pixka bat prestatu zeren, egiazki, eniz soberan oroitzen zer egiten zen denboran. Musika emankizunak eta, bistan dena. Pasatzen zena animazioa zen. Animazioa zuzenean bi orenez, kantariak pasatzen genituen eta gero emankizun bezala, ez dakit, egiazki ez dakit ez niz oroitzen ene ustez ez da biziki… ez dakit, zer izaiten ahal zen. Euskalgintzako… ez dakit. Baziren leheno egiten zirenak, emankizun batzuk "Gau Izar" deitzen zena adibidez. Hori badakit arrakastatsua zela. "Gau Izar" beraz zen, gomitatzen zuten Pantxo eta Marie Agnèsek norbait ezaguna eta haren inguruan egiten zuten gaualdi bat, ez baitaezpada irratian bainan irratian zuzenean pasaten zena herriko gela batean publikoarekin eta hor, nahi baduzu, sorpresak egiten zitutzen pertsona horri. Izaiten ahal zen Andoni Egaña, Itxaro Borda edo… ez dakit nor pasatu den… Daniel Landa… anitz izan dira, beraz, pertsona horren, artista horren gomitaketak. Bazituzten sorpresak, bertsoak, anekdotak, irri istorioak… hori badakit bazela, Gau Izar. Gero zer izan da? Soka tira ere izan da luzaz eta oraino batzutan egiten dugu udan. Erran nahi du, bi herri desafiatzen direla. Bi herri, beraz, Baxe-Nafarroako bi herri ziren eta bi herri horietako herritarrek nahi baduzu desafiatzen ziren irratian egiten ziren jokoen bidez. Beraz, denak euskaraz ziren, joko guziak, beraz, horrek ere sortzen zuen giro bat Euskal Herriko herrietan. Hori ere irratiari esker sartu da herrietan, soka tira aipatzen delarik badakite zer dan irratiko joko hori. Holako gauzak izan dira, egia erraiteko sobera-sobera ez naiz oroitzen zer egiten zen leheno. 12. Eta zeintzuk izan dira hizkuntzaren arloan irratian egon diren aldaketarik handienak? Ostean erraiten nauzun onartzen dugun frantsesezko parte hori zeren eta egoera pairatzen dugu. Ere batzutan, elkarrizketa euskaraz egiteko ezin da ezpaita jende aski euskaldunik gure ingurian ere ez eta
bereziki elkarrizketa teknikoak baldin badira jendeak ez du bate senditzen hori. Medikuntzan edo holako hitz teknikoak baldin badira errexki esaten dute "Ez, ez, ez, ez dut aski menperatzen". Hori ez da. Guk kanpoko edo gure inguruko edo euskararen egoera hori pairatzen dugu, nahi baduzu. Hautuak egin behar dira batzutan, gaia aipatu ezpaita euskaraz ez aipatu ezpaita euskaraz edo gaia aipatu, bainan frantsesez. Hori da pixka bat balantza egun guzietakoa. 13. Orduan zure ustetan zein da Irulegiko Irratiak euskalgintzari eginiko ekarpenik handiena? Irratigintza biziki orokorra da. Berrigintzan edo jendearen informatzen ekarpen haundia izan da, jendeari kultur berritasunen ekartzen berri haundia izan da, musikagintzan ekarpen haundia izan da, euskal musikagintza… zerbitzua egin dugu eta oraino egiten, abisuak eta holakoak. Beraz, ekarpena bai, egun guzietako bizian, edo orokork,i ekarpen haundiena bat emaiteko ez dakit, ez dut erran. Batzuendako izanen da berri sailak eta beste batzuendako kantu baten entzutia. Orduan ez dakit, ez dakit. 14. Finantzabideari dagokionez nola deskribatuko zenuke zuk Irulegiko Irratia egoera ekonomikoa? Zaila. Zaila zeren eta, nola erran, beti kasu egin behar da. Hemen badakigu ekipa haundiagoa baldin baginu gauza gehiago egin ginizizkiela bainan diru aldetik mugatuak baikira ezin ditugu egin eta hori pixka bat justagarria da. Eta gero, irratian sartzen zirelarik da ikastolan haurra sartzen duzularik bezala, badakizu langile zarela, bainan langile militantea. Erran nahi du, zure ordutegia baduzula bainan ordutegia baino haratago joan beharko zirela ere, beraz, irratiak beharrezkoa duen diru horren bila joan behar girela ere langileak. Erran nahi baita, urte guziz kanpaina bat antolatzen dugula, otsailean etxezetxe deitu behar direla herrietan jendeak beren herriko etxeetan joaiteko, kontzertuak antolatu behar direla, animazioak badira antolatu eta hori, beraz, diruarentzat eta haratago ere, presentzia erakusteko hurbiltasun horren atxikitzeko eta nunbait entzuleek atxikitzeko eta gero kanpaina denboran ere eman dezaten diru pixka bat irratiari egiten direlarik horrelako hitzordu handiak gure orenetarik kanpo joan behar gira. Adibidez, Nafarroaren Eguna segitu, Herri Urrats, dibertimenduak… hemen anitz dira orain Baxe-Nafarroan horiek segitu behar baitira, beraz, parte batez irratiko langileak militante gira ere. Maite dugu eta sinesten dugu gure Irulegiko Irratian baitan, bainan batzutan, pisu da. Eta diruaren arrangura izaitia lanaz gain… Bainan ahal gehiago baginu, erreztasun gehiago baldin baginu, ez gintaizke gaizkiago. Ez gira gaizki Irulegiko Irratian. Gure kontuak orekatzen ditugu bainan xuhur bizi gira. Erran nahi dut, material aldetik edo langile aldetik beti kasu eginez eta zuhurtziaz jokatzen dugu beti ikusten dugularik beste irrati publikoko jendeak nola ibiltzen diren erreportaien egiteko. Guk hemen animazio sail bat dugularik zuzenean irratilariak egiten du teknika, egiten du kantuaren hautaketa, egiten du kantuaren
aurkezpena, egiten du telefonoaren hartzea, egiten du abisuaren hartzea… Dena egiten du, bakarrik da bere antenan. Irrati publiko batean baduzu bat teknika egiteko, baduzu norbait mikroan mintzatzeko, beste norbait kantua hautatuko duzuna eta hori beharki duzuna pasautu… guk hiru diren leku batian bakar bat gira, beraz, horrek emaiten dautzu sekulako libertatea antenan eta zuk nahi duzuna egiten duzu. Zuk nahi duzuna edo, zure kontzientziarekin, bainan egiten duzu, bainan aldi berian batzutan izerditan finitzen duzu. 15. Zeintzuk dira finantzabide iturri nagusiak? Hemen irrati libre elkarte baitgira, beraz, diru parte haundiena heldu zauku hala ere frantses estadutik… irrati komertzialek, Frantzia mailako irrati komertzialek, osatzen duten irrati horiek badute tasa bat, urte guztiz izurtzen duten, pasatzen duten publizitatearen gainean, eta tasa hori irrati komertzial guziek emaiten dute eta egiten dute diru sama bat gero estaduak egiten duzun doissier baten arabera banatzen duena irrati elkarte ttipiei. Dossierra potoloa da, biziki potoloa eta urte guziz egin behar dena ez da urte batetik besterat segur ukanen duzula bainan hala ere guk badakigu huntza egiten eta orduan urte guziz ukaiten dugu beraz diru iturri hori ukaiten dugu frantses kultur ministeritzatik. Hori, diru laguntza baitaezpadakoa, bainan guretzat importantzia duen diru ekarpena da entzuleena ere. Entzuleenganat joaten gira. Otsaileko kanpaina hortan Baxe-Nafarroako herri guztietatik atxematen dugu norbait bere herrian pasatuko dena etxez-etxe irratiaren alde diruaren biltzeko eta hor diru parte polit bat gure entzuleengatik ukana eta hori biziki-biziki ederra da, lana da bainan biziki ederra da, hala ere, eta baitezpadakoa ere diru hau ainitzina joaiteko. 16. Harpidetza sistema bat ere baduzue ezta? Bai, bai. Pixka bat diru sartze erraza da, diru izurketa bat egiten dute gutxi gora-behera 7 eurotarik 20 eurotara hilabete guziz pertsona batzuek. Hilabete guziz ematen diote irratiari eta hori diru sartze segura da hilabete guziz. Emaitza bat egiten duzularik irratiari gu gara kontsideratuak "d'interes general" inposetan, emaiten duzunaren %60 edo %66a, 10 euroren gainean errealki 6 euro kentzen ahal dituzu eta 4 euro gelditzen zaizkizu zure sakeletik emaiteko. Hori aitzinean ezarriz, gure ingurian nork emaiten ahal zuen diru pixkat gure irratiari. Gero erranen dautzut egia, hemen elkarte mundua heri da. Heri eta gaizki. Denek behar dituzte diru laguntzak, denek behar dute huntza […] Elkarte mundia heri ze diru gutti […] Denek behar dute edozein elkarte izan kirol, kultur edo […] Hori erraiten nauzun, elkarteek anitz diru behar zutela, gaizki zirelakoan, bizirauten zuten bainan bizirauten, bakarrik. Hor dira kenka txarrean diru aldetik, beraz, ez da bakarrik Irulegiko Irratiarena. Zaila da jendeari dirua galdegitea elkarte
guz-guziek galdegiten baitute dirua. Elkarte mundua zinez gaizki da eta beti behar da jendea galdegiteko dirua eta jendeek ezin dute denetan eman. Guk badugu hilabete guziz, eztakit zenbat, pertsonek emaiten dauken sosa bainan ez da errexa kopurua emendatzea nahiz eta diru sartze segura izan, bainan zaila da. Hautuak egin behar dira, egin izan dadin ikastolarentzat edo presoentzat, Herrigora kanpainarentzat edo Herri Urratsentzat… denek galdegiten dute sosa, beraz, zaila da jendea galdegitea guk baditugu batzuk bainan horien emendatzea zaila zauku. 17. Orduan esango zenuke joerak finantza aldetik hoberantz edo txarrerantz egin duela urteetan zehar? Ene ustez txarrerantz. Duela zonbait urte finantza aldetik Irulegiko Irratia gaizki zen eta horren… pixka bat zilo horren, nola erran, betetzeko edo… langileak joaiten zirelarik ez ziren ordezkatzen beraz ekipa ere pixka bat murriztu dugu azken urte hauetan. Behar bada egoera normalago batetarat heltzen gira, bainan leheno, nahi baduzu, Irulegiko Irratia hastapen hortan EHZ – Euskal Herria Zuzenean – festibala Arrosan egiten zelarik, Irulegiko Irratia antolatzaileetan zen eta hor baginuen ere diru sartze polita EHZ festibalarekin. Gero festibala joan da, ez da gehiago Baxe-Nafarroan egin eta ginuen diru sartze hori ainitz elkarteen artean banatu da eta normala da, ez gira bakarrak elkarte mundu hortan, beraz, normala da dirua banatzea, bainan guretako izan da diru iturri murrizketa festibal hori gabe. Eta gero, egia ziloak diru aldetik ukan ditugu bizpahiru urtez segidan eta horren estaltzeko bezala partitzen ziren langileak ez dira ordezkatu eta hori ez da zinez marka ona. Eskaintza ez ginuen berdina egiten ahal eta irratian […] erretreta hartun dute Bernadette, Pantxo, Jojo… eta gero izan da guretako beste momentu gogor bat horien partitzearekin langile gazteen aitzemateko, lehenik bat, gero bi, bainan irratiak ez du baitaezpada erakartzen edo, eta formatu ondoan gero batzuk partitu, beraz, guretako aski garai berezia izan da. Hor, egia erraiteko, 2021eko irailean egin dugularik sartzea uste dut azkenian talde aski egonkorra atzeman dugula, hiru gazte sartu dira eta hori baikorra da biziki. Pixkat diru egoerari lotua da, lanpostu bereziak dira horiek, diruari pixka bat lotua da, guk baldin baginu paga interesantagoa eta orenak behar bada finkoagoak ere, beharbada gazteak gehiago erakargarri giniezazke ere. Hemen lan baldintzak batzutan torpeak dira, asteburutan batzutan izan behar da lanian. Hilabete sariak ere ez dira biziki gora hemen Irulegiko Irratian, nahi baduzu, 20 edo 22 urtea izana ondoan Irulegiko Irratian, beti 2000 euroz behetik gira, 1800 euro hortan gira, beraz, ez da biziki erakargarria gazte batentzat. Ez dakit, kazetaria zirelarik edo esperientzia, beste gauza baikor batzuk behar dira esplikatu hilabete sariaz gain Irulegiko Irratian lan egiten duzularik. Erran nahi baita, barnekaldean egoiteko posibilitatea, euskaraz murgildua izaiteko posibilitatea, jende […] gure ingurian […] gauza ainitz balorizatu eta presiatu behar dira eta bigarren
maila batian ezarri, karrera haundi bat egiteko ordez. Behar dira beste guziak balorizatu. […] Herritarren duzun hurbiltasun hori jendearekin, euskara bizitzeko manera ikaragarria da irratia, informazio gune ikaragarria dela irratia eta kultur gune ikaragarria ere denen … dira hemen eta horiek zinez balorizatu behar diren gauzak direla, ez da bakarrik hilabete saria, gauza horiek denak balorizatu behar dira ere eta erran behar da, hala ere, Irulegiko Irratian badela eta ekipa ona dugula ere lankide onak eta denak uste dut den-denak. Lankide batzuk baino gehiago gira.
18. Erraza edo zaila da langileak eta kazetariak aurkitzea? Zaila da. Oztopo nagusia soldata. Lan baldintzak ere, nahiz eta hobetu diren. Hala ere, asteburuetan batzuetan lan egin behar…batzuetan edo erregularki lan egin behar…orenak ez beti finko-finkoak bainan horrez gain, neure ustez, leheno lan batian sartzen zinen eta hor egoiten zinen. Gaur egun gazteek, eta arrazoi dute, mugitzen dira gehiago. Ez dira… irratian sartzen den gazte bat ez da egonen edo ez da… eginen du beharbada urte bat, bi, hiru bainan gero, beharbada, bidaian joanen da edo beharbada beste lan bat sartuko du… Gehiago mugitzen dira eta guretarako hori… gelditzen direnerako pixka bat konplikatua da. Bai, pixkat bat konplikatua da ze formatzen duzu eta irratigintzako lana, formakuntza, ez da baitezpada errexa, luzea da, praktika behar da pixka bat, beraz, formatzen duzu eta formatua delarik, pikoan delarik, ale-hop! Eta hori fua… gogorra da. Baina hola in behar da, hola da… 19. Lan talde anitza duzuela esango zenuke? Bai, bai biziki ainitza. Bakoitzak badu bere nortasuna eta biziki ainitza da. Ainitza adinaren aldetik eta ainitza gero… ainitza politikoki edo ez nezake hainbeste erran bainan ainitza, bai. Ez dakit ze aldetik nola erran behar dauzutan hori, bainan bai, desberdinak gira, bainan ekipa ona da, hala ere. Gazteenak badu 20 urte eta zaharrenak badu 54 urte. 20. Zu izan zinen lehen soldatapeko langilea, eta nolakoa izan zen alde horretatik soldatapekoen garapena eta bestetik kolaboratzaileen garapena? Nola gogoratzen duzu zuk? Hori ez dakit, erran nezake Baxe-Nafarroa dela gure hedapen-eremu nagusia, bainan gero beti harritzen niz kantu eskaintzak edo egiten baditugu edo norbaitek deitzen gaituelarik, batzutan mailez ere ukaiten ditugu, egun hortan ameriketatik edo diasporatik edo internetez entzuten du ere jende batek irratia, beraz. Erran nezake hala ere, gure eremua Baxe-Nafarroa dela. Gero ez dakit, inkestak eginak izan dira eta Jojok badaki ni baino gehiago non giren eta ze enztule mota dugun, zonbat denboraz egoiten den entzulea frekuentzian, zer entzuten duen… nik zenbaki horiek ez ditut. Hemen, Baxe-Nafarroan beraz,
mendigune batian gira, beraz, Baxe-Nafarroan berian badira zona batzuk irratia ezpaitugu hartzen ahal, Oztibarren, adibidez, itzalgune ttipi bat bada, bainan gero antenaren indarra nolakoa den ezin deizut soberan erraiten ahal Lapurdiraino joaiten gira eta badakit Lapurdi kostaldean entzulea ditugula. Badakit Xiberuan baditugula entzule batzuk ere. Gehiena Baxe-Nafarroan dugu bainan badakit Landesetan adibidez… Landesak biziki xahalak dira eta biziki gure frekuentzia joaiten ahal da Landesetaraino. Batzuek erraiten zuten aski urrun joaiten zela eta entzuten gintuztela. Gero, zonbait diren entzule horiek, ez dakit, ez doitsut erraiten ahal. Badakit Lannemezaneko presondegian zen preso batek ere irratia batzutan, egun batzutan, kaptatzen zuela, bainan horiek dira zinez salbuespeneko entzuleak. Gure eremua, hala ere, Baxe-Nafarroa da. Gero, bakotzak bere berezitasuna badu. Ipar Euskal Herrian Gure Irratiak gehiago Lapurdiko entzuleari ari da, Xiberuko Botza [Xiberoko Botza] gehiago Xiberuako entzuleari ari da, gu gehiago hemengo berriak ditugu, Baxe-Nafarrokoak, bainan gero, erran nezake, gure tokiko programazioa, guk bakarrik, Irulegiko Irratia, aski ttipia dugula: goizez bi orenez eta atsaldez oren batez, gainateko guzia Xiberuko Botza eta Gure Irratiarekin egiten dugula. Beraz, programazio amankomun hortan nork zer entzuten duen, Irulegiko Irratia, Xiberuko Botza edota Gure Irratia, ez dakit. Errepikagailuak badira Hazparnen bat, Alduden bat, Amikuzen bat eta Amikuzeko errepikagailu hortan egin dugu frekuentzia oso bat. Amikuzeko irratia sortu ginuen Amikuzeko eremu hori hobeki estaltzeko, beraz, Baxe-Nafarroan bada Amikuzeko Irratia eta Irulegiko Irratia, bi irrati gira. Ber etxea da, nahi baduzu, bainan bi irrati, sortu berria dena Amikuzen, eta ez galdegin ze ondorio ukan duen irrati berri horrek Amikuzen, ez baitakit. Orain entzuleak irabazi ditugun Amikuzen? Pentsatzen dut baietz, hango berri gehiago jorratzen baita Amikuzeko Irratia sortu dugunetik. Herriko kontseiluko bilkuretara joaiten gira, herri elkargoko bilkuretara joaiten gira, hango elkarte guziak mintzarazten ditugu, hango komerzantak ere, beraz, han Amikuzen gehiago sartuak gira, beraz, pentsatzekoa da entzuleak ere irabazi ditu, alde hortaik. Dena den, hurbiltasunean irabazi dugu. Gero, neurtzeko, zenbatzeko ez galdegin, ez dakit batere. 21. Hasi zinenean zeintzuk ziren Irulegiko Irratiako helburuak? Pentsatzen dut egungo helburuak hastapeneko ber helburuak direla. Baxe-Nafarroako berrien emititzea eta berri horiek euskaraz izan ditezen. Tresna bat dela irratia euskalgintzako zerbitzuan, nahi baduzu, eta Baxe-Nafarroaren zerbitzuko dena. Zentsu hortan litaike. Ez dakit, ez dut baitaezpada hori ere gogoetatu. Hitzekin erraiteko, ez dakit.
22. Eta gaur egun tratazen dituzuen gaien artean eta duela hogei urte tratatzen zenituen gaien artean desberdintasunik nabarmentzen duzu? Aktualitatea ez da batere berdina diela 20 edo 25 urte eta gaur egungoa, batere, batere. Giroa ere ez da batere berdina, ez dakit. Hautaketan gero, ez dakit… egoera horri lotua da ere duela 20 edo 25 urte gehiago atxilotze bazen, gehiago pertzekuzione bazen, beraz, ez dakit, bistan dena aldatu dela aktualitatea, ere aldatu da egoeragatik nahi baduzu aktualitatea ez baita batere berdina gero hautaketan ez dakit... 23. Eta Irulegiko Irratian historian zehar egon diren momenturik garrantzitsuenak? Irulegitik, Irulegiko herrian… hori behar zenuen zaharragoei galdegin. Irulegi herrian ireki zen irratia, gero joan zen Donibane Garazirat eta lehen Donibane Garaziko lokal hortarik jin gira dugun etxe huntarat eta egia da, nola erran… estudio mailan eta material mailan anitz irabazi dugula eta hor beharbada bihurgune batian izan girela. Han baziren bi studio bakarrik lehengo egoitzan. Hemen, badira bost edo sei eta egia gehiago, errexkiago, lan egiten dugula. Gero, ez dakit leku aldaketek duten irratia markatu edo gehiago emankizunek. Adibidez, "Antxon eta Maria". Hori zen irratia antzerki bat egiten zutena Marie Agnès eta Pantxok, hori edozein Baxe-Nafarroari aipatzen diozu eta denek ezagutzen dute Antxon eta Mariaren istorioak […] langileentzat segur azure aipatzen baduzu irratia markatu duen gauzak dira gehiago irratiak egin dituen ekoizpenak eta horien artean. Adibidez, Antxon eta Maria irrati antzerkia. Dira bi pertsona, senar-emazteak, hemen irratilari batek asmatua eta antzerki maneran emana, irrati antzerki maneran emana, eta hor, pertsona ainitzekin eta denek ere laguntzaileak eta denak ere antzerkilariak eta holako irrati antzerki batek irratia ekoiztu duena nahi baduzu eta irratiko langileekin hemen zinez markatu duen gauza bat izan da. Denek hemen, salbu beharbada haurrek eta nerabeak bainan Antxon eta Mariaren istorioak denek ezagutzen dituzte. 24. Beste programarik aipatuko zenuke horretaz aparte? Irratiko bizian markatu duena? Bai. Holako sorkuntzak egiten ziren denboran, orain, beharbada, ez dugu gehiago holako ekoizpenen egiteko denborarik edo ahalik bainan irratian markatu dutenak, bai. Hori izaiten ahal da "Gezur Flash", aktualitateari egiten zen parodia bat bezalakoa. Baziren emankizun tematikoak ere markatu dutenak "Aitzur" eta "Jorra" laborarien emankizunak edo Jojok egiten zituen eta egiten dituen oraino mintzalekuak ere biziki garrantzitsuak dira. Umorea euskaraz eta irratian, hori biziki preziatua izan da. Hori berritasuna zen.
25. Eta bukatzeko zer uste duzu zuk ekarri diola Irulegiko Irratiak Baxe-Nafarroari, Iparraldeari eta oro har Euskal Herriari? Anitz, ene ustez ainitz. Ez dakit erantzuten ahal dut bainan nola anitz bainan anitz bai euskarari bai hemen izan diren borroker bai diren borroker oraino badira lurraren espekulazioaren kontra eta ene ustez irratiak beti hor izan dira borroketan informazioa hedatzen eta gero eskuararentzat ere ene ustez tresna ikaragarria hori eskuara entzutia hola irratian horrek anitz ekarri du. Gero, ez dakit zer erran holako galdera handi bati. Ni biziki argumentatzaile biziki txarra niz. Jojok badu ni baino usaia gehiago holako galderak erantzuneteko ni txarra niz hortako. Badakizu gu hemen irratirat heldu girelarik heldu gira lanerat badakigu zer egin behar dugun bainan holako galdera handier ez dugu baitaezpada gogoetatzen guk gure lana egiten dugu eta ez dakit nola erran, automatikoki ez dugu baitaezpada pentsatzen hori egiten baldin badugu zer ekarriko du horrek Baxe-Nafarroari edo eztugu holako galdera handirik egiten gure buruari. 26. Erronkei begira zure ustez langile modura ze erronka uste duzu daudela etorkizunari begira datozen urteei begira? Erronka irratierantzat? Erronka nagusia da uste dut behar girela jendearteari egokitu eta jendearteak galdegiten daugunari egokitu pixka bat nahi baldin badugu guk ere hor segitu. Erran nahi du irratigintzaz kanpo behar girela zinez arranguratu sare sozialetan sartzea eta beste manera batez gure informazioaren emititzea ere ez bakarrik irratigintzat ez irrati bidez edo irrati uhin bidez ikjusten dugularik gazte guziek tik tok eta holakoan begiratzen dituztela edo gu oraino hortarik biziki urrun gira eta hor uste dut bihurgune batian girela.
3. Belaunaldiko Transkripzioa: ARTZEN LETONA 1. Hasteko kontaiguzu nor zaren eta ze harreman daukazun Irulegiko Irratiarekin? Artzen, 35 urte eta ikasketetaz irratigintzatik kanpo. Nik lorazaintzako ikasketak eginak eta gero, Xiberotarra naiz, beraz, Xiberoan bizi izanki eta Xiberoko Botzakin harremanak ukanda gaztedanik, ba ukan nituen aukerak udarako lanak egitea Xiberoko Botzan, beraz, bi udaz bi hilabetez lan egin nuen Xiberoko Botzan eta gero proposatu zidaten lanpostua, beraz, Xiberoko Botzan hasi nintzan, 5 urte pasatu ditut Xiberoko Botzan, irratian lanean, eta irratigintza eta kazetaritza ikasi dut eta gero handik Xiberoko Botza utzi nuen eta France Bleu-k sortu zuen programa bat Europear Fondoekin "Zubiak" deitzen zena Euskadi Irratiakin eta hor ibili nintzen bi urtez, eta gero Amikuzeko Irratiaren proiektua sortu zelarik ba interesatu zitzaidan gauza berri bat sortu lurralde berri batean eta proiektu horretan sartu nintzen eta Amikuzeko Irratian hartua izatearekin ba Irulegiko Irratiako taldean sartu nintzen eta han pastu nituen 3 urte eta Irulegiko Irratiako zuzendariak utzi zun, koordinatzaileak, beraz, bere postua hartu nun eta horrekin Irulegiko Irratia sartu naiz, beraz, egiten du hiruzpalau, pixkat gehiago… burua ez dut matematiketan baina 4-5 hilabete Irulegiko Irratian ari naizela lanean. Nahi dut esan Irulegiko Irratian, lehen nengoen Amikuzeko Irratian.
2. Eta ze urtetan sartzen zara lehen aldiz irratigintzan? Duela hamar urte, 2012an. 3. Txikitan orduan, zu xiberotarra izanik, ez zenuen Irulegiko Irratirik kontsumitzen, ezta? Ez, nik Xiberoko Botza entzuten nuen, baina gero Euskal Irratiaken sarean gaudenez ba Irulegiko Irratiako langileek ez dira inoiz izan arrotzak, beti entzun izan ditu programa desberdinetan, beraz, ezagutzen nuen. 4. Eta zer ziren zure gaztaroan eta haurtzaroan Euskal Irratiak? Etxean gurasoek entzuten zuten irratia. Haiek jartzen zuten, beraz, haiek jarrita. Gero, nahi dut esan, Xiberoan ez dugu irrati anitz entzuteko aukera beraz, zen irratia edo musika. 5. Nolakoa izan da langileen garapena irratian sartu zinetetik gaur egunera? Ez da izanen garapen handirik. Zantza ukan dugu garaian garaiko langileek lan haundia eraman zutela langileek ahal bezain baldintza hobeak ukaiteko, hobeak beti lortzen ahal dira baina ez det uste perspektiba horretan gaudenik, edo daudenez beste hainbeste gauza eta ez gaudenez txarto ere, beraz, ez dira aurrean jartzen diren zalantzak. Beraz, garapen aldetik, ni sartu naizenetik eztago gauza handirik hor. Formakuntzak ditugu, dira adaptatu beharrak baina adaptatzean denbora. Denbora eskasan gaude beti, ba hori, elkarte munduan izanki eta edozer ba oso estu gabiltzala, baina bestela, gustora eta adibidez ni nagoenetik… Baina langile berriak sartuz ere formakuntza sailak saiatu, landu, baina beti zail edo, bai, zail ez garelakotz agian ohituta edo ondorioak daudelakotz ere, gero ba langile artian egiten baduzu formakuntza beste batek ordezkatu behar dizu eta antizipazio horretan ez hain onak. 6. Zein izan zen zure motibazioa irratian sartzeko? Galdera ona. Zer zen nire motibazioa? Motibazioa gaztetan hor 16,17 edo 18 eztakit zenbat urtetan ba hori, udako lan beharra eta gaztetxea genuelarik Maulen ere irrati tailerrak egin genitun eta hortik ba pixkat ezagutu. Ezuen ematen lan zaila zena eta polita zen ba hori musikalki, musika pastea, hitz egitea eta nahiz eta hastapeneko estres hori dagoen. Gero lanantzat ba zen Xiberora itzultzeko aukera, lana ukaiteko aukera, eta gero irratiari esker ba, Xiberoaren ezagutza. Aitortu behar dut ni enaizela…. Xiberotarra nahiz baina asko ibili naiz kanpoan, heziketa Xiberoan eta irratiari esker Xiberoa ezagutu eta ohartu munduko lanik politena dela irratigintza. Zenta Amikuzeko Irratian… ez dakit loturarik duen baina
8. Orduan zeintzuk dira amankomunean dituzuen tarteak, horrela labur? Ba hori esan dizut "Goiz Berri", 6.30tatik 8.15arte. Kantu eskeintzak 10tatik 11.30ak, arte, "On Daiziela" 12.00tatik 13.00tara eta "Gaur Zer Berri" 17.00etatik-18.00etara. Horiek dira amankomunean ditugunak baina, hor,i irrati bakoitzak ekoizten duna. "Goiz Berri" Gure Irratitik da, ezik ostiraletan hemendik, kantu eskeintzak Xiberoko Botzatik, "On Daiziela" Irulegitik, "Gaur Zer Berri", 17.00-18.00ko magazin hori Irulegitik, eta gero 19.00tatik aurrerako programazioa ere amankomunean dugu, partekatzen dugu. 9. Eta esan didazu zure ustez Irulegiko Irratiak daukala tarte zabalago bat beste Euskal Irratiakek baino? Bai. Gero, depenitzen du. Xiberoko Botzaren kasuan haiek "Goiz Berri" ez dute hartzen, baina "Goiz Berri"-ren kasua aipatzekotan hori da, da Gure Irratitik "Goiz Berri" baina badute Olatz Idoate astelehenetik asteartera baina asteartetik asteazkenera Arantza Egieder da, eta Arantza Egieder Baxenafarrtarra da sortzez. Beraz, hori, jendeak ere fijatzen badu, ba Baxenafarrtar bezala konsideratzen du horregatik esaten dut baditugula abantail batzuk. Hori da… ez dut esango gerla, baina euskalkien inguruan edo lurraldearekiko dagoen desberdintasuna Xiberotarrak xiberotarrez ari dira. Hemen, daukagu euskara batu bat, baina ger, adibidez, Amikuzeko Irratiaren kasuan Hendaian, ba haiek daukate hegoaldeko euskalkia edo batu hori. Nei pixkat arrotz egiten da, hemen ere eta, horregatik. Nahi dut esan, entzulegoarekiko entzulea ez da bortxaz ohartzen ze irratia entzuten duen noiz, Baxe-Nafarroan nahi dut esan, euskalkiarena ez du esaten Euskal Irratiak ari naiz, edo Irulegiko Irratia naiz entzuten, ez. Berak pizten du Irulegiko Irratia eta gero badaki tarte batzuk daudela Euskal Irratietan baina hori, euskalkien aldetik ez bada arrotzegi ez dio larregi arazorik sortzen. 10. Eta hizkuntzataz ari zarela, zeintzuk dira entzun daitezkeen hizkuntzak eta zer neurritan? Irulegiko Irratian entzuten den hizkuntza ba euskara da gehien bat eta gero elkarrizketan frantsesa. Baditugu… nahi dut esan, gure bizkarhezurra, edo hori, egina da bi gauza ezberdinetan, baina daukagu eguneko gaiak eta gero kronikak eta kronika horiek euskara hutsean. Gero, eguneko gaiak eta aktualitateari lotutako gaiak, ba jendearen arabera. Hori da barne eztabaida handia duguna ere eta adibidez, Gure Irratia aipatzeko, haiek euskara bakarrik sartzen dute, Irulegiko Irratian frantses pixkat sartzen da, Xiberoko Botzan pixkat gehio eta Amikuzeko Irratian Xiberoko Botzan bezala. Ni han ibili naiz eta hori da barne eztabaida duguna. Baduzu bi aukera, baduzu tipo bat euskara dakina baina mami gutxi duna edo baduzu tipo bat frantsesa, non gaia menperatzen duena eta mamia daukan eta ber gaiaz hitz
egiteko ber… eta lurraldeko jendearekin ere, beraz hor da erabaki bat hartu behar dena eta hor, nik nahiago dut ba mamia entzutea. Gero, nik martxan jarri dudana eta Xiberoko Botzan ere hola hasi zirena; eta Amikuzeko Irratian ere hola egiten dena; eta hemen langile berriak ere hasi direnak, zaharrak ez dute "txip" hori, baina da animatzailea euskaraz aritzea beti. Nahi dut esan, frantsesa sartzen dugu, baina ni ez nauzu frantsesez entzungo irratian eta da beste ariketa bat edo lan bat baina nik elkarrizketa egiterakoan ,edozein pertsona, izan dadin politikari famatu bat edo beste, ni juten naiz eta esaten diot, "Kaixo Irulegiko Irratiko…", frantsesez esaten diot ez dakienez euskaraz, "Irulegiko Irratiko kazetaria naiz, gure irratia euskaraz den hedabidea da eta itzulpena egingo dizut eta zuk erantzuna hasi frantsesez" eta orduan egiten dudana da, grabaketan eta gero montaketan nire frantsesezko galderak ateratzen ditut eta orduan entzuten da nire galdera euskaraz frantsesez erantzuten. Gero, gertatu izan zait batzuetan denborarekin, berrientzat edo korte bat bi minutukoa dugularik ba, horren gainean itzulpena egin, baina lana eskatzen duenez ba […] baina bestela hori zen, frantsesa ba bai, tamalez, eta errealitatea hala da ere, erdaldunak hor dira. Gero, egiten badugu dena euskaraz ere ba azkenean gertatzen da beti ber jendearen inguruan gelditzen garela eta interesa dauka ere ba beste ikuspegi batzuk eta beste jende batzuen entzutea. Gero, hizkuntzaren aldetik ere hori, musikalki ere, euskarak du lehentasuna musika pasterakoan, baina gure ordenagailu programazioan ere, hori da, daukagu gaueko musika ordenagailuan programatuta, baina dira bi euskal kantu atzerritar bat, atzerritarra da ingeles, frantses edo espainolez edo beste hizkuntza batean. Antenan gaudelarik ere, ba saiatzen dugu Euskal Irratietan gaudelarik daukagun musika zabalagoa ziur aski, edo bestela Irulegin gaudelarik, ba nik ere saiatzen dut Baxenafarrtar artista gehiago pastea, hurbiltasun hori mantentzeko eta gero… Musika aipatzen nuen, ahaztu zait hor. Euskararekin egiten dugu "Badok"-ekin bezala. Nahi dut esan, azken urteetan… niretza Badok da azken urteetan sortu den tresnarik hoberena, zenta euskal taldeen berrikuntza guztiak agertzen dira, kriston lana egiten dute eta horrek ere guri. Gaur egun diskak… garai batean diskak jasotzen genitun irratian, asko. Orain, geroz eta gutxiago jasotzen ditugu eta orduan Badokek egiten duten lan numerizazio hortan eta beste ba interesgarria da guretzat ere. Horrek erakusten du entzuleei aniztasuna eta dauden talde guziak, estiloa gustatu edo ez gustatu baina, hori da. Goizean bezala. Goizean nik naukan hor ordezkatuta kantu eskeintzen programa hori, eta musikalki esateko zelako eklektikoak garen ba pasatu ditugu "Menditarrak" taldea, hemen Bankako gizon talde bat, abesbatz bat, eta gero, pasatu dut "Anestesia" Ultra-Komunikatzen eta gero berriro pasatu naiz "Kaxiano"-ra Zorionak eta gero, pastu dut "En Tol Sarmiento" eta hola, bakizu? Orduan, aniztasun hori daukagu eta jendeak kritika, batzuk kritika edo beste batzuk aberastasuna, baina hori da, hor jendeak du eskatzen, baina hor denetarik pasatzen da eta, hori.
11. Ze kritika jasotzen dituzue eta ze goraipen ? Ez, musikan aldetik ba batzuk, ironiaz esaten dut, atsegin dutela Euskal Irratiak entzutea zenta ez dakizu nolako musika aterako den ondoko kantutik. Nahi dut esan, ari zara autoan lasai-lasai entzuten, ba zu Anestesiarekin gustora zaude, eta gero Erramun Martikorena pasatzen da bat-batean eta esatenzu, "Buff, Erramun orain? Aldatzen dut irratiz". Baina hori uste dut, hori ere gertatzen da irrati libre askotan edo, depenitzen du baina hor ere asteburu honetan Baztanera hurbildu naiz eta "Xorroxin Irratia" entzuten egon naiz, eta aldatu dut irratiz. Musika zen, baina zen hori, zen ez dakit zer eta ez, "momentu hontan ez dut entzun nahi". Goiz honetan ere, entzun dut beste irrati bat Nafarroan, "Eztanda Irratia" eta zen erdi punki-rockero, hor goizeko 8tan, da ni gustora, baina hori da, esaten duzu "hori jartzen dut hemen eta…." Baina hemen eskaintzarik ez dagoenez, ba konplikatua da denei plazerra ekartzea. 12. Lehen aipatu duzu Euskal Irratitan entzuten den euskara irrati batetik bestera desberdintzen dela. Nola esango zenuke desberdintzen dela Irulegiko Irratia beste irratietatik hizkuntza arloan? Nahi dut esan, hitzetan. Baliatzen ditugun hitzak, nahi dut esan, gure Batua edo, ezta Batua baina, BaxeNafarroan ere hemen lankide batzuek Xuka hitz egiten dute, Xuka dakite, baina antenan ez dute Xuka hitz egiten. Hitz egiten dute Batua baina ez da, Batua-Batua ofiziala hor Euskaltzaindiakoa, da Batua hemen baliatzen dugun hori, ez denez xuka ez eta hori ba senditzen da. Nahi dut esan, zurekin daukadan hitz egiteko modua ere daukat pixkat hegoaldarazi nire euskalkia. Bestela, hitz egingo nuen hara "Egunon. Irulegiko Irratian zizte, huntsa zirezte, alkarrekin gira…" eta, ikusten duzu desberdintasuna? 13. Euskararen proportzioa orduan desberdina da irrati batetik bestera? Beitu, proportzioa nik esango dizut sinpleki, baina proportzioa eremua duk egiten. Gure Irratiak dauka Lapurdiko eremua, beraz, ikusten baduzu Lapurdiko eremua nolakoa den ba kristona da. Konparaketak eta ateratzen badugu baina hori, Lapurdin euskaldunak aurkitzea errexa da, ez dakit zenbat herri dauden, ez dakit zenbat ikastola dagoen, badituzte hiru kolegio, lizeo bat eta horien artetik aparte ere elebidun sailak eta beste. Hemen, Garazin, Irulegiko Irratiaren buruan bai, badugu Arberoa, badugu Baigorri, hor ikastola berria, baina Amikuzeren kasuan, hor ikastola bakarra dago, beraz, zailagoa da. Xiberoko Botzaren kasua hartzen badut, biztanlegoa ere, Xiberoan 10.000 biztanle daudela uste dut, uste dut dela…ez dut esango Hendaiako biztanlegoa ez dakit zenbatetan dauden baina… Horregatik eremuak ere egiten du desberdintasuna, Xiberuan 15.000 eta Antxetak herri bakar batean dauka kasi
10.000 biztanle eta Antxeta Irun eta Hondarrabiaruntz asko jotzen du orduan, horiek dira gure desberdintasunak. 14. Orduan zein da irrati bakoitzean erabiltzen den proportzioa? Irulegiko Irratian gehiago entzuten da, ez dakit proportzioa, konplikatua da. Berdintsu esango nuke. Ez dago proportziorik, nahi dut esan, Gure Irratian haiek argi eta garbi euskara bakarrik pasten dute, beraz, 100% euskaraz da. Irulegiko Irratian euskara gehio dago Amikuzen baino, esango nuke. Amikuzen frantsesa gehio sartzen da baina, gero ere lurraldea ez dut esango nolakoa den, baina lurraldea ere txikiagoa da Amikuze eta gero, nahi dut esan, lurralde horretan bai, gaiak harrapatu behar dira eta hori, eta aniztasuna eta gauzak ukaiteko hori da bestela esaten nuna, gelditzen bagara euskaran gelditzen gara betiko ber, jendea ber, ikuspegia ber gauza. Horrek ekartzen duna da erdaldunak ere elkarrizketatuz eta besteei ere atea irekiz eta ikusiz, ba haiek ere bakite hor daudela. Amikuzen gertatu dena baina nik Amikuzen kritikak jaso ditut ere zenta Amikuzen daude ere departamenduko Laborantza Ganbara, Lur Berri kooperatiba haundia, bastante eskuindarra da Amikuzen ere lurralde bezala baina, hori. Orduan, ni juten naiz jende guziangana informazioa hartutaik baita lurralde bateko dinamismoa, orduan niri berdin zait nor daukadan nire parean, nik nire galderak egiten diot, kritikatzen dut ere, baina hitza ematen diot. Niri batzutan oharrak esaten zidaten, zenta hemen dago Euskal Herriko laborantza ganbara alternatibo hori dagoena, gure irratiekin harreman handiak dituzten, ez dakit argi izan naizen. Baina esan dudana, hori da. Orduan hitza emaiten duzularik, ba aniztasuna bila juterakoan, ba Donapaleuko herrian bezala, Donapaleuko herrian aldaketak izan ziren herriko etxean eta hor hartu zutena zen abertzale eta beste herritar batzuen arteko batuketa batek, beraz, alkatea erdalduna da, baina alkateari eskatu diot, herriko plenoak jarraitzen ditut eta, zinegotzi batekin egitea euskaraz bilduma eta ez du arazorik ikusten, baina aldiz, gai batzuk ba alkateak du hitz egin behar orduan alkateari, hola delakotz ere, egiten dizkiot elkarrizketak eta frantsesez dira. Gero hori da […] saiatzen dugu euskaldun bat bada, ba euskaldun batekin egitea, baina esaten dudan aurreko adibidea hartuta da beti, mamiaren aldetik ere jun behar gara gauza baten bila, baldin badugu bat euskaraz, ez badigu beste munduko gauzarik, kontatzen ongi da, bai, euskara entzun dugu, euskaraz da, baina informatzeko gaude hor. 15. Esango zenuke aldaketarik dagoela aurreikusita hizkuntza arloan edo ba ahal dituzue helburu batzuk etorkizunari begira hizkuntzaren arloan?
Ez ditugu helburu edo gauza finkorik hitz eginak. Gero, ikusten dugu errealitatea nola den, euskaldunekiko ere, geroz eta zailagoa dela, baina erronka hori da. Gero, ez dugu erronken artean gauza finkaturik, baina hori, euskaldunak gutxiago baldin badira behintzat gutxienez kazetari bezala, animatzaile bezala, ez hizkuntza horiek baliatzea. Hori nire ikuspuntua. Nahi dut esan, gu euskaraz aritzea beti eta antenaz gain ere, esaten dutana askotan, jendeari ere, inportantea dauku, zenta Irulegiko Irratia, da irrati bakarra hemen, baina inportantea da parean dugunari erakustea "Eh! Euskal Herrian gaude, hizkuntza bat daukagu eta gure hizkuntza euskara da". Ez da deseroso jartzeko bestea, baina hala da. 16. Zeintzuk uste dituzu direla oztopo nagusiak? Ba baikor egongo gara, baina gertatu dena iparralde mailan da ikusten dudala da generazio batek salto egin duela. Badugu adin bateko jendek euskara badakiena, nahiz eta ez duen transmisioa egin, daude generazio hori, dituztena gaur egun 40 urtetik gorakoak euskara etzutenak ikasi, gurasoak ez dietenak transmisioa egin, gurasoek badakite baina ez diote transmisiorik egin, beraz, horiek direla laster izango direnak aktore lurralde honetan eta haiek izango ditugula interlokutore, baina pertsona horiek damutuz eta kontzientziatzio pixka batekin haien umeei euskara irakasten ari dira, beraz, bada hutsune bat baina etorkizunean euskara berriz piztu edo aurrera jungo dela. Beraz hori, eta beti euskaldunen atzean jutea, ez bada euskaldunik ba saiatzea eta gu euskaraz aritzea beti. 17. Etorkizunari begira zein da aurreikuspena euskarazko irratigintzaren eremuan ipar euskal herrian? Hor jarraituko dugula euskaraz hitz egiten. Gero, kazetaritzan eta elkarrizketa arloan ba ikusi beharko. Frantsesa hein batera pasatzen hasten bada ba ziur aski hasi beharko gara, ba orain esaten bada kazteriak euskaraz nahi ditugu, beraz bihartik aurrera itzulpena gehituko dugu automatikoki. Hori izaten ahal da beste alternatiba bat. 18. Finantzabideari dagokionez zein da Irulegiko Irratiako egoera ekonomikoa eta nola ikusten duzu etorkizuneko panorama? Irulegiko Irratiak aurten 40 urte betetzen ditu eta ibilbidea ikusita ba izan ditu gora-behera batzuk baina, oro har, ongi gaudela esango nuke. Gero hori da, bai, diru parte handi bat estatutik heldu da, beraz, estatuak ba… horrekin arazoak izaten ahal dira baina guk arazoak baldin baditugu izango dira beste 1000 irrati izango ditzutenak, beraz, zaila ikusten dugu. Gero, guk Irulegiko Irratian egiten dugu kanpaina etxez-etxe. Herriko gazteak juten dira dirua eskatzen, hori sartze importantea da. Hor ere gora-beherak
daude eta hor bai, zaila. Zaila zenta herri batzutan jendearegana juten bazara dirua ematen dizute baina ez bazara juten ez dizute bidaltzen dirua, orduan kanpainarekin, baina Xiberoko Botzan egon naizenez eta ondo ezagutzen dudanez, hori da buruhauste handi bat, kanpainaren kudeaketa hori, baina inportanta Irulegiko Irratian bezala. Ez dakit zenbat biltzen den baina bastante biltzen da eta hori bai, erronka zaila eta inprotantea. Gero, ekonomiki badaude beste ardatz batzuk hartzeko baina ez gaudena larrei ohituak edo eta gero hori da, kanpainarena, beste irratiek ez dute, adibidez Gure Irratiak eta Antxeta Irratiak baina kanpainaren lotura horrek ere badu menpekotasun bat entzulearekiko, esango nuke. Nahiz eta jende batzuk 20 euro eman ba dauka indarraz gehi 20, gehi 20, gehi 20 ba asko egiten duelako bukaeran, baina ez dakit nola esan. Ni bastante hotza naizelakotz, baina hemen Irulegiko Irratian jotzen du goizeko 8.00tatik gauzeko 19.00ak arte gelditu gabe. Jendeak deitzen du edozein gauzentzat ta nik ya egiten bazaut ba emazte batek deitu eta "bai ari naiz bilatzen Kanaldude-n telefono zenbakia" eta nik "bai, ba juten zara internetera eta aurkituko duzu hor zenbakia" eta nire lankideak entzunzun hori esaten eta kriston bronka eman zidan, "Hori eskatzen badizu da hor gaudelakotz, ezekilakotz larrei nola egin eta zuri ez zaizu deus kostatzen, ordenagailu aurrean zaude ikusten duzu eta…" eta gero hori da, generazio aldaketa, ibiltzeko ohitura aldaketak… 19. Ze desberdintasun nabarmen ikusten dugu generazio bat eta bestearen artean? Adibide tonto bat emango dut, baina paperarena. Niri ez zait gustatzen inprimatzea. Nahi dut esan, ordenagailuan idatzia badugu ez dugu inprimatuko ba ordenagailuaren egin ahal dugu, ba generazio zaharrekoek dena imprimatzen dute eta gazteek ez dute ezer inprimatzen. Tontokeri bat da ziur aski, baina detaile bat da. Eztakit, gero zaharrak hemen, ba eman dute haien indar guziak, beraz, indar eta dinamika aldetik ba hor desberdintasunak badaude. Lan egiteko moduan ez dakit aldatzen diren, zaharrak ere ari dira teknologia berri horiek, sare sozial, gauzak… Horiek denak sartuta daude pixkat. Eta gero, hori da ere galdera bat etorkizunerako nik askotan pausatzen dudana, sare sozialetan sartu behar gara edo ez? Ea behar ditugun sare sozialak. 20. Iritzi desberdinak daude belaunaldi desberdinen artean? Ez, ez nik botatzen dudan galdera bat da askotan. Sare sozial bezala, amorrua ematen didana da askotan jartzen duzu gai interesgarri bat eta inork ez dio kasurik egiten eta gero jartzen dugu paisaje baten argazkia, "Beitu ze eguraldi politakin esnatzen garen Baxe-Nafarroan" eta hor daukazu 100 "like" eta horrek amorrua ematen dit niri.
21. Finantzazioara itzuliz esan didazu finantza iturririk handiena dela estadutik jasotzen duzuen laguntza eta ze beste laguntza edo diru sarrera mota dituzue? Ba estadutik hori, F.S.E.R deitzen dena funtsean; gero, daukagu kanpaina, etxez-etxe juten garena; Euskal Irratiekin daukagun partaidetza, Euskal Erakunde Publikoak ematen du diru kopuru bat Euskal Irratiei eta Euskal Irrati hoietatik diru bat zatitzen da irratika eta hor ere garaian zen irratikoek ekarritakoaren arabera Euskal Irratikoei. Esan nahi dut, ba guk Irulegiko Irratian kasuaren bezala asko ekartzen diegu Euskal Irratiei ze kalkuluak egiten baitut, esan bezala, aste bukakerak daukagu, larunbatetan langile bat, igandeetan beste langile bat, kazetari bat dago bat Euskal Irratietan ari dena lanean, "On Daiziela" saioa egun guziz antolatzen duguna, beraz, asko eskeintzen diogu, beraz, hortik ere dirua sartzen da. Gero, herriko etxeak, publizitateak eta Irulegiko Irratiaren berezitasuna beste irratiei konparatuz da publizitate asko dagoela eta soinu deiak ere. 22. Zer dira soinu deiak? Iragarkiak baina desberdintasuna egiten dugu, iragarkiak enpresena eta gero ekitaldien berri, ba "eztakit non antolatzen dugu bertso afaria eta…". Hoiek asko daude Irulegiko Irratian, eta hor ere da 40 urteko lana eta ibilmoldea baina hurbiltasun hori ere jendearekiko, lotura hori, eta lortu izan duna mantentzen, baina geroztik galtzen hasi dena. Hor ohartzen hasi dira, adibidez, gazteak lehen herriko jaientzat etortzen ziren egiten soinu dei bat eta gaur egun eztira kasik hurbiltzen eta esateute "Bai, sare sozialekin egin dezagun" eta hori diru sartze inportante bat da ere. Harreman hori gordetzea inportantea da. 23. Zein uste duzu dela erronkarik handiena orduan arlo ekonomnikoan? Ba etxez-etxe kanpainaren ziurtatze eta alternatiba bat aurkitzea etxez-etxeko kanpaina egin gabe ber dirua lortzea baina hori, uau! Oso zaila da. Irulegin, edo hemen eskualdean ere, diru aldetik edo juten ahal zara enpresen ikusten, baina hemengo enpresa guztiak txikiak dira, ez dago enpresa handi-handirik hemen.
24. Inoiz hitz egin duzue alternatiba posible batetaz? Ez, orai artekoa martxan da, beraz, ondo dabilena ez dugu gogoetarik eraman behar eta esan bezela alternatiba bat aurkitzen ahal da, baina etxez-etxe kanpaina biltzen den diruaren alternatiba aurkitzen bada ba… Hori da hor aipatzen ditugun… zenta azken urtetan estable dira gauza guziak estatutko
sratzeak, Euskal Irratiak sartzeak, kanpainako sartzean…. nahi dut esan, orekatua dago, egitura eta lurralde batean gaude, beraz, holan da bueno ba hortan segi. 25. Noraino zabaltzen da Irulegiko Irratia? Baxe Nafarroan, Lapurdi barnekaldea eta hortxe. 26. Zuberoako parte batean eta Landesetako hegoaldean entzun daiteke? Bai, bai, Zuberoan pixkat eta Landesetan eta Biarnon. Biarnon hor justu. Gero zabaltzen gara. Nahi dut esan, internet sortu dugunetik jendeak ere internetetik entzuten gaitu. Gero gauza da, ez gara, bueno… web gunea[rekin] ez gaudenak pozik, beraz, etorkizuneko erronkak hoiek dira, teknologia berri hoiek nola hobetu, komunikazioa nola hobetu… hortan ari gara pentsatzen. Gure ikusitate hori ere pixkat hobetzea, zenta dauakgun eztabaida gero barruan, ditugun barne eztabaidak, gauza da hori, da Irulegiko Irratian gara pixkat jendeak ezagutzen… gara mubleak bezala, zure etxeko gauzak bezala, hor daude eta hor daudela eta Irulegiko Irratia hola da. Baxe-Nafarroan gaude eta hor gaude eta ezer eskatu gabe ba hor egongo gara eta, aldiz, beste irrati batzuk hartzeko France Bleu ganera ez gara konkurrenteak, desberdinak, baina haiek daukaten indarra da hori, komunikazioan. Juten garela ekitaldi batzutan, Garusseko Feria, Garusseko Feria guk aipatzen dugu aurretik, zuzeneko bat eskeintzen dugu, ondotik pil lana egiten, ba gure lana hori da baina ez dugu komunikatzen haiekin eta zu juten zarelarik Garrusera ba denetan ikusten duzu France Bleu-[re]n bandrerolak, eta orduan amorru pixkat ematen dizu, hortan dugu gure lantzeko eta erronkarik handiena. Gero hori da, komunikazioan eztabaida handiak eta sakonak ari gara hortan baina behintzat pixkat gehiago ikusi irratian ere, pixkat ba hori, irratia hortan ere berriro freskatu dugu barrua, kanpoa freskatu behar dugu gure ikuskitasun hori azkartu baina gero hori da, entzuleek badakite non dagoen Irulegiko Irratia eta bakite zein den gure frekuentzia. Gero, entzule berriak biltzeko, baina entzule berriak gure kasuan ezta hainbeste biztanlego, erdaldunak kostaldean daudelakotz, eztakit, eta gero, garapenarentzat esaten nizun internet daukagu hor, hobetzeko daukagu, baina interneten bidez ere entzuten ahal gaituzte eta hor behar da… ez dugu aski lantzen baina balio du lantzea ere, ikustea ere nondik datozen entzuleak eta beste, eta gero hor dago numerikoa, pasten dela irratia numerikora eta numerikora pasatuz badauka on eta txarrik zenta hor sortuko den barnekaldeko eremua izango da Xiberua eta Baxe-Nafarroa batera. Esan nahi du, ondo da guretzat Xiberotar batek Irulegiko Irratia entzuten ahal duelakotz, baina Baxenafarrtar batek entzuten ahalko du ere Xiberoko Botza ezik Xiberuan dagoela ere "Mendililia [Irratia]", frantsesez den hurbileko irratia, eta da Xiberoko irrati entzunena, kalitatean eskasak dira baina eskeintzen duten zerbitzua da hurbileko informazioa
frantsesez, ba jendeak entzuten du eta euskaldun askok entzuten dute ere Mendililia. Hori orduan izaten ahalko zen beldur bat. Gero ez dut pentsatzen Mendililia garatzeko eta ikuspegian bizi osorik daukan. Mendililia bat jartzen bazen numerizazio horrekin, ba erabakitzen badu, "Bihar sartzen dugu antena bat Donibane Garazin" ba hor sartzen dira konkurrentzia zuzenean eta entzulego asko hartuko digute, baina horrek ona dauka, konkurrentziarekin ere, nahi du esan, zu ere behar zarela hobetu eta behar zarela lanean aritu, baina hori, esperientzia ikusiz Xiberoko Botzan ere egindakoa, Mendiliak dauka aurrerapen bat, ba hori, hizkuntzarekiko dena eta jendeak bezala, jendeak ba esaten du, generazio hoiek zaharrak euskara dakitenak, bigarren generazio hori, ba hoiek euskara utzi dutenak ba nahiago dute frantsesa entzutea eta frantsesa gelditzea eta orduan ba…zaila. Baina bueno, heldu den teknologia bat da, sartu behar gara eta aurrera egin behar dugu. 27. Komentatu didazunataz aparte baduzue handitzeko/zabaltzeko proiekturik etorkizunerako? […] Antena eremuak eta, gure ingurian zabaltzea, hori C.S.A.-arekin daukagun negoziaketak dira eta gu garenez hurbileko irratia, Baxe-Nafarroako irratia garenez, eremua hartua da. Amikuzeko Irratian gertatzen ahal da eta nik aipatua diet Amikuzeko Irratia uhinen bidez pixkat zabaltzea, zenta Amikuzeko Irratiko uhinak, hango uhinak, oso motzak dira eta entzuten dira bakarrik Amikuzen. Ba pixkat zabaltzea eta gero da hori, sortu zen Amikuzeko Irratia, Amikuzen ere hurbiltasun bat izateko, eta, esan behar da, Amikuze da Baxe-Nafarroako lehen hiria biztanlegoakin, gero da Baigorri eta gero Garazi baina Donapaleun eta Amikuzen bada, 10.000 biztanle daude ere, beraz, […] baina izango zen hangoa azkartu ere eta Irulegiko Irratia azkartuz, bi irrati azkarrekin, ba eremua azkartzea. Gerozta… nik hola botatzen ahal dizut ere, baina bai Amikuzeko Irratia sortu den bezala balioko zuen Hazparnen ere sortzea. Hazparne esaten dut Hazparne hiri nagusia delakotz baina hortan daude, mugan, Hazparne dago mugan, Baxe-Nafarroa eta Lapurdi artean, orduan hor dago Arberoa eskualdea, Aiherra, Izturitze, Donamartiri gero daude ere Lekorne, Makea eta gune hortan, zona zona hortan merezi du ere hurbileko irrati baten sortzea. Egin daitekeena baina hori da beste [kontu bat]. 28. Horren gainean hitz egin duzue edo hori zure iritzi bat da? Hitz egin… aipatuak izanak, izan dira, baina ez, ez, ez da landua. Nik eremua hola, Baxe-Nafarroa nahi dut esan hartzen badugu konpasa, ulertzen duzu zer den konpasa? Borobilak egiteko makil hori? Ba Irulegiko Irratia, Garazin dagoena, beraz horrek hartzen du Garazi, Ortzaize, Irauldiko eskualde bat eta gero daukazu Amikuzekoak. Amikuzek hartzen du Bidaxune, Amikuze, Donaizti edo Ortzibarreko eskualdea eta gero Hazparneko eskualde horrek beste bat, hola egiten du lurralde guzian eta irratiaren
indarra hurbiltasuna da. Amikuzeko irratiaren sortzeko beharra aipatzen zelarik bezala, nahi dut esan, Irulegiko Irratian diran […] Nahi dut esan, Garazi-Baigorrin dinamika azkarra dago, beraz, hemen zarelarik kazetari ba hemengoekin zaude batez ere haremanetan. Esaten den bezala, kazetaritzan informazioa nondik biltzen da? Ba esaten dut, bai, beste hedabideek kontatzen dutenetik, [e-]mailetan jasotzen duzun informaziotik edo sare sozialetan ikusten zuna, baina informazioa biltzen da ere kalean, ba juten zarelarik tabernana lana eta gero trago bat hartzen edo bazkaltzen juten zarelarik, eta tipo bat ikusten eta lau galdera egiten eta informazioa hola biltzen da ere, eta informazio interesgarriena ere. Interesgarriena, nahi dut esan, gauzetatik ateratzen zarelarik ba jendearekin hitz eginez eta trukatuz eta, "Entzun dut hau", "A bai? Itxoin, aztertuko dut" eta hori da, da elkar trukatuz eta informazioa bilduz, beraz, hemen mamia badago, beraz, nahi dut esan, ni ordainduta nau, nik daukat egunean elkarrizketa bat egiteko, beraz, elkarrizketa hori hemen lortu badut ez naiz jungo bilatzen zer gertatzen den Amikuzen, zenta hemen hemen egindakoa Garazin daukat, tipoa igual irratira etorriko da, edota 5 minutura daukat. Aldiz, Amikuzera joateko ordu erdi, elkarrizketa egin, han berriro etorri, beste ordu erdi eta ya ordu bat galdu dut bidian, horregatik hurbiltasun horrek inportantzia dauka, Amikuzen bezala. Hola, ba informazioa, tokiko gauzak, tokiko desberdintasunak… ba lortzen direlakotz eta esaten dudanik, Hazparnera joateko hemendik ordu erdi bat behar duzu. Orduan, han inguruan bazan han dinamismoa badago. Beraz, hurbiltasun horrek, bai. Gero da hori, antena mantentzeko gauza, ba hurbiltasuna sortzen da, baina gero antena mantenzteko eta hori beste gauza bat, horregatik guk egiten duguna, Baxe-Nafarroako irratien lotura hori eta horrek gauzak ekartzen ditu. 29. Eta esango zenuke gaur egun zaila dela lankideak aurkitzea? Aurkitzea erraxagoa, gelditzea konplikatuagoa. Ez, nahi dut esan, depenitzen du eta nik esaten dudana, Irulegiko Irratian ere eztena gehio egiten, baina ni Xiberoko Botzan hartu ninduten udako langile bezala eta nik esaten dut udako langileen lanpostuen edo, aurrekontu baten ukaitea, inportantzia daukala, zenta 16 urtetan gazteak berdin zaie, haiek nahi dutena da lan pixkat egin, ez zailegia, zenta baduzu aukera taberna batian ibili, edo irratian goxoki, edo arto kapatzen ibili, edo beste, ba irratikoa plan ona da. Gainera, ekipa goxoa da, euskal giroan gauza, beraz, ez, irratiko lana polita da. Besteak ere politak dira, ez dut kritikatzen, baina badu abantaila ta irratiko gazteak lortzen bagenituen, hola, jende desberdina, gero bakigu jendea, nola pastu den udaran, badakigu peril batzuk ikusten zenta irratian ez dago inor kazetari ikasketak dituztenik, denak daukagu ibilbide desberdinak, baina denak daukagu ere kulturari eta lotura. Nahi dut esan, Irulegiko Irratia hartzen badugu ba Mattin Lerissa kantaria da, Maria Ágnes antzerkia egiten du, Xiberoko Botza hartzen badugu Beñat Larrory, bera kantaria da, nik, enaiz
kantari ez antzezlari baina egin ditut bi maskarada, egin ditut bi pastoral, nahi dut esan, hemen Estitxu eta Antton libertimenduan ari dira ere, nahi dut esan badaukagu hori, irratia espektakulo bat da, azkenean hori esaten diote ere. Antzezlanean gabiltza, da joku bat beste, orduan, ba lotura hori daukan jendeak ere asko hurbiltzen da irratira, bertsolariak, plaza gizon edo plaza emazte, perfil hori dutenak, beraz, hori, esaten dut udako gauzaz da Xiberoko Botzaren kasuan, ni Xiberoko Botzan hartu zidaten baina udako langile bezala, Joannes Etxebarria Xiberoko Botzan hartua izan zan baina udako langile bezala ere ibili zen, Julen Guiresse, gaur egun Xiberoko Botzan dabilena, udako langile moduan ere hartua izan zen eta horrek errezten du ba zure taldea osatzea, azkartzeko eta ez zerotik hastea jende batzukin. Beraz, jendea badau, gero hori da, ba betiko gauza, lana da kudeaketa eta ba gauza hoietatik zaila, beraz, eta esaten dudan bezala, Euskal Irratiak eta Irulegiko Irratia da tren bat eztena gelditzen, ezin dugu hartu denborarik gelditzeko, orduan den pausa bakarra da gelditzen delarik esaten du esaten du "Hendaiatik Parisera doan trena, Baiona. Minutu bateko geldialdia, Baiona" eta hor ez duzu ezer egiteko denborarik. Beraz, […] trenera besteak montatzen diren bitartean eta berdina da irratian. Beraz, erritmoa hor dagoela eta irratian on izateko autodidaktak garenez eta formakuntza planak hor badaude, batzuk, baina egoera ikusiz ere ez dira terribleak Covidakin eta beste, baina bost urte behar dira irratigintzan eroso senditzeko, beraz, luzea da auto-formakuntza hori, barrukoa. 30. Eta kolaboratzaileak zer? Erraza edo zaila? Berdin. Gu elkarte irratia gara eta nik askotan azpimarra zutana, baina irratia ere kolaboratzaileek, laguntzaileak egiten dute. Gu hor gaude, bai, […] gu hor gaude botoiak zapatu, animazioa eiteko baina mamia eta hori jendeak digu ekartzen, beraz, ez da beti errez aurkitzea jende interesgarria gauza partekatzeko dituna, denbora hartzea berarekin, lotura egitea, gero jende guzi hoiek bolondreski ari dira, beraz behar dira zaindu pixkat, baina guk ere batzutan gure gora-behera edo arazoak edo, ez gaude beti prest haiei behar den atentzioa emateko, beraz, bai, zailtasunak ere hor badaude. Momentuz iristen gara baina… Jendeak batzutan esaten du, "Bai, bai" eta ohartzen dira bai, lana ere dela kolaboratzea edo eta jendeak ere antenan pasaten da, hor zaude, beraz, ez duzu zer nahi kontatuko,beraz, balio du mami pixkat jartzea eta orduan… 31. Esango didazu zein den langileen perfila? Langile guzien aurkezpena? Ba Maria Agnes, bera daukagu langile zaharrena, berak ere kontatzen digu bere anekdotak. Kontatzen digu nola hasi zen praktikekin irratian, lehen lana dula eta ez duela sekulan atera, hara, gora-behera asko ukanda baina, nahi dut esan, iduritzen zait, ezta hor, baina hor ekipa
pixkat freskatu da, aldaketa asko izan dira, zaila izan da irratian zenta jun dira hiru mitiko Jojo, Bernadette, Pantzo, Pantxika ere bazen hogei urte hemen zela junda eta aldaketa handiak egon dira Irulegiko Irratian. Beraz, Jone eta Maria Agnes, horiek dira zaharrenak, beraz, haientzat pixkat ba zaila. Zaila zenta jun direnak ere aspertuak ziren pxikat, beraz, haiek ere desmotibazio guztia jarrita zuten, beraz, horiek haien atzetik eta… Garai konplikatua izan da eta irratietan hori gertatu da, generazione aldaketa handiak izan direla, Xiberoko Botzan bezala. Xiberoko Botzako zaharrenak 35 urte ditu, beraz, pentsatu. Orduan aldaketa horiek izana ba Maria Agnes eta iruditzen zait ba ekipo guzia berriro azkartu garela, laneko elkar laguntza, elkar ongi pastea eta gauzak, baditugula bazkariak, egin ditugu batera, asteazken guziz dugu errituala bazkaria prestatzeko eta norberak zozer prestatzeko, eguberriz antolatu dugu lagun izkutuaren jokua eta gero gure artean eta barre eiteko eta hola, aitzaki guziak ongi dira ere, gure artean pixkat gure harremanak azkartzeko eta giro goxo bat izateko. Beraz hori, Maria Agnes aspalditik hor dagoena eta gelditzen zaiona, uste dut, 10 bat urte oraindik, beraz, pixkat zail edo aldaketa asko bai aldaketa asko asko zahar arazoak ere ukan dituna, beraz, zaila asko hastapenean edo, aldaketa asko baina ondo. Nik ikusten dut hola gustora dagona, esperientzia daukana, jakintza dauka hor ere ongi da... ongi da holako pertsonak ukaiteak zenta gu ere batzuatan zalantzak edo eztakigularik ba holakoen erreferente dira, bakite eta nola tratatu gai batzuk, batez ere hildakoak daudelarik edota gai ez hain erosoak eta hori. Gero, daukagu Jone, bera ere hor azken, ez dakit zenbat urte hemen dagoen, bera nik esaten dut dela gure liburutegi musikala. Musikalki dauka jakintza bat… edozein talde, edozein kantaldi, berari eskatu behar da eta bera ere gustora ba bere karakterrarekin, denak bezala. Gero hori, zailagoa da pixkat, agian, esperientzia eta urteak daukenekin ba haiei bakitelako gauzak eta gauza batzuek gehio ez direlakotz hamen esaten edo kudeatzeko eta hori, hori esaten dut kudeatzeko nik dudalakotz kudeazioa. Ikasketen aldetik ere, ez dakit zer duten ikasketa bezala, Maria Agnesek justo egin zun formakuntza bat Parisen ere, I.N.A-m – Institut National de l'Audiovisuel –Irratigintzari buruz, Xiberoko Botzan Beñat Larrory ere hara bidali genuen eta oso aberasgarria den formakuntza bat. Gero, ordenan esango dut baina gero ni naiz zaharrena hemen, beraz, nik 35 urte eta zaharrena gero, nik 10 urteko esperientzia, hala ere irratian eta ibilbide ezberdinetan ibiliz baina ez irratiko ibilbidetik gero Mattin Lerrisa bera… A! Eta perfiletan hori, Maria Agnes eta Jone animatzaile, kazetaritza ezaiena batere gustatzen eta berri aurkezlegoa gutxiago, nire kasuan ni animazioan ere, kazetaritza pixkat baina berri aurkezlegoa, ez. Nik daukadan arazoa da disleksikoa naiela eta hori polita da ere, jendea daukana dislexia eta irratian ari dena. Hori esaten dut ez dakidalakotz irakurtzen. Gero, Mattin Lerrisa, bera hemengo gazte bat, irratiaz betidanik maitemindua, praktikak egin beti saiatu irratian sartzea eta lortu du, bere ametsa zen eta hemen, eta gustora, bera ere animazioan, beste arazo bat dauka berak da erdi
itsua dela eta dauka euskarako lizentzia bat filologian aterata, gazteena da ere, 21 urte. Eta gero ditugu azken hiruak hartu ditugunak aurten, Estitxu, Amikuzeko irratian ari dena, berak ez dauka beste munduko ikasketarik, lan ezberdinetan izan dela beti eta hartu genuen hasieran kanpaina kudeatzeko eta gero aldaketekin ni Amikuzen nengoenez, berak hartu zuen nire Amikuzeko postua. Gero daukagu azken biak, Antton Castoreo, berak dauka master bat historian eta kazetaritzaz interesatua ba hona etorri da, ba kazetari lanetan ibiltzera, bera ere da Aiherrakoa, barnekaldekoa, Baxenafarrtarra eta gero Inhar Iraizotz, hau azkena, honek ere dauka lizentzia euskal filologian, bera Iruñarra baina azken urtetan hemen bizi dena Izturitzen eta bera kazetaritzan hartua izan da, berak ez dauka hemengo euskalkia baina iruditzen zitzaigun porfil interesantea zaukala eta kuriositate hori azkartzeko eta hori, Estitxu ere Amikuztarra da, Maria Agnes Garaztarra eta Jone Amikuztarra eta Mattin Hergaraikoa, ezik ni, Xiberotarra. 32. Guztiek daukazue lanaldi osoa? Bai. 33. Esan didazu orduan talde nahiko anitza dela eta nik galdera bat bota nahi dizut, ze kolektibo edo eragile sozialen presentzia handitu nahiko zenukete? Nahiko nuna zen laguntzaile gehio. Nahi dut esan, jende berria gai desberdinak jorratzeko, hori. Irratiak aberastasun hori dauka, eta libreak garela eta edozein gaietaz hitz egiteko aukera eta sakontzeko aukera, da nahiz eta musika pasteko bada, baina gazte gehio, laguntzaile gehio. Baina gero […] eta horiek uste dut denek daukatela. Gero, guk baditugu ere gure tendentziak eta gure atseginagoak eta nahi dut esan, egiten dularik urte hasierako bilerak, irailean hasten gara sasoia, beraz, irailean esaten dugu heldu den urteko nola ikusten dugun gauzak. Beraz, gure afinitatearen arabera dira, proporsamen batzuk ateratzen dira eta ez zaigu interesatzen adibidez ni Donapaleun nengoelarik suhiltzaileekin egiten nituen kronikak. Niri suhiltzaileak gustatzen zaizkit, batzuei ez zaie gustatzen, baina hori, interesatzen zaizunari lotu eta gauza da zuri interesatzen bazaizu eta zure… pasionatua ere bada, gehienetan pasionatua den jendea eta hori irratian entzuten duzu errexki entzuten baduzu norbait gogo gabe ba senditzen duzu baina zeuk ere gogoa galtzen duzu gaiaz. 34. Eta orain mezu eta helburuen gainean galdeginez zeintzuk dira helburuak datozen urteei begira? Baxenafartarrak informatzen segitzea, euskaraz bizitzen segitzea eta uste dut nahikoa dela. Orai arteko lana aurrera eramatea.
36. Zeintzuk dira Irulegiko Irratian azaltzen diren gai ohikoenak? Laborantza, ekitaldiak, kultura eta gero gure ibiltzeko modua hori da, Euskal Irratietan gaudenez, dago erredakzio talde bat. Erredakzio taldeak hartzen ditu gai potoloak direnak, nahizta kulturalak ere batzuk potoloak baina politiko edo ekonomiko… gai hoiek Euskal Irratiak pasatzen ditu, beraz, ez errepikatzeko entzulegoari, tokiko tarteak eta Irulegiko Irratiaren tarteak direlarik, ez ditugu bortxaz pasten. Nahi dut esan, gai batzuk pisua dukatenak ba hoiek Euskal Irratietan sartzen dira ba interesgarriago delakotz ere hola Iparralde guzian entzuten dena, gai eta aipaldi bada, eta gero ba... Gero esaten dudana, da beti, nik esaten dut Baxe-Nafarroan pasten den edozein gaiek Euskal Irratietako balioa dula, da gero nola saltzen duzun zure gaia, zure elkarrizketa. Hori da kazetariaren lana, baina atzo, Donapaleuko kontseiluan nengoen, plenoan, eta elkarrizketa egin dut, pastu da Donapaleuko Irratian, Amikuzeko Irratian, baina hor kazetaria etorri zait eta esan, "Bai, badute gauza batzuk interesgarriak" eta gero ikusi nola lantzen den baina gogoa baduzu, ba, erredaktore buruari esan, "Elkarrizketa hau atera da hau, hau, hau esaten da eta bai, balio du jartzea pixkat aurrean" edo adibide bezala hor, ari naiz pentsatzen baina… adibidez beitu, esne Danonek Gers eskualdean, Frantzian, zaukan enpresa bat hemengo behi esneen erosten zuna eta transformatzen eta erabaki du hango enpresa bermoldatzea, bakarrik esne begetala sortzeko bermoldatzea, beraz, hango […] kaketan daude eta hemengo laborari batzukin gaude harremanetan eta orduan, elkarrizketa horiek Euskal Irratietara juten dira. Euskal Irratietako tartetan sartzen dira, ba bertako berri sailetan edo programa berezietan, eta hemen sartua denez, ez dugu aipatzen, edo "Herri Elkargoak salistatu ditu eztakit zenbat laborantza proiektu", ba laborantza proiektu hoiek Euskal Irratietan aipatuak izan dira, prentsaurrekoa Baionan izan da, baina hoietariko proiektuan %80a BaxeNafarroan zen eta horiek azaletik tratatuak izan dira. Hori gero guri da hartzea eta jutea, ba proiektu bakoitzan aurkezpena egiten eta elkarrizketak egiten, ba hori lantzea. Horiek dira irratietan ibiltzeko modu desberdinak, Xiberoko Botzaren kasuan haiek da "errepika", esaten da irratian beti errepikatzen dela, jendea kejatzen da ere, baina entzuten dugularik hemen BFM eta 24 orduzko berri sailen kate hoiek, egun guztietan pasatzen dute ber gauza esaten ere. Beraz, ez dakit argi izan naizen edo ez baina
Xiberoko Botzan errepikatzen dute nahi bezain bat haien gaiak. Hemen saiatzen da ez larrei errepikatzea, zenta goizeko7.30tan pasatzen da berrietan ba, adibidez, "Donapauleko kontseiluko plenuan ateratako angelua" eta gero 8.15tan guk ateratzen dugu, "Bai, gaur pasatu da Donapauleko kontseiluko plenoa", 9tako berrietan berriro eta gero guk berriro 9.30tan pasten dugu elkarrizketa osorik […] egiten da bukaeran. Orduan oreka hori aurkitu behar da eta horrek du egiten gaien aldeko… ez zatiketa baina bai partekatzea eta… 37. Eta esango zenuke gaien hautaketan nolabait desberdintzen dela Irulegiko Irratia Gure Irratitik edo Xiberoko Botzatik? Bai. Bai, bai. Hori uste dut. Xiberuarekiko daukagu hurbiltasun gehio ingurumena halako dugulakotz. Laborantzako gai pila bat aipatzen dute Xiberoko Botzan eta guk ere. Hemen daukagu Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Departamenduko Laborantza Ganbara, bi estruktura nagusienak. Beraz bai, hurbiltasun hori izanki, egitura hoiekin, ba gai inportanteak dira. Xiberuan industria pixkat gehio dago, beraz, gai industrial, ekonomikoki industrialaruntz gehio daukate, beraz, holako gaiak, bai. Gero Xiberuko Botzan ba, bai, berdintsu gaude baserri mundu eta inguru horrekiko. Kostaldean daukate haiek egitura guztiak, elkargoko egitura edo hirugarren sektoreko egitura nagusiak han daude. Sindikatuak, adibidez, sindikalismoa edo hoiek Euskal Irratiek tratatzen dituzte gehien bat baina kostan daude denak eta mobilizazio guziak eta gauza guziak han daude. Gero, gauza da hori, Xiberoko Botzak egiten duna eta guk egiten eztuguna egiten dira, nola gai batzuk hurbilarazi Xiberuruntz. Hori ainitz maite dut nola egiten duten. Hori hemen saiatua naiz ere aipatzen ba "Frantzian gertatzen da eztakit zer", ba Frantziako gai horrek nola ikutzen ahal duen xiberotar bat eta Xiberuan nola tratatzen ahal den. Ba Frantzian ateratako gaiak ikutuak daude. Baionan atzo… larunbatean zegoen manifa presoen alde. Guk hemen… ezta tratatu, Euskal Irratietan aipatua izan da eta beste baina Irulegiko Irratia ez dugu gauza berezirik egin. Xiberoko Botzan egin dute elkarrizketa bat, xiberotar batekin, manifako deia zabaltzen zun, esplikatzen eta beste nahiz eta Euskal Irratietan "Goiz Berriko" gonbita eta beste, ba hori adibidez. Hori bezala, guk ere balio zuen hemen egitea ba Baxe-Nafarroan preso izan den batekin oroitarazi edo holako gauza batzuk eztitugunak bortxaz egiten, gai inportantak direnez eta Euskal Irratietan aipatuak direnez, ba hori. Xiberoko Botzak daukana gehio da hori, da euskalkiarekin dira eta hurbiltasun hori. Euskalkiarekin, beraz, edozein gai aipatzeko, ba saiatu behar dute xiberotar batekin eta edozein gai eta gauza, ba saiatuko dute haien aldetik berriro aipatzen. Ta edozer gauza, ba Durangoko Azoka , zuri be ideia bat emateko, baina Durangoko Azoka guk aipatu dugu zabaletara Euskal Irratiaetan ba sartuak "Goiz Berri" batean edo "On Daiziela" saio batean edo beste, baina Xiberoko Botzak Durangoko Azokaz nahi bazun
ba egingo zuen xiberotar artista batekin elkarrizketa esplikatuz Durangoko Azokak ze interes duen, zer den Durangoko Azoka, ia lehen urtean zer juten zena, ulertzen? Pedagogikoagoa esango nuke, edo holako zozer. 38. Eta orduan zein esango zenuke Irulegiko Irratia bidez zabaldu nahi duen mezua edo diskurtsoa? Ez dakit. Ez, ez. Esandakoak ildo horretatik euskara eta lurraldea, hurbiltasuna. 39. Eta bueno ba amaitzeko hau ya da erabat filosofikoa baita, zure ustez zer ekarri dio Irulegiko Irratia Baxe-Nafarroari, Iparraldeari eta oro har Euskal Herriari? Uff, asko. Asko. Irulegiko Irratia bai euskararekiko deia esango nuke zenta esandakoa generazio guziek baina etxe guzietan nire kasuan bezala gurasoek irratia entzuteko ohitura hartuz ba euskararekiko arroztasun hori apurtu nahiz eta gune batzutan tarnsmismoa apurtu edo beste nahi dut esan esaten den bezala nik ez dakit gurasoek ez didate erakutsi euskara baina amatsi eta aitatxik badakite euskara beraz ba hara juterakoan II entzuten dugu II nahi dut esan BNan markatutako irrati bat da ba Euskal Irratiek ekarri diena da BNko berriginitza eta informazioa eta hori zabaltzea eta jakitea hemen zer gertatzen den eta EH mailan ba, eztakit, eztakit, filosofikoegia. 40. Mahai gaineratuta etorkizuneko erronkarik? Mahaigaineratuta komunikazioa lantzea, nahi dut esan, gure barne komunikazioa, gure aurpegia hobeto erakustea kanpoari. Komunikazio aldetik, nahi dut esan, France Bleu Irratiari konparatuko dugu baina gaur egun internet eta gauza guztietan gaudenez, ba elkarrizketa bat egiten dugu eta argazki bat ateratzen dugu. Ba nire estudioan elkarrizketa eitut eta argazkia harzteut, baina ezin. Nire estudioa ez da dekorazioa dela terrible baina nire paretan daukat, hor, kartel bat behi batekin eta gero daukat agenda erraldoi bat gauzak jarrita, ba tipoa jarriko dut horren atzean eta horren atzean hartuko dut argazkiz, ez. Behar dugu gela bat ukan behintzat non dagoen Irulegiko Irratia idatzita hor haundiz gauza polit bat eta tipoa hor atzean agertzea argazkiz, holako gauzak. Komunikazioa kanpora juterakoan ere, ba egiten dugularik zuzenezko bat ba gu ez egoteko hor ez mahai batekin eta gure mikrofonoarekin. Igual jartzea hor hiruzpalau banderatxo hoiek non idatzia den Irulegiko Irratia eta hoiek aurrean jartzea. Batzutan esaten da, ezta erronkak aipatzen direla, baina erronketan da orain arte bezala Baxe-Nafarroanan entzuna dagoen… nahi dut esan, Irulegiko Irratia da Baxe-Nafarroan gehienik entzuna den irratia, hizkuntz guziak nahastuta e, frantsesa eta euskaldunak kontutan harturik eta da gehiena entzuna den irratia, hor ez dauka konkurrentziarik. Ba esaten nizuna lehengoa Mendililia bezala agertzen bada ba a!
Baina momentuz gara eta helburua eta gerora etorrita ba hori da, da jarraitzea beti etxe guztietan entzuna izatea eta… entzuna izatea, hori da helburua zenta entzulerik ez badugu ez du balio lanean aritzea. | science |
addi-068b2b721bb1 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59337 | Ostiral Santuko Akordioek hedabideetan izandako trataera | García Martikorena, Mikel | 2023-01-17 | "Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera"
1. Sarrera Europa XX. mendean definitu beharko balitz, biolentziak bere aparteko lekua izango luke. Izan ere, kontinentea guda eta gatazka ezberdinen eszenatoki izan zen pasaden mendean, hamaika iraultza, gatazka eta guda eman baitziren. Irlandan, kontinentearen barnean egon ez arren, joera berdina eman zen. 1919ko independentzia gudarekin hasi eta 1998an Ipar Irlandako The Troublesen amaierara arte irlako biztanleria gatazkan murgildurik bizi izan zen. 1998an ematen zaio irlako iparraldean elkar bizi ziren bi komunitateen, Katolikoen eta Protestanteen, arteko gatazkari amaiera Ostiral Santuko Bake Akordioen hitzarmenarekin. Akordio hauek prentsan izan zuten trataera da Gradu Amaierako Lan honen egitekoa. Horretarako ABC, Egin, The Guardian eta Irish Independent hedabideek apirilaren 3tik 18ra argitaratutako egunkariak aztertu dira erpin ezberdinetatik; hala nola, akordioekiko jarrera, protagonisten rola, ondorio ekonomikoak edo akordioen atribuzioa. Ikerketaren helburua akordioei eman zitzaien trataera ezagutzea da, bai nazioartean, baita Erresuma Batuan zein Irlandako Errepublikan ere. Egunkari jakin hauen aukeraketarekin lortu nahi izan dena da ikuspegi orokor bat lortzea, ideologia eta xedetalde ezberdinak baitituzte. 2. Hipotesiak eta helburuak 2.1. Hipotesiak • Egunkari guztiak bake akordioen alde agertuko dira. • Protagonistak, norbanakoak direnean, gizon helduak izango dira. • Egin izango da bakarra emakumeen papera nabarmenduko duena. • ABCk garrantzi nabarmena emango die Sinn Fein eta Irlandako Errepublikari bake akordioaren aurrerapenen esleipenean. • Bake akordioa justifikatzeko, ondorio ekonomiko positiboak azpimarratuko dira. Eginen kasuan, halaber, bere izaera politiko-ekonomiko ezkertiarra dela-eta, ez die halako garrantzirik emango ondorio ekonomikoei. Horren beharrean, bizikidetasunak dituen onuretan jarriko du fokoa. • Akordioen esleipena ABCn eta Eginen antzekoa izango da, baina Irish Independent eta The Guardianen kasuan ezberdintasun argiak topatuko dira. • The Guardian izango da terrorismoarekin lotutako kazetaritza pieza gehien izango dituena. 2.2. Helburuak Lan honen helburua nagusia eremu geografiko eta testuinguru sozial ezberdinetan ezarrita dauden lau hedabidek Irlandako Ostiral Santuko Bake Akordioak nola jorratu zituzten ezagutzea da. Komunikabide hauen trataera orokorra jakin ahal izateko, aurretik zenbait helburu zehatzago bete behar dira. Hauen emaitzak esku artean izandakoan, garaian gaiarekiko egon zen ikuspegi globala lortzea da azken xedea.
Xede nagusia lortze aldera, Gradu Amaierako Lan honen helburuen artean hurrengoak daude: 1. Lau hedabideen jarrera akordioekiko ezagutzea. Hau da, alde edo kontra dauden. 2. Komunitate Katoliko eta Protestantearen arteko bizikidetasuna posible den edo ez komunikabideentzat. 3. Bake Akordioen protagonismoa eta hauek aurrera eramateko rola nori esleitzen dion hedabide bakoitzak ezagutzea. 4. Hedabideek Ostiral Santuko Bake Akordioek ondorio ekonomiko positiborik ekarriko zuen ustea zuten jakitea. Azkenik, behin hedabide bakoitzean gaiari eman zitzaion trataera ezagututa, haien arteko ezberdintasunak baloratuko dira. Honen helburua da testuinguru eta ideologia ezberdinak kontuan izanda Ostiral Santuko Bake Akordioen trataeran ezberdintasun handirik egon zen edo ez jakitea.
3. Testuinguru sozio-politikoa Irlandako Ostiral Santuko Bake Akordioek amaiera eman zioten 30 urtez irlako iparraldean bizitako gatazkari. Izan ere, 1998ko apirilaren 10a hartzen dute historialariek The Troubles ezizenarekin ezagututako gatazkaren amaieratzat, 3636 hildako eragin zituen komunitateen arteko gatazka (Casanova, J., 2020). Gobernu Britaniarraren eta Irlandarraren arteko akordioa, Ipar Irlandako alderdi politiko gehienen oniritziarekin eman zen.
The Troublesen hasiera 1968ko urriaren 5ean kokatzen den arren, Katolikoen eta Protestanteen arteko gatazkak 1920ko hamarkadan ditu bere sustraiak, Irlandako Errepublikaren independentzia lortu zenean. Izan ere, Ipar Irlandako gizartea ezberdina zen oso Errepublika osatzen duten konderriekin alderatuz gero. 3.1. Katolikoak eta Protestanteak: bi komunitate aurrez aurre Ipar Irlandako gatazkaren oinarrizko elementua erlijioa da. Irlandako Errepublika Erresuma Batutik atera zenean bere independentzia aldarrikatuz 1921ean, Errepublika berria osatzen zuten biztanleriaren gehiengoa Katolikoa zen. Ulsterrean edo Ipar Irlandan, baina, biztanleriaren bi heren Protestanteak ziren, Ingelesak bezala. Hori dela-eta, Erresuma Batuaren barnean mantentzea erabaki zuten, Londresekin Dublinekin baino harreman estuagoa baitzuten. Banaketa honen adibide dira Belfasten industria garatu zenean Liverpoolekin eta Glasgowekin zituela harreman ekonomiko gehienak eta ez Dublin edo Corkekin. Protestanteak populazioaren gehiengoa izan arren, Katolikoek gutxiengo handi bat eratzen zuten, biztanleriaren herena osatuz. Bi komunitateen arteko bizikidetasuna ez zen inoiz oparoa izan. Baina, momentu hartatik, guztiz banandu ziren. Alde batetik, komunitate protestantea unionista zen; hau da, Irlanda batu bakar bat defendatzen zuten Erresuma Batuaren baitan. Errepublikak bere independentzia lortu ostean, iparraldeko konderriak Westminsterrek esandakoaren menpe mantentzearen alde egin zuten. Bestetik, Katolikoek hegoaldeko nahiekin bat egiten zuten, hau da, Irlanda batu baten alde zeuden Erresuma Batutik at. Hori dela-eta, Ipar Irlanda estatu ez-legitimotzat hartzen zuten. Ezberdintasun hau, baina, ez zen soilik norbanakoen arteko harremanetan nabaritzen. Gizarte osoan nabaria zen komunitate protestantearen nagusitasuna.
Politikatik hasi eta enpresa publiko zein pribatuetan Katolikoak bigarren mailako biztanletzat jotzen ziren. Politika mugiezina zen, Unionistek (Protestanteak) irabazten zituzten boza gehienak. Sir James Craigek, Ulsterreko lehen presidentea, 1921etik 40ra egon zen, eta hirugarrena, Sir Basil Brooke, hogei urtez egon zen boterean. Lan publikoetan, eta bereziki goi karguetan, politikan zegoen jarraikortasuna mantentzen zen, ez baitzegoen ia Katolikorik. Enpresa handietan, Belfasteko ontziolatan esaterako, Katolikoen purgak egoten ziren komunitateen arteko gatazkak zeudenean. Banaketa hau ez zen soilik helduen artean gertatzen; haurrak zirenetik bi komunitateek bizi ezberdinak zituzten, eskoletan ez baitzegoen integrazio erlijiosorik. ( McKittrick, D. eta McVea, D., 2012)
3.2. Gatazkaren hasiera: biolentziaren lehen pausoak 1920an, Erresuma Batuak lege bat onartu zuen non bi Irlandak banatzen ziren. Honek konfrontazioa eragin zuen bi komunitateen artean, eta kontuan izanda Irlanda guda zibil batean murgildurik zegoela, biolentziak gora egin zuen bortizki. Lehenengo bi urte haietan, 428 pertsona erail ziren, horietatik bi heren Katolikoak. Horrelako datuak ez ziren errepikatu 1969ko abuztura arte. Konfrontazioan oinarritutako politikak ezarri ziren Ipar Irlanda berri hartan, lubaki-guda eratuz, non mugimendurik ez zegoen ez Unionistengandik ezta Nazionalistengandik ere. Hamarkadetan zehar iraun zuen egoera honek. (McKittrick, D. eta McVea, D., 2012)
In pass hartan mantendu ziren gauzak 1968ko urrira arte. Garai hura gizartea aldatzeko joerek markatu zuten; hala nola, Pariseko maiatza, Pragako udaberria edo Amerikako Estatu Batuetako eskubide zibilen mugimendua. Azken mugimendu sozial hartatik hartu zuten inspirazioa Ulsterreko Katolikoek diskriminazioari aurre egiteko. 1968ko urriaren 5ean, Derryn, manifestazio bat antolatu zen Gobernuak aurrera zeraman etxebizitza-politikaren aurka, haien ustetan diskriminatzailea baitzen, Protestanteei errazago ematen baitzitzaien etxeak Katolikoei baino. Etxe bat edukitzea ez zen soilik garrantzitsua etxea beragatik, baizik eta, bozkatu ahal izateko, etxe baten jabea izatea beharrezkoa baitzen. Egun bat lehenago, urriak 4, Ipar Irlandako Gobernuak manifestazioa debekatu zuen, baina Katolikoek aurrera jarraitu zuten berarekin. RUCek, Ipar Irlandako polizia militarrak, manifestazioa desegiten saiatu zen. Horretarako, urkanoiak erabili ziren, hamaika zauritu utziz. Hor hasi ziren The Troubles. (McLaughlin, D. et al, 2018)
Gatazken hasiera hartan, 1969ko abuztuan gertaturiko Bogsideko bataila nabarmentzekoa da, horren ondorioz sortu baitzen new Irish Republican Army. Katolikoen arabera, poliziak haien aurka jarduten zuen. Hortaz, ez zuten nahi indar Protestanteak haien auzoetan sartzea. Eskari honekin antolatu zituen eskubideen aldeko mugimenduak zenbait manifestazio. Baina, manifestazio hauek bi komunitateen arteko gatazka areagotu zuen. Alde bateko zein besteko etxeak erre ziren eta 8 hildako egon ziren Belfasteko Ardoyne auzoan. 1800 familiek haien etxeak utzi behar izan zituzten. Haietatik 1500 Katolikoak ziren. Hortik aurrera, gaur egunera arte mantendu izan diren barrikadak eta hesiak jarri ziren komunitateak banatu eta haien arteko liskarrak ekiditeko. (McKittrick, D. eta McVea, D., 2012) 3.3. The Troubles Honek guztiak odolez busti zuen Irlandako iparraldea 30 urtez. Milaka pertsona hil ziren Protestanteen eta Katolikoen arteko liskarretan. Torturak eta epaiketarik gabeko espetxeratzeak ohiko bihurtu ziren. 1971ko lehen sei hilabetetan, adibidez, 2400 pertsona atxilotuak izan ziren. Urte hartan, 170 hildako utzi zituzten Gatazkek, erdia herritar katolikoak zirelarik (McKittrick, D. eta McVea, D., 2012). Bi komunitateetan talde
1972ko urtarrilaren 30ean 15000 nazionalista Derryko kaleetan zehar batu ziren manifestazioak legetik kanpo aitortzen zituen lege baten aurka egiteko. Erresuma Batuko armada eta unionistak manifestarien aurka egin zuten, bi aldeen kideen arteko liskarrak eratuz. Gaur egungo informazioei esker jakin denez, 21 soldaduk manifestarien aurka egin zuten tiro; hamahiru manifestari hil ziren egun hartan armada britaniarraren esku. Gertakizun hark IRAren aldeko eta Protestanteen eta Erresuma Batuaren aurkako sentimenduak handitzea eragin zuen nazionalisten artean. (Blakemore, E., 2022)
Ipar Irlandan bakea 1998ra arte lortu ez zen arren, The Troubles iraun zuten bitartean hau lortzeko ekimenak eraman ziren aurrera. Haietatik garrantzitsuena eta 1998ko akordioekin antzekotasun handien zuena 1973an eman zen Sunningdaleko Akordioa da. Akordio honek Asanblada berria ekarri zuen Ipar Irlandara, 72an desegin baitzen aurrekoa eta Erresuma Batuak zeukan boterea momentu hartan. Gobernu berrian bi aldeetako politikariak, unionistak eta nazionalistak egon beharko ziren, Kristauek bizi zuten bigarren mailako trataera harekin bukatzeko asmoz. Akordioak urtebete iraun zuen soilik, Erresuma Batuko parlamentuan zeuden Ipar Irlandako hamabi diputatutik hamaikak haren aurka agertu zirelako. Horren ondorioz, bertan behera gelditu zen Sunningdaleko Akordioa. (McKittrick, D. eta McVea, D., 2012)
Sunningdaleko Akordioaren porrotak talde terroristen ekintzak aurrera jarraitzea eragin zuen. 1985ean, IRAk buruzagi britaniarren aurka egindako atentatu bat zela medio, Erresuma Batuak eta Irlandako Errepublikak Anglo-Irish akordioa sinatu zuten. Herrialdeen arteko harremanak hobetu eta Irlanda bateratu baten aukera zabaltzea ziren akordioaren xedeak, baina ez zen gustukoa izan ez nazionalistentzat ezta unionistentzat ere. (Blokemore, E., 2022)
Horrela hasi zuen Ipar Irlandako biztanleriak 1990ko hamarkada. Gobernuen aldetik bakearen aldeko ekintzak egon bazeuden arren, Ipar Irlandako herritarrak polarizaturik mantentzen ziren eta bi komunitateen kideen arteko liskarrak egunean eguneko zerbait ziren. 1968an Derryn jaiotako mugimenduak, berdintasunean erroturiko bizikidetasuna babesten zuenak, bere helburuak betetzeko ahaleginean porrot egin zuen. Edo, agian, ez guztiz. 3.4. Ostiral Santuko Akordioak Ostiral Santuko Akordioak 1998an sinatu ziren arren, horrelako prozesu baketzaile orok bezala, urteak pasa behar izan ziren lehen kontaktutik hitzarmena lortzeraino. Lehen pauso horiek 1993an eman zituen Erresuma Batuko Lehen Ministroa zen John Majorrek. Ipar Irlandan bakearen alde egindako deklarazio eta nahiek bidea zabaldu zuten prozesu baketzaile bati. Halere, historikoki ezin da esan biolentziaren bukaera 1997a baino lehen heldu zenik. Urte hartan IRAk su-etena ezarri zuen eta Ulsterreko alderdiek, George Mitchell senatari amerikarraren gidaritzapean, elkarrizketak eraman zituzten aurrera herrialdea bakean zegoela. (Blokemore, E., 2022) Irlandako Errepublikaren eta Erresuma Batuko Gobernuen rola garrantzitsua izan zen oso bakeelkarrizketa hauetan.
Ipar Irlandarako eskuordetza gobernu bat eratzea zen akordioaren helburua. Bertan, nazionalistek eta unionistek boterea partekatuko zuten. Gainera, hitzartu zen Ipar Irlandako eta Irlandako Errepublikaren gehiengoak nahi izanez gero, Ulsterrak Erresuma Batutik independentzia lortu zezakeela eta Errepublikarekin bat egin estatu berri batean. (Northern Ireland Assembly)
Akordioa hainbat printzipiotan dago oinarriturik: Gobernuak eta instituzio publikoek begirune bera izatea bi komunitateekiko; Ipar Irlandako Konstituziopeko estatua errespetatzea; Ipar Irlandako biztanleek britaniar edo irlandes bezala identifikatzeko, eta hala baieztatzea bi herrialdeetako administrazioek, jaiotza eskubidea izatea eta Erresuma Batuko zein Irlandako Errepublikako herritartasuna izatea. Gainera, konpromisuak hartu ziren segurtasunaren, poliziaren, atxilotuen eta armagabetzeen esparruetan.
Ostiral Santuko Akordioek hiru egitura politiko berri ezarri zituen. Lehenak, Ipar Irlandako Asanblada eta Exekutiboa osatzen du. Bertan, legeak ezarri eta erabakiak hartuko dira egunerokotasunari lotuak. Bigarrenak, Ipar-Hego instituzioak hartzen ditu bere baitan, Ipar-Hego Ministro Kontseilua eta Ipar-Hego errendimendu kabineteak. Instituzio hauen helburua da bi Irlanden arteko kooperazioa sustatzea. Hirugarren egituraren xedea da Erresuma Batuaren eta Irlandako Errepublikaren arteko kooperazioa eta harremanak sustatzea. Horretarako, Ekialde-Mendebalde instituzioak eratu ziren: British-Irish Kontseilua eta British-Irish Gobernu arteko Konferentziak. (Gov.uk)
Arestian aipatu bezala, Amerikako Estatu Batuak (George Mitchellen figurarekin), Erresuma Batuak eta Irlandako Errepublikak rol nabaria jokatu zuten hitzarmena lortzeko elkarrizketetan. Halere, Ipar Irlandako bi alderdi nabarmendu behar dira elkarrizketetan, Ipar Irlandako bozkatuenak baitziren, eta, hortaz, Ulsterraren nahiak definitzen zituztenak. Hauek bakea nahi izatea eta akordioaren alde egitea ezinbestekoa zen, bestela Sunningdale bezala bukatu zezakeen akordioa. Bi alderdi hauek ziren: Ulster Unionist Party eta Social Democratic and Labour Party. Lehenak, David Trimble zuen buruzagi, eta, bigarrenak, John Hume. Bake akordioetan izandako paperagatik, 1998ko Bakearen Nobel Saria irabazi zuten biek. Beste zenbait alderdik hartu zuten parte baita elkarrizketetan ere. Hala nola, Sinn Féin edo Progressive Unionist Party. (Northern Ireland Assembly) Ostiral Santuko akordioak 1998ko maiatzaren 22an izan ziren onartuak erreferendum bidez mugaren bi aldeetan; 1999ko abenduaren 2an jarri ziren martxan behin betiko. Komunitateen arteko liskarrak eta gatazkak denboran zehar mantendu ziren arren, geroz eta gutxiago izan dira, bizikidetasuna eta kooperazioak irabaziz. 4. Metodologia 4.1. Metodoak Gradu Amaierako Lan honetan, Britania Handiaren, Ipar Irlandaren eta Irlandako Errepublikaren artean sinatutako Ostiral Santuko Akordioen analisi historikoa egingo da alde batetik. Bestetik, gertakizunaren inguruan lau egunkarik (The Guardian, Irish Independent, ABC eta Egin) argitaratutako eduki informatibo zein iritzizkoak ikertuko dira hainbat metodo (eduki analisia eta interpretazio-markoen metodoa) eta iker-alor ezberdinen bitartez (protagonistak, interpretazio-markoak eta genero periodistikoak). Ikerketaren oinarria egunkarien analisiaren ostean lortutako datu kuantitatiboak izango dira. Hauek abiapuntutzat izanda, interpretazio-markoen eraikuntzaren inguruan jardungo da. 4.1.1. Eduki analisia Gizakien eguneroko harremanetan, material komunikatzailea eratzen da. Hauek esan edo idazterako orduan, helburuak, jarrerak, iritziak, interpretazioak eta abar adierazten dira. Eduki analisiarekin hauen azterketa bideratu daiteke. (Juaristi, 2003) Ikerketa metodologia hau ez da ageriko edukien deskripzio soila egitera mugatzen, bere
helburuetako bat hori baldin bada ere, ageriko eta ezkutuko edukien inferentzia egiten du baita ere (Zabaleta, 1997) . Honi esker, azterketaren emaitzak ez dira informazioaren azalean geratzen, haratago doaz; ikerketari osotasuna emanez.
Patxi Juaristiren (2003) arabera, eduki analisiaren bitartez, egunkariaren ekoizpenaren parte direnen "intentzio, jarrera eta berezitasunak" ezagutu daitezke eta egunkariaren irakurleen berezitasunak ezagutu. Edozein eduki analisik lau ezaugarri izan behar ditu: - Objektibotasuna: testuen kodifikazio eta azterketa zehatza egin ahal izateko, ikerlariaren subjektibotasuna alde batera utzi behar da. Hau ahalbidetzeko, erregistro kategoriak ahalik eta era zehatzenean definitu behar dira. Sistematizazioa: aztergai diren testuen eta datuen aukeraketa aurretik adierazitako irizpideen arabera egingo da. Gainera, ikerketa osoan zehar berdin jardungo da. Zenbaketa: aztertutako testuetan ikertuak izaten ari diren berezitasunen maiztasunari balio numerikoa eman behar zaio. Izan ere, maiztasunak adieraziko du berezitasun horren garrantzia igorlearentzat. - Ageriko edukia: eduki analisiak testuetan dagoena hartzen du oinarritzat ikerketa egiteko; hortaz, presentzia adierazten da. Halaber, eduki batzuen presentzia adierazteaz gain, edukian egon daitezkeen gabeziak plazaratzeko balio dezake. Ikerketa honetan eduki analisiaren papera. Eduki analisiaren bidez testu periodistikoen zenbait ezaugarri eta alderdi aztertuko dira Gradu Amaierako Lan honetan. Besteak beste, protagonistak, eduki mota, iturri mota edo informazioa emateko era aztertuko dira teknika honen bitartez. 4.1.2. Interpretazio-markoen metodoa edo framing-a Berria testu edo ikus-entzunezko eraikuntza bat da, zeinek mezuaren eraginpean dauden hartzaileentzako interpretazio-esparru bat eskainiko duen. Interpretazio-markoez mintzo gara kazetariak gertakariaren esparru jakin batzuk aukeratzen dituelako beste batzuen gainetik jarriz, arazoa definitzen eta baloratzen, arrazoiak zehazten eta arazoari irtenbidea eskainiz. (Ardèvol, 2015; Entman, 1993) Framing-a gaia edo gertakizuna deskribatu eta plazaratzeko era da. Izan ere, interpretazio-markoak identifikatzerakoan, ez da berriak ematen duen informazioan erreparatu behar, baizik eta honen barnean txertaturik egon daitezkeen ezaugarri konnotatiboetan (Mercado eta Sánchez, 2013). Hainbat ikerlarik, adibidez Entmanek (1993), haien lanetan framing-ak bi talde nagusitan banatzen dituzte: "norbanakoen frame-ak" eta "hedabideen frame-ak". Lehenengoa, informazioa jaso duen pertsonak bere buruan sortu dituen ideiak dira, geroago beste informazio piezak identifikatzeko eta sailkatzeko erabiliko dituena. Hedabideek eratutako interpretazio-markoak aldiz, kazetaritza testuetan errealitatearen alderdi batzuk beste batzuen gainetik jartzean sortzen dira.
Hamaika interpretazio-marko daude eta ikerlari bakoitzak ikerketarentzat komenigarrienak zaizkionak erabili ditzake. Halere, interpretazio-markoen inguruko ikerlariek zenbait frame zehatz eta erabilgarri proposatu dituzte urteetan zehar. Horietatik
esanguratsuena Sometko eta Valkenburgen (2003) ekarpena dago. Ikerlari hauek, bost interpretazio-marko nagusi proposatu zituzten haien ikerketarako, eta hainbatek haien lanerako hartu izan dituzte. Hauek dira: ardura atribuzioa, gatazka, giza interesa, ondorio ekonomikoak eta moralitatea.
Proposamen hauek erabilgarriak izan daitezkeen arren, ikerketa lan sakon bat egiteko aproposagoa da gaira zehazki bideratuta egongo diren markoak erabiltzea. Izan ere, informazioa eskuragarri bihurtzeko era bakarra, mezua ulertzea ahalbidetuko duen interpretazio marko bat sortzea da. (Ardèvol, 2015) Hortaz, kazetaritza testu orok bere interpretazio-marko propioak izango ditu.
Interpretazio-markoak edo frame-ak eratzerako orduan eragina hiru iturri ezberdinetatik dator. Aurrena, kazetariek informazioa ulerterraza egiteko eratzen dituztenak daude; hau kazetariaren ideologiak, lan egiteko erak edota informazioarekiko duen jarrerak eragin dezake. Bigarrenik, hedabidearen lan egiteko era dago. Bertan, ildo ideologikoa egongo litzateke. Azkenik, hedabidetik at dauden aktoreek eragindakoak daude, alderdi politikoak edo erakundeak, esaterako. Hau gertatzen da, batez ere, kazetariek informazioa lantzen ez dutenean eta hitzez hitz protagonistak esandakoa argitaratzen dutenean albiste bezala. (Scheufele, 1999) Ikerketa honetan interpretazio-markoen erabilera. Gradu Amaireko Lan honen gaia Irlandetako Ostiral Santuko Bake Akordioak eta haien trataera medioetan izanik, hedabide ezberdinek gaiaren inguruan eratu zituzten interpretazio-markoek garrantzi handia hartzen dute. Ikusi denez, framing-ari esker hedabideek haien ideiak plazaratzen dituzte, haien ildo ideologikoarekin bat egiten duten gertakizunetan fokua jarriz eta besteak alde batera utziz. Joera hau are eta nabariagoa da gatazka politiko batean, bi aldeetako bati protagonismo handiagoa emanez eta bere gatazkarekiko jarrera azpimarratuz.
Gauzak horrela, ikerketa honetan gatazka politiko-sozial honetan eragina izan zuten eta bi Irlandetako gizarteak egun haietan banandu zituzten jarrerak aztertuko dira. Hauek, Ostiral Santuko Akordioekiko eta hauen ondorioekiko hedabideek eta eragile sozialek izandako jarreren inguruan izango dira. - Bake akordioekiko jarrera: Nazioartetik bake akordio bat gehienetan positibotzat hartzen den arren, herrialde barruan ez da beti horrela jasotzen. Izan ere, hainbat hamarkaden ostean bi aldeek pairatutako sufrimendu dena sinadura batzuetan amaitzea ez da guztientzat nahikoa izaten. Normalean alde batentzako gutxi da besteak eman behar duena, eta alderantziz. Irlanden kasuan, akordioak baieztatzeko biztanleek erreferendum batean bozkatu behar zutenez bi aldeetako jarrerak hedabide ezberdinetan agertzea normala zen. - Bizikidetasuna: Kristauen eta protestanteen arteko harremana gatazkatsua izan da beti Ipar Irlandan, komunitate bakoitza bere bizitza bestea gabe eginez. Akordioen helburuetako bat muga horiek gainditzea zen, Ipar Irlandako biztanleria osoa errespetatuz eta batuz. Joko-lege aldaketa honek aldeko eta kontrako erantzunak izan zituen, batez ere unionistengandik, boterea eta abantailak galtzearen beldur zirelarik.
- Atribuzioa: Edozein bake akordioetan hamaika aktorek hartzen dute parte, eta bakoitzak bere ekarpenak egiten ditu. Akordio hauek, gehienetan, ekarpen hauen eztabaiden ondoriozko batuketa bat izaten da. Halere, hedabide bakoitzaren ildo ideologikoaren arabera bake prozesuko aktore batzuei edo besteei emango zaizkie akordioen lorpenaren atribuzioa, besteek egindako ekarpenak alde batera utzita eta garrantzia kenduz. - Ondorio ekonomikoak: Ostiral Santuko Bake Akordioen osteko gizartearen berregituratzeak zenbait aldaketa ekarri zituen berarekin. Haien artean Irlanden arteko gatazkaren amaierak eta terrorismoarekin bukatzeak ekarri zitekeen ondorio ekonomikoak. Hortaz gain, katolikoak Ipar Irlandako ekonomian txertatzeak ondorio ekarriko zituen berarekin, batzuentzat positiboak eta beste batzuentzat negatiboak. 4.2. Unibertsoak 4.2.1. Hedabideen unibertsoa Ikerketa honetan, gaia eta bere testuingurua kontuan izanik bi multzotan banandu dira ikertuko diren egunkariak. Alde batetik, bake akordioetan interes zuzena zuten bi estatuen hedabideak egongo dira; hau da, Britania Handikoak eta Irlandako Errepublikarenak. Bestetik, gure eremu geografikora gerturatzeko eta testuingurua antzekoa zenez (ezberdintasunak zeuden arren), Espainiar Estatuko (Madrilen argitaratuak batez ere) eta Euskal Herriko hedabideak hartuko dira kontuan.
Egunkaritzat hartuko dira egunero edo astean sei aldiz plazaratzen diren argitalpenak. Ostiral Santuko Akordioak eman ziren momentuan, gaur egun mantentzen den maiztasuna ematen zen; hori dela-eta, aurreko definizioa balizkoa da Gradu Amaierako Lan honetarako. 4.2.2. Edukien unibertsoa Edukien unibertsoari dagokionez, paperean argitaratutako eduki oro hartuko dira kontuan ikerketa egiteko. Hau da, egunkarietako orrialde guztiak begiratuko dira Ostiral Santuko Akordioekin zerikusia duten albisteak bilatu eta ikerketan erabiltzeko.
Denboraren unibertsoari dagokionez, Ostiral Santuk Akordioak 1998ko apirilaren 10ean sinatu zirenez, 10a eta 11a T0tzat hartuko dira. Lana egiteko, aurreko zazpi egunak eta ondorengo zazpiak hartuko dira. Hortaz, denboraren unibertsoa 1998ko apirilaren 3tik 1998ko apirilaren 18ra artekoa izango da. 4.3. Laginak 4.3.1. Hedabideen lagina Arestian azaldu bezala, ikerketa honetan erabiliko diren hedabideak bi bloketan banandu daitezke lurraldetasunaren arabera. Alde batetik, Irlanden arteko bake akordioak eragin zuzena duten bi herrialde daude: Irlandako Errepublika eta Britania Handia. Bestetik, Espainiar estatua eta Euskal Herria daude. Azken hauen hedabideen trataera interesgarria da; izan ere, garai hartako testuinguru sozial eta politikoak antzekotasunak ditu ETAren izatea zela-eta.
Lurraldetasun hau galdu gabe, hedabideak aukeratzeko orduan haien ildo ideologikoa hartuko da kontuan. Bloke bakoitzeko hedabideak haien artean ezberdintasun
ideologikoak izango dituzte. Hau da, bat kontserbadorea izatea eta bestea aurrerakoiagoa edo ezkertiarragoa. Laginerako aukeratutako egunkariak, ildo ideologikoak eta beraien jaiotze eta amaiera/itxiera datak hurrengo hauek dira: Egin (1977-1998); ezkertiarra eta independentista (Caminos, Armentia eta Marín; 2013) - ABC -Madrileko edizioa- (1903-gaur egun); kontserbadore eta katolikoa (Pizarroso; 2010). - The Guardian (1821-gaur egun); ezkertiarra eta liberala. (Tsang, 2018) - Irish Independent (1905-gaur egun); kontserbadorea eta katolikoa. (McGarry, 2002) 4.3.2. Egun eta eduki lagina Aurreko puntuetan azaldu den bezala 1998ko apirilaren 3tik 1998ko apirilaren 18ra arte argitaratutako egunkariak hartuko dira kontuan. Alabaina, aztertutako egunkari denek ez zituzten argitalpenak plazaratu denbora tarte osoan zehar, batzuk igandetan argitalpenik ez baitzuten.
Adibidez, iritzi artikulu batean politikariek izandako papera analizatzen da. Baina, bukaeran, etorkizunean gazteei eskoletan Ipar Irlandan gertatutakoa ondo azaldu behar zaiela esaten da, egoera berriz ez errepikatzeko eta bakea mantentzeko. Kasu honetan, lehenengo eduki-unitatea politika den arren, beste bat topa daiteke: hezkuntza. Horrelako kasuetan biak hartuko dira kontuan. 4.5. Fidagarritasuna eta baliotasuna 4.5.1. Fidagarritasuna Edozein ikerketa metodok eta erabilitako neurketa-prozedurak fidagarritasuna izan behar du. Funtsezko kontzeptu honek esan nahi du ikerketa edo neurketa bera
errepikatuko balitz, emaitza berdinak edo berdintsuak lortuko liratekeela. Beraz, ondoriozta liteke aplikatutako metodologia hori fidagarria dela (Zabaleta Urkiola, 1997). Bi fidagarritasun mota bereizten dira: kanpo eta barne fidagarritasuna. Lehenean, bi denbora-une desberdinetan (t1 eta t2), eduki osoaren lagin bat neurtzen da eta, emaitza berdinak eta kontsistenteak lortzen badira, orduan esan daiteke metodo edo neurketatresna horrek kanpo fidagarritasuna duela. Bigarrenean, denbora berean edo bertsuan (t1) egiten da neurketa edo kodetzea, baina unibertso bereko bi subjektu-lagini aplikatzen zaie, eta bi lagin hauen emaitzak berdinak edo berdintsuak badira, orduan esan daiteke neurketa-tresna horrek barne fidagarritasuna duela eta, beraz, emaitzak fidagarriak direla. Barne fidagarritasunaren bariante bat izaten da unibertso beraren lagina bi edo hiru kodelari independentek kodetzea eta kodelarien arteko adostasun maila egiaztatzea. Argibide modura, kontsideratzen da %90etik gorako fidagarritasuna edo erabakiadostasuna egon behar dela kodelarien artean, metodo bat fidagarria dela adierazteko (Wimmer, R. eta Dominick, J., 2010). 4.5.2. Froga pilotua eta kodelarien arteko fidagarritasuna Ostiral Santuko Akordioen inguruko ikerketa honetan, metodologia fidagarria den ebaluatzeko froga pilotu bat egin da. Horretarako, aurreneko pausua kategoria sistema espezifikoak prestatu dira haien lanerako definizioekin. Definizio hauek Gradu Amaierako Lanaren tutorearekin berrikusi ostean, kazetaritza piezen laginketaren froga pilotua egin da.
Froga honetan hiru kodelarik hartu dute parte: lan honen egileak eta beste bi kodelari independente. Guztiek lau pieza kodetu behar izan dituzte eta hau egin ostean, emaitzak konparatu dira. Emaitzak parekoak izan dira oso, %96ko adostasuna lortuz; maila akademiko egokia dena eta metodologiaren fidagarritasuna adieraziz.
Normala den bezala, lehenengo froga honek balio izan du kodetze fitxak izan zitekeen arazoei (erantzuteko aukera gutxi, esaterako) konponbidea emateko, eta lanerako definizioei alde praktikoago baten barruan egokitzeko. 4.6. Kodetze fitxa 4.6.1. ID 4.6.1.1. Zenbakia Aztertuko den kazetaritza pieza bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio metodologia errazte aldera. Ordena egunkarien eta dataren araberakoa izango da. Hortaz, lehenengo ABCrenak joango dira, ondoren Eginenak, The Guardianenak eta, azkenik, Irish Independentenak. Egunkarien barruan ordena kronologikoa izango da. 4.6.1.2. Data Kazetaritza pieza bakoitza argitaratuta doan egunkariaren data idatziko da atal honetan. 4.6.1.3. Egunkaria Zer egunkaritan argitaratu zen pieza bakoitza adierazi beharra dago bere azterketa egin ahal izateko.
4.6.1.4. Hizkuntza Nazio ezberdinetakoak izanik, hizkuntzak paper garrantzitsua joka dezake mezuak komunikatzerako orduan. Gainera, Eginen kasuan argitaratutakoak gazteleraz zein euskaraz idatzitakoak izan daitezke. 4.6.1.5. Atala Identifikazioaren sail honetarako kontuan hartuko da aztertutako pieza egunkariak zein sailetan kokatu duen: ekonomia, nazioartea, kirola, iritzia eta abar. 4.6.2. Kazetaritza ekoizpen ezaugarriak 4.6.2.1. Egilea (kazetaria, erredakzioa, agentzia) Edozein informazio edo iritzi artikuluk bere egilea du, gehienetan kazetari bat. Hala ere, pieza denak ez doaz kazetariaren izenarekin sinatuta. Esaterako, informazio agentzia batetik etorri den informazioa baldin bada eta bere horretan argitaratuz gero, ohikoena da agentzia edo informazio agentziaren izenarekin (EFE, esaterako) sinatzea. Berdina gertatzen da informazio orokor batzuekin, kazetari bakar bati ez zaizkionak esleitzen eta erredakzio osoaren izenpean argitaratzen dena, edo editorialekin, sinatu gabe doazela. Ikerketa honetan, editorialak erredakzioari esleituko zaizkio 4.6.2.2. Sinatuta • Bai • Ez 4.6.2.3. Argazkia eta testua • Testua: Atal honetan sailkatuko dira soilik testua daramaten kazetaritza piezak. Hau da, titulua, azpititulua (ez beharrez) eta corpusa daramaten piezak sartuko dira hemen. • Testua eta argazkia: Atal honetan, aldiz, testua (aurreko puntuan azaldu bezala) eta irudia (argazkia, marrazkia eta abar) bere baitan dituzten kazetaritza produkzioak joango dira. Infografien kasuan, egonez gero, hemen sailkatu beharko dira. • Fotoalbistea: Fotoalbisteari dagokionez, ikerketan atal honen barruan albiste edo iritzi genero bat sailkatzeko, irudia (argazkia edota marrazkia) eta titulua izan ditzake soilik. Corpusa baldin badu, sarrera motz bat izan arren, "Testua eta argazkia" atalean sailkatu beharko da. 4.6.2.4. Informazio mota • Albistea: Albistea informazio generoen oinarrizko kazetaritza unitatea da. Gertakizun baten narrazioa da, normalean garrantzitsuenetik interes orokor gutxiena duen kontaketa eginez. Titulua, azpititulua eta corpusa ditu bere baitan, besteak beste. Guztiz informatiboa den kazetaritza generoa da, hau da, ez du kazetariaren iritzirako lekurik bere baitan. Azken hau izango da ikerketa honetan ezaugarririk erabilgarriena beste genero batzuengandik ezberdintzeko. • Kronika: Albistean gertatzen den bezala, gertaera baten narrazioa egiten da kronikan. Objetibotasuna bilatzen den arren, interpretaziorako lekua dago genero honetan,
albistean ez bezala. Kazetariak jakintzat jotzen ditu gertaeraren datu nagusiak eta kontakizunaren lekukotza zuzena eskaintzera fokuratzen da (Berria estilo liburua). • Erreportajea: Erreportajea informazio (edo interpretazio) genero bat da. Bertan kazetariak gaia era objektiboan eta sakon aztertzen du, eta gehienbat protagonisten aipuak estilo zuzenean daude idatzita. Erreportajean jorratzen diren gertaerak ez dute zertan gaurkotasunarekin zuzenean loturarik izan behar; halere, zerbait berria eskaini behar diote irakurleari; enfoke bat, esaterako. Kazetaria kontatzen diharduen gertaera eta egitateei buruzko epairik eta iritzirik eman gabe idazten du (Berria estilo liburua). • Zutabea: Kazetaren kolaboratzaileek idazten duten iritzi generoa da. Bertan jorratzen den gaia, normalean, gaurkotasunarekin estuki lotuta dago (Berria estilo liburua). • Editoriala: Iritzi generoetako testu mota honetan hedabidearen ildoa azaldu ohi da (Berria estilo liburua). Genero honen ezaugarri nabariena sinatu gabe argitaratzen dela da. • Elkarrizketa: Erreportajeen kasuan gertatzen den moduan, normalean elkarrizketak informazio generoen barruan daude, kazetariak ez baititu elkarrizketatuaren hitzen gaineko komentariorik egiten, kasu horretan interpretazio elkarrizketa baten aurrean egongo ginateke. Elkarrizketa informatiboetan kazetariak elkarrizketatuaren hitzak bere horretan plazaratzen ditu gaurkotasuna eta interes orokorra duen gai baten inguruan (Berria estilo liburua). • Beste bat 4.6.3. Zer (albistearen edukia) 4.6.3.1. Eduki mota • Ekonomia: Albistearen edukia ekonomiaren barnean sailkatuko da ekonomiarekin zuzenean loturik dauden gaiak jorratzen baditu kazetaritza lanak. Hau da, merkatuaren aldaerak, familien gaitasun ekonomikoa, ekintzek eragingo dituzten gastu ekonomikoak edota bakeari esker herrialdearen ekonomiak gora edo behera egingo duela. Hauek normalean egunkarien ekonomia sailean joaten diren arren, ez du beharrez horrela izan behar sailkapena egiteko. • Politika: Edukia politikaren barnean atalkatzen den edo ez definitzea zaila da oso. Izan ere, beste edozein aukera (ekonomia, bakea, manifestazioak…) arrazoi edo ondorio politikoak izan ditzake bere atzean. Hori dela-eta, lan honetan politikaren barnean sailkatuko dira hurrengo gaiak jorratzen badira: nazioarteko harremanak beste herrialdeen gobernuekin, parlamentuko bozketak, presidentziarako edo parlamenturako hauteskundeak, gobernu batek aurrera eramango dituen neurrien zabalkundea (hau da, oraindik aurrera eraman ez direnak), eta oro har, alderdi eta lider politikoen adierazpenak, batez ere aurreko gaien inguruan baldin badira.
• Hezkuntza: Hezkuntzaren barnean atalkatuko dira hezkuntzari zuzenean loturiko gaiak jorratzen badira. Adibidez, albiste batean aurrerantzean Bake Akordio hauek nola lortu diren eskoletan irakastea beharrezkoa izan beharko zela adierazten badu talde politiko batek edo iritzi artikulu batean hezkuntza metodoa aldatu behar dela bi Irlandena parekoa izateko baieztatzen bada, atal honetan sartuko lirateke. • Manifestazioak: Manifestazio bat, "bilera publikoa, normalean eremu irekian eta mugimenduan da. Bilera horretan, bertaratutakoek zerbait eskatzen dute edo zerbaitengatik protesta egiten dute"(RAE). Pieza bat manifestaziotzat hartuko da gai nagusiko gertaera definizio honen barruan sartuz gero. • Bakea: Bakea, biolentziaren bukaera izango da lan honetan. Hortaz, bakean sartuko dira ekintza oro zuzenean biolentziarekin bukatzeko balio dutenak. Adibidez, talde terrorista baten ekintza armatuaren bukaera edo gizarteko talde baten segurtasuna bermatuko duten ekintzak. Ekintza hitza da garrantzitsuena definizio honetan, zeren proposamen politikoak, bakearekin zerikusia duten arren, politika dira. • Terrorismoa: Ikerketa honen sailkapenerako terrorismotzat hartuko dira talde armatuak (IRA, ETA, UDA eta abar) eta haien ekintzak zuzenean jorratzen dituzten kazetaritza idatziak. Talde hauen ekintza armatuen bukaerak, halaber, bakea atalean joango dira. • Beste bat 4.6.4. Protagonistak 4.6.4.1. Protagonista kolektibotasuna • Norbanakoa Gertakizunaren protagonismoa pertsona bakar bati esleitzen zaionean eta ez talde oso bati protagonista norbanako bezala sailkatuko da. Adibidez, "Irlandako presidentearen arabera…" agertzen denean, "Irlandako Errepublikako Gobernuaren arabera…" baino. • Kolektiboa Gertakizunaren protagonismoa erakunde oso bati esleitzen zaionean eta ez pertsona bakar bati sailkatuko da protagonista kolektibo bezala. Hau da, "Irlandako Errepublikako Gobernuaren arabera…" agertzen denean "Irlandako presidentearen arabera…" beharrean kolektibotasun baten aurrean egongo ginateke. Berdin gertatzen da erakunde edo mugimendu sozialekin, bati baino talde osoari esleitzen bazaio eginkizuna kolektibizazio izango da. • Biak Albiste berdinean bi kasuak gertatzen direnean.
4.6.4.2. Rola/funtzioa • Politikoa: Bizitza politikoa eta norbait politikoa den edo ez definitzea zaila izan daitekeenez, ikerketa honetan politikotzat joko dira soilik, esfera politiko altuenean dihardutenak; hau da, erraz alderdi politiko batekin lotu ahal direnak. Adibidez, Sinn Feineko buruzagia, Unionisten alderdiko alkate bat, herrialde bateko presidentea eta abar. Gainera, alderdi politiko osoak kontuan hartuko dira baita ere sailkapen honetan. Hauek aurkitu ahalko dira, alderdi bezala adierazpenak egiten dituztenean, esaterako. • Apaiza: Irlanden arteko gatazkan erlijioak paper garrantzitsua jokatu zuenez, posible da informazio pieza batean baino gehiagotan apaizak edo eliz-gizonak agertzea protagonista bezala. Hauen sailkapena egiteko ez da haien erlijioa kontuan hartuko, bakarrik haien funtzio nagusia hori izatea eta ez politikan aritzea, Ian Pasleyrekin gertatzen dena: apaiza izan arren bere funtzio nagusia Bake Akordioen prozesuan Unionisten buru izatea baitzen. • Erakundeak: Gradu Amaierako Lan honetan protagonistak erakundeen atalean sailkatuko dira erakunde oso bati (UNESCO, NATO eta abar) edo bertako kargu bati protagonismoa esleitzen zaionean. • Herritarra: Herritarren atalar dagokionez, protagonistak herritartzat sailkatuko dira informazioari egiten dioten ekarpena soilik Irlandan, Britania Handian, Espainian edo Euskal Herrian bizitzea baldin bada. Hau da, egiten dituzten ekarpenak haien bizitokian bizitakoen inguruan oinarriturik badaude eta ez haien lanbide edo gizartean duten eraginagatik. • Aditua: Ikerketa lan honetan aditutzat joko dira, albistean, erreportajean edo elkarrizketan jorratzen den gaiaren inguruko ezagutza handia duen pertsona. Adibidez, Bake Akordioek izango duten ondorio ekonomikoen inguruko albiste batean, protagonista ekonomialari bat baldin bada, atal honen barruan sailkatuko litzateke. • Talde terrorista: Talde terroristatzat hartuko dira nazioartean horrela identifikatu ziren taldeak. Adibiderik argienak IRA eta UDA diren arren, aztertutako kazetaritza piezan espresuki terroristatzat hartzen diren taldeez hitz egiten bada sailkapen honen barruan egongo lirateke. • Beste bat 4.6.4.3. Adina • Haurra (-15) • Gaztea (16-29) • Heldua (30-69)
inguruan zuten jarrera. Hau positiboa baldin bada, hau da, akordioen alde argi agertzen badira BAI-n sartuko lirateke, aurka egongo balira EZ-n. Jarrera ez bada ez positiboa ez negatiboa, hau da, bi aldeei garrantzia ematen bazaie pieza informatiboan eta ez bada baten aldeko hauturik egiten, NEUTROA dela esango da. Ez bada bake akordioen inguruko epairik ematen, ezta inoren iritzirik adierazten EZIN-en atalkatuko litzateke. • Bai • Ez • Neutro • Ezin 4.8.2. Bake-akordioaren aldeko jarrera baieztatzen duten hitz edo esaldi gakoak • Honi dagokion zutabean idatzi esaldi gakoak 4.8.3. Bizikidetasunaren alde Irlanden arteko Bake Akordioek bi komunitateen (Kristau Katolikoak eta Protestanteak) arteko bizikidetasunaren aukera zabaldu zuen. Hau da, haien arteko harremanak eraikitzea, espazio komunak eratuz eta bizitza publikoa partekatuz. Kazetaritza piezak aukera honen alde edo kontra agertu daitezke. Beste kasu batzuetan kazetariak neutraltasuna mantenduko du edo, kasu batzuetan, ezingo da jakin zehazki ze jarrera duen bizikidetasunarekiko. • Bai • Ez • Neutro • Ezin 4.8.4. Bizikidetasunaren aldeko jarrera baieztatzen duten hitz edo esaldi gakoak idatzi • Honi dagokion zutabean idatzi esaldi gakoak. 4.8.5. Nori eman atribuzioa Bake Akordio oro iritzi ezberdinak dituzten aldeen arteko eztabaidaren ondorio dira. Aktore ezberdinek hartzen dutenez parte hitzarmenean, hedabideek (eta gizarteak orokorrean) horietako bati ematen dio protagonismo eta garrantzia handien, eztabaiden ondorioz lortuko den akordioaren eraikuntza haiei esleituz.
4.8.6. Jarrera baieztatzen duten hitz edo esaldi gakoak idatzi • Honi dagokion zutabean idatzi esaldi gakoak.
Edukiari dagokionez, ez dago ezberdintasun nabaririk lau hedabideen artean. Eremu geografikoa eta hedabideen publiko potentzialak ezberdinak diren arren, laurek dute politika gai nagusi bezala. Politikari zuzendutako edukien ehunekoa, kasu guztietan %65a baino altuagoa da. ABC da eduki politikoari espazio gehien eskaini ziona kazetaritza piezen %73arekin eta The Guardian, berriz, eduki politikoa gutxien jorratu zuena, argitalpenen %65arekin.
Bakeak, edukiaren gai nagusitzat hartuta, nolabaiteko papera jokatu du hedabideen edukietan, komunikabide denetan edukiaren %12aren inguruan kokatuz. Hala ere, kontuan izanda kazetaritza lanen testuingurua bake akordio batzuk direla, nabarmena da oso bakeak, eduki mota bezala ulertuta, izandako protagonismo gutxia. Politikak izandakoarekin konparatuz gero, batez ere. Politikaz eta bakeaz gain, terrorismoak eta manifestazioek haien lekua izan zuten ABC-n, gutxi izan arren. Lanean aurkeztutako eduki motez gain (ikusi Metodologia) beste esparru batzuk jorratu zituzten Madrilgo hedabidean: demografia eta gatazka. Gatazka bezala kodetu da apirilaren 13an argitaratutako pieza (Eranskina 1). Bertan, Euskal Herrian garaian bizi zen gatazka armatua eta Ipar Irlandan bizitakoa alderatzen dira, eta haien atzean dauden arrazoiak ezberdinak direla baieztatu. Eginen kasuan, politikaz eta bakeaz gain, bestelako edukiak dira nabarmen, lana eratzerakoan kontuan hartu ez zirelako eta ia hamarretik bat direlako. Beste horietatik hiru laurden presoen inguruko kazetaritza lanak dira. Eginen izaera independentista eta ezkertiarra kontuan izanda, zentzuzkoa da presoen inguruko edukiak bere pisua izatea Ipar Irlandako Bake Akordioen testuinguruan. Aipatzekoa da baita ere, ABCk ez bezala, ekonomia jorratzen duela bere edukietan egunkari euskaldunak, ehunekoa oso baxua izan arren. Gradu Amaierako Lan honetan ikertutako bi egunkari anglosaxoiei dagokienez, The Guardianek zein Irish Independentek antzeko pisua eman diete aztertutako eduki mota ezberdinei haien argitalpenetan. Ezberdintasunik aipagarrienak dira ekonomiari eta manifestazioei emandako pisua. Erresuma Batuko egunkariak manifestazioei toki gehiago eskaini die, %3, Irish Independentek baino, %1 soilik. Ekonomian, kontrara, Irlandako hedabideak leku handiagoa eskaini dio The Guardianekin alderatuz gero.
The Guardianen bestelako edukiek haien lekua izan dute, presoak eta kazetaritza besteengandik gailenduz. Kazetaritzaren inguruko edukietan akordioa kazetariek eta hedabideek nola jorratzen duten eta zer atentzio eskaintzen dioten azaleratzen da batez ere. Nabarmentzekoa da, baita ere, krimena era orokorrean jorratu egiten dela, arreta terrorismoan soilik ez jarriz. Manifestazioak bezala, hezkuntzak duen presentzia Irish Independent hedabidean murriztua da oso. Bestelako edukiek pisu handiagoa dute Dublingo hedabidean. Hala nola, 30 urte iraun zuen gatazka bera, presoak edota gizartea. Azken hauek bestelako edukien ia erdia dira (13 piezatik 6).
Politika izan zen bi asteetan zehar eduki nagusia egunero; apirilaren 3an izan ezik, non, terrorismoaren inguruko albiste bat argitaratu zen soilik. ABC egunkarian bakeak izandako tokia denboran zehar lotura zuzena du Ostiral Santuko Akordioaren hitzarmenarekin. Izan ere, apirilaren 11n egunkaria argitaratu ez zenez, hitzarmenaren osteko lehen argitalpena apirilaren 12an izan zen. Bakeak, eduki mota bezala, apirilaren 12an eta beste bi egunetan zehar mantendu zen egunkari madrildarraren orrialdeetan, baina horren ostean politikak hartu zuen berriz edukien osotasunaren lekukoa.
mantendu ziren, Ostiral Santuko Akordioak sinatu baino egun bat lehenago hasiz, apirilak 10, eta bost egunetan zehar edukia orrialdeetan mantenduz.
Aipatzekoa da baita ere, eta beste behin ABCrekin konparaketa eginez, terrorismoaren inguruko edukiak denboran sakabanatuago aurkitzen direla. Izan ere, ehunekoak oso antzekoak izan arren, Madrilgo egunkariaren kasuan denbora tarte zehatz batean pilatzen dira kazetaritza piezak, Eginen gertatzen ez dena.
Iturria: autoreak egina. Arestian aipatu bezala, lau egunkarietan politika da eduki nagusia hamabostaldian zehar. Halere, The Guardian da konstante hau apurtzen duen hedabide bakarra. Izan ere, apirilaren 14an manifestazioen inguruko edukiak dira nagusi, politikaren hegemoniari eten bat jarriz. Honen azalpena da Apprentice Boys izeneko erakunde protestante baten urteroko mobilizazioa da, eta 1998ko urtean eremu katolikoetatik ez igarotzeko erabakia. Gai hau hain garrantzitsua izan zen egunkari britaniarrarentzat non editorialera eraman zuen (Eranskina 2).
Azkenik, Irish Independent komunikabidea izan zen hamabost egun hauetan zehar politikaz gain beste eduki motei jarraipen handiena eman ziena. Bakearekin lotura zuzena zuten edukiak akordioa sinatu baino egun bat lehenago eta apirilaren 16ra arte mantendu ziren egunkariaren orrialdeetan. Hortaz gain, terrorismoak nolabaiteko jarraipena du denboran zehar. Honen arrazoia, talde armatuak Irlandako Errepublikan erasoak antolatzen zituztelako da. Ingalaterran ekintzak zituzten, baina ezin dira konparatu Irlandako irlan eginikoekin.
5.3. Akordioekiko jarrera Irlanden Ostiral Santuko Akordioek iritzi ezberdinak eragin zituzten garaiko gizartean, jendea eta hedabideak hauen alde edo kontra jarriz. Gradu Amaierako lan honetan ikertutako lau hedabideak, ideologia ezberdinak dituzten arren, orokorrean alde agertu ziren. Alabaina, ezezko jarrerek eta jarrera neutroek haien lekua izan zuten 1998ko
apirilean idatzitako orrialdeetan. Irish Independent hedabidea da lauretatik bakarra aztertutako denbora osoan zehar baiezko, ezezko eta jarrera neutroa mantendu zuena egun guztietan Bake Akordioekiko.
ABC egunkariak akordioei babesa eman zien guztiz. Izan ere, edukien %83.33a hauen alde agertzen da eta bi asteetan zehar mantendu egiten da aldeko jarrera hau. Babesaren momenturik gorena apirilaren 12 eta 14 bitartean da, baina kontuan izan beharra dago egun horien aurretik sinatu zela Ostiral Santuko Akordioa. Hortaz, baizko gehiago dago eduki gehiago dagoelako.
Neutraltasunak, aldeko jarrerarekin konparatuta oso murriztua izan arren, bere lekua du baita ABCren orrialdeetan, eduki guztiaren %5. Jarrera hau nabaria da aldekoen eta kontrakoen iritziak plazaratzen dituenean kazetariak eta bata edo bestearen alde jartzen ez denean (Eranskina 7). Gainera, hamar piezetatik batean ez da aurkitu akordioekiko jarrera zehatzik. Eginen kasuan, aldeko iritziak nagusiak izan arren %72.73 batekin, lau hedabideetan akordioen aurkako pieza gehien argitaratu zituena da, Irish Independentekin batera, hauek guztiaren %7.58 izanik. Hala ere, aurkako jarrera hau ez zen plazaratu Ostiral Santuko Akordioak sinatu ziren egunean ez inguruko hiruzpalauetan. Akordioari ezezkoa adierazteko, iturri ezberdinen aipuak baliatzen ditu egunkari euskaldunak: "Gary McMichael, advirtió ayer de que no se podrá firmar ningún acuerdo de paz para el norte
Egin kazetaren kasuan azpimarratzekoa da oso neutraltasun eza eta frametik at geratzen den kazetaritza piezen kopurua, guztiaren %60.61a, arestian aipatu bezala. Bizikidetasunaren aldeko iritziak testuen %27.27 osatzen dute eta aurkakoek %12.12a. "Sería el de una Irlanda unida, con espacio para todos los actores sociales y políticos" (Eranskina 20) edo "Irlanda bateratuan guztiok dugu tokia eta primeran legoke protestanteek ere gure proiektuekin bat egingo balute" (Eranskina 21) bezalakoak baliatzen dira, alde batetik, etorkizun onena bizikidetasunean oinarritutako nazioa dela; eta, bestetik, Ipar Irlandako biztanleek elkarbizitza honen alde daudela adierazteko. Kontrara, protestanteen eta katolikoen arteko harremana ezinezkoa dela jaso egiten du irakurleak, batez ere, komunitate arteko hilketen albisteetan (Eranskina 22).
bezalakoak soilik edukiaren %13.27an aurkitu daitezke. Neutral mantentzen diren iritziak elkarbizitzaren inguruan are gutxiago dira, %5.21 batekin.
5.5. Akordioaren atribuzioa Ostiral Santuko Bake Akordioetan hainbat aktorek hartu zuten parte. Egunkari bakoitzak horietako bati besteei baino garrantzi handiagoa esleitu zion akordioak lortzerako orduan. Kazetaritza piezaren arabera kazetariak aktore bakar bati, edo bati baino gehiagori, esleitu zion atribuzio hau. Eginen izan ezik, Erresuma Batuak jokatu zuen hedabideentzat akordioak aurrera eramateko arduraren rola.
Bestetik, akordioa aurkeztu bezain laster hedabideek dominak jarri zituzten haien ustetan akordioak erraztu zituztenei.
5.6. Akordioen eragin ekonomikoak Akordioek eragingo zituzten ondorio ekonomikoei hedabideek ez zizkieten arreta handirik jarri. ABC-k 60 albistetik 3tan soilik aipatzen ditu ondorio ekonomikoak, guztiak positiboak. Bertan, akordioak nazioarteko inbertsioak erakarriko dituela adierazten da: "este pacto se verá seguido de mayores ayudas e inversiones de Estados Unidos a Irlanda del Norte" (Eranskina 34). Eginen kasua oso antzekoa da, 66 piezatik bitan akordioak Ipar Irlandarentzat ondorio ekonomiko positiboak izango zituela aipatuz.
Irish Independent hedabideak, ondorio ekonomikoak jaso egiten dituen arren, soilik %5an baieztatzen du eragin ekonomikorik izango duenik. Hauetatik bakarra da negatiboa; beste guztiak, akordioak Irlandako (iparraldea zein hegoaldea) ekonomian ondorio positiboak izango dituela ulertarazten dute.
Eginen kasuan, apirilaren 10ean topatzen da pieza hau (Eranskina 21). Kasu honetan, Sinn Féinen gazteriaren kideei egindako elkarrizketa bat da. Bertan, akordioen aldeko jarrera agertzen da, "Ahalegin guztia egin dugu horrek funtziona dezan eta orain da horretan jarraitzeko garairik inportanteena. Desiatzen gaude konponbide erreala ikusteko"; bizikidetasunaren aldekoa, "Irlanda bateratuan guztiok dugu tokia eta primeran legoke protestanteek ere gure proiektuekin bat egingo balute"; eta, IRAri esleitzen zaizkio akordioen aurrera pausuak, "Su-etena egiten ari den bakarra IRA da, ez dago beste aldaketarik".
Batez ere Erresuma Batuari emandako pisuarekin alderatuz gero, esleipenetan bikoizten baitu alderdi nazionalista. Terrorismoak, talde terroristak dituen gatazka izanik, bere lekua izan du kazetaritza piezetan. Irish Independent izan da eduki honi leku gehien eskaini diona, eta The Guardian bigarrena puntu bateko ezberdintasunarekin. Hortaz, esan daiteke hasierako hipotesia partzialki bete egiten dela. Honen azalpena da, talde terroristen ekintzak Erresuma Batuan eta Irlandako Errepublikan zirela; horregatik, Euskal Herrian eta Espainian argitaratutako egunkarietan pisu gutxiago zuten, eragin zuzena ez baitzuten herritarrengan. Azkenik, nabaria da oso ekonomiak ez zuela paper garrantzitsurik jokatu Ipar Irlandako bake prozesuan. Analizatutako erpin guztiak kontuan hartuta esan daiteke politikak eta komunitateen arteko ezberdintasunak (eta hauek gainditzea, noski) izan zirela agenda settingean eragin zutenak; bestelako gaiak alde batera utziz.
- Zabaleta, I. (1997). Komunikazioaren ikerkuntzarako metodologia : metodo enpirikoak eta interpretatzaileak. Udako Euskal Unibertsitatea. 8. Eranskinak | science |
addi-45e7b8683e08 | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59346 | Laburpen-gaitasunaren garapena eta eskolako laburpen-testuen prozesamendua | Atutxa Barrenetxea, Unai | 2022-12-22 | Laburpen-gaitasunaren garapena eta eskolako laburpen-testuen prozesamendua
Unai Atutxa Barrenetxea doktoregaiak Mikel Iruskieta Quintianen eta Arantza Díaz de Ilarraza Sanchezen zuzendaritzapean egindako tesiaren txostena; Euskal Herriko Unibertsitatean, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean, Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua.
Bekak Lan honetarako, UPV/EHUko doktoretza aurreko beka bat izan dut 4 urtez, 2018ko maiatzetik 2023ko maiatzera. - UPV/EHUn Ikertzaileak prestatzeko kontratazio deialdia 2018. (Kodea: PIF18/118)
Eskerrak Tesia hastera nindoala, esan zidaten garrantzitsuena zuzendari eta tutore on bat izatea dela. Bada, arrazoia eman behar diot txoritxo horri. Mikel eta Arantza ondoan izatea ohore bat izan da niretzat. Profesional apartak biak eta pertsona bikainak. Etapa honi aurre egitea malkartsua izan zitekeela ikusi nuenean, kezka nagusi bat sortu zitzaidan: ekin diodan erronkari aurre egitean, ni neu izateari utzi beharko al diot nire zoriontasuna kamustuz? Ikaragarri ikasi ahal izan dut Mikel eta Arantzarengandik, eta Unai izateari uko egin gabe egin ahal izan dut. Eskerrik asko bihotzez! Ixakideak ere eskertu behar ditut. Donostiatik urruti samar ibili naizen arren, taldeak behar izan dudan guztietan lagundu nau, beti irribarre zabal batekin. Denongandik jaso dut izugarri urte hauetan, lankide zein adiskide gisa. Eskerrik asko bene-benetan! Bada, ordea, tesia egin bitartean Compress-eusekin sarritan zoratu dudan ixakidea. Ni beti mesede eske, eta Olatz beti bizkor-bizkor ni itolarritik ateratzeko prest. Eskerrik asko, Olatz, zugana jo dudan aldiro hain ondo esatearren. Alejandro Molinari ere eskerrak. Berak emana da Compress-eus garatzeko oinarria, baina Alejandrok hori baino askoz gehiago eman dit. Mexikon bere ondoan bizitako esperientzia ez dut sekula ahaztuko. Asko ikasteko aukera izan dut Alejandrorekin; maleta zoriontasunez gainezka ekarri nuen Euskal Herrira Mexikotik, baita adiskidetasun ederra ere. Bukatzeko, etxekoak. Bizitzako edozein etapatan behar izan zaituztet; oraingoan ere horrelaxe izan da. Ama, Aita eta Loretxo: eskerrak baino askoz gehiago zor zuei.
Laburpena Laburpenak hezkuntzan duen garrantzia handia da; izan ere, laburpen-gaitasuna garatua izatea funtsezkoa izango da ikasleak ikasketa-prozesuko helburuak lortzeko. Ikasleak informazio-kantitate handia du eskura, eta garrantzitsua den informazioa bereizteko gai izan behar du. Halaber, ebaluaziorako tresna baliagarria da irakaslearentzat, ikasleak ulertutakoa ebaluatzeko aukera ematen baitu. Hala ere, asko dira laburpena eskolan lantzeko dauden hutsuneak. Esaterako, alde batetik, laburtzea ataza konplexua da, eta, bestetik, laburpenaren eta curriculumeko eduki zein helburuen arteko lotura lausoa da. Horrez gain, irakaslearentzat lan-karga handia da klaseko ikasleen laburpenak banan-banan zuzentzea eta bakoitzari dagokion atzeraelikadura ematea. Beharrizan horiek ikusita, tesi lan honetan laburpen-gaitasunaren garapenari heldu diogu, eskolako laburpen-testuen prozesamenduaren bidez. Zehazki, bi helburu nagusi izan ditugu tesi-lanean: alde batetik, laburpen-gaitasunaren egoeraren azterketa egitea; eta, horretarako, laburpenaren oinarri teorikoak finkatu ditugu eta laburpen-testuen deskribapena egin dugu. Beste aldetik, hezkuntza- eta hizkuntza-teknologiak erabiliz laburpena eskolan lantzeko eta ebaluatzeko proposamena egitea izango dugu xede. Ezarri ditugun bi helburu horiek erdiesteko, Hizkuntzaren Prozesamenduko (HP) teknikak (bereziki diskurtsoan oinarrituz) erabili ditugu, teknika horiei ikuspegi didaktikotik helduz. Laburtu beharreko jatorrizko 5 testu aukeratu ditugu, Lehen Hezkuntzako (LH) ikasleek curriculumeko edukiak lantzeko erabiltzen dituztenak. Bi adituk testu horiek aztertu eta prestatu dituzte. Ondoren, euskarazko laburpen-corpusa biltzeko burutu dugun Compress-eus tresnarekin, LabEus corpusa bildu dugu, LHko eta unibertsitateko ikasleen 1758 laburpenez osatua. Ikasleek laburpenak egitean, estrakzio-laburpenak (testuko zenbait zati aukeratzean datza; beraz, testuak ez du inolako aldaketarik) eta abstrakzio-laburpenak (testua berregin egiten dugu; edukia berbera da, baina erabilitako hitzek eta esaldiek aldaketak izan ditzakete) egingo dituzte. LabEus corpusetik, 80 laburpenekin EskoLab corpusa sortu dugu, eta, laburpenak sortzeko prozesuan gertatzen dena ulertzeko, ikerketagalderak zehaztu eta etiketatze-lana egin dugu. Emaitzen azterketa laburtze-prozesuaren faseak bereiziz egin dugu. Hasteko, sortutako laburpenen azterketatik lortutako emaitzak aztertu ditugu, aldagai hauek analizatuz: i) hezkuntza-etapa ezberdinetako ikasleek nola laburtzen duten; ii) monodokumentu eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenen arteko aldea; iii) laburpen-tailerrak izan duen eragina; eta iv) atzeraelikadura automatikoaren eragina.
Horretarako, laburpenen ebaluaziorako baliabideak eta prozedurak diseinatu eta sortu ditugu. Lehendabizi, metalaburpenak eratzeko algoritmoa sortu dugu, eta, algoritmoak eratzen dituen metalaburpenak eredu gisa hartuta, hiru ebaluazio-mota diseinatu ditugu: i) eskola-etapa ezberdinen arteko ebaluazioa, ii) ikasgelaren ebaluazioa eta iii) ikasleen ebaluazio automatikoa. Bestalde, laburpenak egiteko eta ebaluatzeko irizpideak ezarri ditugu, horretarako errubrika bat sortuz. Errubrika orokorra da, edozein ikasketaetapetara egokitu daitekeena, eta guk gure tesi-laneko beharretara egokitu dugu, irizpideen azterketa analitiko sakona egin ahal izateko EskoLab corpusean. Azkenik, laburpenaren hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa sortu dugu. Bi bertsio aurkeztuko ditugu: i) Hierarkia Mailen Arteko Metodoan (HIMAM) eta ii) Galderetan Oinarritutako Metodoan (GOM) oinarrituak. Bigarren bertsioa lehen bertsioak dituen muga batzuk hobetzeko sortu dugu. Ondoren, sortutako baliabideak erabiliz, laburpena lantzeko hiru tailer burutu ditugu; horietako bi Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleekin, euskaraz. Bi tailer horien helburua izan da laburpen bat egiteko behar diren irizpideak barneratuz laburpen-gaitasuna garatzea. Hirugarrena Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua masterreko ikasleekin egin dugu, ingelesez. Kasu honetan, helburua hau izan da: diskurtsoan oinarrituz, laburpena lantzeko teknika ezberdinak ezagutzea eta horien inguruan hausnartzea. Emaitzei dagokienez, laburpenak azken produktu gisa aztertu ditugunean, ikusi dugu LH eta unibertsitateko ikasleen laburpenen artean aldea egon dela, baita monodokumentuetatik edo multidokumentuetatik abiatuz laburtu denean ere. Horrez gain, emaitzek adierazten dute laburpenak lantzeko burutu ditugun tailerrak lagungarriak izan direla ikasleek laburpen hobeak sortzeko, eta horretan zerikusia izan duela automatikoki eskaini diegun hierarkiaren atzeraelikadurak. Bestalde, laburpen-prozesua aztertu dugunean, ikusi ahal izan dugu estrakziotik abiatuz abstrakzioa egitean ikasleek laburtu beharreko testuari (testuaren Oinarrizko diskurtso-unitateei zehazki) zer-nolako aldaketak egin dizkioten, eta baita testuaren ezaugarriek ikaslearen laburpenari eragin diezaioketela ere. Adibidez, monodokumentuak edo multidokumentuak laburtu direnean, monodokumentuetan parafrasi gehiago egin direla ikusi dugu eta, bestalde, testuaren diskurtso-egiturak ideien aukeraketa baldintzatu duela.
27. irudia. Ezkerreko grafikoan, monodokumentuetatik (urdina) eta multidokumentuetatik (laranja) abiatuta gutxieneko langa lortu ez duten irizpideen alderaketa ageri da. Barra bakoitzak erakusten du etapa bakoitzeko zenbat laburpenek ez duen gainditu barra horri dagokion irizpidea. Eskuineko grafikoan, monodokumentuetatik (urdina) eta multidokumentuetatik (laranja) abiatuta laburpen eskas eta kaskarren arteko alderaketa ageri da, irizpide bakoitzean zenbat laburpenek ez duen lortu langara iristea kontuan izanda. Barra gorri ilunak monodokumentuetatik abiatutako laburpen kaskarrak dira, eta gorri argiak eskasak. Bestalde, barra beltzak multidokumentuetatik abiatutako laburpen kaskarrak dira, eta grisak eskasak. .................................................................................................................................. 159 28. irudia. Monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenetan dagoen aldea odu berberak aukeratzean eta kentzean. Grafiko bakoitzak 4 testuen ODU bakoitza zenbateko maiztasunez mantendu den adierazten du; lerro urdinak monodokumentuetatik abiatutakoekin eta laranjak multidokumentuetatik abiatutakoekin. Aldea % 50 baino handiagoa denean, hau da, esanguratsutzat jo dugunean, koloretako puntu batez adierazi dugu, eta kolore bakoitzarekin odu horri dagokion koherentzia-erlazioa adierazi ................................................................. 160 29. irudia. Ezkerreko grafikoan laburpen-gaitasuna lantzeko tailerraren hasieran eta bukaeran egindako laburpenek gutxieneko langatik behera izandako irizpideak ageri dira. Barra bakoitzak erakusten du dagokion irizpidea zenbat laburpenetan dagoen langatik behera; barra laranjak hasieran egindako laburpenak dira, eta urdinak bukaerakoak. Eskumako grafikoan, laburpen-gaitasuna lantzeko tailerraren hasieran eta bukaeran egindako laburpenen bilakaera dago. Barra bakoitzak erakusten du irizpide bakoitzean ikasleen ehuneko zenbat aritu den bukaerako laburpenean hobeto (berdea), txarrago (gorria) eta berdin (grisa). ............................ 164 30. irudia. Ideien hierarkian ikasleen laburpenek izan duten bilakaera. Goian, atzeraelikadura diseinatzeko erabili dugun metodo berarekin (3.4.3.1 azpiatalekoa) ebaluatua. Behean, metodo hobetuarekin ebaluatuta (3.4.3.2 azpiatalekoa). Kolore berdeak hobetu diren laburpenak adierazten ditu, gorriak okerrera egin dutenak dira eta grisak berdin mantendu direnak ........................................................................................ 165 31. irudia. Ideien hierarkia gaindituta (gutxieneko langatik gora) edo gainditu gabe (langatik behera) izateak gainerako irizpideetan duen eragina. ................................................... 170 32. irudia. Ideien hierarkiaren bilakaera estrakziotik abstrakziora: Lehen Hezkuntzako (urdina) eta unibertsitateko (laranja) ikasleen arteko alderaketa ............................... 173
jatorrizko testuan zenbait ODU zirenak baina ikaslearen abstrakzioan ODU bakarrera eramandako oduak adierazten dituzte ........................................................... 194 51. irudia. ODUen lekualdaketak abstrakzioan: datu orokorrak; unibertsitate eta LHko ikasleen arteko alderaketa; monodokumentuetatik eta monodokumentuetatik abiatutako laburpenen alderaketa. Barra urdinek esaldi berean egin diren lekualdaketak adierazten dituzte; laranjek paragrafo berean egindako lekualdaketak; grisek paragrafoen artean egindako lekualdaketak. .......................... 196 52. irudia. Atzeraelikadurarik gabeko laburpenetan, jatorriko testuan UZrekiko dagoen distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa. Grafikoaren ardatz horizontalak UZrekiko distantzia adierazten du, eta ardatz bertikalak distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa ..................... 199 53. irudia. LHko (urdina) eta unibertsitateko (laranja) laburpenetan, jatorrizko testuan uzrekiko dagoen distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa. Grafikoaren ardatz horizontalak UZrekiko distantzia adierazten du, eta ardatz bertikalak distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa. ............................................................................................................................... 199 54. irudia. Monodokumentuetatik (urdina) eta multidokumentuetatik (laranja) abiatutako laburpenetan, jatorrizko testuan UZrekiko dagoen distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa. Grafikoaren ardatz horizontalak UZrekiko distantzia adierazten du, eta ardatz bertikalak distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa ....................................................................................... 200 55. irudia. Laburpen-gaitasuna lantzeko tailerraren hasieran (urdina) eta bukaeran (naranja) egindako laburpenetan, jatorrizko testuan UZrekiko dagoen distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa. Grafikoaren ardatz horizontalak UZrekiko distantzia adierazten du, eta ardatz bertikalak distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa ............................................................. 201 56. irudia. Jatorrizko testuko erlazioen distantzia kontuan izanda, testuko heren bakoitzean mantendutako oduen ehunekoa: atzeraelikadurarik gabeko guztiak; unibertsitate eta LHko ikasleen arteko alderaketa; monodokumentuetatik eta monodokumentuetatik abiatutako laburpenen alderaketa; laburpen-gaitasuna lantzeko tailerraren hasieran eta bukaeran egindako laburpenen alderaketa. Barra urdinek testuko lehen herenean (erlazioen distantzian oinarrituz) mantendutako
1 TESIAREN AURKEZPENA Egun, laburtzen jakitea oso garrantzitsua da gizarteko esparru askotan; horrek laburpena ikasketa-prozesuan garatu beharreko gaitasun bihurtzen du. Gainera, laburpen-gaitasuna garatuta izateak eta berau garatzen aritzeak lagundu egiten du curriculumeko hainbat curriculum-eduki lantzen, eta eduki horiek egoki lantzeak curriculumean zehazten diren helburuak lortzera eramango du ikaslea. Prozesu horri ondo heltzea ezinbestekoa da hezkuntzan, etapa bakoitzeko helburuak erdiesteak ekarriko baitu ikaslearen oinarrizko konpetentzien garapena; bai oinarrizko zehar konpetentziena,1 bai diziplina barneko oinarrizko konpetentziena.2 Egungo gizartean, irakaslea ez da iturri bakarra. Ikasleak informazio eskerga izan dezake esku artean, eta horrek laburpenak bere baitan biltzen dituen zenbait trebetasun maneiatzea eskatzen du; ulermena eta sintesia, kasu. Izan ere, trebetasun horiekin aritzeko zailtasunak izanez gero, ikaslea ez da izango gai garrantzitsua den informazioa bereizteko, eta hori oztopo handia da ikasleak curriculum-edukiak barnera ditzan; ez soilik adierazpenezko edukiak, baita prozedurazko eta jarrerazko edukiak ere. Gainera, laburpena baliabide erabilgarria izan daiteke irakaslearentzat, laburpen baten ebaluazioak erakuts baitiezaguke ikasleak informazioa nola ulertu eta hierarkizatu duen. Laburpenak eskola-testuinguruan izan dezakeen garrantzia eta egin dezakeen ekarpena handia bada ere, laburpenak ez du izaten ikasgeletan behar besteko presentzia.
1 Bizitzako alor eta egoera pertsonaletan, sozialetan, akademikoetan eta lanekoetan (diziplina-arlo guztietan nahiz eguneroko bizitzan), arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Arlo edo ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta sendotu behar dira, eta bizitzako alor eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira. 2 Diziplina-arloren bateko baliabideak erabiliz bizitzako maila pertsonalean, sozialean, akademikoan eta laboralean arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar direnak dira. Diziplina-matrize bat dute oinarrian, arloren bateko arazoen eta egoeren bitartez eskuratzen dira, baina diziplina-arlo bateko edo batzuetako arazoak eta egoerak konpontzeko aplika daitezke.
Alvarez-Angulok (2014) esaten duen legez, laburtzea konplexua da, eta konplexutasun horrek zaildu egiten du laburpena lantzea. Gainera, curriculumean ez da laburpenaren eta curriculumeko eduki zein helburuen arteko lotura espliziturik egiten. Horri guztiari gaineratu behar zaio laburpena lantzeko jarduerak oso murritzak eta jarraikortasunik gabeak izan ohi direla testu-liburuetan. Beraz, irakasleak laburpenari heldu nahi dionean, normala da laburpena lantzeko oinarririk gabe ikustea bere burua; ondorioz, sarri, laburpena modu intuitiboan eta jarraikortasunik gabe landu ohi da eskoletan. Bestalde, aintzat hartu behar dugu laburpen baten zuzenketa eta ebaluazioa ez dela arina, ezta erraza ere. Alde batetik, asti nahikotxo eskatzen duen ataza da 20 ikasleren laburpena zuzentzea eta hobetzeko atzeraelikadura egokia ematea, lan-karga handia baita irakasle bakarrarentzat. Beste aldetik, laburpenaren ebaluazioan, ebaluatu beharreko bi osagai ditugu: i) laburtze-prozesuaren ebaluazioa eta ii) ekoitzitako laburpenarena. Ekoitzitako laburpenaren ebaluazioa konplexua izan daiteke, baina laburpen-prozesuaren ebaluazioak duen konplexutasuna bereziki da handia; izan ere, ikasleak laburpena egitean bere buruan egiten dituen eragiketa metakognitiboak behatzea eskatzen du, eta hori ez da batere erraza ikasle bakarrarekin arituta ere. Gure lanaren motibazioa laburpen-gaitasuna (euskara ardatz izanda) lantzen lagunduko duten oinarri teorikoak eta baliabide didaktikoak proposatzea da, eskolako laburpen-testuen prozesamenduaren bidez ikasleek nola laburtzen duten ulertzen lagunduko digun azterketa batetik abiatuz. Laburpen-testuen prozesamenduari esker egindako analisiek eta bertatik sortutako baliabideek irakasleari laburpenaren lanketan eta ebaluazioan lan-karga arintzeaz gain, laburpen-gaitasuna garatu eta ebaluatzeko kalitatezko oinarriak ere eskain diezazkioke. Gainera, gure ustez, ikasle bakoitzak izan ditzakeen beharrizanetara egokitzen lagunduko diguten baliabideak sortzeko abagunea eskaintzen du; esaterako: momentuko atzeraelikadura eskaintzea, ikasle bakoitzaren erritmora egokitzea, testuak ikasleen interesguneetan kokatzea eta talde kooperatiboetan laburpena lantzea, besteak beste. Laburpenak eskolan dituen beharrizanak eta testuingurua ikusita, tesi-lan honetan, laburpen-gaitasuna eskolan hizkuntza- eta hezkuntza-teknologien bidez landu ahal izateko urratsak eman ditugu. Horretarako, lehendabizi, laburpenari zein diziplinatatik helduko diogun ebatzi dugu. Izan ere, laburpena arlo zabalekoa izanik, hainbat diziplinatan erabiltzen da, eta diziplina bakoitzak, bere testuinguruak baldintzaturik, helburu jakin batzuk dituenez, laburpena bera ulertzeko modua aldatu egiten da batetik bestera. Adibidez, ez du berdin ulertuko laburpena langileentzako gida-liburuen laburpen automatikoak behar dituen enpresa batek edo unibertsitatean laburpen-gaitasuna landu nahi duen irakasleak. Guk laburpena Hizkuntzaren Prozesamendua (HP), diskurtsoan oinarrituta bereziki, eta didaktika uztartuz landu dugu. Didaktikak ahalbidetuko digu zehaztu ahal izatea ikasleak zein bide egin behar
duen laburpen-gaitasuna gara dezan. Eta HPren zeregina izango da bide hori (laburpena egiteko eta atzeraelikadura izateko) egin ahal izateko baliabideak eta tresnak sortzea. Esan bezala, batik bat diskurtso-mailan arituko gara, eta, horretarako, testuen egitura edo koherentzia deskribatzen duen Rhetorical Structure Theory (RST) (Mann eta Thompson, 1987) izango da gure euskarri nagusia. Laburpenari zein ikuspegitatik helduko diogun zehaztu ondoren, laburpenaren eta laburtze-prozesuaren hainbat definizio eta proposamen aztertu ditugu. Horiek baliatuz, laburpena HPtik eta didaktikatik lantzeko laburtze-prozesu bat proposatu dugu, laburtze-prozesu horretan esku-hartzen lagunduko duten baliabide didaktikoak sortzeko. Laburpenaren inguruan, bereziki laburpen automatikoarenean, hainbat lan egin diren arren HPn, gutxi dira euskara hartuta egindako lanak. HPn aritzeko, garrantzi handia du corpusak, kalitatezko corpus zabala izateak, alegia; eta hori euskarak izan ohi duen muga da, baita laburpenekin ere. Hori dela eta, euskarazko laburpenen corpusa bildu eta aztertu nahi dugu, beste hizkuntzetan emandako aurrerapausoak euskarara ekartzeko eta gure corpusaren ezaugarrietara egokitzen diren metodo eta baliabide berriak proposatzeko. Horretarako, lehendabizi, Compress-eus tresna burutu dugu, ikasleen laburpenak (estrakzioak eta abstrakzioak) biltzeko. Tresna horrek, laburpenak biltzeko aukera emateaz gain, bildutako laburpenak diskurtso-mailan aztertzea erraztuko digu, ikasleak estrakzioan egiten dituen eragiketen informazioa emanda. Izan ere, diskurtso-mailako informazioa izango da gure zimendu nagusia; laburpena lantzeko hizkuntza-maila guztiak (lexikoa eta sintaxia, besteak beste) kontuan hartu beharrekoak diren arren, laburpenaren oinarri sendoena diskurtsoan datzala baiteritzogu. Compress-eus tresna erabilita, LHko eta unibertsitateko ikasleen laburpen-testuen corpusa batu dugu: LabEus. Orotara, 1758 estrakzio eta 1758 abstrakzio bildu ditugu. Laburpen guztiak ez dira baldintza berdinetan egin; izan ere, laburpenean aldagai ezberdinek nola eragiten duten aztertu nahi izan dugu. Hori dela eta, hauek izan dira laburpenek dituzten aldagaiak: - Ikasketa-etapa: LHko eta unibertsitateko ikasleen laburpenak bildu ditugu, alderatu ahal izateko etapen arteko aldea zein den. - Laburtu beharreko testu-mota: ikasle batzuk monodokumentuak3 laburtuz aritu dira eta beste batzuek multidokumentuak4 laburtu dituzte, ondoren bien arteko aldea aztertzeko.
3 Monodokumentua laburtzea da: ikasleek curriculumeko edukiak lantzeko erabiltzen duten testu bat laburtzea. 4 Multiodokumentuak laburtzea da: monodokumentu bat baino gehiago batuz sortutako testua laburtzea.
- Atzeraelikadura: ikasleek laburpenak hobetzeko aukera izan dute hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa jasota, guk gero aztertzeko ea zein izan den aldea atzeraelikadurarekin eta atzeraelikadurarik gabe egindako laburpenen artean. - Laburpen-gaitasuna lantzeko tailerra: ikasle batzuek laburpenak tailer batean egin dituzte; tailerraren hasieran laburpen bat egin dute eta, bukaeran, hasieran egindako laburpena hobetzen ahalegindu dira. Hasierakoa eta bukaerakoa alderatu dugu, guk tailerraren eragina aztertu ahal izateko. LabEus corpusetik, 80 laburpen aukeratu ditugu, EskoLab corpusa sortuz. EskoLab corpuseko 80 laburpenetan, eskuzko etiketatze-lana burutu dugu, tesi-lan honetako helburuak erdietsi ahal izateko. Diskurtsoa ardatz izan dezagun, RST euskarri izanda, etiketatze-lana Oinarrizko diskurtso-unitateetan (ODUetan) oinarrituz egin dugu, ikasleak sortu duen abstrakzio-laburpenaren ODUetan alderdi hauek etiketatuz: - ODUen ezaugarrien bilakaera. - ODUen lekualdaketak. - ODUetan egindako parafrasiak. - ODUetako zuzentasun-akatsak. Laburpenen ebaluazioari begira, ebaluazio baliabide eta prozedurak sortu ditugu. Ikasleek egindako estrakzio-laburpenak erabiliz, metalaburpenak (laburpen-ereduak) eratzeko algoritmoa egin dugu. Algoritmoak sortzen dituen metalaburpenak erabilita, hiru ebaluazio-mota diseinatu ditugu: i) eskola-etapa ezberdinen arteko ebaluazioa, ii) ikasgelaren ebaluazioa eta iii) ikasleen ebaluazio automatikoa. Ondoren, laburpenak ebaluatzeko irizpide orokorrak proposatu ditugu, berauekin errubrika bat eraikiz. Irizpide eta errubrika orokorrak gure tesi-lanera egokitu ditugu, azterketa sakonagoa egiteko eta ikerketa-galderak zehaztasunez erantzun ahal izateko. Irizpide eta errubrika horiekin, EskoLab corpuseko 80 laburpenak ebaluatu ditugu. Azkenik, laburpenen hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa diseinatu eta egin dugu. Hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa garatu ahal izateko, Hierarkia Mailen Arteko Metodoa (HIMAM) proposatu dugu; baina, praktikan jarri dugunean, zenbait muga dituela kargutu garenez, Galderetan Oinarritutako Metodoa (GOM) sortu dugu atzeraelikadura hobea emateko. Tesi-lanean zehar sortutako baliabideak praktikara eramateko, 3 tailer diseinatu eta egin ditugu unibertsitateko eta masterreko ikasleekin. Lehendabiziko bi tailerrak Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleekin egin ditugu, euskaraz, laburpen bat egiteko behar diren irizpideak barneratuz laburpen-gaitasuna garatzeko. Hirugarren tailerrean, Language
Analysis and Processing masterreko Computational Semantics and Pragmatics irakasgaian ari diren ikasleekin diskurtso-egituran oinarritutako laburpen-teknikak landu ditugu, ingelesez. EskoLab corpuseko laburpenak ebaluazio-irizpideekin ebaluatu ostean, emaitzek erakutsi digute laburpenen kalitatea hobetzen den heinean, irizpide batzuk beste batzuk baino gehiago hobetu direla, eta, beraz, irizpide batzuetan trebatzea beste batzuetan baino errazagoa dela. Bestalde, bi ikasketa-etapetan, laburtzeko zailtasunak antzeman ditugu, unibertsitatekoak hobeto aritu badira ere. Laburpena monodokumentuetatik edo multidokumentuetatik abiatuz egindakoan, aldea egon da; izan ere, monodokumentuen laburpena egitean, irizpide jakin batzuetan akats gehiago egin dituzte, eta, multidokumentuak laburtzean, akatsak beste irizpide batzuetan egon dira maizago. Gainera, multidokumentuetan gehiago laburtzeko joera egon dela ikusi dugu. Laburpen-gaitasuna lantzeko tailerrei dagokienez, tailerra mesedegarria izan da laburpen hobeak sortzeko, tailerraren bukaeran ikasleak hobeto aritu baitira laburtzen. Hobekuntza horretan, ikasleei emandako atzeraelikadurak lagundu egin du. Ikasleek atzeraelikaduratik jaso duten informazioa erabili egin dute, eta ikasle askok atzeraelikadurak adierazitakoa jarraitu du, litekeena den arren atzeraelikadurak esandakoa itsu-itsuan jarraitu izana zenbaitek. Bestalde, ODUetan oinarrituz egindako laburpenen etiketatze-lana probestuz, laburpen-prozesuaren azterketa egin dugu. Emaitzen arabera, multidokumentuetatik abiatuz ikasleak estrakzioan hobeto aritu dira ideien hierarkiarekin, eta abstrakzioan gorabehera gutxiago izan dute. Laburpena multidokumentuetatik edo monodokumentuetatik abiatuz egiteak baldintzatu egin du ideiak kentzeko edo mantentzeko joera izatea. Monodokumentuetatik abiatzean ideien mantentzea lehenetsi dute; multidokumentuetan, aldiz, kentzea. Gainera, emaitzek adierazten dute informazioa mantentzen aritzea errazagoa izan dela ikasleentzat. Parafrasiari erreparatuz, testuan aurrera egin ahala, ikasleek gehiago parafraseatu dute. Unibertsitateko ikasleak izan dira gehiago parafraseatu dutenak, eta monodokumentuetatik abiatutako laburpenetan gehiago parafraseatu da. Horrez gain, laburpena lantzeko tailerrak lagundu egin du ikasleek gehiago parafraseatzen. Orobat, LHko ikasleen kasuan, parafraseatzeak korrelazioa du kohesio- eta koherentzia-akatsekin, hots, gehiago parafraseatzek akatsak egiteko arriskua handitu du. Bukatzeko, RST deskribapenari jarraituz, ikasleek zein ODU kentzen eta mantentzen dituzten ebatzi nahi izan dugu. Ondorioztatu ahal izan dugu ODUak testuko ideia garrantzitsuenarekiko edo unitate zentralarekiko (UZrekiko) duen distantziak askoz pisu handiagoa duela koherentziazko diskurtso-erlazio (koherentzia-erlazio) motek baino ikasleak ODU bat kentzea edo mantentzea erabakitzen duenean.
Tesi-lan honek izan dituen muga nagusiak bi izan dira. Alde batetik, EskoLab laburpen-corpusaren tamaina. Laburpenak eskuz eta sakontasunez aztertzeko 80 laburpenekin aritu gara, gehiagorekin aritzeko finantziazioa beharko litzatekeelako, eta, ondorioz, zenbait fenomenotatik ondorio zehatzak ateratzeko labur geratu da corpusa. Beste aldetik, LHko eta unibertsitateko ikasleak aztertu ditugun arren, beste etapa batzuk aztertu gabe geratu zaizkigu; esaterako, bien tartean dagoen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH). 1.1 Helburuak Aurreko azpiatalean ikerketa-lan honen testuingurua eta motibazioa azalduta, azpiatal honetan tesi-lan honen bi helburu nagusiak zeintzuk diren eta helburu nagusi horiek lortu ahal izateko zein azpihelburu finkatu ditugun azalduko dugu. ● 1. helburua: laburpen-gaitasunaren egoeraren azterketa egitea hezkuntzan: ikasleen laburpen-testuen oinarri teorikoa eta deskribapena diskurtso-egituran oinarrituz. - 1.1 helburua: estrakziotik abiatuta ikasleek abstrakzioa nola eraikitzen duten aztertzea. - 1.2 helburua: hezkuntza-etapa ezberdinetako ikasleek nola laburtzen duten aztertzea eta ulertzea. - 1.3. helburua: laburpen on eta kaskarren arteko aldea bereiztea. - 1.4 helburua: laburtu beharreko jatorrizko testuen koherentzia-erlazioek ikaslearen laburpenean duten eragina aztertzea. - 1.5 helburua: monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenen arteko aldea bereiztea. - 1.6 helburua: laburpen-gaitasuna lantzeko tailerrak ikasleen laburpenetan duen eragina aztertzea. - 1.7 helburua: ideien hierarkiaren atzeraelikadura automatikoak duen eragina aztertzea. ● 2. helburua: hezkuntza- eta hizkuntza-teknologiak erabiliz laburpena eskolan lantzeko eta ebaluatzeko proposamena egitea. - 2.1 helburua: ikasleen laburpenak ebaluatzeko metodoa proposatzea HPn oinarrituz. - 2.2 helburua: ikasleentzako eta irakasleentzako atzeraelikadura automatikoa diseinatzea. - 2.3. helburua: laburpen-gaitasuna ikasleekin lantzeko tailerra diseinatzea eta burutzea.
1.2 Ikerketa-galderak Helburuetan azaldu bezala, laburpen-gaitasunaren egoeraren azterketa burutu nahi dugu hezkuntzan. Horretarako, ikerketa-galdera batzuk ezarri ditugu: Laburpen on eta kaskarren arteko aldea bereizteko ikerketa-galderak: - Nola aritu dira ikasleak irizpide bakoitzean? Zein irizpidetan aritu dira gutxieneko langatik behera?5 Monodokumentu eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenen arteko aldea bereizteko ikerketa-galderak: - Nola aritu dira ikasleak irizpide bakoitzean? Zein irizpidetan aritu dira gutxieneko langatik behera? - Ideiak aukeratzean bada alderik ODUen aukeraketan? Ba al dago joera jakinik ODUak aukeratzerakoan monodokumentuen eta multidokumentuen artean? Laburpen-tailerrak izan duen eragina aztertzeko ikerketa-galderak: - Nola aritu dira ikasleak irizpide bakoitzean? Zein irizpidetan aritu dira gutxieneko langatik behera? Atzeraelikadura automatikoaren eragina aztertzeko ikerketa-galderak: - Ikasleek erabili al dute atzeraelikadura? - Ikasleek nola erabili dute atzeraelikadura? Estrakziotik abstrakziora UZ eta ideien hierarkiaren bilakaera aztertzeko ikerketa-galderak: - Abstrakzioan UZ ondo identifikatuta izateak zein lotura du ideien hierarkia ona izatearekin? - Abstrakzioan UZ ondo edo gaizki izateak zein lotura du laburpena egiteko gainerako irizpideekin? UZ ondo identifikatzen duenak erraztasun handiagoa du gainerako irizpideekin ere?
5 Irizpidearen gutxieneko langa da laburpenak irizpide bakoitzean izan beharreko trebezia minimoa.
- Abstrakzioan ideien hierarkia ondo edo gaizki izateak zein lotura du laburpena egiteko gainerako irizpideekin? Ideien hierarkian ondo aritzen denak erraztasun handiagoa du gainerako irizpideekin ere? - Estrakziotik abstrakzioa sortzean ikasleek egin ditzaketen aldaketek eragin egiten diote UZri? Aldaketak egiten dituztenean abstrakzioa sortzeko, estrakzioan egindako aukeraketa hobetu edo kaskartu egiten dute UZri dagokionez? - Estrakziotik abstrakzioa sortzean ikasleek egin ditzaketen aldaketek eragin egiten diote ideien hierarkiari? Aldaketak egiten dituztenean abstrakzioa sortzeko, estrakzioan egindako aukeraketa hobetu edo kaskartu egiten dute hierarkiari begira? Ideia garrantzitsuak mantentzeari edo ez-garrantzitsuak ezabatzeari lehentasuna ematearen eragina aztertzeko ikerketa-galderak: - Ideia garrantzitsuenak mantentzeari edo ez-garrantzitsuak ezabatzeari lehentasuna emateak eragina al du irizpideetan? Hala bada, ikasleek zer lehenetsi dute, mantentzea edo kentzea? Idaztean egindako eragiketak (parafrasia) aztertzeko ikerketa-galderak: - Zer-nolako joera dute ikasleek parafraseatzeko? - Parafraseatzeak berarekin bat dakar beste irizpide jakin batzuetan (zuzentasuna, kohesioa eta koherentzia) akatsak izatea? - Zein helburu izan dute parafrasiek? - Zein motatako parafrasiak egin dituzte ikasleek? - Monodokumentuetatik edo multidokumentuetatik laburpena egiten abiatzeak eragiten al dio parafrasi-kantitateari? ODUetako informazioaren bilakaera aztertzeko ikerketa-galderak: - Abstrakzioa idaztean egiten diren parafrasiek ODUen ezaugarriak ere aldatzen dituzte? - Informazioa kentzea ODU jakin batzuetan gertatzen da?
ODUen egituraren bilakaera aztertzeko ikerketa-galderak: - Zer joera dute ikasleek lehen ODU bakarra zena orain ODU bat baino gehiagotan idazteko? Eta ODU bat baino gehiagotan idatzia zegoena bakarrera eramateko? ODUen lekualdaketa abstrakzioan aztertzeko ikerketa-galderak: - Zer-nolako joera dute ikasleek ODUak lekuz aldatzeko? Jatorrizko testuko koherentzia-erlazioen eragina aztertzeko ikerketa-galderak: - Zer-nolako eragina dute erlazio-motek eta erlazioak UZrekiko duen distantziak ODUa mantentzeko edo ezabatzeko? 1.3 Argitalpenak Tesi-lan honetan zehar garatutako zenbait lan aldizkari eta kongresu ezberdinetan aurkeztu dira. Kapitulu honetan, argitalpen horiek zerrendatu ditugu tesi-laneko gaiaren arabera sailkatuta. ● Corpusa jasotzeko baliabideak - Atutxa, U., Iruskieta, M., Ansa, O. & Molina, A. (2017). Compress-eus: I(ra)kasleen laburpenak lortzeko tresna. EUDIA: Euskararen bariazioa eta bariazioaren irakaskuntza-III, 87–9. (3.3 azpiatalaren parte da) ● Laburpenaren eta laburpen-prozesuaren ebaluazioa eta atzeraelikadura - Atutxa, U., Molina-Villegas, A., & Iruskieta, M. (2021). Generación automática de meta-resúmenes para la evaluación del manejo de estructuras discursivas y coherencia en el alumnado. Procesamiento del Lenguaje Natural, 66, 165-175. (3.4.1 azpiatalaren parte da) - Atutxa, U., Iruskieta, M., & Ansa, O. (2020). Laburpena eskolan: estrakzioaren eta abstrakzioaren arteko zubia eskolan. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika testuinguru eleaniztunetan: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren Nazioarteko XX. Kongresuko aktak. 57-66. (3.2 eta 5.2 azpiatalak garatzeko erabilia)
urratsez urrats (3.2 azpiatalean). Jarraian, laburpenak digitalki biltzeko eratu dugun Compress-eus tresna aurkeztu dugu (3.3 azpiatalean). Gero, laburpenaren ebaluaziorako sortu ditugun baliabide eta prozedurak sortzeko erabili dugun metodologia zehaztu dugu (3.4 azpiatalean), eta, hurrengo azpiatalean, baliabide horiek erabilita laburpena lantzeko sortu ditugun tailerren diseinua azaldu dugu (3.5 azpiatalean). Horren ostean, laburpenetatik ikasle-datuak lortzeko ezarri ditugun ikerketa-galderez eta berauek erantzuteko zehaztutako metodoez aritu gara (3.6 azpiatalean). Bukaeran, kapitulua laburtu dugu. 4. kapitulua: laburpena lantzeko tailerrak Laugarren kapituluan, laburpena lantzeko burutu ditugun tailerrak azaldu ditugu, bertan egin ditugun jarduerak eta erabili ditugun baliabideak deskribatuz. Lehendabizi, honako helburu hau duten bi tailer azalduko ditugu: laburpen bat egiteko behar diren irizpideak barneratuz laburpen-gaitasuna garatzea (4.1 azpiatalean). Gero, hirugarren tailer bat azalduko dugu, helburutzat honako hau duena: diskurtsoan oinarrituz, laburpena lantzeko teknika ezberdinak ezagutzea eta horien inguruan hausnartzea (4.2 azpiatalean). Azkenik, kapituluaren laburpena egin dugu. 5. kapitulua: ikasle-datuak lortzeko ikerketa-galderen emaitzak Ikasleek egindako laburpenetan gure ikerketa-galderak aztertuz atera ditugun emaitzak biltzen ditu kapitulu honek. Alde batetik, sortutako laburpenen azterketatik lortutako emaitzak aztertu ditugu (5.1 azpiatalean). Beste aldetik, laburpen-prozesuaren azterketatik lortutako emaitzak (5.2 azpiatalean). Kapituluari bukaera emateko, laburpena egin dugu. 6. kapitulua: ekarpenak, ondorioak eta etorkizuneko lanak Tesi-lan honetan egin ditugun ekarpen esanguratsuenak azaldu ditugu kapitulu honen hasieran (6.1 azpiatalean). Ondoren, lanean zehar atera ditugun ondorioak bildu ditugu (6.2 azpiatalean), eta, horren ostean, lanak izan dituen zenbait muga ere aztertu ditugu (6.3 azpiatalean). Bukatzeko, etorkizuneko lanen inguruan aritu gara (6.4 azpiatalean). 7. kapitulua: conclusiones y futuros trabajos Kapitulu hau aurreko kapituluaren gaztelaniazko itzulpena da; beraz, tesi-lan honen ekarpenak, ondorioak eta etorkizuneko lanak ikusiko ditugu bertan.
2 LABURPENAREN PAPERA HEZKUNTZAN Laburpenak eta laburpen-gaitasunak hezkuntzarekin duten lotura zuzena aztertuko dugu jarraian; izan ere, ikusiko dugunez, laburpen-gaitasuna garatuta izatea oinarrizkoa izango da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ahalbidetuko duten helburuetara iritsi ahal izateko. Laburpena esparru askotan garrantzitsua den ataza da; Alvarez-Angulok (2014) ondo esaten duen moduan, laburpena testuak ulertu eta ekoizteko tresna baita, hainbat testuingurutan usu erabiltzen dena. Besteak beste: testuinguru ekonomiko, sozial, profesional eta baita akademikoetan ere. Arlo edo testuinguru horien artean hezkuntza dago. Hezkuntzan, garrantzi handiko baliabidea da laburpena. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan oinarrizko funtzioa betetzen du edozein irakasgaitan,6 eta horrek curriculumeko helburuak lortzeko funtseko baliabide bihurtzen du. Askotan, laburpenak duen garrantzia testuen ulermenarekin lotuta joan ohi da. Andersonek eta Hidik (1988) esaten dute laburpena eskolan lantzea egin beharreko esfortzua dela, testuak hobeto ulertzen laguntzen duelako. Khoshimaren eta Rezaeian-Tiyarren (2014) hitzetan, idatzitakoaren ulermena ondo garatuta izatea da eskolan arrakasta izateko bidea; izan ere, irakurmena prozesu kognitibotzat jotzen dutenez, irakasleek ikasleak trebatu behar dituztela azpimarratzen dute, ikasleak ulermen-prozesuaren jabe izan daitezen. Trebakuntza horri begira, laburpena estrategia esanguratsuena eta osoena dela adierazten dute. Hala ere, ez da dena testuaren ulermenera mugatzen. Aipatu ditugun Andersonek eta Hidik (1988) azpimarratzen dute testuak hobeto ulertzen laguntzeaz gain, ideia garrantzitsuenak gogoratzeko lagungarria dela laburpena. Halaber, Khoshsimaren eta Rezaeian-Tiyarren (2014) arabera, sintesi-prozesuak ideia garrantzitsuenetan arreta jartzea
6 Kontuan izan behar da irakasgai batetik bestera laburtzea ataza ezberdina izan daitekeela; esaterako, filosofian laburpena testu-iruzkintzat hartzen da.
Ikusi berri ditugun definizio horiek guztiak egokiak izan daitezke, badiren arren eztabaidagarriak izan daitezkeen aferak; esaterako, Mitkovek (2004) adierazten du jatorrizkoaren erdia izan behar dela laburpena, eta gure ustez malgutasun handiagoz jokatu behar da laburpenaren luzerarekin. Izan ere, laburpenak eta norberak dituen helburuei ondo egokitu behar dira definizioak. Horretan oinarrituz, gure lanerako egokienak Alvarez-Angulorenak (2014) bezalako ezaugarriak dituzten definizioak dira, laburpenaren helburua ondo zehaztuta dutenak eta laburpen-prozesua ere bere barnean biltzen dutenak. Ikusten denez, definizio horiek badute antzekotasunik haien artean, baina baita alde nabarmenak ere. Hala ere, ez da harritzekoa ezaugarri ezberdinak dituzten horrenbeste definizio egotea; hainbat direlako laburpena zer den definitzeko unean eragiten duten faktoreak eta baldintzak. Horregatik, funtsezkoa da, laburpena zer den ulertzeko saiakera egiten denean, ondoren aipatuko ditugun faktore zein baldintza hauek guztiak aintzat hartzea. Oinarritzat hartzen dugun ikuspegiak laburpenaren definizioa erabat baldintzatzen du, ikuspuntuak zuzenean eragingo baitio laburpena eta laburtzea zer den erantzuteari. Esaterako, alde batetik, automatikoki egindako laburpenen alderdi linguistikoa aztertzen duen pertsona bat eta, bestetik, ikasleek laburpena egiteko prozesua ikuspegi kognitibistatik aztertzen duen beste bat baditugu, ez da harritzekoa izango bi horiek laburpena modu ezberdinean ulertzea eta definitzea. Horrekin lotuta, Alonsoren eta Fernándezen (2009) esanetan, laburpenaren kontzeptua eraikitzeari zuzenean eragingo diote aukeratzen diren ikuspuntu teoriko-praktikoek (besteak beste, ikuspuntu lexiko-testuala, semiotikoa, psikokognitiboa eta soziokognitiboa), eta baita ñabardurei ematen zaien enfasiak ere. Bestalde, bi autore horien lanean oinarrituz (Alonso eta Fernández, 2009), laburpen terminoak bi adiera biltzen ditu bere baitan: i) produktua: laburpena bera azken produktu gisa eta ii) prozesua: azken produktu horren etorburua den ekintza. Laburpenak biltzen dituen bi adiera horiek banaezinak badira ere, askotan bietakoren batean jarri ohi da arreta handiagoa; ondorioz, normala den legez, horrek baldintzatu egiten du laburpena ulertzeko era. Hala ere, autoreek argitzen dutenez, dikotomia horren barruan, elementu jakin batzuk aztertu ohi dira beren-beregi; esaterako: laburtu beharreko testua; laburpena egiten duena eta beronen prozesu kognitiboa; eta erabiltzailea testuinguru sozial batetik aztertuta. Arreta jarritako elementua zein den, eragina izango du eraikiko den definizioan eta laburpena ulertzeko eran. Beste faktore esanguratsu bat testu-generoa da, zuzenean eragiten baitio laburpen-prozesu osoari. Askotan, uste izaten da testuaren generoak laburtu beharreko testuaren ezaugarriei soilik eragiten diela, baina Alonsok eta Fernándezek (2009) adierazten duten moduan,
laburtzeko ekintzari ere bete-betean eragiten dio. Laburpena sortzen denean, laburpena jatorrizko testuaren funtzio eta estrukturari bideratuta egon behar da, eta baita laburpenak berak azken produktu gisa eskatzen dituen ezaugarri erretorikoetara ere. Beraz, laburtuko dugun testuaren generoak ez dio soilik ulermen prozesuari eragingo, laburpenaren ekoizpenean ere eragin zuzena izango baitu. Alonsok eta Fernándezek (2009) azaltzen dutenez, zenbait autorek esaten dute oraindik orain ez dela lortu laburpena zer den ebazten duen irizpide bakar eta zehatza. Ondorioz, haien esanetan, esku artean dugun kontzeptua konplexua izateaz gain, ez da batere zehatza, eta horrek zaildu egiten du laburpena praktikatzea, irakastea eta ebaluatzea. Gure ustez, Alonsok eta Fernándezek (2009) defendatzen duten moduan, laburpena testu-eredu bakartzat hartzea da autore horiek laburpenaren kontzeptuarekiko erakusten duten ziurgabetasunaren iturburua. Laburpena testu-eredu bakar eta zurrun gisa definitzen saiatuz gero, ez da harritzekoa izango erabateko zehaztasunik gabeko definizioekin topo egitea. Helburua ez da izan behar mugak zurrun zehaztuta dituen definizio finko batera heltzea; laburpenaren kontzeptua malgua izan behar da, eta kasu bakoitzean laburpenak dituen elementu aldakorretara egokitu beharko da, besteak beste: laburpenaren helburura; laburtu beharreko testu-motara eta beronen ezaugarrietara; eta erabiltzaileen beharrizanetara. Hau guztia oso ondo labur daiteke Alonsoren eta Fernándezen (2009) honako hitzekin: El resumen es un fenómeno complejo, multidimensional y multifuncional. Es por eso que cualquier intento de categorización se torna complicado. (Alonso eta Fernández, 2009: 25) Beraz, laburpenaz ari garenean, kontuan izan behar da diziplinartekoa den prozesu batez ari garela, eta, arestian esan legez, diziplina bakoitzak bere ikuspegitik aztertuko du laburpena. Horregatik, antzeko ikerketa-eremuen alderdiak identifikatzea garrantzitsua da; izan ere, laburpena kontzeptu malgu gisa ulertu behar dugun arren, funtsezkoa da aztergaia eta ekintza-eremua ondo zehaztea. Laburpena inguratzen duten diziplina horien artean, hizkuntzalaritza dugu, bere baitan biltzen dituen ikergaien azterketarekin; esaterako: testualak, kognitiboak, soziokognitiboak eta interakzionalak. Beste diziplinetako bat didaktika da: instrukzioa, metodoa, irakasle-ikasle harremana eta ebaluazioa biltzen dituena. Gure lanaren ardatzetako bat izango den diziplina horren helburua laburpen-gaitasuna garatzeko egokiak diren helburuak, metodologiak eta instrukzio-diseinuak definitzea da. Azkenik, gure helburuak zeintzuk diren kontuan izanez, konputazio-zientzien diziplina ere kontuan izango dugu, bere diseinuak eta tresnak aplikatzen baitituzte, besteak beste, erabilera automatikoa aztertzeko, laburpen-corpusaren arteko clustering-ak aztertzeko eta informazioa hobeto berreskuratzeko.
Gure eginbeharra diziplina horietako ikuspuntu ezberdinak kontuan izatea da, ikuspuntu bakoitzak egin diezagukeen ekarpena baliatuz. Tesi hau burutzeko, horrela jokatu dugu. Laburpenaren diziplina eta ikuspuntu ezberdinak aztertu dira, bakoitzak gure helburuak lortzen zertan lagun diezagukeen ebatziz. Tesian, bi diziplina nagusi izango ditugu ardatz, aipatu berri ditugun didaktika eta Hizkuntzaren Prozesamendua (HP). Horretarako, 2.2 azpiatalean, laburpena didaktikoki nola ulertzen dugun zehaztu dugu, eta, ondoren, proposatzen dugun planteamendu didaktikoa zientzia konputazionalarekin uztartzen saiatu gara, ahal izan dugun heinean. 2.1.1 Laburtze-prozesua Azpiatal honetan laburtze-prozesua aztertuko dugu. Laburpena egitean, prozesu konplexu bati egin behar diogu aurre, askotan kontrakoa pentsatu arren. Laburpen bat egiteak hainbat trebetasun martxan jartzea eskatuko digu, eta normala da ikuspegiaren arabera trebetasun jakin batzuetan gehiago edo gutxiago sakontzea. Gainera, badira laburtze-prozesuari eragiten dioten faktoreak. Horrek guztiak laburpena egiteko hainbat metodo egotea dakar. Gure lanean, didaktika eta HP (batez ere diskurtsoaren alorrean) izango ditugu ardatz nagusi. Horrek trebetasun jakin batzuetan sakonduko duen laburtze-prozesuaren proposamen didaktikoa egitera eramango gaitu (ikus 2.2.4.2 azpiatala), eta, horretarako, azpiatal honetan, zenbait autorek proposatutako laburtze-metodoak aztertuko ditugu. Arestian esan dugu laburpena eta berau burutzeko prozesua banaezinak direla elkarrengandik; horregatik, garrantzitsua da laburtze-prozesuari behar besteko garrantzia ematea. Hasteko, esan beharra dago laburtzea prozesu konplexua dela; horrela adierazten dute, orobat, aditu gehientsuenek. Alvarez-Angulok (2014) laburtzea trebetasun konplexutzat jotzen du, eta trebetasun hori informazioaren kondentsazio-prozesua esplizitu eginez ikasi behar dela dio, horrela hausnarketa bultzatzen delako eta ikaslea trebetasunaz jabetzen delako. Alvarez-Anguloren esanetan, konplexutasunaren zergatia ulermenean eta testuaren ekoizpenean burutu beharreko eragiketa kognitiboetan eta linguistikoetan datza. Seidlhoferren (1991) arabera, laburpena termino ezaguna izan arren, haren inguruan sakontzen hasten garenean, uste baino afera konplexuago baten aurrean aurkitu ohi gara. Laburpen bat egitean, hainbat irizpide izan behar dira kontuan, eta, autore honen esanetan, ez da erraza ebaztea horietako zenbait. Esaterako, azpimarratzen du ez dagoela ideia nagusia eta ideia garrantzitsuenak identifikatzeko modu absoluturik, subjektibotasunak eta testuinguruak eragin egiten baitute. Horrez gain erantzun konkreturik ez duten galdera batzuk ere aurkezten ditu: zenbateko luzera izan behar du? Testualki nola eratzen da? Zein ezaugarri linguistiko izan behar ditu?
Horren prozesu konplexua izaki, ez da harritzekoa ikasleek zailtasunak izatea laburpenak burutzeko orduan. Horregatik da garrantzitsua ondo jakitea zeintzuk izan daitezkeen laburpen bat egitean ikasleak aurki ditzakeen zailtasunak edo erronkak. Alonsok eta Fernándezek (2009) oso ondo aurkezten dute laburtze-prozesuak zer eskatzen duen eta horrek ekar ditzakeen erronkak. Haien arabera, ulermenaz eta testuak ekoizteko gaitasunaz gain, laburpen bat egiteak planifikazio orokor bat egitea eta metakognizioan trebatzea ere eskatzen du. Jarduera edo ekintza horiek ez dira batere errazak; izan ere, honako urrats hauek eman behar dira: i) gure helbururako funtsezkoa den informazio andana manipulatu eta eraldatu; ii) garrantzitsuak diren ideiak ez direnengandik bereizi eta aukeratu; iii) aukeratutako ideia horiek behar bezala konbinatu, arau sintaktiko eta gramatikalak jarraituz, sortzen den testua koherentea izateko, ideiak hierarkikoki ondo antolatuta egoteko eta testu-generoak eskatzen duen estrukturara egokitzeko. Prozesuaren konplexutasunak laburpena egiteko ikuspegi interesgarriak aurkezten dituzten hainbat metodo egotea dakar. Horietako batzuk kapitulu honetan aztertuko ditugu. Hala ere, laburtzeko zenbait prozesuren ezaugarri esanguratsuenak aztertu orduko, laburpenean eta beronen prozesuan eragiten duten faktoreak ikusiko ditugu. Laburpenaren definizioarekin gertatu legez, faktore hauek eragina izango dute laburtze-prozesua ulertzeko eta metodo bat proposatzeko. Faktoreen artean, kontuan hartu beharreko lehena dagoeneko aipatua dugun diziplinartekotasuna da. Diziplina bakoitzak laburpena ikuspuntu batetik heltzea dakar, eta horrek zuzenean eragingo du. Esaterako, ez da gauza bera izango laburpen bat egitea albisteak laburtu behar dituen kazetari batentzat edo filosofian laburpenak lantzen dituen irakaslearentzat, azken horrek testu-iruzkinak egitera bideratuko baitu laburpena. Gainera, diziplina bakoitzak laburpena egiteko euskarria bera ere baldintzatzen du sarri. Telebistako kazetari batek ahoz laburtu beharko ditu askotan berriak. Aldiz, azterketa bat prestatu behar duen ikasleak, ziurrenik, idatzi egingo du; analogikoki edo digitalki. Guk, esaterako, tesi honetan, laburpena digitalki lantzeko apustua egin dugu, laburpenak digitalki egin eta jasotzeak erraztu egingo baitigu HPrekin aritzea, eta hori abantaila handia da gerora laburpenak ebaluatu eta ikasle zein irakasleei atzeraelikadura eskaintzeko. Gainera, curriculumean IKTak indarra hartuz doaz, eta informazio digitala tratatzeko beharra ere zehazten da bertan. Horrek guztiak laburpena teknologiarekin uztartuz lantzera eraman gaitu. Beste faktoreetako bat laburtzailea da. Laburpena egiten duen pertsonaz dihardugunean, bere testuingurua eta bere ezaugarriak izan behar ditugu aintzat. Esaterako, Alonso-Arévalok (2017) bi alde bereizten ditu laburtzaileaz mintzo denean: laburtzailearen
abstrakzio-gaitasuna eta laburtzailearen jakintza (hizkuntza-gaitasuna eta gaiaren inguruko ezagutza). Bestalde, kontuan izan behar dugun bigarren eragilea laburtuko den objektuaren ezaugarriak dira, gure kasuan idatzizko testuenak. Laburtuko den objektuaren ezaugarriei erreparatzen hasita, Alonsok eta Fernándezek (2009) testuen generoa azpimarratzen dute; esana dugun bezala, generoak laburtu beharreko testuaren ulermenari ez ezik, laburpenaren ekoizpenari ere eragiten baitio. Anderson eta Hidi (1988) bat datoz zentzu horretan, eta adierazten dute genero batzuk laburtzea errazagoa dela; esaterako, narrazio-testuak errazagoak dira azalpen-testuak baino. Laburtuko den testuaren ezaugarriekin jarraituz, generoaz gain, testuaren luzerak ere eragin zuzena du, testua gehiago edo gutxiago kondentsatzea eskatuko baitu. Testuaren ezaugarriekin bukatzeko, ezin ahantz dezakegu testuaren zailtasun edo konplexutasun-maila (tematikoa eta linguistikoa), ez baita gauza bera 15 urteko ume batentzat arnasa-aparatuaren inguruko Lehen Hezkuntzako testua laburtzea edo unibertsitatean fisika bioteknologikoa lantzeko erabiltzen den testua laburtu behar izatea. Ikusi dugun moduan, laburtzailea eta laburtuko den objektuaren ezaugarriak izan ohi dira bi eragile edo faktore entzutetsuenak, baina horiez gain badira alde batera utzi behar ez diren beste hainbat: laburpenaren helburua, komunikazio kanala, laburpena norentzat den (idazten duenarentzat edo beste norbaitentzat; aurrez testua irakurrita duenarentzat edo laburpena soilik jasoko duenarentzat), baliabide teknologikoak eta muga pragmatikoak (astia, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak, besteak beste). Zaila da laburtze-prozesuaz arduratzen den metodo bakarraz hitz egitea. Laburtzea hainbat prozesu kognitiboz (identifikatzea, aukeratzea, antolatzea, eraldatzea, birformulatzea, berregitea eta aurkeztea), prozesu linguistikoz eta prozesu pragmatikoz dago osatua. Aldagai horietako bakoitzari ematen zaion garrantziak zehaztuko du zein den eta nolakoa den proposatzen den laburpen-eredua eta beronen laburpen-prozesua. Jarraian, autore esanguratsu batzuek (Alonso-Arévalo, 2017; Van Dijk, 1980, 1983, 2019) proposatutako laburpen-prozesuen ezaugarriak aztertuko ditugu. Garrantzitsua da iturri ezberdinek proposatutakoa aztertzea, gerora bertako ideiak baliatu beharko baititugu gure helburuetara heltzeko. Alonso-Arévalok (2017), laburtzeaz hitz egitean, laburpenak eskatzen duen prozesua eta prozesu hori aurrera eraman ahal izateko burutu beharreko lan-prozedura bereizten ditu. Prozesuari dagokionez, bost urrats hauek dira bereizten dituenak: i) ideia garrantzitsuenen irudikapena; ii) kontzeptualizazioa (ideiak kontzeptu bihurtzea); iii) balorazioa (zehaztea zein diren ideia garrantzitsuenak); iv) edukia murriztea eta v) ekoizpena (laburpena idaztea).
zitzaion. Omisio-erregelari jarraituz, bigarren proposizioa alde batera utziko genuke, lehenengo biak mantenduz. ii) Hautapen-erregela: testu bateko proposizioen suposizioak diren beste proposizioak hautatzea. Erregela hau aplikatutakoan, omisio-erregelarekin gertatu legez, informazioa murriztu egiten da eta proposizio batzuk alde batera uzten dira. Baina aurreko makroerregelaren aldean, alde batera uzten den informazioa inplizituki azaltzen da mantendu den informazioan. Adibidez, ondoko lau proposizioetatik lehena eta azkena mantenduko genituzke: 1) Olaia aireportura joan zen, 2) maletak fakturatu zituen, 3) hegazkinean sartu zen 4) eta Mexikora joan zen. iii) Orokortze-erregela: kasu honetan ez gara mugatzen globalki garrantzirik ez duten proposizioak kanpoan uztera; esaldien xehetasun semantikotik abstrakzioa egiten da, kontzeptualki orokorragoa den proposizio bat eraikiz. Adibidez, 1) Anderri legatza gustatzen zaio, 2) bisigua gustatzen zaio, 3) txitxarroa gustatzen zaio. Mikroproposizio horiek honako proposizio honekin ordezkatuko genituzke: 'Anderri arrainak gustatzen zaizkio'. iv) Eraikitze-erregela: proposizioak beste proposizio desberdin batez ordezkatzen dira. Proposizio berri horrek ordezkatutakoak bilduko ditu, baina kasu honetan proposizioen sekuentzia bateratuak definitzen du makroproposamena. Orokortze erregelaren oso antzekoa dirudi, baina eraikitze erregela aplikatzen denean, osatutako makroproposiziotik abiatuta logikaz ondoriozta ditzakegu hasierako mikroproposizioak. Orokortze erregela aplikatzen badugu, hori ez da posible. Adibidez, ondoko proposizioak ditugu: 1) Julen jantzi egin zen, 2) etxetik irten zen, 3) atea itxi zuen, 4) kotxea ireki zuen, 5) kotxea martxan jarri zuen, 6) kotxea aparkatu zuen, 7) medikuarenean sartu zen. Mikroproposizio horiek honako makroproposizio honekin ordezka genitzake: 'Julen medikuarenera joan zen kotxez'. Van Dijken proposamenari jarraituz, Brownek eta Dayk (1983) oinarrizko sei laburpen-arau identifikatzen dituzte. Aurreneko bi arauak informazioa ezabatzean daude oinarrituak. i) Lehendabizikoa garrantzirik gabeko informazioa ezabatzean datza; ii) bigarren erregelak, ostera, informazio erredundantea ezabatzeko eskatzen du. Ondorengo bi erregelak, hirugarrena eta laugarrena, termino eta ekintzen ordezkatzearekin lotuta daude. Hain zuzen ere, Van Dijkek proposatzen dituen iii) orokortze- eta iv) eraikitze-erregelaren parekoak dira. v) Bosgarren erregelaren arabera, testuko gai nagusia azaltzen duen esaldi bat atera behar da. vi) Baina, horrelako esaldirik ez baldin badago, seigarren eta azken erregelak adierazten du ikasleek beraiek osatu eta laburpenean txertatu beharko dutela. Bestalde, Alvarez-Angulok (2014), laburpenak lantzeko proposatzen duen metodoan, bost fase bereizten ditu. i) Testua arretaz irakurtzea, ii) ideia garrantzitsuenak aurkitzea, iii)
ideiak ordenatzea, iv) ahalik eta hitz gehien kentzea eta v) testua berridaztea. Lehenengo hiru faseak ulermen semantikoari dagozkio eta azken biak sintaxi-ekoizpenari. Laburpenak egiteko metodo hau 2.2.4.1 azpiatalean ikusiko dugu zehatzago; izan ere, gelan nola aplikatu azaltzen da eta, beraz, didaktika lantzen dugun azpiatalean azalduko dugu. Bestaldetik, Alonsok eta Fernándezek (2009) hiru etapa interaktibo dituen prozedura aurkezten dute. 1) Planifikazioa: laburpena egiteko testuingurua (laburpenaren helburua eta egin beharreko laburpen-mota, besteak beste). 2) Laburpen-prozesua; hiru zatitan banatzen da: i) irakurketa selektiboa (jatorrizko testuak dituen ezaugarriak aztertu: testu egiturak identifikatu eta estruktura horietan informazioa aukeratu); ii) abstrakzio-esentzializazioa (informazioaren analisia eta kategorizazio noetikoa7), birformulazioa-transkodetzea (sintesi normalizatua, informazioa antolatzea eta aurretiko eskemetatik moldatzea) eta testua idaztea; iii) testua berrikustea eta berregitea (estruktura, noetika eta gramatika kontuan hartuz; eta estiloa egokituz, azken produktuaren eta laburpen-prozesuak jarraitu beharreko irizpideak kontuan izanez). 3) Prozesu orokorraren eta tokiko estrategia laburtzaileen balorazioa (ebaluazio metakognitiboaren bidez, laburpen-prozesuaren eta laburpenen kalitatea hobetzeko). 2.1.2 Laburpenaren ebaluazioa Laburpen bat ebaluatzeko, lehenik eta behin, argi izan behar dugu zer den ebaluatu nahi duguna; izan ere, posible da prozesua ebaluatzea, azken produktua ebaluatzea edo biak ebaluatzea. Ikusiko dugunez, laburpen bat ebaluatzen denean, ez da erraza erabat objektiboa izatea; horregatik, oinarri sendodun ebaluazioa diseinatzea funtsezkoa izango da, eta, horretarako, zenbait autoreren ekarpenak ikusiko ditugu azpiatal honen amaieran. Laburpena ondo zehaztutako jarraibideekin eginagatik, zaila da berdin-berdinak diren bi laburpen egotea, baita laburpena egiten duena pertsona berbera izanda ere. Alonsok eta Fernándezek (2009) dioten moduan, laburpenaren kalitatea eta, ondorioz, beronen ebaluazioa, hein batean bada ere, subjektiboak izan daitezke. El concepto de calidad en el resumen, y en consecuencia, el resultado de la evaluación de éste, es una noción relativa y en parte, subjetiva. Es relativa porque depende de múltiples factores tales como: criterios del usuario, la propia calidad del ítem a resumir, la competencia del resumidor o las políticas del servicio resumidor, a su vez mediatizadas por sus características,
Entropia Ekonomia eta eraginkortasuna hizkuntzaren erabileran. Ahalik eta hitz gutxien erabiltzea ideia bat adierazteko. Dokumentuaren oinarrizko informazioa eta asmoa ahalik eta hitz gutxienekin adieraztea. Egokitasuna Egokitzea dokumentuaren edukiari (ez azaldu, ez kritikatu), erabiltzaileari (ideiak fidelki islatzea, baina hizkuntza ulergarria mantenduz), sistemari (nolabaiteko homogeneotasunari eustea, araudia betetzea). Zuzentasun linguistikoa Arau gramatikalak, ortografikoak eta sintaktikoak mantentzea. Koherentzia Diskurtso baten zatien arteko garrantzi-maila mantentzea. Testuaren kateatze semantikoa errespetatzea. Funtsa Testuaren egitura eta edukia estilo bakar bati jarraituz antolatzea. Argitasuna Eduki zehatza izatea, termino zehatzak erabilita esanahi osoena lortzeko ahalik eta hitz gutxienekin. Zehaztasuna Laburpena informazioaren kondentsazio mugatua denez, laburra izatea. Leialtasuna Jatorrizkoaren funtsezko elementuak islatzea, ideia berririk eman gabe. Zuzentasuna Dokumentuaren eduki nagusia nabarmentzea; funtsezko informazioa eta informazio anekdotikoa bereiztea. Helburua Jatorrizko dokumentuaren edukia ez kalifikatzea, ezta interpretatzea. Metodikoa Jatorrizko dokumentuaren egitura eskematikoari jarraituz ordenatzea. 1. taula. Laburpenak izan beharreko ezaugarriak; Pintok (2014) proposatutakoak Aipatu ditugun ebaluazio proposamenek laburpena azken produktu gisa ebaluatzen dute, laburtze-prozesua alde batera utziz. Hori gertatu ohi da laburtze-prozesua ebaluatzea azken produktua ebaluatzea baino zailagoa delako. Badira, prozesua ebaluatzeaz arduratzen diren proposamenak (2.2.4 azpiatalean ikusiko ditugu zenbait); izan ere, tankera horretako proposamenak didaktikarekin lotuak joan ohi dira. Hala ere, horietan ere argi ikusiko dugu joera argia dagoela azken produktua ebaluatzeko, eta prozesua ebaluatzea, aldiz, zailagoa dela. 2.2 Laburpena eta didaktika Aurreko azpiatalean laburpenaren oinarri orokorrak azaldu ditugu. Azpiatal honetan, ostera, ikuspuntu konkretu batetik aztertuko dugu laburpena; didaktikatik, alegia. Aztertu ditugun laburpenaren oinarrizko hainbat ezaugarri berdin edo antzera mantenduko direla ikusiko dugu, baina laburpena didaktikatik lantzeak eragin egingo dio laburpenari eta laburtzeko prozesua ulertzeko moduari. Alabaina, didaktikaren hurbilpenetik lantzeak ez du
laburpen-konpetentziak lortzen lagunduko duten ebaluazio-irizpideak ezarri; laburpena egitean egon daitezkeen arazoak detektatu; eta irakasleentzako esku-hartze ereduak definitu.8 Laburpenaren didaktikaren eginbeharra laburpenaren deskripzio eta azalpen bat eskaintzea da. Irakasleari edukiak lantzen lagundu behar dio; ikasleari, aldiz, laburtzeak eskatzen dituen jakintzak eta irakasleak proposatutako edukiak bereganatzen. Laburpenaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesua egon dadin, gakoa ikaslearen laburpen-gaitasuna garatzea ahalbidetuko duten testuinguru egokiak sortzea da. Laburpen-gaitasuna garatzeak ekarriko du: i) laburpenaren oinarrizko printzipioak ezagutzea eta jardueraren testuinguruaren arabera laburpenak egiteko zein ebaluatzeko behar diren oinarrizko teknikak ezagutzea. ii) Espezialitate-testuinguru desberdinetan, laburpena kudeatzeko tresna teknologikoak menderatzea. iii) Laburtu beharreko materialen kanaletan eta generoetan eragiten duten etengabeko aldaketa teknologikoetara egokitzea. Aurreko azpiatalean, laburpenaren oinarri orokorrak ikusi ditugunean, laburpena definitzerakoan zein laburpen-prozesuan bertan, faktore ugari kontuan hartu behar ditugula ikusi dugu. Laburpenaren didaktikan ere gauza bera gertatzen da; izan ere, Alonsok eta Fernándezek (2009) adierazi legez, hainbat dira eragina izango duten faktoreak. Horietako batzuek jarraibide eta estilo didaktikoari eragingo diote: laburpena eta laburtze-prozesua ulertzeko era; irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren helburua; egoera didaktikoaren eragileak (estiloa, motibazioa…); garatu nahi diren konpetentziak eta trebeziak lantzeko erabiltzen diren ikasketa-teknika konkretuak; proposatutako jarduerak eta materialaren diseinua; eta ebaluazio-metodoak eta irizpideak. Baina badira laburpenaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eragin zuzena duten beste faktore batzuk: eskola- edo unibertsitate-jarraibideak; teknologiaren garapena; eta diziplinartekotasuna. 2.2.1 Laburpen-gaitasuna eta bere helburuak Laburpena modu esanguratsuan landu ahal izateko, oinarrizkoa izango da laburpena hezkuntzan nola eta non kokatzen dugun ondo zehaztea. Gure ikuspegitik, laburpena gaitasun gisa tratatzea da interesgarriena. Izan ere, bi abantaila ekarriko dizkigu horrek. Alde batetik, egungo irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, izan oinarrizkoa edo goi mailakoa, gaitasunetan oinarrituta dagoenez, abantaila handia izango da laburpena curriculumean txertatzeko. Beste aldetik, gaitasun batek trebetasunak biltzen dituenez, gerora
8 Ikasleen laburpen-gaitasuna ondo garatzeko ataza horiek guztiak egitea nahitaezkotzat jotzen dugu. Tesi honetan, izandako epea dela-eta, ez diegu ataza guztiei heldu; eta, heldu ditugunen artean, batzuk gehiago landu ditugu, horietako batzuekin HP uztartuz aurrera egitea errazagoa baita.
(2.2.4.2 azpiatalean) aukera izango dugu laburpenak biltzen dituen trebetasunak bereizi eta guk zeintzuetan sakonduko dugun ebazteko. Aipatu dugu laburpen-gaitasuna garatu ahal izateko hainbat direla egin beharreko eginkizunak; horien artean, ikaskuntza-irakaskuntza helburuak ezartzea. Askotan, helburuak zehaztean, laburpenak bete beharreko helburuez ari izaten gara. Honatx, esaterako, Alonso-Arévalok (2017) laburpenaren helburutzat hartzen duena: i) lehen dokumentuko informazioaren irudikapen zehatza egitea. ii) Irakurle potentzialei jatorrizkoa kontsultatzeko edo errefusatzeko balio izatea. iii) Jatorrizko testuarekiko fidela den testu koherentea, argia eta zehatza sortzea. Alonso-Arévalok ez dio laburpenari ikuspegi didaktiko batetik heltzen; hau da, Alonsoren aztergaia ez da laburpena nola irakatsi/erabili, baizik eta zer den definitzea. Horregatik, normala da helburuak laburpenei bideratuta egotea, azken produktuari zehazki. Ostera, laburpenaren didaktikan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu orotan bezala, helburuak ikasleari bideratu behar zaizkio; hau da, ikasleak helburuak lortu beharko ditu, helburu horiek lortzeak ekarriko baitu gaitasunaren garapena, kasu honetan, laburpen-gaitasunarena. Esan berri dugun hori argi ikus daiteke Oinarrizko Hezkuntza Curriculumaren (236/2015 Dekretuan) pasarte honetan: Oinarrizko gaitasunek ez dute ebaluaziorako erreferentzia argirik ematen, baina curriculumeko beste elementu batzuekin elkarlotzen dira: helburuak, edukiak eta batez ere ebaluazio irizpideak. Horrela, ebaluazio irizpideen arabera, helburuak zein puntutaraino lortu diren neurtzen da eta, beraz, horien barneko gaitasunak zein puntutaraino lortu diren. Azkenik, ebaluazio-adierazleek ebaluazio-irizpideetan adierazitakoa zehazten dute eta, beraz, ebaluazioaren azken erreferenteak dira. Oinarrizko Hezkuntza Curriculumaren (236/2015 Dekretuan) Laburpena usu idazmena lantzeko estrategia gisa proposatu ohi da, baina gure kasuan helburua ikaslea laburpenak egiten trebatzea denez, laburpena ezin dugu estrategia moduan soilik ulertu. Ruizek eta Moyak (2020) adierazten duten moduan, Europako unibertsitateetan gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza dago ezarrita, eta gauza bera gertatzen da oinarrizko hezkuntzan, horren adibide Oinarrizko Hezkuntza Curriculuma (236/2015 Dekretuan) nahiz Batxilergokoa (127/2016). Xedea oinarrizko gaitasunak garatzea da; oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplina barneko oinarrizko konpetentziak. Ahozko zein idatzizko ulermena eta ekoizpena oinarrizko konpetentzia horiek garatzeko trebetasun gisa ulertu ohi dira. Gauza bertsua gertatzen da batzuetan sintesi edo laburpenarekin; esaterako, Argudínek (2015) sintesia idatzizko trebetasunen barruan kokatzen du. Gure ikuspegitik, hori ez da guztiz zuzena. Izan ere, kasu honetan eta askotan, laburpena azken produktu gisa ulertzen da, prozesua bera alde batera
horrek "laburpenaren curriculuma" garatzea ekarriko baitu. Esan berri dugun antzean, autore horiek azaltzen dute laburpen-gaitasun terminoa erabili ohi dela pertsona batek dituen ezagutzen, prozeduren, jarreren eta trebetasunen multzoa deskribatzeko. Gainera, ezagutza-, prozedura-, jarrera- eta trebetasun-multzo hori beharrezkotzat jotzen dute: i) laburpenjarduerak eskatzen dituen atazei eraginkortasunez aurre egiteko, eskatzen den garapenmailarekin eta kalitatearekin; ii) sortzen diren arazoak ekimenez, autonomiaz eta erabakitasunez konpontzeko eta iii) laburpenaren testuinguruaren eta informazioaren merkatu globalaren gizarte- eta lan-ingurunera egokitzeko. Interesgarria da, halaber, Alonsok eta Fernándezek (2009) "laburpenaren curriculuma" terminoa erabiltzea. Gero ikusiko dugun moduan, Oinarrizko Hezkuntza Curriculumean (236/2015 Dekretuan) eta Batxilergokoan (127/2016) laburpenak ez du behar adinako presentzia eta lanketa; ondorioz, normala da laburpenaren curriculum propioa sortzeko beharra ikusi izana. Laburpena eta beronen "curriculuma" helburuka antolatzeak (Hezkuntza Curriculumean ere horrela egiten da) erakutsiko du zeintzuk diren ikaskuntza-prozesua egon dadin eman beharreko urratsak, eta horrek abantaila ugari ekarriko du, esaterako: laburpenaren irakaskuntza-ikaskuntza diseinatzea modu sistematiko eta koherentean; ikasle eta irakasleen arteko komunikazio hobea; irakaskuntzan, metodologia aukeraketa erraztea; pedagogia-jardueren aniztasuna sustatzea; eta ikaskuntzaren ebaluaziorako oinarria eskaintzea. Helburuak zehaztean, bi motatako helburuak bereizten dituzte Alonsok eta Fernándezek (2009): teoriko-metodologikoak eta prozedurazkoak. Ikus 2. taula eta 3. taula.
Helburu teoriko-metodologikoak: Dokumentuak kondentsatzeko eta oinarriak ikasteko printzipio teoriko eta metodologikoen ezagutzara bideratuta daude, laburpen-prozesuak ebaluatzeko eta hobetzeko helburuarekin. Dokumentu-mota bakoitzean informazioak duen izaera ulertzea, kanal, genero eta edukia kontuan izanez.. Laburpena edukiaren azterketaren eta informazio-adierazpenaren testuinguruan lantzea. Dokumentuen laburpenaren kontzeptua ulertzea, bere helburuetatik, berariazko funtzioetatik eta konbentzio orokorretatik. Laburpenaren tipologiak eta irizpideak bereiztea. Sintesi-produktuak eta -prozesuak identifikatzea, baita horien funtzio eta aplikazioak ere. Laburpen-prozesuaren helburua, etapak eta mailak ezagutzea. Laburpenaren funtzioa ulertzea, eta laburpen-mota bakoitza idazteko gai izatea. Dokumentu baten egitura-berezitasunak bereiztea eta laburpen-egitura eta -estilo egokia hautatzeko gai izatea. Laburpen-mota desberdinen testu-gramatika eta estiloa (konbentzio erretorikoak) ezagutzea, funtzioaren eta izaeraren arabera. Proiektu, behar edo testuinguru bakoitzerako laburpen-mota egokienak hautatzea. 2. taula. Laburpenarekin lortu beharreko helburu teoriko-metodologikoak (Alonso eta Fernández, 2009) Prozedurazko helburuak: Teknika eta araudiak aplikatzeko, estrategiak aukeratzeko eta prozesu eta tresnak ebaluatzeko. Laburpen-metodologia erabiltzea kalitatezko laburpenak egiteko. Material bakoitzari egokitutako laburpen-teknikak eta -estrategiak hautatu eta baloratzea, kanalaren, generoaren eta edukiaren arabera. Laburpenak egiteko arauak, gomendioak eta gidak erabiltzea eta kritikoki baloratzea. Era guztietako kode semiotikodun testuak (grafikoak, ikonikoak, soinudunak, ikus-entzunezkoak, multimedia... ) eraginkorki irakurtzea. Testu bateko informazio garrantzitsua identifikatzen eta erauzten ikastea. Dokumentu-mota ezberdinen eduki tematikoa deskribatzea eta irudikatzea, haien egitura erretorikoaren eta aurkeztutako eduki-motaren arabera. Dokumentu baten edukia laburtzea, laburpen-motaren eta dokumentuan dagoen informazioak behar duen sakontze-mailaren arabera. 3. taula. Laburpenarekin lortu beharreko prozedurazko helburuak (Alonso eta Fernández, 2009)
Testuinguruaren jarduera eta arazoen aurrean jardutean oinarritzen da, eta hori kontuan hartzen da ebaluazio estrategietan; adibidez: idatzizko probak, elkarrizketak, jarduera-probak eta rol-jokoak. Prozesu dinamikoa eta dimentsio anitzekoa da, eta berekin dakar zerikusia duten zenbait faktore aintzat hartzea, ikaslearen ikaskuntza ulertzeko eta haren lorpenak eta hobetu beharreko alderdiak zehazteko (adibidez: aurretiko jakintzak, ebaluatutako gaitasuna, ikaslearen helburuak eta testuingurua). Kontuan hartzen ditu bai prozesua, bai ikaskuntzaren emaitzak; hau da, kontuan hartzen ditu ikaslearen lana eta azkenean lortutako emaitzak. Atzeraelikadura egiteko, gaitasun jakin baten irizpideak eta konpetentzien garapen-mailen eta lorpenportzentaje batzuen zati kuantitatiboa hartzen dira kontuan. Ikasleen bizitzako proiektu etikoa bultzatu nahi da; besteak beste: behar pertsonalak eta helburuak. Ikaskuntzaren balorazioa batez ere prozesu intersubjektiboa izatea lortu nahi da, beste pertsona batzuekin adostutako irizpideetan oinarrituta, diziplina-, gizarte- eta lanbide-testuinguruaren eskakizunetatik abiatuta, eta aintzat hartuz ebaluazioak beti izango duela dimentsio subjektibo bat, aztertu, eztabaidatu eta adostu beharrekoa. Gaitasunen ebaluazioaren bidez, oro har, hezkuntzaren kalitatea hobetu nahi da, aukera ematen duelako ikasleek hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko eta estrategia instituzionalak ezartzeko. 4. taula. Gaitasunetan oinarritutako ebaluazioak izan beharreko ezaugarriak; Tabon et.alek (2010) proposatutakoak Beraz, ikusita ebaluazioa funtsezkoa izango dela laburpen-gaitasuna modu esanguratsu eta eraginkorrean lantzeko, zenbait autorek arlo honetan egindako ekarpenak aztertuko ditugu. Alonsok eta Fernándezek (2009) adierazten dute ebaluazioak laburpenaren bi alderdi izan behar dituela kontuan: i) laburpena egiteko prozesua eta ii) laburpena bera azken produktu gisa. Autore horien hitzetan, egundaino gehiago landu da azken produktuaren ebaluazioa, eta garrantzitsutzat jotzen dute prozesuaren ebaluazioan ere aurrerapausoak ematea. Álvarezek (2004) laburpena azken produktu gisa ebaluatzeko proposamena egiten du BABAR izeneko gida aurkeztuz. Alvarezek argudiatzen du proposatzen diren ebaluazio-irizpideek, askotan, helburutzat izaten dutela lan jakin batzuetan proposatutako laburpen-sistemak ebaluatzea, eta horrek laburpenak kuantitatiboki ebaluatzera eramaten duela, ebaluazio kualitatiboa alde batera utziz. Beharrizan hori ikusita, BABAR proposatzen du, atzerriko hizkuntza gisa ingelesezko azalpen-testuak ebaluatzea ahalbidetzen duen gida. Testua osotasun gisa ebaluatzea du xede, eta ebaluazioaren zati gisa irakurlearen subjektibotasuna onartzen du. Subjektibotasun hori, hala ere, kontrolatu egin behar da, zuzentzaile ezberdinek, ahalik eta antzekoenak diren ikuspuntuetatik abiatuz, idatziaren komunikazio-alderdietan jar dezaten arreta, kontuan izanda irakaslea (zuzentzailea) murriztu edo saihestu daitezkeen kanpoko baldintza edo estimuluen eraginpean dagoela. Bost ataletan banatuta dagoen gida bat da, eta horietako bakoitzak pisu jakin bat du laburpenaren ebaluazioan: edukiak 2,5 puntu; antolaketak 2 puntu; hiztegiak 1,75 puntu; hizkuntzaren
erabilerak 2,25 puntu eta aurkezpenak 0,5 puntu. Gainera, atal bakoitza lau trebetasunmailatan banatzen da (eskas, erdipurdi, ondo eta oso ondo), eta horiek zenbaki-kalifikazio desberdinarekin adierazten dira, osotasunarekiko duten pisuaren arabera. BABAR gida ikusgai dago A.1 eranskinean. Yamanishik eta Hijikatak (2019) ikasleen bigarren hizkuntzan laburpenak ebaluatzeko errubrika proposatzen dute; kasu honetan, ingelesa bigarren hizkuntzatzat duten unibertsitateko ikasle japoniarrekin egindako lana da. Lan horretan, ebaluazio holistikoa eta analitikoa uztartzeko beharra azpimarratzen dute.9 Haien arabera, ebaluazio holistikoek errendimenduari buruzko puntuazio orokorra baino ez dute ematen, eta, askotan, eskala handiko ebaluazioetarako erabiltzen dira. Ebaluazio holistikoen abantailak praktikotasuna eta kostu-eraginkortasuna dira; izan ere, ebaluatzaileek denbora gutxiago behar dute ebaluazioa osatzeko, eta, hala, lan-kostuak murriztu egiten dira ebaluazio analitikoekin alderatuta. Hala ere, ebaluazio holistikoek desabantaila bat dute: ezin dute lanari buruzko informazioaren atzeraelikadura esanguratsurik eman, eta horrek ez die irakasleei laguntzen ikasleen banakako jardueraren ahulguneak eta indarguneak identifikatzen, eta ez du ikasleen jardunari buruzko atzeraelikadura eraikitzailerik ematen. Aitzitik, ebaluazio analitikoekin, denbora gehiago behar dute ebaluatzaileek ebaluazioak osatzeko; eskulanaren kostuak handiagoak dira ebaluazio holistikoetan baino. Izan ere, ebaluazio analitikoek hainbat dimentsio dituzte esleitutako atazen edo proben alderdiekin lotuta, eta ebaluatzaileek dimentsio horiek ebaluatu behar dituzte, bakoitzari puntuazio bat esleituz dimentsio bakoitzak dituen irizpideetan oinarrituta. Ebaluazio analitikoen ezaugarri horri esker, irakasleen ebaluazioek ikasleen errendimenduari buruzko informazio diagnostiko osoa eman dezakete, eta, horrela, banakako errendimenduaren indarguneak eta ahulguneak identifika ditzakete, baita ikasleen ikaskuntza-beharrak ere. Beraz, errubrika holistikoak errendimenduaren batuketa orokorrean oinarritutako puntuazioa behar denean erabiliko dira; analitikoak, ostera, egokiagoak dira errendimenduaren alderdi indibidualetarako puntuazioa eta informazioaren atzeraelikadura behar badira. Hori dela eta, errubrika analitikoa hobesten da ikasgelako testuinguruetan hezkuntza-helburuak erdiesteko.
9 Errubrika analitikoek jarduera bat zenbait adierazletan banakatzen dute, eta egikaritze-maila bakoitzerako beha daitezkeen irizpideak deskribatzen dituzte; oso erabilgarria da jarduerari lotutako azpigaitasun bakoitzaren azterketa zehatza egin eta jarduera gauzatzean gizabanakoak edo taldeak dituen indarguneak eta ahulguneak atzemateko. Halaber, irakaslearen eta ikaslearen arteko atzeraelikadura-maila handia ahalbidetzen dute jardueren puntuaziorako banakako irizpideak ezartzerakoan. Errubrika holistiko edo globalen arabera, ataza osotasun bat da, non akats puntualek ez baitiote eragiten jardueraren kalitate orokorrari. Ebaluazio batutzailea da, prestakuntzakoa baino gehiago, eta dedikazio gutxiago eskatzen du. Hori bai, ematen duen informazioa ez da hain zehatza. Bertan, gauzatze-maila bakoitzerako (eskasa edo bikaina) beha daitezkeen irizpideak baino ez dira deskribatzen. Errubrika holistikoak egiteko, irakasleak prozesua edo emaitza osotasunean aztertu behar du, osagai bakoitza bereiz epaitu gabe. Errubrika analitikoen kasuan, irakasleak bereiz baloratzen ditu prozesuaren zatiak, eta azken kalifikazioa banakakoen batura da.
Gure ikuspegitik, gakoa errubrika orekatua eraikitzea da. Beharrezkotzat ikusten dugu errubrika analitikoa proposatzea, laburpenak biltzen dituen trebetasunetan (ideien hierarkia eta zuzentasun gramatikala, esaterako) ikaslea nola aritu den ebaluatzeko. Baina trebetasun bakoitza (errubrikaren dimentsio bakoitza) holistikoki edo ez oso modu analitikoan ebaluatzea iruditzen zaigu zentzuzkoena; irakaslearentzat egingarria izan dadin lan-karga zein jakintza aldetik eta, era berean, ikaslearentzat ulergarria izan dadin. Abiapuntu hori izanda, Yamanishik eta Hijikatak (2019) bost dimentsiodun errubrika proposatzen dute, errubrika holistikoa eta analitikoa uztartuz. Lehen lau dimentsioen bidez, errubrika analitikoa proposatzen dute, honako alderdi hauek ebaluatuz: i) edukia, ii) parafrasia kuantitatiboki, iii) parafrasia kualitatiboki eta iv) hizkuntzaren erabilera. v) Azkenik, bada bosgarren dimentsio bat; horretan, adituak (irakasleak) aukera du jardunaren emaitza orokorra emateko. Azken hau ebaluazio holistikoa da. A.2 eranskinean autore horiek proposatzen duten errubrika dago ikusgai. Azpimarratzekoa da, halaber, autore horiek parafrasiari ematen dioten garrantzia laburpen bat egiterako orduan. Azaltzen dutenez, erredakzio laburtua egiteko funtsezko trebetasuna da parafraseatzea, zeina maiz erabiltzen baita idazketa akademikoan oro har. Laburtzeko eta parafraseatzeko, informazioaren kondentsazio-maila desberdinak behar dira. Laburpenak egiteko zailtasunak dituzten ikasleek testua kopiatzeko joera dutela esaten dute, eta Patchwriting izeneko fenomenoaz ere mintzo dira. Patchwritinga gertatzen da idazle batek iturri baten testua kopiatzen duenean eta hitz eta gramatika batzuk bakarrik aldatzen dituenean. Fenomeno hori maiz gertatu ohi da idazle hasiberrien artean, eta irakasleek jakin behar dute parafraseatzeko modu desegoki hori ikasleen asmoa edozein izanda ere gertatzen dela, eta denbora daramala ikasleak parafraseatzen ikasteak eta horretara ohitzeak. Beraz, parafraseatzeak funtsezko zeregina du idazkera laburtuan; hala ere, trebetasun hori menderatzea eta irakastea oso zaila da, haren ezaugarri konplexuei eta idazleen kultura- eta hizkuntza-aurrekarien eraginaren ondorioz. Errubrikekin jarraituz, aipatu beharrekoa da Benzer et al.ek (2016) proposatzen dutena (A.3 eranskinean ikusgai). Errubrikak hiru atal ebaluatzen ditu: i) forma, ii) edukia eta iii) estiloa. Atal bakoitzean, trebezia jakin batzuk ebaluatzen dira, eta ikasleak erakutsitako trebetasun-maila izan daiteke: eskasa, garatu beharrekoa edo arrakastatsua. Errubrika honetan ebaluatzen diren trebezia asko geuk ere kontutan izango ditugu gure proposamena egiterakoan; esaterako: gramatika, puntuazioa eta ortografia; ideien hierarkia; egitura; eta testua berridaztea. Baina horrez gain, bada lan hau interesgarri egiten duen beste arrazoi bat; izan ere, 2.2.4.1 azpiatalean ondo azalduko dugun moduan, autore horiek, egiten duten proposamena praktikara eramaten dute, unibertsitateko ikasleen laburpen-gaitasuna
hobetzeko asmoarekin, eta horrek aukera ematen die haien proposamenak dituen gabeziak eta indarguneak identifikatu eta hobetzeko. Alonsok eta Fernándezek (2009) artikulu zientifikoen laburpenera bideratutako egiaztapen-zerrenda proposatzen dute, laburpena egiten duenak egindakoa birpasa dezan. Egiaztapen-zerrenda galderez osatua dago, eta oso interesgarria iruditzen zaigu horrelako baliabideak ebaluaziorako ere erabiltzea. Zerrenda horrek biltzen dituen galderak ebaluazio-adierazle oso baliagarriak izan daitezke ikasleak helburuak bete dituen aztertzeko. Askotan, ikasleak ez du jakiten irakasleak zer ebaluatuko duen, hots, ez du atazaren helburua argi izaten, eta horrelako baliabideek aukera ematen dute helburuen eta ikaslearen arteko zubi-lana egiteko. 5. taularen ezkerraldean, egiaztapen-zerrendak laburpenaren zein alderdi edo maila ikuskatzen laguntzen duen ageri da; eskuinean, aldiz, maila edo alderdi bakoitzetik galdera bat jarri dugu, adibide gisa. Ikus daitekeenez, egiaztapen-zerrenda horrek ikasleak sortu duen laburpena ikuskatzen laguntzeaz gain, laburpena egiteko prozesua ebaluatzen laguntzeko asmoa ere badu. Taulan ageri diren lehen bost kasuak laburpenean egin beharreko berrikuspenak dira, baina, azkenengo kasuan, ikaslearen bukaerako prozesua behatzen da. Esana dugu Alonsok eta Fernándezek (2009) behin eta berriz azpimarratzen dutela laburpena egiteko prozesuak azken produktuak besteko garrantzia duela, baina egiaztapen-zerrendan dauden 44 galderetatik 42 sortutako laburpenera (azken produktura) bideratuta egoteak argi uzten du prozesuan esku-hartzea eta berau ebaluatzea askoz ere zailagoa dela azken produktua (laburpena) oinarri izanda aritzea baino. Edukiaren berrikuspena Informazioa osotasunean eta koherenteki dago aurkeztuta? Diskurtsoaren berrikuspena Testuaren estruktura erretorikoa errespetatu da? Sintaxiaren berrikuspena Esaldiko elementuen ordena egokia da? Terminologiaren berrikuspena Terminoen erredundantzia ekiditen da? Estiloaren berrikuspena Irakurketa bakarrean ulertzen da? Arau orokorren berrikuspena Laburpena egin ostean, berrikusi da egindakoa? 5. taula. Artikulu zientifikoen laburpenera bideratutako egiaztapen-zerrenda; Alonsok eta Fernandezek (2009) proposatua Artikulu zientifikoak berrikusteko egiaztapen-zerrenda aurkezteaz gain, Alonsok eta Fernándezek (2009) laburpenak egin eta ebaluatzeko aintzat hartu behar diren irizpide orokorrak ere aurkezten dituzte; ikus 6. taula.
Autonomia: laburpenak bigarren mailako dokumentu independente bat eraikitzea, hasierako testuaren testuartekotasunarekin. Jatorrizko testuarekiko fideltasuna: testu-motaren estruktura eta edukia errespetatzea. Laburtasuna: ahalik eta zeinu gutxien erabilita beharrezko informazioa mantentzea. Doitasuna: informazio erredundantea ekiditea eta esanguratsua mantentzea. Eraginkortasuna: sortutako laburpena baliagarria izatea informazio aldetik eta erabiltzailearentzat erabilgarria. Egituraren zehaztasuna: laburpenaren egitura erretorikoak duen estaldura zehatza izatea, jatorrizko testuak duen testu-tipologiaren arabera. Zehaztasun tematikoa: edukia osotasunean ordezkatzea, eskatutako sakontasunarekin bat etorriz. Gaiaren sendotasuna: edukia ordezkatzean, ideia garrantzitsuak mantentzea eta bigarren mailakoak alboratzea. Egituraren sendotasuna: jatorrizko testuaren egitura erretorikoekin bat egitea. Berariazkotasun tematikoa: atal erretoriko bakoitzean, informazio garrantzitsuena atazak eskatzen duen zehaztasunera egokitzea. Koherentzia tematikoa eta kohesio gramatikala Egokitzapena: erabiltzailearen beharrei egokitzea, abstrakzioak izan behar dituen estilora eta ezaugarrietara egokituz. Eraginkortasuna: laburpena egiten eta zabaltzen den sistemara egokitzea. 6. taula. Laburpenak egin eta ebaluatzeko aintzat hartu beharreko irizpide orokorrak; Alonsok eta Fernandezek (2009) proposatua. Bestalde, interesgarria da Montesik (2006) egiten duen proposamena, beste helburu bat baitu orain arte aztertutakoekin alderatuz. Laburpen-jarduera garatzen den testuinguruko gogoetetatik abiatzen da Montesik (2006) proposatutako laburpenen ebaluazioa, eta helburu argiak ditu: kalitatea hobetzeko arazoak detektatzea. Gure iritziz, oso planteamendu egokia da ikasleak egiten dituen akatsen detekzioa hartzea abiapuntutzat; horri esker, zehaztuko diren helburuek hobeto erantzungo baitiote ikasleak dituen beharrizanei. Gainera, kalitatea aztertzeko parametrotzat hartzen ditu informazio-erabiltzailea eta laburpen-mota bakoitza erabiltzen duten komunitateen ohiturak. Era berean, laburpenean testu-aldagaietatik abiatzen da, eta aztertutako laburpenak biltzen diren datu-baseen laburpen-politikak ere kontuan hartzen ditu. Benetako erabilera-testuinguruetako laburpenen kalitateari buruzko azterketa egiten du Montesik. Bi jakintza-arlo hartzen dituzten sei datu-basetatik jasotako hirurogei lagin aztertzen ditu: nekazaritza zientzia esperimentalen errepresentazio gisa; eta hezkuntza gizarte-zientzien eta giza zientzien barruan. Horretarako, azterketa kualitatiboa egiten du; hainbat arlotako erabiltzaile adituri egindako elkarrizketen bidez, arazoak edo ahuleziak eta laburpenen abantailak edo indarguneak antzemateko. Horiek guztiak zortzi adierazletan
sailkatzen ditu, bakoitza bere ezaugarri edo aldagaien hedapenarekin. Honatx zortzi adierazleak: i) ulermena, ii) zehaztasuna, iii) garrantzia, iv) egitura, v) onarpena, vi) hautematea, vii) zuzenketa eta viii) aurkezpen grafikoa edo osaketa. 2.2.3 Laburpenaren atzeraelikadura Atzeraelikadurak pisu handia du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Atzeraelikadura on batek asko lagunduko ditu bai ikaslea, bai irakaslea ezarri diren helburuak lortzen. Hala ere, egokia ez den atzeraelikadurak arriskua du ikaslea ez laguntzeaz gain, beronen prozesua kaltetzeko. Maldonadok (2009) argi uzten du atzeraelikadurarik gabeko testuingurua izateak dakartzan ondorioak zeintzuk diren. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, ikaslearen ebaluazioa egiten denean, baina ikasleak ez duenean jasotzen bere ezagutza- edo gaitasun-maila zein den, ikasleak oztopoak izango ditu ezarritako helburuetara iristeko. Esaterako, akatsak egiten dituen ikasle batek ez badu atzeraelikadurarik jasotzen, akatsak ez ditu zuzenduko, eta, zuzenduko balitu, askoz ere zuzenketa geldoagoa izateaz gain, ez litzateke hain eraginkorra izango. Ondorioz, Maldonadoren (2009) hitzetan, bada arrisku handi bat: ikasleak egiten duen eraikuntzak oinarri okerra izatea. Beraz, ikusita laburpena prozesu konplexua dela, ondo aztertu eta ulertu behar da atzeraelikadura zer den eta zer-nolako ezaugarriak izan behar dituen laburpenaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ezarriko ditugun helburuak lortu ahal izateko ikasleak. Horixe da hain zuzen ere azpiatal honetan jorratuko dena. Atzeraelikaduraz mintzo garenean, interesgarria da Hattiek and Timperleyk (2007) proposatutako definizioa aintzat izatea. Izandako errendimendutzat hartzen dute atzeraelikadura, eta errendimenduaren informazio hori hainbat iturritatik jaso dezakegu hainbat modutan.
arteko elkarrekintza dakar: i) atzeraelikaduraren (mezua) eta ii) jatorrizko zereginaren artekoa. Hasiera batean, ikasleak zeregin batean ari dira lanean, eta zeregin horrekin izaten dute elkarreragina (adibidez: argibideak irakurriz), baina atzeraelikadura bistaratzen denean, ikasleek, neurri batean, beren baliabide kognitiboak atzeraelikadurarantz aldatzen dituzte, eta atzeraelikadurarekin elkarreragina dute. Atzeraelikadurak prozesu kognitiboetara eramaten du ikaslea, hala nola baieztapena, ezagutzaren berregituraketa edo zereginen estrategia desberdinak bilatzea. Atzeraelikaduraren funtzio garrantzitsu bat ikasleak konponbide zuzen batera bideratzea denez, atzeraelikadura eraginkorra da ikaslea gai denean egin dituen akats konkretuak ondo erlazionatzeko atzeraelikadurarekin, baina ez da oso eraginkorra ikasleak zeregina batere ulertzen ez badu. Hattiek eta Timperleyk (2007) azaltzen dute atzeraelikadura-azterketen metaanalisi batek erakutsi duela atzeraelikadura eraginkorra dela zeregin edo zeregin-estrategiei buruzkoa bada. Hori dela eta, haien hitzetan, iritzi positiboak ez direla eraginkorrak erakutsi ohi da, laudorioak gehienetan ez baitu zereginen informazio zehatzik. Gainera, atzeraelikadura positiboak motibazio intrintsekoa ere murriztu dezake, edo motibazio estrintsekoarekin ordezkatu. Atzeraelikadura eraginkorra izan dadin, zereginaren helburua, helburura begira izandako aurrerapenari buruzko informazioa eta ikasleek eman beharreko hurrengo urratsak bildu behar ditu. Hattiek eta Timperleyk (2007) azaltzen dutenez, atzeraelikadurak ikasle batek zeregin jakin baterako duen ikuspegia alda dezake. Atzeraelikadura eraginkorra izaten da ikasleak ataza ondo egin duela uste duenean baina atzeraelikadurak oker egin duela adierazten dionean. Bestalde, atzeraelikadura zeregin bati buruzkoa bada, atzeraelikadura esplizituagoak hobeto funtzionatzen du. Baina atzeraelikadura eraginkorra izateko, funtsezkoa da ikasleek modu aktiboan arreta jartzea atzeraelikadura-mezuei. Autoreok argitzen dutenez, atzeraelikadurak ikaskuntza-prozesuan eragina du. Hattiek eta Timperleyk (2007) azaleko ikaskuntza eta ikaskuntza sakoneko estrategiak bereizten dituzte. Atzeraelikaduraren formak eragin ezberdinak izan ditzake estrategiotan, ikasleen gaitasunarekin elkarreraginean. Gainera, atzeraelikadurak autoerregulazioan eragina duela baieztatzen dute; hau da, zeregin bat betetzeko portaeraren erregulazioan. Atzeraelikadurak autokontrolean eragiten duela frogatuta dago; zehazki, ikasleak zuzen erantzun duela espero, baina atzeraelikadurak erantzuna zuzena ez dela erakusten dion kasuetan izaten du eraginik handiena. Noiz eman ebazteko, kontuan hartu behar dugu zein motatako atzeraelikadura den eman nahi duguna. Ikasleak ataza bat egin behar badu, ataza horren atzeraelikadura ataza bukatu ostean ematea komeni da, batez ere ataza konplexua denean; izan ere, horrela ikasleak asti nahikoa izango du atazaz eta beronen konponbideaz behar bezala hausnartzeko. Bestalde, prozesuari dagozkion zalantza teknikoak-eta argitzea momentuan egitea komeni da, eta ez gerora.
Fyfek eta Rittle-Johnsonek (2016) oso garrantzitsua izan daitekeen ekarpena egiten dute. Erakusten dute atzeraelikaduraren eraginkortasunak aldez aurretiko ezagutzarekin elkarreragina duela. Azaltzen dutenez, atzeraelikadurak ondorio negatiboak izan ditzake aldez aurretik ezagutza duten ikasleentzat, aurretik ezagutza gehiago duten ikasle batzuek ez baitute atzeraelikadura onartzen irakasgaian duten konfiantzagatik. Ostera, aurretiko ezagutza gutxiago duten ikasleek errazago eraikitzen dute atzeraelikadura oinarri izanda. Golke et al.ek (2015) ikertzen dute motibazioak eta arretak nola duen elkarreragina atzeraelikaduraren prozesatzearekin eta transferentziarekin. Haien esanetan, atzeraelikadurak informazioa prozesatzeko motibatuta dagoen ikasle aktibo bat eskatzen du; mezu on batekin soilik ez da nahikoa. Atzeraelikaduraren eraginkortasuna honako faktore hauen menpe dagoela adierazten dute: atzeraelikadura-mezuaren edukia eta horren formulazioa (erantzunaren esplizitutasun-maila desberdinekin); aurkezpenaren denbora, eta atzeraelikaduraren aurkezpen-mota. Horrez gain, Golke et al.ek (2015), atzeraelikadura prozesatzeko unean, aldea aurkitu zuten pertsona batek edo ordenagailu batek emandako atzeraelikaduren artean. Haien hitzetan, gizaki baten presentziak atzeraelikadura arrakastaz prozesatzeko aukerak areagotzen ditu, benetako pertsona bat gela berean dagoenean inplikatutako osagai sozialagatik. Haien azterketan, ordenagailu bidezko iritzia ez zen pertsona batek emandako iritzia bezain eraginkorra izan. Autoreen arabera, horren arrazoietako bat ikasleen motibazio eskasa izan liteke, atzeraelikadura testuinguru zehatzik gabe zegoelako eta ez zituelako azken helburu batera eramaten, esate baterako, azken kalifikazioa hobetzera. 2.2.4 Laburpena lantzeko proposamen didaktikoak Laburtze-prozesuko urratsak zehazten ditugunean, argi izan behar dugu urrats horiek ikasleek behin eta berriz aplikatzea ez dela nahikoa laburpen-gaitasuna garatzeko. Urrats bakoitza ikaslearekin nola landu jakin behar da, horretarako proposatzen den metodologia jarduera egokiekin eraikiz. Ikasleak helburuak lor ditzan metodologia bat aplikatzen dugunean, berau aurrera eramateko askotariko jarduerak proposa daitezke, eta jarduera horiek teknika ezberdinak aplikatuz burutzen ditugu. Hori dela eta, 2.2.4.1 azpiatalean, laburpena lantzea helburu duten zenbait proposamen didaktiko aztertuko ditugu. Ikusiko dugunez, proposamen batetik bestera aldea nabarmena da. Jarraian, ezaugarri ezberdinak dituzten hainbat proposamen aztertuko ditugu; batzuk beste batzuk baino osoagoak begitantzen zaizkigu, baina garrantzitsua deritzogu denen berri ematea, denek egingo baitiote ekarpen garrantzitsuren bat gure lanari. Azpiatal honen bukaeran, 2.2.4.2 azpiatalean, gure proposamena azalduko dugu. Bertan, hasteko, laburtze-prozesua nola
ulertzen dugun azalduko dugu. Gero, prozesu horretan guk non sakonduko dugun zehaztuko da; izan ere, tesi honen helburuek laburpen-prozesuaren atal jakin batzuetan aritzera garamatzate. 2.2.4.1 Adituen zenbait proposamen Andersonek eta Hidik (1988) laburtzen ikasteko teknikak aurkezten dituzte. Teknika horiek ikasle oso gazteentzat dira, baina laburbiltzen ikasi ez duten adin guztietako ikasleentzat ere egokiak direla diote. Gure iritziz, egitura zehatza eskaintzen duen proposamen didaktikoa ez bada ere, interesgarria da bertan azaltzen diren teknikak aintzakotzat hartzea, prozesuan erabiliko diren baliabideak nolakoak izan behar diren eta nola erabili behar diren zehazten laguntzen baitute. Hona hemen proposatutako tekniken azalpena: - Testu zuzena aukeratu. Testuaren ezaugarriek eragin handia dute ikasleek laburtzean izaten duten eraginkortasunean. Testu bat laburpenak egiten hasteko bezain sinplea dela ziurtatzeko, pasarte labur bat aukeratu, ikasleak nahiko goiz has daitezke-eta laburtzen testu-segmentu laburrekin. Esaldi tematikoak identifikatzea eta ideia nagusiak zehaztea errazagoa da ikasleek zati laburrekin lan egiten dutenean, eta, ikasleek hobera egin ahala, gero eta testu luzeagoak egin ditzakete. - Testu-mota erraz bat aukeratu. Ikasleek narrazio-testuak laburbildu behar dituzte lehenik, errazagoak direlako. Laburpen-saioek eztabaidak izan behar dituzte beti, ikasleek nola laburtu duten eta garrantzizkotzat hartutakoa zergatik den garrantzitsua eztabaidatzeko. Gogoeta hori aberatsagoa da erraz ulertzen duten testu batekin lanean ari direnean. Ikasleek narrazio-testuak ondo laburtzen dituztenean, genero zailagoetara pasa daitezke. - Oso konplexua ez den testu bat aukeratu. Ikasleek, lehenik, kontzeptu eta ideia ezagunak dituzten testuak laburbildu behar dituzte. Testu horiek ondo antolatuta egon behar dira, testuaren elementu garrantzitsuenak nabarmenak izan daitezen. Ikasleek ondo antolatutako testu bat nolakoa den dakitenean, errazago ikas dezakete testu zailak laburtzen. - Utzi ikasleei testua ikusten laburtu bitartean. Testu bat gogoratzea eta aldi berean laburtzea gehiegi izan daiteke hasiberri batentzat. Ikasleek testua idazten duten bitartean ikus badezakete, errazago jakingo dute ulertzen duten. Ondoren, testua agerian izan gabe laburtzen has daitezke.
- Autoreak ideiei emandako garrantzia. Laburtzeko trebetasunik kritikoena testu batean garrantzitsua dena zehaztea da. Andersonek eta Hidik (1988) uste dute ikasleek honakoa ikasi behar dutela: laburpen batek testuaren egilearentzat garrantzitsua den informazioa izan behar du.10 - Erakutsi ikasleei beren kabuz laburtzen. Arrazoi asko daude ikasleei beren kasa laburpenak idazten irakasteko (idazlearengan oinarritutako laburpenak), beste batzuentzako laburpenak egiten hasi aurretik (irakurlearengan oinarritutako laburpenak): i) lehenik eta behin, idazlearengan oinarritutako laburpenei bizi osoan ematen diegulako erabilera, bai testuak ulertzeko, bai kontu pertsonalak eramateko. ii) Bigarrenik, idazlearengan oinarritutako laburpen horiek azterketa-tresna gisa erabil daitezkeelako. iii) Hirugarrenik, idazteko errazagoak direnez, idazlearengan oinarritutako laburpenek giltzarri bat ematen dutelako sintesi formalago baterako. - Trebetasunak zabaltzea, ikasleek beste batzuentzat laburbil dezaten. Ikasleek beren laburpenak egin ahal dituztenean, irakaslea prest dago irakurlearengan oinarritutako laburpenak egiteko. Aurrez ikasitako guztia erabilgarria izango da, norberaren laburpen bat idazteko beharrezkoak diren trebetasun eta estrategia guztiak beharrezkoak baitira beste batzuentzat laburpen bat idazteko. Beste batzuentzako laburpen batek, ordea, idazketa amaitua eta leundua duen testua izan behar du. Irakasleak lau gogoeta osagarri nabarmendu behar ditu, ikasleak idazketan oinarritutako sintesitik irakurketan oinarritutako sintesira igaro daitezen: laburpenaren iraupena, materialaren ezagutza, idazketaren mekanika eta hartzailea. - Laburpenaren luzera. Beste batzuentzat egindako laburpena laburragoa izan daiteke norberarentzat egindako bat baino; normala da norberarentzako egiten diren laburpenak hasieran luzeagoak izatea. Materiala ezagutzea. Laburpen bat norberaren erabilerarako idaztean, testua ulertzea garrantzitsua den arren, ez da beharrezkoa testua askorik ezagutzea. Irakasleak, lehenbizi, testu errazak aukeratzen baditu, ikasleek ez dute testua sakon aztertu beharko laburtzeko. Ondoren, materiala berriz irakurtzeko eta berrikusteko trebatu daitezke ikasleak, besteentzako laburpen bat prestatzeko.
10 Afera argia dirudi, baina ez da argi geratzen ikasgeletan. Irakasleek, sarritan, informazio garrantzitsuan arreta jartzeko eskatzen diete ikasleei, baina ez dute zehazten informazio hori ikaslearentzat, irakaslearentzat, egilearentzat edo norentzat izan behar den garrantzitsua. Beraz, irakasleak argibideak eman behar dizkie ikasleei autorearentzat garrantzitsuena zer den zehazten laguntzeko.
- Idazketaren mekanika. Laburpen bat pertsonala da, eta ez du mekanikoki perfektua izan behar. Lehen laburpenetan, irakasleek ikasleak bultzatu behar dituzte sintesian kontzentratzera eta mekanikaz ez kezkatzera. Ondoren, mekanika-probak berrikusteko eta zuzentzeko prozesuak landu daitezke, betiere beste batzuentzako idazketa egiten ari direla nabarmenduz. - Hartzailea. Idazlea da idazlearengan oinarritutako laburpen baten hartzaile nagusia. Laburpena norbere buruarentzat prestatzean, garrantzitsua da autoreak garrantzitsutzat jotzen duena ezagutzea, behar ez den materiala kentzea eta norberaren behar eta interesekin bat etorriz testua sinplifikatzea. Ikasleek beren beharrak asetzen dituzten laburpenak idatz ditzaketenean, besteen beharrak nabarmendu eta erakuts daitezke. Alvarez-Angulok proposamen zehatzagoa eskaintzen digu, ikasgelan laburpen-gaitasuna garatzeko eman beharreko urratsak argi ezarriz. Gainera, Alvarez-Angulok (2014) bere proposamena unibertsitateko ikasleekin jartzen du praktikan, Lehen Hezkuntzako graduko bigarren mailako ikasleekin, alegia. Laburpena lantzeko proposatzen duen metodoak bost fase nagusi ditu: 1. fasea: testuaren irakurketa sakona. Fase honetan beharrezkoa da hiztegiaren eta ezezagunak diren testu-zatien esanahia bilatzea. 2. fasea: ideia garrantzitsuenak identifikatzea. 3. fasea: ideiak antolatzea. 4. fasea: hitzen ezabatzea. Ahalik eta hitz gutxien erabiltzea da helburua. 5. fasea: testuaren berridazketa. Alvarez-Angulo (2014) ez da bete beharreko faseak zeintzuk diren esatera mugatzen; arestian esan gisara, faseak zeintzuk diren zehazteaz gain, fase horiek ikasgelan nola egikaritu proposatzen du, eta, jarraian, hori da azalduko duguna. Aipatutako bost faseak hiru urratsetan lantzen ditu. 1. urratsa: testua irakurri eta ulertu ondoren, arbelean testuaren eduki semantikoa islatzea. Laburpenaren praktika testua ulertzearekin hasten da, eta, testua ulertzen laguntzeko, bakarkako irakurketa eta ahozko iruzkin kolektiboa egingo dira. Ondoren, jatorrizko testua (T) erreferentziatzat hartuta, laburpen batera iritsi behar da (t), informazio baliokidea duena. Horretarako, ikasleei eskatzen zaie arbelera atera eta idatz dezatela ideia nagusien edukia; horrako hori aurrez ezarritako
ordenarik gabe eta, ahal dela, modu kaotikoan azalduta egin dezaten saiatuko gara. Prozedura kolektiboa eta ahozkoa izango da. Bien bitartean, arbelean adierazitako informazioa ez errepikatzeak duen garrantzia azpimarratuko da. Guztien artean, arbeleko informazioak (modu kaotikoan ordenatuta) testuaren eduki semantikoa adierazten duela erabakitzen denean, bigarren urratsera igaroko gara. 2. urratsa: baztertzea eta ezabatzea. Arbelean jasotako eduki semantikotik abiatuta, ikasleei eskatzen zaie orokortze-, integrazio- edo ezabatze-prozesuen bidez laburtu daitekeen informazioa (esaldiak edo hitzak) identifikatzeko. Prozedura honetan, ikasleak beren borondatez eta banan-banan ateratzen dira arbelera, haien iritziz informazioa laburtzen duten aldaketak egiteko. Aldaketok egin aurretik, horren berri ematen dute, eta, denek onartzen dutenean, arbelean egiten dira. Maiz izaten dira desadostasunak eta eztabaidak gai semantikoei, gramatikalei, testualei eta lexikoei buruz. Eztabaida horiek gogoeta linguistikoa bultzatzen dute, baina garrantzitsua da azpimarratzea fase honetan oraindik ez dagoela erredakzio-asmorik. 3. urratsa: laburpena bakarka egitea. Testutik ateratako eta arbelean islatutako eduki semantiko nagusia adostu ondoren, bakoitzak bere erara egiten du idatzizko laburpena. Hasierako testuaren berridazketa edo parafrasi murriztua da. Fase honetan, arbeleko informazio kaotikotik ordenatua den testu batera egin behar da ibilbidea, testu batek behar dituen arauak betez. Banakako laburpenetan ikusiko da, denen artean adostutako eduki semantiko beretik abiatu arren, pertsona bakoitzak bere modua duela laburpena burutzeko. Horregatik, zenbait laburpen irakurriko dira jendaurrean, eta sortutako testuak alderatuko dira. Benzer et al.ek (2016) ere oso lan interesgarria aurkezten dute. Alvarez-Angulok (2014) egin gisara, autore hauek ere haien proposamena praktikan jarri dute; gainera, prozesuan zehar ikusitako gabeziak hobetzen joan dira konponketak eginez. Horrek, haien proposamena jardunaren bidez ebaluatzen aritzeak, indar eta balio handia ematen dio proposamen didaktikoari. Unibertsitateko hirugarren mailako 43 ikaslerekin aritu dira laburpenak egiteko estrategiak lantzen. Horren helburuak lau dira: i) testuak laburtzeko estrategiak garatzea, ii) ikasleen laburpenak ebaluatzeko errubrika bat eratzea (A.3 eranskinean ikusgai), iii) testuak laburtzeko estrategiak erabiltzen trebatzea ikasleak eta iv) ikasleek ikasketa-prozesuari buruz duten iritzia biltzea. Autore horiek burututako lanean erabilitako metodoa oso interesgarria iruditu zaigu praktikan jartzeko; hori dela eta, 3.5 azpiatalean ikusiko dugun legez, geuk ere oinarritzat hartu dugu gure proposamena
1. astea Ikasleek inolako trebakuntzarik jaso gabe laburpenak egin behar dituzte. Ikertzaileek (4 euren kasuan) honako alde hauek behatuko dituzte: esaldi nabarmenak, oharrak, markatutako gakohitzak, testuaren berrirakurketaren maiztasuna eta zirriborroak. Horrez gain, laburtzeko erabilitako denbora ere kalkulatuko da. Bukaeran, ikasleei galdetuko zaie ea zenbateko arreta jarri duten eta laburtzeko planik izan duten. 2. astea Ikertzailetako bat instruktore gisa arituko da, eta besteek (3 euren kasuan) behaketa egiten jarraituko dute. Ikasleak trebatzen hasi orduko, aurreko asteko laburpenak banatuko zaizkie; laburtutako testuak STSW izeneko irizpideekin ebaluatuko dira. Ikasleari erabat osatu gabe dauden zatiak edo akatsen bat dutenak emango zaizkio. Ondoren, ikasleek STSW estrategietan trebatzeko formakuntza jasoko dute, eta formakuntza-prozesu osoa modu holistikoan partekatuko da ikasleekin. Ikasleek haien laburpenak eskuetan dituztela, STSW irizpide guztiak banan-banan eztabaidatuko dira. Horren ostean, klaseko eztabaidak eta STSWri buruzko ideiajasa jarduerak egingo dituzte, eta, eztabaiden ondoren, irizpide disfuntzionalak identifikatuko dira, disfuntzionalak zergatik diren eztabaidatuz. Irizpide batzuk aldatu egingo dira eta beste batzuk gehitu. Ikertzaileek egindako bileretan, inplementazioaren ondoren, STSWaren eguneratzeak egingo dira. Gero, bigarren astearekin bukatzeko, beste testu bana emango zaie ikasleei, eta laburtzeko eskatu. 3. astea Aurreko astean idatzitako laburpenei buruzko atzeraelikadura jasoko dute ikasleek. STSWren arabera ikasleek izandako ahulguneak landuko dira. Trebakuntza praktiko hori testu laburtuetan egingo dute, eta ahuleziak ikusten diren irizpideetan egindakoaz berriro eztabaidatuko da. Bukatzeko, ikasleei beste testu bat laburtzeko eskatuko zaie, eta ikertzaileek STSWaren eguneratzeak egingo dituzte. 4. astea Aurreko asteetan idatzitako laburpenak ebaluatu eta arazoak zein akatsak aztertuko dira. Ikasgelan eztabaidatu ondoren, testuen laburpenak idazteko estrategien (STSW) trebakuntza amaituko da. Bigarren asteko testua berriz laburtzeko eskatuko zaie ikasleei. Lau asteak iraganda, elkarrizketa bat egingo da ikasleekin, ikasleek STSW-prozesuaz duten iritzia jakin ahal izateko. 8. taula. Benzer et al.ek (2016) ikasgelan laburpen-gaitasuna lantzeko proposatutako metodologia
eredu horrek: alde batetik, garrantzia ematen diete laburpenaren azken produktuari zein laburpenaren prozesuari; beste aldetik, aurreko proposamenekin alderatuz, ereduak hezkuntza-curriculumak duen funtzionatzeko erari jarraitzen dio, helburu, konpetentzia eta estrategiak uztartzen baititu laburpen-gaitasuna lantzeko, eta horrek aukera ematen du laburpen-gaitasuna modu koherentean txertatzeko curriculumean. Proposamena oso landua denez, jarraian ezaugarri orokorrak aztertuko ditugu, eta proposatzen dituzten urratsen eta jardueren berri eman. Alonsok eta Fernándezek (2009) laburpen-prozesuaren fase orokorrak ezartzen dituzte. Proposatzen dituzten 7 faseak 10. taulan daude ikusgai. Hala ere, autore horiek haratago doaz, eta fase bakoitzean zein jarduera egin behar den zehazten dute, eta baita jarduera horiek zein helburu lortzeko balio behar duten ere. Hori da hain zuzen ere, gure ikuspegitik, haien proposamen didaktikoaren indargune nagusia; izan ere, helburu horiek ebaluatuz, jakingo du irakasleak ikaslearen laburpen-gaitasuna norainokoa den. 11. taulan 5. fasean (lehen zirriborroaren ekoizpena) ezarri dituzten jarduera eta helburuak bildu ditugu adibide gisa. Horrez gain, Alonsoren eta Fernándezen (2009) esanetan, ikasleari proposatzen diogun laburpenak egiteko prozedura-ereduak esanguratsua izan behar du. Hasierako etapatan esplizitua izango da, eta argi azalduta egongo da zer egin, nola egin eta noiz egin. Ikasleek laburpena egiteko burutu beharreko sekuentziak haien prozedura-ezagutzan ondo barneratzeko, behin eta berriz errepikatuko dira teknikak eta jarduerak, eta apurka-apurka automatizatzen joango dira. Horrez gain, garrantzitsutzat jotzen dute laburpen-prozesuaren fase bakoitzean egiten den analisia hausnarketan oinarrituta egotea, ikaslearentzat garrantzitsua delako prozesuan zehar arazoak identifikatzea eta horiek ebaztea. Horretarako, funtsezkoa da ikasleak argi izatea fase bakoitzeko helburuak zeintzuk diren. Fase Nombre de la fase 1 Planificación global de la actividad 2 Examen del documento: lectura panorámica 3 Lectura selectiva del documento 4 Lectura intensiva 5 Redacción del primer borrador del resumen documental 6 Revisión y reelaboración del resumen 7 Elaboración del resumen definitivo 10. taula. Alonsok eta Fernándezek (2009) proposatzen duten laburpen-prozesuaren 7 faseak
Fasea Jarduerak Helburuak Lehen zirriborroaren ekoizpena. - Aurreko faseetan aukeratutako ideiak diskurtsiboki antolatu. - Laburpenean sartu beharreko informazioa integratu eta berreraiki. - Laburpenaren testuingurua eta inplikatutako aldagaiak kontuan hartu. - Testu generoari egokitutako laburpena eratu.
- Egitura, eduki eta estilo zuzena duen laburpena sortzea. - Laburtzean dugun helburuak eskatzen duen bizkortasunarekin idaztea. - Laburpena egoki idazteko behar diren idatzi-estrategiak menderatzea. 11. taula. Alonsok eta Fernándezek (2009) proposatutako laburpen-prozesuaren fase orokorren 5. fasean (lehen zirriborroaren ekoizpena) ezarri dituzten jarduera eta helburuak Aipatu eta aztertu ditugun proposamen didaktikoek ekarpen esanguratsua egin diezaiokete eskolari eta hezkuntza-curriculumari. Hala ere, gure ustez, proposamen horiek hizkuntza-teknologiekin uztartu behar dira, ikasleek nola laburtzen duten hobeto ulertzeko eta gaur egun ikasle zein irakasleek dituzten beharrizanei ahalik eta modurik eraginkorrenean erantzun ahal izateko. Hori dela eta, 2.2 azpiatala, Laburpena eta didaktika izenekoa, bukatzen dugunean, 2.4 azpiatalean laburpena hezkuntza- eta hizkuntzateknologien ikuspegitik aztertuko dugu, bi adarrak uztartzeko ahaleginean. 2.2.4.2 Estrakzio eta abstrakzio bidezko proposamen didaktikoa Proposamen didaktiko bat egiteko, lehendabizi laburtze-prozesua nola ulertzen dugun zehaztu behar dugu. Gure kasuan, ikus 1. irudia, hiru fasetan bereiziko dugu laburpen bat egitea. 1- Prestaketa fasea: irakasleak ikaslearen beharrizanetara egokituko den testua aukeratu beharko du. Gainera, ikasleak argi izan beharko du laburpena egiteko zein urrats eman beharko dituen, eta oso garrantzitsua izango da ikasleak argi izatea zein helburu dituen eta zeintzuk izango diren helburuok ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak. 2- Jatorrizko testuan aritzea: bertan, testua irakurriko du ikasleak, eta testuko ideia garrantzitsuak identifikatu beharko ditu. 3- Laburpena idaztea: ideia garrantzitsuenak zeintzuk diren erabakita, ikasleak lehen zirriborro bat idatziko du. Horren ostean, idatzitakoa berrikusi egin beharko du, behin betiko laburpena (azken produktua) burutuz. Laburtze-prozesua zehaztu ondoren, lan honetarako ezarri ditugun hipotesi eta helburuak lortzeko zein ataletan murgilduko garen ebatzi dugu. 1. irudian ageri den legez, gure kasuan,
ideia garrantzitsuenak identifikatzean eta behin betiko laburpenean arituko gara.11 Beraz, gure proposamen didaktikoa bi puntu horien lanketara eta ebaluaziora bideratuko dugu beren-beregi. Gure proposamen didaktikoa burutzeko, Metodologiaren diseinua kapituluko 3.3 azpiatalean azalduta dagoen Compress-eus trensa erabili dugu. Compress-eus tresnak aukera emango digu laburpenak euskarri digital batean egiteko eta datuak digitalki jasotzeko. Ikasleak guk prestatutako testua izango du webgunean, eta, bertan, jatorrizko testuan aritzeko moduan izango da. Jatorrizko testuan, ikasleak testua irakurri eta ideiarik garrantzitsuenak aukeratu beharko ditu, hots, estrakzio bat egin beharko du. Ikasleak egindako estrakzio horri esker, bi dimentsio hauek ebaluatu ahalko ditugu: i) unitate zentrala (testuko ideia nagusia) identifikatu duen eta ii) ideien garrantzi-maila bereizten duen (hierarkia). Behin jatorrizko testuan aritu ostean, laburpena idazteari ekingo dio ikasleak. Egin duen estrakzioari nahi adina aldaketa egingo dizkio, abstrakzioa burutu arte; hau da, berak bere hitzekin sortutako laburpena egin arte. Tarte horretan, ikasleak aukera du lehen zirriborroa egin eta errepasatzeko. Abstrakzioan, hots, burutu duen azken laburpenean, nola aritu den ebaluatzeko, honako dimentsio hauek ebaluatuko dira: i) unitate zentralaren identifikazioa, ii) ideien garrantzia-maila bereiztea, iii) objektibitatea, iv) egokitasuna, vi) koherentzia, vii) kohesioa, viii) parafrasia (kantitatea eta kalitatea) eta ix) zuzentasuna. Paragrafo honetan aipatutako dimentsioak ebaluatzen lagunduko diguten ebaluazio-irizpideak metodologia ateleko 3.4.2 azpiatalean daude azalduta.
11 Ideia garrantzitsuenen identifikazioa eta behin betiko laburpena izango den arren sakonduko duguna, horrekin ez diogu kendu nahi garrantzirik prozesuko beste urratsei. Horiek guztiak ondo lantzea eta ebaluatzea ere funtsezkoa izango da. Adibidez, irakurketan, zehaztu beharko litzateke ikasleak zenbat aldiz eta nola irakurri beharko lukeen testua, eta baita nola ebaluatu beharko litzatekeen irakurketaren prozesua ere.
2.3 Laburpena eskola-testuinguruan Laburpenaren oinarriak eta didaktikarekin duen harremana aztertu ondoren, azpiatal honetan eskolako errealitatean laburpenak duen testuinguruaz arituko gara; izan ere, testuinguru horrek erabat baldintzatuko digu laburpen-gaitasuna garatzeko prozesua. Jarraian, eskola-testuinguruan laburpen-gaitasuna garatzeko eragin handia duten eragileak ikusiko ditugu. Curriculumarekin hasiko gara. Curriculumetan argi jaso ohi den arren laburpena garrantzitsua dela curriculumeko helburuen lorpenari eta gaitasunen garapenari begira, laburpenaren presentzia eskasak eta eduki, helburu zein ebaluazio-irizpideekin laburpenak curriculumean duen zehaztapen faltak zaildu egin dezake irakaslearen jarduna laburpenarekin. Irakasleei dagokienez, curriculumak ematen dien laguntza eskasaz gain, laburpena lantzea lan-karga handia izan ohi da haientzat, eta asti ugari behar izaten dute. Gainera, ez dute izaten laburpena lantzeko material aproposik; ikusiko dugun moduan, eskolan normalean erabiltzen diren testu-liburuek ez baitute laburpena behar adina eta behar bezala lantzen. 2.3.1 Curriculuma Eragile nagusietako bat curriculuma da. Jarraian, Euskadiko Oinarrizko Hezkuntza Curriculumak, 236/2015 Dekretuak, laburpenaren eta laburpen-gaitasunaren inguruan egiten duen ekarpena aztertuko dugu. Ikusiko dugunez, laburpen terminoak ez du presentzia handirik dekretuan, eta laburpenak dituen zenbait trebezia eta azpitrebezia aipatzen badira ere, uste dugu beharrezkoa dela laburpena eta beronen trebeziak modu esplizituagoan jasotzea. Alvarez-Angulok (2014) esaten du curriculumek laburpena modu intuitiboan lantzera eramaten gaituztela, eta egoera horri konponbidea eman behar zaiola. Horrekin lotuta, Dromskyk (2011) adierazten du, nahiz eta laburpena oinarrizko curriculumetan jasota egoten den, irakasleei ez zaiela ia gidalibururik eskaintzen berau ulertzeko. 236/2015 Dekretua aztertu ondoren, gu ados gaude autoreok esaten dutenarekin, uste baitugu argiago eta zehatzago ikusi beharko litzatekeela laburpenaren eta laburpenarekin zerikusia duten helburu, eduki zein ebaluazio-irizpideen arteko harremana. Egoera horrek indarra ematen dio Alonsok eta Fernándezek (2009) esaten dutenari; alegia, laburpenaren curriculuma behar dela. Oinarrizko Hezkuntza Curriculumean (236/2015 Dekretuan) eta Batxilergokoan (127/2016 Dekretua) konpetentzien atala irakurtzen badugu, ezagun da laburpena garrantzitsua izango dela irakaskuntza-ikaskuntza etapa guztietan. Dekretutik jaso dugun zati honek argi erakusten du esan berri duguna:
Ulertutakoa adieraziz edo jakinaraziz baino ezin da behatu eta ebaluatu eragiketa mentalen bidez osatutako irudikapenen emaitza. Ikasleek zer neurritan ulertu duten jakingo dugu beren hitzez adierazten dutenean ulertu beharrekoa, ulertu beharreko hori deskribatzen, definitzen, laburbiltzen eta aurkezten dutenean, ikasitakoa erabiltzen dutenean eta ikasitako hori beste egoera batzuetara transferitzen dutenean. Edonola ere, informazioaren ulermen-maila mailakatua izango da beti. Errealitatearen ulermena mugatua da beti, eta hura ulertzetik gertuago edo urrunago gera daitezke ikasleak. 236/2015 eta 127/2016 Dekretuak Oinarrizko Hezkuntza Curriculuma aztertu dugunean, laburpen terminoa uste izan duguna baino gehiagotan agertzen dela jabetu gara; ez nahikoa, ordea. Helburuetan, gehienbat, laburpen hitzaren presentzia faltan bota dugu. Hala ere, bada gehiago kezkatu gaituen beste afera bat. Curriculumak laburpen-gaitasuna garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta balioak biltzen ditu; eta hori beharrezkoa da, baina ez dugu ikusten laburpenaren eta elementu horien arteko lotura egiten denik curriculumean, ez, behintzat, esplizituki, eta hori arazo handia izan daiteke irakasleak laburpenarekin nola aritu jakin ahal izateko. Hobeto ulertzeko, adibide bat jarriko dugu: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko irakasle batek curriculuma irakurtzean, honako hau irakurriko du eduki komunetan: «Informazioa ulertzea (konparatzea, sailkatzea, sekuentziatzea, aztertzea eta laburbiltzea), buruz ikastea eta azaltzea (deskribatzea, definizioak eta laburpenak egitea, azalpenak ematea, etab.).». Ondoren, Literatura-hezkuntza edukietan honako hau: «Aldez aurretik egindako plangintza bati jarraituz, ikasleen adinarekin bat datozen literatura-testuen erreseinak eta laburpenak egitea.». Horrezkero, irakasleak argi izango du laburpena landu beharrekoa dela, baina ez zaio argibiderik ematen jarraitu beharreko prozesuaz, ezta kontutan izan beharreko irizpideez; hau da, curriculumak irakaslea modu intuitiboan jokatzera bultza dezake. Gure ustez, curriculumak baditu ezarrita hainbat helburu, eduki eta ebaluazio-irizpide laburpenarekin lotura zuzena dutenak, eta lotura hori esplizitu egin behar da. Horrela, irakaslea gai izango da goian adibidetzat jarritako bi eduki horiek (laburpena esplizituki dutenak), beharrezkoak diren beste helburu, eduki eta ebaluazio-irizpideekin lotzeko (laburpena esplizituki ez dutenak). Batxilergoan, Oinarrizko Hezkuntzan gertatu legez, argi ikusten da oinarrizko konpetentziak zein oinarrizko zehar-konpetentziak garatzeko laburpenak ekarpen handia egin dezakeela; are gehiago, laburpen-gaitasuna ondo garatuta izatea konpetentzia horiek modu egokian lortu ahal izateko beharrezkotzat jotzen dugu. Bestalde, irakasgaien helburuak, eduki-multzoak eta ebaluazio-irizpideak aztertzen baditugu, badira interesgarriak diren zenbait kontu. Hasteko, irakasgai ia guztietan, ohikoa da prozesu edo gertakariak azaldu behar izatea, eta argi dago horretan laburtzeko gaitasunak zeresan handia izango
duela. Baina zorroztasun handiagoz aztertuz gero, irakasgaika esaterako, badira azpimarragarriak iruditu zaizkigun zenbait ñabardura. Euskara eta Literatura, eta Gaztelania eta Literatura irakasgaietan espero izan dugu laburpenarekin lotura estuena, eta horrela izan da. Irakasgai horietako helburu eta ebaluazio irizpide batzuk testuen ulermen eta ekoizpenean zentratzen dira, diskurtsoa ere kontuan hartuz; beraz, argia da laburpenarekin dagoen lotura. Gainera, norberaren ikaskuntza-prozesuaz gogoeta egitea ere helburuen artean dago, estrategiak erabiliz; eta, ikusia dugun moduan, hori oso garrantzitsua da laburpen-prozesuan. Hala ere, bada gure arreta bereganatu duen alderdi bat; izan ere, aipatu berri ditugun bi irakasgaietan ez da ideien hierarkian inguruan hitz egiten; bai, ordea, Atzerriko Hizkuntzan. Atzerriko Hizkuntzaren irizpideen artean, ikasleak testuaren zentzu orokorrari eta ideia nagusiei igartzeko gai izan behar duela adierazten da, baita beharrezko informazio pertinentea hautatzeko gai izan behar duela ere. Gainera, ikasleak ideia nagusien eta bigarren mailakoen artean bereizteko gai izan behar duela esaten da. Baliteke euskaraz eta gaztelaniaz trebetasun hori lortutzat ematea maila horretan, baina, gure ustez, maila horretan ere beharrezkoa da curriculumean agertzea. Gainera, jarraian ikusiko dugun moduan, ez du soilik lotura hizkuntza-gaitasunekin, beste irakasgai batzuetan ere oinarrizko funtzioa du, beraz, garrantzitsua da curriculumean garrantzia hori esplizituki jakitera ematea. Hizkuntzak ez diren irakasgai batzuetan, Fisika eta Kimikan; eta Geologian eta Biologian, azalpenezko eskemen bidez jarri behar dituzte harremanetan kontzeptuak eta teoria. Eskema horiek garatzeko, laburpenak eskatzen dituen zenbait estrategia aplikatu beharko dituzte ikasleek; hori dela eta, laburpen-gaitasuna ondo garatuta izateak garrantzia handia izango du. Kultura Zientifikoa irakasgaiko ebaluazio-irizpideetan, informazioa bilatu eta hautatzea eskatzen da; eta, horrekin lotuta, Historian, informazio desberdinak aztertzea, konparatzea eta bateratzea eskatzen da. Horrek guztiak mahaigaineratzen du ideia garrantzitsuenak eta informazio pertinentea ondo aukeratzen jakitea funtsezkoa izango dela. Hala ere, aipatzekoa da laburpen edo sintesi hitza zeinen gutxitan agertzen den irakasgaien helburu, eduki eta ebaluazio-irizpideen artean. Harritzekoa da; izan ere, oinarrizko konpetentzietan eta oinarrizko zehar konpetentzietan, argi ageri da laburpenak duen garrantzia. Ondorengo zerrendan, irakasgaietan laburpen edo sintesi hitza aurkitu ditugun kasuak ageri dira. Psikologian, ebaluazio irizpideetan: ea ikertzen, laburtzen eta balioesten duen zer eragin duen sistema endokrinoak garunean eta zer portaera eragiten dituen.
Artearen historian, etapako helburuetan: analisi-metodoak (teknikoak, formalak, semantikoak, kulturalak, soziologikoak eta historikoak) eta artearekin lotutako terminologia espezifikoa erabiliz, norberaren sentiberatasuna eta irudimena lantzea, bakarka nahiz taldean, bai ahoz eta bai idatziz, arte-estilo nagusien forma, gai eta funtzioak laburbiltzeko. - Mundu Garaikideko Historian, helburuetan: datu historikoak biltzea eta, horretarako, denboran orientatzeko kategoriak (iragana, oraina eta etorkizuna), denbora-posizio erlatiboak (segida, aldiberekotasuna, diakronia, sinkronia), iraupenak (faktikoa, koiunturala, egiturazkoa, iraupen laburreko, ertaineko edo luzeko fenomenoak) eta denbora-neurriak (denbora-unitateak, denbora eta kronologia historikoa) erabiltzea, gizarteen bilakaera historikoa ordenatu eta sintetizatzeko. - Mundu Garaikideko Historian, ebaluazio-irizpideetan: Ea hainbat informazio aztertu, kontrastatu eta bateratzen dituzten ikerketa edo sintesi historikoko lan laburrak planifikatzen eta lantzen dituen (bakarka edo taldean), horren bidez zorroztasun intelektualeko ohiturak garatu eta finkatzeko. - Filosofian, etapako helburuetan: Lan intelektual autonomorako oinarrizkoak diren prozedurak erabiltzea: informazioa bilatzea eta aukeratzea, idatzizko iturrien eta iturri digitalen (Internet) bidez; lortutako informazioa kontrastatzea, aztertzea, sintetizatzea eta ebaluatzea, arazoak zorrotz aurkeztea ezaugarri duten eztabaida arrazionalen bidez; eta informazio hori guztia jarduera filosofikoetan eta jarduerokin lotutako ekoizpenetan erabiltzea. - Adierazpen grafiko eta plastikoko teknikak irakasgaian, etapako helburuetan: Formaren konfigurazioaren oinarrizko elementuak ulertzea eta aztertzea, eta horretan, errealitateko objektu eta elementuen barne-egituran eta -logikan sakontzea, analisi- eta sintesi-prozesu baten bidez forma hori grafikoki irudikatzeko. - Adierazpen grafiko eta plastikoko teknikak irakasgaian, etapako helburuetan: Gertaeren, teorien, objektuen eta irizpideen arteko konparazioetan oinarrituta, pentsamendu kritikoarekin lotutako trebetasunak hobetzea, sintesi-gaitasuna eta zehazte- eta orokortze-trebetasunak lantzeko. - Adierazpen grafiko eta plastikoko teknikak irakasgaian, ebaluazio-irizpideetan: Ea ari den eskuratzen kritikak, analisiak eta sintesiak egiteko beharrezkoak diren balio, ikuspegi eta gaitasunak eskuratzen, eta ea gai den ideiak eta teoriak modu praktiko eta aktiboan konparatzeko.
Beraz, EAEko curriculuma eta Ingalaterrakoa aztertu ostean, ikusi dugu ezaugarri ezberdinak dituztela zenbait alorretan. Ez da gure nahia ebaztea zein den egokiagoa laburpen-gaitasuna garatzeari begira; baina atera dugun ondorioa da Dromskyk (2011), Alvarez-Angulok (2014) zein Alonsok eta Fernandezek (2009) aipatzen dituzten arazo eta beharrizanak begi-bistakoak direla. Izan ere, laburpena oinarrizko curriculumetan jasota egon arren, irakasleak ez du gidalerro zehatzik, eta, ondorioz, laburpena modu intuitiboan lantzea ekar lezake. Testuinguru horrek laburpena lantzeko curriculum propioaren beharra azalarazten du. 2.3.2 Irakasleak Curriculuma garrantzitsua bada, ez du garrantzi gutxiago irakaslearen rolak eta bere atzeraelikadurak, baina, ikusiko dugun moduan, zenbait oztopo izan ohi dituzte laburpena lantzeko. Ikusi dugu curriculumean laburpena oso esplizituki ez agertzeak zaildu egin diezaiokeela lana irakasleari, eta laburpena modu intuitiboan lantzera bultzatu. Bestalde, ikasleak atzerriko hizkuntzan laburpenak idazten trebatzeko irakasleek izan ohi dituzten arazoez mintzo dira Yamanishi eta Hijikata (2019). Laburpenak duen izaera multidimentsionalak, material didaktiko egoki askorik ez egoteak eta jarraibide ezak irakaslearen lana asko zailtzen duela adierazten dute; eta, ondorioz, laburpen-gaitasuna era ezberdinetan garatzen dela. Horrez gain, guk beharrezkotzat jotzen dugu irakasleak haiek ere trebatzea; izan ere, Benzer et al.ek (2016) esaten duten moduan, ikerketek erakusten dute askotan ikasleek ez ezik, irakasleek ere laburpen eskasak egiten dituztela. Hala ere, aurrez esan ditugunei besteko garrantzia eman behar zaio irakasleek duten iritziari; hau da, garrantzitsua da eurei galdetzea zeintzuk diren laburpen-gaitasuna lantzeko ikusten dituzten arazoak eta zein beharrizan dituzten. Esaterako, Alonso-Tapiak eta Lópezek (1992) adierazten dute irakasleak, askotan, kexu izaten direla ikasleek ideia garrantzitsuenak identifikatzeko duten zailtasunaz. Irakasle askok ikusten du ikasleek ez dutela garatuta ideia garrantzitsuak identifikatzeko trebezia, edo ez, behintzat, dauden mailak eskatzen duena bezain garatuta, eta horrek askotan eskola-porrota dakarrela adierazten dute. Bukatzeko, kontuan izan behar da irakasleak asti aldetik eskas samar ibiltzen direla curriculumak eskatzen duen oro behar bezala lantzeko. Hori horrela izanda, ez da ohikoa irakasleek laburpena lantzeko joera handirik izatea, 20 ikasleren (edo gehiagoren) laburpenak zuzentzen ibili behar izatea lan handia baita. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen dugu teknologiaren bidez irakasleei datuen bilketan eta atzeraelikaduran laguntzea.
2.3.3 Testu-liburuak Curriculuma lantzeko irakasleek dituzten baliabide didaktikoak gero eta gehiago diren arren, oraindik ere tresna nagusia testu-liburua izan ohi da. Hori dela eta, azpiatal honetan, testu-liburuetan laburpenak duen presentzia aztertuko dugu, horretarako, Alvarez-Angulok (2014) egiten duen analisian oinarrituz. Alvarez-Angulok (2014) Oinarrizko Hezkuntzako testu-liburuak aztertzen ditu, eta ateratzen duen lehen ondorioa da orokorrean oso arreta gutxi jartzen zaiola laburpenari testu-liburuetan; eta adierazten du argitaletxe askok ez diotela aipurik ere egiten laburpen-gaitasunari. Orokorrean, jarraitu ohi diren planteamenduetan, ikasleak modu intuitiboan burutzen ditu laburpenak; izan ere, badirudi onartu egiten dela irakurtzen eta idazten dakien ikaslea gai dela testuak zailtasun handirik gabe sintetizatzeko edo laburtzeko. Bestalde, metodologiari erreparatzen dionean, testuekin nola aritu zehazten duten ondo graduatutako eta formulatutako gomendio metodologiko argi eta koherenteak falta izaten direla esaten du. Bere esanetan, erabili ohi den metodologia nagusi edo bakarra azpimarratze-laburpena lotura izaten da; garrantzitsua oso, baina ez nahikoa laburpena lantzeko. Gehienetan, helburua ideia nagusia bilatzean datza, horretarako hainbat prozedura erabiliz, normalean eskemak eratzearekin lotuak. Argitzen duenez, oso gutxi izaten dira proposamen testualak (lexiko-semantikoak eta sintaktikoak); batzuetan, asko jota, atalez, paragrafoez eta izenburuez hitz egiten da, baina ez da garapen esplizitu bat egoten. Alvarez-Anguloren (2014) esanetan, ez dira ematen beti testu-tipologia ezberdinetan oinarritzen diren eta hizkuntzaren erabilera kontuan hartzen duten behar adina kasu praktiko. Bukatzeko, gaineratzen du ikasleari ez zaiola ematen estrategiarik jatorrizko testua zenbateko heinean laburtu behar duen jakiteko eta, orokorrean, laburpena modu planifikatuan lantzeko hutsune handiak daudela. Alvarez-Angulok (2014) esaten duenarekin bat eginez, Alonsok eta Fernándezek (2009) irizpide metodologikoen hutsuneaz gain, helburu pedagogikoen falta jartzen dute mahai gainean. Helburu pedagogikoak ezinbestekoak dira ikasle zein irakasleak ondo gidatu ahal izateko, eta horregatik da funtsezkoa jakitea testu-liburuetan lantzen dugun ariketa bakoitzak zein helburu lortzen lagunduko digun. Bukatzeko, esan beharra dago testu-liburuetan ohikoa dela lantzen diren edukiei jarraikortasunik ez ematea. Hau da, ez du zentzurik laburpena bi egunetan sei orduz lantzeak gero ez baldin badugu urte osoan berriro landuko. Laburpen-gaitasuna lantzeak jarraikortasuna eskatuko digu, eta, askotan, testu-liburuek gabezia hori izaten dute, gaitasunak garatzea ahalbidetuko duten edukiak lantzeko jarraikortasuna falta izaten baitute.
2.4 Laburpena hezkuntza- eta hizkuntzateknologien ikuspegitik Azpiatal honetan, lehenik, teknologiaren eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren arteko uztartzeaz arituko gara, horretarako TPACK eta SMAR markoen ezaugarri nagusiak aztertuz. Ondoren, Hizkuntzaren Prozesamenduak (HP) hezkuntzari zer-nolako ekarpena egin lekiokeen aztertuko dugu. Hurrengo azpiatalean, ikaste-analitika (Learning Analytics) eta Meatzaritza-datuen analisia izango ditugu aztergai; zehazki, aplikazio-eremuak, tutoretza-sistema adimentsuak eta tutoretza-sistema adimentsuen atzeraelikadura izango dira aztertuko diren gai nagusiak azpiatal horretan. Bukatzeko, labur-labur, laburpen automatikoak hezkuntzan duen egoeraz arituko gara. 2.4.1 Hezkuntza-teknologiak Teknologia eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua uztartu beharreko bi aldagai dira, eta argi dago hezkuntzak eta haren eragileek horren aldeko apustua egin dutela azken urte hauetan. Garcia-Utrera et al.ek (2014) azaltzen duten moduan, teknologiak irakaskuntza-prozesuan eraginkortasunez sartzea da ikerkuntzan arrakasta handiena duen gaietako bat. Horren ondorioz, eredu teknopedagogikoak sortu dira, tresna teknologikoak aplikatzeko modua gidatzeko eta, ondorioz, ikasleen ikaskuntza bultzatzeko. Hain zuzen ere, horixe da TPACK eta SMAR markoek egiten dutena. Koehler et al.ek (2013) Technological Pedagogical Content Knowledge (TPACK) aurkezten dute, hots, eduki teknologikoaren ezagutza pedagogikoa, eta marko horrek teknologia irakaskuntzan integratzea du xede. TPACK markoak (Koehler eta Mishra, 2008; Mishra eta Koehler, 2006) irakasleak teknologiak eraginkortasunez irakasteko behar duen ezagutza-mota deskribatzen du. Autoreon hitzetan, irakasleek jakin behar dutena deskribatzea zaila izan daiteke, irakaskuntza berez konplexua eta polifazetikoa baita, eta hainbat ingurunetan gertatzen baita. Esan bezala, TPACK esparruak irakasleek teknologiarekin irakasteko behar dituzten ezagutza-motak deskribatzen ditu, baita jakintza arlo horiek elkarri eragiten dioten forma konplexuak ere. Irakasleek ulertu behar dute teknologia, pedagogia eta edukia nola erlazionatzen diren, eta hiru jakintza-oinarri bereizietatik haratago doan ezagutza sortu behar dute ikaslea boteretzeko edo ikasleak bere ikaskuntzaren protagonismoa hartzeko. Teknologia bidezko irakaskuntzak esparru malgua eskatzen du, azkar aldatzen diren teknologiak ikuspegi pedagogiko eta eduki-eremu batzuekin eraginkortasunez nola txerta daitezkeen azaltzeko.
TPACKen esparruan, irakasleek jakin behar dutena hiru jakintza-oinarri zabalek (teknologia, pedagogia eta edukia) eta jakintza-oinarri horien arteko elkarreraginek zehazten dute. Ikuspegi horretan, irakaskuntzako teknologia hardware edo software espezifikoaren ezagutza baino gehiago da. Aitzitik, irakaskuntza-testuinguruetan sartzen den teknologiak kontzeptu berriak irudikatzen ditu, eta hiru osagaien arteko harreman dinamikoa garatzea eskatzen du (Koehler eta Mishra, 2005). Beraz, teknologia darabilen irakaskuntza esanguratsua ezin da lortu dauden egiturei teknologia berria gehituz soilik. Teknologian oinarritutako irakaskuntza esanguratsua izan dadin, beharrezkoa da egungo pedagogia- eta eduki-domeinuak aldatzea. Testuinguruak irakaskuntzan eta ikaskuntzan duen garrantzia azpimarratzen du TPACK markoak. Mishraren eta Koehlerren hitzetan (2006), testuinguruari kasurik ez egiteak irakaskuntzaren arazoari irtenbide orokorrak ematen dizkio. Irakaskuntza testuinguruari lotutako jarduera da, eta TPACK garatua duten irakasleek teknologia erabiltzen dute berariazko pedagogietara egokitutako ikaskuntza-esperientziak diseinatzeko; horiek eduki espezifikoetarako diseinatuak daude, berariazko ikaskuntza-testuinguruetan irakasten den bezala, alegia. Koehlerrek eta Mishrak (2005) irakasleak TPACK markoa aplikatzean duen rol garrantzitsua azpimarratzen dute. Irakaskuntza-testuinguru bakoitza bakarra denez eta teknologiaren, pedagogiaren eta edukiaren artean askotariko elkarreraginak daudenez, ez dago irtenbide soil bat irakaskuntzaren arazo edo beharrizanak erantzuteko, hainbat baizik. Teknologiaren, pedagogiaren eta edukiaren arteko harremanak direla-eta, irakasleek erabaki ugari hartu behar dituzte. Erabaki horiek aldatu egiten dira teknologiaren, pedagogiaren, gaiaren eta ikasgelako testuingurua aldatzean. Erantzunetan horrenbesteko aniztasuna egon ahal izateak esan nahi du irakasle batek eragile aktiboa izan behar duela eta bere curriculumaren diseinatzaile izan behar duela, egoerara ahalik eta ondoen egokitzeko eta ikasleak protagonismoa hatzeko. Gure iritziz, TPACK markoak dituen ezaugarriak laburpenarekin aplikatzeak emaitza benetan interesgarriak ekar ditzake. Koehler et al.ek (2013) azpimarratzen dute gakoa teknologia, pedagogia eta edukia egoki erlazionatzean datzala, baina zeregin hori ez dela erraza irakasleentzat usu. Guk, ordea, aukera gisa ikusten dugu afera hori. Laburpena modu tradizionalen lantzen denean, begitantzen zaigu normalean ez dela asmatzen pedagogia eta laburpena (edukia litzatekeena TPACK markoan, guk gaitasuntzat hartzen dugun arren) behar bezala uztartzen, esana baitugu askotan oso modu intuitiboan lantzen dela, helburuak ondo finkatuta izan gabe eta edukiak nola landu asmatu ezinda. Hori dela eta, pedagogia eta laburpenari teknologia gehitzea oso interesgarria da gure ustez; erronka handia izan arren,
aukera eman diezagukeelako gehienetan behar bezala uztartzen ez diren pedagogia eta laburpenaren arteko erlazioa indartzeko. Teknologia irakasleari laburpenaren ebaluazioan eta atzeraelikaduran lagun diezaiokeen baliabidea izateaz gain, Alonsok eta Fernándezek (2009) faltan sumatzen duten "laburpenaren curriculum" horretan gida dezakeen baliabidea ere izan liteke, eta hori aurrerapauso handia da didaktikaren ikuspuntutik. Bestalde, SAMR eredua dugu, Puentedurak (2006) proposatua. SAMR ereduak, gaztelaniazko sustitución, aumento, modificación eta redefinición hitzak biltzen ditu. Eredu horrek irakasleek eta ikasleek klaseetan teknologia nola erabiltzen duten zehazteko aukera ematen digu; lau maila dira, eta horiek irakasleei irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eraldatzen laguntzen diete, teknologia nola erabili zehaztuz. Ereduaren lehenengo bi mailek teknologia txertatuz irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko jardueren hobekuntza bilatzen dute; aldiz, hurrengo mailek teknologiaren bidez beren jarduerak hezkuntza-prozesuan eraldatzea. Garcíaren, Figueroaren eta Esquivelen (2014) ustez, SAMR eredua teknologia-eremuan kokatuta dago; beraz, beharrezkoa da lehenik eta behin irakasleak bere diziplinaren ikaskuntza-helburuak ezartzea eta erabiliko duen metodologia zehaztea, ondoren, bere jarduera pedagogikoan tresna gisa erabili beharreko teknologiak hautatzeko. Eredu horretan ere ikaslearen ahalduntzea da helburu nagusia. Gure ustez, oso kontuan izan behar ditugu SAMR ereduak bereizten dituen lau mailak. Laburpena modu tradizionalean egiten denean, askotan azpimarratzera mugatzen gara, gero, ez beti, azpimarratutakoa idazteko. Finean, laburpena egiteko modu nahiko zurruna izan ohi da. Ingurune digitalean aritzeak, ordea, abaniko zabalagoa izatea ekar lezake, besteak beste: laburpenak sortzeko euskarri eta jarduera ezberdinak; momentuko atzeraelikadura pertsonalizatua; taldeka edo banaka laburtzeko dinamika berriak; eta ikaskideek egindako laburpenekin aritzeko erraztasuna. Horregatik, argi izan behar dugu sortzen dugun edo esku artean dugun baliabide bakoitzak SAMR ereduko zein mailari erantzuten dion eta zein mailatan aritu nahi dugun. Gure baliabideak Puentedurak (2006) proposatutako lau mailetan ondo zehaztuta izateak lagunduko baitigu ikaslearen ahalduntzera heldu ahal izatea. 2.4.2 HP hezkuntzan Azpiatal honetan, Hizkuntzaren Prozesamenduak (HP) hezkuntzari egin diezaiokeen ekarpenaz ariko gara. Gelbukhen (2010) esanetan, Hizkuntzaren Analisi eta Prozesamendutzat jotzen da makinak komunikatutako informazioa prozesatzeko duen gaitasuna, ez bakarrik hizkuntzako letrak edo soinuak prozesatzekoa. HP aztertzen duen diziplina hizkuntzalaritza konputazionala da. Hizkuntzalariek, introspekzioaren eta intuizioaren bidez, gero eta zehatzagoak diren arauak eta hiztegiak idazten dituzte, eta duten
helburura hurbiltzen dira: konputagailuari giza hizkuntza ulertzeko gaitasuna ematea. Bide hori oso neketsua bada ere, eta, aurrerapenak ikusgarriak izan arren, motelak izan dira hasieran. Gelbukhek (2010) esaten duenez, hori guztia azkartu egin da Internet iristean. Ikertzaileek testuen (zientziaren aztergaia) bolumen handiak eskuratu dituzte, eta eskura dauden datuen zuzeneko estatistika-azterketa bihurtu da, introspekzioa eta intuizioa ordezkatuz. Hizkuntzalaritza konputazionala, gaur egun duen garapen-maila kontuan izanda, ikaskuntza automatikoko teknologien adar bat da, adimen artifizialaren eta estatistikaren zati bat. Ikaskuntza automatikoa, datuetan erregulartasunak eta erlazioak erabat automatikoki aurkitzean datza. Eskuarki, zenbakizko datuei aplikatzen zaie, baina hizkuntzalaritza konputazionala datu-mota berezi bati buruzko ikaskuntza automatikotzat har daiteke. Gelbukhen (2010) hitzetan, horrela ikasten du haur batek bere ama-hizkuntza. Inork ez dizkio arauak, gramatika eta hiztegia irakasten; haren ordez, hizkuntzaren hotsak eta ingurunearekiko harremana estatistikoki aztertzen ditu, eta behar bezala erantzuten ikasten du. Edonola ere, makinek eta haurrek nola ikasten duten lerro batzuetan ondo azaltzea zaila izanik, azpimarratu nahi dugu haurren ikasteko modua ezberdina dela, munduko edozein hizkuntza datu- eta baliabide-kopuru txikiagoarekin ikasteko gai direlako eta, horrez gain, inputean jaso ez duten outputa sortzeko gai direlako. Horrez gain, esan beharra dago haurrek, hizkuntzaz gain, kultura ere ikasten dutela eta batez ere beste gizaki batzuekin prozesu dialogikoan ikasten dutela. HP gero eta zeresan handiagoa izaten ari da hezkuntzan, eta horren erakusgarri dira hainbat adituk esandakoak. Alhawitik (2014) adierazten du hezkuntza-esparruan HP ezartzeak hizkuntzarekin lotutako prozesu eraginkorrak garatzen laguntzeaz gain, errendimendu akademikoa hobetzeko ere balio duela. Beraz, kontuan izanda laburpena eskolan lantzeko dauden zailtasun eta mugak esanguratsuak direla, HPk aukera polita eskain diezaguke horiei irtenbide bat emateko. Bestalde, Turan et al.ek (2016) azpimarratzen dute hezkuntzan ikasleak izan behar duela ardatz; ez irakasleak. Horrek irakaslearen ardura areagotzen du. Irakasleak ikasleen profil anitzetara egokitzeko metodo eta teknika ugari behar dituela diote, eta, horretan guztian, HPk egindako ekarpena oso garrantzitsua dela azpimarratzen dute. Esana dugunez, laburpena eskolan lantzerako orduan egon ohi den arazo garrantzitsuenetako bat irakasleak laburpenak ebaluatzeko duen asti falta da. Hori dela eta, irakasleari eransten baldin badiogu ikaslea ardatz bihurtzeko ardura, are zailago izango du laburpena lantzeko baldintza egokiak izatea. Horregatik, oso interesgarria deritzogu arlo horretan HPk egin diezagukeen ekarpenari, irakasleari lagun baitiezaioke ikaslea protagonista izanez laburpena lantzen eta, ondoren, ebaluazioa errazten. Alhawitiren (2014) esanetan, HP hezkuntza-ingurunea hobetzeko ikuspegi eraginkorra da. Hizkuntzaren Prozesamendua ezartzeak ikasleen ikaste-prozesua hezkuntza-sistemetan
berezko eskuratzearen bidez hastea dakar. Bere esanetan, HP ikuspegi eta teoria eraginkorretan oinarritu behar da, hezkuntzako hainbat arazo eta aferari irtenbidea emateko. HPk hizkuntzen ikaskuntzaren testuinguru sozial eta kulturalarekin lotutako hainbat arlotan eskaintzen du irtenbidea. Argitzen duenez, ikuspegi eraginkorra da irakasle, ikasle, autore eta hezitzaileentzat; izan ere, idazteko, aztertzeko eta ebaluatzeko prozesuetan laguntza ematen baitu. Hizkuntza Naturalaren Prozesamendua hezkuntza-testuinguru ugarirekin integratuta dago, hala nola ikerketan, zientzian, hizkuntzan, e-learnig-en eta ebaluaziosistemetan. Gainera, emaitza positiboak lortzen laguntzen du beste hezkuntza-ingurune batzuetan: eskoletan, goi-mailako hezkuntza-sisteman eta unibertsitatean. Autore horrek adierazten duenez, Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduak hainbat aplikazio ditu hezkuntza-helburuetarako, eta gure egitekoa izango da eskaintzen dituen baliabidek aztertzea, eskolan laburpen-gaitasuna garatzera bideratu ahal izateko. Esaterako, oso garrantzitsutzat jotzen du hezkuntza-inguruneetan software-sistema berriak eta teknika aurreratuak garatzea. Hezkuntza-esparruan HP erabiltzeko helburu nagusia hezkuntzasistema hobetzea da bere iritziz, irizpide akademiko egokiak ezarriz, hezkuntza-sistema hobetzeko teknologia aurreratuak erabiltzen lagun dezaketenak. Adibidez, HP e-learning-hezkuntzan aplikatzea oso ikuspegi interesgarria da beretzat, garapen teknologikoarekin hezkuntza-materiala sortzen laguntzen baitu. Bestalde, gaineratzen du HPren beste aplikazio batzuk irakasleen eta ikasleen parte-hartzea dutela ardatz. Horrez gain, Alhawitik (2014) dio kontuan izan behar dela online hainbat iturri daudela, eta ikasleei eta irakasleei materiala eskuratzea ahalbidetzen diela; baina, sarean baliabide ugari izatea komeni bada ere, askotan iturriak ez direla erabat fidagarriak. Hori dela eta, prozesamendu automatiko adimendunaren beharra azpimarratzen du, baliabide ez oso fidagarri horiek erabiltzea saihesteko eta benetako baliabideen erabilera sustatzeko. Bukatzeko, bere esanetan, HP hezkuntzan aplikatzea eraginkorra da meatzaritzarako, informazioa berreskuratzeko eta kalitatea ebaluatzeko. Litmanen (2016) hitzetan, eta, 2. irudian erakusten den bezala, HP hezkuntzan aplikatzeko ikerketak ziklo iteratibo bati jarraitzen dio normalean, eta guri oso proposamen interesgarria begitantzen zaigu laburpen-gaitasuna eskolan euskarri sendoekin garatzera iritsi ahal izateko. Litmanen arabera, berrikuntza teknologikoa gizartearen beharrek eragiten dute lehendabizi eta, ondoren, beharrizan horiei heltzen die. Hasteko, berrikuntza teknologikoak informazioa jaso behar du, ondoren, hezkuntzarentzat baliagarriak izango diren teoriak eta datuak emateko. Irudiaren eskuineko goiko aldeak erakutsi gisan, hezkuntza-aplikazioek HP arloan izaten duten ohiko afera ikasleen edo irakasleen benetako beharretan oinarritzen da. Litmanek (2016) ondorengo adibidea ematen du honekin lotuta: MOOCetan ikasle ratio handia dagoenez, irakasle batentzat zaila da MOOC bateko eztabaida-foroetan mezu guztiak
irakurtzea; beraz, HPk identifika ditzake irakasle baten esku-hartzea behar duten mezuak? Hurrengo urratsean, 2. irudiaren behealdean ageri den moduan, aipatu berri dugun moduko galdera edo arazoei konponbidea emateko, teoria garrantzitsuenen edo literaturaren datuetan oinarritu behar dela adierazten du. Esate baterako, MOOCak egon aurretik ere, irakasleen esku hartzeari buruzko lan akademikoak bazeudela esaten du, eta horretan oinarritzea beharrezkoa dela. Azkenik, irudiaren goiko ezkerraldean ikus genezakeenez, HPn oinarritutako teknologia bat diseinatu, ezarri eta ebaluatu egiten dela ikus genezake. Litmanek (2016) azaltzen duenez, akatsen analisian oinarrituta, zikloak iteratu egingo du. Adibidez, MOOC zientifiko baterako garatutako esku-hartze sistema bat berrikusi egin beharko litzateke, edo moldatu, giza zientzietako irakasle baten beharrak asetzeko. Eskura dauden HPn ikuspegiek, askotan, erronkei egin behar izaten diete aurre hezkuntza- eta datuarazoei aplikatzen zaizkienean, eta horregatik aplikatu behar izaten da irudiko zikloa. Irudiaren erdialdean, HP hezkuntzan aplikatzean sortzen diren ohiko erronkak ageri dira. HPko tresna asko profesionalki idatzitako testuetan trebatu direnez, askotan ez dute ongi funtzionatzen ikasleek idatzitako testuetan. Bestalde, bere lanean jasotzen duenez, hezkuntzarekin loturiko mendeko aldagai bat aztertzen denean, aldagai askeak hezkuntzan esanguratsuak izatea bermatu behar da. Esaterako, hitzen kontaketa zehatz bat egin ahal izatea oso baliagarria izan daitekeen arren idazlanen kalifikazioa aurreikusteko, hitzen zenbaketa normalean ez da erabiltzen errubriketan ikaslea ebaluatzeko; beraz, ez da oso erabilgarria atzeraelikaduran hori ematea ikasleari. Azkenik, HPn algoritmo asko aplikazio interaktiboetan erabiltzen direnez, irtenbide teknikoak denbora errealean izan behar direla adierazten du, baita MOOC eskalan ere. Prozesu hori guztia laburpenarekin aplikatzeak bide eman diezaguke jadanik identifikatuta ditugun zenbait beharrizani erantzuten, esaterako, ikasle guztien laburpenak ebaluatzeak dakarren lan karga arintzea. Baina ez soilik dagoeneko identifikatu ditugunak, baita tesi-lan honetan zehar, zein etorkizunean, identifikatuko ditugun beste batzuk ere. Adibidez, ikusiko dugu testuaren ezaugarri jakin batzuek laburpena egitean eragina izan dutela, beraz, HPk lagun diezaguke bilatzen ikasleentzat komenigarriak diren ezaugarriak dituzten testuak.
2. irudia. Litmanek (2016) HP hezkuntzan aplikatzeko proposatzen duen ziklo iteratiboa Litmanen (2016) esanetan, HPk hainbat modutan hobetu dezake hezkuntza-teknologia, eta hiru rol bereizten ditu. i) Hizkuntzen irakaskuntzarekin eta ikaskuntzarekin zerikusia duten irakasgaiak ikasteko eta irakasteko; esaterako, irakurmena, idazmena eta ahozkoa. Adibide gisa, ikasleen testuen puntuazioa automatizatzeko erabiltzen da HP, hala nola zuzentasun gramatikalean edo antolakuntza-egituran. ii) Edozein gai irakasteko hizkuntza erabiltzea. Esaterako, elkarrizketa-sistemak arrakastatsuak izaten ari dira irakasle-ikasleen banan-banako tutorizazioetan, modu errentagarrian eta pausorik pauso (bereziki zientziako domeinuetan). iii) Hizkuntza prozesatzea ikasleen, irakasleen eta ikertzaileen beharrak asetzeko. Hirugarren funtzioaren adibideetan, besteak beste, honako hauek sartzen dira: webetik testuak prozesatzea instrukzioko materialak banakako ikasleen interesetara pertsonalizatzeko, irakasleentzako galdera-sorkuntza automatizatzeko eta hezkuntzateknologiako sistema baten sorrera automatizatu edo erdi automatizatzeko. Hiru rol horiek kontuan izanda, laburpen-gaitasuna garatzeko, une bakoitzean zein roletan aritu behar dugun ondo zehaztuta izatea ezinbestekoa izango da. Litekeena da gehientsuenetan hirugarren rolean ibili behar izatea, ikasle zein irakasleen beharrizanak asetzea izango baita gure jomuga. Hala ere, batzuetan, mugek eta edo beharrizan konkretuek lehen bi roletan aritzera bultza gaitzakete; horregatik da garrantzitsua hasieratuk argi zehaztea afera bakoitzean zein rol den komeni zaiguna laburpenarekin aritzeko. 2.4.3 Hizkuntza-teknologiak eta diskurtso-egitura Izan eskolan edo eskolatik kanpo, teknologiaren erabilera gora doa etengabean hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. Llisterrik (2003) dioenez, hizkuntzaren teknologiak aplikazio informatikoetan integratzen diren guztiak dira, testu idatzien tratamendua ahalbidetzeko
(itzulpen automatikoaren edo zuzenketa ortografikoaren kasuan bezala) edo hizketaren prozesamenduarena (diktaketa automatikorako edo posta elektronikoko mezu bat ozenki irakurtzeko beharrezkoa). Teknologia horiek ordenagailuak erabiltzen laguntzeko tresnak sortzea ahalbidetzen dute, horretarako hizkuntzaren ohiko erabilera baztertu gabe; hau da, interakziorako eta informazioa trukatzeko bitarteko gisa erabiltzeari uko egin gabe. Bestalde, Camachok eta Iruskietak (2020) hizkuntza-teknologia honela definitzen dute: Hizkuntza-teknologiaz ari gara sistema informatikoetan giza hizkuntzari buruzko jakintza aplikatzen dugunean, hizkuntza (bere forma guztietan) ezagutzeko, ulertzeko, interpretatzeko eta sortzeko. (Camacho eta Iruskieta, 2020:16) Aditu horien esanetan, nahiz eta hizkuntzaren deskribapena ataza zaila izan, hizkuntzateknologiak aurrerapen handia izan du. Hasierako urteetan hurbilpen teorikoak eta erregela-sistemak nagusi dira (1980-1995artean). 1995-2005 urteetan, hurbilpen enpirista eta ikasketa automatikoaren garapenera egiten da saltoa, eta, egun, sare neuronalen bidezko ikasketa automatikoan oinarritutako sistemek dute indar handia. Camachok eta Iruskietak (2020) dioten legez, hizkuntza-teknologia baliagarria da ariketa analitikoak egiten laguntzeko; adibidez, ikasgelan sarri errepikatzen diren atazak egiteko edo irakasleari astia aurrezteko. Halaber, modu analitikoan egiten denari balio erantsia emateko balio du, baita ikasle bakoitzaren garapena neurtu edo ikasle-multzoen ahozko zein idatzizko produkzioaren analisia egiteko ere. Horiek kudeatzeko, hezkuntza-teknologia (LMS-a) izan behar dugu euskarri, baina ondoren ikasleak esandakoa edo idatzitakoa aztertu nahi badugu, hizkuntza-teknologiaz baliatu behar dugu. Euskaraz hainbat dira tresnak testuetan informazio linguistikoa erauzteko edo nabarmentzeko zein lexikoa eta morfologia lantzen laguntzeko (ANALHITZA, EDBL eta Morfeus, besteak beste). Horrez gain, corpusen datuak bistaratzeko ere hainbat tresna daude eskuragarri hizkuntza gehienetarako (VOYANT TOOLS, berbarako). Testuaren makroegitura eta diskurtsoaren antolakuntzari buruzko informazioa ematen duten tresnak ere badaude (Iruskieta eta Braud, 2019), eta azken horiek hizkuntzak ikasteko prozesua hobetzeko balia daitezke (laburpenak egiteko, esaterako, Atutxa et al., 2019). Arriola et al.en (2020) arabera, hizkuntza-teknologiek erabilera bertsua izan dezakete edozein hizkuntzatarako. Baina, esaterako, euskaraz jardun nahi badugu, baliabideok euskara "ulertu" beharko dute ikasketa-prozesua esanguratsua izateko. Hala ere, azpimarratzen dute hizkuntza-teknologia ez dela askorik ezagutzen oraindik. Esaten dutenez, euskararen
irakaskuntzarako hainbat baliabide ditugu eskura, baina ezagutza faltak, usu, ikaskuntza-prozesuan ez erabiltzera eramaten gaitu. Baliabideak egon badaudela erakusteko, 12. taulan, Camachok eta Iruskietak (2020) jaso dituzten euskarazko baliabide digitalak ditugu, hizkuntza-teknologian oinarritutako euskarazko baliabide digitalak, alegia.
Hizkuntza-teknologia Hizkuntza-teknologia i(ra)kasteko baliabideak Trebetasunak Mintzamena • PRAAT eta WaveSurfer: fonetika aztertzeko • Mintzanet: mintzapraktikak • WebEx: mintzapraktikak grabatu, txatarekin feedbacka eman Entzumena • Ahotts: testua ahots bihurtzeko • Aditu.eus: bideo edo audio fitxategietan esaten dena testu bihurtzeko •Ahotsak.eus: bariazioa, baina baita eredugarria ere •Ikuslang: ahozko testua eta komunikazio-estrategiak lantzeko Idazmena • IDAZLAGUN: idazteko eta zalantzak argitzeko ingurunea • AhoSR: ahotsa testu bihurtzeko • Xuxen, Hobelex: zuzentzaileak • ANALHITZA, Voyant: aztertzaile morfo-lexikalak • Lexikoaren Behatokia: corpusa zalantzak kontsultatzeko • MARKIN tool, wikiak; Drive, zuzenketa ingurunean • Hot Potatoes: ariketa automatikoak • Grammarly: testuen zuzenketa automatikoa
Irakurmena • ElhuyarTTS testua ahots bihurtzeko • Testu Historikoak • HIZEBA: test egokitua • Armiarma, e-liburutegia: liburuak, audio-testuak... Hizkuntzaren analisia Hizkuntzaren alderdi formalak aztertzeko aplikazioak • EDBL: datu-base lexikala • Morfeus: analizatzaile morfologikoa • MALTIXA: analizatzaile sintaktikoa • Modela: Itzulpen automatikoa • Lextutor: baliabideak sortzeko, ikuspegi lexikaletik • Corpusak • Euskalbar, Euskalterm, hiz-tegiak.net • EHULKU, SEG, Euskaltzaindia: Gramatika lantegiak • UD corpusa eta Arborator: euskarazko zuhaitz sintaktikoak manipulatzeko Inguruneak Eskolan erabiltzeko inguruneak • Compress-Eus: laburpenak kudeatzeko eta ebaluatzeko tresna • SENEKO: galdera-erantzun sistemak garatzeko ingurunea • Ikasbil • Euskaljakintza • Santurtziko Udal Euskaltegia • AEK-ko egela 12. taula. Hizkuntza-teknologian oinarritutako euskarazko baliabide digitalak; Camachok eta Iruskietak (2020) jasoak 2.4.3.1 Rhetorical Structure Theory (RST): laburpena eta diskurtso-egitura hizkuntza-teknologiara eramateko zubia Laburpenari diskurtso-egitura oinarri izanda heldu nahi diogu, gero hizkuntza-teknologiarekin uztartu ahal izateko. Ikusiko dugun moduan, diskurtso-egitura deskribatzen eta aztertzen aritzeko abagunea ematen du RSTk (Mann eta Thompson, 1987);
gainera, bere deskribapena jarraituz laburpenak sortzeko oinarriak ezartzea ere ahalbidetzen du. Testuen egitura edo koherentzia deskribatzen den teoria da RST. Teoria horren bidez, hainbat hizkuntzatako erlazio-egiturak deskribatu dira; artean, euskarazkoak (Iruskieta et al., 2013). Horrez gain, Hizkuntzalaritza Konputazionalarekin lotutako atazetan ere erabilia izan da RST (Taboada eta Mann, 2006), eta baita diskurtso-egiturak automatikoki deskribatzeko analizatzaileak sortzeko ere. CODRA analizatzailea (Joty et al., 2015) dugu horren erakusgarri. RSTn koherentziaren diskurtso-egiturak deskribatzeko, diskurtsoko osagaiak zein diren zehaztu behar dugu, eta, ondoren, osagai horien arteko harreman edo erlazioak zehaztuko ditugu. Horretarako, urrats hauek beharrezkoak dira: i) Segmentazioa. Diskurtso osagaiak determinatu egin behar ditugu, testua oinarrizko osagaietan (proposizioetan) zatituz edo segmentatuz. Badira segmentatzaile automatikoak, artean, azpimarratzekoa da euskarazko EusEduSeg (Iruskieta eta Zapiriain, 2015) segmentatzailea. ii) Gai nagusia. Osagai horietako unitaterik garrantzitsuena zein den ebatzi behar dugu ondoren (Iruskieta et al., 2014). Testuko gai nagusia da unitate garrantzitsuena, eta UZ (Unitate Zentrala) ere esaten zaio. Esparru honetan, CU (Bengoetxea et al., 2017) izeneko euskararako detektatzaile automatikoa da nabarmentzekoa. iii) Erlazio-egitura. Azken urratsean, elkarren artean dituzten koherentzia-erlazioz lotzen dira unitateak. Testu-unitateen arteko koherentzia-erlazioei erlazio erretoriko esaten diegu. RSTn erlazioak errekurtsiboak dira, hau da, erlazio bat beste erlazio baten unitatea izan daiteke. Erlazioak errekurtsiboak direnez, testua koherentea bada, eraikiko dugun erlazio-egiturazko zuhaitz hierarkikoan testuko unitate guztiek izango dute funtzio bat. Diskurtso-unitate guztiek ez dute garrantzi bera erlazio-egituran. Diskurtso-unitate batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak dira. Garrantzitsuagoak direnei nukleo-unitate (N) esaten diegu eta besteei, ostera, satelite-unitate (S). Erlazio batzuk nukleo-satelitez (N-S) osatzen dira, horiei erlazio hipotaktiko esaten diegu; alabaina, badira, bestalde, nukleo-nukleoz osaturiko nukleoanitzeko erlazioak, horiek erlazio parataktikoak dira. 3. irudian 1-Testuaren zuhaitza ageri da, bertan testua UZrekin eta koherentzia-erlazioen bidez deskribatu dugu. Honako hauek dira irudi horretako erlazio-egiturazko ezaugarri nagusiak:
i) Oinarrizko diskurtso unitateak (ODU) eta diskurtso-unitate multzoak. Hasteko, testua segmentatu dugu oinarrizko diskurtso-unitatetan. Testu honek 17 ODU ditu. 3. irudian oinarrizko diskurtso-unitateak RSTn lerro horizontalean irudikatzen dira eta 1etik 17rakoak dira. Baina, horiez gain, badira diskurtso-unitate konplexuak ere; 15 diskurtso-unitate multzo daude: 1-17, 2-17, 2-4, 3-4, 6-8, 6-7, 5-17, 6-17, 9-14, 9-13, 10-12, 9-12, 11-12, 15-17 eta 15-16. ii) Unitate zentrala (UZ) eta nukleartasuna. Testuko UZ, ideia garrantzitsuena, lerro zuzen bertikalei jarraituz identifikatuko dugu erlazio hipotaktikoa denean, eta, erlazio parataktikoa denean, lerro zuzen diagonalei jarraituz. 3. irudiko unitate zentrala 2-2 da. Nukleartasunari dagokionez, laburpenean dauden sateliteak (S) honako hauek dira: 1-1, 4-4, 5-5, 6-6, 11-11, 14-14, 15-15, 17-17 eta nukleoak (N) hauek: 2-2, 3-3, 7-7, 8-8, 9-9, 10-10, 12-12, 13-13, 16-16. iii) Koherentzia-erlazioei dagokienez, honela azal daitezke 3. irudikoak: - PRESTATZEA: satelitearekin, irakurleari nukleoan dagoen informazioa aurreratzen edo interesa pizten dio idazleak. Giza gorputzaz eta elikagaiez arituko dela aurreratzen du. - HELBURUA: Nko aktibitatea S gauzatzeko egin dela onartzen du irakurleak. Elikagaien helburua gure gorputzean zein den azaltzen du. - ONDORIOA: irakurleak onartzen du N dela Sren kausa edo S dela Nren ondorioa. Mantenugai bakoitzak funtzio bat izatearen ondorioa zein den adierazten du. - ELABORAZIOA: Sn aurkeztutako egoerak Nko ezaugarriren bat garatzen duela onartzen du irakurleak. Irakurleak garatutako elementua edo gaia identifikatzen du. Kasu honetan, elikagai-motak garatzen dira. - PRESTATZEA: satelitearekin, irakurleari nukleoan dagoen informazioa aurreratzen edo interesa pizten dio idazleak. Hiru elikagai motez arituko dela aurreratzen du. - LISTA: zerrenda bateko elementuak direla ezagutzen du irakurleak. Elikagai-mota bakoitza zerrendako elementu bat da. - ZIRKUNSTANTZIA: N interpretatzeko zirkunstantzia Sk ematen diola onartzen du irakurleak. Gorputzak mantenugaiak noiz beharko dituen adierazten du.
- ELABORAZIOA: S-n aurkeztutako egoerak Nko ezaugarriren bat garatzen duela onartzen du irakurleak. Irakurleak garatutako elementua edo gaia identifikatzen du. Kasu honetan, zelula berriak sortzen laguntzen duten elikagaiei eraikitzaile esaten zaiela zehazten da. - HELBURUA: Nko aktibitatea S gauzatzeko egin dela onartzen du irakurleak. Gorputzak energia zertarako behar duen adierazten du. - DISJUNTZIOA: N guztiak alternatiboak direla onartzen du irakurleak. Gorputzak energia behar izaten duen kasu batzuk adierazten ditu. - ZIRKUNSTANTZIA: N interpretatzeko zirkunstantzia Sk ematen diola onartzen du irakurleak. Gorputzak berotzea noiz behar duen adierazten du. - ELABORAZIOA: Sn aurkeztutako egoerak Nko ezaugarriren bat garatzen duela onartzen du irakurleak. Irakurleak garatutako elementua edo gaia identifikatzen du. Kasu honetan, energia ematen duten elikagaiei energetiko esaten zaiela zehazten du. - PRESTATZEA: satelitearekin, irakurleari nukleoan dagoen informazioa aurreratzen edo interesa pizten dio idazleak. Hirugarren talde bat dagoela aurreratzen du. - ELABORAZIOA: Sn aurkeztutako egoerak Nko ezaugarriren bat garatzen duela onartzen du irakurleak. Irakurleak garatutako elementua edo gaia identifikatzen du. Kasu honetan, organismoak funtzionamendu zuzena izatea ahalbidetzen duten elikagaiei erregulatzaile esaten zaiela zehazten du. Beraz, ikusi bezala, RST baliagarria da testuen egitura edo koherentzia deskribatzeko. Baina, horrez gain, eskaintzen digun deskribapenak lotura handia izan dezake laburpenarekin. 4. irudian, adibide gisa, testu baten RST deskribapena dugu. Testu osoa lauki marroiaren barruan dago, eta orotara 5 ODU ditu testuak. RST-zuhaitza jarraituz gero, posible da laburpen bat egitea; izan ere, UZtik (ideia nagusitik) hurbilen dauden ODUek izan ohi dute garrantzi handiena. Adibidean, zuhaitzean aurrera egin ahala, laburtzen joan gara. Lauki urdinarekin testua apur bat laburtu dugu, UZtik (2. ODUa) hurbilen dauden unitateak mantenduz (izenburua izan ezik). Ostera, lauki berdearekin, ahalik eta laburpenik motzena egin dugu, UZ soilik mantenduz.
4. irudia. RST-zuhaitzaren deskribapenetik abiatuz laburpenak egiteko bidea 2.4.4 Ikaste-analitika eta Hezkuntza-datuen meatzaritza Azpiatalari hasiera emateko, bi kontzeptuak definituko ditugu, haien arteko aldea zein den argi izateko. Ikaste-analitika (Learning Analytics) ikasleei eta haien testuinguruari buruzko datuak neurtu, bildu, aztertu eta aurkeztea da, ikaskuntza eta hori gertatzen den inguruneak ulertzeko eta optimizatzeko (Siemens eta Baker, 2012). Bestalde, Hezkuntza-datuen meatzaritzak (Educational Data Mining) hezkuntza-datuei datu-meatzaritzako metodoak aplikatzea du helburu. Rudzewitzek (2021) adierazi legez, digitalizazioa handitzeak potentzialtasun handia ekarri du gizarteko arlo guztietan; hezkuntza, datuak eta teknologia barne. Sistemek ikasleen arazo potentzialak diagnostika ditzakete, eta gizakien datuetatik ikasi, irakaskuntza-praktika zehatzak etengabe hobetzeko. Horrez gain, ikertzaileek esparru konkretuen ikaskuntza ulertzen lagundu dezakete. Bestalde, autore horrek esaten du ez dagoela guztiz argi zerk laguntzen duen giza ikaskuntzaren gaitasuna; baina adierazten du ikaste-analitikak argi dezakeela zer faktorek laguntzen duten ikaskuntzan eta zerk lagun dezakeen hezkuntza hobetzen, eta horrek eragin positiboa duela gizartean. Azken batean, Rudzewitzen (2021) hitzetan, ikaste-analitikak aukera ematen digu iraganetik ikasiz etorkizuna hobetzeko. Benetan da interesgarria ikasketa-analitikak erabili ahal izatea laburpenaren ikaskuntza hobetzeko; izan ere, uste dugu ekarpen bereziki garrantzitsua egin dezakeela laburpen-prozesuari begira, laburpen-prozesuan esku-hartzea eta berau ebaluatzea askoz ere konplexuagoa baita ekoitzitako laburpenarekin aritzea baino. Hala ere, horrekin ez dugu
esan nahi ikasketa-analitikak ekoitzitako laburpenekin aplikatu behar ez direnik, ziurrenik aurrepausoak emateko askoz errazagoa eta eraginkorragoa izango baita. Datuak aplikazio digitaletako elkarrekintza bakoitzarekin sortzen dira; adibidez, tutoretza-sistema adimentsuak erabiltzean. Baina beharrezkoa da datu horiek zentzua izatea haien potentziala baliatu ahal izateko. Zehazki, diziplinarteko testuinguruan, jarraibideak eman behar dira jakiteko zein ezaugarri hartu behar den kontuan (interakziozko datu hutsetatik interpretagarriak diren interakzio-datuetara). Hezkuntzak, besteak beste, Zientzia Enpirikoetan eta Pedagogian oinarrituta dauden sistemen, ikaste-analitika tresnen eta datuen analisiaren diseinua gidatu behar ditu, modu horretan izango baitira esanguratsuak, bai ikuspegi zientifikotik, bai pedagogikotik. Hala ere, Rudzewitzek (2021) adierazten du orain arte diziplina arteko lankidetzarik ez dela egon Hezkuntza Zientifiko Enpirikoen, sistema-diseinatzaileen, pedagogoen eta Hizkuntzalari Konputazionalen artean. Gainera, bere esanetan, arlo horretan ikerketa gutxi egin dira laborategiko azterketa mugatuetatik edo lagin txiki edo homogeneoekin egindako azterketetatik kanpo. Camacho eta Iruskietak (2020) ere arazo bera azpimarratzen dute, esanez gogoeta pedagogiko sakona egin beharra dagoela nork bere testuinguruan egokitzapen errealak egiteko aukera izateko. Hasieran emandako ikaste-analitikaren definizioa ikusita, ikuspegi horrek datuak behar ditu. Datu horiek, oro har, hezkuntza-testuinguruetako datuak dira. Datuak ikaskuntza- eta irakaskuntza-ingurune tradizionaletan eskura daitezke, hala nola ikasgeletako parte-hartzetik, ikasturtearen amaieratik edo zereginaren datuetatik (Romero eta Ventura, 2007). Edonola ere, paperean edo agertoki tradizionaletan eskuragarri ez dauden datuak ere izan daitezke; esaterako: elkarreragin-datuak edo ikaskuntza-prozesuetako datuak. Izan ere, ikasle batek erantzuna paperean aurkezten duenean, irakasleak azken bertsioa baino ez du eskuragarri. Ikaskuntza-prozesuko datuak eskuragarri ez badaude, ikaskuntza-prozesuak kutxa beltza izaten jarraitzen du, eta bidalitako azken emaitzak antzekoak izan daitezkeen arren, ez dago elkarreraginei buruzko ezagutzarik edo diagnostiko baliagarririk (Mangaroska eta Giannakos, 2018). Horixe da hain zuzen ere laburpen-prozesuarekin gertatu ohi dena. Ez gara gai izaten ikaslearen eragiketa metakognitiboak behatu eta ebaluatzeko, hots, kutxa beltz bat da ebaluatu behar duguna. Horregatik, laburpenari begira, bereziki laburpen-prozesua ebaluatzeari begira, funtsezkoa izango da elkarreragin-datuak ikaskuntza-prozesuko datuekin aritzea. Ikaste-analitika irakaskuntza-ingurune presentzial tradizionaletako datuak aztertzeko erabil daiteke, baina bereziki web-ean oinarritutako ikaskuntzaren testuinguruan oinarritzen da. Izan ere, ikasgela tradizionaletan ez bezala, ikasleak eta irakasleak bereizita daude espazioari dagokionean, eta, sarritan, baita denboran ere. Banatze horrek ekidin egiten die
irakasleei ikasleen ikaskuntza-prozesua zuzenean gainbegiratu ahal izatea, eta, horregatik, beharrezkoa da ikaskuntza-prozesuari buruzko informazioa emango dieten tresnak izatea (Romero eta Ventura, 2007). Ikaste-analitikan oinarritutako aplikazioek sarrera gisa erabiltzen dituzten datuak zerbitzari erregistro-datuak izaten dira. Erregistroko sarrera bakoitza denbora-zigilu bat, erabiltzaile-identifikatzaile bat eta ekintza bat da, eta ikaslea lantzen ari den ariketaren antzeko testuingurua izan dezake (Romero et al., 2014). Erregistro-sarrerak ikasleak sistema batekin elkarreragina duen bakoitzean sor daitezke (Baker eta Jasef, 2009). Horren ondorioz, datu ugari sortzen dira, eta horiek aurreprozesatu, ebaluatu eta interpretatu egin behar dira, alderdi interesdunen (ikasleak, irakasleak, materialen diseinatzaileak, ikertzaileak) helburuetarako. Hezkuntza-arloko aurreprozesatze-datuak bereziki desafiatzaileak dira beste domeinuekin alderatuta. Alde batetik, ezaugarri desberdineko datu-kopuru handiak daude, baina, bestetik, askotan, datuak osatu gabe daude, ikasle guztiek ez baitituzte beti egiten eskatzen zaizkien jarduera guztiak (Romero et al., 2014). Ikaste-analitikaren ohiko aplikazioak, Papamitsiouk eta Ekonomidesek (2014) adierazten dutenez, honako hauek dira: ikasleen portaeraren modelizazioa (adibidez, ikasteko estrategiak eta galderei erantzuteko denborak); ikasleen etorkizuneko errendimenduaren iragarpena (adibidez, parte-hartze metrikak); aurrerapenari buruzko gogoeta eta aurrerapenari buruzko kontzientzia areagotzea (adibidez, arriskua atzematea); ikastaroak bertan behera uzteko iragarpena; atzeraelikadura eta ikasleei laguntzeko zerbitzuak hobetzea; eta baliabideak gomendatzea (materialen sekuentziazioa). Romerok eta Venturak (2007) beste aplikazio batzuk aipatzen dituzte, hala nola atzeraelikadura engainagarriaren identifikazioa, ikasteko materialak duen zailtasunaren datuetan oinarritutako ebaluazioa eta horretan oinarritutako materialaren sekuentziazio automatikoa. Tutoretza-sistema adimendunen testuinguruan, ikaste-analitikak duen beste ohiko aplikazio bat ikaskuntza irekiko ereduak ezartzea da, ikasleen aurrerapenari buruzko metakognizioa areagotzeko (Bull eta Kay, 2006). Analisi eta aplikazio horietara iristeko, beharrezkoa da erregistro gordinaren datuei buruzko abstrakzio kuantifikatuak eskainiko dituzten ezaugarriak definitzea. Ikaste-analitikaren aplikazio horiek guztiek aukera zabala eskaintzen digute laburpen-gaitasuna garatzeko; edukia lantzea ez ezik, ikaslearen aurrerapena edo bilakaera aztertzea ere ahalbidetu diezaguketelako. Azken hori zinez da interesgarria, aipatu baitugu, askotan, laburpenaren lanketari jarraikortasuna falta izaten zaiola, eta, ikasketa-analitikan oinarrituz, ikaslearen beharrizanak ardatz izanez eraiki genezake aipatutako jarraikortasuna.
Bestalde, Gasevic et al.ek (2015) diotenaren arabera, ikaskuntza-analisiak datuak bildu, neurtu, aztertu, jakinarazi eta interpretatzeko prozesua ikaskuntzari buruzko ikerketetan oinarrituta burutu behar du. Horrek esan nahi du azterketek eta ezaugarriek ikaskuntza-prozesuekin lotutako aurkikuntzak erabili behar dituztela orientazio eta oinarri teoriko gisa. Pedagogia eta zientzia kognitiboa erabiltzen dituen marko teorikoaren bidez, posible da ikaskuntza-prozesuei buruzko aurkikuntza teorikoak egiaztatzea. Laburpena bezalako giza ikaskuntza prozesu konplexu gisa hartuta, garrantzitsua da honako hau erantzuten ahalegintzea: ikaste-analitikan erabili ohi diren erregistro-fitxategietatik ba ote dagoen ateratzerik ikaskuntza-prozesua aurresateko aukera ematen duten ezaugarri sinpleagorik. Ezaugarri espezifikoen aukeraketa eta horiek ikasketa automatikoan baliatzeko ingeniaritza kasuan kasuko zereginak baldintzatzen du, eta, beraz, domeinuaren menpe dago, eta desberdina da aplikatu beharreko aplikazioaren arabera. 2.4.4.1 Aplikazio-eremuak Rudzewitzek (2021) ikaste-analitikaren eta Hezkuntza-datuen meatzaritzaren aplikazioeremuak lau kategoriatan kokatzen ditu, kategoria horiek deskribatuz eta adibide eta sistema errealen bidez berretsiz. i) Estatistika deskribatzailea: lan kategoria sinpleena da. Aldez aurretik jasotako datuak deskribatzen ditu aplikazio-lerro honek. Beraz, iraganeko gertaeren kasuak deskribatu eta abstrakzioa egin nahi du. Esparru horretako aplikazio tipikoak ikaskuntza-jardueren bisualizazioak dira (Duval, 2011), ikasleentzat zein banakako atazentzat; edo hainbat datumaila dituzten erakusleihoak aurkezten dituzte, oso modu intuitiboan (Verbert et al., 2013). Tresna horiek, askotan, panelaren bisualizazio gisa inplementatzen dira, norberaren gaineko gogoeta eta kuantifikazioa ahalbidetzeko (kuantifikazio zehatza hainbat mailatan eta alderdi desberdinetan ematen dute; fitness-aplikazioetan, adibidez). Bisualizatzen den informazioa erabiltzaileak dituen behar eta helburuek markatuko dute (Romero and Ventura, 2010). Analisi deskribatzaileek ikasleekin edo ikasketa-baliabideekin lotura izan dezaketen arazoak aurkitzen lagun dezakete. Estatistika deskribatzaile horiek oso interesgarriak izan daitezke irakaslearentzat ikaslearen bilakaera jarraitu ahal izateko, baina baita ikaslearentzat ere; izan ere, garrantzitsua da ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaz jabetzea. ii) Analisi-diagnostikoa: azterketa deskribatzaileek ikasleekin edo ikaskuntza-materialekin zerikusia duten arazoak aurkitzen lagun dezakete, eta hori da analisi-diagnostikoa izeneko lan-kategoria honen oinarria. Helburua da arazo jakin bat zergatik sortu den edo arrakasta-baldintza jakin bat zergatik bete den diagnostikatzea. Lehen kategoriarekin legez, bigarren kategoria honetako ikerketak aurreko datuekin egiten dira.
Baina ez da mugatzen gertatu dena identifikatzera, zergatia ere bilatzen baitu. Horretarako, arrakasta- edo porrot-neurgailuak jarri behar dira prozesuen datu-neurketei erlazionatuta. Hezkuntza-inguruneetan, azken helburua ikaskuntza sustatzea eta arlo batean gaitasunak eskuratzea denez, diagnostiko-neurriek gaitasun-ereduren batekin lotutako atazak eta mapaketak izaten dituzte ikasle bakoitzari zuzenduta (Bull et al., 2015). Analisi-diagnostikoa, normalean, ikasketa-eredu gisa integratzen da (Kump et al., 2012), eta bisualizatzeko zein cluster-ren analisirako input moduan erabil daitezke (Romero eta Ventura, 2013). Laburpenarekin lotuz, laburpena ebaluatzeko irizpideetan analisi-diagnostikoa aplikatzea garrantzitsua litzateke, ebaluazioari begira funtsezkoa delako irakasleari eta ikasleari jakinaraztea arazo jakin baten zergatia zein izan daitekeen. Bestalde, arazo- eta arrakasta-baldintzak diagnostikatu ahal izatea ikerketa alorrean ere premiazkoa izan daiteke, horrek aukera emango baitigu jakiteko zeintzuk diren laburpena egiteko metodologia eta baliabide egokiak. iii) Iragarpen-estatistikak: aukera ematen dute etorkizunari buruzko iragarpenak kalkulatzeko aurreko datuetan oinarrituta. Azterketa diagnostikoetan oinarrituta, eredu horiek ikasleen garapena zein izango den edo zenbait lan nola jasoko diren aurreikusten dute; hau da, egungo egoeran oinarrituta, etorkizuneko diagnostikoa egiten dute. Horretarako, iraganeko datuetan trebatutako ereduek etorkizuneko egoerei buruzko baieztapenak egin behar dituzte, bestela esanda, aurreko datuetatik nahikoa informazio bildu iragarpen fidagarriak egiteko. Hori erronka handia izan daiteke garapen ez-linealak dauden kasuetan. Eremu honetako aplikazio tipiko bat eskola-porrota izateko arriskuan egon daitezkeen ikasleak identifikatzea da (Stevens eta Pihl, 1982), edo emaitzak eta ikaskuntza-mailak iragartzea (Romero et al., 2010). Laburpen-gaitasunaren lanketan ere aurrerapauso handia lekarke iragarpen-estatistikak; bereziki irakaslearentzat. Iragarri ahalko genuke zein ikaslek izan ditzakeen arazoak erabiltzen ari garen metodologiarekin, eta, hori jakinda, ikasle horri bere beharretara bideratutako metodologia eta baliabideak eskainiko genizkioke. Hala ere, egun euskaraz ditugun laburpen eta laburpen-datu kopuruarekin, ez da posible iragarpen-estatistikekin aritzea. iv) Analisi arauemailea: ikaste-analitikaren aplikazio-eremu aurreratuena da. Analisi prediktiboetan oinarrituta, analisi arauemaileek iradokitzen dituzten esku-hartzeek edo ekintzek eragina izango lukete eredua gaur egun egiten ari den aurresanean. Ez da soilik saiatzen etorkizunerako iragarpena egiten gertaeretan oinarrituta; aldaketak egiten ahalegintzen da, egindako iragarpen hori etorkizunean bete ez dadin (Soltanpoor eta Sellis, 2016). Esku artean dugun zereginean definitzen diren optimizazio-irizpideen arabera, ondorio ezberdinak izan daitezke. Adibidez, analisi arauemailea erabil genezake azterketa baterako jakintza-maila nahikoa ez dutela detektatutako ikasleei azterketa prestatzen
laguntzeko (Linillos et al., (2006), eta hori positiboa den esku-hartzea da. Baina, gerta daiteke sistema zorrotzegi aritzea, bi lan ez aurkeztearren ikasle bat epe laburreko errendimendu-metriketan oinarritutako ikastaro batetik kanpo utziz. Baliteke, ikasleak epe horretan errendimendua erakutsi ez izanaren arrazoi erreala sistemak ezagutzen ez dituen kanpoko faktoreetan oinarrituta egotea, eta irakasleak lanak ez egiteko baimena eman izana. Goi-mailako administratzaile batek informazio hori ezagutzen ez badu, administratzaileak ikaslea baztertzea erabaki dezake, eredu arauemaileak iradokizun hori egiten baitu. Adibide horrek erakusten du eredu arauemailedun sistemek gomendioak egiten dituztela, baina garrantzitsua dela gizakiek erabakiak hartzeko kontrolean jarraitzea eta sistemaren aurreikuspen guztiak kritikoki ebaluatzea. Analisi arauemailea ikasleen errendimenduan oinarritutako ariketak sekuentziatzen dituzten tutoretza-sistemen testuinguruan egin ohi da, adibidez, Linillos et al.en (2006). Ildo bereko beste aplikazio bat gomendio-sistemen bidez prestatutako hezkuntza-ikastaroak gomendatzea da (Zhang et al., 2014). Laburpenari dagokionez, guk dakigula ez da laburpena analisi arauemailean oinarrituz lantzen duen baliabiderik, are gutxiago euskaraz. Datu eta laburpen-kopuru txikia izateaz gain, analisi arauemaileak egin ahal izateko esku-hartzeak behar izaten dira, eta, ikasi dugun moduan, ez da batere ohikoa curriculumari jarraiki laburpena lantzeko esku-hartzeak aurkitzea. 2.4.4.2 Tutoretza-sistema adimentsuak Rudzewitzek (2021) azaltzen duenez, goi-mailako ikuspegi batetik, tutoretza-sistemak software-aplikazioak dira, ikasle-talde jakin bati ikaskuntza-domeinu bat irakasteko. Hori lortzeko, tutoretza-sistemek ikasi beharreko eremu baten zati bat moldatzen dute, adibidez, atzerriko hizkuntza bat edo matematika. Hori esplizituki egin daiteke domeinu-eredu baten bidez, non domeinu baten egitura esplizitu bihurtzen baita; esate baterako, kontzeptuen egitura hierarkiko batekin edo domeinu horretako problemak ebazteko aukera ematen duten ezagutza-arauekin. Bestela, inplizituki ere egin daiteke. Tutoretza-sistemek kontuan hartutako eremuko materialak eman behar dituzte, eta horiek ariketak izan daitezke, baina baita irakas-materialak ere, hala nola, datu-orriak edo hezkuntza-bideoak. Materialak erabiltzaileek lantzen dituzte. Horretarako, tutoretza-sistemek informazioa izan behar dute harekin elkarreraginean ari den pertsonari buruz, eta interakziorako erabiltzaile-interfaze bat. Kasu sinpleenean, erabiltzaile-eredua saio-identifikatzaile bat edo erabiltzaile-izen bat besterik ez da, baina tutoretza-sistema asko harago doaz, eta propietateak ere modelizatzen dituzte, hala nola ariketa-amaierako egoerak edo gaitasuna zenbatzeko moduren bat. Domeinu-eredu, erabiltzaile-eredu eta material-multzo batez gain, tutoretza-sistemek estrategia pedagogiko bat edo gehiago inplementatzen dituzte modulu pedagogiko batean. Erabiltzaileek tutoretza-sistema batekin elkarreraginean dihardutenean, sistemak
atzeraelikadurarekin erantzuten dio erabiltzailearen ekintzari; adibidez, erantzun okerren azalpenak emanez, estatistikak erakutsiz edo ariketa zein material berriak iradokiz. Aukeran, eta aurreikusitako erabileraren arabera, tutoretza-sistemek sistemako elkarreraginari buruzko datuen berri eman diezaiekete beste interesdun batzuei. Eskoletan erabiltzen den tutoretzasistemaren kasuan, normalean, irakasleei jakinarazten zaie zer egin duten ikasleek beren eskola-klasean edo nola jardun duten sisteman. Ikaskuntza-ekintzei buruzko jakinarazpentresnak dituzten luzapen horiek ikasketa-analitiken modulu gisa ezartzen dira. Erabilera-esparruei erreparatuz gero, tutoretza-sistemak hezkuntza-testuinguru desberdinetan erabiltzen dira. Erabilera tradizional samar batean, etxeko lanetako laguntzaile gisa lagun diezaiekete ikasleei eta irakasleei. Eskola Inbertituan (Flipped classroom) ere oso lagungarri izan daitezke; kasu horietan, eskolan bertan edo etxean erabil daitezke. Urrutiko hezkuntzak, online ikastaro masiboen kasuan bezala, aukera ematen du erabiltzaile askorentzat tutoretza sistemak zabaltzeko, irakasleek zuzenean parte hartu gabe. Azkenik, esan behar da tutoretza-sistema asko testuinguru esperimental hutsetan edo ikerketa-laborategietan erabiltzen direla. 2.4.4.3 Tutoretza-sistema adimentsuetan oinarritutako atzeraelikadura Rudzewitzek (2021) bere lanean proposatzen duenez, ikaslearen ekoizpena sarrera gisa hartzeko eta ikasleari atzeraelikadura sortzeko eta bistaratzeko prozesua bost pausotan bana daiteke. Ikasle baten ekoizpena kontuan hartuta, adibidez, hitz bat edo esaldi bat, lehen urratsa erabiltzaileek sortutako eduki horren balizko analisiak sortzea da. Hurrengo urratsa aurreneko urratsean sortutako analisi-multzotik xede-hipotesi bat hautatzea da, hau da, zeregina eta ikaslea kontuan hartuta testuinguru honetan litekeena den interpretazioa. Hurrengo urratsean, hirugarrenean, hautatutako xede-hipotesia nola erabili zehaztu behar dute tutoretza-sistemek; horrela, estrategia pedagogiko bat zehaztu eta atzeraelikadura-hautagaiak sailkatu behar dituzte, analisien interpretazioa ikasleari aurkezteko. Horrek, atzeraelikadura aurkezteko garaian, modalitate edo kokapena bezalako faktoreei buruzko erabakiak hartzen ditu. Azken urratsa hautazkoa da. Urrats horrek ikasketa-analitiken erabilera irudikatzen du. Ikasleari iritzia aurkezten zaionean (3. urratsa), sistemak erregistratu dezake ikasleek atzeraelikaduraren aurrean nola erreakzionatzen duten (4. urratsa); adibidez, zenbat denbora begiratzen dioten atzeraelikadurak eskainitako mezuari, edo adierazitako akatsa zuzentzea lortzen duten. Informazio hori ikasle-eredu batean gorde daiteke, ikaslearen gaitasun- edo errendimendu-neurriak erregistratzeko; eta baita ataza-eredu batean ere, ataza baten konplexutasunaren eta elkarrekintzaren jarraipena egiteko. Ondoren, informazio hori begiztatzera itzul daiteke atzeraelikadura-estrategiak doitzeko.
5. Irudia. Tutoretza-sistemetako atzeraelikadura-prozesuaren deskribapen kontzeptuala (Rudzewitzek, 2021) 2.5 Laburpen automatikoa eskolan Wedi et al.en (2020) arabera, testu-laburpen automatikoaren erabilera ez da askorik aztertu sareko ikaskuntza-testuinguruan. Hori horrela, haien ikerketaren helburua hau da: 2010etik 2020ra laburpen automatikoak online ikaskuntza testuinguruan izan duen ezarpena aztertzea. Jarraian lan horretan bildutako ekarpen batzuk aztertuko ditugu. Yang et al.ek (2013) testu automatikoaren ezarpena eztabaidatzen dute, laburpena mugikorraren bidezko ikaskuntzan kokatuz. Ikaskuntza mota horretan, ikasleei informazioarekin edonon eta edonoiz atzitzeko gaitasuna emateko, gailu mugikorren eta teknologia mugikorren ezaugarri bereziez baliatzen dira. Hala ere, autoreek argitzen dutenez, erronka handiak ditu, batez ere ikaskuntza-edukiak prozesatu eta ematean. Ikaskuntza-edukiak mugikorren ingurunerako egokiak izan daitezen, ikerketa honetan testuen laburpen automatikoa ikertzen dute, testu-edukien informazio kantitatea murrizten duen tresna-multzo bat eskaintzeko. Testuak ideia garrantzitsuenetan biltzeko erabiltzen dute testu-laburpena. Hala ere, autoreek azpimarratzen dute transmititzen den edukia murrizteak negatiboki eragin dezakeela transmititu nahi den esanahian. Horrez gain, bada oso interesgarria den baieztapen bat; izan ere, haien iritziz, ikaskuntzan tutoretza-sistema adimentsuak aplikatuak izan diren arren testuak laburtzeko, horietako gutxi ikertu dira kuantitatiboki ikasleen ikaskuntza-lorpenak aztertzeko, batez ere mugikor bidezko ikaskuntza-testuinguruan. Horregatik, proposatzen duten azterketa, mugikorren ikaskuntza-testuinguruan erabiltzen den testu-laburpen automatikoaren eraginkortasuna
ikertzeko metodologia batean zentratzen da. Ondorio gisa, haien esanetan, behar bezala laburbildutako ikaskuntza-edukiak ikaskuntza-lorpenak asetzeko gai dira. On line ikaskuntzan, testu-laburpena sareko foroen eztabaidetan ezartzen duten lanak ere badaude. Hsiaok eta Awasthik (2015) analisi-interfaze bisual baten prototipoa egin zuten, lineako eztabaida-foroetako semantika sarean aurkezteko; eta, horrela, ikasleak lagundu ahal izateko mezuen edukia aztertzen testu-laburpenak ikusiz. Tarnpradab et al.en (2018) arabera, foroko hariak luzeak eta aberatsak dira. Defendatzen dutenez, hari-laburpen zehatzak mesede egingo die bai informazioa bilatzen duten etorri berriei, bai eztabaidan parte hartzen dutenei. Lan horretan arreta-sare hierarkikoak hariaren laburpenerako egokitzeko lehen saiakera egiten dute. Eredua arreta neuronalen mekanismoan oinarritzen da, esaldien eta harien irudikapenak eraikitzeko eta, ondoren, laburtzeko erabiltzeko. Horrez gain, Gottipati et al.ek (2019), testu-meatzaritza teknikak aplikatuz, online eztabaida-foro batetik informazioa erauzten dute, azpigaietan oinarritutako laburpenen bidez. Bestalde, badaude zenbait lan laburpena ikaskuntza-edukiak irakasteko xedearekin erabiltzeko. Millerrek (2019) egindako ikerketak ikasgaiak automatikoki laburbil dezaketen tresnak garatzen ditu BERT ereduaren bidez, ikasleek aukera izan dezaten eskola-edukia laburtzeko haiek adierazitako esaldi-kopurura. Cagliero et al.ek (2019) metodologia berri bat proposatzen dute, potentzialki handiak izan daitezkeen dokumentu didaktikoen laburpenak gomendatzeko, gomendioak ikasleen beharretara egokituz. AlRoshdi et al.ek (2020) egindako lanean, e-learning plataforma batean dauden ikasteko edukiak laburbildu eta gero, sare sozialen plataforma baten bidez zabaldu dituzte. Sare sozialak erabiltzea aukeratu dute, gaur egun online-ikasleek denbora gehiago ematen dutelako sare sozialen plataformak erabiltzen e-learning plataformak erabiltzen baino. Pramudianto et al.en (2016) arabera, egun, parekoen ebaluazioan oinarritutako online ebaluazio-sistemek aukera ematen dute ikasle baten lana bere kideek berrikusteko; eta, hori positibotzat jotzen duten arren, azpimarratzen dute gehiegizko iritzi-kopurua izatera heltzea ere posible dela. Ondorioz, ikasleek iritzi batzuk alde batera uzten dituzte informazio lar denean. Hori ikusita, iritzia automatikoki laburtzen saiatzen dira, ebaluatzaileek aipatzen dituzten antzeko edukiak ateraz, lanaren indarrak eta ahuleziak jasotzeko. Laburpen automatikoko algoritmo desberdinak eta laburpenaren luzera ebaluatzen dituzte, ikaskideen ebaluazioko datu-multzoarekin, datu multzo hori aurrez gizaki batek aztertu ostean.
2.6 Kapituluaren laburpena Kapitulu honetan laburpena eta hezkuntza uztartzen dituzten aurrekariak aztertu ditugu. Hasteko, 2.1 azpiatalean, laburpena ikuspegi orokorretik aztertu dugu. Horretarako, laburpenaren definizioak, laburtze-prozesuak eta ebaluazioa aztertu ditugu. Ondorengo azpiatalean (2.2 azpiatala), laburpena esparru konkretu batean kokaturik izan dugu aztergai; didaktikaren ikuspegitik, hain zuzen. Azpiatal horretan, lehendabizi, laburpen-gaitasunaz eta beronen helburuez aritu gara, eta, ondoren, laburpen-gaitasunaren ebaluazioari didaktikatik heldu diogu. Horren ostean, laburpenaren atzeraelikadura aztertu dugu, eta, azpiatalarekin bukatzeko, laburpena lantzeko proposamen didaktikoak ikusi ditugu, geuk ere geure proposamen propioa eginez. Hurrengo azpiatalean (2.3 azpiatala), laburpena eskola-testuinguruan ikertu dugu. Laburpenak eskola-curriculumean duen presentzia ikuskatu dugu, EAEko eta Ingalatarreko curriculumak izan ditugu aztergai, Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma eta Batxilergokoa, batean zein bestean. Ondoren, irakaslearen rola eta testuingurua aztertu ditugu, eta, bukaeran, testu-liburuetan laburpena nola landu ohi den. Laugarren eta azken azpiatalean (2.4 azpiatala), laburpena hezkuntza- eta hizkuntzen ikuspegitik aztertu dugu. Hezkuntza teknologia ezberdinak ikusi ditugu aurrena eta, gero, HPak hezkuntzan egin dezakeen ekarpenaz aritu gara. Ondotik, ikaste-analitika eta hezkuntza-datuen meatzaritza aztertu ditugu. Horren baitan, alde batetik, izan ditzaketen aplikazio-eremu ezberdinak ikusi ditugu. Bestetik, tutoretza-sistema adimentsuak eta sistema horietan oinarritutako atzeraelikadura izan ditugu hizpide. Azkenik, laburpen automatikoa eskola-testuinguruan ikusmiratu dugu.
3 METODOLOGIAREN DISEINUA Kapitulu honetan, tesi honetako helburuak erdiesteko jarraitu dugun metodologia azalduko dugu. Lehendabizi, gure helburuetara heltzeko bildu dugun corpusa (3.1 azpiatalean) eta corpus horrekin egin dugun etiketatze-lana (3.2 azpiatalean) azalduko ditugu. Horren ostean, laburpena lantzeko burututako Compress-eus tresnaren berri emango dugu (3.3 azpiatalean). Bestalde , laburpenaren ebaluazioari begira diseinatutako baliabideak eta prozedurak aurkeztuko ditugu (3.4 azpiatalean); eta, jarraian, tresna eta baliabide horiek erabilita sortu ditugun laburpenak lantzeko tailerren diseinuaz arituko gara (3.5 azpiatalean). Azkenik, aurrez landutako metodologia erabiliz, tesi-lan honen helburuak erdiestera eramango gaituzten ikerketa-galderak aurkeztuko ditugu, ikerketa-galdera bakoitzean erabilitako metodoa zehaztuz (3.6 azpiatalean). 3.1 Corpusa biltzea Gure corpusa hiru testu-mota hauek osatzen dute: i) laburtuko diren jatorrizko testuak, ii) adituek egindako laburpenak, urre-patroizkotzat hartuko ditugunak eta iii) ikasleek egindako laburpenak, aztergai izango ditugunak. Azken horiek, ikasleen laburpenak, izango dira tesi-lan honetan ikerketa-galderak erantzuteko erabiliko ditugunak. 3.1.1 Laburtuko diren jatorrizko testuak Laburtu beharreko jatorrizko testuak eskolan ikasleekin curriculuma lantzeko erabiltzen diren testuak dira, horrek aukera ematen digulako testuinguru erreal batean aritzeko (B.1 eranskinean laburtu beharreko jatorrizko testuak ikusgai). Testuen ezaugarriak hauexek dira:
- Azalpen-testuak dira guztiak.12 - LHko 5. eta 6. mailako ikasleek eskolan erabilitako testuak dira.13 - Batzuk monodokumentuak dira eta besteak multidokumentuak: - Monodokumentuak: 4 azalpen-testu ditugu. - Multidokumentuak: 4 azalpen-testuak batuz multidokumentu bat sortu dugu.14 Laburtu beharreko testuen ezaugarri orokorren berri emateko, Analhitza15 testu-analizatzailea erabili dugu, eta hauek dira ezaugarri nabarmenak (ikus 13. taula):16 Testua 1. monodok. 2. monodok. 3. monodok. 4. monodok. 5. multidok. Izenburua Giza-gorputza eta elikagaiak. Elikagai eraikitzaileak Elikagai energetikoak Elikagai erregulatzaileak Giza-gorputza eta elikagaiak. Paragraf. 5 4 10 11 40 Esaldiak 11 11 17 25 64 Hitzak 121 131 218 289 759 Izenak 23/42 39/55 65/107 69/128 158/332 13. taula. Jatorrizko testuen ezaugarri orokorrak Analhitzarekin 3.1.2 Urre-patroizko corpusa (gold-standard-a) Bi adituk egindako laburpenak urre-patroizkotzat hartuko dira,17 ikasleen laburpenak ebaluatzeko (B.2 eranskinean urre-patroia ikusgai). Urrats hauek emanez bildu ditugu:
1. Adituek jatorrizko testuak laburtu dituzte. Compress-eus tresna erabilita, aditu bakoitzak, batak bestearekin hitz egin gabe, 5 testuen (4 monodokumentu eta multidokumentu 1) estrakzioa18 eta abstrakzioa19 egin ditu.20 2. Bi adituek desadostasunak ebatzi eta testu laburtuen bertsio berria edo urre-patroia eratu dute. Aurreko urratsean egindako estrakzio eta abstrakzioen inguruan eztabaidatu dute bi adituek, eta adostasun batera iritsi dira testu bakoitzaren estrakzio eta abstrakzio bakarra eraikitzeko. 3.1.3 Ikasleen laburpenak Jasotako ikasleen laburpen guztietatik batzuk galbahetu egin ditugu. Ikasleen laburpen guztiak Compress-eus tresnarekin bildu ditugu, ikasleek laburtutako jatorrizko testu bakoitzetik estrakzio eta abstrakzio bana bilduz. LHko ikasleekin eta etorkizunean irakasle izango diren Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleen laburpenekin osatu dugu gure corpusa.21 Laburpenak bi modutara jaso ditugu: i) zuzenean testuak laburtzeko eskatuz ikasleei eta ii) laburpen-gaitasuna lantzeko tailerren bidez.22 Orotara, 1758 estrakzio eta 1758 abstrakzio bildu ditugu, LabEus corpusa sortuz. Baina, tesi-lan honetako hipotesiak erantzun ahal izateko, laburpenen azterketa analitiko zehatza egin dugu, eta, horretarako, 80 laburpenez osatutako corpusera mugatuko dugu. 80 laburpen horiekin osatutako corpusak EskoLab du izena.23 (1) adibidean, ikasle batek egindako estrakzio-laburpena dugu eta, (2) adibidean, abstrakzioa; biak 1-Testuarenak (ikus 1-Testua B.1 eranskinean). (1) [GIZA-GORPUTZA ETA ELIKAGAIAK.]
18 Estrakzio-laburpena testuko zenbait zati aukeratzean datza; beraz, testuak ez du inolako aldaketarik. 19 Abstrakzio-laburpena egitean, testua berregin egiten dugu; edukia berbera da, baina erabilitako hitzek eta esaldiek aldaketak izan ditzakete. 20 Testu guztiak Compress-eus tresnarekin laburtu dira. Compress-eusen, laburpena egiteko prozesuak bi laburpen-mota egitea eskatzen du: lehendabizi estrakzioa, eta, ondoren, abstrakzioa. 21 Gure asmoa etapa ezberdinetako ikasleak aztertzea denez, LH eta unibertsitatearen artean dauden etapak ere aztertu nahi izan ditugu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, zehazki; baina Covid-19ak eragindako pandemiak asko zaildu digu ikastetxeetan corpusa biltzea. Bestalde, unibertsitateko ikasleek LHko testuak laburtzea erabaki izanaren arrazoi nagusiak bi dira: i) unibertsitateko ikasleak Bilboko Hezkuntza Fakultatekoak direnez, etorkizunean testu horiekin aritu beharko dute eta ii) etapa ezberdinetako ikasleen laburpen-gaitasuna alderatzeko komenigarria da alderaketa hori testu berberen laburpenekin egitea. 22 Laburpena lantzeko tailerrak (4. Kapituluan ikasgai) tesi-lanean sortutako baliabideekin burutu ditugu. Lan-epeak direla medio, tailerrak unibertsitateko ikasleekin soilik egin ditugu; beraz, laburpenak biltzeko modu hori unibertsitatekoekin soilik aplikatu dugu. Aldiz, beste erara, hots, zuzenean laburpenak egiteko eskatuz, LH eta unibertsitatekoen laburpenak bildu ditugu. 23 Ahalik eta corpusik mardulena bildu dugu, badakigulako etorkizunean laburpena modu automatikoan lantzeko datu-kopuru handia beharko dugula; bereziki, euskararako laburtzaile automatiko bat sortzeko. Corpus zabala beharko dugula erakusten du 3.4.1 azpiatalean azaltzen den metalaburpenak eratzeko algoritmoak; izan ere, metalaburpenak sortu eta haiekin aritu ahal izateko, estrakzio-kopuru handiarekin aritzea komeni zaigu (1036 estrakzio erabili ditugu kasu horretan).
[Janari edo edari bakoitza, hau da elikagai bakoitza, substantzia edo mantenugai jakin batzuez osaturik dago.] [Horregatik, janari batek beste batek baino hobeto erantzun diezaioke gorputzaren behar jakin bati.] [Betetzen duten funtzioaren arabera, elikagaiak hiru multzotan sailkatzen dira.] [Gorputzak, hazten ari denean,] [Eginkizun hori, zelula berriak sortzea, alegia, betetzen lagunduko duten mantenugaiak dituzten elikagaiei eraikitzaile deritze.] [Bestalde,] [lasterka egiteko edo hotz handia dagoenean gorputza berotzeko,] [Eginkizun hori betetzen duten mantenugaiak dituzten elikagaiei energetiko deritze.] [Azkenik, hirugarren taldea ezinbestekoa da] [Talde honetako mantenugaiak dituzten elikagaiei erregulatzaile deritze.] (2) GIZA-GORPUTZA ETA ELIKAGAIAK. Elikagaiak, substantzia edo mantenugaiez osatuta daude. Mantenugaiei erreparatuz, bakoitzak zeregin jakin bat du gure gorputzaren osaketan eta funtzionamenduan. Hortaz, funtzioaren arabera, elikagaiak hiru multzotan banatzen dira. Adibidez, gorputzak, hazten ari denean, zelula eta ehun gehiago sortzeko, mantenugaiak beharko dituzte. Bestalde, hotz handia dagoenean gorputza berotzeko, gorputzak erregai bat beharko du, energia emateko. Azkenik, hirugarren taldea ezinbestekoa da organismoak funtzionamendu zuzena izan dezan. EskoLab corpusa. Corpus hau sortu dugu tesi-lan honetan proposatu ditugun helburuak erdietsi ahal izateko; horretarako, aintzat izan dugu laburpenetan zer alderatu behar dugun: i) LH eta unibertsitateko ikasleen arteko aldea; ii) atzeraelikadurarekin eta atzeraelikadurarik gabe egindako laburpenen arteko aldea; iii) monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutakoen arteko aldea eta iv) laburpen-gaitasuna lantzeko tailerraren hasierako eta bukaerako laburpenen arteko aldea. Alderaketa bakoitza egiteko, laburpen-mota bakoitzetik behar dugun kopurua zehaztu dugu (ikus 6. irudia).24 Alderaketa bakoitzean, gutxienez 20
24 6. irudiko eskemaren ezker aldean ageri den moduan, lehendabizi LHko eta unibertsitateko laburpenak bereizi ditugu. Gero, atzeraelikadurarekin eta atzeraelikadurarik gabe egindakoen arteko bereizketa egin dugu; esaterako, LHko guztiak atzeraelikadurarik eman gabe jasotako laburpenak dira. Azkenik, monodokumentuen eta multidokumentuen banaketa dugu. Eskemaren eskuineko muturrean, azaldutako hiru bereizketekin zehaztutako ezaugarriak biltzen dituzten testuak ageri dira; hau da, jatorrizko testu bakoitzeko zenbat laburpen hautatu diren ezaugarri horiekin. Beraz, eskemari so eginez, gure corpusa osatuko duten LHko ikasleen laburpen guztiak atzeraelikadura gabeak eta monodokumentuetatik abiatuak dira; 20 laburpen dira orotara, 1-Testutik, 2-Testutik, 3-Testutik eta 4-Testutik bosna laburpen hautatu baititugu (5 estrakzio eta 5 abstrakzio).
laburpen beste 20 laburpenenekin alderatzeko moduan antolatu dugu corpusa, emaitzak esanguratsuak eta orekatuak izan daitezen. Laburpenak aukeratzeko, ausaz egindako aukeraketa batean oinarritu bagara ere, laburpenek ezaugarri jakin batzuk bete dituzte. Kasu honetan, parafrasia izan da galbahea.25 Laburpen bakoitzak jatorrizko testuarekiko zenbaterainoko antzekotasuna duen aztertu dugu; horretarako W-Copyfind26 tresna erabili dugu. Ondoren, laburpenak kuartiletan sailkatu ditugu, abstrakzio bakoitzak jatorrizko testuarekiko duen antzekotasunean oinarrituz eta 6. irudiko adarrei jarraituz. Bukatzeko, aldaketa gehien dituzten laburpenek osatzen duten kuartiletatik, 6. irudiko adar bakoitzean behar dugun laburpen-kopurua hautatu dugu ausaz.27 EskoLab corpusa osatzen duten 80 estrakzio eta abstrakzioak esteka honetan daude ikusgai: https://bit.ly/3Os41LC
Unibertsitateko ikasleen corpusean, aldiz, hiru adar sortzen dira. Lehendabiziko adarrean, atzeraelikadura gabeak eta monodokumentuetatik abiatutako laburpenak ditugu; kasu horretan ere, 1-Testutik, 2-Testutik, 3-Testutik eta 4-Testutik bosna laburpen hautatu ditugu. Bigarren adarrean, ostera, atzeraelikadura gabeak eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenak ditugu; 20 orotara, denak 5-Testuarenak, hori baita multidokumentu bakarra laburtu beharreko jatorrizko testuen artean. Unibertsitatekoen azken adarrekoak, aldiz, atzeraelikadurarekin eta multidokumentuetatik abiatuta egindako laburpenak dira; horiek ere 5-Testuaren 20 laburpen. Corpusa horrela banatzeak aukera eman digu alderaketak baldintza berdinetan burututako laburpenen artean egiteko. 25 Parafrasi-kopurua galbahe gisa hartu dugu aztertu ahal izateko ODUek zer nolako bilakaera izaten duten abstrakzioa idaztean, horrek informazio garrantzitsua emango baitigu etorkizuneko ikerketak norantz bideratu jakiteko. Bestalde, Yamanishiren eta Hijikataren (2019) ikuspuntuarekin bat egiten dugu, gure ustez ere parafrasiak funtsezko zeregina baitu laburpenaren garapenean. 3.4.2 atalean laburpenak egin eta ebaluatzeko proposatuko dugun errubrikaren bidez ebaluatuko diren trebetasun ugari (kohesioa eta zuzentasuna bereziki) ondo ebaluatzeko, oso garrantzitsua da ikasleak parafrasiak egin izana; izan ere, Atutxa, et al.ek (2019) azaltzen duten legez, ikasleek sarri parafrasiak egitea ekiditen dute, akats gutxiago egiteko eta izan ditzaketen gabeziak ezkutatzeko. Hori dela eta, gure iritziz, parafrasiak dituzten abstrakzioak aukeratuz, askoz ere azterketa sakonagoa egin dezakegu irizpide bakoitzean. 26 WCopyfind Windows-en oinarritutako kode irekiko programa bat da; dokumentuak konparatzen ditu, hitz eta esaldietan antzekotasunak adieraziz. 27 Esaterako, unibertsitateko ikasleek multidokumentuetatik abiatuz eta atzeraelikadurarekin egindako 20 laburpen behar izan ditugu. Horretarako, lehenbizi, ezaugarri horiek betetzen dituzten abstrakzio guztiak aztertu ditugu W-Copyfind tresnarekin, eta laburpen bakoitzak laburtu beharreko jatorrizko testuarekiko duen antzekotasun-maila jaso dugu. Antzekotasun-maila horretan oinarrituz, kuartiletan sailkatu dira laburpenak, azken kuartilean (laburpen guztien % 25) aldaketa gehien dituzten laburpenak kokatuz. Bukatzeko, azken kuartila horretako laburpenen artean, 20 aukeratu ditugu ausaz. Monodokumentuen kasuan, ikasle bakoitzak lau monodokumentuak laburtu behar izan dituenez, ikaslearen batez bestekoa izan da kontuan hartu dena kuartilen sailkapena egiteko.
6. irudia. EskoLab corpusaren antolaketa eta ezaugarriak: LHko eta unibertsitateko ikasleen testuak diren; atzeraelikadura jasota egin diren edo ez; monodokumentua ala multidokumentua den; eta, bukaeran, zein testuren laburpena den (T-1, lehen testua) eta mota horretako zenbat testu dauden parentesi artean. 3.2 Ikasleen laburpen-corpusa etiketatzea Azpiatal honetan, bildu dugun corpusa nola etiketatu dugun azalduko dugu. Etiketatze hau egin da ikasleek estrakziotik abiatuz abstrakzioa nola eraikitzen duten aztertzeko helburuarekin. Etiketatzea egiteko RST bidezko deskribapena dugu euskarri, laburpenari eta HPri diskurtsoa ardatz izanda heltzea ahalbidetzen digulako. Gainera, RST tesi-lan honen zimenduetako bat da, deskribapen hori baitute ardatz: Compress-eus tresnak (3.1 azpiatalean); proposatzen dugun laburtze-prozesuak (2.2.4.2 azpiatalean); hierarkiaren ebaluazioak (3.4.3 azpiatalean); hierarkiaren atzeraelikadura automatikoak (3.4.3 azpiatalean); Galderetan Oinarritutako Metodoak (GOM) (3.4.3.2 azpiatalean); eta ikasle-datuak lortzeko egindako laburpenen azterketak (5. kapituluan). Beraz, jarraian azalduko dugun etiketatzea burutu ahal izateko, lehendabizi, laburtu beharreko jatorriko testu guztiak RSTrekin deskribatu ditugu (https://bit.ly/3ArpazO estekan ikusgai RST-deskribapenak). Ondoren, tesi-lan honetako helburuetako bat ikasleek estrakziotik abiatuta abstrakzioa nola eraikitzen duten aztertzea eta ulertzea denez,28 prozesua aztertu eta ulertu ahal izateko, EskoLab corpusa etiketatu dugu. Horretarako azpiatal honetan azalduko ditugun bi urrats nagusiak eman ditugu: i) hasteko, edukia lerrokatu dugu; bestela esanda, etiketatzea burutu ahal izateko prestaketa egin dugu. ii) Ondoren, behin corpusa prest izanda, ikasleek estrakziotik abstrakziora egindako eragiketak etiketatu ditugu. Etiketatzea egiten hasi orduko, beronen fidagarritasuna bermatzeko, bi hizkuntzalarik bosna laburpen etiketatu dituzte. Etiketatzean, adostasuna % 80 baino handiagoa izan den
28 Tesi honetako helburu batzuk lortu ahal izateko, laburpena azken produktu gisa ebaluatuko dugu; hau da, ikasleak ekoitzitako laburpena. Ekoitzitakoa ez ezik, prozesua bera aztertzea eta ulertzen saiatzea ere funtsezkoa izango da ikasleari ebaluazio eta atzeraelikadura egokia eskaintzeko.
ataletan, proposatutako etiketatze-sistema onartu egin da; eta, % 80ra heldu ez denean, etiketatze-sistema egokitu egin da, % 80ko adostasun-maila lortu arte. Hizkuntzalari bien artean atal guztietan adostasun-maila % 80 edo altuagoa izan denean, hizkuntzalarietako batek laburpen guztien etiketatzea burutu du, zalantzaren bat izan duenean beste hizkuntzalariarekin adostuz zalantza horren erantzuna. Etiketatzea burutu duen hizkuntzalariak egunean 5 laburpen baino gehiago ez ditu etiketatu, zeregin astuna denez etiketatzearen kalitateari ez diezaion eragin. i) Edukia lerrokatzea: abstrakzio-laburpenean jatorrizko testuko zein informazio dagoen eta zein ez etiketatzean datza. Bi etiketatze-mota egin ditugu: - ODUetan oinarritutako lerrokatzea: abstrakzioetan sortzen diren ODUak jatorrizko testukoekin parekatu ditugu, ODUetan dauden aditzak eta argumentuak kontuan hartuz29 (ikus 14. taula). 30 - Informazioaren edukian oinarritutako lerrokatzea: ikasleak bi ODU bakarrera eramaten dituenean, ikasleak informazio gutxiago mantendu duela etiketatzeko arriskua dago. Horregatik, informazioaren edukian oinarritutako lerrokatzea ere egin dugu31 (ikus 14. taula).32
29 Edukia lerrokatzean, ODUetan oinarritutako etiketatzea soilik erabilita, bi hizkuntzalariek 5 laburpenetan izan duten adostasuna % 65 izan da. 30 14. taulako 1 eta 2 adibideetan, jatorrizko testuko ODU guztiak parekatuta geratzen dira ikasleak abstrakzioan eratu dituen ODUekin. 3 adibidean, ordea, jatorrizko testuko bi ODU bakarrera ekarri dituenez, "b" ODUa ezin dugu parekatu, bertako informazioa ikaslearen laburpenean egon arren. Izan ere, jatorrizko testuko ODU bakoitza behin baino ezin genezake parekatu, gero ODUen bilakaera ondo aztertu ahal izateko. 31 Bi hizkuntzalariek ODUetan oinarritutako etiketatzea eta informazioaren edukian oinarritutakoa aplikatuz, adostasuna % 100 izan da. 32 14. taulako 4 adibidea. Ikaslearen abstrakzioan dagoen informazioa jatorrizko testuko ODUekin alderatu dugu; horrela, jatorrizko testuko ODUetan dagoen informazioa ikaslearen abstrakzioan agertzen baldin bada, jatorrizko testuaren ODUa abstrakzioaren informazioarekin parekatu dugu.
adib. ODUetan oinarritutako etiketatzea 1 Jatorrizko testuan 2 ODU: a) (Janari edo edari bakoitza, hau da elikagai bakoitza, substantzia edo mantenugai jakin batzuez osaturik dago.) b) (Mantenugai bakoitzak zeregin jakin bat du gure gorputzaren osaketan eta funtzionamenduan.) Abstrakzioan 2 ODU: a) (Elikagai bakoitza, mantenugai jakin batzuez osaturik dago) b) (eta bakoitzak zeregin jakin bat du gure gorputzaren funtzionamenduan.) 2 Jatorrizko testuan ODU 1: a) (Bestalde, proteina gehiegi duten dietek gaixotasunak eragin ditzakete.) Abstrakzioan 2 ODU: a) (Aitzitik, dieta batzuk proteina gehiegi izaten dituzte) a) (eta horrek gaixotasunak dakartzate.) 3 Jatorrizko testuan 2 ODU: a) (Bitamina hainbat taldetan sailkatzen dira) b) (A, B, C, D, E eta K taldeak bereizten dira.) Abstrakzioan ODU 1: a) (Bitaminak hainbat taldetan sailkatzen dira A, B, C, D, E eta K hain zuzen.) adib. Informazioaren edukian oinarritutako etiketatzea 4 Jatorrizko testuan 2 ODU: a) (Bitamina hainbat taldetan sailkatzen dira) b) (A, B, C, D, E eta K taldeak bereizten dira.) Abstrakzioan 2 informazio-zati: a) (Bitaminak hainbat taldetan sailkatzen dira) b) (A, B, C, D, E eta K hain zuzen.) 14. taula. ODUetan eta informazioaren edukian oinarritutako etiketatzearen adibideak Jarraian ikusiko dugun estrakziotik abstrakziorako eragiketen etiketatzerako eta, ondoren, etiketatze horrekin emaitzak ateratzeko, ODUetan oinarritutako lerrokatzea erabiliko dugu; duen objektibotasunak sendotasuna ematen diolako. Ostera, ideien hierarkiarekin aritzeko, informazioaren edukian oinarritutako lerrokatzea erabili dugu, beharrezkoa baita ikasleak mantendutako informazio guztia ondo identifikatzea. ii) Estrakziotik abstrakziorako eragiketen etiketatzea Edukiaren parekatzearekin, abstrakzioan jatorrizko testutik zein ODU mantendu eta kendu diren etiketatu ahal izan dugu. Modu horretara, ikasleek abstrakzioetan mantendutako ODU bakoitzean egin dutena aztertu dugu. Kalkulu-orri batean, ezker-eskuin, laburtu beharreko testuko ODUak jarri ditugu, ikasle bakoitzak zein ODU mantendu duen adieraziz (0 = mantendu eta 1 = kendu). Ikasleek mantendutako ODU bakoitzean, honako bost alderdiak aztertu ditugu (11. irudian alderdi bakoitzean zer etiketatu den zehaztuta): i) ODUen ezaugarriak. ii) Lekualdaketak. iii) Parafrasiak. iv) Zuzentasun akatsak. v) Kohesio-akatsak. Alderdi horiek kalkulu orriaren ezkerraldean goitik behera jarri ditugu, eta ODU batek horietako bat bete duenean, dagokion etiketa jarri diogu. Segidan, etiketa horiek zeintzuk diren zehazteaz gain, 11. irudian ageri den alderdi bakoitza etiketatzeko erabilitako metodologia azalduko dugu.33
33 Etiketatzea nola egin dugun ulertzeko, adibideak erabiliko ditugu, baina ez kasu guztietan; soilik zalantzak sor ditzaketen egoeretan.
- ODUen ezaugarriak: ODUan lehendabizi bereizi dugu ea parafraseatuta dagoen edo ODUa bere horretan mantendu den, hots, aldaketarik egin gabe. Parafraseatuta badago, zehaztu dugu: jatorrizko testuan ODU bakarra zenak abstrakzioan ere bakarra izaten jarraitzen duen; jatorrizkoan bakarra izan baina orain ODU gehiagotan dagoen; edo jatorrizkoan zenbait ODUtan eraikitakoa orain bakarrera ekarri den. Ondoren, hiru egoera posible horietan informazioa mantendu, kendu edo gehitu den izan dugu kontuan, eta, gehitu den kasuetan, ea informazio berria den gehitutakoa edo inplizituki zegoena esplizitu egin duten. ODUak betetzen duen konbinazioan "1" etiketa jarri dugu. Ikus 7. irudiko adibidea.34 (3) adibidean, jatorrizko testuko ODU bat eta ikasleak parafraseatu ondoren ODU hori informazioa kenduta daude ikusgai.35 (3) Parafraseatu ondoren informazioa kendu zaion ODUa: Jatorrikzo testuko ODUa: "gorputzak gorde egiten du, erreserba moduan;" Ikasleak idatzitakoa: "gorputzean gordetzen dira"
7. irudia. ODUen ezaugarrien etiketatzerako erabilitako kalkulu-orriaren adibidea - Lekualdaketak: abstrakzioa idaztean jatorrizko testuko ODUak tokiz aldatu diren etiketatu dugu. Aldaketak esaldi barnean egin direnean, "E" etiketa jarri dugu ODUari dagokion laukian; esaldien artean egin direnean, "EE"; eta paragrafo artean egin direnean, "P".36 - Parafrasia: parafraseatutako ODUetan, aldaketak bakunak edo mistoak37 izan diren bereizi dugu "1" etiketarekin. Bakunen kasuan, bereizi dugu zein
34 Adibidean, espazio arrazoiengatik, ez dira ageri: jatorrizkoan ODU bakarra izan baina orain ODU gehiagotan daudenak eta jatorrizko testuan zenbait ODUtan eraikitakoa abstrakzioan bakarrera ekarritakoak. 35 Hizkuntzalariek izandako adostasuna % 83 izan da ODUen ezaugarriak etiketatzean. 36 Hizkuntzalariek izandako adostasuna % 91 izan da lekualdaketak etiketatzean. 37 Aldaketa mistotzat hartu dugu ODU bakarrean aldaketa bakun bat baino gehiago egon denean; izan ere, bakun bat baino gehiago dauden kasu askotan, zail egiten da zehaztasunez bereiztea zenbat aldaketa dauden eta zein motatakoak diren.
motatakoak izan diren:38 lexikoa ("LEX" etiketa), semantikoa ("SEM" etiketa), sintaktikoa ("SINT" etiketa) edo diskurtsiboa ("DISK" etiketa). (4) adibidean, aldaketa bakun bat dugu, diskurtsiboa, zehazki; bestalde, (5) adibidean, aldaketa misto bat dugu. Horrez gain, ODU bakoitzeko parafrasien helburua zein den etiketatu dugu: estiloa ("E" etiketa), kohesioa ("K" etiketa), estiloa + kohesioa ("KE" etiketa) eta zuzentasuna ("Z" etiketa). (6) adibidean, ikasleak estiloa aldatzeko egindako parafrasi bat dugu. (4) Aldaketa bakuna (diskurtsiboa): Jatorrizko testuan: "gure jarduerak eskatzen duena baino koipe gehiago jaten badugu," Ikasleak idatzia: "Baina gure jarduerak eskatzen duena baino koipe gehiago jaten badugu," (5) Aldaketa mistoa: Jatorrizko testuan: "Gatz mineralen artean ezagunena sukaldean erabiltzen den gatza dugu." Ikasleak idatzia: "Nahiz eta ezagunena gatza izan, ". (6) Estiloa aldatzeko helburuarekin egindako parafrasia: Jatorrizko testuan: "eta, horrela, hobeto asimilatzen ditu gorputzak." Ikasleak idatzia: "gorputzak hobeto asimilatzeko."
8. irudia. Parafrasien etiketatzerako erabilitako kalkulu-orriaren adibidea - Zuzentasun-akatsak:39 ODU bakoitzak ortografia-, lexiko- eta zuzentasun-akatsik duen etiketatu dugu, eta horiek larriak edo arruntak diren.40 Bestalde, LHko ikasleen
38 Horretarako, Mota-Montoya et al.ek (2016) egindako lanean aurkezten duten sailkapena jarraitu dugu. 39 Hizkuntzalariek izandako adostasuna % 87 izan da zuzentasun-akatsak etiketatzean. 40Akats larriak eta arruntak bereizteko atalak webgunera jo dugu: https://www.atalak.eus/ikasgelamaterialak/idazlanak-kalifikatzea/index.html. Arruntak dira nahiko hedatuak izateagatik-edo egiten direnak. Larriak, bestalde, batez ere sintaxizkoak (dekl., ad., egit.), baina baita ortografia-huts oso gogorrak ere (letra larriak, hitz arrunt oso erabiliak…), edota lexikozko nabarmenak.
10. irudia. Kohesio-akatsen etiketatzerako erabilitako kalkulu-orriaren adibidea
11. irudia. Ikasleek estrakziotik abstrakziora ODU bakoitzean egindako aldaketak etiketatzeko eskema
41 Hori egin dugu zenbait galdera erantzun ahal izateko zorroztasun berarekin aritu beharko dugulako LH eta unibertsitateko ikasleekin. 42 Hizkuntzalariek izandako adostasuna % 81 izan da kohesio-akatsak etiketatzean.
3.3 Laburpena lantzeko tresna: Compress-eus. Estrakzioa eta abstrakzioa Corpusa osatzeko, euskarazko laburpenak biltzea izan da gure lehen egin behar nagusia, eta, horretarako, laburpenak digitalki biltzeko aukera ematen duen tresna burutu dugu: Compress-eus (Atutxa et al., 2017). Segidan, ezaugarri nagusiak, erabilera-urratsak eta ematen duen informazioa azalduko ditugu. Tresna honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira: - Irakasleen zein ikasleen laburpen-kopuru handia digitalki eta automatikoki jasotzeko ahalmena du. - Laburpenak estrategia jakin bati jarraituz biltzea ahalbidetzen du: estrakziotik abiatuz abstrakzioa sortzea.43 - Ikasleak estrakzioan egiten duena ondo ulertzeko eta aztertzeko aukera ematen du; ebaluazio hobea egitea ahalbidetuko digulako, Hizkuntzaren Prozesamenduan aurreneko urratsak estrakzioan ematea errazagoa delako eta estrakzioan aurrerapausoak ematea funtsezkoa delako abstrakzioan aurrera egiteko.44 Compres-eus erabiltzeko urratsak honako hauek dira:45 1. Sisteman erregistratu: erabiltzailea erregistratu egin beharko da, bere erabiltzaile-izena eta pasahitza eskuratzeko. Erregistro horri esker, erabiltzailearen inguruko informazio garrantzitsua geureganatuko dugu. 2. Estrakzio-laburpena egin: laburtu beharreko testua agertuko zaio erabiltzaileari, ODUetan segmentatuta. Erabiltzaileak segmenturik garrantzitsuenak mantenduko ditu, eta beharrezkoak ez direnak ezabatu. Estrakzio-laburpena egiten denean, erabiltzaileak ez dio erreparatu beharko testuaren zuzentasun gramatikalari.
43 Hezkuntzari eta egunerokotasunari begira, ikasleak abstrakzioan aritzea da ohikoena; laburpena lantzen denean estrakzioan trebatzen ibili ohi badira ere. Esaterako, azterketa bat dugunean, ikasitakoaren abstrakzio bat da gure jomuga. Beraz, ondoriozta genezake arreta abstrakzioan jartzea dela logikoena. Baina, gure iritziz, estrakzioa ezin dugu alde batera utzi; izan ere, abstrakzio bat eratzerakoan, lehendabizi estrakzio bat egiten dugu. Batzuetan azpimarratu egiten dugu laburtu beharreko testua, baina azpimarratzen ez dugunean ere, buruan eztabaidatzen ibiltzen gara zein testu-zati mantenduko ditugun. Bi osagaiak beharrezkotzat jotzen ditugunez, Compress-eus biekin aritzeko diseinatu dugu. 44 Abstrakzioarekin aritzea konplexua da Hizkuntzalaritza Konputazionalean, erronka handia baita ikasleak bere hitzekin idatzitakoa eta jatorrizko testuen informazioa parekatzea; beraz, funtsezkoa da estrakzioa izatea abiapuntu. Adibidez, proposatzen dugun hierarkiari buruzko atzeraelikadura automatikoa (3.4.3.2 azpiatala) estrakzio datuetan oinarrituta dago. Etorkizunean, abstrakzioaren hierarkia-atzeraelikadura emateko, estrakziotik lortutako datuak beharrezkoak izango dira seguruenik. 45 Compress-eus hemen proba daiteke: http://ixa2.si.ehu.eus/compress-eus/
3. Abstrakzio-laburpena egin: estrakzio-laburpenean egindakoa abiapuntu izanda, erabiltzaileak abstrakzioa burutuko du; hau da, testua berregingo du. Litekeena da estrakzio-laburpena gramatikalki eta kohesio aldetik erabat zuzena ez izatea; horregatik, erabiltzailea testuari zuzentasun hori ematen ahaleginduko da, estrakzioan aukeratutako segmentuetako ideiak bere hitzekin idatziz (Compress-eus tresnarekin 1-Tesuaren laburpena egiteko unearen adibidea ikusgai C.1 eranskinean). Compress-eus tresnak ematen duen informazioa honako hau da: a) Ikasleari (C.2 eranskinean adibide bat ikusgai): Egindako bi laburpen-motak (estrakzioa eta abstrakzioa) jasoko ditu erabiltzaileak TXT fitxategi batean. - Estrakzioan egin dituen eragiketak.46 b) Irakasleari: - Laburtu beharreko testuaren informazioa (C.3 eranskinean adibide bat ikusgai): - Dokumentuaren izena. - Testuak duen paragrafo-kopurua. - Testuak duen esaldi-kopurua. - Testuak duen UZ-kopurua. - Testuko ODUak: ODU bakoitza zein esaldi eta paragraforen parte den zehaztuz. - ODU-kopurua: testuarena, esaldiena eta paragrafoena. - TOKEN-kopurua: testuarena, esaldiena eta paragrafoena. - Ikasle bakoitzak estrakzioan egindakoa (C.4 eranskinean adibide bat ikusgai): - Ikaslearen izena. - Ikaslearen kodea.
46 Testu-zati (ODU) bakoitzean egindakoa agertuko zaio. "0" agertzen bazaio, esan nahiko du estrakzioan ODU hori mantendu egin duela; eta "1" agertzen bazaio, ezabatu egin duela.
- Testuko zenbat UZ kendu dituen. - Kendutako ODU-kopurua: testu osoan, esaldietan eta paragrafoetan. - Kendutako ODUen ehunekoa: testu osoan. - Zein ODU mantendu eta ezabatu dituen. - Kendutako TOKEN-kopurua: testu osoan, esaldietan eta paragrafoetan. - Kendutako TOKENen ehunekoa: testu osoan. 3.4 Ebaluaziorako baliabide eta prozedurak Azpiatal honetan, ikasleen ebaluazioan laguntzeko sortu ditugun baliabideak eta berauek garatu ahal izateko erabilitako metodoak aurkeztuko ditugu. Lehendabizi, estrakzioetatik metalaburpenak sortzeko algoritmoa azalduko dugu eta metalaburpen horiek erabiliz egin ditugun hiru ebaluazio-motak: eskola-etapa ezberdinen arteko ebaluazioa, ikasgelaren ebaluazioa eta ikasleen laburpenen ebaluazio automatikoa. Ondoren, laburpenak egin eta ebaluatzeko proposatzen ditugun irizpideak eta errubrika ikusiko ditugu. Azkenik, hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa nola diseinatu dugun aztertuko dugu, erabili ditugun bi metodoak azalduz: Hierarkia Mailen Arteko Metodoa (HIMAM) eta azken hori hobetzeko sortu dugun Galderetan Oinarritutako Metodoa (GOM). 3.4.1 Metalaburpenak eratzeko algoritmoa Ikasleek egindako estrakzio-laburpenen antzekotasunean oinarrituz, metalaburpenak (laburpen-ereduak) sortzen dituen algoritmoa sortu dugu (Atutxa et al., 2021). Algoritmo horri esker sortzen ditugun metalaburpenek aukera ematen digute ikasleek estrakzio-laburpena egitean diskurtso-egituran eta koherentzian izan duten trebezia ebaluatu ahal izateko.47 Jarraian, metalaburpenak sortzeko algoritmoaren oinarriak eta metalaburpenen bidezko ebaluazioaren nondik norakoak azalduko ditugu.
47 Tesi honetan, orotara bildu diren 1758 estrakzio eta abstrakzioetatik 80 dira sakon aztertzeko hautatu ditugunak. Baina algoritmoak sortzen dituen metalaburpenak askoz gehiago eta askoz aberatsagoak izango dira estrakzio-kopuru handia ematen baldin bazaio; horrenbestez, 1036 estrakzio-laburpen erabili ditugu. Lau monodokumentuen (1-Testua, 2-Testua, 3-Testua eta 4-Testua) estrakzio-laburpenak dira, eta lau testuen laburpenak egin dituzten estrakzio-laburpenak soilik erabili ditugu (ikasleren batek 3 laburpen egin baditu, ez
Algoritmoaren oinarriak Urratsez urrats honako hauek dira algoritmoak ematen dituen pausuak metalaburpenak sortzeko, ikasleek egindako estrakzio-laburpen multzo batetik abiatuta: 1. Algoritmoak ausaz ikasle baten estrakzio-laburpen bat aukeratzen du (E1 laburpena), eta beronen laburpen-eragiketak hartzen ditu.48 2. Algoritmoak beste estrakzio-laburpen bat aukeratzen du ausaz (E2 laburpena). 3. Fleissen Kappa (2013) erabilita, E1 laburpenaren eragiketek E2 estrakzio-laburpenaren eragiketekin duten adostasun-maila kalkulatzen du. 4. E1 eta E2 laburpenen adostasun-maila guk adierazitakoa baino handiagoa bada,49 algoritmoak bi laburpenak gordetzen ditu, gero metalaburpena eratzeko. Adostasun-maila guk adierazitakoa baino txikiagoa bada, E2 laburpena alde batera utziko du. 5. E2 laburpenarekin egindako prozesua gainerako laburpen guztiekin egingo da.50 6. Laburpen guztiekin adostasun-maila kalkulatuta, onartuak izan diren estrakzioekin algoritmoak metalaburpena sortzen du, onartuak izan diren estrakzioen eragiketa bakoitzeko moda kalkulatuz. 7. E1 laburpenetik abiatuta egindako prozesu osoa errepikatu egingo du algoritmoak, guk zehaztu bezainbeste aldiz, ausaz aukeratutako beste estrakzio batetik abiatuz.51 Prozesua 50 aldiz egitea eskatzen badiogu, 50 metalaburpen sortuko ditu.
dira erabili; ezta laburpen bakarra edo bi egin dituztenak ere). Orotara, LHko 88 ikasleren 252 estrakzio eta unibertsitateko 171 ikasleren 684 dira. 48 Eragiketak ikasleak jatorrizko testuaren ODU bakoitzarekin egindakoa dira; hots, mantendu dituen ODUak "0" izango dira, eta ezabatuak "1". 49 Atutxa et al.ek (2021) adostasun-maila minimoa Kappan 0,6 izatea proposatzen dute. 50 Demagun E3 laburpena datorrela, E1 eta E2ren artean guk zehaztutako Kappa baino adostasun handiagoa badago, E1, E2 eta E3 estrakzioen adostasun-maila kalkulatuko da. Ostera, E2 baztertua izan bada, E1 eta E3ren arteko Kappa kalkulatuko da. 51 Garrantzitsua da prozesua errepikatzea beste laburpen batzuetatik abiatuz; izan ere, algoritmoaren ezaugarri bat da sortutako metalaburpenak desberdinak izan daitezkeela estrakzioen irakurketa-ordenaren arabera. Esaterako, baliteke E1 eta E2 alderatuz gero adostasun minimora ez iristea; baina bai E3, E2 eta E1 alderatzean. Gainera, ikasleen irizpideen artean zenbat eta aldakortasun handiagoa izan, orduan eta metalaburpen gehiago egongo dira.
12. irudia. Metalaburpenak (laburpen-ereduak) sortzeko algoritmoa Laburpen-ereduen bidezko ebaluazioa Algoritmoak sortzen dituen metalaburpenak erabilita, hiru ebaluazio-mota diseinatu ditugu. Lehendabizi, ikasketa-etapa ezberdinen arteko aldea ebaluatzeko metalaburpenekin nola aritu azalduko dugu. Ondoren, metalaburpenen bidez ikasgelaren ebaluazioa nola egin aztertuko dugu. Azkenik, metalaurpenak ikasleen ebaluazio automatikoa lortzeko nola erabili ikusiko dugu. a) Eskola-etapa ezberdinen arteko ebaluazioa: Eratutako metalaburpenak 3. irudian ageri den grafikoko burbuilen bidez irudika ditzakegu, eta horrela etapa ezberdinetako ikasleek testu baten estrakzio-laburpena egiteko zein joera duten ikusi. Segidan, grafikoek dituzten osagaiak azalduko ditugu, eta, ondoren, grafikoak nola interpretatu ikusiko dugu balizko adibide baten bidez. - Grafikoaren osagaiak: i) Burbuilak: burbuila bakoitzak algoritmoak eratu duen metalaburpen bat irudikatzen du. Burbuilaren tamainak adieraziko digu burbuila bakoitzari dagokion metalaburpena zenbat laburpenez eratu den. Zenbat eta handiagoa, orduan eta laburpen gehiagorekin egongo da osatuta metalaburpena. ii) Burbuilaren kokapena ardatz bertikalean: metalaburpena osatzen duten laburpenek euren artean lortutako adostasun-maila (Fleissen Kappa)52 erakusten du. Gero eta gorago, kappa-adostasun handiagoa izango dute laburpenok beraien artean. iii) Burbuilaren kokapena ardatz horizontalean: laburpen-ereduak duen
52 Gutxieneko adostasun-maila guk ezartzen dugunez, ez da eratuko guk adostutakoa baino maila baxuagoko metalaburpenik. Bestalde, sortzen diren ereduek guk adostutako maila horretara hurbiltzeko joera izango dute; normalean ez dute izango guk zehaztutakoa baino adostasun-maila askoz handiagoa.
hierarkia-kalitatea53 adierazten du. Zenbat eta eskuinerago, orduan eta kalitate handiagoa. - Grafikoaren interpretazioa ulertzeko balizko adibidea (ikus 13. Irudiko grafikoa): Grafikoa interpretatzeko balizko adibide honetan, demagun LH eta unibertsitateko ehun ikasleren estrakzioak eman zaizkiola algoritmoari; testu beraren laburpenak denak. Estrakzio horiekin algoritmoak 13. irudian dagoen grafikoko metalaburpenak sortuko ditu. Datozen lerroetan, balizko grafiko horretako osagaiak nola interpretatu ikusiko dugu. i) Burbuilen kantitatea eta tamaina: LHko estrakzioekin burbuila gehiago sortu dira (9) unibertsitatekoekin baino (4); baina unibertsitatekoak askoz handiagoak dira orokorrean. Horrek erakutsiko luke unibertsitatean zehaztuago dutela ikasleek nola laburtu, eta LHn aniztasun handiagoa legokeela laburtzeko eran.54 ii) Burbuilen kokapena ardatz horizontalean: unibertsitateko ikasleek hobeto laburtu dutela adieraziko luke grafikoak, ikasle gehienak biltzen dituzten hiru metalaburpen nagusiek 0,6 baino nota hobea baitute balizko adibide honetan. Ostera, LHko ikasleen metalaburpen gehienak eta potoloenak hierarkian eskas aritu dira, 0,5 baino gutxiago erdietsi dute-eta balizko adibidean. iii) Burbuilen kokapena ardatz bertikalean: metalaburpenen tamaina handitu ahala, guk ezarritako adostasun-mailara hurbiltzen da, kasu honetan 0,6ra. Horregatik lirateke LHko ikasleen ereduak haien arteko Kappa adostasun handiena dutenak, baina horrek ez luke esan nahiko LHko ikasleek unibertsitatekoek baino antzekoagoak diren estrakzioak egin dituztenik.
53 Ideien hierarkia kalkulatzeko, 3.4.3.1 edo 3.4.3.2 azpiataletan hierarkia ebaluatzeko proposatzen ditugun metodoak erabili ditugu. 54 Argi izan behar dugu ikasle guztiak ez direla egongo ordezkatuta metalaburpenetan, eta, ondorioz, egingo ditugun ebaluazioa eta alderaketa orokorrak izango direla. Baliteke ikasle guztiak metalaburpenetan ordezkatuta ez egotea posible delako ikasle baten estrakzioak ez izatea antzekotasun nahikorik besteekin. Demagun metalaburpena sortzeko eskatzen dugun adostasun-maila minimoa 0,6 dela (Fleissen Kappa) eta ikaslearen laburpenak ez duela maila hori lortu sortutako metalaburpen edo beste laburpen bakar batekin ere ez; bada, ikasle horren laburpena ez da metalaburpenik sortzeko aintzat hartuko. 13. irudian dugun grafikoaren adibidean, LH eta unibertsitateko ehuna estrakzio eman dizkiogu algoritmoari, baina burbuiletan LHko 74 daude guztira eta unibertsitateko 93. Horrez gain, garrantzitsua da jakitea laburpen bera metalaburpen bat baino gehiagotan egon daitekeela, eta horrek ere etapen arteko ebaluazioa orokortu egingo duela.
13. irudia. Eskola-etapa ezberdinen arteko ebaluazioaren balizko adibidea b) Ikasgelaren ebaluazioa: Algoritmoak sortzen dituen metalaburpenekin ikasgela osoaren irudia lortzea izan da helburua, irakasleak bere klasean egon daitezkeen erritmo eta beharrizan ezberdinak hobeto detektatzeko baliabidea izan dezan. Algoritmoak sortzen dituen metalaburpenak erabiliz ebaluazio egoki bat egin nahi badugu, metalaburpenek izan ditzaketen zenbait ezaugarrik ebaluazioa distortsiona dezakete. Jarraian, muga horiek zeintzuk diren aztertuko dugu. Ondoren, mugok gainditzeko proposatu dugun H+H metodoa (Hierarkia + Hamming) aurkeztuko dugu. Behin hori eginda, grafikoak eratzeko prozesua azalduko dugu; eta, bukatzeko, irakasleak jasotzen duen atzeraelikadura aztertuko dugu balizko adibide baten laguntzaz. - Ikasgelaren ebaluazio on baterako algoritmoak gainditu beharreko mugak: Lehenik eta behin, metalaburpenetatik kanpo geratu diren ikasleen laburpenak berreskuratu behar dira. Baliteke ikasleren baten laburpena metalaburpenetatik kanpo geratu izana ez duelako izan gutxieneko adostasuna beste laburpen bakar batekin, eta ikasgela ondo ebaluatzeko ezinbestekoa da ikasle guztiak izatea kontuan. Bestalde, antzekotasun kualitatiboa bermatu behar da; izan ere, kuantitatiboki oso antzekoak diren laburpenak kualitatiboki ezberdinak izan daitezke.55 Azkenik, algoritmoak laburpen bera metalaburpen askotan sar dezake, eta laburpen bera grafikoan behin baino gehiagotan agertuko litzateke. Hori arriskutsua da, ikasgelaren benetako egoera zein den jakitea oztopatuko lukeelako.
55 Algoritmoak ereduak sortzen dituenean, adostasuna Kappa-rekin kalkulatzeak bermatzen digu sortutako metalaburpena eta metalaburpena sortzeko bildu diren laburpenak (metalaburpenaren barnean daudenak) oso antzekoak izatea kuantitatiboki. 17 ODU dituen testu batetik egindako estrakzio baten eta horren metalaburpenaren (ereduaren) artean adostasuna oso handia izango da kuantitatiboki 16 ODUtan ados badaude. Baina, posible da ados ez dauden ODU bakar hori testuko ideiarik garrantzitsuena (UZ) izatea. Kasu horretan, ereduak ikaslearen estrakzioa kuantitatiboki ondo ordezkatzen du, baina ez kualitatiboki (ideien hierarkia).
Hamming + Hierarkia (H+H) metodoa: algoritmoaren mugak gainditzeko metodoa (urratsez urrats)56: i. Adostasun kuantitatiboa neurtu: Hammingen distantzia erabili dugu metalaburpenaren eta ikasleak egindako estrakzioaren arteko adostasuna neurtzeko. ii. Adostasun kualititatiboa neurtu: 3.4.3.1 edo 3.4.3.2 azpiataletan hierarkia ebaluatzeko proposatzen ditugun metodoekin, metalaburpenaren eta ikaslearen estrakzioaren arteko adostasuna neurtu dugu. iii. Ikaslearen estrakzioa metalaburpenean mantendu, kendu edo gehitu: ikaslearen estrakzioa metalaburpenarekin alderatzean, hierarkia-kalitatean onartuko den gehienezko distantzia -1 eta +1 artekoa izango da (puntuazioaren % 20). Hamming distantzia 0,2 baino txikiagoa izango da (puntuazioaren % 20). Baldintza horiek bete behar ditu ikaslearen estrakzioak metalaburpenaren barruan egoteko. iv. Metalaburpen askotan dauden laburpenak metalaburpen bakarrean utzi: ikaslearen laburpenak metalaburpenekiko duen Hamming distantziaren ehunekoa eta hierarkia-kalitatearen ehunekoa batu ditugu, eta laburpenarekin alderik (ehunekorik) txikiena lortu duen metalaburpenean mantendu dugu laburpena. - Grafikoak eratzeko prozesua (ikus 14. irudiko lehen bi grafikoak): 57 i. Metalaburpenak sortu ditugu algoritmoarekin. 14. irudiko lehen grafikoko burbuila urdinak. ii. Metalaburpenetatik atera ditugu H+H metodoak onartzen ez dituen laburpenak. 14. irudiko bigarren grafikoko burbuila gorriek irudikatzen dituzte metalaburpenetatik atera ditugun laburpenak. iii. Metalaburpen baten baino gehiagotan dauden laburpenak metalaburpen bakarrean utzi ditugu.
iv. Metalaburpenetatik kanpo geratu diren ikasleen laburpenak berreskuratu ditugu. 14. irudiko bigarren grafikoko burbuila horiek irudikatzen dituzte berreskuratu ditugun laburpenak. v. Berreskuratutako horiek metalaburpenen baten sar daitezkeen egiaztatu dugu, H+H metodoa aplikatuz. - Irakaslearentzako atzeraelikadura balizko adibidearekin (ikus 14. irudiko hirugarren grafikoa): Demagun ikasgela bateko 23 ikaslek egindako estrakzio-laburpenak eman zaizkiola algoritmoari. Grafikoak eratzeko prozesua aplikatuta, irakasleak 14. irudiko hirugarren grafikoa jasoko luke. Bertan, klasean estrakzioak egiteko egon diren moduak ikusi ahalko lituzke,58 baita metalaburpen bakoitzaren kalitatea ere. Gainera, metalaburpen bakoitzean zein ikasleren laburpena dagoen ikusiko luke.
14. irudia. Algoritmoak eratzeko prozesua eta irakaslearentzako atzeraelikaduraren balizko adibidea. c) Ikasleen laburpenen ebaluazio automatikoa: Algoritmoak sortutako metalaburpenak ikasleen estrakzio-laburpenekin alderatu ditugu. Asmoa da ikasleak egindako estrakzio-laburpena algoritmoak sortutako metalaburpenen batek ondo ordezkatzen duen automatikoki ebaztea; eta bat baino gehiagok ondo ordezkatzen badu, zeinekin duen lotura gehien zehaztea. Horrela, jakinda zein metalaburpenek ordezkatzen duen ikaslearen estrakzioa, ikaslearen ebaluazioa metalaburpenaren ezaugarriak erreferentziatzat hartuta egingo dugu. Hauek dira ikasleen estrakzioak automatikoki ebaluatzeko emandako urratsak: i. Algoritmoarekin metalaburpenak sortu ditugu eta metalaburpenok orraztu H+H metodoan oinarrituz.
58 Esaterako, badira hiru ikasle 0,8 lortu dutenak; bi eredu berean daude, bestea ez. Horrek esan nahi du hirurek kalitate aldetik antzeko estrakzioa egin dutela, baina ikasle batek egindako estrakzioak ez duela beste biekiko antzekotasunik.
ii. Ebaluazio automatikorako zein metalaburpen erabili zehaztu dugu. Horretarako, bi baldintza bete behar dituzte: - Metalaburpenean bildutako laburpen-kopurua ≥ laburpen guztien % 10. - Metalaburpenaren hierarkia-puntuazioa ≥ 0,5. iii. Alderaketa automatikoa egin dugu, laburpen bakoitza aurreko baldintzak betetzen dituzten metalaburpenekin alderatuz. Alderaketa horretan, alde batetik, akordioa kalkulatzeko, Kappa erabili dugu. 0,6tik gorako Kappa balioa egokitzat jo dugu.59 Bestalde, Fisher erabili dugu laburpena zoriz egiteko probabilitatea kalkulatzeko. Laburpen bat ausaz egin dela jo da Fisherren balioan 0,8 edo gehiago lortu badu.60 3.4.2 Laburpenak ebaluatzeko irizpideak eta berauen aplikazioa Lan honetako helburu nagusietako bat ikasleen laburpenak ebaluatzeko metodo bat ezartzea da. Azpiatal honetan, proposatzen ditugun irizpideekin eratutako errubrikaren ezaugarri nagusiak ikusiko ditugu eta, ondoren, errubrika bera azalduko dugu. Bestalde, proposatzen dugun errubrika tesi-lan honetan ditugun beharrizanetara egokitu dugu, ikasleek egin dituzten abstrakzio-laburpenak ebaluatzeko. Azpiatalarekin bukatzeko, errubrikaren irizpide bakoitza ebaluatzeko jarraitutako metodoa azalduko dugu. Hauek dira errubrikaren ezaugarriak: - Ikasleei eta irakasleei bideratutako errubrika da. - Ebaluazio-irizpide orokorrekin osatu dugu, gero ikasketa-etapa bakoitzari egokitzeko.61 Zehaztasun moldagarria du. Irakasleek eskolan ikasleekin erabiltzeko modukoa izan behar da; ezin da lar teknikoa izan, baina aukera eman behar digu tesi
honetan zehaztu ditugun helburuak lortzea ahalbidetuko duen azterketa analitiko sakon bat bideratzeko. - Laburpenaren bi fase nagusiak ebaluatzeko funtzioa du; hau da, laburpena egiteko prozesua (estrakziotik abstrakziora) eta laburpena azken produktu gisa (abstrakzioa). 62 Errubrika Laburpen bat ebaluatzeko, 7 irizpide proposatzen ditugu, lau bloketan banatuta. Irizpide bakoitzean ikasleak erakutsitako gaitasun-maila zehaztu beharko dugu (ondo, nahiko edo gutxi)63, eta horretarako beharrezko azalpenak biltzen ditu errubrikak. Bloke eta irizpide bakoitzari puntuazio bat ezarri diogu.64 Errubrika A.4 eranskinean kontsulta daiteke; honatx errubrikaren irizpideak blokeetan banatuta bakoitzaren puntuazioarekin: Edukia (2,5 puntu) Ideien hierarkia (2 puntu) Objektibitatea (0,5 puntu) Moldea (4,75 puntu) Egokitasuna eta aberastasuna (2,25 puntu) Koherentzia eta kohesioa (2,5 puntu) Zuzentasuna (2 puntu) Ortografia eta puntuazioa (puntu 1) Sintaxia (puntu 1) Luzera (0,75 puntu) Luzera (0,75 puntu) 15. taula. Laburpenak ebaluatzeko errubrikaren bloke eta irizpideak Tesi-lanera egokitutako errubrika eta berau aplikatzeko metodoa Tesi-lan honetan ebaluazio analitiko sakona egin nahi dugunez, aurrez proposatutako errubrika gehiago zehaztu dugu. Jarraian, 16. taulan, irizpideak blokeka nola banatu ditugun
62 Garrantzitsua da errubrikaren zeregina ondo ulertzea. Errubrikak laburpena azken produktu gisa ebaluatzen lagunduko digu, baina oso garrantzitsua irizten diogu errubrika laburtzeko prozesua bideratu eta ebaluatzeko tresna ere izateari. Lan honetan, kontuan izanda HP ardatz nagusietako bat dugula, errubrika laburpena azken produktu gisa ebaluatzeko ustiatu dugu bereziki; izan ere, HPn lehen urratsak ematea errazagoa da esparru horretan arituz gero. Hala ere, etorkizunean, errubrika eta laburpen-irizpideak laburpen-prozesuaren barnean aztertzea oso interesgarria eta beharrezkoa izango da; horretarako, oso garrantzitsua izango da, adibidez, errubrikak batzen dituen laburpen-irizpideak ikaslearen metakognizioarekin uztartzea. 63 Helburua ez da izan behar ikasleak nota jakin bat erdiestea; esaterako, irizpide askotan ederto jarduten duen baina koherentzian arazo handia duen ikasleak nota ona erdietsi dezake, alabaina ez luke laburpen-gaitasun ona erakutsiko. Beraz, nota jartzea kontraesankorra begitandu daiteke; aitzitik, gure ustez, garrantzitsua da gerora atzeraelikadura ematean ikaslea bideratu ahal izateko, batez ere atzeraelikadura automatikoari begira. 64 Ideien hierarkia, koherentzia eta kohesioa puntuazio potoloenetakoak dituzten irizpideak dira. Gure azterketaren ardatz nagusia diskurtsoa izango denez, erabaki dugu diskurtsoarekin lotura estuena duten irizpideak indartzea komeni dela. Egokitasunak eta aberastasunak ere puntu asko biltzen ditu, parafrasiek laburpenean garrantzi handia baitute.
65 Ideien hierarkia, parafrasi-kantitatea, zuzentasun-akatsak eta luzera ebaluatzeko, hizkuntzalarien adostasuna ez da behar izan, hiru irizpide horiek automatikoki kalkulatzen direlako edo 3.2 azpiataleko etiketatzea erabiliz kalkulatu ditugulako. 66 EskoLab corpuseko multidokumentu batzuk atzeraelikadurarekin eginak dira; bada, ikasleek jasotako ideien hierarkiaren atzeraelikadura 3.4.3.1 azpiatalean azalduko dugun HIMAM metodoam dago oinarrituta, eta ebaluaziorako guk 3.4.3.2 azpiatalean azaldutako metodo hobetua erabili dugu. Ikasleak metodo batean oinarrituta jarraitu du atzeraelikadura, eta guk beste batekin ebaluatu. Erabaki hori bi arrazoirengatik hartu dugu: i) 3.4.3.2 azpiatalean hierarkia ebaluatzeko proposatzen dugun metodoak aurreko metodoaren gabezia garrantzitsu batzuk gainditzen dituelako eta ii) ikasleek atzeraelikadura itsu-itsuan jarraitzen duten antzemateko abagunea eman diezagulako. 67 Hizkuntzalariek izandako adostasuna % 100 izan da objektibitatea ebaluatzean. 68 Hizkuntzalariek izandako adostasuna % 100 izan da erregistroa ebaluatzean.
69 Hizkuntzalariek izandako adostasuna % 87 izan da parafrasien kalitatea ebaluatzean. 70 Hizkuntzalariek izandako adostasuna % 100 izan da kohesioa ebaluatzean. 71 Hizkuntzalariek izandako adostasuna % 100 izan da koherentzia ebaluatzean. 72 https://www.atalak.eus/ikasgela-materialak/idazlanak-kalifikatzea/index.html 73 Proposatzen den formulak indize bat eskatzen du ikaslearen mailaren arabera. Indizeari eman diogun balioa 100 izan da (erreferentziako indizea); bai LHko ikasleen laburpenentzat, bai unibertsitatekoentzat. Izan ere, gero haien arteko alderaketa egiteko, baldintza berdinetan egindako ebaluazioa behar dugu.
3.4.3 Laburpenen hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa Ideien hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa diseinatu dugu, ikasleek (beraien burua) zein irakasleek ebalua dezaten zer moduz aritu den ikaslea testuko ideiarik garrantzitsuenak mantentzen eta garrantzi gutxikoak ezabatzen. Bi metodo aurkeztuko ditugu74: i) Hierarkia Mailen Arteko Metodoa (HIMAM) eta ii) Galderetan Oinarritutako Metodoa (GOM): aurreko metodoaren hobekuntza da.75 3.4.3.1 Atzeraelikadura automatikoarenen lehen bertsioa: Hierarkia Mailen Arteko Metodoa (HIMAM) eta bere mugak Hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa eskaini ahal izateko, funtsezkoa da lehendabizi ikasleak ideien hierarkian nola aritu diren ebaluatzea. Horretarako, urrats hauek eman ditugu: i. Jatorrizko testuko ideia (ODU) bakoitzaren garrantzi-maila zehaztu: Ikaslearen laburpenak zer-nolako hierarkia duen ebaluatzeko, beharrezkoa da laburtu beharreko testuaren testu-zati bakoitzak (ODUak) zenbateko garrantzia duen ebaztea. Hori egiteko, RST-deskribapenak eskaintzen digun diskurtso-egitura erabili dugu, eta honako bi urrats hauek eman: 1. Laburtu beharreko jatorrizko testua RSTrekin deskribatu dugu. 2. ODU bakoitza testuko UZtik zenbat erlaziotako distantziara dagoen kalkulatu dugu (ikus 15. irudia).76 Erlazio nukleoanitza (N-N) bada, distantzia
74 Bi metodo horiek ODUetan oinarrituz erabiltzeko diseinatu dira. Tesi honetan proposatzen dugun laburtze-prozesuak ideien hierarkia estrakzioan jorratzen duenez bereziki eta estrakzioetako ODUen informazioa Compress-eusek automatikoki ematen duela kontuan izanda, metodo hauek estrakzioarekin erabiltzea da praktikoena. Hala ere, abstrakzioen ODUak eskuz etiketatuz gero, posible da metodoa aplikatzea. Horixe da, hain zuzen ere, guk egin duguna tesiko helburu batzuk lortu ahal izateko: 3.2 azpiatalean testuetako ODUak parekatzeko aurkeztutako etiketatze-sistema erabili abstrakzioetan, gero eskuz egindako etiketatze horren datuak atzeraelikadura automatikoa lortzeko metodoetan aplikatzeko. 75 HIMAM metodoa unibertsitateko ikasleekin erabili da 4.1.1 azpiatalean azalduko dugun tailerra burutzeko, eta bertan ikusi ditugun hobetu beharreko zenbait alderdi aldatu edo erantsi dizkiogu. Metodo berriarekin eta lehen tailerrean detektatu ditugun hobetu beharrekoekin, bigarren tailer bat diseinatu eta burutu dugu (ikus 4.1.2 azpiatala). Egun bigarren metodoa darabilgun arren, lehen bertsioa ere azalduko dugu, tesi honetan aurkeztu ditugun 3.4.2 azpiataleko metalaburpenak eratzeko algoritmoa eta 4.1.1 azpiataleko tailerra lehen bertsioan oinarrituz burutu baitira. 76 15. irudian, 1-Testuaren RST-zuhaitza dugu. Erlazio bakoitzaren alboan erlazioak gehitzen duen distantzia ageri da; 1 edo 0,5, alegia. ODU bakoitzaren azpian, ODUa UZtik zein distantziatara dagoen dago zehaztuta, eta distantzia horretan oinarrituta zein mailatako ideia den ODU hori. Adibidez, UZren (2. ODUa) distantzia 0 denez, 1. mailako ideia izango da; ostera, lehendabiziko ODUak UZrekiko duen distantzia 1 da, beraz, 2. mailako ideia izango da.
kalkulatzeko 0,5 puntu batuko da.77 Erlazioa hipotaktikoa (N-S) bada, distantzia kalkulatzeko puntu 1 batuko da. 78
15. irudia. 1-Testuaren RST-deskribapena; erlazio bakoitzaren distantzia-balioarekin, ODU bakoitzaren distantziarekin eta ODU bakoitzaren garrantzi-mailarekin ii. Testuak dituen garrantzi-mailak multzokatu: ODU bakoitza zein mailatakoa den zehaztuta, garrantzi-mailak lau multzotan banatu ditugu. Lehen multzoan, garrantzi-maila garrantzitsuenak egongo dira, eta, laugarrenean, garrantzi gutxien dutenak79 (ikus 16. irudiko adibidean dagoen lehen taula).
77 Nukleoanitzak daudenean, gerta daiteke distantzia zenbaki ez-osoa izatea, erlazio nukleoanitz bakoitzaren balioa 0,5 delako. Horrelakoetan, aurreko distantziara borobiltzea ebatzi dugu. Esaterako, 2,5eko distantziara dagoen ODUa 2 erlazioko distantziara egongo bailitzan tratatuko dugu. Erabaki horrekin lortzen dugu tesi honetako jatorrizko testuek gehienez 7 garrantzi-maila izatea eta gutxienez 5. Garrantzi-maila kopuru hori egokia da, gure iritziz; ikasleak ez nahasteko ez baita komeni garrantzi-maila pare bat soilik, ezta hamar baino askoz gehiago ere. 78 SAME UNIT (SU) erlazioa berezia denez, elkarrengandik urrun dauden ODU bereko elementuak batzen dituelako, erlazio hori dagoenean bereizketa bat egingo da. SAME UNIT osatzen duten testu-zatietako batek informazio esanguratsua izan ohi du, aditza eta argumentuak bertan izaten dituelako. Kasu horietan, hots, informazio garrantzitsua zatietako batean soilik batzen denean, zati horrek hartuko du ODUari RST-zuhaitzean dagokion garrantzi-maila; beste zatiak testuko garrantzi-maila txikiena duen ODUaren balioa hartuko du. 15. irudian hori gertatzen da "Bestalde" lokailuarekin; ez duenez informazio esanguratsurik, 5. mailako ideiatzat joko da. Baina posible da SAME UNIT osatzen duten bi testu-zatiek informazio esanguratsua izatea, kasu horretan biek izango dute garrantzi-maila bera, RST-zuhaitzak adierazten duena. 79 Ohikoa da testuan dugun garrantzi-maila kopurua lauren multiploa ez izatea eta, ondorioz, multzoren batean maila gehiago egotea. 1-Testuan, adibidez, 5 mailatako ideiak daudenez, lehendabiziko multzoan 1. mailakoak eta 2. mailakoak sartu ditugu, eta beste multzoetan bana.
iii. Ikaslea garrantzi-maila bakoitzean nola aritu den aztertu eta ponderatu: Testu-zati bakoitzak duen garrantzi-maila zehaztuta eta multzokatuta daudenean, azken egitekoa ikaslea horietako bakoitzean nola aritu den aztertzea eta ponderatzea da (ikus 16. irudiko adibidea). Horretarako, hiru dira eman ditugun urratsak: 1. Garrantzi-maila bakoitza osatzen duten testu-zatien (ODUen) ehuneko zenbat mantendu den kalkulatu dugu. 80 2. Erregelak aplikatu. Hiru erregela sortu ditugu, garrantzi-maila zein den aintzat hartuta aplikatzeko. 81 Honatx erregelok: a. 1. mailako ideietarako erregela: 1. mailako ideien % 100 mantendu bada, puntu 1; bestela, 0.82 b. 2. mailako ideietarako erregela: 2. mailako ideien ehunekoa ≤ 1. mailako ehunekoa bada, eta ODU bat behintzat mantendu badu, puntu 1; bestela, 0. c. Gainerako mailetako ideietarako erregela: - Garrantzi-maila 1. multzoan edo 2. multzoan dagoenean: X mailako ideien ehunekoa ≤ X-1 mailako ideien ehunekoa bada eta X mailako ideien ehunekoa < X-2 mailako ideien ehunekoa bada, puntu 1; bestela 0. - Garrantzi-maila 3. multzoan edo 4. multzoan dagoenean: X mailako ideien ehunekoa < X-1 mailako ideien ehunekoa bada, edo X mailako ideien ehunekoa = 0 eta X-1 mailako ideien ehunekoa =0 bada, puntu 1; bestela 0. 3. Erregelak aplikatuz garrantzi-maila bakoitzean lortutako puntuekin azken emaitza atera dugu, eta, horretarako, garrantzi-mailak zein multzotakoak diren izan dugu kontuan (ikus 16. irudiko adibidea). Hiru urratsetan egingo dugu: a. Multzo bakoitzeko garrantzi mailetan lortutako puntuak batu eta maila-kantitatearekin zatitu ditugu.
80 Testu batean 3. mailako 8 ideia badaude eta ikasle batek 6 mantendu baditu, 3. mailan ideien % 75 izango luke mantenduta. 81 1. mailan eta 2. mailan erregela bana izango dira, eta gainerako mailetan erregela bakarra erabiliko da. Baina azken horrek bi aldaera ditu; garrantzi-maila zein multzotan dagoen izango dugu kontuan. 82 1. mailako ideia UZ izaten da, eta gehienetan ODU bakarra. Horregatik ezarri dugu hain ehuneko altua.
b. Multzo bakoitzeko puntuak multzoaren garrantziaren arabera biderkatu ditugu: 1. multzoa x 0,4; 2. multzoa x 0,3; 3. multzoa x 02; eta 4. multzoa x 0,1. c. Multzo guztietan lortutako puntuak batu ditugu.
16. irudia. Garrantzi-mailaren ponderazioaren bidez hierarkia ebaluatzeko prozesuaren adibidea iv. Atzeraelikadura diseinatu eta prestatu: Ikaslea hierarkian nola aritu den kalkulatuta, eskain diezaiokegun informazioa nola eman ebatzi dugu, ikaslearen ikaskuntza-prozesurako lagungarri izan dadin. Diseinatu dugun atzeraelikadura automatikoa kalkulu-orri batean burutu dugu. Honatx kalkulu-orrian prestatutako atzeraelikadurak ikasleari eskaintzen diona (ikus 17. irudia): 83 Eragiketak itsasteko lekua: ikasleak Compress-eusek ematen dizkion eragiketak itsatsi behar ditu arrosa koloreko laukietan; ezkerrean, goialdean. - Laburtu behar izan duen testua ODUetan zatituta. - ODU bakoitzaren garrantzi-maila: ODU bakoitzaren eskuinean. - Hierarkian lortu duen emaitza: kalkulu orriaren eskuin aldean. - Garrantzi-maila bakoitzean nola aritu den eta arazoa non izan dezakeen: Hierarkia-emaitzaren azpian. 84
diren 5. mailako eta 6. mailako ideiak, eta eragiketetan aldaketak eginez ikusi ahal izango du zein aldaketa dituen beharrezko laburpena hobetzeko. 5-Testua multidokumentu bat da; horregatik, kasu honetan, multidokumentuko maila bakoitzean nola aritu den zehazteaz gain, azpidokumentu bakoitzean nola aritu den ere esan zaio ikasleari. 17. irudian, esaterako, ikasleak ikus dezake arazo gehien 2. azpitestuarekin izan duela, 3. azpitestuan ere badituen arren. 85 Gerta liteke garrantzi-maila batean (3. maila, esaterako) hamar ODU egotea eta garrantzi txikiagoa duen beste maila batean (4. maila, esaterako) bakarra besterik ez, ondorioz, garrantzi gutxiagoko ODU batek garrantzitsuagoak diren beste batzuek baino pisu askoz handiagoa har dezake. 86 Adibidez, ikasleak 3. mailako ideien % 40 eta 4. mailakoen % 65 mantendu baditu, atzeraelikadurak esango dio hor arazo bat dagoela. Ikasleak 3. mailako beste ideia bat gehituko balu, laburpena hobetuko luke. Baina aldaketa hori eginda 3. mailako ideien ehunekoa % 65 baino handiagoa ez bada, atzeraelikadura ez da aldatuko, eta ikasleak ez du jakingo aldaketa onerako den edo ez.
ideiaren bat aukeratu bada, 5. mailako ideien ehuneko handi bat (% 90 inguru) ere aukeratuta egon beharko litzatekeela. b) RST hezkuntzako beharrizanetara hurreratu. Testuko ideien mailaketa RSTn + irakaslearen aukeraketan oinarritzea erabaki dugu. Testuko ideiak mailakatzeko, RSTren deskribapenaz gain, irakaslea bera ere kontuan izateari garrantzitsua deritzogu, irakaslea ideien mailaketaren parte izateak bermatuko baitigu laburpenaren helburuetara ondo egokitzen den garrantzi-mailaketa. c) Ideien garrantzi-mailaketa nahasgarria ez dela bermatu. ODUen garrantzi-maila kalkulatzean, testuen diskurtso-egitura jakin batzuen eraginez, posible da testuak garrantzi-mailaren bat faltan izatea. Adibidez, ikaslearentzat nahasgarria izan daiteke ikustea testuak 5. mailako eta 6. mailako ideiak dituela eta ez 4. mailakoak (adibidea 18. irudian).87
18. irudia. Diskurtso-egituraren eraginez garrantzi-maila bat falta zaion testu-zatiaren deskribapena; ODU bakoitzaren distantziarekin eta ODU bakoitzaren garrantzi-mailarekin. d) Atzeraelikadura emateko unea hobetu. Ideien hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa jaso dute ikasleek laburpen-gaitasuna lantzeko lehen tailerrean (4.1.1 azpiatalean azalduta). Tailer horretan, estrakzioa eta abstrakzioa egin ostean jaso dute atzeraelikadura ikasleek, eta, gero, atzeraelikadurarekin abstrakzioa hobetzeko aukera izan dute. Prozesua behatu eta ikasleen laburpenak aztertu ostean, hobetu beharreko hauek ondorioztatu ditugu: - Ideien hierarkiaren atzeraelikadura laburpena bukatu ostean eman izanak ez dio irakasleari aukerarik ematen jakiteko ikasleak atzeraelikadurari
87 18. irudian, 5-Testuaren RST-deskribapenaren zati bat dugu. Irudi horretan, ikusten dugu UZtik hurren dagoen ODUa (79. ODUa) 2. mailakoa dela, eta urrunen dagoena, aldiz, (84. ODUa) 6. mailakoa. Baina ikus daitekeenez, ez dago 4. mailako ODUrik. Izan ere, 81. ODUaren eta 82.aren artean bi erlazio daude; N-S eta N-N erlazio bana. Ondorioz, 81. eta 82. ODUen arteko distantzia 1,5ekoa da, eta, hori gertatzen denean, arriskua dago bigarren ODUa aurretik duen ODUa baino bi maila atzerago geratzeko.
hausnarketa on batekin egin dion kasu edo, besterik gabe, itsu-itsuan jarraitu duen. Beraz, ikasleari baliagarria izan dakiokeen informazioa emateaz gain, ikasleak informazioa une egokian jaso behar du, Hattiek eta Timperleyk (2007) edo Golke et al.ek (2015) adierazten duten moduan. - Ikasleari ondo zehaztu behar zaio zeren atzeraelikadura jasoko duen. Ikasleei ideien hierarkiaren atzeraelikadura eman diegu, haiek egindako estrakzioan oinarritua. Baina ikasleek atzeraelikadura hori abstrakzioa egin ostean jaso dutenez, batzuek pentsatu dute abstrakzioarena zela, eta atzeraelikadura oker zegoela. 3.4.3.2 Atzeraelikadura automatikoarenen bigarren bertsioa: Galderetan Oinarritutako Metodoa (GOM) HIMAM metodoan ikusitako beharrizan eta mugak gainditzeko proposamena diseinatu dugu. Helburuetako bat da ikaslea laburpen-prozesuaren une ezberdinetan lagunduko duen proposamena egitea, atzeraelikadura prozesuko tarte gehiagotan egon dadin eta irakasleak aukera izan dezan prozesua ere ebaluatzeko. Horretarako, galderen bidez gidatutako laburpena egitea erabaki dugu, eta GOM metodoa proposatu dugu. Hemen urratsak: i. Ikasleak gidatzeko galderak sortzea, RSTrekin uztartuz: Galderak RST-zuhaitzen adarrei jarraituz eratuko ditugu.88 Prozesu horretan eman behar diren bi urrats nagusiak ikusiko ditugu, baita galderak sortzean kontuan izan ditugun zenbait alderdi ere (prozesua azaltzeko 19. irudiaz baliatuko gara): - 1. urratsa: testuko ideia garrantzitsuenak aukeratuko ditugu. Erabaki beharko dugu zeintzuk diren laburpenean mantendu beharko diren ideiak. 19. irudian, adituek 1-Testuan aukeratu ez dituzten ODUak zirrimarratu dira.89 - 2. urratsa: galderak sortzeko testu-zatiak aukeratuko ditugu. RST-zuhaitzaren adarrak jarraituz, testua zatikatzen joango gara, eta testu-zati bakoitza zein adarrera arte zatitu nahi dugun erabakiko dugu. Testu-zati bat gehiago zatitu
88 Galderen sorkuntza RSTn oinarritu dugu; gure laburpen-prozesua, Compress-eus tresna eta diseinatu dugun ideien garrantzi-mailaketa ere RSTn oinarrituta daudelako. Gainera, atzeraelikadura emateko informazioak RST du abiapuntu. 89 Irakaslea ez da RST-zuhaitzarekin arituko. Irakasleak testu-zatien aukeraketa eta gainerako ekintza guztiak testuan bertan egingo ditu; baina, gure metodok RSTrekin duen lotura ikusteko eta irakaslearen erabaki bakoitzak nola eragiten duen hobeto ulertzeko, urrats guztiak RST-zuhaitzean irudikatu ditugu.
nahi ez dugunean, testu-zati horren galdera sortuko dugu (ikus 20. irudiko adibidea).90
19. irudia. Galderak sortzeko RST-zuhaitzarekin egiten diren eragiketak 1-Testuan
20. irudia. Laburpena bideratuko duten galderak sortzeko prozesuaren adibidea Galderak sortzean kontuan izan duguna: alde batetik, sortuko ditugun galderek ikaslea estrakzioa egitean gidatzeko balio behar dute. Bestetik, ikasleen mailara egokitutako galderak izango dira. Ikasleen mailara egokitzeko, honako aldagai hauekin jokatu dugu galderak sortzean:
90 19. irudian, 1-Testuaren zuhaitza dugu. Lehendabiziko lotura 1-17 ODUena da (ikus 20. irudiko goiko laukia). Bertan, irakasleak bi aukera izango ditu: i) eman zaion testu-zatitik galdera bat eratu edo ii) testua zatitzen jarraitu galdera gehiago sortzeko. 20. irudiko adibidean, irakasleak testua zatitzen jarraitzea hautatu du. Ondorioz, 1. zatikatze bat egongo da. 1-17 ODUen lotura zatitzeko, ODU multzo horren barnean dagoen hurrengo lotura hartu behar da; kasu honetan, 1. ODUa eta 2-17 ODUak lotzen dituena (ikus 19. irudia). 20. irudira jotzen badugu, 1. zatikatzearen ondorioz, testu zati bakarra izatetik bi izatera igaroko gara; 1 testu-zatia (ODU bakarra, testuaren izenburua) eta 2-17 (gainerako ODU guztiak). Testu-zati horiekin eta sortuko diren gainerakoekin prozesu bera jarraituko du irakasleak.
- Testua asko zatituz galdera asko sortzeak ataza errazten du. Galderak zehatzagoak direnez, ikaslea testuaren mikroegiturarekin91 ariko da. Galderak ODUen informazioan oinarrituz eratzen baditugu (17. taulan adibidea), mikroegiturari indarra ematen diogu. - Testua gutxi zatitzen badugu, galderak orokorragoak dira, eta ikaslea testuaren makroegiturarekin92 ariko da. Horrelako galderak informazio garrantzitsuarekin eta ez hain garrantzitsuarekin erantzun daitezkeenez, ikasleak pentsatu beharko du zer den benetan garrantzitsua eta zer ez galdera horri ondo erantzuteko. Ataza zaildu egiten da. Galderak testuaren hierarkian (UZn edo koherentzia-erlazioan) oinarrituz egiten baditugu (17. taulan adibidea), makroegiturari indarra ematen diogu. Ataza zaildu egiten da. - Galdera bat sortzen dugunean, galdera horrek informazio garrantzitsua eta ez-garrantzitsua bil ditzake. Eraikitzen dugun galderak lagundu egin behar du ondo identifikatzen garrantzitsuak diren testu-zatiak. Galdera sortzeko testu-zatia Janari edo edari bakoitza, hau da elikagai bakoitza, substantzia edo mantenugai jakin batzuez osaturik dago. Edukian oinarritutako galdera Zerez daude osatuta elikagaiak? Hierarkian (UZn) oinarritutako galdera Zein da testuaren ideia nagusia? 17. taula. ODUen informazioan eta hierarkian (UZn edo koherentzia-erlazioetan) oinarritutako galderen adibideak ii. Jatorrizko testuko ideia (ODU) bakoitzaren garrantzi-maila zehaztu: RST-zuhaitzaren deskribapenean oinarrituko gara (3.4.3.1 azpiatalean egin moduan), baina, oraingoan, adituek egindako estrakzio-laburpenarekin uztartuko dugu. Segidan, garrantzi mailen zehazte-prozesua azalduko dugu 18. taulako adibidearekin: 1. ODU bakoitzaren RST-mailaketa kalkulatu dugu (18. taulako bigarren lerroa). HIMAM metodoan (3.4.3.1 azpiatalean) bezala egin dugu, ODUek UZrekiko duten distantzia kontuan izanda, alegia.
2. Adituek (edo irakasleak dagokionean) estrakzio-laburpena egitean aukeratu (A) eta ezabatu (E) dituzten ODUak jaso ditugu (18. taulako hirugarren lerroa.). 3. RST-mailaketa eta adituen estrakzioa uztartu ditugu (18. taulako laugarren lerroa). Mailaketa horretan, adituek mantendutako (aukeratutako) ODUek RST-mailaketa izaten jarraituko dute.93 Bestalde, adituek mantendu ez dituztenak (ezabatuak) mantendutakoen ostean ordenatuko dira, RST-mailaketa kontuan izanda.94 ODU 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 RST maila 2 1 2 3 3 3 2 3 su95 4 5 4 2 3 3 2 3 Adituek mantendu A A A E E E A A E A A E A A E A A Irakaslea + RST maila 2 1 2 4 4 4 2 3 su 5 6 5 2 3 4 2 3 18. taula. GOM metodoan ideia (ODU) bakoitzaren garrantzi-maila zehazteko erabiltzen dugun informazioa iii. Garrantzi-mailan oinarrituz, ikaslea ideiak mantentzen eta kentzen nola aritu den aztertu eta ponderatu: Mantendu eta kendu beharreko ODUak zeintzuk diren zehaztu dugunez adituen estrakzio-laburpenarekin, ponderatu ahalko dugu mantendu eta kendu behar direnekin nola aritu den ikaslea. Honatx ponderazio-prozesua (ikus 21. irudia): 1. Mantendu beharreko ODU guztiei puntuazio bat esleitu diegu.96
93 Salbuespena: adibidez, irakasleak ez badu 4. mailako ideiarik mantendu, baina bai 5. mailakoren bat, 5. mailakoa 4. mailako bihurtuko da. Eta, 6. mailakorik aukeratuko balu, 6. mailakoa 5. mailako bihurtuko litzateke. 94 18. taulan, 3. mailakoak dira irakasleak aukeratu dituenen artean garrantzi-maila baxuena dutenak, eta, aukeratu ez dituenen artean, 3. mailakoak dira garrantzi handiena dutenak. Beraz, aukeratu gabeko 3. mailakoak 4. mailako bihurtuko dira. HIMAM metodoan, gerta daiteke 4. mailako eta 6. mailako ideia bat egonda 5. mailakorik ez egotea; baina oraingo metodo honek 6. mailakoa 5. mailako bihurtuko luke, eta, horrela, ikasleak ez nahastea bermatu. 95 Same Unit erlazioarekin aldaketa bat egin dugu. Aurreko motodoan, Same Unit erlazioa osatzen duen testuzatia esanguratsua denean (argumentuak eta aditza dituelako), RST-zuhaitzean ODU horri dagokion garrantzi-maila hartzen du, eta, ez denean esanguratsua, testuan garrantzi-maila txikiena duen ODUaren balioa. Oraingo metodoan, testu-zati esanguratsuekin berdin jokatu dugu, baina esanguratsuak ez diren testu-zatiak ez ditugu mailakatuko. Hau da, "bestalde" bezalako lokailu bat Same Unit baten parte denean, ez du axolako mantendu edo ezabatu izanak, ideien hierarkia kalkulatzean ez baitugu ponderatuko. 96 1. mailako ideia guztien batura 2 izango da. 1. mailako ideia bakarra badago, 2 puntu balioko ditu; 2 badaude, puntu 1 bakoitzak. 2. mailako ideia bakoitzak 1. mailako batek duen balioaren % 90 izango du. Horrela izango da gainerako mailekin; maila bateko ODUak aurreko mailakoaren % 90 balioko du.
2. Kendu beharreko ODU guztiei puntuazio bat esleitu diegu.97 3. Mantendu beharreko ODUekin ikasleak lortutako nota kalkulatu (M) dugu. Adituek (edo irakasleak) mantendutako ODU guztien puntuazioen baturatik ikasleak zenbat lortu duen kalkulatuko dugu.98 4. Kendu beharreko ODUekin ikasleak lortutako nota kalkulatu (K) dugu. Adituek (edo irakasleak) kendutako ODU guztien puntuazioen baturatik ikasleak zenbat lortu duen kalkulatuko dugu.99 5. Azken emaitza atera dugu.100 Mantendu eta kendu beharreko noten bataz bestekoa atera dugu.101
21. irudia. Garrantzi-mailaren ponderazioaren bidez hierarkia ODUka ebaluatzeko prozesuaren adibidea
97 Mantendutako ODUak ponderatzean erabilitako prozedura berbera izango da. Baina hasierako 2 puntuak garrantzi gutxien duen mailako ODUen artean banatuko ditugu; izan ere, ODUak kentzean, lehentasuna izan behar du garrantzi gutxien dutenak kentzetik hasteak. 98 Demagun irakasleak 10 ODU mantendu dituela eta ODU horien puntuazioa batuta 22,5 dela. Irakaslearen 10 ODU horietatik jo dezagun ikasleak 7 mantendu dituela, eta horien puntuazioa batuta 17,8 dela. Ikasleak mantendutako ODUekin lortu duen emaitza 7,9 / 10 (17,8 / 22,5) da. 99 Mantendu beharrekoekin erabilitako kalkulu berbera da. 100 Aurreko metodoarekin alderatuz, 3.4.3.1 azpiatalean azaldutakoarekin, honetan ODU bakoitzari balio bat erantsi izanak badu abantaila argi bat: ikasleak atzeraelikadura jasotzen duenean, eragiketekin probak egiten dituenean, ODU bat gehitzen edo kentzen badu, jakin ahal izango du eragiketa horrek laburpena hobetu edo kaskartu egiten duen. Aurreko metodoan, garrantzi-mailen arteko ehunekoetan oinarritzen garenez, batzuetan ODU bakar baten aldaketak ez du eraginik notan. 101 M eta K uztartu nahi baditugu, hau da, nota bataz besteko bat eginez eman nahi badiogu ikasleari, oso garrantzitsua da argi izatea funtsezkoa dela M eta K gaindituta izatea. Ikasle batek ez badu ODU bakar bat ere kentzen, M=1 izango da eta K=0; bataz bestekoa 0,5. Ikasleak 0,5 ikusten badu, pentsa lezake ez dela guztiz txarto aritu, baina ez da horrela. Ez da gauza bera M=0,5 eta K=0,5 lortzea edo M=1 eta K=0 lortu izana. Horregatik, ebaluazioari begira, ezinbestekotzat joko dugu bi alderdiak gainditzea.
iv. Atzeraelikadura diseinatu: Atzeraelikadura diseinatzeko bi informazio iturri ditugula izan behar dugu kontuan: i) galderen inguruko informazioa eta ii) ideiak mantenduz (M) eta kenduz (K) lortutako emaitza. 2.2.4.2 azpiatalean, laburtze-prozesuaren estrakzio eta abstrakzio bidezko proposamen didaktikoa egin dugu, eta diseinatzen dugun atzeraelikadura proposamen didaktiko hori burutzen lagunduko digun baliabide bat izan behar da. 22. irudian, 2.2.4.2 azpiatalean proposatutako laburtze-prozesuaren eskema ageri da; bertan, zehaztu dugu jarraian azalduko dugun atzeraelikadura bakoitza zein unetan jasoko duen ikasleak. Hasteko, ikaslea laburpena egiten gidatuko duten galderez ariko gara. Ondoren, galdera horiek erantzuten laguntzeko prestatu dugun atzeraelikadura azalduko dugu. Azkenik, ikasleari hierarkiarekin eta galderak erantzuten nola aritu esango dion atzeraelikadura aztertuko dugu.
22. irudia. Laburpenaren proposamen didaktikoan non txertatu atzeraelikadura a) Ikasleari galderak (irakasleak sortutakoak) ematea: Galderak prestaketa-fasean emango zaizkio ikasleari. Galderen bidez, ikasleari laburpenaren helburuak zeintzuk diren ezartzen ari gatzaizkio. b) Galderak erantzuten laguntzeko atzeraelikadura: Compress-eus erabilita, ikaslea estrakzio-laburpena egiten hasiko da galderak erantzunez. Horretan laguntzeko, atzeraelikadura automatikoa jasoko du. 23. irudian ageri den kalkulu-orriari esker, ikasleak ikusi ahalko du ODU bakoitzak zein galdera erantzuten laguntzen duen.102 Prozesu hori alderantziz ere egin daiteke; hau da, posible da ikasleak galdera bat aukeratzea ikusteko galdera horri erantzuteko behar dituen ODUak zeintzuk diren.103
102 Irudiko adibidean, ikasleak 4. ODUak zein galdera erantzuten duen jakin nahi izan du; horretarako, eskuineko aldean, testua segmentatuta du, eta 4. ODUaren alboan "x" bat jarri du. Hori egindakoan, kalkulu-orriak adierazi dio ODU hori 3. galdera erantzuteko behar dela. Hala ere, posible da ikasleak kontsultatutako ODUa beharrezkoa ez izatea galderarik erantzuteko; hori gertatzen denean, kalkulu-orriak adieraziko dio ikasleari hautatu duen testu-zatia ez dela beharrezkoa galderei erantzuteko. 103 Ikasleari asko lagun diezaiokeen atzeraelikadura izan daiteke, baina erabilera mugatzea beharrezkoa da. Atzeraelikadura horrekin ikasleari nahi beste kontsulta egiten uzten baldin badiogu, atzeraelikadurak esana itsu-itsuan jarraitu besterik ez du, eta horrek ez luke ekarriko ikaskuntzarik. Muga non jarri zehazteko, zenbait
23. irudia. Galderak erantzuten laguntzeko atzeraelikadura; ODU batek zein galderari erantzuten dion jakiteko. c) Galderen eta hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa: Estrakzioa egiten bukatu eta gero, ikasleak estrakzioan egindako ideien aukeraketen atzeraelikadura automatikoa jasoko du. Atzeraelikadura kalkulu-orri batean garatu dugu; hau da bertan ikasleak izango duena (ikus 24. irudia): Eragiketak itsasteko lekua: ikasleak Compress-eusek ematen dizkion eragiketak itsatsi behar ditu arrosa koloreko laukietan; goialdean. - Laburtu behar izan duen testua ODUetan zatituta (ez da ageri 24. irudian; 3.4.3.1 azpiataleko atzeraelikaduraren 17. irudikoa bezalakoa da). - ODU bakoitzaren garrantzi-maila (ez da ageri 24. irudian; 3.4.3.1 azpiataleko atzeraelikaduraren 17. irudikoa bezalakoa da). Galderak nola erantzun dituen: galdera guztiak agertuko zaizkio, eta galdera bakoitzaren alboan galdera nola erantzun duen (24. irudiko eskuineko aldean).104 - Ideien hierarkiarekin nola aritu den: eskuinean, lortu duen emaitza orokorra agertuko zaio. Emaitza horren azpian, mantendu beharreko ideiak mantentzen (M) eta kendu beharrekoak kentzen (K) nola aritu den.105 Galderen eta aukeratutako testu-zatien informazioa: hierarkian lortutako emaitzen azpian, galderen eta aukeratutako testu-zatien informazioa emango diogu ikasleari:
faktore izan beharko ditugu kontuan: ikaslearen maila, testuaren zailtasuna, testuaren ODU-kopurua, galdera-kopurua eta galderen zailtasuna. 104 Galdera bat erantzuteko behar diren ODU guztiak hautatuta daudenean, "denak daude" agertuko da. Ostera, galdera erantzuteko behar diren ODU guztiak ez baldin baditu hautatu, zehaztuko zaio galderaren alboan zenbat ODU falta diren galdera guztiz erantzuteko. 105 Ikasleak ez badu 5 baino gehiago erdietsi M eta K emaitzetan, emaitza orokorrean ez zaio notarik agertuko (bataz bestekoa 5 baino altuagoa denean ere ez). Horren ordez, ikasleari adieraziko zaio zertan hobetu behar duen: ideiak mantentzen, kentzen edo bietan.
- Zenbat galdera erantzun behar izan dituen; horietatik zenbat erantzun dituen osorik; eta zenbat utzi dituen guztiz erantzun gabe. - Aukeratu dituen zenbat testu-zati diren beharrezkoak galderak erantzuteko; aukeratu ez dituen zenbat testu-zati diren beharrezko galderak erantzuteko; eta aukeratu dituen zenbat testu-zati ez diren beharrezko.
24. irudia. Ikasleak estrakzioa bukatutakoan jasotzen duen atzeraelikadura automatikoa (ideien hierarkia) 3.5 Laburpena lantzeko tailerren diseinua Tesi-lan honetan sortu ditugun baliabideak probestuz, etapa ezberdinetako ikasleekin laburpena lantzeko tailerrak diseinatu ditugu. Hiru tailer burutu ditugu orotara. Hiru tailerretan antzeko baliabideak erabili ditugu, bitan euskaraz eta bestean ingelesez aritu garen arren. Baliabideetan alde handirik ez bada ere, tailerraren helburuak erabat baldintzatu du erabilitako metodologia. Lehen bi tailerretan helburua berdina da: laburpen bat egiteko behar diren irizpideak barneratuz laburpen-gaitasuna garatzea. Bi tailer horietako metodologian dagoen alde bakarra da bigarrenean laburpena galderen bidez bideratu dugula eta horretarako atzeraelikadura ezberdina erabili dugula. Hirugarrenean, ostera, helburua aldatu egiten da: diskurtsoan oinarrituz, laburpena lantzeko teknika ezberdinak ezagutzea eta horien inguruan hausnartzea. Helburuarekin batera, tailerraren diseinua ere aldatu egin da. Jarraian, 19. taulan eta 20. taulan, burutu ditugun hiru tailerretan erabilitako metodologia deskribatuko dugu. Tailerren garapena sakonago 4. kapituluan ikusiko dugu.
Laburpen-gaitasuna garatzeko tailerra: Hierarkia Mailen Arteko Metodoan (HIMAM) oinarritua Hizkuntza: euskara Ikasketa-etapa: Bilboko Hezkuntza fakultateko 2. mailako ikasleak (162 ikasle) Helburua: laburpen bat egiteko behar diren irizpideak barneratuz laburpen-gaitasuna garatzea Deskribapen laburra: Ikasleak bi taldetan banatu dira; batzuek 5-Testua laburtzeko eta besteek 6-Testua (tailer honetarako soilik erabilia). Ikasleek laburpenak itsu-itsuan egin dituzte Compress-eus erabilita. Laburpen bat egin eta ebaluatzeko irizpideak landu ditugu (3.4.2 azpiatalekoak). Laburpena hobetu dute irizpideak zeintzuk diren jakinda eta hierarkiaren atzeraelikadura automatikoarekin (3.4.3.1 azpiatalekoa). Ikaskideek egindako laburpenak ebaluatu dituzte, A testua laburtu duenak B testua ebaluatu du. Prozesuan zehar hiru galdetegi bete dituzte, prozesuaz hausnartzeko. Laburpen-gaitasuna garatzeko tailerra: Galderetan Oinarritutako Metodoan (GOM) oinarritua Hizkuntza: euskara Ikasketa-etapa: Bilboko Hezkuntza fakultateko 2. mailako ikasleak (132 ikasle) Helburua: laburpen bat egiteko behar diren irizpideak barneratuz laburpen-gaitasuna garatzea Deskribapen laburra: Ikasle guztiek 5-Testua laburtu dute. Ikasleek laburpenak itsu-itsuan egin dituzte Compress-eus erabilita. Laburpen bat egin eta ebaluatzeko irizpideak landu ditugu (3.4.2 azpiatalekoak). Laburpena galderen bidez egin dute irizpideak zeintzuk diren jakinda eta galderak erantzuteko atzeraelikadura automatikoarekin (3.4.3.2 azpiatalekoa). Laburpena hobetu dute hierarkiaren atzeraelikadura automatikoarekin (3.4.3.2 azpiatalekoa). Ikaskideek egindako laburpenak ebaluatu dituzte. Prozesuan zehar bi galdetegi bete dituzte, prozesuaz hausnartzeko. 19. taula. Laburpen.gaitasuna lantzeko tailerren diseinua Laburpen-teknikak diskurtsoan oinarrituz lantzeko tailerra: Galderetan Oinarritutako Metodoan (GOM) oinarritua Hizkuntza: ingelesa Ikasketa-etapa: Language Analysis and Processing masterreko ikasleak (30 ikasle) Helburua: diskurtsoan oinarrituz, laburpena lantzeko teknika ezberdinak ezagutzea eta horien inguruan hausnartzea. Deskribapen laburra: Ikasleak hiru taldetan banatu dira, bakoitzak teknika bat jarraituz 7-Testua laburtzeko.106 Batzuek, abstrakzioa idatzi dute zuzenean. Beste batzuek Compress-eus erabilita egin dute laburpena. Azken taldeak guk emandako galderak erantzunez (3.4.2 azpiataleko metodoan oinarrituz sortuak). Diskurtso-egitura, koherentzia-erlazioak eta laburpena landu ditugu aurkezpen batekin. Denek laburpena galderen bidez egin dute irizpideak zeintzuk diren jakinda eta galderak erantzuteko atzeraelikadura automatikoarekin (3.4.3.2 azpiatalekoa). Ondoren, laburpena hobetu dute hierarkiaren atzeraelikadura automatikoarekin (3.4.3.2 azpiatalekoa). Azkenik, tailerraren inguruko hausnarketa egin dute. 20. taula. Laburpen teknikak diskurtsoan oinarrituz lantzeko tailerraren diseinua
106 7-Testua tailer honetarako beren-beregi aukeratutako azalpen testua da. Fotosintesia lantzen duen azalpentestua da, eta aproposa iruditu zaigu ingelesez dagoelako, ikasleen ikasketa-mailara ondo egokitzen delako eduki aldetik eta diskurtso-egitura aproposa duelako gure ikasleekin lantzeko. B.1 eranskinean ikusgai 7-Testua.
3.6 Ikasle datuak lortzeko ikerketa-galderak eta metodoak Azpiatal honetan, ikerketa-galderak aurkeztuko ditugu, tesian ezarritako helburuak erdiesteko. Ikerketa-galderak erantzuteko, aurreko azpiataletan landutako metodologia erabili dugu. Ikerketa-galderen bidez, corpusean zer aztertuko den zehaztu dugu, eta ikerketa-galdera bakoitza erantzuteko zein metodo erabiliko dugun azalduko dugu. Ikerketa-galderak honako bi atal nagusitan banatu ditugu: laburpenaren azken produktua eta bere prozesua. i. Sortutako laburpenen azterketa: azken produktuaren ebaluazioa. 3.4.2 azpiatalean aurkeztutako errubrikan (ikus A.4 eranskina) oinarrituz, ikerketagalderak erantzuteko errubrika eratu dugu ikasleek egindako 80 laburpenak ebaluatzeko. Errubrika A.5 eranskinean dago ikusgai. ii. Prozesuaren azterketa: estrakzio-laburpenetik abiatuta ikasleek abstrakzio-laburpena nola sortzen duten. 3.2 azpiatalean azaldutako etiketatzetik ateratako datuak erabiliko dira; hau da, estrakziotik abiatuta ikasleek abstrakzioa nola eraikitzen duten aztertzeko egin dugun etiketatzetik ateratakoak. Corpusaren deskribapena eta ikerketa-galderak Jarraian aurkeztuko diren ikerketa-galderak tesi honetan ustiatu ditugun 80 laburpenekin erantzun ditugu; baina galdera guztiak ez dira erantzun 80 laburpenak erabilita, kasu batzuetan ezaugarri konkretu batzuk dituzten laburpenak alderatuz aritu behar izan baitugu. 21. taulan, ikerketa-galderak erantzuteko sortu ditugun azpicorpusak eta berauen azalpenak jaso ditugu. Ikerketa-galdera bakoitza azaltzean zehaztuko dugu zein azpicorpus erabili den.107
107 Ikerketa-galdera batzuetan azpicorpus bat baino gehiago erabili dugu, aldagai ezberdinen alderaketa bat baino gehiago egin ahal izateko.
Corpusa Alderaketa-mota Erabilitako corpusaren deskribapena Zenbat ikerketagalderatan C1 Orokorra 80 laburpenak erabili dira; denak. 14 C2 Ikasketa-etapak Unibertsitatekoen 20 laburpen alderatu ditugu LHkoen beste 20rekin. Denak monodokumentuetatik abiatuak dira eta atzeraelikadurarik gabeak. 14 C3 Monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutakoak Monodokumentuetatik abiatuta egindako 20 laburpen alderatu ditugu multidokumentuetatik abiatuz egindako beste 20rekin. Denak unibertsitatekoek atzeraelikadura gabe eginda. 11 C4 Atzeraelikaduradunak eta atzeraelikadurarik gabeak Hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa jaso duten 20 laburpen alderatu dira atzeraelikadurarik jaso gabeko beste 20rekin. Denak dira unibertsitatekoek multidokumentuetatik abiatuz egindakoak. 2 C5 Tailerraren hasieran eta bukaeran egindakoak Tailerraren hasieran itsu-itsuan egindako 20 laburpen alderatu dira tailerraren ondoren ikasle berberek egindako laburpenekin. Denak dira unibertsitatekoek multidokumentuetatik abiatuz egindakoak. 6 C6 Estrakzioa eta abstrakzioa Laburpen guztiak tailerraren bukaeran egindakoak kenduta, ez dutelako estrakziorik. Guztira 60. 4 21. taula. Ikerketa-galderak erantzuteko sortu ditugun azpicorpusak eta berauen azalpenak. 3.6.1 Sortutako laburpenen azterketa: azken produktuaren ebaluazioa 3.6.1.1 Laburpen on eta kaskarren arteko aldea bereizteko metodoa Laburpen kaskarrak eta onak zeintzuk diren bereizi: a) Oso onak: errubrikako irizpide guztietan puntuazio maximoaren % 70etik gora atera dutenak. b) Onak: irizpide guztiak gaindituta dituztenak. c) Eskasak: irizpide guztiak gainditzeko bakarraren faltan daudenak. d) Kaskarrak: irizpide bat baino gehiago dute gainditu gabe.
IG1: Zenbat laburpen oso on, on, eskas eta kaskar daude? - Galdera erantzuteko metodoa: laburpen bakoitza lau multzotan sailkatu dugu: oso onak, onak, eskasak eta kaskarrak. Ondoren, multzo bakoitzean dagoen laburpen-kopurua zenbatu eta ehunekoa kalkulatu dugu. - Erabilitako corpusa: C1. IG2: Nola aritu dira ikasleak irizpide bakoitzean? Zein irizpidetan aritu dira gutxieneko langatik behera?108 - Galdera erantzuteko metodoa: a) Laburpen onek zein irizpidetan hobetu behar duten aztertu dugu, irizpide bakoitzaren ehunekoa kalkulatuz. b) Laburpen eskas eta kaskarrek gainditu gabeko irizpideak aztertu ditugu. Gero, irizpide bakoitza gainditu gabe zenbatetan dagoen zenbatu dugu. - Erabilitako corpusak: a) C1. b) C1. 3.6.1.2 Hezkuntza-etapa ezberdinetako ikasleek nola laburtzen duten aztertzeko eta ulertzeko metodoa IG3: Zenbat laburpen oso on, on, eskas eta kaskar daude etapa bakoitzean? - Galdera erantzuteko metodoa: zenbat laburpen oso on, on, eskas eta kaskar dauden zenbatu dugu. - Erabilitako corpusa: C2. IG4: Nola aritu dira ikasleak irizpide bakoitzean? Zein irizpidetan aritu dira gutxieneko langatik behera? - Galdera erantzuteko metodoa: a) Unibertsitateko eta LHko ikasleek irizpide bakoitza gainditu ez izanaren ehunekoa zein den aztertu dugu.
108 Irizpidearen gutxieneko langa da laburpenak irizpide bakoitzean izan beharreko trebezia minimoa.
b) Bi etapetan, laburpen eskasen eta kaskarren artean alderik dagoen aztertu dugu. Kalkulatu dugu unibertsitateko laburpen eskasetan eta kaskarretan irizpide bakoitza zenbatetan ez den gainditu; eta, gero, gauza bera egin dugu LHko ikasleen laburpen eskasekin eta kaskarrekin. - Erabilitako corpusak: a) C2. b) C2. 3.6.1.3 Monodokumentu eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenen arteko aldea bereizteko metodoa IG5: Zenbat laburpen oso on, on, eskas eta kaskar daude etapa bakoitzean? - Galdera erantzuteko metodoa: zenbat laburpen oso on, on, eskas eta kaskar dauden zenbatu dugu. - Erabilitako corpusa: C3. IG6: Nola aritu dira ikasleak irizpide bakoitzean? Zein irizpidetan aritu dira gutxieneko langatik behera? - Galdera erantzuteko metodoa: a) Monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenek irizpide bakoitza gainditu ez izanaren ehunekoa zein den aztertu dugu. b) Monodokumentu eta multidokumentuetan, laburpen eskasen eta kaskarren artean alderik dagoen aztertu dugu. Kalkulatu dugu monodokumentuetako laburpen eskasetan eta kaskarretan irizpide bakoitza zenbatetan ez den gainditu; eta, gero, gauza bera egin dugu multidokumentuetako ikasleen laburpen eskasekin eta kaskarrekin. - Erabilitako corpusak: a) C3. b) C3.
IG7: Ideiak aukeratzean bada alderik ODUen aukeraketan? Ba al dago joera jakinik ODUak aukeratzerakoan monodokumentuen eta multidokumentuen artean? - Galdera erantzuteko metodoa: ODU bakoitza zenbat aldiz mantendu den kalkulatu dugu, ondoren ehunekoa kalkulatzeko.109 Gero, monodokumentuetako ODU bakoitzaren ehunekoa (mantendua) multidokumentuetakoarekin alderatu dugu, ikusteko bien arteko aldea zein den. Bien arteko aldea % 50 baino handiagoa izan denean, aldaketa esanguratsutzat hartu dugu.110 Horren ostean, alde esanguratsua duten ODUak zein monodokumenturen parte diren aztertu dugu. Testu bakoitzean dauden ODUetatik zenbatetan dagoen alde esanguratsua kalkulatu dugu. Aldea dagoen ODU horiek koherentzia-erlazioekin loturarik duten aztertu dugu, erlazio jakin batzuetan gertatzen den ikusteko. - Erabilitako corpusa: C3. 3.6.1.4 Laburpen-tailerrak izan duen eragina aztertzeko metodoa IG8: Zenbat laburpen oso on, on, eskas eta kaskar daude tailerraren hasieran eta bukaeran? - Galdera erantzuteko metodoa: zenbat laburpen oso on, on, eskas eta kaskar dauden zenbatu dugu. - Erabilitako corpusa: C5. IG9: Nola aritu dira ikasleak irizpide bakoitzean? Zein irizpidetan aritu dira gutxieneko langatik behera? - Galdera erantzuteko metodoa: a) Tailerraren hasieran eta bukaeran egindako laburpenek irizpide bakoitza gainditu ez izanaren ehunekoa zein den aztertu dugu. b) Laburpen eskasen eta kaskarren artean alderik dagoen aztertu dugu. Kalkulatu dugu tailerraren hasierako laburpen eskasetan eta kaskarretan
109 Unibertsitateko ikasleen 20 monodokumentu eta 20 multidokumentu dira erabilitakoak. Multidokumentu batek duen ODU-kopurua eta lau monodokumentuk dutena berbera da. Beraz, monodokumentuen ODUak multidokumentuen ODUekin alderatzean, 4 aldiz ODU gutxiago ditugu monodokumentuetan. Kasu honetan ODU bakoitza 20 aldiz izango dugu multidokumentuekin eta 5 aldiz monodokumentuekin. 110 Adibidez, 1. ODUa monodokumentuen % 76an mantendu bada, eta multidokumentuen % 14an, multidokumentuetan ODU hori kentzeko joera dagoela ondorioztatuko dugu, eta monodokumentuetan, aldiz, mantentzekoa. % 50eko aldea oso handia da; baina, monodokumentuen kasuan, ODU bakoitza 5 aldiz baino ez dugunez, bermatzeko aldea egon badagoela, ehuneko handi batekin aritzea ebatzi dugu.
111 Laburpen on eta oso onekin ezin da gauza bera egin, irizpide guztiak gaindituta baitituzte. 112 Beste metodoa, 3.4.3.2 azpiatalekoa, metodo hobea da, baina tailerra burutu dugun momentuan ez dugu izan oraindik diseinatua. 113 Lehen metodoarekin emaitza kalkulatuz ikusten badugu ikasleek laburpenak hobetu egin dituztela hierarkia aldetik, baina bigarren metodoarekin emaitza kalkulatzen dugunean kontrakoa gertatzen bada (atzeraelikaduradun laburpenek hierarkia kaskarragoa badute), ikusi ahalko dugu, bederen, ikasleak ez direla behar besteko kritikotasunez aritu atzeraelikaduraren aurrean.
3.6.2 Laburpen-prozesuaren azterketa: estrakziotik abiatuta ikasleek abstrakzioa nola sortzen duten 3.6.2.1 Estrakziotik abstrakziora UZ eta ideien hierarkiaren bilakaera aztertzeko metodoa IG12: Abstrakzioan UZ ondo identifikatuta izateak zein lotura du ideien hierarkia ona izatearekin? - Galdera erantzuteko metodoa: laburpen bakoitzak UZ ondo identifikatua duen aztertu dugu.114 Gero, laburpen bakoitzak ideien hierarkia gaindituta edo gainditu gabe duen aztertu dugu. Bukatzeko, konbinaketa hauen ehunekoa kalkulatu dugu: i) UZ eta ideien hierarkia gaindituta dutenak, ii) UZ gaindituta, baina ideien hierarkia gainditu gabe dutenak, iii) ideien hierarkia gaindituta, baina UZ gainditu gabe dutenak eta iv) UZ eta ideien hierarkia gainditu gabe dutenak. - Erabilitako corpusa: C1. IG13: Abstrakzioan UZ ondo edo gaizki izateak zein lotura du laburpena egiteko gainerako irizpideetan? UZ ondo identifikatzen duenak erraztasun handiagoa du gainerako irizpideekin ere? - Galdera erantzuteko metodoa: laburpenetako irizpide bakoitza gaindituta dagoen zehaztu dugu. Gero, konbinaketa hauen ehunekoa kalkulatu dugu: i) UZ eta gainerako irizpide guztiak (ideien hierarkia kontuan izan gabe) gaindituta dituztenak, ii) UZ gaindituta, baina gainerako irizpide guztiak (ideien hierarkia kontuan izan gabe) gainditu gabe dituztenak, iii) gainerako irizpide guztiak (ideien hierarkia kontuan izan gabe) gaindituta, baina UZ gainditu gabe dutenak eta iv) UZ gainditu gabe eta gainerako irizpideen artean bat gutxienez (ideien hierarkia kontuan izan gabe) gainditu gabe dutenak. - Erabilitako corpusa: C1. IG14: Abstrakzioan ideien hierarkia ondo edo gaizki izateak zein lotura du laburpena egiteko gainerako irizpideetan? Ideien hierarkian ondo aritzen denak erraztasun handiagoa du gainerako irizpideekin ere? - Galdera erantzuteko metodoa:
114 3-Testuak bi UZ dituenez, UZk ondo identifikatu dela esateko biak mantenduta izan behar ditu.
a) Laburpenetako irizpide bakoitza gaindituta dagoen zehaztu dugu. Konbinaketa hauen ehunekoa kalkulatu dugu: i) ideien hierarkia eta gainerako irizpide guztiak gaindituta dituztenak, ii) ideien hierarkia gaindituta, baina gainerako irizpide guztiak gainditu gabe dituztenak, iii) gainerako irizpide guztiak gaindituta, baina ideien hierarkia gainditu gabe dutenak eta iv) ideien hierarkia gainditu gabe eta gainerako irizpideen artean bat gutxienez gainditu gabe dutenak. b) Aztertu dugu ideien hierarkian ondo edo gaizki aritzeak beste irizpideren baten jardunari zuzenean eragiten dion. Horretarako, ideien hierarkia gaindituta eta gainditu gabe izanda irizpide bakoitza gaindituta edo gainditu gabe izateko probabilitateak kalkulatu eta alderatu ditugu. - Erabilitako corpusak: a) C1 eta C2. b) C1. IG15: Estrakziotik abstrakzioa sortzean ikasleek egin ditzaketen aldaketek eragin egiten diote UZri? Aldaketak egiten dituztenean abstrakzioa sortzeko, estrakzioan egindako aukeraketa hobetu edo kaskartu egiten dute UZri dagokionean? - Galdera erantzuteko metodoa: kalkulatu dugu abstrakzioan zenbatek duten UZ hobeto, txarrago edo berdin estrakzioarekin alderatuz. Berdin izan dutenen kasuan, bereizi egin dugu bietan txarto eta bietan ondo izan dutenen artean. - Erabilitako corpusak: C6115, C2 eta C3. IG16: Estrakziotik abstrakzioa sortzean ikasleek egin ditzaketen aldaketek eragin egiten diote ideien hierarkiari? Aldaketak egiten dituztenean abstrakzioa sortzeko, estrakzioan egindako aukeraketa hobetu edo kaskartu egiten dute hierarkiari begira? - Galdera erantzuteko metodoa: kalkulatu dugu abstrakzioan zenbatek duten ideien hierarkia hobeto, txarrago edo berdin estrakzioarekin alderatuz. Berdin izan dutenen kasuan, bereizi egin dugu bietan txarto eta bietan ondo izan dutenen artean. - Erabilitako corpusak: C6116, C2 eta C3.
115 Ezin dira erabili unibertsitateko ikasleek tailerreko atzeraelikadura jaso ostean hobetutako laburpenak, abstrakzioa hobetzeko ez dutelako estrakziorik egin behar izan, eta, beraz, ez dugu estrakziorik abstrakzioekin alderatzeko.
3.6.2.2 Ideia garrantzitsuak mantentzeari edo ez-garrantzitsuak ezabatzeari lehentasuna ematearen eragina aztertzeko metodoa IG17: Ideia garrantzitsuenak mantentzeari edo ez-garrantzitsuak ezabatzeari lehentasuna emateak eragina al du irizpideetan? Hala bada, ikasleek zer lehenetsi dute mantentzea edo kentzea? - Galdera erantzuteko metodoa: a) Aztertu dugu laburpen bakoitzean zein kalifikazio atera duten ikasleek ideia garrantzitsuenak mantentzen eta beharrezkoak ez diren ideiak kentzen (3.4.3.2 azpiatalean azaldutako metodoa erabili dugu horretarako). Kalifikazioak jakinda, ikasle bakoitzak zer lehenetsi duen jaso dugu: ideia garrantzitsuenak mantentzea (M) edo beharrezkoak ez direnak kentzea (K). Kalkulatu dugu zein den M lehenetsi duten ikasleek eta K lehenetsi dutenek irizpide bakoitza gaindituta izateko probabilitatea. b) Hierarkia gaindituta duten laburpenetan, M eta K lehenetsi dutenen artean aldea izan den aztertu dugu, bien batez bestekoa eta desbideratze tipikoa alderatuz. c) Ideien hierarkia gainditu gabe duten laburpenetan, kalkulatu dugu zenbat falta zaien gainditu izatera iristeko M eta K lehenetsi dutenei. Horretarako, M eta K lehenetsi duten laburpenen batez bestekoa eta desbideratze tipikoa kalkulatu ditugu. d) Ideiak mantentzeari edo kentzeari lehentasuna emateak gainerako irizpideetan zer-nolako eragina duen aztertu dugu, ideiak mantentzeari edo kentzeari lehentasuna eman zaienean irizpide bakoitza gaindituta izateko probabilitatea zein den kalkulatuz. - Erabilitako corpusak: a) C1, C2 eta C3. b) C1. c) C1. d) C1.
116 Goiko IG15ean esan dugun bera: ezin dira erabili unibertsitateko ikasleek tailerreko atzeraelikadura jaso ostean hobetutako laburpenak, abstrakzioa hobetzeko ez dutelako estrakziorik egin behar izan, eta, beraz, ez dugu estrakziorik abstrakzioekin alderatzeko.
3.6.2.3 Idaztean egindako eragiketak: parafrasia IG18: Zer-nolako joera dute ikasleek parafraseatzeko? - Galdera erantzuteko metodoa: parafrasiren bat duten ODUak hartu ditugu kontuan. Aztertu dugu testu bakoitzaren parafrasi-kantitatea zein den eta testuan zehar non egin diren parafrasi horiek. Testu guztiak lau zatitan banatu ditugu (zati bakoitzean ODU-kopuru bera);117 eta, gero, zati bakoitzean mantendu diren ODUetatik zeintzuek duten parafrasiren bat zehaztu dugu. - Erabilitako corpusak: C1, C2 eta C3. IG19: Parafraseatzeak berarekin bat dakar beste irizpide jakin batzuetan (zuzentasuna, kohesioa eta koherentzia) akatsak izatea? - Galdera erantzuteko metodoa: laburpen bakoitzak duen parafrasi-kopurua zenbatu dugu, laburpenaren eta jatorrizko testuaren luzera kontuan hartu gabe, parafrasi bakoitzak duen pisua aztertu nahi baitugu. Parafrasia duen ODU bat = parafrasi bat. Parafrasiekin testuak lau multzotan banatu dira: i) parafrasi oso gutxi (OG), parafrasi gutxi (G), parafrasi nahiko (N) eta parafrasi asko (A). Parafrasi gehien dituen testuak 41 parafrasi izan dituenez, eta multzo bakoitzean laburpenen % 10 gutxienez egotea nahi dugunez, laburpenak balio hauek kontuan izanda banatu dira: OG=0-4 parafrasi; G=5-14 parafrasi; N=15-24 parafrasi; A=25-41 parafrasi. Ondoren, zuzentasun-akatsekin testuak sailkatu ditugu. Kontuan izanda akats arrunten balioa 0,5 dela eta larriena 1, honela sailkatuko ditugu: zuzentasun-akats oso gutxi (OG)=0-1 akats: zuzentasun-akats gutxi (G)=1,1-2,5 akats; zuzentasunakats nahiko (N)=2,6-4,5 akats; zuzentasun-akats asko (A)=4,6-8 akats. 8 izan da egindako zuzentasun-akats maximoa. Gero, kohesio eta koherentziarekin sailkapena egiteko, errubrikan egindako ebaluazioa erabili dugu, errubrikak zehazten baitu bi aldagai horietan ikaslea oso eskas (OE), eskas (E), ondo (O) edo oso ondo (OO) jardun den. Sailkapenak eginda, Khi-karratua erabili da koherentzian, kohesioan eta zuzentasunean ditugun aldagai kualitatiboen eta parafrasiaren arteko korrelaziorik baden aztertzeko. - Erabilitako corpusak: C1 eta C2.
117 Baliteke testuaren ODU-kopurua lauren multiploa ez izatea, eta, ondorioz, lau zatietan ODU-kopuru bera ez izatea. Adibidez, 4-Testuak 41 ODU ditu. Lehen laurdenak 11 izango ditu eta gainontzeko hiru laurdenek 10na.
IG20: Zein helburu izan dute parafrasiek? - Galdera erantzuteko metodoa: 3.2.3 azpiatalean azaldutako etiketatzean, ODU bakoitzeko parafrasia zein helbururekin egin den jaso dugu: norbere estiloa ezartzeko; kohesioa emateko; estiloa ezartzeko eta kohesioa emateko; edo zuzentasuna emateko. Parafrasi-mota bakoitza zenbat aldiz egin den zenbatu dugu, gero ehunekoa kalkulatzeko. - Erabilitako corpusak: C1, C2 eta C3. IG21: Zein motatako parafrasiak egin dituzte ikasleek? - Galdera erantzuteko metodoa: a) Lehendabizi, 3.2.3 azpiatalean azaldutako aldaketa bakunen eta mistoen arteko aldea aztertu dugu. Aldaketa bakunak eta mistoak zenbatu ditugu, bakoitzaren ehunekoa kalkulatzeko. Bakunen artean, aldaketok lexikoak, semantikoak, sintaktikoak edo diskurtsiboak izan diren zenbatu dugu, bakoitzaren ehunekoa kalkulatuz. b) Laburpen oso on, on, eskas eta kaskarren arteko aldea ere aztertu dugu. - Erabilitako corpusak: a) C1 eta C2. b) C1. IG22: Monodokumentuetatik edo multidokumentuetatik laburpena egiten abiatzeak eragiten al dio parafrasi-kantitateari? Galdera erantzuteko metodoa: laburpen bakoitzean parafraseatutako ODU-kantitatea orotara mantendutako ODU-kantitateaz zatitu dugu. Bertatik jasotako emaitza guztiak kuartiletan banatu dira. Lehenengo kuartilan parafrasi gutxien dituzten laburpenak egongo dira, eta, azkenekoan, gehien dituztenak. 80 laburpenak sailkatu dira kuartiletan, gero alderaketa bakoitzak eskatzen duen azpicorpusarekin aztertuz. - Erabilitako corpusak: C3 eta C5.
3.6.2.4 ODUetako informazioaren bilakaera aztertzeko metodoa IG23: Abstrakzioa idaztean egiten diren parafrasiek ODUen ezaugarriak ere aldatzen dituzte. Adibidez informazioari dagokionez. Zein da aldaketa bakoitzaren ehunekoa? - Galdera erantzuteko metodoa: ODUen ezaugarrietan bereizten den informazioa jaso dugu (3.2 azpiatalean, 7. irudian) eta informazioaren bilakaera-mota bakoitzak duen ehunekoa kalkulatu.118 - Erabilitako corpusak: C1, C2, C3 eta C5. IG24: Informazioa kentzea ODU jakin batzuetan gertatzen da? - Galdera erantzuteko metodoa: informazioa kentzea zein ODUetan egin den zehaztu dugu, ODU bakoitzean zenbatetan gertatu den kontatuz. Aztertu dugu egindako informazio kentzeak ODU jakinen batzuetan gehiagotan gertatu diren. - Erabilitako corpusa: C1. 3.6.2.5 ODUen egituraren bilakaera aztertzeko metodoa IG25: Zer joera dute ikasleek lehen ODU bakarra zena orain ODU bat baino gehiagotan idazteko? Eta ODU bat baino gehiagotan idatzia zegoena bakarrera eramateko? - Galdera erantzuteko metodoa: aldaketa-mota bakoitza zenbat ODUtan gertatu den jaso dugu, gero bakoitzaren ehunekoa kalkulatu eta biak alderatzeko. - Erabilitako corpusak: C1, C2 eta C3. 3.6.2.6 ODUen lekualdaketa abstrakzioan aztertzeko metodoa IG26: Zer-nolako joera dute ikasleek ODUak lekuz aldatzeko? - Galdera erantzuteko metodoa: ODUak zein modutara lekualdatu dituzten jaso dugu lehenbizi: esaldi barneko lekualdaketa; esaldien artekoa; eta paragrafoen
118 Gogoratu 3.2.3 azpiatalean informazioaren bilakaera honako hauekin aztertu dugula: ODUa bere horretan mantendu den, hots, aldaketarik egin gabe. Parafraseatuta badago, zehaztu dugu jatorrizko testuan ODU bakarra zenak abstrakzioan ere bakarra izaten jarraitzen duen; jatorrizkoan bakarra izan baina orain ODU gehiagotan dagoen; edo jatorrizkoan zenbait ODUtan eraikitakoa orain bakarrera ekarri den. Azkenik, ODU bakarra izaten jarraitzen duen kasuetan, informazioa kendu edo gehitu egin den etiketatu dugu, eta, gehitu den kasuetan, ea informazio berria den gehitutakoa edo inplizituki zegoena esplizitu egin den.
artekoa. Aldaketa-mota bakoitza zenbat aldiz gertatu den kontatu dugu, gero ehunekoen bidez alderatzeko. - Erabilitako corpusa: C1, C2 eta C3. 3.6.2.7 Jatorrizko testuko koherentzia-erlazioen eragina aztertzeko metodoa IG27: Zer-nolako eragina dute erlazio-motak eta erlazioak UZrekiko duen distantziak ODUa mantentzeko edo ezabatzeko? - Galdera erantzuteko metodoa: a) ODU bakoitzari erlazio bat esleitu diogu,119 eta kalkulatuko da zein ehunekotan mantendu den erlazio bakoitza. b) Distantziaren eragina kalkulatzeko, ODU bakoitza UZtik zenbat erlaziotako distantziara dagoen kalkulatu dugu. Testu bakoitzaren distantziak kuartiletan banatu dira, ez delako gauza bera 3 erlaziotako distantziara egotea testuaren distantzia maximoa 3 edo 9 izanda. Kuartiletan banatu ondoren, kuartila bakoitzean ODUen ehuneko zenbat mantendu den kalkulatu dugu, kuartilak alderatu ahal izateko. - Erabilitako corpusak: a) C6120, C2 eta C3. b) C6121, C2 eta C3. 3.7 Kapituluaren laburpena Kapitulu honetan, tesi-lan honen metodologia deskribatu dugu. Lehendabizi, corpusa bildu dugu, laburtu beharreko jatorrizko testuak, urre-patroia eta ikasleen laburpenak biltzen
dituena. Ondoren, EskoLab corpusa sortu dugu, bildu ditugun ikasleen laburpenen artean 80 aukeratuz laburpenen parafrasi-kantitatean oinarrituta. Bigarren urratsa EskoLab corpusa etiketatzea izan da. Ikasleek estrakziotik abstrakziora egindako aldaketen etiketatzea burutu dugu, gero ikasleen laburtze-prozesua aztertu ahal izateko. Bestalde, Compress-eus burutu dugu; laburpenak biltzeko eta lantzeko tresna, alegia. Compress-eus tresnari esker, laburpenak egiteko estrategia jakin bat proposatu ahal izan dugu: estrakziotik abiatuz abstrakzioak sortzea hain zuzen. Gainera, ikasleak estrakzioan egiten dituen eragiketak automatikoki ematen ditu. Hurrengo urratsa ebaluaziorako baliabide eta prozedurak sortzea izan da. Alde batetik, metalaburpenak eratzeko algoritmoa sortu dugu, eta, algoritmoa abiapuntu izanda, hiru ebaluazio-mota proposatu: i) eskola-etapa ezberdinen arteko ebaluazioa, ii) ikasgelaren ebaluazioa eta iii) ikasleen laburpenen ebaluazio automatikoa. Beste alde batetik, laburpenak ebaluatzeko irizpideak proposatu ditugu, horiekin errubrika bat eraikiz. Ondoren, proposatu ditugun irizpideak eta errubrika tesi-lan honetara egokitu ditugu, ezarritako helburuak lortu ahal izateko. Azkenik, laburpenen hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa diseinatu dugu. Bi bertsio egin ditugu: Hierarkia Mailen Arteko Metodoa (HIMAM) izan da lehena. Lehen bertsio hori ikasgelan aplikatu dugunean ikusi ditugun muga eta beharrizanak kontuan izanda, bigarren bertsio bat sortu dugu: Galderetan Oinarritutako Metodoa (GOM). Baliabide horiek guztiak erabilita, laburpena lantzeko tailerrak diseinatu ditugu. Hiru tailer diseinatu eta burutu ditugu. Lehendabiziko biak euskaraz egin ditugu eta helburu bera izan dute: laburpen bat egiteko behar diren irizpideak barneratuz laburpen-gaitasuna garatzea. Hirugarrena, aldiz, ingelesez burutu dugu eta helburua bestelakoa izan da: laburpena lantzeko teknika ezberdinak ezagutzea eta horien inguruan hausnartzea. Kapitulua bukatzeko, ikerketa-galderak aurkeztu ditugu, tesian ezarritako helburuak erdiesteko. Ikerketa-galderak erantzuteko, aurreko azpiataletan landutako metodologia erabili dugu. Ikerketa-galderen bidez, corpusean zer aztertuko den zehaztu dugu, eta ikerketa-galdera bakoitza erantzuteko zein metodo erabili dugun azaldu dugu. Ikerketa-galderen bidez, bi atal nagusi aztertu nahi izan ditugu: i) laburpenaren azken produktua eta ii) bere prozesua.
4 LABURPENA LANTZEKO TAILERRAK Tesi honetan, 3.5 kapituluan zehazki, laburpena lantzeko tailerrak diseinatzeko erabili dugun metodologia eman dugu jakitera. Kapitulu honetan, aurreko diseinuetan oinarrituz burutu ditugun hiru tailerrak aztertuko ditugu. Tailerren helburuak zeintzuk diren aintzat hartuta, bi multzotan bereiziko ditugu. Aurreneko biak laburpen-gaitasuna garatzeko tailerrak dira; hirugarrena, aldiz, laburpen-teknikak diskurtsoan oinarrituz lantzeko tailerra. Honatx burutu ditugun tailerren nondik norakoak: 4.1 Laburpen-gaitasuna garatzeko tailerrak Jarraian azalduko ditugun bi tailerren helburua izan da laburpen bat egiteko behar diren irizpideak barneratuz laburpen-gaitasuna garatzea. Bilboko Hezkuntza fakultateko 2. mailako ikasleekin aritu gara, bi ikasturte ezberdinetan. Bi tailerretarako diseinatu ditugun sekuentzia didaktikoek antzekotasun handia badute ere, badituzte alde esanguratsuak. Bata 3.4.3.1 ataleko Hierarkia Mailen Arteko Metodoan (HIMAM) oinarrituta dago, eta bestea 3.4.3.2 azpiataleko Galderetan Oinarritutako Metodoan (GOM). 4.1.1 Hierarkia Mailen Arteko Metodoarekin (HIMAM) eraikitako tailerra Lehendabiziko tailerra HIMAM metodoan oinarrituz gauzatu dugu. Gure asmoa, alde batetik, izan da ikasleak laburpenak egiten eta ebaluatzen trebatzea tesi honetan garatu ditugun baliabide didaktikoak erabilita. Beste aldetik, prozesu osoa behatu eta ebaluatu nahi
izan dugu, hurrengo tailerren planifikazioa hobetu ahal izateko. Honako hau izan da tailer hau egiteko diseinatu eta burutu den sekuentzia didaktikoa: i. Itsu-itsuan laburpena egin: Inolako azalpenik eman gabe eta Compress-eus erabilita (tresna nola erabili azaldu diegu), ikasle bakoitzak testu baten laburpena egin du (estrakzioa + abstrakzioa). Ikasleen erdiak 5-Testua (elikagaien inguruko multidokumentua) laburtu du, eta beste erdiak eragile geologikoei buruzko beste multidokumentu bat (6-Testua aurrerantzean; B.3 eranskinean ikusgai). ii. Hasierako galdetegia: ikasleek galdetegi labur bat erantzun behar izan dute, egin berri duten laburpenaz hausnartzeko. Horrez gain, laburtu duten testuaren beste bi laburpen eman dizkiegu, bata ona eta bestea kaskarra, eta hirurak (guk emandako biak eta norberak egindakoa) onenetik kaskarrenera ordenatzeko eskatu diegu. iii. Laburpen-gaitasunaren oinarriak landu: aurkezpen bat baliatuta laburpenaren oinarriak ikusi ditugu, laburpen bat egin eta ebaluatzeko irizpideak zeintzuk diren azalduz (3.4.2 azpiatalekoak).122 iv. Laburpena hobetu: laburpen bat egin eta ebaluatzeko irizpideak behin ezagututa, aurrez egindako laburpena (abstrakzioa) hobetu behar izan dute ikasleek. Gainera, ideien hierarkia hobetu ahal izateko, hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa jaso dute (3.4.3.1 azpiataleko 17. irudian dagoena).123 v. Laburpen-gaitasunaren irizpideei buruzko galdetegia: ikasleei irizpideen inguruan galdegin zaie, hausnar dezaten horien erabileraz; erraztasun eta zailtasunez; eta lanketaz eta ebaluazioaz. vi. Ikaskideek egindako laburpenak ebaluatu: 5-Testua laburtu duen ikasle batek 6-Testua laburtu duten bi ikaskideren laburpena ebaluatu behar izan du, baita irakasleak prestatutako hirugarren bat ere. 6-Testua laburtu dutenek gauza bera egin dute, baina 5-Testua ebaluatuz. Ebaluazio egiteko A.6 eranskineko errubrika bete dute. vii. Bukaerako galdetegia: galdetegiarekin prozesu osoaren hausnarketa bultzatu nahi izan dugu. Irizpideen inguruan galdetu diegu, hasierako unean zuten jakintza eta orain dutena aldera dezaten, bereziki ebaluazioaren inguruan hausnartuz. Hasierako galdetegian ordenatu behar izan dituzten laburpenak berriro ere
onenetik txarrenera ordenatzeko eskatu diegu, ebaluazio hobea egiteko gai diren ikusteko eta jakiteko ea orain ebaluazio osoagoa egiteko kapaz sentitzen diren. Azkenik, jaso duten atzeraelikaduraz galdetu diegu; zehazki, atzeraelikaduraren erabilgarritasunaz eta atzeraelikaduran ageri den ideien mailaketaren kalitateaz. 4.1.2 Galderetan Oinarritutako Metodoarekin (GOM) eraikitako tailerra Aurreko tailerra egitean, konturatu gara moldaketa batzuk egitea beharrezkoa dela ikaslearen ikasketa-prozesua sendotzeko: i) asti gehiago eskaini diegu laburpenak egin eta laburpen-prozesuaz hausnartzeko.124 ii) 3.4.3.2 azpiataleko GOM metodoan oinarritu gara sekuentzia didaktikoa diseinatzean.125 Honako hau izan da tailer hau egiteko diseinatu eta burutu den sekuentzia didaktikoa:126 i. Itsu-itsuan laburpena egin: inolako azalpenik eman gabe eta Compress-eus erabilita (tresna nola erabili azaldu diegu), ikasle bakoitzak testu baten laburpena egin du (estrakzioa + abstrakzioa). Ikasle guztiek 5-Testua laburtu dute. ii. Laburpen-gaitasunaren oinarriak landu: aurkezpen bat baliatuta laburpenaren oinarriak ikusi ditugu, laburpen bat egin eta ebaluatzeko irizpideak zeintzuk diren azalduz (3.4.2 azpiatalekoak).127 iii. Laburpen-gaitasunaz hausnartzeko galdetegia: galdera gehientsuenak haien irakasteko gaitasunaz hausnartzeko egin dira.128 Halaber, estrakzioa eta abstrakzioa egitearen zailtasunaz galdetu diegu. Bestalde, Compress-eus tresna erabiltzearen alde on eta txarren inguruan ere galdegin diegu.
124 Lehendabiziko tailerrerako guk aurreikusi baino asti gehiago behar izan dute ikasleek laburpenak egin eta laburpen-prozesuaz hausnartzeko. 125 Aurreko tailerrean erabilitako HIMAM metodoaren (3.4.3.1) mugak gainditzeko. 126 Tailer hau ere Moodle plataforman egin da; baina ikasleentzako webgune bat sortu dugu, bertan tailerra burutzeko pauso eta baliabide guztiak bilduz, egitekoa errazte aldera: https://atutxaunai.wixsite.com/labtailerra2022 127 Irizpideak Wooclapen egindako jarduera praktikoekin landu ditugu. 128 Esaterako, laburpena irakasteko euren buruari ikusten dioten gaitasunaz galdetzeaz gain, irizpideen inguruan hausnarrarazi diegu, galdetuaz zeintzuk diren eurentzat irizpide errazenak eta zailenak laburpen bat egitean eta zein irizpideri deritzoten zailena ikasleekin lantzeko.
iv. Laburpena galderen bitartez: 1. Galderak erantzunez laburpena berriro egin: 3.4.3.2 azpiatalean azaldutako metodoari jarraituz, ikasleei galdera batzuk eman dizkiegu.129 2. Estrakzioa egin: 3.4.3.2 azpiatalean azaldutako "galderak erantzuten laguntzeko atzeraelikadura" jaso dute (23. irudia)130, eta asko jota 3 kontsulta egitera mugatu ditugu. 3. Estrakzioaren atzeraelikadura jaso: ikasleek ideien hierarkiaren inguruko atzeraelikadura automatikoa jaso dute, eurek egindako estrakzioaren eragiketak 3.4.3.2 azpiatalean (24. irudia) azaldutako kalkulu-orrian itsatsiz.131 4. Abstrakzioa egin: atzeraelikadura automatikoak emandako informazioa kontuan izanda, testua berregin dute. v. Ikaskideek egindako laburpenak ebaluatu: ikasle bakoitzak hiruna ikaskideren laburpenak ebaluatuko ditu, A.6 eranskineko errubrika erabiliz. vi. Bukaerako galdetegia: ikasleei galdetu zaie laburpena egitea edo ebaluatzea iruditzen zaien zailagoa. Horrez gain, ebaluazioaz hausnartzeko galdera pare bat egin diegu, baita ebaluazioa hobeto egiteko zein informazio eskertuko luketen galdetu ere. Azkenik, erabili dugun metodologiari buruzko iritzia eskatu dugu, alde onak eta hobetu beharrekoak zeintzuk diren zehazteko eskatuz, eta ditugun baliabideekin beste metodologiaren bat proposatzeko aukera emanez. 4.2 Laburpen-teknikak diskurtsoan oinarrituz lantzeko tailerra Helburu ezberdina izaki, tailer honen sekuentzia didaktikoa guztiz bestelakoa da aurreko biekin alderatuz gero. Honako honetan, Language Analysis and Processing masterreko Computational Semantics and Pragmatics irakasgaian ari diren ikasleekin diskurtso-egituran
oinarritutako laburpen-teknikak lantzea izan dugu helburu; ingelesez.132 Beraz, hori erdiesteko urratsak ezberdinak izango diren arren, tailer hau egiteko erabilitako baliabide didaktikoak aurrez erabilitakoak dira. Compress-eus erabiltzeaz gain, bereziki 3.4.3.2 azpiataleako GOM metodoan garatu ditugun baliabideei heldu diegu, horiek baitira sendoenak. Honako hau izan da tailer hau egiteko diseinatu eta burutu den sekuentzia didaktikoa: i. Laburpena teknika ezberdinekin egin: Ikasle guztiak hiru taldetan banatu ditugu, eta talde bakoitzeko partaide bakoitzak 7-Testuaren (B.3 eranskinean ikusgai) laburpena teknika jakin bat erabiliz burutu behar izan du. Hauek dira ikasleei laburtzeko ezarri dizkiegun teknikak: i) testua irakurri eta abstrakzioa zuzenean idatzi. ii) laburpena (estrakzioa eta abstrakzioa) Compress-eus erabilita egin. iii) GOM metodoan (3.4.3.2 azpiatalean) proposatutako metodoari jarraituz sortutako galderak eman dizkiegu ikasleei, laburpena egin dezaten (galderak D.2 eranskinean ikusgai). ii. Laburpena diskurtso-egituraren ikuspuntutik landu: ikasleekin diskurtso-egitura, erlazio erretorikoak, RST deskribapena eta diskurtsoaren hierarkia landu ditugu, horiek laburpenarekin duten lotura aztertuz. Lanketa horretan landutakoen artean, aipatzekoa da ikasleekin GOM metodoa landu izana; hau da, ikasleek ikasi dute RST deskribapenetik abiatuta galderak nola sor ditzakegun gerora atzeraelikadura automatikoa eskaini ahal izateko. iii. Laburpena denek teknika berberarekin egin: ikasleek berriro ere 7-Testua laburtu dute, baina kasu honetan denek modu berean; laburpenak galderen bidez erantzunez, alegia. Honatx prozesua: 1. Lehen laburpena egitean galderak jaso dituen taldeak erabilitako galdera berdinak jaso dituzte ikasle guztiek.133 2. Estrakzioa egin: 3.4.3.2 azpiatalean azaldutako "galderak erantzuten laguntzeko atzeraelikadura" jaso dute, kasu honetan 7-Tesuarena,134 eta asko jota 3 kontsulta egitera mugatu ditugu. 3. Estrakzioaren atzeraelikadura jaso: ikasleek ideien hierarkiaren inguruko atzeraelikadura automatikoa jaso dute, eurek egindako estrakzioaren eragiketak 3.4.3.2 azpiatalean azaldutako kalkulu-orrian itsatsiz.135
4. Abstrakzioa egin: atzeraelikadura automatikoak emandako informazioa kontuan izanda, testua berregin dute. iv. Amaierako hausnarketa: tailerraren inguruko hausnarketa idatzi du ikasle bakoitzak, ikasitakoaz eta tailerraren iritziaz hitz eginez.
135 Egindako estrakzioaren ideien hierarkiari buruzko atzeraelikadura jasotzeko kalkulu-orria: https://bit.ly/3GBn97Q
5 IKASLE-DATUAK LORTZEKO IKERKETA-GALDEREN EMAITZAK Kapitulu honetan, ikasle-datuak lortzeko ikerketa-galderetatik ateratako emaitzak aurkeztuko ditugu. Eskolan laburpenak duen testuingurua zein den hobeto ezagutzea da ikerketa-galderak aztertzearen funtzioa, etorkizuneko lanetan testuinguruaren ezagutza hori laburpenaren didaktikara bideratu ahal izateko. Hori dela eta, kapitulu honetan burutuko dugun azterketan ezarri ditugun ikerketa-galdera gehienek hipotesi deskribatzaileak dituzte bere baitan;136 beraz, gurea ikerketa deskribatzailea izango da nagusiki. Hala ere, horrek ez du esan nahi hipotesi deskribatzaileekin soilik arituko garenik, badirelako beste hipotesimota batzuk biltzen dituzten ikerketa-galderak; bereziki, alderaketa-hipotesiak eta korrelazio-hipotesiak.137 Jarraian, lehendabizi, azken produktuaren ebaluaziotik ateratako emaitzak aztertuko ditugu (5.1 azpiatala), eta, ondoren, laburpen-prozesuaren azterketatik ateratakoak (5.2 azpiatala). Bukatzeko kapituluaren laburpena egingo dugu (5.3 azpiatala). 5.1 Sortutako laburpenen azterketatik lortutako emaitzak Azpiatal honetan ikasleek sortu dituzten laburpenak ebaluatuz lortu ditugun emaitzak emango ditugu aditzera. Laburpenen azterketatik emaitzak ateratzeko proposatu ditugun
ikerketa-galderek hipotesi deskribatzaileak eta alderaketa hipotesiak dituzte beren baitan. Izan ere, lehendabizi, laburpenen kalitatea aztertzeko (kaskarrak, eskasak, onak edo oso onak diren) proposatutako ikerketa galderek hipotesi-deskribatzaileak izango dituzte oinarri. Ondoren, ordea, aldagaien arteko alderaketak egiteko ikerketa-galderak ditugu. Izan ere, hezkuntza-etapak; monodokumentuak eta multidokumentuak; tailerraren hasierako laburpenak eta bukaerakoak; eta atzeraelikadura jaso dutenak eta jaso ez dutenak alderatuko ditugu, eta, horretarako, alderaketa-hipotesiak izango dira gure ikerketa-galderen zimendu.138 Alderaketa-hipotesi horiek bilakaera izango dute zenbaitetan; aldagaien artean aldea dagoenean, korrelazio-hipotesi bilakatuko baitira, eta, alde horren azalpena emateko gai garenean, azalpen-hipotesi. 5.1.1 Laburpen on eta kaskarren arteko aldea IG1: Zenbat laburpen oso on, on, eskas eta kaskar daude corpusean? Bildutako 1758 estrakzioak kuartiletan banatu ditugu, parafrasi-kopurua kontuan izanda; gero, parafrasi gehien duen kuartiletik 80 ausaz aukeratuz EskoLab corpusa sortzeko (3.1.3 azpiatalean zehaztasun handiagoz azalduta). 80 laburpen horien ebaluazioa kontuan izanda, 22. taulan ageri diren emaitzek erakusten dute, alde batetik, laburpenak sailkatzean zorroztasun handia izan dugula eta, bestetik, ikasleek laburpen-gaitasuna lantzeko eta hobetzeko beharrizana dutela. Hala ere, kontuan izan behar dugu ikasleek ez dutela ohitura handirik laburpenak egiteko; are gutxiago guk adierazi eta eskatu bezala. Kalitatea Kopurua Ehunekoa Laburpen oso onak 2 % 3 Onak 10 % 13 Eskasak 19 % 24 Kaskarrak 49 % 61 22. taula. EskoLab corpuseko laburpen oso on, on, eskas eta kaskarrak
139 Aurrez esan bezala, Irizpidearen gutxieneko langa da laburpenak irizpide bakoitzean izan beharreko trebezia minimoa.
iii. Laburpen eskasak. - Irizpide batzuetan, kaskarrekin alderatuz, desagertu egin dira langatik behera daudenak; objektibitatean, erregistroan, kohesioan, koherentzian eta zuzentasunean. Langatik beherako irizpideak (hierarkia, parafrasia eta luzera) dituzten laburpenen kantitatea askoz ere baxuagoa da kaskarrekin alderatuz. - Emaitza horiek erakuts dezakete ikaslea laburpen-gaitasuna garatzen hasten denean hobekuntza horren bilakaera nolakoa den irizpideka. Badirudi irizpide guztietan ez dela erritmo berean hobetzen, eta irizpide batzuetan azkarrago hasten direla trebatzen ikasleak. Emaitzek erakusten dute laburpenen kalitatea areagotzen den heinean irizpide batzuk beste batzuk baino gehiago hobetzen direla; beraz, badirudi irizpide batzuetan trebatzea beste batzuetan egitea baino errazagoa dela. Laburpen kaskarretan, irizpide guztietan ikusi ditugu langatik behera dauden irizpideak, baina eskasetan hierarkian, parafrasian eta luzeran baino ez dira ageri. Horrek pentsarazi diezaguke trebezia horiek hobetzeak asti gehiago eska diezaiekeela ikasleei. Bestalde, trebezia guztietan ondo moldatu direnean, hierarkian eta kohesioan izan dute (parafrasian ere nahikotxo) oso ondo aritzeko oztopo gehien. Laburpen kaskarrei erreparatuz gero, hierarkian eta parafrasian langatik behera dauden laburpenak aurki genitzake; baita eskasen artean ere, gutxiago izan arren. Gainera, laburpen onetan ere irizpide horiek findu beharra dutenez, horrek erakuts dezake hierarkian eta parafrasian trebatzeak asti nahikotxo eska diezaiokeela ikasleari. Kohesioarekin, ostera, badirudi errazago lor daitekeela gutxieneko maila, kaskarrek arazoak izan dituztelako eta eskasek ez. Hala ere, badirudi irizpide hori fintzeko ere asti gehiago behar dutela ikasleek, laburpen onek oso on izatera igarotzeko kohesioan hobetzeko beharra erakutsi dutelako. Luzerarekin antzekoa gertatzen da. Laburpen kaskarretan askok arazoak izan dituzte; eskasetan pare batek bakarrik. Beraz, ematen du trebezia-maila minimoa dutenek erraztasuna dutela oso ondo aritzeko. Azkenik, objektibitatearekin, erregistroarekin eta zuzentasunarekin, badira laburpen kaskarren artean gutxieneko langatik behera aritu direnak (ez sarri), baina eskasetan ez dagoenez langatik behera aritu denik irizpide horietan, pentsa genezake gutxieneko trebetasunera iristeko ez direla irizpide zailenak, ezta trebakuntza hori oso ona izatera fintzeko ere, ez baitago onen artean irizpide horietan hobetu beharrekorik. Koherentziarekin ere antzeko zerbait gertatzen da, baina kaskarrek askoz gehiagotan izan dituzte arazoak, eta, kasu honetan, bada gehiago fintzea behar duen ikasle bat.
25. irudia. Laburpen onek, eskasek eta kaskarrek hobetu beharreko irizpideak. Ezkerreko grafikoko zutabe urdinek erakusten dute zenbat laburpen onek hobetu behar duten irizpide bakoitzean laburpen oso on izatera iristeko. Eskuineko grafikoko barra laranjek adierazten dute zenbat laburpen eskasek ez duen lortu gutxieneko langara heltzea irizpide bakoitzean. Barra gorriek adierazten dute zenbat laburpen kaskarrek ez duen lortu gutxieneko langa irizpide bakoitzean. 5.1.2 Hezkuntza-etapa ezberdinetako ikasleen arteko aldea IG3: Zenbat laburpen oso on, on, eskas eta kaskar daude? Kalitatea LH Unibertsitatea Laburpen oso onak 0 (% 0) 2 (% 10) Onak 0 (% 0) 1 (% 5) Eskasak 5 (% 25) 7 (% 35) Kaskarrak 15 (% 75) 10 (% 50) 23. taula. EskoLab corpuseko C2 azpicorpusaren laburpen oso on, on, eskas eta kaskarrak; LHko eta unibertsitateko ikasleen alderaketa egiteko. Unibertsitateko ikasleek laburpen hobeak egin dituzte Lehen Hezkuntzakoek baino. 26. irudiko lehen grafikoari erreparatzen badiogu, unibertsitatekoen % 50 (10) kaskarrak badira ere, LHko laburpenetan % 75 (15) dira kaskarrak, eta gainerakoak eskasak. Unibertsitatean, ordea, bada laburpen oso on bat, baita onak diren beste bi ere. Beraz, bi etapetan zailtasun dezente izan dutela antzeman dezakegun arren, unibertsitatekoak hobeto aritu dira. IG4: Nola aritu dira ikasleak irizpide bakoitzean? Zein irizpidetan aritu dira gutxieneko langatik behera? - LH eta unibertsitateko ikasleek gutxieneko langatik behera zein irizpide dituzten alderatzean, ikusi dugu alderik handiena parafrasian dagoela (26. irudiko eskuineko grafikoa).
- Parafrasia. LHko ikasle bakar batek ere ez du parafrasian jarritako irizpideetan ezarritakoa gainditu, 20 laburpen (% 100) izan dituzte langatik behera; izan ere, beraien hitzekin parafraseatzea ekidin dute. Unibertsitatean, langatik behera 4 laburpen (% 20) daude. - Kohesioa eta luzera. LHko laburpen dezente gehiagok izan dituzte irizpideak langatik behera unibertsitatekoenekin alderatuz. Kohesioan LHko 8 laburpen (% 40) egon dira langatik behera eta unibertsitatekoen artean 5 (% 25). Luzeran, ordea, LHko 4 (% 20) eta unibertsitateko 1 (% 5). - Koherentzia. Aldea oso handia ez izan arren, LHkoek (8) gehiagotan izan dituzte laburpenak langatik behera unibertsitatekoekin (7) alderatuz gero. - Zuzentasuna. Ez dago alderik; biek ala biek 3 laburpenetan (% 15) izan baitute zuzentasuna gutxieneko langatik behera. - Hierarkia. Aipagarria da oso hierarkian erdietsitako emaitza. Unibertsitateko 12 laburpen (% 60) ez dira heldu gutxieneko langara hierarkian, LHn, ostera, 7 (% 35); aldea esanguratsua da. Azken emaitza horrek bere arrazoiak izan ditzake. Adibidez, kontuan izan behar dugu LHkoek ikasgelan beste modu batera landuak zituztela testuok. Gainera, LHko ikasleek euren irakaslearekin egin dituzte laburpenak, guk ikuskatu gabe; beraz, baliteke LHko ikasleek irakaslearen laguntza jaso izana. - Irizpideak gutxieneko langatik behera edo gora egon izanak harreman handiagoa izan du laburpenaren kalitatearekin. Etapen arteko bereizketaz gain, laburpen eskas eta kaskarren arteko bereizketa egin dugu. Bereizketa horietan, kargutu gara irizpide batean (parafrasia) pisu handiagoa izan duela ikasketa-etapak, baina beste irizpide batzuetan (kohesioa, koherentzia, zuzentasuna eta luzera) pisu handiagoa izan du laburpenaren kalitate-mailak, kaskarra edo eskasa izateak, alegia. Honatx: - Ikasketa-etapak pisu handiagoa: - Parafrasian. LHko ikasleek zailtasunak izan dituzte gutxieneko langara heltzeko. 24 laburpen daude lanagatik behera parafrasian. Horietatik 20 LHkoak dira. Hala ere, laburpenen kalitatean ere bada alderik, ikasketa-etapena bezainbestekoa izan ez arren; izan
ere, LHn parafrasiarekin langara iritsi ez diren 20 horietatik 15 kaskarrak dira eta 5 eskasak. - Laburpen-kalitateak pisu handiagoa: - Kohesioan eta koherentzian. Laburpen nahikotxok ez du gutxieneko langara iristea lortu; 13k kohesioan eta 15ek koherentzian. Langara iritsi ez diren laburpenak kaskarrak dira beti, izan LH zein unibertsitatekoak. Ostera, ikasketa-etapan ez da hainbesteko alderik. Kohesioan LHkoak 8 dira eta unibertsitatekoak 5. Bestalde, koherentzian LHkoak 8 eta unibertsitatekoak 7. - Zuzentasunean eta luzeran. Gutxieneko langara heldu ez diren laburpenak kaskarrak dira beti, baina laburpen gutxiago dira langatik behera geratu direnak; 6 eta 5 hurrenez hurren. Esan genezake bi irizpide horiekin ere ez duela izan pisu handirik ikasketa-etapak, aldea ez baita handia. Zuzentasunean gutxieneko langatik beherakoak 3na dira bi etapetan; koherentzian LHkoak 4 eta unibertsitatekoak 1. Gure corpusarekin egin dugun azterketa etorkizunean laburpen gehiagorekin egin beharko dugu, egiaztatzeko guk antzemandako joerak bete egiten direnetz. Izan ere, azterketa honetako emaitzak egiaztatzea oso interesgarria izan daiteke material didaktikoa diseinatzeko. Esaterako, emaitzak berretsiko bagenitu, parafrasia bereziki LHn landu beharrekoa litzatekeenez, jarraikortasun handia izan beharko genuke parafrasiarekin LHko materiala diseinatzean. Ostera, beste irizpide batzuk laburpenaren kalitatearekin egongo dira lotuagoak; kasu horietan, ez genituzke etapa konkretu batean beren-beregi lantzera bideratuko. Horrelakoetan, esaterako, laburpen kaskarrak egiten dituzten ikasleak talde homogeneotan jarriko ditugu, eta laburpen kaskarretan gutxieneko langatik behera maizen geratu ohi diren irizpideak landuko ditugu. Gure emaitzen arabera, koherentzia, kohesioa, zuzentasuna edo luzera izan daitezke.
26. irudia. Ezkerreko grafikoan, LH (laranja) eta unibertsitateko (urdina) ikasleek gutxieneko langa lortu ez duten irizpideen alderaketa ageri da. Barra bakoitzak erakusten du etapa bakoitzeko zenbat laburpenek ez duen gainditu barra horri dagokion irizpidea. Eskuineko grafikoan, LH eta unibertsitateko ikasleen laburpen eskas eta kaskarren arteko alderaketa ageri da, irizpide bakoitzean zenbat laburpenek ez duen lortu langara iristea kontuan izanda. Barra gorri ilunak unibertsitateko laburpen kaskarrak dira, eta gorri argiak eskasak. Bestalde, barra beltzak LHko laburpen kaskarrak dira, eta grisak eskasak. 5.1.3 Monodokumentu eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenen arteko aldea IG5: Zenbat laburpen oso on, on, eskas eta kaskar daude? Kalitatea Monodokumentuak Multidokumentuak Laburpen oso onak 2 0 Onak 1 4 Eskasak 7 4 Kaskarrak 10 12 24. taula. EskoLab corpuseko C3 azpicorpusaren laburpen oso on, on, eskas eta kaskarrak; monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatuta egindako laburpenen alderaketa egiteko Laburpenen sailkapenari begiratuta, zail da zehazten laburpenak egiteko bi moduetako zeinetan lortu duten ikasleek emaitza hobea. 24. taulako datuak alderatuz gero, ikusten dugu multidokumentuetatik abiatutako laburpenek laburpen kaskar gehiago dituztela (12) monodokumentuetatik abiatutakoekin alderatuz (10). Gainera, monodokumentuek badituzte bi laburpen oso on, eta multidokumentuetan bakar bat ere ez dago. Horrek ikasleak monodokumentuetan hobeto aritu direla pentsarazi badezake ere, multidokumentuek laburpen eskas gutxiago dituzte (4 multidokumentuek eta 7 monodokumnetuek) eta onak gehiago (4 multidokumentuek eta 1 monodokumnetuek). Beraz, ez da erraza esaten zein testu-mota laburtzetik hasita sortu dituzten laburpen hobeak.
IG6: Nola aritu dira ikasleak irizpide bakoitzean? Zein irizpidetan aritu dira gutxieneko langatik behera? Multidokumentuetatik abiatutako laburpenek irizpide gehiagotan izan dituzte arazo handiagoak gutxieneko langara heltzeko monodokumentuetatik abiatutakoek baino. Bi kasuetan, irizpideren batean aldea dagoenean, aipagarria da alde hori nahiko handia dela (ikus 27. irudiko lehen grafikoa). - Multidokumentuetatik abiatutako laburpenek gutxieneko langara iristeko arazoak gehiagotan izandako irizpideak: - Parafrasia. Alderik handiena irizpide honetan dago; 9 multidokumentu (% 45) daude langatik behera, eta monodokumentuen artean 4 (% 20). - Luzera. Aldea dago; 5 multidokumentuk (% 25) ez dute lortu gutxieneko langara heltzea, eta monodokumentuen artean 1ek (% 5). - Kohesioa. Aldea dago; 8 multidokumentu (% 40) daude langatik behera, eta monodokumentuen artean 5 (% 25). - Koherentzia. Alderik txikiena du; 9 multidokumentu (% 45) daude langatik behera, eta monodokumentuen artean 7 (% 35). Monodokumentuetatik abiatutako laburpenek gutxieneko langara iristeko arazoak gehiagotan izandako irizpideak:140 - Hierarkia. Aldea dago. 12 monodokumentuk (% 60) ez dute lortu gutxieneko langara heltzea eta multidokumentuen artean 8k (% 40). - Zuzentasuna. Aldea dago. Monodokumentuetatik abiatutako laburpenek soilik dituzte irizpide honetan gutxieneko langara iristen ez diren laburpenak; 3k, (% 15). Beraz, monodokumentuetatik edo multidokumentuetatik abiatzean aldea egon da gutxieneko langatik behera ibili diren irizpideen artean. Hala ere, EskoLab corpusarekin lortu ditugun emaitza horiek gure corpus osoarekin egiaztatu beharko ditugu etorkizunean. Azterketa zabalago batean ondorio berdinetara helduz gero, laburpena lantzeko testuak proposatzen direnean, kontuan izan beharko dugu zein den gure testuingurua. Esaterako, monodokumentuetan luzerarekin ondo moldatzen den ikasle bat badugu, multidokumentuekin aritzeko moduan izango da, azken horiekin luzeran gutxieneko langara
heltzeko arazo handiagoak izan ohi direlako. Aitzitik, monodokumentuekin luzera egokia emateko zailtasunak dituen ikaslearekin luzera landu nahi badugu, ez litzateke egokia izango multidokumentuak erabiltzea horretarako, jausi handiegia izango litzateke-eta beretzat. Irizpide gehienetan, laburtu beharreko dokumentu-motak eta laburpenaren kalitateak biek izan dute antzeko harremana irizpideak gutxieneko langatik behera edo gora egon izanarekin. 27. irudiko bigarren grafikoan, laburpenek langatik behera izan dituzten irizpideen bereizketa bikoitza egin dugu; multidokumentuetatik eta monodokumentuetatik abiatutako laburpenak bereizteaz gain, horien artean kaskarrak eta eskasak bereizi ditugu. - Laburtu beharreko testu-motak ez du irizpide bakar batean ere laburpenaren kalitateak baino eragin handiagoa izan. - Laburpen-kalitateak pisu handiagoa izan duen irizpideak: - Koherentzia eta kohesioa. Laburpen kaskarrek soilik dituzte irizpideok langatik behera. Bi irizpide horietan, ikus daiteke multidokumentuetatik abiatutakoek apur bat gehiagotan izan dituztela irizpideok langatik behera. - Aldagai biek antzeko pisua duten irizpideak: - Parafrasia. Multidokumentuekin abiatutako laburpenek eta laburpen kaskarrek gehiagotan izan dute parafrasia langatik behera. Horrek erakusten digu pisua bi aldagaiek izan dutela. Gainera, pisua antzekoa izan daiteke; izan ere, parafrasia langatik behera izan duten laburpen kaskarrak 9 dira eta eskasak 4; eta zifra horiek berdin-berdinak dira multidokumentuetatik eta monodokumentuetatik abiatutako laburpenekin alderatuz gero, 9 eta 4 hurrenez hurren. - Luzera. Laburpen kaskarrak baino ez daude. Beraz, laburpenaren kalitateak eragin handia du irizpide honen zailtasun-mailan. Baina kaskar horien artean bada alde nabarmena multidokumentuetatik edo monodokumentuetatik abiatutakoen artean; multidokumentuetan gehiagok izan dute luzera langatik behera (6 laburpenek) monodokumentuetan baino (laburpen 1). Horrek adierazten du aldagai horrek ere izan duela pisurik; beraz. - Hierarkia. Ez da erraza aldagaien pisua zenbatekoa izan den antzematen. Monodokumentuetako laburpenek izan dituzte hierarkian langatik behera laburpen gehiago proportzioan (12/20), baina multidokumentuetatik
abiatutakoek ere izan dituzte (8/20), kaskarrek batez ere (aurreko 8 horietatik 7). Kalitateari dagokionez, kaskarrak dira langatik behera laburpen gehien izan dutenak (13/20). 27. irudiko bigarren grafikotik atera ditugun bezalako emaitzak baliagarriak izango dira materiala diseinatzeko eta programatzeko orduan. Baina aurrez esana dugun moduan, horretarako azterketa corpus handiago batekin egin beharko dugu etorkizunean. Gure azterketan erdietsi ditugun emaitzak berretsiko bagenitu corpus zabalago batekin, irizpideekin nola aritu jakiteko informazio garrantzitsua eskuratuko genuke. Esaterako, parafrasian erraztasuna duen ikasle bati ataza apur bat zailagoa jartzea interesatzen bazaigu, multidokumentu batekin aritzea proposatuko diogu, zailagoa dirudielako parafrasian ondo aritzea testu-mota horietan. Bestalde, klasean laburpen kaskarrak egiten dituen talde bat badaukagu, eta, laburpen-gaitasuna hobetzeko ariketa bera prestatu nahi badugu denentzat, kohesioa, koherentzia, hierarkia, luzera eta zuzentasuna lantzera bideratuko genuke ariketa (ez genuke zertan ariketa berean denak landu).
27. irudia. Ezkerreko grafikoan, monodokumentuetatik (urdina) eta multidokumentuetatik (laranja) abiatuta gutxieneko langa lortu ez duten irizpideen alderaketa ageri da. Barra bakoitzak erakusten du etapa bakoitzeko zenbat laburpenek ez duen gainditu barra horri dagokion irizpidea. Eskuineko grafikoan, monodokumentuetatik (urdina) eta multidokumentuetatik (laranja) abiatuta laburpen eskas eta kaskarren arteko alderaketa ageri da, irizpide bakoitzean zenbat laburpenek ez duen lortu langara iristea kontuan izanda. Barra gorri ilunak monodokumentuetatik abiatutako laburpen kaskarrak dira, eta gorri argiak eskasak. Bestalde, barra beltzak multidokumentuetatik abiatutako laburpen kaskarrak dira, eta grisak eskasak. IG7: Ideiak aukeratzean bada alderik ODUen aukeraketan? Ba al dago joera jakinik ODUak aukeratzerakoan monodokumentuen eta multidokumentuen artean? Multidokumentuetatik abiatuta egindako laburpenetan, gehiago laburtzeko joera dago. Orotara, multidokumentuetan, 2975 ODUrekin aritu gara. Alde esanguratsutzat jo dugu multidokumentuetan eta monodokumentuetan mantendutako ODUen ehunekoak duen aldea % 50 baino handiagoa denean (3.6.1.3 azpiatalean zehatzago). - Ezarritako langa hori jatorrizko testuko ODU jakin batzuek soilik gainditu dute; eta denak izan dira multidokumentuetatik abiatutako laburpenetan
28. irudia. Monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenetan dagoen aldea ODU berberak aukeratzean eta kentzean. Grafiko bakoitzak 4 testuen ODU bakoitza zenbateko maiztasunez mantendu den adierazten du; lerro urdinak monodokumentuetatik abiatutakoekin eta laranjak multidokumentuetatik abiatutakoekin. Aldea % 50 baino handiagoa denean, hau da, esanguratsutzat jo dugunean, koloretako puntu batez adierazi dugu, eta kolore bakoitzarekin ODU horri dagokion koherentziaerlazioa adierazi Testuen arteko diskurtso-egituraren eraginez, ELABORAZIOA da multidokumentuetan maiztasunez kendu duten koherentzia-erlazioa. Monodokumentu eta multidokumentuen artean, 11 ODUtan identifikatu dugu alde nabarmena mantendu eta kendutakoen artean; bada, horietatik 6k (% 54) ELABORAZIOArekin lotura dute, ELABORAZIOAk edo ELABORAZIO+LISTA direlako (ikus 28. irudia). Fenomeno hori indartu egiten da 1-Testuan:
- 1-Testuan hauek dira ODUek dituzten koherentzia-erlazioak (ODU bat = erlazio bat eginez gero): PRESTATZEA 3 HELBURUA 1 ONDORIOA 1 ELABORAZIOA 3 SAME UNIT 2 ZIRKUNSTANTZIA 2 ELABORAZIOA+LISTA 3142 HELBURUA+DISJUNTZIOA 3143 25. taula. 1-Testuko ODUek dituzten koherentzia-erlazioak (ODU bat = erlazio bat eginez gero) - 18 erlaziotatik144 6k (% 33) ELABORAZIOArekin dute zerikusia (3 ELABORAZIO eta 3 ELABORAZIO + LISTA). - 1-Testuan nabarmen kendu diren ODUak 6 izan dira (ikus 28. irudia). Horietatik 5ek (% 83) ELABORAZIOA erlazioarekin dute lotura; hiru ELABORAZIOAk dira eta beste bi ELABORAZIO + LISTAk. Zergatik gertatzen da? 2-, 3- eta 4-Testuetan dagoen informazioa 1-Testuaren ELABORAZIOA denez, normala da multidokumentuetan lehen testutik ELABORAZIOAk kendu izana. Gainerako testuak: 2-, 3- eta 4-Testuko ODUetan ez da joera konkreturik antzematen erlazioei dagokienean.145 Ondorioz, multidokumentu bat erabiltzen dugunean laburpen bat egiteko, ondo aztertu behar dugu zein den testuek elkarren artean osatzen duten diskurtso-egitura; izan ere, koherentzia-erlazioek baldintzatu egingo dute multidokumentua osatzen duten testu bakoitza laburtzeko era. Izenburuak kentzeko joera dago multidokumentuetatik abiatutako laburpenetan. 2-, 3- eta 4-Testuen izenburuak kentzeko joera ikusi dugu; adibidez, 28. irudiko azken grafikoan ageri den PRESTATZEA 4-Testuko izenburua da, eta aldea % 50 izan da. 2-Testuan eta 3-Testuan, aldea % 50 baino txikiagoa da (% 35 eta % 45 hurrenez hurren), baina erakusten du ikasleek azpi-izenburuak kentzeko joera dutela multidokumentuetan.
5.1.4 Laburpen-tailerrak izan duen eragina IG8: Ikerketa galdera: Zenbat laburpen oso on, on, eskas eta kaskar daude tailerraen hasieran eta bukaeran? Kalitatea Tailerraren hasieran Tailerraren bukaeran Laburpen oso onak 0 0 Onak 4 5 Eskasak 4 3 Kaskarrak 12 12 26. taula. EskoLab corpuseko C3 azpicorpusaren laburpen oso on, on, eskas eta kaskarrak; laburpengaitasuna garatzeko egindako tailerraren hasieran eta bukaeran egindako laburpenen alderaketa egiteko 26. taulari so egiten badiogu, badirudi ez dagoela alde handirik tailerraren hasieran eta bukaeran egindako laburpenen artean. Hasieran egindakoen artean, 12 laburpen kaskar, 4 eskas eta 4 on daude. Tailerraren bukaeran ere 12 kaskar daude, eskasak eta onak, ordea, 3 eta 4 dira hurrenez hurren. Esan bezala, datuok ikusita, esan liteke ez dagoela alde handirik hasieran egindako laburpenen eta bukaeran egindakoen artean, baina hurrengo galdera erantzutean ikusiko dugu egon badagoela. IG9: Nola aritu dira ikasleak irizpide bakoitzean? Zein irizpidetan aritu dira gutxieneko langatik behera? Irizpide gehiagotan eta maizago izan dituzte langatik behera irizpideak ikasleek tailerraren hasierako laburpenetan (ikus 29. irudiko lehen grafikoa). Izan ere, hasieran egindako laburpenetan, langatik behera 39 irizpide daude;146 tailerraren bukaeran, ordea, 13. Tailerraren hasieran langatik behera dauden irizpideak gehiago dira, honako lau hauek, zehazki: hierarkia, parafrasia, kohesioa eta koherentzia. Bestalde, tailerraren bukaeran zailtasunak maizago irizpide bakarrean izan dituzte:147 luzeran, alegia. Apur bat bada ere, orokorrean, tailerra egin osteko laburpenetan ikasleak hobeto aritu dira. Gertatutakoa zehaztasunez ikusteko, laburpen bakoitzaren irizpide bakoitzak izan duen bilakaera aztertu dugu. Hau da, baliteke ikasle batek hierarkia aurreneko laburpenean zein bigarrenean langatik gora izatea, baina azter daiteke emaitza hobearekin, berdinarekin edo txarragoarekin dagoen bigarren horretan. Ikus 29. irudiko bigarren grafikoa.
- Parafrasia eta kohesioa. Laburpen guztiek hobera egin dute edo berdin geratu dira. - Koherentzia. Hobeto eta berdin daudenak nagusi diren arren, bada bigarren laburpena egitean okerrago aritu denik ere. - Objektibitatea eta erregistroa. Bigarren laburpena egitean, denak berdin mantendu dira ikasle bat izan ezik, okerrago aritu da bi irizpide horietan. - Zuzentasuna eta luzera. Hobeto edo okerrago aritu direnen arteko aldea txikiagoa da. - Luzera. Erdiak hobeto aritu dira eta beste erdiak okerrago. - Zuzentasuna. Berdin jarraitu dute gehientsuenek; hobeto aritu direnak gehiago dira okertu direnak baino. - Hierarkia. 29. irudiko lehen grafikoak erakusten digu tailerraren bukaeran laburpen gutxiagok izan dutela zailtasuna langara iristeko. Baina, ezkerreko grafikoan, ordea, ikuz genezake ikasle gehiago okertu direla tailerraren amaieran. Horrek izan ditzake bere arrazoiak. Ikasleek ideien hierarkiaren atzeraelikadura jaso dute, eta, metodologian azaldu dugun moduan, ikasleek jasotako atzeraelikadura 3.4.3.1 azpiatalean azaldutako Hierarkia Mailen Arteko Metodoan (HIMAM) hierarkia kalkulatzeko erabilitako metodoan dago oinarrituta, baina ebaluaziorako guk 3.4.3.2 azpiatalean azaldutako metodo hobetua erabili dugu. Ikasleak metodo batean oinarrituta jarraitu du atzeraelikadura, eta guk beste batekin ebaluatu.148 Hori dela eta, hurrengo ikerketa galderan (5.1.5), aztertuko dugu ea atzeraelikadurak zein eragin izan duen eta ikasleek nola erabili duten. Emaitzak ikusita, eta jakinda tailerra bi saiotakoa baino ez dela izan, esan genezake tailerra mesedegarria izan dela laburpen hobeak sortzeko. Unibertsitateko ikasleak, orokorrean, hobeto jardun dira honako hau eginda: i) laburpenaren helburua zein den argi utzi, ii) ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak zeintzuk diren zehaztu eta apur bat azaldu eta iii) atzeraelikadura eskaini. Beraz, etorkizunari begira, interesgarria izango da aztertzea horrelako tailerrak jarraikortasun handiagoz egiteak zer-nolako ekarpena egiten dion laburpen-gaitasunaren garapenari.
148 Erabaki hori bi arrazoirengatik hartu dugu: i) 3.4.3.2 azpiatalean hierarkia ebaluatzeko proposatzen dugun metodoak aurreko metodoaren gabezia garrantzitsu batzuk gainditzen dituelako eta ii) ikasleek atzeraelikadura itsu-itsuan jarraitzen duten antzemateko abagunea eman diezagulako.
29. irudia. Ezkerreko grafikoan laburpen-gaitasuna lantzeko tailerraren hasieran eta bukaeran egindako laburpenek gutxieneko langatik behera izandako irizpideak ageri dira. Barra bakoitzak erakusten du dagokion irizpidea zenbat laburpenetan dagoen langatik behera; barra laranjak hasieran egindako laburpenak dira, eta urdinak bukaerakoak. Eskumako grafikoan, laburpen-gaitasuna lantzeko tailerraren hasieran eta bukaeran egindako laburpenen bilakaera dago. Barra bakoitzak erakusten du irizpide bakoitzean ikasleen ehuneko zenbat aritu den bukaerako laburpenean hobeto (berdea), txarrago (gorria) eta berdin (grisa). 5.1.5 Atzeraelikadurak izan duen eragina IG10: Ikasleek erabili al dute atzeraelikadura? Emaitzek adierazten dute ikasleek atzeraelikadurak emandako informazioa erabili dutela eta ikasle askok atzeraelikadurak adierazitakoa jarraitu duela. Ikasleek jasotako atzeraelikadura 3.4.3.1 azpiatalean azaldutako metodoan oinarrituta egon da; beraz, galdera hau erantzuteko, metodo berean oinarrituta kalkulatu dugu ideien hierarkiarekin ikasleak nola aritu diren atzeraelikadura jaso aurretik eta ondoren. 27. taulako emaitzek erakusten digute ikasleen erdiak baino gehiagok (11/20) hobetu egin duela emaitza, eta oso gutxi direla (2/20) emaitza kaskartu dutenak. Gainerakoek (7/20) emaitza bera mantendu dute. Beraz, ikasle ugarik nota hobetu izanak erakusten du atzeraelikadurak esandakoari kasu egiteko joera izan dutela eta kasu nola egin jakin dutela. Bestalde, posible da emaitza kaskartu dutenek eta bere horretan geratu direnek ere erabiltzeko ahalegina egin izana, baina gai ez izana; edo besterik gabe ez diotela kasurik egin. Etorkizuneko lanetan aztertu beharreko afera izango da hori. Hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa erabilita hobetutako laburpenak. 11 Hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa erabilita berdin mantendu diren laburpenak. 7 Hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa erabilita kaskartutako laburpenak. 2 27. taula. Ideien hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa erabilita ikasleen laburpenek izan duten bilakaera, hierarkia 3.4.3.1 azpiataleko metodoarekin ebaluatua
IG11: Ikasleek nola erabili dute atzeraelikadura? Aurreko galderan, ikasleek atzeraelikadurari jaramon egin dioten ikusteko, 3.4.3.1 azpiataleko metodoa erabili dugu hierarkia ebaluatzeko, eta ikusi dugu orokorrean ikasleek hobetu egiten dutela euren jarduna. Baina azaldua dugunez, hierarkia ebaluatzeko metodo horrek baditu zenbait muga, eta muga horiek 3.4.3.2 azpiataleko metodoarekin konpondu ditugu. Beraz, jarraian, hierarkiak atzeraelikadurarekin izandako bilakaera 3.4.3.2 azpiataleko metodoarekin ebaluatuko dugu (28. taula), hots, metodo hobetuarekin, eta gero bi metodoen emaitzak alderatuko ditugu (30. irudiko grafikoa). Hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa erabilita hobetutako laburpenak. 8 Hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa erabilita berdin mantendu diren laburpenak. 2 Hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa erabilita kaskartutako laburpenak. 10 28. taula. Ideien hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa erabilita ikasleen laburpenek izan duten bilakaera, hierarkia 3.4.3.2 azpiataleko metodoarekin ebaluatua 30. irudiko grafikoan ikus daiteke emaitzak oso bestelakoak direla bigarren metodoarekin (hobetuarekin) ebaluatzen badugu laburpenen hierarkia. Laburpenen erdiak (10/20) kaskartu egingo luke emaitza metodo hobetuarekin ebaluatuz gero. Aldea nabarmena da, aurreko galderan erabilitako metodoarekin (atzeraelikadura diseinatzeko erabilitakoarekin) 2 baino ez baitira izan okerrera egin dutenak. Hobetutakoak, aldiz, gutxiago dira metodo hobetuarekin, 8 orotara; eta aurreko metodoarekin 11.
30. irudia. Ideien hierarkian ikasleen laburpenek izan duten bilakaera. Goian, atzeraelikadura diseinatzeko erabili dugun metodo berarekin (3.4.3.1 azpiatalekoa) ebaluatua. Behean, metodo hobetuarekin ebaluatuta (3.4.3.2 azpiatalekoa). Kolore berdeak hobetu diren laburpenak adierazten ditu, gorriak okerrera egin dutenak dira eta grisak berdin mantendu direnak Datu horiek bi ondoriotara garamatzate. Alde batetik, argi dago bi metodoen artean alde esanguratsua dagoela, eta hasierako metodoaren mugak gainditzea garrantzitsua dela. Beste aldetik, ikusten dugu ikasle askok zenbait muga dituen metodoan oinarritutako atzeraelikadurak esandakoari kasu egin diotela, eta metodo hobetuarekin ebaluatuz gero,
nota kaskarragoa dutenez askok, pentsa daiteke atzeraelikadurak esandakoa itsu-itsuan jarraitu ahal izan dutela, atzeraelikadurak emandako informazioa hausnartzeko erabili gabe. 5.2 Laburpen-prozesuaren azterketatik lortutako emaitzak Azpiatal honetan ikasleek egindako laburpen-prozesuaren azterketatik lortu ditugun emaitzen berri emango dugu. Laburpen-prozesuaren azterketatik emaitzak ateratzeko proposatu ditugun ikerketa-galdera askok hipotesi deskribatzaileak dituzte oinarri; izan ere, gehienbat, gertakizun bat deskribatzen duten datuak aztertuko ditugu, gure kasuan laburpen-prozesuan ematen diren gertakizunak izango dira. Bestalde, oraingoan ere aldagaien arteko alderaketak egiteko ikerketa-galderak ditugu (hezkuntza-etapak; monodokumentuak eta multidokumentuak; tailerraren hasierako laburpenak eta bukaerakoak; eta atzeraelikadura jaso dutenak eta jaso ez dutenak alderatzeko); eta, horretarako, alderaketa-hipotesietan oinarrituko dira gure ikerketa galderak. Gainera, azpiatal honetako hainbat ikerketa-galderatan, ODUen datuekin arituko gara, eta horrek askoz datu-kopuru handiagoarekin aritu ahal izatea ekarri digu. Aipatu dugu 80 ikasleren laburpenekin aritzeak kausazko hipotesiekin aritzea mugatu digula, zenbait kasutan korrelazioa antzeman dugun arren ez dugulako izan datu nahikorik kausazko hipotesi bat baieztatzeko. Baina, EskoLab corpuseko 80 laburpenek biltzen duten ODU-kopuru handiak (80 laburpenei dagozkien jatorrizko testuetako 5900 ODU daude eta horietatik ikasleek laburpenetan mantendu dituzten 3555) azalpen-hipotesiekin eta kausazko hipotesiekin aritzea ahalbidetu digu zenbaitetan, fenomenoak zehatzago aztertu ahal izan ditugulako datu gehiago izanda. 5.2.1 Estrakziotik abstrakziora UZ eta ideien hierarkiaren bilakaera IG12: Abstrakzioan UZ ondo identifikatuta izateak zein lotura du ideien hierarkia ona izatearekin? Ezin dezakegu ondorio zehatzik atera, ia laburpen guztiek ondo identifikatuta dutelako UZ (% 92,5). UZ ondo identifikatzeak ez die bermatu ikasleei hierarkian ondo aritzea. Datozen datuak dira horren erakusgarri:
- 80 laburpenetatik 33k ez dute gaindituta hierarkia. - Hierarkia gainditu gabe dutenen artean 30ek dute UZ identifikatuta (% 91). - Hierarkia gainditu gabe dutenen artean 3k dute UZ identifikatu gabe (% 2). UZk pisu handia duenez ideien hierarkia ponderatzean, ondoriozta dezakeguna da UZ ondo identifikatzea beharrezkoa izan dela hierarkian oso nota ona ateratzeko, baina UZ ondo identifikatzeak ez duela bermatu hierarkian ondo aritzea, 30 laburpen baitaude UZ ondo izanda ideien hierarkia gainditua ez dutenak (laburpen guztien % 37,5). UZ identifikatu ez duen ikasleak posible izan du hierarkian nahiko txukun aritzea.149 Izan ere: UZ gainditu gabe duten ikasleen erdiak (3/6) ideien hierarkia gaindituta du. Etorkizuneko lanetan, corpus handiago bat erabiliz, aztertu beharko dugu ea testuen artean zenbateko aldea egon daitekeen eta egotekotan zergatik gertatzen den; izan ere, egin dugun azterketan, UZ gaizki identifikatuta duten 6 laburpenetatik 4 3-Testuaren laburpenak dira. Bestalde, 3-Testuak 2 UZ ditu, LISTA koherentzia-erlazioarekin lotuak; bada, 4 laburpenetan bi UZ horietatik bat falta izan da, eta lau kasuetan lehendabiziko UZ da falta dena. Beraz, etorkizunean, corpusa handituz, aztertu beharko da zergatik egon daitekeen joera UZ konkretu bat aukeratu gabe uzteko. IG13: Abstrakzioan UZ ondo edo gaizki izateak zein lotura du laburpena egiteko gainerako irizpideetan? UZ ondo identifikatzen duenak erraztasun handigoa du laburpen-irizpideetan? Emaitzek erakusten digute UZ identifikatzeak ez diela bermatu ikasleei laburpenean ebaluatzen ditugun irizpideekin hobeto aritzea; gainera, emaitzen arabera, gertatu da irizpide guztiak gaindituta150 izatea UZ ondo identifikatu gabe izan arren.151 - UZ gaizki identifikatu dutenak gutxi dira (6), baina denetik dago horien artean.
- 2 laburpenek dituzte gainerako irizpide guztiak gaindituta (% 33,33). - 2 laburpenek dute irizpide bakarra gainditu gabe (% 33,33). - 2 laburpenek dute zenbait irizpide gainditu gabe (% 33,33). - UZ ondo dutenen (74) artean ere denetik dago. - 17 laburpenek irizpide guztiak gaindituta dituzte (% 22,97). - Irizpide bakarra gaindituta ez dutenak 21 dira (% 28,37). - Bi irizpide edo gehiago gainditu gabe dituzten 36 laburpen daude (% 48,64). IG14: Abstrakzioan ideien hierarkia ondo edo gaizki izateak zein lotura du laburpena egiteko gainerako irizpideetan? Ideien hierarkian ondo aritzen denak erraztasun handiagoa du gainerako irizpideekin ere? Datu orokorrak (ikus 29. taula). Ideien hierarkia ondo izateak gero gainerako irizpideak gainditzea bermatu ez badu ere, ideien hierarkia ez duenak gainditu oso zail izan du gainerako irizpide guztiak gaindituta izateko.152 - Ideien hierarkia gaindituta duten 47 laburpenetatik 12k (% 25,53) dituzte gainerako irizpide guztiak gaindituta. - Ideien hierarkia gainditua ez duten 33 laburpenetatik bakar batek ere ez (% 0) ditu gainerako guztiak gaindituta.
152 Oso ikasle gutxik dituzte irizpide guztiak gaindituta; beraz, harremana ikustea zaila da.
- Unibertsitatea: % 37,5 (3/8) - LH zein unibertsitateko laburpen bakar batek ere ez du izan ideien hierarkia gainditu gabe eta beste guztiak gaindituta.153 Etapa Ebaluazioa Gainerako irizpideak gaindituta Gainerako irizpideren bat gainditu gabe LH Ideien hierarkia gaindituta 0 13 LH Ideien hierarkia ez gaindituta 0 7 UNI Ideien hierarkia gaindituta 3 5 UNI Ideien hierarkia ez gaindituta 0 12 30. taula. Ideien hierarkia gainditzearen eta gainerako irizpideak gaindituta izatearen arteko harremana. Lehen Hezkuntza eta unibertsitateko ikasleen arteko alderaketa Eragina irizpideka. Irizpide gehienetan ez dago alde handirik hierarkia ondo edo gaizki izan duten laburpenen artean; baina koherentzian eta, bereziki, luzeran badirudi badela harremanik (ikus 31. irudiko grafikoa). - Luzera. - Hierarkia gainditu ez dutenen artean % 58k du luzera gaindituta. - Hierarkia gaindituta dutenen artean, % 89,36k du luzera gaindituta. - Koherentzia: - Hierarkia gainditu ez duten laburpenen % 66,66k gainditu du koherentzia. - Hierarkia gainditu dutenen laburpenen % 89,36k gainditu du koherentzia. Beraz, ikus genezake ideien hierarkian ondo aritzeak koherentzian eta luzeran ere ondo aritzen lagundu ahal izan duela. Horrek badu bere logika; izan ere, ikasleak ideia garrantzitsuenak ondo aukeratzen baditu, errazagoa da testua koherentea izatea. Halaber, hierarkian ondo aritzeko, irakaslearen antzeko ideien aukeraketa egitea beharrezkoa denez, antzeko aukeraketa egiten duenak eskatutako luzeratik hurbil egoteko aukera handitzen du.
31. irudia. Ideien hierarkia gaindituta (gutxieneko langatik gora) edo gainditu gabe (langatik behera) izateak gainerako irizpideetan duen eragina. IG15: Estrakziotik abstrakzioa sortzean ikasleek egin ditzaketen aldaketek eragin egiten diote UZri? Aldaketak egiten dituztenean abstrakzioa sortzeko, estrakzioan egindako aukeraketa hobetu edo kaskartu egiten dute UZri dagokionean? Oso aldaketa gutxi egon da UZren bilakaeran.154 Estrakzioan egindakoak oso aldaketa gutxi izan ditu abstrakzioa idaztean UZri dagokionez. 5 laburpenetan baino ez da izan aldaketarik: - 2 onerako: UZ estrakzioan gainditu gabeko 2 laburpenek abstrakzioan gaindituta dute. - 3 txarrerako: UZ estrakzioan gainditutako 3 laburpenek abstrakzioan gainditu gabe dute. LH eta unibertsitatekoen artean ez dago alderik. Aldaketa oso gutxi egon direnez, dagoen alde txikia ezin da esanguratsutzat jo. Orotara egon diren 5 aldaketetatik: - 3 unibertsitatekoek egin dituzte; 1 onerako eta 2 txarrerako. - 2 LHkoek egin dituzte; 1 onerako eta 1 txarrerako.
154 Azterketa hau 60 laburpenekin egin da. Ezin dira erabili unibertsitateko ikasleek tailerreko atzeraelikadura jaso ostean hobetutako laburpenak, abstrakzioa hobetzeko ez dutelako estrakziorik egin behar izan, eta, beraz, ez dugu estrakziorik abstrakzioekin alderatzeko.
Testuen artean bada aldea. Datu gutxi izan arren, jatorrizko testuek eragin izanaren joera antzeman dezakegu. Aldaketa guztiak 3-Testuan eta 4-Testuan gertatu dira. 3-Testua da bi UZ dituen bakarra, beraz, logikoa dirudi bertan egotea aldaketa gehien. Orotara egon diren 5 aldaketetatik: - 0 aldaketa: 1-Testuan eta 2-Testuan. - 2 aldaketa: 4-Testuan. - 3 aldaketa: 3-Testuan. Emaitzek erakusten dute atzeraelikadurak zeregin garrantzitsua izango duela estrakziotik abstrakziora UZrekin egon daitezkeen aldaketetan. 31. taulan ikus dezakegun moduan, laburpen gehienetan (% 91,66) ez da aldaketarik egon estrakziotik abstrakziora UZrekin; izan ere, laburpenen % 86,66an, UZ ondo egon da identifikatuta estrakzioan eta abstrakzioan. Gainera, laburpenen % 5ean, estrakzioan UZ gaizki izan arren, ikasleak gai izan dira abstrakzioan UZ ondo identifikatu ahal izateko. Baina badaude arazoak izan dituzten ikasleak. Badira estrakzioan UZ gaizki izanda abstrakzioan zuzenketa egiteko gai izan ez direnak; baita estrakzioan UZ ondo izan, baina abstrakzioan UZ kenduz okertu direnak ere. Azken bi kasu horietan, oso garrantzitsua izango da ikasleak UZren momentuko atzeraelikadura izatea, egindakoaz hausnartu eta laburpena eraikitzeko ideia garrantzitsuena oinarri izan dezan.155 Bilakaera-mota Ehunekoa Instantziak Estrakzioan UZ gaindituta eta abstrakzioan ere gaindituta % 86,66 52 Estrakzioan UZ gaindituta eta abstrakzioan ez % 3,33 2 Estrakzioan UZ gainditu gabe eta abstrakzioan ere ez % 5 3 Estrakzioan UZ gainditu gabe eta abstrakzioan bai % 5 3 31. taula. UZren bilakaera estrakziotik abstrakziora IG16: Estrakziotik abstrakzioa sortzean ikasleek egin ditzaketen aldaketek eragin egiten diote ideien hierarkiari? Aldaketak egiten dituztenean abstrakzioa sortzeko, estrakzioan egindako aukeraketa hobetu edo kaskartu egiten dute hierarkiari begira? Ideien hierarkian aldaketa gehiago izan dira UZren bilakaerarekin alderatuz. Estrakzioan ideien hierarkia hobea da abstrakzioan baino; estrakzioan % 63k (38/60) gainditu du ideien
hierarkia eta abstrakzioan, aldiz, % 55ek (33/60).156 Izan ere, 32. taulan ikus dezakegunez, laburpenen % 27k estrakzioan hierarkia gaindituta dute, baina ez abstrakzioa; ostera, estrakzioan gainditu gabe eta abstrakzioan gaindituta dutenak % 18 dira. Hor dago aldea. Bilakaera-mota Ehunekoa Instantziak Estrakzioan hierarkia gaindituta eta abstrakzioan ere gaindituta % 37 22 Estrakzioan hierarkia gaindituta eta abstrakzioan ez % 27 16 Estrakzioan hierarkia gainditu gabe eta abstrakzioan ere ez % 18 11 Estrakzioan hierarkia gainditu gabe eta abstrakzioan bai % 18 11 32. taula. Ideien hierarkiaren bilakaera estrakziotik abstrakziora Unibertsitateko ikasleek aldaketa esanguratsuagoak egin dituzte. Izan ere, unibertsitateko ikasleek abstrakzioan egin dituzten aldaketek eragin handiagoa izan dute ideien hierarkian; bai onerako zein txarrerako. 32. irudiko grafikoan dauden ondorengo datuak dira horren erakusgarri: - Hobekuntza izan duten laburpenak (estrakzioan ideien hierarkia gainditu gabe eta abstrakzioa gaindituta dutenak): - Unibertsitatean: 6 - LHn: 2 - Okerrera egin duten laburpenak (estrakzioan ideien hierarkia gaindituta eta abstrakzioa gainditu gabe dutenak): - Unibertsitatean: 7 - LHn: 2 Ondorioz, esan dezakegu unibertsitateko ikasleek aldaketa potoloagoak egin dituztela eta LHkoek aldaketa gutxiago egin dituztenez, jarrera kontserbadoreagoa erakutsi dutela.
156 Azterketa hau 60 laburpenekin egin da. Ezin dira erabili unibertsitateko ikasleek tailerreko atzeraelikadura jaso ostean hobetutako laburpenak, abstrakzioa hobetzeko ez dutelako estrakziorik egin behar izan, eta, beraz, ez dugu estrakziorik abstrakzioekin alderatzeko.
33. irudia. Ideien hierarkiaren bilakaera estrakziotik abstrakziora: monodokumentuetatik (laranja) eta multidokumentuetatik (urdina) abiatuta egindako laburpenen arteko alderaketa. 5.2.2 Ideia garrantzitsuak mantentzeari eta ez-garrantzitsuak ezabatzeari lehentasuna ematearen eragina IG17: Ideia garrantzitsuenak mantentzeari edo ez garrantzitsuak ezabatzeari lehentasuna emateak eragina al du irizpideetan? Hala bada, ikasleek zer lehenetsi dute, mantentzea edo kentzea? Ideien hierarkiaz arituko gara gehienbat, ideiak mantentzeak eta kentzeak ideien hierarkiarekin baitu zerikusi handiena. Hala ere, gainerako irizpideekin ere zer gertatzen den
aztertu dugu. Ideien hierarkia kalkulatzean, gure metodoak kontuan hartzen du nola aritu den ikaslea aukeratu beharreko ideiak mantentzen eta ezabatu beharrekoak kentzen. Gogoratu ideien hierarkia gaindituta izateko bi alderdiak gaindituta izatea beharrezkoa dela. - Ideiak kentzeari lehentasun handiagoa eman zaio mantentzeari baino. Izan ere, ikasle gehiagok lortu du puntuazio hobea ideiak kentzen. - Mantentzen (M) hobeto aritu da ikasleen % 43,75. - Kentzen (K) hobeto aritu da ikasleen % 56,25. Ez da alderik LHkoen eta unibertsitatekoen artean. Ez dago alderik K eta M lehenetsi dutenen artean, etapa bietan % 75ek (15/20) M lehenetsi baitu. Aipagarria da M zein K lehenetsi dutenean LHn apur bat hobeto aritu direla unibertsitatean baino. - LHn, M lehenetsi duten 15 ikasleetatik 9k gainditu dute ideien hierarkia (% 60). - Unibertsitatean, M lehenetsi duten 15 ikasleetatik 6k gainditu dute ideien hierarkia (% 40). - LHn, K lehenetsi duten 5 ikasleetatik 4k gainditu dute ideien hierarkia (% 80). - Unibertsitatean, K lehenetsi duten 5 ikasleetatik 2k gainditu dute ideien hierarkia (% 40). Alde nabarmena dago monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutakoen artean. Laburpena multidokumentuetatik edo monodokumentuetatik abiatuz egiteak baldintzatu egin du ideiak kentzea edo mantentzea lehenestea. Monodokumentuetatik abiatutakoak: laburpenen % 75ek M lehenetsi du. - Multidokumentuetatik abiatutakoak: laburpenen % 87,5ek K lehenetsi du. Baina ez da ikusten bietako batek ideien hierarkia gainditzea edo ez gainditzea baldintzatu duenik. Izan ere, M edo K lehenetsita ideien hierarkia gainditu izanaren ehunekoa ia berdina da. - M lehenetsita ideien hierarkia gai izan dutenen ehunekoa: % 57,1 (20/35). - K lehenetsita ideien hierarkia gai izan dutenen ehunekoa: % 57,7 (26/45). Informazioa mantentzen aritzea errazagoa izan da ikasleentzat. Ikusteko zer izan daitekeen komenigarriagoa, hots, mantentzea (M) bultzatzen duten testuak (monodokumentuak) edo kentzea bultzatzen dutenak (multidokumentuak) erabiltzea, bi
157 K alderdian hobeto aritu direnen desbideratze tipikoa txikiagoa da, baina aldea oso txikia denez, ez du ondorioan eragin handirik bataz bestekoen aldea interpretatzeko. Gauza bera gertatzen da K eta M gainditu gabe dutenak alderatu ditugunean.
- Luzera - Kohesioa - Koherentzia - K lehenetsi dutenak hobeto aritu diren irizpideak: Zuzentasuna Parafrasia Kohesioan eta koherentzian, ulertzekoa da K lehenetsiz gero zailtasun gehiago izatea; izan ere, ideia asko kentzen dituen ikasleak elkarrengandik urrun dauden testu-zati gehiago kohesionatu beharko ditu, eta normala da horrek kohesio-akats gehiago ekartzea berarekin bat. Horrek lotura zuzena izango du koherentzian, kohesio-akatsek koherentziari eragitea normala delako.
34. irudia. Ideiak mantentzea (M) eta ideiak kentzea (K) lehenesteak gainerako irizpideak gainditzeko duen eragina. 5.2.3 Idaztean egindako eragiketak: parafrasia IG18: Zer-nolako joera dute ikasleek parafraseatzeko? Aztertu dugu ikasleek jatorrizko testuan aukeratu dituzten ODUetatik zenbatetan dagoen parafrasiren bat, eta testuak lau zatitan banatu ditugu ikusteko testuaren zein laurdenetan egiten den parafrasi gehien. EskoLab corpusak 3555 ODU ditu guztira, izan ere; ikasleek
guztira mantentzeko aukera izan dituzten 5900 ODUetatik, ODU-kantitate hori mantendu dute. Guk 3555 ODU horietan aztertu ditugu ikasleen parafrasiak. Testuan aurrera egin ahala, gehiago parafraseatu dute ikasleek. Ikasleek aukeratu dituzten ODUetatik bataz beste % 45 parafraseatu dute testuen lehen laurdenean, % 48 bigarren laurdenean, % 50 hirugarrenean eta % 57 testuaren azken laurdenean. Ikus 35. irudiko grafikoa.
35. irudia. Jatorrizko testuaren laurden bakoitzean aukeratutako ODUetatik parafraseatuta daudenen ehunekoa Unibertsitateko eta LHko ikasleen artean dagoen aldea oso handia da; ikus 36. irudiko grafikoa. - Unibertsitateko ikasleek testuko laurden guztietan askoz gehiago parafraseatu dute. - Alderik txikiena lehen laurdenean dago, baina, hala ere, aldea nabarmena da. - LHko ikasleek, aukeratu dituzten ODUen % 20 parafraseatu dute. - Unibertsitatekoek, aukeratu dituzten ODUen % 55 parafraseatu dute. Bigarren laurdenean dago alderik handiena. - LHkoek ODUen % 16 parafraseatu dute. - Unibertsitatekoek ODUen % 83 parafraseatu dute. Salbuespen batzuk egonagatik, LHn testuko lehen laurdenetan gehiago parafraseatu dutelako bigarren eta hirugarren laurdenetan baino, eta unibertsitatekoek gehien bigarren laurdenetan parafraseatu dutelako, orain ere ikus dezakegu testuan aurrera egin ahala gehiago parafraseatzeko joera dagoela.
36. irudia. Jatorrizko testuaren laurden bakoitzean aukeratutako ODUetatik parafraseatuta daudenen ehunekoa. Unibertsitateko (urdina) eta LHko (laranja) ikasleen arteko alderaketa Monodokumentuetatik abiatutako laburpenetan gehiago parafraseatu dute ikasleek multidokumentuetatik abiatutakoetan baino. Ikus 37. irudiko grafikoa. - Testuko laurden guztietan monodokumentuetan gehiago parafraseatu da. - Alderik txikiena testuko lehen laurdenetan dago, baina esanguratsua da. Monodokumentuetan aukeratu dituzten ODUen % 55 dago parafraseatuta. - Multidokumentuetan aukeratu dituzten ODUen % 42 dago parafraseatuta. - Alde handiena testuko bigarren laurdenetan dago. Monodokumentuetan aukeratu dituzten ODUen % 83 dago parafraseatuta. - Multidokumentuetan aukeratu dituzten ODUen % 45 dago parafraseatuta. Datuok ikusita, badirudi testu laburragoekin aritzeak parafrasi-kantitatea handitzeari mesede egiten diola; beraz, parafrasi gutxi egiteko joera duen ikasleari monodokumentuen laburpenak proposatzea litzateke komenigarriena, parafrasi gehiago egin ditzan eta laburpeneko edukia bereganatu duela erakusteko.
37. irudia. Jatorrizko testuaren laurden bakoitzean aukeratutako ODUetatik parafraseatuta daudenen ehunekoa. monodokumentuetatik (urdina) eta multidokumentuetatik (laranja) abiatuta egindako laburpenen arteko alderaketa IG19: Parafraseatzeak berarekin bat dakar beste irizpide jakin batzuetan (zuzentasuna, kohesioa eta koherentzia) akatsak izatea?
Parafrasiaren eta akatsen artean korrelaziorik dagoen aztertzeko, Khi karratuaren formula erabili dugu, berau kalkulatzeko ezarri dugun errorea 0,05 izanik.158 Korrelazioa dago parafrasi-kantitatearen eta kohesio-akatsen artean. 33. taulako datuekin lortzen dugun Khi balioa 13,25 da. Balio hori distribuzio taulako balioa (9,4877) baino handiagoa denez, ondoriozta dezakegu ikasle batek zenbat eta parafrasi gehiago egin, orduan eta kohesio akats gehiago egiteko arriskua izan duela. Ikasketa-etapak alderatuta, LHko laburpenetan korrelazioa oso handia da; unibertsitatekoetan ez, ordea. Horrek erakusten digu litekeena dela unibertsitateko ikasleek kohesio-trebezia garatuago izatea LHko ikasleek baino, eta, ondorioz, gehiago edo gutxiago parafraseatzeak unibertsitatekoen kohesioari ez dio LHkoei adina eragiten. - Datu orokorrak. Parafrasi-kantitatearen eta kohesio-akatsen arteko korrelazioa: 13,25 (Khi balioa). - LH. Parafrasi-kantitatearen eta kohesio-akatsen arteko korrelazioa: 36,53 (Khi balioa). - Unibertsitatea. Parafrasi-kantitatearen eta kohesio-akatsen arteko korrelazioa: 8,42 (Khi balioa).
Kohesioa oso eskas Kohesioa eskas Kohesioa ondo Kohesioa oso ondo Guztira Parafrasi oso gutxi 2 4 4 7 17 Parafrasi gutxi 0 9 18 9 36 Parafrasi nahiko 2 4 7 3 16 Parafrasi asko 2 2 5 2 11 Guztira 6 19 34 21 80 33. taula. Parafrasiaren eta kohesio-akatsen arteko korrelaziorik dagoen aztertzeko datuak (datu orokorrak) Koherentzia-akatsen eta parafrasi-kantitatearen artean ez dago korrelaziorik datuen arabera. 34. taulako datuekin lortu dugun Khi balioa 8,19 izan da; 9,4877 baino baxuagoa.
158 Lortzen ditugun balioak esanguratsuak diren jakiteko, Khi karratuaren distribuzio taula erabili behar dugu; askatasun-graduak eta erroreak markatzen diguten balioa aukeratuz. Askatasun-gradua 4 izango denez kasu guztietan eta errorea 0,05, gure Khi balioarekin alderatu beharko dugun balioa 9,4877 da. Lortzen dugun Khi balioa 9,4877 baino handiagoa bada, parafrasi eta akatsen artean korrelazioa dagoela ondorioztatuko dugu.
Beraz, hipotesia ez denez bete, parafrasi gehiago egiteak ez dakar berarekin bat koherentzia akats gehiago egitea.
Koherentzia oso eskas Koherentzia eskas Koherentzia ondo Koherentzia oso ondo Guztira Parafrasi oso gutxi 2 4 2 9 17 Parafrasi gutxi 2 10 11 13 36 Parafrasi nahiko 1 6 4 5 16 Parafrasi asko 2 3 1 5 11 Guztira 7 23 18 32 80 34. taula. Parafrasiaren eta koherentzia-akatsen arteko korrelaziorik dagoen aztertzeko datuak (datu orokorrak) Zuzentasun-akatsen eta parafraseatzearen artean bada korrelazioa. 35. taulako datuekin kalkulatutako Khi emaitza 18,87 izan da; beraz, distribuzio-taulako 9,4877 baino handiagoa denez, hipotesia bete egiten da, eta esan dezakegu gehiago parafraseatzeak zuzentasun-akatsak egiteko arriskua areagotzen duela. Parafrasi-kantitatearen eta zuzentasun-akatsen arteko korrelazioa altua da LHko laburpenetan, eta unibertsitatekoetan baxua. Horrek erakusten du LHko ikasle batek zenbat eta gehiago parafraseatu, orduan eta zuzentasun-akats gehiago egiteko probabilitatea duela; ordea, fenomeno hori ez da gertatzen unibertsitatean, seguruenik, trebatuago daudelako ikasleak irizpide horretan. - Datu orokorrak. Parafrasi-kantitatearen eta zuzentasun-akatsen arteko korrelazioa: 18,87 (Khi balioa). - LH. Parafrasi-kantitatearen eta zuzentasun-akatsen arteko korrelazioa: 21,18 (Khi balioa). - Unibertsitatea. Parafrasi-kantitatearen eta zuzentasun-akatsen arteko korrelazioa: 3,31 (Khi balioa).
Zuzentasun akats oso gutxi Zuzentasun akats gutxi Zuzentasun akats nahiko Zuzentasun akats asko Guztira Parafrasi oso gutxi 11 5 1 0 17 Parafrasi gutxi 20 7 7 2 36 Parafrasi nahiko 7 1 6 2 16 Parafrasi asko 3 1 3 4 11 Guztira 41 14 17 8 80 35. taula. Parafrasiaren eta zuzentasun-akatsen arteko korrelaziorik dagoen aztertzeko datuak (datu orokorrak) IG20: Zein helburu izan dute parafrasiek? Parafrasi gehienak norbere estiloa ezartzeko egin dira. Ikus 38. irudiko grafikoa. - Norbere estiloa ezartzeko egindako parafrasiek nagusitasun osoa dute; parafrasien % 82 dira.159 Parafrasien % 8 testuari kohesioa emateko egin dute ikasleek; kohesiorik ez duten bi testu zatiri behar den lotura emateko helburuarekin egindako aldaketak dira.160 Parafrasien % 9 kohesioa emateko eta norbere estiloa ezartzeko egin da, hots, bi helbururekin; horrek oraindik gehiago indartzen du norbere estiloa ezartzeko egindako parafrasien nagusitasuna. - Zuzentasuna falta zaien testu-zatiei akatsak izan ez ditzaten egindako parafrasiak % 1 baino ez dira izan.
159 Norbere estiloa ezartzeko parafrasiaren adibidea 3.2 azpiatalean ikusgai. 160 Kohesioa emateko parafrasitzat kontatu ditugu testu-zatiak kohesio akats bat izan duenean eta ikaslea ahalegindu denean parafrasiaren bidez akats hori konpontzen; ez du ardura ondo konpontzea lortu duen ala ez. Gauza bera zuzentasun-akatsekin; ikaslea zuzentasun-akats bat parafrasiaren bidez konpontzen saiatu denean kontatu dugu, ikasleak konpontzea lortu zein lortu ez.
38.irudia. Laburpenetan egindako parafrasien helburua: zati urdinak norbere estiloa ezartzeko egindako aldaketak adierazten ditu; grisak testuari kohesioa emateko aldaketak; laranjak kohesio eta estilo aldaketak; eta horiak testuari zuzentasuna emateko egin direnak Unibertsitateko eta LHko laburpenetan ere estilo aldaketak dira nagusi (ikus 39. irudiko grafikoa),161 unibertsitatean askoz ere parafrasi gehiago egin dituzten arren. Baina gainerako helburuetan bada alderik bi ikasketa-etapen artean. - LHn 46 parafrasik dute norbere estiloa ezartzeko helburua (LHko parafrasien % 88). - Unibertsitatean 161 parafrasik dute norbere estiloa ezartzeko helburua (unibertsitateko parafrasien % 84) - Ikasketa-etapen arteko aldea beste helburuetan dago: - Unibertsitatekoek 19 parafrasi egin dituzte kohesioa emateko eta norbere estiloa ezartzeko; LHkoek, ordea, ez dute horrelako parafrasirik egin. - Unibertsitatekoek kohesioa emateko 11 parafrasi egin dituzte; LHkoek bakarra. - LHn badira zuzentasuna emateko helburuz egindako 5 parafrasi, eta unibertsitatekoen artean ez da horrelakorik egin.
161 LH eta unibertsitateko ikasleen datuak ehunekoetan ez jartzea erabaki dugu; ehunekoetan jarriz gero, parafrasien helburuek duten proportzioa ikusiko genuke, baina ez genuke ikusiko LH eta unibertsitatean dagoen aldea parafrasi-kantitatean.
39. irudia. LH (urdina) eta unibertsitateko (laranja) ikasleek laburpenetan egindako parafrasien helburua. Monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenen artean ez dago alde handirik; izan ere, ehunekoak oso parekoak dira. Alde bakarra zuzentasunakatsak konpontzeko egindako parafrasietan dago; monodokumentuetan ez dago helburu horrekin egindako aldaketarik, ostera, multidokumentuetan aldaketen % 2 dira. Ikus 40. irudiko grafikoa.162
40. irudia. Monodokumentuetatik (urdina) eta multidokumentuetatik (laranja) abiatutako laburpenetan egindako parafrasien helburua IG21: Zein motatako parafrasiak egin dituzte ikasleek? EskoLab corpuseko laburpen guztiak (80) aztertzen baditugu, oreka handia dago parafrasi bakunen eta mistoen artean. Horietan egon diren parafrasi guztietatik (1130) % 49 mistoak dira, eta gainerakoak (% 51) bakunak. Bakunetan, parafrasi sintaktikoak parafrasi guztien % 11 dira, lexikoak % 12, semantikoak ere beste % 12 eta diskurtsiboak % 16. Horrek erakusten du bakunen artean ere oreka nahiko handia dela parafrasi moten artean. Ikus 42. irudiko grafikoa.
41. irudia. 80 laburpenetan egindako parafrasi-motak; datu orokorrak. Kolore berdeak aldaketa mistoak adierazten ditu, eta urdinek aldaketa bakun-mota ezberdinak: sintaktikoak, lexikoak, semantikoak eta diskurtsiboak LHko eta unibertsitateko ikasleen artean alde nabarmena dago. Ikus 42. irudiko grafikoak eta 36. taula. - Unibertsitateko ikasleek askoz parafrasi gehiago egin dituzte. - LHko ikasleek proportzioan aldaketa misto gehiago163. LHko parafrasien artean % 80 mistoak dira; unibertsitatean, ordea, % 53. Parafrasi bakunen ehunekoa askoz handiagoa da unibertsitateko ikasleen laburpenetan. Parafrasi sintaktikoak: unibertsitateko parafrasien % 16 dira eta LHkoen % 8. Parafrasi lexikoak: unibertsitateko parafrasien % 13 dira eta LHkoen % 1. Parafrasi semantikoak: unibertsitateko parafrasien % 7 dira eta LHkoen % 4. Diskurtso-parafrasiak: unibertsitateko parafrasien % 12 dira eta LHkoen % 7. Hala ere, kontuan hartu behar da honakoa. LHko parafrasien % 80 mistoak dira eta unibertsitatekoen kasuan % 53, baina horrek ez du esan nahi LHko ikasleek aldaketa misto gehiago egin dituztenik. Horregatik, 36. taulan ikus dezakegu zenbat aldaketa-mota egin dituzten etapa bakoitzeko ikasleek. Taulak erakusten digu parafrasi bakun dezente gehiago egin dituztela unibertsitateko ikasleek, baina mistoetan LHko ikasleak nagusi direla. Kontuan izateko datua da, berez logikoagoa delako unibertsitateko ikasleek parafrasi
misto gehiago egitea, parafrasi-mota horrek, normalean, trebezia handiagoa eskatzen baitu. Hori horrela, etorkizunean, aztertu beharko da zergatik gerta litekeen hori eta ea LHko ikasleek zuzentasun-, kohesio- eta koherentzia-akatsak mota horretako parafrasiekin egiten dituzten.
42. irudia. LHko (urdina) eta unibertsitateko (laranja) ikasleek laburpenetan egindako parafrasi-motak. Ezkerreko grafikoan, mistoen eta bakunen arteko aldea. Eskuineko grafikoan, parafrasi bakunen artean mota bakoitzaren ehunekoa: sintaktikoena, lexikoena, semantikoena eta diskurtsiboena
Sintaxia Lexikoa Semantika Diskurtsoa Mistoa LH 14 2 6 12 132 Unibertsitatea 31 25 13 24 106 36. taula. LHko eta unibertsitateko ikasleek egindako parafrasi moten kopurua Laburpenen kalitateari erreparatzen badiogu, alde esanguratsua dago laburpenen kalitatearen eta egindako parafrasi moten artean. Alde hori, gehienbat, aldaketa mistoek markatzen dute. Ikus 43. irudiko grafikoa. Zenbat eta handiagoa izan aldaketa mistoen proportzioa, orduan eta hobea da laburpenen kalitatea (salbuespen txiki bat da laburpen eskas eta kaskarren arteko aldea, eskasetan apur bat baxuagoa baita). - Laburpen oso onetan parafrasien % 73 dira mistoak dira, onetan % 53, eskasetan % 39 eta kaskarretan % 41. - Zergatik? Laburpenetan ebaluatu dugun irizpideetako bat parafrasiaren kalitatea da, eta ondo egindako parafrasi mistoek kalitate aldetik asko hobetzen dute laburpena. - Mistoen maiztasuna jaitsi ahala, diskurtso-parafrasien eta parafrasi lexikoen maiztasuna handitzen dela ematen du.
Diskurtso-parafrasiak. Laburpen oso on eta onetan parafrasien % 13 dira diskurtsoarekin lotuak, eskas eta kaskarretan % 18ra egiten du gora. Baliteke laburpen oso on eta onetan ideien aukeraketa koherenteagoa egin izanak kohesio hobea eman izana estrakzioari, eta, ondorioz, diskurtsoparafrasi gutxiago egiteko beharrizana ekarri izana laburpen eskasei eta kaskarrei baino. Parafrasi lexikoak. Lexikoari eragiten dioten parafrasien presentziarik ez dago laburpen oso onetan, eta onetan % 9ra heltzen da. Eskasetan, parafrasien % 17 da parafrasi-mota hori eta kaskarretan % 14. Kasu honetan, logikoa izan daiteke parafraseatzeko trebezia gutxien duten ikasleek aldaketa lexikoak erabiltzea nagusiki, mota horretako parafrasiak baitira errazenak egiten.
43. irudia. Parafrasi moten eta laburpenen kalitatearen arteko erlazioa. Kolore berdeak aldaketa mistoak adierazten ditu, eta urdinek aldaketa bakun-mota ezberdinak: sintaktikoak, lexikoak, semantikoak eta diskurtsiboak IG22: Monodokumentuetatik edo multidokumentuetatik laburpena egiten abiatzeak eragiten al dio parafrasi-kantitateari? Parafrasi-kantitatea kontuan izanda, laburpenak kuartiletan banatu ditugu; parafrasi gutxien dituztenak lehen kuartilean, eta gehien dituztenak laugarrenean.164 Monodokumentuetatik abiatuta gehiago parafraseatzeko joera izan dute ikasleek. Hori oso argi ikus genezake 44. irudiko grafikoan Q4 eta Q1 kuartilak alderatzen baditugu.
164 EskoLab corpuseko 80 laburpenak sailkatu dira kuartiletan, gero kasu bakoitzean behar den alderaketa egiteko.
44. irudia. Monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatuta egindako laburpenen sailkapena kuartiletan, egindako parafrasi-kantitatea kontuan izanda. Q1 kuartila, parafrasi gutxien dituzten laburpenak biltzen dituena, gorriz. Q2 kuartila, horiz. Q3 kuartila berde argiz. Q4 kuartila, parafrasi gehien dituzten laburpenak biltzen dituena, berde ilunez Multidokumentuen artean, bi laburpen-mota ditugu: i) laburpen-gaitasuna lantzeko tailerraren hasieran inolako irizpiderik jakin gabe egindakoak eta ii) tailerrean irizpideak zeintzuk diren ezagutu ostean egindakoak. Ondorioztatu dugu tailerraren bukaeran ikasleek gehiago parafraseatzeko joera izan dutela. Horrek erakusten du tailerrari esker ikasleek gehiago parafraseatu dutela. Tailerraren bukaeran gehiago parafraseatu dela ikusi dugu 45. irudiko grafikoan Q4 eta Q1 kuartilak alderatuz. Parafrasi gehien duten laburpenen kuartilean (Q4), tailerraren bukaeran egindako laburpen gehiago daude. - Tailerraren hasieran egindakoen % 15 Q4an dago.
- Tailerraren bukaeran egindakoen % 26 dago Q4an. Parafrasi gutxien duten laburpenen kuartilean (Q1), tailerraren hasieran egindako laburpen gehiago daude: - Tailerraren hasieran egindakoen % 25 Q1ean dago. - Tailerraren bukaeran egindakoen % 0 dago Q1ean.
45. irudia. Laburpen-gaitasuna lantzeko tailerraren hasieran eta bukaeran multidokumentuetatik abiatuta egindako laburpenen sailkapena kuartiletan, egindako parafrasi-kantitatea kontuan izanda. Q1 kuartila, parafrasi gutxien dituzten laburpenak biltzen dituena, gorriz. Q2 kuartila, horiz. Q3 kuartila berde argiz. Q4 kuartila, parafrasi gehien dituzten laburpenak biltzen dituena, berde ilunez 5.2.4 ODUetako informazioaren bilakaera IG23: Abstrakzioa idaztean egiten diren parafrasiek ODUen ezaugarriak ere aldatzen dituzte. Adibidez, informazioari dagokionean. Zein aldaketak du maiztasun gehien? 46. irudiko grafikoan, EskoLab corpuseko 80 laburpenen ODU bakoitzean informazioarekin zer gertatu den aztertu dugu, 3.2 azpiataleko etiketatzea jarraituz. Emaitzek erakusten dute ikasleak ODUak gutxi aldatzen saiatu direla; askotan ODUari inolako aldaketarik egin gabe, eta, ODUetan egin dituzten aldaketa gehientsuenetan, informazioa mantenduz. - Ikasleek abstrakzioan mantendutako ODUen % 50 bere horretan dago; ez du izan inolako aldaketarik jatorrizko testuarekin alderatuta. - Informazioari eragiten ez dioten aldaketak ODUen % 38k izan ditu; hau da, ODUan informazio bera dago, baina beste modu batera esanda.
- ODUen % 5ek informazioren bat kenduta du; hau gehienbat adibideekin eta azalpenekin gertatu da. - Ikasleek ODUen % 2an inplizituki dagoen informazioa esplizitu egin dute abstrakzioan. - ODUen % 5ean ODUari aurrez ez zuen informazioa gehitu zaio; kasu batzuetan asmatutako informazioa eta beste batzuetan beste ODUren batetik ekarritakoa.
46. irudia. Ikasleek abstrakzioa idaztean jatorrizko testuko ODUen informazioari egindako aldaketak; datu orokorrak. Zati urdinak bere horretan mantendutako ODUak adierazten ditu; laranjak aldaketak izan, baina informazioa kendu edo gehitu gabeko ODUak; grisak informazioa kendutako ODUak; horiak informazioa inplizituki izatetik esplizitu izatera igaro diren ODUak; berdeak jatorrizko testuak ez duen informazio berria gehitu zaien ODUak Unibertsitateko eta LHko ikasleen arteko aldea nabarmena da. Alde hori egindako parafrasi-kopuruarekin dago zuzenean lotuta. Ikus 47. irudiko grafikoa. - LHkoek ODUa bere horretan askoz gehiagotan uzten dute, unibertsitateko ikasleek joera askoz handiagoa dutelako parafraseatzeko. - LHkoek ODUen % 80 bere horretan utzi dute. - Unibertsitatekoek ODUen % 25 utzi dute bere horretan. - Unibertsitatekoek gehien egin dituzten parafrasiak ODUari informaziorik kentzen edo gehitzen ez diotenak dira. LHkoek horrelako gutxi egin dituzte, esan bezala, ez dutelako askotan aldaketarik egin. - Unibertsitatekoek aukeratutako ODUen % 58k informazioari eragiten ez dioten aldaketak ditu. - LHkoen kasuan, aukeratutako ODUen % 16k ditu informazioari eragiten ez dioten aldaketak.
Gainerako hiru aldaketa motetan (ODUei informazioa kendu, informazioa esplizitu jarri eta informazioa gehitu) unibertsitatekoen ehunekoa zertxobait handiagoa da, baina aldea ez da esanguratsua.
47. irudia. LHko (urdina) eta unibertsitateko (laranja) ikasleek abstrakzioa idaztean, jatorrizko testuko ODUen informazioari egindako aldaketak Monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenak alderatzen baditugu, aipatu berri dugun fenomeno bera gertatzen da. Monodokumentuetan gehiago parafraseatu denez, ODUak bere horretan askoz ere proportzio handiagoan daude multidokumentuetan; horren ordez, monodokumentuetan nagusi dira ODUari informaziorik kendu gabe eta gehitu gabe egindako aldaketak. Ikus 48. irudiko grafikoa.
48. irudia. Monodokumentuetatik (urdina) eta multidokumentuetatik (laranja) abiatuta egindako laburpenen abstrakzioa idaztean, jatorrizko testuko ODUen informazioari egindako aldaketak Aldea dago laburpena lantzeko tailerraren hasieran eta bukaeran egindako laburpenen artean. Ikus 49. irudiko grafikoa. - Tailerraren hasieran egindako laburpenenetan ODUa bere horretan mantentzeko joera da nagusi, ODUen % 53.
49. irudia. Laburpen-gaitasuna lantzeko tailerraren hasieran (urdina) eta bukaeran (laranja) egindako laburpenen abstrakzioa idaztean, jatorrizko testuko ODUen informazioari egindako aldaketa IG24: Informazioa kentzea ODU jakin batzuetan gertatzen da? Informazioa ez da ODU askotan kentzen, aurreko galderan ikusi dugun moduan, laburpenetan mantendu diren ODUen % 5ean baino ez da kendu. Hala ere, bada joera informazio kentze hori ODU jakin batzuetan gertatzeko, eta ODU horiek ezaugarri konkretu batzuk dituzte. - 37. taulan bildu ditugun ODUei kendu zaie informazioa maiztasun handienarekin; taulan, ODUa eta ODU horri zenbat aldiz kendu zaion informazioa ageri da. - 37. taulako ODU gehienek (4/5) bi baldintza hauetako bat betetzen dute: - ODUak adibideren bat du. Taulako lehen eta laugarren ODUek azalpen bat dute txertatuta: "biak landare jatorrikoak" eta "erreserba moduan". Ikasleek azalpen horiek kentzeko joera dute. - ODUak azalpenen bat ematen du. Taulako bigarren eta hirugarren ODUetan, landare- edo animalia-jatorriko elikagaien zerrenda ematen da, eta ikasleek askotan adibideen zerrenda laburtu edo erabat ezabatu dute. Taulako azken ODUan, errepikapena ekiditeko kendu da informazioa. Ikasleek askotan kendu dute "karbohidratoak eta koipeak" zatia. Zati horren ostean karbohidratoen eta koipeen azpitituluak datozenez, ideiak ez errepikatzeko kendu dute.
Informazioa kendu zaion ODUa Zenbat aldiz kendu informazioa Karbohidratoak bi taldetan bana daitezke: almidoiak eta azukreak, biak landare-jatorrikoak. 15 Koipe batzuk landare-jatorriko elikagaietan daude: oliba, kakahuete, ekilore eta arto-olioetan, esaterako; fruitu lehorretan (almendrak, intxaurrak, hurrak...); margarinan, etab. 13 Beste batzuk, berriz, animalia-jatorriko jakietan: zerri, behi, ardi eta bestelakoen gantzetan; esnean eta esnekietan, etab. 11 gorputzak gorde egiten du, erreserba moduan; 6 Elikagai energetikoek bi eratako mantenugaiak izan ditzakete: karbohidratoak eta koipeak. 5 37. taula. Informazioa maizen kendu zaien ODUak 5.2.5 ODUen egituraren bilakaera IG25: Zer joera dute ikasleek lehen ODU bakarra zena orain ODU bat baino gehiagotan idazteko? Eta ODU bat baino gehiagotan idatzia zegoena bakarrera eramateko? 50. irudiko grafikoan, ikus dezakegu ikasleek ez dutela joera handirik ODUen egitura aldatzeko. Datu orokorrak, hots, EskoLab corpuseko 80 laburpenenen datuak, aztertzen baditugu, aldaketa egitekotan, ohikoagoa da zenbait ODU bakarrera eramatea. Zenbait ODU bakarrera eraman:165 mantendutako ODUen % 8an gertatu da. - ODU bat zena orain ODU gehiagotan:166 mantendutako ODUen % 2an gertatu da. Monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenetan ez dago alde handirik, multidokumentuetan ehunekoa baxuagoa da egitura aldaketa-mota bietan (ikus 50. irudiko grafikoa); baina normala da, parafrasi gutxiago egin baitira multidokumentuetatik abiatutakoetan. Unibertsitateko eta LHko ikasleen artean bada alderik. Izan ere: - Unibertsitateko ikasleek ODU bat zena orain zenbaitetan egituratzeko joera handiagoa izan dute.
- ODU bat zena orain ODU gehiagotan: mantendutako ODUen % 9an egin dute. Zenbait ODU bakarrera eraman: mantendutako ODUen % 6an egin dute. - LHko ikasleek zenbait ODU bakarrera eramateko joera handiagoa izan dute. - ODU bat zena orain ODU gehiagotan: mantendutako ODUen % 6an egin dute. Zenbait ODU bakarrera eraman: mantendutako ODUen % 9an egin dute. Etorkizunean sakonago eta corpus handiago batekin aztertu beharko den arren, kontuan izanda normalean ODU bat zena zenbait ODUtara eramatea eragiketa errazagoa dela zenbait ODU bakarrera eramatea baino, normala da LH eta unibertsitatekoen artean alde hori egotea. Beraz, laburtze-gaitasuna lantzen hastean, ikasleek egitura aldaketa jakin batzuk egiteko joera izango duten arren, gure egitekoa izango da ikasleak bi egitura aldaketa motetan trebatzea parafraseatu behar dutenerako.
50. irudia. ODUen egituraren bilakaera: datu orokorrak; unibertsitateko eta LHko ikasleen arteko alderaketa; monodokumentuetatik eta monodokumentuetatik abiatutako laburpenen alderaketa. Barra laranjak jatorrizko testuan ODU bakarra zena ikaslearen abstrakzioan ODU gehiagotara eramandako ODUak dira. Barra urdinek jatorrizko testuan zenbait ODU zirenak baina ikaslearen abstrakzioan ODU bakarrera eramandako ODUak adierazten dituzte 5.2.6 ODUen lekualdaketa abstrakzioan IG26: Zer-nolako joera dute ikasleek ODUak lekuz aldatzeko? 51. irudiko grafikoan datu orokorrak begiratuz gero, EskoLab corpuseko 80 laburpenen ODU guztietatik % 13k izan du lekualdaketaren bat: % 5 esaldian bertan, beste % 5 paragrafoan zehar eta % 3 testuko paragrafo batetik beste batera. Lekualdaketa-motak
badirudi nahiko orekatuta daudela datu guztiak batera aztertzen baditugu, baina LHkoak unibertsitatekoekin eta monodokumentuetatik abiatutakoak mutidokumentuetatik abiatutakoekin alderatzen baditugu, oreka hori hautsi egiten da zenbaitetan. Unibertsitatean LHn baino lekualdaketa gehiago egon dira; bai esaldian bertan (unibertsitatean ODUen % 9 eta LHn % 4), bai paragrafoan zehar (unibertsitatean ODUen % 8 eta LHn % 0). Bi etapetan ez da egon lekualdaketarik testuan zehar, hots, paragrafoen artean. Ikus 51. irudiko grafikoa. Monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenen artean aldea dago. Ikus 51. irudiko grafikoa. - Multidokumentuetatik abiatutakoek testuan zehar lekualdaketa gehiago egin dituzte. - Multidokumentuetako ODUen % 5 testuan zehar lekualdatu da, eta monodokumentuetan, ordea, % 0. - Zergatik? - Multidokumentua askoz luzeagoa denez aukera zabalagoa ematen du lekualdatzeko. - Multidokumentua osatzen duen lehen testuaren elaborazioak direnez beste hiru testuak, lehen testuko zenbait ideia beste hiruretara mugitzea logikoa da, baita alderantziz egitea ere, hots, beste hiruretako informazioa lehendabizikora mugitzea. Monodokumentuetatik abiatutakoetan joera handiagoa dago ODUak esaldi barnean eta paragrafoan zehar lekualdatzeko. Monodokumentuetako ODUen % 8 paragrafoan zehar lekualdatu da, eta multidokumentuetan, ordea, % 4. Monodokumentuetako ODUen % 9 esaldian lekualdatu da, eta multidokumentuetan, ordea, % 4. Ondorioz, ikasleak ideiak testuan zehar lekualdatzen trebatu nahi baditugu, multidokumentuak laburtzen aritzeak aukera aproposagoa dirudi. Aitzitik, badirudi monodokumentuekin aritzeak ikaslea gehiago bultzatzen duela ODUak esaldian bertan edo paragrafoan zehar lekualdatzen, beraz, hori bada landu nahi duguna monodokumentuekin aritzeak komenigarriagoa dirudi.
51. irudia. ODUen lekualdaketak abstrakzioan: datu orokorrak; unibertsitate eta LHko ikasleen arteko alderaketa; monodokumentuetatik eta monodokumentuetatik abiatutako laburpenen alderaketa. Barra urdinek esaldi berean egin diren lekualdaketak adierazten dituzte; laranjek paragrafo berean egindako lekualdaketak; grisek paragrafoen artean egindako lekualdaketak. 5.2.7 Jatorrizko testuko koherentzia-erlazioen eragina IG27: Zer-nolako eragina dute erlazio motek eta erlazioak UZrekiko duen distantziak ODUa mantentzeko edo ezabatzeko? Koherentzia-erlazioen eragina EskoLab corpuseko datu orokorrak kontuan izanda, laburpen-gaitasuna garatzeko tailerraren bukaeran egindako laburpenak baztertuz atzeraelikadurak eraginda daudelako, badirudi ez dagoela zehazterik zein koherentzia-erlazio den laburpen batean kendu edo mantendu beharrekoa. Izan ere, ez da ageri ikasleek laburpenetan argi eta garbi mantentzeko edo kentzeko joerarik duten erlaziorik. Proportzioan, gehien eta gutxien mantendu diren ODUak hauek izan dira (ikus 38. taula): - Gehien mantendu den erlazioa PRESTATZEA izan da. - Gehien mantendu den erlazioa kasuen % 55ean (257/468) soilik mantendu izanak erakusten du zaila dela esatea badagoela ia beti mantentzeko joera dagoen erlazioren bat. Beraz, badirudi zein erlazio den jakitea ez dela nahikoa ODU bat mantendu beharrekoa den ebazteko; beste faktore batzuk ere izan beharko ditugu kontuan. - Gutxien mantendu den erlazioa INTERPRETAZIOA izan da. - Oso gutxitan mantendu den arren, kasuen % 10ean (3/30), ezin dugu ondorioztatu INTERPRETAZIOA normalean kendu beharreko erlazioa denik. Izan ere, laburtu beharreko testuetan interpretazioa beti ODU
berberari dagokio; beraz, baliteke ODU hori askotan kendu izanaren faktore nagusia besteren bat izatea. LHn badira joera zehatzagoak, eta badirudi koherentzia-erlazioek gehiago eragiten dutela. Adibidez, DISJUNTZIOen % 93 mantendu dute; METODOen % 80; eta ELABORAZIOen eta KONJUNTZIOen % 70. Unibertsitatean, ordea, ez dago joera konkreturik; ia erlazio guztiak % 60 eta % 30 bitartean mantendu baitituzte (KONTRASTEA % 10 eta PRESTATZEA % 70 izan ezik). Ikus 38. taula. Bestalde, zenbait erlaziotan alde esanguratsua dago LH eta unibertsitateko ikasleen artean. - LHko ikasleek INTERPRETAZIOA ez dute behin ere mantendu, baina unibertsitateko ikasleek INTERPRETAZIOen % 40 mantendu dute. - Unibertsitateko ikasleek KONTRASTEA gutxitan mantendu dute (% 10), eta LHkoek KONTRASTEen erdiak mantendu dituzte (% 50). Multidokumentu eta monodokumentuak alderatzean, zenbait emaitza interesgarri atera ditugu: - Multidokumentuetatik abiatutako laburpenetan mantendutako erlazioen ehunekoak, orokorrean, baxuagoak dira monodokumentuetatik abiatutakoetan baino (ikus 38. taula); horrek adierazten digu multidokumentuak gehiago laburtu direla, orokorrean. - PRESTATZEak duen eboluzioa. PRESTATZEak ehuneko altua du monodokumentuetan; izan ere, titulu eta azpitituluak ia beti mantendu dira. Multidokumentuetan, aitzitik, ikusi dugu ikasleek titulu eta azpitituluak kentzeko joera handiagoa izaten dutela, ziurrenik, informazioa ez errepikatzeko, eta, ondorioz, PRESTATZEAren ehunekoak beherakada nabarmena du multidokumentuetatik abiatutako laburpenetan. Ikus 38. taula.
52. irudia. Atzeraelikadurarik gabeko laburpenetan, jatorriko testuan UZrekiko dagoen distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa. Grafikoaren ardatz horizontalak UZrekiko distantzia adierazten du, eta ardatz bertikalak distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa Unibertsitatekoen eta LHko ikasleen bilakaera alderatzen badugu (ikus 53. irudiko grafikoa), bi ikasketa-etapetan antzeko joera ikus dezakegu, pare bat ezberdintasun argi dituzten arren. Alde batetik, bi ikasketa-etapetan, distantzia handitu ahala, ODUak kentzeko joera handitu egiten da; 6 erlaziotako distantziara dauden ODUak dira salbuespena (10 ODU baino ez dira, horregatik dago gorakada handia). ODU horietan gorakada argia dago, bereziki LHn. Beste aldetik, 6 erlaziotako distantziara dauden ODUak salbuespena izanda, unibertsitatekoen laburpenetan gorabehera handiagoak daude. Esaterako, 3 erlaziotako distantziara dauden ODUen % 23 mantendu dute, 3,5 distantziara daudenen % 53 eta 4 erlaziotako distantziara daudenen % 24. LHkoen kasuan, aldiz, grafikoan ikus genezake pikuak ez direla horren handiak.
53. irudia. LHko (urdina) eta unibertsitateko (laranja) laburpenetan, jatorrizko testuan UZrekiko dagoen distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa. Grafikoaren ardatz horizontalak UZrekiko distantzia adierazten du, eta ardatz bertikalak distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa. 54. irudiko grafikoan, mondokokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatuak alderatuz gero, ikus dezakegu askoz ere bilakaera erregularragoa dagoela
multidokumentuetatik abiatutakoetan. Multidokumentuak askoz luzeagoak direnez, datu (ODU) gehiago biltzen dituzte laburpen horiek, beraz, distantziaren eta ODUak mantendu edo kentzearen arteko korrelazioa badago, normala da erregulartasun handiagoa duen grafikoa atera izana.
54. irudia. Monodokumentuetatik (urdina) eta multidokumentuetatik (laranja) abiatutako laburpenetan, jatorrizko testuan UZrekiko dagoen distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa. Grafikoaren ardatz horizontalak UZrekiko distantzia adierazten du, eta ardatz bertikalak distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa 55. irudiko grafikoan, tailerraren hasieran egindako laburpenak tailerraren bukaeran egindakoekin alderatzen baditugu, bi gune bereiz ditzakegu: - Ia-ia ez dago alderik UZtik hurbil dauden ODUetan; tailerraren bukaerakoek UZtatik hurbil dauden ODU apur bat gehiago mantenduta dituzten arren. - Aldea urrunen dauden ODUetan dago; tailerraren bukaeran urrun dauden ODU gehiago kendu dituzte. Horrek erakusten duena da guk tailerrean emandako atzeraelikadura automatikoa erabiltzean ikasleek euren kalifikazioa hobetzeko UZtik urrun dauden ODUak kendu dituztela; izan ere, 4 erlaziotako distantzia baino handiagoa duten ODU askoz gehiago kendu dira atzeraelikadura jaso osteko laburpenetan. Beraz, gure atzeraelikadura, 3.4.3.1 azpiatalean azaldutako metodoan oinarritua, baliagarria izan da ikasleek kendu beharreko ODUak identifikatzeko, baina ez horrenbeste mantendu beharrekoetan hobetzeko. Etorkizunean ikusi beharko dugu metodo hobetuarekin, 3.4.3.2 azpiatalean azaldutako metodoarekin, mantendu eta kendu beharreko ODUetan laguntzen duen atzeraelikadura proposatzea lortu dugun.
55. irudia. Laburpen-gaitasuna lantzeko tailerraren hasieran (urdina) eta bukaeran (laranja) egindako laburpenetan, jatorrizko testuan UZrekiko dagoen distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa. Grafikoaren ardatz horizontalak UZrekiko distantzia adierazten du, eta ardatz bertikalak distantzia bakoitzean mantendu den koherentzia-erlazioen ehunekoa Ikusitako datuek argi uzten dute badela korrelaziorik UZrekiko distantziaren eta mantendutako ODUen artean. Hala ere, kontuan izan behar dugu ez dela gauza bera 3 erlaziotako distantziara egotea distantzia maximoa 4 erlaziotakoa den testuan edo distantzia maximoa 15 erlaziotakoa duen beste batean. Horregatik, faktore hori kontuan izateko, distantziak taldekatu egin ditugu; 3 zatitan.167 56. irudiko grafikoan ikusten ditugun datuek aurrez esanak berretsi egiten dituzte: - Distantzia handitu ahala, ODUak kentzeko joera handitu egiten da. Orain argiago ikusten da. - 1. zatian dauden ODUak 2. zatikoak baino gehiagotan mantendu dira. - 2. zatiko ODUak 3. zatikoak baino gehiagotan mantendu dira. - Fenomeno hau kasu guztietan gertatzen da. - Unibertsitateko laburpenekin eta LHkoekin. Monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutakoekin. - Atzeraelikadura jaso dutenekin eta atzeraelikadura jaso ez dutenekin.
167 Adibidez, testu batean ODUak UZtatik distantzia hauetara badaude (0; 1; 1,5; 2; 3; 4), honela taldekatuko genituzke: 1. zatian 0 eta 1 distantziatakoak, 2. zatian 1,5 eta 2 distantziara daudenak eta 3. zatian 3 eta 4 distantziatakoak; hau da, zati bakoitzak distantzien % 33a izango du. Distantzia-maila kopurua hiruren multiploa ez denean, adibidez 0; 1; 1,5; 2; 3; 4 eta 5 distantziara dauden ODUak ditugunean, banaketa honela egin da: 1. zatian 0, 1 eta 1,5 distantziak; 2. zatian 2 eta 3 distantziak; eta 3. zatian 4 eta 5 distantziak.
56. irudia. Jatorrizko testuko erlazioen distantzia kontuan izanda, testuko heren bakoitzean mantendutako ODUen ehunekoa: atzeraelikadurarik gabeko guztiak; unibertsitate eta LHko ikasleen arteko alderaketa; monodokumentuetatik eta monodokumentuetatik abiatutako laburpenen alderaketa; laburpengaitasuna lantzeko tailerraren hasieran eta bukaeran egindako laburpenen alderaketa. Barra urdinek testuko lehen herenean (erlazioen distantzian oinarrituz) mantendutako ODUen ehunekoa adierazten dute, barra laranjek testuko bigarren herena eta grisek hirugarren herenarena 5.3 Kapituluaren laburpena Kapitulu honetan, ikasle-datuetatik lortutako emaitzak aztertu ditugu, aurrez ezarritako ikerketa-galderei erantzuteko. Horretarako, EskoLab corpusa ustiatu dugu, 80 laburpenez osatua. Corpusaren azterketaren bidez, nagusiki ikerketa deskribatzailea burutu dugu, eskolan laburpenak duen testuingurua zein den hobeto ezagutzeko eta etorkizunean ezagutza hori laburpenaren didaktikara bideratu ahal izateko. Hala ere, laburpenen ODUekin aritu garenean, bildu dugun ODU-kopuru handiak aukera eman digu korrelazio-hipotesiekin eta kausazko hipotesiekin aritzeko; eta, horri esker, laburtze-prozesuan zer gertatu den deskribatzeaz gain, gai izan gara kasu batzuetan gertatutako horren azalpena edo zergatia emateko.
Emaitzen azterketa laburtze-prozesuaren faseak bereiziz egin dugu. Hasteko, sortutako laburpenen azterketatik lortutako emaitzak aztertu ditugu. Horretarako, lehendabizi, laburpenen kalitate-sailkapen bat egin dugu; oso onak, onak, eskasak eta kaskarrak bereiziz. Ondoren, sailkapen hori baliatuz, aldagai hauek aztertu ditugu: i) hezkuntza-etapa ezberdinetako ikasleek nola laburtzen duten; ii) monodokumentu eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenen arteko aldea; iii) laburpen-tailerrak izan duen eragina; iv) eta atzeraelikadura automatikoaren eragina. Emaitza esanguratsuenak hauek izan dira: - Laburpenen gehienak kaskarrak eta eskasak izateak erakusten du laburpenak sailkatzean zorroztasun handia izan dugula eta ikasleek laburpen-gaitasuna lantzeko eta hobetzeko beharrizana dutela. - Laburpenen kalitatea hobetu den heinean, irizpide batzuk beste batzuk baino gehiago hobetu dira; horrek adierazten du irizpide batzuetan trebatzea beste batzuetan baino errazagoa izango dela. - Bi ikasketa-etapetan zailtasun dezente izan dute, baina unibertsitatekoak hobeto aritu dira. Bi etapen arteko alderik handiena parafrasian egon da; unibertsitatekoak askoz hobeto aritu dira. Monodokumentuetatik edo multidokumentuetatik abiatzeak eragin egin dio zailtasunak irizpide batzuetan edo besteetan izateari. - Multidokumentuetatik abiatuta egindako laburpenetan gehiago laburtzeko joera ikusi dugu. - Multidokumentu bat erabiltzean, ondo aztertu behar da zein den testuek elkarren artean osatzen duten diskurtso-egitura; izan ere, koherentzia-erlazioek baldintzatu egin dute multidokumentua osatzen duten testu bakoitza laburtzeko modua. - Laburpen-gaitasuna lantzeko tailerraren bukaeran ikasleak hobeto aritu dira laburtzen; horrek esan nahi du tailerra mesedegarria izan dela laburpen hobeak sortzeko. - Ikasleek atzeraelikadurak emandako informazioa erabili dute, eta ikasle askok atzeraelikadurak adierazitakoa jarraitu du. Baina litekeena da atzeraelikadurak esandakoa itsu-itsuan jarraitu izana, atzeraelikadurak emandako informazioa hausnartzeko erabili gabe. Sortutako laburpenen azterketatik lortutako emaitzak aztertu ostean, laburpen-prozesuaren azterketatik lortutako emaitzak aztertu ditugu. Horretarako, honako
alor hauekin aritu gara: i) estrakziotik abstrakziora UZ eta ideien hierarkiaren bilakaera aztertzeko metodoa; ii) ideia garrantzitsuak mantentzeari edo ez garrantzitsuak ezabatzeari lehentasuna ematearen eragina; iii) idaztean egindako eragiketak: parafrasia; iv) ODUetako informazioaren bilakaera; v) ODUen egituraren bilakaera; vi) ODUen lekualdaketa abstrakzioan; eta vii) jatorrizko testuko koherentzia-erlazioen eragina. Azterketa horietan, LH eta unibertsitateko ikasleen arteko alderaketa egin dugu; garrantzitsua baiteritzogu etapa ezberdinetan dauden beharrizanak identifikatzeko. Horrez gain, monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenen alderaketa ere egin da, ikusi ahal izateko testumota bakoitzarekin aritzeak zein abantaila edo desabantaila dakarren. Emaitza esanguratsuenak hauek izan dira: - UZ ondo identifikatzeak ez du bermatu hierarkian ondo aritzea; eta UZ identifikatu ez duen ikasleak posible izan du hierarkian nahiko txukun aritzea. - UZ identifikatzeak ez du bermatu laburpenean ebaluatzen ditugun irizpideekin hobeto aritzea; gainera, posible da irizpide guztiak gaindituta izatea UZ ondo identifikatu gabe izan arren. - Ideien hierarkiari begira, multidokumentuetatik abiatuz ikasleak estrakzioan hobeto aritu dira eta abstrakzioan gorabehera gutxiago izan dute. - Laburpena multidokumentuetatik edo monodokumentuetatik abiatuz egiteak baldintzatu egin du ideiak kentzea edo mantentzea lehenestea. Monodokumentuetatik abiatzean ideien mantentzea lehenetsi dute; multidokumentuetan, aldiz, kentzea. - Informazioa mantentzen aritzea errazagoa izan da ikasleentzat. - Testuan aurrera egin ahala, gehiago parafraseatu dute ikasleek. Unibertsitateko ikasleek askoz gehiago parafraseatzen dute, eta monodokumentuetatik abiatutako laburpenetan gehiago parafraseatu da. Gainera, laburpena lantzeko tailerrak lagundu egin du ikasleek gehiago parafraseatzen. - Parafraseatzeak korrelazioa du kohesio- eta koherentzia-akatsekin. Korrelazio hori LHko ikasleengan ikusten da; ez, ordea, unibertsitatekoengan. - ODUen ezaugarriak gutxi aldatzen ahalegindu dira ikasleak; unibertsitatekoek gehiago aldatzen dituzte gehiago parafraseatu dutelako.
6 ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO LANA Sarreran esan dugun bezala, laburpen-gaitasuna eskolan landu ahal izateko hainbat beharrizan dituzte irakasleek eta ikasleek. Beharrizan horiei aurre egiteko, tesi-lan honetan ezarri ditugun helburuak erantzun ditugu laburpenaren didaktika eta HP uztartuz. Ikasleen laburpen-testuen prozesamendua euskarri izanda, alde batetik, laburpena ikasgelan landu eta ebaluatzeko metodologia eta baliabide didaktikoak proposatu ditugu, eta, beste aldetik, bildu ditugun laburpenen azterketa eginez, ikasleek nola laburtzen duten deskribatu dugu, hainbat ikerketa-galdera erantzunez. Jarraian, tesi-lan honetan laburpen-gaitasunaren garapenean eta eskolako laburpen-testuen prozesamenduan egindako ekarpenak eta ateratako ondorioak aurkeztuko ditugu, eta, horiei jarraiki, tesian izandako mugen eta etorkizunari begira sortu zaizkigun erronken berri emango dugu. 6.1 Ekarpenak Tesi-lan hau euskara ardatz izanda laburpen-gaitasunaren garapenari eta eskolako laburpen-testuen prozesamenduari begira egin den lehen lanetariko bat da. Arlo honetan egindako gainerako lanekin alderatuz, tesi honen berezitasun nagusia da didaktika eta Hizkuntzaren Prozesamendua erlaziozko diskurtso-egituratik erauzitako informazioan oinarrituz bateratu ditugula, zehazki RST hurbilpena erabiliz. Laburpen-gaitasuna garatzeak laburpena eskolan lantzeko eta ebaluatzeko metodo eta baliabide didaktikoak eskatzen ditu, eta, horretarako, beharrezkoa da hasierako ebaluazioa egitea, ikasleek nola laburtzen duten aztertuz. Urrats horiek eman ahal izateko, baliabideak sortu ditugu eta bildutako corpusaren azterketa egin dugu.
6.1.1 Compress-eus: laburpenak biltzeko tresna Laburpenak aztertzeko, lehendabizi laburpenak bildu behar izan ditugu, euskaraz Hizkuntzaren Prozesamenduan aritzea ahalbidetu digun corpusa sortzeko. Horretarako, Compress-eus baliabidea diseinatu eta burutu dugu; ikasle zein irakasleen laburpenak digitalki biltzeko tresna (ikus 3.3 azpiatala). Compress-eus hemen proba daiteke: http://ixa2.si.ehu.eus/compress-eus/ Compress-eus guk proposatzen dugun laburtze-prozesura egokituta dago;168 izan ere, laburtu beharreko jatorrizko testua izango du bertan ikasleak, testuaren estrakzio- eta abstrakzio-laburpenak egin ditzan. Bestalde, ikasleak laburpena egiten bukatzen duenean, egin dituen estrakzioa eta abstrakzioa jasotzen ditu aparteko fitxategian. Horrez gain, estrakzioan egin dituen eragiketak ere ematen dizkio tresnak, gero atzeraelikadura automatikoa jaso ahal izateko. Irakasleak, ostera, ikasle guztiek estrakzioan egin dituzten eragiketak lortuko ditu, laburtutako testuak (estrakzio- eta abstrakzio-testuak) eta laburtu behar izan den testuaren ezaugarriak ere ematen dizkio Compress-eus tresnak. 6.1.2 Euskarazko corpusa: corpusaren bilketa eta etiketatzea Ondoren, tesi-lan hau burutzeko laburpenak bildu ditugu eta lagin bat aztertu dugu (ikus 3.2 azpiatala). Lan horretan honakoak izan dira emaitzak: Bildutako corpus osoa: LabEus. Eskolan ikasleek curriculuma euskaraz lantzeko erabiltzen dituzten lau azalpen-testu (B.1 eranskineko monodokumentuak) aukeratu ditugu laburtzeko. Halaber, lau testu horiek batuz multidokumentu bat eratu dugu (B.1 eranskineko multidokumentua). Beraz, orotara laburtu beharreko jatorrizko 5 testu erabili ditugu. Bi adituk, testu horien laburpenak (estrakzioa eta abstrakzioa) eginez, irakasleen laburpenen urre-patroizko corpusa sortu dugu (B.2 eranskinean). Azkenik, ikasleen laburpenak bildu ditugu, LabEus corpusa sortuz; 1758 estrakzio eta beste hainbeste abstrakzio biltzen dituen corpusa, alegia. EskoLab: corpus etiketatua. LabEus corpuseko ikasleen estrakzio eta abstrakzioekin EskoLab corpusa sortu dugu, 1758 estrakzio eta abstrakzioetatik 80 aukeratuz. Izan ere, aukeratutako horiekin egin dugun eskuzko etiketatzea eta ondorengo azterketa sakona laburpen gehiagorekin egitea ez litzateke bideragarria izango, guk izandako baldintzetan. Aukeratutako 80 laburpenak etiketatzeko bi etiketatze-mota egin ditugu (3.2 azpiatala):
i) Edukia lerrokatzea eta ii) estrakziotik abstrakziorako eragiketen etiketatzea. Edukia lerrokatzean, abstrakzioetan laburtu beharreko jatorrizko testuko ODUen zein informazio dagoen eta zein ez etiketatu dugu. Hori abiapuntu izanda, bigarren urratsean, ikasleek abstrakzioa idaztean ODUka egin dituzten eragiketak etiketatu ditugu: i) ODUen ezaugarrien aldaketak, ii) ODUen lekualdaketa, iii) parafrasi-kantitatea eta motak, iv) zuzentasunakatsak eta v) kohesio-akatsak. Bai edukia lerrokatzean, bai estrakziotik abstrakziorako eragiketen etiketatzean, etiketatu aurretik fidagarritasun-proba egin dugu lagin batean. Lagin horretan, bi hizkuntzalarik % 80ko adostasuna edo handiagoa lortu dutenez etiketatu den atal bakoitzean, erabaki dugu egokia dela pertsona bakarra arduratzea etiketatze-lanaz. - EskoLab corpusa osatzen duten 80 estrakzio eta abstrakzioak esteka honetan daude ikusgai: https://bit.ly/3Os41LC 6.1.3 Didaktika eta HP uztartzeko laburtze-prozesuaren proposamena Laburpena zer den definitzean eta laburpen-prozesua zehaztean, hainbat faktorek hartzen dute parte, eta horrek eragin zuzena du laburpena eta beronen prozesua ulertzeko moduarekin. Guk laburtze-prozesu bat proposatu dugu didaktika eta HP (diskurtsoan oinarrituz bereziki) ardatz izanda (2.2.4.2 azpiatalean). Egin dugun laburtze-prozesuaren proposamen didaktikoak hiru fase nagusi ditu; laburpena azken produktu gisa eta laburpena ekoizteko prozesua kontuan hartzen dituzten hiru fase, alegia: i) prestaketa, ii) jatorrizko testuko eragiketak eta iii) laburpena idaztea.169 6.1.4 Metalaburpenak eratzeko algoritmoa estrakzio-laburpenen ebaluaziorako Ikasleek egindako estrakzio-laburpenen antzekotasunean oinarrituz, laburpen-ereduak edo metalaburpenak sortzen dituen algoritmoa egin dugu (ikus 3.4.1 azpiatala). Algoritmoak, Kappa neurri estatistikoa erabilita, antzekotasun kuantitatiboa duten estrakzio-laburpenak batzen ditu, eta biltzen duen laburpen multzo bakoitzarekin metalaburpen (eredu) bat sortzen du. Sortzen diren metalaburpenak kuantitatiboki ez ezik, kualitatiboki ere esanguratsuak izan daitezen, Hamming + Hierarkia (H+H) metodoa sortu dugu. Metodo horretan, alde batetik, Hamming distantzia estatistikoa kalkulatzen dugu laburpenak metalaburpenetan
169 Gure asmoa da egiten ditugun gainontzeko ekarpenak prozesu horretan txertatu ahal izatea; esaterako, Compress-eus.
kuantitatiboki ondo ordezkatuta daudela bermatzeko; bestetik, diskurtso-egituratik erauzitako hierarkia kalifikazioa kalkulatzen dugu kualitatiboki ere ondo ordezkatuta egon daitezen. Gero, metalaburpen horiek erabilita, hiru ebaluazio-mota diseinatu eta burutu ditugu: i) ikasketa-etapa ezberdinen ebaluazioa, ii) ikasgelaren ebaluazioa eta iii) ikasleen ebaluazio automatikoa. 6.1.5 Laburpenak ebaluatzeko irizpideak eta errubrika Irizpide eta errubrika orokorrak. Tesi-lan honetan, estrakzio-laburpenetik abstrakzio-laburpena egiteko eta ebaluatzeko irizpideak zehaztu ditugu (ikus 3.4.2 azpiatala); irakasle eta ikasleei bideratuak. Irizpideokin 3.4.2 azpiatalean azaldutako errubrika eratu dugu; errubrika A.4 eranskinean dago ikusgai. Errubrika horretako irizpideok modu orokorrean planteatu ditugu; hau da, malgutasunez ezarri ditugu, irakasleak dagokion ikasketa-mailan aplika ditzan. Proposatzen ditugun irizpideak erabat bateragarriak dira proposatu dugun laburtze-prozesuarekin; horrela irizpideek aukera ematen digute laburpena egiteko prozesua eta laburpena azken produktu gisa ebaluatzeko. Tesi-lanera egokitutako irizpideak eta errubrika. Aurrez proposatutako irizpideak ebaluazio analitikoago bat egiteko egokitu ditugu, ikasleek laburtze-prozesuan egindakoa sakonago aztertzeko eta nola laburtzen duten deskribatu ahal izateko (ikus 3.4.2 azpiatala). Irizpide egokitu horiekin sortu dugun errubrikak (A.5 eranskinean) konplexutasun handiagoa du, laburpenak biltzen dituen trebeziak zorrotz ebaluatzeko eta aztertzeko. 6.1.6 Hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa Ikasleek estrakzioan egiten duten ideien aukeraketaren ebaluazioa automatikoki jasotzeko atzeraelikadura diseinatu eta hainbat ikaslerekin probatu dugu. Bi atzeraelikadura metodo eraiki ditugu. - Lehen bertsioa. Lehendabiziko atzeraelikaduran, Hierarkia Mailen Arteko Metodoan (HIMAM) oinarrituan (3.4.3.1 azpiatalean), ideien hierarkia ebaluatzeko oinarriak ezarri ditugu. Horretarako, ODU bakoitzari garrantzi-maila bat nola ezarri definitu dugu; eta, ondoren, maila bakoitzean nola aritu diren ponderatzeko erregelak sortu ditugu. Azkenik, kalkulu-orri batean, ikasleak bere estrakzio-eragiketak bertan itsasten dituenean automatikoki jasoko duen informazioa prestatu dugu: laburtu behar izan duen testua zatituta eta testu-zati bakoitzaren garrantzia; hierarkian
erdietsi duen emaitza; eta diskurtso-egiturako garrantzi-maila bakoitzean nola aritu den. Hona hemen HIMAM oinarritutako atzeraelikadura automatikoaren kalkulu-orria: https://bit.ly/3TLT1tj Bigarren bertsioa. Aurreko metodoarekin proposatutako atzeraelikadura hobetzeko, hobekuntza batzuk egin ditugu: i) erregelak hobetu ditugu; garrantzi gutxiko ODUek garrantzitsuagoak diren beste batzuek baino pisu handiagoa har ez dezaten eta erregelak zorrotzagoak izan daitezen. ii) Egiten dugun ideien diskurtso-mailaketa ikaslearentzat nahasgarria izan ez dadin, diskurtsoaren garrantzi mailen artean ideiarik ez faltatzea lortu dugu. iii) Atzeraelikadura emateko modua ere hobetu dugu, horrela ikasleak atzeraelikadura itsu-itsuan jarraitu beharrean atzeraelikadurak emandako informazioarekin elkarri eragiteko. Atzeraelikadura hori jarraian ikusiko dugun GOM metodoa sortzeko erabili dugu. Metodo horretan, ikaslea galderen bidez bideratzen dugunez estrakzio-laburpena egitean, sortu dugun atzeraelikadurak hiru elementu nagusi ditu: i) ikaslea laburpena egiten bideratzeko galderak, 3.4.3.2 azpiatalean azaldutako metodoa jarraituz sortuak. ii) Galderak erantzuten laguntzeko atzeraelikadura. Sortu dugun kalkulu-orriari esker, ikasleak ikusi ahalko du ODU bakoitzak zein galdera erantzuten laguntzen duen. iii) Galderen eta hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa. Estrakzioa egiten bukatu eta gero, ikasleak bere estrakzio-eragiketak bertan itsasten dituenean, estrakzioan egindako ideien aukeraketen atzeraelikadura automatikoa jasotzen du. Bertan adieraziko diogu: laburtu behar izan duen testua zatituta eta testu-zati bakoitzaren garrantzia; galdera bakoitza ondo erantzun duen edo testu-zatiren bat falta zion; egin duen aukeraketatik zenbat ideia diren mantendu beharrekoak, zenbat soberan dituenak eta zenbat falta zaizkion; eta ideien hierarkian lortu duen emaitza. Hona hemen GOM metodoan oinarritutako atzeraelikadura automatikoaren hiru elementuak: - Laburpena bideratzeko galderak D.1 eranskinean ikusgai (5-Testuarenak euskaraz): - Galderak erantzuten laguntzeko atzeraelikadura automatikoa (5-Testuarena euskaraz): https://bit.ly/3EIu8uq - Galderen eta hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa (5-Testuarena euskaraz): https://bit.ly/3Epup3R
6.1.7 Galderetan Oinarritutako Metodoa (GOM) GOM metodoa sortu dugu, ikasleak laburpena egiten bideratzeko eta ondoren guk ikaslearen laburtze-prozesua hobeto ebaluatu ahal izateko; izan ere, lehenengo ikasturtean egindako tailerrean (HIMAM metodoan oinarritua) kargutu gara hobekuntza batzuk egitea beharrezkoa dela. GOM metodoarekin, laburpenak galderen bidez bideratzea lortzeaz gain, gai gara atzeraelikadura automatikoarekin ikasleari galderak erantzuten laguntzeko eta baita galderak erantzuten nola aritu den zehazteko ere. Horretarako, RST-zuhaitzaren deskribapena jarraituz galderak sortzeko metodoa diseinatu dugu. Galdera bakoitzari jatorrizko testuko zein testu-zati dagozkion zehaztea ahalbidetzen duen metodoa da, ikaslea laburpenean zehar gidatzeko balio diguna. Horrez gain, hierarkia kalkulatzeko metodo hobetua proposatu dugu, aurrez genuenaren mugak gaindituz. Metodo horrekin testu-zati (ODU) guztiei puntuazio bat esleitzea lortu dugu, eta, horri esker, mantendu eta kendu beharreko ideiekin ikaslea nola aritu den automatikoki kalifikatzeko metodoa proposatu dugu. Horrekin guztiarekin, ikusi berri dugun atzeraelikadura automatikoa diseinatu eta prestatu dugu; alde batetik, ikasleari galderak erantzuten lagunduko dion atzeraelikadura, eta, bestetik, galderak erantzuten eta hierarkian nola aritu den adieraziko diona. Baliabide horiek izanda, galderekin bideratuta laburpenak egiteko metodoa proposatu dugu (ikus 3.4.3.2 azpiatala). 6.1.8 Laburpena lantzeko tailerrak Tesi-lan honetan sortu ditugun baliabide didaktikoak erabilita, hiru tailer burutu ditugu bi hizkuntzatan (euskaraz eta ingelesez); hirurak Moodle plataforma erabilita. Lehenengo biak laburpen-gaitasuna garatzeko tailerrak dira; hirugarrena, ostera, laburpen-teknikak diskurtsoan oinarrituz lantzeko tailerra (ikus 4. kapitulua). - Laburpen-gaitasuna garatzeko tailerrak. Bilboko Hezkuntza fakultateko 2. mailako ikasleen laburpen-gaitasuna euskaraz landu dugu, bi ikasturtetan tailer bana burutuz, 2020-2021 (162 ikaslerekin) eta 2021-2022 (132 ikaslerekin). Bi ikasturteetan tailerrak ikasleekin lantzeko denbora mugatua izan dugun arren, 8 ordu 3 saiotan, tailerren ekarpena positiboa izan dela ikusi dugu. Izan ere, lehen ikasturtean, HIMAM metodoa (3.4.3.1 azpiatalean) erabilita, tailerra egin duten ikasleek laburpen hobeak egin dituzte tailerraren bukaeran hasieran baino (ikus 5.1.4 azpiataleko IG8 eta IG9 ikerketa-galderak).
Lehendabiziko tailerra egin ostean, hurrengo ikasturterako hobekuntzak egin dizkiogu tailerrari, Galderetan Oinarritutako Metodoa erabiliz eta laburpenak egiteko asti gehiago emanez. Horrez gain, bigarren ikasturteko tailer honetan, ikasleentzako webgune bat sortu dugu, bertan tailerra burutzeko pauso eta baliabide guztiak bilduz. Honatx ikasleek tailerra burutzeko sortutako webgunea: https://atutxaunai.wixsite.com/lab-tailerra2022 - Laburpen-teknikak diskurtsoan oinarrituz lantzeko tailerra. Language Analysis and Processing masterreko Computational Semantics and Pragmatics irakasgaian ari diren ikasleekin diskurtso-egituran oinarritutako laburpen-teknikak landu ditugu ingelesez tailer baten bitartez. Ingelesez aritu ahal izateko, Compress-eng burutu dugu, Compress-eus tresnaren ingelesezko bertsioa. Tailerraren bidez, ikasleekin laburpena diskurtso-egituraren ikuspuntutik landu dugu eta ikasleek laburpenak egiteko zenbait teknika ikasi dituzte laburpen-mota ezberdinak eginez. Modu horretan, praktikotasunez ikusi ahal izan dute diskurtso-egituraren teoriatik abiatuz laburpena lantzeko baliabideak (laburpena bideratzeko galderak; galderak erantzuten laguntzeko atzeraelikadura automatikoa; eta galderen eta hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa) nola sor daitezkeen. Hauek dira guk sortu ditugunak ikasleek laburpenak egiteko erabil ditzaten: - Compress-eng hemen proba daiteke: http://ixa2.si.ehu.eus/compress-eng/ - Laburpena bideratzeko galderak D.2 eranskinean ikusgai (7-Testuarenak ingelesez): Galderak erantzuten laguntzeko atzeraelikadura automatikoa (7-Testuarena ingelesez): https://bit.ly/3TTmeCA Galderen eta hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa (7-Testuarena ingelesez): https://bit.ly/3GBn97Q 6.2 Ondorioak Tesi-lan honen sarreran, laburpen-gaitasuna lantzeko eta eskolako laburpen-testuen analisia egiteko helburuak zehaztu ditugu: i) laburpen-gaitasunaren egoeraren azterketa egitea hezkuntzan: ikasleen laburpen-testuen oinarri teorikoa eta deskribapena diskurtsoegituran oinarrituz. ii) Hezkuntza- eta hizkuntza-teknologiak erabiliz laburpena eskolan lantzeko eta ebaluatzeko proposamena egitea. Tesian zehar bi helburu nagusiak
azpihelburuen bidez lortu ditugu; eta, ikerketa egin ahala, gure eginbidetik honako hauek ondorioztatu ditugu: - Compress-eus burutzeko irizpideak zehaztea funtsezkoa izan da laburpen-corpusa biltzeko eta aztertzeko. Laburpenak digitalki jaso ahal izatea eta laburpenak egitean ikasleek egin dituzten eragiketen informazioa automatikoki ematea ezinbesteko euskarria izan da tesi-lan honetan zehaztutako helburu nagusietako bat lortzeko: laburpen-gaitasunaren egoeraren azterketa egitea hezkuntzan. - Laburpen-gaitasunaren egoeraren azterketa egiteko, laburpen-gaitasuna lantzeko tailerrak ikasleen laburpenetan duen eragina aztertu dugu eta laburpen on eta kaskarren arteko aldea bereizi. Helburu horiek lortuz, ondorioztatu ahal izan dugu ikasleek laburpen-gaitasuna lantzeko beharrizana dutela. Ikasleek ez dute argi laburpen bat egiteko zein irizpide izan behar dituzten kontuan. Laburpengaitasuna lantzeko tailerrean irizpideak zeintzuk diren landu ostean, ikasleek laburpen hobeak sortu dituzte (ikus IG8 eta IG9 ikerketa-galderak). Horrek erakusten du ikasleentzat garrantzitsua dela ebaluazio-irizpideak zeintzuk diren argi izatea eta irakasleak irizpide horiek esplizituki eta jarraikortasuna emanez landu behar dituela ikasleekin. - Hezkuntza- eta hizkuntza-teknologiak erabiliz laburpena eskolan lantzeko eta ebaluatzeko proposamena egitea izan da gure helburu nagusietako bat, eta hori, hein batean, ikasleen laburpenak HPan oinarrituz ebaluatzeko metodoa proposatuz erdietsi dugu. Proposamena egikaritzean, ikusi dugu laburpenaren prozesua ebaluatzea askoz zailagoa dela laburpenaren azken emaitza ebaluatzea baino. GOM metodoaren bidez, ikasleari laburpenaren helburuak zehaztea lortu dugu, baita ikaslearen laburtze prozesua hobeto gidatzea ere. Horrek aukera ematen du gero laburpenaren prozesua hobeto behatzeko eta ebaluatzeko. - Hezkuntza-etapa ezberdinetako ikasleek nola laburtzen duten aztertu eta ulertu dugu, ikasketa-prozesurako zenbait ondorio esanguratsu ateraz. Ikasketa-etapa ezberdinetako ikasleen artean aldea dagoenez, dituzten ezberdintasunak kontuan hartu beharrekoak dira laburpen-gaitasuna ikasgelan lantzen dugunean. Ebaluazio-irizpideak maila bakoitzera egokitu behar dira, etapa horretako curriculumarekin uztartuz. Bestalde, ikusi dugu LHko ikasleek eta unibertsitatekoek ez dituztela irizpide berdinetan izan gabeziak. LHko ikasleek kohesioan, luzeran eta, bereziki, parafrasian izan dituzte arazoak ezarri dugun gutxieneko langara heltzeko. Unibertsitatekoek, ostera, hierarkian izan dute arazo handiena (ikus IG3 eta IG4 ikerketa-galdera).
Monodokumentuetatik eta multidokumentuetatik abiatutako laburpenen arteko alderatzea lortu dugu. Helburu hori lortu izanak laburpena monodokumentu edo multidokumentu batetik abiatuz egitea ez dela gauza bera ondorioztatzea ahalbidetu digu. Batetik edo bestetik abiatzeak ebaluazio-irizpide askotan eragina izan du (ikus IG5 eta IG6 ikerketa-galderak). Adibidez, monodokumentuekin aritzeak gehiago parafraseatzen lagundu du. Bestalde, arazoei erreparatuz gero, multidokumentuetatik abiatutakoek arazo handiagoak izan dituzte kohesioan, parafrasian, luzeran eta koherentzian gutxieneko langara iristeko. Monodokumentuetatik abiatutakoek, aldiz, zuzentasunean eta hierarkian izan dituzte arazo handiagoak gutxieneko langara heltzeko. Beraz, ikasleak dituen beharrizanak jarraituz hautatuko du irakasleak laburtzeko gehien komeni zaion testu-mota. Erdietsi dugun beste helburuetako bat izan da estrakziotik abiatuta ikasleek abstrakzioa nola eraikitzen duten aztertzea. Ikusi ahal izan dugu ikasleen laburpen-prozesua hobeto ulertu ahal izateko, metodo egokia dela estrakziotik abstrakziora ikasleek ODUei egiten dizkieten aldaketak aztertzea. Ebaluatzeko zaila izan den laburtze-prozesuan ikasleak egindakoa argitzen laguntzeaz gain, aukera eman digu ikusteko ODUen ezaugarriek laburpenaren ekoizpenari eragin egiten diotela. Izan ere, ikasleek ODUak bere horretan mantentzeko joera dute, bereziki LHkoek (ikus IG22 ikerketa-galdera). Gainera, ikusi dugu ODU batek bere baitan adibide eta azalpenak dituenean ikasleek joera izan dutela ODU horri azalpen eta adibideak kentzeko (ikus IG23 ikerketa-galdera). - Laburtu beharreko jatorrizko testuen koherentzia-erlazioek ikaslearen laburpenean duten eragina aztertzea lortu dugu. Testuen diskurtso-egitura garrantzitsua da laburtu nahi dugun testua aukeratzeko. Ikusi dugu testu-zatiak (ODU) UZtik zenbat eta urrunago egon (erlazio-kopurua kontuan hartuz), orduan eta joera handiagoa dutela ikasleek testu-zati horiek ezabatzeko (ikus IG25 ikerketagaldera). Ikasleak laburtzen hasiberriak badira, gomendatzen dugu UZtik urrun dauden ODU asko egotea, ataza lar zaila ez izateko. Ostera, trebatuta daudenekin, UZtik hurbil dauden ODUak izan daitezke gehienak. Bestalde, multidokumentuekin aritzeko, oso garrantzitsua da ikustea multidokumentua sortzeko batuko ditugun monodokumentuek euren artean zein erlazio duten; izan ere, monodokumentuen arteko koherentzia-erlazioek zuzenean eragin diote ikasleak multidokumentuan egin duen aukeraketari.
- Laburpena eta HPa uztartzeko RSTk balio handia duela berretsi dugu. RSTn oinarritzeak ahalbidetu digu hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa eta Galderetan Oinarritutako Metodoa (GOM) diseinatzea. Alde batetik, testu-zati (ODU) bakoitzaren garrantzia ponderatu dugu RST-zuhaitzean ODU bakoitzak UZrekiko duen distantzia neurtuz, gero hierarkia ebaluatu ahal izateko. Bestetik, ikaslea gidatuko duten galderak sortzeko eta galderen atzeraelikadura emateko erabili dugu (ikus 3.4.3.1 eta 3.4.3.2 azpiatalak). - Ikasleentzako eta irakasleentzako atzeraelikadura automatikoa diseinatu dugu, eta atzeraelikadura hori lagungarria da ikasleentzat laburpen hobeak egiteko. Gainera, atzeraelikadura automatikoak ikaslearen jarduna hobetzen lagundu du (ikus IG10 eta IG11 ikerketa-galderak). Atzeraelikadura esanguratsua une egokian eskaintzeak asko laguntzen du ikasleak laburpen hobeak sor ditzan, baina, horrez gain, ikasleari aukera ematen dio laburpenaren inguruan hausnartzeko. Horrela GOM metodoarekin ikasketa-prozesuan hausnarketa hori bultzatu dugu. - Metalaburpenak eratzeko algoritmoak bide ematen du ikasleak ideien aukeraketan nola aritu diren automatikoki esateko irakasleari (ikus 3.4.1 azpiatala). Algoritmoak sortzen dituen metalaburpenekin (ereduekin) gai gara irakasleari erakusteko ikasgela osoaren irudi orokorra zein den. Horrez gain, ikasle bakoitzaren jarduna automatikoki ebaluatzeko aukera ematen du. 6.3 Lanaren mugak Azpiatal honetan, lan honek izan dituen mugak azalduko ditugu: - Laburpen-corpusaren tamaina. Tesi-lan honetan erabili dugun EskoLab corpusa 80 laburpenek osatzen dute, eta ezarri ditugun ikerketa-galderak corpus hori aztertuz erantzun ditugu. Gure helburua ikasleek nola laburtzen duten ikustea izan denez, hots, testuingurua deskribatzea, 80 laburpenekin aritzea baliagarria izan da. Baina, ikasleek zer egin duten aztertu ostean, egin duten hori zergatik egin duten aztertzen saiatu garenean; hau da, ikerketa-galderen bidez kausazko hipotesiekin aritu nahi izan dugunean, corpusa txiki geratu zaigu, 80 laburpen baino gehiago behar ditugulako kausazko hipotesi bat baieztatu ahal izateko. - Ikasketa-etapa kopurua. Tesi-lan honetan LHko ikasleen laburpenak eta etorkizunean irakasle izango direnenak bildu ditugu. Bi etapa horiek alderatzeak aukera eman digu etapen arteko aldea irizpide bakoitzean nolakoa den ikusteko.
Hala ere, ikasleen bilakaera zehaztasunez aztertzeko, tarteko etapen azterketa oso garrantzitsua da; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleena adibidez. 6.4 Etorkizuneko lanak Laburpen-gaitasunaren garapenean eta eskolako laburpen-testuen analisian honako lan-ildoak aurreikusten ditugu etorkizunerako: Euskarazko laburpen-corpusa handitzen jarraituko dugu. HPn aritzeak askotan eskatuko digu datu-kopuru handiagoarekin ibili beharra. Horretarako funtsezkoa izango da laburpen-kopuru handia biltzea. Kopurua ez ezik, laburpen-mota gehiago ere bildu beharko ditugu; esaterako, beste ikasketa-etapa batzuetako laburpenak eta testu-tipologia ezberdinetakoak. Beraz, mota askotako laburpenak eta mota bakoitzeko asko bildu beharko dira, horrek emango baitugu aukera hainbat fenomeno zehaztasunez aztertzeko. Adibidez, testu batekin edo bestearekin aritzearen eragina, UZ ezabatzeko zergatia eta ODUen bilakaera zehatzago aztertzea. - Estrakzioan egindako aurrerapausoak abstrakziora eramatea. Gai gara estrakzioan ikasleak egiten dituen eragiketak jaso eta horietatik abiatuz zenbait baliabide sortzeko. Estrakzioan ideien hierarkia automatikoki ebalua dezakegu eta atzeraelikadura automatikoa emateko gai ere bagara. Gure asmoa etorkizunean abstrakzioarekin gauza bera egitea da, eta horretarako oinarri-oinarrizko urratsa izango da jatorrizko testuko ODUen edukia abstrakzioan dagoen informazioarekin ondo lerrokatu ahal izatea eta baita hizkuntzaren konplexutasuna eta zuzentasuna deskribatuko duten tresnak erabiltzea ere. - Ideien hierarkiarekin egin dugun moduan, gainerako ebaluazio-irizpideen ebaluazio eta atzeraelikadura automatikoa diseinatu eta prestatzen jarraituko dugu. Hori erdiesteko, alde batetik, ebaluazio-irizpide bakoitzean euskaraz egin diren lanak aztertu beharko ditugu, orain arte egindakoa baliatzen saiatzeko. Beste aldetik, beste hizkuntzetan egindako lanak euskarara ekartzen ahaleginduko gara, euskarak dituen bereizitasunetara egokituz. - RSTn oinarritutako galdera automatikoen sorkuntza diseinatzen saiatuko gara. Koherentzia-erlazio bakoitzari zein galdera esleitu behar zaion aztertuko dugu. Koherentzia-erlazio bakoitzari galdera jakin batzuk esleitu ostean, dauden aukeretatik zein erabili behar duen zehazteko metodo bat zehazten ahaleginduko
gara. Hori lortuz gero, posible izango da ikaslea gidatzeko galderak guztiz automatikoki sortzea. Horrek aukera ekarriko luke norbere kabuz GOM metodologia erabiltzeko. - Laburpen-prozesuaren ebaluazioan aurrera pausoak ematen saiatuko gara. Esan dugun moduan, errazagoa da ikasleak sortzen duen laburpena (azken produktua) ebaluatzea laburtze-prozesuan egiten duena behatzea eta ebaluatzea baino. Hori gertatzea onargarria da, eragiketa metakognitiboak behatu eta ebaluatzea ez baita izaten afera sinplea. Horregatik, etorkizuneko lanetan, ikasleak laburtu bitartean egiten dituen eragiketa metakognitiboak nola ebaluatu eta nola bideratu aztertuko dugu. - Errubrikak edo irizpideak hizkuntza-maila bakoitzera egokituko ditugu. Ikusita irakasleak curriculuma jarraituz zail duela jakiten irizpide bakoitzean ikasleak zein maila izan behar duen adin bakoitzean, gure asmoa da irizpideak irakasleei ahalik eta zehatzen eskaintzea hizkuntza-maila bakoitza kontuan izanda. - Compress-eus aberasten jarraituko dugu. Metodologia edo baliabide didaktiko aldetik egiten ditugun aurrerapausoak Compress-eus tresnan inplementatzen ahaleginduko gara. Esaterako, GOM metodoa jarraituz irakasleak galderak bertan sortzea edo hierarkiaren atzeraelikadura automatikoa bertan jasotzea. Euskararako lehen laburtzaile automatikoa sortzeko lehen urratsak ematea. Etorkizunean urrats horiek ematen joatea funtsezkoa izango da ikaslearen ikasketa-prozesuan laburpena sendotasunez txertatu ahal izateko. Alde batetik, planifikazio hobea egin ahalko dugu, testuinguruaren azterketa zehatzagoa egitea ahalbidetuko digulako ikasketa-etapa gehiagotako ikasleen laburpenekin corpusa handitzeak eta aztertzeak. Bestetik, planifikatutakoa egitean, aurrerapauso handia lekarkete ditugun baliabide didaktikoak aberasteak (Compress-eus, adibidez) eta berriak sortzeak (esaterako, euskarazko laburtzaile automatikoa). Izan ere, irakasleak zenbat eta baliabide gehiago izan ikasleak laburpenarekin aritzeko, orduan eta aukera gehiago izango du kalitatezko sekuentzia didaktikoak planifikatu eta burutzeko. Azkenik, laburpena eta laburpen-prozesua ahalik eta doitasun handienarekin ebaluatzeko urratsak emanez gero (ebaluazio-irizpideak etapetara zehaztea edo abstrakzioa automatikoki ebaluatzea), irakasleari erraztuko egingo diogu ikasleen jarduna behatzea eta ebaluatzea. Bukaerako ebaluazio on bat egitea garrantzitsua da, hori izango baita hurrengo planifikazioaren abiapuntua.
Hizkuntzaren erabilera
A.4 Laburpenak egin eta ebaluatzeko irizpideen errubrika orokorra
2 puntu Ondo (2,5 puntu) Nahiko (1 puntu) Gutxi (0 puntu) Testuko ideia nagusia(k) dago, ideia garrantzitsuenak ageri dira eta beharrezkoak ez direnak alde batera utzi ditu. Testuko ideia nagusia(k) dago, ideia garrantzitsu batzuk falta dira eta beharrezkoa ez den bakarren bat sartu du. Testuko ideia nagusia ez dago. Testuko ideia nagusia badago; baina, ez ditu ideia garrantzitsuak eta behe mailakoak ondo bereizten.
Gutxi (0 puntu) Laburpenean ideiak fidelki islatzen dira: idazlearen iritzirik gabea + testuko gaiari buruzkoa den informazioa soilik. . Laburpenean ideiak ez dira fidelki islatzen: idazlearen iritzia + testuko gaiari buruzkoa ez den informazioa.
Egokitasuna eta aberastasuna
2,25 puntu Ondo (2,25 puntu) Nahiko (1,125 puntu) Gutxi (0 puntu) Erabilitako hizkera zuzena da erregistroa eta testuaren maila kontuan izanda. Erabilitako hizkera nahiko zuzena da erregistroa eta testuaren maila kontuan izanda Erabilitako hizkera ez da zuzena erregistroa eta testuaren maila kontuan izanda. Kultura orokorreko edozein gairen inguruan, hizkuntzabaliabide ugari erabiliz idazten du. Testu konplexuak ontzen ditu, nabaria baita lexikoaren eta egituren aberastasuna. Testua ia erabat berridazten du eta berridazketa konplexuak egiteko gai da: sinonimoak, sintaxi aldaketak, egitura aldaketa, inferentziak… Maila honi dagozkion testuak egoki osatzen ditu, kontuan hartuz baliatzen dituen ideia, egitura edota lexikoaren zenbatekoak eta nolakoak. Gutxieneko baliabide linguistiko zein testualak erabiliz, gai da ideiak zehatz adierazteko. Testuaren erdia behintzat berridazten du. Berridazketak egiten ditu, sinpleak normalean: sinonimoak eta sintaxi aldaketa. Eragozpena du mailari dagozkion testuak idazteko. Darabiltzan egiturek, ideiek, lexikoaren zenbateko eta nolakoak, besteren artean, hizkuntzaren ezagutza ona ez duela adierazten dute. Ez du berridazketa konplexurik egiten, sinple gutxi batzuk baino ez. Testua kopiatzeko joera du.
Koherentzia eta kohesioa
2,5 puntu Ondo (2,5 puntu) Nahiko (1,25 puntu) Gutxi (0 puntu) Baliabide linguistiko zein testualak zuzen erabiltzen dituenez, testua erabat argia, ongi egituratua eta jarraipen onekoa da. Gaia egoki garatzen du, testu koherentea sortuz. Oro har, egokia da diskurtsoaren egitura eta pasarteen antolaketa, tarteka hutsegiteren bat egiten badu ere. Lehen irakurraldian ulergarria da. Diskurtsoaren egitura eta pasarteen antolaketa ez da egokia. Lehen irakurraldian ez da ongi ulertzen testua. Ez du eragozpenik eraginkortasunez baliatzeko esaldi, paragrafo eta testu barneko loturak (testuantolatzaileak eta kohesioformak . Gehienetan, ondo baliatzen ditu esaldi, paragrafo eta testu barneko loturak: testuantolatzaileak eta kohesioformak. Nekez baliatzen ditu ondo esaldi, paragrafo eta testu barneko loturak. Testuantolatzaileak eta kohesioformak ez ditu egoki erabiltzen.
ZUZENTASUNA
Ortografia eta puntuazioa
1 puntu Ondo (1 puntu) Nahiko (0,5 puntu) Gutxi (0 puntu) Ortografiaren erabilera zuzena da, akatsik gabea Ortografiaren erabilera zuzena da, akatsen bat edo beste egiten du, baina ez dira larriak. Hainbat akats ortografiko egiten ditu. Horietako hainbat larriak. Puntuazioaren erabilera zuzena da, akatsik gabea. Puntuazioa, oro har, zuzena da, tarteka akatsen bat edo beste egiten badu ere. Puntuazioaren erabilera desegokiak zaildu egiten du ulergarritasuna.
1 puntu Ondo (1 puntu) Nahiko (0,5 puntu) Gutxi (0 puntu) Ez du inolako eragozpenik kultura orokorreko zeinahi gai zuzen idazteko. Morfosintaxiaren, erabilera zuzena da, akatsik gabea. Maila honi dagozkion testuak idaztean ez du alderdi morfosintaktikoan aparteko arazorik, nahiz eta zenbaitetan adierazi beharrekoaren konplexutasunagatik sintaxiaren arloko okerren bat egiten duen. Dena den, ez du akats sistematikorik egiten. Maila morfosintaktikoan, egiten dituen akatsek agerian uzten dute ez dituela hainbat egitura eta forma menderatzen. Akats sistematiko horiek direla eta, ulergaitza gertatzen da idatzia
LUZERA 0,75 puntu Ondo (0,75 puntu) Nahiko (0,375 puntu) Gutxi (0 puntu) Gai da eskatu zaion luzera emateko laburpenari. Laburpenaren luzera zehazten ez zaionean, gai da luzera laburpenaren helburura egokitzeko. Eskatu zaion luzera emateko ez du arazo handirik, baina behar baino laburpen luzeagoak sortzeko joera du. Laburpenaren luzera zehazten ez zaionean, behar baino laburpen apur bat luzeagoak eratzen ditu. Zailtasun handia du laburpenari luzera egokia emateko. Atazak eskatzen duen luzeratik urrun geratu ohi da.
A.5 Tesi lanera egokitutako errubrika Edukia Hierarkia 3.4.3.2 atalean azaldutako Galderetan oinarritutako metodoan hierarkia kalkulatzeko erabili den metodo bera aplikatu dugu. Azken emaitza 10 puntutatik kalkulatu beharrean, 2 puntu maximoa izanda kalkulatuz. Kontuan izanda derrigorra dela mantendu beharreko ideiekin aritzea eta ezabatu beharrekoekin aritzea gaindituta egon behar direla. Objektibitatea 0 puntu: laburpenean ideiak ez dira fidelki islatzen: idazlearen iritzia du edo testuko gaiari buruzkoa ez den informazioa. 0,5 puntu: laburpenean ideiak fidelki islatzen dira: idazlearen iritzirik gabea eta testuko gaiari buruzkoa den informazioa soilik.
Moldea Erregistroa 0 puntu: erabilitako hizkera ez da zuzena erregistroa eta testuaren maila kontuan izanda. 0,25 puntu: erabilitako hizkera zuzena da erregistroa eta testuaren maila kontuan izanda. Parafrasikantitatea 0 puntu: % 25 baino gutxiago berridatzita. 0,25 puntu: % 25-% 50 berridatzita. 0,5 puntu: % 50- % 75 berridatzita. Puntu 1: % 75 baino gehiago berridatzita. Parafrasikalitatea 0 puntu: jatorrizko testutik kopiatutako errenkada batean 4 hitz baino gehiago dituen adierazpen-zenbakia du. 0,25 puntu: Lexikoa aldatzeko gaitasun eza. Gehienbat hitzak ezabatu edo lekuz aldatzen ditu. 0,5 puntu: lexikoa aldatzen du, baina egiturak aldatzeko joera ez oso handia, eta egiten duenean arazoak ditu. Puntu 1: lexikoa zein egitura ondo aldatzen ditu. Kohesioa 0 puntu: lokailu eta korreferentzia-mekanismorik gabea. 0,25 puntu: lokailu eta korreferentzia-mekanismoak gaizki erabiliak edo lar errepikatuak. 0,5 puntu: Lokailu eta korreferentzia-mekanismo aberatsak, gehienetan ondo erabiliak. Puntu 1: Lokailu eta korreferentzia-mekanismo aberatsak, beti ondo erabiliak. Koherentzia 0 puntu: Testua ulergaitza da askotan. Inkoherentzia argiak daude testuan. Paragrafoen erabilera traketsa izan daiteke. 0,5 puntu: Zenbait pasarte ez dira ulergarriak. -Antolatzeko saiakera batzuek inkoherentzia txikiak izan ditzakete. Informazioaren edo ideien progresio globalaren falta egon daiteke. Paragrafoa egokia da, baina hobekuntza behar du (ideien garapen eskasa edo desorekatua, etab.) Puntu 1: Testu ulergarria da, orokorrean ondo antolatua eta koherentea, informazioaren edo ideien progresio argia erakutsiz. Gehienetan paragrafo eraginkor eta nabarmenak. 1,5 puntu: Oso ondo antolatuta eta barrutik koherentea, informazioaren edo ideien progresio oso argia erakutsiz. Paragrafo eraginkorrak eta nabarmenak. Testua erabat ulergarria eta irakurterraza da.
Zuzentasuna Ortografia Atalak.eus webgunean proposatzen den metodoa jarraitu dugu zuzentasuna ebaluatzeko. Akats larriak eta arruntak bereizi dira; larrien balioa 1 eta arruntena 0,5 izango da. Akatsak batu egingo dira eta indize bategatik biderkatu. Indize hori ikaslearen mailaren araberakoa izango da. Guk erabaki dugu 100 izatea. Guk erreferentziazko indizea erabili dugu; 100. Akats-kopurua eta indizea biderkatu ostean, laburpenaren hitz-kopuruarekin zatitu dugu. Hori eginez, emaitza bat lortuko dugu, eta emaitza horren baliokidea bilatu beharko dugu webgunean dagoen taula batean. Taula horretan gehienez 5 puntu lor daitezke, eta gure kasuan zuzentasunak 2 puntu balio dituenez, ikasleak 5 puntutatik lortu duen emaitza 2 puntu maximoa izanda zenbat den kalkulatu dugu. lexikoa Puntuazioa
A.6 Laburpen-gaitasuna lantzeko tailerrean ikasleek laburpenak ebaluatzeko errubrika egokitua
Ondo Nahiko Gutxi Ideien hierarkia Testuko ideia nagusia(k) dago, ideia garrantzitsuenak ageri dira eta beharrezkoak ez direnak alde batera utzi ditu. Testuko ideia nagusia(k) dago, ideia garrantzitsu batzuk falta dira eta beharrezkoa ez den bakarren bat sartu du. Testuko ideia nagusia ez dago. / Testuko ideia nagusia badago; baina, ez ditu ideia garrantzitsuak eta behe mailakoak ondo bereizten. Objektibitatea Laburpenean ideiak fidelki islatzen dira: idazlearen iritzirik gabea + testuko gaiari buruzkoa den informazioa soilik. Laburpenean ideiak ez dira fidelki islatzen: idazlearen iritzia + testuko gaiari buruzkoa ez den informazioa. Egokitasuna eta aberastasuna Erabilitako hizkera zuzena da erregistroa eta testuaren maila kontuan izanda. Kultura orokorreko edozein gairen inguruan, hizkuntza-baliabide ugari erabiliz idazten du. Testu konplexuak ontzen ditu, nabaria baita lexikoaren eta egituren aberastasuna. Berridazketa konplexuak egiteko gai da: sinonimoak, sintaxi aldaketak, egitura aldaketa, inferentziak… Erabilitako hizkera nahiko zuzena da erregistroa eta testuaren maila kontuan izanda Maila honi dagozkion testuak egoki osatzen ditu, kontuan hartuz baliatzen dituen ideia, egitura edota lexikoaren zenbatekoak eta nolakoak. Gutxieneko baliabide linguistiko zein testualak erabiliz, gai da ideiak zehatz adierazteko. Berridazketak egiten ditu, sinpleak normalean: sinonimoak eta sintaxi aldaketa. Erabilitako hizkera ez da zuzena erregistroa eta testuaren maila kontuan izanda. Eragozpena du mailari dagozkion testuak idazteko. Darabiltzan egiturek, ideiek, lexikoaren zenbateko eta nolakoak, besteren artean, hizkuntzaren ezagutza ona ez duela adierazten dute. Ez du berridazketa konplexurik egiten, sinple gutxi batzuk baino ez. Testua kopiatzeko joera du. Koherentzia eta kohesioa Baliabide linguistiko zein testualak zuzen erabiltzen dituenez, testua erabat argia, ongi egituratua eta jarraipen onekoa da. Gaia egoki garatzen du, testu koherentea sortuz. Ez du eragozpenik eraginkortasunez baliatzeko esaldi, paragrafo eta testu barneko loturak. Oro har, egokia da diskurtsoaren egitura eta pasarteen antolaketa, tarteka hutsegiteren bat egiten badu ere. Lehen irakurraldian ulergarria da. Gehienetan, ondo baliatzen ditu esaldi, paragrafo eta testu barneko loturak: testuantolatzaileak eta kohesio-formak. Diskurtsoaren egitura eta pasarteen antolaketa ez da egokia. Lehen irakurraldian ez da ongi ulertzen testua. Nekez baliatzen ditu ondo esaldi, paragrafo eta testu barneko loturak. Testu-antolatzaileak eta kohesio-formak ez ditu egoki erabiltzen. Ortografia eta puntuazioa Ortografiaren erabilera zuzena da, akatsik gabea. Puntuazioaren erabilera zuzena da, akatsik gabea. Ortografiaren erabilera zuzena da, akatsen bat edo beste egiten du, baina ez dira larriak. Puntuazioa, oro har, zuzena da, tarteka akatsen bat edo beste egiten badu ere. Hainbat akats ortografiko egiten ditu. Horietako hainbat larriak. Puntuazioaren erabilera desegokiak zaildu egiten du ulergarritasuna. Sintaxia Ez du inolako eragozpenik kultura orokorreko zeinahi gai zuzen idazteko. Morfosintaxiaren, erabilera zuzena da, akatsik gabea. Maila honi dagozkion testuak idaztean ez du alderdi morfosintaktikoan aparteko arazorik, nahiz eta zenbaitetan adierazi beharrekoaren konplexutasunagatik sintaxiaren arloko okerren bat egiten duen. Dena den, ez du akats sistematikorik egiten. Maila morfosintaktikoan, egiten dituen akatsek agerian uzten dute ez dituela hainbat egitura eta forma menderatzen. Akats sistematiko horiek direla eta, ulergaitza gertatzen da idatzia Luzera Jatorrizko testuak duen luzeraren % 50 da; edo laburragoa. Jatorrizko testuak duen luzeraren % 50-% 70 da. Jatorrizko testuak duen luzeraren % 70 baino luzeagoa da.
B Corpusak B.1 Laburtu diren jatorrizko testuak 1-Testua (monodokumentua) GIZA-GORPUTZA ETA ELIKAGAIAK. Janari edo edari bakoitza, hau da elikagai bakoitza, substantzia edo mantenugai jakin batzuez osaturik dago. Mantenugai bakoitzak zeregin jakin bat du gure gorputzaren osaketan eta funtzionamenduan. Horregatik, janari batek beste batek baino hobeto erantzun diezaioke gorputzaren behar jakin bati. Betetzen duten funtzioaren arabera, elikagaiak hiru multzotan sailkatzen dira. Gorputzak, hazten ari denean, zelula eta ehun gehiago sortzen lagunduko duten mantenugaiak beharko ditu. Eginkizun hori, zelula berriak sortzea, alegia, betetzen lagunduko duten mantenugaiak dituzten elikagaiei eraikitzaile deritze. Bestalde, lasterka egiteko edo hotz handia dagoenean gorputza berotzeko, energia emango dion erregai bat beharko du gorputzak. Eginkizun hori betetzen duten mantenugaiak dituzten elikagaiei energetiko deritze. Azkenik, hirugarren taldea ezinbestekoa da organismoak funtzionamendu zuzena izan dezan. Talde honetako mantenugaiak dituzten elikagaiei erregulatzaile deritze.
2-Testua (monodokumentua) ELIKAGAI ERAIKITZAILEAK. Gehiago ala gutxiago, lehenago ala beranduago, hazi egingo zara. Hazteko gorputzak duen bidea zelulak eta ehun berriak sortzea da ( ehunak, luzatu eta sendotzeko, giharrak handitzeko... ). Baina hazitakoan ere, gorputzak izaten du zelula eta ehun berrien beharrik; esate baterako, ilea eta azazkalak luzatzeko edo zauri baten ondorioz hondatutako ehunak berreraikitzeko. Gainera, suntsitutako zelula zaharrak ordezkatzeko berriak osatu behar ditu. Horretarako, gure gorputzak proteinak dituzten elikagaiak behar ditu, proteinak baitira mantenugai eraikitzaile nagusiak. Etxe bat eraikitzeko adreiluak behar diren bezala, proteinak behar ditugu gure gorputza eraikitzeko eta luzatzeko. Bestalde, proteina gehiegi duten dietek gaixotasunak eragin ditzakete.Horixe gertatzen ari da zenbait herri aurreratutan. Proteinak dituzten jakiak landare-jatorria nahiz animalia-jatorria izan dezakete. Babarrunak, dilistak, babak, soja, txitxirioak eta fruitu lehorrak, adibidez, landare-jatorrikoak dira, eta, esnea, esnekiak, arrautzak, haragia, arraina eta urdaia, berriz, animalia-jatorrikoak.
4-Testua (monodokumentua) ELIKAGAI ERREGULATZAILEAK. Elikagai erregulatzaileek dituzten mantenugaiak ezinbestekoak dira organismoak funtzionamendu zuzena izan dezan. Mantenugai garrantzitsuenak bitaminak, gatz mineralak eta ura dira. Oro har, kopuru txikitan behar izaten ditu gorputzak ura izan ezik, ura ugari hartu behar izaten baitugu. Bitaminak. Izaki bizidun batek bere funtzionamendu arrunterako behar-beharrezkoak dituen mantenugaiak dira bitaminak. Bizidunen oinarrizko funtzioetan parte hartzen dute; adibidez, organismoaren mineral-orekan, eta zenbait egitura eta ehunen kontserbazioan (hezurrak, hortzak, odola, azala, etab.). Bitaminen urritasunak abitaminosi izeneko gaixotasun larria eragin dezake, eta bitamina gehiegi kontsumitzeak, berriz, hiperbitaminosi izeneko eritasuna. Bitamina hainbat taldetan sailkatzen dira eta talde bakoitzari letra bat dagokio: A, B, C, D, E eta K taldeak bereizten dira. Ezinbestean, elikagaien bidez lortzen dira bitaminak (D taldeko bitaminak eguzki-argiaren bidez ere jasotzen ditugu). Gatz mineralak. Gure gorputzeko zelulentzat eta ehunentzat behar-beharrezko osagaiak dira mineralak. Horregatik, gure elikadura osoa izan dadin, mineralak ere hartu beharko ditugu. Jaki askok dituzte mineralak, askotan gatz mineralen moduan. Horregatik, gehienetan ez da beharrezkoa izaten aparteko elikagai edo gauza gisa hartzea. Gatz mineralen artean ezagunena sukaldean erabiltzen den gatza dugu. Baina gure gorputzak behar duen mineral bakarra ez da hori, beste hainbat ere beharrezkoak baititu, esate baterako, kaltzioa, fosforoa eta burdina bezalako elementuak. Elementu horiek hezurren eta odoleko hemoglobinaren osagarriak dira, eta gure gorputzarentzat nahitaezkoak, beraz. Beste elementu batzuk ere, barazkien bitartez geureganatzen ditugun magnesioa eta potasioa, esaterako, gure gorputzerako behar-beharrezkoak ditugu. Ura. Ura izaki bizidunen organismoaren funtzionamendurako funtsezko osagaia da. Besteak beste, hainbat substantzia uretan disolbatzen dira eta, horrela, hobeto asimilatzen ditu gorputzak. Bestalde, toxinak eta bestelako hondakinak kanporatzeko ere ezinbestekoa da, gernuaren eta izerdiaren osagai nagusia baita. Gure gorputza bezala, janari asko urarekin osatuak daude, nagusiki: barazkiek eta frutek, esate baterako, ur kantitate handia dute. Behar dugun ura, zuzenean ura edanez ez ezik, barazkiak eta frutak janez ere eskura dezakegu.
5-Testua (multidokumentua) GIZA-GORPUTZA ETA ELIKAGAIAK. Janari edo edari bakoitza, hau da elikagai bakoitza, substantzia edo mantenugai jakin batzuez osaturik dago. Mantenugai bakoitzak zeregin jakin bat du gure gorputzaren osaketan eta funtzionamenduan. Horregatik, janari batek beste batek baino hobeto erantzun diezaioke gorputzaren behar jakin bati. Betetzen duten funtzioaren arabera, elikagaiak hiru multzotan sailkatzen dira. Gorputzak, hazten ari denean, zelula eta ehun gehiago sortzen lagunduko duten mantenugaiak beharko ditu. Eginkizun hori, zelula berriak sortzea, alegia, betetzen lagunduko duten mantenugaiak dituzten elikagaiei eraikitzaile deritze. Bestalde, lasterka egiteko edo hotz handia dagoenean gorputza berotzeko, energia emango dion erregai bat beharko du gorputzak. Eginkizun hori betetzen duten mantenugaiak dituzten elikagaiei energetiko deritze. Azkenik, hirugarren taldea ezinbestekoa da organismoak funtzionamendu zuzena izan dezan. Talde honetako mantenugaiak dituzten elikagaiei erregulatzaile deritze. ELIKAGAI ERAIKITZAILEAK. Gehiago ala gutxiago, lehenago ala beranduago, hazi egingo zara. Hazteko gorputzak duen bidea zelulak eta ehun berriak sortzea da ( ehunak, luzatu eta sendotzeko, giharrak handitzeko... ). Baina hazitakoan ere, gorputzak izaten du zelula eta ehun berrien beharrik; esate baterako, ilea eta azazkalak luzatzeko edo zauri baten ondorioz hondatutako ehunak berreraikitzeko. Gainera, suntsitutako zelula zaharrak ordezkatzeko berriak osatu behar ditu. Horretarako, gure gorputzak proteinak dituzten elikagaiak behar ditu, proteinak baitira mantenugai eraikitzaile nagusiak. Etxe bat eraikitzeko adreiluak behar diren bezala, proteinak behar ditugu gure gorputza eraikitzeko eta luzatzeko. Bestalde, proteina gehiegi duten dietek gaixotasunak eragin ditzakete.Horixe gertatzen ari da zenbait herri aurreratutan. Proteinak dituzten jakiak landare-jatorria nahiz animalia-jatorria izan dezakete. Babarrunak, dilistak, babak, soja, txitxirioak eta fruitu lehorrak, adibidez, landare-jatorrikoak dira, eta, esnea, esnekiak, arrautzak, haragia, arraina eta
urdaia, berriz, animalia-jatorrikoak. ELIKAGAI ENERGETIKOAK. Elikagai energetikoek bi eratako mantenugaiak izan ditzakete: karbohidratoak eta koipeak. Karbohidratoak. Giharrek lan egiteko beharrezko energia karbohidratoetatik datorkigu, hein handian. Janari askoren bidez lor ditzakegu karbohidratoak, eta karbohidratoetatik lortutako mantenugaiak gibelean pilatzen dira eta, gorputzak eskatzen duenean, odolera igarotzen dira. Karbohidratoak bi taldetan bana daitezke: almidoiak eta azukreak, biak landare-jatorrikoak. Landareek eguzkiaren energia erabiliz sortzen dituzte. Patata, fruitu lehorrak, azukrea, arroza, garia, artoa, garagarra, irinez egindako janariak (ogia, gailetak, pastak... ) dira karbohidrato gehien duten jakiak. Kultura bakoitzak iturri jakin batetik lortzen du almidoia; hala nola, ogiaren bidez Mediterraneo aldean, arrozaren bidez Ekialdean, patataren bidez Iparraldean, eta artoaren eta gaztainaren bidez antzinako Euskal Herrian. Energia lortzeko berehala erabiltzen ez diren karbohidratoak, glukogeno bihurtuta pilatzen dira gibelean eta giharretan.Glukogeno hori gorputzak behar duena baino gehiago denean, koipe bihurtzen da eta azalpean pilatzen da gizentasuna eraginez. Koipeak. Koipeak dira, proportzioan, energia gehien ematen diguten mantenugaiak; hau da, gramo bakoitzeko energia gehien sortzen dutenak. Karbohidratoekin gertatzen den bezala, gure jarduerak eskatzen duena baino koipe gehiago jaten badugu, gorputzak gorde egiten du, erreserba moduan; hau da, gizendu egiten gara. Koipe batzuk landare-jatorriko elikagaietan daude: oliba, kakahuete, ekilore eta arto-olioetan, esaterako; fruitu lehorretan ( almendrak, intxaurrak, hurrak... ); margarinan, etab. Beste batzuk, berriz, animalia-jatorriko jakietan: zerri, behi, ardi eta bestelakoen gantzetan; esnean eta esnekietan, etab. Adituek diotenez, gorputzarentzat animalia-jatorriko koipeak baino osasuntsuagoak dira landare-jatorrikoak. ELIKAGAI ERREGULATZAILEAK. Elikagai erregulatzaileek dituzten mantenugaiak ezinbestekoak dira organismoak funtzionamendu zuzena izan dezan. Mantenugai garrantzitsuenak bitaminak, gatz mineralak eta ura dira. Oro har, kopuru txikitan behar izaten ditu gorputzak ura izan ezik, ura ugari hartu behar izaten baitugu. Bitaminak. Izaki bizidun batek bere funtzionamendu arrunterako behar-beharrezkoak dituen mantenugaiak dira bitaminak. Bizidunen oinarrizko funtzioetan parte hartzen dute; adibidez, organismoaren mineral-orekan, eta zenbait egitura eta ehunen kontserbazioan (hezurrak, hortzak, odola, azala, etab.) .Bitaminen urritasunak abitaminosi izeneko gaixotasun larria eragin dezake, eta bitamina gehiegi kontsumitzeak, berriz, hiperbitaminosi izeneko eritasuna. Bitaminak hainbat taldetan sailkatzen dira eta talde bakoitzari letra bat dagokio: A, B, C, D, E eta K taldeak bereizten dira. Ezinbestean, elikagaien bidez lortzen dira bitaminak (D taldeko bitaminak eguzki-argiaren bidez ere jasotzen ditugu). Gatz mineralak. Gure gorputzeko zelulentzat eta ehunentzat behar-beharrezko osagaiak dira mineralak. Horregatik, gure elikadura osoa izan dadin, mineralak ere hartu beharko ditugu. Jaki askok dituzte mineralak, askotan gatz mineralen moduan. Horregatik, gehienetan ez da beharrezkoa izaten aparteko elikagai edo gauza gisa hartzea. Gatz mineralen artean ezagunena sukaldean erabiltzen den gatza dugu. Baina gure gorputzak behar duen mineral bakarra ez da hori, beste hainbat ere beharrezkoak baititu, esate baterako, kaltzioa, fosforoa eta burdina bezalako elementuak. Elementu horiek hezurren eta odoleko hemoglobinaren osagarriak dira, eta gure gorputzarentzat nahitaezkoak, beraz. Beste elementu batzuk ere, barazkien bitartez geureganatzen ditugun magnesioa eta potasioa, esaterako, gure gorputzerako behar-beharrezkoak ditugu. Ura. Ura izaki bizidunen organismoaren funtzionamendurako funtsezko osagaia da. Besteak beste, hainbat substantzia uretan disolbatzen dira eta, horrela, hobeto asimilatzen ditu gorputzak. Bestalde, toxinak eta bestelako hondakinak kanporatzeko ere ezinbestekoa da, gernuaren eta izerdiaren osagai nagusia baita. Gure gorputza bezala, janari asko urarekin osatuak daude, nagusiki: barazkiek eta frutek, esate baterako, ur kantitate handia dute. Behar dugun ura, zuzenean ura edanez ez ezik, barazkiak eta frutak janez ere eskura dezakegu.
B.2 Urre-patroizko corpusa 1-Testuaren urre-patroia (estrakzioa) GIZA-GORPUTZA ETA ELIKAGAIAK [Janari edo edari bakoitza, hau da elikagai bakoitza, substantzia edo mantenugai jakin batzuez osaturik dago.] [Mantenugai bakoitzak zeregin jakin bat du gure gorputzaren osaketan eta funtzionamenduan.] [zelula eta ehun gehiago sortzen lagunduko duten mantenugaiak beharko ditu.] [Eginkizun hori, zelula berriak sortzea, alegia, betetzen lagunduko duten mantenugaiak dituzten elikagaiei eraikitzaile deritze.] [energia emango dion erregai bat beharko du gorputzak] [Eginkizun hori betetzen duten mantenugaiak dituzten elikagaiei energetiko deritze.] [organismoak funtzionamendu zuzena izan dezan.] [Talde honetako mantenugaiak dituzten elikagaiei erregulatzaile deritze.]
1-Testuaren urre-patroia (abstrakzioa) GIZA-GORPUTZA ETA ELIKAGAIAK Elikagai bakoitza substantzia edo mantenugai jakin batzuez osaturik dago, eta mantenugai bakoitzak zeregin bat du gorputzaren osaketan zein funtzionamenduan. Zelula eta ehun gehiago sortzen laguntzeko, elikagai eraikitzaileak behar ditugu gorputzak. Horrez gain, elikagai energetikoak ere beharko ditu; elikagaiok energia emango baitigute. Azkenik, organismoak funtzionamendu zuzena izan dezan, elikagaiei erregulatzaileak beharko ditugu.
2-Testuaren urre-patroia (estrakzioa) [ELIKAGAI ERAIKITZAILEAK.] [Hazteko gorputzak duen bidea zelulak eta ehun berriak sortzea da] [(ehunak luzatu eta sendotzeko,] [giharrak handitzeko...).] [hazitakoan ere,] [gorputzak izaten du zelula eta ehun berrien beharrik;] [edo zauri baten ondorioz hondatutako ehunak berreraikitzeko.] [suntsitutako zelula zaharrak ordezkatzeko] [Horretarako, gure gorputzak proteinak dituzten elikagaiak behar ditu,] [proteinak baitira mantenugai eraikitzaile nagusiak.] [Bestalde, proteina gehiegi duten dietek gaixotasunak eragin ditzakete.] [Proteinak dituzten jakiak landare-jatorria nahiz animalia-jatorria izan dezakete.]
2-Testuaren urre-patroia (abstrakzioa) ELIKAGAI ERAIKITZAILEAK. Hazteko, gorputzak zelulak eta ehun berriak sortu behar ditu; adibidez, ehunak luzatu eta sendotzeko edo giharrak handitzeko. Baina hazi ostean ere behar izaten ditu gorputzak zelula eta ehun berriak; esaterako, zauri baten ondorioz hondatutako ehunak berreraikitzeko. Suntsitzen diren zelula zaharrak ordezkatzeko, proteinak dituzten elikagaiak behar ditugu, proteinak baitira mantenugai eraikitzaile nagusiak. Proteinak dituzten jakiak landare zein animalietatik lor ditzakegu, baina kontuan izan behar dugu proteina gehiegi jateak gaixotasunak sortu ahal dituela.
4-Testuaren urre-patroia (estrakzioa) [ELIKAGAI ERREGULATZAILEAK.] [Elikagai erregulatzaileek dituzten mantenugaiak ezinbestekoak dira] [organismoak funtzionamendu zuzena izan dezan.] [Mantenugai garrantzitsuenak bitaminak, gatz mineralak eta ura dira.] [Bitaminak.] [Izaki bizidun batek bere funtzionamendu arrunterako behar-beharrezkoak dituen mantenugaiak dira bitaminak.] [Bizidunen oinarrizko funtzioetan parte hartzen dute;] [Bitaminen urritasunak abitaminosi izeneko gaixotasun larria eragin dezake,] [eta bitamina gehiegi kontsumitzeak, berriz, hiperbitaminosi izeneko eritasuna.] [Gatz mineralak.] [Gure gorputzeko zelulentzat eta ehunentzat behar-beharrezko osagaiak dira mineralak.] [Gatz mineralen artean ezagunena sukaldean erabiltzen den gatza dugu.] [beste hainbat ere beharrezkoak baititu,] [esate baterako, kaltzioa, fosforoa eta burdina bezalako elementuak.] [Ura.] [Ura izaki bizidunen organismoaren funtzionamendurako funtsezko osagaia da.] [Besteak beste, hainbat substantzia uretan disolbatzen dira] [eta, horrela, hobeto asimilatzen ditu gorputzak.] [Bestalde, toxinak eta bestelako hondakinak kanporatzeko ere ezinbestekoa da,] [Behar dugun ura, zuzenean ura edanez ez ezik,] [barazkiak eta frutak janez ere eskura dezakegu.]
4-Testuaren urre-patroia (abstrakzioa) ELIKAGAI ERREGULATZAILEAK. Elikagai erregulatzaileak funtsezkoak dira organismoak funtzionamendu egokirako. Mantenugai garrantzitsuenak bitaminak, gatz mineralak eta ura dira. Bitaminak. Izaki bizidun baten funtzionamendurako ezinbestekoak dira bitaminak; izan ere, bizidunen oinarrizko funtzioetan hartzen dute parte. Bitamina gutxi hartzeak abitaminosi izeneko gaixotasuna eragin dezake; osetra, bitamina lar hartzen badugu, hiperbitaminosia izan genezake. Gatz mineralak. Gorputzeko zelulek eta ehunek derrigor behar dituzten osagaiak dira mineralak. Ezagunena gatza da, baina beste batzuk ere funtsezkoak dira; adibidez, kaltzioa, fosforoa eta burdina. Ura. Izaki bizidunen organismoak ondo funtzionatzeko, ura ezinbestekoa da. Izan ere, substantzia ugari hobeto asimilatzen ditu gorputzak aurrez urak disolbatu egiten dituelako. Gainera, toxinak eta beste hondakin batzuk kanporatzeko ere behar dugu ura. Ura lortzeko, zuzenean edanez lor dezakegu, baina baita barazkiak eta frutak janeda ere.
5-Testuaren urre-patroia (abstrakzioa) GIZA-GORPUTZA ETA ELIKAGAIAK. Elikagai bakoitza substantzia edo mantenugai jakin batzuez osaturik dago, eta mantenugai bakoitzak zeregin bat du gorputzaren osaketan zein funtzionamenduan. Duten funtzioa kontuan izanda, elikagaiak hiru multzotan sailkatzen dira. ELIKAGAI ERAIKITZAILEAK. Hazteko, gorputzak zelulak eta ehun berriak sortu behar ditu; adibidez, ehunak luzatu eta sendotzeko edo giharrak handitzeko. Baina hazi ostean ere behar izaten ditu gorputzak zelula eta ehun berriak; esaterako, zauri baten ondorioz hondatutako ehunak berreraikitzeko. Suntsitzen diren zelula zaharrak ordezkatzeko, proteinak dituzten elikagaiak behar ditugu, proteinak baitira mantenugai eraikitzaile nagusiak. Proteinak dituzten jakiak landare zein animalietatik lor ditzakegu. ELIKAGAI ENERGETIKOAK. Elikagai energetikoek bi mantenugai mota izan ditzakete: karbohidratoak eta koipeak. Karbohidratoak. Giharrek lan egiteko beharrezko energia karbohidratoek ematen digute. Karbohidratoetatik lortutako mantenugaiak gibelean pilatzen dira eta, gorputzak eskatutakoan, odolera igarotzen dira. Bestalde, karbohidratoak landare-jatorriko bi taldetan bana daitezke: almidoiak eta azukreak. Berehala erabiltzen ez diren karbohidratoak, gibelean eta giharretan pilatzen dira glukogeno bihurtuta. Behar duguna baino gehiago bada, koipe bihurtu eta azalpean pilatzen da, gizentasuna eraginez. Koipeak. Mantenugaien artean, koipeak dira energia gehien ematen digutenak. Behar duguna baino koipe gehiago janez gero, gorputzak gorde egiten du. Adituen arabera, landare-jatorriko koipeak osasuntsuagoak dira animalia-jatorrikoekin alderatuz. ELIKAGAI ERREGULATZAILEAK. Elikagai erregulatzaileak funtsezkoak dira organismoak funtzionamendu egokirako. Mantenugai garrantzitsuenak bitaminak, gatz mineralak eta ura dira. Bitaminak. Izaki bizidun baten funtzionamendurako ezinbestekoak dira bitaminak; izan ere, bizidunen oinarrizko funtzioetan hartzen dute parte. Bitamina gutxi hartzeak abitaminosi izeneko gaixotasuna eragin dezake; osetra, bitamina lar hartzen badugu, hiperbitaminosia izan genezake. Gatz mineralak. Gorputzeko zelulek eta ehunek derrigor behar dituzten osagaiak dira mineralak. Ezagunena gatza da, baina beste batzuk ere funtsezkoak dira; adibidez, kaltzioa, fosforoa eta burdina. Ura. Izaki bizidunen organismoak ondo funtzionatzeko, ura ezinbestekoa da. Izan ere, substantzia ugari hobeto asimilatzen ditu gorputzak aurrez urak disolbatu egiten dituelako. Gainera, toxinak eta beste hondakin batzuk kanporatzeko ere behar dugu ura. Ura lortzeko, zuzenean edanez lor dezakegu, baina baita barazkiak eta frutak janeda ere.
B.3 HIMAM metodoarekin egindako tailerrean laburtzeko erabili dugun 6-Testua 6-Testua ERAGILE GEOLOGIKO edo GEOMORFIKOA Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak. Itsasoaren eragina erliebe-aldaketetan. Itsasoko urak haitzak higatu eta birrintzen ditu eta materialak garraiatzen ditu. Material horiek sedimentatu edo jalki egiten dira, eta poliki-poliki, kostaldearen itxura aldatzen joaten da. Eta nola mugitzen da edo zerk mugitzen du itsasoko ura? Haizeak sortzen dituen olatuek, etengabe eta indarrez jotzen dituzte kostaldeko haitzak; ondorioz, haitzak higatzen dituzte, eta higaduraren ondorioz, hainbat neurritako harriak askatu eta pilatzen dira itsasertzean. Olatuek harri txikienak garraiatu eta itsaslabarren kontra jaurtitzen dituzte behin eta berriro, eta horrek areagotu egiten du higadura. Urteen poderioz, itsaslabarren ertza atzeratu egiten da, eta itsasoa gero eta gehiago sartzen da lurrean. Bestalde, itsasgoren eta itsasbeheren ondorioz, higatutako materialak itsasertz lauetan sedimentatzen dira, eta horrela sortzen dira hondartzak. Lurrikarak Lurrikarak edo seismoak lurrazalean gertatzen diren dardarak edo astinduak dira. Astindu horien ondorioz, lurrazalaren zati batzuk pitzatu egiten dira, eta lur-mugimendu handiak gertatzen dira. Leku batzuetan, lurra altxatu, eta mendiak sortzen dira, eta beste batzuetan, lurra beheratu, eta zokoguneak eta lakuak eratzen dira. Lurrikarak itsaspean gertatzen direnean, itsasikara deitzen zaie, eta tsunami deritzen olatu izugarriak sortzen dituzte. Lurrikarak lurrazaleko bi bloke edo eremuren arteko talken edo lekualdatzeen eraginez sortzen dira. Batak bestearen kontra talka egitean hausten diren harkaitzek dardara eragiten dute. Igurtzi ezegonkor horien ondorioz, uhin sismikoak sortzen dira lurrazalean, uretara harri koskor bat botatzean uhinak sortzen diren moduan. Uhin horiek mugitzen dute lurra. Lur-barnean blokeen arteko etena sortzen den puntuari hipozentro deitzen zaio, eta hipozentroari lurrazalean dagokion puntuari epizentro. Hain zuzen, puntu horretan gertatzen da astindurik bortitzena. Lurrikarak edo seismoak sismografo izeneko tresna berezi batzuen bidez erregistratzen dira. Lurrikaren bortiztasuna zehazteko, lurrikara-eskalak hartzen dira kontuan. Sismologoek, batez ere, Richter eskala erabiltzen dute lurrikaren intentsitatea neurtzeko. Uholdeak Lurrak euri guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira: ibilgu naturaletako urak gainezka egiten du, eta kanpora ateratzen da kontrolik gabe. Uholdeek hainbat kalte eragiten dituzte ingurunean: pertsonak eta animaliak hiltzen dira, ondasunak galtzen dira, erliebea higatu egiten da, arrainen eta beste animalia batzuen habitata suntsitzen da (batzuetan, erabat suntsituta geratzen dira, eta ezinezkoa izaten da lehengo egoerara itzultzea), azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira (adibidez, zubiak, errepideak, urtegiak...). Batzuetan, gizakiak naturan duen esku-hartzeak (adibidez, ibaien ibilgua aldatzea edo ibilgailuetan etxeak eraikitzea) uholdeak eragiten ditu. Txinako Huang He edo Ibai Horian gertatutakoa dugu horren lekuko. Antzina, txinatarrek dikeak eraiki zituzten ibai horretan ibaiertzak goratzeko eta nekazaritzarako lur gehiago izateko. Dike horiek, ordea, uholdeak eragin zituzten. Larriena 1887.urtean izan zen; milioi bat lagun baino gehiago hil zen.
C.3 Laburtu beharreko testuaren informazioa
C.4 Ikasle bakoitzak estrakzioan egindakoaren informazioa
D Laburpenak egiteko galderak D.1 Laburpen-gaitasuna garatzeko tailerrean, GOM metodoan oinarrituta, ikasleei 5-Testua laburtzeko emandako galderak 1. Zein da testuaren izenburua? 2. Elikagaiak zerez daude osaturik? 3. Zein da mantenugaien funtzio edo helburua? 4. Zeintzuk dira lehen motako elikagaiak? 5. Zertarako behar ditu gorputzak zelula eta ehun berriak? 6. Eta behin hazita, zer? 7. Zer gertatzen da zelula zaharrekin? 8. Hori gertatu ahal izateko, zer behar dugu? 9. Baina zer gertatzen da neurriz kanpo jaten badugu behar dugun hori? 10. Mantenugai horiek dituzten zein jaki-motatan aurki genitzake? 11. Zeintzuk dira bigarren motako elikagaiak? 12. Elikagai horietan bi motatako mantenugaiak bereizten dira; zeintzuk dira lehenak? 13. Guretzat beharrezko den zer ematen digute? 14. Zertarako da beharrezkoa? 15. Gorputzeko zein organotan batzen dira mantenugai horiek? 16. Eta bertatik nora jotzen dute ondoren? 17. Baina berehala erabiltzen ez ditugunean, non geratzen dira? 18. Ondorioz, glukogenoari zer gertatzen zaio? 19. Zehazki, noiz? 20. Eta non pilatzen da? 21. Horrek guztiak zer eragin du azkenean? 22. Elikagai horietan bi motatako mantenugaiak bereizten dira; zeintzuk dira bigarrenak? 23. Mantenugaiok, bereziki, zer ematen diote gorputzari? 24. Batzuetan gorputzak zer egiten du berarekin? 25. Zein kasutan, zehazki? 26. Zein motatako jakietan aurki genitzake mantenugaiok? 27. Bereizten diren moten artean, zein da onuragarriagoa gorputzarentzat? 28. Zeintzuk dira hirugarren motako elikagaiak? 29. Zein da elikagai horien garrantzia guretzat? 30. Zeintzuk dira bitaminen ezaugarriak? 31. Zeintzuk dira gatz-mineralen ezaugarriak? 32. Zeintzuk dira uraren ezaugarriak?
Tesi honen idazketa 2022ko azaroaren 23an bukatu zen | science |
addi-f77c81bb0376 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59461 | Hirigune historikoen babesa klima-aldaketaren aurrean: arriskua neurtzeko metodologiak | Quesada Ganuza, Laura ; Garmendia, Leire; Álvarez González, Irantzu ; Briz Blanco, Estíbaliz; Villaverde, Ane | 2022 | 16 Ekaia, ale berezia 2022, 15-30 Laura Quesada-Ganuza, Leire Garmendia, Irantzu Álvarez, Estibaliz Briz, Ane Villaverde 1. SARRERA Azken hamarkadetako muturreko gertaera klimatikoen kopurua gero eta handiagoa dela ikusita, komunitate zientifikoan bizitu egin da klimaaldaketaren inguruko eztabaida. Beroketa globala areagotu egin da azken lau hamarkadetan, xxi. mendea orain artekoetan beroena izateraino, Munduko Meteorologia Erakundearen (WMO, ingelesezko siglak) txostenen arabera [1]. Batez besteko tenperatura globalaren igoera horrek, batez ere jarduera antropogenikoaren ondorioz, areagotu egiten du muturreko fenomenoak izateko arriskua, hala nola eurite handiak, bero-boladak eta uholdeak [2]. Munduko biztanleriaren erdia baino gehiago hiriguneetan bizi da gaur egun [3], eta tenperatura-igoera handienak hirigune horietan eta beraien eragin-eremuetan gertatzen dira [2], biztanleriaren gehiengoa eremu horietara joaten baita. Klima Aldaketarako Gobernuarteko Panelak (IPCC, ingelesezko siglak) egindako txostenak (bosgarrena, AR5) argi eta garbi adierazten du hiriguneak eta hiri-azpiegiturak, besteak beste, eraldaketa handia behar duten sistemak direla, etorkizun erresiliente bat bermatzeko. Berotze globalaren ondorio negatiboek eta muturreko gertaera meteorologikoen ondorioek nabarmen eragiten dute bertako biztanleen osasunean, ondasunetan, ongizatean eta bizigaitasunean [2, 4]. Hiriek inguruko eremuen baldintza klimatiko berberak badituzte ere, hiri-diseinuek mikroklimak eta bero-uharteak sortzen dituzte. Lurzoruaren iragazkortasun baxuak, dentsitate altuko eremuek, jarduera produktiboen kontzentrazio altuagoek eta hirigintza-plangintzak hiriguneak definitzen dituzte, eta horrek, klima-aldaketaren aurrean, erantzun desberdinak eragiten ditu. Hiriguneak, beraz, sistema konplexuak dira, elkarren artean erlazionaturiko geruza ezberdinez osatuak, eta ikuspegi espezifikoak behar dituzte klima-aldaketarekiko esposizioa ebaluatzeko. Nahiz eta sarritan ez den aztertzen, kultura-ondarea berezko geruza bat da hirien barruan. Hirigune historikoen ezaugarri bereziek garrantzi handia dute, hiri-nortasunaren iturri direlako eta ekonomiaren aktibo garrantzitsuak direlako. Gune historikoek eguraldi-ereduen aldaketen aurrean dituzten ahuleziak [5] ez dira eraikinen egituretan duten eragin fisikoengatik bakarrik; kultura-paisaiarentzat oso garrantzitsuak diren beste ondorio batzuengatik ere badituzte, hala nola biztanleria-ereduen aldaketarengatik, turismoaren eraginagatik eta jarduera sozioekonomikoak eteteagatik. Azken hamarkadan, kultura-ondarea babesteko lan egiten duten erakunde esanguratsuenen arretagune bihurtu da klima-aldaketa, hala nola ICOMOSena eta UNESCOrena [6, 7]. Era berean, Europar Batasunak tinko mantentzen du bere agendan kultura-ondarearen arriskuaren ebaluazioa eta prebentzioa, batez ere EB Work Plan for Culture 2019-2022 planaren bidez, klima-aldaketara egokitzeko gai bat barne hartuta [8, 9]. Nazio Batuen
https://doi.org/10.1387/ekaia.23076 17 Hirigune historikoen babesa klima-aldaketaren aurrean: arriskua neurtzeko metodologiak Hondamendi Laguntza Koordinatzailearen Bulegoak «balioa galtzeko probabilitate» gisa definitu zuen arriskua, eta kalteberatasun-indize baten bidez definitu zuen arrisku-maila (kalterik eza: 0; galera totala: 1) [10]. Beraz, hirigune historikoek klima-aldaketaren aurrean duten arriskua ebaluatzea eztabaida politikoaren erdigunean dago, eta ikerketa-eremu garrantzitsua da hirien etorkizuneko erresilientzia nola handitu daitekeen ulertzeko. Beraz, hiriguneen azterketa egiteko, kultura-ondarearen geruza eta hirigune historikoaren ezaugarri espezifikoak hartu behar dira kontuan. Artikulu honen helburua bikoitza da. Lehenengoa hirigune historikoetarako klima-aldaketaren arriskuak ebaluatzeko metodologien egungo egoeraren berrikuspen kritikoa egitea da. Bigarren helburua arlo honetan identifikatu den ikerketa-hutsuneari erantzutea da, arrisku-ebaluaziorako metodologietan sartu beharko liratekeen funtsezko adierazleak proposatuz, bero-boladen eraginpean dauden eremu historikoen arriskuak ebaluatzeko ikuspegi holistikoa garatzeko. 2. KLImA-ALDAKEtAREn ARRISKUAK EBALUAtZEKo mEtoDoLogIEn BERRIKUSpEn KRItIKoA Atal honetan, literaturaren azterketa sistematikoaren emaitzak aurkezten dira, eremu historikoetarako klima-aldaketaren arriskuak ebaluatzeko metodologien berrikuspen kritikoa egiteko [11] eta ezagutzan dauden hutsune esanguratsuenak zehazteko. Beraz, ikerketaren galdera honako hau litzateke [12]: arriskua edo kalteberatasuna neurtzeko zein metodologia daude erlazionatuta klima-aldaketak hirigune historikoetan dituen ondorioekin? Metodologia horien berrikuspen kritikoak horien ezaugarri nagusiak ebaluatuko ditu [13]; batez ere, aztertzen diren mehatxuak eta kontuan hartzen diren arrisku-elementuak (arriskua, esposizioa, kalteberatasuna), ebaluatzen duten hiri-sistemaren alderdia barne, gure helburuetarako hirisistema hirigune historikoa dela kontuan hartuta. Analisiaren arrisku-elementuak IPCCk eskainitako ikuspegian oinarritu dira, hori baita gehien erabiltzen den esparrua [2]. Arriskua honela definitzen da: «Gertaera arriskutsuak gertatzeko probabilitatea inpaktuekin biderkatuta, gertakari horiek gertatzen badira». Gainera, inpaktu terminoa honela definitzen da: «Muturreko fenomeno meteorologikoek eta klima-aldaketak naturan eta giza sistemetan dituzten eraginak. Inpaktuak, oro har, denbora-tarte jakin batean gertatzen diren klima-aldaketek edo fenomeno klimatiko arriskutsuek bizitzetan, biziraupen-bitartekoetan, osasunean, ekosistemetan, ekonomian, gizartean, kulturan, zerbitzuetan eta azpiegituretan dituzten ondorioei buruzkoak dira, bai eta aldaketa horien eraginpean dauden gizarteen edo sistemen kalteberatasunari buruzkoak ere» [2]. Beraz, definizio horietatik ondoriozta dezakegu arriskua mehatxuaren, kalteberata-
18 Ekaia, ale berezia 2022, 15-30 Laura Quesada-Ganuza, Leire Garmendia, Irantzu Álvarez, Estibaliz Briz, Ane Villaverde sunaren (aktibo batek duen sentikortasuna mehatxuarekiko eta horrek bere aurkako efektuei aurre egiteko duen gaitasun-ezaren konbinazioa) eta esposizioaren (aktiboaren kokapenarekin erlazionatuta) arteko elkarrekintzaren emaitza dela. Beraz, ezinbestekoa da kontuan hartzea aktibo bat mehatxu baten eraginpean egon daitekeela (esposizioa), kaltebera izan barik; aldiz, aktiboa, kaltebera izateko, mehatxuaren eraginpean egon behar da. Hurbilketa horri jarraituz, galdera hauei erantzun beharko diegu klima-aldaketaren arriskua behar bezala ebaluatzeko: zer da mehatxua? Zer da esposizioa? Nola definituko dugu kalteberatasuna? Galdera horien erantzuna IPCCren esparruan aurki daiteke. Esposizioari eta kalteberatasunari dagokienez, IPCCk honela definitzen du esposizioa terminoen glosarioan: «Pertsonak, bizitegi-guneak, espezie edo ekosistemak, ingurumen-funtzio, zerbitzu eta baliabideak, azpiegiturak, edo aktibo ekonomiko, sozial edo kulturalak egotea bortizki erasoak izan daitezkeen lekuetan». Esposizioa, beraz, mehatxuaren eraginpeko eremuetan dagoen elementua izan daiteke. Kalteberatasuna da arriskuaren karakterizazioaren gakoa, eta bere ebaluazioak, diziplinaren arabera, beste modu batean definitzen diren ezaugarriak eta prozesuak hartzen ditu barnean [8, 9]. IPCCk bere bosgarren txostenean [2] onartu zuen definizioari jarraituko diogu kalteberatasuna zehazteko: «Muturreko gertakarien (hau da, klima-aldaketaren gertaeren) eraginpean dagoen elementu batek eragin negatiboa izateko duen joera». Definizio horrek mehatxu baten aurrean aktibo baten sentiberatasunaren eta bere efektu kontrajarriei aurre egiteko gaitasunik ezaren konbinazio bezala azaltzen du kalteberatasuna. IPCCren bosgarren ebaluazio-txostenean oinarrituz (AR5) [2], honako hauek dira hiri-eskualdeei eragin diezaieketen gertaerak: muturreko tenperatura-gertaerak; hotz- eta bero-boladak (bero-boladen ondoriozko baso-suteak barne); uholdeak, ekaitzak eta itsas mailaren igoera prezipitazio handien ondorioz; eta, klima-aldaketa bere osotasunean hartuz, tenperaturaren igoera eta ondoriozko klimaren aldaketa. Beraz, horiek izango dira azterketan identifikatuko diren mehatxuak. Bilaketarako gako-hitzak zehazteko, IPCCk identifikatutako mehatxu nagusiak eta ikerketa-galderak hartu dira kontuan. Gako-hitzek, mehatxu bakoitzarentzat, «kalteberatasuna/arriskuaren ebaluazioa» eta «eremu historikoaren» sinonimoak konbinatzen zituzten, gako-hitz bakoitzaren erroa eta litezkeen aldaerak zehaztuz. Web of Science eta Scopus datu-baseen webgunean bilaketak egiteko, izenburua, gako-hitza eta laburpena aukera daitezke. Guztira 616 emaitza lortu ziren bi plataformetan gako-hitzen konbinazio guztiekin. Lehenengo filtroa izenburua izan zen, eta gaiarekin erlazionatutako artikuluak aukeratu ziren. Urrats hori bilaketa bakoitzean eta webgune bietan jarraitu zen, bikoiztutako artikuluak ezabatuz. Bigarren
https://doi.org/10.1387/ekaia.23076 19 Hirigune historikoen babesa klima-aldaketaren aurrean: arriskua neurtzeko metodologiak urratsean, artikulu guztien laburpenak irakurri ziren, arrisku-ebaluaziorako metodologiaren bat edo klima-aldaketarekin lotutako mehatxuren batek hirigune historikoan duen eragina aztertzen zuten egiaztatzeko. Baheketa horren ondoren, 34 artikulu posible gelditu ziren; azken artikulu horien testuanalisi osoa egin zen, eta batzuk baztertu egin ziren. Guztira, 29 artikulu identifikatu eta aztertu ziren (1. irudia). Hautaturiko artikuluak osorik berrikusi eta sailkatu ziren, landutako mehatxuaren eta lotutako arriskuen arabera (mehatxua, esposizioa, kalteberatasuna). 1. irudia. Literatura-bilaketa eta ebaluazioa, azterketa kritikoan egokiak diren artikuluan sartzeko ([12]-tik egokitua). 2.1. Arriskuaren alderdiak eta dimentsioak aztertutako metodologietan Hogeita bederatzi artikuluen berrikuspena baliagarria izan zen arriskuaren alderdiak identifikatzeko (mehatxua, esposizioa, kalteberatasuna) eta horren dimentsio guztiak kontsideratzeko, hots, sozialak, ekonomikoak, kulturalak, gobernantzakoak (zerbitzuak eta baliabideak) eta fisikoak (azpiegitura, elementu eta eraikin guztien ezaugarri ukigarriak). Kontuan izan behar da arriskua azterketa-faseetan ebaluatzen dela, mehatxua karakterizatua izan behar dela esposizioaren analisia egiteko, eta biak, mehatxua eta esposizioa, ebaluatu behar direla sistema baten kalteberatasuna aztertzeko. Horregatik, emaitzak honela sailka daitezke: (i) mehatxu-probabilitatea eta larritasuna bakarrik ezaugarritzen dituzten metodologiak; (ii) esposizioa ere kontuan hartzen duten metodologiak; eta (iii) kalteberatasuna ebaluatzen jarraitzen duten metodologiak, sentikortasunaren eta ondorioei aurre egiteko ahalmenaren artean bereizten dutenak [2].
20 Ekaia, ale berezia 2022, 15-30 Laura Quesada-Ganuza, Leire Garmendia, Irantzu Álvarez, Estibaliz Briz, Ane Villaverde 2. irudian ikus daitekeen bezala, mehatxuaren probabilitatea eta larritasuna hogeita bederatzi metodologietako zazpitan baino ez ziren aztertu, eta elementuen esposizioa bakarrean ebaluatu zen. Kalteberatasuna hogeita bat artikulutan aipatzen zen, eta aztertu egin ziren, ikusteko sentsibilitate-adierazleak eta/edo ondorioei aurre egiteko ahalmen-adierazleak ere aipatzen zituzten. Sentsibilitatea artikuluen ia erdietan kontsideratzen zen, nahiz eta ikerketa gutxi batzuetan baino ez zen halakotzat hartzen, eta besteetan kalteberatasun izendatzen zen. Aurretik aipatutako kategoriak kontuan hartuta, eta kalteberatasun-alderdiei dagokienez, hemeretzi artikulutan sentsibilitate fisikoa aztertzen zen, eta horietatik zortzik bakarrik hartzen zituzten kontuan beste alderdi batzuk. Kalteberatasun fisikoa ardatz zuten metodologien artean, eraikinek uholdeekiko duten kalteberatasuna zortzitan hartu zen kontuan, eta aktiboek oro har klima-aldaketarekiko duten kalteberatasun fisikoa lautan. Gainerako bi metodologiek kalteberatasun fisikoa kontuan hartu gabe baloratzen zuten kalteberatasuna, eta gobernatzearen kalteberatasun eta egokitzapen-gaitasunean [14] eta egokitzapen sozialaren gaitasunean jartzen zuten arreta [15]. Metodologia batzuetan, kontuan hartzen zen kalteberatasun sozioekonomikoa ere, biztanleek mehatxuari aurre egiteko duten gaitasuna aztertuz. Balio kulturala Gandini et al.-ek bakarrik aztertu zuten hainbat ikerlanetan [16, 17, 18], eta artikulu bakar batean [19] lantzen ziren uholdeei buruzko guztiak. 2. irudia. Azterketaren emaitzen laburpena.
https://doi.org/10.1387/ekaia.23076 21 Hirigune historikoen babesa klima-aldaketaren aurrean: arriskua neurtzeko metodologiak 2.2. mehatxuak 3. irudiak mehatxuen araberako berrikuspen kritikoaren emaitzak aurkezten ditu. Literaturan, prezipitazioen edo itsas mailaren igoeraren ondorioz gertatzen diren uholdeak dira gehien aztertzen den mehatxua (hogeita bederatzi artikuluetatik hogeita bitan). Uholdeak, beste mehatxuekin batera, mehatxu anitzeko hiru artikulutan hartzen ziren kontuan [20, 21, 22], eta gainerako hemeretzi metodologietan uholdeak bakarrik aztertzen ziren. Klima-aldaketak eragindako klima-aldaketa orokorra beste zortzi artikulutan kontsideratzen zen mehatxu. Baso-suteak artikulu bakar batean hartzen ziren mehatxutzat [23]. Hotz- eta bero-boladak, aldiz, ez ziren mehatxutzat hartu arrisku anitzeko artikulu batean ere. 3. irudia. Arriskua aztertzen duten artikuluak, mehatxuen arabera sailkatuta. 2.3. Azterketa kritikoaren emaitzak Klima-aldaketarekin lotutako mehatxuetatik eta muturretako gertakizunetatik abiatuz, ondorioak argiak izan ziren: bibliografiaren zati handi batek itsas mailaren igoerak edo ekaitzek eragindako uholdeak bakarrik aztertzen zituen, eta azterlan askok baldintza klimatikoen aldaketa orokorrari buruzko ikerketak egin zituzten. Aldiz, hotz- eta bero-boladak ez ziren aipatzen aztertutako artikuluetan. Sarreran azaldu den bezala, bibliografian, askotan, hiriguneen kalteberatasuna haien baldintza sozioekonomiko eta fisikoekin lotzen da, hala nola kokapen geografikoarekin, materialarekin, hiri-bilbearekin eta -morfologiarekin, aberastasunarekin, gobernantza-sistemarekin, etab. [24]. Ezaugarri horiek baldintzatuko dute inpaktuen gogortasuna, klima-aldaketa eta
22 Ekaia, ale berezia 2022, 15-30 Laura Quesada-Ganuza, Leire Garmendia, Irantzu Álvarez, Estibaliz Briz, Ane Villaverde horrekin lotutako muturreko gertaerak kontuan hartzen direnean. Hirigune historikoen kasuan, azterketak agerian utzi zuen kontzentrazio handia zegoela eraikitako ingurunearen kalteberatasun fisikoan, eta sistemaren beste alderdi batzuen ahultasunak ez zirela kontuan hartu. Beste toki batzuetan dokumentatu dira klima-aldaketaren ondorioak aniztasun kulturalean eta elkarrekintza soziokulturalean, komunitate-sentimenduaren galeraren, ezagutza tradizionalaren, identitate kulturalaren eta sistema natural eta sozioekonomikoen gaineko inpaktuak [2, 6, 25], baina azterlan gutxik hartu dituzte aintzat klima-inpaktuak kultura-ondarean, ikuspegi holistiko baten bidez [26]. Gaur egungo iragarpenen arabera, mende honen amaieran iraupen eta intentsitate handiagoko bero-boladak egongo dira, gutxienez urtean behin [27]. Bero-boladetan izaten diren tenperatura altuak, sarritan, areagotu egiten dira hirietako bero-uhartearen efektuaren ondorioz (UHI, Urban Heat Island) [28], eta hiriguneetan inguruetako landa-eremuetan baino tenperatu altuagoak izaten dira. Bero-boladen efektuen artean, aipatzekoak dira giza osasunean eta hilkortasunean dituzten ondorioak, ingurumen-inpaktuak eta inpaktu ekonomikoak [29]. Inpaktu horiek nabarmenagoak dira populazio-dentsitate handiko hiriguneetan, hala nola hirigune historikoetan; beraz, halakoak oso kalteberak izango dira muturreko tenperatura altuko gertakarietan. Hori guztia dela eta, funtsezkoa da gertaera hau ikertzea, eta, azterketa honetan ikusi denez, bero-boladak kontuan hartzen dituzten arriskuak ebaluatzeko metodologiak behar dira eremu historikoetarako. 3. FUntSEZKo ADIERAZLEEtARAKo AURREtIAZKo pRopoSAmEnA Frogatu den bezala, arriskuen ebaluaziorako metodologiak holistikoak izan behar dira, eremu historikoak bero-boladen aurrean babesteko. Testuinguru holistikoetan, dimentsio fisikoekin batera, kontuan hartu behar dira gizarte-, ekonomia-, kultura-eta gobernantza-dimentsioak ere, eta parametro edo adierazle espezifikoak zehaztu behar dira bakoitzaren arriskua ebaluatzeko. Adierazle indibidualak eta konposatuak kalteberatasunaren eta arrisku-ebaluazioaren oinarriak dira, eta tresna arruntenen artean daude. Neurgarriak ez diren baldintzei buruzko informazioa sortzeko eta modu ezberdinean neurtutako datuak alderatzeko erabiltzen dira, neurketa konplexuak zenbaki bakar batean sintetizatuz [30]. Kalteberatasuna eta arriskua ebaluatzeko, hainbat ikuspegi eta metodologia daude. Egokiena aukeratzeko, helburua, ebaluatuko den sistema, denbora eta baliabideak hartu beharko dira kontuan. Ebaluazioaren hasieran, hainbat alderdi zehaztu beharko dira: helburuak (zergatik), aztertzen den sistema (nor/zer; kasu honetan, hirigune historikoa), estres-faktoreak
https://doi.org/10.1387/ekaia.23076 23 Hirigune historikoen babesa klima-aldaketaren aurrean: arriskua neurtzeko metodologiak (zertarako; guretzat, bero-bolada) eta denbora-tartea (noiz) [10, 11]. Bibliografian bi ebaluazio mota bereizi dira, analisi-eskalaren arabera: goitik beherako eta behetik gorako ebaluazioak [11]. Bereizketa hori kalteberatasunaren kontzeptualizazioari dago lotuta, emaitza edo helmuga gisa edo testuinguru edo abiapuntu gisa hartzen den, eta konbinatu egin daitezke. Nahiz eta bero-boladak modu desberdinean definitzen diren eskualdeko klimaren arabera, WMOk bero-larrialdiei buruz dituen orientazioak (WMO- No.1142) honela definitzen ditu bero-boladak: ezohiko bero lehorrak edo bero hezeak, gutxienez bizpahiru egun iraun dezaketenak eta giza jardueretan eragin nabarmena izan dezaketenak [31]. Bero-boladak karakterizatzeko adierazle nagusiak, beraz, tenperatura eta hezetasun erlatiboa dira, horrek definituko baitu bero-bolada lehorra edo hezea den [32]. Ondorioz, esposizioaren eta kalteberatasunaren adierazleek bero handiaren, hezetasun erlatibo baxu edo altuaren eta hirigune historiko baten sistema osatzen duten elementuen arteko kausa-efektuko erlaziotik eratorri behar dira, esposizio-aldagai gehigarriak barne. UHIren ondorioei buruzko azterlanek erakusten dute bere intentsitatean eragina duten faktore nagusiak hiriguneetako banaketa morfologikoa —eragina baitu itzaletan eta aireztapenean—, hiri-elementuen ezaugarri teknikoak, eta mota eta eremu berdeen banaketa direla [33]. Hirien geometriak eta materialek eragina duten haizearen fluxuan, energia-xurgapenean eta gainazaleko islapen-propietateetan —uhin-erradiazio luzea atmosferara itzultzen dute— [28], eta horrek, aldi berean, UHI efektua baldintzatzen du. 4. irudia. Adierazleen garapena ([34]-tik egokitua). Hirigune historikoak osatzen dituzten elementuak definitzeko, bi ikuspegitatik heldu behar zaio sistemari: hiri-sistema gisa eta multzo historiko gisa. Adierazleak funtsezko dokumentuak berrikusiz bildu dira, hiri-ikuspegitik, herritarren ongizatearen ikuspegitik eta material historikoen higaduraren ikuspegitik. Adierazleak identifikatzeko, 4. irudiko eskemari jarraitu diogu. Hirigune historikoa hiri-sistema baten [35] eta hiri-paisaia historikoetan esanahi-eramaileak gehitzearen [36] arteko konbinaziotzat hartzen da, eramaile bakoitza hiri-sistema osagaiarekin parekatuz. Ikuspegi holistikoa emateko, sistemaren dimentsio bakoitza ebaluatu behar da, bibliografiaren berrikuspenean ikusi den bezala, alderdi sozialak eta ekonomikoak, kulturalak, gobernantzakoak eta fisikoak bereiziz.
24 Ekaia, ale berezia 2022, 15-30 Laura Quesada-Ganuza, Leire Garmendia, Irantzu Álvarez, Estibaliz Briz, Ane Villaverde 5. irudia. Hirigune historikoen analisia adierazleen garapenerako ([12, 13]-an oinarrituz). Adierazleak, beraz, bero-boladen eta eremu historikoaren elementuetan eta haien alderdi desberdinetan ezaugarritu diren bero-boladek eta UHIk izan ditzaketen inpaktuen emaitza dira. Adierazleak hurbilketa honen bidez garatu ahal izango dira IPCCren AR5 esparruarekin konbinatuz. Beraz, proposatutako adierazleek ordena horri jarraitzen diote: mehatxuaren karakterizazioa, esposizioa eta kalteberatasuna, sentikortasunaren eta aurre egiteko gaitasunaren artean banatuta. 5. irudiak adierazleen analisirako erabilitako prozedura laburbiltzen du. Mehatxuen adierazleei dagokienez, aipaturiko bero-boladen karakterizazioa honako faktore nagusi hauetan oinarritzen da: tenperatura, hezetasuna, eguzkiarekiko esposizioa eta haizea. Hezetasun-aldaketek material tradizionaletan izan ditzaketen eragin ezberdinak direla eta, adierazle gehigarri modura hezetasun-zikloak eta kolpeak identifikatu dira [37]. Esposizioa hiri-eremuen oinarrizko bi elementu fisikotan banatzen da: eraikinak eta espazio irekiak. Eraikin baten esposizioa eguzkiaren argiarekiko esposizioaren arabera definitzen da, fatxadaren eguzki-erradiazioaren esposi-
https://doi.org/10.1387/ekaia.23076 25 Hirigune historikoen babesa klima-aldaketaren aurrean: arriskua neurtzeko metodologiak zio-denboraren arabera kalkulatuz, eraikinaren orientazioaren arabera, eta fatxadaren esposizio-angeluak eta inguruko eraikinetatik sor daitezkeen itzalak kontuan hartuz. Bestalde, espazio irekiek UHI adierazleak gehitzea eskatzen dute, hala nola Sky View faktorea, zeinak beroa biltegiratzeko gaitasuna duen hiri-espazio baten proportzioa zehazten duen [38] eta Urban Canyon efektuan eragina izan dezakeen [28]. Espazio irekietarako beste adierazle garrantzitsu bat elementu berdeen presentziarekin dago lotuta, eta Normalized Difference Vegetation Index (NDVI) deituriko indizearen bidez egin daiteke, zeina landaretzaren kuantifikazioan oinarritzen den, sateliteko irudien analisiaren bidez. Beroarekin erlazionatzen diren beste hiri-ezaugarri batzuk ozono troposferikoaren (O3) maila eta kutsadura akustikoa dira. Ikerketa ugari dago frogatzen dutenak ozono-mailak areagotu egin daitezkeela baldintza meteorologiko zehatzetan, hala nola tenperatura altuetan, eguzki-erradiazio bortitzetan eta eguzki-ordu luzeetan; bero-boladen ezaugarri dira horiek guztiak [39], eta ondorioak izan ditzakete hirietako populazioaren osasunean [40]. Kutsadura akustikoari dagokionez, ikerketek erakutsi dute zarata-maila handia duten eremuetan bizi direnek euren etxea gutxiago aireztatzeko joera dutela, eta horrek bero-biltegiratzea areagotzen du eraikinaren barruan [41]. Sentsibilitate-adierazleek hiru osagai dituzte: gizarte-sentsibilitatea, eraikinak eta espazio irekiak. Azken biek dimentsio fisikoa, ekonomikoa eta kulturala hartzen dituzte kontuan. Gizarte-sentsibilitatea biztanleriaren ezaugarrien araberakoa da, bai adin-taldeen eta datu sozioekonomikoen arabera, eta bai biztanleria-dentsitatearen arabera ere. Eraikinen sentsibilitate-adierazleak hiru dimentsio nagusitan banatzen dira: fisikoa, ekonomikoa eta kulturala. Sentsibilitate fisikoa bero-boladen baldintzetan material tradizional sentikorren higaduran oinarritzen da batez ere [37], baita materialen ezaugarri termikoetan ere, hala nola haien albedo eta difusio termikoaren tasetan. Alderdi ekonomikoak eraikin baten erabileran oinarritzen dira, ekoizpenerako edo etxebizitza gisa edota bere balio turistikoagatik. Kultura-sentsibilitatearen adierazle nagusiak oroimen kolektiboen, erritualen edo tradizioen sinbolismoa dira. Espazio publikoetako eraikinen sentsibilitateari dagokionez, adierazleak lehen aipatu ditugun hiru kategoria nagusietan banatzen dira, baita materialen eguzki-islapena ere, bere sentsibilitate fisikoaren arabera. Sentsibilitate-adierazleen kasuan bezala, ondorioei aurre egiteko gaitasunaren dimentsioak sozialak eta fisikoak dira, eraikinak eta espazio irekiak kontuan hartuta. Gizartearen aurre egiteko gaitasuna aztertzean, bi adierazle nagusiak hauek dira: osasun-zerbitzuaren eskuragarritasuna (ospitalerako distantzia eta ospitaleko oheen eskuragarritasuna) eta herritarren mehatxuarekiko kontzientzia, hala nola larrialdi-planen existentzia. Eraikinen eta espazio irekien kasuan, bi elementuak antzeko ezaugarrietan oinarritzen dira: irisgarritasuna eta igogailuak, eta anbulatorioetarako eta suhiltzaileentzako irisgarritasuna, hurrenez hurren. | science |
addi-a77574af32ff | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/59462 | Banbuaren karakterizazio mekanikoa eta kimikoa | Elejoste, A.; Mondragon, G.; Osa Amilibia, Juan Luis ; Arevalillo, A.; Eceiza, A.; Abascal, J. M.; Butron, A.; Peña Rodriguez, C. | 2022 | 174 Ekaia, ale berezia 2022, 173-191 A. Elejoste, G. Mondragon, J. L. Osa, A. Arevalillo, A. Eceiza, J. M. Abascal, A. Butron, C. Peña-Rodriguez 1. SARRERA Azken hamarkadetan, ikerketa-talde askok bideratu dute haien lana eraikuntzan eta elementu mekanikoetan material jasangarriagoak garatu eta sustatzera. Europan eraikuntza-material erabilienetako bat zura izan den bezala, Txinan banbua izan da. Biak material lignozelulosikoak badira ere, bakoitzaren barne-egiturak propietate mekaniko ezberdinak ditu. Banbuaren propietate interesgarriak ospea lortzen ari dira munduan [1-5]. 1988ko datuen arabera, ordurako 4.000 erabilera baino gehiago zituen [6]. Banbua, Bambusoideae poaceae edo gramineo-landare azpifamilia zabala, familia botaniko garrantzitsuenetako bat da gizakiarentzat. Gramineoak landare belarkarak nahiz zurezkoak ditu. 126 genero hartzen ditu, gutxi gorabehera 970-1.200 espezie tropikal epelekin. Kulmoa zurezkoa denean (kanabera), banbua du izen arrunt. Banbuen familian oso espezie desberdinak aurki daitezke: bai metro bateko luzerako eta zentimetro erdiko diametroko zurtoinak (kulmoak) dituztenak, bai 25 metroko altuera eta 30 zentimetroko diametroa duten banbu erraldoiak. Lan honetan aztertuko diren hiru banbuak, erabilera antzekoa duten arren, fisikoki oso desberdinak dira: akabera eta itxura, barruko egitura, zuntzen dentsitatea, elikagai-hodien kokapena, etab. Asian bakarrik ez; banbua kontinente guztietan hazten da modu naturalean. Zenbatespenen arabera, munduan 22 milioi hektarea baino gehiago daude banbuaren laborantzara bideratuta [6]. Hala ere, mendebaldeko munduan oraindik ez da oso ezaguna [7, 8]. Brasilen dago banbu-aniztasunik zabalena [9, 10]. Banbua landatzeak hainbat abantaila ditu. Besteak beste, banbuak azkar hazten dira, eta, ondorioz, arbolek baino karbono gehiago xurgatzen dute, Lurraren berotegi-efektuari modu eraginkorrago batean aurre eginez, eta lurzoruaren higaduraren aurka ere babesten dute. Ekoizpenprozesuetan ere banbuak hainbat onura dauzka egurraren aldean: azkarrago hazteaz gain, transformazio-prozesuan material gutxiago galtzen da errefus moduan [11, 12]. Gainera, aproposa da inguru degradatu eta ezegonkorrak populatzeko, beste landareak hazi ezin daitezkeen lur azidoetan landa daitekeelako [7]. Banbuak erresistentzia espezifiko eta zurruntasun espezifiko handiak eskaintzen ditu. Egurrarekin alderatuz, erresistentzia handiagoa eta ura xurgatzeko ahalmen txikiagoa dauzka [13, 14]. Beste ohiko eraikun tzamaterialen erresistentzia pisuarekin alderatuz gero, hala nola egurrezko konposatuak, hormigoia eta altzairua, garaile ateratzen da [15]. Banbuproduktuak altzarien, zoladuraren eta eraikuntzaren sektoreetan erabiltzen dira, baita ingeniaritza zibilean ere [16]. Oro har, banbuak eraikuntzako material homogeneo gisa erabiltzeko saiakerak egin direnean, suntsitu egin behar izan da beren jatorrizko forma, laminak bereizteko, azpiproduktuak
Banbuaren karakterizazio mekanikoa eta kimikoa edo bestelako prozesu konplexuagoak sortzeko eta gero artifizialki itsatsi ahal izateko [17-35]. Banbua eraikuntzan material gisa erabiltzeko, beharrezkoa da bere propietate mekanikoak eta iraunkortasuna ezagutzea. Espezieen artean dauden ezberdintasunak kontuan hartuta, garrantzitsua da bakoitza ondo karakterizatuta egotea. Horretarako, egurrarekin gertatzen den bezala, espeziearen eta erabileraren arabera taula konparatiboak sortzeko beharra dago. Banbuen ezaugarrien hainbat taula daude, baina ez dituzte berezko forma tubularraren ezaugarriak jasotzen [17-36]. Hori horrela, orain arte gutxi aztertu diren hiru banbu mota karakterizatzea da ikerketa honen helburua: kulmo hutsa duten PA (Phyllostachys aurea) eta AA (Arundinaria amabilis) banbuak, eta kulmo betea duen DS banbua (dendrocalamus strictus). Eraikuntza-material gisa erabili ahal izateko, karakterizazio mekanikoaz gain, banbuaren konposizio kimikoari buruzko azterketa egin da, propietate mekanikoen jatorria konposizioarekin erlazionatuta ikuspuntu zabalagoa osatuz. Banbuaren propietateek, produktu naturala izaki, aldakortasun handia dute. Lan honen azken emaitza banbuak egituren diseinuan aplikatzeko eskaintzen duen segurtasuna ebaluatzea da, bere ezaugarri minimoak zehaztuz. 2. mAtERIALAK EtA mEtoDoAK 2.1. materialak Aztertutako materialak egitura txikiak fabrikatzeko erabiltzen diren banbu ohikoenak izan dira: Phyllostachys aurea (PA), Arundinaria amabilis (AA) eta dendrocalamus strictus (DS). Bambusa enpresak (Valentzia) hornitutako banbuek tratamendu egonkortzailea dute boraxgatzekin. Banbu-landarearen zazpigarren hazieran lortutako enborrak homogeneotzat jo daitezke propietate morfologiko eta mekanikoei dagokienez. PA espeziea Anji Konderritik dator, Huzhou, Zhejiang, 200 eta 500 m arteko altueran, 18 ºC-ko giro-tenperaturarekin, 28 ºC maximoa eta –3 ºC minimoa, % 5,47 ± 0,61 hezetasuna, 863 kg/m3-ko dentsitatearekin (362 kg/m3, zentro hutsa kontuan hartzen bada). AA espeziea Anji Konderritik dator, Huzhou, Zhejiang, 200 eta 500 m arteko altueran, 18 ºC-ko giro-tenperaturarekin, 28 ºC maximoa eta –3 ºC minimoa, % 5,72 ± 0,15 hezetasuna, 940 kg/m3-ko dentsitatearekin (497 kg/m3, hutsunea kontuan hartzen bada). DS espeziea Kanchanaburitik dator, Thailandia, 400 eta 600 m arteko altueran, 10 eta 30 °C arteko giro-tenperaturarekin, % 6,6 ± 0,7 hezetasunarekin eta 624 kg/m3-ko dentsitatearekin. Azterketarako eta ondorengo proba guztietarako, kulmo osoa erabili da, azken helburua egituretan kulmo osoa erabiltzea delako.
! ! = 4m ! D2L (2) 2.2.2. Karakterizazio mekanikoa Banbuen propietate mekanikoak makurdura- eta konpresio-saiakuntzen bidez aztertu dira (1. irudia), Tinius Olsen H50 KN (zehaztasuna desplazamenduan ±0,026 mm) eta Metrotec MS-7M 260 KN (zehaztasuna kargan % 0,5 50 KN eta 260 KN artean; 0,5 klasea) ekipoak erabiliz. Banbu-es- pezie bakoitzeko 25 lagin aztertu dira saiakuntza mota bakoitzean. Laginen dimentsioak 1. taulan aurkezten dira. Lortutako datuak dinamometroak eskainitako grafiko eta tauletatik atera dira. Tentsio maximoak indar maximoekin kalkulatu dira. Young-en moduluak, berriz, indar maximoaren % 10ean (F1) eta % 40an (F2) lortutako deformazioen (u1 eta u2) arabera zenbatetsi dira, UNE EN 789:2006 arauari jarraituz.
Banbuaren karakterizazio mekanikoa eta kimikoa 1. irudia. Saiakuntza mekanikoen eskemak: ezkerrean, konpresioproba; eskuinean, makurdura-proba. 1. taula. Saiakuntzetako dimentsioak, 1. irudiaren arabera. Dimentsioa (mm) Konpresioa Makurdura DS AA PA DS AA PA L 180 180 150 300-145 330-168 290-170 d 26-38 29-37 28-37 30-40 30-34 25-33 d 0 20-28 21-29 0 19-25 19-26 Konpresio-proban, oinarri finko baten gainean posizio bertikalean ipintzen da lagina (1. irudia, ezkerrean). Konpresio-karga laginaren goiko muturrean kokatutako zapaltzailearen araberakoa da. Lagin guztiek luzera berdina dute: AAk eta DSk 180 mm, eta PAk 150 mm. PA banbuaren korapiloen arteko distantzia laburragoa da. Banbua produktu naturala denez, laginen diametroa eta lodiera aldakorrak izan dira: AAren diametroa 29 eta 37 mm artekoa, PArena 28 eta 37 mm artekoa, eta DSrena 26 eta 38 mm artekoa. Lortutako emaitzetatik abiatuta, erresistentzia σ (MPa) eta Young-en modulua E (MPa) kalkulatu dira, honako adierazpen hauen arabera:
(8) 3. EmAItZAK EtA EZtABAIDA 3.1. Azterketa kimikoa Literatura berrikustean ez denez aurkitu lan honetako hiru banbu-espezieen osagai kimikoei buruzko informaziorik, beste 35 banbu-espezieren informazioarekin konparatu dira lortutako emaitzak [37-41]. Hezetasunaren emaitzek adierazten dute banbuak egonkortzean daukan ura % 5-6 dela. Errauts-balioei dagokienez, aztertutako espezieen artean DS banbuak du metal-portzentaje handiena (% 3,63). Balio horiek laborantza-lurren ezaugarri mineralen arabera aldatzen dira. Bestetik, erauziak aztertzean, ikusten da balio altuak direla, bibliografian aurkitutako balioekin alderatzean. Hala ere, DS eta AA espezieek ohikoak diren erauzi-balioak dauzkate (% 0,91-10,91). PAk, ordea, oso balio altua du (% 14,71 ± 1,46). Erauzien azterketan, hain-
Banbuaren karakterizazio mekanikoa eta kimikoa 2. irudiak C18 klaseko pinu gorria erreferentziatzat hartuz (% 100) irudikatzen ditu 3. taulako erresistentzia-datuak. C18 klasea definitzen duten parametroak hurrengoak dira: batez besteko Young-en modulua (B.Ek), bosgarren pertzentilaren erresistentzia (5σk) eta bosgarren pertzentilaren Young-en modulua (5.Ek). Balio horiek hala konpresioan nola makurduran irudikatu dira. Dentsitateak ezaugarri garrantzitsua dela erakutsi duenez, bere balioak ere gehitu dira (ρ eta ρ'). 2. irudia. DS, AA eta PA banbuen erresistentzia-datuak pinuarekiko. Bi dentsitate-blokeetan, banbuaren hormek oso dentsitate handia duten arren, AA eta PA modu hutsean hazteak, hartzen duen bolumen globala kontuan hartuta, banbuaren dentsitatea hutsa ez balitz legokiokeenaren erdia baino txikiagoa izatea eragiten du. Ondorioz, hain trinkoak izan arren, banbuzko kanaberak arinak izaten dira espezie gehienetan. Karga- eta deformazio-balioak aztertzean, aldagai askok hartzen dute parte (diametroa, luzera, lodiera…). Horregatik, konparaketak egiteko, egokiagoa da tentsio-egoera aztertzea, materialaren ezaugarriak adierazten baititu. Konpresio-proban, konpresio-kargak tentsio normal negatiboak sortzen ditu. Makurdura-probak, berriz, makurdura-momentuak eta indar ebakitzaileak sortzen ditu habean zehar. Makurdura-momentuak tentsio
182 Ekaia, ale berezia 2022, 173-191 A. Elejoste, G. Mondragon, J. L. Osa, A. Arevalillo, A. Eceiza, J. M. Abascal, A. Butron, C. Peña-Rodriguez normal negatiboak (profilaren goialdean) eta positiboak (profilaren behealdean) sortzen ditu; balio berekoak dira biak, eta profilean zehar linealki aldatzen dira. Indar ebakitzaileak sekzioaren erdian kokatzen ditu sortutako tentsio ebakitzaile maximoak. Makurduran, profilaren inertzia-momentuak eragin zuzena du tentsioen banaketan, eta, ondorioz, kalkuluak egiterakoan kontuan hartu behar da AA eta PA barne-hutsak direla. DS ohikoena, aldiz, barne-betea da (barne-diametroa: 0 eta 6 mm artean). Haustura-tentsio ezberdinak lortu dira makurdura- eta konpresio-probetan. AAk eta PAk haustura-tentsio handiagoa erakusten dute konpresioan, makurduran baino; DSren kasuan, ordea, alderantziz gertatzen da. DSk sekzio barne-betea duenez, azalera/inertzia-momentua erlazioa txikiagoa da, eta, ondorioz, konpresioan okerrago egiten du lan. Makurduran, berriz, sekzio barne-beteak era egokiagoan eusten ditu tentsio ebakitzaileak. Nabarmena da banbuen elastikotasun-moduluak pinuarenak baino txikiagoak direla, eta hiru banbu-espezieen artean DSk ditu balio baxuenak. AAk PAk baino balio handiagoak ditu (% 30), baina pinuarenak baino % 25 txikiagoak hala ere. Ezaugarri hori garrantzitsua da egituren diseinuan, deformazioak gobernatzen ditu eta. 3.2.1. Konpresioa 3. irudiak konpresio-probetan lortutako indar-desplazamendu diagramen adibideak erakusten ditu eta 4. irudian hiru banbuekin egindako saiakuntzen argazkiak aurkezten dira. Konpresio-proba jarraitua da DS eta AA banbuentzat; PAk, aldiz, zerra-hortz forma erakusten du. DSren kasuan, barne-betea denez, gilbordurako konpresio-aldean, puntu ahulenean, tolestura agertzen da. Bertan, banantzen hasten dira luzeratako zuntzak. Behin banantzen hasita, haustura era jarraituan gertatzen da, jausirik gabe, tolestura sekzioan 45º-tan zabaltzean. AAk, kulmo zirkular barne-hutsa duenez, hobeto jasaten du gilbordura. Zuntzak batuta mantentzen dituen materialaren tentsio ebakitzailea gainditzean, pitzadura bat agertzen da zutabearen erdian. Pitzaduraren hazkunde gradualak indar-murrizketa jarraitua dakar grafikoan. PAren kasuan, hainbat pitzadura sortzen dira berme-puntu batean zapaltzearen ondorioz: pitzadura sortu, eta luzera batera arte soilik hazten da, eta karga jasateko gaitasuna berreskuratzen da, ondorengo pitzadura agertu arte. Zikloa errepikatu egiten da, zutabea kolapsatu arte [44].
Banbuaren karakterizazio mekanikoa eta kimikoa 3. irudia. Hiru banbuen indar-deformazio kurbak konpresio-proban. 4. irudia. a) DS, b) AA eta c) PA banbuen konpresio-probako argazkiak.
184 Ekaia, ale berezia 2022, 173-191 A. Elejoste, G. Mondragon, J. L. Osa, A. Arevalillo, A. Eceiza, J. M. Abascal, A. Butron, C. Peña-Rodriguez Aztertutako hiru banbu-espezieen haustura-tentsioaren eta dentsitatearen arteko erlazioa 5. irudian ikus daiteke. Grafikoan ikusten da dentsitateak baduela erlaziorik konpresioko haustura-tentsioarekin: dentsitatea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta haustura-tentsio handiagoa izaten du banbuak. 3. taula aztertuz, dentsitateak elastikotasun-moduluan ere antzera eragiten duela ondoriozta daiteke: dentsitate handiagoak zurrunagoa egiten du materiala. 4. irudiko grafikoan, propietateen dispertsioa ere antzeman daiteke. 5. irudia. Hiru banbuen haustura-tentsioaren eta dentsitatearen arteko erlazioa konpresio-saiakuntzan. Konpresio-analisian lortutako ondorioak karakterizazio kimikoko taularekin alderatzen badira, holozelulosak dirudi kantitateei dagokienez ordena bera mantentzen duen bakarra; pentsa daiteke, beraz, holozelulosa kantitatea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango dela konpresioarekiko erresistentzia [43]. Aitzitik, alderantzizko ordena bilatu behar bada, konpresio-saiakuntzaren erresistentzia-emaitzak txikitu daitezkeen jakiteko, aztertutako substantzietako bat ere ez dator bat ordenan, eta ondorioztatu behar da substantzia horietako batek ere ez duela konpresioarekiko erresistentzia zigortzen, modu esanguratsuan behintzat.
Banbuaren karakterizazio mekanikoa eta kimikoa 3.2.2. Makurdura 6. irudiak makurdura-proben karga-desplazamenduaren diagramen adibideak aurkezten ditu. 7. irudiak, berriz, hiru banbuekin egindako makurdura-probetako argazkiak erakusten ditu. DS da karga gehien jasaten duena, baina sekzio barne-betea dauka. Konpresio-probaren kasuan bezala, makurduraren konpresio-aldean zuntzak lokalki banantzen dira tentsio ebakitzaile maximoaren muga gainditzean. DSk kulmo barne-betea izateak abantaila ematen dio kulmo barne-hutsa duten AAren eta PAren aurrean. Makurdura-saiakuntzetan karga puntuala aplikatzeak eta probetaren bermepuntuak ere puntualak izateak pitzadurak eragin ditu banbuaren kon tak tupuntuan, eta azkartu egin du haustura. Pitzadurak luzeratako norabidean sortu dira barnealdean, konpresio-tentsioen aldean, zuntzen arteko kohesio-erresistentzia gainditzean [44]. Berriz ere, tentsio ebakitzaileak zuntzak banantzean, luzeratako pitzadurak sortu dira. 6. irudiko hiru diagramek ze- rra-hortz itxura daukate. Karga gorakorra da, eta, pitzadura bat hastean, barne-marruskaduragatik geldiarazi, eta hurrengo pitzadura sortu arte karga handitzeari berrekiten dio. 3. taulako tentsio maximoan lehenengo pitzadurarako karga-balioa erabili da, ez maximoa. 6. irudia. Hiru banbuen indar-deformazio kurbak makurdura-proban.
Banbuaren karakterizazio mekanikoa eta kimikoa 8. irudia. Hiru banbuen haustura-tentsioaren eta dentsitatearen arteko erlazioa makurdura-proban. 4. onDoRIoAK Banbuen konposizio kimikoa eta propietate mekanikoak aztertzean, egiaztatu da DS eta AA espezieetan ligninaren eta hemizelulosaren portzentajeak ebaluatutako zurak dituenen antzekoak badira ere, banbuaren zurruntasuna txikiagoa dela kasu guztietan, bai makurduran, bai konpresioan. Ez da emaitza berdina lortu erresistentziarekin, non konpresioaren kasuan makurduran baino portaera hobea ikusten baita. Azken horretan, PAk bakarrik ditu pinu gorriaren zuraren antzeko balioak. Beraz, material lignozelulosikoen propietate mekanikoek ez dute materialaren konposizioan eta dentsitatean bakarrik eragiten. Zelula-hormetan zelulosak duen banaketarekin lotutako beste faktore batzuk ere kontuan hartu behar dira. Pinuarekin eta oro har egurrarekin egiten diren laborategi-saiakuntzek materiala karakterizatzeko balio dute, baina ezin dira zuzenean erabili egi- | science |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.